(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

214/1997 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 1EKOA, OSASUN ZENTRO, ZERBITZU ETA ESTABLEZIMENDUAK SORTU, ERABERRITU EDO LEKUZ ALDATU ETA HORIEN FUNTZIONAMENDURAKO BAIMENAK ARAUTZEN DITUENA.

BON N.º 118 - 01/10/1997



  ANEXO I / I. ERASKINA


Atariko

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 23. artikuluak xedatzen du Foru Komunitateko osasun administrazioak aldez aurretiko baimen administratiboa eskatuko duela Nafarroako osasun zentro, zerbitzu eta establezimendu guziak, edozein izanda haien maila, kategoria edo titularra, sortu eta funtzionatzeko, eta haien hasierako egitura eta araubidea eraberritzeko.

Foru Komunitatean ematen diren osasun zerbitzuen kalitate egokia bermatzearren, martxoaren 8ko 47/1990 Foru Dekretua onetsi zen, osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduen kontrol eta baimenaren prozesua arautuz.

Aipatu Foru Dekretua aplikatzearen ondorioz sortutako esperientziak gaurko arauketan zenbait aldaketa egitea gomendatzen du. Arautegi honen aplikazioaren arloan aurretik agertzen ez ziren zentro eta establezimenduak sartu dira, haien artean, helburua osasun gaiak banatzea eta saltzea dutenak. Era berean, zenbait prozedura hobetu eta erraztu da, baimenerako prozesu administratiboak argitzeko asmoz.

Azpimarratu behar da Foru Dekretu honetan sartzen diren osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduei dagokien jarduerak gizartean duen garrantzi handia, eta era berean Osasun Administrazioak haien jarduerari jarraipena eta aldez aurretiko kontrola egiteko beharra. Horregatik, ematen diren osasun zerbitzuen kalitatea bermatzeko aipatu helburu hori betetzeko asmoz, beharrezkoa da arauketa zuzentzen zaien zentroek berek, nola haren edukinak ukitzen edo ukitzen ahal dituen administrazioek edukin hori ezagutzea eta kontuan hartzea, Dekretua aplikatu ahal izateko

Hori horrela, Osasun kontseilariaren proposamenez eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren lehenean hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua

1. Foru Dekretu hau, edozein motatakoa izan eta titulartasun publiko nahiz pribatua duten osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduei aplikatuko zaie, Nafarroako Foru Komunitatearen barnean.

2. Eskumen arrazoiagatik edo arau bereziez araututa egoteagatik, Foru Dekretu honetan ezarritakoa ez dagokie lehenengo Azken Xedapenak aipatzen dituen zentroei.

2. artikulua

Osasun zentro, zerbitzu eta establezimendutzat honako hauek hartzen dira:

a) Ospitaleak edo ospitalizazioa duten zentroak.

b) Osasun zentroak, laguntza espezializatuko zentroak, adimen osasuneko zentroak, osasun kontsultategiak, hortzetako kontsultategi eta klinikak, eguneko ospitaleak, kirurgia anbulatorioko zentroak, hemodialisi zentroak, gidatzeko edo armak erabiltzeko agiriak eskuratzeko azterketa zentroak, laneko arriskuei aurrea hartzeko zerbitzuak, laneko azterketa zentroak, lanbideko gaisotasunetako eta laneko istripuetako mutuetako laguntza zentroak, drogamenpekoendako osasun laguntza zentroak, famili orientabide eta sexu hezkuntzako zentroak, ernaltze lagundurako zentroak, haurdunaldiaren borondatezko etenaldirako zentroak, espetxeetako osasun zerbitzuak, zentro soziosanitarioak eta egoitza geriatrikoetako osasun zerbitzuak, ikuskizun publikoetarako tokietan dauden osasun laguntzako zerbitzu eta zentroak, psikologia klinikoko zentroak, logopedia zentroak, eta, orokorrean, ospitalizazio gabeko mota guzietako laguntza zentro eta zerbitzuak.

