(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

82/2012 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 1EKOA, MENDEKOTASUN EGOERAN DAUDEN PERTSONEI ARRETA EGITEKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN.

BON N.º 251 - 27/12/2012



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK


  5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA


  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  7. ERANSKINA. LEKUAK


Zioen Azalpena

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide arlo edo sektore bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, helburu hau du ezarrita: erraztasunak ematea prestakuntzaren eskaintza produkzio-sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara etengabe egokitzeko, lanbide heziketako tituluak eguneratu eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Halaber, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea lanbide heziketaren eskaintza gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde esparruko ekonomiaren premien arabera egokitzeko. Bestalde, lanbide heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetan sartzeko bete beharreko baldintzak aldatzen ditu.

Foru dekretu honen bitartez, Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen erdi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek azaroaren 4ko 1593/2011 Errege Dekretua garatzen du, Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinu-arauak.

2. Araudi honetan elementu hauek jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen dutenak: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, araudi honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari dagokion produkzio-sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek, alegia, Gizarte- eta osasun-arreta etxean, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuak arautua, Gizarte- eta osasun-arreta erakunde sozialetan mendekotasun egoeran dauden pertsonei, urriaren 19ko 1368/2007 Errege Dekretuak arautua, eta Telelaguntzako deien kudeaketa, uztailaren 22ko 1096/2011 Errege Dekretuak arautua, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Orobat, badute zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa teknikari horrek lana lortu ahalko duela bermatzeko.

Produkzio-sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz, Nafarroarako elementu bereizgarriak kontuan hartuz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3. Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiez ari da, eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakatsi eta ikasteko jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4. Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek aukera ematen du lanbide prestakuntzarako beste eskaintza batzuei ekiteko, batetik, langileen hobekuntza lortzeko, eta bestetik, halako ibilbide batzuk diseinatzeko, eta horrela, gaitasunak ebaluatu eta aitortzeko prozedura prestakuntza eskaintzan berean integratzeko. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5. Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotzeak eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6. Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken alderdia, 10. eta 11. artikuluetan eta horiei dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen dena, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzak dira. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren lekuen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko abuztuaren 1ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori "Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak" lanbide-arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari titulua elementu hauen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta.

b) Maila: 2 - Erdi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak.

e) Europako erreferentea: HNSN - 3 (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio-sistemaren erreferentziak, haren prospektiba eta Nafarroako testuinguruan kokatzeko jakingarri batzuk ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloak dituen lanbide modulu bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatu dira, azaroaren 4ko 1593/2011 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat. Errege dekretu horrek, izan ere, Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen ditu.

2. Lanbide modulu horiek bi kurtsotan antolatu dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan adierazitako arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

6. artikulua . Heziketa zikloan sartzeko bideak.

Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du erdi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren tituluak sarbidea ematen du goi mailako heziketa zikloetarako, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18.b) artikuluan horretarako berariaz ezarritako trebakuntzako ikastaroa gainditutakoan.

3. Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari tituluak Batxilergoaren edozein modalitatetan sartzea eta gobernuak zehazten dituen batxilergoko ikasgaien baliozkotzeak egitea ahalbideratzen du, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 34.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. 4. eranskinean zehazten dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide heziketako tituluen lanbide moduluen eta dekretu honetan egitura eta curriculumaren garapena ezarriak dituzten lanbide moduluen arteko baliozkotzeak.

2. Lanbide moduluak beste lanbide modulu batzuekin eta gaitasun unitateekin eta Batxilergoko ikasgaiekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokionez, azaroaren 4ko 1593/2011 Errege Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoa eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan agindutakoa bete beharko da.

9. artikulua . Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Era berean, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeari begira, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako irakasleei dagokie, kasuaren arabera. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleen kidegoetako irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Errege dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez, aurrekoen baliokideak diren titulazioak foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira, irakasleen espezialitateen arabera.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide moduluak irakasteko, ikastetxe pribatuetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen den lanbide modulu bakoitzeko ikaskuntza-emaitzei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakatsi eta ikasteko jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Altzarietarako, ekipamenduetako eta laneko tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Martxan dauden makina eta ekipoetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamenduak (ekipoak, makinak, eta abar) ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko du. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Lehen xedapen gehigarria .Tituluaren baliokidetasunak.

Abuztuaren 9ko 269/2004 Foru Dekretuaren bidez araututako Gizarte eta Osasun Laguntzako teknikari tituluak eta 82/2012 Foru Dekretu honetan arautzen den Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari tituluak ondorio profesional eta akademiko berberak izanen dituzte. 269/2004 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Gizarte eta Osasun Laguntzako teknikari tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezarri zen.

Bigarren xedapen gehigarria .Beste lanbide trebakuntza batzuk.

1. Foru dekretu honetan, Etxeko laguntza lanbide moduluan, ezartzen den prestakuntzak elikagaien manipulazioan eta higienean jardunbide egokia ahalbidetzeko behar den ezagutza maila bermatzen du, elikagaien higieneari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 852/2004 EE Erregelamenduarekin bat.

2. Lanerako prestakuntza eta orientabideak lanbide moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, azaroaren 4ko 1593/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakian ezarritakoarekin bat.

Xedapen iragankor bakarra .Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Abuztuaren 9ko 269/2004 Foru Dekretuan araututako Gizarte eta Osasun Laguntzako teknikari tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

Xedapen indargabetzaile bakarra.- Arauak indargabetzea.

1. Indarrik gabe utzi da abuztuaren 9ko 269/2004 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Gizarte eta Osasun Laguntzako teknikari tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe uzten dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetako lehena .Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak, 2012/2013 ikasturtetik aurrera, noiznahi ezar dezake foru dekretu honetan arautzen den curriculuma, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako edozein modalitatetan.

Azken xedapenetako bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2012ko abuztuaren 1ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra eta gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean programa horri dagozkion lanbide kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.

b) Gaitasun orokorra.

Honakoan datza titulu honen gaitasun orokorra: mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egitea, etxean nahiz erakundeetan, haien bizi-kalitatea mantendu eta hobetzeko, eta, horretarako, zenbait jarduera egitea (asistentzialak, ez asistentzialak, psikosozialak eta etxeko kudeaketan laguntzekoak), prebentzio eta segurtasuneko neurriak eta arauak aplikatuta, eta, beharrezkoa denean, beste zerbitzu batzuetara bideratuta.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Honako hauek dira Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari tituluan sartzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak:

SSC089-2. Gizarte- eta osasun-arreta etxean. Honako gaitasun unitate hauek ditu:

-UC0249-2: Gizarte- eta osasun-laguntza behar duten pertsonei etxean arreta fisikoa emateko esku-hartzeak garatzea.

-UC0250-2: Gizarte- eta osasun-laguntza behar duten pertsonei etxean arreta psikosoziala emateko esku-hartzeak garatzea.

-UC0251-2: Bizikidetzako unitatearen kudeaketarekin eta funtzionamenduarekin zerikusia duten jarduerak garatzea.

SSC320-2. Gizarte- eta osasun-arreta erakunde sozialetan mendekotasun egoeran dauden pertsonei. Honako gaitasun unitate hauek ditu:

-UC1016-2: Pertsonei eta haien inguruneari erakunde-esparruan arreta egiteko esku-hartzeak, diziplinarteko lantaldeak adierazitakoak, prestatzea, eta haietarako laguntza ematea.

-UC1017-2: Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta fisikoa emateko esku-hartzeak garatzea erakunde-esparruan.

-UC1018-2: Mendekotasun egoeran dauden pertsonei gizarte- eta osasun-laguntza emateko esku-hartzeak garatzea erakunde-esparruan.

-UC1019-2: Mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntza psikosoziala emateko esku-hartzeak garatzea erakunde-esparruan.

SSC443-2. Telelaguntzako deiak kudeatzea. Honako gaitasun unitate hauek ditu:

-UC1423-2: Telelaguntzako zerbitzuak jasotzen dituen deiak hartzea eta kudeatzea.

-UC1424-2: Telelaguntzako zerbitzuaren irteera-deiak egitea eta kudeatzea.

-UC1425-2: Telelaguntzako zerbitzua egiteko tresnak, teknikak eta trebetasunak maneiatzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren behar asistentzialak eta psikosozialak zehaztea, Banakako Arreta Planaren bidez pertsona horri buruz eskuratutako informazioa interpretatuz, pertsona horren konfidentzialtasuna errespetatuta.

2) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko jarduerak antolatzea, haien parte-hartzea eta familiarena erraztuz, eta aintzat hartuz Banakako Arreta Planean ezarritako jarraibideak.

3) Mendekotasun egoeran dauden pertsonak garbitzea eta janztea, beharrezkoa den laguntza emanez, haien autonomia ahalik eta gehien erraztuz eguneroko bizitzako jardueretan eta haiekiko errespetua eta profesionaltasuna erakutsiz.

4) Elikadurari dagokion esku-hartzea antolatzea, eta, horretarako, menuak gainbegiratzea, elikagaiak prestatzea eta, beharrezkoa denean, horiek ematea.

5) Bizikidetzako unitatearen oinarrizko dokumentazioa eta aurrekontua kudeatzea, baliabideak optimizatuz eta kudeaketa ekonomikoaren bideragarritasuna bermatuz.

6) Etxeko mantentze-lanak eta garbiketa egitea, bizigarritasuna, higienea eta ordena bermatuz, eta horretarako, kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumen zaintzaren irizpideak aplikatzea eta, kasua bada, beharrezkoa den dokumentazioa tramitatzea.

7) Mendekotasun egoeran dauden pertsonen egoera fisikoarekin lotutako esku-hartzeak egitea, ezarritako irizpideei jarraikiz eta uneoro pertsonaren intimitatearekiko errespetua erakutsiz.

8) Mendekotasun egoeran dauden pertsonak lekuz aldatzea, mugitzea eta ibiltzen laguntzea, beharrezkoak diren protokoloak eta laguntza teknikoak erabiliz, Banakako Arreta Planean adierazitako irizpideei jarraikiz eta prebentzio eta segurtasun neurriak hartuz.

9) Prebentzio eta segurtasun neurriak aplikatzea, hala mendekotasun egoeran dauden pertsonentzat nola profesionalentzat, esku-hartzearen esparruetan.

10) Lanbide jarduera gauzatzean suertatzen diren larrialdiei eta osasunerako arriskutsuak diren egoerei aurre egitea.

11) Laguntza psikosoziala emateko esku-hartzeak ezartzea, eta, horretarako, laguntza teknikoak, komunikazio euskarriak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea, eta Banakako Arreta Planean ezarritako irizpideei jarraitzea.

12) Teknikak eta estrategiak aplikatzea mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta soziala mantendu eta garatzeko, horretarako laguntza teknikoak eta komunikazioaren arlokoak erabiliz, Banakako Arreta Planean ezarritako jarraibideekin bat.

13) Erabiltzailearen ondoan egotea eta hari laguntza ematea, Banakako Arreta Planaren jarraibideak eta pertsona horren erabakiak errespetatuz.

14) Mendekotasun egoeran dagoen pertsonari, bere senideei eta zaintzaile ez-formalei aholkuak ematea, eta horretarako, jarduteko jarraibide batzuk ezartzea zainketari eta laguntza asistentzial eta psikosozialari buruz, eta komunikazioa eta jarrerak mintzakidearen ezaugarrietara egokitzea.

15) Gorabeherak ekimenez eta autonomiaz ebaztea, jarrera autokritikoa erakutsiz eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen ongizatea errazteko alternatibak bilatuz.

16) Jarduera asistentzialen, psikosozialen eta etxeko kudeaketari dagozkion jardueren kontrolean eta jarraipenean parte hartzea, erregistro egokiak betez, zerbitzuko aplikazio informatikoak erabiliz eta hautemandako gorabeherak jakinaraziz.

17) Telelaguntzako zerbitzuko sarrera- eta irteera-deiak kudeatzea, dei horiek ezarritako protokoloen arabera jasoz eta eginez, eta aplikazio informatikoak eta tresna telematikoak erabiliz.

18) Teknologian eta antolaketan izandako aldaketek produkzio prozesuetan eragindako lan-egoera berrietara egokitzea, eta horretarako ezagutzak eguneratzea, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarako baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

19) Bere eskumeneko eremuan erantzukizunez eta autonomiaz jardutea, emandako lana antolatzean eta garatzean beste profesional batzuekin lan-ingurunean lankidetzan arituz edo taldeko lana eginez.

20) Jarduerari dagozkion gorabeherak modu arduratsuan konpontzea, gorabehera horiek sortu dituzten kausak identifikatuz, bere eskumeneko eta autonomiako esparruaren barnean.

21) Eraginkortasunez komunikatzea, bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsona guztien autonomia eta eskumena errespetatuz.

22) Produkzio prozesuan laneko arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko protokoloak eta neurriak aplikatzea, pertsonengan, lanean eta ingurumenean kalterik ez egiteko.

23) Produkzio prozesuen edo zerbitzuak emateko prozesuen barnean dauden lanbide jardueretan kalitateari, irisgarritasun unibertsalari eta "guztientzako diseinuari" erantzuteko prozedurak aplikatzea.

24) Enpresa txiki baten sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide jardueran ekimena izatea.

25) Bere lanbide jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea eta bere eskubideak erabiltzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

B) Produkzio-sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Titulu hau eskuratzen dutenek pertsonei zuzendutako zerbitzu-sektorean egiten dute lan: laguntza-zerbitzuetan, zerbitzu psikosozialetan eta etxea kudeatzen laguntzeko zerbitzuetan.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzailea instituzioetan eta/edo etxean.

-Arreta psikiatrikoko zentroetako zaintzailea.

-Gerokultorea.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonen gelazainburua eta azpigelazainburua instituzioetan.

-Adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzetako plantako laguntzaile arduraduna.

-Etxez etxeko laguntzailea.

-Etxeko arretako laguntzailea.

-Familiako langilea.

-Hezkuntza bereziko laguntzailea.

-Laguntzaile pertsonala.

-Telelaguntzako teleoperadorea.

b) Nafarroako lurraldearen testuingurua.

Bizi-itxaropena handitzeak, familiako bizitza ereduak aldatzeak eta emakumea lan-merkatuan sartzeak areagotu egin du mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko eskaera, mendekotasuna duen pertsonatzat hartuta eguneroko bizitzako jarduera oinarrizkoenak autonomiaz garatzeko gaitasun funtzionalik ez duena (ezgaitasun maila gorabehera), eta, beraz, beste pertsona batzuen beharra duena jarduteko.

Nafarroan mendekotasuna duten pertsonei arreta egiteko eredua arau hauetan oinarritzen da: Gizarte Zerbitzuei buruzko 15/2006 Foru Legea eta Autonomia sustatzeko eta Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei kasu egiteko abenduaren 14ko 39/2006 Legea. Eredu horren esku-hartzea bi esparrutan gauzatzen da: erakundeen/egoitzen esparrua eta etxekoa. Dena dela, betiere ahalegina egiten da, ahal den neurrian, pertsonak beren etxean eta/edo ingurunean geratzeko, eta, horretarako, aski zerbitzu sortzearen alde egin da, besteak beste, tutoretzapeko etxebizitzak edo etxebizitza funtzionalak, mendekotasun arina edo tartekoa izanik, eguneroko bizitzako jarduera oinarrizkoetan aritzeko behar adina gaitasun ez duten pertsonentzat.

