274/1996 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 15EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ESPARRUAN KONTSUMOKO EKIPO ELEKTRONIKOETAKO TEKNIKARIAREN TITULUARI DAGOKION ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAREN CURRICULUMA EZARTZEN DUENA
BON N.º 150 - 11/12/1996
XEDAPEN GEHIGARRIAK
AZKEN XEDAPENAK
I. ERASKINA
II. ERASKINA. Kontsumorako Ekipo Elektronikoen Heziketa Zikloko Lanbide Moduluetan irakaslanean aritzen diren irakasleen espezialitateak
III. ERASKINA. Ikasketa hauetarako gutxienez behar diren leku eta instalazioak
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak laugarren artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Halaber, 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.
Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "E.A.O."), Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea, lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ondoren, eta Kontsumoko Ekipo Elektronikoetako teknikariaren titulua eta hari dagozkion gutxieneko ikasketak ezarri zituen apirilaren 21eko 624/1995 Errege Dekretua argitaratu ondoren (1995-8-18ko "E.A.O."), eta kontuan hartuta bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan bai eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak lanbide heziketaren alorrean berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta produkzio sistemaren arteko erlazioak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.
Lanbide heziketaren xedea da ikasleak prestatzea lanbide eremuetan jarduteko, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketei egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, baita erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.
Berariazko lanbide heziketak antolamendu modularreko heziketa ziklo sail bat biltzen ditu, iraupen desberdinetakoak, berariazko lanbide heziketako arlo desberdinek osatuak. Berariazko lanbide heziketak gazteak lan munduan sartzea errazten du, lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako eta produkzio sistemaren koalifikazio eskakizunari erantzuten dio.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (1995-3-10eko :bon) horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio irizpideak.
Lanbide modulu guztien xedeak, alegia, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko aspektuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko aspektu horiek tituludunaren amankomuneko koalifikazioa segurtatzen dute, horixe baita tituluak Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta koalifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.
Curriculumaren edukiak amaierako gaitasunak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa. Lan munduan gaitasun unitate bakoitzak dituen balioak eta esanahiak, eta lan teknikoaren balioaniztasun funtzional eta teknologikoak ekarri dute curriculumean jakintza teknologikoaren eremu desberdinekin loturiko edukiak sartzea, lanbide eskakizun bakoitzaren azpian diren produkzio prozedurek bilduak.
Amaierako gaitasun bakoitzari dagozkion ebaluazio irizpideek bidea ematen dute amaierako gaitasun hori noraino lortu den egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarria dira.
Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketa egiten ari den ikaslearen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (1995-9-4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatu zuena.
Kontsumoko Ekipo Elektronikoetako teknikariaren lanbide gaitasunak, gaitasun unitatetan antolatuak, honakoak dira: soinu-ekipo elektronikoak instalatu eta mantentzea; telebista eta bideo ekipo elektronikoak instalatu eta mantentzea; mikroinformatikako ekipo elektronikoak eta telekomunikaziorako terminalak instalatu eta mantentzea; enpresa txiki edo tailer bati dagozkion administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak egitea.
Kontsumoko Ekipo Elektronikoetako teknikariaren lanbide tituluak prestakuntza beharrei erantzun nahi die zerbitzuen arloan, hain zuzen ere, kontsumoko ekipo elektronikoen mantenimenduaren eta haiei loturiko instalazioen burutzapen eta mantenimenduaren eremuetan.
Haren jarduera-eremuak nagusiki ondoko azpiarloak hartzen ditu:
-Soinu-ekipoen konponketa.
-Telebista eta bideo ekipoen konponketa.
-Ekipo mikroinformatikoen konponketa.
-Telekomunikaziorako ekipo terminalen konponketa.
-Instalazioen burutzapena eta mantenimendua.
Barne-telefonia, megafonia eta interfonia.
-Telebistako lurgaineko antenen eta antena parabolikoen burutzapena eta mantenimendua.
-Ekipo mikroinformatikoen eta "hardware" sare lokalen burutzapena eta mantenimendua.
Azpiarlo horien enpresa-egitura, nagusiki, enpresa txiki eta ertainek eta zerbitzu teknikoek osatzen dute, merkataritzako marka jakinen baten ordezkaritza dutela edo ez.
Tituluaren profilean zehaztu eta adierazitako lanbide gaitasunak erantzuna izan nahi du lan teknikoak dituen koalifikazio beharrentzat, eginkizun hauek betetzeko: bere eremu teknologikoari dagozkion instalazioak burutzea eta mantentzea, eta bai proiektu txikiak egitea ere. Kontsumoko ekipo elektronikoen mantenimendu lanetan jardunen du, nahiz landako teknikari gisa, nahiz tailerreko teknikari gisa, besteren kontura lan eginez edo enpresa txikia administratuz eta kudeatuz.
Haren jardueraren eremuak, nagusiki, instalazio hauek hartzen ditu: soinu-instalazioak, telefonia-instalazioak eta telebista antenak, lurgainekoak, satelite bidezkoak zein mikroinformatikoak izan.
Haren jardueraren eremuak kontsumoko ekipo hauek hartzen ditu: soinu-ekipoak, telebista hargailuak, bideograbagailuak eta bideokamerak, ekipo mikroinformatikoak eta periferikoak, telekomunikazioko terminalak eta kontsumorako antzeko beste ekipo batzuk. Ekipo horietan askotariko teknologiak erabiltzen dira; joera handia dago sistema digitalak eta mikroprozesatuak erabiltzeko, bai eta, gero eta gehiago, sistema optikoak ere, doitasun handiko sistema mekanikoak, integrazio maila altuko osagai elektronikoak eta azaleko muntaketarako teknologiak barne direla. Beraz, sistema horiei loturiko teknika eta prozedura zehatzak gero eta sarriago erabiltzen dira.
Horrenbestez, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko uztailaren hamabosteko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,
DEKRETATU DUT:
Foru Dekretu hau, Kontsumoko Ekipo Elektronikoetako teknikariaren tituluarekin lotutako lanbide heziketako ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.
Kontsumoko Ekipo Elektronikoetako heziketa zikloa erdi mailako berariazko lanbide heziketan sartu behar da, eta 2.000 orduko iraupena du.
Produkzio sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorra eta lanbide moduluak, haien iraupena, amaierako gaitasunak, ebaluazio irizpideak eta edukiak barne, Foru Dekretu honetako I. eraskinean ezarri dira.
Kontsumoko Ekipo Elektronikoetako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak ondoko lanbide moduluetan antolatuko dira:
1. Ikastetxeko prestakuntza:
- Soinu-ekipoak.
- Irudi-ekipoak.
- Informazio sistema elektronikoak.
- Telekomunikaziorako ekipo mikroinformatikoak eta terminalak.
- Administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak enpresa txikian.
- Lantaldeko harremanak.
- Kalitatea.
- Elektronika orokorra.
- Elektronika digitala eta mikroprogramagarria.
- Oinarrizko instalazioak.
- Lan prestakuntza eta orientazioa.
2. Lantokietako prestakuntza:
- Lantokiko prestakuntza.
Urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuak ezarritakoari jarraikiz, Foru Dekretu honetako II. eraskinean jarri dira Kontsumoko Ekipo Elektronikoetako teknikariaren lanbide heziketako tituluaren ikasketek osatzen duten curriculumaren lanbide modulu bakoitza irakasteko irakasleek behar dituzten espezialitateak, izan ere, errege dekretu harexetan Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoak atxiki baitzitzaizkien lanbide heziketako berariazko espezialitateei eta haiek garatzen dituzten xedapen guztiei.
Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.
Ikastetxeek Kontsumoko Ekipo Elektronikoetako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, nola eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.
Aurreko lerroaldean aipatu den Curriculum Proiektua garatzeko, kontuan hartu beharko da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoak horri buruz dioena.
Kontsumoko Ekipo Elektronikoetako erdi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako Departamentuek lanbide moduluetako programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen amaierako gaitasunak, edukien banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.
Kontsumoko Ekipo Elektronikoetako erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira lanbide moduluetan ezarritako amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak, Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak ezarri zuenari jarraikiz.
Kontsumoko Ekipo Elektronikoetako erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak egin ahal izanen dituzte Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua duten ikasleek.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen 32. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, modua izanen da Kontsumoko Ekipo Elektronikoetako erdi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, nahiz eta ezarritako baldintza akademikoak ez bete. Horretarako, ikaslegaiak Gizarte Bermerako Egitarauren bat "gai" kalifikazioarekin gainditua izan beharko du, edo bestela hamazortzi urte eduki beharko ditu, edo zikloa hasten duen urte naturalean betetzeko izan, eta gainera sartzeko proba bat gainditu beharko du erakusteko Kontsumoko Ekipo Elektronikoetako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak aprobetxamendu onez ikasteko ezagupen eta gaitasun nahikoak dituela.
Ikastetxeek Kontsumoko Ekipo Elektronikoetako erdi mailako heziketa zikloan sartzeko proba antolatu eta ebaluatuko dute, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak ezarriko dituen arauei jarraikiz.
Sartzeko proba osorik egin beharretik salbuetsi ahal izanen dira gizarte bermerako egitarauren batean edo arautu gabeko beste heziketa-ekimenen batean parte hartu eta helburuak lortuak dituzten ikaslegaiak. Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak adieraziko du gizarte bermerako zein egitarau eta zein heziketa-ekimenek emanen duten bidea sarrera-proba osorik egin beharrik ez izateko.
1/1990 Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Kontsumoko Ekipo Elektronikoetako erdi mailako heziketa zikloari dagozkien ikasketak gainditzen dituzten ikasleek Kontsumoko Ekipo Elektronikoetako teknikariaren titulua jasoko dute.
Aurreko atalean aipatutako titulua erdiesteko beharrezkoa izanen da Kontsumoko Ekipo Elektronikoetako erdi mailako heziketa zikloaren lanbide modulu guztiak gainditzea.
Honako hauek dira zereginetako lanbide heziketarekin baliokidetu daitezkeen lanbide moduluak:
- Soinu-ekipoak.
- Irudi-ekipoak.
- Informazio sistema elektronikoak.
- Telekomunikaziorako ekipo mikroinformatikoak eta terminalak.
- Administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak enpresa txikian.
- Elektronika orokorra.
- Elektronika digitala eta mikroprogramagarria.
- Oinarrizko instalazioak.
Ondokoak dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide moduluak:
- Soinu-ekipoak.
- Irudi-ekipoak.
- Informazio sistema elektronikoak.
- Telekomunikaziorako ekipo mikroinformatikoak eta terminalak.
- Elektronika orokorra.
- Elektronika digitala eta mikroprogramagarria.
- Oinarrizko instalazioak.
- Lan prestakuntza eta orientazioa.
- Lantokietako prestakuntza.
Kontsumoko Ekipo Elektronikoetako teknikariaren titulua daukan ikasleak bidea izanen du Batxilergoko ondoko modalitatera pasatzeko:
- Teknologia.
Ikastetxeei Kontsumoko Ekipo Elektronikoetako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, bai ikastetxe pribatuei ikasketak irakasteko baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuari, bai araubide orokorreko ikasketa ez- unibertsitarioak irakasten dituzten ikastetxeetako gutxieneko baldintzak ezarri zituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuari bai eta hura garatzen duen edozein xedapeni jarraikiz. Aipatu Errege Dekretuaren 34. artikuluaren arabera, espazio eta instalazioei dagozkien gutxieneko baldintzak Foru Dekretu honetako III. eraskinean heldu direnak dira.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak Foru Dekretu honek aipatzen duen curriculuma egokitu ahal izanen du, helduen hezkuntzarako antolamenduaren eta metodologiaren betebeharrei jarraikiz, bai egonezko hezkuntzaren kasuan bai urrutiko hezkuntzaren kasuan. Halaber, curriculuma hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara moldatu ahal izanen da.
Foru Dekretu honetako 9. eta 10. artikuluek aipatzen dituzten ikasleez gain, ondotik adieraziko diren egoeretan dauden ikasleek egin ahal izanen dituzte Kontsumoko Ekipo Elektronikoetako erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak:
a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko Batxilergo Orokorreko 1. eta 2. mailak gaindituak dituztenak.
b) Lehen Mailako Lanbide Heziketako teknikari laguntzailearen titulua dutenak.
c) Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehen eta bigarren mailak gaindituak dituztenak.
d) Arte Aplikatu eta Arte Lanbideen Eskoletan espezialitate guztietarako maila amankomunak gaindituak dituztenak.
Hori guztia, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarri zituen Berariazko Lanbide Heziketako heziketa zikloak aurretiaz ezartzeari buruzko jarraibideak eman zituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 20ko 444/1995 Foru Aginduak xedatutakoari jarraikiz (1995-9-4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).
AZKEN XEDAPENAK
Baimena ematen zaio Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariari Foru Dekretu hau burutu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitara eman eta biharamunetik hasita izanen du indarra.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko uztailaren hamabostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Juan Cruz Alli Aranguren.-Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Pedro Burillo López.
I. ERASKINA
1. Produkzio Sistemaren Erreferentzia.
1.1. Lanbidearen profila.
1.1.1. Gaitasun orokorra. Kontsumorako soinu, eta irudi ekipo elektronikoak, ekipo elektroniko mikroinformatikoak eta telekomunikazio terminalak instalatu eta mantentzea, salmenta ondoko zerbitzu teknikoa kalitate eta erantzuteko denbora baldintza egokietan eginez.
1.1.2. Lanbide gaitasunak.
-Kontsumorako ekipo elektronikoen mantenimendu eta beraiei lotutako instalazioen eraikuntza eragiketei buruzko informazioa eta, oro har, lengoaia sinbolikoa interpretatu eta ulertzea eta, hala denean, bere eskumenen barruko instalazio txikiak konfiguratzea.
-Soinu, irudi ekipoetako baita ekipo mikroinformatiko eta telekomunikazio terminaletako instalazioen planoak, eskemak, materialen zerrendak eta, oro har, dokumentazio teknikoa egitea, bere eskumenen barruan, instalazioaren zehaztapen tekniko-ekonomikoak kontuan hartuz.
-Bere eskumenen barruko instalazio elektroteknikoak burutu eta mantentzeko aurrekontuak prestatzea, obra-unitateen neurketa baita beharreko lanak ere eginez, dagozkien aleko prezioekin.
-Bere eskumenen barruko instalazio elektroteknikoak eraiki eta mantentzea, dagokien informazio teknikoa behar den moduan interpretatuz, neurketa tresnak eta kasuan kasuko erreminta egokienak trebe erabiliz, kalitate eta segurtasun baldintza egokietan.
-Kontsumorako soinu, irudi eta mikroinformatika-ekipo elektronikoen eta telekomunikazio terminalen mantenimendua egitea, dagokien informazio teknikoa behar den moduan erabiliz, kasuan-kasuan neurketa tresnak eta erreminta egokienaz trebe erabiliz, kalitate, fidagarritasun eta denbora baldintza egokietan.
-Kontsumorako ekipo elektronikoen mantenimendu prozesuaren faseen eta beraiei lotutako instalazioen burutzapen eta mantenimenduaren ikuspegi osotarako eta koordinatua izatea.
-Bere eskumenen barruan dauden lanpostuetara egokitzea, bai eta bere lanbide egoeran eragina duten antolaketa eta teknologi aldaketetara ere.
-Bere taldeko beste kideekin harreman onak izatea, taldeari lagunduz esleitu zaizkion helburuak iristen, lankideen lana errespetatuz, eginkizun kolektiboak antolatzen eta garatzen aktiboki parte hartuz eta sortzen ahal diren zailtasunak gainditzen lagunduz, lankide eta menpekoen ideiekin jarrera tolerantea izanik.
-Idatziz nahiz ahoz komunikatzea lankide eta bezeroekin, beraiekin, hurrenez hurren, harreman funtzional edo komertzial egokia gordez.
-Kontsumorako ekipo elektronikoen instalazio eta mantenimenduko enpresa edo tailer txiki bat administratu eta kudeatzea, produktuak eta zerbitzuak merkaturatuz, eragina duten betebehar legalak ezagutu eta betez.
-Eduki politeknikoko edo/eta polifuntzionaleko ekintza sail bat burutzea, modu autonomoz lanbideak berezko dituen tekniken barruan eta ezarritako metodoak erabiliz.
-Problemak konpontzea eta erabaki indibidualak hartzea arau finkatuak edo bere eskumenen barruan zehaztutako aurrekariak segituz, erabaki horiei buruz kontsulta eginez baldin haien ondorio ekonomiko eta segurtasunezkoak larriak badira.
Lan egoeretan eskatzen zaion autonomia.
Teknikari honek maila altuagoko teknikarien gainbegiradapean jardunen du, eta honakoetan eskatuko zaio autonomia izatea:
-Ekipo elektronikoen instalazio txikiak konfiguratzeko behar den dokumentazioa prestatu eta garatzen.
-Ekipo elektronikoen instalazioak burutu eta mantentzen.
-Kontsumorako ekipo elektronikoen matxurak diagnostikatu eta konpontzen.
1.1.3. Gaitasun Unitateak.
1. Soinu ekipo elektronikoak instalatu eta mantentzea.
2. TB eta bideo ekipo elektronikoak instalatu eta mantentzea.
3. Ekipo elektroniko mikroinformatikoak eta telekomunikazio terminalak instalatu eta mantentzea.
4. Enpresa edo tailer txiki baten administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea egitea.
1.1.4. Lanbide eremuak eta errealizazioak.
1. Gaitasun Unitatea: soinu ekipo elektronikoak instalatu eta mantentzea.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
1.1. Instalazio elektroakustiko txikiak muntatzeko behar den dokumentazio teknikoa prestatzea; bezeroarekin hitzartutako zehaztapen teknikoekin bat, ekipo eta material egokiak hautatuz, eta hitzartutako aurrekontuari lotuz.
-Instalazio elektroakustikoaren zehaztapen funtzional, tekniko eta ekonomikoak bezeroarekin hitzartu eta dokumentu normalizatuan xehetasunez jasotzen dira.
-Krokisek eta lehenbiziko eskemek hartutako irtenbide teknikoa argiro jasotzen dute.
-Materialen hautaketa material homologatuak (barruan zein kanpoan) oinarritzat harturik egiten da, nahitaez erabili behar direnak homologatzeko proposatuz, bezeroarekin hitzartutako aurrekontuari lotuz eta enpresa hornitzailearen kaudimen komertzial eta teknikoa kontuan hartuz.
-Dokumentazio teknikoak instalazioa normaltasunez burutzeko informazio beharrezko eta nahikoa (memoria deskriptiboa, kalkuluak, planoak, eskema elektrikoak, materialen zerrenda eta muntaketa plana) jasotzen du.
-Plano eta eskemen irudikatzea normalizatua da eta sinbologia estandarra erabiltzen du, behar diren multzo eta xehetasun planoak jasoz.
1.2. Instalazio elektroakustikoak eraiki eta mantentzea, dokumentazio tekniko zehatzari buruzko kontsulta eginez, audizioaren kalitatea bermatzeko behar diren proba eta doikuntzak eginez.
-Proiektuaren dokumentaziotik abiatuta, instalazio elektroakustikoen eraikuntzan:
.Materialak eta erremintak muntaketa planaren arabera biltzen dira.
.Kanalizazio, ekipo eta elementu lagungarrien zuinketak eta kokapena, ingurune baldintzak (tenperatura, hezetasuna eta interferentzia elektromagnetikoak) kontuan hartuz egiten dira, dauden baliabideak optimizatuz.
.Ekipo eta gailuen kableatzea eta konexionatzea eskemen arabera egiten dira, terminaletako konexioen fidagarritasuna ziurtatuz.
.Instalazioaren muntaketa norbere zein ekipoen eta beraien dokumentazioan gomendatutako materialen segurtasun arauak errespetatuz egiten da, beti ere lanbide jarduera onaren jarraibideak segituz.
.Proba funtzionalak prozedura egokiei jarraikiz egiten dira, parametroak (isolamendua, jarraikortasuna, lurrera jartzea, gune desberdinetako soinu maila) proiektuan edo/eta ekipoen dokumentazioan finkatutakoaren barruan daudela egiaztatuz.
-Instalazioa erabili eta artatzeko jarraibideak beharreko zehaztasunarekin ematen zaizkio bezeroari.
-Instalazioa abioan jartzeko txostenak behar den informazioa jasotzen du, eskatutako zehaztasunarekin eta formato normalizatuan, bai eta bezeroaren instalazioaren onarpena ere.
-Instalazio elektroakustikoen mantenimenduan:
.Hasieran egindako proba funtzionalek bide ematen dute matxuren gaztiguan jasotako zantzuak egiaztatzeko eta, beti ere, instalazioaren disfuntzioaren sintomatologia zehazteko.
.Hasierako hipotesiak eta prestatu den jarduketa planak bide ematen dute matxura dagoen gunea (aginte eta banaketa koadroak, kanalizazioak, hargailuak) zehaztasunez diagnostikatu eta aurkitzeko, bai eta sortu duten balizko kariak ere.
.Instalazioaren matxura honakoen bidez diagnostikatu eta aurkitzen da: egoki den dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez, erreminta eta neurketa tresna egokiak erabiliz eta prozedura zehatza sistematikoki aplikatuz, denbora egokian.
.Aurrekontuan konponketaren tipologia eta kostua zehatz-mehatz ageri dira.
.Elementu akastunen muntatze, desmuntatze eta ordezte lanak dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez (planoak, eskemak eta prozedura normalizatuak) eta erreminta egokiak erabiliz egiten dira, fidagarritasuna eta instalazioa ahalik eta lasterren operatibo egonen dela ziurtatuz.
.Proba funtzionalak eta azken doikuntzak sistematikoki egiten dira, instalazioaren dokumentazioan ezarritako prozedurari jarraikiz.
.Instalazioaren konponketa norbere zein ekipoen eta beraien dokumentazioan gomendatutako materialen segurtasun arauak errespetatuz egiten da, beti ere lanbide jarduera onaren jarraibideak segituz.
.Instalazioaren matxuren konponketa-txostena formato mormalizatuan egiten da, eskuhartzearen fakturazioa eta instalazio horren matxuren "Historikoa" eguneratzeko behar adinako informazioa bilduz.
1.3. Konfigurazio elektroakustiko, elektromekaniko eta elektronikodun soinu iturrien ekipoak konpontzea, beraiei buruzko dokumentazio teknikoa kontsultatuz, matxuraren karia eta izaera diagnostikatuz (mekanikoa edo/eta elektronikoa) eta behar diren zuzenketa eta doikuntzak eginez, kalitate, fidagarritasun eta denbora baldintza egokietan.
-Hasieran egindako proba funtzionalek bide ematen dute matxuren gaztiguan jasotako zantzuak egiaztatzeko eta, beti ere, disfuntzioaren sintomatologia zehazteko (ekipoan edo/eta instalazioan).
-Hasierako hipotesiak eta prestatu den jarduketa planak bide ematen dute matxura mota (mekanikoa edo/eta elektrikoa) eta matxura dagoen bloke funtzionala (iragazkiak, bozgorailuak, irakurgailu elektromagnetikoa, irakurgailu optikoa, elikadura iturria) diagnostikatu eta aurkitzeko, bai eta osagai akastuna ere.
-Ekipoaren matxura honakoen bidez diagnostikatu eta aurkitzen da: egoki den dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez, erreminta eta neurketa tresna egokiak erabiliz eta prozedura zehatza sistematikoki aplikatuz, denbora egokian.
-Aurrekontuan konponketaren tipologia eta kostua zehatz-mehatz ageri dira.
-Ekipoaren elementu mekanikoen muntatze, desmuntatze eta ordezte lanak dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez (planoak eta prozedura normalizatuak), eta erreminta egokiak erabiliz egiten da, ekipoaren osotasuna ziurtatuz, erabilitako atalen kantitateari zein azkeneko kalitateari dagokienez.
-Zirkuitu inprimatuko (ZI) txartelen osagai elektronikoen (soldadura eta desoldadura) muntatze, desmuntatze eta ordezte lanak, osagai antzeko edo baliokideak eta erreminta egokiak erabiliz egiten dira, prozedura normalizatuak aplikatuz eta kontaktu elektriko eta lotura mekaniko egokiak ziurtatuz.
-Soinu iturrien ekipo elektronikoen azpisistema mekanikoak ahokatzeak (karga eta egoztea, zinta arrastea, irakurtze eta idazte elementu elketromagnetikoak, jarraipen serbomekanismoa eta plater serbomekanismoa) erreminta eta tresna bereziak erabiliz egiten dira, behar den zehaztasunez eta prozedura dokumentatuei jarraikiz.
-Soinu iturrien ekipo elektronikoen azpisistema mekanikoak doitzeak (mailaren kontrol automatikoa, ezabatze eta polarizazio oszilagailua, arraste serbosistemak, sintoniaren kontrol automatikoa) erreminta egokiak eta tresna bereziak erabiliz egiten dira, behar den zehaztasunez eta prozedura dokumentatuei jarraikiz.
-Proba funtzionalak, azken doikuntzak (mekanikoak edo/eta elektronikoak) eta, behar izanez gero, gomendatzen diren fidagarritasun probak, modu sistematikoz egiten dira, ekipoaren dokumentazioan zehaztutako prozedurari jarraikiz.
-Ekipoaren konponketa norbere zein ekipoen eta beraien dokumentazioan gomendatutako materialen segurtasun arauak errespetatuz egiten da, beti ere lanbide jarduera onaren jarraibideak segituz.
-Ekipo elektronikoaren matxuren konponketa-txostena formato normalizatuan egiten da, eskuhartzearen fakturazioa eta ekipoaren matxuren "Historikoa" eguneratzeko behar adinako informazioa bilduz.
1.4. Soinu seinalea tratatzeko ekipo elektronikoak konpontzea, ekipo horien dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez, matxuraren karia diagnostikatuz eta behar diren zuzenketa eta doikuntzak eginez, kalitate, fidagarritasun eta denbora baldintza egokietan.
-Hasieran egindako proba funtzionalek bide ematen dute matxuren gaztiguan jasotako zantzuak egiaztatzeko eta, beti ere, disfuntzioaren sintomatologia zehazteko (ekipoan edo/eta instalazioan).
-Hasierako hipotesiak eta prestatu den jarduketa planak bide ematen dute matxura dagoen bloke funtzionala (interkonexioak, iturri hautagailua, aurreplifikadoreak, ekualizadoreak, zarata ezabagailuak, potentzi etapak, pantailak...) zehaztasunez diagnostikatu eta aurkitzeko bai eta matxura sortu duen osagaia ere.
-Seinalea tratatzeko ekipoaren matxura honakoen bidez diagnostikatu eta aurkitzen da: egoki den dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez, erreminta eta neurketa tresna egokiak erabiliz eta prozedura zehatza sistematikoki aplikatuz, denbora egokian.
-Aurrekontuan konponketaren tipologia eta kostua zehatz-mehatz ageri dira.
-Muntatze eta desmuntatze lanak dokumentazio teknikoari buruz kontsulta eginez (planoak eta prozedura normalizatuak), eta erreminta egokiak erabiliz egiten da, ekipoaren osotasuna ziurtatuz, erabilitako atalen kantitateari zein azkeneko kalitateari dagokienez.
-Zirkuitu inprimatuko txartelen osagai elektronikoen (soldadura eta desoldadura) muntatze, desmuntatze eta ordezte lanak, osagai antzeko edo baliokideak eta erreminta egokiak erabiliz egiten dira, prozedura normalizatuak aplikatuz eta kontaktu elektriko eta lotura mekaniko egokiak ziurtatuz.
-Seinalea tratatzeko ekipo elektronikoen azpisistema elektronikoen doikuntzak (aurreplifikadorea, iragazkiak, ekualizazioa, irteera etapak, adierazleak...) erreminta egokiak eta tresna bereziak erabiliz egiten dira, behar den zehaztasunez eta prozedura dokumentatuei jarraikiz.
-Proba funtzionalak, azken doikuntzak eta, behar izanez gero, gomendatzen diren fidagarritasun probak, modu sistematikoz egiten dira, ekipoaren dokumentazioan zehaztutako prozedurari jarraikiz.
-Ekipoaren konponketa norbere zein ekipoen eta beraien dokumentazioan gomendatutako materialen segurtasun arauak errespetatuz egiten da, beti ere lanbide jarduera onaren jarraibideak segituz.
-Ekipo elektronikoaren matxuren konponketa-txostena formato normalizatuan egiten da, eskuhartzearen fakturazioa eta ekipoaren matxuren "Historikoa" eguneratzeko behar adinako informazioa bilduz.
b) Lanbide eremua.
Informazioa sortzeko edo tratatzeko bitartekoak: instalazioen eskemak egiteko tresnak (eskuzkoak zein informatizatuak); lan elektriko eta mekanikoetarako eskuzko tresnak (aliketak, bihurkinak, kablelarrugailuak, daratulua, giltzak eta mailua), magnitude elektrikoak neurtzeko tresnak (polimetroa, osziloskopioa), bertsio analogikoan zein digitalean; BF eta AFko generadoreak; elikadura iturriak; doikuntza eta egiaztapen tresnak (audio eta bideo zintak eta disko trinko patroiak); audioaren potentzia, intziri, fluktuazio eta distortsio neurgailuak; frekuentziometroa; soldadura eta desoldadura ekipoak eta ekipo multzoak; prezisioko tresneria mekanikoa (zintaren tentsio mekanikoa neurtzeko harila, kalibragailuak, tentsio neurgailuak, ispilu kurboa, eszentrikotasun neurgailua); ekipo informatiko lagungarriak eta erregistrokoak.
