276/1996 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 15EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ESPARRUAN MEKANIZAZIO BIDEZKO PRODUKZIOKO GOI MAILAKO TEKNIKARIAREN TITULUARI DAGOKION GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAREN CURRICULUMA EZARTZEN DUENA
BON N.º 150 - 11/12/1996
XEDAPEN GEHIGARRIAK
AZKEN XEDAPENAK
I. ERASKINA
II. ERASKINA. Ibilgailuen Elektromekanika heziketa zikloko lanbide moduluetan irakaslanean aritzen diren irakasleen espezialitateak
III. ERASKINA. Ikasketa hauetarako gutxienez behar diren leku eta instalazioak
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak laugarren artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Halaber, 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.
Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22 "E.A.O."), Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea, lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ondoren, eta Mekanizazio bidezko Produkzioko goi mailako teknikariaren titulua eta hari dagozkion gutxieneko ikasketak ezarri zituen abenduaren 16ko 2417/1994 Errege Dekretua argitaratu ondoren (1995.eko otsailaren 8ko "E.A.O."), eta kontuan hartuta bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan bai eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak lanbide heziketaren alorrean berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta produkzio sistemaren arteko erlazioak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.
Lanbide heziketaren xedea da ikasleak prestatzea lanbide eremuetan jarduteko, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketetara egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, baita erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.
Berariazko lanbide heziketak antolamendu modularreko heziketa ziklo sail bat biltzen ditu, iraupen desberdinetakoak, berariazko lanbide heziketako arlo desberdinek osatuak. Berariazko lanbide heziketak gazteak lan munduan sartzea errazten du, lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako eta produkzio sistemaren koalifikazio eskakizunari erantzuten dio.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraituz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio irizpideak.
Lanbide modulu guztien xedeak, alegia, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko aspektuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko aspektu horiek tituludunaren amankomuneko koalifikazioa segurtatzen dute, horixe baita tituluak Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta koalifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.
Curriculumaren edukiak amaierako gaitasunak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa. Lan munduan gaitasun unitate bakoitzak dituen balioak eta esanahiak, eta lan teknikoaren balioaniztasun funtzional eta teknologikoak ekarri dute curriculumean jakintza teknologikoaren eremu desberdinekin loturiko edukiak sartzea, lanbide eskakizun bakoitzaren azpian diren produkzio prozedurek bilduak.
Amaierako gaitasun bakoitzari dagozkion ebaluazio irizpideek bidea ematen dute amaierako gaitasun hori noraino lortu den egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarria dira.
Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide modulu bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketa egiten ari den ikaslearen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (1995-9-4ko "E.A.O.") xedatu zuena.
Mekanizazio bidezko Produkzioko goi mailako teknikariaren lanbide gaitasunak, gaitasun unitatetan antolatuak, honakoak dira: mekanizazio, konformatu eta muntaketako eragiketa prozesuak burutzea; mekanizazioa, konformatua eta muntaketa egiteko sistema automatizatuen programazioa egitea; fabrikazio mekanikoaren produkzioa programatu eta kontrolatzea; fabrikazio mekanikoaren arloan produkzioa kudeatu eta gainbegiratzea eta fabrikazio mekanikoaren kalitatea kontrolatzea.
Mekanizazio bidezko Produkzioko goi mailako teknikariaren lanbide tituluak mekanizazio bidezko fabrikazioaren sektoreko prestakuntza beharrei erantzun nahi die.
Titulu hori dutenek ondoko azpisektoreetan jardun dezakete: makineria eta ekipo mekanikoak egitea, osagarri dispositiboak eta aparatuak egitea, kableak egitea, pilak eta akumuladoreak egitea, lanparak eta argiteriako materialak egitea, neurketa, kontrola eta programazioko aparatuak egitea, tresna optikoak egitea, argazkilaritza eta zinemagintzako materialak egitea, material mediko-kirurjikoa eta aparatu ortopedikoak egitea
oro har, makanizazio, konformatu eta muntaketa bidezko lanak egiten dituzten enpresa handi eta ertainetan lan egitea.
Tituluaren profilean zehaztu eta adierazitako lanbide gaitasunak erantzuna izan nahi du lan teknikoak ondoko funtzioetan dituen koalifikazio beharrentzat: produkzio prozesuaren programazioa eta plangintza eta kalitate kontrola.
Horrenbestez, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko uztailaren hamabosteko bilkuran hartutako erabakiari jarraituz,
DEKRETATU DUT:
Foru Dekretu hau, Mekanizazio bidezko Produkzioko goi mailako teknikariaren tituluarekin lotutako lanbide heziketako ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.
Mekanizazio bidezko Produkzioko heziketa zikloa goi mailako berariazko heziketan sartu behar da, eta 2.000 orduko iraupena du.
Produkzio sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorra eta lanbide moduluak, haien iraupena, amaierako gaitasunak, ebaluazio irizpideak eta edukiak barne, Foru Dekretu honetako I. eraskinean ezarri dira.
Mekanizazio bidezko Produkzioko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak ondoko lanbide moduluetan antolatuko dira:
1. Ikastetxeko prestakuntza:
- Mekanizazio, konformatu eta muntaketa prozesuen definizioa.
- Fabrikazio mekanikorako kontrol numerikoko makinen programazioa.
- Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa.
- Fabrikazio mekanikoaren arloko produkzioaren programazioa.
- Mekanizazio, konformatu eta muntaketa prozesuak burutzea.
- Fabrikazio mekanikoaren kalitate kontrola.
- Fabrikazio mekanikoan erabiltzen diren materialak.
- Fabrikazio mekanikoaren industrietako segurtasun planak
- Lan taldeko harremanak.
- Lan prestakuntza eta orientazioa.
2. Lantokiko prestakuntza.
- Lantokian bertako prestakuntza.
Urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuak ezarritakoari jarraituz, Foru Dekretu honetako II. eraskinean jarri dira Mekanizazioko teknikariaren lanbide heziketako tituluaren ikasketek osatzen duten curriculumaren lanbide modulu bakoitza irakasteko irakasleek behar dituzten espezialitateak, izan ere, errege dekretu harexetan Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoak atxiki baitzitzaizkien lanbide heziketako berariazko espezialitateei eta haiek garatzen dituzten xedapen guztiei.
Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.
Ikastetxeek Mekanizazio bidezko Produkzioko goi mailako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, nola eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren marko orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.
Aurreko lerroaldean aipatzen den Curriculum Proiektua garatzeko, kontuan hartu beharko da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoak horri buruz dioena.
Mekanizazio bidezko Produkzioko goi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako Departamentuek lanbide moduluetako programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen amaierako gaitasunak, edukien banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.
Mekanizazio bidezko Produkzioko goi mailako heziketa zikloaren ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira lanbide moduluetan ezarritako amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak, Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duten Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak ezarri zuenari jarraituz.
Mekanizazio bidezko Produkzioko goi mailako heziketa zikloaren ikasketak egin ahal izanen dituzte Batxiler titulua izan eta ondotik datozen Batxilerreko ikasgaiak egin dituzten ikasleek:
- Marrazketa Teknikoa.
- Teknologia Industriala II.
Hezkuntza Sistemaren Antolamenduari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen 32. artikuluak ezarritakoari jarraituz, modua izanen da Mekanizazio bidezko Produkzioko goi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, nahiz eta ezarritako baldintza akademikoak ez bete. Horretarako, ikaslegaiak hogei urte eduki beharko ditu edo bestela zikloa hasten duen urte naturalean betetzeko izan beharko ditu, eta gainera sartzeko froga bat gainditu beharko du erakusteko Mekanizazio bidezko Produkzioko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak aprobetxamendu onez ikasteko ezagupen eta gaitasun nahikoak dituela.
Ikastetxeek Mekanizazio bidezko Produkzioko goi mailako heziketa zikloan sartzeko proba antolatu eta ebaluatuko dute, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak ezarriko dituen arauei jarraituz.
1/1990 Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Mekanizazio bidezko Produkzioko goi mailako heziketa zikloari dagozkien ikasketak gainditzen dituzten ikasleek Mekanizazio bidezko Produkzioko goi mailako teknikariaren titulua jasoko dute.
Aurreko atalean aipatutako titulua erdiesteko beharrezkoa izanen da Mekanizazio bidezko Produkzioko goi mailako heziketa zikloaren lanbide modulu guztiak gainditzea.
Honako hauek dira lanerako lanbide heziketarekin baliokidetu daitezkeen lanbide moduluak:
- Mekanizazio, konformatu eta muntaketa prozesuen definizioa.
- Fabrikazio mekanikorako kontrol numerikoko makinen programazioa.
- Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa.
- Fabrikazio mekanikoaren arloko produkzioaren programazioa.
- Mekanizazio, konformatu eta muntaketa prozesuak burutzea.
Ondokoak dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide ereduak:
- Mekanizazio, konformatu eta muntaketa prozesuen definizioa.
- Fabrikazio mekanikorako kontrol numerikoko makinen programazioa.
- Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa.
- Mekanizazio, konformatu eta muntaketa prozesuak burutzea.
- Lanerako prestakuntza eta orientazioa.
- Lantokiko prestakuntza.
Mekanizazio bidezko Produkzioko goi mailako teknikariaren titulua daukan ikasleak bidea izanen du Unibertsitateko ondoko ikasketetara pasatzeko:
- Injineru teknikoa.
- Itsas Armada Zibileko diplomatua.
Ikastetxeei Mekanizazio bidezko Produkzioko goi mailako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, bai ikastetxe pribatuei ikasketak irakasteko baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuari, bai araubide orokorreko ikasketa ez- unibertsitarioak irakasten dituzten ikastetxeetako gutxieneko baldintzak ezarri zituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuari bai eta hura garatzen duen edozein xedapeni jarraituz. Aipatu Errege Dekretuaren 34. artikuluaren arabera, espazio eta instalazioei dagozkien gutxieneko baldintzak Foru Dekretu honetako III. eraskinean heldu direnak dira.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak Foru Dekretu honek aipatzen duen curriculuma egokitu ahal izanen du, helduen hezkuntzarako antolamenduaren eta metodologiaren betebeharrei jarraituz, bai egonezko hezkuntzaren kasuan bai urrutiko hezkuntzaren kasuan. Halaber, curriculuma hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara egokitu ahal izanen da.
Foru Dekretu honetako 9. eta 10. artikuluek aipatzen dituzten ikasleez gain, ondotik adieraziko diren egoeretan dauden ikasleek egin ahal izanen dituzte Mekanizazio bidezko Produkzioko teknikariaren goi mailako heziketa zikloaren ikasketak:
a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko Batxilergo Esperimentaleko bi mailak gaindituak dituztenak.
b) Bigarren Mailako Lanbide Heziketako teknikari espezialistaren titulua dutenak.
c) Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditua dutenak.
Hori guztia, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarri zituen Berariazko Lanbide Heziketako heziketa zikloak aurretiaz ezartzeari buruzko jarraibideak eman zituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 20ko 444/1995 Foru Aginduak xedatutakoari jarraituz.
AZKEN XEDAPENAK
Baimena ematen zaio Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariari Foru Dekretu hau burutu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitara eman eta biharamunetik hasita izanen du indarra.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko uztailaren hamabostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Juan Cruz Alli Aranguren.-Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Pedro Burillo López.
I. ERASKINA
1.1. Sistema produktiboaren erreferentzia.
1.1. Lanbide profila.
1.1.1. Gaitasun orokorra.
Teknikari honentzat produkzio sistemak eskatzen duen lanbide prestakuntza orokorra honako hau da:
Mekanizazioaren prozesu produktiboa (txirbilak kentzea, konformatu eta mekanizazio bereziak) programatu, antolatu eta bertan parte hartzea, bai eta ekipo mekanikoak ekoiztu eta muntatzea ere, fabrikazio lanetan arituz eta sistema automatikoak programatuz, beti ere agiri teknikoetatik abiatuta eta behe mailako teknikoei eman beharreko laguntza emanez.
Teknikari hau, dena den, arkiteko, injineru edo lizentziatu edo/eta arkitekto tekniko eta injineru tekniko edo diplomatuen gainbegiraketa orokorraren menpe arituko da beti.
1.1.2. Lanbide gaitasunak.
-Jarraibideak, eragiketa-eskuliburuak eta mekanizazio prozesuak, materialen eta produktuen berezitasun teknikoak, mekanizazioko eta muntatzeko planoak eta, oro har, fabrikazio baldintzak prestatu, puntuan jarri eta kontrolatzea bideratzen dituzten datu guztiak.
-Mekanizazioko industrien produkzioa antolatu, planifikatu eta programatzea, fabrikazio prozesuak definituz eta hura aurrera ateratzeko behar diren ekipoak, bitartekoak eta materialak zehaztuz.
-Kontrol numerikoko makinak programatzea, lehenbiziko pieza nola burutzen den kontrolatuz, eta ekipo horien prebentziozko mantenimendua egiteko lanak definituz.
-Fabrikazio sistema automatikoak programatzea (robotak, manipulatzaileak, PLC eta CIM inguruneak), ekipoak definituz (neumatikoak, hidraulikoak, elektrikoak) produkzio beharren arabera.
-Mekanizazio industrietan ekipoak puntuan jarri eta haien fabrikazioa, muntaketa eta mantenimendua kontrolatzea, aurretiaz ezarriz behar diren idatzizko jarraibideak (metodoak, prozedurak, denborak, kontroleko zehaztapenak, produkzio programa).
-Mekanizazio industria batean, fabrikazioa gainbegiratzea, eskura dauden baliabideak emanez eta partituz, ezarritako produkzio, segurtasun eta kalitate baldintzak betetzen direla gainbegiratuz eta ezuste eta arazoei irtenbidea emanez.
-Mekanizazio enpresetan kalitate planak ezarri edo/eta kontrolatzea, entseiuetako eta lortutako neurrietako emaitzak baloratuz.
-Makina ekipo eta instalazioen fabrikazio, muntaketa eta mantenimendu prozesuen eta haiek antolatzeko moduen ikuspegi garbi eta integratzailea izatea, kontuan hartuz giza baliabideak, aspektu teknikoak, antolamenduzkoak eta ekonomikoak, beraiek eraginkortasunez integratuz edo haietako baten bat ordeztuz, produkzioaren optimizazio beharkizunen arabera.
-Lanbidearekin lotutako material, teknika, lan antolamendu eta aspektu ekonomikoetan gertatzen diren aldaketen ondoriozko lan egoera berrietara egokitzea.
-Integratuta dagoen talde funtzionaleko kideekiko hartu-eman arinak mantentzea, taldeak bete beharreko xedeak betetzeko erantzukizuna bere gain hartuz, gainerakoen lana errespetatuz, taldearen eginkizunak antolatu eta zuzenduz eta gerta daitezkeen eragozpenak gainditzen lagunduz, beti ere lankideen eta menpekoen ideiei buruzko jarrera tolerantea agertuz.
-Lana burutzerakoan komunikazio eraginkorrak mantentzea, batez ere beste produkzio arloekiko eta talde barneko koordinazio maila altua eskatzen duten eragiketetan, aginduak eta informazioak interpretatuz, jarraibide argiak arintasunez sortuz eta behar denari argibideak emanez eta laguntza eskatuz, eragiketa burutzen den bitartean gora-beherak sortzen badira.
-Langile talde baten buru aritzeko eta taldekideak konbentzitzeko gauza izatea, beti ere pertsonen arteko harremanak erabiliz produkzioaren helburuak erdiesteko.
-Maila beheragoko beste teknikari batzuen lana antolatu eta zuzentzea, prozesuen (prozeduren) kontrolari buruzko jarraibideak emanez, baldin eta produkzio programen ondorioz aldaketarik sortzen bada, eta produkzio prozesuetan aurreikusi ez diren kasuetan zer egin behar den erabakiz.
-Balizko larrialdi egoera batean aritzea, alarma seinaleak azkartasunez transmitituz, taldekideen jarduerak zuzenduz eta larrialdiak sor litzakeen arriskuak aurreikusi edo zuzentzeko ezarritako segurtasunezko bitartekoak aplikatuz.
-Arazoei irtenbidea ematea eta beren jarduera propioez edo besterenaz erabakiak hartzeko gauza izatea, jarraitu beharreko arau ezarriak identifikatuz eta segituz, beti ere bere gaitasunaren esparruan eta erabaki horien inguruko iritzia eskatu ondoren, baldin eta erabaki horien ondorioak garrantzizkoak badira beste arloekiko koordinazioan.
Lan egoeretan eskatzen zaion autonomia.
Teknikari honi, bera baino maila jasoagoko teknikoek esleitutako eginkizun eta xedeen esparruan, ondoko autonomia gaitasunak eskatuko zaizkio, oro har, arituko den lan arloetan:
-Mekanizazio bidezko fabrikazio, produktu eta prozesuaren argibide teknikoak interpretatzea.
-Lan prozesu eta prozedurak garatzeko proposamenak egitea.
-Makina automatikoen programazioa garatzea.
-Mekanizazio bidezko fabrikazioko sistema automatikoen programazioa egitea.
-Bere menpeko langileek egindako lanak antolatu eta kontrolatzea.
-Eragiketa prozedura eta sekuentziei eta prozesuaren kontrolari buruzko jarraibide idatzizkoak ematea.
-Lan karga antolatu eta banatzea, aurretik ezarritako xedeak erdietsi ahal izateko.
-Giza baliabideak eta lanaren etekina optimizatu eta kontrolatzea.
-Produkzio programa garatzea, logistika beharren eta enpresaren ahalaren arabera.
-Mekanizazioan erabilitako makina eta ekipoetan egindako mantenimendu lanak gainbegiratzea.
-Produkzio prozesuetan gerta daitezkeen ezuste eta eragozpenei irtenbidea bilatzea.
-Enpresaren jarraibideak edo enpresaren kalitate eskuliburua nola aplikatzen diren gainbegiratzea.
-Segurtasun arauen eta lan osasuneko arauen baldintzak eta baldintza horiek betetzen ote diren gainbegiratzea.
-Berrikuntza teknologikoak eta fabrikazio mailako hobekuntzak sustatu, koordinatu eta sartzea.
1.1.3. Gaitasun unitateak.
1. Mekanizazio, konformatu eta muntaketako eragiketa prozesuak burutzea.
2. Mekanizazio, konformatu eta muntaketako sistema automatikoen programazioa burutzea.
3. Fabrikazio mekanikoaren produkzioa programatu eta kontrolatzea.
4. Fabrikazio mekanikoaren produkzioa kudeatu eta gainbegiratzea.
5. Fabrikazio mekanikoaren kalitatea kontrolatzea.
1.1.4. Errealizazioak eta lanbide eremuak.
1. Gaitasun Unitatea: Mekanizazio, konformatu eta muntaketako eragiketa prozesuak burutzea.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
1.1. Prozesuan erabiltzen diren materialak definitzea, osotasuneko plano batetik eta despiezeko plano batetik abiatuta, erabili beharreko prozeduraren eta eskura dauden materialen arabera, behar den kalitatea duen fabrikazioa lortuko dela segurtatuz.
-Materialaren egoera (suberaketa, kalibraketa), itxura eta tamaina piezaren zehazpenak betetzeko modukoak dira.
-Materialen gaindikinak edo murrizketak eta materialen gainkargak fabrikazio prozesuaren arabera ezarriko dira.
-Materialen hautaketa hornitzaileek ematen dituzten alternatibak zuzen neurtu ondoren egin da.
-Kontuan hartu dira osagarrien fabrikatzaile eta hornitzaileek zehaztutako jarraibideak, mekanizazio, konformatu eta muntaketa prozesuei doazkienean.
-Materialak, dituzten kalitate, mota eta ezaugarrien arabera, mekanizatu daitezke eta dauden baliabideekin erabili.
-Definitutako materialen tamaina eta itxura egokienak dira aprobetxamendurik altuena lortzeko, enpresak zehaztutako kostuetatik atera gabe, beti ere.
1.2. Fabrikazio prozesuak burutzea, aldien, makinen, ekipoen eta instalazioen sekuentzia definituz, fabrikazioa egingarria dela segurtatuz, baliabideak optimizatuz eta kalitatea ezarritako segurtasunarekin erdietsiz.
-Eragiketa prozesua fase guztiak hartzeko moduan burutu da, bai eta horien hurrenkera korrelatiboa gordez fabrikazioan eta muntaketan.
-Prozesuaren faseek ondokoak baldintzatzen dituzte:
.Behar diren makina eta erremintak, bai eta horiek erabiltzeko jarraibideak ere.
.Zehazpen teknikoak.
.Fabrikazioko eragiketak eta haien sekuentzia.
.Azaleko tratamenduak eta tratamendu termikoak.
.Lan metodoak.
.Fabrikazio denborak.
.Jarraibideen orria.
.Kalitate kontroleko arauak.
.Ibilbide orria.
.Tresneria.
.Langileen gaitasuna.
.Ezarri litekeen segurtasuna.
.Prebentziozko mantenimendua.
-Burututako prozesuek lana egiteko bidea ematen dute, agindutako kalitate, epe eta entrega baldintzetan.
-Prozesuak Ikuskapen Oinarrien Plana (IOP) ezartzen du, bai eta egin beharreko kontrol motak eta entseiuak ere.
-Eragiketa prozesua egiteko, kontuan hartzen da prozesuaren AOAMa.
-Definitutako prozesuak fabrikatzeko eta instalatzeko erabili daitezkeen makina eta ekipoen optimizazioa lortzen du.
1.3. Lan metodo bat prestatzea fase bakoitzerako eta eragiketa bakoitzeko denborak kalkulatzea, prozesuaren, tresneriaren eta erreminten parametroak ezarriz, zertarako eta fabrikazioa egingarria dela, kalitatea agindutakoa dela eta ezarritako segurtasunarekin aritu dela bermatzeko.
-Eragiketa bakoitzerako definitu diren parametroek (abiadura, aitzinapena, iraganaldiaren sakontasuna, presioa) produktuaren kalitatea bermatzen dute eta denbora optimizatzen.
-Definitutako tresneria eta erremintek eragiketak ezarritako kalitateaz eta eskatutako segurtasunaz eginen direla bermatzen dute.
-Egindako krokisek produktua fabrikatzeko tresna, tresneria edo berariazko erremintaren diseinua eta gauzatzea bideratzen dute.
-Prozesua burutzeko erremintak, ahal dela normalizatuak, definitu dira (giltza dinamometrikoak, berariazko kokapenak).
-Eragiketen diagrama eta jarraibideetako orriak ezarritako irudikapeneko arauei lotzen zaizkie, eta produkzioaren erantzuleek eta langileek erraz interpretatzeko modukoak dira.
-Eragiketa fase desberdinetarako definitutako parametroen (abiadura, aitzinapena, tenperatura) tolerantziak produktuaren kalitatea bermatzen du eta denbora optimizatzen.
-Fabrikazio denboren kalkulua zuzena da, ezarritako teknikak erabiltzen dira, eta eragiketaren eta makinaren doikuntzak egiteko denborak aurreikusten dira.
-Egiaztapen bakoitzean erabili behar diren kontrol aparatuak zehaztu dira bai eta tolerantzia onargarriak ere.
-Fabrikazio prozesuak hobetzen saiatzen da, aurrerapen teknologikoa begiratuz.
1.4. Behar diren makina eta tresna berrien zehazpenak definitzen laguntzea produkzio helburuak lortzeko, beti ere produktuaren argibide teknikoak eta produkzio planak aintzat harturik.
-Makina, tresneria eta instalazio berriak, fabrikatu nahi diren produktuen tamaina, itxura eta tolerantziei egokitzen zaizkie.
-Makina eta instalazioen ezaugarriak produkzio helburuen arabera definitzen dira (ahalmena, tamaina, prestazioak).
-Ezagupen teknologikoen eguneratzeak bidea ematen du erosketa proposamen optimoak egiteko, inbertsioen errentagarritasun handiena lortzearren.
-Produkzio bitartekoek maila teknologiko lehiakorra dute inbertsioak ahalik eta errentagarrien izan daitezen, eta ezarritako kalitatea lortzen dute.
-Definitutako produkzio bitartekoek produkzio helburuak betetzeko behar den aldaberatasuna dute.