Aurreko lerroaldean aipatutako araudia oinarri hartuta, Kohesio Sozialerako Mahai Sektorialak (Nafarroako Gobernuak eta Foru Komunitateko eragile ekonomiko eta sozial nagusiek 2008ko maiatzean sinatutako Garapen Iraunkorrerako Akordio Sozialean sartua), Nafarroako mendekotasunari arreta egiteko ereduaren oinarrizko printzipioak prestatzeari ekin zion. Eredu horretan proposatzen denaren arabera, Nafarroako mendekotasunarekiko arretak erantzukizun publikokoa behar du izan, eta, horretarako, kudeaketa sistema Nafarroako administrazio publikoen eta ekimen pribatuko entitateen arteko lankidetzan oinarritzen du. Zentzu horretan, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziak garrantzi handiko eginkizuna betetzen du adinekoei, desgaitasuna duten pertsonei eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei zuzendutako baliabideak, zerbitzuak eta prestazioak kudeatzen dituen tresna den aldetik.

Adierazi den moduan, eredu horrek pertsonak beren etxean eta/edo ingurunean bertan geratu ahal izatea erraztearen alde egiten du. Horrexegatik, estrategikotzat eta sustatu beharrekotzat jotzen dira etxeko arretaren zerbitzua eta eguneko edo gaueko egonaldien zerbitzuak, eta bereziki, landa eremuko eguneko zentroak.

Eredu honek, bestalde, egoitzako arretarako baliabideak ere baditu. Zerbitzu horren xedea da toki publiko nahikoa eskaintzea eta dauden egoitzen bideragarritasuna erraztea.

Zentzu horretan, badira zenbait talde, esate baterako, adimen desgaitasuna duten pertsonena, haien ezaugarri eta behar bereziak direla-eta, gero eta garrantzia handiagoa bereganatzen ari direnak, behar psikiatrikoak, geriatrikoak eta abar dituzten pertsonei erantzuteko moduko prestakuntza duten profesionalak dituzten baliabideak sortzeari dagokionez. Horretarako, beharrezkoa da erabiltzaile horien artean dauden aldaera fisiko, psikosozial eta patologikoak ezagutzea eta antzematea, hartara teknika eta protokolo egokiak aplikatu ahal izateko eta pertsona horiei merezi duten laguntza, harreman soziala, irakaskuntza eta zainketak eman ahal izateko.

Era berean, Nafarroak mendekotasuna duten pertsonei eman beharreko zerbitzuak kalitatezko zerbitzuak izan daitezela nahi du. Horretarako, bereziki garrantzitsutzat jotzen da zaintzaile profesionalen prestakuntza eta kualifikazioa eta sektore horretan dihardutenen egiaztagiria, eta, zentzu horretan, curriculum honen definizioak ekarpen garrantzitsu izan nahi du.

Mendekotasuna duten pertsonei arreta egitea sektore estrategikoa da Nafarroan, etorkizuna duena pertsonei arreta egiteari eta enpresa sektorea garatzeari dagokionez, betiere enpleguaren kalitatearen, igoeraren eta egonkortasunaren alde jokatuz.

c) Prospektiba.

Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta Mendekotasun-egoeran dauden Pertsonak Zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean ezarritako neurriek eta hirugarren adinekoen kopuruaren gorakadak lan-munduan txertatze handia eta hazkunderako joera egonkorra aurreikusten dituzte.

Familien egoera sozioekonomikoaren eta laneko egoeraren ondorioz, gutxitu egin da zaintzaile informalen kopurua, eta horrek ekarriko du teknikari honek enplegagarritasun handiagoa izatea.

Agerian da eguneko arreta zerbitzuek gora egin dutela, eta horrek laguntza psikosozialeko jarduerak egiteko gaitasun eta aldakortasun handiagoak dituen profesionala eskatzen du.

Autonomia pertsonalerako laguntzailearen figurak, gaur egun goraka ari den sektore gisa ageri baita, laguntzarekin lotutako gaitasunak dituen profesionala eskatzen du.

Teknologia berrien pixkanakako ezarpenak beharrezkoa egiten du esparru honetan etengabe eguneratzea, erakundeetan eta etxean bertan gertatzen diren aldaketetara moldatzeko.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Behatzeko eta erregistratzeko teknikak eta tresnak identifikatzea, eta teknika eta tresna horiek mendekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarrien arabera eta Banakako Arreta Planaren arabera hautatzea, horien laguntza-beharrak eta behar psikosozialak zehazteko.

b) Esku hartzeko programaren jarraibideak interpretatzea, eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarrietara eta beharretara egokitzea, jarduera asistentzialak eta psikosozialak antolatzeko.

c) Mendekotasun egoeran dauden pertsonen aukerak eta mugak identifikatzea eta laguntza mota hautatzea, autonomia- eta autodeterminazio-mailaren arabera, higiene pertsonaleko eta arropa-garbitasuneko jarduerak egiteko, betiere Banakako Arreta Planean finkatutako jarraibideei jarraikiz.

d) Banakako Arreta Planean ezarritako agindu dietetikoak interpretatzea, eta menuak eta elikagaien prestaketa egokitzea, elikadurarekin lotzen diren zereginak antolatzeko.

e) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei elikagaiak ahoratzen laguntzeko beharrak identifikatzea, eta behar horiek elikagaiak ematen laguntzeko euskarriekin eta teknikekin lotzea.

f) Gastuak kontrolatzeko eta administratzeko prozedurak aztertzea, mendekotasun egoeran diren pertsonen baliabideekin eta beharrekin lotuta, bizikidetzako unitatearen aurrekontua kudeatzeko.

g) Etxeko mantentze-lanetarako prozedurak identifikatzea, eta bizigarritasuna, higienea eta txukuntasuna bermatuko dituzten baliabideak eta bitartekoak hautatzea -kalitate, segurtasun eta ingurumen-zaintzako irizpideekin-, betiere mantentze-lanak eta garbiketak egiteko.

h) Mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren laginak hartzeko eta medikazioa aztertu, eman eta kontrolatzeko prestakuntza-teknikak hautatzea, horien ezaugarriak eta egoera fisikoarekin lotzen diren esku-hartzeetarako ezarritako jarraibideak kontuan izanik.

i) Prozedura eta laguntza teknikoak hautatzea, Banakako Arreta Planaren jarraibideei jarraituta eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen egoerara egokituta, pertsona horiek lekuz aldatu, mugitu eta ibiltzen laguntzeko.

j) Arrisku-faktoreak identifikatzea eta prebentzio- eta segurtasun-neurriekin lotzea, eta, horrela, mendekotasun egoeran dauden pertsonen eta profesionalen beraien integritatea zaintzeko neurri egokiak aplikatzea.

k) Lehen laguntzako teknikak hautatzea, lan-jardueran suerta daitezkeen larrialdietan eta osasunerako arriskutsuak diren egoeretan jarduteko ezarritako protokoloei jarraituta.

l) Estrategia psikologikoak, errehabilitatzaileak, lanerakoak eta komunikaziokoak aztertzea eta mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren berariazko zirkunstantzietara egokitzea, Banakako Arreta Planaren jarraibideen araberako laguntza psikosozialeko esku-hartzeak egiteko.

m) Komunikazioari laguntzeko sistemak identifikatzea eta pertsonaren ezaugarriekin lotzea, autonomia pertsonaleko eta sozialeko trebetasunak garatzeko eta mantentzeko.

n) Laguntza teknikoak eta komunikaziokoak hautatzea eta, horretarako, mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren ezaugarriak eta aukerak kontuan hartzea, autonomia pertsonaleko eta sozialeko trebetasunak eta bizimodu independenterako aukerak errazteko.

ñ) Bizimodu independentearen printzipioak identifikatzea eta pertsonaren eta testuinguruaren ezaugarriekin lotzea, autonomia eta gizarte-mailako parte-hartzea sustatzeko.

o) Bizimodu independenterako banakako planaren elementu kritikoak aztertzea, eta pertsona bakoitzaren erabakiekin lotzea, betiere pertsonaren ondoan egoteko eta hari laguntzeko zereginak egiteko.

p) Komunikazio-estiloak eta jarrerak hautatzea solaskidearen ezaugarrien arabera, mendekotasun egoeran dauden pertsonei, familiei eta zaintzaile ez-formalei aholkuak emateko.

q) Jardun-protokoloak identifikatzea eta kontingentziekin lotzea, segurtasunez eta eraginkortasunez ebazteko.

r) Kontrol eta jarraipeneko tresnak betetzea eta protokoloak aplikatzea, betiere jarduera asistentzialen, psikosozialen eta kudeaketarekin zerikusia dutenen kontrolean eta jarraipenean laguntzeko.

s) Tresna telematikoak eta informatika-aplikazioak identifikatzea, eta ezarritako protokoloak hautatzea telelaguntzako zerbitzuko deiak egin, jaso eta kudeatzeko.

t) Bizitzan zeharreko ikaskuntzarako baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aztertzea eta erabiltzea ikasteko eta beren ezagutzak eguneratzeko, hobekuntza profesional eta pertsonaleko aukerak atzemanez, lanbidean eta jardunean izan ditzaketen egoera ezberdinetara egokitu ahal izateko.

u) Taldean lan egitea eta antolaketa baloratzea. Tolerantziaz eta errespetuz parte hartzea eta erabaki kolektibo edo pertsonalak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jarduteko.

v) Lan prozesuak garatzean sortzen diren arazoak eta gorabeherak konpontzeko soluzio sortzaileak hartzea eta baloratzea, jarduerako gorabeherak modu arduratsuan konpontzeko.

w) Komunikazio teknikak aplikatzea, adieraziko diren edukiei, haien xedeari eta hartzaileen ezaugarriei egokituz, prozesuaren eraginkortasuna bermatzeko.

x) Jarduera profesionalari lotutako ingurumen eta lan arriskuak aztertzea eta haiek sortzen dituzten kausekin erlazionatzea, hartu behar diren aurre-neurriak oinarritzeko helburuarekin, eta protokolo egokiak aplikatzea, norbere buruari, besteei, inguruneari eta ingurumenari kalterik ez egiteko.

y) Irisgarritasun unibertsalari eta guztientzako diseinuari erantzuteko behar diren teknikak aztertzea eta aplikatzea.

z) Ikaskuntza prozesuan eta erreferentziazko produkzio sektorean laneko kalitaterako prozedurak hobetzeko behar diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.

aa) Kultura ekintzailearekin, enpresakoarekin eta ekimen profesionalekoarekin erlazionatutako prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

ab) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa

Jarraian Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari tituluaren lanbide moduluak ageri dira, horien izena, iraupena eta sekuentziazioa zehaztuta.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

KLASEAK ASTEAN

KURTSOA

0210

Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea

100

3

1.

0211

Gizarte trebetasunak

190

6

1.

0212

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak

190

6

1.

0214

Komunikaziorako laguntza

60

2

1.

0215

Etxeko laguntza

190

6

1.

0216

Osasun arreta

170

5

1.

0020

Lehen laguntzak

60

2

1.

0213

Arreta eta laguntza psikosoziala

230

10

2.

0217

Arreta higienikoa

110

5

2.

0831

Telelaguntza

70

3

2.

0218

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

70

3

2.

0219

Enpresa eta ekimen sortzailea

70

3

2.

NA17

Laguntza-harremana

140

6

2.

0220

Lantokiko prestakuntza

350

Enpresaren ordutegian

2.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea.

Kodea: 0210.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko programak interpretatzen ditu, eta antolamendu- eta funtzionamendu-eredua indarrean dagoen lege-esparruarekin lotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Europako, estatuko, autonomia-erkidegoko eta tokiko esparruan, mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egitearen arloko araudiak alderatu ditu.

b) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko printzipioak eta zerbitzuak deskribatu ditu.

c) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko zerbitzuek bete beharreko eskakizunak eta ezaugarri funtzionalak eta antolamendukoak identifikatu ditu.

d) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei zuzendutako hainbat motatako bizitegi ekipamenduen antolamendu-egiturak eta lotura funtzionalak deskribatu ditu.

e) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko zerbitzuetako diziplinarteko lantaldeak koordinatzeko prozedurak, mailak eta funtzioak deskribatu ditu.

f) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko lanetan, diziplinarteko talde baten garrantzia argudiatu du.

g) Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta integrala bermatzeko beharrezko giza baliabideak identifikatu ditu.

h) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko hainbat instituzioren eta zerbitzuren diziplinarteko taldeetan, mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariak dituen funtzioak identifikatu ditu.

2. Mendekotasun egoeran dauden pertsonekin egin beharreko esku-hartzea antolatzen du, eta esku hartzeko programaren ezaugarrien eta jarraibideen arabera hautatzen ditu esku-hartzeak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta-jarduerak garatzeko jardun-estrategiak deskribatu ditu.

b) Banakako Arreta Planean ezarritako jarraibideak, irizpideak eta estrategiak behar bezala interpretatu ditu.

c) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko egin beharreko esku-hartzeak zehaztu ditu, dagokion instituzioaren jardun-protokoloak abiapuntu izanik.

d) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko estrategiak hautatu ditu, horien ezaugarrien eta Banakako Arreta Planaren arabera.

e) Lan-metodoak hautatu ditu, eta eskura dauden baliabideetara eta lan-planaren edo Banakako Arreta Planaren zehaztapenetara egokitu ditu.

f) Jarduerak eta zereginak denboran banatu ditu, mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren beharrei eta lanaren zentzuzko antolamenduari erreparatuta.

g) Bizimodu independenterako laguntza-zereginetan, printzipio metodologikoak eta teknikariaren jardun-jarraibideak deskribatu ditu.

h) Bizimodu independentearen sustapen-printzipioak eta erabiltzaileen erabakiak errespetatzearen garrantzia argudiatu du.

i) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei eta beren senideei edo zaintzaile ez-formalei programatutako jardueren berri ematearen garrantzia argudiatu du, beren parte-hartzea errazteko.

3. Esku hartzeko beharrezko baliabideak antolatzen ditu, eta jarduera garatzen duen testuingurua mendekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarriekin lotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eguneroko bizimoduan pertsonen autonomia errazten edo galarazten duten inguruneko faktoreak identifikatu ditu.

b) Esku hartzeko testuinguru bakoitzaren berezko lan-tresnak eta altzariak ezagutu ditu.

c) Mendekotasun egoeran dauden pertsonen mugikortasuna eta joan-etorriak errazteko egokitu du ingurunea, baita horren erabilera eta erabilgarritasuna ere.

d) Prebentzioaren eta segurtasunaren arloan indarrean dagoen legezko araudia identifikatu du, baliabideak antolatzera begira.

e) Pertsonen autonomia errazteko, espazioen, ekipamenduen eta materialen antolamenduan jarraitu beharreko irizpideak aplikatu ditu.

f) Pertsonaren autonomia eta komunikazioa errazteko beharrezko laguntza teknikoak identifikatu ditu.

g) Esku-hartzea optimizatzeko, testuinguruan dauden baliabideak deskribatu ditu.

4. Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egitearen ondoriozko oinarrizko dokumentazioa kudeatzen du, esku-hartzearen helburuekin lotuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzailearen oinarrizko dokumentazioak bildu behar dituen elementuak identifikatu ditu.

b) Mendekotasun egoeran dauden pertsonen aldaketak eta haien gogobetetze-maila ezagutzeko beharrezko informazioa biltzeko protokoloak aplikatu ditu.

c) Egindako esku-hartzea idatziz dokumentatzearen garrantzia eta erabilgarritasuna justifikatu du.

d) Hautemandako gorabeheren komunikazio-bideak identifikatu ditu.

e) Dokumentazio osoa integratu, antolatu eta eguneratu du, banakako espediente eredua egiteko.

f) Erabiltzaileen datuen babesa bermatuko duten jardun-irizpideak aplikatu ditu.

g) Informazioaren konfidentzialtasuna errespetatzearen garrantzia baloratu du.

h) Dokumentazioa eta espedienteak kudeatzeko tresna eta aplikazio informatikoak erabili ditu.

Edukiak.

Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko programak interpretatzea:

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko printzipioak eta zerbitzuak.

-Bizimodu independenteari laguntzeko erakundeak eta programak.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ekipamenduak.

-Diziplinarteko taldea autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko zerbitzuetan.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren zeregina diziplinarteko zenbait taldetan.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko lege-esparrua.

Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko esku-hartzearen antolaketa:

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko lan metodoak.

-Banakako Arreta Plana.

-Bizimodu independenterako banakako plana.

-Bizimodu independenterako laguntza pertsonala.

-Laguntza pertsonala eskolaren esparruan.

-Laguntzaile pertsonalaren eginkizunak eta zereginak. Profesionalaren lan-egitasmoa.

Baliabideak antolatzea:

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei zuzendutako eraikinak eta instalazioak.

-Egokitutako altzariak.

-Inguruneak pertsonen autonomian duen garrantzia.

-Ingurunearen irisgarritasuna eta egokitzapena bizimodu independentea egiteko.

-Laguntzeko produktuak.

-Prebentzioa eta segurtasuna. Printzipio orokorrak. Araudia. Ingurune seguruak.

Oinarrizko dokumentazioaren kudeaketa:

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzeko dokumentazioa.

-Banakako espedientea.

-Informazioa erregistratzea. Teknikak eta tresnak.

-Informazioa sailkatzea eta artxibatzea. Teknikak eta tresnak.

-Informazioa transmititzea.

-Informazioaren konfidentzialtasuna. Datuen babesa.

-Aplikazio informatikoak erabiltzea kudeaketarako eta kontrolerako.

-Lana kontrolatzeko dokumentuak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez, esku-hartzeko testuingurua kontrolatu ahal izateko beharrezkoak diren trebetasunak bereganatuko ditu mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta eginen dien profesionalak. Testuinguru horren barnean honako hauek daude: baliabide instituzionala eta bere ezaugarriak (baliabide horrek erantzuna emanen die pertsona bakoitzaren behar zehatzei); planifikatutako, pertsonalizatutako eta gainbegiratutako esku-hartzearen testuingurua (horrek aukera emanen du pertsona bakoitzarekin bere beharren arabera jarduteko, pertsona horri bizimodu osoa eramatea eragozten dioten egoerak arinduz); testuinguru espaziala (horren bidez ezagutuko ditu profesionalak bizimodua errazten duten ezaugarri espazialak, oztopoak eta nola egokitu behar diren espazioak zaindu beharreko pertsonaren ezaugarrien arabera); eta, azkenik, informazioaren eta dokumentazioaren testuingurua (tresna hori funtsezkoa da, zaindutako pertsonaren informazio osoa jasotzen baitu eta hainbat profesionalez osatutako taldeko kideen arteko komunikazio-kanala baita).

Diseinu honetan proposatutako edukien sekuentziazioari dagokionez, moduluaren ikaskuntzak barneratzeko ordenarik egokienean ezarri da: hasi, orokorrenetik, hots, erakunde motak, printzipioak eta programak, lantaldeak, esku-hartzearen antolaketa eta abar, eta zehatzenera arte, hots, lanerako dokumentuak. Sekuentziazio horrek esanguratsuago bihurtzen du moduluaren ikaskuntza.

Modulu honen metodologiak prozedurazkoa izan behar du, eta horretarako lana banaka, talde txikitan edo handitan eginen da (lan egiteko hiru modu horiek beharrezkoak dira, izan ere profesionalari bere lan esparruan horrela lan egitea egokituko baitzaio), horiek aukera emanen baitiote pertsonari egoera ezberdinetan aritzeko beharrezkoak diren gaitasun pertsonalak barneratzeko. Horretarako, kasu praktikoak erabiliko dira eta, horien bidez, ikasleek ondokoetarako gaitasunak garatuko dituzte:

-Pertsona bakoitzak, bere ezaugarrien arabera, beharko duen baliabidea, horren ezaugarriak eta diziplinarteko taldea identifikatzea.

-Jarduteko protokolo errazak egitea eta dagoeneko diseinatuak dauden protokoloak interpretatzea.

-Simulatutako banakako plan bat proposatzea balizko erabiltzaile batentzat, irakasleek aurretik prestatutako eta proposatutako planetatik abiatuz landu beharreko beharrak eta xedeak inferitzearen eta sekuentziatzearen ondorioz.

-Denen erabilerarako espazioak (sukaldea, komuna, logela) irisgarritasunaren oinarrizko irizpide batzuetatik abiatuz antolatzea, mendekotasuna duen pertsona batentzat.

-Laneko esparruan erabiltzen dituen dokumentuak betetzea eta zaindu beharreko pertsonari dagozkion beste dokumentu batzuk interpretatzea.

-Erabiltzailearen konfidentzialtasuna eta datuen babesa errespetatzen ez duten egoerak identifikatzea, bai eta horrek dakartzan ondorioak ere.

Era berean, ikasleek simulazioak egitea proposatzen da, honakoetarako:

-Hainbat profesionalez osatutako talde baten kideen tokian jartzea, "role-playing" delakoaren tekniken bidez.

-Zainketa-plana jakinarazi eta aplikatu behar zaion erabiltzailearenganako hurbilketa lantzea.

-Mendekotasuna duen pertsona batek ingurunean dituen zailtasunak bizitzea (adibidez, ibilbideak egitea gurpil-aulki batean) eta, hortik abiatuta, zailtasun horiek arintzeko beharraz jabetzea.

Halaber, ikasleekin bisitak egitea proposatzen da, honakoetarako:

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonekin esku hartzeko beharrezkoak diren lan tresnak ezagutzea.

-Eskura dauden espazioak eta eskura ez daudenak ezagutzea.

Eduki kontzeptualak barneratzeko (jarduteko printzipioak, arreta egiteko zerbitzuak, prebentzioa eta segurtasuna, konfidentzialtasuna...), edukiak modu esanguratsuan barneratzeko moduko jarduerak erabiliko dira beti. Adibidez, lanaren oinarria arreta zerbitzuak badira, zerbitzuetako bakoitza egoera zehatzekin lotzeko moduko jarduerak diseinatuko dira; hala, ikaskuntza errealagoa eta esanguratsuagoa izanen da.

Modulua emateko, gomendagarria litzateke honako baliabide hauek izatea: gela bat, non espazioak aldatzeko aukera egonen den lan metodologia ezberdinei egokitzeko; Informatika gela, Interneterako sarbidea izanen duena hainbat eduki kontzeptual eta prozedurazko landu ahal izateko; eta lantegi-ikasgela bat, iristen errazak diren espazioen kokapena praktikatzeko.

Ebaluazioari dagokionez, etengabekoa eta prozesuetan oinarritua izanen da, aintzat hartuta gaitasun bakoitza barneratzea lotua dagoela etengabeko lanaren prozesuarekin, non ezinezkoa den ezagutzak, prozedurak eta jarrerak bereiztea. Hori horrela izanik, honako hauek erabiliko dira: etengabeko ebaluaziorako tresnak, behaketa sistematikoa, lan prozesuen jarraipena eta, metodikoki, ikaslearen beraren gogoetazko autoebaluazioa, zeinak aukera emanen duen ikaskuntza prozesuaren jabetza errealista sortzeko.

Ebaluazio prozesuari laguntzeko proba objektiboak erabiltzen direnean, oso garrantzitsua izanen da horiek esanguratsuak izatea, garatutako prozesuari lotuak egotea eta beti prozedura bidezko ikuspuntu batetik diseinatuak egotea, ikasleei gogoeta lana (eta ez memorizatzea) eskatuko dieten kasu praktikoekin eta auziekin.

Lanbide modulua: Gizarte trebetasunak.

Kodea: 0211.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ingurunearekin komunikazioa eta harreman sozialak errazteko estrategien eta tekniken ezaugarriak zehazten ditu, eta adimen emozionalaren eta sozialaren printzipioak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Adimen emozionalaren eta sozialaren printzipioak deskribatu ditu.

b) Lanbidearen jardunean eta pertsonen arteko harremanetan gizarte- eta komunikazio-trebetasunek duten garrantzia baloratu du.

c) Komunikazio-estiloak, eta horien abantailak eta mugak identifikatu ditu.

d) Komunikazioa zailtzen duten oztopo eta interferentzia nagusiak identifikatu ditu.

e) Argibideak jasotzeko eta ideiak edo informazioa trukatzeko komunikazio eraginkorra ezarri du.

f) Egoerara egokitutako gizarte trebetasunak erabili ditu.

g) Pertsonak ez epaitzeko eta haien berezitasunak (emozioak, sentimenduak eta nortasuna) errespetatzeko interesa erakutsi du.

h) Aldaketarekiko eta ikaskuntzarekiko jarrera positiboa erakutsi du.

i) Autokritikak eta autoebaluazioak pertsonen arteko harremanetarako eta komunikaziorako trebetasunen garapenean duten garrantzia baloratu du.

2. Talde-laneko teknikak aplikatzen ditu, eta une bakoitzean dituen eginkizunetara egokitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde baten funtsezko elementuak, eta taldearen dinamika alda dezaketen faktoreak deskribatu ditu.

b) Taldeen dinamizazio- eta funtzionamendu-teknikak aztertu eta hautatu ditu.

c) Talde-lanak bakarkako lanarekiko dituen alde onak azaldu ditu.

d) Talde bateko kideen tipologia eta eginkizunak bereizi ditu.

e) Talde-lanean banakoen arteko desberdintasunak errespetatu ditu.

f) Taldeko komunikazioaren oztopo nagusiak identifikatu ditu.

g) Zereginen banaketa zehaztu du talde-laneko prozedura gisa.

h) Jarrera tolerantearen eta enpatiaren garrantzia baloratu du, taldearen konfiantza lortzeko.

i) Lan-giro lasaia eta lankidetzakoa sortzen lagundu du.

3. Gatazkak kudeatzeko eta arazoak ebazteko teknikak aplikatzen ditu, ezarritako jarraibideak interpretatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arazoen eta gatazken sorburuak aztertu ditu.

b) Erabilitako baliabide teknikoak arazo estandarren motekin lotu ditu.

c) Jarraitu den prozesua eta arazo baten ebazpenean lortutako emaitzak argi eta garbi eta ordenaturik aurkeztu ditu.

d) Egin beharreko lanak planifikatu ditu, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

e) Arazoak ebazteko egon daitezkeen konponbideei dagokienez, besteen iritziak errespetatu ditu.

f) Gatazkak ebazteko negoziazioaren elementuak eta kontzeptuak definitu ditu.

g) Negoziazio-egoera batean, ager daitezkeen portaerak identifikatu ditu, baita horien eraginkortasuna ere.

h) Datuak eta iritziak bereizi ditu.

4. Lanbide-eginkizunak garatzeko duen gaitasun sozialaren maila baloratzen du, pertsonen arteko eta taldeen arteko harremanetan duen eragina aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gaitasun soziala ebaluatzeko adierazleak identifikatu ditu.

b) Profesionalaren abiapuntuko egoera pertsonala eta soziala erregistratu du.

c) Datuak ezarritako euskarrietan erregistratu ditu.

d) Bildutako datuak interpretatu ditu.

e) Hobetu beharreko jardunak identifikatu ditu.

f) Hobekuntzan bete beharreko jarraibideak ezarri ditu.

g) Prozesuaren amaierako balorazioa egin du.

Edukiak.

Estrategien zehaztapenerako eta komunikaziorako eta gizarte-harremanetarako teknikak:

-Pertsona eta komunikazioa. Hezkuntza-harremana laguntza-harreman berezi gisa.

-Adimen emozionala. Gaitasun sozialak eta antzeko kontzeptuak.

-Komunikazioaren eta bizi-kalitatearen arteko harremanaren azterketa esku-hartzearen esparruetan.

-Komunikazio prozesua.

-Testuinguruaren balorazio komunikatiboa. Arauak taldeetan: garrantzia eta motak.

-Jarrerek laguntza-harremanean duten garrantziaren balorazioa. Antsietatearen kudeaketa eta autoestimua hobetzea.

-Defentsarako mekanismoak. Interakzio prozesuetan egon daitezkeen interferentziak.

Talde-lana egiteko tekniken aplikazioa:

-Taldea. Gure ni soziala. Taldea eta taldeko harremanak. Eginkizun nagusiak.

-Komunikazioak taldearen garapenean duen garrantzia baloratzea.

-Komunikazioa taldeetan. Interakzioaren fenomenoak. Taldeek izaten dituzten faseak.

-Lantaldea. Ezaugarri bereziak. Taldean lan egiteko estilo ezberdinak.

-Lan kooperatiboaren estrategien aplikazioa. Antolaketa, zereginen eta arduren banaketa.

-Taldearekiko kondiantza eta taldeko kide izatearen sentimenduaren garrantzia.

-Motibazioak taldearen dinamikan duen zeregina baloratzea.

-Talde-gainbegiratzea, lantaldearen gatazkak prebenitu eta ebazteko espazio konfidentziala den aldetik.

Gatazkak kudeatu eta arazoei aurre egiteko (ebazteko) tekniken aplikazioa:

-Gatazka pertsonen arteko harremanetan. Gatazkak zer diren. Faseak eta motak. Mailak eta aurre egiteko oinarrizko estrategiak. Gatazka hobetzeko eta ikasteko aukera gisa. Gatazkaren osagaiak.

-Gatazkei aurre egiteko (ebazteko) estrategien aplikazioa. Ni mezuak. Asertibitatea. Komunikazioaren esparrua berrezartzea. Enpatia. Komunikazioaren oztopoak. Aplikazioa, mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko testuinguruen eta egoeren arabera.

-Erabakiak hartzeko prozesua. Teknikak eta estrategiak aplikatzea erabakiak hartzean. Sormena.

-Estresaren kontzeptua. Estresa eragiten duten egoeren ezaugarriak.

-Gatazken kudeaketa. Negoziazioa eta bitartekaritza. Gatazkak ebazteko beste metodo batzuk. Eskatutako gaitasunak eta jarrerak. "Empowerment" delakoa edo jabekuntza.

-Errespetua eta tolerantzia baloratzea arazoak eta gatazkak ebazterakoan.

Gaitasun sozialaren balorazioa:

-Gaitasun sozialaren adierazleak.

-Profesionalak erabiltzaile, senide eta beste profesional batzuekiko harremanetan erakusten duen jarreraren garrantziaren balorazioa.

-Gaitasun sozialaren datuen erregistroa eta interpretazioa. Norberaren pertzepzioa.

-Autoebaluazioa gaitasun soziala hobetzeko estrategia gisa baloratzea. Ikuskapena gogoetarako eta autoebaluaziorako espazio konfidentzial gisa, pertsonen arteko harremanetarako trebetasunak eta komunikazio-gaitasuna garatzeko.