Tarteko produktuak eta materialak: eroale elektrikoak (hari eta kableak); soinu eta megafoni instalazioetarako modulu elektronikoak eta elementuak (soinu iturriak, audio seinalea tratatzeko ekipoak, pantaila akustikoak); osagai elektroniko pasiboak eta aktiboak; motore elektriko txikiak (KZ eta urratsez urratsekoak); elementu mekaniko- mikromekanikoak (torlojoak, poleak, engranajeak); interkonexio elementuak (terminalak, konektoreak, konexio blokeak); kanalizazioetarako osagaiak.
Lanaren emaitzak: produktuak eta zerbitzuak: soinu instalazioen konfigurazioari buruzko dokumentazio teknikoa; instalazioen berezitasunek eskatzen dituzten elementu edo unitate lagungarriak; megafoni eta giro musikarako instalazioak muntatu eta konpontzea; soinu ekipoak konpontzea, hala nola: kaxa akustikoak, irrati hargailuak, anplifikadoreak, ekualizadoreak, nahasgailuak, zinta irakurgailuak, disko biragailuak, disko trinkoen irakurgailuak; instalazio boletinak, matxuren gaztiguak (honakoak zehaztuz, gutxienez: matxura mota, aldatu diren osagaiak edo moduluak, emandako denbora).
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: matxurak aurkitzeko prozedura orokorrak; matxurak aurkitzea diagnostiko taulen bidez; audio ekipoak doitzeko prozedura elektroniko, mekaniko eta elektromekanikoak, (adibidez, zinta eta disko patroiak erabiliz); gainazaleko sartze- eta muntatze-osagai elektronikoen soldadura eta desoldadura prozedurak; megafoni instalazio txikiak kalkulatzeko prozedura; soinu isntalazio txikiak konfiguratzeko prozedurak; soinu instalazioaren parametroak neurtzeko prozedurak; tresneriaren kanpoko egiaztapen eta kalibraketa egiteko metodoak.
Informazioa: (mota eta euskarriak): lan aginduak; matxuren deskripzio gaztiguak; produktuen informazio tekniko-komertziala; instalatu edo konpondu beharreko ekipoei buruzko eskuliburu teknikoa; matxuren estatistikei buruzko barneko zerbitzu orriak (ondorio eta kariak), ekipo bakoitzeko; ekipoen matxuren "historikoak", paperean zein euskarri informatikoan; soinu instalazioren proiektuari buruzko dokumentazioa; norbere zein ekipo eta materialen segurtasun arauak.
Arautegi eta arauketa berariazkoak: tentsio baxuari buruzko araudi elektroteknikoa, eraikuntzaren arau teknologikoak.
2. Gaitasun Unitatea: TB eta bideo ekipo elektronikoak instalatu eta mantentzea.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
2.1 Antena instalazio txikiak muntatzeko behar den dokumentazio teknikoa prestatzea, bezeroarekin hitzartutako zehaztapen teknikoekin bat, ekipo eta material egokiak hautatuz, ezarritako kostuekin, euskarri egokian eta bitarteko normalizatuak erabiliz.
-Antenen instalazioen zehaztapen funtzional, tekniko eta ekonomikoak bezeroarekin hitzartu eta dokumentu normalizatuan xehetasunez jasotzen dira.
-Hartutako den irtenbidearen konfigurazioa (seinalearen sistema hartzailea, buruko ekipoa, seinalearen banaketa mota), instalazioaren kokapen geografikoa, jasotako seinalearen maila, behar den hartze kalitatea eta hitzartutako kostua.
-Krokisek eta lehenbiziko eskemek hartutako irtenbide teknikoa argiro jasotzen dute.
- Materialen hautaketa material homologatuak (barruan zein kanpoan) oinarritzat harturik egiten da, nahitaez erabili behar direnak homologatzeko proposatuz, bezeroarekin hitzartutako aurrekontuari lotuz eta enpresa hornitzailearen kaudimen komertzial eta teknikoa kontuan hartuz.
-Dokumentazio teknikoak jasotzen du instalazioa normaltasunez burutzeko informazio beharrezko eta nahikoa (memoria deskriptiboa, kalkuluak, planoak, eskema elektrikoak, materialen zerrenda eta muntaketa plana).
-Plano eta eskemen irudikatzea normalizatua da eta sinbologia estandarra erabiltzen du, behar diren multzo- eta xehetasun-planoak jasoz.
-Antena lurrera jartzeko instalazioa eta horren ekipoak indarreko arautegiarekin bat datoz.
2.2. TBko antena instalazioak, banakoak zein kolektiboak, lurrekoak zein satelite bidezkoak, eraiki eta mantentzea, dokumentazio tekniko zehatzari buruzko kontsulta eginez, TBko seinalearen banaketaren maila eta kalitatea bermatzeko behar diren proba eta doikuntzak eginez.
-Proiektuaren dokumentaziotik abiatuta, TBko antenen instalazioen eraikuntzan:
.Material eta erremintak muntaketa planaren arabera biltzen dira.
.Kanalizazio, ekipo eta elementu lagungarrien zuinketak eta kokapena, ingurune baldintzak (tenperatura, hezetasuna eta interferentzia elektromagnetikoak) kontuan hartuz egiten dira, dauden baliabideak optimizatuz.
.Ekipo eta eragingailuen kableatze eta konexionatzea eskemen arabera egiten dira, terminaletako konexioen fidagarritasuna ziurtatuz.
.Inpedantzien egokitzapenak egokiak dira, ekipoetan erabiltzen ez diren irteerak itxiz, hartarako behar diren erresistentzia terminalak erabiliz.
.Proba funtzionalak prozedura egokiei jarraikiz egiten dira, parametroak (eremu intentsitatea, eramaile/zarata erlazioa, intermodulazioa, ekualizazioa, erabiltzailearen harraldien maila) proiektuan edo/eta ekipoen dokumentazioan finkatutakoaren barruan daudela egiaztatuz.
-Instalazioa erabili eta artatzeko jarraibideak beharreko zehaztasunarekin ematen zaizkio bezeroari.
-Instalazioa abioan jartzeko txostenak behar den informazioa, eskatutako zehaztasunarekin eta formato normalizatuan, jasotzen du bai eta bezeroaren instalazioaren onarpena ere.
-TBko antenen instalazioen mantenimenduan:
.Hasieran egindako proba funtzionalek bide ematen dute matxuren gaztiguan jasotako zantzuak egiaztatzeko eta, beti ere, instalazioaren disfuntzioaren sintomatologia zehazteko.
.Hasierako hipotesiak eta prestatu den jarduketa planak bide ematen dute matxura dagoen gunea (anplifikazio eta banaketa ekipoak, kanalizazioak, hartuneak) zehaztasunez diagnostikatu eta aurkitzeko, bai eta sortu duten balizko kariak ere.
.Instalazioaren matxura honakoen bidez diagnostikatu eta aurkitzen da: egoki den dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez, erreminta eta neurketa tresna egokiak erabiliz eta prozedura zehatza sistematikoki aplikatuz, denbora egokian.
.Aurrekontuan konponketaren tipologia eta kostua zehatz-mehatz ageri dira.
.Elementu akastunen muntatze, desmuntatze eta ordezte lanak dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez (planoak, eskemak eta prozedura normalizatuak) eta erreminta egokiak erabiliz egiten dira, fidagarritasuna eta instalazioa ahalik eta lasterren operatibo egonen dela ziurtatuz.
.Proba funtzionalak eta azken doikuntzak sistematikoki egiten dira, instalazioaren dokumentazioan ezarritako prozedurari jarraikiz.
.Instalazioaren konponketa norbere zein ekipoen eta beraien dokumentazioan gomendatutako materialen segurtasun arauak errespetatuz egiten da, beti ere lanbide jarduera onaren jarraibideak segituz.
.Instalazioaren matxuren konponketa-txostena formato normalizatuan egiten da, eskuhartzearen fakturazioa eta instalazio horren matxuren "Historikoa" eguneratzeko behar adinako informazioa bilduz.
2.3. TB hargailuak eta bideoproiektoreak konpontzea, beraiei buruzko dokumentazio teknikoa kontsultatuz, matxuraren karia eta behar diren zuzenketak eta doikuntzak eginez, kalitate, fidagarritasun eta denbora baldintza egokietan.
-Hasieran egindako proba funtzionalek bide ematen dute matxuren gaztiguan jasotako zantzuak egiaztatzeko eta, beti ere, disfuntzioaren sintomatologia zehazteko (ekipoan edo/eta instalazioan).
-Hasierako hipotesiak eta prestatu den jarduketa planak bide ematen dute matxura mota (mekanikoa edo/eta elektrikoa) eta matxura dagoen bloke funtzionala (sintonizadorea, tarteko frekuentzia, urrutiko kontrola, audioa, elikadura iturria, kroma, ekorketak) edo/eta osagaiak diagnostikatu eta aurkitzeko.
-Ekipoaren matxura honakoen bidez diagnostikatu eta aurkitzen da: egoki den dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez, erreminta eta neurketa tresna egokiak erabiliz eta prozedura zehatza sistematikoki aplikatuz, denbora egokian.
-Aurrekontuan konponketaren tipologia eta kostua zehatz-mehatz ageri dira.
-Ekipoaren eta elementu mekanikoen muntatze, desmuntatze eta ordezte lanak dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez (planoak eta prozedura normalizatuak) eta erreminta egokiak erabiliz egiten da, ekipoaren osotasuna ziurtatuz, erabilitako atalen kantitateari zein azkenengo kalitateari dagokienez.
-Zirkuitu inprimatuko txartelen osagai elektronikoen (soldadura eta desoldadura) muntatze, desmuntatze eta ordezte lanak, osagai antzeko edo baliokideak eta erreminta egokiak erabiliz egiten dira, prozedura normalizatuak aplikatuz eta kontaktu elektriko eta lotura mekaniko egokiak ziurtatuz.
-TB hargailuen eta bideoproiektoreen azpisistema mekanikoen doikuntzak (ekorketa horizontala, ekorketa bertikala, fokapena, azelerazioa, luminantzia, krominantzia) erreminta egokiak eta tresna bereziak erabiliz egiten dira, behar den zehaztasunez eta prozedura dokumentatuei jarraikiz.
-Proba funtzionalak, azken doikuntzak eta, behar izanez gero, gomendatzen diren fidagarritasun probak, modu sistematikoz egiten dira, ekipoaren dokumentazioan zehaztutako prozedurari jarraikiz.
-Ekipoaren konponketa norbere zein ekipoen eta beraien dokumentazioan gomendatutako materialen segurtasun arauak errespetatuz egiten da, beti ere lanbide jarduera onaren jarraibideak segituz.
-Ekipo elektronikoaren matxuren konponketa-txostena formato normalizatuan egiten da, eskuhartzearen fakturazioa eta ekipoaren matxuren "Historikoa" eguneratzeko behar adinako informazioa bilduz.
2.4. Irudi seinalearen grabagailu eta erreproduzitzaileak eta elementu osagarriak konpontzea, beraiei buruzko dokumentazio teknikoa kontsultatuz, matxuraren izaera (mekanikoa edo/eta elektronikoa) eta kariak diagnostikatuz, behar diren zuzenketa eta doikuntzak eginez, fidagarritasun, kalitate eta denbora baldintza egokietan.
-Hasieran egindako proba funtzionalek bide ematen dute matxuren gaztiguan jasotako zantzuak egiaztatzeko eta, beti ere, disfuntzioaren sintomatologia zehazteko (ekipoan edo/eta instalazioan).
-Hasierako hipotesiak eta prestatu den jarduketa planak bide ematen dute matxura mota (mekanikoa edo/eta elektrikoa) eta matxura dagoen bloke funtzionala (sintonia, tarteko frekuentzia, bideoa, audioa, elikadura iturria, kontrol sistema, serboak, elementu elektromekanikoak) diagnostikatu eta aurkitzeko.
-Ekipoaren matxura honakoen bidez diagnostikatu eta aurkitzen da: egoki den dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez, erreminta eta neurketa tresna egokiak erabiliz eta prozedura zehatza sistematikoki aplikatuz, denbora egokian.
-Aurrekontuan konponketaren tipologia eta kostua zehatz-mehatz ageri dira.
-Ekipoaren elementu mekanikoen muntatze, desmuntatze eta ordezte lanak dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez (plano eta prozedura normalizatuak), eta erreminta egokiak erabiliz egiten da, ekipoaren osotasuna ziurtatuz, erabilitako atalen kantitateari zein azkeneko kalitateari dagokienez.
-Zirkuitu inprimatuko txartelen osagai elektronikoen (soldadura eta desoldadura) muntatze, desmuntatze eta ordezte lanak, osagai antzeko edo baliokideak eta erreminta egokiak erabiliz egiten dira, prozedura normalizatuak aplikatuz eta kontaktu elektriko eta lotura mekaniko egokiak ziurtatuz.
-Bideoa grabatu eta erreproduzitzeko ekipo elektronikoen azpisistema mekanikoak ahokatzeak (karga eta egoztea, dibidietaren serbomekanismoa eta buru-etxearen serbomekanismoa, presio arrabala, eta haril-etxea) erreminta eta tresna bereziak erabiliz egiten dira, behar den zehaztasunez eta prozedura dokumentatuei jarraikiz.
-Bideoa grabazio eta erreprodukziorako ekipo elektronikoen azpisistema elektronikoen doikuntzak (sintonizadorea, CAG, RFko moduladorea; kroma prozesua, luminantzi prozesua, buruen anplifikadoreak, oszilazioaren frekuentzia patroiaren generadorea) erreminta egokiak eta tresna bereziak erabiliz egiten dira, behar den zehaztasunez eta prozedura dokumentatuei jarraikiz.
-Proba funtzionalak, azken doikuntzak (elektromekanikoak edo/eta elektronikoak) eta, behar izanez gero, gomendatzen diren fidagarritasun probak, modu sistematikoz egiten dira, ekipoaren dokumentazioan zehaztutako prozedurari jarraikiz.
-Ekipoaren konponketa norbere zein ekipoen eta beraien dokumentazioan gomendatutako materialen segurtasun arauak errespetatuz egiten da, beti ere lanbide jarduera onaren jarraibideak segituz.
-Ekipo elektronikoaren matxuren konponketa-txostena formato normalizatuan egiten da, eskuhartzearen fakturazioa eta ekipoaren matxuren "Historikoa" eguneratzeko behar adinako informazioa bilduz.
2.5. Irudi seinalea hartu eta tratatzeko ekipo elektronikoak konpontzea, beraiei buruzko dokumentazio teknikoa kontsultatuz, matxuraren izaera (mekanikoa edo/eta elektronikoa) eta kariak diagnostikatuz eta behar diren zuzenketak eta doikuntzak eginez, fidagarritasun, kalitate eta denbora baldintza egokietan.
-Hasieran egindako proba funtzionalek bide ematen dute matxuren gaztiguan jasotako zantzuak egiaztatzeko eta, beti ere, disfuntzioaren sintomatologia zehazteko (ekipoan edo/eta instalazioan).
-Hasierako hipotesiak eta prestatu den jarduketa planak bide ematen dute matxura mota (mekanikoa edo/eta elektrikoa) eta matxura dagoen bloke funtzionala (optika, irudi kaptadorea, autoirisa, bideo prozesua, audioa, elikadura iturria, kontrol sistema, serboak, elementu elektromekanikoak) diagnostikatu eta aurkitzeko, bai eta osagai eragilea ere.
-Ekipoaren matxura honakoen bidez diagnostikatu eta aurkitzen da: egoki den dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez, erreminta egokiak erabiliz eta prozedura zehatza sistematikoki aplikatuz, denbora egokian.
-Aurrekontuan konponketaren tipologia eta kostua zehatz-mehatz ageri dira.
-Ekipoaren eta elementu mekanikoen muntatze, desmuntatze eta ordezte lanak dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez (plano eta prozedura normalizatuak), eta erreminta egokiak erabiliz egiten da, ekipoaren osotasuna ziurtatuz, erabilitako atalen kantitateari zein azkenengo kalitateari dagokienez.
-Zirkuitu inprimatuko txartelen osagai elektronikoen (soldadura eta desoldadura) muntatze, desmuntatze eta ordezte lanak, osagai antzeko edo baliokideak eta erreminta egokiak erabiliz egiten dira, prozedura normalizatuak aplikatuz eta kontaktu elektriko eta lotura mekaniko egokiak ziurtatuz.
-Irudia hartu eta tratatzeko ekipoen azpisistema mekanikoen doikuntzak (karga eta egoztea, dibidietaren serbomekanismoa, buru-etxearen serbomekanismoa, presio arrabala, haril-etxea, zoomaren elektromekanismoa, fokuaren eta irisaren elektromekanika) erreminta eta tresna bereziak erabiliz egiten dira, behar den zehaztasunez eta prozedura dokumentatuei jarraikiz.
-Irudia hartu eta tratatzeko ekipoen azpisistema elektronikoen doikuntzak (seinale aurreanplifikadorea, irabazpenaren kontrol automatikoa, gammaren kontrola, beltzaren mailaren finkapena, irekieraren zuzenketa, zuriaren balantzea) erreminta egokiak eta tresna bereziak erabiliz egiten dira, behar den zehaztasunez eta prozedura dokumentatuei jarraikiz.
-Proba funtzionalak, azken doikuntzak (elektromekanikoak edo/eta elektronikoak edo/eta optikoak) eta, behar izanez gero, gomendatzen diren fidagarritasun probak, modu sistematikoz egiten dira, ekipoaren dokumentazioan zehaztutako prozedurari jarraikiz.
-Ekipoaren konponketa norbere zein ekipoen eta beraien dokumentazioan gomendatutako materialen segurtasun arauak errespetatuz egiten da eta, beti ere, lanbide jarduera onaren jarraibideak segituz.
-Ekipo elektronikoaren matxuren konponketa-txostena formato normalizatuan egiten da, eskuhartzearen fakturazioa eta ekipoaren matxuren "Historikoa" eguneratzeko behar adinako informazioa bilduz.
B) Lanbide eremua.
Informazioa sortzeko edo tratatzeko bitartekoak: instalazioen eskemak egiteko tresnak (eskuzkoak zein informatizatuak); lan elektriko eta mekanikoetarako eskuzko tresnak (aliketak, bihurkinak, kablelarrugailuak, daratulua, giltzak, mailua); magnitude elektrikoak neurtzeko gailuak (polimetroa, osziloskopioa), bertsio analogikoan zein digitalean; eremu intentsitatearen neurgailua; espektroen analizadorea; frekuentzimetroa; BFko generadorea; uhin itxurako monitorea; bektoreskopioa; elikadura iturriak; soldadura eta desoldadura ekipoak eta ekipo multzoak; zinta eta disko patroiak; ekipo informatiko lagungarria eta erregistrokoa; tripodea eta ekipoetarako beste euskarri batzuk; argi kaxak, karta patroiak eta iragazki optikoak; orientaziorako elementuak (iparrorratza eta inklinometroa).
Tarteko produktuak eta materialak: eroale elektrikoak (hari eta kableak); lurreko antenak eta antena parabolikoak (banda eta tipologia desberdinetarakoak); antenak instalatzeko elementu mekanikoak (hagak, txarrantxadun dorreak eta eusteko osagaiak); irrati seinaleak banatu eta tratatzeko modulu elektronikoak (nahasgailuak, aurreanplifikadoreak, anplifikadoreak, indargetzaileak, bihurgailuak, ekualizadoreak, iragazkiak, kaxa deribatzaile eta igarotzekoak, hartuneak) osagai elektroniko pasiboak eta aktiboak; motore elektriko txikiak (KZ eta urratsez urratsekoak); elementu mekaniko-mikromekanikoak (torlojoak, poleak, engranajeak); interkonexio elementuak (terminalak, konektoreak, konexio blokeak).
Lanaren emaitzak: produktuak eta zerbitzuak: instalazioen konfigurazioari buruzko dokumentazio teknikoa (antenenak, bideoatezainak); instalazioen berezitasunek eskatzen dituzten elementu edo unitate lagungarriak; bideo instalazioak muntatu eta konpontzea (irudiak hartu, tratatu edo/eta erregistratzeko); antena instalazioak muntatu eta konpontzea; TBko eta irudia grabatu eta erreproduzitzeko ekipoak muntatzea, hala nola: TB hargailuak, monokromo eta koloretakoak, magnetoskopioak, bideodiskoak, bideo kamarak, bideoproiektoreak, irudi seinalea tratatzeko ekipo osagarriak (bideo nahasgailuak, errotulazio ekipoak, efektuak); instalazio boletinak; matxuren gaztiguak (honakoak zehaztuz, gutxienez: matxura mota, aldatu diren osagaiak edo moduluak, emandako denbora).
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: antenak kokatu eta orientatzeko prozedurak; instalazioetako matxurak aurkitzeko prozedura orokorrak; ekipo elektronikoetako matxurak aurkitzea diagnostiko taulen bidez; TBko eta bideo seinaleak hartu, tratatu eta erreproduzitzeko ekipoak doitzeko prozedurak, elektronikoak, mekanikoak eta elektromekanikoak, tresna patroiak erabiliz; osagai elektronikoen soldadura eta desoldadura prozedurak (sartze eta gainazaleko muntatzekoak); instalazio baten parametroak neurtzeko prozedurak; lurreko zein satelite bidezko antena instalazio txikiak, konfiguratzeko prozedurak; bideo seinaleak erregistratu eta tratatzeko instalazio txikien konfigurazio prozedurak (bideoatezainak, telebistako zirkuitu itxia-TBZI-).
Informazioa: izaera, mota eta euskarriak: lan aginduak; matxuren deskripzio gaztiguak; produktuen informazio tekniko-komertziala; instalatu edo konpondu beharreko ekipoei buruzko eskuliburu teknikoa; matxuren estatistikei buruzko barneko zerbitzu orriak (ondorio eta kariak) ekipo bakoitzeko; ekipoen matxuren "historikoak", paperean zein euskarri informatikoan; antena instalazioen proiektuei buruzko dokumentazioa; norbere zein ekipo eta materialen segurtasun arauak.
Arautegi eta arauketa berariazkoak: tentsio baxuari buruzko araudi elektroteknikoa, lurreko zein satelite bidezko antena kolektiboak instalatzeko arautegia; segurtasun instalazioei buruzko arautegia; eraikuntzaren arau teknologikoak.
3. Gaitasun Unitatea: Ekipo elektroniko mikroinformatikoak eta telekomunikazio terminalak instalatu eta mantentzea.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
3.1. Ekipo mikroinformatiko baten "hardware"a instalatzea eta oinarrizko "software"a konfiguratu eta eguneratzea, erabiltzailearen beharren arabera ekipo horren ezaugarriak optimizatuz.
-Ekipo mikroinformatiko baten dokumentaziotik abiatuta, "hardware"aren instalazioan:
.Instalazio elektrikoaren parametroak egiaztatzen dira (segurtasun elektrikoko gailuak, energia alternatiboaz hornitzeko ekipoak, lurrerako hartuneak, energiaz hornitzeko zirkuituen independentzia, korrontea mugatzeko gailuak), ekipoaren beharretara egokitzen direla konprobatuz, eta kasuan kasuko aldaketak proposatuz.
.Ekipo mikroinformatikoen eta periferikoen zuinketak eta kokapena, ingurune baldintzak (argia, tenperatura, hezetasuna eta interferentzia elektromagnetikoak) kontuan hartuz egiten dira, dauden baliabideak optimizatuz.
.Unitate zentralaren eta periferikoen "hardware"ari dagozkion parametroak konfigurazio fisikoaren eta erabiltzailearen beharren arabera sartzen dira.
.Unitate zentraleko eta barruko zein kanpoko perikerikoetako "hardware" probak, funtzionamendurako inolako anomaliarik ez dutela ziurtatuz egiten dira.
-Unitate zentraleko eta periferikoetako oinarrizko "sofware"aren instalazioa, parametroak (memoria, portu eta etendura) sartuz egiten da, ekipoaren prestazioak eta bezeroaren zehaztapenak oinarritzat harturik.
-Instalazioa erabili eta artatzeko jarraibideak beharreko zehaztasunarekin ematen zaizkio bezeroari.
3.2. Barne telefoniako sare txiki bat konfiguratu eta instalatzea, egoki den dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez, bezeroarekin hitzartutako baldintzetan mantenduz, komunikazioaren kalitatea bermatuz.
-Barne telefoniako sarearen zehaztapen funtzional eta teknikoak bezeroarekin hitzartu eta dokumentu normalizatuan xehetasunez jasotzen dira.
-Krokisek eta lehenbiziko eskemek hartutako irtenbide teknikoa argiro jasotzen dute.
-Barne telefoniako sarearen ekipoak eta elementuak, bezeroarekin hitzartutako zehaztapen funtzional, tekniko eta ekonomiak betetzen dituela hautatzen dira.
-Proiektuaren dokumentaziotik abiatuta, barne telefoniako sare txikien instalazioan:
.Material eta erremintak muntaketa planaren arabera biltzen dira.
.Kanalizazio, ekipo eta elementu lagungarrien zuinketak eta kokapena, ingurune baldintzak (tenperatura, hezetasuna eta interferentzia elektromagnetikoak) kontuan hartuz egiten dira, dauden baliabideak optimizatuz.
.Ekipo eta eragingailuen kableatze eta konexionatzea eskemen arabera egiten dira, terminaletako konexioen fidagarritasuna ziurtatuz.
.Telefogunearen parametroak (instalatutako terminal kopurua, tarifak, zenbaki ez-baimenduak, kanpoko lineetarako sarbidea) bezeroarekin hitzartutako zehaztapenekin bat eta dokumentazioan ezarritako prozedura aplikatuz konfiguratzen dira.
.Proba funtzionalak prozedura egokiei jarraikiz egiten dira, parametroak (lineako galerak, tarifak, kanpoko lineetarako sarbidea, instalatutako terminal kopurua) proiektuan edo/eta ekipoen dokumentazioan finkatutakoekin bat datozela egiaztatuz.
.Instalazioa erabili eta artatzeko jarraibideak beharreko zehaztasunarekin ematen zaizkio bezeroari.
-Instalazioa abioan jartzeko txostenak behar den informazioa, eskatutako zehaztasunarekin eta formato normalizatuan, jasotzen du bai eta bezeroaren instalazioaren onarpena ere.
-Barne telefoniako sare txikien mantenimenduan:
.Hasieran egindako proba funtzionalek bide ematen dute matxuren gaztiguan jasotako zantzuak egiaztatzeko eta, beti ere, instalazioaren disfuntzioaren sintomatologia zehazteko.
.Hasierako hipotesiak eta prestatu den jarduketa planak bide ematen dute matxura dagoen gunea (telefongunea, kanalizazioak, terminalak) zehaztasunez diagnostikatu eta aurkitzeko, bai eta sortu duten balizko kariak ere.
.Instalazioaren matxura honakoen bidez diagnostikatu eta aurkitzen da: egoki den dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez, erreminta eta neurketa tresna egokiak erabiliz eta prozedura zehatza sistematikoki aplikatuz, denbora egokian.
.Aurrekontuan konponketaren tipologia eta kostua zehatz-mehatz ageri dira.
.Elementu akastunen muntatze, desmuntatze eta ordezte lanak dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez (planoak, eskemak eta prozedura normalizatuak) eta erreminta egokiak erabiliz egiten dira, fidagarritasuna eta instalazioa ahalik eta lasterren operatibo egonen dela ziurtatuz.
.Telefonogunearen birprogramatzea eta azken proba funtzionalak sistematikoki egiten dira, instalazioaren dokumentazioan ezarritako prozedurari jarraikiz.
.Instalazioaren konponketa norbere zein ekipoen eta beraien dokumentazioan gomendatutako materialen segurtasun arauak errespetatuz egiten da, beti ere lanbide jarduera onaren jarraibideak segituz.
.Telefonia sarearen matxuren konponketa-txostena formato mormalizatuan egiten da, eskuhartzearen fakturazioa eta instalazio horren matxuren "Historikoa" eguneratzeko behar adinako informazioa bilduz.
3.3. Ekipo mikroinformatiko baten oinarrizko unitatea eta barne periferikoak konpontzea, beraiei buruzko dokumentazio teknikoa kontsultatuz, matxuraren izaera ("hardware" edo/eta "software") diagnostikatuz eta behar diren zuzenketak eginez, kalitate, fidagarritasun eta denbora baldintza egokietan.
-Hasieran egindako proba funtzionalek bide ematen dute matxuren gaztiguan jasotako zantzuak egiaztatzeko eta, beti ere, disfuntzioaren sintomatologia zehazteko (ekipoan edo/eta instalazioan).
-Hasierako hipotesiak eta prestatu den jarduketa planak bide ematen dute matxura mota (mekanikoa edo/eta elektrikoa edo/eta "software") eta matxura dagoen bloke funtzionala (oinarri plaka, memoria, periferikoen kontroladoreak, memoria periferikoak) diagnostikatu eta aurkitzeko.
-Ekipoaren matxura honakoen bidez diagnostikatu eta aurkitzen da: egoki den dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez, erreminta eta neurketa tresna egokiak erabiliz eta prozedura zehatza sistematikoki aplikatuz, denbora egokian.
-Aurrekontuan konponketaren tipologia eta kostua zehatz-mehatz ageri dira.
-Ekipoaren eta elementu mekanikoen muntatze, desmuntatze eta ordezte lanak dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez (planoak eta prozedura normalizatuak) eta erreminta egokiak erabiliz egiten da, ekipoaren osotasuna ziurtatuz, erabilitako atalen kantitateari zein azkenengo kalitateari dagokienez.
-Zirkuitu inprimatuko txartelen modulu edo/eta osagai elektronikoen (soldadura eta desoldadura) muntatze desmuntatze eta ordezte lanak, osagai antzeko edo baliokideak eta erreminta egokiak erabiliz egiten dira, prozedura normalizatuak aplikatuz eta kontaktu elektriko eta lotura mekaniko egokiak ziurtatuz.
