(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

212/1998 FORU DEKRETUA, EKAINAREN 29KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ESPARRUAN FARMAZIAKO TEKNIKARIAREN TITULUARI DAGOKION ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAREN CURRICULUMA EZARTZEN DUENA

BON N.º 136 - 13/11/1998



  XEDAPEN GEHIGARRIAK


  AZKEN XEDAPENAK

  I. ERANSKINA

  II. ERANSKINA. FARMAZIAKO HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUETAN IRAKASLANEAN ARITUKO DIREN IRAKASLEEN ESPEZIALITATEAK

  III. ERANSKINA. IKASKETA HAUETARAKO GUTXIENEZ BEHAR DIREN LEKU ETA INSTALAZIOAK


Atariko

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak laugarren artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Halaber, 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "E.A.O."), Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea, lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ondoren, behin Farmaziako teknikariaren titulua eta hari dagozkion gutxieneko ikasketak ezarri zituen 547/1995 Errege Dekretua (apirilaren 7ko "E.A.O.") eta hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamenduaren zenbait alderdi garatu zituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua argitaratu ondoren, eta kontuan hartuta, gainera, bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan bai eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak lanbide heziketaren alorrean berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta produkzio sistemaren arteko erlazioak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.

Lanbide heziketaren xedea da ikasleak prestatzea lanbide eremuetan jarduteko, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketei egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, baita erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.

Berariazko lanbide heziketak antolamendu modularreko heziketa ziklo sail bat biltzen du. Ziklook iraupen desberdinetakoak dira, lanbide heziketaren arlo desberdinetako ezaguera-eremu teoriko-praktikoek osatuak. Berariazko lanbide heziketak gazteak lan munduan sartzea errazten du, lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako eta produkzio sistemaren koalifikazio eskakizunari erantzuten dio.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (1995-3-10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulu guztien xedeak, alegia, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko aspektuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko aspektu horiek tituludunen amankomuneko koalifikazioa segurtatzen dute, horixe baita titulua Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta koalifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.

Curriculumaren edukiak amaierako gaitasunak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa. Lan munduan gaitasun unitate bakoitzak dituen balioak eta esanahiak eta lan teknikoaren balioaniztasun funtzional eta teknologikoaren premia gero eta biziagoak ekarri dute curriculumean jakintza teknologikoaren eremu desberdinei loturiko edukiak sartzea, lanbidearen profil bakoitzaren azpian diren produkzio prozedurek bilduak.

Amaierako gaitasun bakoitzari dagozkion ebaluazio irizpideek bidea ematen dute amaierako gaitasun hori noraino lortu den egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarria dira.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. Kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketa egiten ari den ikaslearen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (1995-9-4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatu zuena.

Farmaziako teknikariaren lanbide gaitasunak, gaitasun unitatetan antolatuak, honakoak dira: produktuak, fakturazioa eta informazioa diligentziatzea eta kontrolatzea farmazia establezimenduetan; parafarmaziako botikak eta produktuak ematea, bezeroei horien erabilerari buruzko informazioa ematea, parametro anatomofisiologiko errazak zehaztea eta bezeroen artean ohitura osasuntsuak bultzatzea; botikak, prestakin dietetikoak eta kosmetikoak egitea, ezarrita dauden protokoloak betez eta medikuak gainikusita; eta klinikako analisi errazak eta normalizatuak egitea, medikuak gainikusita.

Farmaziako teknikariaren lanbide tituluak prestakuntza beharrei erantzun nahi die osasun sektorean, farmazia eta parafarmaziako produktuak banatzen diren arloetan.

Ondoko azpisektoreetan lan egin dezake, nagusiki:

-Zerbitzu orokorrak eta osasun produktuak: farmazia bulegoak, ospitaleko farmazia eta parafarmaziako establezimenduak.

-Beste batzuk: botiken banaketarako biltegiak eta farmazi industria.

Tituluaren profilean identifikatu eta zehaztu den lanbide gaitasunak lan teknikorako gaikuntza beharrei erantzuten die, eginkizun hauek betetzeko: farmazia bulegoaren antolaketa/kudeaketa, zerbitzugintza eta osasun arloko heziketa.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko ekainaren hogeita bederatziko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, ondokoa

DEKRETATU DUT:

1. artikulua

Foru Dekretu hau, Farmaziako teknikariaren tituluari lotutako lanbide heziketako ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

2. artikulua

Farmaziako heziketa zikloa erdi mailako berariazko lanbide heziketan sartu behar da, eta 1.300 orduko iraupena du.

3. artikulua

Produkzio sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorrak eta lanbide moduluak, haien iraupena, amaierako gaitasunak, ebaluazio irizpideak eta edukiak barne, Foru Dekretu honetako I. Eranskinean ezarri dira.

4. artikulua

Farmaziako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak ondoko lanbide moduluetan antolatuko dira:

1. Ikastetxeko prestakuntza:

- Farmazia establezimenduen administrazio prozedurak eta izakinak kontrolatzekoak.

- Farmazia eta parafarmaziako produktuak ematea eta saltzea.

- Farmazia establezimenduetan farmaziako eta parafarmaziako gertutuak prestatzea.

- Klinikako oinarrizko analisiak egitea.

- Osasunaren sustapena eta pertsonei laguntza psikologikoa ematea.

- Lan prestakuntza eta orientazioa.

2. Lantokietako prestakuntza:

- Lantokiko prestakuntza.

5. artikulua

Urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuak eta berau garatzen dituzten xedapen guztiek ezarritakoari jarraikiz, Foru Dekretu honetako II. Eranskinean jarri dira Farmaziako teknikariaren lanbide heziketako tituluaren ikasketek osatzen duten curriculumaren lanbide modulu bakoitza irakasteko irakasleek behar dituzten espezialitateak, izan ere, errege dekretu harexetan Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoak atxiki baitzitzaizkien lanbide heziketako berariazko espezialitateei.

6. artikulua

Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.

Ikastetxeek Farmaziako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, nola eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.

Aurreko lerroaldean aipatu den Curriculum Proiektua garatzeko, kontuan hartu beharko da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoak horri buruz dioena.

7. artikulua

Farmaziako erdi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako Departamentuek lanbide moduluetako programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen amaierako gaitasunak, edukien banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.

8. artikulua

Farmaziako erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira lanbide moduluetan ezarritako amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak, Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak ezarri zuenari jarraikiz.

9. artikulua

Farmaziako erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak egin ahal izanen dituzte Bigarren Hezkuntzako Gradudun titulua duten ikasleek.

10. artikulua

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen 32. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, modua izanen da Farmaziako erdi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, nahiz eta ezarritako baldintza akademikoak ez bete. Horretarako, ikaslegaiak Gizarte Bermerako egitarauren bat GAI kalifikazioarekin gainditua izan beharko du, edo bestela hamazortzi urte eduki beharko ditu, edo zikloa hasten duen urte naturalean betetzeko izan, eta gainera, nolanahi ere, sartzeko proba bat gainditu beharko du erakusteko Farmaziako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak aprobetxamendu onez ikasteko ezagutza eta gaitasun nahikoak dituela.

Ikastetxeek Farmaziako erdi mailako heziketa zikloan sartzeko proba antolatu eta ebaluatuko dute, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ezarriko dituen arauei jarraikiz.

Sartzeko proba osorik egin beharretik salbuetsi ahal izanen dira gizarte bermerako egitarauren bati edo arautu gabeko beste heziketa-ekimenen bati dagozkion ikasketen helburuak lortuak dituzten ikaslegaiak. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak adieraziko du gizarte bermerako zein egitarauk eta zein heziketa-ekimenek emanen duten bidea sarrera-proba osorik egin beharrik ez izateko.

11. artikulua

1/1990 Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Farmaziako erdi mailako heziketa zikloari dagozkien ikasketak gainditzen dituzten ikasleek Farmaziako teknikariaren titulua jasoko dute.

Aurreko atalean aipatutako titulua erdiesteko beharrezkoa izanen da Farmaziako erdi mailako heziketa zikloaren lanbide modulu guztiak gainditzea.

12. artikulua

Honako hauek dira zereginetako lanbide heziketarekin baliokidetu daitezkeen lanbide moduluak:

- Farmazia establezimenduen administrazio prozedurak eta izakinak kontrolatzekoak.

- Farmazia eta parafarmaziako produktuak ematea eta saltzea.

- Klinikako oinarrizko analisiak egitea.

13. artikulua

Ondokoak dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide moduluak:

- Farmazia establezimenduen administrazio prozedurak eta izakinak kontrolatzekoak.

- Farmazia eta parafarmaziako produktuak ematea eta saltzea.

- Farmazia establezimenduetan farmaziako eta parafarmaziako gertutuak prestatzea.

- Klinikako oinarrizko analisiak egitea.

- Lan prestakuntza eta orientazioa.

- Lantokiko prestakuntza.

14. artikulua

Farmaziako teknikariaren tituluaren jabe diren ikasleek bidea izanen dute Batxilergoko edozein modalitatetan zuzenean sartzeko.

15. artikulua

Ikastetxeei Farmaziako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, bai ikastetxe pribatuei ikasketak irakasteko baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuan, bai hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamenduaren zenbait alderdi garatu zituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuan, bai eta hura garatzen duten xedapen guztietan ezarritakoari jarraikiz. Aipatu Errege Dekretuaren 19. artikuluaren arabera, gutxienez behar diren leku eta instalazioak foru dekretu honetako III. Eranskinean ageri dira.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Foru Dekretu honek aipatzen duen curriculuma egokitu ahal izanen du, helduen hezkuntzarako antolamenduaren eta metodologiaren betebeharrei jarraikiz, bai irakastokiko hezkuntzaren modalitatean bai urrutiko hezkuntzarenean. Halaber, curriculuma hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara moldatu ahal izanen da.

Bigarrena

Foru Dekretu honetako 9.º eta 10. artikuluek aipatzen dituzten ikasleez gain, ondotik adieraziko diren egoeretan dauden ikasleek egin ahal izanen dituzte Farmaziako erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak:

a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko lehen zikloa gainditua izatea.

b) Teknikariaren Tituluaren jabe izatea.

c) Lehen Mailako Lanbide Heziketako teknikari laguntzailearen tituluaren jabe izatea.

d) Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehen eta bigarren ikasmailak gaindituak izatea.

e) Arte Aplikatu eta Lanbide Artistikoen 3. maila, 1963.ko Planean, edo Sailakuntzasko Irakaskuntza komunen bigarrena gainditua izatea.

f) Ondore akademikoetarako aurrekoen baliokidetzat jotzen diren bestelako ikasketak gaindituak izatea.

Hori guztia bat dator Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 20ko 444/1995 Foru Aginduak xedatutakoarekin (1995-9-4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Agindu horrek jarraibideak eman zituen Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarri zituen Berariazko Lanbide Heziketako heziketa zikloak aurretiaz ezar zitezen.

Hirugarrena

Farmaziako teknikari laguntzailearen tituluak (lehen mailako Lanbide Heziketa, Osasun Arloa) eta Foru Dekretu honek arautzen duen Farmaziako teknikari tituluak ondore berberak dituzte lanbideari begira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena

Baimena ematen zaio Hezkuntza eta Kultura kontseilariari Foru Dekretu hau burutu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitara eman eta biharamunetik hasita izanen du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko ekainaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Javier Marcotegui Ros.

I. ERANSKINA

I. ERANSKINA

1. Produkzio sistemaren erreferentzia.

1.1. Lanbide profila.

1.1.1. Gaitasun orokorra.

Produkzio sistemak teknikari honi eskatzen dizkion lanbide gaitasun orokorrak ondokoak dira:

Farmaziako eta parafarmaziako produktuak ematea, saltzea eta banatzea; kobrantzaz, kutxaren kontrolaz eta likidazio geroratuen administrazio-tramiteez arduratzea; farmazia eta parafarmazia establezimenduetan banatzen diren produktu eta materialak erosi, jaso, biltegiratu eta berritzeko lanak antolatzea, eta oinarrizko eragiketa fisiko-kimikoak egitea, egoki den pertsonaren zuzendaritzapean.

