(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

15/2013 FORU DEKRETUA, OTSAILAREN 13KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 38 - 25/02/2013



Atariko

2012 ekitaldirako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, langileen arloan, gastu-murrizketari buruzko jarraibideak emateko Nafarroako Gobernuak 2012ko otsailaren 15an hartutako Erabakiaren 5. atalak ezarri zuen Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak departamentuetako eta erakunde autonomoetako plantilla organikoa aztertuko zuela, alde batetik, plantillaren gainetik behin betiko beteta zeuden lanpostuak erregulatzeko, eta, bestetik, hutsik zeuden eta bete behar ez ziren lanpostuak, aurrekontuko zuzkidura ez izateagatik eta erabaki horretan jasotako jarraibideei jarraikiz, Nafarroako Gobernuari amortiza zitzala proposatzeko. Plantilla organikoa aztertu da eta, horrenbestez, bidezkoa da hutsik dauden lanpostu huts batzuk amortizatzea, erabaki horretan finkatutako irizpideen arabera amortizatu behar direnak hain zuzen.

Bestetik, Nafarroako Ospitaleguneko sukaldaritza zerbitzua kanpora atera da eta, horregatik, beharrezkoa da zerbitzu horretako plantilla gaur egungo beharretara moldatzea.

Gainera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko. Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman du.

Azkenik, plantilla organikoan zehazten diren aferak direnez, departamentuek proposatutako aldaketa hauek biltzen dira: burutza batzuk eskuratzeko betebeharrei buruzkoak, lanpostu batzuetan sartzeko euskarazko jakite mailari buruzkoa eta "Larrabide Estadioa" kirol teknifikazioaren zentroko zuzendariaren zuzendaritza lanpostuko osagarria handitzeari buruzkoa.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko otsailaren 13an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen plantilla organikoan hutsik dauden lanpostu batzuk amortizatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen plantilla organikoan hutsik dauden honako lanpostu hauek amortizatu dira, aurrekontu zuzkidura edo betetzeko bidezkotasuna ez izateagatik.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Aplikazioetako analista*. Lanpostu huts bat, A mailakoa, plantilla organikoan 3774 zenbakia duena.

-Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, A mailakoa, 7425 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Zurgina-2. mailako behargina. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 120 zenbakia duena plantilla organikoan.

Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusia.

-Mantentze-lanetako laguntzailea. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 7406 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 8588 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafarroako Administrazio Auzitegia.

-Legelaria. Lanpostu huts bat, A mailakoa, 4000 zenbakia duena plantilla organikoan.

Barne Zuzendaritza Nagusia.

-Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, A mailakoa, 826 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administraria. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 28 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administrari-ofiziala*. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 652 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Gidaria. Lau lanpostu huts, C mailakoak, 649, 656, 688 eta 6448 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Lehen mailako behargina*. Bi lanpostu huts, C mailakoak, 695 eta 712 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Ibilgailuen mantentze-lanetako teknikari-ofiziala. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 7041 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 5417 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Atezaina. Lanpostu huts bat, E mailakoa, 710 zenbakia duena plantilla organikoan.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

-Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, A mailakoa, 8592 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Psikologoa. Lanpostu huts bat, A mailakoa, 3742 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Psikologiako goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, A mailakoa, 4921 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Lan Harremanetako diplomaduna. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 7444 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Takimekanografoa-interpretea. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 978 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administrari-ofiziala*. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 783 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administraria. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 4205 zenbakia duena plantilla organikoan.

Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusia.

-Sistema informatikoetako goi mailako teknikaria. Bi lanpostu huts, A mailakoak, 7264 eta 7468 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Aplikazioetako analista*. Lanpostu huts bat, A mailakoa, plantilla organikoan 829 zenbakia duena.

-Analista-Proiektuko burua. Lanpostu huts bat, A mailakoa, 3911 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 1857 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Programatzaile analista. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 900 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Sistemen programatzailea. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 894 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Txandako burua. Bi lanpostu huts, B mailakoak, 874 eta 880 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria. Bi lanpostu huts, B mailakoak, 922 eta 67449 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Telefonista-ofiziala. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 130 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Industria maisua*. Bi lanpostu huts, C mailakoak, 1843 eta 1853 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Administrari-ofiziala*. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 867 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Sistema informatikoetako teknikari-ofiziala. Bost lanpostu huts, C mailakoak, 831, 851, 6093, 6094 eta 6095 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Informatikako operadorea. Bi lanpostu huts, C mailakoak, 877 eta 882 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Telefonista. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 104 zenbakia duena plantilla organikoan.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Mantentze-lanetako ofiziala. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 6946 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Zerbitzu orokorrak. Lanpostu huts bat, E mailakoa, 1318 zenbakia duena plantilla organikoan.

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia.

-Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, A mailakoa, 8174 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea. Lanpostu huts bat, B mailakoa, plantilla organikoan 1076 zenbakia duena.

-Administraria. Bi lanpostu huts, C mailakoak, 1102 eta 1104 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Digitalizatzailea. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 833 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Bi lanpostu huts, D mailakoak, 1081 eta 1352 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-2. mailako behargina*. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 1366 zenbakia duena plantilla organikoan.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusia.

-Mendi ingeniaria. Lanpostu huts bat, A mailakoa, 3861 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Erdi mailako tituluduna (estatistikaria). Lanpostu huts bat, B mailakoa, 6851 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Obretako laguntzaile teknikoa. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 2618 zenbakia duena plantilla organikoan.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

-Administraria. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 2580 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Zerbitzu orokorrak. Lanpostu huts bat, E mailakoa, 2574 zenbakia duena plantilla organikoan.

Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia.

-Legelaria. Lanpostu huts bat, A mailakoa, 2693 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Menpekoa*. Lanpostu huts bat, E mailakoa, 2696 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafarroako Zerga Ogasuna.

-Ogasuneko teknikaria. Lanpostu huts bat, A mailakoa, 3844 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Erdi mailako tituluduna (PFEZ). Lanpostu huts bat, B mailakoa, 1199 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea. Lanpostu huts bat, B mailakoa, plantilla organikoan 1118 zenbakia duena.

-Nekazaritzako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 1254 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administraria. Hiru lanpostu huts, C mailakoak, 1225, 1256 eta 4256 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Administrari-ofiziala*. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 1304 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 5810 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Makinista. Lanpostu huts bat, E mailakoa, 1271 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

-Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, A mailakoa, 7527 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 6163 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administraria. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 6203 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Gidaria. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 2685 zenbakia duena plantilla organikoan.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua

Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusia.

-Mantentze-lanetako ofiziala. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 7280 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Liburutegiko laguntzailea. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 36089 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Nafarroako Museoko zaintzailea. Lanpostu huts bat, E mailakoa, 30298 zenbakia duena plantilla organikoan.

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia.

-Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, A mailakoa, 7524 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administraria. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 2645 zenbakia duena plantilla organikoan.

Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.

-1. mailako behargina*. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 125 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 6736 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Zerbitzu orokorrak. Lanpostu huts bat, E mailakoa, 6900 zenbakia duena plantilla organikoan.

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia-Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 8373 zenbakia duena plantilla organikoan.

Hezkuntza Departamentua

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

-Garbiketako langilea. Hiru lanpostu huts, E mailakoak, 32479, 33920 eta 33962 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Osasun Departamentua

Osasun Zuzendaritza Nagusia.

-OLT/EUD-Bisitaria*. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 4862 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administraria. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 1551 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 68358 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.

-Zerbitzu anitzetako langilea. Lanpostu huts bat, E mailakoa, 67077 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Menpekoa*. Lanpostu huts bat, E mailakoa, 1659 zenbakia duena plantilla organikoan.

Gizarte Politiketako Departamentua

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, A mailakoa, 8318 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administraria. Bi lanpostu huts, C mailakoak, 2752 eta 4013 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Sistema informatikoetako teknikari-ofiziala. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 7025 zenbakia duena plantilla organikoan.

Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia.

-Zuzendaria*. Lanpostu huts bat, A mailakoa, 4181 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 68472 zenbakia duena plantilla organikoan.

Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia.

-Enpresa zientzietako diplomaduna. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 8328 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Gizarte langilea. Bi lanpostu huts, B mailakoak, 3360 eta 3971 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Sukaldeburua. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 3070 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Mandataria*. Lanpostu huts bat, E mailakoa, 3312 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutua.

-Haur-hezitzailea. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 3001 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua.

-Kiroleko goi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, A mailakoa, 7412 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Hezitzailea. Lanpostu huts bat, A mailakoa, 8712 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administraria. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 8713 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Zerbitzu anitzetako langilea. Lanpostu huts bat, E mailakoa, 4991 zenbakia duena plantilla organikoan.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, A mailakoa, 3855 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Bi lanpostu huts, A mailakoak, 7224 eta 7515 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Administraria. Bi lanpostu huts, C mailakoak, 8618 eta 8650 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Bost lanpostu huts, D mailakoak, 3512, 5455, 5458, 5461 eta 5481 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Behargina*. Bi lanpostu huts, E mailakoak, 2286 eta 2289 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Zerbitzu orokorrak. Lanpostu huts bat, E mailakoa, 6118 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Menpekoa*. Lanpostu huts bat, E mailakoa, 5529 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

-Nekazaritzako ingeniaria. Bi lanpostu huts, A mailakoak, 3878 eta 7972 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Nekazaritzako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 5514 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administraria. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 2223 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Nekazaritzako jardueretako ofiziala. Bi lanpostu huts, C mailakoak, 8313 eta 8314 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Silo, hautespen-zentro eta biltegiko burua. Bi lanpostu huts, C mailakoak, 5516 eta 5520 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-NBEF-eko zerbitzuetako laguntzailea*. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 5550 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 2220 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Kontrolatzailea. Bi lanpostu huts, D mailakoak, 2234 eta 2239 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Peoi espezializatua. Lanpostu huts bat, E mailakoa, plantilla organikoan 5532 zenbakia duena.