-Ekipo mikroinformatikoen barne periferikoen azpisistema mekanikoen doikuntzak (diskoaren karga eta egoztea, irakurtze sistema, serbosistemak) erreminta egokiak eta tresna bereziak erabiliz egiten dira, behar den zehaztasunez eta prozedura dokumentatuei jarraikiz.
-Ekipo mikroinformatikoen oinarrizko unitate eta barne periferikoen azpisistema elektronikoen doikuntzak (komunikazioak, bideo eta disko kontroladoreak, sistemaren erlojua, memoria bankuak) erreminta egokiak eta tresna bereziak erabiliz egiten dira, behar den zehaztasunez eta prozedura dokumentatuei jarraikiz.
-Proba funtzionalak, azken doikuntzak (elektromekanikoak edo/eta elektronikoak) eta, behar izanez gero, gomendatzen diren fidagarritasun probak, modu sistematikoz egiten dira, ekipoaren dokumentazioan zehaztutako prozedurari jarraikiz.
-Ekipoaren konponketa norbere zein ekipoen eta beraien dokumentazioan gomendatutako materialen segurtasun arauak errespetatuz egiten da, beti ere lanbide jarduera onaren jarraibideak segituz.
-Ekipo mikroinformatikoen unitate zentral eta barne periferikoen matxuren konponketa-txostena formato normalizatuan egiten da, eskuhartzearen fakturazioa eta ekipoaren matxuren "Historikoa" eguneratzeko behar adinako informazioa bilduz.
3.4. Ekipo mikroinformatiko baten kanpo periferiko oinarrizkoak konpontzea, beraiei buruzko dokumentazio teknikoa kontsultatuz, matxuraren karia eta izaera ("hardware" edo/eta "software", mekanikoa edo/eta elektronikoa) identifikatuz eta behar diren zuzenketak eginez, fidagarritasun, kalitate eta denbora baldintza egokietan.
-Hasieran egindako proba funtzionalek bide ematen dute matxuren gaztiguan jasotako zantzuak egiaztatzeko eta, beti ere, disfuntzioaren sintomatologia zehazteko (ekipoan edo/eta instalazioan).
-Hasierako hipotesiak eta prestatu den jarduketa planak bide ematen dute matxura mota (mekanikoa edo/eta elektrikoa edo/eta "software"a) eta matxura dagoen bloke funtzionala (oinarri plaka, memoria, potentzia zirkuituak, periferikoan kontroladoreak, inprimatze mekanismoak, egoeren sentsoreak) diagnostikatu eta aurkitzeko.
-Ekipoaren matxura honakoen bidez diagnostikatu eta aurkitzen da: egoki den dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez, erreminta eta neurketa tresna egokiak erabiliz eta prozedura zehatza sistematikoki aplikatuz, denbora egokian.
-Aurrekontuan konponketaren tipologia eta kostua zehatz-mehatz ageri dira.
-Ekipoaren elementu mekanikoen muntatze, desmuntatze eta ordezte lanak dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez (plano eta prozedura normalizatuak), eta erreminta egokiak erabiliz egiten da, ekipoaren osotasuna ziurtatuz, erabilitako atalen kantitateari zein azkenengo kalitateari dagokienez.
-Zirkuitu inprimatuko txartelen osagai edo/eta modulu elektronikoen (soldadura eta desoldadura) muntatze, desmuntatze eta ordezte lanak, osagai antzeko edo baliokideak eta erreminta egokiak erabiliz egiten dira, prozedura normalizatuak aplikatuz eta kontaktu elektriko eta lotura mekaniko egokiak ziurtatuz.
-Ekipoaren azpisistema mekanikoak ahokatzeak (karga eta egoztea, inprimatze mekanismoak, euspen ardatzen lerrokadura, egoeren sentsoreak) erreminta eta tresna bereziak erabiliz egiten dira, behar den zehaztasunez eta prozedura dokumentatuei jarraikiz.
-Ekipoaren azpisistema elektronikoaren doikuntzak (sinkronismoak, monitoreetako fokatzea, inprimagailuetako talka denbora) erreminta egokiak eta tresna bereziak erabiliz egiten dira, behar den zehaztasunez eta prozedura dokumentatuei jarraikiz.
-Proba funtzionalak, azken doikuntzak (elektromekanikoak edo/eta elektronikoak) eta, behar izanez gero, gomendatzen diren fidagarritasun probak, modu sistematikoz egiten dira, ekipoaren dokumentazioan zehaztutako prozedurari jarraikiz.
-Ekipoaren konponketa norbere zein ekipoen eta beraien dokumentazioan gomendatutako materialen segurtasun arauak errespetatuz egiten da, beti ere lanbide jarduera onaren jarraibideak segituz.
-Ekipo mikroinformatikoen oinarrizko unitateen matxuren konponketa-txostena formato normalizatuan egiten da, eskuhartzearen fakturazioa eta ekipoaren matxuren "Historikoa" eguneratzeko behar adinako informazioa bilduz.
3.5 Ekipo terminal telefoniko eta telematikoak konpontzea, beraiei buruzko dokumentazio teknikoa erabiliz, kalitate, fidagarritasun eta denbora baldintza egokietan.
-Hasieran egindako proba funtzionalek bide ematen dute matxuren gaztiguan jasotako zantzuak egiaztatzeko eta, beti ere, disfuntzioaren sintomatologia zehazteko (ekipoan edo/eta instalazioan).
-Hasierako hipotesiak eta prestatu den jarduketa planak bide ematen dute matxura mota (mekanikoa edo/eta elektrikoa edo/eta "software"a) eta matxura dagoen bloke funtzionala (lineen banatzaileak, potentzia zirkuituak, inprimaketa mekanismoak, mekanismo optikoak, anomalien sumagailuak) diagnostikatu eta aurkitzeko.
-Ekipoaren matxura honakoen bidez diagnostikatu eta aurkitzen da: egoki den dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez, erreminta eta neurketa tresna egokiak erabiliz eta prozedura zehatza sistematikoki aplikatuz, denbora egokian.
-Aurrekontuan konponketaren tipologia eta kostua zehatz-mehatz ageri dira.
-Ekipoaren elementu mekanikoen muntatze, desmuntatze eta ordezte lanak dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez (plano eta prozedura normalizatuak) eta erreminta egokiak erabiliz egiten da, ekipoaren osotasuna ziurtatuz, erabilitako atalen kantitateari zein azkenengo kalitateari dagokienez.
-Zirkuitu inprimatuko txartelen osagai edo/eta modulu elektronikoen (soldadura eta desoldadura) muntatze desmuntatze eta ordezte lanak, osagai antzeko edo baliokideak eta erreminta egokiak erabiliz egiten dira, prozedura normalizatuak aplikatuz eta kontaktu elektriko eta lotura mekaniko egokiak ziurtatuz.
-Ekipoaren azpisistema mekanikoen ahokatzeak (karga eta egoztea, inprimaketa mekanismoak, euspen ardatzen lerrokadura, anomaliak sumatzeko mekanismoak) erreminta eta tresna bereziak erabiliz egiten dira, behar den zehaztasunez eta prozedura dokumentatuei jarraikiz.
-Ekipoaren azpisistema elektronikoen doikuntzak (sinkronismoak, fokatzea, inprimagailuetako talka indarra) erreminta egokiak eta tresna bereziak erabiliz egiten dira, behar den zehaztasunez eta prozedura dokumentatuei jarraikiz.
-Proba funtzionalak, azken doikuntzak (elektromekanikoak edo/eta elektronikoak) eta, behar izanez gero, gomendatzen diren fidagarritasun probak, modu sistematikoz egiten dira, ekipoaren dokumentazioan zehaztutako prozedurari jarraikiz.
-Ekipoaren konponketa norbere zein ekipoen eta beraien dokumentazioan gomendatutako materialen segurtasun arauak errespetatuz egiten da, beti ere lanbide jarduera onaren jarraibideak segituz.
-Ekipo terminal telefoniko eta telematikoen matxuren konponketa-txostena formato normalizatuan egiten da, eskuhartzearen fakturazioa eta ekipoaren matxuren "Historikoa" eguneratzeko behar adinako informazioa bilduz.
3.6. Ingurune mikroinformatibo bateko sare lokalen "hardware"a instalatu eta konpontzea, sarearen dokumentazio tekniko zehatza kontsultatuz, behar diren probak eginez, instalazioaren funtzionaltasuna eta fidagarritasuna bermatuz.
-Proiektuaren dokumentaziotik abiatuta, sare lokaleko "hardware"aren instalazioan:
.Material eta erremintak muntaketa planaren arabera biltzen dira.
.Kanalizazio, ekipo eta elementu lagungarrien zuinketak eta kokapena, ingurune baldintzak (tenperatura, hezetasuna eta interferentzia elektromagnetikoak) kontuan hartuz egiten dira, dauden baliabideak optimizatuz.
.Ekipo eta eragingailuen kableatze (eroale metaliko edo/eta zuntz optikoez eratutakoak) eta konexionatzea eskemen arabera egiten dira, terminaletako konexioen fidagarritasuna ziurtatuz.
.Sare lokale "hardware"aren proba funtzionalak prozedura egokiei jarraikiz egiten dira, parametroak (lineako galerak, jarraikortasun neurketa, konexionatuak) proiektuan edo/eta ekipoen dokumentazioan finkatutakoekin bat datozen egiaztatuz.
-Instalazioa erabili eta artatzeko jarraibideak beharreko zehaztasunarekin ematen zaizkio bezeroari.
-Instalazioa abioan jartzeko txostenak behar den informazioa, eskatutako zehaztasunarekin eta formato normalizatuan, jasotzen du bai eta bezeroaren instalazioaren onarpena ere.
-Sare lokalen mantenimenduan:
.Hasieran egindako proba funtzionalek bide ematen dute matxuren gaztiguan jasotako zantzuak egiaztatzeko eta, beti ere, instalazioaren disfuntzioaren sintomatologia zehazteko.
."Software" arloko matxurak ezarritako prozedurari jarraikiz jakinarazten dira, sumatu diren zantzuak eta ondorioak adieraziz.
.Hasierako hipotesiak eta prestatu den jarduketa planak bide ematen dute matxura dagoen gunea (kanalizazioak, terminaletako txartelak) zehaztasunez diagnostikatu eta aurkitzeko, bai eta sortu duten balizko kariak ere.
.Sare lokaleko matxura honakoen bidez diagnostikatu eta aurkitzen da: egoki den dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez, erreminta eta neurketa tresna egokiak erabiliz eta prozedura zehatza sistematikoki aplikatuz, denbora egokian.
.Aurrekontuan konponketaren tipologia eta kostua zehatz-mehatz ageri dira.
.Elementu akastunen muntatze, desmuntatze eta ordezte lanak dokumentazio teknikoari buruzko kontsulta eginez (planoak, eskemak eta prozedura normalizatuak) eta erreminta egokiak erabiliz egiten dira, fidagarritasuna eta instalazioa ahalik eta lasterren operatibo egonen dela ziurtatuz.
.Sare lokalaren konponketa norbere zein ekipoen eta beraien dokumentazioan gomendatutako materialen segurtasun arauak errespetatuz egiten da, beti ere lanbide jarduera onaren jarraibideak segituz.
.Sare lokaleko matxuren konponketa-txostena formato mormalizatuan egiten da, eskuhartzearen fakturazioa eta instalazio horren matxuren "Historikoa" eguneratzeko behar adinako informazioa bilduz.
b) Lanbide eremua.
Informazioa sortzeko edo tratatzeko bitartekoak: instalazioen eskemak egiteko tresnak (eskuzkoak zein informatizatuak); lan elektriko eta mekanikoetarako eskuzko tresnak (aliketak, bihurkinak, daratulua, giltzak, mailua, kablelarrugailuak), magnitude elektrikoak neurtzeko gailuak (polimetroa, osziloskopioa, kableen analizadorea, korronte zunda), bertsio analogikoan zein digitalean; analizadore logikoa; bit erroreen tasa neurgailua; elikadura iturriak; soldadura eta desoldadura ekipoak eta ekipo multzoak; disko patroiak; diagnostirako "software" eta "hardware"a; konektoreak mekanizatzeko erremintak bai kable ardazkideetan bai zuntz optikoen bidez egindakoetan; laser potentziaren neurgailua; instalaziorako "software"a eta mikroordenadore, periferiko eta ekipo telematikoan erabilerak; ordenadore eta periferikoak, multiproba ekipoa.
Tarteko produktuak eta materialak: kableak (pare kordatua, ardazkidea, zuntz optikoa); osagai elektroniko aktibo eta pasiboak; motore elektriko txikiak (KZ eta urratsez urratsekoak); elementu mekanikoak (torlojoak, poleak, engranajeak) interkonexio elementuak (terminalak, konektoreak); mikroordenadoreetarako modulu txartelak (serie eta paralelo S/I, bideo kontroladoreak, diskete eta disko gogorreko kontroladoreak, sare lokaleko txartelak, komunikazio txartelak); oinarrizko periferikoak: teklatuak, monitoreak, saguak, informazioa gordetzeko unitatea; inprimatu eta datuak gordetzeko gai suntsikorrak (diskoak, kartutxoak, zintak) telekomunikaziorako gailu elektronikoak: telefonogune txikiak, erabiltzailearen telefono terminalak, terminal telematikoak (datafonoak, faksimila, bideotex terminalak, modemak); kanalizazioetarako osagaiak.
Lanaren emaitzak: produktuak eta zerbitzuak: telefonia eta interkomunikazio instalazioen konfigurazioari buruzko dokumentazio teknikoa; instalazioen berezitasunek behar dituzten elementu edo unitate lagungarriak; barne telefonia, interfonia eta telematikako instalazioak muntatu eta konpontzea; mikrooordenadore pertsonal edo/eta sare lokaleko instalazioak muntatu eta konpontzea (oinarrizko "hardware" mailan); sistema mikroinformatikoen oinarrizko "software"a instalatu eta mantentzea; ekipo mikroinformatikoak eta beraiei lotutako oinarrizko periferikoak instalatu eta mantentzea (oinarrizko unitateak, monitoreak, inprimagailuak, memoria unitateak); telefonia eta telematikako terminalak konpontzea; telefonogune txikiak konfiguratzea; instalazio boletinak; matxuren gaztiguak (honakoak zehaztuz, gutxienez: matxura mota, aldatu diren osagaiak edo moduluak, emandako denbora).
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: barne telefonia eta interfoniako instalazio txiki bat konfiguratzeko prozedura; instalazio mikroinformatikoetako matxurak aurkitzeko prozedura orokorrak; ekipo elektroniko mikroinformatikoetako matxurak aurkitzea diagnostiko taulen bidez; matxurak diagnostikatzeko prozedurak "software" arloko tresnen bidez; telefonia, telematika eta mikroinformatika ekipo eta terminalak doitzeko prozedurak, elektronikoak, mekanikoak eta elektromekanikoak; osagai elektronikoen soldadura eta desoldadura prozedurak (sartze eta gainazaleko muntatzekoak); ekipo mikroinformatikoak doitzeko prozedurak eta metodoak, tresna patroia eta "software"a erabiliz; kable ardazkideak zein zuntz optikoez egindakoak lotzeko metodoak eta prozedurak.
Informazioa: izaera, mota eta euskarriak: lan aginduak; matxuren deskripzio gaztiguak; produktuen informazio tekniko-komertziala; instalatu edo konpondu beharreko ekipoei buruzko gidaliburu teknikoa; matxuren estatistikei buruzko barneko zerbitzu orriak (ondorio eta karik),ekipo bakoitzeko; ekipoen matxuren "historikoak", paperean zein euskarri informatikoan; ordenadore; eta barne telefoniako sare lokalak instalatzeko proiektuei buruzko dokumentazioa; norbere zein ekipo eta materialen segurtasun arauak; mantenimendu planak.
Arautegi eta arauketa berariazkoak: ekipo informatikoen homologazioari buruzko arautegia; telefonia higikor eta ekipoen homologazioari buruzko arautegia; zerbitzu telematikoaren arautegia.
4. Gaitasun Unitatea: enpresa edo lantegi txiki baten administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea egitea.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
4.1. Enpresa edo tailer txiki bat ezartzeko posibilitatea ebaluatzea, jarduera, negozio bolumena eta helburuak kontuan hartuz.
-Eskura dauden baliabideak, helburuak eta jardueraren ezaugarriak kontuan hartuta enpresa baterako izaera juridiko egokiena hautatu da.
-Bideragarritasun azterketa egin da, honakoak aurreikusita:
.Helburuetarako egokia den antolatzeko egitura.
.Kokapen fisikoa eta jarduketa esparrua (bezero/hornitzaileen arteko distantzia, banaketa bideak, alde horretako arlo inmobiliarioaren prezioak, prospektibako elementuak).
.Eskaera potentziala eta dirusarreren aurreikuspena.
.Finantzatzeko beharrak eta finantzatzeko modurik errentagarriena.
.Proiektuaren errentagarritasuna.
.Enpresa edo jarduerak jasotzen ahal dituzten dirulaguntzak edo/eta laguntzak, administrazio publikoek eskainiak.
-Behar diren giza baliabideen osaketa finkatu da, prestakuntza, esperientzia eta jarrera baldintzak kontuan hartuz, beharrezkoa bada.
4.2. Kontratazio modu egokienak zehaztea enpresa txiki baten tamainua, jarduera eta helburuen arabera.
-Indarra duten kontratazio motak identifikatu dira.
-Enpresaren beharrei erantzuteko kontratu mota egokienak hautatu dira.
4.3. Enpresa txiki bat eratzeko behar den dokumentazioa eta haren jarduera ekonomikoaren garapenak sortutakoa prestatu, kudeatu eta antolatzea.
-Dokumentazioa antolatzeko modu bat zehaztu da, uneoro enpresaren egoera ekonomiko-finantzarioari buruzko informazioa eduki ahal izateko.
-Sortutako dokumentuak: fakturak, albaranak, eskaera oharrak, ganbio letrak, txekeak eta ordainagariak, enpresak ezarritako formatoan egin dira, kasu bakoitzean behar diren datuekin eta indarra duten legeekin bat.
4.4. Produktu edo zerbitzuen salmenta bultzatzea bitarteko edo harreman egokien bidez eta eskatutako merkataritzako jardueraren arabera.
-Promozio planean kontuan hartu da enpresaren ekoizpen ahalmena eta beraren produktu eta zerbitzuak zein bezero motarentzat diren.
-Salmentak handitzearen eta promozioaren kostuaren arteko harremana ezinhobe bihurtzen duen promozio mota hautatu da.
-Azoka eta erakusketetan parte hartuz, produktu edo zerbitzu ezberdinen banaketa bideak ezarri ahal izan dira.
4.5. Hornitzaile, bezero eta organismoekin negoziatzea, merkataritzako eragiketetan baldintza onuragarrienak bilatzen direlarik.
-Hornitzaileekin negoziatzean, kontuan hartu dira: merkatuko prezioak, emateko epeak, kalitateak, garraioa, beharrezkoa bada, deskontuak, eskaeraren bolumena, eta enpresaren egungo likidezia.
-Bezeroei egindako salmenta proposamenetan kontuan hartu dira: etekinen marjinak, kostuko prezioa, bezero motak, salmenta bolumena, ordaintzeko baldintzak, emateko epeak, garraioa, beharrezkoa bada, bermea eta salmenta ondoko atentzioa.
4.6. Bezeroekin, errealak edo potentzialak direla, harreman onak sortu, garatu eta mantentzea.
-Uneoro, enpresaz nahi den irudia transmititu da.
-Bezeroenganako atentzioa gizalegezkoa eta atsegina da, aurreikusitako denbora epean.
-Haren eskaerari ongi erantzun zaio, etorkizuneko harremanak sustatuz.
-Bezeroei interesatzen ahal zaien enpresaren edozein aldaketa edo berrikuntzaren berri eman zaie.
4.7. Denborari zein izaerari dagokionez, enpresa baten legezko betebeharretatik heldu diren ekintzak zein diren jakitea.
-Indarra duten arauek eskatzen dituzten erregistroak identifikatu dira.
-Garatutako jarduera ekonomikoari dagokion egutegi fiskala identifikatu da.
-Denborari zein izaerari dagokionez, lan arloko legezko betebeharrak identifikatu dira: leneko altak eta bajak, nominak eta gizarte aseguruak
b) Lanbide Eremua.
Erabiltzen duen informazioa: dokumentazio administratiboa: fakturak, albaranak, eskaera oharrak, ganbio letrak, txekeak.
Dokumentazioa organismo ofizialekin: lokala irekitzeko baimenak, obra baimena, TC1, TC2 nominak, EJZko alta; kontularitza liburu ofizialak eta liburu lagungarriak; bezeroen eta hornitzaileen artxiboak.
Informazioaren tratamendua: organismo ofizialekin egin beharreko tramite administratiboak eta betebeharrak ezagutu beharko ditu, interesatuak berak egiteko edo pertsona edo enpresa espezializatuekin kontratatzeko.
Informazioaren euskarria informatizaturik egon daiteke, merkatuan dauden oinarri-oinarrizko kudeaketa paketeak erabiliz.
Zein pertsonekin izaten dituen harremanak: hornitzaileak eta bezeroak, enpresa edo tailer txikia izatean, oro har, tratatuko dituen bezeroek merkataritzako eragiketa txiki edo ertainak sortuko dituzten eskaerak edo zerbitzuak eginen dituzte; gestoriak.
1.2. Lanbide gaitasunaren bilakaera.
1.2.1. Faktore teknologiko, antolamenduzko eta ekonomikoen aldaketak.
Ondoren aipatzen dira kotsumorako produktu elektronikoen arlo dinamikoan aurreikusten ahal diren hainbat aldaketa, tratatzen ari garen figuraren gaitasunean eragina izanen dutenak.
-Kontsumorako ekipoetan eta beraiei lotutako instalazioetan gertatzen ari diren aldaketa teknologikoak oso azkarrak dira. Guztien gainetik nabarmentzen dira gainazaleko muntatze teknikak (SMT), sistema digital eta mikroprozesatuak, teknologia optikoak (irakurgailuak, grabagailuak eta zuntzak) telekomunikazio higikorrak eta informazioa tratatzeko sistemen eta telekomunikazio sistemen integrazioa.
-Aurreikusitakoaren arabera, betiko lantegi txikiek zerbitzu enpresei utziko diete lekua, eta azken horiek eskakizun berriei erantzunen diete, arloan etengabe agertzen diren kontsumorako ekipo elektronikoen aukera berriak eta beraiei loturiko instalazioak barne.
-Egungo enpresa gehienetan sartzea, etorkizunean seguraski gehituz joanen dena, informazioaren teknologia berriak, (informatika eta telekomunikazioak) produkzio bide anizkoi eta erabilpen masibokotzat ulertuta, batetik, eta komunikazioen arloan gertatzen ari den liberalizazio progresiboa, bestetik, bidea ematen ari dira, gero eta nabarmenkiago, telekomunikazio eta informatika arloetako zerbitzu enpresak eguneratu eta sortzeko. Enpresa horiek, gainera, gutxika-gutxika bezeroek etengabe eskatzen dituzten produktu eta zerbitzuetan espezializatuz joanen dira.
1.2.2. Lanbide jardueretako aldaketak.
-Eskuzko lanen prozedurek iraun ezezik, gero eta konplexuagoak izanen dira, beraiei lotutako produkzio bideekin batera teknologia berrietan oinarritutako material eta eragingailuak erabiliko baitituzte (gainazaleko muntatzea duten osagai elektronikoen soldadura eta desoldadura (SMD), teknologia digital eta mikroprozesatuetan oinarritutako ekipoen parametroen neurketa, teknologia optikoak eta prezisioko mekanika).
-Matxurak dignostikatzeko teknika berriak gehitzen dira, "hardware" eta "software" motako erreminta konbinatuen erabilpenean oinarrituak. Teknika horiek profesional honen jardueran erabili beharreko prozeduretan berariazko aldaketak eraginen dituzte.
-Bere jarduera kontsumorako ekipo elelktronikoetan eta beraien lotutako instalazioetan jartzeak eskatuko ditu, gero eta nabarmenkiago, fidagarritasun eta kalitate bermeak egindako eskuhartzeetan bai eta jarduketa epe laburragoak ere konponketa bidezkotzeko, ekipo horien kostuak murrizteko joera baitado.
1.2.3. Prestakuntzako aldaketak.
-Prestakuntza arloko beharrak profesional honek bere jarduketan eskaini behar dituen produktu elektroniko berezien eta zerbitzuen ondorio dira. Erabiltzen diren material, ekipo eta teknika berezien bilakaera arinak eta produktu berriak etengabe agertzeak jarraiko prestakuntza eskatzen die teknikariei, gaitasun mailari, eta ondorioz beren lanbideari, eutsi ahal izateko.
-Bereziki, teknologia berriak eta beraiei lotutako teknika bereziak erabiltzeak, bai eta informazioa tratatzeko ekipo eta telekomunikazio ekipoen sartzeak ere, jarraiko prestakuntza eskatzen dute honakoetan: teknologia digital, mikroprozesatu eta optikoetan eta matxurak diagnostikatzeko "software" eta "hardware" motako erreminta konbinatuen erabilpenean.
-Jarduketa eta eskuhartzeen fidagarritasunaren prestakuntzari, kalitate aldetik, eman beharreko xedea da horren eta bezerotik hain hurbil dagoen jarduera mota honetan duen garrantziaren osotarako kontzepzioa lortzea.
-Norbere zein ekipo eta materialen segurtasunez arautegia ezagutu eta aplikatu beharko ditu bere jarduketetan, lantegian zein kanpoan, bai eta beraren jarduera erregulatzen duten arautegiak eta dokumentazio bereziak ere.
1.3. Kokapena produkzio ingurunean.
1.3.1. Lanbide eta lan ingurunea.
Profesional hau kontsumorako ekipo elektronikoen zein beraiei lotutako instalazioen burutzapen eta mantenimendu azpiarloetan sartzen da (zerbitzuen arloa).
Honako azpiarloetan bereziki, jardun ahal izanen du:
-Soinu ekipoen konponketa.
-TB eta bideo ekipoen konponketa.
-Ekipo mikroinformatikoen konponketa.
-Telekomunikazio ekipo terminalen konponketa.
-Barneko telefonia, megafonia eta interfoniako instalazioen burutzapen eta mantenimendua.
-TBko antenen, lurrekoen zein parabolikoen, instalazioen burutzapen eta mantenimendua.
-Ekipo mikroinformatikoen eta sare lokaletako "hardware" instalazioen burutzapen eta mantenimundua.
Azpiarlo hauen enpresa-egitura, enpresa txiki eta ertainetan, eta zerbitzu teknikoetan merkataritza marka jakin baten ordezkaritzarekin edo gabe, konfiguratzen da bereziki.
1.3.2. Ingurune funtzional eta teknologikoa.
Sartzen den enpresa motaren arabera, teknikari honek bere arlo teknologikoko instalazioetan burutzapen eta mantenimendu lanak eginen ditu, proiektu xumeak ere eginen dituela. Halaber, kontsumorako ekipo elektronikoen mantenimendua eginen du, eginkizun horietako jarduera kaleko teknikari edo lantegiko teknikari gisa garatuz, dela besteren kontura lan eginez dela enpresa txiki bat administratu eta kudeatuz.
Honako instalazioetan jardunen du bereziki: soinu, telefonia, TBko lurreko zein satelite bidezko antenak eta mikoinformatikoetan.
Kontsumo ekipoetan jardunen du, soinu TBko hargailuen bideograbagailu eta bideo kamaren, ekipo mikroinformatiko eta periferikoen telekomunikazio terminalen arloetan eta antzeko kontsumo ekipoetan. Ekipo horiek teknologia anitzak erabiltzen dituzte, eta joera handia dute sistema digital eta mikroprozesatuak erabiltzeko eta, gero eta gehiago, sistema optikoak, honakoak ere barru direlarik: prezisioko sistema mekanikoak, integrazio eskala handiko osagai elektronikoak eta gainazaleko muntatze teknologiak eta, beraz, teknikak eta beraiei lotutako prozedura bereziak erabiltzeko joera handiz.
Eginbehar eta lanpostu eredu garrantzitsuenak:
Adibidez, lanbide orientazioari begira, jarraian lanbide edo lanpostu batzuk aipatzen dira, tituluaren profilean definitutako gaitasuna eskuratuz gero egiten ahal direnak:
Soinu ekipoen teknikari konpontzailea. Soinu instalazioetako teknikaria. Irrati eta TB hargailuen eta antzeko ekipoen teknikari konpontzailea. Irrati eta TBko teknikari antenaria. Ordenadore eta ekipo lagungarrietako teknikaria. Ekipo telefoniko eta telematikoen instalatzaile-muntatzailea. Telefono instalazioen konpontzailea. Elektratresnen konpontzailea.
2. Curriculuma
2.1. Heziketa zikloaren helburu orokorrak:
.Kontsumorako ekipo elektronikoen burutzapen eta mantenimendua egitea (megafonia, telefonia, antenak, mikroordenadoreak eta sare lokalak), beharreko erremintak, materialak eta tresneria erabiliz, lanbide jarduera egokiak eskatzen dituen kalitatea eta segurtasunarekin jokatuz.
.Kontsumorako soinu eta irudi ekipo elektronikoak, ekipo elektroniko mikroinformatikoak eta telekomunikazio terminalak mantentzea, beharreko erremintak, materialak eta tresneria erabiliz, lanbide jarduera egokiak eskatzen dituen kalitatea eta segurtasunarekin jokatuz.
