(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

23/2013 FORU DEKRETUA, APIRILAREN 10EKOA, FAKTURAZIO BETEBEHARRAK ARAUTZEN DITUEN ERREGELAMENDUA ONESTEN DUENA Nota de Vigencia

BON N.º 83 - 03/05/2013



  ATARIKO TITULUA. ERAGIKETEN GAINEKO DOKUMENTUAK EGIN BEHARRA


  I. TITULUA. ERAGIKETEN GAINEKO DOKUMENTUAK EGIN BEHARRA, BALIO ERANTSIAREN GAINEKO ZERGAREN ONDORIOETARAKO

  I. KAPITULUA. FAKTURA ZEIN KASUTAN EGIN

  II. KAPITULUA. FAKTUREK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

  III. KAPITULUA. FAKTURAK IGORTZEA

  IV. KAPITULUA. FAKTURAK ETA BESTE DOKUMENTU BATZUK GORDETZEA

  V. KAPITULUA. BESTELAKO XEDAPENAK


  II. TITULUA. DOKUMENTAZIO BETEBEHARRAK BESTE TRIBUTU BATZUETARAKO ETA BESTE ESPARRU BATZUETAN


Atariko

Fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduak, maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren artikulu bakarraren bidez onetsiak, Nafarroako zerga antolamenduari erantsi zizkion fakturazio arloan balio erantsiaren gaineko zergari buruz seigarren zuzentarauan ezarritako arauak, baldintzak eta gainerako araubide juridikoa, Kontseiluaren 2001eko abenduaren 20ko 2001/115/EE Zuzentaraua onestearekin seigarren horretan egindako aldaketen ondorioz.

Kontseiluaren 2006ko azaroaren 28ko 2006/112/EE Zuzentarauak, balio erantsiaren gaineko zergaren sistema komunari buruzkoak, 2007ko urtarrilaren 1etik ordeztu zuen Kontseiluaren 1977ko maiatzaren 17ko 77/388/EEE Zuzentaraua, estatu kideen legerien harmonizazioaren arloan, negozioen bolumenari buruzko zergei - balio erantsiaren gaineko zergaren sistema komunari dagokienez (zerga-oinarri uniformea - seigarren zuzentaraua).

Estatu kideen legerien arteko aldeek eta Europar Batasuneko zuzentarauak erregulatzen ez dituen zenbait hutsune izateak eraman dute 2010eko uztailaren 13ko 2010/45/EB Zuzentaraua, balio erantsiaren gaineko zergaren sistema komunari buruzkoa, 2006/112/EE Zuzentaraua aldatzen duena, onestera, fakturazio arauei dagokienez, eta hori da estatu kideen barne antolamendu juridikora eraman behar dena 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen.

Barne merkatuaren funtzionamendu egokia bermatzeaz gain, subjektu pasiboen zama administratiboak murriztea, paperezko fakturen eta faktura elektronikoen tratu berdintasuna bermatzea, transakzio ekonomikoak erraztea eta eragile ekonomikoen segurtasun ekonomikoan laguntzea dira bilatzen dituen helburu nagusiak, arloko araudia aplikatzen denean.

Foru dekretu honek helburu horiei erantzuten die, 2010/45/EB Zuzentarauak fakturazio arloan egindako aldaketak jaso baititu bere artikulu bakarrean, esparru horretako betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsita.

1. artikuluan onetsi den erregelamenduaz gain, foru dekretuak baditu beste artikulu bat, xedapen iragankor bat, xedapen indargabetzaile bakar bat eta azken xedapen bakar bat.

2. artikuluak ezarri du Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari dagokiola entitate laguntzaileen jokatzeko eraren baldintzak zehaztea bidaiari araubideko balio erantsiaren gaineko zerga itzultzeko, abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 63.3 artikuluan ezarritakoa betetzearren.

Xedapen iragankor bakarrak orain indargabetu duen erregelamenduan xedatutakoaren babesean eta fakturak egitea, gastuen justifikazioa eta kenkariak arautzen dituen martxoaren 8ko 85/1993 Foru Dekretuan emandako hainbat baimenetarako araubide iragankorra erregulatzen du.

Xedapen indargabetzaile bakarraren bidez, 205/2004 Foru Dekretuak onetsitako erregelamendua indargabetu da, baita aipatu foru dekretuaren xedapen iragankor bakarra ere. Orobat, orokorrean indargabetu dira arauzko erregulazio berriaren aurka dauden maila bereko edo gutxiagoko arau guztiak.

Azken xedapen bakarrak foru dekretuak indarra noiz hartuko duen ezartzea du xede.

1. artikuluan onetsi den erregelamenduari dagokionez, indargabetu den erregelamenduaren sistematika berari jarraitu zaio, hau da, atariko titulu bat, I. titulua, balio erantsiaren gaineko zergaren betebeharretarako, eta II. titulua, beste esparru batzuetako fakturazio betebeharretarako, non berariaz ezarri baita I. tituluko xedapenak zergei, orain indargabetu den erregelamenduak xedatzen zuen bezala, eta edozein diru-laguntza edo laguntza publikori aplikatuko zaizkiela.

Hauek dira erregelamenduan sartu diren berrikuntza nagusiak:

Ez dela behartuko faktura egitera ezarri da, zerbitzu finantzarioen eta aseguruen zenbait prestazioren kasuan, non ez diren horiek zerga aplikatzen den lurraldean egiten, edo Europar Batasuneko kide den beste estatu batean, zergari lotuta eta salbuetsi gabe egonik.

Bi faktura motatan oinarritutako fakturazio sistema aurreikusi da: faktura osoa edo arrunta eta faktura erraztua, tiketa deitutakoa ordezten duena.

Faktura erraztuen edukia faktura osoena edo arruntena baino murritzagoa da eta, salbuespen batzuk kenduta, 400 eurotik gorakoa ez denean egiten ahalko dira, edo zuzenketako fakturak direnean edo fakturen ordez tiketak egitea baimendu den kasuetako bat dagoenean, zenbatekoa 3.000 eurotik gorakoa ez bada.

Kostua murrizteko eta enpresak lehiakorragoak izan daitezen, faktura elektronikoa eta paperezkoa parekatu dira; horrela faktura elektronikoaren erabilera bultzatu da, eta definizio berri bat eman zaio.

Bestetik, subjektu pasiboari dagokio egin edo gordetzen dituen fakturen benetakotasuna, osotasuna eta irakurgarritasuna bermatzea, horregatik harentzat zama administratibo gehiago izan gabe.

Paperezko fakturaren eta faktura elektronikoaren tratu berdintasun horrek, beraz, aukerak zabaltzen dizkio subjektu pasiboari fakturak bide elektronikoan egiteko, hura teknologia jakin bat erabiltzeari loturik egon beharrik gabe.

Erregelamendu honek onartzen duen moduan, datuen truke elektronikoa (EDI) erabiltzeak eta sinadura elektroniko aurreratuak, nahitaezkoak ez badira ere, fakturen jatorriaren benetakotasuna eta haien edukiaren osotasuna bermatzen dute.

Horrenbestez, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren txostenarekin ados, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko apirilaren 10eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren onespena.

Fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi da, eta haren testua ondoren erantsi foru dekretu honi.

2. artikulua . Bidaiarien araubideko balio erantsiaren gaineko zerga itzultzen laguntzen duten entitateek jarduteko baldintzak.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari dagokio erabakitzea zer baldintzak bete beharko dituzten Nafarroako Zerga Ogasunak baimenduta dauden entitateek laguntzaile gisa aritzeko balio erantsiaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 19/19992 Foru Legearen 63.3 artikuluan aipatzen den itzulketa prozeduran, aipatu 19/1992 Foru Legearen 18.2. artikuluan araututako bidaiari araubideko zerga itzultzeko prozedurari buruz.

Xedapen iragankor bakarra. Martxoaren 8ko 85/1993 Foru Dekretuaren eta fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren (maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuak onetsia) arabera emandako baimenen indarraldia.

1. Indarra izaten jarraituko dute, berariaz baliogabetu arte:

a) Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak fakturarik ez egiteko emandako baimenak, fakturak egitea eta gastuen eta kenkarien justifikazioa arautzen dituen martxoaren 8ko 85/1993 Foru Dekretuaren 2.1.d) artikuluaren arabera emandakoak, eta fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren 3.1.d) artikuluaren arabera emandakoak. Erregelamendu hori maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren artikulu bakarraren bidez onetsi zen.

b) Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak, zuzendutako fakturak ez zehazteko (zuzenketako fakturetan aipatzen den epealdia zehaztearekin nahiko izanik), emandako baimenak, fakturak egitea eta gastuen eta kenkarien justifikazioa arautzen dituen martxoaren 8ko 85/1993 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 2. lerroaldearen arabera emandakoak, eta fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren 13.4. artikuluaren arabera emandakoak. Erregelamendu hori maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren artikulu bakarraren bidez onetsi zen.

c) Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko Departamentuak emandako baimenak, fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren (maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren bidez onetsia) 18.1.c) artikuluaren arabera, baldin eta baimendutako elementuek fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren (foru dekretu honen bidez onetsia) 10. artikuluan ezarritakoa betetzen badute.

2. 2013ko urtarrilaren 1ean ondorio guztiak galduko dituzte Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak, hartzailearen gastuak ez jasotzeko, emandako baimenek, martxoaren 8ko 85/1993 Foru Dekretuaren 3.1.b) artikuluko hirugarren lerroaldearen arabera; dekretu horrek fakturak egitea eta gastuen eta kenkarien justifikazioa arautzen ditu.

3. Fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren (maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren artikulu bakarrak onetsia) 6.1 artikuluko aipamen guztiak fakturan ez agertzeko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak emandako baimenek, aipatu erregelamenduko 6. artikuluko 7. eta 8. ataletan xedatutakoaren arabera, 2013ko urtarrilaren 1ean galduko dituzte ondorioak, salbu hurrengo aipamenak dituzten fakturak egiteko emandakoak: zer egunetan egin den faktura, nor izan den hura egitera behartua, zer ondasun entregatu diren edo zer zerbitzu egin eta tributu kuota edo hura kalkulatu ahal izateko datuak; izan ere, indarra izaten jarraituko dute, berariaz baliogabetu arte.

4. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak, fakturak egitea eta gastuen eta kenkarien justifikazioa arautzen dituen martxoaren 8ko 85/1993 Foru Dekretuaren 5.1.ñ) artikuluaren arabera, ordezko dokumentuak egiteko emandako baimenak, baita Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak, fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren (maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren artikulu bakarrak onetsia) 4.1.ñ) artikuluaren arabera, fakturen ordezko dokumentuak egiteko emandako baimenak ere, faktura erraztuak egiteko baimentzat joko dira, foru dekretu honek onetsi eta fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren 4.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta indarra izaten jarraituko dute, berariaz baliogabetu arte.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

Foru dekretu honek indarra hartzen duenean, indarrik gabe geldituko dira:

a) Fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua, maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuak onetsia.

b) Fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren xedapen iragankor bakarra.

c) Foru dekretu honek ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken xedapen bakarra.- Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, baina 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2013ko apirilaren 10ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

FAKTURAZIO BETEBEHARRAK ARAUTZEN DITUEN ERREGELAMENDUA

ATARIKO TITULUA. ERAGIKETEN GAINEKO DOKUMENTUAK EGIN BEHARRA

1. artikulua . Eragiketen gaineko frogagiriak egin, entregatu eta gorde beharra.

Enpresaburuak edo profesionalak behartuta daude faktura edo bestelako frogagiriak egin eta entregatzera, enpresa edo lanbide jardueran burutzen dituzten eragiketei buruz, baita haien kopia edo matrizea gordetzera ere. Orobat, behartuta daude beste enpresaburu edo profesional batzuen eskuetatik hartutako fakturak edo bestelako frogagiriak gordetzera, aipatu jardueraren eragiketetan hartzaile direnean.

Orobat, enpresaburuak edo profesionalak ez diren beste pertsona eta entitateak behartuta daude erregelamendu honetan ezarritako moduan egindako eragiketen faktura edo beste frogagiri batzuk egin eta gordetzera.

I. TITULUA. ERAGIKETEN GAINEKO DOKUMENTUAK EGIN BEHARRA, BALIO ERANTSIAREN GAINEKO ZERGAREN ONDORIOETARAKO

I. KAPITULUA. FAKTURA ZEIN KASUTAN EGIN

2. artikulua . Faktura egiteko betebeharra.

1. Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 109.1.3. artikuluari jarraituz, enpresaburuak edo profesionalak behartuta daude faktura eta kopia egitera beren jardueran ondasunak entregatu eta zerbitzuak egiten dituztenean, zergari ez lotuak eta lotuta baina salbuetsita daudenak barne, erregelamendu honetan ezarritako moduan eta bertan aurreikusitako salbuespenekin, besterik ez. Betebehar hori balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezien babesean diren enpresaburuentzat edo profesionalentzat ere bada.

Halaber, faktura eta kopia egin beharko dira ondasunak entregatu edo zerbitzuak egin aurretik hartutako ordainketetan, haiengatik betebehar hori dagoenean aurreko lerroaldearen arabera, balio erantsiaren gaineko zergatik salbuetsitako ondasun entregak kenduta, Zergari buruzko Foru Legearen 22. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

2. Betiere, faktura eta kopia egin beharko dira eragiketa hauetan:

a) Hartzailea enpresaburu edo profesional gisa ari den enpresaburua edo profesionala denean, zein den ere eragiketa egiten duen enpresaburuaren edo profesionalaren tributazio araubidea; baita hartzaileak edozein eragiketatan hala eskatzen duenean ere zerga arloko edozein eskubide baliatzeko.

b) Europar Batasuneko kide den beste estatu batentzako ondasun entregak, Zergari buruzko Foru Legearen 22. artikuluan aipatua.

c) Araubide erkideko Balio Erantsiaren gaineko Zerga arautzen duen Legearen 68.Hiru.a) eta eta 68.Bost artikuluetan aipatzen diren ondasun-emateak, agindu horietan aipatutako arauak aplikatzean, zerga aplikatzen den lurraldean egindakotzat jotzen direnean. Dena dela, ondasun-emate horiei aplikatu behar zaienean Zergari buruzko Foru Legearen VIII. tituluko XI. kapituluko 3. atalean aipatzen den araubide berezia eta identifikaziorako estatu kidea ez bada Espainiako Erresuma, identifikaziorako estatu kideak zehaztuko du faktura egin beharra dagoen Nota de Vigencia.

d) Europar Elkartetik kanpora bidali edo eramandako ondasun entregak, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 18.1 eta 2. artikuluak aipatzen dituenak, aipatu artikuluko 2.B) atalean aipatzen diren zergarik gabeko saltokietara egindakoak izan ezik.

e) Eskuragarri jarri aurretik instalatu edo muntatu beharreko ondasun entregak, Araubide Erkideko Balio Erantsiaren gaineko Zerga arautzen duen Legearen 68.Bi.2. artikuluan aipatzen dena.

f) Eragiketen hartzaileak enpresaburu edo profesional gisa jarduten ez diren pertsona juridikoak direnean, zerga aplikatzen den lurraldean finkatuak izan edo ez, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 2. artikuluak aipatzen dituen administrazio publikoak Nota de Vigencia.

3. Faktura egiteko betebeharra, aurreko apartatuetan azaldu dena, erregelamendu honetan ezarritako arauei jarraikiz beteko da, kasu hauetan Nota de Vigencia:

a) Zergari buruzko Foru Legearen VIII. tituluko XI. kapituluan aipatutako araubide bereziak aplikatu behar zaizkien eragiketen kasuan, identifikaziorako estatu kidea Espainiako Erresuma denean.

b) Goiko a) letran adierazitakoez bestelako eragiketetan, baldintza hauek betetzen badira:

a’) Ondasun-ematea edo zerbitzu-prestazioa zerga aplikatzen den lurraldean egindakotzat jotzea, salbu ondasunaren hornitzailea edo zerbitzuaren emailea aipatu lurraldean finkatua ez dagoenean, zergaren subjektu pasiboa zergapetutako eragiketa horren hartzailea denean eta azken horrek faktura egiten ez duenean erregelamendu honen 5. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

b’) Hornitzailea edo zerbitzu-emailea zerga aplikatzen den lurraldean finkatua egotea edo bertan establezimendu iraunkor bat izatea, edo, bestela, bere ohiko bizilekua edo helbidea bertan izatea, eta bertatik egitea ondasun-emateak edo zerbitzu-prestazioak, eta ondasun-emate edo prestazio hori, aplikatzen zaizkien lokalizazio arauei jarraituz, ez hartzea zerga aplikatzen den lurraldean egindakotzat, kasu hauetan:

a’’) Eragiketa Europar Batasuneko kide den beste estatu bati lotua dagoenean, zergaren subjektu pasiboa eragiketaren hartzailea denean eta faktura ez duenean azken horrek egiten ondasun hornitzailearen edo zerbitzu-emailearen izenean eta kontura.

b’’) Eragiketa Erkidegotik kanpo egindakotzat jotzen denean.

4. Eragiketaren kontabilitateko idatzoharraren euskarri izateko balio duen edozein dokumentu hartuko da Zergari buruzko Foru Legearen 43.1.4. artikuluan aipatu kontabilitateko frogagiritzat, baldin eta egiten duena erkidegoan finkatuta ez den enpresaburua edo profesionala bada.

3. artikulua . Faktura egin beharraren salbuespenak.

1. Erregelamendu honen 2. artikuluko 2. atalean araututako kasuetan izan ezik, ez dago zertan fakturarik egin ondoko eragiketetan:

a) Balio erantsiaren gaineko zergatik salbuetsitako eragiketak, zergaren foru legearen 17. artikuluan ezarritakoaren ondorioz, salbu hurrengo 2. apartatuan aipatzen diren eragiketak. Hala ere, faktura egin beharko da aipatu artikuluaren 1.1., 2., 3., 4., 5., 10., 12., 26., 27. eta 28. apartatuen arabera zerga hau ordaintzetik salbuetsita dauden eragiketetan Nota de Vigencia.

b) Baliokidetasun errekarguaren araubide berezia aplikagarri duten jardueretan ari direlarik, enpresaburu edo profesionalek egiten dituzten eragiketak.

Hala ere, faktura beti egin beharko da, zergaren menpekoak eta hartatik salbuetsi gabekoak diren higiezin-entregak egiten direnean Nota de Vigencia.

c) Zergaren araubide erraztua duten jardueretan ari direlarik, enpresaburu edo profesionalek egiten dituzten eragiketak, non eta sorrarazitako kuotak ez diren zehazten diru-sarreren bolumenari erreparatuta.

Hala ere, faktura egin beharko da Zergari buruzko Foru Legearen 68.5.3 artikuluan aipatzen diren aktibo finkoen eskualdaketetan.

d) Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak baimentzen dituenak enpresa edo lanbide sektoreei edo enpresa jakinei buruz, enpresa edo lanbide jardueretan aritzeko eragozpenak saiheste aldera.

2. Ez da beharrezkoa izanen faktura egitea Zergaren Foru Legearen 17.1.14 artikuluko a) letratik n)-ra bitartean eta 15. artikuluan definitutako zerbitzuak emateagatik, salbuespen hauekin Nota de Vigencia:

a) Horiei aplikatu beharreko lokalizazio arauekin bat, ulertzen bada zergaren aplikazio lurraldean edo EBko kide den beste estatu batean egin direla, eta, zergari lotuak egonda, salbuetsiak ez badaude.

b) Horiei aplikatu beharreko lokalizazio arauekin bat, ulertzen bada egin direla zergaren aplikazio lurraldean, Kanarietan, Ceutan edo Melillan, zergari lotuak egonda salbuetsiak badaude eta enpresaburuek edo profesionalek egin badituzte, alde batera utzita aseguru-etxeak, inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaileak, pentsio funtsak edo titulazio funtsak kudeatzen dituzten entitateak eta haien sozietate kudeatzaileak eta kreditu erakundeak, aipatutako lurraldean kokatuta daukaten jarduera ekonomikoaren edo establezimendu iraunkorraren bidez.

