(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

638/2003 FORU DEKRETUA, URRIAREN 13KOA, HITZARMEN EKONOMIKOAN AURREIKUSITAKO KOORDINAZIO BATZORDEAN NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAK DITUEN ORDEZKARIAK IZENDATZEN DITUENA.

BON N.º 136 - 24/10/2003



Atariko

Urtarrilaren 13ko 15/2003 Foru Dekretuaren bidez, 1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoaren 67. artikuluan aurreikusitako Koordinazio Batzordean Nafarroako Foru Komunitateak duen ordezkaritzaren osaera ezarri zen.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egituran izandako aldaketen ondorioz, beharrezko da batzorde horretarako ordezkariak izendatzea.

Hori horrela, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko urriaren hamahiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra

1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoaren 67. artikuluan ezarritako Koordinazio Batzordean, honako kide hauek izanen dira Foru Komunitatearen ordezkari:

- Ekonomia eta Ogasun kontseilari jauna.

- Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea.

- Ekonomi eta Aurrekontu Politikaren zuzendari nagusia.

- Arauen Garapen eta Fiskalitaterako Zerbitzuko zuzendaria.

- Ekonomia eta Ogasun Departamentuko idazkari teknikoa.

- Ekonomia Zerbitzuko zuzendaria.

Xedapen Indargabetzailea

Indarrik gabe gelditzen da urtarrilaren 13ko 15/2003 Foru Dekretuak, Hitzarmen Ekonomikoan aurreikusitako Koordinazio Batzordean Nafarroako Foru Komunitateak zituen ordezkariak aldatu zituena.

Azken Xedapena

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren hamahiruan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: C3330188

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web