380/1997 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 22KOA, ABUZTUAREN 1EKO 1323/1997 ERREGE DEKRETUAREN BIDEZ NAFARROAKO FORU KOMUNITATEARI ESKUALDATURIKO EGINKIZUNAK, ELKARGO PROFESIONALEN ARLOKOAK, LEHENDAKARITZA ETA BARNE DEPARTAMENTUARI ESLEITZEN DIZKIONA
BON N.º 7 - 16/01/1998
AZKEN XEDAPENA
Abuztuaren 1eko 1323/1997 Errege Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitatearen esku utzi ziren Estatuko Administrazioaren eginkizunak, elkargo ofizialen edo profesionalen arlokoak. Eginkizun horien edukia kontuan hartuta, komenigarritzat jo da horiek Lehendakaritza eta Barne Departamentuari esleitzea, gero Departamentuko unitate desberdinetan banatzea galarazi gabe.
Horrenbestez, Osasun Kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko abenduaren hogeita bian egin bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,
DEKRETATU DUT:
Lehendakaritza eta Barne Departamentuari esleitzea Nafarroako Foru Komunitateari abuztuaren 1eko 1323/1997 Errege Dekretuaren bitartez eskualdatu zitzaizkion eginkizunak, elkargo profesionalen arlokoak.
Lehendakaritza eta Barne Departamentuaren esku uzten dira eskualdaturiko zerbitzuetako giza baliabideak eta baliabide materialak.
AZKEN XEDAPENA
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko abenduaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria. Rafael Gurrea Induráin.
Iragarkiaren kodea: A9711431