Zergaren kudeaketan eskumena duen Nafarroako Zerga Ogasuneko zerbitzuak beste enpresaburu edo profesional batzuk salbuesten ahal ditu faktura egitetik, interesa duten pertsonek edo entitateek aurretik eskatuta, justifikaturik dagoenean kasuan kasuko jarduera-sektoreko merkataritzako praktikengatik edo praktika administratiboengatik, edo faktura horiek egiteko baldintza teknikoengatik.

3. Halaber, enpresaburuek edo profesionalek ez dute faktura egin beharrik izanen nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide bereziko jardueretan ari direlarik egiten dituzten eragiketengatik, ezertan galarazi gabe erregelamendu horren 16.1 artikuluan xedatutakoa. Betiere, faktura egin beharko da Zergari buruzko Foru Legearen 74.1 artikuluko bigarren lerroaldean aipatu higiezin-entregengatik.

4. artikulua . Faktura erraztuak.

1. Faktura erraztua eta kopia eginez betetzen ahalko da faktura egiteko betebeharra hurrengo kasuetako edozeinetan:

a) Zenbatekoa 400 eurotik gorakoa ez denean, balio erantsiaren gaineko zerga barne, edo

b) zuzenketa faktura egin behar denean.

2. Orobat, aurreko atalean xedatutakoa galarazi gabe, enpresaburuek edo profesionalek faktura erraztua eta kopia egiten ahalko dute, haren zenbatekoa 3.000 eurotik gorakoa ez denean, balio erantsiaren gaineko zerga barne, ondoren azaltzen diren eragiketetan:

a) Txikizkako salmentetan, entregatutako produktuak fabrikatu edo prestatzen dituztenek egindakoak barne.

Ondorio horietarako, ondasun higigarri korporalen edo azienden entregak txikizkako salmentak izanen dira, eragiketaren hartzailea enpresaburu edo profesional gisa aritu ez bada, azken kontsumitzaile gisa baizik. Beren ezaugarri objektiboengatik, ontziratze, aurkezteko modu edo kontserbazio egoeragatik batez ere enpresaburuen edo profesionalen erabilera duten ondasunak ez dira txikizkako salmentatzat hartuko.

b) Anbulantziako salmenta edo zerbitzuak.

c) Kontsumitzailearen etxera egindako salmenta edo zerbitzuak.

d) Pertsonen eta haien bagajeen garraioa.

e) Ostalaritza eta jatetxeetako zerbitzuak, jatetxe, taberna, kafetegi, hortxata-denda, txokolate-denda eta antzeko establezimenduek eginak, baita bertan kontsumitzeko edari edo jatekoz hornitzea ere.

f) Dantza aretoetan eta diskoteketan egindako zerbitzuak.

g) Erabilera publikoko telefono-kabinetan egindako telefono zerbitzuak, baita eramailea identifikatzeko balio ez duten txartelen bidez ere.

h) Ile-apaindegietako zerbitzuak eta edergintzako institutuetan egindakoak.

i) Kirol instalazioak erabiltzea.

j) Argazkiak errebelatzea eta zinema-estudioetan egindako zerbitzuak.

k) Ibilgailuak aparkatzea.

l) Pelikulak alokatzea.

m) Tindategi eta ikuztegietako zerbitzuak.

n) Ordainpeko autobideak erabiltzea.

3. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak faktura erraztuak egitea baimentzen ahalko du aurreko atalean adierazi ez diren bestelako kasuetan, jarduera sektoreko merkataritza edo administrazio praktikek edo fakturak egiteko baldintza teknikoek bereziki zailtzen dutenean 6. artikuluan aurreikusitako datu edo baldintza guztiak haietan sartzea.

4. Ezin izanen da faktura errazturik egin eragiketa hauetan:

a) Europar Batasuneko kide den beste estatu batentzako ondasun entregak, Zergari buruzko Foru Legearen 22. artikuluan aipatua.

b) Araubide erkideko Balio Erantsiaren gaineko Zerga arautzen duen Foru Legearen 68.Hiru.a) artikuluan aipatzen diren ondasun-emateak, salbu eta aplikagarri zaienean Zergari buruzko Foru Legearen VIII. tituluko XI. kapituluaren 3. atalean aipatutako araubide berezia, agindu horretan aipatutako arauak aplikatuz zergaren aplikazio lurraldean egindakotzat hartzen direlako Nota de Vigencia.

c) Ondasun entregak edo zerbitzu egiteak zerga aplikatzen den lurraldean egindakotzat jotzen direnean, ondasunaren hornitzailea edo zerbitzuaren egilea aipatu lurraldean finkatuta ez dagoenean, zergaren subjektu pasiboa eragiketa horren hartzailea denean eta azken horrek faktura egiten duenean, erregelamendu honen 5. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

d) 2.3.b)b’) artikuluan aipatzen diren ondasun-emateak eta zerbitzu-prestazioak Nota de Vigencia.

5. artikulua . Hartzaileak edo hirugarren batek faktura egiteko betebeharra.

1. Eragiketen hartzaileek edo hirugarrenek gauzatu ahalko dute 2. artikuluan aipatu betebeharra. Kasu horietako edozeinetan, enpresaburua edo profesionala edo faktura egitera behartutako subjektu pasiboa arduratuko da titulu honetan ezarritako betebeharrak bete daitezen.

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 53.6 artikuluak aipatzen dituen pertsona eta entitateen kasuan, eragiketen hartzaileek edo hirugarrenek faktura egiteko betebeharra betetzea aukeratzen badute, zentsu-aitorpen bat aurkeztu beharko dute honako hau jakinarazteko: aipatu hautua, hau gauzatzen hasiko den data eta, bidezkoa bada, aukera hari uko egitea eta baita eragina noiztik aurrera izanen duen ere Nota de Vigencia.

2. Eragiketen hartzaileak 2. artikuluan aipatu betebeharra gauzatu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Akordioren bat izan beharko da eragiketak egiten dituen enpresaburuaren edo profesionalaren eta hartzaileen artean. Horretan lehenbizikoak bigarrena baimentzen du eragiketa horien fakturak egiteko. Akordio hori eragiketak egin aurretik izenpetu beharko da eta, bertan, zeri buruzkoa den zehaztu beharko da.

b) Eragiketa egin duen enpresaburuak edo profesionalak onartu beharko du horrela egindako faktura bakoitza. Onartzeko prozedura hori alderdiek erabakitzen dutenari lotuko zaio.

c) Eragiketen hartzaileak, fakturak egiten dituenean, kopia bat igorri beharko dio eragiketak egin dituen enpresaburuari edo profesionalari.

d) Eragiketak egin dituen enpresaburuak edo profesionalak bere kontura eta bere izenean egin beharko ditu faktura horiek, zer eragiketa diren haietan azalduta.

3. Fakturak egiteko agindua hartzen duten hirugarrenak kontratatuz bete ahalko dute enpresaburuek edo profesionalek edo balio erantsiaren gaineko zergaren subjektu pasiboek faktura egiteko betebeharra.

4. Eragiketen hartzailea edo fakturak egiten dituen hirugarrena ez dagoenean Europar Batasunean finkatua, eragiketen hartzaileak edo hirugarrenek bakarrik egin ahalko dituzte fakturak, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari aldez aurretik adierazita, non ez dagoen Kanarietan, Ceutan edo Melillan finkatua, edo elkarri laguntzeari buruzko tresna juridikoa duen herrialde batean; alegia, Kontseiluaren 2010eko martxoaren 16ko 2010/24/EB Zuzentarauan aurreikusitakoaren antzeko aplikazio eremua duena zenbait zerga, eskubide eta beste neurri batzuei dagozkien kredituak kobratzeko arloan, eta Kontseiluaren 2010eko urriaren 7ko 904/2010 Erregelamenduan aurreikusia, administrazio lankidetzari eta iruzurraren aurkako borrokari buruzkoa balio erantsiaren gaineko zergaren esparruan.

II. KAPITULUA. FAKTUREK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

6. artikulua . Fakturaren edukia.

1. Fakturek eta beren kopiek ondotik aipatzen diren datu edo baldintzak beteko dituzte, beste ondorio batzuetarako nahitaezkoak izan daitezkeenak eta beste aipamen batzuk izatea galarazi gabe:

a) Zenbakia eta, halakorik badago, seriea. Serie bereko fakturen zenbakiak elkarren ondokoak izanen dira.

Fakturak bereizietako serietan egiten ahalko dira horretarako arrazoiak daudenean eta, besteak beste, fakturak egitera behartuak establezimendu bat baino gehiago dituenean eragiketak egiteko, eta beste mota bateko eragiketak egiten dituenean.

Dena dela, nahitaezkoa izanen da beti berariazko serietan egitea hurrengo fakturak:

Lehena. Eragiketetako hartzaileek edo hirugarrenek egiten dituztenak, 5. artikuluan aipatzen diren horiek alegia. Haietako bakoitzak serie desberdina izan beharko du.

Bigarrena. Zuzenketako fakturak.

Hirugarrena. Balio erantsiaren gaineko zergaren erregelamenduaren (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuak onetsia) laugarren xedapen gehigarriari jarraituz egiten direnak.

Laugarrena. Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 31.1.Bigarrena. g) artikuluan aurreikusitakoari jarraituz egiten direnak.

Bosgarrena. Balio erantsiaren gaineko zergaren erregelamenduaren (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuak onetsia) 50. quinquies.2 artikuluari jarraituz egiten direnak Nota de Vigencia.

b) Zein egunetan egin den.

c) Faktura egin behar duenaren eta eragiketetako hartzailearen izen-deiturak edo, sozietateak izanez gero, izen osoak.

d) Faktura egin behar duenak eragiketan erabili duen identifikazio fiskaleko zenbakia, Espainiako Administrazioak nahiz Europar Batasuneko beste estatu batek emana.

Honako kasu hauetan hartzailearen identifikazio fiskaleko zenbakia ere jarri beharko da:

1. Europar Batasuneko beste estatu batera ondasun entrega salbuetsia egiten denean, Zergari buruzko Foru Legearen 22. artikuluari jarraikiz.

