(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

26/2002 FORU LEGEA, uztailaren 2koa, Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak hobetzeko neurriei buruzkoa Nota de Vigencia

BON N.º 84 - 12/07/2002



  I. ERANSKINA


  II. ERANSKINA


ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateak Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzen gaineko eskumenak bere gain hartu zituenetik eta Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Legeak agindutako irakaskuntza berriak ezarri ondoren aldaketa sakonak izan ditu Hezkuntza Sistemak.

Orduz geroztik Nafarroan aplikatu izan diren politikak gure komunitateko hezkuntza sistemaren etengabeko hobekuntza lortu beharrez gauzatu dira, helburu bakarra zutela ikasle bakoitzaren prestakuntza ahalik eta osoena eta hoberena izan zedin. Horrez gain ikastetxeen autonomia sakondu eta beren langileak eta baliabideak zehazteko prozesu bat ere abiatu zen, ikaslearen beharrak hobeki ase ahal izateko eta irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko, Ikastetxeetako Parte-hartze, Ebaluazio eta Gobernamenduari buruzko azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoak (LOPEGCE) agintzen duenaren arabera.

Hezkuntza arloko erronka berriei aurre egin behar izate etengabeak administrazioa behartzen du hezkuntza sistema aldiro berraztertu, analizatu eta baloratzera, sistemaren eragingarritasunari eutsi eta hobetzeko.

Lege barruti horretan, 2001eko maiatzaren 31n Hezkuntza eta Kultura Departamentuko ordezkariek eta AFAPNA, CCOO, CSI-CSIF eta FETE-UGT sindikatuek "Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza zerbitzuaren kalitatea hobetzeko ituna" sinatu zuten, irakaskuntza publikoaren gainean, eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ontzat eman zuen "irakaskuntza itunduaren arloan pausoz pauso kalitatea eta lan baldintzak hobetzeko akordioao Akordioa", sektore horretako sindikatuek eta enpresa erakundeek 2000ko abenduaren 20an sinatua.

Itun horiek gauzatzeko, beharrezkoa da hainbat neurri aplikatzea, legezko erregulazio bat ere behar dutenak, bai haien edukiagatik eta bai behar duten finantzazioagatik.

Orobat, ikusirik eskola-adinean dagoen populazioa hazi dela, bai jaiotze tasa igotzeagatik eta bai inmigrazioagatik, eta gaurko hezkuntza sistema hazkunde horren arabera moldatu behar delarik, irakasle premia etengabe ari da gora egiten eta bai arlo horretako aurrekontuak ere, bide den bezala.

Hori guztia gogoan, eta asmotan diren helburuak iristea errazteko, honako foru lege hau onetsi behar da.

I. TITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Foru lege honen helburua.

Hona hemen foru lege honen helburuak:

a) Bete dadila Hezkuntza eta Kultura Departamentuko ordezkariek eta irakaskuntza publikoko sindikatuek 2001eko maiatzaren 31n sinatu zuten Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza zerbitzuaren kalitatea hobetzeko ituna, zeina 2004/2005 ikasturtea bukatu arte egonen baita indarrean.

b) Bete dadila irakaskuntza itunduaren arloan pausoz pauso kalitatea eta lan baldintzak hobetzeko akordioao Akordioa, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren ordezkariek, sektore horretako sindikatuek eta titular eta enpresa erakundeek 2000ko abenduaren 20an sinatua, zeinaren indarraldia 2003ko abenduaren 31ra artekoa baita.

c) Hezkuntza sistema erregulatzeko beste zenbait neurri hartzea, lege honetako IV. Tituluan ezartzen direnak.

II. TITULUA

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza zerbitzuaren kalitatea hobetzeko ituna betetzeko neurriak

2. artikulua. Funtzionario irakasleek eta hezkuntzako ikuskatzaileek borondatezko erretiroa hartzea Nota de Vigencia.

1. Beren borondatez funtzionariotza utzi edo 60 urte pasata eta 28 urteko zerbitzua beteta erretiratzen diren funtzionarioei (Hezkuntza sistemaren antolamendu orokorrerako Lege Organikoaren bederatzigarren xedapen iragankorrak agintzen duenaren arabera), lege horretan zehazten diren baldintzak betetzen badituzte, borondatezko erretiroa saritzeko prima bat emanen die Foru Komunitateko administrazioak, aipatu xedapen iragankor horretan aurreikusten den sari berezia osatzeko.

2. Erretiroko prima hori jaso ahal izateko, nahitaezko baldintza izanen da delako funtzionarioa 1996ko irailaren 1ean jardunean egon izana eta orduz geroztik eta etenik gabe jardunean iraun izana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe baten plantillako lanpostu batean; hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoetako funtzionarioen kasuan eta hezkuntza administrazioaren zerbitzuko ikuskatzaileen kasuan, ez da nahitaezko baldintza izanen ikastetxeetako plantilletako lanpostuetan egon izana. Idatz-zati honek aipatzen duen data urtero gaurkotuko da eta foru lege honek indarra duen bitartean, urtebetez.

3. Aurreko idatz-zatietan sari bereziaren eta erretiroko primaren gainean agindu dena, ekainaren 27ko 5/1990 Foru Legeko lehenbiziko xedapen gehigarriak edo ondorengo arauren batek agintzen duenaren arabera funtzionario bihurtu ziren langileei aplikatuko zaie, eta bai lan kontratupeko irakasle finkoei ere.

4. Borondatezko erretiroaren prima zenbatekoa izanen den, foru lege honetako I. eranskinak agintzen du, funtzionarioaren adina, zerbitzu urteak eta kidegoa kontuan harturik.

