(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

6/1997 FORU LEGEA, apirilaren 28koa, Nafarroako Gobernuari baimena ematen diona industri lurzorua sustatzeko asmoz eratzen den sozietateari industrialdeetako lurrak emateko eta sozietate horri zenbait zerga onura ematen dizkiona Nota de Vigencia.

BON N.º 56 - 09/05/1997



ZIOEN ADIERAZPENA

Nafarroako egitura ekonomikoan industri sektoreak duen garrantzia kontuan harturik, oso beharrezkoa da sektore hori sustatu eta finkatzeko behar diren azpiegiturak sortzea, Foru Komunitatearen garapen iraunkor eta lurralde guztietan orekatua lortzeko helburu orokorraren barruan. Horretarako, garrantzizkoa da enpresak ezartzeko industri lurzoru eskuragarria, behar bezala banatu eta hornitua izatea.

Behar horri erantzun nahian, Nafarroako Gobernuak Foru Komunitatearen kapital publikoa izanen duen sozietate bat eratzeko beharra ikusi du, izan ere, aterabide horrek, lurzoru industrialaren arloan Nafarroan sustatu gogo den politika garatu eta gauzatzeko baliabide bizkor eta eraginkorra izateaz gain, politika horren finantzazioan interesaturiko finantza entitateek ekarritako baliabide pribatuak sartzeko bide emanen baitu, baina beti ere sozietatearen kapitalaren gehiena Foru Komunitatearen ekarpena izanen da.

Kontuan harturik, eratu gogo den sozietate horretan Nafarroako Gobernuak izanen duen partehartze zuzena lursailen ekarpenetan oinarrituko dela, hau da, Gobernuak berak sustaturiko industrialdeetan kokaturik egon eta haren titulartasuna duen lur urbanizatu zein urbanizatugabeak ekarriz, eta horien balioak Nafarroako Ondareari buruzko Foru Legearen 11.2 artikuluan aipatzen den muga (200 milioi pezeta) dezente gainditu dezakeela, manu horretan adierazitakoari jarraikiz, ondasun horiek sozietatearen esku utzi ahal izateko, beharrezkoa da Nafarroako Parlamentuaren baimena izatea.

Gainera, Sozietatearen helburuak ikusirik, bidezkoa da hari zenbait zerga onura eskaintzea, bai Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan, bai Sozietateen gaineko Zergan.

Artikulu bakarra.-Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio industri lurzorua sustatzeko asmoz kapital publikoarekin eratuko den sozietatearen kapitalaren barruan sartzeko, berak sustaturiko industrialdeetan kokaturik egonda, Gobernuaren titulartasuna duten lursail urbanizatuak zein urbanizatugabeak, den-denak edo bakar batzuk.

Ekarpen horren balorazioa egiteko, kasuan-kasuan aplikagarri den merkataritzako legerian ezarritakoari jarraikiko zaio.

XEDAPEN GEHIGARRIA. “NASUINSA” Nafarroako Industria Lurzorua, S.A. Sozietate Publikoaren onura fiskalak Nota de Vigencia.

“NASUINSA” Nafarroako Industria Lurzorua, S.A. sozietate publikoak onura fiskal hauek izanen ditu:

a) Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan:

–Kapitala eratzeko eta handitzeko eragiketek izaten duten zergaren kuota 100eko 99 murriztea.

–Bere helburu sozialaren barnean, jesapenak jaulkitzeko eta maileguak jasotzeko egiten dituen eragiketen gaineko eta bere alde emandako berme mot guztien zergaren gaineko kuotak 100eko 99 murriztea.

–Ondoko eragiketek dituzten zergen kuotak 100eko 95 murriztea: eskurapenak, obra berriaren aitorpena eta ondasun higiezinen zatiketa horizontala, industrialdeak eta bizitegi eremuak eta beste erabilera batzuetarako eremuak sustatzeko, barne direla ekipamenduetarako eta merkataritzarako erabilerak, bai eta, ondoren merkaturatzeko, aldez aurretik egiten diren banantzeak, eransketak, zatiketak edo elkartzeak ere.

b) Sozietateen gaineko zergan: hark sustatutako industrialdeetako, bizitegi eremuetako eta beste erabilera batzuk dituzten eremuetako (ekipamenduetako eta merkataritzako erabilerak barne) ondasun higiezinak eta instalazioak besterentzen eta errentatzen diren kasuetan, hortik eratorritako errentei dagokien kuota osoaren 100eko 99ko hobaria izanen da, betiere lortutako zenbatekoa sustapen publikoko industria- edo bizitegi-lurzoruan berrinbertitzen bada bost urteko epean, besterentzearen egunetik zenbatuta edo errentatzearen ondoriozko errentak lortzen diren egunetik.

AZKEN XEDAPENA

Foru Lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut; Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko apirilaren hogeita zortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: A9703889

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web