(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

275/2004 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 9KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ESPARRUAN PLASTIKOEN ETA KAUTXUAREN ERALDAKETA-ERAGIKETEN TEKNIKARI TITULUARI DAGOKION ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAREN CURRICULUMA EZARTZEN DUENA.

BON N.º 135 - 10/11/2004



  XEDAPEN GEHIGARRIAK


  AZKEN XEDAPENAK

  1. ERANSKINA

  2. ERANSKINA. PLASTIKOEN ETA KAUTXUAREN ERALDAKETAERAGIKETEN HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUETAN IRAKASLANEAN ARITUKO DIREN IRAKASLEEN ESPEZIALITATEAK

  3. ERANSKINA. IKASKETA HAUETARAKO GUTXIENEZ BEHAR DIREN EREMU ETA INSTALAZIOAK


Zioen azalpena

Foru Dekretu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Plastikoen eta Kautxuaren eraldaketa-eragiketen teknikari tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzea.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 35. artikuluan dioenez, Gobernuak ezarri behar ditu lanbide heziketako ikasketetako tituluak, autonomia erkidegoei kontsulta egin ondoren. Hezkuntzaren Kalitateari buruzko abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoak 8. artikuluan xedatutakoarekin bat, Gobernuari dagokio Estatu osoan curriculumaren oinarrizko osagaiak izanen diren ikasketa orokorrak finkatzea, ikasle guztien heziketa berdina eta tituluen baliozkotasuna bermatzeko. Halaber, lege horrek dio hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea.

Abenduaren 17ko 2207/1993 Errege Dekretuak (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1994-2-8koa) aldatutako Plastikoen eta Kautxuaren eraldaketa-eragiketen teknikari titulua eta horri dagozkion gutxieneko ikasketak ezartzen dituen maiatzaren 28ko 818/1993 Errege Dekretua argitaratu ondoren (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1993-7-22koa), eta hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketako antolamenduko zenbait arlo garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuan (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1998-5-8koa), berariazko lanbide heziketako antolamendu orokorra ezartzen duen 362/2004 Errege Dekretuan ('Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2004-3-26koa) eta Hezkuntzaren Kalitateari buruzko abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2002-12-24koa) hirugarren azken xedapenean ezarritako jarraibide orokorrak hausnartuta, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 47. artikuluan eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen arloan Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuan xedatutakoa kontuan hartuta, Nafarroako Gobernuari dagokio bere eskumeneko lurralderako curriculuma ezartzea.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak lanbide heziketaren alorrean berrikuntza sakona hasi zuen; haren bidez, hezkuntza eta produkzio sistemen arteko erlazioak hobetu egin ziren eta bideak jarri ziren ikasleak lantokietan prestatzeko.

Lanbide heziketaren xedea da ikasleak prestatzea lanbide eremuetan jarduteko; bide horretan, behar duten prestakuntza balioanitza emanen zaie, bizitzan zehar lanbidean gerta dakizkiekeen aldaketei egokitzeko gauza izan daitezen. Lanbide heziketak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten oinarrizko lanbide heziketa eta erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa hartzen ditu barne.

Berariazko lanbide heziketak moduluka antolatutako heziketa ziklo sail bat biltzen du. Ziklo horiek iraupen desberdinekoak dira eta lanbide heziketaren hainbat arlotako ezagutza-arlo teoriko eta praktikoek osatzen dituzte. Berariazko lanbide heziketak gazteei lan munduan sartzea errazten die, lagungarria da herritarren etengabeko prestakuntzarako, eta produkzio-sistemaren gaikuntza eskakizunei erantzuten die.

Hezkuntzaren Kalitateari buruzko Lege Organikoaren 8. artikuluari jarraituz, curriculuma esaten zaio hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio-irizpideen multzoari. Hori dela eta, Foru Dekretu honetan xedeak zehaztu dira, gaitasun gisa adierazirik, bai eta modulu guztien edukiak eta ebaluazio-irizpideak ere. Horretarako, kontuan hartu da otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (1995-3-10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako eta Arte Plastiko eta Diseinuko ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak eman zituenak, hari dagokionez ezarritakoa.

Lanbide moduluen xedeak, foru dekretu honetan amaierako gaitasun gisa adierazi eta zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko alderdiak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko alderdi horiek tituludunen kualifikazio bateratua segurtatzen dute, eta horixe da titulua Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta kualifikazioak Europakoen parekoak izanen direlako bermea.

Curriculumaren edukiak ezinbestekoak dira amaierako gaitasunak erdiesteko, eta oro har diziplinartekoak dira, tituluari lotutako lanbide gaitasunaren nolakoaren ondorioz. Gaitasun unitate bakoitzak lan munduan duen balio eta esanahiak eta lan teknikoaren balioaniztasun funtzional eta teknologikoaren premia gero eta biziagoak hartaraturik, jakintza teknologikoaren arlo askotako edukiak sartu dira curriculumean, lanbide profil bakoitzaren azpian diren produkzio-prozeduren bidez bilduak.

Amaierako gaitasun bakoitzari dagozkion ebaluazio irizpideek bidea ematen dute amaierako gaitasun hori noraino lortu den egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuko jarduera egokiak zehazteko gida eta euskarri dira.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatu eginen dute, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. kapituluak ezarri bezala, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (1995-9-4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatu zuena; izan ere, agindu horrek arautzen ditu Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketan ari diren ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa.

Plastikoen eta Kautxuaren eraldaketa-eragiketen teknikari tituluari dagozkion lanbide gaitasunak, gaitasun unitatetan antolatuak, honakoak dira: materialak prestatu, manipulatu, probatu, landu eta banatzea, plastikoen eta kortxoaren eraldaketarako makina eta instalazioak prestatu eta doitzea, plastikoen eraldaketa gidatzea, kautxuaren eraldaketa gidatzea, akaberako eragiketak egitea eta produktu bukatuaren lehen kontrola egitea.

Plastikoen eta Kautxuaren eraldaketa-eragiketen lanbide tituluak plastikoen eta kautxuaren sektorean gauzatuko du bere jarduera, Ekoizpen alorrean.

Hona hemen teknikari honen beharra izan dezaketen azpisektore nagusiak:

_Plastikoen edota kautxuen eraldaketako industriak.

_Plastikoetan edota kautxuetan oinarritutako material konplexuen eraldaketako industriak.

_Polimeroak ekoizten dituen industria kimikoa.

_Materia plastikoak lantzen dituen industria.

_Materia plastikozko elementuen fabrikazioko sailak dituzten hainbat sektoretako industriak (ibilgailuak, elikadura, material klinikoa, jostailuak, etxetresna elektrikoak, etab.).

_Plastikoetarako edota kautxurako makina eta lanabesen industrien zerbitzu teknikoak.

_Polimeroen aplikazioa barnean hartzen duten hainbat sektoretako industriak (ontziratze edo paketatze faseak, iragazkaizpen eta estaldurak, produktu erdi-bukatuen manipulazioa, eraikuntzako instalazio faseak, etab.).

Plastikoen eta Kautxuaren eraldaketako Teknikaria ekoizpenarekin zerikusia duen talde funtzional batean sartuko da, unitateko arduradun gisa, eta antzeko ezaugarriak dituen ekoizpen-unitateen multzo bateko ardura duen goi mailako Teknikari baten mendean egonen da, zuzenean.

Teknikari horren aginduetara egonen dira bere ekoizpen-unitateko langile zuzenak.

Hori horrela, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko abuztuaren bederatziko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Helburua eta aplikazio eremua.

Foru Dekretu hau, Plastikoen eta Kautxuaren eraldaketa-eragiketen teknikariaren tituluari lotutako lanbide heziketako ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

2. artikulua. Maila eta iraupena.

Abenduaren 17ko 2207/1993 Errege Dekretuak aldatutako maiatzaren 28ko 818/1993 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, Plastikoen eta Kautxuaren eraldaketa-eragiketen heziketa zikloa erdi mailako berariazko lanbide heziketari dagokio, Kimikaren lanbide familian sartzen da, eta bere iraupena 1.400 ordukoa da.

3. artikulua. Curriculumaren egitura.

Plastikoen eta Kautxuaren eraldaketa-eragiketen teknikariaren titulua lortzera bideratutako irakaskuntzak ekoizpen-sistemarekin eta zikloaren helburu orokorrekin bat etorriz egituratzen dira; helburu horiek Foru Dekretu honen 1. eranskinean ezartzen diren lanbide modulu, haien iraupen, amaierako gaitasun, ebaluazio irizpide eta edukiaren arabera adierazten dira. Heziketa ziklo hau hurrengo lanbide moduluetan antolatuko da:

1. Ikastetxeko prestakuntza:

_Material polimerikoak eta horien nahasturak.

_Eraldaketarako instalazioak.

_Plastikoen eraldaketa eta moldaketa.

_Elastomeroen eraldaketa eta bulkanizazioa.

_Plastikozko eta kautxuzko produktuen akabera eta kalitate-kontrola.

_Lan prestakuntza eta orientazioa.

2. Lantokietako prestakuntza:

_Lantokiko prestakuntza.

4. artikulua. Irakasleak.

1. Foru Dekretu honen 2. eranskinean zehazten dira lanbide heziketako Plastikoen eta Kautxuaren eraldaketa-eragiketen teknikari tituluko ikasketen curriculuma osatzen duten lanbide moduluak irakasteko irakasleek behar dituzten espezialitateak, kontuan izanik urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuan ezarritakoa (Errege Dekretu horren bidez Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako irakasleak berariazko lanbide heziketako espezialitateei atxiki zitzaizkien), apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua, hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamenduko zenbait arlo garatzen dituena, otsailaren 27ko 334/2004 Errege Dekretua, hezkuntza sistemako eskola irakaskuntzak ematen dituzten irakasleen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onesten duena, eta horiek garatzen dituzten xedapen guztiak.

2. Profesional espezialistek ere zenbait lanbide modulu irakatsi ahalko dituzte, 260/1999 Foru Dekretuan arautu eta Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren bigarren xedapen gehigarrian jaso den moduan.

5. artikulua. Zikloko curriculum proiektua.

1. Ikastetxeek behar adinako autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta beren ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, foru dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.

2. Plastikoen eta Kautxuaren eraldaketa-eragiketen teknikari tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatzeko, ikastetxeek heziketa ziklo horren Curriculum Proiektua eginen dute, ikasleen beharrak beteko dituena, Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean.

3. Aurreko lerroaldean aipatu den Curriculum Proiektua prestatzeko, kontuan hartu beharko da Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoak horri buruz ezarritakoa.

6. artikulua. Programazio didaktikoak.

Plastikoen eta Kautxuaren eraldaketa-eragiketen erdi mailako heziketa zikloa ematen duten ikastetxeetako departamentuek lanbide moduluetako programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: lanbide moduluen amaierako gaitasunen egokitzapena, ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalean txerta daitezen eta ikasleen ezaugarrietara molda daitezen; edukien banaketa eta garapena; oinarri metodologiko orokorrak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak, eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.

7. artikulua. Ebaluazioa.

Plastikoen eta Kautxuaren eraldaketa-eragiketen erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira berariazko lanbide heziketako antolamendu orokorra ezartzen duen martxoaren 5eko 362/2004 Errege Dekretuaren 27. artikuluan, Berariazko Lanbide Heziketa egiten duten ikasleen ebaluazio, akreditazio akademiko eta mugikortasunaren prozesuaren oinarrizko aldeak arautzen dituen urriaren 30eko ECD/2764/2002 Ministro Aginduan, eta Nafarroako Foru Komunitateak horretarako garatzen dituen xedapenetan ezarritakoa.

8. artikulua. Sarbidea.

1. Plastikoen eta Kautxuaren eraldaketa-eragiketen erdi mailako heziketa zikloko ikasketak egin ahal izanen dituzte Bigarren Hezkuntzako graduatu-tituluaren jabe diren ikasleek.

2. Hezkuntzaren Kalitateari buruzko abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren 38. artikuluan ezarritakoari jarraituz, modua izanen da Plastikoen eta Kautxuaren eraldaketa-eragiketen erdi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, nahiz eta ezarritako baldintza akademikoak ez bete. Horretarako, ikaslegaiak sarrera proba bat gainditu beharko du, martxoaren 5eko 362/2004 Errege Dekretuaren V. kapituluan ezarritakoaren arabera.

3. Hezkuntza Departamentuak urtean behin, gutxienez, Plastikoen eta Kautxuaren eraldaketa-eragiketen heziketa zikloan sartzeko probetarako deialdia eginen du, horretarako ezartzen den araudiari jarraituz.