5. Nafarroako Gobernuak urtero erretiroaren prima handituko du Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langile funtzionario eta estatutupekoen soldata igotzeko urtero finkatzen den kopuru berean, itunean ezartzen dena betetzeko eta itunak irauten duen artean.

3. artikulua. Irakasle ezunibertsitarioen lanpostuak nola hornitu.

Espainia osoko lekualdatze lehiaketarik egiten ez den ikasturteetan Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak irakasle ez-unibertsitarioen lanpostuak hornitzeko egiten dituen prozeduretan, irakasle kidegoetako kide guztiek izanen dute zilegi parte hartzea baldin eta funtzioz eta organikoki Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren mende badaude, azkeneko destinoan zenbat denbora iraun duten kontuan hartu gabe.

4. artikulua. Europako Batasuneko hizkuntzak edukiak eta hizkuntza modalitateak irakasteko hizkuntza gisa ezartzea.

1. Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntza ikastetxe publiko guztietan ingelesa edo Batasuneko beste hizkuntza bat ikas-irakasteko hizkuntza gisa ezartzeko, taldearen tutoreak ematen dituen arlo edo curriculum gaietako batzuetan, horrela hizkuntza horiek hobeki ikas daitezen. Eduki horiek ingeles espezialitateko edo kasuko hizkuntzako maisu-maistra titularrek emanen dituzte.

2. Nafarroako Gobernuak 2002/2003 ikasturtea bukatu baino lehen, behar diren arauak emanen ditu hizkuntza ereduak ezarpen honen arabera moldatzeko.

5. artikulua. Kreditu gehigarri bat ematen da, 5.461.860 eurokoa, 2001. urtetik 2002.era luzatutako aurrekontuko kontusail hauetatik hartzekoa:

400000-41000-1230-421100, "funtzionarioen soldata finkoak, osotara": 3.085.860 euro.

400000-41000-1312-421100, "ordezko lanak egiteko kontratatu langileen soldatak": 1.800.000 euro.

400000-41000-1600-421100, "Gizarte Segurantza": 576.0000 euro.

6. artikulua

Kreditu gehigarri hori gastu aurrekontu indarduneko 620001-61100-6010-513409 kontusailetik ("aplikaziorik gabeko kreditu luzatuak") finantzatuko da, 5.461.860 euroko kopuruan.

7. artikulua

2003tik 2005era bitarteko ekitaldietan baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari kreditua handitzeko irakasleen gastuari dagozkion kontusailetan, irakasle premia handitzean sortu den gehigarrizko gastua berdindu ahal izateko. Premia hori, lehen esan bezala, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza zerbitzuaren kalitatea hobetzeko ituna, 2001eko maiatzaren 31koa bete beharragatik handitu da, bere indarraldian. Kreditu handitze hori ez da inolaz aurrekontu aldaketatzat hartuko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 88/1988ko Foru Legeak agintzen duenari dagokionez.

III. TITULUA

Irakaskuntza itunduaren arloan pausoz pauso kalitatea eta lan baldintzak hobetzeko akordioa betetzeko neurriak

8. artikulua. Ikastetxe itundu eta diruz lagunduetarako laguntza neurriak.

1. Hezkuntzarako eskubidea arautzeari buruzko uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoko 49. artikuluko bigarren eta hirugarren idatz-zatiek agintzen dutenaren arabera, eskola unitate bakoitzeko diru moduluaren kopurua, II. eranskinean finkatzen dena da 2002. urterako, ikastetxe itunduak eta diruz lagunduak mantentzeko funts publikoak banatzeko.

Nafarroako Gobernuak, 2000ko abenduaren 20ko akordioak indardun dirauen artean, gaurkotuko ditu II. eranskineko diru moduluak, eta bai modulu horiek aplikatu behar diren epeak ere, eta irakaskuntza itundurako kontusailen kreditua handituko ere, akordioa bete ahal izateko behar den neurrian. Kreditu handitze hori ez da inolaz aurrekontu aldaketatzat hartuko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 88/1988ko foru legeak agintzen duenari dagokionez.

Ahalmena ematen zaio Hezkuntza eta Kultura Departamentuari irakasle/unitate itundu erlazioak finkatzeko, itunpeko maila bakoitzean indarra duen ikasketa plana emateko behar direnak, eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ez du zilegi izanen bere gain hartzea soldata igoerak edo bestelako igoerak (hala nola zuzendaritzako kargudun izatearen edo antzinatasunaren osagarriak), baldin eta igoera horiek II. eranskineko diru moduluetan ezartzen denetik gora pasatzea ekartzen badute.

Irakasleen soldatei buruzko aurreikuspenek, II. eranskinean ageri direnek, 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute ondorio, irakaskuntza pribatuaren kasuan kasuko hitzarmenak noiz sinatzen diren kontuan hartu gabe, eta administrazioak zilegi izanen du konturako ordainketak onartzea, aurretik eta espresuki erakunde patronal guztiek eskaera hori bera egin badute, eta sindikatuei kontsulta eginik, kasuko hitzarmena sinatzen den momentura arte. Ulertuko da konturako ordainketa horiek 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dutela ondorio.

"Bestelako gastuak" eta, hala bide denean, langile osagarrientzako moduluaren osagaiak, II. eranskinean sartuta dagoenak, 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du ondorio.

Irakasleen soldatetarako ezarritako kopuruak (karga sozialak barne) zuzenean ordainduko ditu Administrazioak ordainketa eskuordetua eginaz, irakasleen eta kasuko ikastetxearen titularraren artean dagoen lan harremana ezertan galarazi gabe.

