228/1996 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 27KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ESPARRUAN EKIPO ETA INSTALAZIO ELEKTROTEKNIKOETAKO TEKNIKARIAREN TITULUARI DAGOKION ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAREN CURRICULUMA EZARTZEN DUENA
BON N.º 146 - 02/12/1996
XEDAPEN GEHIGARRIAK
AZKEN XEDAPENAK
I. ERASKINA
II. ERASKINA. Ekipo eta instalazio elektroteknikoen prestakuntza zikloaren lanbide moduluetan irakasteko iratxikipena duen irakaslegoaren espezialitateak
III. ERASKINA. Ikasketa hauetarako gutxienez behar diren leku eta instalazioak
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak laugarren artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Halaber, 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.
Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea, lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ondoren, eta Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako teknikariaren titulua eta hari dagozkion gutxieneko ikasketak ezarri zituen 623/95 Errege Dekretua argitaratu ondoren (1995eko abuztuaren 17ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), eta kontuan hartuta bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan bai eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak lanbide heziketaren alorrean berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta produkzio sistemaren arteko erlazioak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.
Lanbide heziketaren xedea da ikasleak prestatzea lanbide eremuetan jarduteko, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketei egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, baita erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.
Berariazko lanbide heziketak antolamendu modularreko heziketa ziklo sail bat biltzen ditu, iraupen desberdinetakoak, berariazko lanbide heziketako arlo desberdinek osatuak. Berariazko lanbide heziketak gazteak lan munduan sartzea errazten du, lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako eta produkzio sistemaren koalifikazio eskakizunari erantzuten dio.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (1995-3-10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio irizpideak.
Lanbide modulu guztien xedeak, alegia, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko aspektuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko aspektu horiek tituludunaren amankomuneko koalifikazioa segurtatzen dute, horixe baita tituluak Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta koalifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.
Curriculumaren edukiak amaierako gaitasunak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa. Lan munduan gaitasun unitate bakoitzak dituen balioak eta esanahiak, eta lan teknikoaren balioaniztasun funtzional eta teknologikoak ekarri dute curriculumean jakintza teknologikoaren eremu desberdinekin loturiko edukiak sartzea, lanbide eskakizun bakoitzaren azpian diren produkzio prozedurek bilduak.
Amaierako gaitasun bakoitzari dagozkion ebaluazio irizpideek bidea ematen dute amaierako gaitasun hori noraino lortu den egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarria dira.
Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketa egiten ari den ikaslearen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (1995-9-4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatu zuena.
Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako teknikariaren lanbide gaitasunak, gaitasun unitatetan antolatuak, honakoak dira: elektraenergia banatu eta hornitzeko tentsio ertain eta baxuko ekipo eta instalazioak eraikitzea eta mantentzea; eraikin inguruetan banakako instalazioak eraikitzea eta mantentzea; elektrotekniako ekipo eta instalazio automatizatuak eraikitzea eta mantentzea; makina elektriko estatikoak zein birakariak egitea, mantentzea eta haiekin entseiuak egitea; enpresa txiki edo tailer bati dagozkion administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak egitea.
Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako teknikariaren lanbide tituluak prestakuntza beharrei erantzun nahi die, ekipo, linea eta instalazio elektroteknikoak eraiki, instalatu eta mantentzeko jardueren arloan.
Nagusiki ondoko azpisektoreetan jardun dezakete:
-Instalazio elektroteknikoetan.
-Ondoko jarduerak dituzten enpresetan: elektraenergia ekoizteko zentruak, elektraenergia banatzeko TEko eta TBko instalazioak, eraikinen elektrifikaziorako instalazio elektrikoak, eraikinetako banakako instalazioak (interkomunikazioa, telefonia, antenak, segurtasuna), eraikinetako instalazio automatizatuak, eguzki energia fotovoltaikoa biltzeko instalazioak, koadro eta ekipo elektroteknikoen eraiketa, makina elektrikoen konponketa eta elektratresnen mantenimendua.
Tituluaren profilean zehaztu eta adierazitako lanbide gaitasunak erantzuna izan nahi du lan teknikoak dituen koalifikazio beharrentzat, eginkizun hauek betetzeko: elektraenergia banatzeko TEko eta TBko linea elektrikoen burutzapena eta mantenimendua, eraikinen elektrifikazio eta automatizaziorako instalazioak, eraikinetako banakako instalazioak; halaber, bere gaitasun eremuko proiektu txikiak ere egin ahal izanen ditu. Makina elektriko estatiko zein birakarien mantenimendu lanak egin ditzake, bai eta koadro eta ekipo elektroteknikoak eraiki ere. Landako nahiz tailerreko teknikari gisa jardun dezake, edo bestela, enpresa edo tailer txikia administratu eta kudeatzeko zereginetan.
Horrenbestez, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeita zazpiko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,
DEKRETATU DUT:
Foru Dekretu hau, Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako teknikariaren tituluarekin lotutako lanbide heziketako ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.
Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako heziketa zikloa erdi mailako berariazko lanbide heziketan sartu behar da, eta 2.000 orduko iraupena du.
Produkzio sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorra eta lanbide moduluak, haien iraupena, amaierako gaitasunak, ebaluazio irizpideak eta edukiak barne, Foru Dekretu honetako I. eraskinean ezarri dira.
Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak ondoko lanbide moduluetan antolatuko dira:
1. Ikastetxeko prestakuntza:
- Lotura-instalazio elektrikoak eta transformazio zentruak.
- Banakako instalazioak etxebizitza eta eraikinetan.
- Instalazio automatizatuak etxebizitza eta eraikinetan.
- Makina elektrikoen mantenimendua.
- Administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak enpresa txikian.
- Lantaldeko harremanak.
- Kalitatea
- Segurtasuna instalazio elektrikoetan.
- Elektroteknia.
- Barrualdeko instalazio elektrikoak.
- Automatismoak eta koadro elektrikoak.
- Lan prestakuntza eta orientazioa.
2. Lantokietako prestakuntza:
- Lantokiko prestakuntza.
Urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuak ezarritakoari jarraikiz, Foru Dekretu honetako II. eraskinean jarri dira Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako teknikariaren lanbide heziketako tituluaren ikasketek osatzen duten curriculumaren lanbide modulu bakoitza irakasteko irakasleek behar dituzten espezialitateak, izan ere, errege dekretu harexetan Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoak atxiki baitzitzaizkien lanbide heziketako berariazko espezialitateei eta haiek garatzen dituzten xedapen guztiei.
Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.
Ikastetxeek Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, nola eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.
Aurreko lerroaldean aipatu den Curriculum Proiektua garatzeko, kontuan hartu beharko da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoak horri buruz dioena.
Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako erdi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako Departamentuek lanbide moduluetako programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen amaierako gaitasunak, edukien banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.
Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira lanbide moduluetan ezarritako amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak, Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak ezarri zuenari jarraikiz.
Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak egin ahal izanen dituzte Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua duten ikasleek.
Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen 32. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, modua izanen da Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako erdi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, nahiz eta ezarritako baldintza akademikoak ez bete. Horretarako, ikaslegaiak Gizarte Bermerako Egitarauren bat "gai" kalifikazioarekin gainditua izan beharko du, edo bestela hamazortzi urte eduki beharko ditu, edo zikloa hasten duen urte naturalean betetzeko izan, eta gainera sartzeko proba bat gainditu beharko du erakusteko Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak aprobetxamendu onez ikasteko ezagupen eta gaitasun nahikoak dituela.
Ikastetxeek Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako erdi mailako heziketa zikloan sartzeko proba antolatu eta ebaluatuko dute, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak ezarriko dituen arauei jarraikiz.
Sartzeko proba osorik egin beharretik salbuetsi ahal izanen dira gizarte bermerako egitarauren batean edo arautu gabeko beste heziketa-ekimenen batean parte hartu eta helburuak lortuak dituzten ikaslegaiak. Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak adieraziko du gizarte bermerako zein egitarau eta zein heziketa-ekimenek emanen duten bidea sarrera-proba osorik egin beharrik ez izateko.
1/1990 Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako erdi mailako heziketa zikloari dagozkien ikasketak gainditzen dituzten ikasleek Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako teknikariaren titulua jasoko dute.
Aurreko atalean aipatutako titulua erdiesteko beharrezkoa izanen da Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako erdi mailako heziketa zikloaren lanbide modulu guztiak gainditzea.
Honako hauek dira zereginetako lanbide heziketarekin baliokidetu daitezkeen lanbide moduluak:
- Barrualdeko instalazio elektrikoak.
- Lotura-instalazio elektrikoak eta transformazio zentruak.
- Banakako instalazioak etxebizitza eta eraikinetan.
- Instalazio automatizatuak etxebizitza eta eraikinetan.
- Makina elektrikoen mantenimendua.
- Administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak enpresa txikian.
- Elektroteknia.
- Automatismoak eta koadro elektrikoak.
Ondokoak dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide moduluak:
- Barrualdeko instalazio elektrikoak.
- Lotura-instalazio elektrikoak eta transformazio zentruak.
- Banakako instalazioak etxebizitza eta eraikinetan.
- Instalazio automatizatuak etxebizitza eta eraikinetan.
- Makina elektrikoen mantenimendua.
- Elektroteknia.
- Automatismoak eta koadro elektrikoak.
- Lan prestakuntza eta orientazioa.
- Lantokiko prestakuntza.
Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako teknikariaren titulua daukan ikasleak bidea izanen du Batxilergoko ondoko modalitatera pasatzeko:
- Teknologia.
Ikastetxeei Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, bai ikastetxe pribatuei ikasketak irakasteko baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuari, bai araubide orokorreko ikasketa ez- unibertsitarioak irakasten dituzten ikastetxeetako gutxieneko baldintzak ezarri zituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuari bai eta hura garatzen duen edozein xedapeni jarraikiz. Aipatu Errege Dekretuaren 34. artikuluaren arabera, espazio eta instalazioei dagozkien gutxieneko baldintzak Foru Dekretu honetako III. eraskinean heldu direnak dira.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak Foru Dekretu honek aipatzen duen curriculuma egokitu ahal izanen du, helduen hezkuntzarako antolamenduaren eta metodologiaren betebeharrei jarraikiz, bai egonezko hezkuntzaren kasuan bai urrutiko hezkuntzaren kasuan. Halaber, curriculuma hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara moldatu ahal izanen da.
Foru Dekretu honetako 9. eta 10. artikuluek aipatzen dituzten ikasleez gain, ondotik adieraziko diren egoeretan dauden ikasleek egin ahal izanen dituzte Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak:
a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko Batxilergo Orokorreko 1. eta 2. mailak gaindituak dituztenak.
b) Lehen Mailako Lanbide Heziketako teknikari laguntzailearen titulua dutenak.
c) Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehen eta bigarren mailak gaindituak dituztenak.
d) Arte Aplikatu eta Arte Lanbideen Eskoletan espezialitate guztietarako maila amankomunak gaindituak dituztenak.
Hori guztia, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarri zituen Berariazko Lanbide Heziketako heziketa zikloak aurretiaz ezartzeari buruzko jarraibideak eman zituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 20ko 444/1995 Foru Aginduak xedatutakoari jarraikiz (1995-9-4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).
AZKEN XEDAPENAK
Baimena ematen zaio Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariari Foru Dekretu hau burutu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitara eman eta biharamunetik hasita izanen du indarra.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeita zazpian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Javier Otano Cid.-Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Pedro Burillo López.
I. ERASKINA
1. Produkzio sistemaren erreferentzia.
1.1. Lanbide profila.
1.1.1. Gaitasun orokorra.
Teknikari honentzat produkzio sistemak eskatzen duen lanbide prestakuntza orokorra honako hau da:
Egin, ustiatu eta artatu beharko ditu elektraenergia (EE) banatzeko linea eta instalazioak; baita instalazio bereziak eta eraikinak automatizatzeko instalazioak ere. Elektraenergia hori tentsio ertainean (TE), tentsio baxuan (TB) eta transformazio zentruetan (TZ) banatuko da. Era berean, ekipo elektroteknikook egin beharko ditu: elektraenergia banatzekoak eta makina elektrikoak babestu eta kontrolatzekoak. Makina elektrikoak mantendu eta entseiatu beharko ditu aurretik ezarritako prozedurak aplikatuz. Halaber, bere eremuko instalazioak mantendu beharko ditu horiek apur ez daitezen eta, apurtuz gero, konpontzeko.
1.1.2. Lanbide gaitasunak.
-Jakin beharko ditu esku artean duen produkzio prozesuaren faseak beraien osotasunean, baita beraiek lotzen ere.
-Interpretatu eta ulertu beharko du informazioa eta, oro har, ikur bidezko lengoaia, baldin eta lengoaia hori ekipo, instalazio eta makina elektroteknikoak egiteko, ustiatzeko, mantentzeko eta konpontzeko eragiketekin lotuta badago.
-Beharrezko izanen du bere eskumeneko eremuan instalazio elektroteknikoen planoak, eskemak, material zerrendak eta, oro har, dokumentazio teknikoa egitea, kontutan hartuko dituelarik instalazioari buruzko zehaztapen tekniko- ekonomikoak eta beharrizanen programak.
-Halaber, bere eskumeneko instalazio elektroteknikoak burutzeko aurrekontuak egin beharko ditu, unitate guztiak neurtu eta instalazio elektroteknikoei dagozkien aleko prezioekin beharrezko eragiketak buruturik.
-Antolatu beharko ditu ekipo eta instalazio elektroteknikoak egiteko erabiliko dituen lan eta bitarteko lagungarriak, berauek banatu eta kontrolatuko dituelarik; era berean, erregistratu beharko ditu produkzioaren datuak eta bertan sortutako gorabeherak edo anomaliak.
-Halaber, instalazio elektroteknikoak egin, jarri eta mantentzeko segurtasun-bitarteko lagungarriak eta seinaleak muntatu eta desmuntatu beharko ditu.
-Administratu eta kudeatu beharko du instalazio elektroteknikoen enpresa txikia edo tailerra: produktu eta zerbitzuak merkaturatuko ditu eta legez dagozkion betebeharrak ezagutu eta bete.
-Bestelako lan egoerei egokitzeko gai izan behar du, baldin eta egoerok bere lanbidearekin lotuta dauden tekniketan sortutako aldaketen ondoriozkoak badira.
-Harreman onak izan behar ditu bere talde funtzionaleko kideekin, talde horretan integraturik egon behar duelarik: taldeari esleitutako xedeak lortzeko elkarlanean aritu behar du, besteen lana errespetatu eta taldelanaren antolaketa eta garapenean aktiboki parte hartu; era berean, lankidetzan aritu beharko du lanean sor daitezkeen zailtasunak gainditzeko, bere lankide eta menpekoekiko jarrera tolerantea agertuko duelarik.
-Komunikazio eraginkorrak izan beharko ditu bere lanaren garapenean eta, bereziki, lankideen arteko koordinazio- gradu altua eskatzen duten eragiketetan. Horrela bada, aginduak eta informazioa interpretatuko ditu eta jarraibide argiak azkar sortu; era berean, jakinean jarri eta laguntza eskatuko die adituak diren taldekideei, eragiketan arazoren bat sortuz gero.
-Era berean, bere ardurapean egin beharko du eduki politeknikoko edo/eta polifuntzionaleko ekintza multzo bat, aurretik ezarritako metodoei jarraikiko dielarik; ekintza multzo hori beraren lanbidearen berezko tekniken esparrukoa izanen da.
-Arazoak konpontzeko eta bere kabuzko erabakiak hartzeko gauza izan behar du, aurretik ezarritako arauei edo bere eskumeneko eremuan dauden aurrekasuei jarraikiko dielarik. Erabaki horiek kontsultatu beharko ditu, baldin eta beraien ekonomia- edo segurtasun-ondorioak garrantzitsuak badira.
Lan egoeretan eskatzen zaion autonomia.
Teknikari horri, mailaz goragoko teknikariek esleitutako funtzio eta xedeen esparruan, dagozkion lan arloetan, oro har, honako autonomi gaitasunak eskatuko zaizkio:
-Bitarteko lagungarri normalizatuak antolatu eta instalatzea.
-Planean ezarriak diren segurtasun bitartekoak egiaztatu eta antolatzea.
-Aurrez programatutako lanak burutzea, instalazio, ekipo edo makina elektroteknikoari buruzko dokumentazio teknikoaren arabera.
-Bere eskumeneko instalazioen dokumentazio teknikoa egitea.
-Lanaren gaztiguak egitea.
-Instalazioen gaineko "boletinak" egitea.
-Erremintak prestatu eta mantentzea, baita lansaioaren bukaerako eragiketak egitea ere.
1.1.3. Gaitasun unitateak
1. Elektraenergia tentsio baxuan eta ertainean banatzeko eta hornitzeko ekipo eta instalazioak egin eta mantentzea.
2. Eraikinen inguruan banakako instalazioak egitea eta mantentzea.
3. Ekipo eta instalazio elektrotekniko automatizatuak egin eta mantentzea.
4. Makina elektriko egonkor eta birakariak egin, mantendu eta entseiatzea.
5. Enpresa txiki edo tailerrean administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak egitea.
1.1.4. Lanbide errealizazioak eta gaitasunak.
1. gaitasun unitatea: Ekipoak eta instalazioak egin eta mantentzea, elektraenergia tentsio ertainean eta tentsio baxuan banatzeko.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
1.1. Egin behar dira elektraenergia TEan eta TBan banatzeko diren airetiko eta lurrazpiko linea elektrikoak; egin behar dira transformazio zentruak ere. Hori guztia burutuko da proiektuaren dokumentazioa kontsultatuz eta aurretik ezarritako segurtasun baldintzen pean.
-Materialak linearen taxuketan zehar metatu eta banatuko dira, proiektuan bildutako zehaztapenak betez eta aurretik ezarritako muntaketa planarekin bat etorriz.
-Erremintarik eta tresnarik erabilgarri eta egokienak hautatu eta erabili behar dira.
-TEko, TBko eta airetiko TZko linearen euskarri eta elementuak (gurutzetak, isolagailuak, transformagailua, etengailuak, disjuntoreak, babes zirkuituak) jaso, berunean jarri eta muntatu eta eroaleak hedatu eta teinkatuko dira proiektuan zehaztutakoarekin bat etorririk eta aurretik ezarritako segurtasun baldintzen pean.
-Euskarrien eta airetiko TZen lurretiko babes zirkuituak indarrean dauden arautegi eta araudi teknikoak bete behar ditu.
-TEko eta TBko lurrazpiko linea teinkatu eta beharrezko konexioak eginen dira linea egiteko ezarritako faseei jarraikiko zaielarik, prozedura normalizatuak erabilirik eta proiektuan zehaztutakoaren arabera. Fase horiek honakook dira: kanalizazioak egitea, kableak jartzea, loturak, betegarriak, babesak, seinaleztapenak.
-Barne TZa (transformagailua, banatze zirkuitua, zeldak, babesak) muntatuko da proiektuan eta indarrean dauden arautegi eta araudietan zehazturikoa betez.
-Kanalizazio eta koadro elektrikoak TEan eta TBan zuinkatu, kokatu eta finkatuko dira, hori egiteko jasotako jarraibideen arabera.
-Elementuen kableen bidezko konexioak eta kalibratuak planoen arabera eginen dira.
-Eguneroko lanaren gaztiguek honako informazioa eman behar dute: egunean zer egin den, lanean zein gorabehera sortu den eta zein konpobide hartu den. Informazio horrek nahikoa izan behar du.
1.2. TEko, TBko eta TZko lurrazpiko eta airetiko linea elektrikoak egin eta mantendu behar dira; horretarako, ebakitze maniobrak egin eta transformagailuak lurrean ipini eta erregulatuko dira, zertarako-eta egin behar diren lanak behar bezala burutu eta segurtatzeko. Aurretik ezarritako segurtasunerako prozedura eta arauen arabera egin behar dira lanok.
-Elektraenergia banatuko duten lineak eginen dira. Horretarako, maniobrok burutuko dira: ustiatzea; lineak akoplatzea; lineetako, transformagailuetako eta enbarratuetako lanak. Horiek egin aurretik, erabat bete behar dira jarduteko prozedura normalizatuok: esku hartu aurreko gaztiguak, zonan lan egiteko baimenak, segurtasun- neurri estuak eta beharrezko seinaleztapenak.
-Matxurak sumatu beharko dira elektraenergia TEan eta TBan banatuko duten lineetan, bitarteko egoki eta prozedura normalizatuen bidez.
-Matxurak konponduko dira eta elektraenergia banatzeko lineen zerbitzua birjarri edo kenduko da behar den epean eta agindutako kalitate baldintzetan, prozedura normalizatuei jarraikiz.
-Elektraenergia banatzeko lineak eta TZak mantendu eginen dira ez apurtzeko, aurretik ezarritako mantenimendu planaren arabera. Beharrezko maniobrak eginen dira plan hori aplikatzeko. Halaber, lan egin behar da beharrezko elementuen gainean eta zerbitzua berriro jarri. Hori guztia ahalik eta azkarren eginen da.
-Mantenimendu eta konponketa lanei buruzko txostenak eragiketa horien inguruko informazio nahikoa eta araupetua bildu behar du.
1.3. Egin beharko dira TBan energia elektrikoa banatzeko eta hornitzeko ekipoak; izan ere, energia hori eraikinetarako (etxebizitza, bulego eta lokaletarako) izanen da. Ekipo horiek egiteko, proiektuaren dokumentazio teknikoa kontsultatu beharko da. Gainera, eskatzen den bezain ondo eta seguru egin beharko dira ekipook.
-Proiektuaren dokumentaziotik abiatuta, EEa banatzeko ekipoak egitean, honakoa hartu behar da kontutan:
.Materialak bildu behar direla muntaketa planaren arabera.
.Krokisak egin behar direla, elementuak inguratzaileetan banatzeko eta beraien mekanizaziorako beharrezko direnak. Erabiltzen ahal den lekua ahalik eta ondoen baliatu behar da.
.Beharrezko mekanizazioak egin behar direla, krokisetatik abiaturik eta agindutako kalitatearekin.
.Aurretik ezarritako epean muntatu behar direla elementuak.
.Konexioak eskemen arabera egin behar direla terminaletako konexioen fidagarritasuna ziurtatuko da eta kableen koloreen kode normalizatua erabiliko da.
.Ekipoaren proba funtzionalak eginen direla aurretik ezarritako protokoloari jarraikiz. Emaitzak beraiei buruzko txostenera bilduko dira eskatu bezain zehatz eta formato normalizatuan.
1.4. Eskatzen den bezain ondo eta seguru egin eta artatuko dira TBko elektraenergia eraikinetan (etxebizitza, bulego eta lokaletan) banatu eta hornitzeko instalazioak; horretarako, instalaziooi dagokien dokumentazio teknikoa kontsultatu behar da.
-Instalaziooi dagokien dokumentazio teknikotik abiatuta, EEa banatzeko eta hornitzeko instalazioak egitean, ondorengoa hartuko da kontutan:
.Materialak bilduko direla muntaketa planaren arabera.
.Zuinkatu eta kokatuko direla kanalizazioak, banatze koadroak, neurtze ekipoak eta gainerako elementuok: etengailuak, argi puntuak, korronte-hartuneak, hargailu finkoak. Hori guztia baliabide egokien bitartez eta agindu bezala egin behar da.
.Aurretik ezarritako epean egin behar direla muntaketak.
.Konexioak eskemen arabera eginen direla: terminaletako konexioen fidagarritasuna ziurtatu eta eroaleen koloreen kode normalizatua erabiliko da.
.Aurretik ezarritako protokoloari jarraikiko zaiola instalazioaren proba funtzionalak egitean; instalazio horri dagokion txostenean emaitzak jarriko dira eskatu bezain zehatz eta formato normalizatuan.
.Instalazioaren segurtasun planean ezarritakoa eginen dela segurtasun elektrikoa egon dadin, indarrean dauden araudi elektroteknikoekin bat etorrita.
-Instalazioak mantentzean aintzat hartuko da honakoa:
.Instalazioak mantendu beharko dira ez apurtzeko, mantenimendu programari buruzko txosten bat eginen delarik aldizka; txosten horretan azalduko dira, emaitzez gain, aldaketa eta gorabeherak, zeintzuk sumatuak eta zuzenduak baitira aurretik ezarritako protokoloari jarraikiz.
-Instalazio elektrikoan matxurarik sumatuz gero, matxuraren zergatia bilatu eta arazoa behar den epean zuzenduko da, harik eta instalazioa ondo eta seguru laga arte.
-Instalazio elektrikoetako matxurak zuzentzeari buruzko txostenak eman behar du lan horren informazio nahikoa eta normalizatua.
1.5. Teknikari horrek egin beharko du TBaren instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa eta administratiboa, baldin eta instalazio horiek bere eskumeneko eremuan baditu; gainera, eragingailuak eta materialak hautatuko ditu, aurretik ezarritako kostuekin batera etorriko direnak. Dokumentazio hori egiteko, euskarri egokia eta bitarteko normalizatuak beharko ditu.
-Komunitate Autonomoaren edo/eta EEaren konpainia banatzailearen organo eskudunaren beharrezko informazioa (eskaerak, baimenak, boletinak) bilduko da, baita dokumentazioa egiteko beharrezko araudi elektroteknikoa ere. Informazio eta araudi horiek bildu behar dira lanari ekin baino behar adina denbora lehenago.
-Instalazioaren ezaugarri tekniko eta ekonomikoak bezeroarekin adostu behar dira eta egoki den agirira bildu.
-Bezeroarekin adostutako konponbidearen krokisetara bildu behar da, eskatu bezain zehatz, eginkizun den instalazioari dagokion informazioa.
-TBko instalazioari dagokion aurreproiektua egin behar da, organismo eskudunak eskatua baita. Aurreproiektu horretara bildu behar da, eraz eta edukiz, instalazio horri buruzko ondorengo informazioa: eraikinaren mota, erabilera, kokaera eta jabea; instalatzaile eskuetsiaren datuak; eta instalazioaren datu teknikoak. Azken datuon barruan sartuko dira potentziei buruzko aurreikuspena, C.G.P.a, linea banatzailea, neurketa ekipoak, banakako deribazioak, agingailu eta babesgailu pribatuak eta babes zirkuituak.
-Hautatu behar diren eragingailu eta materialak egokitu behar zaizkio aurrez adostutako aurrekontuari.
-Lan honetarako egindako dokumentazioak kalkuluak, planoak, eskemak, material zerrendak eta gainerako agiriak bildu behar ditu kopuru egokian. Horretarako adierazpide normalizatua erabili behar da.
-TBko instalazioari buruzko boletinak egoki egon behar du beteta, eta behar den orduan eta eran aurkeztuko zaio organo eskudunari, instalazioari dagozkion baimenak lortzeko.
1.6. Intstalatzaile talde txikiaren eguneroko lanari buruzko programa egin behar da; era berean, lan kargak esleituko dira eta instalaziorako erabiltzen ahal diren baliabide eta bitartekoak ahalik eta hoberenak izanen dira.
-Muntaketaren plangintza orokorretik abiatuta, ekipo eta instalazio elektroteknikoak egitean, hauxe hartuko da kontuan:
.Instalazioan lanean hasi baino behar adina denbora lehenago beteko direla egin beharreko jarduerei buruzko lan orriak.
.Giza baliabideak banatuko direla
horretarako kontuan hartuko dira instalaziorako lehentasunak, instalaziorako erabiltzen ahal diren bitarteko materialak eta teknikarien lanbide gaitasuna.
.Erremintak eta bitarteko materialak banatuko direla egin behar diren lanen arabera eta behar den epean.
.Segurtasun planaren arabera antolatu eta gainbegiratuko direla segurtasunerako bitartekoak.
.Muntaketa lanak gainbegiratuko direla, eta lanen programa agindu bezala beteta dagoela egiaztatuko dela. Hala bada, zuzendu eginen dira muntaketan sortutako gorabeherak, eta neurri egokiak hartu, plangintza ahalik eta onena izan dadin.
.Egunero eginen dela txostena lan gaztiguetatik abiatuta. Txosten horretara bilduko da plangintzari jarraitzeko behar adina informazio.
b) Lanbide gaitasuna.
Produkziorako bitartekoak: lan elektrikoetarako esku erremintak (kable-zurigailuak, terminaletarako presio kurrikak, kable-marragailuak); lan mekanikoetarako esku erremintak (aliketak, bihurkinak); oinarrizko mekanizazio lanetarako makinak (zulatzeko makina, puntzonatzeko makina, errematxatzeko makina); tresneria elektriko eta mekanikoa (polimetroa, matxarda anperemetriko eta vatimetrikoa, telurohmetroa, termometroa, etengailu diferentzialen probagailua, faseen segidaren probagailua, isolamendu- neurgailua, lurrazpiko kableen ebakiduren aurkigailua, luxometroa, dinamometroa); elektrizitatetik babesteko eta segurtasunerako bitartekoak (pertikak, jantziak, oinetakoak, eskularruak, kaskoak); dokumentazio teknikoa egiteko esku tresnak eta tresna informatikoak.
