360/1998 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 21EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ESPARRUAN NEKAZARITZA ETA ABERE-HAZKUNTZAKO ENPRESEN KUDEAKETA ETA ANTOLAMENDUKO GOI MAILAKO TEKNIKARIAREN TITULUARI DAGOKION GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAREN CURRICULUMA EZARTZEN DUENA
BON N.º 97 - 04/08/1999
XEDAPEN GEHIGARRIAK
AZKEN XEDAPENAK
I. ERANSKINA
II. ERANSKINA. Nekazaritza eta aberehazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako teknikariaren heziketa zikloko lanbide moduluetan irakaslanean arituko diren irakasleen espezialitateak
III. ERANSKINA. Ikasketa hauetarako gutxienez behar diren leku eta instalazioak
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 4. artikuluan ezarri zuenez, Gobernuari dagokio Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena da beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Halaber, lege horren 35. artikuluaren arabera, Gobernuak ezarri behar ditu lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoei kontsulta egin ondoren.
Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "E.A.O.") jarraibide orokorrak ezarri ziren lanbide heziketako tituluez eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketez. Uztailaren 12ko 1711/1996 Errege Dekretuak ("E.A.O.", 1996-9-13koa) nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako teknikariaren titulua eta hari dagozkion gutxieneko ikasketak ezarri zituen, eta apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuak lanbide heziketaren antolamenduaren zenbait alderdi garatu zituen hezkuntza sistemaren eremuan. Behin dekretu horiek argitaratu ondoren, Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea, kontuan harturik Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan xedatu zuena eta abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatutakoa; izan ere, horren bidez onetsi zen unibertsitatez kanpoko irakaskuntza gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak lanbide heziketaren alorrean berrikuntza sakona hasi zuen; haren bidez, hezkuntza eta produkzio sistemen arteko erlazioak hobetu eta bideak jarri ziren ikasleak lantokietan presta daitezen.
Lanbide heziketaren xedea da ikasleak prestatzea lanbide eremuetan jarduteko; bide horretan, behar duten prestakuntza balioanitza emanen zaie bizitzan zehar lanbidean gerta dakizkiekeen aldaketei egokitzeko gauza izan daitezen. Lanbide heziketak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten oinarrizko lanbide heziketa eta erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere hartzen ditu barne.
Berariazko lanbide heziketak moduluka antolatutako heziketa ziklo sail bat biltzen du. Ziklo horiek iraupen desberdinekoak dira eta lanbide heziketaren hainbat arlotako ezaguera-arlo teoriko eta praktikoek osatuta daude. Berariazko lanbide heziketak gazteei lan munduan sartzea errazten die, lagungarria da herritarren etengabeko prestakuntzarako, eta produkzio-sistemaren koalifikazio eskakizunei erantzuten die.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko irakaskuntza arautzen duten xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio-irizpideen multzoari. Hori dela eta, Foru Dekretu honetan xedeak zehaztu dira, gaitasun gisa adierazirik, bai eta modulu guztien edukiak eta ebaluazio-irizpideak ere. Horretarako, kontuan hartu da otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 1995-3-10ekoa), Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako eta Arte Plastiko eta Diseinuko ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak eman zituenak, hari dagokionez ezarritakoa.
Lanbide moduluen xedeak, Foru Dekretu honetan amaierako gaitasun gisa adierazi eta zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko alderdiak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko alderdi horiek tituludunen amankomuneko koalifikazioa segurtatzen dute, eta horixe da titulua Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta koalifikazioak Europakoen parekoak izanen direlako bermea.
Curriculumaren edukiak ezinbestekoak dira amaierako gaitasunak erdiesteko, eta oro har disziplinartekoak dira, tituluari lotutako lanbide gaitasunaren nolakoaren ondorioz. Gaitasun unitate bakoitzak lan munduan duen balio eta esanahiak, eta lan teknikoaren balioaniztasun funtzional eta teknologikoaren premia gero eta biziagoak hartaraturik, jakintza teknologikoaren arlo askotako edukiak sartu dira curriculumean, lanbide profil bakoitzaren azpian diren produkzio-prozeduren bidez bilduak.
Amaierako gaitasun bakoitzari dagozkion ebaluazio irizpideek bidea ematen dute amaierako gaitasun hori noraino lortu den egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berezko jarduerak zehazteko gida eta euskarri dira.
Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatu eginen dute, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. kapituluak ezarri bezala, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 1995-9-4koa) xedatu zuena; izan ere, agindu horrek arautzen ditu Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketan ari diren ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa.
Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako teknikariaren lanbide gaitasunak, gaitasun unitatetan antolatuak, honakoak dira: nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresa antolatzea eta kudeatzea; enpresaren nekazaritzako ekoizpena programatzea eta kontrolatzea; enpresaren abeltzaintzako ekoizpena programatzea eta kontrolatzea; nekazaritza eta abere- hazkuntzako enpresaren instalazio, makina eta ekipoen mantenimendua, konponketa eta funtzionamendua antolatzea eta kontrolatzea; osasun-babeseko neurriak planifikatzea eta kontrolatzea, eta segurtasunari eta higieniari buruzko arauak betetzen direnez begiztatzea; landareak mintegietan ugaldu, zabaldu eta sortzeko prozesuak programatzea eta antolatzea.
Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako teknikariaren lanbide tituluak nekazaritza eta abeltzaintzaren sektorean sektorean dauden prestakuntza beharrei erantzun nahi die.
Teknikari honek azpisektore nagusi hauetan egin dezake lan:
-Nekazaritza: zereal-laborantza eta bestelako laborantza estentsibo eta industrialak, bazka-laborantza, mahastizaintza, frutarbolazaintza, zerupeko baratzaintza eta behartua, eta landare-ekoizpena.
-Abeltzaintza: behi-azienda, zaldi-azienda, ardi-azienda, ahuntz-azienda, txerri-azienda, hegazti-hazkuntza eta untxi-hazkuntza.
-Nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpenerako zerbitzuak.
Oro har, ustiategi ertain edo handiak dira, eta beraien ardurapean daude ekoizpena kontrolatzea eta ustiategia antolatzea eta kudeatzea.
Tituluaren profilean zehaztu eta adierazitako lanbide gaitasunak erantzuna izan nahi du lan teknikoak dituen prestakuntza beharrentzat, eginkizun hauek betetzeko:
-Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta bertako langileak kudeatzea.
-Nekazaritzako ekoizpena antolatzea, kudeaketa teknikoa egitea eta prozesu-eragiketak.
-Abeltzaintzako ekoizpena antolatzea, kudeaketa teknikoa egitea eta prozesu-eragiketak.
-Nekazaritza eta abere-hazkuntzako ekoizkinak eta zerbitzuak merkaturatzea
Mekanizazioko zerbitzuak egiten dituzten enpresetan sar daiteke eta, halaber, nekazaritzako ustiategietako makinak mantentzen eta konpontzen diren tailerretan arduradun jardun dezake.
Orobat, tamaina handiko ustiategietan eta ekoizpen-kooperatibetan ere jarduten ahal du, ondoko arloetako teknikak eta ezagutza teknologikoak erabiliz:
-Kanpoko lanak.
-Makinen eta ekipoen kontrola eta mantenimendua.
-Abereen elikadura, hautapena eta ugalketa.
-Ustiategien antolaketa eta kudeaketa.
-Izurriteen kontrola eta landare-osasuneko gaiak aplikatzea.
-Merkaturatzeko teknikak.
Ezagutza teknologikoak nekazaritza eta abere-hazkuntzako ekoizpen estentsibo eta intentsiboetako eta haiekin zerikusia duten zerbitzuetako arlo guztietakoak dira, bai eta nekazaritzarekin uztartzen ahal diren zuhaitz eta belar espezieen laborantzari buruzkoak ere.
Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita bateko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, ondokoa
DEKRETATU DUT:
Foru Dekretu hau, nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako teknikariaren tituluari lotutako lanbide heziketako ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.
Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko heziketa zikloa goi mailako berariazko lanbide heziketa da, eta 2.000 orduko iraupena du.
Foru Dekretu honetako I. eranskinean ezarri dira produkzio-sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorrak eta lanbide moduluak, haien iraupena, amaierako gaitasunak, ebaluazio irizpideak eta edukiak.
Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak ondoko lanbide moduluetan antolatuko dira:
1. Ikastetxeko prestakuntza:
- Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamendua.
- Nekazaritzako ekoizpena.
- Abeltzaintzako ekoizpena.
- Nekazaritzako enpresen mekanizazioa eta instalazioak.
- Fitopatologia.
- Landare-ekoizpenaren kudeaketa eta antolaketa.
- Lan inguruneko harremanak.
- Ikastetxeak berak diseinaturikoa.
- Lan prestakuntza eta orientazioa.
- Proiektu integratua.
2. Lantokietako prestakuntza:
- Lantokiko prestakuntza.
Foru Dekretu honen II. eranskinean adierazi da irakasleek zein espezialitate behar dituzten Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketen curriculumeko lanbide moduluak irakatsi ahal izateko, urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuan (horren bidez Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoetako irakasleak berariazko lanbide heziketako espezialitate berekiei atxiki zitzaizkien), lanbide heziketaren zenbait alderdi hezkuntz sistemaren eremuan garatzen dituen apirilaren 30eko 777/Errege Dekretuan eta behar diren gainerako xedapen guztietan ezarritakoari jarraikiz.
Ikastetxeek behar adinako autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta beren ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.
Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatzeko, ikastetxeek heziketa ziklo horren Curriculum Proiektua eginen dute, ikasleen beharrak beteko dituena, Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean.
Aurreko lerroaldean aipatu den Curriculum Proiektua garatzeko, kontuan hartu beharko da Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldeko Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoak horri buruz ezarritakoa.
Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako heziketa zikloa irakasten den ikastetxeetako departamentuek lanbide moduluetako programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: lanbide moduluen amaierako gaitasunen egokitzapena, ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalean txerta daitezen eta ikasleen ezaugarrietara molda daitezen; edukien banaketa eta garapena; oinarri metodologiko orokorrak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak, eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.
Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako heziketa zikloko ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira lanbide moduluetan ezarritako amaierako gaitasunak, ebaluazio irizpideak eta heziketa zikloaren helburu orokorrak, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak ezarri zuenari jarraikiz, zeinek Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen baititu.
Batxiler titulua duten ikasleek egin ahal izanen dituzte Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako heziketa zikloaren ikasketak.
Fondo publikoek eutsitako ikastetxeetan Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako heziketa zikloa ikasi nahi duten ikasle guztiak onartzeko adina plaza ez badago, honako lehentasun irizpide hauek erabiliko dira, hurrenez hurren:
a) Batxilergoko modalitate hauetakoren bat ikasi izana:
- Natur eta Osasun Zientziak.
- Teknologia.
b) Ikaslearen espediente akademikoa. Espedienteko batez besteko nota baloratuko da, eta horren ondotik, batxilergoko irakasgai hau ikasi izana baloratuko da:
- Lurraren eta Natur Ingurunearen Zientziak.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen 32. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, modua izanen da Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, nahiz eta ezarritako baldintza akademikoak ez bete. Horretarako, ikaslegaiak hogei urte eduki beharko ditu edo bestela zikloa hasten duen urte naturalean betetzeko izan beharko ditu, eta bi kasuetan ere sarbide-proba bat gainditu beharko du, Nekazaritza eta abere- hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak aprobetxamendu onez ikasteko ezagupen eta gaitasun nahikoak dituela erakusteko.
Ikastetxeek antolatu eta ebaluatuko dute Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako heziketa zikloan sartzeko proba, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ezarriko dituen arauei jarraikiz.
1/1990 Legearen 35. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako heziketa zikloko ikasketak gainditzen dituzten ikasleek Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako teknikariaren titulua jasoko dute.
Aurreko idatz-zatian aipatutako titulua erdiesteko, beharrezkoa izanen da Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako heziketa zikloaren lanbide modulu guztiak gainditzea.
Honako hauek dira lanbide heziketa okupazionalarekin baliokidetzen ahal diren lanbide moduluak:
- Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamendua.
- Nekazaritzako enpresen mekanizazioa eta instalazioak.
- Fitopatologia.
- Landare-ekoizpenaren kudeaketa eta antolaketa.
Honako hauek dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide moduluak:
- Nekazaritzako enpresen mekanizazioa eta instalazioak.
- Fitopatologia.
- Landare-ekoizpenaren kudeaketa eta antolaketa.
- Lan prestakuntza eta orientazioa.
- Lantokiko prestakuntza.
Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko teknikariaren tituluaren jabe diren ikasleek bidea izanen dute Unibertsitateko ondoko ikasketetara pasatzeko:
- Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoa (espezialitate guztiak).
- Baso Ingeniaritza Teknikoa (espezialitate guztiak).
- Industri Ingeniaritza Teknikoa (espezialitate guztiak).
- Herri Lanetako Ingeniaritza Teknikoa (espezialitate guztiak).
- Topografiako Ingeniaritza Teknikoa.
Ikastetxeei Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, bai ikastetxe pribatuei ikasketak irakasteko baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuan, bai hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamenduaren zenbait alderdi garatu zituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuan, bai eta hura garatzen duten xedapen guztietan ezarritakoari jarraikiz. Aipatu Errege Dekretuaren 19. artikuluaren arabera, gutxienez behar diren leku eta instalazioak foru dekretu honetako III. eranskinean ageri dira.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Foru Dekretu honek aipatzen duen curriculuma egokitu ahal izanen du, helduen hezkuntzarako antolamenduaren eta metodologiaren betebeharrei jarraikiz, bai irakastokiko hezkuntzaren modalitatean bai urrutiko hezkuntzarenean. Halaber, curriculuma hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara moldatu ahal izanen da.
Foru dekretu honetako 9. eta 11. artikuluek aipatzen dituzten ikasleez gain, ondotik adieraziko diren egoeretan dauden ikasleek egin ahal izanen dituzte Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako heziketa zikloaren ikasketak:
a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko Batxilergo Esperimentaleko bi ikasmailak gaindituak izatea.
b) Bigarren Mailako Lanbide Heziketako teknikari espezialistaren titulua, goi mailako teknikariaren titulua edo ondorio akademiko berak dituen beste titulu baliokideren bat edukitzea.
c) Unibertsitatera Bideratzeko Ikastaroa edo Unibertsitateaurrekoa gainditua izatea.
d) Unibertsitate titulua edo baliokidea edukitzea.
Hirugarrena.-Ondotik adieraziko diren teknikari espezialisten tituluek, ikasketetan eta lanbidean, Foru Dekretu honek arautzen duen Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako teknikariaren tituluak bezalako ondorioak izanen dituzte: Nekazaritzako Enpresen Kudeaketa eta Antolaketako teknikari espezialista (bigarren mailako Lanbide Heziketa, Nekazaritza adarra); Nekazaritzako Enpresen Zuzendaritzako teknikari espezialista (bigarren mailako Lanbide Heziketa, Nekazaritza adarra); Baratzazaintza-frutazaintzako Ustiapenekoa (bigarren mailako Lanbide Heziketa, Nekazaritza adarra); Nekazaritza eta abere-hazkuntzako Ustiapenekoa (bigarren mailako Lanbide Heziketa, Nekazaritza adarra); Erkidegoentzako Zerbitzuen Gobernu eta Administraziokoa (bigarren mailako Lanbide Heziketa, Nekazaritza adarra); Nekazaritzaren Mekanizaziokoa (bigarren mailako Lanbide Heziketa, Nekazaritza adarra), eta Baratzazaintza-frutazaintzakoa (3. mailako Lanbide Modulua, Nekazaritza adarra).
Hori guztia bat dator lanbide heziketa hezkuntza sistemaren esparruan antolatzeko zenbait alderdi garatu dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuaren lehen xedapen gehigarriak eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 20ko 444/1995 Foru Aginduak xedatutakoarekin. Agindu horrek jarraibideak eman zituen Berariazko Lanbide Heziketako heziketa zikloak aurretiaz ezar zitezen.
AZKEN XEDAPENAK
Baimena eman zaio Hezkuntza eta Kultura kontseilariari foru dekretu hau burutu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.
Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitara eman eta biharamunetik hasita izanen du indarra.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita batean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.
I. ERANSKINA
1. Produkzio sistemaren erreferentzia.
1.1. Lanbide profila.
1.1.1. Gaitasun orokorra.
Teknikari honentzat produkzio sistemak eskatzen duen lanbide prestakuntza orokorra honako hau da:
Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresa kudeatzea eta horretarako eskuragarri dauden bitarteko materialak eta giza bitartekoak eta lanak programatzea eta antolatzea, ustiategia ekonomikoki errentagarria eta ekoizpena kalitatekoa izan daitezen, eta ingurunea babesten dela.
Teknikari hau, dena den, arkiteko, ingeniari edo lizentziatu edo/eta arkitekto tekniko eta ingeniari tekniko edo diplomatuen gainbegiraketa orokorraren menpe arituko da beti.
1.1.2. Lanbide gaitasunak.
-Jarduketa-planei, jarduerei eta laborantza-sekuentzia eta beltzaintzako aprobetxamenduari buruzko informazio teknikoa analizatu eta baloratzea, bai eta sortzen diren arazoak ere, neurri egokiak hartzeko eta helburuak lortzeko asmoarekin.
-Europako Batasunak nekazaritzako politikaz ematen dituen agiriak eta gidalerroak eta haiek Estatuko politikan eta komunitate autonomoetan izaten ahal dituzten ondorioak etengabe aztertzea eta eguneratzea.
-Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresa bere mailan kudeatu, administratu eta planifikatzea, eta horretarako prozedurak abiaraztea, jarduerak programatzea, jarraibideak prestatzea eta baliagarri dauden bitartekoak antolatu eta banatzea.
-Nekazaritzaren arloan esperimentatzen duten erakunde eta organismoekin harremanak izatea, ustiategia edo enpresa uki litzaketen berrikuntzei berri jakiteko uneoro.
-Ingurunea edo eguraldia kaskartzen bada, laborantza, abereak eta, oro har, ekoizpena prestatzeko behar diren neurri egokiak hartzea azkar.
-Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresaren logistika kudeatzea, erosketak, tailerra, biltegiak eta produktu eta zerbitzuen salmenta antolatu eta kontrolatzen dituela.
-Nekazaritza eta abere-hazkuntzako ustiategiko traktore, tresna, nekazaritzako makina eta instalazioak nola erabiltzen diren gainkustea eta haiek lanerako prest edukitzea.
-Nekazaritzako ekoizpenean erabiltzen diren ustiategiko traktore, tresna, makina eta instalazioen mantenimendua antolatzea eta gainikustea, fabrikatzaileen jarraibideei kasu eginez, ekoizpen-zikloarekin bateraturik.
-Osasuna eta ingurunea babesteko neurriak antolatu eta kontrolatzea, eta segurtasunari eta higieneari buruzko arauak bete daitezen zaintzea.
-Produktua merkaturatzea eta informazioa biltzea merkatuez, prezioez eta banaketa-bideez.
-Lan-aholkularitza ematen duten erakunde eta organismoekin harremanetan izatea, nekazaritzaren abagunean ustiategia edo enpresa uki lezaketen gora-behera guztien jakitun egoteko uneoro.
-Baserri giroko lurraldeak bultzatzeko jarduerak programatzea eta egitea.
-Lanbideko ekoizpen-tekniketan, antolaketan eta harekin zerikusia duten alderdi ekonomikoetan gertatzen diren aldaketek ekartzen dituzten lan-egoera berrietara moldatzea.
-Enpresa edota ustiategiaren eta ekoizpen-prozesuaren ikuspegi integratua edukitzea, alderdi tekniko, antolaketako, ekonomiko eta langileen arloko alderdi guztiak kontuan hartuz.
-Harreman onak izatea lantalde funtzionaleko kideekin, taldearen helburuak lortzen laguntzea, besteen lana errespetatzea, talde-zereginak antolatu eta egiten gogotsu parte hartzea eta lankidetzan aritzea sortzen diren eragozpenen aurrean, kualifikazio bereko edo txikiagoko lankideen ideiekiko begirunearekin.
-Bere mailan edo menpeko langileen mailan sortzen diren arazoak konpontzea eta erabakiak hartzea, ezarritako dauden arau eta planei lotuz; erabakiaren ondorioek segurtasuna, antolaketa edo ekonomia uki lezaketenean, erabakia buruekin kontsultatzea.
-Beheragoko mailako teknikari talde baten lana banatu, koordinatu eta gainikustea, eta segurtasunaz, kalitateaz eta ekonomiaz ezarritako irizpideak betetzen direnez egiaztatzea.
-Ezbeharren bat gertatzen denean, konponbideak asmatzea eta lanean sortzen diren arazoak edo gora-beherak konpontzea.
Lan-egoeretan eskatzen zaion autonomia.
Teknikari honi, berarena baino goragoko mailako teknikariek esleitzen dizkioten zeregin eta helburuen esparruan, berari dagozkion lan-sektorean autonomia- gaitasuna eskatuko zaio ondokoetan:
-Nekazaritza edo abeltzaintzako ekoizpeneko enpresen planifikazioa eta administrazioa.
-Nekazaritza eta abere-hazkuntzako ekoizpenaren sektoreko zerbitzu- edo merkaturatze- enpresen zein kooperatiben antolaketa eta kudeaketa.
-Enpresaren bitartekoen antolaketa, kudeaketa tekniko- ekonomikorako tresna egokiez baliatuz.
-Enpresan nekazaritza edo abeltzaintzaren ekoizpena hobetzeko planak gertutzea eta betearaztea.
-Makineriaren mantenimendua eta kudeaketa planifikatzea eta installazioak, ekipoak eta makinak prestatu eta mantentzeko eragiketak gainikustea.
-Lanak programatu, antolatu eta banatzea, beti ere baliagarri dauden bitartekoak ahalik ongiena erabiliz.
-Egindako lanaren errentagarritasuna kontrolatzea.
-Informazio teknikoa gertutzea eta lortutako datuak aztertzea.
-Bere eskumeneko eremuan, ekoizpen- eta merkaturatze-bitartekoak erosteko negoziazioak egitea.
-Laneko segurtasuna eta higiena zertan diren kontrolatzea eta haiei buruzko arauak betetzen ote diren kontrolatzea.
-Estatuak eta Europako Batasunak nekazaritzaz ezarritako legeen xedapenak enpresa aplikaraztea.
-Baserri giroko lurraldeak garatzeko jarduerak antolatzea.
1.1.3. Gaitasun unitateak.
1. Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresa antolatzea eta kudeatzea.
2. Enpresaren nekazaritzako ekoizpena programatzea eta kontrolatzea.
3. Enpresaren abeltzaintzako ekoizpena programatzea eta kontrolatzea.
4. Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresaren instalazio, makina eta ekipoen mantenimendua, konponketa eta funtzionamendua antolatzea eta kontrolatzea.
5. Osasun-babeseko neurriak planifikatzea eta kontrolatzea, eta segurtasunari eta higieniari buruzko arauak betetzen direnez begiztatzea.
6. Landareak mintegietan ugaldu, zabaldu eta sortzeko prozesuak programatzea eta antolatzea.
1.1.4. Lanbide eremuak eta errealizazioak.
1. gaitasun unitatea: nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresa antolatzea eta kudeatzea.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
1.1.cu8.Helburuak ezartzeko behar den informazioa lortzea, baloratzea eta antolatzea, eta horretarako prozedura eta teknika egokiak aplikatzea.
-Sektorea ukitzen duten arloei buruz behar den informazioa identifikatuko da: ekonomia, legeak eta arauak.
-Informazio-iturri fidagarrien eta adierazgarrienak identifikatu eta hautatuko dira, hain zuzen ere enpresaren jardun onerako erabakiak hartzeko datuak emango dituztenak.
-Nekazaritzako enpresa eratzea eta lanean jartzea arautzen duten arauak identifikatuko dira, bai eta haiek kudeatzen dituzten erakunde ofizialak ere, eta behar diren agiriak eta tramiteak ezarriko dira.
-Indarreko legerian eskatzen diren agiriak lortzeko kudeaketak eginen dira.
-Jarduerei ekiteko egin beharreko tramiteak garaiz eta behar bezala eginen dira erakunde publikoetan, legezko beharkizunei loturik.
-Bildutako informazioarekin agiri-artxiboa egin eta antolatuko da, hura erabiltzeko modua eskainiko da, eguneraturik edukiko da eta behar bezala prozesatuko da, informazioa interpretagarri egon dadin eta erabakiak hartzeko lagungarria izan dadin.
-Bildutako informazioaren analisiaren emaitzako ondorioei buruzko txostena eginen da, egituratua eta homogeneoa, helburuak ezartzeko.
1.2. Enpresaren jardueren plan orokorra antolatzea helburuen eta baliagarri dauden bitartekoen arabera.
-Sektorean ekoizpenerako faktore eta bitartekoez ezarritako arauak identifikatuko dira.
-Baliagarri egon beharko diren bitartekoak aurreikusiko dira: abiatzekoak, materialak, langileak, lur kopurua, abereak, eta hidrologikoa, behar denean.
-Plangintza orokorrean honakoak finkatuko dira:
.Lortu nahi diren helburuak.
.Planaren garapen-faseak.
.Jarduerak burutzeko epealdiak
lehentasun- hurrenkera finkatuko da eta haiek koordinatzeko modua.
.Behar diren antolaketa eta giza bitartekoak.
.Behar diren bitarteko materialak.
.Aurrekontua, baliagarri dauden bitartekoak izanen dituena.
.Jasotzen ahal den laguntza teknikoa.
.Laguntza ekonomikoak.
-Ekoizpen-kostuen aurreikuspena eginen da.
-Jardueren berme ekonomikoa emanen duen bideragarritasun-plana eginen da; horretarako eskaria baloratuko da, merkaturatzeko bideak aztertuko dira eta kostuak zenbatetsiko dira.
-Plana betearazten sor daitezkeen gora-beherak aurreikusiko dira (eguraldia, orografia, edafologia).
-Zerbitzurik edo asegururik kontratatu behar denez zehaztuko da, eta behar diren agiriak tramitatuko dira.
-Beste enpresa batzuekin elkartu beharrik ote dagoen zehaztuko da eta horretarako formula juridikorik egokiena aurkituko da, kudeaketa batera egiteko, ekoizpen- bitartekoak batera erabiltzeko edo zerbitzuak elkarlanean abiarazteko.
-Nekazaritzako politikaz Estatuak eta Europako Batasunak ematen dituen gidalerroak aintzat edukiko dira.
1.3. Bitarteko materialak eta ekonomikoak eta langileak antolatzea eta kudeatzea, eta haiek ahalik modurik hoberenean esleitzea, enpresaren helburu orokorren arabera.
-Egitura enpresaren ekoizpenaren orientazioaren arabera zehaztuko da, eta lortu nahi diren helburuak erdiesteko burutu beharreko eginkizun eta jarduerak finkatuko dira, murrizpen agronomikoak kontuan hartuz.
-Zenbat langile beharko diren zehaztuko da egin beharreko jarduerak eta lortu beharreko helburuak kontuan hartuz.
-Lana banatuko da, bakoitzaren eginkizunak finkatuko dira eta funtzionamenduko gidalerroak ezarriko dira, baliagarri dauden bitartekoen ezaugarriak eta egin beharreko jarduerak kontuan hartuz.
-Baliagarri dauden finantza-bitartekoak identifikatuko dira, bai eta finantziatu beharreko kopuruak ere, behar denean.
