(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

148/2003 FORU DEKRETUA, EKAINAREN 23KOA, ABELTZAINTZAKO INSTALAZIOEK NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN INGURUMENAREN ALDETIK BETE BEHARREKO BALDINTZA TEKNIKOAK EZARTZEN DITUENA Nota de Vigencia

BON N.º 97 - 30/07/2003



  I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK


  II. KAPITULUA. INGURUMENEKO BALDINTZAK


  III. KAPITULUA. BALDINTZAK, ESTETIKA ETA ERAIKUNTZA ALDETIK


  IV. KAPITULUA. ADMINISTRAZIOKO TRAMITEAK


  V. KAPITULUA. ARAUHAUSTEAK ETA ZEHAPENAK


  I. ERANSKINA. TXERRITEGIAK EZ DIREN ABELTZAINTZAKO INSTALAZIOEN ETA AUZUNEEN ARTEKO TARTEACNota de Vigencia


  .


  II. ERANSKINA. TXERRITEGIEN ETA AUZUNEEN ARTEKO TARTEANota de Vigencia


  III. ERANSKINA. ABELTZAINTZAKO INSTALAZIOEN (Ž (1)) ETA BESTE ELEMENTU BATZUEN ARTEKO DISTANTZIANota de Vigencia


  IV. ERANSKINA. SIMAUR SOLIDOA PILATZEKO TARTEAK


  V. ERANSKINA. SIMAUR LIKIDOAREN ETA BESTE ELEMENTU BATZUEN ARTEKO TARTEAKNota de Vigencia


  VI. ERANSKINA. A.L.U.KO BALIOKIDETASUN TAULA, SIMAURRAREN ETA NITROGENOAREN PRODUKZIOARI DAGOKIONA


Atariko

Abeltzaintzako instalazioak dira, neurri zuzentzaileak hartzen ez badira, auzuneetan eta ingurumenean, oro har, eragina izaten ahal duten jarduera multzoetako bat.

Bestalde, jarduera ekonomikoaren sektore berariazkoa da Foru Komunitatean, garrantzia duena kualitatiboki zein kuantitatiboki.

Horregatik ona da zehazki eta ordenan ezartzea horrelako jarduerek ingurumenaren aldetik bete behar dituzten baldintza teknikoak, haien eragina naturan ahalik eta txikiena izan dadin.

Uztailaren 24ko 188/1986 Foru Dekretua izan da abeltzaintzaren sektoreak Foru Komunitatean izan duen lehenbiziko araua ingurumenari begira. Denbora franko iragan da eta aldaketa handiak izan dira teknologian zein gizartean eta ekonomian, eta abereen osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea aldarrikatu da, baita martxoaren 3ko 324/2000 Errege Dekretua, txerritegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituena, 261/1996 Errege Dekretua, nekazaritzaren ondoriozko nitratoek sortutako kutsaduratik ura babestekoa, 6/2001 Legea, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzkoa, eta 16/2002 Legea, kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol osatuei buruzkoa. Hortaz, bidezkotzat jo da aipatu araua eguneratzea, hau da, aurrerapen eta aldaketa horiei egokitzea. Funtzionamenduan diren abeltegiak ingurumeneko baldintza teknikoei beharko zaizkie egokitu, finkatutako epeetan.

Aipatu foru dekretuaren 7. artikuluan hamabost urteko epea eman zen herrietako auzuneen barrenean edo haietatik adierazitakoa baino hurbilago ziren abeltegiak kentzeko, jarduera lizentziarik ez bazuten edo hartan erabakitakoa betetzen ez bazuten. Epe hori bi urtez luzatu zen irailaren 24ko 268/2001 Foru Dekretuaren bitartez.

Epe hori amaitzear dagoenean, zailtasun sozioekonomiko larriak daudela erakusten du errealitateak, abeltegi askok zehaztapen horiek ezin dituztela bete, abeltzaintza aspaldikoa den tokietan eta adin handiko titularrak daudenean, batez ere. Erakunde profesionalei eta sindikatuei iritziak azaldu ondoren, badirudi egokia dela abeltegi horiei funtzionatzen uztea, titularra jardueratik gelditu edo erretiroko adinera heldu arte, baldin eta ingurumena ez kutsatzeko baldintza batzuk betetzen badira.

Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluak 2003ko ekainaren 16an aldeko irizpena eman ondoren, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko ekainaren hogeita hiruan egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua . Xedea.

Abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak arautzea da foru dekretu honen xedea.

2. artikulua . DefinizioakNota de Vigencia.