Tarteko produktuak eta materialak: eroale elektrikoak (hari eta kableak); TErako aparailu elektrikoak (transformagailuak, autobalbulak, isolatzaileak, bermagailuak); EEa banatzeko ekipoak, neurketa ekipoak, neurtze zeldetarako ekipoak, transformazio zentru aurrefabrikatuetarako ekipoak; TBrako aparailu elektrikoak (ebakigailuak eta babesgailuak, babesteko kaxa orokorra, kanalizazio elektrikoak, argiztatzeko materialak); neurgailuak (zenbakailuak, vatimetroak, voltimetroak, anperemetroak, fasimetroak, maiztasun-metroak, luxometroak).
Lanaren emaitza nagusiak: instalazio elektrikoei buruzko proiektu txikiak, indarrean dagoen eskumen administratiboko eremuan; TEan EEa banatzeko instalazioak egin eta mantentzea; EEa TBan banatzeko instalazioak (etxebizitza eta lokalen elektrifikazioa, argiak) egin eta mantentzea; banatzeko eta neurtzeko ekipo edo koadroak egin eta mantentzea; lan gaztiguak; instalazioari buruzko boletinak.
Prozesu, metodo eta prozedurak: maniobrak (transformadoreak ebakitzea, lurrean ipintzea eta erregulatzea) zein prozedurarekin eginen diren EEaren transformazio zentruetan eta lineetan; zein prozeduraren bidez eginen den kanalizazioa instalazio elektroteknikoetan; zein prozeduraren bidez aurkituko diren matxurak linea elektrikoetan; zein prozedurarekin lotuko diren kableak; zein prozesu erabiliko den lur sareak egiteko; zein prozedurarekin neurtuko diren lur erresistentziak; zein prozedurarekin neurtuko den isolamendua; zein prozeduraren bidez neurtuko den zurruntasun dielektrikoa.
Informazioa, izaera, mota eta euskarriak: Instalazioei eta ekipoei buruzko proiektuen dokumentazioa (eraikinen kokaeraren, lekuaren eta antolamoldearen planoak; plano eta eskema elektrikoak; banatzeko ekipo elektroteknikoen plano eta eskemak); materialgileen eta ekipogileen zehaztapenak (katalogo tekniko-komertzialak); linea elektrikoetako maniobren prozedura idatzi eta normalizatuak; lan aginduak.
Berariazko arautegi eta araudiak: tentsio baxurako arautegi elektroteknikoa eta jarraibide tekniko osagarriak; tentsio altuko airetiko linea elektrikoei buruzko araudia; zentral elektrikoetako segurtasunerako bermeei eta baldintza teknikoei buruzko araudia; azpitransformategiak eta transformazio zentruak; energia elektrikoaren hartuneei buruzko araudia; egiaztapen elektrikoei buruzko araudiak; eraikintzari buruzko arau teknologikoak; konpainia elektrikoen arau bereziak; Komunitate Autonomoetako arau bereziak, nazioko eta nazioarteko normalizazio elektroteknikoa (UNE, CEI, CENELEC).
2. gaitasun unitatea: eraikinen inguruan banakako instalazioak egin eta mantentzea.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
2.1. Eraikin eta etxebizitzetan irrati eta telebista antenen instalazioa egitea eta mantentzea: horretarako, proiektuaren dokumentazio teknikoa kontsultatuko da eta beharrezko proba eta doikuntzak eginen dira; era berean, seinaleak ondo hartzen direla ziurtatuko da.
-Proiektuaren dokumentaziotik abiatuta, eraikinetan irrati eta telebista antenen instalazioak egitean, honakoa hartuko da kontuan:
.Materialak bilduko direla muntaketa planaren arabera.
.Baliabideak hobetuko direla, zertarako-eta kanalizazioak, mastak, dorreak, antena atalak eta instalazioaren gainerako eragingailuak (anplifikadoreak, banagailuak, hartuneak) zuinkatu eta kokatzeko. Horretarako eginen da muntaketaren segurtasun mekaniko eta elektrikoa bermatu ere. Gainera, egon daitezkeen interferentzi iturriak (linea elektrikoak, beste antenak) saihestuko dira.
.Antenak prozedura egokiei jarraikiz orientatuko direla, ahalik eta ondoen aprobetxatuz antena dagoen geografi inguruko eremuaren intentsitatea.
.Erresistentzi moldaketek egokiak izan behar dutela: terminaletako beharrezko erresistentzien bidez itxi behar dira erabiliak ez diren irteerak.
.Antena lurrean ipintzeko instalazioak eta instalazioaren ekipoek bat etorri behar dutela indarrean dagoen araudiarekin.
.Antenen instalazioaren buruko ekipoa irispidea duen lekuan kokatu behar dela eta hozteari buruz eskatutako baldintzak bete behar dituela.
.Kableaketak eta konexioak eskemen arabera eginen direla; izan ere, terminaletako konexioek seguruak izan beharko dute.
-Instalazioaren proba funtzionalak eginen dira. Horretarako, prozedura egokiei jarraikiko zaie eta hartune orotako seinale mailak ziurtatuko dira; ziurtatuko da seinaleak behar bezala hartzen direla ere.
-Abioan ipintzeari buruzko txostenera bilduko da beharrezko informazioa, eskatu bezain zehatz eta behar den formatoan.
-Instalazio horien mantenimenduan hauxe hartuko da aintzat:
.Instalazioetan matxurarik sumatuz gero, matxura horren kausa bilatuko dela, prozedura, tresna eta bitarteko egokiak erabiliz. Arazoa epe egokian zuzendu ostean, egiaztatuko da seinaleak puntu orotan behar bezala eta aurretik ezarritako moduan hartzen direla.
.Instalazioa konpontzeko eskuhartzeari buruzko txostenera bildu behar dela beharrezko informazioa eskatu bezain zehatz eta formato egokian.
2.2. Eraikin eta etxebizitzetan telefonia- eta interkomunikazio-instalazioak egin eta mantentzea: horretarako, proiektuaren dokumentazio teknikoa kontsultatuko da; instalazio horretarako eskatutako probak egin ostean, komunikazioa behar bezalakoa dela ziurtatuko da.
-Proiektuaren dokumentaziotik abiatuta, eraikinetan telefonia- eta interkomunikazio-instalazioak egitean, ondorengoa hartuko da kontuan:
.Muntaketa planarekin bat etorrita bilduko direla materialak.
.Baliabideak ahalik eta onenak izanen direla, zertarako-eta kanalizazioak eta instalazioaren gainerako elementuok zuinkatu eta kokatzeko: telefonoguneak, telefono-terminalak, atezain eta bideo-atezain elektronikoak, hartuneak.
.Kableaketak eta konexioak eskemen arabera egin eta terminaletako konexioen fidagarritasuna ziurtatu behar dela.
.Prozedura egokiei jarraikiz eginen direla instalazioaren proba funtzionalak, harik eta komunikazioa behar bezalakoa dela ziurtatu arte.
-Abioan ipintzeari buruzko txostenera bilduko da beharrezko informazioa, eskatu bezain zehatz eta formato normalizatuan; baita bezeroak instalazioari emandako onespena ere.
-Instalazio horiek artatzean, hauxe hartuko da kontuan:
.Instalazio horietan matxurarik detektatuz gero, matxura horren kausa bilatuko dela, prozedura, tresna eta bitarteko egokiak erabiliz. Arazoa epe egokian zuzendu ostean, egiaztatuko da komunikazioa behar bezalakoa, hots, aurretik ezarritako modukoa dela.
.Instalazioa konpontzeko eskuhartzeari buruzko txostenera bildu behar dela beharrezko informazioa, eskatu bezain zehatz eta formato normalizatuan.
2.3. Megafonia instalazioak egin eta mantentzea: horretarako, proiektuaren dokumentazio teknikoa kontsultatuko da; beharrezko proba eta doikuntzak eginen dira ondo entzuten dela ziurtatu arte.
-Proiektuaren dokumentaziotik abiatuta, eraikinetan megafonia instalazioak egitean, hauxe hartuko da kontuan:
.Muntaketa planarekin bat etorrita bilduko direla materialak.
.Baliabideak ahalik eta onenak izanen direla, zertarako-eta kanalizazioak eta instalazioaren gainerako elementuok zuinkatu eta kokatzeko: mikrofonoak, anplifikadoreak, nahasgailuak, berdingailuak, bozgoragailuak.
.Eskemekin bat etorrita egin beharko direla kableaketak eta konexioak; era berean, terminaletako konexioen fidagarritasuna ziurtatuko da.
.Prozedura egokiei jarraikiz eginen direla instalazioaren proba funtzionalak, harik eta behar bezala entzuten dela ziurtatu arte.
-Abioan ipintzeari buruzko txostenera bilduko da beharrezko informazioa, eskatu bezain zehatz eta formato normalizatuan; baita bezeroak instalazioari emandako onespena ere.
-Instalazio horiek artatzean, hauxe hartuko da kontuan:
.Instalazio horietan matxurarik sumatuz gero, matxura horren kausa bilatuko dela, prozedura, tresna eta bitarteko egokiak erabiliz. Arazoa epe egokian zuzendu ostean, egiaztatuko da behar bezala, hots, aurretik ezarritako moduan entzuten dela.
.Instalazioa konpontzeko eskuhartzeari buruzko txostenera bildu behar dela beharrezko informazioa, eskatu bezain zehatz eta formato egokian.
2.4. Berriztatzen ahal diren energion instalazioak egin eta mantentzea: eguzki-energia fotovoltaikoarena eta energia eolikoarena. Horretarako, proiektuaren dokumentazio teknikoa kontsultatuko da; era berean, instalazioon funtzionaltasuna eta errendimenduaren bikaina ziurtatuko da.
-Proiektuaren dokumentaziotik abiatuta, eguzki-energia fotovoltaikoaren eta energia eolikoaren instalazioak egitean, hauxe hartuko da kontuan:
.Muntaketa planarekin bat etorrita bilduko direla materialak.
.Baliabideak ahalik eta onenak izanen direla, zertarako-eta kanalizazioak, panelak, euskarriak eta instalazioaren gainerako elementuok zuinkatu eta kokatzeko: erreguladoreak, metagailuak, bihurgailuak, hargailuak. Era berean, segurtasun mekaniko eta elektrikoa bermatuko da.
.Eguzki-panelen doikuntza mekanikoak eta orientazioa eginen direla haiek kokatuta dauden zonaren arabera. Era berean, paneletan jasotako energiaren ahalik eta aprobetxamendurik onena ziurtatuko da.
.Eskemekin bat etorrita egin beharko direla kableaketak eta konexioak; era berean, terminaletako konexioen fidagarritasuna ziurtatuko da.
.Prozedura egokiei jarraikiz eginen direla instalazioaren proba funtzionalak; era berean, aurretik ezarritako errendimendua ziurtatuko da.
-Abioan ipintzeari buruzko txostenera bilduko da beharrezko informazioa, eskatu bezain zehatz eta formato normalizatuan; baita bezeroak instalazioari emandako onespena ere.
-Instalazio horien mantenimenduan hauxe hartuko da kontuan:
.Instalazio horretan matxurarik sumatuz gero, matxura horren kausa bilatuko dela, prozedura, tresna eta bitarteko egokiak erabiliz. Arazoa epe egokian zuzendu ostean, egiaztatuko da instalazio horren funtzionaltasuna eta errendimendua behar bezalakoak, hots, aurretik ezarritako modukoak direla.
.Instalazioa konpontzeko eskuhartzeari buruzko txostenera bildu behar dela beharrezko informazioa, eskatu bezain zehatz eta formato egokian.
2.5. Eraikinen eta etxebizitzen inguruan segurtasun instalazioak egin eta mantentzea: proiektuaren dokumentazio teknikoa kontsultatuko da; era berean, beharrezko proba eta doikuntzak eginen dira eta instalazioaren funtzionamendua fidagarria dela ziurtatu.
-Proiektuaren dokumentaziotik abiatuta, segurtasun instalazioak egitean, hauxe hartuko da kontuan:
.Muntaketa planarekin bat etorrita bilduko direla materialak.
.Baliabideak ahalik eta onenak izanen direla, zertarako-eta kanalizazioak eta instalazioaren gainerako elementuok zuinkatu eta kokatzeko: detektagailuak, sentsoreak, alarmaguneak, gaztigagailuak. Era berean, segurtasun mekaniko eta elektrikoa bermatuko da.
.Eskemekin bat etorrita egin beharko direla kableaketak eta konexioak; era berean, terminaletako konexioen fidagarritasuna ziurtatuko da.
.Prozedura egokiei jarraikiz eginen direla instalazioaren proba funtzionalak; era berean, aurretik ezarritako fidagarritasuna ziurtatuko da.
-Abioan ipintzeari buruzko txostenera bilduko da beharrezko informazioa, eskatu bezain zehatz eta formato normalizatuan; baita bezeroak instalazioari emandako onespena ere.
-Instalazio horien mantenimenduan hauxe hartuko da kontuan:
.Instalazio horretan matxurarik sumatuz gero, matxura horren kausa bilatuko dela, prozedura, tresna eta bitarteko egokiak erabiliz. Arazoa epe egokian zuzendu ostean, egiaztatuko da instalazio horren funtzionaltasuna eta errendimendua behar bezalakoak, hots, aurretik ezarritako modukoak direla.
.Instalazioa konpontzeko eskuhartzeari buruzko txostenera bildu behar dela beharrezko informazioa, eskatu bezain zehatz eta formato egokian.
2.6. Eraikin eta etxebizitzetarako banakako instalazio txikien dokumentazio teknikoa egitea: bezeroarekin adostutako zehaztapenekin bat etorrita eginen da hori; era berean, eragingailuak eta materialak hautatuko dira, aurretik ezarritako kostuekin bat etorriko direnak. Dokumentazio hori euskarri egokian eta bitarteko normalizatuekin eginen da.
-Instalazioaren ezaugarri tekniko eta ekonomikoak bezeroarekin adostu behar dira eta beraiei dagokien agirira behar bezain zehatz bildu.
-Behar adina denbora lehenago bilduko da dokumentazioa egiteko beharrezko den honako informazioa: eraikina non dagoen, nola dagoen banatuta, zeintzuk ezaugarri tekniko dituzten ekipoek eta elementuek.
-Instalaziorako hautatutako konfigurazio teknikoa bezeroarekin adostutako eskakizun funtzional eta ekonomikoen pean izanen da.
-Bezeroarekin hartutako konponbidearen krokisetara bildu behar da, eskatu bezain zehatz, eginkizun den instalazioari dagokion informazioa.
-Aurrez hartutako konponbide teknikoarekin bat etorrita hautatuko dira eragingailuak eta materialak; beraz, horiek, hautatuak izaterakoan, bezeroarekin adostutako aurrekontuari egokitu behar zaizkio.
-Lan honetarako egindako dokumentazioak kalkuluak, planoak, eskemak, material zerrendak eta gainerako agiriak bildu behar ditu kopuru eta era egokietan.
b) Lanbide gaitasuna.
Produkziorako edo informazioa tratatzeko bitartekoak: lan eletrikoetarako esku erremintak (kable-zurigailuak, terminaletarako presio kurrikak); lan mekanikoetarako esku erremintak (aliketak, bihurkinak); oinarrizko mekanizazio lanetarako makinak (zulatzeko makina, puntzonatzeko makina, errematxatzeko makina); eztainuzko soldadura eta desoldadurarako erremintak; neurtze tresnak (anperemetroa, voltimetroa, vatimetroa, polimetroa, osziloskopioa, eremu-neurgailua, linea-analizadorea); dokumentazio teknikoa egiteko esku tresnak eta tresna informatizatuak.
Tarteko produktuak eta materialak: eroale elektrikoak (hari eta kableak); kanalizazioak; norbanako eta taldeentzako, lurgaineko eta satelite bidezko antenen instalazioetarako elementu eta eragingailuak (antena elementuak, disko parabolikoak, mastak eta dorreak, osagarri mekanikoak, preanplifikadoreak, anplifikadoreak, banagailuak, hartuneak); telefonia- eta interkomunikazio- instalazioetarako elementu eta eragingailuak (telefono- terminalak, telefonoguneak, atezain eta bideoatezain elektronikoak, konexio elementuak); megafonia instalazioetarako eragingailu eta ekipoak (mikrofonoak, nahasgailuak, berdingailuak, anplifikadoreak, bozgoragailuak, konexio elementuak); eguzki-energia fotovoltaikoaren instalazioetarako eragingailu eta ekipoak (eguzki-zelula eta -panelak, sorgailu eolikoak, erreguladoreak, metagailuak, bihurgailuak); segurtasun instalazioetarako eragingailu eta ekipoak (detektagailuak, sentsoreak, alarmaguneak, gaztigagailuak).
Lanaren emaitza nagusiak: produktuak edo/eta zerbitzuak:
-Banakako instalazioei buruzko proiektu txikien dokumentazio teknikoa.
-Banakako instalazioak egin eta mantentzea: norbanakoentzako, taldeentzako, lurgaineko eta satelite bidezko antenak; barne-telefonia eta interkomunikazioa; megafonia; eguzki-energia fotovoltaikoa eta energia eolikoa; eta eraikinetako segurtasuna (arrotzei sarrera galeraztekoa, suteen aurkakoa, erasoen aurkakoa, alarma teknikoak: igogailuak, jasogailuak, larrialdietarako irteerak).
-Lan gaztiguak.
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: zein prozedura hartuko den kalkulatzeko eta instalazio txikien dokumentazioa egiteko, erreminta informatikoak erabilirik (C.A.D.); zein prozeduraren bidez eginen den instalazio elektroteknikoetako kanalizazioa; zein prozeduraren bidez konektatu, lotu eta soldatuko diren instalazio berezietan erabiltzen diren kableak (pareak, ardazkideak, zuntz optikokoak); zein prozeduraren bidez neurtuko diren instalazio berezietako seinale ahulak; zein prozeduraren bidez egokitu eta egiaztatuko diren instalazio bereziak; zein prozeduraren bidez aurkituko diren matxurak instalazio berezietan.
Informazioa, izaera, mota eta euskarriak: Instalazioei buruzko proiektuen dokumentazioa (eraikinen kokaeraren, lekuaren eta antolamoldearen planoak; plano eta eskema elektrikoak); instalazio berezietan erabili beharreko produktuen katalogo tekniko-komertzialak; instalazioak egokitu eta mantentzeko prozedurei buruzko dokumentazioa; lan aginduak.
Berariazko arautegi eta araudiak: tentsio baxurako araudi elektroteknikoa eta jarraibide tekniko osagarriak; Telefónica konpainiaren arautegia; taldeentzako eta satelite bidezko antenei buruzko arautegia; segurtasunerako instalazioei buruzko arautegia; eraikintzari buruzko arau teknologikoak; telekomunikazioari buruzko nazioko eta nazioarteko arautegia.
3. gaitasun unitatea: ekipo eta instalazio elektrotekniko automatizatuak egin eta mantentzea.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
3.1. Makina elektrikoak erabiltzeko, babesteko eta erregulatzeko ekipo elektroteknikoak egin eta mantentzea: horretarako, beharrezko dokumentazio teknikoa kontsultatu behar da eta, aurretik eskatu bezala, segurtasun elektrikoaren eta funtzionaltasunaren probak egin.
-Proiektuaren dokumentaziotik abiatuta, makina elektrikoak erabiltzeko kontrol automatikorako ekipoak egitean, honakoa hartuko da kontuan:
.Muntaketa planarekin bat etorrita bilduko direla materialak.
.Krokisak egin behar direla, elementuak (kontaktoreak, errele termikoak, etengailu automatikoak, makina elektronikoen abiagailu elektronikoak) inguratzaileetan banatzeko eta beraien mekanizaziorako beharrezko direnak. Erabiltzen ahal den lekua ahalik eta ondoen hartu behar da horretarako.
.Beharrezko mekanizazioak egin behar direla krokisei jarraikiz eta agindu bezala, erreminta eta bitarteko egokiak erabili behar direlarik.
.Aurretik ezarritako epean muntatu behar direla elementuak.
.Konexioak eskemen arabera egin behar direla horrela bada, eroaleen kode normalizatuak erabili eta terminaletako konexioen fidagarritasuna ziurtatuko da.
.Ekipoaren proba funtzionalak eginen direla aurretik ezarritako protokoloari jarraikiz. Emaitzak beraiei buruzko txostenera bilduko dira eskatu bezain zehatz eta formato egokian.
3.2. Eraikinetan eta etxebizitzetan instalazio automatikoetarako kontrol ekipoak eta kudeatze teknikorako ekipoak egitea: horretarako, beharrezko dokumentazio teknikoa kontsultatuko da eta ekipo horiek onak eta fidatzeko modukoak direla ziurtatu.
-Proiektuaren dokumentaziotik abiatuta, eraikinetako eta etxebizitzetako instalazioetarako kontrol automatikorako ekipoak egitean, honakoa hartuko da kontuan:
.Muntaketa planarekin bat etorrita bilduko direla materialak.
.Krokisak egin behar direla, elementuak (kontaktoreak, errele termikoak, etengailu automatikoak, girogailuak, eragingailu "domotikoak") inguratzaileetan banatzeko eta beraien mekanizaziorako beharrezko direnak. Erabiltzen ahal den lekua ahalik eta ondoen hartu behar da horretarako.
.Beharrezko mekanizazioak egin behar direla krokisei jarraikiz eta agindu bezala, erreminta eta bitarteko egokiak erabili behar direlarik.
.Aurretik ezarritako epean muntatu behar direla elementuak.
.Konexioak eskemen arabera egin behar direla horrela bada, eroaleen kode normalizatuak erabili eta terminaletako konexioen fidagarritasuna ziurtatuko da.
.Ekipoaren proba funtzionalak eginen direla aurretik ezarritako protokoloari jarraikiz. Emaitzak beraiei buruzko txostenera bilduko dira eskatu bezain zehatz eta formato egokian.
3.3. Eraikinetan eta etxebizitzetan instalazio automatikoak egin eta artatzea: horretarako, proiektuaren dokumentazio teknikoa kontsultatuko da; era berean, aurretik eskatutako proba funtzionalak eginen dira eta instalaziorako erabiltzen ahal diren baliabideak ahalik eta ondoen hartuko dira.
-Proiektuaren dokumentaziotik abiatuta, eraikinetan eta etxebizitzetan instalazio automatikoak egitean, hauxe hartuko da kontuan:
.Muntaketa planarekin bat etorrita bilduko direla materialak.
.Baliabiderik onenak hartuko direla, zertarako-eta kanalizazioak, kontrol koadroak, neurketa ekipoak eta gainerako eragingailuok zuinkatu eta kokatzeko: eragingailu automatikoak, seinalizagailuak, teleaginte-tresna). Hori guztia agindu bezala eginen da.
.Aurretik ezarritako epean muntatu behar direla elementuak.
.Elementuak muntatzeko, erreminta eta bitarteko egokiak erabiliko direla eta beharrezko prozedurak aplikatu.
.Konexioak eskemen arabera egin behar direla horrela bada, eroaleen koloreen kode normalizatua erabili eta terminaletako konexioen fidagarritasuna ziurtatuko da.
.Instalazioaren proba funtzionalak eginen direla aurretik ezarritako protokoloari jarraikiz. Emaitzak beraiei buruzko txostenera bilduko dira eskatu bezain zehatz eta formato egokian.
.Instalazioak, segurtasun elektrikoari dagokionez, indarrean dauden araudi elektroteknikoetan ezarritako baldintzak betetzen ditu.
-Instalazioen mantenimenduan aintzat hartuko da honakoa:
.Instalazioak artatu beharko direla apur ez daitezen, mantenimendu programari buruzko txosten bat eginen delarik aldizka; izan ere, txosten horretan azalduko dira, emaitzez gain, aldaketa eta gorabeherak, zeintzuk sumatuak eta zuzenduak baitira aurretik ezarritako protokoloari jarraikiz.
.Instalazio elektrikoan matxurarik sumatuz gero, matxuraren kausa bilatu eta arazoa behar den epean zuzenduko da, harik eta instalazioa ondo eta seguru laga arte.
.Instalazio elektrotekniko automatizatuetako matxurak zuzentzeari buruzko txostenak eman behar du lan horren inguruko informazio nahikoa eta normalizatua. Matxuraren hedadura ebaluatuko du, eta oinarritzat erabiliko da matxuraren "Historikoa" eguneratzeko.
3.4. Kontrol ekipo txikien eta instalazio automatikoen dokumentazio teknikoa beharrezko euskarrian eta bitarteko egokiekin egitea: horretarako, eragingailu eta material normalizatuak hautatuko dira beren kostu ezarriekin batera.
-Ekipoaren edo/eta instalazioaren ezaugarri tekniko eta ekonomikoak bezeroarekin adostu behar dira eta beraiei dagokien agirira behar bezain zehatz bildu.
-Nahikoa denbora lehenago bilduko da dokumentazioa egiteko beharrezko den honako informazioa: eraikina kokatuta non dagoen, eraikin hori banatuta nola dagoen, zeintzu ezaugarri tekniko dituzten ekipoek eta elementuek.
-Ekiporako edo/eta instalaziorako hartutako konfigurazio teknikoa bezeroarekin adostutako eskakizun funtzional eta ekonomikoen pean izanen da.
-Bezeroarekin hartutako konponbidearen krokisetara bildu behar da, eskatu bezain zehatz, eginkizun den instalazioari dagokion informazioa.
-Aurrez hartutako konponbide teknikoarekin bat etorrita hautatuko dira eragingailu eta materialak; beraz, eragingailu eta material horiek, hautatuak izaterakoan, bezeroarekin adostutako aurrekontuari egokitu behar zaizkio.
-Lan honetarako egindako dokumentazioak kalkuluak, planoak, eskemak, material zerrendak eta gainerako agiriak bildu behar ditu kopuru eta era egokietan.
b) Lanbide gaitasuna
Produkziorako edo informazioa tratatzeko bitartekoak: lan eletrikoetarako esku erremintak (kable-zurigailuak, terminaletarako presio kurrikak, kable-marragailuak); lan mekanikoetarako esku erremintak (aliketak, bihurkinak); oinarrizko mekanizazio lanetarako makinak (zulatzeko makina, puntzonatzeko makina, errematxatzeko makina); elektrizitatea neurtzeko tresneria (anperemetroa, voltimetroa, polimetroa, matxarda anperemetriko eta vatimetrikoa, telurohmetroa, termometroa, etengailu diferentzialen probagailua, faseen segidaren probagailua, isolamendu-neurgailua, fasimetroa); dokumentazio teknikoa egiteko esku tresna eta tresna informatizatuak; programazio automatikorako ekipoak (kontrol automatikorako guneak eta automatak).
Tarteko produktuak eta materialak: TBrako aparailu elektrikoak (ebakigailuak, babesgailuak, maniobratzeko eragingailuak, kanalizazio elektrikoak, inguratzaileak); eroale elektrikoak (hari eta kableak); automatizagailuak (automatak, sentsoreak eta transduktoreak, zenbakailuak, tenporizadoreak); koadro elektrikoak; neurtze tresnak (zenbakailuak, vatimetroak, voltimetroak, anperemetroak, fasimetroak, maiztasun-metroak, termometroak).
Lanaren emaitza nagusiak: produktuak edo/eta zerbitzuak: instalazio elektriko automatizatuei buruzko proiektu txikiak; etxebizitzetan eta eraikinetan instalazio automatikoak egin eta mantentzea: sarbide kontrola, energia kudeaketa, argiztapen automatizatua, garastada automatizatua, enpresarako instalazio automatikoak; enpresa kontrolatzeko eta erregulatzeko ekipo automatikoak egin eta mantentzea; lan gaztiguak.
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: zein prozeduraren bidez eginen den instalazio elektroteknikoetako kanalizazioa; zein prozeduraren bidez eginen diren kableen bidezko konexio elektrikoak eta konexioak ekipo eta koadro elektrikoetan; zein prozeduraren bidez aurkituko diren matxurak ekipo eta instalazio automatikoetan; kontrol automatikorako ekipoak programatzeko zein oinarrizko teknika erabiliko den (automatak programatzeko lengoaiak).
Informazioa, izaera, mota eta euskarriak: Instalazioei buruzko proiektuen dokumentazioa (eraikinen kokaeraren, lekuaren eta antolamoldearen planoak; plano eta eskema elektrikoak; kontrolerako ekipo elektroteknikoen eskemak eta planoak); instalazioetan erabili beharreko produktuen katalogo tekniko-komertzialak; lan aginduak.
Berariazko arautegi eta araudiak: tentsio baxurako araudi elektroteknikoa eta jarraibide tekniko osagarriak; egiaztapen elektrikoei buruzko araudiak; eraikuntzaren gaineko arau teknologikoak; konpainia elektrikoen arau bereziak; Komunitate Autonomoetako arau bereziak; sinbologia eta adierazpide elektroteknikoari buruzko arauak (UNE, CEI, CENELEC); eraikuntzaren gaineko arau teknologikoak (NTE).
4. gaitasun unitatea: makina elektriko egonkor eta birakariak eraiki, mantendu eta haiekin entseiuak egitea.
a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.