c) Analisi klinikoetarako laborategiak, erradiologia zentroak, eta diagnosi probak egiteko zentroak, erabiltzen dituzten teknikak edonolakoak izanda.

d) Organo eta ehunak erabiltzeari dagozkion jarduerak, odol, jariakin, organo eta ehun bankuak, eta haien instalazio eta ekipo mugikorrak.

e) Bainuetxeetan dauden osasun zentro edo zerbitzuak.

f) Osasun garraioko zerbitzuak eta osasun ekipo mugikorrak.

g) Botikak garatu, prestatu, inportatu, esportatu, banatu, saldu edo emateko zentro, zerbitzu eta establezimenduak.

h) Optikak eta optometria kabineteak, audioprotesi zentroak, ortopediak, hortzetako protesietako laborategiak, eta, orokorrean, osasun gaiak garatu, prestatu, inportatu, esportatu eta banatzeko zentro eta establezimendu guztiak, eta erabiltzailearendako banan- banako moldaketa eskatzen duten osasun gaiak saltzekoak.

i) Eta xedearengatik edo erabiltzen dituzten teknikengatik osasun izaera, hala prebentiboa, diagnostikoa, terapeutikoa nola errehabilitatzailea, duten zentro eta zerbitzu guztiak.

3. artikulua

Zentro,zerbitzu eta establezimendu guztiek betebehar hauek dituzte:

a) Sortu, eraberritu edo lekuz aldatzeko aldez aurretiko baimen administratiboa lortzea.

b) Funtzionamendurako aldez aurretiko baimen administratiboa lortzea.

c) Ixteko aldez aurretiko jakinarazpena egitea.

d) Egoki funtzionatzeko Osasun Departamentuak ezarritako baldintza eta betebehar teknikoak betetzea, bai eta zentro, zerbitzu eta establezimenduaren arabera indarrean dauden arautegi bereziak ere.

e) Haien jarduerak, antolaketa eta funtzionamenduaren ikuskapena, kontrola eta ebaluazioa egiteko laguntza ematea.

f) Erreklamazio orriak edukitzea, I. Eraskinean agertzen den ereduaren arabera. Horri horiek zentroko erabiltzaileen eskura egongo dira.

g) Osasun arloko Administrazioak eskatutako informazioa ematea, norbanakoaren intimitate eskubidearen kaltetan izan gabe.

h) Osasun koordinazio, elkartasun eta integrazio printzipioetatik sortutako eginbeharrak betetzea, batez ere larrialdiak edo osasun publikorako arrisku larriak direnean.

4. artikulua

1. Foru Dekretu honi dagokiolarik honakoak dira baimen administratiboa behar duten osasun zentro, zerbitzu edo establezimenduen eraldaketak:

a) Arduradun teknikoa aldatzea.

b) Zentroaren izaera, xedeak edo jarduerak aldatzea.

c) Ekipo eta instalazioak handitu, eraberritu edo gutxitzea.

2. Erregistroan izena emana duten zentro, zerbitzu eta establezimenduen arduradunek horien titulartasunean eta izendapenean izandako aldaketen berri eman beharko dute, dagozkien agiri kreditatzaileak erantsiz, bai eta langile plantilan izandako eraldaketena ere, eraldaketaren datatik hasi eta gehienez hilabeteko epean, horretarako aldez aurretiko baimenik behar ez dela.

5. artikulua

1. Baimenerako eskabideak Osasun Departamentuan aurkeztuko dira.

2. Sortu, eraberritu edo lekuz aldatzeko aldez aurretiko baimenerako eskabideak agiri hauekin batera aurkeztu beharko dira:

a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak eta, hala egokituz gero, bere gain duen ordezkaritza juridikoarenak. Zentroaren titularra pertsona juridikoa bada, entitatearen estatutuak edo eskritura publikoak erantsi beharko dira.

b) Zentroaren izaera,xedeak eta jarduerak azaltzen dituen memoria, eta, banaketa edo salmentarako establezimenduak direnean, gainera, komertzializatutako gaien tipologiaren deskribapena.

