(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

82/2006 FORU DEKRETUA, AZAROAREN 20KOA, NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN PREBENTZIO, SU-ITZALTZE ETA SALBAMENDU ZERBITZUETAN, SUHILTZAILEEN SARJENTU ETA OFIZIAL LANPOSTUETAN SARTZEKO ESKATU BEHAR DIREN TITULUAK ZEHAZTEN DITUENA Nota de Vigencia

BON N.º 145 - 04/12/2006



Atariko

Nafarroako babes zibilari eta larrialdien kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen IV. tituluak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publiko guztiek ematen dituzten prebentzio, su-itzaltze eta salbamendu zerbitzu publikoak arautzen ditu, eta bere 54. artikuluan zerbitzu horietan sartu eta igoerak egiteko moduaz mintzatzen da.

54. artikuluaren 3. atalak suhiltzaileen sarjentu lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez beteko direla xedatzen du eta hartan suhiltzaileen kaboek barneko igoera txandan parte hartzen ahalko dute, baldin eta frogatzen badute kabo lanpostuan hiru urteko zerbitzuak egiaz eman dituztela eta erregelamenduz ezarritako titulua, unibertsitatekoa, erdi edo goi mailakoa, badute edo bestela frogatzen badute Nafarroako edozein administrazio publikotan, suhiltzaileen kabo lanpostuan, gutxienez bost urteko zerbitzuak egiaz eman dituztela.

Beste aldetik, artikulu beraren 5. atalak suhiltzaileen ofizial lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez beteko direla aipatzen du eta hartan Nafarroako edozein administrazio publikotako suhiltzaileen ofizialordeek parte hartzen ahalko dutela, baldin eta frogatzen badute ofizialorde lanpostuan bost urteko zerbitzuak egiaz eman dituztela eta erregelamenduz ezarritako titulua, unibertsitateko goi mailakoa, badute. Oposizio-lehiaketa horretan betetzen ez diren lanpostu hutsak Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko A mailako funtzionarioen arteko lekualdatze lehiaketaren bidez beteko dira, betiere beraien lanposturako suhiltzaile-ofizial izateko erregelamenduz ezarritako unibertsitateko goi mailako titulazioa eskatu baldin bazieten. Horren ondotik ateratzen diren lanpostu hutsak txanda irekiko oposizio-lehiaketaren bidez beteko dira.

Adierazitakoaren ondorioz, ikus daiteke foru lege hori arauen bidez garatu behar dela Nafarroako Administrazio Publikoen prebentzio, su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuetan suhiltzaileen sarjentu eta ofizial lanpostuetan sartzeko, txanda mota edozein dela ere, eskatu behar diren unibertsitateko tituluak zehazteko.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren adostasunarekin eta Nafarroako Gobernuak 2006ko azaroaren 20an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Suhiltzaileen sarjentu lanpostuan sartzeko eskatu behar den titulua Nota de Vigencia.

Nafarroako Administrazio Publikoen suhiltzaileen sarjentu lanpostu hutsak betetzeko deialdietan parte hartzeko eskatu behar den titulua ingeniari teknikoa edo arkitekto teknikoa izanen da.

2. artikulua . Suhiltzaileen ofizial lanpostuan sartzeko eskatu behar den titulua.

Nafarroako Administrazio Publikoen suhiltzaileen ofizial lanpostu hutsak betetzeko deialdietan parte hartzeko eskatu behar den titulua ingeniaria edo arkitektoa izanen da.

Azken Xedapenak Lehenbizikoa . Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenak Bigarrena . Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2006ko azaroaren 20an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0618640

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web