2. Eragiketaren hartzailea hari dagokion zergaren subjektu pasiboa denean.

3. Eragiketak zerga aplikatzen den lurraldean egindakotzat eta faktura egitera behartutako enpresaburua edo profesionala lurralde horretan finkatutzat jo behar direnean.

e) Faktura egin behar duenaren eta eragiketen hartzailearen helbidea.

Faktura egitera behartuak edo eragiketen hartzaileak negozio toki finko bat baino gehiago izanez gero, eragiketak zein egoitza edo establezimendutan gauzatu diren adierazi beharko da, baldin eta datu hori garrantzitsua bada eragiketen tributazio araubidea zehazteko.

f) Eragiketen deskribapena. Zerga-oinarria zehazteko behar diren datu guztiak jarriko dira (Zergari buruzko Foru Legearen 26. eta 27. artikuluetan zerga-oinarriaz dagoen definizioari jarraituz), eta zenbatekoa ere bai, unitate bakoitzaren prezioa sartuta, zergarik gabe, baita unitate bakoitzaren prezioan sartuta ez dauden deskontu edo beherapen guztiak ere.

g) Eragiketei aplikatutako zerga-tasa edo zerga-tasak.

h) Jasanarazitako tributu-kuota, halakorik egonez gero, bereiz jarri behar da.

i) Dokumentuetan azaltzen diren eragiketak zein egunetan egin diren edo, aurretik ordaintzen den kasuetan, ordainketa aurreratua zein egunetan jaso den, baldin faktura beste egun batekoa bada.

j) Fakturan ageri den eragiketa zergatik salbu bada, aipamen bat, balio erantsiaren gaineko zergaren sistema komunari buruzko azaroaren 28ko 2006/112/EB Zuzentarauko xedapenei buruz, edo Zergari buruzko Foru Legearen aginduei buruz, edo ohar bat, eragiketa salbuetsita dagoela dioena.

Orobat, letra honetan xedatutakoa aplikatuko da faktura bakar batean eragiketa bat baino gehiago jasotzen direnean eta aipatu inguruabarrak haietako batzuei buruzkoak direnean.

k) Zergari buruzko Foru Legearen 22. artikuluan aipatzen diren garraiobide berrien entregetan, haien ezaugarriak, zer egunetan jarri diren zerbitzuan eta entrega bitarte egindako distantziak eta nabigatzen edo airean eman diren orduak.

l) Hornitzailea edo egilea izan beharrean, entregaren edo prestazioaren eskuratzailea edo hartzailea bada faktura egin duena, “hartzaileak fakturatua” dioen aipamena, erregelamendu honen 5. artikuluan ezarritakoaren arabera.

m) Zergaren subjektu pasiboa bada eragiketaren eskuratzailea edo hartzailea, “subjektu pasiboaren inbertsioa” dioen aipamena.

n) Bidaia agentzien araubide berezia aplikatuz gero, “bidaia agentzien araubide berezia” dioen aipamena.

ñ) Ondasun erabilien, arte lanen, antzinako gauzen eta bildumako gauzen araubide berezia aplikatuz gero, “arte lanen araubide berezia” dioen aipamena, edo “antzinako eta bildumako gauzen araubide berezia” dioena.

o) Kutxa-irizpidearem araubide berezia aplikatuz gero, “kutxa-irizpidearen araubidea” aipamena Nota de Vigencia.

2. Faktura berean azaltzen diren eragiketetako bakoitzaren zerga-oinarria bereizita zehaztu beharko dira kasu hauetan:

a) Balio erantsiaren gaineko zergatik salbuetsita dauden eragiketak eta hala ez diren beste batzuk jasotzen direnean.

b) Eragiketen balio erantsiaren gaineko zergaren subjektu pasiboa hartzailea denean eta hala ez den beste batzuk sartzen direnean.

c) Balio erantsiaren gaineko zergaren tasa desberdinei loturiko eragiketak hartzen direnean.

3. Erregelamendu honen 2.3.b)b’)a’’) artikuluan aipatu eragiketak direnean, faktura egitera behartua dagoenak 1. apartatuko f), g) eta h) letretan adierazitako informazioa eman gabe uzten ahalko du, eta, horren ordez, ondasun edo zerbitzu horiengatik zergari lotuta dagoen zenbatekoa adierazi, hornitutako ondasunen edo egindako zerbitzuen kopurua edo tamaina eta haien izaera aipatuz Nota de Vigencia.

4. Zergari buruzko Foru Legearen 43.1 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, fakturatzat hartzeko, artikulu honetan aipatu datu eta baldintza guztiak bete beharko dira.

7. artikulua . Faktura erraztuen edukia.

1. Beste ondorio batzuetarako nahitaezkoak izaten ahal diren datuak edo baldintzak eta beste edozein aipamen izateko aukera galarazi gabe, faktura erraztuek eta beren kopiek datu edo baldintza hauek beteko dituzte:

a) Zenbakia eta, halakorik badago, seriea. Serie bereko faktura erraztuen zenbakiak elkarren ondokoak izanen dira.

Elkarren ondokoak ez diren serieetako faktura erraztuak egiten ahalko dira horretarako arrazoiak daudenean eta, besteak beste, kasu hauetan:

1. Hura egitera behartuak establezimendu bat baino gehiago dituenean bere eragiketak egiteko.

2. Hura egitera behartuak izaera desberdineko eragiketak egiten dituenean.

3. Eragiketetako hartzaileek edo hirugarrenek egiten dituztenak, 5. artikuluan aipatzen diren horiek alegia. Haietako bakoitzak serie desberdina izan beharko du.

4. Zuzenketako fakturak.

Enpresaburuak edo profesionalak artikulu honen eta 6. artikuluaren araberako fakturak egiten dituenean urte natural berean egindako eragiketak dokumentatzeko, nahitaez bereizi beharko dira batzuen eta besteen serieak.

b) Zein egunetan egin den.

c) Dokumentatutako eragiketak zein egunetan egin diren jarri behar da, edo, aurretiaz ordaintzen den kasuetan, ordainketa aurreratua zein egunetan jaso den, baldin egin zeneko data ez beste bat badu.

d) Hura egitera behartuaren identifikazio fiskaleko zenbakia, baita izen-deiturak, edo sozietatearen izen osoa ere.

e) Entregatutako ondasunen edo egindako zerbitzuen tasaren identifikazioa.

f) Aplikatzen den zerga-tasa eta, aukeran, “BEZa barne” espresioa ere bai. Orobat, faktura batean balio erantsiaren gaineko zergari buruzko zerga-tasa desberdinei loturiko eragiketak agertzen direnean, bereizita zehaztuko beharko da eragiketa bakoitzari dagokion zerga-oinarriaren zatia.

g) Guztirako kontraprestazioa.

h) Zuzenketa fakturen kasuan, zuzendutako fakturaren eta aldatu diren zehaztapenen berariazko aipamen zalantzarik gabea.

i) Erregelamendu honen 6.1 artikuluko j)tik o)ra bitarteko letretan aipatzen diren kasuetan, haietan egiten diren aipamenak jasoko dira Nota de Vigencia.

2. Zergari buruzko Foru Legearen 43.1 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eragiketaren hartzailea enpresaburu edo profesional bat denean, eta hala eskatzen badu, faktura erraztuaren egileak, gainera, datu hauek agerraraziko ditu:

a) Identifikazio fiskaleko zenbakia, Espainiako Administrazioak edo, zein den kasua, Europar Batasuneko beste estatu batek esleitua, baita eragiketen hartzailearen helbidea ere.

b) Jasanarazitako tributu-kuota, halakorik egonez gero, bereiz jarri beharko da.

3. Orobat, aurreko atalean aipatu datuak jaso beharko dira eragiketaren hartzailea enpresaburu edo profesional bat ez izan eta hala jasotzea eskatzen denean zerga arloko edozein eskubide baliatzeko.

4. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak, jarduera sektoreko merkataritza edo administrazio praktikak edo faktura erraztuak egiteko baldintza teknikoak direla eta, ikusten badu hobe dela aurreko ataletan adierazitakoak baino aipamen gehiago edo gutxiago adieraztea, honako hau egiten ahalko du:

a) Aurreko ataletan adierazitakoen aipamen gehigarriak sartzeko eskatzea, baina inoiz ere 6. artikuluan aipatzen den informazioa baino gehiago eskatu gabe.

b) 1. ataleko a), c), f), g), e) eta i) letretan eta 2. atalean adierazitako aipamenak ez dituzten faktura erraztuak egitea baimentzea, baldin eta 1. ataleko f) edo g) letra horietan egiten diren aipamenak isilduz gero, tributu kuota edo hura kalkulatzeko datuak adierazten badira.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak behar den publizitatea emanen die atal honetan aipatu erabakiei.

8. artikulua . Fakturak egiteko bitartekoak.

1. Fakturak edozein euskarritan egiten ahalko dira, paperean nahiz formatu elektronikoan, halako moduan non hura egitera behartuari bermatu beharko baitizkio jatorriaren benetakotasuna, edukiaren osotasuna eta haren irakurgarritasuna, faktura egiten denetik eta hura gorde beharreko denbora guztian.

2. Fakturaren jatorriaren benetakotasunak, paperean edo elektronikoa izan, bermatuko du hura egitera behartuaren identitatea eta faktura egilearena.

Fakturaren edukiaren osotasunak hura ez dela aldatu bermatuko du, hura paperean izan edo elektronikoa izan.

3. Zuzenbidean onartutako edozein frogabidez bermatzen ahalko dira fakturaren jatorriaren benetakotasuna eta edukiaren osotasuna, hura paperean izan edo elektronikoa izan.

Bereziki, subjektu pasiboaren enpresa edo lanbide jardueraren ohiko kudeaketa kontrolen bidez bermatzen ahalko dira fakturaren jatorriaren benetakotasuna eta edukiaren osotasuna.

