(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

92/2012 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 1EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN TELEKOMUNIKAZIO ETA INFORMATIKA SISTEMETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA.

BON N.º 3 - 04/01/2013; corr. err., BON 26/09/2013



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK


  5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA


  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  7. ERANSKINA. LEKUAK


Atariko

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide arlo edo sektore bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, helburu hau du ezarrita: erraztasunak ematea prestakuntzaren eskaintza produkzio-sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara etengabe egokitzeko, lanbide heziketako tituluak eguneratu eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Halaber, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea lanbide heziketaren eskaintza gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde esparruko ekonomiaren premien arabera egokitzeko. Bestalde, lanbide heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetan sartzeko bete beharreko baldintzak aldatzen ditu.

Foru dekretu honen bitartez, Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek ekainaren 24ko 883/2011 Errege Dekretua garatzen du, Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituena.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2. Araudi honetan elementu hauek jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen dutenak: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, araudi honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari dagokion produkzio sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek (Eraikinen ingurunean telekomunikazio eta ahots eta datu sareen azpiegituren muntaketa eta mantentze-lanak kudeatu eta ikuskatzea, otsailaren 29ko 328/2008 Errege Dekretuak arautzen duena; Ikus-entzunezkoen produkziorako eta irrati-difusioko ekoizpen sistemen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatu eta ikuskatzea, otsailaren 4ko 144/2011 Errege Dekretuak arautzen duena; Eraikinen ingurunean telekomunikazio eta ahots eta datu sareen azpiegituren proiektuak garatzea, abuztuaren 24ko 1115/2007 Errege Dekretuak garatzen duena) hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortzen ahalko duela bermatzeko.

Produkzio-sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz, Nafarroarako elementu bereizgarriak kontuan hartuz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3. Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiez ari da, eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopurua (ECTS). Lehenbizikoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugikortasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4. Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi mailetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke, edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5. Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu; 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari tituluaren heziketa zikloa amaitu eta gero; 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du; eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioko gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek ziurtatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6. Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken alderdia, 10. eta 11. artikuluetan eta horiei dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen dena, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzak dira. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren esparru eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko abuztuaren 1ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Elektrizitatea eta Elektronika lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Telekomunikazio eta informatika sistemak.

b) Maila: 3-Goi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Elektrizitatea eta Elektronika.

e) Europako erreferentea: HNSN - 5b (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio-sistemaren erreferentziak, haren prospektiba eta Nafarroako testuinguruan kokatzeko jakingarri batzuk ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloak dituen lanbide modulu bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatzen dira, Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari titulua ezarri zuen eta beraren gutxieneko irakaskuntzak finkatu zituen ekainaren 24ko 883/2011 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2. Lanbide modulu horiek bi mailatan antolatu dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan adierazitako arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

6. artikulua . Heziketa zikloan sartzeko bideak.

1. Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

2. Zientziak eta Teknologia modalitateko batxilergoa ikasi duten ikasleek lehentasuna izanen dute heziketa ziklo honetan sartzeko, ekainaren 24ko 883/2011 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarri bezala.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

3. Ekainaren 24ko 883/2011 Errege Dekretuaren 14.3 artikuluaren arabera, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banatuak.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari tituluan ezarritako lanbide moduluen (titulu horren curriculuma Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duen abenduaren 1eko 357/1997 Foru Dekretuan arautzen da) eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari tituluan (haren egitura eta curriculuma foru dekretu honetan arautzen dira) ezarritakoen arteko baliozkotzeak foru dekretu honen 4. eranskinean ageri dira.

2. Lanbide moduluak beste lanbide modulu batzuekin, gaitasun unitateekin, Batxilergoko irakasgaiekin eta goi mailako heziketako irakasgaiekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokienez, ekainaren 24ko 883/2011 Errege Dekretuaren 15. artikuluan eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

9. artikulua . Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Era berean, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeari begira, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako irakasleei dagokie, kasuaren arabera. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleen kidegoetako irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Errege dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez, aurrekoen baliokideak diren titulazioak foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira, irakasleen espezialitateen arabera.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide moduluak irakasteko, ikastetxe pribatuetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute, haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Altzarietarako, ekipamenduetako eta laneko tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Martxan dauden makina eta ekipoetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamenduak (ekipoak, makinak, eta abar) ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko du. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Lehen xedapen gehigarria.- Tituluaren baliokidetasunak.

1. Ekainaren 24ko 883/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari tituluak, zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen baita, eta jarraian aipatzen diren tituluek ondorio akademiko eta profesional berak sortuko dituzte:

a) Komunikazioen Elektronikako teknikari espezialista, Elektrizitatearen eta Elektronikaren adarra.

b) Informatikako Ekipoetako teknikari espezialista, Elektrizitatearen eta Elektronikaren adarra.

c) Irrati-telebistako bitartekoen mantentze-lanetako teknikari espezialista, Irudiaren eta Soinuaren adarra.

d) Ikus-entzunezko bitartekoen mantentze-lanetako teknikari espezialista, Irudiaren eta Soinuaren adarra.

e) Ontzigintzako irrati-telefoniako teknikari espezialista, Itsas-arrantzaren adarra.

d) Optika Elektronikoko teknikari espezialista, Elektrizitatearen eta Elektronikaren adarra.

g) Ekipo Informatikoetako teknikari espezialista, Elektrizitatearen eta Elektronikaren adarra.

h) Irrati-Telebistako Ekipoen Mantentze-lan eta Eragiketa Teknikoetako teknikari espezialista, Irudiaren eta Soinuaren adarra.

2. Halaber, Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari tituluak (Nafarroako Foru Komunitatean Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duen abenduaren 1eko 357/1997 Foru Dekretuaren bidez arautua) Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari tituluaren ondorio akademiko eta profesional berdinak izanen ditu (horren curriculuma foru dekretu honetan arautzen da).

Bigarren xedapen gehigarria.- Beste lanbide trebakuntza batzuk.

1. Ekainaren 24ko 883/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 3. atalean araututakoarekin bat, tituluko lanbide modulu guztietan, dekretu honetan ezarritako prestakuntzak ziurtatzen du enpresa instalatzailea izateko exijitzen den kualifikazio tekniko egokia, instalazio mota guztietako telekomunikazio ekipo eta sistemen instalazio eta mantentze-lanak arautzen dituen erregelamenduaren esparruan, martxoaren 5eko 244/2010 Errege Dekretuaren arabera.

2. Lanerako prestakuntza eta orientabideak izeneko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 irakastordu baditu, ekainaren 24ko 883/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. idatz-zatian ezarritakoarekin bat.

Xedapen iragankor bakarra .Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Abenduaren 1eko 357/1997 Foru Dekretuan ezarritako Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

Xedapen indargabetzaile bakarra .Beste arau batzuk indargabetzea.

1. Indarrik gabe utzi da abenduaren 1eko 357/1997 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe uzten dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetan lehena.- Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2012-2013 ikasturtean ezarriko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken xedapenetan bigarrena.- Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2012ko abuztuaren 1ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak ondokoak dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion lanbide kualifikazioak.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorra da telekomunikazio azpiegitura komunen eta telekomunikazio sistemen eta ekipoen proiektuak garatzea eta muntaketa eta mantentze-lanak kudeatu eta gainbegiratzea, hala nola, banda zabaleko eta irrati-komunikazio finko eta mugikorretako sareenak, sistema telematikoenak, ikus-entzunezko produkziokoenak eta transmisiokoenak, betiere dokumentazio teknikoa, araudia eta ezarritako prozedurak abiapuntu izanik eta funtzionamendua, kalitatea, segurtasuna eta ingurumenaren kontserbazioa ziurtatuta.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

ELE383-3. Eraikinen ingurunean telekomunikazio azpiegituren eta ahots eta datu sareetako azpiegituren muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzea eta gainbegiratzea, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC1184-3: Eraikinen ingurunean telekomunikazio azpiegituren eta ahots eta datu sareetako azpiegituren muntaketa antolatzea eta kudeatzea.

-UC1185-3: Eraikinen ingurunean telekomunikazio azpiegituren eta ahots eta datu sareetako azpiegituren muntaketa gainbegiratzea.

-UC1186-3: Eraikinen ingurunean telekomunikazio azpiegituren eta ahots eta datu sareetako azpiegituren mantentze-lanak antolatzea eta kudeatzea.

-UC1187-3: Eraikinen ingurunean telekomunikazio-azpiegituren eta ahots- eta datu-sareetako azpiegituren mantentze-lanak gainbegiratzea.

ELE487-3. Ikus-entzunezko eta irrati-difusioko produkzio sistemen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzea eta gainbegiratzea, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC1578-3: Estudioetan eta unitate mugikorretan ikus-entzunezko produkzio-sistemen muntaketa kudeatzea eta gainbegiratzea.

-UC1579-3: Estudioetan eta unitate mugikorretan ikus-entzunezko produkzio-sistemen mantentze- lanak kudeatzea eta gainbegiratzea.

-UC1580-3: Instalazio finkoetan eta unitate mugikorretan irratirako eta telebistarako transmisio sistemen muntaketa kudeatzea eta gainbegiratzea.

-UC1581-3: Instalazio finkoetan eta unitate mugikorretan irratirako eta telebistarako transmisio sistemen mantentze-lanak kudeatzea eta gainbegiratzea.

ELE258-3. Eraikinen ingurunean telekomunikazio azpiegituren eta ahots eta datu sareetako azpiegituren proiektuak garatzea, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0826-3: Eraikinen ingurunean irrati eta telebista seinaleak hartzeko eta banatzeko telekomunikazio instalazioen proiektuak garatzea.

-UC0827-3: Eraikinen ingurunean telefonia-instalazioen proiektuak garatzea.

-UC0828-3: Eraikinen ingurunean ahots eta datu sareetako azpiegituren proiektuak garatzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Telekomunikazio instalazioen edo sistemen proiektuak garatzea, datuak eta ezaugarriak lortuz, txostenak eta zehaztapenak egiteko.

2) Ekipoen, elementuen eta instalazioen parametroak kalkulatzea, indarra duen araudia eta bezeroaren eskakizunak beteta.

3) Instalazioaren aurrekontua egitea, alderdi teknikoak eta ekonomikoak alderatuta, bezeroari erantzun onena emateko.

4) Telekomunikazioetako instalazioak eta sistemak konfiguratzea, arauzko zehaztapenen eta aginduen arabera.

5) Materialen eta ekipoen hornikuntza eta biltegiratzea kudeatzea, eta horretarako, lotutako logistika zehaztu eta izakinak kontrolatzea.

6) Telekomunikazio-instalazioen eta sistemen muntaketa planifikatzea, dokumentazio teknikoaren edo obra baldintzen arabera.

7) Instalazioen muntaketa abiaraztea, muntaketa programa eta obraren plan orokorra oinarri harturik.

8) Instalazioak eta sistemak muntatzeko prozesuak gainbegiratzea eta/edo gauzatzea, obra baldintzetara egokitzen direla egiaztatuta eta haren aurrerapena kontrolatuta, enpresaren helburuak betetzeko asmoz.

9) Mantentze-lanak planifikatzea, arauditik, instalazioaren baldintzetatik eta fabrikatzaileen gomendioetatik abiatuta.

10) Instalazioak mantentzeko prozesuak gainbegiratzea eta/edo gauzatzea, denborak eta emaitzen kalitatea kontrolatuta.

11) Telekomunikazioetako instalazioak eta ekipoak zerbitzuan jartzea, eskakizunak betetzen direla gainbegiratuta eta kalitate eta segurtasun baldintzak ziurtatuta.

12) Instalazioak gauzatzeko segurtasuneko eta osasuneko oinarrizko azterlana egitea, hauek zehaztuz: babes- eta segurtasun-neurriak eta arriskuen prebentzioa.

13) Lanaren eta norberaren egoera berrietara egokitzea, eta horretarako, norberaren lanbide inguruneari dagozkion ezagutza zientifiko, tekniko eta teknologikoak eguneratuta edukitzea, prestakuntza eta bizitzan zehar eskura dauden ikaskuntza-baliabideak kudeatzea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

14) Egoerak, arazoak edo gorabeherak ebaztea, eta horretarako ekimena eta autonomia baliatzea bere eskumeneko eremuan, sormena eta berritzeko eta hobetzeko gogoa erakutsiz, bai bere lanean bai taldeko kideenean.

15) Lan taldeak antolatu eta koordinatzea, lanaren garapena gainbegiratzea, arduraz, harreman errazak mantenduz eta lidergoa norberaren gain hartuz, eta taldean sor daitezkeen gatazketan konponbideak emanez.

16) Lankideekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea. Horretarako komunikazio bide eraginkorrak erabiltzea, informazio edo ezagutza egokiak transmititzea, eta bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatzea.

17) Norberaren lana zein taldearena egitean ingurune seguruak sortzea. Horretarako, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea, araudiak ezartzen duenaren eta enpresaren helburuen arabera.

18) Produkzio prozesuen edo zerbitzuak emateko prozesuen barnean dauden lanbide-jardueretan kalitatearen kudeaketari, irisgarritasun unibertsalari eta "guztientzako diseinuari" erantzuteko prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea.

19) Enpresa txiki baten sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide-jardueran ekimena izatea, gizarte erantzukizunez.

20) Lanbide-jarduerak dakartzan eskubideak gauzatzea eta betebeharrak betetzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean parte hartze aktiboa izatea.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Profesional honek telekomunikazioen, sistemen integrazioaren, banda zabaleko sareen, telematikaren eta ikus-entzunezko bitartekoen arloko zerbitzuen sektoreko enpresa pribatuetan zein publikoetan egiten du lan, proiektuen garatzaile, sistemen integratzaile eta instalazioak eta azpiegiturak muntatzeko eta mantentzeko lanen ikuskatzaile gisa, bere kontura zein besteren kontura.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

-Etxebizitzetarako eta eraikinetarako telekomunikazio instalazioetako proiektugile laguntzailea.

-Etxebizitzetarako eta eraikinetarako telekomunikazio instalazioetako muntaketaren gainbegiralea.

-Telekomunikazioetako ekipo eta instalazioak egiaztatu eta kontrolatzeko teknikaria.

-Telekomunikazioetako ekipo eta sistemak instalatzeko, integratzeko eta mantentzeko espezialista.

-Telekomunikazioetako instalazioetako obra-burua.

-Produkzio-estudioetan irrati eta telebista sistemetako eta ikus-entzunezko produkzio sistemetako ekipoak gainbegiratzeko, instalatzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.

-Irrati-difusioko sistemetako ekipoak gainbegiratzeko, instalatzeko, mantentzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.

-Segurtasun elektronikoko sistemetako eta telebista-zirkuitu itxietako ekipoak gainbegiratzeko, instalatzeko, mantentzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.

-Sare lokalak eta sistema telematikoak gainbegiratzeko, instalatzeko, mantentzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.

-Irrati-loturetako sistemak gainbegiratzeko, instalatzeko, mantentzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.

-Ekipoak eta sistema informatikoak integratzeko, instalatzeko eta mantentzeko espezialista.

b) Nafarroako lurraldearen testuingurua.

Nafarroan, Telekomunikazioen eta Informatikaren sektoreak zeregin garrantzitsua betetzen du, bai sektoreak duen fakturazioaren aldetik bai enpresa hauetan lanpostu zuzenak eta zeharkakoak sortzearen aldetik: IKTen instalazioak; informatika ekipoen eta sareen instalazioak; mota guztietako irrati-komunikazioetako instalazioak (WIFI, WIMAX, eta beste batzuk); automobilen fabrikazioa; energia berriztagarrien ekoizpena; tele-neurketa eta tele-kontroleko sistemak; domotika; sentsoreen sareak (hiri adimendunak, smart cities); telefonia; audio eta bideo seinaleen emisioa eta tratamendua; horien kudeaketa, mantentze eta konpontze lanetatik datozen produktuak eta zerbitzuak, produkzioari berari laguntzeko zerbitzuak emateko lan multzo zabal eta anitzarekin.

Berrikuntzarako eta joerei aurreratzeko premia nagusi den nazioarteko testuinguru geroz eta lehiakorrago dugun honetan, beharrezkoa da giza baliabideen gaikuntza teknikoa hobetzea eta produkzio estrategiak eta antolaketa prozesu aurreratuak ezartzea. Hartara, material berriekin, zuntz optikoarekin, adibidez, lan egiteko gaitasuna, hiri eta herrietan bizi kalitatea hobetzeko sentsore sareak erabiltzea, etxe digitalaren sustapena, ibilgailu jasangarriagoak egitea (hibridoak, elektrikoak eta emisio txikiagokoak), soinua eta irudia formatu digitalean tratatzeko instalazioak, informatikako ekipo eta datuen transmisiorako sare berriak, horiek denek lanbide kualifikazio handia eskatzen dute. Curriculum honen diseinuak sektorearen eskakizun horiei erantzunen die.

Etxe digitalaren eta eraikin adimendunen kontzeptuek oso bilakaera azkarra izan dute azken urteotan, eta gero eta etxe eta eraikin gehiago daude hornituta, besteak beste, sistema domotikoekin, bideozaintzako sistemekin, CCTV, bideokonferentzia sistemekin telebista interaktiboko sistemekin; beraz, komeni da prestakuntzan ahalegin berezia egitea, ikasleek lan egin dezaten sistema horiek ezartzeko unearekin bat etorrita.

Horrez gain, zabaltzen ari diren aplikazio berriek -tele-erosketa edo merkataritza elektronikoa, tele-heziketa, tele-neurketa sistemak, tele-medikuntza, tele-lana edo bideojoko interaktiboen mundua-, gure gizartean gero eta toki gehiago dutenek, lan aukera berriak ekartzen dituzte, eta teknikari honek prestakuntza egokia jaso behar du horiek betetzeko.

c) Prospektiba.

Titulu honen lanbide profilaren bilakaera, hirugarren sektorearen barnean, espezializazio handiko goi mailako teknikari bat lortzera bideratuko da, telekomunikazio azpiegiturak, segurtasun elektronikoko sistemak, komunikazio sareak, etxe digitala, telefonia, soinu eta irudi eta informatika sistemak gainbegiratzen, instalatzen eta mantentze-lanak betetzen, eta gainera, teknikari mota honek gero eta gehiagotan beteko ditu laneko arriskuen arloko kudeaketa, plangintza, kalitate eta prebentzio arloko zereginak.

Informazio teknologien garapenak, informatikak eta telekomunikazioek bat egitearen ondorioz, zuntz optikoan eta haririk gabeko komunikazio-sareetan du oinarri nagusi, edozein motatako informazioa garraiatzeko. Informatika nahiz telekomunikazioko ekipo eta sistemen integrazioak berarekin dakar aldaketa egitea teknologia berrien plangintza, instalazio eta mantentze-lanen ohiko prozesuetan, horien helburua erabiltzaileen arteko komunikazioak hobetzea izanik.

Beharrezkoa izanen da sistema horien integraziorako teknika eta prozedura zehatzak erabiltzea, bai eta egiaztatze eta neurketa ekipamendu berariazkoa erabiltzea ere.

Antolaketa-egiturak zentralizatu gabeko erabakietan eta kudeaketako partaidetza-taldeetan oinarrituta moldatzeko joera dago. Autonomia eta erabakiak hartzeko ahalmena indartzen dira horrela.

Lan merkatuaren ezaugarriak, langileen mugigarritasuna eta irekiera ekonomikoa direla eta, profesional balioaniztunak prestatu behar dira, sektoreko antolamendu aldaketetara, lan egoera berrietara eta egoera sozioekonomiko berrietara moldatzeko gai izanen direnak.

Hondakinen kudeaketari buruzko Europako eta Estatuko zuzentarauetara egokitzearen ondorioz, baliabideak kalitatez, segurtasunez eta ingurumena errespetatuz erabili ahal izateko prozedurak abian jarri beharko dira.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Txostenak eta dokumentazio teknikoa lantzea, eta, eginkizun horretan, eskemak ezagutzea eta katalogoak eta arauzko aginduak kontsultatzea, telekomunikazio instalazioen eta sistemen proiektuak garatzeko.

b) Telekomunikazioetako sistemak ezagutzea, legeak eta teoremak aplikatuta, betiere horien parametroak kalkulatzeko.

c) Obra unitateak eta horien ezaugarri teknikoak zehaztea eta planoak eta eskemak interpretatzea, aurrekontua egiteko.

d) Kalkuluak abiapuntu izanik, telekomunikazio instalazioen eta sistemen egitura, ekipoak eta konexio orokorrak definitzea eta, horretarako, merkataritza-katalogoak erabiltzea, instalazioak konfiguratzeko.

e) Trazadura orokorren eta eskema elektrikoen eta elektronikoen planoak marraztea, lagundutako diseinuko programa informatikoak erabilita, telekomunikazio instalazioak eta sistemak konfiguratzeko.

f) Informatika-programak erabilita, biltegiko kontrol-teknikak aplikatzea hornidura kudeatzeko.

g) Instalazioaren garapenaren faseak eta jarduerak definitzea, dokumentazio tekniko egokiaren arabera eta beharrezko baliabideak zehaztuta, eta, hala, muntaketa planifikatzea.

h) Planoak eta eskemak, eta instalazioan egon litezkeen baldintzak kontuan izanda, instalazioa berraztertzea, abiaraztea egiteko.

i) Muntaketaren beharrei erantzun ahal izateko giza baliabideak eta materialak identifikatzea, abiaraztea egiteko.

j) Telekomunikazio sistemak kudeatzeko eta muntatzeko teknikak aplikatzea, aurreproiektuak interpretatuz eta tresna eta erreminta egokiak erabiliz, eta, horrela, muntaketa gainbegiratzeko.

k) Telekomunikazio instalazioetan esku hartzeko prozedurak, eragiketak eta sekuentziak definitzea eta, horretarako, ekipoen eta baliabideen informazio teknikoa aztertzea, mantentze-lanak planifikatzeko.

l) Telekomunikazio sistemetan eta instalazioetan mantentze-teknikak aplikatzea eta, horretarako, tresna eta erreminta egokiak erabiltzea, betiere mantentze-prozesuak gauzatzeko.

m) Funtzionamendu-probak egitea, ekipoak eta elementuak doituta, instalazioak zerbitzuan jartzeko.

n) Norbera eta instalazioak babesteko baliabideak definitzea eta, horretarako, instalazioak muntatzearen, mantentzearen eta erabiltzearen arriskuak eta faktoreak identifikatzea,

segurtasuneko eta osasuneko oinarrizko azterlana lantzeko.

ñ) Telekomunikazio instalazioei eta instalazio elektrikoei aplikatutako kalitatea eta hondakinak kudeatzeko araudia ezagutzea, araudia betetzen dela gainbegiratzeko.

o) Prozedura eta formatu ofizialei jarraituz, txosten teknikoak, instalazio-ziurtagiriak eta jarraibide eta mantentze-lanen eskuliburuak prestatzea, dokumentazio teknikoa eta administratiboa lantzeko garaian.

p) Sektorearen eta informazio eta komunikazio teknologien bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolamendukoarekin lotutako ikaskuntza-aukerak eta baliabideak aztertu eta erabiltzea, eguneratzeko izpirituari eusteko, eta lanaren eta norberaren egoera berrietara egokitzeko.

q) Sormena eta berrikuntzako izpiritua garatzea, lanaren eta norberaren bizitzaren prozesuetan eta antolamenduan agertzen diren erronkei erantzuteko.

r) Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egiteko eta horiek ebazteko.

s) Gidaritza, motibazio, gainbegiratze eta komunikazioko teknikak garatzea talde-laneko testuinguruetan, betiere lan taldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko.

t) Komunikazio-estrategiak eta teknikak aplikatzea eta transmitituko diren edukietara, xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokitzea, komunikazio-prozesuen eraginkortasuna ziurtatzeko.

u) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumenaren babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera, betiere ingurune seguruak bermatzeko.

v) Irisgarritasun unibertsalari eta "guztiontzako diseinuari" erantzuteko beharrezko lanbide ekintzak identifikatzea eta proposatzea.

w) Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura baloratzeko eta kalitate-kudeaketako prozedurak gainbegiratu eta hobetzeko.

x) Kultura ekintzailearekin eta enpresaren eta ekimen profesionalaren kulturarekin erlazionatuta dauden prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

y) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa

Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da ondotik, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

KLASEAK ASTEAN

KURTSOA

0525

Telekomunikazio sistemen azpiegiturak konfiguratzea

100

3

1.

0551

Telekomunikazio sistemen elementuak

100

3

1.

0552

Informatika sistemak eta sare lokalak

200

6

1.

0553

Telekomunikazio azpiegituretako teknikak eta prozesuak

120

4

1.

0557

Sistema integratuak eta etxe digitala

100

3

1.

0713

Telefonia finkoko eta mugikorreko sistemak

120

4

1.

NA15(1)

Osagai eta sistema elektronikoak

160

5

1.

NA01(1)

Ingelesa I

60

2

1.

0554

Ikus-entzunezko produkzio-sistemak

130

6

2.

0555

Sare telematikoak

110

5

2.

0556

Irrati-komunikazioetako sistemak

110

5

2.

0601

Telekomunikazio instalazioen proiektuak kudeatzea

90

4

2.

NA16(1)

Aplikazio informatikoen garapena

90

4

2.

0559

Lanerako prestakuntza eta orientazioa

70

3

2.

0560

Enpresa eta ekimen sortzailea

70

3

2.

0558

Telekomunikazio eta informatika sistemen proiektua

30

Enpresaren ordutegian

2.

0561

Lantokiko prestakuntza

340

Enpresaren ordutegian

2.

(1) Nahitaezko modulua Nafarroako Foru Komunitatean.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Telekomunikazio sistemen azpiegiturak konfiguratzea.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Kodea: 0525.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Soinuzko irrati-difusioko eta telebistako seinaleak (lurreko eta satelite bidezko emisioak) hartzeko, egokitzeko eta banatzeko telekomunikazio azpiegitura komunen instalazioak ezaugarritzen ditu, eta, horretarako, araudia aztertzen du eta dagozkien espazioen, ekipoen eta elementuen funtzioak eta ezaugarriak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Telekomunikazio azpiegitura komunen elementuak eta espazioak identifikatu ditu.

b) Seinaleak hartzeko elementuak identifikatu ditu (antenak, mastak, dorreak eta euste elementuak, besteak beste).

c) Eskemen gainean identifikatu eta ezagutu ditu buruko ekipoen elementuak.

d) Buruko tresneriaren elementuak eta seinaleak hartzeko multzoak erlazionatu ditu.

e) Planoen gainean identifikatu eta ezagutu ditu sare motak (banaketa, sakabanatzea eta erabiltzailea).

f) Telekomunikazio azpiegitura komunetako elementu bakoitza bere funtzioarekin eta ezaugarriekin erlazionatu du.

2. Soinuzko irrati-difusioko eta telebistako seinaleak hartzeko, egokitzeko eta banatzeko telekomunikazio azpiegiturak konfiguratzen ditu, beharrezko kalkuluak eginez eta eskemak landuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Telekomunikazio azpiegitura komunak instalatzeko eraikinen ezaugarri fisikoak identifikatu ditu.

b) Planoetan kokatu ditu seinaleak hartzeko elementuak, eta oztopoetara eta linea elektrikoetara egon daitezkeen distantziak errespetatu ditu.

c) Elementuen eta ekipoen parametroak kalkulatu ditu.

d) Araudian adierazitako ezaugarri teknikoen arabera hautatu ditu seinaleak hartzeko elementuak (seinalearen kalitatea, haizearen abiadura, erradiazioa eta immunitatea, besteak beste).

e) Seinaleak prozesatzeko, buruko ekipoaren elementu aktiboak eta pasiboak hautatu ditu.

f) Komunikazio azpiegitura osatzen duten sareak dimentsionatu ditu.

g) Eskema orokorrak eta xehetasunekoak marraztu ditu sinbologia normalizatuarekin.

h) Telekomunikazio azpiegitura komunen araudia aplikatu da instalazioaren konfigurazioan.

3. Oinarrizko telefonia-zerbitzuez eta zerbitzu integratuetako sare digitalez baliatzeko telekomunikazio azpiegitura komuna ezaugarritzen du, eta, horretarako, araudia aztertzen du eta azpiegitura hori osatzen duten elementuen funtzioak eta ezaugarriak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Barne-sarea osatzen duten tarteak identifikatu ditu (elikadura-, banaketa-sarea, sakabanatze eta erabiltzailearen barne-sarea).

b) Instalazioaren ezaugarriak identifikatu ditu, zentralen eta higiezinaren arteko lotura-metodoaren arabera (kable bidez edo baliabide irrati-elektriko bidez).

c) Lotura motaren araberako erregistroak ezagutu ditu planoetan.

d) Konexio-elementuak zehaztu ditu (interkonexio-puntuak, banaketa-puntua, erabiltzailearen sarbideko puntua eta sarbide terminaleko oinarriak).

e) Zerbitzu integratuetako sare digitalaren elementuak eta ezaugarriak identifikatu ditu.

f) Interfoniako eta bideo-atezaintzako sistemak osatzen dituzten elementuak zehaztu ditu.

g) Planoetan edo eskemetan kokatu ditu sarearen elementuak.

4. Jendearentzat eskura dagoen telefonia-zerbitzuaz baliatzeko konfiguratzen ditu telekomunikazio azpiegiturak, eta, horretarako, kalkuluak egiten ditu eta eskemak lantzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Higiezinen erabilerak identifikatu ditu (etxebizitzak, merkataritza-lokalak eta bulegoak etxebizitza-eraikinetan, besteak beste).

b) Higiezineko erabiltzaileen behar telefonikoak ebaluatu ditu.

c) Erabileraren, lanpostu kopuruaren, azaleraren eta sarbide moten arabera zehaztu du linea kopurua.

d) Sare digitalen bidezko zerbitzurako kableatua hartu du kontuan sare komunean.

e) Banaketa-sarea dimentsionatu du, etorkizunerako kalkulatzen den beharra eta bertikalen kopurua kontuan izanik.

f) Sakabanatze-sarea eta erabiltzailearen barne-sarea dimentsionatu ditu (gelen kopurua, azalerak eta abar).

g) Sare-amaieren kokalekua zehaztu du.

h) Instalazioetako elementuak hautatu ditu.

i) Instalazioaren eskemak landu ditu informatika-programak erabiliz.

5. Banda zabaleko telekomunikazio-zerbitzuez baliatzeko telekomunikazio-azpiegitura komuna ezaugarritzen du, eta, horretarako, araudia aztertzen du eta azpiegitura hori osatzen duten elementuen funtzioak eta ezaugarriak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sare motak identifikatu ditu.

b) Lotura mota ezagutu du (kable bidezkoa edo irrati-elektrikoa).

c) Planoetan edo eskemetan identifikatu ditu banaketa-sarearen erregistroak eta barrutiak.

d) Konexio-elementuak zehaztu ditu amaierako banaketa puntuetan.

e) Konexio-elementuak zehaztu ditu sare amaierako puntuetan.

f) Eraikinetako gutxieneko zehaztapen teknikoak identifikatu ditu, telekomunikazioen arloan.

6. Kableatu egituratua duten ahots eta datu sareetako azpiegiturak konfiguratzen ditu, eta, horretarako, sareen ezaugarriak aztertzen ditu eta eskemak lantzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jasan beharreko zerbitzuen beharrak ebaluatu ditu.

b) Zerbitzuak etorkizunean handitu beharra aurreikusi du.

c) Interferentzia-iturri izan daitezkeen beste instalazio batzuk egotea hartu du kontuan.

d) Azpi-sistema bakoitzeko tresneriak eta elementuak hautatu ditu (kableatuak, kanalizazioak eta banatzaileak, besteak beste).

e) Telekomunikazio-barrutietako elementuak eta ekipoak hautatu ditu.

f) Rack-en eskemak landu ditu.

g) Telekomunikazio-barrutietako eta ekipo-geletako segurtasun-baldintzak definitu ditu.

h) Instalazioaren eskemak landu ditu informatika-programak erabiliz.

7. Telekomunikazio sistemetarako instalazio elektrikoen ezaugarriak zehazten ditu, eta horretarako, sistemaren eskakizunak aztertzen ditu eta osatzen duten elementuak dimentsionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Telekomunikazio barrutietako eta instalazioetako sistema elektrikoaren ezaugarriak identifikatu ditu (buruko ekipoak, telekomunikazio-gelak, lur-hartuneak eta seinaleak hartzeko sistemak, besteak beste).

b) Instalazioaren mekanismoak eta elementuak dimentsionatu ditu.

c) Babes-elementuak eta horien funtzioak ezagutu ditu.

d) Babesen kalibrea kalkulatu du instalazio motaren arabera.

e) Babes-koadroan ezarri du elementuen banaketa.

f) Barrutietako eskemetan kokatu ditu mekanismoak, korronte-hartuneak, babesak eta abar.

g) Araudiaren aplikazioa egiaztatu du (BTEE).

Edukiak.

Soinuzko irrati-difusioko eta telebistako seinaleetarako telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioak ezaugarritzea.

-TAKak aplikatu, instalatu eta mantentzeko araudia.

-Irrati-telebistarako arau teknikoa. Lan eremuak. Banatu beharreko irrati-telebistako kanalak. TAKen barrutiak eta erregistroak. Seinaleak hartzeko elementuak. Antenak. Motak.

-Buruko elementuak eta ekipoak. Ezaugarriak.

-Buruko ekipoaren eta seinaleak hartzeko multzoen arteko erlazioa. Ekipo elektrikoa, babesak eta lur konexioa. FI anplifikadoreak. Moduladoreak. Bestelakoak.

-Sare mota desberdinak planoetan identifikatzea. Elementuen sinbologia. Seinaleen banaketa.

-Banaketa-sistemak. Banaketarako kanalizazioak eta azpiegitura.

-TAKetako instalazio motak. Telebista eta irratiko seinaleak hartzeko eta banatzeko instalazioak.

-Barne-telefoniako eta interkomunikazioko instalazio motak.

Soinuzko irrati-difusioko eta telebistako seinaleetarako telekomunikazio azpiegiturak konfiguratzea.

-Instalazioko hiri-gunearen edo eraikinaren ezaugarriak.

-Seinaleak hartzeko elementuak: planoetan kokatzea.

-Telekomunikazio azpiegitura komunen parametroak kalkulatzea. Antenen beharrezko irabazia. Hartzaileen hartuneetako seinale-maila.

-Seinaleak hartzeko elementuak hautatzea aplikatzekoa den araudiaren arabera. Antenen beharrezko irabazia. Seinaleak hartzeko sistema hautatzea.

-Buruko elementuak eta ekipoak ezaugarri teknikoen arabera hautatzea.

-Banatzeko sistema aukeratzea. Banatzeko eta sakabanatzeko sarearen ahultzea. Sarearen ekipamendua aukeratzea. Anplifikadoreak aukeratzea.

-Kableatuaren konfigurazioa. Bus pasibo laburra. Bus pasibo zabaldua. Puntutik puntura.

-Hasierako eskemak. Eskema elektrikoak: orokorrak eta konexioenak. Planoak marrazteko lagundutako diseinuko softwarea, aplikatzekoa.

-TAKen eta BTEEaren araudia.

Telekomunikazio azpiegitura komuna ezaugarritzea, telefoniako eta sare digitaletako oinarrizko zerbitzua eskuratzeko:

-Proiektu teknikoa. Lotutako dokumentazioa.

-Barneko sarea. Barneko sarea osatzen duten tarteak identifikatzea. Barneko sarea osatzen duten elementuak eta ekipoak.

-Higiezinarekin lotzeko metodoa identifikatzea eta haren ezaugarriak. Sarrera erregistroak. Planoetan kokatzea.

-Konexio-elementuak. Interkonexio-puntuak.

-Zerbitzu integratuetako sare digitalaren (RDSI) elementuak eta ezaugarriak.

-Interfoniako elementuak aukeratzea. Bideo-atezaintzako sistemak. Elementuak eta ekipoak.

-Planoen interpretazioa. Sareko elementuak kokatzea.

Telekomunikazio azpiegiturak konfiguratzea, telefonia zerbitzuak eskuratzeko:

-Topologiak higiezin motaren arabera. Erabilerak.

-Erabiltzaileen telefonia beharren azterketa.

-Lineak eta erabilerak zehaztea. Sarbide motak identifikatzea.

-Sare digitaletarako kableatua. Sareak dimentsionatzea. Bus pasibo laburra. Bus pasibo zabaldua.

-Banaketa sarea dimentsionatzea. Etorkizunean zabaltzeko aurreikuspenak.

-Sakabanatzeko sarea eta erabiltzailearen barne-sarea. Dimentsionatzea.

-Sare-amaierak Kokapen fisikoa.

-Jendearentzat eskuragarri dagoen telefonia-zerbitzua baliatzeko elementuak. Oinarrizko sarbideetarako ekipoak. Sarbide primarioetarako ekipoak.

-Eskemak egitea. Aplikatzeko softwarea. Telefoniako azpiegituren elementuetako datu baseak.

Telekomunikazio azpiegitura komuna ezaugarritzea, banda zabaleko telekomunikazio zerbitzua eskuratzeko:

-Banda zabaleko sareak, telekomunikazio-zerbitzuak eskuratzeko. Topologia.

-Banda zabaleko sarearen lotura mota. Bitarteko gidatuak eta gidatu gabeak. Zuntz optikoa. Telekomunikazio sareen operadoreak. Banda zabaleko sarearen erregistro eta barrutiak identifikatu eta haien planoak eta eskemak interpretatzea.

-Amaierako banaketa-puntuetako konexio-elementuak zehazteko metodoak eta teknikak.

-Sare-amaierako banaketa-puntuetako konexio-elementuak zehazteko metodoak eta teknikak.

-Telekomunikazioen arloko gutxieneko arau eta zehaztapenak eraikinetan.

Kableatu egituratua duten ahots eta datu sareetako azpiegiturak konfiguratzea:

-Zerbitzuen beharren ebaluazioa. Informazio sistemak. Etorkizunean handitzeko aurreikuspena. Dimentsionatzea.

-Datu-sareetako interferentziak.

-Beste instalazio batzuekiko gutxieneko separazioak eta distantziak.

-Sareko ekipoak eta elementuak aukeratzea. Kanalizazioak. Kableatuak. Zuntz optikoa.

-Telekomunikazio-barrutietako elementuak eta ekipoak. Ezaugarriak.

-Ekipamendua rack-etan banatzeko eskemak. Osagarriak.

-Telekomunikazio-barrutietako segurtasun-baldintzak. Hartune elektriko bereizia. Etenik gabeko elikadura sistemak. Aireztapena. Argiak. Ezaugarriak.

-Eskemak egitea. Aplikatzeko softwarea. Ahots eta datu sareetako azpiegitura elementuen datu-baseak.

Telekomunikazio sistemetarako instalazio elektrikoen ezaugarriak zehaztea:

-Elementuak eta mekanismoak instalazio elektrikoetan. Aplikazioa TAK barrutietan.

-Instalazioaren mekanismoak eta elementuak dimentsionatzea. Aginte eta babes gailuak. Funtzioa. Magnetotermikoa. Diferentziala. Bestelakoak.

-Instalazio komunak etxebizitza eta eraikinetan.

-Aginte eta babes gailuak. Elementuen banaketa.

-Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Telekomunikazioetako barrutietan korronte-hartuneek eta mekanismoek duten kokalekua irudikatzea.

-Instalazio elektrikoen sinbologia normalizatua.

-Neurtzeko aparatuak: voltmetroa, amperemetroa eta wattmetroa.

-Behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoa, barneko instalazioei aplikatuta.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek gai egiten ditu ikasleak telekomunikazio sistemen azpiegiturak aztertu, diseinatu eta konfiguratzeko lanak egiteko, soinuzko eta irrati-difusioko eta telebistako seinaleak hartzeko, egokitzeko eta banatzeko, telefoniako oinarrizko zerbitzua, zerbitzu integratuetako sare digitalak, banda zabala eta ahots eta datu sareez baliatzeko.

Eginkizun horien definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Araudiak identifikatzea.

-Krokisak eta planoak interpretatzea.

-Krokisak eta planoak egitea.

-Instalazioko ekipoak eta elementuak identifikatu eta hautatzea.

-Oinarrizko instalazio elektrikoetako oinarriak ezagutzea.

-Instalazioen eta instalazioetako elementu elektrikoen kalkulua.

Modulu hau teorikoa da gehienbat, baina azalpen eta frogaketetarako muntaketa praktikoak behar dira. Komeni litzateke ikasgela-tailerrak sarearekin konektatutako ordenagailuak izatea, besteak beste, aplikazio ofimatikoekin eta CAD aplikazioekin, bai eta TAKeko egiazko instalazioetarako entrenagailuak eta hemen aipatutako sareak hartu, banatu eta neurtzeko elementuak ere. Oso egokia litzateke, halaber, lanerako erabiltzen diren hodiak, kableak, konektoreak, zuntz optikoa, etab, erabiltzea. Egokia litzateke, era berean, ikasleek lan egitea egiazko material eta merkataritzako katalogo eguneratuekin.

Eduki-sekuentziazio hau proposatzen da:

-Sarrera gisa, eta kontuan harturik lehen mailan irakasten dela, oinarrizko kontzeptuak eta araudia ulertzeko beharrezkoak diren magnitudeen eta unitateen eskema bat egitea gomendatzen da.

-TAK araudia. Ikuspegi orokorra.

-Planoak eta eskemak interpretatzea eta sortzea.

-Irrati eta telebista seinalea jasotzeari buruzko kontzeptu orokorrak.

-Irrati eta telebistako komunikazioen azpiegituren ezaugarriak eta konfigurazioa.

-Telefoniari eta sare digitalei buruzko kontzeptu orokorrak.

-Telefoniako eta sare digitaletako komunikazio azpiegituren ezaugarriak eta konfigurazioa.

-Banda zabaleko komunikazioei buruzko kontzeptu orokorrak.

-Banda zabaleko komunikazio azpiegituren ezaugarriak eta konfigurazioa.

-Ahots eta datu sareei buruzko kontzeptu orokorrak. Kableatu egituratua.

-Ahots eta datu sareen ezaugarriak eta konfigurazioa: kableatu egituratua.

-Instalazio elektrikoen ezaugarriak.

-Amaitzeko, gomendatzen da proiektu sinple bat diseinatu/aztertzea, prozesu osoa osatzeko: diseinua, analisia, materialak zehaztea, aurrekontua, txostena eta baldintza orria, bai eta TAKetako segurtasuneko berariazko araudia ere.

Unitate bakoitzean landutako edukiei buruzko egiazko praktikak egitea gomendatzen da, kontzeptuak sendotzeko.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Ekipoen instalazioaren eta kokalekuaren zehaztapenak definitzea.

-Zer baliabide, ekipo eta elementu behar diren zehaztea.

-Dokumentazio grafikoa eta eskemak egitea lortutako datuetatik abiatuta.

-Elementuen eta ekipoen parametroak kalkulatzea.

-Telekomunikazio azpiegitura komunen sareak dimentsionatzea.

-Telekomunikazio sistemetarako instalazio elektrikoen ezaugarriak zehaztea.

-Dokumentazio tekniko eta administratiboa egitea, indarreko arauak betez.

Modulu honek lotura estua du Telekomunikazio azpiegituretako teknika eta prozesuen moduluarekin, bertan aplikatzen baitira bereganatutako ezagutzak, instalazioaren funtzionamendurako beharrezkoak diren elementuen zuinketa egin, muntatu eta instalatzeko. Hortaz, bata bestearen osagarri dira: telekomunikazio sistemetako azpiegituren konfigurazioari buruzkoa teorikoagoa da, eta telekomunikazio azpiegituren teknika eta prozesuei buruzkoa, berriz, praktikoagoa.

Lotura hori dela eta, komeni litzateke ikasgela-tailer berean aritzea, batera lan egiteko. Horrexegatik egokia litzateke panel batzuk edukitzea muntatzeko, eta beste batzuk muntatuta, probak egin eta neurriak hartzeko.

Lanbide modulua: Telekomunikazio sistemen elementuak.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Kodea: 0551.

Iraupena: 100.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Telekomunikazio sistemen ezaugarriak zehazten ditu, horiek osatzen dituzten azpisistemak identifikatu, eta multzoan duten funtzioa aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Telekomunikazioetan erabiltzen diren gailu elektronikoen funtzioa identifikatu du (anplifikadoreak, nahasgailuak, osziladoreak, moduladoreak, iragazkiak, besteak beste).

b) Modulazio motak eta haien ezaugarriak eta aplikazioak ezagutu ditu.

c) Sistemaren multzo funtzionalen diagrama landu du.

d) Komunikazio-kanal motak eta horien ezaugarriak identifikatu ditu.

e) Irrati-frekuentziako transmisoreen ezaugarriak definitu ditu.

f) Irrati-frekuentziako hartzaileen ezaugarriak definitu ditu.

g) Sarrera eta irteerako seinaleak multzo bakoitzaren tratamenduarekin erlazionatu ditu.

h) Azpi-sistemetako sarrera eta irteerako seinaleak bistaratu edo neurtu ditu.

2. Irrati-frekuentziako sistemetarako transmisio/harrerako antenen ezaugarriak zehazten ditu, eta, horretarako, ohiko parametroak aztertzen ditu eta haren aplikazioak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Seinale elektromagnetikoak hedatzeko moduak identifikatu ditu.

b) Espektro elektromagnetikoan komunikazioetako zerbitzuak eta bandak ezagutu ditu.

c) Antenen ezaugarriak definitu ditu.

d) Antena motak eta haien aplikazioak erlazionatu ditu.

e) Antenen elementuak eta haien funtzioak erlazionatu ditu.

f) Antenen parametroak kalkulatu ditu.

g) Erradiazio-diagramak eta horien aplikazioa erlazionatu ditu.

3. Transmisio-bide gidatuen prestazioak ebaluatzen ditu eta, horretarako, muntaketak eta neurketak egiten ditu eta horien ezaugarriak egiaztatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Transmisio-bide gidatuak identifikatu ditu (pare-kableak, zuntza, uhin-gidak, besteak beste).

b) Horien ezaugarriak eta aplikazio-esparruak ezagutu ditu.

c) Kobrezko transmisio-bideetan erabilitako konektoreak eta osagarriak muntatu ditu.

d) Zuntz optikoko loturak egin ditu.

e) Konektore bidez lotu ditu zuntz-kableak.

f) Transmisio-bide gidatuen parametroak neurtu ditu.

g) Neurtutako parametroak eta horien balio bereizgarria erlazionatu ditu hainbat aplikaziotan.

4. Telekomunikazioetako transmisio-lineetako seinaleen kalitatea zehazten du eta, horretarako, neurtzeko edo bistaratzeko teknikak aplikatzen ditu eta lortutako balioak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Seinale elektrikoak neurtzeko ekipoak eta horien aplikazioak identifikatu ditu.

b) Irrati-frekuentziako seinaleak neurtzeko ekipoak eta horien aplikazioak identifikatu ditu.

c) Zuntz optikoko seinaleak neurtzeko ekipoak eta horien aplikazioak identifikatu ditu.

d) Seinaleen eta transmisio-lineen kalitatea egiaztatzeko egin beharreko neurketak ezagutu ditu.

e) Seinaleak neurtu edo bistaratu ditu.

f) Seinaleen eta transmisio-lineen kalitatea ebaluatu du.

g) Seinaleen balio neurtuak eta erreferentziazko balioak erlazionatu ditu.