1.1.2. Lanbide gaitasunak.

-Botikak eta parafarmaziako produktuak ematea, kobratzea, kutxa kontrolatzea eta kobrantza geroratuko errezeten likidazioari dagozkion administrazio-tramiteak egitea.

-Lan-jarduerarekin zerikusia duten prozesuei buruzko informazio tekniko-zientifikoa eta lengoaia sinbolikoa interpretatu eta ulertzea.

-Farmaziako eta parafarmaziako produktu mota guztiez ezaguera bateratua eta koordinatua izatea, eta bezeroari produktuok saltzerakoan (ematerakoan) haien ezaugarriak azaltzea eta ohitura osasungarrien alde egitea.

-Makinak, materialak eta bere ardurapean jarritako gainerako bitartekoak ongi funtzionatzeko egoeran eta erabiltzeko prest edukitzea, eta beti ere segurtasun eta higieneari buruzko arauak betetzea bere jardunean.

-Farmazia eta parafarmaziako establezimenduetan erabiltzen diren produktu eta materialak erosi, jaso, biltegiratu eta berritzeko lanak antolatzea, zenbat izakin dagoen begiratzea eta izakinen artapen egokia bermatzea.

-Botikak, gertakin dietetikoak eta kosmetikoak prestatzea eta klinikako analisi errazak egitea, botikariaren jarraibideei eta ezarritako protokoloei loturik.

-Produktu- eta botika-sortak prestatzea, ezarritako prozeduren arabera, eta lan horretan azaltzen diren arazoak edo gora-beherak konpondu eta botikari arduraduna horien jakinean jartzea.

-Osasun sistemari buruzko ezagutza orokor eta bateratua edukitzea, haren antolamendua, eginkizunak, gizarte-alderdiak eta administrazioa barne hartzen dituena.

-Bere lan-eremuko berrikuntza teknologiko eta antolamenduzkoen ondorioz sortzen diren lan-egoera berrietara moldatzea.

-Lan-taldeko kideekin elkarlanean aritzea, taldeari ezarritako ardurak bere gain hartzea, ezarritako helburuak betetzea eta informazio hartu-eman egokia mantentzea.

-Bere mailan eta bere lantaldeko kideekin batera, osasunari buruzko informazioa zabaltzen laguntzea eta herritarren osasun-heziketan eraginkortasunez parte hartzea.

-Bere mailan, pertsonek osasunarekin eta gaixotasunarekin duten erlazioa baloratzea, aurrearreta, laguntza eta birgaikuntzari begira.

-Larrialdietan behar bezala jokatzea, alarma-seinaleak bizkor eta lasaitasunez igorriz eta segurtasun-bitartekoak erabiliz.

-Botikak, produktuak eta materialak ezarritako irizpideen arabera kokatzearen erantzulea izatea.

Lan-egoeretan eskatzen zaion autonomia.

Teknikari honi, bera baino maila jasoagoko teknikariek ezartzen dizkioten eginkizun eta helburuei dagokienez, autonomiaz jardun dezala eskatuko zaio, eskuarki, jarduera-eremu hauetan:

-Farmazi lanetan erabiltzen diren materialen mantenimendua, artapena eta garbiketa.

-Osasun produktuak eta botikak jaso, biltegiratu eta ikuskatzea.

-Produktuak eta botikak ontziratzea eta ontziei etiketak jartzea.

-Botikak eta osasun produktuak ematea.

-Medikuen errezeten administrazio-kudeaketa.

-Bere ardurapeko ekipo eta materialen erabilpena, kalibraketa, erabilpenerako mantenimendua eta kontrola.

-Analisietarako laginak analisiak egiteko gertutzea, botikariak gainbegiraturik.

-Herritarrei botikak behar bezala erabiltzeko informazioa eta aholkuak ematea.

-Parametro anatomo-fisiologiko soilak zehaztea.

-Botikak, gertakin dietetikoak eta kosmetikoak egiten parte hartzea.

-Klinikako analisi errazak egiten parte hartzea, botikariak gainbegiraturik.

1.1.3. Gaitasun unitateak.

1. Produktuak, fakturazioa eta informazioa diligentziatzea eta kontrolatzea farmazia establezimenduetan.

2. Parafarmaziako botikak eta produktuak ematea, bezeroei horien erabilerari buruzko informazioa ematea, parametro anatomofisiologiko errazak zehaztea eta bezeroen artean ohitura osasuntsuak bultzatzea.

3. Botikak, prestakin dietetikoak eta kosmetikoak egitea, ezarrita dauden protokoloak betez eta medikuak gainikusita.

4. Klinikako analisi errazak eta normalizatuak egitea, medikuak gainikusita.

1.1.4. Errealizazioak eta lanbide gaitasunak.

1. gaitasun unitatea: produktuak, fakturazioa eta informazioa diligentziatzea eta kontrolatzea farmazia establezimenduetan.

a) Errrealizazioak eta errealizazio irizpideak.

1.1. Farmazi unitatean/bulegoan erabiltzen diren produktu eta materialak erosi, jaso, biltegiratu eta berritzeko lanak antolatzea.

-Bezeroek eskatu eta farmazian falta diren produktuak erosi eta berritzeko beharra antzeman eta jakinaraziko da.

-Zenbat produktu eta material dagoen begiratuko da, eta neurriak hartuko dira izakinak behar den garaian eta moduan berritu daitezen.

-Produktu eta materialen eskaria eskumena daukan arduradunak agindutako eran egingo da.

-Eskari-orrian adierazitako produktu eta artikulu berberak jaso direla egiaztatuko da.

-Produktuak biltegiratzean, kontuan hartuko dira beraiek artatzeko jarraibideak eta eskumena daukan arduradun eskudunaren antolamendu-irizpideak.

-Albaranak eta fakturak jasoko dira, agiriotako kontzeptuak (eskariak, prezioa, kopuruak) egiaztatuko dira, haien sarrera erregistratuko da eta artxibatu egingo dira, balizko erreklamazio edo kontroletan eta kontabilitateko kudeaketan eskura edukitzeko.

-Iraungitako botikak gainerakoetatik ongi bereizita kokatuko dira, batzuk eta besteak nahasteko arriskurik gabe, eta halakoak atzera bidaltzeko edo suntsitseko neurriak hartuko dira.

-Indarreko legerian adierazitako inguruabarretakoren baten ondorioz atzera bota behar diren botikak handizkariari edo laboratorioari itzuliko zaizkio, legeretan ezarritako epean eta eran.

-Materialen altak eta baxak inbentario-liburuan idatziko dira.

1.2. Produktuen, materialaren eta ekipoen artapena eta mantenimendua egiaztatzea, aurrez ezarritako arauak betez.

-Produktuak artapenari buruzko arauak betez biltegiratuko dira: argia eta hezetasuna egokiak izango dira eta produktu erreberak eta toxikoak behar bezala biltegiratuko dira.

-Ekipoak erabiltzeko moduan edukitzeko laguntza teknikoa jasotzeko kudeaketak egingo dira.

1.3. Kobrantza geroratuko errezeten likidazio ekonomikoa egiteko administrazio-tramiteak betetzea.

-Errezeta guztiek botikaren identifikazio-kupoia erantsita dutela eta errezeta bakoitzak berari dagokion zigilua duela egiaztatuko da.

-Errezetak multzokatu eta paketatu egingo dira, indarrean dauden arauak betez.

-Errezeta-kaxak behar den epean eta eran igorriko zaizkio kasuan-kasuko Botikari Elkargoari.

1.4. Kobrantzak eta kutxaren kontrola egitea.

-Bezeroari botikak, produktuak edo salgaiak zenbat balio duen eta guztira zenbat ordaindu behar duen jakinaraziko zaio.

-Egiaztatu egingo da bezeroei saldu edo emandako produktuen truke kobratu zaizkien kopuruen guztirako zenbatekoa bat datorrela kutxako baturarekin, edo botika-emateei dagokien kopuruarekin, kobrantza geroratuko errezetak erabiliz gero. Kutxako kontaketaren emaitza eta aipatu zenbatekoa bat ez datozenean, akatsa bilatuko da eta botikariari jakinaraziko zaio.

1.5. Ospitaleko unitateek eskatzen dituzten produktuen eskari-orriak eta irteera-orriak erregistratzea.

-Eskari-orriak eta ospitaleko unitateetara bidaltzen diren produktuen irteera-orriak zerbitzuak ezarrita dituen irizpideen arabera antolatuko dira (datak, unitate eskatzaileak, produktu mota etab.).

-Behin sailkaturik, eskari- eta irteera-orriak erregistratu egingo dira, zerbitzuan erabiltzen diren kodeak ezarriz, eta leku egokian artxibatuko dira.

1.6. Farmazia establezimenduetan erabiltzen diren agiriak eguneratu eta sailkatzea.

-Farmazia barnean erabiltzen diren agiriak (farmaziaren arloko legeria, lege-arautegia, vademecum-ak eta zientzi argitalpenak) eguneraturik edukiko dira; erakunde publikoen zirkularrak eta farmazia laboratorioen jakinarazpen-idazkiak jaso ahala agiri berri horiek dokumentazioan sartu eta lehengoak artxibatu egingo dira.

-Kanporako edo jendearentzako agiriak inguruabar hauek kontuan hartuz aukeratu eta sailkatuko dira:

.Produktu mota (farmaziakoa edo parafarmaziakoa).

.Informazio mota, haren xedearen arabera (zabalkundea, aurrearreta edo publizitatea).

b) Lanbide eremua.

Produkziorako bitartekoak: Terminal informatikoa. Ordenadorea. Artxibatzeko sistemak. Inbentario-liburua. Kutxa erregistratzailea. Etiketak. Hozkailua. Izozkailua. Produktu gordinak, drogak, erreaktiboak, produktu bereziak eta parafarmaziako gaiak.

Lortu beharreko emaitzak edota produktuak: Stock-eko produktuen zerrenda. Produktu-eskariak. Artxibo eguneratua. Produktu eta salgaien inbentario eguneratua. Sailkatu eta tramitatutako errezetak. Kutxako kontrola. Produktuen irteera-orriak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Biltegiratu eta artatzeko teknikak. Errezeta ofizialak tramitatzeko prozedura.

Informazioa: Errezetak. Formularioak. Vademecum-ak. Farmaziaren arloko legeria. Fakturak eta albaranak. Produktuak eskatzeko orriak. Aldizkariak eta liburuxkak.

Zerbitzuaren hartzaile diren langileak edota erakundeak: Hornitzaileak. Botikaria. Ekipoen mantenimendurako zerbitzu teknikoa. Farmazia laborategietako merkataritza-sailak eta farmaziako zein parafarmaziako produktuak banatzen dituzten enpresak.

2. gaitasun unitatea: Parafarmaziako botikak eta produktuak ematea, bezeroei horien erabilerari buruzko informazioa ematea, parametro anatomofisiologiko errazak zehaztea eta bezeroen artean ohitura osasuntsuak bultzatzea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

2.1. Botikak legezko arauak betez ematea.

-Indarreko legeriak ezarri dituen kasuetan errezeta eskatuko da botika emateko.

-Medikuak luzatutako errezeta bat etorriko da agindutako botikarekin, baliogarria izateko legezko beharkizun guztiak beteko ditu eta, interpretazioan edota irakurketan arazorik baldin badago, erantzukizuna duen medikuari kontsultatuko zaio.

-Emanen den botikaren izen, farmaziako forma, mota eta aurkezpena bat etorriko da errezetan agindu denarekin eta iraungita ez dagoela benetakotuko da.

-Baldin eta eskatutako botikarik ez badu, botikariari kontsultatuko dio antzeko edo baliokide bategatik ordeztearen ondoreetarako.

-Botikaren prezintoa, beharrezkoa den kasuetan, ebaki eginen da eta errezetari itsatsiko zaio.

-Bezeroari eginen zaion jaramona egokia, atsegina eta gizabidezkoa izanen da.

2.2. Osasunaren arloko produktuak, materialak, tresneria eta ekipoak ematea, eta farmazietan era arruntean saltzen diren artikuluak merkaturatzea.

-Bidezko produktua, materiala, tresneria edo osasun ekipoa emateko errezeta eskatuko da, baldin eta indarreko legerian ezarri denaren arabera beharrezkoa bada.