-Administrazio publikoek jarduera batzuetarako eskaintzen edo ematen dituzten dirulaguntzak edota laguntzak baloratuko dira.
-Hala denean, aurreikusitako beharrizanetarako egokiena den kanpoko finantziaketa-iturria hautatuko da, kreditu- erakundeek ematen duten informazioa kontuan hartuz.
-Erosi edo errentatu beharreko zerbitzuak kudeatuko dira, hornitzaileak hautatuko dira eta eginen den jarduerarako egokiena den erosketa eta ordainketa erak erabakiko dira.
-Sektorean erabili ohi diren kontratu motetatik enpresaren ekoizpen orientaziorako egokiena dena kudeatuko da, lan arloko indarreko legeria kontuan hartuz.
-Ezarritako planaren arabera, behar diren instalazio, makina eta ekipoen kopuruak eta haien ezaugarriak ezarriko dira.
-Ekoizpen-bitartekoak kokatzeko plana ezarriko da eta egiaztatuko da haietako bat erabiltzen den bakoitzean behar den tokian eta behar bezala uzten dela.
-Inbertsio berriak egiteko plana prestatuko da, kontuan hartuz amortizatzen diren kapitalen errentagarritasuna, ibilgetuan egin beharreko inbertsiorik hoberena eta egin beharreko jardueren ezaugarriak.
-Inbentarioa eginen da, ezarritako epean eta moduan.
1.4. Jardueretarako eta kudeaketa tekniko-ekonomikorako behar diren agiriak kudeatzea eta antolatzea.
-Egutegi fiskala ezarri eta beteko da, eta jardueren eta errentaren gaineko zergak ordainduko dira.
-Enpresak ondokoez dituen lege-betebeharrak kudeatuko dira:
.Laneko altak eta bajak.
.Nominak.
.Gizarte aseguruak.
.Kontratu motak.
-Gastu arrunten likidazioak kontrolatuko dira eta Gizarte Segurantzarentzako kotizazioen agirietan dauden datuak zuzen daudenez egiaztatuko da.
-Kudeaketa tekniko-ekonomikorako agiri eta inprimakietan bete beharreko beharkizunak arautzen dituzten legeak identifikatuko dira.
-Kontabilitateko agiriak aldian-aldian eta ezarritako epeetan betetzen direnez egiaztatuko da.
-Kudeaketa teknikorako erakundeei bidali beharreko agiriak ezarri eta aztertuko dira.
-Planifikazio berriari kudeaketako erakunde egokiak bidalitako orientazio teknikoak erantsiko zaizkio.
1.5. Laneko segurtasun eta higiene pertsonalerako arauak nola aplikatzen diren gainikuskatu eta sustatzea.
-Laneko segurtasuna eta higienea kontrolatzeko sistema antolatuko da, indarreko legeria kontuan hartuz.
-Jarduerak segurtasunari buruzko arau zehatzak betez egiten direnez egiaztatuko da.
-Ondokoetan higieneari buruzko arauak betetzen direnez egiaztatuko da:
.Lokal eta instalazioak.
.Produktuen eskuztaketa.
.Makina, tresna eta lanabesen erabilera.
.Lan ekipo pertsonalak.
-Botatzeko diren materialak eta beste hondakinak horretarako berariaz jarritako tokietan uzten direnez begiztatuko da, eta indarreko arauekin bat etorriz erreziklatu edo suntsituko dira.
-Lehen sorospeneko teknikak eta oinarrizko osasun-neurriak azkar aplikatuko dira.
1.6. Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzen laguntzeko ekintzak kudeatzea eta kontrolatzea, ezarritako helburuak erdiesteko asmoarekin.
-Kostuei, produktuen mozkinei, destinoei eta bezeroei buruzko informazioa bildu eta eguneratuko da, eta merkataritza eta finantza datuak erregistratuko dira.
-Balizko erosleak baloratuko dira eta haien artean enpresarentzat egokienak hautatuko dira, beraien ezaugarrien, kaudimenaren eta enpresaren interesen arabera.
-Eman eta kontratatutako zerbitzuak sustatzeko ekintzak identifikatu eta proposatuko dira, eta enpresak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen inguruko aholkularitza tekniko-komertzialerako neurriak ezarriko dira.
-Bezeroekin negoziatzerakoan ondoko hauek hartuko dira kontuan:
.Produktuaren edo zerbitzuaren kostua.
.Emateko epeak eta baldintzak.
.Kalitatea.
.Ordaintzeko baldintzak.
.Deskontuak.
-Aldeak edo parkeak josteta eta kulturarako erabiltzeko zerbitzuak egiteko irizpide komertzialak ezarriko dira, ingurunea babeste dela.
-Enpresaren bitartekoak (makinak, ekipoak, langileak) gainontzekoek erabiltzeko zerbitzuak antolatu eta kudeatuko dira, baliagarri daudenak, kostuak eta bezeroekin lehendik eginda dauden akordioak kontuan hartuz.
-Ondokoak bilduko dituen txostena eginen da: bezeroei buruzko datuak, eskaera-orriak, gastu-orriak eta lehiakideei buruzko datuak.
-Merkaturatzeko sare berriak kudeatuko dira, salmenta hobetzeko, eta produktuak elkarte bidez merkaturatzen ahal den baloratuko da.
1.7. Baserri giroko lurraldeak garatzeko jarduerak sustatu eta antolatuko dira, inguruneko bitartekoa kontuan hartuz.
-Sustapeneko jarduerak enpresaren jardunari eta ingurunearen ezaugarriei doituz eginen dira.
-Programatzen den informazioan kontuan izanen da jardueren xede izanen den jendea eta baliagarri dauden bitartekoak.
-Jarduerak garatzean eta kontrolatzean jarduketa-planean ezarritako helburuak lortzen direnez egiaztatuko da.
-Jarduketak ezarriko dira programan sarturiko pertsonek haren garapenean esku har dezaten.
-Egoera bakoitzerako eta garatu beharreko jarduera bakoitzerako behar diren talde-zuzperketako teknikak erabiliko dira.
-Taldeentzako txostenak lortutako informazioan oinarriturik eginen dira, taldea aholkatzeko eta taldekideek erabakiak errazago har ahal izan ditzaten.
-Taldean aplikatuko diren lan-teknikak programazioan ezarritakoaren araberakoak izanen dira, eta behar diren moldakuntzak eginen dira taldearen bilakaera onerako.
-"Atzera-elikadurako" prozedurak aldez aurretik ezarritako irizpideen arabera aplikatuko dira, enpresaren jardunaz erabakiak zirt eta zart hartzeko taldearekin.
-Jarduerak ezarritakoari lotuz eginen dira, eta bertan parte hartzen duten pertsonak motibatuko dira.
-Lantaldeko kideekin komunikazio onak izanen dira.
-Agiri didaktikoak eginen dira, zuzenean egiten duten jarduerari buruzko informazio gehigarria emanen dutenak.
-Baserri giroko beste agente soziokultural batzuekin lankidetzan arituko da, esaterako landa turismoko jardueretan.
-Inguruneko bitartekoak babestu eta hobetzeko jarduerak ezarriko dira.
b) Lanbide eremua.
Produkzio-bitartekoak: agiri teknikoak, ekonomiazkoak eta legeei buruzkoak nekazaritzako enpresa kudeatu, antolatu eta mantentzeko, dela zuzenean eginaz, dela goi teknikarien aholkularitzarekin, behar denean; informazioa lantzeko ekipoak; nekazaritzako enpresei buruzko lege orokorrak; laguntzak; maileguak; dirulaguntzak; dokumentazio orokorra: bezero eta hornitzaileen artxiboak; nekazaritza eta abere-hazkuntzako sektoreko prezio eta merkatuen bilakaerari buruzko informazioa, biltegiko fitxak, erosketa plana; kontabilitateko agiriak: kontabilitateko eta kudeaketako liburuak, fakturak, eskaera eta emate idaztoharrak, ganbio letrak, txekeak, inbentarioak eta balantzeak, kontabilitate-formularioak; zerga-agiriak eta langileei buruzkoak: zerga-aitorpenak, nominak, atxikipenak, BEZ; ekoizpen-bitartekoen eta merkatu-eskarien estatistikak; kontratuak: langileenak, errentamendukoak, maiztergokoak, salerosketakoak, asegurukoak eta lan-formularioak; baliagarri dauden ekipoen zerrendak; instalazioak babesteko ekipoak; laneko segurtasunari eta higieneari buruzko arauak.
Produktuak edo lanaren emaitzak: nekazaritza eta abere-hazkuntzako ustiategi baten kudeaketa tekniko eta administratiboa: zerga- aitorpenak eta agiriak, kontabilitatea; zergen edota administrazioaren arloko aldiroko aitorpenak, laguntza edo dirulaguntza jakinetara iristeko; baserri giroko lurren berri jakinarazteko ekintzak; baimenak lortzea; jardueren programa orokorra; gaixotasun eta izurriteen aurkako borrokarako programak; laborantzari buruzko fitxa teknikoak; abereak ugaltzeko eta osasunez mantentzeko programak; urteko lanaren antolaketaren koadroa; ustiapenaren kontabilitate-balantzea
urteko memoria ekonomikoa, hobetzeko proposamenekin.
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: kontabilitate-prozedurak: kontabilitate plan orokorra
kudeaketa teknikoko prozedurak; kontabilitatea margina gordinen arabera; ustiategietako kudeaketa-taldeen analisia; denborak eta jarduerak baloratzeko metodoak; biltegiak kontrolatu, kudeatu eta antolatzeko prozedurak; produktuak sustatu eta merkaturatzeko prozedurak; estatistikako oinarrizko teknikak; indizeak zehazteko prozedurak; nekazaritzako merkatuei buruzko azterlanak; artxibo-teknikak
nekazaritzako enpresak eratzea eta abiaraztea; komunikatzeko eta ebaluatzeko teknikak; langileak antolatu ea kontrolatzeko metodoak; talde-zuzperketako teknikak; elkartegintzako teknikak.
Sortutako edota erabilitako informazioa: sektorearen, prezioen eta merkatuen gaineko informazioa; administrazio- eta zerga- betebeharrak; langileen eta materialen gainekoak (soldatak, segurtasun eta higienea, kontratuak); aldizkariak eta beste agerkari espezializatu batzuk; lege-testuak; sektoreko arautegia; elkarteak; nekazaritzako kooperatibak eta sozietatea; ibertex eta oinarrizko pakete informatikoak; inprimaki ofizialak; laneko segurtasunari eta higieneari buruzko arauak; talde-dinamika; lana programatzeko teknikak.
Langile eta erakunde hartzaileak: nekazaritzako enpresen titularrak; baterako ustiapenerako eta elkarlaneko kooperatibak; nekazari profesionalen erakundeak; autonomoak; produkzioburuak; ondasun-erkidegoak; laborantza eta produkzio kooperatibak; elkarteak; eraldaketarako nekazaritza sozietateak (E.N.S.); merkaturatze-elkarteak; "mercoak"; kontserberak. hazi, ongarri, izurri-botikak eta osasun produktuen etxe saltzaileak; nekazari giroko biztanleak; hornitzaileak eta bezeroak; gestoriak; erakunde ofizialak; gizarte, kultura edo jolasaren arloko enpresa edo erakundeak; toki erakundeak.
2. gaitasun unitatea: enpresaren nekazaritzako ekoizpena programatu eta kontrolatzea.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
2.1. Laborantzaren alternatiba ezartzea, haren produkzioa hobetzeko bitarteko-beharrizanak zehaztuz.
-Laborantzaren alternatiba programatzeko kontuan hartuko dira eskualdearen ezaugarriak, enpresaren helburuak, produkzio bitartekoak eta beraien egokitasuna ikuspuntu teknikotik.
-Laborantza bakoitzerako azalera zehaztuko da merkatuaren eskarien eta administrazio publikoek kanpaina bakoitzean ezarritako laguntzen eta administrazio-mugen, baimendutako azaleren edo nekazaritza-politika aplikatzetiko produkzio-eskubideen arabera.
-Ustiapen-kapitala kalkulatuko da ustiategiaren azalerari begirako ustiapen ona kontuan hartuz.
-Hautatako laborantzetarako lanak burutzeko lanesku- beharrizanak zehaztuko dira.
2.2. Nekazaritzako produkziorako planean ezarritako helburuen eta jardueren arabera baliabide materialak eta giza baliabideak koordinatu eta kontrolatzea.
-Giza bitartekoak eta bitarteko materialak koordinatzeko kontrol-fitxa ezarriko da, planifikatutakoaren arabera, eta horren bidez egindako lanen berri emanen da.
-Lan-banaketa eta ibilera-gidalerroak ezarriko dira, ezarritako jarduerak kontuan hartuz.
-Egindako lanei, langileei eta produkzio bitartekoei begira planteatutako arazoak identifikatu eta baloratuko dira.
-Makinak, ekipoak eta lanabesak erabiltzeko lehentasunak ezarriko dira, ezarritako helburuen arabera.
-Egiaztatu behar da ezen makinak eta ekipoak erabiltzeko moduan geratzen direla eta ezarritako lekuetan kokatuta daudela.
-Produkziorako planak eskatutako jarduerak burutzeko langileen jarduketa antolatu eta koordinatuko da.
-Egiaztatu behar da ezen egindako lan guztiak segurtasun-arauak betez burutzen direla. Segurtasun-arauok bete ezean, ez-betetze hori zuzentzeko beharrezko jarraibideak emanen dira.
2.3. Lurzorua prestatu eta egokitzeko lanak antolatu eta ikuskatzea.
-Lurrak laborantzarako baldintza egokiak bete ditzan beharrezkoak diren azpiegitura-lanetarako programa zehaztuko da.
-Egiaztatu behar da ezen lurzoruaren egoera (sasoia) hura prestatu eta egokitzeko lanak egiteko egokia dela.
-Lurzoruaren ezaugarrien, produkzio bitartekoen eta laneskuaren arabera egin behar diren lanetarako plana ezarriko da.
-Egiaztatu behar da ezen hura prestatu eta egokitzeko lanak denbora eta era egokietan eta beharrezko lanabesarekin egiten direla.
-Egiaztatuko da ezen lurrak hazia edo landarea jasotzeko baldintzak beteta dituela.
2.4. Beharrezko baliabide materialekin eta giza baliabideekin berotegiak, tunelak eta barrubigunak instalatu eta artatzea antolatu eta kudeatzea.
-Berotegi motarik egokiena zehaztuko da ezarri beharreko laboreen eta zonaren klima-aldagaien arabera.
-Berotegiak eraikitzeko erabili beharreko materialen kalitatea egiaztatuko da, eta eraikuntza-elementuen kopurua behar adinakoa dela.
-Berotegiak eta tunelak muntatzeko eskuratzen ahal diren bitarteko materialak eta giza bitartekoak antolatuko dira.
-Behar bezala interpretatuko dira berotegia eraikitzeko planoak, eta datu-hartzea ezarri eta antolatuko da eraikitzeko plan teknikoaren arabera.
-Berotegiak, tunelak eta barrubigunak instalatu eta artatzeko teknikak eta metodoak ezarri eta antolatuko dira, fabrikatzailearen jarraibideak eta eragiketa bakoitzerako planifikatutakoa kontuan hartu eta haiek funtzionaltasunerako baldintza egokiak beteta dituztela bermatuz.
-Egiaztatu behar da ezen eragiketa guztiak langileen higienerako eta segurtasunerako arauak betez burutzen direla. Arauok bete ezean, egoera zuzentzeko beharrezko jarraibideak emanen dira.
2.5. Laborantzako lanen urtaro-egutegia ezartzea eta ezarritako laborantzetako lanak antolatzea eta ikuskatzea.
-Lan-egutegia ezartzeko kontuan hartuko dira sasoia, ezarritako laboreekin egin behar diren lanak eta ustiategian eskuratzen ahal diren bitartekoak.
-Ezarritako laboreetan egin behar diren lanak aldizka kontrolatzeko sistema ezarriko da.
-Produkzio bitartekoak antolatu eta laboreetan eginen diren lanak hobetuko dira.
-Laboreen egoera begetatiboa kontrolatuko da lanak egiteko sasoirik egokiena zehazteko.
-Hornitzeko programa eginen da. Horretarako kontuan hartuko dira izakinak eta beharrizanak, hornitzaileei laguntzeko ahalbideak eta kopuruarengatiko eta bilketarengatiko kostuen txikipena.
-Egiaztatu behar da ezen gaien eta produktuen hornikuntza ezarritako planaren arabera garatuko diren jardueretarako behar dena dela.
2.6. Uzta batu eta biltzeko plana ezarri eta kudeatzea, kasu bakoitzean erabili behar diren garraiabideak ebaluatu eta kontrolatuz.
-Bilketarako une egokia zehaztuko da, fruituaren umotasunaren eta merkatuaren eskariaren arabera.
-Jaso, garraiatu eta biltzeko plana ezarriko da, enpresak bere eskuetan dituen bitartekoen arabera.
-Zuzeneko salmentarako edo biltzeko baldintzak eta sistema zehaztuko dira. Horretarako kontuan hartuko dira merkatuaren eskaria eta prezioak, produktuak kontserbatzeko eskaerak eta biltzeko eskuragarritasuna.
-Egiaztatu behar da ezen biltegi eta ibilgailuek garbitu eta artatzeko lanak jasotzen dituztela eta ongi dabiltzala.
-Produktu galkorrak kontserbatzeko baldintzak eta iraungipena kontrolatzeko sistema ezarriko dira, galerak saihesteko.
-Uztaren biltegirako edo bezeroarenganako garraioa antolatuko da, baldintza, tresna eta ibilgailu egokiak eta zirkulazio-baldintzak eta ibilbideak finkatuz, segurtasun-baldintzak errespetatuz eta kostuak txikituz.
-Garraiatzeko alternatibak (norbereak eta besterenak) ebaluatuko dira. Horretarako kontuan hartuko dira produktuen ezaugarriak, destinoa, ibilbidea, denbora, kostuak eta arautegia. Era berean, tekniko eta ekonomikoki egokiena den garraiabidea erabakiko da.
-Egiaztatu behar da ezen produktuak bildu eta kontserbatzeko baldintzak ezarritako arauetara doituta daudela eta haien kalitatea aldatzen ez dutela.
2.7. Produkzioa antolatu eta kontrolatzeko informazioa eta dokumentazioa kudeatzea, baita produkziorako lan eta sistemetako hobekuntzetarako proposamena ere.
-Agiri-artxibo bat eginen da sarbide eta eskualdaketa azkar eta eraginkorrena eta arauzko egunerapena errazteko euskarri eta sistema egokienetan.
-Produkzio sistemetara bildu behar diren datu eta agiriak espezifikatuko dira.
-Produkzioaren antolaketari eta kontrolari buruz jasotako dokumentazioa ezarritako sistemaren arabera bildu, kodifikatu eta artxibatuko da.
-Produkzioari buruz lortutako datuak prozesatuko dira eta txosten bat eginen da lortutako emaitzei, benetako produkzio-kostuei eta produkzio bitartekoen etekinei buruz.
-Jasotako informazioaren eta lortutako datuen azterketaren arabera, produkzio sistemak aldarazteko proposamenak eginen dira, ekoizkortasunean, kostu-txikipenean, kalitatearen gehikuntzan edo/eta lan-baldintzen hobekuntzan eragina dutenak.
-Nekazaritza-politikatik datozen erkidego-zuzentarauen derrigorrezko aplikazioak produkzio sistemaren gainean izaten ahal duen eragina zehaztuko da.
b) Lanbide Eremua.
Produkzio-bitartekoak: lanabesak, traktoreak, motokultoreak; haziak eta landareak; plantoiak eta txertoak; ongarri mineralak eta organikoak; landareen gaitzak prebenitu eta sendatzeko produktuak; fitorreguladoreak; herbizidak aplikatzeko ekipoak; zuhainak, bihiak eta haziak biltzeko ekipoak; nekazaritza-makinak; ongarri mineral eta organikoak banatzeko ekipoak: ongarriztatzeko makinak, purin eta gorotz-hedagailuak; hondoa kentzeko ekipoak; belarri- eta disko-goldeak; subsoladoreak; areak; lurra lantzeko makinak; errotokultoreak; ondoztatzeko makinak eta desondoztatzeko makinak; zuloak egiteko makinak, landatzeko makinak, sustraitik ateratzeko makinak eta ekortzeko makinak; ureztatzeko ekipoak: ponpaketa-taldeak, txorrotak, hartuneak, ihinztagailuak, tutuak, balbulak eta manometroak; ureztapen ongarridunerako ekipoak; nibelazio-ekipoak, drenak eta drenen instalaziorako eta drenajerako ekipoak; landareak zaindu eta babesteko ekipoak; markatzeko ekipoak; produktuak bildu, garraiatu, garbitu eta sailkatzeko ekipoak; biltegiak eta garraiatzeko zintak; inausteko ekipoa eta materiala; txertaketarako materiala; kontserbatu eta manipulatzeko biltegiak; lehortu eta aireztatzeko instalazioak; hotz-instalazioak, heze- eta tenperatura-neurgailuak; hotz-kamerak; bihiak eta haziak garraiatzeko makinak; ustiategiaren planoak; laborantzarako instalazio estaliak: berotegiak, tunelak, barrubigunak; berotegietarako egitura-euskarriko materialak; plastikoak; alanbreak; irekidura zenitalak. Ekipo eta prgrama informatikoak.
Produktuak edo lanaren emaitzak: osasun-ikuspuntutiko egoera oneko laborantza, produkzio posiblea iristen ahal izateko baldintzetan egina, nekazaritzako praktika onen bitartezkoa; merkaturatzeko edo ustiategiko ganaduak probetxatzeko bildu eta prestatutako uztak; hautatutako produktuak; nekazaritza-ustiategiaren bideragarritasunari buruzko azterketak; kostuei eta mozkinei buruzko azterketak; hobekuntzei eta inbertsioei buruzko azterketak; nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapenak eta nekazaritza-zerbitzuen enpresak, irizpide tekniko eta ekonomiko egokien bitartez kudeatu eta natur ingurunearen inguruabarretara egokituak.
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: lurzoruak ureztatu, ongarriztatu eta prestatu, inausketa- eta txertaketa-laboreak ezarri, aldatu, erein, zaindu eta babestu eta produktuak batu eta garraiatu, egokitu eta biltzeko metodoak; inguruneari kalterik egin gabe laborantzako produkzio-potentzialari eusteko alor-eragiketarik egokienak; laborantzako marjina gordinetarako kontabilitate-metodoak; jardueren ordu-kostuak ebaluatzeko prozesuak.
Erabili edota sortutako informazioa: oinarrizko botanika aplikatua; edafologia aplikatua; ureztatzeko sistemak; agrokimikoekiko laneko higiene- eta segurtasun-arautegia, eta osasun-teknologiazkoa, haiek erabiltzeko mugak, hondakinei begira onartzen ahal diren segurtasun-epeak eta mailak; inausketa- eta txertaketa-teknikak; laborantza-azterketak; herri administrazioen laboreetarako dirulaguntzak; nekazaritza-lanen balorazioa; nekazaritza-produktuak bildu eta kontserbatzea.
Langile edota erakunde hartzaileak: ustiategi-buruak, nekazaritza-ustiategien titularrak nagusi gisa (ATP) edo ez; autonomoak; ondasun-erkidegoak; laborantzako eta lan elkartuko kooperatibak; transformazioko nekazaritza sozietateak (T.N.S.); merkaturatzeko talde eta kooperatibak; "merkoak"; kontserbategiak; hazi, ongarri eta pestiziden merkataritza-etxeak; makina-etxeak; nekazaritza- eta zerbitzu-enpresen titularrak.
3. gaitasun unitatea: enpresaren abeltzaintzako ekoizpena programatu eta kontrolatzea.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
3.1. Abere espezie eta arrazak eta ustiatzeko sistemak zehaztea, enpresaren helburuak eta produkzio bitartekoak edo faktoreak kontuan hartuz.
-Arrazak eta espezieak hautatuko dira beraien produkzioko ezaugarriekin eta gaitasunekin bat etorririk.
-Ustiatuko diren animaliak enpresak dituen giza bitartekoak eta bitarteko materialak kontuan hartuz zehaztuko dira.
-Animaliak zonaren baldintza agroklimatikoekin bat etorririk hautatuko dira.
-Inguruaren ezaugarriei eta enpresaren helburuei eta baliabideei begira egokienak diren ustiapen sistema eta mota hautatuko dira.
-Kontuan hartuko dira arloaren nekazaritzari buruzko erkidegoko politika eta lortu nahi diren abere-produktuak.
3.2. Abeltzaintzako produkziorako planean ezarritako helburuen eta jardueren arabera giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta kontrolatzea.
-Hornitzeko programa eginen da. Horretarako kontuan hartuko dira izakinak eta beharrizanak, hornitzaileei laguntzeko ahalbideak eta erosketa aukerarengatiko eta kopuruarengatiko kostuen txikipena.
-Egiaztatu behar da ezen gaien eta produktuen hornikuntza garatuko diren jardueretarako behar dena dela, ezarritako planaren arabera.
-Giza bitartekoak eta bitarteko materialak koordinatzeko kontrol-fitxa ezarriko da, planifikatutakoaren arabera, eta egindako lanen berri ematea.
-Lan-banaketa eta ibilera-gidalerroak ezarriko dira, programatutako jarduerak kontuan hartuz.
-Egindako lanei, langileei eta produkzio bitartekoei begira planteatutako arazoak identifikatu eta baloratuko dira.
-Makinak, ekipoak eta instalazioak erabiltzeko lehentasunak ezarriko dira, aurretik finkatutako helburuen arabera.
-Egiaztatu behar da ezen makinak eta ekipoak erabiltzeko moduan geratzen direla eta ezarritako lekuetan kokatuta daudela.
-Produkziorako planak eskatutako jarduerak burutzeko langileen jarduketa antolatu eta koordinatuko da.
-Egiaztatu behar da ezen egindako lan guztiak segurtasun-arauak betez burutzen direla. Segurtasun-arauok bete ezean, ez betetze hori zuzentzeko beharrezko jarraibideak emanen dira.
3.3. Abereak zentzuz gobernatzeko eta produkzioko programak eta eragiketak antolatu eta ikuskatzea, espeziea eta arraza eta ustiatzeko sistema kontuan hartuz.
-Aholkularitza tekniko egokiak lagunduta ezarriko dira elikapen-, ugalketa- eta osasun-programak eta erabiltzeko arauak, enpresaren abeltzaintzako jarduera eraenduko dutenak.
-Elikatzeko eta, hala denean, artzantza antolatzeko programa (anoak eta sistema) antolatu eta kontrolatuko da, abere motaren eta produkzio-orientazioaren arabera.
-Estalketak antolatu eta kontrolatuko dira ezarritako planarekin eta merkatuaren baldintzekin (urtaro- eskariarekin) bat etorririk.
-Egiaztatu behar da ezen osasun-programa ezarritako arauei, prozedurei eta egutegiari jarraituz burutzen dela.
-Egiaztatu behar da ezen erabiltzeko eragiketa orokorrak (eraistea, erditzeak, pisaketak, identifikazioak, ile-mozteak, lekualdaketa, animalienak) ezarritako programaren arabera burutzen direla.
-Produktuak lortzeko produkzio-eragiketak antolatuko dira abere espeziearen edo arrazaren urtaro-eskariaren eta enpresaren eskuragarritasunaren arabera.