5. Soinu eta bideo seinaleen kalitatea ebaluatzen du, eta, horretarako, bistaratzeko edo neurtzeko teknikak aplikatzen ditu eta horien parametroak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Audioan eta bideoan erabiltzen diren funtsezko magnitudeak eta dagozkien neurketa-unitateak erlazionatu ditu.

b) Funtzio linealak eta logaritmikoak eta dagozkien unitateak identifikatu eta erlazionatu ditu.

c) Fenomeno akustikoak eta elektro-akustikoak ezaugarritu ditu.

d) Audio eta bideo seinaleak bistaratu ditu, eta horien ezaugarriak identifikatu ditu.

e) Seinaleen maila normalizatuak eta horiek neurtzeko unitateak baloratu ditu.

f) Audio eta bideo seinale digitalen ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Soinu eta bideo sistemetan eragina duten asaldurarik ohikoenak ezagutu ditu.

h) Audio eta bideo seinaleak ebaluatzeko neurketako tresnak, ekipoak eta teknikak identifikatu ditu.

i) Seinale digitalak neurtu edo bistaratu ditu.

Edukiak.

Telekomunikazio-sistemak ezaugarritzea:

-Telekomunikazioetako oinarrizko gailuak. Anplifikadoreak. Osziladoreak.

-Sailkapena. Osziladore integratuak. PLLak: oinarrizko konfigurazioak eta aplikazioak. Zirkuitu multzoak. Maiztasun sintetizagailuak. Moduladoreak. Demoduladoreak. Iragazkiak eta inpedantzia-egokigailuak, Multiplexoreak. Bestelakoak.

-Elikatze sistemak.

-Sistema autonomoak. Bestelakoak.

-Modulazio elektronikoa. Modulazio analogiko eta digitalak. Motak eta ezaugarriak:

Neurri unitateak: dBm, dBv, dBr.

Intermodulazioak neurtzeko unitateak.

-Zirkuitu elektronikoetako zarata-iturriak. Komunikazioetarako zirkuituetako distortsioa.

-Komunikazio-sistema batean esku hartzen duten elementuak.

-Komunikazio bideak. Ezaugarriak: Banda zabalera. Transmisioko gehieneko abiadura.

-Komunikazioetarako A/D eta D/A bihurgailuak. Ezaugarriak.

-Irrati-frekuentziako transmisoreak eta hargailuak. Motak. Ezaugarriak.

-Irrati-frekuentziako seinaleak neurtzeko ekipoa eta teknikak. Eremu neurgailua. Espektro analizagailua. ROE. ROE neurtzeko ekipoak.

-Sarrera/irteerako seinaleak bistaratu eta aztertzea. Emaitzen interpretazioa.

Transmisioko eta harrerako antenen ezaugarriak zehaztea.

-Uhin elektromagnetikoak. Uhin elektromagnetikoen hedapena. Hedatzeko moduak, lurretik edo satelite bidez.

-Espektro elektromagnetikoa. Banden eta zerbitzuen esleipena.

-Antenen parametroak. Definizioa eta kalkulua.

-Antena motak. Aplikazioak. Ezaugarriak.

-Antenen elementuak. Funtzioa.

-Erradiazio-diagramak.

-Transmisio-antenak. Ezaugarriak.

-Harrera-antenak. Ezaugarriak.

Transmisio bide gidatuen prestazioak ebaluatzea.

-Seinale elektrikoen transmisioa. Kobrezko parea.

-Seinale elektromagnetikoen transmisioa: kable koaxiala, uhin-gida. Aplikazioak eta linea motak. Linean esparruek duten banaketa. Transmisio moduak. Ezaugarriak.

-Seinale optikoen transmisioa: zuntz optikoa. Snellen ekuazioa. Z.O.ren parametroak. Aplikazioak. Transmisio optikoa. Transmisio motak.

-Argia zuntzean hedatzeko modua. Zuntzaren konposizioa. Modu bakarreko eta modu anitzeko zuntza.

-Lineen konektoreak eta loturak. Motak, ezaugarriak eta aplikazioak.

-Konektoreak muntatzeko eta lineak lotzeko erremintak. Konektoreak. Konektoreak muntatzeko, soldatzeko eta kokatzeko teknikak. Zuntz optikoko loturak egiteko teknikak.

-Ahultzeak eta galerak.

Telekomunikazioetako transmisio-lineetan seinaleen kalitatea zehaztea.

-Seinale elektrikoak neurtzeko sistemak.

-Behe-frekuentziako seinaleak neurtzeko sistemak.

-Irrati-frekuentziako seinaleak neurtzeko sistemak.

-Seinale optikoak neurtzeko sistemak.

-Telekomunikazio-sistemetan kalitatea egiaztatzeko parametroak.

-Neurtzeko teknikak: tresnerien konfigurazioa eta konexioa.

-Emaitzen interpretazioa.

-Neurtzeko ekipoak maneiatzeko segurtasun-neurriak eta arauak.

Audio eta bideoko seinaleen kalitatea ebaluatzea:

-Soinuaren oinarrizko printzipioak, ezaugarri akustikoak. Fenomeno akustikoak eta elektroakustikoak.

-Audio seinale baten funtsezko magnitudeak.

-Neurri-unitateak: dezibela.

-Frekuentziako erantzuna. Bode-ren diagrama.

-Seinaleen digitalizazioa eta kodeketa.

-Seinale digitalen parametroak.

-Soinu-sistema baten asaldurak, arretak eta funtzionamendu-eskakizunak.

-Soinu seinale analogikoak eta digitalak neurtzeko ekipoa eta teknikak.

-Irudiaren deskonposizioa, miaketa progresiboa eta gurutzatua. Argitasuna eta kolorea.

-Bideo-seinalearen ezaugarririk garrantzizkoenak.

-Irudien digitalizazioa. Laginketa eta kodetze motak.

-Bilbe digitalaren eraketa.

-Uhin itxurako monitorea eta bektoreskopioa, bideo-seinalearen kontrolean, parametroak.

-Bideo-sistema batean eragina izan dezaketen asaldurak.

-Bideo-sistema batean erabiltzen diren neurtzeko ekipoak eta teknikak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu hau euskarri-modulua da, hau da, telekomunikazioetako instalazio, sistema eta ekipoetan erabilitako zirkuitu, ekipo eta sistema elektronikoen eginkizunak eta ezaugarriak ulertzeko oinarri teoriko eta praktiko egokia emateko beharrari erantzuten dio.

Eginkizun horien definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Audio eta bideo seinaleak, analogikoak nahiz digitalak, identifikatzea, haien parametroak eta ezaugarriak.

-Seinale modulatuen identifikazioa, haien ezaugarriak eta parametroak.

-Telekomunikazio sistemetan erabilitako zirkuituen funtzionamendua ezagutzea.

-Telekomunikazioen arloan seinale eta parametroak neurtzeko ekipoen erabilera.

-Konektoreak eta transmisio lineak lotzeko sistemak muntatzea.

-Seinale elektriko, elektromagnetiko eta optikoen kalitate parametroen azterketa.

Modulu hau teoriko eta praktikoa da, eta beraz, komeni litzateke ikasgelan ordenagailu pertsonalak egotea, sarera konektatuak. haietako bakoitzean aplikazio ofimatikoak eta CAD aplikazioak instalatu daitezke, antenak diseinatu eta simulatzeko.

Modulazio mota desberdinak aztertzeko entrenagailuak eduki beharko dira, bai eta neurtzeko tresna hauek ere:

-ROE neurgailua.

-Eremu neurgailua.

-Espektroen analizagailua.

-Z.O. analizagailua.

-Uhin formaren monitorea eta vectorscopio.

Horrez gain, egokia da beste baliabide osagarri batuk ere izatea, besteak beste:

-Mikrofonoak.

-Aurikularrak.

-Antenak.

-Kable txirikordatuak, koaxiala, zuntz optikoak. Zuntz optikoko lotailua. Terminalak eta konektoreak jartzeko lanabesak.

-Transmisio bide desberdinetarako konektoreak.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa jarraian azaltzen den aurkezpen ordena bera da:

-Telekomunikazio-sistemen oinarrizko gailuak.

-Modulazio moten azterketa.

-Irrati-frekuentziako transmisoreak eta hargailuak.

-Transmisioko/harrerako antenak aztertzea.

-Transmisiorako bide gidatuak.

-Seinaleen kalitatea telekomunikazioetako transmisio-lineetan.

-Audio eta bideoko seinaleen kalitatea.

Eduki horiek lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan bilatzen diren helburuak modu egokian lortzeko, praktika batzuk egitea iradokitzen da, ikasleak ahalik eta gehien hurbiltzeko egungo industriara. Besteak beste, jarduera hauek gomendatzen dira:

-Audio eta bideoko seinaleak deskribatzea. Oinarrizko parametroak bistaratzea eta neurtzea.

-Modulazio elektronikoaren mota desberdinak identifikatzea, haien ezaugarriak eta bakoitzaren aplikazioak.

-Seinale modulatuen parametroak neurtzea.

-Multzotan deskribatzea telekomunikazio ekipo eta sistemetan erabilitako gailu elektronikoen funtzionamendua eta aplikazioak.

-Seinale elektromagnetikoak deskribatzea. Haien funtsezko parametroak bistaratu eta neurtzea.

-Irrati-frekuentziako seinaleak hedatzeko bitarteko ez gidatuak identifikatzea, bai eta espektro elektromagnetikoko frekuentzien eta banden banaketa.

-Irrati-frekuentzian erabilitako seinale elektriko, elektromagnetiko eta optikoen transmisiorako lineak deskribatzea, haien aplikazioak eta ezaugarriak.

-Transmisio linea elektrikoak, elektromagnetikoak eta optikoak muntatu eta konexionatzea.

-Telekomunikazioetako seinaleak neurtzeko ekipoa eta teknikak deskribatzea.

-Transmisio lineetan kalitate parametroak neurtzea.

-Jardunean dauden instalazioak aztertzea, adibidez ikastetxekoak. Honakoak eduki daitezke:

Irrati amateurren bandak emititu/jasotzeko instalazio bat.

Irrati/TB estudio bat.

CATV motako seinale baten banaketa. Lehen eta bigarren mailetako buruen arteko lotuneak egitea, irrati-loturak, zuntz optikoa edo kable koaxiala erabiliz.

-Neurriak egin eta baloratzea instalazio horietan.

-Antenak diseinatu eta haien funtzionamendua simulatzea, programa informatikoak erabiliz.

Euskarri modulua denez, ahaleginduko da oinarri teoriko eta praktiko egokia ematen bigarren mailako beste modulu batzuei, hala nola: Ikus-entzunezkoen ekoizpen sistemak, irrati-komunikazioetako sistemak, sare telematikoak eta proiektuen kudeaketa.

Garrantzitsua da, halaber, koordinazio ona egotea lehen mailan ere irakasten diren beste bi modulu hauekin: Osagai elektroniko analogiko eta digitalak eta Telekomunikazio sistemen azpiegituren konfigurazioa.

Lanbide modulua: Informatika-sistemak eta sare lokalak.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 11.

Kodea: 0552.

Iraupena: 200 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekipo informatikoak hautatzen ditu, telekomunikazio sistemaren eskakizunak ebaluatu eta haien elementuen osaketa eta ezaugarriak zehaztu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Telekomunikazio sistemen informatika-beharrak zehaztu ditu.

b) Telekomunikazio sistemaren aplikazioen arabera identifikatu ditu ekipoak.

c) Informatika ekipoaren osagaiak ezaugarritu ditu.

d) Periferiko mota desberdinak ezaugarritu ditu.

e) Telekomunikazio sistemetako software-beharrak zehaztu ditu.

f) Ekipamendua zehaztu du.

2. Informatika ekipoak konfiguratzen ditu, eta, horretarako, telekomunikazio sistemak eskatzen dituen ezaugarriak aztertzen ditu eta hardwarea eta softwarea instalatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hardwareak eta softwareak sistemaren eskakizunei erantzuten dietela egiaztatu du.

b) Tresneriaren elementuen dokumentazio teknikoa interpretatu du.

c) Informatika ekipoaren elementu fisikoak muntatu ditu.

d) Berariazko periferikoak instalatu ditu.

e) Sistema eragileak kargatu ditu.

f) Ekipoaren softwarea konfiguratu du.

g) Muntatzeko prozesua dokumentatu du.

3. Informatika-sisteman berariazko zerbitzuak eta funtzioak konfiguratzen ditu eta horiek ezartzea planifikatzen du, telekomunikazio sistemaren zehaztapenak kontuan izanik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistemaren software-eskakizunak interpretatu ditu.

b) Zerbitzuen eta funtzioen esleipena planifikatu du.

c) Erabiltzaile-kontuak, profilak eta pasahitzen politikak konfiguratu ditu.

d) Beharrezkoak diren aplikazioak eta zerbitzuak konfiguratu ditu.

e) Informatika-sistemaren birtualizazio- eta simulazio-tresnak erabili ditu.

f) Sistemaren funtzionamendua egiaztatu du.

4. Sare lokalak (LAN) telekomunikazio-sistemetan integratzen ditu, eta, hala, sistemaren zehaztapenak interpretatzen ditu eta zati fisikoa eta logikoa konfiguratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Datu sareen osagaiak ezaugarritu ditu.

b) Sareen topologiak eta egiturak identifikatu ditu.

c) Sareko lanaren (networking) elementuen ezaugarriak eta funtzionamendua bereizi ditu.

d) Komunikazio-protokoloak ezagutu ditu.

e) LAN sare bat eta haren helbideratzea planifikatu du.

f) Sarearen elektronika eta lotzen zaizkion elementuak muntatu ditu.

g) Sarearen ekipoa eta elementuen konexioak egin ditu.

h) LAN sarea konfiguratu da.

5. Hari gabeko sare lokalak (WLAN) telekomunikazio sistemetan integratzen ditu, eta, hala, sistemaren zehaztapenak interpretatzen ditu eta zati fisikoa eta logikoa konfiguratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hari gabeko sare lokalak definitu ditu (WLAN).

b) WLAN sareen osagaiak eta ezaugarriak zehaztu ditu.

c) WLAN sare bat diseinatu du.

d) Gailuak eta ekipoak kokatu ditu.

e) WLAN sarearen zerbitzuak eta gailuak konfiguratu ditu.

f) Sarearen segurtasun-elementuak konfiguratu ditu.

g) WLAN sarearen funtzionamendua egiaztatu du.

6. Informatika sistemak edo datu sareak zerbitzuan jartzeko probak egiten ditu, eta, horretarako, errendimendua aztertzeko teknikak aplikatzen ditu eta telekomunikazio sisteman duten integrazioa egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontrol-puntuak identifikatu ditu.

b) Zerbitzuan jartzeko plana aplikatu du.

c) Sistemaren hardwarearen funtzionamendua egiaztatu du.

d) Sistemaren softwarearen funtzionamendua egiaztatu du.

e) Sareen funtzionamendua egiaztatu du.

f) Informatika ekipoak telekomunikazio-sisteman integratu ditu.

g) Informatika sistemaren errendimendua neurtzeko probak egin ditu.

h) Zerbitzuan jartzea dokumentatu du.

7. Informatika sistemak mantentzen ditu, eta, eginkizun horretan, diagnostikoak egiteko eta monitorizatzeko teknikak aplikatzen ditu eta disfuntzioak zuzentzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Informatika sistemen eta sare lokalen ohiko matxurak sistemaren elementuekin erlazionatu ditu.

b) Mantentze-plana aplikatu du.

c) Diagnostikoak egiteko eta monitorizatzeko hardwareko/softwareko tresnak erabili ditu.

d) Mantentze prebentiboaren eta iragarpen-mantentzearen zereginak gauzatu ditu.

e) Disfuntzioa eragin duen tresneria edo elementua aurkitu du.

f) Matxura konpondu du.

g) Funtzionamendu zuzena berrezarri du.

h) Mantentze-jardunak dokumentatu ditu.

Edukiak.

Telekomunikazioetako ekipo informatikoen hautaketa:

-Telekomunikazio sistemen behar informatikoen ezaugarriak eta azterketa, ingurunea kontuan hartuta.

-Informatika-sistema baten hardware arkitektura.

-Sarrera-irteerako azpi-sistemak. Kontrolatzaileak, bus-sistemak.

-Informatika-sistema baten hardware-elementuak. Ezaugarriak eta motak.

-Biltegiratze-gailuak. Tipologia, instalazioa eta konfigurazioa. Elikatze iturriak.

-Informatika-sistemaren softwarea.

-Sistema eragileak: kontzeptua. Aplikazio informatikoak.

-Periferikoak: ezaugarriak eta tipologia.

-Telekomunikazio sistema informatikoei aplikatutako ekipamenduak eta teknologiak.

Telekomunikazioetako ekipo informatikoen konfigurazioa:

-Osagaien dokumentazio teknikoa.

-Informatika sistemak muntatzeko faseak.

-Barne elementuen eta periferikoen muntaketa eta mihiztatzea. Muntatzeko lanabesak.

-Sistema eragileak instalatzea.

-Informatika-sistemaren elementuetako kontrolatzaileak instalatzea.

-Ekipo informatikoa konfiguratzea.

-Ekipoa egiaztatzea. Konexioak egiaztatzea.

-Ekipo informatiko baten elementuak instalatu eta muntatzeko prozesuaren kontrola.

Berariazko zerbitzu eta funtzioetarako informatika sistemak konfiguratzea.

-Telekomunikazioetara aplikatutako informatika sistemen konfigurazioa. Bezero-zerbitzari arkitektura. Zerbitzuen eta funtzioen plangintza. Sistema eragileak administratzea eta konfiguratzea. Zerbitzuak administratzea. Programak instalatzea.

-Erabiltzaileak kudeatzea eta baimenak administratzea. Zereginen automatizazioa.

-Sistema eragilearen tresnak. Sistemen birtualizazio eta simulaziorako tresnak.

-Softwarea gainbegiratzeko eta ezartzeko prozedurak. Ezarpen-zikloa: instalazioa, konfigurazioa, egiaztapena eta doikuntza. Telekomunikazioetako informatika-sistemak egiaztatzeko teknikak.

Datu sareen integrazioa:

-Datu sareak. Datu-sareen osagaiak. Motak eta egitura. Datu-sareen motak. Ethernet.

-Deskribapena eta bilbeak.

-Komunikazio-protokoloak eta zenbait geruzatako ereduen erabilera. TCP/IP eta OSI ereduak.

-Sare-geruza.

-Sare-plangintza. Kableatu egituratua. Zuntz optikoa. Helbideratzea. Azpisareak.

-Sareko elektronika eta elementu osagarriak. Bideratzaileak (router), Hub-ak eta konmutadoreak (switch), besteak beste.

-Sarea konfiguratzea eta gainbegiratzea. Sareko gailuak konfiguratzea. Monitorizazioa.

Hari gabeko sareak integratzea (WLAN):

-WLAN sareak. 802.11 a, b, g, n estandarrak, besteak beste.

-Hari gabeko LAN sarearen osagaiak.

-WLAN baten diseinua. Gailuen eta bezeroen softwarea, firmwarea.

-Topologiak. Ad-Hoc. Azpiegiturak. WLAN planifikatzea. WLAN sarearen asoziazioa.

-Gailuen konfigurazioa.

-Hari gabeko sareen segurtasuna eta babesa. Konfigurazioa. Zerbitzuak ukatzea (DOS). Erasoak. Enkriptatze-sistemak.

-Hari gabeko sareak egiaztatzeko prozedurak.

Informatika sistemak zerbitzuan jartzea:

-Sistemak egiaztatu eta doitzeko teknikak. Kontrol-puntuak identifikatzea.

-Informatika-sistemak zerbitzuan jartzeko planak.

-Sistemaren parametroak neurtzeko teknikak.

-Sistemen integrazioa. Sistemaren elementuak konektatzeko gaitasun logikoa egiaztatzea. Monitorizazioa.

-Sistemen errendimendua eta lan-kargak (benchmark).

-Sare lokalak zerbitzuan jartzeko planak.

-LAN eta WLAN sareak egiaztatzeko teknikak.

-Dokumentazioa. Lan orduak.

Informatika sistemak eta datu sareak mantentzea.

-Matxura motak.

-Telekomunikazioetako sistema informatikoen eta datu sare lokalen mantentze planak.

-Sistemaren analisirako metodoak. Tresna birtualak, simulazio eta optimizaziokoak.

-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea. Hardwareko tresnak, berariazko softwarea eta sistemaren tresnak.

-Tresneria eta elementuak ordezteko teknikak.

-Softwarea berrinstalatzea.

-Segurtasun-kopiak. Plangintza. Automatizazioa. Lehengoratzea.

-Matxuren dokumentazioa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da gaitasuna ematea ikasleei telekomunikazioetako instalazioetan eta datu-sare lokaletan informatikako ekipoak eta sistemak diseinatu, muntatu, instalatu, zerbitzuan jarri eta mantentzeko behar diren trebetasunak beregana ditzaten, modu seguru eta ekologikoan eta lan arriskuen prebentzioko eta hondakinak kudeatzeko arauekin bat.

Hauek dira oinarrizko trebetasunak:

-Hardware gailuekin eta software elementuekin lotutako esku-liburu eta informazio teknikoa interpretatzea.

-Telekomunikazioetarako ekipo eta sistema informatikoak diseinatu eta muntatzea, bai eta sare lokalak ere.

-Telekomunikazioetako informatikako ekipo eta instalazioetarako osagai fisiko, logiko eta konektatzeko gaitasunekoak identifikatu eta hautatzea.

-Telekomunikazioetarako eta datu-sare lokaletarako informatikako sistemak konfiguratu, instalatu, programatu, zabaldu, egiaztatu eta mantentzeko lanak.

Modulu hau teoriko-praktikoa denez, komeni litzateke ikasgela-tailerrean ordenagailu pertsonalak eta eramangarriak edukitzea, lehenak hardwarearekin lotutako jardueretarako eta bigarrenak softwarearen eta datu sare lokalen arloko jardueretarako, Interneteko konexioarekin, ofimatikako programekin, sareak monitorizatzeko eta gainbegiratzeko tresnekin eta CAD aplikazioekin, proiektuen dokumentazioa aztertu eta birplanteatzeko, instalazioei buruzko txostenak eta dokumentazioa egiteko aukera emanen dutenak.

Horrez gain, egokia litzateke beharrezkoak diren instrumentazioa eta tresnak edukitzea, behar adinakoak, ikasleek egindako instalazioen funtzionamendua egiaztatzeko behar diren muntaketak eta neurriak egiteko.

Horrekin batera, ezinbestekotzat jotzen da zerbitzari bat eta sare lokal bat eta zuntz optiko independentea edukitzea, modulu honetan edo antzekoetan soilik erabiltzekoak.

Edukien sekuentziazioa proposatzen da, egitura honetan oinarrituta:

-Hardwarea eta ekipo eta sistema informatikoak konfiguratzea.

-Softwarea eta ekipo informatikoak konfiguratzea.

-LAN motako datu sareak.

-WLAN motako datu sareak.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumenaren babesa zeharkakotasunez landuko da aurkeztutako eduki multzo guztietan, arreta berezia emanez hondakinen gaikako bilketari.

Modulu honetan aurreikusitako helburuak lortzeko, besteak beste, jarduera hauek egitea iradokitzen da:

-Sistema informatiko bat osatzen duten sistemak, elementuak eta ekipoak hautatzea eta dimentsionatzea modu egokian, planteatzen diren beharretarako.

-Informatikako ekipoak, haien funtzio berariazkoak eta telekomunikazio sistemetan txertatzeko modua konfiguratzea.

-Datu sistemak eta sareak instalatu, programatu eta mantentzea, eta telekomunikazioetako sistemetan inplementatzea, datu sarearen eta lotutako ekipoen funtzionaltasuna egiaztatuta.

-Informatikako instalazioak eta ekipoak eta datu sareak mantentzea.

-Dokumentazio teknikoa egitea, muntatzeko zehaztapenak, probetarako protokoloa, eta zerbitzurako eta mantentze-lanetarako jarraibideen eskuliburua barne dituela.

Oinarrizko modulua dugu hau, beste batzuetan irakatsitako ezagutzen lagungarri eta osagarria baita, sare telematikoen moduluan, adibidez, edukiak txertatzeko egitura emanez.

Era berean, telekomunikazioetako eta datu sare lokalen instalazioetan sistema eta ekipo informatikoak diseinatu, konfiguratu, muntatu, integratu eta zerbitzuan jartzeko lana betetzeko behar den prestakuntza biltzen du, bai eta horien mantentze-lanak egiteko behar dena ere.

Lanbide modulua: Telekomunikazio azpiegituretako teknikak eta prozesuak.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Kodea: 0553.

Iraupena: 120 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Telekomunikazio sistemen azpiegiturak berriro planteatzen ditu eta, eginkizun horretan, eraikuntza-planoak eta instalazioaren eskemak interpretatzen ditu eta kable-sareak, ekipoak eta elementuak horien kokalekuarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Planoen datuak eta instalazioen kokapena bat datozela egiaztatu du.

b) Espazioak (barrutiak, erregistroa, kutxetak eta seinaleak hartzeko elementuen kokalekua, besteak beste) dokumentazioan adierazten direnak direla egiaztatu du.

c) Instalazio motaren ezaugarri bereizgarriak hartu ditu kontuan.

d) Instalazioaren trazadurak dauden edo aurreikusi diren beste batzuk oztopatzen ez dituela egiaztatu du.

e) Instalazioaren espazioak eta elementuak dagokien kokapenarekin erlazionatu ditu.

f) Balizko gorabeherak identifikatu eta irtenbideak planteatu ditu.

g) Instalazioaren trazadura planoetan eta/edo obran adierazi du.

h) Zuinketan erregelamenduak eta aplikazio-arauak hartu ditu kontuan.

2. Lurreko eta satelite bidezko emisioetarako soinuzko irrati-difusioko eta telebistako seinaleen hargailuen multzoak muntatzen ditu eta, horretarako, muntaketa planoak eta eskemak interpretatzen ditu eta berariazko teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Antenak eta mastak muntatzeko ekipoak eta erremintak hautatu ditu.

b) Antenei eusteko elementuak eta finkatzekoak muntatu ditu.

c) Soinuzko irrati-difusiorako eta telebistarako antenak muntatu ditu.

d) Seinale maximoaren norabidea egiaztatu du.

e) Antenak orientatu ditu.

f) Buruko ekipoari seinalea emateko elementu aktiboak edo pasiboak muntatu ditu.

g) Antenako mastak lur-konexiora konektatu ditu.

3. Buruko ekipamendua muntatzen du, eta, horretarako, elementu bakoitzaren funtzioa deskribatzen du eta berariazko teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipoak kokatzeko, horman finkatzeko euste-oinarriak edo rack-ak muntatu ditu.

b) Buru motaren arabera hautatu ditu elementuak.

c) Seinaleak prozesatzeko beharrezkoak diren buruko ekipoaren elementuak muntatu ditu (seinale-nahasgailuak, bihurgailuak eta bereizgailuak, besteak beste).

d) Buruko ekipoaren elementuak konektatu ditu.

e) Sistemaren elikadura muntatu du.

f) Instalazioak irteeran izan behar dituen ezaugarriak egiaztatu ditu (inpedantzia eta maila maximoa, besteak beste).

g) Sistemaren elementuak konfiguratu ditu.

4. Irrati eta telebistako seinaleetarako banaketa-sarearen elementuak instalatzen ditu eta, horretarako, horien egituraren planoak edo eskemak interpretatzen ditu eta muntatzeko berariazko teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Banaketa sarearen kableatua jarri du.

b) Sakabanaketa sarearen kableatua jarri du.

c) Erabiltzailearen barne sarearen kableatua jarri du.

d) Deribatzaileak eta banagailuak muntatu ditu.

e) Erabiltzailearen hartuneak muntatu ditu (sarbide terminaleko baseak).

f) Erabiltzaile-sarbideko puntuak muntatu ditu.

g) Sareko kableen konexioak egin ditu.

h) Sarearen ezaugarrien balioak egiaztatu ditu.

5. Jendearentzat eskura dagoen telefonia-zerbitzuaz baliatzeko telekomunikazio azpiegitura komuna instalatzen du (oinarrizko telefonia eta zerbitzu integratuetako sare digital bidezkoa) eta, horretarako, planoak eta eskemak interpretatzen ditu eta muntatzeko berariazko teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Operadoreek erabilitako lotura-metodoa identifikatu du.

b) Sarbide motak identifikatu ditu (RDSI oinarrizko sarbidea edo RDSI sarbide primarioa).

c) Sarbide primarioko bi kasuak identifikatu ditu, betiere TR1 p-ren kokalekua kontuan izanik.

d) TR1 p-ra arte indibidualizatu ditu emisioko eta harrerako kableak.

e) Oinarrizko telefoniako sarearen amaierako erregistroak eta zerbitzu integratuetako sare digitala (RDSI) muntatu ditu.

f) RDSIrako kableatu-konfigurazio desberdinak instalatu ditu (bus pasibo laburra, bus pasibo zabaldua eta puntutik puntura).

g) Banaketa puntuetako elementuak muntatu ditu.

h) Interkomunikazioa eta sarbide-kontrola muntatu du.

6. Banda zabaleko sareen azpiegiturak instalatzen ditu, eta, horretarako, haren egituraren planoak eta eskemak interpretatzen ditu eta muntaia-teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren zuinketa egin du, planoen arabera.

b) Kableatu nagusia instalatu du (esparruetako azpi-sistema).

c) Kableatu bertikala instalatu du (eraikinetako azpi-sistema).

d) Kableatu horizontala instalatu du.

e) Esparruetako, eraikinetako edo solairuko banatzaileak muntatu ditu, besteak beste.

f) Telekomunikazio-barrutietako eta ekipoen geletako ekipoa muntatu du.

g) Ziurtapenekin lotzen diren parametroen probak eta neurketak egin ditu.

h) Balizko aldaketen eskemak egin ditu.

7. Telekomunikazio sistemen azpiegituren funtzionamendua egiaztatzen du, eta horretarako, neurketak egiten ditu eta arauzko parametroekin alderatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tresnak eta neurgailuak hautatu ditu.

b) Neurketak, doikuntzak eta funtzionamendu-entseguak egin ditu.

c) Neurketetan lortutako emaitzak interpretatu ditu.

d) Instalazioaren parametroek araudia betetzen dutela edo estandarren araberakoak direla egiaztatu du.

e) Arauzko parametroen arabera doitu ditu ekipoak.

f) Lortutako emaitzak kontrastatu ditu.

8. Telekomunikazio sistemen azpiegituretako instalazioak mantentzen ditu, eta, horretarako, neurketak egiten ditu eta matxurak edo disfuntzioak zuzentzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Akatsak eta matxurak hautemateko sisteman esku hartzeko plana egin du, betiere instalazioaren arabera.

b) Probak eta neurketak egin ditu sistemaren tipologiaren arabera.

c) Egindako neurketak interpretatu ditu eta ager daitezkeen disfuntzioak adierazi.

d) Matxurak diagnostikatzeko eta kokatzeko teknikak aplikatu ditu, instalazioaren tipologiaren eta ezaugarrien arabera.

e) Matxuren kausari eta eraginari buruzko hipotesiak proposatu ditu.

f) Ekipoak edo instalazioaren zatiak aldatu ditu.

g) Matxuren kasuetan, funtzionamendua berrezarri dela egiaztatu du.

h) Prebentziorako zehaztutako mantentze-lanak egin ditu.

9. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak eta arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta ekipamenduak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, lanabes, tresna eta makinak erabiltzearen arrisku desberdinak eta arriskugarritasun maila identifikatu ditu.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete ditu.

c) Materialak, tresnak eta beste batzuk erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

d) Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak eta larrialdietarako geldialdiak, besteak beste) eta muntatzeko eta mantentzeko eragiketetan erabili behar den banakako babes-elementuak (oinetakoak, begien babesa eta jantziak, besteak beste) deskribatu ditu.

e) Material, tresna eta makinen manipulazioa beharrezko segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu du.

f) Telefonia sistemen muntaketa- eta mantentze-lanak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztu du.

g) Ingurumena kutsatzeko iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

h) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

i) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

Edukiak.

Telekomunikazio sistemen azpiegituren zuinketa:

-Datuak egiaztatzea. Proiektu teknikoa. Memoria. Zehaztapenak egiaztatzea. Bestelakoak.

-Eraikinaren deskribapena. Barrutiak. Barrutien ezaugarriak kokaturik dauden domeinuaren arabera. Sarrera kutxeta. Behe-barrutia. Goi-barrutia. Bestelakoak.

-Zehaztapenak betetzea etxebizitzetan, etxe-multzoetan eta familia bakarreko etxebizitzen multzoetan. Topologiak higiezin motaren arabera. Egiaztatzea.

-Beste instalazio batzuen trazadurak egiaztatzea. Instalazioen arteko interferentzia.

-Elementu komunak jartzea eta kokatzea. Instalazio komunei aplikatzen zaizkien eraikuntza arauekin lotzea.

-Gorabeherak identifikatzea. Konponbideen planeamendua.

-Instalazioa planoetan markatu eta trazadura ematea eta obra. Instalazioaren zuinketa. Obra baldintzak.

-Eraikinetako instalazio komunen berariazko araua. Telekomunikazio-instalazio komunei dagokien BTEEren jarraibide teknikoak.

Lurreko eta satelite bidezko emisioetarako soinuzko irrati-difusioko eta telebistako seinaleen hargailuak muntatzea.

-Proiektu teknikoa. Memoria. Antenen elementu osagarriak muntatzeko materialak eta erremintak. Mastak. Dorreak.

-Antenak finkatzeko elementuak, euskarriak eta osagarriak muntatzeko teknikak.

-Irratirako eta telebistarako lurreko antenak muntatzeko teknikak. Antenak lerrokatu eta orientatzea. Satelite bidezko telebistarako antenak muntatzeko teknikak. Antenak lerrokatu eta orientatzea.

-Elementu aktiboak eta pasiboak muntatzeko teknikak.

-Konexio elektrikoak. Lur konexioak.

-Segurtasun arauak eta arriskuen prebentzioa.

Buruko ekipamendua muntatzea:

-Irrati eta telebista seinaleetarako buruko ekipoaren instalazioak muntatzeko teknikak. Instalatu behar diren elementuak. Funtzionamenduaren deskribapena.

-Buru motak. Elementuak hautatzea Funtzionamenduaren deskribapena.

-Buruko ekipoaren elementuak. Elementuak muntatzeko teknikak. Bihurgailuak, bereizgailuak. FI anplifikadoreak. Moduladoreak. Bestelakoak. Funtzionamenduaren deskribapena.

-Tresneria elektrikoa, babesak eta lur konexioa.

-Instalazioaren ezaugarriak egiaztatzea. Mailarik handiena. Inpedantzia.

-Buruko elementuen konfigurazioa. Konfigurazio lokala.

Irrati eta telebistako seinaleetarako banaketa sarearen elementuak instalatzea.

-Proiektu teknikoa. Memoria.

-Kanalizazioak egiaztatzea. Lotzeko kanalizazioa. Printzipala. Bigarren mailakoa. Erabiltzailearen barne-kanalizazioa.

-Transmisio-lineak: zuntz optikoa, kable koaxiala, pare bihurritua, besteak beste. Normalizazioa. Eroale motak. Telekomunikazio azpiegitura komunetan erabiltzen diren eroaleen ezaugarri bereziak, lokal motaren arabera.

-Partitzaile bidezko banaketa. Deribatzaile bidezko banaketa. Pasatze-kutxa bidezko banaketa. Banaketa mistoa.

-Erabiltzailearen hartuneak, baseak eta sarbide-puntuak muntatzeko teknikak.

-Kableak konektatzeko teknikak. Zuntz optikoa. Konektoreak.

-Instalazioaren ezaugarriak egiaztatzeko teknikak.

-Pertsonen eta ekipoen segurtasunerako arauak.

Telekomunikazio azpiegitura komuna instalatzea, jendearentzat eskuragarri dagoen telefonia-zerbitzua baliatzeko:

-Proiektu teknikoa. Memoria.

-Telekomunikazio-operadoreen lotura-metodoaren ezaugarriak. Deskribapena.

-Jendearentzat eskuragarri dagoen telefonia-zerbitzua baliatzeko elementuak.

-Oinarrizko sarbideetarako ekipoak. Sarbide primarioetarako ekipoak. Sarbideen ezaugarriak. Oinarrizkoa. RDSI edo sarbide primarioa.

-Telefoniako eta ahots sareetako elementuen ezaugarriak. Ebaketa eta probetako blokeak. Bihurgailuak.

-TR1 p-rako kableak indibidualizatzeko teknikak.

-Oinarrizko telefoniarako eta RDSIrako sare-amaierako erregistroak muntatzeko teknikak. Elementuen deskribapena.

-Banaketa puntuak. Muntatzeko teknikak.

-Kableatuaren konfigurazioa. Bus pasibo laburra. Bus pasibo zabaldua. Puntutik puntura.

-Interkomunikazioko eta sarbideko instalazioak muntatzeko teknikak. Atezain automatikoak instalatzea. Armairuak. Osagarriak. Interfonia eta bideo-atezaintzako elementuen ezaugarriak. Kaleko plakak. GSM atezainak. Bideo-atezainak.

Banda zabaleko sareen azpiegiturak instalatzea:

-Proiektu teknikoa. Memoria. Planoak. Eraikinaren deskribapena. Zerbitzuen deskribapena. Eskaeraren aurreikuspena. Bestelakoak.

-Bide gidatuak. Banda zabaleko sareen telekomunikazio zerbitzurako sarbidea. Kableatu egituratua. Konexioak eta berariazko konektoreak.

-Esparruko eta eraikinetako azpi-sistemak kableatzeko teknikak.

-Telefoniako eta ahots sareetako elementuen ezaugarriak. Erregletak. Sareko elektronika. Bihurgailuak.

-Telekomunikazio-barrutietako ekipoak muntatzeko teknikak. Ekipoak rack-ean instalatzea.

-Ziurtatzeko neurri berariazkoak. Teknikak. Emaitzen interpretazioa.

-Eskemak egitea. Aplikatzeko softwarea.

Telekomunikazio sistemen azpiegituren funtzionamendua egiaztatzea.

-Zerbitzuan jartzeko plana. Neurrien protokoloa.

-Funtzionamendu parametroak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetan.

-Neurtzeko tresnak eta prozedurak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetan.

-Doikuntzak eta prest jartzea.

-Seinaleak hartzeko elementuen orientazioaren araberako seinalea. Neurriak.

-Lokalean eta urrutitik doitzeko teknikak. Komunikazioa egiaztatzea. Parametro adierazgarriak telekomunikazio azpiegitura komunen instalazioen doikuntzan.

-Irrati eta telebistako, telefoniako eta ahots eta datu sareetako azpiegituren funtzionamendu neurketak eta entseguak.

-Emaitzen interpretazioa. Balioak alderatzea dokumentazio teknikoaren arabera.

-Arauzko egiaztapenak. Dokumentazioa.

Telekomunikazio sistemen azpiegituretako instalazioak mantentzea:

-Telekomunikazio sistemen azpiegituretako matxurak hautematea.

-Neurketa prozedurak. Probak. Mantendu beharreko instalazio motak.

-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko teknikak. Elementu akasdunak aldatu eta konfiguratzea.

-Zerbitzua egiaztatu eta berrezartzea eraikinetako telekomunikazio azpiegituretan.

-Sareak eta sistemak monitorizatzeko teknikak.

-Telekomunikazio azpiegituren sistemak mantentzeko planak.

-Esku-hartzeen dokumentazioa. Matxuren historikoak.

Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumen babesa:

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia, telefonia sistemei dagokienez.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea, muntaketa eta mantentze-lanen prozesuetan.

-Banakako babes-ekipoak. Ezaugarriak eta erabilera-irizpideak. Taldeko babesa. Babeserako bitartekoak eta ekipoak.

-Hondakinen kudeaketarako araudia.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da gaitasuna ematea ikasleei telekomunikazioetako instalazioak muntatu, instalatu, zerbitzuan jarri eta mantentzeko behar diren trebetasunak beregana ditzaten, modu seguru eta ekologikoan eta lan arriskuen prebentzioko eta hondakinak kudeatzeko arauekin bat. Era berean, telekomunikazioetako azpiegituren instalazioak diseinatzen parte hartzeko gaitasuna ematen dio. Hauek dira oinarrizko trebetasunak:

-Proiektu teknikoaren datuak identifikatu eta egiaztatzea lotutako araudiarekin bat.

-Gorabeherak identifikatzea eta soluzioen zuinketa egitea instalazioen artean sortzen diren trazadura interferentzien aurrean.

-Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen elementuak muntatu, instalatu, konfiguratu eta handitzea.

-Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioak egiaztatzea.

-Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioak egiaztatzea.

Modulu hau teoriko praktikoa denez, komeni da lantegi-ikasgelan ordenagailu pertsonalak edukitzea, Interneteko konexioa dutenak, ofimatika eta CAD programekin hornituak, proiektuen dokumentazioa aztertu eta birplanteatzeko, txostenak egiteko eta esku-hartzeak dokumentatzeko.

Ezinbestekotzat jotzen da behar adinako panel didaktiko desberdinak edukitzea, instalazioak eskalan muntatzeko eta irrati eta telebista, eta banda zabaleko telefonia eta datu-sareen seinaleak banatzeko hornituak.

Horrez gain, eduki beharko dira beharrezkoak diren instrumentazioa eta tresnak, behar adinakoak, ikasleek egindako instalazioen funtzionamendua egiaztatzeko behar diren neurriak egiteko.

Horrekin batera, ezinbestekotzat jotzen da terraza bat edo gune goratu bat edukitzea, irrati seinaleak hartzearekin lotutako jarduerak gauzatzeko bide emanen duten antenak bertan paratzeko.

Edukien sekuentziazio hau proposatzen da, eduki multzoetan oinarritutako egitura honetatik abiatuta:

-Telekomunikazio azpiegitura komunetako proiektu teknikoak aztertzea, gorabeherak identifikatzea eta birplanteatzeko proposamenak.

-Irrati eta telebista seinaleen hargailuak lurreko nahiz satelite bidezko emisioetan.

-Buruko ekipamendua.

-Irrati eta telebista seinaleetarako banaketa sarea.

-Telefonia zerbitzurako banaketa sarea.

-Banda zabaleko datu sarea.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumenaren babesa zeharkakotasunez landuko da aurkeztutako eduki multzo guztietan, arreta berezia emanez hondakinen gaikako bilketari.

Modulu honetan proposatutako helburuak lortzeko, besteak beste, jarduera hauek egitea iradokitzen da:

-Eraikinen ingurunean telekomunikazio azpiegituretarako instalazio motak identifikatzea.

-Instalazio bat osatzen duten ekipoak eta elementuak hautatzea eta informazioa bilatzea katalogoen eta Interneten bidez.

-Irrati eta telebistako buru bat muntatu, konfiguratu eta zerbitzuan jartzea.

-Irrati eta telebistako seinaleak banatzeko sare bat muntatu, konfiguratu eta zerbitzuan jartzea.

-Telefonia eta interfonia banatzeko sare bat muntatu, konfiguratu eta zerbitzuan jartzea.

-Banda zabaleko datu sarea muntatu, konfiguratu eta zerbitzuan jartzea.

-Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetan mantentze planak aplikatzea.

-Disfuntziorako hipotesiak proposatzea telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetan, eta matxurak aurkitzeko prozedurak egitea.

Oinarrizko modulu bat dugu hau, beste modulu batzuetan emandako ezagutzen lagungarri, adibidez, "Telekomunikazio sistemen azpiegiturak konfiguratzea" izenekoan, eta ezagutza horiek gauzatzen dituenez, bi moduluen arteko koordinazioak berebiziko garrantzia du garatzeko. Era berean, "Proiektuen kudeaketa" izeneko modulua haren osagarria da.

Era berean, lanbide modulu honek behar den prestakuntza ematen du telekomunikazio sistemen azpiegiturak muntatu, instalatu, zerbitzuan jarri eta mantentzeko, soinu eta irrati-difusioko eta telebistako seinaleak hartzeko, egokitzeko eta banatzeko, telefoniako oinarrizko zerbitzua, zerbitzu integratuetako sare digitalak, banda zabala eta ahots eta datuak sareak baliatzeko.

Lanbide modulua: Sistema integratuak eta etxe digitala.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Kodea: 0557.

Iraupena: 100.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Etxe digitaleko azpiegiturak ezaugarritzen ditu, eta, zeregin horretan, osatzen duten esparruak aztertzen ditu eta egin beharreko zerbitzuak bereizten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikazio digitalaren maila (telekomunikazio azpiegitura komunak, oinarrizko maila edo goi-maila) eta lotutako zerbitzuak zehaztu ditu.

b) Barne-sareen egiturak (HAN eta TGCS, besteak beste), konexioak eta handitze-kanalizazioak definitu ditu.

c) Zerbitzuen ezaugarriak eta funtzionaltasunak zehaztu ditu.

d) Gailuen eta elementuen interkonexio-busak zehaztu ditu.

e) Zerbitzuetarako urruneko sarbideak definitu ditu.

f) Sarbiderako azpiegitura ultrazkarrak zehaztu ditu (IAU).

g) Interfazeak, zerbitzariak eta pasabideak hautatu ditu.

h) Indarreko araudia aplikatu du.

2. Sarean integratzen ditu multimedia- eta komunikazio-sistemak eta, horretarako, zerbitzuak kudeatzen ditu eta gailuen eta ekipoen funtzionamendua kontrolatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Audio eta bideo garraioko streamer-aren ezaugarriak egiaztatu ditu.

b) IP bidezko audio-banaketako interfazeak, sare-elementuak, anplifikadoreak, pantailak eta abar identifikatu ditu.

c) IPTV baterako hardware eta software elementuak hautatu ditu.

d) IP streamer moduluak konfiguratu ditu.

e) IPTV instalazioaren elementuak konektatu ditu.

f) Bideo eta audioko streamer-ak bistaratzeko eta entzuteko softwarea instalatu du.

g) Multimedia gailuak eta sistemak konfiguratu ditu.

h) Komunikazio gailuak eta sistemak konfiguratu ditu.

i) Ekipoen eta sistemen funtzionaltasuna egiaztatu du.

j) Bideojokoetarako gailuak konfiguratu ditu (kontsolak, periferikoak, interfazeak eta beste). Sareko bideojokoak.

k) Tele-heziketa eta tele-erosketa/merkataritza elektronikoko sistemak konfiguratu ditu.

l) Tele-medikuntza, tele-neurketa eta tele-laneko sistemak konfiguratu ditu.

m) Ahots bidezko kontrol-sistemak konfiguratu ditu.

3. Segurtasun-sistemak instalatzen ditu, horien integrazioa egiaztatzen du, eta horien funtzionaltasuna aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipoak eta elementuak konektatu ditu.

b) Zentralitak programatu ditu.

c) Segurtasun-sistemak LAN eta WAN sareetan integratu ditu.

d) Alarma-seinaleak hartzeko eta dekodetzeko softwarea instalatu du.

e) Alarma-seinaleak hainbat bidetatik (satelite bidez, eta TCP/IP bidez, esate baterako) transmititzeko ekipoa konfiguratu du.

f) Kokaleku eta jarraipen seinaleak kontrol-zentroetan integratu ditu.

g) Ekipoen eta sistemen funtzionaltasuna egiaztatu du.

h) Dokumentazio teknikoa prestatu du.

