(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

717/2003 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 29KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOKO ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOETAKO ESTATUTUPEKO LANGILEAK ETA LAN KONTRATUDUN FINKOAK NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO LANGILEEN ESTATUTUAN SARTZEKO PROZEDURA ARAUTZEN DUENA, NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO LANGILEENDAKO NEURRIEI BURUZKO OTSAILAREN 14KO 4/2003 FORU LEGEKO 8. ARTIKULUAN XEDATU BEZALA.

BON N.º 19 - 13/02/2004



  AZKEN XEDAPENAK


  E R A N S K I N A


Atariko

Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileak ordezkatzen dituzten sindikatuekin izenpeturiko itunak betetzeko, ekainaren 27ko 5/1990, ekainaren 23ko 9/1992, abenduaren 30eko 15/1993 eta uztailaren 2ko 11/1996 foru legeak onetsi ziren. Horiek, besteak beste, bide eman diote Nafarroako Gobernuari bere zerbitzuko langile mota batzuk funtzionario bihurtzeko epe batzuk irekitzeko eta haiek garatu eta betearazteko behar diren xedapenak emateko.

Legezko aukera horien arabera, uztailaren 31ko 178/1990, apirilaren 26ko 134/1993, apirilaren 25eko 89/1994 eta irailaren 16ko 324/1996 foru dekretuak onetsi ziren, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan sartzeko prozedurak arautzen dituztenak.

Bestaldetik, uztailaren 2ko 11/1996 Foru Legeko bigarren xedapen gehiarriak esku ematen dio Nafarroako Gobernuari Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitzen diren lan kontratudun finkoei funtzionario bihurtzeko aukera errazteko, funtzionari bihurtzeko aurreko lege eta erregelamenduetan ezarririko betebeharrak betetzen badituzte. Legezko gaitasun horren arabera azaroaren 9ko 324/1998 Foru Dekretua onetsi zen, transferituriko langileak Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan sartzeko prozesua arautzen duena.

Administrazioak eta CCOO, UGT eta CEMSATSE sindikatuek (honek bakarrik lan kontratudunei dagokienez) 2002ko apirilaren 15ean 2002 eta 2003rako Nafarroako Administrazio Publikoetako langileen lan baldintzei buruz izenpeturiko itunean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako estatutupeko langileak eta lan kontratudun finkoak funtzionario bihurtzeko beste epe bat irekitzeko konpromisoa hartu zen, funtzionario bihurtzeko aurreko prozesuetan izaniko baldintza beretan.

2002ko apirilaren 15eko erabakia betez, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileendako neurriei buruzko otsailaren 14ko 4/2003 Foru Legeko 8. artikuluak baimena ematen dio Nafarroako Gobernuari horretarako beste epe bat ireki dezan, ekainaren 27ko 5/1990 Foru Legeko lehen xedapen gehigarrian, ekainaren 23ko 9/1992 Foru Legeko hirugarren xedapen gehigarrian eta abenduaren 30eko 15/1993 Foru Legeko 4. artikuluan ezarririko baldintzetan, baita haiek garatu eta betearazteko behar diren xedapenak emateko ere. Xedatzen ere du ukituriko langileek bi hilabeteko epea izanen dutela aukera horretaz baliatzeko, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

8. artikulua betez, bidezko da foru dekretu hau onestea, otsailaren 14ko 4/2003 Foru Legeko 8. artikuluan aipatzen diren langileak Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan sartzeko prozedura arautzen duena.

Halaber, foru dekretu honek, irailaren 16ko 324/1996 eta azaroaren 9ko 324/1998 foru dekretuetan xedatu bezalatsu, aukera aipatzen du hauek denak estatutuan sartzeko: langile finko jarraitugabeak eta lanaldi ez osokoak, behin betikoz lanaldi osoko lanpostu bat eskuratzen badute, Osasun Sistema Nazionaletik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura lekualdatzen diren langileak, kupoko eta eskualdeko sendagile hierarkizatuak eta Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera transferitzen diren langileak.

Nafarroako Kontseiluak 2003ko abenduaren 1ean emandako txostenak dioenez, foru dekretuaren edukia legeei lotzen zaie.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko abenduaren hogeita bederatzian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako estatutupeko langileek eta lan kontratudun finkoek, jardunean, zerbitzu berezietan eta eszedentzia berezian badaude, erabakitzen ahalko dute, behin bakarrik, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan sartzea, foru dekretu honetan ezarririko prozedurarekin bat.

Langile finko jarraitugabeak eta lanaldi ez osokoak bazterturik geldituko dira.

Langileak oraingo maila edo taldea aldatu gabe bihurtuko dira Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario publiko, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategineko 12. artikuluan ezarririko irizpideekin batera. Testua abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen. A eta B taldeetako langileek, sartu ahal izateko, behar diren tituluak eduki beharko dituzte.

2. artikulua.

Aurreko artikuluan aipatzen den aukeraz bi hilabeteko epean baliatu beharko dute, foru dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Horretarako, interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute Nafarroako Gobernuko erregistro orokorrean, foru dekretu honetako eranskinean ageri den ereduaren araberakoa. A eta B taldeetako langileek kasuan kasuko lanpostuan aritzeko behar duten tituluaren kopia egiaztatu edo konpultsatua erantsi beharko diote eskabideari.