Aipatu kudeaketa kontrolen bidez auditoretza fidagarriko arrasto bat sortuko da, eta beharrezko lotura ezarriko da fakturaren eta jasotzen duen ondasun entregaren edo zerbitzu prestazioaren artean.

9. artikulua . Faktura elektronikoa.

1. Erregelamendu honetan ezarritakoari jarraitu eta formatu elektronikoan egin eta jasotzen denari esaten zaio faktura elektronikoa.

2. Faktura elektronikoa egiteko, hartzaileak ados dagoela adierazi beharko du.

10. artikulua . Faktura elektronikoaren benetakotasuna eta osotasuna.

1. 8. artikuluan adierazitako bitartekoen bidez bermatzen ahalko dira faktura elektronikoaren jatorriaren benetakotasuna eta haren edukiaren osotasuna.

Bereziki, modu hauetakoren baten bidez bermatuko dira faktura elektronikoaren jatorriaren benetakotasuna eta edukiaren osotasuna:

a) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1999ko abenduaren 13ko 1999/93/EB Zuzentarauaren 2.2 artikuluaren arabera gauzatutako sinadura elektronikoaren bidez, zeinak Europar Batasuneko esparru bat ezartzen baitu sinadura elektronikorako; ziurtagiri baimendu batean oinarritzen da sinadura hori, eta sinadura sortzeko gailu seguru batean sortzen, aipatu zuzentarauaren 2. artikuluko 6. eta 10. ataletan xedatutakoari jarraituz, edo bestela, ziurtagiri baimendu batean, aipatu zuzentarauaren 2. artikuluko 10. atalean xedatutakoari jarraituz.

b) Datuen truke elektronikoaren bidez (EDI), datuen truke elektronikoaren alderdi juridikoei buruzko Batzordearen 1994ko urriaren 19ko 94/820/EB Gomendioaren I. eranskineko 2. artikuluan definitzen moduan, truke horri buruzko akordioak datuen osotasuna eta jatorriaren benetakotasuna bermatzen duten prozedurak erabiltzea aurreikusten duenean.

c) Interesdunek Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari, erabili aurretik, aditzera eman eta hark baliozkotutako beste bitarteko batzuen bidez.

2. Hartzaile berari aldi berean igorritako faktura elektronikoak dituzten loteen kasuan, behin bakarrik aipatzen ahalko dira faktura desberdinen xehetasun komunak, baldin eta informazio osora iristerik bada faktura bakoitzerako.

11. artikulua . Fakturak egiteko epea.

1. Eragiketa egiten den unean luzatu beharko dira fakturak.

Dena dela, eragiketaren hartzailea enpresaburu edo profesional gisa ari den enpresaburua edo profesionala bada, eragiketari dagokion zerga zer hilabetetan sorrarazi den, hurrengo hilaren 16a baino lehen egin beharko dira fakturak.

2. Zergari buruzko Foru Legearen 24.1.8. artikuluan jasotzen diren ondasun entregetan, ondasunak eskuratzaileari igorri edo garraiatzen hasi eta hurrengo hilaren 16a baino lehen egin beharko dira fakturak.

3. Zergari buruzko Foru Legearen VIII. tituluaren X. kapituluan araututako kutxa-irizpidearen araubide bereziaren mendeko eragiketetan, eragiketa egin eta hurrengo hilabetearen 16a baino lehen luzatuko da faktura Nota de Vigencia.

12. artikulua . Zer moneta eta hizkuntzatan adierazi eta egiten ahal diren fakturak.

1. Fakturetan agertzen diren zenbatekoak edozein monetatan adierazten ahalko dira, baldin eta jasanarazten den zergaren zenbatekoa eurotan adierazten bada; horretarako, Zergari buruzko Foru Legeari buruzko 27.11 artikuluan aipatzen den kanbio tasa erabiliko da.

2. Fakturak edozein hizkuntzatan egiten ahalko dira. Dena dela, zerga administrazioak, enpresaburuaren edo profesionalaren edo subjektu pasiboaren zerga egoera egiaztatzera bideratutako edozein jarduketaren ondorioetarako beharrezkotzat jotzen duenean, zerga aplikatzen den lurraldean egindako eragiketei dagozkien hizkuntza ez ofizial bateko fakturak gaztelaniara itzultzeko eskatzen ahalko du, edo Espainian ofiziala den beste hizkuntza batera; orobat, lurralde horretan ezarritako enpresaburuek edo profesionalek edo subjektu pasiboek hartutakoak.

13. artikulua . Faktura laburbiltzaileak.

1. Faktura bakarrean biltzen ahalko dira hartzaile batentzat hainbat egunetan egindako eragiketak, denak hilabete natural berean egin badira.

2. Eragiketak zein hilabete naturaletan egin diren, haren azken eguna baino lehen, beranduenez, egin beharko dira eragiketak dokumentatzen dituzten fakturak. Hala ere, eragiketen hartzailea enpresaburu edo profesional gisa ari den enpresaburua edo profesionala denean, zer hilabetetan egin diren eragiketak, ondoko hilaren 16a baino lehen egin beharko da faktura.

3. Zergari buruzko Foru Legearen 24.1.8. artikuluan jasotzen diren ondasun entregetan, eskuratzaileari ondasunak igortzen edo garraiatzen hasi eta ondoko hilaren 16a baino lehen egin beharko dira fakturak.

14. artikulua . Fakturen kopiak.

1. Enpresaburuek eta profesionalek edo subjektu pasiboek faktura bakoitzaren jatorrizko ale bat bakarrik egin ahalko dute.

2. Kasu hauetan bakarrik onartuko da jatorrizko fakturen kopiak egitea:

a) Ondasun entrega edo zerbitzu prestazio batean hartzaile bat baino gehiago daudenean. Kasu horretan, jatorrizko alean eta kopietako bakoitzean adierazi beharko da haietako bakoitzari jasanarazitako kuotaren eta zerga-oinarriaren zatia.

b) Edozein arrazoi dela eta, jatorrizkoa galtzen den kasuetan.

3. Artikulu honen aurreko atalean aipatzen diren kopiek jatorrizko dokumentuek adinako eraginkortasuna izanen dute.

4. Kopietako bakoitzean “kopia” espresioa adierazi beharko da.

15. artikulua . Zuzenketa fakturak.

1. Jatorrizko fakturak 6. edo 7. artikuluetan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez duen kasuetan egin beharko da zuzenketa faktura, artikulu honen 6. atalean ezarritakoa galarazi gabe.

2. Orobat, nahitaez egin beharko da zuzenketa faktura jasanarazitako zerga kuotak oker zehazten diren kasuetan edo, Zergari buruzko Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren arabera, zerga-oinarria aldatzen duten inguruabarrak gertatzen direnean.

Dena dela, hartzaile berarentzat geroago egindako hornidura batean salgaiak edo ontziak eta bilgarriak itzultzearen ondorioz aldatzen denean zerga-oinarria, eta haiek entregatzeko eragiketan faktura egin denean, ez da zuzenketa fakturarik egin beharko, hornidura horregatik luzatutako fakturan egin ahalko baita zuzenketa, geroagoko eragiketa horren zenbatekotik itzulitako salgaien edo ontzien eta bilgarrien zenbatekoa kenduta. Horrela egiten ahalko da zuzenketa, baldin eta eragiketa guztiei aplikatzen ahal zaien zerga tasa bera bada, emaitza positiboa edo negatiboa izan.

3. Aurreko atalen arabera zuzenketa faktura egitera behartzen duten inguruabarren berri izan bezain laster egin beharko du hura hartara behartua dagoenak, baldin eta ez badira lau urte igaro zerga sorrarazi zen unetik edo, zein den kasua, Zergari buruzko Foru Legearen 28. artikuluan aipatzen diren inguruabarrak gertatu zirenetik.

4. Faktura berri bat luzatuz eginen da zuzenketa, hartan faktura zuzendua identifikatzen duten datuak adierazita. Faktura bat baino gehiago zuzenketa-dokumentu bakar batean zuzentzen ahalko dira, baldin eta faktura zuzendu guztiak identifikatzen badira. Dena dela, eragiketen bolumenagatiko deskontu edo hobariak emateagatik sortzen bada zerga-oinarriaren aldaketa, edo Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak baimena ematen duen gainerako kasuetan, ez da faktura zuzendurik bereizi beharko, eta nahikoa izanen da zehaztea zein epealdiri dagozkion.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak bestelako prozedurak ere baimentzen ahalko ditu fakturak zuzentzeko. Haietan, betiere, interesdunak eskatu beharko du aldez aurretik, eta justifikatua egon behar du kasuan kasuko jarduera sektorearen jardunbide komertzial edo administratiboak direla-eta Nota de Vigencia.

5. Zuzenketa fakturak 6. edo 7. artikuluetan ezarritako baldintzak bete beharko ditu, zein dagokion.

Zuzenketa faktura egiten denean, 6.1. f), g) eta h) artikuluak aipatzen dituen datuek egindako zuzenketa adieraziko dute. Bereziki, 6.1 artikulu horren f) eta h) letretan arautzen diren datuak ezartzeko, zuzenketaren zenbatekoa adierazten ahalko da zuzenean, zein den ere haren zeinua, edo zuzenketa egin ondoren gelditzen diren moduan adierazi; kasu horretan ere, zuzenketaren zenbatekoa adieraziko da.

Zuzenketa faktura erraztua egiten denean, 7.1. f) eta g) artikuluan eta, zein den kasua, 7.2. b) artikuluan aipatzen diren datuek egindako zuzenketa adieraziko dute, bai zuzenketaren zenbatekoa zuzenean adierazita, bai zuzenketa egin ondoren gelditzen diren moduan; kasu horretan, zuzenketaren zenbatekoa ere adieraziko da.

6. 1. eta 2. ataletan aurreikusitako arrazoietako batengatik egiten direnak bakarrik izanen dira zuzenketa fakturak.

Dena dela, lehenago egindako faktura erraztuak ordezteko edo trukatzeko egiten fakturak ez dira zuzenketakoak izanen, baldin eta bere denboran egindako faktura erraztuek 7.1 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen bazituzten.

16. artikulua . Eragiketak zergaren araubide berezietan dokumentatzeko betebeharraren berezitasunak.

