(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

120/2001 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 21EKOA, NAFARROAKO INGURUMEN HEZKUNTZAREN BATZORDE AHOLKU-EMAILEA ERATZEN DUENA Nota de Vigencia

BON N.º 76 - 22/06/2001



  NAFARROAKO INGURUMEN ARLOKO ESTRATEGIAN PARTE HARTZEN DUTEN ERAKUNDEAK


Atariko

Nafarroako Gobernuak konponbide teknikoak, arau-emaileak, finantzarioak, fiskalak eta bestelakoak gure ingurumenaren kalitatea zaindu eta hobetzeko nahikoa ez direla ikusirik, eta ingurumenaren arloko arazo gehienek gizartean dutela jatorria iritzirik, parte-hartze publikoa izan duen prozesu bat sustatu eta koordinatu du, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bitartez, Nafarroako Ingurumen Hezkuntzaren arloko Estrategia (NIHE) finkatu eta garatzeko. Estrategia horrek Nafarroan ingurumenaren arloan garatzen den politikaren gizarte neurriak sustatzeko balio behar du eta, horrekin batera, gure erkidegoko sektoreak neurri horiek garatzeko lanetan ardurakide bilakatzeko. Proiektu horretan honako talde-erakunde hauek parte hartzen ari dira aktiboki: Nafarroako Administrazio Publikoak (Gobernua, udalak, kontzejuak eta mankomunitateak); hainbat produkzio sektoretako eta zerbitzuetako enpresa pribatuak eta enpresa publikoak; sindikatuak eta enpresaburuen elkarteak; hiritarren elkarteak, lanbide elkargoak, unibertsitateak eta ikastetxeak (publikoak eta itunduak), hala nola gizarte komunikabideak (prentsa, irratia, telebista).

Parte-hartze publikoa ingurumen hezkuntzarako ezinbesteko tresna da -izan ere, horrela adierazita dago Espainiako Ingurumen Hezkuntzarako Liburu Zurian-, aldaketa pertsonal eta sozial sakonak ahalbidetzen dituelako. Baina, horretaz gainera, garapen orekatua sustatzeko ezinbesteko osagarria ere bada. Garapen orekatuaren kultura eraikitzea gizabanako, talde, enpresa, erakunde eta herritar entitate askoren ekarpenak integratzeko prozesu kolektibo gisa hartu beharra dago.

Parte-hartze hori bideratzeko, egun dauden ahalbideak garatu eta hobetu eta bide berriak ireki behar dira, herritarren lankidetza errazteko eta euren ahalegina erabilgarria eta garrantsitsua dela agerian jartzeko.

Aurreko guztia kontuan harturik, eta Nafarroako Gobernuak Ingurumen Hezkuntzaren arloko Estrategian parte hartzen duten guztiekin hartutako konpromisoari eutsi nahian, egoki ikusi da organo kolegiatu bat eratzea, hots, organo aholku-emaile ez lotzaile bat, Administrazioaren ingurumen hezkuntzako politika eta programak formulatzeko orduan, Estrategia horretan parte hartzen duten gizarte sektore guztiek iritzia eman dezatela ahalbidetzeko eta, orobat, gizarte sektore guztiek NIHEren barrenean hartutako konpromisoen segimendua eta ebaluazioa egiteko.

Horrenbestez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko maiatzaren hogeita batean hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Eraketa.

1. Nafarroako Ingurumen Hezkuntzaren Batzorde Aholku-emailea (NIHBA) sortzea, orohar, gure erkidegoko gizarte sektore guztiek Nafarroako ingurumen arloko politikaren neurri sozialen garapenari dagozkion kontu guztietan parte hartzeko organo gisa, eta berariaz, Nafarroako Ingurumen Hezkuntzaren arloko Estrategia ezarri, garatu eta haren segimendua egiteko lanekin loturikoetan.

2. Nafarroako Ingurumen Hezkuntzaren Batzorde Aholku-emailea Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari atxikita geldituko da.

2. artikulua . Eginkizunak.

