(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

17/2005 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 24KOA, 2004-2008 ALDIRAKO TOKI AZPIEGITUREN PLANARI BURUZKO URRIAREN 29KO 12/2004 FORU LEGEA GARATZEN DUEN ERREGELAMENDUA ONESTEN DUENA

BON N.º 15 - 04/02/2005



  ERREGELAMENDUA, 20052008 ALDIRAKO TOKI AZPIEGITUREN PLANARI BURUZKO FORU LEGEA GARATZEN DUENA

  ATARIKO KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

  LEHENBIZIKO KAPITULUA. AZPIEGITURA PLANA OSATZEN DUTEN INBERTSIOAK

  II. KAPITULUA. INBERTSIOEN ARAUBIDE EKONOMIKO FINANTZARIOA.

  III. KAPITULUA. PROZEDURA OROKORRA

  IV. KAPITULUA. PROZEDURA BEREZIAK


Atariko

Toki Administrazioko Departamentuak 2004-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planari buruzko urriaren 29ko 12/2004 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren proiektua prestatu zuen.

Toki Araubideko Foru Batzordeak eta Nafarroako Kontseiluak erregelamendu horren inguruan aginduzkoak diren txostenak prestatu dituzte. Biek orain onetsi behar den erregelamenduaren testua onartu dute, ez ordea indargabetzen dena.

Hori horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Kontseiluaren erabakiarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bosteko urtarrilaren hogeita lauan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu Bakarra. 20042008 aldirako Toki Azpiegituren Planari buruzko urriaren 29ko 12/2004 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren onespena.

2004-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planari buruzko urriaren 29ko 12/2004 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi da. Erregelamenduaren testua foru dekretu honen ondotik ematen da.

Xedapen Indargabetzailea

Bakarra._Indarrik gabe uztea abenduaren 27ko 380/2004 Foru Dekretua, 2004-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planari buruzko urrriaren 29ko 12/2004 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuena.

Indarrik gabe utzi da abenduaren 27ko 380/2004 Foru Dekretua, 2004-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planari buruzko urrriaren 29ko 12/2004 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuena.

Azken Xedapenetan Lehena. Ahalmen ematea.

Ahalmena ematen zaio Toki Administrazioko kontseilariari foru dekretu hau aplikatu eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indar hartzea.

Erregelamendu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 24an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

ERREGELAMENDUA, 2005-2008 ALDIRAKO TOKI AZPIEGITUREN PLANARI BURUZKO FORU LEGEA GARATZEN DUENA

ATARIKO KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua . Helburuak.

2005-2008 eperako Toki Azpiegituren Planaren barrenean sartzen da obra sail bat, egin gogo dena Nafarroako udal eta kontzejuen eskumeneko zerbitzuei lotutako azpiegitura batzuk instalatu, hobetu eta berritzeko, aipatutako denbora tarte horretan, betiere 12/2004 Foru Legean eta erregelamendu honetan zehazten diren baldintzak, programazioa, araubide ekonomiko-finantzarioa eta kudeaketa arauak betez.

2. artikulua . Oinarrizko edukia.

2005-2008 eperako Toki Azpiegituren Planaren oinarrizko edukia plan zuzentzaileetan, tokiko programazioetan eta toki garapenerako planetan aurreikusten diren inbertsioak dira. Plan Berezia ere plan honen barrenean sartuko da. Plan Bereziaren edukia hura arautzeko onartuko den foru legeak finkatuko du.

LEHENBIZIKO KAPITULUA. AZPIEGITURA PLANA OSATZEN DUTEN INBERTSIOAK

LEHENBIZIKO KAPITULUA

1. ATALA

PLAN ZUZENTZAILEAK

3. artikulua . Plan zuzentzaileak. Hedapena.

Plan zuzentzaileak, Planaren osagai direnez, plangintza orokorreko agiriak dira. Horietan zehazten dira, helburu dituzten gaietarako, teknika, denbora, espazio eta finantza arloetan behar diren zuzentarauak. Horietan eman aldaketek behar den publizitatea izanen dute, ukitutako administrazioek aldaketa horietatik ondorioztatzen diren jarduketak betetzen dituztela ziurtatzeko.

4. artikulua . Plan zuzentzaileen kudeaketa.

1. Toki entitateei dagokie plan zuzentzaileetan aurreikusitako obrak kudeatu eta zerbitzuak ustiatzea, horiek behar bezala aplikatzeko Nafarroako Gobernuarekiko koordinazio beharrezkoa galarazi gabe.

2. Plan zuzentzaileek ukitutako toki entitateek obren kudeaketa eta zerbitzuen ustiakuntza beren gain hartuko dutelako borondatea berretsi beharko dute edo, bestela bada, Nafarroako Gobernuarekin lankidetza araubidean egiteko asmoa dutela agertu. Berronetsi edo eskatzeko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, 2005-2008 Toki Azpiegituren Planaren proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Nafarroako Gobernuak ahalmena izanen du obren kudeaketa eta zerbitzuen ustiapena bere gain hartzeko, subrogazio bidez, toki entitateek plangintza orokorraren esparruan ezarritako aurreikuspenak entitateari berari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik bete gabe uzten dituztenean edo horiek betetzerik ez dutenean.

5. artikulua . Subrogazio espedienteen prozedura.

Aurreko artikuluan aurreikusi subrogazio espedienteen izapidaketa Toki Araubideko Oinarrien Legearen 60. artikuluan aurreikusitako prozeduraren menpe egonen da. Behin betiko ebazpena hartu aitzin, espedientea Toki Araubideko Foru Batzordeari igorriko zaio, hark bere iritzia eman dezan.

6. artikulua . Subrogazio bidezko ordainketak.

Obren kudeaketan eta zerbitzuen ustiapenean subrogazioa ematen bada, Toki Administrazioko Departamentuak behar diren jarduketak eginen ditu. Toki Entitateen kargu izanen dira Plan hau arautzen duen foru legean aurreikusten den araubide ekonomikoa aplikatzearen ondoriozko beharkizun ekonomikoak, obren exekuzioei dagozkienak.

7. artikulua . Plan zuzentzaileen finantzazioa.

1. Goiko ur horniduraren eta hiri hondakin solidoen eta berariazkoen bilketa eta tratamenduaren Plan zuzentzaileak finantzatuko dira Toki Azpiegituren Plana arautzen duen Foru Legearen 6 artikuluan ezarritako baliabideekin, foru lege beraren 11. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. Ibaien saneamendu eta arazketaren Plan zuzentzailea finantzatuko da Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

2. ATALA

TOKI PROGRAMAZIOA

8. artikulua. Obrak hautatu eta lehenesteko formula.

1. Toki programazioko azpiegitura obrak hautatu eta lehenesteko formula hau erabiliko da:

HLK = 0,75 AGI + 0,10 AOG + 0,10 IE + 0,05 EM

Azalpena:

a) HLK: hautatze eta leheneste koefizientea da.

b) AGI: Toki entitatearen Azpiegituren Gabezia Indibidualaren adierazlea da, planean sartu beharreko obrari dagokionez, mota bereko azpiegiturekin alderatuta.

c) AOG: Azpiegituren Orotariko Gabeziaren adierazlea da, toki entitateak duena, Plan osoaren barnean sartzen diren azpiegitura guztien aldean kalkulatzen dena, herrietako bideak eta hilerriak izan ezik.

d) IE: Inbertsioaren Errentagarritasuna da, bizilagun bakoitzeko egiten dena.

e) EM: Ekarpenen Multzoaren adierazlea da, 1984-2004 aldian Toki Administrazioko Departamentuak onetsitako kapital transferentzien bidez hartutakoena.

2. Aurreko zenbakian adierazitako koefiziente guztiek 0 eta 10 bitarteko balioak hartuko dituzte. AGI koefizientea aldagai diskretua da eta gabeziaren mailaren arabera izan dezakeen balioa 1, 4, 7 eta 10 da.

3. Uren saneamendu eta banaketarako hiri-sareetako obrei loturiko zoladura lanen eskaeren kasuan, sareen inbertsioa planean sartuta ez badago, zoladura lan horietarako inbertsioa hauta daiteke, bakar--bakarrik, sarerik gabeko zoladura lanetarako kontsignazioen kargura.

9. artikulua . Azpiegituren Gabezia Indibiduala.

Azpiegituren gabezia indibidualak ondokoari jarraikiz sailkatuko dira:

AGI = 10, epe laburrean egin beharreko obrak.

AGI = 7, epe ertainean egin beharreko obrak.

AGI = 4, komenigarriak diren obrak.

AGI = 1, lehentasunik gabeko obrak.

10. artikulua . Ura banatzeko hiri sareak eta saneamenduko hiri sareak.

1. Ura banatzeko sareetan eta saneamendu sareetan dagoen azpiegituren gabezia indibiduala ezagutzeko, ondokoak hartuko dira kontuan:

a) Epe laburrean egin beharreko obrak:

_Instalazioen egoera dela eta, kontsumo puntuetan behar den presioa bermatzeko aski ez diren instalazioak dituzten herrietan proiektaturikoak.

_egoera txarrean dauden sareak;

_osasun arazo larriak eragin dituzten edo eragin ditzaketen banaketa edo saneamendu sareak eta 50 urtetik gorako instalazioak.

b) Epe ertainean egin beharreko obrak:

_Hala-holako egoeran dauden sareak dituzten herrietan egin beharrekoak;

_Tresna gutxi edo desegokiak dituzten sareak (balbulak, kontagailuak, hustubideak,bentosak, etab.).

erregistro-putzu kaxkarrak dituztenak.

c) Komenigarriak diren obrak:

Gaur egun dauden sareak osatu edo hobetzeko helburua dutenak, saretuz edo edukiera handiagoa emanez, indarra duen planeamenduan aurreikusten den hiri handitzea dela eta.

d) Lehentasunik gabeko obrak:

Aurreko ataletan sartzen ez direnak.