9. artikulua. Titulazioa.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 35. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Plastikoen eta Kautxuaren eraldaketa-eragiketen erdi mailako heziketa zikloko ikasketak gainditzen dituzten ikasleek Plastikoen eta Kautxuaren eraldaketa-eragiketen teknikariaren titulua jasoko dute.

Aurreko idatz-zatian aipatutako titulua erdiesteko, beharrezkoa izanen da Plastikoen eta Kautxuaren eraldaketa-eragiketen erdi mailako heziketa zikloaren lanbide modulu guztiak gainditzea.

10. artikulua. Baliokidetasunak eta korrespondentziak.

1. Honako hauek dira lanerako lanbide prestakuntzarekin baliokidetzen ahal diren lanbide moduluak:

_Eraldaketarako instalazioak.

_Plastikoen eraldaketa eta moldaketa.

_Elastomeroen eraldaketa eta bulkanizazioa.

_Plastikozko eta kautxuzko produktuen akabera eta kalitate-kontrola.

2. Honako hauek dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide moduluak:

_Eraldaketarako instalazioak.

_Plastikoen eraldaketa eta moldaketa.

_Elastomeroen eraldaketa eta bulkanizazioa.

_Lantokiko prestakuntza.

_Lan prestakuntza eta orientazioa.

11. artikulua. Batxilergoan sartzea.

Plastikoen eta Kautxuaren eraldaketa-eragiketen teknikari titulua duten ikasleak Batxilergoko modalitate guztietan sartzen ahalko dira.

12. artikulua. Ikastetxeei baimena ematea.

Ikastetxeei Plastikoen eta Kautxuaren eraldaketa-eragiketen lanbide heziketako teknikari tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, ondokoen arabera: araubide orokorreko ikasketa ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretua; hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketako antolamenduko zenbait arlo garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua; eta hori garatzen duten xedapen guztiak. Aipatu Errege Dekretuko 19. artikuluaren arabera, gutxienez behar diren prestakuntza eremu eta instalazioak foru dekretu honetako 3. eranskinean ageri dira.

13. artikulua. Lantokietako prestakuntza.

Otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako eta Arte Plastiko eta Diseinuko ikasketen egiturari eta antolamenduari buruzko jarraibide orokorrak ematen dituenak, 7. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen heziketa zikloan ikasleek Lantokietako Prestakuntza modulua 2. kurtsoan garatuko dute lehentasunez. Modulu hori egiteko aukera enpresen ahalbideetara egokituko da, ikasleek lanbide gaitasuna eskura dezaten ikastetxeak egoki jotzen duen garapenarekin bat etorriz.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena.

Hezkuntza Departamentuak foru dekretu honetan aipatu den curriculuma egokitu ahal izanen du, Helduen Hezkuntzako antolamenduaren eta metodologiaren beharretara moldatuz, bai irakastokiko hezkuntzaren modalitatean bai urrutiko hezkuntzarenean. Halaber, curriculuma hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara moldatu ahal izanen da.

Bigarrena.

Hezkuntza Departamentuak baimena ematen ahalko du heziketa zikloa osatzen duten moduluen ordu-banaketa Foru Dekretu honen 1. eranskineko 2.3 atalean ageri den bezalakoa izan ez dadin, bidezko arrazoiak badaude. Betiere irakaskuntza komunei buruzko Errege Dekretuan modulu horietarako ezarritako gutxieneko orduak bete beharko dira.

Hirugarrena.

Foru dekretu honetako 8. artikuluak aipatzen dituen ikasleez gain, ondotik adieraziko diren ikasleek egin ahal izanen dituzte Plastikoen eta Kautxuaren eraldaketa-eragiketen erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak:

a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko Batxilergo Orokorreko 1. eta 2. kurtsoak gainditu dituztenak.

b) Berariazko Lanbide Heziketako teknikari titulua dutenak.

c) Lehen Mailako Lanbide Heziketako teknikari laguntzailearen titulua dutenak.

d) Batxilergo Bateratu Balioanitzeko lehen eta bigarren kurtsoak gainditu dituztenak.

e) Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen Eskoletan espezialitateetako kurtso komunak gainditu dituztenak.

f) Ondorio akademikoetarako aurreko horietakoren baten baliokide diren beste ikasketa batzuk gainditu dituztenak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena. Baimenak.

Hezkuntza kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau betearazi eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Bigarrena. Indarraldia.

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2004ko abuztuaren 9an._Nafarroako Gobernuko jarduneko lehendakaria, Francisco J. Iribarren Fentanes._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

1. ERANSKINA

1. ERANSKINA

1. PRODUKZIO SISTEMAREN ERREFERENTZIA

1.1. Lanbide profila.

1.1.1. Gaitasun orokorra.

Plastikoen eta Kautxuaren lanketa, eraldaketa eta manipulazio-eragiketa guztiak gidatu edota burutzea, dokumentazio teknikoarekin; fabrikazioko instalazio, makina eta lanabesak prestatu eta lanerako prest jartzea, eta lehen mailako mantentze-lanez nahiz materialen eta produktuen kalitateaz arduratzea, ezarritako segurtasun baldintzetan.

1.1.2. Lanbide gaitasunak.

_Parte hartzen ari deneko prozesuko faseen ikuspegi orokorra eta koordinatua izatea.

_Plastikoen eta Kautxuaren lanketa, eraldaketa eta manipulazio-prozesuen barruan hainbat lanpostutara eta bere lanbidearekin zerikusia duten teknologia eta antolaera alorreko berrikuntzetara egokitzea.

_Fabrikazio-orriaren edo bere lana behar bezala egiten laguntzen dioten dokumentu teknikoen informazioa egokiro interpretatzea, eta eraldaketa-prozesuaren baldintzak prestatu, lanerako prest jarri eta kontrolatzea ahalbidetzen duten datu teknikoak identifikatzea.

_Plastikoen eta kautxuaren eraldaketa-prozesuan parte hartzen duten makina eta ekipoen ekoizpen-aukerak aztertzea, erregulazio eta kontrol parametroak identifikatuta, aprobetxamendurik onena izateko helburuz.

_Kontrol tresnen irakurketa egokiro interpretatzea, eta makinak edo instalazioak onartutako mugen barruan jarrai dezan esku hartzea.

_Atalek izan ditzaketen akatsak bereiztea eta akats horiek zuzentzeko zein parametrotan esku hartu behar den jakitea; lehenengo hurbilketan kausak eta ondorioak lotzea eta lotura hori baldintzatzen duten parametroak bereiztea.

_Jardutean uneoro pertsonen, makinen eta instalazioen segurtasun arauak kontuan hartzea.

_Harreman egokiak izatea bere talde funtzionaleko lankideekin: taldeari ezarritako helburuak lortzen laguntzea, besteen lana errespetatzea, zeregin kolektiboak antolatzen eta garatzen aktiboki parte hartzea, sortzen diren arazoak gainditzen laguntzea eta lankide eta menpekoen iritziak aintzakotzat hartzea.

_Mantentze-lanen, kalitate-kontrolaren, biltegien eta abarren sailetako arduradunekin ahoz edo idatziz hitz egitea, horiekiko mendekotasun erlazioa dago eta.

_Balio anitzeko edukia duten ekintzen multzo bat burutzea bere kabuz, bere lanbideari dagozkion tekniken esparruan, ezarritako metodoei jarraiki.

_Makina, tresna eta esleitutako gainerako baliabideen prestaketa zuzen, funtzionamendu egoki eta abiaraztearen ardura hartzea.

Erantzukizuna eta autonomia.

Plastikoen eta Kautxuaren eraldaketa-eragiketen teknikariak interpretatu eta bete behar dituen fabrikazio-agirietako informazio teknikoaren arabera jarduten du.

Tresnak muntatu eta desmuntatzeko eta makina eta ekipoetan doikuntza eta neurri batzuk egiteko eragiketa ohikoenak burutzeko behar diren trebetasunak eskola ikaskuntzako prozesuan zein laneko praktikan eskuratutako ohituren ondorioz gauzatzen ditu.

Lanketarik garrantzitsuenen kontrola eragiketen amaieran egiten da. Lehenengo atalak edo produktu kopuruak dokumentazio teknikoaren araberakoak direla eta fabrikatzeko metodoak eta denborak egokiak direla egiaztatzen du.

Makina gaizki doituta badago edo tresna bat gaizki kokatuta badago, oso garestiak diren dispositiboek kalte larriak jasaten ahal dituzte, eta langile zuzenei nahiz teknikariari berari kaltea eragiten ahal dioten arrisku-egoerak sortzen ahal dira.

Teknikari hau autonomoa izango da hurrengo eginkizun edo jarduera orokorretan:

Makinak prestatu eta lanerako prest jartzea. Tresnak muntatzea. Makinak edo prozesu sinpleak abian jarri eta gelditzea. Nahasteak egitea eta materialak egokitzea. Prozesuko aldagaien kontrola eta zuzenketa. Kalitatearen lehen kontrola. Ekoizpenaren eta horren gorabeherak erregistratzea. Makinen eta bere ardurapeko beste baliabideen lehen mantentze-lana egitea.

Hurrengo kasuetan laguntza jaso beharko du:

Oso kritikoak diren prozesuak abian jarri edo gelditzea. Prozesuaren aldagaien zuzenketa adierazgarriak. Hutsen edo matxuren diagnosia egitea.

1.1.3. Gaitasun unitateak.

1. Materialak prestatu, manipulatu, probatu, landu eta banatzea.

2. Plastikoen eta kortxoaren eraldaketarako makina eta instalazioak prestatu eta doitzea.

3. Plastikoen eraldaketa gidatzea.

4. Kautxuaren eraldaketa gidatzea.

5. Akaberako eragiketak egitea eta produktu bukatuaren lehen kontrola egitea.

1.1.4. Lanbide gaitasunak eta errealizazioak.

1. gaitasun unitatea: materialak prestatu, manipulatu, probatu, landu eta banatzea

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

1.1. Lehengaiak biltzea.

_Materia edo produktuak zehaztutako parametro eta ezaugarrien arabera identifikatu eta probatuko dira.

_Garraiobidea produktuaren ezaugarrietarako eta aurkezpenerako egokia izanen da.

_Produktua manipulatzeko segurtasun neurri egokiak hartuko dira.

1.2. Materialen nahasketak prestatzea, ezarritako prozeduren arabera, gerora eraldatzeko.

_Emandako formulazioa behar bezala interpretatuko da, eta kasuan kasu, lan-unitateetara bihurtu da.

_Osagaiak neurtuko dira baliabide, tresna eta ekipo egokien bidez; horrela, materialak galtzea edo ekipoak hondatzea ekiditeko.

_Ezarritako segurtasun arauak beteko dira.

1.3. Materialak forma egokietan prestatu eta probatzea (pikorrak, pastillak, grantzak), gerora eraldatzeko, ezarritako prozeduren eta kalitatearen arabera.

_Materiala eskatutako forman landuko da, ezarritako prozedurari eta makinei behar bezala jarraikiz.

_Probak eginen dira (edo produktuak Kalitate-kontroleko laborategira bidaliko dira), aurkeztutako formaren ezaugarriek kalitate-baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko.

_Eragiketa osagarriak (lehortzea, metalak bereiztea, etab.) behar besteko denboran eta prozeduren arabera eginen dira.

_Forma bukatuak egokituko dira prozeduren arabera, eta ezarritako aginduekin bat etorriz.

1.4. Prestatutako materialak egokitzea eta bidaltzea edo biltegiratzea.

_Egokitzapen unitatea ezarritako baldintzen arabera bete eta erabiliko da.

_Betetzeko eta garraiatzeko instalazioak segurtasun-baldintzen arabera erabiliko dira, ekipoak galtzea eta hondatzea ekiditeko.

_Salgaiak behar bezala etiketatu eta identifikatuko dira, banaketa edo biltegiratze-orriak bete dira ezarritako euskarrietan, eta pertsona egokiari horren berri emanen zaio.

1.5. Erabilitako produktu kimikoen segurtasunaren eta ingurumenaren arauak aplikatzea.

_Lan-eremua behar bezala ordenatuta eta garbi edukiko da.

_Produktua manipulatzeko segurtasun arau bereziak beteko dira.

_Ekoizpeneko hondakinak behar besteko denboran eta agindutako moduan jasoko dira.

_Agindutako banakako babeseko ekipoak erabiliko dira.