Nafarroako Ingurumen Hezkuntzaren Batzorde Aholku-emaileari honako eginkizun hauek dagozkio:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari ingurumen hezkuntza eta komunikazioa Nafarroan garatzeko jarduketak proposatzea.

b) Nafarroako Ingurumen Hezkuntzaren arloko Estrategian gizarte sektoreek hartutako konpromisoak bete ditzatela sustatzea, eta konpromiso horien segimendua eta ebaluazioa egitea.

c) Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak ingurumen hezkuntza eta komunikazioaren arloan egiten dizkion galdera guztiei buruzko txostenak egitea.

d) Departamentu horri ingurumen hezkuntza eta komunikazioari buruzko proposamen eta aholkuak luzatzea.

3. artikulua . Osakideak.

1. Nafarroako Ingurumen Hezkuntzaren Batzorde Aholku-emailea honako hauek osatuko dute:

a) Batzordeburua: Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria.

b) Batzordeburuordea: Ingurumen zuzendari nagusia.

c) Nafarroako Ingurumen Hezkuntzaren arloko Estrategian parte hartzen duten ondoko gizarte sektore hauetatik ordezkari bana: lurraldeko administrazioa; toki administrazioa, enpresa publikoak; komunikabideak; enpresa pribatuak; lanbide elkargo eta elkarteak; sindikatuak; ingurumen hezkuntzaren arloko enpresak; herritarren elkarteak; irakaskuntza ez-unibertsitarioa eta unibertsitate mailako irakaskuntza.

Aurreko atalean aipatu gizarte sektoreak Foru Dekretu honetako 1. eranskinean azaltzen diren entitateak dira.

Sektore bakoitzak bere ordezkaria proposatu beharko dio Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari, gero, Departamentuko titularrak foru agindu bidez izenda ditzan. Izendapenean batzordekide titular eta ordezko bat ageriko dira, aipatu sektore bakoitzeko.

d) Idazkaria: Ingurumenari buruzko Informazio eta Hezkuntzaren Ataleko burua, hizpidea eta botoa izanen dituena.

2. Batzordeburuak ahalmena izanen du, kasuan-kasuan eztabaidatu behar diren gaiak ikusita, arlo horretan adituak diren pertsona edo taldeei bilkuretara joateko eskaera edo gonbitea luzatzeko.

3. Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak ahalmena izanen du Batzordearen koordinazioa eta aholkularitza teknikoa Nafarroako Ingurumen arloko Baliabideen Zentroaren ardura duen entitatearen esku uzteko.

4. artikulua . Funtzionamendua.

Batzordearen antolamendu eta funtzionamenduari dagokionez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. Tituluko II. Kapituluan Administrazio Publikoetako zuzendaritza organoetarako xedatutakoari segituko zaio. Dena den, egoki iritziz gero, barne funtzionamendurako Erregelamendu bat onets dezake.

Azken Xedapenak Lehena

Ahalmena ematen zaio Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari Foru Dekretu hau garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenak Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita batean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

NAFARROAKO INGURUMEN ARLOKO ESTRATEGIAN PARTE HARTZEN DUTEN ERAKUNDEAK

NAFARROAKO INGURUMEN ARLOKO ESTRATEGIAN PARTE HARTZEN DUTEN ERAKUNDEAK

Lurraldeko Administrazioa

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua.

Hezkuntza eta Kultura Departamentua.

Osasun Departamentua.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentua.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentua.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua.

Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentua.

Toki Administrazioa

Udalak:

Iruñeko Udala

Lizarrako Udala

Tafallako Udala

Tuterako Udala

Mankomunitateak:

Iruñeko Mankomunitatea

Jurramendiko Mankomunitatea

Beste batzuk:

Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioa

CEDERNA-Garalur

Estellerriko Turismo Partzuergoa

Bardeetako Junta

Enpresa Publikoak

Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa, S.A. (CEIN)

Gestión Ambiental, Viveros y Repoblaciones de Navarra, S.A.

Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Institutu Tekniko eta Kudeaketarenak ITGG-ITGA

Navarra de Medio Ambiente Industrial, S.A.

Nafarroako Toki Azpiegiturak,.S.A. (NILSA)

Nafarroako Ureztalurrak, S.A.