3.4. Produktuak bildu, garraiatu eta biltzeko plana ezartzea, erabiliko diren garraiabideak ebaluatu eta kontrolatuz.
-Produktuak lortzeko une egokia zehaztuko da merkatuaren ezaugarrien eta eskariaren arabera.
-Jaso, garraiatu eta biltzeko plana ezarriko da, enpresak bere eskuetan dituen bitartekoen arabera.
-Zuzeneko salmentarako edo biltzeko baldintzak eta sistema zehaztuko dira. Horretarako kontuan hartuko dira merkatuaren eskaria eta prezioak, produktuak kontserbatzeko eskaerak eta bilketaren eskuragarritasuna.
-Egiaztatu behar da ezen biltegi, ekipo ibilgailuek garbitu, desinfektatu eta artatzeko ezarritako lanak jasotzen dituztela eta ongi dabiltzala.
-Produktu galkorrak kontserbatzeko baldintzak eta higiene-kalitatea eta iraungipena kontrolatzeko sistema ezarriko dira, kontsumoan galerak eta arriskuak saihesteko.
-Produktuen biltegirako edo bezeroarenganako garraioa antolatuko da, baldintza, tresna eta ibilgailu egokiak eta zirkulazio-baldintzak eta ibilbideak finkatuz, segurtasun-baldintzak errespetatuz eta kostuak txikituz.
-Garraiatzeko alternatibak (norbereak eta besterenak) ebaluatuko dira. Horretarako kontuan hartuko dira produktuen ezaugarriak, destinoa, ibilbidea, denbora, kostuak eta arautegia. Era berean, tekniko eta ekonomikoki egokiena den garraiabidea erabakiko da.
-Egiaztatu behar da ezen produktuak bildu eta kontserbatzeko baldintzak ezarritako arauetara doituta daudela eta haien kalitatea aldatzen ez dela.
b) Lanbide Eremua.
Produkzio-bitartekoak: nekazaritza-traktoreak; zamalanetarako eta produktuak garraiatzeko ekipoak eta makinak, garbitu eta desinfektatzekoak; ustiategiaren planoak; ganadua identifikatu eta markatzeko tresnak: burdinkiak, su-markak, nitrogeno likidoarekiko markak, krotalak (metalezkoak eta plastikozkoak), txip elektronikoak, pinturak; hesi iraunkorrak eta higikorrak, mangadak, zama-malgukiak, atoiak eta garraiatzeko ibilgailuak, pisatzeko ekipoak (baskula eskuzkoak, automatikoak eta elektronikoak), ibilgetzeko zepoak; askak eta kontzentratuen ganbelak (sinpleak eta automatikoak), uhaskak, arrasteluak; urteko estalketen plangintza eta fitxak, markagailuak, estaltzeko zaldiak, garraiatzeko bonbonak eta hozkailuak, kateterrak eta kateter-zorroak, lastotxoak, termometroak, hazia erabili eta aplikatzeko tresnak: intsektizidak, parasitizidak, desinfektatzaileak, desinfekzio- eta desintsektazio-ekipoak (eskuzkoak, automatikoak eta presio bidezkoak), bizkarroien kontrako bainuak eta dutxak; txertoak (liofilizatuak eta esekiak), farmakoak, kanulak, bendak, gasak, farmakoak eta osasun-produktuak aplikatzeko materiala: xiringak (eskuzkoak, automatikoak, baztertzen ahal direnak), pistola dosifikatzaileak, bihurtzekoak, zunda nasoesofagikoak, tantakatzeko ekipoak; laginak bidaltzeari buruzko parteak, nekropsi ekipoak (aiztoak, pintzak, artaziak), laginak biltzeko ontziak (plastikozko poltsak, kristalezko poteak), hozkailuak, bakutaine eramangarriak, bero-esterilizagailuak eta argi ultramorearen (UM) esterilizagailuak, bero-lanparak, berogailuak
eraisteko makinak, esnea hozteko andelak; ilea mozteko makinak (eskuzkoak eta mekanikoak), zikiragailuak, adarrak kentzeko makinak, kauterizatzekoak, gomazko uztaiak eta berauek aplikatzeko kurrikak; adin, sexu eta pisu ezberdineko animaliak; pentsu-biltegiak. Pentsuak. Ganadutegiak; pentsuak eta zuhainak. Abeltzaintzako kudeaketarako programak.
Produktuak edo lanaren emaitzak: bizitzarako, ugaltzeko eta haragitarako animaliak, hautatutako ugaltzaileak; bereizteko animaliak, merkaturatzeko direnak; esnea, artilea eta abere-produktuak lortzea, osasun-egoera ezin hobean, produktuon ahalik eta produkzio handiena ahalik eta kostu txikienarekin lor dadin; arrautzak, esnea, artilea eta haragia.
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: abereak elikatzeko teknikak eta prozedurak, larreratzea barne dela; produkzio estentsibo eta intentsiboan animaliak hautatu eta ugaltzeko teknikak; jezteko teknikak, metodoak eta prozedurak; ilea mozteko teknikak, metodoak eta prozedurak; abereak markatzeko prozedurak; lagin biologikoak hartzeko teknikak; osasun-sendabideetarako metodoak; ganadua gobernatzeko eragiketak; hazkuntza-prozedurak.
Erabili edota sortutako informazioa: abereen genetikari eta ugalketari buruzko ezagupen orokorrak; abereak gobernatzeko teknikak; pentsuak eta haien fabrikaziorako eta abereak elikatzeko lehengaiak; abereen anatomiari eta fisiologiari eta osasun terapeutikoari buruzko oinarrizko ezagupenak; abeltzaintzako instalazioek eta beharrezko makinek produkzio egokirako bete behar dituzten beharkizun teknikoak, legezkoak eta administratiboak eta kalitate-beharkizunak
abeltzaintzako instalazioen ingurugiroko eragina; ganadua gizentzeko produktuen erabilerari eta berauek erabiltzeko mugei buruzko osasun-teknologiazko arautegia; Europako Batasunaren (EB) abeltzaintzarako laguntzei buruzko legeria eta arautegia; produkzioaren egoerari buruzko orria; abeltzaintza-txartela; ustiategia erregistratzeko liburuak.
Langile edota erakunde hartzaileak: ustiategi-buruak, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien titularrak nagusi gisa (ATP) edo ez; ondasun-erkidegoak; laborantzako eta abeltzaintzako produkzioko kooperatibak; Transformazioko Nekazaritza Sozietateak (T.N.S.); merkaturatzeko taldeak. "Merkoak". Abeltzaintza-zerbitzuetako enpresak: pentsuak fabrikatzea, abere-osasuneko produktuak biltzea. Abere-produktuak prestatu eta merkaturatzeko enpresak eta zentralak; abeltzaintzako ustiategietako autonomoak.
4. gaitasun unitatea: nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresaren instalazio, makina eta ekipoen mantenimendua, konponketa eta funtzonamendua antolatzea eta kontrolatzea.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
4.1. Tresna, makina, ekipo eta instalazioen ibilera zuzena kontrolatu eta egiaztatzea, baita ustiapen bitartekoen erabilera egokia ere.
-Instalazioak, ekipoak eta arloak garbitzeko plana programatuko da, aplikatu behar diren prozedurak ezarriz, eta egiaztatu behar da ezen haiek erabiltzeko moduan daudela.
-Makinen, ekipoen eta instalazioen funtzionaltasun zuzena egiaztatu behar da, eta, hala denean, ezarritako homologazio-irizpideak araupetzen dituztela. Amaierako kontrola burutu behar da.
-Makineria, ekipoak eta instalazioak aldika kontrolatzeko aplikatu behar diren prozedurak ezarriko dira.
-Traktoreak, ekipoak eta makineria behar bezala erabiltzeko irizpide objektiboak ezarriko dira.
-Egiaztatu behar da ezen eragiketa guztiak laneko norberaren higienerako eta segurtasunerako arauak betez burutzen direla. Arauok bete ezean, egoera zuzentzeko beharrezko jarraibideak emanen dira.
-Egiaztatu behar da ezen makineria Zirkulazio Kodean eta arautegi osagarrian ezarritakora egokituta dagoela, baldin eta makinek bide publikoetatik ibili behar badute.
-Makineria erabiltzeko egutegia ezarriko da, produkziorako ezarritako programarekin bat etorririk.
4.2. Ustiategiko ekipamenduaren matxurak, konponketak eta egokitzapenak kontrolatu eta ebaluatzea, haien garrantzia eta beharrezko eragiketen kostuak zehaztuz.
-Dokumentazio teknikoa eta matxuren edo akatsen garrantzia zehazteko eta jarduketarako plana egiteko eskuratzen ahal diren beste informazio-iturri batzuen dokumentazioa antolatu, eguneratu eta aztertuko dira.
-Egindako diagnostikoari buruzko txosten teknikoa emanen da. Bertan jarriko da matxurak eta egin behar diren eragiketak identifikatzeko, instalazioak, makinak eta ekipoak ongi ibiltzeko eta hartu beharreko neurrien kostua ebaluatzeko beharrezko informazioa.
-Egiaztatu behar da ezen matxuratutako piezak eta elementuak lan-prozedura eta segurtasun-neurri egokiei jarraituz ordezten direla.
-Instalazioetako konponketak erabilitako material mota kontuan hartuz burutuko dira.
-Egiaztatu behar da ezen lanean jantzi eta babes egokiak erabiltzen direla.
-Makinak, instalazioak, ekipoak eta erremintak manipulatzeko eragiketetan behar bezala ikusiko dira prebentziozko neurriak (zati arriskutsuen babesa), lan segurua dakartenak.
-Erabat egiaztatu behar da ezen konponketak eta egokitzapenak ezarritako egutegiaren araberako denboran eta eran burutzen direla, dauden gastuak erregistratuz.
4.3. Makinen, traktoreen eta instalazioen eguneko eta urtaroko artapena programatzea, produkziorako planaren arabera, laneko segurtasuna kontrolatuz.
-Makinen eta traktoreen lehen mailako artapenerako programak ezarriko dira, haien ezaugarriekin eta fabrikatzailearen gomendioekin bat etorririk.
-Epe labur eta ertainerako lehen mailako artapenerako programa (koipeztaketak, garbiketak, olio-aldaketa, igazkiak eta abar) egiteko kontuan hartu dira lanerako eta beronen faseak antolatzeko metodoak eta aldiak.
-Lan-fitxak eguneratu eta antolatuko dira, artatzeko egindako programaren arabera.
-Traktoreen eta makinen lanerako eguneroko partea ezarri eta kontrolatuko da. Parte horretan honakook adierazi behar dira: ibiltzeko aldiak, kontsumoak eta gertatutako etenaldiak eta beraien zergatiak.
-Instalazioak eta berauen ekipoak artatzeko plana antolatuko da, beharrezko eskuliburuetan ezarritakoa eta administrazio-betebeharrak betez eta kostuak eta aldiak hobetzen saiatuz.
4.4. Instalazioak, makinak eta ekipoak prestatu eta artatzeko eragiketak ikuskatzea, sortzen diren gora-beherei erantzuna emanez.
-Egiaztatu behar da ezen makinak egunero eta urtaro orotan artatzeko ikuskapenak eta eragiketak ezarritako programarekin eta eragiketa- eta tailer-eskuliburuekin bat etorririk eta behar den moduan eta denboran burutzen direla.
-Egiaztatu behar da ezen erreminta-, tresna- eta ekipo-aldaketak eta eragiteko egoera artatzeko eskuliburuan eta lan-jarraibideetan aipatuta daudenekin bat datozela.
-Egiaztatu behar da ezen instalazioak eta berauen ekipoak artatzeko lanak eta ikuskapenak ezarritako programarekin burutzen direla eta haiek ongi dabiltzala.
-Larrialdi-egoeren aurreko erantzuna koordinatuko da, larritasuna baloratuz, lanak geldiaraziz, arriskuak eta gertatutakoak jakinaraziz eta beharrezko plana aplikatuz.
-Bilakaera-eragiketak eta makina eta ekipoen entseiuak antolatu eta kontrolatuko dira.
-Egiaztatu behar da ezen suteak itzaltzeko ekipo eramangarriak berriro ikusten direla. Gainera, egiaztatu behar da ezen haiek berehala erabiltzeko moduan eta behar bezala seinaleztatuta daudela.
-Bitartekoei eta pertsonei begira kasu bakoitzean babeserako eta segurtasunerako hartu behar diren neurriak ezarri eta betearaziko dira.
4.5. Nekazaritzako tailer baten instalazioa eta artapena planifikatu, antolatu eta kudeatzea, eskuratzen ahal diren bitartekoak eta eginen diren eragiketak kontuan hartuz.
-Tailerraren material-, ordezko- eta erreminta-beharrizanak, beharrezko kopurua eta artapenerako eta konponketarako kalitate egokia aurreikusiko dira.
-Egiaztatu behar da ezen tailerraren antolaera eta ordenak bertako ekipo eta erremintak berehala erabiltzeko moduan egotea ahalbideturik duela.
-Materialak, ordezkoak eta erremintak erosi eta hornitzeko eragiketak aurretik egindako kalkuluetara doituz eginen dira.
-Materialen, erreminten eta ordezkoen bilketa egiaztatu behar da, epe labur eta ertainerako hornidura-beharrizanak ebaluatuz.
-Egiaztatu behar da ezen materialak, tresnak eta erremintak bildu eta gordetzeko baldintzak egokiak direla.
-Hornidura eta hornitzaileei buruzko informazio teknikoa erregistratu eta eguneratuko da.
-Egiaztatu behar da ezen jasotako materiala eskatutakoarekin bat datorrela eta beraren egoera eta ibilera zuzenak direla.
-Egiaztatu behar da ezen egindako jarduketak segurtasun- eta higiene-arauak betez eginda daudela. Arauok bete ezean, egoera zuzentzeko beharrezko jarraibideak emanen dira.
4.6. Beren iraupen baliagarriaren amaierara heltzen diren makinak, ekipoak eta tresnak ordezteko eskurapen-plana egitea (amortizatuak), eta enpresaren beharrizan berriak estaltzekoa.
-Makinen eragiketa-aldien aldizkako erregistroa ezarriko da, kontsumitutako materialak (gasolioa, olioa) eta gertatutako matxurak barnean sartuz.
-Urtero erkatuko dira urtean zehar lortutako benetako produkzio-kostuak eta merkatuko prezioekiko zerbitzuko eskaintzak elkarrekin.
-Ekipoen eskurapen/ordezpena programatuko da, baldin eta lortutako kostuen artean eta arrazoi daitezkeenen artean ezberdintasun esanguratsurik ikusten bada edo, matxuren igoerengatik edo akatsengatik, ezarritako lan-programa arauz betetzeari uzten bazaio.
-Merkatuan makinei eta ekipoei buruz eskuratzen ahal den dokumentazio tekniko eta ekonomikoa, zertarako-eta amortizatuta eta zaharkiturik dauden eta errentagarriak ez direnen erosketa-ordezpenerako plana zehazteko.
-Txosten tekniko-ekonomiko bat eginen da eta bertan sartuta egonen da eskurapen-plana ezartzeko beharrezko informazioa. Eragiketaren kostua eta finantzaketa, inbertsioaren errentagarritasuna eta ezaugarri teknikoak adieraziko dira.
4.7. Makineriaren, ekipoen eta inastalazioen banaketa eta garraioak antolatu eta ikuskatzea, produktuak ekartzeko eta eginen diren lanetarako.
-Makineriaren garraioa antolatuko da aipatutako ibilbideei begira eta zirkulazio-kodeko arauei eta arau osagarriei jarraituz.
-Ekipoak eta bitartekoak garraiatzeko programa bat eginen da. Horretarako, honakook hartu behar dira kontuan:
.Garraioen maiztasuna eta distantzia.
.Uztaren kopuruaren makineriaren dimentsioei eta pisuari begirako ezaugarriak.
.Zirkulazio-araudiek ezarritako mugak.
.Pertsona, makina eta produktuentzako segurtasuna.
b) Lanbide Eremua.
Produkzio-bitartekoak: nekazaritzako traktoreak. Goldeak, lurra lantzeko, laboreak ezartzeko, ongarri mineral eta organikoa banatzeko, ureztatzeko, zuhainak (belar ondua, siloa, lastoa) biltzeko produktu fitosanitarioak aplikatzeko, bihiak eta haziak biltzeko, tuberkuluak eta sustraiak biltzeko, industri laboreak biltzeko, frutak eta barazkiak biltzeko, uztak eta lehengaiak zamatzeko eta garraiatzeko, uztak garbitzeko, sailkatzeko eta lehortzeko eta abeltzaintzarako (abere-produktuak elikatu, atera eta kontserbatzeko) makina autopropultsatuak eta eragindakoak; ereiteko makinak, landatzeko makinak, ongarritzeko makinak, zulagailuak, uzta biltzeko makinak, ureztatzeko ekipoak eta instalazioak; fruituak eta haziak garbitzeko makinak; hautatzeko makinak; garraiorako eta zamalanetarako makinak. Basoko ekipoak eta makineria: bentokargagailua, "skidder" delakoa, kable-ekipoak eta teleferikoak, azala kentzeko makina mekanikoak, motozerrak, sasi-garbitzeko makinak, zura zamatu eta garraiatzeko ekipoak, zur-prozesadore mekanikoak. Lanabesak eta tresnak; ordezkoak; traktoreak eta makinak artatu eta konpontzeko tailerreko tresnak eta ekipoak, hala nola, lan-mahaiak, igotzeko eta lekuz aldatzeko ekipoak, erreminta-multzoa, ateragailuak, soldatzeko ekipoak, sutegia, zulatzeko makina, tornuzil hidraulikoak, koipeztatzeko ekipoak, konprimagailua eta erregaiak eta labaingarriak biltzeko depositua; abeltzaintzako makinak, ekipoak eta instalazioak.
Produktuak edo lanaren emaitzak: aldikako artapen egokiari esker uneoro erabiltzeko moduan dagoen makineria; matxurengatiko gora-beherak eta arazo mekanikoak gutxitzea, prebentziozko neurriak eta elementuak eta organoak berriro jartzekoak behar den unean aplikatuta. Laboreari begirako beharrizanekin eta nekazaritzako praktika ontzakoekin bat etorririk egindako nekazaritzako eta basoko lanak; abeltzaintza-erabilerako eragiketak, animalien beharrizanekin eginak; nekazaritzako makinen bideragarritasunari buruzko azterketak; kostuei eta mozkinei begirako azterketak.
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: makina autopropultsatuekin edo motore termikodun makinekin eta nekazaritzako eta basoko traktoreekin lan egiteko prozedurak; lurra lantzeko makinak erabiltzeko prozedurak; ekipo batzuetarako lan-prozedurak. Ekipo horiek honakook dira: ongarriak eta zuzenketak banatzekoak; erein, landatu eta berriro landatzekoak; ureztatzekoak; fitosanitarioak eta izurri-hilkariak aplikatzekoak, biltzekoak, garraiatzekoak. Makinak, ekipoak eta instalazio finkoak erabili eta artatzeko metodoak; eraitsi eta esnea hozteko ekipoak erabili eta artatzeko metodoak; lurzatiaren egoerarekin (lurrarenarekin edo labore-lekuarenarekin) edo ganaduaren beharrizanekin bat etorririk makinak kalibratu, doitu eta erabiltzeko metodoak, zertarako-eta nekazaritza eta abeltzaintzako praktika ontzakoekin bat datorren lan bat lortzeko; jardueren ordu-kostuak ebaluatzeko prozesuak; makinak erregulatu, erabili eta artatzeko metodoak; ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT).
Erabili edota sortutako informazioa: traktoreen, makinen eta ekipoen zerbitzuko eta tailerreko eskuliburuak eta informazio teknikoa, lan gaitasunei eta prestazioei, erabiliko diren makinen ahalbideei eta mugei eta nekazaritzako eta basoko makinak, traktoreak eta abeltzaintzako instalazioak artatzeko prozesuei buruzkoa; laneko segurtasunari eta higieneari buruzko arautegia; zirkulazioaren kodea eta arautegi osagarria; laborantzari buruzko azterketak; herri administrazioen laboreetarako dirulaguntzak; nekazaritza eta abeltzaintzako lanen balorazioak.
Langile edota erakunde hartzaileak: ustiategi-buruak eta nekazaritza-ustiategien titularrak; enpresariak eta arduradunak, zerbitzuak egiten dizkien enpresenak; nekazaritzako ustiategia ibiltzeko beharrezkoak diren ekipo eta elementu suntsigarrien hornitzaileak; ondasun-kidegoak
laborantzako eta lan elkartuko kooperatibak; transformazioko nekazaritza sozietateak (T.N.S.); amankomuneko ustiategietako kooperatibak; lan elkartukoak, merkaturatzekoak; "mercoak"; hazi, ongarri eta pestiziden merkataritza-etxeak; makina-parkeak.
5. gaitasun unitatea: osasun-babeseko neurriak planifikatzea eta kontrolatzea, eta segurtasunari eta higieneari buruzko arauak betetzen direnez begiztatzea.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
5.1. Izurrien, gaitzen eta espezie baliagarrien ziklo biologikoak kontrolatzeko eta inbentarioa egiteko protokoloak egitea.
-Lurzatien eta beraietako laboreen planoak irudikatuko dira, baita kontrolatzeko guneak ere.
-Soroetan kontrol-guneak kokatzeko beharrezko seinaleztapenak ezarriko dira.
-Kontrol-guneetan fauna baliagarriaren eta izurrien atalaseak zenbatu edo kalkulatzeko sistema ezarriko da, baita gaitzen sintoma detektatzeko ikuskapena burutzeko.
-Egiaztatu behar da ezen laginak behar den unean eta era egokian kalkulatu eta hartzen direla, izurri edo gaitz bakoitzaren ziklo biologikoari jarraituz.
-Bertoko fauna baliagarria eta biofabriketatik datorrena sailkatzeko beharrezko informazio teknikoa antolatu eta eguneratuko da, baita laboreen eta ganaduaren gaitzen eta izurrien sintomatologiari buruzkoa ere.
-Laboreentzat arriskutsuak edo onuragarriak izan daitezkeen espezieen guneak ikuskatuko dira edo/eta beraien inbentarioa eginen da.
-Aholkularitza tekniko eskudunak lagunduta ezarriko dira ganaduak izan ditzakeen osasun-gaitzen inbentarioa egiteko arauak.
5.2. Laboreak edo ganadua ukitzen dituzten izurriak, gaitzak edo kalteak detektatzeko neurriak ezartzea, haien garrantzia eta neurriak baloratuz.
-Egiaztatu behar da ezen izurriaren egoera aztertzeko ibilbideak eta izurri-espezieko helduen harrapaketa behar den unean eta behar bezala egiten direla.
-Laboreentzat erabili behar diren kanpoko fitxak/krokisak zehaztu behar dira, aurretik ezarritako programaren arabera.
-Izurria dagoenean, egiaztatu egin behar da "in situ" zenbaketa kanpoko fitxetako datuei jarraituz egiten dela eta laborantzak jasotako erasoaren norainokoa ebaluatzen dela.
-Laginak hartzeko prozedurak zehaztu eta ezarriko dira, haiek laborategira behar bezala bidaltzea bermatzea ahalbidetzen dutenak.
-Kontrolen emaitzak baloratu behar dira. Horretarako, ezarritako planarekin bat etorririk aplikatu beharreko sistema eta laboreetan egindako kalteak zehaztu behar dira.
-Egiaztatu behar da ezen izurriak eta gaitzak kontrolatu eta detektatzeko prozedurak ezarritako planarekin bat etorririk aplikatzen direla.
-Izurriak eta gaitzak kontrolatu eta detektatzeko sistemak eta neurriak hobetzeko proposamenak eta txostenak egiteko lortutako informazioa prozesatuko da.
-Zerbitzu tekniko eskudunarekin bat etorririk ezarriko dira ganaduaren gaitzak detektatzeko eta kontrolatzeko eta berauei jarraitzeko arauak.
5.3. Zerbitzu tekniko eskudunarekin bat etorririk, laboreen izurrien, gaitzen eta landare arrotzen eta ganaduaren gaitzen kontrako borrokarako eta sendabiderako programa ezartzea, erabili beharreko prozedurak eta teknikak eta, hala denean, osasun-produktu egokiak, beraien dosiak eta aplikatzeko metodoak finkatuz.
-Labore bakoitza babesteko teknika egokiak hautatu eta prozedura egokiak ezarriko dira.
-Jarduketa- eta sendabide-egutegi bat ezarriko da, nekazaritza-urtearen eta sendatuko diren laboreen arabera.
-Osasun-produktuekin eta sendatzeko prozedurak hobetzeko ofizialki erregistratzen diren beraien aplikaziorako teknikekin lotutako informazio teknikoa eguneratuko da.
-Arauz kontrolatuko dira ingurune-baldintzak, aplikazio eraginkorra bermatzen duten balioak gainditutakoan aplikazioak etenen direlarik.
-Tratatzeko ezarritako planaren arabera aplikatzekoak diren ekipoei eta produktuei begirako beharrizanak zehaztuko dira, makinak saioan beharrezko produktuez hornituz, tratamenduetan etenaldirik ez egoteko.
-Egiaztatu behar da ezen aplikatzeko ekipoak eta makinak lanarekin espero diren emaitzak lortzeko hautatu, erregulatu eta erabiltzen direla.
-Abeltzaintzako ustiategiaren osasun-programa ezartzeko albaitaritza-taldearekin elkarlanean arituko da.
-Egiaztatu behar da ezen abeltzaintzako instalazioak, erabiltzeko eragiketak eta zainketak gaitzak eta bestelako osasun-arazoak aurretik zaindu eta beraien hedapena saihesteko egokiak direla.
5.4. Osasun-produktuak manipulatu eta tratatzeko eragiketak ikuskatzea, segurtasun- eta higiene-arauen aplikazioa behar bezala betetzen direla egiaztatuz.
-Eragiketa bakoitzean babeserako eta segurtasunerako neurriak ezarri eta betearaziko dira, produktuen manipulazioari, ekipoei, bitartekoei eta pertsonei begira.
-Egiaztatu behar da ezen aplikatzeko ekipoetako eta makinetako segurtasun-gailuek ongi funtzionatzen dutela eta tratamenduan behar bezala erabiltzen direla.
-Egiaztatu behar da ezen tratamendu eta mota bakoitzerako eskatutako norberaren babeserako ekipoak behar bezala erabiltzen direla.
-Egiaztatu behar da ezen osasun-produktuak produktu mota bakoitzarentzat agindutako babes-neurriak hartuz manipulatzen direla.
-Eskuratzen ahal diren osasun-produktuak kontrolatu behar dira eta egiaztatu behar da ezen belarren osasunari buruzko arauketan ezarritakoarekin bat etorririk bilduta daudela.
-Egiaztatu behar da ezen fauna baliagarriaren kopuru egokia labore bakoitzarentzat behar den unean askatzen dela.
-Istripurik egonez gero oinarrizko osasun-teknikak eta lehenengo sorospenak azkartasunez aplika daitezen neurriak ezarriko dira.
-Indarrean dagoen arauketan ezarritakoaren arabera produktu fitosanitarioaren mota bakoitzarentzat ustiatu baino lehen segurtasunerako ezarritako epeak errespetatu behar dira.
-Ganaduari aplikatu beharreko sendabideak kontrolatuko dira, aurretik ezarritako planari jarraituz.