1.5. Makinak eta instalazioak industri plantan nola banatu proposatzea, kontuan hartuz giza baliabideak eta baliabide materialak kokatzeko arauak, eta segurtasuna bermatuz.
-Makina edo instalazioak materialen fluxuaren arabera ezarri dira, eta plantako banaketa arauak errespetatu dira.
-Proposatu den banaketak kontuan hartu ditu prozesuaren aldiak, bai eta bide kritikoak, materialen sarbide eta aterabideak, botila lepoak eta aire bidezko desplazamenduak.
-Proposatu den banaketak prozesu bitarteko trabak saihesten ditu.
-Banaketak materialak ahal den gutxiena mugituko direla bermatzen du.
-Makineria eta instalazioetako plantako banaketa segurtasun, kalitate eta aldaberatasun irizpide egokiei jarraituz egin da, produkzio helburuak lortu ahal izateko.
1.6. Prozesua burutzeko behar diren agiri teknikoak eguneratuta eta antolatuta mantentzea.
-Historikoak (AOAM) produkzioak iraun bitartean egiten diren aldaketak (itxurakoak, tamainakoak, prozesukoak) sartuz betetzen dira.
-Agiri teknikoak eguneratu eta antolatzeak bidea ematen dute katalogo, aldizkari, kalitate eskuliburu eta planoak eskuratzeko.
-Agiriak ezarritako arauen arabera kodetzen dira.
-Agiri teknikoak berrikusi eta eguneratzeko arauak ezarri dira.
b) Lanbide eremua.
Produkzio bitartekoak.
Erabiliak: lanpostu informatikoa sarean konektatua, digitalizatzeko taulatxoarekin eta berariazko programekin; kalkulagailu zientifikoa; material informatikoa; sistemak kudeatu eta monitorera jartzeko programak.
Erlazionatua: txirbilak erauzteko makina erremintak (tornua, fresatzeko makina, artezgailua, daratulua, madrinak egiteko makina, zepiloa); makanizaziorako berariazko makinak (elektroerosioa, ultrasoinuak, plasma); konformatuko makinak; amarratze sistema estandarrak eta berariazko tresneria; CNC komunikazioko periferikoak; ebaki eta konformatzeko erremintak eta berariazkoak; mekanizaturako osagarri estandar eta berariazkoak; mantenimendurako eskuzko erremintak; material, produktu eta osagarriak; atmosfera kontrolatuen sorgailuak; hozteko bainuak, altzairu erregogorrezko erretilu eta saskiak, haga eta zutabeak; tenperatura kontrolatzeko tresnak (kontaktuzko arkatzak, seger piramideak, termometroak, pirometro elektrikoak (termopareak eta erradiazioa), pirometro optikoak, tenperaturarako erregulatzaile automatikoak), hozkailuak; upelak; itzaltzeko ekipoak eta tresneria; granailagailuak; kabinak; danbor birakariak; leuntzeko makinak; zinzelak; zinzel neumatikoak; harriz lantzeko makina eramangarriak; mailuak; fieltroak urratzaileekin; zinta urratzaileak; instalazioak (shot-peening, TMSHa)
masilagailuak; esmerilatzeko makina; lixagailua; sopleteak; habeak; upelak; metalizatzeko ekipoak; ihinztagailuak; zentrifugadorea; galdarak; erregulatze eta kontrolatzeko sistemak (manometroak, erregistragailuak); pintatzeko kabinak; robotak; automatak; nahasgailuak; tresneria (gakoak, euskarriak, birakariak, iraulketa bidezkoak), pistolak garbitzeko arraska, pintatzeko erreminta ekipoa; ebakitzeko lerroak; berotzeko instalazioak (forja); estanpazio lerro automatikoak; gas labeak, labe elektrikoak tratamendu termikoetarako; birbizartua egiteko instalazioak; hotzez estanpatzeko, laminatuak, estrusioa eta abar egiteko instalazioak; konformatua egiteko tresnak; produktuak maneatu eta garraiatzeko sistemak; jasotzeko sistemak; biltzeko sistemak; makina eta instalazioetako segurtasun sistemak.
Laneko produktuak eta emaitzak; fabrikazio prozesuaren argibide teknikoak.
Prozesu, metodo eta prozedurak; fabrikazio metodoak aztertzeko teknikak; fabrikazio prozesuetako akats eta eraginak aztertzeko teknikak; prozesu osoan zehar parte hartzen duten lan, pieza bakoitza, osagarri eta eragiketetako oinarrizko denbora edo denbora estandarra kalkulatzea; fabrikazio denborak neurtzeko metodoak; solidoan konformatzeko prozesuak; solidoan eta forjan deformazio progresiboa kalkulatzeko prozesuak; piezak kontrolatzeko metodoak.
Informazioa.
Erabiliak: produkzio bitartekoen argibide teknikoak, arauak, ezaugarri tekniko eta funtzionamenduzkoak; mekanizatu, materialen deformazio, erreminta eta epe erdiko lan plangintzari buruzko bibliografia, aldizkariak, katalogoak, grafikoak eta abako teknikoak; garraio eta mantenuzko elementuak; elikadura sistema automatikoak; CNC makinak; robotak, manipulatzaileak, denbora eta akuilu prozedura eta teknika berriak ezarri, aplikatu eta mantentzeko plano eta programei buruzko txostenak; lehendik fabrikatutako produktuei buruzko agiri teknikoak; prozesuko AOAMa; osotasuneko, despiezeetako, preskripzioetako planoak, tresneria eta makineria erabiltzeko arau teknikoak, katalogo komertzialak, produktuari buruzko agiri teknikoa, preskripzioak, produkzio teknikei buruzko azterlanak; egingarritasun azterlanak.
Sortua: jardueren plan sekuentziala, denboraren eta dauden baliabideen araberakoa; fabrikazio prozesuak; fabrikazio sistemak; mantenimendua antolatzeko sistemak.
2. Gaitasun Unitatea: Mekanizazio, konformatu eta muntaketa sistema automatizatuen programazioa burutzea.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
2.1. Kontrol numerikoko makinak programatzea, mekanizaturako ezarritako prozesutik abiatuta.
-CNC programak honakoak ezarri ditu:
.Eragiketen hurrenkera kronologikoa.
.Erremintak.
.Eragiketaren parametroak.
.Ibilbideak.
-CNC programa ezartzeko honakoak hartu behar dira kontuan:
.Makinaren prestazioa
ahalmena, abiadurak, esfortzu onargarriak.
.Kontrol numerikoaren ezaugarriak: kontrol mota, bloke formatoa, eginkizunen kodetzea.
.Piezaren geometria, serieetako tamaina eta lortu nahi diren akaberak.
.Piezak gordinean, makinan muntatu baino lehen, duen tamaina.
.Makina/piezaren "zeroa".
.Behar diren erreminta eta tresna motak.
.Erremintak biltze/elikatze automatikoa.
-Programa aurretik definitutako mekanizatu prozesuari dagokio.
-Erremintaren ibilbidea, ebakitzeko teknologiak eta piezaren geometriak eskatzen dutena da.
-Mekanizatuko beharrezko parametroak ezarri dira (ebakitzeko abiadura, iraganaldiko sakontasuna, aitzinapena), beti ere erabili behar diren erremintaren eta materialaren arabera, eta bestelako aldagaiak ere kontuan hartuta.
-Programak zuzenketa puntualak egiteko bidea ematen du, eskatutako kalitate paramatroak betez (tolerantzia, azaleko akabera).
-Sortutako dokumentazioak (erreminten zerrenda, makinaren eta piezaren zero posizioa, programaren orria) makina edo sistema prestatzeko bidea ematen du.
-Programak artxibatu egin dira, eta era seguruan bildu (euskarri informatikoan, zinta zuloduna, papera).
-Programaren sintaxia egiaztatzen da, burutuko dela bermatu ahal izateko.
-Simulazio bidez, egiaztatu da erreminta edo piezen ibilbideak ez dituela ezusteko mugimendurik egiten eta ezarritako profilari lotzen zaiola.
-Programa segurtasun arauen arabera ezartzen da.
2.2. Robotak programatzea, fabrikazioa burutzeko ezarri den prozesutik abiatuta.
-Roboten programazioa burutzeko honakoak hartzen dira kontuan:
.Robotaren prestazioak.
.Eragiketaren parametroak.
.Ibilbideak.
.Piezaren geometria.
.Erreminta.
.Seriearen tamaina.
-Egin behar den eragiketa zein den, hari dagozkion parametro fisikoak (abiadura, indarra) hartzen dira kontuan.
-Erremintaren aukera egokia da prozesuaren eragiketa jakin bakoitzerako.
-Sekuentzia deskribatzen duten mugimendu eta eragiketa guztiak ahal den denbora gutxienean egiten dira.
-Egiaztatzen da, simulazio bidez, erreminta edo piezen ibilbideak ez duela ezusteko mugimendurik sortzen eta ezarritako profilari dagokiola.
-Robotaren mugimenduen sekuentzia eta ibilbideak langile eta makinen segurtasuna bermatzen dute.
-Robotaren jarduerak lanpostua osatzen duten gainerako ekipokideekin koordinatuta dago.
-Programaren sintaxia egiaztatzen da, burutuko dela bermatu ahal izateko.
2.3. Manipulatzaileen eta fabrikazio sistema edo instalazio automatikoen programaketa egitea, ezarritako prozesu sekuentzial eta funtzional baten arabera.
-Egiaztatzen da prozesurako ezarritako denbora, eta produkzio beharretara egokitzen da.
-Parametroak (abiadura, indarra, tenperatura, kontzentrazioa, dentsitatea) egin behar diren eragiketen arabera ezartzen dira.
-Programaren sintaxia egiaztatzen da, burutuko dela bermatu ahal izateko.
-Programek bidea ematen dute prozesua hobetzeko egin daitezkeen zuzenketa puntualak egiteko.
-Egiaztatzen da, simulazio bidez, erreminta edo piezen ibilbideak ez duela ezusteko mugimendurik sortzen eta ezarritako profilari dagokiola.
-Mugimendu eta eginkizunen sekuentzia eta ibilbideak langile eta makinen segurtasuna bermatzen dute.
2.4. Lana burutzen denean edo probaldian, ekipo, makina edo instalazioetako programak burutzen direla gainbegiratzea.
-Programaren transmisio zuzenak bidea ematen du sekuentzia ezarritako prozesuaren arabera burutzeko.
-Zikloa hutsean burutzen denean, egiaztatzen da ez dela gertatzen ez kontrolez kanpoko talkarik ez mugimendurik.
-Egindako lanek agindutako tamainako eta kalitateko zehazpenak betetzen dituzte.
-Lehenbiziko pieza burutu ondoren, parametroak doitu daitezke eta makinen eta ekipoen doiketak egiten dira produkzioari ekiteko.
-Lehenbiziko piezak bidea ematen du programa, ekipoen prestaketa eta egindako eragiketak zuzenak direla egiaztatzeko.
b) Lanbide eremua.
Produkzio bitartekoak:
Erabiliak: CNC programak: eskuliburuak, lagunduak, sasiautomatikoak, CAMa; kontrolerako berariazko programak honakoentzat: robotak, manipulatzaileak, programazio kontsolak, ordenadore pertsonalak, periferikoak, komunikazio sareak, PLCak, datu baseak, CNCa.
Erlazionatuak: txirbila erauzteko makina erremintak; konformatua egiteko makina erremintak; xaflak prozesatzeko makina erremintak; lan bereziak egiteko makina erremintak (elektroerosioa, laserra, plasma); artezketa egiteko makina erremintak; koordenaden bidez neurtzeko makinak; muntaketa egiteko instalazio automatizatuak; estanpak, tresneriak; birbizartua egiteko instalazioak; forjatu eta estanpazio lerroak; trefilaketa, ijezketa eta estrusioa egiteko makina eta lerroak; fabrikazioko tresneria eta osagarriak; mekanizatuko tresneria eta osagarriak; ebakitzeko eta konformatua egiteko erremintak; robotak; manipulatzaileak; euskarri informatikoak, programazio lengoaiak, CNCa, PLCak, robotekin lan egiteko berariazkoak; komunikazio sareak; simulazio ekipoak.
Lanaren produktu edo emaitzak: CNC/CAMerako programak, robotak, manipulatzaileak eta fabrikazio sistemak; mekanizazio denborak, eskaintzak baloratu ahal izateko; diseinua optimizatzeko informazioa; fabrikaziorako informazioa (makinak kargatzea); sistemak kontrolatzeko programak; tresneria eta amarre sistemen deskribapena.
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: fabrikazio mekanikoko produktuak lortzeko sistemak (txirbila erauztea, ijezketa, deformazioa, esfortzuak, abiadurak, erremintak, akatsak); mekanizazio eta muntaketa teknikak (tornuketa, fresaketa, artezketa, muntaketa); fabrikazio teknikak (forja, estanpazioa, ijezketa, trefilaketa); automata eta robot industrialen programaketa; CNCa, CAD/CAMa eta fabrikazio malguko sistemak; prozesu industrialen kontrola ordenadore bidez.
Informazioa:
Erabilia: laneko fitxa teknikoaren planoa; materialen ezaugarriei buruzko datu teknikoak; instalazioetako funtzionamendu eta ezaugarriei buruzko datu teknikoak; makina konplexuen eragiketa eskuliburua eta CN ekipoak; tresneriaren eta erreminten ezaugarri teknikoak; makina, ekipo eta instalazioetako mantenimenduari buruzko jarraibideak eta eskuliburuak.
Sortua: doiketa egiteko parametroen fitxak; CNC programak makina erremintentzat; estanpazio, forja eta lehen eraldaketa prozesuetako programak; manipulatzaileak eta robotak.
3. Gaitasun Unitatea: Produkzioa programatu eta kontrolatzea fabrikazio mekanikoan.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
3.1. Produkzioa programatzea, prozesuaren dokumentazio teknikotik, produkzio kopurutik eta tailerrak dituen baldintza eta ezaugarrietatik abiatuta, zertarako eta lanak ezarritako epean burutzeko, bitartekoak ahalik eta hobekien aprobetxatuz. Lan aginduen sekuentzia ematea.
-Programazioa eskaeren, eskura dauden bitartekoen eta kanpoko produkzioaren arabera egiten da.
-Programazioak eta fabrikazioa kanpora ateratzeak entrega epeak eta ezarritako zenbatekoak betetzeko bidea ematen dute.
-Programazioak fabrikazio fase eta eragiketa guztiak hartzen ditu barne eta kontuan hartzen ditu material, produkzio bitarteko eta giza baliabideetako beharrak eta egoera operatiboa.
-Programazioak kontuan hartu du prozesuen denbora errealen iraupena (makinako denbora, itxaron denbora, ezusteengatiko gehigarria, interferentziak).
-Programazioak kontuan hartu ditu eragiketa eta puntu kritikoen sekuentzia, sinkronismoa edo aldiberekotasuna.
-Programazioak prebentziozko mantenimenduaren beharrak aurreikusi ditu, produkzioaren aldera.
-Programazioak kanpoko horniketako material, pieza eta azpimultzoak ezartzen ditu, kostua optimizatuz eta ezarritako kalitatea betez.
-Programazioak bidea ematen du giza baliabideak erabili eta optimizatzeko eta lanaren karga banatzeko.
-Ezarritako epean egin ezin diren prozesuen azpikontratazioa egitea proposatzen da.
-Produkzioaren programazioak, makina bakarren kasuan, obrako muntaketa egiteko data ezartzen du, bai eta produktuaren planoak ematekoa ere.
-Programazioak kontuan hartzen ditu langileak lan absentismoa, langileak galtzea, oporrak, lan orduak eta lan ekipoen batez besteko etekina.
-Programazioak kontuan hartu ditu erabiltzen diren fabrikazio programa diferenteak, halakorik dagoenean.
-Programazioak tailerrak duen karga, erabiltzen den materiala eta produktua bezeroari entregatzeko epeak optimizatzen ditu.
-Programazioak produktuaren funtsezko ezaugarriak (kalitatea, prezioa, eredua) bermatzen ditu.
-Programazioak dokumentazio eta informazioa, materialak, tresneria, tresnak, neurtzeko dispositiboak eta material lagungarria direla-eta dauden beharrak zehaztu ditu.
3.2. Behar den hornikuntza zehaztea, prozesuaren dokumentazio teknikotik abiatuta, erosketak egiteko arduradunari informatuz, hornidura une egokian eginen dela bermatuz eta biltegiratze lana kudeatuz.
-Produkziorako behar diren material, produktu eta osagarrien kalitate eta zenbatekoa zehazten dira.
-"Stock" optimoa zehazteko orduan, fabrikazioaren eskakizunekin erkatu dira hornikuntzarako, produktuan biltegian gordetzeko eta "stock"en rotazioa egiteko ahalmenak.
-Erosteko aginduaren segimenduan prozesuaren materiala, produktua eta osagarria eduki behar den data begiratzen da.
-Kontrolerako dokumentazioak (ordainagiriak, emate-agiriak) materialak biltegian sartu eta hartatik ateratzeko tramiteak bideratu eta errazten ditu.
-Inbentarioa egiteak "stock"ak (gutxienekoa eta gehienekoa) eta materialak ahal den denbora laburrenean egiaztatzea ahalbidetzen du.
-Materialen biltegiratzeak bidea ematen du material horiek erraz aurkitu eta erabiltzeko, lekua optimizatzen du, behar den rotazioa ahalbidetzen du eta kontserbazioa bermatzen du.
3.3. Sail eta lanpostuen elkarren arteko mantenua kudeatu eta kontrolatzea.
-Tresna, pieza, material eta lan orrien hornidura produkzio programan zehaztutako unean egiten da.
-Material eta produktuen manipulazioaren kontrolak denbora eta ibilbideak ahal den guztian murrizten ditu.
-Materialen biltegiratze lanak, sail edo lanpostuan, bidea ematen du material hori erraz aurkitu eta erabiltzeko eta lekua optimizatzen du.
-Tresna, material eta elementuak garraiatzeko definitutako ekipo eta bitartekoak, egokiak dira haietan kalterik ez sortzeko, tailerreko ezaugarriei egokitzen zaizkie eta ezarritako segurtasun neurriak betetzen dituzte.
3.4. Dokumentazioa eta datuen erregistroa kudeatzea eta artxiboa eta dokumentazio teknikoa antolatuta eta eguneratuta mantentzea.
-Dokumentuen sailkapenak haiek aurkitu eta eskuratzea ahalbidetzen dute.
-Artxibatzeko sistemak dokumentuak beren osotasunean eta seguru kontserbatzeko balio du.
-Erabilitako metodoek artxiboaren behar eta bolumenari erantzuten diote.
-Erregistroa eguneratu egiten da, epe eta agiri teknikoak ukitzen dituzten aldaketak sistematikoki sartuz.
-Artxiboa eguneratzeko prozedurek dagoen dokumentazioak indarra ote duen jakiteko balio dute.
-Dokumentazioaren kudeaketak bermatzen du informazioa era eraginkor eta interaktiboaz transmititzen dela.
-Ezarritako informazio bideek produkzioaren bilakaera eta gora-beherak ezagutzeko balio dute.
-Informazioa erraz zirkulatzeak balio dezake dauden desbideraketak aurreikusi, lanari garaiz ekin eta programazioak egokitzeko.
B) Lanbide eremua.
Produkzio bitartekoak.
Erabiliak: lanpostu informatikoa; kalkulagailu zientifikoa; material informatikoa; biltegia kudeatzeko programa informatikoak; produkzioa antolatzeko programa aplikatuak.
Erlazionatuak: mantenimenduko ekipo eta instalazioak; hondakinak tratatu eta deusezteko ekipo eta instalazioak (araztegia); enbalatzeko makina eta ekipoak; mekanizatuko berariazko makinak (elektroerosioa, ultrasoinuak, plasma); konformatua egiteko makinak; amarre estandarra egiteko sistemak eta berariazko tresneria; CNCko komunikazio periferikoak; ebakitzeko eta konformatua egiteko erremintak eta erreminta bereziak; mekanizaturako osagarri estandar eta berariazkoak; material, produktu eta osagaiak; mantenimendurako esku erremintak; garraiatzeko eta mantenurako elementuak; elikadura sistema automatikoak; robotak, manipulatzaileak; CNCko makinak; atmosfera kontrolatuen sorgailuak; hozteko bainuak; altzairu erregogorrezko erretilu eta saskiak, haga eta zutabeak; tenperatura kontrolatzeko tresnak (kontaktuzko arkatzak, seger piramideak, termometroak, pirometro elektrikoak (termopareak eta erradiazioa), pirometro optikoak, tenperaturaren erregulatzaile automatikoak); hozkailuak; upelak; itzaltzeko ekipoak eta tresneria; granailagailuak; kabinak; danbor birakariak; leuntzeko makinak; zinzelak; zinzel neumatikoak; harriz lantzeko makina eramangarriak; mailuak; fieltroak urratzaileekin; zinta urratzaileak; instalazioak (shot-peening, TMSHa); masilagailuak; esmerilatzeko makina; lixagailua; sopleteak; habeak; upelak; metalizatzeko ekipoak; ihinztagailuak; zentrifugadorea; galdarak; erregulatze eta kontrolatzeko sistemak (manometroak, erregistratzaileak); pintatzeko kabinak; robotak; automatak; nahasgailuak; tresneria (gakoak, euskarriak, birakariak, iraulketa bidezkoak), pistolak garbitzeko arraska, pintatzeko erreminta ekipoa; ebakitzeko lerroak; berotzeko instalazioak (forja); estanpazio lerro automatikoak; gas labeak, labe elektrikoak tratamendu termikoetarako; birbizartua egiteko instalazioak; hotzez estanpatzeko, laminatuak, estrusioa eta abar egiteko instalazioak; konformatua egiteko tresnak; produktuak maneatu eta garraiatzeko sistemak; jasotzeko sistemak; biltzeko sistemak; makina eta instalazioetako segurtasun sistemak.
Laneko produktuak edo emaitzak: produkzioaren banaketa, programazioa, kanpora ateratzea eta kontrola; baliabide materialak eta giza baliabideak esleitu eta optimizatzea; hornikuntza, biltegiratze lanen eta produkzio materialetako horniduraren kontrola; kostuen desbideraketei buruzko txostenak.
Prozesu, metodo eta prozedurak: aurreikusitako produkzioen kostu estandarraren egiaztapena; baliabideak esleitzea; lan karga erkatu eta orekatzea, kontuan hartuta karterako proiektuak eta fabrikazio prozesuko ahalmena (baliabideak berresleitzea, azpikontratazioak); kostuaren desbideraketa kalkulatzeko metodoak; biltegia ongi kudeatzeko prozedurak, enpresan uneoro behar diren gai guztiak daudela segurtatzen dutenak; produkzioan sor daitezkeen material eta produktu behar guztiak erantzuteko moduko hornikuntza prozesua; material eta produktuak erabili eta biltegiratzeko sistema eta teknikak; materialen propietate eta ezaugarriak (dentsitatea, hezetasuna, kalitatea) ezagutzeko metodoak; material eta produktuak enbalatu eta babesteko teknikak; hondakinak erabili, tratatu eta deusezteko teknikak; fabrikazio prozesuak; fabrikazio sistemak; mantenimendua antolatzeko sistemak; produkzioa antolatu eta programatzeko metodoak.
Informazioa:
Erabilia: enpresaren jarraibideak; produktuak osatzen dituzten material eta elementuen zerrendak; fabrikazio aginduak; giza baliabideen zerrenda, haien koalifikazio eta eskuragarritasuna; aurrekontuak; produktuak emateko epea; makina ekipo eta instalazioen mantenimenduko fitxa teknikoak; enpresaren prestakuntza planak; sektoreko lan hitzarmena eta lan ordenantza; izakinen inbentarioa; prezioetako eta produkzio katean beharrezko diren material, produktu eta osagaien ezaugarri teknikoetako katalogoak; emate-agiriak; ordainagiriak; biltegiko fitxak; produkzio kostuei buruzko informazioa (zuzenak, zeharkakoak, finkoak, aldakorrak), enpresako kostuen gunetik atereak; azpikontratazioetako kostuei buruzko informazioa; lan orduak; fabrikatu beharreko produktuen fitxa teknikoa eta planoak; material eta produktuak erabili eta biltegiratzeko segurtasun arauak; jardueren plan sekuentziala, esleitutako epe eta baliabideen araberakoa; fabrikazio metodo eta prozesuak.