4. CCTVko sistemak, sarbide-kontrola eta bideo adimenduna integratzen ditu, eta, horretarako, elementuen instalazioa eta interkonexioa egiaztatzen du eta komunikazio ekipoak eta zerbitzariak kudeatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sare lokalaren ezaugarri funtzionalak identifikatu ditu (abiadura, konfigurazioa, topologia, besteak beste).

b) Seinaleak hartzeko, identifikatzeko eta kontrolatzeko ekipoak eta elementuak konektatu ditu.

c) CCTVko kudeaketa-softwarea, sarbideen kontrola eta bideo adimenduna ezarri du.

d) Biltegiratze digitaleko bideak konfiguratu ditu (DVR, zerbitzariak, NVR, sare-diskoak, besteak beste).

e) Komunikazio zerbitzariak eta ekipoak LAN eta WAN sareetan integratu ditu.

f) Urrutitik kontrolatzeko eta ikusteko gailu mugikorrak konfiguratu ditu.

g) Ekipoen eta sistemen funtzionaltasuna egiaztatu du.

h) Dokumentazio teknikoa prestatu du.

5. Automatizazio-gailuak integratzen ditu, eta, horretarako, sistemen funtzionamendua kontrolatzen du eta kontrol-sareko ekipoak eta zerbitzariak kudeatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioan zerbitzuen konbergentzia identifikatu du.

b) Elementuak eta gailuak zehaztu ditu.

c) Kontrol-sarea eta bus domotikoak konfiguratu ditu.

d) Kontrol eta automatizazioko elementuak konektatu ditu.

e) Kontroleko pasabidea integratu du.

f) Urrutiko kontroleko eta monitorizazioko zerbitzariak konfiguratu ditu.

g) Ekipoen eta sistemen funtzionaltasuna egiaztatu du.

h) Dokumentazio teknikoa prestatu du.

i) Energia-eraginkortasuneko kontrol sistemak konfiguratu ditu.

6. Etxe digitaleko sistema integratuak mantentzen ditu, eta, horretarako, ekintzak planifikatzen ditu eta disfuntzioekin edo matxurekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikin adimendunetako sistema integratuetako matxuren tipologia eta ezaugarriak deskribatu ditu.

b) Prebentzioko mantentze plana egin du.

c) Matxuren sintomak identifikatu ditu.

d) Sareak eta sistemak monitorizatu ditu.

e) Disfuntzioa eragin duen azpisistema, tresneria edo elementua aurkitu du.

f) Zerbitzuan jartzeko protokoloa aplikatuz funtzionamendua berrezarri du.

g) Matxuren historikoak eta mantentze programa eguneratu ditu.

7. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, eta horretarako arriskuak eta arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, lanabesak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arrisku-maila identifikatu ditu.

b) Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du erremintekin.

c) Materialak, tresnak eta beste batzuk erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

d) Muntaketan eta mantentze-lanetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako etenak, eta abar) eta banakako eta taldeko babes ekipoak (oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak, besteak beste) deskribatu ditu.

e) Segurtasun-elementuen, eta norbera eta taldea babesteko ekipoen erabilera egokia identifikatu du.

f) Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko neurriekin eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

g) Sistema adimendunen muntaketa eta mantentze-lanak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztu du.

h) Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

h) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

j) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

Edukiak.

Etxe digitalaren azpiegituren karakterizazioa (IHD):

-Aplikazio digitaleko mailak eraikin adimendunetan eta etxe digitalean. Eskalagarritasuna eta handitzeak. Lotutako zerbitzuak. Zerbitzuaren osagaiak. Modalitateak eta haien euskarri diren teknologiak.

-Barne sareen egiturak. Motak eta erabilerak. Telekomunikazio-azpiegitura komunen elementuekiko konbergentzia.

-Zerbitzuen ezaugarriak eta funtzionaltasunak.

-Datuen interkonexioko busak. Motak eta aplikazioak. Protokoloak.

-Urruneko sarbidea duten bitartekoak eta ekipoak.

-Sarbiderako azpiegitura ultrazkarrak (IAU).

-Etxebizitzetako interfazeak eta pasabideak hautatzeko irizpideak. Motak. Zerbitzari lokalak eta urrunekoak.

-Eraikin adimendunetako eremuei eta sistemei aplikatzekoa zaien araudia.

Sareko komunikazioak eta multimedia sistemak integratzea.

-Audio eta bideo streaming-en ezaugarriak. Eskaripeko streaming-a. Ikusitakoaren arabera ordaintzeko sistemak.

-Programa anitzeko zerbitzuak (MPTS difusio anitzeko zerbitzua). IP bidezko audioa. Stream iturriak. Audio analogikoa edo digitala IP stream bihurtzeko gailuak.

-IP audio anplifikadoreak/deskodetzaileak.

-Multimedia zerbitzuekiko integrazioa. Multimedia zerbitzariak.

-IPTV. Ezaugarriak. Banda zabalerak. DVBtik IPrako pasabideak.

-Buruko estazioetarako streamer moduluak konfiguratzea: modulua konfiguratzeko web interfazea.

-Hedatu beharreko programak eta zerbitzuak zehaztea. SAP eta SDP protokoloak txertatzea.

-IPTV instalazioa. DVB-T - IP eta DVB-S - IP buruak. IPTV hargailuak. IPTV sistema bistaratzeko interfazeak. Estandar bateragarria. DLNA. Bestelakoak.

-Bideoa erreproduzitzeko softwarea.

-Ikus-entzunezko edukietarako sarbideak. Multimedia pasabidea.

-Interfazeak. Telebista elkarreragileko sistemak.

-Komunikazio bateratuko gailu finkoen eta mugikorren konfigurazioa. Bideohitzaldia.

-Bideojokoetarako gailuak konfiguratzea (konsolak, periferikoak, interfazeak etab.). Bideojokoak sarean.

-Tele-heziketa eta tele-erosketa/merkataritza elektronikorako sistemak.

-Tele-medikuntza, tele-neurketa eta tele-lana.

-Ahots bidezko kontrola.

Segurtasun sistemak instalatzea:

-Segurtasun ekipoak eta elementuak, kableak eta hari gabekoak konektatzea, eta alarma zentralak. Sentsoreak eta detektagailuak. Komunikazio busak.

-Alarma-zentraliten programazioa (intrusioa, teknikak, eta abar). Urruneko kontroleko eta ikuskapeneko softwarea.

LAN eta WAN sareetan integratzeko moduluak konfiguratzea.

-Zentral alarma-hartzailea kudeatzeko programak instalatzea. Aplikatu beharreko arauak.

-Transmisio ekipoak konfiguratzea (satelite bidezkoak, GSM/GPRS, TCP/IP, besteak beste).

-Alarma seinaleak satelite bidez transmititzea. Satelite bidezko seinaleak web-ean monitorizatzea. Seinaleak hartu eta dekodetzeko softwarea. Helbideratzeak. Dekodetzea eta interpretatzea.

-Kokapen eta jarraipen sistemen integrazioa.

-Dokumentazioa lantzea.

CCTVko sistemak, sarbideen kontrola eta bideo adimenduna integratzea:

-Sareen ezaugarriak identifikatzeko teknikak. Topologien eta erabiltzaileen hartuneen egiaztapena.

-Bideozaintzako sistemak. Monitoreak. IP kamerak. Sarbideen kontrolak. Identifikazio sistema biometrikoak. CCTVko kontrol eta kudeaketa softwarea, sarbideen kontrola eta bideo adimenduna. Sarean integratzea. Sistema biometrikoen konfigurazioa.

-Grabaketa digitaleko sistemak, zuzenkeoak (DAS, DVR), sarean partekatutako biltegiratzeak (NAS) eta sarean biltegiratze-eremuak (SAN), besteak beste, konfiguratzea.

-Komunikaziorako ekipoak eta zerbitzariak konfiguratzea. Sarean integratzea. Bistaratzeko eta kontrolatzeko gailu mugikorrak konfiguratzea. Haririk gabeko sareekin integratzea: WiFi, WiMax, UMTS, besteak beste.

-Dokumentazioa lantzea.

Automatizazioko sistemen integrazioa:

-Zerbitzuen konbergentzia eraikin adimendunetan. Oinarrizko automatizazioa.

-Sentsoreak eta eragingailuak. Transduktoreak. Transmisoreak, hargailuak. IP elementuak eta gailuak eta IP ez direnak konektatzea. Ezaugarriak. Kontrol eta automatizazio sareen konfigurazioa.

-Bus domotikoak (EIBUS, KNX, X10, Konnex, LonTalk, Zigbee, Xbee, LCN, RS485, besteak beste).

-Telefonogune domotikoak eta kudeaketa-moduluak konektatzea. Sentsoreen eta jardungailuen konexioak egitea. Aplikazioak.

-Kontrol-pasabideak ezartzea. Aplikazio eta konfigurazioko softwarea. Software irekiko pasabideak (OSGI). OPC zerbitzarien (OLE for Process Control) eta bezeroen konfigurazioa. Urruneko sarbidea duten sistemak. Sarbide finkoa eta mugikorra, telefono sare publikoaren bidez.

-Energia eragimena kontrolatzeko sistemak.

Etxe digitaleko sistema integratuak mantentzea.

-Hardwarearen eta softwarearen matxurak atzematea. Prozedurak. Elementu akasdunak aldatu eta konfiguratzea.

-Eraikin adimendunetako sistema integratuen zerbitzua egiaztatzea eta berrezartzea.

-Sareak eta sistemak monitorizatzeko teknikak. Lokala eta urrutikoa.

-Eraikin adimendunetako sistemak mantentzeko planak.

-Esku-hartzeen dokumentazioa. Matxuren historikoak.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea, muntaketan eta mantentze-lanen prozesuetan.

-Banakako babes-ekipoak. Ezaugarriak eta erabilera-irizpideak.

-Taldeko babesa.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan lortutako prestakuntzak gaitasuna ematen du honako eginkizun hauek betetzeko: eraikin adimendunetan azpiegiturak planifikatzea, audio, bideo eta komunikazio sistemak integratzea, segurtasun, CTV, sarbideen kontrola eta automatizazioa.

Beraz, modulu honen helburua da ikasleek bereganatzea aipatutako eginkizunak betetzeko behar dituzten ezagutza teoriko eta praktikoak eta funtsezko trebetasunak.

Trebetasun eta ezagutza horiek alderdi interesgarri batzuk hartzen dituzte, hala nola:

-Instalazioaren ekipoa eta elementuak identifikatu eta hautatzea.

-Instalazioaren ekipo eta sistemen dokumentazio teknikoa interpretatzea.

-Barneko nahiz kanpoko sareetarako sarbide gailu finko nahiz mugikorrak konfiguratzea.

-Erosotasuna, segurtasuna eta kontrol energetikoa kudeatzeko sistema domotikoak muntatu eta integratzea.

-Segurtasun, CCTV (telebistako zirkuitu itxia) eta sarbideen kontrolerako sistemak muntatu eta integratzea.

-Tele-neurketa eta tele-kontroleko sistemak muntatu eta integratzea.

-Tele-konferentzia, telelan eta tele-medikuntza sistemak muntatu eta integratzea.

-Audio, bideo eta multimedia sareetan komunikazio sistemak instalatu eta integratzea.

-Instalazioen, ekipoen eta horiek osatzen dituzten gailu osagarrien zerbitzuan jartzea egiaztatzea.

Modulu hau amaituta, ikasleak gai izan behar du honakoak konfiguratzeko: instalazio domotikoak, bideozaintza eta sarbideen kontrolerako instalazioak, telekomunikazioetakoak, multimedia, tele-medikuntza, tele-kontrola, besteak beste, lehen aipatutakoak, eta horretarako, sistemaren elementuak hautatuko ditu, bakoitzaren ezaugarriak zehaztuz; horrez gain, aldez aurretik konfiguratutako sistema horiek muntatu eta zerbitzuan jartzeko plangintza eginen du, haien osagaien funtzionaltasun eta segurtasun gomendioak betez betiere.

Modulu hau teoriko-praktikoa da, eta funtsezkoa da sistema domotikoen, bideozaintza eta sarbideen kontrolekoak, telekomunikazioetakoak, multimedia, tele-medikuntza, tele-kontrol sistemak, besteak beste, aztertu, konfiguratu, gainbegiratu, muntatu eta mantentzeko lanak betetzea.

Beraz, kontuan harturik arestian aipatutako lanbide jardueren aniztasuna, gomendioa da lantegi-ikasgelan elementuak eta sistemak edukitzea, sistema integratu txikiez osaturik, ondotik adierazten den moduan:

-IP bidez audio eta bideo streaming-a hedatu eta hartzeko maketak.

-IPTV instalatua duten maketak. DVB-T - IP eta DVB-S - IP buruak.

-IPTV hargailuak eta IP bidez audio eta bideoa erreproduzitzeko softwarea.

-Simulazioko softwarea, tele-medikuntza, tele-erosketa eta tele-lanerako eta ahots bidezko kontrolerako.

-Bideokontsolak, sarean integratzeko aukerarekin.

-Alarma-zentraliten maketak, mota desberdinetako alarma-detektagailu eta sentsoreekin, hari bidezkoak eta hari gabekoak, horiek kudeatzeko softwarea eta alarmak jasotzeko zentralak kudeatzekoa.

-Alarma sistemak aztertu eta konfiguratzeko maketak, GSM/GPRS, TCP/IP, GPS, besteak beste.

-Zentralita domotikoak eta bus domotikoak aztertzeko maketak, gutxienez KNX, X10, Zigbee/Xbee, eta RS485 sistemak dituztenak, haien sentsore motarekin eta hori kudeatzeko softwarearekin.

-Bideozaintzako sistemen maketak, hari bidezko nahiz haririk gabeko IP kamerek, monitoreek, bideo-grabagailuek, kontrol sistema biometrikoek osatuak, eta horiek kudeatu eta integratzeko softwarea.

Aipatutako guztiekin, instalazioak aztertu, konfiguratu, gainbegiratu eta mantentzeko lanak egin daitezke, sistema bakoitzerako egokiak diren hardware eta softwarearekin jarduera praktiko errealak betetzeko.

Horrez gain, komeni da osagarri gisa erabiltzea ekipo informatikoetan oinarritutako ikasketa sistemak erabiltzea, sistema horien simulaziorako aukera emanen duen software egokiarekin.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa jarraian azaltzen den aurkezpen ordena bera da:

-Etxe digitalaren azpiegituren karakterizazioa (IHD).

-Sareko komunikazioak eta multimedia sistemak integratzea.

-CCTVko sistemak, sarbideen kontrola eta bideo adimenduna integratzea.

-Automatizazioko gailuen integrazioa.

-Segurtasun sistemak instalatzea.

-Etxe digitaleko sistema integratuak mantentzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

Komeni da etxe digitalaren azpiegituren ezaugarriak zehaztetik hastea, ezaugarri horiekin moduluaren ikuspegi orokorra ematen delako (aplikazio digitalaren mailak, sare egitura, zerbitzu, bitarteko eta ekipoen ezaugarriak, interkonexio busak eta araudia).

Ondoren, komeni da multimedia sistemak eta sareko komunikazioak integratzen ikastea, hori oinarritzat hartuz CCTV, sarbideen kontrolerako eta bideo adimenduneko sistemak integratzeari ekiteko. Ondoren, automatizazio gailuen integrazioari helduko zaio, bertan bateratuko baitira eraikin adimendunetako zerbitzu guztiak bus eta pasabide guztien bitartez, besteak beste, zerbitzu guztien kontrol zentralitetan eta horietara sartzea bai modu lokaletik bai urrutitik.

Horri guztiari esker segurtasun sistemen instalazioari helduko zaio, etxean edo eraikin adimendunean zerikusia duten sistema guztietako instalazioen planoak behin eskuratu ondoren.

Azkenik, etxe digitalaren eta eraikin adimendunen sistema integratuen mantentze-lana etorriko da, ordurako ikasleek sistema guztiak ezagutuko baititu, eta hartara, hardware eta software matxurak atzemanen ditu, eta beraz zehaztu ahal izanen du zein prozedura erabili elementu akasdunak aldatu eta konfiguratzean, bai eta sare eta sistemen monitorizazio teknikak erabili ere, mantentze plan egokienak zein diren erabakitzeko.

Instalazioen mantentze-lanak eta segurtasuna zeharka landuko dira eduki multzo guztietan, eta gauzatutako prestakuntzako proiektu tekniko guztietan agertu beharko da.

Eduki horiek lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, eta horrela ahalbidetuko da helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Eraikin adimendunetan honakoen instalazio eta ekipoen tipologiak identifikatzea: audioa, bideoa eta komunikazioak, segurtasuna, CCTV, sarbideen kontrola eta automatizazioa.

-Instalazioak konfiguratzea.

-Instalazio integratu bat osatzen duten ekipoak eta elementuak hautatzea.

-Ekipoak eta instalazioak konfiguratzea eraikin adimendunetan.

-Instalazio mota desberdinak simulatzea.

-Eraikin adimendunetan instalazioetako ekipo finko eta mugikorrak muntatu eta egiaztatzea.

-Elementuen funtzionaltasuna eta komunikazioa egiaztatzea.

-Ekipo eta sistema integratuen zerbitzuan jartzea egiaztatzea.

-Segurtasun sistemak instalatzea.

-Etxe digitalaren eta eraikin adimendunen sistema integratuetarako mantentze planak egitea.

-Kalitate eta ingurumen kudeaketaren prozesuetako fase desberdinetan prozedurak ezartzea.

Sistema integratuen eta etxe digitalaren moduluko edukiak ondotik aipatzen diren zikloko moduluen integratzaileak dira:

-0525. Telekomunikazio sistemen azpiegiturak konfiguratzea.

-0552. Informatika-sistemak eta sare lokalak.

-0553. Telekomunikazio azpiegituretako teknikak eta prozesuak.

-0554. Ikus-entzunezko produkzio-sistemak.

-0555. Sare telematikoak.

-0556. Irrati-komunikazioetako sistemak.

-0713. Telefonia finkoko eta mugikorreko sistemak.

Lanbide modulua: Telefonia finkoko eta mugikorreko sistemak.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Kodea: 0713.

Iraupena: 120.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Telefonia konbentzionaleko sistema pribatuak konfiguratzen ditu, eta, horretarako, zerbitzuak zehazten ditu eta ekipoak eta elementuak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Telefonia analogikoko eta digitaleko sistemen eta sareen ezaugarri teknikoak eta funtzionalak identifikatu ditu.

b) Instalazioen araudiak, eskakizunak eta zehaztapen teknikoak ezagutu ditu.

c) Telekomunikazioetako operadoreen zerbitzuak bereizi ditu.

d) Sare-amaierak eta interfazeak identifikatu ditu.

e) Instalazio finkoak, telefonoguneak, zerbitzu osagarriak, terminalak, besteak beste, dimentsionatu ditu, baita erabiltzaile-sarea ere.

f) Hari gabeko zerbitzuaren egitura dimentsionatu du (DECT eta GSM loturak, besteak beste).

g) Sistemaren elementuak hautatu ditu.

h) Instalazioaren eskemak egin ditu.

2. IPren gaineko ahots-telefoniako sistemak konfiguratzen ditu, eta, horretarako, zerbitzuak zehazten ditu eta ekipoak eta elementuak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) IPren gaineko telefoniaren (VoIP) ezaugarri teknikoak, funtzionalak eta aplikazioak zehaztu ditu.

b) VoIP telekomunikazioetako operadoreen zerbitzuak agerian jarri ditu.

c) Telekomunikazio zerbitzuak beharren eta eskakizunen arabera zehaztu ditu.

d) Erabiltzaile-sarea egituratu du.

e) Ekipoak, softwarea, SIP zerbitzaria eta proxy-a hautatu ditu, besteak beste, baita erabiltzaile-sare lokalaren elementuak ere.

f) Mugikortasuneko sare lokaleko (ToIP) ekipoak eta elementuak hautatu ditu (Wifi-a, telefonoak, IP, mugikorrak, PDA, besteak beste).

g) Ekipoen, terminalen eta elementuen konexio-eskemak irudikatu ditu.

h) Instalazioaren konfiguraziorako balio eta parametroak zehaztu ditu.

3. Telefoniako irrati-komunikazioko sistemak ezaugarritzen ditu eta, horretarako, horien egitura identifikatzen du eta sistema horien ekipoen funtzionamendua aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erregelamenduak eta araudiak identifikatzen ditu.

b) Irrati-komunikazioko sistemak definitu ditu, kokalekuaren arabera (hirikoak, landakoak eta garraiagarriak, besteak beste), eta teknologien eta estalduren arabera (lokala eta metropolitanoa).

c) Irrati-komunikazioetako lurreko sare finko eta mugikorren egitura identifikatu du.

d) Satelite bidezko telefoniako azpiegiturak eta sareak ezagutu ditu.

e) Dagozkien ekipoen eta instalazioen ezaugarriak ezagutu ditu (transmisio-bideak, sistema erradiatzaileak eta elikatze-sistemak, besteak beste).

f) Irrati-ekipoen eta komunikazio-sare nagusiaren arteko konexio-interfazeak identifikatu ditu.

g) Irrati-komunikazioetako ekipoak konfiguratzeko parametroak zehaztu ditu.

h) Ekipoen urrutiko sarbiderako eta tele-kontrolerako sistemak eta moduak identifikatu ditu.

4. Deien banaguneak instalatzen ditu, eta horretarako, planoak eta eskemak interpretatzen ditu eta ekipoak muntatzeko eta konfiguratzeko berariazko teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalaziorako bitarteko eta baliabide berariazkoak aukeratu ditu.

b) Instalazioaren zuinketa egin du.

c) Ekipoak, elementu osagarriak eta kanalizazio-elementuak kokatu eta finkatu ditu.

d) Instalazioaren kableatua jarri du.

e) Telefonia-ekipoak konektatu ditu, sare nagusikoak eta lotutako instalazioetakoak.

f) Telefoniako ekipo zelularrak konfiguratu ditu -GSM, TETRA, besteak beste-.

g) Muntaketan kalitate eta segurtasun irizpideak aplikatu ditu.

h) Muntaketaren dokumentazio teknikoa prestatu du.

5. Telefonia-sistemak instalatzen ditu, teknologiak eta zerbitzuak integratuta, eta ekipoak eta elementuak konfiguratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalaziorako bitartekoak eta baliabide berariazkoak aukeratu ditu.

b) Instalazioaren zuinketa egin du.

c) Telefonia-ekipoak hornitzailearen sarera konektatu ditu.

d) Telefonia-zerbitzuen integrazioak ematen dituen aukerak ezagutu ditu.

e) Telefonoguneen, DECT unitateen, GSM loturen eta terminal finko eta mugikorren arteko konexioak ezarri ditu, besteak beste.

f) VoIPko softwarea, ekipoak eta terminal finkoak konfiguratu ditu.

g) Mugikortasun-sarea (ToIP) eta berariazko IP terminalak, GSM mugikorrak, PDAk, besteak beste, konfiguratu ditu.

h) Satelite bidezko komunikazioa ezarri du, DSL modem bidez edo berariazko telefono-terminal bidez.

i) Satelite bidezko mugikortasun-sistema ezarri du, ToIP eta GSM telefonia bidez.

6. Telefonia-instalazioak zerbitzuan daudela egiaztatzen du, eta, horretarako, neurketak egiten ditu eta komunikazio-ekipoak konfiguratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erremintak eta neurtzeko tresnak hautatu ditu.

b) Telefonoguneen eta ekipoen oinarrizko konfigurazioa egin du, tokian bertan zein urrutitik.

c) Neurketak, doikuntzak eta funtzionamendu-entseguak egin ditu.

d) Neurketetan lortutako emaitzak interpretatu ditu.

e) Ekipo finkoen eta zerbitzu-hornitzailearen arteko komunikazioa egiaztatu du.

f) Erradiazio eta estaldura baldintzak egiaztatu ditu.

g) Ekipo irrati-zelularren, sare nagusiaren eta deien banaguneen arteko komunikazioa ezarri du.

h) Zerbitzuan jartzeari buruzko txostena egin du.

7. Telefonia-sistemak mantentzen ditu, eta horretarako, neurketak egiten ditu eta matxurak edo disfuntzioak zuzentzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Akatsak eta matxurak hautemateko sisteman esku hartzeko plana egin du.

b) Probak eta neurketak egin ditu sistemaren tipologiaren arabera.

c) Matxuren kausei eta eraginei buruzko hipotesiak proposatu ditu.

d) Matxurak diagnostikatzeko eta kokatzeko teknikak aplikatu ditu, instalazioaren tipologiaren eta ezaugarrien arabera.

e) Egindako neurketak interpretatu dira, lortutako aldeak adierazita eta emaitzak justifikatuta.

f) Ezarritako prozeduren arabera bete ditu mantentze-lanak.

g) Telefonia-sistemako arazoak hauteman eta zuzentzeko tresna egokiak erabili ditu.

h) Egindako esku-hartzeak dokumentatu ditu.

8. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak eta arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, lanabes, tresna eta makinak erabiltzearen arrisku desberdinak eta arrisku-maila identifikatu ditu.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete ditu.

c) Materialak, tresnak eta beste batzuk erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

d) Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak eta larrialdietarako geldialdiak, besteak beste) eta muntatzeko eta mantentzeko eragiketetan erabili behar diren banakako babes-ekipoak (oinetakoak, begien babesa eta jantziak, besteak beste) deskribatu ditu.

e) Material, tresna eta makinen manipulazioa beharrezko segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu du.

f) Telefonia sistemen muntaketa eta mantentze-lanak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztu du.

g) Ingurumena kutsatzeko-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

h) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

i) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

Edukiak.

Telefonia finkoko sistemak konfiguratzea:

-Komunikazio sare publikoak. Sare eredua. Garraio-geruza: iragaite, sarbide eta bezero azpi-geruzak.

-Telefoniako konmutazioa, bideratzea eta seinaleztapena. QoS. Trafikoa.

-Transmisioa telefonian.

-Transmisio analogikoa eta transmisio digitala. Transmisio lineak eta bitartekoak.

-Sarbideen erregulazioa eta modalitateak. Telefonia lokala, kable bidezkoa eta banda zabalekoa.

-Telefonia-zerbitzuen hornitzaileak.

-Sarbiderako teknologiak eta interfazeak. Kablea. HFC (Hibridoa, zuntzezkoa eta koaxiala). Kobrezko pareak. Linea analogiko eta digitalak. Hierarkiak (banda estua eta zabala). xDSL. Zuntza. FTTx, ATM, SDH, PON. Irratia, WLL (haririk gabeko begizta lokala), DECT. Neurriak.

-Seinaleak. Neurriak. Araudia.

-Sarbideko sare-amaierak. Oinarrizko sarbidea. Lehen mailako sarbidea.

-Neurriak.

-Erabiltzaile linea. Topologia. Konektibitatea.

-Araudia. Erabiltzaile sarea.

-Konmutazio-telefonogune pribatuak. Tresneria.

-Terminalak. Faxa. Funtzionamendua eta aplikazio-esparruak.

-Hari gabeko telefonoguneak. Motak. DECT. Deien banaguneak planifikatzea. GSM loturak.

-Telefonia sistemen irudikapen grafikoa. Sinbologia.

-IP gaineko ahots telefonia konfiguratzea.

-VoIP informatika-aplikazioak.

-Telefonia eta IP sareak. VoIPren ezaugarriak.

-VoIP telekomunikazio zerbitzuen azterketa.

-Seinaleztapenerako protokolo irekiak. Sareko auditoria. Giza ahotsaren ezaugarritzea. Kodetze eta deskodetze algoritmoak (codec-ak).

-VoIP komunikazioko protokoloak. H323. SIP. IAX. Bestelakoak. Konfigurazioa. Ezaugarriak.

-Denbora errealeko garraioa eta IP sareak. RTP eta RCTP. RTP eta NAT.

-PBX IP telefoniarako PBX.

-Proxy-ak eta bideratzaileak. IP helbideratzea. Konfigurazioa.

-VoIP sistema baten kalitatea ziurtatzea. VoIP sareko segurtasunaren azterketa.

-Txartelak, egokitzaileak eta terminalak. IP telefonoak. Pasabideak (gateway) eta egokigailuak.

Telefoniarako irrati-komunikazioen sistemak ezaugarritzea.

-Berariazko araudiak eta erregelamenduak. Emisio irrati-elektrikoetako esposizio eta erradiazio mailak.

-Emisio irrati-elektrikoetako esposizio eta erradiazio mailak.

-Irrati-komunikazioetako sistemak.

-Sare mugikorrak eta finkoak. Geruza bidezko sareen arkitektura. Teknologiak eta zerbitzuak. Estandarrak.

-Segurtasuna komunikazioetan. Inhibizio sistemak. Irrati bidezko sarbide-sareak lurreko zerbitzu finkoetan. Oinarri-estazio garraiagarriak. Irrati-lotura analogikoak eta digitalak.

-Satelite bidezko telefonia. Konstelazioak. Ezaugarriak. Satelite azpiegiturak.

-Lotutako instalazioak. Sistema irradiatzaileak. Elikatze-sistemak, korronte zuzenekoa eta alternokoa. Etenik gabeko elikatze-sistemak. Multzo elektrogenoak eta eguzki plakak.

-Interfaze fisikoak. Irrati-interfazea.

-Telefoniarako irrati-komunikazioen ekipoak konfiguratzea. Kontrol softwarea.

-Irrati-komunikazioetarako sare finkoak eta mugikorrak. Ezaugarriak.

-Urruneko sarbidea duten sistemak eta ekipoak. Tele-kontrola. Modem kableatuak eta hari gabekoak.

Deien banaguneak instalatzea:

-Deien banaguneak muntatzeko tresnak eta bitartekoak.

-Planoak interpretatzea zuinketarako.

-Telefonia mugikorrerako eta zelularrerako ekipoak muntatzea. Deien banaguneak. Zelulak eta mikrozelulak. GSM/GPRS/UMTS. Antenak. Urruneko sarbidea duten transzeptoreak.

-Deien banaguneetako kableatu berariazkoa.

-Deien banaguneetako ekipoen konexio fisikoa egitea. Interfazeak.

-Sare finko eta mugikorretako transmisio-bideak konektatzea.

-Irrati-komunikazioetako (telefonia zelularreko) ekipoak eta sareak konfiguratzea. Kontrol softwarea. Konfigurazioko parametro eta tresnak sare finko eta mugikorretan.

-Muntaketaren jarraipena eta kontrola egiteko teknikak. Kalitate eta segurtasun planak aplikatzea.

-Muntaketaren dokumentazioa.

Telefonia sistemak instalatzea:

-Telefoniako instalazioak muntatzeko erremintak eta bitartekoak.

-Planoak interpretatzea zuinketarako. Telefonia sistemen konexio fisikoa egitea. Interfazeak eta sare-amaierak. Telefonoguneak. Terminal finkoak eta hari gabekoak.

-Sare finko eta mugikorreko transmisio-bideak konektatzea. Erabiltzaile sareak.

-Telefonia sistemak instalatzea. -Telefonia sistemak integratzeko teknikak. Zerbitzuen hornitzaileak. Konexioak.

-Telefonogune zelularrak (DECT). Antenak. Elikatze sistemak.

-Zerbitzuak konfiguratzea telefonoguneetan eta terminaletan. Helbideratzea. Segurtasuna haririk gabeko komunikazioetan. Inhibidoreak.

-VoIP softwarea. VoIP bezeroak. Web telefonoak (webphone). Telefono mugikorrak. Bestelako gailu mugikorrak.

-Satelite bidezko telefonia sistemak instalatzea. Terminalak. Antenak. Satelite bidezko terminalak konfiguratzea eta helbideratzea.

-Satelite bidezko telefoniaren eta telefonia zelularraren eta ToIPren arteko konbergentzia.

-Telekomunikazioetako operadoreak.

Telefoniako instalazioak zerbitzuan jartzea:

-Instrumentazioa. Ezaugarriak. Irrati-komunikazioetako analizagailua, 2G, 2,5G, 3G, UMTS, WIMAX. Trafiko eta protokoloen analizagailua. Bestelakoak.

-Telefonia sistemak egiaztatzeko teknikak.

-Telefonia finkoko eta mugikorreko sistemak konfiguratzeko oinarrizko parametroak. Programazio, konfigurazio eta kontrolerako softwarea.

-Konfigurazio lokala eta urrunekoa.

-Neurriak telefonian. Telefoniako interfazeen eta sare-amaieren neurketak eta bistaratzeak. Trafikoa monitorizatzea.

-Telefonia finkoko eta VoIP-eko funtzionaltasuna egiaztatzeko teknikak.

-Neurriak deien banagune zelularretan. Transmisioa. Seinale-mailak. Erradiazioa. Estaldura eremuak. TETRA ekipoak. Terminal eramangarriak eta mugikorrak.

-Telefonia-sistemak zerbitzuan jartzeko lanen dokumentazioa. Proba eta onarpen orriak.

Telefonia instalazio eta sistemen mantentze-lanak:

-Mantentze planak. Betetzeko teknikak. Ikuskapenak eta aldizkako azterketak.

-Telefonia-sistemak mantentzea. Funtzioa, helburuak, motak. Zerbitzuaren gaineko eragina.

-Telefoniako instalazioen ohiko matxurak.

-Matxuren parteak. Esku-hartzeen antolaketa.

-Telefonia sistemetan matxurak aurkitzeko teknikak. Urrutiko sarbideak eta tele-kontrola.

-Matxurak diagnostikatu eta konpontzea. Protokoloen analisia.

-Neurketak eta entseguak. Seinale-mailak. Estaldura. Interferentziak eta asaldurak.

-Ekipoak ordeztea. Bateragarritasunak.

-Funtzionaltasuna berrezartzea.

-Mantentze-lanen dokumentazioa. Matxuren historikoak.

-Segurtasuna eta kalitatea telefoniako sistemen mantentze-lanetan.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa:

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia, telefonia sistemei dagokienez.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea, muntaketa eta mantentze-lanen prozesuetan.

-Banakako babes-ekipoak. Ezaugarriak eta erabilera-irizpideak. Taldeko babesa. Babeserako bitartekoak eta ekipoak.

-Hondakinen kudeaketarako araudia.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek bereganatzea telefonia sistemak diseinatu, konfiguratu, instalatu, zerbitzuan jarri eta mantentzeko behar dituzten ezagutza teorikoak eta praktikoak eta oinarrizko trebetasunak.

Telefonia sistemetan erabiltzen diren telekomunikazioetako elementuak eta teknologiak, finkoan nahiz mugikorrean, oso azkar aldatzen dira. Beraz, aholkua da prestakuntza ahalegin berezia egitea profesionalen munduan dauden telefonia sistemetan, eta ikasleek lana beteko duten eragin eremuan.

Gomendatzen da prestakuntza ematea sare digitaletan oinarritutako telefonia sistema eredu berrietan, telefonia eta IP ahots sistemetan eta garatzen hasi diren etorkizuneko teknologietan.

Trebetasun eta ezagutza horiek alderdi interesgarri batzuk hartzen dituzte, hala nola:

-Telefonia eta deien banaguneetako instalazioekin lotutako araudia interpretatzea.

-Instalazioaren ekipoak eta elementuak identifikatu eta hautatzea.

-Telefonoguneak eta lotutako sistemak konfiguratu, instalatu, programatu eta handitzea.

-Irrati-komunikazioetako sistema finko eta mugikorrak eta deien banaguneak instalatzea, haien funtzionaltasuna egiaztatzea eta mantentze lanak egitea.

-Telefonia zerbitzuak integratzea.

Modulua amaituta, ikasleek gaitasuna izan behar dute telefoniako instalazioak konfiguratzeko, horretarako sistemaren parte diren elementuak hautatu ondoren eta elementu bakoitzaren ezaugarriak zehaztuta. Aldez aurretik konfiguratutako telefonia sistema horiek muntatu eta zerbitzuan jartzeko plangintza egiteaz gain, telefonia sistemaren osagaien funtzionaltasun eta segurtasun gomendioak betez.

Modulu hau teoriko praktikoa da, eta haren helburu nagusia da telefonia sistemetan erabiltzen diren puntako teknologiak eta sistema horietan esku hartzen duten ekipoen ezaugarriak ezagutzea. Egoerarik onena da horrelako elementu mota asko edukitzea lantegi-ikasgelan, sistema bakoitzerako egokia den hardwarearekin praktika errealak egin ahal izateko; telefoniako sistemen bilakaera hain azkarra denez, komeni da Internet duten ekipo informatikoez baliatzen den ikasketa sistema erabiltzea, informazio eguneratua eta telefoniako osagai modernoen katalogoak kontsultatzeko.

Hori dela eta, gomendatzen da tailer-ikasgelan Interneteko konexioa duten ekipo mikroinformatikoak edukitzea, prestakuntza proiektuak gauzatzeko, eta ekipo horiek erabiltzea IP telefoniarekin eta web telefonoekin (webphone) lotutako softwarea sortu eta/edo erabiltzeko.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa jarraian azaltzen den aurkezpen ordena bera da:

-Telefonia finkoko sistemak konfiguratzea.

-IP gaineko ahots telefonia konfiguratzea.

-Telefoniarako irrati komunikazioen sistemak ezaugarritzea.

-Deien banaguneak instalatzea.

-Telefonia sistemak instalatzea.

-Telefoniako instalazioak zerbitzuan jartzea.

Instalazioen mantentze-lanak eta segurtasuna zeharka landuko dira eduki multzo guztietan, eta gauzatutako prestakuntzako proiektu tekniko guztietan agertu beharko dira.

Eduki horiek lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, eta horrela ahalbidetuko da helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan bilatzen diren helburuak ongi lortzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Telefonia finko eta mugikorreko instalazioak analizatzea, haien funtzionamendua, osagaiak, egitura eta tipologia deskribatuz.

-Telefoniako konfigurazio eta sistema desberdinen azterlan teorikoak.

-Prestakuntzako proiektu teknikoak egitea. Telefoniako sistemen konfigurazio eta alderdi desberdinetan oinarrituko dira, eta moduluaren eduki teorikoak integratu eta globalizatuko dituzten elementuak izanen dira.

Proiektu tekniko horiek bide ematen dute multzo bakar batean garatu eta integratzeko intereseko jarduera hauek:

-Enpresen katalogoen eta Interneten bitartez informazioa biltzea. Informazio bilketa horren bitartez, ezagutu daitezke eskura dauden hardware elementuak, erabili beharreko telefoniako sistema edo teknologia bakoitzeko.

-Memoria teknikoak egin eta instalazioak planifikatzea: sistemaren ezaugarri orokorrak, banakako elementuen ezaugarriak, zerbitzuan jarri eta egiaztatzeko planak zehaztea.

-Eskemak grafikoki irudikatzea, behar bezalako sinbologia erabiliz eta irudikapen grafikoaren arauak betez.

-Proiektatutako instalazioetarako mantentze eta segurtasun planak prestatzea.

-Azterlan ekonomikoak egitea: ekipoen kostuak, instalazio, konponketa eta/edo mantentze-lanen aurrekontuak.

Telefonia finko eta mugikorreko sistemak telekomunikazioetako instalazioetan integratutako zerbitzuak direnez, modulu honek lotura zuzena du telekomunikazioen arloko edukiak dituzten modulu guztiekin: Telekomunikazio sistemen azpiegituren konfigurazioa; Telekomunikazio sistemetako elementuak; telekomunikazio azpiegituretako teknikak eta prozesuak; telekomunikazio instalazioen proiektuak kudeatzea eta Sistema integratuak eta etxe digitala.

Lanbide modulua: Osagai eta sistema elektronikoak.

Kodea: NA15.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Funtzioen aldetik aztertzen ditu korronte zuzen eta alternoko oinarrizko zirkuitu elektrikoak, Ohm, Joule, Faraday eta Lenz-en legeak aplikatuz, besteak beste, magnitude deribatuak lortzeko behar diren kalkuluak eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elektrizitatearen ondorio elektromagnetikoak, kimikoak eta termikoak ezagutu ditu zirkuitu elektronikoetan, eta korronte elektrikoen eta eremu magnetikoen arteko elkarrekintzak erlazionatu.

b) Korronte elektrikoen motak identifikatu ditu, zuzena eta alternoa, bai eta magnitude eta neurri unitate nagusiak ere.

c) Ohm eta Jouleren legeak aplikatu ditu tentsioen, intentsitateen, erresistentzien, potentzien eta energiaren kalkuluan korronte zuzeneko oinarrizko zirkuitu elektrikoetan.

d) Zirkuitu baten ataletako propietateak eta funtzioak ezagutu ditu, bereizita, alde batetik, elementu pasiboak, erresistentziak, kondentsagailuak eta harilak, eta bestetik osagai aktiboak, sorgailuak, pilak, anplifikadoreak eta bestelako osagai elektronikoak.

e) Oinarrizko osagai pasiboak identifikatu ditu, haien sinbologiaren eta kode estandarizatuen bidez.

f) Faraday-ren indukzio legea energia elektrikoaren produkzioarekin eta erabilerarekin erlazionatu du.

g) Lenz-en legea autoindukzioaren fenomenoarekin erlazionatu du.

h) Korronte alternoko seinale baten ezaugarriak zehaztu ditu: inpedantzia, erreaktantzia, potentzia, erresonantzia eta harmonikoak.

i) Bateragarritasun elektromagnetikoaren oinarrizko kontzeptuak interpretatu ditu, eta zirkuitu elektronikoetan duten aplikazioa.

j) Zirkuituen simulazioa egin du, ekipo informatiko eta programa egokiak erabiliz.

k) Instalazio elektrikoen erabilerak dakartzan arriskuak ezagutu ditu, bai eta horien prebentzio eta kontrolerako urrezko bost arauak ere.

2. Korronte alterno (KA) monofasikoko zirkuitu elektrikoetan kalkuluak egiten ditu, teknikarik egokienak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Seinale sinusoidalaren ezaugarriak identifikatu ditu.

b) Korronte alternoaren balio bereizgarriak ezagutu ditu.

c) Tentsioaren, intentsitatearen eta potentziaren arteko loturak deskribatu ditu KAko oinarrizko zirkuituetan, erresistentziarekin, autoindukzio hutsarekin eta kondentsadorearekin.

d) Tentsioaren, intentsitatearen eta potentziaren kalkuluak egin ditu korronte alternoko zirkuituetan, seriean elkartutako erresistentzia, haril eta kondentsadoreekin.

e) Inpedantzia, tentsio eta potentzien triangeluak marraztu ditu korronte alternoko zirkuituetan, seriean elkartutako erresistentzia, haril eta kondentsadoreekin.

f) KAko zirkuituen potentzia faktorea kalkulatu du, eta energia elektrikoaren kontsumoarekin erlazionatu.

g) Instalazio baten potentzia-faktorea zuzentzeko modua identifikatu du.

h) KAko linea monofasikoetan tentsio erortzearen kalkuluak egin ditu.

i) Zirkuituen simulazioa egin du, ekipo informatiko eta programa egokiak erabiliz.

3. Zehaztasunez eta segurtasunez egin ditu funtsezko magnitude elektroniko analogikoen neurketak, neurketarako tresna egokiak erabiliz eta elektronika analogikoan erabiltzen diren prozedurak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Honako hauen ezaugarria nagusiak, motak eta erabiltzeko prozedurak identifikatu ditu: polimetroa, osziloskopioa, seinaleen sorgailua, irrati-frekuentziako neurgailua, elektronikan erabiltzen diren beste neurketa tresna batzuen artean.

b) Telekomunikazioetako elektronika analogikoan erabiltzen diren neurketa prozedurak eta berariazko tresnak zehaztu ditu.

c) Neurketarako tresna eta elementu osagarri egokienak aukeratu ditu, honakoak kontuan hartuta: neurtu beharreko magnitude elektrikoa, egin beharreko neurketen maila eta zirkuitu elektroniko analogiko desberdinak analizatu eta aztertzeko behar den zehaztasuna.

d) Neurketarako gailuak modu egokian konektatu ditu, behar den segurtasunarekin eta prozedura normalizatuei jarraikiz, neurtu beharreko magnitudeak kontuan harturik.

e) Zirkuitu mota desberdinetan neurtu ditu, besteak beste, oinarrizko tentsio, intentsitate, erresistentzia, frekuentzia, denbora magnitudeak, elektronika analogikoan ageri direnak, prozedura normalizatuei jarraikiz eta behar diren segurtasun neurriak aplikatuz.

f) Egindako neurketen emaitzak interpretatu ditu, eta gertatzen diren ondorioak horien eragile diren kausekin lotu, zirkuitu elektroniko analogiko batzuk analizatuz eta aztertuz.

g) Sistema elektroniko analogiko sinpleen oinarrizko funtzio analisia deskribatu du, egindako neurketetan oinarrituta.

h) Zirkuitu analogikoetan oinarrizko disfuntzioak identifikatu ditu, egindako neurketetatik abiatuta.

4. Oinarrizko zirkuitu elektroniko analogikoen funtzioak aztertu ditu eskema sinbolikoetatik abiatuta, eta erabilitako osagai elektronikoak identifikatu ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Oinarrizko osagai elektroniko pasibo eta aktibo analogikoen funtzionamenduaren printzipioa eta ezaugarri morfologiko eta elektrikoak zehaztu ditu.

b) Oinarrizko osagai elektroniko pasibo eta aktiboak identifikatu eta sailkatu ditu.

c) Oinarrizko zirkuitu elektroniko analogikoen funtzionamendua deskribatu du: zuzentzaileak, iragazkiak, egonkorgailuak, elikatze iturriak, anplifikadoreak, multibibragailuak, tenporizadoreak, oszilagailuak, eragiketa-anplifikadoreak, besteak beste, eta azaldu ditu ezaugarriak, magnitude elektrikoen balioak, ageri diren seinaleen motak eta moduak eta seinale horiek jasotzen duten tratamendua zirkuituko osagaietako bakoitzetik iragatean.

d) Oinarrizko zirkuitu elektroniko analogikoen aplikazioak deskribatu ditu.

e) Sistema elektroniko ohikoenen funtzio-multzoen diagramak interpretatu ditu: helburu orokorreko zirkuituak, neurketa sistemak, erregulazio eta kontrol sistemak eta telekomunikazio sistemak, funtzio-multzo bakoitzean sarrera eta irteera seinaleak erlazionatuz.

f) Osagai eta gailu elektronikoen oinarrizko ezaugarriak interpretatu ditu eskuliburu teknikoetan.

g) Zirkuitu elektroniko analogiko praktikoek, egiazkoek nahiz simulatuek, nola funtzionatzen duten aztertu du, eta identifikatu ditu haien magnitude elektrikoak, eta haietan ageri diren seinaleak, tentsioak, uhin itxurak eta beste parametro batzuk interpretatu ditu.