Foru dekretu honen ondorioetarako, definizio hauek erabiliko dira:

–Biztanlegunea: Toki entitatean populazio unitatetzat hartzen direnak, halaxe jotakoak Estatistikaren Erakunde Nazionaleko fitxategietan. Mugatze geografikoaren aldetik, haien ondoko lur eta eraikinak, ekipamenduz hornituak edo erabilera publikoko eremu libreak direnak, sartzen dira, baita hura garatzen duten hiri lurzoruak edo lurzoru urbanizagarriak ere.

–Lehendik dagoen abeltzaintzako instalazioa: Foru dekretu honek indarra hartzen duen egunean funtzionamenduan dagoena edo, egun horretan funtzionatu gabe, jarduera sailkatuaren lizentzia eskuratu eta egun horretatik aitzina, luze jota, hogeita lau hilabetetan funtzionatzen hasten dena.

–Simaurra: Abereen gorozkiak, azpiak, garbiketa ondoko ura eta pentsu hondarrak dira, aldaketa biologikoan daudenak; zein den ekoizpenaren sistema, ur gehiago edo gutxiago edukiko du eta simaur solidoa, erdisolidoa edo likidoa izanen da.

–Simaurraren balorizazioa ongarri gisa: Simaurra alorretan edo oihanean zuzenean aplikatzen duen metodoa, haien emankortasuna hobetu eta mantenugaiez hornitzen dituena.

–Simaurra banatzeko zentroa: Entitate publikoa edo pribatua, sobratzen den simaurra, ekoizleak balorizatu gabea, bildu eta banatzen duena eta, aldi berean, nekazaritza sektorearen eskaria bideratzen duena.

–Nekazaritzako ingurumen faktorea: Urtebetean, leku batean aplikatzen den edozein jatorritako nitrogenoaren eta inguru horretako nekazaritzako azalera erabilgarriaren arteko proportzioari esaten zaio.

2. Gainerako definizioetarako, martxoaren 20ko 31/2019 Foru Dekretuan adierazitakoa hartuko da kontuan. Foru dekretu horren bidez, abeltzaintzako ustiategiek eta horien instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean bete behar dituzten baldintza higieniko-sanitarioak, animalien ongizatekoak eta antolamendu zooteknikokoak ezarri ziren.

II. KAPITULUA. INGURUMENEKO BALDINTZAK

3. artikulua . Auzuneetan diren abeltzaintzako instalazioak.

300 biztanletik beherako auzuneetan dauden abeltzaintzako instalazioetan, jarduera sailkaturako lizentzia badute edo hirugarren xedapen iragankorrean aipatzen den jardueren erregistroan inskribatuta badaude, abelburu gehiago sartzeko baimena ematen ahalko da, baita azienda mota aldatzeko ere, espezie berriak eragin bera edo txikiagoa baldin badu ingurumenean, baina ez instalazioen azalera handitzeko.

4. artikulua . Auzuneetatik kanpo dauden abeltzaintzako instalazioakNota de Vigencia.

Auzuneetatik kanpo dauden abeltzaintzako instalazioek jarduera sailkaturako baimena badute edo Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak abenduaren 31n eman zuen 1731/2003 Foru Aginduaren bitartez sortutako Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta badaude, instalazioak eta produzitzeko ahalmena handitzen ahalko dituzte I., II. eta III. eranskinetan ezartzen denari jarraikiz. Gizentzeko soilik ez diren haragitarako behi aziendak, esnetarako ardi aziendak eta haragitarako ardi aziendak biltzen dituzten abeltegiek, abeltzaintza ekologiko guztiak eta 60 ALU baino zerri eta behi azienda gutxiago duten eta eranskinetan ezarritako lekuetatik aparte dauden instalazioek baimenduta duten edukiera gehitzen ahalko dute, %50 gehienez, eta ezarritako lekuetatik aparte dauden gainerako abeltegiei aurreko artikuluak xedatzen duena aplikatuko zaie, herrigunearen tamaina edozein dela ere.

Handitze lanekin baimena aldatu behar da eta horretarako prozedura Ingurumen eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak eta foru lege hori garatzen duen erregelamenduak ezartzen dutena izanen daNota de Vigencia.

5. artikulua . Kokapena.

1. Hirigintza planeamenduko arau berariazkorik ez dagoenean, foru dekretu honek indarra hartu eta gero bultzatzen diren azienden instalazio berriek gutxieneko tarte bat utzi beharko dute auzuneetatik, I. eta II. eranskinetan adierazitakoari jarraituz, txerria ez beste espezie batzuk izan edo txerri azienda izan.