_Kutsadura eragin dezaketen iturriak isolatuta edo kontrolatuta egonen dira.

b) Lanbide eremua.

Produkzio bitartekoak: produktu solidoak (helikoidalak, pneumatikoak) edo likidoak (ponpaketa) garraiatzeko edo lekualdatzeko sistemak (eskorga elektrikoak, jasogailuak). Biltegiratze-sistemak (siloak, tangak, biltegiak). Nahasteko makina eta instalazioak (irabiagailuak, nahasteko ontziak, hiru arrabolekoak, nahasteko errotak edo nahasgailu-irabiagailuak, barneko nahasgailuak eta Bambury erakoak). Formak prestatzeko makina eta instalazioak (birrintzeko errotak eta baheak, pastilla-prentsak, estrusio eta pikortatze-makinak). Egokitzeko makina eta instalazioak (berogailuak, etengabeko lehorgailuak, huts-kalapatxak, metal-bereizgailuak). Produktuak neurtzeko osagai eta tresnak (baskulak eta balantzak, dosifikatzeko ponpak, dosifikagailu bolumetriko edo grabimetrikoak). Neurgailuak (emari-neurgailuak, biskosimetroak, bahe granulometrikoak, termometroak, voltmetroak, anperimetroak, manometroak, kontagailuak, gogortasun-neurgailuak, kalibreak eta haztagailuak). Paketatzeko makina eta instalazioak (zakuratzeko makinak, paletizazioa, zumitzak, film erretraktila, siloak, tangak). Makina eta instalazioen segurtasunerako dispositiboak (mekanikoak, elektrikoak, pneumatikoak). Norberaren babeserako ekipoak (betaurrekoak, maskarak, eskularruak, kaskoa).

Material eta produktuak: material polimerikoak (solidoak edo likidoak). Produktu kimikoak (organikoak edo ez-organikoak, solidoak edo likidoak). Fluido arruntak (airea, ura, makinen olioa). Egokitzeko materiala (paperezko edo materia plastikozko zakuak, metalezko edo materia plastikozko ontziak, edukiontziak, itxigailuak, etiketak).

Lanaren produktu edo emaitza nagusiak: material polimerikoak edo pre-polimerikoak (plastikoak edo kautxua), jasotakoak edo banatzeko prestatutakoak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: prozedura-jarraibideen eta baldintzen araberako prozesuak. Jarraibide edo arauen araberako lehen kalitate-probak. Segurtasunerako barneko arau eta erregelamenduak.

Informazioa: berariazko prestakuntza. Produktuen eta makinen orriak eta liburuxkak. Fabrikazio-aginduak eta jarraibide osagarriak. Barneko arau eta erregelamenduak.

Pertsona eta/edo erakunde hartzaileak: lehengaien eta egokitze-materialaren hornitzaileak. Bezero eraldatzaileak edo Produkzio saila enpresan bertan. Kalitate-kontroleko, Produkzioko, mantentze-lanetako saila. Makinen, tresnen eta osagarrien hornitzaileak.

2. gaitasun unitatea: plastikoen eta kortxoaren eraldaketarako makina eta instalazioak prestatu eta doitzea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

2.1. Instalazioan moldeak edota matrizeak muntatzea, eraldatu beharreko gaiaren arabera.

_Planoak edo eskemak egokiro interpretatuko dira.

_Muntaia baliabide eta lanabes egokiekin eginen da.

_Sentsoreen eta ibiltarte-amaieren doiketek ezarritako baldintzak beteko dituzte.

_Moldeak edo matrizeak ez du kalterik izanen.

2.2. Oinarrizko edo laguntzako makina eta instalazioetan berotze eta hozte sistema hidrauliko edo pneumatikoak lanerako prest jartzea eta kontrolatzea.

_Berotze eta hozte sistemen eta sistema hidrauliko edo pneumatikoen loturak egokiro eginen dira.

_Sistema horien lan-baldintzak lortuko dira ezarritako sekuentziei jarraikiz.

_Ezarritako garbiketa eta purga eragiketak une egokian eginen dira.

_Uneoro eragingailu egokiak erabiliko dira, bai eta behar bezala erabili ere.

2.3. Eraldatze-makinen elikadura-sistema prestatzea.

_Makina elikatuko duen materiala egokiro identifikatu eta aukeratuko da.

_Elikadura-sistemak egokiro erregulatuko dira.

_Kutsadura eragin dezaketen iturriak behar bezala zainduko dira.

_Materiala behar bezala eta kopuru egokietan kargatuko da dosifikazio edo elikadura-sistemetan.

2.4. Eraldatze-makinen eta instalazioen sistema automatizatu osagarriak lanerako prest jartzea.

_Sistemak prozesuko informazioaren arabera abian jarriko dira.

_Kasu zehatzera egokitzeko aldagaiak behar bezala erregulatuko dira.

2.5. Lehen mantentze-lana egitea eta segurtasun-sistemak egiaztatzea.

_Lehen mantentze-lanak egingo dira: lubrifikatzea, zirkuituak purgatzea, ihes bat duen zorroa doitzea, erresistentzietan lotura elektriko bat zuzentzea, balbula bat desblokeatzea, lotura-hodi bat aldatzea, iragazkiak eta eskueran dauden beste osagai batzuk aldatzea, likidoak maila egokietan berriro jartzea.

_Makina edo instalazio batzuek txarto funtzionatzen duten ikusiko da, eta Mantentze-lanen zerbitzuari abisua emanen zaio, konponketak egin ditzan.

_Agindutako segurtasun arauak beteko dira.

_Segurtasun-mekanismoak abian egonen dira.

_Behar den unean norberaren babeserako ekipo egokia erabiliko da.

b) Lanbide eremua.

Produkziorako bitartekoak: jasogailuak. Dimentsioak neurtzeko tresnak (kalibrea, galgak, etab.). Lotura elektriko, hidrauliko edo pneumatikorako osagaiak. Berogailu elektrikoak edo fluido bidezkoak (lurrun edo oliozkoak). Hozkailuak. Ponpak eta konpresoreak. Garraiagailu mekanikoak edo pneumatikoak. Dosifikagailuak, nahasgailuak, kalapatxak. Manipulagailuak eta errobotak. Molde-aldagailuak. Segurtasun mekaniko edo elektrikorako mekanismoak. Prozesuen neurgailuak (emari-neurgailuak, termometroak, voltmetroak, anperimetroak, manometroak, kontagailuak).

Materialak eta produktuak: material polimerikoak edo pre-polimerikoak (solidoak edo likidoak). Produktu kimikoak (organikoak eta ez-organikoak, solidoak edo likidoak). Fluido arruntak (airea, ura, makinen olioa).

Lanaren produktu edo emaitzak: makinetan doitutako moldeak eta matrizeak. Ekoizpenerako prestatutako makina edo instalazioak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: prozedura eta baldintzen jarraibideen araberako prozesuak. Segurtasunerako barneko arau eta erregelamenduak.

Informazioa: prozesuko informazioa. Produktuen orriak eta liburuxkak. Makinen eskuliburuak. Fabrikazio-aginduak eta jarraibide osagarriak. Barneko arau eta erregelamenduak.

3. gaitasun unitatea: plastikoen eraldaketa gidatzea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

3.1. Plastikozko materialen, gaien edo erdi-manufakturatuen moldaketa (indargarriz nahiz indargarririk gabe) gidatzea, ekoizpen-baldintzak kontrolatuz, prozesuko informazioa kontuan hartuz, ezarritako segurtasun eta kalitate-baldintzetan.

_Une egokian "kontroletik kanpoko" aldaketak atzemanen dira eragiketa-baldintzetan (kontrolagailu automatikoen irakurketak, neurketak...) eta aldaketa egokiak eginen dira erantzun-denborarik laburrenean.

_Parametroak doituko dira ezarritako jarduera-tartean, fabrikatutako produktuaren kalitateak izandako aldaketen arabera.

_Produktuaren ezaugarriak neurtu edo antzemanen dira, eta ezarritakotik aldendu diren ala ez aztertuko da.

_Autokontrolak eta kalitatearen lehen kontrolerako probak eginen dira, ezarritako modu eta aldietan.

_Prozesua burutuko da norberaren nahiz instalazioen segurtasunerako jarraibide eta baldintzekin bat etorriz.

_Prozesuko informazioarekin alderatuta sumatutako akats guztien nahiz akats horiek konpontzeko egindako ekintzen berri emanen da.

_Datuak erregistratuko dira euskarri egokietan.

3.2. Plastikozko gai erdi-bukatuen bero bidezko konformazioa gidatzea, ekoizpen-baldintzak kontrolatuz, prozesuko informazioa kontuan hartuz, ezarritako segurtasun eta kalitate-baldintzetan.

_Une egokian "kontroletik kanpoko" aldaketak atzemanen dira eragiketa-baldintzetan (kontrolagailu automatikoen irakurketak, neurketak...) eta aldaketa egokiak eginen dira erantzun-denborarik laburrenean.

_Parametroak doituko dira ezarritako jarduera-tartean, fabrikatutako produktuaren kalitateak izandako aldaketen arabera.

_Produktuaren ezaugarriak neurtu edo antzemanen dira, eta ezarritakotik aldendu diren ala ez aztertuko da.

_Autokontrolak eta kalitatearen lehen kontrolerako probak eginen dira, ezarritako modu eta aldietan.

_Prozesua burutuko da norberaren nahiz instalazioen segurtasunerako jarraibide eta baldintzekin bat etorriz.

_Prozesuko informazioarekin alderatuta sumatutako akats guztien nahiz akats horiek konpontzeko egindako ekintzen berri emanen da.

_Datuak erregistratuko dira euskarri egokietan.

3.3. Plastikozko gaiak edo erdi-bukatuak soldadura edo manipulazio bidez bukatzea.

_Eragiketako baldintzak (T eta t, bereziki) zehaztutako tarteen barruan egonen dira.

_Gaiak jartzeko tresna eta lanabes egokiak erabiliko dira.

_Aurretiaz zehaztutako eragiketak trebetasunez eta ezarritako denboran eginen dira.

3.4. Produktu erdi-manufakturatuen bilketa-sistemak kontrolatzea.

_Agindutako jasotze-sistemak egokiro erregulatu eta maneiatuko dira, jasotako aginduei jarraikiz.

_Bukaturiko produktuak ez du izanen jasotzeagatik egozten ahal den kalte edo akatsik.

_Jasotako produktuak ezarri diren zehaztapenak (pisuan, neurrietan, egokitzean, etab.) beteko ditu.

_Lan-eremua behar bezala ordenatuta eta garbi edukiko da.

_Ekoizpeneko hondakinak behar besteko denboran eta agindutako moduan jasoko dira.

3.5. Plastikoekin konbinatu beharreko indargarriak manipulatzea/fabrikatzea.

_Material indargarria eta giltza-kotak egokiro identifikatuko dira.

_Manipulazioa eta fabrikazioa baliabide edota makina egokiekin eginen dira.

_Egin beharreko manipulazioari buruz ezarri diren zehaztapenak egokiro beteko dira.

_Jada manipulatutako indargarriak gerorako fabrikazio-prozesuak egokiro egitea ahalbidetuko du.

3.6. Segurtasun-mailei eustea eta larrialdi-egoeretan erantzutea.

_Lan-eremua uneoro behar bezala ordenatuta eta garbi edukiko da, eta agindutako banakako babeseko ekipoak erabiliko dira.

_Larrialdi bat gertatzean, ezarritako segurtasun arauekin bat etorriz jardungo da.

_Ustekabeetan arrazoizko erabakiak hartuko dira, eta sortutako hondakin edo isuriak berehala jasoko dira.

_Larrialdi bat gertatzean erreakzionatuko da, eta aldi berean dagokionari abisua emanen zaio.

b) Lanbide eremua.

Produkzio bitartekoak: plastikoen eraldaketako instalazioa: Moldaketa-prentsak. Injekzio-makinak. Estrusio-makinak. Estrusio-makina osatuak (puztea, filamentuak, xaflak). Arrabola. Errotazio-moldaketako instalazioa. Termokonformazioko instalazioa. Murgiltze bidezko moldaketako instalazioak. Soldatzeko makinak (plaka soldatzaileak, aire beroko sopleteak, marruskadura edo ultrasoinu bidezko makinak). Mintzen manipulazioko instalazioak. Bobinagailuak, desbobinagailuak, kableen metroak kontatzeko makinak. Txirikordatzeko makinak. Proiekzio-makinak. Inpregnazioko instalazioak. Pultrusioko instalazioak. Biribilkatzeko instalazioak. Neurgailuak (termometroak, pirometroak, manometroak, tentsio-erregulatzaileak, kontagailuak, emari-neurgailuak, etab.). Kontrol-ekipo automatizatu edota informatizatuak. Energiei edo fluidoei eragiteko aginteak (kontaktoreak, balbulak, etab.). Banatzeko eta biltzeko gailuak (garraio-kateak, beldarrak, arrabolak, etab.). Norberaren babeserako ekipoak (betaurrekoak, maskarak, kaskoak, eskularruak).