5. Zirkuitu elektroniko digitalen azterketa funtzionala egiten du, eta osagaiak haien funtzio digitalekin erlazionatu, elektronika digitalean erabiltzen diren prozedurak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Informazioaren tratamendu digitalaren eta analogikoaren arteko desberdintasunak aletu ditu.

b) Boole-ren algebrako aldagaiak, eragiketak eta teoremak deskribatu ditu, bai eta elektronika digitalean duten erabilera ere.

c) Zirkuitu elektroniko digitaletan erabiltzen diren funtsezko funtzio edo ate logikoak deskribatu ditu.

d) Besteak beste, kodetze, dekodetze, multiplexazio eta demultiplexazioarekin zerikusia duten oinarrizko konbinazio-funtzioak identifikatu ditu, hau da, zirkuitu elektroniko digitaletan erabiltzen direnak, bai eta horiek egiteko erabiltzen diren osagaien motak eta ezaugarriak ere.

e) Besteak beste, sistema biegonkorrekin, kontagailuekin, lekualdatze erregistroekin zerikusia duten oinarrizko sekuentziazio-funtzioak identifikatu ditu, hau da, zirkuitu elektroniko digitaletan erabiltzen direnak, bai eta horiek egiteko erabiltzen diren osagaien motak eta ezaugarriak ere.

f) Elektronika digitalean ohikoak diren zirkuitu eta elementu osagarriak identifikatu ditu, hala nola pantailak, teklatuak, mikrorruptoreak, pausokako motorrak.

g) Zirkuituen osagaiak eta funtzio-multzoak identifikatu ditu, eta eskemetan ageri diren sinboloak erlazionatu ditu egiazko elementuekin, zirkuitu elektroniko digitalen azterketa/simulazioaren zenbait kasu praktikotan.

h) Zirkuituaren funtzionamendua deskribatu du, eta ezaugarritzen duten egoerak identifikatu eta bertan ageri diren seinaleak interpretatu ditu Boole-ren algebraren laguntzaz, zirkuitu elektroniko digitalen azterketa/simulazioaren zenbait kasu praktikotan.

i) Seinale digitalak analogiko bihurtu beharra, eta alderantziz, justifikatu du.

j) A/D eta D/A bihurgailuen motak eta ezaugarriak identifikatu ditu, eta betetzen dituzten funtzioak eta elkar konektatzeko prozedurak deskribatu ditu.

k) A/D zirkuituetan lortutako seinale digitalak identifikatu ditu eta dagozkien analogikoekin alderatu ditu.

l) Laginketa eta atxikipen zirkuituak identifikatu eta deskribatu ditu, eta haien ezaugarri eta aplikazio ohikoenak azaldu.

m) Zirkuitu elektroniko digital praktikoek, egiazkoek nahiz simulatuek, nola funtzionatzen duten aztertu du, eta identifikatu ditu haien magnitude elektrikoak, eta haietan ageri diren seinaleak, tentsioak, uhin itxurak eta beste parametro batzuk interpretatu ditu.

6. Funtzioen aldetik aztertzen ditu gailu mikroprogramagarriekin egindako zirkuitu elektronikoak eta haiekin lotutako periferikoak, haien eskemak interpretatzen ditu eta funtzionamendua deskribatzen, elektronika mikroprogramagarrirako prozedura berariazkoak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zirkuitu elektroniko digital kableatuen eta zirkuitu programagarrien artean dauden oinarrizko desberdintasunak identifikatu ditu.

b) Matrize logiko programagarriak eta haien aplikazioak identifikatu ditu.

c) Besteak beste, sistema mikroprozesatuetan erabiltzen diren RAM, ROM, EPROM memoria-gailuen tipologia eta ezaugarriak ezagutu ditu, eta betetzen dituzten funtzioak eta elkar konektatzeko prozedurak deskribatu ditu.

d) Sistema mikroprozesatuetan erabiltzen diren gailu periferikoen tipologia eta ezaugarriak ezagutu ditu, eta betetzen dituzten funtzioak eta elkar konektatzeko prozedurak deskribatu ditu.

e) Mikroprozesagailu baten eta mikrokontrolagailu baten arteko funtsezko desberdintasunak deskribatu ditu, oinarrizko arkitektura deskribatuz.

f) Sistema mikroprozesatu baten parametroak, funtsezko ezaugarriak eta barne arkitektura identifikatu ditu.

g) Eskema elektroniko digitalak eta mikroprozesatuak interpretatu ditu zirkuitu elektroniko mikroprozesatu baten funtzioak aztertzeko kasu praktiko batean.

Edukiak.

Oinarrizko Elektroteknika.

-Korronte zuzeneko zirkuituak. Oinarrizko kalkuluak:

Korronte elektrikoa. Motak eta ezaugarriak.

Zirkuitu elektrikoa. Osagaiak.

Oinarrizko magnitude elektrikoak. Unitateak.

Elektrizitatearen oinarrizko legeak.

Korronte zuzeneko sorgailuak eta hargailuak. Elkartzea.

Erresistentziak dituzten zirkuituen analisia (seriea, paraleloa eta mistoa). Tentsio zatigailuak.

Oinarrizko osagaiak identifikatzea haien sinbologiaren bidez. Erresistentzien kolore kodea.

Korronte zuzeneko zirkuituen simulazioa.

-Elektromagnetismoa.

Magnetismoa.

Korronte elektriko batek sortutako eremu magnetikoa: elektroimana.

Magnitude elektromagnetikoak. Indar magnetoeragilea, eremu magnetikoaren intentsitatea, fluxu magnetikoa eta indukzio magnetikoa, besteak beste.

Eremu magnetikoen eta korronte elektrikoen arteko elkarrekintzak.

Eremu magnetikoen barnean dauden korronteen gaineko indarrak.

Indar elektroeragile induzituak.

Bateragarritasun elektromagnetikoa: inmunitatea eta emisibitatea.

-Segurtasuna instalazio elektroteknikoetan:

Segurtasunari buruzko oinarrizko araudia. Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa.

Elektrizitate arriskua.

Babesak instalazio elektroteknikoetan eta makinetan.

Zeharkako kontaktuen kontrako babesa.

Lur konexioko instalazioa.

Diferentziala. Motak eta funtsezko ezaugarriak.

Istripu elektrikoak eta lehen sorospenak.

Korronte alternoko zirkuituak. Oinarrizko kalkuluak.

-Korronte alterno motak.

-Korronte alterno baten ezaugarri bereizgarriak.

-Oinarrizko hargailuen (erresistentzia, harila eta kondentsadorea) portaera korronte alternoan.

-Inpedantzia, erreaktantzia eta potentzia korronte alternoan.

-Tentsio, intentsitate eta inpedantzien oinarrizko kalkuluak.

-Potentzia faktorea.

-Erresonantzia.

-Harmonikoak.

-Zirkuituen simulazioa.

Magnitude elektroteknikoen neurketa:

-Seinale elektriko eta elektroniko motak. Seinale elektrikoen parametroak eta ezaugarriak. Anplitudea, frekuentzia eta fasea.

-Neurketa akatsak zirkuitu elektriko eta elektronikoetan.

-Neurketarako ekipo eta pantaila oinarrizkoak. Polimetroa eta osziloskopioa.

-Seinale elektriko analogikoen neurketarako eta bistaratzeko prozedurak. Neurrien interpretazioa.

-Oinarrizko magnitude elektrikoen neurriak: tentsioa, intentsitatea, erresistentzia eta potentzia.

-Oinarrizko seinale elektrikoen sorgailuen funtzionamendua eta aplikazioak. Elikatze-iturria eta funtzioen sorgailua.

-Uhin elektrikoak neurtzeko tresneria. Irrati-frekuentziaren neurgailuak. Neurtzeko teknikak.

-Ordenagailua, neurketa tresna. Instrumentazio birtuala. Prozedurak.

-Kalitate eta segurtasun irizpideak neurketa prozesuetan. Arretazko neurriak neurketa ekipoak erabiltzean.

Zirkuitu elektroniko analogikoak:

-Osagai elektroniko analogikoak.

Osagai pasiboak. Erresistentzia motak. Harilak. Kondentsagailuak. Transformadoreak.

Osagai aktiboak. Erdieroaleak. Diodoak. Transistoreak: bipolarrak, FET eta MOSFET Osagai optoelektronikoak: LEDak, Fotodiodoak, Optoakoplagailuak. Aplikazioak.

Oinarrizko elementu osagarriak: kableak, konektoreak, zokaloak, erradiadoreak, zirkuitu inprimatuak.

-Elektronika analogikoan erabilitako oinarrizko zirkuituak. Motak eta ezaugarriak.

Zuzentzaileak, iragazkiak, egonkortzaileak eta erregulatzaile diskretuak eta integratuak, anplifikadoreak, multibibragailuak, oszilagailuak, tenporizadoreak.

Elikatze iturri konmutatuak. DC-DC bihurgailuak. Motak. Ezaugarriak eta aplikazioak.

Anplifikadore operazionala. Ezaugarriak eta motak.

Oinarrizko zirkuituak: anplifikadore inbertsorea eta ez-inbertsorea. Batzailea eta kentzailea. Anplifikadore diferentziala. Tentsio jarraitzailea. Konparagailua. Integratzailea eta bereizgailua.

Oinarrizko ezaugarriak eta osagai eta gailu elektronikoen sinbologia bilatu eta interpretatzea eskuliburu teknikoetan.

-Neurketa, erregulazio eta kontrol sistema elektronikoak.

Neurketa eta erregulazio elektronikoetan erabilitako oinarrizko zirkuituak. Tipologia, osagaiak, ezaugarriak, oinarrizko aplikazioak, multzo-diagramak eta funtzionamendua. Sentsoreak eta transduktoreak. Erregulazio katea. Seinale egokigailuak. Atenuadoreak eta iragazkiak. Erregulagailuak. Motak: P, PI eta PID. Osagaiak: Diac, UJT, tiristor, triac, potentzia transistoreak, bipolarrak, MOS FET eta IGBT.

Etenik gabeko elikatze sistemak (SAI). Aplikazioak.

-Telekomunikazioetako oinarrizko elektronika analogikoa.

Komunikazioen printzipioak.

Oinarrizko oszilagailuak. Igorlea eta hartzailea.

Modulazio sistemak eta mota nagusiak (AM, FM, FSK, PWM).

Transmititzeko eta hartzeko sistemak. Komunikazioetan erabilitako bitartekoak (irratia, kablea, zuntz optikoa, infragorriak).

Telekomunikazio industrialerako sistemak.

-Aplikatzekoak diren egiazko zirkuituen azterketa praktikoa.

Zirkuitu elektroniko analogikoen eskemen sinbologia eta oinarrizko interpretazioa. Zirkuitu analogikoen egitura ezartzea.

Sistema elektroniko analogikoen analisia eta muntaketa: elikatze-iturriak, anplifikadoreak, oszilagailuak, igorleak, hargailuak, besteak beste.

Zirkuituak egiaztatu eta doitzea. Parametroen neurketa eta kontrol puntu kritikoak.

Zirkuitu analogikoak diseinatu eta simulatzeko programa informatikoak. Eskemak hartzea. Instrumentazio birtuala.

Zirkuitu elektronikoen optimizazioa birtualizazioaren bidez.

-Zirkuitu elektronikoen dokumentazioa.

-Sinbologia normalizatua elektronikan.

Zirkuitu elektronikoen dokumentazio idatzia. Zerbitzu-eskuliburua.

Planoak eta eskemak.

Zirkuitu elektronikoen dokumentazio grafikoa. Osagaien liburutegia.

Zirkuitu elektronikoak irudikatzea. Aplikatu beharreko tresna informatikoak.

Zirkuitu elektroniko digitalak:

-Elektronika digitalaren oinarriak.

Informazioaren tratamendu analogikoaren eta digitalaren arteko aldeak.

-Boole-ren algebra: aldagaiak, eragiketak eta teoremak.

Ate logikoak: motak, eginkizunak, ezaugarriak.

Seinale digitalak neurtzea zunda logikoaren, multimetroaren eta egoera-analizagailuaren bidez.

-Zirkuitu digitalak. Ezaugarriak eta motak. Prozedurak.

Konbinazio zirkuituak: kodegailuak, dekodegailuak, multiplexadoreak, demultiplexadoreak.

Sekuentzia zirkuituak: biegonkorrak, kontagailuak eta lekualdetze-erregistroak.

Konbinazio eta sekuentzia sistema txikien oinarrizko azterketa funtzionala.

Zirkuituen simulagailuak.

Eskema elektroniko digitalak interpretatzea.

Seinale digitalen neurketa, polimetroa, zunda logikoa eta egoera-analizagailuaren bidez.

-Zirkuituak eta elementu osagarriak elektronika digitalean. Ezaugarriak eta motak.

Oszilagailu digitalak. PLL zirkuituak.

Bistaratzeko gailuak: LED, 7 segmentuko adierazleak, optoaklopagailuak, LCD, teklatuak, mikrorruptoreak, urratsez urratseko motorrak.

-A/D eta D/A bihurketarako zirkuitu elektronikoak.

Seinale analogikoak eta digitalak. Ezberdintasunak.

A/D eta D/A. bihurketak. Laginketa eta atxikipen zirkuituak (SAMPLE & HOLD).

Elektronika mikroprogramagarria:

-Gailu programagarriak eta mikroprozesagailuak/mikrokontrolagailuak dituzten sistemak.

Zirkuitu kableatuen eta programagarrien arteko desberdintasunak.

Oinarrizko matrize programagarriak (PLA, PLD, FPGA).

RAM eta ROM, EPROM, EEPROM, FLASH memoria elektronikoak.

Sistema mikroprozesatuak: arkitektura eta funtzionamendua.

Gailu periferiko eta laguntzaileak sistema mikroprozesatuetan.

Mikrokontrolagailu baten barneko arkitektura. Motak. Ezaugarriak (busak eta haien tipologia, memoria, etenak, erlojua, reset, sarrera/irteerak paraleloan eta seriean.

Mikrokontrolagailuen konexioak egiteko diagramak eta haien aplikazioak.

Gailu programagarriak programatzea.

Programa txikien simulazioa goi mailako lengoaia berariazkoetan mikrokontrolagailuetarako.

-Prozedurak elektronika digitalean eta mikroprogramagarrian.

Eskema elektroniko digitalak eta mikroprozesatuak interpretatzea.

Seinale digitalen neurketa, polimetroa, zunda logikoa eta egoera-analizagailuaren bidez.

Gailu mikroprogramagarrien oinarrizko programazioa/simulazioa (PAL, FPGA, EPROM memoriak, Flash eta mikrokontrolagailuak).

Mikrokontrolagailuak dituzten sistema txikien oinarrizko azterketa funtzionala, berariazko tresnak erabiliz (emulagailuak eta egoera-analizagailuak).

Zirkuitu mikroprogamagarriaren osagaiak eta multzo funtzionalak identifikatzea, eskemetan ageri diren sinboloak eta egiazko elementuak erlazionatuz. Busak eta haien tipologia, memoria, etenak, erlojua, reset, sarrera/irteerak paraleloan eta seriean, besteak beste.

Zirkuituan ageri diren osagaien eta multzo funtzionalen funtzionamenduaren logika, haien funtzioak, jarduteko modu berezkoak eta konexioak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek behar den oinarrizko prestakuntza teorikoa eta praktikoa bereganatzea osagai eta sistema elektronikoen arloan, bai eta oinarrizko trebetasunak eta prozeduren aplikazioa heziketa zikloko modulu hauetan komunak diren lanetan:

-Telekomunikazio sistemen elementuak.

-Informatika-sistemak eta sare lokalak.

-Ikus-entzunezko produkzio-sistemak.

-Sare telematikoak.

-Irrati-komunikazioetako sistemak.

-Sistema integratuak eta etxe digitala.

-Telefonia finkoko eta mugikorreko sistemak.

Ezagutza teoriko eta praktiko, trebetasun eta prozedura horiek hauexek dira, laburturik:

-Zirkuituetan ageri diren gertaera elektriko eta elektromagnetikoak interpretatzea eta kalkuluak egitea oinarrizko magnitude elektrikoekin.

-Funtsezko lege eta teorema elektrikoak aplikatzea eta oinarrizko zirkuitu analogikoak aztertzeko behar diren kalkuluak egitea.

-Oinarrizko magnitude elektroniko analogikoen neurketak egitea zehaztasunez eta segurtasunez.

-Funtzioen aldetik aztertzea oinarrizko zirkuitu elektroniko analogikoak, eta horretarako haien eskemak interpretatu eta funtzionamendua deskribatzea.

-Neurketa, erregulazio, kontrol eta telekomunikazio sistema elektronikoak funtzioen aldetik aztertzea.

-Magnitude analogikoen tratamendu digitalerako zirkuitu elektronikoak aztertzea.

-Funtzioen aldetik aztertzea zirkuitu elektroniko digitalak.

-Gailu mikroprogramagarriekin egindako zirkuitu elektronikoak eta haiekin lotutako periferikoak funtzioen aldetik aztertzea.

Modulu hau teoriko-praktikoa da, eta haren eginkizun nagusia da oinarrizko osagai eta sistema elektroniko analogiko nahiz digitalen arloko prestakuntza ematea. Horretarako, beharrezkoa da ikasketa jarduerak egitea zirkuituen simulaziorako ekipo informatikoak dituen ikasgela-tailer batean, bai eta zirkuitu analogiko eta digitalak azkar muntatu eta aztertzen trebatzeko gailuak izatea ere.

Lanpostuak beharko dira, ikasleek elektronikan oinarrizkoak diren tresnak erabil ditzaten: osziloskopioa, seinale-sorgailua, frekuentzimetroa, elikatze-iturriak, bai eta tresna berariazko batzuk ere, hala nola gailu programagarrien programagailu-arazgailuak, egoera-analizagailuak. Mulimetroa edo polimetroa ikaslearen beraren tresna izan daiteke.

Era berean, komeni da sistema elektroniko txikiak izatea, esate baterako anplifikadoreak, erregulagailuak, tenperatura, argiztapen eta abiadura neurgailuak, irrati igorleak eta hargailuak, besteak beste, haien azterketa praktikoa egiteko.

Edukien sekuentziazio egokiena bat dator moduluetako eduki-multzoen aurkezpen hurrenkerarekin, baina neurketarako ekipoekin eta laneko arriskuen prebentzioarekin eta elementu eragileekin (motorrak, manipulagailuak, zilindro pneumatikoak) lotutako multzoak zeharkako izaera ere izan dezake, hein batean.

Edukiak lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, eta horrela ahalbidetuko da helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan bilatzen diren helburuak ongi lortzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Korronte zuzeneko oinarrizko zirkuituen azterketa eta muntaketa/simulazioa (seriean, paraleloa eta mistoa. Zirkuituen kalkulua.

-Neurketak korronte zuzeneko zirkuituetan (tentsioa, intentsitatea eta erresistentzia).

-Korronte alternoko oinarrizko zirkuituen azterketa eta muntaketa/simulazioa (RC, RL eta RLC).

-Neurketak korronte alternoko zirkuituetan.

-Osagai pasiboak identifikatzea (erresistentziak, kondentsagailuak, harilak, transformadoreak).

-Osagai aktiboak identifikatzea (diodoak, transistoreak eta osagai optoelektronikoak).

-Beste osagai batzuk identifikatzea (teklatuak, erreleak, zokaloak, konektoreak, kableak, besteak beste).

-Oinarrizko zirkuitu analogikoak aztertu, muntatzea/simulatzea:

Elikatze iturriak.

Egonkorgailuak eta erregulagailuak.

Anplifikadoreak.

Multibibragailuak.

-Oszilagailuak, tenporizadoreak.

-Elikatze iturri konmutatuak.

-Oinarrizko zirkuituak eragiketa-anplifikadoreekin.

-Osagaien ezaugarriak bilatu eta interpretatzea.

-Oinarrizko zirkuitu digitalak (konbinazio eta sekuentziakoak) aztertu, muntatu/simulatzea.

-A/D eta D/A bihurketarako zirkuitu elektronikoen azterketa/simulazioa.

-Mikrokontrolagailuak dituzten zirkuituen analisia/simulazioa.

-Erregulazio sistema txiki baten analisia (tenperatura, argitasuna eta abiadura, besteak beste).

-Telekomunikazio sistema txiki baten analisia (igorlea/hargailua), edozein bide erabiliz (irratia, infragorriak, zuntz optikoa, kablea).

Osagai eta Sistema Elektronikoen moduluko edukiak integratzaileak dira Telekomunikazio eta Informatika Sistemen zikloko gainerako moduluentzat, garatzean erlazionatu egiten baitira beste modulu batzuetarako ezagutzak eta errazten baitu bertan erabilitako elementuen, sistemen eta prozesuen ulermena, egungo oinarrizko teknologia elektronikoaz ikuspegi orokorra ematen baitu.

Lanbide modulua: ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ingelesez ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila onargarriarekin, eta garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu du.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu du, testu motaren eta helburuaren arabera, informazio garrantzitsua bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera ditu erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu du, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Aparatu edo ekipo bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu ditu.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, aurrez aurreko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu ditu, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Doitasunez identifikatu ditu norberaren jardueran agertu ohi diren elementuekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datuak eta ekintzak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu du.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu du (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu ditu.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Formularioak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinakoak bete ditu, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi ditu, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu ditu, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin ditu, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu du oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu du, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili du.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu ditu hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili ditu, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin ditu, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili ditu hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu du, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu ditu interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu du zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu die, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili ditu.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu zaie.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili du.

Edukiak:

Eduki lexikoak:

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua...), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak...

-Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

Eduki gramatikalak:

-Aditz-denborak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Hizkera tekniko-zientifikoa.

-Baldintzak.

-Zeharkako estiloa.

Eduki funtzionalak:

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra emateko, datuak eskatzeko, etab.

-Norberaren intereseko gaien azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Norberaren intereseko gaien inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

-Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Dokumentu generiko luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

-Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

-Inprimakiak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak...).

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak.

-Eguneroko bizimoduarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

Ingelesa I nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburu. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek behar hori, lehenik. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori argi ikusten da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta beste herrialde batzuetan dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da, eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela, ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahaleginak egin beharko lirateke, lehenik eta behin, ikasleak gai izan daitezen modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Gero, adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari ekinen zaie. Ikasgelan bai irakaslea bai ikasleak ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, bereziki indartu daitezen ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-lagunekin posta elektronikoa trukatzea, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab, Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela, Leonardo da Vinci eta Erasmus programetan, adibidez. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio tresnak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Ikus-entzunezko produkzio-sistemak.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 10.

Kodea: 0554.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Soinu ekipoen ezaugarriak azaltzen ditu, horien aplikazioak identifikatu eta duten funtzionamendua aztertu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Soinua hartzeko eta emititzeko elementuak haien funtzionalitatearen arabera sailkatu ditu.

b) Audioa anplifikatzeko eta prozesatzeko ekipoak bereizi ditu.

c) Soinua grabatzeko eta erreproduzitzeko ekipoak identifikatu ditu.

d) Soinu ekipoen ezaugarri teknikoak egiaztatu ditu.

e) Ekipo bakoitzean seinaleak transformatzeko prozesuak ezagutu ditu.

f) Soinu-sistemetako transmisio-lineak eta konektoreak identifikatu ditu, haien ezaugarrien arabera.

g) Audio-ekipoetako interfaze motak eta horien arteko konexio-aukerak aztertu ditu (audio analogiko orekatua eta orekatu gabea).

2. Soinu-instalazioak konfiguratzen ditu, eta horretarako, horien egitura definitzen du eta instalazioak osatzen dituzten elementuak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Giro-soinuko, megafoniako eta ikuskizunen sonorizazioko sistemen egitura, ezaugarri teknikoak eta elementuak identifikatu ditu.

b) Irrati eta telebistako grabazio, edizio eta hedapeneko estudioetako soinu-sistemen egitura, ezaugarri teknikoak eta elementuak identifikatu ditu.

c) Instalazioetako sistemen eta instalazioen arteko funtzionamendu-erlazioak ezarri ditu.

d) Instalazioaren kalitatea bermatzen duten parametroak zehaztu ditu.

e) Audioa sare elektrikoaren eta telefono linearen bidez transmititzeko eta irratia Internet bidez transmititzeko teknologiak identifikatu ditu.

f) Instalazioaren elementuen eta ekipoen parametroak kalkulatu ditu (eroaleen sekzioak, erreberberazio-denborak, bozgorailuen inpedantzia eta anplifikadoreen potentzia, besteak beste).

g) Ekipamendu teknikoa hautatu du (aurretiazko sistemak, seinalea prozesatzeko ekipoak, mikrofonoak eta difusore elektroakustikoak, besteak beste).

h) Konexiorako transmisio-lineak, elementuak eta osagarriak zehaztu ditu.

i) Instalazioen eskemak egin ditu.

3. Irudi ekipoen ezaugarriak azaltzen ditu, horien aplikazioak identifikatu eta duten funtzionamendua aztertu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bideo analogikoko eta digitaleko teknologiak identifikatu ditu.

b) Interfazeak eta interkonexioko aukerak erlazionatu ditu (SDI, HD-SDI, bideo konposatua, osagaietako bideoa, HDMI eta Firewire, besteak beste).

c) Bideoa hartzeko eta bistaratzeko ekipoak, horien ezaugarriak eta aplikazioak identifikatu ditu.

d) Bideoa sortzeko, konmutatzeko, banatzeko eta prozesatzeko ekipoak sailkatu ditu, baita horien ezaugarriak eta aplikazioak ere.

e) Bideoa grabatzeko, erreproduzitzeko, editatzeko eta bistaratzeko ekipoak, horien ezaugarriak eta aplikazioak identifikatu ditu.

f) Ekipo bakoitzean seinaleak transformatzeko prozesuak bereizi ditu.

g) Irudi ekipoen ezaugarri teknikoak egiaztatu ditu.

h) Irudi-sistemetako transmisio-lineak eta konektoreak sailkatu ditu.

4. Irudi-instalazioak konfiguratzen ditu, eta, eginkizun horretan, horien egitura definitzen du eta instalazioak osatzen dituzten elementuak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Telebista-zirkuitu itxiko sistemen egitura eta ekipamendua identifikatu du.

b) Telebista-estudioetan bideo-sistemen egitura, ezaugarri teknikoak eta elementuak erlazionatu ditu.

c) Telebista-unitate mugikorretako ekipamendu teknikoaren egitura, ezaugarriak eta berezitasunak identifikatu ditu.

d) Instalazio laguntzaile elkartuen egitura zehaztu du (argiztapena eta interkomunikazioa, besteak beste).

e) Ekipamendu teknikoa hautatu du (kamerak, monitoreak, banatzaileak, matrizeak, nahasgailuak eta grabagailuak, besteak beste).

f) Ekipoen konexiorako transmisio-lineak, elementuak eta osagarriak zehaztu ditu.

g) Dokumentazio teknikoa prestatu du.

5. Irudi eta soinuko sistemak instalatzen ditu eta, horretarako, planoak eta eskemak interpretatzen ditu eta muntatzeko berariazko teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren dokumentazio teknikoa interpretatu du.

b) Muntaketako teknika eta tresna egokiak hautatu ditu (soldadura eta kokapena, besteak beste).

c) Muntatzeko programa gainbegiratu du.

d) Instalazioaren kontsolak, egiturak, kanalizazioak eta ekipo-armairuak kokatu ditu.

e) Instalazioaren sistemetako kableak hedatu, markatu eta taldekatu ditu.

f) Sistemaren ekipoak kokatu eta finkatu ditu (monitoreak, kamerak, bozgorailuak, seinale-prozesadoreak, grabagailuak eta nahasgailuak, besteak beste).

g) Instalazioko elementuak eta ekipoak konektatu ditu.

h) Jatorrizko proiektuarekin alderatuta, egindako zuinketak eta aldaketak dokumentatu ditu.

6. Irudi eta soinu instalazioak abian jartzea egiaztatzen du, eta horretarako, neurketak egiten ditu eta ekipoak konfiguratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren kalitatea kontrolatzeko parametroak eta neurriak identifikatu ditu, horien ezaugarrien arabera.

b) Beharrezko funtzionalitatea lortzeko ekipoak doitu ditu (sonorizazio-zonak, anplifikadoreen potentzia, prozesadoreen lan-moduak eta bideratzeak, besteak beste).

c) Neurketak egin ditu (potentzia, distortsioa, RT60, jitter, anplitudea eta s/n erlazioa, besteak beste).

d) Funtzionamendu-entseguak egin ditu.

e) Lortutako neurketak interpretatu ditu.

f) Instalazioa zerbitzuan jartzeko protokoloa aplikatu du.

g) Zerbitzuan jartzeari buruzko txostena egin du.

7. Irudi eta soinu sistemak mantentzen ditu, eta, eginkizun horretan, neurketak egiten ditu eta matxurak edo disfuntzioak zuzentzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Irudi- eta soinu-sistemetako matxuren tipologiak eta ezaugarriak aztertu ditu. (konexio-hutsak, lur-begiztak, inpedantzien desegokitzapenak, higadura mekanikoak eta matxura elektronikoak, besteak beste).

b) Mantentze prebentiboko zereginak bete ditu (parametro elektrikoen neurketa, aginte eta kontrolen garbiketa eta higatutako piezen ordezkapena, besteak beste).

c) Matxurak diagnostikatzeko eta aurkitzeko teknikak eta neurketako teknikak aplikatu ditu.

d) Probak eta neurketak egin ditu sistemaren tipologiaren arabera.

e) Matxuraren kausa diagnostikatu du.

f) Matxura konpondu eta ekipoa edo elementua ordeztu du.

g) Egiaztatzeko eta zerbitzuan jartzeko protokoloa aplikatuz funtzionamenduan berrezarri du.

h) Matxuren historikoak eta prebentzioko mantentze-programa eguneratu ditu.

8. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak eta arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, lanabes, tresna eta makinak erabiltzearen arrisku desberdinak eta arrisku-maila identifikatu ditu.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete ditu.

c) Materialak, tresnak eta beste batzuk erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

d) Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak eta larrialdietarako geldialdiak, besteak beste) eta muntatzeko eta mantentzeko eragiketetan erabili behar den banakako babes-ekipoak (oinetakoak, begien babesa eta jantziak, besteak beste) deskribatu ditu.

e) Material, tresna eta makinen manipulazioa beharrezko segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu du.

f) Instalazio fotovoltaikoen eta eguzki-instalazioen muntaketan eta mantentze-lanak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zehaztu ditu.

g) Ingurumena kutsatzeko-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

h) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

i) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

Edukiak:

Soinu ekipo teknikoen ezaugarriak:

-Mikrofonoak. Motak: dinamikoak, haril mugikorrekoak eta zintakoak, kondentsagailukoak, electret, kristalezkoak edo pieza elektrikokoak, hari gabekoak. Ezaugarri teknikoak: direktibotasuna, sentsibilitatea, inpedantzia eta seinale-zarata erlazioa. Hari gabeko mikrofonoak.

-Soinu prozesadoreak: aurreanplifikadoreak/egokigailuak. Anplifikadoreak: tonu zuzentzaileak, RIAA zuzentzaileak, altuetarako iragazkiak, baxuetarako iragazkiak, banda pasatzekoa eta banda errefusatzekoa eta banda zabalera. Ekualizadoreak. Crossover iragazkiak.

-Efektu sortzaileak (vibrato, Wha-Wha, fading, beste batzuk), nahasgailuak. Bestelakoak. Soinu kalitatearen ezaugarri teknikoak eta parametroak. Aplikazioak.

-Konpresoreak eta hedagailuak.

-Audio grabagailuak eta erreproduktoreak. Grabazio magnetikoa eta optikoa. Audio konpresio digitala (mp3, mp4, wav, midi, beste codec batzuk). Egoera solidoko memorien gainean grabatzea.

-Bozgorailuak eta difusore akustikoak (tutuak eta zutabeak. Soinu proiektagailuak). Bozgorailu motak (woofer, subwoofer, squawker, tweeter) eta haien ezaugarri teknikoak. Soinu-kutxak (itxiak, irekia, erradiadore pasiboarekin, bass reflex).

-Audio ekipoen interkonexioa. Interfazeak. Linea orekatuak eta ez orekatuak. Soinu instalazioen konektoreak (RCA, DIN, JACK, XLR, Speak on eta bananas).

Soinu instalazioen konfigurazioa:

-Sonorizazio zentralizatuko sistemak. Banaketa inpedantzia konstantean eta tentsio konstantean.

-Sonorizazio banatuko sistemak. Sonorizazio-zentrala. Potentzia etapak. Kontroleko aginduak.

-Audio instalazioak hitzaldietarako eta bilera aretoetarako. Banaketa eraztunean eta izarrean. Anplifikadore automatikoak eta lehentasunezkoak.

-Ikuskizunetarako soinu instalazioak: megafonia mugikorra, autoirratiak eta musika ekipoak ibilgailuetan.

-Audio transmisioa sare elektrikoaren bidez.

-Audio transmisioa telefono linearen bidez. Transformadoreak, egokigailuak.

-Internet bidezko irrati transmisioa.

-Nahasketarako mahaiak konfiguratzea.

-Monitore mahaiak. Publikoarentzako monitorizazioa eta sonorizazioa: karaokeak eta DJ sistemak, surround prozesagailuak eta home cinema sistemak.

-Soinu instalazioak grabaketa estudioetarako. Egokitze eta isolatze akustikoak: ganbera anekoikoak.

-Kontrol digitaleko kontsolak.

-Irrati estudioak. Oinarrizko egitura.

-Ekipamendua eta konfigurazioa. Nahasketa mahaiak irratirako.

-Estudioetan router-ak jarri eta interkonexioak egitea. Interkonexiorako panelak. Audio zerbitzariak.

-Barrutien akustika. Baldintzak. Erreberberazioa. Oihartzuna. Erreflexioak. Absortzioa. Difrakzioa.

-Soinu parametroak neurtzeko tresneria eta teknikak. Sonometroa. Denbora errealeko analizagailua (RTA). Erreberberazio neurgailua.

-Soinu-instalazioen diseinua (itxiak eta irekiak).

-Sistemaren teknologia eta egitura hautatzea. Krokisa.

-Soinu instalazioak kalkulatzea. Erreberberazio koefizienteak aretoetan. RT60.

-Bozgorailuak lotzea. Anplifikazioaren potentzia.

-Soinu sistemen dokumentazio teknikoa.

Bideo ekipo teknikoak ezaugarritzea:

-Bideo analogiko eta digitalerako teknologiak. Ezaugarriak eta desberdintasunak.

-Bideo analogikoko ekipoen konexiorako formatuak eta interfazeak (SDI, HD-SDI, sbideoa, bideo konposatua, besteak beste).

-Bideo digitaleko ekipoen konexiorako formatuak eta interfazeak (HDMI eta firewere, besteak beste).

-Irudien konpresio digitala. MPEG eta Wavelet sistemak.

-Telebista kamerak. Motak eta ezaugarri teknikoak. Blokeen diagramak. Kamara kontrolatzeko unitatea (CCU).

-Bideo monitoreak. Blokeen diagramak. Monitorizazio anitzeko sistemak.

-Bideo grabagailuak eta erreproduktoreak. Grabazio magnetikoa eta optikoa.

-DVDa: Definizio handiko bideo sistemak (HD) eta Blue-Ray. Euskarri informatikoan biltegiratzea. Bideo zerbitzariak.

-Sinkronismoen, logotipoen eta proba seinaleen sorgailuak. Bideo banagailuak. Matrizeak eta hautagailuak. Sekuentziagailuak. Bideo nahasgailuak. Edizio kontrolagailuak.

-Irudi instalazioen lineak eta konektoreak.

Irudi instalazioen konfigurazioa:

-Telebista zirkuitu itxien sistemak. Egitura eta ekipamendua.

-Telebista estudioak. Oinarrizko egitura.

-Telebista platoak. Motak. Funtzioa eta oinarrizko egitura. Ekipamendu teknikoa. Eszenatoki birtualak.

-Produkzio kontrola. Oinarrizko egitura. Kamaren eta soinuaren kontrol teknikoa. Ekipamendua eta konfigurazioa.

-Postprodukzioa. Edizioa. Motak. Edizio linealeko eta ez-linealeko sistemak. Edizio sareak. Biltegiratze partekatuko sistemak. Formatua aldatzeko aretoak.

-Kontrol zentral teknikoa. Jarraikortasun kontrola. Jarraikortasun automatikoko sistemak.

-Telebista sistema informatizatuak.

-Telebistako unitate mugikorrak.

-Diseinuaren alderdiak.

-Instalazio osagarriak irudi sistemetan. Argiztatze sistemak telebistarako eta ikuskizunetarako. Erregulazio eta kontrol sistemak. Kontrol analogikoa eta DMX.

-Bideo proiektoreak.

-Soinu eta interkomunikazio sistemak. Bi eta lau hariko sistemak.

-Beharren eta baldintzen analisia. Erabaki-parametroak. Sistemaren teknologia eta egitura hautatzea.

-Irudi sistemetako ekipamendua hautatzea. Prestazioak eta beharrak aztertzea.

-Irudi sistemen dokumentazio teknikoa.

Irudi eta soinu sistemak muntatzea.

-Muntatzeko teknika berariazkoak. Eskemak eta planoak interpretatzea. Muntatzeko erremintak eta lanabesak. Berariazko tresnak (kable koaxialerako kablea zuritzekoa eta engastagailuak, besteak beste).

-Ekipo eta lineak kokatzea. -Instalazioaren zuinketa. Dokumentazioa betetzea.

-Konexio fisikoa. Konektoreak, kableak eta etiketak. Irudi eta soinu sistemetan muntatzeko programak gainbegiratzea. Arreta neurriak audio eta bideo lineak muntatzean. Eremu elektrikoek eta magnetikoek sor ditzaketen interferentzien prebentzioa.

Irudi eta soinu sistemak zerbitzuan jartzea.

-Soinu sistemak neurtzeko ekipoak. Denbora errealeko analizagailua (RTA). Erreberberazio neurgailua. Distortsio neurgailua RMS voltimetroa. Vumetroa. Pikometroa.

-Neurriak soinu sistemetan. Potentzia. Distortsioa (lineala, harmonikoa edo intermodulazioa). Seinale-mailak. Neurriak dezibelioetan (db, dbSPL, dbW, dbV, dbm, dbu). Frekuentziako erantzuna. s/n erlazioa. Zarata zuria. Zarata arrosa.

-Irudi sistemak neurtzeko ekipoak.

-Neurriak irudi sistemetan. Seinale-mailak. Krominantzia fasea. Frekuentziako erantzuna. Distortsioa. Y/C erlazioa. Jitter. Gamut. Ligthning eredua.

-Zerbitzuan jartzeko lanen planifikazioa.

-Kontrol-puntuak zehaztea. Ikuskapen gune bakoitzean egin beharrekoak.

-Irudi eta soinu sistemak konfiguratzea.

-Zerbitzuan jartzeko lanen planifikazioa. Zerbitzuan jartzeko plana. Egiaztapen protokoloa. Abian jartzeari buruzko txostena.

Irudi eta soinu sistemak mantentzea:

-Irudi eta soinu sistemen mantentze-lan prebentiboak. Kontrol eta egiaztatze elementuak eta guneak. Ekipoen fabrikatzaileen zerbitzuko dokumentazioa. Mantentze-lanak kontrol gune bakoitzean. Balio onargarriak neurketetan.

-Prebentzioko mantentze plana. Ikuskapenak eta aldizkako azterketak. Betetzeko teknikak.

-Irudi eta soinu sistemetako ohiko matxurak. Irudi eta soinu sistemetako matxurak aurkitzea. Ikuskapena. Sintomen interpretazioa. Egiaztapen neurriak. Kausen diagnostikoa. Elementu akasdunak aurkitzea. Elementu akasdunak aldatu eta doitzea. Sistema abiaraztea. Esku-hartzearen gaineko dokumentazioa. Matxuren historikoak.

Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumen babesa:

-Irudi eta soinu azpiegitura komunekin lotutako laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea, muntaketa eta mantentze-lanen prozesuetan.

-Banakako babes-ekipamenduak. Ezaugarriak eta erabilera-irizpideak. Taldeko babesa. Babeserako bitartekoak eta ekipoak.

-Hondakinen kudeaketarako araudia.

Orientabide didaktikoak.

Azken urteotan, ikus-entzunezko sistemek bilakaera azkarra izan dute; Olinpiar Jokoek, Munduko Futbol Txapelketak, musika taldeen kontzertu erraldoiek, disk-jockey-ek, karaokeek eta beste askok eragin dute ikus-entzunezko proiekzio sistema handiak ekitaldi horietan egon beharra, eta horrexegatik gomendioa da prestakuntza ahalegin berezia egitea mundu profesionalean erabiltzen diren audio eta bideo sistemetan, ikasleek bere lana bete dezaten sistema horien garapen unearekin bat.

Era berean, etxeetan definizio handiko telebista sistemak, home cinema sartzeak edo ibilgailuetan ikus-entzunezko ekipoak agertzeak lanerako aukera berriak ekarri ditu, eta teknikariak arlo horietako prestakuntza egokia behar du.

Lanbide modulu hau teoriko-praktikoa da eta irudi eta soinu sistemak aztertu, konfiguratu, gainbegiratu, muntatu eta mantentzeko lanak betetzeko gaitasuna ematen du. Beraz, modulu honen helburua da ikasleek bereganatzea aipatutako eginkizunak betetzeko behar dituzten ezagutza teoriko eta praktikoak eta funtsezko trebetasunak.

Eginkizun horien definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Megafonia eta sonorizazio instalazioak konfiguratzea.

-Irrati eta telebista estudioak konfiguratzea.

-Megafonia eta sonorizazio instalazioak muntatzea.

-Bideoproiekzioko instalazioak muntatzea.

-Irrati eta telebista estudioak muntatzea.

-Neurketak egitea tresna berariazkoak erabiliz, funtzionamenduan kalitateko parametroak ziurtatzeko.

-Audio eta bideo instalazioak abian jartzea, bai eta horiek osatzen dituzten ekipo eta gailu osagarriak ere.

-Irudi eta soinu instalazioen mantentze-lanak planifikatu, gainbegiratu eta betetzea.

Modulua amaituta, ikasleek gaitasuna izan behar dute megafonia-sonorizazioko instalazioak konfiguratzeko, horretarako sistemaren parte diren elementuak hautatu ondoren eta elementu bakoitzaren ezaugarriak zehaztuta, eta horiek abian jartzeko. Era berean, gai izan beharko da irrati eta telebistako estudio txikiak muntatzeko, eta aldez aurretik konfiguratutako sistema hauen funtzionamenduan eta abian jartzeko kalitateko parametroak ziurtatzeko behar diren neurketak egiteko.

Teknikari honek bete beharko dituen jarduera profesionalak, arestian aipatutakoak, kontuan harturik, komeni da lantegi-ikasgelak atal hauek izatea: grabaketa estudio txiki bat (irratia), telebista estudio txiki bat, sonorizaziorako areto txiki bat, megafonia eta sonorizazio sistemak instalatzeko erabil daitekeena, bai eta bideoproiekzio, home cinema ere instalatzeko, besteak beste, eta horrez gain ikasgela. Guztiaren helburua da egiazko praktika errealak egin ahal izatea, sistema bakoitzerako egokiak diren ekipo eta tresnekin.

Arestian aipatutako ataletako bakoitza, beraz, aipatutako funtzioak betetzeko behar diren material egokiaz eta bitarteko informatikoez hornituta egon beharko da.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa jarraian azaltzen den aurkezpen ordena bera da:

-Soinu ekipoak.

-Soinu ekipoak muntatzeko teknikak.

-Soinu sistemen instalazioak konfiguratzea eta muntatzea.

-Soinu grabaketa eta irrati-difusiorako sistemetako ekipamendua, konfigurazioa eta muntaketa lana.

-Bideo ekipoak.

-Bideo ekipoak muntatzeko teknikak.

-Bideo sistemen instalazioak konfiguratzea eta muntatzea.

-Telebista eta telebista-zirkuitu itxiko estudioetako ekipamendua, konfigurazioa eta muntaketa lana.

-Irudi eta soinu sistemak zerbitzuan jartzea.

-Irudi eta soinu sistemak mantentzea.

Instalazioen mantentze-lanak eta segurtasuna zeharka landuko dira eduki multzo guztietan, eta gauzatutako prestakuntzako proiektu tekniko guztietan agertu beharko da.

Soinu ekipo eta sistemetatik hasteko proposatzen da, haien ezaugarriak direla-eta audio sistemei baino errazago heltzen baitzaie hasiera batean. Ondoren, audiokoekin jarraitzeko proposatzen da, elementuak aldatzen badira ere, ekipoen eta sistemen aplikazioak antzekoak direlako, nolabait.

Eduki horiek lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, eta horrela ahalbidetuko da helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Gune, lokal eta ikuskizunen sonorizaziorako instalazio eta ekipo motak identifikatzea, eta irudi eta soinu grabaketa, edizio eta difusioko estudioak.

-Irudi eta soinu ekipoak konfiguratzea.

-Instalazio bat osatzen duten ekipoak eta elementuak hautatzea.

-Irudi eta soinu instalazioak konfiguratzea.

-Irudi eta soinu instalazioak eta ekipo finko eta mugikorrak muntatu eta egiaztatzea.

-Egiaztapen eta neurketa prozedurak garatzea.

-Neurketako eta egiaztapen ekipoak erabiltzea.

-Konfigurazio prozedurak eta abian jartzekoak garatzea.

-Instalazioetan matxurak aurkitu eta disfuntzio hipotesiak garatzea.

Modulu honek lotura estua du modulu hauekin: Telekomunikazio sistemen elementuak eta Sistema integratuak eta etxe digitala. Lehenbizikoarekin, manipulatutako audio eta bideo seinaleen kalitate ezaugarriak aztertzen direlako, eta bigarrenarekin, irudi eta soinu ekipoen ezaugarriak ematen direlako, haien aplikazioak identifikatu eta funtzionamendua aztertu, bai eta instalazioen konfigurazioa ere, eta egitura zehazten da. Horrez gain, hura osatzen duten elementuak hautatzen dira eta instalazio horien zerbitzuan jartzea egiaztatzen da, horretarako neurriak hartuz eta ekipoak konfiguratuz, neurketak eginez eta matxurak edo disfuntzioak zuzenduz, modulu honetan ikasitakoa zuzenean aplikatuz.

Lanbide modulua: Sare telematikoak.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Kodea: 0555.

Iraupena: 110.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Bideratzaileak konfiguratzen ditu, eta, horretarako, komunikazio-sareetan betetzen dituzten funtzioak aztertzen ditu eta berariazko komandoak eta jarraibideak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Identifikatu da zein den bideratzailearen funtzioa datu sareetan.

b) Bideratzailearen hardwarea eta softwarea ezaugarritu ditu.

c) Bideratzaileen interfaze bakoitzerako transmisio-biderik egokienak zehaztu ditu.

d) Bideratzailea abiarazteko protokoloa landu du.

e) Bideratzailea konfiguratzeko oinarrizko komandoak eta sartzeko metodoak erabili ditu.

f) Bideratzeko hainbat protokolo mota definitu ditu.

g) Bideratze, helbideratze eta protokolo mota desberdinen arabera konfiguratu du bideratzailea.

h) Bideratzailearen konfigurazioa egiaztatu du.