1. Zergari buruzko Foru Legearen 76.2 artikuluan xedatutakoaren arabera nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide bereziaren babeseko pertsonei ondasun edo zerbitzuak eskuratzean konpentsazioak itzuli behar dituzten enpresaburuek edo profesionalek eragiketa horien ordainagiria egin beharko dute eta, bertan, datu edo baldintza hauek adierazi:

a) Seriea eta zenbakia. Serie bereko ordainagirien zenbakiak elkarren ondokoak izanen dira.

b) Hura egitera behartuaren eta nekazaritza, abeltzaintza, baso edo arrantza ustiategiko titularraren izen-deiturak, sozietatearen izen osoa, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezian sartuta dagoela adierazita Nota de Vigencia.

c) Entregatutako ondasunen edo egindako zerbitzuen deskripzioa, baita eragiketak zein toki eta egunetan gauzatu ziren ere.

d) Ondasun edo zerbitzuen prezioa, Zergari buruzko Foru Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

e) Aplikatutako konpentsazio portzentajea.

f) Konpentsazioaren zenbatekoa.

g) Nekazaritza, abeltzaintza, baso edo arrantza ustiategiaren titularraren sinadura.

Enpresaburu edo profesional horiek ordainagiri horren kopia eman beharko diote ondasun edo zerbitzuen hornitzaileari, nekazaritza, baso, abeltzaintza edo arrantza ustiategiaren titularrari.

Fakturei buruz erregelamendu honetan sartutako gainerako xedapenak ere aplikatuko zaizkie, bidezkoa den neurrian, atal honetan aipatu ordainagiriei.

2. Titulu honetan ezarritako betebeharrak bete daitezen galarazi gabe, erabilitako ondasunen, arte lanen, antzinako eta bildumako gauzen araubide berezia aplikatzen duten subjektu pasiboek berariazko betebehar hauek bete beharko dituzte aipatu araubide bereziak ukitutako eragiketei buruz.

a) Egindako erosketa bakoitza justifikatuko duen dokumentua egitea enpresaburuak edo profesionalak izan gabe hala ari direnei. Saltzaileak sinatu beharko du erosketaren dokumentu hori eta 6.1 artikuluak aipatzen dituen datua eta baldintzak izanen ditu.

b) Betiere, araubide bereziko entregengatik subjektu pasibo birsaltzaileek egiten dituzten fakturetan 6.1.ñ) edo 7.1.i) artikuluan egiten den aipamena agerrarazi beharko da.

c) Subjektu pasibo birsaltzaileek araubide bereziko entregengatik egiten dituzten fakturetan ezin izanen dute bereizita ezarri balio erantsiaren gaineko zergaren kuota jasanarazia, eta eragiketaren guztirako prezioaren barrenean dela ulertu beharko da.

3. Bidaia agentzien araubide berezia aplikatzen den eragiketetan, subjektu pasiboak ez dira behartuta egonen kuota jasanarazia bereizita ezartzera egiten duten fakturan, eta zerga eragiketaren prezioaren barrenean dela ulertu beharko da. Betiere, araubide berezi hori aplikatzen zaien eragiketak jasotzen dituzten fakturetan 6.1.n) edo 7.1.i) artikuluetan egiten den aipamena agerrarazi beharko da Nota de Vigencia.

4. Betiere, egiten dituzten ondasun entregetan baliokidetasun errekargua jasanarazi behar denean, enpresaburuek edo profesionalek bereizita egin beharko dituzte fakturak, entrega horiek dokumentatzeko; horretarako, zer errekargu tasa aplikatu den eta haren zenbatekoa adieraziko dituzte haietan.

Baliokidetasun errekarguaren araubide bereziaren babesean jokatzen duten txikizkako merkatariek, aldi berean enpresa edo lanbide jardueren beste sektoreren batean badihardute, salgaien erosketak faktura desberdinetan dokumentatuko dituzte, aipatu araubidea duten jardueretarako erositako salgaiak eta gainerako jardueretarako erositakoak bereizteko.

III. KAPITULUA. FAKTURAK IGORTZEA

17. artikulua . Fakturak igortzeko betebeharra.

Fakturak egitera behartuek edo haien izenean ari direnek igorri beharko dizkiete I. tituluko I. eta II. kapituluetan xedatutakoaren arabera egindako fakturen jatorrizko agiriak haietan dokumentatzen diren eragiketen hartzaileei.

18. artikulua . Fakturak igortzeko epea Nota de Vigencia.

Fakturak igorri beharra, 17. artikuluan ezarritakoa, faktura egiten den unean bertan beteko da, salbu eta hartzailea enpresaburu edo profesional gisa ari den enpresaburua edo profesionala bada; izan ere, kasu horretan, eragiketari dagokion zerga zer hilabetetan sorrarazi den, hurrengo hileko 16a baino lehen egin beharko da, edo kutxa-irizpidearen edo faktura zuzenduen araubide bereziaren mendeko eragiketen kasuan eragiketa egin edo faktura luzatu eta hurrengo hileko 16a baino lehen.

IV. KAPITULUA. FAKTURAK ETA BESTE DOKUMENTU BATZUK GORDETZEA

19. artikulua . Fakturak eta beste dokumentu batzuk gordetzeko betebeharra.

1. Enpresaburuek edo profesionalek Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean ezarritako epean gorde beharko dituzte hurrengo dokumentuak:

a) Hartutako fakturak.

b) 2.1 eta 2 artikuluaren arabera egindako fakturen kopiak edo matrizeak.

c) Zergari buruzko Foru Legearen 43.1.4 artikuluan aipatu kontabilitateko frogagiriak.

d) 16.1 artikuluan aipatu ordainagiriak; egileak jatorrizkoa gordeko du eta ustiategiaren titularrak haren kopia.

e) Zergari buruzko Foru Legearen 43.1.3 artikuluan aipatzen diren dokumentuak, inportazioen kasuan.

Betebehar hori izanen dute, halaber, balio erantsiaren gaineko zergaren araubide bereziei atxikitako enpresaburu edo profesionalek, baita enpresaburu edo profesional izan gabe zergaren subjektu pasibo direnek ere, nahiz eta azken horien betebeharra aurreko a) eta c) letretan aipatzen diren dokumentuei bakarrik dagokien.

2. Dokumentuak jatorrizko edukiarekin gorde beharko dira, ordenatuta eta erregelamendu honetan ezarritako epe eta baldintzetan.

3. Hirugarren batek gauzatzen ahalko ditu aurreko atalean aipatu betebeharrak; betiere, enpresaburuaren edo profesionalaren edo subjektu pasiboaren izenean eta haren kontura jokatuta. Hura izanen da, edozein kasutan, kapitulu honetan ezarritako betebehar guztien erantzulea.

4. Hirugarren hori ez dagoenean Europar Batasunean finkatua, hirugarren baten bidez bakarrik egiten ahalko da betebehar hori, aldez aurretik Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari adierazita, non ez dagoen Kanarietan, Ceutan edo Melillan finkatua, edo elkarri laguntzeari buruzko tresna juridikoa duen herrialde batean; alegia, Kontseiluaren 2010eko martxoaren 16ko 2010/24/EB Zuzentarauan aurreikusitakoaren antzeko aplikazio eremua duena zenbait zerga, eskubide eta beste neurri batzuei dagozkien kredituak kobratzeko arloan, eta Kontseiluaren 2010eko urriaren 7ko 904/2010 Erregelamenduan aurreikusia, administrazio lankidetzari eta iruzurraren aurkako borrokari buruz balio erantsiaren gaineko zergaren esparruan.

20. artikulua . Fakturak eta beste dokumentu batzuk gordetzeko modua.

1. 19. artikuluan aipatzen diren dokumentuak, paperean edo formatu elektronikoan, edozein bitartekoz gorde beharko dira, haiek gordetzera behartuari berma dakizkion jatorriaren benetakotasuna, edukiaren osotasuna eta irakurgarritasuna 8. artikuluan ezarritako moduan, baita zerga administrazioak haiek atzerapenik gabe eskuratu ahal izatea ere, non ez dagoen behar bezala justifikatutako arrazoirik.

2. Bereziki, baliabide elektronikoen bitartez betetzen ahalko da betebehar hori. Ondorio horietarako, baliabide elektronikoen bitartez gordetzea esaten zaio tratamenduko ekipamendu elektronikoen bidez egiten denari, zenbakizko konpresioa eta datu pilaketa barne, baliabide optikoak edo elektromagnetikoak erabilita.

21. artikulua . Fakturak eta beste dokumentu batzuk baliabide elektronikoen bitartez gordetzea.

1. Dokumentuen baliabide elektronikoen bitarteko kontserbazioak, 20. artikuluan aipatuak, bermatu beharko du haiek jaso edo igortzen diren jatorrizko formatuan irakurtzen ahal direla, baita haiei lotutako datuak eta sinadura egiaztatzeko mekanismoak edo baimendutako beste elementu batzuk ere, jatorriaren benetakotasuna eta edukiaren osotasuna bermatzearren.

Zerga administrazioak edozein unetan eskatzen ahalko dio dokumentuen igorleari edo hartzaileari haiek irakurtzeko moduan jartzeko.

2. Baliabide elektronikoen bitartez gordetzen diren dokumentuak datuetara on line sartzea bermatuko duten baliabideen bitartez kudeatu eta gorde beharko dira; halaber, zerga administrazioak urrutitik kargatu eta erabiltzea bermatuko dute, hark eskatuta justifikazio gabeko atzerapenik gabe.

Sartze hori osokotzat joko da datuak on line ikusten, hautazko bilaketa egiten, kopiatzen edo deskargatzen eta inprimatzen uzten duenean.

22. artikulua . Fakturak eta beste dokumentu batzuk gordetzeko tokia.

1. Kapitulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, fakturak eta beste dokumentuak gordetzera behartutako enpresaburuak edo profesionalak edo subjektu pasiboak betebehar hori non egin behar den erabakitzen ahalko du, baldin eta bere zerga egoera egiaztatzera bideratutako jarduketa egiten ari den zerga administrazioko organoaren esku jartzen badu horrela gordetako dokumentazio eta informazio guztia, organo horrek edozein eskaera eginda eta justifikaziorik gabeko atzerapenik gabe.