-Gizarte eta hezkuntza arloko profesionalaren hasierako eta bizitzan zeharreko prestakuntzaren azterketa eta prozesua.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan biltzen den prestakuntzari esker, ikasleek laguntza arloko lanbide bat garatzeko eta jardunean beste pertsona batzuekin behar den moduko harremana izateko beharrezkoak diren gaitasun sozialak bereganatuko dituzte, eta gai izanen dira beren jokaera harreman horien ezaugarrietara eta egoerara edo testuingurura egokitzeko.

Funtsean prozedurazko eta jarrerazko modulua da, non erantzuna ematen zaion gaitasun sozialaren esku-hartze/gauzatze eta ebaluazio eginkizunari, bai eta gatazkak bitartekari jarreretatik eta gaitasunetatik abiatuta koordinatzeko eta ebazteko eginkizunei ere.

Modulu honek komunikazio-gaitasunaren dimentsioa ekartzen du, egiten eta egoten jakitearena, beharrezkoa baita laguntza-harremanean inplikatutako profesionalentzat, oro har, eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikarientzat (oinarrizko hezitzailetzat jo genitzake), bereziki; izan ere, haien lanbidea hein handi batean lotua dago ez bakarrik mendekotasun egoeran dauden erabiltzaileekiko harremanarekin, baizik eta baita senideekin edo zaintzaile ez-profesionalekin, beste profesional batzuekin eta lantaldearekin dutenarekin ere.

Garrantzitsua da ikasleak ohartzea senideekin eta beste profesional batzuekin harremanak izaten jakitea mendekotasun egoeran dagoen pertsonarekin zuzenean esku hartzeko baliabideak ezagutzea bezain garrantzitsua dela.

Harreman horiek une eta testuinguru ezberdinetan eman daitezke, eta banakakoak nahiz taldekoak izan daitezke; hortaz, profesionalak komunikazio-gaitasunak izan behar ditu eta bere jarrerak eta emozioak modu egokian kudeatzen jakin. Hori horrela izanik, modulu honen izaera esperientzian oinarritzen da batez ere; horrela, edukiak ulermenerako eta gogoetarako laguntza eta euskarri tekniko garrantzitsuak dira, baina betiere prozeduraren eta jarreren mende, lehentasunez goian aipatutako komunikazio-gaitasuna bilatzen baita.

Modulua prestakuntzako hiru ardatz, talde edo multzotan egituratzen ahal da, eta horiek aldi berean eman daitezke denborazko gune ezberdinetan. Horien iraupena alda daiteke, egokitzat jotzen bada eta behar diren baldintzak ematen badira ikasleak erakunderen batera joateko.

Lehen ardatza edo taldea: pertsonen arteko komunikazio prozesua eta talde-prozesuak mendekotasun egoeran dauden pertsonekin esku hartzearen testuinguruan. Eduki-multzo hauek ditu:

-Komunikaziorako eta gizarte harremanetarako estrategiak eta teknikak zehaztea.

-Talde-lanaren tekniken aplikazioa.

Lehen multzo honetan, xedea hauxe da: eduki horiek guztiak lanbidearen egoeretan aplikatzea taldean. Hori horrela, jarraian adierazten diren gaitasunak dira lehenetsi beharrekoak eta funtsezkoenak: jarrerari dagozkionak (egoten/izaten jakitea), eta horiekin estuki lotuak dauden gaitasun teknikoak (egiten jakitea), bai eta izaera kognitiboko gaitasunak (jakitea) ere, aurrekoei laguntzeko.

Lehen talde horretarako, komenigarritzat jotzen da ikasleei aukera ematea gizarte eta komunikazio trebetasunak probatzeko: entzutea, enpatia, gogoeta eta norberak hartutako erabakien eta prestakuntza prozesuan sortzen diren gatazken ebazpenaren gaineko autoebaluazioa, banaka nahiz taldeka. Helburua da gertatzen zaien guztiari buruz "hemen eta orain" ikastea; prestakuntzari eta harremanei dagozkien zailtasunak ebazten ikasten ahal dute, talde-gainbegiratzearen antzekoa den egoera batean. Azpian honako ideia hau dago: ikaskideekin, irakasleekin eta abarrekin sortzen diren zailtasunak lan-munduan -beste pertsona batzuekin nahiz taldean- biziko dituzten fenomenoen adierazle dira.

Hori horrela izanik, ebaluazio funtzioa ere landuko litzateke, hots, norberaren zereginak burutzean besteekin modu egokian jarduteko beharrezkoa den gaitasun sozialaren bilakaeraren kontrolarena, eta horrekin batera, gatazkei aurre egin eta horiek kudeatzeko funtzioa. Espazio horrek konfidentziala behar du izan, eta parte hartzeko unea eta maila hautatzeko askatasuna zaindu behar da.

Bigarren ardatz edo taldeari dagokionez, arazoen eta gatazken kudeaketa eta ebazpena lantzean datza, norberaren esperientziaren autoebaluaziotik eta ikaskuntzatik abiatuta, gaitasun soziala eta profesionala garatzeko tresna gisa. Honako eduki-multzoak ditu:

-Gatazkak kudeatzeko eta arazoei aurre egiteko (ebazteko) tekniken aplikazioa.

-Gaitasun sozialaren balorazioa.

Bigarren multzo honetan ere, lehenetsi beharrekotzat eta funtsezkotzat jotzen dira ondoko gaitasun hauek: jarrerari dagozkionak (egoten/izaten jakitea), eta horiekin estuki lotuak dauden gaitasun teknikoak (egiten jakitea), bai eta izaera kognitiboko gaitasunak (jakitea) ere, aurrekoei laguntzeko.

Metodologia esperientzian oinarritua egonen litzateke batez ere: ikasbideak sortuko lirateke gogoetatik abiatuta, eta ikaskuntza hori ikasleen adinari egokitutako teknika aktiboen bidez gauzatuko litzateke.

Espazio honetan interesgarritzat jotzen da lantalde txikietan aritzeko aukera eskaintzea, ikasleek (egokitzat jotzen bada) erakundeetan izandako bizipenak, zalantzak eta gogoetak lantzeko parada izan dezaten. Ikasleak ez badira erakundeetara joaten, lana honela antolatzen ahal da: ikasleek partekatu nahi dituzten bizipen propioak lantzea, edo bestela, beren artean ezagutzea eta beren gaitasun soziala bizipenen bidez eraikitzea ahalbidetuko duten teknika aktiboak eta psikodramatikoak aplikatzea. Laburbilduz, norberaren esperientziatik abiatuta egiten den banakako ikasketa prozesuari taldearen laguntza eta tutoretza eskaintzeko espazioa.

Hirugarren ardatz edo prestakuntza espazio batean, aurreko biak sendotuko lirateke izaera kognitiboko gaitasunetatik (jakitea) eta gaitasun teknikoetatik (egiten jakitea) begiratuta. Honako eduki-multzo hauek ditu:

-Komunikaziorako eta gizarte harremanetarako estrategiak eta teknikak zehaztea.

-Talde-lanaren tekniken aplikazioa.

-Gatazkak kudeatzeko eta arazoei aurre egiteko (ebazteko) tekniken aplikazioa.

-Gaitasun sozialaren balorazioa.

Irakatsi eta ikasteko prozesuko jardunbideek, moduluaren helburuak betetzea ahalbidetzen dutenak, zerikusia dute jarrerazko prozesuen garrantziarekin, hortaz, prestakuntzaren aldetik balio handikotzat jotzen da ikasleek aukera izatea erakundeetan zenbait ordu pasatzeko, horrek aukera emanen bailieke mendekotasun egoeran dauden pertsonen errealitatea eta profesionalen eta senideen arteko harremanen konplexutasuna ezagutzeko. Harreman horri esker, erabiltzaileekiko, profesionalekiko eta senideekiko harremanen esanahia ikasiko dute modu esanguratsuan eta esperientzian oinarrituta; era berean, aukera izanen dute benetako kasuetan eta egoeretan ekarpenak egiteko, gero gelako lan teorikoari, praktikoari eta gogoetazkoari laguntzeko.

Gelan egiten ahal diren jardueren tipologiari dagokionez, honako hauek nabarmentzen dira:

-Balizko egoeren "role-play" delakoak egitea, eguneroko bizitzari buruzkoak nahiz lanbidearen arloan, lankideen artean, erabiltzaileekin, senideekin eta abarrekin sortzen ahal diren gatazkei buruzkoak.

-Taldean bertan, prestakuntzaren gainean, sortzen diren egoerak eta pizten diren gatazkei aurre egiteko erabilitako moduak aztertzea eta horiei buruz gogoeta egitea.

-Profesionalaren gaitasun soziala testuinguru ezberdinetan eta metodologia ezberdinak erabiliz autoebaluatzea.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretaren laguntza-harremanaren testuinguruan sartzen diren kasuak edo egoerak aztertzea.

-Ikus-entzunezko materialak, dokumentalak eta filmak erabiltzea pertsonen arteko, pertsonabarruko eta taldeko fenomenoak ulertzen laguntzeko.

Modulu hau garatzeko, bereziki garrantzitsutzat jotzen da mahaiak zirkuluan jarrita egotea, bertan dauden guztiek elkar ikus dezaten, eta lurrean, mahairik gabe, esertzeko aukera ere izatea eta mugitu ahal izateko espazio nahikoa izatea. Ariketa eta teknika jakin batzuetarako, baliteke gela handiago bat behar izatea edota kanpora atera behar izatea.

Ebaluazioari dagokionez, garrantzitsua da ebaluatzea arlo horietan esku hartu ahal izateko oinarri teorikoak nola ikasi diren, batetik, eta ikasitakoa egoera praktikoetako esku-hartzeak aztertu eta gauzatzeko aplikatzeko gaitasuna, bestetik; halaber, garrantzitsua da jarrerazko alderdiak ebaluatzea. Horretarako, proba objektiboak erabiltzen ahal dira, baita beste lan batzuk ere, hala nola, lan pertsonala, informazioa eta baliabideak bilatzea, analisia eta sintesia, eta abar. Zein den ere erabiltzen den prozedura, ahal den aldiro, ikasteko balio duen tresnaren ikuspegitik (prestakuntzazko ebaluazioa) begiratu behar zaio, eta ez bildumazko ebaluaziotik soilik, batez ere jarrerazko alderdiak ebaluatu behar direnean.

Prozedurazko eta jarrerazko alderdiak ebaluatzeko, funtsezkoa da ikasleek gelan egin duten lanaren ebaluazioa edukitzea, baita ikaslearen gogoetaren ondoriozko autoebaluazioa ere.

Lanbide modulua: Mendekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak.

0212 kodea.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Autonomia pertsonalaren ezaugarriak zehazten ditu eta horren sustapenean zein horren narriaduran esku hartzen duten faktoreak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Autonomia pertsonala eta bizimodu independentea sustatzearekin lotzen diren oinarrizko prozesuak deskribatu ditu.

b) Autonomia pertsonaleko trebetasunen ezaugarriak zehazten ditu.

c) Autonomia pertsonalari eta bizimodu independenteari eustea errazten edo galarazten duten faktoreak identifikatu ditu.

d) Autonomia pertsonala galtzearekin lotzen diren emoziozko eta jarrerazko asaldura nagusiak deskribatu ditu.

e) Autonomia galtzearen adierazle nagusiak identifikatu ditu.

f) Mendekotasunari modu pertsonalizatuan eta kualifikatuan arreta egiteko beharrezkoak diren konfiantza-harremanak errazten dituzten faktoreak identifikatu ditu.

g) Mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren hautespen-ahalmena errespetatu beharra justifikatu du.

h) Mendekotasun egoerak atzeratzeko prebentzioaren garrantzia argudiatu du.

i) Autonomia pertsonalean eta ongizate fisikoan eta psikosozialean subjektuaren inguruneak eta familiak duten garrantzia baloratu du.

2. Zahartze-prozesuarekin lotzen diren mendekotasun-mailak eta beharrezko laguntzak sailkatzen ditu, zahartzeak eragiten dituen aldaketak eta narriadurak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zahartzearen ondoriozko aldaketa biologikoak, psikologikoak eta sozialak, batetik, eta pertsonaren eguneroko bizimoduan sortzen dituzten zailtasunak, bestetik, lotu ditu.

b) Adineko pertsonarengan ohikoenak diren patologiak identifikatu ditu.

c) Adineko pertsonen ezaugarri eta behar nagusiak deskribatu ditu eta lehentasun irizpideen arabera ordenatu ditu.

d) Prozesu terminaletan dauden pertsonen eta beren senideen behar emozionalak identifikatu ditu.

e) Adineko pertsonen berezko narriadura pertsonalaren eta sozialaren agerpen nagusiak identifikatu ditu.

f) Narriadura fisikoaren, psikologikoaren eta sozialaren mailak mendekotasun-mailekin eta beharrezko laguntza motarekin lotu ditu.

g) Adineko pertsonen jokabide eta portaera bereizgarriak deskribatu ditu, betiere mendekotasunari arreta egiteko zerbitzura eta erreferentziazko profesionalera egokitzerakoan.

h) Laguntza jasotzen duten pertsonen autonomia sustatzen ez duen erakundearen arretak dituen arriskuak deskribatu ditu.

i) Adineko pertsonaren familiako zaintzaileen eta zaintzaile ez-profesionalen orientazio eta laguntza-beharrak identifikatu ditu.

j) Adineko pertsonen erabakiak eta interesak errespetatzearen garrantzia baloratu du.

3. Desgaitasuna duten pertsonen ezaugarriak ezagutzen ditu, eta mendekotasun-mailarekin eta beharrezko laguntzarekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Desgaitasunaren kontzeptuaren bilakaera aldaketa sozialekin, kulturalekin, ekonomikoekin eta zientifiko-teknologikoekin lotu du.

b) Desgaitasun motak eta pertsonen eguneroko bizimoduan eragiten dituzten zailtasunak lotu ditu.

c) Desgaitasuna duten pertsonen behar psikologiko eta sozial nagusiak deskribatu ditu.

d) Hainbat tipologiatako desgaitasunak eta mailak mendekotasun-mailarekin eta beharrezko laguntza motarekin lotu ditu.

e) Bizimodu independentearen printzipioak identifikatu ditu.

f) Tutoretzaren eta gehiegizko babesaren arriskuak deskribatu ditu.

g) Desgaitasuna duen pertsonaren zaintzaile ez-profesionalen orientazio- eta laguntza-beharrak deskribatu ditu.

h) Desgaitasun fisikoa edo sentsoriala duten pertsonen autonomia errazteko oztopo fisikoak ezabatzearen garrantzia argudiatu du.

i) Desgaitasuna duten pertsonen erabakiak eta interesak errespetatzearen garrantzia argudiatu du.

4. Mendekotasuna sortzen duten gaixotasunak deskribatzen ditu, eta gaixotasun horiek jasaten dituzten pertsonen gaineko ondorioak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gaixotasun akutuen, kronikoen eta terminalen ezaugarriak zehaztu ditu, gaixorik dagoen pertsonaren autonomia pertsonalean duten eragina kontuan izanik.

b) Mendekotasuna eragiten duten gaixotasunak dituzten gaixoen ezaugarri eta behar psikologiko eta sozial nagusiak identifikatu ditu.

c) Ohikoenak diren gaixotasun mentalen ezaugarri nagusiak definitu ditu.

d) Gaixotasun mentalek autonomia pertsonalean eta sozialean duten eragina deskribatu du.

e) Gaixorik dauden pertsonek laguntza asistentzial eta psikosozialaren aldetik dituzten beharrak identifikatu ditu, gaixotasunaren tipologiaren arabera.

f) Gaixorik dauden pertsonen behar psikologikoei eta sozialei arreta egiteko jarraibide nagusiak deskribatu ditu.

g) Gaixorik dagoen pertsonaren zaintzaile ez-profesionalen orientazio- eta laguntza-beharrak deskribatu ditu.

h) Gaixotasunak gaixorik dagoen pertsonaren jokabidean duen eraginari buruz sentsibilizatu du.