2. Euri uren sarean dagoen azpiegituren gabezia indibiduala ateratzeko, ondokoak hartuko dira kontuan:

a) Epe laburrean egin beharreko obrak:

_Hiru lurzoruan sortzen diren urak husteko aski ez diren kondukzioak dituzten herrietarako proiektatuak, horren ondorioz biziguneetan uholdeak sor badaitezke.

_Euri uren sarerik eta kainu-zulorik ez duten eremuak dituzten herrietarako proiektatuak, horren ondorioz biziguneetan uholdeak sor badaitezke.

b) Epe ertainean egin beharreko obrak:

Hiru lurzoruan sortzen diren isurketa urak husteko kondukziorik ez duten edo hustubide eskasak dituzten herrietarako proiektatuak, horren ondorioz biziguneetan kalterik gabeko uholdeak sor badaitezke.

c) Komenigarriak diren obrak:

Kalte arinak sortzen dituzten egungo sareak osatu edo hobetzekoak.

d) Lehentasunik gabeko obrak:

Aurreko ataletan sartzen ez direnak.

11. artikulua . Elektrifikazioak.

Elektrifikazioetan dagoen azpiegituren gabezia indibiduala ateratzeko, ondokoak hartuko dira kontuan:

a) Epe laburrean egin beharreko obrak:

Argindarrik ez duten bizigune iraunkorretarako proiektaturikoak; goi eta behe tentsioko sareak eta udal eskumeneko eraldaketa zentroak berriztatzekoak, kasuan kasuko erregelamendu eta jarraipideetan bildutako xedapen eta arauak bete ez eta arrisku larrian badaude.

b) Epe ertainean egin beharreko obrak:

Egun dauden instalazioak berritzeko proiektatu direnak, ahalmen eta kalitate nahikoa ez dutelako.

c) Komenigarriak diren obrak:

Gaur egun dauden instalazioak hobetzeko helburua dutenak, indarra duten erregelamenduetan bilduriko xedapenak betetzen dituztenak.

d) Lehentasunik gabeko obrak:

Goi tentsioko lineak, eraldaketa zentroa eta behe tentsioko sareak dituzten instalazioak, herrietan azpiegitura osatzeko beharrezkoak badira eta horien kostua hornidura beste prozedura batzuen bidez egitea kostako litzatekeena baino handiagoa bada, eta aurreko ataletan aipatzen ez diren beste obra batzuk.

12. artikulua . Kaleko argiak.

Kaleko argietan dagoen azpiegituren gabezia indibiduala ateratzeko, ondokoak hartuko dira kontuan:

a) Epe laburrean egin beharreko obrak:

Kaleetan argiteriarik ez duten herrietarako proiektatuak eta, halaber, herrietako instalazioak berritzekoak, bai osagaiak zaharkituak daudelako, bai falta direlako, instalazioek kasuko erregelamendu, jarraibide eta gomendioetako xedapen eta arauak bete ez eta arrisku larriak sortzen ahal badituzte.

b) Epe ertainean egin beharreko obrak:

Instalazioak berritzekoak, haien osagarrien antzinatasunagatik, erregelamendu, jarraibide eta gomendioetako xedapen eta arauak bete ez eta arrisku arinak sortzen ahal badituzte.

c) Komenigarriak diren obrak:

Egun dauden instalazioak osatu eta hobetzekoak, jadanik plangintza egina duten hirigintza eremuen handipenak aurreikusteko asmoz, horien eraikuntza toki entitateei dagokienean.

d) Lehentasunik gabeko obrak:

Arestiko hiru multzoetan sartzen ez diren beste obra batzuk.

13. artikulua . Zola emateak.

1. Zoladura lanetan dagoen azpiegituren gabezia indibiduala ateratzeko, ondokoak hartuko dira kontuan:

a) Epe laburrean egin beharreko obrak:

Eraikitako hiri-eremu finkatuetako karrika eta plazetarako proiektatuak, zoladurarik ez badute edo egoera txarrean baldin badaude, jende eta/edo ibilgailu askoren pasalekua baldin bada, eta halaber, gune publikoetan egoera txarrean dauden eustormak eta bide publikoen lerrokadurak aldatzearen ondorioz egiten diren eustorma berriak, salbu eta herri horietako saneamendu eta ur-horniduraren hiri-sareetako obren egoera dela-eta herriko azpiegituren gabezia indibidualaren indizea 10 baldin bada, kasu horretan zolatze lanak epe ertainean egin beharreko obratzat joko baitira.

b) Epe ertainean egin beharreko obrak:

Eraikitako hiri-eremu finkatuetan karrika eta plazetarako direnak, nola-halako egoeran egonez gero, bertan ibiltzen diren pertsona eta/edo ibilgailuak asko badira, edo egoera txarrean egonez gero, bertan ibiltzen diren pertsona eta/edo ibilgailuak ez asko ez gutxi direnean.

c) Komenigarriak diren obrak:

Eraikitako hiri-eremu finkatuetan karrika eta plazetarako aurreikusitakoak, egoera txarrean egon baina bertan ibiltzen diren pertsona eta/edo ibilgailuak oso gutxi direnean, edo halamoduzko egoeran egon eta bertan ibiltzen diren pertsona eta/edo ibilgailuak ez asko ez gutxi direnean, eta lorategiak sortu eta aldatzekoak ere.

d) Lehentasunik gabeko obrak:

Zolatzeko beste obra batzuk, aurreko hiru multzo horietan sartu gabekoak.

14. artikulua . Udal eraikinak.

Udal eraikintzat joko dira udalen eta kontzejuen bulego administratiboak hartzeko eraikinak, baita administrazio zerbitzuen mankomunitate edo batasunen egoitzak ere.

Udal eraikinen azpiegituren gabezia indibiduala ateratzeko, udaletxe eta kontzejuetxeei dagokienez, ondoko hauek hartuko dira egoitza politiko-administratibotzat: alkate eta zinegotzien bulegoak, idazkariaren bulegoa, batzar aretoa, batzordeen gelak, bulegoak, agiritegiak, biltegiak, komunak eta udaltzaingoaren egoitzak.

Udal eraikinen gabezia lortzeko ondokoak hartuko dira kontuan:

1. Eraikin berriak:

a) Epe laburrean egin beharreko obrak:

_Dotaziorik ez badago edo dagoena dotazio estandarraren % 75era iristen ez bada.

_Dagoen dotazio kontserbazio egoera txarrean badago.

b) Epe ertainean egin beharreko obrak:

_Dagoen dotazioa dotazio estandarraren % 75etik % 90era bitartekoa denean.

_Dagoen dotazioa nola-halako kontserbazio egoeran badago.

c) Komenigarriak diren obrak:

_Dagoen dotazioa dotazio estandarraren % 90etik % 100era bitartekoa denean.

d) Lehentasunik gabeko obrak:

_Dagoen dotazioa dotazio estandarrera iristen bada eta kontserbazio egoera onean badago.

2. Zaharberritu beharreko eraikinak: jarduketa mota desberdinei ondoko baremoa aplikatuko zaie: egitura, teilatua, fatxada, barneak eta instalazioak.

Azpiegitura gabezia lortzeko ondokoak hartuko dira kontuan:

a) Epe laburrean egin beharreko obrak:

Behar den obra-zatirik ez dago edo, oro har, egoera txarrean dago eta instalazioen eraikuntza eta/edo funtzionamendu elementuak mantentzeko arazo larriak daude.

b) Epe ertainean egin beharreko obrak:

Nolabaiteko kontserbazio egoeran izanda, instalazioen eraikuntza eta/edo funtzionamendu elementuak mantentzeko arazo arinak badaude edo sor badaitezke.

c) Komenigarriak diren obrak:

Kontserbazio egoera on antzekoa denean eta instalazioen mantentze eta/edo funtzionamendu arazorik sortzen ez denean.

d) Lehentasunik gabeko obrak:

_Kontserbazio egoera ona denean.

Udaletxe eta kontzejuetxetako obretan, eraikitako eremuaren batez besteko estandarrak 2005-2008 urteetarako Toki Azpiegituren Planari buruzko Foru Legeak indarra hartu zuenean indarra zuten azkeneko biztanleri datu ofizialen arabera finkatzen dira, ondoko taula honen arabera, deusetan galarazi gabe erregelamendu honen 32. artikuluko 1. atalean ezarritakoa:

LEHENBIZIKO KAPITULUA 

15. artikulua . Hilerriak.

Hilerrietako obretan sartzen dira hala kanposantu berriak egiteko obrak nola handitu edo berritzekoak, itxiturei, kanpo nahiz barneko urbanizazioari, azpiegiturei eta eraikin osagarriari eragiten dietenak.

Azpiegituren gabezia lortzeko ondokoak hartuko dira kontuan:

a) Epe laburrean egin beharreko obrak:

_Dagoen dotazioa ez bada dotazio estandarraren % 75era iristen.

_Dotazioa aurri egoeran badago, dotaziorik ez badago edo, oro har, egoera txarrean badago eta horren ondorioz instalazioa mantendu eta/edo funtzionatzeko arazo larriak badaude.

b) Epe ertainean egin beharreko obrak:

_Dagoen dotazioa dotazio estandarraren % 75etik % 90era bitartekoa denean.

_Dagoen dotazioa nolabaiteko kontserbazio egoeran badago eta instalazioa mantendu eta/edo funtzionatzeko arazo arinak sortzen baditu edo sor baditzake.

c) Komenigarriak diren obrak:

_Dagoen dotazioa dotazio estandarraren % 90etik % 100era bitartekoa denean.