"Bestelako gastuak" direlakoei dagozkien kopuruak ikastetxe itunduei ordainduko zaizkie, eta horiek ikasturte bakoitza amaitzean justifikatu beharko dute nola aplikatu diren.

"Gastu aldakorrak" osatzen dituzten kopuruak banatzeko, hitzarmenen araubidea arautzen duten xedapenek agintzen dutena hartuko da aintzat.

2. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak behin-behinekoz zehaztuko ditu 2002/2003 eta 2003/2004 ikasturteetan berritik ezarri beharreko erdi nahiz goi mailako heziketa zikloetako diru moduluak, II. eranskinean sartuta ez badaude, eta zilegi izanen du behin-behinekoz aldatzea eranskin horretan sartuta ez daudenak 2002/2003 eta 2003/2004 ikasturteak hasten direnean, haien ezarpena nola izan den ikusta.

3. Ikastetxe batek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lehen eta bigarren zikloa, Batxilergoa, erdi nahiz goi mailako heziketa zikloak eta berme sozialeko programak ezarri baditu, behar adinako finantzazioa emanen zaio hezkuntza orientazioko eta orientazio psikopedagogiko nahiz profesionaleko zerbitzu espezializatuak, Hezkuntza sistemaren antolamendu orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Legeko hirugarren xedapen gehigarriko 3 e) idatz-zatian aipatzen direnak, berdintzeko. Zuzkidura hori honako proportzioan eginen da: eginkizun horietan aritzeko gai den profesionalaren lanegun oso bat, aipatu hezkuntza maila horietako 25 unitate itunduko. Hortaz, ikastetxe itunduek eskubidea izanen dute aipatu profesionalaren lanegun horren finantzazioa jasotzeko maila horretan itunduta dauzkaten unitate kopuruaren arabera.

4. Banakako hitzarmen partzialen araubideari esleitzen zaizkion funts publikoetatik heldu den finantzazioa osatzeko, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko maila ez nahitaezkoetarako ezarria, eta irakaskuntza arauturako baizik ez, ikasle bakoitzari hilean 22,92 euro kobratuko zaizkio hamar hilabetez, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik hasi eta ekainaren 30era, eta irailaren 1etik hasi eta abenduaren 31ra arte.

Ikastetxeek ikasleei diru-kopuru horiek kobratzearen ondorioz eskuratzen duten finantzazioa diru moduluko "bestelako gastuak" deitu kapitulurako erabiliko da, eta beraz administrazioak "bestelako gastuak" delako atalaren kopurua osatzeko falta den kopurua baizik ez du ordainduko.

5. Goi mailako heziketa zikloen banakako hitzarmena partziala izanen da. Horrela, banakako hitzarmen partzialen araubideari esleitzen zaizkion funts publikoetatik heldu den finantzazioa osatzeko, goi mailako heziketa zikloko maila ez nahitaezkorako ezarria, eta irakaskuntza arauturako baizik ez, ikasle bakoitzari hilean 37,42 euro kobratuko zaizkio hamar hilabetez, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik hasi eta ekainaren 30era, eta irailaren 1etik hasi eta abenduaren 31ra arte; salbu eta Lantokietako Lanbide Heziketa beste osagairik ez duen kurtso batean matrikulatu diren ikasleen kasuan, horiek hilean 32,45 euro ordainduko baitute Lantokietako Lanbide Heziketak 2002/2003 eta 2003/2004 ikasturteetan irauten duen hiru hiletan.

Goi mailako heziketa zikloetara sartzeko prestaera kurtsoaren banakako hitzarmena partziala izanen da. Horrela, banakako hitzarmen partzialen araubideari esleitzen zaizkion funts publikoetatik heldu den finantzazioa osatzeko, goi mailako heziketa zikloetara sartzeko prestaera kurtsoaren maila ez nahitaezkorako ezarria, eta irakaskuntza arauturako baizik ez, ikasle bakoitzari hilean 26,53 euro kobratuko zaizkio hamar hilabetez, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik hasi eta ekainaren 30era, eta irailaren 1etik hasi eta abenduaren 31ra arte.

Ikastetxeek ikasleei diru-kopuru horiek kobratzearen ondorioz eskuratzen duten finantzazioa diru moduluko "bestelako gastuak" deitu kapitulurako erabiliko da, eta beraz administrazioak "bestelako gastuak" delako atalaren kopurua osatzeko falta den kopurua baizik ez du ordainduko.

6. Ikastetxeetako parte-hartze, ebaluazio eta gobernamenduari buruzko azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoko zazpigarren xedapen gehigarriak agintzen duenez, zuzendaritza lanari laguntzeko finantzazio bat ezarri behar da; horren ondorioz, II. eranskinean finkatzen diren hezkuntza maila eta modalitate desberdinetako eskola unitate bakoitzeko diru modulu guztiek, salbu eta lantokietako prestakuntzarako unitateak, urtean 214,82 euroko kopuru bat erantsirik daukate "bestelako gastuak" atalean zuzendaritza eta/edo pedagogia laneko beste kargu batzuk finantzatzeko, zuzendaritzako osagarriaz gain, hura "gastu aldakorrak" delako atalean sartuta baitago lehen bezala.

7. 2002ko abenduaren 1etik aurrera, II. eranskinean goi mailako heziketa zikloko bigarren kurtsorako (salbu eta lantokietako prestakuntza hutsa bada) ezartzen diren diru moduluek 0,08 gehituko dute irakasle titularren ratioa, eta beraz irakasleen soldatarako ezarrita dagoen kopuruari (gizarte zamak barne), eta gastu aldakorretarako ezarritakoari 2.000,97 euro eta 246,46 euro eransten zaizkie, hurrenez hurren.