Sortua: hornikuntzetako kontrol orriak; biltegiko kontrok fitxak: sarrerak eta irteerak; hondakinen tratamenduari buruzko kontroleko agiriak; material, produktu eta osagaien kalitateko kontrol fitxak; lanerako fitxa eta aginduak; ibilbideko orriak; produkzioa aurrera ateratzeko aginduak; produkzioa aztertu eta kotrolatzeko fitxak; langileei buruzko txostenak (promozioa, baimenak, zehapenak); prestakuntza beharrak; produkzioaren dokumetazio artxiboa; kostuen desbideraketaren kalkulua.
4. Gaitasun Unitatea: Fabrikazio mekanikoan produkzioa kudeatu eta gainbegiratzea.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
4.1. Bere menpeko langileei jarraibide teknikoak ematea, segurtasun normak betetzen ote diren eta fabrikazioko kalitate kontrolaren inguruko jarduerak gainbegiratuz.
-Emandako jarraibideak baliagarriak dira prozesuari eta kalitate kontrolari buruzko informazioa langileek zuzen interpretatu dezaten.
-Emandako jarraibideen argitan, langileek materialak eta makinak prestatzen dituzte, eta eraginkortasun, segurtasun eta kalitatez burutzen dituzte beren lanak.
-Emandako jarraibideak nahikoak eta zehatzak dira, lan aginduak interpretatzeko eta burutzeko orduko akatsak saihestuz.
-Jarraibideei esker, langileak segurtasun eta kalitate kontuetaz arduratzen dira.
-Gainbegiraketari esker lan osasuneko arauak betetzen dira eta gutxiago dira gertatzen diren istripu, alta eta bajak.
-Segurtasun kontuei buruzko jarraibideei esker, langileak gauza dira lanak dituen arriskuak ezagutzeko, eta haiek saihesteko prebentzio neurriak ezagutzen dituzte.
-Gainbegiraketak bidea ematen du jarduerak ezagutu, kontrolatu eta zuzentzeko, ezarritako jarraibideak aplikatzen direla bermatzeko eta behar den kalitatea daukan produkzioa bermatzeko.
-Langileak aztertu ondoren, prestakuntza beharrak ezagutzen dira eta prestakuntza plan bat egin daiteke.
-Prestakuntzan markatutako helburuak ebaluatzen dira, eta helburu horien eta lortutako emaitzen arteko aldea gainditzearren, zuzentzeko neurriak jartzen dira.
4.2. Fabrikazioa, prozesuak eta lanaren eta mantenimenduaren etekina gainbegiratu eta kontrolatzea, irregulartasun eta gora-beherei irtenbidea emanez.
-Gainbegiraketak prozesuaren irregulartasun eta desbideraketak saihesten ditu eta produktuaren kalitatea lortzen laguntzen du.
-Prozesuan edo piezaren kalitatean gertatzen diren gora-beherak zuzentzeko behar diren doiketak ezartzen dira.
-Gainbegiraketari esker instalazio eta makinen egoera operatiboa ezagutu daiteke, bai eta prebentziozko mantenimendu eta mantenimendu zuzentzaileko lanak ere.
-Langile, makina eta kontsumitutako baliabideen okupazioari buruzko datuak denboran esleitutako baliabideen banaketarekin erkatzen dira, antzemandako desbideraketak zuzenduz.
-Produkzioaren segimenduari esker esan daiteke lanak segurtasun eta lan osasuneko arauak betez burutzen direla.
-Gainbegiraketari esker egin gabe dauden lan aginduak, material asoziatuak, erabili beharreko erreminta eta tresneria eta produkziorako programatu den hasiera/bukaerako data ezagutu daitezke.
-Produkzioaren segimenduari esker produkzioak programatuarekiko dituen uneko desbideraketak ezagutu daitezke, eta lanak berriz elseitzeari edo programazioa doitzeari ekin dakioke.
4.3. Produkzio prozesua hobetzeko lanetan parte hartzea produktibitatea handitu ahal izateko, beti ere produktuaren zehazpen teknikoak eta kalitatezkoak betez.
-Prozesua hobetzeko proposatu diren ekarpenek honakoak hartzen dituzte kontuan:
.Produktibitatea handitzea.
.Kalitatea.
.Kostuak gutxitzea.
.Segurtasuna.
.Esfortzuak gutxitzea.
.Ergonomia.
-Prozesuei buruzko ezagutzak eguneratzeak bidea ematen du aldaketak ekartzeko, prozesua etengabe hobetzearren.
-Produkziorako behar diren erosi berritako makina, instalazio eta tresneriek honakoak hartu behar dituzte kontuan:
.Egin behar den lanerako egokiak izatea.
.Ordezko piezak egotea eta mantentzeko errazak izatea.
.Lanen malgutasuna.
.Prestazioa/kostua erlazioa aldekoa izatea.
4.4. Lan talde bat zuzendu eta kudeatzea, giza baliabideetan eta baliabide materialetan etekin handiena eta produktuan programatutako kalitatea lortzeko.
-Lan eta erantzukizunen banaketa, esleipena eta koordinazioa, dauden bitarteko, ezagutza eta langileen gaitasunei buruzko ezaugarrien arabera egin dira.
-Lan taldea zuzentzeko irizpideak: kostu ahal den gutxiena izatea, ezarritako epean eta finkatutako kalitateaz fabrikatzea.
-Emandako aginduak eta jarraibideak argiak, zehatzak, egokiak, menpekoek onartu eta errespetatuak eta gainbegiratzaileek babestuak dira.
-Zuzendaritza egokiari esker, jarrera ezkor edo baikorrak antzeman eta bideratu daitezke, komunikazio eta motibazio egokiak erabiliz.
-Sortu den lan giroak errazago egiten du taldea finkatutako helburuak lortzeko lanetan inplikatzea.
-Kontuan hartu dira promoziorako bideak eta pizgarriak.
-Segurtasun eta higiene arauak, eta ingurugiroko arauak betearazten dira.
-Menpeko langileen ekimen, azterlan eta sormen lanak proposatzeko jarrerak baloratzen dira.
-Menpeko langileen partehartzea sustatzen da.
-Agindu multzoak eta eginkizunen banaketak fabrikazioa hasi, burutu eta bukatzea ahalbidetzen dute.
4.5. Produkzioa gidatu eta gainbegiratzeko behar den informazioa kudeatzea.
-Kudeaketak bermatzen du ondoko gaiei buruzko produkzioaren informazioa egunean, eta eskuratzeko, banatzeko ezagutzeko eta kontrolatzeko moduan egonen dela:
.Produktuari buruzko informazioa.
.Prozesuari buruzko informazioa.
.Produkzioaren fluxua.
.Produkzioaren aurrerapena.
.Makinen etekin eta kalitatea.
.Unitateko langileen errendimendua.
.Produkzio arloko hobekuntzak.
.Makina eta inslatazioen historiala.
.Eragiketa eskuliburuak.
.Produktibitatea.
-Jaso eta sortzen den informazioa modu eraginkor eta interaktiboaz transmititu eta komunikatzen zaie langileei.
-Jaso eta sortutako informazioari esker produkzioaren bilakaera eta haren gora-beherak uneoro ezagutu daitezke.
-Informazioaren kudeaketak egunean mantentzen du makina eta instalazioetako historiala, fitxa teknikoa eta produkzioko fitxa.
-Informazioa, halakorik bada, jaso, prozesatu, beste sail edo erantzuleei transmititu edo/eta artxibatzen da.
4.6.cu8.Parte hartzea mantenimenduko programa eta jarduerak ezartzen.
-Plantako erabiltzailearen mantenimendu programak ezartzen dira.
-Mantetimendu zuzentzailerako jarduera eskuliburuak egiten laguntzen da, produkzioan ahalik eta eragin txikiena duten irtenbideak emanez.
-Mantenimendua egiteko behar den informazioa bildu eta transmititzen da eta mantenimenduko jarduerak produkzio programan jartzen dira.
4.7. Produkzio ingurunean lan harremanak sortu, mantendu eta indartzea, gerta daitezkeen pertsonen arteko auziei irtenbidea emanez, eta erreklamazio eta zehapen bidezko prozedurak praktikan jartzen parte hartuz.
-Antolaketa prozedurak lankideen artean banatzen dira, haren egoera eta nondik norakoen berri izan dezaten, batez ere kalitate eta produktibitateari dagokienez.
-Prozedurak ukitzen dituen edozein erabaki hartzeko lan arloko legeria kontuan hartu eta errespetatzen da.
-Kalitatea, produktibitatea eta zerbitzua direla-eta, antolaketa taldeko edozein kideren hobekuntza proposamenak sustatu eta, behar denean, onartzen dira.
-Zuzendaritza lana eramaten den estiloak pertsonen arteko harremanak indartzen ditu, pertsonen artean eta jarduera edo lanetan jarrera baikorrak sortuz.
-Antolaketak dituen helburuak lankide guztiek bereganatzea bultzatzen da.
-Prestakuntza jarraiko plan bat sortzen da, errespetatu eta bultzatuko dena, langileen prrestakuntza egokia lortzeko.
-Lanaren ingurunean sortzen diren auziak identifikatu eta haientzako irtenbidea aurkitzeko neurriak hartzen dira.
-Pertsonen arteko harremanetan diren arazoei irtenbidea bilatzen zaie, informazioa modu egokian bilduz eta, beharrezkoa bada, hurrengo nagusiari kontsultatuz erabakiak hartu baino lehen.
-Langileei indarra duen legerian eta lan arloko berariazko erregelamenduan biltzen diren eskubide eta eginbeharren berri ematen zaie.
-Zigor prozedura edo kexaren bati hasiera ematen zaioenean dagoen informazioa ematen da, atzerapen txikienarekin.
4.8. Ekipo, bitarteko eta langileei dagokienean, kasu bakoitzean ezarri behar diren babes eta segurtasun neurriak ezarri eta betearazten dira.
-Ekipo eta makinak erabiltzeko segurtasun babesak erabiltzen dira, eta berriak eransten haiek aplikatzean beste arrisku batzuk aurkitzen direnean.
-Ezarritako segurtasun neurriak betetzen ez direnean edo pertsona edo/eta ondasunentzako arrisku dagoenean, lana eten egiten da.
-Lan istripuren bat gertatuz gero, haren arrazoiak aztertu eta zuzentzeko neurriak hartzen dira.
-Lan istripuren bat gertatuz gero, langile guztiei esaten zaie zergatik gertatu den eta nola saihestu zitekeen.
-Jarraiko segurtasun kanpainak egiteak bidea ematen du kanpaina horiek langileen zeregin garrantzitsu bat izan daitezen eta langileek segurtasun arauak aplikatzen parte hartzea lortzen da.
-Lanak burutzen diren begiratzeak balio du ezarritako segurtasun arauak betetzeko eta burutzen ari den lana seguruago izan dadin arau berriak ezartzeko.
-Lanpostuak begiratzeak balio du ekipo eta makinetan aplikatu behar diren segurtasun neurriak lanpostu bakoitzean, toki estrategikoan ikusteko moduan jarriak daudela egiaztatzeko.
4.9. Segurtasun eta higiene planaren arabera jardutea, enpresako erantzuleekin batera arituz, kolaboratzaileei jarraibideak emanez, ezarritako neurriak gainbegiratu eta aplikatuz, eta ekipoari esleitutako segurtasun ekipoak gainbegiratu eta erabiliz.
-Enplegatuak eta enpresak lan arloko segurtasun eta higiene kontuetan dituzten eskubide eta eginbeharrak identifikatzen dira, eta jarduera prebentibo, zuzentzaile eta larrialdikoei ekiteko lanak esleitzen dira.
-Jarduera bakoitzerako eta erabilerarako segurtasun ekipo eta bitartekoak identifikatzen dira.
-Egiten diren proposamenak hobekuntza nabarmena ekartzen dute lan inguruneko segurtasun sistemetan.
-Laguntzaileak prestatzeko orduan kontuan hartzen dira enpresako segurtasun eta higiene planak.
-"Larrialdi" egoeretan:
.Eraikuntza eta instalazioak ezarritako prozeduren arabera husten dira.
.Dagokien langileek ekiten diete ezarritako eginkizunei.
.Ekipo eta bitartekoen erabilera egokia da beharkizun eta zehazpenen arabera.
.Oinarrizko osasun neurriak eta lehen laguntzetako teknikak aplikatzen dira.
b) Lanbide eremua.
Produkzio bitartekoak: biltegiratzeko ekipo eta instalazioak; hondakinak tratatu eta deusezteko ekipo eta instalazioak (araztegia); enbalatzeko makina eta ekipoak.
Txirbila erauztearen bidezko makina erremintak. Mekanizatua egiteko makina bereziak (elektroerosioa, ultrasoinuak, plasma); konformatua egiteko makinak; amarre estandarra egiteko sistemak eta berariazko tresneria; CNC komunikazioko periferikoak; ebakitzeko eta konformatua egiteko erremintak eta erreminta bereziak; mekanizatua egiteko osagarri estandar eta bereziak; material, produktu eta osagarriak; mantenimendurako esku erremintak; garraiatzeko eta mantenurako elementuak; elikadura sistema automatikoak; robotak, manipulatzaileak; CNCko makinak; atmosfera kontrolatuen sorgailuak; hozteko bainuak; altzairu erregogorrezko erretilu eta saskiak, haga eta zutabeak; tenperatura kontrolatzeko tresnak (kontaktuzko arkatzak, seger piramideak, termometroak, pirometro elektrikoak (termopareak eta erradiazioa), pirometro optikoak, tenperaturaren erregulatzaile automatikoak); hozkailuak; upelak; itzaltzeko ekipoak eta tresneria; granailagailuak; kabinak; danbor birakariak; leuntzeko makinak; zinzelak; zinzel neumatikoak; harriz lantzeko makina eramangarriak; mailuak; fieltroak urratzaileekin; zinta urratzaileak; instalazioak (shot-peening, TMSHa); masilagailuak; esmerilatzeko makina; lixagailua; sopleteak; habeak; upelak; metalizatzeko ekipoak; ihinztagailuak; zentrifugatzailea; galdarak; erregulatze eta kontrolatzeko sistemak (manometroak, erregistratzaileak); pintatzeko kabinak; robotak; automatak; nahasgailuak; tresneria (gakoak, euskarriak, birakariak, iraulketa bidezkoak), pistolak garbitzeko arraska, pintatzeko erreminta ekipoa; ebakitzeko lerroak; berotzeko instalazioak (forja); estanpazio lerro automatikoak; gas labeak, labe elektrikoak tratamendu termikoetarako; birbizartua egiteko instalazioak; hotzez estanpatzeko, laminatuak, estrusioa eta abar egiteko instalazioak; konformatua egiteko tresnak; produktuak maneatu eta garraiatzeko sistemak; jasotzeko sistemak; biltzeko sistemak; makina eta instalazioetako segurtasun sistemak.
Lanaren produktu edo emaitzak: produkziorako giza baliabideen koordinazio, gainbegiraketa eta instrukzioa; mantenimenduaren koordinazio eta kontrola; segurtasun arauak betetzea; ingurugiroko arauak betetzea; produkzioa kontrolatzea; produkzioa gainbegiratzea: kopurua, kalitatea eta ezarritako epeak.
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: gainbegiraketa eta prozesuen kontrol teknikak (etekinak, lan kargak, mantenimendua, segurtasuneko eta ingurugiroko arauak betetzea); produkzioa berritu eta hobetzeko teknikak; programazio teknikak.
Informazioa:
Erabilia: fabrikazio programak; fabrikazioko plano eta aginduak; lanerako fitxa teknikoak; langileei buruzko datuak (jarduna, erantzukizuna, etekina); segimendu eta kontrol fitxak; prebentziozko mantenimenduko programa; segurtasun arauak; fabrikazio kalitateko arauak, jarraibideak eta eskuliburua; ibilbide orriak; ingurugiroko arauak.
Sortua: fabrikazio txostenak: produkzioa, denborak, istripuak, gora-beherak; kontsumitzen diren materialei buruzko txostenak; prozesuan gertatu diren aldaketa eta zuzenketen inguruko txostenak; prozesua hobetzeko proposamen orriak; kalitate kontroleko ekimenei buruzko txostenak.
5. Gaitasun Unitatea: Fabrikazio mekanikoaren kalitatea kontrolatzea.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
5.1. Kontrol metodoa, prozesua edo kontroleko prozedura definitzeko lanetan parte hartzea, behar den dokumentazioarekin eta agindutako parametroen kontrola segurtatuz.
-Produktu edo prozesuaren ezaugarri aipagarri guztiak kontrolatzeko modua deskribatzen da.
-Kontrol plana zabaldu edo osatzeko behar diren kontrol arau guztiak definitzen dira.
-Kontuan hartzen dira, bai kontrol planean bai kontrol arauan, produktua, prozesua eta segurtasuna bermatzeko neurtzeko moduaren funtsezko irizpideak.
-Desbideraketak daudenean, zuzentzeko jardunei ekiteko modua deskribatzen da.
-Prozesuaren AOAMa (akats eta ondorioen azterketa modala) edo akatsen prebentziorako beharrezko diren kalitate hobekuntzako beste teknika batzuk burutzen dira.
5.2. Egiaztapenak, ikuskapenak eta entseiuak egiteko prozedurak zehaztea, kalitate helburuak eta ezarritako kontrol plana aintzat harturik.
-Prozedurak argi eta garbi zehazten ditu honako hauek:
.Prozeduraren helburua.
.Ikuskatu behar diren elementu edo materialak.
.Aplikatzeko baldintzak.
.Prozeduraren diagrama.
.Entseiurako bitartekoak eta tresnak.
.Ebaluazio irizpidea, ezarritako arauaren araberakoa.
.Ikuskapenaren emaitzari buruzko txostenak dituen ezaugarriak.
.Langilearen prestakuntza maila.
-Prozedurak operatiboki definitzen ditu lortu nahi diren emaitza zehatzak.
-Ikuskapenaren arauek honakoak zehaztuko dituzte:
.Egiaztatu nahi den gaiaren kalitate ezaugarriak.
.Egiaztapenerako bitarteko eta tresnak.
.Balio onargarriak.
.Laginaren tamaina edo ikuskapenaren maiztasuna.
-Ikuskapen, egiaztapen eta entseiuetako prozedurak bidea ematen du kalitate akatsak antzemateko: dimentsio geometrikoak, ezaugarriak.
-Konformidaderik ez ba dago, prozedurak zehaztuko du zer egin.
-Definitutako prozedurak kalitatearen kostuak optimizatzen ditu.
5.3. Neurtzeko ekipo eta bitartekoak mantentzeko planaren definizioan parte hartzea, bai eta prozedurak ezartzekoan ere, eta haien arabera behar diren kalibraketak egin.
-Kalibraketa eta mantenimendu prozedurek honakoak hartzen dituzte:
.Kalibraketak egiteko maiztasuna.
.Erreferentziarako hartuko diren ereduak.
.Ekipoetako osagaiak ordezkatzeko aplikatu behar diren irizpideak.
.Garraioa eta ekipoaren erabilera bitartean hartu behar diren ardurak.
.Materialak eta END ekipoa biltegiratzeko baldintzak.
-Kalibraketa prozedurak aplikatzen dira. Prozedura horiek neurtzeko ekipo eta bitartekoen mantenimendu programen osagarriak izanen dira.
-Programari jarraitzeko behar diren fitxa guztiak osorik daude eta erabiltzeko moduan.
-Ekipo eta tresna guztiak beren erreferentzia eta kalibraketa datekin etiketatu eta markatuta daude.
-Programako tresna eta ekipo guztiak erregistratu eta kalibratuta daude ezarritako prozedurei jarraituz, eta kalibraketen emaitzak dagozkien fitxetan erregistratzen dira, trazatzeko modukoak direla bermatuz.
-Neurketaren etengabeko hobekuntza mantentzeko behar diren zuzenketa eragiketak deskribatu eta burutzen dira.
-Planaren definizioan kontuan hartu dira neurketaren bilakaerari buruzko artxibo historikoak eta ekipoetako informazio teknikoa.
5.4. Material eta produktuen entseiuak burutzea edo/eta emaitzen irizpena ematea, prozesuaren eta produktuaren egoera ezagutzeko behar den informazioa emanez, kontroleko entseiu, plano eta arauei buruzko prozedura eta arau teknikoen arabera.
-Funtzionaltasun edo bizitzari buruzko entseiuak eta materialei buruzkoak ezarritako prozedura eta arauei jarraituz egiten dira.
-Entseiu ez-suntsitzaileetan berariazko langileen gaitasunaren barneko ebaluazioa eta egiaztapena egiten dira.
-Egindako entseiuek eskatutako zehazpenak konprobatzeko balio dute.
-Egindako entseiuetan lortzen diren emaitzek produktuaren bideragarritasuna segurtatzeko balio dute.
-Antzemandako irregulartasunak direla eta, ekintza zuzentzaileak proposatzen dira.
-Berak edo bere menpeko langileek egindako etseiuetako emaitzak aztertzen dira, idatziz ezarritako prozedurak erabiliz.
-Entseiuak burutzeko orduan segurtasun eta higiene arauak errespetatzen dira.
5.5. Dokumentazioa kudeatu, kontroleko datu grafikoen erregistroa egin eta txosten teknikoak egitea.
-Gaitasun azterlanetatik heldu den informazioa zuzen artxibatuta dago, erraz aurkitzeko moduan.
-Kontrol grafikoetatik heldu den informazioa zuzen artxibatuta dago, erraz aurkitzeko moduan.
-Prozesu eta produktuen kalitatearen egoerari buruzko txostenak zuzen artxibatuta daude, erraz aurkitzeko moduan.
-Agiri teknikoak ukitzen dituzten aldaketak sistematikoki sartzen dira eta erregistroa eguneratuta mantentzen da.
-Ezarritako metodoek artxiboaren behar eta bolumenari erantzuten diete.
b) Lanbide Gaitasuna.
Produkzio bitartekoak.
Erabiliak: bitarteko informatikoak; materialak aztertzeko laboratorio ekipoak; entseiu suntsitzaile eta ez-suntsitzaileak egiteko ekipoak; dimentsioak egiaztatu eta neurtzeko tresnak; funtzionaltasun edo bizitza entseiuak egiteko ekipoak; laboratorio baimenduek egiaztatutako erreferentzia ereduak.
Erlazionatuak: lahengaiak; material, produktu eta osagaiak; mekanizatua egiteko makinak; mekanizatu berezia egiteko makinak (elektroerosioa, ultrasoinua, plasma); konformatua egiteko makinak; ebakitzeko lerroak; berotzeko instalazioak (forja); estanpazioa egiteko lerro automatikoak; hotzean estanpatzeko, ijezketa egiteko eta estrusioa egiteko instalazioak; amarre estandarreko sistemak eta berariazko tresneria; mekanizatua egiteko osagarri estandar eta berariazkoak; garraio eta mantenurako elementuak; elikadura sistema automatikoak; robotak, maipulatzaileak, CNCko makinak; tratamendu termiko eta azalekoak egiteko instalazioak.
Lanaren emaitza garrantzitsuenak: kalitate plana zuzen aplikatzea; ikuskapena eta entseiuak egiteko prozedurak; konformidaderik ez badago, tratamenduaren definizioa; entseiuetako plana; hornikuntzetako kalitate kontroleko sistemak; entseiu suntsitzaile eta ez-suntzitzaileetako emaitzen irizpenak.
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: entseiu prozedurak; laginaren tamaina egokia zehazteko taula eta abakoak; horniduren kalitatea ebaluatzeko sistema; kalitatea edo bezeroen zehazpenak direla-eta, homologatuen preskripzioak; teknika estatistikoak; entseiu suntsitzaile eta ez-suntsitzaileetako teknikak
dimentsioak neurtzeko teknikak.