_Kontserbazio egoera onargarria denean eta instalazioa mantendu eta/edo funtzionatzeko arazorik sortzen ez badu.

d) Lehentasunik gabeko obrak:

_Dagoen dotazioa dotazio estandarrera iristen bada eta kontserbazio egoera onean badago.

Dotazio estandarra hau da: 2 m² biztanle bakoitzeko. Indize hori 2005-2008 urteetarako Toki Azpiegituren Planari buruzko Foru Legeak indarra hartu zuenean indarra zuten azkeneko biztanleri datu ofizialei aplikatuko zaie.

Gutxieneko eremua 50 m²-koa izanen da.

16. artikulua . Herrietako bideak.

Herrietako bideetan dagoen azpiegituren gabezia indibiduala jakiteko, ondokoak hartuko dira kontuan:

a) Epe laburrean egin beharreko obrak:

Jendea iraunkorki bizi den biziguneetan sarbideak egiteko aurreikusitakoak; aipatu bide horiek hobetzeko helburua dutenak edo, orobat, udalaren edo kontzejuaren eskumeneko zerbitzuei lotutako dotazioetan sartzeko bideak, horiek egoera txarrean egoteaz gain, beste bide egokirik ez badute.

b) Epe ertainean egin beharreko obrak:

Aipatutako bide horiek hobetzeko proiektatzen direnak, horien egungo egoera nolabaitekoa denean, eta halaber, helburu bakartzat jabearen ohiko bizileku iraunkorra den etxe batera iristeko bidea egiteko dutenak.

c) Komenigarriak diren obrak:

Nahitaezkoak ez diren beste dotazio batzuetarako sarrera hobetzeko proiektatzen direnak.

d) Lehentasunik gabeko obrak:

Herriko bideei dagozkien gainerako obrak, aurreko hiru multzo horietan sartu gabekoak badira.

17. artikulua . Azpiegituren orotariko gabezia.

1. Toki entitateen azpiegituren orotariko gabezia (AOG) ondoko formula aplikatuz aterako da:

AOG = (UMA + GUA+ HSA + HUA + HHSA + EA + APA + ZOLA + UKEA) / 0,9.

2. Mankomunitateek eta udal kontzejudunek aurkezturiko eskaeren koefiziente hori kalkulatzeko, beren biztanleriaren arabera ponderaturik, osatzen dituzten toki entitateetako AOG guztien batez bestekoa hartuko da kontuan.

18. artikulua . UMA.

UMA erraten zaio ur murrizketen adierazleari. Herrietako ur horniketaren zerbitzuan, noizbehinka edo iraunkorki, eman diren murrizketak edo "mozketak" ditu aztergai. Hiru balio izan ditzake:

UMA = 0, murrizketarik izan ez bada.

UMA = 0,5, aldi baterako murrizketak urtean 3 hilabetez edo guttiagoz izan badira.

UMA = 1, murrizketak urtean 3 hilabete baino gehiagoz izan badira.

19. artikulua . GUA.

GUA erraten zaio goiko ur-horniduraren adierazleari; 5 azpiadierazlez osaturik dago, A.1etik hasi eta A.5era bitarte. Azpiadierazle hauek ura goiko horniduraren sareko osagaien egoerari dagozkio, hau da, ura hartzen denetik erregulazio biltegira arteko osagaiei.

_A.1-ek ura hartzeko egoera baloratzen du; ondoko balioak har ditzake:

A.1 = 0, ur-hartunearen egoera ona bada.

A.1 = 0,5, ur-hartunearen egoera nola-halakoa bada.

A.1 = 1, ur-hartunearen egoera txarra bada.

_A.2-k baloratzen du ura kontsumitu baino lehenago edateko ur bihurtzeko instalazioak dauden ala ez dauden eta baldin badaude, horien kontserbazio egoera. Hartzen ahal dituen balioak ondokoak dira:

A.2 = 0, instalazioen egoera ona bada.

A.2 = 0,5, instalazioaren egoera nola-halakoa bada.

A.2 = 1, instalaziorik ez badago edo bere egoera txarra bada.

_A.3-k ura hartzen denetik uraren erregulazio biltegi(eta)ra eramateko hoditeriaren egoera baloratzen du. Herri batek hodi-sare bat baino gehiago baditu, denen batez besteko egoera baloratuko du. Balorazioa honela eginen da:

A.3 = 0, ur-hodiaren egoera ona bada.

A.3 = 0,5, ur-hodiaren egoera nola-halakoa edo ez-nahikoa bada.

A.3 = 1, ur-hodiaren egoera txarra bada.

Herri batek ur-hodi bat baino gehiago baditu, aipatu adierazle hori honelaxe aterako da: hein bateko balorazio desberdinak zenbatuko dira eta hortik ateratako zenbatekoa hodi-sareen kopuruarekin zatituko da. Gehienez ere hiru hodi-sare hartuko dira kontuan.

_A.4-k, goratzeko hodien egoera baloratzen du, hau da, ura hartzen denetik ur-biltegira edo erregulaziorako ur-biltegietara bitarteko nahitaezko hodiena, baita instalazio elektromekanikoena ere. Gehienez ere goratzeko bi hodi hartuko dira kontuan. A.4 kalkulatzeko A.3-rekin egindakoari jarraituko zaio. Igotzeko hodi bakoitzaren egoera ondokoaren arabera baloratuko da:

A.4 = 0, goratzeko hodiaren egoera ona bada.

A.4 = 0,5, goratzeko hodiaren egoera nola-halakoa edo ez-nahikoa bada.

A.4 = 1, goratzeko hodiaren egoera txarra bada.

Azkenik, A.5-ek ur-biltegien egoera baloratzen du. Ur-hodi eta goratzeko hodiekin egindakoaren antzera, herri batean egon daitezkeen ur-biltegien (gehienez ere 2) egoeraren batez besteko balorazioa da. Hein bateko balorazioak ondokoak dira:

A.5 = 0, ur-biltegiaren egoera ona bada.

A.5 = 0,5, ur-biltegiaren egoera nola-halakoa edo ez-nahikoa bada.

A.5 = 1, ur-biltegiaren egoera txarra bada edo ez horrelakorik ez badu.

Lehenik adierazle partzial hauek ateratzen dira (gehienez ere 5). GUAren balioa ondoko formula aplikatuz aterako da:

GUA = (A.1 + A.2 + A.3 + A.4 + A.5) / 5

20. artikulua . HSA.

HSA erraten zaio ura banatzeko herriko sareen eta saneamendukoen egoera adierazten duen koefizienteari. GUAren antzera, 5 azpiadierazlez osaturik dago, A.1etik hasi eta A.5era bitarte. Azpiadierazle hauek sare horien funtzionamendu eta egoerari buruzko alderdi desberdinak hartzen dituzte kontuan. HSA, beraz, tarteko adierazle horiek herri bakoitzean dituzten adierazleen batez bestekoa da.

A.1-ek ura banatzeko sarearen hedadura neurtzen du; 0 eta 1 bitarteko balioak ematen ditu, ur zerbitzua hartuko duten biztanleentzat aipatu sare horrek duen instalazio kopuruaren arabera.

A.2-k gaur egun dauden instalazioen egoera eta ura banatzeko sareak dituen gabeziak baloratzen ditu.

Hartzen ahal dituen balioak ondokoak dira:

A.2 = 0, multzo hori ona bada.

A.2 = 0,5 multzoa nola-halakoa baldin bada.

A.2 = 1 multzoa txarra baldin bada.

A.3-k ura banatzeko sareak duen ur presioaren kalitatea baloratzen du. Ondoko balioak hartzen ahal ditu:

A.3 = 0, presioa ona bada.

A.3 = 0,5, presioa alderen batean nahikoa ez bada edo sarearen presioa gehiegizkoa bada..

A.3 = 1, herri osoan ur presioa nahikoa ez bada.

A.4-k saneamenduko sarearen horniketa maila neurtzen du; 0 eta 1 bitarteko balioak ematen ditu, zerbitzua hartuko duten biztanleentzat aipatu sare horrek duen instalazio kopuruaren arabera.

A.5-ek gaur egun dauden instalazioen egoera eta saneamenduko sarean dauden gabeziak baloratzen ditu.

Hartzen ahal dituen balioak ondokoak dira:

A.5 = 0, multzo hori ona bada.

A.5 = 0,5, multzo hori nola-halakoa bada.

A.5 = 1, multzo hori txarra bada.

Batez-besteko koefiziente horien balioak lorturik, ondoko formula aplikatu ondoren HSA ateratzen da:

HSA = (A.1 + A.2 + A.3 + A.4 + A.5) / 5.

21. artikulua . HUA.

HUA erraten zaio hondakin-urak isuri baino lehenago ura tratatzeko instalazioen egoera adierazten duen koefizienteari, horrelako instalaziorik baldin badago.

Hartzen ahal dituen balioak ondokoak dira:

HUA = 0, instalaziorik badago eta haren egoera ona bada.

HUA = 0,5, instalazioaren egoera nola-halakoa edo haren edukiera ez-nahikoa bada.

HUA = 1, instalaziorik ez badago edo horren egoera txarra bada.

22. artikulua . HHSA.

HHSA erraten zaio hiri-hondakin solidoak bildu eta tratatzeari dagokionez zerbitzuen gabezia adierazten duen koefizienteari. A.1 eta A.2 izeneko koefizienteetatik lortzen da.

_A.1-k zabor bilketaren zerbitzua eratua dagoen ala ez dagoen baloratzen du; hartzen ahal dituen balioak ondokoak dira:

A.1 = 0, bilketa zerbitzurik badago, edozein izanik ere zerbitzu mota: udal zerbitzua, mankomunitate zerbitzua edo zerbitzu pribatua.