c) Zentroaren proiektu teknikoa, dagokion Lanbide Elkargoak ontzat emana eta honako hauek edukiko dituena: osotasun eta xehetasun planoak, instalazio eta segurtasun arloetan indarrean dagoen arautegia betetzearen frogagiriak eta tresneria eta ekipamendu ondasunen zerrenda. Obrak egin behar ez direnean, proiektu teknikoaren ordez, aski izango da eskalan egindako planoa, gelen neurriak eta banaketa eta instalazioen eta aparailuen kokapena azalduko dituena.

d) Zentroko langile plantila osoaren agiri kreditatzaileak, honakoak agertu beharko direla: titulazioak, ezarritako eginkizunak eta dedikazio orduak. Arduradun teknikoaren kasuan, burutu behar duen jarduerari dagokion titulazioa duela egiaztatzeaz gain, enpresak edo zentroaren titularrak haren izendapenari eta onarpenari buruzko agiriak emango ditu.

e) Behar den tasaren ordainagiria.

3. Funtzionamendurako aldez aurretiko baimenerako eskabideei ez zaie gainerako agiririk erantsi beharko, salbu, Osasun Departamentuaren ustez, zenbait alderditan beharrezkoa denean, sortu, eraberritu edo lekuz aldatzeko baimenerako eskabideekin aurkeztutako dokumentazioa osatzeko.

6. artikulua

1. Itxi nahi denean, titularrak jakinarazpen arrazoitua egin beharko du, bi hilabete lehenago, itxiera prozesua burutzeko egutegia gehituz.

2. Salbuespen modura, legeria aplikagarriaren barrenean, sustatu ahalko da haren funtzionamenduaren jarraipena, osasun publikoaren arrazoiengatik edo gizartearentzat ezinbestekoa denean.

7. artikulua

Zentro, zerbitzu edo establezimendu baten jarduera hasi edo publikoarentzat ireki baino lehen, funtzionamendurako aldez aurretiko baimena lortu beharko da. Honetarako, Osasun Departamentuak, ikuskapen bisita bidez, sortu, eraberritu edo lekuz aldatzeko baimenean ezarritako baldintza eta betebehar guztiak betetzen direla egiaztatuko du.

8. artikulua

1. oru Dekretu honetan agertzen diren baimen administratiboak ematea edo ukatzea Osasun kontseilariari dagokio.

2. Ebazpenak, eskabideak Osasun Departamentuaren Erregistroan sartu eta, gehienez, hiru hilabeteko epean emango dira.

9. artikulua

Baimen administratiboak eman edo ukatzeko honakoak bete beharko dira: Foru Dekretu honetan ezarritako betebeharrak, Dekretua garatuko duten xedapenak eta zentro, zerbitzu edo establezimendu mota bakoitzari ezarri ahal zaizkion gainerako arautegi bereziak, eta Osasun Departamentuak zentroen funtzionamendu onerako ezarri ahalko dituen irizpideak.

10. artikulua

Emandako baimenek jakinarazpenetik hasi eta sei hilabetetako epean beren balioa galduko dute, denboraldi horretan zentroaren eraiketa edo moldaketa, edo baimena eman zaion jardueraren funtzionamendua hasi ez bada.

11. artikulua

Emandako funtzionamendurako baimen administratiboak, ofizioz, Osasun Departamentuaren Osasun Zentro, Zerbitzu eta Establezimenduen Erregistroan sartuko dira.

12. artikulua

Funtzionamendurako baimen administratiboa eta Osasun Zentro, Zerbitzu eta Establezimenduen Erregistroan izen ematea bost urtetik eman beharko dira ontzat.

13. artikulua

Osasun kontseilariak, behar den espedientea tramitatu ondoren, emandako baimenak ezeztatu ahalko ditu, eman zirenean zeuden baldintzak funtsean aldatzen badira, horretarako baimena izan gabe.