-Egiaztatu behar da ezen eragiketa guztiak norberaren eta laneko segurtasun- eta higiene-arauak betez burutzen direla. Arauok bete ezean, egoera zuzentzeko beharrezko jarraibideak emanen dira.
5.5. Beste pertsona eta ekoizle elkarte batzuei osasun-produktuez tratatzeari eta manipulatzeari buruzko informazioa eta ezagupenak ematea.
-Laboreen osasun-arazoei buruzko informazio-hizketaldiak programatu eta burutuko dira, kasu bakoitzean har litezkeen konponbideak azalduz.
-Osasun-tratamenduetarako produktu motak, haiek aplikatzeko arauak eta arriskurik gabe eskuztatzeko arauak azalduko dira, indarrean dagoen arautegia kontuan hartuz.
-Sendabideak burutzen dituzten pertsonei osasun-produktuak erabiltzeko arauketaren berri jakinaraziko zaie.
-Informatutako pertsonak sendabideak behar bezala eta beraien osasunarentzako arriskurik gabe egiteko gai dira.
-Istripuen zergatiak eta haiek saihesteko moduak azaldu behar dira.
-Istripurik edo toxikapenik gertatuz gerozko oinarrizko neurriak eta lehenengo sorospenetako teknikak azalduko dira.
b) Lanbide Eremua.
Produkzio-bitartekoak: izurriak eta gaitzak detektatzeko ekipoak: lupak, tranpak, amuzkiak; produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipoak; langargailu hidraulikoak, hidroneumatikoak (atomizagailuak), pneumatikoak (lainoztagailuak), zentrifugoak, termoneumatikoak, hautseztagailuak; produktu fitosanitarioen aplikazioa kontrolatzeko ekipoak; eragiteko eta trakzioko bitartekoak: traktoreak eta motokultoreak, motore termiko eta elektrikoak; ekipoak kontrolatu eta kalibratzeko materiala; garbitzeko ekipoak; osasun-produktuak eta beraiek bildu eta garraiatzeko ontziak; ingurunean eta elikapenean erabiltzeko izurri-hilkariak; norberaren babeserako ekipoak. Ganaduarentzako osasuneko produktuak, materialak eta ekipoak.
Produktuak edo lanaren emaitzak: laboreen eta ganaduaren gaitzak eta izurriak kontrolatu eta tratatzeko programak, ingurune-baldintzak eta elikapen-instalazioen baldintzak, produkzioa ingurugiroarentzako arriskurik gabe bermatzekoak.
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: laboreen eta ganaduaren izurriak eta gaitzak kontrolatzeko teknikak, borroka integratu eta biologikorako abiaburuak eta metodoak barne direla; abereen eta ganaduaren osasun-babeserako jarduketa-prozedurak. Aplikatzeko eta tratatzeko ekipoak kalibratu, doitu eta erabiltzeko metodoak, aurre egin behar zaien izurrien eta gaitzen ezaugarriekin bat datozenak, pertsonentzat, ingurugiroarentzat eta erabilitako makinentzat arriskurik ez dakartenak; makinak eta ekipoak artatzeko metodoak; osasun-produktuak manipulatu, kontserbatu eta aplikatzeko prozedurak.
Erabili edota sortutako informazioa: osasun-produktuak erabili eta aplikatzeko segurtasun- eta higiene-araudia. Europako Batasuneko, estatuko eta autonomi erkidegoko osasun-teknologiazko araudia, osasun-produktuen fabrikazioari, merkaturapenari, gaikuntzari eta erabilerari, erabilera-mugei, segurtasun-epeei, onartzen ahal diren hondakin mailei eta abarri buruzkoa; kanpoko fitxak eta gora-beherak; tratamenduetarako sasoi egokietarako meteorologi mapak. Ganaduaren osasuna kontrolatzeko fitxak. Produktu fitosanitarioei buruzko eskuliburuak eta informazio teknikoa. Ganaduarentzako osasun-produktuei buruzko eskuliburuak eta informazio teknikoa. Izurri-hilkariak fabrikatu, merkaturatu eta erabiltzeko osasun-teknologiazko arauketa (azaroaren 30eko 3.349/1983 Erret Dekretua); produktu fitosanitarioak merkaturatu eta erabiltzeko baimenerako erkidego-sistema harmonizatua (azaroaren 4ko 2.163/1994 Erret Dekretua, 91/4/14/EEE Zuzentarauaren transposizioa); Lehendakaritzaren 1994ko martxoaren 8ko Agindua, zeinen bitartez ezarri baita izurri-hilkariekiko tratamenduak egiteko homologazio-ikastaroen arautegi araupetzailea.
Langile edo/eta erakunde hartzaileak: tratamendu-buruak, nekazaritza eta abeltzaintzako enpresariak eta ustiategi-arduradunak
aplikazioko langile laguntzaileak; aplikazioetan eta tratamenduetan eta kontrolean beharrezkoa den materialaren eta osasun-produktuen ekipoen hornitzaileak; ingurune- eta elikapen-erabilerarako plagiziden eta produktu fitosanitarioen aplikatzaileak eta manipulatzaileak; tratamendu-enpresak.
6. gaitasun unitatea: landareak mintegian ugaldu, zabaldu eta sortzeko prozesuak programatzea eta antolatzea.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
6.1. Mintegi-proiektu bat egiteko beharrezko informazioa bildu eta prozesatzea, bitarteko egokiak erabiliz.
-Merkatu-azterketa burutuko da, merkatuaren beharrizanak eta joerak adieraziz.
-Finkak eta lurzatiek kokaguneari eta orientazioari, dimentsioei, sarbideei, ur- eta argi-eskuragarritasunari eta lurraren topografi eta edafologi ezaugarriei begira izan behar dituen ezaugarriak zehaztu behar dira.
-Hazi beharreko espezieak eta barietateak hautatu eta zenbakiztatu behar dira. Horretarako kontuan hartu behar dira aurretik lortutako datuak eta ingurugiro-baldintzak.
-Mintegia bere beharrizanen arabera banatuko da eremutan, laboreak produzitu eta merkaturatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta instalazioak zehaztuz.
-Landareak ezarri, hazi eta merkaturatzeko beharrezko material eta bitartekoak aurreikusiko dira.
-Aurrekontua eginen da, proiektuaren garapenari jarraituz.
-Landareak mintegian ekoizteko materialak, bitartekoak eta instalazioak ekartzeaz arduratzen diren enpresak identifikatuko dira.
-Kontsultatutako enpresek proiekturako egindako eskaintzak aztertuko dira eta, ikuspuntu tekniko eta ekonomikotik, aukerarik egokiena hautatuko da.
6.2. Enpresa edo mintegi bateko produkzioa planifikatzea.
-Landare-produkziorako programa ezarriko da, ezarritako helburuen arabera, produkzio bakoitzaren kopurua, azalera eta egutegia eta atal bakoitzeko alternatibak eta errotazioak zehaztuz.
-Landareak eta laboreak hedatzeko teknika eta metodoak ezarriko dira, ekoitzi beharreko espezie bakoitzarentzat egoki eta espezifikoak direnak.
-Produkziorako planak eskatutako jarduerak burutzeko lanesku-beharrizanak zehaztuko dira.
-Makinak, ekipoak, lanabesak eta erremintak erabiltzeko eta artatzeko lehentasunak eta, hala denean, haiei begirako beharrizan berriak ezarriko dira, zertarako-eta produkziorako programa betetzeko.
-Instalazioak, berotegiak, tunelak eta barrubigunak erabili, muntatu eta artatzeko lehentasunak ezarri eta antolatuko dira, fabrikatzailearen jarraibideak eta eragiketa bakoitzerako planifikatutakoa kontuan hartuz.
-Giza bitartekoak eta bitarteko materialak koordinatzeko kontrol-fitxa ezarriko da, planifikatutakoaren arabera, eta egindako lanen berri ematea.
-Lan-banaketa eta ibilera-gidalerroak ezarriko dira, ezarritako jarduerak kontuan hartuz.
6.3. Landareak ugaltzeko erabiltzen den landare-materialaren hornidurarako eta ezarpenerako eragiketak antolatu eta ikuskatzea, teknika espezifikoak aplikatuz.
-Beharrezko kalitatea duen hazi kopuru egokia hornitu (bildu edo erosi), manipulatu eta biltzeko prozesua antolatu eta lanak kontrolatuko dira.
-Ugalketa begetatiboko prozesuetan erabilitzen den landare-materiala (aldaskak, probenatzeko eta txertatzeko materialak eta "in vitro" hazitako meristemoak) manipulatu eta kontserbatzeko beharrezko prozedura ezarri eta beharrezko lanak antolatu eta kontrolatuko dira.
-Laborantza estalperik gabe edo babespean, lurrean sustraia biluztuta edo ontzian edo "in vitro" egiteko prozedurak ezarriko dira.
-Produkzioko sistema eta landareentzat egokiak diren lurzoru, substratu, material eta hazkuntza-bitartekoak hautatuko dira eta haiek prestatu, zuzendu eta ongarritzeko lanak antolatu eta kontrolatuko dira.
-Espezie bakoitzarentzat egokiak diren haziztapen- tekniken aplikazioa antolatu eta kontrolatuko dira, ereiteko bitarteko eta substratu egokiak erabiliz.
-Txertoak, probenatzeak, aldaskak eta zotzak edo esplantoak burutu eta ezartzeko tekniken aplikazioa antolatu eta kontrolatuko da.
-Egiaztatu behar da ezen laneko segurtasun eta higienearen arloan indarrean dagoen legeria bete eta aplikatuta dagoela.
6.4. Mintegi bateko hazkuntzak garatzeko ohiko lanak antolatu eta ikuskatzea.
-Ezarritako produkzioko planaren arabera, laboreak babesteko lanen eta lan kulturalen burutzapena antolatuko da.
-Egiaztatu behar da ezen laborantza behartuen ingurune-baldintzak espezie bakoitzarentzat ezarritakoak direla.
-Laboreak egiteko kontuan hartuko dira baldintza klimatikoak, lurraren edo substratuaren egoera, sasoia, maiztasuna eta iraupena eta beharrizan espezifikoak.
-Egiaztatu behar da ezen ongarriztapena espezie bakoitzaren beharrizanekin bat etorririk hautatutako sistemarekin eta ezarritako dosifikazioekin eta maiztasunarekin burutzen dela.
-Xehaketa- eta lekualdaketa-eragiketa espezifikoak zehaztuko dira, baita garatuko den laborantzaren ohiko inausketak, matxarda bidezko euspenak, entutoraketak eta hedapenak ere.
-Aldika egiaztatu behar da landareen eta inguruaren osasun-egoera, zertarako-eta aurretik finkatutako osasun-neurriak aplikatzeko.
-Egiaztatu behar da ezen laneko segurtasun eta higienearen arloan indarrean dagoen legeria bete eta aplikatzen dela.
6.5. Landareak atera, sailkatu, "mintegiratu", manipulatu eta merkaturatzeko lanak antolatzea, teknika eta prozedura egokiak aplikatuz.
-Landareak gero merkaturatzeko hautatzeko teknikak eta metodoak ezarri eta antolatuko dira.
-Lur askean hazitako landarea errotik ateratzeko teknikak zehaztu behar dira.
-Egiaztatu behar da ezen landarea errotik atera eta garraiatzeko makinen, ekipoen eta lanabesen burubidea eta erabilera eragiketa bakoitzerako egokia dela.
-Landarea sailkatzeko, etiketatzeko eta "mintegiratzeko" prozedurak ezarriko dira.
-Sustraia biluztuta, erro-lurrean edo edukiontzian merkaturatzeko landarea prestatu eta saltzeko prozesua antolatu eta kontrolatuko da.
-Landarea bere behin betiko jomugara garraiatzeko beharrezko bitartekoak hautatu behar dira.
-Laneko segurtasun eta higienearen arloan indarrean dagoen legeria bete eta aplikatzen dela egiaztatu behar da.
b) Lanbide Eremua.
Produkzio-bitartekoak: mintegietako lanerako ohiko makinak, lanabesak eta tresnak: traktoreak, motokultoreak, landatzeko makinak eta ereitekoak, errotik ateratzeko makinak, ondoztatzeko makinak eta areak, motoaitzurrak, txertatzeko labanak, hainbat motatako inausketa-artaziak, inausteko ekipo pneumatikoak, esku-zerrak, espartzua, plastikozko zintak, masila, txerto-estaltzekoa, errafia; ongarritzeko makinak; substratuen nahasgailuak; erro-lurreko ereingailuak; landare-zorrien aurkako sareak itzal-sareak; hedatzeko ekipoak eta mahaiak: sustraitzekoak eta hazitokikoak; lorontziak eta erretiluak; edukiontziak; "drenak" eta drenaje-ekipoak; "in vitro" ugalketarako ekipoak eta bitartekoak: beirak, mozorroak termostatoak, autoklabeak, pH-neurgailuak; agarizagailuak; fluxu laminarrerako kabinak; laborantzarako intalazio estaliak: berotegiak, girotzeko eta gogortzeko tunelak, hedatzeko mikroberotegiak; barrubigunak; berotegientzako egitura-euskarriko materialak; ureztatzeko ekipoak; ponpaketa- eta banaketa-sistemak; ureztatzeko sistema ezberdinak: ihinztadura, tanta-erortzea, lainoztapena, kanaltxoa edo ildaskak, uholdea edo erruz; ureztapen ongarridunerako ekipoak (normalak eta informatizatuak); babesgarriak eta tutoreak: zurkaitzak, sareak, alanbreak; plastikoak, tiranteak, kremailerak, polikarbonatoak, alanbreak, irekidura zenitalak; uztak biltzeko ekipoak; uztatutako produktuak garbitu eta sailkatzeko ekipoak; biltegiak; lehortu eta aireztatzeko instalazioak; hotz-instalazioak, hezetasuna eta tenperatura neurtzeko gailuak.
Produktuak edo lanaren emaitzak: haziak; material begetatiboa: aldaskak, zotzak, txerto-ernamuinak, enbrioiak, txerto-zorroa; substratuen osaketarako elementuak: perlita, bermikulita, pinu-azala, lurbela, zoikatza, ibai-harea; produktu fitosanitario eta fitotoxikoak; hormona-produktuak, ongarri solidoak, likidoak eta askapen geldokoak; gelak.
Birlandaketarako, lore mozturako lore-landareen produkziorako, barneko eta kanpoko landare apaingarrien produkziorako, berotegietako ugalketarako landare-produkziorako eta nekazaritza intentsibo eta estentsiborako baratzeko landareen produkziorako mota ezberdinetako landareak; haien kontserbazio eta merkaturapenerako bildu eta prestatutako uztak.
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: hazi beharreko espezieen eta berauen ezaugarrien arabera ugaldu eta hedatzeko prozesuak; hazteko metodoak, ureztatzekoak, ongarritzekoak, tenperatura kontrolatzekoak; hedatu beharreko espeziearentzat egokiak diren hazkuntza-prozedurak
hazi beharreko espezieen tratamenduetarako metodoak; laboreak zaindu eta artatzeko prozedurak; landare-produkziorako teknikak eta metodoak.
Erabili edota sortutako informazioa: ugaldu beharreko espezieak hazteko metodoak; haziak tratatzea: biltzea, ateratzea eta manipulatzea; ugalketa begetatiboa; lurzoruak, substratuak eta ongarriak: motak; gaitzak eta izurriak detektatzea; tratamendu egokiak; segurtasun-epeak; landareei aplikatutako herbologia txarra; hosto-analisia, lurren eta ureztatzeko uren analisia; ureztatzeko sistemak; hazi beharreko landareen fisiologia; barietateak; haziak (motak); tantaiak eta material begetatiboa; nazioko eta nazioarteko ekoizle elkarteen zerrenda eta katalogoak.
Langile edota erakunde hartzaileak: hazleak eta nekazariak; autonomoak; produkzio-kooperatibak eta transformazioko nekazaritza sozietateak (T.N.S.); ondasun-erkidegoak lore moztuaren laborantza intentsibo eta estentsiboetako enpresak, basoa berritzekoak, loradendak; garden centers direlakoak; baso- eta apaindura-mintegiak; lorazaintzako enpresa publikoak eta pribatuak; baratzaintza- eta frutazaintza-enpresak.
1.2. Lanbide gaitasunaren bilakaera.
1.2.1. Faktore teknologiko, antolamenduzko eta ekonomikoen aldaketak.
Ondotik aipatuko ditugu sektorean gerta daitezkeen aldaketa batzuk, teknikari honen gaitasunean gutxi-asko eragin dezaketenak:
Teknologia, antolakuntza eta ekonomiaren sektorean faktoreen bilakaeraren abiadura arina aurreikusi daitekeen gauza da, baina abiadura horrek badu baldintza-ezarleak bat ere, hain zuzen ere herri bakoitzak nekazaritzako politikan hartzen dituen erabakiak, Arantzel eta Merkataritzari buruzko Akordio Orokorra (GATT) eta Europako Batasunaren (EB) nekazaritzako politika amankomuna aplikatzetik datozenak.
Nekazaritza eta abeltzaintzako produkzioen antolamenduan izanen diren aldaketen ondorioz, sektore honetako profesionalek ezinbestean bereganatu beharko dituzte gaurkoen aldean bestelakoak izanen diren ezaguerak; izan ere, gai izan beharko dute produktuak ekoiztu eta merkaturatzeko teknika berriak erabiltzeko, eta teknika horiek ziklo ekonomiko arras laburretan sortuko dira.
Nolanahi ere, ondokoak izan behar dira gogoan:
Ezagutza zientifikoak areagotuko direnez, nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpeneko teknikak hobetuko dira eta hala etengabe hazten ari den biztanleriarentzat behar adina jangai eta lehengai ekoitzi ahal izanen dira, ingurugiroan oso eragin txikia izan.
-Hain zuzen ere, landareekin erabiltzen den ingeniaritza genetikoak izurri eta gaitz jakinetarako erresistentzia duten barietateak eman ditzake, bai eta beste batzuk ere ekintza-ahalmen osoko belar-hilkari sistemikoen eragina jasan ahalko dutenak.
-Zenbait animali espezietan egiten ari diren hobekuntza genetikoek espezie horietan ezaugarri berriak sortaraziko dituzte eta ondorioz aldatu egin beharko dira animalia horiek hazi eta gobernatzeko teknikak. Bestalde, haiengandik produktu berriak lortuko direnez, produkziorako teknika berriak sortu eta ikasi beharko dira.
-Erabilera-teknika berriak etorriko dira, eta horien helburu nagusiak produkzio gero eta estentsiboagoa lortzea eta ingurunea babestea izanen dira. Ildo horretatik, azpisektore honetako langileen kopurua murriztu eginen da ezinbestez, eta jardunean iraunen dutenek gaikuntza osoagoa beharko dute.
-Nekazaritza eta abeltzaintzako produktuei ezartzen zaizkien osasun eta kalitate kontrolak eta baldintzak gainditu eta beteko badituzte, abeltzainek beren ustiategietan teknika eta prozedura zehatzak aplikatu beharra dute eta produkzio-prozesuak guztiz espezializaturik dituzte. Halaber, aholku eskatzeko eta jasotzen dituzten informazioak gerora behar bezala aplikatzeko prestakuntza behar dute.
-Aldaketa handiak gertatuko dira lurrak prestatzeko tekniketan eta laboreak lantzekoetan eta uraren kudeaketan, eskuhartzeak ahalik gutxien izan daitezen eta higadurarik sor ez dadin. Ustiategi anitzetan artapen-lanetara mugatutako laborantza motaren bat nagusituko da.
-Laboreak ongarritu eta ureztatzeko teknikak hobetzearekin batera, ongarri mineralen beharrizanak murriztu ahal izanen dira, eta gainera nekazaritzako ekoizpenerako erabili ahal izanen dira abereen hondakin organikoak edo biztanleguneetako hondakin-uren arazpenarekin lortzen direnak, eta horrela mesede handia eginen zaio ingurugiroari.
-Makinen erabilera zentzutuz, ekoizpen-kostuak murriztuko dira eta nekazaritzan diharduten pertsonen bizi-kalitatea hobea izanen da. Nekazaritzako enpresetan mekanizazioak sortzen dituen gastuak arras handiak izanik, zenbait ekipok batera erabiliko beharko dituzte, edo bestela zerbitzu-enpresetara jo, zeren eta haiek, makinen erabilera areagotuz, lanak kostu txikiaren trukean egiten ahal baitituzte, klima-alde batetik bestera joanez.
-Osasun publikoaren arloko eta ingurugiroaren arloko eskakizunak handiagoak izanen direnez gero, landare- eta abere-osasuneko produktuen kontrola eta haien aplikazio-tekniken gainekoa zorrotzagoa izanen da, eta horregatik askotan zenbait aplikaziotarako langile eta enpresa espezializatuak beharko dira. Nolanahi ere, izurrien kontrolak "integratua" izan beharko du, ingurugiroan eragin handia duten produtku agrokimikoak edo pertsona, abere eta animalientzat arriskua sor dezaketenak ahalik gutxien erabiltzeko.
-Produktuak merkaturatzeari dagokionez, taldeak koordinatzea izanen da xedea, bere buruari ekoizpen-mailak mugatzen dizkioten eta elkartrukerako prezioak eta kalitateak esleitzen dituzten sektorearteko profesionalak prestatzea oinarri harturik.
-Zenbait alde geografikotan ingurugiroaren arloko mugek kontrolak ezar diezazkiokete ekoizpenari, eta horregatik teknika tradizionalak edo artapenzaleak erabiltzen diren nekazaritzako ustiategiak nekazal turismoarekin edo ingurugiroaren babesarekin finantzatu beharko dira.
-Datozen urteetan ekoizpena/kontsumoa orekak, ustiategiak bideragarriak izateko behar diren errentak sortzeko ezinbestekoa denak, gaindikinik egon ezean, soroetako batzuk jangaietarako ez beste labore batzuetarako erabiltzera behartuko du, eta bereziki lehiatzeko moduko kostuen trukean energia garbia ematen duten laboreak landatzera (bioerregaiak, elektrizitatearen ekoizpenerako landare-biomasa); horrek atmosferara botatzen den COÕÓ2~ kopurua konpentsatuko du nolabait, erregai fosilen kontsumoa gutxiko delako.
-Hemendik aurrera geroago eta kalitate handiagoko produktuak eskatuko direnez gero, ekoizpenaren eta merkaturatzearen fase guztietan kalitatea kontrolatzen duten sistema zorrotzagoak ezarri beharko dira. Horretarako egiten diren jarduketa guztiek eragin handia izanen dute datozen urteetan: bermaturiko haziak eta produktuak erabiltzea, kalitatea kontrolatzen duten jatorrizko izendazioetako eta ekoizle-elkarteetako kide izatea.
-Gizartean ingurugiroaren babesaz hazten ari den kezkak eta Europako Batasunari (EB) atxikitzeak arau ugari sortarazi dituzte, nekazaritzaren sektorea ukitzen duten nahitaez bete beharreko gidalerroen bitartez. Teknologia garbiak erabiltzea, energia eta ura aurreztea, ahalik produktu kutsagarri gutxien erabiltzea, hondakin solidoak kudeatzea eta hondakin likidoak eta gaseosoak kontrolatzea dira nekazaritzaren sektorean azkar asko onartu behar diren alderdietariko batzuk.
1.2.2. Lanbide-jardueretako aldaketak.
Nekazari jendearen batez besteko adina gazteagotzen denean, dela jubilazioengatik, dela teknika tradizionaleko ustiategi txiki anitzek jardunari uzten diotelako, lanbidean dihardutenen teknifikazioa handiagoa izanen da eta mota anitzetako zerbitzuak eginen dituzten profesionalak sortuko dira, hauek egiten dituztenak esaterako: laborantza eta abeltzaintzako teknikak erabili, landare-osasuneko produktuak aplikatu, uztak bildu, artatu eta merkaturatu, ustiategiak programa informatikoen bitartez kudeatu eta gobernatu, kontabilitatea eraman, zerbitzu ekonomikoak eta zergen arlokoak, eta informazio-sistemak erabili.
Lanbide-jarduera espezializatua "ustiategiburua" lanarekin batera gertatuko da; bigarrena ekonomiara eta kudeaketara lerratuko da eta horretan diharduenak ekoizpenaren arloko zuzeneko funtzioak utziko ditu, profesional berriek bereganatuko baitituzte.
Sartuko diren teknologia berrietarako, nekazaritzako politikak ekarriko dituen antolaketa-aldaketetarako eta kalitatearen beharrizanetarako profesional balioniztunak eta egoera berrietara azkar moldatzeko gai direnak beharko dira.
Ingurugiroa babesteko sistemak nahitaez ezarri beharko direnez, landa-inguruaren artapenerako jarduera berriak sortuko dira.
Inbertsioei etekinak ateratzea hain da garrantzitsua, ezen merkataritzaz eta kudeaketaz eguneraturik egon beharko baita, berrikuntzak komenigarriak ote diren analizatu ahal izateko irizpide ekonomiak aintzat hartuz.
Teknologia eta antolamenduaren berrikuntzen ondorioz, maila ertaineko arduradunak batik bat antolaketa eta kudeaketa lanetan, kalitate eta ingurugiroaren arloko jardueretan arituko dira. Kudeatzeko gaitasuna gure artean gaur egun ez da behar bezain handia; beraz, hurrengo urteetan gaitasun hori areagotu egin beharko da, Europako Batasuneko beste enpresa batzuen parera iristeraino.
-Bitarteko informatikoak gero eta gehiago erabiltzen dira lanaren fase orotan, hasi kudeaketa eta produkziotik eta produktuak merkaturatu arte. Teknikari hau ez da izanen horrelako bitartekoen noizbehinkako erabiltzailea, aitzitik, ezin hobeto ezagutu eta kontrolatu beharko du bere jarduerekin zerikusia duen "softwarea".
1.2.3. Prestakuntzako aldaketak.
Nekazaritzako ekoizpenean egin behar diren prozesuen aniztasunak eta haien konplexutasunak, naturaren fenomenoetan integraturik baitaude, etorkizunean profesionalak orain baino espezializatuagoak izatea eraginen du, denek prestakuntza-oinarri bera dutela.
Horregatik, badugu ustea enpresa txiki eta ertainen (famili enpresen) kudeaketa integraturako bereziki prestaturiko "ustiategiburuarekin" batera, zeinek autonomo gisa jarduten ahal baitu inoiz ekoizpen-lan ugari egiten duelarik, hainbat sektoretako profesionalak sustatu beharko direla, ondoko arlo hauetan esaterako: nekazaritzako makinak eta ekipoak manejatu eta konpontzea, ureztatzeko sistemak, uztak biltegiratu eta artatzeko instalazioak, abeltzaintzako instalazioak eta bizitokiak, osasun eta ingurugiroaren babesa, laboreen izurrite eta gaitzen kontrola eta abereen osasuna.
Profesionalaren prestakuntza orokorra nekazaritzako ekoizpenean bertan osatuko da hainbat sektoreri buruzko etengabeko prestakuntza espezializatuarekin. Nork bere prestakuntzarekin gai izan behar du azkar eta eten gabe aldatzen ari den informazioa lortzeko eta hartaz baliatzeko.
Hasierako lanbide-heziketan geroago eta garrantzia handiagokoak izanen dira ondoko gaiak:
-Informatika eta sektore honetan erabiltzaileentzat dituen aplikazioak.
-Kalitateko produktuak lortzea.
-Ingurugiroa babestu eta artatzea eta hura kontrolatzeko prozedurak.