Barreiatutako etxebizitzetatik, I. eta II. eranskinetan-zein den espeziea-ezarritakoa da abeltzaintzako instalazioek gutxienez utzi beharreko tartea, eta tarte hori laburtu ahalko da etxebizitza horien jabeen baimen idatzia eskuratuz gero.

Adierazitakoez bestelako kasuetan, III. eranskinean ezarritakoak dira gutxienez utzi beharreko tarteak.

Auzuneetatik gutxienez utzi beharreko tarteak aplikatzeko, kontuan hartuko da zenbat biztanle dauden abeltzaintzako instalazioak ukitutako gune bakoitzean, eta ez toki entitateen guztirako biztanleria.

2. Hirigintza edo lurralde planeamenduko tresnen bidez handitu ahalko dira I., II. eta III. eranskinetan gutxienekotzat hartutako tarteak. Haien bidez, I. eranskinean aurreikusitako tarteak murrizten ahal dira, horren egokiera arrazoituz gero lurraren topografia berezia, gehien jotzen duten haizeen orientazioa, koten arteko aldea, instalazioen kokalekuko baldintzak edo antzeko inguruabarrak ikusita; betiere, balio hauek beharko dira bete: % 10eko murrizketa, gehienez, gizentzeko behi aziendarako instalazioetan, nahiz zaldi, ardi edo ahuntz aziendetarakoak izan, 400 A.L.U.ko edukieratik beherakoak; % 30ekoa, 200 A.L.U.tik beherakoa bada eta % 50ekoa, 60 A.L.U.tik beherakoa izanik; % 10eko murrizketa, gehienez, bestelako aziendentzat, txerri aziendarako izan ezik, 200 A.L.U.tik beherakoa bada, % 30ekoa, 100 A.L.U.tik beherakoa denean eta % 50ekoa, 30 A.L.U.tik beherakoa izanik. Gutxieneko tarteak ez dira inoiz 50 metro baino txikiagoak izanen.

Halaber, hirigintza edo lurralde planeamenduko tresnen bidez abeltzaintzako instalaziorik gabeko eremuak ezartzen ahal dira, arrazoien gainean.

3. Abeltzaintzako instalazioak zein udal mugapetan dauden, hango planeamenduan ezarritako gutxieneko tarteak gorde beharko dituzte, baita ondoko udalerrien planeamenduan aurreikusitakoak ere, haien mugapeetan kokatuta dauden elementuekiko.

4. Tartea neurtzeko, abeltzaintzako instalaziotik auzunera edo III. eranskinean aipatutako elementuetara hurbilen dauden puntuak hartuko dira kontuan.

5. Udal mugape bateko faktore agroanbientala 250 KgN/ha baino handiagoa bada, bertan kokatu gogo den abentzaintzako instalazio baten proiektuari baimena emateko, lurrari aplikatzekoaz bestelakoa izan beharko du hondakinak ezabatzeko proposamenak.

6. Aire zabaleko instalazioak, "kanpin sistema" edo "aurrerako, hazteko edo gizentzeko abereak" izenekoak, 4 ALU/ha adinako abelburutarako baino ez dira izanen abeltegi berrietan.

7. Lehendik dauden instalazioen kasuan, eta foru dekretu honetan xedatutakoari egokitzeko behar diren ingurumenaren arloko hobekuntzak hartu ahal izateko, salbuespen gisa, baimena eman liteke hondakinak tratatzeko ekipoak edo biltegiak paratzeko edo bestelako neurriak hartzeko I., II. eta III. eranskinetan aipatzen diren distantziak baino eremu hurbilagoetan, betiere eskura dauden teknika onenak aplikatuko direla egiaztatzen bada.

Horretarako behar diren baimenak Ingurumen eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak eta foru lege hori garatzen duen erregelamenduak ezartzen duten prozeduraren arabera emanen diraNota de Vigencia.

6. artikulua . t5 Ustekabeko aldaketak.

Hirigintza planeamendua aldatu delako edo III. eranskinean aurreikusitako elementuak kokatu direlako, aurreko artikuluan eskatutako tarteak murrizten badira edo instalazioak 3. artikuluan aurreikusitako moduan gelditzen badira, 3. eta 4. artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da, zein den kasua, indarrean den hirigintzako legeriaz aparte.

7. artikulua . Hondakinak ekoiztu eta kudeatzeko baldintza teknikoak.

1.

a) Abeltzaintzako instalazioen lurzorua iragazkaitza izanen da, non ez den azpi beroa erabiltzen, hau da, behar adina material xurgagarri, ez dadin inola ere lixibiaturik isuri edo lur azpira sartu.

b) Debekatua dago sortutako hondakinen lixibiatuak udalaren estoldetan isurtzea. Horrelakorik ez gertatzeko, metatze hobirik ez duten eta azuneetan diren abeltzaintzako instalazioek landare jatorriko substratu xurgagarriak erabili beharko dituzte.