Informazioa:
Erabilia: material eta produktuei buruzko arautegi nazionala eta nazioartekoa; kontsumo, segurtasun, osasun eta ingurugiroko arautegia; enpresaren kalitate sistemaren betebeharrak; hornidura eta produktuen ezaugarrietako fitxa teknikoak; kalitatearen datu historikoak; AMFE kontrol planak; kontrol estatistikoko datuak; arauak; zehazpen teknikoak eta planoak; ikuskapen erregistroak, entseiuetako txostenak.
Sortua: kalitateari buruzko ekintza gakoak; kalitate kudeaketaren emaitzak; entseiuetako preskipzio definitu edo bereiziak; proiektuaren eta zerbitzuaren kalitate arazoak direla eta, arrazoiak eta irtenbideak aurkitzeko neurri zuzentzaileak; egiaztapen eta neurketa prozedurak.
1.2. Lanbide gaitasunaren bilakaera.
1.2.1. Faktore teknologiko antolamenduzko eta ekonomikoen aldaketak.
Ondotik sektorean gerta daitezkeen aldaketa batzuk aipatuko dira, izan ere gutxi-asko teknikari honek dituen gaitasunetan eragin baitezakete:
-Aurretik ikusten da enpresetako egiturak modernizatuko direla, ekipoak erosteko inbertsioak handituz, makineria hein handi batean berrituz eta produkzioan sistema informatikoak ezarriz.
-Material eta teknologia berriak sartzean, batez ere mekanizatu lanetan, ohiko ekipoen ordez beste batzuk aurreratuagoak jarriko dira, produkzioaren prozesuak eta sistemak aldatuz.
-Kalitateak, kalitate planen bidez lortua eta kontrolatua, teknologien berrikuntza ekartzen du berekin, eta horrek produkzio prozesuetan inbertitzeko beharra dakar.
-Enpresen tamaina handituko da, eta horrek lehiakortasun handiagoa ekarriko du.
-Tamaina txikiko enpresek produkzio sistemaren fase jakinetan espezializatzera joko dute eta enpresa handiek atzerriko merkatuetan sartuko dira gero eta gehiago. Enpresen elkarketa erraztuko da eta horrek eragin positiboa izanen du enpresa egituretan.
-Gero eta azpikontratazio gehiago eginen dira.
-Produktibitateak gora eginen duela espero da, batez ere sartuko diren teknologia berriei esker.
-Produktuak merkatuaren beharretara egokituko dira, fabrikazio malgua eginez, ingurura egokituz eta produkzio kostuak jaitsiz.
-Segurtasun eta prebentzio arauak garatuko dira, eta haiek estu aplikatu beharko dira.
-Ingurugiroko arautegia garatuko da eta aplikatu beharrekoa izanen da.
-Fabrikazio prozeduretan aplikazio informatikoak sartzen jarraituko da. Tamaina handiko enpresetan gehiago zabalduko dira materialen eta haien kontrolen informazioari buruzko datu baseak. Lanak planifikatu eta koordinatzeko programa informatiko gehiago erabiliko dira, prozesu osoaren garapena hobeki ezagutzeko.
-Ikerketa eta Garapenetan ahalegin bereziak egin beharko dira. Enpresetan jarduera horietara emandako departamentuak sortuko dira, izan ere, enpresen elkarketak ez baitu aukera handirik ematen I+G sustatzeko.
-Prebentziozko mantenimendu sistemak sartuko dira, makineriaren eraginkortasuna handitzeko, % 90ean erabili ahal daitezen.
1.2.2. Lanbide jardueretako aldaketak.
-Kontrol numerikoaren bidez programatu daitezkeen ekipoak gero eta gehiago izaki, teknikariaren jardueraren alde bat ekipoak programatu eta martxan jartzea izanen da.
-Robotizazioak gora joko du.
-CIM sistemek gora joko dute, beraietan biltzen baitira eskalako produkzioak eta eskaera bidezko fabrikazioa.
-Ordenadorez lagundutako injinerutza sistemak zabalduko dira; behar bezain malguak izanen dira bai diseinuan -bi edo hiru dimentsio- bai fabrikazioan.
-Egiaztapen eta homologaziorako baliabideak handituko dira, produktuen kalitatea handitzeko, Europako merkatuan sartuko direla bermatu ahal izateako.
-Kalaliteteak eta bere kontrolak gora joko dute. Horrek berariazko kalitate planaren ezagutza eta aplikazioan oinarritutako jarduera bat ekarriko du berekin. Antzeko zerbait gertatuko da segurtasun planarekin, izan ere haren aplikazioa eta kontrol sistematikoa garrantzi gero eta handiagoko jarduera izanen baita.
-Langile honen jardueran ere berariazko aldaketak gertatuko dira, material eta ekipo berriak erabiltzetik etorriak, batez ere produkzioa antolatu eta ateratzeko baliabide informatikoen erabilera asko zabalduko delako, teknikari hau berariazko programa eta datu baseak erabiltzera behartuz.
1.2.3. Prestakuntzako aldaketak.
-Teknikari honek aplikazio programa diferenteak eta materialei eta haien kontrolei buruzko datu baseak erabiltzeko behar den informatikako prestakuntza izanen du. Planifikazio mailan, dauzkan informatikako ezagutzek nahikoa izan beharko dute produkzio grafikoak eta diagramak burutu eta erabiltzeko. Halaber, kontrol numerikoko makina eta ekipoen programazio sistemak ezagutu beharko ditu.
-Teknikariaren prestakuntza, orokorrean, kalitatearen kontzeptua lortzeari begira eginen da. Material, makina eta kontroleko baliabide eta sistemei buruzko ezagutzak izan beharko ditu, lan horretan erabat arituko bada.
-Produkzio sistemaren fase desberdinei aplikatzen zaizkien teknologiekin zerikusia duten aspektuak ezagutu beharko ditu, produktu berrietara egokitzeko gaitasuna eskuratu ahal dezan.
-Izan duten bilakaera dela eta, azpimarratzekoak dira diseinuaren eta ordenadorez lagundutako fabrikazioaren (CAD/CAMa) arteko lotura, ordenadore bidezko fabrikazioa (CIMa) eta fabrikazio sistema lagungarrien, roboten, automaten eta PLCen programazioa.
-Mekanizatu eta akaberako ekipo konplexuak ezagutu eta prestatzeko daukan prestakuntza zabaldu beharko du. Prozesu horietan sistema hidrauliko, neumatiko, elektriko eta elektroniko konplexuak erabiltzen dira, bai eta zehaztasun handiko erreminta eta tresneria.
-Kudeaketa lana eta lan ingurunearekiko harremanak gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira prestakuntzaren testuinguruan, produkzio lanak koordinatzeko.
-Babeserako bitartekoak nola erabili eta instalatu ezagutu beharko du, eta fabrikazioan edo/eta muntaketan behar den segurtasunaren ikuspegi orokorra izan beharko du. Arlo horretan aplikatu daitekeen arautegia eta dagoen berariazko dokumentazioa ezagutu beharko ditu, aspektu hori uneoro gogoan izateko.
-Kalitateak berebiziko garrantzia du; kalitate osoaren kontzeptua azpimarratu behar da, izan ere, prozesuaren erabateko gainbegiraketa eta segimendua egin behar delako uneoro. Helburu horretarako balioaniztasun handiko teknikari bat behar da, prozesua bere osotasunean ezagutzen duena eta beste teknikariekin harremanetan egonen dena.
-Ondokoak dira sektorean gerta daitezkeen aldaketetatik datozen beste prestakuntza behar batzuk: material berriak ezagutzea, makinen, ekipoen eta instalazioen mantenimendua eta fabrikazio eta kontrol ekipo berriak erabiltzea. Azken behar horrek beranduagoko espezializazioa eskatzen du, lanpostuan osatu daitekeena.
1.3. Kokapena produkzio ingurunean.
1.3.1. Lanbide eta lan ingurunea.
Lanbide honetan arituko denak mekanizatu bidezko fabrikazio sektoreetan jardun dezake: (txirbilaren erauzketa, konformatua (forja, estanpazioa, lehen eraldaketak), lan bereziak, muntaketa) eta produkzio, produkzioaren programazio, produkzio prozesuaren planifikazio, logistika eta kalitate alorrak.
Teknikari honek ondoko azpisektoreetan ere jardun dezake:
-Makineria eta ekipo mekanikoak fabrikatzea.
-Osagai, dispositibo eta aparatuak fabrikatzea.
-Kableak fabrikatzea.
-Pila eta akumuladoreak fabrikatzea.
-Lanpara eta argiteriako materialak fabrikatzea.
-Neurketa, kontrol eta programazio aparatuak fabrikatzea.
-Tresna optikoak eta argazkigintza eta zinemagintzako materialak fabrikatzea.
-Material mediko-kirurjikoa eta aparatu ortopedikoak fabrikatzea.
-Oro har, mekanizazio, konformatu eta muntaketa bidezko fabrikazioan aritzen diren enpresa handi eta tamaina erdikoetako lanak.
1.3.2. Ingurune funtzional eta teknologikoa.
Langile honek bete beharreko tokiak programazio eginkizun, produkzio prozesuaren programazio eta kalitate kontrolari dagozkienak dira.
Hartzen dituen teknika eta ezagutza teknologikoak oso zabalak dira fabrikazio mekanikoari dagokionez, baina, oro har, honakoetan dago gaitua:
-Eragiketa prozesuak ezartzea.
-Kontrol numerikoko makinen programazioa eta fabrikazio sistema lagungarriak.
-Produkzioaren programazioa.
-Lanak banatzea eta produkzioa kudeatzea, produkzio prozesuak, mantenimenduko eragiketak eta segurtasun arauak koordinatu eta kontrolatuz.
-Kalitate kontrola.
Zeregin eta lanpostu azpimarragarrienak:
Litezkeen espezializazioak:
Adibide bat jartzearren, eta lanbidearen inguruko orientazioa emateko, ondotik tituluaren profilean definitutako lanbide gaitasuna hartuz gero burutu litezkeen zeregin eta bete litezkeen lanpostu multzo bat aipatzen da:
-Mekanizazio prozesuetako teknikaria (txirbilaren erauzketa, konformatua (forja, estanpazioa, lehen eraldaketak), lan bereziak, muntaketa). Produkzioaren planifikazioko teknikaria. Teknikaria metodo eta denboretan. Makina eta sistemen programazioko teknikaria. Kalitate kontroleko teknikaria. Tailerreko burua.
2. Curriculuma.
2.1. Heziketa zikloaren helburu orokorrak.
.Mekanizazio, konformatu (forja, estanpazio, lehen eraldaketak) eta muntaketako produkzio prozesuetako antolamendu, burutze eta kontrolean erabiltzen den dokumentazio teknikoa interpretatu eta aztertzea.
.Prozesua eta programazioa zehazteko teknikak ezagutu eta aplikatzea, bai eta produkzioko aurrerapenaren kontrol prozedurak ere, materialen sarreratik hasi eta produktua ematen den egunera arte.
.Merkatuan diren materialen ezaugarri fisiko eta mekanikoak ezagutzea, material horiek zuzen aukeratu eta aplikatzeko.
.Mekanizazio, konformatu eta muntaketako produkzio prozesuetan erabiltzen diren teknika eta teknologia ezagutu eta aplikatzea.
.Produkzioa planifikatu eta programatzeko teknika erabilienak ezagutu eta aplikatzea.
.Produkzioaren programazioari buruzko informazioa aztertu eta interpretatzea, gerta daitezkeen desbideraketak antzemanez eta programatutako helburuak lortzeko alternatibak proposatuz.
.Kontrol numerikoko makinen eta fabrikaziorako sistema automatikoen programazioa egitea, simulazioa erabiliz haien optimizazioa lortzeko.
.Ekipo eta programa informatikoak erabiltzea, daukan lanbide jardunari aplikatuak, produkzioaren antolamendu eta kontrolari buruzko datuak prozesatzeko.
.Produkzio sistemen kalitate irizpideak interpretatu, aztertu eta aplikatzea.
.Neurketa prozedura desberdinak ezagutu eta aplikatzea.
.Mekanizazio bidezko fabrikazioan erabiltzen diren prozesuak aztertzea (txirbila erauztea, konformatua, lan bereziak, muntaketa), elkarrekiko haien menpekotasuna eta sekuenziazioa ezagutuz eta haiek burutzeko behar diren ekipo, material, giza baliabide eta produktuekin erlazionatuz.
.Kalitate kontroleko egiaztapen eta etseiuak burutu eta baloratzea, mekanizatuko produktuei (txirbila erauztea, konformatua egitea, lan bereziak, muntaketa) aplikatzen zaizkien entseiu suntsitzaile eta ez-suntsitzaileen emaitzen irizpena emanez.
.Industriaren jarduna arautu eta baldintzatzen duten legezko markoa, marko ekonomikoa eta antolamenduzko markoa ulertzea, lan esparruko harremanetatik heldu diren eskubide eta betebeharrak, eta lanean hasteko mekanismoak ezagutuz.
.Lanbidearekin loturiko informazio iturri desberdinak aukeratu eta baloratzea, bere kasa ikasteko gaitasuna garatzeko eta dituen gaitasunak sektorearen aldaketa teknologiko eta antolamenduzkoetara bihurtu eta egokitzeko.
.Lanbidearekin loturiko informazio eta prestaketa bideak erabili eta bilatzea, sektorea ezagutu eta bertan sartu eta lanbide gaitasunak sektore horrexen aldaketa teknologiko eta antolamenduzkoetara egokitzeko bidea emanen diotenak.
2.2. Lanbide moduluak.
1. lanbide modulua: Mekanizazio, konformatu eta muntaketa prozesuen definizioa.
Iraupena: 256 ordu.
1. Gaitasun Unitateari lotua: Mekanizazio, konformatu eta muntaketako eragiketa prozesuak burutzea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
1.1. Fabrikatu nahi den produktuari buruzko dokumentazio teknikoa aztertzea (osotasuneko planoak, eraikitzeko planoak eta informazio teknikoak), fabrikazioaren azterlana egin ahal izateko.
.Fabrikazio mekanikoaren prozesua burutzeko behar den produktuari buruzko dokumentazio teknikoa deskribatzea.
.Irudikapen desberdinak (bistak, perspektibak, sekzioak, korteak) horietako bakoitzak eman dezakeen informazioarekin lotzea.
.Akotazio funtzional eta mekanizazioko akotazio motak desberdintzea.
.Fabrikazio mekanikoko produktu baten osotasuneko eta despieze planoetatik abiatuta, informazio teknikoa baitute, honakoak ezagutzea:
-Produktuaren itxura eta osoko neurriak.
-Produktuaren eraikuntzaren xehetasunak.
-Definitutako merkataritzako elementuak.
-Produktuko osagai bakoitzaren eta produktu osoaren eginkizunak.
-Produktuaren profil eta gainazal kritikoak.
-Kalitatearen zehazpenak.
-Produktuaren elementu bakoitzeko materialen zehazpenak.
-Tratamendu termikoen eta gainazalekoen zehazpenak.
1.2. Lana aztertzeko teknikak aplikatzea metodo eta denboren azterlanari, fabrikazio mekanikoa optimizatu ahal izateko.
.Denbora eta mugimenduetako grafiko eta diagramak burutzea, metodoak aztertu ahal izateko.
.Denbora kalkulatzeko erlazio matematikoak garatzea, mekanizazio eta konformatu eragiketa desberdinetan (forja, estanpazioa eta lehen eraldaketak).
.Behar bezala egokitutako fabrikazio prozesu eredu bat oinarri harturik:
-Fabrikazio denborak zehaztea, teknika egokiena aplikatuz kasu bakoitzean.
-Produkzioaren denbora osoa kalkulatzea, behar diren osagarriak kontuan hartuz.
1.3. Fabrikazio prozesuak aztertu eta garatzea, produktuaren beharkizunetatik abiatuta, zehaztuz produktu hori kalitate eta errentagarritasun baldintzetan fabrikatzeko zein izanen diren lehengaiak, fabrikazio prozedurak, makinak eta produkzio bitartekoak, eta kontuan hartuz produktuari eskatzen zaizkion beharkizunak.
.Fabrikazio mekanikoan erabiltzen diren mekanizazio, konformatu (forja, estanpazioa, lehen eraldaketak) eta muntaketa prozedura desberdinak azaltzea.
.Mekanizazio eta konformatu prozeduretako eraldaketa desberdinak behar diren makina, erreminta eta tresnekin lotzea, haiek burutzeko behar diren denborak zehaztuz.
.Plano, zehazpen edo laginen bidez behar bezala egokitutako fabrikazio mekanikoko eredu batetik abiatuta, fabrikazio prozesua zehaztea:
-Produktuaren lehengaia, geometria, egoera (suberaketa, tenplatua, galdatua) eta dimentsioak zehaztea.
-Fabrikazioaren fase nagusiak ezagutzea, lan sekuentziak deskribatuz.
-Fabrikazio prozesua behar den fase eta eragiketetan banatzea.
-Prozesua burutzeko behar diren ekipo, makineria edo instalazioak zehaztea.
-Zehaztea, fase eta eragiketa bakoitzerako behar diren lan bitartekoak, tresnak, erremintak, neurtzeko eta egiaztatzeko tresnak, bai eta eragiketa bakoitzak behar dituen lan baldintzak ere (abiadura, aitzinapena, presioa, iraganaldiaren sakontasuna, intentsitatea, tenperatura, indarra, dilatazioa).
-Plantako banaketa bat proposatzea, makina eta bitartekoen ziluetak jartzeko produkzio sekuentzia, materialen fluxua, lanpostuak eta segurtasun arauak begiratuz.
-Eragiketa bakoitzerako behar diren material, produktu eta tarteko osagaiak zehaztea.
-Eragiketa bakoitzaren denborak eta osotako denborak kalkulatzea, horixe baita produkzioaren kostuak kalkulatzeko faktoretako bat.
-Fabrikazioaren puntu kritikoak ezagutu eta deskribatzea, zehaztuz zein produkzio prozedura den, gertatzen diren tolerantziak eta produktuaren ezaugarriak.
-"Prozesuaren fase edo eragiketa bati dagozkion jarraibideetako orria" egitea, honakoak zehaztuz:
-Atazak eta mugimenduak.
-Tresna eta erremintak.
-Eusteko sistemak.
-Fasea burutzeko behar den tresneriaren krokisa.
-Kontrolatu beharreko "Kalitate ezaugarriak".
-Kontrolaren faseak.
-Kontrol dispositibo, tresna eta arauak.
-Produktuaren diseinuan aldaketak proposatzea, funtzionaltasuna kaltetu gabe, fabrikazioa, kalitatea eta kostua hobetzeko.
.Fabrikazioaren balizko oker edo akats bat deskribatzen duen prozesuaren produktu, zehazpen, fabrikazio, bitarteko eta aldaeren planoekin prestatutako fabrikazio mekanikoaren prozesu eredu batean:
-Hobekuntzaren bat sartzeko aukera aztertzea, produktuaren produkzio, kalitate edo kostuaren eraginkortasunean lortzen den hobekuntza, egin behar diren inbertsio edo gastuen aldera jarriz.
-Txostena egitea, hobekuntza proposatuz eta tekniko eta ekonomikoki justifikatuz.
-Antzemandako gora-behera edo desbideraketen balizko arrazoiak aztertzea.
-Gora-behera horiek zehaztea, ageriko ondorio guztiekin.
-Prozesuan egin beharreko doiketa edo zuzenketak burutzea.
1.4. Mekanizazio, konformatu eta muntaketa bidezko fabrikazio prozesuetako fabrikazio kostuak zehaztea.
.Kostuaren osagaiak aztertzea.
.Mekanizazio, konformatu eta muntaketa bidezko fabrikazioko eredu praktiko batean:
-Kostuaren osagaiak zehaztea.
-Ikuspegi ekonomikotik fabrikatzeko bide desberdinak konparatzea.
-Parametroren baten aldaketek kostuan duten eragina baloratzea.
-Konparazio prozedurak erabiliz, aurrekontua egitea.
1.5. Mekanizazio, konformatu eta muntaketa bidezko fabrikazioan berariazko tresneria sortzeko irtenbideak bilatzea.
.Ohiko bitartekoekin makinari ezin heldu dakizkiokeen piezei eusteko erabiltzen diren metodoak azaltzea.
.Multzo bateko piezak muntatzeko erabiltzen diren metodoak azaltzea (loturak, ahokadurak, giltzadurak).
.Tresneria jakin bat (trokela, mekanizatuan piezari eusteko tresna, muntaketako tresna) behar den fabrikazioko hiru eredu praktikotako (matrizeria, mekanizatua, muntaketa) prozesuen (faseak, makinak, pieza/erremintak) dokumentazioa aintzat harturik:
-Gutxienez bi irtenbide posible proposatzea, funtzionalak, seguruak eta lortzen errazak izan behar dutenak.
-Hautatu den irtenbidea segurtasunaren eta egingarritasunaren ikuspuntutik justifikatzea.
-Hautatu den irtenbidearen krokis bat egitea, geometria eta neurri nagusiak agerian jarriz eta irudikapen grafikoko arauak aplikatuz.
-Krokisa osatzea tresneriaren ezaugarrien arabera beharrezkoak diren zehazpenekin (lanaren tenperatura, kalitatea eta lotura motak).
b) Edukiak.
.Fabrikazio prozesuak.
-Fabrikazio mekanikoko sistemak.
-Lanaren razionalizazioa.
-Mekanizaziorako ekipo produktiboa:
-Eskura dauden produkzio bitartekoak.
-Bitarteko lagungarriak sortzea.
-Bitarteko berriak eskuratzea.
-Plantako banaketa.
-Konformaturako ekipo produktiboa:
-Eskura dauden produkzio bitartekoak.
-Bitarteko lagungarriak sortzea.
-Plantako banaketa.
-Muntaketako ekipo produktiboa:
-Eskura dauden produkzio bitartekoak.
-Bitarteko lagungarriak sortzea.
-Plantako banaketa.
.Irudikapen grafikoa:
-Normalizazioa.
-Bista, sekzio eta korteak.
-Akotazio funtzionala edo mekanizatukoa.
-Doiketa eta tolerantziak.
-Krokisera bihurtzea.
-Sinbologia eta eskemak.
.Tresneria:
-Matrizerian erabiliak.
-Muntaketan erabiliak.
-Mekanizatuan erabiliak.
-Forjan erabiliak.
-Lehen eraldaketetan erabiliak.
.Lanaren azterketa:
-Lanaren antolamendu zientifikoa.
-Lana aztertzeko prozedurak.
-Denbora neurriak.
-Mekanizatu bidezko fabrikazio azterlanak.
-Hasierako material edo produktuak.
-Eraldaketarako teknologiak.
-Produkzio sekuentzia.
-Fase eta eragiketak ordenatzea.
-Produkzio bitartekoak eta bitarteko lagungarriak.
-Lan egiteko baldintza eta parametroak.
-Denborak kalkulatzea.
-Kalitate kontrolerako zehazpenak.
-Konformatu bidezko fabrikazio azterlanak:
-Hasierako material edo produktuak.
-Eraldaketarako teknologiak.
-Produkzio sekuentzia.
-Fase eta eragiketak ordenatzea.
-Produkzio bitartekoak eta bitarteko lagungarriak.
-Lan egiteko baldintza eta parametroak.
-Denborak kalkulatzea.
-Kalitate kontrolerako zehazpenak.
-Prozesuaren eta proiektuaren elkarreragina.
-Prozesuaren esperimentazio produktiboa.
-Prozesuak eguneratu eta hobetzea.
.Dokumentazio teknikoa:
-Elementu eta multzoak eraikitzeko planoak. Fabrikazio planoak.
-Kalitate, material, tratamendu eta fabrikazioaren zehazpen teknikoak.
-Tresneria lagungarriari buruzko proiektuak.
-Produkzio bitartekoak plantan banatzea.
-Lan eta komunikazio formatua.
-Produktu eta prozesuaren dokumentazio teknikoaren tratamendua.
-Erreminta informatikoak.
.Denbora eta kostuen azterketa:
-Denborak neurtzea.
-Denborak kalkulatzea.
2. lanbide modulua: Fabrikazio mekanikoarako kontrol numerikoko makinen programazioa.
Iraupena: 192 ordu.