.Kontsumorako ekipo elektronikoen mantenimendu eta beraiei lotutako instalazioen arloan burututako lanen eragiketa eta kontrolari buruzko informazioa eta, oro har, lengoaia sinbolikoa interpretatu eta ulertzea.
.Bere eskumenen barruko ekipo elektronikoetako instalazio elektroteknikoen proiektu txikiak garatzeko beharreko dokumentazio tekniko eta administratiboa prestatzea, bitarteko eta tresna egokiak erabiliz eta indarreko arautegi elektroteknikoan ezarritako prozedura eta arauak aplikatuz.
.Kontsumorako ekipo elektronikoen mantentze prozesuak eta ekipo horiei lotutako instalazioen burutzapen prozesuak aztertzea, lan faseen arteko elkarreragina eta sekuentzia logikoa ere ulertuz, eta fase horien eta material, ekipo eta bitarteko lagungarrien eta horietako bakoitzean esku hartzen duten teknika berezien artean dauden korrespondentziak behatuz, ezarritako kalitate eta segurtasuneko baldintzak errespetatuz.
.Lan baldintzek norberaren eta ingurunearen osasunean sortzen ahal dituzten ondorioez sentsibilizatzea, lan egiteko baldintzak hobetzeko, neurri zuzentzaile eta babespen egokiak erabiliz.
.Industri jarduera arautu eta baldintzatzen duen lege, ekonomi eta antolaketa markoa ulertzea, lan harremanetatik heldu diren eskubideak eta betebeharrak identifikatuz, ezarritako prozedurei jarraiki eta gertatzen ahal diren akatsen kasuan eraginkortasunez jarduteko gaitasuna eskuratuz.
.Lanbidea betetzearekin zerikusia duten informazio eta prestakuntza lortzeko bidea erabili eta bilatzea, horiek kontsumorako ekipo elektronikoen eta beraiei lotutako instalazioen mantenimenduko arloa ezagutu eta bertan sartzeko aukera emanen baitiote, bai eta bere lanbide gaitasunak arloaren aldaketa teknologiko eta antolaketakoetara moldatzeko eta bilatzekoa ere.
2.2. Lanbide moduluak.
1. lanbide modulua: Soinu ekipoak.
Iraupena: 176 ordu.
1. Gaitasun Unitateari lotua: soinu ekipo elektronikoak instalatu eta mantentzea
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
1.1. Soinu instalazioak aztertu eta beraien tipologiaren arabera sailkatzea, fenomeno akustikoak eta elektroakustikoak eta instalazioen ezaugarri diren parametro eta elementuak erlazionatuz.
.Soinuaren oinarrizko abiaburuak (izaera, soinu uhina, propagazio abiadura, intentsitate eta altuera, tonua), funtsezko magnitudeak eta neurketa unitateak (frekuentzia, uhin luzera) azaltzea.
.Fenomeno akustiko eta elektroakustikoekin zerikusia duten ezaugarri akustiko garrantzitsuenak deskribitzea (zarata maila, soinu presioa, isladapen denbora, oihartzuna, isolamendua, transmisioa, soinuaren absortzioa).
.Instalazio elektroakustiko motak sailkatu eta beraien ezaugarri bereziak definitzea, kokapena (leku irekiak edo itxiak), xedea (banaketa, errefortzu akustikoa) eta konexio mota (goi eta behe inpedantzia) zein diren kontuan harturik.
.Instalazio akustikoek osatzen dituzten osagaiak deskribitzea.
.Ereduzko instalazio elektroakustiko baten etapa bakoitzean soinu seinaleek izaten duten prozesua azaltzea.
1.2. Soinu instalazio txikiak instalatzea, kasuan-kasuan irtenbiderik egokiena hartuz, irizpide desberdinen arabera.
.Lekuaren ezaugarri akustikoek, instalazio motak, gehieneko prezioek eta abarrek definitutako soinu instalazio baten konfigurazioaren alegiazko kasu praktiko batean:
-Konfiguratu behar den instalazioaren zehaztapen funtzional, tekniko eta ekonomikoak interpretatzea.
-Instalazioa konfiguratzeko aukera desberdinak prestatzea, materialak eta beharreko ekipoak erlazionatuz, instalazioaren zehaztapenekin bat etorriz.
-Katalogo tekniko-komertzialak oinarri, ezarritako zehaztapen funtzional, tekniko eta ekonomikoak betetzen dituzten ekipo eta materialak hautatzea.
-Instalazioa konfiguratzeko behar diren kalkuluak (potentziak, eroaleen ebakidura, inpedantziak) egitea.
-Konfiguratu den instalazioa muntatzean segitu beharreko prozesua dokumentatzea, bitarteko egokiak eta formato normalizatua erabiliz: planoak, eskemak, probak eta doikuntzak, materialen zerrendak eta muntaketa plana).
-Balizko bezero batentzako dokumentazioa prestatzea, (aurrekontua eta funtzionamendu eta artapen jarraibideak) bitarteko egokiak eta formato normalizatua erabiliz.
1.3. Soinu instalazioak muntatzeko behar diren eragiketak egitea.
.Kasu praktiko batean, soinu instalazio baten muntaketa itxuratuz:
-Soinu instalazioaren dokumentazio teknikoa interpretatzea (planoak, eskemak, muntaketa jarraibideak), sinbologia eta osatzen duten elementuak identifikatuz.
-Instalazioaren funtzionamendua azaltzea.
-Instalazioaren elementuak eta materialak identifikatzea, eskemetan agertzen diren sinboloak eta elementu errealak erlazioantuz.
-Muntaketa egiteko behar diren erremintak hautatzea.
-Erabiliko diren elementuak eta materialak prestatzea, prozedura normalizatuei jarraikiz.
-Behar diren erremintak eta tresnak trebe erabiltzea, eskatutako kalitate eta segurtasunarekin.
-Kanalizazioak muntatzea eta kable eta ekipoak konexionatzea, funtzionalitatea eta fidagarritasuna ziurtatuz.
-Behar diren probak eta doikuntzak egitea, instalazioaren dokumentazioan zehaztutakoari jarraikiz.
-Instalazioaren parametroak (bozgorailuen inpedantzia, konpentsazio sistemak, potentzia akustikoa, diafonia, lurrera jartzea) neurtu eta konprobatzea, dokumentazioan jasotako zehaztapenekin bat datozela egiaztatuz.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
1.4. Soinu instalazioetako matxurak aurkitzeko behar diren eragiketak diagnostikatu eta egitea.
.Soinu instalazioen ohiko matxuren ezaugarriak eta tipologia azaltzea.
.Soinu instalazioetako matxurak aurkitzeko erabiltzen diren teknika orokorrak eta bitarteko bereziak (sonometroa, zarata arrosako generadorea) deskribitzea.
.Soinu instalazio bateko matxuren itxurapenezko kasu praktiko batean:
-Matxuraren zantzuak identifikatzea, instalazioan sortzen dituen ondorioengatik karakterizatuz.
-Soinu instalazioari buruzko dokumentazioa interpretatzea, dagozkion bloke funtzionalak, seinale elektrikoak eta parametro bereziak identifikatuz.
-Matxuraren balizko kariari buruz hipotesi bat egitea gutxienez, instalazioan aurkitu diren zantzuekin erlazionatuz.
-Matxuraren karia edo kariak sumatzeko eskuhartze plana egitea.
-Instalazioaren parametroak neurtu eta interpretatzea, behar diren doitzeak eginez beraren dokumentazioarekin bat, tresna egokiak erabiliz eta prozedura normalizatuak aplikatuz.
-Instalazioaren konponketa norbere zein ekipoen eta beraien dokumentazioan gomendatutako materialen segurtasun arauak errespetatuz egiten da, beti ere lanbide jarduera onaren jarraibideak segituz.
-Matxura sortu duen bloke funtzionala, modulua edo osagaiak lokalizatzea, horretarako behar diren aldaketak eta ordezkatzeak eginez, finkatutako kalitatearekin, prozedura normalizatuei jarraikiz eta denbora egokian.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
1.5 Soinu ekipo elektronikoen egitura fisikoa eta ezaugarri funtzional eta teknikoak aztertzea.
.Soinu ekipo elektroniko motak sailkatzea, egiten duten berariazko funtzioa (soinu eta seinalea tratatzeko iturriak) eta teknologia (analogikoa eta digitala) zein diren kontuan harturik.
.Soinu ekipo elektroniko mota bakoitzaren ezaugarriak zehazten dituzten funtsezko parametroak definitzea (soinu eta seinalea tratatzeko iturriak).
.Seinalea tratatzeko ekipoen (nahasgailuak, anplifikadoreak, ekualizadoreak) blokeen diagrama egitea.
.Seinalea tratatzeko ekipoak (nahasgailuak, anplifikadoreak, ekualizadoreak) osatzen dituzten bloke funtzionaletako bakoitzean seinaleak jasaten duen tratamendua deskribitzea.
.Seinalea tratatzeko ekipoen (nahasgailuak, anplifikadoreak, ekualizadoreak) eskemak aztertzeko alegiazko kasu praktiko batzuetan, bloke funtzional bakoitzaren funtzionamendua deskribitzea.
.Audioa hartu, grabatu eta erreproduzitzeko ekipo bakoitzari dagokion blokeen diagrama egitea (irrati hargailuak, zinta irakurgailuak, disko trinkoen irakurgailuak -CD-).
.Audioa hartu, grabatu eta erreproduzitzeko ekipoak (irrati hargailuak, zinta eta disko trinkoen irakurgailuak), osatzen dituzten bloke funtzionaletako bakoitzean seinaleak jasaten duen tratamendua deskribitzea.
.Audioa hartu, grabatu eta erreproduzitzeko ekipoen (irrati hargailuak, zinta eta disko trinkoen -CD- irakurgailuak) eskemak aztertzeko alegiazko kasu praktiko batzuetan, bloke funtzional bakoitzaren funtzionamendua deskribitzea.
1.6. Soinu ekipoen izaera elektromekanikoko matxurak diagnostikatzea eta konpontzeko behar diren eragiketak egitea.
.Soinu ekipoen izaera elektromekanikoko matxuren tipologia eta ezaugarriak azaltzea.
.Soinu ekipoen izaera elektromekanikoko matxurak aurkitzeko erabiltzen diren teknika orokorrak eta bitarteko bereziak (magnitude mekanikoen neurgailuak, zinta eta disko patroiak) deskribitzea.
.Soinu ekipoen izaera elektromekanikoko matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko erabiltzen den prozesu orokor eta sistematikoa deskribitzea.
.Audio zinta irakurtzeko/grabatzeko unitate baten kasu praktiko batean:
-Dokumentazioa interpretatzea (eskema elektrikoak, matxuren zuhaitza, eta doitzeko jarraibideak), osatzen duten azpimultzoak eta elementu mekanikoak identifikatuz.
-Zinta irakurtzeko/grabatzeko unitatea osatzen duten elementu mekanikoetako bakoitzak betetzen duen funtzioa deskribitzea.
-Egin behar den eragiketa bakoitzerako egokiak diren erreminta, tresna eta patroiak hautatzea.
-Muntaketa eta desmuntaketa eragiketak kalitate nahikoarekin egitea, langileriaren segurtasun neurriak eta multzo mekanikoaren elementuak zainduz.
-Multzo mekanikoaren parametroak neurtu eta doitzea, ekipoaren dokumentazioan zehaztutakoarekin bat, kasuan-kasuan tresna egokiak erabiliz.
.Soinu ekipo baten izaera elektromekanikoko matxuren itxurapenezko kasu praktiko batean:
-Matxuraren zantzuak identifikatzea, ekipoan sortzen dituen ondorioengatik karakterizatuz.
-Soinu ekipoari buruzko dokumentazioa (eskema elektrikoak, matxuren zuhaitza, eta doitzeko jarraibideak), azpimultzo mekanikoak identifikatuz.
-Matxuraren balizko kariari buruz hipotesi bat egitea gutxienez, ekipoan aurkitu diren zantzuekin erlazionatuz.
-Matxuraren karia edo kariak sumatzeko eskuhartze plana egitea.
-Parametro mekanikoak (indarra, eszentrikotasuna, lerrokatzeak) neurtu eta interpretatzea, behar diren doikuntzak eginez, ekipoaren dokumentazioarekin bat, tresna egokiak erabiliz eta prozedura normalizatuak aplikatuz.
-Matxura sortu duen elementua lokalizatzea, horretarako behar diren aldaketak eta ordezkatzeak eginez, finkatutako kalitatearekin, prozedura normalizatuei jarraikiz eta denbora egokian.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak).
1.7. Soinu ekipoetako izaera elektronikodun matxurak diagnostikatzea eta konpontzeko behar diren eragiketak egitea.
.Soinu ekipoetan sarrien gertatzen diren izaera elektronikodun matxurak sailkatzea.
.Soinu ekipoetako izaera elektronikodun matxurak aurkitzeko erabiltzen diren teknika orokorrak eta bitarteko bereziak (osziloskopioa, zinta eta disko patroiak) deskribitzea.
.Kasu praktiko batean, soinu instalazio baten matxura itxuratuz:
-Matxuraren zantzuak identifikatzea, ekipoan sortzen dituen ondorioengatik karakterizatuz.
-Soinu ekipoari buruzko dokumentazioa (eskema elektrikoak, matxuren zuhaitza, eta doitzeko jarraibideak), bloke funtzionalak, seinale elektrikoak eta ekipoaren ezaugarri diren parametroak identifikatuz.
-Matxuraren balizko kariari buruz hipotesi bat egitea gutxienez, ekipoan aurkitu diren zantzuekin erlazionatuz.
-Matxuraren karia edo kariak sumatzeko eskuhartze plana egitea.
-Seinale elektronikoak eta ekipoaren parametroak (tentsioa, intentsitatea, egoera logikoak, distortsioa, inpedantziak, irabazpena) neurtu eta interpretatzea, behar diren doitzeak eginez, ekipoaren dokumentazioarekin bat, tresna egokiak erabiliz eta prozedura normalizatuak aplikatuz.
-Matxura sortu duen bloke funtzionala, modulua edo osagaiak lokalizatzea, horretarako behar diren aldaketak eta ordezkatzeak eginez, finkatutako kalitatearekin, prozedura normalizatuei jarraikiz eta denbora egokian.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak).
b) Edukiak.
.Akustika eta elektroakustika:
-Soinua. Izaera eta ezaugarriak.
-Soinuaren propagazioa.
-Soinuaren difusioa.
-Instalazio elektroakustikoen parametroak: transduktoreen inpedantzia, potentzia akustikoa, diafonia eta abar.
-Neurketa tresnak. Ezaugarriak.
.Instalazio elektroakustikoen osagaiak: ezaugarriak eta tipologia:
-Soinu iturriak.
-Transduktore elektroakustikoak: mikrofono eta bozgorailuak.
-Seinaleak tratatu eta banatzeko ekipo elektronikoak.
-Kableak eta interkonexio elementuak: konexio blokeak, terminalak eta konektoreak.
-Instalazioetarako kanalizazioak.
-Pantaila akustikoak.
.Instalazio elektroakustikoak:
-Instalazio txikiak konfiguratzea. Instalazioak leku itxietan eta haize zabalean.
-Instalazioei buruzko dokumentazioa. Sinbologia eta irudikatze grafiko normalizatuak.
-Instalazioen muntaketa: instalazioak muntatzeko erremintak eta makinak.
-Muntaketa teknikak eta prozedurak.
-Probak eta doikuntzak. Neurketak egiteko tresneria eta prozedurak. Segurtasun arauak.
-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzea.
.Audio seinalea tratatzeko ekipoak. Ezaugarri funtzional eta teknikoak. Tipologia:
-Audiofrekuentzia seinalearen ezaugarriak.
-Audiofrekuentzia seinaleak tratatzeko ekipo elektronikoak:
-Potentzia aurreanplifikadore eta anplifikadoreak: konfigurazioak, dokumentazio teknikoa, osagaiak eta seinalearen prozesua.
-Ekualizadoreak: konfigurazioak, dokumentazio teknikoa, osagaiak eta seinalearen prozesua.
-Nahasgailuak: konfigurazioak, dokumentazio teknikoa, osagaiak eta seinalearen prozesua.
-Efektu bereziak: konfigurazioak, dokumentazio teknikoa, osagaiak eta seinalearen prozesua.
-Soinu ekipoak muntatu eta doitzeko erreminta eta tresnak.
-Soinu ekipoetako neurketak egiteko tresneria eta prozedurak.
-Segurtasun arauak.
-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzea.
.Irratiaren emisio eta hartze ekipoak. Ezaugarri funtzional eta teknikoak. Tipologia:
-Irrati frekuentzia seinalearen ezaugarriak. Irratifrekuentzia espektroa.
-Modulazio sistemak: ezaugarriak eta erabilpen eremuak.
-Irrati emisorea eta hargailua: konfigurazioak, dokumentazio teknikoa, osagaiak eta seinalearen prozesua.
-Irrati hargailuak: konfigurazioak, dokumentazio teknikoa, osagaiak eta seinalearen prozesua.
-Irratiaren funtzio digitalak. Sintonia automatikoa.
-Irrati ekipoak muntatu eta doitzeko erreminta eta tresnak.
-Irrati ekipoetako neurketak egiteko tresneria eta prozedurak.
-Segurtasun arauak.
-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzea.
.Zinta magnetiko gaineko audio grabagailu eta erreproduzitzaileak. Ezaugarri funtzional eta teknikoak. Tipologia:
-Grabazio magnetikoa eta zintak.
-Zinta magnetiko gaineko grabazio eta erreprodukzio ekipo analogikoak.
-Zinta magnetiko gaineko grabagailu/erreproduzitzaileen elektromekanika.
-Zinta magnetiko gaineko grabazio eta erreprodukzio prozesu analogikoa: blokeen diagrama eta zirkuituak. Seinalearen prozesua.
-Zinta magnetiko gaineko grabazio eta erreprodukzio ekipo digitalak. Zinta irakurgailuak.
-Zinta magnetiko gaineko grabazio eta erreprodukzio prozesu digitala: blokeen diagrama eta zirkuituak. Seinalearen prozesua.
-Grabazio eta erreprodukzio ekipoak muntatu eta doitzeko erreminta eta tresnak.
-Grabazio eta erreprodukzio ekipoetako neurketak egiteko tresneria eta prozedurak. Patroiak eta tresna bereziak.
-Segurtasun arauak.
-Matxurak diagnostikatzea eta kokatzea.
.Teknologia optikodun audio ekipo digitalak. Ezaugarri funtzional eta teknikoak. Tipologia:
-Disko trinkoko (CD) erreprodukzio ekipoak. Blokeen diagramak eta zirkuituak. Seinalearen prozesua.
-Teknologia optikodun audio ekipo digitalen elektromekanika.
-Disko trinkoen irakurgailuak muntatu eta doitzeko erremintak eta tresnak.
-Disko trinkoen irakurgailuak muntatu eta doitzeko neurketa tresnak eta prozedurak.
-Segurtasun arauak.
-Disko trinkoko (CD) ekipoeen matxurak diagnostikatu eta aurkitzea.
.Kontrolerako sistema digitalak:
-Ezaugarri funtzional eta teknikoak. Tipologia.
-Kontrol funtzioak.
-Gailuak (teklatuak eta pantailak) eta zirkuituak.
-Urrutiko kontrola: urrunerako aginte tresnen emisore eta hargailuak.
-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzea.
2. lanbide modulua: Irudi ekipoak.
Iraupena: 198 ordu.
2. Gaitasun Unitateari lotua: TB eta bideo ekipo elektronikoak instalatu eta mantentzea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
2.1. TBrako antena instalazioak, lurrekoak zein satelite bidezkoak, aztertzea.
.Antena instalazio motak sailkatzea, hartze sistema, seinalea banatzeko tipoa eta anplifikazio sistema zein diren kontuan harturik, beraien ezaugarriak deskribituz.
.Antena kolektiboaren instalazioa, TB lurretik zein satelite bidez hartzekoa, osatzen duten elementuak zerrendatzea, funtzioa, tipologia eta ezaugarri orokorrak deskribituz.
.Antena kolektiboaren, lurrekoa zein satelite bidezkoa; instalazioaren ebakidura bakoitza (hartze sistema, buruko ekipoa eta banaketa sistema) karakterizatzen duten parametro garrantzitsuenak zehaztea.
.Lurreko eta satelite bidezko antena kolektibo baten instalazio itxuratuaren kasu praktiko batean:
-Instalazio mota, osatzen duten elementuak eta ekipoak identifikatzea, dokumentazio teknikoa interpretatuz, benetako osagaiak eta eskemetan agertzen diren sinboloak erlazionatuz.
-Instalazioa bloke funtzionaletan eskematizatzea, osatzen dituzten elementu bakoitzaren funtzioa eta ezaugarriak deskribituz.
-Behar diren ziurtapenak egitea, instalazioa osatzen duten ekipo eta materialek beraren dokumentazioan finkatutakoa betetzen dutela egiaztatuz.
-Instalazioaren parametro berezietan gertatzen ahal diren aldaketak identifikatzea (hartze sisteman, buruko ekipoan eta banaketa sisteman), instalazioaren zenbait elementutan aldaketak suposatuz edo/eta eginez, TB hargailuan sumatutako efektuen eta horiek sortu dituzten karien arteko erlazioa azalduz.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, kalkuluak).
2.2. Antena instalazio txikiak konfiguratzea, kasuan-kasuan irtenbiderik egokiena hartuz, irizpide desberdinen arabera.
.Familia bakarreko etxebizitza baterako lurreko eta satelite bidezko antena instalazio baten konfigurazioaren alegiazko kasu praktiko batean:
-Konfiguratu behar den instalazioaren zehaztapenak interpretatzea.
-Instalazioa konfiguratzeko aukera desberdinak prestatzea, materialak eta beharreko ekipoak erlazionatuz, instalazioaren zehaztapenekin bat etorriz.
-Katalogo tekniko-komertzialak oinarri, ezarritako zehaztapen funtzional, tekniko eta ekonomikoak betetzen dituzten ekipo eta materialak hautatzea.
-Instalazioa konfiguratzeko behar diren kalkuluak (indargabetzeak, irabazpenak, hartualdi eskasenaren seinale maila) egitea.
-Hautatu den instalazioa muntatzean segitu beharreko prozesua dokumentatzea, bitarteko egokiak eta formato normalizatua erabiliz: planoak, eskemak, probak eta doikuntzak, materialen zerrendak eta muntaketa plana.
-Balizko bezero batentzako dokumentazioa prestatzea, (aurrekontua eta funtzionamendu eta artapen jarraibideak) bitarteko egokiak eta formato normalizatua erabiliz.
2.3. Telebistako antena instalazioak muntatzeko behar diren eragiketak egitea.
.Telebistako antena instalazioen tipologia eta ezaugarriak azaltzea (familia bakarrekoak, kolektiboak, lurrekoak eta satelite bidezkoak).
.Zenbait kasu praktikotan, antena (lurrekoa eta satelite bidezkoa) instalazio baten muntaketa itxuratuz:
-Dokumentazio teknikoa interpretatzea (planoak, eskemak, muntaketa jarraibideak), sinbologia eta instalazioa osatzen duten elementuak identifikatuz.
-Instalazioaren elementuak eta materialak identifikatzea, eskemetan agertzen diren sinboloak eta elementu errealak erlazionatuz.
-Muntaketa egiteko behar diren erremintak hautatzea.
-Erabiliko diren elementuak eta materialak prestatzea, prozedura normalizatuei jarraikiz.
-Behar diren erremintak eta tresnak trebe erabiltzea, eskatutako kalitate eta segurtasunarekin.
-Kanalizazioak muntatzea eta kable eta ekipoak konexionatzea, ingurune baldintzak (haizea, tenperatura, hezetasuna eta interferentzia elektromagnetikoak) kontuan hartuz, dauden baliabideak optimizatuz.
-Behar diren probak eta doikuntzak egitea, instalazioaren dokumentazioan zehaztutakoari jarraikiz.
-Instalazioaren parametroak (eremu intentsitatea, seinale/zarata maila, hartualdi eskasenaren seinale maila) neurtu eta konprobatzea, dokumentazioan jasotako zehaztapenekin bat datozela egiaztatuz.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskemak, planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
2.4. Telebistako antena instalazioetako matxurak aurkitzeko behar diren eragiketak diagnostikatu eta egitea.
.Telebistako antena instalazioen (familia bakarrekoak, kolektiboak, lurrekoak eta satelite bidezkoak) ohiko matxuren ezaugarriak eta tipologia azaltzea.
.Antena instalazioetako matxurak aurkitzeko erabiltzen diren teknika orokorrak eta bitarteko bereziak (eremu neurgailua, espektroen analizadorea, inklinometroa) deskribitzea.
.Telebistako antena instalazioetako matxurak aurkitu eta diagnostikatzeko erabiltzen den prozesu orokor eta sistematikoa deskribitzea.
.Antena (lurrekoa eta satelite bidezkoa) instalazio bateko matxuren itxurapenezko kasu praktiko batzuetan:
-Matxuraren zantzuak identifikatzea, telebista hargailuan jasotzen den irudian sortzen dituen ondorioengatik karakterizatuz.
-Instalazioari buruzko dokumentazioa (eskema elektrikoak eta doitzeko jarraibideak) interpretatzea, dagozkion bloke funtzionalak, seinale elektrikoak eta parametro bereziak identifikatuz.
-Matxuraren balizko kariari buruz hipotesi bat egitea gutxienez, instalazioan aurkitu diren zantzuekin erlazionatuz.
-Matxuraren karia edo kariak sumatzeko eskuhartze plana egitea.
-Instalazioaren parametroak (elikadura tentsioa, sarrerako seinalearen maila, irabazpena, azimuta, igotzea) neurtu eta interpretatzea, behar diren doitzeak eginez beraren dokumentazioarekin bat, tresna egokiak erabiliz eta prozedura normalizatuak aplikatuz.
-Matxura sortu duen bloke funtzionala, modulua edo osagaiak lokalizatzea, horretarako behar diren aldaketak eta ordezkatzeak eginez, finkatutako kalitatearekin, prozedura normalizatuei jarraikiz eta denbora egokian.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskemak eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
2.5. Bideo seinalea tratatzeko katea eratzen duten ekipoak aztertzea.
.Bideo seinalea tratatzeko ekipoak sailkatzea, egiten duten berariazko funtzioa (harrera, bideo seinalen grabazio/erreprodukzioa eta irudien grabazioa) zein den kontuan harturik.
.TB hargailuen ezaugarriak eta prestazioak azaltzea.
.Oinarrizko TB hargailu baten blokeen diagrama egitea.
.TB hargailua osatzen duten bloke funtzionaletako bakoitzean seinaleak jasaten duen tratamendua deskribitzea.
.TB hargailuen eskemak aztertzeko alegiazko kasu praktiko batzuetan, bloke funtzional bakoitzaren funtzionamendua deskribitzea.
.Bideo seinaleak grabatu eta erreproduzitzeko ekipoak sailkatzea, beraien tipologiaren arabera.
.Bideo grabazio eta erreprodukzio ekipoen (bideograbagailuak, bideo kamarak) prestazioak eta ezaugarri teknikoak azaltzea.
.Bideo grabazio eta erreprodukzio ekipo bakoitzari (bideograbagailuak, bideo kamarak) dagokion blokeen diagrama egitea.
.Bideo grabazio eta erreprodukzio ekipoak (bideograbagailuak, bideo kamarak) osatzen dituzten bloke funtzionaletako bakoitzean seinaleak jasaten duen tratamendua deskribitzea.
.Bideo grabazio eta erreprodukzio ekipoen (bideograbagailuak, bideo kamarak) eskemak aztertzeko alegiazko kasu praktiko batzuetan, bloke funtzional bakoitzaren funtzionamendua deskribitzea.
2.6. TB hargailuetako matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko behar diren eragiketak egitea.
.Telebista hargailuen ohiko matxuren ezaugarriak eta tipologia azaltzea.
.Telebista hargailuetako matxurak aurkitzeko erabiltzen diren teknika orokorrak eta bitarteko bereziak (bideo generadoreak, osziloskopioa, polimetroa) deskribitzea.
.TB hargailuen matxurak aurkitu eta diagnostikatzeko erabiltzen den prozesu orokor eta sistematikoa deskribitzea.
.Telebista hargailu bateko matxuren itxurapenezko kasu praktikoetan:
-Matxuraren zantzuak identifikatzea, telebista hargailuan sortzen dituen ondorioengatik karakterizatuz.
-Instalazioari buruzko dokumentazioa (eskema elektrikoak, matxuren zuhaitza eta doitzeko jarraibideak) interpretatzea, dagozkion bloke funtzionalak, seinale elektrikoak eta parametro bereziak identifikatuz.
-Matxuraren balizko kariari buruz hipotesi bat egitea gutxienez, telebista hargailuan aurkitu diren zantzuekin erlazionatuz.
-Matxuraren karia edo kariak sumatzeko eskuhartze plana egitea.
-Hargailuaren parametroak neurtu eta interpretatzea, behar diren doitzeak eginez berari buruzko dokumentazioarekin bat, tresna egokiak erabiliz eta prozedura normalizatuak aplikatuz.
-Matxura sortu duen bloke funtzionala, modulua edo osagaiak lokalizatzea, horretarako behar diren aldaketak eta ordezkatzeak eginez, finkatutako kalitatearekin, prozedura normalizatuei jarraikiz eta denbora egokian.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
2.7. Bideo ekipoen (grabagailuak-erreproduzitzaileak eta kamarak) izaera elektromekanikoko matxurak diagnostikatzea eta konpontzeko behar diren eragiketak egitea.
.Bideo ekipoen izaera elektromekanikoko matxuren tipologia eta ezaugarriak azaltzea.