4.1. Potentzia gutxiko transformadore elektrikoak egitea: horretarako, eraikitzeko planoak, dokumentazio tekniko eta bitarteko egokiak erabili beharko dira eta protokolo normalizatuetan ezarritako entseiu eta probak egin.
-Dokumentazio teknikoak honako beharrezko informazioa bilduko du: eroaleen diametroa, dimentsioak, xafla magnetikoa, espirak. Izan ere, informazio hori beharrezko da transformagailua egiteko. Aurretik agindutako ezaugarrietatik abiatu beharra dago transformadorea egiteko. Oraintxe aipatutako ezaugarriak honakook izanen dira: transformagailura helduriko eta bertatik irteniko tentsioak, potentzia, gehieneko dimentsioak.
-Dokumentazio teknikotik abiatuta, potentzia gutxiko eta ertaineko transformagailu elektrikoa egitean, honako hauxe hartuko da kontuan:
.Egin behar den transformagailu motarekin bat etorrita prestatu behar direla makina, erreminta eta tresna egokiak.
.Muntaketa planarekin bat etorrita bilduko direla materialak.
.Bobinak eginen direla
horretarako, eroaleak erabiliko dira, zeintzuen motak eta diametroak aurretik adierazitakoak izan behar baitute. Era berean, behar bezala isolatuko dira geruzak eta argi eta garbi seinalatuko dira irteerak.
.Eraikitzeko planoekin edo/eta krokisekin bat etorrita eginen direla transformagailuaren mihiztadura, konexioak eta akabera.
-Aurretik ezarritako protokoloei jarraikiz entseiatuko dira transformagailuak (probetxuzko energiaz hornitu gabe, zirkuitulaburrean, isolamenduan, zurruntasun dielektrikoan). Eskatu bezain zehatz eta formato normalizatuan bilduko dira entseiuen emaitzak (transformagailura helduriko eta bertatik irteniko tentsioak, kobrearen eta burdinaren galerak) beraiei dagokien txostenera.
4.2. Potentzia ertaineko transformagailu elektrikoak mantentzea: zaintzeari buruz ezarritako aldizkako programei jarraikiko zaie; era berean, matxuraren zergatiak aurkitu eta akatsak zuzenduko dira; halaber, entseiu normalizatuak eginen dira. Hori guztia burutuko da zerbitzua fidatzeko moduan berriro ezartzeko.
-Transformagailua mantendu beharko da apur ez dadin, mantentze horren inguruko programari buruzko txosten bat eginen delarik aldizka; txosten horretan azalduko dira, emaitzez gain, aldaketa eta gorabeherak, zeintzuk sumatuak eta zuzenduak baitira aurretik ezarritako protokoloari jarraikiz. Aldaketa eta gorabeherak sumatu eta zuzentzeko, ezaugarri elektrikook hartu behar dira kontuan: tentsioak, intentsitateak, faseen oreka. Era berean ezaugarri fisikook hartuko dira aintzat: tenperatura, finkapenak, konexioak, bibrazioak, hoztea, pintura.
-Transformagailuko matxuraren zergatia behar den epean aurkituko da.
-Baldin eta transformagailuan matxurarik badago, hura desmuntatuko da. Prozesu horretan zehatz eta mehatz lortuko dira transformagailu matxuradun horren eraikitzeko ezaugarriak (konexioen eskemak, espiren kopurua, hariaren diametroa, transformagailuaren egikera eta isolamendu mota). Ezaugarriok beharrezko agirira bilduko dira.
-Epe egokian eta behar bezala eginen dira transformagailua konpontzeko beharrezko lanak. Lan horiek honakook dira: materialak biltzea; makinak eta erremintak prestatzea; isolatzaileak, berniztaketa eta bobinak egitea; muntaketa; konexioak eta akaberak.
-Transformagailuaren ezaugarri plakan ezarritako parametroei dagozkienak izanen dira proba eta entseiu normalizatuen emaitzak -probetxuzko energiaz hornitu gabe eta horniturik entseiatua da transformagailua-. Beti ere, beraren funtzionamendu seguru eta fidatzeko modukoa ziurtatu beharko da.
-Txosten bat egin beharko da, transformagailuaren matxurak konpontzeari eta transformagailu horren probei eta entseiuei buruzkoa. Bertara bilduko da lan horien gaineko informazio nahiko eta zehatza. Era berean, matxuraren hedadura ebaluatuko du txosten horrek eta oinarri bezala balioko du matxuraren "Historikoa" eguneratzeko.
4.3. Korronte zuzeneko makina elektrikoak mantendu eta entseiatzea: horretarako, zaintzeari buruz ezarritako aldizkako programei jarraikiko zaie; era berean, matxuraren kausak aurkitu eta zuzenduko dira; halaber, entseiu normalizatuak eginen dira. Era berean, errendimendua eta segurtasuna ziurtatuko dira makinen funtzionamenduari buruzko araubide izendatuan.
-Korronte zuzeneko (KZ) makina elektrikoa mantendu beharko da apur ez dadin, mantentze horren inguruko programari buruzko txosten bat eginen delarik aldizka; izan ere, txosten horretan azalduko dira, emaitzez gain, aldaketa eta gorabeherak, zeintzuk sumatuak eta zuzenduak baitira aurretik ezarritako protokoloari jarraikiz. Aldaketa eta gorabeherak sumatu eta zuzentzeko, ezaugarri elektrikook hartu behar dira kontuan: bobinen erresistentzia, tentsioak eta intentsitateak induzituan eta induktorean, potentzia, isolamenduak, zurruntasun dielektrikoa. Era berean ezaugarri fisikook hartuko dira aintzat: kolektorea eta eskubilak, kojineteak, tenperatura, finkapenak, konexioak, bibrazioak, hoztea, pintura.
-Baldin eta KZko makina elektrikoan matxurarik badago, matxura horren zergatia bilatuko da; zergatia aurkitzeko, aurretik ezarritako arauzko prozedura aplikatuko da eta erreminta eta tresna egokiak erabili.
-Baldin eta KZko makina elektrikoan matxurarik badago, hura desmuntatuko da. Desmuntatze prozesu horretan zehatz eta mehatz lortuko dira makina matxuradun horren eraikitzeko ezaugarriak (konexioen eskemak, bobinen mota eta ezaugarriak, hariaren diametroa, zatikapen mekanikoa). Ezaugarriok beharrezko agirira bilduko dira.
-Epe egokian eta behar bezala eginen dira KZko makina elektrikoa konpontzeko beharrezko lanak. Lan horiek honakook dira: materialak biltzea; makinak eta erremintak prestatzea; isolatzaileak, berniztaketa eta bobinak egitea; muntaketa; konexioak eta akaberak.
-KZko makina elektrikoaren ezaugarri plakan ezarritako parametroei dagozkienak izanen dira proba eta entseiu normalizatuen emaitzak -probetxuzko energiaz hornitu gabe eta horniturik entseiatua da makina elektriko hori-. Beti ere, beraren funtzionamendu seguru eta fidatzeko modukoa ziurtatu beharko da.
-Txosten bat egin beharko da, KZko makina elektrikoaren matxurak konpontzeari eta makina horren probei eta entseiuei buruzkoa. Bertara bilduko da lan horien gaineko informazio nahiko eta zehatza. Era berean, matxuraren hedadura ebaluatuko du txosten horrek eta oinarri bezala balioko du matxuraren "Historikoa" eguneratzeko.
4.4. Korronte alternoko makina elektriko birakariak mantendu eta entseiatzea: horretarako, zaintzeari buruz ezarritako aldizkako programei jarraikiko zaie; era berean, matxuraren zergatiak aurkitu eta zuzenduko dira; halaber, entseiu normalizatuak eginen dira. Era berean, errendimendua eta segurtasuna ziurtatuko dira makinen funtzionamenduari buruzko araubide izendatuan.
-Korronte alternoko (KA) makina elektrikoa mantendu beharko da apur ez dadin, mantentze horren inguruko programari buruzko txosten bat eginen delarik aldizka; txosten horretan azalduko dira, emaitzez gain, aldaketa eta gorabeherak, zeintzuk sumatuak eta zuzenduak baitira aurretik ezarritako protokoloari jarraikiz. Aldaketa eta gorabeherak detektatzeko eta zuzentzeko, ezaugarri elektrikook hartu behar dira kontuan: tentsioak eta intentsitateak, potentzia, r.p.m., isolamenduak, zurruntasun dielektrikoa. Era berean ezaugarri fisikook hartuko dira aintzat: kolektorea eta eskubilak eta, behar izanez gero, kojineteak, tenperatura, finkapenak, konexioak, bibrazioak, hoztea, pintura.
-Baldin eta KAko makina elektrikoan matxurarik badago, matxura horren zergatia bilatuko da; zergatia aurkitzeko, aurretik ezarritako arauzko prozedura aplikatuko da eta erreminta eta tresna egokiak erabili.
-Baldin eta KAko makina elektrikoan matxurarik badago, hura desmuntatuko da. Prozesu horretan zehatz eta mehatz lortuko dira makina matxuradun horren eraikitzeko ezaugarriak (konexioen eskemak, bobinen mota eta ezaugarriak, hariaren diametroa, zatikapen mekanikoa). Ezaugarriok beharrezko agirira bilduko dira.
-Epe egokian eta behar bezala eginen dira KAko makina elektrikoa konpontzeko beharrezko lanak. Lan horiek honakook dira: materialak biltzea; makinak eta erremintak prestatzea; isolatzaileak, berniztaketa eta bobinak egitea; muntaketa; konexioak eta akaberak.
-KAko makina elektrikoaren ezaugarri plakan ezarritako parametroei dagozkienak izanen dira proba eta entseiu normalizatuen emaitzak -probetxuzko energiaz hornitu gabe eta horniturik entseiatua da makina elektriko hori-. Beti ere, beraren funtzionamendu seguru eta fidatzeko modukoa ziurtatu beharko da.
-Txosten bat egin beharko da, KAko makina elektrikoaren matxurak konpontzeari eta makina horren probei eta entseiuei buruzkoa. Bertara bilduko da lan horien gaineko informazio nahiko eta zehatza. Era berean, matxuraren hedadura ebaluatuko du txosten horrek eta oinarri bezala balioko du matxuraren "Historikoa" eguneratzeko.
b) Lanbide gaitasuna.
Produkziorako edo informazioa tratatzeko bitartekoak: lan eletrikoetarako esku erremintak (kable-zurigailuak, terminaletarako presio kurrikak); lan mekanikoetarako esku erremintak (aliketak, bihurkinak, giltza zabalgarriak, giltza finkoak, katu mekanikoak, mailuak); neurtze- eta probatze-tresnak (ohmetroa, voltimetroa, anperemetroa, vatimetroa, polimetroa, matxarda anperemetriko eta vatimetrikoa, fasimetroa, isolamendu-neurgailua telurohmetroa, iparrorratza, probetarako erabiltzen diren serie- eta paralelo-lanparak, "burrunba-eragilea"); neurtze mekanikorako tresnak (kalibrea, torloju mikrometrikoa); makina elektrikoetako eta osagarrietako bobinetarako makinak; makina elektrikoak entseiatzeko bankuak; esku tresna eta tresna informatikoak, transformagailu elektriko txikiak eta ertainak diseinatzeko balio dutenak.
Tarteko produktuak eta materialak: hariak eta pletinak; bernizak; material isolatzaileak; material ferromagnetikoak; konexioen elementuak; hozkarri likidoak.
Lanaren emaitza nagusiak: produktuak edo/eta zerbitzuak: Makina elektriko egonkorrak eraikitzea; KZko eta KAko makina elektriko egonkor eta birakariak konpondu eta mantentzea; KZko eta KAko makina elektriko egonkorren eta birakarien entseiuak; lan gaztiguak.
Prozesuak, metodoak eta prozedurak: makina elektrikoetan matxurak aurkitzeko prozesuak; makina elektrikoak entseiatzeko prozedurak; makina elektrikoak mantentzeko prozedurak; KZn eta KAn zenbait eratara harilkatzeko prozedurak, makinak konpontzekoak.
Informazioa, izaera, mota eta euskarriak: makina elektrikoetan harilkatzeko eskemak; makina elektrikoak zatikatzeko plano mekanikoak; makina elektrikoak entseiatzeko prozedura normalizatuak; makina elektrikoak apur ez daitezen mantentzeko agiri normalizatuak.
Berariazko arautegi eta araudiak: tentsio baxurako araudi elektroteknikoa eta jarraibide tekniko osagarriak; nazioarteko arau eta preskripzio teknikoak (adib.: IEC 34, 72, 79, 85).
5. Gaitasun unitatea: enpresa edo lantegi txiki batean administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea burutzea.
a) Burutzapenak eta burutzapen irizpideak.
5.1. Enpresa edo lantegi txiki batean ezartzeko aukerak aztertzea, beti ere jarduera, negozio-bolumena eta helburuen arabera.
-Eskura dauden baliabide, helburu eta jardueraren ezaugarriak kontuan hartu eta maila juridikoan egokiena den enpresa mota hautatu da.
-Bideragarritasun azterlana eginen da; azterlan horretan ondoko hauek aurreikusiko dira:
.Helburuei egokituta dagoen antolaketa-egitura.
.Kokaera fisikoa eta jarduteko esparrua (bezero/hornitzaileen arteko distantzia, banaketa sareak, alde horretako higiezinen alorreko prezioak, aurreikuspen-elementuak).
.Ustezko eskaria eta sarreren aurreikuspena.
.Finantzaketa beharrizanak eta horren erarik errentagarriena.
.Proiektuaren errentagarritasuna.
.Herri Administrazioek eman eta enpresa edo jarduerak jaso ditzakeen dirulaguntzak edota laguntzak.
-Behar diren giza baliabideen osaketa zehaztu da; osaketa hori, bidezkoa denean, prestakuntza, esperientzia eta jarrerazko baldintzak kontuan hartuta egin da.
5.2. Kontratazio erarik egokienak zehaztea; zehaztapen hori enpresa txiki baten tamaina, jarduera eta helburuen arabera eginen da.
-Indarrean dauden kontratazio erak identifikatu dira.
-Enpresaren beharrizanak ebazteko kontratu-era egokienak hautatu dira.
5.3. Enpresa txiki bat eratzeko nahitaezkoak diren agiriak gertutzea, kudeatzea eta antolatzea; gauza bera enpresa txiki baten ekonomi jardueraren garapenean sortzen diren agiriekin.
-Agirien antolaketa zehaztu da une oro enpresaren ekonomi eta finantza egoerari buruzko informazioa izateko.
-Sortuko diren agiriak, hau da, fakturak, albaranak, eskabide-oharrak, ganbio letrak, txekeak eta ordainagiriak, enpresak ezarri duen formatoan gertutu dira, kasu bakoitzean beharrezkoak diren datuak izanen dituzte eta indarreko legeriarekin bat egonen dira.
5.4. Baliabide edo harreman egokien bidez produktu edo zerbitzuen salmenta sustatzea, beti ere behar den merkataritzako jardueraren arabera.
-Sustapen planean kontuan izan dira enpresak ekoizteko duen ahalmena eta enpresak ekoizten dituen produktu eta zerbitzuentzat egokiak diren bezero motak.
-Salmenten gehikuntza eta sustapenaren kostuaren arteko harremana hobetzen duen sustapen mota hautatu da.
-Azoka eta erakusketetan parte hartzeak produktu edo zerbitzuen banaketa sareak ezartzeko beta eman du.
5.5. Hornitzaile, bezero eta erakundeekin negoziatzea eta merkataritzako eragiketetan baldintzarik egokienak bilatzea.
-Hornitzaileekin garatu den negoziaketarako kontuan hartu dira merkatuko prezioak, emateko epeak, kalitateak, garraioak eta, bidezkoa denean, deskontuak, eskariaren bolumena eta enpresaren egungo likidezia.
-Bezeroei proposatu zaizkien salmenta baldintzetan ondokoak hartu dira kontuan: mozkin marginak, kostu prezioa, bezero motak, salmentaren bolumena, ordainketaren baldintzak, emateko epeak, garraioa eta, bidezkoa denean, salmenta osteko bermea eta jaramona.
5.6. Benetako edo ustezko bezeroekin harreman onak izatea, sortzea eta garatzea.
-Une oro enpresari buruz nahi dugun irudia eman da.
-Bezeroak begirunez eta ondo tratatzen dira, aurreikusi den denboraren barruan.
-Bezeroek eskatu dutena ondo bete da eta etorkizunerako harremanak sustatu dira.
-Bezeroei enpresan gertatu eta interesgarria izan daitekeen edozein aldarazpen edo berrikuntzaren berri eman zaie.
5.7. Sasoiz eta era egokian enpresa baten legezko betebeharren ondorio diren ekintzak identifikatzea.
-Indarreko arautegiak eskatzen dituen erregistroak identifikatu dira.
-Garatu den ekonomi jarduerari dagokion zerga egutegia identifikatu da.
-Sasoiz eta era egokian lanaren alorreko legezko betebeharrak identifikatu dira: laneko altak eta baxak, nominak eta gizarte segurantzak.
b) Lanbide eremua.
Erabiltzen duen informazioa: administrazio agiriak: fakturak, albaranak, eskabide oharrak, ganbio letrak, txekeak.
Erakunde ofizial guztiekin gertutu behar diren agiriak: lokalaren irekiera baimenak, obra baimenak, nominak, TC1, TC2, alta JEZn, kontabilitate-liburu ofizialak eta liburu osagarriak, bezero eta hornitzaileen agiritegiak.
Informazioaren tratamendua: administrazio tramiteak eta erakunde ofizialekiko betebeharrak ezagutu beharko ditu, hala interesatuak berak egiteko nola pertsona edo enpresa espezializatuei burutzapena kontratatzeko.
Informazioaren euskarria informatizatuta egon ahalen da, hau da, merkatuan dauden oinarri-oinarrizko kudeaketa- paketeak erabiliz.
Norekin dituen harremanak: hornitzaileak eta bezeroak; enpresa edo lantegi txikia da eta, oro har, merkataritzako eragiketa txiki edo ertainak eraginen dituzten eskariak eginen dituzten berezoak izanen dira; kudeatzailetza.
1.2. Lanbide figuraren eskumenen bilakaera.
1.2.1. Teknologi, antolaketa eta ekonomi faktoreen alorreko aldaketak.
Jarraian aurreikus daitezkeen eta ekipo eta instalazio elektrikoak bezalako alor batean ohikoak diren aldaketak aurkeztuko ditugu, seguruenik, taxutu dugun figuraren gaitasunean zeresana izanen dutenak.
-Instalazio elektroteknikoetan eta horiei lotuta dauden ekipoetan aurreikusi diren aldaketa teknologikoak teknologia berrien sarkuntzarekin bat datoz, hala ekipoetan nola transmisiorako erabiltzen diren euskarrietan (gero eta arruntagoa da zuntz optikoaren erabilera, bereziki telekomunikazioetarako instalazioetan -ahotsa, datuak eta irudia-).
-Instalazioetan jartzen diren ekipoetan eragingailu elektronikoak jartzeko joera gero eta gehiago zabaltzen ari da, horri esker nolabaiteko "adimena" ematen zaielako eta automatizazio aukerak areagotu egiten direlako.
-Zeozer aipatzekotan elektraenergia banatzeko instalazioetan urrunetik gertutzen diren prozesuak kontrolatzeko joera aipa daiteke (teleneurketa, telekontrola, telealarmak).
-Eraikinetan dauden instalazio elektroteknikoetan joera zerbitzu tekniko guztien kudeaketa biltzea da (energiaren kudeaketa, erosotasuna, telekomunikazioak, segurtasuna); horretarako "domotika" izenarekin ezagutzen hasiak diren instalazio automatizatuak erabiltzen dira.
-Gehienetan enpresa txiki eta ertainetan taxutzen ziren instalazioen alorreko enpresek (gehienak 40 langile baino gutxiagokoak) egitura horri eusteko joera dute baina instalazio zerbitzuak zabaldu eta instalazio elektroteknikoen alorreko tipologia zabalagoa eskaintzen dute. Aldi berean instalazio horien mantenimendurako zerbitzuen eskaintza gehitzen da.
1.2.2. Aldaketak lanbide jardueretan.
-Eskuz egiten diren eragiketen prozedurak horrela jarraiki ezezik, gero eta konplexuagoak bihurtuko dira teknologia berrietan eta ekoizteko bide espezializatuagoetan (zuntz optikoa, domotikaren kudeaketarako gune elektronikoak) oinarritzen diren material eta eragingailuak erabiltzen direlako.
-Areagotu egiten da instalazioen mantenimendurako zerbitzuen garrantzia eta, kasu honetan, teknikari horrek burutu behar dituen jarduerak instalazio horien aurrearretazko mantenimendu eta zainketari begira antolatuko dira; eskuhartzeen konplexutasuna areagotu eginen da, osagarriak teknologia berrietan eta ekoizteko bide espezializatuagoetan oinarrituko baitira.
-Aldi berean, matxuren diagnostikoak egiteko teknika berriak hedatuko dira; teknika horiek "software" tresnen erabileran oinarrituko dira, hots, profesionari horren jardueran erabiliko diren prozeduretan aldaketa zehatzak eraginen dituztenak.
-Jarduera era guztietako instalazio elektronikoetan finkatze horrek, eta, bereziki, horien mantenimenduaren alorrean emanen diren zerbitzuetan, eskuhartzeak gero eta berme, fidagarritasun eta kalitate gehiagokoak izatea eta jarduteko aldi motzagoa eskatuko du, hau da, bezeroen nahiak asetzea.
-Aipatu behar da instalazio elektroteknikoei buruzko jardueren administrazio araupeketa egoera; teknikariak egoera horren arabera jardunen du bere lana betetzeko.
1.2.3. Prestakuntzako aldaketak.
-Teknologia berriak sartzeak eta osagarrien artean elektroteknikak garrantzi handia duten produktu elektroteknikoak egoteak teknikarien oinarrizko prestakuntza zabala eskatzen du, produktu eta teknologia berri horiekiko etengabeko moldaketa bideratzen duena, alegia.
-Telekomunikazioetarako instalazioetan gero eta zuntz optiko gehiago erabiltzeak, elementu horiek lotzeko eta teknika osagarriak menperatzeko orduan, prestakuntza zehatza eskatzen du.
-Eraikinetan dauden instalazio automatizatuen ustezko gehikuntzak esan nahi du teknikariek produktu berrien eta horiei lotuta dauden teknika osagarrien ezagutza sakonagoa izan beharko dutela, eraikinetan eginen diren instalazio elektroteknikoen ikuspegi orobiltzaileagoa beharko dute eduki, bereziki bulegoetarako diren horietan, hots, energia aurreztea, segurtasuna, komunikazioak eta erosotasuna egunean-egunean garrantzitsuagoak diren horietan.
-Prestakuntza kalitatezkoa eta fidagarria izatea nahi bada, prestakuntza horrek orobiltzailea behar du izan, jarduerak duen garrantziaren araberakoa, eta bezeroarekiko hurbiltasuna zaindu behar du.
-Jarduketetan erabili beharko dituen norbanakoaren segurtasunari, ekipoei eta materialei buruzko arautegiak ezagutu beharko ditu; halaber, bere jarduera araupetzen duen arautegia eta agiri zehatzak ezagutuko ditu.
1.3. Kokapena produkzio prozesuan.
1.3.1. Lanbide eta lan ingurunea.
Lanbide figura horri instalazio elektroteknikoen azpialorretan kokatuko da eta, bereziki, ondoko jarduera hauek burutzen dituzten enpresetan:
-Elektraenergia ekoizteko zentruetan.
-TE eta Tbko banaketarako instalazio elektrikoetan.
-Eraikinen elektrifikaziorako instalazio elektrikoak.
-Banako instalazioak eraikinetan (interkomunikazioa, telefonia, antenak, segurtasuna).
-Instalazio automatizatuak eraikinetan.
-Eguzki energia fotovoltaiko eta eolikozko instalazioak.
-Koadro eta ekipo elektroteknikoen eraikuntza.
-Makina elektrikoen konponketa.
-Elektratresnen mantenimendua.
Azpialor horien enpresa egitura, gehienetan, enpresa txiki eta ertainetan taxutzen da. Elektratresnen kasuan zerbitzu tekniko ofizialen itxura hartzen dute.
1.3.2. Ingurune funtzional eta teknologikoa.
Kokatuko den enpresa motaren arabera, irudi horrek TE eta TBko banaketa sareetako lineen, elektrifikazio instalazio banakoen eta eraikinen automatizazioaren burutzapen eta mantenimenduaren alorreko atazak beteko ditu; halaber, gaitasuna duen esparruetan proiektu txikiak egitera hel daiteke. Makina elektrikoen mantenimendua eginen ahal du, hala estatikoak nola birakariak, eta jarduera tokian bertan zein lantegiko teknikari moduan beteko ahal du, inoren kontura edo enpresa txiki edo lantegia administratuz eta kudeatuz.
Profesional horren jardueraren garapenerako teknika eta teknologiak ondoko instalazio hauetan daudenean: TE eta TBko elektrikoetan, eraikinetan dauden bakanak, bereziki soinu, telefonia, TBko lur gaineko eta satelite bidezko antenak; segurtasun, eraikinen automatizazio, fotovoltaikoak, banaketa koadroak eta batuta dituen kontrolerakoak eta makina elektrikoak.
Betebaharrak eta lanposturik garrantzitsuenak:
Lanbide orientaziorako eta adibide bezala, jarraian betebehar edo lanpostuen zerrenda emanen da; horiek ondoko era honetara burutu ahalen dira: tituluaren profilean definitu diren lanbide gaitasuna eskuratuz:
-Linea elektrikoen instalatzailea.
-Produkzio zentruen muntatzailea.
-Elektrikari orokorra.
-Instalatzaile elektrikaria eraikinetan.
-Industri elektrikaria.
-Koadro elektrikoen muntatzailea.
-Bobinaegilea.
-Instalatzaile elektronikoa eraikinetan.
-Antenen instalatzailea.
-Ekipo telefonikoen instalatzailea.
-Elektratresnen konpontzailea.
2 Curriculuma.
2.1. Heziketa zikloaren helburu orokorrak.
.TE eta TBko elektraenergia banatzeko instalazioak burutzea eta mantentzea, behar diren erreminta, material eta tresnak erabiltzea, eskatzen den kalitate eta segurtasunarekin jardutea eta araupetuta dauden arau eta prozedurak zaintzea.
.Eraikinetan banako instalazioen eta instalazio automatizatuen burutzapena eta mantenimenduari ekitea (megafonia, barneko telefonia, antenak, interkomunikazioa, segurtasuna, eguzki energia fotovoltaikoa, "domotika"), behar diren erreminta, material eta tresnak erabiltzea eta profesional ona izateak eskatzen duen kalitate eta segurtasunarekin jardutea.
.Banaketa eta kontrolerako koadro elektrikoak eraikitzea, behar diren erreminta, material eta tresnak erabiltzea eta profesional ona izateak eskatzen duen kalitate eta segurtasunarekin jardutea.
.Makina elektriko estatiko eta birakariak eta bobinaketak eta ezarrita dauden entseiuak egitea eta, hori guztia, behar diren erreminta, material eta tresnak erabiliz eta eskatzen den kalitate eta segurtasunarekin jardunez, araupetuta dauden arau eta prozedurak zainduz.
.Ekipo eta instalazio elektroteknikoen eraikuntza eta mantenimenduaren alorrean eta makina elektrikoen mantenimenduaren alorrean burutu diren lanen eragiketa eta kontrolaren informazioa eta, oro har, horiei lotuta dagoen hizkuntza sinbolikoa interpretatzea eta ulertzea.
.Gaitasuna duen esparruko instalazio elektroteknikoei buruzko proiektu txikiak garatzeko beharrezkoak diren agiriak gertutzeko bitarteko eta tresnak egokiak erabiltzea, eta hori indarrean dagoen elektroteknikari buruzko arauketak ezarri dituen prozedurak eta arauak betez egitea.
.Ekipo eta instalazio elektroteknikoen eta makina elektrikoen eraikuntza eta mantenimendu prozesuak analizatzea, lanen arteko lotura eta hurrenkera logikoa ulertzea eta horietariko bakoitzean jarduten duten fase eta material, ekipo eta bitarteko osagarri eta teknika zehatzen arteko lotura antzematea, beti ere ezarrita dauden baldintzak eta kalitate arauak zainduz.
.Lanaren baldintzak norberaren osasunean eta ingurugiroan eragin ditzaketen ondorioak kontuan hartzea eta lana egiteko baldintza horiek hobetzea, beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak eta babesak aplikatuz.
.Industri jarduera araupetzen duen lege, ekonomi eta antolakuntza eremua ulertzea, lan harremanen ondorio diren eskubideak eta betebeharrak identifikatzea, ezarrita dauden prozedurak jarraitzeko eta horietan gerta daitezkeen anomaliei eraginkortasunez aurre egiteko gai izatea.
.Lanbidearen burutzapenarekin lotuta dagoen informazioa eta prestakuntza bideak erabiltzea eta bilatzea, hori ekipo eta instalazio elektroteknikoen eraikuntza eta mantenimenduaren alorraren ezagutzarako atea baita; lanbide gaitasun horiek alorraren teknologi eta antolakuntzaren aldaketei egokitzea.