A.1 = 1, inolako bilketa zerbitzurik ez badago.

_A.2-k hondakinak tratatzeko sistema baloratzen du, behin horiek jaso ondoren. Hartzen ahal dituen balioak ondokoak dira:

A.2 = 0, hondakinak behar bezalako prozeduraz tratatzen badira.

A.2 = 0,5, hondakinak osasun aldetik onargarri den prozeduraz desagerrarazten badira.

A.2 = 1, hondakinak inolako kontrolik gabe botatzen badira.

Lehenik koefiziente partzial horien balioak lortuko dira (herri bakoitzean 2 gehienez). HHSAaren balioa aterako da ondoko formula aplikatu ondoren:

HHSA = (A.1 + A.2) / 2.

23. artikulua . EA.

EA erraten zaio elektrifikazioa adierazten duen koefizienteari. A.1 eta A.2.

_A.1. Elektrifikazio instalazioen hedadura neurtzen du; 0 eta 1 bitarteko balioak ematen ditu, zerbitzua hartuko duten biztanleentzat dauden instalazio kopuruaren arabera.

_A.2. Gaur egun dauden instalazioen egoera eta goi edo behe tentsioko sareetan eta eraldaketa zentroetan dauden gabeziak baloratzen ditu.

A.2 = 0 multzoa ona baldin bada.

A.2 = 0,5 multzoa nola-halakoa baldin bada.

A.2 = 1 multzoa txarra baldin bada.

Koefiziente horiek kalkulatu ondoren, EAren balioa aterako da ondoko formula aplikatuz:

EA = (A.1 + A.2) / 2.

24. artikulua . APA.

APA erraten zaio argiteria publikoan dagoen gabeziaren adierazleari eta haren kalkulua bi adierazle partzialen bidez eskuratzen da: A.1 eta A.2.

_A.1. Argiteria publikoko instalazioen hedadura neurtzen du 0tik 1era bitarteko balioak aplikatuz hornitu beharreko eskualdeen aldean diren instalazioen hedaduraren arabera.

_A.2. Gaur egungo instalazioen egoera eta argiteria publikoko azpiegituran dauden gabeziak baloratzen ditu.

A.2 = 0 multzoa ona baldin bada.

A.2 = 0,5 multzoa nola-halakoa baldin bada.

A.2 = 1 multzoa txarra baldin bada.

Azaldutako datuen arabera APA ondoko formula aplikatuz eskuratzen da:

APA = (A.1 + A.2) / 2.

25. artikulua . ZOLA.

ZOLA erraten zaio karrika, plaza, zeharkale eta herriguneetan diren beste bide batzuetako zoladuren egoeraren adierazleari. A.1 eta A.2 adierazleak kalkulatuz eskuratzen da.

_A.1. Zoladurak hartzen duen eremua neurtzen du 0tik 1era bitarteko balioak aplikatuz hornitu beharreko eskualdeetarako azpiegiturak duen hedaduraren arabera.

_A.2. Gaur egungo zoladuraren egoera eta azpiegitura horretan dauden gabeziak baloratzen ditu.

A.2 = 0 multzoa ona baldin bada.

A.2 = 0,5 multzoa nola-halakoa baldin bada.

A.2 = 1 multzoa txarra baldin bada.

Azaldutako indizeak kalkulatu atera ondoren, ZOLA ondoko formula aplikatuz eskuratzen da:

ZOLA = (A.1 + A.2) / 2.

26. artikulua . UKEA.

UKEA erraten zaio udaletxe eta kontzejuetxeetan dagoen gabeziaren adierazleari.

Administrazio zentroetan dagoen gabeziaren koefizientea A1 eta A2 koefizienteei batez bestekoa egitearen ondorioa da, eta horiek honela eskuratzen dira:

_A.1. Azalera eraikiaren araberako dotazioa neurtzen du, dagoen dotazioa zati dotazio estandarra eginez.

_A.2. Dotazioaren kontserbazio egoera baloratzen du, hiru mailatan:

A.2 = 0 multzoa ona baldin bada.

A.2 = 0,5 multzoa nola-halakoa baldin bada.

A.2 = 1 multzoa txarra baldin bada.

Kalkulatutakoan, UKEA formula hau aplikatuz sortzen da:

UKEA = (A.1 + A.2) / 2.

Administrazio zentrorik ez duten herrietan A2-ren balioa 1 izanen da, eta horren ondorioz, UKEA gehienez ere 1 izanen da herri berean.

Estandarrak 18. artikuluan agertzen diren berberak dira.

27. artikulua . IE.

IE erraten zaio, toki entitate bakoitzean, bizilagun bakoitzeko egiten den inbertsioaren errentagarritasuna adierazten duen koefizienteari. Honela kalkulatzen da:

Biztanle bakoitzeko inbertsioko batez besteko kostu (Cm) hauek hartuko dira, eurotan, azpiegitura motaren eta biztanleria tarteen arabera kalkulaturik, taula honetan datorren bezala:

Batez besteko kostu (Cm) hori kalkulatuko da linealki txertatuz dagokion biztanleria-tartearen bi muturren artean.

IE zenbatekoa den zehazteko, kasuan kasuko toki entitateak azpiegitura berari buruz egiten dituen eskaera guztien aurrekontuen batuketa eginen da, eta kalkulatuko da unitateko kostua bizilagun bakoitzeko, haietako bakoitzari dagokiona, ondoko formula honi jarraikiz:

Ku=P/N

Ku: bizilagun bakoitzeko kostua da.

P: toki entitateak azpiegitura berari dagokionez eginiko eskaera guztien inbertsioen batura da.

N: toki entitateko biztanleen kopurua, biztanleriari buruz argitaratutako azkeneko datu ofizialen arabera.

Mankomunitateek aurkezturiko eskaeren koefizientea kalkulatzeko, haiek osatzen dituzten toki entitateetako biztanleen batura hartuko da kontuan.

Koefiziente hori bera kalkulatzeko udal konposatuek aurkezturiko eskaeretan, kasuan kasuko udalaren guztirako biztanleria hartuko da kontuan.

Azkenik, bizilagun bakoitzeko kostua, azpiegitura bakoitzean, bizilagun bakoitzeko inbertsioaren batez besteko kostuekin konparatuko da, ondoko taulari jarraikiz:

LEHENBIZIKO KAPITULUA 

28. artikulua . TK.

Adierazten du zenbatekoa den Toki Administrazioko Departamentuak 1984tik 2004ra bitarte exekutaturiko Toki Azpiegituren Inbertsioko Planen kargura aitortu dituen kapital transferentzien kopurua, oinarritzat hartuz behin betiko sarrera 2004ko abenduaren 1ean, edo, data horretan izan ez bada, behin-behinekoa, eurotan emana bizilagun bakoitzeko, eta biztanleriari buruz argitaratutako azkeneko datu ofizialen arabera.

Koefiziente hau kalkulatzeko, udal kontzejudunek aurkezturiko eskaeretan, Udalari eta hau osatzen duten kontzejuei aitorturiko ekarpenen batura hartuko da kontuan.

Koefizienteak ondoko tauletatik ateratzen diren balioak izanen ditu:

a) 3.000 bizilagunez goitiko herriak:

b) 500 eta 3.000 biztanle bitarteko herriak:

c) 500 bizilagunez beheitiko herriak:

3. ATALA

TOKI GARAPENA

29. artikulua . Obrak hautatu eta lehenesteko formula.

1. Herriak garatzeko azpiegitura obrak hautatu eta lehenesteko formula hau erabiliko da:

HLK = EST + LP.

erran nahi baita:

HLK: hautatze eta leheneste koefizientea da.

EST: ekoizpen sektorearen titulartasuna.

LP: mantendu edo sortu beharreko lanpostuak dira.

2. EST: ekoizpen sektorearen titulartasuna.

a) Toki entitateek egin beharreko obrak funts pribatuekin ez besterekin finantzatzen dituzten ekimenak garatzekoak eta ekoizpen jarduerei lotuak baldin badira, 12 puntuz baloratuko dira.

b) Egin beharreko obrak finantzaketa mistoko ekimenei lotuak badira, honelaxe baloratuko da diru-ekarpen pribatua:

% 1etik % 25era bitarte: 4 puntu emanen dira.

% 26tik % 50era bitarte: 6 puntu emanen dira.

% 51tik % 75era bitarte: 8 puntu emanen dira.

% 76tik % 99ra bitarte: 10 puntu emanen dira.

3. LP: Lanpostuak sortu edo mantentzea:

Ekoizpen sektorean sortzen diren lanpostuak puntu banaz baloratuko dira.

Ekimenari loturik dauden lanpostuak puntu erdi banaz baloratuko dira.

LP batugaiak gehienez ere 10 puntu izanen ditu.

4. Toki entitate batzuek hautatze eta leheneste koefiziente (HLK) bera badute, zenbat eta funts propio gutxiagorekin finantzatzen diren, gero eta gehiago lehenetsiko dira obrak.

II. KAPITULUA. INBERTSIOEN ARAUBIDE EKONOMIKO FINANTZARIOA.

II. KAPITULUA

1. ATALA

XEDAPEN OROKORRA

30. artikulua . Diruekarpenen araubidea.

1. 2005-2008rako kapital transferentzietarako funtsaren konturako diru-ekarpenen ehunekoak plana arautzen duen foru legeko 11. artikuluan ezartzen direnak izanen dira.

2. Ehuneko horiek inbertsio mota bakoitzerako laguntza-oinarriei aplikatuko zaizkie, hurrengo artikuluetan ematen diren arauekin bat.

3. Diru-ekarpenen ehunekoa zenbateko lagungarri osoari, BEZa barne, dagokio, jasandako BEZa kengarria ez deneko obretan.

BEZari loturiko prezio edo tasak datxezkien zerbitzuetarako inbertsio eta lanetan, ekarpen portzentajea zenbateko lagungarriaren zerga oinarriaren gain eginen da (BEZa kanpo).

