(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

1/1997 FORU LEGEA, urtarrilaren 31koa, 1997ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa Nota de Vigencia.

BON N.º 15 - 03/02/1997



  I. ERASKINA


ZIOEN AZALPENA

I. TITULUA

Kredituak eta horien aldaketak

I. KAPITULUA

Hasierako kredituak eta horien finantzaketa

1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren eremua.

Onetsi egin dira Nafarroako 1997rako Aurrekontu Orokorrak. Honako atalak dituzte:

a) Parlamentuaren eta Kontuen Ganbararen Aurrekontuak.

b) Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Aurrekontuak.

c) Foru Komunitateko elkarte publikoen jarduketa, inbertsio eta finantzaketa programak, baita finantza egoerak ere.

2. artikulua. Kreditu eta eskubide ekonomikoen kopurua.

1. Aurreko artikuluan aipatutako Aurrekontuen Gastuen Egoeretan sartutako-programak burutzeko, 271.049.727.000 pezetako kopuru bateratua duten kredituak onetsi dira.

2. Aurreko artikuluan aipatutako Aurrekontuen Dirusarreren Egoeretan, aurrekontu ekitaldian ustez likidatuko diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak agertzen dira, hain zuzen ere, 271.049.727.000 pezetako kopuru bateratua.

II. KAPITULUA

Aurrekontuetako kredituen aldaketa

3. artikulua. Aurrekontuetako kredituen aldaketa.

Aurrekontuetako kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legearen aginduei lotuko zaizkie, baldin eta Foru Lege honek aldatzen ez baditu.

Aurrekoa gorabehera, ez dira aurrekontu aldaketatzat hartuko kontusailen arteko fondo mugimenduak, kontusail horietan helburu berbera duten kredituak baldin badira, Europako Batasunak eskatu duelako soilik bereizten direnak, gastuak nora doazen hobeto kontrolatu ahal izateko Europako Batasunak zati baten finantzatzen dituelako.

4. artikulua. Kreditu gehikuntzak.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legeko 45. artikuluko a)tik f)ra bitarteko letretan aipatutako kredituez gain, 1997. urtean ondoko kredituek ere gehikuntzarik izaten ahal dute:

1. Lehendakaritza eta Barne Departamentuko kontusailok:

a) 04000-1709-1226 kontusaila, 20000 proiektua, "Epaiak betearaztea" izenekoa, hauek ezartzen duten kopuruan.

Betearazte horrek I. kapitulu ekonomikoari ez dagokion gasturik ekartzen baldin badu, horretarako kontusail berarizkoa gaitzen ahal da; horrek ere izaera gehigarria izanen du. Kasu horren barnean egonen dira Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenak, horien betearazte subsidiarioa Nafarroako Gobernuaren esku izatean fondo ekonomikoak egotea beharrezkoa gertatzen denean, baita Zerga Gaietarako Txosten eta Ebazpen Organoarenak eta Zerga Administrazioaren organo kudeatzailearenak ere, gastuen itzulketa eskatzen baldin bada, eta era berean, Ezinbesteko Desjabetzapenerako Probintzi Epaimahaiaren erabakiak ere, eta Nafarroako Foru Komunitateak ordaindu behar ditu FEOGA-Bermearen laguntzen kudeaketaren ondoriozko finantza-zuzenketak ere.

b) 04120-1001-1226 kontusaila, 20002 proiektua, "Lehendakari-ohi eta Kontseilari-ohiendako prestazioak" izenekoa.

c) 04120-1239-1226 kontusaila, 20002 proiektua, "Funtzionarioen familia laguntza, osagarri berriak, eszedentziak, itzultzeak eta beste batzuk" izenekoa.

d) 04120-1309-1226 kontusaila, 20002 proiektua, "Lan kotratupekoen familia laguntza, osagarri berriak, eszedentziak, itzultzeak eta beste batzuk" izenekoa.

e) 04120-1614-1226 kontusaila, 20002 proiektua, "Aldez aurretik jubilatzeagatik jaso beharreko kalteordaina, 259/1988 Foru Dekretua" izenekoa.

f) 04200-1620-3136 kontusaila, 20002 proiektua, "Osasun laguntza-erabilera berezia" izenekoa.

g) 04300-1309-1221 kontusaila, 20000 proiektua, "Aldi baterako kontratuen bukaerako kalteordaina" iznekoa.

h) 04300-1709-1226 kontusaila, 20002 proiektua, "Zerbitzuak aitortzeko Gizarte Segurantzarekiko hitzarmenaren aurreikuspena" izehekoa.

i) 02400-4809-2211 kontusaila, 50002 proiektua, "Dirulaguntzak" izenekoa eta 02400-8319-2211 kontusaila, proiektu berekoa, "Maileguak" izenekoa.

j) 02100-6021-2-2221 kontusaila, 51001 proiektua, "Tuterako parkeko obrak" izenekoa.

2. Ekonomi eta Ogasun Departamentuko hurrengo kontusailak:

a) 11300-8500-6127 kontusaila, 14002 proiektua, "Alor publikoko akzioak erostea" izenekoa.

b) 16001 proiektuan jasoak, transferentzia arrunten eta kapital transferentzien bitartez hurrengoak kofinantziatzeko xede dutenak: "INTERREG ll, LEADER ll, NOW ll, YOUTHSTART I, HORIZON II eta Europako beste programa batzuetan diren ekintzak".

c) 11100-2269-9111 kontusaila, 30000 proiektukoa, "Transferentzia berriak eskuratzearen ondoriozko gastuak" izenekoa.

3. Toki Administrazioko Departamentuko kontusailok:

a) 21200-4600-9121 kontusaila, 12001 proiektua, "Udaletako osasun langileen soldata eta lansariak" izenekoa, Nafarroa Osasun Eskualdetan Banatzeari buruzko Foru Legeari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari transferitu ez zaizkion osasun arloko udal funtzionario titularren soldatak ordaintzeko behar den zenbatekoan.

b) 21300-7600-4411 kontusaila, 13001 proiektua, "Ibaiak Arazteko eta Osasuntzeko Plan Zuzentzailea" izenekoa, behean aipatzen diren obrei 1997 urteko zatia ordaintzeko behar beste diruarekin; alegia, Herrilan, Garraio eta Ingurugiro Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateko Toki Administrazioko Departamentuak izenpetu duten Hitzarmenean, Hiri Urbeltzak Saneatu eta Arazteko Plan Nazionaleko Jarduketei buruzkoan, diren obrak, Europako Batasuneko Kohesio Fondoen kontura finantzatzeko proiektuen arabera.

c) 21200-7600-2-9129 kontusaila, 12000 proiektua, "Toki enteen administrazio-berregituriketa prozesuak sustatzea".

4. Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko 31210-4809-4421 kontusaila, 30000 proiektua, "Estepako hegaztiak babesteko guneak zaintzeko dirulaguntzak".

5. Hezkuntza eta Kultura Departamentuko kontusailok:

a) 41000-1239-2-4211 kontusaila, 00000 proiektua, "Zerbitzuen aitorpenerako, famili laguntzarako eta beste batzutarako aurreikuspena" izenekoa.

b) 41120-6001-4241 kontusaila, 10000 proiektua, "Nafarroako Unibertsitate Publikoarendako desjabetzapenak" izenekoa, desjabetutako lurrak itun bidez zehazten den prezioan ordaintzea bermatzeko adinako zenbatekoan.

c) 41120-7810-4241 kontusaila, 10001 proiektua, "Gizarte ekimeneko ikastetxeetako inbertsio egitarauak" izenekoa.

d) 41110-4600-4222 kontusaila, 10002 proiektua, "Eskola batasunen jarduera gastuetarako eta D.B.H.ko ikasleak eskolatzen diren udal eraikinendako dirulaguntza" izenekoa.

e) 41110-4800-3211 kontusaila, 10002 proiektua, "Irakaskuntza ertain eta goi ikasketetarako beka eta laguntzak" izenekoa, beka deialdiaren baldintzak betetzen dituzten ikasle guztiek haien onura izan dezaten bermatzeko adinako zenbatekoan.

f) 41230-2210-3212 kontusaila, 10004 proiektua, "Jantokiak" izenekoa.

g) 41230-2230-3212 kontusaila, 10004 proiektua, "Eskola garraioa" izenekoa.

h) 40300-2230-4224 kontusaila, 40000 proiektua, "Unibertsitate ikastetxeetarako garraioa" izenekoa.

i) 42220-6080-4531 kontusaila, 52000 proiektua, "Oteiza Fundazioaren Etxe-Museoa. Inbertsio eta gastuak" izenekoa.

j) 41000-2276-4211 kontusaila, 00000 proiektua, "Irakaskuntzari buruzko azterlanak" izenekoa.

k) 41500-6092-4229 kontusaila, 20001 proiektua, "Haur hezkuntzako lehen zikloa abiaraztea" izenekoa.

l) 42000-7600-4511 kontusaila, 50000 proiektua, "Barañaingo Auditorioarentzako Dirulaguntza" izenekoa

6. Osasun Departamentuko kontusailok:

a) 1241 ekonomi kodekoak, osasun arloko udal langile transferituen lansariak ordaintzeko direnak, Foru Administraziokoak izanik Toki Osasunaren zerbitzuan dauden eta Nafarroa Osasun Eskualdetan Banatzeari buruzko Foru Legea eta 11/1992 Foru Legea aplikatzearen ondorioz transferitzen diren funtzionarioen soldatak ordaintzeko behar den zenbatekoan.

b) 52000-1239-4112 kontusaila, 40000 proiektukoa, "Zerbitzuen aitorpen, famili laguntzaren gehikuntza, gradu, antzinatasun, osagarri berri, eszedentziatik itzultze eta beste batzuetarako aurreikuspena" izenekoa.

c) 52000-1309-4112 kontusaila, 40000 proiektukoa, "Zerbitzuen aitorpen, antzinatasunaren gehikuntza, osagarri berri, eta abarretarako aurreikuspena" izenekoa.

d) Botikak erosteko direnak, 2215 kode ekonomikoa dutenak, 41, 42, 43 eta 44 gastu-programetan eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren 44005 proiektuan direnak.

e) 52300-4809-4122 kontusaila, 44000 proiektua, "Botika prestazioak" izenekoa.

f) 52300-4809-4122 kontusaila, 44000 proiektua, "Xurgatzaileak eta beste osasungai batzuk" izenekoa.

g) 52202-4809-4112 kontusaila, 44000 proiektua, "Protesiak, ortesiak eta ezinduehtzako ibligailuak" izenekoa.

7. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko kontusailok:

a) 71400-6001-5312 kontusaila, 20002 proiektukoa, "Lurren Fondoa (Nekazaritza Azpiegiturei buruzko Foru Legea) eratzea" izenekoa.

b) 71400-7700-5312 kontusaila, "Ustiategien oinarrizko azalerak eratzeko laguntzak (Nekazaritza Azpiegiturei buruzko Foru Legea)" izenekoa.

c) 71520-4700-3-5313 kontusaila, 40002 proiektua, "Elkarteko Nekazaritza Politika berritzea Ingurugiroaren gaineko programak, galtzeko zorian dauden arrazak" izenekoa.

d) 71510-7700-5313, 40001 proiektukoa, "Nekazaritzako ustiategien eraginkortasunaren hobekuntza (FEOGA-O)" izenekoa.

e) 71110-4700-5313 kontusaila, 40001 proiektua, "Ingurugiro programak. Nekazaritza ekologikoa eta nekazaritza eta ingurugiro prestakuntza" izenekoa.

f) 71120-7701-2-7151 kontusaila, 50001 proiektua, "Nekazaritza industrializatu eta merkaturatzeko inbertsioetarako dirulaguntzak, kooperatibak ez direnentzat" izenekoa.

g) 71150-4700-7161 kontusaila, 30000 proiektua, "Nekazaritzako Finantzaketari buruzko Legearen korrituen hobariak" izenekoa.

h) 71150-4700-2-7161 kontusaila, 30000 proiektukoa, "Aseguru-sarien konpentsazioa" izenekoa.

i) 71510-7700-2-5313 kontusaila, 40001 proiektukoa, "Errentamendu historikoak. Lurrak erostea" izenekoa.

j) 71210-4700-7151 kontusaila, 50002 proiektukoa, "Nafarroako aretxea kalitatezko haragia. 5b helburuko E.P." izenekoa.

8. Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko kontusailok:

a) 81120-7701-3-7242 kontusaila, 30001 proiektukoa, "Inbertsio eta enplegua dela eta, fondo galdura emandako dirulaguntzak" izenekoa.

b) 81120-7701-4-7242 kontusaila, 30001 proiektukoa, "Inbertsio eta enplegua dela eta, fondo galdura emandako dirulaguntzak. FEDER programak" izenekoa.

c) 81110-7709-5424 kontusaila, 30002 proiektua, "I+G proiektuak direla eta, korrituen hobariak enpresentzako" izenekoa.

d) 81110-8317-5424 kontusaila, 30002 proiektua, "Berritze proiektuetako kostuaren %50a arteko aurrekinak" izenekoa.

e) Industri, Merkataritza eta Turismo Departamentuaren "Ekoizpenaren berrantolamendua" 30003 proiektuaren kontusailak.

f) 82210-7709-7512 kontusaila, 50001 proiektua, "Ekinbide pribatuarendako transferentziak" izenekoa.

g) 82210-7709-2-7512 kontusaila, 50001 proiektua, "Ekinbide pribatuarendako transferentziak. FEDER programa" izenekoa.

h) 83200-4709-6-3221 kontusaila, 60001 proiektua, "Enpresa, kooperatiba eta S.A.L.endako transferentziak lanpostuak sortzeko" izenekoa.

i) 83200-4810-3221 kontusaila, 60001 proiektua, "Enplegu zentro berezietarako transferentziak, ohiko eragiketetarako" izenekoa.

j) 81130-7600-5351, 1001 proiektua, "Udal industrialdeak egiteagatiko Udalen zorra birfinantzatzea" izenekoa.

k) 81130-7709-5351, 10002 proiektua, "Ebro ibaiko Ertzeak gasifikatzeko transferentziak, nekazaritza eta elikadura-industria hornitzeko helburuarekin" izenekoa.

9. Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko kontusailok:

a) 93300-4809-3-3132 kontusaila, 26001 proiektua, "Pentsio ez-kontributiboak" izenekoa.

b) 93300-4802-3134 kontusaila, 25001 proiektukoa, "Bizibiderik gabeko famili nafarrendako laguntzak" izenekoa.

c) 93300-4802-3142 kontusaila, 25001 proiektukoa, "Amnistiari buruzko urriaren 15eko 46/77 Legeak jaso gabeko edo baztertutako presoen aldeko laguntzak" izenekoa.

d) 91120-6020-2-3132 kontusaila, 10001 proiektua, "Plan Gerontologikoaren inbertsioak" izenekoa.

e) 91120-7810-3132 kontusaila, 10001 proiektua, "Plan Gerontologikoa garatzeko ekintzak" izenekoa.

f) 93100-4810-3132 kontusaila, 22002 proiektua, "Plan Gerontologikoa garatzeko ekintzak" izenekoa.

g) 93300-4600-3134 kontusaila, 25002 proiek-tua, "Oinarrizko gizarte zerbitzuak" izenekoa.

10. P0000-7450-1111 kontusaila, 01001 proiektukoa, "Nafarroako Gobernuaren kapital transferentziak" izenekoa, Legebiltzarreko egoitza berriarentzako behar izan ditzaketen kreditu handiagoen prebisioan.

5. artikulua. Betegabeko lanpostuak direla eta, kreditu soberakinen norakoa.

Betegabeko lanpostuak direla eta eman daitezkeen soberakinak behin-behineko kontratuak finantzatzeko erabiltzen ahal dira, zerbitzuen funtzionamendu onerako beharrezkoa baldin bada. Xede horretarako ezarriko dira kredituak, horiei dagokien programan.

II. TITULUA

Langileriaren gastuak

I. KAPITULUA

Jarduneko langileriaren ordainketak

6. artikulua. Jarduneko langileriaren ordainketak.

1. Konbergentzia programaran helburuak lortzearren eta defizit publikoaren murrizketa iristeko xedez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileek 1997ko elkitaldian jasoko dituzten ordainketak hurrengoarekin bat finkatuko dira: euren finantza eta aurrekontu jarduketa Aurrekontu Kontsolidazio Agertokiaren baitan egokitzeko, Estatuko Administrazioak eta Nafarroako Foru Komunitateak bien artean ezarri duten koordinazioarekin bat, alegia.

2. Aurreko atalean ezarritakoa ulertu behar da hurrengoak deustan galarazi gabe: lanpostuen edukiengatik, programa bakoitzari atxikitako efektibo-kopuruaren aldaketarengatik edota horri ezarri zaizkion helburuen betetze-mailagatik ezinbesteko gertatzen diren ohiz kanpoko ordainketa-egokitzapen bereziak. Beti ere Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu birbilduak ezarritakoa zorrotz betetzen delarik.

7. artikulua. OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako beste langileak.

Lehenagoko Lansariak Zehazteko Sisteman (LZH) ezarritako lansariak jasotzen dituzten barne mediku egoiliarren eta INSALUDetik transferitutako osasun langileen lansariak, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 29.3 artikuluan eta Lehen Xedapen Iragankorrean, hurrenez hurren, zehaztutakoak izanen dira. Lege horren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide berarizkoa arautzen zen.

II. KAPITULUA

Klase pasiboak

8. artikulua. Xedapen orokorrak.

1. 1997ko urtarrilaren 1etik aitzina, eguneratzeko eskubidea duten Nafarroako Administrazio Publikoetako klase pasiboen pentsioak %2,6 gehituko dira.

2. Halaber, aipatu klase pasiboei dagozkien famili laguntza edo seme-alaba elbarrituengatiko ordainketek ere arestian aipatu den gehikuntza izanen dute.

9. artikulua. Funtzionarioen pasiboen araubidea.

1. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Birbilduak, abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegilearen bidez onetsitakoak, lehen xedapen iragankorraren 3. atalean eta xedapen osagarrietan ezarritakoari jarraikiz, eskubide pasiboen araubidea, martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legea baino lehen indarra zuten xedapenei lotuko zaie. Soldata erregulatzailea zehazteko, aintzakotzat hartuko dira funtzionarioek jasotako lansari handienak, aipatu Foru Legearen eta horren exekuziorako emandako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduaren aurreko sistemaren arabera, eta horiei Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeetan hurrengo urteetarako ezarritako portzentaiak gehituko zaizkie. Artikulu honetan aipatua ez zaie ezarriko ez lan istripuaren ondoriozko ezgaitasun, ez lanbideko eritasunengatiko pentsioei.

2. Aurreko atalean aipatu xedapenen arabera, jubilazio eta pentsioen ondorioetarako zerbitzualdia zenbatzeko, funtzionarioek zerbitzuan egiazki egindako urteak besterik ez dira kontutan hartuko. Urte horien barnean sartuko dira Administrazio Publikoan egiazki egindako urteak, beti ere behar den Administrazioak aitortuak, Foru Diputazioak 1981.eko urriaren 29an hartutako Erabakiari, eta apirilaren 14ko 21/1983 Foru Dekretuari jarraikiz.

Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko edo Toki Erakundeetako Administrazioaren Bahituretxeren bati atxikitako funtzionarioek, 1992ko urtarrilaren 1etik aurrera jardunean hil edo erretiratu zirenak, gauzatutako jubilazio-, alargun- eta umezurtz-pentsioei buruzkoan, honako hauek zenbatuko dira, pentsioaren zio den egintza gertatzen den eguneko atzeraegineko ondorioz: aipatu funtzionarioek Gizarte Segurantzaren erregimen ezberdinetan kotizatutako aldiak, beti ere, aipatu aldiak aipatu Bahituretxeei kotizatutako beste batzuekin gainjartzen ez badira, honako hauek finkatzeko ondorioetarako soilik: eskubide pasiboetarako hartzeko zenbagarriak eta dagokion pentsioa kalkulatzeko kotizazio edo zerbitzu-urteengatikako ehunekoa edo kuota. Aurreko atalean aipatu funtzionarioek gauzatutako jubilazio, alargun eta umezurtz-pentsioetarako, inolaz ere ez dira hurrengoak zenbatuko: aipatu funtzionarioek Gizarte Segurantzaren erregimen ezberdinetan kotizatutako aldiak, baldin eta aipatu aldiek, hala badagokio, beste batzuekin batuta, aipatu erregimenen ondoriozko pentsiorik gauzatu badute, salbuespen batekin, hots, SOVI delakoaren prestazioetarako eskubidea sortzeko balio duten aldi kotizatuak, zenbatu egingo baitira horiek.

3. Artikulu honen lehen atalean xedatutakoa betez, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren barnean dauden funtzionario publikoek 1997. urtean hartutako jubilazio eta pentsioak finkatzeko, ondoko hau hartuko da kontutan:

a) Eskubide pasiboetan eragina duten lansari kontzeptuen zenbatekoak 1997. urteari dagozkionak izanen dira, hau da, 1983. urtekoei geroko Aurrekontuei buruzko Foru Legeek, hau barne, finkatutako gehikuntzak aplikatu ondoren sortzen direnak.

Horretarako, 1997rako soldata eta garestitze plusaren zenbatekoak lortu ahal izateko, jarraian dagoen taulan agertzen diren zifrei hurrengoak ezarri beharko zaizkie: 1996ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 15/1995 Foru Legeko hogeita hirugarren xedapen gehigarriko 1. atalak xedatua eta Foru Lege honetako 8. artikuluan zehazten den portzentaia.

GARESTITZE

MAILA SOLDATA PLUSA

0 1.664.002 1.087.783

1 1.395.354 1.030.492

2 1.147.884 977.636

3 1.021.867 950.759

4 971.249 939.988

5 928.567 930.895

6 889.240 922.478

7 851.970 935.657

8 825.991 964.822

9 788.382 956.783

10 766.241 934.538

11 746.311 922.882

12 703.499 897.605

13 674.307 883.295

14 621.048 856.120

15 572.004 816.923

16 542.096 799.310

17 492.662 781.734

Salbuespen gisa, lan istripu edo lanbideko eritasunaren ondoriozko ezgaitasunagatiko jubilaziorik dagoenean, bai eta lan istripuz edo lanbideko eritasunaz hil eta alargun edo umezurtzendako pentsioetan ere, funtzionarioak bere lanpostuagatik jubilatu edo hil aurreko urtean jasotako lansariek osatuko dute alokairu arautzailea.

b) 1980ko urtarrilaren 29ko Parekatze Arautik sortutako lansari sistematik kanpo geratu ziren udal funtzionarioentzat, horren bigarren xedapen gehigarriko bigarren lerroaldean emandako ahalmena oinarritzat hartuz, pasiboetan eragina duten lansari kontzeptuen zenbatekoa izanen da, funtzionario horientzako 1983.eko zenbatekoari hurrengo urteetan gehitutakoak erantsiz, 1997koa barne, ateratzen dena.

4. Funtzionarioek pentsio araubidearen finantzaketa lagunduko dute 13/1983 Foru Legearen aurreko arauteria aplikatuz ateratzen den zenbatekoaz, ondorengo urteetako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeetan ezarritako pentsio igoeren portzentaiak erantsirik.

Horretarako, 1984ko urtarrilaren 1az geroztik sartutako funtzionarioak aipatu Foru Legea baino lehenago zeuden lanpostu edo mailetan sartuko dira, orain betetzen dituzten lanpostuen eta lehenagokoen arteko baliokidetza edo analogiaz.

5. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Birbilduak, abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegilearen bidez onetsitakoak, lehen xedapen iragankorraren 1. atalean xedatutakoarekin bat, 1984ko urtarrilaren 1a baino lehenago zeuden klase pasiboen pentsioentzat ez da aplikagarria izanen aipatu Langileriaren Estatutua; ekitaldi bakoitzeko Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legeetan ezarritako portzentaia bakarrik gehituko zaie.

6. 1997ko urtarrilaren 1etik aitzina, gutxieneko jubilazio-pentsioa urteko 1.277.990 pezeta gordin da. Atal honek xedatua bakarrik ezarriko zaie indarreko arautegiaren arabera eguneratzeko eskubidea duten pentsioei.

7. 1997ko urtarrilaren 1etik aitzina, gutxieneko alargun-pentsioa urteko 712.880 pezeta gordin da.

Era berean, 1997ko urtarrilaren 1etik aitzina, urteko 712.880 pezeta gordin izango da Nafarroako Administrazio Publikoen Klase Pasiboen ezein Bahituretxeren kargura emandako umezurtz-pentsioen gutxieneko kopurua, zein bere Erregelamenduaren arabera, 1991ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko otsailaren 26ko 5/1991 Foru Legeko hamazortzigarren xedapen gehigarriak emandako idazkeraren arabera.

Beraz, gehikuntza honetatik at geratu da aipatu 5/1991 Foru Legeak ezarritako aldaketaren aurretik aplikatzen zen arautegiaren arabera emandako umezurtz-pentsio oro, onuradunaren ezgaitasuna dela eta aitorturikoak salbu.

10. artikulua. 1931ko martxoaren 10eko Erabakiaren bidez onetsi Jubilazio eta Pentsioei buruzko Erregelamenduan sarturik ez dauden funtzionarioen eskubide pasiboak.

Kapitulu honetan xedatutakoa ez da aplikagarri izanen ondoren aipatzen diren funtzionarioentzat:

a) Nafarroako Foru Komunitatean sartuta daudenentzat, Estatuko Administraziotik eginkizun eta zerbitzuak transferitzeari buruzko Errege Dekretuen ondorioz, beti ere, hasieran zeukaten gizarte segurantzako edo prebisiozko sistemarekin jarraituko baitute.

b) Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliaturik egonda Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoetan sartutakoentzat.

11. artikulua. Ikastetxeetako funtzionarioen borondatezko jubilazioa.

1. Funtzionarioek beren funtzionario izaerari uko egiten badiote edo beren borondatez jubilatzen badira 60 urtetik gora eta zerbitzuan 28 urte eginda, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren (HSALO) bederatzigarren xedapen iragankorraren babesean eta bertan adierazten diren baldintzak betez, Foru Komunitateko Administrazioak borondatezko jubilazio prima bat emango die, xedapen iragankor horretan aurreikusitako aparteko haborokinaren osagarri izanen dena.

2. Jubilazio prima eskuratzeko, funtzionarioak 1989ko irailaren 1ean jardunean egon beharko zuen, egoera horretan etenik gabe jarraitu, eta data horretatik aitzina, Nafarroako Foru Komunitatean dauden ikastetxeetako plantiletako lanpostuetan aritu.

3. Aurreko zenbakietan aparteko haborokinari eta jubilazio primari buruz xedatutakoa, ekainaren 27ko 5/1990 Foru Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren babesean, edo geroagokoenean, funtzionario bihurtu ziren langileei aplikatuko zaie, baita lan itunpeko irakasle finkoei ere.

4. Borondatezko jubilazioarengatiko sari osagarriaren zenbatekoa, Foru Lege honetako 1. eraskinean funtzionarioaren adinaren, zerbitzu urteen eta sartuta dagoen kidegoaren arabera ezartzen dena izango da eta jubilatuaren ordainsariei dagokien aurrekontu-kontusailaren kargura ordainduko da.

III. KAPITULUA

Beste zenbait xedapen

12. artikulua. Langileen aldibaterako kontratazioa.

Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari, zerbitzuaren beharrak hala eraginda, beharrezkoak diren langileak administrazio edo lan araubidean aldi baterako kontratatzeko, Foru Lege honetan ezarritako aurrekontu-mugen barnean.

13. artikulua. Lanpostuak berriz egokitzea.

Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio behar diren neurriak har ditzan, plantila berregituratzeagatik edo eman beharreko zerbitzuengatik funtsik gabe gelditutako lanpostuak, betegabeak ez direnak, berriz ere egokitzeko. Lehendakaritza eta Barne Departamentuak, zuzenean eta salbuespen gisa, eginkizunak berriz eman eta maila berean egokitzen diren lekualdaketak eginen ditu.

14. artikulua. Foruzain eta Suhiltzaile izateko deialdiak.

1. Foruzaingoaren Antolamendu eta Eginkizunei buruzko Plan Zuzentzailean, Nafarroako Parlamentuak 1994ko ekainaren 28an onetsian, aipatzen diren aurreikuspenekin bat, Nafarroako Gobernuak 1997ko lan eskaintzan ondoko lanpostuak sartuko ditu, aurrekontu kontsignaziorik gabe: 2 foruzain ofizial, 4 foruzain inspektore, 10 foruzain subinspektore, 20 foruzain sarjentu, 30 foruzain kabo eta 50 foruzain.

2. Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuaren Plan Zuzentzailean, Nafarroako Parlamentuak 1994ko irailaren 14an onetsian, aipatzen diren aurreikuspenekin bat, Nafarroako Gobernuak 1997ko lan eskaintzan ondoko lanpostuak sartuko ditu, aurrekontu kontsignaziorik gabe: 2 suhiltzaile ofizial, 2 suhiltzaile sarjentu eta 40 suhiltzaile.

III. TITULUA

Finantza eragiketak

I. KAPITULUA

Abalak

15. artikulua. Abalak.

Legeetan aurreikusitako kasuetan, Nafarroako Gobernuak guztira bi mila milioi pezeta osatzen duten abalak eman ahal izanen ditu.

Aipatu mugaren barnean eta Industri Politikako eta Inbertsio eta Enpleguaren Sustapenerako Bitarteko Neurriei buruzko Arauko 35. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak Elkarrekiko Bermeen Sozietate Nafarrarekin abalak itundu ahal izanen ditu eta haren eragiketei bigarren abala eman.

II. KAPITULUA

Zorpetzea

16. artikulua. Zorra jaulki edo maileguak nahiz kredituak ituntzeko baimena.

Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio, merkatuaren ohiko baldintzetan maileguak edo kredituak itundu, edo Zor publikoa jaulkitzeko. Haren muga izanen da 1997ko abenduaren 31ko saldo biziduna ezin izanen dela izan 1997ko urtarrilaren 1eko saldoa baino 8.908 milioi pezeta gehiagokoa.

IV. TITULUA

Toki Entitateak

17. artikulua. Nafarroako Toki Entitateen Partaidetza Fondoa eta banaketa sistema.

1. Nafarroako Zergetan Toki Entitateek duten Partaidetza Fondoak honako zenbateko hauek izanen ditu 1997ko ekitaldian:

a) Ohiko transferentzietarako: 13.011.666.000 pezeta, honela banatuak:

"Ohiko Transferentzien Fondo Orokorra": 12.989.094.000 pezeta.

"Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarendako Laguntzak": 22.572.000 pezeta.

b) Kapital transferentzietarako: 5.165.000.000 pezeta.

2. Ohiko Transferentzien Fondo Orokorra, aurreko zenbakian aipatzen dena, honako irizpide hauei jarraituz banatuko da:

524.000.000 pezeta zerga-ahaleginarengatik

12. 465.094.000 pezeta honela:

a) %2,82, 10.000 biztanletik gorako udalentzat.

b) %9,8, udalaren zerga-zamarekiko proportzio zuzenean, zeina ondorio hauetarako kalkulatuko baita 1996ko aurrekontuak ixterakoan zuzeneko eta zeharkako zergen, eta hornidura, saneamendu eta zabor-bilketa tasen kontzeptuz likidatuko eskubideen zenbatekoaren arabera, azken tasa horiek nahiz zuzenki nahiz Mankomunitateen bidez kudeatuak izan.

c) 12.465.094.000 pezeten gainerakoa, era honetan:

Gainerako horren %72,49, zuzenbidezko populazioarekiko proportzio zuzenean, erroldan egindako azken zuzenketari jarraikiz.

Gainerako horren %20,08, Udalek beren funtzionarioen Bahituretxeengatik aurkezten dituzten defizitekiko proportzio zuzenean.

Gainerako horren %7,43, hezkuntza gastuekiko proportzio zuzenean. Gastuak kalkulatzeko, 1994-1995 ikasturtean ziren toki entitate bakoitzeko ikastetxe publikoetako Haur Hezkuntza, O.H.O., Lehen Hezkuntza eta Hezkuntza Berezian dauden gelen kopurua hartuko da kontutan.

3. "Ohiko Transferentzien Fondo Orokorra"ren ordainketa lau zatitan eginen da eta hiruhileko natural bakoitzeko lehen hamabostaldian ordainduko dira.

Zerga-zamarekiko proportzio zuzenean banatzekoa den Ohiko Transferentzien Fondo Orokorreko zatia eta zerga-ahaleginarengatiko 524.000.000 pezetak, azken hiruhileko naturaleko lehen hamabostaldian ordainduko dira.

Populazio kontzeptuari dagokion kopuruaren banaketa kontzejuak dituzten udalerrietan eginen da, udalerriko zenbatekoaren %25 Udalari eta gainerako %75 kontzejuei esleituz.

Zerga-zamagatik hainbanatutako Fondoko zatiaren banaketa egitean, Toki Entitateek Toki Administrazioko Departamentura igorri beharko dituzte, 1997ko maiatzaren 15a baino lehen, artikulu honetako 2 ataleko b) letran aipatzen diren eskubide likidatuak biltzen dituzten ziurtagiriak. Administrazio Publikoetako Araubide Juridiko eta Guziendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 38. artikuluan ezarritako eran agiri horiek aurkezten ez dituzten Toki Entitateei, zerga-zamatzat beren populazio tartean lortutakoen arteko txikiena ezarriko zaie. Horretarako, populazio tartetzat irailaren 27ko 19/1985 Foru Legean zehaztutakoak hartuko dira.

4. Zerga-ahaleginarengatiko 524.000.000 pezetak banatzeko, lehengoz eta behin bataz besteko zerga-zama kalkulatu behar da, ondoren datorren formularekin lortuko dena:

ZZi kalkulatzeko, eragiketa hau egingo dugu: hiri kontribuziotik, landalur kontribuziotik eta lizentzia fiskaletik kitatutako eskubideak batu, zati balizko dirusarrerak.

Balizko dirusarrera horiek kalkulatuko dira ondoren aipatzen direnak batuz: landalur kontribuzioaren gehieneko tipoak aplikatuz sortzen den kopurua, gehi hiri kontribuzioaren gehieneko tipoa aplikatuz sortzen dena, katastroko oinarrietan merkatuaren balorearen erakuslea den zuzentzeko indize bat aplikatu eta gero Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuak ematen dituen datuen arabera, gehi lizentzia fiskaleko kuotei aplikatzen ahal zaien gehieneko gainkargua aplikatu eta gero sortzen den kopurua.

BZZ bataz bestekoa kalkuIatzeko aintzat hartuko diren udalak (N), 1995. ekitaldiko kontuak edo, horiek ezean, aurreko atalean definitu diren kontzeptuak direla eta kitatutako eskubideen egiaztagiriak, Toki Administrazioak eman beharreko ereduaren araberakoak, 1997ko maiatzaren 15a baino lehen bidaltzen dituztenak izango dira.