14. artikulua

Foru Dekretu honetan sartzen diren zentro, zerbitzu eta establezimenduei dagokien jarduerak gizartean duen garrantzi handia kontuan hartuz eta administrazio publikoen arteko laguntza eta lankidetza oinarrien markoan, toki entitateek Foru Komunitateko Administrazioarekin lan egingo dute interesatuei, obra lizentzia eman aurretik, zentro, zerbitzu eta establezimendu horiek sortu, eraberritu edo lekuz aldatzeko baimena aurkez dezaten eskatuz, bai eta funtzionamendurako lizentzia eman aurretik ere funtzionamendurako baimena eskatuz.

15. artikulua

Baimen administratiboa ez izateak edo kasu bakoitzean ezarritako baldintzak ez betetzeak berekin dakar:

a) Osasun Zentro, Zerbitzu eta Establezimenduen Erregistroan ez sartzea edo kanporatzea.

b) Zentroa kreditatu ezin izatea.

c) Nafarroako Gobernutik edozein motatako laguntza, subentzio edo desgrabazio lortu ezin izatea, edo emandakoak galtzea.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin edo Foru Komunitateko Administrazioaren beste edozein organorekin hitzarmenik egin ezin izatea.

e) Zentro, zerbitzu edo establezimenduaren behin- behineko etenaldia, edo haren jarduerak debekatzea, edo ixtea.

f) Indarrean dagoen legeriaren arabera bidezko diren zehapen administratiboak ezartzea.

Xedapen Iragankorra

Foru Dekretu honetan banan-banako moldaketa behar duten osasun gaiak saltzen dituzten zentro eta establezimenduei buruz xedatutakoa, aplikatuko da Foru Dekretua garatzeko Osasun kontseilariak aipatu establezimenduetarako emango dituen Foru Aginduak indarrean sartzen direnetik.

Azken Xedapenak Lehenengoa

Honako hauen baimenak: osasun garraioarenak, botikak garatu, prestatu, inportatu, esportatu, banatu, saldu edo emateko zentro, zerbitzu eta establezimenduenak eta osasun gaiak garatu, prestatu, inportatu eta esportatzeko direnenak, eta arau bereziak izan ditzaketen besteenak, haien arautegietan ezarritakoari jarraikiz arautuko dira, eta bertan agertzen ez diren alderdietan Foru Dekretu hau subsidiarioki aplikatuko da.

Azken Xedapenak Bigarrena

Ahalmena ematen zaio Osasun kontseilariari Foru Dekretu hau betearazi eta garatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko.

Osasun kontseilariaren Foru Aginduen bidez Osasun Zentro, Zerbitzu eta Establezimenduen Erregistroaren funtzionamendua arautuko da, eta mota ezberdinetako zentroek, dagozkien baimen administratiboak lortzeko, izan beharko dituzten baldintza eta betebeharrak finkatu ahalko dira.

Azken Xedapenak Hirugarrena

Martxoaren 8ko 47/1990 Foru Dekretua, osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduak sortu, handitu, eraberritu, lekuz aldatu edo itxi eta horien funtzionamendurako baimenei buruzkoa, indargabetzen da, bai eta maila bera edo txikiagoa duten gainerako arauak, Foru Dekretu honetan xedatutakoaren kontra baldin badaude.

Azken Xedapenak Laugarrena

Foru Dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean berean jarriko da indarrean. Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren lehenean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.

ANEXO I / I. ERASKINA

ANEXO I / I. ERASKINA

HOJA DE RECLAMACION

Instrucciones

1. La presente Hoja de Reclamación es un medio que el Departamento de Salud pone a disposición de los pacientes y usuarios de los centros, Servicios y establecimientos sanitarios, a fin de que puedan formular sus quejas en el mismo lugar donde se produzcan los hechos.

2. El ejemplar de color blanco lo remitirá el reclamante al Servicio de Asistencia Sanitaria del Departamento de Salud del Gobierno de Navarra, calle Amaya, 2A, 31002 Pamplona; retendrá el ejemplar de color amarillo y entregará la copia rosa al director o responsable del centro o, bien en la Unidad de Atención al Paciente en el caso de que tal unidad exista en el centro.