Edukiak.

Autonomia pertsonalaren kontzeptuaren ezaugarriak:

-Psikologiaren oinarrizko kontzeptuak: bizi-zikloa, prozesu kognitiboak, emozionalak eta jokaerarenak.

-Autonomia eta mendekotasuna. Bizimodu independentea: kontzeptua, jatorria, filosofia. Autodeterminazioa. Mendekotasun-maila ezberdinak identifikatzea. Autonomiaren galeraren adierazle orokorrak. Mugikortasuna eta mendekotasuna.

-Autonomiaren galerarekin lotutako gorabehera emozionalak eta jokabidearenak.

-Autonomia pertsonalaren trebetasunak. Eguneroko bizitzarako trebetasunak. Norbere burua zaintzeko trebetasunak. Pertsonen arteko harremanetarako trebetasunak.

-Autonomia pertsonala sustatzea. Autonomia pertsonalaren prebentzioa eta sustapena mendekotasunari aurre egiteko estrategia gisa. Prebentzioaren eta sustapenaren izaera hezitzailea. Oinarrizko prozesuak eta eragina duten faktoreak:

Autonomia galeraren prebentzioa.

Bizi-aztura osasungarrien sustapena eta hezkuntza.

Pertsonen autonomiarako oztopo fisikoak eta psikosozialak identifikatzea.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzat aukeratzeko gaitasuna errespetatzeak duen garrantziari buruz sentsibilizatzea.

-Familia inguruneak autonomia pertsonalaren sustapenean duen zeregina.

Zahartze-prozesuen sailkapena.

-Zahartze-prozesua. Kontzeptua eta teoriak. Ezaugarriak eta aldaketa biologikoak eta psikosozialak.

-Zahartzeak adineko pertsonaren bizi-kalitatean eta autonomian duen eragina. Zahartzeak adineko pertsonen ohiko bizimoduan eta ingurunean duen eraginari buruz sentsibilizatzea. "Beheraldi emozionala". Zahartzaroaren balio soziala. Kontzeptualizazioa, mitoak eta jarrerak.

-Adineko pertsonek arretaren eta osoko laguntzaren arloan dituzten behar bereziak identifikatzea. Autoestimu, harreman eta komunikazio beharrak. Zahartze-prozesua onartzea. Narriadura pertsonalaren eta sozialaren adierazleak adineko pertsonarengan.

-Afektibitatea eta sexualitatea adineko pertsonengan.

-Aisia. Aisialdi aktiboa eta aisialdi terapeutikoa. Gizarte eta kultur jardueren proiektuak adineko pertsonekin. Belaunaldien arteko proiektuak.

-Heriotza. Jarrerak. Doluaren prozesua. Egoera terminalean dauden pertsonek, bizikidetza taldeak eta senideek laguntza emozionalaren aldetik dituzten beharrak. Profesionalen dolua.

-Adineko pertsonarengan ohikoenak diren patologiak. Dementziak. Autonomia pertsonalean eta zaintzaileekiko harremanean dituen ondorioak. Laguntza eta orientazioa adineko pertsonen zaintzaile ez-profesionalentzat.

-Adinekoei tratu txarrak. Adineko pertsonari tratu txarrak emateko zenbait modu.

-Adineko pertsona laguntza zerbitzura eta arreta egiten dioten profesionaletara ohitzeko prozesua. Egokitzapena errazten eta zailtzen duten faktoreak. Bizikidetzako eta egoitzetako modalitate ezberdinen abantailak eta desabantailak. Instituzionalizazioak egoitza handietan dituen ondorioak: gauza bihurtzea, despertsonalizazioa, baliogabetzea eta infantilizazioa.

-Adineko pertsonen autodeterminazio gaitasuna errespetatzea.

Desgaitasuna duten pertsonen ezaugarriak ezagutzea:

-Kontzeptua, sailkapena eta etiologia ohikoenak.

-Desgaitasunaren ikuspegi historikoa eta aurre egiteko ereduak. Jarrera sozialak desgaitasunaren aurrean. Etiketatzearen teoria. Normalizazioaren printzipioa.

-Desgaitasuna duten pertsonen ezaugarriak eta beharrak identifikatzea.

-Desgaitasuna, autonomia eta mendekotasun-mailak. Desgaitasunak ukitutako pertsonaren ohiko bizimoduan eta bere ingurunean duen eraginari buruz sentsibilizatzea. Mendekotasun-mailak eta laguntza motak.

-Desgaitasuna duten pertsonen autonomia sustatzea. Oztopo fisikoek desgaitasuna duten pertsonen autonomian duten eragina.

-Bizimodu independentea. Lan aukerak. Etxebizitza partekatuak, erakundeak eta egoitzak. Desgaitasuna duen pertsonaren bizi-kalitatea, laguntza eta autodeterminazioa. Sexualitatea.

-Astialdia eta aisialdi barneratzailea. Kirol egokitua.

-Desgaitasuna duen pertsonaren ingurukoei laguntza eta orientazioa. Gehiegizko babesa eta horrek dakartzan ondorioak.

-Genero ikuspegia desgaitasunean.

Mendekotasuna eragiten duten gaixotasunen deskribapena:

-Gaixotasun kronikoei edo endekapenezkoei lotutako mendekotasun egoerak.

-Gaixotasun eta susperraldi egoeren ezaugarriak eta beharrak identifikatzea. Gaixotasunaren eta mendekotasunaren onarpenari lotutako prozesu emozionalak.

-Gaixotasun mentala duten pertsonak. Kontzeptua, sailkapena eta ohiko etiologiak. Gaixotasun mentalaren mitoak eta jarrerak. Estigma soziala eta bereizkeria. Gaixotasun mentala duten pertsonek arretaren eta laguntzaren aldetik dituzten behar bereziak. Krisialdietan esku hartzea.

-Gaixotasunak gaixoarengan eta bere ingurunean dituen ondorioei buruz sentsibilizatzea.

-Gaixoaren zaintzaile ez-profesionalentzako laguntza eta orientazioa.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan beste modulu batzuetan jasotako esku-hartze eta gauzatze eginkizuna betetzeko beharrezkoa den prestakuntza dago; izan ere, aukera ematen du mendekotasun egoeran dauden pertsonen eta haien ingurunearen ezaugarriak eta beharrak ezagutzeko, ezagutza horretatik abiatuta esku-hartze ezberdinak gauzatzeko. Modulu honetako ikaskuntzek esku-hartzearen hartzaileen ikuspegi orokorra eskaintzen dute.

Moduluari esker, ikasleak gai izango dira mendekotasun egoeran dauden pertsonen oinarrizko beharrei arreta egitera bideratutako esku-hartzean kokatzeko eta autonomiarako ohiturak garatu eta bermatzeko; horretarako, osasunaren sustapenaren ikuspuntu globalizatzailea erabiliko da (horren bidez, pertsonaren garapen osoa ulertzen da) eta balioa emanen zaio, batetik, profesionalak erabiltzailearekin, familiekin eta beste profesional batzuekin duen harremanaren kalitateari, eta bestetik, mendekotasun egoeran dagoen pertsona bakoitzaren erritmo ezberdinekiko errespetuari.

Garrantzitsua da modulu honek euskarri teorikoa (jakitea) eskaintzea oinarrizko beharren alderdi garrantzitsuenei buruz, bai eta horien gogobetetzeari lotutako alderdi psikologiko eta emozionalei dagozkien alderdiei buruz ere. Era berean, modulu honek prozedurazko osagai funtsezko bat eskaini behar du (egiten jakitea), non funtsezkoena izanen den ikasleak gai izatea lagundutako pertsonekin konfiantza harremanak eraikitzeko, haiei esker ematen ahal baita kalitatezko zainketa.

Moduluak jorratzen dituen alderdiek osagai antsiogeno handia izan dezakete profesional edo senide zaintzaileentzat: gaitasunen narriadura, emozioen beheraldia, instituzionalizazioa, elikadurarako eta higiene intimorako mendekotasuna, gaixotasuna eta prozesu terminalak, istripuen prebentzioa, bizimodu independentea eta abar. Horrexegatik, jarrerazko osagaiak (izaten jakitea), modulu guztietarako garrantzitsua denak, kasu honetan arreta berezia eskatzen du hala zaintzailearen barne faktoreei dagokienez (proiekzioak, erruduntasuna, segurtasun-falta eta abar), nola laguntza jasotzen duten pertsonekiko eta haien familiekiko harremanean izan beharreko tratuari eta jarrerei dagokienez (familien kasuan oso ohikoa baita aipatu alderdiak direla-eta kezkatzea). Gainera, mendekotasun egoeran dauden pertsonei buruz izaten den irudiak askotan modu inkontzientean zehazten ditu gure esku-hartzean hartzen ditugun jarrerak eta estrategiak.

Egungo bizimodu soziofamiliarraren (familia nuklearra) ezaugarriak direla-eta, prestakuntza honetara jotzen duten gazte gehienek ez dute ia aukerarik izan mendekotasun egoeran dauden pertsonekin harremanak izateko. Hori horrela izanik, eta modulu guztietarako gomendagarria bada ere, kasu honetan bereziki funtsezkoa da ikasleek harreman erregularra mantentzea mendekotasun egoeran dauden pertsonekin eta behaketa jarduerak egitea, eta, pixkanaka-pixkanaka, esku-hartzea eskatzen dutenak ere bai, ikasten doazenari esanahia emateko.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, Nafarroan pisu gehien duen eduki-multzoa zahartze prozesuei buruzkoa da, hortaz, garrantzitsua litzateke besteei baino denbora gehiago ematea. Gainera, landu beharreko alderdietako batzuk bat datoz desgaitasunarekin eta gaixotasun mentalarekin lotutako edu-multzoekin. Bestalde, gomendagarria litzateke autonomia pertsonalaren sustapenarekin lotutako edukiak zeharka ematea, beste hiru eduki-multzo handiren arabera.

Proposatzen da lantegi-gelan mota honetako jarduerak egitea:

-Kasuak aztertzea, banaka nahiz taldeka, mendekotasun egoeran dauden pertsonen beharrak identifikatzeko.

-Bizipenezko dinamikak garatzea laguntza jasotzen duten pertsonekiko enpatia sustatzeko.

-Esku hartzeko proiektuak prestatzea autonomia sustatzeko, emandako baldintzetan eta egoeretan.

-Lanbide praktikan suertatzen diren zenbait egoeraren "role-playing" delakoa egitea, inplikatutako alderdi teknikoak eta emozionalak aztertuz.

-Lanbidea gauzatzean suerta daitezkeen dilema etikoen gaineko eztabaidak egitea.

-Landutako edukiekin lotutako filmak eta dokumentalak ikustea.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei buruzko publizitatea aztertzea.

-Profesionalen eta lagundutako pertsonen arteko harremanak ikuskatzea eta aztertzea.

-Prentsan eta aldizkari espezializatuetan agertzen diren artikuluak aztertzea.

-Beren esperientziaren berri eman dezaketen profesionalen hitzaldietara joatea.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiten dieten zentroak bisitatzea.

Garrantzitsua izanen da talde txikian egindako lana talde handiagoan eta banaka egindakoarekin tartekatzea.

Ebaluazioari dagokionez, garrantzitsua da esku-hartzearen oinarri diren oinarri teorikoak bereganatu direla ebaluatzea, eta horrekin batera, gai izatea ikasitakoa esku-hartzeen analisian eta diseinuan aplikatzeko egoera praktikoetan. Halaber, garrantzitsua da jarreraren garapena ebaluatzea. Horretarako, proba objektiboak nahiz lan teorikoak erabil daitezke, lan pertsonala edo lan praktikoak (autonomia sustatzeko proiektuen diseinua, beharren azterketa, behaketarako fitxak egitea eta abar). Zein den ere erabiltzen den prozedura, ikasteko balio duen tresnaren ikuspegitik (prestakuntzazko ebaluazioa) begiratu behar zaio, eta ez bildumazko ebaluaziotik soilik, batez ere jarrerazko alderdiak ebaluatu behar direnean.

Prozedurarekin eta jarrerarekin zerikusia duten alderdiak ebaluatzeko, funtsezkoa da ikasleek gelan egin duten lana ebaluatzea, baita ikaslearen gogoetaren ondoriozko autoebaluazioa ere. Aukerarik izan bada ikasleak modu erregularrean mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiten dien zentro batera joateko, ikasitakoa biltzen duen oroitidazkia egitea ebaluaziorako tresna baliagarria izanen litzateke.

Lanbide modulua: Komunikaziorako laguntza.

Kodea: 0214.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Mendekotasun egoeran dagoen pertsonarekin lotzen ditu komunikazio-sistema alternatiboak eta handigarriak, berariazko zailtasunak baloratuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazioak pertsonen eguneroko jardunean duen eragina argudiatu du.

b) Komunikazio alternatiboaren eta handigarriaren kontzeptuak definitu ditu.

c) Komunikazio-sistema alternatibo eta handigarri nagusien ezaugarriak deskribatu ditu.

d) Mendekotasun egoeran dagoen pertsonarekin komunikatzea eragozten edo errazten duten faktore nagusiak identifikatu ditu.

e) Banakako arreta plan/proiektuan jasotako komunikazioa bultzatzeari buruzko informazioak interpretatu ditu.

f) Erabiltzailearekiko komunikazioan familiaren eta gizarte-ingurunearen inplikazioa errazteko teknikak hautatu ditu.

g) Komunikazio-sistema alternatiboen erabileran prebentzio eta segurtasuneko neurriak hartzeko beharra justifikatu du.

2. Komunikazioa bultzatzeko jarduerak egiten ditu, laguntza bidezko komunikazio-sistema alternatiboak eta handigarriak deskribatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laguntza bidezko komunikazio-sistema alternatibo nagusien oinarrizko erabilerak eta ezaugarriak deskribatu ditu.

b) Laguntza bidezko komunikazio-sistemen mezu sinpleak sortu ditu, erabiltzailearen komunikazioa eta arreta erraztuta.

c) Laguntza bidezko komunikazioa errazten duten beste sistema eta elementu batzuk deskribatu ditu.

d) Laguntza bidezko komunikazio-sistemen bitartez adierazitako mezuak ulertu ditu.

e) Erabiltzaileen ezaugarri zehatzen arabera aplikatu ditu beharrezko doikuntzak.

f) Komunikazioa laguntzeko beharrezko laguntza teknikoak erabili ditu.

g) Komunikazioa laguntzeko jardueretan, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileraren garrantzia justifikatu du.

3. Komunikazioa bultzatzeko jarduerak egiten ditu, laguntzarik gabeko komunikazio-sistema alternatiboak eta handigarriak deskribatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laguntzarik gabeko sistema alternatiboen oinarrizko egiturak deskribatu ditu.

b) Mendekotasun egoeran diren pertsonei arreta egiteko ohiko egoeretan erabiltzen diren zeinu nagusiak deskribatu ditu.

c) Laguntzarik gabeko komunikazio-sistemen mezu sinpleak sortu ditu, mendekotasun egoeran dagoen pertsonarentzako arreta eta komunikazioa erraztuta.

d) Mendekotasun egoeran diren pertsonen ezaugarri zehatzen arabera aplikatu ditu beharrezko doikuntzak.

e) Laguntzarik gabeko komunikazioa errazten duten beste sistema eta elementu batzuk deskribatu ditu.

f) Laguntzarik gabeko komunikazio-sistemen bitartez adierazitako mezuak ulertu ditu.