Tarteko material eta produktuak: material polimerikoak. Indargarriak; zuntz edo hariak (naturalak, sintetikoak, metalikoak), hainbat formatan (floka, ehunak, bobinak). Produktu kimiko organiko likidoak (zuntz-itsasketa, lokailuak, koipegabetzaileak,...).

Lanaren produktu edo emaitzak: plastikozko edo plastiko indartuzko gai erdi-manufakturatuak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: prozedura-jarraibideen eta baldintzen araberako prozesuak. Jarraibide edo arauen araberako lehen kalitate-probak. Barneko arau eta erregelamenduak.

Informazioa: prozesuko informazioa. Makinen eta produktuen orriak eta liburuxkak. Fabrikazio-aginduak eta jarraibide osagarriak. Segurtasuneko barneko arau eta erregelamenduak.

4. gaitasun unitatea: kautxuaren eraldaketa gidatzea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

4.1. Kautxuzko materialen, gaien edo erdi-manufakturatuen moldaketa (indargarriz nahiz indargarririk gabe) gidatzea, ekoizpen-baldintzak kontrolatuz, prozesuko informazioa kontuan hartuz, ezarritako segurtasun eta kalitate-baldintzetan.

_Une egokian "kontroletik kanpoko" aldaketak atzemanen dira eragiketa-baldintzetan (kontrolagailu automatikoen irakurketak, neurketak...) eta aldaketa egokiak eginen dira erantzun-denborarik laburrenean.

_Parametroak doituko dira ezarritako jarduera-tartean, fabrikatutako produktuaren kalitateak izandako aldaketen arabera.

_Produktuaren ezaugarriak neurtu edo antzemanen dira, eta ezarritakotik aldendu diren ala ez aztertuko da.

_Autokontrolak eta kalitatearen lehen kontrolerako probak eginen dira, ezarritako modu eta aldietan.

_Prozesua burutuko da norberaren nahiz instalazioen segurtasunerako jarraibide eta baldintzekin bat etorriz.

_Prozesuko informazioarekin alderatuta sumatutako akats guztien nahiz akats horiek konpontzeko egindako ekintzen berri emanen da.

_Datuak erregistratuko dira euskarri egokietan.

4.2. Kautxuzko erdi-manufakturatuak bulkanizatzea edo sareztatzea (indargarriarekin eta indargarririk gabe).

_Une egokian "kontroletik kanpoko" aldaketak atzemanen dira eragiketa-baldintzetan (kontrolagailu automatikoen irakurketak, neurketak...) eta aldaketa egokiak eginen dira erantzun-denborarik laburrenean.

_Parametroak doituko dira ezarritako jarduera-tartean, fabrikatutako produktuaren kalitateak izandako aldaketen arabera.

_Produktuaren ezaugarriak neurtu edo antzemanen dira, eta ezarritakotik aldendu diren ala ez aztertuko da.

_Autokontrolak eta kalitatearen lehen kontrolerako probak eginen dira, ezarritako modu eta aldietan.

_Prozesua burutuko da norberaren nahiz instalazioen segurtasunerako jarraibide eta baldintzekin bat etorriz.

_Prozesuko informazioarekin alderatuta sumatutako akats guztien nahiz akats horiek konpontzeko egindako ekintzen berri emanen da.

_Datuak erregistratuko dira euskarri egokietan.

4.3. Produktu erdi-manufakturatuen jasotze-sistemak kontrolatzea.

_Agindutako jasotze-sistemak egokiro erregulatu eta maneiatuko dira, jasotako aginduei jarraikiz.

_Bukaturiko produktuak ez du izanen jasotzeagatik egozten ahal den kalte edo akatsik.

_Jasotako produktuak ezarritako zehaztapenak (pisuan, neurrietan, egokitzean, etab.) beteko ditu.

_Lan-eremua behar bezala ordenatuta eta garbi edukiko da.

_Ekoizpeneko hondakinak behar besteko denboran eta agindutako moduan jasoko dira.

4.4. Kautxuekin konbinatu beharreko indargarriak manipulatzea/fabrikatzea.

_Material indargarria eta giltza-kotak egokiro identifikatuko dira.

_Fabrikazioa bitarteko edota makina egokiekin eginen da.

_Egin beharreko manipulazioari buruz ezarri diren zehaztapenak egokiro beteko dira.

_Jada manipulatutako indargarriak gerorako ekoizpen-eragiketak egitea ahalbidetuko du.

4.5. Segurtasun-mailei eustea eta larrialdi-egoeretan erantzutea.

_Lan-eremua uneoro behar bezala ordenatuta eta garbi edukiko da, eta agindutako banakako babeseko ekipoak erabiliko dira.

_Larrialdi bat gertatzen denean, ezarritako segurtasun arauekin bat etorriz jardungo da.

_Ustekabeetan arrazoizko erabakiak hartuko dira.

_Larrialdi bat gertatzen denean erreakzionatuko da, eta aldi berean dagokionari abisua emanen zaio.

b) Lanbide eremua.

Produkzio bitartekoak: kautxuaren eraldaketako instalazioa: prentsak, arrabolak. Estrusio-makinak. Bulkanizazioko instalazioak: prentsak, gatz-bainuak, ohe fluidizatuak. Autoklabea. Neurgailuak (termometroak, pirometroak, manometroak, tentsio-erregulatzaileak, kontagailuak, emari-neurgailuak). Kontrol-ekipo automatizatu edota informatizatuak. Energiei edo fluidoei eragiteko aginteak (kontaktoreak, balbulak, etab.). Saiakuntzak egiteko ekipoak. Norberaren babeserako ekipoak (betaurrekoak, maskarak, kaskoak, eskularruak).

Tarteko material eta produktuak: material polimerikoak (elastomeroak). Indargarriak: Zuntz edo hariak (naturalak, sintetikoak, metalikoak), hainbat formatan (floka, ehunak, bobinak).

Lanaren produktu edo emaitzak: kautxuzko edo kautxu indartuzko gai erdi-manufakturatuak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: prozedura-jarraibideen eta baldintzen araberako prozesuak. Jarraibide edo arauen araberako lehen kalitate-probak. Barneko arau eta erregelamenduak.

Informazioa: prozesuko informazioa. Produktuen eta makinen orriak eta liburuxkak. Fabrikazio-aginduak eta jarraibide osagarriak. Barneko arau eta erregelamenduak.

5. gaitasun unitatea: akaberako eragiketak egitea eta produktu bukatuaren lehen kontrola egitea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

5.1. Plastikozko eta kautxuzko gaien edo erdi-bukatuen gaineko inprimaketa-prozesua gainbegiratzea, ezarritako kalitatea lortzeko.

_Inprimaketako produktuak egokiro eta lan-aginduarekin bat etorriz aukeratuko dira.

_Gainazalak prestatuko dira teknika egokiekin, eta inprimatzeko gai geratuko dira.

_Inprimaketako instalazioa abian jarriko da eta jardunean edukiko da.

_Inprimaketako instalazioak ez du kalterik izanen desmuntatzean, eta erabili ondoren egokituta geratuko da.

5.2. Plastikozko piezak leuntzea.

_Makina edo instalazioa eta leuntzeko produktuak jarraibideekin bat etorriz erabiliko dira.

_Egiaztatuko da leundutako gaiak zehaztapenak betetzen dituela.

_Ekipoaren erabilerako mantentze-lanak eginen dira.

5.3. Plastikozko produktu erdi-bukatuak mekanizatzea.

_Eskatutako eragiketarako makina edo instalazio egokiak behar bezala aukeratuko dira.

_Makina edo tresna horiek erabiliko dira erabiltzeko eta erabilerako mantentze-lanak egiteko beharrezko jarraibideak kontuan hartuta.

_Mekanizatzeko eragiketa edo eragiketak egokiro eginen dira, eta eragiketak ezarrita dagoena beteko du.

5.4. Plastikozko gai edo erdi-bukatuen lehen kalitate-kontrola egitea.

_Zehaztutako laginketa-planak erabakiko du ezarritako kalitate-planaren arabera ikuskatutako partidaren kalitatea.

_Ikuskatzeko jarraibideetan kontrolatu behar diren akatsak zehaztuko ditu (azalekoak eta dimentsiokoak).

_Baloreen unitateak edo neurketa egiteko baldintzak (horiek lotesleak direnean) behar bezala aipatuko dira.

_Lehen kalitate-probak eginen dira, ezarritako prozeduren arabera.

_Azken kontrolaren emaitzak aztertuko dira, eta adostasun eza adierazi denean tratamendu egokia emanen da (kontrol-probetara igortzea, prozesuaren berrikuspenari buruzko txostena, bezeroari igortzea...).

5.5. Datuak erregistratzea eta adostasun ezaren arrazoiaren nahiz egindako tratamenduaren berri ematea.

_Prozesuaren kalitateari buruzko datuak modu eta euskarri egokian erregistratuko dira.

_Gorabehera garrantzitsu guztiak modu argi eta zehatzean erregistratuko dira, datu egokiekin batera.

_Pertsona egokiari eskatuko dio kontroletik kanpoko prozesuetan ekintza zuzentzaileak egin ditzala, ezarritako prozesuei jarraikiz.

_Osagaiaren edo loteen adostasun eza tratatzeko bete beharreko prozeduren dokumentazioa eskatuko du.

b) Lanbide eremua.

Produkzio bitartekoak: inprimaketako instalazioak (serigrafia, tanpografia, termograbatua). Koroa-tratamendua. Inprimatzeko pantaila eta matrizeak. Leungailuak eta leuntzeko gailuak. Makina-erremintak (trokelatzeko makinak, zulagailuak, errematxagailuak). Neurgailuak (balantzak, kalibreak, haztagailuak, galgak, gogortasun-neurgailuak). Neurtzeko tresna automatikoak.

Materialak eta produktuak: plastikozko edo kautxuzko erdi-bukatuak. Tintak eta disolbatzaileak.

Lanaren produktu edo emaitzak: plastikozko edo kautxuzko gaiak edo erdi-manufakturatuak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: prozedura-jarraibideen eta baldintzen araberako prozesuak. Jarraibide edo arauen araberako lehen kalitate-probak. Barneko arau eta erregelamenduak.

Informazioa: berariazko prestakuntza. Produktuen eta makinen orriak eta liburuxkak. Fabrikazio-aginduak eta jarraibide osagarriak. Barneko arau eta erregelamenduak.

1.2. Lanbide gaitasunaren bilakaera.

1.2.1. Faktore teknologiko, antolamenduzko eta ekonomikoen aldaketak.

Plastikoen eta horien eraldatuen bilakaera ekonomikoa gero eta sektore gehiagorekin lotzen ari da, produktu horien aplikazioak askotarikoak direla-eta. Joera horrek iraun egingo du, material polimeriko berrien ikerkuntzaren helburua arlo teknologikoan nahiz ekonomikoan ekoizpen-sektore guztien eskarietarako erantzun egokiak ematea baita. Dena dela, kautxuaren industriaren bilakaerak lotura estuena ibilgailuen industriarekin du.

Polimeroen aplikazio berriekin batera, batzuetan moldaketa-ekipo sofistikatuagoak erabiliko dira.

Prozesuen automatizazioa gero eta gehiago informatizatuko dira, eta ondorioz, kontrolak ezarriko dira. Automatizazioa kalitatearen azterketa eta kontrolerako probetara nahiz biltegien kudeaketara ere hedatuko daconcatenación de varias fases de los.

Plastikozko eta kautxuzko hondakinak birziklatu ahal izateko teknologia berriak sartuko dira, batez ere enpresarik handienetan, Europako esparruan ingurumen gaiei buruz legedien arloan egiten den presioagatik.