8. Haur hezkuntza eta derrigorrezko irakaskuntzetako bigarren zikloan itundutako ikastetxe batek hezkuntza premia bereziak dituzten edo egoera sozial larriak dauden ikasleei kontu egiten badie, emendiozko langileak eta baliabideak izanen dituzte, hala nola ikasle horiei kontu egiteko laguntzako irakasleak, logopedia zerbitzuak, zaindariak eta bestelako langile osagarriak.

Baliabide horiek esleitzeko, deialdi publikoa eginen da, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak onetsia, behar diren txosten teknikoak eskuratuta.

9. artikulua. Kreditu gehigarri bat ematen da, 5.194.644 eurokoa, 2001. urtetik 2002.era luzatutako aurrekontuko kontusail haietatik hartzekoa:

410003-41610-4811-422100, "Haur Hezkuntzako 2. zikloko irakaskuntza pribatuaren dirulaguntza": 607.611 euro.

410003-41610-4811-422200, "Lehen Hezkuntzako 2. zikloko irakaskuntza pribatuaren dirulaguntza": 1.253.254 euro.

410003-41610-4811-422202, "Eskolatu gabeko haurrentzako ikastetxeen dirulaguntza: Ilundain etxaldea, Etxabakoitz lantegia eta besteak": 96.553 euro.

410003-41610-4811-422300, "Batxilergoko irakaskuntza pribatuarentzako dirulaguntza": 395.189 euro.

410003-41610-4811-422500, "Hezkuntza Bereziko irakaskuntza pribatuaren dirulaguntza": 397.281 euro.

410003-41610-4811-422700, "Erdi mailako heziketa zikloetako irakaskuntza pribatuaren dirulaguntza": 61.633 euro.

410003-41610-4811-422800, "Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. zikloko irakaskuntza pribatuaren dirulaguntza": 1.139.528 euro.

410003-41610-4811-422802, "Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. zikloko irakaskuntza pribatuaren dirulaguntza": 1.243.595 euro.

10. artikulua. Kreditu gehigarri hori 2001. urtetik 2002.era luzatutako aurrekontuko kontusail hauetatik finantzatuko da:

620001-61100-6010-513409, "Aplikaziorik gabeko kreditu luzatuak": 3.008.917 euro.

410001-41120-6059-424104, "Aplikaziorik gabeko kreditu luzatuak": 1.502.520 euro.

410000-41130-4400-424102, "Aplikaziorik gabeko kreditu luzatuak": 82.195 euro.

410001-41120-7810-424100, "Aplikaziorik gabeko kreditu luzatuak": 180.304 euro.

451000-42120-7600-452103, "Aplikaziorik gabeko kreditu luzatuak": 300.506 euro.

451000-42100-7709-456100, "Aplikaziorik gabeko kreditu luzatuak": 120.202 euro.

IV. TITULUA

Beste hezkuntza neurri batzuk

11. artikulua. Toki entitateen menpeko irakasleak nola transferitu.

1. Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari, kasuko entitateekin hala adostuta Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren plantillan honako irakasleak kidetu ditzan, dela funtzionario gisa dela lan kontratupeko langile finko gisa: Iruñeko Udalaren ikastoletan eta lanbide tailerretan aritzen diren irakasle funtzionarioak eta lan kontratupeko irakasle finkoak, eta beste toki entitate baten menpe Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta lanbide tailerretan aritzen diren beste irakasle funtzionarioak eta lan kontratupeko irakasle finkoak.

2. Ahalmena ematen zaio Nafarroako Gobernuari kasuko kontusailetan behar diren kredituak gaitzeko aipatu langile horien gastuak berdintzeko. Gehikuntza hori ez da inolaz ere hartuko aurrekontu aldaketatzat, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 88/1988ko foru legeak agintzen duenari dagokionez.

3. Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari behar diren tramiteak egiteko irakasle funtzionario horiek Hezkuntza sistemaren antolamendu orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Legeak aipatzen dituen irakaskuntzak eman behar dituzten irakasleen kidegoetan sartzeko.

12. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko irakasleentzako konpentsazioak.

1. Maisutza diplomako praktikak ematen dituzten ikastetxeetako maisu-maistrek 30 euro jasoko dituzte tutoretzapeko ikasleko eta kurtsoko.

2. Irakaskuntza ikerketako lanak egiteko, curriculuma berrikusteko, irakas materiala eta gelako programazioak sortzeko, hezkuntza sistemaren errendimendua neurtzeko ebaluazio probak eta eite bereko besteak osatzeko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak izendatzen dituen irakasleek, betiere baldin lan horiek ez badakarte berekin irakasle horien lanpostuari dagozkion zereginetan aritu beharrik eta beren lanpostuko eginkizunetatik liberatzen ez badituzte, honako konpentsazioak jasoko dituzte Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak eginkizun den lanari eta bertan eman beharreko gehieneko ordu kopuruari baimena eman ondoren:

A mailako irakasleak: 17,44 euro lan orduko.

B mailako irakasleak: 14,39 euro lan orduko.

3. Nafarroako Gobernuko Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko izangaien epaimahaien eta hautapen organoen jardueretan parte hartzen duten funtzionario publikoek eta lan kontratudunek, bai eta araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzetako maila ziurtatzeko azterketak prestatzen eta zehazten parte hartzen dutenek ere, irakasleak hautatzeko epaimahaietan parte hartzeagatik aurreikusitako konpentsazioak jasoko dituzte Nota de Vigencia.