2. Gaitasun Unitateari lotua: Mekanizazio, konformatu eta muntaketa sistema automatizatuen programazioa burutzea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
2.1. Fabrikazio mekanikoan erabiltzen diren makina erreminta automatizatuak aztertzea, Konputagailu bidezko Kontrol Numerikoa (CNCa), Ordenadorez Lagundutako Diseinua (CADa) eta Ordenadorez Lagundutako Fabrikazioa (CAMa) erlazionatuz.
.Makina erreminta automatizatuetako ezaugarriak ezagutu eta deskribatzea, ohikoekin konparatuz.
.Makina erreminta automatizatu desberdinen oinarrizko konfigurazioa azaltzea, bloke funtzional eta eskemen bidez azalduz.
.Ordenadorez lagundutako sortze, fabrikatze eta manufakturatze metodoak azaltzea, fabrikazio mekanikoko produkzio prozesu diferenteetan haien aplikazioa adieraziz.
.CNC eta CAM modu desberdinak aztertzea, haien arteko aldeak eta haien prestazioak azalduz.
.CNC eta CAM programazioetan datuak sartu eta kudeatzeko erabiltzen diren dispositiboak azaltzea.
2.2. CNC eta CAMeko programak burutzea, fabrikazio mekanikoko produktuak egiteko, fabrikazio eta informazio teknikoko prozesu batetik edo produktuaren informazio grafikoa duen artxibo informatiko batetik abiatuta.
.Makinen kontrol programei dagozkien kodeekin mekanizatzeak ekartzen dituen eragiketa eta funtzio desberdinak ezagutzea.
.Prozesuaren eragiketa eta parametroen sekuentziarekin behar bezala definitu eta zehaztutako mekanizatuko kasu praktiko batean, gutxienez hiru ardatzekoa:
-CNC/CAM programa bat egitea, egitura eta sintaxi egokiak dituena:
-Eragiketen hurrenkera kronologikoa zehaztuz.
-Ebakitzeko erreminta eta parametroen tokia azalduz.
-Ibilbideak zehaztuz.
-"zero makina/pieza" zehaztuz.
-Teklatu/ordenadore edo programazio kontsolaren bidez datuak sartzea, lengoaia egokia erabiliz.
-Pantailan programa simulatzea, dauden akatsak zehaztuz.
-Simulazioan antzemandako akatsak programan aldatzea.
-Programa euskarri egokian artxibatu/gordetzea.
2.3. CNCko makina erreminten bidezko fabrikazio mekanikoko produktuak lortzeko behar diren prestaketa, egikaritze eta kontrol eragiketak burutzea.
.Kontrol numerikoko ekipo baten bitartez egindako mekanizatu kasu praktiko batean, aurretik zehaztutako programa batetik abiatuta:
-CNC/CAM programa artxibo iturritik makinaren CNC programara pasatzea.
-Ekipoak martxan jartzeko eragiketak egitea, jarraibideetako eskuliburuan zehaztutako sekuentziari jarraituz eta pertsonen segurtasuna eta ekipoen osotasuna bermatzeko behar diren babes neurriak erabiliz.
-Erreminta eta tresnak behar bezala kokatzea, programatutako eragiketa sekuentziari jarraituz, eta haien eraginkortasun egoera egiaztatzea.
-Egiaztatzea euskarri normalizatuak edo, halakorik dagoenean, euskarri berezi mekanizatuak piezei behar bezala eusteko moduan daudela, bibrazio onargaitzak saihesten dituztela eta erreminten lana ahalbidetzen dutela.
-Programa egiaztatzeko behar diren hutseko probak egitea (zero puntua jartzea, buruaren eta erremintaren ibilbideak, erremintaren irtenbidea, gelditzea).
-Aurretiko proba eta egiaztapenak (euskarria eta piezak finkatzea, segurtasun dispositiboak, erremintak kokatu/eustea).
-Erabili ahala mantenimendua behar duten makinen dispositibo eta osagaiak ezagutzea (iragazkiak, koipeztagailuak, babesgailuak eta eustokiak).
-Piezak lortzea eragiketak burutuz.
-Egiaztatzea piezek ezarritako itxura, dimentsio eta tolerantziak betetzen dituztela.
-Programan edo makinan behar diren aldaketak egitea, produktua egiaztatzeko orduan antzeman diren desbideraketak aintzat harturik.
b) Edukiak.
.Makinetako CNCa (konputagailu bidezko kontrol numerikoa):
-CNCa duten makina erremintak sailkatzea.
-Makina erreminta automatizatuak:
-Automatizazio mailak.
-Automatismo programagarriak (informatizatuak).
-CNCa duen makina baten elementu bereizgarriak:
-Motak.
-Lan arloak.
-CNCko programazioa.
-Lengoaiak.
- Mailak.
-Lengoaia motaren funtzio eta kodeak.
-Jarraibideen sekuentziak.
.Kodetzea.
-Programaren egitura.
-Programarako laguntzaileak:
-Egiaztapenak.
-Simulazioak.
.Pantailan.
.Hutseko zikloan.
.Lehen pieza.
-Programak kudeatzea.
-CAMa, fabrikazio malgua:
- CAM ordenadorez lagundutako fabrikazioa.
-CNCko makina automatikoekin mekanizazio eragiketak egitea:
-Lanaren abiadurak.
-Erreminta eta tresneriak.
-Eragiketen sekuentzia.
-Makinen prestaketa.
.CNC bidezko makinekin egiten diren eragiketen segurtasuna.
-CNCko makinen mantenimendua:
- Iragazkiak.
- Koipeztagailuak.
- Babesgailuak.
- Eustokiak.
3. lanbide modulua: Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa.
Iraupena: 132 ordu.
2. Gaitasun Unitateari lotua: Mekanizazio, konformatu eta muntaketa sistema automatizatuen programazioa burutzea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
3.1. Produkzio sistema automatizatuak aztertzea (mekanikoak, neumatikoak, hidraulikoak, elektrikoak, elektronikoak), robotekin eta beren eginkizunekin, manipulatzaileekin eta ordenadorez integratutako fabrikazio ingurunearekin (CIMa) erlazionatutako bitartekoak identifikatuz.
.Robot, manipulatzaile eta CIM ingurune mota desberdinak deskribatzea, beren arteko desberdintasun eta prestazio nagusiak deskribatuz.
.Robotak, manipulatzaileak eta CIM inguruneak programatzeko erabiltzen diren datuak sartu eta kudeatzeko dispositibo desberdinak deskribatzea.
.Instalazio automatiko bat osatzen duten elementuak ezagutzea (mekanikoak, neumatikoak, hidraulikoak, elektrikoak) eta haien eginkizunak azaltzea.
.Fabrikazio automatikoko sistema desberdinen oinarrizko konfigurazioa (mekanizatuko zelula -FFSa-, fabrikazio malguko sistema -MFSa-; ordenadorez integratutako fabrikazioa -CIMa-), haiek irudikatzeko eginkizun bloke eta eskemak erabiliz.
3.2. Robot, manipulatzaile eta Fabrikazio Malguko Sistemetarako (MFSa) programak burutzea, fabrikazio mekanikoko produktuen fabrikazioa lortzeko, fabrikazio eta informazio teknikoko prozesutik eta produkzio prozesutik abiatuta.
.Erlazionatzea alde batetik fabrikazioak berekin ekartzen dituen eragiketa eta funtzio desberdinak eta bestetik robot, manipulatzaile eta Fabrikazio Malguko Sistemen (MFSa) programetan dagozkien kodeak.
.Gutxienez mekanizatuko bi fase (adibidez: tornuketa, artezketa), erreminten kudeaketa (biltegiratzea, garraioa, makinen elikadura, aurredoikuntza), piezen kudeaketa (biltegiratzea, garraioa, makinen elikadura) eta egiaztapena (datuak biltzea, programen zuzenketa automatikoa) hartzen dituen fabrikazio integratuko prozesu batean -behar bezala zehaztutakoa informazio tekniko eta produkzio informazioarekin eta mekanizaturako CNC/CAM programekin-:
-Kontrol logiko programagarrietarako eta robotentzako programak (PLCak) egitea.
-Sistema kudeatzeko programak egitea.
-Teklatu/ordenadore edo programazio kontsolaren bidez datuak sartzea, lengoaia egokia erabiliz.
-Sistema programagarrien simulazioa egitea (robotak, manipulatzaileak), eragiketaren ibilbide eta parametroak egiaztatuz (azelerazioa, presioa, indarra, abiadura).
-Sistemaren kargak denbora errealean simulatzea.
-Simulazioan antzemandako akatsei begiratuta, programetan aldaketak egitea.
-Egindako simulazioaren arabera, produkzioaren kudeaketa optimizatzea.
-Programak dagozkien euskarrietan artxibatzea.
3.3. Fabrikazio mekanikoko produktuak lortzeko sistema automatikoen prestatze, egikaritze eta kontrol eragiketak burutzea.
.Fabrikazio integratuko sistemaren bidez automatizatutako fabrikazio eredu praktiko batean, eta aurretik zehaztutako programak erabiliz:
-Robot, manipulatzaile, PLC eta kudeaketako programa bat artxibo iturritik sistemara pasatzea.
-Ekipoak martxan jartzeko eragiketak egitea, jarraibideetako eskuliburuan zehaztutako sekuentziari jarraituz eta langileen segurtasuna eta ekipoen osotasuna bermatzeko behar diren babes neurriak erabiliz.
-Erreminta eta tresnak behar bezala kokatzea, programatutako eragiketa sekuentziaren arabera, eta haien eraginkortasuna egiaztatzea.
-Egiaztatzea euskarri normalizatuek edo, halakorik behar denean, euskarri bereziek (matxardak, erreminta-etxea, pieza-etxea) piezei behar bezala eusteko balio dutela, bibrazio onartezinak saihesten dituztela, erreminten lana eta desplazamenduko ibilbidea ahalbidetzen dituztela.
-Sistemek funtzionatzen dutela egiaztatzeko behar diren hutseko probak egitea.
-Prozesu automatizatuan erabili ahala mantenimendua eskatzen duten makinen dispositibo eta osagaiak ezagutzea (iragazkiak, koipeztagailuak, babesgailuak eta eustokiak).
-Egiaztatzea prozesuak deskribatutako produkzio zehazpenak betetzen dituela.
-Prozesuaren egiaztapenean antzemandako desbideraketak aintzat harturik, programetan aldaketak egitea.
b) Edukiak.
.Automatizazio industrialeko sistemak:
-Robotika:
-Aplikazioak.
-Roboten egitura.
-Eragingailuak.
-Kontrol motak.
-Prestazioak.
-Manipulatzaileak:
-Aplikazioak.
-Egitura.
-Kontrol motak.
-Prestazioak.
-Erremintak:
-Motak.
-Ezaugarriak.
-Kalkulua.
-Hautapena.
-Fabrikazio zelula; CIMa:
-Aplikazioak.
-Egitura.
-Kontrol motak.
-Prestazioak.
.Programazioa (robotak, PLCak, manipulatzaileak, CIMa):
-Sekuentziazio programa egitea.
-Logika boolearra.
-Funtzioak arintzea.
-Programazioa kodetzea.
-Edizioa.
-Simulazioa:
-Pantailan.
-Hutseko zikloa.
-Lehen pieza.
-Transferentzia.
.Automatizazioaren teknologia:
-Automazizazio neumatikoa.
-Automatizazio hidraulikoa.
-Automatizazio mekanikoa.
-Automatizazio elektrikoa.
-Automatizazio elektronikoa.
-Sinbologia:
-Elektrikoa.
-Mekanikoa.
-Hidraulikoa.
-Neumatikoa.
-Elementuak eta funtzioak:
-Mekanikoak.
-Elektrikoak.
-Hidraulikoak.
-Neumatikoak.
4. lanbide modulua: Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa.
Iraupena: 176 ordu.
3. Gaitasun Unitateari lotua: Produkzioa programatu eta kontrolatzea fabrikazio mekanikoan.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
4.1. Lan prozesua aintzat hartuta, produkzio materialez hornitzeko beharra aztertzea.
.Hornikuntza prozesuko faseak azaltzea.
.Hornikuntza prozesuetan kontuan hartu beharreko zehazpenak deskribatzea (kantitatea, emateko epea, garraioa).
.Hornikuntza kontrolatzeko prozedurak azaltzea (biltegiratze kontrola, banaketa puntuak, platerak, emateko moduak, destinoak), agerikoak diren zuzenketa neurriak adieraziz (deskontuak, itzulketak).
.Izakinak kontrolatzeko sistema nagusiak aztertzea, haien alde onak eta txarrak eta aplikazioak baloratuz.
.Izakinak kontrolatzeko behar bezala egokitutako eredu praktiko batean:
-Izankinen mediak, maximoak eta minimoak.
-Hornikuntza aginduen tamaina, eta hornitzeko behar den denbora.
-"Stock"ak kudeatzeko ereduetan ageri diren gainerako parametroak.
-Izakinak kontrolatzeko dokumentazioa egitea (eskaera orriak, jaso-orriak, izakinen fitxak, materialen baleak).
4.2. Fabrikazio mekanikoan produkzioa antolatzeko behar den informazio teknikoa aztertzea, sortutako dokumentazioa antolatu eta prozesatuz.
.Produkzioaren antolamenduan erabiltzen diren dokumentu mota desberdinak ezagutu eta interpretatzea (ibilbide orriak, materialen zerrendak, lanetako fitxak, jarraibideetako orriak, kargari buruzko fitxak, aurrerapen orriak).
.Metodo, planifikazio eta programazioen aztelanetan erabiltzen diren grafiko eta diagramak egitea (mugimendua, atazak, denborak).
.Produkzioa antolatzeko erabiltzen den dokumentazioa prestatu eta osatzea datu eta informazio egokiekin.
.Produkzioa antolatzeko behar diren dokumentuak egitea, programa eta bitarteko informatikoak aplikatuz.
4.3. Produktu seriatu baten fabrikazio mekanikorako programa, produktuaren zehazpen teknikoak eta emateko epea zehaztea, prozesua zatituz.
.Kargen grafiko bat nola egiten den azaltzea, denborak nola esleitzen diren aztertuz.
.Ibilbideko orriak bildu behar dituen ezaugarriak deskribatzea.
.Programazio teknika azpimarragarrienak aipatu eta deskribatzea.
.Fabrikazio mekanikoko eskaera, produktuaren dokumentazioa, kantitatea, emateko epea, kostua, fabrikazio prozesua, denboren azterketa, produkzio bitartekoen eskuragarritasuna, lan egutegia, eskulana, mantenimendurako behar den denbora eta produkziorako materialen hornidura aintzat hartuta:
-Produkzio bitarteko bakoitzaren eta lanpostuen eguneko produkzioa eta pilatutako produkzioa zehaztea.
-Eskaera beteko den eguna eta, halakorik dagoenean, behar bezala zenbatutako zatikako entregak zehaztea.
-Produkzio bitartekoen eta giza baliabideen aprobetxamendua optimizatzea.
-Pieza bakoitzeko ibilbide orria zehaztea, egin behar zaizkion eraldaketa eta prozesuak kontuan hartuta.
-Lanpostu bakoitzeko lan karga ezartzea, oro har kargak orekatuz.
-Produkzio eragiketa desberdinei ekiteko behar diren material, tresneria, erreminta eta ekipoak izen edo kodigo normalizatuaren bitartez ezagutzea.
-Lanpostu bakoitzeko mantenua (produktu eta prozesuaren, material, tresneria, erreminta, pieza eta kontrol tresnen dokumentazioa) eta lana emateko eguna zehaztea.
-Prebentziozko mantenimenduko programazioa ezartzea, mantenimendu planetik abiatuta.
-Zehazten den informazioa sortzea:
-Hornikuntza.
-Bitartekoak, tresneria eta erremintak.
-Piezen ibilbidea.
-Tarteko "stock"ak.
-Programazioa hobetzeko eta produkzioaren helburuak segurtatzeko jarduera eta doiketak proposatzea.
-Lana programatzeko sistema/programa informatiko bat aplikatzea (GPAOa).
b) Edukiak.
.Produkzioa:
-Produktibitatea eta razionaltasuna.
-Planifikazio industriala.
.Produkzioaren programazioa.
-Produkzio bitartekoak eta lan kargak.
-Produzitzeko gaitasunak eta lan kargak.
-Fabrikazio denborak eta gora-beherak:
-Eskulana.
-Mantenimendua.
-Oinarrizko eginkizunak:
-Plangintza egitea.
-Lana prestatzea.
-Produkzioa programatzea.
-Lana ateratzea.
-Produkzioaren kontrola.
.Produzitzeko materialen hornikuntza:
-Izakinak kontrolatzea.
-Kanpoko hornikuntza kudeatzea:
-Lehengaiak.
-Amaierako produktuak.
-Azpikontratazioak.
-Hornikuntzaren segimendua.
-Biltegiak kudeatzea.
.Mantenua:
-Prozedurak.
-Produkzio bitartekoen, giza baliabideen eta dokumentazioaren eskuragarritasuna.
-Produkzio materialen fluxua lanpostura:
-Egokitasuna.
-Kopurua.
-Maiztasuna.
-Garraiatzeko modua.
-Materialak hartzea.
-Lana prestatzea.
.Produkzioaren kontrola:
-Produkzioa kontrolatzeko teknikak.
-Kopuru kontuak direla eta, gertatzen diren gora-beherak.
-Denboretako desbideraketek ekartzen duten eraginkortasun eza.
-Emateko epeetako eta kostuetako desbideraketen ondorioak.
-Arazoei zuzenean irtenbideak bilatzea.
-Hornikuntza, diseinua, prozesua eta bitartekoen, giza baliabideen edo programaren beraren doikuntza lanak direla-eta, irtenbideak aurkitzeko proposamenak.
-Birprogramazioa.
.Dokumentazioa eta kudeaketa:
-Sistema arruntak.
-Programazioari buruzko informazioa.
-Hornikuntzaren metodologia.
-Mantenua egiteko dokumentazioa.
-Produkzioa kontrolatzeko dokumentazioa.
-Txosten teknikoak.
-Produkzioaren planifikazio eta kontrol sistema integratuak, ordenadorez lagunduak.
-Dokumentazioa tratatu, artxibatu eta kontsultatzea.
5. Lanbide eredua: Mekanizazio, konformatu eta muntaketako prozesuak burutzea.
Iraupena: 352 ordu.
4. Gaitasun Unitateari lotua: Fabrikazio mekanikoan produkzioa kudeatu eta gainbegiratzea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
5.1. Merkatuan eskura dauden material eta produktuak, haien propietateak eta fabrikazio mekanikorako aplikazioak aztertzea.
.Erlazionatzea industriako material nagusien (metalak, plastikoak "composites"ak, zeramikoak) ezaugarri fisikomekanikoak (trakzioa, gogortasuna) mekanizazio, konformatu eta muntaketa prozesuekin.
.Prontuario, taula, arau eta katalogo komertzialak erabiliz material eta produktua mekanikoen informazio teknikoak ezagutzea, balizko kasu desberdinen beharkizunetatik abiatuta.
.Merkatuan diren merkataritzako elementuak (torlojoak, kabilak, enbrageak, palankak, itsasgarriak) sailkatzea, fabrikazio mekanikoaren prozesu desberdinetan dituzten aplikazioen arabera.
.Mekanizazio, konformatu eta muntaketa prozesuetarako erreminta, erreminta-etxe eta tresneriak deskribatzea, ondokoak seinalatuz:
-Eraikitzeko materialak.
-Ebakitzeko itxura eta geometriak.
-Elementu osagaiak.
-Erabiltzeko baldintzak.
-Eskatzen dituzten esfortzuak.
.Material normalizatuetako itxura, dimentsio eta motak (biribila, profila, pletina, altzairuak, plastikoak) sailkatzea, fabrikazio mekanikoaren prozesu desberdinetako aplikazio usuenen arabera.
.Materialaren eta produktuaren amaierako dimentsioei jarraituz behar bezala egokitutako fabrikazio mekanikoko eredu praktiko batean:
-Definitutako ezaugarrietara egokitzen diren material komertzial usuenak aukeratzea.
-Gordineko dimentsioak edo zehaztutakoak ez diren material motak aukeratzea, merkatuko eskuragarritasunaren arabera, behar diren gutxieneko ezaugarri teknikoak betetzen direla segurtatuz.
5.2. Makina erreminta, instalazio eta fabrikazio mekanikoko pieza edo multzoak egiteko erreminten funtzionamendua aztertzea.
.Makina erreminten prestazio eta funtzionamendua azaltzea (tornua, artezgailua, fresatzeko makina, orekatzeko makina, bihurkina, estanpazio prentsak, ijezketa egiteko makinak, trefilagailuak).
.Makina erreminten instalazio eta bitarteko osagarri eta laguntzaileak deskribatzea (elikadura, garraioa, hozketa, labainketa, amarrea, kontrola).
.Fabrikazio mekanikoan erabiltzen diren makina erremintak osatzen dituzten elementu edo bloke funtzionalak deskribatzea, ondokoak azalduz:
-Egitura elementuak.
-Itxura edo forma jakinak lortzeko kate zinematikoak.
-Energi transferentziari dagozkion kate zinematikoak.
-Makina neurtu eta kontrolatzeko elementuak.
-Automatizazio sistema.
-Makinaren mantenimendua.
-Segurtasun elementuak, eta prozesuko ardurak.
.Metalezko materialetan txirbilaren formazioa azaltzea, geometria, sortutako esfortzuak eta higadurak erlazionatuz.
.Erreminten higadura deskribatzea, itxura eta muga toleragarriak adieraziz.
.Deskribatzea makina erramintak amarratzeko, zentratzeko eta hasierako erreferentzia hartzeko dituen dispositiboak.
.Lotzea mekanizatutako piezen amaierako itxurako akats usuenak amarre eta lerrokatze akatsekin.
.Mekanizazio baldintzek sortutako ondorioak deskribatzea (zurruntasuna, ebakiaren hozketa/labainketa, azaleko iraganaldiak eta aitzinapen/zimurtasuna.
.Ekipo eta makina desberdinei aplika dakizkiekeen erabilera eta segurtasun arauak.
5.3. Mekanizazio, konformatu eta muntaketako teknika edo prozedura bakoitzaren lan baldintzak aztertzea, produktuari eta produkzio bitartekoei dagokienez: makinak, erremintak, kontrol tresnak eta bitarteko lagungarriak.
.Txirbilaren erauzketa bidezko mekanizatu prozedurak deskribatzea (tornua, fresagailua, artezgailua), horietako bakoitzean parte hartzen duten parametroak (abiadura, aitzinapena, iraganaldiaren sakontasuna) identifikatuz.
.Konformatuko prozedurak deskribatzea (ebakia, enbutizioa, estanpazioa, estrusioa), horietako bakoitzean parte hartzen duten parametroak identifikatuz (korrontearen intentsitatea, bibrazioaren maiztasuna, distantzia fokala, abiadura, presioa, tenperatura).
.Mekanizazio bereziko prozedura bat deskribatzea (elektroerosioa, ultrasoinuak, laserra) horietako bakoitzean parte hartzen duten parametroak identifikatuz (korrontearen intentsitatea, bibrazioaren maiztasuna, distantzia fokala).
.Muntaketako prozedurak deskribatzea (giltzadura, ahokadura, finkadurak), horietako bakoitzean parte hartzen duten parametroak identifikatuz (tenperatura, herstura parea, presioa, indarra, tentsioa, itsaskortasuna).
.Txirbilaren erauzketa eta ebaki eta konformatu bidezko fabrikazio eta fabrikaziorako makina eta sistemetan erabiltzen diren tresna, erreminta eta osagarriak deskribatzea.
.Prozesu desberdinetako lan parametroak erlazionatzea pieza eta erremintaren materialarekin, mekanizazio, konformatu eta muntaketaren eragiketa eta baldintzekin (zurruntasuna, orekatzea, hozketa, forjako tenperatura).
.Fabrikazioaren ahokadura sistemak eta tolerantziak interpretatzea.
.Prozesu desberdinetako mekanizatu eta konformatuaren parametroak elkarrekin erlazionatzea matematikoki.
