(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

129/1999 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, apirilaren 26koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko xedapenen Testu Bategina onesten duena Nota de Vigencia

BON N.º 76 - 18/06/1999



  ONDARE ESKUALDAKETA ETA EGINTZA JURIDIKO DOKUMENTATUEN GAINEKO ZERGARI BURUZKO XEDAPENEN TESTU BATEGINA. ATARIKO TITULUA


ZIOEN ADIERAZPENA

Apirilaren 6ko 14/1999 Foru Legeak, zergen arloko aldaketei buruzkoak, bigarren xedapen gehigarrian, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren itzalpean Nafarroako Gobernuari baimena ematen dio Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen Zergari buruz gaur egun indarra duten xedapenak bat egin ditzan. Hori 1999ko abenduaren 31 baino lehen egin behar du.

Baimen hori erabiliz Testu Bategin hau osatu da, Nafarroan zerga hori gaur egun arautzen duten lege mailako arau guztiak bilduz, araugintzako hainbat testutan barreiaturik baitzeuden.

Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko apirilaren hogeita seiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko xedapenen Testu Bategina onestea, zergen arloko aldaketei buruzko apirilaren 6ko 14/1999 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betez. Testu bategina jarraian argitaratuko da.

Iruña, mila bederetziehun eta laurogeita hemeretziko apirilaren hogeita seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Rafael Gurrea Induráin.-Ekonomi eta Ogasun Kontseilaria, José María Aracama Yoldi.

ONDARE ESKUALDAKETA ETA EGINTZA JURIDIKO DOKUMENTATUEN GAINEKO ZERGARI BURUZKO XEDAPENEN TESTU BATEGINA. ATARIKO TITULUA

ONDARE ESKUALDAKETA ETA EGINTZA JURIDIKO DOKUMENTATUEN GAINEKO ZERGARI BURUZKO XEDAPENEN TESTU BATEGINA

Abiaburu orokorrak

I. KAPITULUA

Jitea eta edukina

1. artikulua

1. Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga zeharkako tributua da, hurrengo artikuluetan ezarritako terminoetan jarraikoak kargatuko dituena:

1. Kostubidezko ondare eskualdaketak.

2. Sozietate-eragiketak.

3. Egintza juridiko dokumentatuak.

2. Egintza berbera ezin izanen da, ezein kasutan, kostubidezko ondare eskualdaketaren kontzeptuan eta sozietate eragiketarenean likidatu.

1.bis artikulua Nota de Vigencia

1. Egintza edo kontratu likidagarriaren benetako izaera juridikoaren arabera ordainaraziko da zerga, alderdiek emandako izena edozein delarik ere, bere balioa eta eraginkortasuna ukitzen ahal dituzten formazko zein berezko akatsak alboratuz.

2. Baldintzaren bat duten egintza edo kontratuetan, Nafarroan indarrean dagoen legedi zibilean dauden aginduen arabera kalifikatuko dira. Baldintza etengarria bada, zerga hura bete arte ez da likidatuko, eta likidazioaren etena ondasunen inskripzioan adieraziko da, dagokion erregistro publikoan. Baldintza suntsiarazlea bada, berehala ordainaraziko da zerga, eta, baldintza betetzen denean, dagokion itzulketa eginen da, 41. artikuluko arauen arabera.

3. Kontratuan jabariaren erreserba ezartzen bada hitzartutako prezio osoa ordaindu arte, ulertuko da, zergaren likidazio eta ordainketaren ondorioetarako, eskualdaketa baldintza suntsiarazle batekin egiten dela, hau da, prezioa hitzartu bezala ordaintzen ez bada, kontratua suntsiaraziko da.

1.ter artikulua Nota de Vigencia

1. Zergaren ondorioetarako, ondasunen kalifikazio juridikoa haien izaera ezberdin, destino, erabilera edo aplikazioaren arabera egiteko, Nafarroan indarrean dagoen legedi zibilean edo, bestela, zuzenbide administratiboan horri buruz xedatutakoari jarraituko zaio.

2. Zergaren ondorioetarako, ondasun higiezinak izanen dira edozein motatako instalazio iraunkorrak, eraikitzeko moduagatik garraiagarriak badira ere eta dauden lurzatia instalazioen jabearena ez bada ere.

II. KAPITULUA

Kapitulua zergaren aplikazio-eremua

2. artikulua Nota de Vigencia

Foru Komunitateari dagokio ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga Hitzarmen Ekonomikoan ezarritako irizpideen arabera ordainaraztea.

I. TITULUA

Ondare eskualdaketak

I. KAPITULUA

Zerga-egitatea

3. artikulua

1. Zergapean dauden ondare eskualdaketak hurrengoak dira:

A) Pertsona fisiko edo juridikoen ondareko ondasun eta eskubide mota orotako "inter vivos" egintzen bidezko kostubidezko eskualdaketak.

B) Ondasun-eskubide, mailegu, fiantza, errentamendu, pentsio eta administrazio emakiden eraketa, azkeneko hauek trenbide azpiegiturak zein portu eta aireportuetako eraikinak edo instalazioak erabiltzeko eskubidea lagatzeko direnean ezik.

Eskubideen eraketatzat haien titularrarentzat tributuaren exigentziarako oinarria izanen den ondare gehikuntza dakarren haien edukinaren geroko zabalkuntza likidatuko da.

Errentamendu kontratuen nahitaezko luzapenak ez daude zergapean, berariazko legeriak agintzen duenez Nota de Vigencia.

2. Zergaren likidazio eta ordainketaren ondorioetarako ondare eskualdaketatzat hauek joko dira:

A) Zorren ordainketan emandako edo zorrak ordaintzeko adjudikazioak, bai eta zorrak nork bere gain hartzea ordaintzeko adjudikazioak ere. Zorrak ordaintzeko adjudikaziodunak, baldin eta adjudikatu zitzaizkien ondasun edo eskubide berberak, bi urteko epean, hartzekodunari kredituaren kaudimenez eskualdatu izana frogatzen badute, eta epe berberean xede horretarako hirugarren bati eskualdatu dizkiotela frogatzen dutenek, adjudikazio horiengatik ordaindutako zerga itzul dakiela eskatu ahal izanen dute Nota de Vigencia.

B) Aitortutako eta konpentsatutako adjudikazio-soberakinak, salbu eta Kode Zibilaren 821. eta 829. artikuluetan, 1056. artikuluko bigarren paragrafoan eta 1062. artikuluko lehen paragrafoan xedatutakoa betetzetik eta oinarri berean funtsatutako foru zuzenbideko xedapenak betetzetik heldu direnak.

Konpentsatu gabeko adjudikazio-soberakinek tributatuko dute, betiere, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren arauen arabera Nota de Vigencia.

C) Jabari espedienteak, nabaritasun aktak, hipotekei buruzko legearen VI. tituluak aipatzen dituen dokumentu publikoen akta osagarriak eta lege bereko 206. artikuluak agintzen dituenetarako eman diren ziurtagiriak, non eta frogatu ez den zerga ordaindu dela, zergaz salbuetsita dagoela edo ez dagoela zergapean horiek titulua ordezten dioten eskualdaketagatik edo batzuen eta besteen gai diren ondasun berberengatik.

Espediente, akta nahiz ziurtagiriengatik ordainaraziko da zerga, are ordezten den tituluaren eskualdaketari dagokionez preskribiturik balego administrazioak tributu-zorra zehazteko duen eskubidea, bai zerga honen bai oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergarengatikoa Nota de Vigencia.

D) Pertsona jakin batentzako jabari-aintzatespena, aurreko idazatian egindako salbuespen berarekin.

3. Hipotekei buruzko Legearen 11. artikuluak aipatzen dituen salerosketak ebazteko baldintza esplizituak berdindu eginen dira prezio gerokotuaren pagamendua saldutako finkarekin berarekin bermatzen duten hipotekekin. Prezio gerokotuaren pagamendua bermatzen duten salerosketak ebazteko baldintza esplizituek, enpresek Balio Erantsiaren gaineko Zergaren peko ondasun higiezinak eskualdatzen dituzten kasuetan, ez dute tributurik emanen ez zerga honetan eta ez "kostu bidezko ondare eskualdaketak" kontzeptuan. Erregimen bera aplikatuko zaie prezio gerokotua bermatzen duten hipotekei, enpresek ondasun higiezinak eskualdatu eta eskualdaketa hori eskualdatzen diren ondasunen beren gainean eratzen dutenean Nota de Vigencia.

4. Zerga honen ondoretarako, erdirako eta azpierrentamenduen kontratuak errentamenduenekin parekatuko dira.

4. artikulua

1. Aurreko artikuluan zerrendatutako eragiketak ez dira titulu honetan araututako kostu bidezko ondare eskualdaketak izanen, enpresaburu edo profesional batek bere enpresa edo lanbide jardueran gauzatu badu ondasun entrega edo zerbitzu egitea eta, edozein kasutan, balio erantsiaren gaineko zerga ordaindu behar duten ondasun entregak edo zerbitzu egiteak badira. Hala ere, zerga kontzeptu horrengatik ordaindu beharko dute ondasun higiezinen entregek edo errentamenduek, baita horien gaineko erabiltze eta lupertze eskubide errealen eraketak edo eskualdaketak ere, baldin eta eragiketa horiek balio erantsiaren zergatik salbuetsita badaude, salbu subjektu pasiboak salbuespen horri uko egiten badio Zergaren Foru Legean jasotako inguruabar eta baldintzekin; enpresa edo lanbide ondarearen parte diren elementu gorpuzdunen edo, kasua bada, gorpuzgabeen multzo baten eskualdaketan sartzen diren higiezinen entregek ere ordaindu behar dute, baldin eta elementu horiek berez enpresa edo lanbide jarduera bat garatzeko gauza den unitate ekonomiko autonomo bat osatzen badute, betiere bere inguruabarrengatik ondare horren eskualdaketak balio erantsiaren gaineko zerga ordaindu behar ez badu Nota de Vigencia.

2. Balio Erantsiaren gaineko Zergari loturiko eta hartatik salbue- tsita ez dauden enpresen arteko ondasun higiezinen eskualdaketa guztietan, zerga horren zioz likidatzen dena ordaindu beharko da, inolako salbuespenik gabe; hala ere, hori gora-behera 22. artikuluan egintza juridiko dokumentatuen gaineko kargaz ezarritakoa beteko da.

Balio Erantsiaren gaineko Zergako salbuespenaren aplikazioari uko egiten zaionean soilik aplikatzen ahalko da arestian xedatutakoa, Zerga honetan aurreikusitakoarekin bat Nota de Vigencia.

II. KAPITULUA

Subjektu pasiboa

5. artikulua

Zergadun gisa, eta aldeek aurka ezarritako hizpaketak zeinahi direla, Zerga ordaintzera beharturik daude:

a) Mota orotako ondasun eta eskubideen eskualdaketetan, eskuratzailea.

b) Jabari-espedienteetan, nabaritasun-aktetan, agiri publikoen akta osagarrietan eta Hipotekei buruzko Legearen 206. artikuluan aipatzen diren ziurtagirietan, haiek eragiten dituen pertsona, eta pertsona jakin batentzako jabari-aitorpenetan, pertsona hori.

c) Ondasun-eskubideen eraketan, egintzaren onura jasotzen duen pertsona.

d) Mota guztietako maileguen eraketetan, mailegaria.

e) Fidantzen eraketan, fidantzaturiko hartzekoduna.

f) Errentamenduen eraketan, errentaria.

g) Pentsioen eraketan, pentsioduna.

h) Administrazio kontzesioetan, kontzesioduna; kontzesioaren eite berekotzat jotako administrazio egintza eta kontratuetan, onuraduna Nota de Vigencia.

6. artikulua

1. Hurrengoak izanen dira Zergaren ordainketaren erantzule subsidiarioak:

a) Mailegu eraketetan, mailegu-emailea, baldin eta korrituak edo kapitala edo maileguan emandako gauza osorik edo partzialki jasotzen dituenerako mailegariari Zerga hau ordaindu izanaren frogagiria eskatzen ez badio.

b) Errentamenduen eraketetan, errentatzailea, baldin eta errentaren lehen epea jasotzen duenerako errentariari aurrean aipaturiko frogagiria eskatzen ez badio.

2. Orobat, Zerga ordaindu beharraren erantzule subsidiarioa izanen da zeinahi estatu, foru edo toki zerga edo ordainarazpenen subjektu pasiboa aldatzeko baimena ematen duen funtzionarioa, baldin eta aldaketa horrek zuzenean edo zeharka hizpide dugun zerga honek kargatutako eskualdaketa bat ekartzen badu eta aurretiaz hura ordaindu beharra frogatzeko eskatzen ez badu.

III. KAPITULUA

Zerga-oinarria

7. artikulua Nota de Vigencia

1. Zerga-oinarria finkatzeko, oro har, eskualdatu den ondasunaren edo eratzen edo lagatzen den eskubidearen benetako balioa hartuko da aintzat. Benetako balio hori Administrazioaren egiaztapenak finkatuko du, interesatuek deklaratu dutena baino handiagoa bada.

Ondasunen benetako balioa urritzen duten kargak soilik izaten ahalko dira kengarriak, ez, ordea, zorrak, nahiz eta bahiaz edo hipotekaz bermatuta egon.

Aurkeztu diren dokumentuetan ez bada espresuki jasotzen kengarriak diren pentsio edo kargen iraupena, mugagabea dela juzgatuko da.

Zentsuaren balioa, eskualdatu diren ondasunen baliotik kentzerakoan, berrerosketarako eman beharreko kapitalarenean zenbatetsiko da, Kode Zibileko edo foru legeetako arauen arabera.

Zentsua berrerostean, ondasunak erosten dituenak erosketa egitean indarra zuen karga-tasak emandako kapitalari dagokion zerga ordaindu beharko du.

Suposatutzat emanen da interesatuek karga guztiak, izenez kengarriak izan ala ez, beheratu egin dituztela prezioa finkatzerakoan eta, beraz, deklaratutako balioa finkatzeko gehitu eginen zaizkio prezio horri artikulu honen arabera kengarri ez diren kargak, non eta kontratatzaileek ez duten espresuki erabakitzen karga horiek finkatutako preziotik kentzea, edo erostunak prezioaren parte bat beretzat gordetzen ez duen karga haiek pagatzeko.

2. Zehazki, ondoko letretan ageri diren arauak aplikatuko dira:

a) Aldi bateko usufruktuaren balioa ondasunen balio osoaren proportziokoa dela juzgatuko da, urtebete bakoitzeko 100eko 2a kalkulatuz, 100eko 70etik gora joan gabe. Aldi bateko usufruktuaren balioa kalkulatzeko ez dira kontuan hartuko urtebete baino gutxiagoko urte zatiak, baina urtebete baino gutxiagoko usufruktua ondasunen balioaren 100eko 2an kalkulatuko da.