1.2.2. Lanbide jardueretako aldaketak.

Plastikozko eta kautxuzko gai erdi-landuen eraldaketako instalazioak gero eta konplexuagoak izanen dira, ekoizpen-sistemak eta prozesuko aldagaien kontrol-sistemak gero eta automatizatuagoak izanen dira, eta horien garapenean kalitatearen autokontrolak gero eta gehiago sartuko dira; horren guztiaren ondorioz, lanpostuak horizontalean nahiz bertikalean aberastuko dira, eta horretaz gain, instalazioen programazioan ardura handiagoa izango da, prozesuko parametroetan esku-hartze handiagoa izango da, eta prozesuaren kalitatean eginkizunak ugarituko dira.

Polimeroen, elastomeroen eta horien nahasturen aniztasunak eta industria sektore ugaritan izan ditzaketen aplikazioek bultzatuta, plastikoen eta kautxuen profesional horiek beste hainbat industria sektoretako prozesuetara egokituko dira eta material berriekin lan egiten hasiko dira.

1.2.3. Prestakuntzako aldaketak.

Profesional horiek bere sektoreko material motei buruzko prestakuntza argia eta ondo egituratua izan behar dute, bereziki materialon portaera fisikoari eta saiakuntzen teknikei dagokienez.

Lerro luzeago eta konplexuagoetan ekoiztearen eta autokontrol gehiago ezartzearen ondorioz, profesional horiek prozesuei eta horiek erregulatu eta kontrolatzeko parametroei buruz jakintza handiagoak izan beharko dituzte. Halaber, gero eta gehiago automatizatuko diren ekoizpen-sistemetan, biltegiratzean eta prozesuko kontrolean eragin ahal izateko ezagutza informatikoak behar izanen dituzte.

Planoak eta prozesuen informazioa interpretatzeko ere gaitasun handiagoa izan beharko dute.

Halaber, oinarrizko prestakuntzaren alorrean, geometria aplikatuak gero eta garrantzi handiagoa izanen du, moldeen geometriak eta ekoizten diren piezak trebetasunez erlazionatzeko behar den ikuskera espaziala hobetze aldera, hori guztia prozesuaren kontrolaren ikuspegitik.

1.3. Kokapena ekoizpen prozesuan.

1.3.1. Lanbide eta lan ingurunea.

Profesional horiek plastikoen eta kautxuaren sektorean jardungo dute, Ekoizpen alorrean.

Beren jarduera honako azpisektoreetan egiten ahal izanen dute:

_Plastikoen edota kautxuen eraldaketako industriak.

_Plastikoetan edota kautxuetan oinarritutako material konplexuen eraldaketako industriak.

_Polimeroak ekoizten dituen industria kimikoa.

_Materia plastikoak ekoizten dituen industria.

_Materia plastikozko elementuen fabrikazioko sailak dituzten hainbat sektoretako industriak (ibilgailuak, elikadura, material klinikoa, jostailuak, etxetresna elektrikoak, etab.).

_Plastikoetarako edota kautxurako makina eta lanabesen industrien zerbitzu teknikoak.

_Polimeroen aplikazioa barnean hartzen duten hainbat sektoretako industriak (ontziratze edo paketatze faseak, iragazkaizpen eta estaldurak, produktu erdi-bukatuen manipulazioa, eraikuntzako instalazio faseak, etab.).

Plastikoen eta Kautxuen eraldaketako Teknikaria ekoizpenarekin zerikusia duen talde funtzional batean sartuko da, unitateko arduradun gisa, eta antzeko ezaugarriak dituen ekoizpen-unitateen multzo bateko ardura duen goi mailako Teknikari baten mendean egonen da, zuzenean.

Teknikari horren aginduetara egonen dira bere ekoizpen-unitateko langile zuzenak.

1.3.2. Ingurune funtzionala eta teknologikoa.

Figura profesional hori plastikozko eta kautxuzko gaien nahiz artikuluen ekoizpenaren funtzio/azpifuntzioetan kokatzen da batez ere, eta eraldaketa prozesu osoa barnean hartzen du, baita materiak jaso eta prestatzeari dagokionez ere.

Teknika eta ezagutza teknologikoek hainbat alor barnean hartzen dute. Alor horiek bi mailatan bildu daitezke:

_Berariazko ezagutzak: material polimerikoak (izaera eta egiturak). Material horien portaerak. Eraldaketa-prozesuen funtsak. Eraldaketa-prozesuen berariazko ezagutza: makinak, tresnak, horiek prestatzea eta molde eta matrizeak doitzea.

_Oinarrizko ezagutzak: fisika eta Kimika aplikatuak. Informatika, erabiltzailearen mailakoa. Ingeles teknikoa. Irudi Geometriko eta Teknikoa. Elektrizitatea. Mekanika.

Eginbeharrak, lanpostu-eredu garrantzitsuenak:

Adibide gisa eta batez ere lan-orientaziorako, jarraian aipatuko dira tituluaren profilean zehaztutako lanbide gaitasuna eskuratuta bete daitezkeen eginbehar edo lanpostuak, soil-soilik plastikoen eta kautxuaren sektoreari dagozkionak. Besteak beste, ondokoak dira:

Granzista. Nahasketen prestatzailea. Tindatzailea. Estruitzailea. Injekzioko langilea. Kalandratzailea. Termokonformatzailea. Indartuetako langilea. Estrusio-puzte langilea. Bulkanizatzailea. Inprimatzailea. Mekanizatzailea. Makinen prestatzailea. Xaflen manipulatzailea.

Balizko espezializazioak:

Balizko 4 espezializazio dago:

_Plastikoen eraldaketa.

_Kautxuen eraldaketa.

_Plastiko indartuen eraldaketa.

_Kautxu indartuen eraldaketa.

Espezializazio horiek guztiek eduki komun ugari dute, eta alde bakarra plastikoen eta kautxuaren industriaren azpisektoreetako bakoitzaren prozesu eta material zehatz eta berezietan dago. Espezializazioetara heltzen ahal da lantokian trebatze-aldi bat igaro ondoren.

2. Curriculuma.

2.1. Heziketa zikloaren helburu orokorrak.

_Plastikoen eta kautxuaren eraldaketako sektorearen terminologia, sinbologia, tresnak, informazio teknikoa eta metodoak ulertzea edota aplikatzea.

_Honako hauek bereiztea eta deskribatzea: polimeroen motak (plastikoak eta elastomeroak), horien gehigarriak (kargak, plastifikatzaileak, bulkanizazio-eragileak), funtsezko ezaugarri fisiko eta kimikoak eta horiek bukatutako artikuluaren ezaugarrietan duten eragina.

_Plastikozko eta kautuzko nahasturak egin eta eraldatzea, erabilitako informazioa interpretatuz, eta lanketa-zikloa egokituz, geroko eraldaketarako produktu egokia lortzeko.

_Eraldaketako makinen osagaiak eta ekipoak muntatzea eta desmuntatzea, osagai bakoitzaren funtzioa, osagaion arteko harremana eta horiek guztiek eraldaketa-prozesuan duten eragina aztertuz, eraldatzen den materiala eta fabrikatu beharreko piezaren konplexutasuna kontuan hartuta.

_Plastikoen eta kautxuaren eraldaketa eta akaberako prozesu edota eragiketak interpretatu, analizatu, eta hala denean, egitea, instalazioen ekoizpen-aukerak, sistemen eta osagaien funtzioak zein diren jakinda, lanaren baldintzak kontrolatuta eta prozesuko aldagaiak eragiketako eta kontroleko parametroekin eta produktuaren ezaugarriekin alderatuta.

_Kalitate-kontroleko probak egin eta baloratzea, probatutako materialen edo produktuaren ezaugarriak arauetan ezarritako kalitatearekin erlazionatuta, jasotako emaitzak adierazita, irudikatuta eta ebaluatuta.

_Lan-baldintzek norberaren, taldearen eta ingurunearen osasunaren gainean eragin ditzaketen ondorioekiko sentikor agertzea, lana gauzatzeko baldintzak hobetzeko asmoz prebentzio-neurriak eta babes egokiak erabiliz.

_Industria-jarduera erregulatu eta baldintzatzen duen lege, ekonomi eta antolamendu esparrua ulertzea, lan-harremanetatik ondorioztatzen diren eskubideak eta betebeharrak identifikatuta.

_Lanbidea gauzatzeari lotutako informazio eta prestakuntza bideak erabili eta bilatzea, ezagutzak eta sektore kimikoan sartu, eta bere lanbide gaitasunak bilakatu eta sektorearen teknologia eta antolamendu aldaketetara egokitzea ahalbidetzen diotenak.

2.2. Lanbide moduluak.

1. lanbide modulua: material polimerikoak eta horien nahasturak.

Iraupena: 231 ordu.

1. gaitasun unitateari lotuta: materialak prestatu, manipulatu, probatu, landu eta banatzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

1.1. Materia polimerikoa eta elastomeroak identifikatu eta bereiztea, egiaztatzeko edo biltegiratzeko.

_Plastiko mota nagusiak oinarrizko proba fisiko-kimikoen bidez bereiztea (behaketa, ukimena, beroa, sugarra,...), oinarrizko saiakuntzen taularen arabera.

_Kautxu naturalaren eta kautxu sintetikoaren ezaugarriak identifikatzea proba fisiko eta kimiko errazen bidez (biskositatea, malgutasuna, elastikotasuna, kolorea, sugarra,...), oinarrizko saiakuntzen taularen arabera.

_Plastiko eta kautxurik ohikoenen laburdurak ezagutzea, eta kasu errazetan horien formularekin eta izenarekin erlazionatzea.

_Plastikoetan edo kautxuan akatsak atzematea, ereduekin konparatuz.

_Lehengaiak, polimeroak eta elastomeroak biltegiratzeko ordenatu eta sailkatzea, egin beharreko eragiketak eta jasotze, etiketatze, garraio eta biltegiratzean erabili beharreko ekipoak bereizita.

1.2. Nahasteko osagaiak, produktu lagungarriak eta ekipo bereziak erabiliz polimeroen edo elastomeroen nahasturak egin, kontrolatu eta egokitzea, tekniken, ezarritako ehunekoen eta oinarrizko ezaugarrien taulen arabera.

_Benetako prozesuko informazioaren adibide bat eta polimeroen eta elastomeroen nahasturak prestatzeko ustezko programa bat oinarri hartuta, honakoak egitea:

.Formula bateko produktuak eta gehigarriak, horien helburua eta ezaugarriko fisiko-kimikoak ezagutzea, osagai bakoitza saiakuntza errazen bidez bereizita.

.Nahastura-orria edo formula-orria oinarri hartuta, kalkulu errazak egitea eta lehengaiak pisatzeko edo neurtzeko prozedura egokia betetzea.

.Nahasturak egiteko benetako prozesuan behar den ekipoa identifikatzea, batik bat erabiltzen diren makinen abiarazte, doitze eta segurtasuneko sistemak, funtzionatzen ari diren bitartean neurgailuen irakurketa interpretatuta (tenperatura, denbora, minutuko birak).

.Nahasturan eragiten duten aldagaiak ulertzea, eta aldagai horiek neurtzeko tresnak eta erabiltzen diren unitateak identifikatzea.

.Emandako informazio teknikotik ondorioztatzea agindutako nahastura egiteko eragiketen sekuentzia zuzena zein den.

.Ezarritako lan-zikloari dagokionez, gertatutako desbideratze eta okerren oharra hartzea eta horien berri ematea, eta kausa-ondorio harremanari buruzko hipotesiak adieraztea.

.Erdi-bukatuak eta landutako nahasturak manipulatu eta egokitzea, material bakoitzaren ezaugarri bereziak aintzat hartuta, gordetzeko edo gerora eraldatzeko.

.Laborategi edota tailerraren eskala eta benetako kasua erlazionatzea, eta alderik nabarmenenak azaltzea.

1.3. Polimeroak edo elastomeroak prestatzeko prozesua aztertzea, prozesu horren barruko gehigarriak, produktu lagungarriak, ekipoak eta teknikak kontuan hartuta.

_Aurreformak egiteko sistema bakoitzerako makinak eta tresnak azaltzea.

_Makinak edo lanketa-sistema eta lortu behar den forma edo aurreforma erlazionatzea, aurreforma deskribatzea bere ezaugarriak aipatuta, ezarritako lan-zikloarekin alderatuta egon daitezkeen desbideratzeak azaltzea eta kausa-ondorioa harremanari buruzko hipotesiak adieraztea.

_Aurreforma manipulatzeko eta egokitzeko sistemak azaltzea, bere ezaugarriak aldatu gabe edukitzeko.

1.4. Lehengaien eta nahastura gordinen saiakuntzak eta kontrol bereziak egitea.

_Plastikoen eta kautxuaren industriako lehengaiak, produktu erdi-bukatuak eta nahastura gordinak kontrolatzeko ohiko tresna eta teknikak azaltzea.