2. Kontserbazioa Espainiatik kanpo egiten denean, betebehar hori baliozkotzat joko da on line sartzea bermatzen duten baliabide elektronikoak erabiliz egiten bada; halaber, urrutitik kargatzea eta horrela gordetako dokumentazioa edo informazioa zerga administrazioak erabiltzea bermatzen bada.

Enpresaburuek edo profesionalek edo subjektu pasiboek aipatu lurraldetik kanpo nahi badute betebehar hori bete, horren berri eman beharko diote aldez aurretik Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari.

23. artikulua . Zerga administrazioa fakturetan eta beste dokumentu batzuetan sartzea.

19.artikuluan aipatu kontserbazio betebeharra baliabide elektronikoak erabiliz betetzen denean, enpresaburuaren edo profesionalaren edo subjektu pasiboaren zerga egoera egiaztatzeko jarduketa bat egiten ari den zerga administrazioko edozein organori gordetako dokumentuetan on line sartzea bermatu beharko zaio, baita urrutitik kargatu eta erabiltzea ere. Dokumentuak nonahi gordetzen direla ere, betebehar hori bete beharko da.

V. KAPITULUA. BESTELAKO XEDAPENAK

24. artikulua . Fakturazio arloko auziak konpontzea.

Erregelamendu honetan aipatzen diren fakturak eta gainerako dokumentuak egin, zuzendu edo igortzeari buruz sor daitezkeen auziak zerga arlokotzat joko dira, dagokien erreklamazio ekonomiko administratiboa jartzeko, izaera horretako zuzenbideko egintza edo kontuek eraginik daudenean. Auzi horiek abuztuaren 19ko 188/2002 Foru Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoaren arabera bideratuko dira, aipatu foru dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraituz.

II. TITULUA. DOKUMENTAZIO BETEBEHARRAK BESTE TRIBUTU BATZUETARAKO ETA BESTE ESPARRU BATZUETAN

25. artikulua . I. tituluko xedapenen aplikazioa.

I. tituluko xedapenak beste edozein zergari, diru-laguntzari edo laguntza publikori aplikatzen ahalko zaizkie, beren arauetan eta 26. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe.

26. artikulua . Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergako eragiketak dokumentatzeko betebeharraren berezitasunak.

1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboak, enpresa edo lanbide jardueretatik etekinak lortzen badituzte, behartuak egonen dira faktura eta kopia egitera, beren jardueran egindako eragiketengatik, erregelamendu honetan aurreikusitako moduan, zein den ere haien araubidea balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako Nota de Vigencia.

2. Aurreko atalean ezarritako betebeharrak betetzat joko dira eragiketaren hartzaileak, balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide bereziaren babesean diren jarduerak garatuz, 16.1 artikuluan aurreikusitako ordainagiria egiten duenean.

Lehen xedapen gehigarria. Fakturazio betebeharrak beste esparru batzuetan.

Erregelamendu honetan xedatutakoak ez ditu galaraziko eskatzen diren gainerako betebeharrak, hots, enpresaburuek eta profesionalek faktura edo antzeko dokumentua egin, entregatu eta gordetzeari buruzkoak merkataritza, finantza eta aseguru esparruan; beren jarduera profesionalen araubideari buruzkoak diru-laguntza edo laguntza publikoen arloan; edo kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteko.

Bigarren xedapen gehigarria. Energia elektrikoari buruzko zenbait entregatzeren fakturazioa Nota de Vigencia.

1. Energia elektrikoaren ekoizpenaren merkatuari lotutako energia elektrikoaren trukeak, Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 28. eta 30. artikuluetan eta energia elektrikoaren ekoizpena antolatu eta arautzen duen abenduaren 26ko 2019/1997 Errege Dekretuaren 2. artikuluan aipatuak, sistemako operadoreak dokumentatu beharko ditu, Sektore Elektrikoari buruzko Legean eta hura garatzeko araudian operadore horiei emandako eginkizunei jarraituz.

2. Energia elektrikoaren entregak aipatu operadoreak egindako fakturen bidez dokumentatu beharko dira, energia hornitzaile diren entitateen izenean eta haien kontura; haietan, erregelamendu honen 6.1 artikuluan aipatu datuak jaso beharko dira. Eragiketaren hartzailea identifikatzeko datuak sistemako operadorea identifikatzekoak izanen dira. Operadore horrek jatorrizko faktura gorde beharko du, eta hornitzaileari kopia igorri.

3. Sistemako operadoreak faktura bat egingo du erosle bakoitzari egindako erosketengatik, hartan, erregelamendu honen 6.1 artikuluan adierazitako datu guztiak jaso beharko dira. Eragiketaren hartzailea identifikatzeko datuak sistemako operadorea identifikatzekoak izanen dira. Operadore horrek jatorrizko fakturen kopiak gorde beharko ditu, eta hornitzaileari jatorrizkoak igorri.

4. Sistemako operadoreak gorde beharreko dokumentuak, xedapen gehigarri honen aurreko apartatuetan aipatuak, fakturatzat hartuko dira, erregelamendu honetan xedatutako ondorioetarako, eta zerga administrazioaren esku geldituko dira preskripzio epean energia elektrikoaren entregei buruz (fakturetan islatuak) beharrezkoak diren egiaztapenak egiteko.

5. Sistemako operadoreak, hirugarrenekin egiten dituen eragiketen urteko aitorpenean, hirugarrenekiko eragiketen urteko aitorpena arautzen duen azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuan aurreikusitako moduan, energia elektrikoaren hornitzaileek eta erosleek egindako eragiketak agertuko dituzte, xedapen gehigarri honen aurreko ataletan adierazitakoaren arabera dokumentatuta; gainera, hornitzaile eta erosle bakoitzari buruz, zer dagokion, aitorpenaren xedeko epealdian egindako eragiketen guztirako zenbatekoa, eta haietan erosketa gisa agertuko dira hornitzaile bakoitzari egotzitako energia entregak eta, salmenta gisa, erosle bakoitzari egotzitako energia erosketak.

6. Dena dela, eta xedapen gehigarri honetan aipatzen diren eragiketei dagokienez, sistemaren operadoreak laguntza eman beharko dio zerga-administrazioari, eragiketa horien tratamendu egokirako zerga arloan eragina duten datu, txosten edo aurrekari guztiak emanez.

Kobratzeko eskubideak eta ordaintzeko betebeharrak, fakturazioaren epealdikoak, energia elektrikoaren entrega bakar bati lotuta egonen dira epealdi oso horretan.

7. Sistemaren operadoreak hirugarren bat gaitu ahal izanen du kontraparte nagusi izateko entitate hornitzaileen eta eskuratzaileen artean. Horrenbestez, ondorio guztietarako ulertuko da entitate hornitzaileek hirugarren horri entregatzen diotela energia elektrikoa eta entitate eskuratzaileek hari erosten diotela. Kasu horretan, eragiketaren hartzailearen eta egilearen identifikazioari buruzko datuen ordez, kontraparte nagusi izateko gaitutako hirugarren horrenak jarriko dira, eta hark bere gain hartuko ditu fakturazioari buruzko betebeharrak, xedapen gehigarri honek kontraparte nagusi gisa aritzeko gaitu duen sistemaren operadoreari esleitu dizkionak.

Hirugarren xedapen gehigarria.- Zenbait zerbitzu prestazioren fakturazioa, haietan bidaia agentziek bitartekari gisa parte hartzen dutela besteren izenean eta kontura.

1. Xedapen honetan ezarritakoari jarraituz eginen dira baldintza hauek betetzen dituzten zerbitzu prestazioak dokumentatzen dituzten fakturak Nota de Vigencia:

a) Zerbitzu prestazio horien kontratazioan, bidaia agentziaren izaera duten enpresaburuek edo profesionalek parte hartzea, bitartekari gisa, besteren izenean eta kontura, sektoreko araudiaren arabera.

b) Pertsona edo entitate hartzailearen izaera edozein izanik ere, bidaia agentziari zerbitzuengatiko faktura eman diezaiotela eskatzea.

c) Zerbitzu hauetakoren bat izatea:

a’) bidaiarien eta haien ekipajeen garraioa;

b´) ostalaritza, kanpalekuak eta bainuetxeak;

c´) jatetxeak eta cateringa;

d´) garraiobideen epe motzerako alokairua;

e’) museo, arte-galeria, pinakoteka, monumentu, leku historiko, lorategi botaniko, parke zoologiko, natura-parke eta antzeko bestelako naturaguneetara egindako bisitak;

f´) kultura, arte, kirol, zientzia, hezkuntza eta aisialdi arloetako emanaldietarako edo azoka eta erakusketetarako sarrera;

g’) bidaietarako aseguruak.

h´) Bidaia agentzien araubide berezia aplikatu behar zaien bidaia zerbitzuak Nota de Vigencia.

2. Faktura horiek ondotik adierazten diren datu edo baldintzak bete beharko dituzte, beste edozein aipamen galarazi gabe Nota de Vigencia:

a) Bidaia agentziak xedapen gehigarri honetan aurreikusitakoaren babesean espresuki egindako faktura dela dioen oharra.

b) Erregelamendu honen 6. edo 7. artikuluan aipatzen dituen datu eta betebeharrak. Dena dela, 6. artikuluaren 1. apartatuko c), d) eta e) letretan eta 7. artikuluaren 1. apartatuko d) letran aipatzen den faktura egitera behartua dagoenari buruzko datu gisa, bidaia agentziari buruzkoak adieraziko dira eta ez bitartekaritzari lotutako zerbitzua egiten duen enpresaburuari edo profesionalari dagozkionak.

c) Gehigarri gisara, luzatutako fakturek beraietan dokumentatzen diren zerbitzu guzti-guztiak okerrik gabe identifikatzeko erreferentzia bat izan beharko dute, baita eragiketen 6. artikuluko 1. apartatuko c), d) eta e) letrek pertsona edo entitate hartzaileari buruz aipatutakoa ere. Orobat, faktura horiek seriean egin beharko dira, gainerakotik bereizita.