4. Komunikazioa laguntzeko jardunen jarraipena egiten du, ezarritako erregistro-protokoloak beteta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erregistro-protokoloak bete ditu, erabiltzailearen komunikazio-gaitasuna ebaluatzeko bide gisa.

b) Erregistratutako informazioa diziplinarteko taldeari transmititzearen garrantzia argudiatu du.

c) Familiaren esparruan komunikazioa laguntzeko jarraibideen betetze-maila egiaztatzeko irizpideak ezarri ditu.

d) Hautatutako komunikazio-sistema osatzen duten elementuen erabilera zuzena egiaztatu du.

e) Hautatutako komunikazio-sistemaren egokitzapenari buruzko transmisio-protokoloak identifikatu ditu.

f) Komunikazio-beharretan aldaketak hautemateko adierazleak eta irizpideak identifikatu ditu.

g) Egindako lanaren kalitatea hobetzeko informazioa lortzearen, erregistratzearen eta transmititzearen garrantzia argudiatu du.

Edukiak.

Komunikazio alternatiboa mendekotasun egoeran dauden pertsonekin:

-Komunikazioak eta elkarreragin komunikatiboak testuinguru ezberdinetan duten garrantzia baloratzea.

-Komunikazio alternatiboa eta handigarria. Komunikazio alternatiboaren eta handigarriaren sistemei buruzko alderdi orokorrak.

-Komunikazio sistema alternatiboak eta handigarriak. Lagundutako komunikazio sistemak eta laguntzarik gabekoak.

-Komunikazio alternatiboaren sistemak erabiltzeko estrategiak.

-Ingurune-baldintzak egokitzea.

-Komunikazioa errazten eta inhibitzen duten faktoreak. Erabilerraztasuna: erabiltzaile ezberdinen arteko elkarreragina komunikazio sistema ezberdinen bidez.

-Komunikazioari laguntzeko planaren/proiektuaren interpretazioa.

-Teknikaria komunikazioaren eredu gisa. Teknikariaren jarrera komunikatiboa.

-Komunikazio sistema alternatibo horiek erabiltzeko prebentzio eta segurtasun neurriak.

Komunikazioari lagundutako komunikazio alternatiboaren sistemen bidez laguntzeko jardueren ezaugarriak:

-Lagundutako komunikazio sistemak:

Aplikatzeko irizpideak.

Ikur motak: piktografikoak, arbitrarioak, ideografikoak.

Euskarri motak: behe- eta goi-teknologiaren laguntzak.

Ikurrak seinaleztatzeko moduak.

Komunikatzeko taulak prestatzea.

-Bliss sistema erabiltzea.

-SPC sistema erabiltzea.

-Lagundutako beste komunikazio sistema batzuk, estandarizatu gabeak, identifikatzea.

-Laguntza teknologikoak erabiltzea.

-Lagundutako komunikazio sistemak baloratzea.

Komunikazioari laguntzarik gabeko komunikazio sistemen bidez laguntzeko jardueren ezaugarriak:

-Laguntzarik gabeko komunikazio sistema nagusiak: LSE eta bimodala.

-Zeinu-mintzairaren ezaugarri nagusiak.

-Zeinuak sortzeko parametroak.

-Zeinu-mintzairaren oinarrizko hiztegia erabiltzea.

-Sistema bimodalaren ezaugarri nagusiak.

-Oinarrizko hiztegiaren erabilera sistema bimodalean.

-Laguntzarik gabeko beste komunikazio sistema batzuen, orokortu gabekoen, deskribapena eta erabilera:

Mimika.

Daktilologia.

Esku ahurreko idazkera.

Hitz osatua.

Bestelakoak.

-Laguntzarik gabeko komunikazio sistemen balorazioa.

Komunikazioari laguntzeko jardueren jarraipena:

-Adierazle esanguratsuak komunikazio-gaitasunen erregistroan:

Adierazitako zeinu kopurua, ulertutako zeinu kopurua, daktilologian adierazteko eta hartzeko azkartasuna, irakurketa-idazketan oinarritutako sistemetan erabilitako letraren tamaina.

-Komunikazio gaitasunak erregistratzeko tresnak betetzea.

-Komunikazio sistema egokitu edo aldatu beharra zehazten duten irizpideak identifikatzea. Funtzio mentalek okerrera egitea, zentzumenen patologiak larriagotzea eta zailtasunak komunikazio gaitasunak orokortzean.

-Senideak eta gizarte-ingurunea inplikatzen ote diren egiaztatzeko irizpideak identifikatzea.

-Jasotako informazioa diziplinarteko lantaldeari helaraztea.

-Komunikazio sistemen eraginkortasuna baloratzeko beharra justifikatzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan jasotako informazioari esker, ikasleak gai izanen dira erabiltzaileekin komunikazio eraginkorra lortzeko komunikazio sistema ezberdinak erabiliz.

Modulu honetan esku hartzeko, informazioa jasotzeko eta laguntza teknikorako estrategiak aplikatzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatzen dira; horretarako, komunikazio estiloak eta jarrerak hautatzen dira, mendekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarriak aintzat hartuta.

Ikasleek gai izan beharko dute komunikazioari laguntzeko sistemak identifikatu, erabili eta pertsonaren ezaugarrietara egokitzeko, pertsona horrek autonomia pertsonaleko eta sozialeko gaitasunak gara eta manten ditzan.

Moduluaren edukien lanketari dagokionez, egokia litzateke komunikazioak duen garrantziaren ikuspegi orokorretik eta teknikariak eredu gisa duen zereginetik hastea. Jarraian, komunikazio sistema alternatiboak eta handigarriak zehaztuz joanen dira: lehenbizi, lagundutako sistemak, eta gero, laguntzarik gabekoak, eta bukatzeko, komunikazioari laguntzeko jardueren jarraipena.

Hona hemen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko egin daitezkeen jarduerak:

-Lan bat prestatzea eta bertan jasotzea hizkuntzaren dimentsio ezberdinak garatzeko egin daitezkeen jarduera ezberdinak.

-Mimika eta keinuen bidez adierazteko dauden sistema ezberdinak modu praktikoan aplikatzea eta adibideak ematea.

-Kode daktilologikoa erabiliz mezuak sortu eta interpretatzea.

-BLISS eta KSP sistemen ikurren fitxak interpretatzea.

-Fitxa grafikoetan irudikatutako ikurrak zein sistematakoak diren identifikatzea.

-Braille sistema erabiliz mezu idatziak prestatzea eta interpretatzea.

-KSP sistema erabiliz komunikazio taula bat prestatzea.

-Teknologia berriak erabiltzea komunikazio sistema alternatibo gisa.

Baliabideen erabilerari dagokionez, ikus-entzunezko baliabideak eta hezkuntza plataformak erabil daitezke moduluaren eduki ezberdinetarako, horiei esker irakatsi eta ikasteko prozesua esanguratsua, erakargarria eta eraginkorra izanen baita. Horretarako, komenigarria litzateke Interneterako sarbidea duen gela bat izatea.

Era berean, gomendatzen da proiektuen metodologia sartzea, ikasleen artean ikerketa eta ikaskuntza adierazgarria sustatzeko. Proiektuen metodologia aplikatuz eta hezkuntza plataforma bat erabiliz, ikaslea bere ikaskuntzaren protagonista nagusia izanen da. Uste dugu hori faktore sozialak eta pertsonalak integratuz sortzen dela. Zenbait zereginetarako proiektuen araberako lana eta hezkuntza plataforma bat aplikatzeko aukerari esker, pentsatzen dugu ikasleak gehiago inplikatuko direla hezkuntza-prozesuan, eta horren ondorioz, horren bilakaera eta garapena hobetuko direla.

Ikaskuntza guztiak barneratu ahal izateko, interesgarria izanen litzateke irteerak egitea adimen desgaitasuna, desgaitasun fisikoa eta/edo sentsoriala duten pertsonei arreta egiteko zentroetara, horri esker aukera izanen baitute desgaitasun ezberdinak dituzten pertsonekin zuzenean harremanetan jartzeko, bai eta haien komunikazio sistema alternatibo edo handigarriekin ere.

Garrantzitsua izanen da bakarkako lana eta talde txikian egindakoa konbinatzea, baina, funtsean, garrantzitsutzat joko da talde txikian lan egitea sustatzea, ikasleen artean elkarlana, errespetua, inplikazioa eta kooperaziorako jarrera egokia sustatzeko.

Ebaluazioari dagokionez, garrantzitsua da esku hartzearen oinarri diren ezagutza teorikoak barneratu direla ebaluatzea, baina baita ikaskuntza horiek egoera praktikoetako esku-hartzeen analisira aplikatzeko gaitasuna ere. Halaber, garrantzitsua da jarrerazko alderdiak ebaluatzea. Talde txikietan egindako lanaren bidez, aukera izanen dugu ikasleen prozedurazko eta jarrerazko alderdiak zehaztasun handiagoz ebaluatzeko.

Osotara, horrekin guztiarekin lortu nahi dena da ikasleari erronka profesionalei modu arrakastatsuan aurre egiteko beharrezkoak diren gaitasunak, trebetasunak eta baliabideak ematea, eta horretarako, ezagutza teorikoen oinarria garatzeaz gain, balio profesionalak eta pertsonalak ere emanen zaizkio.

Lanbide modulua: Etxeko laguntza.

Kodea: 0215.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Mendekotasun egoeran dauden pertsonen etxeko lan plangintza antolatzen du, ezarritako jarraibideak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan plangintzaren ezaugarriak identifikatu ditu.

b) Lan plangintza mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren errealitatera egokitzearen garrantzia deskribatu du.

c) Etxean egin beharreko zereginak identifikatu ditu.

d) Etxeko eguneroko zereginak sekuentziatu ditu, lan plangintzaren arabera eta bertan egindako egokitzapenen arabera, halakorik beharrezkoa izan bada.

e) Etxean bete beharreko eskaerak eta beharrak aztertu ditu.

f) Bizikidetzako unitatearen berezko ezaugarri kulturalak errespetatu ditu.

g) Etxean mendekotasun egoeran dagoen pertsonarentzako arreta-plan motak identifikatu ditu.

h) Denborak eta ahaleginak errentagarri bihurtzeko, jardueren sekuentzia egokitzearen garrantzia baloratu du.

2. Gastuaren kudeaketa planifikatzen du, eta administrazioko oinarrizko teknikak bizikidetzako unitatearen beharrekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bizikidetzako unitatearen gastuekin lotzen den dokumentazioa aztertu du.

b) Etxeko kudeaketaren dokumentuak interpretatzen jakin beharra aitortu du.

c) Hileko gastu orokorreko kontu-sailen txostena landu du.

d) Bizikidetzako unitatearen ezohiko gastuen txostena landu du.

e) Bizikidetzako unitate baten hileko aurrekontuaren banaketa baldintzatzen duten faktoreak zerrendatu ditu.

f) Ereduzko bizikidetzako unitate baten izakinak hornitzearen gastuak eta ohiko gastuak zerrendatu eta sailkatu ditu.

g) Bizikidetzako unitate ezberdinen hileko gastuak aztertu ditu.

h) Sarreren eta gastuen arteko orekaren beharra baloratu du.

3. Bizikidetzako unitatearen hornikuntza antolatzen du, produktuen ezaugarriak deskribatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Publizitate-dokumentazioaren motak aztertu ditu, produktuak hautatuta.

b) Teknologiak informazio-iturri gisa baloratu ditu.

c) Erosketa-zerrenda zehaztu du.

d) Kontsumoko produktuen eta elikagaien etiketak aztertu ditu.

e) Produktuak behar bezala biltegiratzeko leku egokiak identifikatu ditu, produktuen ezaugarriak kontuan izanik.

f) Elikagaiak, garbiketa-produktuak, higiene-produktuak eta etxea mantentzeko produktuak saltzera zuzentzen diren establezimendu eta zerbitzu motak zerrendatu ditu.

g) Produktuak kokatzeko irizpideak ezarri ditu, antolamenduaren, segurtasunaren eta higienearen arloko irizpideei erreparatuta.

4. Mendekotasun egoeran dauden pertsonen etxea mantentzeko lanak prestatzen ditu, teknikak eta produktuak kalitatearen, segurtasunaren eta higienearen arloko irizpideekin hautatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Etxean sortzen diren hondakin eta zabor motak aztertu ditu.

b) Etxean erabiltzen diren etxetresna elektrikoen motak (garbigailua, lehorgailua, lisaburdina, xurgagailua eta abar), maneiua, arriskuak eta mantentze-lanak identifikatu ditu.

c) Lurzoruak, tresnak, altzariak, leihoak eta higiene-ontziak garbitzeko teknikak txosten batean bildu ditu.

d) Erabili beharreko garbiketa eta desinfekzioko produktuak identifikatu ditu, eta horien aplikazioak, erabiltzeko arriskuak eta etxean non gorde behar diren deskribatu du.

e) Etxean instalazio elektrikoak maneiatzearen eta erabiltzearen ondoriozko arriskuak deskribatu ditu.

f) Arropa makinaz eta eskuz garbitzeko teknikak deskribatu ditu, betiere jantziaren ezaugarrien, orban motaren eta zikinkeria-mailaren arabera.

g) Etxeko mantentze-lanetarako produktuen segurtasun, higiene eta prebentzioaren arloko arauak betetzea baloratu du, baita produktu horiek ezabatzeko arauak betetzea ere.

h) Jantzien etiketak interpretatzeko jarraibideak deskribatu ditu, eta garbitzeko prozesuaren arabera sailkatu du arropa.

5. Menuko elikagaiak hautatzen ditu, eta horien ezaugarriak eta proportzioak ezarritako aginduen arabera finkatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elikadurarekin eta nutrizioarekin lotzen diren oinarrizko kontzeptuak aztertu ditu.

b) Elikagaiak ezaugarrien arabera sailkatu ditu.

c) Dieta osasuntsu baten ezaugarriak identifikatu ditu, baita barnean hartu behar dituen osagai motak ere.

d) Etxeko anoak eta neurriak identifikatu ditu.

e) Ontziratutako elikagaien nutrizio-etiketak aztertu ditu.

f) Eguneko ahorakinaren parte izan behar duten elikagaiak hautatu ditu, betiere ezarritako aginduak kontuan izanik.

g) Dieta osasuntsuaren garrantzia baloratu du.

h) Norbanakoaren mantenu egoeran eragina duten ezaugarri fisiologikoak eta jokabidezkoak deskribatu ditu.

i) Gaur egungo gizarte garatuen mantenu arazo nagusiak atzeman ditu, bai eta dietak osasunean eta gaixotasunean duen eragina ere.

j) Adinekoen eta gaixondokoen elikaduraren ezaugarri berariazkoak deskribatu ditu.

k) Oinarrizko dieta terapeutikoen osaera eta ezaugarriak deskribatu ditu: hidrikoa, likidoa, biguna, astringentea, hipokalorikoa, hiperkalorikoa, karbohidrato gutxikoa, kolesterol gutxikoa, koipe gutxikoa, hiposodikoa, hipoproteikoa, hiperproteikoa, etab., eta zein diren elikagai gomendagarrienak, edo kasua bada, debekatuak daudenak, haietariko bakoitzean.

l) Patologia ezberdinei aplikatutako agindu dietetikoak ulertu ditu, dietak horietako bakoitzean duen eragina aztertuta.