2.2. Lanbide moduluak.
1. Lanbide modulua: Lotune-instalazio elektrikoak eta transformazio zentruak.
Iraupena: 132 ordu.
1. Gaitasun Unitateari lotua: tentsio ertain eta baxuko elektraenergia banatzeko eta hornitzeko ekipoak eta instalazioak eraikitzea eta mantentzea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
1.1. Elektraenergiaren banaketarako sareen (TE eta Tban) eta eraikinentzako lotune-instalazio elektrikoen egitura analizatzea, horien osagarri guztiak eta ezaugarri zehatzak identifikatzea eta alorra araupetzen duten elektroteknikari buruzko arauketa eta araudiak identifikatzea.
.Elektraenergia banatzeko sareak erabili den korronte elektrikoaren arabera (monofasikoa, trifasikoa), muntatzeko eren arabera (airezkoak eta lurpekoak), zerbitzuko tentsioen eta lurrrean jartzeko sistemen arabera sailkatzea; horietariko bakoitzaren aplikazio esparrua eta horiek araupetzen dituen elektroteknikari buruzko arauketa azaltzea.
.Airezko banaketa sareen ezaugarri zehatzak azaltzea; horietan erabiltzen diren eroale eta materialen egitura, banaketa mota zehatzak eta funtzioak azaltzea.
.Lurpeko banaketa sareen ezaugarri zehatzak azaltzea; horietan erabiltzen diren zanga, eroale, botila terminal eta deribaziokoen egitura, banaketa mota zehatzak eta funtzioak azaltzea.
.Elektraenergia banaketarako dauden mota desberdinen eta eraikin motak eta horien xedeak erlazionatzea (etxebizitzak, merkataritzarakoak edo bulegoak, publikoak, industri eraikinak eta industriak biltzeko direnak).
.Lotune-instalazioen osagarrien alde desberdinak azaltzea, horietariko bakoitzak burutzen duen funtzioa deskribitzea eta atal desberdinen jabetzaren muga azaltzea (enpresa hornitzailea eta erabiltzailea) eta hori guztia araupetzen duen elektroteknikari buruzko arauketa aipatzea.
.Lotune-instalazioak osatzen dituzten alderdiak deskribitzea eta hori guztia araupetzen duten arautegi eta arauketa erabiltzea:
-Airezko eta lurpeko hartune lineak (hartune mota, eroaleen kopurua eta mota, hartuneko potentzia muga, erabilitako materialak).
-Babeserako kutxa nagusia (tipologia, eraketa, ekipamendua, kokaera, lotuneak egiteko eskema araupetuak).
-Zenbakailuen zentralizazioa (zenbakailu edo neurtzeko ekipo motak, aplikazio esparruak, ezaugarrien xafla, parametro zehatzak, lotuneak, zenbakailuen erregulazioa, zentralizazio motak, kokaera).
-Banako deribazioak (tipologia, eroaleak, tutuak, biderakuntza aurrefabrikatuak, kanaldurak).
.Indarrean dagoen tarifazio sistemaren funtzioak, tipologia eta ezaugarriak azaltzea; ordutegiaren diskriminazioa eta fakturatuko den potentzia kalkulatzeko erak aplikatzeko prozedurak deskribatzea.
.Lotune-instalazio elektriko baten agiri teknikoak analizatu behar den balizko kasu batean:
-Instalazio mota eta osatzen duten zatiak identifikatzea eta horietariko bakoitzaren funtzioak eta ezaugarriak azaltzea.
-Instalazioaren planoak eta eskemak era zuzenean interpretatzea, izaten dituzten sinboloen bidez elementuak ezagututa.
-Instalazioaren elementu edo atal batean aldaketak eragiten dituztenean, instalazio horien ohiko parametroetan gerta daitezkeen aldaketak identifikatzea eta sumatu diren ondorioak eta horren arrzoien arteko lotura azaltzea.
-Garatu diren jardueren eta eskuratu diren emaitzen txosten-memoria bat gertutzea; txosten hori dokumentazio egokia izateko moduan egituratuko da (jarraiki den prozesuaren deskripzioa, erabiliko diren bitartekoak, erabiliko diren eskema eta planoak, eginen diren neurriak).
1.2. Transformazio zentruen tipologia, funtzioa eta eraketa analizatzea eta horietan egiten diren eskuztaketa eta mantenimendurako eragiketak deskribitzea, beti ere hori guztia araupetzen duen elektroteknikari buruzko arauketa zehaztuta.
.Transformazio zentruek elektraenergiaren banaketan duten funtzioa deskribitzea.
.Elektraenergiaren banaketan transformazio zentruak araupetzen dituen elektroteknikari buruzko arauketa aipatzea.
.Transformazio zentruak eraketa, kokaera eta aplikazio esparruaren arabera sailkatzea.
.Transformazio zentruen osagaiak diren zatiak, elementuak eta lotuneak deskribitzea.
.Transformazio zentruetan erabiltzen diren tranformagailuen ezaugarri funtzional eta eraikuntzazkoak azaltzea.
.Transformazio zentruetan egiten diren tentsio konexio eta deskonexio eskuztaketetan zaindu behar diren faseak adieraztea.
.Transformazio zentru baten egiten diren mantenimendu eragiketak mota eta egituraren arabera sailkatzea.
.Transformazio zentru (TZ) baten agiri teknikoak analizatu behar diren balizko kasu batean:
-Transformazio zentruaren mota, kokaera, dituen potentziaren eta tentsioaren ezaugarriak identifikatzea.
-Transformagailuaren ezaugarrien xafla azaltzea.
-TZtik banaketa sarerako loturaren eta TBko hartunearekiko loturaren prozedura azaltzea.
-TZren egitura eta osaketa identifikatzea eta horren atal desberdinak zeintzuk diren adieraztea (sarrera eta neurketarako gelatxoak, babesa, aireztapen sistema, suteetako putzua); halaber,horien osagarriak diren ekipo eta elementuak adieraztea (babeserako elementuak, neurriak, agindu eta eskuztaketa, isolamenduak).
-Transformagailuan erabili diren lotune motak eta tentsioa araupetzeko dauden aukerak azaltzea eta, hala denean, horien lotura.
-TZan erabili den neurketa sistemaren ezaugarriak azaltzea.
-TZaren lurreratze instalazioaren mota eta ezaugarriak azaltzea.
-Autobalbulen funtzioa eta ezaugarriak azaltzea.
-Transformazio zentruaren aurrearretazko mantenimenduari ekiteko bete behar diren faseak deskribitzea.
-TZren elementuren bat aldatzeko burutu beharko den prozedura azaltzea.
1.3. Elektraenergia banatzeko linea, lotune- instalazio eta transformazio zentruen muntaketa eta mantenimendurako beharrezkoak diren eragiketak egitea eta, hori guztia, erreminta, bitarteko eta material egokiak eta prozedura araupetuak erabiliz egitea.
.Elektraenergiaren banaketarako linea, loturarako instalazio eta transformazio zentruen muntaketa eta mantenimenduan erabiltzen den mekanizazioa eta konexioak egiteko prozedura deskribitzea.
.Elektraenergiaren banaketarako linea, loturarako instalazio eta transformazio zentruen muntaketa eta mantenimenduan erabiltzen diren oinarrizko erremintak tipologia eta funtzioaren arabera deskribitzea eta horien guztien erabilera eta artapenaren ezaugarririk behinenak azaltzea.
.Jarraian adieraziko diren itxurapenezko kasu praktiko horietatik gutxienez lautan era egokian burutzeko prozedura aplikatzea:
-Banaketa lineen lurpeko eroaleen lopidea.
-Lurpeko linea batean dagoen deribazioko botila.
-Transformazio zentru batentzako neurri-ekipoa eraikitzea.
- Transformazio zentru baten atalgailu eta elementuen lohiketa eta konexioak burutzea.
- Transformazio zentru baten lurreratze instalazioa burutzea.
- Babeserako kutxa orokor baten muntaketa.
- Zenbakailuen gune baten muntaketa.
- Eraikin baten banako deribazioen kanaldura, tutu eta biderakuntzen muntaketa.
1.4. Elektrizitatea banatzeko linea, loturarako instalazio eta transformazio zentruetan egiten diren ohiko neurketa elektrikoak zehatz eta segurtasunez egitea, kasu bakoitzean egokienak diren tresnak erabiliz eta norbanako eta materialen arloko segurtasun arauak betez.
.Ezaugarririk behinenak (akats motak, sentsibilitatea, prezisioa) eta lotune eta TZetako instalazio elektrikoetan erabiltzen diren tipologia, mota, eta prozedurak azaltzea.
.Neurgailuetan erabiltzen diren sinboloak ezagutzea eta horien esangura eta aplikazioa azaltzea.
.Balizko lotune-instalazio elektriko baten analisi eta azterlana:
-Neurgailua hautatu (polimetroa, vatimetroa, telurometroa) eta egin nahi diren nehurketen lerrunean eta kasu horretan eskatzen den zehaztasunean neurtuko den magnitudearen arabera egokienak diren elementu osagarriak (tentsioa, intentsitatea, jarraikortasuna, potentzia, lurreko jazargoa).
-Neurgailu guztiak era egokian konektatzea, kasu bakoitzean eskatu den segurtasun eta prozedurarekin, eta neurgailu horiek neurtuko diren magnitudeen arabera gertutzea (tentsioa, intentsitatea, jarraikortasuna, potentzia, lurreko jazargoa).
-Instalazio elektrikoetan dauden oinarrizko magnitudeak neurtzea (tentsioa, intentsitatea, jarraikortasuna, potentzia, lurreko jazargoa), neurgailuak era egokian eskuztatuz eta kasu bakoitzean eskatu den segurtasun eta prozedurarekin ekitea.
-Egin diren neurketa horien emaitzak interpretatzea eta gero, horietan sortzen diren ondoreak eta kariak erkatu.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, kalkuluak).
1.5. Elektraenergia banatzeko sareko linea, lotune- instalazio eta transformazio zentruetan matxurak diagnostikatzea eta haiek mantentzeko behar diren eragiketak burutzea, beti ere norbere buruaren eta materialen segurtasunari buruzko arauak betez.
.Elektraenergia banatzeko sareko linea, lotune- instalazio eta transformazio zentruetan ohiko matxurak izaten duten tipologia eta ezaugarriak azaltzea.
.Elektraenergia banatzeko sareko linea, lotune- instalazio eta transformazio zentruetan matxurak aurkitzeko erabiltzen diren teknika orokorrak eta bitarteko zehatzak deskribitzea.
.Elektraenergia banatzeko sareko linea, lotune- instalazio eta transformazio zentruetan matxurak diagnostikatzeko eta aurkitzeko erabiltzen den prozesu orokorra deskribitzea.
.Transformazio zentru baten balizko praktikoan matxura antzeman eta eginen den sintomatologia abiaburutzat hartu eta behar den dokumentazio teknikoa erabiliz:
-Aurkeztu den sintomatologia zuzen interpretatu eta horren elementurik garrantzitsuenak identifikatzea.
-Gutxienez, hipotesi bat egitea matxuraren kariez, eta balizko kasuan deskribitu diren ondoreen eta ustezko horien karien arteko lotura deskribitzea.
- Matxuraren karia edo kariak antzemateko esku hartzeko plana prestatzea.
-Behar diren probak, neurketak eta doikuntzak egitea, bitarteko, tresna eta prozedurarik egokienak zeintzuk diren zehaztuz.
-Matxura sortu den bloke funtzionala eta osagaia edo osagaiak aurkitzea eta behar diren aldarazpenak edo/eta ordezpenak zentzuzko denboran egitea, aplikatu behar diren prozedurak zehaztuz.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, funtzionamenduari buruzko azalpena, neurriak, kalkuluak).
.Lotune-instalazio elektriko batean balizko matxura kokatzeko kasu praktikoan:
-Matxuraren zantzuak identifikatzea eta instalazioan sortzen dituen ondoreen bitartez bereiztea.
-Gutxienez, hipotesi bat egitea matxuraren kariaz edo kariez, eta esku hartzeko plan bat gertutzea.
-Matxuraren karia edo kariak sumatzeko eskuhartze plan bat burutzea.
-Instalazioaren parametroak neurtu eta interpretatzea, eta hari buruzko agiriekin bat etorriz behar diren doikuntza guztiak egitea, tresna egokiak erabiliz eta eskatzen diren prozedurak aplikatuz.
-Matxura sortu den bloke funtzionala eta osagaia edo osagaiak aurkitzea eta behar diren aldarazpenak edo/eta ordezpenak zentzuzko denboran egitea, prozedura egokiez baliatuz.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, kalkuluak, neurriak).
1.6. Eraikinen elektrifikaziorako instalazio txikiak eraikitzeko edo aldatzeko agiri tekniko edo administraziokoak gertutzea, beharrezkoak diren ekipo eta bitartekoak eskuratuz, elektroteknikari buruzko indarreko arauetako irizpideak aplikatuz eta prozedura normalizatuei jarraikiz.
.Elektrifikazio maila desberdinak eta beheko solairuan merkataritzako instalazioak dituen etxebizitza bloke baten instalazio elektrikoari buruzko agiriak gertutu behar diren balizkoan:
-Elektroteknikari buruzko araudia eta instalazioaren garapenerako beharrezkoak diren administrazio preskripzioak hautatzea:
-Instalazioaren memoria azaltzailea idaztea, besteak beste ondokoak sartuta:
-Kokaera eta filiazio datuak.
-Instalazio mota (berria, zabalkuntza).
- Potentzien aurreikuspena: etxebizitzetan (elektrifikazio maila desberdinak) gaueko tarifaduna eta tarifa gabekoa; zerbitzu komunak, merkataritzarako beheko solairuak eta sotoak; linea banatzailea; babeserako kutxa orokorra; zenbakailuen erdiratzea; banako desbideraketak.
-Lurrerako sarrerak.
-Kalkulu banakatuak (potentziak, tentsio jaitsierak, eroaleen ata la, biderakuntzak eta babeserako elementuak).
-Beharrezkoak diren planoak eta eskemak delineatzea, bitarteko egokiak (eskuzkoak edo/eta informatikazkoak) eta normalizatuta dagoen irudikapen grafikoa erabiliz.
-Materialen zerrenda egitea, ezaugarrien deskripizio eta kodeatze egokiaz.
-Instalazioaren kostuaren banakapenaren aurrekontua zehatz eta argi egitea.
b) Edukiak.
.Banaketarako elektrizitate sareak:
-Elektraenergiaren banaketa. Sareen tipologia eta egitura.
-TE eta TBko airezko banaketa sareak: euskarriak, isolagailuak, eroaleak eta material osagarriak.
-TE eta TBko lurpeko banaketa sareak: zangak, eroaleak, lotuneak eta material osagarriak.
-Banaketa sareen eskemak eta sinbologia interpretatzea.
-Tentsio ertain eta tentsio baxuko eraikuntza prozesuak. Faseak eta baliabideak.
-Babes eta seinalizaziorako elementuak. Motak eta ezaugarriak.
-Sare elektrikoen mantenimendua. Matxuren diagnostikoa eta kokatzea.
.Transformazio zentruak:
-Helburua. Sailkapena. Barneko eta zerupeko TZ baten atalak.
-TZ baten atalak: transformagailua (ezaugarrien xafla), babeserako elementuak, neurketarako elementuak eta eskuztaketarako elementuak, lurgaineko sarea.
-TZren eskema eta sinbologiaren interpretazioa.
-TZ baten muntaketa: prozedurak eta bitartekoak.
-TZ batean egiten diren eragiketak: egokitzapena eta erregulazioak.
-TZ baten mantenimendua. Matxuren diagnostikoa egitea eta kokatzea.
.Lotune-instalazioak:
-Airezko eta lurpeko hartuneak.
-Babes kutxa orokorra.
-Linea banatzailea.
-Zenbakailuak erdiratzea. Energia aktiboa eta erreaktiboa. Begiztapenak.
-Banako deribazioak.
- Lotune-instalazioetan erabiltzen diren eskema eta sinbologiak interpretatzea.
-Lotune-instalazioak: faseak eta bitartekoak
-Lotune-instalazioen mantenimendua: matxuren diagnostikoa egitea eta kokatzea.
.Tarifazio elektrikoa:
-Kontzeptua. Motak. Sailkapena.
-Fakturazio potentzia. Erak.
-Tarifazioan erabiltzen diren bitartekoak.
-Arautegia.
.Sistema elektrikoetako informazio transmisioa. Ezarpen arloak:
-Teleneurketa. Prozedurak eta bideak.
-Teleagintea. Prozedurak eta bideak.
-Teleseinaleztapena. Prozedurak eta bideak.
-Telekontrola. Prozedurak eta bideak.
.Segurtasun elektrikoa:
-Segurtasuna lineetako eta TZko burutzapen eta mantenimendu elektrikoko prozesuetan.
-Erabiltzen diren baliabideak: ekipoak, eragingailuak eta materialak.
-Arautegia.
.TBko elektrifikazio instalazioetarako dokumentazioa:
-TBko instalazio txikien kalkuluak nagusiki etxebizitzetarako xedatzen diren eraikuntzetarako.
-Planoak eta eskemak. Atalen eta elementuen irudikapena.
-Tresna informatikoen erabilera dokumentazioa gertutzeko.
-Administrazio dokumentazioa. Proiektuak eta boletinak. Tramiteak.
.Arauketa elektroteknikoa. Indarreko arauak eta gomendioak:
-Tentsio baxurako araudi elektroteknikoa instalazio tekniko osagarrietan.
-Tentsio altuko airezko linea elektrikoen araudia.
-Hartune elektrikoen araudia.
2. lanbide modulua: Banakako instalazioak etxebizitza eta eraikinetan.
Iraupena: 176 ordu.
5.Gaitasun Atalari lotua: banakako instalazioak eraiki eta mantentzea eraikinen ingurunean.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
2.1. Megafonia instalazioak analizatzea, berorien parametro eta ezaugarririk behinenak identifikatuz.
.Megafonia instalazio motak sailkatzea, ondoko ezaugarriak kontutan harturik: kokaera (zerupean, lokal itxietan), instalazioaren xedea (indargarria, abisuak, giro-musika) eta seinalearen banaketa mota, horien guztien ezaugarriak deskribituz.
.Megafonia instalazio bat osatzen duten elementuak zerrendatzea, berorien funtzioa, tipologia eta ezaugarri nagusiak deskribituz.
.Megafonia instalazio baten atal bakoitzaren (soinu- iturriak, seinale-tratamendurako ekipoak eta banaketa sistema) bereizgarri diren ezaugarririk behinenak zehaztea.
.Anitz erabileratarako areto baterako itxurapenezko megafonia instalazio bat analizatu behar den balizko kasu batean:
-Hura osatzen duten instalazio mota, ekipoak eta elementuak identifikatzea, beraren dokumentazio teknikoa interpretatuz, benetako osagaiak eskemetan azaltzen diren sinboloei lotuz.
-Instalazioa bloke funtzionaletan eskematizatzea, hura osatzen duten elementuen funtzioa eta ezaugarriak deskribituz.
-Instalazioa osatzen duten material eta ekipoek haren dokumentazioan ezarririk dauden beharkizunak betetzen dituztela egiaztatzeko behar diren proba guztiak egitea.
-Instalazioaren parametro berezien aldakuntza identifikatzea (soinu-iturrietan, seinale-tratamendurako ekipoetan eta banaketa sistemetan), berorren elementuetan aldarazpenak suposatu edo/eta burutuz, eta instalazioaren zenbait tokitan jasotzen den soinuan sumaturiko ondoreen eta berauek eragiten dituzten karien arteko lotura azalduz.
-Garatzen diren jarduerei eta lortzen diren jarduerei buruzko txosten-memoria gertutzea, beraien dokumentazio egokirako behar diren ataletan egituratuz (burutu den prozesua, erabilitako baliabideak, eskemak eta planoak, kalkuluak).
2.2. Barne telefonia eta interkomunikazio instalazioak analizatzea, berorien parametro eta ezaugarririk behinenak identifikatuz.
.Barne telefoniako instalazio motak kontrol sistemaren arabera (multilinea eta PABX) eta banaketa motaren arabera sailkatzea, berorien ezaugarriak deskribituz.
.Interkomunikazio sistema motak komunikazio sistemaren arabera (ahotsa edo/eta irudia) eta banaketa sistemaren arabera sailkatzea, berorien ezaugarriak deskribituz.
.Barne telefonia instalazio bat osatzen duten elementuak zerrendatzea, berorien funtzioa, tipologia eta ezaugarri nagusiak deskribituz.
.Interkomunikazio instalazio bat osatzen duten elementuak zerrendatzea, berorien funtzioa, tipologia eta ezaugarri nagusiak deskribituz.
.Barne telefonia instalazio baten atal bakoitzaren (telefoniako sare konmutatuarekiko konexioak, telefonogunea, luzapenak) bereizgarri diren parametrorik behinenak zehaztea.
.Interkomunikazio instalazio baten atal bakoitzaren (deitzeko eta deiak jasotzeko ekipoak, irudiak jasotzeko ekipoak eta komunikaziokoak, banaketa sistema, eragite eta kontrol elementuak) bereizgarri diren parametrorik behinenak zehaztea.
.Deien kudeaketa automatikoko etxebizitza eta bulegoen eraikin txiki bateko itxurapenezko barne telefonia instalazio bat analizatu behar den balizko kasu batean:
-Hura osatzen duten instalazio mota, ekipoak eta elementuak identifikatzea, beraren dokumentazio teknikoa interpretatuz, benetako osagaiak eskemetan azaltzen diren sinboloei lotuz.
-Instalazioa bloke funtzionaletan eskematizatzea, hura osatzen duten elementuen funtzioa eta ezaugarriak deskribituz.
-Instalazioa osatzen duten material eta ekipoek haren dokumentazioan ezarririk dauden beharkizunak betetzen dituztela egiaztatzeko behar diren proba guztiak egitea.
-Instalazioaren parametro berezien aldakuntza identifikatzea (telefoniako sare konmutatuarekiko konexioak, telefonogunea, luzapenak), berorren elementuetan aldarazpenak suposatu edo/eta burutuz, eta telefono- terminalean sumaturiko ondoreen eta berauek eragiten dituzten karien arteko lotura azalduz.
-Garatzen diren jarduerei eta lortzen diren jarduerei buruzko txosten-memoria gertutzea, beraien dokumentazio egokirako behar diren ataletan egituratuz (burutu den prozesua, erabilitako baliabideak, eskemak eta planoak, kalkuluak).
.Etxebizitzen eraikin txiki bateko itxurapenezko bideoatezaindun interkomunikazio instalazio bat analizatu behar den balizko kasu batean:
-Hura osatzen duten instalazio mota, ekipoak eta elementuak identifikatzea, beraren dokumentazio teknikoa interpretatuz, benetako osagaiak eskemetan azaltzen diren sinboloei lotuz.
-Instalazioa bloke funtzionaletan eskematizatzea, hura osatzen duten elementuen funtzioa eta ezaugarriak deskribituz.
-Instalazioa osatzen duten material eta ekipoek haren dokumentazioan ezarririk dauden beharkizunak betetzen dituztela egiaztatzeko behar diren proba guztiak egitea.
-Instalazioaren parametro berezien aldakuntza identifikatzea (deitzeko eta deiak jasotzeko ekipoak, irudiak jasotzeko ekipoak eta komunikaziokoak, banaketa sistema, eragite eta kontrol elementuak), berorren elementuetan aldarazpenak suposatu edo/eta burutuz, eta eragite elementuetan edo/eta deitzeko eta deiak jasotzeko ekipoetan sumaturiko ondoreen eta berauek eragiten dituzten karien arteko lotura azalduz.
-Garatzen diren jarduerei eta lortzen diren jarduerei buruzko txosten-memoria gertutzea, beraien dokumentazio egokirako behar diren ataletan egituratuz (burutu den prozesua, erabilitako baliabideak, eskemak eta planoak, kalkuluak).
2.3. Lurgaineko eta satelite bidezko telebista- antenen instalazioak analizatzea, berorien parametro eta ezaugarririk behinenak identifikatuz.
.Antenen instalazio motak jasoketa sistemaren, seinalearen banaketa motaren eta anplifikazio sistemaren arabera sailkatzea, berorien ezaugarriak deskribituz.
.Lurgaineko eta satelite bidezko TB jasotzeko antena kolektiboaren instalazio bat osatzen duten elementuak zerrendatzea, berorien funtzioa, tipologia eta ezaugarri nagusiak deskribituz.
.Lurgaineko eta satelite bidezko antena kolektiboaren instalazio baten atal bakoitzaren (jasoketa sistema, ekipo nagusia eta banaketa sistema) bereizgarri diren parametrorik behinenak zehaztea.
.Antena kolektibo eta lurgaineko eta satelite bidezko telebanaketarako itxurapenezko instalazio bat analizatu behar den balizko kasu batean:
-Hura osatzen duten instalazio mota, ekipoak eta elementuak identifikatzea, beraren dokumentazio teknikoa interpretatuz, benetako osagaiak eskemetan azaltzen diren sinboloei lotuz.
-Instalazioa bloke funtzionaletan eskematizatzea, hura osatzen duten elementuen funtzioa eta ezaugarriak deskribituz.
-Instalazioa osatzen duten material eta ekipoek haren dokumentazioan ezarririk dauden beharkizunak betetzen dituztela egiaztatzeko behar diren proba guztiak egitea.
-Instalazioaren parametro berezien aldakuntza identifikatzea (jasoketa sistema, ekipo nagusia eta banaketa sistema), berorren elementuetan aldarazpenak suposatu edo/eta burutuz, eta TB jasogailuan sumaturiko ondoreen eta berauek eragiten dituzten karien arteko lotura azalduz.
-Garatzen diren jarduerei eta lortzen diren jarduerei buruzko txosten-memoria gertutzea, beraien dokumentazio egokirako behar diren ataletan egituratuz (burutu den prozesua, erabilitako baliabideak, eskemak eta planoak, kalkuluak).
2.4. Segurtasun instalazioak analizatzea, berorien parametro eta ezaugarririk behinenak identifikatuz.
.Segurtasun instalazioa motak (suteen aurkakoak, intrusiokontrakoak, lapurreten aurkakoak, telebista zirkuitu itxia, sarbideen kontrola) xedearen, detektagailu motaren eta abisu edo/eta seinaleztapen sistemaren arabera sailkatzea, berorien ezaugarriak deskribituz.
.Segurtasun instalazio bat osatzen duten elementuak zerrendatzea, berorien funtzioa, tipologia eta ezaugarri nagusiak deskribituz.
.Segurtasun instalazio baten atal bakoitzaren (detekzio sistema, kontrol ekipoa eta abisu edo/eta seinaleztapen sistema) bereizgarri diren parametrorik behinenak zehaztea.
.Merkataritzako lokal bateko itxurapenezko segurtasun instalazio bat analizatu behar den balizko kasu batean:
-Hura osatzen duten instalazio mota, ekipoak eta elementuak identifikatzea, beraren dokumentazio teknikoa interpretatuz, benetako osagaiak eskemetan azaltzen diren sinboloei lotuz.
-Instalazioa bloke funtzionaletan eskematizatzea, hura osatzen duten elementuen funtzioa eta ezaugarriak deskribituz.
-Instalazioa osatzen duten material eta ekipoek haren dokumentazioan ezarririk dauden beharkizunak betetzen dituztela egiaztatzeko behar diren proba guztiak egitea.
-Instalazioaren parametro berezien aldakuntza identifikatzea (detekzio sistema, kontrol ekipoa eta abisu edo/eta seinaleztapen sistema), berorren elementuetan aldarazpenak suposatu edo/eta burutuz, eta abisu edo/eta seinaleztapen sisteman sumaturiko ondoreen eta berauek eragiten dituzten karien arteko lotura azalduz.
-Garatzen diren jarduerei eta lortzen diren jarduerei buruzko txosten-memoria gertutzea, beraien dokumentazio egokirako behar diren ataletan egituratuz (burutu den prozesua, erabilitako baliabideak, eskemak eta planoak, kalkuluak).
2.5. Eguzki energia, energia fotovoltaiko eta eolikoaren instalazioak analizatzea, berorien parametro eta ezaugarririk behinenak identifikatuz.
.Eguzki energia fotovoltaikoaren instalazio bat osatzen duten elementuak zerrendatzea, berorien funtzioa, tipologia eta ezaugarri nagusiak deskribituz.
.Eguzki energia fotovoltaikoaren instalazio baten atal bakoitzaren (eguzki panelak, metagailuak, karga erregulagailua, korronte bihurgailua) bereizgarri diren parametrorik behinenak zehaztea.
.Energia eolikoaren instalazio bat osatzen duten elementuak zerrendatzea, berorien funtzioa, tipologia eta ezaugarri nagusiak deskribituz.
.Energia eolikoaren instalazio baten atal bakoitzaren (errotorea, aireturbinak, metagailuak, karga erregulagailua, korronte bihurgailua) bereizgarri diren parametrorik behinenak zehaztea.