Komunikabideak:

Prentsa idatzia:

Diario de Navarra

Diario de Noticias

Telebista:

TVEren Nafarroako Zentroa

Canal 4 TV

Irratiak:

Cadena Ser

Radio Universidad de Navarra

Beste batzuk:

Terra Films Producciones

Enpresa Pribatuak

Agrupación Española de Fabricantes de Conservas Vegetales (AGRUCON)

Nafarroako Industriaren Elkartea (AIN)

Asociación Navarra de Empresas de Transporte (ANET)

Kanpalekuen elkartea

Cabodevilla Asociados

Caja Navarra

Centro Técnico Nacional de Conservas Vegetales del Ebro

Conservas Vegetales del Ebro (CONSEBRO)

Energía Hidroeléctrica de Navarra (EHN, S.L.)

Consultoría y Gestión (EIN, S.L.)

Eroski

Gestión Territorial y Medio Ambiente

Industrias Químicas de Navarra (INQUINASA)

Lucas Girling-TRW

Papelera Navarra, S.A.

Recuperación Ambiental, S.L. (REAM).

Terra

Unión de Cooperativas Agrarias de Navarra (UCAN)

Volswagen Navarra, S.A.

Lanbide Elkargo eta Elkarteak

Lanbide elkargoak:

Mendi ingeniarien elkartea

Nekazaritzako ingeniarien elkargo ofiziala

Oihan ingeniarien elkargo ofiziala

Soziologo eta Politologoen elkargo ofiziala

Biologoen elkargo ofiziala

Euskal Herriko Arkitektoen elkargo ofiziala

Industri ingeniarien elkargo ofiziala

Lanbide elkarteak:

Nafarroako Lan enpresen Elkartea (ANEL)

Merkataritza eta Industri Ganbera Ofiziala

Sindikatuak

CCOO

ELA/STV

UAGN

UGT

Ingurumen Hezkuntzako Enpresa eta Ekipamendua

Lizasoko Kontzejua. Orgiko Aisiarako Natur Eremua, Aiansoro, S.L.

Arbunies y Lecumberri Asociados

Artelatz

Concha Fernández de Pinedo aholkularitza

Eguzki Lore

Fira, S.L.

Haritz Berri Baserri eskola

Hirusta

Naturalia

Ostadar, S.L.

Herritarren Elkarteak

Nafarroako Ehiztarien Elkartea (DECANA)

Aitonak

Altxonbideen lagunen Elkartea

Iratxe Kontsumitzaileen Elkartea

Alde Zaharreko auzo-elkartea

Nafarroako Unesco Zentroa

Alaiz Kolektiboa

Nafarroako Gazteriaren Konseilua-Anat Lane

Gurutze Gorria

Ekologistak Martxan

Econavarra

Urtxintxa Aisialdiko Eskola

Nafarroako Mendi Federazioa

Gorosti Natur Zientzien Elkartea

Nafarroko scout katolikoak

Irakaskuntza Ez-Unibertsitarioa

Ikastetxeak:

Los Sauces-Barañain I.P.

Antsoaingo Ezkaba I.P.

Irakasleei Laguntzeko Zentroa

San Cernin ikastetxea

La Compasión ikastetxea

Arte eta Lanbideen eskola

Berako BHI

Zizurko BHI

Burlatako Ibaialde BHI

Cintruenigoko La Paz BHI

Lizarrako Puy ikastetxea

Lizarra ikastola

San Fermin ikastola

Unibertsitateko Irakaskuntza Sistema

Unibertsitateak:

Nafarroako Unibertsitatea (Hezkuntza Departamentua; Zoologia Departamentua).

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Ekonomia Departamentua; Administrazio eta Zerbitzuetako langileak; Psikologia eta Pedagogia Departamentua; Soziologia Departamentua; Nafarroako Soziologiako Ikasleen Elkartea).

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala

Fundazioak

Unibertsitatea-Gizartea Fundazioa. Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Enpresa-Unibertsitatea Fundazioa. Nafarroako Unibertsitatea.

Iragarkiaren kodea: A0105978

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web