(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

28/2012 FORU LEGEA, ABENDUAREN 28KOA, ALDI BATERAKO OSAGARRI PERTSONAL BAT SORTZEN DUENA, 2012RAKO ERAGINAREKIN, EROSAHALMENAREN GALERA DELA-ETA Nota de Vigencia

BON N.º 1 - 02/01/2013



Artikulu bakarra. Aldi baterako osagarri pertsonal berria, erosahalmenaren galera delaeta.

1. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileei osagarri pertsonal bat ordainduko zaie 2012an, erosahalmenaren galera dela-eta, uztailean jasotako aparteko ordainsariaren zenbatekoaren parekoa.

2. Ordainsaria 2012a bukatu aitzin ordainduko da, ordainketa bakarrean, eta funtzionario bakoitzari aurreko idatz-zatian ezarritakoarekin bat dagokion zenbatekoa ordainduko zaio.

3. 2012ko uztailaren 1a baino geroago sartzen diren funtzionarioen kasuan, osagarriaren zenbatekoa kalkulatzeko aintzat hartuko da 2012ko abenduaren 31ra bitarte lan eginen duen denbora, halako moduan non adierazitako lehenbiziko data horretan sartzen denak osagarriaren ehuneko ehun kobratuko baitu, eta gainontzekoei bigarren datara bitarte lan egindako denboraren zati proportzionala ordainduko baitzaie.

Lehenengo xedapen gehigarria. Foru lege hau honako langile hauei aplikatuko zaie:

a) Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileei, zein den ere haien araubide juridikoa.

b) Nafarroako Administrazio Publikoetako goi kargudunei eta gainerako behin-behineko langileei, bai eta kargua utzi ondorerako ezarritako prestazioa jasotzen ari diren goi kargudun ohiei ere.

c) Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileei.

d) Sozietate eta fundazio publikoen zerbitzuko langileei, bai eta Nafarroako Administrazio Publikoekin lotura duten edo haien menpe dauden gainerako enteetakoei ere, zuzendaritzako langileak barne.

Bigarren xedapen gehigarria. Kontratua 2012ko abenduaren 31 baino lehen amaitu zaien langileei nola aplikatu.

Kontratua 2012ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epean amaitu zaien langileek, likidazioaren unean, kontratuaren iraunaldiaren araberako proportzioan kobratuko dute erosahalmenaren galeragatiko aldi baterako osagarri pertsonal hori.

Azken xedapena. Indarrean sartzea eta indarraldia.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web