-Medikuak eginen duen errezeta bat dator agindu den produktu/materialarekin, baliogarria izateko legezko beharkizun guztiak betetzen ditu eta, interpretazioan edota irakurketan arazorik baldin badago, erantzukizuna duen medikuari kontsultatuko zaio.

-Eman den produktu/materialaren izen, farmaziako forma, mota eta aurkezpena bat dator errezetan agindu denarekin eta iraungita ez dagoela benetakotuko da.

-Baldin eta eskatu den produktu/materialik ez badu, botikariari kontsultatuko dio antzeko edo baliokide bategatik ordeztearen ondoreetarako.

-Produktu/materialaren prezintoa, beharrezkoa den kasuetan, ebagi eginen da eta errezetari itsatsiko zaio.

-Bezeroari eginen zaion jaramona egokia, atsegina eta gizabidezkoa izanen da.

2.3. Osasun erakundeetan botikak banatzea, eta eragiketa hori jarduteko arauak betez egitea.

-Unitate guztiek egin dituzten eskaerak prestatzeko eta banatzeko prestakuntza eginen da, jarduteko ezarrita dauden arauak eta medikuaren aginduak betez, higiene eta segurtasun baldintza egokietan.

-Ospitaleko botikinak berriztatzeko erloak egin diren eskakizunen arabera eginen da.

2.4. Bezeroari produktu sanitario eta parasanitarioei buruzko informazioa ematea.

-Beharrezkoa den kasuetan bezeroari ondoko hauei buruzko oharrak eginen zaizkio: artapena, iraungitasuna, hartzeko eta prestatzeko era, eta baita eman den botikaren erabilera arretaz gauzatzeari buruzkoak ere; hori guztia prospektoan ezarri dena eta erantzukizuna duen botikariaren aginduak betez eginen da.

-Formula magistralak ematen direnean bezeroari prezioaren eta prestatzeko behar den denboraren berri emanen zaio.

-Ematearen edo saltzearen ondoreetarako, bezeroari informazio argia, benetakoa eta ulergarria emanen zaio eskatu dituen produktu eta artikuluen erloaren ezaugarri eta erabiltzeko arauei buruz.

-Bezero/erabiltzaileari automedikazioaren arriskuei eta botikak gehiegikeriaz hartzearen arriskuei buruzko informazioa emanen zaio.

-Patologiaren bat antzeman denean bezero/erabiltzaileari medikuaren kontsultara joateko aholkatu zaio.

2.5. Parametro anatomikoak zehaztea somatometriak eginez.

-Bezeroa era egokian kokatu da pisatzeko eta altuera neurtzeko; tallimetroa eta pisua ezaugarri teknikoen arabera eskuztatuko dira.

-Seina era egokian jarri da pisu-pediatrikoan eta horren pisua eta altuera erregistratu dira.

- Neurtu diren parametroen baloreak bezeroari emanen zaion fitxan idatziko dira.

2.6. Bezeroaren bizitza konstanteak zehaztea.

-Pultsua eta presio arteriala neurtuko dira, eskuz edo era automatikoan, bezeroa eserita, atseden egoeran eta lasai dagoela.

-Neurtu diren parametroen baloreak bezeroari emanen zaion fitxan idatziko dira.

2.7. Bezero/erabiltzaileen artean ohitura higieniko osasuntsuak bultatzea.

-Bezeroari ohikoenak diren eritasun infektokutsakorren profilaxiari buruzko oinarrizko arauak azalduko zaizkio.

-Bezeroari norberaren higieneari buruzko oinarrizko arauak azalduko zaizkio.

-Bezeroei osasunean tabako, alkohol eta sorgorkarien kontsumoak dituen kalteei buruzko informazioa emanen zaie. b) Lanbide eremua.

Produkziorako bitartekoak: Tallimetroa. Pisua. Pisu-pediatrikoa. Kronometroa. Fonendoskopioa. Esfignomanometroa. Presio arteriala eta pultsua hartzeko gailu automatikoak.

Tresneria eta materialak: Produktu sanitarioak; inkontinentziarako produktuak; goma, plastiko eta latexezko artikuluak; optikako produktu sanitarioak eta osatzeko, aurrearretazko edo zuzentzeko ortopediako gailuak.

Osatzeko materialak, hala esterilak nola esterilak ez direnak, adibidez: esparadrapoa, bendak, kotoia, zelulosa, alkohola, josteko materiala eta ostomiarako materiala. Tresneria, adibidez: termometro klinikoa, orratzak, xiringak eta tresna mediko-kirirgiazkoak. Ekipo sanitarioak, besteak beste: hezegailuak, pisuak, fonendoskopioak, esfignomanometroak eta konstanteak neurtzeko gailu automatikoak. Beste batzuk: kosmetikako produktuak, norberaren higienekoak, haurren elikadura, dietetikakoak eta elikadura geriatrikokoak, ur mineromedizinalak, jostailuak eta ortopedia.

Lortu beharreko emaitzak edota produktuak: Datu anatomikoak eta fisiologikoak idazteko erregistroko txartelak. Bezero informatua.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Farmaziako protokoloa. Ospitaleko Farmaziaren jardupidearen protokoloa. Pultsua eta presio arteriala hartzeko teknikak. Teknika somatometrikoak. Informazio eta komunikazio teknikak.

Informazioa: Errezetak. Vademecuma. Gertuketzeko. Eskaerak egiteko orriak. Farmaziako Legeria. Gailuen prospektoak. Osasuneko hezkuntzari buruzko informazio liburuskak.

Langile edota erakunde hartzaileak: Bezeroa. Ospitaleetako unitateak/arloak. Medikua.

3. gaitasun unitatea: Botikak, gertakin dietetikoak eta kosmetikoak egitea, ezarrita dauden protokoloak betez eta medikuak gainikusita.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

3.1. Farmaziako produktuak edo horien baliokideak dosifikatzeko eta ontziratzeko ekipoak prestatzea, abioan jartzea eta kontrolatzea, non-eta farmazia establezimendu eta bulegoetan eta ospitaleetako farmazietan.

-Eragiketa horien beharrizana duten ekipo, material, erreaktibo eta produktuen asepsia eta kutsadurarik eza frogatuko da.

-Behar diren material eta ekipoak prestatuko dira, eta kantitate, kalitate eta egoera egokian egonen dira eskuragarri behar diren unean, eta arretaz eta zehaztasunez erabiliko dira.

-Produktu erdigertutuak eta ontziak horretarako ezarrita dauden tokietan kokatuko dira eta material, ontzi eta osagaien hornikuntza iraunkorra mantenduko da.

-Ekipoak produktuari egokituko zaizkio ezarri diren mugen barruan dosifikazio eta ontziraketari ekiteko.

-Prozesua kontrolatuko da, horretarako kontrolerako laginen hartuneak eginez eta idatziz ematen diren aginduetan ezarritako euskarrietan idatziz.

-Erloari eta prozedurari buruzko dokumentuak egiaztatuko dira, erlo desberdinetako produktuak eta materialak nahasian ez jartzea zainduz.

-Segurtasun eta higienearen arloko beharkizunak beteko dira (kutsadurarik eza), eta aparteko edozein inguruabar gertatzen bada botikari arduradunari jakinaraziko zaio.

3.2. Geroagoko faseetan erabili behar diren lehengaien kalitatea aintzatestea eta kontrolatzea.

-Lehengaien ezaugarri organoleptikoak aztertuko dira.

-Mikroskopioa edo lupa zuzen erabiliko dira substantzien aintzatespenean: landareak, produktu kimikoak eta drogak.

-Lehengaiak aintzatesteko eta horien kalitatea kontrolatzeko beharrezkoak diren entseiu fisiko eta kimiko errazak eginen dira, gutxieneko kalitatearen beharkizunak betetzen ez dituztenak baztertzeko.

3.3. Azken produktua eskuratzeko protokolo edo "modus operandietan" deskribatu diren eragiketa guztiak egitea, eta hori gaitasuna duen arduradunaren menpean egitea.

-Protokolo teknikoak zuzen interpretatuko dira.

-Behar diren disoluzioak prestatu eta neurtuko dira, eta eragiketa horiek sasoiz eta era egokian eginen dira, aurrez ezarri diren kalkuluen eta baldintzarik egokienen arabera.

-Prestatzen diren disoluzio horiek artatu eta biltegiratu eginen dira erabili arte, horietariko bakoitzerako beharrezkoak diren baldintza zehatzetan.

-Bolumenaren arloko neurketak neurtu behar den produktu motari egokituta dauden materialak erabiliz eginen dira, botikariaren edota protokoloan ezarritako gidalerroak betez.

-Eragiketa fisiko-kimikoak (homogeneizazioa, zentrifugazioa, arazketa, destilazioa eta pisua kalkulatzea) teknika bakoitzerako ezarritako protokoloak betez eginen dira eta eskuratuko diren produktuek gutxienez beharrezkoa den kantitatea eta kalitatea izanen dute.

-Eragiketa guztiak higiene, forma eta segurtasun baldintza egokietan eginen dira.

3.4. Produktu bukatuak ontziratzea edota dosifikatzea, eta hori baldintza higieniko egokietan egitea, eta gero indarrean dagoen legezko arautegia betez etiketatzea.

-Ontzi mota edukia eta artatzeko baldintzarik egokienak kontuan hartuta hautatuko da.

-Ontziraketa protokolo zehatza betez eginen da, hala barneko kutsadura nola kanpokoa ekidinez.

-Etiketatuak indarreko legerian ezarri diren beharkizunak beteko ditu.

-Produktuaren kopurua, mordoka ematen edo saltzen denean, era egokian neurtu, pisatu eta aurkeztuko da.

-Dosifikatu edota ontziratu den produktua identifikatu, kodetu eta etiketatu eginen da, ondokoak adieraziz: erloaren zenbakia, fabrikazio data, produktuaren osaketa, erabiltzeko era eta gertutzeko era.

b) Lanbide eremua.

Produkziorako bitartekoak: Atontzeko/ontziratzeko lineak: dosifikagailuak, betegailuak, ontziragailuak, zenbakailu eletronikoa eta etiketagailua. Atontzeko elementu eta prozesuko aldagarrien elementuen izariak neurtzeko tresnak. Bolumena, abiadura, betetzeko denbora eta tenperatura erregulagailuak. Entseiuak egiteko tresnak. Laginak hartzeko tresneria. Lupa. Mikroskopioa. Ur destilagailua eta desionizagailua. Estraktuak: landare, animalia eta mineralak. Botiken arloko oinarri aktiboak.

Tarteko materialak eta produktuak: Forma gertutuak, hautsak, disoluzioak. Atontzeko materiala (beirazko eta plastikozko ontziak, gutunazalak, prospektoak, etiketak, prezintoak eta kutxak).

Lortu beharreko produktuak: Gertutu dietetiko, botika eta kosmetiko dosifikatuak, beteak eta atonduak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Atontzeko gida. Eragiketak egiteko prozedura normalizatua. Pertsonak atontzearen fasean izan behar duen segurtasun eta higieneari buruzko arauak. Erregistratzeko prozesua.

Informazioa: Galderasortak. Errezetak. Vademecuma. Gertuketzeko, ontziratzeko, etiketatzeko eta analisiak egiteko protokoloak. Aparatuak erabiltzeko eskuliburuak.

Langile edota erakunde hartzaileak: Bezeroa. Ospitaleetako unitateak. Medikua.

4. gaitasun unitatea: Klinikako analisi errazak eta normalizatuak egitea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

4.1. Analisiak egiteko laginak protokoloetan ezarri dena betez jasotzea eta identifikatzea.

-Laginak hartzeko ontziak egokiak izanen dira eta horien kopurua ere nahikoa izanen da egin behar den eguneko lanerako.

-Laginen identifikazio datuak egiaztatuko dira, eskatutako helbururako ontziaren egokitasuna frogatuz eta ohiko kodearen bidez identifikatuz.

4.2. Laginak erregistratzea, horretarako protokoloetan ezarri dena betez.

-Eskabideen erregistroa eginen da, eskuz zein bide informatikotik, eta hala identifikazioaren datuak nola eskatu diren zehaztapenak idatziko dira.

-Eskabidea eta bidezko lagina era baterakoan identifikatuko dira horretarako ohikoa den kodearen bidez.