2. ATALA

LAGUNTZA-OINARRIAK

31. artikulua . Zolatze obren finantzaketa.

1. Zolatze lanetan, laguntza-oinarria kalkulatu ahal izateko, ondoko hiru kasu hauek kontuan hartuko dira:

A) "Interes kulturaleko Ondasun" deklaratutako hirigune zaharrak:

Galtzadako zoladuraren metro karratuaren gehieneko kostua: 99,00 euro.

Espaloietako eta oinezkoendako eremuetako zoladuraren metro karratuaren gehieneko kostua: 148,50 euro.

B) Hirigune zaharrak, duten garrantzi historiko-artistikoagatik tratamendu berezia eskatzen dutenak badira, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak emanen duen txostenarekin bat etorriz:

Galtzadako zoladuraren metro karratuaren gehieneko kostua: 79,20 euro.

Espaloietako eta oinezkoendako eremuetako zoladuraren metro karratuaren gehieneko kostua: 105,60 euro.

C) Gainerako hiriguneak:

Galtzadako zoladuraren metro karratuaren gehieneko kostua: 36,30 euro.

Espaloietako eta oinezkoendako eremuetako zoladuraren metro karratuaren gehieneko kostua: 55,00 euro.

2. Espaloietako zoladuraren metro karratuaren gehieneko kostuan hauek ere sartuko dira: lauzak edo baldosak, oinarriko hormigoia, morteroa, zintarriak eta antzeko materialak.

Galtzadetako eta espaloietako zoladuraren gehieneko kostuen barnean lan hauek ez dira sartu: dagoen zoladura kentzeko obrak, oinarriko edo azpioinarriko kapak emateko obrak, e.a.

Arestion adierazi diren prezioak exekuzio materialekoak dira.

Toki entitate interesatuek behar diren kasuetan aurkeztu beharko dute Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak emandako txostena; ekarri beharreko dokumentazioan txosten hori sartzen ez bada, C) ataleko prezioak aplikatuko dira beti.

32. artikulua . Udal eraikinetako obren finantzaketa.

Lanagatiko laguntza-portzentajea ondoko prozedurari jarraikiz zehaztuko da:

1. Udaletxe eta Kontzejuetxeetako obrei dagokienez, portzentaje lagungarria zehazteko, 2005-2008 Toki Azpiegituretarako Planari buruzko Foru Legeak indarra hartzean balio duten populazioari buruzko datu ofizialen arabera toki entitateetarako ezartzen diren dotazio eremuetatik abiatuko da, taula honen arabera:

Dotazio eremua planari buruzko foru legeak indarra hartzean balio duten datu ofizialak ez beste populazioari buruzko datu batzuen arabera zehazteko, beharrezkoa izanen da planak indarra dueino populazioaren hazkundea aurreikusten duen toki entitateak hirigintza planifikatzeko tresna onetsia ere aurkeztu dezala, hazkunde horri aurre egiteko etxebizitzen aurreikuspenak dauzkana. Ehuneko 30etik goitiko hazkunderik ez da behin ere onartuko. Portzenjea handiagoa baldin bada, dotazio eremua ehuneko 30 gehiturik zehaztuko da.

2. Udaletxe eta kontzejuetxe berrietarako laguntza-portzentajea ondoko formula aplikatuz kalkulatuko da:

Hornidura-azalera m²-tan/Jarduketaren azalera x 100

3. Udaletxe eta Kontzejuetxeetako eraikin sendotuetan egin beharreko jarduketetako dotazio eremua metro karratuetan zehazteko, bulego politiko eta administratibotzat hartzen ahal den dotazio eremua hartuko da kontuan.

Bulego poliko eta administratiboak ez ezik, beste batzuk ere dituztenean, eraikin sendotuetako obra lagungarriaren portzentajea zehazteko, izan litezkeen obrak hurrengo bi multzoetan sartuko dira:

a) Barnealdean eta instalazioetan egindako obrak, eta

b) Teilatu, fatxada, egitura eta erkidegoaren osagaietan egindako obrak.

Lehen taldeko lanetarako laguntza-portzentajea ondoko formula hau aplikatuz kalkulatuko da:

Hornidura-azalera m²-tan/Jarduketaren azalera x 100

Teilatu, fatxada, egitura eta erkidegoaren osagaietarako obretan, haien kostuaren ehuneko 100 izanen da lagungarria.

Egin beharreko lanek aipatutako bi taldeak ukitzen dituztenean, lan horiei dagozkien aurrekontu bakoitzeko zenbatekoari bakoitzari dagokion laguntza-portzentajea biderkatuko zaio. Ateratako bi emaitzen batuketa aurrekontuen zenbateko osoaz zatituko da.

4. Laguntza-oinarria kalkulatzeko asmoz, exekuzio materialeko gehieneko prezio bat hartuko da kontuan, hau da, metro karratu eraikiko 800 euro.

33. artikulua . Hilerrietako obren finantzaketa.

1. Portzentaje lagungarria zehazteko, toki entitate bakoitzari esleitzen zaion dotazio eremutik abiatuko da, 2 m²/bizilagun, 2005-2008 Toki Azpiegituretarako Planari buruzko Foru Legeak indarra hartzean balio duten populazioari buruzko zifra ofizialen arabera.

Toki entitateek nahi badute dotazio eremua zehaztu dadila planari buruzko foru legeak indarra hartzean balio duten datu ofizialak ez beste populazioari buruzko datu batzuen arabera, erregelamendu honetako 32. artikuluko 1. idatz-zatian xedatu bezala eginen da.

2. Hilerri berrietarako laguntza-portzentajea formula honen arabera lortuko da:

Hornidura-azalera m²-tan/Jarduketaren azalera x 100

Planta berria lehen zegoen azalaren zabaltzea baldin bada, jarduketaren xede den azalera bazegoena plus zabaltzen dena izanen da.

3. Gaurko dotazioak berritzeko obretarako laguntzaren xede izan daitekeen obraren portzentajea artikuluko idazpuruan aipatzen diren elementuetan honelaxe finkatuko da:

34. artikulua . Lansariak eta bestelako gastuak.

A._Laguntza teknikoko lansariak:

1. Proiektuaren prestakuntzako eta obra zuzendaritzako (bisatuak barne) lansarien laguntza-oinarria eta behar diren gainerako laguntzen oinarria gehienez ere kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontuaren ehuneko 8koa izanen da, udal eraikinetako inbertsioena izan ezik, hori ehuneko 10ekoa izanen baita.

2. Proiektua eta obretako zuzendaritza medio propioekin egiten dituzten toki entitateetarako, proiektuak erredaktatzeko ordainsariak exekuzio materialeko aurrekontuetan sartutako obren aurrekontuen % 2 izanen dira eta obren zuzendaritza fakultatiboko ordainsariak lan horien exekuzioaren azkeneko zenbatekoen % 4, aipatu lan horiek plantillako teknikari finko edo aldi baterakoek bere osotasunean edo partzialki egin badituzte; portzentajea horiek aplikatu ondoren atera diren zenbateko horietan sartuta geldituko dira teknikarien esku-hartzeak, maila guztietakoak eta kontzeptu guztietakoak.

Laguntza teknikoko lansarien zenbatekoak gastu-konpromisoari buruzko ebazpenean ezarririko zenbatekoaren arabera pagatuko dira, minuta eta gordekin bisatuen bidez justifikatu ondoren.

3. Obrek ukitzen dituzten desjabetzapenak kudeatzeko laguntza teknikoko lansariak laguntzen xede izaten ahalko dira, gehienez ere 100 euro okupaturiko finkako.

B._Hornidurak:

Kontratazio librearen menpeko lanetan, materialak toki entitateek berek ekartzen dituztenetan, kontzeptu hori dela eta aurkeztutako fakturen zenbatekoa % 4 gehituko da, gastu orokorren sailean.

3. ATALA

SALBUESPENEZKO ARAUBIDEA

35. artikulua . Laguntzek hartzen duten esparrua.

Toki entitateak salbuespenezko araubidean sartuko dira, toki entitate burutzailearen gaitasun ekonomikoa edo toki entitate sendotuaren gaitasun ekonomikoa aztertu ondoren, plan horren ondoriozko obrak bakarrik egiteko bideragarriak izan badira, zenbateko lagungarriari dagokion zenbatekoan edo, hala bada, burutzekoa den gutxienekoan, kontzejuek aurkeztuak izan ezik, kasuan kasuko udalak egin beharrekoa ez egiteagatik.

36. artikulua . Helburua.

Salbuespenezko araubidearen xedea da aurreko atalean aipatzen diren inbertsioak finantzatzeko orokorrean ezarririko ekarpenak handitzeko jarduketa batzuk antolatzea.

Handitu baino lehen, toki entitateek neurri batzuk hartuko dituzte, dirusarrera propioak egokitu eta aurrekontuen orekari eusteko, aurrezki garbian neurturik. Horrela, aurrekoa bete ondoren, ohiz kanpoko diru ekarpenak inbertsioaren bideragarritasun ekonomikoa bermatuko du, aurrekontuaren oreka galarazi gabe.

37. artikulua . Salbuespenezko araubideko dotazioa.

Araubide hau finantzatzeko behar den dotazio ekonomikoa foru lege honetako 8. artikuluko 2. idatz-zatian ezartzen diren erreserbetatik hartuko da.

38. artikulua . Toki entitate onuradunak.