2.

a) Abeltzaintzako instalazioek, zein ustiategi motatakoak diren, simaurtegiak edo biltegi iragazkaitzak izanen dituzte, lau hilabetez sortutako hondakinak metatzeko adinakoak gutxienez, eta simaurra ekoiztu eta kudeatzeko planak eskatzen duen edukiera, betiere.

Foru dekretu hau garatzen denean zehaztuko da simaurtegien eta simaur likidoko hobien tamaina, kokalekuaren inguruabarrak zein diren ikusita.

b) Hondakinei beste erabilera batzuk ematen zaizkiela frogatuz gero, haiek metatzeko gaitasuna, aurreko zenbakian aipatua, 2 hilabetetara murrizten ahal da. Azpi beroko sistemak erabiltzen dituzten lurrari lotutako abeltegien kasuan, azpiarena berarena hartzen ahal da metatzeko gaitasun bezala.

Barreneko hobiak dituzten instalazioen kasuan, hobi horien edukiera metatze sistemaren parte dela hartzen ahal da kontuan.

3. Esnetegietan, siloetan eta antzekoetan sortzen den hondakin ura simaur-hobietara eramanen da, eta haien edukiera handitu beharko da, aurreko atalean adierazitakoaren arabera.

Estabulazio libreko abeltegietan, euri urak estali gabeko patioetan hondakin ura sortuz gero, hura bideratu eta bilduko duen sistema bat beharko da aurreikusi, gero simaurra metatzen duten biltegietara eramateko. Ustiategi berrietan haren edukiera, aurreko atalen arabera kalkulatua, metodo arrazionala erabiliz uren hustubidean sortzen ahal den gehieneko emaritik abiaturik kalkulatzen ahal den bolumenean handituko dira, 25 urteko birgertatzealdian eskualdean intentsitate handieneko euriaren datuak harturik eta gutxienez 10 minutuko denbora tarteko iraupena izanik.

Estali gabeko eremu horrek lurzoru iragazkaitza izanen du, akuifero oso iragazkorrak diren lurretanNota de Vigencia.

4. Betiere, simaurra metatzeko biltegien edukiera % 10 gehiago izanen da, segurtasun gisa, abeltegi berrietan.

Edozein abeltegitan, biltegien guztirako edukieraren azkeneko % 10a bete gabe utzi beharko da hondakinak kudeatu ondoren.

5. Simaur likidoa metatzen duten kanpoko biltegiak egiteko, foru dekretu hau garatzean ezarriko diren baldintza teknikoak beharko dira beteNota de Vigencia.

6.

a) Simaur solidoa metatzen duten biltegiak iragazkaitzak izanen dira eta ez dute likidorik isuriko kanpoan; isuriz gero, simaur likidoko hobi batera beharko dira bideratu. Urtean 1.200 mm-tik gorako plubiometria duten lekuetan, simaurtegia estalita egonen da, euri urik bildu ez dadin. Bestela, simaurtegiaren edukiera kalkulatzeko, euri uraren ekarria hartuko da kontuan, eta, 25 urteko epean, urteko batez besteko euriaren % 33ko bolumena gehituko zaio.

b) Zilegi da simaur solidoa aldi baterako metatzea lur gainean, IV. eranskinean ezarritako tarteak gordeta. Lixibiatuek lur azpiko ura edo lur gaineko ubideak ez kutsatzeko moduan pilatuko dira.

7. Debekatuta daude putzu iragazleak, simaur likidoa lurruntzeko baltsak, gainezkabideak eta kolektore eta ubideetara zuzenean doazen irtenbide guztiak.

Kutsatu gabeko euri ura behar bezala bideratuko da hondakin ura eta simaurra ukitu gabe.

Simaur likidoa sortu eta hura gordeko duen biltegia egiteko aukerarik ez duten instalazioetan behar diren aldaketak egin beharko dira abeltegiaren forman, sortutako hondakin gehiena solidoa izan dadin, likidoak lastoan xurgatuz edo antzeko metodoak baliatuz.

8. Debekatua dago aziendak aire zabalean edukitzea azaleraren unitateko abere zamak bertako landaretzan edo ezarritako laborean eragin kaltegarri nabaria duenean, edo hondakin hondarrak kanpora isurtzeko arriskua dagoenean.