4.3. Lagina analisia egiteko artatzea eta gertutzea, horretarako ezarri diren protokoloak betez.

-Analisiak egiteko beharrezkoak diren erreaktiboak era egokian prestatu, ontziratu, etiketatu eta datatuko dira, protokoloetan ezarritako baldintza eta unitateetan.

-Erreaktiboen artapen eta biltegiratzea lan egiteko protokolo normalizatuetan eta indarrean dauden segurtasun arauetan ezarritakoaren arabera eginen da.

-Lagina era egokian artatuko da, beti ere egin behar den analisi motak eskatzen duenaren arabera.

-Eragiketa fisiko-kimikoak (homogeneizazioa, zentrifugazioa, arazketa, destilazioa eta pisua kalkulatzea), baldin eta analisia egiteko laginak prestatzeko beharrezkoak badira, teknika bakoitzerako ezarri diren protokoloak betez eginen dira eta eskuratuko diren produktuek gutxienez beharrezkoa den kantitatea eta kalitatea izanen dute.

4.4. Materiala prestatzea eta klinikako analisi errazak egitea, horretarako protokolo normalizatuak eta arduraduna den botikariaren aginduak betez.

-Behar diren material eta ekipoak prestatuko dira, eta kantitate, kalitate eta egoera egokian egonen dira eskuragarri behar diren unean, eta arretaz eta zehaztasunez erabiliko dira.

-Erreaktiboak, patroiak eta kalitate kontrolak prestatzeko sekuentzia zehatza izanen da egin behar diren zehaztapen bakoitzeko, eta hori hala fabrikatzaileak nola botikariak ezarritako protokoloei jarraiki eginen da.

-Laginen eskuztaketan higieneari buruzko arauak beteko dira.

-Analisiak egiteko teknika une oro beteko da ondo eta zehatz eta, baldin eta dudarik badago, botikariari galdetuko zaio bere gidalerroei jarraitzearen ondoreetarako.

-Analisian eskuratutako datuak idatzi eginen dira eta botikariari jakinaraziko zaizkio horrek intrepreta eta baliogarritzat jo ditzan.

-Lana egiterakoan norberaren babeserako beharrezko neurri guztiak hartuko dira, zuzenak eta zeharkakoak.

-Lana bukatuta dagoenean material eta erreaktibo ez-galkorrak era egokian biltegiratuko dira, eta prozesatu diren laginak emaitzak baliogarritzat jo arte gordeko dira.

4.5. Erabili den tresneriaren garbiketa, desinfekzio eta esterilizazioa egitea.

-Garbiketa, desinfekzio eta esterilizazio teknika egokia hautatuko da, horretarako material guztien izaera kontuan hartuz (beira, plastikoa, metala).

-Erabilita dagoen eta botatzekoa ez den tresneria garbitu eginen da, hondakinak kentzeko, eta gero sailkatu eginen da, duen izaeraren arabera alegia; halaber, esterilizazio prozesuak burutuko dira eta toki egokian atonduko dira, beti ere laboratorioko arauen arabera.

-Prozesua bukatzerakoan eragiketa guztiak eginen dira lan egiteko baldintzarik egokienetan aldea garbi uzteko eta ekipoak berriz erabiltzeko.

-Botatzeko diren produktu eta material guztiak bidezko edukinontzietan kokatuko dira eta gero ezabatu eginen dira, ohiko protokoloak betez.

b) Lanbide eremua.

Produkziorako bitartekoak: Laboratorioan erabilera arrunta duten materialak. Lupa. Mikroskopioa. Berogailua. Autoklabea. Hozkailua. Izozkailua. Lur-bainua. Zentrifugagailua. Astingailu automatikoa. Destilagailua eta desionizagailua. Autoanalizagailua. Erreaktiboak eta patroiak. Analisiak egiteko laginak.

Tarteko materialak eta produktuak: Lagin gertutuak.

Lortu beharreko produktuak: Emaitza analitikoak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Zentrifugazio, pisu, destilazio, diluzio, arazketa eta homogeneizazio teknikak. GLP. Teknika analitikoak.

Informazioa: Aparatuak erabiltzeko eskuliburuak. Eskabideak egiteko bolanteak. Teknika analitikoen prozedurei buruzko eskuliburuak.

Langile edota erakunde hartzaileak: Bezeroa. Medikua.

1.2. Lanbide gaitasunaren bilakaera.

1.2.1. Faktore teknologiko, antolakuntzazko eta ekonomikoetako aldaketak.

Profesional honen gaitasunaren bilakaeran aurreikusten

ahal diren aldaketak hauek dira:

-Farmazia bulego, banaketa biltegi eta ospitaleetako farmazietan mekanizazio eta kontrol informatikoaren gradua haztea, antolakuntza eta adminisrazioa hobetzearen ondoreetarako.

-Bezeroen osasuneko hezkuntza eta aurrearretazko helburuetan eskuhartze handiagoa izatea, horrela bizitzeko ohitura eta era osasungarritsuagoak bultzatuz, eta baita norberaren eta inguruaren higienea ere, automedikazioa ezabatuz.

-Lanpostuen arteko malgutasun handiagoa eta horietariko bakoitzaren balioa anitzagoa izatea, horrela profesionalek lan esparruko postuetan euren artean elkartukatzeko aukerak egon daitezen.

1.2.2. Lanbide jardueretako aldaketak.

Osasuneko hezkuntza sendotzeak, eta hori epidemiologiaren ikuspegitik egiteak, profesionalek informazioko eta osasunaren sustapeneko lana egin beharra ekarriko du, eta lan hori farmazia bulegoetan egin beharko dute.

Kudeaketa hobetzeko pakete informatikoak erabili beharko dira.

Parafarmaziako produktuak eta horien aplikazioak ezagutu beharra, horiek eskatzen direnean informazio zuzena ematearen ondoreetarako.

1.2.3. Prestakuntzako aldaketak.

Profesional honen prestakuntza zuzena izan dadin:

-Informatikako ezagutza handiagoak eskatuko dira, hau da, lan egiteko aldeen kudeaketan aplikatuko diren pakete informatikoen erabilera egokia bideratuko dutenak.

-Osasunaren hezkuntzako ezagutza handiagoak beharko dira aurrearretazko informazio lana egitearen ondoreetarako.

-Farmaziari buruzko Legeriaren eguneratza iraunkorra beharko da, nahitaezkoa delako farmazia bulegoetan farmaziako produktuak emateko.

1.3. Kokapena produkzio prozesuan.

1.3.1. Lanbide eta lan ingurunea.

Teknikari honek bere lanbide jarduera osasunaren arloan egin dezake, batez ere farmazia eta parafarmaziako produktuak ematearen arloan.

Jarduerak egiteko azpiarlo nagusiak hauek dira:

-Zerbitzu Orokorrak eta Osasuneko Produktuak: farmazia bulegoak, ospitaleetako farmaziak eta parafarmazia establezimenduak.

-Beste batzuk: botikak banatzeko biltegiak eta farmaziaren arloko industria.

1.3.2. Ingurune funtzionala eta teknologikoa.

Farmazia Teknikariaren betebeharra farmazia bulegoaren antolakuntza/kudeaketa, zerbitzugintza eta osasunaren hezkuntzako funtzio/azpifuntzioetan datza.

Teknika eta ezagutza teknologikoek ondoko hauek atzematen dituzte:

-Bere eskumeneko aldean bitartekoak administratzea eta antolatzea.

-Saltzeko eta jendeari jaramon egiteko teknikak.

-Indarrean dagoen farmaziari buruzko legeria.

-Farmakologiako oinarrizko ezagutzak.

-Laboratorioko teknika analitiko errazak.

Okupazioak, ereduzko lanpostu garrantzitsuenak:

Eredu moduan, eta bereziki lanerako orientazio bezala, jarraian egiten ahal diren okupazio edo lanpostuen zerrenda emanen da, beti ere izenburuaren profilean zehaztu den lanbide gaitasuna eskuratu ondoren:

-Farmaziako bulegoko teknikaria.

-Botiken biltegiko teknikaria.

-Ospitaleko farmaziako teknikaria.

-Parafarmazia establezimenduetako teknikaria.

2. Curriculuma.

2.1. Heziketa zikloaren helburu orokorrak.

.Farmaziako produktuak emateko eta parafarmaziako produktuak saltzeko aginduak eta informazio teknikoa interpretatzea.

.Botikak ematerakoan irizpide deontologikoak aplikatzea.

.Analisiak egiteko laginak biltzeko eta artatzeko baldintzarik egokienak ezagutzea.

.Errezetak kudeatzeko administrazioko prozesua azaltzea.

.Parametro somatometrikoen eta bizitza konstanteen baloreak eskuratzea eta euskarri dokumental egokian grafikoki adieraztea.

.Farmaziako eta parafarmaziako produktuak zuzen gertutzeko material, tresneria eta ekipo egokia ezagutzea eta hautatzea.

.Bere ardurapean dauden material, tresna eta ekipoen higiene, desinfekzio eta esterilizazio teknikak hautatzea, eta, hala denean, aplikatzea.

.Laboratorioko ekipo eta forma galenikoen prestakuntzan ekipoak gaitasunez eskuztatzea.

.Medikuari laginen prestakuntzan, analisiak egiterakoan eta farmazia eta parafarmaziako produktuak gertutzerakoan laguntzea.

.Osasun egitarauak garatzeko lanetan era aktiboan parte hartzea eta osasun agente moduan jardutea eta, oro har, jendeari osasunezko mezuak ematea.

.Pazienteek egoera berezietan izaten dituzten egoera animikoak ulertzea eta azaltzea eta ahal den neurrian laguntzaren humanizazioa bideratzea.

.Espainian osasun herri sistemak duen egitura deskribatzea eta ulertzea eta eskaintzen dituen laguntza mailak eta motak bereiztea.

.Osasun arloan berariaz erabiltzen diren mezuak ulertzea eta, hala denean, transmititzea, hierarkian maila berean edo goragokoan daudenekin komunikatzearen ondoreetarako.

.Lanbide jarduera araupetu eta baldintzatu duen esparru legal, ekonomikoa eta antolakuntzazkoa ulertzea, lan-harremanen ondorio diren eskubideak eta betebeharrak identifikatuz.

2.2. Lanbide moduluak.

1. lanbide modulua: Farmazia establezimenduen administrazio prozedurak eta izakinak kontrolatzekoak.

Iraupena: 96 ordu.

1. gaitasun unitateari lotua: produktuak, fakturazioa eta informazioa diligentziatzea eta kontrolatzea farmazia establezimenduetan.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

1.1. Farmazia establezimendu eta bulegoetan erabiltzen edo saltzen diren botika eta produktuen eskaera, biltegiratze eta izakinen kontrolerako sistemak.

.Farmazia eta parafarmaziako produktuen biltegiratze eta artapenerako baldintzak azaltzea, produktu motaren arabera.

.Farmazia bulegoetan ematen edo saltzen diren produktu, tresna edo gailuen gutxieneko izakinak kalkulatzeko aldagarriak identifikatzea eta deskribatzea.

.Farmaziako produktuen aurkezpenetan identifikazioa bideratzen duten farmaziako kodeak azaltzea.

.Farmaziako produktuetan ohikoenak diren aldakuntzen adierazpenak deskribatzea eta sortarazten dituzten zioekin erlazionatzea.

.Farmazia establezimendu eta bulegoetan erabiltzen diren ekipoen mantenimendurako oinarrizko baldintzak deskribatzea.

.Indarreko legezko arautegia betez, iraungita dauden farmaziako espezialitateak farmazia laboratorioetara itzultzeko bete behar den prozedura deskribatzea.

.Botiken izakinak eskatu, biltegiratu eta kontrolatu behar diren kasu praktikoan:

-Farmazia bulego baten botikak antolatzeko erabil daitezkeen irizpideak azaltzea.

-Ereduzko eskaera egitea.

-Produktuak jasotzearen albarana betetzea.

-Ezaugarrien arabera, farmaziako produktuak biltegiratzeko eta artatzeko irizpideak azaltzea.

-Farmazia bulego baten izakinen kontrola egiteko prozedurak azaltzea.

1.2. Errezeten kudeaketaren administrazioko prozesua azaltzea, errezeta mota eta indarrean dagoen legezko arautegia kontuan hartuta.

