(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

212/2002 FORU DEKRETUA, URRIAREN 7KOA, ALDAKETAK ONESTEN DITUENA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO UREZTATZE PLANEKO JARDUKETA ZERRENDAN

BON N.º 142 - 25/11/2002



  I. ERANSKINA. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO UREZTATZE PLANA OSATZEN DUTEN OBRA ETA JARDUKETAK


Atariko

Martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Ureztate Planetan sartutako jarduketa eta obrei buruzkoak, 2. artikuluan ezartzen du Nafarroako Gobernuak Foru Dekretuen bidez aldaketa arrazoituak egiten ahal dituela Ureztatze Planeko jarduketa, obra, azalera eta zenbatekoen zerrendan. Aipatzen dituen jarduketa eta obren onura publikoa eta interes orokorra ere deklaratzen du Foru Lege horrek, baita 2. artikuluaren arabera Nafarroako Gobernuak gehitzen dituenena ere.

Bestalde, indarrik gabe gelditu da abenduaren 9ko 18/1994 Foru Legea, Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzkoa, eta Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak hartu du haren lekua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 60/2000 zuzentarau markoko aginduekin bat heldu diren nekazaritzako azpiegituren arloko jarduketak egiteko. Zuzentarau horretan, ur politikaren esparruko jarduketa marko komunitario bat ezartzen da, non, besteak beste, presioko ureztatzea eta modernizazioa bultzatzen baitira; hau da, presioko ureztatze sistema, erabatekoa nahiz partziala, eta ez grabitatearen bidezko ureztatzea. Orobat, tamaina egokiko ureztatze unitateak sortzea, kontrolatzea eta ureztatzaile elkarteak zigortzea, ur kontsumo handiegia eginez gero.

Aipatu 7/1999 Foru Legearen 5. artikuluak adierazten duenez, Foru Lege hori eta Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Plana garatzeko behar diren obra eta jarduketak finantzatzeko, Nafarroako Gobernuak nekazaritzako azpiegiturei eta finantzaketari buruzko foru araudia beteko du, baita finantzaketa baldintzak hobetzen dituzten Estatuko eta Europako xedapen, programa edo planak ere.

Arlo honetan, Ureztatze Plan Nazionala onesten duen apirilaren 5eko 329/2002 Errege Dekretuan dago jasota Estatuaren Plana. Bere helburu orokorren artean daude "ura banatu eta aplikatzeko ureztatze azpiegiturak modernizatzea, baliabideen erabilera arrazionalizatzeko". Horretarako, "lur ureztatuak sendotu eta hobetzea" izeneko jarduketa programa dakar, beste bat, "sortzen ari diren ureztalurrak", Mendabiako Interes Nazionaleko eremua eta Nafarroako Ubidearena hartzen dituena eta, azkenik, "ureztatze sozialak" izenekoa, biztanleria finkatu, nekazaritzako enplegua sortu eta lagundu eta lurraldea orekatzeko xedea dutenak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan eremu jakin batzuetan jarduketak eginez. Horiek Nafarroako Ureztatze Planaren jarduketei buruzko eranskinean sartu behar dira.

Aipatu 7/1999 Foru Legean eta nekazaritzako azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legean jasotako irizpideak eta, azkenik, Ureztatze Plan Nazionalak ura aurrezteari, haren produktibitatea handitzeari eta behar duen kudeaketari buruz egiten dituen eskakizunak aplikatuz gero, argi dago, ureztalurrak jartzerakoan, lehentasuna eman behar zaiela presioko ureztatze sistemak ezartzen diren eremuei. Aldiz, ureztalurrak sortzean, grabitazio bidezko ureztatze sistema ezarri gogo bada, eremu horiek ez dute lehentasunik izanen.

Arrazoi berengatik, tradizioko ureztalurrak modernizatzen diren kasuan, lehentasuna eman behar zaie azalera osoan edo haren parte garrantzitsu batean, bederen, presioko ureztatze sistemak jartzen dituzten jarduketei. Aldiz, modernizatzeko, grabitazio bidezko ureztatze sistema ezarri gogo den eremuetan, ez da lehentasun hori izanen.