Aipatu 524.000.000 pezeta horiek banatuko dira 1995eko kontuak, edo horiek ezean, kitaturiko eskubideen ziurtagiria, lehenago ezarritako moduan, 1997ko maiatzaren 15a baino lehen bidali dituzten udalen artean, baldin eta euren zerga-zama (ZZi), aurreko ataletan ezarritakoaren arabera, eta ondoren aipatzen den formularekin bat etorriz, kalkulatutako bataz besteko zerga-zama (BZZ) bezainbestekoa edo handiagoa bada.

Non:

Pi = 524.000.000 pezeta horien banaketan udal bakoitzak duen partaidetza.

ZZi = Udal bakoitzaren zerga-zama, aurretik definitutakoaren arabera.

Bi = Udal bakoitzaren zuzenbideko biztanleak.

U(ZZi x Bi) = Ezarritako baldintzak betea, banaketan parte hartzen duten udalen zerga-zama ponderatuaren batukaria, biztanleko.

5. Kapital Transferentzietarako den Fondoko zatiaren banaketa honako hau izanen da:

(MILIOI PEZETATAN)

a) Plan Zuzentzaileak:

-Goi presioan ura hornitzea 1.200

-Ibaiak araztu eta saneatzea 704

-Hiri-hondakin solidoak:

Tratamendua 180

Bilketa 126

-Inbertsio Planen azterketak egitea 20

b) Toki Programazioko inbertsioak:

-Plan Zuzentzaileetan sartu gabeko goi presioko ur horniketak 25

-Horniketa eta saneamendurako herriko sareak 1.220

-Elektraztapenak 50

-Argiteria, energi aurrezpena 200

-Zoladurak 810

-Udal Eraikinak 175

-Hilerriak 100

-Herrietako bideak 125

-Toki garapena: 230

Alde zaharren peatonalizazioa eta aparkalekuak 200

Bestelako obrak 30

6. Aurreko atalak aipatzen dituen kapital transferentziak banatuko dira 1997-1999 aldirako Toki Azpiegituren Hirurteko Planari buruzko apirilaren 2ko 3/1996 Foru Legeak eta hura garatzen duten arauek diotenaren arabera

7. Ekitaldi ekonomikoan erabili gabeko kapital transferentzien Fondoko baliabideak, hurrengo ekitaldian fondo horretara pasatuko dira. Gerakinen kontuetako ekonomiek aurreko ekitaldietan jasotako lanen kosturik haundienak finantzatuko dituzte.

18. artikulua. Europako Batasuneko diruez finantzatzeko inbertsioen Plan Osagarria (2 eta 5b helburuak).

Europako Batasuneko diruez finantzatutako Azpiegiturako Inbertsioen Plan Osagarria (2 eta 5b helburuak) burutuko da. Hura Toki Administrazioko Departamentuaren eskumenekoa izanen da.

1997an Europako Batasunetik hartzen diren dirusarreren adinako zenbatekoan burutuko da Plana. Hura osatzen duten obrak 2 eta 5b bitarteko helburuetan dauden udalerrietan kokatuko dira. Lehentasunak 1997-1999rako Toki Azpiegituren Hirurteko Planeko kalifikazioen hurrenkera errespatuz ezarriko dira. Kalifikazaio haiek Plan hari buruzko apirilaren 2ko 3/1996 Foru Legean eta hori garatzen duen Foru Dekretuan aipatzen dira.

19. artikulua. Ohiko Batasunen inbertsioetarako dirulaguntza eta onurak.

Bardeetako Komunitateak eta Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoako Batzarrek Nafarroako Aurrekontu Orokorretan Nafarroako Ogasun Publikoaren kargura ezarritako dirulaguntzak eta gainerako onurak jaso ahalko dituzte, beren organo eskudunek onesten dituzten inbertsioetarako.

20. artikulua. Udal Funtzionarioen Bahituretxeen finantzaketa.

1. Nafarroako Gobernuak 767.970.000 pezetako ekarpena eginen du, Udal Funtzionarioen Bahituretxe Orokorraren barnean dauden Nafarroako Toki Entitateetako funtzionarioen artean sortzen diren pentsioak finantzatzeko.

Zenbateko hori Udal Funtzionarioen Bahituretxe Orokorraren kudeaketak 1996ko ekitaldian sortutako kostuen banaketan Udal Bakoitzari esleitutako kuotaren proportzio berean banatuko da.

2. Halaber, Nafarroako Gobernuak 414.000.000 pezeta banatuko ditu Iruñea, Tutera eta Tafallako Udalen artean, beraien Bahituretxeen kudeaketak 1996ko ekitaldian sortutako kostuen arabera.

V. TITULUA

Aurrekontuen kudeaketa

21. artikulua. Nafarroako Parlamentuaren eta Kontuen Ganbararen aurrekontuen dotazioak.

Nafarroako Parlamentuaren eta Kontuen Ganbararen aurrekontuen dotazioak Mahai edo Lehendakari bakoitzak, eskatu ahala libratuko dira, irmoki eta aldizkakotasunez.

22. artikulua. Nafarroako Unibertsitate Pubiikoaren aurrekontuaren dotazioa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoari eginen zaizkion ohiko transferentziak, orokorrean, aldez aurreko hiruhilekoetan eginen dira, behar handiagorik frogatzen bada ezik.

Unibertsitate hari eginen zaizkion kapital transferentziak haren Gerentziak eskatu ahala ordainduko dira, haiek burutzeko gastua bete dela egiaztatu ondoren. "Bestelako transferentzia arruntak" izeneko 40300-4455-2- 4224 aurrekontu-kontusailean den kopurua Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontuko langile-gastuen kapituluan sartuko da, unibertsitateko irakasleen ordainketak gehitzeko, indarreko legeriaren arabera. Hala ere, aipatu kopurua erabiltzeko baldintza izango da Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen ordainketei buruz erabakia hartzea, 1993ko urtarrilaren 1etik aitzinako ondorioekin eta organo aginpidedunek proposatuta.

23. artikulua. Suitzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoaren aurrekontuaren dotazioak.

Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoari eginen zaizkion ohiko transferentziak aldez aurreko hilabetetan libratuko dira, orohar, behar haundiagoak justifikatzen ez badira, behintzat.

Kapital transferentziak libratuko dira Partzuergoaren Lehendakaritzak eskatzen dituen neurrian, haiek burutzeko gastua bete zela frogatuz.

24. artikulua. Herrietako Kontsultategien dirulaguntzak.

Herrietako Kontsultategiak eraiki eta birmoldatzeko dirulaguntza %100 izanen da, haiek burutzeko lehentasun irizpideei dagokionean Nafarroa Osasun Eskualdeetan banatzeari buruzko Foru Legearen garapenetik sortutakoak aplikatuz.

25. artikulua. Eritetxe eta beste laguntzaerakundeendako dirulaguntzak.

Aurrekontu hauetan eritetxe eta beste laguntza- erakundeendako dagoen dirulaguntza hamabi hilekotan ordainduko da, aurreko urteetako defizitari egoki dakiokeen dirulaguntzaren zatia izan ezik; dirulaguntza horiek emanen dira ondoko eskakizunak betetzen badira:

a) Hamar miliotik gorako hornidura kontratuak ez egin eta ez betetzea, langile finko edota sei hilabete baino gehiagorako diren aldi baterakoak ez kontratatzea, ezta kredituak izenpetzea ere, Nafarroako Osasun Zerbitzua- Osasunbidearen Zuzendaritzak aurretik baimena eman gabe.

b) Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideara igortzea jasotako dirulaguntzen kudeaketa edo norakoa behar bezala kontrolatzeko beharrezkotzat jotzen dituen datu, txosten, agiri edo aurrekinak.

26. artikulua. Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aurrekontuetako aldaketak.

Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidearen Zuzendari Kudeatzaileak baimena ematen ahal du, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legearen 46. artikuluan aipatzen diren aurrekontuetako aldaketak egiteko, Erakunde Autonomo horren esparruan.

27. artikulua. Herrilan, Garraio eta Ingurugiro Ministerioko bideratze eta defentsetarako lanen gastu konpromezua.

Nafarroako Gobernuak Herrilan Ministerioko Bideratze eta Defentsetarako lanen gastu konpromezuak hartzen ahal ditu, beti ere Herrilan Ministerioaren ahalmena izanda, eta, Nafarroako lurraldea ukitu eta Aurrekontu hauek indarra hartu ondoren egin beharrekoak badira; horien aurrekontu kontsignazioa gehienez ere 100 milioitan gainditzen ahal dute.

28. artikulua. Zentral Sindikalak eta Enpresarien Erakundeak.

Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuaren aurrekontuan Zentral Sindikalendako bakoitzaren ordezkaritzaren arabera ezartzen den gastua, guztien artean banatuko da, bakoitzak Foru Komunitatearen eremuan duen ordezkapenaren arabera, eta 1996ko abenduaren 31n erasoturiko emaitzei jarraikiz.

29. artikulua. Gastu konpromezuak hurrengo aurrekontuen kargura.

1. Industri Politikako eta Inbertsio eta Enpleguaren Sustapenerako Bitarteko Neurriei buruzko Arauan ezarritakoari jarraikiz, eta baita martxoaren 27ko 79/1995 Foru Dekretuan ezarritakoari, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurakoak bertan aurreikusitako laguntzak ematen ahal dituzte, horretarako hurrengo aurrekontuen kargura gastu konpromezuak hartuz, beti ere aipatu konpromezuek Nafarroako Gobernuak ekitaldi bakoitzerako ezartzen dituen mugak gainditzen ez badituzte.

2. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurakoak, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lanekoak eta Osasunekoak, dagozkien eskumenen esparruan, beka eta dirulaguntzak eman ditzakete ikertzaile eta artisten prestakuntza eta espezializaziorako, hezkuntza berezirako, Foru Komunitateko Elkarrizketarako laguntzaileendako egitaraurako, eta Nafarroarendako interes berezia duten proiektuak egiteko. Xede horretarako, konpromezuak hartuko dituzte beren gain, hemendik aitzinako ekitaldien kargura, baldin eta errandako konpromezuek gainditzen ez badituzte xede horretarako aurreko ekitaldian aipatzen diren zenbatekoak. Gastu konpromezu berbera, muga horiexekin, eskuratzen ahal du Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak, enpresen lehiakortasunerako laguntzak, maiatzaren 23ko 208/1991 Foru Dekretuan arautuak, emateko, eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, eskola garraioa eta eskola-jantokien zerbitzua kontratatzeko.

3. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak hurrengo ekitaldietara luzatuko diren gastu konpromezuak hartzea izanen du, lurzati kontzentraziorako oinarri eta proiektuei eta larreak hobetzeko inbertsioei dagozkien urteanitzetako gastuak finantza ditzan, beti ere Nafarroako Gobernuak ekitaldi bakoitzeko ezartzen dituen mugak gainditu gabe.

4. Nafarroako Gobernuak baimena ematen ahal du hurrengo ekitaldietara luzatuko diren gastu konpromezuetarako, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/88 Foru Legeak baimentzen dituenak baino gehiago, Europako Batasunak elkarfinantzatzen dituen eta hiru urtetik goitiko plangintza eduki behar duten plan, egitarau eta ekimenei aurre egiteko.

5. Apirilaren 4ko 133/1991 Foru Dekretu Legegilearen II. Tituluaren esparruan, martxoaren 16ko 2/1992 Foru Legeak berorri emandako idazketarekin bat etorriz eta Foru Lege hori garatu zuen irailaren 28ko 2971992 Foru Dekretuaren, nekazaritza egituren eraginkortasuna hobetzeko laguntza Erregelamendua onesten duenaren, arabera, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak aipatu arau horietan aurreikusitako laguntzak ematen ahal ditu, horretarako gastu konpromezuak hartuz, behar den ekitaldiaren ondorengo aurrekontuen kargura, beti ere konpromezu horiek ez badituzte Nafarroako Gobernuak ekitaldi bakoitzeko ezarriko dituen mugak gainditzen.