.Bideo ekipo grabadore/erreproduzitzaileetako izaera elektromekanikoko matxurak aurkitzeko erabiltzen diren teknika orokorrak eta bitarteko bereziak (zinta patroiak, tentsio neurgailuak, kalibragailuak) deskribitzea.
.Bideo ekipo grabadore/erreproduzitzaileetako izaera elektromekanikoko matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko erabiltzen den prozesu orokor eta sistematikoa deskribitzea.
.Bideoa irakurtzeko/grabatzeko unitate baten muntatze eta desmuntatze kasu praktiko batean:
-Dokumentazioa interpretatzea (eskema elektrikoak, matxuren zuhaitza, eta doitzeko jarraibideak), osatzen duten azpimultzoak eta elementu mekanikoak identifikatuz.
-Multzo mekanikoaren elementu bakoitzak betetzen duen funtzioa deskribitzea.
-Egin behar den eragiketa bakoitzerako egokiak diren erremintak hautatzea.
-Muntatze eta desmuntatze lanak behar den kalitatearekin egin, eta norbere zein multzo mekanikoaren segurtasun arauak errespetatuz.
-Multzo mekanikoaren parametroak neurtu eta doitzea, ekipoaren dokumentazioan zehaztutakoarekin bat, kasuan kasuko tresna egokiak erabiliz.
.Bideo ekipo grabadore/erreproduzitzaileen izaera elektromekanikoko matxurak itxuratzeko kasu praktiko batzuetan:
-Matxuraren zantzuak identifikatzea, ekipoan sortzen dituen ondorioengatik karakterizatuz.
-Bideo ekipoari buruzko dokumentazioa (eskema elektrikoak, matxuren zuhaitza, eta doitzeko jarraibideak), azpimultzo mekanikoak identifikatuz.
-Matxuraren balizko kariei buruz hipotesi bat baino gehiago egitea, ekipoan aurkitu diren zantzuekin erlazionatuz.
-Matxuraren karia edo kariak sumatzeko eskuhartze plana egitea.
-Parametro mekanikoak (indarra, eszentrikotasuna, lerrokatzeak) neurtu eta interpretatzea, behar diren doitzeak eginez, ekipoaren dokumentazioarekin bat, tresna egokiak erabiliz eta prozedura normalizatuak aplikatuz.
-Matxura sortu duen elementua lokalizatzea, horretarako behar diren aldaketak eta ordezkatzeak eginez, finkatutako kalitatearekin, prozedura normalizatuei jarraikiz eta denbora egokian.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
2.8. Bideo ekipoen (grabagailuak-erreproduzitzaileak eta kamarak) izaera elektronikoko matxurak diagnostikatzea eta konpontzeko behar diren eragiketak egitea.
.Bideo ekipoen izaera elektronikoko matxuren ezaugarriak eta tipologia azaltzea.
.Bideo ekipo grabadore/erreproduzitzaileen izaera elektronikoko matxurak aurkitzeko erabiltzen diren teknika orokorrak eta bitarteko bereziak (zinta patroiak, bideo sorgailua, argi kaxak) deskribitzea.
.Bideo ekipo grabadore/erreproduzitzaileen izaera elektronikoko matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko erabiltzen den prozesu orokor eta sistematikoa deskribitzea.
.Bideo ekipoetan ohikoen diren izaera elektronikoko matxurak sailkatzea.
.Bideoa ekipo baten izaera elektronikoko matxurak itxuratzeko kasu praktiko batzuetan:
-Matxuraren zantzuak identifikatzea, ekipoan sortzen dituen ondorioengatik karakterizatuz.
-Bideo ekipoari buruzko dokumentazioa (eskema elektrikoak eta doitzeko jarraibideak) interpretatzea, dagozkion bloke funtzionalak, seinale elektrikoak eta parametro bereziak identifikatuz.
-Matxuraren balizko kariari buruz hipotesi bat egitea gutxienez, bideo ekipoan aurkitu diren zantzuekin erlazionatuz.
-Matxuraren karia edo kariak sumatzeko eskuhartze plana egitea.
-Ekipoaren seinale elektronikoak eta parametroak (seinale inguratzailea, konmutazio bulkadak, tentsioak, mailak, distortsioa, faseak) neurtu eta interpretatzea, behar diren doikuntzak eginez beraren dokumentazioarekin bat, tresna egokiak erabiliz eta prozedura normalizatuak aplikatuz.
-Matxura sortu duen bloke funtzionala, modulua edo osagaiak lokalizatzea, horretarako behar diren aldaketak eta ordezkatzeak eginez, finkatutako kalitatearekin, prozedura normalizatuei jarraikiz eta denbora egokian.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
b) Edukiak.
.Telebista ingurunea:
-Telebistako estudioa.
-Irudiak hartzea.
-TB seinaleak emititzea.
.Irrati komunikazioak:
-Bideo seinaleen ezaugarriak.
-Lurreko eta satelite bidezko telekomunikazioak.
-Bideo eta audio seinaleak transmititzeko erabiltzen diren modulazio sistemak.
-Lurreko eta satelite bidezko TB seinaleetarako irrati frekuentzien espektroa.
.Antenak eta transmisio lineak. Funtzioak, ezaugarriak eta tipologia:
-TB seinaleen transduktoreak: antenak. Tipologia.
-Irrati uhinen barreiatze ezaugarriak.
-TB seinaleak hartzeko erabiltzen diren antenen parametro bereziak: direktibitatea, irabazpena, inpedantzia berezia, erantzun kurba, unitateak etab.
-Seinaleen barreiatzea transmisio lineetan. Kable ardazkideak. Erabilpen praktikorako ezaugarriak.
-Transmisio lineen parametro bereziak (indargabetzea db-tan, inpedantzia, etab.
-Transmisio lineak antenekin akoplatzea. R.O.E.aren neurketa.
.Antenen instalazioa. Tipologia eta ezaugarriak:
-Instalazio txikiak konfiguratzea: banakakoak, kolektiboak, kanal finkoko TVSAT, tarteko frekuentziako TVSAT. Dokumentazioa. Prozedura informatikoak. Sinbologia eta irudikatze grafiko normalizatuak. Antena instalazioen parametro bereziak: antenaren inpedantzia, orientazioa, zarata, anplifikadoreen irabazpena; hartuneen seinalearen maila etab.
-Lurreko eta satelite bidezko antena instalazioak araupetu dituen arautegia.
.Lurreko eta satelite bidezko antena instalazioen osagaiak. Ezaugarriak eta tipologia:
-Hartze sistemetan erabiltzen diren materialak: seinaleak jasotzeko sistema: elementuak, parabolak, hagak, dorreak eta muntatze osagarriak. Ekipo: elikadura iturriak, nahasgailuak, aurreanplifikadoreak, indargetzaileak, iragazkiak, ekualizadoreak, bihurgailuak, anplifikadoreak. Banaketarako elementuak: deribadoreak, banagailuak, hartze kutxak, banaketa sarea; kableak eta interkonexio elementuak; kanalizazioak.
-Antena instalazioak muntatzea. Muntatzeko erremintak eta makinak. Teknikak eta muntatze prozedurak. Probak eta doikuntzak. Neurketarako tresneria (eremu intentsitatearen neurgailua e. a.) eta prozedurak. Segurtasun arauak.
-Antena instalazioak eraikitzea.
-Matxurak diganostikatu eta lokalizatzea.
.TB hargailua. Tipologia eta ezaugarriak:
-Koloretako telebistaren arauak eta sistemak. Kolorimetria. Seinaleen kodeketa. PAL sistema. Bertsioak. Ezaugarriak.
-TB seinalea. Osatzen duten atalen deskripzioa. TB seinale konposatua. Luminantzia, krominantzia eta sinkronismo seinaleak.
-Bideo eta soinu seinaleen demodulazioa.
-TB hargailu oinarrizkoa. Bloke funtzionalak: Elikaduura iturriak: konfigurazioak, zirkuituak, osagaiak eta funtzionamendua. Seinale prozesamendua: konfigurazioak, zirkuituak, osagaiak eta funtzionamendua. Deflexioen sistema: konfigurazioak, zirkuituak, osagaiak eta funtzionamendua. Erabiltzailearen aginte tresnak ekipoan zein urruneko tresnan.
-TB sistema digitalak: NICAM, DUAL, TELETEXT, PIP, Pantailako datuak (OSD), 100Hz.
-Bereizmen handiko telebista. Sistema teknikoak. Arautegia.
-TB hargailuak muntatu eta doitzeko erreminta eta tresnak.
-TB ekipo hargailuak mantentzeko erabiltzen diren neurketa tresnak eta prozedurak. Neurketa patroiak. Koloretako barra normalizatuak. Doikuntza kartak.
-Matxurak dignostikatu eta aurkitzea.
.Bideo seinaleen grabazioa eta erreprodukzioa:
-Zinta magnetiko gaineko bideo seinaleen grabazioaren oinarriak eta formatoak.
-Bloke funtzionalak: Bideo prozesua eta audio prozesua.
-Elektromekanika: zinten karga eta arrastea, serboak, kontrol sistema.
-Bideo seinaleen grabazio eta erreprodukzio ekipoak muntatu eta doitzeko erremintak eta tresnak.
-Bideo seinaleen grabazio eta erreprodukzio ekipoak mantentzeko erabiltzen diren neurketa tresnak eta prozedurak. Neurketa patroiak.
-Segurtasun arauak.
-Matxurak dignostikatu eta aurkitzea.
.Bideo kamarak:
-Irudi hargailuak
-Bideo eta audio seinaleen prozesua.
-Sinkronismoen generadorea, ekorketak eta zirkuitu asoziatuak.
-Seinalea tratatzeko zirkuituak.
-Optikaren kontrola.
-Monitorea eta mikrofonoa.
-Elektromekanika: zinta karga eta arrastea, sistema serbokontrolatuak, kontrol sistema.
-Bideo kamarak muntatu eta doitzeko erremintak eta tresnak.
-Bideo kamarak mantentzeko erabiltzen diren neurketa tresnak eta prozedurak. Neurketa patroiak.
-Segurtasun arauak.
-Matxurak dignostikatu eta aurkitzea.
3. lanbide modulua: Informazio sistema elektronikoak.
Iraupena: 128 ordu.
3. Gaitasun Unitateari lotua: ekipo elektroniko mikroinformatikoak eta telekomunikazio terminalak instalatu eta mantentzea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
3.1. Sistema mikroinformatiko baten egitura fisikoak aztertzea.
.Informazioa tratatzeko sistema elektronikoen garrantzia eta erabilpen eremuak azaltzea.
.Ingurune mikroinformatikoa konfiguratzen duten elementuak funtzionalki deskribitzea (unitate zentrala eta oinarrizko periferikoak), horietako bakoitzaren funtsezko ezaugarriak eta betetzen duten funtzioa azalduz.
.Ekipo mikroinformatikoaren oinarrizko unitatearen barne egitura azaltzea, beraren ebakidura funtzionalak zerrendatu eta deskribituz (mikroprozesadorea, RAM eta ROM memoriak, busak, periferikoen kontroladorea, Serie/paraleloko sarrerak/irteerak, estandarrak) eta beraien arteko erlazioak.
.Oinarrizko sitema mikroinformatiko baten interkonexio fisikoaren kasu praktiko batean:
-Ingurune mikroinformatikoaren osagai guztiak identifikatu eta aurkitzea.
-Interkonektatu behar diren ekipoen informazio teknikoa interpretatzea, irudikatze sinbolikoak eta benetako gailuak identifikatuz.
-Ekipo mikroinformatikoaren oinarrizko unitatearen barneko elementuen konexioak egitea (RAM memoria, kontrol txartelak, biltegiratze unitateak).
-Unitate zentralaren eta kanpoko periferiko oinarrizkoen (monitorea, teklatua, inprimagailua, sagua) arteko konexioak egitea.
-Ekipo mikroinformatikoaren instalazioa burutzea, energia elektrikoaren hornikuntza egokia konprobatuz, finkatutako segurtasun baldintzetan (interferentzia elektromagnetikoak, tenperatura, hezetasuna, lurrerako hartuneak).
-Ekipo mikroinformatikoaren eta periferikoen abioan jarri eta konfiguratzeko probak egitea.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala).
3.2. Ekipo mikroinformatikoetan erabiltzen diren egitura logikoak aztertzea.
.Sistema mikroinformatikoaren egitura logiko orokorra azaltzea (sistema eragilea, programazio lengoaiak, aplikazio programak), beraren tipologia, betetzen dituen funtzioak eta aplikazio eremu nagusiak deskribituz.
.Erabiltzaile bakarreko ekipo mikroinformatikoaren sistema eragilearen ezaugarriak eta betetzen dituen funtzioak zerrendatzea.
.Ingurune mikroinformatikoan erabiltzen diren aplikazio orokorreko programa nagusien ezaugarriak eta erabilerak deskribitzea (testu prozesadorea, datutegien antolatzaileak, kalkulu orriak).
.Sistema mikroinformatikoa erabiltzean beharreko baliabideak deskribitzea (artxiboak, laneko diskoak, segurtasun kopiak, inprimaketarako gai suntsikorrak), beraien tipologia eta erabilera ohikoenak azalduz.
3.3.Erabiltzaile bakarreko ekipo mikroinformatikoen sistema eragilearen aginduak eta egiturak trebe erabiltzea.
.Sistema eragilearen aginduak erabiltzeko kasu praktikoetan:
-Eragiketak egitea biltegiratze unitateekin (formateatu, kopiatu, ezabatu, egiaztatu).
-Eragiketak egitea azpidirektorioekin (sortu, ezabatu, egitura bistaratu).
-Sarrera/irteerako eragiketak egitea, iragazki eta hodien teknikak erabiliz.
-Oinarrizko testu editorea erabiltzea, fitxeroak editatzeko.
-Erlo-prozesaketa (BATCH tratamendua) bidezko fitxategi exekutagarriak prestatzea.
-Erabiltzaile bakarreko sistema eragilea instalatu eta konfiguratzea ekipo mikroinformatiko batean, eskatutako parametroak sartuz (memoria, sarrera biltegiratze unitate birtualak), ekipoaren ezaugarri fisikoak eta emanen zaizkion erabilerak zein diren kontuan hartuz.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, azalpen funtzionala).
3.4. Sistema telefoniko eta telematikoak aztertzea, beraietan erabiltzen diren oinarrizko egiturak, teknologiak eta teknikak azalduz.
.Telefonia sare konmutatuaren egitura hierarkikoa azaltzea, maila bakoitzaren (lokala, primarioa, sekundarioa) eta karakterizatzen dituzten zentral moten (hirikoa, terminala, tandema) ezaugarriak zerrendatuz.
.Konmutazio telefonikoaren abiaburuak deskribitzea, erabiltzen diren teknikak azalduz (zirkuituen konmutazioa, mezuak eta paketeak).
.Komunikazio telefonikoan erabiltzen den seinaleztapen sistemak betetzen dituen oinarrizko funtzioak zerrendatzea.
.Komunikazio telefonikoa eta telematikoaren abiaburuak deskribitzea, erabiltzen diren teknika eta transmisio bitartekoak (kable ardazkideak, pareenak eta zuntz optikoaren bidez egindakoak) azalduz.
.Transmisio sistemek erabiltzen dituzten multiplexazio teknikak azaltzea, sistema desberdinak deskribituz (frekuentzia edo denbora kontuan hartuz) eta bakoitzaren ezaugarriak zerrendatuz.
.Oinarrizko komunikazio telefonikoaren prozesuan ezartzen diren faseak deskribitzea.
.Telefono motak, beraien funtzionamendurako oinarriak eta ezaugarri garrantzitsuenak azaltzea.
.Telefonia pribatuko sistema nagusiak zerrendatzea (multilineak, PABX), beraien ezaugarriak eta jarduteko eremurik esanguratsuenak deskribituz.
.Telefonia higikorraren abiaburuak deskribitzea, erabiltzen diren sistemak zerrendatuz (NMT450, TACS900 eta GSM), beraien ezaugarriak, teknologiak eta bilakaera adieraziz.
.Datuen transmisioan erabiltzen diren "modem"en funtzioa eta ezaugarriak deskribitzea, erabilitako modulazio teknikak (ASK, FSK, PSK) eta transmisio hori erregulatzen duten arauak azalduz.
.Transmisio mota desberdinak azaltzea (serie eta paraleloan, sinkrona eta asinkrona), erabilitako moduak deskribituz (bakuna, duplexa, erdiduplexa).
.Datu sareen motak (lokalak eta area zabalekoak) zerrendatzea, tipologiak, erabili diren transmisio arauak eta jarduketa eremu ohikoenak deskribituz.
.Gehien erabiltzen diren zerbitzu telematikoak deskribitzea (faksimila, bideotexa, datafonoa) eta beraien jarduteko eremua.
.Zerbitzu Integratuen Sare Digitalaren (ZISD) funtsezko ezaugarriak gaingiroki deskribitzea.
b) Edukiak.
.Ordenadorea eta informazioaren tratamendu elektronikoa:
-Informazioaren egitura digitala.
-Informazioaen tratamendua eta bilketa.
-Informazioa tratatzeko sistema informatikoen egitura orokorra.
.Erabiltzaile bakarreko sistema mikroinformatikoaren arkitektura fisikoa:
-Erabiltzaile bakarreko sistema informatikoaren oinarrizko arkitektura.
-Unitate zentrala: egitura, tipologia eta ezaugarriak; barne elementu periferikoak.
-Memoriak, kontrol txartelak, biltegiratze unitateak, funtzioa eta ezaugarriak; instalazioa eta konfiguratzea.
-Kanpo periferikoak; teklatuak, monitoreak, sagua, funtzioa eta ezaugarriak; instalazioa eta konfigurazioa.
-Kanpora komunikatzeko elementuak: Serie eta paralelo komunikazioak.
.Informatikan erabiltzen diren egitura logikoak:
-Oinarrizko "software"a: sistema eragileak, funtzioa eta ezaugarriak, programazio lengoaiak: tipologia eta aplikazioak.
-Izaera orokorreko aplikazio programak: testu prozesadorea, datutegia, kalkulu orriak, pakete integratuak.
-Erabilera programa.
.DOS sistema eragilea:
-Egitura eta ezaugarriak, instalazio prozedurak.
-Artxibo eta direktorioak: Oinarrizko kontzeptuak.
-Agindu eta komandoak: eragiketak direktorio, artxibo eta diskoekin.
-Ingurune grafikoa.
-Segurtasun informatikoa. Birus informatikoak.
.Telefonia sistemaren oinarriak:
-Sare telefonikoa: egitura hierarkikoa.
-Konmutazio sistemak: oinarri eta prozedurak; erabiltzen diren teknologiak.
-Transmisio sistemak: oinarriak; erabiltzen diren teknikak; ekipo eta transmisio bitartekoak.
-Telefonoa: komunikazio prozesua; oinarrizko funtzionamendua; ezaugarriak eta tipologia.
-Konmutazio zentral pribatuak: multilinea eta PABX sistemak.
-Telefonia higikorra: ezaugarriak eta erabiltzen diren teknologiak.
.Sistema telematikoen oinarriak:
-Datu transmisioen abiaburuak. "Modem"a.
-Interfase eta protokoloak: kontzeptu, mota eta arauak.
-Datu sareak: tipologia eta ezaugarriak; sare lokalak.
.Zerbitzu telematikoak. Funtzioa eta zaugarriak. Aplikazio eremuak:
-Faksimila, datafonoa, bideotexa.
.Zerbitzu Integratuen Sare Digitalaren (ZISD) sarrera.
4. lanbide modulua: Ekipo mikroinformatikoak eta telekomunikazio terminalak.
Iraupena: 198 ordu.
3. Gaitasun Unitateari lotua: ekipo elektroniko mikroinformatikoak eta telekomunikazio terminalak instalatu eta mantentzea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
4.1. Barne telefonia eta teleinformatika instalazioak aztertzea
.Barne telefoniako instalazioak sailkatzea beraien tipologiaren arabera.
.Barne telefoniako instalazioen prestazioak eta ezaugarri teknikoak azaltzea.
.Barne telefoniako instalazio bati dagokion bloke diagrama egitea.
.Barne telefoniako instalazioa osatzen duten zati funtzionaletako bakoitzean seinaleak jasaten duen tratamendua deskribitzea.
.Instalazio teleinformatikoak sailkatzea beraien tipologiaren arabera.
.Instalazio teleinformatikoen prestazioak eta ezaugarri teknikoak azaltzea.
.Ereduzko instalazio teleinformatiko bati dagokion blokeen diagrama egitea.
.Instalazio teleinformatikoa osatzen duten zati funtzionaletako bakoitzean seinaleak jasaten duen tratamendua deskribitzea.
4.2. Barne telefoniako instalazio txikiak konfiguratzea, kasuan-kasuan irtenbiderik egokiena hartuz, irizpide desberdinen arabera.
.Linea kopuruak, luzapenek, hartuneen banaketak eta gehieneko prezioek definitutako barne telefoniako instalazio baten konfigurazioaren alegiazko kasu praktiko batean:
-Konfiguratu behar den instalazioaren zehaztapenak interpretatzea.
-Instalazioa konfiguratzeko aukera desberdinak prestatzea, materialak eta beharreko ekipoak erlazionatuz, instalazioaren zehaztapenekin bat etorriz.
-Instalazioa konfiguratzeko behar diren kalkuluak (distantziak, galerak) egitea.
-Hautatu den instalazioa muntatzean segitu beharreko prozesua dokumentatzea, bitarteko egokiak eta formato normalizatua erabiliz: planoak, eskemak, proba eta doikuntzak, materialen zerrendak eta muntaketa plana.
-Balizko bezero batentzako dokumentazioa prestatzea, (aurrekontua eta funtzionamendu eta artapen jarraibideak) bitarteko egokiak eta formato normalizatua erabiliz.
4.3. Barne telefoniako instalazioak muntatzeko behar diren eragiketak egitea.
.Kasu praktiko batean, barne telefoniako instalazio txiki baten muntaketa itxuratuz:
-Dokumentazio teknikoa interpretatzea (planoak, eskemak, muntaketa jarraibideak), sinbologia eta instalazioa osatzen duten elementuak identifikatuz.
-Instalazioaren elementuetako bakoitzak betetzen duen funtzioa deskribitzea.
-Instalazioaren elementuak eta materialak identifikatzea, eskemetan agertzen diren sinboloak eta elementu errealak erlazionatuz.
-Muntaketa egiteko behar diren erremintak hautatzea.
-Erabiliko diren elementuak eta materialak prestatzea, prozedura normalizatuei jarraikiz.
-Behar diren erremintak eta tresnak trebe erabiltzea, eskatutako kalitate eta segurtasunarekin.
-Kanalazizazioak muntatzea eta kable eta ekipoak konexionatzea, ingurune baldintzak (tenperatura, hezetasuna eta interferentzia elektromagnetikoak) kontuan hartuz, dauden baliabideak optimizatuz.
-Telefonogunearen programazioa egitea, berari buruzko dokumentazioan zehaztutako prozedurari eta erabiltzailearen eskakizunei jarraikiz.
-Behar diren probak eta doikuntzak egitea, instalazioaren dokumentazioan zehaztutakoari jarraikiz.
-Instalazioaren parametroak neurtu eta konprobatzea, dokumentazioan jasotako zehaztapenekin bat datozen egiaztatuz.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beroriek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskemak, planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
4.4. Instalazio teleinformatikoak muntatzeko behar diren eragiketak egitea.
.Kasu praktiko batean, instalazio teleinformatiko baten muntaketa itxuratuz, (adibidez: ordenadoreen sare lokala):
-Dokumentazio teknikoa interpretatzea (planoak, eskemak, muntatze jarraibideak), sinbologia eta instalazioa osatzen duten elementuak identifikatuz.
-Instalazioaren elementu bakoitzak betetzen duen funtzio deskribitzea.
-Instalazioaren elementuak eta materialak identifikatzea, eskemetan agertzen diren sinboloak eta elementu errealak erlazionatuz.
-Muntaketa egiteko behar diren erremintak hautatzea.
-Erabiliko diren elementuak eta materialak prestatzea, prozedura normalizatuei jarraikiz.
-Behar diren erremintak eta tresnak trebe erabiltzea, eskatutako kalitate eta segurtasunarekin.
-Kanalizazioak muntatzea eta kable eta ekipoak konexionatzea, ingurune baldintzak (tenperatura, hezetasuna eta interferentzia elektromagnetikoak) kontuan hartuz, dauden baliabideak optimizatuz.
-Behar diren probak eta doikuntzak egitea, instalazioaren dokumentazioan zehaztutakoari jarraikiz.
-Instalazioaren parametroak neurtzea, dokumentazioan jasotako zehaztapenekin bat datozen egiaztatuz.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskemak, planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
4.5. Ekipo mikroinformatikoak (unitate zentrala) eta oinarrizko periferikoak (monitorea, teklatua,eta inprimagailua) aztertzea.
.Unitate zentralak sailkatzea, beraien arkitektura, bus eta erabiltzen duten prozesadorearen arabera.
.Unitate zentralen prestazioak eta ezaugarri teknikoak azaltzea.
.Ereduzko unitate zentral bati dagokion blokeen diagrama funtzionala egitea.
.Unitate zentrala osatzen duten bloke funtzionaletako bakoitzean seinaleak jasaten duen tratamendua deskribitzea.
.Oinarrizko periferiko mikroinformatikoak sailkatzea (monitorea, teklatua eta inprimagailua) beraien tipologiaren arabera.
.Periferiko mikroinformatikoen (monitorea eta inprimagailua) prestazioak eta ezaugarri teknikoak azaltzea.
.Oinarrizko periferiko mikroinformatiko (monitorea, teklatua eta inprimagailua) bakoitzari dagokion blokeen diagrama egitea.
.Sistema minkroinformatikoaren monitore baten eskemak aztertzeko alegiazko kasu praktiko batean, bloke funtzional bakoitzaren funtzionamendua deskribitzea.
.Sistema minkroinformatikoaren inprimagailu baten eskemak aztertzeko alegiazko kasu praktiko batean, bloke funtzional bakoitzaren funtzionamendua deskribitzea.
4.6. Ekipo telefonikoak (telefonoak eta erantzungailu automatikoak) eta telematikoak (datafonoak eta faksimil-terminala) aztertzea.
.Ekipo telefonikoak (telefonoak eta erantzungailu automatikoak) sailkatzea, beraien tipologiaren arabera.
.Ekipo telefonikoen (telefonoak eta erantzungailu automatikoak) prestazioak eta ezaugarri teknikoak azaltzea.
.Erantzungailu automatikoa duen telefono generiko baten blokeen diagrama egitea.
.Erantzungailu automatikoa duen telefonoa osatzen duten bloke funtzionaletako bakoitzean seinaleak jasaten duen tratamendua deskribitzea.
.Ekipo telefoniko (erantzungailu automatikoa duen telefonoa) baten eskema aztertzeko alegiazko kasu praktiko batean, bloke funtzionaletako bakoitzaren funtzionamendua deskribitzea.
.Terminal telematikoak (datafonoa, faksimila) sailkatzea, beraien tipologiaren arabera.
.Terminal telematikoen (datafonoa, faksimila) prestazioak eta ezaugarri teknikoak azaltzea, beraien tipologiaren arabera.
."Modema"ren blokeen diagrama eta funtzionamendurako abiaburuak azaltzea.
.Ereduzko datafonoari dagokion blokeen diagrama egitea.
.Ereduzko faksimilari dagokion blokeeen diagrama egitea.
.Terminal telematiko baten (datafonoa) eskema aztertzeko alegiazko kasu praktiko batean, bloke funtzionaletako bakoitzaren funtzionamendua deskribitzea.
.Terminal telematiko baten (faksimila) eskema aztertzeko alegiazko kasu praktiko batean, bloke funtzionaletako bakoitzaren funtzionamendua deskribitzea.
4.7. Telefonia eta teleinformatika instalazioetako "hardware" arloko matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko behar diren eragiketak egitea.
.Barne telefonia eta telematika instalazioetan ohikoak diren "hardware" matxuren ezaugarriak eta tipologia azaltzea.
.Barne telefonia eta telematika instalazioetako matxurak aurkitzeko erabiltzen diren teknika orokorrak eta bitarteko bereziak (erreflektometroa, potentzia optikoaren neurgailua) deskribitzea.
.Barne telefonia eta telematika instalazioetako matxurak aurkitu eta diagnostikatzeko erabiltzen den prozesu orokor eta sistematikoa deskribitzea.
.Barne telefonia eta telematika instalazio bateko "hardware" arloko matxuren itxurapenezko zenbait kasu praktikotan:
-Matxuraren zantzuak identifikatzea, instalazioan sorten dituen ondorioengatik karakterizatuz.
-Instalazioari buruzko dokumentazioa (eskema elektrikoak eta konfiguraziorako jarraibideak) interpretatzea, dagozkion bloke funtzionalak, seinale elektrikoak eta parametro bereziak identifikatuz.
-Matxuraren balizko kariari buruz hipotesi bat egitea gutxienez, instalazioan aurkitu diren zantzuekin erlazionatuz.
-Matxuraren karia edo kariak sumatzeko eskuhartze plana egitea.
-Instalazioaren parametroak neurtu eta interpretatzea, behar diren doitzeak eginez beraren dokumentazioarekin bat, tresna egokiak erabiliz eta prozedura normalizatuak aplikatuz.
-Matxura sortu duen bloke funtzionala, modulua edo osagaiak lokalizatzea, horretarako behar diren aldaketak eta ordezkatzeak eginez, finkatutako kalitatearekin, prozedura normalizatuei jarraikiz eta denbora egokian.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskemak, planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
4.8. Ekipo mikroinformatiko eta barne telefoniako telefonoguneetako "software" arloko matxura txikiak diagnostikatu eta aurkitzeko behar diren eragiketak egitea.
