(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

300/2000 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 11KOA, ZIENTZIA POLITIKOETAN ETA SOZIOLOGIAN LIZENTZIATU ETA DOKTOREEN NAFARROAKO ELKARGO OFIZIALA ERATZEN DUENA, BESTE KIDEGO BATETIK BEREIZI BAITA.

BON N.º 115 - 22/09/2000



Atariko

Nafarroako Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legeak 8.3. artikuluan xedatzen du Nafarroaz gaindiko elkargo batetik bereizi ondoren gure lurralderako lanbide elkargo bat sortzea foru dekretu baten bidez eginen dela.

Zientzia Politikoetan eta Soziologian Lizentziatu eta Doktoreen Nafarroako Elkargo Ofiziala sortzea eskatu delarik, eta apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legeak ezarritako baldintzak betetzen direla ikusita, bidezko da elkargo hori sortzeko Foru Dekretua onestea. Nafarroako Elkargoa beste batetik bereizi ondoren sortuko da.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi milako irailaren hamaikan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra

Zientzia Politikoetan eta Soziologian Lizentziatu eta Doktoreen Nafarroako Kidego Ofiziala sortzea, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremurako. Kidegoak Foru Dekretu honen indarra hartze-egunetik aurrera izanen du izaera juridikoa eta jarduteko ahalmena, berriz, bere gobernu organoak eratzen dituenetik aurrera.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra

Foru Dekretu honek indarra hartu eta hurrengo hiru hilabeteko epean, Zientzia Politikoetan eta Soziologian Lizentziatu eta Doktoreen Nafarroako Elkargo Ofizialak Elkargoaren Estatutuak prestatu beharko ditu eta erakundearen gobernu organoetako karguak beteko dituzten pertsonak hautatu.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web