-Enpresaren kudeaketa teknikoa.
-Produkzio-prozesuen oinarri zientifiko-teknologikoa.
-Produktuak merkaturatzeko prozedura eta teknika berriak.
Beste aldetik, prestakuntza jarraiak ezagupideen eguneratzea bermatuko lukeen aldizkotasuna eduki beharko luke, eta azpisektore bakoitzaren bilakaera teknologikoaren erritmoaren parean joan beharko luke.
1.3. Kokapena produkzio-prozesuan.
1.3.1. Lanbide eta lan ingurunea.
Teknikari honek ondokoetan jardunen du: nekazaritza edo abeltzaintzako produkzioan diharduten nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresetan, eta nekazaritza edota abeltzaintzako zerbitzuen sektorean.
Jarduten ahal duen arlo nagusiak ondokoak dira:
-Lehor-lurretan edota lur ureztatuetan labore belarkaren edota zurkaren laborantza estentsiboan edota intentsiboan ari diren nekazaritzako enpresak.
-Abeltzaintzako enpresak, abereen produkzioa lurrari lotua izan nahiz intentsiboa izan.
-Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresak.
-Nekazaritza eta abere-hazkuntzako produkzioko kooperatibak eta elkarteak.
-Nekazaritzako mekanizazio-zerbitzuak egiten dituzten enpresak.
-Landare-osasunaren babes-zerbitzuak egiten dituzten enpresak.
-Abeltzaintzarako zerbitzuak egiten dituzten enpresak.
-Nekazaritza eta abere-hazkuntzako instalazioak egiten dituzten enpresak.
-Lur ureztagarrietako ureztaketa eta zerbitzuetako kidegoak.
-Nekazaritza eta abere-hazkuntzako produktuak biltegiratu eta merkaturatzen dituzten kooperatibak eta zentroak.
-Nekazaritzaz edota abeltzaintzaz diharduten ikerkuntza- zentruak.
Oro har, tamaina ezberdinetako enpresak izaten ahal dira, baina langilearen ardurapean produkzioaren kontrola eta ustiapenaren antolaketa eta kudeaketa daude.
1.3.2. Ingurune funtzional eta teknologikoa.
Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresa txiki edo ertainetan enpresaburu jarduten ahal du, eta nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresa edo kooperatiba handietan, berriz, ustiategiko arduradun edo buru.
Zerbitzu enpresetan ere aritzen ahal da, produkzio arloan, mantenimenduan edo merkaturatze arloan.
Ondokoak egiteko teknikak eta ezagutza teknologikoak erabili behar ditu:
-Kanpoko lanak.
-Makina eta ekipoen kontrola eta mantenimendua.
-Abereen elikadura, hautapena eta ugalketa.
-Ustiategiak antolatzea eta kudeatzea.
-Izurriak kontrolatzea eta landare-osasuneko produktuak aplikatzea.
-Produktuak merkaturatzeko teknikak.
Zeregin eta lanpostu eredu garrantzitsuenak:
Adibide bezala eta lanbide-orientaziorako baino ez, jarraian profesional honek, tituluaren profilean definitu den lanbide gaitasuna eskuratu ondoren, jardun ahal izanen duen zeregin eta lanpostuen zerrenda eginen da:
Nekazaritzako edota abeltzaintzako ustiategiaren burua. Nekazaritzako edota abeltzaintzako enpresaren jabea. Nekazaritza-lanetarako makina eta ekipoen arduraduna. Landare-osasuneko produktuak aplikatzeko ekipoaren arduraduna. Nekazaritzako tailerreko burua. Nekazaritza edota abeltzaintzako produktuen biltegiko burua. Produkzio-kooperatiben edo beste ekoizle-elkarte batzuen kudeatzaile-arduraduna. Eraldakuntzarako nekazaritza-elkarteen (E.N.E.) gerentea. Landa-aldeen garapenerako programetako laguntzailea.
Balizko espezializazioak:
Teknikari honek, adierazi diren zeregin edo lanpostuetara sartzeko, moldaketa eta prestakuntza aldia beharko du eskatuko zaion espezializaziora heltzeko.
2. Curriculuma.
2.1. Heziketa zikloaren helburu orokorrak.
.Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresaren produkzio-prozesuak burutzeko eta kontrolatzeko erabiltzen diren agiri teknikoak ulertu eta aztertzea.
.Nekazaritza eta abere-hazkuntzako produkziorako teknika eta teknologiak interpretatzea, aztertzea eta aplikatzea, desbideraketei antzemanez eta ezarritako helburuak lortzeko bideak proposatuz.
.Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresaren produkzio prozesuak aztertzea, haien segida eta elkarrekiko menpekotasunak bereiziz, eta haien baliabide-beharrizanak (materialak eta giza baliabideak) eta garrantzia ekonomikoa ere aztertzea.
.Baliabide materialen eta giza baliabide berrien beharrizana aztertzea, eta ekipamendu berriak aukeratu eta erosteko edo lehendik daudenak hobetzeko proposamenak egitea, nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresaren produkzio-planera behar bezala molda daitezen.
.Nekazaritza eta abere-hazkuntzako ustiategiko makina, ekipo eta instalazioen funtzionamendua aztertzea, haien erabilera programatzea, haiek erabiltzea, eta beraien mantenimendua eta oinarrizko konponketak antolatu eta burutzea.
.Produktuek behar adinako kalitatea izan dezaten eta ingurugiroan eragin txarrik izan ez dezaten haien hornikuntza, produkzio eta merkaturatze prozesu eta prozedurek izan behar dituzten ezaugarriak azaltzea eta beharrezko agiri teknikoak prestatu eta prozesatzea, eskuz edo bitarteko informatikoak erabiliz.
.Nekazaritza eta abeltzaintzako produkzio prozesuetarako kalitate-irizpideak aztertzea eta aplikatzea, akatsei antzematea eta teknika egokien bidez neurri zuzentzaileak ezartzea.
.Izurriak, gaitzak eta landare arrotzak kontrolatzeko metodoak eta neurriak baloratzea, tratamenduen egokitasuna, errentagarritasuna eta ingurune naturalean duten eragina aztertuz.
.Nekazaritza eta abere-hazkuntzako produktuak merkaturatzeko estrategiak eta aukerak baloratzea, eta produkturako eta merkatuko abagune jakinetarako egokiak diren ekintzak antolatzea.
.Beste enpresa batzuekin batera elkarteak eratzeko eta lankidetzan aritzeko ekimenak aintzat hartzea.
.Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresak bete behar dituen ingurugiro arloko arau eta erregulazioak aztertzea, eta prebentzio sistemak, kontrol sistemak eta ingurugiroan eragin txarrena duten jardueretarako zuzenketa neurriak aplikatzea.
.Produkzio jarduerek nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresako pertsona, ekipo, produktu eta instalazioen segurtasun eta higieneari begira dituzten arriskuak aztertzea eta arrisku horiei aurre hartzeko arau eta neurri egokiak antolatzea.
.Nekazaritza eta abere-hazkuntzako jarduera arautzen eta baldintzatzen dituen lege eta ekonomi esparrua aztertzea, batez ere lan-harremanetatik sortzen diren eskubide eta betebeharrei eta laneratzeko mekanismoak errazten dituzten alderdiei erreparatuz.
.Beste profesional batzuei informazioa eta orientazioa emateko agiri teknikoak aztertzea, moldatzea, eta, behar denean, sortzea.
.Lanbidean aritzearekin loturiko informazio bideak hautatu eta zorroztasunez baloratzea, lanaren errealitatea ezagutu, laneratu, nork bere kabuz ikasi, norbere lanbide-gaitasunak garatu eta lanean etengabe gertatuko diren aldaketa teknologiko eta antolamenduzkoetara egokitzeko bidea emanen baitute.
2.2. Lanbide moduluak.
1. Lanbide modulua: nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen antolamendu eta kudeaketa.
Iraupena: 132 ordu.
1. gaitasun unitateari lotua: nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresa antolatzea eta kudeatzea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluzio irizpideak.
1.1. Azterlan tekniko-ekonomikoak egiteko behar den informazioa lortu eta baloratzeko prozedura eta teknika egokiak aplikatzea, egin litezkeen jarduerak eta erabil litezkeen baliabideak kontuan hartuz.
.Lehen mailako eta bigarren mailako iturrien kontzeptuak azaltzea eta haietatik informazioa eskuratzeko prozedurak definitzea.
.Erabakiak aztertzeko eta hartzeko erabili behar diren datuak biltzeko metodoa aukeratzea eta teknikak deskribatzea.
.Produkzio sektorea ukitzen duten aldagai ekonomikoak ezagutzea.
.Jarduera-plan orokorra definitzeko zer informazio behar den azaltzea, eta informazio hori prestatzeko irizpideak eta prozedurak azaltzea.
.Nekazaritzako enpresaren eraketari buruz indarra duen araudia eta horretarako bete behar diren lege- beharkizunak identifikatzea.
.Agiritegi ordenatu eta eguneratua antolatzea.
.Diagnostikoak eta kudeaketari buruzko aholkuak biltzen dituzten txostenak idaztea, ondorioak eta balizko desbideraketak barne harturik.
.Behar bezala deskribatutako balizko kasu praktiko batean, sektoreko enpresa baten eraketari buruzko azterlana egin behar dela:
-Kontuan hartu beharreko aldagaiak, hau da, azterlanean eragin adierazgarria dutenak aukeratzea.
-Informazio iturriak eta hura lortzeko prozedurak identifikatzea eta aukeratzea.
-Datuak biltzeko formatua prestatzea, informazio beharrizanetarako egokia.
-Bildutako informazioa interpretatzea, teknika egokiak erabiliz.
-Enpresa eratzeko beharrezkotzat jotzen diren baliabideak identifikatzea.
-Enpresaren sorreraren bideragarritasuna ebaluatzea.
-Azterlana idatzi eta aurkezteko aplikazio informatiko egokiak erabiltzea.
1.2. Sektoreko enpresa bat indarra duen legeria betez abian jarri, antolatu eta kontrolatzeko prozedurak aztertzea.
.Enpresaren eta nekazaritzako elkarteen era juridiko desberdinak bereiztea.
.Indarra duen legeriaren arabera enpresa bat abian jartzeko bete behar diren tramiteak deskribatzea, zein agiri behar diren, zein erakundetan tramitatu behar diren eta tramitaziorako bideak eta epeak azalduz.
.Produkzio prozesuak antolatzea, zereginen hurrenkera "orekatua" lortuz eta ekipoak eta langileak egokiro erabiliz, ez zama handiegia ez txikiegia ezarri gabe.
.Nekazaritzako enpresako jarduerak kontrolatzeko erabiltzen ahal diren metodoak deskribatzea.
.Enpresaren antolamenduan aurrekontuak betetzen duen eginkizuna identifikatzea.
.Balizko kasu praktiko batean, sektoreko enpresa bat antolatu eta abian jarri behar delarik, kasuaren ezaugarriak jakinik:
-Aplikatu behar den indarreko legeria identifikatu eta interpretatzea.
-Behar diren agiriak tramitatzen dituzten erakunde ofizialak identifikatzea eta agirien lorpena kudeatzea.
-Behar diren agiriak behar bezala betetzea eta haiek tramitatzeko prozesua deskribatzea.
-Zein makina, ekipo, tresna eta instalazio behar diren zehaztea.
-Proposaturiko antolaera ebaluatzea eta egin litezkeen hobekuntzak proposatzea.
-Enpresako funtzio-arloak eta horien arteko funtzio- harremanak deskribatzea.
1.3. Enpresaren jarduerak garapenari eta haren kudeaketa ekonomikoari dagozkien oinarrizko administrazio-prozedurak aztertzea.
.Nekazaritzako enpresaren kudeaketa ekonomikoak barne hartzen dituen funtzioak eta teknikak deskribatzea.
.Sektorean maizen erabiltzen diren finantzaketa iturriak eta erak deskribatzea.
.Enpresa ukitzen duten zergen ezaugarriak deskribatzea, Estatukoak, autonomi erkidegokoak nahiz tokikoak, zuzenekoak nahiz zaherkakoak.
.Enpresaran produkzio-jardueraren eta aukeratutako era juridikoaren arabera hark bete behar duen zerga-egutegia azaltzea.
.Indarra duen legeriaren arabera enpresak nahitaez bete behar dituen liburu eta agiriak zein diren esatea.
.Kudeaketa ekonomikoan erabiltzen diren oinarrizko aplikazio informatikoak deskribatzea.
.Balizko kasu praktiko batean, sektoreko enpresa baten jarduera-programa aztergai dela, programa horren nondik-norakoak jakinik:
-Programatutako jarduerei ongien egokitzen zaizkion kudeaketa osorako programa azaltzea.
-Zer-nolako laguntza teknikoa behar den azaltzea.
-Inbertsio-plana zehaztea.
-Jarduera bakoitzerako zein laguntza eta dirulaguntza eskatzen ahal diren zehaztea.
-Programatutako jarduera bakoitzarentzat sarreren eta gastuen aurrekontua kalkulatzea.
-Finantzaketa beharrak kalkulatzea eta finantzaketa modurik egokiena aukeratzea.
-Liburu/erregistro bakoitzean behar diren idaztoharrak egitea.
.Balizko kasu praktiko batean, emandako datuetan oinarriturik:
-Lan-kontratu motak aipatzea.
-Sektorea ukitzen duten hitzarmenak zein diren azaltzea.
-Alten, bajen eta Gizarte Segurantzarako likidazioen agiriak egitea.
-Enplegu-eskaintzen agiriak egitea.
.Sektoreko enpresetan sarrien gertatzen diren kontabilitateko gora-beherak identifikatu, sailkatu eta idaztea.
.Organo kudeatzaileei datu tekniko-ekonomikoen berri emateko bidali behar zaizkien erregistro-agiriak zein diren azaltzea.
.Balizko kasu praktiko batean, kudeaketa tekniko-ekonomikoari buruzko kontabilitate-datuak eta organo kudeatzailearen jarraibide teknikoak emanda:
-Oinarrizko kontabilitate-prozesua zehaztea, kontabilitate-plan orokorreko arauei jarraituz.
-Kontabilitateko balizko arazo praktikoa ebaztea marjina gordinekin.
-Desbideraketak aztertzea.
-Irtenbiderik egokienak proposatzea.
1.4. Produktu edo zerbitzuak sustatu, erosi eta merkaturatzeko baliabideen antolaketa eta kudeaketa aztertzea.
.Sektoreko eskaintza eta eskaria eratzen dituzten aldagai nagusiak deskribatzea.
.Sektorean egin ohi diren sustapen-jarduerak identifikatu eta deskribatzea.
.Bezero eta hornitzaileekin negoziatzeko eta beraiekiko harremanak kudeatzeko tekniken funtsak azaltzea.
.Sektorean gehien erabiltzen diren banaketa- bide eta estrategiak eta berauek sustapen-jardueretan duten eragina deskribatzea.
.Enpresak gainontzekoei eskaintzen dizkien zerbitzuak kudeatu eta antolatzeko prozedurak deskribatzea.
.Produktuen kalitatea beraien normalizazioarekin lotzea eta produktuak sortatan banatzea, kalitatearen arabera.
. Etiketak eta nekazaritzako produktuen kalitatearen erreferentziak interpretatzea.
.Merkataritzako sare berrien kudeaketa mugatzen duten kanpoko eta barneko faktore nagusiak identifikatzea.
.Sektorean gehien erabiltzen diren ordaintzeko erak eta berauek produktuen azken errentagarritasunean duten eragina deskribatzea.
.Produktua merkatuan sustatzeko zenbait ekintza emanik, ondokoak zehaztea:
-Ekintza bakoitzaren sekuentzia eta esku hartzen duten langilea.
-Sustapen-ekintzek ustez izanen duten kostua eta produktu edo zerbitzuan izanen duten eragina.
-Merkaturatutako produktu edo zerbitzuen bitartez ustez lortuko den etekina.
-Produktu edo zerbitzuak emateko edo egiteko epeak eta baldintzak.
-Enpresarentzako onurak.
1.5. Arriskuen aurrearretari eta enpresako lan prozedura eta metodoei dagozkien segurtasun eta higiene neurriak aztertzea.
.Nekazaritzako jarduera nagusietan segurtasuna eta higienea zaintzeko ezartzen diren neurriak azaltzea.
.Pertsonak babesteko ekipoak arrisku-faktoreekin lotzea.
.Ondoren adieraziko diren arloetako segurtasun eta higieneari buruzko arauak deskribatzea:
-Lokalak eta instalazioak.
-Ekipoak eta makineria.
-Produktuen manipulazioa.
-Norberaren lan-ekipoaren erabilera.
.Ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazioan kontuan hartu beharreko parametro nagusiak deskribatzea.
.Enpresaren jardueretan sortzen diren hondar-produktuek eta hondakin kutsagarriek ingurugiroan ekartzen dituzten ondorioak deskribatzea.
.Hondakinak bildu, erreziklatu, iraitzi eta arazteko oinarrizko teknikak deskribatzea.
.Lehen sorospenerako teknikak eta oinarrizko osasun-neurriak identifikatzea.
.Europako Batasunak ingurugiroa zaintzeko ematen dituen laguntzak identifikatzea.
1.6. Landa-aldeen garapenerako jarduerak sustatu eta antolatzeko ekimenak aztertzea.
.Landa-aldeen garapenerako zenbait jarduera deskribatzea, haien ezaugarri orokorrak azalduz eta zein erakunderen laguntzaz egiten diren adieraziz.
.Landa-aldeen garapenerako baliabideen modalitateei buruzko informazioa biltzea eta norberaren inguruneko eremu ezberdinetan nola aplika litezkeen azaltzea.
.Landa-aldeen garapenerako jarduera-programa zehatzak oinarri harturik, programa horietan erabili behar diren baliabideak aukeratzeko irizpideak osatzea.
.Lurralde edo eskualde baten landa-garapenerako plan estrategikoa emanik:
-Helburu egokiak identifikatu eta hautatzea.
-Zein metodo eta baliabide behar diren zehaztea.
-Zuzpertze-teknika egokiak aplikatzea.
-Esku hartu behar duten eragileak definitzea.
-Jarduketen egutegia egitea.
-Ebaluaziorako irizpideak eta jarduerak ezartzea.
.Jarduera-programen garapena barnetik zein kanpotik baloratzeko tresnak eta ebaluazio-teknikak aplikatzea.
.Taldeen eta gizabanakoen zuzperketarako estrategiak (partehartzea eta komunikazioa) aukeratu eta aplikatzea, landa-aldeen garapenerako proiektua burutzeko.
.Landa-inguruneko beste gizarte-kultur eragile batzuekin lankidetzan aritzeko irizpideak deskribatzea.
.Ingurugiroaren baliabideak babesteko jarduera nagusiak deskribatzea.
b) Edukiak.
.Nekazaritzako enpresa eta haren ingurunea, era juridikoak:
-Nekazaritzako enpresa: kontzeptu jurdidiko-ekonomikoa.
-Era juridikoen azterketa konparatiboa.
-Enpresaren ekonomi jarduera. Antolamendu-ereduen motak. Funtzio arloak.
-Nekazaritzako enpresa eta haren ingurunea. Adierazkari sozioekonomikoak.
-Lurraren ukantzaren araubidea. Aplikatzen ahal diren legeak.
-Sozietateak eta elkarteak nekazaritza sektorean. Nekazari kooperatibak. Eraldakuntzarako nekazaritza elkarteak (E.N.E.). Ekoizleen erakundeak.
-Sektorean aplikatzen ahal Europako Batasuneko, nazioko eta autonomi erkidegoko legeak.
-Informazioa eskuratzeko teknikak eta prozedurak.
.Enpresaren kudeaketa, eginkizunak eta helburuak:
-Enpresa eratzeko eta abiarazteko kudeaketa.
-Produkzio-sistemak eta produkziorako orientaizoak.
-Elkarteko Nekazaritza Politika (ENP).
-Plangintza: plangintza prozesua. Plan motak.
-Jardueren eta ustiapenaren proiektua: egoeraren azterketa; dauden baliabideekin gara daitezkeen jarduerak; inbertsio planak eta ustiapenerako kapitala; finantzaketa sistemak, laguntzak eta dirulaguntzak; kostuen analisia eta kontrola.
.Administrazioaren, kontabilitatearen eta zergen kudeaketa:
-Administrazio-agiriak. Inprimakien eta formularioen kudeaketa.
-Enpresaren kudeaketa eta kontabilitateko teknikak.
-Nekazaritzako enpresan marjina gordinen araberako kontabilitatea egiteko prozedurak.
-Nekazaritzako zergak. Zerga-egutegia eta formazko betebeharrak.
.Kostuen kalkulua:
-Kontzeptu orokorrak.
-Kostu finkoak eta aldakorrak. Zuzeneko kostuak eta zeharkakoak.
-Amortizaizoak. Obsoleszentziak.
-Kostuetan eragina izan dezaketen faktore ez-ekonomikoak.
-Emaitzen azterketa eta kontrola. Erabakiak hartzea.
.Inbertsioa. Inbertsioen azterketa.
-Inbertsioa. Oinarrizko kontzeptuak. Finantzaketa motak.
-Finantzaketa iturriak. Bermeak. Baldintzak eta kostuak.
.Langileriaren kudeaketa:
-Lan-harremanak. Kontratazio motak. Hitzarmen kolektiboak sektorean.
-Gizarte Segurantza eta beste prestazio batzuk. Nekazaritzako Gizarte Segurantza.
-Nekazaritzako aseguruak eta ustiapenarenak.
.Produkzioaren kudeaketa:
-Produkzio plana.
-Produkzio proiektuen ebaluazioa.
-Produkzioaren kontrola.
.Merkataritzako kudeaketa:
-Merkaturatzearen oinarriak. Zerbitzugintza.
-Merkatua. Osagaiak. Enpresan duen eragina. Nekazaritzako merkatuak.
-Nekazaritzako merkaturatzeari buruzko erabakiak: produktuak, prezioak, banaketa, sustapena.
-Bezero eta hornitzaileekiko negoziazioa. Negoziatzeko ahalmena.
.Kalitatea:
-Oinarrizko kontzeptuak.
-Nekazaritzako produktuen normalizazioa eta tipifikazioa.
-Kalitateko produkzioa ala kalitatearen kontrola.
.Aplikazio informatikoak
-Sistema eragilea.
-Kalkulu-orria/datu-basea kudeaketarako tresna gisa.
-Nekazaritzako enpresari aplikatutako kudeaketa-programak.
.Lan osasunari buruzko arauak eta ingurune naturala babesteko neurriak:
-Lan osasunari buruzko araudia. Segurtasuna eta higienea.
-Lanbide-arriskuak jarduera ezberdinetan.
-Ingurugiroa babesteko neurriei buruzko araudia.
-Delitu ekologikoa.
.Landa-aldeak garatzeko jardueren sustapena eta antolaketa:
-Landa-aldeen garapena Europako Batasunean.
-Landa-aldeak garatzeko politikak. Administrazio publikoen ekintzak.
-Landa-ingurunean berrikuntzak egiteko programak.
-Baliabide naturalen aprobetxamendua.
2. lanbide modulua: Nekazaritzako ekoizpena.
Iraupena: 288 ordu.
2. gaitasun unitateari lotua: enpresaren nekazaritzako ekoizpena programatzea eta kontrolatzea..
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
2.1. Belar- eta zur-laborantzen sistemak eta alternatibak tekniko eta ekonomikoki aztertzea eta produkzio-baldintza ezberdinetarako haien egokitzapena baloratzea.
.Ingurune-faktore nagusiak (klimatikoak, edafikoak, topografikoak...) eta gizarte-ekonomiazko faktore nagusiak aztertzea, nekazaritzako zona bat bereizten dutenak.
.Laborantzarako egun erabilitako sistema eta metodoak aztertu eta erkatzea.
.Nekazaritzako belar- eta zur-laborantza mota ezberdinak identifikatu eta sailkatzea.
.Oinarrizko belar- eta zur-laborantzen eta beraien barietateen ezaugarriak eta gaitasunak deskribatzea.
.Egindako laborantzen alternatibak eta errotazioak aztertu eta irizpide tekniko eta ekonomikoetan oinarritutako laborantza-alternatiba bat nola egiten den azaltzea.
.Laborantzei eta hektareatako azalerari buruzko datu zehatzekiko balizko praktiko batean, belar- eta zur-laborantzen alternatibak egitea, laborantza intentsiboan, behartuan edo estentsiboan, ureztatutako edo lehorreko laboreei begira.
.Lehorreko eta ureztatutako belar- eta zur-laboreak, estentsiboak, intentsiboak eta behartuak ekonomikoki aztertzea, balizko guztietan marjina garbiak zehaztuz.
.Laborantzetarako laguntzak laburtzea, administrazioen legeriaren arabera.
2.2. Lurzorua prestatzeko eta oinarrizko laboreak ezartzeko sistemak eta teknikak aztertu, bitartekoak eta lanak zehaztu eta antolatu eta, hala denean, lanak betearaztea, lurraren, laborearen eta produkzioaren ezaugarriak kontuan hartuz.
.Lurzoruen ezaugarri fisiko, kimiko eta biologikoak azaltzea.
.Laginak behar bezala hartu eta lurzoru-analisien emaitzak behar bezala interpretatzeko irizpideak identifikatzea.
.Laborantza-bitartekoa hobetzeko lanak edo instalazioak bereizi eta horiek egitea komenigarria den baloratzea.
.Ereiteko eta landatzeko lurzoruak prestatzeko sistemak, teknikak eta lanak deskribatzea.
.Substratu mota ezberdinen ezaugarriak deskribatzea.
.Lurra edo substraktuak prestatzeko bitarteko mekanikoak identifikatu eta deskribatzea.
.Ereiteko edo/eta landatzeko prestatutako lurrak edo substratuak izan behar dituen ezaugarriak deskribatzea.
.Ereiteko eta landatzeko lur edo substratuaren osasun-baldintzak azaltzea.
.Erein eta landatzeko metodoak eta lanak deskribatzea.
.Erein eta landatzeko lanetan erabilitako ekipoak eta makineria identifikatu eta deskribatzea.
.Hainbat ereduzko labore ezartzeko kostuak kalkulatzea.
.Hainbat labore ezartzeko baldintzekiko eta azalerarekiko kasu praktiko batean:
-Lurzorua prestatzeko eta laborantza ezartzeko lanak zehaztu eta sekuentziatzea.
-Eskatutako laneskuaren, bitarteko teknikoen, biltegien eta lehengaien beharrizanak zehaztu eta koantifikatzea.
-Makineria eta ekipoak hautatu eta prestatzea.
-Egindako lanak kontrolatu eta emaitzak egindako aurreikuspenekin erkatzea.
2.3. Oinarrizko laborantzetarako sistemak eta teknikak aztertu, bitartekoak eta lanak zehaztu eta antolatu eta, hala denean, lanak betearaztea, landareen egoera begetatiboa eta inguruaren baldintzak kontrolatuz.
.Urtekoak, bi urtekoak edo iraunkorrak diren laboreen ziklo begetatiboak azaltzea.
.Ezarritako laboreen une kritikoak deskribatzea, zertarako-eta labore horiei une horietan behatu eta laboreok beharrezko lan/eragiketen bitartez kontrolatzea.
.Laboreon beharrizan hidrikoak eta elikatzekoak eta produkzioekiko lotura azaltzea.
.Ureztatzeko eta ongarriztatzeko sistemak, teknikak eta eragiketak deskribatzea, baita laborantzarako beste sistema, teknika eta eragiketa orokor eta espezifiko batzuk ere.