_Tresna egokiak erabiliz laginak hartzea eta saiakuntzak egiteko egokitzea.

_Behaketa zuzenaren edo ohiko saiakuntzen bidez lehengaien eta nahasturen funtsezko parametroak egiaztatzea (kolorea, trinkotasuna, tenperatura, biskositatea, etab.).

_Saiakuntzetatik datuak ateratzea, eta emaitzei buruzko txostena egitea, ateratako ondorioak arrazoituta.

1.5. Lehengaiak manipulatzearen eta nahasturak egiteko makinak erabiltzearen ondorioz gertatzen ahal diren arriskuei aurrea hartzea.

_Lehengaiak manipulatzeak norbanakoari ekartzen ahal dizkion arriskuak identifikatzea.

_Norberaren babes eta prebentziorako ekipoak eta dispositiboak eta makinak behar bezala erabiltzea, hala eskatzen duten eragiketetan.

b) Edukiak.

_Lehengaiak: polimeroak, elastomeroak eta gehigarriak.

.Teoria atomiko-molekularra. Sistema periodikoa. Atomoa eta bere loturak.

.Kimikaren hizkera. Konposatu kimikoen formulazioa eta nomenklatura. IUPACen arauak.

.Karbonoaren kimika. Karbonoaren loturak. Funtzio organiko nagusiak.

.Makromolekulak: monomeroak, polimeroak eta elastomeroak. Polimerizazioaren erreakzioak. Polimeroen familia nagusien (plastikoak eta kautxua) deskribapena, ezaugarriak eta sailkapena.

.Nahasturen gehigarriak eta osagaiak. Lehengaien ohiko izenak eta sinbologia. Lehengaiak manipulatzean hartu beharreko ardurak, gai horiek duten arriskuarengatik.

_Nahasturak prestatzea.

.Nahastura baten formulazioa: adierazpena eta kalkuluak. Nahastura bateko osagaien masa eta bolumenen neurketa.

.Nahasteko teknikak: oinarriak. Ekipoak. Eragiketen prozedurak eta teknikak. Aurretiazko eragiketak eta nahasteko prozedura. Nahasketa-zikloa. Kontrolatu beharreko aldagaiak eta osagaiak gehitzeko ordena. Aldagaien kontroleko sistemak.

.Polimeroen eta elastomeroen nahasturak egitea.

_Aurreformak prestatzea.

.Eragiketen prozedurak eta teknikak.

_Lehengaiak eta nahastura gordinak kontrolatzea.

.Lehengaiak, produktu erdi-bukatuak eta bukatuak biltegiratu eta kontserbatzeko teknikak.

.Laginak saiakuntzetarako lagindu eta egokitzea. Lehengaien ezaugarri fisikoak behatzea eta modu erraz eta zuzenean neurtzea. Plastikoak eta kautxuak identifikatzeko eta horien ezaugarriak aztertzeko oinarrizko saiakuntza fisiko eta kimikoak egitea.

.Produktuak garraiatu eta mugitzeko sistemak.

2. lanbide modulua: eraldaketarako instalazioak.

Iraupena: 198 ordu.

2. gaitasun unitateari lotuta: plastikoen eta kautxuaren eraldaketarako makina eta instalazioak prestatu eta doitzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

2.1. Industrian aipagarrienak diren plastikoen eta kautxuaren eraldaketako instalazioen osagai mekaniko, elektriko, pneumatiko edo kontrolekoak instalazioan eta ekoizpen-prozesuan duten funtzioarekin erlazionatzea, eragiketaren egoerak kontrolatzearen eta lehen mailako mantentze-lana egitearen ikuspuntutik.

_Plastikoen eta kautxuaren eraldaketako instalazio baten osagai mekanikoak eta horien funtzionamendu onerako egin behar diren koipeztaketa, labainketa eta garbiketa-eragiketak deskribatzea.

_Eraldaketako instalazio baten osagai elektrikoak, esku hartzen duten konexioak eta horiek guztiek instalazioaren funtzionamenduan duten eragina identifikatzea.

_Instalazio baten osagai hidraulikoak eta pneumatikoak eta horiek instalazioan duten zeregina azaltzea.

_Instalazioaren osagaien edo instalazio osoaren dokumentu teknikoak, planoak eta eskemak interpretatzea.

_Neurgailuak eta kontrolerako osagaiak instalazioaren osagaiekin eta kontrolatu beharreko aldagaiekin erlazionatzea.

2.2. Eraldaketako instalazio-eredu batek funtzionatzeko behar dituen zerbitzu eta ekipo lagungarriak egokiro prestatu eta erabiltzea.

_Fluidoak bultzatzeko ekipoak (ponpak,...) eta beroa transferitzeko sistemak (berotze edo hozte zirkuitua) eraldaketa-prozesuan duten zereginari lotzea.

_Zerbitzu osagarrien konexio, erregulazio eta deskonexioa egitea, instalazio-ereduaren eskariaren arabera.

_Kontroleko tresnen irakurketak interpretatzea eta prozesuaren aldagaiak (tenperatura, denbora, minutuko birak) doitzeko eragiketak egitea, instalazio-ereduak eskatzen dituen baldintzak emateko.

_Elikadura-ekipo automatiko edo eskuzkoak deskribatu, muntatu eta erregulatzea.

_Produktu edo piezak jasotzeko sistemak deskribatzea, izan ditzaketen erabilerak identifikatuta.

2.3. Plastikoen eta elastomeroen eraldaketa eta moldaketako makinen molde, matrize eta buruak muntatu eta doitzea (eta desmuntatzea ere bai), piezak izan behar dituen kota nagusiak identifikatuta, eta horien gain gerta daitezkeen ondorioak arrazoituta, molde edo matrizea eratuta dagoen moduarekin eta egindako lanarekin bat etorriz.

_Molde edo matrizeen plano multzo batean oinarrituta (planoak orokorrak, atalkakoak edo muntaiakoak izan daitezkeela kontuan hartuta):

.Plano orokorrak, atalkakoak eta muntaiakoak interpretatzea, muntaiaren giltza-kotak identifikatuta.

_Instalazio-eredu batean moldeak eta matrizeak muntatzea eta desmuntatzea, tresna eta lanabes egokiak erabiliz, muntaia-kotetara heltzeko.

_Molde edo matrizeetan errazen higatu edo hautsi daitezkeen pieza edo atalak identifikatzea.

_Moldeak, matrizeak eta tresnak garbitzeko, zaintzeko eta biltegiratzeko lanak egitea.

2.4. Plastikoen eta kautxuaren moldaketako instalazio (edo makina) batek dituen segurtasun-osagaiak, norberaren babeseko ekipoak eta lehen mantentze-lanetan hartu beharreko arreta-neurriak deskribatzea.

_Sistema eta elementu osagarrien eragiketei eta mantentze-lanei aplikatzen ahal zaizkien segurtasun arau bereziak identifikatzea.

_Segurtasun eta babes-mekanismoak deskribatzea.

_Mantentze-lanetan behar diren segurtasun baldintzak deskribatzea.

_Langileentzat norberaren babeseko ekipoak erabiltzeko jarraibideak idaztea.

b) Edukiak.

_Fisika aplikatua.

.Mekanika aplikatua. Osagaiak, funtzioak eta multzo mekaniko ohikoenak.

.Hidraulika eta pneumatika. Osagai pneumo-hidraulikoak: agintekoak, erregulaziokoak, kontrolekoak eta babesekoak. Potentziakoak. Ponpa eta iragazkiak.

.Gailu elektrikoak. Babesekoak, aginte eta maniobrakoak eta kontrolekoak. Berokuntzako osagaiak.

_Marrazketa.

.Normalizazioa. Bistak eta sekzioak. Akotazioa. Eraikuntzako formak. Tolerantziak. Plastikoen eta kautxuaren eraldaketako instalazioetako multzo mekanikoen eta berotze eta hozte sistemen eta sistema hidrauliko, pneumatiko eta osagarrien planoen azterketa.

_Moldeak eta matrizeak.

.Motak. Funtsezko ezaugarriak.

.Instalazio-eredu batean moldeak eta matrizeak muntatzea eta desmuntatzea.

_Instalazioaren tresneria eta kontrola.

.Magnitude fisikoen neurketa. Neurgailuen funtzionamenduaren oinarriak, ezaugarriak eta aplikazioak.

.Erregulazio eta kontrol sistemak. Eraldaketako instalazio-eredu baten doiketako eta aldagaien kontroleko lanak egitea.

_Eraldaketako instalazioen sistema eta ekipo osagarriak.

.Elikatzeko, jasotzeko, berotzeko eta hozteko eta presioa sortzeko sistemak.

.Funtzionamenduaren oinarriak, eragiketa edota kontroleko parametroak, ekipoen eta osagaien identifikazioa, eragiketa eta kontroleko prozedura eta teknikak. Sistemetako eraikuntza-neurrien informazio errealaren azterketa.

3. lanbide modulua: plastikoen eraldaketa eta moldaketa.

Iraupena: 198 ordu.

3. gaitasun unitateari lotuta: plastikoen eraldaketa gidatzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

3.1. Polimeroen konpresio, transferentzia eta injekzio prozesuak aztertzea.

_Polimeroen eraldaketako industriaren ohiko terminologia eta hiztegi teknikoa erabiltzea.

_Eraldaketako teknikak bereiztea (moldaketa, injekzioa, estrusioa...), horien oinarriak eta instalazio motak barnean hartuta eta beren ezaugarriak eraldatu beharreko materialenekin erlazionatuta.

_Materialen oinarrizko parametroak eraldaketa-prozesuko aldagaiekin eta produktu bukatuaren ezaugarriekin erlazionatzea.

_Eraldaketaren kontroleko aldagaiak eta eragiketako baldintzak gai bukatuaren ezaugarriekin erlazionatzea.

3.2. Material konposatuen termokonformazio eta eraldaketa prozesuak aztertzea.

_Polimeroen indarketako oinarrizko abiaburuak azaltzea eta gehien erabiltzen diren materialak identifikatzea.

_Indargarririk ohikoenen mota eta erak eta indargarriaren eta matrizearen arteko elkarreraginaren oinarrizko alderdiak bereiztea, osagaien izaera kontuan hartuta.

_Plastiko indartuen eraldaketa-prozesuen oinarrizko parametroak produktu bukatuaren ezaugarriekin erlazionatzea.

3.3. Plastikoen eraldaketa eta moldaketa-prozesuetan erabiltzen diren instalazioak, ekipoak eta eragiketa eta kontroleko prozedurak azaltzea.

_Informazio tekniko egokia oinarri hartuta:

.Hainbat tresnaren funtzionamendua eta aplikazioak, azpimultzo nagusiak, funtsezko zirkuituak eta abian jarri, gelditu eta kontrolatzeko prozedurak deskribatzea. Zehazki, honakoenak:

.Injekzio-makinak.

.Estrusio-makinak.

.Konpresio eta transferentzia bidezko moldaketa-makinak.

_Eragiketa edota kontroleko parametroak produktibitatearekin eta prozesuaren kalitatearekin erlazionatzea.

3.4. Lantegi-laborategian polimeroen eraldaketa eta moldaketako instalazio-eredu bat prestatu, doitu eta kontrolatzea, lortutako produktuaren ezaugarriak informazio teknikoan azaldutakoak izateko.

_Produktuaren eta prozesuaren informazio teknikoa barnean hartzen duen fabrikazioko alegiazko kasu bat oinarri hartuta:

.Produktuaren informazio teknikoa interpretatzea, lortu beharreko kalitateak identifikatuta.

.Prozesuko informazioa interpretatzea, honakoak identifikatuta:

.Erabili beharreko tresna eta lanabesak.

.Molde edo matrizearen muntaiaren giltza-kotak.

.Kontroleko tresna eta dispositiboak.

.Bete beharreko eragiketen sekuentzia, autokontroleko eragiketak barnean hartuta.

.Kontroleko aldagai eta parametroak.

_Moldea edo matrizea muntatzea, zehaztutako doikuntza lortzeko moduan.

_Instalazio-eredua prestatzea, prozesuko informazioan adierazitako aldagaiak neurgailuen eta kontrol-sistemen bidez doituta.

_Kontrol tresnen irakurketak erregistratu eta ebaluatzea, prozesuari eskatutako mugetan eusteko behar diren aldaketak eginda.

_Prozesuari eta produktuari dagozkion segurtasun arau bereziak aplikatzea.