Biziarteko usufruktuetan juzgatuko da balioa ondasunen balio osoaren 100eko 70ekoa dela usufruktudunak hogei urte baino gutxiago dituenean; adinean goiti joan ahala urteko 100eko 1 murriztuko da, eta gutxieneko muga balio osoaren 100eko 10 izanen da.

Lehenengo lerrokadan ezarritakoa galarazi gabe, pertsona juridiko baten alde eratzen den usufruktua, hogeita hamar urte baino gehiagorako edo denbora mugagabez ezartzen bada, zergen ikuspuntutik suntsiarazte baldintzaren menpeko jabetza osoko eskualdaketatzat hartuko da.

Jabetza soilaren eskubidearen balioa kalkulatzeko, aintzat hartuko da usufruktuaren balioak eta ondasunen balio osoak duten diferentzia. Aldi berean biziartekoak eta aldi baterakoak diren usufruktuetan, jabetza soila baloratzeko, aurreko erregeletatik hari baliorik txikiena ematen dion erregela aplikatuko da.

Ondorengo usufruktuetan jabetza soilaren balioa kalkulatzeko, portzentaje handieneko usufruktua hartuko da aintzat; usufruktu hori amaitzean jabe soilak pagatu eginen du jabetza soilak izandako balio gorakadagatik dagokiona, eta horrela gainerako usufruktuak amaitzean ere. Arau bera aplikatuko zaio aldi berean bi pertsonaren edo gehiagoren alde eratutako usufruktuari, baina jabaria finkatzeagatiko likidazioa azkena hiltzen denean baizik ez da eginen.

Usufruktua pertsona juridiko baten alde eratua bada, letra honetako lehen eta laugarren lerrokadetan ezarritako erregelak aplikatuko dira pertsona fisiko bati egotzitako jabetza soilaren balioa zehazteko. Usufruktuaren iraupena zehaztugabea denean, ondasunei egotzitako balio osoaren 100eko 60ko balioa emanen zaio usufrutuari.

b) Erabiltzeko eta bizitzeko eskubide errealen balioa kalkulatzeko, eskubide horiek kargatzen zituzten ondasunen 100eko 75ari aldi baterako edo biziarteko usufruktuen balorazioari dagozkion arauak aplikatuko zaizkio, kasuan kasuan.

c) Hipotekak, bahiak eta antikresiak obligazioaren edo kapital bermatuaren zenbatekoan baloratuko dira, interesengatik, kalte-ordainengatik ez betetzeagatiko zigorrengatik edo antzeko kontzeptuengatik aseguratzen diren zenbatekoak ere barne direla. Bermatutako zenbatekoa espresuki agertzen ez bada, kapitala eta hiru urteko interesa hartuko da oinarritzat.

d) Aurreko letretan sartzen ez diren eskubide errealak, parteek eratu zituztenean itundutako kapital, prezio edo balioaren aldera egotziko dira, urteko errenta edo pentsioko dirua legezko interesean kapitalizatzetik heldu dena bera edo handiagoa izaten bada; bestela azken hori hartuko da.

e) Errentamenduetan kontratuak irauten duen guztian pagatu beharreko zenbateko osoa hartuko da oinarri; espresuki agertzen ez bada, sei urte kontatuta eginen da likidazioa, denbora horretatik aurrera segitzen baldin badu emendiozko likidazioak egitea ezertan galarazi gabe; hiri finkak errentatzeko nahitaez luzatu beharreko kontratuetan, gutxienez hiru urteko iraupena kontatuko da.

f) Biziarteko edo aldi baterako pentsioen zerga-oinarria unean uneko finantza balio aktuarialaren araberakoa izanen da. Pentsioaren zenbatekoa diru-unitatetan zenbatzen ez bada, balio hori ondorio askotarako errenta-adierazle publikoaren urteko zenbatekoaren arabera kalkulatuko da (IPREM).

g) Obra, zerbitzu edo hornidura kontratu batetik kontratuaren adjudikaziodunari sortzen zaizkion eskubideak kostu bidez eskualdatzean, prezio itundua hartuko da oinarri, eta prezio hori espresuki finkatu ez bada edo txikiagoa bada, kontratuaren gai den eta eginkizun dagoen prestazioaren prezioaren 100eko 6.

h) Landa finken erdirako kontratuetan, lurralde kontribuzioan kontratu-gai den finkari egozten zaion katastroko balioaren 100eko 2a hartuko da oinarri, eta fabrika edo industrietarako kontratuetan, berriz, aurreko biurtekoan izandako batez besteko onuraren herena bider, kasu bietan, kontratuak irauten duen urte kopurua.

i) Mailegu-hartzailearen berme pertsonala beste bermerik ez duten maileguetan, fidantza bidez aseguratuetan eta zorra aitortzeko kontratuetan, obligazioaren kapitala eta gordailu ordainduko kontratuetan, gordailatu den zer horren balioa.

Kreditu kontuetan, mailegu-hartzaileak benetan erabili duena.

Bahi, hipoteka edo antikresi bidez bermatutako maileguetan, idatz-zati honetako c) letran adierazten dena begiratuko da.

j) Fiantzetan, bermatutako kapitala hartuko da oinarri.

IV. KAPITULUA

Zerga-kuota

8. artikulua

1. Zerga-kuota, hurrengo artikuluan ezarritakoaren kalterik gabe, likidazio-oinarriari jarraiko tasak aplikatuz aterako da:

a) % 6 ondasun higiezinen eskualdaketetan, bai eta haien gaineko ondasun-eskubideen eraketa eta lagapenetan ere, bermeko ondasun-eskubideak izan ezik.

b) Aurreko letran xedatutakoaren salbuespen gisa, etxebizitzen eskualdaketak, horien eranskin banaezinak barne, honela tributatuko du:

1. 100eko 5eko tasa aplikatuko da, baldin eta ondoko baldintza hauek betetzen badira:

a’) Eskuratzailea bi seme-alaba edo gehiagoz osatutako familia-unitate bateko kide izatea.

b’) Eskualdaketaren ondorioz etxearen jabari osoa eskuratzea, inoiz ere izan gabe lehenago usufruktuan eta jabetza soilean banaturiko jabariaren kontsolidazioaren ondorio.

c’) Etxebizitza familia-unitatearen ohiko bizileku gisa erabiltzea.

d’) Eskurapenaren unean, familia-unitateko ezein kide ez izatea Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako beste etxebizitza baten 100eko 25en edo gehiagoren jabe.

Tasa murriztua gehienez ere 180.304 euroko zerga-oinarri bati aplikatuko zaio, eta bakarra izanen da familia-unitateko eta etxebizitzako.

Zerga-oinarri horrek kopuru hori gainditzen badu, 100eko 5eko tasa 180.304 eurori baizik ez zaie aplikatuko, eta hortik gorakoari, berriz, higiezinen eskualdaketei dagokien tasa orokorra.

Zenbaki honen ondorioetarako, familia-unitatearen kontzeptua ulertuko da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren araudian ezarritako moduan.

2. 100eko 4ko tasa aplikatuko da, etxebizitza subjektu pasiboaren ohiko etxebizitza denean eta despopulazio arriskuan dagoen udalerri batean kokatuta dagoenean, baldin eta eskualdaketaren ondorioz etxearen jabari osoa eskuratzen bada, eta inoiz ez lehenago usufruktuan eta jabetza soilean banaturiko jabariaren kontsolidazioaren ondorioz; toki administrazioaren eta despopulazioaren arloko eskumena duen departamentuko titularraren foru agindu bidez ezarriko da zein diren udalerri horiek.

b) letra honen ondorioetarako, ohiko etxebizitzaren kontzeptua ulertuko da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren araudian definitutako moduan.

Erregelamenduz ezarriko da letra honetan ezarritako baldintzak ziurtatzeko zein agiri behar diren Nota de Vigencia.

c) Ehuneko 4, ondasun higigarrien eta animalien eskualdaketa baldin bada, baita haien gaineko eskubide errealak eratu eta lagatzea ere, salbu berme-eskubide errealak, uztailaren 6ko 4/2012 Legean (uztailaren 6ko 4/2012 Legea, turismo-ondasunak txandaka aprobetxatzeko kontratuei, iraupen luzeko opor-produktuak eskuratzeko kontratuei, birsaltze-kontratuei eta truke-kontratuei eta tributu arloko arauei buruzkoa) jasotako eskubideen eskualdaketa eta idatz-zati honen letretan aurreikusi gabeko beste edozein lotutako egintza Nota de Vigencia.

d) % 1 bermeko ondasun-eskubideak, pentsioak, fidantzak edo maileguak eratzen direnean, are obligazioez ordezkatuak, bai eta mota guztietako kredituak lagatzen direnean ere Nota de Vigencia.

2. Egintza edo kontratu batek ondasun higigarriak eta higiezinak ukitzen dituenean, haietako bakoitzari dagokion balioaren zatia zehaztu gabe, higiezinen karga-tasa aplikatuko da.

3. Enpresa edo lanbide ondarearen parte diren elementu gorpuzdunen edo, kasua bada, gorpuzgabeen multzo baten eskualdaketan sartzen diren higiezinen eskualdaketetan, baldin eta elementu horiek berez enpresa edo lanbide jarduera bat garatzeko gauza den unitate ekonomiko autonomo bat osatzen badute, betiere bere inguruabarrengatik ondare horren eskualdaketak balio erantsiaren gaineko zerga ordaindu behar ez badu, 100eko 2ko karga-tasa aplikatuko da baldintza hauek betetzen badira hiru urtez, datatik datara zenbatuta eskualdaketatik hasita:

a) Eskuratzaileak eskualdaketaren aurreko urtean zegoen langileen batez besteko plantilla mantentzea, lan arloko araudian araututako pertsona-urte unitatetan neurtua.

b) Higiezinak ez eskualdatzea eta xedatze-egintzarik edo sozietate-eragiketarik ez egitea, baldin eta zuzenean nahiz zeharka eskurapen balioaren gutxitze nabarmena ekar badezakete Nota de Vigencia.

9.artikulua Nota de Vigencia

Finken errentamenduetan 1.000ko 4ko tasa aplikatuko da.

V. KAPITULUA

Balizko bereziak

10. artikulua

1. Administrazio emakidek tributatuko dute, kasu guztietan, eskubide-eraketa gisa, 8.1.c) artikuluan ezarritako karga-tasarekin, haien izaera, iraupena eta xede dituzten ondasunak edozein direla ere Nota de Vigencia.

2. Zerga honen ondoreetarako, administrazio-emakidekin parekatuko dira administrazio egintza eta negozioak, mota eta izendazio guztietakoak, baldin eta haien bitartez, zerbitzu publikoen kudeaketa ahalmenen ematearen ondorioz edo jabego edo erabilera publikoko ondasuen erabilera berezia edo ustiapen berezia ematearen ondorioz, norbanakoentzako ondare-aldaketarik gertatzen bada.

3. Arau orokortzat, zerga-oinarria finkatzerakoan, kontzesiorako sortu den eskubidearen benetako balioa kalkulatzeko, ondoren esaten diren arauetatik kontzesiodunak dituen betebeharren arabera kasurako direnak aplikatuko dira:

a) Administrazioak guztizko zenbateko bat ezartzen badu kontzesiodunak pagatu beharreko prezio edo kanontzat, zenbateko horixe hartuko da.

b) Administrazioak kontzesiodunak epez epe pagatu beharreko kanon, prezio, partaidetza edo gutxieneko onura bat ezartzen badu eta kontzesioaren iraupena ez bada uretebetez goitikoa epez epeko prestazio guztien batura hartuko da. Kontzesioak urtebete baino gehiago irauten badu kontzesiodunak pagatzen duen urteroko zenbatekoa 100eko 10ean kapitalizatuz.

Arau hori aplikatzeko urteroko zenbatekoa bat kapitalizatu behar bada, eta zenbateko hori, erreferentzia gisa prezioen bilakaerari buruzko indize objetiboak hartzen dituzten prezio-berritze klausulak aplikatzearen ondorioz, aldakorra bada, lehenbiziko urtekoa kapitalizatuko da. Kontzesioa ematean ezagutzen zen arrazoi matematikoa duten beste inguruabar batzuek sortu badute aldaketa, kontzesioak iraun artean kontzesiodunak pagatu behar dituen zenbatekoen batez bestekoa izanen da kapitalizatu beharrekoa.

c) Kontzesioduna beharturik baldin badago ondasun jakin batzuk administrazioari itzultzera, itzulketaren datan ondasunek zuten kontabilitateko balio garbia gehi itzulketarako gastuak kontatuko dira. Ondasunen kontabilitateko balio garbia kalkulatzeko, Sozietateen gaineko Zergarako onetsitako amortizazio taulak aplikatuko dira, haien batez besteko ehunekoa zehazki Nota de Vigencia.

4. Emakidaren izaera dela eta, zerga-oinarria aurreko idazatiko erregelei jarraituz ezin finkatu den kasu berezietan, honako erregelei jarraituz finkatuko da:

a) Emakidak dirauen urte bakoitzeko ustiapen, erabilera edo probetxamenduari atxikitako aktibo finkoen balioari % 2 aplikatuz; gutxieneko kopurua % 10 izanen da eta gehienekoa aktiboen balioa.

b) Aurreko balorazioaren ezean, kasuan kasuko administrazio publikoak finkatzen duena hartuko da.

c) Aurreko bi erregela horien ezean, interesdunek aitortutako balioa, ezertan galarazi gabe Administrazioak horren egiaztapena egiteko daukan eskubidea, 36. artikuluko bitartekoen bidez gauzatua Nota de Vigencia.

10. bis artikulua Nota de Vigencia

Epaitegi-enkantearen bidez egiten diren eskualdaketetan, eta errematea adjudikatu zaion posturagileak enkantean ari zela lagatzeko eskubidea erabili badu, enkantea gobernatzeko araudiak agintzen duen moduan, eskualdaketa bakarra izan dela juzgatu eta likidatuko da lagatzailearen alde. Enkantea izan eta gero deklaratzen bada postura hori lagatzeko egin dela, bi eskualdaketa izan direla juzgatuko da: bata errematearen adjudikaziodunaren alde eta, beste bat, errematearen lagatzailearen alde, eta biak bereizita likidatuko dira.

10. ter artikulua Nota de Vigencia

Eraikinen bat gainean duten orubeak salerosi edo beste edonola kostu bidez eskualdatzen direnean, zerga- oinarritzat bai lurzorua bera eta bai zoru gainekoa hartuko da, non eta eskualdatzaileak ez duen gaineko hori erreserbatu edo erostunak frogatzen ez duen obretarako lizentzia berak eskatu zuela eta bere izenean eman ziotela.

11. artikulua Nota de Vigencia

1. Kostu bidez zatikatutako jabaria finkatzean, zatikatze hori aurreikusitako epea bete delako edo usufruktuduna hil delako gertatzen bada, jabe soilak kasuko zerga pagatu gabe duen jabetza osoaren balioaren portzentajea pagatu beharko du, jabetza soila eskuratu zuen kontzeptu eta titulu berberengatik, eta indarra duten zerga-tasen arabera eta ondasunak finkatzea gertatzen denean duten balioaren arabera.