2. Sare lokal birtualak (VLAN) inplementatzen ditu, horien erabilera justifikatuz eta konmutadoreak konfiguratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) VLAN mota desberdinak ezaugarritu ditu.

b) VLAN sare batean konmutadore baten funtzioa zehaztu du.

c) Konmutadorea osatzen duten software elementuak bereizi ditu.

d) Konmutadore baten oinarrizko konfigurazioa egin du.

e) Konmutadore baten begi-informazioa interpretatu du.

f) VLAN sarea konfiguratu du.

g) Konmutadore batzuk konektatu ditu.

h) Sarearen funtzionamendua egiaztatu du.

i) Hainbat VLAN sare bideratzaile baten bitartez konektatu ditu.

3. Hedadura zabaleko sareetarako (WAN) sarbidea inplementatzen du, konexio-gailuak konfiguratuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) WAN ezaugarriak zehaztu ditu.

b) WAN sare batekin konexioa egiteko teknologia identifikatu da.

c) Sarearekiko hainbat konexio mota identifikatu da.

d) Sarerako sarbideak konfiguratu ditu.

e) Sarerako sarbidea egiaztatu da.

f) NAT eta PAT protokoloak haien ezaugarriekin bereizi ditu.

g) Egindako esku-hartzeak dokumentatu ditu.

4. Sare telematikoak zerbitzuan jartzea egiaztatzen du, eta, eginkizun horretan, neurketak egiten ditu eta egiaztatze-irizpideak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lotutako instalazio elektrikoen funtzionamendua egiaztatu du.

b) Sare hierarkiko kableatuak eta hari gabekoak konektatu ditu.

c) Ekipoak eta periferikoak integratu ditu.

d) Kanpo-sareekiko konektagarritasuna egiaztatu du.

e) SNMP protokoloa konfiguratu du.

h) Zerbitzuan jartzeko eragiketak egin ditu.

g) Zerbitzuan jartzeko protokoloa aplikatu du.

5. Sarearen segurtasun-teknikak aplikatzen ditu, eta, horretarako, mehatxurik arruntenak identifikatzen ditu eta sistemak babeserako dituen baliabideak konfiguratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sareetako segurtasun-mehatxuak identifikatu ditu.

b) Sareak babesteko metodoak ezagutu ditu.

c) Bideratzailearen oinarrizko segurtasuna konfiguratu du.

d) Sareko sarbide-kontroleko zerrendak (ACL) konfiguratu ditu.

e) Bideratzailearen interfazeetan ACL zerrendak aplikatu ditu.

f) Interneten segurtasun-protokoloak aplikatu ditu (IPsec).

g) Sare pribatu birtualetan kautotzeko gailuak eta protokoloak konfiguratu ditu (VPN).

h) Barne-sarerako ate-bide gisa konfiguratu ditu gailuak (DMZ).

i) Egindako esku-hartzeak dokumentatu ditu.

6. Sare telematikoak mantentzen ditu, eta eginkizun horretan, neurtzeko eta monitorizatzeko prozedurak aplikatzen ditu eta disfuntzioak edo matxurak horien kausarekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sareen tipologiekin eta ezaugarriekin erlazionatu ditu matxurak.

b) Prebentzioko mantentze-plana aplikatu du.

c) Matxuren sintomak identifikatu ditu.

d) Sare telematikoak monitorizatu ditu.

e) Disfuntzioa eragin duen azpisistema, ekipo edo elementua aurkitu du.

f) Zerbitzuan jartzeko protokoloa aplikatuz funtzionamenduan berrezarri du.

g) Matxuren historikoak eta mantentze-programa eguneratu ditu.

Edukiak.

Bideratzailearen konfigurazioa:

-Bideratzaile baten funtzioa datu sare batean.

-Bideratzaile bat osatzen duten hardware eta software elementuak.

-Bideratzaile baten interfazeetan erabilitako transmisio-bideak.

-Bideratzailea abiarazteko protokoloa.

-Bideratzailera sartzeko moduak. Web modua. Kontsola bidezko sarbidea. Beste sarbide batzuk.

-Bideratzaile baten oinarrizko konfigurazioa.

-Domeinu-izenen zerbitzaria (DNS). Bideratze estatikoaren konfigurazioa. DHCP, funtzionamendua eta konfigurazioa.

-Konfigurazio aurreratua. Bideratze-protokoloak.

-Distantzia-bektore bidezko bideratze-protokoloak (RIP, besteak beste). RIP 1. bertsioa. RIP 2. bertsioa.

-Lotura-egoera bidezko bideratze-protokoloak (OSPF, besteak beste).

-Klaserik gabeko domeinuen arteko bideratzea (CIDR).

-Helbideratzea. Luzera aldakorreko azpisarearen maskara (VSLM).

-Proba-komandoak eta bideratzailearen egiaztapena (ping, traceroute, Telnet, besteak beste). Bideratzaileko arazte-komandoak.

Sare lokal birtualak inplementatzea:

-Sare lokal birtualetako datu-sareak (VLAN). Hardware ekipamendua. Konmutadorea.

-Konmutadore bat osatzen duten elementu logikoak.

-Konmutadorearen informazioaren begi-elementuak. Konmutadoreetako led-ak.

-Konmutadore baten oinarrizko konfigurazioa. Konmutadorearen funtzionamendu moduak. Konmutazio motak. Konmutadorera sartzeko moduak.

-Konfigurazioa egiaztatzea.

-MAC helbideen taula.

-Konmutadoreen interkonexioa. VLAN lotura tronkalak.

-VLANen interkonexioa. Interkonexio bideratzailea.

WAN sareen inplementazioa:

-WANen geruza fisikoa.

-Datuen lotura protokoloak.

-Interneterako konexioa: DSL (DSLAM), WIMAX, LMDS, satelite bidez, UMTS (3G).

-Puntukako protokoloa (PPP). Geruza arkitektura.

-PPPko kautotze-protokoloak. PPPko konfigurazioa eta arazoak konpontzea.

-Frame Relay, teknologia eta historia. Zirkuitu birtualak: VC, DLCI.

-Frame Relay topologiak. FR konfigurazioa: LMI, ARP inbertsoa.

-Helbideratze publikoa eta pribatua: NAT, PAT. NATen konfigurazioa. Portuak berrelbideratzea.

-WAN konexioak egiaztatzea. Sarbideko abiaduraren kontrola.

-Esku-hartzeen dokumentazioa.

Sare telematikoak zerbitzuan jartzea:

-Instalazio elektriko lotuak. Babesteko elementuak.

-Sare hierarkikoen arkitektura eta ereduak.

-Sare konbergentea. Ezaugarriak eta motak. Zerbitzuak.

-Sare ziurtapena. Tresneria. Prozedurak.

-Ekipo informatikoak eta periferikoak integratzea.

-WLAN eta WAN sareen inguruneetako softwarea eta ekipoak instalatzeko eta konfiguratzeko prozedurak.

-Sarea SNMPrekin administratzeko moduak.

-Kanpoko sare kableatuekiko eta hari gabekoekiko konexioa egiaztatzeko teknikak. Egiaztatzeko software tresnak.

-Sare telematikoak zerbitzuan jartzea. Konfiguraziorako tresnak eta funtzionamendu probak. Muntaketa-faseen sekuentziazioa.

-Ikuskatzeko guneak eta kontrolatu beharreko parametroak. Zerbitzuan jartzeko lanen dokumentazioa prestatzea. Fitxak eta erregistroak.

Segurtasun teknikak sarean aplikatzea:

-ISO/IEC 27002 araudia.

-Sareak babesteko metodoak. Ahuleziak identifikatzea.

-Segurtasunerako mehatxuak.

-Segurtasunaren administrazioa bideratzaileetan. SSH konexioak.

-Zerbitzuak eta interfazeak baliogabetzea.

-ACL sarbide kontrolaren zerrendak. ACL mota desberdinen konfigurazioa. Egiaztatzea. Arazoak atzeman eta konpontzea.

-Protokoloa, IPsec. Ezaugarriak.

-Segurtasuna VPN sareetan. Ezaugarriak. Autentikatzeko gailuak. Konfigurazioa.

-Sareen babes perimetralerako plan integrala. Sarkinak atzemateko sistemen tresneria eta ezaugarriak.

Sare telematikoen mantentze-lanak.

-Akatsak datu-sareetan. Motak: helbideratzeak, bideratzeak, datuen trafikoa mantsotzea. Bestelakoak. Ezaugarriak.

-Kontrol eta egiaztatze elementuak eta guneak. Mantentze-lanak kontrol gune bakoitzean.

-Monitorizaziorako erremintak: ezaugarriak. Zerbitzuen, ostalarien eta sareen monitorizazioa. Bilbeak harrapatzeko aplikazioak (sniffer-ak).

-Sare-analizagailuak. SW librean oinarritutako monitorizazio-sistemak. Sarea SNMPrekin administratzeko moduak.

-IPv4, IPv6 protokoloak, besteak beste.

-IIPv4, IPV6 eta RIPng bidezko bideratzea, besteak beste.

-Hardwarearen eta softwarearen matxurak atzematea. Prozedurak. Elementu akasdunak aldatu eta konfiguratzea. Sare telematikoa egiaztatu eta zerbitzuan jartzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek behar den prestakuntza du honako lan hauetarako: sare telematikoen diseinua, ekipo elektroniko eta informatikoen konfigurazioa sarean eta Interneterako sarbidearekin, eta sare eta sistema telematikoak muntatu, konfiguratu, zerbitzuan jarri eta mantentzea, komunikazioetan sarbidea, segurtasuna eta datuen gaineko kontrola ziurtatuz.

Eginkizun horien definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Sare telematikoen gaineko araudia aplikatzea.

-Sare telematikoen instalazioetako ekipoak eta elementuak identifikatu eta hautatzen ditu.

-Memoria teknikoak eta eskuliburuak prestatzen ditu sare telematikoen instalazioak (VLAN, WLAN y WAN) muntatu, zerbitzuan jarri eta mantentzeko.

-Sareak planifikatu eta funtzionamendu eta zerbitzuan jartzeko probak egitea.

-Sare telematikoen inplementazioa.

-Datu sareak konfiguratzea eta kudeatzea.

-Sare telematikoetako hardware eta software elementuak aldatu eta eguneratzea.

-Sistema telematikoen inplementazioan eta mantentze-lanetan kalitate kontrolak egitea.

Aholkatzen da modulu honek izaera teoriko praktikoa izatea, eta beraz, komeni da ikasgelak ordenagailu pertsonalak izatea, sarean eta Interneten konektatuta, horrek aukera ematen baitu datuen sare telematiko baten parte izan daitezkeen hardware ekipoen dokumentazioaz baliatzeko.

Modulu honen ikuspegi praktikoaren oinarria da sare telematikoen egiazko eredu batzuk laborategian konfiguratu eta zerbitzuan jartzeko aukera. Aholkatzen da behar beste muntaketa praktiko egitea, proiektu teoriko txikiak eta praktikoak, sare telematikoen diseinua eta konfigurazioa egitera bideratuak.

Muntaketa praktiko horiek egiteko, oso egokitzat jotzen da hardware elementuak edukitzea, hala nola, bideratzaileak, konmutadoreak, sare txartelak eta sare telematikoen parte diren beste hardware elementu batzuk, bai eta ordenagailuak ere, sare telematikoko sistema bat ezartzeko eta instalazioaren neurketak eta probak egiteko.

Sare telematikoen mantentze-lanak eta segurtasuna zeharka landuko dira eduki multzo guztietan, eta gauzatutako prestakuntzako proiektu tekniko guztietan agertu beharko dira.

Modulu honetan ezarritako helburuak behar bezala lortzeko, praktikak egitea gomendatzen da: egiazko munduan, mundu profesionalean ezarririk dauden sistema telematikoen konfigurazioa, instalazioa, horretarako merkatuan dauden hardware osagaiak erabiliz. Eredu-jarduera horiek hauexek izan daitezke:

-Datu sareen konexiorako eta sarbiderako ekipoak eta elementuak identifikatu, hautatu eta haien ezaugarriak zehaztea.

-Sareko sistema telematikoen hardwarea katalogatu, deskribatuz eta haren ezaugarriak aztertuz: bideratzaileak, konmutadoreak eta beste.

-Teknika eta prestakuntza arloko proiektuak egitea.

Teknika eta prestakuntza arloko proiektuak izaera eta ikuspegi askotakoak izan daitezke, eta sare telematikoen konfigurazio eta alderdi desberdinen azterketan oinarrituko dira. Moduluaren eduki teorikoak integratu eta globalizatuko dituzten elementuak izanen dira intereseko prestakuntza jarduera hauen bitartez:

-Hornitzaileen katalogoen eta Interneten bitartez informazioa biltzea. Informazio bilketa honek bide ematen du sare telematikoen diseinurako eskura dauden elementuak eta ekipamenduak ezagutzeko: kableak, sare txarteleko konektoreak, bideratzaileak, konmutadorea; bai eta konfiguraziorako erabil daitekeen softwarea ere.

-Memoria teknikoak egin eta instalazioak planifikatzea: sistemaren ezaugarri orokorrak, banakako elementuen ezaugarriak, zerbitzuan jarri eta egiaztatzeko planak zehaztea.

-Eskemak grafikoki irudikatzea, behar bezalako sinbologia erabiliz eta irudikapen grafikoaren arauak betez.

-Proiektatutako instalazioetarako mantentze eta segurtasun planak prestatzea.

-Azterlan ekonomikoak egitea: ekipoen kostuak, instalazio, konponketa eta/edo mantentze lanen aurrekontuak.

Sare telematikoen moduluaren abiapuntua da Sistema informatikoen eta sare lokalen moduluan hartutako ezagutzak, eta beraz, zuzeneko erlazioa du lehen mailako modulu honekin. Garrantzia berezia izanen du helburuak eta edukiak ongi koordinatzeak aipatutako moduluarekin.

Aplikazio informatikoen garapena izeneko moduluarekin lotzen duten alderdi batzuk ere baditu, eta bi moduluetako ezagutzak batzen dituzten prestakuntza proiektuei ekin ahal zaie, adibidez, sareko aplikazio informatikoak eta/edo sareko hardware gailuak konfiguratzeko aukera ematen duten aplikazio informatikoak diseinatzea.

Prestakuntza proiektuak garatzeko, garrantzitsua da modulu bateko baino gehiagoko edukiak batzea, eta beraz koordinazio ona egotea irakasle taldeko irakasle guztien artean, batez ere aipatutakoen artean.

Lanbide modulua: Irrati-komunikazioetako sistemak.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Kodea: 0556.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Irrati eta telebistarako transmisio-sistemen ezaugarriak zehazten ditu, eta, horretarako, horien aplikazioak identifikatzen ditu eta horien funtzionamendua aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Irrati eta telebistarako emisio eta transmisio sistemak erlazionatu ditu emandako zerbitzuekin eta aplikazioekin.

b) Instalazio finkoetako eta unitate mugikorretako seinale-transmisiorako sistemen egitura identifikatu du.

c) Instalazioko atalak eta elementuak eta eskema eta planoetan ageri diren sinboloak erlazionatu ditu.

d) Instalazioetako sistemen eta elementuen arteko funtzionamendu-erlazioak ezarri ditu.

e) Irrati eta telebistako emisio-sistema osatzen duten multzoen edo azpimultzoen tekniken ezaugarriak zehaztu ditu.

f) Irrati eta telebistarako emisio- eta transmisio-ekipoen ezaugarri teknikoak egiaztatu ditu.

g) Instalazioaren kalitatea bermatzen duten parametroak zehaztu ditu.

h) Instalazioan eragina duen araudia identifikatu du (BTEE, telekomunikazioen arloko araudia eta udal ordenantzak, besteak beste).

2. Irrati- eta telebista-seinaleak transmititzeko instalazio finkoak eta unitate mugikorrak konfiguratzen ditu, eta horretarako, horien egitura definitzen du eta horiek osatzen dituzten elementuak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Transmisio-sistema baten estalduraren kalkuluak eta emulazioak egin ditu.

b) Emisoreen kokalekuak, estaldura-zonak eta irrati-frekuentziako sarearen egitura zehaztu ditu.

c) Instalazioaren parametroak kalkulatu ditu (sistema erradiatzailearen benetako altuera, transmisorearen potentzia eta antenen irabazia, besteak beste).

d) Emisoreen, berremisoreen eta irrati-loturen ekipamendu teknikoa hautatu du (moduladoreak, demoduladoreak, prozesadoreak eta anplifikadoreak, besteak beste).

e) Antenen, sistema erradiatzaileen eta osagarrien (iragazkien, akoplagailuen, multiplexoreen eta konbinatzaileen, besteak beste) ekipamendua eta osaera zehaztu du.

f) Mastak, euskarriak eta dorreak dimentsionatu ditu.

g) Instalazioa elikatzeko eta babesteko ekipoak hautatu ditu (elikatze-sistemak, lur-konexioak, multzo elektrogenoak, besteak beste).

h) Instalazioaren eskemak egin ditu.

3. Irati eta telebista seinaleak transmititzeko sistemak instalatzen ditu eta, horretarako, planoak eta eskemak interpretatzen ditu eta muntatzeko berariazko teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema osatzen duten elementuak muntatzeko sekuentzia aplikatu du.

b) Planoetako eta eskemetako sinboloak muntatu beharreko elementuekin eta kokalekuekin lotu ditu.

c) Antenak eta sistema erradiatzaileak instalatu ditu.

d) Eroaleak eta transmisio-lineak instalatu ditu.

e) Rack-ak eta ekipoetako euskarriak muntatu ditu.

f) Ekipamenduaren babesak instalatu ditu.

g) Sistemako emisio eta transmisio ekipoak konektatu ditu, dokumentazio teknikoaren arabera.

h) Transmisio ekipoak eta komunikazio-sare nagusia konektatu ditu.

i) Jatorrizko dokumentazioarekin alderatuta, egindako aldaketak eta zuinketak dokumentatu ditu.

4. Emisio- eta transmisio-sistemen funtzionamendua egiaztatzen du, eta, horretarako parametro adierazgarriak neurtzen ditu eta ekipoak konfiguratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioa zerbitzuan jartzeko protokoloa aplikatu du.

b) Ekipoak tokian bertan eta urrutitik konfiguratu ditu.

c) Emisio eta transmisio ekipoetako hardwarea eta softwarea dokumentazio teknikoaren arabera konfiguratu du (funtzionamendu modua, potentzia eta lan-frekuentzia, besteak beste).

d) Ekipoen funtzionaltasuneko probak eta neurketak egin ditu, fabrikatzaileek finkatutako prozedurei jarraituta.

e) Sistemaren kalitate-parametroak neurtu ditu (zuzeneko eta islatutako potentziak; ROE; distortsioak; intermoduladoreak; oihartzunen neurriak; S/N, C/N eta BER erlazioak; besteak beste).

f) Konmutazio automatikoko ekipoen eta sistema erredundanteen funtzionamendua egiaztatu du.

g) Elikatze-sisteman neurketak egin ditu (sistema fotovoltaikoan eta etenik gabeko elikatze-sisteman, besteak beste).

h) Instalazioaren parametro bereizgarriekin neurtutako parametroak egiaztatu ditu.

5. Irrati eta telebista seinaleak transmititzeko eta emititzeko sistemak mantentzen ditu, eta, horretarako, neurketak egiten ditu eta matxurak edo disfuntzioak zuzentzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema mantentzeko lanak programatu ditu.

b) Emisio eta transmisio sistemetako matxuren tipologiak eta ezaugarriak aztertu ditu (inpedantzia-desegokitzapenak, frekuentzia-deribak, distortsioak, transmisio-lineetako matxurak eta etapa anplifikadoreak, besteak beste).

c) Mantentze prebentiboko planean egin beharreko kontrolak eta berraztertzeko puntuak definitu ditu.

d) Matxurak diagnostikatzeko eta aurkitzeko teknikak eta neurketako teknikak aplikatu ditu.

e) Matxuraren sintomak identifikatu ditu.

f) Matxuraren kausa diagnostikatu du.

g) Matxura eragin duen ekipoa edo elementua ordeztu du.

h) Zerbitzuan jartzeko protokoloa aplikatuz funtzionamenduan berrezarri du.

i) Matxuren historikoak eta prebentzioko mantentze-programa eguneratu ditu.

6. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak eta arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, lanabes, tresna eta makinak erabiltzearen arrisku desberdinak eta arrisku maila identifikatu ditu.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete ditu.

c) Materialak, tresnak eta beste batzuk erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

d) Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak eta larrialdietarako geldialdiak, besteak beste) eta muntatzeko eta mantentzeko eragiketetan erabili behar den banakako babes-ekipoak (oinetakoak, begien babesa eta jantziak, besteak beste) deskribatu ditu.

e) Material, tresna eta makinen manipulazioa beharrezko segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu du.

f) Irrati-komunikazioetako sistemen muntaketa eta mantentze-lanak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztu du.

g) Ingurumena kutsatzeko-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

h) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

i) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

Edukiak.

Irrati eta telebista seinaleak transmititzeko sistemak ezaugarritzea:

-Transmisio moduak.

-Modulazio analogikoak.

-Modulazio digitalak.

-Transmisioa COFDM garraiatzaile anitzaren bidez.

-Irrati-difusioko bandak eta zerbitzuak.

-Irrati sistema analogikoak.

-Irrati sistema digitalak.

-Telebista sistemak.

-Irrati-frekuentzia bidezko komunikazio sareak. Difusio sarea.

-Emisoreak, hargailuak, berremisoreak eta irrati-lotura analogikoak eta digitalak.

-Irrati-frekuentziarako transmisio lineak.

-Multiplexoreak, konbinatzaileak eta banatzaileak, irrati-frekuentziakoak.

-Konmutazio automatikoko sistemak.

-Konexio interfazeak eta elementu lagungarriak.

-Antenak eta sistema erradiatzaileak.

-Parametroak irrati-frekuentziako sistemetan.

-Erregelamenduak eta estandarrak. Irrati eta telebista transmititzeko sistemen gaineko araudia.

Instalazio finkoen eta unitate ibiltarien konfigurazioa:

-Irrati-frekuentziako sareen konfigurazioa. Estaldura-zonak zehaztea. Sarearen egitura. Maiztasunen eta kanalen plangintza.

-Irrati-emisioko sistemak diseinatzea. Baldintza teknikoak eta lege arlokoak. Tokia hautatzea. Transmisorearen potentzia eta antenaren altuera eraginkorraren kalkuluak.

-Telebista emisioko eta berremisioko sistemak diseinatzea. Baldintza teknikoak. Antenen kokalekua eta egitura hautatzea. Kalkuluak: antena hartzailearen irabazia berremisorean eta transmisorearen potentziaren irabazia.

-Irrati-loturen diseinua.

-Irrati-loturen ekipoak. Moduladoreak eta transmoduladoreak. Kanal prozesadoreak. Anplifikadoreak. Osagarriak.

-Antenak. Sistema erradiatzaileen konfigurazioa. Hautapen parametroak. Ekipamendua hautatzea.

-Irrati-frekuentziako emisio-zentroaren egitura. Ekipamendu tekniko nagusia eta erreserbakoa. Telekontrol sistemak. Elikatze sistemak.

-Babes elektrostatikoa. Ingurumen aldetiko egokitzapena.

-Irrati-komunikazioetako unitate ibiltariak. Emisore, berremisore eta irrati-lotura mugikorrak. Irrati-loturak, satelite bidezkoak, UMTS eta IP. DSNG unitateak.

Irrati eta telebista seinaleak transmititzeko sistemak instalatzea:

-Muntatzeko teknika berariazkoak.

-Mastak jartzea eta antenak finkatzea. Antenak lerrokatu eta orientatzea.

-Transmisio lineak. Konektoreak. Konexio fisikoa. Soldadura eta ezarpena.

-Euskarriak eta lotzeko elementuak muntatzea.

-Instalazio elektrikoak, lotutako babesak eta zirkuituak.

-Emisio eta transmisio ekipoak konektatzea. Sare nagusia.

-Muntaketa kontrolatu eta gainbegiratzeko programak.

Emisio eta transmisio sistemen funtzionamendua egiaztatzea:

-Zerbitzuan jartzeko protokoloak.

-Tele-kontrolerako ekipoak.

-Ekipoen segurtasunerako protokoloak.

-Irrati-frekuentzia bidez transmititzeko sistemak neurtzeko ekipoak.

-Neurketak eta egiaztapenak: neurtzeko prozedurak eta teknikak.

-Kalitate neurriak eta parametroak. Frekuentziako erantzuna. Banda zabalera. Potentzia zuzena eta islatua. Elikatze sistemaren neurriak.

-Konmutazio automatikoko ekipoen konfigurazioa.

-Instalazioa zerbitzuan jartzeko prozedura.

Transmisio sistemen mantentze-lanak.

-Matxuren sailkapena, sistemaren arabera. Mantentze-lanetarako tresnak eta lanabesak. Parametroak neurtzea.

-Ohiko matxurak irrati-komunikazioetako sistemetan.

-Prebentziozko mantentze-lanak. Eragiketa programatuak. Berrikuspenerako irizpideak eta guneak (potentzia, ROE, besteak beste).

-Sistema ikuskatu eta ebaluatzea.

-Mantentze-lan zuzentzailea. Matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko teknikak. Instalazioetako elementuak berritzea.

-Doikuntzak eta prest jartzea.

-Ekipoak gelditu eta zerbitzuan jartzea.

-Dokumentazioa irrati-komunikazioetako sistemen mantentzean.

-Matxuren historikoak.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa:

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia, irrati-komunikazioetako sistemei dagokienez.

-Arrisku faktoreak eta egoerak.

-Babeserako baliabide eta ekipoak.

-Taldeko prebentzioa eta babesa.

-Hondakinen kudeaketarako araudia.

-Hondakinak sailkatzea eta biltegiratzea.

-Hondakinen tratamendua eta bilketa.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek irrati eta telebistarako transmisio sistemak aztertu, garatu, gainbegiratu, muntatu eta mantentze-lanak betetzeko gaitasuna ematen du. Era berean, ezagutzak eman behar ditu irrati-komunikazioetako zerbitzu guztiek erabiltzen duten espektro irrati elektrikoaz.

Eginkizun horien definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Irrati-komunikazioetako sistemen gaineko araudia aplikatzea.

-Instalazioak konfiguratzea indarreko araudiak ezarritako mugetan.

-Instalazioaren ekipoak eta elementuak identifikatu eta hautatzea.

-Memoria teknikoak, muntatu, zerbitzuan jarri eta mantentzeko planak planifikatu eta egitea.

-Irrati eta telebistako seinaleen transmisio eta irrati-difusiorako instalazioak muntatu eta mantentzea.

-Irrati-komunikazioetako ekipo eta gailuak zerbitzuan jartzea egiaztatzea.

-Sistemaren funtzionamenduan kalitateko parametroak ziurtatzeko neurketak egitea.

-Irrati eta telebistako seinaleen transmisio eta irrati-difusiorako instalazioetan ekipoak eguneratu eta aldatzea.

Modulu hau teoriko praktikoa da, eta horrexegatik komeni da lantegi-ikasgelak honakoak izatea: sarean konektatutako ordenagailuak, aplikazio ofimatikoak, elementuak eta sistemak simulatzeko programak, hala nola antenak, irrati loturak eta simulazio elektronikoa.

Beharrezkoa da irrati-frekuentzia sortzeko ekipoak, instalazioetako elementuak, adibidez, antenak, atenuadoreak, kargak, anplifikadoreak, iragazkiak, akoplagailuak eta zatigailuak, bai eta kableak eta konektoreak ere, frekuentzia tarte handi baterako. Jakina da neurketarako ekipo eguneratuak eduki behar direla, esate baterako espektroen analizagailuak eta eremu neurgailuak.

Eduki-sekuentziazio hau proposatzen da:

-Seinalearen teoriaren oinarriak. Lehen mailan bereganatutako kontzeptuetan sakontzea.

-Espazio librean barreiatzeko oinarriak.

-Irrati-komunikazioetako sistemak: espektro irrati-elektrikoa. Espektroaren erabilera, erregulazio erakundeak. Espektroa partekatzen duten komunikazio sistemak, irratiaz eta telebistaz gain.

-Antenak: ezaugarriak eta berezitasunak frekuentzia bandaren arabera.

-Instrumentazioa: sorkuntza, ROE neurgailua, eremu neurgailua, espektro analizagailua.

-Irrati-frekuentziako sistemak instalatzea: elementuak (iragazkiak, zatigailuak, akoplagailuak, atenuadoreak, kargak, anplifikadoreak, kableak eta konektoreak).

-Irrati-frekuentziako sistemak konfiguratzea.

-Irrati-frekuentziako sistemak egiaztatzea: neurgailuen erabilera.

-Irrati-frekuentziako sistemak mantentzea.

-Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen arloko babes berariazkoari buruzko araudia.

Modulu honetan bilatzen diren helburuak ongi lortzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Ekipoen instalazioaren eta kokalekuaren ezaugarriak definitzea.

-Ekipoak eta elementuak hautatu eta dimentsionatzea.

-Irrati-komunikazioetako azpiegitura finko eta mugikorretako instalazioak eta ekipoak muntatu eta/edo mantentzeko esku-hartzeak bete, koordinatu eta gainbegiratzea.

-Instalazioa berriz planteatzea muntaketaren bideragarritasuna bermatzeko, eta horretarako bere eskumeneko arazoak ebatzi eta beste gorabehera batzuen berri ematea.

-Irrati eta telebista seinaleen transmisiorako eta irrati-difusiorako ekipo finko eta mugikorren muntaketa lanak egin, koordinatu eta gainbegiratzea.

-Irrati-komunikazioetako instalazio finko eta mugikorren mantentze eta konpontze lanak egitea.

-Instalazioa abian jartzeko planifikazioa egitea.

Neurri batean, Telekomunikazio sistemetako azpiegituren konfigurazioa eta Telekomunikazio azpiegituren teknikak eta prozesuak izeneko moduluekin lotuta dago, gehienbat etxebizitzetan dauden ekipo hargailuei dagokienez, adibidez, antenei; hortaz, modu osagarrian lan egin beharko da.

Telekomunikazio sistemen elementuak izeneko moduluarekin ere lotuta dago, batez ere seinalearen teoriari, espektro irrati-elektrikoari eta antenei buruzko lehen zatian, eta beraz lehen mailan ikusitakoa kontuan hartuko da, eta aipatutako kontzeptuak berrikusi eta/edo sakonduko dira.

Lanbide modulua: Telekomunikazio-instalazioen proiektuak kudeatzea.

Kodea: 0601.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Instalazioen dokumentazio tekniko-administratiboa identifikatzen du, proiektuak aztertzen ditu eta agiri bakoitzeko informazioa interpretatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektua osatzen duten dokumentuak ezagutu ditu.

b) Dokumentu bakoitzaren funtzioa identifikatu du.

c) Instalazioaren proiektua proiektu orokorrarekin lotu du.

d) Dokumentu bakoitza prestatzeko beharrezko txostenak zehaztu ditu.

e) Proiektu bat legez bideratzeko kudeaketak ezagutu ditu.

f) Instalazioaren ziurtagiri ofizialaren ereduak eskatzen dituen datuak identifikatu ditu.

g) Aplikatzekoa den araudia identifikatu du.

2. Telekomunikazio-instalazioetako planoak eta eskemak lantzen ditu, eta, horretarako, instalazioen konfigurazioari erantzuten dio eta aplikatzekoak diren informatika-programak maneiatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elementuak eta espazioak instalazioaren konfigurazioarekin erlazionatu ditu.

b) Araudiak adierazitako planoak eta eskemak identifikatu ditu.

c) Eraikuntza-planoetan erabilitakoaren araberako eskala eta formatu egokia hautatu du.

d) Oin-planoetarako eta kokaleku-plano orokorretarako gutxieneko eskalak hartu ditu kontuan.

e) Azpiegituraren eskemak marraztu ditu (orokorra, hasierakoa eta xehetasunekoak besteak beste).

f) Instalazioaren planoak marraztu ditu.

g) Arauan adierazten den informazioa kutxan sartu du.

h) Dagozkionean txertatu ditu legendak.

3. Telekomunikazioetako instalazioetarako aurrekontuak prestatzen ditu, materialen zerrenda, baremoak kontuan izanda eta unitateko prezioak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioen edo sistemen obra unitateak eta horien osagaiak identifikatu ditu.

b) Obra neurketak egin ditu.

c) Obra unitaterako baliabideak zehaztu ditu.

d) Fabrikatzailearen katalogoak abiapuntu izanik lortu ditu unitateko prezioak.

e) Obra unitate bakoitzaren kostua zehaztu du.

f) Aurrekontuaren kapitulu bakoitzaren balioespenak egin ditu.

g) Aurrekontuak egiteko aplikazio informatikoak erabili ditu.

h) Iragarpenezko mantentzearen eta prebentziozko mantentzearen kostua baloratu du.

4. Instalazioak eta telekomunikazioak muntatzeko eta mantentzeko hornikuntza planifikatzen du eta instalazioaren eta dokumentazio teknikoaren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipoen, bitartekoen eta materialen ezaugarriak zehaztu ditu.

b) Muntatzean eta mantentzean, hornikuntza-puntu kritikoak zehaztu ditu.

c) Materialen identifikaziorako eta trazabilitaterako kodetze sistema zehaztu du.

d) Muntatze-planaren faseak eta hornikuntza beharrak lotu ditu.

e) Mantentze mota bakoitzerako beharrak identifikatu ditu.

f) Material edo ekipo bakoitza hornitzeko baldintzak ezarri ditu.

g) Hornikuntza plana prestatu du.

5. Telekomunikazioetako instalazioen muntaketa planifikatzen du, muntaketa planak aztertu eta gauzatze faseak zehaztu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntaketan eragina duten dokumentazio teknikoa, arauak eta erregelamenduak ezagutu ditu.

b) Muntaketa prozesuaren faseak identifikatu ditu.

c) Muntaketa fase bakoitzerako beharrak zehaztu ditu.

d) Muntaketa fase bakoitzerako materialak, erremintak eta makineria ezagutu ditu.

e) Muntaketa-fase bakoitzerako giza baliabideak zehaztu ditu.

f) Muntaketaren puntu kritikoak ebaluatu ditu.

g) Muntaketaren kronograma haren faseen arabera irudikatu du.

h) Beharrezko babes baliabideak zehaztu ditu.

i) Gorabeherak aurreikusi eta horiek ebazteko irtenbideak proposatu ditu.

j) Muntaketa plana prestatu du.

6. Telekomunikazioetako instalazioen proiektuei dagozkien eskuliburuak eta dokumentuak prestatzen ditu, eta aurreikuspen, jarduketa eta kontrol prozedurak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioak eta sistemak muntatu eta mantentzean dauden arriskuen prebentzio neurriak identifikatu ditu.

b) Larrialdi egoeretarako jarraibideak identifikatu ditu.

c) Instalazioaren edo sistemaren kalitate adierazleak zehaztu ditu.

d) Emaitzen eta ekintza zuzentzaileen txostena zehaztu du, erregistroak kontuan izanda.

e) Materialen eta hondakinen trazabilitate prozedura ezarri du.

f) Prozesuetan sortutako hondakinen biltegiratzea eta tratamendua zehaztu ditu.

g) Zerbitzuko eta mantentze-lanetarako eskuliburuak egin ditu.

h) Zerbitzuan jartzeko eskuliburuak egin ditu.

7. Telekomunikazio instalazioak mantentzeko lanak planifikatzen ditu, eta, zeregin horretan, beharrak identifikatzen ditu eta hondakinak mantentzeko eta kudeatzeko programak lantzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentzen ahal diren instalazioaren zatiak eta elementuak identifikatu ditu.

b) Zati bakoitzaren hornikuntza planifikatu du.

c) Prebentzioko nahiz zuzenketako mantentze-lan oinarrizkoak egiteko prozedura ezarri da.

d) Instalazioaren mantentze-lanak programatu ditu, haren ezaugarriak kontuan izanda.

e) Instalazioan esku hartzen duten ekipoen eta elementuen fabrikatzaileek ezarritako jarraibideak identifikatu ditu.

f) Ekipoen eta elementuen doikuntzak proposatu ditu haien funtzionamendu egokirako.

g) Ekipoen edo elementuen bateragarritasuna zehaztu du.

h) Mantentze programak prestatu ditu.

i) Instalazio baten hondakin motak ezagutu ditu.

j) Hondakinak kudeatzeko programa planifikatu du.

8. Telekomunikazio instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzeko teknikak aplikatzen ditu, muntaketa planak eta segurtasun azterlanak aztertu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntaketa-planaren atal guztiak identifikatu ditu.

b) Obraren aurrerapen kontrola planifikatu du.

c) Muntaketa plana instalazioaren ezaugarrietara egokitu du.

d) Instalazioak gauzatzean eta mantentze-lanak egitean langileak kudeatzeko teknikak ezagutu ditu.

d) Instalazioen muntaketarako eta mantentze-lanetarako materialak eta elementuak kudeatzeko teknikak aplikatu ditu.

f) Muntaketa eta mantentze-lanen kudeaketa-prozedurak ezagutu ditu.

f) Muntaketa eta mantentze-lanak kontrolatzeko adierazleak zehaztu ditu.

h) Araudia aplikatu du.

Edukiak.

Instalazioen dokumentazio tekniko-administratiboa identifikatzea:

-Aurreproiektua edo oinarrizko proiektua.

-Proiektu motak. Proiektuak egin eta kudeatzeko araudia.

-Oinarrizko dokumentuak. Memoria. Planoak. Bestelakoak. Baldintza agiria Aurrekontuak eta neurriak.

-Abiapuntuko dokumentazioa, kalkuluak, taulak, katalogoak, besteak beste.

-Eraikinen barreneko telekomunikazio zerbitzuetarako azpiegitura komunei buruzko araudia (TAK).

-Obra amaierako ziurtagiriak. TAK buletina. Argibideen eskuliburua.

Telekomunikazioetako Instalazioen planoak eta eskemak egitea:

-Instalazio motak. Espazioak eta barrutiak. Aplikatu beharreko sinboloak.

-Eraikuntza proiektuaren planoak.

-Eskema elektrikoak: orokorrak eta konexioenak.

-Eskala gomendagarriak. Formatuak.

-Solairuetako planoak. Kokapen planoa.

-Krokisak eta eskemak. Eraikuntza eta muntaketako elementuen plano xeheak.

-Ordenagailuz lagundutako diseinua. Erabiltzaile-interfazea. Lan-prozesua hautatzea.

-Irudikapenerako arau orokorrak. Planoetako marjinak eta kutxak.

-Ikuspegi normalizatuen oinarrizko kontzeptuak.

-Sinbologia normalizatua. Legendak.

Telekomunikazio instalazioen aurrekontuak egitea:

-Dokumentazio teknikoa.

-Obra-unitateak zehaztea.

-Neurketak. Teknikak.

-Instalazioa muntatzeko lanak. Denborak.

-Berezko baliabideak eta kanpokoak. Balorazioa.

-Prezioen taulak. Fabrikatzaileen merkataritza katalogoen eta datu baseen erabilera.

-Balorazioak multzoka. Eskulanaren, materialen eta baliabideen kostuak.

-Aurrekontuak egiteko programa informatikoak.

-Mantentze planak. Kostuen azterketa. Materialak eta baliabideak.

Muntatzeko eta mantentzeko hornikuntza planifikatzea.

-Muntatzeko eta mantentzeko hornikuntzari aplikatu ahal zaizkion proiektu zatiak.

-Telekomunikazio instalazioen hornikuntza.

-Fluxu-diagramak. -Ekipo eta elementuen hornikuntzan beharrak atzematea.

-Hornikuntzako puntu kritikoak. Aurreikuspenak.

-Kodetze arauak. Materialen trazabilitatea.

-Horniketarako muntaketa eta mantentze-lanen faseak identifikatzea. Dokumentazio teknikoaren interpretazioa.

-Baliabide eta bitarteko teknikoak. Jarduerak azpikontratatzea.

-Mantentze planaren ezaugarriak. Baliabideak eta bitartekoak.

-Hornitze planak prestatzeko metodoak.

Telekomunikazio instalazioen muntaketaren plangintza:

-Telekomunikazioetako proiektuak. Obra proiektua.

-Muntaketaren ezaugarri teknikoak eta araudia.

-Muntaketarako instalazio faseak identifikatzea. Mugarriak. Proiektuaren sare-diagrama. Muntaketa prozesuaren sekuentziazioa.

-Muntaketaren fase bakoitzeko beharrak identifikatzea. Zereginen zerrenda.

-Baliabide eta bitarteko material eta teknikoak zehaztea. Jarduerak azpikontratatzea. Tresnak, ekipoak eta elementuak instalazioen muntaketan.

-Jarduera eta bide kritikoak identifikatzea. Instalazioen muntaketari aplikaturiko plangintza teknikak.

-Denborak eta prozesuak esleitzea. Jardueren jarraipena. Lan kargak kontrolatzea. Egiteko epeak.

-Prebentziorako arauak.

-Gorabeherak konpontzea.

-Muntaketa planak prestatzeko metodoak.

Eskuliburuak eta agiriak egitea:

-Prebentzio plana. Neurriak muntaketan eta mantentze-lanetan. Aplikatu beharreko araudia.

-Larrialdietarako plana. Jarraibideak. Segurtasun eta babes ekipoak. Seinaleak eta alarmak. Oinarrizko segurtasun azterlanak.

-Kalitate plana. Kalitatea instalazioak edo sistemak gauzatzean. Kalitatearen kudeaketarako araudia. Emaitzak interpretatu eta baloratzea. Ingurumen kudeaketako plana. Ingurumen kudeaketako araudia.

-Hondakinak biltzea. Trazabilitaterako prozedurak.

-Eskuliburuak egitea. Zerbitzu-eskuliburua. Instalazioetako elementuen zehaztapen teknikoak.

-Zerbitzuko eta mantentze-lanetarako eskuliburua.

-Proba-protokoloak. Zerbitzuan jartzeko protokoloak. Memoria. Kalkuluen eranskina. Egitura. Ezaugarriak.

-Dokumentazioa egiteko aplikazio informatikoak.

Telekomunikazio instalazioak mantentzeko lanen plangintza.

-Telekomunikazio instalazioen mantentze-lanen beharra izan dezaketen puntuak. Instalazio bakoitzean motak eta ezaugarriak.

-Hornikuntzaren plangintza. Materialak jasotzea. Homologazioak.

-Mantentze-lanen motak: prebentiboa eta zuzentzailea. Bestelakoak.

-Mantentze-lanak planifikatzeko teknikak. Fabrikatzaileen mantentze-lanetarako jarraibideak.

-Mantentze-lana hobetzeko doikuntza-parametroak.

-Mantentze-lanetarako plan baten oinarrizko edukiak (datu orokorrak, beharrak, berrikuspenen eta ordezteen egutegia, jarduteko egutegia, besteak beste).

-Mantentze planei aplikatu beharreko kalitate arauak.

-Giza baliabideak eta materialak kudeatzeko teknikak.

-Mantentze planak prestatzeko metodoak.

-Hondakinen kudeaketa. Hondakinak kudeatzeko plana.

-Kudeaketa prozedurak eta adierazleak.

Muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzeko teknikak aplikatzea.

-Muntaketa eta mantentze planak interpretatzea. Planak betetzea.

-Muntaketa aurrera doala kontrolatzea. Egiaztatzea. Proiektuak kudeatzeko programa informatikoak.

-Muntaketari eta mantentze-lanari aplikatu ahal zaizkien langileen kudeaketa arloko teknikak. Materialak eta elementuak kudeatzea. Hornikuntza.

-Muntaketaren eta mantentze-lanen kontrol adierazleak.

-Muntaketa eta mantentze-lana kudeatzeko prozedurak.

-Muntaketa eta mantentze-lanetako prozesuei dagokien araudia, aplikatu beharrekoa.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan, telekomunikazio proiektuak planifikatu eta kudeatzeko lanak betetzeko behar den informazioa biltzen da, eta telekomunikazio instalazio eta sistemekin lotutako prozesuetan aplikatzen da.

Eginkizun horien definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Instalazioen dokumentazio teknikoa aztertzea.

-Instalazioak muntatzeko, zerbitzuan jartzeko eta mantentzeko memoria teknikoak eta eskuliburuak prestatzea.

-Instalazioen eta sistemen krokisak eta eskemak egitea.

-Instalazio eta sistemen planoak egitea.

-Hornikuntza, muntaketa gauzatu eta mantentze prozesuetan baliabideak optimizatzea.

-Instalazio eta sistemen funtzionamendu eta zerbitzuan jartzearen probak planifikatzea.

-Muntaketaren eta mantentze-lanen aurrekontuak prestatzea.

-Muntaketa eta mantentze-lanak planifikatzea eta kudeatzea.

-Dokumentazio tekniko eta administratiboa egitea.

Modulu hau amaituta, ikasleek gai izan behar dute proiektuak garatzeko, eta telekomunikazio eta informatikako instalazioak muntatu eta mantentzeko lanak kudeatu eta gainbegiratzeko, dokumentazio teknikoan, araudian eta ezarritako prozeduran oinarrituta, bai eta haren funtzionamendua, kalitatea, segurtasuna eta ingurumen kontserbazioa ziurtatzeko ere.

Modulu hau teoriko eta praktikoa da, eta beraz, komeni litzateke ikasgelan ordenagailu pertsonalak egotea, sarera konektatuak. Iradokizuna da haietako bakoitzean planoak ordenagailuz lagunduta diseinatzeko aplikazio ofimatikoak (CAD) eta proiektuak kudeatzeko programa instalatzea.

Ezinbestekoa da zerbitzari bat, dokumentazio bateratu guztia gordetzeko, bai proiektuak kudeatzeko (araudiak, prozesuen eskuliburuak, prozeduren eskuliburuak, agiri ereduak eta haien erregistroak) bai kudeaketa teknikorako (fabrikatzaileen materialei buruzko datuak, besteak beste), bai eta ekipoen segurtasun kopiak egin eta inprimagailu gisa erabiltzeko ere.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa jarraian azaltzen den aurkezpen ordena bera da:

-Proiektu baten dokumentazioa erabiltzea.

-Kalkuluak, planoak eta eskemak egitea.

-Proiektu baterako aurrekontuak egitea.

-Proiektu baten hornikuntza planifikatzea, bai muntaketarako bai mantentze-lanetarako.

-Proiektu bat garatzeko behar den prestakuntza planifikatzea.

-Proiekturako segurtasun eta kalitate planak egitea.

-Proiektu baten muntaketa eta abian jartzea planifikatu, programatu eta haren jarraipena egitea.

-Mantentze-lanen plangintza, programazioa eta jarraipena.

Eduki horiek lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, eta horrela ahalbidetuko da helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Jarduerak proiektu zehatz baten gainean planteatzeko gomendioa egiten da. Haren gainean simulatu daitezke garapen etapa guztiak. Ezarririk eta jardunean baldin badago, interesgarria litzateke ikasleekin bisitatzea. Bisita hori, nolanahi ere, beharrezkoak diren eduki guztiak eman ondoren egin beharko da, etekinik handiena atera diezaioten.

Modulu honetan bilatzen diren helburuak ongi lortzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Muntatzeko prozesuen elementuak eta ekipoak identifikatzea eta prozesuak garatzea, proiektuaren dokumentazio teknikoa baliabide gisa erabilita.

-Muntaketa planak egitea, kontuan harturik kalitate kontrolari buruzko indarreko araudia, arriskuen prebentzioaren eta ingurumen kudeaketa eta eraginaren arloetakoak, eta baliabide gisa erabiltzea programazio eta kontrol diagramak.