5.4. Fabrikazio mekanikoaren prozesuetan parte hartzen duten makina eta ekipoetan eragiketak egin eta haiek doitzea, agindutako kalitatea lortzeko segurtasun baldintzetan.
.Piezen mekanizatu (tornuketa, fresaketa, artezketa), tratamendu eta muntaketa prozesuak dituen fabrikazio kasu praktiko batean -osotasuneko planoak, fabrikazio planoak eta zehazpen teknikoak, prozesu orria-:
-Informazio teknikoa interpretatzea.
-Erreminta egokiak aukeratu eta haien erregulazio eta muntaketa egitea.
-Piezarako materiala (mota, itxura eta tamaina) aukeratzea eta mekanizazio bidez prestatzeari ekitea (ebakia, birbizartua, trazadura).
-Pieza eta erremintak behar diren euskarrietan muntatzea (gako-platera, erreminta-etxea, bridak).
-Makinak eragiketa bakoitzerako ezarri diren parametroekin doitzea.
-Mekanizatuko eragiketak egitea, prozesu orrian ezarritako prozedurari jarraituz eta agindutako kalitatea lortuz.
-Erabilera eta segurtasun arauak aplikatzea eragiketak egiten diren bitartean.
-Defititutako prozesuaren eta lortutako prozesuaren arteko desberdintasunak aztertzen dituen txosten bat egitea, erremintei, makinei edo piezari egotzi dakizkiekeenak identifikatuz.
-Prozesuaren erreminta eta baldintzetan behar diren zuzenketak egitea, definitutako prozesuan gertatu diren desbideraketak aintzat harturik.
5.5. Konformatu prozesuetan parte hartzen duten makina eta ekipoetako eragiketak eta doiketak egitea, agindutako kalitatea lortuz segurtasun baldintzetan.
.Forja, estanpazio edo/eta lehen eraldaketa (estrusioa, ijezketa, trefilaketa) prozesuak dituen fabrikazioko kasu praktiko batean -osotasuneko planoak, fabrikazio planoak eta zehazpen teknikoak, prozesu orria-:
-Informazio teknikoa interpretatzea.
-Erreminta egokiak aukeratu eta haien erregulazio eta muntaketa egitea.
-Piezarako materiala (mota, itxura eta tamaina) aukeratzea eta mekanizazio bidez prozesurako prestatzeari ekitea.
-Pieza eta erremintak behar diren euskarrietan muntatzea (erreminta-etxea, bridak).
-Makinak eragiketa bakoitzerako ezarri diren parametroekin doitzea, agindutako kalitatea lortuz.
-Forja, estanpazio edo/eta lehen eraldaketa eragiketak egitea, prozesu orrian ezarritako prozedurari jarraituz.
-Eragiketa desberdinetan, erabilera eta segurtasun arauak aplikatzea.
-Defititutako prozesuaren eta lortutako prozesuaren arteko desberdintasunak aztertzen dituen txosten bat egitea, erremintei, makinei edo piezari egotzi dakizkiekeenak identifikatuz.
-Prozesuaren erreminta eta baldintzetan behar diren zuzenketak egitea, definitutako prozesutik gertatu diren desbideraketak aintzat harturik.
5.6. Produkzio bitartekoen mantenimendu programak eta jarduerak aztertzea eta haiek betetzen direla kontrolatzea.
.Mantenimenduko fitxa baten eta errealizazio grafikoen edukia azaltzea.
.Produkzioan akatsen bat izanez gero egin beharko liratekeen jarduerak azaltzea (makinaren matxura dela, erreminta akastuna dela, parametro okerrak direla).
.Makinak eta instalazioak behar ez bezala prestatu eta mantentzeak produkzioan dituen eraginak azaltzea (kalitatea, etekina, kostuak).
.Mantenimenduaren kudeaketa eta kontrolerako programa informatiko bat aplikatzea.
.Fabrikazio mekanikoko produktu baten serie edo lotearen fabrikazio kasu batean, bertan parte hartzen duten erreminta, makina, ekipo eta instalazioak ezagututa, prestaketa eta mantenimendua gainbegiratzeko plan bat egitea.
b) Edukiak.
.Produktu mekanikoak:
-Prozesuan eragiten duten materialen ezaugarriak:
-Metalezkoak.
-Plastikoak.
-Material konposatuak.
-Merkatuan diren osagai eta multzo mekanikoak:
-Murriztaileak.
-Enbrageak.
-Errodamenduak.
-Iragazkiak.
-Ebakitzeko erremintak.
-Produktu lagungarri suntsigarriak:
-Labaingarriak.
-Torlojoak.
-Hozkarriak.
.Produkzio bitartekoak:
-Mekanizaturako makina eta instalazio motak:
-Aplikazioak.
-Osagaiak deskribatzea.
-Konformaturako makina eta instalazio motak:
-Aplikazioak.
-Osagaiak deskribatzea.
-Ohiko makinen prestazioak eta funtzionamendua.
-Makina automatikoen prestazioak eta funtzionamendua.
-Fabrikaziorako sistema lagungarri eta osagarriak.
-Kontroleko instalazioak eta tresneria.
-Lanerako bitarteko lagungarriak.
.Eragiketen teknologia:
-Mekanizatuko prozedura eta eragiketak.
-Konformatuko prozedura eta eragiketak.
-Lanerako parametro eta baldintzak.
-Lanaren prestaketa.
-Makina erremintak erabili eta kontrolatzea.
-Forja, estanpazio eta lehen eraldaketetan erabiltzen diren makina eta instalazioak erabili eta kontrolatzea.
-Fabrikazioko tolerantzia.
-Kalitatea egiaztatzea.
-Mantenimenduko eragiketak.
-Arriskuei aurrea hartzea.
.Mantenimendua:
-Mantenimendu planak.
-Mantenimenduko sistema historikoa.
-Mantenimenduko sistema historikoa (SHM).
-Prebentziozko mantenimendua.
6. lanbide modulua: Kalitate kontrola fabrikazio mekanikoan.
Iraupena: 154 ordu.
5. Gaitasun Unitateari lotua: Fabrikazio Mekanikoko kalitatea kontrolatzea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
6.1. Kalitate sistema aztertzea, bera osatzen duten elementuak ezagutuz eta ezarritako kalitate politikarekin lotuz.
.Kalitate kudeaketaren eginkizuna deskribatzea, beraren elementuak eta enpresaren eta produktibitatearen helburuekin daukaten lotura.
.Sektore honetako enpresa baten antolamendu egituratik abiatuta:
-Antolamendu egituran eta produkzio jardueran aplikatu daitezkeen kalitate sistemaren elementuak ezagutzea.
-Kalitatearen eginkizun berariazkoak, enpresaren antolamenduan banatuta egon daitezkeenak, esleitzea.
-Kalitatearen antolamenduaren elementuetako berariazko eginkizunak azaltzea, elkarrenganako haien erlazioa eta enpresaren antolamendu egiturarekin dutena deskribatuz.
6.2. Produktu baten edo produkzio prozesu baten kalitatearen ebaluaketa zuzena bermatzen duten neurtzeko teknika eta kalibraketakoak aplikatzea.
.Fabrikazio mekanikoan erabiltzen diren kontroleko tresna eta dispositiboak deskribatzea.
.Dimentsio kontrolean erabiltzen diren neurtzeko teknikak deskribatzea, aplikatu dakizkiokeen kalkuluak adieraziz, halakorik behar denean.
.Neurketa akatsak eta neurriaren gora-beherak kalkulatzeko teknikak deskribatzea, kalibrazio eta trazagarritasun kontzeptuak barne.
.Kasu praktiko batean, produktu jakin baten zehazpen teknikoetatik abiatuta:
-Egiaztatu behar diren parametroetarako teknika egokiak zehaztea.
-Kontrol teknikak aplikatzeko erabili behar diren tresnak zehaztea.
-Neurtzeko teknikak aplikatzea, gertatzen diren emaitzak erregistratuz eta zehaztutakoekin konparatuz.
.Egiaztapen tresna baten (kalibrea, mikrometroa, konparagailua) kalibraketa plan batean:
-Burutu beharreko jarduerak ezagutzea.
-Mantenimendu eta kalibraketa prozesua ezartzea.
-Tresnaren kalibraketa egitea, arau edo prozedura jakinaren arabera.
-Kalibraketa planak sortutako dokumentuak betetzea.
6.3. Produktuaren eraiketa ezaugarriak baloratzeko entseiu teknikak aplikatzea eta entseiu suntsitzaileen (ES) eta ez-suntsitzaileen (EES) emaitzei buruzko irizpenak ematea, ezarritako kalitate irizpideekin eta agindutako zehazpenekin konparatuz.
.Fabrikazio mekanikoaren industrian aplikagarri diren entseiu mekanikoak deskribatzea (trakzioa, konpresioa, flexioa, ebakidura, gogortasuna, resilientzia, nekea).
.Materialen kalitatea baloratzeko entseiu metalografikoak (mikroskopikoak, makroskopikoak) deskribatzea.
.Entseiu ez-suntsitzaileak deskribatzea (likido sarkorrak, partikula magnetikoak, korronte induzituak, eroankortasuna, ultrasoinuak, radiografikoak), antzeman daitezkeen akatsekin erlazionatuz.
."Akatsen sailkapen" eredua ezagutzea, haiek sortzeko arrazoiak eta eman daitezkeen irtenbideak adieraziz.
.Entseiuak egitean aplikatu daitezkeen segurtasun arauak aipatzea.
.Fabrikazio mekanikoko produktu batetik abiatuta, ezaugarri mekaniko eta metalografikoei eta akats ohikoenei (pitzadurak, poroak) buruzko kontroleko zehazpen guztiak ezagututa:
-Entseiuak egiteko probetak prestatu eta egokitzea, ezarritako arau eta zehazpenei jarraituz.
-Entseiuko makina eta ekipoak prestatzea, egin behar den entseiuaren ezaugarri eta motaren arabera.
-Entseiku mekaniko, metalografiko eta ez-suntsitzaileak egiteko prozedurak aplikatzea.
-Entseiuaren emaitzak ebaluatu eta prozesatzea, ezarritako zehazpenen araberako ondorioak atereaz.
-Entseiuetako emaitzak ematea agindutako zehaztasunari dagokion tolerantziarekin.
6.4. Lortutako kalitate maila aztertzea horniduraren kalitateari, produktuaren kalitateari, prozesuaren estabilitateari edo kalitatearen hobekuntza jarraiari dagozkien "kalitate erremintak" aplikatuz.
.Banaketako estatistika arrunt baten zentralizazio eta dispertsioa neurtzen duten parametroak definitzea.
.Pieza on eta txarren portzentaiak zehaztea, aintzat harturik emandako balore sail bat eta neurtu den magnitudearen zehazpenak.
.Prozesuaren kontrol estatistikoan erabiltzen diren teknikak deskribatzea.
.Kalitatearen hobekuntza etengaberako aplikagarri diren kalitateko erremintak deskribatzea.
.Laginketa planak aplikatzeko oinarriak eta teknikak deskribatzea.
.Produktu baten fabrikazioaren kontrol prozesuko eredu batean, non kalitate plana, kontrol faseak eta produktuaren beharkizunak azaltzen baitira:
-Aplikatuko den estatistika teknika zehaztea.
-Zehaztea laginaren tamaina, zein teknikaren bidez lortu den eta daukan aldizkakotasuna.
-Prozesua kontrolatzeko grafikoak egitea, egindako neurketei buruz emandako informazioa erabiliz.
-Prozesuaren ahalmena neurtzea, kontroleko grafikoak aztertuz, eta joerak interpretatzea.
-Antzemandako desbideraketak zuzentzeko behar diren neurriak proposatzea.
.Kasu jakin batean produktu bat onargarria izateko behar den laginketa plana ezartzea.
.Atributu bidezko grafikoen oinarria eta aplikatzeko eremua deskribatzea.
.Fabrikazio prozesuan lortutako emaitza eta agindutako zehazpen teknikoetako dokumentazio egokia duen eredu jakin batean:
-Prozesuaren AMFEa zehaztea.
-Kalitatea hobetzeko teknikak aplikatzea, produktuaren kalitatea baloratu eta aztertzeko bidea emanen dutenak.
-Produktuaren kalitatea hobetzea ahalbidetzen duten jarduera zuzentzaileak proposatzea.
6.5. Kalitatea kontrolatu eta kudeatzeko behar diren kalitate planak eta berariazko dokumentazioa sortzea.
.Kalitate eskuliburu edo plan bateko edukiak ezagutzea, produktuarekin edo prozesuarekin eta kalitate sistemako arauekin lotuz (UNE 66.900-ISO 9000).
.Kontroleko ezaugarriak baloratzeko irizpideak deskribatzea.
.Entseiuetako tresna eta teknikak haiek kontrolatu ditzaketen ezaugarriekin lotzea.
.Kontroleko arau eta txostenen egitura eta edukiak deskribatzea.
.Produktuaren eraldaketa metodo, eragiketa, fase, ekipo, material eta zehazpenen bitartez definitutako produktu baten fabrikazio prozesu bat aintzat harturik:
-Produktuaren zehazpenak aztertzea, kalitate kontrolpeko ezaugarriak zehazteko.
-Produktua kontrolatzeko plan eta faseak ezartzea.
-Kontrol arauak egitea, kontroleko prozedura, dispositiboak, tresnak eta aldizkakotasuna zehaztuz.
-Erabiliko diren informazio, arau eta datuak biltzeko fitxak ezartzea.
.Deskribatzea kalitate planak noraino betetzen diren, eta beraietan dauden gora-beherak antzemateko kalitateari buruzko barneko auditoretza batek bildu behar dituen aspektuak.
.Entseiu ez-suntsitzaileetako langileek gainditu behar dituzten probak deskribatzea, daukaten gaitasuna ebaluatzeko.
6.6. Enpresaren kalitatea elementu nagusi bezala hartzea, haren helburuak lortzeko bidean.
.Kalitate plan bat ezartzeak dituen alde onak deskribatzea.
."Kalitate ezaren" kostuak aztertzea.
.Fabrikazioa eraldatzeko metodo, langile, fase, ekipo, material eta zehazpenen bidez definitutako produktu baten fabrikazio prozesua aintzat harturik:
-Eragiketa bakoitzaren kostua zehaztea.
-Produktua errefusatzeak daukan kostua, horretan eragina duten faktore guztiak barne.
-Produkzio prozesurako kalitate plan bat egitea.
-Eragiketa bakoitzean produktua errefusatzeak daukan kostua zehaztea.
-Kalitate sistema bat ez izateak daukan kostua baloratzea, produkzio prozesu berean sistema hori ezarrita dagoen kasu batekin konparatuz.
6.7. Bere menpeko langileei transmititzea enpresaren helburuak lortzeko noraino den garrantzitsua kalitatez fabrikatzea.
.Kalitate sistemak ezarri dituzten enpresetako zailtasun desberdineko zenbait kasu eredutan:
-Enpresak ezarritako kalitate politika azaltzea.
-Enpresak garatzen duten kalitate sistema grafikoen bidez aurkeztea.
-Lanpostu bakoitza eta kontrol postu bakoitzaren ezaugarriak adieraztea, zertarako eta produktuak produkzio prozesuak agindutako zehazpenak bete ditzaten kontuan hartu beharreko aspektuak zehazteko.
-Produkzio prozesuan produktuaren kalitatea zuzen ebaluatzeko teknikak azaltzea.
b) Edukiak.
.Kalitatearen kudeaketa:
-Kontzeptu orokorrak:
-Kalitate politika, helburuak, markaren irudia, planifikazioa, antolamendua, autokontrola eta kalitate osoa.
-Kalitatearen aspektu ekonomikoak:
-Kalitatearen eta kalitate ezaren kostuak.
-Baloratzeko teknikak.
-Kalitatea segurtatzeko sistemak:
-Kalitatearen eskuliburua eta bera osatzen duten aspektuak (UNE 66.900, ISO 9000).
-Kalitatearen hobekuntzarako akuilu eta prestakuntza teknikak.
-Kalitate zirkuluak.
-Fidagarritasuna eta mantentzeko gaitasuna:
-Bera baloratzeko erabiltzen diren oinarri eta parametroak.
-Produktu eta prozesuari buruzko barneko auditoretzak.
.Metrologiako oinarriak:
-Neurriaren kontzeptua eta prozesua:
-Ereduak.
-Kalibraketa eta trazagarritasuna.
-Neurtzeko akatsak.
-Neurriaren segurtasun eza.
-Kalibratzeko plana.
-Kalibratzeko dokumentazio, arau eta teknikak.
-Dimentsioko tolerantziak eta tolerantzia geometrikoak:
-Kota eta tolerantziak transferitu eta ordeztea.
-Dimentsio finkoko tresnak.
-Neurketa zuzeneko eta zeharkako tresnak.
-Neurtzeko makinak eta multikota kontroleko tresneria.
-Neurketa dimentsional dimentsional, geometriko, trigonometriko eta azalekoen akaberakoak egiteko teknikak.
.Entseiuak:
-Probetak, motak eta haiek lortzeko arau eta teknikak.
-Entseiu mekanikoak:
-Trakzio, konpresio, flexio, talka bidezko flexioa (resilientzia), makinagarritasuna.
-Kontzeptua eta arauak.
-Ekipoak.
-Eragiketa teknikak.
-Entseiu metalografikoak:
-Oinarriak.
-Ekipoak.
-Azterketa makroskopiko eta mikrografikoan erabiltzen diren laboratorio teknikak.
-Probeta eta lagin metalografikoak lortu eta prestatzeko teknikak.
-Entseiu ez-suntsitzaileak:
-Likido sarkor, partikula magnetiko, ultrasoinu eta radiologi industrialeko entseiuak.
-Helburua.
-Ekipoak.
-Eragiketa teknikak.
-Entseiu kimikoak:
-Helburua.
-Ekipoak.
-Eragiketa teknikak.
.Kalitatea kontrolatzeko teknika estatistikoak:
-Estatistika eta probabilitateko oinarriak:
-Frekuentzien ohiko banaketa.
-Probabilitateko beste banaketa batzuk.
-Aldagai eta atributu bidezko kontrola:
-Kontroleko grafikoak eta aldagai eta atributu bidezkoak.
-Prozesuaren eta makinaren gaitasuna:
-Kalkulu teknikak.
-Haiek baloratzeko indizeak.
-Prozesuen aldakortasuna.
-Laginketa planak:
-Kurba bereizgarriak eta laginketa motak (UNE 66.020).
-Sekuentzien kontrola eta jarraikako kontrola.
-Regresioaren azterketa:
-Koerlazioa eta bariantzakoa (ANOVA).
-Informatika aplikatzea produktua edo prozesua kontrolatzeko.
.Kalitate erremintak, kalitatea hobetzeko aplikatzen direnak:
-Datuak hartu, bildu, haztatu, zenbaki eta grafikoen bidez aurkeztea, histogramak.
-Bilakaera edo kudeaketaren diagramak, pareko diagramak, afinitate diagramak, kausa-ondoriokoak, koerlaziokoak, dispertsio edo banaketakoak, eta abar.
-Lehentasun, irizpide, analisi eta abarretako matrizak.
-Akats Moduen Analisia, Akats Moduen Analisia eta haien Eragin eta Kritikotasuna (AMFE, AMFEC).
.Kalitateari buruzko dokumentazioa:
-Produktuaren ezaugarriak baloratzeko irizpideak.
-Kontrol arauek izan behar dituzten egitura eta edukiak.
-Kontrol txosten eta parteak, haiek egin eta aurkezteko aintzat hartu beharreko arauak.
-Sortu den dokumentazioa antolatu, kudeatu eta eguneratzea.
-Kalitate planak aurkeztea.
-Kalitateari buruzko dokumentazioa aurkeztea.
7. lanbide modulua: Fabrikazio mekanikoan erabiltzen diren materialak.
Iraupena: 96 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
7.1. Fabrikazio mekanikoaren prozesuetan erabiltzen diren material metaliko eta ez-metalikoetako ezaugarri fisiko, kimiko, mekaniko eta teknologikoak aztertzea, ezaugarri horiek nola alda daitezkeen ere zehaztuz.
.Materialen ezaugarri fisiko nagusiak azaltzea (dentsitatea, fusio puntuak, berariazko beroa), material bakoitza lotuz fabrikazio mekanikoaren prozesu desberdinekin.
.Materialen ezaugarri kimiko nagusiak azaltzea (korrosioaren, eraso kimiko edo elektrokimikoaren kontrako erresistentzia), material bakoitza lotuz fabrikazio mekanikoaren prozesu desberdinekin.
.Materialen ezaugarri mekaniko nagusiak azaltzea (gogortasuna, trakzioa, resilientzia, malgutasuna, nekea), material bakoitza lotuz fabrikazio mekanikoaren prozesu desberdinekin.
.Materialen manufakturako ezaugarri nagusiak eta ezaugarri teknologiko nagusiak azaltzea (korrosioaren, eraso kimiko edo elektrokimikoaren kontrako erresistentzia), material bakoitza lotuz fabrikazio mekanikoaren prozesu desberdinekin.
.Ezaugarri fisiko, kimiko, mekaniko eta teknologikoak elkarrekin erlazionatzea, horietako baten baloreak aldatuz gero, besteetan sortzen den eragina azalduz.
.Materialen hautapena justifikatzea, dituzten ezaugarrien arabera eta aplikatzeko dituzten posibilitateak aintzat harturik.
7.2. Aleazio metaliko bitarren oreka diagrama aztertzea, prozesuaren baldintzak zehaztu ahal izateko, amaierako produktuaren ezaugarri metalurgikoak aintzat harturik.
.Eraldaketa metalurgikoetan eragin (osagaiak, portzentaiak, denbora, tenperatura) eta oreka diagramak osatzen dituzten faktoreak azaltzea.
.Aleazio metaliko desberdinak fabrikazio mekanikoaren prozesuetan sortzen diren eraldaketekin lotzea.
.Fe-C aleazio baten osagai (ferrita, martensita, perlita) eta kontzentrazioak zehaztea, bai eta amaierako produktuaren ezaugarrien araberako kalitate metalurgikoa ere (bikorraren tamaina, oxidazioak).
7.3. Fabrikazio prozesuetan egiten diren tratamendu termiko eta azalekoak aztertzea, tratamendu horien eraginek sortzen dituzten ezaugarrien aldaketak identifikatuz.
.Tratamenduetan sortzen diren eraldaketak deskribatzea, tratatu den piezak lortzen dituen ezaugarriekin lotuz.
.Aldagai desberdinak erlazionatzen dituzten grafikoak interpretatzea, egoera solidoko eraldaketak aintzat harturik.
.Materialei aplikagarri zaizkien tratamendu termiko, azaleko eta termiko-azalekoak (indukzio bidezko tenplea) deskribatzea, haiek erlazionatuz erabiltzen diren instalazioekin.
7.4. Aztertzea fabrikazio mekanikoaren prozesuan parte hartzen duten metaletan prozedura metalografikoen bitartez ohargarri diren ezaugarriak.
.Metal nagusien ezaugarri metalografikoak eta propietateak deskribatzea.
.Bitarteko metalografikoen bidez ohargarri diren metalen solidotze prozesuak eta bikor egitura deskribatzea.
b) Edukiak
.Materialak:
-Material metalikoak. Sailkapena eta izendatzeko modua.
-Material ez-metalikoak. Sailkapena eta izendatzeko modua.
-Material burdintsuak. Sailkapena eta izendatzeko modua.
-Material ez-burdintsuak. Sailkapena eta izendatzeko modua.
-Fundizioak. Sailkapena. Mota. Aplikazioak.
-Plastikoa (alto polimeroak). Sailkapena eta propietateak:
-Eraldaketa sistemak eta aplikazioak.
-Zeramikoak.
-Material konposatuak. Gogortuak. Sendotuak:
-Osagai nagusiak.
-Eraldaketa sistema eta aplikazioak.
-Materialen itxura merkatuan.
-Merkatuko izendegia eta siglak.
.Tratamendu termiko eta azalekoak:
-Zehazpen teknikoak.
-Oinarriak eta helburua.
-Motak. Aplikazioak. Prozedurak.
-Tratamendu prozesuetan kontrolatu beharreko aldagaiak.