.Laborantza-lanetan erabilitako ekipoak eta makineria identifikatu eta deskribatzea.
.Laboreentzako laborantza-lanak egiteko egutegia egitea.
.Laborantza eta landaketetan urritasun posibleak azaldu eta neurri zuzentzaileak aipatzea.
.Laborantza-lanetatik datozen kostuak kalkulatzea.
.Ustiategi baten azalerarekiko eta laboreekiko kasu praktiko batean:
-Eskatutako laborantza-lanak zehaztu eta sekuentziatzea.
-Eskatutako laneskuaren, bitarteko teknikoen, biltegien eta lehengaien beharrizanak zehaztu eta koantifikatzea.
-Laborantza-lanak egiteko makineria, ekipo eta erreminta egokiak hautatu eta prestatzea.
2.4. Uztak jaso, garraiatu eta biltzeko sistemak eta teknikak aztertu, bitartekoak eta lanak zehaztu eta antolatu eta, hala denean, lanak betearaztea, irizpide tekniko eta ekonomiko egokiak erabiliz.
.Laboreak bildu baino lehen laginak beren azterketarako hartzeko teknikak azaldu eta aplikatzea.
.Bilketa aurreko nekazaritzako produktuen laginen parametroak kalkulatzea.
.Bilketa-data produktuaren osaerarekin (hezetasunarekin, azukrearekin, koipearekin, azidotasunarekin, proteinarekin eta abarrekin) eta merkatuaren eskariarekin lotzea.
.Nekazaritza-produktuak batu, garraiatu, bildu eta kontserbatzeko prozedurak zehaztea.
.Nekazaritza-produktuen bilketetan eta garraioan jarri behar den arreta deskribatzea.
.Nekazaritza-produktuak kontserbatzeko sistemak zehazteko irizpideak deskribatzea.
.Nekazaritza-produktuak batu, garraiatu eta biltzeko erabilitako ekipoak eta makineria identifikatu eta deskribatzea.
.Nekazaritza-produktuak batu, garraiatu eta biltzeko kostuak kalkulatzea.
.Produktu zehatz bat saldu edo biltzearen komenigarritasuna baloratzea.
.Nekazaritza-produktuentzako garraiabideak hautatzea, eduki tekniko eta ekonomikoen arabera.
.Produktuen kalitateari buruzko arauak azaldu eta aplikatzea.
.Produktuak kontserbatzeko lokalek bildu behar dituzten baldintzei begira indarrean dagoen legeria azaltzea.
.Laboreak batu eta biltzeko baldintzekiko kasu praktiko batean:
-Batu, prestatu eta biltzeko lanak zehaztu eta sekuentziatzea.
-Eskatutako laneskuaren, bitarteko teknikoen eta biltegien beharrizanak zehaztu eta koantifikatzea.
-Makina, ekipo eta leku egokiak hautatu eta prestatzea.
-Batu, prestatu eta biltzeko lanak behar bezala egitea.
2.5. Jarduerak aztertu eta produkzio-plan teknikoa ezartzea, zertarako-eta ustiapenaren etekina ahalik eta handiena izatekko, enpresak dituen baliabideak kontuan harturik.
.Enpresa baten nekazaritza-produkzioko planean ezartzen diren jarduera nagusiak deskribatzea.
.Enpresaren produkzioko orientazioa eta jarduerak eta, hala denean, haiek aldarazteko ahalbideak eta produkzio bitartekoetako aldaketa deribatuak aztertzea.
.Enpresarentzako produkzio-plan bat diseinatzea, zonan produzitzeko ahalbideak, produktuen merkaturapena, ustiategiaren orientazioa eta azalera eta eskuratzen ahal diren bitarteko teknikoak eta giza bitartekoak kontuan harturik.
.Produkzio-plana burutzeko bitarteko eta baliabide teknikoen eta giza baliabideen beharrizanak ezarri eta iragankor bihurtzea.
.Ustiategiko instalazioen, makinen, ekipoen eta langileen eskuragarritasunak ezarri eta ezarritako planera doitzea.
.Beharrizan-eskuragarritasunak aztertu eta doikuntzarako ahalbideak baloratzea: labore-aldaketa, labore bakoitzerako azalera, alogerak, beste enpresa batzuek zerbitzuak egitea...
.Nekazaritza-lanetan kontuan hartu behar diren segurtasun- eta higiene-arauak deskribatzea.
.Langileak eta materialak kontrolatzeko fitxak identifikatu eta beraien erabilera azaltzea.
.Ustiategiak dituen bitarteko mekanikoei jarraiki bertan beharrezko den nabe-azalera kalkukatzea.
.Berotegiz eta tunelez estalitako azalera baloratzea, ustiategiaren errentagarritasuna areagotzeko ezarri behar dena.
.Inbertsioak egiteko laguntza publikoak deskribatzea.
2.6. Informazio- eta dokumentazio-sistemak aztertzea, produkzio bitartekoak ebaluatuz.
.Informazio teknikoa lortzeko sistemak identifikatu eta erabiltzea.
.Agiriak antolatu eta sailkatzeko metodoak deskribatu eta erabiltzea.
.Behar bezala identifikatutako eta ustiategi bateko laboreekiko balizko praktiko batean, honakook kalkulatzea:
-Lortutako produktuen kostuak.
-Hektareako etekinak.
-Beharrezko produkzio bitartekoak.
.Emandako datuekiko balizko balizko praktiko batean, egoera aztertu eta honako proposamenok ateratzea:
-Produkzio sistemak aldaraztekoak.
-Kostuak txikitzekoak.
-Kalitatea areagotzekoak.
-Lan-baldintzak hobetzekoak.
.Erkidego-gidalerroen edukia eta haien aplikazioak ustiategi zehatz batean izan dezaketen eragina deskribatzea.
b) Edukiak.
.Nekazaritza sektorea:
-Haren azpisektoreak, egoera.
-Produkzioak, zonak.
-Laboreen eta ustiategien sailkapena.
.Nekazaritza-ingurunea:
-Nekazaritzako klimatologia eta meteorologia.
-Lurzorua eta beste labore-inguru batzuk.
-Gizarte-ekonomiazko ingurunea.
-Nekazaritza-ekosistemak. Natur ingurunearen gaineko eragina.
.Nekazaritza-produkzioko sistemak:
-Estentsiboa eta intentsiboa. Lehorrekoa eta ureztatua.
-Produkzio ekologikoa.
-Laboreen alternatiba eta errotazioa.
.Laborantza-teknika orokorrak:
-Lur-neurketa/topografia.
-Lurra lantzea.
-Zuzenketak.
-Ureztaketak eta drenajea.
-Ongarritzea
-Ereite-landaketa.
-Beste laborantza-lan batzuk.
-Laboreak babestea.
-Bilketa.
-Garraioa eta bilketa.
.Laboreei buruzko azterketa tekniko-ekonomikoak.
-Motak.
-Edukiak.
.Oinarrizko belar-laborantza estentsiboak (zerealak, lekaleak, industriakoak, zuhain-laborantzak):
-Espezieak eta barietateak, ezaugarriak.
-Haien laborantzarako eskaerak eta gomendioak.
-Laborantzarako teknika espezifikoak
-Mekanizazio espezifikoa.
-Instalazio espezifikoak.
-Laborantza, lanak egitea.
-Labore nagusien azterketa tekniko-ekonomikoak.
.Baratze-laboreak eta oinarrizko labore behartuak:
-Espezieak eta barietateak, ezaugarriak.
-Haien laborantzarako eskaerak eta gomendioak.
-Baratzezaintzako laborantza-teknika espezifikoak.
-Baratzezaintzako mekanizazio espezifikoa.
-Babeserako edo beharturako instalazio eta bitarteko espezifikoak.
-Laborantza, lanak egitea.
-Labore nagusien azterketa tekniko-ekonomikoak.
.Oinarrizko fruta-laboreak eta mahatsondoa:
-Espezieak, barietateak eta txertodunak, ezaugarriak.
-Haien laborantzarako eskaerak eta gomendioak.
-Frutagintzako laborantza-teknika espezifikoak.
-Frutagintzako mekanizazio espezifikoa.
-Frutagintzarako instalazio eta bitarteko espezifikoak.
-Laborantza, lanak egitea.
-Labore nagusien azterketa tekniko-ekonomikoak.
.Produkzioa teknikoki planifikatu, antolatu eta kontrolatzea:
-Informazioa: iturriak, batzea, biltzea, erabiltzea.
-Produkziorako plana eta programazioa.
-Kontrola.
3. lanbide modulua: Abeltzaintzako produkzioa.
Iraupena: 288 ordu.
3. gaitasun unitateari lotua: enpresaren abeltzaintzako ekoizpena programatu eta kontrolatzea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
3.1. Enpresaren abeltzaintza-produkzioko orientazioak eta sistemak tekniko eta ekonomikoki aztertzea.
.Abeltzaintzako azpiarloen egoera, ezaugarriak eta perspektibak deskribatzea.
.Abeltzaintza-ustiapenerako sistemak eta metodoak aztertu eta erkatzea.
.Abeltzaintza-produkzioak identifikatu eta sailkatzea.
.Abere espezieen eta arrazen produkzioko orientazio eta ezaugarri nagusiak eta ingururako haien egokitzapena deskribatzea.
.Ekoizkortasuna hobetzeko metodoak deskribatzea.
.Abeltzaintza-produkzioari begirako enpresaren ezaugarri bereizleak identifikatu eta motarik ohikoenak sailkatu eta erkatzea.
.Arloan jarduten duten izakiak, erakundeak eta elkarteak, beraien ezaugarriak eta eginkizunak ezagutzea.
.Abeltzaintza-arloaren produkzio- eta merkataritza- jarduera araupeturik duten arauzko xedapen nagusiak identifikatzea.
.Abeltzaintzako produkzioen eta sistemen azterketa ekonomikoak egitea.
.Inguruneari, enpresari eta ustiapenari buruzko datu zehatzekiko balizko praktiko batean:
-Indize tekniko-ekonomikoen bitartez abiapuntuko egoera aztertzea.
-Abeltzaintzako produkzioen eta sistemen alternatibak egitea.
3.2. Plangintzarako eta programaziorako irizpideak eta teknikak aztertzea eta erabiltzea eta beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak eta lanak eta jarduerak antolatzen dituen abeltzaintza-enpresa baten produkzio-plan bat simulatzea.
.Enpresa baten produkzioko planean eta programan ezartzen diren jarduera nagusiak deskribatzea.
.Abere-enpresa baten produkzioa planifikatu eta programatzeko erabilitako irizpideak eta teknikak identifikatu eta erabiltzea.
.Behar bezala bereizitako abere-enpresa baten balizko praktiko batean, honako alderdiok kontuan hartzen dituen produkzio-plan bat diseinatzea:
-Produkzioko helburuak eta egutegia.
-Animali motari eta kopuruari eta eskuragarritasunei eta doikuntzei begirako beharrizanak.
-Aberetegi-instalazioei, okupazio- eta huts-aldiei, eskuragarritasunei eta egokitzapenei begirako beharrizanak.
-Norbere elikapen-baliabideak (bazkalarreen azalera, zuhain-laboreak eta abar) eta, hala denean, artzantzarako eta laborantzarako programa.
-Makineriari eta ekipoei begirako beharrizanak eta hautaketa, eskuragarritasunak eta alternatibak eta eragiketa-egutegia.
-Beharrezko giza bitartekoak zehaztea.
-Elikatzeko programa.
-Ugaltzeko programa.
-Ganadua hautatu eta hobetzeko irizpideak.
-Osasun-programa.
-Ganaduaren ustiapenari datxezkion erabilera-eragiketak programatzea.
-Instalazioak, makineria eta ekipoak kontrolatu eta artatzeko programa.
-Egokiera-kostuen arabera intsumoak eskuratzeko egutegia.
-Ezarritako helburu eta programa zehatzen araberako lan-egutegia.
-Programei jarraitu eta berauek kontrolatzeko era eta tresnak.
-Laneko segurtasunerako eta higienerako arauak eta neurriak.
3.3. Abere-espezie nagusien produkziorako eta erabilpenerako prozesuak, metodoak eta teknikak aztertu eta horretarako eragiketak betearaztea.
.Ekoizkortasuna egiteko inbertsioak egiteko laguntza publikoak deskribatzea.
.Abere-espezie nagusien ezaugarri morfologiko eta anatomikoak deskribatzea.
.Abere-espezie nagusien produkzioan sartutako prozesu fisiologikoak aztertzea.
.Abere-espezieen elikapen-eskaerak eta elikagaiak baloratzeko metodoak identifikatzea.
.Anoak egiteko eta banatzeko teknikak deskribatu eta aplikatzea.
.Abereak ugaltzeko prozesuak araupetu eta kontrolatzeko metodo eta teknikak bereiztea.
.Ganadua ukitzen duten infekzio- eta bizkarroi-gaitzen sintomak ezagutzea eta kasu bakoitzean aholkatutako tratamenduak eta profilaxi-teknikak bereiztea eta aplikatzea.
.Abere-espezie nagusiei begira animaliak banaka eta abere taldea orokorrean zaindu eta erabiltzeko teknika eta eragiketak bereizi eta aplikatzea.
.Abeletxe edo abere-ustiategi zehatz baten kasu praktiko batean, behar bezala eta zentzuz honako eragiketok egitea, eskatutako ekipoak eta makineria erabiliz eta segurtasun- eta higiene-neurri egokiak hartuz:
-Abere taldea antolatu eta banatzea.
-Animaliak identifikatu eta markatzea.
-Ostatuak garbitu eta egokitzea.
-Animaliak zaindu eta berauei jaramon egitea, beren zikloetako une kritikoetan bereziki.
-Laborantza, nekazaritza-euskarririk badago.
-Elikadura prestatu eta banatzea.
-Ugalketari kasu egin eta jarraitzea.
-Osasunari lotutako kontrola eta tratamendua.
-Animalien edo berauen produkzioen berezitasunek eskatutako beste espezifiko batzuk.
3.4. Kalitateari buruzko arautegiarekin bat etorririk abere-produktuak bereizi eta sailkatu eta merkaturatzeko ahalbideak aztertzea.
.Abere-produktuen kalitate-parametroak aipatzea, dagoen arautegian ezarritako mugak adieraziz.
.Abere-produktuak kontserbatzeko eta garraiatzeko higiene- eta osasun-baldintzak deskribatzea.
.Espainiako eta EEEko abeltzaintza-merkatuen egitura aztertzea.
.Abere-produktu bat merkaturatzeko balizko praktiko batean::
-Produkzio-egitura deskribatzea.
-Merkaturapen zirkuitu eta motarik egokiena ebaluatzea.
-Hala denean, garraiabiderik egokiena hautatzea.
-Produktua bere kalitatearen arabera baloratzea.
.Kontratazio-zentroen eta beharrezko merkataritza-figuren funtzioak eta merkaturatzeko sistemak deskribatzea.
.Abere-produktuak merkaturatzearen hobekuntza eta ekoizle taldeei buruz indarrean dagoen legezko arautegia azaltzea.
b) Edukiak.
.Abeltzaintza sektorea:
-Haren azpisektoreak, egoera, zentsuak.
-Produkzioak, zonak.
-Abeltzaintza-enpresa.
-Izaki, erakunde eta elkarteak.
-Arloarentzako erkidego-politika.
-Arloaren arautegi orokorra.
.Espezieak:
-Sailkapenak, gaitasunak
-Morfologia, anatomia eta fisiologia.
.Abeltzaintza-produkziorako sistemak:
-Estentsiboa, intentsiboa, "industriakoa". Lurrarekikoa eta lurrik gabekoa.
-Ukuiluratze iraunkorra edo aldi baterakoa, oztopatua edo askea.
-Zuhain-laboreak, hautatzea, egitea, probetxatzea.
-Zuhainak kontserbatzea.
-Larreratzea, motak, antolaera.
-Produkzio ekologikoa.
-Produkzio-indize tekniko-ekonomikoak.
-Arautegi araupetzailea.
.Abere taldea antolatu eta kontrolatzea.
-Animaliak markatu eta identifikatzea.
-Sailkapena eta sortak.
-Kontrola.
.Elikadura:
-Animalien elikapena.
-Elikagaien motak eta sailkapena.
-Beharrizanak, unitateak, indizeak.
-Anoak, kalkulua, programa informatikoak.
-Elikagaiak prestatu eta banatzea.
.Ugalketa:
-Emeen zikloak, kontrola eta aldakuntza.
-Estalketa naturala, intseminazio artifiziala. Enbrioi-transplantea.
-Ernaldia, diagnostikoa, zainketa.
-Erditzea eta sabelondoko aldia, zainketa.
-Hautatu eta hobetzeko programak.
.Abereen osasuna eta higienea:
-Patologiarik ohikoenak.
-Prebentzioa. Sendabideak.
-Osasun-erabilpenerako lanak.
-Erabilpeneko eta instalazioetako higienea
.Abereen saroeak eta instalazioak.
-Ezaugarri orokorrak.
-Oinarrizko mota edo ereduak.
-Beste abeltzaintza-material batzuk.
-Proiektuak, interpretazioa.
.Abeltzaintzako jardueren ingurugiroko eragina:
-Hondakinen eta gorozkien erabilera eta problematika.
-Beste eragin batzuk.
-Araudia.
.Oinarrizko abeltzaintza-produkzioak:
-Behizaintza, zaldizaintza, ardi-produkzioa, ahuntzaintza, txerrizaintza, hegazti-hazkuntza eta untxi-hazkuntza.
-Arrazak, ezaugarriak eta gaitasunak.
-Produkziorako eta erabilpenerako eragiketak, sistemak eta zikloak.
-Instalazio eta ekipo espezifikoak.
-Patologia eta higiene espezifikoak.
-Produkzioak kontrolatzea, indizeak.
-Eragiketetako segurtasuna eta higienea.
.Abere-produktuak, kalitatea eta merkaturapena:
-Produktuen ezaugarriak eta kalitatea. Normalizazioa.
-Kalitate- eta jatorri-izendapenak.
-Produktuen zuzeneko merkaturapena, hiltegikoa.
-Araudia.
.Abeltzaintzako produkzioa programatu eta kudeatzea:
-Helburuak.
-Edukia, zatiak eta programak.
-Bitarteko materialei eta giza bitartekoei begirako beharrizanak.
-Jarduerak antolatu eta kontrolatzea.
-Hobetzeko programak.
4. lanbide modulua: Nekazaritza enpresen mekanizazioa eta instalazioak.
Iraupena: 192 ordu.
4. gaitasun unitateari lotua: nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresaren instalazio, makina eta ekipoen mantenimendua, konponketa eta funtzionamendua antolatzea eta kontrolatzea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
4.1. Nekazaritza enpresen instalazio, ekipo eta makinen egoera eta funtzionamendu zuzenak bermatzen dituzten faktoreak aztertzea.
.Nekazaritzako instalazio eta makinen motak eta osagaiak deskribatzea.
.Nekazaritzako instalazio eta makinen egoera eta funtzionamendu zuzenen ezaugarriak azaltzea, lan planaren arabera.
.Ekipoak erregulatu eta kontrolatzeko eragingailuak deskribatzea eta erabiltzea.
.Ekipoaren funtzionamendua kontrolatzeko parametro teknikoak eta haien balio zuzenak azaltzea, egin behar den lana eta ekipoaren ezaugarriak kontuan harturik.
.Emaitzei erreparatuta ekipoen funtzionamendua zuzena ote den baloratzeko erabili behar diren irizpide tekniko-ekonomikoak definitzea.
.Instalazio eta ekipoetan lana behar bezala kontrolatu eta erregistratzeko behar diren agiriak diseinatzea.
.Ikuskapenetan bildutako informazioa euskarri egokietan jasotzea, hura tratatu eta baloratu ahal izateko.
.Ekipoen funtzionamenduan akatsak eragiten dituzten kausak aztertzea: ekipoen erabilera okerra, arretarik gabeko erregulazioa, mantenimendu ezegokia, higatzea, zaharkitzea eta bestelakoak, eta konponbideak proposatzea.
.Lanean ari den makina, ekipo edo instalazio bat aztergai harturik:
-Haren erregulazio eta kontrolerako elementuak identifikatu eta erabiltzea.
-Haren funtzionamendua zuzena izan dadin aldagai teknikoek izan behar dituzten balioak zehaztea.
-Ekipoaren osagaien egoera eta funtzionamenduan akatsak antzematea.
-Laneko aldagaien balioak erregistratzea denboraldi jakin batean, lan-egunkariak eta berrikuspen eta kontrol taulak erabiliz.
-Egindako lanaren emaitzak kalkulatzea, euskarri informatikoen laguntzaz.
-Funtzionamendua eta lanaren emaitzak ezin hobeak direneko maila baloratzea.
-Zer-nolako zuzenketak eta hobekuntza egin litezkeen azaltzea.
4.2. Oinarrizko makina, ekipo eta instalazioak erabiltzea, behar adinako segurtasunarekin.
.Ekipoei eragiteko mekanismoak azaltzea.
.Fabrikatzaileak makina, ekipo eta instalazioen erabilera zuzenari buruz emandako jarraibideak interpretatzea.
.Makina, traktore, ekipo eta instalazioen eragingailuak trebetasun nahikoarekin erabiltzea.
.Laneko aldagaiak deskribatzea, egin beharreko eragiketaren inguruabarrak kontuan harturik.
.Nekazaritzako makina, ekipo eta instalazioak erabiltzean bete behar diren oinarrizko segurtasun arauak azaltzea.
.Oinarrizko makina, ekipo edo instalazio bat erabili behar den kasu praktiko batean:
-Ekipoa erabili aurretik egoera onean eta erabiltzeko prest dagoela egiaztatzea.
-Ekipoaren eragingailuak eta hauen funtzioak identifikatzea.
-Makina, ekipo edo instalazioa zuzen erabiltzea.
-Segurtasun eta higieneari buruzko oinarrizko arauak aplikatzea.
4.3. Ustiategiko ekipo, instalazio eta makinen mantenimendurako planak eta oinarrizko eragiketak egitea, dauden baliabideak ahalik ongien aprobetxatuz.
.Makina eta instalazioetako mantenimendu lan nagusiak deskribatu eta burutzea, eta noizero egin behar diren adieraztea, jarraibide teknikoak kontuan harturik.
.Mantenimendu lanetarako behar diren ekipo eta erreminta nagusiak deskribatu eta erabiltzea.
.Nekazaritzako ekipoen mantenimenduan erabiltzen diren inplementu, ordezko pieza eta produktuen ezaugarri nagusiak azaltzea.
.Mantenimenduaren eta gora-beheren eguneroko orriak idaztea, mantenimendu lanak kontrolatu eta gainbegiratzeko.
.Mantenimendu programak egitea (egunekoa eta sasoikoa), egin beharreko lanak eta beharko diren inplementuak antolatu eta aurreikusteko.
.Mantenimendu lanetan bete behar diren baldintzak eta prozedurak definitzea, alegia, segurtasun eta higiene arauen aplikazio zuzenari buruzkoak, hondakinen tratamenduari buruzkoak eta ingurugiroaren babesari dagozkionak.
.Nekazaritzako ustiategi bateko instalazio eta ekipoak aztergai direla, ustiategiaren definizio zehatza emanik:
-Mantenimendu lanak deskribatu eta egitea eta noizero egin behar diren esatea.
-Mantenimendu lanak egiteko behar diren ekipoak identifikatu eta erabiltzea.
-Mantenimendu lanen plan osoa egitea.
-Ordezko piezen, inplementuen eta materialen horniduren zenbatekoak eta uneak kalkulatzea, egindako planari jarraikiz.
-Mantenimendu programaren diseinu grafikoa egitea, arin interpretatu ahal izan dadin.
-Mantenimendu lanen eta gora-beheren eguneroko orriak diseinatzea/osatzea eta betetzea, egiten diren lanen berri jasotzeko.
-Mantenimendu lanetan segurtasun eta higieneari buruzko arauak betetzen direla egiaztatzea.
4.4. Nekazaritzako ustiapenari atxikitako tailer baten instalazioa eta kudeaketa antolatzea, mantenimendu eta konponketa premien arabera, eta segurtasuna eta higienea behar adina bermatuz.
.Tailerra ekipoz hornitzeko, ekipo horiek erabiltzeko eta konponketa eta mantenimendu lanak egiteko behar diren agiri teknikoak interpretatzea.
.Nekazaritzako makina eta ekipoen matxurak diagnostikatu eta konpontzeko teknika nagusiak azaltzea.
.Matxurak diagnostikatu eta konpontzeko neurketetan eta saiakuntzetan erabiltzen diren ekipoak deskribatzea.
.Nekazaritzako tailerrean eskuz egin behar diren mekanizazio lanen ezaugarri nagusiak azaltzea.
.Konponketa eta mantenimendu lanetarako prozedurak eta metodoak deskribatzea eta lanok burutzeko gutxi gora- behera zenbat denbora behar den esatea.
.Konponketarako aurrekontuak baloratu eta alderatzea.
.Konponketa bukatu ondoren zer-nolako egiaztapenak egin behar diren azaltzea.
.Nekazaritzako makineriaren konponketa eta mantenimendurako tailerreko ekipoak deskribatzea.
.Tailerreko lanak egiteko behar diren inplementuak, ordezko piezak eta materialak deskribatzea eta biltegian nola gorde behar diren azaltzea.
.Tailerreko ekipoak, ordezko piezak eta materialak behar bezala kokatu ahal izateko tailerrean antolatu behar diren alde eta gune nagusiak definitzea.
.Nekazaritzako tailerrean behar adinako segurtasuna eta higienea izateko bete behar diren laneko baldintzak eta langileak babesteko neurriak deskribatzea.
.Neurketak, probak eta diagnosiak egiteko ekipoak ongi erabiltzea.
.Balizko kasu batean, ustiategiko tailerrean konpondu eta mantendu behar diren makinen ezaugarriak emanik:
-Konponketa eta mantenimendu lanetan behar diren ekipo eta material guztiak aipatzea.
-Tailerreko aldeak eta ekipoen kokalekuak antolatzea, ordezko piezen eta materialen biltokiak barne direla.
-Konponketak egiteko aginduak, lan-gaztiguak, diagnosi taulak eta tailerreko lana egokiro antolatu eta kontrolatzeko beharrezkoak diren gainerako agiriak egitea.
-Lanerako prozedurak eta arauak ezartzea, segurtasun eta higienearen arloko beharkizunak beteko direla ziurtatuz.
-Sarrien egiten diren konponketen kostuak kalkulatzea.
4.5. Makina, ekipo eta instalazioak produkzio-planaren eskakizunei egokitzeko azterlanak eta planak egitea.
.Nekazaritzako ustiategiko produkzio-planari erreparaturik, zein instalazio, ekipo eta makina behar dituen zehaztea.
.Ekipamenduen izariak eta ezaugarri teknikoak aztertzea, ondoko inguruabarrak kontuan hartuz:
-Ustiategiaren eta haren ingurunearen ezaugarriak, berauen menpean baitaude ekipamendua eta mekanizazioa.
-Produkzio planean aurreikusitako eragiketak burutzeko behar den lan-ahalmena.
-Ekipamenduen lan-ahalmenak.
.Erosi asmo diren ekipo eta makinei buruzko agiri teknikoak eta merkataritzakoak aztertzea.