Azkenik, aldaketak jaso behar dira: lehenik eta behin, 7/1999 Foru Legea argitaratu zenetik bukatutako nekazaritzako azpiegituretan egindakoak; bigarrenik, laguntza sozial nahikorik ez zutelako edo zailtasun teknikoak eta ekonomikoak zirela eta, nekazaritzako azpiegituretan orduan egin gogo ziren jarduketen bajak; hirugarrenik, gehitu diren jarduketa berriak, dauden datuak eta ezarri diren lehentasunak ikusita, aurrera egiteko aukera franko dituztenak; laugarrenik, 2008rako Ureztatze Plan Nazionaleko jarduketa programetan sartu beharrekoak eta, azkenik, eta bosgarren tokian, hainbat eremutan azaleran eta zenbatekoetan egin diren aldaketak, ingurumen, kontzesio, hirigintza eta teknika arloko tramiteen eta egin behar izan den lurzati berrantolamenduaren ondorioz kopuruak igo baitira.

Beraz, 7/1999 Foru Lege horren 2. artikuluan aurreikusitako aldaketak egin behar dira: lehendabizi, obren izenen zerrendan; bigarrenik, zenbatekoetan, bai moneta aldaketagatik bai kostu berariazkoak eguneratzeagatik, non Foru Komunitateko Administrazioari eta onuradun partikularrei dagozkienak sartzen baitira, eta, hirugarrenik, obrak egiteko eman diren epeetan, I. Eranskina egungo errealitatera eta aipatu lehentasunetara egokitzearren.

Horiek horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko urriaren zazpian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu Bakarra

Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planeko jarduketa eta obren zerrenda aldatzen da. Dekretu honi I. Eranskin gisa gehitutako dokumentuan zehaztu dira aldaketak, eta II. Eranskinean haietarako arrazoiak eman.

Azken Xedapena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren zazpian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

I. ERANSKINA. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO UREZTATZE PLANA OSATZEN DUTEN OBRA ETA JARDUKETAK

I. ERANSKINA

I. LUR UREZTATUAK MODERNIZATU ETA HOBETZEA

I.1. Herrilurrak, erabat presioz ureztatuko direnak

Fitero (Hospinete) 96 0.70 Ureztate Plan Nazionalean

Caparroso (Sotillo) 20 0.25 sartutako eremuak:

Lodosa (Soto-Gobella) 40 0.40

Montes de Cierzo II (Lodosako ubidea) 1.200 9.87 Sendotu eta hobetzeko

Melida (Nafarroako erretena) 1.000 9.02 programa

Obrak egiteko epea

I.1 GUZTIRA 2.356 20.24 2002-2010

I.2. Lur partikularrak, erabat presioz ureztatuko direnak

Saso Pedriz (Lodosako ubidea) 750 5.60 Ureztatze Plan Nazionalean

Ablitas (Lodosako ubidea) 1.685 15.63 sartutako eremuak:

Sendotu eta hobetzeko

programa

Obrak egiteko epea

I.2 GUZTIRA 2.435 21.23 2003-2007

I.3. Lur partikularrak, partez presioz ureztatuko direnak, edo sistema aldatuko ez dutenak

Villafranca (Aragoi) 1.598 12.78 Ureztatze Plan Nazionalean

Faltzes (Arga) 1.022 8.17 sartutako eremuak:

Azkoien (Arga-Aragoi) 1.671 13.30

Valtierra (Aragoi) 1.353 10.04 Sendotu eta hobetzeko

Cortes (Lodosako ubidea eta Inperiala) 3.200 25.70 programa

Fustiñana (Tausteko ubidea) 951 6.87 Ureztatze Plan Nazionalean

Berbintzana eta Larraga (Arga) 656 4.33 sartutako eremuak:

Carcar (Ega) 715 5.15

Mendabia (Ebro) 637 4.20 Sendotu eta hobetzeko

programa

Obrak egiteko epea

I.3 GUZTIRA 11.803 90.54 2004-2018

Obrak egiteko epea

I. ATALA, GUZTIRA 16.594 132.01 2004-2018

II. SORTZEN ARI DIREN UREZTALURRAK

II.1. Mendabiako interes nazionaleko eremua

Viana II 311 3.18 Ureztatze Plan Nazionalean

sartutako eremua:

gauzatzen ari den

ureztatze programa

Obrak egiteko epea

II.1 GUZTIRA 311 3.18 2002-2003

II.2. Nafarroako ubidearen inguruko ureztalurrak

Nafarroako ubidea: 1. aldia (2005-2008) 5.707 58.34 Ureztatze Plan Nazionalean

sartutako eremua:

gauzatzen ari den ureztatze

programa H-2008

Nafarroako ubidea: 2. aldia (2009-2018) 51.976 531.32 Ureztatze Plan Nazionalean

sartutako eremua:

gauzatzen ari den ureztatze

programa H”2008

Obrak egiteko epea

II.2 GUZTIRA 57.683 589.66 2005-2018

Obrak egiteko epea

II. ATALA, GUZTIRA 57.994 592.84 2002-2018

III. UREZTALUR SOZIAL BERRIAK

III.1.a) Ureztatze Plan Nazionalean sartutako ureztalur sozial berriak

Bargota II 92 0.50

Funes "El Raso eta Las Suertes" 800 7.15 Ureztatze Plan Nazionalean

Urraulbeiti eta Irunberri 235 2.11 sartutako eremuak:

Sesma III 98 0.26

Santakara "El Saso" 220 2.27 Ureztatze sozialen

Andosilla II 750 4.50 programa

Oibar "El Saso" 528 4.82

Obrak egiteko epea

III.1.a GUZTIRA 2.723 21.61 2002-2004

III.1.b) Ureztatze Plan Nazionala berrikusteko ureztalur sozial berriak

San Adrian "El Monte" 695 3.77 Ureztatze Plan Nazionalean

Xabier (Bardeako ubidea) 53 0.49 sartutako eremuak:

Carcar "Hoyanda-Caseta" 482 3.67 jarduketak berrikustea,

Ureztatze Plan Nazionala

onesten duen apirilaren 5eko

329/2002 Dekretuko

7. artikuluaren arabera

Obrak egiteko epea

III-1.b) GUZTIRA 1.230 7.93 2003-2005

Obrak egiteko epea

III. ATALA, GUZTIRA 3.953 29.54 2002-2005

IV. BESTE JARDUKETA BATZUK

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak finantzatutako jarduketak dira, ureztatzeak aldatu eta hobetuko dituzten aldez aurreko azterlan eta proiektuak prestatzeko egiten direnak. Hona zertan:

a) Ureztalur bihur daitezkeen eremuak hautatzea.

b) Egiteko dauden azterlanen inbentarioa eta metodologia zehaztea, ureztalur bihurtzen ahal diren eremuei buruz.

c) Ureztalur bihurtutako eremuen diagnostikoa eta jarraipena etorkizuneko proiektuen metodologia eta kostuak hobetzeko.

d) Ureztatze teknikak eta ingurumenekoak erakustea ureztatzaileei.

e) Ureztalurreko nekazaritzaren eta nekazaritzako elikagaien industriaren arteko lotura oinarrizkoa lortzeko azterlanak, baita nekazaritzako energia industriarekikoa ere.

II. ERANSKINA

JARDUKETA BERARIAZKOETAKO ALDAKETAK EGITEKO ARRAZOIAK

Eranskin honetan, zifrak eurotan eman dira, edozein dela ere beste arrazoiren batengatik haien zenbatekoak izan duen aldaketa.