6. Jakiak prestatzeko prozesuan sukaldaritzako oinarrizko teknikak aplikatzen ditu, erabiltzailearen beharrak eta ezarritako protokoloak aintzat hartuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elikagaiak prestatzean, higienearen, arrisku-prebentzioaren eta produktuak ezabatzearen arloko neurriak aplikatzearen beharra ezagutu du.

b) Etxeko sukaldaritzan aplikatu beharreko oinarrizko sukaldaritza-teknikak identifikatu ditu, eta, kasuak kasu, aplikazio faseak, prozedurak, denborak eta sukaldeko tresnak adierazi ditu.

c) Sukaldaritza-errezetak bildu ditu, eta mahaikideen kopuruaren eta horien berariazko beharren arabera erabili beharreko kantitateak eta denborak egokitu ditu.

d) Jakiak prestatu aurreko prozedurak identifikatu ditu: produktuak desizoztea, ebakitzea, zuritzea, zatikatzea eta garbitzea.

e) Jakien aurretiazko elaborazioari ekiteko beharrezko materialak, lanabesak eta etxetresna elektrikoak sailkatu ditu: desizoztekoak, zuritzekoak, ebakitzekoak eta garbitzekoak.

f) Bizikidetzako unitateko kideen dietarako egokiak diren lehen platerak, bigarren platerak eta postreak prestatzeko sukaldaritzako oinarrizko tresnak erabili ditu.

g) Elikagaiak manipulatzeko eta prozesatzeko ezarritako segurtasun- eta higiene-arauak betetzearen beharra ezagutu du.

h) Elikagaien aurkezpenaren garrantzia baloratu du.

7. Mendekotasun egoeran dauden pertsonen etxeko lan plangintzaren jarraipena egiten du, ezarritako protokoloa deskribatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Informazio-iturriak, jarraipen-teknikak eta arrisku-egoerak hautemateko prozesua identifikatu ditu.

b) Baliabideak aztertu ditu, eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen beharren arabera hautatu ditu.

c) Datuak ezarritako euskarrian erregistratu ditu.

d) Jasotako informazioa behar bezala interpretatu du.

e) Beste profesional batzuen lankidetza noiz den beharrezkoa identifikatu du.

f) Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko ebaluazioaren garrantzia baloratu du.

Edukiak.

Lan plangintza antolatzea bizikidetzako unitatean:

-Lan plagintzarako osagaiak. Ezaugarriak. Haiek prestatzeko prozedura.

-Etxean aurre egin beharreko beharrak eta eskariak zehazten dituzten faktoreak.

-Eguneroko lana planifikatzea.

-Etxeko lanaren antolaketa baloratzea.

Bizikidetzako unitatearen aurrekontuaren kudeaketa planifikatzea:

-Bizikidetzako unitatearen gastu orokorren aurreikuspena.

-Etxeko kudeaketarako dokumentazioa interpretatzea eta maneiatzea.

-Diru-sarreren eta gastuen arteko orekaren beharra justifikatzea.

-Bizikidetzako unitatearen gastuak lehenestea baldintzatzen duten faktoreak.

Bizikidetzako unitatearen hornikuntza antolatzea:

-Establezimendu motak. Alde onak eta txarrak.

-Erosketa motak: zuzenekoa, birtuala eta telefono bidezkoa.

-Erosketen zerrenda prestatzea.

-Etxearen banaketa eta biltegiratzea.

-Kontsumo arduratsuaren balorazioa.

Etxeko mantentze-lanak eta garbiketa prestatzea:

-Garbiketa.

-Garbiketa egiteko materialak, produktuak eta tresnak aukeratzea.

-Segurtasun neurriak eta aurreneurriak etxetresna elektrikoak erabiltzeko.

-Hondakinak eta zaborra botatzean eta birziklatzean jarraitutako ingurumen irizpideen justifikazioa.

Menuko janaria hautatzea:

-Elikaduraren eta nutrizioaren kontzeptuak.

-Elikaduraren faktoreak eta mitoak.

-Elikagai ezberdinen ezaugarri nutritiboak.

-Sailkapen funtzionala.

-Energiari eta mantenugaiei buruzko gomendioak. Gomendatutako ahorakina.

-Dieta osasungarria. Dietaren kalitatea.

-Dieta mediterraneoa dieta osasungarriaren eredu gisa.

-Dieta osasungarriaren balorazioa.

-Mantenu egoeran eragina duten ezaugarriak.

-Gizarte garatuen nutrizio arazoak.

-Adinekoaren eta gaixondokoaren elikadura.

-Nutrizio-etiketatua interpretatzea: helburuak, derrigorrezko informazioa, gehigarriak interpretatzea, nutrizio-informazioa interpretatzea.

-Elikagaien konposizio-taulak.

-Etxeko anoak eta neurriak.

-Menuko elikagaiak hautatzea.

-Menuak pertsonaren beharren arabera identifikatzea.

-Menuak pertsonaren beharrak aintzat hartuta planifikatzea.

-Elikadura motak: oinarrizko elikadura egokitua, ahozko gehigarriak, nutrizio enterala, nutrizio parenterala.

-Dieta terapeutikoak.

Sukaldaritzaren oinarrizko teknikak aplikatzea:

-Sukaldaritzako oinarrizkoak prestatzea. Etxeko sukaldaritzan aplikatu beharreko oinarrizko sukaldaritza-teknikak: definizioa, sailkapena eta motak.

-Sukaldaritzako oinarrizko teknikak aplikatzea etxeko sukaldaritzan ohikoa den janariarekin platerak prestatzeko: barazkiak eta tuberkuluak; lekaleak, arroza eta pasta; arrautzak; haragia; arraina eta itsaskiak; beste batzuk.

-Osagaiak, eskemak eta prestatzeko faseak. Arriskuak horiek prestatzean.

-Hornigaiak: motak, aplikazioak eta prestaketa.

-Etxean jateko produktuak birsortzeko eta kontserbatzeko teknikak aplikatzea.

-Etxeko sukaldean erabilitako ekipoak eta tresnak garbitu eta desinfektatzeko materialak eta teknikak.

-Sukaldeko tresneria, lanabesak eta etxetresna elektrikoak erabiltzea eta mantentzea.

-Elikagaiak manipulatzeko oinarrizko printzipioak.

-Janariak prozesatzeko teknikak.

-Janari-higienea. Elikagaiak mantentzeko metodoak.

-Higiene eta osasun arloko araudia. Elikagaien gehigarriak.

-Elikagaiak manipulatzea: indarreko araudia eta baldintza higienikoak.

-Elikagaiak modu desegokian tratatzeak osasunarentzat ekar ditzakeen arriskuak.

-Hondakinak ezabatzea.

-Elikagaien ondoriozko toxiinfekzioak. Elikagaien substantzia toxikoak.

-Prebentzioa. Elikagaien manipulazioan prebentzioa eta segurtasuna beharrezkoak direla justifikatzea.

Lan plangintzaren jarraipena.

-Jarraipen orriak betetzea.

-Teknologiak erabiltzea informazioa erregistratzean eta komunikatzean.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntzeko beharrezkoa den informazioa dago, pertsona horiei etxearen esparruan bizikidetzako unitatearen kudeaketarekin eta funtzionamenduarekin lotutako jardueretan laguntzeko.

Garrantzitsua da modulu honek euskarri teorikoa eskaintzea bizikidetzako unitatearen lanaren funtzionamenduari eta antolaketaren oinarrizko alderdiei buruz etxearen esparruan. Modulua, funtsean, prozedurazko gaitasunetara zuzendua badago ere, garrantzitsuena da ikasleak gai izatea beharrezkoak diren gaitasunen bidez honako hauek egin ahal izateko: lan plangintza gauzatzea, gastua kudeatzea, bizikidetzako unitatea hornitzea, etxea mantentzea, elikadura eta sukaldaritzako teknika oinarrizkoak. Gainera, modulu honetan egindako jarduerak ebaluatzeko garrantzia nabarmentzen da; horretarako, lan plangintzaren jarraipena eginen da mendekotasun egoeran dauden pertsonen etxean, ezarritako protokoloa aintzat hartuta.

Moduluan erabiltzailearekin eta bere familiarekin egunero izan beharreko tratuari buruzko alderdiak lantzen dira, gataztatsuak izan daitezkeen gaiak jorratuta, esate baterako, gastuaren kudeaketa edo menuak prestatzea. Hori horrela izanik, jarrerazko gaitasunak bereziki garrantzitsuak dira.

Eduki-multzoen sekuentziazioari dagokionez, egokia litzateke etxeko lan plangintzaren antolaketatik hastea, horrek aukera emanen baitie ikasleei mendekotasun egoeran dagoen pertsona baten bizikidetzako unitatean egin beharreko lanari buruzko ikuspegi orokorra izateko. Jarraian, etxean egin beharreko zereginak zehaztuz joanen dira: gastua kudeatu, hornidura antolatu, mantentze-lanak egin, menuak planifikatu eta prestatu. Azkenik, egindako jarduerak ebaluatuko dira; horretarako, lan plangintzaren jarraipena eginen da, ezarritako protokoloa aintzat hartuta.

Moduluaren ikaskuntzaren emaitzak lortze aldera, zenbait jarduera egitea iradokitzen da, hala nola:

-Lan plangintzan mendekotasun egoeran dauden pertsonen etxean egin beharreko esku-hartzeak diseinatzea.

-Kasu praktikoak lantzea: aurrekontu bat prestatzea bizikidetzako unitatearen gastuak adierazita, hornidura antolatzea eta menua planifikatzea.

-Etxeko ohiko mantentze-lanak egitea.

-Menuak prestatzea sukaldaritzako oinarrizko teknikak praktikan jarrita.

-Zenbait kudeaketa egitea informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

Baliabideen erabilerari dagokionez, ikus-entzunezko bitartekoak eta hezkuntza plataformak erabil daitezke moduluaren eduki ezberdinetarako, eta horiei esker irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua adierazgarria, erakargarria eta eraginkorra izanen da. Horretarako, gomendagarria litzateke Interneterako sarbidea duen gela bat izatea. Era berean, garrantzitsua da beharrezkoak diren baliabideak izatea sukaldaritzako oinarrizko teknikekin lotutako jarduerak egiteko, horiek ikastea oso garrantzitsua baita etxearen esparruan lanbidean jarduteko.

Era berean, gomendatzen da proiektuen metodologia sartzea, ikasleen artean ikerketa eta ikaskuntza adierazgarria sustatzeko. Proiektuen metodologia aplikatuz eta hezkuntza plataforma bat erabiliz, ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista nagusiak izanen dira. Uste dugu hori faktore sozialak eta pertsonalak integratuz sortzen dela. Zenbait zereginetarako proiektuen araberako lana eta hezkuntza plataforma bat aplikatzeko aukerari esker, pentsatzen dugu ikaskuntza hobea izanen dela, ikasleak gehiago inplikatuko direlako ikaskuntzan.

Garrantzitsua izanen da bakarkako lana eta talde txikian egindakoa konbinatzea, baina, funtsean, garrantzitsutzat jotzen dugu talde txikian lan egitea sustatzea, ikasleen artean elkarlana, errespetua, inplikazioa eta kooperaziorako jarrera egokia sustatzeko.

Modulu honek harreman estua du Gizarte trebetasunak moduluarekin; izan ere, bertan, ikasleak beharrezkoak diren gizarte trebetasunak bereganatzen ditu laguntza emateko lanbide bat egin ahal izateko, hori aplikatu beharko baitu bere lana mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren bizikidetasun-unitatean garatzean. Halaber, harreman berezia du Osasun laguntza moduluarekin: modulu horretako digestio aparatua eta elikagaien administrazioa ikasteko, Etxeko laguntza moduluarekin koordinatuta eginen da, elikadurarekin eta sukaldaritzako oinarrizko teknikekin lotutako edukien sekuentziazioa koherentea izan dadin.

Ebaluazioari dagokionez, honakoa ebaluatuko da: ezagutza teorikoak barneratu ote diren, horiek praktikan aplikatzeko gaitasuna eta jarrerazko alderdiak. Talde txikitan egindako lanaren bidez, aukera izanen dugu ikasleen prozedurazko eta jarrerazko alderdiak zehaztasun handiagoz ebaluatzeko.

Osotara, horrekin guztiarekin lortu nahi dena da ikasleari erronka profesionalei modu arrakastatsuan aurre egiteko beharrezkoak diren gaitasunak, trebetasunak eta baliabideak ematea, eta horretarako, ezagutza teorikoen oinarria garatzeaz gain, balio profesionalak eta pertsonalak ere emanen zaizkio.

Lanbide modulua: Osasun arreta.

Kodea: 0216.

Iraupena: 170 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako osasun arretako jarduerak antolatzen ditu, eta pertsona horien ezaugarriekin eta beharrekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta fisikoaren ezaugarri eta behar nagusiak deskribatu ditu.

b) Mendekotasun egoerekin lotzen diren narriadura fisikoko eta osasun-narriadurako aztarna nagusiak identifikatu ditu.

c) Erabiltzailearen egoera fisikoa eta osasuna laguntzen edo eragozten duten ingurunearen ezaugarriak identifikatu ditu.

d) Zainketa-planean ezarritako osasun arretako aginduak interpretatu ditu.

e) Osasun arretarako ingurumen-baldintza egokiak definitu ditu.

f) Pertsonak osasun-jardueretan parte-hartzearen garrantzia argudiatu du.

g) Norbere zaintza sustatzearen garrantzia baloratu du.

2. Mugitzeko, lekuz aldatzeko eta ibiltzen laguntzeko teknikak aplikatzen ditu, mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren ezaugarriak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Oinarrizko ezaugarri anatomo-fisiologikoak eta sistema muskuloeskeletikoaren alterazio ohikoenak deskribatu ditu.

b) Prozedurak aplikatu ditu karga segurua bermatzeko eta profesionalak lesiorik izan ez dezan prebenitzeko.

c) Prebentzio eta segurtasun neurriak hartu ditu.

d) Ohean dagoen pertsona kokatzeko teknika ohikoenak aplikatu ditu, pertsona horren egoerara eta baldintzetara egokituta.

e) Mendekotasun egoeran dauden pertsonak mugitzeko, ibiltzen laguntzeko eta lekuz aldatzeko teknikak aplikatu ditu, haien egoerara eta baldintzetara egokituz.

f) Mendekotasun egoeran dauden pertsonak mugitu, garraiatu, ibiltzen lagundu eta ohean kokatzeko, pertsona horien egoera eta baldintzetara hobekien egokitzen diren laguntza teknikoak erabili ditu.

g) Jarduteko jarraibideak eman dizkio mendekotasun egoeran dagoen pertsonari eta bere ingurukoei, pertsona horren autonomia errazteko mugikortasunari eta laguntza teknikoen mantentzeari dagokienez.

h) Protesiak garbitu eta kontserbatzeko teknikak deskribatu ditu, material eta produkturik egokienak erabiltzailearen egoeraren eta beharren arabera zehaztuz.

i) Erabiltzailearen autonomia sustatzeko beharrarekiko sentsibilitatea agertu du.