6. Nafarroako Gobernuak luzatzen ahalko ditu, gehienez ere zazpi urte egin arte, industri politikako eta inbertsio eta enpleguaren sustapenerako bitarteko neurriei buruzko Arauko 34. artikuluko 1.a) eta 6 ataletan aurreikusitako epeak. Hala ere, dirulaguntzak ordaintzen ahalko ditu, emeki-emeki, 10.000 milioi pezetatik goitiko inbertsio proiektuetan inbertsioa nola gauzatu den eta horrela, 1997an eta hortik aurrera laguntza haiek hartzen badituzte.

7. Nafarroako Gobernuak baimena ematen ahal du hurrengo ekitaldietara luzatuko diren gastu konpromezuetarako, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/88 Foru Legeak baimentzen dituenak baino gehiago, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioarekin batera esnearen ekoizpenari uzteko planei aurre egiteko.

8. Nafarroako Gobernuak dagokion ekitaldiaren ondorengo aurrekontuen konturako gastu konpromezuak hartu ahal izango ditu hirugarren munduko herriak garatzeko elkarlan proiektuak finantzatzeko, proiektuok martxoaren 9ko 95/92 Foru Dekretuan xedatuaren arabera diruz lagunduak badira, eta proiektuen bideragarritasunak ezinbesteko badu ekitaldiaz gaindiko plangintza, hiru urtetik beherakoa.

30. artikulua. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1998 Foru Legearen aldaketak.

1997ko urtarrilaren 1etik aitzina, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1998 Foru Legeko hurrengo artikuluak aldatu egin dira:

1. 19. artikulua, hona bere edukia:

"19. artikulua. Foru Lege lerruneko beren beregiko xedapen aurkakorik ez bada, eta inongo ohartarazpen edo errekerimendurik gabe, Nafarroako Ogasun Publikoari zor zaizkion kopuruek, mugaegunaren hurrengotik hasi eta guztiz deuseztu arteko aldian zehar indarra duen berandutze korritua sortuko dute.

Finantza-entitate laguntzaileek, bulego likidatzaileek eta Nafarroako Ogasun Publikoaren kontura dirua biltzen duten gainerako entitateek jasotako kopurei ere aplikatuko zaie aurreko lerroaldeak xedatua, baldin eta horretarako ezarritako epetan ordaintzen ez badira.

2. 41. artikulua. Orain arte 6. atala izan dena 8.a izango da. Beste bi atal gehitu zaizkio eta horrela geratuko dira idatzita:

"6. Aurreko zenbakiek aurreikusitakoaren ondorioetarako, ez dira urte anitzetako gastutzat joko urte naturalaz besteko aldiak ukituz bi aurrekontu ekitaldi hartu eta urteko aldikotasuna duten langileen aldi baterako kontratuen eta dirulaguntzen ondoriozko gastuak.

7. Aurreko 2. zenbakiak dioena gorabehera, euren aurrekontuetako kredituak kudeatzeko eskumena duten Nafarroako Gobernuko kontseilariek eta erakunde autonomoetako zuzendari kudeatzaileek hurrengo ekitaldiak ukituko dituzten gastuak baimen ditzakete, izaera edozein dela ere, kopurua hamar milioi pezeta baino gehiago ez bada eta epeak gastuak baimendu diren ekitaldiaren hurrengoa gainditzen ez badu."

31. artikulua. Bideragarritasun ikerketetarako dirulaguntzak.

Bideragarritasun ikerketak egiteko dirulaguntzak, krisian diren enpresak onbideratu eta berrabiatzeko laguntzen ematea arautzen duen martxoaren 4ko 1/1985 Foru Legean aurreikusitakoak direnak, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak emanen ditu, eta ordainketa ikerketa egin duenari zuzenean egiten ahal zaio, beti ere, enpresa onuradunaren oniritziarekin.

32. artikulua. Industri politikako eta inbertsio eta enpleguaren sustapenerako bitarteko neurriei buruzko arauak.

1997ko urtarrilaren 1etik aitzina:

1. Etenik gelditzen dira mikrozentral hidroelektrikoak berreskuratzeko bideragarritasun azterketak egiteko dirulaguntzak. Horiek industri politikako eta inbertsio eta enpleguaren sustapenerako bitarteko neurriei buruzko Arauaren 42 eta 43. artikuluetan aurreikusitakoak dira.

2. Industri politikako eta inbertsio eta enpleguaren sustapenerako bitarteko neurriei buruzko Arauaren 34. artikuluan aurreikusitako dirulaguntzak baita enpresa txiki eta ertainendako mailegu eta leasing eragiketen onurak ere, software-an egindako inbertsioei ezartzen ahal zaizkie.

3. Industri politikako eta inbertsioa eta enpleguaren sustapenerako bitarteko neurriei buruzko Arauaren 23. artikuluaren 1.b) atalean ezarri modalitatearen parekoa eta hautabidezkoa izan dadin, Nafarroako Gobernuak, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuaren bitartez eta erregelamenduaren garapen egokia erabiliz, bermerik eskatu gabe, abalak eman eta enpresek eragindako ikerketa eta garapen proiektuak finantzatzeko kostuaren zati bat bere gain hartzea izanen du, baita kreditu erakundeekin finantzaketa lerro berarizkoetako hitzarmenak egitea ere. Horretarako urteanitzetako konpromezuak hartzen ahal ditu, eragiketa horiek sortu gastuak ordaindu ahal izateko.

33. artikulua. Europako Batasuneko programen aurrekontuetako aldaketak.

Nafarroako Gobernuak, Ekonomi eta Ogasun Kontseilariak proposaturik, aurrekontuetan behar diren aldaketak egiteko baimena ematen ahal du, Europako Batasunak kofinantzatutako programa eta proiektuak burutzeko, Batzorde europarrak edo ekitaldiko Programen Jarraipen Batzordeak onetsitakoari jarraikiz. Aldaketa horiek gastuen egoeretan agertzen diren edozein motatako kredituen bidez finantzatu beharko dira.

34. artikulua. Diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeen sostengua.

1. Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 49. artikuluaren bigarren eta hirugarren ataletan ezarritakoaren arabera, eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoaren diru-kopurua hamalaugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa izanen da, 1997 urterako, diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeen sostengurako fondo publikoen zenbateko osoa banatzeko.

Ahalmena ematen zaio Hezkuntza eta Kultura Departamentuari irakasle-unitate itundu harremanak ezartzeko, indarra duen ikasketa plana itunaren xedea den maila bakoitzean emateko aski den moduan. Astean 25 eskolordu ematen dituzten irakasleen lanaldien arabera kalkulatuko dira. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ez ditu bere gain hartuko lansarien gehikuntzak, orduen gutitzeak edo beste edozein gorabehera, hala nola, zuzendaritza karguen osagarriak edo antzinatasuna, hamalaugarren xedapen gehigarriko modulu ekonomikoetan ezarritakoa gainditzen bada.

Langile irakasleen lansariendako aurreikusiak 1997ko urtarrilaren 1etik hasita hartuko du indarra, Irakaskuntza Pribatuaren Talde Hitzarmenak noiz onesten diren, horretan eraginik izan gabe. Administrazioak konturako ordainketak onartzen ahalko ditu ugazaben erakundeek espreski eskatzen dutenean, sindikatuak entzun ondoren, kasuan kasuko Hitzarmena izenpetu arte. Konturako ordainketok 1997ko urtarrilaren 1etik aitzina izango dute indarra.

"Bestelako gastuendako" moduluko osagaiek eta, hala balitz, langile osagarriek, 1997ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dituzten ondorioak.

Langile irakasleen lansariendako ezarri diru-kopuruak, gizarte kargak barne, Administrazioak zuzenean ordainduko ditu, lkastetxeko irakasle eta titularraren arteko lan harremana galarazi gabe.

"Beste gastu batzuendako" diru-kopuruak ikastetxe itunduei ordainduko zaizkie eta horiek ikasturtea bukatzean justifikatu beharko dute aplikatu direla.

"Gastu aldakorrek" osatzen dituzten zenbateko aldakorren banaketa itunen araubidea erregulatzen duten xedapenetan ezarritakoaren arabera eginen da.

2. Erdi Mailako eta Goi Mailako prestakuntza zikloak lanbide heziketako ikastetxe itunduetan, eta baita Gizarte Bermeko programak ere, lehenago ezartzeak izaera esperimentala duenez, hezkuntza administrazioak behin-behinekoz finkatuko ditu horiek finantzatzeko kopuruak, horien konposizioa eta finantzatzeko modua erregelamenduz arautu bitartean.

3. Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko eskola unitateendako urteroko dirulaguntza 4.575.456 pezeta izanen da.

Ikasleengandik aurreko lerroaldean Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko dirulaguntza araubideari fondo publikoetatik izendatzen zaionaren finantzaketa osagarriaren kontzeptuagatik eta irakaskuntza arautu kontzeptu soilagatik hartu beharreko kopurua hauxe da: 3.385 pezeta ikasleko eta hilabeteko, hamar hilabetez, 1997ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.

35. artikulua. Oteiza Fundazioaren EtxeMuseoa.

"Oteiza Fundazioaren Etxe-Museoa. Inbertsio eta gastuak" izeneko kontusailari, aipatu Fundazioaren laguntza, zainketa eta inbertsioekin zerikusirik duten edozein gastu aplikatzen ahal zaizkio.

VI. TITULUA

Kontratazioa

36. artikulua. Hornidura kontratuen arloko eskurantzak.

1. Foru Komunitatako Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legeko 6. artikuluak agintzen duena galarazi gabe, Ekonomi eta Ogasun Kontseilariak Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Kontratazio eta Aseguruen bulegoburuaren esku utz dezake hornidura-espediente txikiak izapidatzea, beti ere horien aurrekontua 2.000.000 pezetatik gorakoa ez bada.

2. Espediente txikiak agiri hauek baizik ez ditu izanen:

a) Departamentuak egiten duen eskurapen proposamen arrazoituari gastuaren onarpena erantsiko zaio, zehaztasun teknikoak aipatuz, hala bada.

b) Erosi behar diren produktuen hiru edo gehiago hornitzaileri egindako kontsulten zerrenda, ahalezkoa denean, eta esleipena justifikatzen duen txostena.

c) Erosketaren faktura, kontratu agiri bezala erabiliko dena.

3. Nafarroako Gobernutik hornidura kontratuak egiteko eskumena jaso duten kontseilari eta erakunde autonomoen organo eskumendunek espediente txikia erabili ahalko dute, 2.000.000 pezetatik beherako aurrekontua duten ondasunak eskuratzeko.

4. Lehendakaritza eta Barne Kontseilaria izango da informazioaren teknologia eta sistemen aktibo informatikoak erostea xede duten kontratuen kontratazio-organoa.

5. Lehendakaritza eta Barne Kontseilaria izango da segurtasun zerbitzuak eman eta segurtasun elementuak eskuratzeko xedea duten kontratuen kontratazio-organoa.

37. artikulua. Zerbitzuen ohiko funtzionamendurako gastu txikiak.

1. Zuzendari nagusiek, zerbitzuetako zuzendariek eta erakunde autonomoetako organo eskudunek beren menpean dauden zerbitzuen funtzionamendurako behar diren gastu eta kontratuak baimentzen ahal dituzte, beti ere, aurrekontu kontsignazioa izanez gero, kontratuen zenbatekoa 500.000tik gorakoa ez denean, zuzendari nagusien eta erakunde autonomoetako organo eskudunen kasuan, eta 250.000 pezetatik gorakoa, berriz, zerbitzuetako zuzendarien kasuan.

Ez da gastu txikitzat joko altzariak erostea eta erosketa zentralizatukoak izanik, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak erabakitako ondasunak erostea. Erregelamenduz ezarriko da aipatu ondasunak erosteko prozedura.

2. Kontratu horiek beharko duten agiri bakarra faktura izanen da.

38. artikulua. Hornidura kontratuen mugak.