-Materialen ezaugarrietan duten eragina.
-Tratamendu prozesuetan piezak identifikatzeko sistemak.
-Akatsak antzeman eta ebaluatzea:
-Akats motak.
-Akatsak antzeman eta ebaluatzeko sistemak.
.Egitura metalografikoak:
-Kristal egitura.
-Metal eta aleazioen egitura.
-Osagai mikrografiko eta makrografikoak.
-Burdinaren egoera alotropikoak.
.Eraldaketa metalurgikoak:
-Tenperatura eta puntu kritikoak.
-Oreka diagramak:
-Diagrama bitarrak.
-Burdina-karbonoa diagramak.
-Austenitaren eraldaketa isotermikoak.
-Austenitaren eraldaketak jarraikako hozketan.
.Materialen propietateak:
-Fisikoak
-Kimikoak.
-Mekanikoak.
-Teknologikoak.
-Metalen desitxuraketa plastikoaren azterketa.
-Metalen korrosioaren azterketa.
8. lanbide modulua: Fabrikazio mekanikoaren industrietako segurtasun planak.
Iraupena: 64 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
8.1. Fabrikazio mekanikoaren sektoreko enpresetako segurtasun eta higiene planak aztertu eta ebaluatzea.
.Fabrikazio mekanikoaren sektoreko enpresen segurtasun eta higiene planak konparatzea, haiei buruzko iritzi kritikoa emanez.
.Zailtasun desberdineko segurtasun eta higiene plan kopuru jakin batzuk aintzat harturik:
-Plan bakoitzaren aspektu aipagarrienak identifikatu eta deskribatzea. Aspektu horiek planaren dokumentazioan egonen dira.
-Osasunerako eta segurtasunerako arriskugarriak diren faktoreak, planetan daudenak, ezagutu eta deskribatzea.
-Enpresako segurtasunaren erantzuleen eta larrialdi baten zeregin bereziak esleitzen zaizkien pertsonen eginkizunak deskribatzea.
-Istripuak saihesteko ezarritako prebentzio neurri egokiak eta prebentzio metodoak erlazionatu eta deskribatzea.
-Aztertutako planak aplikatzeko behar diren kostuak eta baliabideak ebaluatzea.
8.2. Fabrikazio mekanikoaren sektoreko segurtasun eta higieneari buruzko indarreko araudia aztertzea.
.Segurtasun eta higiene kontuetan enplegatuaren eta enpresaren eskubide eta eginbehar aipagarrienak identifikatzea.
.Zailtasun desberdineko segurtasun eta higieneko plan batzuk emanda:
-Lan inguruneko garbitasun eta ordenari buruzko arauak aipatu eta deskribatzea.
-Seinale eta alarma, suteen kontrako ekipo eta zainketa eta lehen laguntzetako ekipoen sinbologia eta egoera fisikoari buruzko arauak aipatu eta deskribatzea.
-Sistema, makina eta instalazioak geldiarazteko eta kanpoko eta barneko manipulaziorako arauak ezagutu eta deskribatzea.
-Aztertutako plan bakoitzeko arau partikularrak indarra duen legeriarekin erlazionatzea, arau orokorren eta haiek aplikatze edo gauzatzearen artean dagoen adostasunik eza deskribatuz, halakorik badago.
8.3. Fabrikazio mekanikoaren sektorean erabiltzen diren segurtasuneko bitarteko eta ekipoak.
.Babes pertsonalerako arropa eta ekipo arruntenetako propietateak eta erabilera.
.Suak itzaltzeko sistema desberdinak aipatzea, haietako bakoitzaren propietate eta balioak deskribatuz.
.Arrisku gune edo/eta larrialdi egoeren berri emateko arauzko seinale eta alarmen ezaugarri eta helburuak deskribatzea.
.Zainketako, lehen laguntzako eta istripuren batean kaltetutakoak garraiatzeko ekipo eta bitartekoen ezaugarri eta erabilerak deskribatzea.
.Lan ingurune desberdinak deskribatzen dituzten kasu batzuetan:
-Segurtasun eta babes bitarteko eta ekipoetako zehazpenak ezagutzea.
-Plantan larrialdi kasuren bat gertatzekotan, larrialdi ekipo, seinale, alarma eta irteera puntuen kokapena azaltzen duen dokumentazio teknikoa egitea, indarra duen araudiari jarraituz.
8.4. Fabrikazio mekanikoaren sektorean benetan gertatu diren istripu batzuk aztertu eta ebaluatzea.
.Istripuetako arrazoiak ezagutu eta deskribatzea.
.Arrisku faktoreak eta istripua saihesteko balio zezaketen neurriak ezagutu eta deskribatzea.
.Istripuaren arrazoietan langileak eta enpresak duten erantzukizuna ebaluatzea.
8.5. Segurtasun plan oker edo osatu gabe baten ondorioz gertatzen diren arrisku eta istripu egoerak aztertzea.
.Langileen, bitartekoen eta instalazioen segurtasuna arriskuan jarri eta kalteak gertatzen diren kasu praktiko batzuetan:
-Ezagutzea segurtasuna arriskuan jarri duten arrazoiak.
-Gora-behera saihestuko zuten neurriak aipatu eta deskribatzea.
-Sortutako egoerari ekiteko plan bat zehaztea.
-Egoerari irtenbide bat bilatzeko behar diren ekipo eta bitartekoak zehaztea.
-Indarra duen araudiarekiko desbideraketak edo araudi hori zergatik ez den bete deskribatuko duen txosten bat egitea.
-Kalteen kostua ebaluatzea.
8.6. Lan ingurune baten giroa eta ingurugiroa bera babesteko fabrikazio mekanikoko enpresetan aplikatu daitezkeen neurriak aztertzea.
.Ingurugiroa kutsa dezaketen faktoreak ezagutzea.
.Kutsadura sortzaile finko eta mugikorrak detektatzeko dispositiboak eta erabili beharreko prebentzio eta babes neurriak aipatzea.
.Fabrikazio mekanikoaren industriaren produkzio eta arazketa prozesuetako isuri eta jario usuenak begiratzeko bitartekoak deskribatzea.
.Fabrikazio mekanikoaren industriak ingurugirorako kaltegarriak diren substantzia arriskugarriak arazteko erabiltzen dituen teknikak.
.Babes neurrien garrantzia, pertsonari berari, jende multzoari eta ingurugiroari begira.
.Pertsonen kutsadura eta erabili behar den edo lortu nahi den produktua ez kutsatzeko bitarteko higienikoak deskribatzea.
.Fabrikazio mekanikoaren industria ukitzen duten ingurugiroko araudia eta araudi hori aplikatu beharreko produkzio prozesu jakinak erlazionatzea.
8.7. Enpresako segurtasuna hartzea haren helburuak lortzeko lehentasunezko elementu bezala
.Zailtasun desberdineko segurtasun eta higiene plan multzo batean, azterturiko planak ezartzeko behar diren bitartekoen kostua ebaluatu ondoren:
-Planetako parte diren elementu edo arau bakoitza ez betetzeak izanen lituzkeen ondorioak azaltzea.
-Planetako parte diren elementu edo arau bakoitza ez betetzeak ekarriko lukeen kostua ebaluatzea.
-Segurtasun plana ezartzeak eta segurtasun plana ez betetzeak ekarriko luketen kostuen konparaketatik ondorioak ateratzea.
-Segurtasun plana ez betetzeak dituen ondorio pertsonal, sozial eta psikologikoak baloratzea.
8.8. Bere menpeko langileei jakinaraztea zein garrantzitsua den segurtasunez fabrikatzea enpresaren helburuak lortzeko.
.Segurtasun planen bat ezarri duten enpresa batzuetako zailtasun desberdineko kasu batzuetan:
-Enpresak ezarritako segurtasun politika azaltzea.
-Enpresak erabiltzen duen segurtasun plana grafikoen bitartez aurkeztea.
-Lanpostu bakoitza bereiztea, lan istripuak gertatzearen arriskuak saihestu edo murrizteko kontuan hartu behar diren aspektuak zehaztearren.
-Produkzio eta arriskuei aurrea hartzeko bitartekoak zuzen erabiltzeko teknika edo metodoak azaltzea.
b) Edukiak.
.Segurtasun eta higieneko plan eta arauak:
-Enpresetako segurtasun politika.
-Fabrikazio mekanikoaren sektorean indarra duen segurtasun eta higieneko araudia.
-Lan ingurunearen garbitasun eta ordenari eta higiene pertsonalari buruzko arauak.
-Segurtasun eta higiene planei buruzko dokumentazioa.
-Segurtasun planak aurkeztea.
-Babeserako bitartekoak eta arriskuak saihestekoak aurkeztea.
-Segurtasun eta higienearen erantzuleak eta larrialdi egoeretan zeregin berariazkoak dituzten taldeak.
-Segurtasunaren kostuak.
.Arrisku faktoreak eta egoerak:
-Fabrikazio mekanikoaren sektoreko arrisku arruntenak.
-Haiei aurrea hartzeko metodoak.
-Makina eta instalazioetan babesgailuak jartzea.
-Aireztapen sistema eta hondakinak ateratzeko sistema.
-Produkzioan behar diren segurtasun neurriak; makinen prestaketa eta mantenimendua.
.Segurtasunerako bitarteko, ekipo eta teknikak:
-Jantziak eta babes pertsonaleko ekipoak.
-Seinale eta alarmak.
-Suteak itzaltzeko ekipoak.
-Istripu bat jasan dutenen zainketa, lehen laguntza eta garraiorako bitarteko lagungarriak.
-Gauzak mugitu eta garraiatzeko teknikak.
.Larrialdi egoerak:
-Planta husteko teknikak.
-Suteak itzaltzea.
-Istripua jasan dutenak garraiatzea.
-Datuak baloratzea.
.Ingurugiroa babesteko sistemak, fabrikazio mekanikoko industrietan.
-Lan ingurunearen faktoreak:
-Fisikoak (zaratak, argia, bibrazioak, tenperatura eta abar).
-Kimikoak (lurrinak, keak, airean dauden partikulak, produktu kimikoak).
-Ingurugiroari buruzko faktoreak:
-Hondakin urak (industrietakoak).
-Isurketak (hondakin solido eta likidoak).
-Prozesuko isurkinak tratatu eta kontrolatzeko prozedurak.
-Ingurugirorako arriskua dagoen egoeretan jarduteko arauak.
-Fabrikazio mekanikoko industrietan ingurugiroko segurtasunari buruz indarrean dagoen araudia.
9. lanbide modulua: Lan inguruneko harremanak.
Iraupena: 66 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
9.1. Lan inguruneko komunikazio teknikak eraginkortasunez erabiltzea, agindu eta informazioak jaso eta emateko, ideia edo iritziak elkarrekin trukatzeko, zereginak emateko eta proiektuak koordinatzeko.
.Ezagutzea mezu bat emateko erabili den komunikazio mota eta komunikazio on bat lortzeko erabiltzen diren estrategia desberdinak.
.Komunikazio prozesuaren aldiak sailkatu eta bereiztea.
.Bereiztea alde batetik mezu garbia duen komunikazio on bat eta bestetik bide elkarrengandik aldenduak, transmisioaren helburu nagusia desitxuratua edo narrastua dituen beste komunikazio bat.
.Emandako eta jasandakoaren artean desberdintasun nabarmena dagoen mezu bat komunikatzean gertatzen diren aldaketak deduzitzea.
.Mezua ulertaraztea galarazten duten interferentziak aztertu eta baloratzea.
9.2. Lan ingurunean sortzen diren auziei aurre egitea, negoziazioaren bidez eta taldekide guztiek arazoaren arrazoia bilatzen parte hartzea lortuz, balio juzkuak saihestuz eta auziari irtenbidea bilatuz, horretarako indarra jarriz alda daitezkeen aspektuetan.
.Negoziazioaren kontzeptua eta elementuak definitzea.
.Negoziazio egoera batean gerta daitezkeen jokaera motak eta haien eraginkortasuna.
.Negoziazio estrategiak ezagutzea, eta haiek lotzea enpresako auziak sortzen diren egoera usuenekin.
.Negoziazioa prestatzeko metodoa ezagutzea, kontuan hartuta informazioa biltzeko faseak, indarren erlazioaren ebaluaketa eta balizko akordioen aurreikuspena.
9.3. Erabakiak hartzea, erabaki horiek hartzera bultzatzen duten gora-beherei begiratuz eta kontuan hartuz balizko irtenbideei buruz bestek duten iritzia.
.Egoera jakin batean erabili daitezkeen erabaki motak ezagutu eta sailkatzea.
.Erabakia hartzen den egoera aztertzea eta erabakitzeko abagunea aurkitzea.
.Irtenbide edo erantzun bat aurkitzeko metodoa aplikatzea.
.Gainerakoen iritziak errespetatu eta kontuan hartzea, norberaren iritzien kontrakoak izanda ere.
9.4. Lidergoa era eraginkorrean eramatea, norberaren lanbide gaitasunen esparruan, egoera bakoitzean estilo egokiena aukeratuz.
.Aginte estiloak eta haietako bakoitzaren bereizgarriak ezagutzea.
.Lidergo motak liderra egokitu daitekeen egoera desberdinekin erlazionatzea.
.Antolamenduaren tarteko agintariaren papera, eskumena eta mugak ezagutzea.
9.5. Bilerak zuzendu, moderatu edo/eta beraietan parte hartzea, era aktiboan parte hartuz edo bestek parte hartzea lortuz.
.Lan taldeek banakakoaren lanaren gainean daukaten abantailak aipatzea.
.Bilerak planifikatzeko eginkizuna eta metodoa deskribatzea, asmatutako kasuen bitartez bilera baten helburuak, dokumentazioa, eguneko aztergaiak, partehartzaileak eta deialdia zehaztuz.
.Bilera mota desberdinak eta haien funtzioak zehaztea.
.Bilera mota desberdinak eta haien funtzioak zehaztea.
.Partehartzaileen tipologia ezagutzea.
.Bilera baten garapenaren aldiak deskribatzea.
.Taldeko bilerek izaten dituzten helburu aipagarrienak aipatzea.
.Talde dinamizazio teknikak eta taldeetako funtzionamendu teknikak ezagutzea.
.Teknika aipagarrienen ezaugarriak ezagutzea.
9.6. Lan ingurunean motibazioaren prozesua bultzatzea, lan ingurunea eta pertsonek enpresaren helburuekin duten konpromisoa hobetuz.
.Lan ingurunearen motibazioa definitzea.
.Motibazioari buruzko teoria orokorrak azaltzea.
.Lan ingurunean aplikatu daitezkeen motibazio teoriak ezagutzea.
.Asmatutako kasuetan, egoera bakoitzean aplikatu beharreko motibazio teknikak hautatu eta aplikatzea.
b) Edukiak.
.Komunikazioa enpresan:
-Ekipo bateko kideei atazak esleitzen dizkieten dokumentuak produzitzea.
-Helburu jakin batzuk lortzeko, ahozko jarraibideak komunikatzea.
-Komunikazio motak:
-Ahozkoa/idatzia.
-Formala/informala.
-Behetik gorakoa/goitik beherakoa/horizontala.
-Komunikazio prozesu baten aldiak:
-Emisoreak, transmisoreak.
-Bideak, mezuak.
-Hartzaileak, deskodetzaileak.
-"Feedback"a.
-Komunikazio sareak, kanalak eta bitartekoak.
-Zailtasun/oztopoak komunikazioan:
-Distortsioaren arkua.
-Iragazkiak.
-Pertsonak.
-Razionaltasunaren kodea.
-Pertzepziozko datuak manipulatzeko baliabideak:
-Estereotipoak.
-Argi-koroa efektua.
-Proiekzioa.
-Itxaropenak.
-Pertzepzio hautakorra.
-Pertzepziozko defentsa.
-Komunikazioak portaerak sortzen ditu.
-Komunikazioa areagotzeko modua da.
-Informazioaren kontrola. Informazioa zuzentzaileen eginkizuna.
.Negoziazioa:
-Kontzeptu eta elementuak.
-Negoziatzeko estrategiak.
-Eragina izateko estiloak.
.Arazoen irtenbidea eta erabakiak hartzea:
-Lan inguruneko harremanen ondorioz sortzen diren auziei irtenbidea ematea.
-Arazoei irtenbidea emateko prozesua:
-Enuntziatua.
-Zehazpena.
-Desberdintasuna.
-Aldaketak.
-Hipotesiak, balizko arrazoiak.
-Litekeen arrazoia.
-Erabaki batean eragina duten faktoreak:
-Gaiaren zailtasuna.
-Erabakian parte hartzen duten pertsonen jarrerak.
-Taldean erabakiak hartzeko metodorik usuenak.
-Adostasuna.
-Gehiengoa.
-Erabaki bat hartzeko faseak:
-Enuntziatua.
-Helburuak, sailkapena.
-Alternatibak bilatu eta ebaluatzea.
-Ahaleginen hautaketa.
-Aurkako ondorioak, arriskuak.
-Probabilitatea, larritasuna.
-Azken hautaketa.
.Agintzeko estiloak:
-Zuzendaritza edo/eta lidergoa:
-Definizioa.
-Aginte papera.
-Zuzendaritza estiloak:
-"Laissez-faire".
-Paternalista.
-Burokratikoa.
-Autokratikoa.
-Demokratikoa.
-Lidergoari buruzko teoriak, ikuspegiak:
-"Gizon handiaren" teoria.
-Trazuetako teoria.
-Egoeraren ikuspegia.
-Ikuspegi funtzionala.
-Ikuspegi enpirikoa.
-Egoerako lidergoari buruzko Paul Hersayren teoria.
.Lan ekipoak gidatu/zuzentzea:
-Taldeak dinamizatu eta zuzentzeko teknikak aplikatzea.
-Bilera baten aldiak.
-Bilera motak.
-Talde dinamika eta zuzendaritza teknikak.
-Partehartzaileen tipologia.
-Bilera bat prestatzea.
-Bilera baten garapena.
-Bileretako arazoak.
.Lan inguruneko motibazioa:
-Motibazioaren definizioa.
-Motibazioari buruzko teoria nagusiak.
-McGregor.
-Maslow.
-Stogdell.
-Herzberg.
-McClelland.
-Ekitatearen teoria.
-Eta abar.
-Motibazio faktoreen diagnosia:
-Lorpenaren arrazoia.
-"Locus control".
10. lanbide eredua: Lan prestakuntza eta orientazioa.
Iraupena: 66 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
10.1. Prebentzio edo/eta babes jarduerak zehaztea, arrisku faktoreak eta osasunean eta ingurunean dituzten eraginak murriztuz.
.Lan inguruneko arrisku egoera arruntenak ezagutzea eta haietan jarduteko teknika orokorrekin lotzea.
.Osasunean eta ingurunean egindako kalteak sailkatzea, aintzat hartuz dauzkaten ondorioak eta kalte horiek sortzen dituzten arrisku faktore arruntenak.
.Arrisku arruntenen aurkako prebentzio edo/eta babes neurriak proposatzea, haien eragina murriztu ahal izateko.
10.2. Istripua gertatu den tokian momentuko oinarrizko osasun neurriak aplikatzea, egoera simulatuetan.
.Zauritu bat baino gehiago egonez gero, interbenitzeko lehentasunak ezagutzea, zauriek bizia noraino jartzen duten arriskuan.
.Aurreko hipotesian gertatu diren kalteen arabera, hartu behar diren neurrien sekuentzia ezagutzea.
.Osasun teknikak burutzea (RCPa, mugimendua galaraztea, lekualdatzea...), ezarritako jardunbideak aplikatuz.
10.3. Kontratazio motak desberdintzea eta lan ingurunean sartzeko prozedurak aplikatzea, norberaren kontura nahiz besteren kontura.
.Produkzio sektore horretan dauden lan kontratazio desberdinak ezagutzea, hain zuzen ere indarra duen legeriak bideratzen dituenak.
.Egoera jakin batean, lanbide eremu honetan lana bilatzeko teknika nagusiak egoki hautatu eta erabiltzea.
.Norbere konturako langilea izateko behar diren dokumentuak ezagutu eta betetzea eta baliabide egokienak aurkitzea.
10.4. Lan merkatuan orientatzea, norbere gaitasun eta interesak ezagutuz eta lanbidearen ibilbide egokiena aurkituz.
.Lanbiderako norberak dituen gaitasun, jarrera eta ezagutzak ezagutu eta ebaluatzea.
.Norbanakoen interes eta motibazioak zehaztea, alde batera utziz sexuagatiko baldintzak edo bestelakoak, halakorik balego.
.Beren intereseko prestakuntza eskaintza eta lan eskaerak ezagutzea.
10.5. Lan marko legala interpretatzea, eta lan harremanetatik heldu diren eskubide eta betebeharrak bereiztea.
.Lan arloko zuzenbideko informazioaren oinarrizko iturriak erabiltzea (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Europako Batasuneko arteztarauak, Lan Hitzarmen Kolektiboa), berari dagozkion eskubide eta betebeharrak bereiziz.
."Hartzekoen kitapen" batean parte hartzen duten kontzeptu desberdinak interpretatzea.
.Negoziazio kolektibo baten kasuan:
-Negoziazio prozesua deskribatzea.
-Negoziazioaren helburu diren aldagaiak ezagutzea (lansariak, segurtasun eta higienea, produktibitatea, teknologia kontuak).
-Negoziazioaren emaitza izan daitezkeen balizko ondorio eta neurriak deskribatzea.
.Gizarte Segurantzari dagozkion prestazio eta betebeharrak ezagutzea.
10.6. Espainako egitura sozioekonomikoaren datuak interpretatzea, bertan parte hartzen duten aldagaiak eta horien balizko ondorioak identifikatuz.
.Izaera orokorreko informazio ekonomikoak aintzat harturik:
-Magnitude sozioekonomiko nagusiak identifikatu eta haien arteko erlazioa aztertzea.
10.7 Sektoreko enpresa baten antolamendu eta egoera ekonomikoa aztertzea, bera zehazten duten parametro ekonomikoak interpretatuz.
.Sektoreko enpresa eredu baten arlo funtzionalak azaltzea, adieraziz haien arteko erlazioak zein diren.
.Enpresa baten txosten ekonomiko batean:
-Enpresan parte hartzen duten aldagai ekonomiko aipagarrienak ezagutu eta ulertzea.
-Enpresaren egoera finantzarioa zehazten duten oinarrizko ratioak (autonomia finantzarioa, kaudimena, higiezinaren berme eta finantzazioa) kalkulatu eta interpretatzea.
-Enpresa finantzatzeko bide posibleak adieraztea.
b) Edukiak.
.Lan osasuna:
-Lan baldintzak eta segurtasuna. Lan osasuna eta bizi kalitatea. Ingurugiroa eta bere kontserbazioa.
-Arrisku faktoreak: fisikoak, kimikoak, biologikoak, antolamenduzkoak; prebentzio eta babes neurriak.
-Lanaren antolamendu "seguruari" aplikatzen zaizkion teknikak.
-Prebentzio/babes neurri orokorrak. Analisia, ebaluazioa eta jarduteko proposamenak.
-Kasu praktikoak.
-Istripu izanez gero, jarduteko lehentasun eta sekuentziak.
-Lehen laguntza teknikak aplikatzea:
-Konszientzia/inkonszientzia.
-Bihotz-biriketako berpiztea.
-Traumatismoak.
-Istripuan kaltetu direnak salbatu eta garraiatzea.
.Lan arloko legeria eta lan harremanak:
-Lan arloko zuzenbidea: funtsezko arauak.
-Lan harremanak: kontratu motak, lansaria eta pizgarriak, kontratua deuseztea eta kontratua bukatzea.
-Gizarte Segurantza eta beste prestazio batzuk.
-Ordezkaritza organoak.
-Lan hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.
.Orientazioa eta arlo sozio-laboralean sartzea:
-Lan merkatua. Egitura. Inguruak dituen perspektibak.
-Lana bilatzeko prozesua: informazio iturriak, eskaintza-eskariaren mekanismoa, prozedura eta teknikak.
-Norbere kontura lan egiteko ekimenak, enpresa txikiak sortzeko egin beharreko tramiteak eta eginkizun horretarako baliabideak.
