(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

12/1999 FORU LEGEA, apirilaren 6koa, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zirugiako itxaron zerrenda programatuei buruzko ebaluazio- eta jarduketa-programa arautzen duena

BON N.º 43 - 09/04/1999



Texto

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak osasunaren eremuan jarduteko ondoko printzipioak ezarri zituen: berdintasuna osasun sistemara heltzeko; gizarte efizientzia; osasun baliabide publiko guztiak erabiltzea, baita itun bidez elkartutako pribatuak ere; ospitalez kanpoko osasun laguntza espezializaturako Erabilpen Publikoko Laguntza Sareko laguntzazko baliabideak erabiliko dira; Osasun Departamentuak Nafarroako Osasun Zerbitzuaren goi-zuzendaritza, kontrola eta zaintza burutuko ditu; ospitaleak modu deszentralizatuan kudeatuko dira; Erabilpen Publikoko Laguntza Sare bat ezarriko da, Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin ituna egin ondoren; zentro eta laguntza zerbitzu pribatuak Erabilpen Publikoko Laguntza Sarean sartzeko itun berezia eginen da entitate edo erakunde bakoitzarekin.

Osasun prestazioaren eskakizunei erantzuteko epe egoki bat bermatzea da erabiltzaileak gehien baloratzen dituen alderdietako bat; osasun zerbitzuek modu egokian erantzuten ahal diete eta erantzun behar diete eskakizun horiei; horretarako komenigarria da hori legez arautzea, eta Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak aurreikusitako eskubideen esparrua osatzea.

Itxaron zerrendak izatea osasun sistema publikoen ezaugarrietako bat da, eta hori asko sentitzen dute herritarrek.

Halako desoreka bat dago osasun arloko eskarien eta zerbitzuen eskaintzaren artean; osasun publikoak berezko ditu desoreka horiek. Haien jatorria justizia sozialaren aplikazioan dago. Agerikoa da ez dela lortuko haiek desagertzea osasun sistema unibertsal honetan. Hori dela eta, beharrezkoa da behar diren irtenbideak bermatzea eta horiek onartzeko modukoak izatea arrazoizko atzerapen tarte batekin.

Ikuspegi horretatik, itxaron zerrendak ez dira laguntza medikoa murrizteko mekanismo bat, baizik eta hura arrazionalizatzeko modu bat, efizientzia eta gizarte berdintasuna lortzeko bidean. Esan daiteke gehien itxaroten duten gaixoak, sendagileak hala adierazita, bizitza arriskuan jartzen ez duten patologiak, edo ondorio kaltegarririk ekarriko ez duten patologiak dauzkaten gaixoak direla.

Hori esanda, egia ere bada beharrezkoa dela teknikoki eta sozialki onargarriak diren atzerapenak ezarri behar direla, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak errespetatu behar dituen eta Nafarroako herritarrei bermatu behar zaizkien mugak ezarri.

Testuinguru horretan ulertu eta planteatu behar dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak burutu behar dituen jarduketak; laguntza kirurgiko programatua epe egoki batean bermatzeko burutu behar dituen jarduketak, hain zuzen. Horri gagozkiola, honakoa xedatu da.

1. artikulua. Gaixoaren erantzukizuna duen osasun sareko sendagileak ebakuntza egiteko adierazpena jakinarazi ondoren, ebakuntza hori erregelamenduz ezarriko den epean egin beharko da. Epe horretan ebakuntza egiten ez bada, gaixoak aukera izanen du Nafarroako Erabilpen Publikoaren Sareko zentroetan edo Osasun Sistema Nazionaleko itunpeko zentroetan laguntza jasotzeko.

2. artikulua. OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuak, urtean behin, zirugiako itxaron zerrendei buruzko ebaluazio eta jarduketaprograma bat eginen du, ondoko jarraibideen arabera:

1. Oro har, gehienezko epe bat ezarriko da, hau da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentro, zerbitzu eta zirugiako espezialitate guztiei aplikatzen ahal izanen zaiena.

2. Hala zerbitzuen eskaintza malgutu eta egokitzearen ikuspuntutik, nola eskariak erregulatzearen ikuspuntutik, behar diren jarduketak planteatuko ditu, ahalegin berezia eginez praktika klinikoaren aldakortasunean eta prozedurek duten kostuaren/eraginkortasunaren ebaluazioan.

3. Lehentasuna emanen zaio titulartasun publikoko zentro eta zerbitzuak erabiltzeari; halakorik ez bada, gaixoak itunpeko zentroetara bidaliko dira.

4. Burututako jarduketen eragina eta ezarritako epe- konpromisoen betetze maila ebaluatzea bideratuko duten jarraipen eta kontrol tresnak ezarriko dira.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren urteko txostenak zirugiako itxaron zerrendei eta lorturiko emaitzei buruzko ebaluazio- eta jarduketa-programa zehatza bilduko du.

AZKEN XEDAPENA

Foru lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko apirilaren seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: A9903365

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web