(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

87/2005 FORU DEKRETUA, EKAINAREN 13KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO KIROL MEREZIMENDUAREN URREZKO DOMINA CLUB ATLÉTICO OSASUNARI EMATEN DIONA.

BON N.º 76 - 27/06/2005



Atariko

Abenduaren 21eko 363/1998 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko kirolaren goresmen sariak sortu ziren.

Apirilaren 5eko 42/2001 Foru Aginduak kirolaren goresmen sari horiek nola eman arautzen du. Horien artean Nafarroako Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina dago, eranskineko 1. puntuan arautua.

Aintzat hartuz Club Atlético Osasunaren merezimenduak, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bosteko ekainaren hamahiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1.º

Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina Club Atlético Osasunari ematea, 85 urte honetan izaniko merezimenduen adierazgarri.

2.º

Foru dekretu hau Club Atlético Osasunari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko ekainaren 13an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: F0514422

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web