4. Unibertsitatean sartzeko proban Batxilergoko irakasgaien koordinatzaile aritzen direnek kurtsoko 1.500 euroko konpentsazioa jasoko dute.

5. Hezkuntza Departamentuak gaitasunaren arloko aholkularitza eta ebaluazio eginkizunak egiteko izendatzen dituen irakasleek aurreikusitako ordainak jasoko dituzte. Eginkizun horiek jasota daude Lan esperientziaren bidez lortutako lanbide gaitasunak aitortzeari buruzko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan Nota de Vigencia.

6. Aurreko ataletan aipatu diren dirutzak urtero berrituko dira Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langile funtzionario eta estatutupekoen soldatetarako ezartzen den gehikuntzarekin Nota de Vigencia.

13. artikulua. Irakaskuntza itunduko irakasleen artean lan orduak berdintzeko prozesu bat, astean bi ordu kendu arte, eta hezkuntzaren kalitate pausoz pauso hobetzeko prozesu bat hastea.

1. Nafarroako Gobernuak zilegi izanen du etorkizuneko ekitaldietarako gastu konpromisoak hartzea Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 88/1988ko Foru Legeak baimentzen duenaz haratago, 2008. urtera arte, urte horiek ere barne, hezkuntza zerbitzua hobetzeko ahaleginaren barrenean, ordainketa eskuordetuan sartuta dauden irakaskuntza itunduko irakasleen lan baldintzak hobetzea eta ikastetxe itunduetako beste gastuetan laguntzea helburu, beti ere aurretik irakaskuntza pribatu itunduko sektoreko sindikatu eta enpresa erakunde gehienek horretarako akordio bat sinatzen badute.

Prozesu honek hasiera batez 2002/2003 ikasturtetik 2007/2008 ikasturterainoko epe bat hartzen du, bi ikasturteok ere barne direla, eta haren helburua izanen litzateke asteko irakaslana bi ordutan murriztea lanaldi osoan ari diren irakasleentzat eta ikastetxe itunduetako "bestelako gastuak" direlakoetarako dirutza handitzea. Prozesu hori eskola orduen kopuruan diferentzia handienak izaten diren hezkuntza mailetan hasiko da.

2. Nafarroako Gobernuak gehienez honako dirutzen konpromisoak hartu ahal izanen du hurrengo ekitaldietako bakoitzean, 2002ko euro konstanteetan:

2002. urtea: 317.416 euro.

2003. urtea: 1.402.783 euro.

2004. urtea: 2.578.658 euro.

2005. urtea: 3.636.879 euro.

2006. urtea: 5.021.032 euro.

2007. urtea: 5.937.569 euro.

2008. urtea: 6.671.426 euro.

2003. urteko kopurua, 2000ko abenduaren 20ko "irakaskuntza itunduaren arloan pausoz pauso kalitatea eta lan baldintzak hobetzeko akordioao Akordioa" delakoan dagoeneko itundu den soldata igoeran gaurkotuko da.

3. Behin irakaskuntza pribatu itunduaren sektoreko enpresa erakundeek eta sindikatuek akordio hori, artikulu honetako lehenbiziko atalean aipatu dena, lortu ondoren, eta betiere bigarren atalean gertutu diren dirutzen araberakoa bada, ahalmena ematen zaio Nafarroako Gobernuari, akordioari aurretik onespena emanik, betetzeko aukera ematen duten hezkuntza hitzarmenen diru modulu berriak aldatu edo zehazteko.

4. Kreditu berezi bat ematen da, 317.416 eurokoa, 2001. urtetik 2002.era luzatutako aurrekontuko 410003-41610-4811-422000, "2002-2008 urteetako ikastetxe itunduaren sektoreko akordiorako dirulaguntza" delako kontusail berriari gehitzekoa. Gehigarri hori 620001-61100-6010-513409 "aplikaziorik gabeko kreditu luzatuak" delako kontusailetik hartuko da.

5. 2000ko abenduaren hogeiko akordioaren indarraldia bukatu delarik, Nafarroako Gobernuak aztertu eginen du, aurrekontuan erabilgai dagoen diruaren arabera, zer neurri eta zer beste kreditu behar diren irakaskuntza pribatu itunduaren sektoreak (sindikatu eta enpresa erakundeen ordezkariek) irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko akordio berria egin dezaten, zeinean soldatak berdintzeko prozesuan aurrera eginen baita harik eta ordainketa eskuordetuan sartutako ikastetxe itunduetako irakasleen soldata Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren zerbitzuko irakasleen oinarrizko soldata gehi berariazko gehigarriaren ehuneko laurogeita hamabostera iritsi arte, kasuan kasuko hezkuntza eta soldata mailaren arabera.

14. artikulua. Lanerako prestatzeko eta etengabeko lanbide heziketa.

1. Bigarren Hezkuntzako irakasle kidegoen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetakoek, berariazko Lanbide Heziketan beren lanarekin segitzen badute ere, Hezkuntza sistemaren antolamendu orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoko hamargarren xedapen gehigarriko 1. Idatz-zatiak agintzen duenaren arabera, eta kidego horietako irakasleei irakaste gaitasuna esleitzen dieten oinarrizko arauek agintzen dutenarekin bat, zilegi izanen dute lanerako prestatzeko eta etengabeko lanbide heziketan ere aritzea zein bere ikasketa eta lanbidearen arabera. Irakasle horiek zilegi izanen dute beren lanposturako ezarrita dagoen lanaldia eta lan orduak osatzeko hezkuntza modalitate horiek ematea. Zilegi izanen dute, halaber, gehienez urtean 150 ordu ematea lanerako prestatzeko eta etengabeko lanbide heziketan lanbide heziketa arautuan duten dedikazioak beren lanaldi eta lanordu guztiak hartzen badizkie.