-Obra unitateetako aurrekontuak eta material hornikuntza egitea, proiektuaren dokumentazio teknikoa erabiliz bitarteko gisa.

-Muntaketa lanetarako zehaztapen teknikoak eta instalazioen proben jarraipena egitea, proiektuaren baldintzekin bat.

-Instalazioen zerbitzuko eta mantentze-lanetarako eskuliburuak prestatzea, ekipoen informazio teknikoa erabilita.

-Ordenagailuz lagundutako diseinu (CAD) programak erabiltzea, eskemak marrazteko eta planoak egiteko.

-Programa informatikoak erabiltzea kudeaketarako eta plangintza egiteko.

Ikasturtea amaituta, ikasleei proposatuko zaie balizko proiektu bat egin dezatela, kudeaketa teknika hauek noraino bereganatu dituzten ebaluatzeko. Komeni da taldean lan egin dezatela eta praktikan jartzea lortzen bada, hainbat hobe.

Zeharkako modulu bat da, zikloko beste modulu batzuetan garatutako gaitasunak biltzen baititu. Irakasleen arteko koordinazio ona eskatzen du beraz, bereziki bigarren mailakoekin.

Lanbide modulua: Informatikako aplikazioen garapena.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan:

Kodea: NA16.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Aplikazio informatikoak garatzean programazioko metodologia egokia aplikatzeko behar diren baliabideak deskribatu eta aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Programazio egituratuan erabiltzen diren kontzeptuak deskribatu ditu: algoritmo tipikoen egitura, kontrol jarraibideak eta programazio modularraren ideia funtzionala.

b) Aplikazio informatikoen garapenean erabilitako datuak biltegiratzeko egiturak aztertu ditu. Programazio lengoaia guztiek dituzten aldagai motak eta egiturak komunak deskribatzen dira.

b) Programa informatikoetarako irudikapen grafikoko sistemak azaldu ditu (organigramak, fluxugramak), erabilitako sinbologia normalizatua adierazita.

d) Maila baxuko lengoaia bat eta goi mailako beste bat bereizten dituzten ezaugarriak deskribatu ditu, eta zehaztu noiz komeni den goi edo behe mailako lengoaia erabiltzea, aplikazioaren ezaugarriak kontuan harturik (abiadura, erabilgarria den memoria kopurua, periferiko motak, eramangarritasuna).

e) Aplikazioaren diagrama orokorra egin du, bai eta hura osatzen duten modulu/prozedurena ere.

f) Goi mailako programazio lengoaia batzuen ezaugarri nagusiak deskribatu ditu, eta horien tipologia aztertu du.

g) Programazio lengoaia egituratuen oinarrizko ezaugarri nagusiak zehaztu ditu.

2. Programa informatikoak egiten ditu, eta horretarako kasuan kasuko algoritmoak diseinatzen ditu, goi eta behe mailako lengoaia erabiltzen du eta programazioko teknika orokorrak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) C lengoaia egituratu baten ezaugarriak, aldagaiak eta datu egitura berariazkoak deskribatu ditu.

b) Goi edo behe mailako lengoaian kodetu du programa, programazio egituratuak bere dituen oinarrizko kontrol egiturak erabiliz sistema informatikoaren memoria ahalik eta hobekien baliatzeko.

c) Programaren funtzionamendu egokia egiaztatu du, aplikazioarekin bat datozen arazketa teknikak erabiliz.

d) Behe mailako errutinak kodetu ditu, eta modu egokian estekatu ditu goi mailako lengoaian egindako programaren atal nagusiarekin.

e) Erabilera orokorreko programa zatiak modularizatu ditu, eta horretarako berezko liburutegiak sortu ditu beste aplikazio batzuetan erabiltzeko.

f) Programa informatiko bat egiten eta ezartzen amaitu du, eta sistema informatiko batean exekutatu beharreko fitxategiak lortu ditu.

3. Programa informatikoak egiten ditu, objektuetara bideratutako programazio lengoaia desberdinak erabiliz eta programazio teknika orokorrak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Objektuetara bideratutako programazio lengoaia baten ezaugarri nagusiak deskribatu ditu, eta klase eta objektu kontzeptuak aztertu ditu.

b) Klase baten eta objektuen propietate, metodo eta gertaeren kontzeptuak deskribatu ditu.

c) Objektuetara bideratutako programazioaren oinarriak deskribatu ditu, hala nola, abstrakzioa, kapsularatzea, modularitatea, polimorfismoa eta herentzia.

e) Objektuetara bideratutako programazio lengoaietarako erabilgarri daude garapen plataforma batzuk aztertu ditu.

f) Aplikazio informatiko batzuk ezarri ditu, horretarako objektuetara bideratutako programazio lengoaietako bat erabiliz, behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatuz eta programazio teknika egokiak erabiliz.

4. Eduki dinamikoak dituzten web plataformak egiten ditu, html, php lengoaiak eta/edo eskuragarri dauden eduki plataformak erabiliz, Joomla adibidez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Web zerbitzari lokal bat instalatu eta konfiguratu du, esate baterako, XAMPP, LAMPP, edo beste bat.

b) Eduki dinamikoetako atari bat instalatu, konfiguratu eta zerbitzuan jarri du, eskura dauden sistemetako bat erabiliz.

c) Eduki dinamikoen web-a zerbitzari komertzial batean argitaratzeko beharrezkoak diren tresnak erabili ditu.

d) Webgune baten segurtasun kopia eta haren euskarri simulatua lortzeko behar diren ekintzak gauzatu ditu.

e) Aplikazio informatiko batzuk ezarri ditu, funtzionaltasun desberdinekin eta objektuetara bideratutako programazio lengoaiaren batean kodetuak.

5. Aplikazio informatikoen kalitatearekin zerikusia duten azterketak eta txostenak egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aztertzen ari diren aplikazio informatikoen diagrama funtzionalak eta zehaztapen funtzionaleko agiriak egin ditu.

b) Sistema eragile desberdinak dituzten plataformetara softwarea eramateko gaitasunaren probak egin ditu.

c) Abiadura testak eta aplikazio informatikoek erabilitako baliabideenak egin ditu.

d) Aplikazio informatiko batek mantentze arloan dituen beharren planifikazioa egin du.

e) Softwarearen bertsioen kontrol agiria egin du, bilakaera bakoitzean txertatutako berritasunak zehaztuz eta xehe azalduz.

Edukiak.

Programazioaren metodologia:

-Programazio egituratua: algoritmoak, kontrol eta programazio modularrerako egiturak.

-Datu egiturak: aldagaiak, erregistroak, fitxategiak, matrizeak, zerrendak, zuhaitzak.

-Algoritmoen irudikapen grafikoa: ordinogramak eta fluxugramak.

-Pseudokodea: arau sintaktikoak eta oinarrizko egiturak.

-Programazio lengoaiak. Tipologia eta ezaugarriak.

-Programazio lengoaia egituratuen ezaugarriak.

C lengoaia. Garatzeko tresnak:

-C lengoaiaren ezaugarri orokorrak.

-C lengoaiak erabiltzen dituen entitateak: aldagaiak eta datu egiturak.

-Lengoaiaren jarraibideen jokoa: funtzioa eta sintaxia.

-Garapen-ingurunearen liburutegiak eta oinarrizko funtzioak.

-Erabiltzaile-funtzioak. Deklarazioa eta garapena.

-Egitura dinamikoak: erakusleak, zerrendak, ilarak eta zuhaitzak.

-Garapen tresnak: konpiladoreak, estekatzaileak, arazgailuak eta liburutegiak.

-C lengoaian dauden programak kodetzea eta araztea.

Objektuetara bideraturiko programazioa. NET programazioa:

-Objektuei bideratutako programazioaren ezaugarri orokorrak.

-Klase kontzeptuak.

-Objektuen kontzeptuak.

-Tasunak.

-Metodoak.

-Gertaerak.

-Objektuetara bideratutako programazioaren ezaugarriak: abstrakzioa, kapsularatzea, modularitatea, poliformismoa eta herentzia.

-Lengoaiaren jarraibideen jokoa: funtzioa eta sintaxia.

-Garapen-ingurunearen liburutegiak eta oinarrizko funtzioak.

-Erabiltzaile-funtzioak. Deklarazioa eta garapena.

-Egitura dinamikoak: erakusleak, zerrendak, ilarak eta zuhaitzak.

-Garapen tresnak: konpiladoreak, estekatzaileak, arazgailuak eta liburutegiak.

-Objektuetara bideratutako lengoaietako programak kodetu eta araztea: visual NET, Java NET, C# eta beste.

WEB programazioa:

-Html lengoaia.

-PHP.

-CSS estilo-orriak.

-ASP.NET C(#)/SQL-Server programazioa.

-Web zerbitzari dinamikoa: XAMPP.

-Joomla eduki dinamikoetako atarietan oinarritutako web orrien diseinua: instalazioa eta konfigurazioa, osagarriak, modulua eta erabiltzaileak, besteak beste.

-Web argitalpena zerbitzari komertzial batean.

Softwarearen kalitatea kontrolatzea:

-Aplikazio informatikoen analisi funtzionala.

-Programa informatikoen fidagarritasuna.

-Aplikazioaren mantentze beharren analisia.

-Beste sistema batzuetara eramateko gaitasunaren azterlana.

-Abiadura neurketak, behar diren baliabideak.

-Softwarearen bertsioen eta bilakaeren kontrola. Dokumentazioa.

-Softwarearen mantentze-lanen programazioa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honetan, ikasleek aplikazio informatikoak modu eraginkorrean sortu eta kodetzeko behar den informazioa dago, funtzionamendu egokia izanen dutela ziurtatuz.

Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako titulua duenaren lanbide gaitasunak modulu honekin osatzen dira, tituludunak gai izan behar baitu hardware sistema desberdinak konfiguratu eta kontrolatzeko bide ematen duten programazio informatikoak sortu eta kodetzeko.

Eginkizun horien definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Aplikazio informatikoak kodetzea goi mailako lengoaia desberdinak erabiliz.

-Sistema elektroniko desberdinak kontrolatu eta konfiguratzeko bide ematen duten aplikazio informatikoak sortzea.

-Aplikazio informatikoak planifikatzea eta funtzionamendu egokia aztertzea.

-Eduki dinamikoko atariak diseinatzea webean.

Gehienbat praktikoa izatea aholkatzen da, eta erabilera praktikoa duten aplikazio informatikoen egiazko inplementazioan oinarritua. Aplikazio hauek hardware gailuen kudeaketara, kontrolera eta konfiguraziora zuzenduta egon beharko dira.

Nahitaezkoa da ikasgelan ordenagailu pertsonalak egotea. Ordenagailu pertsonal horietan programazio ingurune desberdinak instalatu daitezke.

Softwarearen kalitatearekin zerikusia duten alderdiak zeharka landuko dira eduki multzo guztietan, eta gauzatutako proiektu guztietan agertu beharko dira.

Modulu honetako helburuak behar bezala erdiesteko, iradokitzen da softwarea diseinatzeko proiektuak egitea, dauden aplikazio profesionalen antzeko ezaugarriak dituztenak.

Ikasleei "eginez ikastea" ahalbidetuko dien proiektuak eta jarduerak egiteko aholkua ematen da, eta horretarako zailtasun gero eta handiagoko programazio ariketak eginen dira, lengoaia-platafoma hauek erabiliz, besteak beste: Visual NET 2005/2008 express, C# eta Java.

Eredu-jarduera horiek hauexek izan daitezke:

-Aplikazio informatikoak zehaztu eta kodetzea, programazio lengoaia desberdinekin eta handituz joanen den zailtasunarekin.

-Softwarearen hasierako zehaztapen funtzionalari buruzko dokumentazioa egitea eta garatutako aplikazioak egiaztatzeko dokumentazioa prestatzea.

-Prestakuntza proiektuak: softwarea diseinatzeko proiektu teknikoak egitea. Proiektu hauetan aplikazio informatiko batzuk egin, kodetu eta haien funtzionamendu egokia egiaztatuko da, programazio lengoaia desberdinekin. Moduluko eduki teorikoak integratu eta globalizatuko dituzten elementuak izanen dira.

-Garatutako aplikazioen funtzionaltasuna egiaztatzeko jarduerak gauzatzea.

Aplikazio informatikoak ezartzeko, gomendioa da egungo programazio lengoaiak erabiltzea, mundu profesionalean erabiltzen direnak alegia.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa jarraian azaltzen den aurkezpen ordena bera da:

Programazioaren printzipio metodologikoak:

-Programazio lengoaien kontzeptu teorikoak.

Objektuetara bideraturiko programazioa:

-Visual NET 2005"-eko programazioa.

-Visual NET C#"-eko programazioa.

-JAVAko programazioa.

-Programazio lengoaien proiektua.

Web atari dinamikoak programatu eta mantentzea:

-Web zerbitzari dinamikoa: XAMPP eta Joomla.

-Erabiltzaileak eta edukiak Joomla-n.

-Joomla osagaiak.

-Web argitalpena zerbitzari komertzial batean.

Modulu honek lotura izan dezake zikloko gainerako moduluetako edukiekin, haietako edozeinek dituen edukiekin lotutako software diseinurako proiektuak programatu eta planifikatu daitezkeelako. Baina bereziki, lotura du informatikarekin lotutako edukiak dituzten moduluekin, hala nola: Sare telematikoak eta Sistema informatikoak eta sare lokalak.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabidea.

Kodea: 0559.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu ditu erabakiak hartzeko.

b) Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikariarentzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu ditu, tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilari lotutako lanbide jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

d) Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza eta lanbide ibilbideak identifikatu ditu.

e) Etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratu du, laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik.

f) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

g) Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi ditu.

2. Talde lanaren estrategiak eta komunikaziorako trebetasunak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu ditu Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu ditu.

c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu ditu.

d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

e) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu ditu, eraginkortasunik gabeko lan taldeen aldean.

f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu ditu.

g) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu ditu: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu du.

i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarri bat dela onartu du.

j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu ditu, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbidearen arloko kontzeptu nagusiak identifikatu ditu.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu ditu eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu ditu.

f) Soldaten ordainagiria aztertu du eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu ditu, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari tituluari lotutako lanbide sektore bati aplikatzen ahal zaion lan hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu ditu.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer-nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu du, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen gorabeherak banan-banan aipatu ditu.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden desberdintasunak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu ditu, eta baldintzak identifikatu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu ditu zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu ditu, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta kotizazio gabeko prestazioak bereiziz.

5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikari tituluaren lan inguruneetan, informatikaren eta telekomunikazioen sektorean dauden jarduera motak sailkatu ditu, eta lanbide profesionalak identifikatu ditu.

b) Dauden arrisku-faktoreak sailkatu ditu.

c) Lanbideko arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) identifikatu ditu.

d) Enpresako arriskuak ebaluatzeko prozesua eta kontzeptua zehaztu ditu.

e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu ditu eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien eraginkortasuna kontrolatu du.

f) Telekomunikazioetako eta Informatikako Sistemetako goi mailako teknikarien lanbide-profilari lotutako lan inguruneetan, prebentzioari begira garrantzitsuak diren lan baldintzak zehaztu ditu.

g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu ditu.

h) Prebentzioaren kulturaren garrantzia baloratu du enpresaren esparru eta jarduera guztietan.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako eragile guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko araudia identifikatu du.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu du.

c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentziorako araudian ezarritako irizpideen arabera.

d) Arrisku plan bat prestatzean inplikatuta dauden eragile guztien erantzukizunak identifikatu ditu.

e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu du.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

g) Aintzat hartu du garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

h) Telekomunikazioetako eta Informatikako Sistemetako goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu du.

i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazioetarako plana proiektatu du.

7. Prebentzio eta babes neurriak aplikatzen ditu, eta Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikariaren lan inguruneko arrisku egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu ditu.

c) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu ditu.

d) Larrialdietan, zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu ditu.

f) Langilearen osasuna zaintzeko betebeharrak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu ditu.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorearen definizioa eta azterketa, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Instalazio Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.

-Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikariarekin erlazionatutako tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko aukera gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Aplikazio informatikoak garatzeko sektoreko ekipo motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen analisia.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanaren azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi mailako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolaketa berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko arriskuen ebaluazioa:

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioa baloratzea.

-Laneko arriskua. Arrisku-faktoreen analisia.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Ingurumen baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.

-Arriskuaren balorazioa.

-Aurkitutako arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

Prebentzioaren plangintza enpresan:

-Prebentzio plana.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Sektoreko enpresa batentzako larrialdi plana prestatzea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea.

-Jarduteko protokoloa hautatzea.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.

-Segurtasun arloko seinale motak identifikatzea.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera garatzeko, informatikaren eta telekomunikazioen sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari, Gizarte Segurantzari eta lan ekipoei buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, eduki horiek beharrezkoak baitira Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan enpresako proiektu/plana garatzeko. Ondoren, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; aipatutako enpresa proiektuari dagokion prebentzio plana prestatzeko lanean gauzatzen ahal da haien aplikazio praktikoa. Gatazkaren kudeaketarekin jarraitzen ahal da eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientabide profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertain eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak direnak finkatzea, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz.

-Lana bilatzeko prozesuetan behar den dokumentazioa prestatu eta betetzea: curriculum vitaea, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Komunikazio jarduerak egitea.

-Klasean aurkezpenak egitea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia alderatzea ikasten ari den zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Prebentzio plan bat prestatzea "Enpresa eta ekimen sortzailea" izeneko moduluan garatu beharreko enpresako proiekturako/planerako.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal izateko.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta/edo Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientabidea eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluek harreman estua izanen dute, eta edukiak zein metodologiaren alderdiak koordinatuko dira.

Azpimarratu behar da komenigarria dela Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan eginen den enpresako proiektu/plana erabiltzea Lanerako prestakuntza eta orientabidea izenekoan ematen diren edukiak zuzenean aplikatzeko; horrek modulu honetako edukien alderdi praktikoa sustatuko du.

Halaber, lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekin duen erlazioa kontuan hartu beharko litzateke, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 0560.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimen sortzaileari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu du banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartea aurreratzearekin eta pertsonen ongizatea handiagotzearekin duten lotura identifikatu ditu.

c) Kultura ekintzailea zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu du.

d) Informatikaren eta telekomunikazioen sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailearen garapena aztertu du.

e) Arrisku kontzeptua aztertu du, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu ditu.

2. Komunikazioarekin, lidergoarekin, sormenarekin eta konpromisoarekin zerikusia duten norberaren gaitasunak ezagutu eta aplikatzen ditu, eta norberaren konturako edo besteren konturako lanbide jarduerak garatzeko orduan duten garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

b) Agindu eta zuzentzeko estiloak eta horiek pertsonengan eta enpresetan dituzten eraginak sailkatu ditu.

c) Lanbide jardueretan motibazioa izatearen beharra justifikatu du.

d) Deskribatu du zein diren motibatzeko teknika ohikoenak eta nola egokitzen diren egoeraren arabera.

e) Lan prozesuak hobetzeko eta lanbidean berrikuntzak sartzeko, pentsamendu sortzailea izan beharra justifikatu du.

f) Sormenezko prozesuen ezaugarri nagusiak deskribatu ditu.

g) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu sektoreko enpresetan besteren kontura lan egitean behar diren gaitasun pertsonalekin.

h) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu informatikaren eta telekomunikazioen lanbide sektoreko jarduera batean hasten diren pertsona ekintzaileek behar dituzten gaitasun pertsonalekin.

3. Negoziorako ideiak sortu eta identifikatzen ditu, eta enpresa txiki bat sortzeko edo enpresa baten barnean ekimenak garatzeko aukera zehazten du, balio etikoak erantsiz eta ingurunearen gaineko eragina baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu, eta sistema kontzeptua aztertu du enpresari aplikatuta.

b) Enpresa baten barnean, prozesuak eta produktuak hobetzeko ekimenetarako ideiak garatzea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

c) Negoziorako ideiak garatzea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

d) Negoziorako aukerak aztertu ditu, sektorearen egoera eta eboluzioa kontuan izanda.

e) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

f) Aztertu du enpresaren jardueran zer nolako eragina duten enpresak bezeroekin/erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

g) ETE baten inguruneko elementuak identifikatu ditu.

h) Enpresaren kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu du.

i) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu du.

j) Informatika eta telekomunikazioetako enpresa baten balantze soziala egin du eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu ditu, bai eta sortzen dituzten onura sozialak ere.

k) Informatika eta telekomunikazioen arloko enpresetan balio etiko eta sozialak txertatzen dituzten praktikak identifikatu ditu.

l) Enpresaren estrategia deskribatu du, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu du.

m) Enpresa baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko azterlana egitea zein garrantzitsua den baloratu du.

4. Informatika eta telekomunikazioetako enpresa bat eratzeko eta abiarazteko lanak egiten ditu, dauden aukerabide eta baliabideak baloratuz, forma juridikoa hautatuz eta legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu ditu.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu du.

c) Enpresaren forma juridiko bakoitzari ezartzen zaion tratamendu fiskala bereizi du.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen tramiteak aztertu ditu.

e) Informatika eta telekomunikazioetako enpresa bat sortzeko dauden laguntzak zehatz-mehatz bilatu ditu.

f) Enpresa plan baten osagaiak zehaztu ditu.

g) Forma juridikoaren hautapenari administrazio tramiteei, laguntzei eta diru-laguntzei buruzko guztia sartu du enpresa planean.

h) ETE bat abian jartzeko aholkularitzarako eta kudeaketa administratiborako enpresatik kanpo dauden bideak identifikatu ditu.

i) Produkzio planari buruzko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren azterlanari buruzko guztia enpresa planean sartu du.

j) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

k) Informatika eta telekomunikazioen sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin du.

l) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu ditu, bai eta finantzabideak ere.

m) Ahuleziak eta indarrak identifikatu ditu.

5. ETE baten kudeaketa administratibo, komertzial eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Informatika eta telekomunikazioetako enpresa baten zerga betebeharrak definitu ditu.

b) Fase hauek definitu ditu: produktua ekoiztea edo zerbitzua ematea, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu ditu.

d) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu du.

e) Zerga egutegian zerga motak bereizi ditu.

f) Informatika eta telekomunikazioen sektoreko ETE batek behar duen kontabilitateko eta merkataritzako oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskaera-oharrak, kanbio-letrak, txekeak eta beste batzuk), eta dokumentazio horrek enpresan egiten dituen zirkuituak deskribatu ditu.

Edukiak.

Ekimen sortzailea:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak informatika eta telekomunikazioetako enpresen jardueretan.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna informatika eta telekomunikazioetako sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko baldintzak. Izaera ekintzailea.

Komunikazioa, lidergoa eta sormena:

-Sormenaren, komunikazioaren eta lidergoaren oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena bultzatzen duten teknikak.

-Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Sektorean lan egiten duenaren eta ekintzaile baten laneko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak ezagutzea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Negoziorako ideia informatika eta telekomunikazioetako enpresa baten esparruan.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barneko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Informatika eta telekomunikazioetako sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Informatika eta telekomunikazioetako sektoreko ETE baten harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Informatika eta telekomunikazioen sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Informatika eta telekomunikazioetako sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa plan bat prestatzea.

Funtzio administratiboa, merkataritzakoa eta finantzarioa:

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-informatika eta telekomunikazioetako enpresa baten administrazio kudeaketa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek sentikortasun positiboa garatzea nork bere lana sortzeko ekimenari dagokionez, baita enpresa barnean ekiteko jarrerak eta trebetasunak sustatzea ere, enplegua etengabe hobetzeko, beste baten kontura lan egiten denean.

Planteatzen diren edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak duela eskumena egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko, proposatzen da ikasleak has daitezela ekiteko gaitasunak zehazten eta garatzen dituzten jarduerekin, eta, horrek beren sektorera hurbiltzen lagunduko die. Ondoren, negoziorako ideia bat zehazteko erronkari eginen diote aurre ikasleek, hori oinarria izanen baita enpresa plan bat prestatzeko. Izan ere, plan hori izanen da modulua garatzeko ardatza.

Komeni da edukiak aplikagarriak izatea eta enpresa proiektua edo enpresa plana garatzearekin batera irakastea, metodologiak lot ditzan moduluko alderdi teorikoa eta praktikoa.

Saiatu beharko litzateke "enpresa proiektua/enpresa plana" kontzeptua Informatika eta telekomunikazioetako sistemen proiektuko moduluarekin elkartzen. Hartan, lanbide arloko irakasleak gidari izanen dira ezaugarri teknikoei buruzko alderdietan. Bi proiektuak ebaluazio tresna gisa erabiltzen ahalko dira, ikasleen jarrera alderdiak baloratu ahal izateko, hala nola: komunikazioa, lidergoa, sormena eta parte-hartzea, lehen definituak ekimen sortzailea sustatzeko beharrezko gaitasun gisa.

Metodologia teoriko-praktikoa izanen da, ikus-entzunezko baliabideak eta IKTak erabiliz kasuan kasuko sektorearen egoera ekonomikoari buruzko informazioa bilatu eta aztertzeko, eta web orri eta plataforma espezializatuetan kontsultak egiteko, enpresa bat martxan jartzeko prozesuan erabakiak hartzen lagungarri izan daitezen. Alde horretatik, enpresa plan bat gara daiteke, ondoko jardueren ardatz:

-Heziketa zikloaren lanbide profileko jarduerarekin ikusteko duten enpresako proiektu/plan bat egitea, negozioa martxan jartzeak dakartzan alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioa eta giza baliabideak, merkataritzako kudeaketa, administrazio eta finantza kontrola, justifikazio soziala, etab.; batik bat, esperientzia praktikoak, kanpoko agenteekiko harremana eta enpresako jardueraren sustapena oinarri dituen tresna pedagogikoak aplikatuko dira (enpresako leihatila bakarra, merkataritza ganberak, tokiko garapenerako agentziak, CEN, CEIN, enpresen mintegiak eta inkubagailuak, etab.).

-Enpresaburuekin harremanetan jartzea, hitzaldi, bisita, dinamika eta abarren bidez, enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko sortzen denetik aurrera, ekimenaren espiritua sustatzeko eta ikasleek jarduerak garatzeko enpresa horren inguruan: oinarrizko eginkizunak, ingurunearen azterlana, DAFO azterlana, produkzio prozesuaren deskribapena, enpresa mota.

-Azoka, jardunaldi, lantegi eta bestelako ekitaldietara joatea, sektorea ezagutzeko eta enpresa ekimena garatzeko.

-Erakustaldiak, jardunaldi teknikoak eta ikastetxean beste ekimen batzuk antolatzea, eskolako, ekonomiako eta gizarteko komunitateari begira.

-Kontsultak egitea enpresak sortzeko eskumenak dituzten entitate eta erakundeei, eragile ekonomiko eta sozialei eta profesionalei.

-Enpresako planaren barruan prebentzio plan bat prestatzea, Lanerako prestakuntza eta orientabidea izeneko moduluan erdietsitako gaitasunak oinarri dituena.

-Enpresako proiektu/plana azaltzea eta defendatzea epaimahai baten aurrean.

Metodologia hau aplikatzeko, komenigarria izanen litzateke ikasleei Interneten sartzea ahalbidetzen dieten baliabideak eta/edo ikus-entzunezko baliabideak izatea. Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposatutako jarduera batzuk egiteko.

Orobat, ikastetxeen arteko elkarlana sustatuko da, ahal dela, bai irakasleen bai ikasleen aldetik (kudeaketa ekonomikoa, prebentzio plana, denboraren bankua, etab.), eta ikastetxeen materialak eta praktika onak trukatzea bultzatuko da topaketa birtual eta aurrez aurrekoen bidez.

Lanerako prestakuntza eta orientabidea eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluak osagarriak direnez, koordinatuta egin beharko da edukien garapena eta sekuentziazioa, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko harremana estua izanik. Era berean, enpresa proiektua ikasturte osoan zehar ardatz gisa erabiltzeak laguntzen ahal du metodologia komun bat bi moduluetarako ezartzen, halako eran non Lanerako prestakuntza eta orientabidea izeneko moduluko edukiak aplikatu baitaiteke, egokien juzgatzen den eran, enpresa proiektua egiteko.

Lanbide modulua: Telekomunikazio eta informatika sistemen proiektua.

Kodea: 0558.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 30 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta behar horiek asetzen ahal dituzten ereduzko proiektuekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko enpresak sailkatu ditu, beren antolaketaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.

b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu ditu, antolaketaren egitura eta departamentu bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

c) Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu ditu.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuteko behar den proiektu mota identifikatu du.

f) Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

i) Proiektua prestatzeko erabiliko den lanerako gidoia prestatu du.

2. Tituluan ageri diren gaitasunekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak sartuz eta garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu du.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterlana egin du.

c) Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haien edukia identifikatu ditu.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta haien norainokoa identifikatu du.

e) Proiektua burutzeko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak aurreikusi ditu.

f) Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

g) Proiektua abian jartzeko finantzazio beharrak identifikatu ditu.

h) Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu ditu.

3. Proiektua nola ezarri edo gauzatu planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotutako dokumentazioa zehaztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jardueren sekuentzia zehaztu du, jarduerak ezarpen beharren arabera ordenatuz.

b) Jarduera bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu ditu.

c) Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

d) Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu ditu.

e) Ezarpenak dituen arriskuak identifikatu ditu eta arriskuen prebentziorako plana eta behar diren baliabide eta ekipamenduak definitu ditu.

f) Baliabide materialen eta giza baliabideen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu ditu.

g) Ezarpenaren baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

h) Ezartzeko edo gauzatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

4. Proiektuaren gauzatzearen jarraipen eta kontrolerako prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

c) Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu du.

d) Baliabideetan eta jardueretan gerta daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura zehaztu du, haiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

f) Erabiltzaile edo bezeroek ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

g) Proiektuak baldintzen agiria duen kasuan, hori beteko dela bermatzeko sistema ezarri du.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 0561.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Iraupena: 340 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta lortzen diren produktuen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa-antolamendu ereduzkoekin alderatu du.

c) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio sistemak eta biltegiratzea, besteak beste.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu ditu.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna baloratu du.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etikoak eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Honako hauek ezagutu eta justifikatu ditu:

Lanpostuak langileari eskatzen dizkion prestasuna eta denbora.

Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

Lanbide jardueran arriskuen prebentziorako beharrezkoak diren jarrerak.

Lanbide jardueraren kalitateari dagokionez beharrezkoak diren jarrerak.

Lantaldearekin eta enpresan ezarritako hierarkiarekin zerikusia duten jarrerak.

Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jardunbide egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuen prebentziorako aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu ditu.

c) Norbera babesteko ekipoak erabili ditu, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu du.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu du, jasotako jarraibideak interpretatuz eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu du egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, agertu zaizkion inguruabar garrantzitsuak jakinaraziz.

i) Bere jardueraren garrantzia eta eginkizunen aldaketetara egokitu beharra baloratu ditu.

j) Lana garatzean, bere gain hartu du arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna.

3. Aurreproiektu batetik edo emandako baldintzetatik abiatuta instalazioaren ezaugarriak zehazten ditu, dagokion araudia aplikatuta:

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikatzekoa den araudia identifikatu du.

b) Instalazioen eskemak eta krokisak egin ditu.

c) Instalazioak osatzen dituzten ekipoak eta elementuak dimentsionatu ditu.

d) Ekipo eta osagarri homologatuak hautatu ditu.

e) Muntaketarako prozesu teknologikoa zehaztu du.

f) Instalazioen planoak eta eskemak marraztu ditu.

g) Instalazioen muntaketa planoak marraztu ditu, sinbologia eta eskala normalizatuak erabilita.

4. Instalazioen muntaketa planifikatzen du, etapak ezarrita eta baliabideak banatuta, proiektuaren dokumentazio teknikotik abiatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioak muntatzeko prozesuaren etapak identifikatu ditu.

b) Obra unitateak, giza baliabideak eta materialak ezarri ditu.

c) Laneko bitartekoak, ekipoak, tresnak, eta neurtzeko eta egiaztatzeko tresnak zehaztu ditu.

d) Ekipoen eta materialen horniketa planak eta biltegiratzeko baldintzak garatu ditu.

e) Obra unitateetatik abiatuta, muntaketa kostuak balioetsi ditu.

f) Muntaketaren zehaztapen teknikoak eta proben protokoloak zehaztu ditu.

g) Instalazioen zerbitzuko eta mantentze-lanerako jarraibideen eskuliburuak landu ditu.

h) Arriskuen prebentziorako araudia identifikatu du.

5. Instalazioen muntaketa ikuskatzen du eta hura gauzatzen laguntzen du, enpresan ezarritako segurtasun eta kalitate protokoloak errespetatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa interpretatu du, haren elementuak, funtzioa eta instalazioen muntaketan duten tokia ezagutuz.

b) Beharrezko erremintak eta materialak hautatu ditu, eta instalazioaren muntaketa plana interpretatu du.

c) Egiaztatu du instalatutako ekipoak eta osagarriak muntaketa planean ezarritakoak direla.

d) Besteak beste, aingurei, konexioei eta mekanizazioari lotutako muntaketa teknikak eta akaberak gainbegiratu ditu.

e) Segurtasun planean zehaztutako banakako babes-elementuak erabili direla egiaztatu du.

f) Eragiketak kalitate sistemarako prozeduren arabera gauzatu ditu.

g) Ingurumena errespetatzeko irizpideen arabera jardun du.

6. Instalazioak eta ekipoak abiarazi edo zerbitzuan jartzen ditu, eta haiek gainbegiratu eta gauzatzen laguntzen du, ezarritako prozedurei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio eta ekipoak abian jartzeko plana interpretatu du.

b) Tresna eta erreminta egokiak hautatu ditu.

c) Instalazioko kontrol eta segurtasun elementuen eta hargailu elektrikoen funtzionamenduaren sekuentzia egiaztatu du.

d) Elementu eta ekipoak programatu, erregulatu eta kalibratu ditu, beren funtzionaltasun ezaugarrien arabera.

e) Instalazioaren funtzionamendu parametroak egiaztatu ditu.

f) Abiarazte egokirako behar diren eskuzko tresnak, tresna informatikoak eta erremintak erabili ditu.

g) Indarrean diren segurtasun eta kalitate arauak eta erregelamenduak bete ditu.

h) Zerbitzuan jartzeko eskatutako dokumentazio tekniko-administratiboa bete du.

7. Instalazioak mantentzeko esku-hartzeak kontrolatzen ditu eta haiek gauzatzen laguntzen du, programatutako helburuak betetzen direla egiaztatuta eta eskura dauden baliabideak optimizatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze mota identifikatu du.

b) Esku hartzeko prozesuak landu ditu eta mantentze programak interpretatu ditu.

c) Biltegiko izakinak egiaztatu ditu.

d) Beharrezko zereginak, denborak eta baliabideak zehaztu ditu.

e) Tresna eta erreminta egokiak hautatu ditu.

f) Funtzionaltasuna, argindar kontsumoak eta funtzionamendu parametroak egiaztatu ditu, besteak beste.

g) Elementu eta ekipoak doitu eta birprogramatu ditu.

h) Jarduketen trazabilitatea ziurtatzeko beharrezko dokumentazio teknikoa eguneratu du.

i) Eskatutako segurtasunaren eta kalitatearen arabera, eta ingurumena errespetatzeko irizpideei jarraituz egin ditu eragiketak.

j) Mantentze-lanak planifikatzeko aplikazio informatikoak erabili ditu.

8. Ekipo eta instalazioetan matxurak eta disfuntzioak konpontzen direla ikuskatzen du, horiek gauzatzen laguntzen du, eta mantentze-lan zuzentzaileen teknikak eta prozedurak aplikatzen direla ziurtatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-plana abiapuntu izanik antolatu ditu esku-hartzeak.

b) Matxura edo akatsen zantzuak identifikatu ditu, neurketak eginez eta instalazio edo ekipoaren funtzionaltasuna aztertuz.

c) Hipotesiak proposatu ditu matxuraren ustezko arrazoiei buruz eta instalazioan duten eraginari buruz.

d) Matxura aurkitu du, matxurak diagnostikatu eta bilatzeko berariazko prozedurei jarraituz.

e) Konponketa prozesua egiteko behar diren tresna eta erremintak aukeratu ditu.

f) Desmuntaketa egin du, ezarritako jarraibideei loturik, segurtasun eta kalitatez eta ingurumena errespetatuz.

g) Matxuratutako elementuak aldatu edo konpondu ditu.

h) Instalazioaren lehengo funtzionaltasun baldintzak berriz ezarri ditu.

i) Lan txukun eta garbia egin du, eta hitzartutako denborak errespetatu ditu egindako lanetan.

j) Mantentze programetan ezarritako dokumentazioa bete du.

Lanbide modulu honek laguntzen du titulu honetako gaitasunak eta helburu orokorrak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereziak garatzen.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitatetan

0525 lanbide modulua: Telekomunikazio sistemen azpiegiturak konfiguratzea (100 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0525-UF01(NA)

Irrati eta telebistako instalazioak konfiguratzea

30

0525-UF02(NA)

Telefonia eta sare digitalen instalazioak konfiguratzea. Kableatu egituratua

30

0525-UF03(NA)

Kable egituratuak dituzten banda zabaleko eta ahots eta datu instalazioak konfiguratzea

20

0525-UF04(NA)

TAKerako instalazio elektriko berariazkoak muntatzea

20

0551 lanbide modulua: Telekomunikazio sistemen elementuak (100 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0551-UF01(NA)

Telekomunikazio sistemen atarikoak

30

0551-UF02(NA)

Transmititzeko/hartzeko antenak

20

0551-UF03(NA)

Transmisiorako bide gidatuak

30

0551-UF04(NA)

Seinalearen kalitatea telekomunikazio sistemetan

20

0552 lanbide modulua: Informatika-sistemak eta sare lokalak (200 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0552-UF01(NA)

Informatikako ekipoak diseinatu eta mantentzea

40

0552-UF02(NA)

Informatikako zerbitzuak eta funtzioak diseinatu eta mantentzea

60

0552-UF03(NA)

Datu sareak diseinatu, muntatu eta mantentzea

50

0552-UF04(NA)

Haririk gabeko datu sareak diseinatu, muntatu eta mantentzea

50

0553 lanbide modulua: Telekomunikazio azpiegituretako teknikak eta prozesuak (120 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0553-UF01(NA)

Telebista eta irrati seinaleak hartzeko eta banatzeko instalazioak muntatzea

40

0553-UF02(NA)

Telefonia eta interfoniako seinaleak hartzeko eta banatzeko instalazioak muntatzea

40

0553-UF03(NA)

Datuak banda zabalean banatzeko instalazioak muntatzea

40

0557 lanbide modulua: Sistema integratuak eta etxe digitala (100 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0557-UF01(NA)

Etxe digitala. Instalazioen diseinua

50

0557-UF02(NA)

Etxe digitala. Multimedia sistemak, kontrol eta segurtasunekoak

50

0713 lanbide modulua: Telefonia finkoko eta mugikorreko sistemak (120 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0713-UF01(NA)

Telefonia sistemen inguruko oinarrizko printzipioak

30

0713-UF02(NA)

Telefonia eta ahotsa IP sareen gainean

30

0713-UF03(NA)

Telefonian erabiltzen diren irrati-komunikazioetako elementuak

30

0713-UF04(NA)

Telefonia-sistemak instalatu eta zerbitzuan jartzea

30

NA15 lanbide modulua: Osagai eta sistema elektronikoak (160 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

NA15-UF01(NA)

Oinarrizko Elektroteknika

20

NA15-UF02(NA)

Korronte alternoko zirkuituak. Oinarrizko kalkuluak

20

NA15-UF03(NA)

Magnitude elektroteknikoen neurketa

20

NA15-UF04(NA)

Oinarrizko zirkuitu elektroniko analogikoak

40

NA15-UF05(NA)

Oinarrizko zirkuitu elektroniko digitalak

40

NA15-UF06(NA)

Oinarrizko elektronika mikroprogramagarria

20

NA01 lanbide modulua: Ingelesa I (60 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

NA01-UF01

Ingelesa I

60

0554 lanbide modulua: Ikus-entzunezkoen produkzio sistemak (130 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0554-UF01(NA)

Soinu ekipo teknikoak eta instalazioak konfiguratzea

40

0554-UF02(NA)

Bideo ekipoak eta sistemak konfiguratzea eta muntatzea

30

0554-UF03(NA)

Transmisioa eta irrati-difusioa. Nahasketarako ekipoak eta mahaiak

30

0554-UF04(NA)

Irudi eta soinu sistemak zerbitzuan jartzea eta mantentzea

30

0555 lanbide modulua: Sare telematikoak (110 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0555-UF01(NA)

Sareen ekipoak eta elementuak

30

0555-UF02(NA)

Sareak konfiguratu eta ezartzea

30

0555-UF03(NA)

Sareak zerbitzuan jartzea eta mantentzea

30

0555-UF04(NA)

Segurtasuna sareetan

20

0556 lanbide modulua: Irrati-komunikazioetako sistemak (110 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0556-UF01(NA)

Irrati-frekuentziako seinaleen karakterizazioa

50

0556-UF02(NA)

Irrati-komunikazioetako sistemen instalazioa eta mantentze-lanak

40

0556-UF03(NA)

Transmisio sistemak instalatzea. Lotutako lan-arriskuak eta ingurumen arloko prebentzioa

20

0601 lanbide modulua: Telekomunikazio instalazioen proiektuak kudeatzea (90 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0601-UF01(NA)

Proiektuak kudeatzea. Diseinu fasea

30

0601-UF02(NA)

Proiektuak kudeatzea. Muntatu eta abian jartzeko fasea

40

0601-UF03(NA)

Proiektuak kudeatzea. Mantentze-lanen fasea

20

NA16 lanbide modulua: Aplikazio informatikoen garapena (90 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

NA16-UF01 (NA)

Programazioaren metodologia

20

NA16-UF02 (NA)

Objektuetara bideraturiko programazioa Programazioa

30

NA16-UF03(NA)

Web aplikazioen garapena

40

0559 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa (70 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0559-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0559-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

20

0559-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken konponketa

20

0560 lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea (70 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0560-UF01(NA)

EKIMENERAKO KULTURA ETA IDEIEN SORMENA BULTZATZEA

20

0560-UF02(NA)

ENPRESA PLAN BATEN BIDERAGARRITASUN EKONOMIKO-FINANTZARIOA

30

0560-UF03(NA)

ENPRESA BAT ABIAN JARTZEA

20

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Telekomunikazio sistemen azpiegiturak konfiguratzea

Kodea: 0525

Iraupena: 100 ordu

Prestakuntza unitatea: Irrati eta telebistako instalazioak konfiguratzea.

Kodea: 0525-UF01(NA).

Iraupena: 30 ordu.

Araudia:

-TAKen eta BTEEaren araudia.

Soinuzko irrati-difusioko eta telebistako seinaleetarako telekomunikazio azpiegituretako instalazioak ezaugarritzea.

-TAKak aplikatu, instalatu eta mantentzeko araudia.

-Irrati-telebistarako arau teknikoa. Lan eremuak. Banatu beharreko irrati-telebistako kanalak. TAKen barrutiak eta erregistroak. Seinaleak hartzeko elementuak. Antenak. Motak.

-Buruko elementuak eta ekipoak. Ezaugarriak.

-Buruko ekipoen eta seinaleak hartzeko multzoen arteko erlazioa. Ekipamendu elektrikoa, babesak eta lur konexioa. FI anplifikadoreak. Moduladoreak. Bestelakoak.

-Sare mota desberdinak planoetan identifikatzea. Elementuen sinbologia. Seinaleen banaketa.

-Banaketa sistemak. Banaketarako kanalizazioak eta azpiegitura.

-TAKetako instalazio motak. Telebista eta irratiko seinaleak hartzeko eta banatzeko instalazioak.

-Barne-telefoniako eta interkomunikazioko instalazio motak.

Soinuzko irrati-difusioko eta telebistako seinaleetarako telekomunikazio azpiegiturak konfiguratzea.

-Instalazioko hiri-gunearen edo eraikinaren ezaugarriak.

-Seinaleak hartzeko elementuak: planoetan kokatzea.

-Telekomunikazio azpiegitura komunen parametroak kalkulatzea. Antenen beharrezko irabazia. Hartzaileen hartuneetako seinale-maila.

-Seinaleak hartzeko elementuak hautatzea aplikatzekoa den araudiaren arabera. Antenen beharrezko irabazia. Seinaleak hartzeko sistema hautatzea.

-Buruko elementuak eta ekipoak ezaugarri teknikoen arabera hautatzea.

-Banatzeko sistema aukeratzea. Banatzeko eta sakabanatzeko sarearen ahultzea. Sarearen ekipamendua aukeratzea. Anplifikadoreak aukeratzea.

-Kableatuaren konfigurazioa. Bus pasibo laburra. Bus pasibo zabaldua. Puntutik puntura.

-Hasierako eskemak. Eskema elektrikoak: orokorrak eta konexioenak. Planoak marrazteko ordenagailuz lagundutako diseinuko aplikazio-softwarea.

Prestakuntza unitatea: Telefonia eta sare digitalen instalazioak konfiguratzea. Kableatu egituratua.

Kodea: 0525-UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Telekomunikazio azpiegitura komuna ezaugarritzea, telefoniako eta sare digitaletako oinarrizko zerbitzua eskuratzeko:

-Proiektu teknikoa. Lotutako dokumentazioa.

-Barneko sarea. Barneko sarea osatzen duten tarteak identifikatzea. Barneko sarea osatzen duten elementuak eta ekipoak.

-Higiezinarekin lotzeko metodoa identifikatzea eta haren ezaugarriak. Sarrera erregistroak. Planoetan kokatzea.

-Konexio-elementuak. Interkonexio-puntuak.

-Zerbitzu integratuetako sare digitalaren (RDSI) elementuak eta ezaugarriak.

-Interfoniako elementuak aukeratzea. Bideo-atezaintzako sistemak. Elementuak eta ekipoak.

-Planoen interpretazioa. Sareko elementuak kokatzea.

Telekomunikazio azpiegiturak konfiguratzea, telefonia zerbitzuak eskuratzeko:

-Topologiak higiezin motaren arabera. Erabilerak.

-Erabiltzaileen telefonia beharren azterketa.

-Lineak eta erabilerak zehaztea. Sarbide motak identifikatzea.

-Sare digitaletarako kableatua. -Sareak dimentsionatzea. Bus pasibo laburra. Bus pasibo zabaldua.

-Banaketa sarea dimentsionatzea. Zabaltzeko aurreikuspenak.

-Sakabanatze-sarea eta erabiltzailearen barne-sarea. Dimentsionatzea.

-Sare-amaierak. Kokapen fisikoa.

-Jendearentzat eskuragarri dagoen telefonia-zerbitzua baliatzeko elementuak. Oinarrizko sarbideetarako ekipoak. Sarbide primarioetarako tresneriak.

-Eskemak egitea. Aplikatzeko softwarea. Telefoniako azpiegituren elementuetako datu baseak.

Prestakuntza unitatea: Kable egituratuak dituzten banda zabaleko eta ahots eta datu instalazioak konfiguratzea.

Kodea: 0525-UF03(NA).

Iraupena: 20 ordu.