Aurreko bi artikuluetan ezarritako mugak aplikatzearen ondorioetarako, ezin izanen dira bereizi aurrekontuen ekitaldi bakoitzeko hilabete berean eskuratu eta izaera berekoak diren hornidurak.

39. artikulua. Hornitzaileen hautaketa.

Ekonomi eta Ogasun kontseilariak eta erakunde autonomoetako kontratazio-organo eskudunek lehiaketak antolatu ahalko dituzte ondasun jakin baten hornitzailea hautatzeko. Kasu horretan, ondasunak enpresa hautatutik eskuratu beharko dituzte zuzenean lehiaketan zehaztu prezio eta baldintzetan, kontratazio espedienterik tramitatu beharrik gabe.

40. artikulua. OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuko hornidura kontratuak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak erosten ahalko ditu, Nafarroako Foru Komunitateko Adminstrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legeak ezarritako prozeduren arabera, erosketaren ondorioz zesiorik eskatzen duen hornidurak; hau da, adjudikaziodunak utzi behar ditu erositako hornidurak kontsumitzeko behar den tresneria mediko-klinikoa.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zentroek produktu freskoak erosi ahalko dituzte horhitzaileei eskaintzak eskatuz hamabostean behin, urteko esleipenera jo beharrik gabe.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena Nota de Vigencia

1. Foru Lege honetako 6. artikuluak ezartzen dituen koordinazio eta defizit publikoa jaisteari buruzko irizpideen arabera, Nafarroako Administrazio Publikoaren zerbitzuko funtzionarioen ordainketak, 1997ko ekitaldian, banan banan ezarriko dira, E mailako hasierako soldatari, hau da, 1.601.670 kopuruari, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Birbilduak eta honen xedapen osagarriek ezartzen dutena aplikatuz.

2. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainketen osagarrien zenbatekoak, 1997 urterako, 6. artikuluan eta aurreko lerroaldean ezartzen diren irizpideak aplikatzearen ondorio izango dira, eta, hala dagokionean, abenduaren 29ko 1996ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 15/1995 Foru Legeko hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezartzen denaren ondorio.

Bigarrena

Maisu-diplomatura ikasketen praktikak ematen diren ikastetxeetako maisuek erregelamenduz ezartzen diren kalteordainak jasoko dituzte.

Hirugarrena

Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio, Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren bidez, salbuespen gisa eta Toki Administrazioko Departamentuak txostena eman ondotik, Udal eta Kontzejuei ondokoak eman ahal izan diezazkien:

a) Zergen Partaidetza Fondoan ohiko transferentziak egiteari dagozkion kontu aurrerakinak, hiruhileko baten zenbatekoaren kontura, ekitaldi ekonomikoaren hurrengo hiruhilekoan itzuli beharrekoak.

Toki entitatearen aurrezki garbiaren, defizitaren eta zor mailaren araberako egoera finantz-ekonomikoa dela eta, ohiz kanpoko neurriak komenigarritzat joko balira, konturako aurrerakina, gehienez ere, bi hilabeteren zenbatekoan ematea egonen litzateke

b) Banaketa kontuan jasota egon eta muga iragan duten zorren ordainketa geroratzea.

Aurrerakin eta gerorapen horiek bakar-bakarrik diruzaintzan atezu larria gertatuz gero emanen dira eta, beti ere, entitate eskatzaileak katastro berriak aplikaturik edo landa eta hiri katastroaren aberastasuna gaurkotzeari buruzko Hitzarmenak sinatuta edukiz gero.

Ekonomi eta Ogasun kontseilariak, entitate eskatzailearen egoera ekonomiko-finantzarioa nolakoa den ikusita erabakiko du zein korritu tasa aplikatu.

Laugarrena

Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari martxoaren 4ko 1/1985 Foru Legearen babesean emandako aurrerakinen kopuru itzuligabea honako enpresa hauei bideratzeko: euren saneamendu edo bultzatze-planetan "Navarra de Financiación y Control, S.A." kapital publikodun sozietateak esku hartu duen enpresei, edo sozietate honek partaliertzen dituenei. Kopuru itzuligabe hori galerak konpentsatzeko edo aipatu sozietate horren kapitala handiagotzeko edo honek partaliertutakoen kapitala handiagotzeko ere erabiltzen ahalko da.

Bosgarrena

1997ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako, abenduaren 26ko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legeko 19. artikuluak aipatzen duen berandutzeagatiko korrituaren tipoa, honela ezarririk gelditzen da:

a) Zerga-zorrak direnean, urteko ehuneko 9,5 urtean.

b) Gainerako zorren kasuan, legeak ezartzen duen diruaren korritua.

Seigarrena.-Hauek dira 1997ko ekitaldian aplikatuko diren saneamendu kanonaren tarifak:

a) Etxeko isurkinak: 26,40 pezeta/metro kubikoko.

b) Etxekoak ez diren isurkinak: etxeko isurkinen tarifaren gainean ehuneko 25 gehiago, behar balitz, karga kutsatzailearen indizea gehituz.

Zazpigarrena

Apirilaren 2ko 1997-1999 aldirako Toki Azpiegituren Hirurteko Planari buruzko 3/1996 Foru Legeko 5. artikuluko 1. atala aldatu egiten da, eta honela geldituko da:

"1. Nafarroako Aurrekontu Orokorren kapital transferentzien kargura Toki Azpiegituren Hirurteko Planari egindako ekarpenak urteanitzekoak izanen dira, eta hauek izanen dira:

A) Plan Zuzentzaileak

1997 1998 1999 GUZT.

Ikerketak 20 20 20 60

Goi-presioko ur hornidura 1.200 1.150 1.150 3.500

Ibaien arazketa eta saneamendua 704 706 706 2.116

Hiri hondakin solidoak:

Tratamendua 180 180 180 540

Bilketa 126 130 130 386

P.Z.etako milioiak guztira 2.230 2.186 2.186 6.602

B) Toki Programazioko inbertsioak

1997 1998 1999 GUZT.

Plan Zuzentzaileetan sartu gabeko

goi-presioko ur hornidurak 25 25 25 75

Hornidura eta saneamenduko herri sareak 1.220 1.200 1.200 3.620

Elektraztapenak 50 50 50 150

Argiteria publikoa 200 200 200 600

Zoladurak 810 775 775 2.360

Udal Eraikinak 175 175 175 525

Hilerriak 100 100 100 300

Herriko bideak 125 125 125 375

Toki Garapena:

Aparkalekuak 200 200 200 600

Bestelako lanak 30 30 30 90

T.P.etako milioiak guztira 2.935 2.880 2.880 8.695

GUZTIRA 5.165 5.066 5.066 15.297

Zortzigarrena

Nafarroako toki entitateek ekin ahalko diote bere lan kontratupeko langile finkoak Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzeko prozesu berri bati, erregelamenduz ezartzen den jardunbidearen arabera.

Funtzionario izaera lortzen duen langileak ordurarte aplikatu zaion gizarte prebisio eta segurantza sistema izaten segituko du, eta ordurarte betetzen zuen lanpostuari atxikia segituko du.

Erregelamenduz ezarritako epean funtzionario izaera lortzen ez duen lan-kontratupeko langile finkoak maila edo atxikipen-talde berean jarraituko du.

Bederatzigarrena

1997ko urtarrilaren 1etik aurrera, martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 155. artikuluko 2. atala, honela idatzita geldituko da:

"2. Zerga, zergaldiaren lehenbiziko egunean sortzen da eta kuotak murriztezinak izanen dira kasu honetan izan ezik: alta aitortzen denean jarduera hasten den eguna eta urte naturala bat ez datozenean. Kasu honetan kuotak honela kalkulatuko dira: urtea bukatzeko gelditzen diren hiruhilabeteko natularen proportzioan, jarduera hasten den hiruhilabetekoa ere sarturik.

Halaber, eta jarduteari uzten zaiolako bajako kasuetan, kuotak hiruhilabeteko naturalen arabera hainbanatuko dira, jarduteari uzten zaion hiruhilabetekoa kanpo gelditzen dela. Hori dela eta, subjektu pasiboek jardun ez den hiruhilabeteko naturalei dagokien kuotaren partea itzul dakien eskatzen ahalko dute."

Hamargarrena

1997ko urtarrilaren 1etik aurrera, kooperatiben zerga erregimena arautzen duen ekainaren 21eko 9/1994 Foru Legeko 27. artikuluko 3. atalak honako idazketa hau izango du:

"3. Tokiko zergak.

%95eko hobaria zerga hauen kuotan:

a) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga edo Lizentzia Fiskala.

b) Lurralde kontribuzioa."

Hamaikagarrena

Hona hemen zein izango den 1997 urtean etxebizitza alorreko jarduketetan aplikagarria den modulu ponderatua:

01 eremu geografikoari atxikiriko udalentzat: 101.433 pezeta/m2 erabilgarri.

02 eremu geografikoari atxikiriko udalentzat: 92.493 pezeta/m2 erabilgarri.

Ponderatu gabeko moduluak hauek izango dira:

01 eremu geografikoarentzat: 97.065 pezeta/m.2. erabilgarri.

02 eremu geografikoarentzat: 88.510 pezeta/m.2. erabilgarri.

Salneurri tasatuko etxebizitzetako metro karratu erabilgarriaren gehienezko saltzeko prezioa 140.000 pezeta izango da 01 eremu geografikoko udaletan, eta 127.700 pezeta 02 eremu geografikokoetan.

Hamabigarrena

Bertizko Jaurerria eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren menpeko natura aztertzeko etxeak bisitatzeagatik jaso beharreko diru-kopuruak tarifa edo salneurriak izango dira eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere Erakunde Autonomoen Salneurriak, Ordainarazpen Parafiskal eta Tasei buruzko Foru Legeko Artikuludun Testua onartzen duen uztailaren 24ko 144/1987 Foru Dekretu Legegileko 11. artikuluak ezartzen duen erregimenaren menpekoak izango dira.

Hamahirugarrena

Dirulaguntzen erregimen berezia izanen dute benetan funtzionamenduan diren eremu ez euskalduneko ikastolen ikasgelek, nahiz eta baimenik ez izan edo gela bakoitzeko ezarritako ikasle kopururik ez bete.

Dirulaguntza horiek Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Hizkuntza Politikarako Programan helburu horrekin aurreikutitako kontusailaren kargura abonatuko dira. 34. artikuluan eta hamalaugarren xedapen gehigarrian dagokion hezkuntza mailarentzat adierazitakoa izanen da haien zenbatekoa.

Hamalaugarrena

Itundutako ikastetxeen sostengurako fondo publikoak banatzeko modulu ekonomikoak.

Honela geratzen dira ezarrita urteko zenbatekoak eta hezkuntza maila nahiz modalitate ezberdinetan itundutako ikastetxeen eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoak.

1. Lehen Hezkuntza.

Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne: 3.873.619 pezeta (moduluaren %70,49).

Bestelako gastuak: 896.576 pezeta (moduluaren %16,32).

Gastu aldakorrak: 724.708 pezeta (moduluaren %13,19).

Urteko zenbatekoa, guztira: 5.494.903 pezeta.

2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloa.

Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne: 4.842.024 pezeta (moduluaren %70,95).

Bestelako gastuak: 1.076.408 pezeta (moduluaren %15,77).

Gastu aldakorrak: 906.213 pezeta (moduluaren %13,28).

Urteko zenbatekoa, guztira: 6.824.645 pezeta.

3. B.B.B. (Batxilergo Bateratu Balioanitza) eta lehenagoko Sekzio Filialetatik sortutako U.B.I.

Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne: 6.017.304 pezeta (moduluaren %72,51).

Bestelako gastuak: 1.215.785 pezeta (moduluaren %14,65).

Gastu aldakorrak: 1.065.684 pezeta (moduluaren %12,84).

Urteko zenbatekoa, guztira: 8.298.773 pezeta.

4. Lehen Graduko Lanbide Heziketa (L.H.I).

Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne: 6.902.201 pezeta (moduluaren %72,43).