3. artikulua.

Aukeraz baliaturik, Nafarroako Gobernuak, erabaki baten bidez, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan sartuko ditu funtzionario gisa, bertan eta aplikatzekoak diren gainerako lege eta erregelamenduetan aipatzen diren baldintzen arabera.

4. artikulua.

Behar den titulua ez edukitzeagatik funtzionario ezin bihurtu diren estatutupeko langileek eta lan kontratudun finkoek titulu hori eskuratzean eskatzen ahalko dute bihurtzea. Aukerarako eskubidea erabili ahal izateko, bi hilabeteko epea izanen dute, titulua eskuratu eta biharamunetik hasita.

Aukera eta epe bera izanen dute aldi baterako ezgaitasuna duten langileek, hura bukatu eta lanean hasten badira.

5. artikulua.

Langile finko jarraitugabeak eta behin betikoz lanaldi osoan lanpostu bat eskuratzen duten langileak ere sartzen ahalko dira Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan, lanpostu hori eskuratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

6. artikulua.

Osasun Sistema Nazionaletik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura eskualdatzen diren langileek aukera izanen dute Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan sartzeko, erakunde autonomo horretako lanpostuaz jabetu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

7. artikulua.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera transferitzen diren langileek aukera izanen dute Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan sartzeko, egiazki transferitu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

8. artikulua.

Foru dekretu honetan ezarririko edozein prozeduraren arabera Estatutuan sartzen diren langileek eutsiko diote lehen zeukaten gizarte segurtasun eta babeseko araubideari eta lan berari atxikiko zaizkio.

9. artikulua.

Kupoko eta eskualdeko estatutupeko langileek, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan sartzea erabakitzen badute, ondorio guztietarako, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eta aplikatzekoak diren gainerako lege eta erregelamenduen bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko langileendako ezarririko araubide juridikoa eta lansariak izanen dituzte, osasun zerbitzuen funtzionamendu osatua lortzeko antolamenduan behar diren aldaketak aldaketa, halakorik bada.

10. artikulua.

Lan arloko jurisdikzioak, haiek sartu ondoren, emaniko ebazpen judizialak, lansariei buruz hark indarra hartu baino lehen aurkezturiko erreklamazioei badagozkie, bete eginen dira, foru dekretu honetan eta araubide juridiko berriari aplikatzen ahal zaizkien arauetan ezarririko orotariko betebeharrekin bateragarriak badira.

Ebazpen judizialak maila edo talde aldaketa badakar eta interesatuak maila edo talde hori lortzeko behar den titulua ez badauka, langilea behin-behinekoz sartuko da estatutuan eta horri uko egin eta aurreko araubide juridikoari eusten ahalko dio.

11. artikulua.

Funtzionario bihurtzen ez diren estatutupeko langileak eta lan kontratudun finkoak lehen zeukaten lanpostu berari atxikiko zaizkio eta "iraungitzekotzat" joko dena.

Xedapen Indargabetzailea

Indarrik gabe gelditu dira foru dekretu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren xedapen guztiak eta, zehazki, ondoko hauek:

_324/1996 Foru Dekretua, irailaren 16koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan sartzeko prozedura arautzen duena, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileendako neurriei buruzko uztailaren 2ko 11/1996 Foru Legeko lehen xedapen gehigarrian xedatu bezala.

_324/1998 Foru Dekretua, azaroaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan sartzeko prozedura arautzen duena, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileendako neurriei buruzko uztailaren 2ko 11/1996 Foru Legeko bigarren xedapen gehigarrian xedatu bezala.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak agindu ditzan.

Bigarrena.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita bederatzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

E R A N S K I N A

E R A N S K I N A

Izena:........................; N.A.N.:..................; helbidea (herria, kalea, zenbakia, oina, P.K.):...................., telefonoa:..............

Honako hau azaltzen du:

dela (1)

egoeran dagoela (2)

................. lanpostuan diharduela,....... maila/taldean, atxikipen organikoa duela:

_Departamentua

_Erakunde autonomoa

_Zerbitzua:

_Unitatea, zentroa edo bulegoa

Nafarroako Administrazio Publikoetako langileendako neurrie buruzko otsailaren 14ko 4/2003 Foru Legeko 8. artikuluan eskatzen diren betebeharrak betetzen dituela.

Lanpostuan jarduteko behar den tituluaren kopia konpultsatua aurkezten duela (3).

Horiek horrela,

Eskatzen du:

Eskabidea behar den epean eta moduan aurkezturik, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan sar dezatela funtzionario gisa, bertan eta aplikatzekoak diren gainerako lege eta erregelamenduetan aipatzen diren baldintzen arabera.

Iruñean, 2003ko...........aren............(e)an.

(Izenpea)

(1) Lan kontratudun finkoa edo estatutupeko langilea.

(2) Jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

(3) A eta B maila/taldeetako langileendako bakarrik.

Iragarkiaren kodea: F0301802

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web