.Ekipo mikroinformatikoen ohiko "software" matxuren ezaugarriak eta tipologia azaltzea.
.Barne telefoniako telefonoguneetako ohiko "software" matxuren ezaugarriak eta tipologia azaltzea.
.Ekipo mikroinformatikoen "software" matxurak aurkitzeko erabiltzen diren teknika orokorrak eta bitarteko bereziak (diagnostikorako "software"a, biruskontrako programak) deskribitzea.
.Barne telefoniako telefonoguneetako "software" matxurak aurkitzeko erabiltzen diren teknika orokorrak eta bitarteko deskribitzea.
.Ekipo mikroinformatikoen "software" matxurak aurkitu eta diagnostikatzeko erabiltzen den prozesu orokor eta sistematikoa deskribitzea.
.Barne telefoniako telefonoguneetako "software" matxurak aurkitu eta diagnostikatzeko erabiltzen den prozesu orokor eta sistematikoa deskribitzea.
.Barne telefoniako telefonogune bateko "software" motako matxuren itxurapenezko kasu praktikoetan:
-Matxuraren zantzuak identifikatzea, terminal telefonikoetan sortzen dituen ondorioengatik karakterizatuz.
-Ekipo eta instalatuta dagoen "software"ari buruzko dokumentazioa interpretatzea, dagozkien bloke funtzionalak eta parametro bereziak identifikatuz.
-Matxuraren balizko kariari buruz hipotesi bat egitea gutxienez, ekipoetan aurkitu diren zantzuekin erlazionatuz.
-Matxuraren karia edo kariak sumatzeko eskuhartze plana egitea.
-Ekipoaren parametroak bistaratu eta interpretatzea, behar diren aldaketak eginez, ekipo edo "software"ari buruzko dokumentazioarekin bat, tresna egokiak erabiliz eta prozedura normalizatuak aplikatuz.
-Matxura sortu duen bloke funtzionala, programa edo/eta parametro akastunak lokalizatzea, horretarako behar diren aldaketak eta ordezkatzeak eginez, finkatutako kalitatearekin, prozedura normalizatuei jarraikiz eta denbora egokian.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak).
.Ekipo mikroinformatiko baten "software" motako matxuren itxurapenezko kasu praktikoetan:
-Matxuraren zantzuak identifikatzea, ekipoan sortzen dituen ondorioengatik karakterizatuz.
-Ekipo eta instalatuta dagoen "software"ari buruzko dokumentazioa interpretatzea, dagozkien bloke funtzionalak eta parametro bereziak identifikatuz.
-Matxuraren balizko kariari buruz hipotesi bat egitea gutxienez, ekipoan aurkitu diren zantzuekin erlazionatuz.
-Matxuraren karia edo kariak sumatzeko eskuhartze plana egitea.
-Ekipoaren parametroak bistaratu eta interpretatzea, behar diren aldaketak eginez, ekipo edo "software"ari buruzko dokumentazioarekin bat, tresna egokiak erabiliz eta prozedura normalizatuak aplikatuz.
-Matxura sortu duen bloke funtzionala, programa edo/eta parametro akastunak lokalizatzea, horretarako behar diren aldaketak eta ordezkatzeak eginez, finkatutako kalitatearekin, prozedura normalizatuei jarraikiz eta denbora egokian.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak).
4.9. Ekipo mikroinformatiko, periferiko eta telekomunikazio terminalen izaera elektromekanikoko matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko behar diren eragiketak egitea.
.Ekipo mikroinformatiko, periferiko eta telekomunikazio terminalen izaera elektromekanikoko matxuren tipologia eta ezaugarriak azaltzea.
.Ekipo mikroinformatiko, periferiko eta telekomunikazio terminalen izaera elektromekanikoko matxurak aurkitzeko erabiltzen diren teknika orokorrak eta bitarteko bereziak deskribitzea.
.Ekipo mikroinformatiko, periferiko eta telekomunikazio terminalen izaera elektromekanikoko matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko erabiltzen den prozesu orokor eta sistematikoa deskribitzea.
.Inprimagailu baten muntatze eta desmuntatze kasu praktiko batean:
-Dokumentazioa interpretatzea, eratzen duten azpimultzoak eta elementu mekanikoak identifikatuz.
-Multzo mekanikoaren elementu bakoitzak betetzen duen funtzioa deskribitzea.
-Egin behar den eragiketa bakoitzerako egokiak diren erremintak hautatzea.
-Muntatze eta desmuntatze lanak behar den kalitatearekin egin, eta norbere zein multzo mekanikoaren segurtasun arauak errespetatuz.
-Multzo mekanikoaren parametroak neurtu eta doitzea, ekipoaren dokumentazioan zehaztutakoarekin bat, kasuan kasuko tresna egokiak erabiliz.
.Telekomunikazio ekipo terminal baten (datafonoa edo faksimila) izaera elektromekanikoko matxurak itxuratzeko kasu praktiko batean:
-Matxuraren zantzuak identifikatzea, ekipoan sortzen dituen ondorioengatik karakterizatuz.
-Ekipoari buruzko dokumentazioa interpretatzea (eskema elektrikoak, matxuren zuhaitza, eta doitzeko jarraibideak), eratzen duten azpimultzo mekanikoak identifikatuz.
-Matxuraren balizko kariei buruz hipotesi bat egitea gutxienez, ekipoan aurkitu diren zantzuekin erlazionatuz.
-Matxuraren karia edo kariak sumatzeko eskuhartze plana egitea.
-Parametro mekanikoak (indarrak, lerrokatzeak) neurtu eta interpretatzea, behar diren doitzeak eginez, ekipoaren dokumentazioarekin bat, tresna egokiak erabiliz eta prozedura normalizatuak aplikatuz.
-Matxura sortu duen elementua lokalizatzea, horretarako behar diren aldaketak eta ordezkatzeak eginez, finkatutako kalitatearekin, prozedura normalizatuei jarraikiz eta denbora egokian.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak).
4.10. Ekipo mikroinformatiko, periferiko eta telekomunikazio terminalen izaera elektromekanikoko matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko behar diren eragiketak egitea.
.Ekipo mikroinformatiko, periferiko eta telekomunikazio terminalen izaera elektronikoko ohiko matxurak sailkatzea.
.Ekipo mikroinformatiko, periferiko eta telekomunikazio terminalen matxurak aurkitzeko erabiltzen diren teknika orokorrak eta bitarteko bereziak (diagnostiko txartelak, RS232aren analizadorea) deskribitzea.
.Ekipo mikroinformatiko, periferiko eta telekomunikazio terminalen izaera elektronikoko matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko erabiltzen den prozesu orokor eta sistematikoa deskribitzea.
.Ekipo mikroinformatiko, periferiko eta telekomunikazio terminal baten izaera elektromekanikoko matxurak itxuratzeko zenbait kasu praktikotan:
-Matxuraren zantzuak identifikatzea, ekipoan sortzen dituen ondorioengatik karakterizatuz.
-Ekipoari buruzko dokumentazioa (eskema elektrikoak eta doitzeko jarraibideak) interpretatzea, dagozkion bloke funtzionalak, seinale elektrikoak eta parametro bereziak identifikatuz.
-Matxuraren balizko kariei buruz hipotesi bat baino gehiago egitea, ekipoan aurkitu diren zantzuekin erlazionatuz.
-Matxuraren karia edo kariak sumatzeko eskuhartze plana egitea.
-Ekipoaren seinale elektronikoak eta parametroak (tentsioa, intentsitatea, egoera logikoak, inpedantziak) neurtu eta interpretatzea, behar diren doitzeak eginez beraren dokumentazioarekin bat, tresna egokiak erabiliz eta prozedura normalizatuak aplikatuz.
-Matxura sortu duen bloke funtzionala, modulua edo osagaiak lokalizatzea, horretarako behar diren aldaketak eta ordezkatzeak eginez, finkatutako kalitatearekin, prozedura normalizatuei jarraikiz eta denbora egokian.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskemak, planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
b) Edukiak.
.Barne telefoniako instalazioak:
-Instalazio txikiak konfiguratzea: telefonoguneak eta telefono terminalak. Instalazioen dokumentazioak. Sinbologiak eta irudikatze grafiko normalizatuak.
-Barne telefoniako instalazioak muntatzea: instalazioak muntatzeko erremintak eta tresnak. Ekipo eta material lagungarriak. Muntaketa teknikak eta prozedurak. Probak eta doitzeak. Neurketarako tresneria eta prozedurak. Segurtasun arauak.
-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzea.
.Sare lokaleko instalazio mikroinformatikoak:
-Sare lokalen oinarrizko tipologia: bus, uztai eta izarrean. Elementu eta ezaugarriak.
-Instalazioei buruzko dokumentazioa: Sinbologia eta irudikatze grafiko normalizatuak.
-Sare lokaletako instalazio mikroinformatikoak muntatzea: instalazioak muntatzeko erremintak eta tresnak; ekipo eta material lagungarriak: txartelak, kableak, zuntz optikoak.
-Teknika eta prozedura konexionatuak eta lotuneak. Probak eta doikuntzak.
-Neurketa tresneria eta prozedurak. Segurtasun arauak.
-Informatika aretoa, ezaugarri orokorrak.
-"Fisiko" motako matxurak diagnostikatu eta aurkitzea.
.Ekipo mikroinformatikoaren oinarrizko unitatea. Tipologia eta ezaugarriak. Instalazio eta konfigurazioa:
-Mikroordenadorearen arkitektura estandarra. Mikroprozesadoreak, busak eta barne periferikoak.
-Informazioa gordetzeko gailuak: memoriak eta disko unitateak.
-Kontrol txartelak eta txartel bereziak. Aplikazioak.
-Interkonexioak. Muntatzea eta desmuntatzea. Instalazio eta konfigurazio prozedurak.
-Ekipo mikroinformatikoen oinarrizko unitateak eta barne periferikoak muntatu eta doitzeko erreminta eta tresnak.
-Ekipo mikroinformatikoen oinarrizko unitateko neurketa tresnak eta prozedurak.
-Segurtasun arauak.
-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzea.
.Ekipo mikroinformatikoaren periferikoak:
-Teklatuak, monitoreak eta inprimagailuak: tipologia, arkitektura eta elektronika.
-Monitoreak. Mota eta ezaugarri funtzional eta teknikoak: izpi katodikodun hodietan pantailaratzea (TCR). Kristal likidozko pantaila pantailak (LCD). Bideo seinaleen ezaugarriak. Modulu funtzionalak: elikadura iturriak, seinaleen prozesaketa, deflexio sistemak.
-Dokumentazio teknikoa: eskema eta zirkuituak.
-Bideo monitoreetan erabiltzen diren estandarrak.
-Inprimagailuak. Mota eta ezaugarri funtzional eta teknikoak: imprimaketa sistemak (talkazkoa, tintazkoa, laserra). Sistema elektromekaniko eta optikoak. Modulu funtzionalak: elikadura iturriak, seinaleen prozesaketa etab. Dokumentazio teknikoa: eskemak eta zirkuituak. Oinarrizko unitatearekin komunikatzeko interfaze motak: seriean eta paraleloan.
-Teklatuak. Mota eta ezaugarri funtzional eta teknikoak: atal mekanikoak. Elementu eta ezaugarriak. Atal elektronikoak. Eskema eta zirkuituak. Oinarrizko unitatearekin komunikatzeko interfazeak.
-Informazioa gordetzeko unitate magnetiko eta optikoak. Mota eta ezaugarri funtzional eta teknikoak: atal mekanikoak. Elementu eta ezaugarriak.
-Atal elektronikoak: eskema eta zirkuituak. Oinarrizko unitatearekin komunikatzeko interfazeak.
-Interkonexioak. Muntatze eta desmuntatzea. Instalazio eta konfigurazio prozedurak.
-Mikroordenadoreetarako ekipo periferikoak muntatu eta doitzeko erremintak eta tresnak.
-Mikroordenadoreetarako ekipo periferikoen neurketa tresnak eta prozedurak.
-Segurtasun arauak.
-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzea.
.Oinarrizko telekomunikazioak:
-Trasmisio analogikorako oinarrizko teknikak.
-Transmisio digitalerako oinarrizko teknikak.
-Transmisio bitartekoak: kable eta zuntz optikoak.
-Interferentziak.
.Ekipo telefonikoak:
-Interkomunikadoreak eta telefono terminalak. Telefoniako ekipo terminal finkoak: ezaugarri funtzional eta teknikoak, eskemak eta zirkuituak. Erantzungailu automatikoa: ezaugarri funtzional eta teknikoak, eskemak eta zirkuituak. Interkomunikadoreak: ezaugarri funtzional eta teknikoak, eskemak eta zirkuituak. Telefonia higikorreko ekipo terminalak: ezaugarri funtzional eta teknikoak, eskemak eta zirkuituak.
-Barne telefoniako telefono guneak. Telefonoguneen tipologia eta ezugarriak. Telefonogune analogiko eta digitalak. Telefonogunearen atalak: egitura fisikoa eta egitura logikoa. Programazioa eta konfigurazioak. Telefonogunearen bloke funtzionalak. Seinalearen prozesua. Telefonoguneen prestazioak. Interkonexioak telefono terminal eta mikroordenadoreekin
-Telefonoguneak eta telefonia eta interkomunikazioko ekipo terminalak muntatu eta doitzeko erremintak eta tresnak.
-Telefonoguneak eta telefonia eta interkomunikazioko ekipo terminalak neurtzeko tresnak eta prozedurak.
-Segurtasun arauak.
-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzea.
.Ekipo telematikoak:
-Modemak, datafonoa, faksimila, bideotexa: arkitektura, tipologia eta ezaugarriak.
-Terminal telematikoak. Modem ekipoak: arauak, ezaugarri funtzional eta teknikoak, eskemak eta zirkuituak. Datafono ekipoak: arauak, ezaugarri funtzional eta teknikoak, eskemak eta zirkuituak. Faksimil ekipoak: arauak, ezaugarri funtzional eta teknikoak, eskemak eta zirkuituak. Bideotext ekipoak: arauak, ezaugarri funtzional eta teknikoak, eskemak eta zirkuituak.
-Ekipo telematikoak muntatu eta doitzeko erremintak eta tresnak.
-Ekipo telematikoen neurketa tresnak eta prozedurak.
-Segurtasun arauak.
-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzea.
5. Lanbide modulua: kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikian.
Iraupena: 88 ordu.
6. Gaitasun Unitateari lotua: Enpresa txiki edo tailer batean administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak burutzea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
5.1. Enpresek hartzen ahal dituzten era juridiko desberdinak, indarrean daudenak, aztertzea, jarduera ekonomikoaren eta eskura dauden baliabideen arabera egokiena zein den adieraziz.
.Jabeen lege erantzukizun gradua zehaztea, enpresaren era juridiko desberdinen arabera.
.Enpresa osatzeko, daukan era juridikoaren arabera, eskatzen diren gutxieneko lege betebeharrak identifikatzea.
.Merkataritza sozietate desberdinetarako legez ezarritako gobernu organoen eginkizunak zehaztea.
.Enpresaren era juridiko desberdinetarako ezarritako zerga tratamendua bereiztea.
.Erkaketa taula batean, enpresa mota juridiko bakoitzerako identifikatutako oinarrizko lege ezaugarriak eskematizatzea.
.Eskura dagoen kapitalari buruzko alegiazko datu batzuetan oinarriturik, onartuko diren arriskuak, enpresaren tamainua eta bazkide kopurua, eta behar denean, era juridiko egokiena aukeratzea, abantailak eta desabantailak azalduz.
5.2. Arloan ohikoenak diren eta indarrean dauden lan kontratu ezberdinak definitzen dituzten ezaugarriak ebaluatzea.
.Lan kontratu mota desberdinen oinarrizko ezaugarriak erkatzea, kontratuaren iraupenari, lanaldi motari, dirulaguntzei eta salbuespenei dagozkien aldeak ezarrik.
.Arloaren errealitatearen gaineko alegiazko kasu batetik abiatuta:
-Alegiazko enpresaren ezaugarrietara eta egoerara hobekien egokitzen diren lan kontratuak zein diren ezartzea.
-Kontratu modalitate bat betetzea.
5.3. Enpresa txiki baten jarduera ekonomikoa garatu, antolatu, tramitatu eta eratzeko behar diren dokumentuak aztertzea.
.Enpresaren jarduera ekonomiko arruntean erabilitako oinarrizko dokumentuen helburua azaltzea.
.Alegiazko datu batzuetan oinarriturik:
-Dokumentu hauek betetzea: faktura, albarana, eskaera oharra, ganbio letra, txekea eta ordainagiria.
-Dokumentuetako bakoitzak enpresan betetzen dituen tramiteak eta ibilbideak.
.Indarra duten legeek enpresa bat eratzeko eskatzen dituzten izapideak aipatzea, eta zehazki, dokumentu bakoitza tramitatzen duen erakundea, denbora eta eskatutako forma.
5.4. Enpresa batek bere jarduera ekonomikoa legez garatzeko merkataritza, zerga eta lan arloetan dituen betebeharrak definitzea.
.Enpresaren trafikoa ukitzen duten zeharkako zergak eta etekinen gaineko zuzenekoak identifikatzea.
.Enpresa indibidual edo kolektibo bati produkzio, merkataritza edo zerbitzuetako jarduera zehatz baten ondorioz dagokion zerga egutegia deskribitzea.
.Alegiazko datu batzuetan oinarriturik, honakoak betetzea: laneko alta eta baja, nomina edo Gizarte Segurantzaren likidazioa.
.Indarra duten arauei jarraikiz, enpresak derrigorrez bete behar dituen liburuak eta agiriak aipatzea.
5.5. Bezero eta hornitzaileekiko harremanetarako teknikak, merkataritzako ereduzko egoerak ebazteko bide ematen dutenak, aplikatzea.
.Bezero eta hornitzaileekin negoziatzeko eta bezeroari kasu egiteko tekniken oinarrizko printzipioak azaltzea.
.Merkatuan dauden produktu edo zerbitzuen eskaintza desberdinetan oinarrituta:
-Horietatik zein den onuragarriena ezartzea, parametro hauen arabera: merkatuko prezioak, emateko epeak, kalitateak, garraioak, deskontuak, eskaera bolumena, ordaintzeko baldintzak, bermea eta salmenta ondoko laguntza.
-Merkatuko prezioak, emateko epeak zehaztea.
5.6. Produktu edo zerbitzuen salmentarako promozio arloan ohikoenak diren formak aztertzea.
.Salmenten promoziorako bitarteko ohikoenak, produktu edo/eta zerbitzu motaren arabera, deskribitzea.
."Merchandising" izenekoaren oinarrizko printzipioak azaltzea.
5.7. Enpresa edo tailer txiki bat sortzeko proiektu bat prestatzea, bideragarritasuna aztertuz eta beharrezkoak diren pausuak azalduz.
.Proiektuak ondokoak bildu behar ditu:
-Enpresaren helburuak eta haren antolaketarako egitura.
-Enpresaren kokapenaren bidezkoketa.
-Aplikatzen ahal den legezko arautegiaren azterketa.
-Finantzaketa plana.
-Merkaturatze plana.
-Proiektuaren errentagarritasuna.
b) Edukiak.
.Enpresa eta haren ingurunea.
-Enpresaren kontzeptu juridiko-ekonomikoa.
-Jardueraren definizioa.
-Enpresaren lokalizazioa, kokapena eta legezko izaria.
.Enpresen era juridikoak:
-Banakako enpresaria.
-Sozietateak.
-Enpresa mota desberdinen azterketa konparatiboa.
.Enpresa baten eraketaren kudeaketa:
-Erakunde ofizialekiko harremanak.
-Eratzeko tramiteak.
-Enpresariendako laguntzak eta dirulaguntzak.
-Finantzaketa iturriak.
.Langileen kudeaketa:
-Arloaren hitzarmena.
-Lan-kontratu mota desberdinak.
-Nomina.
-Gizarte aseguruak.
.Kudeaketa administratiboa:
-Dokumentazio administratiboa.
-Kontularitza eta kontularitza liburuak.
-Inbentarioa eta izakien balorazioa.
-Kostu, etekin eta salmenta prezioaren kalkulua.
.Merkataritzako kudeaketa:
-Merkaturatzearen oinarrizko elementuak.
-Salmenta eta negoziazio teknikak.
-Bezeroarenganako atentzioa.
.Zerga betebeharrak:
-Zerga egutegia.
-Enpresaren jarduna ukitzen duten zerga nagusiak.
-BEZ eta PFEZen likidazioa.
.Enpresa proiektua.
6. Lanbide modulua: lan ekipoaren barreneko harremanak.
Iraupena: 64 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
6.1. Komunikazio teknikak eraginkortasunez erabiltzea jarraibideak eta informazioa jaso eta transmititzeko.
.Komunikazio prozesu baten oinarrizko elementuak deskribitzea.
.Komunikazio prozesuaren etapak sailkatu eta karakterizatzea.
.Komunikazioa oztopatzen duten trabak eta interferentziak identifikatzea.
.Jarraibideak jazotzen diren alegiazko kasu praktikoetan, edukia aztertzea, ondokoak bereiziz:
-Jarraibidearen funtsezko helburua.
-Egiteko dagoen autonomia gradua.
-Lortu beharreko emaitzak.
-Informazioa eman behar zaien pertsonak.
-Nork kontrolatu behar duen jarraibidea betetzen den ala ez, bai eta nola eta noiz ere.
.Zenbait lan, eragiketa edo mugimenduren burutzapen praktikoa transmititzea, komunikazioaren eraginkortasuna egiaztatuz.
.Egoeren ahozko deskripzio zehatzarekiko eta hizkuntzaren erabilera zuzenarekiko interesa erakustea.
6.2. Gatazkei aurre egin eta haren eskumenen esparruaren barruan, lan talde baten inguruan sortzen diren arazoak konpontzea.
.Kasu praktikoetan, gatazka bat sortzen duten arazoak, faktoreak eta arrazoiak identifikatzea.
.Negoziazioaren kontzeptua eta elementuak zehaztea.
.Arazoentzako konponbideak bilatzean irmotasun eta iraunkortasuna erakustea.
.Datu eta iritziak bereiztea.
.Jarrera hartzean, norbere kasuan zein besteenean, arrazoiak eta argudioak eskatzea.
.Ordenaturik eta argi aurkeztea jarraikitako prozesua eta arazo bat konpontzean lortutako emaitzak.
.Negoziazio egoera batean eman daitezkeen jokabide motak eta haien eraginkortasuna.
.Orekaz eta harmoniaz gainditzea talde bateko kide desberdinen arteko presio eta interesak.
.Erakunde bateko langileen eta zuzendaritzaren artean egon daitezkeen desberdintasunak, jarreretan zein interesetan, azaltzea.
.Bestelako iritziak errespetatzea, norbereekin bat ez datozen jokaera, pentsaera edo ideiekiko portaera tolerantea edukiz.
.Uneoro portaera burutsua eta koherentea edukitzea.
6.3. Taldean lan egin eta, behar denean, lan taldearen beharrak aurretik emandako helburu, politika edo/eta ildo batzuetan sartu eta koordinatzea.
.Talde baten funtzionamenduaren oinarrizko elementuak eta haren dinamika aldaraz dezaketen faktoreak deskribitzea.
.Talde lanak banakakoarekin erkatuta dauzkan abantailak azaltzea.
.Talde lanaren estiloak aztertzea.
.Lan talde bat garatzeko faseak deskribitzea.
.Lan talde bat osatzen duten kideen tipologia identifikatzea.
.Funtzionamenduan zehar lan taldeen artean sortzen diren arazo ohikoenak deskribitzea.
.Erabakiak taldean hartzeko prozesua deskribitzea: parte hartzea eta kontsentsua.
.Talde bati egokitu eta bertan integratzea, lagunduz, zuzenduz edo aginduak betez, kasuen arabera.
.Lan taldeak dinamizatzeko teknikak aplikatzea.
.Parte hartzea lan bat egiten edo kontsentsua eskatzen duten erabakiak hartzen.
.Taldeak onartutako arauekiko adostasuna erakustea.
6.4. Bileretan parte hartzea edo/eta moderatzaile aritzea, laguntza aktiboa emanez edo partaideen lankidetza lortuz.
.Bilera mota desberdinak eta haien eginkizunak deskribitzea.
.Bilera bateko partaideen tipologia identifikatzea.
.Bilera baten garapeneko etapak deskribitzea.
.Bileretan moderatzaile aritzeko teknikak aplikatzea.
.Norbere ideiak argi eta labur azaltzea.
6.5. Motibazio prozesua azaltzea, lan giroan duen eraginarekin erlazionatuz.
.Motibazioaren teoria nagusiak deskribitzea.
.Motibazioa eta lan ingurunean duen garrantzia definitzea.
.Lan ingurunean aplikatzen ahal diren motibazio teknikak identifikatzea.
.Lan giroaren kontzeptua definitzea eta motibazioarekin erlazionatzea.
b) Edukiak.
.Komunikazioa enpresan:
-Jarraibideak ahoz komunikatzea helburu batzuk lortzeko.
-Komunikazio motak eta komunikazio prozesu baten etapak.
-Komunikazio sareak, bitartekoak eta bideak.
-Komunikaziorako oztopoen/traben identifikazioa.
-Komunikazio adierazkorraren erabilera (idatzizko oratoria).
-Komunikazio hartzailearen erabilera (irakurketa entzutea).
-Entzute aktiboa lortzeko prozedurak.
-Komunikazioa portaeren sortzaile gisa bidezkotzea.
.Negoziazioa eta arazoen konponbideak:
-Negoziazioaren kontzeptua, elementuak eta estrategiak.
-Arazoak konpontzeko prozesua.
-Lan inguruneko harremanen ondorioz sortutako gatazka egoerak konpontzea.
-Arazoak konpondu eta erabakiak taldean hartzeko metodo ohikoenak aplikatzea.
.Lan taldeak:
-Norbanakoa taldearen parte bezala ikustea.
-Talde motak eta taldean lan egiteko metodologiak.
-Taldeak dinamizatzeko teknikak aplikatzea.
-Bilera lana taldean egiteko modu gisa. Bilera motak.
-Bilera baten etapak.
-Bilera bateko partaideen tipologia identifikatzea.
-Talde baten portaera ukitzen duten faktoreen azterketa.
.Motibazioa:
-Motibazioaren definizioa.
-Motibazioaren teoria nagusien deskripzioa.
-Motibazioaren eta frustrazioaren arteko erlazioa.
-Lan giroaren kontzeptua.
-Lan giroa langileen motibazioaren elkarrekintzaren emaitza gisa.
7. Lanbide modulua: Kalitatea.
Iraupena: 64 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
7.1. Industri kalitatearen arloan eskumena duten Estatuko entitateen jarduteko moduak aztertzea.
.Estatu Espainiarreko kalitatearen azpiegitura deskribitzea.
.Indarrean dauden industri kalitateko planak deskribitu/analizatzea.
7.2 Kalitate plan integral baten prozedurazko eta dokumentu egitura aztertzea.
.Kalitate gidaliburu baten egitura eta edukiak deskribitzea.
.Kalitatearen kostuaren osagaiak deskribitzea eta horietako bakoitzak bertan duen eragina aztertzea.
.Enpresa baten antolamendu egituratik abiatuta:
-Antolamendu egituran eta produkzio jardueran aplikatzen ahal diren kalitate sistemaren osagaiak identifikatzea.
-Enpresaren antolaketan banatu ahalko liratekeen kalitate funtzio bereziak esleitzea.
7.3. Kalitatean eta berari lotutako arazoen konponketan eragina duten ezaugarriak identifikatzeko teknikak erabiltzea.
.Alegiazko kasu xume batzuetan honakoetan oinarritutako teknikak deskribitu eta aplikatzea:
-Kari/ondorio diagramak.
-Ideia jasa.
-Sailkapena.
-Paretoen analisiak.
-Hutsune eta efektuen analisi modala.
.Alegiazko kasu praktiko batean, lehenago deskribitutako teknikak aplikatzea fabrikazioaren zati bat propioa eta bestea hornitzaileei azpikontratatua duen enpresa batean; biltegiko ekoizkin amaituen stock-ari buruzko uneko dokumentazio zirkuitua aztertzea eta egokiro sistematizatzea, datuetako fidagarritasun maila jakin bat lortu ahal izateko.
7.4. Kalitatea hobetzeko teknika nagusiak aplikatzea.
.Kalitateari aplikatutako kontzeptu estatistikoak definitzea.
.Kontsumorako ekipo elektronikoak mantentzeko alegiazko kasu praktikoetan, aldagai bidezko kontrola eta behar izanez gero, atributu bidezko kontrola aplikatzea, grafikoak adieraziz eta determinazio parametrikorako behar diren kalkuluak eginez ekipoaren fidagarritasuna eta ezaugarriak interpretatu ahal izateko.
7.5. Enpresa txikiari aplikatzen ahal zaizkion sistema eta kalitate plana diseinatzea.
.Enpresa txiki baten alegiazko kasu praktiko batean:
-Enpresaren kalitate politika bideratzeko dokumentua formulatzea.
-Behar den antolamenduzko egitura ezartzea, kalitate plana enpresaren kalitate planari egokitzeko.
-Kalitate sistema definitzea, horren etapak, hau da, ikuskapena, prozesuaren kontrola, kalitatearen kontrol integrala eta kalitate osoa, bakoitza aurrekoan eta azkena aurreko guztietan jaso ahal izateko.
-Deskribitzen den kalitate plana definitu, aplikatu, jarraitu eta ebaluatzeko behar diren dokumentuak prestatzea.
b) Edukiak.