.Errezeta mota bakoitzaren tramitazio beharkizunak azaltzea.

.Indarreko arautegian ezarri denaren arabera, errezeta mota bakoitzari aplikatu behar zaion kobrantza-portzentaia identifikatzea.

.Agindu diren botiken ezaugarriak kontuan hartu eta errezetak emateen kontrol liburuetan egin behar diren idaztoharren arabera sailkatzea.

.Errezeten administrazioko kudeaketaren kasu praktikoan:

-Errezetak betetzerakoan dauden akatsak antzematea.

-Indarreko arautegian ezarri dena bete eta errezetak betetzeko eta diligentziatzeko beharrezko eragiketak egitea.

-Errezeta ordainketa geroratua bermatu duen erakunde aseguratzailearen arabera, prestazioaren onuradun motaren arabera eta preskribatu den botika motaren arabera sailkatzea.

-Ordainketa geroratuko errezetak atontzeko eta igortzeko beharrezkoak diren eragiketak deskribatzea, zenbateko osoa jasotzearen ondoreetarako.

1.3. Farmazia establezimendu eta bulegoetan erabiltzen diren hautespen, sailkapen eta eguneratze irizpideak aztertzea.

.Farmazia establezimendu eta bulegoetan dagoen dokumentazio informatiboa eta teknikoa hautatzeko eta sailkatzeko irizpideak adieraztea.

.Errezeten artapenari buruzko legezko arautegia identifikatzea eta azaltzea, horretarako agindu den botika mota kontuan hartuta.

.Dokumentazioa hautatu, sailkatu eta eguneratu behar den kasu praktikoan:

-Jendearentzako eta profesionalentzako informazioa ematen duten dokumentuak sailkatzea.

-Zaharkituta dagoen idatzizko informazioa ezabatzea.

-Boletinak eguneratzea eta zaharrak artxibatzea.

- Farmazia establezimendu eta bulegoetan dokumentazio informatiboa eta teknikoa sailkatzeko, eguneratzeko eta artxibatzeko irizpideak azaltzea

b) Edukiak.

.Izakinen kontrola:

-Farmazia establezimenduetan farmaziako eta parafarmaziako produktuen biltegiratzean bete behar diren segurtasun eta higieneari buruzko arauak

-Izakinak kontrolatzeko metodoak.

-Oinarrizko informatika:

-Datutegiak dituzten programa aplikatuak.

-Testu prozesadoreak.

-Izakinen kontrol eta kontabilitateari egokituta dauden programak.

.Farmaziako legeria:

-Ondoko gai hauei buruzko indarreko legeria:

-Farmazia bulegoen betebeharrak eta zerbitzuak.

-Farmazia bulegoetan substantzia eta medikuntzako produktu gertutu psikotropikoak fabrikatzea, oinarri aktiboak, eta ematea araupetzea.

-Gai psikotropiko jakin batzuen kontrolerako arau gehigarriak.

-Opiazeoak erabiliz horien menpekotasuna duten pertsonei ematen zaien tratamenduen araupeketa.

-Farmaziako espezialitateen iraungipena eta horiek farmazia laboratorioei itzultzea.

-Farmaziako espezialitateak atontzeko materialean eszipiente jakin batzuk daudela nahitaez adieraztea.

-Medikuntzako errezetari buruzko legeria:

-Definizioa eta eremua, forma eta idatzi behar diren datuak, botiken kopurua eta aleak, balio duen epea. Horiek egitea, editatzea eta banatzea.

-Osasun Nazio Sisteman prestazioa egiteko medikuntza errezeta ofizialen ereduak. Errezeta bereziak. Iraupen luzeko tratamendua.

-Botika ematen duen botikariaren eskubideak eta betebeharrak. Errezetarekin emateko nahitaezkotasuna. Artapen, zaintza eta legezko erabileraren nahitaezkotasuna. Norberaren intimitatea babestea.

-Preskripzioan eta erabileran medikuntzako kontrol berezia duten botikak.

-Botikei buruzko Legea.

-Faamazia deontologia: kontzeptua eta funtsezko oinarriak.

.Farmazia antolamendua:

- Farmazia antolamendua motak:

-Lanbide elkargoak: ereduzko organigrama eta betebeharrak.

-Farmazia bulegoak: ereduzko organigrama eta betebeharrak.

-Ospitale farmaziak: osasun sisteman eta ospitale baten ereduzko organigraman duten kokaera, farmazia unitatearen ereduzko organigrama, betebeharren banaketa.

-Farmazia biltegiak: ereduzko organigrama eta betebeharrak.

-Farmazia laboratorioak: sailak eta ereduzko organigrama, betebeharrak.

-Farmazia bulegoa/unitatearen antolamenduari buruzko funtsezko ezagutzak:

-Biltegiratzeko metodoak: irizpideak.

-Botikak artatzeko metodoak: irizpideak.

-Farmazia bulegoan botikak antolatzeko metodoak: irizpideak.

2. lanbide modulua: Farmazia eta parafarmaziako produktuak ematea eta saltzea.

Iraupena: 320 ordu.

2. gaitasun unitateari lotua: parafarmaziako botikak eta produktuak ematea, bezeroei horien erabilerari buruzko informazioa ematea, parametro anatomofisiologiko errazak zehaztea eta bezeroen artean ohitura osasuntsuak bultzatzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

2.1. Farmazia bulegoetan botikak emateko prozesua aztertzea, medikuen aginduekin botika mota horien ezaugarriekin erlazionatzea.

.Errezeta mota guztiak azaltzea eta baliodunak izan daitezen bete behar dituzten legezko beharkizunekin erlazionatzea.

.Preskripzioan bete ez diren legezko beharkizunen arabera edota, baldin eta arautu gabe ematen diren produktuak badira, erabilera arrazoitua ez dutela izanen uste izatearen arabera farmaziako produktuak ez emateko irizpideak azaltzea.

.Botiken multzo handiak azaltzea, horretarako sailkapen anatomo-terapeutikoa kontuan hartuta eta eragiten duten funtsezko ondorioarekin erlazionatuta.

.Deskribatu noiz den beharrezkoa botikariari edo preskripzioa egin duen medikuari kontsultatzea eta erabiltzaileari noiz esan behar zaion medikuaren kontsultara joateko.

.Botikako produktuen enbalaketako sinboloak identifikatzea eta deskribatzea, horien esangura azalduz eta horiek emateko bete behar diren beharkizunekin erlazionatuz.

.Ezaugarri egokiak dituen botikak emateko kasu praktiko batean:

-Termino argiak eta zehatzak erabiliz, laboratorio fabrikatzaileak eman dituen zehaztapenak kontuan hartu eta botika horien indikazioak eta kontraindikazioak azaltzea.

-Laboratorio fabrikatzaileak eman dituen zehaztapenak kontuan hartu eta botikak hartzeko erak eta horien eskuztaketa eta erabileran hartu behar diren kontuak azaltzea.

-Ontzian azaltzen den sinbologia aztertu eta produktuaren artapenerako baldintzak azaltzea, eta botikak noiz arte balio duen esatea.

2.2. Farmazia bulego baten parafarmaziako produktu, material eta ekipoen salmenta prozesua aztertzea.

.Farmaziako produktu eta parafarmaziako produktuen arteko aldea azaltzea, eta horiek emateko eta saltzeko kontzeptuen zerrenda egitea.

.Parafarmaziako produktu, material eta ekipo nagusiak zeintzuk diren adieraztea eta beren funtzioekin erlazionatzea.

.Botikariari kontsulta egitea edota medikua bisitatzea noiz aholkatu behar den deskribatzea.

.Usteko bezero bati salmenta egitearen simulazioan, ezaugarri egokiak izanen dituen informazioan oinarrituta:

-Bezeroaren tipologia eta erosteko dituen beharrizanak identifikatzea, eta galdera egokiak egitea.

-Antzeman diren eskariak asetzeko balio dezaketen produktuen aukerak, materialak eta ekipoak identifikatzea eta horien artean proposatu den kasu horretarako egokiena dena hautatzea.

-Salmenta proposamena era argian eta zehatzean argudiatzea, produktua erostea eta maila bereko beste batzuk baztertzea aholkatzen duten ezaugarri onak azalduz.

-Simulatu den salmenta horretan antzeman diren beharrizanen arabera, produktua edo artikulua erabiltzeko erak/arauak azaltzea.

-Erosteko erabakia hartzea bideratuko duen jarrera egokia izatea.

-Bezero motaren arabera, horrek jartzen dituen eragozpenak era egokian gainditzea.

-Burutu den jarduketa era kritikoan ebaluatzea.

2.3. Pertsonen ezaugarri fisikoak eta fisiologikoak kontuan hartu eta parametro somatometrikoen balioa zehazteko beharrezkoak diren eragiketa teknikoak azaltzea eta egitea

.Parametro somatometrikoen balore arruntak eta apartekok azaltzea: pisua eta altuera; horien eta adina, sexua, egoera fisiologikoa eta pertsonen taxuketa fisikoaren arteko erlazioa egitea.

.Pertsonaren ezaugarri fisiko eta fisiologikoak eta neurketa egiteko erabiliko diren ekipoak kontuan hartuz, erabili behar diren teknika somatometrikoak azaltzea.

.Somatometrietan erabiltzen diren neurketa tresna/ekipoen eskuztaketa deskribatzea: pisua eta altuera.

.Somatometriak egiten diren kasu praktikoan:

-Erabiliko diren neurketa ekipoak gaitasunez erabiltzea.

-Seinak pisatzea eta neurtzea.

-Euskarri egokian eskuratu diren emaitza somatometrikoak erregistratzea eta denboraren arabera parametroen bilakaerei buruzko grafikoak egitea.

2.4. Bizitza konstanteen balorea eskuratzeko pertsonen ezaugarri fisikoen araberako beharrezko eragiketa teknikoak azaltzea eta egitea.

.Pultsuaren kontzeptua azaltzea eta horren balore arruntetan aldakuntzak eragiten dituzten patologiarik garrantzitsuenekin erlazionatu.

.Arterietako presioaren kontzeptua azaltzea eta horren balore arruntetan aldakuntzak eragiten dituzten patologiarik garrantzitsuenekin erlazionatu.

.Arterietako presioa eta pultsua jakiteko teknikak azaltzea eta pertsonaren ezaugarrien arabera horiek neurtzeko alde anatomiko egokienak identifikatzea.

.Bizitza konstanteak hartu behar diren kasu praktikoan:

-Pultsua hala eskuz nola era automatikoan hartzea.

-Arterietako presioa hala era automatikoan nola eskuz hartzea, esfingomanometro eta fonendoskopioa gaitasunez eskuztatuz.

-Euskarri egokian eskuratu diren datuak erregistratzea eta denboraren arabera bizitza konstanteen parametroen bilakaerei buruzko grafikoak egitea.

b) Edukiak.

.Ematea eta salmenta:

-Ematea eta saltzearen arteko aldea.

-Farmazia eta parafarmaziako produktuak: kontzeptuak eta aldeak.

-Botikak:

-Definizioa.

-Motak: farmaziako espezialitateak, formula magistralak, bulegoko gertutuak edo formulak, botika aurrefabrikatuak.

-Botikak ematerakoan bete behar diren aurreneurriak.

-Ondoko kontzeptu hauek:

-Medikuntzako gaiak.

-Eszipienteak.

-Lehengaia.

-Forma galenikoa edo farmaziako forma.

-Tarteko produktuak.

-Produktu sanitarioak.

-Ospitaleko protokoloak.

-Farmazia biltegietako protokoloak.

.Osasunerako hezkuntza:

-Gizakiaren anatomia, fisiologia y patologiari buruzko funtsezko kontzeptuak.

-Osasuna eta eritasuna.

-Norberaren higienea.

-Elikaduraren arloko higienea.

-Ariketa fisikoa eta mentala.

-Higiene sexuala.

-Infekzioa eta profilaxia.

-Toxikomaniak.

-Lehen sorospidetza.

-Parametro somatometrikoak: kontzeptua eta neurtzeko teknikak.

-Bizitza konstanteak: kontzeptua eta neurtzeko teknikak.

-Automedikazioa.

-Espainiako herri osasun sistema.

.Oinarrizko farmakologia:

-Botiken sailkapen anatomo-terapeutikoa.