Isuria norberak araztu behar duenean, arazteko erabili gogo den sistemaren proiektua aurkeztuko da, eta haren mantentze-lanerako programa eta araztutako ura eta araztean sortutako hondakinak nora doazen zehaztuko.

Txerritegietan isuritako hondakin uraren bolumena mugatzearren, ur kontsumoa mugatzeko behar diren neurriak hartuko dira haietan.

8. artikulua . Hondakinak ezabatzea.

1. Sortutako simaurraren balorizazioa egiten denean laborantzako lursailetan ongarri gisa erabiliz, simaurra ekoiztu eta kudeatzeko plan bat beharko da prestatu, aplikazioaren baldintzak laboreen nekazaritzako beharkizunetarako egokitzeko. Foru dekretu hau garatzean finkatuko da plan horren edukia, eta instalazioen ezaugarrien arabera kontuan hartu beharreko alderdiak zehaztuko ditu.

2. Ez da inoiz 250 kilogramo nitrogeno baino gehiago metatuko hektarea bakoitzean urte osoan, eta kopuru hori 210-170 kilogramo nitrogenokoa izanen da hektarea bakoitzeko urte osoan, kaltebera deklaratuta dauden eremuetan, nekazaritzaren ondoriozko nitratoek sortutako kutsaduratik ura babesteko egungo legeriaren arabera.

Ongarritako simaurrarekiko nitrogeno ekarpena zehazteko, VI. eranskinean jasotako balioak hartuko dira.

Simaurra ekoiztu eta kudeatzeko onetsitako plana betetzeko adina nekazaritza lur badela frogatu beharko du instalazioak, lur hori berea izan edo kontratatua.

3. 20 A.L.U.tik beherako gaitasuna duten instalazioak salbu daude simaurra ekoiztu eta kudeatzeko aipatu plana aurkeztu beharretik, baina, gutxienez, hektarea bat badutela frogatu beharko dute, ondoko azienda talde hauetako bakoitzeko: aurrerako bost behi azienda, gizentzeko 10 behi azienda, 10 zaldi azienda, 100 ardi-ahuntz azienda, 17,5 txerrama, gizentzeko 50 txerri, umatzeko 200 untxi, edo 600 oilo.

4. 20 A.L.U.tik gorako abeltzaintzako instalazioetan simaurra kudeatzeko erregistro liburua izanen da, ondoko informazioaz hornitua, gutxienez: sortutako simaur kopurua; abeltegiko titularrak zuzenean balorizatutako simaur kopurua; zein lurzatitan zabalduko den simaurra, data, kopurua eta lurzatiaren zein portzentaiatan egin den eragiketa adierazita; nekazaritzako beste ustiategi batzuetan ongarri gisa aplikatzeko entregatu den simaur kopurua, titularra abeltegi ekoizlekoa ez beste bat denean, baita, banaketa zentrorik bada, haietan utzitako simaur kopurua ere, eta norentzat den; konposta egiteko, digestio anaerobikorako eta lehortze termikorako utzitako simaur kopurua, tratamentu horien zentro arduradunak zein diren adierazita.

Erregistro liburuak beti eguneratuta izanen dira, agintari eskudunen eskura, eta, jarduerari utziz gero, azken idatzoharra egin eta hiru urte arte gordeko dira.

5. V. eranskinean zehaztutako gutxieneko distantzietan zabalduko da simaur likidoa, eta lurzatiaren azalera osoan, denean berdin, hedatuko da. Ez da klima baldintza desegokietan eginen eta, inoiz ere ez, lurra izoztua edo elurrez estalia dagoenean, uraz blai edo putzuak daudenean, alfer-lurretan edo larre utzietan.

%20ko malda baino handiagoko lurzatietan ezin hedatu da simaur likidoa zuzenean lur azalean. Hala ere, ustiategiak, eskualdeko orografiagatik, malda apalagoko lurzatietan azalera nahikoan antolatzerik ez badago, %20tik gorako malda duten lurzatietan simaur likidoa lur azalean hedatzeko baimena ematen ahalko da, baldin eta azaleko isurketek urak kutsatzeko sortzen duten arriskua gutxitzeko neurri egokiak hartzen badira.

Bereziki, laborerik gabeko lurretan simaurra zabaltzeko, edo laborearen egoera egokia denean, hura lurperatu eta 24 orduko epean eginen da, non eta klima baldintza desegokiek ez duten lan hori galaraztenNota de Vigencia.

6. Lursailetan, ur-korronteak isurketaz kutsatzeko arrisku handia dagoenean, ez da simaur likidorik erabiliko.

Akuiferoak oso iragazkorrak diren lurretan, hala nola kareharri pitzatuetan edo karst bihurtutakoetan, ez da simaur likidorik zabalduko, kutsatzeko arrisku handia dagoelako.