_Produktuaren kontrolerako azaldutako eragiketak egitea.

_Lortutako produktuaren ezaugarriak ebaluatzea.

3.5. Plastikozko produktu eraldatuen aplikazioek duten garrantzia eta izan ditzaketen ondorioak aztertzea.

_Material polimerikoak eta plastiko konposatuak erlazionatzea produktu bukatu gisa izan ditzaketen aplikazioekin.

_Produktu eraldatuen aplikazio industrial nagusiak azaltzea.

_Hainbat plastiko-moten birziklatze eta degradazio prozesuak ingurumenaren kontserbazioarekin erlazionatzea.

b) Edukiak.

_Material polimerikoak eta gehigarriak.

.Ezaugarriak. Polimero termoplastikoen, polimero termoegonkorren eta polimero indartuen fabrikazio-prozesuetan lor daitezken kalitateak eta konformazio edo akaberaren mugak.

.Gehigarrien erabilera, eta horrek produktu bukatuaren ezaugarrietan duen eragina.

_Polimeroak eraldatzeko metodoak.

.Eraldaketaren funtsezko abiaburuak. Ekipoen funtzionamenduaren oinarriak. Kontrol sistemak. Eragiketako eta kontroleko parametroak. Ekipoen eta osagaien identifikazioa.

.Eragiketen eta kontrolen prozedurak eta teknikak, honakoei dagokienez:

-Moldaketako prozesu arruntak: Konpresioa, transferentzia eta injekzioa.

-Estrusio prozesua.

-Arrabol bidezko prentsatze prozesua.

-Termokonformazio prozesua.

.Lantegi-plantan polimeroen eraldaketa eta moldaketako prozesua egitea, instalazio-eredu baten bidez.

_Produktu erdi-bukatuak eta plastikozko gaiak.

.Sailkapena eta industrian dituzten aplikazioak.

.Degradazio prozesuak eta berreskuratze eta birziklatze sistemak. Plastikoak eta ingurumena.

_Segurtasuna.

.Makina eta instalazioen segurtasun arauak. Produktuak manipulatzeak ekartzen ahal dituen arriskuak. Norberaren babeseko ekipoak eta antzeman eta babesteko gailuak.

4. lanbide modulua: elastomeroen eraldaketa eta bulkanizazioa.

Iraupena: 198 ordu.

4. gaitasun unitateari lotuta: kautxuaren eraldaketa gidatzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

4.1. Elastomeroen nahiz horien nahasketen eraldaketa eta bulkanizazio prozesuak aztertzea.

_Elastomeroen eraldaketako industriaren ohiko terminologia eta hiztegi teknikoa erabiltzea.

_Elastomeroen eraldaketa, moldaketa eta bulkanizazioko teknikak bereiztea, horien oinarriak eta instalazio motak barnean hartuta, eta beren ezaugarriak eraldatu beharreko materialenekin erlazionatuta.

_Materialen oinarrizko parametroak eraldaketa-prozesuko aldagaiekin eta produktu bukatuaren ezaugarriekin erlazionatzea.

_Nahastura baten formulazioa bere eraldaketa eta bulkanizazio prozesuarekin erlazionatzea, produktu bukatuaren ezaugarriak optimizatu ahal izateko baldintzak adierazita.

_Eraldaketaren kontroleko aldagaiak eta eragiketako baldintzak gai bukatuaren ezaugarriekin erlazionatzea.

_Bulkanizazio sistemarik ohikoenak (autoklabea, gatz-bainua, frekuentzia altua...) deskribatzea, sistemaren aldagaiak identifikatuta eta horiek bulkanizazioaren ezaugarriekin eta eraldaketa prozesuarekin erlazionatuta.

4.2. Elastomeroen eraldaketa, moldaketa eta bulkanizazio prozesuetan erabiltzen diren instalazioak, ekipoak eta eragiketa eta kontroleko prozedurak azaltzea.

_Informazio tekniko egokia oinarri hartuta:

_Hainbat tresnen funtzionamendua eta aplikazioak, azpimultzo nagusiak, funtsezko zirkuituak eta abian jarri, gelditu eta kontrolatzeko prozedurak deskribatzea. Zehazki, honakoenak:

.Konpresio-, transferentzia- eta injekzio-makinak.

.Estrusio-makinak.

.Arrabolak.

.Bulkanizazioko instalazio egokia.

_Eragiketa edota kontroleko parametroak produktibitatearekin eta prozesuaren kalitatearekin erlazionatzea.

4.3. Latexezko gaien fabrikazio-eragiketak aztertzea.

_Latexezko gaien fabrikazioaren funtsezko parametroak erabilitako formulazioarekin eta fabrikatutako gaiarekin erlazionatzea.

_Nahasturen prestaketan eta latexezko gaien fabrikazioan erabilitako prozedurak, ekipoak eta tresnak deskribatzea.

_Bulkanizazio sistemarik ohikoenak deskribatzea, sistemaren aldagaiak identifikatuta eta horiek bulkanizazioaren ezaugarriekin erlazionatuta.

4.4. Lantegi-laborategian elastomeroen eraldaketa eta bulkanizazioko instalazio-eredu bat prestatu, doitu eta kontrolatzea, lortutako produktuaren ezaugarriak informazio teknikoan azaldutakoak izateko.

_Produktuaren eta prozesuaren informazio teknikoa barnean hartzen duen fabrikazioko alegiazko kasu bat oinarri hartuta:

.Produktuaren informazio teknikoa interpretatzea, lortu beharreko kalitateak identifikatuta.

.Prozesuko informazioa interpretatzea, honakoak identifikatuta:

-Erabili beharreko tresna eta lanabesak.

-Molde edo matrizearen muntaiaren giltza-kotak.

-Kontroleko tresna eta dispositiboak.

-Bete beharreko eragiketen sekuentzia, autokontroleko eragiketak barnean hartuta.

-Kontroleko aldagai eta parametroak.

_Moldea edo matrizea muntatzea, zehaztutako doikuntza lortzeko moduan.

_Instalazio-eredua prestatzea, prozesuko informazioan adierazitako aldagaiak neurgailuen eta kontrol-sistemen bidez doituta.

_Kontrol tresnen irakurketak erregistratu eta ebaluatzea, prozesuari eskatutako mugetan eusteko behar diren aldaketak eginda.

_Prozesuari eta produktuari dagozkion segurtasun arau bereziak aplikatzea.

_Produktuaren kontrolerako azaldutako eragiketak egitea.

_Lortutako produktuaren ezaugarriak ebaluatzea.

4.5. Kautxuzko produktu eraldatuen aplikazioek duten garrantzia eta izan ditzaketen ondorioak aztertzea.

_Material elastomeroak eta kautxu indartuak erlazionatzea produktu bukatu gisa izan ditzaketen aplikazioekin.

_Produktu eraldatuen aplikazio industrial nagusiak azaltzea.

_Hainbat kautxu-moten birziklatze eta degradazio prozesuak ingurumenaren kontserbazioarekin erlazionatzea.

b) Edukiak.

_Material elastomeroak.

.Ezaugarriak. Fabrikazio-prozesuetan lor daitezken kalitateak eta konformazio, bulkanizazio eta akaberaren mugak, honako hauei dagokienez:

-Kautxu naturala eta kautxu sintetikoa.

-Elastomero termoplastikoak.

-Kautxu naturaleko latexa.

_Elastomeroak eraldatzeko metodoak.

_Eraldaketaren eta bulkanizazioaren funtsezko abiaburuak. Ekipoen funtzionamenduaren oinarriak. Kontrol sistemak. Eragiketa eta kontroleko parametroak. Ekipoen eta osagaien identifikazioa.

.Eragiketa eta kontrol prozedurak eta teknikak, honakoei dagokienez:

-Moldaketako prozesu arruntak: injekzioa, transferentzia eta konpresioa.

-Estrusio eta bulkanizazio prozesua.

-Arrabol bidezko prentsatzea eta bulkanizazio prozesua.

-Latexezko gaien eraldaketa-prozesua eta bulkanizazioa.

.Lantegi-plantan elastomeroen eraldaketa, moldaketa eta bulkanizazio prozesua egitea, instalazio-eredu baten bidez.

_Elastomerozko amaierako produktuak.

.Gaien sailkapena eta industrian dituzten aplikazioak.

.Amaierako kalitatean eragiten duten aldagaiak: Formulazioa-lanketa-eraldaketa.

.Kautxuak eta ingurumena.

_Segurtasuna.

.Makina eta instalazioen segurtasun arauak. Elastomeroen nahasturak manipulatzeak ekartzen ahal dituen arriskuak. Norberaren babeseko ekipoak eta antzeman eta babesteko gailuak.

5. lanbide modulua: plastikozko eta kautxuzko produktuen akabera eta kalitate-kontrola.

Iraupena: 99 ordu.

5. gaitasun unitateari lotuta: akaberako eragiketak egitea eta produktu bukatuaren lehen kontrola egitea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

5.1. Plastikozko edo kautxuzko gai bukatu edo erdi-bukatuetan akaberako eragiketak egitea, zehaztutako kalitatea lortuta.

_Inprimaketa, leunketa eta mekanizazio eragiketak egiteko erabiltzen diren ekipo, tresna eta prozedurak deskribatzea.

_Soldadura-eragiketak egitea, tresnak eta ekipoa trebetasunez erabiliz.

_Leunketa eta mekanizazio-eragiketak egitea, tresna eta ekipo egokiak erabiliz, zehaztutako kotak eta kalitatea lortuta.

_Plastiko-mintzak manipulatzeko erabiltzen diren teknika eta ekipoak deskribatzea.

5.2. Kalitate-kontrol eredu baten prozesua azaltzea, plastikozko edo kautxuzko artikuluen fabrikazioari dagokionez.

_Plastikozko edo kautxuzko artikuluen fabrikazioaren kontrol prozesu bati buruzko informazioa oinarri hartuta:

.Kontrol eta autokontrol aldiak identifikatzea.

.Jarraibidearen kontrolerako prozedura lortu beharreko emaitzekin erlazioan jartzea.

.Kontrolerako bitarteko eta tresnak identifikatzea.

_Fabrikazioaren kalitatea kontrolatzeko prozesu baten funtsezko aldi eta kontzeptuak deskribatzea.

5.3. Plastikozko eta kautxuzko produktuak kontrolari buruzko "ikuskatzeko jarraibideak" landu eta aztertzea. Plastikozko eta kautxuzko gaien fabrikazioaren kontroleko alegiazko prozesu batean kontrol eta autokontroleko aldiak eta produktuan lortu behar diren eskakizunak zehaztuko dira; prozesu horretatik abiatuta:

_Taulak eta grafikoak egokiro erabiltzea laginaren tamaina zehazteko, ezarritako kalitatearen arabera.

_Produktuaren amaierako kontrolean kontrolatu beharreko "akatsak" identifikatu, deskribatu eta, hala badagokio, irudikatzea.

_Erabili beharreko kontrol gailuak identifikatzea.

_Saiakuntzetarako edota kontroleko probetarako laginak jaso, prestatu eta gordetzeko metodoak deskribatzea.

5.4. Plastiko, kautxu eta produktu bukatuekin saiakuntzak kalitatearen ikuspegitik egin eta baloratzea, probeta egokia prestatuta.

_Saiakuntzako probeta arau eta zehaztapenen arabera prestatu eta egokitzea, tresna eta lanabes egokiak erabiliz.

_Saiakuntzako prozedura deskribatzea.

_Saiakuntzarako beharrezko tresnak identifikatzea.

_Ekipoa prestatzea saiakuntzaren ezaugarriekin bat etorriz.

_Saiakuntzaren neurriak eta emaitzak zehaztutako doitasunera egokitutako tolerantziarekin adieraztea.

_Saiakuntzaren emaitzak irudikatu, prozesatu eta ebaluatzea, eta emaitza horien arabera ondorio egokiak ateratzea txostena idaztea, ezarritako moduan.

b) Edukiak.

_Plastikozko gaien akaberako eragiketak egiteak.

.Inprimaketa, leunketa eta mekanizazio lanak egitea. Plastikoen soldadurako prozedurak.

_Plastikozko eta kautxuzko gaien ezaugarrien zehaztapena eta saiakuntzen teknikak.

.Honako saiakuntzen funts, arau eta ekipoak:

-Saiakuntza fisiko eta mekanikoak: Trakzioa/konpresioa, gogortasuna, dentsitatea, xaflak egiteko aukera, flexioa, talka. Ezaugarri organoleptikoak. Sugarretako saiakuntzak eta zahartzekoak.