.Familiabakarreko etxebizitza baterako itxurapenezko eguzki energia fotovoltaikoaren instalazio bat analizatu behar den balizko kasu batean:
-Hura osatzen duten instalazio mota, ekipoak eta elementuak identifikatzea, beraren dokumentazio teknikoa interpretatuz, benetako osagaiak eskemetan azaltzen diren sinboloei lotuz.
-Instalazioa bloke funtzionaletan eskematizatzea, hura osatzen duten elementuen funtzioa eta ezaugarriak deskribituz.
-Instalazioa osatzen duten material eta ekipoek haren dokumentazioan ezarririk dauden beharkizunak betetzen dituztela egiaztatzeko behar diren proba guztiak egitea.
-Instalazioaren parametro berezien aldakuntza identifikatzea (eguzki panelak, metagailuak, karga erregulagailua, korronte bihurgailua), berorren elementuetan aldarazpenak suposatu edo/eta burutuz, eta jasoketa elementuetan sumaturiko ondoreen eta berauek eragiten dituzten karien arteko lotura azalduz.
-Garatzen diren jarduerei eta lortzen diren jarduerei buruzko txosten-memoria gertutzea, beraien dokumentazio egokirako behar diren ataletan egituratuz (burutu den prozesua, erabilitako baliabideak, eskemak eta planoak, kalkuluak).
2.6. Eraikinen inguruan banakako instalazio txikiak taxutu (antenak, megafonia, barne telefonia, interkomunikazioa, segurtasuna eta eguzki energi fotovoltaikoa eta eolikoa), kasuan-kasuan konponbiderik egokiena aukeratuz, ezarritako kostua-kalitatea erlazioa aintzat harturik.
.Balizko kasu batean, etxebizitza baten banakako instalazioak sortzea, abiaburutzat harturik eginkizunei buruzko zehaztapenak, etxebizitzaren planoak, eskura dauden berariazko materialak eta kostu-mugak:
-Instalazioaren zehaztapen teknikoak behar bezain zehatz burutzea.
-Ezarritako kostua-kalitatea erlazioa ardatz harturik, eginkizunei buruzko zehaztapenak eta zehaztapen tekniko eta ekonomikoak betetzen dituen zenbait konfigurazio proposatzea.
-Teknika- eta merkataritzako katalogoetatik abiatuz, ezarririk dauden eginkizunei buruzko zehaztapenak eta zehaztapen tekniko eta ekonomikoak betetzen dituzten ekipoak eta materialak aukeratzea.
-Instalazioa konfiguratzeko behar diren kalkuluak egitea.
-Aukeratutako instalazioa muntatzeko egin behar den prozesuari buruzko agiriak egitea, bitarteko eta formato egokiekin:planoak, eskemak, probak eta doikuntzak eta materialen zerrenda.
-Agiriak egitea balizko bezero batentzat (aurrekontua, eta funtzionamendu eta artapenerako jarraibideak), behar diren bitartekoekin eta formato normalizatuan.
2.7. Eraikinen inguruan banakako instalazioak (antenak, megafonia, barne telefonia, interkomunikazioa, segurtasuna eta eguzki energia fotovoltaikoa eta eolikoa) muntatzeko behar diren eragiketa guztiak burutzea.
.Balizko kasu praktiko batean eraikin txiki baterako itxurapenezko banakako instalazioa muntatu beharra dagoela:
-Eraikinaren banakako instalazioaren dokumentazio teknikoa interpretatzea (planoak, eskemak, muntaketarako jarraibideak), haren sinbologia aztertuz eta berau osatzen duten elementuak identifikatuz.
-Instalazioaren funtzionamendua azaltzea.
-Muntaketarako behar diren tresnak aukeratzea.
-Erabiliko diren osagaiak eta materialak prestatzea, prozedura normalizatuen arabera.
-Tresnak eta bitartekoak trebetasunez erabiltzea, behar den kalitateaz eta segurtasunaz.
-Biderakuntzak muntatzea eta ekipoen eta kableen arteko loturak egitea, bitarteko egokiak erabiliz eta eskatzen diren prozedurak aplikatuz.
-Behar diren probak eta doikuntzak egitea, instalazioari buruzko agirietan zehazturikoari jarraikiz.
-Instalazioaren parametro guztiak neurtzea eta agirietako zehaztapenekin bat datozela begiztatzea.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, funtzionamenduari buruzko azalpena, neurriak, kalkuluak).
2.8. Eraikinen inguruan banakako instalazioetako (antenak, megafonia, barne telefonia, interkomunikazioa, segurtasuna eta eguzki energia fotovoltaikoa eta eolikoa) matxurak diagnostikatzea eta haiek mantentzeko behar diren eragiketak burutzea, beti ere norbere buruaren eta materialen segurtasunari buruzko arauak betez.
.Eraikinen inguruko banakako instalazioetako ohiko matxuren tipologia eta ezaugarriak azaltzea.
.Eraikinen inguruko banakako instalazioetako matxurak aurkitzeko erabiltzen diren teknika orokorrak eta bitarteko zehatzak deskribitzea.
.Eraikinen inguruko banakako instalazio batean itxurapenezko matxura zein den kasu praktikoan:
-Matxuraren zantzuak identifikatzea eta instalazioan sortzen dituen ondoreen bitartez bereiztea.
-Instalazioari buruzko agiriak interpretatu eta hark dituen bloke funtzional guztiak identifikatzea, bai eta beraren bereizgarri diren seinale elektrikoak eta parametroak ere.
-Gutxienez, hipotesi bat egitea matxuraren kariez, eta hori instalazioak dituen zantzuekin erlazionatzea.
-Instalazioan esku hartzeko plana prestatzea, matxuraren karia edo kariak antzemateko.
-Instalazioaren parametroak neurtu eta interpretatzea, eta hari buruzko agiriekin bat etorriz behar diren doikuntza guztiak egitea, tresna egokiak erabiliz eta eskatzen diren prozedurak aplikatuz.
-Matxura sortu den bloke funtzionala eta ekipoa edo osagaiak aurkitzea eta behar diren aldarazpenak edo/eta ordezpenak zentzuzko denboran egitea, prozedura egokiez baliatuz.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, funtzionamenduari buruzko azalpena, neurriak, kalkuluak).
b) Edukiak.
.Megafonia instalazioak:
-Fenomeno akustikoak.
-Megafonia instalazioen unitateak eta parametroak.
-Instalazio elektroakustikoen sailkapena: tipologia eta ezaugarriak.
-Instalazio elektroakustiko txikien taxuketa eta kalkulua: sinbologia, dokumentazioa gertutzea, ekipoak eta elementuak, eroaleak, laguntzarako materialak.
-Muntaketako teknika zehatzak: doikuntzak eta prest jartzea.
-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.
-Arautegia eta gomendioak.
.Antena instalazioak:
-Fenomeno radioelektrikoak.
-Antena instalazioen unitateak eta parametroak.
-Antena instalazioen sailkapena: tipologia eta ezaugarriak.
-Antena instalazio txikien taxuketa eta kalkulua: sinbologia, dokumentazioa gertutzea, ekipoak eta elementuak, eroaleak, laguntzarako materialak.
-Muntaketako teknika zehatzak: doikuntzak eta prest jartzea.
-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.
-Arautegia eta gomendioak.
.Barne telefonia eta interkomunikazio instalazioak:
-Barne telefonia eta interkomunikazio instalazioen unitateak eta parametroak.
-Barne telefonia eta interkomunikazio instalazioen sailkapena: tipologia eta ezaugarriak.
-Barne telefonia eta interkomunikazio instalazio txikien taxuketa eta kalkulua: sinbologia, dokumentazioa gertutzea, ekipoak eta elementuak, eroaleak (kablea eta zuntz optikoa), laguntzarako materialak.
-Muntaketako teknika zehatzak: doikuntzak eta prest jartzea.
-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.
-Arautegia eta gomendioak.
.Segurtasun instalazioak:
-Segurtasun instalazioen unitateak eta parametroak.
-Segurtasun instalazioen sailkapena: tipologia eta ezaugarriak.
-Segurtasun instalazio txikien taxuketa eta kalkulua: sinbologia, dokumentazioa gertutzea, ekipoak eta elementuak, eroaleak, laguntzarako materialak.
-Muntaketako teknika zehatzak: doikuntzak eta prest jartzea.
-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.
-Arautegia eta gomendioak.
.Eguzki energia fotovoltaiko eta eolikoaren instalazioak:
-Energia berriztagarriak: eguzki energia; aprobetxamendua; energia eolikoa; aprobetxamendua.
-Eguzki energia fotovoltaikoaren instalazioen unitateak eta parametroak.
-Eguzki energia eolikoaren instalazioen unitateak eta parametroak.
-Eguzki energia fotovoltaiko eta eolikoaren instalazioen sailkapena: tipologia eta ezaugarriak.
-Eguzki energia fotovoltaiko eta eolikoaren instalazio txikien taxuketa eta kalkulua: sinbologia, dokumentazioa gertutzea, ekipoak eta elementuak, eroaleak, laguntzarako materialak.
-Muntaketako teknika zehatzak: doikuntzak eta prest jartzea.
-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.
-Arautegia eta gomendioak.
3. lanbide modulua: Instalazio automatizatuak etxebizitzetan eta eraikinetan.
Iraupena: 132 ordu.
3. Gaitasun Unitateari lotua: ekipo eta instalazio elektrotekniko automatizatuak eraikitzea eta mantentzea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
3.1. Etxebizitza eta eraikinen instalazio automatizatu bereizgarriak ikertzea, haiek non aplikatzen ahal diren aldeak identifikatzea eta beraien berariazko sistema eta konfigurazioak deskribitzea.
.Instalazioak sailkatzea automatizazioa etxebizitza eta eraikinetan aplikatzen den eremu eta arlo desberdinetan (energia, segurtasun, erosotasun eta komunikazioen kudeaketa) egiten duten zerbitzuaren arabera.
.Etxebizitza eta eraikinetako instalazio automatizatuen osagaiak zein diren esatea, eta bakoitzaren eginkizuna, tipologia eta ezaugarri orokorrak deskribitzea.
.Etxebizitza edo eraikinetako instalazio automatizatuen atal bakoitzak (kontrol-ekipoa, aginte- eta komunikazio-osagaiak, sentsoreak eta eragingailuak) dituen parametrorik nabarmenenak zehaztea.
.Solairu bat baino gehiagoko etxebizitza baten energia, erosotasun eta segurtasunaren kudeaketarako balizko instalazioa ikertu behar den kasu praktikoan,
-Instalazioa zer motatakoa den identifikatzea, bai eta horren ekipoak eta osagaiak ere, berari buruzko agiri teknikoak interpretatuz, hots, eskemetan agertzen diren sinboloak benetako osagaiekin erlazionatuz.
-Instalazioaren eskema egitea bloke funtzionalen arabera, haren osagai diren elementu guzti-guztien eginkizuna eta ezaugarriak deskribituz.
-Instalazioko materialek eta ekipoek hari buruzko agirietan ezarritako eskakizunak betetzen dituztela begiztatzeko behar diren egiaztapen guztiak egitea.
-Instalazioaren berariazko parametroak (kontrol-ekipoan, aginte- eta komunikazio-osagaietan, sentsoreetan eta eragingailuetan) aldatu direla ohartzea, beraren osagaietan aldakuntzak gertatu direla suposatuz edo/eta aldakuntzak eginez, eta antzematen diren ondoreen eta beraiek eragin dituzten karien arteko erlazioa azaltzea.
.Nahasmendu elektriko eta elektromagnetikoak sortzen direnean, instalazioaren berariazko parametroak aldatu direla ohartzea.
.Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, kalkuluak).
3.2. Sistema elektrotekniko soilak sortzea (ekipoak eta instalazioak) etxebizitzak eta eraikinak automatizatzeko, kasuan-kasuan konponbiderik egokiena aukeratuz, ezarritako kostua-kalitatea erlazioa aintzat harturik.
.Balizko kasu batean, familiabakarreko etxebizitza baten segurtasunaren eta erosotasunaren kudeaketa automatizaturako instalazioa sortzea, abiaburutzat harturik eginkizunei buruzko zehaztapenak, etxebizitzaren planoak, eskura dauden berariazko materialak eta kostu-mugak:
-Instalazioaren zehaztapen teknikoak behar bezain zehatz burutzea.
-Ezarritako kostua-kalitatea erlazioa ardatz harturik, eginkizunei buruzko zehaztapenak eta zehaztapen teknikoak betetzen dituzten bi konfigurazio proposatzea, gutxienez.
-Proposatzen diren konfigurazioetan, ezarritako zehaztapenak eta nahasmendu elektriko-elektromagnetikoen aurkako babesak betetzen dituztenetarik egokiena aukeratzea.
-Merkataritzako katalogo teknikoetan, ezarritako zehaztapen tekniko eta ekonomikoak betetzen dituzten ekipo eta materialak aukeratzea.
-Instalazioa konfiguratzeko behar diren kalkuluak egitea.
-Aukeratutako instalazioa muntatzeko egin behar den prozesuari buruzko agiriak, bitarteko eta formato egokiekin:
-Planoak.
-Eskemak.
-Probak eta doikuntzak.
-Materialen zerrenda.
-Agiriak egitea balizko bezero batentzat (aurrekontua, eta funtzionamendu eta artapenerako jarraibideak), behar diren bitartekoekin eta formato egokian.
3.3. Etxebizitza eta eraikinetan instalazio automatizatuak muntatzeko behar diren eragiketa guztiak burutzea.
.Balizko kasu praktiko batean etxebizitza edo eraikin baterako instalazio automatizatua muntatu beharra dagoela:
-Instalazio automatizatua osatzen duten elementuak identifikatzea, berorren dokumentazio teknikoa interpretatuz (planoak, eskemak, muntaketarako jarraibideak), eta bai erabilitako sinbologia ere egokiro interpretatzea.
-Instalazioaren funtzionamendua behar bezala azaltzea.
-Muntaketarako behar diren tresnak aukeratzea.
-Erabiliko diren osagaiak eta materialak prestatzea, prozedura normalizatuen arabera.
-Tresnak eta bitartekoak trebetasunez erabiltzea, behar den kalitateaz eta segurtasunaz.
-Biderakuntzak muntatzea eta ekipoen eta kableen arteko loturak egitea, bitarteko egokiak erabiliz eta eskatzen diren prozedurak eta nahasmendu elektriko- elektromagnetikoen aurkako babesak aplikatuz.
-Automatizaturiko instalazioak funtzionatzeko behar diren programak kargatzea edo/eta behar diren parametro egokiak sartzea, proiektuan edo/eta ekipoen agirietan agertarazitako prozeduraren arabera.
-Behar diren probak eta doikuntzak egitea, instalazioari buruzko agirietan zehazturikoari jarraikiz.
-Instalazioaren parametro guztiak neurtzea eta agirietako zehaztapenekin bat datozela begiztatzea.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, kalkuluak).
3.4. Etxebizitza eta eraikinetako instalazio automatizatuen matxurak diagnostikatzea eta haiek mantentzeko behar diren eragiketak burutzea, beti ere norbere buruaren eta materialen segurtasunari buruzko arauak betez.
.Etxebizitza eta eraikinetako instalazio automatizatuetako ohiko matxuren tipologia eta ezaugarriak azaltzea.
.Etxebizitza eta eraikinetako instalazio automatizatuen matxurak aurkitzeko erabiltzen diren teknika orokorrak eta bitarteko zehatzak deskribitzea.
.Etxebizitza eta eraikinetako instalazio automatizatu batean matxura zein den kasu praktikoan:
-Matxuraren zantzuak identifikatzea eta instalazioan sortzen dituen ondoreen bitartez bereiztea.
-Instalazioari buruzko agiriak interpretatu eta hark dituen bloke funtzionalak identifikatzea, bai eta beraren bereizgarri diren seinale elektrikoak eta parametroak ere.
-Gutxienez, hipotesi bat egitea matxuraren kariez, eta hori instalazioak dituen zantzuekin erlazionatzea.
-Instalazioan esku hartzeko plana prestatzea, matxuraren karia edo kariak antzemateko.
-Instalazioaren parametroak neurtu eta interpretatzea, eta hari buruzko agiriekin bat etorriz behar diren doikuntza guztiak egitea, tresna egokiak erabiliz eta eskatzen diren prozedurak aplikatuz.
-Matxura sortu den bloke funtzionala eta ekipoa edo osagaiak aurkitzea eta behar diren aldarazpenak edo/eta ordezpenak zentzuzko denboran egitea, prozedura egokiez baliatuz.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, kalkuluak).
b) Edukiak.
.Etxebizitza eta eraikinetako automatizazioa:
-Etxebizitza eta eraikinetako sistema automatizatuen bilakaera.
-Automatizazioa etxebizitza eta eraikinetan aplikatzen ahal den arloak: energia, erosotasun, segurtasun eta telekomunikazioen kudeaketa teknikoa.
-Automatizazioa etxebizitza eta eraikinetan aplikatzen ahal den arloetako zerbitzu teknikoen berariazko ezaugarriak. Instalazioen sailkapena.
-"Domotika" eta eraikin adimendunak.
.Etxebizitza eta eraikinetako kudeaketa automatizaturako erabiltzen diren sistema teknikoak:
-Instalazio automatizatuetako komunikazio-sistemetan erabiltzen diren oinarrizko teknikak eta bitartekoak (kablea, zuntz optikoa, infragorriak eta irratifrekuentzia).
-Bi haridun bus sistema. Tipologia, ezaugarriak eta normalizazioa.
-Sistema korronte-eroaleak. Tipologia, ezaugarriak eta normalizazioa.
-Oinarritzat automata programagarriak dituzten sistemak. Tipologia eta ezaugarriak.
-Oinarritzat ordenagailuak eta telekomunikazioetako toki-sareak dituzten sistemak.
.Etxebizitza eta eraikinetako instalazio automatizatuen konfigurazioa:
-Erregulazio eta kontrolerako oinarrizko teknikak. Sentsoreak, transduktoreak, erreguladoreak eta jardungailuak.
-Energiaren kudeaketarako sistemak. Ekipoak, eragingailuak, kableteria eta gainerako materialak.
-Segurtasunaren kudeaketarako sistemak. Ekipoak, eragingailuak, kableteria eta gainerako materialak.
-Erosotasunaren kudeaketarako sistemak. Ekipoak, eragingailuak, kableteria eta gainerako materialak.
-Telekomunikazioen kudeaketarako sistemak. Ekipoak, eragingailuak, kableteria eta gainerako materialak.
-Etxebizitza eta eraikinetako instalazio automatizatu txikien konfigurazioa. Agiri teknikoak gertutzea.
.Instalazio automatizatu txikiak muntatzea eta zerbitzuan jartzea.
- Instalazio automatizatuetan erabiltzen diren eskemak eta sinboloak interpretatzea.
-Muntatu eta osagaiak elkarri lotzeko teknikak.
- Instalazio automatizatuetan erabiltzen diren osagaiak prestatzea eta doitzea.
- Instalazio automatizatuetan erabiltzen diren ekipoen oinarrizko programazioa: guneak, automatak eta ordenagailuak.
-Instalazioak abioan jartzeko protokoloak. Parametroak sartzea.
-Interferentzia elektriko-elektromagnetikoen aurkako babesa.
-Arreta eta segurtasuna.
.Etxebizitza eta eraikinetako instalazio automatizatuen mantenimendua:
-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea. Prozedurak eta bitartekoak.
4. lanbide modulua: Makina elektrikoen mantenimendua.
Iraupena: 132 ordu.
4. Gaitasun Unitateari lotua: makina elektriko estatiko eta birakariak eraikitzea, mantentzea eta haiekin entseiuak egitea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
4.1. Transformagailu monofasiko eta trifasiko txikiak eraikitzeko eta mantentzeko behar diren eragiketak burutzea.
.Transformagailu monofasiko eta trifasikoetan gertatu ohi diren matxuren tipologia eta ezaugarriak azaltzea.
.Transformagailu monofasiko eta trifasikoak eraikitzeko erabiltzen diren teknika orokorrak eta berariazko bitartekoak deskribitzea.
.Transformagailu monofasiko eta trifasiko txikiak eraikitzeko erabiltzen diren prozesu orokorra eta prozesu sistematikoa deskribitzea.
.Transformagailu monofasiko eta trifasikoen motak, ezaugarriak, oinarrizko parametroak (voltioko espira kopurua, transformakuntza-erlazioa, zirkuitulabur-tentsioa, konexio mota) azaltzea.
.Transformagailu monofasiko eta trifasiko txikiak eraikitzeko maizen erabili ohi diren entseiu normalizatuak zein diren esatea.
.Potentzia txikiko transformagailu trifasikoa eraikitzen den kasu praktikoan:
-Fabrikatu beharreko transformagailuari buruzko agiri teknikoak (planoak, eskemak, material zerrendak) interpretatzea, grafikoetako sinboloak eta irudiak erabili beharreko prozedura eta osagaiekin erlazionatuz.
-Transformagailua eraikitzeko behar diren materialak pilatzea, agiri teknikoetako zehaztapenei jarraikiz.
-Transformagailua eraikitzeko behar diren tresnak eta produkzio-bitartekoak aukeratzea.
-Transformagailua muntatzeko plana burutzea, beraren eraikintza-ezaugarriak eta eskura dauden bitartekoak eta materialak aintzat harturik.
-Gune magnetikoak eta bobinak eraikitzea, agirietako ezaugarriekin eta prozedura normalizatuak aplikatuz.
-Bobinak eta gune magnetikoak eraikintzako plano edo/eta krokisekin bat etorriz muntatzea, norbere eta erabiltzen diren bitarteko eta materialen segurtasunerako arauak errespetatuz.
-Konexioak eta amaierako borneak transformagailuari buruzko agiri teknikoek diotenaren arabera egitea.
-Transformagailu-probetarako entseiu normalizatuak egitea tresna eta bitarteko egokiak erabiliz eta norbere eta erabiltzen diren bitarteko eta materialen segurtasunerako arauak errespetatuz, eta agiri batean eskatzen diren datuak agertaraztea eta, behar denean, transformagailuaren parametro bereizgarriak irudikatzea grafiko bidez (transformakuntza-erlazioa, zirkuitulaburraren korrontea).
.Potentzia ertaineko transformagailuetan gertatu ohi diren matxuren tipologia eta ezaugarriak azaltzea eta haiek sortarazten dituzten elementuak zein diren zehaztea (bobinatuak).
.Transformagailuen matxurak diagnostikatzeko eta konpontzeko erabiltzen diren prozesu orokorra eta prozesu sistematikoa deskribitzea.
.Transformagailuen ohiko matxurak kokatzeko erabiltzen diren teknika orokorrak eta berariazko bitartekoak deskribitzea.
.Matxura izan duen transformagailuaren eraikintza- ezaugarriez jabetzea (konexioen eskema, espira kopurua, hariaren diametroa, transformagailuaren eraikintza-eitea eta isolamenduaren mota) muntaketa-prozesuan zehar.
.Transformagailua konpondu ondoren egiten diren entseiu normalizatuak zein diren esatea eta deskribitzea, eta kontrolatu beharreko magnitude eta parametro nagusiak adieraztea.
.Transformagailu batean matxura bat, balizkoa zein benetakoa, konpondu behar den kasu praktikoan:
-Matxuraren zantzuak identifikatzea eta hura makinan antzematen diren akatsen arabera bereiztea, behar diren proba eta eragiketak eginez.
-Gutxienez, hipotesi bat prestatzea matxuraren kariez eta antzeman diren ondoreen eta proposatu den kariaren arteko erlazioa azaltzea.
-Matxuraren ustezko karia antzemateko, esku hartzeko plana prestatzea.
-Makina desmuntatzea, tresna egokiak erabiliz, eta ondoren berriz muntatzeko behar diren krokisak eta eragiketak burutzea.
-Idatziz zehaztea makina elektrikoaren osagai mekanikoetan (txapetan) egin beharreko mekanizazio eta doikuntza eragiketak.
-Makinaren konexioen eskema lortzea eta horiek nolakoak diren eta zein ezaugarri duten identifikatzea.
-Makinaren bobinak egitea, behar diren bitartekoak eta materialak erabiliz (bobinadoreak, moldeak, hariak, bernizak) eta prozedura normalizatuei jarraikiz.
-Bobinen parametro bereizgarriak begiztatzea (jarraitasuna, isolamendua) eta terminalak markatzea.
-Bobinak muntatzea gune magnetikoan eta behar diren konexioak egitea.
-Makina muntatzea bitarteko eta tresna egokiez baliatuz.
-Entseiu normalizatuak egitea bitarteko eta tresna egokiez baliatuz, eta lortzen diren datuak agiri batean biltzea.
-Lortu diren emaitzak makinaren ezaugarri-plakan adierazitako parametroekin edo, hala denean, zehazturiko ezaugarriekin bat ote datozen begiztatzea.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, kalkuluak).
4.2. Korronte zuzeneko (KZ) potentzia txikiko makinen matxurak diagnostikatzea eta makinak mantentzeko behar diren eragiketak egitea, beti ere norbere eta erabiltzen diren materialen segurtasunerako arauak betez.
.KZko makinetan (generadoreak eta motoreak) gertatu ohi diren matxuren tipologia eta ezaugarriak azaltzea eta horiek sortarazten dituzten osagaiak zein diren zehaztea (kojineteak, eskuilak, kolektoreak, higadura-uztaiak, bobinatuak).
.KZko makina elektrikoetan gertatzen diren matxurak diagnostikatzeko eta konpontzeko erabiltzen diren prozesu orokorra eta prozesu sistematikoa deskribitzea.
.KZko makina elektrikoetan gertatu ohi diren matxurak kokatzeko erabiltzen diren teknika orokorrak eta berariazko bitartekoak deskribitzea (probetarako lanpara, brujula, "burrunbagailua".
.KZko makina elektrikoetan erabiltzen diren bobinatuen motak, ezaugarriak eta oinarrizko parametroak azaltzea (poloak, artekak, espirak, bobinak).
.KZko makina elektrikoak konpondu ondoren egiten diren entseiu normalizatuak zein diren esatea eta deskribitzea, eta kontrolatu beharreko magnitude eta parametro nagusiak adieraztea.
.Motore edo generadore elektriko batean matxura bat, balizkoa zein benetakoa, konpondu behar den kasu praktikoan:
-Matxuraren zantzuak identifikatzea eta hura makinan antzematen diren akatsen arabera bereiztea, behar diren proba eta eragiketak eginez.
-Gutxienez, hipotesi bat prestatzea matxuraren kariez eta antzeman diren ondoreen eta proposatu den kariaren arteko erlazioa azaltzea.
-Matxuraren ustezko karia antzemateko, esku hartzeko plana prestatzea.
-Makina desmuntatzea, tresna egokiak erabiliz, eta ondoren berriz muntatzeko behar diren krokisak eta eragiketak egitea.
-Idatziz zehaztea makina elektrikoaren osagai mekanikoetan (ardatzetan, kolektoreetan) egin beharreko mekanizazio eta doikuntza eragiketak.
-Makinaren konexioen eskema lortzea eta horiek nolakoak diren eta zein ezaugarri duten identifikatzea.
-Makinaren bobinak egitea, behar diren bitartekoak eta materialak erabiliz (bobinadoreak, moldeak, hariak, bernizak) eta prozedura normalizatuei jarraikiz.
-Bobinen parametro bereizgarriak begiztatzea (jarraitasuna, isolamendua) eta terminalak markatzea.
-Bobinak muntatzea gune magnetikoan eta behar diren konexioak egitea.
-Narriaturiko osagai mekanikoen edo/eta jasamenik gabekoen ordez berriak jartzea.
-Makina muntatzea bitarteko eta tresna egokiez baliatuz.
-Entseiu normalizatuak egitea bitarteko eta tresna egokiez baliatuz, eta lortzen diren datuak agiri batean biltzea.
-Lortu diren emaitzak makinaren ezaugarri-plakan adierazitako parametroekin edo, hala denean, zehazturiko ezaugarriekin bat ote datozen begiztatzea.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, kalkuluak, neurriak).
4.3. Korronte alternoko (KA) potentzia txikiko makina elektriko monofasiko eta trifasikoen matxurak diagnostikatzea eta makinak mantentzeko behar diren eragiketak egitea.
.KAko makinetan (generadore eta motoreetan) gertatu ohi diren matxuren tipologia eta ezaugarriak azaltzea eta horiek sortarazten dituzten osagaiak zein diren zehaztea (kojineteak, eskuilak, kolektoreak, higadura-uztaiak).
.KAko makina elektrikoetan gertatzen diren matxurak diagnostikatzeko eta konpontzeko erabiltzen diren prozesu orokorra eta prozesu sistematikoa deskribitzea.
.KAko makina elektrikoetan gertatu ohi diren matxurak kokatzeko erabiltzen diren teknika orokorrak eta berariazko bitartekoak deskribitzea (probetarako lanpara, brujula, "burrunbagailua").
.KAko makina elektrikoetan (monofasiko eta trifasikoetan) erabiltzen diren bobinatuen motak, ezaugarriak eta oinarrizko parametroak azaltzea (poloak, artekak, espirak, bobinak).
.KAko makina elektrikoak konpondu ondoren egiten diren entseiu normalizatuak zein diren esatea eta deskribitzea, eta kontrolatu beharreko magnitude eta parametro nagusiak adieraztea.