Bestelako gastuak: 1.595.776 pezeta (moduluaren %16,75).

Gastu aldakorrak: 1.031.373 pezeta (moduluaren,%10,82).

Urteko zenbatekoa, guztira: 9.529.350 pezeta.

5. Bigarren Graduko Lanbide Heziketa (L.H.II).

Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne: 6.371.263 pezeta (moduluaren %69,07).

Bestelako gastuak: 1.815.355 pezeta (moduluaren %19,68).

Gastu aldakorrak: 1.037.581 pezeta (moduluaren %11,25).

Urteko zenbatekoa, guztira: 9.224.199 pezeta.

6. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Bigarren Zikloa.

Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne: 6.017.304 pezeta (moduluaren %72,25).

Bestelako gastuak: 1.215.785 pezeta (moduluaren %14,60).

Gastu aldakorrak: 1.094.793 pezeta (moduluaren %13,15).

Urteko zenbatekoa, guztira: 8.327.882 pezeta.

7. Hezkuntza Berezia (derrigorrezko eta doako mailak)

I. Oinarrizko eta lehen hezkuntza:

I.1. Psikikoak.

Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne: 3.873.619 pezeta (moduluaren %45,02).

Bestelako gastuak: 896.576 pezeta (moduluaren %10,42).

Langileria osagarria (logopedak, fisioterapeutak, psikologo-pedagogoa, hezkuntzako laguntzaile teknikoak eta gizarte-langilea), direnen arabera: 3.244.191 pezeta (moduluaren %37,70).

Gastu aldakorrak: 590.169 pezeta (moduluaren %6,86). Urteko zenbatekoa, guztira: 8.604.555 pezeta.

I.2. Autistak.

Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne: 3.873.619 pezeta (moduluaren %48,83).

Bestelako gastuak: 896.576 pezeta (moduluaren %11,30).

Langileria osagarria (logopedak, fisioterapeutak, psikologo-pedagogoa, hezkuntzako laguntzaile teknikoak eta gizarte-langilea), direnen arabera: 2.572.314 pezeta (moduluaren %32,43).

Gastu aldakorrak: 590.169 pezeta (moduluaren %7,44).

Urteko zenbatekoa, guztira: 7.932.678 pezeta.

II. Lanbide Heziketa "Egitekoen lkaskuntza". Psikikoak.

Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne: 7.805.365 pezeta (moduluaren %52,66).

Bestelako gastuak: 1.1.215.785 pezeta (moduluaren %8,20).

Langileria osagarria (logopedak, fisioterapeutak, psikologo-pedagogoa, hezkuntzako laguntzaile teknikoak eta gizarte-langilea), direnen arabera: 4.731.864 pezeta (moduluaren %31,93).

Gastu aldakorrak: 1.069.030 pezeta (moduluaren %7,21).

Urteko zenbatekoa, guztira: 14.822.044 pezeta.

Hamabosgarrena

1997ko urtarrilaren 1eko ondorioekin, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Birbilduko 105. artikuluan ezarririko zuzendaritzako irakasle-postuaren ziozko osagarria ondoren aipatzen diren lanpostuei aplikatuko zaie, bertan ezartzen den zenbatekoan. Testu hori abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegilearen bidez onetsi zen.

A.-Haur eta lehen irakaskuntzako ikastetxeak

27 unitatetik goitiko ikastetxeak:

Zuzendaria: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %35.

Ikasketaburua: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %17.

Idazkaria: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %17.

19tik 27ra bitarteko unitateko ikastetxeak:

Zuzendaria: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %32.

Ikasketaburua: kasuan kasuko mallaren hasierako soldataren %17.

Idazkaria: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %17.

9tik 18ra bitarteko unitateko ikastetxeak:

Zuzendaria: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %29.

Ikasketaburua: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %15.

Idazkaria: kasuan kasuko mallaren hasierako soldataren %15.

5etik 8ra bitarteko unitateko ikastetxeak:

Zuzendaria: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %24.

Idazkaria: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %13.

3 eta 4 unitateko ikastetxeak:

Zuzendaria: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %19.

Bi unitateko edo unitate bakarreko kastetxe-ak:

Zuzendaria: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %12.

B.-Bigarren irakaskuntzako ikastetxeak, hizkuntza eskolak, arte aplikatuen eta lanbide artistikoen ikastetxeak, musika kontserbatorioak, dantza eskola eta euskara ikastaro trinkoak:

a) 1000 ikasletik goiti:

Zuzendaria: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %35.

Zuzendariordea: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %17.

Ikasketaburua: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %17.

Idazkaria: kasuan kasuko mailaren hasierakosoldataren %17.

Idazkariordea: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %13.

Departamentuburua: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %13.

Administratzailea: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %17.

b) 500 ikasletik goiti:

Zuzendaria: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %32.

Zuzendariordea: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %17.

Ikasketaburua: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %17.

Idazkaria: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %17.

Departamentuburua: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %13.

Administratzailea: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %17.

c) 500 ikasletik beheiti:

Zuzendaria: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %29.

Zuzendariordea: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %15.

Ikasketaburua: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %15.

Idazkaria: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren ehuneko 15.

Departamentuburua: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %13.

Administratzailea: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %15.

C.-Bestelakoak:

Irakasleendako ikastetxeko zuzendaria: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %23.

Irakasleendako ikastetxeko aholkulari eta zabalpen arduradunak: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %13.

Programetako koordinatzaile nagusia: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %20.

Hezkuntza programetako aholkulari eta laguntzaileak: kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren %17.

Pertsona bakarreko zuzendaritza-organo erantsiak:

Indarra duen arautegiarekin batera, Bigarren Irakaskuntzako Institutuek pertsona bakarreko zuzendaritza-organo erantsiak dauzkatenean, organo horien titularrek kasuan kasuko zuzendaritza karguetan edo antzekoetan jarduteko aurreikusiriko konpentsazio ekonomikoak hartuko dituzte, eginkizunak betetzen dituzten alorrean zenbat ikasle dauden eta horrela.

Hamaseigarrena

1. 1997ko urtarrilaren 1etik aurrera abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegileak onartu zuen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Birbilduko 104. artikuluak ezartzen duen irakaskuntzako osagarri espezifikoa, ondoren aipatzen diren mailako soldataren ehuneko hauetan finkatzen da:

A) Maisu-Maistren eta hauekin Parekatuen Kidegoa: %30

B) Bigarren lrakaskuntzako Irakasleen eta hauekin Parekatuen kidegoa:

1. Katedradun izaera dutenak: %35

2. Katedradun izaerarik gabeak: %27

C) Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen eta hauekin Parekatuen Kidegoa: %35

D) Musika eta Arte Eszenikoaren Irakasleen eta hauekin Parekatuen Kidegoa: %27

E) Musika eta Arte Eszenikoaren Katedradunen eta hauekin Parekatuen Kidegoa: %35

F) Mintegi, Arte Plastikoak eta Diseinugintza Maisuen eta hauekin Parekatuen Kidegoa: %35

G) Arte Plastiko eta Diseinugintza Irakasleen eta hauekin Parekatuen kidegoa.

1. Katedradun izaera dutenak: %35

2. Katedradun izaerarik gabeak: %27

H) Hizkuntz Eskola Ofizialetako Irakasleen etahauekin Parekatuen kidegoa:

1. Katedradun izaera dutenak: %35

2. Katedradun izaerarik gabeak: %27

I) Bigarren Irakaskuntzako Erlijio Irakasleak: %27

J) Orientatzaileak: %27

K) Maisu-Maistren Kidegoaren Funtzionarioek, urriaren 3ko lrakaskuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko 1/1990 Lege Organikoko laugarren xedapen iragankorrak ezartzen duenaren arabera, Derrigorrezko Bigarren Irakaskuntzako Lehen Zikloko lanpostuei behin-behinean edo behin betiko atixikirikoek: irakaskuntzako osagarri espezifikoa jasoko dute, eta osagarri honek katedradun izaerarik gabeko bigarren irakaskuntzako irakasle batek jasotzen duen osagarriaren adina joko du.

Hamazazpigarrena

Foru Lege honek indarra hartuko duen egunean jabetzako lanpostua izan eta udal titularrak diren osasun funtzionarioek aukera izango dute Foru Komunitateko Administraziora eskualdaturik izateko, udal osasun zerbi-tzuko Administrazio horretako funtzionario gisa. Horretarako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Nagusian idazkia aurkeztu beharko dute, Foru Lege hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko den egunetik 30 eguneko epean.

Hamazortzigarrena

Nafarroako Gobernuaren zerbitzuko telekomunikazio-sistemen integrazioa eta bateragarritasuna bermatzeko, Nafarroako Gobernuko Departamentuek egin nahi dituzten frekuentzia-eskaerek eta sistema zein telekomunikazio-zerbitzuen horniduren kontratazioek aurrez aldeko bideragarritasun txostena beharko dute. Txosten hau Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusiak egin beharko du.

Hemeretzigarrena

1997 urterako Nekazaritza eta Abeltzaintzako Aseguru-Sarientzako eta Kalte Larrien Laguntzen Arau Erregulatzaileko 12. artikulua aldatzen da, eta berau honela idatzirik geldituko da:

"2. artikuluko b) letran aurreikusten diren laguntzak honelakoak izango dira: aseguruaren kostuaren dirulaguntza, Nekazaritza Aseguru Konbinatuen Estatuko Erakundeak xede horrekin ematen duenaren araberakoa, beti ere bi dirulaguntzen baturak aseguruaren kostuaren %80 baino gehiago joko ez duelarik."

Hogeigarrena

1997 urterako Nekazaritza eta Abeltzaintzako Aseguru-Sarientzako eta Kalte Larrien Laguntzen Arau Erregulatzaileko 2 artikuluko c) letra aldatzen da, eta berau honela idatzirik geldituko da:

"c) Labor alor, produkzio pekuario eta negutegietako instalazio zein egiturak aseguratzen dituzten entitate pribatuekin hitzartzen diren aseguruen kostuaren konpentsazioa, baldin eta Nafarroan aplikagarria den Nekazaritza Aseguru Konbinatuen Planean sarturik ez badaude."

Hogeita batgarrena

Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari FEGAk egiten duen merkatuen erregulazio eta beraietan esku hartzeko jarduketen kudeaketa aurrera eraman ahal dezan, Transferentzien Batzarrak onartzen duen moduan eta eran.

Hogeita bigarrena

Nekazaritza finantzazioaren gaineko lege lerruneko xedapenei buruzko Testu Birbildua onartzen duen apirilaren 4ko 133/1991 Foru Dekretu Legegileko V. Tituluko 14. artikuluko bigarren lerroaldea indargabe gelditzen da 1997ko Aurrekontua betetzearen ondorioetarako.

Hogeita hirugarrena

1997ko ekitaldian indargabe gelditzen dira lurzatien kontzentrazioaren prozesuen ondorioz eraldaturiko alorrak berrosatzeko-inbertsioen aldeko laguntzak. Laguntza hauek Foru Lege honek arautzen zituen: martxoaren 16ko 2/1992 Foru Legeko 3. artikuluko d) zatiak, Nekazaritza Finantzazioaren gaineko lege lerruneko xedapenei buruzko Testu Birbildua onartzen zuen apirilaren 4ko 133/1991 Foru Dekretu Legegileko II. eta III. Tituluak aldatzen zituena.

Hogeita laugarrena

1. Azaroaren 13ko Giza Zerbitzuen alorreko Zehapen, Lege hauste eta Baimenei buruzko 9/1990 Foru Legeko 3.b), 5. eta 16. artikuluetan Gizarte Ongizate Eskualdeko Zerbitzuari buruz egiten diren aipuak Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuari datxezkiela ulertu beharko da.

2. Aipatu Foru Lege hartako 16. artikuluan Gizarte Ongizate Eskualdeko Zerbitzuari buruz egiten den aipua Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuari datxekiola ulertu beharko da.