Finkatze hori beste negozio juridiko batengatik gertatzen bada, jabe soilari eskatuko zaio aurreko lerrokadan aurreikusten diren likidazioetan handiena eta usufruktua amaitzea ekarri duen negozio juridikoari dagokiona.

Usufruktuari uko egiten bazaio, ukoa hutsa eta soila bada ere, zergari dagokionez usufruktudunak jabe soilari egiten dion dohaintza dela juzgatuko da.

Finkatzea usufruktudunarengan gertatzen bada, harexek pagatuko du jabetza soila eskuratzeko bide izan den negozio juridikoari dagokion likidazioa, finkatze unean jabetza horrek zuen balioa oinarri hartuta.

Finkatzea usufruktuaren eta jabetza soilaren eskubideak batera eskuratu dituen hirugarren batengan gertatzen bada, eskuratze horiei dagozkien likidazioak besterik ez dira eginen.

Kostu gabe zatikatutako jabaria finkatzeko, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren arauak hartuko dira aintzat.

2. Erabiltzeko eta bizitzeko eskubideak eskuratzen dituenak, eskuratzean pagatuko du zerga, bere tituluaren izaera juridikoa zein den, eskubide horien balioaren aldera, eta kontzeptu horretan egiten den likidazioaren oinarria kendu eginen da usufruktudunari edo, usufruktudunik ez badago, jabe soilari egiten zaionetik.

Erabiltzeko edo bizitzeko eskubideak amaitzean usufruktudunari eskatuko zaio zerga (halakorik badago), usufruktuaren balioan izandako gehikuntzagatik, eta halako usufrukturik ez badago, jabe soilari eginen zaio eskubide horiek berak amaitzeari dagokion likidazioa. Usufruktua erabiltzeko eta bizitzeko eskubideak baino lehen amaitzen bada, jabe soilak pagatuko du usufruktu eskubide hori amaitzeagatik gertatu den partezko finkatzeari dagokion likidazioa, bere jabetza soilaren balioan izandako gehikuntzagatik.

3. Zergapeko promesa eta kontratu aukerak horien balio berekotzat joko dira, eta itundutako prezioa hartuko da oinarri. Halakorik ez badago, edo prezio hori txikiagoa izaten bada, kontratu horiei aplikatzekoa den oinarriaren 100eko 5a.

4. Ondasun eta eskubideak atzera eskuratzeko itunaren pean eskualdatzen direnean, prezio deklaratua hartuko da oinarri, prezio hori ondasun eta eskubide horien balio egiaztatuaren bi heren edo gehiago baldin bada. Atzera eskuratzeko eskubidea eskualdatzen denean, balio horren herena hartuko da aintzat, non eta prezio deklaratua handiagoa ez den.

Atzera eskuratzeko eskubidea erabiltzen bada, atzera eskuratutako ondasun eta eskubideen balio egiaztatuaren bi herenak hartuko dira oinarri, betiere ostera lagatzearen prezioaren parekoa edo handiagoa baldin bada.

Atzera eskuratzeko eskubidea amaitzen denean, estipulatutako edo legeak agindutako epea iragateagatik, ondasun eta eskubideen eskuratzaileari edo haren kausadunei eginen zaie kasuko likidazio osagarria, eta hartarako oinarri hartuko da lehendik egindako likidazioaren oinarriaren eta ondasunen balio egiaztatu osoaren arteko aldea, alderik badago.

Atzera eskuratzeko eskubidea estipulatutako epea iragan ondoren erabiltzen bada, eta betiere kontratuaren datatik hogei urte iragan badira, eskualdaketa berriaren kontzeptuan likidatuko da zerga.

Atzera eskuratzeko eskubidea erabiltzea zilegi den epea luzatzea ez da zergapean egonen "kostu bidezko ondare eskualdaketa" kontzeptuan, Testu Bategin honetako 22.2. artikuluak agintzen duena ezertan galarazi gabe.

Atzera eskuratzeko eskubidea baloratu behar den beste kasuetan, eskubideak eragiten dien ondasun eta eskubideen balio osoaren herena dela juzgatuko da, non eta prezio deklaratua handiagoa ez den.

5. Zentsu enfiteutikoak eta erreserbazkoak eratzerakoan, kontzeptu horrengatiko likidazioa ezertan galarazi gabe, ondasunak beren balioaren aldera lagatzeari dagokion likidazioa eginen da, kapitala haien arabera kalkulatuta.

6. Transakzioetan, auzigai diren ondasunak edo eskubideak adjudikatu, deklaratu edo aitortzen diren tituluaren arabera eginen da zergaren likidazioa, eta halako titulurik ageri ez bada, kostu bidezko eskualdaketa kontzeptuan.

Transakzio batean tarte dabiltzalarik auzigaiaz kanpoko prestazioak, hala nola pentsio eraketak, eskubide errealen aitormena, eskudiruzko entregak, ondasun truke edo permutak edo bestelakoak, eta horiek partez nahiz osorik aldatzen badituzte transakziopeko ondasunak edo eskubide errealak, demanda hastean bazen tituluaren edo egintzaren izaera, egintza edo titulu hori alde batera utzi eta oinarria finkatzeko aurreko kontzeptuari dagokiona hartuko da, aldaketa osorikakoa bada eta, parte batekoa bada, berriz, aldatutako parteari dagokiona, aldatu gabeko parteari dagokiona bere hartan utzita.

Transakzioaren ondorioz auzigai diren ondasun eta eskubideak lehengo jabearen esku gelditzen badira, auzian aurkeztutako tituluaren arabera, ez da zerga eskatuko frogatzen bada titulu hargatik pagatu zela edo zergak indarrik ez zuen garaian egin zela eskuraketa.

Zergari dagokionez, transakzio bat transakziotzat hartzeko, nahitaez behar du kasuko demanda ohikoa hasi ondoren egina. Hortaz, kontua ez bada oraindik erabat auzigai bihurtu eta eskubide aitormena edo lagapena parteen arteko hitzarmen publikoz edo pribatuz egiten bada, (aurreko prozedura judizialak hastearen ondorio ez diren hitzarmenak, alegia) egintza horiek kontratuaren arabera egin diren kontzeptu juridikoagatik eginen da likidazioa, zein ere izan parteek transakzioaren oinarritzat alegatu zuten titulua.

7. Ondasunak biziarteko edo aldi baterako pentsioen truke lagatzen direnean, lagatzaile eta pentsiodunaren kontu eginen dira kasuko likidazioak likidazio oinarri osoaren gainean, lagapenean pentsio-oinarri izan zen kapitala kendu gabe.

Lagapenerako hartzen den zerga-oinarria pentsioarena baino 100eko 20 eta 12.000 euro handiagoa denean, ondasunen lagapen-hartzailearen konturako likidazioa bi oinarriok bat egiten duten balioaren aldera eginen da eta bien arteko aldearen arabera beste bat eginen zaio dohaintza kontzeptuan.

8. Fidantza, bahi, antikresi edo bestelako berme erreal batez bermatutako maileguak eratzen direnean, mailegu kontzeptuan baizik ez da zergarik ordaindu behar izanen, betiere bermearen eratzea mailegua ematearekin batera egiten bada edo maileguaren ematean ondoren bermea eratzea aurreikusita badago.

Mailegu pertsonal gisa likidatuko dira kreditu kontuak, zor aitormena eta gordailu ordaindua.

9. Azalera-eskubidearen eta antzeko eskubideen zerga-oinarria zehazteko, Testu Bategin honen 19. artikuluko a) letran aldi baterako usufruktuari buruz ezartzen diren arauak aplikatuko dira.

10. Bahi, hipoteka edo antikresi bidezko hartzekodunaren eskubideetan subrogatzea eskubide eskualdaketatzat hartuko da, eta Testu Bategin honen 8. artikuluko 1. idatz-zatiko d) letran ezarri den tasan ordainduko da zerga.

11. Kredituak, eskubideak edo akzioak eskualdatzen direnean ondasun jakinak eta estimatzeko modukoak bereganatzeko, ondasun eta eskubide horien beren kontzeptu eta tasa berberetan eskatuko da zerga. Hala ere, eraikitze-prozesuan diren higiezinen kasuan, zerga-oinarria ondasunak kreditua edo eskubidea eskualdatzean duen benetako balioak osatuko du, eta lagapenagatik ordaindutako kontraprestazioaren zenbatekoa gainditu beharko du Nota de Vigencia.

II. TITULUA

Sozietate-eragiketak

I. KAPITULUA

Zerga-oinarria

12. artikulua Nota de Vigencia

1. Eragiketa hauek zergari atxikita egonen dira:

1. Sozietateak eratzea, horien kapitala handitu eta murriztea eta sozietateak desegitea.

2. Bazkideek egiten dituzten ekarpenak, kapital soziala handitzen ez dutenak.

3. Sozietate baten benetako zuzendaritza-egoitza edo sozietate-helbidea aldatzea, ez bata ez bestea Europar Batasuneko estatu batean lehenago ez zeudenean.

2. Eragiketa hauek ez daude zergari atxikita:

1. Berregituraketa-eragiketak.

2. Sozietate baten benetako zuzendaritza-egoitza edo sozietate-helbidea aldatzea, Europar Batasuneko estatu batetik beste batera.

3. Sozietate baten eraketa-eskritura edo estatutuak eta, bereziki, sozietatearen xedea aldatzea edo haren iraupena aldatu edo luzatzea.

4. Akzioen jaulkipenen primaz baizik osatua ez den erreserbaren kargura egiten den kapitala handitzea.

3.

a) Sukurtsal edo establezimendu iraunkorren bidez trafiko-eragiketak Nafarroako lurraldean egin eta beren sozietate-helbidea edo benetako zuzendaritza-egoitza Europar Batasuneko kide ez diren herrialdeetan daukaten entitateek eragiketa horietarako jartzen duten kapitalaren zatiari dagokion zerga ordaindu beharko dute, nafarrei ordainarazten zaizkien kontzeptu eta baldintza beretan.

b) Sozietate-helbidea edo benetako zuzendaritza-egoitza Espainiatik kanpo, Europar Batasuneko kide den beste estaturen batean, daukaten entitateak ez daude sozietate-eragiketen modalitateari atxikita egonen, trafiko-eragiketak Nafarroako lurraldean egiten dituztenean sukurtsal edo establezimendu iraunkorren bidez. Halaber, ez dute zerga hori ordaindu beharrik izanen benetako zuzendaritza-egoitza Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan duten entitateek, sozietate-helbidea Europar Batasuneko kide den Espainiaz besteko estaturen batean badute.

4. Sozietateen eragiketen gaineko kargaren ondorioetarako, berregituraketa-eragiketatzat hartuko dira sozietateen bat-egiterako, banantzeko, aktiboen ekarpena egiteko eta baloreak trukatzeko eragiketak, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 116. artikuluko 1., 2., 3. eta 5. apartatuetan eta 117. artikuluan definitutakoak Nota de Vigencia.

13. artikulua

Zerga honen ondoreetarako, honako hauek parekatuko dira sozietateekin:

1. Sozietate izan ez eta irabazteko xedea duten pertsona juridikoak.

2. Partaidetzako kontuen kontratuak.

3. Untzien jabekidetza.

4. Inter vivos" egintzen bidez eraturiko ondasun-erkidegoak, enpresa jarduerak egiten dituztenean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legean xedatutakoaren kalterik gabe.

5. Mortis causa" egintzen bidez eratu edo antolaturiko erkidegoak, sortzailearen negozioaren ustiapenak hiru urte baino gehiago banaezintasun erregimenean irauten duenean. Erkidegoa adierazitako epea igaro baino lehen desegiten bada, likidazioa bidezko itzulketa egiteko eskubidearen kalterik gabe egingo da.

II. KAPITULUA

Subjektu pasiboa

14. artikulua Nota de Vigencia

Zerga zergadun gisa ordaintzera behartuak daudenak honako hauek dira, aldeek edozer hitzartua izanda ere:

a) Sozietateak eratzean, kapitala handitzean, benetako zuzendaritza-egoitza edo sozietate-helbidea aldatzean eta sozietatearen kapitala handitu gabe bazkideek egindako ekarpenetan, sozietatea.

Partaidetza-kontuen kontratua eratzen bada, bazkide kudeatzailea izanen da subjektu pasiboa.

b) Sozietateak desegiten eta kapital soziala murrizten bada, bazkide, jabekide, erkide edo partaideak, jasotako ondasun eta eskubideengatik.

Partaidetza-kontuen kontratua amaitzen bada, negozioko partaidea izanen da subjektu pasiboa.

15. artikulua Nota de Vigencia

Halaber, subsidiarioki, zerga ordaintzeko erantzukizuna izanen dute, sozietateak eratzean, horien kapitala handitu eta murriztean, sozietatearen kapitala handitu gabe bazkideek egindako ekarpenetan eta benetako zuzendaritza-egoitza edo sozietate-helbidea desegin edo aldatzean, zergapeko egintza juridiko horretan parte hartu duten sustatzaile, administratzaile edo likidatzaileek, jarritako kapitalaren kargu egin edo ondasunak entregatu badituzte.

III. KAPITULUA

Zerga-oinarria

16. artikulua Nota de Vigencia

1. Bazkideen erantzukizuna nolabait ere mugatzen duten sozietateak eratu eta kapitala handitzean, hau izanen da zerga-oinarria: kapitalaren zenbateko nominala, hasieran finkatua edo jaulkipen primak erantsiz handitu dena, halakorik eskatu bada.

2. Aurrekoak ez bezalako sozietateek egindako eragiketak direnean eta kapital soziala handitzen ez duten bazkideen ekarpenetan, zerga-oinarria hauxe izanen da: ekarritako diruaren balio garbia, hau da, ekarritako ondasun eta eskubideen benetako balioa ken kengarriak diren karga eta gastuak eta ekarpen hori egiteagatik sozietateak beretu dituen zorren balioa.

3. Benetako zuzendaritza-egoitza edo sozietate-helbidea aldatzean zerga-oinarria bat etorriko da erabaki hori hartzen den egunean egoitza nahiz helbidea aldatzen zaion sozietateak duen ondasun likidoarekin.

4. Kapitala murriztean eta sozietateak desegitean, zerga-oinarriak bat eginen du bazkideei emandako ondasun eta eskubideen benetako balioarekin, gasturik eta zorrik kendu gabe.

5. Partaidetza-kontuen kontratua eratzen direnean ordaindu beharreko zerga-oinarria finkatzeko hauxe hartuko da kontuan: beste merkatari batzuen eragiketen irabazien edo galeren partaide izateko adostu den kapitalaren zatia.

IV. KAPITULUA

Zerga-kuota

17. artikulua

Zerga-kuota likidazio-oinarriari % 1eko karga-tasa aplikatuz aterako da.