3. Zerbitzuei buruzko besteren izenean eta kontura egindako bitartekaritza zerbitzuak (bidaia agentziak zerbitzu horien pertsona edo entitate hartzaileari ematen dizkionak) xedapen gehigarri honetan aipatutako fakturen bidez dokumentatzen ahalko ditu agentziak. Kasu horretan, bereizita agertu beharko dute fakturan bitartekaritza zerbitzu horri buruzko datuek, erregelamendu honetan aurreikusitakoari jarraituz Nota de Vigencia.

4. Bidaia agentziak berak egindako faktura bakar batean dokumentatzen ahalko ditu enpresaburu edo profesional desberdinek hartzaile berari hilabetean gehienez ere egindako zerbitzuak.

5. Aurreko ataletan ezarritakoa galarazi gabe, bidaia agentziek xedapen gehigarri honen babesean egindako fakturei erregelamendu honetako aurreikuspenak aplikatzen ahalko zaizkie.

6. Faktura horiek egiten dituzten bidaia agentziek Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 54. artikuluan aurreikusten den egindako fakturen erregistro-liburuan jaso beharko dituzte. Idatzohar horiek halako moduan egin beharko dira, non xedapen honen 1. apartatu horretan aipatu eragiketei dagozkien zenbatekoak bereizi eginen baitira 3. apartatuan aipatu zerbitzuei dagozkien zenbatekoetatik eta beste dokumentu batzuetan edo bestelako fakturetan jasotako eragiketei dagozkien zenbatekoetatik Nota de Vigencia.

7. Faktura horiek egiten dituzten bidaia agentziek honako informazio hau adierazi beharko dute hirugarrenekiko eragiketen urteko aitorpenean Nota de Vigencia:

a) Salmenta gisa, aipatu fakturen bidez dokumentatutako zerbitzuei buruzko informazioa, behar bezala bereizia.

b) Erosketa gisa, xedapen honen xedeko zerbitzu-emateei buruzko informazioa, bitartekari modura eta besteren kontura ari direnean, behar bezala bereizia8. Xedapen gehigarri honen xedeko fakturak egiten dituzten bidaia agentziek laguntza eman beharko diote zerga administrazioari, haietan dokumentatutako zerbitzu prestazioei buruz zerga arloan garrantzitsua den edozein datu edo aurrekari emanez.

Laugarren xedapen gehigarria .Zenbait finantza eragiketaren justifikazioa.

1. Parte hartzen duen fede-emaileak egindako dokumentu publikoaren bidez justifikatzen ahalko da balore higigarrien erosketa, edo finantza entitateak egindako dokumentuaren bidez edo, bestela, inbertsioko zerbitzuen enpresaren bidez, dokumentu horretan eragiketaren datu guztiak jasota.

Etekin inplizituko finantza-aktiboen erosketa, baita eskualdatu, amortizatu edo itzultzen diren unean atxikipena egin behar zaien etekin esplizitukoak ere, sozietateen gaineko zergaren erregelamenduaren (urriaren 13ko 282/1992 Foru Dekretuak onetsia) 36. artikuluan eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren erregelamenduaren (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsia) 75. artikuluan xedatutakoaren arabera justifikatuko dira.

2. Entitateak egindako dokumentu, laburpen edo karguko oharraren bidez justifikatzen ahalko dira kredituko entitateek egindako eragiketengatiko gastu eta kenkariak, haietan fakturaren datuak adierazita, zenbakia eta seriea izan ezik.

Bosgarren xedapen gehigarria. Fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduari (maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuak onetsia) buruzko aipamenak.

Fakturazio betebeharrak arautzen dituen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuari buruz beste xedapenetan egiten diren aipamenak erregelamendu honi egindakotzak joko dira.

Seigarren xedapen gehigarria .Energiaren Batzorde Nazionalak araubide bereziko energia elektrikoaren banatzaileen eta ekoizleen edo haien ordezkarien izenean eta haien kontura faktura egitea.

1. Energia elektrikoa araubide berezian ekoizteko jarduera arautzen duen maiatzaren 25eko 661/2007 Errege Dekretuaren 30. artikuluak, elektrizitatea araubide berezian ekoizten dutenen prima baliokide, prima, pizgarri eta osagarriei dagokienez, Energiaren Batzorde Nazionalari esleitzen dio likidazio eta ordainketa eginkizuna, eta batzorde horrek entitate ekoizleen edo haien ordezkarien izenean eta haien kontura egindako fakturen bitartez dokumentatuko da.

Halaber, Energiaren Batzorde Nazionalak fakturak egin beharko ditu energia elektrikoaren banatzaileen izenean eta haien kontura, Batzorde horrek berak maiatzaren 25eko 661/2007 Errege Dekretuaren 30. artikuluan eta energia elektrikoaren sektoreko azken baliabidearen horniduraren abiatzea arautzen duen apirilaren 3ko 485/2009 Errege Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen diren prima baliokide, prima, pizgarri eta osagarriengatik egiten dituen sarrera errekerimenduekin bat etorriz, baldin eta banatzaile horiek ondasun horren kontsumitzaileei kobratu badizkiete.

2. Aurreko atalean aipatzen diren fakturetan erregelamendu honen 6.1 artikuluan zerrendatu diren datu guztiak agerrarazi beharko dira, ekoizleen edo haien ordezkarien kontura egindako fakturetako hartzailearen identifikazio-datuak eta banatzaileen kontura egindako fakturetako egilearen identifikazio datuak bazter utzita. Bi kasu horietan, datu horien ordez Energiaren Batzorde Nazionalaren identifikazio-datuak jarriko dira.

Energiaren Batzorde Nazionalak egindako fakturen jatorrizko agiria gorde beharko du eta faktura horien kopia banatzaileari eta ekoizleari -edo bidezko bada, haien ordezkariei- bidali.

Energiaren Batzorde Nazionalak gorde behar dituen mota horretako fakturak Zerga Administrazioaren eskura izanen dira preskripzio epeak iraun bitartean, faktura horietan agertzen diren horniduren gainean behar diren egiaztapenak egin ahal izateko.

3. Energiaren Batzorde Nazionalak, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpenean, energia elektrikoaren ekoizleek, haien ordezkariek eta banatzaileek egindako eragiketak, xedapen gehigarri honetan ezarrita dagoenaren arabera dokumentatuak, zerrendatu beharko ditu. Ekoizle edo ordezkari bakoitzari eta banatzaile bakoitzari buruz aitorpenari dagokion aldian egindako eragiketen guztirako zenbatekoa adierazi beharko da, eta ekoizle edo ordezkari bakoitzari egotzitako araubide bereziko energia elektrikoaren entregak erosketa gisa agerrarazi beharko dira; eta xedapen gehigarri honetan aipatzen diren prima baliokide, prima, pizgarri eta osagarriei buruz banatzaile bakoitzari jakinarazitako ordainketa-errekerimenduak, berriz, salmenta gisa.

4. Xedapen gehigarri honetan ezarritakoak ez du galarazten Energiaren Batzorde Nazionalak banatzaileei dokumentazioa egin eta bidaltzea, maiatzaren 25eko 661/2007 Errege Dekretuaren 30. artikuluan eta apirilaren 3ko 485/2009 Errege Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen diren prima baliokideei, primei, pizgarriei eta osagarriei dagokienez balio erantsiaren gaineko zerga edo zerga baliokidea sartzearen ondorioz egiten dituen sarrera errekerimenduengatik.

5. Kobratzeko eskubideak eta ordaintzeko betebeharrak, fakturazioaren epealdikoak, energia elektrikoaren entrega bakar bati lotuta egonen dira epealdi oso horretan.

6. Dena dela, eta xedapen gehigarri honetan aipatzen diren eragiketei dagokienez, Energiaren Batzorde Nazionalak laguntza eman beharko dio zerga administrazioari, eragiketa horien tributu-tratamendu egokirako garrantzia duten datu, txosten edo aurrekari guztiak emanez.

Lehen xedapen iragankorra.- Hirugarren batek fakturak egin edo gorde izana komunikatzea.

5. artikuluko 4. atalean eta 19. artikuluko 4. atalean aurreikusitakoari buruz, tributudunak ez du beste komunikazio espresik egin beharko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak aldez aurretik baimendu badu fakturak egitea edo gordetzea, edo baimena eskatzeko prozedura hasi bada, fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduan (maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuak onetsia) ezarritakoari jarraituz.

Aurreko lerroaldean aipatu baimen eskaerak, erregelamendu honek indarra hartzen duenean aribidean direnak, komunikaziotzat joko dira, hau da, une horretan egindakotzat, non ez zaion komunikatzaileari jakinarazten ekarritako dokumentazioa ez dela nahikoa, kasu horretan dokumentazioa osatzen denean egindakotzat joko baita komunikazioa. Erregelamendu honek indarra hartu eta, gehienez ere, hiru hilabeteko epean egin beharko da dokumentazio gehigarria eskatzeko errekerimendua.

Bigarren xedapen iragankorra .Dokumentuak fakturekin ordeztu edo trukatzea.

1. Erregelamendu honek indarra hartzen duenetik, fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduan (maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuak onetsia) ezarritakoaren arabera egiten diren ordezko dokumentuak fakturekin ordeztu edo trukatzen ahalko dira erregelamendu honen 2.2.a) artikuluan aurreikusitako kasuetan.

2. Dokumentatzen dituzten eragiketak sorrarazi eta lau urteko epean ordeztu edo trukatzen ahalko dira aipatu dokumentuak.

3. Kasu horietan egiten den faktura ez da zuzenketa fakturatzat hartuko.

Hirugarren xedapen iragankorra. Eragiketen hartzaileek edo hirugarrenek faktura egiteko betebeharra betetzeari buruzko adierazpena Nota de Vigencia.

5.1 artikuluan aurreikusitakoa, soilik eragiketen hartzaileek edo hirugarrenek faktura egiteko betebeharra betetzeari buruzko adierazpenaren ondorioak 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera badira, 2017ko abendutik aurrera egin ahal izanen da.

Iragarkiaren kodea: F1305294

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web