-Orokortasunak; jarduteko mekanismoak eta ondorioak.

-Forma galenikoak edo farmaziakoak: hartzeko eta ezabatzeko bideak.

-Dosiak, indikazioak, kontraindikazioak, botiken interakzioak, bigarren mailako ondoreak, ustegabeko edo kontrako erreakzioak. Botiken toxikotasuna.

-Botikak erabiltzeko arauak. Agindu den tratamendua jarraitzearen garrantzia.

-Botiken artapen eta aldakuntzak. Iraungitasuna.

.Farmazian sarritan saltzen diren ekipoak eta materialak:

-Ereduak, motak eta deskripzioa.

-Jardupiderako eta erabiltzeko arauak.

-Ezaugarriak eta prestazioak.

3. Lanbide modulua: Farmazia establezimenduetan farmaziako eta parafarmaziako gertutuak prestatzea.

Iraupena: 224 ordu.

3. gaitasun unitateari lotua: Botikak, prestakin dietetikoak eta kosmetikoak egitea, ezarrita dauden protokoloak betez eta medikuak gainikusita.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

3.1. Farmazia establezimendu eta bulegoetan egiten diren produktuen gertuketa prozesuak aztertzea, sarrerako produktuen ezaugarriak, produktu bukatuak eta horien farmaziako formak prozesuan erabili behar diren material eta ekipoekin erlazionatuz.

.Ekipoen mantenimenduari buruzko oinarrizko neurriak azaltzea.

.Farmaziako formak egiteko ekipo baten funtsezko osagaiak identifikatzea eta deskribatzea, dituzten betebeharrekin erlazionatuz.

.Farmaziako produktu edo formak egiteko ordeztu behar diren ekipoen elementuak identifikatzea.

.Farmazia eta parafarmaziako produktuen gertuketaren kasu praktikoan, ezaugarri egokiak dituena:

-Produktua gertutzeko beharrezkoak diren material, erreaktibo eta ekipoak deskribatzea eta identifikatzea, eta horien erabilerarekin erlazionatzea.

-Erabiliko diren ekipoen eta produktuen asepsia eta kutsadurarik eza frogatzeko teknika orokorrak azaltzea.

.Material eta ekipoen identifikazio eta hautespenaren kasu praktikoan:

-Kasuari aurre egiteko material egokia eta beharrezkoa hautatzea.

-Erabiliko diren material eta ekipoak prestatzea.

-Jarduketa egokia egiteko beharrezko gauzak era ordenatuan eta zuzenean jartzea.

-Materialen asepsia eta kutsadurarik eza, horien izaera kontuan hartuta aplikatzea.

- Materialen asepsia eta kutsadurarik eza baieztea, horretarako prozedura fisiko, kimiko eta biologiko estandarizatuak erabiliz.

3.2. Protokoloen bidez, farmaziako produktuak gertutzerakoan fase guztietan erabili behar diren lehengaien kalitatea aztertzea eta kalitatearen gutxieneko beharkizunak eskuratu behar den emaitzako produktuarekin eta emanen zaion farmaziako formarekin erlazionatzea.

.Protokoloen arabera, lehengaietan ebaluagarriak eta neurgarriak diren ezaugarri organoleptikoak azaltzea.

.Erabiliko diren lehengaien kalitatearen azterketarako kasu praktikoan:

-Lehengaiak edota sarrerako produktuak ezagutzeko beharrezko entseiuak egitea, horretarako laneko protokoloak betez.

-Entseiu fisiko eta kimiko xeheak egitea farmaziako eta parafarmaziako produktuak gertutzeko gehien erabiltzen diren lehengaien edo sarrerako produktuen kalitatea kontrolatzeko.

.Drogak edo landareak bulegoan mikroskopioa eta lupa gaitasunez erabiliz aztertzea, laneko protokoloetan ezarri diren prozedurak betez.

3.3. Laneko protokoloetan ezarri diren prozedurak betez, farmazia establezimendu eta bulegoetan farmaziako eta parafarmaziako produktuak gertutzeko eragiketak aztertzea eta egitea, eta eragiketok higiene eta segurtasun baldintza egokietan egitea.

.Farmaziako produktuen gertuketa, dosifikazio, ontziraketa eta etiketatuan ohikoenak diren laneko protokoloak era arrazoituan interpretatzea, egin behar diren eragiketa horiek sarrerako protokoloekin eta emaitzako produktuaren ezaugarriekin erlazionatuz.

.Dispertsio mota guztien gertuketan ohikoenak diren teknika fisiko/kimikoak azaltzea.

.Dispertsioen biltegiratze eta artapen baldintzak azaltzea, artapena txarra denean horietan gertatzen diren fenomenoak arrazoituz.

.Ezaugarri egokiak izanen dituen farmaziako produktu batzuen gertuketaren kasu praktikoan:

-Farmaziako produktua gertutzeko beharrezkoak diren eragiketa fisiko-kimikoak deskribatzea.

-Eragiketa horien oinarri fisiko-kimikoa azaltzea.

-Emaitzako produktuari eskuratu nahi den farmaziako forma hori emateko egin behar diren eragiketa galenikoak deskribatzea.

.Laboratorioan produktuak eskuztatzeko erabiltzen diren ontzi motak azaltzea eta produktu bukatuak eskuratzeko egin behar diren eragiketa fisiko, kimiko eta galenikoekin erlazionatzea.

.Forma galenikoen ontzi eta enbalaketa motak azaltzea eta edukiaren osaketarekin eta produktua hartzeko bidearekin erlazionatzea.

.Labur bilduta, farmazia bulegoetan farmazia eta parafarmaziako produktuak gertutzeari buruzko indarreko legezko arautegia azaltzea.

.Prozesuan erabili diren neurketa unitate guztiak bihurtzeko eta horien baliokidetasuna ezartzeko metodoak azaltzea.

.Farmaziako produktuak gertutzeko beharrezkoak diren segurtasun eta higiene baldintzak deskribatzea eta eskuztatu behar diren lehengai edota sarrerako produktu motekin, egin behar diren eragiketa fisiko-kimikoekin, eskuratuko den produktu motarekin eta emanen zaion farmaziako formarekin erlazionatzea.

.Farmaziako produktuak gertutzeko kasu praktikoan:

-Prozesurako beharrezkoa den laboratorioko materiala hautatzea.

-Gertuketarako beharrezkoak diren eragiketa fisiko-kimikoak egitea: masa eta bolumenaren neurketak, fragmentazioa, bereizketa (zernitua, zentrifugazioa, dekantazioa, destilazioa, arazketa), homogeneizazioa, diluzioak eta kontzentrazioak, eta produktua osatzeko diren eskuzko beste eragiketa mekaniko batzuk.

-Beharrezko ekipoak gaitasunez eskuztatzea farmaziako forma guztiak eskuratzeko.

-Produktu bukatuak indarrean dagoen legezko arautegia betez ontziratzea eta etiketatzea.

b) Edukiak.

.Farmaziako laboratorioko hastapenak:

- Farmaziako laboratorioan ohikoak diren materialak: motak, eskuztaketa eta aplikazioak.

-Materiala garbitzeko eta kutsadura kentzeko teknikak eta prozedurak. Erabiltzen diren produktu eta ekipoak.

-Oinarrizko kontzeptuak eta eragiketa fisikokimikoak:

-Unitateak eta neurtzeko metodoak.

-Material bolumetrikoak eta balantzak erabiltzea.

-Disgregazio eta bereizketa mekanikoak: molturazioa, zernitua, filtrazioa, dekantazioa.

-Difusio bidezko bereizketak: destilazioa, ebaporazioa, ateratzea, irespena, adsorzioa.

-Kontzentrazioa: kontzeptua eta adierazpena.

.Farmazia galenikoaren hastapenak:

-Farmaziako formaren kontzeptua. Motak: ahotik hartzen diren formak, forma parenteralak, erabilera topikoko formak, ipurditik hartzen diren formak.

-Botikak hartzeko bideak.

-Farmaziako formak egiteko material eta ekipoak: moldeak, eskuzko enkapsulagailuak eta automatikoak, konprimituak gertutzeko ekipoak.

-Farmaziako formak sartzeko ontziak: motak, erabilera eta sinbologia.

-Ontziraketa eta etiketatua.

-Printzipio aktiboaren kontzeptua.

-Eszipientearen kontzeptua: farmazia galenikoan ohikoenak diren eszipienteak.

-Farmazia produktuen artapena eta aldakuntzak. Zioak.

-Ekipo eta instalazioen eragiketa edota kontrolerako prozedurak eta teknikak:

-Eragiketa eta kontrolerako parametroak.

-Segurtasun eragingailuak.

.Segurtasuna eta higienea:

-Atontzeko gidak.

-Gertuketa prozesuaren segurtasunari buruzko oinarrizko arautegia.

-Higieneari buruzko oinarrizko arauak.

-Ordena eta antolamenduari buruzko arauak.

-Fabrikazio gida.

-Produktuaren gida.

4. lanbide modulua: Medikuak gainikusita, klinikako oinarrizko analisiak egitea.

Iraupena: 192 ordu.

4. gaitasun unitateari lotua: klinikako analisi errazak eta normalizatuak egitea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

4.1. Frogak jasotzeko protokoloak era zuzenean interpretatzea eta aplikatzea, beti ere froga mota eta egin behar diren zehaztapenen arabera.

.Frogak jasotzeko ontzi motak deskribatzea, beti ere froga mota eta egin behar diren zehaztapenen arabera.

.Frogak jasotzeko pazientearen baldintza organiko egokienak eta horiek hartzeko era azaltzea, ohikoenak diren zehaztapen analitikoekin erlazionatuz.

.Eginen diren froga horien kopurua eta motaren arabera, froga horren kantitatea kalkulatzea.

.Eskaera mota guztiak identifikatzea, erabilerari identifikazio kodeak lotuz.

.Frogak kontrolatu eta jasotzeko kasu praktikoan:

-Ontzien egokitasuna eta eskatu diren zehaztapenak egiteko frogen kantitatea aintzatestea.

-Froga/eskaeraren identifikazio zuzena eta baterakoa egitea, ohiko kodeak erabiliz.

4.2. Frogen gertuketa eta artapenerako prozesuak azaltzea eta aplikatzea berehala edo aurrerago aztertzeko.

.Frogak artatzeko eta prestatzeko metodoak azaltzea, froga motarekin eta egin nahi diren zehaztapenekin erlazionatuz.

.Froga mota guztiak gertutzeko eta artatzeko prozesuetan erabiltzen diren material, ekipo eta erreaktiboak identifikatzea eta deskribatzea, egiten dituzten funtzioekin erlazionatuz.

.Frogak gertutzeko kasu praktikoetan:

-Gernu frogak prestatzea.

-Diuresia neurtzea.

-Sueroak bereiztea.

-Plasma bereiztea.

-Baldintza egokietan artatzea.

4.3. Klinikako zehaztapen analitikoak egiteko protokoloetan deskribatu diren eragiketa teknikoak interpretatzea eta egitea.

.Laboratorioan egin behar diren analisien prozeduretan erabiltzen den lengoaia eta terminologia identifikatzea eta interpretatzea.

.Klinikako analisien protokoloetan deskribatu diren eragiketak azaltzea eta erabili behar diren erreaktibo eta teknikekin erlazionatzea.

.Laboratorioan egon dauden beira, kautxu eta plastikozko materialak identifikatzea eta prozesuan duten erabilgarritasunarekin erlazionatzea.

.Zehaztapenetan erabiltzen diren gailuen jardupidea eta eskuztaketa deskribatzea.

.Froga eta erreaktiboen eskuztaketan higiene eta norberaren babeserako neurriak azaltzea.

.Eskuratu diren baloreak ohikoak diren unitateetan bihurtzeko egin behar diren eragiketa matematikoak azaltzea.

.Ezaugarri egokiak dituzten klinikako analisi errazak egiteko kasu praktikoan:

-Zehaztapena egiteko protokolo teknikoa eskematizatzea.

-Pipeta automatikoak, termostato eta zentrifugadun bainuak gaitasunez eskuztatzea.

-Zehaztapenetan erabili diren erreaktiboak prestatzea eta etiketatzea.