Hogeita bosgarrena

Abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuak eratu zuen Transferentzien Batzarrean Nafarroako Gobernuak daukan ordezkaritzan halaxe eskatu duten edo eskatuko duten parlamentari talde guztiek edukiko dute ordezkaritza. Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzak Estatuko zerbitzuen transferentziari baietz esateko beharrezkoa izango da, edonola ere, parlamentari taldeen ordezkarien gehiengoak horren aldeko botoa ematea. Ondorio hauetarako, parlamentari talde bakoitzak zenbat foru parlamentari dituen, hainbat boto baitaratuko du ordezkarien botoak.

Hogeita seigarrena

Maiatzaren 13ko 6/1996 Foru Legeko III. Kapituluan biltzen diren laguntzak, Itoizko urtegiaren obrak gelditzeagatik euren lan-kontratuak deuszetatuak edo bertan behera utziak ikusi dituzten langileentzakoak, 1997ko ekainaren 30era arte luzatuko dira.

Laguntzak hauek 2.221 pezeta/eguneko joko dute, edo 66.630 pezeta/hileko, eta 1997ko urtarrilaren 1etik bertan behera utzitako obrei berriz ekiten zaien arte, edo eta langilea Gizarte Segurantzan alta emanda izango den egunera arte iraungo dute, beti ere 1997ko ekainaren 30 izango delarik muga. Horren guztiaren kaltetan gabe, langile bakoitzak, bere egoera pertsonalaren arabera, INEMeko prestaziorik jasotzen ez duela, laguntzak jasoko ditu goiko lerroaldeak ezartzen duen epearen barruan.

Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan Zuzendaritza Nagusiak bideratu eta ordainduko ditu laguntzok, Foru Lege horrek ezartzen dituen modu eta baldintzekin, Nafarroako 1997ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatu den kredituaren kontura.

Hogeita zazpigarrena

1. Nafarroako Gobernuak hitzarmena izenpetu ahalko du gizarte ekimeneko zentroekin inbertsio programarik finantzatzeko, ondoren aipatzen diren oinarriak aintzat hartuz:

a) Zentro hitzartuak izatea eta inbertsioak derrigorrezko bigarren irakaskuntza sartzeko edo eta, irakaskuntza hauek lehendik ere ematen baldin baziren, LOGSEra egokitzeko izatea, nahiz eta eraikin berriak eraiki behar izan.

b) Zentro berriak eraiki behar badira, lehendik bere jabetzapeko lokalik ez edukitzea, hau da, zahar horien ordez beste berri batzuk ez dezatela egin nahi.

c) Sare publikorako aurreikusten den mapa eskolarrean, osagarri moduan, sartzeko borondatea adieraztea.

2. Nafarroako Gobernuak onartu beharko ditu proiektuak.

Hogeita zortzigarrena

Abenduaren 30eko Sozietateen gaineko Zergari buruzko 24/1996 Foru Legeko 10. artikuluko 2 atala aldatu egin da eta ondorengo edukia izango du:

"2. Errenten esleipenerako araubidea ez zaie aplikatuko Sozietateen gaineko Zerga ordainduko duten transformaziorako nekazaritza sozietateei.

Aurreko lerroaldean ezarritakoaren kaltetan gabe, esleipenerako araubidea aplikagarria izango zaie ondorengo baldintza hauek betetzen dituzten transformaziorako nekazaritza sozietateei:

a) Entitateak Foru Komunitateak nekazaritza finantzazioaren alorrean ezarri dituen laguntzen onuradun izateko baldintzak biltzea, eta bere aurreko urteko dirusarrera-bolumena 50 milioi pezeta baino handiagoa ez izatea.

b) Bere bazkide guztiak Foru Komunitatearen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren edo eta Sozietateen gaineko Zergaren menpeko izatea."

Hogeita bederatzigarrena

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren tarifa.

1997ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, maiatzaren 14ko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 6/1992 Foru Legeko 70. artikuluko 1. atala ondoren esaten den bezala geldituko da idatzirik:

"1. Likidazio oinarri erregularra ondorengo eskalan adierazten diren tasekin zergapetuko da:

531.000 0 531.000 20

1. 062.000 106.200 531.000 22

1. 593.000 223.020 531.000 24

2. 124.000 350.460 531.000 26

2. 655.000 488.520 637.150 28

3. 292.150 666.922 637.150 30

3. 929.300 858.067 637.150 32

4. 566.450 1.061.955 637.150 34

5. 203.600 1.278.586 637.150 36

5. 840.750 1.507.960 637.150 38

6. 477.900 1.750.077 637.150 40

7. 115.050 2.004.937 637.150 42

7. 752.200 2.272.540 637.150 44

8. 389.350 2.552.886 637.150 46

9. 026.500 2.845.975 637.150 48

9. 663.650 3.151.807 637.150 51

10. 300.800 3.476.754 hortik goiti 53

AZKEN XEDAPENA

Foru Lege honek 1997ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregeren izenean aldarrikatzen dut; Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadin agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko urtarrilaren hogeita hamaikan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

I. ERASKINA

I. ERASKINA

1997. Bigarren Irakaskuntzako irakasleen kidegoko funtzionarioak, Bigarren Irakaskuntzako katedradun izaera dutenak; Musika eta Eszena Arteetako katedradunen Kidegoko edo Arte Plastiko eta Diseinu irakasleen Kidegoko funtzionarioak, Arte Plastiko eta Diseinu katedradun izaera dutenak

Adina 64 urte 1.039.846 1.051.336 1.051.336 1.051.336 1.059.954 1.059.954 1.059.954 1.070.003

Adina 63 urte 1.071.444 1.071.444 1.071.444 1.081.497 1.081.497 1.081.497 1.091.551 1.128.828

Adina 62 urte 1.091.551 1.091.551 1.103.042 1.103.042 1.143.257 1.219.378 1.309.862 1.416.144

Adina 61 urte 1.113.095 1.121.712 1.171.981 1.253.848 1.350.077 1.463.541 1.594.239 1.737.864

Adina 60 urte 1.167.673 1.249.539 1.344.331 1.456.360 1.587.059 1.740.738 1.911.651 1.911.651

1997. Bigarren Irakaskuntzako irakasleen Kidegoko Musika eta Eszena Arteetako irakasleen Kidegoko edo Arte Plastiko eta Diseinu irakasleen Kidegoko funtzionarioak

Adina 64 urte 1.071.598 1.083.438 1.083.438 1.083.438 1.092.319 1.092.319 1.092.319 1.102.680

Adina 63 urte 1.104.160 1.104.160 1.104.160 1.114.520 1.114.520 1.114.520 1.124.881 1.124.881

Adina 62 urte 1.124.881 1.124.881 1.136.722 1.136.722 1.136.722 1.148.563 1.191.486 1.274.372

Adina 61 urte 1.147.083 1.158.924 1.158.924 1.158.924 1.224.048 1.311.375 1.413.503 1.533.391

Adina 60 urte 1.158.924 1.158.924 1.219.608 1.305.455 1.407.581 1.525.991 1.665.120 1.829.412

1997. Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegoko edo Arte Plastiko eta Diseinuko Lantegi maisu-maistren Kidegoko funtzionarioak

Adina 64 urte 878.690 886.386 886.386 886.386 892.800 892.800 892.800 900.497

Adina 63 urte 901.780 901.780 901.780 908.194 908.194 908.194 917.172 917.172

Adina 62 urte 917.172 917.172 924.870 924.870 924.870 973.614 1.032.622 1.104.456

Adina 61 urte 932.566 940.262 940.262 995.422 1.060.842 1.136.525 1.225.035 1.328.939

Adina 60 urte 940.262 992.856 1.056.994 1.131.394 1.219.904 1.322.525 1.443.105 1.585.491

1997. Maisu-maistren Kidegoko funtzionarioak

Adina 64 urte 893.788 900.694 900.694 900.694 908.983 908.983 908.983 917.272

Adina 63 urte 971.148 971.148 971.148 978.054 978.054 978.054 987.724 987.724

Adina 62 urte 987.724 987.724 996.014 996.014 996.014 1.005.684 1.042.982 1.106.528

Adina 61 urte 1.004.302 1.012.590 1.012.590 1.012.590 1.066.466 1.135.538 1.215.661 1.310.980

Adina 60 urte 1.012.590 1.012.590 1.063.704 1.132.775 1.211.517 1.305.455 1.414.587 1.543.061

1997.ERAKO GASTUEN LABURPEN ORGANIKO EKONOMIKOA

(Milaka pezetatan)

K A P I T U L U E K O N O M I K O A K

1 2 3 4 6 7 8 9

Langilego Ohizko Ond. Finantza OhizkoInbertsio Kapital Finantza Finantza

Gastuak eta Zer. Gas. Gastuak Transferen.Errealak Transferen. AktiboakPasiboak GUZTIRA

P Nafarroako Parlamentua 866.200 136.891 1.003.091

0 Lehendakaritza eta Barne Departamentua 10.223.533 1.626.053 2.244. *******C

1 Ekonomi eta Ogasun Departamentua 1.807.025 874.772 10.952.640 17.7 *******C

2 Toki Administrazioko Departamentua 284.706 45.200 18.070.900 22.82 *******C

3 Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu

eta Etxebizitza Departamentua 1.169.606 598.031 1.000 447.300 2.590. *******C

4 Hezkuntza eta Kultura Departamentua 28.962.886 4.043.363 16.427.01 *******C

5 Osasun Departamentua 36.084.544 14.720.019 12.143.385 2.627.535 21 *******C

6 Herrilan, Garraio eta

Komunikazio Departamentua 1.281.562 640.782 97.939 15.374.505 778.00 *******C

7 Nekazaritza, Abeltzaintza eta

Elikadura Departamentua 1.194.433 505.270 2.858.050 2.409.520 5.293. *******C

8 Industri, Merkataritza,

Turismo eta Lan Departamentua 812.969 411.142 3.756.729 1.879.000 6. *******C

9 Gizarte Ongizate, Kirol eta

Gazteri Departamentua 3.094.262 993.267 12.028.592 985.012 1.461.387 *******C

AURREKONTU OSOA 84.915.526 24.457.899 10.953.640 86.641.473 30.836.9 *******C

1997.ERAKO DIRUSARREREN LABURPEN ORGANIKO EKONOMIKOA

(Milaka pezetatan)

K A P I T U L U E K O N O M I K O A K

1 2 3 4 5 6 7 8 9

Inbertsio

Zuzeneko Zeharkako Tasak eta Ohizko Ondare Errealen KapitalFinantza *******C

Zergak Zergak best. Dirusar. Transferen. Dirusar.Besterentzea Transf *******C

0 Lehendakaritza eta Barne Departamentua 912.873 110 5.000 23.000 94 *******C

1 Ekonomi eta Ogasun Departamentua 123.326.713 106.470.000 4.247.275 *******C

2 Toki Administrazioko Departamentua 100 1.581.000 15.001 2.980.470 *******C

3 Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu

eta Etxebizitza Departamentua 294.800 161.000 1.400.000 764.700 197. *******C

4 Hezkuntza eta Kultura Departamentua 150.902 1.123.600 1.000 1 1 1. *******C

5 Osasun Departamentua 1.131.835 26.433 1.158.268

6 Herrilan, Garraio eta

Komunikazio Departamentua 145.330 60.000 1.500 1.327.360 1.534.190

7 Nekazaritza, Abeltzaintza eta

Elikadura Departamentua 62.385 353.450 49.975 956.220 115.245 1.537. *******C

8 Industri, Merkataritza,

Turismo eta Lan Departamentua 286.950 45.000 47.176 77.918 932.750 8 *******C

9 Gizarte Ongizate, Kirol

eta Gazteri Departamentua 503.890 486.000 1.500 991.390

AURREKONTU OSOA 123.326.713 106.470.000 7.736.340 11.027.059 3.618.6 *******C

Iragarkiaren kodea: a9700925

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web