.Kalitatea eta ekoizkortasuna:
-Oinarrizko kontzeptuak. Diseinu kalitatea eta onespenarena. Fidagarritasuna.
-Kalitate sistema.
.Kalitateari buruzko industri politika:
-Oinarrizko euskarria eta kalitatearen hobekuntzari lotutako agenteak. Normalkuntza. Zertifikazioa. Saiakuntzak. Kalifikazioa. Ikuskapena.
-Indarra duen Industria Kalitateari buruzko Plan Nazionala.
.Kalitatearen kudeaketa:
-Planifikazioa, antolaketa eta kontrola.
-Kalitatea kontrolatzeko prozesua. Hornitzaileen kalitatea. Harrera. Prozesuaren kalitatea. Produktuaren kalitatea. Bezeroarenganako eta zerbitzuko kalitatea. Kalitatearen ezaugarriak. Faktoreen ebaluazioa.
-Kalitatearen ezaugarriak. Faktoreen ebaluazioa:
-Kalitatea identifikatzen duten faktoreak.
-Identifikazio eta sailkapen teknikak. Kontrolerako gailu eta tresnak. Karia-ondorioa diagrama. Sakabanaketa diagrama.
-Teknika estatistiko eta grafikoak.
-Kalitate zirkuluak. Programak.
-Kalitatearen ezaugarriak kontrolatzeko bitarteko eta eragiketak egitea.
.Kontrolpeko prozesua.
-Aldakortasunaren kariak.
-Fabrikazio kontrola, aldagai eta atributu bidez.
-Gaitasun ikerketak.
-Laginketa planak.
-Harrera kontrola. Joerak. Hornitzaileen fidagarritasuna.
.Kalitatearen kostua:
-Kalitatearen kostu motak. Aurrearretazkoa. Barruko akatsek eraginda. Kanpoko akatsek eraginda. Baloraziokoa.
-Kalitatearen kostu itzurgarriak eta saihestezinak.
-Kostuaren datuak baloratu eta lortu. Kalitate-gabeziaren kostuak.
-Kalitate kostuaren balio optimoa zehaztea.
-Hutsegiteak eta akatsak.
8. Lanbide modulua: Elektronika orokorra.
Iraupena: 256 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
8.1. Zirkuitu elektronikoetan gertatzen diren fenomeno elektriko eta elektromagnetikoak aztertzea.
.Zirkuitu elektronikoetan gertatzen diren fenomeno elektriko eta elektromagnetiko garrantzitsuenak eragiten dituzten ondorioekin eta sortzen dituzten kariekin erlazionatzea.
.Oinarrizko lege eta abiaburu elektriko eta elektromagnetikoak adieraztea (Ohm, Kirchhoff, Joule ta Lenz-en legeak).
.Korronte zuzeneko eta korronte alternoko zirkuituetan aurkitzen diren oinarrizko magnitude elektriko eta elektromagnetikoak eta beraien neurketa unitateak definitzea.
8.2. Oinarrizko lege eta teorema elektrikoak aplikatzea eta oinarrizko zirkuitu elektriko analogikoak (korronte zuzenean zein korronte alternoan) aztertzeko behar diren kalkuluak egitea.
.Osagai pasiboak dituen zirkuitu elektroniko baten azterketa kasu praktiko batean, konexioak seriean, paraleloan eta mistoak, korronte zuzenean eta alternoan lan eginez:
-Lege edo arau egokiena hautatzea zirkuitu elektronikoak aztertu eta eraikitzeko.
-Osagai elektroniko pasiboen ezaugarri erreaktiboak kalkulatzea (Induktantziak eta kondentsadoreak).
-Zirkuituaren magnitude elektriko bereziak kalkulatzea (erresistentia edo inpedantzia baliokidea, korronte intentsitateak, tentsio jaitsierak eta potentzial diferentziak, potentziak).
-Serie eta paraleloko erresonantzia zirkuitu elektrikoetako magnitude elektrikoak kalkulatzea, lortutako emaitzak eta aurkitu diren fenomeno fisikoak erlazionatuz.
8.3. Oinarrizko magnitude elektroniko analogikoak zehaztasunez eta segurtasunez neurtzea, kasuan-kasuan tresna (polimetroa, osziloskopioa) eta elementu lagungarri egokienak erabiliz.
.Elektronika digitalean erabiltzen diren neurketa tresnen ezaugarri garrantzitsuenak, tipologia eta erabilera prozedurak azaltzea.
.Zirkuitu elektroniko analogiko batzuen analisi eta azterketan:
-Neurketa tresna (polimetroa, osziloskopioa) eta elementu lagungarri egokienak hautatzea, neurtu beharreko magnitudea (tentsioa, intentsitatea, erresistentzia, frekuentzia), egin beharreko neurrien maila eta behar den zehaztasuna zein diren kontuan hartuz.
-Neurketa gailuak egokiro konexionatzea, behar den segurtasunez eta prozedura normalizatuei jarraikiz, neurtu beharreko magnitudeak (tentsioa, intentsitatea, erresistentzia, frekuentzia) zein diren kontuan hartuz.
-Elektronika analogikoan erabiltzen diren oinarrizko magnitudeak neurtzea (tentsioa, intentsitatea, erresistentzia, frekuentzia), tresnak egokiro erabiliz eta prozedura normalizatuak aplikatuz, behar den segurtasunarekin.
-Egindako neurketen emaitzak interpretatzea, gertatzen diren ondorioak eta sortzen dituzten kariak erlazionatuz.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
8.4. Zirkuitu elektroniko analogikoak funtzionalki aztertzea, beraien eskemak interpretatuz eta funtzionamendua deskribituz.
.Oinarrizko osagai elektroniko analogiko pasibo eta aktiboen funtzionamenduaren abiaburuak eta ezaugarri morfologiko eta elektrikoak azaltzea bai eta beraien tipologia eta aplikazio garrantzitsuenak ere.
.Oinarrizko zirkuitu elektroniko analogikoen funtzionamendua deskribitzea (zuzentzaileak, iragazkiak, egonkorgailuak, anplifikadoreak), ezaugarriak, magnitude elektrikoen baloreak azalduz, bai eta dauden seinaleen mota eta forma eta seinale horiek zirkuituan zehar jasaten duten tratamendua ere.
.Zirkuitu elektriko analogiko baten analisiaren kasu praktikoetan:
-Zirkuituaren osagai aktibo eta pasiboak identifikatzea, eskemetan agertzen diren sinboloak eta elementu errealak erlazionatuz.
-Zirkuituaren osagaien motak, ezaugarriak eta funtzionamendurako abiaburua azaltzea.
-Zirkuituan dauden bloke funtzionalak identifikatzea, beraien ezaugarriak eta tipologia azalduz.
-Zirkuituaren funtzionamendua azaltzea, karakterizatzen duten magnitude elektrikoak identifikatuz, bertan agertzen diren seinaleak interpretatuz.
-Zirkuituari dagozkion oinarrizko magnitude bereziak kalkulatzea, bertan neurtu diren balore errealekin egiaztatuz, erlazio hori azaldu eta bidezkotuz.
-Zirkuituaren parametro berezien aldaketak identifikatzea (tentsioak, uhin formak), zirkuituaren zenbait osagaitan aldaketak suposatuz edo/eta eginez, sumatutako ondorioen eta horiek sortu dituzten karien arteko erlazioa azalduz.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
8.5. Zirkuitu elektronikoetako osagaien ordezkatze, soldadura eta desoldadura eragiketetan erabiltzen diren erremintak trebe operatzea, eskuhartzeen azkenengo kalitatea ziurtatuz.
.Ekipo elektronikoen osagaiak ordezkatzeko lanetan erabiltzen diren oinarrizko prozedurak deskribitzea (soldadura, desoldadura, osagaien eta hozte sistemaren elementu lagungarrien mihiztaketa).
.Elektronikan erabiltzen diren oinarrizko erremintak zerrendatzea, beraien tipologia eta funtzioaren arabera sailkatuz, beraien ezaugarri nagusiak deskribituz.
.Zirkuitu elektronikoetako osagaiak muntatu eta desmuntatzeko zenbait kasu praktikotan:
-Aplikatuko diren prozedurei dagozkien erreminta bereziak hautatzea.
-Erabiliko diren osagaiak eta materialak prestatzea, prozedura normalizatuei jarraikiz.
-Osagaiak soldatzea, prozedura normalizatuei jarraikiz, efektu termiko eta elektrostatikoen aurrean segurtasun arauak aplikatuz.
-Osagaiak desoldatzea, prozedura normalizatuei jarraikiz, efektu termiko eta elektrostatikoen aurrean segurtasun arauak aplikatuz.
-Osagai elektronikoak mihiztatzea, beraien finkapen mekaniko eta desagertze termiko egokiak ziurtatuz.
-Osagai elektronikoen muntatze, desmuntatze eta ordezte lanak egitea, eskuhartzeen azkenengo kalitatea ziurtatuz.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak).
8.6. Aplikazio orokorreko zirkuitu analogiko digitaletako matxurak diagnostikatzea, prozedura sistematiko eta normalizatuak erabiliz, irizpideen arabera.
.Osagai elektroniko analogikoen ohiko matxuren tipologia eta ezaugarriak azaltzea.
.Zirkuitu elektroniko analogikoetako matxurak aurkitzeko erabiltzen diren teknika orokorrak deskribitzea.
.Zirkuitu elektroniko analogikoetako matxuren itxurapenezko kasu praktiko batzuetan:
-Matxuraren zantzuak identifikatzea, zirkuituan sortzen dituen ondorioengatik karakterizatuz.
-Zirkuitu elektronikoari buruzko dokumentazioa identifikatzea, dagozkion bloke funtzionalak, seinale elektrikoak eta parametro bereziak identifikatuz.
-Matxuraren balizko kariei buruz hipotesi bat baino gehiago egitea, instalazioan aurkitu diren zantzuekin erlazionatuz.
-Matxuraren karia edo kariak sumatzeko eskuhartze plana egitea.
-Instalazioaren parametroak neurtu eta interpretatzea, behar diren doitzeak eginez beraren dokumentazioarekin bat, tresna egokiak erabiliz eta prozedura normalizatuak aplikatuz.
-Matxura sortu duen bloke funtzionala eta osagaia(k) lokalizatzea, horretarako behar diren aldaketak eta ordezkatzeak eginez, finkatutako kalitatearekin, prozedura normalizatuei jarraikiz eta denbora egokian.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
b) Edukiak.
.Fenomeno elektriko eta elektromagnetikoak:
-Elektrizitatearen izaera. Oinarri fisikoak. Fenomeno elektromagnetikoak.
-Korronte elektrikoa. Motak eta ezaugarriak.
-Zirkuitu elektrikoak. Osagaiak.
-Magnitude elektrikoak. Indar elektroeragilea. Korrontearen intentsitatea, erresistentzia. Unitateak.
-Magnitude elektromagnetikoak. Indar magnetoeragilea, eremu magnetikoaren intentsitatea, fluxu magnetikoa, indukzio magnetikoa. Unitateak.
-Korronte zuzen eta alternoko zirkuituak. Lege eta teoremen aplikazioa zirkuituen oinarrizko kalkuluan.
.Korronte zuzeneko zirkuituak (KZ). Lege eta teoremen aplikazioa zirkuituen oinarrizko kalkuluan.
-Korronte zuzenaren ezaugarriak.
-Zirkuituen egitua. Osagaiak. Pila eta akumuladoreak.
-Zirkuituetako oinarrizko konexioak: seriean, paraleloan eta mistoa. Ezaugarriak eta magnitude elektrikoen arteko erlazioa. Zirkuitu baliokideak.
-Oinarrizko legeak aplikatzea zirkuituak aztertzeko. Ohm-en eta Kirchhoff-en legeak.
-Tentsio eta korronte zatitzaileak. Potentzia elektrikoa.
.Korronte alternoko zirkuituak. Lege eta teoremen aplikazioa zirkuituen oinarrizko kalkuluan.
-Korronte alternoaren ezaugarriak. Balio bereziak. Irudikatze grafikoa.
-Zirkuituen egitura. Osagai induktiboak eta kapazitantziazkoak.
-Zirkuituetako oinarrizko konexioak: seriean, paraleloan eta mistoa. Ezaugarriak eta magnitude elektrikoen arteko erlazioa.
-Oinarrizko legeak aplikatzea zirkuituak aztertzeko. Ohm-en legea korronte alternoko zirkuituetan. Potentzia korronte alternoan. Irudikatze bektoriala.
-Erresonantzi zirkuituak, serie eta paraleloan. Ezaugarri eta aplikazioak.
.Osagai elektronikoak. Tipologia eta ezaugarriak:
-Elementu pasiboak: erresistentzia finkoak, doigarriak eta potentziometroak. Mota, ezaugarri eta aplikazioak. Kondentsadoreak. Mota, ezaugarri eta aplikazioak. Bobinak: Mota, ezaugarri eta aplikazioak. Transforamdoreak: Mota, ezaugarri eta aplikazioak.
-Erdieroaleak: diodoak: PN, zener, varicap. Ezaugarri eta aplikazioak. Transistoreak: bipolareak, FET eta MOSTFET. Ezaugarri eta aplikazioak. Tiristoreak: SCR, DIAC, TRIAC. Ezaugarri eta aplikazioak. Osagai optoelektronikoak: LED, fotofiodoak, fototransistoreak, fototiristodeak, optakoplagailuak. Ezaugarri eta aplikazioak.
-Elementu osagarriak: kableak, zirkuitu inprimatuak, konektoreak, erreleak, etengailuak, konmutadoreak, fusibleak, erradiadoreak.
-Sinbologia eta irudikatze grafiko normalizatua.
.Elektronikako oinarrizko zirkuituak. Tipologia eta ezaugarriak:
-Zuzentzaileak, iragazkiak.
-Egonkorgailuak eta tentsio erreguladoreak.
-Transistore bipolar eta polobakarreko anplifikadoreak.
-Seinale generadoreak: multidirdaigailuak eta osziladoreak.
-Anplitude eta frekuentziako modulatzaile eta demodulatzaileak.
.Eragiketa anplifikadoreak:
-Egitura eta ezaugarriak.
-Oinarrizko funtzionamendua. Funtsezko parametroak. OAen tipologia eta aplikazio eremuak.
-Oinarrizko muntaketak: anplifikadore alderanztailea eta ez-alderanztailea. Anplifikadore batutzaile eta kentzailea. Anplifikadore diferentziala. Tentsio jarraitzaileak. V-I, I-V bihurgailuak. Konparadoreak. Motak. Integradorea eta diferentziagailua. Prezisioko artezgailuak.
.Aplikazioko zirkuitu elektronikoak. Analisi funtzionala:
-Elikadura iturriak.
-Seinale generadoreak.
-Audio anplifikadoreak.
-Potentzia kontrolatzeko zirkuituak.
-Aplikazioak zirkuitu integratu linealekin (tentsio egonkorgailuak, audio anplifikadoreak, tenporizadoreak).
-Irrati ekipo eta hargailu oinarrizkoak. Urruneko aginte tresnak.
.Neurriak elektronika analogikoan. Tresna eta prozedurak.
-Polimetroa. Erresistentzi neurriak, KZ eta KAko korronte intentsitatea eta KZ eta KAko tentsio neurriak.
-Osziloskopioa. KZ eta KAko tentsio neurriak, KZean korronte intentsitatea eta KAan, frekuentzia, denbora eta abar.
-Funtzioen generadorea. Irteera seinalearen uhinaren formak. Simetria aldakorra. Anplitude (AM) eta frekuentzi (FM)modulazioak.
-Frekuentziometroa. Seinaleen frekuentzi neurria.
.Prozedurak elektronika analogikoan:
-Eskema elektroniko analogikoak interpretatzea.
-Osagai elektronikoen ezaugarri teknikoak interpretatzea.
-Magnitude analogikoen neurriak: zirkuitu erreal eta itxuratuetan.
-Soldadura eta desoldadura.
-Zirkuitu inprimatuak eskuz eraikitzea.
-Zirkuitu elektroniko analogikoen matxurak diagnostikatzea.
9. Lanbide modulua: Elektronika digitala eta mikroprogramagarria.
Iraupena: 256 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
9.1 Zirkuitu elektroniko digitalak funtzionalki aztertzea, beraien eskemak interpretatuz eta funtzionamendua deskribituz.
.Zirkuitu elektroniko digitaletan erabiltzen diren funtsezko funtzio logikoak deskribitzea.
.Zirkuitu elektroniko digitaletan erabiltzen diren oinarrizko funtzio konbinaziozkoak azaltzea (kodetzea, deskodetzea, multiplexazioa, demultiplexazioa) bai eta horiek egiteko erabiltzen diren osagaien tipologia eta ezaugarriak ere.
.Zirkuitu elektroniko digitaletan erabiltzen diren oinarrizko funtzio sekuentziazkoak azaltzea (egoeren memorizazioa -biegonkorrak-, kontagailuak, desplazamendu erregistroa) bai eta horiek egiteko erabiltzen diren osagaien tipologia eta ezaugarriak ere.
.Zirkuitu elektroniko digitalen analisi praktikoetan:
-Zirkuituaren osagaiak eta bloke funtzionalak identifikatzea, eskemetan agertzen diren sinboloak eta benetako elementuak erlazionatuz.
-Zirkuituan aurkitzen diren osagai eta bloke funtzionalen funtzionamenduaren logika azaltzea, bai eta beraien ezaugarriak eta tipologia ere.
-Zirkuituaren funtzionamenduaren logika azaltzea, karakterizatzen duten egoerak interpretatuz eta bertan agertzen diren seinaleak interpretatuz.
-Boole-ren algebraren funtsezko lege eta teoremak aplikatzea zirkuituaren funtzionamendua aztertzeko, aurreikusitako egoera logikoak bertan neurtu diren balore errealekin egiaztatuz, erlazio hori azaldu eta bidezkotuz.
-Zirkuituaren parametro berezien aldaketak identifikatzea (tentsioak, egoera logikoak), zirkuituaren zenbait osagaitan aldaketak suposatuz edo/eta eginez, sumatutako ondorioen eta horiek sortu dituzten karien arteko erlazioa azalduz.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
9.2. Gailu mikroprogramagarriz egindako zirkuitu elektronikoak eta beraiei lotutako periferikoak praktikaren ikuspegitik aztertzea, beraien eskemak interpretatuz eta funtzionamendua deskribituz.
.Kable bidezko zirkuitu elektroniko digitalen eta zirkuitu programatuen artean dauden oinarrizko desberdintasunak azaltzea.
.Sistema mikroprozesatuetan erabiltzen diren gailu periferikoen tipologia eta ezaugarriak azaltzea, betetzen dituzten funtzioak eta beraien arteko interkonexio prozedurak deskribituz.
.Mikroprozesadorearen eta mikrokontroladorearen artean dauden funtsezko desberdintasunak deskribitzea, beraien oinarrizko arkitekturaren bidez.
.Sistema mikroprozesatuaren funtsezko parametro eta ezaugarriak azaltzea (busak, eta tipologia, memoria, etendurak, erlojua, reseta, paralelo eta serieko sarrera/irteerak).
.Zirkuitu elektroniko mikroprozesatu baten analisi kasu praktiko batean:
-Zirkuituaren osagaiak eta bloke funtzionalak identifikatzea, eskemetan agertzen diren sinboloak eta benetako elementuak erlazionatuz.
Zirkuituan aurkitzen diren osagai eta bloke funtzionalen funtzionamenduaren logika azaltzea, bai eta beraien funtzioak, jarduteko modu bereziak eta tipologia ere.
Zirkuituaren funtzionamendua azaltzea, erlazionatuz kontrol programak betetzen dituen funtzioak eta gailu mikroprozesadorearen eta berari lotutako periferikoen sarrera/irteerako seinaleak.
Zirkuituaren parametro berezien aldaketak identifikatzea (tentsioak, uhin formak, seinaleen sinkronizazioa), zirkuituaren zenbait osagaitan aldaketak suposatuz edo/eta eginez, sumatutako ondorioen eta horiek sortu dituzten karien arteko erlazioa azalduz.
Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
9.3. Magnitude analogikoen tratamendu digitalerako zirkuituak aztertzea.
.Sistema digital eta mikroprogramagarrietan tratatu ahal izateko, seinaleak analogikotik digitalera, eta alderantziz, bihurtzeko prozesuaren abiaburuak eta ezaugarriak azaltzea.
.A/D eta D/A bihurgailuen tipologia eta ezaugarriak azaltzea, betetzen dituzten funtzioak eta beraien arteko interkonexio prozedurak deskribituz.
.Funtsezko magnitude fisikoen sentsore motak (tenperatura, presioa, argi intentsitatea) zerrendatu eta deskribitzea, beraien ezaugarriak eta kontsumorako ekipo elektronikoetan dituzten aplikazio ohikoenak azalduz.
.Magnitude analogikoen tratamendu digitaleko zirkuitu elektronikoen analisiaren kasu praktikoetan:
-Zirkuituaren osagaiak eta bloke funtzionalak identifikatzea, eskemetan agertzen diren sinboloak eta benetako elementuak erlazionatuz.
-Zirkuituan aurkitzen diren osagai eta bloke funtzionalen funtzionamenduaren logika azaltzea, bai eta beraien funtzioak, jarduteko modu bereziak eta tipologia ere.
-Zirkuituaren funtzionamendua azaltzea, zirkuituaren ebakidura analogikoak, seinalearen tratamendu digitalerako blokeak eta A/D eta D/A bihurgailuak betetzen dituzten funtzioak erlazionatuz.
-Zirkuituaren ezugarri funtzionalen aldaketak aztertzea, beraren osagaietako eraldaketak suposatuz.
-Bloke funtzionalak, sinbologia eta gailu errealekin dituzten erlazioak identifikatzea, magnitude elektriko analogikoak berorien tratamendu digitala eta dagozkien bihurketa prozesuak erlazionatuz.
-Zirkuituaren parametro berezien aldaketak identifikatzea (tentsioak, uhin formak, seinaleen sinkronizazioa), zirkuituaren zenbait osagaitan aldaketak suposatuz edo/eta eginez, sumatutako ondorioen eta horiek sortu dituzten karien arteko erlazioa azalduz.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
9.4. Neurriak hartzea, zehaztasunez eta segurtasunez, zirkuitu digital eta mikroprogramagarrietan, kasuan-kasuan tresna (zunda logikoa, pultsuen injektorea, egoera logikoen analizadorea) eta elementu lagungarri egokienak erabiliz.
.Elektronika digitalean eta mikroprogramagarrian erabiltzen diren neurketa tresnen ezaugarri garrantzitsuenak, tipologia eta erabilera prozedurak azaltzea.
.Zirkuitu elektroniko analogiko eta mikroprogramatu baten analisi eta azterketan:
-Neurketa tresna (zunda logikoa, seinaleen injektorea, egoera logikoen analizadorea) eta elementu lagungarri egokienak hautatzea, tipoa eta egin behar den neurketaren zehaztasuna (egoera logikoa, seinaleen sinkronizazioa) zein diren kontuan hartuz.
-Neurketa gailuak egokiro konexionatzea, behar den segurtasunez eta prozedura normalizatuei jarraikiz, neurtu beharreko magnitudeak (tentsioa, intentsitatea, erresistentzia, frekuentzia) zein diren kontuan hartuz.
-Zirkuitu digital eta mikroprozesatutan berezkoak diren seinaleak eta egoera logikoak neurtzea, tresnak egokiro erabiliz eta prozedura normalizatuak aplikatuz, behar den segurtasunarekin.
-Egindako neurketak interpretatzea, egoerak eta sinkronismoak zirkuituen ezaugarri elektriko eta funtzionalekin erlazionatuz.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
9.5. Aplikazio orokorreko zirkuitu elektroniko digital eta mikroprogramagarrietako matxurak diagnostikatzea, prozedura sistematiko eta normalizatuak erabiliz, irizpideen arabera.
.Osagai elektroniko digital eta mikroprogramagarrien ohiko matxuren tipologia eta ezaugarriak azaltzea.
.Zirkuitu elektroniko digital eta mikroprogramagarrietako matxurak aurkitzeko erabiltzen diren teknika orokorrak deskribitzea.
.Zirkuitu elektroniko digital eta mikroprogramagarrietako matxuren itxurapenezko kasu praktiko batean:
-Matxuraren zantzuak identifikatzea, zirkuituan sortzen dituen ondorioengatik karakterizatuz.
-Zirkuitu elektronikoari buruzko dokumentazioa interpretatzea, dagozkion bloke funtzionalak, seinale elektrikoak, egoera logikoak eta parametro bereziak identifikatuz.
- Matxuraren balizko kariei buruz hipotesi bat egitea gutxienez, zirkuituan aurkitu diren zantzuekin erlazionatuz.
-Matxuraren karia edo kariak sumatzeko eskuhartze plan sistematikoa egitea.
-Zirkuituaren parametroak neurtu eta interpretatzea, behar diren doitzeak eginez beraren dokumentazioarekin bat, tresna egokiak erabiliz eta prozedura normalizatuak aplikatuz.
-Matxura sortu duen bloke funtzionala eta osagaia(k) lokalizatzea, horretarako behar diren aldaketak eta ordezkatzeak eginez, finkatutako kalitatearekin, prozedura normalizatuei jarraikiz eta denbora egokian.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
b) Edukiak.
.Elektronika digitalaren oinarriak:
-Informazioaren tratamendu analogiko eta digitala.
-Zenbaki sistemak: hamartarra, bitarra, hamaseitarra.
-Boole-ren algebra: aldagaiak eta eragiketak.
-Egiaren taulak.
-Ate logikoak: tipologia, funtzio eta ezaugarriak.
-Zirkuitu digitalen erabiltzen den teknologia berezia. Ezaugarri elektrikoak.
-Sinbologia eta irudikatze grafiko normalizatuak.
.Zirkuitu digitalak. Ezaugarriak eta tipologia:
-Konbinaziozko zirkuituak: kodifikagailuak, deskodifikagailuak, kode bihurgailuak, multiplexoreak, demultiplexoreak, konparadoreak.
-Sekuentziazko zirkuituak: biegonkorrak, kontagailuak, desplazamendu erregistroa.
-Zirkuitu digital aritmetikoak: aritmetika bitarra, zirkuitu batutzaile eta kentzaileak; motak; unitate logiko-aritmetikoa.
.A/D eta D/A bihurtzeko zirkuitu elektronikoak. Analisi funtzionala. Ezaugarriak eta tipologia:
-Seinale analogikoak eta digitalak.
-Seinaleak tratatzeko katearen elementuak.
-A/D bihurketaren oinarriak.
-D/A bihurketaren oinarriak.
-Zirkuitu bereziak. Ezaugarriak.
-A/D eta D/A bihurketa elementuen eta elementu mikroprogramagarrien arteko konexioak.
.Elektronika digitaleko zirkuituak eta elementu osagarriak. Analisi funtzionala. Ezaugarriak eta tipologia:
-Oszilazio digitalak.
-Zirkuitu digital monoegonkorra.
-PLL zirkuitua.
-Bistaratzeko gailuak.
-Teklatuak.
-Urratsez urratseko motoreak.
.Gailu programagarriak. Oinarriak, tipologia eta ezaugarriak:
-Sistema kableatuak eta sistema programagarriak.
-Memoria elektronikoak eta matrize programagarriak: memorietan erabilitako busak: helbideak, datuak, kontrol seinaleak. RAM memoria estatiko eta dinamikoak. ROM, PROM, EPROM, EEPROM memoriak. Memoria mapak. Ezaugarriak, PAL, GAL eta FPLA gailuak.
-Mikroprozesadoreak, mikrokontrolagailuak eta gailu periferikoak:
-Sistema mikroprozesatuen sarrera: arkitektura.
-Mikroprozesadorearen oinarrizko arkitektura.
-Mikroprozesadorearen kontrol programa.
-Kontrol sekuentziaren diagrama grafikoak. Sarrera/irteera seinaleen arteko erlazioa.
-Mikroprozesadorearen komunikazioa kanpoaldearekin.
-Mikroprozesadorearen gailu periferikoak.
-Mikrokontrolagailua: tipologia, ezaugarriak eta aplikazioak.
.Eektronika digitaleko neurriak. Tresna eta prozedurak:
-Zunda logikoa. Bulkaden eta egoeren neurriak.
-Injektore logikoa. Bulkaden irteerak eta karratua.
-Analizadore logikoa. Kanalen neurriak. Egoera eta denbora diagrama.
.Elektronika digitaleko prozedurak:
-Eskema elektroniko digitalak eta mikroprozesatuak interpretatzea.
-Zirkuitu digitaletako seinaleen neurriak: errealak eta itxuratuak.
-Sistema mikroprozesatuen analisi funtzionala, sarrera/irteerako neurrien interpretazioaren bidez.
-Matxurak diagnostikatzea zirkuitu eta sistema digital eta mikroprozesatuetan.
10. Lanbide modulua: Oinarrizko instalazioak.
Iraupena: 128 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
10.1. Etxebizitza eta eraikinetarako tentsio baxuko (TB) instalazio elektrikoak praktikoki aztertzea, beraien eskemak interpretatuz eta funtzionamendua deskribituz.
.TBko instalazio elektrikoan sailkatzea, beraien ezaugarriak azalduz eta erregulatzen dituen indarreko araudia aipatuz.
.TBan lotzen diren instalazio elektrikoak eratzen dituzten ebakidura funtzionalak deskribitzea, ebakidura bakoitzaren egitura eta ezaugarriak azalduz.
.Barne instalazio elektrikoetan erabiltzen diren gailu eta materialen funtzionamendu abiaburuak eta ezaugarri morfologiko eta elektrikoak azaltzea (aginte, etete, babespen eta neurketa tresneria, eroaleak, kanalizazioak).