- Erradiazio elektromagnetikoa antzemateko ekipoak prestatzea.

-Irakurtzeko unitateak emaitzako unitate bihurtzea.

-Bibliografiaren laguntzarekin eskuratu diren emaitzak baloratzea.

-Frogak etiketatzea eta artatzea.

4.4. Erabili diren ekipo, material eta tresnen garbiketa, desinfekzio eta esterilizazio teknikak aplikatzea

.Desinfekzio, antisepsia eta esterilizazioaren artean bereiztea.

.Laboratorioko materialaren garbiketa, desinfekzio eta esterilizazio teknikak azaltzea materialaren izaeraren arabera erabili behar den teknika kontuan hartuta.

.Hondakinak ezabatzeko protokoloak ezabatu behar diren produktuen arabera azaltzea.

.Materialak, ekipoak eta erreaktiboak hurrengoan erabiltzeko moduko baldintzarik egokienetan ordenatzea.

.Esterilizazio metodoak azaltzea, oinarritzen diren funtsa zientifikoak deskribatuz eta horietariko bakoitzean erabiltzen diren ekipoak eta materialak identifikatuz.

.Laboratorioko materialen garbiketaren kasu praktikoan, garbiketa, desinfekzio eta esterilizazio teknikak aplikatzea, kasu bakoitzeko erabilerak arrazoituz ondoko hauetan:

-Materiala eta tresneria garbitzea eta lehortzea.

-Materiala eta tresneria desinfektatzea.

-Materiala eta tresneria esterilizatzea.

-Hondakinak eta botatzeko materiala ezabatzea.

-Erabili diren gailuak eta saila garbitzea.

-Laboratorioa ordenatzea.

b) Edukiak.

.Desinfekzio eta esterilizazio kontzeptuak eta teknikak:

-Produktu desinfektagarriak eta antiseptikoak.

-Esterilizazio metodoak.

-Esterilitate baldintzak frogatzeko metodoak.

.Fisika eta kimikako oinarrizko kontzeptuak:

-Dentsitatea.

-Beroa eta tenperatura.

-Materiaren agregazio egoerak:

-Kontzentrazioak.

-Disoluzioak.

-Diluzioak.

-Teknika bolumetrikoak.

.Laboratorioko amaliasiak egiteko materiala:

-Material bolumetrikoa.

-Laboratorioko oinarrizko ekipoak eta tresnak: eskuztaketa eta aplikazioak.

-Klinikako analisien laboratorioan gehien erabiltzen diren erreaktiboak.

.Segurtasuna eta higienea:

-Laboratorioko segurtasunari buruzko oinarrizko arautegia.

-Laboratorioko higieneari buruzko oinarrizko arauak.

-Hondakinak era kontrolatuan ezabatzeko teknikak.

-Materialak era kontrolatuan ezabatzeko teknikak.

-Laboratorioan ordena eta mantenimendua izateko arauak.

.Entseiu koalitatiboak eta koantitatiboak:

-Aztertu behar diren frogak prestatzeko teknikak.

-Klinikako analisien oinarrizko metodoen funtsak:

-Organoleptikoak.

-Fisikoak.

-Kimikoak.

-Entzimatikoak.

-Inmunologikoak.

-Mikrobiologikoak.

-Emaitzak adieraztea.

5. lanbide modulua: Osasunaren sustapena eta pertsonei laguntza psikologikoa ematea.

Iraupena: 65 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

5.1. Baldintza berezietan dauden pazienteen jokaera-disfuntzioak eragin ditzaketen inguruabar psikologikoak aztertzea.

.Antsietatea zer den azaltzea, horren zio etiologikoak adieraztea eta ospitale baten egiten den egonaldian horiek eragin ditzaketen faktoreak zehaztea.

.Umearen garapen ebolutiboa eta afektiboa zehazten duten etapak deskribatzea.

.Gaixoaren rola zein den deskribatzea eta sentsazio hori areagotzen duten erreakzio anomaloak adieraztea.

.Koalifikazio maila horretako sanitateko profesionalen rola azaltzea.

.Pazienteen antsietate gradua ekiditeko edo murrizteko funtsezko mekanismoak deskribatzea.

.Pertsonalitatea eratzeko eta garatzeko egon dauden teoria psikologikoak azaltzea.

.Komunikazio kontzeptuaren esangura azaltzea eta eratzen duten elementuak deskribatzea.

.Pazientea-sanitarioa erlazioan dauden faseak eta erlazio hori eragozten duten faktoreak deskribatzea.

.Hilzorian dauden pazienteek edota gaixotasun kronikoak edo iraupen luzeko eritasunak dituzten pazienteek erabil ditzaketen laguntza mekanismoak azaltzea.

5.2. Arrisku taldeetako edota ezaugarri bereziak dituzten pazienteen baldintza psikologikoak aztertzea.

.Zaharren ezaugarri amankomunak eta paziente geriatrikoekin harremanak izateko erak.

.Ume eta nerabeen ezaugarri psikologiko bereziak azaltzea, horiekin harremanak izateko era egokiak zehaztuz.

.Baldintza bereziak dituzten gaixoekin harremanak edukitzeko kasu praktikoan, ezaugarriak egokiak direla:

-VIH edota prozesu neoformatiboak dituen paziente batekin bere egoera animikoa hobetzeko zaindu behar diren aldagarri psikologikoak adieraztea.

-Ezaugarri fisiopatologiko bereziak edo patologia berezia duten pazienteekin harremanen egoerei aurre egitea.

-VIH duten pazienteekin dauden arrisku faktoreei eta izan behar den jarrerari buruzko laburpena egitea.

-Hilzorian dagoen gaixo baten eboluzioaren faseak zerrendatzea eta horietariko bakoitzean familiarekin nola erlazionatu.

5.3. Osasuneko hezkuntzako jardueretan erabiltzen diren metodo eta bitarteko materialak azaltzea, egitarau motaren arabera horien aplikazioak deskribatuz.

.Egoera fisiologikoetan osasunaren sustapenerako egitarauen funtsezko ezaugarriak azaltzea.

.Gaixotasun zehatzen aurreneurrietarako egitarauen funtsezko ezaugarriak deskribatzea.

.Osasuna sustatzeko egitarau guztiek izan behar dituzten helburuen zerrenda egitea.

.Patologia zehatzak dituzten pazienteen talde eratuen erkidegoen zerrenda egitea, laguntzarako jarduera horien oinarrizko ezaugarriak deskribatuz.

.Osasuneko informazio jardueretan erabilera arruntekoak diren informazio transmisiorako sistemak ezartzea.

.Ezaugarri egokiak dituen osasuneko informazioaren kasu praktikoan:

-Eginen diren jarduerak identifikatzea.

-Laguntzarako materialak helburuko erkidegoaren arabera hautatzea.

-Ikaskideen aurrean balizko kasu honetan deskribatu den osasuneko informazioa transmititzeko estrategiak simulatzea eta antzeztea.

b) Edukiak

.Psikologia Orokorra eta Ebolutiboaren oinarriak.

-Nortasunaren garapenari buruzko teoria.

-Etapa ebolutiboak eta horren erreferentziako parametroak.

-Norbanakoen ezaugarri pertsonalak, orokorrean.

-Nortasunaren babeserako mekanismoak.

.Pazientearekiko erlazioa.

-Osasuneko erakundea:

-Lan taldea.

-Taldearen dinamika baldintzatzen duten elementuak.

-Osasuneko langileen lanbide rola.

-Pazientearen rola.

.Komunikazioa/humanizazioa

-Pazientea/sanitarioa komunikazioaren elementuak.

-Hezkuntzako helburuak dituen komunikazioaren metodoak eta erak.

-Entzuteko artearen arauak: aktiboa eta pasiboa.

.Egoera berezietan dauden pazienteen egoera psikologikoak.

-Egoera berezietan pertsonen arteko erlazioa bideratzeko burutu behar diren jarrerak.

-Antsietatea eta angustia:

-Kontzeptua eta definizioa.

-Aldeak ezartzea eta hori eragiten duten arrazoiak.

-Ospilalearen esparruan antsietatea areagotzen duten faktoreak.

6. lanbide modulua: Lan prestakuntza eta orientazioa.

Iraupena: 64 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

6.1. Lanaren arloan osasuna ukitu ditzaketen arrisku egoera arruntenak antzeman eta behar diren babes eta prebentzio neurriak ezartzea.

.Lan egoera ereduetan dauden arrisku faktoreak identifikatzea.

.Osasunari egindako kalteak deskribatzea, kalte horiek sortzen dituzten arrisku faktoreen arabera.

.Arrisku egoera zein den, hartarako behar diren babes eta prebentzio neurriak.

6.2. Egoera simulatu batean, istripua gertatu den tokian, berehalako oinarrizko osasun neurriak aplikatzea.

.Kaltetu batzuk edo kaltetu asko baldin badaude, esku hartzeko lehentasunak identifikatzea, lesioetatik heldu den bizitzarako arrisku handienaren irizpidea erabiliz.

.Dauden lesioen arabera aplikatu behar diren neurrien sekuentzia ezagutzea.

.Osasun teknikak burutzea (BBS, inmobilizazioa, lekualdaketa), ezarritako protokoloak aplikatuz.

6.3. Lan ingurunean sartzeko modu eta prozedurak bereiztea: norberaren kontura nahiz besteren kontura.

.Produkzio sektore horretan dauden lan-kontratazio desberdinak ezagutzea, hain zuzen ere indarra duen legeriak bideratzen dituenak.

.Enplegu bat lortzeko jarraitu behar den prozesua eta bete behar diren agiriak deskribatzea, teknikari honen lanbide profilari egokitzen zaion lan eskaintzatik abiatuta.

.Norbere konturako langilea izateko behar diren agiriak ezagutu eta zuzen betetzea, indarrean dagoen legeriaren arabera.

6.4. Lan merkatuan orientatzea, norbere gaitasun eta interesak ezagutuz eta lanbidearen ibilbide egokiena aurkituz.

.Lanbiderako norberak dituen gaitasun, jarrera eta ezagutzak ezagutu eta ebaluatzea.

.Norbanakoen interes eta motibazioak zehaztea, alde batera utziz sexuagatiko bereizkeriak edo bestelakoak, halakorik balego.

.Beren intereseko prestakuntza eskaintza eta lan-eskaerak ezagutzea.

6.5. Lanaren marko legala interpretatzea, eta lan harremanetatik heldu diren eskubide eta betebeharrak bereiztea.

.Lan arloko zuzenbideko informazioaren oinarrizko iturriak erabiltzea (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Europako Batasuneko gidalerroak, Taldeko Lan Hitzarmena), berari dagozkion eskubide eta betebeharrak bereiziz.

."Hartzekoen kitapen" batean parte hartzen duten kontzeptu desberdinak interpretatzea.

.Ereduzko talde-negoziazioaren kasuan:

-Negoziazio prozesua deskribatzea.

-Negoziazioaren helburu diren aldagaiak ezagutzea (lansariak, segurtasun eta higienea, ekoizkortasuna, teknologia kontuak).

-Negoziazioaren emaitza izan daitezkeen balizko ondorio eta neurriak deskribatzea.

.Gizarte Segurantzari dagozkion prestazio eta betebeharrak ezagutzea.

b) Edukiak.

.Lan osasuna:

-Lan baldintzak eta segurtasuna. Lan osasuna eta bizi kalitatea.

-Arrisku faktoreak: fisikoak, kimikoak, biologikoak, antolamenduzkoak; prebentzio eta babes neurriak.

-Kasu praktikoak.

-Istripu bat izanez gero, jarduteko lehentasun eta sekuentziak.

-Lehen sorospidetzarako teknikak aplikatzea:

-Konortea/konorterik eza.

-Bihotz-biriketako suspertzea.

-Traumatismoak.

-Istripuan kaltetuei sorospidetza ematea eta garraiatzea.

.Lan arloko legeria eta lan-harremanak:

-Lan arloko zuzenbidea: funtsezko arauak.

-Laneko harremanak. Kontratu motak. Kontratua deuseztea eta kontratua bukatzea.

-Gizarte Segurantza eta beste prestazio batzuk.

-Ordezkaritza organoak.

-Taldeko hitzarmena. Talde-negoziazioa.