Akuiferoen kutsadurak ezaugarri aldakorrak dituen lurretan (hareharria, kareharria eta tuparria, flysch faziesa eta formazio detritikoak), kutsadura ezinezkoa dela frogatu beharko da kasu bakoitzean.

7. Auzuneen barrenean diren abeltzaintzako instalazioek 2 egun baino lehenago atera beharko dute kanpora sortzen duten simaur solidoa.

9. artikulua. Osasun tratamenduen ondoriozko hondakinak ardi aziendetanNota de Vigencia.

Ardi aziendari parasitoen kontrako tratamentua egitean sortzen direnei dagokienez, behar diren neurriak hartuko dira, aplikazioak ahalik eta eragin txikiena izan dezan ingurumenean, lindano gabeko produktuak erabiliz, edo antzeko toxikotasuna dutenak baztertuz, eta dutxatuz bainatu beharrean..

III. KAPITULUA. BALDINTZAK, ESTETIKA ETA ERAIKUNTZA ALDETIK

10. artikulua . Inguruneari egokitzea.

Abeltzaintzako instalazioak inguruneari beharko zaizkio egokitu, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 88. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

IV. KAPITULUA. ADMINISTRAZIOKO TRAMITEAK

11. artikulua . Jarduera kaltegabeakNota de Vigencia.

Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak eta hura garatzen duten arauek ezartzen duten ingurumen baimena edo jarduera sailkaturako lizentzia izan behar ez duten abeltzaintzako instalazioak hiri lurzoruan paratzen ahal dira, udalen ordenantzek ezarritako betekizunak eta baldintzak beteta.

Udalen ordenantzek ez badute horri buruzko araurik ezartzen, instalazioa jarri aurretik, haren titularrak udalak emandako baimen espresua lortu beharko du. Baimen horretan, instalazioaren kokapena, abereen espeziea eta kopurua zehaztu beharko dira.

Instalazio hauek salbuetsita egonen dira I. eta II. eranskinean ezarritako biztanleguneetatik izan beharreko gutxieneko distantziak betetzetik

12. artikulua . Ingurumen arloko eskuhartzea abeltegietanNota de Vigencia.

Abeltegiek ingurumen arloko esku-hartzea izan beharko dute Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak eta hura garatzen duten arauek xedatzen duenari jarraikiz.

13. artikulua . Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioa behar duten instalazioakNota de Vigencia.

Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioa behar duten abeltzaintzako instalazioetarako, arloan indarra duen legerian ezarritako prozedurari jarraituz tramitatuko da Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioa. Ingurumen Departamentuak egin beharreko txostenaren ordezkoa izanen da jarduera sailkatuaren lizentzia eman aurretik.

14. artikulua . Ingurumen arloko Baimen Osatua behar duten instalazioakNota de Vigencia.

Kutsaduraren aurkako Aurreneurri eta Kontrol Osatuei buruzko egungo legerian ezarritako prozedurari jarraituz tramitatuko dira Ingurumen arloko Baimen Osatua behar duten abeltzaintzako instalazioen baimenak.

13. artikulua . Jarduera sailkatuaren udal lizentzia behar duten edo abeltegien erregistroan inskribaturik dauden jardueretako aldaketakNota de Vigencia.

Jarduera sailkaturako lizentzia izanik edo lehen xedapen iragankorrean aipatutako jardueren erregistroan inskribatuta egonik, kanpotik aldaketarik egin gabe ekoizpenaren orientazioa aldatu gogo duten instalazioek ez dute beste baimen bat eskuratu beharko, baldin eta:

a) Zilegi duten produkzio ahalmena gainditzen ez bada.

b) Hondakinen produkzioa handitzen ez bada.

c) Ingurumenaren gaineko eragin kaltegarrien arriskua handitzen ez bada.

Aldaketa hori gertatzen den momentuan, simaurra sortu eta kudeateko plana eguneratu beharko dute.

Orobat, jarduera sailkatuaren udal baimena behar duen abeltagia baldin bada, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 47.1 artikuluan ezarritako komunikazio baldintza bete beharko da. Eta erregistroan inskribaturik egon behar duen abeltegia izanez gero, aldaketak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraziko dizkio

V. KAPITULUA. ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK

16. artikulua . Arauhausteak eta zehapenakNota de Vigencia.