-Lanbiderako auto-orientazio baliabideak. Norberaren lanbide gaitasuna eta interesak aztertu eta ebaluatzea. Gizarte usadio baztertzaileak gainditzea. Prestakuntza/lanbide ibilbideak egitea. Erabakiak hartzea.
.Ekonomiako oinarriak:
-Aldagai makroekonomikoak. Adierazle sozioekonomikoak. Haien arteko erlazioak.
-Merkatuko Ekonomia:
-Eskaintza eta eskaria.
-Merkatu lehiakorrak.
-Nazioarteko erlazio sozioekonomikoak: EEE.
.Ekonomia eta enpresaren antolakuntza:
-Enpresaren jardun ekonomikoa: sailkatzeko irizpideak.
-Enpresa: antolakuntza ereduak, eginkizun arloak, organigramak.
-Enpresaren funtzionamendu ekonomikoa:
-Enpresaren ondarea.
-Baliabideak lortzea: finantzazio propioa, kanpoko finantzazioa.
-Urteko kontuen egoerak interpretatzea.
-Kostu finko eta aldakorrak.
11. lanbide modulua: Proiektu integratua.
Iraupena: 66 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
11.1. Garatu beharreko fabrikazio mekanikoko proiektua ezagutzea, bera burutzeko behar den informazioa sortuz, fabrikazioa egingarria izan dadin lortuz eta baliabideak optimizatuz.
.Fabrikazioan parte hartzen duten ekipo, erreminta eta tresnak ezagutzea.
.Lan eragiketen sekuentzia eta prozesuaren parametroak deskribatzea.
.Fabrikazio denborak kalkulatzea.
.Pieza bat fabrikatzeko "jarraibide orriak" egitea.
.Produktuaren "kalitate ezaugarriak" deskribatzea.
.Prozesuaren kontrol eta autokontrol faseak definitzea.
.Kontrol prozedurak zehaztea.
.Kontrolerako dispositiboak eta tresneria deskribatzea.
.Erabili behar diren materialak, itxura eta tamaina.
11.2. Makineriak eta instalazioek plantan duten banaketa diseinatzea, kontuan hartuz giza baliabideak eta materialak kokatzeari buruzko arauak, segurtasuna bermatzen dutenak.
.Fabrikazio prozesuan materialen fluxua zehaztea.
.Prozesu produktiboko bide kritikoak, materialen sarbide eta aterabideak, botila lepoak eta aire bidezko desplazamenduak ezagutzea.
.Produkzio prozesua garatzeko plantako banaketa optimoa diseinatzea, kontuan hartuz:
-Produkzio prozesuan diren oztopoak kendu behar dira.
-Materialen ibilbideak ahalik eta laburrena izan behar du.
-Produkzio prozesuaren segurtasuna, kalitatea eta aldaberatasuna bilatu behar dira, produkzio helburuak lortuko badira.
11.3. Produkzioa kontrolatu eta hobetzeko jarduerak diseinatzea, agindutako helburuak lortuz.
.Dagoen dokumentazioa aintzat harturik, makinak mantentzeko programa-egutegi bat, fitxa, jarduteko ordu eta mantendu beharreko elementuen plana burutzea.
.Produktu baten fabrikazio prozesuan egin beharreko analisiak ezagutu edo/eta zehaztea, agindutako kalitate ezaugarriak lortzeko.
-Prozesu, material, makina eta instalazioen garapenari loturiko arriskuak ezagutzea, bai eta ezarri edo transmititu beharreko kontuz ibiltzeari buruzko informazio eta seinaleak.
.Produkzioa burutzeko dauden segurtasun baldintzak aztertzen dituen txosten bat egitea (lokalen, makinen, instalazioen, eragiketen egoera), egin litezkeen hobekuntzak proposatuz, halakorik behar denean.
12. lanbide modulua: Lantokiko prestakuntza.
Iraupena: 380 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
12.1. Informazioa sortzen parte hartzea edo fabrikazio mekanikoko prozesu batean (mekanizazioa zein konformatua) hobekuntzak proposatzea, fabrikazioa egingarria izatea lortu, baliabideak optimizatu eta agindutako kalitatea lortzeko.
.Prozesuaren informazioak honakoak hartu behar ditu:
-Fabrikazioan parte hartzen duten ekipo, erreminta eta tresneria ezagutzea.
-Lanaren sekuentzia eta eragiketak eta prozesuaren parametroak deskribatzea.
-Fabrikazio denborak kalkulatzea.
-"Pieza bat fabrikatzeko "jarraibide orriak" egitea.
-Produktuaren "kalitate ezaugarriak" deskribatzea.
-Prozesuaren kontrol eta autokontrol faseak zehaztea.
-Kontrol prozedurak zehaztea.
-Kontrolerako dispositiboak eta tresneria deskribatzea.
-Erabili behar diren materialak, haien itxura eta tamaina.
12.2. Produkzioa kontrolatu et hobetzeko jardueretan parte hartzea, esleitutako helburuak lortuz.
.Produkzioa kudeatu eta kontrolatzeko behar den dokumentazioa prozesatzea.
.Dagoen dokumentazioa aintzat harturik, makinak mantentzeko programa-egutegi bat, fitxa, jarduteko ordu eta mantendu beharreko elementuen plana burutzea.
.Fabrikazio prozesu eta eragiketen nondik norakoa kontrolatzea.
.Produkzioa burutzen den segurtasun baldintzak aztertzen duen txostena egitea (lokal, makina, instalazio, eragiketen egoera), hobekuntzak proposatuz, halakorik behar denean.
.Fabrikazio prozesu batean produktibitatea hobetzeko proposamen bat egitea. Ondokoak ebaluatuko dira:
-Zenbat denbora aurreratzea lortu den.
-Inbertsioaren aurrezpena.
-Lan baldintzak eta erritmoak, gutxienez, mantentzea, eta, halakorik behar denean, hobetzea.
12.3. Mekanizazio edo konformatu bidez pieza baten fabrikazioa prestatzea, prozesuaren informazioa instalazio jakin batek fabrikatzeko duen ahalmenera egokituz eta lote baten produkzioa planifikatuz.
.Pieza bat produzitzeko prozesuaren eta produkzio plan baten informazioa aintzat harturik:
-Fabrikazio tresneria produktu berrira egokitzeko informazio teknikoa zehaztu eta sortzea.
-Hornikuntza, bitarteko, tresneria eta erreminta, piezen ibilbidea eta tarteko "stock"ak zehaztuko dituen informazioa sortzea.
12.4. Prozesuaren informazioa aintzat harturik, mekanizazio edo konformatu prozesu baten doiketak egiten parte hartzea, lotearen lehenbiziko pieza lortuz, agindutako kalitatearekin.
.Pieza baten fabrikazio prozesuaren informazioa lortuta eta fabrikazioan parte hartzen duten osagai guztiak "makinaren oinetan" jarri ondoren:
-Ezarritako kalitatea lortzeko prozesuaren aldagaien balioak ezagutzea.
-Erreminta, pieza eta osagaiak muntatu eta doitzea (behar den laguntzarekin).
-Fabrikaziorako tresneria muntatu eta doitzea.
-Instalazioa prestatzea, konprobatuz azpimultzo, zirkuitu eta dispositibo lagungarriek hutsean zuzen funtzionatzen dutela.
-Ezagutzea, halakorik dagoenean, instalazio edo makinaren mantenimendu zuzentzailea egin behar ote den.
.CAM sistemak (Ordenadorez Lagundutako Fabrikazioa) erabiliz, kontrol numerikoko programak egitea, honakoak sortuz:
-Makina gobernatzeko programak.
-Programen simulazio grafikoa edo hutsekoa.
-Programa eta makina zuzendu eta doitzea.
.Garraio automatizatuko instalazio eta bitartekoak (manipulatzaileak, robotak) programatzea, PLCak (kontrol logiko programagarriak) edo programazio sistema berariazkoak erabiliz, ondokoak eginez:
-PLC eta roboten programak.
-Programen simulazioa.
-Funtzionaltasun, produkzio eta kalitate helburuak lortzeko programak zuzendu eta doitzea.
12.5. Produktuaren kalitate kontrolean, fabrikazio prozesuan eta muntaketan parte hartzea, kontrol entseiuak eta prozedurak eginez.
.Produktu baten fabrikazio prozesuan, ezarritako kalitate ezaugarriak lortzeko egin behar diren azterketak ezagutu edo/eta zehaztea.
.Neurketa eta kontrol dispositibo eta tresnak prestatu, puntuan jarri eta kalibratzea.
.Kalitatearen ezaugarriak zehazteko entseiuak egitea:
-Lagin edo probetak prestatu eta egokitzea.
-Entseiuetarako ekipo eta tresnekin segurtasun baldintzetan aritzea.
-Txosten bat egitea ezarritako prozedurei jarraituz, entseiuaren emaitzak adieraziz eta ondorio egokiak atereaz.
.Produkturako eta prozesurako zuzenketak proposatzea, ekonomikoki, kalitatean edo/eta segurtasunean hobekuntzaren bat ekartzen badute.
.Teknikariak bere partehartzea eta ebaluazioan eta enpresaren kalitate kontrolean lortutako emaitzak biltzen dituen txosten bat egitea.
12.6. Segurtasunez eta kontuz aritzea, ezarritako arauak betez.
.Prozesu, material, makina eta instalazioak garatzeak berekin dituen arriskuak ezagutzea, bai eta enpresan dauden informazio eta arreta seinaleak.
.Produkzio bitartekoak eta lan desberdinetan hartu beharreko prebentziozko jarrerak ezagutu eta ezagutzera ematea, bai eta larrialdi kasuan egin beharrekoa ere.
.Eskura egon eta beharrezkoak diren babes neurriak erabiltzea eta haiek erabiltzeari buruzko argibideak ematea, lan desberdinetan hartu beharreko prebentziozko portaera edukiz.
.Arrisku egoerak baloratzea, istripuei aurrea hartzeko zuzenketa eta prebentzio neurriak erabiliz.
12.7. Lantokian erantzukizunez aritu eta enpresaren harreman tekniko-sozialetako sisteman sartzea.
.Jasotzen dituen jarraibideak arretaz interpretatu eta egikaritzea, eta egiten duen lanaren ardura hartzea, uneoro jende egokiarekin komunikatuz.
.Lantokian ezarritako lan harremanetako prozedura eta barne arauez ohartzea, eta uneoro enpresaren aginte egiturarekiko errespetuzko jarrera erakustea.
.Bere jarduerak produkzio sisteman eta enpresaren helburuak lortzeko orduan dituen ondorioak aztertzea.
.Arau eta prozedura teknikoetan ezarritakoari lotzea (prozesuaren informazioa, kalitate arauak, segurtasun arauak), kalitate eta produktibitateko hobekuntzak lortzen lagun eginez.
.Lanean ona dela erakustea, esleitutako helburu eta lanak betez, lehentasunezko hurrenkeran eta produktibitate eta eraginkortasun irizpideak erabiliz.
12.8. Proiektu Integratuaren Moduluan diseinatutako produkzio prozesua puntuan jartzea, lotearen lehenbiziko pieza agindutako kalitatearekin lortuz.
.Pieza baten fabrikazio prozesuaren informazioarekin eta bera fabrikatzeko behar diren osagai guztiak "makinaren oinetan" edukita:
-Erreminta, pieza eta osagaiak muntatu eta doitzea (behar den laguntzarekin).
-Fabrikatzeko tresnak muntatu eta doitzea.
-Instalazioa prestatzea, konprobatuz azpimultzo, zirkuitu eta dispositibo lagungarriek hutsean zuzen funtzionatzen dutela.
.CAM sistemak (Ordenadorez Lagundutako Fabrikazioa) erabiliz, kontrol numerikoko programak egitea, honakoak sortuz:
-Makina gobernatzeko programak.
-Programen simulazio grafikoa edo hutsekoa.
-Programa eta makina zuzendu eta doitzea.
.Garraio automatizatuko instalazio eta bitartekoak (manipulatzaileak, robotak) programatzea, PLCak (kontrol logiko programagarriak) edo programazio sistema berariazkoak erabiliz, ondokoak eginez:
-PLC eta roboten programak.
-Programen simulazioa.
-Funtzionaltasun, produkzio eta kalitate helburuak lortzeko programak zuzendu eta doitzea.
12.9. Proiektu Integratuaren Moduluan diseinatutako produkzio prozesuko produkzioa kontrolatu eta hobetzeko jarduerak egitea, bertan finkatutako helburuak lortzeko.
.Fabrikazio prozesu eta eragiketen bilakaera kontrolatzea.
.Proiektu Integratuaren Moduluan diseinatutako produkzio prozesuaren produktibitatea hobetzeko proposamen bat egitea. Ondokoak ebaluatuko dira:
-Zenbat denbora aurreratzea lortu den.
-Inbertsioaren aurrezpena.
-Lan baldintzak eta erritmoak, gutxienez, mantentzea, eta, halakorik behar denean, hobetzea.
12.10. Produktuaren eta fabrikazio eta muntaketa prozesuaren kalitate kontrola egitea, kontrolerako entseiu eta prozeduren bidez.
.Neurketa eta kontrolerako dispositibo eta tresnak prestatu puntuan jarri eta kalibratzea.
.Entseiuak egitea kalitatearen ezaugarriak zehazteko:
-Lagin edo probetak prestatu eta egokitzea.
-Entseiuko ekipo eta tresnak segurtasun baldintzetan erabiltzea.
-Txosten bat egitea ezarritako prozedurei jarraituta, entseiuaren emaitzak adieraziz eta ondorio egokiak atereaz.
.Produktua eta prozesua zuzentzeko proposamenak egiteko, aspektu ekonomikoa, kalitatea edo/eta segurtasuna hobetzeko.
.Proiektuan ezarritako ebaluazioa eta kalitate kontrolean lorturiko emaitzak bilduko dituen txosten bat egitea.
12.11. Segurtasun eta arretaz jardutea, ezarritako arauak betez.
.Lan desberdinetan behar diren babes bitartekoak eta hartu behar den prebentziozko portaera bereganatzea, bai eta larrialdi kasuan eskatzen den jokaera ere.
.Eskura egon eta beharrezkoak diren babes bitartekoak erabiltzea, lan desberdinetan beharrezkoa den prebentziozko jokaera hartuz.
.Arrisku egoerak baloratzea, istripuei aurrea hartzeko zuzenketak eta neurri egokiak jarriz.
b) Edukiak.
.Enpresaren informazioa:
-Sektorean duen tokia. Enpresaren antolamendua: organigramak, departamentuak; produzitzeko ahalmena; fabrikazio sektoreak.
-Produktuaren AMFEa.
-Produktuari buruzko argibide teknikoak; fabrikazio eta muntaketa planoak, despiezearen zerrendak, produktu eta osagaien zehazpenak (kalitatea eta hornidura).
-Prozesuaren AMFEa.
-Prozesuari buruzko argibide teknikoak: fabrikazio sistemak, produkzio bitartekoa, instalazio lagungarriak, fabrikatzeko plan eta programak, prozesuaren diagramak, ibilbide orriak, fabrikatzeko aginduak, produkzioaren kostuak.
-Mantenimenduko sistema historikoa (SHMa).
-Kalitate plana. Prozesua kontrolatzeko prozedurak. Ikuskapen puntuak eta arauak. Prozesuaren entseiuak.
-Segurtasun plana. Bitartekoak eta ekipoak. Larrialdi plana. Planta husteko plana.
.Fabrikazio mekanikoko industrietan material eta produktuetako biltegiaren kudeaketa:
-Material eta produktuak biltegian banatzea. Araudia betetzen dela egiaztatzea.
-Izakinak erostea. Produktuaren lehengai eta osagaien hornikuntza kudeatzeko behar den dokumentazioa betetzea. Barneko eta kanpoko eskaerak begiratzea.
-Izakinen kontrola. Produkzio lerro edo sekzio baten hornikuntza segurtatzeko gutxieneko "stock"a ezarri edo/eta kontrolatzea.
-Produktu baten lehengaiak edo osagaiak jasotzeko orduan kontrolatu behar diren zehazpen eta prozedurak zehaztea, kalitate planari jarraituz, halakorik bada.
-Material eta produktuen barneko manipulazio eta garraioa. Hondakinak biltegiratu eta garraiatzea. Araudia eta segurtasun plana betetzen direla egiaztatzea.
.Produkzioaren antolamendua fabrikazio mekanikoko industria batean:
-Produktu jakin bat fabrikatzeko produkzio sekzio bateko material eta produktuen fluxua adierazi edo irudikatzea. Prozesuaren diagramak egitea.
-Produktu bat fabrikatzeko produkzio programa bat burutzea, gutxienez mekanizazio eta muntaketa faseak izanen dituena. Prozesurako behar den informazio teknikoa sortzea. Kanpoko hornikuntza beharraren kalkulua.
-Lana prestatu eta banatzea. Fase bakoitza burutzeko behar diren baliabide eta bitartekoak zehaztea.
-Denborak aztertu eta kalkulatzea. Produktuaren edo beraren osagai bat produzitzeko kostua zehaztea.
.Makina eta instalazio automatizatuak programatu eta prestatu/puntuan jartzea:
-CNC edo/eta instalazio eta garraio automatizatuko bitartekoen programa sortzea.
-Programaren simulazioa egitea.
-Programaren doiketak egitea "makinaren oinetan".
-Mekanizaziorako behar diren euskarri edo piezak egitea.
-Lehenbiziko piezaren mekanizazioa. Behar diren zuzenketak egitea.
.Fabrikazio prozesuak prestatu eta haien doiketak egitea.
-Produktu edo beraren osagai baten mekanizazio, konformatu edo muntaketarako behar diren bitartekoak zehaztea.
-Aurreikusitako ekipoetako baten produkzio gaitasuna kalkulatzea.
-Enpresaren produkzio prozesua (lehengaiak tratatzea, mekanizatua, muntaketa edo konformatua) bereizten duen fase bakoitzeko, makina bat prestatu eta haren doiketa egitea.
.Produkzioa kontrolatzea.
-Kontrolerako behar den dokumentazioa prozesatu eta banatzea.
-Makina multzo adierazgarri baten mantenimendu programa egitea.
-Produktu edo beraren osagai jakin bat kanpora nola ateratzen den eta bere produkzioa nola aurreratzen den gainbegiratu eta kontrolatzea.
.Fabrikazio kalitatea kontrolatzea:
-Produktu edo beraren osagai jakin bat fabrikatzeko prozesuaren berariazko dokumentazioa kudeatzea.
-Prozesuaren kalitateari buruzko jarraibideak aplikatzea. Kalitatearen desbideraketak antzematea.
-Kalitate kontrolaren emaitzei buruzko txostenak egitea eta haien berri ematea. Prozesua zuzentzeko proposamena edo, halakorik bada, fabrikatzeko metodoa hobetzea.
.Lan inguruneko harremanak.
-Ekipoko kidekin batera, jarduerak zuzendu, koordinatu eta sustatzea.
-Jarraibideak komunikatzea.
-Emaitzak komunikatzea.
.Ezarritako segurtasun arauak aplikatzea:
-Prozesu baten arrisku bereizgarriak ezagutzea.
-Babeserako bitartekoak kontrolatzea eta prebentziozko jokaerak.
-Arrisku egoerak baloratzea. Zuzenketak ekartzea.
-Ingurunea babestu eta arreta neurriak hartzeko sistemak aplikatzea.
2.3. Iraupena, sekuentzia eta ordu banaketa.
Asteko
Lanbide modulua IraupenaorduakIkasm.
1. Mekanizazio, konformatu eta muntaketa
prozesuen definizioa 256 8 1.
2. Fabrikazio mekanikoko kontrol numerikoko
makinak programatzea 192 6 1.
3. Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen
programazioa 132 6 2.
4. Fabrikazio mekanikoaren arloko
produkzioaren programazioa. 176 8 2.
5. Mekanizazio, konformatu eta muntaketa
prozesuak burutzea. 352 11 1.
6. Fabrikazio mekanikoaren kalitate kontrola. 154 7 2.
7. Fabrikazio mekanikoan erabiltzen
diren materialak. 96 3 1.
8. Fabrikazio mekanikoaren industrietako
segurtasun planak. 64 2 1.
9. Lan inguruneko harremanak. 66 3 2.
10. Lan prestakuntza eta orientazioa. 66 3 2.
11. Proiektu integratua. 66 3 2.
12. Lantokiko prestakuntza. 380 Lanegunean 2.
II. ERASKINA. Ibilgailuen Elektromekanika heziketa zikloko lanbide moduluetan irakaslanean aritzen diren irakasleen espezialitateak
1. Mekanizazio, konformatu eta muntaketa prozesuen definizioa. Fabrikazio mekan. antolamendua eta proiektuak. Bigarren Hezkuntzako Irakaslea
2. Fabrikazio mekanikorako kontrol numerikoko makinen programazioa. Mekanizazioa eta makinen mantenimendua. L.H.ko Irakasle Teknikoa
3. Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa. Mekanizazioa eta makinen mantenimendua. L.H.ko Irakasle Teknikoa
4. Fabrikazio mekanikoaren arloko produkzioaren programazioa. Fabrikazio mekan. antolamendua eta proiektuak. Bigarren Hezkuntzako Irakaslea
5. Mekanizazio, konformatu eta muntaketa prozesuak burutzea. Mekanizazioa eta makinen mantenimendua. L.H.ko Irakasle Teknikoa
6. Fabrikazio mekanikoaren kalitate kontrola. Fabrikazio mekan. antolamendua eta proiektuak. Bigarren Hezkuntzako Irakaslea
7. Fabrikazio mekanikoan erabiltzen diren materialak. Fabrikazio mekan. antolamendua eta proiektuak. Bigarren Hezkuntzako Irakaslea
8. Fabrikazio mekanikoaren industrietako segurtasun planak. Fabrikazio mekan. antolamendua eta proiektuak. Bigarren Hezkuntzako Irakaslea
9. Lan inguruneko harremanak. Lan prestakuntza eta orientazioa. Bigarren Hezkuntzako Irakaslea
10. Lan prestakuntza eta orientazioa. Lan prestakuntza eta orientazioa. Bigarren Hezkuntzako Irakaslea
11. Proiektu integratua. (1)
(1) Mekanizazio bidezko Produkzioko heziketa zikloko lanbide moduluetan irakaslanean aritzen diren irakasleen espezialitateak.
III. ERASKINA. Ikasketa hauetarako gutxienez behar diren leku eta instalazioak
Ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuaren 39. artikuluari jarraituz, Mekanizazio bidezko Produkzioko Goi Mailako Lanbide Heziketako heziketa zikloak, Foru Dekretu honetan zehaztutako ikasketak emateko, aipatu ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuaren 32.1.a artikuluan ezarritako gutxienezko irakaslekuak behar ditu, ondotik zehazten direnak.
Irakaslekua Azalera Erabilera gradua
Mekanizazio tailerra 300 m2 %20
Berezien mekanizazio tailerra 150 m2 %15
CNC tailerra 60 m2 %10
Automatismoetarako laboratorioa 90 m2 %10
Entseiuetarako laboratorioa 60 m2 %10
Metrologiako laboratorioa 30 m2 %10
Balioanitzeko ikasgela 60 m2 %20
-"Erabilera graduak" portzentaian adierazten du eremu hori ustez zenbat ordu egonen den ikasle talde batek okupaturik gutxieneko irakaskuntzak emateko, irakaskuntza horien iraupen osotarakoaren aldean. Orientabidezkoa da, beraz, hezkuntza administrazioek curriculuma finkatzean definitzen dutenerako.
-"Erabilera graduak" uzten duen margenean, zilegi da beste ikasle talde batzuek okupatzea prestakuntza eremuak, heziketa ziklo bera edo beste bat edo beste hezkuntza etaparen bat egiten ari direnek.
-Beti ere zilegi izanen da prestakuntza eremuekin lotura duten ikasketa jarduerak (erabilera mailak adierazten duen okupazioarekin) eite bereko beste jarduera batzuetarako ere erabiltzen diren azaleretan egitea.
-Ez da interpretatu behar zehaztu diren prestakuntza eremu diferenteak nahitaez zerrakuraz bereizirik egon behar dutenik.
Iragarkiaren kodea: Q9606551