Banda zabaleko telekomunikazio zerbitzua eskuratzeko telekomunikazio azpiegitura komuna ezaugarritzea:

-Banda zabaleko sareak, telekomunikazio zerbitzuak eskuratzeko. Topologia.

-Banda zabaleko sarearen lotura mota. Bitarteko gidatuak eta gidatu gabeak. Zuntz optikoa. Telekomunikazio sareen operadoreak. Banda zabaleko sarearen erregistro eta barrutiak identifikatu eta haien planoak eta eskemak interpretatzea.

-Amaierako banaketa-puntuetako konexio-elementuak zehazteko metodoak eta teknikak.

-Sare-amaierako banaketa-puntuetako konexio-elementuak zehazteko metodoak eta teknikak.

-Telekomunikazioen arloko gutxieneko arau eta zehaztapenak eraikinetan.

Kable egituratuak dituzten ahots eta datu sareetako azpiegiturak konfiguratzea:

-Zerbitzuen beharren ebaluazioa. Informazio sistemak. Handitzeko aurreikuspena. Dimentsionatzea.

-Datu sareetako interferentziak.

-Beste instalazio batzuekiko gutxieneko tarteak eta distantziak.

-Sareko ekipoak eta elementuak aukeratzea. Kanalizazioak. Kableatuak. Zuntz optikoa.

-Telekomunikazio-barrutietako elementuak eta ekipoak. Ezaugarriak.

-Ekipamendua rack-etan banatzeko eskemak. Osagarriak.

-Telekomunikazio-barrutietako segurtasun baldintzak. Hartune elektriko bereizia. Etenik gabeko elikatze-sistemak. Aireztapena. Argiak. Ezaugarriak.

-Eskemak egitea. Aplikatzeko softwarea. Ahots eta datu sareetako azpiegitura elementuen datu-baseak.

Prestakuntza unitatea: TAKerako instalazio elektriko berariazkoak muntatzea.

Kodea: 0525 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Telekomunikazio sistemetarako instalazio elektrikoen ezaugarriak zehaztea:

-Elementuak eta mekanismoak instalazio elektrikoetan. Aplikazioa TAK barrutietan.

-Instalazioaren mekanismoak eta elementuak dimentsionatzea. Aginte eta babes gailuak. Funtzioa. Magnetotermikoa. Diferentziala. Bestelakoak.

-Instalazio komunak etxebizitza eta eraikinetan.

-Aginte eta babes gailuak. Elementuen banaketa.

-Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Telekomunikazio-barrutietan korronte-hartuneek eta mekanismoek duten kokalekua irudikatzea.

-Instalazio elektrikoen sinbologia normalizatua.

-Neurtzeko aparatuak: voltmetroa, amperimetroa eta wattmetroa.

-Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa, barneko instalazioei aplikatuta.

Lanbide modulua: Telekomunikazio sistemen elementuak

Kodea: 0551

Iraupena: 100

Prestakuntza unitatea: Telekomunikazio sistemen atarikoak.

Kodea: 0551 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Telekomunikazio sistemen ezaugarriak zehaztea:

-Telekomunikazioetarako oinarrizko gailuak: anplifikadoreak eta oszilagailuak. Sailkapena. Osziladore integratuak. PLLak: oinarrizko konfigurazioak eta aplikazioak. Zirkuitu multzoak. Frekuentzia sintetizagailuak. Moduladoreak. Demuladoreak. Iragazkiak eta inpedantzia-egokigailuak, Multiplexoreak. Bestelakoak.

-Elikatze-sistemak.

-Sistema autonomoak. Bestelakoak.

-Modulazio elektronikoa. Modulazio analogiko eta digitalak. Motak eta ezaugarriak.

-Zirkuitu elektronikoetako zarata-iturriak. Komunikazioetarako zirkuituetako distortsioa.

-Komunikazio-sistema batean esku hartzen duten elementuak.

-Komunikazio bideak. Ezaugarriak.

-Komunikazioetarako A/D eta D/A bihurgailuak. Ezaugarriak.

-Irrati-frekuentziako transmisoreak eta hargailuak. Motak. Ezaugarriak.

-Irrati-frekuentziako seinaleak neurtzeko ekipoak eta teknikak. Eremu-neurgailua. Espektro analizagailua. ROE neurtzeko ekipoak.

-Sarrera/irteerako seinaleak bistaratu eta aztertzea. Emaitzen interpretazioa.

Prestakuntza unitatea: Transmisiorako eta harrerarako antenak.

Kodea: 0551 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Transmisioko eta harrerako antenen ezaugarriak zehaztea.

-Uhin elektromagnetikoak. Uhin elektromagnetikoen hedapena. Lurretik edo satelite bidez hedatzeko moduak.

-Espektro elektromagnetikoa. Banden eta zerbitzuen esleipena.

-Antenen parametroak. Definizioa eta kalkulua.

-Antena motak. Aplikazioak. Ezaugarriak.

-Antenen elementuak. Funtzioa.

-Erradiazio-diagramak:

-Transmisio-antenak. Ezaugarriak.

-Harrera-antenak. Ezaugarriak.

Prestakuntza unitatea: Transmisiorako bide gidatuak.

Kodea: 0551 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Transmisio bide gidatuen prestazioak ebaluatzea.

-Seinale elektrikoen transmisioa. Kobrezko parea.

-Seinale elektromagnetikoen transmisioa: kable koaxiala, uhin-gida. Aplikazioak eta linea motak. Linean esparruek duten banaketa. Transmisio moduak. Ezaugarriak.

-Seinale optikoen transmisioa: zuntz optikoa. Aplikazioak. Transmisio optikoa. Transmisio motak.

-Argia zuntzean hedatzeko modua. Zuntzaren konposizioa. Zuntz motak: Modu bakarreko eta modu anitzeko zuntza.

-Lineen konektoreak eta loturak. Motak, ezaugarriak eta aplikazioak. Konektoreak muntatzeko eta lineak lotzeko erremintak. Konektoreak. Konektoreak muntatzeko, soldatzeko eta kokatzeko teknikak. Zuntz optikoko loturak egiteko teknikak.

-Ahultzeak eta galerak.

Prestakuntza unitatea: Seinalearen kalitatea telekomunikazio sistemetan.

Kodea: 0551 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Telekomunikazioetako transmisio-lineetan seinaleen kalitatea zehaztea.

-Seinale elektrikoak neurtzeko sistemak.

-Behe frekuentziako seinaleak neurtzeko sistemak.

-Irrati-frekuentziako seinaleak neurtzeko sistemak.

-Seinale optikoak neurtzeko sistemak.

-Telekomunikazio sistemetan kalitatea egiaztatzeko parametroak.

-Neurtzeko teknikak: ekipoen konfigurazioa eta konexioa.

-Emaitzen interpretazioa.

-Neurketa ekipoak erabiltzeko segurtasun neurriak eta arauak.

Audio eta bideo seinaleen kalitatea ebaluatzea:

-Soinuaren oinarrizko printzipioak, ezaugarri akustikoak. Fenomeno akustikoak eta elektroakustikoak.

-Audio-seinale baten funtsezko magnitudeak.

-Neurri-unitateak: dezibelioa.

-Frekuentziako erantzuna.

-Seinaleen digitalizazioa eta kodeketa.

-Seinale digitalen parametroak.

-Soinu-sistema baten asaldurak, ardurak eta funtzionamendu-eskakizunak.

-Soinu seinale analogikoak eta digitalak neurtzeko tresneria eta teknikak.

-Irudiaren deskonposizioa, miaketa progresiboa eta gurutzatua.

-Argitasuna eta kolorea.

-Bideo-seinalearen ezaugarririk garrantzizkoenak.

-Irudien digitalizazioa. Laginketa eta kodetze motak.

-Bilbe digitalaren eraketa.

-Uhin itxurako monitorea eta bektoreskopioa, bideo-seinalearen kontrolean, parametroak.

-Bideo sistema batean eragina izan dezaketen asaldurak.

-Bideo-sistema batean erabiltzen diren neurtzeko ekipoak eta teknikak.

Lanbide modulua: Informatika sistemak eta sare lokalak

Kodea: 0552

Iraupena: 200 ordu

Prestakuntza unitatea: Ekipo informatikoak diseinatu eta mantentzea.

Kodea: 0552-UF01(NA).

Iraupena: 40 ordu.

Telekomunikazioetako ekipo informatikoen hautaketa:

-Telekomunikazio sistemen behar informatikoen ezaugarriak eta azterketa, ingurunea kontuan hartuta.

-Informatika sistema baten hardware-arkitektura.

-Sarrera-irteerako azpi-sistemak. Kontrolatzaileak, bus-sistemak.

-Informatika sistema baten hardware-elementuak. Ezaugarriak eta motak.

-Biltegiratze-gailuak. Motak, instalazioa eta konfigurazioa. Elikatze-iturriak.

-Informatika sistemaren softwarea.

-Sistema eragileak: kontzeptua. Aplikazio informatikoak.

-Periferikoak: ezaugarriak eta tipologia.

-Telekomunikazio sistema informatikoei aplikatutako ekipamenduak eta teknologiak.

-Barne elementuen eta periferikoen muntaketa eta mihiztatzea. Muntatzeko lanabesak.

-Sistema eragileak instalatzea.

Informatika sistemaren elementuetako kontroladoreak instalatzea.

-Ekipo informatikoa konfiguratzea.

-Ekipoa egiaztatzea. Konexioak egiaztatzea.

-Ekipo informatiko baten elementuak instalatu eta muntatzeko prozesuaren kontrola.

-Telekomunikazioetako ekipo informatikoen konfigurazioa:

-Osagaien dokumentazio teknikoa.

-Sistema informatikoak muntatzeko faseak.

Prestakuntza unitatea: Informatika zerbitzuak eta funtzioak diseinatu eta mantentzea.

Kodea: 0552 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Berariazko zerbitzu eta funtzioetarako informatika sistemak konfiguratzea.

-Telekomunikazioetara aplikatutako informatika sistemen konfigurazioa. Bezero-zerbitzari arkitektura. Zerbitzuen eta funtzioen plangintza. Sistema eragileak administratzea eta konfiguratzea. Zerbitzuak administratzea. Programak instalatzea.

-Erabiltzaileak kudeatzea eta baimenak administratzea. Zereginen automatizazioa.

-Sistema eragilearen tresnak. Sistemen birtualizazioko eta simulazioko tresnak.

-Softwarea gainbegiratzeko eta ezartzeko prozedurak. Ezarpen-zikloa: instalazioa, konfigurazioa, egiaztapena eta doikuntza. Telekomunikazioetako informatika sistemak egiaztatzeko teknikak.

Ekipoak eta elementuak ordezteko teknikak:

-Softwarea berrinstalatzea.

-Segurtasun-kopiak. Plangintza. Automatizazioa. Lehengoratzea.

-Matxuren dokumentazioa.

Informatika sistemak eta sareak mantentzea:

-Matxura motak.

-Telekomunikazioetako informatika sistemen eta datu sare lokalen mantentze planak.

-Sistemaren analisirako metodoak. Tresna birtualak, simulazio eta optimizaziokoak.

-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea. Hardwareko tresnak, berariazko softwarea eta sistemaren tresnak.

Prestakuntza unitatea: Datu sareak diseinatu, muntatu eta mantentzea.

Kodea: 0552-UF03(NA).

Iraupena: 50 ordu.

Datu sareen integrazioa:

-Datu sareak. Datu sareen osagaiak. Motak eta egitura. Datu sareen motak. Ethernet.

-Deskribapena eta bilbeak.

-Komunikazio-protokoloak eta zenbait geruzatako ereduen erabilera. TCP/IP eta OSI ereduak.

-Sare-geruza.

-Sare-plangintza. Kableatu egituratua. Zuntz optikoa. Helbideratzea. Azpisareak.

-Sareko elektronika eta elementu osagarriak. Bideratzaileak (router), Hub-ak eta konmutadoreak (switch), besteak beste.

-Sarea konfiguratzea eta gainbegiratzea. Sareko gailuak konfiguratzea. Monitorizazioa.

Sare lokalak zerbitzuan jartzeko planak:

-LAN sareak egiaztatzeko teknikak.

-Dokumentazioa. Lan orriak.

Sareen mantentze-lanak:

-Matxura motak.

-Datu sare lokalen mantentze planak.

-Sistemaren analisirako metodoak. Tresna birtualak, simulazio eta optimizaziokoak.

-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea. Hardwareko tresnak, berariazko softwarea eta sistemaren tresnak.

Prestakuntza unitatea: Haririk gabeko datu sareak diseinatu, muntatu eta mantentzea.

Kodea: 0552-UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Hari gabeko sareak integratzea (WLAN):

-WLAN sareak. 802.11 a, b, g, n estandarrak, besteak beste.

-Haririk gabeko LAN sarearen osagaiak.

-WLAN baten diseinua: Gailuen eta bezeroen softwarea, firmwarea.

-Topologiak. Ad-Hoc. Azpiegiturak WLAN planifikatzea. WLAN sarearen asoziazioa.

-Gailuen konfigurazioa.

-Hari gabeko sareen segurtasuna eta babesa. Konfigurazioa. Zerbitzuak ukatzea (DOS). Erasoak. Enkriptatze-sistemak.

-Hari gabeko sareak egiaztatzeko prozedurak.

Hari gabeko sareak zerbitzuan jartzeko planak:

-WLAN sareak egiaztatzeko teknikak.

-Dokumentazioa. Lan orriak.

Sareen mantentze-lanak:

-Matxura motak.

-Datuen hari gabeko sareen mantentze planak.

-Sistemaren analisirako metodoak. Tresna birtualak, simulazio eta optimizaziokoak.

-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea. Hardwareko tresnak, berariazko softwarea eta sistemaren tresnak.

Lanbide modulua: Telekomunikazio azpiegituretako teknikak eta prozesuak

Kodea: 0553

Iraupena: 120 ordu

Prestakuntza unitatea: Telebista eta irrati seinaleak hartzeko eta banatzeko instalazioak muntatzea.

Kodea: 0553-UF01(NA).

Iraupena: 40 ordu.

Telekomunikazio sistemen azpiegituren zuinketa.

-Datuak egiaztatzea. Proiektu teknikoa eta memoria. Zehaztapenak egiaztatzea. Barrutien ezaugarriak, kokapen domeinuaren arabera, zehaztapenak betetzea, eta instalazioaren topologiak eraikin motaren arabera.

-Beste instalazio batzuen trazadurak egiaztatzea. Instalazioen arteko interferentzia. Gorabeheren identifikazioa. Soluzioak planeatzea eta instalazioaren zuinketa.

-Eraikinetako instalazio komunen berariazko araua. Telekomunikazio-instalazio komunei dagokien BTEEren jarraibide teknikoak.

Lurreko eta satelite bidezko emisioetarako soinuzko irrati-difusioko eta telebistako seinaleen hargailuak muntatzea.

-Proiektu teknikoa. Memoria. Antenen elementu osagarriak muntatzeko materialak eta erremintak. Mastak. Dorretxoak.

-Euskarriak, osagarriak, finkatzeko elementuak muntatzeko teknikak eta lurreko antenak nahiz irrati eta telebistako satelite bidezkoak. Lerrokatzea eta orientatzea eta seinaleen neurketa.

-Elementu aktiboak eta pasiboak. Muntatzeko eta konexioak egiteko teknikak. Lur konexioak.

-Segurtasun arauak eta arriskuen prebentzioa.

Buruko ekipamendua muntatzea.

-Buru motak. Elementuak hautatzea Bihurgailuak. Bereizgailuak. FI anplifikadoreak. Moduladoreak eta beste. Funtzionamenduaren deskribapena.

-Buruko elementuak. -Muntatzeko eta konexioak egiteko teknikak. Ekipamendu elektrikoa eta lur konexioa.

-Buruko elementuen konfigurazioa. Konfigurazio lokala.

-Instalazioaren ezaugarriak egiaztatzea. Mailarik handiena. Inpedantzia.

Irrati eta telebistako seinaleetarako banaketa sarearen elementuak instalatzea.

-Proiektu teknikoa. Memoria. Loturako kanalizazioak frogatzea, nagusia, bigarren mailakoa eta erabiltzailearen barnekoa.

-Transmisio-lineak: zuntz optikoa, kable koaxiala, pare bihurritua, besteak beste. Normalizazioa. Eroale motak. Telekomunikazio-azpiegitura komunetan erabiltzen diren eroaleen ezaugarri bereziak, lokal motaren arabera.

-Banagailu bidezko banaketa. Deribatzaile bidezko banaketa. Pasatze-kutxa bidezko banaketa. Banaketa mistoa.

-Erabiltzailearen hartuneak, oinarriak eta sarbide-puntuak muntatzeko teknikak. Kablearen eta zuntz optikoaren bidezko konexioak egitea eta instalazioaren ezaugarriak egiaztatzea.

Telekomunikazio sistemen azpiegituren funtzionamendua egiaztatzea.

-Zerbitzuan jartzeko plana. Neurrien protokoloa. Arauzko egiaztapenak. Dokumentazioa.

-Funtzionamendu parametroak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetan. Doikuntzak eta prest jartzea.

-Neurtzeko tresnak eta prozedurak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetan.

-Lokalean eta urrutitik doitzeko teknikak. Komunikazioa egiaztatzea. Parametro adierazgarriak telekomunikazio azpiegitura komunen doikuntzan. Funtzionamenduko neurriak eta entseguak.

-Emaitzen interpretazioa. Balioak alderatzea dokumentazio teknikoaren arabera.

Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioak mantentzea.

-Telekomunikazio sistemen azpiegituretako matxurak atzematea, diagnostikatzea eta lokalizatzea.

-Neurketa prozedurak. Probak, eta elementu akasdunak aldatu eta konfiguratzea.

-Zerbitzua egiaztatu eta berrezartzea eraikinetako telekomunikazio azpiegituretan.

Sareak eta sistemak monitorizatzeko teknikak.

-Telekomunikazio azpiegituren sistemak mantentzeko planak.

-Esku-hartzeen dokumentazioa. Matxuren historikoak.

Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumen babesa:

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia, telefonia sistemei dagokienez.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea, muntaketan eta mantentze-lanen prozesuetan.

-Banakako babes-ekipoak. Ezaugarriak eta erabilera-irizpideak. Taldeko babesa. Babeserako bitartekoak eta ekipoak.

-Hondakinen kudeaketarako araudia.

Prestakuntza unitatea: Telefonia eta interfonia hartu eta banatzeko instalazioak muntatzea.

Kodea: 0553-UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Telekomunikazio sistemen azpiegituren zuinketa.

-Datuak egiaztatzea. Proiektu teknikoa eta memoria. Zehaztapenak egiaztatzea. Barrutien ezaugarriak, kokapen domeinuaren arabera, zehaztapenak betetzea, eta instalazioaren topologiak eraikin motaren arabera.

-Beste instalazio batzuen trazadurak egiaztatzea. Instalazioen arteko interferentzia. Gorabeheren identifikazioa. Soluzioak planeatzea eta instalazioaren zuinketa.

-Eraikinetako instalazio komunen berariazko araua. Telekomunikazio instalazio komunei dagokien BTEEren jarraibide teknikoak.

Telekomunikazioetako azpiegitura komuna instalatzea publikoarentzako telefonia zerbitzuaz baliatzeko:

-Proiektu teknikoa. Memoria. Telekomunikazio-operadoreen lotura-metodoaren ezaugarriak.

-Publikoarentzako telefonia zerbitzuaz eta ahots sareez baliatzeko elementuak eta ekipoak. Oinarrizko sarbideak, primarioak eta RDSI.

-Oinarrizko telefoniarako eta RDSIrako sare-amaierako erregistroak muntatzeko teknikak. -TR1 p-rako kableak indibidualizatzeko teknikak.

-Kableatuaren konfigurazioa eta muntatzeko teknikak. Bus pasibo laburra. Bus pasibo zabaldua. Puntutik puntura.

-Interkomunikazioko instalazioak eta sarbideak. Atezain automatikoak, bideo-atezainak, GSM atezainak eta osagarriak instalatzea.

Telekomunikazio sistemen azpiegituren funtzionamendua egiaztatzea.

-Zerbitzuan jartzeko plana. Neurrien protokoloa. Arauzko egiaztapenak. Dokumentazioa.

-Funtzionamendu parametroak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetan. Doikuntzak eta prest jartzea.

-Neurtzeko tresnak eta prozedurak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetan.

-Lokalean eta urrutitik doitzeko teknikak. Komunikazioa egiaztatzea. Parametro adierazgarriak telekomunikazio azpiegitura komunen doikuntzan. Funtzionamenduko neurriak eta entseguak.

-Emaitzen interpretazioa. Balioak alderatzea dokumentazio teknikoaren arabera.

Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioak mantentzea.

-Telekomunikazio sistemen azpiegituretako matxurak atzematea.

-Neurketa prozedurak. Probak. Mantendu beharreko instalazio motak.

-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko teknikak. Elementu akasdunak aldatu eta konfiguratzea.

-Zerbitzua egiaztatu eta berrezartzea eraikinetako telekomunikazio azpiegituretan.

-Mantentze planak telekomunikazio azpiegitura sistemetan eta egindako esku-hartzeen dokumentazioa eta matxuren historikoak.

Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumen babesa:

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia, telefonia sistemei dagokienez.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea, muntaketan eta mantentze-lanen prozesuetan.

-Banakako babes-ekipoak. Ezaugarriak eta erabilera-irizpideak. Taldeko babesa. Babeserako bitartekoak eta ekipoak.

-Hondakinen kudeaketarako araudia.

Prestakuntza unitatea: Datuak banda zabalean banatzeko instalazioak muntatzea.

Kodea: 0553-UF03(NA).

Iraupena: 40 ordu.

Telekomunikazio sistemen azpiegituren zuinketa:

-Datuak egiaztatzea. Proiektu teknikoa eta memoria. Zehaztapenak egiaztatzea. Barrutien ezaugarriak kokaturik dauden domeinuaren arabera. Eraikin motaren araberako zehaztapenak eta topologiak betetzea.

-Beste instalazio batzuen trazadurak egiaztatzea. Instalazioen arteko interferentzia. Gorabeheren identifikazioa. Soluzioak planeatzea eta instalazioaren zuinketa.

-Eraikinetako instalazio komunen berariazko araua. Telekomunikazio instalazio komunei dagokien BTEEren jarraibide teknikoak.

Banda zabaleko sareen azpiegiturak instalatzea.

-Proiektu teknikoa. Memoria. Planoak. Eraikinaren deskribapena. Zerbitzuen deskribapena. Eskaeraren aurreikuspena. Bestelakoak.

-Bide gidatuak. Banda zabaleko telekomunikazio zerbitzurako sarbidea. Kableatu egituraturako teknikak, azpisistemak, esparruak eta eraikinak. Konexioak eta berariazko konektoreak.

-Telefoniako eta datu sareetako elementuen ezaugarriak. Erregletak. Sareko elektronika. Bihurgailuak.

-Telekomunikazio-barrutietako ekipoak muntatzeko teknikak. Ekipoak rack-ean instalatzea.

-Ziurtatzeko neurri berariazkoak. Emaitzen interpretazioa.

-Eskemak egitea. Aplikatzeko softwarea.

Telekomunikazio sistemen azpiegituren funtzionamendua egiaztatzea:

-Zerbitzuan jartzeko plana. Neurrien protokoloa. Arauzko egiaztapenak. Dokumentazioa.

-Funtzionamendu parametroak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetan. Doikuntzak eta prest jartzea.

-Neurtzeko tresnak eta prozedurak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetan.

-Lokalean eta urrutitik doitzeko teknikak. Komunikazioa egiaztatzea. Parametro adierazgarriak telekomunikazio azpiegitura komunen doikuntzan. Funtzionamenduko neurriak eta entseguak.

-Emaitzen interpretazioa. Balioak alderatzea dokumentazio teknikoaren arabera.

-Arauzko egiaztapenak. Dokumentazioa.

Telekomunikazio sistemen azpiegituretako instalazioak mantentzea.

-Telekomunikazio sistemen azpiegituretako matxurak atzematea.

-Neurketa prozedurak. Probak. Mantendu beharreko instalazio motak.

-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko teknikak. Elementu akasdunak aldatu eta konfiguratzea.

-Zerbitzua egiaztatu eta berrezartzea eraikinetako telekomunikazio azpiegituretan.

-Mantentze planak telekomunikazio azpiegitura sistemetan eta egindako esku-hartzeen dokumentazioa eta matxuren historikoak.

Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumen babesa:

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia, telefonia sistemei dagokienez.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea, muntaketan eta mantentze-lanen prozesuetan.

-Banakako babes-ekipoak. Ezaugarriak eta erabilera-irizpideak. Taldeko babesa. Babeserako bitartekoak eta ekipoak.

-Hondakinen kudeaketarako araudia.

Lanbide modulua: Sistema integratuak eta etxe digitala

Kodea: 0557

Iraupena: 100 ordu

Prestakuntza unitatea: Etxe digitala. Instalazioen diseinua.

Kodea: 0557-UF01(NA).

Iraupena: 50 ordu.

Etxe digitalaren azpiegituren karakterizazioa:

-Aplikazio digitaleko mailak eraikin adimendunetan eta etxe digitalean. Eskalagarritasuna eta handitzeak. Lotutako zerbitzuak. Zerbitzuaren osagaiak. Modalitateak eta eusten dituzten teknologiak.

-Barne sareen egiturak. Topologiak eta erabilerak. Telekomunikazio azpiegitura komunen elementuekiko konbergentzia.

-Zerbitzuen ezaugarriak eta funtzionaltasunak.

-Datuen interkonexioko busak. Motak eta aplikazioak. Protokoloak.

-Urruneko sarbidea duten bitartekoak eta ekipoak.

-Sarbiderako azpiegitura ultrazkarrak (IAU),

-Etxebizitzetako interfazeak eta pasabideak hautatzeko irizpideak. Motak. Zerbitzari lokalak eta urrunekoak.

-Eraikin adimendunetako eremuei eta sistemei aplikatzekoa zaien araudia.

Automatizazioko sistemen integrazioa:

-Zerbitzuen konbergentzia eraikin adimendunetan. Oinarrizko automatizazioa.

-Sentsoreak eta eragingailuak. Transduktoreak. Transmisoreak. Hargailuak. IP elementuak eta gailuak, eta IP ez direnak konektatzea. Ezaugarriak. Kontrol eta automatizazio sareen konfigurazioa.

-Bus domotikoak (EIBUS, KNX, X10, Konnex, LonTalk, Zigbee, Xbee, LCN, RS485, besteak beste).

-Telefonogune domotikoak eta kudeaketa-moduluak konektatzea. Sentsoreen eta jardungailuen konexioak egitea. Aplikazioak.

-Kontrol-pasabideak inplementatzea. Aplikazioko eta konfigurazioko softwarea. Software irekiko pasabideak (OSGI). OPC zerbitzarien (OLE for Process Control) eta bezeroen konfigurazioa. Urruneko sarbidea duten sistemak. Sarbide finkoa eta mugikorra, telefoniako sare publiko bidez.

-Energia eragimena kontrolatzeko sistemak.

Etxe digitalaren sistema integratuak mantentzea eta laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa.

Prestakuntza unitatea: Etxe digitala. Multimedia sistemak, kontrol eta segurtasunekoak.

Kodea: 0557-UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Sareko komunikazioak eta multimedia sistemak integratzea.

-Audio eta bideo streaming-en ezaugarriak. Eskaripeko streaming-a. Ikusitakoaren arabera ordaintzeko sistemak.

-Programa anitzeko zerbitzuak (MPTS difusio anitzeko zerbitzua). IP bidezko audioa. Stream iturriak. Audio analogikoa edo digitala IP stream bihurtzeko gailuak.

-IP audio anplifikadoreak/dekodetzaileak.

-Multimedia-zerbitzuekiko integrazioa. Multimedia zerbitzariak.

-IPTV. Ezaugarriak. Banda zabalerak. DVBtik IPrako pasabideak.

-Buruko estazioetarako streamer moduluak konfiguratzea: modulua konfiguratzeko web interfazea.

-Hedatu beharreko programak eta zerbitzuak zehaztea. SAP eta SDP protokoloak txertatzea.

-IPTVko instalazioa. DVB-T - IP eta DVB-S - IP buruak. IPTV hargailuak. IPTV sistema bistaratzeko interfazeak. Estandar bateragarria. DLNA. Bestelakoak.

-Bideoa erreproduzitzeko softwarea.

-Ikus-entzunezko edukietarako sarbideak. Multimedia pasabidea.

-Interfazeak. Telebista interaktiboko sistemak.

-Komunikazio bateratuko gailu finkoen eta mugikorren konfigurazioa. Bideo-hitzaldia.

-Bideojokoetarako gailuak konfiguratzea (kontsolak, periferikoak, interfazeak etab.). Bideojokoak sarean.

-Tele-heziketa eta tele-erosketa/merkataritza elektronikorako sistemak.

-Tele-medikuntza, tele-neurketa eta telelana.

-Ahots bidezko kontrola.

CCTVko sistemak, sarbideen kontrola eta bideo adimenduna integratzea:

-Sareen ezaugarriak identifikatzeko teknikak. Topologien eta erabiltzaileen hartuneen egiaztapena.

-Bideo-zaintzako sistemak. Monitoreak. IP kamerak. Sarbideen kontrolak. Identifikazio sistema biometrikoak. -CCTVko kudeaketa-softwarea, sarbideen kontrola eta bideo adimenduna. Sarean integratzea. Sistema biometrikoen konfigurazioa.

-Grabaketa digitaleko sistemak (DAS, DVR), grabaketa zuzenekoak, sarean partekatutako biltegiratzeak (NAS) eta sarean biltegiratze-eremuak, besteak beste, konfiguratzea.

-Komunikaziorako ekipoak eta zerbitzariak konfiguratzea. Sarean integratzea. Bistaratzeko eta kontrolatzeko gailu mugikorrak konfiguratzea. Haririk gabeko sareekin integratzea: WiFi, WiMax, UMTS, besteak beste.

-Dokumentazioa lantzea.

Segurtasun sistemak instalatzea:

-Segurtasun ekipoak eta elementuak, kableatuak eta hari gabekoak konektatzea, eta alarma-zentralak. Sentsoreak eta detektagailuak. Komunikazio busak.

-Alarma-zentraliten programazioa (intrusioa, teknikak, eta abar). Urruneko kontroleko eta ikuskapeneko softwarea.

-LAN eta WAN sareetan integratzeko moduluak konfiguratzea.

-Zentral alarma-hartzailea kudeatzeko programak instalatzea. Aplikatu beharreko arauak.

-Transmisio ekipoak konfiguratzea (satelite bidezkoak, GSM/GPRS, TCP/IP, besteak beste).

-Alarma seinaleak satelite bidez transmititzea. Satelite bidezko seinaleak web-ean monitorizatzea. Seinaleak hartu eta dekodetzeko softwarea. Helbideratzeak. Dekodetzea eta interpretatzea.

-Kokatzeko eta jarraipena egiteko sistemen integrazioa.

-Dokumentazioa lantzea.

Etxe digitalaren sistema integratuak mantentzea eta laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa.

Lanbide modulua: Telefonia finkoko eta mugikorreko sistemak

Kodea: 0713

Iraupena: 120 ordu

Prestakuntza unitatea: Telefonia sistemen inguruko oinarrizko printzipioak.

Kodea: 0713-UF01(NA).

Iraupena: 30 ordu.

Telefonia finkoko sistemak konfiguratzea:

-Komunikazio sare publikoak. Sare eredua. Garraio-geruza: iragaite, sarbide eta bezeroko azpi-geruzak.

-Telefoniako konmutazioa, bideratzea eta seinaleztapena. QoS. Trafikoa.

-Transmisioa telefonian.

-Transmisio analogikoa eta transmisio digitala. Transmisio lineak eta bideak.

-Sarbideen erregulazioa eta modalitateak. Telefonia lokala, kable bidezkoa eta banda zabalekoa.

-Telefonia-zerbitzuen hornitzaileak.

-Sarbiderako teknologiak eta interfazeak. Kablea. HFC (Hibridoa, zuntzezkoa eta koaxiala). Kobrezko parea. Linea analogikoak eta digitalak. Hierarkiak (banda estua eta zabala). xDSL. Zuntza. FTTx, ATM, SDH, PON. Irratia, WLL (haririk gabeko begizta lokala), DECT. Neurriak.

-Seinaleak. Neurriak. Araudia.

-Sarbideko sare-amaierak. Oinarrizko sarbidea. Sarbide primarioa.

-Neurriak.

-Erabiltzaile linea. Topologia. Konektibitatea.

-Araudia. Erabiltzaile sarea.

-Konmutazio-telefonogune pribatuak. Ekipoak.

-Terminalak. Faxa Funtzionamendua eta aplikazio eremuak.

-Hari gabeko telefonoguneak. Motak. DECT. Deien banaguneak planifikatzea. GSM lotuneak.

-Telefonia sistemen irudikapen grafikoa. Sinbologia.

-Telefonia instalazio eta sistemen mantentze-lanak.

-Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa.

Prestakuntza unitatea: Telefonia eta ahotsa IP sareen gainean.

Kodea: 0713-UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-VoIP informatika-aplikazioak.

-Telefonia eta IP sareak. VoIPren ezaugarriak.

-VoIP telekomunikazio zerbitzuen azterketa.

-Seinaleztapenerako irekitako protokoloak. Sareko auditoria. Giza ahotsaren karakterizazioa. Kodetze eta dekodetze algoritmoak (codec-ak).

-VoIP komunikazioko protokoloak. H323. SIP. IAX. Bestelakoak. Konfigurazioa. Ezaugarriak.

-Denbora errealeko garraioa eta IP sareak. RTP eta RCTP. RTP eta NAT.

-IP telefoniarako PBX.

-Proxy-ak eta bideratzaileak. IP helbideratzea. Konfigurazioa.

-VoIP sistema baten kalitatea ziurtatzea. VoIP sareko segurtasunaren azterketa.

-Txartelak, egokitzaileak eta terminalak. IP telefonoak. Pasabideak (gateway) eta egokigailuak.

-Telefonia instalazio eta sistemen mantentze-lanak.

-Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa.

Prestakuntza unitatea: Telefonian erabiltzen diren irrati-komunikazioetako elementuak.

Kodea: 0713-UF03(NA).

Iraupena: 30 ordu.

Telefoniarako irrati komunikazioen sistemak ezaugarritzea.

-Berariazko araudiak eta erregelamenduak. Emisio irrati-elektrikoetako esposizio eta erradiazio mailak.

-Emisio irrati-elektrikoetako esposizio eta erradiazio mailak.

-Irrati-komunikazioetako sistemak.

-Sare mugikorrak eta finkoak. Geruza bidezko sareen arkitektura. Teknologiak eta zerbitzuak. Estandarrak.

-Segurtasuna komunikazioetan. Inhibizio sistemak. Irrati bidezko sarbide-sareak lurreko zerbitzu finkoetan. Deien banagune garraiagarriak. Irrati-lotura analogikoak eta digitalak.

-Satelite bidezko telefonia. Konstelazioak. Ezaugarriak. Satelite azpiegiturak.

-Lotutako instalazioak. Sistema erradiatzaileak. Elikatze-sistemak, korronte zuzenekoak eta alternokoak. Etenik gabeko elikatze-sistemak. Multzo elektrogenoak eta eguzki plakak.

-Interfaze fisikoak. Irrati-interfazea.

-Telefoniarako irrati-komunikazioen ekipoak konfiguratzea. Kontrol softwarea.

-Irrati-komunikazioetarako sare finkoak eta mugikorrak. Ezaugarriak.

-Urruneko sarbidea duten sistemak eta ekipoak. Tele-kontrola. Modem kableatuak eta hari gabekoak.

Deien banaguneak instalatzea:

-Deien banaguneak muntatzeko tresnak eta bitartekoak.

-Planoak interpretatzea zuinketarako.

-Telefonia mugikorrerako eta zelularrerako ekipoak muntatzea. Deien banaguneak. Zelulak eta mikrozelulak. GSM/GPRS/UMTS. Antenak. Urrutiko sarbideko transzeptoreak.

-Deien banaguneetako kableatu berezia.

-Deien banaguneetako ekipoen konexio fisikoa egitea. Interfazeak.

-Sare finko eta mugikorretako transmisio-bideak konektatzea.

-Irrati-komunikazioetako (telefonia zelularreko) ekipoak eta sareak konfiguratzea. Kontrol softwarea. Konfigurazioko parametro eta tresnak sare finko eta mugikorretan.

-Muntaketaren jarraipena eta kontrola egiteko teknikak. Kalitate eta segurtasun planak aplikatzea.

-Muntaketaren dokumentazioa.

-Instalazio eta sistemen mantentze-lanak.

-Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa.

Prestakuntza unitatea: Telefonia-sistemak instalatu eta zerbitzuan jartzea.

Kodea: 0713-UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Telefonia sistemak instalatzea:

-Telefoniako instalazioak muntatzeko erremintak eta bitartekoak.

-Planoak interpretatzea zuinketarako. Telefonia sistemen konexio fisikoa egitea. Interfazeak eta sare-amaierak. Telefonoguneak. Terminal finkoak eta hari gabekoak.

-Sare finko eta mugikorreko transmisio-bideak konektatzea. Erabiltzaile sareak.

-Telefonia sistemak instalatzea. Telefonia sistemak integratzeko teknikak. Zerbitzuen hornitzaileak. Konexioak.

-Telefonogune zelularrak (DECT). Antenak. Elikatze sistemak.

-Zerbitzuak konfiguratzea telefonoguneetan eta terminaletan. Helbideratzea. Segurtasuna haririk gabeko komunikazioetan. Inhibidoreak.

-VoIP softwarea. VoIP bezeroak. Web telefonoak (webphone). Telefono mugikorrak. Bestelako gailu mugikorrak.

-Satelite bidezko telefonia sistemak instalatzea. Terminalak. Antenak. Satelite bidezko terminalak konfiguratzea eta helbideratzea.

-Satelite bidezko telefoniaren eta telefonia zelularraren eta ToIPren arteko konbergentzia.

-Telekomunikazioetako operadoreak.

Telefonia instalazioak zerbitzuan jartzea:

-Instrumentazioa. Ezaugarriak. Irrati-komunikazioetako analizagailua, 2G, 2,5G, 3G, UMTS, WIMAX. Trafiko eta protokoloen analizagailua. Beste batzuk.

-Telefonia sistemak egiaztatzeko teknikak.

-Telefonia finkoko eta mugikorreko sistemak konfiguratzeko oinarrizko parametroak. Programazio, konfigurazio eta kontrolerako softwarea.

-Konfigurazio lokala eta urrunekoa.

-Neurriak telefonian. Telefoniako interfazeen eta sare-amaieren neurketak eta bistaratzeak. Trafikoa monitorizatzea.

-Telefonia finkoko eta VoIP-eko funtzionaltasuna egiaztatzeko teknikak.

-Neurriak deien banagune zelularretan. Transmisioa. Seinale-mailak. Erradiazioa. Estaldura eremuak. TETRA ekipoak. Terminal eramangarriak eta mugikorrak.

-Telefonia-sistemak zerbitzuan jartzeko lanen dokumentazioa. Proba eta onarpen orriak.

-Instalazio eta sistemen mantentze-lanak.

-Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa.

Lanbide modulua: Osagai eta sistema elektronikoak

Kodea: NA15

Iraupena: 160 ordu

Prestakuntza unitatea: Oinarrizko Elektroteknika.

Kodea: NA15 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Korronte zuzeneko zirkuituak. Oinarrizko kalkuluak:

-Korronte elektrikoa. Motak eta ezaugarriak.

-Zirkuitu elektrikoa. Osagaiak.

-Oinarrizko magnitude elektrikoak. Unitateak.

-Elektrizitatearen oinarrizko legeak.

-Korronte zuzenaren sorgailuak eta hargailuak. Elkartzea.

-Erresistentziak dituzten zirkuituen analisia (seriea, paraleloa eta mistoa). Tentsio zatigailuak.

-Oinarrizko osagaiak identifikatzea haien sinbologiaren bidez. Erresistentzien kolore kodea.

-Korronte zuzeneko zirkuituen simulazioa.

Elektromagnetismoa:

-Magnetismoa.

-Korronte elektriko batek sortutako eremu magnetikoa: elektroimana.

-Magnitude elektromagnetikoak. Indar magnetoeragilea, eremu magnetikoaren intentsitatea, fluxu magnetikoa eta indukzio magnetikoa, besteak beste.

-Eremu magnetikoen eta korronte elektrikoen arteko elkarrekintzak.

-Eremu magnetikoen barnean dauden korronteen gaineko indarrak.

-Indar elektroeragile induzituak.

-Bateragarritasun elektromagnetikoa: inmunitatea eta emisibitatea.

Segurtasuna instalazio elektroteknikoetan:

-Segurtasunari buruzko oinarrizko araudia. Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa.

-Arrisku elektrikoa.

-Babesak instalazio elektroteknikoetan eta makinetan.

-Zeharkako kontaktuen kontrako babesa.

-Lur-konexioaren instalazioa.

-Diferentziala. Motak eta funtsezko ezaugarriak.

-Istripu elektrikoak eta lehen sorospenak.

Prestakuntza unitatea: Korronte alternoko zirkuituak. Oinarrizko kalkuluak.

Kodea: NA15 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Korronte alterno motak.

-Korronte alterno baten ezaugarri bereizgarriak.

-Oinarrizko hargailuen (erresistentzia, harila eta kondentsadorea) portaera korronte alternoan.

-Inpedantzia, erreaktantzia eta potentzia korronte alternoan.

-Tentsio, intentsitate eta inpedantziaren oinarrizko kalkuluak.

-Potentzia faktorea.

-Erresonantzia.

-Harmonikoak.

-Zirkuituen simulazioa.

Prestakuntza unitatea: Magnitude elektroteknikoen neurketa.

Kodea: NA15 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Seinale elektriko eta elektroniko motak. Seinale elektrikoen parametroak eta ezaugarriak. Anplitudea, frekuentzia eta fasea.

-Neurketa akatsak zirkuitu elektriko eta elektronikoetan.

-Neurketarako ekipo eta pantaila oinarrizkoak. Polimetroa eta osziloskopioa.

-Seinale elektriko analogikoen neurketarako eta bistaratzeko prozedurak. Neurketen interpretazioa.

-Oinarrizko magnitude elektrikoen neurriak: tentsioa, intentsitatea, erresistentzia eta potentzia.

-Oinarrizko seinale elektrikoen sorgailuen funtzionamendua eta aplikazioak. Elikadura iturria eta funtzioen sorgailua.

-Uhin elektrikoak neurtzeko ekipoak. -Irrati-frekuentziaren neurgailuak. Neurtzeko teknikak.

-Ordenagailua, neurketarako tresna. Instrumentazio birtuala. Prozedurak.

-Kalitate eta segurtasun irizpideak neurketa prozesuetan. Arretazko neurriak neurketa ekipoak erabiltzean.

Prestakuntza unitatea: Oinarrizko zirkuitu elektroniko analogikoak.

Kodea: NA15 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Osagai elektroniko analogikoak:

-Osagai pasiboak. Erresistentzia motak. Harilak. Kondentsagailuak. Transformadoreak.

-Osagai aktiboak. Erdieroaleak. Diodoak. Transistoreak: bipolarrak, FET eta MOSFET Osagai optoelektronikoak: LEDak, Fotodiodoak, Optoakoplagailuak. Aplikazioak.

-Oinarrizko elementu osagarriak: kableak, konektoreak, zokaloak, erradiadoreak, zirkuitu inprimatuak.

Elektronika analogikoan erabilitako oinarrizko zirkuituak. Motak eta ezaugarriak:

-Zuzentzaileak, iragazkiak, egonkortzaileak eta erregulatzaile diskretuak eta integratuak, anplifikadoreak, multibibragailuak, oszilagailuak, tenporizadoreak.

-Elikatze-iturri konmutatuak. DC-AC bihurgailuak. Motak. Ezaugarriak eta aplikazioak.

-Anplifikadore operazionala. Ezaugarriak eta motak.

-Oinarrizko zirkuituak: anplifikadore inbertsorea eta ez-inbertsorea. Batzailea eta kentzailea. Anplifikadore diferentziala. Tentsio jarraitzailea. Konparagailua. Integratzailea eta bereizgailua.

-Oinarrizko ezaugarriak eta osagai eta gailu elektronikoen sinbologia bilatu eta interpretatzea eskuliburu teknikoetan.

Neurketa, erregulazio eta kontrol sistema elektronikoak.

-Neurketa eta erregulazio elektronikoetan erabilitako oinarrizko zirkuituak. Tipologia, osagaiak, ezaugarriak, oinarrizko aplikazioak, multzo-diagramak eta funtzionamendua. Sentsore eta transduktoreak. Erregulazio katea. Seinale-moldagailuak. Atenuadoreak eta iragazkiak. Erregulagailuak. Motak: P, I, D, PI, PID. Osagaiak: Diac, UJT, tiristor, triac, potentzia transistoreak, bipolarrak, MOS FET eta IGBT.

-Etenik gabeko elikatze-sistemak (UPS). Aplikazioak.

Telekomunikazioetako oinarrizko elektronika analogikoa.

-Komunikazioen printzipioak.

-Oinarrizko osziladoreak. Igorlea eta hartzailea.

-Modulazio sistemak eta mota nagusiak (AM, FM, FSK, PWM).

-Transmititzeko eta hartzeko sistemak. Komunikazioetan erabilitako bitartekoak (irratia, kablea, zuntz optikoa, infragorriak).

-Telekomunikazio industrialerako sistemak.

Aplikatzekoak diren egiazko zirkuituen azterketa praktikoa:

-Zirkuitu elektroniko analogikoen eskemen sinbologia eta oinarrizko interpretazioa. Zirkuitu analogikoen egitura ezartzea.

-Sistema elektroniko analogikoen analisia eta muntaketa: elikatze-iturriak, anplifikadoreak, osziladoreak, igorleak, hargailuak, besteak beste.

-Zirkuituak egiaztatzea eta doitzea. Parametroen neurketa eta kontrol puntu kritikoak.

-Zirkuitu analogikoak diseinatu eta simulatzeko programa informatikoak. Eskemak hartzea. Instrumentazio birtuala.

-Zirkuitu elektronikoen optimizazioa birtualizazioaren bidez.

Zirkuitu elektronikoen dokumentazioa:

-Sinbologia normalizatua elektronikan.

-Zirkuitu elektronikoen dokumentazio idatzia. Zerbitzu-eskuliburua.

-Planoak eta eskemak.

-Zirkuitu elektronikoen dokumentazio grafikoa. Osagaien liburutegia.

-Zirkuitu elektronikoak irudikatzea. Aplikatu beharreko tresna informatikoak.

Prestakuntza unitatea: Oinarrizko zirkuitu elektroniko analogikoak.

Kodea: NA15 - UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Elektronika digitalaren oinarriak:

-Informazioaren tratamendu analogikoaren eta digitalaren arteko aldeak.

-Boole-ren algebra: aldagaiak, eragiketak eta teoremak.

-Ate logikoak: motak, eginkizunak, ezaugarriak.

-Seinale digitalak neurtzea zunda logikoaren, multimetroaren eta egoera-analizagailuaren bidez.