-Saiakuntzak egitea eta emaitzak ezarritako moduan adieraztea.

-Dimentsioen metrologia. Plastikozko eta kautxuzko elementu eta gaietan neurketak egitea.

_Kalitate-kontrola.

.Prozesuaren eta produktuaren kontrola. Plastikozko eta kautxuzko gaien kalitate-arauak. Ziurtagiriak eta homologazioak.

.Prozesuaren kontrolerako eta kalitatearen kontrolerako aplikazio informatikoa.

6. lanbide modulua: lan prestakuntza eta orientazioa.

Iraupena: 66 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

6.1. Bere osasunari eragin diezaioketen lan arloko arrisku egoera ohikoenak antzematea eta bidezko babes eta prebentzio neurriak aplikatzea.

_Eredu-laneko egoeretan dauden arrisku eragileak identifikatzea.

_Osasunerako kalteak deskribatzea, horiek sortzen dituzten arrisku eragileen arabera.

_Babes eta prebentzio neurriak identifikatzea, arrisku egoeraren arabera.

6.2. Egoera simulatuetan, istripuaren ondoren oinarrizko osasun neurriak berehala aplikatzea.

_Alegiazko kasu batean zenbait edo anitz lagun zauriturik suertatuz gero, esku hartzeko lehentasuna ezartzea, lesioek biziraupenerako duten arriskua irizpide erabilita.

_Suertatzen diren lesioen arabera, aplikatu behar diren neurrien sekuentzia identifikatzea.

_Behar diren osasun-teknikak burutzea (BBS, inmobilizazioa, lekualdatzea...) eta horretarako ezarrita dauden protokoloak aplikatzea.

6.3. Lan munduan besteren konturako edo bere konturako langile gisa sartzeko moduak eta prozedurak ezberdintzea.

_Bere ekoizpen-alorrean indarrean dagoen legediak baimendurik dauden lan kontrataziorako modalitateak identifikatzea.

_Jarraitu beharreko prozesua deskribatzea eta lan bat lortzeko behar den dokumentazioa egitea, bere lanbide profilaren araberako lan-eskaintza batetik abiatuta.

_Bere konturako langile gisa jarduteko behar diren agiriak identifikatzea eta horiek behar bezala betetzea, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.

6.4. Lan-merkatuan orientatzea, bere gaitasunak eta interesak eta lanbide-ibilbiderik egokiena identifikatuz.

_Bere gaitasunak, jarrerak eta ezagutzak identifikatzea eta ebaluatzea, lanbide-balioak emanez.

_Bere interesak eta motibazioak definitzea eta, hala denean, sexuak edo bestelako faktoreek eragiten dituzten baldintzak baztertzea.

_Bere interesei dagozkien prestakuntza-eskaintza eta lan-eskaria identifikatzea.

6.5. Lanaren lege-esparrua interpretatzea eta lan-harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak bereiztea.

_Lan zuzenbidearen oinarrizko informazio-iturriak erabiltzea (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Hitzarmen kolektiboa...) eta berari dagozkion eskubideak eta betebeharrak bereiztea.

_"Hartzekoen likidazioan" agertzen diren kontzeptuak interpretatzea.

_Ereduzko negoziazio kolektibo simulatu batean:

.Negoziazio-prozesua deskribatzea.

.Negoziatzen diren aldagaiak identifikatzea (soldatak, segurtasuna eta higienea, produktibitatea, teknologia, etab.).

.Negoziazioaren ondorioz suerta daitezkeen ondorioak eta neurriak deskribatzea.

_Gizarte Segurantzarekiko prestazioak eta betebeharrak identifikatzea.

b) Edukiak.

_Lan osasuna:

.Lan eta segurtasun baldintzak. Lan osasuna eta bizi kalitatea.

.Arrisku-eragileak: fisikoak, kimikoak, biologikoak, antolamendukoak. Prebentzio eta babes neurriak.

.Kasu praktikoak.

.Istripuak gertatzen direnean jarduteko lehentasunak eta sekuentziak.

.Lehen laguntzak aplikatzeko teknikak:

-Konortea izatea edo galtzea.

-Bihotz-biriketako bizkortzea.

-Traumatismoak.

-Istripua izan dutenen salbamendu eta garraioa.

_Lan arloko legedia eta lan harremanak:

.Lan zuzenbidea: funtsezko arauak.

.Lan harremana. Kontratazio-modalitateak. Kontratua etetea eta amaitzea.

.Gizarte Segurantza eta beste prestazio batzuk.

.Ordezkaritza organoak.

.Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

_Orientazioa eta gizarteratze-laneratzea:

.Lan merkatua. Egitura. Inguruaren aukerak.

.Lana bilatzeko prozesua. Informazio-iturriak

eskari eta eskaintzaren eta hautaketaren mekanismoak.

.Nork bere kontura lan egiteko ekimenak. Enpresa. Enpresa motak. Enpresa txikiak eratzeko izapideak.

.Nork bere burua orientatzek baliabideak. Norberak lanbidean duen gaitasuna eta pertsona gisa dituen interesak aztertu eta ebaluatzea. Prestatzeko eta laneratzeko ibilbideak egitea. Erabakiak hartzea.

7. lanbide modulua: lantokietako prestakuntza.

Iraupena: 410 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

7.1. Ekoizpeneko lehengai garrantzitsuen multzo bat ezarritako prozedura eta denboran jaso eta kontrolatzea.

_Harrera orri edo zehaztapenak interpretatzea, harrerako kontrolaren ezaugarri eta parametroak identifikatuta.

_Laginak hartu eta egokitzea.

_Saiakuntza egitea zehaztapenen arabera, lanabes eta tresna egokiak erabiliz.

_Harrerako saiakuntzaren txosten eta emaitza prestatzea, horretan bidezkoak izan diren jarduerak zehaztuta.

7.2. Osagaiak erabiliz polimeroen elastomeroen nahasturak egitea, fabrikazioko eskala errealean, zehaztutako ezaugarriak lortuta.

_Nahasketa-prozesuaren informazioa interpretatzea, eragiketen sekuentzia, ekipoak, tresnak eta lanabesak, nahasketa gidatzen duten parametroak eta eragiketa eta kontroleko baldintza eta parametroak identifikatuta.

_Nahasketa-ekipoa nahasturaren ezaugarrietara egokitzea, prozesuaren argibideak optimizatuta.

_Nahasketa zikloa prozesuaren eskakizunetara eta amaierako nahasturaren errendimendu eta kalitatera doitzea.

_Ekipo automatizatuetan lan-aginduak edo formulazioen osaerak sartu edo eskatzeko programa informatikoak erabiltzea.

7.3. Molde eta ekoizpen-tresna batzuk muntatu eta doitzea, kota eta tolerantzia egokiak lortuta eta zehaztutako denboran.

_Muntaia-planoa interpretatzea, giltza-kotak identifikatuta.

_Gailu mekanikoak doitzea, prozesuko informazioan adierazitako kotak lortuta.

_Muntaia egitea lanabes eta tresna egokiak erabiliz.

_Segurtasun arauak betetzea.

_Egon daitezkeen desbideratzeak edo laneko kota kritikoak atzematea.

7.4. Plastikoen edo kautxuaren eraldaketako instalazio bat prestatu eta doitzea, gainbegiratupean lehenengo pieza zehaztutako kalitateaz lortzeko.

_Prozesuko informazioa interpretatzea, tresnak, lanabesak eta erregulazio-parametroak identifikatuta.

_Berotze eta hozte sistema hidrauliko edo pneumatikoak lanerako prest jartzea.

_Elkadura-sistema eta sistema automatizatu osagarriak prestatu eta doitzea.

_Prozesuaren aldagaiak erregulatzea, zehaztutako mugetan.

_Lehenengo pieza ezarritako kalitateaz lortzea.

7.5. Plastikozko edo kautxuzko gaien fabrikazioko instalazio bat gidatzea, esleitutako produktuen kalitate, kopuru eta epeez arduratuta.

_Prozesuko informazioa eta makina edo instalazioen eskuliburuak interpretatzea.

_Eragiketako baldintzak (prozesuko informazioan zehaztutako mugetan) materialaren eta piezaren ezaugarrietara doitzea.

_Prozesu automatizatuetan informazioa jaso eta sartzeko ordenagailua erabiltzea.

_Kalitate-kontrola saiakuntza sinpleen bidez egitea, prozesuko informazioan ezarritako probak egiteko laborategian oinarrituta, hala behar izanez gero.

_Lehen mailako mantentze-lanak egitea, ezarritako prozedurei jarraikiz.

7.6. Uneoro modu arduratsuan jokatzea enpresan.

_Jasotzen dituen jarraibide guztiak interpretatu eta arduraz burutzea, eta garatzen duen lanaren ardura hartzea, une bakoitzean pertsona egokiarekin eraginkortasunez komunikatuta.

_Une oro prozedurekiko eta enpresaren barne arauekiko errespetua erakustea.

_Bere jarduerak sektoreko nahiz lantokiko ekoizpeneko sisteman dituen ondorioak aztertzea.

_Bere lana antolatzea jasotako jarraibideekin, ezarritako prozedurekin eta produktibitate, segurtasun eta kalitate irizpideekin bat etorrita.

7.7. Bere jardueretarako ezarritako segurtasun eta higiene arauak lantokian aplikatzea, larrialdirik gertatuko balitz ere.

_Eragiketetan behar diren arropak eta banakako babeseko ekipoak erabiltzea, prozesuaren edota produktuaren arrisku kimikoekin erlazioan jarrita.

_Instalazio eta ekipoei lotutako arriskuak identifikatzea.

_Mantentze-lanetarako ezarritako segurtasun arauak aplikatzea.

_Ezarritako entrenamenduez jabetzea, plastikoen eta kautxuaren industrian maizen gerta daitezkeen arriskuen aurrean.

2.3. Iraupena, sekuentzia eta ordu banaketa.

1. Material polimerikoak eta horien nahasturak 231 7 1.a

2. Eraldaketarako instalazioak 198 6 1.a

3. Plastikoen eraldaketa eta moldaketa 198 6 1.a

4. Elastomeroen eraldaketa eta bulkanizazioa 198 6 1.a

5. Plastikozko eta kautxuzko produktuen

akabera eta kalitate-kontrola 99 3 1.a

6. Lan prestakuntza eta orientazioa 66 2 1.a

7. Lantokiko prestakuntza 410 Lanaldian 2.a

2. ERANSKINA. PLASTIKOEN ETA KAUTXUAREN ERALDAKETA-ERAGIKETEN HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUETAN IRAKASLANEAN ARITUKO DIREN IRAKASLEEN ESPEZIALITATEAK

2. ERANSKINA

LANBIDE MODULUA IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA KIDEGOA

1. Material polimerikoak eta horien nahasturakAnalisia eta Kimika IndustrialaBigarren Hezkuntzako irakaslea

2. Eraldaketarako instalazioakProzesuko EragiketakLanbide heziketako irakasle teknikoa

3. Plastikoen eraldaketa eta moldaketaProzesuko EragiketakLanbide heziketako irakasle teknikoa

4. Elastomeroen eraldaketa eta bulkanizazioaProzesuko EragiketakLanbide heziketako irakasle teknikoa

5. Plastikozko eta kautxuzko produktuen akabera eta kalitate-kontrolaProzesuko EragiketakLanbide heziketako irakasle teknikoa

6. Lanerako prestakuntza eta orientabideaLanerako prestakuntza eta orientabideaLanbide heziketako irakasle teknikoa

3. ERANSKINA. IKASKETA HAUETARAKO GUTXIENEZ BEHAR DIREN EREMU ETA INSTALAZIOAK

3. ERANSKINA

Apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuaren 19. artikuluari jarraikiz, Lanbide Heziketako Farmazia-produktuen Fabrikazio-eragiketen erdi mailako heziketa zikloa emateko gutxieneko prestakuntza eremuak ondoko taulan zehazten dira.

Prestakuntza eremuen azalerak ikasleen kopuruaren arabera murrizten ahalko dira, 2. eta 3. zutabeetako balioak oinarri hartuta.

Analisien laborategia 90 m² 60 m²

Kimika industrialeko lantegia 180 m² 150 m²

Erabilera anitzeko gela 60 m² 40 m²

.Ez da interpretatu behar zehaztu diren prestakuntza eremu diferenteek nahitaez zerrakuraz bereizirik egon behar dutenik.

Iragarkiaren kodea: F0412644

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web