I. atala _Ureztalurrak modernizatu eta hobetzea.

a) Obra zerrendatik kendu dira Nafarroako Ureztatze Planeko jarduketa hauek, eginda eta bukatuta daudelako.

1.1. Viana I, Caparroso (Bayunga) eta Egaibar. Azalera: 2.020 ha.

1.2. Santakara, Melida eta Azkoien-Martzilla. Azalera: 672 ha.

1.3. Traibuenas (Bayunga), Zarrakaztelu II (La Esperanza), Gares, Arguedas (Aragoi), Murillo el Fruto, Ribaforada (Ubide Inperiala), Abartzuza eta Cabanillas. Azalera: 4.237 ha.

b) Kendu egin da 1.4 atala, sinadurak biltzeko prozesuan edo sustatze aldian zeuden eremuei dagokiena, eta alta eman zaie jarduketa berariazko hauei, aurreko faseak gainditu direlako, bai onarpen sozialaren aldetik bai sinaduren aurkezpenaren aldetik:

Jarduketa berariazkoak.

I.1. atal berria._Herrilur ureztatuak modernizatu eta hobetzea, presioko ureztatzea jarriz erabatean.

Fitero (Hospinete), Caparroso (Sotillo), Lodosa (Soto Gobella), Montes de Cierzo II (Lodosako ubidea), Melida (Nafarroako Ubidea).

Azalera: 2.356 ha.

Aurreikusitako kostua: 20,24 milioi euro.

Egiteko epea: 2002-2010.

I.2. atal berria._Partikularren ureztalurrak modernizatu eta hobetzea, presioko ureztatzea jarriz erabatean.

Saso Pedríz (Lodosako ubidea), Ablitas (Lodosako ubidea).

Azalera osoa: 2.435 ha.

Aurreikusitako kostua: 21,23 milioi euro.

Egiteko epea: 2003-2007.

I.3. atal berria._Partikularren ureztalurrak modernizatu eta hobetzea, presioko ureztatzea jarriz parte batean, edo sistema aldatu gabe.

Villafranca (Aragoi), Faltzes (Arga), Azkoien (Arga-Aragoi), Valtierra (Aragoi), Cortes (Lodosako ubidea eta Inperiala), Fustiñana (Tausteko ubidea), Berbintzana eta Larraga (Arga), Carcar (Ega), Mendabia (Ebro).

Azalera osoa: 11.803 ha.

Aurreikusitako kostua: 90,54 milioi euro.

Egiteko epea: 2004-2018.

II. atala._Prestatzen ari diren ureztalurrak bukatzea.

a) Obra zerrendatik kendu dira Nafarroako Ureztatze Planeko I. Eranskineko jarduketa hauek, eginda eta bukatuta daudelako, plana eguneratzeko.

_2.1. Marín putzua, El Ferialgo eremu ureztagarrian. Azalera: 110 ha.

_2.2. Rubio Alto, Mendabian. Azalera: 843 ha.

b) Viana II-ko eremuak (2.3 zenak) II.1. bezala jarraituko du I. Eranskinean, II. atalean, datu hauek eguneratuta dituela.

II.1._Mendabiako interes nazionaleko eremua.

_Viana II, 311 ha-ko azalera, eta 3,18 milioi euroko inbertsio kostua duena.

Egiteko epea: 2002-2003.

Ureztalurren azalerako datuak aldatu badira, eremu horretako parte batean industrialde bat eginen delako da, eta datak, konpainia elektrikoak 2002 arte ez duelako eskura utzi ponpatze estazioak behar duen energia elektrikoa.