III. TITULUA

Egintza juridiko dokumentatuak

I. KAPITULUA

Abiaburu orokorrak

18. artikulua

1. Hurrengo artikuluetan aurrikusi den bezala, hurrengook egonen dira kargapean:

a) Notario-agiriak.

b) Merkataritzako agiriak.

c) Epai-agiriak.

2. Zerga kuota aldakor edo finkoen bidez ordainduko da, kontuan izanez agiria formalizatu, eskuetsi edo eman den, indarraldian zehar xedetzat kopuru edo gauza baloragarria edukitzea gora-behera.

3. Notario-agiriak paper tinbredunean emanen dira nahitaez.

II. KAPITULUA

Notario-agiriak

1. ATALA

Zerga-oinarria

19. artikulua

Zergapean egongo dira notario- eskriturak, aktak eta lekukotzak, arau honen 22. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2. ATALA

Zerga-oinarria

20. artikulua Nota de Vigencia

1. Kopuru edo gauza baloragarria zuzeneko helburu duten eskitura publikoen lehenbiziko kopietan balio deklaratua hartuko da oinarri, Administrazioaren egiaztapena ezertan galarazi gabe.

2. Egintza gai baloragarririk gabekoa dela juzgatuko da baldin eta indarraldi guztian, bai eta iraungitzean ere, ezin bada oinarriaren zenbatekoa finkatu. Oinarri hori ezin bada egintza egiten denean finkatu, gai ez baloragarrien kasuan bezala eskatuko da zerga, zenbatekoa finkatzen denean likidazioa osatzea ezertan galarazi gabe.

20. bis artikulua Nota de Vigencia

1. Berme-eskubide errealetan eta bermedun maileguak dokumentatzen dituzten eskrituretan, zerga-oinarria osatuko du betebehar edo kapital bermatuaren zenbatekoak, zeinak barne hartuko baititu interesengatik, kalte-ordainengatik, urraketengatiko zigorrengatik edo antzeko kontzeptuengatik aseguratzen diren zenbatekoak ere. Bermatutako zenbatekoa berariaz agertzen ez bada, kapitala eta hiru urteko interesak hartuko dira zerga-oinarritzat.

Hipoteka-maileguen subrogazio-eragiketak eta aldatze-nobaziorako eragiketak dokumentatzen dituzten eskritura publikoetan, zerga-oinarria izanen da betebeharrak edo kapital bermatuak eskrituraren datan amortizakizun daukan zenbatekoa, barne harturik interesengatik, kalte-ordainengatik, urraketengatiko zigorrengatik edo antzeko kontzeptuengatik aseguratzen diren zenbatekoak ere.

Hipoteken edo beste edozein berme-eskubideren posposizioan eta maila-hobekuntzan, zerga-oinarria osatuko du maila okerragoan gelditzen den eskubideari esleitutako erantzukizun osoak. Maila-berdinketan, lehenbizi ezarritako berme-eskubideari dagokion erantzukizunaren guztizko zenbatekoak zehaztuko du zerga-oinarria Nota de Vigencia.

2. Akta notarialetan 20. artikuluan eta aurreko idatz-zatian agindu dena begiratuko da, protestokoetan izan ezik, horietan zerga-oinarria protestatutako efektuaren edo protestoa sortu duen zenbatekoaren balio nominalaren herena izanen baita.

3. Obra berria deklaratzeko eskrituren zerga-oinarria deklaratzen den obra berriaren balio errealak osatuko du.

4. Jabetza horizontaleko erregimenaren peko eraikinen eratze eskrituren zerga-oinarrian obra berriaren balio erreala eta lurraren balio erreala sartuko dira.

5. Finkak batu, erantsi eta bereizteko eskrituretan, kasuan-kasuan batutako finken balioak, handiagoko bati erantsitako finkaren balioak eta beste batetik berezi den finkaren balioak osatzen dute zerga-oinarria.

3. ATALA

Subjektu pasiboa

21. artikulua Nota de Vigencia

Ondasunaren edo eskubidearen eskuratzailea izanen da subjektu pasibo, eta, haren ezean, galdatzen edo eskatzen dituzten pertsonak, edo haien onura jasoko dutenak.

Bermedun mailegua eratzeko edo nobazioko eskriturak direnean, mailegua ematen duen pertsona edo entitatea izanen da subjektu pasiboa.

4. ATALA

Zerga-kuota

22. artikulua Nota de Vigencia

1. Eskrituren eta notario akten matrizak eta kopiak, baita lekukotasunenak ere, paper tinbratuan eginen dira, orriko 0,15 eurokoan. Kopia soilak ez dira zergaren menpeko izanen.

2. Eskrituren eta notario-akten lehenbiziko kopiek ere 100eko 0,5 karga-tasa izanen dute egintza edo kontratu horiei dagokienez, baldintza hauek betetzen dituztenean: beren xedea kopuru edo gauza baloragarria izatea; jabetza-erregistroetan, merkataritza-erregistroetan, jabetza industrialaren erregistroetan eta ondasun higigarrien erregistroetan inskribatzeko moduko egintza edo kontratuak biltzea; eta oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga eta foru lege honen 1. artikuluko 1. idatz-zatiaren 1. eta 2. zenbakietako kontzeptuak ordaintzeko beharra ez izatea. Protesto akten kopiek karga-tasa bera izanen dute.

Aurreko lerrokadan xedatutakoaren salbuespenak dira higiezinen eskualdaketak dokumentatzen dituzten eskrituren eta notario-akten lehenbiziko kopiak, eskualdaketa horietan balio erantsiaren gaineko zergaren salbuespenari uko egin bazaio, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 17.2 artikuluan ezarri bezala. Kasu horietan, 100eko 1eko karga-tasa izanen da.

23. artikulua

Aurreko artikuluko 1. zenbakikoan xedaturikoa eskuesle beraren izenean ematen diren bigarren aldakiari eta jarraikoei aplikatuko zaie.

23. bis artikulua Nota de Vigencia

1. Akzioak jaulkitzeagatiko sariez soilik osatutako erreserben kontura egindako kapital gehikuntza dokumentatzen duen eskritura notarialaren lehenbiziko kopiak, “sozietate eragiketa” kontzeptutik libreak, Testu Bategin honetako 22.2. artikuluak aipatzen duen “egintza juridiko dokumentatuen” karga gradualean izanen du zerga.

2. Sozietatearen helburua partez nahiz osorik aldatzeagatik egindako sozietate aldaketa bat dokumentatzen duen eskrituraren lehenbiziko kopiak, sozietateak lehenago izaten zituen jarduerekin lotura izan ala ez izan, aldaketa “sozietate eragiketa” kontzeptutik libre delarik, ez du zergarik izanen aipatu “egintza juridiko dokumentatuen” karga gradualean.

3. Sozietatea luzatzeko “sozietate eragiketa” kontzeptutik libre diren eragiketak jasotzen dituzten eskrituren lehenbiziko kopiak, “egintza juridiko dokumentatuen” karga gradualean izanen dute zerga eta oinarritzat sozietateak erabakia hartu zuen unean zeuzkan ondasun likidoak hartuko dira.

4. Kapital gutxitzearen eskrituraren lehenbiziko kopiak ere, gutxitze horrek ez badu ondasun eta eskubideak bazkideei itzuli beharra ekartzen eta ez likidaziorik sortzen “sozietate eragiketa” kontzeptuan, ez du zergarik izanen “egintza juridiko dokumentatuen” karga gradualean.

5. Akzioen ordezkaritza modua dokumentatzen duten eskrituren lehenbiziko kopiak, tituluetatik kontuko idatzoharretara pasatuz edo alderantziz, ez dira “egintza juridiko dokumentatuen” karga gradualaren azpiko izanen.

III. KAPITULUA

Merkataritzako agiriak

1. ATALA

Zerga-oinarria

24. artikulua

1. Hurrengoak daude Zergapean: truke-letrak; igorpenaren funtzioa egiten duten agiriak edo haiek ordezten dituztenak; gordailuko gordekin eta ziurtagiri eskualdagarriak; saldoka jaulkitzen diren ordaindukoak, bonuak, obligazioak eta gainerako antzeko tituluak, epea hemezortzi hilabetetakoa baino luzeagoa ez dutela, baldin eta, besteren kapitalen ordezkagarri izanik, jaulkipenean ordaindutako zenbatekoaren eta mugaegunean itzultzeko hitzartutakoaren arteko aldeagatik ezarritako kontraprestazioa ordaintzen bada.

2. Agiri batek igorpenaren funtzioa betetzen duela ulertuko da leku batetik bestera fondoak edo haien baliokide den zeinua bidali direla frogatzen duenean, edo berekin ordainketa agindua dakarrenean, edo bertan "agindura" klausula agertzen denean.

2. ATALA

Subjektu pasiboa

25. artikulua

1. Zergak truke-letraren gainean ezartzen duen karga igorpentzaileak ordaindu behar du, truke-letra atzerrian ematen denean izan ezik, zeren halakoetan Nafarroako lehenbiziko edukitzaileak ordaindu beharko baitu, baldin eta Espainiako lehenbiziko edukitzailea ere bada.

2. Zergak igorpen-agiriak edo truke-letren ordezkoak kargatzen dituenenan, edo gordailuko gordekinak eta ordaindukoak, bonuak, obligazioak eta saldoka jaulkitzen diren antzeko tituluak, subjektu pasiboak haiek ematen dituzten pertsonak zein erakundeak izanen dira.

26. artikulua

Zerga ordaindu beharraren erantzule solidario izanen da aurreko artikuluan aipatu diren efektuen negoziazioan edo kobrantzan esku hartzen duen pertsona edo erakunde oro.

3. ATALA

Zerga-oinarria

27. artikulua

1. Truke-letretan, zerga-oinarria igortzen den kopurua izanen da; gordailu-ziurtagirietan, beraien zenbateko izendatua.

2. Truke-letren mugaeguna jaulkipen egunetik zenbatuta sei hilabete baino luzeagoa denean, oinarria halako bikoari dagokion kopurua eskatuko da Zergagatik.

Ekintza zein negozio juridiko bati dagokion truke-letraren ordez bi letra edo gehiago ematen badira eta ondorioz Zergaren zioz ordaindu beharra txikitzen bada, haien oinarriak batu beharko dira, aldea eskatu ahal izateko. Adierazitako zatikaketa ez dela gertatu ulertuko da efektuen mugaegunen artean hamabost egun baino gehiago igarotzen direnean edo kobrantza agiri bidez igorpen mailakaturik epeka egitea ituntzen denean.

3. Aurrean finkaturiko erregelak, halaber, igorpenaren funtzioa betetzen duten edo truke-letrak ordezten dituzten agiriei aplikatuko zaizkie, aurreko idazatiko lehenengo lerroaldean aipatutako salbuespenarekin.

4. Besteren kapitalen adierazgarri diren ordainduko, bonu, obligazio eta saldoka jaulkitzen diren gainerako antzeko tituluei dagokienez, kontraprestazio gisa jaulkipenagatik ordaindutako zenbatekoaren eta mugaegunean emateko hitzartutakoaren arteko aldea ordaintzen bada, oinarria jaulkitzaileak itzultzeko hitzartzen duen kapitalaren zenbatekoa izanen da.

4. ATALA

Zerga-kuota

28. artikulua Nota de Vigencia

1. Kanbio letrak diru zenbatekoari dagokion paper tinbratuan eginen dira. Letra balio txikiagoko paper batean egiten bada, legeriak agiri hauei ematen dien eraginkortasuna galduko dute. Zerga eskala honen arabera ordainduko da:

 EUROAK
24,04 euro arte0,06
24,05etik 48,08ra0,12
48,09tik 90,15era0,24
90,16tik 180,30era0,48
180,31tik 360,61era0,96
360,62tik 751,27ra1,98
751,28tik 1.502,53ra4,21
1.502,54tik 3.005,06ra8,41
3.005,07tik 6.010,12ra16,83
6.010,13tik 12.020,24ra33,66
12.020,25etik 24.040,48ra67,31
24.040,49tik 48.080,97ra134,63
48.080,98tik 96.161,94ra269,25
96.161,95etik 192.323,87ra538,51

192.323,87 eurotik gotikoarengatik 1000ko 3 ordainduko da, betiere eskudirutan.

Likidaziorako epean aurkezten ez bada legeriak ematen dion indar exekutiboa galduko du.

Atzerrian emandako kanbio letrek Espainaian ondorio juridiko edo ekonomikoa baldin badute eskudiru bilakatuko dira aurreko karga eskalaren ariora.

2. Giro gisako, edo kanbio letren ordezko eta gordailuen ziurtagiriek eskudirutan ordainduko dute aurreko karga eskalaren ariora.

3. Ekonomi eta Ogasun Departamentuak eskudirutako ordainketak onartzen ahal ditu paper tinbratuaren ordez merkataritza motak edo mekanizazio prozesuak hala eskatzen dutenean eta neurri egokiak hartuko dira agiria behar bezala identifikatu eta haren diru sarrera egiteko, eta eraginkortasun exekutiboa deusetan galarazi gabe.

4. Zor-agiri, bono, obligazio eta gainerako antzeko tituluek, seriean jaulkitakoek, gehienez hemezortzi hilabeko epea dutenek, besteren kapitalekoek, eta jaulkipeneko zenbatekoaren eta mugaegunerako itzultzera konprometitutako zenbatekoaren artean kontraprestazioa jasoko dutenek 1000ko 3an ordainduko dute, eskudirutan likidatua.

29. artikulua

Zerga honi buruzko Araudian efektu tinbredunen forma, irarketa, mota, ezaugarriak eta zenbaketa ezarriko dira, bai eta tinbre zuzena lortzeko kasuak eta prozedura, efektuak trukatzeko baldintzak, haiek baliogatzeko era eta tinbre-makinen erabilera ere.

30. artikulua

Merkataritzako agiriak luzatzean Zerga ordaintzeak bertan dauden klausula guztiak estaltzen ditu, Zerga kontzeptu honen zioz ordaintzeari dagokionean.

IV. KAPITULUA

Epai-agiriak

1. ATALA

Zerga-egitatea

31. artikulua Nota de Vigencia

Aurreneurrizko idatzoharrak lotuta daude beren xedea eskubide edo interes baloragarri bat denean eta ez dituenean ofizioz agindu agintaritza judizial edo administratibo eskudunak.

2. ATALA

Subjektu pasiboa

32. artikulua

Aurrearretako idaztoharra eskatzen duen pertsonak kopurua ordaindu beharko du zergadun gisa.

3. ATALA

Zerga-oinarria

33. artikulua Nota de Vigencia

Aurrearretako idaztoharren zerga-oinarria bermatzen, argitaratzen edo eratzen den eskubide edo korrituaren balioa izanen da.