2. Aurreko puntuan ezarri dena lanbide heziketa arautuan behin-behineko langile gisa irakaslanen ari diren irakasleei aplikatuko zaie.

3. Lanerako prestatzeko eta etengabeko lanbide heziketan lan egitea interes publikokotzat hartuko da Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko araudian agintzen denari dagokionez.

4. Erregelamendu bidez finkatuko da zer prozeduraren bidez izendatu edo kontratatuko diren lanerako prestatzeko eta etengabeko lanbide heziketan arituko diren irakasleak, eta bai zer soldata eta beste alderdi beharko diren artikulu honek agintzen duena bete dadin.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehena

Nafarroako Gobernuak Hezkuntza eta Kultura Ministerioari eskatuko dio legerian behar diren aldaketak egiteko Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean kotizatzen duten irakasleek gainerako irakasleen baldintza berberetan hartu ahal izan dezaten erretiro aurreratua.

Bigarrena

2001/2002 ikasturtean -baimenik gabe bada ere- jardunean ziren eremu ez euskalduneko ikastolak, egungo egoera legeria indardunera egokitzen den bitartean, 2001eko ekitaldirako Nafarroako aurrekontu orokorreko foru legean dirulaguntzak emateko ezarritako araubide berezi eta aldi baterakoari jarraikiz finantzatuko dira 2002ko urtarrilaren 1etik 2004ko abuztuaren 31 arte Nota de Vigencia.

XEDAPEN IRAGANKOR BAKARRA

2001/2002 ikasturtean -baimenik gabe bada ere-jardunean ziren eremu ez euskalduneko ikastolak, euren egoera legeria indardunera egokitzen den bitartean, 2000ko ekitaldiko aurrekontuetako zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritako araubide berezi eta aldi baterakoari jarraikiz finantzatuko dira 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina, hezkuntza maila ezberdinetarako indarrean diren moduluak gaurkotuta.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Foru lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta Estatuko Aldizkari Ofizialera igor dadila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

I. ERANSKINA

I. ERANSKINA

2002.-Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko funtzionarioak, Bigarren Hezkuntzako katedradun izaera dutenak; Musika eta Eszena Arteetako Katedradunen Kidegoko edo Arte Plastiko eta Diseinu lrakasleen kidegoko funtzionarioak, Arte Plastiko eta Diseinu katedradun izaera dutenak; Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen kidegoko funtzionarioak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradun izaera dutenak, eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen kidegoko funtzionarioak

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 edo GEHIAGO

64 urtekoak 7.593,34 7.677,24 7.677,24 7.677,24 7.740,18 7.740,18 7.740,18 7.813,59

63 urtekoak 7.824,08 7.824,08 7.824,08 7.897,48 7.897,48 7.897,48 7.970,90 8.243,11

62 urtekoak 7.970,90 7.970,90 8.054,82 8.054,82 8.348,48 8.904,35 9.565,09 10.341,20

61 urtekoak 8.128,23 8.191,16 8.558,23 9.156,05 9.858,75 10.687,32 11.641,71 12.690,52

60 urtekoak 8.526,78 9.124,59 9.816,80 10.634,86 11.589,29 12.711,50 13.959,57 13.959,57

2002.-Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko, Musika eta Eszena Arteetako irakasleen kidegoko, Arte Plastiko eta Diseinu irakasleen kidegoko eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen kidegoko funtzionarioak

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 edo GEHIAGO

64 urtekoak 7.655,07 7.739,66 7.739,66 7.739,66 7.803,10 7.803,10 7.803,10 7.877,12

63 urtekoak 7.887,69 7.887,69 7.887,69 7.961,70 7.961,70 7.961,70 8.035,72 8.035,72

62 urtekoak 8.035,72 8.035,72 8.120,30 8.120,30 8.120,30 8.204,88 8.511,51 9.103,62

61 urtekoak 8.194,31 8.278,90 8.278,90 8.278,90 8.744,12 9.367,95 10.097,51 10.953,95

60 urtekoak 8.278,90 8.278,90 8.712,41 9.325,66 10.055,21 10.901,08 11.894,97 13.068,61

2002.-Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko edo Arte plastiko eta Diseinuko Lantegi maisu-maistren kidegoko funtzionarioak

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 edo GEHIAGO

64 urtekoak 6.366,58 6.422,33 6.422,33 6.422,33 6.468,81 6.468,81 6.468,81 6.524,57

63 urtekoak 6.533,88 6.533,88 6.533,88 6.580,35 6.580,35 6.580,35 6.645,40 6.645,40

62 urtekoak 6.645,40 6.645,40 6.701,17 6.701,17 6.701,17 7.054,36 7.481,89 8.002,36

61 urtekoak 6.756,94 6.812,70 6.812,70 7.212,35 7.686,37 8.234,73 8.876,03 9.628,87

60 urtekoak 6.812,70 7.193,77 7.658,49 8.197,55 8.838,85 9.582,39 10.456,07 11.487,72

2002.-Maisu-Maistren kidegoko funtzionarioak

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 edo GEHIAGO

64 urtekoak 6.344,41 6.393,43 6.393,43 6.393,43 6.452,28 6.452,28 6.452,28 6.511,10

63 urtekoak 6.893,54 6.893,54 6.893,54 6.942,56 6.942,56 6.942,56 7.011,20 7.011,20

62 urtekoak 7.011,20 7.011,20 7.070,05 7.070,05 7.070,05 7.138,69 7.403,44 7.854,51