-Laugarren mailako behargina*. Bi lanpostu huts, E mailakoak, 2180 eta 2187 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Zerbitzu orokorrak. Lanpostu huts bat, E mailakoa, 6463 zenbakia duena plantilla organikoan.

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia.

-Nekazaritzako ingeniaria. Bi lanpostu huts, A mailakoak, 3708 eta 9273 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Kudeaketa*. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 5499 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Delineatzaile-ofiziala. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 2527 zenbakia duena plantilla organikoan.

-IRYDA-ko laguntzaile teknikoa. Lanpostu huts bat, C mailakoa, 5560 zenbakia duena plantilla organikoan.

Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia.

-Mendi ingeniaria. Lanpostu huts bat, A mailakoa, 3807 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Kimikaria. Bi lanpostu huts, B mailakoak, 3923 eta 6857 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Biologoa. Lanpostu huts bat, A mailakoa, 3725 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Herri lanetako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 1837 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Basozain koordinatzailea. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 1476 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Basozain koordinatzaile albokoa. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 1469 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Basozain nagusi albokoa. Bost lanpostu huts, B mailakoak, 8363, 8365, 8368, 8369 eta 8370 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Basozaina. Sei lanpostu huts, C mailakoak, 1485, 1502, 1504, 1505, 2341 eta 7956 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 2326 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Garbitzailea. Lanpostu huts bat, E mailakoa, 1483 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Behargina*. Bi lanpostu huts, E mailakoak, 2339 eta 2369 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia

-Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, A mailakoa, 3713 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Bide, ubide eta portuetako ingeniaria. Lanpostu huts bat, A mailakoa, 1405 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Hirugarren mailako burua*. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 3974 zenbakia duena plantilla organikoan.

Sustapen Departamentua

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Mandataria*. Lanpostu huts bat, E mailakoa, 2001 zenbakia duena plantilla organikoan.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

-Herri lanetako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 6945 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Zentroko burua. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 1912 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Ingurumeneko erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 1875 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Urgazlea*. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 1809 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Obra zibileko teknikaria. Hiru lanpostu huts, C mailakoak, 2146, 1902 eta 6488 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Errepideetako laguntzaile teknikoa. Sei lanpostu huts, C mailakoak, 1813, 1882, 1891, 2061, 2095 eta 2143 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Administraria. Hiru lanpostu huts, C mailakoak, 1800, 1906 eta 1910 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-2. mailako behargina*. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 2134 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Errepideetako zaintzailea. Zazpi lanpostu huts, D mailakoak, 1964, 1993, 1998, 2106, 2112, 3482 eta 3483 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Biltegizaina. Bi lanpostu huts, D mailakoak, 1949 eta 2077 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Mekanikaria-makinista. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 2018 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Gidaria. Bi lanpostu huts, D mailakoak, 1826 eta 2029 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Zundatzaile laguntzailea. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 1827 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Bidezaina. Hogeita bi lanpostu huts, E mailakoak, 1922, 1926, 1944, 1951, 1954, 1955, 1957, 1960, 1962, 1981, 1989, 2005, 2028, 2030, 2033, 2044, 2051, 2060, 2063, 2092, 2093 eta 2098 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusia.

-Goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, A mailakoa, 3978 zenbakia duena plantilla organikoan.

-EMET-etako tituluduna. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 2756 zenbakia duena plantilla organikoan.

2. artikulua . OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostu batzuk amortizatzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ospitaleguneko honako lanpostu hauek, indarreko gastuen aurrekontuko kontu-sailetan diru-zuzkidura dutenak, amortizatu dira:

-Sukaldaria. Bederatzi lanpostu huts, C mailakoak, 65581, 61322, 61437, 61489, 61816, 61982, 62230, 69662 eta 69537 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Gobernanta. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 64025 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Zerbitzu anitzetako enplegatua. Laurogeita hemezortzi lanpostu huts, E mailakoak, 64233, 68246, 68247, 68248, 68249, 68251, 68252, 68253, 68254, 68255, 68256, 68257, 68259, 68260, 68261, 68262, 68264, 68266, 68267, 68268, 68269, 68270, 68272, 68273, 68275, 68276, 68278, 68279, 68280, 68281, 68282, 68283, 68285, 68286, 68287, 68288, 68458, 68492, 68493, 68494, 68654, 69841, 69842, 69843, 69844, 69845, 69847, 61308, 61309, 61352, 61447, 61452, 61518, 61534, 61552, 61605, 61663, 61727, 61818, 61863, 61898, 61967, 61976, 61989, 61992, 62083, 62117, 62150, 62322, 62387, 63686, 63720, 63744, 63894, 63939, 68499, 68502, 69683, 69684, 69685, 69686, 69687, 69688, 69689, 69690, 69691, 69692, 69693, 62804, 68311, 68312, 68313, 68314, 68692, 68693, 68694, 68695 eta 68696 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Zerbitzaria. Lanpostu huts bat, E mailakoa, 62295 zenbakia duena plantilla organikoan.

3. artikulua . Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

1. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua

Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusia.

-Sukaldeko urgazlea. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 6600 zenbakia duena plantilla organikoan.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua

Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

-Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, A mailakoa, 4025 zenbakia duena plantilla organikoan.

Hezkuntza Departamentua

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

-Mandataria. Lanpostu huts bat, E mailakoa, 31388 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Zerbitzu orokorrak. Lanpostu huts bat, E mailakoa, 31901 zenbakia duena plantilla organikoan.

Gizarte Politiketako Departamentua

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 9607 zenbakia duena plantilla organikoan.

2. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua

Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusia.

-Sukaldaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 9657 zenbakia duena plantilla organikoan.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua

Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

-Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, 9660 zenbakia duena plantilla organikoan.

Hezkuntza Departamentua

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

-Sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, 39013 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Eskolazaina. Lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, D mailakoa, 39014 zenbakia duena plantilla organikoan.

Gizarte Politiketako Departamentua

Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia.

-Arkitekto teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 9658 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Fisioterapeuta. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 9659 zenbakia duena plantilla organikoan.

4. artikulua . Hezkuntza Departamentuko lanpostu baten araubide juridikoa eta lanaldia aldatzea.

Ondotik adierazten den lanpostuaren araubide juridikoa eta lanaldia aldatu dira, lanaldi partzialeko lan araubidekoa izatetik funtzionarioen araubidekoa izatera pasatuz: administrari laguntzailea, D mailakoa, 37594 zenbakia duena plantilla organikoan, Atarrabiako DBHIri atxikia.

5. artikulua . Hezkuntza Departamentuko zenbait lanposturi euskarazko jakite maila esleitzea.

1. Euskarazko 3. jakite maila esleitu zaio hezkuntzako ikuskatzaile 30522 lanpostuari. Lanpostua A mailakoa da eta Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari atxikita dago.

2. Euskarazko 1. jakite maila esleitu zaie mantentze-lanetako ofizialen 38975, 38976, 38977, 38978 eta 38994 lanpostuei. Lanpostuak C mailakoak dira eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari atxikita daude, Iruñeko Eunate BHIri, Iruñeko Biurdana BHIri, Iruñeko Iturrama BHIri, Burlatako Askatasuna BHIri eta Altsasuko Aralarko Mikel Donea BHIri, hurrenez hurren.

6. artikulua . Burutza batzuk eskuratzeko betebeharren aldaketa.

1. Aldatu da maiatzaren 4ko 41/2009 Foru Dekretuaren I. eranskina, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Familia Bulegoko burutzari (hots, 6452 zenbakia duen lanpostuari) A edo B maila esleitzeko, baldintza berariazkorik gabe. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko.

2. Aldatu da otsailaren 4ko 3/2008 Foru Dekretuaren I. eranskina, Sustapen Departamentuko Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Ataleko buruak (hots, 1879 zenbakia duen lanpostuan aritzen denak) hauetako titulu bat izan behar duela ezartzeko: Geologiako edo Zientzia Kimikoetako lizentzia; Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaritza; Geologiako ingeniaritza; edo Herri Lanetako ingeniaritza teknikoa. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko.

3. Aldatu da uztailaren 3ko 43/2006 Foru Dekretuaren I. eranskina, Sustapen Departamentuko Ukipen eta Balorazioen Bulegoko burutzari (hots, 6379 zenbakia duen lanpostuari) baldintza berariazkoak kentzeko. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko.

7. artikulua . "Larrabide Estadioa" kirol teknifikazioaren zentroko zuzendariaren ordainsari osagarria.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko "Larrabide Estadioa" kirol teknifikazioaren zentroko zuzendariak zuzendaritza lanpostuaren osagarria izanen du, dagokion mailaren hasierako soldataren %20 hain zuzen.

Azken xedapenetan lehena.- Garatzeko eta betearazteko ahalmenak.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari ahalmena eman zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2013ko otsailaren 13an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1302477

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web