Enbargoaren idatzoharretako zerga-oinarria ez da inoiz izanen enbargatu diren ondasunen balio errealetik gorakoa, eta ez enbargoaren idatzoharra sortu duen zenbatekoaren zenbateko osotik gorakoa ere.

4. ATALA

Zerga-kuota

34. artikulua

Erregistro publikoetan egiten diren aurrearretako idaztoharrengatik % 50eko karga-tasa ordainduko da; ordaindu beharrekoa eskudirutan likidatuko da.

IV. TITULUA

Baterako xedapenak

I. KAPITULUA

Zerga-onurak

35. artikulua Nota de Vigencia

Kasu bakoitzean honako foru arau honen 1. artikuluan aipatutako hiru karga-tasei aplikatzen ahal zaizkien zerga-onurak jarraiko hauek izanen dira:

I.

A) Salbuespen subjektiboa izanen dute:

a) Nafarroako Gobernuak eta Foru Administrazioko gainerako organismoek eta haien ongintza, kultura, irakaskuntza edo zientzien arloetako establezimenduek.

b) Estatuak eta lurralde eta erakunde jiteko administrazio publikoek eta haien ongintza, kultura, irakaskuntza edo zientzien arloetako establezimenduek.

c) Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi politikoak Nota de Vigencia.

d) Espainiako Gurutze Gorriak.

B) Salbuetsita egonen dira:

1. Espainiar estatuak berretsitako nazioarteko itun edo hitarmenen bidez salbuetsita dauden eskualdaketak eta gainerako egintza eta kontratuak.

2. Legezko atzera-eskuratzea dela bide egiten diren eskualdaketak, baldin eta hura baliatzean aurka egiten zaion eskuratzaileak Zerga ordainduta badu jada.

3. Ezkontideek ezkon-sozietateari ekartzen dizkioten ondasunak eta eskubideak, ezkontza desegitean haien alde eta beraiek ordaintzeko egiten diren adjudikazioak eta kari horrengatik ezkontideei egiten zaizkien eskualdaketak.

4. Ondasunen prezio gisa edo zerbitzu pertsonal, kreditu edo kalteordainengatik ordaintzen diren diru kopuruak. Era berean, salbuetsita daude hipoteka-maileguen eskriturak betearazteko kreditu eta aurrezki erakundeek kopuruak emateaz luzatzen dituzten aktak, baldin eta Zerga behar bezala likidatzen bada edo bidezko salbuespena adierazi bada.

5. Estatuak eta lurralde nahiz erakunde administrazio publikoek ematen dituzten korritu gabeko aurrekinak.

6. Lursail-kontzentrazioak sortzen dituen eskualdaketak eta gainerako egintza eta kontratuak, baserri-finken derrigorrezko trukaketak, Nekazaritzaren Eraldaketa eta Garapenerako Institutuak baimentzen dituen borondatezko trukaketak, eta baserri-errentamenduen legeriatik eratorritako jabetza lortzekoak eta Nekazaritzaren Eraldaketa eta Garapenerako Institutuak lurgintza pertsonal eta zuzenaren erregimeneko nekazarien alde egiten dituen adjudikazioak.

7. Poligono jabeek konpentsazio batzentzako lehenbiziko ekarpen gisa egiten dituzten lur-eskualdaketak eta jabe horientzat ekarritako lurren heinean egiten diren orube-adjudikazioak.

Lurzatiketek aurreko lerroaldean adierazitakoaren arabera sortarazten dituzten egintza eta kontratu eurak.

Salbuespen honek ondoko baldintza izanen du: hirigintzako legeriak ezarritako beharkizun guztiak bete beharra.

8. Tutoreek beren karguetan aritzearen bermetzat egiten dituzten berme-egintzak.

9. Industria eta negozio bankuek jaulkitako kutxako bonuen bidez ordezkaten diren maileguak.

10. Bigarren mailako balore-merkatu ofizial batean negoziaziorako onartu diren edo onartu ez diren baloreen eskualdaketa, Baloreen Merkatuari buruzko 24/1988 Legearen 108. artikuluan ezarritako salbuespenekin, horiek kostu bidezko ondare eskualdaketen modalitatean izanen baitute zerga, aipatu artikuluan zehaztutako baldintzetan.

11. 12.2. artikuluko 1., 2. eta 3. idatz-zatietan eta 12.3.b) artikuluan aipatzen diren sozietate-eragiketak, kasua bada, kostu bidezko ondare eskualdaketen edo egintza juridiko dokumentatuen ondoriozko kargari dagokionez.

12. Sozietateak eratzea, kapitala handitzea, bazkideek kapital handitzerik eragiten ez duten ekarpenak egitea eta benetako zuzendaritza-egoitza edo sozietate-helbidea aldatzea, ez bata ez bestea ez bazeuden lehenago Europar Batasuneko estatu batean.

13. Nafarroan etxebizitzari babes publikoa emateari buruzko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, babes ofizialekotzat hartzen diren etxebizitzei buruzko egintza eta negozio juridiko hauek:

a) Kostu bidezko ondare eskualdaketen edo sozietate eragiketen kargari dagokionez, kasu bakoitzean dagokionaren arabera:

a`) Bi alderdiek onartutako erosketa eta salmenta aginduak, erosketa-aukerak eta lurren eskualdaketak, baita gaineraikuntzak egiteko edo eraikuntzak egiteko eraikitze edo goratze eskubideak eratzea edo lagatzea ere, hori dena babes ofizialeko etxebizitzen araubidean; baita, bestetik, babes ofizialeko etxebizitzak lortzeko xedez eraitsi edo berritu behar diren eraikinen eskualdaketa ere.

Salbuespena aplikatzeko, aski izanen da dokumentuan ohartaraztea kontratua babes ofizialeko etxeak egiteko xedez ematen dela, eta indarrik gabe geldituko da kontratua egiten denetik lau urteko epean etxebizitza horiek egiteko behin-behineko kalifikazioa lortzen ez bada. Behin-behineko salbuespen horrek indarra galtzearen ondoriozko tributu-zorra eskatzeko egintza administratiboaren preskripzioaldia hasiko da aipatutako lau urteko epea bukatzen den egunean, edo lehenago, baldin eta, tributuen arloko administrazioa jakinean dela, erosleak, espresuki edo isilbidez, etxebizitza horiek ez eraikitzeko asmoa adierazi badu.

b`) Babes ofizialeko etxebizitzen jabetzaren "inter vivos" lehen eskualdaketa, baldin eta behin betiko kalifikazioaren egunetik kontatu beharreko sei urteen barruan gertatzen bada. Ondorio horietarako, hauxe hartuko da lehenbiziko eskualdaketatzat: bazkide edo komuneroei etxebizitza haiek esleitzea, haien entitate sustatzaileak partez edo osorik iraungitzen direnean.

c`) Sozietateak eratzea eta haien kapitala handitzea, sozietatearen xede bakarra bada babes ofizialeko araubideko eraikinak sustatu, eraiki edo alokatzea.

Salbuespena bidezkoa izan dadin, aski izanen da dokumentuan ohartaraztea sozietateak helburu hori duela, eta indarrik gabe geldituko da baldin eta preskripzioaldian sozietateak helburu hori aldatu eta adierazitakoez beste bat hartzen badu.

b) Egintza juridiko dokumentatuaren kargari dagokionez:

aŽ) Aurreko a) letraren aŽ) eta bŽ) azpiletretan aipatutako egintza eta negozio juridikoak egiaztatzen dituzten eskritura publikoen lehenbiziko kopiak, karga mota honi loturik daudenetan, aipatu letran ezarritako epe eta baldintzak kontuan hartuta.

bŽ) Hipoteka maileguak eta antzeko kontratuak egiaztatzen dituzten eskritura publikoen lehenbiziko kopiak, maileguak-eta babes ofizialeko etxebizitzak egiteko direnean, haiek behin betiko kalifikazioa lortu aurretik, baita etxebizitza haien lehenbiziko eskualdaketa egiten denean erosleak eskatzen dituenean ere. Salbuespena ezin izanen da izan etxebizitza haiek sustatzeko eta erosteko ematen diren mailegu kualifikatuen gehieneko zenbatekoari dagokion zerga-oinarria baino handiagoa.

Halaber, eraikuntzarako maileguetan, salbuespena onartu ahal izateko, etxebizitzen behin betiko kalifikazioa lortu beharko da. Lortu ezean salbuespenak ez du indarrik izanen. Kasu horretan, aipatu salbuespen behin-behinekoak indarra galdu izanaren ondoriozko tributu-zorra eskatzeko egintza administratiboaren preskripzio epea mailegu-emaileak zerga administrazioari, espresuki edo isilbidez, etxebizitza haiek eraikitzeko asmorik ez duela adierazten dion egunean hasiko da.

cŽ) Babes ofizialeko etxebizitzekin lotura duen egintza eta negozio juridikoak egiteko emandako eskritura publikoen lehenbiziko kopiak, salbu eta etxebizitza haien lehenbiziko eskualdaketaren ondoren egindakoak.

c) 13. Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legean xedatutakoaren arabera babes ofizialekotzat sailkatu diren etxebizitzei lotutako egintza eta negozio juridiko hauek.

14. Eskualdaketak eta gainerako egintzak eta kontratuak, baldin eta beraien xedea Zerga ordaindu beharra ekarriko zuten aurreko beste egintza batzuen eraginkortasunik eza salbatzea bada eta ez egotea edo deuseztasuna dakarren akatsen bat badute.

15. Eskudiruzko gordailuak eta maileguak, zein den ere haiek gauzatzeko bidea, ordaindukoek, bonuek, obligazioek eta antzeko tituluek ordezkatutakoak barne. Gordailua edo mailegua dokumentatzen duten tituluen geroko eskualdaketa ere salbuetsita dago, bai eta ordainduko, bonu, obligazio eta serieko antzeko tituluei dagozkien egintza juridiko dokumentatuen gaineko karga ere, gehienez 18 hilabeterako jaulkiak, besteren kapitalak ordezkatzen dituztenak. Kapital horiek kontraprestazio bat ematen dute, jaulkipenean ordaindutako zenbatekoaren eta epemugan pagatuko denaren arteko aldea, hain zuzen ere.

16. Uztailaren 29ko 26/1988 Legearen xedapen gehigarrietatik zazpigarrenean aipatutako finantza-errentamenduko eragiketak egin ohi dituzten enpresentzako eraikuntzen eskualdaketak, haien xedea eskualdatzailea ez beste bati errentatzea denean, erosteko aukerarekin, baldin eta eragiketok Balio Erantsiaren gaineko Zergatik salbuetsita badaude.

Onura hori izateko, ezinbesteko baldintza izanen da eskualdatzailearen, eskuratzailearen edo errentariaren artean zuzeneko nahiz zeharkako lotura-harremanik ez egotea, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 28. artikuluan aurreikusitakoarekin bat Nota de Vigencia.

17. Errepidetik ibiltzeko motore mekanikodun ibilgailu erabilien eskualdaketak, eskuratzailea halakoen salerosketan jardun ohi duen enpresaria bada eta saltzeko eskuratzen baditu.

Salbuespena behin-behinean emandakotzat joko da; behin betikoa izan dadin, eskuratutako ibilgailuaren salmenta eskuraketa frogatu beharko da eskuratzen den egunetik aurrera zenbatu beharreko urtebeteko epean.

18. Aurrezki kutxek beren gizarte obretarako egiten dituzten eskuraketak.

19. Edozein motako hipoteken ezeztapena dokumentatzen duten notario eskrituren lehenbiziko kopiak, notario agiriak kargatzen dituen "Egintza Juridiko Dokumentatuen" modalitatearen karga-tasa gradualari dagokionez.

20. Zahar-etxeetako egonaldiak finantzatzeko erabiltzaileek ordaindu beharrekoa arautzen duen abenduaren 29ko 17/2000 Foru Legearen 8 eta 11 artikuluetan araututako bermeak eratu beharrari buruzko egintzak.

21. Kredituak kapital bihurtzeko konkurtsopekotzat deklaratutako pertsona juridikoek egindako kapital-gehitzeak, baldin eta hura Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera epaitegian onartutako hitzarmen batekoa bada.

22. Desgaitasuna duten pertsonen honako ondare babestu hauetara egindako ekarpenen formalizazioa: araututa daudenak azaroaren 18ko 41/2003 Legean, Desgaitasuna duten pertsonen ondarea babestu eta, xede horrekin, Kode Zibila, Prozedura Zibileko Legea eta zerga-arloko araudia aldatzekoan, eta Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioan Nota de Vigencia.

23. Ondoko ibilgailuen eskualdaketa:

a) Ziklomotorrak.

b) Motozikletak, turismoko ibilgailuak eta mendikoak, lehenbiziko behin betiko matrikulaziotik hamar urte edo gehiago egin badituzte.

Aurreko lerrokadan xedatutakotik kanpo daude araudi indardunari jarraituz historikotzat hartutako ibilgailuen eskualdaketak eta eskualdaketa egiten den unean 40.000 euro edo gehiagoko zerga-oinarria dutenak. Zergaren kudeaketan aplikatzekoak diren salmentaren batez besteko prezioak onesten dituen foru aginduaren arabera zehaztuko da zerga-oinarri hori.

Arestian adierazitako eragiketa salbuetsietan, zergaren subjektu pasiboek kostu bidezko ondare-eskualdaketaren gaineko autolikidaziorik ez dute aurkeztu behar.

Eskualdaketaren ibilgailuak idatz-zati honetan aipatu den salbuespena duenean, ez zaio aplikatuko B) letra honen 17. atalean ezarritako salbuespena.

24. Alderantzizko hipotekaren eraketa, subrogazioa, berritze aldarazlea eta ezerezpena dokumentatzeko eskritura publikoak, egintza juridiko dokumentatuen modalitateko notaritza-dokumentuen kuota gradualari dagokionez.

Ez dira salbuetsiko zordunaren ohiko etxebizitzaz bestelako edozein higiezinen gainean eraturiko alderantzizko hipotekei buruzko aurreko eragiketak.

25.

1. Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legean arauturiko kapital aldakorreko inbertsio-sozietateak eratzeko eta haien kapitala handitzeko eragiketak eta entitate horiei egindako ekarpenak -diru bidezkoak ez direnak- ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga hau sozietate-eragiketen modalitatean ordaintzetik salbuetsita egonen dira.

2. Lehen aipatutako legeak araututako inbertsio funts finantzarioak ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga ordaintzetik salbuetsita egonen dira, aurreko idatz-zatian ezarritako kasu beretan.

3. Lehenago aipatutako legearen bidez araututako higiezinen arloko inbertsio kolektiboko erakundeek, inbertsio kolektiboko erakunde ez-finantzarioak izanik, haien xede sozial bakarra edonolako hiri-ondasun higiezinak erosi eta sustatzea bada, lurrak erostea barne, gero errentan emateko, aurreko bi idatz-zatietan aurreikusitako zerga araubide berbera izanen dute.