Obren titularrak diren toki entitateak izanen dira finantzatzeko salbuespenezko araubidearen onuradun, beren zenbatekoa zenbateko lagungarrira egokitu ondoren, obra horiek finantzatzeko kreditu behar teorikoen ondoriozko zama finantzarioa loturiko aurrezki gordina baino handiagoa badute, erregelamendu honetan ezartzen den moduan finkaturiko dirusarrera propioak gehitzeagatik handiturik eta hurrengo ekitaldietarako pasibo finantzarioen harremanetatik gutxitzen den zama finantzarioa, toki entitateak hasi edo Toki Administrazioko Departamentuak aurreko ekitaldietan toki azpiegituretarako planetan sarturiko obrei aurre egiteko adostu beharreko maileguei dagokiena eta diruzaintzako soberakin negatiboari aurre egiteko erregelamendu honetan zehazten den moduan zehazten dena gutxiturik.

39. artikulua . Kalkulatzeko prozedura.

1. Toki entitateeek hartu beharreko balizko mailegu beharren zama finantzarioa.

Urteroko balizko zama finantzarioa kalkulatzeko kredituak bi hauen arteko aldearen arabera kalkulatuko dira:

a) Toki entitate onuradunaren obren zenbateko lagungarria eta

b) Toki entitateek Nafarroako Tributuetan parte hartzeko funtsaren konturako diru ekarpenak, izan litezkeen bestelako dirusarrerak eta diruzaintzako orotariko gastuetarako soberakin likidoa edo bestelako funts propioak gehiturik.

Inbertsioen zenbatekoa zehazteko, 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planari buruzko Foru Legeko hirugarren xedapen gehigarrian xedatu bezala eginen da.

Urteroko zama finantzario teorikoa hasiera batean kalkulatuko da lorturiko kreditu teorikoak, % 5eko korritua eta 20 urterako amortizazioa aplikatuz, urteko sari iraunkorraz kalkulaturik.

2. Lorturiko aurrezki gordina.

a) Toki entitatearen aurrezki gordina Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen arabera Toki Administrazioko Departamentuan aurkezturik behar duen azkeneko ekitaldiko kontuen espedientearen edo bestela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 227.2 artikuluaren arabera kalkulatuko da, ekitaldi horretako aurrekontuaren likidazioaren espedientearen arabera.

Aurrezki gordin hori aurrekontuko 1.etik 5.era bitarteko kapitulu ekonomikoei dagozkien ohiko dirusarrera likidatuen eta 1., 2. eta 4. kapitulu ekonomikoei dagozkien funtzionamendu gastu aitortuen arteko aldearen bidez lortuko da toki entitate bakoitzerako, irailaren 21eko 271/98 Foru Dekretuaren bidez ezarririko egituraren arabera.

b) Artikulu honetako aurreko letran aipatzen den aurrezki gordinaren zenbatekoa gastu eta dirusarreren arabera gehitu edo gutxituko da, hurrengo ekitaldietan etengabe sortzetik gelditzen diren edo sortu egiten direnen arabera.

c) Toki entitateak inbertsioa gauzatu eta kontabilizatzen badu, kalkuluaren prozedura entitate horri eginen zaio, haren erakunde autonomoak alde batera utzirik.

Inbertsioa zerbitzua ematen duen erakunde autonomoak gauzatu eta kontabilizatzen badu, kalkuluaren prozedura, hasiera batean, erakunde autonomo horrren inbertsioak eta egoera ekonomiko-finantzarioa kontuan harturik eginen da eta, ondotik, kontsolidatuko dira ondorio guztietarako toki entitatearen eta erakunde autonomoaren inbertsioak eta egoera ekonomiko-finantzarioa, erakunde autonomoaren inbertsioaren finantzaketaren konponbidea hala eskatzen baldin badu.

3. Udal eta Kontzejuen dirusarrera berekien gehitze potentzialen kalkulua.

Lurralde kontribuzioko dirusarreren gaitasuna aztertuko da, parametro hauen arabera:

a) Hiri ondasunen lurralde kontribuziorako, likidazio oinarriari dagokion zerga tasa aplikatuko zaio, ondoren xedatzen denarekin bat:

a1) Lurralde kontribuzioko likidazio oinarria: zergaren azken likidaziorako erabili zena aplikatuko da, baldin eta oinarri horrek, indarra duen arautegiaren arabera, gaurkotze irizpideak betetzen baditu.

Bestela, etxebizitzen kasuan, likidazio oinarria merkatuko balioetara egokitzeko koefizientearekin biderkatuko da. Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuak emanen ditu bi datuak.

b2) Zerga tasarako ehuneko 0,30 hartuko da urtero.

b) Landalurretako lurralde kontribuziorako, zergaren azkeneko likidaziorako erabiliriko zerga oinarriari urteroko 0,62 zerga tasa aplikatuko zaio.

Dirubilketa autonomoaren gehitze potentziala aipatu den prozeduraren bidez kalkulaturiko gaitasunari aurrekontuetako likidazioaren azkeneko espedientean kontzeptu horiengatik izandako likidazioa kentzetik aterako da, Toki Ogasunei buruzko 2/1994 Legeko 272.2 artikuluan eta kontabilitateko jarraibideei buruzko 272/98 eta 273/98 Foru Dekretuetan xedaturikoarekin bat.

Kontzejuei dagokienez, beren Udalaren dirubilketaren gehitze potentziala lehen azaldu bezala kalkulatuko da. Gero, udalerriko bizilagun bakoitzeko dirubilketaren gehitze potentziala kalkulatuko da.

Kontzejuaren dirubilketaren gehitze potentziala udalerriko bizilagun bakoitzeko gehitzea Kontzeju horretako bizilagunekin biderkatuz lortuko da.

4. Diruzaintzako soberakin negatiboaren finantzaketa.

Diruzaintzako soberakina kalkulatzeko, aurrekontu eta gastu publikoaren arloko irailaren 21eko 270/98 Foru Dekretuko V. Kapituluko hirugarren atalean ezarri bezala eginen da.

Dekretu horretako 103. artikuluko 1. puntuan ezarririko epe luzerako kreditu eragiketei dagokienez, zama finantzarioa kalkulatzeko 20 urterako sari iraunkor bat eta % 5eko korritua aplikatuko dira. Legegintzaldiko kreditu eragiketei dagokienez, zama finantzarioa kalkulatzeko % 5eko korritua aplikatuko da legegintzalditik falta diren urteetarako, foru dekretu bereko 103. artikuluko 2. puntuarekin bat.

40. artikulua . Udalek hartu beharreko konpromisoak eta Salbuespenezko Araubideko Funtsaren diruekarpena zehazteko era.

1. Salbuespenezko Araubidea eskatu bai baina onuradun izaterik lortu ez duten Udalak.

Erregelamendu honetako aurreko artikuluekin bat kalkuluak egin ondoren, zehazturiko zama finantzarioa baino handiagoa den aurrezki bat duten Udalak autofinantzatutzat joko dira.

Beren buruak finantzatzen dituzten udalek osoko bilkuran erabaki beharko dute itundu eta aurkezturiko finantzaketa formula mantendu eta errespetatzea, aurreko idatz-zatian aipatzen den aurrezkia positibo bihurtzen duten baliabideak eskuratzeko. Hala bada, hirilurraren gaineko kontribuzioa baloratzeko ponentzia eta lurralde kontribuzioko kasuan kasuko tasak onetsiko ditu.

Erabaki horien ondorioz, entitate horretako bideragarritasun plana positibotzat hartuko da eta gastuaren konpromisoari buruzko ebazpena emanen da. Gehieneko diru-ekarpena eta toki entitateak hitzarturiko finantzaketa formula adieraziko dira.

Erabaki hori hartu ezik, toki entitateak aukerako neurriak proposatu beharko ditu edo 2005-2008 aldirako inbertsioa gutxitu, behar den ber. Osoko bilkuraren erabakia izanen da proposamen horren oinarria.

Toki Entitateek proposamenik egiten ez badute, Toki Administrazioko Departamentua ofizioz arituko da eta hasiera batean sarturiko inbertsioak Toki Azpiegituretarako Planetik baztertzeko plan bat irekiko du edo haiek gutxituko ditu, bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa bermatzeko moduan.

2. Salbuespenezko Araubidea eskatu duten eta haren onuradun diren Udalak.

Funtsaren diru-ekarpenak hartzen dituzten udalek osoko bilkuran erabaki beharko dute salbuespenezko araubidean sartzen direneko aurrekontualdiaren ondorengo ekitaldietarako eta, betiere, obrek dirauten ekitaldietarako honetarako konpromisoa hartzea:

a) Hala bada, indarra duen arautegiarekin bat hirilurraren gaineko kontribuzioa baloratzeko ponentziaren gaurkotzea onesteko.

Ekitaldi horietarako gutxienez tasa hauek onesteko:

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: 0'30.

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: 0'62.

b) Toki Administrazioko Departamentuak obra aldian oinarrizko azpiegituretarako sarturiko obrak egiteko bakarrik inbertsio moduan, Departamentuak espresuki baimendu ezik, eta bakarrik inbertsioa beharrezkoa denean salbuespenezko gorabeherengatik eta bermaturik dagoenean haien finantzaketak ez duela geroan defizitik sortuko.

c) Salbuespenezko araubidean sartzearen ondoriozko baliabide propioak lotzeko.

3. Salbuespenezko araubidearen ekarpena zehazteko 39. artikuluko 1. puntuaren arabera zehazturiko zama finantzarioari 38. artikuluaren eta 39. artikuluko 2, 3 eta 4. puntuen arabera kalkulaturiko aurrezkia kenduko zaio, positiboa bada. Gero, alde positiboa kapitalizatuko da 39. artikuluan aipatzen diren baldintzetan. Kalkulu horren emaitza izanen da salbuespenezko araubideagatik eman beharreko ekarpena.

41. artikulua . Kontzejuek hartu beharreko konpromisoak eta Salbuespenezko Araubideko Funtsaren diruekarpena zehazteko era.