.Kasu praktikoan, balizkoa zein benetakoa, indukziozko motore monofasikoan eta indukziozko motore trifasiko batean matxura gertatuz gero:
-Matxuraren zantzuak identifikatzea eta hura makinan antzematen diren akatsen arabera bereiztea, behar diren proba eta eragiketak eginez.
-Gutxienez, hipotesi bat prestatzea matxuraren kariez eta antzeman diren ondoreen eta proposatu den kariaren arteko erlazioa azaltzea.
-Matxuraren ustezko karia antzemateko, esku hartzeko plana prestatzea.
-Makina desmuntatzea, tresna egokiak erabiliz, eta ondoren berriz muntatzeko behar diren krokisak eta eragiketak egitea.
-Idatziz zehaztea makina elektrikoaren osagai mekanikoetan (ardatzetan, kolektoreetan) egin beharreko mekanizazio eta doikuntza eragiketak.
-Makinaren bobinen eskema lortzea eta horiek nolakoak diren eta zein ezaugarri duten adieraztea.
-Makinaren bobinak egitea, behar diren bitartekoak eta materialak erabiliz (bobinadoreak, moldeak, hariak, bernizak) eta prozedura normalizatuei jarraikiz.
-Bobinen parametro bereizgarriak begiztatzea (jarraitasuna, isolamendua) eta terminalak markatzea.
-Bobinak muntatzea gune magnetikoan eta behar diren konexioak egitea.
-Narriaturiko osagai mekanikoen edo/eta jasamenik gabekoen ordez berriak jartzea.
-Makina muntatzea bitarteko eta tresna egokiez baliatuz.
-Entseiu normalizatuak egitea bitarteko eta tresna egokiez baliatuz, eta lortzen diren datuak agiri batean biltzea.
-Lortu diren emaitzak makinaren ezaugarri-plakan adierazitako parametroekin edo, hala denean, zehazturiko ezaugarriekin bat ote datozen begiztatzea.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, kalkuluak, neurriak).
b) Edukiak.
.Transformagailuak:
-Sailkapena. Tipologia eta ezaugarriak.
-Eraikintza-zatiak. Funtzionamendua.
-Transformagailu txikiak eraikitzea. Kalkuluak. Prozedurak, bitartekoak eta materialak: material magnetikoak, bobinak eta gainerako materialak.
-Konexioak. Tipologia eta ezaugarriak. Izendazio normalizatuak.
-Matxurak. Detekzioa, kokatzea eta konpontzea. Prozedurak eta bitartekoak.
-Probetako entseiu normalizatuak eta begiztapena. prozedurak eta bitartekoak.
.Korronte zuzeneko (KZ) makina elektriko birakariak: generadoreak eta motoreak:
-Sailkapena. Tipologia eta ezaugarriak.
-Eraikintza-zatiak. Funtzionamendua.
-Bobinatuak. Tipologia eta ezaugarriak. Kalkuluak. Prozedurak, bitartekoak eta materialak.
-Konexioak. Tipologia eta ezaugarriak. Izendazio normalizatuak.
-KZko makinen mantenimendua. Prozedurak.
-Matxurak. Sumatzea, bilatzea eta konpontzea. Prozedurak eta bitartekoak.
-Proba eta egiaztapenerako entseiu normalizatuak. Prozedurak eta bitartekoak.
.Korronte alternoko (KA) makina elektriko birakariak: sorgailuak eta motoreak:
-Sailkapena. Tipologia eta ezaugarriak.
-Egituraren atalak. Funtzionamendua.
-Harilketa. Tipologia eta ezaugarriak. Kalkuluak. Prozedurak, bitartekoak eta materialak.
-Konexioak. Tipologia eta ezaugarriak. Izen normalizatuak.
-KAko makinen mantenimendua. Prozedurak.
-Matxurak. Sumatzea, bilatzea eta konpontzea. Prozedurak eta bitartekoak.
-Probak eta begiztapenak egiteko entseiu normalizatuak. Prozedurak eta bitartekoak.
5. lanbide modulua: Administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak enpresa txikian.
Iraupena: 88 ordu.
5. gaitasun unitateari lotua: enpresa txiki edo tailer batean administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak egitea.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
5.1. Indarreko legeen arabera enpresak har ditzakeen era juridikoak aztertzea eta egokiena aukeratzea, norberak egiten duen ekonomi jarduera eta eskueran dituen baliabideak kontuan harturik.
.Enpresaren era juridikoaren arabera jabeei legez dagokien erantzukizun maila zehaztea.
.Enpresa eratu ahal izateko haren era juridikoaren arabera legez bildu behar diren gutxieneko beharkizunak zehaztea.
.Mota ezberdinetako merkataritza sozietateen gobernu organoek legez ezarrita dituzten eginkizunak zehaztea.
.Era juridiko ezberdinetako enpresei ezarritako zerga-tratamenduak bereiztea.
.Era juridiko guztietako enpresen lege-ezaugarri nagusiak erkatze-koadro batean laburbiltzea.
.Kapital baliagarria, hartuko diren arriskuak, enpresaren tamaina eta, hala badagokio, bazkideen kopurua, balizko datu horiek guztiak oinarri harturik, era juridiko egokiena aukeratzea, abantailak eta eragozpenak azaldurik.
5.2. Arlo honetan ohikoenak diren indarreko lan- kontratuen ezaugarriak ebaluatzea.
.Mota ezberdinetako lan-kontratuen ezaugarri nagusiak aztertzea (kontratuaren iraupena, lansaio motak, dirulaguntzak eta salbuespenak, halakorik egotekotan) eta haien arteko aldeak zehaztea.
.Arloaren balizko egoera batetik abiatuta:
-Balizko enpresaren ezaugarriei eta egoerari ondoen egokitzen zaizkion lan-kontratu motak zehaztea.
-Modalitateren bateko kontratua egitea.
5.3. Enpresa txikiaren ekonomi jarduera garatzeko, hura antolatu eta eratzeko eta tramiteak egiteko behar diren agiriak aztertzea.
.Enpresaren ohiko ekonomi jardueran sarrien erabiltzen diren agiriak zertarako diren azaltzea.
.Balizko datuetatik abiatuta:
-Agiri hauek egitea: ordainagiria, albarana, eskari- orria, ganbio letra, txekea eta jasoagiria.
-Agiri horietako bakoitzak enpresan egiten duen bidea eta jasaten dituen tramiteak azaltzea.
-Indarreko legeriaren arabera enpresa eratu ahal izateko zein tramite egin behar diren esatea; agiriok tramitatzeko zein erakunderengana jo behar den, zein epetan eta nola tramitatu behar diren azaltzea.
5.4. Bere ekonomi jarduera legez garatu nahi duen enpresak merkataritza, zerga eta lan arloetan dituen betebeharrak definitzea.
.Enpresa trafikoaren gaineko zeharkako zergak eta mozkinen gaineko zuzeneko zergak zeintzuk diren azaltzea.
.Banako enpresari zein talde-enpresari bere produkzio, merkataritza edo zerbitzu jardueraren arabera dagokion zerga-egutegia deskribitzea.
.Balizko datuak erabiliz, laneko alta eta baxa, nomina eta Gizarte Segurantzako likidazioa egitea.
.Indarrean dagoen arautegiari jarraikiz enpresak nahitaez eduki behar dituen liburu eta agiriak aipatzea.
5.5. Bezero eta hornitzaileekiko merkataritzako harremanetan ereduzko egoera batzuk ebazteko erabili behar diren teknikak aplikatzea.
.Bezero eta hornitzaileekin negoziatzeko eta bezeroarekiko arretari buruzko tekniken oinarrizko abiaburuak azaltzea.
.Merkatuan dauden produktu edo zerbitzuen eskaintza multzoa hartu eta haietatik abantailatsuena zein den zehaztea, ondoko parametroak kontuan hartuz: merkatuko prezioak, emate-epeak, kalitatea, garraioak, deskontuak, eskariaren garrantzia, ordaintzeko baldintzak eta salmenta ondorengo bermea eta laguntza.
5.6. Produktu edo zerbitzuen salmentaren bultzapenaren ohiko erak aztertzea.
.Salmenta bultzatzeko ohiko bideak deskribitzea, produktu edo zerbitzu motaren arabera.
.Merchandisingaren oinarrizko printzipioak azaltzea.
5.7. Enpresa txiki edo tailerra sortzeko proiektua egitea, haren bideragarritasuna aztertzea eta eman behar diren pausoak azaltzea.
.Proiektuak ondokoak bildu behar ditu:
-Enpresaren helburuak eta antolaera.
-Enpresaren kokalekuaren bidezkoketa.
-Bete behar diren lege-arauen azterketa.
-Inbertsio plana.
-Finantzaketa plana.
-Merkaturatze plana.
-Proiektuaren errentagarritasuna.
b) Edukiak.
.Enpresa eta haren ingurunea.
-Enpresaren kontzeptu juridiko-ekonomikoa.
-Jardueraren definizioa.
-Enpresaren kokapena.
.Enpresen era juridikoak:
-Banako enpresaria.
-Merkataritzako sozietate moten azterketa eta erkaketa.
.Enpresa eratzeko kudeaketa:
-Eraketarako tramiteak.
-Finantzaketa iturriak.
.Langileriaren kudeaketa:
-Sektoreko hitzarmena.
-Lan-kontratu motak.
-Nominak eta gizarte seguruak betetzea.
.Administrazio kudeaketa:
-Administrazio agiriak.
-Kontabilitateko teknikak.
-Izakinen inbentarioa eta izakinak baloratzeko metodoak.
-Kostuaren, mozkinaren eta salmenta-prezioaren kalkulua.
.Merkataritzako kudeaketa:
-Merkaturatzearen oinarrizko alderdiak.
-Salmenta eta negoziaketarako teknikak.
-Bezeroari jaramon egiteko teknikak.
.Zerga betebeharrak:
-Zerga egutegia.
-Enpresaren jardueran eragina duten zergak.
-Zeharkako zergen (B.E.Z. eta K.Z.Z.O.) eta zuzeneko zergen (B.Z.O. eta P.F.E.Z.) likidazioa kalkulatzea eta agiriak betetzea.
.Enpresa proiektua.
6. lanbide modulua: Lantaldeko harremanak.
Iraupena: 64 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
6.1. Komunikazio teknikak eraginkortasunez erabiltzea jarraipideak eta informazioa jaso eta emateko.
.Komunikazio prozesuaren oinarrizko alderdiak definitzea.
.Komunikazio prozesuaren etapak sailkatzea eta haien ezaugarriak azaltzea.
.Komunikazioa eragozten duten oztopo eta interferentziak zeintzuk diren azaltzea.
.Jarraipideak jaso beharra dagoen balizko kasuak ipini eta jarraipideen edukia aztertzea, ondokoak bereiziz:
-Jarraipidearen funtsezko helburua.
-Jarraipidea betetzeko zenbaterainoko autonomia dagoen.
-Lortu behar diren emaitzak.
-Informazioa nortzuei eman behar zaien.
-Nork, nola eta noiz kontrolatu behar duen jarraipidea betetzen dela.
.Zeregin, egintza edo mugimendu jakin batzuk nola burutu behar diren adieraztea eta komunikazioaren eraginkortasuna egiaztatzea.
.Egoeren ahozko deskripzioen zehaztasunaz eta hizkuntzaren erabilera zuzenaz arduratzea.
6.2. Gatazkei aurre egitea eta, bere gaitasunen eremuan, lantaldean sortzen diren arazoak konpontzea.
.Kasu praktikoetan, gatazka sortarazten duten arazo, faktore eta kausak zeintzuk diren esatea.
.Negoziaketa zer den eta zein elementu dituen azaltzea.
.Arazoei konponbideak bilatzeko ekimena eta irmotasuna agertzea.
.Datuak iritzietatik bereiztea.
.Nork bere jarreraren arrazoiak azaltzeko eskatzea bere buruari eta lankideei.
.Arazoa nola ebatzi den eta nolako emaitzak lortu diren argi eta garbi adieraztea.
.Negoziaketetan har daitezkeen jokabideak eta horien eraginkortasuna azaltzea.
.Taldekideen arteko tira-birak eta interes-gatazkak orekaz eta bakean gainditzea.
.Erakunde bateko langileak eta zuzendariak aurrez aurre jar ditzaketen jarrerak eta interesak zeintzuk diren azaltzea.
.Lankideen iritziak aintzakotzat hartzea eta norberaren jokaera, pentsaera edo ideiekin bat ez datozenekin jasankorra izatea. punto3 Uneoro arduraz eta koherentziaz jokatzea.
6.3. Taldelanean aritzea eta, egoki denean, lantaldearen beharrizanak aurrez ezarritako helburu, politika edo/eta gidalerroei egokitzea.
.Taldearen jardunbidearen funtsezko alderdiak eta haren dinamika aldaraz dezaketen faktoreak deskribitzea.
.Taldelanak bakarlanaren aldean dituen abantailak azaltzea.
.Taldelanean aritzeko erak aztertzea.
.Lantaldearen garapenaren faseak azaltzea.
.Taldeko kideen tipologia azaltzea.
.Lantaldeen jardunean maizenik sortzen diren arazoak deskribitzea.
.Erabakiak taldean hartzeko prozesua deskribitzea: partehartzea eta adostasuna.
.Lantaldera moldatu eta hartan integratzea, lagunduz, zuzenduz edo aginduak betez, kasuan kasu.
.Lantaldeei eragiteko teknikak aplikatzea.
.Lana burutzen edo adostasuna behar duten erabakiak hartzen parte hartzea.
.Taldeak ontzat emandako arauak onartzen dituela erakustea.
6.4. Bileretan parte hartu edo/eta bilerak moderatzea, eraginkortasunez lagunduz edo batzarreratuek lagun dezaten lortuz.
.Bilera motak eta haien funtzioak deskribitzea.
.Bileretako partehartzaileen tipologia azaltzea.
.Bileraren garapenaren etapak deskribitzea.
.Bilerak moderatzeko teknikak aplikatzea.
.Bere iritziak argi eta labur azaltzea.
6.5. Motibazio prozesua aztertzea, laneko giroan duen eraginarekin erlazionatuz.
.Motibazioari buruzko teoria nagusiak azaltzea.
.Motibazioa eta lan ingurunean duen garrantzia definitzea.
.Lan ingurunean erabil daitezkeen motibazio teknikak azaltzea.
.Laneko giroaren kontzeptua definitu eta motibazioarekin erlazionatzea.
b) Edukiak.
.Komunikazioa enpresan:
-Helburuak lortzeko jarraipideak emateko ahozko komunikazioa.
-Komunikazio-motak eta etapak komunikazio prozesuan.
-Komunikazioan sortzen diren eragozpenak/oztopoak azaltzea.
-Komunikaziobide adierazkorrak erabiltzea (hitz egitea, idaztea).
-Komunikaziobide adikorrak erabiltzea (entzutea, irakurtzea).
.Negoziaketa eta arazoen konponketa:
-Negoziaketaren kontzeptua, elementuak eta estrategiak.
-Arazoak konpontzeko prozesua.
-Arazoak konpontzeko eta erabakiak taldean hartzeko maizen erabiltzen diren metodoak aplikatzea.
.Lantaldeak:
-Gizabanakoaren ikuspegia taldearen partaide den aldetik.
-Talde motak eta taldelanerako metodologia.
-Taldeei eragiteko tekniken erabilera.
-Bilera, taldelan gisa. Bilera motak.
.Motibazioa:
-Motibazioaren definizioa.
-Motibazioari buruzko teoria nagusien azalpena.
-Laneko giroaren kontzeptua.
7. lanbide modulua: Kalitatea
Iraupena: 64 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
7.1. Industri kalitatearen eremuan eskumena duten nazio erakundeen jarduerak aztertzea.
.Estatu espainiarreko kalitate arloko azpiegitura deskribitzea.
.Industri kalitatearen eremuan indarrean dauden planak azaldu eta aztertzea.
7.2. Kalitate plan integraletako prozedurak eta agiriak aztertzea.
.Kalitateari buruzko eskuliburuen egitura eta edukia deskribitzea.
.Kalitate kostuaren osagaiak deskribitu eta horietako bakoitzak kostuan duen eragina aztertzea.
.Enpresa baten antolaketa egitura kontuan hartuta:
-Kalitate sistemaren elementuetatik antolaketa egituran eta produkzio jardueran zeintzuk erabil daitezkeen azaltzea.
-Enpresaren antolaketan banaturik egon litezkeen kalitate arloko eginkizun zehatzak esleitzea.
7.3. Kalitateari eta harekin lotutako arazoen konponketari dagozkien ezaugarriak identifikatzeko teknikak erabiltzea.
.Oinarri hauek dituzten teknikak deskribitzea eta kasu praktiko errazak ebazteko erabiltzea:
-Kausa-ondorio diagramak.
-Ideia zurrunbiloa.
-Sailkapena.
-Pareto-ren analisia.
-Hutsen eta ondorioen analisi modala.
.Enpresaren fabrikazioaren zati bat enpresan bertan eta gainerakoa hornitzaileei azpikontrataturik burutzen deneko kasu praktiko batean, goian aipatu diren teknikak erabiliz, produktu burutu eta biltegiratuen stock-ari buruzko unean uneko agirien zirkuitua aztertzea eta zirkuitu hori egokiro sistematizatzea datu nahikoa fidagarriak lortzeko.
7.4. Kalitatea hobetzeko teknika nagusiak erabiltzea.
.Kalitateari dagozkion kontzeptu estatistikoak definitzea.
.Ekipo eta instalazio elektroteknikoak muntatzen direneko kasu praktikoetan, aldagarrien araberako kontrola eta, egoki denean, ezaugarrien araberako kontrola aplikatzea, grafiko eta guzti, eta ekipoaren fidagarritasuna eta ezaugarriak adierazten dituzten parametroak zehazteko kalkuluak egitea.
7.5. Enpresa txiki batentzako kalitate sistema eta plana diseinatzea.
.Balizko enpresa txiki baten kasu praktikoan:
-Haren kalitate politika gidatzeko agiria idaztea.
-Kalitate plana enpresaren kalitate politikari egokitzeko behar den antolaketa-egitura eratzea.
-Kalitate sistema definitzea, hurrenez hurreneko etapak (prozesuaren kontrola, kalitatearen kontrol integrala eta erabateko kalitatea) elkarlotuz, bakoitzak aurrekoarekin eta azkenengoak beste guztiekin bat egin dezaten.
.Aurrez deskribituriko kalitate plana definitu, aplikatu, jarraitu eta ebaluatzeko behar diren agiriak egitea.
b) Edukiak
.Kalitatea eta ekoizkortasuna:
-Funtsezko kontzeptuak. Diseinuaren eta taxueraren kalitatea. Fidagarritasuna.
-Kalitate sistema.
.Kalitateari buruzko industri politika:
-Funtsezko euskarria eta kalitate-azpiegituraren hobekuntzari loturiko eragileak. Normalizazioa. Ziurtapena. Entseiuak. Kalifikazioa. Ikuskapena.
-Industri kalitaterako indarreko Nazio Plana.
.Kalitatearen kudeaketa:
-Plangintza, antolaketa eta kontrola.
-Kalitate kontrolaren prozesua. Hornitzaileen kalitatea. Jasoketa. Prozesuaren kalitatea. Produktuaren kalitatea. Bezeroarekiko kalitatea eta zerbitzuaren kalitatea.
.Kalitatearen ezaugarriak. Faktoreen ebaluazioa:
-Kalitatearen ezaugarri diren faktoreak.
-Identifikazio eta sailkapenerako teknikak. Kontrolerako eragingailuak eta tresnak. Kausa-ondorio diagrama. Sakabanatze diagrama.
-Teknika estatistikoak eta grafikoak.
-Kalitate zirkuluak. Programak.
-Kalitaterako bitartekoak eta kalitatearen ezaugarrien kontrolerako eragiketak egitea.
.Kontrolpeko prozesua:
-Aldakortasunaren eragileak.
-Fabrikazioaren kontrola, aldagarrien eta ezaugarrien arabera.
-Ahalbideari buruzko azterlanak.
-Laginketa planak.
-Jasoketaren kontrola. Joerak. Hornitzaileen fidagarritasuna.
.Kalitatearen kostua:
-Kalitate kostuaren motak. Aurreneurrien kostua. Barruko akatsen ziozkoa. Kanpoko akatsen ziozkoa. Balorazio kostua.
-Kalitate kostu ekidingarriak eta ekidinezinak.
-Kostuari buruzko datuen balorazioa eta lorpena. Kalitate ezaren kostuak.
-Kalitate kostu onenaren zehaztapena.
-Errakuntzak eta hutsak.
8. lanbide modulua: Segurtasuna instalazio elektrikoetan.
Iraupena: 64 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
8.1. Segurtasun eta higieneari buruz TE eta TBko ekipo eta instalazio elektrikoen arloan indarrean dagoen arautegia aztertzea.
.Enplegatuek eta enpresak segurtasun eta higienearen arloan dituzten eskubide eta betebehar nagusiak zeintzuk diren esatea.
.Segurtasun eta higienerako zenbait plan, konplexutasun maila desberdinekoak, aztergai hartuta:
-Lan inguruneko garbitasun eta ordenari buruzko arauak zeintzuk diren esan eta deskribitzea.
-Seinale eta alarmak, suteetarako ekipoak eta sendaketa eta lehen sorospenetarako ekipoak zein ikurrez markatu eta non jarri behar diren zehazten duten arauak aipatu eta azaltzea.
-Sistemak, makinak eta instalazioak geldiarazteko eta barrutik zein kanpotik eskuztatzeko arauak aipatu eta azaltzea.
-Aztertzen diren plan guztietako arau bereziak zeintzuk diren esatea, eta arau orokorren eta plan horietako aplikazio edo zehaztapenen arteko desoreka deskribitzea, halakorik egotekotan.
8.2. Ekipo eta instalazio elektrikoen muntaketa eta mantenimendu lanetan zein arrisku egon daitezkeen eta segurtasuna zaintzeko zein bitarteko eta ekipo erabili behar diren esatea.
.Norbanakoen babeserako arropa eta ekipo ohikoenen ezaugarriak eta erabilerak azaltzea.
.Sua itzaltzeko sistemak zeintzuk diren esatea eta bakoitzaren ezaugarriak eta erabilera azaltzea.
.Arriskua dagoen lekuetan edo/eta larrialdietan ezarri behar diren arauzko seinaleak eta alarmak zertarako diren eta zein ezaugarri dituzten esatea.
.Sendaketak eta lehen sorospenak egiteko eta istripuetan zaurituak eramateko erabiltzen diren ekipo eta bitartekoen ezaugarriak eta erabilerak azaltzea.
8.3. Ekipo eta instalazio elektrikoen muntaketa eta mantenimenduaren arloko enpresetan gertatu izan diren istripuak aztertu eta ebaluatzea.
.Istripuen kausak identifikatu eta deskribitzea.
.Arrisku faktoreak eta istripu horiek gertatzea galeraziko zuten neurriak zeintzuk diren esatea eta deskribitzea.
.Istripua galerazi ez izanaren errua langileari eta enpresari zein neurritan dagokien zehaztea.
b) Edukiak.
.Segurtasun eta higienerako planak eta arauak:
-Segurtasun politika enpresetan.
-Segurtasun eta higieneari buruz ekipo eta instalazio elektrikoen muntaketa eta mantenimenduaren arloan indarrean dagoen arautegia.
-Lan inguruneko garbitasun eta ordenari eta norberaren higieneari buruzko arauak.
-Segurtasun eta higiene planei buruzko agiriak.
-Segurtasun eta higienearen arduradunak eta larrialdietan berariazko eginkizunak betetzen dituzten taldeak.
.Arrisku faktoreak eta egoerak:
-Ekipo eta instalazio elektrikoen muntaketa eta mantenimenduaren arloan sarrien azaltzen diren arriskuak.
-Aurreneurri-metodoak.
-Makina eta instalazioetarako babesak.
-Aireztapenerako eta hondakinak husteko sistemak.
-Segurtasun-neurriak muntaketan, makinen prestaketan eta mantenimenduan.
.Segurtasunerako bitartekoak, ekipoak eta teknikak:
-Norbere babeserako arropak eta ekipoak.
-Seinaleak eta alarmak.
-Suteetarako ekipoak.
-Istripua dutenei sendaketak eta lehenengo sorospenak egiteko eta haiek garraiatzeko laguntza-bitartekoak.
-Objektuak mugitzeko eta lekualdatzeko teknikak.
.Larrialdiak:
-Hustuketa-teknikak.
-Su-itzaltzea.
-Istripua dutenak garraiatzea.
9. lanbide modulua: Elektroteknia.
Iraupena: 192 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
9.1. Korronte zuzeneko (KZ) eta korronte alternoko (KA) zirkuituetako fenomeno elektriko eta elektromagnetiko bereizgarriak analizatzea eta halako zirkuituen azterlanetarako oinarrizko lege eta teoremak aplikatzea.
.Korronte elektrikoaren printzipio eta ezaugarriak azaltzea, horren tipologia eta KZ eta KAko zirkuituetan dituen ondoreak.
.KZ eta KAko zirkuituei buruzko azterlanetan erabiltzen diren oinarrizko legeen berri ematea (Ohm, Kirchhoff, Joule, Thevenin, Norton legeak).
.KZ eta KAko zirkuituetako oinarrizko magnitude elektrikoak (erresistentzia, tentsioa, intentsitatea, potentzia, maiztasuna...) eta haien unitate bereizgarriak deskribitzea.
.KZ eta KAko oinarrizko zirkuitu elektrikoetako osagaien jokaerak bereiztea (generadoreak, erresistentziak, kondentsadoreak, bobinak).
.Magnetismoaren eta elektromagnetismoaren printzipioak azaltzea, korronte elektrikoen eta eremu magnetikoen arteko oinarrizko harremanak deskribitzea eta horiei buruzko oinarrizko legeen berri ematea (Ampère, Lenz, Hopkinson legeak).
.Materialen propietate magnetikoen berri ematea, eta haien tipologia eta ezaugarriak deskribitzea.
.Oinarrizko magnitude magnetikoak (indar magnetoeragilea, eremuaren intentsitatea, fluxua, indukzioa) eta horien neurri-unitateak deskribitzea.
.Fenomeno elektrikoak eta elektromagnetikoak agertzen diren aplikazioen berri ematea (erreleak, kontaktoreak etab.).
.Balizko zirkuitu elektrikoetan, osagai pasiboak dituztela eta konexioak saldoka, paraleloan eta mistoak, KZ eta KArekin:
-KZ eta Kako zirkuitu elektrikoak irudikatzeko erabiltzen diren zeinuak eta sinboloak interpretatzea.
-Zirkuitu elektrikoak analizatzeko eta ebazteko lege edo erregelarik egokiena aukeratzea.
-Osagai elektroniko pasiboen erreaktibotasun-ezaugarriak kalkulatzea (induktantziak eta kondentsadoreak).
-Zirkuituaren ezaugarri elektrikoen magnitudeak kalkulatzea (erresistentzia edo inpedantzia baliokidea, korronte-intentsitateak, tentsio-erorketak eta potentzial diferentziak, potentziak, energia).
-Erresonantziako serie edo paraleloko zirkuitu elektrikoen magnitude elektrikoak kalkulatzea, eta lortzen diren emaitzen eta gertatzen diren fenomeno fisikoen arteko erlazioa azaltzea.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, kalkuluak).
9.2. Sistema elektriko polifasikoen egitura eta oinarrizko ezaugarriak analizatzea.
.Dauden sistema polifasiko guztien berri ematea (monofasikoak, bifasikoak, trifasikoak) eta haien oinarrizko ezaugarriak deskribitzea, bai eta haietariko bakoitzaren abantailak eta eragozpenak ere.
.Sistema trifasikoen oinarrizko konexioak (izarra eta triangelua) eta magnitude elektroteknikoak (korronteak, tentsioak, potentziak) deskribitzea, soilak eta konposatuak.
.Sistema trifasikoetako potentzia faktorearen kontzeptua azaltzea eta horren zuzenketan erabiltzen diren prozeduren berri ematea.
.Sistema trifasiko orekatu eta orekagabeen artean dauden diferentziak azaltzea.
9.3. Makina elektriko estatiko eta birakarien egitura, funtzionamenduaren printzipioa eta ezaugarriak analizatzea, eta haiek sailkatzea.
.Makina elektriko estatiko eta birakariak sailkatzea funtzionamendu printzipioaren, hornidura-korrontearen, eitearen eta maizen erabiltzen diren aplikazio-eremuen arabera.
.Transformagailu monofasikoen eitea, funtzionamendu printzipioa, tipologia eta ezaugarriak azaltzea.
.Transformagailu trifasikoen eitea, funtzionamendu printzipioa, tipologia, konexioak eta ezaugarriak azaltzea.
.KZeko generadoreen eitea, funtzionamendu printzipioa, tipologia eta ezaugarriak azaltzea.
.KZeko motoreen eitea, funtzionamendu printzipioa, tipologia eta ezaugarriak azaltzea.