61 urtekoak 7.128,87 7.187,71 7.187,71 7.187,71 7.570,14 8.060,44 8.629,17 9.305,78

60 urtekoak 7.187,71 7.187,71 7.550,53 8.040,82 8.599,76 9.266,56 10.041,22 10.953,18

II. ERANSKINA

II. ERANSKINA

HAUR HEZK. 2. ZIKLOA

1,12

31. 717,12

75,48

3. 960,02

9,42

6. 340,96

15,09

42. 018,10

LEHEN HEZKUNTZA

1,28

36. 248,14

74,57

5. 619,81

11,56

6. 740,57

13,87

48. 608,52

D.B.H. LEHEN ZIKLOA

1,52

44. 019,43

75,85

5. 969,07

10,29

8. 048,38

13,87

58. 036,88

D.B.H. BIGARREN ZIKLOA

1,59

52. 411,97

77,49

6. 155,25

9,10

9. 073,03

13,41

67. 640,25

D.B.H. CURRICULUM ANIZTASUNA

0,68

0,6

39. 990,70

74,02

4. 961,64

9,19

9. 073,03

16,79

54. 025,47

D.B.H. CURRICULUM EGOKITZAPENEKO UNITATEA

0,88

0,6

46. 583,40

76,10

5. 565,95

9,09

9. 073,03

14,82

61. 222,38

BATXILERGOA

1,52

50. 104,52

75,84

6. 890,18

10,43

9. 073,03

13,73

66. 067,73

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETARA SARTZEKO PRESTAKUNTZA-IKASTURTEA