Foru dekretu honetan xedatutakoa betetzen ez bada, Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen III. tituluan ezarritakoaren arabera ezarriko zaie zehapena foru lege hori aplikatu behar zaien abeltegi guztiei

Xedapen Iragankorrak Lehendabizikoa

1986ko abuztuaren 7a baino lehenagotik etenik gabe abian diren abeltzaintzako instalazioek, jarduera sailkaturako lizentziarik ez badute eta, kokalekuaren aldetik, 5. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte, jardunean segitzen ahal dute, baina edozein unetan eskatzen ahal zaie ingurumenari loturiko baldintza tekniko egokiak betetzea, instalazio bakoitzari bere ezaugarrien arabera.

Titularrak horrelako jarduera utzi edo erretiro adinera iristen den unean, giltza emanen zaio jarduerari, eta ez dago arrazoi bat bakarra ere hirugarrenen esku uzteko, lehen graduko familiakoei egindako esku-aldaketetan izan ezik.

Instalazioetan ez da zilegi abereen kopurua gehitzea, 3. eta 4. artikuluetan aurreikusitato kasuetan izan ezik, baina bai obrak egitea eta gainerako neurriak hartzea, baldintza teknikoak hobetzen badira ingurumenaren aldetik.

Ingurumen Departamentuak jardueren erregistroa sortuko du, non lehen xedapen iragankorrean azaldutako egoeran daudenak sartuko baitira, egoera hori frogatzen duen ziurtagiria ofizioz eginez.

Xedapen Iragankorrak Bigarrena

Jarduera sailkaturako baimena duten edo lehen xedapen iragankorrean aipatutako jardueren erregistroan inskribatuta dauden abeltzaintzako instalazioek tramite hauek egin beharko dituzte:

1. Foru dekretu honek indarra hartu eta, gehienez ere, bi urteko epean, titular guztiek hondakinak ekoiztu eta kudeatzeko baldintza teknikoetara egokituko dituzte instalazioak, foru dekretu honen 7. artikuluko 1.b) eta 6.a) ataletan aurreikusi bezala.

2. 2007ko urriaren 1a baino lehen, ahalmen handiko abeltegi guztietako titularrek hondakinak ekoiztu eta kudeatzeko baldintza teknikoetara egokituko dituzte instalazioak, foru dekretu honen 7. artikuluko 2.a) eta 5. ataletan aurreikusi bezala.

Nekazaritzaren ondoriozko nitratoen aurrean kutsaerrazak diren eremuetako instalazioei, bi urteko epea emanen zaie, foru dekretu honek indarra hartzen duenetik.

Orobat, 2007ko urriaren 1a baino lehen, 20 ALUtik gorako edukiera duten abeltzaintza instalazioetako titularrek simaurra ekoiztu eta kudeatzeko plana aurkeztuko dute Ingurumen Departamentuan, foru dekretu honen 8. artikuluan, 1-4 ataletan, hondakinak ezabatzeko adierazitakoari jarraituz.

3. Foru dekretu honek indarra hartu eta sei hilabeteko epean, 7. eta 8. artikuluetan ezarritako gainerako neurri eta aginduak instalazio guztiei aplikatuko zaizkie.

Xedapen Gehigarria

Nafarroako udalen faktore agroanbientala, nitrogeno iturri guztiak hartzen dituena, foru dekretu hau garatzean zehaztuko da.

Azken Xedapenak Lehenbizikoa

Esku ematen zaio Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak agindu ditzan.

Azken Xedapenak Bigarrena

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita hiruan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

II. ERANSKINA. TXERRITEGIEN ETA AUZUNEEN ARTEKO TARTEANota de Vigencia

II. ERANSKINA

60 ALU 240 ALU 600 ALU 600 ALU

Etxebizitzak barreiatuak 50 100 100 100

<300 bizt. 300 300 500 750

<500 bizt. 300 500 750 750

<1500 bizt. 500 750 750 1000

<5000 bizt. 750 1000 1000 1000

>5000 bizt. 1000 1000 1500 1500

III. ERANSKINA. ABELTZAINTZAKO INSTALAZIOEN (Ž (1)) ETA BESTE ELEMENTU BATZUEN ARTEKO DISTANTZIANota de Vigencia

III. ERANSKINA

GORDE BEHARREKO

1._Uberkak, aintzirak eta urtegiak 35 metro(2)

2._Erretenak eta ureztaketaren hustubideak 10 metro(3) (4)

3._Hornidura publikorako putzuak, iturburuak eta urtegiak 200 metro(5), betiere haien babespeneko perimetroa errespetaturik

4._Hornidura publikorako ur hoditeria 15 metro(5)

5._Hornidura publikoaz besteko putzuak, iturburuak eta urtegiak 35 metro(5)

6._Bainatzeko ohiko eremuak 200 metro

7._Eremu babestuak eta parkeak 200 metro(6)

8._Autobideak, autobiak, sarean interes orokorra duten errepideak 100 metro eta trenbideak (zerritegi berrietarako bakarrik)

9._Gainerako errepide publikoak (zerritegi berrietarako bakarrik) 25 metro

(1) Zerri simaurra tratatzeko instalazioak barne.