Orobat, erakunde horiek ehuneko 95eko hobaria izanen dute zerga honen kuotan, alokairurako etxebizitzak eskuratzeagatik eta alokairurako etxebizitzak sustatzeko lursailak eskuratzeagatik, baldin eta, bi kasu horietan, ondasun higiezinen mantentze-lanen gaineko betebehar berariazkoak betetzen badituzte, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 51.5 artikuluaren b) eta c) letretan ezarriak, salbu eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak berariazko baimen ezohikoa ematen duenean Nota de Vigencia.

4. Hipotekak titulu bihurtzeko funtsak, finantza-aktiboak titulu bihurtzeko funtsak eta arrisku-kapitaleko funtsak sozietate-eragiketen modalitateari lotutako eragiketa guztietatik salbuetsita egonen dira.

26. Mailegu eta kreditu hipotekarioen kontratuzko nobazioak formalizatzeko eskritura publikoak, egiten direnak martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege-dekretuaren babesean -baliabiderik gabeko zordun hipotekarioak babesteko presako neurriei buruzkoa- eta Jardunbide Egokien Kode berriaren babesean -zeina ezarri baitzen azaroaren 22ko 19/2022 Errege Lege-dekretuaren bitartez, zeinak ohiko etxebizitzaren gaineko hipoteka-maileguetan interes-tasen igoera samurtzeko Jardunbide Egokien Kode bat ezartzen baitu, baliabiderik gabeko zordun hipotekarioak babesteko presako neurriei buruzko martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege-dekretua aldatzen baitu eta hipoteka-maileguen merkatua hobetzeko bestelako neurri egiturazkoak hartzen baititu-, salbuetsirik egonen dira egintza juridiko dokumentatuen modalitateko notario-agirien mailakako kuotatik Nota de Vigencia.

Era berean, salbuetsita geratuko dira egintza juridiko dokumentatuen modalitateko notario-dokumentuen kuota mailakatutik COVID-19aren inpaktu sozial eta ekonomikoari aurre egiteko urgentziazko ezohiko neurriei buruzko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege-dekretuan aurreikusitako luzamenduak formalizatzeko eskritura publikoak, bai eta COVID-19aren inpaktu sozial eta ekonomikoari aurre egiteko urgentziazko ezohiko neurri osagarriei buruzko martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege-dekretuaren 24.2 artikuluan ezarritakoenak ere. Halaber, salbuetsita geratuko dira COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz hartutako esparru-akordio sektorialen babesean emandako luzamendu konbentzionalenak ere, zeinak aurreikusita baitaude maiatzaren 26ko 19/2020 Errege Lege-dekretuaren 7. Artikuluan Nota de Vigencia.

Mailaz mailako kuota hori aplikatzetik salbuetsita gelditzen dira, orobat, hipoteka mailegu eta kredituen luzamenduak eta hipoteka bermerik gabeko errentamenduen, maileguen, leasingeko eta rentingeko luzamenduak formalizatzeko eskriturak, turismoaren sektorearentzako luzamendu hipotekarioa aplikatzearen ondorioz gertatzen direnean (uztailaren 3ko 25/2020 Errege Lege-dekretuaren 3. artikulutik 9.era bitartekoetan arautua; errege lege-dekretu horren bidez presako neurriak hartu ziren erreaktibazio ekonomikoari eta enpleguari laguntzeko), eta salgaien garraio publikoaren eta autobuseko bidaiarien garraio diskrezionalaren sektorearentzako luzamendua aplikatzearen ondorioz gertatzen direnean (uztailaren 7ko 26/2020 Errege Lege-dekretuaren 18. artikulutik 23.era bitartekoetan arautua; horren bidez erreaktibazio ekonomikorako neurriak hartu ziren, COVID-19ak garraioaren eta etxebizitzen arloan izandako eraginari aurre egiteko) Nota de Vigencia.

Mailaz mailako kuota hori aplikatzetik salbuetsita gelditzen dira, orobat, hipoteka mailegu eta kredituen luzamenduak eta hipoteka bermerik gabeko errentamenduen luzamenduak formalizatzeko eskriturak, turismoaren sektorearentzako luzamendu hipotekarioa aplikatzearen ondorioz gertatzen direnean (uztailaren 3ko 25/2020 Errege Lege-dekretuaren 3. artikulutik 9.era bitartekoetan arautua) Nota de Vigencia.

“COVID-19aren pandemiari erantzuteko enpresen kaudimenari laguntzeko aparteko neurriei buruzko martxoaren 12ko 5/2021 Errege Lege-dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitakoaren haritik, abal publikoa jaso duten finantzaketa eragiketen epemugaren luzapena formalizatzeko eskriturak, berme erreal inskribagarria dagoenean, salbuetsirik egonen dira egintza juridiko dokumentatuen modalitateko notario agirien mailakako kuotatik” Nota de Vigencia.

27. Aktibo-eskualdatzeak eta, halakorik dagoenean, pasibo eskualdatzeak, bai eta edozein izaeratako bermeak ematea ere, baldin eta Bankuen Berregituratzetik Heldutako Aktiboak Kudeatzeko Sozietatea (Kreditu-erakundeak Berregituratu eta Desegiteari buruzko 2012ko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian araututakoa) bada subjektu pasiboa, sozietate horrek izan dezakeen edozein modalitatetan.

Bankuen Berregituratzetik Heldutako Aktiboak Kudeatzeko Sozietateak bera zuzenean edo zeharka partaide den beste erakunde batzuei eginiko aktibo-eskualdatzeak eta, halakorik dagoenean, pasibo-eskualdatzeak; horretarako, partaidetza hori, gutxienez, partaide den sozietatearen kapitalaren, funts berekien, emaitzen edo boto-eskubideen ehuneko 50 izan behar da, eskualdatzea egin aurre-aurreko unean zein eskualdatze horren ondorioz.

Bankuen Berregituratzetik Heldutako Aktiboak Kudeatzeko Sozietateak edo hark bere helburu soziala betetzeko eratu dituen erakundeek banku-aktiboen funtsei eginiko aktibo- eta pasibo-eskualdatzeak; funts horiek Kreditu-erakundeak Berregituratu eta Desegiteari buruzko 2012ko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen hamargarren xedapen gehigarrian aipatzen dira.

Aktibo bankarioen funtsek aktibo bankarioen beste funts batzuei eginiko aktibo- eta pasibo-eskualdatzeak.

Batetik, kapitala murrizteko eragiketak eta sozietateak desegiteko eragiketak, hala Bankuen Berregituratzetik Heldutako Aktiboak Kudeatzeko Sozietatearen kasuan, nola sozietate hori partaide den sozietateen kasuan, partaidetza hori, gutxienez, partaide den sozietatearen kapitalaren, funts berekien, emaitzen edo boto-eskubideen ehuneko 50 izan bada, eskualdatzea egin aurre-aurreko unean zein eskualdatze horren ondorioz. Bestetik, aktibo bankarioenfuntsen ondarea gutxitzeko edo funtsok desegiteko eragiketak.

Aurreko lerrokadetan aktibo bankarioen funtsen arteko eragiketentzat zehazten den tratamendu fiskala bakarrik aplikatuko da Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsa (FROB) funts horien eraginpean dagoen denbora-epean; epe hori Kreditu-erakundeak Berregituratu eta Desegiteari buruzko 2012ko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen hamargarren xedapen gehigarriaren 10. idatz-zatian arautzen da.

28. Pentsio funtsak eratu, desegin eta aldatzea (gehikuntzak eta murrizketak).

29. Jabetzaren edo ondasun-usufrukturako eskubidearen eskualdaketak, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osoko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren babeseko prozeduretatik heldutako epaiak betetzearen ondorio direnak, betiere B) letra honen 3. apartatuan aurreikusitako salbuespenak barnean hartzen ez dituen kasuak direnean.

30. Bermedun mailegua eratzeko eskriturak, mailegu-hartzailea aurreko A) letran sartutako pertsona edo entitateetakoren bat denean.

31. Aurreko 13. apartatuko b) letrako b’ paragrafoan eta 26. apartatuan jasotako salbuespenak ez dira aplikagarri izanen baldin eta, 21. artikuluaren bigarren paragrafoan xedatuaren arabera, subjektu pasiboa mailegu-emailea bada.

32. Hiri-errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 2. artikuluan aipatzen diren erabilera egonkor eta iraunkorrerako etxebizitza-errentamenduak Nota de Vigencia.

33. Lehena. 24/2021 Errege Lege-dekretuak, azaroaren 2koak, arautzen dituen hipoteka-eskualdaketako ziurtagirien eta hipoteka-partizipazioen eta bonu bermatuen jaulkitze, eskualdatze, amortizatze eta diru-itzultzea. Errege Lege-dekretu horren bidez Europar Batasunaren zuzentarauen transposizioa egiten da arlo hauetan: bonu bermatuak, inbertsio kolektiboko erakundeen mugaz gaindiko banaketa, datu irekiak eta sektore publikoko informazioaren berrerabilera, autore-eskubideen egikaritzea eta lineako transmisio batzuei nahiz irrati- eta telebista-programen emanaldi batzuei aplikatzekoak zaizkien kideko eskubide batzuen egikaritzea, inportazio eta hornidura jakin batzuentzako aldi baterako salbuespenak, kontsumitzaileak, eta errepidezko garraioko ibilgailu garbi eta energetikoki efizienteen sustapena.

Bigarrena.–Entitate jaulkitzailearen konkurtsoaren kasurako aurreikusita dagoen ondare bereizia eratzeko aktibo-eskualdaketak eta maileguak beste kreditu-entitate bati eskualdatzea jaulkipenak batera finantzatzeko, azaroaren 2ko 24/2021 Errege Lege-dekretuaren 14. artikuluari jarraikiz Nota de Vigencia.

34. Emakumearen aurkako indarkeriaren ondorioz hildako emakumeen kasuan, indarkeria mota hori legeak edo Espainiak berretsitako nazioarteko tresnek definitzen duten moduan ulerturik, kalte-ordainak pagatzeko edozein tituluren bidez egindako ondasun edo eskubide eskualdaketak, judizialki aitortutako zenbatekoaren araberakoak, kalte-ordain horien onuradunak direnean hildako emakumeen kargura zeuden seme-alabak, tutoretzapeko adingabeak edo desgaitasuna duten eta beren gaitasun juridikoa gauzatzeko laguntza neurriak dituzten pertsonak Nota de Vigencia.

35. Sociedad Anónima Estatal de Caución Agraria Estatuko merkataritza sozietatearekin izenpetutako abal-kontratua Nota de Vigencia.

II. Aurreko I. idatz-zatiak aipatzen dituen salbuespenak alde batera utzita, beren terminoetan eta kasuan kasu exijitzen diren beharkizun eta baldintzekin aplikatuko dira ondoko xedapenek zerga honetarako ezartzen dituzten onura fiskalak:

1. Foru Parlamentuak 1982ko ekainaren 23an Industriako Politikako Abaguneko eta Inbertsioa eta Lana sustatzeko Neurriez onetsi duen Araua, batez ere udalei udal poligonoak sortzeko lurrak eskualdatzeko ematen zaizkien laguntzei eta udalek poligono haietan kokatzen diren enpresentzat ezartzen dituzten laguntzei dagokienez eta maiatzaren 2ko 3/1989 Foru Legearen 61. artikuluan eta otsailaren 26ko 5/1991 58. artikuluetan arautu diren laguntzei dagokienez, aipatu arauaren 34. artikuluan ezarritako laguntzei heltzen dieten enpresez denaz bezanbatean, sozietateei egiten zaizkien ekarpenak kargatzen dituzten "sozietate-eragiketak" kontzeptuarengatik, eta gehienez ere laguntza horiei heldutako inbertsioen zenbatekoagatik, baldin eta ordainarazpenaren eskumena Nafarroako Ogasunak badu.

2. Urtarrilaren 2ko 1/1984 Foru Legea, Nafarroako Garapenerako Sozietatearen sorkuntzari buruzkoa, sozietate horren eraketari, kapital gehikuntza edo urripenari, eta bere xedeetarako egiten dituen jesapen-jaulkipenei dagokienez Nota de Vigencia.

3. Martxoaren 4ko 1/1985 Foru Legea, krisian dauden enpresak saneatu eta indarberritzeko laguntzei buruzkoa, 3. artikuluko a) letran ageri diren mailegu, jesapen eta kapita-lzabalkuntzei dagokienez Nota de Vigencia.

4. Maiatzaren 2ko 3/1989 Foru Legea, Foru Komunitatearen edo Lurraren Sustapen eta Ekipamendurako Sozietate Estatalaren industri poligonoetako lurrak ekualdatzea kargatzen duen Zergari dagokionez, poligono horiek hark Nafarroako Gobernuarekin sinaturiko lankidetza-akordioaren itxalpean eraikiak direnean, baldin eta poligonoetan kokatuko diren enpresek egiten badituzte.

5. Zergen arloko aldaketei buruzko urriaren 20ko 12/1992 Foru Legearen 5 eta 6. artikuluak, xede ekonomikodun elkartzeen eraketari, bazkideen ekarpenei, kapital gehikuntza eta urripenari, desegiteari eta likidazioari dagokienez, eta haiek eratzeko behar den aurrekontua legez prestatzeko behar diren kontratuez eta gainerako agiriez denaz bezanbatean. Halaber, salbuespena aplikatuko zaie enpresen aldi baterako batasunen eraketa, zabalkuntza, urripen, desegite eta likidazioko eragiketei eta haiek eratzeko behar den aurrekontua legez prestatzeko behar diren kontratuei eta gainerako agiriei ere.

6. Urriaren 20ko 12/1992 Foru Legearen xedapen gehigarrietatik hirugarrena, arrisku kapitaleko sozietateak eta fondoak eratzeari eta haien kapital gehitzeari dagokienez, sozietate-eragiketaz denaz bezainbatean, baldin eta haiei buruzko arau zehatzetan ezarritako baldintzak eta beharkizunak betetzen badira.

7. Inbertsio eta jarduera ekonomikoen sustapenari eta zergen arloko beste neurri batzuei buruzko azaroaren 15eko 12/1993 Foru Legearen 27. artikuluak, uztailaren 7ko 19/1992 Legean ezarritako hipoteka-tituluetako fondoak jartzeko egiten diren "sozietate-eragiketei" dagokienez Nota de Vigencia.

8. Hipoteken Merkatua arautzen duen martxoaren 25eko 2/1981 Legearen 19.2 artikulua, hartan aurreikusten baita legean berean araututako zedula, bono eta partaidetza hipotekarioak jaulki, eskualdatu, itzuli eta ezereztatzeko egintzak zerga ordaintzetik salbuestea Nota de Vigencia.

