(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

116/2002 FORU DEKRETUA, EKAINAREN 3KOA, KULTURA ZUZENDARITZA NAGUSIA-VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEAREN ZERBITZU BATZUETAN PREZIO PUBLIKOAK EZARTZEN DITUENA.

BON N.º 80 - 03/07/2002



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeko 18. artikuluan xedaturikoarekin bat, Nafarroako Gobernuak ezarri behar ditu prezio publikoak izan ditzaketen zerbitzuak.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko ekainaren hiruko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.

Baimena ematen zaio Hezkuntza eta Kultura Departamentuari Kultura Zuzendaritza Nagusia- Vianako Printzea Erakundearen zerbitzu batzuetan prezio publikoak ezartzeko. Hona hemen zerbitzu horiek:

- Fotokopiak.

- Argazkien kopiak zuri-beltzean.

- Erakusketerako katalogoak.

- Argitalpenak.

- Orriak inprimagailu, fax, posta elektroniko edo disketearen bidez kopiatzea.

- Maileguan uzten diren kopia eta jatorrizkoak igortzeko gastuak.

- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren museoetan sartzea.

- Museoetako dendetan saltzea.

Azken Xedapena

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hiruan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Laguna Peña.-Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0206633

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web