.Orientazioa eta arlo sozio-laboralean sartzea:

-Lan-merkatua. Egitura. Inguruak dituen perspektibak.

-Lana bilatzeko prozesua. Informazio iturriak; eskaintza-eskariaren eta aukeraketaren mekanismoak.

-Norbere kontura lan egiteko ekimenak. Enpresa. Enpresa motak. Enpresa txikiak eratzeko egin beharreko izapideak.

-Lanbiderako auto-orientazio baliabideak. Norberaren lanbide gaitasuna eta interesak aztertu eta ebaluatzea. Prestakuntza/lanbide ibilbideak egitea. Erabakiak hartzea.

7. lanbide modulua: Lantokiko prestakuntza.

Iraupena: 339 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

7.1. Banaketa zentro, ospileetako farmazia edota farmazia bulegoetan farmaziako produktuen eskaera, biltegiratze, artapen eta banaketa prozedurak aplikatzea, eta eragiketa horiek botikari arduradunak gainukusita egitea.

.Ezarri diren irizpideen arabera eskaera-orriak eta irteera orriak sailkatzea, erregistratzea eta artxibatzea.

.Eskaera bat egitea, telefonoz edo "modemez", dauden beharrak edo izakinak kontuan hartuta.

.Jasotze albaranetan egin den eskaera egiaztatzea.

.Eskaeraren sarrera erregistroa betetzea.

.Farmazia eta parafarmaziako produktuak erraz aurkitzeko eta ondo artatzeko erarik egokienean antolatzea, horretarako produktu horien ezaugarriak, segurtasun eta higiene arauak, indarreko farmaziako legeria eta arduraduna den botikariaren irizpideak oinarritzat hartuta.

.Produktuak eskuztatu edo banatzerakoan edo farmazietan saltzerakoan segurtasun eta higieneari buruzko arautegiaren aplikazioa zaintzea.

.Iraungi diren produktuak antzematea eta bereiztea.

.Produktuen eskaera egiteko aldia sasoiz identifikatzea, antzeman diren betebeharrak eta izakinen mailaren arabera.

7.2. Farmaziako produktuak ematerakoan, parafarmaziako produktuak saltzerakoan edota aztertu behar diren frogak jasotzerakoan erabiltzaileari jaramon egiteko lanak burutzea, eta eragiketa hori botikari arduradunak gainikusita eta prozedura eta teknika egokiak aplikatuz egitea.

.Errezetetan indarreko legerian baliogarriak izateko ezarrita dauden baldintzak betetzen direla frogatzea eta idazkera interpretatzea, agindu den produktua zehatz identifikatuz.

.Ematea araupetu gabe duten botiken eskabideetan, erabiltzaileari galdera egokiak egitea eta eskatu duen produktuaren forma galenikoa eta aurkezpena identifikatzea.

.Farmazia eta parafarmaziako produktuekin azaltzen den informazio teknikoa interpretatzea.

.Farmazia bulegoan produktuak, tresnak eta gailuak azkar eta ondo aurkitzea, erabiltzailea/bezeroa alferrik itxaroten eduki gabe.

.Farmaziako prestazioen onuradunari kobratu behar zaion portzentaia eta geroratuta kobratuko den portzentaia identifikatzea, eta eragiketa hori errezeta mota eta geroratu den zenbatekoa bermatu duen erakunde aseguratzaile motaren arabera egitea.

.Botikak ematerakoan botikari titularraren eskuhartzea eskatzen duten egoerak identifikatzea.

.Bezeroei botika ematea/saltzerakoan atsegin eta zuzen jokatzea, eta produktuak ordenatuta eta garbi eskaintzea.

.Produktu parafarmazeutikoen salmentan: bezeroaren tipologia identifikatzea eta saltzeko teknika egokiak aplikatzea.

.Beharrezkoa bada, bidezko erakusketak egitea eta, fabrikatzaileak eman dituen zehaztapenak kontuan hartuz, produktuaren erabileraren ezaugarriak eta arauak zehatz eta argi azaltzea.

.Farmaziako produktuen gertutzeko eta emateko edo salmentarako produktuak eskuratzeko izan diren atzerakuntzak zenbatestea, zerbitzuaren prestazioan kalitatea hobetuz.

.Kobratzeko ekipoak gaitasunez eskuztatzea.

.Prezioan kodeak eguneratuta mantentzea, ezarri diren irizpideak aplikatuz.

7.3. Egiten duen lanarekin zerikusia duten eta agindu zaizkion jarduera guztiak betetzea, erantzukizunez eta lanbide deontologiaz, superazio eta begirune jarrerak adieraziz.

.Une oro botikari titularrak ezarri dituen prozedura, arau eta irizpideekiko begirunea izatea.

.Lanpostura sasoiz heltzea eta, era egokian bidezkotuta dauden arrazoiak izan ezean, lan lekua ezarri dena baino lehenago ez uztea.

.Jaso dituen aginduak azkar eta ondo interpretatzea eta betetzea eta agindu zaion lanaren ardura izatea; hori guztia une bakoitzean pertsona egokiarekin harremanetan jarriz eginen du.

.Norbanakoaren itxura garbia eta zaindua izan dadila, eta gainerakoen artean jarrera positiboak sustatzea.

.Bere jarduera eta gainerako langileenak koordinatzea prozedurak eta lanak banatzea bideratzeko; edozein aldaketa, nahitaezko beharrizan edo ustegabeko inguruabarrak jakinaraztea.

.Farmazia bulegoko botikak eta dokumentazioa zaintzeko legezko arauak betetzea eta inguruabar edo ezinbestekoetan lasai jokatzea, botikari arduradunak ezarri dituen segurtasun irizpideak eta neurriak aplikatuz.

b) Edukiak.

.Lan lekuko informazioa:

-Lan lekuaren antolakuntza: organigramak.

-Erantzukizunaren lineak. Inguruabar, beharrizan edo jarduerak egiterakoan gerta daitezkeen gauza guztiei buruzko informazioa.

-Prozesuaren informazio teknikoa. Prozeduren eskuliburua. Kalitate arauak.

-Enpresaren eta lan taldearen organigramaren barruan jarrera ona izatea.

.Farmazia establezimenduetan farmazia eta parafarmaziako produktuen eskaerak egiteko, biltegiratzeko eta banatzeko sistemen aplikazioa:

-Eskaera-orrien interpretazioa. Izakiak eskatzeko sistemak.

-Farmazia eta parafarmaziako produktuen sarreren eta irteeren kontrola.

-Biltegiko fitxak betetzea, ezarri diren izakinak neurtzeko irizpideak aplikatuz.

-Jasotze albaranetan egin den eskaera ondo jaso dela egiaztatzea.

-Farmazia eta parafarmaziako produktuen jasotze, biltegiratze eta banaketa sistemen aplikazioa, horretarako zehaztapen teknikoak eta ezarri diren irizpideak betez.

-Lehentasun, segurtasun, isiltasun, sasoi eta eraginkortasun irizpideen aplikazioa.

-Aplikagarria den legezko arautegiaren identifikazioa.

-Garatu behar diren prozedura eta prozesuetan egokia den terminologia teknikoa erabiltzea.

.Farmazia bulegoetan farmazia eta parafarmaziako produktuak ematea edota saltzea:

-Erabiltzaileekin izan behar den komunikazioan eta informazioaren transmisioan jarrera zuzena izateko ohiko teknikak aplikatzea.

-Aginduen identifikazioa. Aplikagarria den legezko arautegiarekin duen erlazioa.

-Farmazia eta parafarmaziako produktuen ematea/salmenta egitea.

-Errezeta moten araberako kobrantza portzentaiaren aplikazioa.

-Errezetak mota eta erakundearen arabera sailkatzea.

-Titularraren eskuhartzea eskatzen duten egoerak identifikatzea.

-Produktu eta ekipoen erakusketa egitea, horien erabilgarritasuna, ezaugarriak eta erabiltzeko arauak adieraziz.

-Osasun pertsonala eta ongizate baldintzak sustatzen edota bideratzen dituzten pertsonen jarrerak sustatzea.

-Bizitzeko eren aldaketei eta pertsonen eta taldeen osasuna hobetzeko jarrerei buruzko informazioa.

-Familiaren osasunerako arriskutsuak diren ohiko faktoreak identifikatzea. Jarrera eta ohitura aldaketak.

.Segurtasun eta higiene arauen aplikazioa:

-Prozeduretan dauden arriskuen identifikazioa.

-Babesteko bitartekoen kontrola. Aurrearretazko jarrerak.

-Arrisku egoeren zenbatespena. Zuzenketak aurkeztea.

-Segurtasun eta higieneari buruzko arauak betetzen direla frogatzea.

-Hondakinak eta botatzeko materialak ezabatu direla frogatzea. Ingurugiroaren babesa.

2.3. Iraupena, sekuentzia eta ordu banaketa.

1. Farmazia establezimenduen administrazio prozedurak

eta izakinak kontrolatzekoak 96 3 1.a

2. Farmazia eta parafarmaziako produktuak

ematea eta saltzea 320 10 1.a

3. Farmazia establezimenduetan farmaziako eta

parafarmaziako gertutuak prestatzea 224 7 1.a

4. Klinikako oinarrizko analisiak egitea 192 6 1.a

5. Osasunaren sustapena eta pertsonei

laguntza psikologikoa ematea 65 2 1.a

6. Lan prestakuntza eta orientazioa 64 2 1.a

7. Lantokiko prestakuntza 339 Lanaldian 2.a

II. ERANSKINA. FARMAZIAKO HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUETAN IRAKASLANEAN ARITUKO DIREN IRAKASLEEN ESPEZIALITATEAK

II. ERANSKINA

1. Farmazia establezimenduen administrazio prozedurak eta izakinak kontrolatzekoak.

. Klinikako diagnosi-prozesuak eta produktu ortoprotesikoak.

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

2. Farmazia eta parafarmaziako produktuak ematea eta saltzea.

. Diagnosi klinikoko eta ortoprotesiako prozedurak.

. L.H.ko irakasle teknikoa

3. Farmazia establezimenduetan farmaziako eta parafarmaziako gertutuak prestatzea

. Diagnosi klinikoko eta ortoprotesiako prozedurak

. Laborategiak

. L.H.ko irakasle teknikoa

. L.H.ko irakasle teknikoa

4. Klinikako oinarrizko analisiak egitea.

. Diagnosi klinikoko eta ortoprotesiako prozedurak

. Laborategiak

. L.H.ko irakasle teknikoa

. L.H.ko irakasle teknikoa

5. Osasunaren sustapena eta pertsonei laguntza psikologikoa ematea.

. Klinikako diagnosi-prozesuak eta produktu ortoprotesikoak

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

6. Lan prestakuntza eta orientazioa.

. Lan prestakuntza eta orientazioa

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

III. ERANSKINA. IKASKETA HAUETARAKO GUTXIENEZ BEHAR DIREN LEKU ETA INSTALAZIOAK

III. ERANSKINA

Apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuaren 19. artikuluaren arabera, Farmaziako Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloa irakatsi ahal izateko, gutxienez ere, ondoko taulan ageri diren irakaslekuak behar dira.

Irakaslekuen azalera ikasleen kopuruaren arabera murriztu ahal izango da, 2. eta 3. zutabeetako balioak erreferentziatzat harturik.

Analisi laboratorioa 90m2 60m2 %40

Balio anitzeko gela 60m2 40m2 %60

."Erabilera graduak" portzentaian adierazten du eremu hori ustez zenbat ordu egonen den ikasle talde batek okupaturik gutxieneko irakaskuntzak emateko, irakaskuntza horien iraupen osotarakoaren aldean.

."Erabilera graduak" uzten duen neurrian, zilegi da beste ikasle talde batzuek okupatzea prestakuntza eremuak, heziketa ziklo bera edo beste bat edo beste hezkuntza etaparen bat egiten ari direnek.

.Beti ere zilegi izanen da prestakuntza eremuekin lotura duten ikasketa jarduerak (erabilera mailak adierazten duen okupazioarekin) eite bereko beste jarduera batzuetarako ere erabiltzen diren azaleretan egitea.

.Ez da interpretatu behar zehaztu diren prestakuntza eremu diferenteek nahitaez zerrakuraz bereizirik egon behar dutenik.

Iragarkiaren kodea: a9806347

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web