9. Azaroaren 15eko 12/1993 Foru Legearen xedapen gehigarrietatik hirugarrena, hain zuzen ere Erlijio Askatasunari buruzko uztailaren 5eko 7/1980 Lege Organikoan ageri diren eliza, konfesio eta erlijio komunitateen inguruko estatu-legerian ezarri diren zerga-hobariak Nafarroan aplikatzen ahal direla ezarri duena hobariok jasotzeko, aipatu taldeok nortasun juridikoa aintzatetsita izan behar dute, Justizia Ministerioan sortutako Erregistro Publikoan inskribaturik egon behar dira eta Estatuarekin lankidetzarako akordioa edo hitzarmena hitzarturik eduki behar dute, aipatu lege organikoaren 7. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta beti ere kasuan kasuko akordio edo hitzarmenean ezarritakoa betetzen dutela.

10. Martxoaren 30eko 2/1994 Legea, hipoteka-maileguen subrogazioari eta aldaketari buruzkoa Nota de Vigencia.

11. Ekainaren 21eko 9/1994 Foru Legea, kooperatiben zerga- erregimena arautu duena, kooperatiba, batasun, federakuntza eta kooperatiba federakuntzentzat eta eraldakuntzako nekazaritzako sozietateentzat ezarritako hobariei dagokienez.

12. Abenduaren 9ko 18/1994 Foru Legea, Nekazaritzako Azpiegituren erreformari buruzkoa, finken jabetza-eskualdaketei eta errentamendu edo erdirako kontratuei dagokienez, ustiapeneko oinarrizko azaleradun ustiategiak eraikitzeko egiten direnean.

13. Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 29ko 25/1994 Foru Legearen 11. artikulua, elkar bermatzeko sozietateek egindako zenbait eragiketari dagokienez Nota de Vigencia.

14. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarria.

15. Aseguru pribatuen antolamenduari eta gainikuspenari buruzko azaroaren 8ko 30/1995 Legea, hain zuzen ere bertan aseguru-erakundeen egokitzapenerako eta gizarte-aurreikuspeneko mutualitateen eraldakuntzarako ezarritako zerga-hobariei dagokienez, abenduaren 29ko 14/1995 Foru Legearen xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz.

16. Maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako foru dekretuaren bidez onetsi zen Fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bategineko 11. artikulua Nota de Vigencia.

17. Apirilaren 28ko 6/1997 Foru Legeko xedapen gehigarria Nota de Vigencia.

18. Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen Testu Bategina, uztailaren 2ko Legegintzako 150/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsia, honako gai hauei buruz: edozein tituluren bidez egindako "inter vivos" edo "mortis causa" motako eskualdatze edo eskuratzeak, nekazaritzako ustiategien erabateko jabetza edo biziarteko gozamena, landalurren borondatezko trukaketa, eta han aipatzen diren mailegu hipotekadunen eraketa, aldaketa edo amaiaraztea.

Hala ere, uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen testu bateginean hipoteka-maileguen eraketarako aurreikusitako salbuespena ez da aplikatuko subjektu pasiboa mailegu-emailea denean, 21. artikuluko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat Nota de Vigencia.

19. Abenduaren 30eko 22/1997 Foru Legearen xedapen gehigarrietatik bigarrena, ondoko guztiak kargatzen dituen Zergaren salbuespenari dagokionez: lan sozietateen eraketa-eragiketak eta haien kapitala gehitzeko egiten diren eragiketak, eta maileguen % 99ko hobaria, are obligazio eta bonu bidezkoetan ere, haien zenbatekoa jarduera egiteko behar diren inbertsio edo aktibo finkoetarako den heinean, lan sozietateko langile-bazkide gehienak datozen enpresaren ondasunen eskuraketak eta sozietate anonimoaren edo erantzukizun mugatuko sozietatearen lan-kalifikazioa lortzeko eskriturak eta lan sozietate anonimoak lan sozietate mugatu bihurtzea eta alderantziz egitea.

20. Administrazio-, zerga- eta gizarte- neurriei buruzko abenduaren 30eko 66/1997 Legea, bertan "1999 Donejakue urtea" eta "Konpostelako Santiago Europako Kulturaren Hiriburua 2000. urtean" ospakizunen inguruko egitarau eta jarduerei aplikatzeko ezarrita dauden zerga-hobariei dagokienez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen xedapen gehigarrietatik zazpigarrenean ezarritakoarekin bat etorriz.

21. Zergen arloko aldaketei buruzko apirilaren 6ko 14/1999 Foru Legearen xedapen gehigarria, sozietateen kapitalaren zenbatekoa aldatzeko eragiketei eta, aldakuntza horren ondorioz, sozietateen akzio, partaidetza eta kuoten balio izendatua hurbileneko zentimora doitzeko eragiketei dagokienez; eragiketa horiek euroa erabiltzen hasteari buruzko abenduaren 17ko 46/1998 Legean arautu dira.

22. Lanbide sozietateei buruzko martxoaren 15eko 2/2007 Legeko hirugarren xedapen gehigarria, lehendik eratutako sozietateak lege horren xedapenetara egokitzeko beharrezko egintza eta agiriei dagokienez.

23. Aurrezki kutxen gobernu organoei eta araubide juridikoaren beste alderdi batzuei buruzko uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretuaren 7.1 eta 3 artikuluak, kreditu entitateak babesteko sistema instituzionaletarako eta Banku Sektorea Era Ordenatuan Berregituratzeko Funtsak esku hartzen duen berregituraketa prozesuetarako, eta kasu bakoitzean bidezkoa den kontzepturako.

Aipatutako 11/2010 Errege Lege Dekretuak indarra hartzen duen egunean eraturik dauden kreditu entitateak babesteko sistema instituzionalei ere aplikatzekoak izanen dira aurreikusitako onura fiskalak.

24. Finantza-sektoreko Higiezin Aktiboak Saneatu eta Saltzeari buruzko urriaren 30eko 8/2012 Legearen 8.2 artikulua.

25. Kreditu-erakundeak Berregituratu eta Desegiteari buruzko 2012ko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen laugarren xedapen gehigarria, Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 108. artikuluan aurreikusitako balioen eskualdaketetako salbuespenari dagokionez.

26. Ekintzaileei laguntzeari eta haien nazioartekotzeari buruzko irailaren 27ko 14/2013 Legearen 34.20 artikulua, nazioartekotze bonuak eta zedulak jaulki, eskualdatu eta ezerezteari dagokiona, baita haiek itzultzeari dagokiona ere Nota de Vigencia.

III. Zerga-hobariak inoiz ere ez zaizkie aplikatuko ez truke-letrei, ez haien ordezko agiriei, ez igorpen eginkizunak dituzten agiriei, ez arau honetako 22.1. artikuluan kargaturiko eskritura, akta eta lekukotzei.

II. KAPITULUA

Balioen egiaztapena

36. artikulua Nota de Vigencia

1. Zerga Administrazioak ondasun eta eskubide eskualdatuen edo, hala badagokio, sozietate-eragiketaren edo egintza juridiko dokumentatuaren balio erreala egiaztatuko du, likidazio-oinarria balio erreal horren arabera zehaztuta dagoenean Nota de Vigencia.

2. Egiaztapena jarraikoen bidez eginen da:

a) Zenbatespena, erregistro fiskal ofizialetan agertzen diren balioen araberakoa.

Erreferentziaren araberako zenbatespen hori egiteko, aukera bat da Nafarroako zerga administrazioak erregelamenduz ezarri bezala zehazten eta argitaratzen dituen koefiziente biderkatzaileak aplikatzea ondasun mota bakoitza baloratzeko erreferentzia gisa hartzen den erregistro fiskal ofizialean agertzen diren balioei. Ondasun higiezinen kasuan, ondasun horiek baloratzeko koefiziente biderkatzaileak zehazteko, erreferentzia gisa hartuko den erregistro fiskal ofiziala Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa izanen da.

b) Nafarroako Gobernuak onesten dituen ebaluazio-taulak.

c) Merkatuko batez besteko prezioei egindako erreferentziaren araberako zenbatespena.

Erreferentziaren araberako zenbatespena egiteko, aukera bat da merkatuko prezioak egiaztatzeko metodo estatistiko bat erabiltzea, erregelamenduz definitua, ondasunak eskaintzaren eta eskaeraren printzipioak araututako merkatu librean duen balio probableena lortzeko.

d) Alde edo barruti berean ondasun berberen edo antzekoen azken besterenganaketan ageri den salmenta-prezioa.

e) Aseguru-kontratuetako polizetan ondasunei atxikitako balioa.

f) Finkak hipotekatzen direnean, hipotekei buruzko legerian ezarritako betez enkanteratzeko jarritako balioa.

g) Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergaren ondoreetarako, lurrei atxikitako balioa.

h) Administrazioaren perituen irizpena.

i) Administrazioaren esku dauden balantzeak eta datuak erabiliz.

Merkatu nazionaletan edo atzerrikoetan kotizatzen ez duten sozietateetako akzioen edo partaidetzen kasuan, edo sozietate ez diren enpresen kasuan, ondorio fiskaletarako presuntzioa izanen da balantzeek erabateko indarraldia dutela enpresaren hurrengo ekitaldi ekonomiko osoan, salbu eta agiri publikoen bidez kontrakoa frogatzen bada; nolanahi ere, eskuratze-datari dagokion balantzea eskatzen ahalko da Nota de Vigencia.

j) Nazioko eta atzerriko merkatuetako kotizazioak.

k) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan ezarritako erregelak.

l) Peritu-tasazio kontrajarria.

Balioen egiaztapenaren jakinarazpena Administrazioak, beharrezkoa bada, egiten duen likidazioarekin batera eginen da.

Egiaztapenean ateratzen diren balioak interesatuek aitortutakoak baino handiagoak badira, horiek zilegi izanen dute balio horiek inpugnatzea, balio berriak kontuan hartuko dituzten likidazioen erreklamazio epeen barruan. Balio berriek zergen aldetik eragina izan badezakete eskualdatzaileengan, banan-banan jakinaraziko zaie horiek epe berean inpugnatu edo peritu-tasazio kontrajarriaren bidez zuzenketa eskatu ahal izateko eta, erreklamazioa edo zuzenketa osorik edo hein batean onetsiz gero, Ondare Eskuldaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergako subjektu pasiboak ere baliatu ahalko dira ematen den ebazpenaz Nota de Vigencia.

3. Interesdunek deklaratu duten balioa egiaztapenetik heldu dena baino handiagoa denean, hura hartuko da zerga-oinarritzat. Egiaztapenaren ondoriozko balioa edo deklaratutako balioa itundutako prezioaren edo kontraprestazioaren azpitik badago, azkeneko hori hartuko da zerga-oinarritzat Nota de Vigencia.

4. Eskualdatutako ondasun eta eskubideentzat konkurtsoko epaileak emandako ebazpenetan finkatutako balioa benetako balioarekin bat datorrela ulertuko da, eta ez da, beraz, bidezko izanen balio-egiaztapenik egitea konkurtso-prozedura batean gertatzen diren ondasun-eskualdaketetan, eta orobat epaileak onetsitako hitzarmenetako kreditu-lagapenetan eta likidazio-fasean egindako aktibo-besterentzeetan Nota de Vigencia.

4. Egiaztaturiko balioa aitortua baino % 100 handiagoa denean, Nafarroako Foru Komunitateak eskubidea edukiko du eskualdaturiko ondasunak edo eskubideak beretzat eskuratzeko; eskubide hau Zergaren likidazioa sendoa den egunaz geroko sei hilabeteen barruan bakarrik erabiltzen ahal izanen du. Eskubide hori baliatzen duen bakoitzean eskualdaketaren zioz ordaindutako zenbatekoa itzuliko da. Ondasunak edo eskubideak atzeman baino lehenago prezio osoa ordaindu behar da, haren barruan aitortutako balio soilik dagoela Nota de Vigencia.

5. Balioen egiaztapenaren emaitzakoa zuzentzeko, interesatuek peritu-tasazio kontrajarria eragiten ahal izanen dute, arauz ezartzen den bezala eta ezartzen diren epeetan.

Baldin eta peritu-tasazio kontrajarria eskualdatzaileak eragiten badu artikulu honetako 2. zenbakikoan xedatutakoa dela bide, eskabide-orria egiaztapenaren jakinarazpenaren ondorengo 15 egunetan zehar aurkeztu beharko da.

Peritu-tasazio kontrajarriaren eskabidea aurkezteak berekin ekarriko du egindako likidazioen dirusarrerak eta haien aurka erreklamatzeko epeak etetea Nota de Vigencia.

III. KAPITULUA

Sortzapena eta preskripzioa

37. artikulua

1. Zergaren sortzapen-aldia:

a) Ondare eskualdaketetan, kargaturiko egintza edo kontratua egiten den egunean.

b) Sozietate-eragiketetan eta egintza juridiko dokumentatuetan, kargapeko egintza formalizatzen den egunean.

2. Ondasunen eskuraketaren eraginkortasuna baldintza, termino, fideikomiso edo beste zeinahi mugaketaren bat dela bide etenda dagoenean, mugaketa horiek desagertzen diren egunean egintzat joko da eskuraketa, eta data hori hartuko da aintzat bai ondasunen balioa finkatzeko bai zerga-tasak aplikatzeko Nota de Vigencia.

38. artikulua Nota de Vigencia

1. Preskripzioa Tributuei buruzko Foru Lege orokorraren 55. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz arautuko da.

2. Likidatzeko aurkezten diren agirietan edo autolikidaziorako eskubidea ematen dutenetan, preskripzioa ezartzeko, pribatuak baldin badira aurkezpenaren eguna hartuko da kontuan, aurretik Kode Zibilaren 1227. artikuluan ezarritako inguruabarretakoren bat gertatzen ez bada, kasu horretan kontatuko baita sartu, inskribatu, hil edo eman zeneko eguna, hurrenez hurren. Agiri bidez jaso gabeko kontratuetan, ondorio horiexetarako, interesdunek foru lege honen 39. artikuluaren 1. idatz-zatian ezarritakoa betetzen duten eguna hartuko da aintzat. Preskripzioaren ondorioetarako nagusitzen den agiri pribatuaren datak, idatz-zati honetan ezarritakoari jarraikiz, egintza edo kontratuagatik bidezkoa den likidazioari aplikatzen ahal zaion araubide juridikoa adieraziko du.

3. Funtzionario atzerritarrek baimendutako eskrituren kasuan, preskripzio epea Espainiako edozein administrazioren aurrean aurkezten den egunean hasiko da kontatzen, non eta Espainiak sinatutako nazioarteko itun, hitzarmen edo akordioren batek beste data bat finkatzen ez badu epe hori hasteko.

IV. KAPITULUA

Beharkizun formalak Nota de Vigencia

39. artikulua

1. Subjektu pasiboek arau honetan agertarazitako zerga-egitateei buruzko agiriak aurkeztu beharko dituzte; halakorik eduki ezean, aitorpena aurkeztu beharko du, eta horretarako era eta epeak arauz ezarriko dira.