3. Pueden remitirse, además, cuantos documentos se consideren de interés para el mejor enjuiciamiento de los hechos de reclamación.

ERREKLAMAZIO ORRIA

Jarraibideak

1. Erreklamazio Orri hau da baliabide bat Osasun Departamentuak bere zentro, zerbitzu eta establezimenduetako eri eta erabiltzaileen eskura jartzen duena, beren kexak aurkezteko aukera izan dezaten gertaera izan den leku berean.

2. Orri zuria erreklamatzaileak Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuko Osasun Laguntzaren Zerbitzura, Amaia, 2A, 31002 Iruña; helbidera bidali behar du; orri horia gorde egingo du eta kopia arrosa zentroko zuzendariari edo arduradunari emango dio, edo Eriaren Arazoetarako Unitatean utziko du, zentroan unitate hori dagoenean.

3. Era berean, erreklamazioari dagokion gertaera hobe epaitzeko, interesgarritzat jotzen diren agiri guztiak eman ahalko dira.

HOJA DE RECLAMACION / ERREKLAMAZIO ORRIA

Los datos en rojo serán rellenados por el establecimiento / Gorriz dauden datuak establezimenduak bete behar ditu

Nombre del centro o establecimiento / Zentro edo establezimenduaren izena

Calle o Plaza / Kalea edo Plaza Localidad / Herria Provincia / Probintzia Teléfono / Telefonoa

Nombre y apellidos del reclamante / Erreklamatzailearen izen-deiturak D.N.I. / N.A.N.

Nombre y apellidos del paciente / Eriaren izen-deiturak D.N.I. / N.A.N.

Calle o Plaza / Kalea edo Plaza Localidad / Herria Provincia / Probintzia Teléfono / Telefonoa

Motivo de la reclamación / Erreklamazioaren arrazoia

Fecha / Data

Firma / Sinadura

Ejemplar para el Servicio de Asistencia Sanitaria del Gobierno de Navarra / Nafarroako Gobernuaren Osasun Laguntzaren Zerbitzuarentzako alea

HOJA DE RECLAMACION / ERREKLAMAZIO ORRIA

Los datos en rojo serán rellenados por el establecimiento / Gorriz dauden datuak establezimenduak bete behar ditu

Nombre del centro o establecimiento / Zentro edo establezimenduaren izena

Calle o Plaza / Kalea edo Plaza Localidad / Herria Provincia / Probintzia Teléfono / Telefonoa

Nombre y apellidos del reclamante / Erreklamatzailearen izen-deiturak D.N.I. / N.A.N.

Nombre y apellidos del paciente / Eriaren izen-deiturak D.N.I. / N.A.N.

Calle o Plaza / Kalea edo Plaza Localidad / Herria Provincia / Probintzia Teléfono / Telefonoa

Motivo de la reclamación / Erreklamazioaren arrazoia

Fecha / Data

Firma / Sinadura

Ejemplar para el interesado / Interesatuarentzako alea

HOJA DE RECLAMACION / ERREKLAMAZIO ORRIA

Los datos en rojo serán rellenados por el establecimiento / Gorriz dauden datuak establezimenduak bete behar ditu

Nombre del centro o establecimiento / Zentro edo establezimenduaren izena

Calle o Plaza / Kalea edo Plaza Localidad / Herria Provincia / Probintzia Teléfono / Telefonoa

Nombre y apellidos del reclamante / Erreklamatzailearen izen-deiturak D.N.I. / N.A.N.

Nombre y apellidos del paciente / Eriaren izen-deiturak D.N.I. / N.A.N.

Calle o Plaza / Kalea edo Plaza Localidad / Herria Provincia / Probintzia Teléfono / Telefonoa

Motivo de la reclamación / Erreklamazioaren arrazoia

Fecha / Data

Firma / Sinadura

Ejemplar para el Centro / Osasun zentroarentzako alea

Iragarkiaren kodea: A9707912

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web