(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

501/1999 FORU DEKRETUA, URRIAREN 4KOA, MAIATZAREN 14KO 811/1999 ERREGE DEKRETUAREN BIDEZ NAFARROAKO FORU KOMUNITATEARI ESKUALDATURIKO ZERBITZU ETA EGINKIZUNAK INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUARI ESLEITZEN DIZKIONA

BON N.º 129 - 15/10/1999



Atariko

Maiatzaren 14ko 811/1999 Errege Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren zerbitzu eta eginkizunak, Enplegu Institutu Nazionalak (INEM) lan, enplegu eta prestakuntzari dagokionez kudeatzearen arlokoak.

Zerbitzu eta eginkizun horien edukia kontuan hartuta, bidezkoa da horiek Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari esleitzea, Nafarroako Enplegu Zerbitzua izeneko erakunde autonomoari, hain zuzen ere.

Horrenbestez, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urriaren lauan egin bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Lehenengo artikulua

Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari esleitzea Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatu zitzaizkion zerbitzu eta eginkizunak, Enplegu Institutu Nazionalak (INEM) lan, enplegu eta prestakuntzari dagokionez kudeatzearen arlokoak.

Bigarren artikulua

Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuaren, zehazkiago, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren esku uzten dira eskualdaturiko zerbitzuetako giza baliabideak eta baliabide materialak.

Azken Xedapena

Foru Dekretu honek 1999ko urriaren 1ean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urriaren lauan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A9910000

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web