Hartu beharreko konpromisoak: 1. Kontzejuak diferenteki tratatuko dira inbertsio motaren arabera.

a) Kontzejuen eskumena diren inbertsioei dagokienez, aurreko artikuluko 2. puntuko b) eta c) letretan aipatzen diren neurriak hartzeko konpromisoa hartuko dute eta, hala bada, 39. artikuluko 3. puntuan aurreikusirikoa aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa eginen duen kontribuzio berezia ezarriko.

Aurreko kalkuluak egin ondoren, 39. artikuluko 1. idatz-zatian ezarririko zama finantzarioa baino handiagoa den aurrezkia lortzen duten kontzejuek, hala bada, kontribuzio bereziaren zenbatekoa egokitzen ahalko dute aurrezki positiboa bermatzen duen zenbatekora eta ez da beharrezkoa izanen Salbuespenezko Araubideko Funtsetik ekarpenak hartzea.

b) Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legeko 39. artikuluko 3. idatz-zatian xedaturikoarekin bat eskuordeturiko obrei dagokienez, kontzejuek itun bat lortu beharko dute udalarekin. Horren arabera, udalak konpromisoa hartu beharko du kontzejuaren aurrekia positibo bihurtzeko zenbatekoa emateko. Salbuespenezko Araubidearen barruan konpromisoa onartzeko, Udalaren bideragarritasun ekonomikoa izanen da baldintza ekarpen hori egiteko. Bestela, Udalei buruz salbuespenezko araubidean arauturik dagoena aplikatuko da.

Udalaren erabakian honek konpromisoa hartuko du Kontzejuari pagatzeko honen aurrezkia positibo bihurtzeko zenbatekoa, trasferentzia bidez.

Azken erabaki honekin batera Nafarroako Gobernuaren baimena aurkeztuko da Nafarroako zergetan parte hartzeko funtsetik zenbateko hori kentzeko, Kontzejuari pagatzeko.

Kasu horretan, kontzejuek konpromisoa hartuko dute 40. artikuluko 2. idatz-zatiko b) eta c) letretan aipatzen diren neurriak hartzeko.

2. Salbuespenezko Araubideko funtsaren ekarpena zehazteko, 39. artikuluko 1. puntuan zehazten den zama finantzarioari Kontzejuaren aurrezkia kenduko zaio, artikulu honetako aurreko puntuko a) eta b) letrekin bat kalkulatua, inbertsioaren arabera, positiboa izanez gero. Gero, alde positiboa kapitalizatuko da 39. artikuluan aipatzen diren baldintzetan. Kalkulu horren emaitza izanen da salbuespenezko araubideagatik eman beharreko ekarpena.

3. Udala salbuespenezko araubidetik onuraduna bada eta 40. artikuluan eskaturiko betebeharrak betetzen baditu, Udal horrek ezin pagatu dezakeen ekarpen zati gehigarria zehaztuko da. Zenbateko hori Kontzeju horri esleitzen ahal zaion funtsaren ekarpena izanen da.

42. artikulua . Mankomunitateen araubidea

Urteroko zama finantzario teorikoa Mankomunitateak lorturiko aurrezki gordinaren zenbatekoa baino handiagoa denean, ekitaldi horretarako pasibo finantzarioen zerrendatik ondorioztatzen den zama finantzarioa eta Toki Administrazioko Departamentuak aurreko ekitaldietan sarturiko obretako plana pagatzeko eta diruzaintzako soberakin negatiboa diruztatzeko hitzartu beharreko maileguei dagokiena kenduta, hori dena salbuespenezko araubide honetarako ezarririko arauen arabera kalkulaturik, inbertsioak gutxienez ere inbertsioen aurreikuspenaren hasierako mailarekin legokiekeen 2005-2008 Toki Azpiegituretarako Planean eskuarki ezarririko ekarpenetara egokituko da.

Mankomunitateko zuzendaritza organoek eginen dute egokitzapen hori.

43. artikulua . Salbuespenezko araubidean parte hartzeko eskabiderako epea.

Finantzaketako salbuespenezko araubidean sartzeko, toki entitateek Toki Administrazioko Departamentuan eskabide bat aurkeztu beharko dute, 15 egun balioduneko epean, bideraezintzat jo direla jakinarazten zaienetik hasita, 49. artikuluko 6. idatz-zatian xedatu bezala.

44. artikulua . Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Salbuespenezko araubidean parte hartzeko eskabidearekin batera toki entitateek agiri hauek aurkeztuko dituzte:

a) Lehenago aurkeztu ezik, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen arabera Toki Administrazioko Departamentuan aurkeztu beharreko azken ekitaldiko kontuen espedientea edo, hala bada, ekitaldi bereko aurrekontuko likidazioaren espedientea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 227. artikuluko 2. idatz-zatiaren arabera. Gaurko zorpetzea eta haren baldintzak agiri horietan adierazi ezik, haiek ageri direneko pasibo finantzarioen kasuan kasuko polizak aurkeztuko dira, gero, eskabidea aurkeztu arte hitzartuak eta ondorengo aldaketak bilduz.

b) Hirilurraren gaineko kontribuzioa baloratzeko azken ponentzia aplikatu zeneko urteko ziurtagiria.

c) Onetsiriko lurralde kontribuzioko azken tasak, aplikatu zireneko urtea adieraziz.

2. Bideragarritasun azterlana egiten deino, eskabideen gainean ebatzi baino lehen, toki entitate bakoitzak salbuespenezko araubide honen garapenean aipatzen diren neurriak hartzeko kasuan kasuko erabakiak aurkeztuko dira. Gainera, Toki Administrazioko Departamentuak inbertsio planen bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioa zehazteko behar adina agiri eskatzen ahalko ditu.

45. artikulua . Eskabideen gaineko ebazpena eta ordainketa.

1. Toki Administrazioko Departamentuak, ebazpen baten bidez, eskabideen gainean erabaki eta gasturako konpromisoa zehaztuko du.

2. Toki entitateek Salbuespenezko Araubideko Funtsetik hartu beharreko dirua obraren azken ordainketarekin batera pagatuko da eta ordainetara horretarako erregelamendu honetako 40. artikuluan harturiko konpromisoak betzea izanen da baldintza.

46. artikulua . Egiaztapenak eta eskubide ekonomikoen galera.

Toki entitateek arauak betetzen ez badituzte, erregelamendu honetako 57. artikuluan xedatu bezala eginen da.

III. KAPITULUA. PROZEDURA OROKORRA

47. artikulua . 20052008 Toki Azpiegituretarako Planaren osaera.

1. Toki Administrazioko Departamentuak 2005-2008 Toki Azpiegituretarako Plana plan zuzentzaileak eta Toki Azpiegituretarako Planari buruzko Foru Legeko 12. artikuluan ezarririko eskabideak kontuan hartuz osatuko du, araubide ekonomiko eta finantzarioa eta, hala bada, hautatze eta leheneste formula, foru lege hartan aipatzen direnak, aplikatuz, bertan ezarririko betebeharrak betez.

2. Ur banaketako eta saneamenduko hiri sareetako obrak ezin izanen dira hautatu eskabideek ukitzen diren instalazio eta zoladurak lehengoratzeko aurrekontua ez badaukate. Hala ere, azkenean lehengoratze horren kostua "Sareen bidezko zolaketa" kontusailetik finantzatzen ahalko da.

3. Toki Administrazioko Departamentuak 2005-2008 Toki Azpiegituretarako Planaren proposamena onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du, jendaurrean paratzeko eta 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, argitaratu eta biharamunetik hasita.

48. artikulua . 20052008 Toki Azpiegituretarako Planaren onespena.

1. Jendaurrean egoteko aurreko artikuluan aipatzen den epea bukaturik, Nafarroako Gobernuak 2005-2008 Toki Azpiegituretarako Plana onetsiko du, aurkezturiko alegazioak 2005-2008 Toki Azpiegituretarako Planari buruzko Foru Legeko 14. artikuluko 2. idatz-zatian aipatzen den erreserbaren soberakina kontuan hartuz.

2. 2005-2008 Toki Azpiegituretarako Plana onesteko epea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da. Bertan osatzen duten inbertsioak ez ezik sartzen ez direnak ere azalduko dira, lorturiko hautatze eta leheneste koefizientea barne. Sartzen ez diren inbertsioak erreserban geldituko dira, koefizienterik handienetik txikienera antolaturik, plana arautzen duen foru legean xedatu bezala, plana handituz joan ahal izateko.

49. artikulua . Gasturako konpromisoa.

1. Inbertsioak Nafarroako Gobernuak onetsiriko planean sarturik dauzkaten toki entitateek hurrengo idatz-zatian aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte, 2005-2008 Toki Azpiegituretarako Plana arautzen duen Foru Legean horretarako ezartzen den epean. Foru lege horretako 8. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusiriko handitzeen arabera azkenean inbertsioak planean sartzen dituzten toki entitateek agiriak lau hilabeteko epean aurkeztu beharko dituzte, kasuan kasuko handitzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

2. Inbertsioak 2005-2008 Toki Azpiegituretarako Planean sarturik dauzkaten toki entitateek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Toki Administrazioko Departamentuan:

a) Obrak burutzeko proiektua.

b) Egin beharreko obra finantzatzeko plana, finantzaketa zenbateko lagungarritik eta egin asmo den inbertsiotik bereiziz.

c) Lehenago aurkeztu ezik, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen arabera Toki Administrazioko Departamentuan aurkeztu beharreko azken ekitaldiko kontuen espedientea edo, hala bada, ekitaldi bereko aurrekontuko likidazioaren espedientea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 227. artikuluko 2. idatz-zatiaren arabera. Gaurko zorpetzea eta haren baldintzak agiri horietan adierazi ezik, haiek ageri direneko pasibo finantzarioen kasuan kasuko polizak aurkeztuko dira, gero, eskabidea aurkeztu arte hitzartuak eta ondorengo aldaketak bilduz.