.Makina eta ekipoak une egokian erosi, berritu edo baztertzeko irizpide tekniko-ekonomikoak deskribatzea.
.Instalazioek zein izari eta ezaugarri izan behar dituzten aztertzea, alderdi hauek aintzat hartuz:
-Iragarrita dauden produkzio kopuruak.
-Ostatu edota biltegien parametro teknikoak.
-Berehalako salmentarako edo salmenta geroraturako aukerak.
-Erabilera anitzen bateragarritasuna.
.Lehendik dauden instalazioak produkzio-planera moldatzeko aukera aztertzea, haien erabilera-gradua eta errentagarritasuna kontuan hartuz.
.Lehendik dauden makinak moldatzeko aukera aztertzea, haien erabilera-gradua eta errentagarritasuna kontuan hartuz.
.Lehendik dagoen ekipamenduaren eta produkzio-plana bete ahal izateko behar den ekipamenduaren arteko aldeak kalkulatzeko irizpideak identifikatzea eta erabiltzea.
.Ekipamendua produkzio-planari hobeto egokitu ahal izateko zer-nolako hobekuntzak eta aldaketak egin litezkeen azaltzea.
.Balizko ustiategi batean, produkzio-planaren ezaugarriak emanda:
-Ekipamenduaren egungo ahalmenak eta espazioan eta denboran hura erabiltzeko ahalbidea kalkulatzea.
-Ekipamenduko elementu ezberdinek denboran eta espazioan dituzten desfaseak (ahalmenen eta beharrizanen arteko aldeak) kalkulatzea.
-Ekipamenduaren erabilera, berriztapena edo erosketa hobetzeko bideak proposatzea.
-Ekipamendua erosteko une egokiena programatzea, produkzio-planari begira.
-Ekipamendua erosteko eskaintza komertzialak baloratzea.
b) Edukiak.
.Nekazaritzako azpiegiturak eta instalazioak:
-Sailkapena, motak, erabilerak.
-Materialak, elementuak, osagaiak, atalak, funtzionamendua.
-Proiektuak, interpretazioa.
-Instalazioen kudeaketa teknikoa.
-Berrikuspena eta diagnosia.
-Mantenimendua, beharrizanak, eragiketak eta kontrola.
.Nekazaritzako oinarrizko makineria:
-Nekazaritzako motoreak.
-Nekazaritzako traktorea, elementuak, sistemak, motak, ezaugarriak.
-Nekazaritzako tresnak, sailkapena, elementuak eta funtzioak.
-Nekazaritzako oinarrizko makinak, motak, osagaiak eta funtzionamendua.
-Garraiorako ekipoak.
-Oinarrizko makinen gidaketa, erabilera eta erregulazioa.
-Makineriaren mantenimendua, beharrizanak, eragiketak, kontrola.
-Makineriaren kudeaketa teknikoa.
-Eragiketa mekanizatuen programazioa, erabilera eta kontrola.
-Makineriaren berrikuspena eta diagnosia.
-Makineriaren aukeraketa, beharrizanak, moldapena, makinak aldatu, berriztatu eta erosteko irizpideak.
.Nekazaritzako tailerra eta matxuren konponketa:
-Nekazaritzako tailerrerako ekipoak. Deskripzioa, funtzionamendua, zainketak eta prestaketa.
-Konponketa eta mantenimendurako materialak.
-Tailerraren antolaketa eta moldapena.
-Jardueraren programazioa eta kontrola.
-Tailerreko lanak, matxuren diagnosia, konpontzeko prozedurak, konponketen egiaztapena.
-Konponketen balorazioa eta aurrekontuak.
.Segurtasuna eta higienea nekazaritzako instalazio, makina eta tailerretan:
-Segurtasun eta higieneari buruzko araudi zehatzak.
-Gizabanakoak babesteko neurriak. Lehen laguntzak:
-Makineria eta instalazioak erabiltzeko prozedura seguru eta garbiak:
-Ingurugiroaren babesa.
5. lanbide modulua: Fitopatologia
Iraupena: 128 ordu.
5. gaitasun unitateari lotua: osasun-babeseko neurriak planifikatzea eta kontrolatzea, eta segurtasunari eta ihigieneari buruzko arauak betetzen direnez begiztatzea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
5.1. Landare arrotz, izurri eta gaitz nagusiak eta laboreetan kalteak sortzen dituzten gainerako agenteak ezagutzea eta haiek antzemateko eta kontrolatzeko erabiltzen diren prozedurak aztertzea.
.Gure ingurune geografikoan maizenik izaten diren izurri-espezieen, gaitzen eta belar txarren ezaugarri morfologikoak eta ziklo biologikoak azaltzea.
.Haien habitatak eta laboreei maizenik egiten dizkieten kalteak deskribatzea, sintomak beren eragilearekin erlazionatuz.
.Izurriak, gaitzak, belar txarrak eta parasitoak identifikatzeko erabiltzen diren metodoak deskribatzea.
.Laboreen eta abereen osasun-egoera zaindu eta kontrolatzeko erabiltzen diren irizpideak azaltzea.
.Kontrolguneetan zenbaketak egiteko eta mota ezberdinetako atalaseak kalkulatzeko erabiltzen diren prozedurak ezagutzea eta erabiltzea.
.Borroka biologikoan erabiltzen diren agente lagungarrien ezaugarri morfologikoak eta ziklo biologikoak deskribatzea.
.Kasu praktiko batean, izurriak, gaitzak, belar txarrak eta parasitoak identifikatu eta kontrolatu behar direlarik:
-Kontrolerako behar diren tresnak hautatzea eta erabiltzeko prestatzea.
-Izurri, gaitz eta belar txarren motak bereiztea.
-Osasun-egoerari buruz behar den informazioa aukeratzea.
-Zenbaketa eta kontrolerako teknikak eta sistemak ezartzea.
-Agente patogenoen bilakaera grafikoen bidez adieraztea.
-Kalteak azterturik zein agentek eragin dituen zehaztea.
.Inguruneko soroetako landareen etsaiak zenbatu eta kontrolatzeko protokoloak egitea.
5.2. Soroetako landareei kalte egiten dieten agente patogenoen laginak laboratoriora bidali eta bertan aztertu aurretik lagin horiek hartzeko erabiltzen diren teknikak aztertu eta aplikatzea.
.Landare, izurri-hilkari eta gai kimikoen analisietarako laginak hartzeko teknikak eta prozedurak azaldu eta erabiltzea.
.Izurri, intsektu eta izurri-hilkarien laginak hartzeko behar den materiala identifikatu eta deskribatzea.
.Kutsatzaileak, agente patogenoak eta animalia lagungarriak biltzeko plana azaldu, antolatu eta burutzea.
.Behar bezala zehazturiko kasu praktiko jakina emanik, laginak hartu behar direlarik:
-Zein motatako laginak eta zein metodoren bidez hartu behar diren zehaztea.
-Lagin motaren arabera, zein identifikazio metodo erabiltzen ahal den zehaztea.
-Laginaren identifikazio-datuen agiria betetzea, laboratorio espezializatura bidaltzeko.
.Laginak hartu behar diren puntu kritikoak aurkitzea.
5.3. Laboreak babesteko erabiltzen diren gai kimikoen ezaugarriak azaltzea.
.Izurri-hilkarien motak deskribatzea, beraien toxikotasuna, talde kimikoa, eragina eta suntsitu beharreko izurria kontuan harturik.
.Borroka osoan erabiltzen diren osasun-produktuen osaera eta xedeak azaltzea, eta haietako bakoitza laboreei emateko bereziki zein mekanismo erabili behar den adieraztea.
.Landare-osasuneko produktuen merkaturatze eta erabilerari buruzko araudia interpretatzea.
.Landare-osasuneko produktuen etiketetan azaltzen diren ikurrak eta informazioak ulertzea.
.Izurri-hilkarien aplikazio eta zerbitzuen beharkizunak eta ezaugarriak azaltzea.
5.4. Izurrien, gaitzen eta landare arrotzen aurkako babes eta borroka integralerako neurriak programatu, antolatu eta aplikatzea, horretarako behar diren bitartekoak erabiliz.
.Ingurune jakin batean, borroka osoaren estrategia eta laboreen osasun-maila ezin hobeari eusteko neurriak programatzea eta horien faseen hurrenkera zehaztea.
.Borrokarako prozeduren eta tekniken ezaugarriak azaltzea.
.Tratamendurako erabiltzen diren ekipo eta makinen osagaiak, erregulazioa eta jarduteko prozedurak deskribatzea.
.Balizko kasu praktiko batean, borroka osorako plana programatu eta antolatu behar delarik:
-Agiri tekniko egokiak prestatzea.
-Bistaz antzematea laboreei kalte egiten dieten izurri, gaitz eta belar txarren sintomei, halakorik badago.
-Definitutako egoera fenologikoa oinarri harturik, produkturik egokienak, aplikatzeko unerik egokiena eta segurtasun-epea hautatzea.
-Agente kaltegarria kontrolatzeko tratamendu eta produkturik egokienak aplikatzea.
-Tratamenduak fauna baliagarriaren gain izan dezakeen eragina ebaluatzea, tratamenduaren iraupenaren arabera.
-Tratamenduaren kostua kalkulatzea.
-Ekipoak eta makinak prestatzea aukeratutako tratamenduan erabiltzeko, fabrikatzaileen jarraibideei jaramon eginez.
-Tratamenduen eta horien gora-beheren berri jasotzeko euskarri egokia prestatzea.
.Izurri eta gaitzak kontrolatzeko eta ezabatzeko hiri aldeetan eta landa aldeetan egiten diren planen eta programen ezaugarri nagusiak deskribatzea.
5.5. Osasun-produktuak eskuztatzean aplikatu behar diren segurtasun- eta higiene-arauak analizatzea, eta produktuen toxikotasuna hartu beharreko aurreneurriekin erlazionatzea.
.Produktuen toxikotasun edo arriskugarritasunari buruzko informazioa erlazionatzea.
.Osasun-produktuen kategoria toxikologikoak bereiztea beraien jarduketa-eremuen, irizpide ekologikoen eta herri osasunaren arabera, eta arrisku inguruabarrak adieraztea.
.Eskuztatzen edo kontsumitzen diren produkzuei buruzko araudi toxikologikoa eta produktuak biltegiratzeko araudia deskribatzea.
.Osasun-produktuak eskuztatzean, biltegiratzean eta haien bidezko tratamendu edo aplikazioetan segurtasuna eta higienea zaintzeko bete behar diren baldintzak deskribatzea.
.Izurri-hilkari toxikoen erregistro-liburuetan erabiltzen diren balorazio-teknikak azaltzea.
.Toxikazioa gertatzen bada, laguntza-zentro ofizialetara noiz eta nola jo behar den deskribatzea.
.Lehen sorospenetako teknika nagusiak azaltzea.
5.6. Osasun-produktuak eskuztatzeko eta beraiekin tratamenduak egiteko moduari buruzko komunikazio eta informazio teknika ezberdinak eraginkortasunez erabiltzea.
.Osasun-produktuak eskuztatzeko eta beraiekin tratamenduak egiteko moduari buruzko fitxak eta beste informazio-agiri batzuk egitea, irakurlearen jakinmina pizteko eran egin ere.
.Landare-osasunaren inguruko arazoei buruzo komunikazio prozesuaren aldiak deskribatzea.
.Informazio osagarria emateko baliabideak aukeratzea.
.Osasun-produktuak oker eskuztatuz gero gerta daitezkeen toxikaizo edo istripuen ezaugarri nagusiak azaltzea.
b) Edukiak.
.Landareen eta abereen parasitoak eta agente baliagarriak:
-Izurriak. Karraskariak, intsektuak, akaroak, nematodoak. Sailkapena. Biologia. Sintomatologia eta sortzen dituzten kalteak.
-Landareen parasitoak. Onddoak, bakterioak, mikoplasmak. Sailkapena. Biologia. Sintomak.
-Birusak. Izaera. Hedakuntza. Sintomatologia.
-Landare arrotzak. Identifikazioa. Motak. Sortzen dituzten kalteak.
-Agente lagungarriak. Taldeak eta espezieak. Identifikazioa. Biologia.
.Agenteen jarraipena eta kontrola:
-Tratamendurako atalaseak.
-Neurketa eta laginketa.
-Agenteak zenbatu, kontrolatu eta atzemateko metodoak.
-Borroka osoaren protokoloak.
.Laboreak izurri eta gaitzetatik babesteko bitartekoak:
-Borrokarako bitarteko mekaniko-fisikoak.
-Teknika kulturalak.
-Zeharkako metodoak.
-Borroka kimikoa. Definizioa. Jarduteko era. Sailkapena. Produktuei buruzko azterlanak.
-Alde txarrak.
-Borroka biologikoa.
-Borroka bioteknikoa.
-Borroka osoa.
.Aplikatu beharreko sistemak, teknikak eta ekipoak:
-Aplikatu beharreko sistemak eta teknikak. Dosifikazioa. Prestaketa. Banatzeko erak.
-Aplikaziorako ekipoak. Hautseztagailuak. Langargailuak. Atomizagailuak. Lainoztagailuak.
-Fumigatzeko tresnak. Motak, erabilera, erregulazioa.
-Ingurugiro eta elikagaietarako izurri-hilkariak aplikatzeko teknikak: arratoi-garbiketa, intsektu-garbiketa eta desinfekzioa.
.Segurtasuna eta higienea osasun-produktuak eskuztatzean:
-Merkaturatze eta erabilerari buruzko araudia.
-Kategoria toxikologikoak, sinbologia.
-Pertsonak babesteko neurriak. Babes-ekipamendua.
-Intoxikazioa eta bestelako ezbeharrak. Motak, kausak. Lehen sorospenak.
-Izurri-hilkariek ingurugiroan duten eragina. Airea, ura, lurra, fauna, flora. Babes neurriak.
6. lanbide modulua: Landare-ekoizpenaren kudeaketa eta antolaketa.
Iraupena 154 ordu.
6. gaitasun unitateari lotua: landareak mintegietan ugaldu, zabaldu eta sortzeko prozesuak programatzea eta antolatzea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
6.1. Landareak ekoizteko mintegiaren proiektuaren prestaketan izaten diren prozesuak aztertzea.
-Merkatuari buruzko azterlana definitzeko behar den informazioa aukeratzea eta azterlan hori egieko irizpideak eta prozedurak azaltzea.
-Ingurunearen arabera zein motatako mintegia instalatu behar den erabakitzerakoan kontuan hartu behar diren aldagaiak ezagutzea.
-Mintegia non kokatuko den erabakitzerakoan kontuan hartu behar diren ezaugarri nagusiak deskribatzea (topografia, edafologia, ura, klima, sarbideak, garraioa).
-Mintegi mota aukeratu behar den kasu praktiko batean, ezaugarriak behar bezala deskribaturik:
-Ekoizten ahal diren espezieak eta barietateak bereiztea.
-Aldetan antolatzea.
-Azpietura-beharrizanak zehaztea.
-Behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak kalkulatzea.
-Behin aurrekontua egin ondotik, finantzaketa-beharrizanak kalkulatzea.
-Burutzapenaren faseak zehaztea.
6.2. Mintegiko landareak ugaltzeko teknikak aztertu eta aplikatzea, horien burutzapenaren prozesuak definituz.
.Mintegiko landareak ugaltzeko faseen eta baliabideen planak egitea.
.Sexu-ugalketarako edo ugalketa begetatiborako sistemak aukeratzea, landare espezieak eta produkzioaren helburuak kontuan harturik.
.Landare-materialaren bilketa, prestaketa eta artapena antolatzea eta burutzea.
.Landare-material egokiena aukeratzea, ekoitzi behar diren landare espezieen arabera.
.Aukeratutako sistemari dagozkion ugalketa lanak egitea.
6.3. Mintegiko landareen eta bertako instalazioen mantenimendurako lanak planifikatu eta burutzea, garapen, kalitate eta osasun ezin hobeak lortzeko.
.Mintegiko landareak ongarritzeko egutegia egitea eta aplikatzea, ongarritzeko era barne dela.
.Mintegiko landareak ureztatzeko dosiak eta maiztasuna ezartzea eta, hala behar denean, aplikatzea.
.Beste laborantza-eragiketa batzuk zehaztu, kasuan-kasu behar direnak, programatu eta burutzea (eratze-inausketak, matxardez eustea, zurkaitzak jartzea, xehatzea etab.).
.Laboreen izurriak, gaitzak eta belar txarrak kontrolatzeko aurrearreta eta borroka plana egin eta burutzea.
.Instalazioak erabili, kontrolatu eta artatzeko plana egitea, eta behar denean eragiketa horiek egitea.
6.4. Mintegian landarea prestatzeko eta gerora hura merkaturatzeko egiten diren lanak antolatzea.
.Hazkuntzaren amaierako lanak eta landarea ateratzeko lanak antolatu eta egitea.
.Landareak sailkatzeko kontuan hartzen diren ezaugarri eta irizpide nagusiak azaltzea.
.Landareak aukeratzeko ezarrita dauden kalitate- arauak azaltzea.
.Landareak merkaturatu aurretik biltegiratu eta prestatzeko plana egin eta burutzea.
.Eskariak antolatzeko eta landareak prestatzeko prozedurak zehaztea.
.Landareak igorri, kargatu eta garraiatzeko plana egitea.
b) Edukiak.
.Mintegiaren proiektua:
-Aurretiazko agiriak.
-Azterketa teknikoa.
-Azterketa ekonomikoa eta bideragarritasunari buruzkoa.
-Mintegia aldeetan banatzea. Alde bakoitzaren ezaugarriak.
-Proiektua burutzeko prozesua eta faseak.
.Ugalketarako materiala:
-Bilketaren sasoia.
-Landare-materialak aukeratu, bildu eta garraiatzeko prozedurak.
-Behar diren materialak eta bitartekoak.
-Landare-materialaren osasuna.
-Landare-materialaren bilketa eta hornikuntza antolatzea.
-Materiala artatzeko baldintzak.
.Ugaltze sistemak eta teknikak:
-Sexu-ugalketa.
-Ugalketa begetatiboa. Sistemen ezaugarriak.
-"In vitro" hazkuntza. Ezaugarriak.
-Mintegiko landareak ugaltzeko material, lan eta bitartekoen beharrizanen plangintza.
-Mintegiko landareak ugaltzeko lan-egutegien prestaketa.
-Mintegiko landareak ugaltzeko lanen antolaketa.
.Mintegian landareak hazteko teknikak:
-Laborantza tradizionala lurrean:
-Lurra eta landarea prestatzea.
-Landatzea.
-Laboreen zainketa.
-Landarea ateratzea.
-Landarea prestatzea.
-Landareak ontzietan haztea:
-Sistemak. Materialak eta bitartekoak.
-Ureztaketak. Ongarritze-irrigazioa.
-Laboreen zainketa.
-Baratzaintzako landareak, frutazaintzakoak, landare apaingarriak, etxe barruko landareak eta basoko landareak haztea:
-Ezaugarriak.
-Laborantzako teknikak.
-Materialak eta bitartekoak.
-Lanen plangintza eta antolaketa.
.Landareak prestatu eta merkaturatzea:
-Erauztea, sailkatzea.
-Landarea biltegiratzea eta saldu arte artatzea.
-Produktua aurkezteko era.
-Kalitateari buruzko arauak, osasun-pasaportea.
-Landareen salmenta antolatzea.
7. lanbide modulua: Lan inguruneko harremanak.
Iraupena: 64 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
7.1. Komunikazio teknikak eraginkortasunez erabiltzea jarraibideak eta informazioa jaso eta transmititzeko, ideiak edo iritziak trukatzeko, zereginak esleitzeko eta proiektuak koordinatzeko.
-Mezu jakin bateko komunikazio mota identifikatzea, bai eta komunikazio onerako erabiltzen diren estrategiak ere.
-Komunikazio-prozesuaren etapak sailkatzea eta haren ezaugarriak azaltzea.
-Mezu argia duen komunikazio ona transmisioaren xede nagusia aizuntzen duten bide dibergenteak dituenetik bereiztea.
-Mezua bidaltzean, igortzen dena eta jasotzen dena bat ez badatoz, gertatu diren aldakuntzak ondorioztatzea.
-Mezua ulertzea eragozten duten interferentziak analizatzea eta baloratzea.
7.2. Lan ingurunean sortzen diren gatazkei aurre egitea negoziazioaren bitartez, eta taldeko kide guztiek arazoaren detekzioan parte hartzea lortzea, aurreiritzirik gabe eta gatazka konpontzen delarik, batez ere aldarazi ahal diren alderdiei lehentasuna emanik.
-Negoziazioaren kontzeptua eta elementuak definitzea.
-Negoziazio egoera batean gertatzen ahal diren portaera motak eta haien eraginkortasuna.
-Negoziaziorako estrategiak identifikatzea eta enpresetan gatazkak ekartzen dituzten egoera ohikoenekin erlazionatzea.
-Negoziazioa prestatzeko metodoa identifikatzea, eta horretarako ondoko faseak kontuan hartzea: informazioa biltzea, indarren arteko erlazioa ebaluatzea eta egin litezkeen akordioen aurreikuspena.
7.3. Erabakiak hartzean horretara bultzatzen duten inguruabarrak aintzat edukitzea eta besteek izan litezkeen konponbideez dituzten iritziei jaramon egitea.
-Egoera jakin batean hartzen ahal diren erabakiak identifikatzea eta sailkatzea.
-Erabakia hartu beharra dakarten inguruabarrak analizatzea eta erabakirik egokiena hartzea.
-Konponbidea edo erantzuna aurkitzeko metodoa aplikatzea.
-Besteen iritziak errespetatzea eta kontuan izatea, nahiz eta norberarenen aurkakoak izan.
7.4. Buruzagi jardutea modu eraginkorrean bere lan-eskumenen eremuan, kasuan kasurako estilorik egokiena erabiliz.
-Aginte-estiloak identifikatzea eta haietariko bakoitzaren berariazko jarreren berri ematea.
-Buruzagitzaren estiloak buruzagiak aurre egin beharreko egoerekin erlazionatzea.
-Enpresako tarteko buruen zeregina, eskumenak eta mugak aintzatestea.
7.5. Bileretan zuzendari edo moderatzaile aritzea edo haietan parte hartzea, laguntza aktiboa emanez edo partaideen kolaborazioa lortuz.
-Lantaldeek banaka ari direnen aldeen dituzten abantailen berri ematea.
-Bilerak planifikatzeko funtzioa eta metodoa deskribatzea, eta kasu simulatuen bitartez bileretako helburuak, agiriak, aztergaiak eta deialdia definitzea.
-Bilera mota desberdinak eta haien eginkizunak definitzea.
-Bilera mota desberdinak eta haien eginkizunak deskribatzea.
-Partaideen tipologia identifikatzea.
-Bileren garapeneko etapak deskribatzea.
-Talde-bileretan lortu nahi izaten diren helburu nagusien berri ematea.
-Taldeak dinamizatzeko eta haien funtzionamendurako teknikak identifikatzea.
-Teknika nagusien ezaugarrien berri ematea.
7.6. Lan inguruneko motibazio-prozesua bultzatzea, bertako giroa hobetzea eta langileek enpresaren helburuak erdiesteko konpromisoa har dezatela lortzea.
-Lan inguruneko motibazioa definitzea.
-Motibazioaren teoria nagusiak azaltzea.
-Lan ingurunean aplikatzen ahal diren motibazio-teknikak identifikatzea.
-Simulatutako egoeretan, kasuan-kasurako egokiak diren motibazio-teknikak aukeratu eta aplikatzea.
b) Edukiak.
.Komunikazioa enpresan:
-Taldeko kideei esleitutako zereginen berri ematen duten agiriak sortzea.
-Jarraibideak ahoz komunikatzea helburu batzuk lortzeko.
-Komunikazio motak:
-Ahozkoa/idatzizkoa.
-Formala/informala.
-Gorakoa/beherakoa/horizontala.
-Komunikazio-prozesuaren etapak:
-Igorleak, transmisoreak.
-Bideak, mezuak.
-Jasogailuak, dekodifikadoreak.
-"Feedbacka".
-Komunikazio sareak, bitartekoak eta bideak.
-Komunikaziorako oztopoak/trabak:
-Distortsio-arkua.
-Iragazkiak.
-Pertsonak.
-Arrazionalitatearen kodea.
-Pertzepzio-datuak manipulatzeko bitartekoak.
-Estereotipoak.
-Halo efektua.
-Proiekzioa.
-Igurikizunak.
-Pertzepzio hautakorra.
-Pertzepzioaren defentsa.
-Jarrerak sortzen dituen komunikazioa.
-Komunikazioa hazkunde-iturri gisa.
-Informazioaren kontrola. Informazioa zuzendaritzaren eginkizun gisa.
.Negoziazioa:
-Kontzeptua eta elementuak.
-Negoziaziorako estrategiak.
-Eragin-estiloak.
.Arazoak konpontzea eta erabakiak hartzea:
-Lan inguruneko harremanen ondorioz sortutako gatazka egoerak konpontzea.
-Arazoak konpontzeko prozesua:
-Enuntziatua.
-Zehaztasunak.
-Diferentziak.
-Aldaketak.
-Hipotesia, izan litezkeen kausak.
-Kausetarik probabilitaterik gehien duena.
-Erabakian eragina duten faktoreak:
-Gaiaren zailtasuna.
-Erabakian parte hartzean esku duten pertsonen jarrerak.
-Taldean erabakiak hartzeko metodorik ohikoenak:
-Adostasuna.
-Gehiengoa.
-Erabakiak hartzeko faseak:
-Enuntziatua.
-Helburuak, sailkapena.
-Alternatibak bilatzea, ebaluazioa.
-Saio-aukeraketa.
-Ondorio okerrak, arriskuak.
-Probabilitatea, larritasuna.
-Azken aukeraketa.
.Aginte-estiloak:
-Zuzendaritza edo/eta buruzagitza:
-Definizioa.
-Agintariaren zeregina.
-Zuzendaritza-estiloak:
-"Laissez-faire".
-Paternalista.
-Burokraziazalea.
-Autokratikoa.
-Demokratikoa.
-Buruzagitzari buruzko teoriak eta ikuspegiak:
-"Gizon handia"ren teoria.
-Ezaugarrien teoria.
-Egoeraren ikuspegia.
-Funtzioaren ikuspegia.
-Ikuspegi enpirikoa.
-Egoera-buruzagitzari buruzko Paul Hersay-ren teoria.
.Lantaldeak gidatzea/zuzentzea:
-Taldeak dinamizatzeko eta zuzentzeko teknikak aplikatzea.
-Bilera baten etapak.
-Bilera motak.
-Taldeak dinamizatzeko eta zuzentzeko teknikak.
-Bileretako partaideen tipologia.
-Bilerak prestatzea.
-Bileraren nondik-norakoa.
-Bileren arazoak.
.Motibazioa lan ingurunean:
-Motibazioaren definizioa.
-Motibazioaren teoria nagusiak:
-McGregor.
-Maslow.
-Stogdell.
-Herzberg.
-McClelland.
-Ekitatearen teoria.
-Motibazio-faktoreen diagnostikoa:
-Lorpen-motibazioa.
-"Locus control".
8. lanbide modulua: Ikastetxeak berak diseinaturikoa.
Iraupena: 242 ordu.
Modulu honen xedea da curriculuma osatzeko zenbait ezaugarri bereizgarri sartzea lanbidearen profilean, hala ikastetxeko inguru sozio-ekonomikora hobeki moldatu ahal izateko.