(2) Ur konfederazioen eskumenak deusetan ukatu gabe. Euri ura bakarrik daramatenak ez dira uberkatzat hartzen.

(3) Hodiz hornitutako erretenak badira eta irazgaiztasuna bermatua badute, 5 m arteko tartea murrizten ahal da.

(4) Obrako erretenak direnean, lurzorua baino gorago daudenak, isurtzeko arriskurik ez dutenak, ez da tarterik utzi beharko.

(5) Inguruneko baldintza hidrogeologikoek edo txosten tekniko kualifikatuek beste tarte bat uztera behartzen dutenean salbu.

(6) Eremu babestuek eta parkeek euren arautegia baldin badute, huraxe beteko da.

IV. ERANSKINA. SIMAUR SOLIDOA PILATZEKO TARTEAK

IV. ERANSKINA

ELEMENTUAK UTZI BEHARREKO TARTEA

1._Errepideak 10 metro

2._300 biztanletik beherako auzuneak 50 metro

3._300 biztanletik gorako auzuneak 100 metro

4._Ubideak, aintzirak eta urtegiak 25 metro(1)

5._Jendea hornitzeko putzuak, iturriak eta urtegiak 200 metro(2), haien babeseko perimetroa errespetatuz.

6._Ohiko bainu tokiak 50 metro

(1) Ur Konfederazioen eskumenak ukatu gabe.

(2) Inguruneko baldintza hidrogeologikoek beste tarte bat uztera behartzen ez dutenean salbu.

V. ERANSKINA. SIMAUR LIKIDOAREN ETA BESTE ELEMENTU BATZUEN ARTEKO TARTEAKNota de Vigencia

V. ERANSKINA

GORDE BEHARREKO

1._Bideak 5 metro(3)

2._Errepideak 15 metro(3)

3._300 biztanlez beheitiko auzuneak 100 metro, 200 metro zerritegietarako(2)

4._300 biztanlez goitiko auzuneak 200 metro(2)

5._Uberkak, aintzirak eta urtegiak 35 metro, 50 metro eremuaren malda %10etik goitikoa bada(1)

6._Ur hornidura publikorako putzuak, iturburuak eta urtegiak 250 metro, betiere haien babespeneko perimetroa errespetaturik

7._Hornidura publikorako ur hoditeria eta ur-biltegiak 15 metro

8._Bainatzeko ohiko eremuak 200 metro

(1) Ur konfederazioen eskumenak deusetan ukitu gabe. Euri ura bakarrik daramatenak ere uberkatzat hartuko dira.

(2) Erdia, lur azpiko sistema bada.

(3) Hondakinak bidera eta areketara egoztea galarazten duten banaketa sistema lokalizatuen kasuan izan ezik.

VI. ERANSKINA. A.L.U.KO BALIOKIDETASUN TAULA, SIMAURRAREN ETA NITROGENOAREN PRODUKZIOARI DAGOKIONA

VI. ERANSKINA

ABERE ESPEZIEA ABERE MOTA A.L.U.

ARDIAK-AHUNTZAK Esneko arkumea eta antxumeak 0,02

Belarreko arkumea 0,05

Ordezpenekoa 0,10

Aurrerakoa 0,15

BEHI AZIENDA Aratxea 0,30

Urtebetekoa 0,60

Bigantxa 0,70

Aurrerakoa 1

ZALDI AZIENDA Moxala 0,30

Ordezpenekoa 0,60

Aurrerakoa 0,90

TXERRI AZIENDA Txerrikumea 0,02

Gizentzeko txerria 0,12

Ordezpenekoa 0,14

Aurrerako txerrama 0,25

Ordotsa 0,30

UNTXIAK Aurrerakoa 0,01

Gizentzekoa 0,004

ABERE ESPEZIEA ABERE MOTA A.L.U.

HEGAZTIAK Oiloa 0,009

Hazteko oiloa 0,004

Aurrerakoa 0,010

Aurrerako hazitakoa 0,006

Gizentzeko oilaskoa 0,004

Indioilarra 0,004

Aurrerako ahatea, galkatzeko ahatea 0,008

Gizentzeko ahatea 0,004

Ostruka heldua 0,100

Gizentzeko ostruka 0,022

Iragarkiaren kodea: c3204507

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web