3. Toki Administrazioko Departamentuak, proiektuaren egokitzapen tekniko eta ekonomikoa eta haren bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioa egiaztatu ondoren, hurrengo idatz-zatiko kasuetan izan ezik, ebazpen bat emanen du, non Azpiegituretarako Planetik eman beharreko gehieneko diru-ekarpena zehaztuko baitu. Diru-ekarpen hori behin-behinekoa izanen da kasuan kasuko kontratua esleitu arte. Orduan Toki Administrazioko Departamentuak lortzen den beherapenaren arabera hura erregularizatuko du, horrelakorik gertatuz gero.

Bideragarritasun ekonomikoa aurrezki garbi positiboaren arabera neurtuko da.

Finantzaketarako alternatiba gisa kreditua aurkeztuz gero, bideragarritasun ekonomikorako, hitzarturiko baldintzarik ez izanez gero, % 5eko korritua eta 20 urterako amortizatua dituen kreditu bati dagokion urteroko zama finantzario teorikoa aplikatuko da, sari iraunkorraren arabera kalkulaturik.

4. Toki entitatea bideraezina baldin bada, toki entitate horrek, 15 eguneko epean, bideraezintasuna jakinarazten zaionetik hasita, hala bada, formula alternatibo bat aurkeztuko du. Bigarren konponbide horren bideragarritasun ekonomikoa aztertuko da.

5. Aurreko puntuen arabera toki entitateek proposaturiko jarduketak aztertu ondoren, burutzen ahal den inbertsioaren zenbatekoa eta ondoriozko finantzaketa formula zehaztuko dira. Toki entitateek, aurrekoa jakinarazi eta biharamunetik 15 eguneko epean, inbertsioaren zenbateko hori gauzatzeko borondatea frogatzen duen ziurtagiria aurkeztuko dute, baita lehen zehazturiko finantzaketa formula ere.

6. Bideraezin izaten segitzen duten toki entitateek, 5. idatz-zatian aipatzen denaz gain, beren gaitasun finantzarioari dagokion inbertsioaren zenbatekoa bakarrik egiteko konpromisoaren ziurtagiria edo II. kapituluko 3. sailean arautzen den salbuespenezko araubidean sartzeko eskabidea aurkeztu beharko dute.

50. artikulua . Obren esleipena.

1. Gasturako konpromisoari buruzko ebazpenak diru-ekarpena ezarritakoan, horien xede diren obrak toki entitate bakoitzak esleitu beharko ditu hura jakinarazi den unetik hasita hiru hilabeteko epearen barnean, eta lanei hasiera eman beharko zaie gastu konpromisoari buruzko ebazpenaren egunaren ondoko urtebetearen barnean.

2. Nolanahi ere den, "administrazio bidezko obrak" egin ahal izateko Toki Administrazioko Departamentuak eman beharko du baimena.

51. artikulua . Egiteko epea:

Exekuzio epea esleipenean bertan zehazten dena izanen da. Epea luzatuz gero edo obrak aldi baterako bertan behera utziz gero, ahalik eta lasterren jakinarazi beharko zaio Toki Administrazioko Departamentuari.

52. artikulua . Diruekarpenen ordainketa.

a) Diru-ekarpenen onuradun diren toki entitateei honela eginen zaie ordainketa:

_% 40 obraren hasieran.

_% 40 obren erdiak eginak direnean.

_Gainerakoa, obrak bukatzean. Diru-ekarpena gutxituko da exekuzioaren zenbatekoa esleipenarena baino txikiagoa bada.

b) Desjabetzapenak izan baldin badira, haien prezioa partikularrei ordaindu zaiela frogatu ondotik ordainduko da kostua.

c) Zerbitzuei dagozkien inbertsio eta lanetan, BEZa ordaintzen duten prezioak eta/edo tasak helburu dituztenetan -toki entitateak Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren bidez berreskuratuko du BEZ hori-, burututako lanaren ziurtagiriei doazkien soluzio partzialen abonuetan sartuko da, aurrerakin modura, soluzio partzial bakoitzari dagokion BEZari finkatutako ekarpenaren portzentajea biderkatu ondoren ateratako zenbatekoa.

Aurrerakin gisa ordainduriko dirua, BEZari dagokiona, azken ordainketarekin batera erregularizatuko da.

53. artikulua . Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Obren hasierari dagokion zenbatekoa kobratu ahal izateko, toki entitateak obren hasieratik hurrengo hamabortz eguneko epearen barrenean ondoko hau aurkeztu beharko du:

a) Honako kontuak biltzen dituen ziurtagiria:

_obraren hasierako aurrekontua eta esleitzeko prezioa, izaniko aldaketa koefizientea adieraziz.

_zuzendaritza fakultatiboaren hasierako aurrekontua eta esleitzeko prezioa, izaniko aldaketa koefizientea adieraziz.

_burutzeko finkaturiko epea.

_obren esleipen-hartzailearen izen edo helbide soziala edo identifikazio fiskala.

b) Zuinketa egiaztatu eta obra hasteko aktaren kopia.

2. Diru-ekarpenaren % 40 kobratzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

Jatorrizko ziurtagiria, neurketa zehatzak, esleitzeko baldintzera egokituak barne.

3. Obrak bukatu eta hilabete bateko epearen barrenean, ekarpenaren gainerakoa eskatuko da ondoko agiri hauek aurkeztuz:

a) Obra hartzeko aktaren kopia edo ziurtagiria.

b) Obren azken egoerako planoak eta memoria.

c) Materialen saioen eta instalazioetako proben ziurtapena, zerrenda eta emaitzak.

d) Jatorrizko obraren azken likidazioa, neurketa zehatzak, esleipenaren baldintzetara egokituak barne, eta alde biko prezioen aktak.

e) Beste entitate publiko edo pribatu batzuek eginiko diru-ekarpenen ziurtapen positibo edo negatiboa.

4. Ekarpenak kobratzeko dokumentazioa Toki Administrazioko Departamentuan aurkeztu beharko da, eta horrek abonatzeko agindua emanen du lanaren zerbitzu tekniko eta ikuskatzailetzaren txostena eta aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren. Horretarako, behar diren egiaztapenak egin eta egoki irizten den dokumentazio osagarria eskatzen ahal da.

IV. KAPITULUA. PROZEDURA BEREZIAK

54. artikulua . Hasteko baimena.

Obrak hasteko 2005-2008 Toki Azpiegituretarako Planari buruzko Foru Legeko 9. artikuluko a) idatz-zatian ezartzen den baimena Toki Administrazioko Departamentuak emanen du, ebazpen baten bidez, toki entitate interesatuak eskatu ondoren. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

_Foru lege horretako 12 B) artikuluko e) idatz-zatiko agiriak:

_Inbertsioa burutzeko proiektua eta plan ekonomiko eta finantzarioa eta erregelamendu honetako 49. artikuluko 2. idatz-zatian aipatzen diren agiriak, kontuan hartuz obraren finantzaketa toki entitateari dagokiola oso-osorik.

55. artikulua . Presakotzat jotzen den prozedura.

Toki Administrazioko Departamentuak presakotzat jotzen dituen obrak Toki Entitateek Nafarroako Tributuetan Parte Hartzeko Funtsaren kontu finantzatzen ahalko dira, Departamentu horren gasturako konpromisoaren ebazpen baten bidez.

Presakotzat jo ahal izateko, toki entitate intereesatuak Toki Azpiegituretarako Plana arautzen duen Foru Legeko 12 B)3 artikuluko a) eta e) idatz-zatietan eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko ditu, gorabehera hori frogatzen duten agiriekin batera. Inbertsio bat presakotzat jotzen duen ebazpena hartu eta 4 hilabeteko epean, toki entitateak Erregelamendu honetako 49. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko ditu eta, hala bada, Toki Azpiegituretarako Plana arautzen duen Foru Legeko 12 B)3 artikuluko d) idatz-zatian aipatzen direnak ere bai.

56. artikulua . Larrialdietarako prozedura.

Toki azpiegiturak konpondu edo lehengoratzeko Toki Azpiegituretarako Plana arautzen duen Foru Legeko 13. artikuluan larrialdietarakotzat jotzen diren obrak Toki Entitateek Nafarroako Tributuetan Parte Hartzeko Funtsaren kontu finantzatzen ahalko dira, Departamentu horren gasturako konpromisoaren ebazpen baten bidez. Horretarako, toki entitateak eskabide bat aurkeztu beharko du, larrialdia eragin zuten gorabeherak, frogatzen dituen ziurtagiriarekin, kasuan kasuko gastuarekin eta, salbuespenezko araubidea eskatuz gero, erregelamendu honetako 44. artikuluan eskatzen diren agiriekin batera.

57. artikulua . Baztertzeko prozedura.

1. Bazterketa kasuan kasuko espedientea izapidatu ondoren eginen da. Toki Administrazioko Departamentuaren ebazpen baten bidez hasiko da. Gero toki entitate interesatuari hamabost egunez entzunaldia emanen zaio. Azkenik, espedientearen behin betiko ebazpena emanen du hasi zuen organo berak. Prozedurari hasiera ematen bazaio kobratu gabe dauden ekarpenak bertan behera geldituko dira.

2. Artikulu honetan aipatzen diren arrazoiengatik planetik bazterturiko toki entitateetako azpiegiturak 2005-2008 Azpiegituretarako Planari buruzko Foru Legean aipatzen diren erreserba zerrendetan azken daudenen atzetik sartuko dira, salbu eta inbertsioa egina bada.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web