Eguneratu dadin, Nafarroako Ureztatze Planeko III. ataletik II. atal honetara aldatu da Nafarroako Ubideko Eremu Ureztagarrien 3.1 azpiatala, Nafarroako Ubidearen I, II eta III. tarteak egiten ari direlako. Horregatik, Nafarroako Ubideko Eremu Ureztagarrietako obren hasierako urtea aldatu da, aipatu hiru tarteak egiten hasiak direlako eta 2005erako IV. tartea abian izatea aurreikusita dagoelako, I. sektorea (Izarbeibar aldea) ureztatzeko. Bi aldi izanen ditu Nafarroako Ubidearen jarduketak: 2005etik 2008ra, 5.707 ha, H-2008 Ureztatze Plan Nazionalak dioen zifra bera; eta 2009tik 2018ra, gainerako eremu ureztagarria (51.976 ha).

III. atala._Ureztalur berriak sortzea.

3.2. atala. Ureztalur sozial berriak.

Kendu egin da 3.2 azpiatal osoa eta III.1.a) izenekoa sortu eguneratutako I. Eranskin berrian, II. Eranskinean ("2008rako ureztalur sozialen jarduketa programa", apirilaren 5eko 329/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ureztatze Plan Nazionalekoa) datozen obren zerrenda berria gehitzeko, egungo errealitateari dagozkion azalerak agertzen direla, ingurumen, kontzesio, hirigintza, teknika eta lurzatien antolamenduaren arloko tramiteak egin ondoren dakizkigun zifra berriekin.

Bargota II 92

Funes "El Raso eta Las Suertes" 800

Urraulbeiti-Irunberri 235

Sesma III 98

Santakara "El Saso" 220

Bargota II 750

Santakara "El Saso" 528

Aurreikusitako kostua: 21,61 milioi euro.

Egiteko epea: 2002-2004.

Oraingo testuaren eta proposatu denaren artean aldeak badaude, aurreko taulako eremuetara egokitu beharraz gain, ondoren zehaztu diren arrazoiak daudelako da:

A) "El Raso eta Las Suertes" izena hartu du Funesek eta 500 ha izan beharrean 800 ha dira, Argako alubialeko hiru putzuetan ur gehiago dagoelako, eta inbertsioaren gehieneko kostua 435 milikoi pezeta izan beharrean, 7,15 milioi euro.

B) Kendu egin da Irunberri, "Los Sasos del Salazar" izeneko herrilurretako jarduketa egin eta amaitu delako, administrazioari dagokionez.

C) Urraulbeiti-Irunberri: 250 ha izan beharrean 235 ha ditu, kontzesio proiektura moldatzeko, eta inbertsioaren kostua 238 milioi pezeta izan beharrean 2,11 milioi euro.

D) Deierri: kendu egin da atal osoa, 200 ha-ko gehieneko azalera zuena, eta 200 milioi pezetako kostu gehienekoa, jarduerak aurrera egin ez duelako. Ur baliabideak arautzeko egin behar den urtegiak laguntza sozial eskasa izan du.

E) Andosilla: azalera 800 ha-koa izan beharrean, 750 ha-koa izanen da, eta inbertsioaren gehieneko kostua 700 milioi izan beharrean, 4,50 milioi euro; izan ere, hobeki dakigu zer lur ureztatuko den kontzesio proiektua eta lurzatien berrantolamendua egin eta gero.

F) Munta txikiagoko beste eremu batzuk: kendu egin da atal hori eta "Ureztatze Plan Nazionala berrikusteko ureztatze sozial berriak" izeneko III.1.b) azpiatala sortu; izan ere, 2004an berrikusteko aukera egonen da, apirilaren 5eko 329/2002 Errege Dekretuaren 7. artikuluaren arabera. Ondoko eremu hauek sartu dira, presioz ureztatuko direnak:

San Adrian "El Monte" 695 ha.

Xabier (Bardeako ubidea) 53 ha.

Carcar "Hoyanda-Casetas" 482 ha.

Guztira 1.230 ha.

Egiteko epea: 2003-2005.

Aurreikusitako kostua: 7,93 milioi euro.

IV. atala _Beste jarduketa batzuk.

Atal honek Nafarroako Ureztate Planean hasieratik zuen testuarekin jarraituko du. __ __ A0211105 __

Iragarkiaren kodea: 82

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web