2. Subjektu pasiboek, zerga aitorpena aurkezten dutenean, dagokien zerga-zorra zehaztu beharko dute autolikidazioa eginez eta araudiak ezarritako toki, modu eta epeetan horren dirusarrera eginez Nota de Vigencia.

3. Agiriaren aurkezlea, aurkezte hutsagatik, Zerga ordaindu beharra dutenen mandataria izanen da, eta aurkeztu duen agiriaz bidaltzen zaizkion jakinarazpen guztiek eta egiten dituen diligentziek interesatuek beraiek egin balituzte bezalako balioa eta ondoreak izanen dituzte.

40. artikulua Nota de Vigencia

1. Printzipioz zerga honen mende dagoen egintza nahiz kontraturen bat jasotzen duten agiriak ez dira bulego nahiz erregistro publikoetan onartuko, eta ez dute bertan ondoriorik izanen, non ez den justifikatzen tributu-zorra hori eskatzeko eskumena duen zerga administrazioari ordaindu zaiola, edo non ez den agerrarazi zerga ordaindu beharrik ez duela edo salbuetsita dagoela, legeria hipotekarioan ezarritakoa izan ezik edo Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren baimen espresua izan ezik.

Administrazio eskudunari berehala eman beharko zaio sortzen diren gorabeheren berri.

Ordainketa egin dela edo, kasua bada, aipatu agiria aurkeztu dela justifikatzeko, jatorrizko frogagiria (edozein euskarritan) edo jatorrizkoaren kopia aurkeztuko da.

Lehehengo paragrafoan aipatutakoa egiaztatzeko, nahikoa da hauek aurkeztea: foru lege honen 40.bis artikuluaren 2. idatz-zatiko bigarren paragrafoan adierazitako eskrituraren kopia elektronikoa administrazioak jaso izanaren frogagiria eta autolikidazioaren interesdunarentzako alea, zergaren ordainketa agerrarazten duena, edo ordaindu beharrik ez duela edo salbuetsita dagoela adierazteko aitorpena, behar bezala balioztatua; hori guztia, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak erabakitzen duen moduan.

Betiere, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak araututako aurkezpen edo ordainketa telematikoaren frogagiriak autolikidazioa aurkeztu eta ordaindu izana frogatzeko balioko du ondorio guztiekin.

2. Epaitegi eta auzitegiek zerga likidatzeko eskumena duen zerga administrazioari bidali behar dizkiote, administrazio horretan likidaziorako aurkeztuak izanaren oharra izan gabe ere, onartu dituzten agirien kopia eskuetsiak.

3. Ekonomia eta Ogasun kontseilariak uneoro eta berehala baieztatzeko sistema bat prestatuko du, bulego eta erregistro publikoek, epaitegi eta auzitegiek, aurkezpenaren edo ordainketa telematikoaren frogagiria eta Nafarroako Zerga Ogasuneko datuak bat heldu direla egiazta dezaten.

4. Ez da beharrezkoa izanen merkataritzako trafikoko ahalmen, faktura eta gisako dokumenturik aurkeztea.

40. bis artikulua Nota de Vigencia.

1. Organo judizialek hilero bidaliko dizkiote Ekonomia eta Ogasun Departamentuari exekuziopean diren edo epai irmoa diren epaien zerrenda, edozertariko ondasun edo eskubideak eskualdatzen edo esleitzen badituzte, salbu eta ondasunen, zerbitzu pertsonalen, kredituen edo kalte-ordainen prezioko eskudirua.

2. Notarioak behartuta daude, hiruhileko bakoitzaren lehenbiziko hamabostaldian, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari aurreko hiruhilekoan baimendu dituzten dokumentu guztien zerrenda edo aurkibidea bidaltzera, salbu eta azken borondatezko egintzak, seme-alabak aitortzekoak eta arauzko xedapenen arabera aurkeztu beharrik ez duten gainerakoak. Epe berean, sinadurak ezagutu edo aitortzeko aurkeztu zaizkien zergapeko kontratuen gaineko dokumentu pribatuen zerrenda bidaliko diote. Halaber, zergapeko dokumentuetan -legezko ohartarazpenetan eta espresuki- jasoko dute zein epetan behar dituzten interesatuek likidaziorako aurkeztu, eta bai, ondasun eskualdaketarik egin bada, ea ondasunok eskualdaketa horri dagokion zerga pagatu beharrean dauden, eta zer erantzukizun sortuko diren aurkezten ez badira.

Gainera, notarioek bide telematikoz igorriko dute Ekonomia eta Ogasun Departamentura eskrituren kopia elektronikoa, notariotzari buruzko legerian xedatutakoari jarraituz, baita haiek baimendutakoen oinarrizko elementuen informazioa daraman dokumentua ere. Ekonomia eta Ogasun kontseilariak foru agindu bitartez erabakitzen dituen zergapeko egintzen gaineko informazioa igorriko da dokumentu horretan; kontseilariak, bestetik, informazioa igortzeko prozedurak, egitura eta epeak zehaztuko ditu, Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 103. artikuluan ezarritako mugen barrenean.

3. Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean diharduten jabetzako eta merkataritzako erregistratzaileek, hiruhileko naturala bukatu eta hogei eguneko epean, hiruhilekoari buruzko aitorpena igorriko dute Ekonomia eta Ogasun Departamentura; hartan, aipatu erregistroetan inskribatzeko aurkeztu diren zergapeko egintza edo kontratuen gaineko dokumentuak adieraziko dira, zergaren ordainketa edo tributu aitorpenaren aurkezpena beste autonomia erkidego batean egin bada.

Baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun kontseilariari formatua, baldintzak, diseinua eta gainerako inguruabarrak ezartzeko, aurreko lerrokadan aipatu betebehar formalak burutzeko beharrezkoak direnez gero.

4. Administrazioko agintariek, ondasun eta eskubideen enkanteak onesten dituztenean edo edozertariko kontzesioak ematen dituztenean, nahiz eta eskritura publikoetan jaso ez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari jakinarazi beharko diote. Enkante edo kontzesioko ondasunen balioa, izaera, data eta xedea zehaztuko dituzte, baita erremategile edo kontzesiodunaren izena ere.

Nafarroan ondasun higigarrien enkanteak egiten dituzten entitateek, ondasunen eskualdaketetan parte hartuz gero, haien gaineko aitorpena igorri beharko dute Ekonomia eta Ogasun Departamentura, seihileko natural bakoitza bukatu eta hogei eguneko epean. Zerrenda horretan, saltzailearen eta eroslearen identifikazio datuak, eskualdatze eguna, enkantean jarritako ondasunaren deskripzioa eta adjudikazioaren azkeneko prezioa adieraziko dira.

Baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun kontseilariari formatua, baldintzak, diseinua eta gainerako inguruabarrak ezartzeko, aurreko lerrokadan aipatu betebehar formalak burutzeko beharrezkoak direnez gero.

5. Auzitegi organoek, bankuek, aurrezki kutxek, elkarteek, sozietateek, funtzionarioek, partikularrek eta beste entitate publiko nahiz pribatu guztiek, ez dute erabakiko ondasunak titularra ez beste norbaiti entregatzea aurrez frogatu ez bada zerga pagatu dela, salbuetsita zegoela edo libre zegoela, non eta Administrazioak hartarako baimena eman ez duen Nota de Vigencia.

V. KAPITULUA

Itzulketak Nota de Vigencia

41. artikulua

1. Epai edo administrazio bidez, ebazpen irmo bidez, egintza edo kontratu bat deuseztatu, hutsaldu edo suntsitu dela adierazten edo aintzatesten denean, zergadunak eskubidea izanen du Zergaren zioz ordaindu duen kuota itzul dakion, irabazirik sortu ez badio eta itzulketa ebazpena irmo geratzen denetik lau urte igaro baino lehen eskatzen badu.

Zergadunak irabaziak lortu dituela ulertuko da Kode Zibilaren 1.295. artikuluan aipatzen diren elkarrekiko itzulketak egin behar dituela frogatzen ez denean.

Egintza edo kontratuak irabaziak sortu baditu, egindako likidazioa zuzendu eginen da, hartarako oinarri hartuz aldi bateko usufruktuaren balioa, Testu Bategin honetako 7. artikuluak agindu bezala kalkulatua, egintza edo kontratuak iraun duen denboraren arabera, edo jaso den prezio zatiaren zenbatekoaren arabera baldin eta, kontratuaren izaeragatik, ezinezkoa bada usufruktua izan dela juzgatzea, eta zergadunari likidazio horren eta lehengoaren artean haren alde ateratzen den diferentzia itzuliko zaio.

Nahiz eta egintzak edo kontratuak irabazirik sortu ez, hutsalketa edo deuseztapena Zerga ordaindu beharra duen kontratugilearen betebeharrak ez betetzeagatik adierazten denean, ez da deus itzuliko.

2. Aurreko idatz-zatiko hirugarren zenbakian azaldutako aldaketa aplikatuko zaie 2001eko urtarrilaren 1etik aurerra sortzen diren Zergaren zergagaiei, eta laugarren zennbakikoa, ordea, Administrazioak egun horretatik aurrera egiten dituen likidazioei Nota de Vigencia.

2. Baldin eta kontratua, kontratugileak ados jarrita, ondorerik gabe geratzen bada, ez da bidezkoa izanen Zergaren zioz ordaindutakoa itzultzea, eta akordio hori Zergapeko egintzatzat joko da. Holakotzat hartuko dira, halaber, adiskidetze-egintza bidez abenikoak eta demandetan amore emateak.

3. Atzera-itundun salerosketan atzeraketa burutzen denean, ez da egonen Zerga itzultzeko eskubiderik.

4. Agiri tinbredunen edo tinbre mugikorren trukea edo haien zenbatekoa itzultzea nolako kasuetan baimenduko den, arauz zehaztuko da, beti ere ondorerik izan ez badute.

VI. KAPITULUA

Zergaren kudeaketa Nota de Vigencia

42. artikulua

1. Zerga kudeatu, ikuskatu, likidatu eta dirua biltzeko eskumena Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren gain geldituko da.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, zergaren kudeaketarako, gizarte lankidetzako hitzarmenak formalizatzen ahalko ditu gizarte, lan, enpresa edo lanbide interesen edo sektoreen ordezkari diren entitate, instituzio eta erakundeekin.

43. artikulua

Foru lege honetan araututako zergaren ordainketa Nafarroako Foru Komunitateko Zerga-bilketari buruzko Erregelamenduan finkatutako epeetan egin beharko da.

44. artikulua

Aplikagarriak izanen dira Nafarroako Foru Komunitateko Zerga-bilketari buruzko Erregelamenduan ordainketa geroratu eta zatikatzeari buruz ezarritako arauak.

VII. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak Nota de Vigencia

45. artikulua

Foru lege honetan erregulatutako zergaren arau-hausteak kalifikatu eta zehatuko dira Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrean eta hura garatzen duten arauetan ezarritakoaren ariora.

Lehen Xedapen Iragankorra Nota de Vigencia

Azken xedapenetatik lehenengoan xedatu dena hala izanik ere, harik eta Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga berriak indarra hartu arte, dohaintzek eta irabazizkoak diren gainerako "inter vivos" eskualdaketek, Oinordetzen eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentuen gaineko Zergak ordainarazteari buruzko Arauei eta haien osagarri diren xedapenei loturik jarraituko dute; arau horiek Foru Diputazioaren 1970eko apirilaren 10eko Erabakiaren bidez onetsi ziren.

Bigarren xedapen iragankorra. 8/2004 Foru Legeak indarra hartu aurretik babes ofizialekotzat hartutako etxebizitzak Nota de Vigencia.

Nafarroan etxebizitzari babes publikoa emateari buruzko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legeak indarra hartu aurretik babes ofizialekotzat jo baina foru lege honek indarra hartu ondotik etxebizitzei buruz egindako egintza eta negozio juridikoei foru lege honetako tributu-arauak aplikatuko zaizkio.

Xedapen gehigarria lehengo Nota de Vigencia

Arau honetan zenbatekoak pezetatan emanak ageri direnean, eurotan ere badaudela ulertu beharko da, bihurketa-tasa aplikaturik; eurotan dagoen kopurua biribildu behar denean, euroa erabiltzen hasteari buruzko abenduaren 17ko 46/1998 Legearen 11. artikuluan xedatutakoa beteko da.

Bigarren xedapen gehigarria. Navarra de Financiación y Control S.A. “NAFINCO” sozietate publikoaren zergaonurak Nota de Vigencia.

“Navarra de Financiación y Control S.A. NAFINCO” sozietate publikoak zerga-onura hauek izanen ditu:

a) Kapitala gehitzeko sozietate-eragiketetarako salbuespena, eta bere xedeak betetzeko egiten dituen mailegu-jaulkipeneko eragiketetarakoa.

b) Sozietatearen alde, maileguak, kredituak edo abalak bermatzeko ematen diren berme mota guztien kargaren gaineko zergarako salbuespena.

Hirugarrena xedapen gehigarria. “Viviendas de Navarra, S.A.” sozietate publikoa zerga ordaintzetik salbuestea Nota de Vigencia.

1. “Viviendas de Navarra, S.A.” sozietate publikoa, Nafarroako Gobernuaren sozietate instrumentala den aldetik, salbuetsia izanen da etxebizitzak edo haien zati alikuotak eskuratzean, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 17.5, 33. eta 50. artikuluetan aipatzen diren kasuetan."

2. Era berean, etxebizitzaren errentamenduetan ere salbuetsia izanen da, gero berak errentan emateko etxebizitzak badira eta horregatik balio erantsiaren gaineko zergatik salbuetsiak badira, BEZa arautzen duen 19/1992 Foru Legearen 17.1.13.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Laugarren xedapen gehigarria Nota de Vigencia

Sociedad de Promoción de inversiones e infraestructuras de Navarra S.A. sozietateak zerga-onura hauek izanen ditu:

a) Kapitala eratu eta gehitzeko sozietatearen eragiketetarako salbuespena.

b) Xedeak betetzeko egiten dituen jesapenen jaulkipeneko eragiketetarako salbuespena.

c) Xedeak betetzeko egiten dituen lur eta ondasun eskuraketen eragiketetarako salbuespena.

d) Maileguak, kredituak edo abalak bermatzeko sozietatearen alde ematen diren berme mota guztien gaineko zergarako salbuespena.

Bosgarrena xedapen gehigarria. Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF) Nota de Vigencia.

Trenbide Azpiegituren Administratzaileari (ADIF) aplikatzeko araubidea, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergari dagokionez, modalitate guztietan, 35.I.A).b) artikuluan aurreikusitakoa izanen da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa

Arau hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean berean jarriko da indarrean; horretatik salbu geratu da 38.1. artikuluan ezarritako preskripzio-epea, epe horrek 1999ko uztailaren 1ean izanen baititu ondoreak.

Bigarrena

Nafarroako Gobernuak Zerga likidatu eta ordaintzeko prozedurak erregulatuko ditu, are autolikidazioko erregimena ere, halakorik dagoenean.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web