.Alternadoreen eitea, funtzionamendu printzipioa, tipologia, konexioak eta ezaugarriak azaltzea.
.KAko motore elektriko monofasikoen eitea, funtzionamendu printzipioa, tipologia, konexioak eta ezaugarriak azaltzea.
.KAko motore trifasikoen eitea, funtzionamendu printzipioa, tipologia, konexioak eta ezaugarriak azaltzea.
9.4. Oinarrizko magnitude elektrikoak zehaztasun eta segurtasunarekin neurtzea (tentsioa, intentsitatea, erresistentzia, potentzia, maiztasuna), kasuan-kasuan tresnarik (polimetroa, vatimetroa, osziloskopioa) eta elementu lagungarririk egokienak erabiliz.
.Oinarrizko zirkuitu elektroteknikoetan maizen erabiltzen diren neurketa-tresnen ezaugarririk nabarmenenak (errakuntza motak, sentsibilitatea, zehaztasuna), tipologia, motak eta erabilera-prozedurak azaltzea.
.Neurketa-aparatuetan erabiltzen diren sinboloak ezagutzea, eta haien esangura eta aplikazioa azaltzea.
.Zirkuitu elektrikoei eta elektronikoei buruzko kasu praktikoetan:
-Neurtu beharreko magnitudeak eta horien lerrunak identifikatzea.
-Neurtu beharreko magnitudearen arabera (erresistentzia, intentsitatea, tentsioa, potentzia, uhin-forma) neurketa- tresnarik (polimetroa, vatimetroa, osziloskopioa) eta elementu lagungarririk egokienak aukeratzea.
-Neurtu beharreko magnitudearen arabera (tentsioa, intentsitatea, erresistentzia, potentzia, maiztasuna) neurketa-tresnak behar bezala konektatzea, hau da, behar den segurtasunarekin eta prozedura normalizatuei jarraikiz.
-Zirkuitu elektrikoei eta elektronikoetako oinarrizko magnitude bereizgarriak (tentsioa, intentsitatea, jarraitasuna, potentzia, uhin-formak) neurtzea, tresnak behar bezala erabiliz eta prozedura normalizatuei jarraikiz, eskatzen den segurtasunarekin.
-Sistema trifasikoen oinarrizko magnitude bereizgarriak (korronteak, tentsioak, potentziak) behar diren zehaztasunarekin eta segurtasunarekin neurtzea.
-Egiten diren neurketen emaitzak interpretatzea, ondoreak eta kariak erlazionatuz.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, kalkuluak, neurketak).
9.5. Potentzia txikiko makina elektriko estatiko eta birakarien oinarrizko entseiu bereizgarriak egitea.
.Transformagailu monofasiko eta trifasikoekin egin beharreko oinarrizko entseiuak eta entseiu normalizatuak deskribitzea, neurtu beharreko magnitudeak identifikatzea eta magnitudeak elkarrekin erlazionatzen dituzten kurba bereizgarriak azaltzea.
.KZeko makina elektrikoekin egin beharreko oinarrizko entseiuak eta entseiu normalizatuak deskribitzea, neurtu beharreko magnitudeak identifikatzea eta magnitudeak elkarrekin erlazionatzen dituzten kurba bereizgarriak azaltzea.
.KAko makina elektriko monofasiko eta trifasikoekin egin beharreko oinarrizko entseiuak eta entseiu normalizatuak deskribitzea, neurtu beharreko magnitudeak identifikatzea eta magnitudeak elkarrekin erlazionatzen dituzten kurba bereizgarriak azaltzea.
.Makina elektrikoekin (transformagailu trifasikoa, KZeko motorea eta KAko indukziozko motore trifasikoa) entseiu egin behar den hiru kasu praktikotan eta etekinkortasunari eta elektromekanikari buruzko kurba bereizgarria lortzeko asmoarekin:
-Entseiuak egiteko behar diren agiriak aukeratzea.
-Konexioen eskemak interpretatzea, sinboloak eta benetako elementuak erlazionatuz.
-Entseiuetako neurketetan erabili beharreko ekipoak eta tresnak aukeratzea eta bakoitzaren funtzioa azaltzea.
-Normalizaturiko protokoloa aplikatzea, behar diren konexioak eginez eta neurri egokiak ezarriz, eta horiek behar den formatoarekin agertaraztea, behar bezain zehatz.
-Lortzen diren datuak grafiko bidez irudikatzea, magnitudeak elkarrekin erlazionatzea, grafikoaren alde guztiak azaltzea eta horien bitartez makinaren funtzionamendua azaltzea.
-Norbere eta erabiltzen diren materialen segurtasunerako arauak betez jardutea entseiuetan.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, kalkuluak, neurketak).
9.6. Oinarrizko osagai elektroniko analogikoen tipologia eta funtzionamendu-ezaugarriak analizatzea, bai eta eta horiek zirkuitu elektronikoetan nola aplikatzen diren ere.
.Zirkuitu elektronikoetan erabiltzen diren oinarrizko osagai elektronikoak (aktiboak eta pasiboak) tipologiaren eta aplikazio-eremuaren arabera sailkatzea.
.Oinarrizko osagai elektroniko analogikoen kurbarik bereizgarrienak marraztea eta horien oinarrizko magnitudeen arteko erlazioa azaltzea.
.Oinarrizko osagai elektronikoei buruzko orri teknikoetan ageri diren oinarrizko parametroak interpretatzea.
.Benetako oinarrizko osagai elektronikoak ezagutu behar diren kasu praktikoan:
-Osagai bakoitzaren sinbolo normalizatua marraztea.
-Osagai-multzo bakoitzeko zenbait tipologia normalizatu deskribitzea.
-Osagaien terminalak identifikatzea polimetroaren bitartez.
-Analizatu beharreko osagai bakoitzaren ezaugarri elektrikoak eta funtzionamendu-ezaugarriak azaltzea.
-Osagai elektronikoak eskuztatzean kontuan hartu beharreko segurtasun eta arreta baldintzak deskribitzea.
9.7. Oinarrizko zirkuitu elektroniko analogikoak (zuzengailuak, iragazkiak, anplifikagailuak) analizatzea funtzionamenduaren aldetik, bai eta horien aplikazio nagusiak ere (hornidura-iturriak, soinu-anplifikagailuak, potentziaren kontrolerako oinarrizko zirkuituak, tenporizadoreak).
.Oinarrizko zirkuitu elektroniko analogikoak zein diren esatea eta horien funtzioak deskribitzea.
.Oinarrizko zirkuitu elektroniko analogikoen (zuzengailuak, iragazkiak, orekagailuak, anplifikagailuak) funtzionamenduaren printzipioa deskribitzea, eta haien tipologia, parametro bereizgarriak eta uhin-forma tipikoak.
.Osagai diskretuz eraikitzen diren oinarrizko zirkuitu elektroniko analogikoen eta anplifikaziorako zirkuitu eragile integratuz egindakoen arteko diferentziak azaltzea.
.Zirkuitu elektroniko analogikoak analizatuz gero, eta abiaburutzat horien eskemak hartuz:
-Zirkuituaren osagai aktiboak eta pasiboak identifikatzea, eskemetan ageri diren sinboloak benetako osagaiekin erlazionatuz.
-Zirkuituaren osagaien motak, ezaugarriak eta funtzionamenduaren printzipioa azaltzea.
-Zirkuituan dauden bloke funtzionalak identifikatzea, berorien ezaugarriak eta tipologia azalduz.
-Zirkuituaren funtzionamendua azaltzea, horren bereizgarri diren magnitude elektrikoak identifikatzea eta bertan ageri diren seinaleak eta uhin-formak interpretatzea.
-Zirkuituaren bereizgarri diren oinarrizko magnitudeak kalkulatzea, horiek bertan ageri diren benetako neurriekin erkatzea eta erlazio hori bidezkotzea.
-Zirkuituaren parametro bereizgarrien (tentsioak, uhin- formak) aldakuntza identifikatzea, aldarazpenak egon direla suposatzea edo/eta egitea, eta antzematen diren ondoreen eta haiek sortarazi dituzten karien arteko erlazioa azaltzea.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, kalkuluak, neurketak).
b) Edukiak.
.Kontzeptu eta fenomeno elektriko eta elektromagnetikoak.
-Elektrizitatearen izaera. Propietateak eta aplikazioak.
-Korronte elektrikoa.
-Magnitude elektrikoak.
-Magnetismoa eta elektromagnetika. Unitateak.
-Indukzio elektromagnetikoa.
.Zirkuitu elektrikoak:
-Zirkuitu elektrikoa. Egitura eta osagaiak. Sinbologia eta irudi grafikoak.
-Osagai pasiboak: erresistentziak, kondentsadoreak eta bobinak. Ezaugarri elektrikoak eta funtzionamendu- ezaugarriak.
-Pilak eta metagailuak. Sailkapena, tipologia eta ezaugarriak.
-Korronte zuzeneko (KZ) zirkuituen analisia. Legeak eta aplikazio-prozedurak.
-Korronte zuzeneko (KA) zirkuituen analisia. Legeak eta aplikazio-prozedurak.
.Osagai elektronikoak. Tipologia eta funtzionamendu- ezaugarriak:
-Osagai pasiboak: erresistentziak, potentziometroak, bobinak eta kondentsadoreak.
-Osagai erdieroaleak: diodoak, transistoreak, tiristoreak eta osagai optoelektronikoak.
-Tentsioa erregulatzeko zirkuitu integratuak.
-Eragiketa-anplifikagailua: oinarrizko muntaketak.
.Oinarrizko zirkuitu elektroniko analogikoak eta horien aplikazioak. Tipologia eta ezaugarriak. Funtzionamenduaren analisia.
-Zuzengailuak.
-Anplifikagailuak.
-Multibibragailuak.
-Hornidura-iturriak.
-Potentziaren kontrolerako oinarrizko zirkuituak.
-Denboraren kontrolerako zirkuituak.
.Sistema elektriko trifasikoak:
-Korronte alterno trifasikoak. Ezaugarriak.
-Izar eta triangelu motako konexioak.
-Sistema trifasikoen magnitude elektrikoak.
-Sistema orekatuak eta orekagabeak. Ezaugarriak.
-Zirkuitu elektriko polifasikoen oinarrizko analisia.
.Makina elektriko estatiko eta birakariak. Tipologia eta ezaugarriak. Oinarrizko entseiuak:
-Makina elektrikoen sailkapena: generadoreak, transformagailuak eta motoreak.
-Transformagailuak: monofasikoak eta trifasikoak; funtzionamendua; aplikazioak; oinarrizko entseiuak.
-Korronte alternoko makina elektrikoak: alternadoreak eta motoreak; funtzionamendua; aplikazioak; oinarrizko entseiuak.
-Korronte zuzeneko makina elektrikoak: generadoreak eta motoreak; funtzionamendua; aplikazioak; oinarrizko entseiuak.
.Neurketa elektroteknikoak:
-Neurketaren kontzeptua.
-Errakuntzak neurketan.
-Magnitude elektrikoen neurketa KZ eta KA monofasikoan eta trifasikoan. Prozedurak.
-Elektroteknikako neurketa-tresnak. Tresna motak eta haien tipologia.
10. Lanbide modulua: Barrualdeko instalazio elektrikoak.
Iraupena: 256 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
10.1. Etxebizitzak nagusi diren eraikinen barrualdeko instalazio elektrikoak funtzionamenduaren aldetik eta teknikoki analizatzea, haien eskemak interpretatzea eta beraien funtzionamendua deskribitzea.
.Barrualdeko instalazio elektrikoak eraikinaren eta egiten duten zerbitzuaren arabera sailkatzea, haien ezaugarriak azaltzea eta beraiek araupetu dituen indarreko arautegia adieraztea.
.Etxebizitza-eraikinen barrualdeko instalazio elektrikoen ezaugarriak azaltzea haien elektrifikazio- graduaren arabera.
.Funtzionamenduaren aldetik, barrualdeko instalazio elektrikoek dituzten zatiak deskribitzea, eta zati horietarik bakoitzaren egitura eta ezaugarriak azaltzea.
.Barrualdeko instalazio elektriko baten osagaiak elkarrekin erlazionatzea, eta instalazioetan erabiltzen diren eragingailu eta materialen funtzionamendua eta ezaugarri morfologikoak eta elektrikoak azaltzea (agingailuak, mozkailuak, babeskailuak eta neurgailuak, bideragailuak, hodiak).
.Eraikin txiki baten balizko barrualdeko instalazio elektrikoaren analisia egin behar den kasu praktikoan:
-Instalazioa zer motatakoa den identifikatzea, bai eta haren ekipoak eta osagaiak ere, berari buruzko agiri teknikoak interpretatzea eta benetako osagaiak eskemetako sinboloekin erlazionatzea.
-Instalazioaren funtzionamenduari buruzko egitea blokeka, eta haren osagai guztien funtzioa eta ezaugarriak deskribitzea.
-Instalazioaren materialek eta ekipoek berari buruzko agirietan ezarritako beharkizunak betetzen dituztela begiztatzeko behar diren egiaztapenak egitea.
-Instalazioaren parametro bereizgarrien (tentsioak, isolamenduak, deribazioak, lur-erresistentzia) aldakuntza identifikatzea, aldarazpenak egon direla suposatzea edo/eta egitea, eta antzematen diren ondoreen eta haiek sortarazi dituzten karien arteko erlazioa azaltzea.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, kalkuluak, neurketak).
10.2. Eraikinen barrualdeko instalazio elektrikoen berariazko magnitudeak analizatzeko eta kalkulatzeko lege eta erregela nagusiak aplikatzea, elektroteknikari buruzko indarreko arauetako prozedura normalizatuei jarraikiz.
.Kasu praktiko batean, beheko solairuetan dendak eta elektrifikazio-gradu desberdinak dituen eraikin txiki baten barrualdeko instalazio elektriko baten kalkulua eginez gero, eta elektroteknikari buruzko indarreko arauekin bat etorriz:
-Eraikineko etxebizitza bakoitzaren elektrifikazioaren maila zehaztea.
-Eraikineko argi-zirkuituak eta indar-zirkuituak banatzea bertarako definituta dauden ezaugarrien arabera.
-Eraikinerako aurreikusitako potentziak kalkulatzea eta etxebizitzetarako, zerbitzu orokorretarako, merkataritzako lokaletarako eta bulegoetarako behar dena bereiztea.
-Instalazioaren tarte eta atal bakoitzean behar diren harien ebakidura eta tutuen diametroak kalkulatzea aurreikusitako potentziaren arabera eta prozedura normalizatuak aplikatuz.
-Lurreko instalazioaren linea nagusiaren eta deribazioen ezaugarriak zehaztea (harien eta elektrodoen ebakidura) prozedura normalizatuak aplikatuz.
-Instalazio elektrikoaren banaketa-koadroaren mozketa eta babes elementuen ezaugarriak zehazteko behar diren kalkuluak egitea (etengailu orokor automatikoa, etengailu diferentziala, etengailu automatiko txikiak).
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, kalkuluak).
10.3. Oinarrizko magnitude elektrikoak zehaztasun eta segurtasunarekin neurtzea, kasuan-kasuan tresnarik eta elementu lagungarririk egokienak erabiliz eta norbere eta erabiltzen diren materialen segurtasunerako arauak betez.
.TBko instalazio elektrikoetan erabiltzen diren neurketa-tresnen ezaugarririk nabarmenenak (errakuntza motak, sentsibilitatea, zehaztasuna), tipologia, motak eta erabilera-prozedurak azaltzea.
.Neurketa-aparatuetan erabiltzen diren sinboloak ezagutzea, eta haien esangura eta aplikazioa azaltzea.
.Alegiazko barne instalazio elektriko bat analizatu eta aztertzean:
-Neurketa-tresnarik (polimetroa, vatimetroa, osziloskopioa) eta elementu lagungarririk egokienak aukeratzea neurtu beharreko magnitudearen tentsioa, intentsitatea, jarraitasuna, potentzia, lur- erresistentzia), egin beharreko neurketaren lerrunaren eta behar den zehaztasunaren arabera.
-Neurtu beharreko magnitudearen arabera (tentsioa, intentsitatea, jarraitasuna, lur-erresistentzia) neurketa- tresnak behar bezala konektatzea, hau da, behar den segurtasunarekin eta prozedura normalizatuei jarraikiz.
-Instalazio elektrikoen oinarrizko magnitudeak (tentsioa, intentsitatea, jarraitasuna, potentzia, lur- erresistentzia) neurtzea, tresnak behar bezala erabiliz eta prozedura normalizatuei jarraikiz, eskatzen den segurtasunarekin.
-Egiten diren neurketen emaitzak interpretatzea, horietan gertatzen diren ondoreak eta berorien kariak erlazionatuz.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, kalkuluak, neurketak).
10.4. Instalazio elektrikoak mekanizatu eta muntatzeko eragiketetan erabiltzen diren tresnak trebetasunez erabiltzea, norbere eta erabiltzen diren materialen segurtasunerako arauak betez.
.TBko instalazio elektrikoak muntatzeko erabiltzen diren mekanizazio eta muntaketako oinarrizko prozedurak deskribitzea (zerratzea, zulatzea, tutuak okertzea, eroaleak eta terminalak prestatzea, konexioak eta estekadurak egitea).
.TBko instalazio elektrikoetan erabiltzen diren oinarrizko tresnak zein diren esatea, haiek beraien tipologiaren eta funtzioaren arabera sailkatzea, eta beraien ezaugarri nagusiak deskribitzea.
.Balizko kasu praktiko batean barrualdeko instalazio elektrikoa muntatu eta berori eraikitzeko prozedurak burutu behar izanez gero:
-Balizko instalazioari buruzko eskemak eta planoak interpretatzea.
-Aplikatzen diren prozeduretako berezko tresna egokiak aukeratzea.
-Erabili beharreko lotukinak, tutuak, hodiak, eroaleak eta materialak prestatzea, eskatzen diren prozedurak aplikatuz.
-Osagaiak prozedura egokiei jarraikiz konektatzea, kableetarako kolore-kode normalizatua behar bezala erabiltzea, eta horiek ongi finkaturik daudela eta kontaktu elektrikoa egokia dela ziurtatzea.
-Instalazioak behar bezala funtzionatzen duela ziurtatzeko behar diren probak eta neurketak egitea (mozketa eta babes bitartekoetan eta lur-erresistentziaren balio egokia egiaztatzean).
-Eragiketa guztiak egitean norbere eta materialen segurtasunerako arauak aplikatzea, aurretik ezarritako kalitatea lortzeko.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, kalkuluak, neurketak).
10.5. Barrualdeko instalazio automatizatuen matxurak diagnostikatzea eta haiek mantentzeko behar diren eragiketak burutzea, beti ere norbere buruaren eta materialen segurtasunari buruzko arauak betez.
.Barrualdeko instalazio automatizatuen ohiko matxuren tipologia eta ezaugarriak azaltzea.
.Barrualdeko instalazio automatizatuen matxurak aurkitzeko erabiltzen diren teknika orokorrak eta bitarteko zehatzak deskribitzea.
.Barrualdeko instalazio automatizatuen matxurak aurkitu, diagnostikatu eta kokatzeko erabiltzen den prozesu orokorra deskribitzea.
.Barrualdeko balizko instalazio automatizatu batean matxura non dagoen argitu behar den kasu praktikoan:
-Matxuraren zantzuak identifikatzea eta instalazioan sortzen dituen ondoreen bitartez bereiztea.
-Gutxienez, hipotesi bat egitea matxuraren kariez, eta hori instalazioak dituen zantzuekin erlazionatzea.
-Instalazioan esku hartzeko plana prestatzea, matxuraren karia edo kariak antzemateko.
-Instalazioaren parametroak neurtu eta interpretatzea, eta hari buruzko agiriekin bat etorriz behar diren doikuntza guztiak egitea, tresna egokiak erabiliz eta eskatzen diren prozedurak aplikatuz.
-Matxura sortu den bloke funtzionala eta ekipoa edo osagaiak aurkitzea eta behar diren aldarazpenak edo/eta ordezpenak zentzuzko denboran egitea, prozedura egokiez baliatuz.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, kalkuluak, neurketak).
b) Edukiak.
.Etxebizitza eta eraikinetako elektrifikazio- instalazioak:
-TBko instalazio elektrikoak. Sailkapena.
-Etxebizitzen barrualdeko instalazioak: tipologia. Elektrifikazio-mailak. Ezaugarriak. Banaketa-koadroa. Aginte eta babes osagaiak. Hodiak. Motak. Eroale elektrikoak. Motak. Lur-hartuneak. Ezaugarriak. Instalazioen muntaketa: Mekanizazio-eragiketak, hodiak, eroaleak prestatzea (terminalak, lotuneak, konexioak).
-Jendearentzako lokaletako instalazioak. Arautegia eta ezaugarriak.
-Sute edo eztanda arriskua dagoen lokaletako instalazioak. Arautegia eta ezaugarriak.
-Ezaugarri berezidun lokaletako instalazioak. Arautegia eta ezaugarriak.
-Argi-instalazioak. Arautegia eta ezaugarriak.
-Hornidura lagungarrirako instalazioak. Arautegia eta ezaugarriak.
-Jasogailuak. Tipologia eta ezaugarriak. Arautegia.
-Lur-hartuneen instalazioak. Erabilitako prozedurak, bitartekoak eta materialak.
.Instalazio elektrikoen irudi grafikoak eta sinboloak.
-Irudikatzeko arauak. Instalazio elektrikoen sinbolo normalizatuak.
-Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Tipologia.
-Barrualdeko instalazioetako eskema elektrikoen interpretazioa.
.TBko instalazio elektrikoen kalkuluak.
-Potentzia-aurreikuspenak. Eroaleen ebakidura.
-TBko instalazioen kalkuluak egiteko prozedura normalizatuak.
-Instalazioetan aplikatzen ahal diren elektroteknikari buruzko arautegia eta araupeketa.
.Instalazio elektrikoetako neurriak:
-Neurri elektrikoak TBko instalazioetan.
-Magnitude elektrikoak: tentsioa, intentsitatea, erresistentzia, energia, potentzia, lur-hartuneen erresistentzia elektrikoa.
-Neurketa-tresnak: tipologia eta ezaugarriak, konexio- prozedurak, neurketaren prozesua.
.Segurtasuna instalazio elektrikoetan:
-Segurtasun elektrikoari buruzko arautegia. Istripuen aurkako aurreneurriak.
-Gainintentsitate eta gaintentsioen aurkako babesa. Eragingailuak.
-Zuzeneko eta zeharkako kontaktuen aurkako babesa. Eragingailuak.
.TBko instalazio elektrikoei buruzko arautegia eta araupeketa.
-Tentsio baxuko elektroteknikari buruzko arautegia eta horren gehigarri diren jarraibide teknikoak.
-Eraikintzarako arau teknologikoak.
11. lanbide modulua: Automatismoak eta koadro elektrikoak.
Iraupena: 256 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
11.1. Automatismo elektriko kabledunak eta programaren araberako kontrol automatismoak analizatzea, horiek aplikatzen diren arloak identifikatzea, eta beraiek eraikitzeko erabili diren ekipo eta materialen tipologia eta ezaugarriak deskribitzea.
.Automatismo kabledunen berariazko ezaugarriak eta programatutakoenak bereiztea.
.Automatismo elektrikoak egiteko erabiltzen diren osagaiak sailkatzea beraien funtzioaren eta tipologiaren arabera.
.Automatismo elektrikoak aplikatzen diren arloak zein diren esatea eta horiek nola bilakatu diren azaltzea, sistema kabledunetatik programatuetara.
.Kasu praktikoan kontrolerako ekipoa analizatuz gero, eta abiaburutzat berari buruzko agiri teknikoak harturik:
-Kontrolerako ekipoaren aginte-sekuentzia azaltzea.
-Eskema elektrikoak interpretatzea, aginte ekipoa/zirkuitua eta indar ekipoa/zirkuitua bereiztea eta horien osagaiak identifikatzea.
-Zirkuituaren parametro bereizgarrien aldakuntza identifikatzea, aldarazpenak egon direla suposatzea edo/eta egitea, eta antzematen diren ondoreen eta haiek sortarazi dituzten karien arteko erlazioa azaltzea.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, kalkuluak, neurketak).
.Kasu praktikoan kontrolerako programaturiko ekipoa analizatuz gero, eta abiaburutzat hari buruzko agiri teknikoak harturik:
-Kontrolerako ekipoaren aginte-sekuentzia azaltzea.
-Eskema elektrikoak interpretatzea, aginte ekipoa/zirkuitua eta indar ekipoa/zirkuitua bereiztea eta horien osagaiak identifikatzea.
-Kontrolerako programa interpretatzea azpiprograma- azpirrutinak automatismoaren funtzionamendu-etapekin erlazionatuz.
-Zirkuituaren parametro bereizgarrien aldakuntza identifikatzea, aldarazpenak egon direla suposatzea edo/eta egitea, eta antzematen diren ondoreen eta haiek sortarazi dituzten karien arteko erlazioa azaltzea.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, kalkuluak, neurketak).
11.2. Kontrol automatikorako automatismo kabledun edo/eta programatu errazak taxutzea fisikoki eta horiek fabrikatzeko behar diren agiri teknikoak gertutzea, bitarteko egokiekin eta irudi sinboliko normalizatuak erabiliz.
.Balizko kasu praktiko batean sekuentzia makina edo prozesu baterako kontrol automatikorako ekipoa taxutu behar izanez gero, abiaburutzat funtzionamendurako zehaztapenak eta kostu- mugak harturik:
-Automatismoaren funtzionamendurako zehaztapenak interpretatzea eta horri dagokion zama-koadernoa gertutzea.
-Gutxienez, ezarritako kostua-kalitatea erlaziotik hurbil dabilen konfigurazio kabledun edo/eta programatua egitea.
-Merkataritzako katalogo teknikoetan, ezarritako zehaztapen tekniko eta ekonomikoak betetzen dituzten ekipo eta materialak aukeratzea.
-Ekipoa taxutzeko behar diren kalkuluak egitea.
-Ekipoa muntatzeko eta berori hotzetan probatzeko egin behar den prozesuari buruzko agiriak egitea, bitarteko eta formato egokiekin:
-Automatismoaren funtzionamenduaren deskripzioa.
-Planoak.
-Eskemak.
-Programen zerrenda.
-Probak eta doikuntzak.
-Materialen zerrenda.
11.3. Automatismo errazak kontrolatzen dituzten automata programagarrietarako programa txikiak egitea, kode-lengoaiaz eta programazio-ekipo egokiez baliatuz.
.Balizko kasu praktiko batean sekuentzia makina edo prozesu baterako programaturiko kontrol automatiko erraza egin behar izanez gero, abiaburutzat funtzionamendurako zehaztapenak eta kontrol automatikorako ekipo zehatza harturik (automata programagarria):
-Kontrol automatikoaren sekuentzia-diagrama zehatz eta argi gertutzea eta zehatz-mehatz deskribitzea erabiliko diren sarrera, irteera eta programa-elementuak.
-Ezarritako zehaztapenak betetzen dituen kontrol- programa lengoaia egokiaz kodetzea.
-Programa araztea, behar diren funtzionamendu-probak eginez, bitartekoak ahalik hobekien erabiltzea eta haren fidagarritasuna handitzea.
-Garatzen den programari buruzko agiri egokiak egitea, behar diren sekuentzia-diagramak (fluxu-diagramak, GRAFCET) eta programa-zerrendak egitea erabilitako lengoaiaz (kontaktuak, jarraibide-zerrenda), behar diren iruzkinekin.
11.4. Koadro elektrikoak mekanizatzeko eta muntatzeko eragiketetan erabiltzen diren tresnak trebeziaz erabiltzea, norbere eta materialen segurtasunerako arauak betez.
.Koadro elektrikoak sailkatzea aplikazio motaren (banaketa eta maniobra koadroak, lineen babesa), instalazioaren duten garrantziaren (koadro nagusia, bigarren mailakoa), kokaeraren (etxebizitza-banaketa, obretan behin-behinean) eta eraikintza-ezaugarrien (altzairuzko txapa, isolamendu bikoitza, eztandaurkariak) arabera.
.Koadro elektrikoak egiteko erabiltzen diren lotukinen funtzioak, tipologia eta ezaugarriak azaltzea.
.Koadro elektrikoak egiteko lotukinak prestatzeko maizen erabiltzen diren eragiketak sailkatzea.
.Koadro elektrikoak egiteko lotukinak prestatzeko erabiltzen diren mekanizazio-prozesuak azaltzea, eta jarraitu beharreko fase guztiak deskribitzea, bai eta haietako bakoitzean erabili beharreko bitartekoak eta materialak ere.
.Kasu praktikoan, koadro elektriko baterako lotukina prestatu behar izanez gero, abiaburutzat behar diren agiri teknikoak harturik:
-Mekanizazio-planoak behar bezala interpretatzea, sinbolo eta irudiak aplikatu beharreko prozesuekin erlazionatuz.
-Jarduketa-plana gertutzea eta egin beharreko eragiketen sekuentzia egokia prestatzea.
-Mekanizazio-prozesuak burutzeko behar diren tresna eta materialak aukeratzea.