Aurreko puntuan aipatu diren ezaugarri bereizgarriak lortu beharreko amaierako gaitasunetan gauzatuko dira. Gaitasunok tratamendu zehatza edo ezagutza sakonagoak behar dituzten azpisektore, teknika eta produktuei buruzkoak izanen dira; ondokoak dira:
-Nekazaritzaren sektorean: laborantza berezietako eta ikastetxearen eragin-eremuan ohikoak diren laborantza motetako prozedurak, metodoak eta eragiketak.
-Abeltzaintzaren sektorean: abere-produkzio berezietako eta ikastetxearen eragin-eremuan ohikoak diren abere-produkzio motetako prozedurak, metodoak eta eragiketak.
Amaierako gaitasunak lanbidearen profila nahikoa bereizia dela ziurtatzen duten edukiek, orientazioek, gidalerroek eta zehaztapenek sortuko dituzte. Horiek irakasteko, aurretik Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren manuzko baimena beharko da.
Ikasturtea hasi baino nahikoa denbora lehenago, ikastetxeak modulu honetako curriculumaren proposamena aurkeztuko dio Hezkuntza eta Kultura Departamentuari (Irakaskuntzaren eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzua) eta hura gauzatzeko baimena eskatuko dio.
Proposamenak ondoko zatiok izanen ditu:
a) Lanbide-profilaren ezaugarri bereizgarriak identifikatzea ikastetxeko inguru sozio-ekonomikoaren arabera, haiek bidezkotzea, izanen omen den bilakaera azaltzea etab.
b) Curriculuma, bertan zehazturik daudela lortu beharreko amaierako gaitasunak, gaitasun bakoitza ebaluatzeko irizpideak, eta eduki guztiak. Antolamendua modulu guztiena izanen da.
9. lanbide modulua: Lan prestakuntza eta orientazioa.
Iraupena: 66 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
9.1. Lanbidearen arloan osasunari kalte egiten ahal dioten arrisku-egoera ohikoenak sumatzea eta horiei dagozkien babes neurriak eta aurreneurriak aplikatzea.
.Ereduzko lan-egoeretan, dauden arriskurik arruntenak identifikatzea eta horien arabera jarduteko teknika orokorrak erabiltzea.
.Osasunari eta ingurugiroari egiten zaizkion kalteak berauek sortzen dituzten arrisku-faktoreen arabera deskribatzea.
.Arriskurik ohikoenei dagozkien babes neurriak eta aurreneurriak arrisku-egoeraren arabera proposatzea, zertarako-eta horien ondorioak gutxitzeko.
9.2. Balizko istripuetan, oinarrizko osasun neurriak berehala aplikatzea.
.Balizko kasu batean zenbait edo anitz lagun zauriturik suertatuz gero, esku hartzeko lehentasuna ezartzea, lesioek biziraupenerako duten arriskua irizpide erabilita.
.Suertatzen diren lesioen arabera, aplikatu behar diren neurrien sekuentzia identifikatzea.
.Behar diren osasun-teknikak burutzea (RCP, zaurituak ibilgetzea, lekualdatzea...) eta horretarako ezarrita dauden protokoloak aplikatzea.
9.3. Lan munduan besteren konturako edo norbere konturako langile legez sartzeko erak eta prozedurak bereiztea.
.Nork bere produkzio-arloan indarreko legeriak baimendurik dauden lan kontrataziorako modalitateak identifikatzea.
.Egoera jakin batean, lanbide-esparruan enplegua bilatzeko teknikarik nagusienak hautatzea eta era egokian erabiltzea.
.Indarreko legeriaren arabera, norbere konturako langile gisa jarduteko behar diren agiriak identifikatzea eta horiek behar bezala betetzea.
9.4. Lan-merkatuan orientatzea, bere gaitasunak eta interesak eta lanbide-ibilbiderik egokiena identifikatuz.
.Nork bere gaitasunak eta ezagutzak identifikatzea eta ebaluatzea, lanbide-balioak emanez.
.Nork bere interesak eta motibazioak definitzea eta, hala denean, sexuak edo bestelako faktoreek eragiten dituzten baldintzak baztertzea.
.Nork bere interesei dagozkien prestakuntza eskaintza eta lanbide-eskaria identifikatzea.
9.5. Lanaren lege-esparrua interpretatzea eta lan- harremanetatik datozen eskubideak eta betebeharrak bereiztea.
.Lan zuzenbidearen oinarrizko informazio-iturriak erabiltzea (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Europako Batasunaren gidalerroak, Talde Hitzarmena...) eta berari dagozkion eskubideak eta betebeharrak bereiztea.
."Hartzekoen likidazioa"n agertzen diren kontzeptuak interpretatzea.
.Ereduzko balizko talde-negoziazio batean:
-Negoziazio-prozesua deskribatzea.
-Negoziatzen diren aldagarriak identifikatzea (alokairuak, segurtasuna eta higienea, ekoizkortasuna, teknologia).
-Negoziazioaren ondorioz suerta daitezkeen ondoreak eta neurriak deskribatzea.
.Gizarte Segurantzarekiko prestazioak eta betebeharrak identifikatzea.
9.6. Espainiako egitura sozioekonomikoaren datuak interpretatzea, haietan eragina duten aldagarriak identifikatzea eta hauen aldakuntzek izaten ahal dituzten ondorioen berri ematea.
.Ekonomiari buruzko informazio orokorrak abiaburutzat hartuta:
-Makroekonomiaren magnitude nagusiak identifikatzea eta jaien arteko erlazioak analizatzea.
9.7. Sektoreko enpresa baten antolaketa eta egoera ekonomikoa aztertzea eta haiek eragin dituzten parametro ekonomikoak interpretatzea.
.Sektoreko ereduzko enpresa baten arlo funtzionalak azaltzea eta haien arteko harremanen berri ematea.
.Enpresa baten memoria ekonomikoa abiaburutzat hartuta:
-Hartan esku duten aldagarri ekonomiko nagusiak identifikatu eta interpretatzea.
-Enpresaren egoera ekonomikoa eragiten duten oinarrizko ratioak (finantza-autonomia, kaudimena, bermea eta ibilgetuaren finantzaketa) kalkulatu eta interpretatzea.
-Enpresak finantzatzeko erabil litzakeen bideak adieraztea.
b) Edukiak.
.Lan-osasuna:
-Lan-baldintzak eta segurtasuna. Lan-osasuna eta bizi kalitatea. Ingurugiroa eta haren artapena.
-Arrisku faktoreak: fisikoak, kimikoak, biologikoak, antolamenduzkoak; aurrearreta eta babeseko neurriak.
-Lana "segurtasunez" antolatzeko aplikatzen diren teknikak.
-Aurrearreta/babeseko teknika orokorrak. Analisia, ebaluazioa eta jarduteko proposamena.
-Kasu praktikoak.
-Istripua gertatzen den kasuetan, lehentasunak eta jarduteko sekuentziak.
-Lehen sorospeneko teknikak aplikatzea:
-Konortearekin/konorterik gabe.
-Bihotz eta biriken zuzperketa.
-Traumatismoak.
-Istripua izan dutenen sorospidetza eta lekualdatzea.
.Lan-arloko legeria eta lan-harremanak:
-Lan zuzenbidea: funtsezko arauak.
-Lan-harremanak. Kontratazio motak, alokairua eta pizgarriak, kontratuaren etendura eta suntsiarazpena.
-Gizarte Segurantza eta beste prestazio batzuk.
-Ordezkaritza-organoak.
-Lan-hitzarmen kolektiboa. Talde negoziazioa.
.Orientazioa eta arlo sozio-laboralean sartzea:
-Lan-merkatua. Egitura. Inguruan dauden ikuspegiak.
-Lana bilatzeko prozesua: informazio iturriak, eskaintza-eskariaren mekanismoak, prozedurak eta teknikak.
-Norberaren kontura lan egiteko ekimenak, enpresa txikiak eratzeko egin behar diren tramiteak eta haien bitartekoak.
-Auto-orientazio bitartekoak. Norberak lanbidean duen gaitasuna eta dituen interesak aztertzea. Besteak baztertzeko gizarte-azturak gainditzea. Lanbidera bideratzeko ibilbideak gertutzea. Erabakiak hartzea.
.Ekonomia printzipioak:
-Aldagai makroekonomikoak. Adierazkari sozioekonomikoak. Haien arteko erlazioak.
-Merkatu-ekonomia:
-Eskaintza eta eskaera.
-Lehia-merkatuak.
-Nazioarteko harreman sozioekonomikoak: EB.
.Enpresaren ekonomia eta antolaketa:
-Enpresaren jarduera ekonomikoa: sailkatzeko irizpideak.
-Enpresa: antolaketa-ereduak, arlo funtzionalak, organigramak.
-Enpresaren funtzionamendu ekonomikoa:
-Enpresaren ondarea.
-Bitartekoa eskuratzea: norberaren finantzaketa, besteren finantzaketa.
-Urteko kontu-orriak interpretatzea.
-Kostu finkoak eta aldagarriak.
10. lanbide modulua: Proiektu integratua.
Iraupena: 66 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
10.1. Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresa baten hobekuntzako plana planteatzea eta aplikatzea komeni denez baloratzea, haren baldintzen eta ahalbideen arabera.
.Ekoizpena ongi zehazturik duen nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresa bat gai hartuta:
-Haren bideragarritasunari buruzko azterlana egiteko behar diren datuak aukeratzea.
-Epe ertainean erdiesten ahal diren helburuak planteatzea.
-Jarduera bakoitza hobetzeko dauden alternatibak identifikatzea.
-Jarduerak dibertsifikatzeko egon litezkeen alternatibak identifikatzea.
-Helburuetarako zentzuzkoenak diren alternatibak aukeratzea, eta besteak bestea zergatik ezetsi diren arrazoitzea.
-Beste modulu batzuetan bereganatutako ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak alternatibetarik hoberenak garatzeko aplikatzea, eta alternatiba bakoitzaren ahalbideak kalkulatzea eta planteatutako xedeak errespetatzea.
10.2. Baserri giroko jardueretan lanean hasteko proiektua planteatzea, hain zuzen ere famili unitateko kide guztiek edo batzuek lan eginen dutena eta denei sostengu osoa edo partziala emanen diena.
.Eskualde edo herri jakin bat hartuta:
-Haren ahalbideak identifikatzea, baserri-jarduerei dagokienez.
-Epe ertainean erdiesteko moduko helburu ekonomikoak eta lan-helburuak planteatzea.
-Lanari ekiteko alternatibak identifikatzea.
-Alternatiba guztietarik helburuetarako egokienak direnak aukeratzea, eta besteak zergatik ezetsi diren adieraztea.
-Beste modulu batzuetan bereganatutako ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak alternatibetarik hoberenak garatzeko aplikatzea, eta alternatiba bakoitzaren ahalbideak kalkulatzea eta planteatutako xedeak errespetatzea.
10.3. Ustiapena hobetzeko edo hari ekiteko proiektuaren agiriak tramitatzen, jarraitzen eta kontrolatzen direla simulatzea, eta hori indarreko arauak betez egitea.
.Ustiapena hobetzeko edo hari ekiteko proiektuari buruzko espedientea tramitatzeko egin beharreko urrats guztiak identifikatzea, eta haietako bakoitza zein organismotan eta noiz egin behar den zehaztea.
.Alternatibak erkatzea eta lortu diren datuak eskakizun ofizialetara doitzea.
.Administrazioari aurkeztu eta hark onartzeko moduko eskaera prestatzea, ustiategia hobetzeko edo hari ekiteko proiektuari buruz.
.Administrazioak erantzuteko dituen epeak eta ustiapenari ekiteko edo hura hobetzeko ohiko proiektuak betetzeko epeak adieraztea.
.Behin proiektua onetsiz gero, egin beharreko tramiteak eta bereganatzen diren konpromisoak adieraztea.
.Proiektua kontrolatzeko eta haren jarraipena egiteko metodoak identifikatzea.
.Izan litezkeen ez-betetzeetatik maizen gertatzen direnak aipatzea, eta beraien ondorioak.
b) Edukiak.
.Enpresa sortzea:
-Enpresa-jardueraren proiektua.
-Lehen ideia.
-Mugak eta bakorazioa.
-Haren bideragarritasunari buruzko argudioak.
.Sektorean lanean hastea:
-Nekazaritza eta abere-hazkuntzako jarduerak hobetzea.
-Nekazaritza eta abere-hazkuntzako sektorearen barruko jarduera berriak.
-Dibertsifikazioa: artisautza, nekazalturismoa, beste sektore batzuk.
.Proiektuei buruzko araudia:
-Bete beharreko baldintzak.
-Tramitazioa. Horren ardura duten erakundeak. Eskatzen diren agiriak. Agiriak betetzea.
-Kontroleko sistemak eta epeak. Hartzen diren konpromisoak.
-Ez-betetzeak. Motak. Ondorioak.
.Alternatiben aurkezpena eta ebaluazioa:
-Helburu motak.
-Alternatibak eta beraien artean aukeratzeko metodoak.
.Marketing proiektua eta plana:
-Produktuari buruzko erabakiak.
-Erosketen arloko politika.
-Biltegiari buruzko erabakiak.
-Merkaturatzeari buruzko erabakiak.
-Salmenten arloko politika.
-Marketing-planaren eredua.
.Proiektuak ekonomia-finantzen aldetik aurrera egiteko duen ahalbidearen azterketa:
-Proiektuari buruzko finantza-aurreikuspena, sortuko eta irentsiko dituen fondoen arabera.
-Kostuen zehaztapena.
-Diruzaintzako aurrekontua.
-Proiektuaren errentagarritasuna: VAN eta TIR.
.Proiektua abian jartzearen simulazioa:
-Ibilgetuaren erosketa.
-Langileen kontratazioa.
-Liburuak.
.Baserri-giroko proiektuen kontrola:
-Proiektuen jarraipena egiteko metodoak eta haiek kontrolatzekoak.
-Desbideraketak kalkulatzea eta baloratzea.
.Bibliografia erabiltzea eta interpretatzea.
.Aplikazio informatikoak:
-Datu-basea.
-Kalkulu-orria.
-Kudeaketarako programak.
-Datuak sartu eta erabiltzea.
-Azterlan-proiektuen aurkezpena.
.Ustiapena hobetzeko edo hari ekiteko benetako proiektua egitea.
11. lanbide modulua: Lantokiko prestakuntza.
Iraupena: 380 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
11.1. Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresaren produkzio prozesuen antolaketan parte hartzea.
.Planteatutako helburuak betetzeko lan-erritmoak, produkzio bitartekoak, langileak eta materialak kalkulatzea.
.Hornitu eta bidaltzeko eragiketetan elkarlanean aritzea, sarrera- edo irteera-partiden egokitasuna eta merkatuko eskaeretarako haien egokitzapena baloratuz.
.Langileen arteko lan-banaketak produkzio-lanak eraginkortasunez ibiltzen laguntzen duen modua ikustea.
.Produkzio bitartekoak nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresaren helburu ezarriekin bat datozela egiaztatu behar da.
.Lan-jarraibideak eskualdatzeko era, argitasuna eta zehaztasuna baloratzea.
.Produkzio prozesuan bildu beharreko informazioaren kopurua eta kalitatea eta horretarako erabilitako moduak ebaluatzea.
11.2. Nekazaritza edo/eta abeltzaintzako produkzioko prozesuetan betearazpen- eta kontrol-eragiketetan elkarlanean aritzea, emaitzak eta desbideraketen kari posibleak erkatuz.
.Produkzio prozesua aztertzea, kontrol-beharrizanak beraiek burutzeko erabilitako bitartekoekin lotuz.
.Enpresan sartutako nekazaritza edo/eta abeltzaintzako prozesuek eskatutako produkzioko lanak eta eragiketak betearaztea.
.Produkzio prozesuan kontroletik kanpoko parametroak baloratzea, berauek beren kariekin lotuz, haien ondorioei buruzko aurreikuspenak eginez eta neurri zuzentzaileak proposatuz.
.Lortutako emaitzak baloratzea, espero zirenekin erkatzea eta neurri zuzentzaileren bat aplikatuz gero horren eraginkortasuna baloratzea.
.Eragiketa ezberdinei lotutako segurtasun-neurriak identifikatu eta beren xedearekin eta laneko eraginarekin lotzea.
.Faktore batzuen lan inguruneko eragina eta lan ingurunea ikustea: taldetako lana, erantzukizun maila, lokabetasun maila, monotonia, motibazioak.
.Produkzio prozesuetan ezarritako egutegia betetzeko maila ikustea.
.Produkzio prozesuko kalitatearen balorazioan parte hartzea, emaitzen ebaluazioa, kari posibleak eta neurri zuzentzaileak egiaztatuz.
.Kalitatea kontrolatzearekin lotutako lanen esleipenean parte hartzea.
11.3. Enpresak ingurugiroa babesteko hartzen dituen neurrien aplikazioan eta kontrolean elkarlanean aritzea.
.Produkzio prozesuek eta produktuak egokitzeko prozesuek ingurugiroari begira agertzen dituzten arazoak eta berauek kontrolatzeko hartutako neurriak aztertu eta baloratzea.
.Lanen antolakuntzan, lanen esleipenean eta azalpenean eta hondakinen eta isurkien bilketan, tratamenduan eta ebakuazioan parte hartzea.
.Ingurugiro-baliabideak babesteko jarduera nagusiak deskribatzea.
.Ingurugiro-araudia betetzeko maila baloratzea.
11.4. Lanerako segurtasunari eta higieneari begira hartutako neurrien aplikazioan eta kontrolean elkarlanean aritzea, aurretik finkatutako prozedurak eta ingurugiro-babesa kontuan hartuz.
.Nekazaritza eta abeltzaintzako enpresetan higieneari buruzko arautegi orokorra eta barnekoa errespetatu eta betearaztea.
.Ekipoetarako eta instalazioetarako ezarritako babes-elementuak behar bezala daudela egiaztatzea.
.Instalazioen eta ekipoen higiene-egoera ikuskatzea, jasotako informazioaren analisiaren edo zuzeneko behaketaren bitartez.
.Norberaren segurtasunari eta higieneari begira eskatzen ahal diren mailak betetzeko jarrera eta neurri zuzentzaileak hartzeko hobekuntzak hartu, kontrolatu eta proposatzea, zertarako-eta produktuen kutsadura- edo alterazio-arriskuak txikitzeko.
.Materialak eta produktuak manipulatu, prozesuak betearazi eta ekipoak eta instalazioak erabiltzeak ingurugiroaren segurtasunari eta babesari begira dituen arriskuak eta ondorioak identifikatu eta baloratzea.
.Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresaren segurtasun- eta larrialdi-planetan ezarritako neurriak errespetatu eta betearaztea.
.Lan-egoeretan segurtasunarentzako arriskuak txikitzeko prebentziozko jokaerak eta norberaren babeserako bitartekoak ongi erabiltzen direla egiaztatzea.
11.5. Lan inguruneko harremanak eta lan-gatazkak konpontzeko erabilitako metodoak ebaluatzea.
.Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresaren antolamenduzko egitura eta "rol"-banaketak aztertzea.
.Agintaritza-ordezkaritzak eta autonomia maila guztietan identifikatu eta egiaztatzea.
.Buruzagitza ereduak eta epe labur eta ertainerako helburuen lorpeneko beraien eragina identifikatu eta egiaztatzea.
.Prozesuetarako beharrezkoa den informazioa ahoz eta idatziz jakinaraztearen egokitasuna eta emaitzak baloratu eta hobekuntzan lankidetzan jardutea.
.Lan-harremanetako arazoak identifikatzea eta kalifikatzea eta bertan sartutakoek ekarritako konponbideak egiaztatzea.
.Talde-bilerak edo/eta -eztabaidak baloratzea, aplikatutako teknikak identifikatuz eta beste teknika eraginkorrago batzuen hobekuntzan edo bilaketan lankidetzan jardutea.
.Lanpostuen barru-barruko motibazio posibleak identifikatu eta hobekuntzen edo egokitzapenen planteamenduan lankidetzan jardutea.
11.6. Produkzio-planean ezarritako eskaeren arabera makinak, ekipoak eta instalazioak behar bezala jartzeko artatu eta eta erabiltzeko programaren ikuskapenean parte hartzea.
.Beharrezko instalazioak, ekipoak, makinak eta eragiketa mekanizatuak eta haiek artatzeko eragiketak identifikatzea.
.Eragiketa mekanizatuen programa interpretatzea eta horiek egiteko hartzen ahal den denbora eta une egokia adieraztea.
.Produkzio-helburuekin bat datozen lanaren etekina eta kalitatea eragiketa guztietan bermatzen dituzten lan-aldagaiak zehaztea:
-Lan-abiadura.
-Ekipoaren erregulazioa.
-Kalitate-irizpideak.
-Lanari lotutako gaitasun eta etekinak.
.Eragiketa mekanizatuen garapena baloratzea eta emaitzak kalkulatzea (lan-gaitasuna, etekina eta kalitatea), informazio guztia tratatzeko euskarri informatikoaren laguntzaz.
.Jokaera edo emaitza irregularrak detektatzea eta eragiketen programazioko eta garapeneko aldaketak proposatzea, zertarako-eta lan mekanizatuaren emaitza teknikoak hobetzeko.
.Artapenerako beharrezkoak diren materialei, ordezkoei eta inplementuei buruzko aurreikuspena zehaztea.
.Artatzeko eragiketak tekniko-ekonomikoki ikuskatzeko artapen- eta konponketa-parteak egitea.
.Segurtasunari eta higieneari begira eskatzen ahal diren beharkizunak ezartzea, artatu baino lehen, artatzean eta artatu eta gero.
11.7. Makina, ekipo eta instalazio berriak eskuratu beharra eta produkzio-plana behar bezala aplikatzeko daudenen egokitzapena ebaluatzea.
.Ezarritako produkzio-helburuetarako beharrezkoak diren makinak, ekipoak eta instalazioak identifikatzea.
.Eragiketa bakoitzerako mekanizazio-alternatiba posibleak ezartzea:
-Dauden teknologiak.
-Dauden ekipoen dimentsioak eta motak.
-Giza baliabideei (laneskuari, prestakuntza mailari eta kopuruari) begirako beharrizanak.
.Alternatiba posibleak baloratzea eta emaitza tekniko-ekonomiko onenak ematen dituena proposatzea.
.Dauden makina, ekipo eta instalazioak ezarritako produkzio-planera egokituta nola dauden ebaluatzea, haien erabilera mailaren eta errentagarritasunaren arabera.
.Esleitutako instalazio eta makinen parkearen hobekuntzak proposatzea, ezarritako produkzio-planaren etekin tekniko-ekonomikoak handiagotzen dituztenak.
b) Edukiak.
.Enpresaren kudeaketa tekniko eta ekonomikoa.
.Nekazaritza edo/eta abeltzaintzako produkzioa programatu, antolatu eta kontrolatzea.
.Laborantzako edo/eta abeltzaintzako produkzioko eragiketak.
.Makina, ekipo eta instalazioak erabili eta artatzea.
.Ingurugiro-babeserako eta segurtasunerako eta higienerako neurriak.
.Enpresaren hobekuntzarako programak.
2.3. Iraupena, sekuentzia eta ordu-banaketa.
1. Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen
antolamendu eta kudeaketa 132 6 2.
2. Nekazaritzako ekoizpena 288 9 1.
3. Abeltzaintzako ekoizpena 288 9 1.
4. Nekazaritzako enpresen mekanizazioa
eta instalazioak 192 6 1.
5. Fitopatologia 128 4 1.
6. Landare-ekoizpenaren kudeaketa eta antolaketa 154 7 2.
7. Lan inguruneko harremanak 64 2 1.
8. Ikastetxeak berak diseinaturikoa 242 11 2.
9. Lan prestakuntza eta orientazioa 66 3 2.
10. Proiektu integratua 66 3 2.
11. Lantokiko prestakuntza 380 Lanaldian 2.
II. ERANSKINA. Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako teknikariaren heziketa zikloko lanbide moduluetan irakaslanean arituko diren irakasleen espezialitateak
LANBIDE MODULUA IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA KIDEGOA
1. Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen antolamendu
eta kudeaketa. Nekazaritzako Ekoizpen Prozesuak. Bigarren Hezkuntzako irakaslea
2. Nekazaritzako ekoizpena. Nekazaritzako Ekoizpen Prozesuak. Bigarren Hezkuntzako irakaslea
3. Abeltzaintzako ekoizpena. Nekazaritzako Ekoizpen Prozesuak. Bigarren Hezkuntzako irakaslea
4. Nekazaritzako enpresen mekanizazioa eta instalazioak. Nekazaritzako Ekoizpenerako Eragiketak eta Ekipoak. L.H.ko irakasle teknikoa
5. Fitopatologia. Nekazaritzako Ekoizpen Prozesuak. Bigarren Hezkuntzako irakaslea
6. Landare-ekoizpenaren kudeaketa eta antolakeeta. Ekoizpenerako Eragiketak eta Ekipoak. L.H.ko irakasle teknikoa
7. Lan inguruneko harremanak. Lan Prestakuntza eta Orientazioa. Bigarren Hezkuntzako irakaslea
8. Ikastetxeak berak diseinaturikoa. (1)
9. Lan prestakuntza eta orientazioa. Lan Prestakuntza eta Orientazioa. Bigarren Hezkuntzako irakaslea
10. Proiektu integratua. (1)
(1) Nekazaritza eta abere-hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko heziketa zikloko lanbide moduluetan irakaslanean arituko diren irakasleen espezialitateak.
III. ERANSKINA. Ikasketa hauetarako gutxienez behar diren leku eta instalazioak
Apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuko 19. artikuluarekin bat etorriz, Nekazaritza eta abere- hazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako Lanbide Heziketako heziketa zikloko irakaskuntza gauzatu ahal izateko ondorengo taulan azaltzen diren irakaslekuak behar dira, gutxienez.
Irakaslekuen azalerak ikasleen kopuruaren arabera murriztu ahal izanen dira, 2.ª eta 3.ª zutabeetako balioak erreferentzia harturik.
Erabilera anitzeko gela 60 m2 40 m2 %45
Analisi laboratorioa 90 m2 60 m2 %10
Nekazaritzako tailerra 150 m2 120 m2 %10
Aberetegiak (2) 750 m2 750 m2 %15
Finka: lur landuen azalera (2) 5 ha. 5 ha. %20
(2) Ikastetxetik kanpo egoten ahal dira.
."Erabilera graduak" portzentaian adierazten du eremu hori ustez zenbat ordu egonen den ikasle talde batek okupaturik curriculumeko irakaskuntzak emateko, irakaskuntza horien iraupen osotarakoaren aldean. Beraz, hezkuntza administrazioek orientazio gisa erabiliko dute curriculuma ezartzerakoan erabilera gradua definitzeko.
."Erabilera graduak" uzten duen neurrian, zilegi da beste ikasle talde batzuek okupatzea prestakuntza eremuak, heziketa ziklo bera edo beste bat edo beste hezkuntza etaparen bat egiten ari direnek.
.Beti ere zilegi izanen da prestakuntza eremuekin lotura duten ikasketa jarduerak (erabilera graduak adierazten duen okupazioarekin) eite bereko beste jarduera batzuetarako ere erabiltzen diren irakaslekuetan egitea.
.Ez da interpretatu behar zehaztu diren prestakuntza eremu diferenteak nahitaez zerrakuraz bereizirik egon behar dutenik.
Iragarkiaren kodea: a990