Zirkuitu digitalak. Ezaugarriak eta motak. Prozedurak:

-Konbinazioko zirkuituak: kodegailuak, dekodegailuak, multiplexadoreak, demultiplexadoreak.

-Sekuentziako zirkuituak: biegonkorrak, kontagailuak eta lekualdatze-erregistroak.

-Konbinazioko eta sekuentziako sistema txikien oinarrizko azterketa funtzionala.

-Zirkuituen simulagailuak.

-Eskema elektroniko digitalak interpretatzea.

-Seinale digitalen neurketa, polimetroa, zunda logikoa eta egoera-analizagailua erabiliz.

Zirkuituak eta elementu osagarriak elektronika digitalean. Ezaugarriak eta motak:

-Osziladore digitalak. PLL zirkuituak.

-Bistaratzeko gailuak: LED, 7 segmentuko adierazleak, optoaklopagailuak, LCD, teklatuak, mikrorruptoreak, urratsez urratseko motorrak.

A/D eta D/A bihurketarako zirkuitu elektronikoak.

-Seinale analogikoak eta digitalak. Ezberdintasunak.

- A/D eta D/A. bihurketak. Laginketa eta atxikipen zirkuituak (SAMPLE & HOLD).

Prestakuntza unitatea: Oinarrizko elektronika mikroprogramagarria.

Kodea: NA15 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Gailu programagarriak eta mikroprozesagailuak/mikrokontrolagailuak dituzten sistemak.

-Zirkuitu kableatuen eta programagarrien arteko desberdintasunak.

-Oinarrizko matrize programagarriak (PLA, PLD, FPGA).

-RAM eta ROM, EPROM, EEPROM, FLASH memoria elektronikoak.

-Sistema mikroprozesatuak: arkitektura eta funtzionamendua.

-Gailu periferiko eta laguntzaileak sistema mikroprozesatuetan.

-Mikrokontrolagailu baten barneko arkitektura. Motak. Ezaugarriak (busak eta haien tipologia, memoria, etenak, erlojua, reset, sarrera/irteerak paraleloan eta seriean.

-Mikrokontrolagailuen konexioak egiteko diagramak eta haien aplikazioak.

-Gailu programagarriak programatzea.

-Programa txikien simulazioa goi mailako lengoaia berariazkoetan mikrokontrolagailuetarako.

Prozedurak elektronika digitalean eta mikroprogramagarrian.

-Eskema elektroniko digitalak eta mikroprozesatuak interpretatzea.

-Seinale digitalen neurketa, polimetroa, zunda logikoa eta egoera-analizagailua erabiliz.

-Gailu mikroprogramagarrien oinarrizko programazioa/simulazioa (PAL, FPGA, EPROM memoriak, Flash eta mikrokontrolagailuak).

-Mikrokontrolagailuak dituzten sistema txikien oinarrizko azterketa funtzionala, berariazko tresnak erabiliz (emulagailuak eta egoera-analizagailuak).

-Zirkuitu mikroprogamagarriaren osagaiak eta multzo funtzionalak identifikatzea, eskemetan ageri diren sinboloak eta egiazko elementuak erlazionatuz. Busak eta haien tipologia, memoria, etenak, erlojua, reset, sarrera/irteerak paraleloan eta seriean, besteak beste.

-Zirkuituan ageri diren osagaien eta multzo funtzionalen funtzionamenduaren logika, haien funtzioak, jarduteko modu berezkoak eta konexioak.

Lanbide modulua: Ingelesa I

Kodea: NA01

Iraupena: 60 ordu

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko "Ingelesa I" lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Ikus-entzunezko produkzio-sistemak

Kodea: 0554

Iraupena: 130 ordu

Prestakuntza unitatea: Soinu ekipo teknikoak eta instalazioak konfiguratzea.

Kodea: 0554-UF01(NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Mikrofonoak. Motak eta ezaugarri teknikoak. Hari gabeko mikrofonoak.

-Mikrofonoak. Motak: dinamikoak (haril mugikorrekoak eta zintakoak), kondentsagailukoak, electret, kristalezkoak edo pieza elektrikokoak, hari gabekoak. Mikrofonoen ezaugarri teknikoak: direktibotasuna, sentsibilitatea, inpedantzia, seinalearen eta zarataren arteko erlazioa.

-Soinu prozesagailuak. Anplifikadoreak. Ekualizadoreak. Crossover iragazkiak.

-Soinu prozesagailuak: Aurreanplifikadoreak/egokigailuak. Anplifikadoreak. Tonu zuzentzaileak. RIAA zuzentzaileak. Iragazkiak: altuetarako, baxuetarako, bandarako eta banda errefusatzeko. Banda zabalera. Ekualizazio prozesua: Ekualizadoreak. Motak: parametrikoak eta grafikoak. Crossover iragazkiak.

-Efektu sortzaileak (vibrato, Wha-Wha, fading, beste batzuk). Nahasgailuak Ezaugarri teknikoak eta soinuaren kalitate parametroak. Aplikazioak.

-Konpresoreak eta hedagailuak.

-Audio grabagailuak eta erreproduktoreak. Grabazio magnetikoa eta optikoa. Audio konpresio digitala (mp3, mp4, wav, midi, beste codec batzuk). Egoera solidoko memorien gaineko grabaketa.

-Bozgorailuak eta soinu difusoreak (tutuak eta zutabeak. Soinu proiektagailuak). Bozgorailu motak (Woofer, Subwoofer, Squawker, tweeter) eta haien ezaugarri teknikoak. Soinu-kutxak (itxiak, irekia, erradiadore pasiboarekin, bass reflex).

-Audio ekipoen interkonexioa. Interfazeak. Linea orekatuak eta ez orekatuak. Soinu instalazioen konektoreak (RCA, DIN, JACK, XLR, Speak on., Bananas).

-Sonorizazio zentralizatuko sistemak. Banaketa inpedantzia konstantean eta tentsio konstantean.

-Sonorizazio banatuko sistemak. Sonorizazio zentrala. Potentzia etapak. Kontrolerako aginteak.

-Audio instalazioak hitzaldietarako eta bilera aretoetarako. Banaketa eraztunean eta izarrean. Anplifikadore automatikoak eta lehentasunezkoak.

-Ikuskizunetarako soinu instalazioak.

-Megafonia mugikorra.

-Auto-irratiak eta ibilgailuko musika ekipoak.

-Audio transmisioa sare elektrikoaren bidez.

-Nahasketarako mahaiak konfiguratzea.

-Monitore mahaiak. Publikoarentzako monitorizazioa eta sonorizazioa. Karaokeak eta DJ sistemak.

-Surround prozesadoreak.

-Home cinema sistemak.

-Soinu instalazioak grabaketa estudioetarako. Egokitze eta isolatze akustikoak. Ganbera anekoikoak.

-Kontrol digitaleko kontsolak.

-Irrati estudioak. Oinarrizko egitura.

Prestakuntza unitatea: Bideo ekipo eta sistemak konfiguratu eta muntatzea.

Kodea: 0554-UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Bideo analogiko eta digitaleko teknologiak. Ezaugarriak eta desberdintasunak.

-Bideo analogikoko ekipoen konexiorako formatuak eta interfazeak (SDI, HD-SDI, sbideoa, bideo konposatua, besteak beste).

-Bideo digitaleko ekipoen konexiorako formatuak eta interfazeak (HDMI eta firewirea, besteak beste).

-Irudien konpresio digitala. MPEG eta Wavelet sistemak.

-Telebista kamerak. Motak eta ezaugarri teknikoak. Blokeen diagramak. Kamera kontrolatzeko unitatea (CCU).

-Bideo monitoreak. Blokeen diagramak. Monitorizazio anitzeko sistemak.

-Bideo grabagailuak eta erreproduktoreak. Grabazio magnetikoa eta optikoa.

-DVDa. Blue-Ray-a. Euskarri informatikoan biltegiratzea. Bideo zerbitzariak.

-Definizio handiko bideo sistemak (HD).

-Sinkronismoen, logotipoen eta proba seinaleen sorgailuak. Bideo banagailuak. Matrizeak eta hautagailuak. Sekuentziagailuak. Bideo nahasgailuak. Edizio kontrolagailuak.

-Irudi instalazioen lineak eta konektoreak.

-Muntatzeko teknika berariazkoak. Eskemak eta planoak interpretatzea. Muntatzeko erremintak eta lanabesak. Berariazko tresnak (kable koaxialerako kable-zuritzekoa eta ezartzeko gailuak, besteak beste).

-Ekipo eta lineak kokatzea. Instalazioaren zuinketa. Dokumentazioa betetzea.

-Konexio fisikoa. Konektoreak, kableak eta etiketak. Irudi eta soinu sistemetan muntatzeko programak gainbegiratzea. Arreta neurriak audio eta bideo lineak muntatzean. Eremu elektrikoek eta magnetikoek sor ditzaketen interferentzien prebentzioa.

Prestakuntza unitatea: Transmisioa eta irrati-difusioa. Nahasketarako ekipoak eta mahaiak.

Kodea: 0554-UF03(NA).

Iraupena: 30 ordu.

–Ekipamendua eta konfigurazioa. Nahasketa mahaiak irrati-difusiorako.

–Estudioetan bideratzailea jarri eta interkonexioak egitea. Interkonexiorako panelak. Audio zerbitzariak.

–Audio transmisioa telefono linearen bidez. Transformadoreak. Moldagailuak.

–Internet bidezko irrati transmisioa.

–Barrutietako akustika. Baldintzak. Erreberberazioa. Oihartzuna. Erreflexioak. Absortzioa. Difrakzioa.

–Soinu parametroak neurtzeko tresneria eta teknikak. Sonometroa. Denbora errealeko analizagailua (RTA). Erreberberazio neurgailua.

–Soinu-instalazioen diseinua (itxiak eta irekiak).

–Sistemaren teknologia eta egitura hautatzea. Krokisa.

–Instalazio akustikoak kalkulatzea. Erreberberazio koefizienteak aretoetan. RT60.

–Bozgorailuak lotzea. Anplifikazioaren potentzia.

–Soinu sistemen dokumentazio teknikoa.

–Telebista-zirkuitu itxietarako sistemak. Egitura eta ekipamendua.

–Telebista estudioak. Oinarrizko egitura.

–Telebista platoak. Motak. Funtzioa eta oinarrizko egitura. Ekipamendu teknikoa. Eszenatoki birtualak.

–Produkzio kontrola. Oinarrizko egitura. Kameren eta soinuaren kontrol teknikoa. Ekipamendua eta konfigurazioa.

–Postprodukzioa. Edizioa. Motak. Edizio linealeko eta ez-linealeko sistemak. Edizio sareak. Biltegiratze partekatuko sistemak. Formatua aldatzeko aretoak.

–Kontrol zentral teknikoa. Jarraikortasun kontrola. Jarraikortasun automatikoko sistemak.

–Telebista sistema informatizatuak.

–Telebistako unitate mugikorrak.

–Diseinuaren alderdiak.

–Instalazio osagarriak irudi sistemetan. Argiztatze sistemak telebistarako eta ikuskizunetarako. Erregulazio eta kontrol sistemak. Kontrol analogikoa eta DMX.

–Bideo proiektoreak.

–Soinu eta interkomunikazio sistemak. Bi eta lau hariko sistemak.

–Beharren eta baldintzen analisia. Erabaki-parametroak. Sistemaren teknologia eta egitura hautatzea.

–Irudi sistemetako ekipamendua hautatzea. Prestazioak eta beharrak aztertzea.

–Irudi sistemen dokumentazio teknikoa.

Prestakuntza unitatea: Irudi eta soinu sistemak zerbitzuan jartzea eta mantentzea.

Kodea: 0554-UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Soinu sistemak neurtzeko ekipoak. Denbora errealeko analizagailua (RTA). Erreberberazio neurgailua. Distortsio neurgailua RMS voltimetroa. Vumetroa. Pikometroa.

-Neurketak soinu sistemetan.

-Potentzia.

-Distortsioa (lineala, harmonikoa edo intermodulazioa).

-Seinale-mailak.

-Neurketak dezibelioetan (db, dbSPL, dbW, dbV, dbm, dbu).

-Frekuentziako erantzuna.

-s/n erlazioa-

-Zarata zuria. Zarata arrosa.

-Irudi sistemak neurtzeko ekipoak.

-Neurketak irudi sistemetan. Seinale-mailak. Krominantzia fasea. Frekuentziako erantzuna. Distortsioa. Y/C erlazioa. Jitter. Gamut. Ligthning eredua.

-Zerbitzuan jartzeko lanen planifikazioa.

-Kontrol-puntuak definitzea. Ikuskapen gune bakoitzean egin beharrekoak.

-Irudi eta soinu sistemak konfiguratzea.

-Zerbitzuan jartzeari buruzko dokumentazioa. Zerbitzuan jartzeko plana. Egiaztapen protokoloa. Abian jartzeari buruzko txostena.

-Irudi eta soinu sistemen mantentze-lan prebentiboak. Kontrol eta egiaztatze elementuak eta guneak. Ekipoen fabrikatzaileen zerbitzuko dokumentazioa. Mantentze-lanak kontrol gune bakoitzean. Balio onargarriak neurketetan.

-Mantentze prebentiboko plana: Ikuskapenak eta aldizkako azterketak. Betetzeko teknikak.

-Irudi eta soinu sistemetako ohiko matxurak. Irudi eta soinu sistemetako matxurak aurkitzea. Ikuskapena. Sintomen interpretazioa. Egiaztapen neurriak. Kausen diagnostikoa. Elementu akasdunak aurkitzea. Elementu akasdunak ordeztea. Sistema abiaraztea. Esku-hartzearen gaineko dokumentazioa. Matxuren historikoak.

-Irudi eta soinu azpiegitura komunekin lotutako laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea, muntaketa eta mantentze-lanen prozesuetan.

-Banakako babes ekipoak: ezaugarriak eta erabilera irizpideak. Taldeko babesa. Babeserako bitartekoak eta ekipoak.

-Hondakinen kudeaketarako araudia.

Lanbide modulua: Sare telematikoak

Kodea: 0555

Iraupena: 110 ordu

Prestakuntza unitatea: Sareen ekipoak eta elementuak.

Kodea: 0555-UF01(NA).

Iraupena: 30 ordu.

Bideratzaileen konfigurazioa:

-Bideratzaile baten funtzioa datu sare batean.

-Bideratzaile bat osatzen duten hardware eta software elementuak.

-Bideratzaile baten interfazeetan erabilitako transmisio-bideak.

-Bideratzailea abiarazteko protokoloa.

-Bideratzailera sartzeko moduak. Web modua. Kontsola bidezko sarbidea. Beste sarrera batzuk.

-Bideratzaile baten oinarrizko konfigurazioa.

-Domeinu-izenen zerbitzaria (DNS). Bideratze estatikoaren konfigurazioa. DHCP, funtzionamendua eta konfigurazioa.

-Konfigurazio aurreratua. Bideratze-protokoloak.

-Distantzia-bektore bidezko bideratze-protokoloak (RIP, besteak beste). RIP 1. bertsioa. RIP 2. bertsioa.

-Lotura-egoera bidezko bideratze-protokoloak (OSPF, besteak beste).

-Klaserik gabeko domeinuen arteko bideratzea (CIDR).

-Helbideratzea. Luzera aldakorreko azpisarearen maskara (VSLM).

-Proba-komandoak eta bideratzailearen egiaztapena (ping, traceroute, Telnet, besteak beste). Bideratzaileko arazte-komandoak.

Prestakuntza unitatea: Sareak konfiguratu eta inplementatzea.

Kodea: 0555-UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Sare lokal birtualak inplementatzea:

-Sare lokal birtualetako datu-sareak (VLAN). Hardware ekipamendua. Konmutadorea.

-Konmutadore bat osatzen duten elementu logikoak.

-Konmutadorearen informazioaren begi-elementuak. Konmutadoreetako led-ak.

-Konmutadore baten oinarrizko konfigurazioa. Konmutadorearen funtzionamendu moduak. Konmutazio motak. Konmutadorera sartzeko moduak.

-Konfigurazioa egiaztatzea.

-MAC helbideen taula.

-Konmutadoreen interkonexioa. VLAN lotura nagusiak.

-VLANen interkonexioa. -Interkonexio bideratzailea.

WAN sareen inplementazioa:

-WANen geruza fisikoa.

-Datuen lotura protokoloak.

-Interneterako konexioa: DSL (DSLAM), WIMAX, LMDS, satelite bidez, UMTS (3G).

-Puntukako protokoloa (PPP). Geruza arkitektura.

-PPPko kautotze-protokoloak. PPPko konfigurazioa eta arazoak konpontzea.

-Frame Relay, teknologia eta historia. Zirkuitu birtualak: VC, DLCI.

-Frame Relay topologiak. FR konfigurazioa: LMI, ARP inbertsoa.

-Helbideratze publikoa eta pribatua: NAT, PAT. NATen konfigurazioa. Portuak berrelbideratzea.

-WAN konexioak egiaztatzea. Sarbideko abiaduraren kontrola.

-Esku-hartzeen dokumentazioa.

Prestakuntza unitatea: Sareak zerbitzuan jartzea eta mantentzea.

Kodea: 0555-UF03(NA).

Iraupena: 30 ordu.

Sare telematikoak zerbitzuan jartzea:

-Lotutako instalazio elektrikoak. Babesteko elementuak.

-Sare hierarkikoen arkitektura eta ereduak.

-Sare konbergentea. Ezaugarriak eta motak. Zerbitzuak.

-Sareak ziurtatzea. Ekipoak. Prozedurak.

-Ekipo informatikoak eta periferikoak integratzea.

-WLAN eta WAN sareen inguruneetako softwarea eta ekipoak instalatzeko eta konfiguratzeko prozedurak.

-Sarea SNMPrekin administratzea.

-Kanpoko sare kableatuekiko eta hari gabekoekiko konexioa egiaztatzeko teknikak. Egiaztatzeko software tresnak.

-Sare telematikoak zerbitzuan jartzea. Konfiguraziorako tresnak eta funtzionamendu probak. Muntaketa-faseen sekuentziazioa.

-Ikuskatzeko guneak eta kontrolatu beharreko parametroak. Zerbitzuan jartzeko lanen dokumentazioa prestatzea. Fitxak eta erregistroak.

Sare telematikoen mantentze-lanak:

-Datu-sareetako hutsegiteak. Motak, helbideratzeak, bideratzeak, datuen trafikoa mantsotzea. Bestelakoak. Ezaugarriak.

-Kontrol eta egiaztatze elementuak eta guneak. Mantentze-lanak kontrol gune bakoitzean.

-Monitorizaziorako erremintak: ezaugarriak. Zerbitzuen, ostalarien eta sareen monitorizazioa. Bilbeak harrapatzeko aplikazioak (sniffer-ak).

-Sare-analizagailuak. SW librean oinarritutako monitorizazio-sistemak. Sarea SNMPrekin administratzea.

-IPv4, IPv6 protokoloak, besteak beste.

-IIPv4, IPV6 eta RIPng bidezko bideratzea, besteak beste.

-Hardwarearen eta softwarearen matxurak atzematea. Prozedurak. Elementu akasdunak aldatu eta konfiguratzea. Sare telematikoa egiaztatu eta zerbitzuan jartzea.

Prestakuntza unitatea: Segurtasuna sareetan.

Kodea: 0555-UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Segurtasun teknikak sarean aplikatzea:

-ISO/IEC 27002 araudia.

-Sareak babesteko metodoak. Ahuleziak identifikatzea.

-Segurtasunerako mehatxuak.

-Segurtasunaren administrazioa bideratzaileetan. SSH konexioak.

-Zerbitzuak eta interfazeak baliogabetzea.

-ACL sarbide kontrolerako zerrendak: ACL mota desberdinen konfigurazioa. Egiaztatzea. Arazoak atzeman eta konpontzea.

-Protokoloa, IPsec. Ezaugarriak.

-Segurtasuna VPN sareetan: ezaugarriak. Autentikatzeko gailuak. Konfigurazioa.

-Sareen babes perimetralerako plan integrala. Sarkinak atzemateko sistemen ekipoak eta ezaugarriak.

Lanbide modulua: Irrati-komunikazioetako sistemak

Kodea: 0556

Iraupena: 110 ordu

Prestakuntza unitatea: Irrati-frekuentziako seinaleen karakterizazioa.

Kodea: 0556-UF01(NA).

Iraupena: 50 ordu.

Transmisio sistemen karakterizazioa:

-Denbora-frekuentzia.

-Transmisio moduak.

-Modulazio analogikoak.

-Modulazio digitalak.

-Transmisioa COFDM garraiatzaile anitzaren bidez.

-Irrati-difusioko bandak eta zerbitzuak.

-Irrati sistema analogikoak.

-Irrati sistema digitalak.

-Parametroak irrati-frekuentzian.

Irrati-komunikazioetako sistemak:

-Irrati-frekuentzia bidezko komunikazio sareak. Difusio sarea.

-Emisoreak, hargailuak, berremisoreak eta irrati-lotura analogikoak eta digitalak.

-Irrati-frekuentziarako transmisio lineak.

-Multiplexoreak, konbinatzaileak eta banatzaileak, irrati-frekuentziakoak.

-Konmutazio automatikoko sistemak.

-Konexio interfazeak eta elementu osagarriak.

-Antenak eta sistema erradiatzaileak.

-Erregelamenduak eta estandarrak. Irrati eta telebista transmititzeko sistemen gaineko araudia.

Instrumentaziorako sarrera:

-Irrati-frekuentziako sorgailua.

-Eremu neurgailua.

-Espektroen aztertzailea.

Prestakuntza unitatea: Irrati-komunikazio sistemen instalazioa eta mantentze-lanak.

Kodea: 0556-UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Instalazio finkoen eta unitate ibiltarien konfigurazioa:

-Irrati-frekuentziako sareen konfigurazioa. Estaldura-zonak zehaztea. Sarearen egitura. Frekuentzien eta kanalen plangintza.

-Irrati-emisioko sistemak diseinatzea. Baldintza teknikoak eta lege arlokoak. Tokia hautatzea. Transmisorearen potentzia eta antenaren altuera eraginkorraren kalkuluak.

-Telebista emisioko eta berremisioko sistemak diseinatzea. Baldintza teknikoak. Antenen kokalekua eta egitura hautatzea. Kalkuluak: antena hartzailearen irabazia berremisorean eta transmisorearen potentziaren irabazia.

-Irrati-loturen diseinua.

-Irrati-loturen ekipoak. Moduladoreak eta transmoduladoreak. Kanal prozesadoreak. Anplifikadoreak. Osagarriak.

-Irrati-frekuentziako emisio-zentroaren egitura. Ekipamendu tekniko nagusia eta erreserbakoa. Tele-kontrol sistemak. Elikatze-sistemak.

-Babes elektrostatikoa. Ingurumen aldetiko egokitzapena.

-Irrati-komunikazioetako unitate ibiltariak. Emisore, berremisore eta irrati-lotura mugikorrak. Irrati-loturak, satelite bidezkoak, UMTS eta IP. DSNG unitateak.

Emisio eta transmisio sistemen funtzionamendua egiaztatzea:

-Zerbitzuan jartzeko protokoloak.

-Tele-kontrolerako ekipoak.

-Ekipoen segurtasunerako protokoloak.

-Irrati-frekuentzia bidez transmititzeko sistemak neurtzeko ekipoak.

-Neurketak eta egiaztapenak: neurtzeko prozedurak eta teknikak.

-Kalitate neurriak eta parametroak. Frekuentziako erantzuna. Banda zabalera. Potentzia zuzena eta islatua. Elikatze-sistemaren neurketak.

-Konmutazio automatikoko ekipoen konfigurazioa.

-Instalazioa zerbitzuan jartzeko prozedura.

Transmisio sistemen mantentze-lanak:

-Matxuren sailkapena, sistemaren arabera. Mantentze-lanetarako tresnak eta lanabesak. Parametroak neurtzea.

-Ohiko matxurak irrati-komunikazioetako sistemetan.

-Prebentzioko mantentze-lanak. Eragiketa programatuak. Berriskupenerako irizpideak eta guneak (potentzia, ROE, besteak beste).

-Sistema ikuskatu eta ebaluatzea.

-Mantentze-lan zuzentzailea. Matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko teknikak. Instalazioetako elementuak berritzea.

-Doikuntzak eta prest jartzea.

-Ekipoak gelditu eta zerbitzuan jartzea.

-Dokumentazioa irrati-komunikazioetako sistemen mantentzean.

-Matxuren historikoak.

Prestakuntza unitatea: Transmisio sistemak instalatzea. Lotutako lan-arriskuak eta ingurumen arloko prebentzioa.

Kodea: 0556-UF03(NA).

Iraupena: 20 ordu.

Irrati eta telebista seinaleak transmititzeko sistemak instalatzea:

-Muntatzeko teknika berariazkoak.

-Mastak jartzea eta antenak finkatzea. Antenak lerrokatu eta orientatzea.

-Transmisio lineak. Konektoreak. Konexio fisikoa. Soldadura eta ezarpena.

-Euskarriak eta lotzeko elementuak muntatzea.

-Instalazio elektrikoak, lotutako babesak eta zirkuituak.

-Emisio eta transmisio ekipoak konektatzea. Sare nagusia.

-Muntaketa kontrolatu eta gainbegiratzeko programak.

Irrati-komunikazioetako sistemetako lan arrisku berariazkoen prebentzioa.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia, irrati-komunikazioetako sistemei dagokienez.

-Arrisku faktoreak eta egoerak.

-Babeserako baliabide eta ekipoak.

-Taldeko prebentzioa eta babesa.

-Hondakinen kudeaketarako araudia.

-Hondakinak sailkatzea eta biltegiratzea.

-Hondakinen tratamendua eta bilketa.

Lanbide modulua: Telekomunikazio instalazioen proiektuak kudeatzea

Kodea: 0601

Iraupena: 90

Prestakuntza unitatea: Proiektuak kudeatzea. Diseinu fasea.

Kodea: 0601 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Instalazioen dokumentazio tekniko-administratiboa identifikatzea:

-Aurreproiektua edo oinarrizko proiektua.

-Proiektu motak. Proiektuak egin eta kudeatzeko araudia.

-Oinarrizko dokumentuak. Memoria. Planoak. Bestelakoak. Baldintza agiria. Aurrekontuak eta neurriak.

-Abiapuntuko dokumentazioa, kalkuluak, taulak, katalogoak, besteak beste.

-Eraikinetako telekomunikazio zerbitzuetarako azpiegitura komunei buruzko araudia.

-Obra amaierako ziurtagiriak. TAK buletina. Argibideen eskuliburua.

Telekomunikazioetako instalazioen planoak eta eskemak egitea:

-Instalazio motak. Espazioak eta barrutiak. Aplikatu beharreko sinboloak.

-Eraikuntza proiektuaren planoak.

-Eskema elektrikoak: orokorrak eta konexioenak.

-Eskala gomendagarriak. Formatuak.

-Solairuetako planoak. Kokapen planoa.

-Krokisak eta eskemak. Eraikuntza eta muntaketako elementuen plano xeheak.

-Ordenagailuz lagundutako diseinua. Erabiltzaile-interfazea. Lan-prozesua hautatzea.

-Irudikapenerako arau orokorrak. Planoetako marjinak eta kutxak.

-Ikuspegi normalizatuen oinarrizko kontzeptuak.

-Sinbologia normalizatua. Legendak.

Telekomunikazio instalazioen aurrekontuak egitea:

-Dokumentazio teknikoa.

-Obra-unitateak zehaztea.

-Neurketak. Teknikak.

-Instalazioa muntatzeko ekintzak. Denborak.

-Berezko baliabideak eta kanpokoak. Balorazioa.

-Prezioen taulak. Fabrikatzaileen merkataritza katalogoen eta datu baseen erabilera.

-Balorazioak multzoka. Eskulanaren, materialen eta baliabideen kostuak.

-Aurrekontuak egiteko programa informatikoak.

-Mantentze planak. Kostuen azterketa. Materialak eta baliabideak.

Prestakuntza unitatea: Proiektuak kudeatzea. Muntaketa eta abian jartzeko fasea.

Kodea: 0601 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Kudeaketa teknikak aplikatzea muntatzeko fasean:

-Muntaketa planak interpretatzea. Planak betetzea.

-Muntaketa aurrera doala kontrolatzea. Egiaztatzea. Proiektuak kudeatzeko programa informatikoak.

-Muntaketari aplikatu ahal zaizkion langileen kudeaketa arloko teknikak. Materialak eta elementuak kudeatzea. Hornikuntza.

-Muntaketaren kontrol adierazleak.

-Muntaketa kudeatzeko prozedurak.

-Muntaketa prozesuei dagokien araudia, aplikatu beharrekoa.

Telekomunikazio instalazioen muntaketaren plangintza:

-Telekomunikazioetako proiektuak. Obra proiektua.

-Muntaketaren ezaugarri teknikoak eta araudia.

-Muntaketarako instalazio faseak identifikatzea. Mugarriak. Proiektuaren sare diagrama. Muntaketa prozesuaren sekuentziazioa.

-Muntaketaren fase bakoitzeko beharrak identifikatzea. Zereginen zerrenda.

-Baliabide eta bitarteko material eta teknikoak zehaztea. Jarduerak azpikontratatzea. Tresnak, ekipoak eta elementuak instalazioen muntaketan.

-Jarduera eta bide kritikoak identifikatzea. Instalazioen muntaketari aplikaturiko plangintza teknikak.

-Denborak eta prozesuak esleitzea. Jardueren jarraipena. Lan kargak kontrolatzea. Egiteko epeak.

-Prebentziorako arauak.

-Gorabeherak konpontzea.

-Muntaketa planak prestatzeko metodoak.

Muntaketarako hornikuntza planifikatzea:

-Muntaketaren hornikuntzari aplikatu ahal zaizkion proiektu zatiak.

-Telekomunikazio instalazioen hornikuntza.

-Fluxu-diagramak. -Ekipo eta elementuen hornikuntzan beharrak atzematea.

-Hornikuntzako puntu kritikoak. Aurreikuspenak.

-Kodetze arauak. Materialen trazabilitatea.

-Horniketarako muntaketaren faseak identifikatzea. Dokumentazio teknikoaren interpretazioa.

-Baliabide eta bitarteko teknikoak. Jarduerak azpikontratatzea.

-Mantentze-planaren ezaugarriak. Baliabideak eta bitartekoak.

-Hornitze planak prestatzeko metodoak.

Eskuliburuak eta agiriak egitea:

-Prebentzio plana. Neurriak muntaketan. Aplikatu beharreko arauak.

-Larrialdietarako plana. Jarraibideak. Segurtasun eta babes ekipoak. Seinaleak eta alarmak. Oinarrizko segurtasun azterlanak.

-Kalitate plana. Kalitatea instalazioak edo sistemak gauzatzean. Kalitatearen kudeaketarako araudia. Emaitzak interpretatu eta baloratzea. Ingurumen kudeaketako plana. Ingurumen kudeaketako araudia.

-Hondakinak biltzea. Trazabilitaterako prozedurak.

-Eskuliburuak egitea. Zerbitzuko eskuliburua. Instalazioetako elementuen zehaztapen teknikoak.

-Abiarazteko eskuliburua.

-Proba-protokoloak. Zerbitzuan jartzeko protokoloak. Memoria. Kalkuluen eranskina. Egitura. Ezaugarriak.

-Dokumentazioa egiteko aplikazio informatikoak.

Prestakuntza unitatea: Proiektuak kudeatzea. Mantentze-lanen fasea.

Kodea: 0601 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Kudeaketa teknikak mantentze-lanari aplikatzea:

-Mantentze-lanetarako planak interpretatzea. Planak betetzea.

-Mantentze-lanen kontrola. Egiaztatzea. Proiektuak kudeatzeko programa informatikoak.

-Mantentze lanari aplikatu ahal zaizkion langileen kudeaketa arloko teknikak. Materialak eta elementuak kudeatzea. Hornikuntza.

-Mantentze-lanen kontrol adierazleak.

-Mantentze-lanak kudeatzeko prozedurak.

-Mantentzeko prozesuei dagokien araudia, aplikatu beharrekoa.

Telekomunikazio instalazioak mantentzeko lanen plangintza.

-Telekomunikazio instalazioen mantentze-lanen beharra izan dezaketen puntuak. Instalazio bakoitzean motak eta ezaugarriak.

-Hornikuntzaren plangintza. Materialak jasotzea. Homologazioak.

-Mantentze-lanen motak: prebentiboa eta zuzentzailea. Bestelakoak.

-Mantentze-lanak planifikatzeko teknikak. Fabrikatzaileen mantentze-lanetarako jarraibideak.

-Mantentzea hobetzeko doikuntza-parametroak.

-Mantentze lanetarako plan baten oinarrizko edukiak (datu orokorrak, beharrak, berrikuspenen eta ordezteen egutegia, jarduteko egutegia, besteak beste).

-Mantentze planei aplikatu beharreko kalitate arauak.

-Giza baliabideak eta materialak kudeatzeko teknikak.

-Mantentze planak prestatzeko metodoak.

-Hondakinen kudeaketa. Hondakinak kudeatzeko plana.

-Kudeaketa prozedurak eta adierazleak.

Mantentze-lanetarako hornikuntza planifikatzea:

-Mantentze-lanetarako hornikuntzari aplikatu ahal zaizkion proiektu zatiak.

-Telekomunikazio instalazioen hornikuntza.

-Fluxu-diagramak. Ekipo eta elementuen hornikuntzan beharrak atzematea.

-Hornikuntzako puntu kritikoak. Aurreikuspenak.

-Kodetze arauak. Materialen trazabilitatea.

-Horniketarako mantentze-lanen faseak identifikatzea. Dokumentazio teknikoaren interpretazioa.

-Baliabide eta bitarteko teknikoak. Jarduerak azpikontratatzea.

-Mantentze-planaren ezaugarriak. Baliabideak eta bitartekoak.

-Hornitze planak prestatzeko metodoak.

Eskuliburuak eta agiriak egitea:

-Prebentzio plana. Neurriak mantentze-lanetan. Aplikatu beharreko araudia.

-Larrialdietarako plana. Jarraibideak. Segurtasun eta babes ekipoak. Seinaleak eta alarmak. Oinarrizko segurtasun azterlanak.

-Kalitate plana. Kalitatea instalazioak edo sistemak gauzatzean. Kalitatearen kudeaketarako araudia. Emaitzak interpretatu eta baloratzea. Ingurumen kudeaketako plana. Ingurumen kudeaketako araudia.

-Hondakinak biltzea. Trazabilitaterako prozedurak.

-Eskuliburuak egitea. Zerbitzuko eskuliburua. Instalazioetako elementuen zehaztapen teknikoak.

-Zerbitzuko eta mantentze-lanetarako eskuliburua.

-Proba-protokoloak. Zerbitzuan jartzeko protokoloak. Memoria. Kalkuluen eranskina. Egitura. Ezaugarriak.

-Dokumentazioa egiteko aplikazio informatikoak.

Lanbide modulua: Aplikazio informatikoen garapena

Kodea: NA16

Iraupena: 90 ordu

Prestakuntza unitatea: Programazioaren metodologia.

Kodea: NA16-UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Programazioaren metodologia:

-Datu egiturak: aldagaiak, erregistroak, fitxategiak, matrizeak, zerrendak, zuhaitzak.

-Programazio egituratua: algoritmoak, kontrol eta programazio modularrerako egiturak.

-Algoritmoen irudikapen grafikoa: ordinogramak eta fluxugramak.

-Pseudokodea: arau sintaktikoak eta oinarrizko egiturak.

-Programazio lengoaiak. Tipologia eta ezaugarriak.

-Programazio lengoaia egituratuen ezaugarriak.

Prestakuntza unitatea: Objektuetara bideraturiko programazioa Programazioa.

Kodea: NA16-UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Objektuetara bideraturiko programazioa. Programazioa.

-Objektuei zuzendutako programazioaren ezaugarri orokorrak.

-Klase kontzeptua.

-Objektuen kontzeptuak.

-Tasunak.

-Metodoak.

-Gertaerak.

-Objektuetara bideratutako programazioaren ezaugarriak: abstrakzioa, kapsularatzea, modularitatea, polimorfismoa, herentzia.

-Lengoaiaren jarraibideen jokoa: funtzioa eta sintaxia.

-Garapen-ingurunearen liburutegiak eta oinarrizko funtzioak.

-Erabiltzaile-funtzioak. Deklarazioa eta garapena.

-Egitura dinamikoak: erakusleak, zerrendak, ilarak eta zuhaitzak.

-Garapen tresnak: konpiladoreak, estekatzaileak, arazgailuak eta liburutegiak.

-Programak kodetzea eta araztea objektuetara bideratutako lengoaietan. Visual NET, Java NET, C# eta beste.

Prestakuntza unitatea: Web aplikazioen garapena.

Kodea: NA16-UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

WEB programazioa:

-Html lengoaia.

-PHP.

-CSS estilo-orriak.

-ASP.NET C(#)/SQL-Server programazioa.

-Web zerbitzari dinamikoa: XAMPP.

-Web orrien diseinua Joomla eduki dinamikoen atarietan oinarrituta: Instalazioa eta konfigurazioa, osagaiak, modulua, erabiltzaileak, etab.

-Web argitalpena zerbitzari komertzial batean.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Kodea: 0559

Iraupena: 70 ordu

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0559 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku-faktoreen analisia.

-Arrisku-egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasuneko, ingurumeneko eta ergonomiako baldintzei zein ezaugarri psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdietarako eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospena. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikak aplikatzeari buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0559 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanaren azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikagarria den hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken konponketa.

Kodea: 0559 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta analizatzea, bere eraginpeko lurralde eremuan eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua bere eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: mugikortasunaren agiria.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko aukera gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen analisia.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

Kodea: 0560

Iraupena: 70 ordu

Prestakuntza unitatea: Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea.

Kodea: 0560 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak informatika eta telekomunikazioetako enpresen jardueretan.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna informatika eta telekomunikazioetako sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Jarduera ekintzailearen arriskua.

-Negoziorako ideia informatika eta telekomunikazioetako enpresa baten esparruan.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko betebeharrak. Izaera ekintzailea.

-Sormenerako, komunikaziorako eta lidergorako oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena sustatzen duten teknikak.

-Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Informatika eta telekomunikazioetako sektorean ari den enplegatu baten eta ekintzaile baten lan arloko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak ezagutzea.

Prestakuntza unitatea: Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0560 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Informatika eta telekomunikazioetako sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Informatika eta telekomunikazioetako sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Informatika eta telekomunikazioetako sektoreko ETE baten harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Enpresa plan bat prestatzea.

-Sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0560 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Informatika eta telekomunikazioetako enpresa baten administrazio kudeaketa.

4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

4. ERANSKINA

1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) babesean ezarritako tituluetako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Telekomunikazioetako eta Informatikako goi mailako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak

LOGSE 1/1990 LEGEAN EZARRITAKO
HEZIKETA ZIKLOETAKO LANBIDE MODULUAK

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 LOE): TELEKOMUNIKAZIO ETA INFORMATIKA SISTEMAK

Telefonia sistemak

0713. Telefonia finkoko eta mugikorreko sistemak

Irrati eta telebista sistemak

0554. Ikus-entzunezko produkzio-sistemak

Ekipo eta sistema informatikoen arkitektura

0552. Informatika sistemak eta sare lokalak

Sistema eragileak eta programazio-lengoaiak

Telekomunikazio eta informatika sistemen garapena kudeatzea

0601. Telekomunikazio instalazioen proiektuak kudeatzea

Telekomunikazio eta informatika sistemen garapena

0525. Telekomunikazio sistemen azpiegiturak konfiguratzea

0553. Telekomunikazio azpiegituretako teknikak eta prozesuak

Sistema telematikoak

0555. Sare telematikoak

Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan

0560. Enpresa eta ekimen sortzailea

Informatika eta telekomunikazioetako sistemetako goi mailako teknikari titulurako lantokietako prestakuntza

0561. Lantokietako prestakuntza

5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

5. ERANSKINA

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKO DAITEZKEEN LANBIDE MODULUAK

UC1184-3: Eraikinen ingurunean telekomunikazio azpiegituren eta ahots eta datu sareetako azpiegituren muntaketa antolatzea eta kudeatzea

UC1186-3: Eraikinen ingurunean telekomunikazio azpiegituren eta ahots eta datu sareetako azpiegituren mantentze-lana antolatzea eta kudeatzea

0601. Telekomunikazio instalazioen proiektuak kudeatzea

UC1580-3: Instalazio finkoetan eta unitate mugikorretan irratirako eta telebistarako transmisio sistemen muntaketa kudeatzea eta gainbegiratzea

UC1581-3: Instalazio finkoetan eta unitate mugikorretan irratirako eta telebistarako transmisio sistemak mantentzeko lanak kudeatzea eta gainbegiratzea

0556. Irrati-komunikazioetako sistemak

UC1185-3: eraikinen ingurunean telekomunikazio azpiegituren eta ahots eta datu sareetako azpiegituren muntaketa gainbegiratzea

UC1187-3: eraikinen ingurunean telekomunikazio azpiegituren eta ahots eta datu sareetako azpiegituren mantentze-lana gainbegiratzea

0552. Informatika-sistemak eta sare lokalak

0553. Telekomunikazio azpiegituretako teknikak eta prozesuak

0713. Telefonia finkoko eta mugikorreko sistemak

UC1578-3: estudioetan eta unitate mugikorretan ikus-entzunezko produkzio sistemen muntaketa kudeatzea eta gainbegiratzea

UC1579-3: estudioetan eta unitate mugikorretan ikus-entzunezko ekoizpen-sistemen mantentze-lanak kudeatzea eta gainbegiratzea

0554. Ikus-entzunezko produkzio-sistemak

UC0826-3: eraikinen ingurunean irrati eta telebista seinaleak hartzeko eta banatzeko telekomunikazio instalazioen proiektuak garatzea

UC0827-3: eraikinen ingurunean telefonia-instalazioen proiektuak garatzea

UC0828-3: eraikinen ingurunean ahots eta datu sareetako azpiegituren proiektuak garatzea

0525. Telekomunikazio sistemen azpiegiturak konfiguratzea

0601. Telekomunikazio instalazioen proiektuak kudeatzea

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko.

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTA DAITEZKEEN GAITASUN UNITATEAK

0601. Telekomunikazio instalazioen proiektuak kudeatzea

UC1184-3: Eraikinen ingurunean telekomunikazio azpiegituren eta ahots eta datu sareetako azpiegituren muntaketa antolatzea eta kudeatzea

UC1186-3: eraikinen ingurunean telekomunikazio azpiegituren eta ahots eta datu sareetako azpiegituren mantentze-lana antolatzea eta kudeatzea

0556. Irrati-komunikazioetako sistemak

UC1580-3: instalazio finkoetan eta unitate mugikorretan irratirako eta telebistarako transmisio sistemen muntaketa kudeatzea eta gainbegiratzea

UC1581-3: instalazio finkoetan eta unitate mugikorretan irratirako eta telebistarako transmisio sistemak mantentzeko lanak kudeatzea eta gainbegiratzea

0552. Informatika sistemak eta sare lokalak

0553. Telekomunikazio azpiegituretako teknikak eta prozesuak

0713. Telefonia finkoko eta mugikorreko sistemak

UC1185-3: eraikinen ingurunean telekomunikazio azpiegituren eta ahots eta datu sareetako azpiegituren muntaketa gainbegiratzea

UC1187-3: eraikinen ingurunean telekomunikazio azpiegituren eta ahots eta datu sareetako azpiegituren mantentze-lana gainbegiratzea

0554. Ikus-entzunezko produkzio-sistemak

UC1578-3: estudioetan eta unitate mugikorretan ikus-entzunezko produkzio sistemen muntaketa kudeatzea eta gainbegiratzea

UC1579-3: estudioetan eta unitate mugikorretan ikus-entzunezko ekoizpen-sistemen mantentze-lanak kudeatzea eta gainbegiratzea

0525. Telekomunikazio sistemen azpiegiturak konfiguratzea

0601. Telekomunikazio instalazioen proiektuak kudeatzea

UC0826-3: eraikinen ingurunean irrati eta telebista seinaleak hartzeko eta banatzeko telekomunikazio instalazioen proiektuak garatzea

UC0827-3: eraikinen ingurunean telefonia-instalazioen proiektuak garatzea

UC0828-3: eraikinen ingurunean ahots eta datu sareetako azpiegituren proiektuak garatzea

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

A) Moduluak ematen dituzten irakasleak.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0525. Telekomunikazio sistemen azpiegiturak konfiguratzea

Sistema Elektronikoak

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0551. Telekomunikazio sistemen elementuak

Sistema Elektronikoak

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0552. Informatika sistemak eta sare lokalak

Ekipo Elektronikoak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0553. Telekomunikazio azpiegituretako teknikak eta prozesuak

Ekipo Elektronikoak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

Instalazio Elektroteknikoak

0554. Ikus-entzunezko produkzio-sistemak

Ekipo Elektronikoak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0555. Sare telematikoak

Sistema Elektronikoak

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0556. Irrati-komunikazioetako sistemak

Sistema Elektronikoak

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0557. Sistema integratuak eta etxe digitala

Sistema Elektronikoak

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0601. Telekomunikazio instalazioen proiektuak kudeatzea

Sistema Elektronikoak

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Sistema elektroteknikoak

0713. Telefonia finkoko eta mugikorreko sistemak

Ekipo Elektronikoak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0558. Telekomunikazio eta informatika sistemen proiektua

Sistema Elektronikoak

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Ekipo Elektronikoak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0559. Lanerako prestakuntza eta orientabidea

. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0560. Enpresa eta ekimen sortzailea

. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

NA01. Ingelesa I

. Ingelesa

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

NA15 Osagai eta sistema elektronikoak

Sistema Elektronikoak

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Ekipo Elektronikoak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

Informatika aplikazioen garapena

Sistema Elektronikoak

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Ekipo Elektronikoak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

. Informatika

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Lan Harremanetako diplomaduna

-Gizarte Laneko diplomaduna

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Sistema Elektronikoak

Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak

-Itsasontzietako Irrati-elektronikako diplomaduna

-Aeronautikako ingeniari teknikoa, Airenabigazioko espezialitatea

-Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa

-Industria ingeniari teknikoa, Elektrizitatearen espezialitatea, Industria Elektronikaren espezialitatea

-Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0525. Telekomunikazio sistemen azpiegiturak konfiguratzea

0551. Telekomunikazio sistemen elementuak

0555. Sare telematikoak

0556. Irrati-komunikazioetako sistemak

0557. Sistema integratuak eta etxe digitala

0559. Lanerako prestakuntza eta orientabidea

0560. Enpresa eta ekimen sortzailea

0601. Telekomunikazio instalazioen proiektuak kudeatzea

NA01. Ingelesa I

NA15 Osagai eta sistema elektronikoak

Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

0552. Informatika sistemak eta sare lokalak

0553. Telekomunikazio azpiegituretako teknikak eta prozesuak

0554. Ikus-entzunezko produkzio-sistemak

0558. Telekomunikazio eta informatika sistemen proiektua

0713. Telefonia finkoko eta mugikorreko sistemak

Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

7. ERANSKINA. LEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekua:

Gela teknikoa

Instalazio elektroteknikoetako lantegia

Sistema automatikoetako lantegia

Erabilera anitzeko gela

Iragarkiaren kodea: F1211927

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web