-Gertuturiko jarduketa-planean programatutako eragiketak burutzea, horretarako behar diren tresna eta materialak trebeziaz erabiltzea eta lotukinaren akaberak behar bezainbateko kalitatearekin eta aurrez ezarritako denboran egitea.
-Lotukinaren amaierako ezaugarri teknikoak agiri teknikoen arabera jasan daitezkeenetarikoak direla begiztatzea.
-Beti ere norbere eta erabiltzen diren bitarteko eta materialen segurtasunerako arauak errespetatuz jardutea.
11.5. Behar diren agiri teknikoak abiaburutzat harturik, koadro elektrikoak egiteko behar diren muntaketa, konexio eta funtzionamendu eragiketak egitea, bitarteko egokiak erabiliz eta prozedura egokiak aplikatuz.
.Kasu praktikoan, sekuentzia makina edo prozesu baten kontrol automatikorako koadro elektrikoa muntatu, konexioak egin eta prest jarri behar izanez gero, barnean behar den elektrizitate banaketa dagoela eta abiaburutzat behar diren agiri teknikoak harturik (inplantazio-planoak, eskemak, materialen zerrenda):
-Muntaketa-plana egitea, horren faseak behar bezala sekuentziatzea, eta hura burutzeko behar diren bitartekoak eta materialak zein diren zehaztea.
-Materialak pilatzea muntaketa-planaren arabera, eta materialok egon badauden begiztatzea eta ea bat ote datozen materialen zerrendakoekin.
-Lotukinaren barruan euspen-elementuak, profilak eta hodiak banatzea inplantazio-planoen arabera edo, halakorik ezean, elementuen taxuketa ahalik hoberena izateko behar diren krokisak egitea.
-Elementuak programaturiko banaketaren arabera jartzea eta finkatzea, haiek mekanikoki ongi eutsita daudela ziurtatzea eta prozedura egokiak aplikatzea.
-Eroaleak (kableak eta pletinak) behar bezala prestatzea behar den atalekoak aukeratuz eta normalizaturiko kolore- kodeari jarraikiz, eta konexio-planoen arabera terminalak prestatzea eta haiek kodetzea.
-Osagaien arteko konexio fisikoak egitea, eta ongi finkatuta daudela eta konexio elektrikoa zuzen dagoela ziurtatzea.
-Funtzionamenduari buruzko hutseko probak eta ezaugarri elektrikoei (isolamendua, jarraitasuna) buruzkoak ekipoaren agirien arabera egitea, ekipoak behar bezala funtziona dezan egin beharreko neurketa eta aldarazpenak egitea eta emaitzak agiri batean agertaraztea.
-Beti ere norbere eta erabiltzen diren bitarteko eta materialen segurtasunerako arauak errespetatuz jardutea eta aurrez ezarritako denboran lortzea kalitate maila egokia.
11.6. Automatismo kabledunen edo/eta programaturiko automatismo errazen matxurak diagnostikatzea eta haiek mantentzeko behar diren eragiketak burutzea, beti ere norbere buruaren eta materialen segurtasunari buruzko arauak betez.
.Kontroleko automatismo elektriko kabledunen edo/eta programaturiko automatismo errazen ohiko matxuren tipologia eta ezaugarriak azaltzea, bai eta horietan erabiltzen diren eragingailuak ere.
.Kontroleko automatismo elektriko kabledunen edo/eta programaturikoen matxurak aurkitzeko erabiltzen diren teknika orokorrak eta berariazko bitartekoak deskribitzea.
.Balizko kasu praktikoan, automatismo elektriko kabledun edo/eta programaturiko batean matxura gertatuz gero:
-Matxuraren zantzuak identifikatzea eta kontrolatzen duen makina edo prozesuan sortzen dituen ondoreen bitartez bereiztea.
-Automatismoari buruzko agiriak interpretatu eta hark dituen bloke funtzionalak identifikatzea, bai eta beraren bereizgarri diren seinale elektrikoak, aginte eta indar osagaien egoerak eta parametroak ere.
-Gutxienez, hipotesi bat egitea matxuraren kariez, eta hori automatismoak dituen zantzuekin erlazionatzea.
-Esku hartzeko plana prestatzea, matxuraren karia edo kariak antzemateko.
-Automatismoaren parametroak neurtu eta interpretatzea, eta hari buruzko agiriekin bat etorriz behar diren doikuntza guztiak egitea, tresna egokiak erabiliz eta eskatzen diren prozedurak aplikatuz.
-Matxura sortu den bloke funtzionala eta ekipoa edo osagaiak aurkitzea eta behar diren aldarazpenak edo/eta ordezpenak egitea zentzuzko denboran eta ezarritako kalitatearekin, prozedura egokiez baliatuz.
-Egiten diren jarduerei eta lortzen diren emaitzei buruzko txosten-memoria gertutzea, eta hori haiek behar bezala dokumentatzeko adina ataletan egituratzea (prozesuaren deskripzioa, erabilitako bitartekoak, eskemak eta planoak, funtzioamenduaren azalpena, neurketak, kalkuluak).
b) Edukiak.
.Automatizazioa. Funtsak eta aplikazio-eremuak:
-Automatizazioa. Bilakaera eta azterlanak. Aplikazio- eremuak.
-Etengabeko prozesuak. Ezaugarriak.
-Sekuentzia-prozesuak. Ezaugarriak.
-Algebra logikoa. Funtzioak eta aldagarriak.
-Konbinazio- eta sekuentzia-zirkuitu logikoen analisia.
-Zirkuitu logiko errazak zehaztea. Funtzioak erraztea.
.Oinarrizko mekanika:
-Materialen ezagutza. Osagaiak eta propietateak.
-Mekanizazio-teknikak. Prozedurak eta bitartekoak: eskuzko mekanizazioa txirlorak ateraz; daratulua erabiltzea; erroskatzea; bihurtzea; errematxatzea eta lotune desmuntagarriak jartzea; soldadura.
-Krokisak eta planoak interpretatzea: piezak irudikatzea; kotak jartzea; muntaketa eta desmuntaketa planoak.
-Metrologia eta taxuketa: magnitudeak eta unitateak; errakuntzak; neurketa-tresnak (kalibrea, mikrometroa etab.); taxuketa; prozedurak eta bitartekoak.
.Koadro elektrikoak.
-Tipologia eta ezaugarriak. Aplikazio-eremuak.
-Lotukinak eta material lagungarriak (osagaiak muntatzeko profilak, hodiak, eroaleak eta enbarratuak etab.).
-Muntaketa eta konexio planoak interpretatzea.
-Lotukinen mekanizazioa. Prozedurak eta bitartekoak.
-Osagaiak muntatzea eta konektatzea. Terminalak eta eroaleak identifikatzea.
-Normalizaturiko entseiuak, eta funtzionamendu eta segurtasun probak.
.Motore elektrikoen agintea eta erregulazioa. Maniobrak:
-Aginte eta erregulazio sistemak taxutzea. Oinarrizko abiaburuak.
-Aginte eta erregulazio eragingailuak: sentsoreak, erregulagailuak eta jarduleak.
-Kontrol elementuak. Erreleak eta kontaktoreak.
-Babes elementuak.
-Neurketa elementuak.
-Automatismo elektrikoen eskemak interpretatzea.
-Makina elektrikoak arrankatzea: sistema elektrikoak, automatismoak, sistema elektronikoak, jarraikako arrankagailuak.
-KZ eta KAko makina elektrikoen abiadura aldatzea: abiadura aldatzeko sistemen sailkapena; erregulatu beharreko aldagarriak; abiadura antzematen duten elementuak; erregulaziorako ekipo elektrikoak; erregulaziorako ekipo elektronikoak; makinak galgatzea; tipologia eta ezaugarriak.
-Motoreen kontrol-zentrua.
.Automata programagarria:
-Sistema kabledunetatik programaturikoetarainoko bilakaera.
-Automata programagarrien egitura eta ezaugarriak.
-Sarrera eta irteerak, analogikoak eta digitalak.
-Automaten oinarrizko programazioa: lengoaiak eta prozedurak.
-Oinarrizko automatismoak automata programagarriez baliatuz burutzea.
12. lanbide modulua: Lanbide prestakuntza eta orientazioa.
Iraupena: 64 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
12.1. Lanbidearen arloan osasunari kalte egiten ahal dioten arrisku-egoera ohikoenak sumatzea eta horiei dagozkien babes neurriak eta aurreneurriak aplikatzea.
.Ereduzko lan-egoeretan, dauden arriskuak identifikatzea.
.Osasunari egiten zaizkion kalteak berauek sortzen dituzten arrisku-faktoreen arabera deskribitzea.
.Babes neurriak eta aurreneurriak arrisku-egoeraren arabera identifikatzea.
12.2. Balizko istripuetan, oinarrizko osasun neurriak berehala aplikatzea.
. Balizko kasu batean zenbait edo anitz lagun zauriturik suertatuz gero, esku hartzeko lehentasuna ezartzea, lesioek biziraupenerako duten arriskua irizpide erabilita.
. Suertatzen diren lesioen arabera, aplikatu behar diren neurrien sekuentzia identifikatzea.
. Behar diren osasun-teknikak burutzea (RCP, zaurituak ibilgetzea, lekualdatzea...) eta horretarako ezarrita dauden protokoloak aplikatzea.
12.3. Lan munduan besteren konturako edo norbere konturako langile legez sartzeko erak eta prozedurak bereiztea.
. Nork bere produkzio-arloan indarreko legeriak baimendurik dauden lan kontrataziorako modalitateak identifikatzea.
. Enplegua lortzeko burutu beharreko prozesua deskribitzea eta horretarako behar diren agiriak gertutzea, abiaburutzat bere lanbide-profilarekin bat datorren lan- eskaintza harturik.
. Indarreko legeriaren arabera, norbere konturako langile gisa jarduteko behar diren agiriak identifikatzea eta horiek behar bezala betetzea.
12.4. Lan-merkatuan orientatzea, bere gaitasunak eta interesak eta lanbide-ibilbiderik egokiena identifikatuz.
. Nork bere gaitasunak eta ezagutzak identifikatzea eta ebaluatzea, lanbide-balioak emanez.
. Nork bere interesak eta motibazioak definitzea eta, hala denean, sexuak edo bestelako faktoreek eragiten dituzten baldintzak baztertzea.
.Nork bere interesei dagozkien prestakuntza eskaintza eta lanbide-eskaria identifikatzea.
12.5. Lanaren lege-esparrua interpretatzea eta lan- harremanetatik datozen eskubideak eta betebeharrak bereiztea.
.Lan zuzenbidearen oinarrizko informazio-iturriak erabiltzea (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Europar Batasunaren gidalerroak, Talde Hitzarmena...) eta berari dagozkion eskubideak eta betebeharrak bereiztea.
."Hartzekoen likidazioa"n agertzen diren kontzeptuak interpretatzea.
.Ereduzko balizko talde-negoziazio batean:
-Negoziazio-prozesua deskribitzea.
-Negoziatzen diren aldagarriak identifikatzea (alokairuak, segurtasuna eta higienean, ekoizkortasuna, teknologia).
-Negoziazioaren ondorioz suerta daitezkeen ondoreak eta neurriak deskribitzea.
-Gizarte Segurantzarekiko prestazioak eta betebeharrak identifikatzea.
b) Edukiak.
.Lan osasuna:
-Lan eta segurtasun baldintzak.
-Arrisku faktoreak: aurreneurriak eta babes neurriak.
-Lehenengo sorospenak.
.Lanaren arloko legeria eta lan-harremanak:
-Lan zuzenbidea: naziokoa eta Batasunarena.
-Gizarte Segurantza eta beste prestazio batzuk.
-Talde-negoziazioa.
.Gizarte-lanaren arloko orientazioa eta horretan sartzea.
-Enplegua bilatzeko prozesua.
-Norbere kontura lan egiteko ekimenak.
-Nork bere lanbide potentziala eta interesak analizatzea eta ebaluatzea.
-Prestakuntza/lanbide ibilbideak
13. lanbide modulua: Prestakuntza lan-zentruan.
Iraupena: 380 ordu.
a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.
13.1. Lan-inguruan arduratsu eta begirunez jardutea.
.Ezarritako prozedura eta arauekiko begirunea izatea une oro.
.Lanpostura sasoiz heltzea, atseden ezarritako aldietan hartzea eta lan-zentrutik ezarrita dagoen ordua baino lehen ez joatea, bidezko arrazoirik eduki ezean.
.Jasotzen diren jarraibideak prestutasunez interpretatzea eta betetzea, agintzen zaion lanaren erantzukizuna izatea eta unean-unean behar den pertsonarekin aritzea harremanetan.
.Nork bere lana antolatzea ezarritako jarraibide eta prozeduren arabera, atazak lehentasunen arabera egitea, eta eskuhartzeetan segurtasuna eta kalitatea irizpide direla jardutea.
.Tailerra edo/eta lan-eremua erabiltzeko agindeiak eta arauak betetzea, lanbide-trebezia erakustea eta lana zentzuzko denboran amaitzea.
.Nork bere jardun-eremuan instalazio edo ekipoak muntatzen edo konpontzen egiten duen jardunaren eta duen jarreraren ondorioak analizatzea.
13.2. Eraikinen eta, gutxienez, horien berariazko banako bi instalazio motaren ohiko lotune eta barrualdeko instalazioak muntatzeko eragiketak egitea, instalazioak interkomunikaziokoak, telefoniakoak, megafoniakoak, antenak, segurtasunekoak eta eguzki energia fotovoltaikoa direla.
.Egin beharreko lanaren faseak zehaztea eskura dauden bitartekoen eta burutuko diren eragiketen arabera.
.Behar diren materialak eta tresnak pilatzea muntaketa-planaren arabera.
.Zuinketak egitea eta hodiak, ekipoak eta osagai lagungarriak kokatzea, proiektuaren planoei eta eskemei jarraikiz eta dauden ingurugiro-baldintzak aintzat hartuz.
.Linea (airezkoa edo/eta zorupekoa) jartzea muntaketa-planaren arabera eta horretarako normalizaturiko prozedurak ezartzea, goragoko mailako teknikari batek gainikusita.
.Zenbakailuen zentralizazioaren muntaketa eta banaketa linearekin egin beharreko konexioak eta eraikinaren banako deribazioak egitea, proiektuaren dokumentazioaren arabera eta araupeko prozedurak aplikatuz.
.Ekipo eta eragingailuetan kableak jarri eta konexioak egitea, berorien eskemen arabera eta konexio horien fidagarritasuna bermatuz.
.Egin beharreko funtzionamendu probak eta doikuntzak burutzea, ezarririk dauden prozedurei jarraikiz eta instalazioaren dokumentazioan ezarrita dagoen araberako funtzionamendua bermatuz.
.Bezeroari erabilera eta artapenerako jarraibideak ematea, behar den doitasunez.
.Abioan jartzeari buruzko txostena egitea, sortzen diren gorabeherak jasoz, eta bai bezeroak instalazioa onartzen duela ere.
13.3. Eraikinen eta, gutxienez, horien berariazko banako bi instalazio motaren ohiko lotune eta barrualdeko instalazioak mantentzeko eragiketak egitea, instalazioak interkomunikaziokoak, telefoniakoak, megafonikoak, antenak, segurtasunekoak eta eguzki energia fotovoltaikoa direla.
.Hasierako funtzionamendu probak egitea, matxura gaztiguan biltzen diren zantzuak egiaztatu eta horien ezaugarriak doi-doi adieraziz.
.Matxuraren balizko karien abiaburuko hipotesia egitea, kasuan-kasuan matxura nolakoa den zehaztuz.
.Jarduketarako plan sistematikoa ezartzea, faseak eta erabiliko diren prozedura guztiak eta burutu beharreko egiaztapenak zehaztuz, behar den dokumentazio teknikoa eta erabiltzekoak diren bitartekoak hautatuz.
.Matxura zentzuzko denboran aurkitzea, ezarririk dagoen planari jarraiki eta bitarteko egokiak erabiliz.
.Eskuhartzearen aurrekontua egitea, eta horretan konponketaren tipologia eta kostua behar bezala jasotzea.
.Eroaleen, elementuen eta ekipo akastunen muntaketa, desmuntaketa eta ordezpen eragiketak denbora egokian eta behar den besteko kalitateaz burutzea, instalazioaren bestelako elementuetan kalterik eragin barik.
.Behar diren funtzionamendu probak eta doikuntzak egiteratzea, instalazioak berriro ere egokiro jardun dezan.
.Norbere buruaren eta erabili diren ekipo eta bitartekoen segurtasun arauak betetzea, beti ere lanbidean egokiro jarduteko dauden jarrerei jarraikiz.
.Matxuraren konponketari buruzko txostena formato araupetuan egitea, eskuhartzearen fakturazioa egiteko besteko informazioa bilduz, eta, aldi berean, instalazio horren "historikoa" eguneratzea.
13.4. Transformazio zentru baten ohikoak diren eskuztaketa eta mantenimendu eragiketetan aritzea/laguntzea eta hori ezarrita dauden prozedurei jarraikiz eta segurtasun baldintza normalizatuak betez egitea.
.Eskuhartze egokia bermatzeko beharrezko begiztapenak egitea; eskuhartze hori jaso diren aginduen araberakoa izanen da eta eginen diren eragiketei buruzko informazioa eman eta prozedura araupetuak aplikatuz burutuko da.
.Seinaleztapen eragiketa normalizatuak egitea, norberaren eta instalazio materialen segurtasuna bermatzeko.
.Norberarentzako segurtasun bitartekoak (kaskuak, eskularruak, betaurrekoak) eta eskuztaketarako arauzko ekipoak erabiltzea.
.Instalazioaren atal eta elementuak eta konpondu behar diren mozketa-aparatuak kokatzea eta identifikatzea.
.Tentsio iturri guztien mozketa eta irekiera eragiketa guztietan lan egitea, eskuztaketa desegokiak ekiditeko iltzadurak bermatuz eta, jarraian, horrelakorik ez dagoela frogatuz.
.Prozedura arautuan ezarrita dauden lurreratze eta zirkuitulabur eragiketetan parte hartzea.
.Tranformagailuekin egiten diren ohiko eragiketetan parte hartzea:
-Zerbitzutik kanpo uztea.
-Abioan jartzea.
-Akoplamendua.
-Tentsioaren erregulazioa.
.Transformazio zentruen aurrearretazko mantenimenduan araututa dauden prozeduren aplikazioan aritzea eta ondoko hauek begiztatzea:
-Potentzia transformagailuak.
-Neurketa ekipoak.
-Mozketa eta babeserako elementu eta gailuak (etengailuak, autobalbulak).
.Egin den eskuhartzeari buruzko txosten zehatza egitea; formato normalizatuan eginen den txosten horretan aurkitu diren inguruabar eta egin diren eragiketei buruzko datu nahikoak erasoko dira.
13.5. Lanpostuan jardutea, enpresak ezarri dituen norberarentzako segurtasun arauak eta jarduerak burutzeko erabili diren materialek eskatzen dituzten segurtasun arauak betez.
.Instalazio eta ekipo, material, erreminta eta tresnen muntaketa eta mantenimendurako prozesuen garapenari lotuta dauden arriskuak identifikatzea; halaber, jarduera burutu den tokian egon dauden informazio eta goitapen seinaleak identifikatzea.
.Babeserako bitartekoak eta lanei ekiteko orduan eta larrialdietan izan behar diren aurrearretazko jarrerak identifikatzea.
.Kontuz eta zentzunez jokatzea eta segurtasun eta higiene arauak erabat betetzea.
.Lan esparrua arriskurik gabe eta ordena eta ikuzketa maila egokian mantentzea.
.Eskura dauden eta eragiketa desberdinei ekiteko ezarrita dauden soinekoak eta norberaren babeserako gailuak erabiltzea.
.Osagarri, tresna eta ekipoen bitartekoak eta babesgailuak erabiltzea.
b) Edukiak.
.Lan esparruarekiko harremanak:
-Enpresaren informazioa. Funtzio esparruak, ematen dituen produktuak edota zerbitzuak.
-Ezarrita dauden prozedurak aplikatzea.
-Enpresaren arauak betetzea.
-Norberaren lana antolatzea.
-Ekintzak gainerako taldekideekin koordinatzea.
-Emaitzak jakinaraztea.
.Ezarrita dauden segurtasun eta higiene arauak aplikatzea:
- Arriskuak ekipo eta instalazio elektroteknikoen eraikuntza eta mantenimendu esparruetan.
-Norberaren babeserako bitartekoak. Identifikazioa eta erabilera.
-Ekipo, tresna eta osagarrien babesa. Aplikatu behar diren prozedurak.
-Aurrearretazko jarrerak.
-Larrialdietan nola jardun.
-Segurtasun eta higieneari buruzko arautegi zehatza.
.Instalazio elektroteknikoen alorreko enpresa baten material eta osagarrien biltegiaren kudeaketa:
-Izakinen kontrola. Materialen eta osagarrien "stock"- aren mantenimendua.
-Materialen eta osagarrien eskari orriak betetzea.
-Materialen eta osagarrien erosketan partehartzea.
-Materialen jasoketa.Eskarien begiztaketa.
-Materialen eta osagarrien kokaera fisikoa.
.Etxebizitza eta eraikinetarako banaketa eta elektrifikaziorako instalazio elektrikoen muntaketa, banakoak zein automatizatuak:
-Instalazioaren agiriak interpretatzea.
-Muntaketaren faseak zehaztea eta beharrezkoak diren bitartekoak eta baliabideak identifikatzea.
-Muntaketa planaren araberako material eta erreminten pilaera.
-Muntaketa planean ezarri dena kontuan hartu eta airezko edota lurpeko elektrizitatearen banaketarako hariteria egitea.
-Zenbakailuen eta linea banatzailea eta eraikinaren banako deribazioen arteko lotuneen zentralizazioaren muntaketa.
-Ekipo eta biderakuntzen muntaketa. Kableatu eta loturen burutzapena.
-Ekipo eta instalazioen doikuntzak eta probak, ezarrita dauden prozedurak aplikatuz.
-Bezeroentzat instalazioen erabilera eta artapenari buruzko aginduak gertutzea.
-Bezeroek txostenak egin ditzatela instalazioak abioan jartzea eta onespenari buruz.
.Etxebizitza eta eraikinetarako banaketa eta elektrifikaziorako instalazio elektrikoen mantenimendua, banakoak zein automatizatuak:
-Instalazio elektroteknikoen matxura gaztiguak gertutzea. Zantzuak eta balizko kariak.
-Instalazio elektroteknikoen matxuren izaera identifikatzea (fisikoa edota "sotwarea"). Matxura horiek antzemateko prozedura zehatzak.
-Jarduteko planak. Agiriak, erremintak eta neurketarako tresnak hautatzea eta lan egiteko esparrua gertutzea.
-Instalazio elektroteknikoen matxuren kariak kokatzeko eragiketazko prozedurak aplikatzea.
-Matxurak konpontzeko aurrekontuak gertutzea.
-Instalazio elektroteknikoen eroaleen, elementuen eta ekipo akastunen muntaketa, desmuntaketa eta ordezpena.
-Konpondu diren instalazio elektroteknikoetan funtzionamendu probak eta doikuntzak egitea.
-Konponketei buruzko txostenak gertutzea. Eskuhartzeak fakturatzea eta instalazio elektroteknikoen matxuren historikoak eguneratzea.
.Transformazio zentruen eskuztaketa eta mantenimendu eragiketetan eskuhartzea.
-Transformazio zentruetan eskuhartzeko prozedura normalizatuak.
-Transformazio zentruetan egiten diren eskuhartzeen segurtasuna bermatzeko seinaleztapen normalizatua.
-Norberaren segurtasunerako bitartekoak. Arauzko janzkera eta eskuztaketareko arauzko ekipoa.
-Transformazio zentruko agiriak interpretatzea. Elementu eta benetako ekipoen zerrenda.
-Transformazio zentruetako eskuztaketarako prozedura normalizatuak aplikatzea.
-Transformazio zentruetako eskuztaketarako lurreratze eta zirkuitulabur normalizatuak ezartzea.
-Transformazio zentruetan aurrearretazko mantenimendua egitea. Eragiketa prozesuak.
-Transformazio zentruetan egin diren eskuhartzeei buruzko txostenak gertutzea.
.Bezeroari jaramon egitea:
-Norberaren irudia eta bezeroekiko harremanak.
-Bezeroei egiten zaien harrera eta bezeroari ematen zaien tratua. Erreklamazioak.
-Bezeroei telefonoz jaramon egitea.
-Bezeroei aholkularitza, informazio teknikoa eta eragiketei buruzkoa ematea. Ahozko eta idatzizko jakinarazpenak.
-Bezeroeen agenda. Aldiro egiten diren jakinarazpenak.
2.3. Iraupena, sekuentzia eta ordu banaketa.
Ordutegia
LANBIDE MODULUA IraupenaAsteroIkast.
1. Lotune-instalazio elektrikoak
eta transformazio zentruak 132 6 2.º
2. Banako instalazioak etxebizitza eta eraikinetan 176 8 2.º
3. Instalazio automatizatuak etxebizitza
eta eraikinetan 132 6 2.º
4. Makina elektrikoen mantenimendua 132 6 2.º
5. Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea
enpresa txikietan 88 4 2.º
6. Taldekideekiko harremanak 64 2 1.º
7. Kalitatea 64 2 1.º
8. Segurtasuna instalazio elektrikoetan 64 2 1.º
9. Elektroteknia 192 6 1.º
10. Barneko instalazio elektrikoak 256 8 1.º
11. Automatismoak eta koadro elektrikoak 256 8 1.º
12. Lan prestakuntza eta orientazioa 64 2 1.º
13. Lanlekuko prestakuntza 380 Lanegunean 2.º
II. ERASKINA. Ekipo eta instalazio elektroteknikoen prestakuntza zikloaren lanbide moduluetan irakasteko iratxikipena duen irakaslegoaren espezialitateak
LANBIDE MODULUA IRAKASLEGOAREN ESPEZIALITATEA KIDEGOA
1. Lotune-instalazio elektrikoak eta transformazio zentruak. Sistema elektrotekniko eta automatikoak. Bigarren hezkuntzako irakaslea
2. Banako instalazioak etxebizitza eta eraikinetan. Instalazio elektroteknikoak. LHko irakasle teknikoa
3. Instalazio automatizatuak etxebizitza eta eraikinetan. Instalazio elektroteknikoak. LHko irakasle teknikoa
4. Makina elektrikoen mantenimendua. Instalazio elektroteknikoak. LHko irakasle teknikoa
5. Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan. Lan prestakuntza eta orientazioa. Bigarren hezkuntzako irakaslea
6. Taldekideekiko harremanak. Lan prestakuntza eta orientazioa. Bigarren hezkuntzako irakaslea
7. Kalitatea. Sistema elektrotekniko eta automatikoak. Bigarren hezkuntzako irakaslea
8. Segurtasuna instalazio elektrikoetan. Sistema elektrotekniko eta automatikoak. Bigarren hezkuntzako irakaslea
9. Elektroteknia. Sistema elektrotekniko eta automatikoak. Bigarren hezkuntzako irakaslea
. Sistema elektronikoak. Bigarren hezkuntzako irakaslea
. Sistema energetikoen antolakuntza eta proiektuak. Bigarren hezkuntzako irakaslea
10. Barneko instalazio elektrikoak. Instalazio elektroteknikoak. LHko irakasle teknikoa
11. Automatismoak eta koadro elektrikoak. Instalazio elektroteknikoak. LHko irakasle teknikoa
12. Lan prestakuntza eta orientazioa. Lan prestakuntza eta orientazioa. Bigarren hezkuntzako irakaslea
III. ERASKINA. Ikasketa hauetarako gutxienez behar diren leku eta instalazioak
Irakaslekua Azalera Erabilera gradua
Ekipo elektroteknikoen lantegia 120 m2 %40
Instalazio elektroteknikoen lantegia 120 m2 %45
Ikasgela balioaniztuna 60 m2 %15
Ekainaren 14ko 1.004/1991 E.D.aren 34. artikuluari jarraikiz, Erdi Mailako Lanbide Heziketako ekipo eta instalazio elektroteknikoen heziketa zikloak, Foru Dekretu honetan definitu diren ikasketak emateko, goian aipatu den ekainaren 14ko 1.004/1991 E.D.aren 32.1.a artikuluan ezarritako gutxieneko esparruak behar ditu.
-"Zenbateko erabilerak", ikasle talde batek irakaskuntza hauen iraunaldi osotik gutxieneko irakaskuntzak emateko leku hori zenbat orduz okupatuko duen adierazten du, ehuneko horrenbestean adierazita.
-"Zenbateko erabilerak" uzten duen neurrian, heziketa ziklo bera edo beste batzuk, nahiz hezkuntzako beste etapa batzuk egiten dituzten beste ikasle talde batzuek har ditzakete irakaslekuak.
-Beti ere, irakaslekuei loturiko irakaskuntzako jarduerak (zenbateko erabileran adierazitako okupazioarekin) antzeko beste prestakuntzetarako erabilitako tokietan egin ahalko dira.
-Ez da ulertu behar zehaztutako irakaslekuak nahitaez itxituren bitartez banatu behar direnik.
Iragarkiaren kodea: q9604520