1,44

47. 467,44

75,56

6. 277,33

9,99

9. 073,03

14,44

62. 817,80

PSIKIKOENTZAKO OINARRIZKO HEZKUNTZA BEREZIA

1

28. 318,86

45,34

3. 092,88

4,95

6. 740,57

10,78

24. 319,23

38,93

62. 471,54

AUTISTENTZAKO OINARRIZKO HEZKUNTZA BEREZIA

1

28. 318,86

49,31

3. 092,88

5,38

6. 740,57

11,72

19. 292,07

33,59

57. 444,38

LANBIDE HASTAPEN BEREZIRAKO PROGRAMAK

1

1

57. 062,90

52,95

6. 170,41

5,73

9. 073,03

8,41

35. 479,41

32,92

107.785,75

HELDUARORA IGAROTZEKO PRESTAKUNTZA PROGRAMAK

0,64

0,36

28. 471,92

49,30

3. 255,29

5,64

6. 740,57

11,66

19. 292,07

33,41

57. 759,85

ERDI MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOAK

1. KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA E.H.Z.

1. a

0,52

0,92

44. 090,16

70,77

5. 406,85

8,68

12. 814,53

20,57

62. 311,54

2. a

0,24

0

7. 911,24

71,59

974,35

8,82

2. 164,77

19,59

11. 050,36

2. KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA E.H.Z. hiru ikasturtetarako eskaintza partzial gisa.

1. a

0,36

0,32

21. 240,48

67,27

2. 673,49

8,47

7. 666,44

24,28

31. 580,41

2. a

0,36

0,24

18. 897,07

71,4

2. 424,41

9,16

5. 148,10

19,45

26. 469,58

3. a

0,24

0

7. 911,24

71,59

974,35

8,82

2. 164,77

19,59

11. 050,36

3. ERIZAINTZAKO ZAINKETA LAGUNGARRIAK E.H.Z.

1. a

0,4

1,2

48. 336,45

73,4

5. 791,50

8,79

11. 732,15

17,82

65. 860,10

2. a

0,24

0

7. 911,24

71,59

974,35

8,82

2. 164,77

19,59

11. 050,36

4. SOLDADURA ETA GALDARAGINTZA E.H.Z.

1. a

0,48

1,24

52. 145,23

66,4

6. 240,85

7,95

20. 160,29

25,67

78. 546,37

2. a

0,84

0,56

44. 093,16

63,14

5. 585,08

8

20. 160,29

28,87

69. 838,53

5. ARTE GRAFIKOETAKO AURREINPRIMAKETA E.H.Z.

1. a

0,4

1,12

45. 993,03

66,81

5. 542,41

8,05

17. 317,25

25,15

68. 852,69

2. a

0,68

0,68

42. 334,11

65,18

5. 309,15

8,17

17. 317,25

26,66

64. 960,51

6. ARTE GRAFIKOETAKO INPRIMAKETA E.H.Z.

1. a

0,56

0,96

46. 580,40

65

6. 514,00

9,09

18. 580,00

25,93

71. 674,40

2. a

0,24

0

7. 911,24

71,59

974,35

8,82

2. 164,77

19,59

11. 050,36

7. AROTZ-LANAK ETA ALTZARIAK NEUR. EGIN ETA INSTAL. E.H.Z.

1. a

0,76

0,92

52. 001,39

68,65

6. 381,21

8,42

17. 377,37

22,94

75. 759,97

2. a

0,52

0,92

44. 090,16

65,94

5. 406,85

8,09

17. 377,37

25,99

66. 874,38

8. FARMAZIA E.H.Z.

1. a

0,36

1,08

43. 502,81

72,14

5. 255,47

8,72

11. 551,76

19,16

60. 310,04

2. a

0,24

0

7. 911,24

71,59

974,35

8,82

2. 164,77

19,59

11. 050,36

9. EKIPO ETA INSTALAZIO ELEKTROTEKNIKOAK E.H.Z.

1. a

0,64

0,96

49. 217,48

67,68

6. 018,59

8,28

17. 497,63

24,06

72. 733,70

2. a

0,6

0,76

42. 040,44

64,91

5. 233,46

8,08

17. 497,63

27,02

64. 771,53

10. MEKANIZAZIOA E.H.Z.

1. a

0,56

1,2

53. 610,62

69,06

6. 441,07

8,3

17. 585,83

22,65

77. 637,52

2. a

0,6

0,8

43. 212,14

65,33

5. 357,78

8,1

17. 585,83

26,59

66. 155,75

11. MERKATARITZA E.H.Z.

1. a

0,96

0,64

50. 392,18

73,36

6. 321,35

9,2

11. 984,70

17,45

68. 698,23

2. a

0,24

0

7. 911,24

71,59

974,35

8,82

2. 164,77

19,59

11. 050,36

GOI MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOAK

1. NAZIOARTEKO MERKATARITZA G.H.Z.

1. a

1,08

0,32

44. 974,20

72,79

5. 812,16

9,41

11. 010,57

17,82

61. 796,93

2. a

1,04

0,2

40. 140,55

71,15

5. 276,13

9,35

11. 010,57

19,52

56. 427,25

2. PRODUKTU ELEKTRONIKOEN GARAPENA G.H.Z.

1. a

1,32

0,24

50. 542,02

69,7

6. 537,43

9,02

15. 441,11

21,29

72. 520,56

2. a

0,68

0,72

43. 505,81

67,58

5. 433,70

8,44

15. 441,11

23,99

64. 380,62

3. ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZAK G.H.Z.

1. a

0,8

0,48

40. 431,22

70,64

5. 173,61

9,04

11. 641,96

20,34

57. 246,79

2. a

1,16

0,12

41. 752,86

70,89

5. 514,22

9,36

11. 641,96

19,77

58. 909,04

4. OSASUN DOKUMENTAZIOA G.H.Z.

1. a

0,96

0,48

45. 705,37

70,57

5. 823,17

8,99

13. 247,48

20,45

64. 776,02

2. a

0,24

0

7. 911,24

71,59

974,35

8,82

2. 164,77

19,59

11. 050,36

5. HAUR HEZKUNTZA G.H.Z.

1. a

0,64

0,88

46. 874,08

73,61

5. 769,51

9,06

11. 046,64

17,35

63. 690,23

2. a

1

0

32. 963,50

67,98

4. 491,02

9,26

11. 046,64

22,78

48. 501,16

6. MERKATARITZAKO KUDEAKETA ETA MARKETINA G.H.Z.

1. a

0,96

0,64

50. 392,18

73,83

6. 321,35

9,26

11. 551,76

16,92

68. 265,29

2. a

0,24

0

7. 911,24

71,59

974,35

8,82

2. 164,77

19,59

11. 050,36

7. INFORMATIKA-SISTEMEN ADMINISTRAZIOA G.H.Z.

1. a

1,2

0,52

54. 788,31

74,23

6. 922,06

9,38

12. 110,99

16,41

73. 821,36

2. a

0,96

0,44

44. 533,68

71,44

5. 698,61

9,14

12. 110,99

19,43

62. 343,28

8. ERREGULAZIO ETA KONTROL SISTEMA AUTOMATIKOAK G.H.Z.

1. a

0,96

0,8

55. 078,99

72,82

6. 819,53

9,02

13. 745,38

18,17

75. 643,90

2. a

1,08

0,32

44. 974,19

69,7

5. 812,16

9,01

13. 745,38

21,3

64. 531,73

9. MEKANIZAZIO BIDEZKO PRODUKZIOA G.H.Z.

1. a

0,6

1

49. 070,63

69,38

5. 980,73

8,46

15. 681,62

22,17

70. 732,98

2. a

1,2

0,2

45. 414,70

67,77

5. 925,69

8,84

15. 681,62

23,4

67. 022,01

10. GARRAIOAREN KUDEAKETA G.H.Z.

1. a

0,72

0,64

42. 480,95

72,21

5. 346,99

9,09

11. 010,57

18,72

58. 838,51

2. a

1,24

0

40. 874,74

71,28

5. 465,37

9,53

11. 010,57

19,2

57. 350,68

11. INFORMATIKA-APLIKAZIOEN GARAPENA G.H.Z.

1. a

1,16

0,48

52. 298,08

74,02

6. 635,13

9,39

11. 732,15

16,6

70. 665,36

2. a

0,96

0,36

42. 190,28

71,07

5. 449,52

9,18

11. 732,15

19,76

59. 371,95

12. ANATOMIA PATOLOGIKOA ETA ZITOLOGIA G.H.Z.

1. a

0,88

0,68

48. 926,81

71,85

6. 121,12

8,99

13. 059,88

19,18

68. 107,81

2. a

1,08

0

35. 600,58

66,58

4. 815,78

9,01

13. 059,88

24,43

53. 476,24

13. ARTE GRAFIKOEN INDUSTRIETAKO PRODUKZIOA G.H.Z.

1. a

0,36

1,24

48. 189,61

67,7

5. 753,66

8,08

17. 245,08

24,23

71. 188,35

2. a

0,96

0,44

44. 533,68

66,01

5. 698,61

8,45

17. 245,08

25,56

67. 477,37

14. PROIEKTU MEKANIKOEN GARAPENA G.H.Z.

1. a

0,76

0,8

48. 486,29

69,53

6. 007,58

8,61

15. 248,68

21,87

69. 742,55

2. a

1,4

0

46. 148,90

68,36

6. 114,93

9,06

15. 248,68

22,59

67. 512,51

Iragarkiaren kodea: a0207407

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web