.Barne instalazio elektriko baten dokumentazio teknikoaren analisiaren alegiazko kasu praktiko batean:
-Dokumentazioak erreferentzia duen instalazio mota identifikatzea, beraren ezaugarriak azalduz.
-Instalazioaren plano eta eskemak interpretatzea, elementuak sinboloen bidez identifikatuz, beraien ezaugarriak azalduz.
-Instalazioaren funtzionamendua azaltzea, beraren bloke nagusiak eta osatzen duten elementu bakoitzaren funtzioa deskribituz.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, kalkuluak).
10.2. Etxebizitza eta eraikinetarako tentsio baxuko (TB) instalazio elektrikoek berezko dituzten magnitude elektriko nagusiak analizatu eta kalkulatzeko lege eta arau garrantzitsuenak aplikatzea.
.Etxebizitza baterako barne instalazio elektriko txiki baten kalkuluaren alegiazko kasu praktiko batean:
-Etxebizitzari dagokion elektrikfikazio maila zehaztea.
-Etxebizitzako potentzi aurreikuspena kalkulatzea.
-Instalazioaren zati eta ebakidura bakoitzean behar diren eroaleak kalkulatzea, aurreikusitako potentziaren arabera eta irizpide eta prozedura normalizatuak aplikatuz.
-Instalazio elektrikoaren etete eta babeste elementuen ezaugarriak zehazteko behar diren kalkuluak egitea (etengailu nagusi automatikoa, etengailu diferentziala, etengailu automatiko txikiak).
-Eroaleen ebakidura eta lurrera jartzeko linearen elektrodoak kalkulatzea, irizpide eta prozedura normalizatuei jarraikiz.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, kalkuluak).
10.3. Oinarrizko magnitude elektrikoak zehaztasunez eta segurtasunez neurtzea, kasuan kasuko tresna egokienak erabiliz, norbere zein erabilitako materialen segurtasun arauen barrenean arituz.
.Barne instalazio elektrikoetan erabiltzen diren neurketa tresnen ezaugarri garrantzitsuenak erroreak, sentsibilitatea, zehaztasuna), tipologia eta erabilera prozedurak azaltzea.
.Neurketa tresnetan erabiltzen den sinbologia ezagutzea, beraien esanahia eta aplikazioa azalduz.
.Etxebizitza baterako barne instalazio elektriko baten alegiazko muntaketaren analisi eta azterketan:
-Neurketa tresna (polimetroa, watimetroa, telurometroa) eta elementu lagungarri egokienak hautatzea, neurtu beharreko magnitudea (tentsioa, intentsitatea, jarraikortasuna, potentzia, lurreko erresistentzia), egin beharreko neurrien maila eta behar den zehaztasuna zein diren kontuan hartuz.
-Neurketa gailuak egokiro konexionatzea, behar den segurtasunez eta prozedura normalizatuei jarraikiz, neurtu beharreko magnitudeak (tentsioa, intentsitatea, jarraikortasuna, potentzia, lurreko erresistentzia) zein diren kontuan hartuz.
-Instalazio elektrikoetan erabiltzen diren oinarrikzo magnitudeak neurtzea (tentsioa, intentsitatea, jarraikortasuna, potentzia, lurreko erresistentzia), tresnak egokiro erabiliz eta prozedura normalizatuak aplikatuz, behar den segurtasunarekin.
-Egindako neurketen emaitzak interpretatzea, gertatzen diren efektuak eta sortzen dituzten kariak erlazionatuz.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
10.4. Oinarrizko instalazio elektrikoen mekanizatze eta muntaketa lanetan erabiltzen diren erremintak trebe operatzea, eskuhartzeen azkenengo kalitatea ziurtatuz, norbere zein erabilitako materialen segurtasun arauen barrenean arituz.
.Barne instalazien muntaketan erabiltzen diren mekanizatze eta muntatze prozedurak deskribitzea (zerraketa, zulaketa, hodien tolestura, eroaleak prestatzea, konexionatua, juntura).
.Barne instalazio elektrikoetan erabiltzen diren oinarrizko erremintak zerrendatzea, beraien tipologia eta funtzioaren arabera sailkatuz, beraien ezaugarri nagusiak deskribituz.
.Kasu praktiko batean, barne instalazio elektriko bat muntatzeko eta bera eraikitzeko erabiltzen diren prozedurak burutzeko:
-Alegiazko instalazioari dagozkion eskemak eta planoak interpretatzea.
-Aplikatuko diren prozedurei dagozkien erreminta bereziak hautatzea.
-Erabiliko diren inguratzaileak kanalizazioak, hodiak, eroaleak eta materialak prestatzea, eskatutako prozedura normalizatuei jarraikiz.
-Osagaiak konexionatzea, prozedura normalizatuei jarraikiz, beraien segurtasun arauak aplikatuz, lotura mekaniko eta kontaktu elektriko egokiak ziurtatuz.
-Instalazioaren funtzionaltasun egokia ziurtatzeko (etete eta babeste gailuetan eta lurreko erresistentziaren balio egokiaren konprobazioan) behar diren probak eta neurketak egitea.
-Eragiketak eskuhartzeen amaierako kalitatea bermatuz burutzea.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
10.5. TBko barne instalazio elektrikoetako matxurak diagnostikatzea, prozedura orokor eta sistematikoak erabiliz, norbere zein erabilitako materialen segurtasun arauen barrenean arituz, aurreikusitako kalitatearekin eta denbora egokian.
.Barne instalazio elektrikoen ohiko matxuren tipologia eta ezaugarriak azaltzea.
.Barne instalazio elektrikoetako matxurak aurkitzeko erabiltzen diren teknika orokorrak deskribitzea.
.Barne instalazio elektrikoetako matxuren itxurapenezko kasu praktiko batzuetan:
-Matxuraren zantzuak identifikatzea, instalazioan sortzen dituen ondorioengatik karakterizatuz.
-Matxuraren balizko kariei buruz hipotesi bat baino gehiago egitea, instalazioan aurkitu diren zantzuekin erlazionatuz.
-Matxuraren karia edo kariak sumatzeko eskuhartze plana egitea.
-Instalazioaren parametroak neurtu eta interpretatzea, behar diren doitzeak eginez beraren dokumentazioarekin bat, tresna egokiak erabiliz eta prozedura normalizatuak aplikatuz.
-Matxura sortu duen bloke funtzionala eta osagaia(k) lokalizatzea, horretarako behar diren aldaketak eta ordezkatzeak eginez, finkatutako kalitatearekin, prozedura normalizatuei jarraikiz eta denbora egokian.
-Burututako jardueren eta lortutako emaitzen txosten-memoria prestatzea, beraiek egokiro dokumentatzeko behar diren ataletan egituratuz (eramandako prozesuaren deskripzioa, erabili diren bitartekoak, eskema eta planoak, azalpen funtzionala, neurriak, kalkuluak).
b) Edukiak.
.Eraikinetako energia elektrikoaren banaketa:
-Banaketa elektrikorako sistemen oinarrizko ezaugarriak.
-Aireko eta lurrazpiko hartuneak; eroaleak eta materialak.
-Babeste kaxa orokorra. Tipologia eta ezaugarriak. Osatzen dituzten elementuak.
-Linea banatzailea; kanalizazioak, hodiak, eroaleak eta material lagungarriak.
-Kontagailuen zentralizazioa. Kontagailuen tipologia eta ezaugarriak. Energia aktiboa eta erreaktiboa. Zentralizazio motak. Arautegia.
-Tarifazio elektrikoa. Motak, bitartekoak eta arautegia.
-Banakako deribazioak. Osatzen dituzten elementuak. Tipologia eta ezaugarriak.
.Eraikinetako elektrifikazio instalazioak:
-TBko instalazio elektrikoak. Sailkapena.
-Barne instalazioak: tipologia eta ezaugarriak. Elektrifikazio mailak. Ezaugarriak. Banaketa koadroa. Aginte eta babeste elementuak. Kanalizazioak. Motak. Lurrera jartzeak. Ezaugarriak. Instalazioen muntaketa: mekanizatze lanak. Tresna eta prozedurak: Hodi eta kanalizazioen prestaketa eta muntaketa. Erreminta eta prozedurak. Eroaleen prestakuntza (terminalak, juntura eta konexionatuak). Erreminta eta prozedurak. Lurrera jartzeko instalazioen muntaketa. Erreminta eta prozedurak.
-Instalazio elektrikoetarako boletin normalizatuak.
.Instalazio elektrikoetako irudikatze grafikoa eta sinbologia:
-Irudikatze arauak. Instalazio elektrikoetako sinbologia normalizatua.
-Plano eta eskema normalizatuak. Tipologia.
.TBko instalazio elektrikoetako kalkuluak:
-Potentzi aurreikuspena. Eroaleen ebakidura.
-Instalazioetako arautegi eta arauketa elektronikoa.
.Instalazio elektrikoetako neurriak:
-TBko instalazioetako neurri elektrikoak: magnitude elektrikoak: tentsioa, intentsitatea, erresistentzia eta jarraikortasuna, potentzia, lurrerako hartuneen potentzia elektrikoak.
-Neurketa tresnak: Tipologia eta ezaugarriak. Konexio prozedurak. Neurketa prozesua.
.Instalazio elektrikoetako segurtasuna:
-Segurtasun elektrikoari buruzko arauak.
-Gainintentsitate eta gaintentsioen aurkako babesa.
-Kontaktu zuzen eta zeharkakoen aurkako babesa.
-Babesteko gailuak.
-Babesteko jantziak.
11. lanbide modula: Lan prestakuntza eta orientazioa.
Iraupena: 64 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
11.1. Lan esparruan osasunerako kaltegarriak izan daitezkeen arrisku egoera ohikoenak atzematea eta babestu eta aurre hartzeko behar diren neurriak aplikatzea.
.Ereduzko lan egoeretan, dauden arrisku faktoreak atzematea.
.Osasunerako kalteak deskribitzea sortzen dituzten arrisku faktoreen arabera.
.Babestu eta aurre hartzeko neurriak atzematea arrisku egoeraren arabera.
11.2. Momentuan behar diren osasun neurriak aplikatzea istripua gertatu den tokian alegiazko egoeretan.
.Zauritutakoak bat baino gehiago edo anitz direnean, eskuhartzeko lehentasuna non dagoen jakitea, zauriek bizia arriskuan noraino jartzen duteneko irizpidean oinarrituz.
.Zaurien arabera aplikatu beharreko neurriak zein ordenatan aplikatu behar diren zehaztea.
.Osasun teknikak betetzea (RCP, inmobilizatzea, lekualdatzea) ezarritako protokoloak aplikatuz.
11.3. Lan errealitatean sartzeko moduak eta prozedurak bereiztea, besteren kontura edo norbere kontura lan egiten den kontuan harturik.
.Indarra duen legeriak haren ekoizpen arloan lan kontrataziorako baimentzen dituen modalitate ezberdinak zein diren jakitea.
.Lana lortzeko, lanbide profilarekin bat datorren lan eskaintza batetik abiatuta, jarraitu beharreko prozesua deskribitu eta bete beharreko dokumentazioa prestatzea.
.Indarrean dauden legeek norbere kontura lanean aritzeko eskatzen dituzten dokumentuak zein diren jakin eta egoki betetzea.
11.4. Lan merkatuan orientatzea norbere gaitasunak eta interesak eta lanbide ibilbide egokiena zein diren bereiziz.
.Lanbiderako balioa duten eta norberak dituen gaitasunak, jarrerak eta ezagupenak zein diren jakin eta ebaluatzea.
.Interes indibidualak eta haien motibazioak zehaztea, sexuagatiko baldintzapenak edo bestelakoak, agertuz gero, saihestuz.
.Haren interesei dagozkien prestakuntza eskaintza eta lan eskaera zein diren jakitea.
11.5. Lanaren lege markoa interpretatu eta lan harremanetatik heldu diren eskubide eta betebeharrak bereiztea.
.Lan zuzenbidearen informazio iturri nagusiak (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Lan Hitzarmena) erabiltzea, ukitzen duten eskubideak eta betebeharrak bereiziz.
."Hartzekoen likidazio" batean parte hartzen duten kontzeptu ezberdinak interpretatzea.
.Lan hitzarmenerako alegiazko eta ereduzko negoziazio batean:
-Negoziazio prozesua deskribitzea.
-Negoziazioaren xede diren aldagaiak zein diren jakitea (lansariak, segurtasuna eta higienea, ekoizkortasuna, teknologia).
-Negoziazioaren emaitza izan litezkeen ondorioak eta neurriak deskribitzea.
.Gizarte Segurantzari dagozkion prestazioak eta betebeharrak zein diren jakitea.
b) Edukiak.
.Lan osasuna:
-Lan eta segurtasun baldintzak. Lan osasuna eta bizi kalitatea.
-Arrisku faktoreak: fisikoak, kimikoak, biologikoak, antolaketa mailakoak. Aurrera hartu eta babesteko neurriak.
-Kasu praktikoak.
-Istripuak gertatzen direnean, jarduteko lehentasunak eta pausuak.
-Larrialdietako sorospenak emateko teknikak aplikatzea:
-Konortea/konorte galtzea.
-Bihotz-biriken erreanimazioa.
-Traumatismoak.
-Istripua jasandakoen salbamendua eta garraioa.
.Lan arloko legeria eta lan harremanak:
-Lan zuzenbidea: oinarrizko arauak.
-Lan harremana. Kontrataziorako modalitateak. Etetea eta iraungitzea.
-Gizarte Segurantza eta bestelako prestazioak.
-Ordezkaritza organoak.
-Lan hitzarmena, lan hitzarmenerako negoziazioa.
.Lan eta gizarte mailako orientazioa eta intsertzioa:
-Lan merkatua. Egitura. Ingurunearen aukerak.
-Lana biltzeko prozesua. Informazio iturriak; eskaintza-eskaera eta hautaketa mekanismoak.
-Norbere kontura lanean aritzeko ekimenak. Enpresa. Enpresa motak. Enpresa txikiak eratzeko tramiteak.
-Autoorientaziorako baliabideak. Norbere lanbide ahalmena eta interes pertsonalak aztertu eta ebaluatzea. Prestakuntza eta lanbiderako balioa duten ibilbideak prestatzea. Erabakiak hartzea.
12. Lanbide modulua: Lantokiko prestakuntza.
Iraupena: 380 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
12.1. Lan ingurunean arduratsu eta adeitsu jardutea.
.Ezarritako prozedura eta arauekiko begirunea erakustea uneoro.
.Lanpostuan puntualitatez sartzea, ezarritako atsedenez gozatua eta lantokitik alde egin barik ezarritako ordua baino lehen, behar bezala bidezkotutako arrazoirik gabe behintzat.
.Maraztasunez interpretatu eta betetzea jasotako jarraibideak, emandako lanaz arduratuz eta uneoro pertsona egokiarekin komunikazioa edukita.
.Norberaren lana antolatzea ezarritako jarraibide eta prozedurei jarraikiz, lanak lehentasunen arabera betez, eskuhartzeetan segurtasuna eta kalitatea izanik gidatuko duten irizpideak.
.Tailerraren eskakizun eta erabilera arauak betetzea, bere lana ongi eta arrazoizko denbora epeetan egiten duela erakutsiz.
.Norberaren lanak eta jarrerak bere eskumenen barruko instalazioen muntaketan eta konponketan egiten den jardueran dituzten ondorioak aztertzea.
12.2. Bere eskumenen barruko instalazio elektroteknikoen muntaketan esku hartzea, hauen artean gutxienez mota batekoak hautatuz: soinu instalazioak, lurreko antenak, satelite bidezko antenak, barne telefonia eta mikroordenadoreen sare lokalak.
.Muntaketa jardueretan:
-Gauzatuko diren lan faseak zehaztea, dauden baliabideak eta egin behar diren eragiketen arabera.
-Behar diren material eta erremintak biltzea, muntaketa planarekin bat etorriz.
-Kanalizazio, ekipo eta elementu lagungarrien zuinketak eta kokapena egitea, proiektuaren plano eta eskemei jarraikiz eta ingurune baldintzak kontuan hartuz.
-Ekipo eta eragingailuen kableatze eta konexionatzea egitea, eskemen arabera, konexio horien fidagarritasuna ziurtatuz.
-Proba funtzionalak eta beharreko doikuntzak egitea, ezarritako prozedurei jarraikiz, instalazioaren dokumentazioan finkatutakoaren barruko funtzionamendua ziurtatuz.
-Bezeroari instalazioa erabili eta artatzeko jarraibideak ematea, beharreko zehaztasunarekin.
-Instalazioa abioan jartzeko txostena egitea, gertatu diren gorabeherak eta bezeroaren instalazioaren onarpena jasoz.
.Mantenimendu jardueretan (matxura batean):
-Hasierako proba funtzionalak egitea, matxuren gaztiguan jasotako zantzuak egiaztatuz, zehaztasunez definituz.
-Matxuraren balizko kariei buruz hasierako hipotesia egitea, zehaztuz, kasuan-kasuan, beraren izaera fisikoa edo/eta "software" arlokoa den.
-Jarduketa plan sistematikoa ezartzea, faseak eta segituko diren prozedurak, eginen diren egiaztapenak zehaztuz, beharreko dokumentazio teknikoa eta erabiliko diren bitartekoak hautatuz.
-Matxura arrazoizko denboran aurkitzea, ezarritako planari jarraikiz eta bitarteko egokiak erabiliz.
-Eskuhartzearen aurrekontua egitea, konponketaren tipologia eta kostua behar den zehaztasunarekin ageri direlarik.
-Eroale, elementu eta ekipo akastunen muntatze, desmuntatze eta ordezte lanak egitea, denbora egokian eta behar den kalitatearekin, instalazioaren beste elementurik ez kaltetzeko arreta berezia jarriz.
-Proba funtzionalak eta beharreko doikuntzak egitea, instalazioaren operatibitate egokia berrezartzeko.
-Norbere zein erabilitako ekipoen eta bitartekoen segurtasun arauak errespetatzea, lanbide jarduera onaren jarraibideak segituz.
-Matxuren konponketa-txostena formato mormalizatuan egitea, eskuhartzearen fakturazioa eta instalazio horren matxuren "Historikoa" eguneratzeko behar adinako informazioa bilduz.
12.3. Kontsumorako ekipo elektronikoen mantenimendua egitea, hauen artean gutxienez mota batekoak hautatuz: soinu ekipoak, TB hargailuak eta bideo seinaleen grabadore-erreproduzitzaileak, ekipo mikroinformatikoak eta beraiei lotutako periferikoak eta telekomunikazio oinarrizko terminalak.
.Hasierako proba funtzionalak egitea, matxuren gaztiguan jasotako zantzuak egiaztatuz, eta zehazki definituz.
.Matxuraren balizko kariei buruz hasierako hipotesia egitea, zehaztuz ezen, kasuan-kasuan, beraren izaera elektromekanikoa, elektronikoa edo/eta "software" arlokoa den.
.Jarduketa plan sistematikoa ezartzea, faseak eta segituko diren prozedurak, eginen diren egiaztapenak zehaztuz, beharreko dokumentazio teknikoa eta erabiliko diren bitartekoak hautatuz.
.Matxura arrazoizko denboran aurkitzea, ezarritako planari jarraikiz eta bitarteko egokiak erabiliz.
.Eskuhartzearen aurrekontua egitea, konponketaren tipologia eta kostua behar den zehaztasunarekin ageri direlarik.
.Elementu, osagai edo modulu akastunen muntatze, desmuntatze eta ordezte lanak egitea, denbora egokian eta beahr den kalitatearekin, ekipoaren beste elementurik ez kaltetzeko arreta berezia jarriz.
.Proba funtzionalak eta beharreko doikuntzak egitea, ekipoaren operatibitate egokia berrezartzeko.
.Ekipoaren fidagarritasuna zehazteko ezarritako probak egitea.
.Norbere zein erabilitako ekipoen eta bitartekoen segurtasun arauak errespetatzea, lanbide jarduera onaren jarraibideak segituz.
.Matxuren konponketa-txostena formato mormalizatuan egitea, eskuhartzearen fakturazioa eta instalazio horren matxuren "Historikoa" eguneratzeko behar adinako informazioa bilduz.
12.4. Norbere segurtasun arauak zein jarduerak betetzen erabiltzen diren bitarteko eta materialenak errespetatuz jardutea lantokian.
.Instalazio eta ekipoen muntatze eta desmuntatze prozesuen garapenari, materialei, erreminta eta tresnei lotutako arriskuak identifikatzea, bai eta informazioa eta jarduera lekuan egon daitezkeen arreta seinaleak ere.
.Lan desberdinetan, larrialdietan babesteko dauden bitartekoak eta prebentziorako portaera identifikatzea.
.Zuhurtasun eta prebentzioan oinarritutako jarrera edukitzea, segurtasun eta higiene arauak zorrotz betez.
.Norbera babesteko eskura dauden tresnak, eragiketa desberdinetarako ezarritakoak, erabiltzea.
.Osagaiak, tresnak eta ekipoak babesteko bitarteko eta gailuak erabiltzea.
b) Edukiak.
.Harremanak lan ingurunean:
-Enpresaren gaineko informazioa. Arlo funtzionalak, produktuak edo/eta eskaintzen dituen zerbitzuak.
-Ezarritako prozedurak aplikatzea.
-Norberaren lanaren antolaketa.
-Ekintzak taldekideekin koordinatzea.
-Emaitzak komunikatzea.
.Ezarritako segurtasun eta higiene arauak aplikatzea:
-Kontsumarako ekipo elektronikoen instalazio eta mantenimendu arloetako arriskuak.
-Norbera babesteko bitartekoak; identifikazioa eta erabilera.
-Ekipo, tresna eta osagaien babesa; aplikatu beharreko prozedurak.
-Aurrea hartzeko jokabideak.
-Larrialdietako jarduerak.
-Segurtasun eta higieneari buruzko arautegi berariazkoa.
.Kontsumorako tailer baterako material eta osagaien biltegiaren kudeaketa:
-Izakinen kontrola; material eta osagaien stock-aren mantenimendua.
-Material eta osagaien eskaera orriak betetzea.
-Material eta osagaien erosketan esku hartea.
-Materialen harrera. Eskarien egiaztapena.
-Material eta osagaien kokapena.
.Instalazio elektroteknikoen (soinu, antena, telefonia edo/eta mikroordenadoreen sare lokalenak) muntaketan esku hartzea:
-Instalazioaren dokumentazioa interpretatzea.
-Muntaketaren faseak zehaztea, behar diren bitarteko eta baliabideak identifikatuz.
-Material eta tresnak biltzea, muntaketa planaren arabera.
-Ekipo de kanalduren muntaketa. Hariteria eta konexionatuak burutzea.
-Ekipo eta instalazioen proba funtzionalak, finkatutako prozedurak aplikatuz.
-Instalazioak erabili eta artatzeko jarraibideak prestatzea bezeroei emateko.
-Instalazioa abioan jartzeko txostena eta bezeroaren instalazioaren onarpenarena prestatzea.
.Instalazio elektroteknikoen (soinu, antena, telefonia edo/eta mikroordenadoreen sare lokalenak) mantenimenduan esku hartzea.
-Instalazio elektroteknikoen matxura gaztiguak prestatzea. Zantzua eta balizko kariak.
-Instalazio elektroteknikoen matxuren izaera identifikatzea (fisikoa edo/eta "software" arlokoa). Matxura horiek sumatzeko prozedura bereziak.
-Jarduketa planak. Dokumentazioa, neurketa erreminta eta tresnak hautatzea eta lan ingurunea antolatzea.
-Instalazio elektroteknikoetako matxuren kasuak aurkitzeko prozedura operatiboak aplikatzea.
-Matxuren konponketa-aurrekontuak prestatzea.
-Eroale, ekipo eta elementu akastunak muntatu, desmuntatu eta ordeztea instalazio elektroteknikoetan.
-Konpondutako instalazio elektroteknikoetako doitze eta proba funtzionalak egitea.
-Konponketa-txostenak prestatzea. Eskuhartzeen fakturazioa eta instalazio elektroteknikoetako "historikoak" eguneratzea.
.Kontsumorako ekipo elektronikoen mantenimendu prozesuetan eskuhartzea:
-Kontsumorako ekipo elektronikoen matxura gaztiguak prestatzea. Zantzua eta balizko kariak.
-Kontsumorako ekipo elektronikoen matxuren izaera identifikatzea (mekanikoa, elektrikoa, "software" arlokoa). Matxura horiek sumatzeko prozedura bereziak.
-Jarduketa planak. Dokumentazioa, neurketa erreminta eta tresnak hautatzea eta lan ingurunearen antolaketa.
-Kontsumorako ekipo elektronikoetako matxuren kasuak aurkitzeko prozedura operatiboak aplikatzea.
-Matxuren konponketa aurrekontuak prestatzea.
-Atal, osagai edo/eta modulu akastunak muntatu, desmuntatu eta ordeztea kontsumorako ekipo elektronikoetan.
-Konpondutako kontsumorako ekipo elektronikoen doitze, proba funtzionalak eta fidagarritasunezkoak egitea.
-Konponketa-txostenak prestatzea. Eskuhartzeen fakturazioa eta kontsumorako ekipo elektronikoen "historikoak" eguneratzea.
-Substantzia toxiko edo/eta kutsagarrien eskuztaketa eta kontrola.
.Bezeroarenganako atentzioa:
-Norberaren irudia eta bezeroekiko harremanak.
-Bezeroenganako harrera eta atentzioa. Erreklamazioak.
-Bezeroen telefono bidezko atentzioa.
-Aholkularitza eta informazio tekniko eta eragiketena bezeroentzat. Ahozko eta idatzizko komunikazioak.
-Bezeroen agenda. Aldizkako komunikazioak.
2.3. Iraupena, sekuentzia eta ordu banaketa.
Asteko
Lanbide modulua IraupenaorduakIkasm.
1. Soinu ekipoa 176 8 2.º
2. Irudi ekipoa 198 9 2.º
3. Informazio sistema elektronikoak 128 4 1.º
4. Ekipo mikroinformatikoak eta telekomunikazio
terminalak 198 9 2.º
5. Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea
enpresa txikietan 88 4 2.º
6. Lan taldeko harremanak 64 2 1.º
7. Kalitatea 64 2 1.º
8. Elektronika orrokorra 256 8 1.º
9. Elektronika digitala eta mikroprogramagarria 256 8 1.º
10. Oinarrrizko instalazioak 128 4 1.º
11. Lan prestakuntza eta orientazioa 64 2 1.º
12. Lantokiko prestakuntza 380 Lanegunean 2.º
II. ERASKINA. Kontsumorako Ekipo Elektronikoen Heziketa Zikloko Lanbide Moduluetan irakaslanean aritzen diren irakasleen espezialitateak
1. Soinu ekipoak. Ekipo elektronikoak. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa
2. Irudi ekipoak. Ekipo elektronikoak. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa
3. Informazio sistema elektronikoak. Ekipo elektronikoak. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa
4. Ekipo mikroinformatikoak eta telekomunikazio terminalak. Ekipo elektronikoak. Lanbide Heziketako irakakasle teknikoa
5. Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan. Lan prestakuntza eta orientazioa. Bigarren irakaskuntzako irakaslea
6. Lan taldeko harremanak. Lan prestakuntza eta orientazioa. Bigarren irakaskuntzako irakaslea
7. Kalitatea. Sistema elektronikoak. Bigarren irakaskuntzako irakaslea
8. Elektronika orokorra. Sistema elektronikoak. Bigarren irakaskuntzako irakaslea
9. Elektronika digitala eta mikroporgramagarria. Sistema elektronikoak. Bigarren irakaskuntzako irakaslea
10. Oinarrizko instalazioak. Ekipo elektronikoak. Lanbide Heziketako irakakasle teknikoa
11. Lan prestakuntza eta orientazioa. Lan prestakuntza eta orientazioa. Bigarren irakaskuntzako irakaslea
III. ERASKINA. Ikasketa hauetarako gutxienez behar diren leku eta instalazioak
Ekainaren 14ko 1004/1991 E.D.aren 34. artikuluari jarraikiz, Kontsumorako Ekipo Elektronikoen Erdi Mailako Lanbide Heziketako Heziketa Zikloak honako eremuak behar ditu gutxienez, Foru Dekretu honetan definitutako irakaskuntzak emateko (aipatutako ekainaren 14ko 1004/1991 E.D.aren 32.1.a artikuluan ezarritakoak ere sartzen dira).
Irakaslekua Azalera Erabilera gradua
Elektronika tailerra 120 m2 40 %
Ekipo elektronikoak instalatu
eta mantentzeko tailerra 120 m2 40 %
Gela balioanitza 60 m2 20 %
."Erabilera graduak" portzentaian adierazten du eremu hori ustez zenbat ordu egonen den ikasle talde batek okupaturik gutxieneko irakaskuntzak emateko, irakaskuntza horien iraupen osotarakoaren aldean. Orientabidezkoa da, beraz, hezkuntza administrazioek curriculuma finkatzean difinitzen dutenerako.
."Erabilera graduak" uzten duen marjinean, zilegi da beste ikasle talde batzuek atzematea prestakuntza eremuak, heziketa ziklo bera edo beste bat edo beste hezkuntza etaparen bat egiten ari direnek.
.Beti ere zilegi izanen da prestakuntza eremuekin lotura duten ikasketa jarduerak (erabilera mailak adierazten duen okupazioarekin) eite bereko jarduera batzuetarako ere erabiltzen diren azaleretan egitea.
.Ez da interpretatu behar zehaztu diren prestakuntza eremu diferenteak nahitaez zerrakuraz bereizirik egon behar dutenik.
Iragarkiaren kodea: Q9606549