(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

128/2005 FORU DEKRETUA, URRIAREN 17KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN DEITUKO DIREN TOKI ESPARRUKO HERRI KONTSULTETAN, ORO HAR, BALIOKO DUTEN BOTO TXARTELEN, BOZKETARAKO GUTUN-AZALEN, ERAKETA AKTEN ETA ZENBAKETA AKTEN EREDUAK ONESTEN DITUENA

BON N.º 133 - 07/11/2005



  ERANSKINA. Hauteskundeagirien zerrenda, erreferentzia eta edukia adierazita


Atariko

Toki esparruko herri kontsultak arautzen dituen urriaren 28ko 27/2002 Foru Legearen 21.1 artikuluak dioenez, Nafarroako Gobernuak foru dekretu bidez onetsiko ditu Nafarroako Foru Komunitatean deituko diren toki esparruko herri kontsultetan, oro har, balioko duten boto txartelen, bozketarako gutun-azalen, eraketa akten eta zenbaketa akten ereduak. Gainera, foru lege beraren 22. artikuluan, boto txartelek izan behar dituzten ezaugarrietako batzuk definitzen dira.

Bidezkoa da, beraz, foru lege horretan agindutakoa betetzea.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren adostasunarekin eta Nafarroako Gobernuak 2005eko urriaren 17an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Helburua eta aplikazio eremua.

Foru dekretu honek xedea du Nafarroako Foru Komunitatean deituko diren toki esparruko herri kontsultetan, oro har, balioko duten boto-txartelen, bozketarako gutun-azalen, eraketa akten eta zenbaketa akten ereduak onestea.

2. artikulua . Ereduak.

Nafarroako Foru Komunitatean deituko diren toki esparruko herri kontsultetan erabiliko diren boto txartelen, bozketarako gutun-azalen, eraketa akten eta zenbaketa akten ereduak foru dekretu honen eranskinean adierazten diren inprimaketa ezaugarriei eta baldintzei atxikiko zaizkie.

3. artikulua . Boto txartelak eta gutunazalak.

1. Eremu euskalduneko udalerrietan eginen diren herri kontsultetan boto txartelak eta gutun-azalak gaztelaniaz eta euskaraz idatziko dira, bai formato bereizian bai formato elebidunean, kontsultarako deia egiten duen entitateak erabakitzen duenaren arabera.

2. Eremu mistoko udalerrietan eginen diren herri kontsultetan boto txartelak eta gutun-azalak gaztelaniaz edo formato elebidunean, gaztelania-euskara, idazten ahalko dira, unitate bereizietan, hautesleak nahi duena aukera dezan.

3. Eremu ez-euskalduneko udalerrietan eginen diren herri kon- tsultetan boto txartelak eta gutunazalak gaztelaniaz idatziko dira.

4. artikulua . Eraketa eta zenbaketa aktak.

1. Eremu euskalduneko udalerrietan eginen diren herri kontsultetan, eraketa eta zenbaketa aktak formato elebidunean, gaztelania-euskara, erabiliko dira.

2. Eremu mistoko udalerrietan eginen diren herri kontsultetan, eraketa eta zenbaketa aktak gaztelaniaz edo formato elebidunean, gaztelania-euskara, erabiltzen ahalko dira.

3. Eremu ez-euskalduneko udalerrietan eginen diren herri kon- tsultetan eraketa eta zenbaketa aktak gaztelaniaz erabiliko dira.

Xedapen Gehigarria. Galdera bat baino gehiagoko kontsultetarako boto txartela handiagoa izatea.

Kontsultak galdera bat baino gehiago baldin baditu, deia egin duen entitateak foru dekretu honen eranskinean definitutako boto txartelaren luzera handitzen ahal du galderen testuak idazteko tokia sobera txikia denean. Zabalera, betiere, foru dekretu honetan ezarritakoa izanen da.

Azken Xedapenetan Lehenbizikoa. Foru dekretu hau betearazteko gaitasuna.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari foru dekretu hau bete eta aplikatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2005eko urriaren 17an._Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Francisco José Iribarren Fentanes._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

ERANSKINA. Hauteskunde-agirien zerrenda, erreferentzia eta edukia adierazita

ERANSKINA

HK1.1. Boto txartel elebiduna, galdera bakarreko kontsultetarako.

HK1.2. Gaztelaniazko boto txartela, galdera bakarreko kontsultetarako.

HK1.3. Euskarazko boto txartela, galdera bakarreko kontsultetarako.

HK1.4. Boto txartel elebiduna, galdera bat baino gehiagoko kon- tsultetarako.

HK1.5. Gaztelaniazko boto txartela, galdera bat baino gehiagoko kontsultetarako.

HK1.6. Euskarazko boto txartela, galdera bat baino gehiagoko kontsultetarako.

HK2.1. Bozkatzeko gutun-azal elebiduna.

HK2.2. Bozkatzeko gaztelaniazko gutun-azala.

HK2.3. Bozkatzeko euskarazko gutun-azala.

HK3.1. Mahaia eratzeko akta elebiduna.

HK3.2. Mahaia eratzeko gaztelaziazko akta.

HK4.1. Mahaiko zenbaketa egiteko akta elebiduna, galdera bakarreko kontsultetarako.

HK4.2. Mahaiko zenbaketa egiteko gaztelaniazko akta, galdera bakarreko kontsultetarako.

HK4.3. Mahaiko zenbaketa egiteko akta elebiduna, galdera bat baino gehiagoko kontsultetarako.

HK4.4. Mahaiko zenbaketa egiteko gaztelaniazko akta, galdera bat baino gehiagoko kontsultetarako.

Iragarkiaren kodea: F0520874

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web