3. Osasun-laguntzako jardueren ezaugarriak zehazten ditu, eta erabiltzailearen beharrak eta ezaugarriak zaintza-planean ezarritakoarekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema kardiobaskularraren, arnas sistemaren, digestio-sistemaren eta ugalketa sistemaren oinarrizko ezaugarri anatomo-fisiologikoak eta alterazio ohikoenak deskribatu ditu.

b) Erabiltzaileen miaketa errazteko jarrera anatomikorik egokienak hautatu ditu.

c) Sendagaiak prestatu ditu eta sendagaiak ematea aurreikusi du, betiere Banakako Arreta Planean eta bide eta produktu bakoitzerako berariazko aginduetan ezarritako jarraibideak beteta.

d) Botikak emateko biderik ohikoenen ezaugarriak deskribatu ditu.

e) Sendagaiak bide ezberdinetatik emateko beharrezkoak diren materialen ezaugarriak deskribatu ditu.

f) Sendagaiak emateak dituen arrisku nagusiak identifikatu ditu.

g) Sendagaiak ematean, pertsonaren egoera orokorrean ager daitezkeen asalduren aztarnak identifikatu ditu.

h) Hotz eta beroko tokiko tratamenduak hautatu ditu, Banakako Arreta Planaren jarraibideen arabera.

i) Pertsonaren bizi-konstanteak hartu ditu, material egokiak erabilita eta ezarritako aginduak jarraituta.

j) Erabiltzaileak eta haren inguruneak osasun-jardueretan parte har dezaten erraztearen garrantzia baloratu du.

k) Ezarritako babes, higiene eta segurtasunaren arloko neurriak erabili ditu, langileentzat zein erabiltzailearentzat.

4. Elikagaiak ahoratzen laguntzeko eta elikatzeko jarduerak antolatzen ditu, eta, horretarako, beharrezko teknikak, tresnak eta laguntzak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elikadurarekin eta nutrizioarekin lotzen diren oinarrizko kontzeptuak aztertu ditu.

b) Mantenugaien eta horien elikadura iturrien oinarrizko funtzioak deskribatu ditu.

c) Oinarrizko dieta terapeutikoen osaera eta ezaugarriak deskribatu ditu: hidrikoa, likidoa, biguna, astringentea, hipokalorikoa, hiperkalorikoa, karbohidrato gutxikoa, kolesterol gutxikoa, koipe gutxikoa, hiposodikoa, hipoproteikoa, hiperproteikoa, etab., eta zein diren elikagai gomendagarrienak, edo kasua bada, debekatuak daudenak, haietariko bakoitzean.

d) Instituzioko otorduen zerbitzua eta banaketa antolatu du, dieta-orriko jarraibideei jarraituta.

e) Ahoratzen laguntzeko teknikak aplikatu ditu, pertsona bakoitzaren ezaugarriak eta beharrak kontuan izanda.

f) Mendekotasun egoeran dagoen pertsonari eta familiei elikagaiak behar bezala emateari buruzko informazioa eman die.

g) Pertsonen ahorakina zainketa-planarekin bat datorrela egiaztatu du.

h) Pertsonei eta familiari eraizkinak biltzeko eta, ondoren, ezabatzeko beharrezko materialei buruzko aholkuak eman dizkie.

i) Otordua pertsonarentzat une atsegina izatearen garrantziarekiko sentsibilitatea erakutsi du.

j) Ahoratze-egoerekin lotuta ager daitezkeen arriskuak identifikatu ditu.

k) Arriskuen prebentzio- eta segurtasun-neurriak hartu ditu.

5. Osasun arretako jardueren kontrola eta jarraipena egiten du, ezarritako behaketa- eta erregistro-protokoloak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzaileen egoera fisikoa eta osasun-egoera behatzeko, kontrolatzeko eta jarraipena egiteko protokoloek bete beharreko ezaugarriak identifikatu ditu.

b) Eskuzko eta informatika bidezko erregistro- eta behaketa-protokoloak bete ditu, kasu bakoitzerako ezarritako jarraibideen arabera.

c) Egindako jarduerei eta agertu ziren gorabeherei buruzko informazio zuzena eta osoa bildu du.

d) Bere kargura dauden pertsonen informazioa lortu du, hainbat bitarteko baliatuz.

e) Pertsonaren bilakaera fisikoaren jarraipena egiteko aurreikusitako behaketa-tresnak eta -teknikak aplikatu ditu, lortutako datuak ezarritako prozeduraren arabera erregistratuta.

f) Banakako Arreta Planaren datuak erregistratu ditu, horien komunikazio arduratsua kontuan izanik.

g) Ezarritako prozeduren bitartez, eta une egokian, transmititu du informazioa.

h) Pertsonaren bilakaera fisikoaren eta osasun-bilakaeraren kontrola eta jarraipena egitearen garrantzia argudiatu du.

Edukiak.

Osasun arretako jarduerak antolatzea:

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonek osasun arretaren arloan dituzten beharrak.

-Ingurumen baldintzen analisia osasun laguntzan.

-Norbere zaintza sustatzeko estrategiak.

Mugitzeko, lekuz aldatzeko eta ibiltzen laguntzeko teknikak aplikatzea:

-Giza gorputza eusteko eta mugitzeko printzipio anatomo-fisiologikoak.

-Jarrera anatomikoak.

-Mugitzeko, lekuz aldatzeko eta ibiltzen laguntzeko teknikak.

-Gorputz mekanikako printzipioak aplikatzea laneko arriskuen prebentziorako.

-Prebentzio eta segurtasun neurriak aplikatzea.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonak mugitzeko, lekuz aldatzeko eta ibiltzen laguntzeko laguntza teknikoak erabiltzea.

-Pertsona jarduerak egitean inplikatzeak duen garrantzia baloratzea.

Osasun-laguntzako jardueren ezaugarriak:

-Sistema kardiobaskularraren, arnas sistemaren, digestio-sistemaren eta ugalketa sistemaren printzipio anatomo-fisiologikoak.

-Miaketa medikoa egiteko jarrera anatomiko zehatzak.

-Farmakologia orokorraren printzipioak.

-Sendagaiak prestatzea eta administratzea.

-Arriskuen prebentzioa sendagaiak administratzean.

-Hotz eta beroko tratamendu lokalak aplikatzeko teknikak.

-Teknika hidrotermalen aplikazioa.

-Arnas aparatuko gaixotasunen jarioak mobilizatzeko teknikak aplikatzea.

-Masaje-teknikak aplikatzea.

-Errehabilitazioko teknika berariazkoak aplikatzean laguntzea.

-Bizi-konstanteak neurtu eta erregistratzeko teknikak eta prozedurak aplikatzea.

-Pertsona eta bere ingurukoak osasun arloko jardueretan inplikatzeak duen garrantzia baloratzea.

Elikagaiak ematea eta ahoratzen laguntzea:

-Elikaduraren eta nutrizioaren kontzeptuak.

-Dieta terapeutikoak.

-Otorduen zerbitzua erakundeetan.

-Otorduak administratzeko teknikak aplikatzea.

-Ahoratzeko laguntza teknikoak aplikatzea.

-Elikadurari lotutako arrisku egoerak prebenitzea.

-Eraizkinak biltzea eta ezabatzea.

-Erabiltzaileari eta bere zaintzaile nagusiei elikagaiak ahoratzeari, eraizkinak biltzeari eta horiek ezabatzeari buruzko orientabideak ematea.

-Teknikariak ahoratzen laguntzeko beharrarekiko duen jarreraren garrantzia baloratzea.

Osasun arretako jardueren kontrola eta jarraipena:

-Egoera fisikoari eta osasun egoerari buruzko informazioa lortzeko teknikak eta tresnak aplikatzea.

-Osasun arretako jardueren jarraipenerako teknikak eta tresnak aplikatzea.

-Eskuzko eta informatika bidezko erregistroak erabiltzea.

-Diziplinarteko lantaldeari informazioa helaraztea.

-Datuak jasotzean zehaztasunak eta objektibotasunak duten garrantzia baloratzea.

Orientabide didaktikoak.

Osasun arreta moduluaren xedea da teknikari hauen prestakuntza integrala osatzea; horretarako, beharrezkoak diren ezagutzak emanen dizkie osasunaren narriaduraren kausak eta ondorioak ulertzeko, bai eta hori hobetzeko oinarrizko moduak ezagutzeko.

Hortaz, modulu honek beharrezkoa den prestakuntza ematen du giza gorputza egitura orokor gisa ulertzeko (bere aparatuek eta sistemek xede berarekin dihardutela), eta ikuskera hori osasun egoera onari eusteko eta erabiltzailearen onurarako funtzionatzeko gaitasuna areagotzeko modu gisa baloratzeko. Modulu honetan garatutako gaitasunak aplikatzeak aukera emanen dio teknikariari lanean sortzen zaizkion arazo praktiko errazak ebazten laguntzeko, betiere erizaintzako gradudun baten begiradapean. Era berean, aukera emanen dio anatomian, fisiologian eta patologian erabiltzen den oinarrizko terminologia ezagutu eta doitasunez erabiltzeko. Patologiak hautatzeko, haien maiztasuna, haien tratamendu anbulatorioa eta dagozkien higiene eta dietetika arloko arauen garrantzia kontuan hartzen ahal da. Gaixotasun horien patologia eta tratamendua zentzu praktikoz definitu behar dira, egunero erabiltzaile ezberdinekin duen jarduerara zuzendua.

Izendapen anatomikoen azterketa errazteko, haien esanahia jakin beharko litzateke. Horregatik, etimologiari balio berezia emanen zaio. Anatomiari buruzko latindar terminoek egitura edo funtzioa argitu egiten dute. Beraz, ulertzen badira errazago gogoratuko dira. Alde horretatik, terminologia klinikoari aplikatzen ahal zaio, terminoak ikasterakoan motibazioa emateko.

Edukiei dagokienez, proposatu da elikadurarekin, nutrizioarekin eta dietetikarekin lotutako alderdiak sartzea; izan ere, teknikariak erabiltzaileen dietak prestatzeko ardurarik ez badu ere, ulertzen da beharrezkoa dela horien oinarrizko prestakuntza izatea modulu honetan elikadurari eta ahoratzeari buruz lantzen diren jarduerak irizpide batzuen arabera egin ahal izateko. Eduki-multzoen sekuentziazioari dagokionez, eduki horiek funtzio biologikoen eskemaren barnean (harremana, nutrizioa eta ugalketa) lantzen ahal dira. Funtzio bakoitzaren barnean hiru atal diferente aztertuko dira:

-Lehen atal bat, anatomiari edo aparatu edo sistema bakoitza osatzen duten organoen deskribapenari buruzkoa.

-Bigarren multzo bat, organo horien fisiologiari edo funtzionamenduari buruzkoa, bakarka edo multzoarekin koordinatuta dela ere.

-Hirugarren atal bat, patologiari buruzkoa. Atal horretan azaltzen dira landutako sistema edo aparatuaren gaixotasun garrantzitsuenak edo ohikoenak.

Metodologiari dagokionez, garrantzitsua izanen da kasu praktikoen eta simulazioen bidez lan egitea. Modulu hau prozedurazko eta jarrerazko edukietara zuzendu behar da, hortaz, modu praktikoan lantzea gomendatzen da. Prozedurazko edukiak funtsezkoak dira moduluaren metodologia planteatzerakoan.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Egitura anatomikoak kokatzea orrietan eta beste euskarri batzuetan.

-Bizi funtzio nagusietan, esku hartzen duten organoak eta horien artean dauden elkarreraginak identifikatzea.

-Osasun arloko testuak interpretatzea, hizkera arruntean zuzen adierazteko gai izateko.

-Aparatu batzuen eta besteen gaixotasun ohikoenen adierazpen patologikoak deskribatzea.

-Bizi konstanteei buruzko grafikoak interpretatzea.

-Odol taldeak zehaztea.

-Kasu praktikoak aztertzea patologiak eta lotutako beharrak identifikatzeko.

-Simulazioak lantegi-gelan.

Gomendagarria litzateke bakarkako lana eta talde txikian egindakoa bateratzea. Horrela, ikasleen gaitasun pertsonalak lantzen eta baloratzen ahalko dira. Bakarkako lanak aukera emanen du ikasleen gaitasun pertsonalak baloratzeko: erantzukizuna, jarraibideak betetzea (ahozkoak nahiz idatzizkoak), antolatzeko gaitasuna, ekimena, ordena, zorroztasuna. Taldeko lanari esker, ikasleek beren gaitasun pertsonalak baloratuko dituzte pertsona arteko harremanetan: entzuteko gaitasuna eta enpatia, iritzi aniztasunarekiko errespetua, gatazken ebazpena elkarrizketaren bidez (negoziazioa, bitartekotza) eta beste gaitasun sozial batzuk.

Modulua garatzeko beharrezkoak diren baliabideei dagokienez, giza anatomiaren atlasak erabiltzea gomendatzen da, hainbat euskarritan: orriak, posterrak, eredu anatomikoak, infografiak. Gainera, planteatzen diren jarduera batzuk zein besteak egiteko, liburuxkak, ikus-entzunezko materiala, etab. erabiltzen ahalko ditugu. Horregatik, gomendagarria litzateke behar bezala hornitutako gela bat eskura izatea, ahal dela Interneterako sarbidearekin eta proiektagailuarekin, jarduera horiek errazago egin ahal izateko.

Era berean, egokia litzateke lantegi-gela bat izatea ikasleek simulazio jarduerak egin ahal izateko; horretarako, gela horrek baliabide material ezberdinak izan beharko lituzke, esaterako: ohatilak, makuluak, gurpil-aulkiak, protesiak, aerosolterapiako tresnak, askotariko material klinikoa, sendagaiak administratzeko materiala, bizi-konstanteak hartzeko tresneria, etab., bai eta erregistroko dokumentazioa, gorabeheren orriak eta jarraipena, tratamendua, dietak ere, besteak beste.

Modulu honek lotura estua dauka Lehen laguntzak moduluarekin; izan ere, erabiltzailearen patologia ezberdinak ezagutzeak erreferente gisa balio digu larrialdietan nola jardun behar dugun jakiteko. Hori horrela izanik, gomendagarria litzateke gelaren curriculum garapenean modulu horiek elkarren artean lotzea; hartara, ikasleek Osasun arreta moduluan sistema osteomuskularren patologia lantzen dutenean, Lehen laguntzak moduluan hausturak ibilgetzen ikasiko dute, adibidez. Edo Osasun arreta moduluan sistema kardiozirkulatorioaren anatomofisiologia ikertzen denean, Lehen laguntzak moduluan Bihotz-biriketako bizkortzea eta bizi-konstanteak hartzea azalduko dira. Horrela, ikasleek bi moduluen arteko loturaren ikuspegi orokorra izanen dute, eta aldi berean, edukiak errepikatzea saihestuko da.

Bestalde, Mendekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak moduluan zahartze prozesua aipatzen da, pertsonarentzat dakartzan aldaketa guztiekin, maila biologikoan nahiz patologikoan. Aintzat hartuta Osasun arreta moduluan ikasleek kontzeptu anatomofisiologikoak eta patologikoak bereganatuko dituztela oro har, ikaskuntza globalizatzeko modu bat honakoa izanen litzateke: kontzeptu horiek ikuspegi gerontologikotik lantzea. Era berean, mendekotasuna sorrarazten duten gaixotasunak jorratzen dira eta gaixotasun larriaren, kronikoaren eta terminalaren kontzeptuak ere sartzen dira. Kontzeptu horiek oinarrizkoak dira patologia ezberdinak ikertzeko eta ikasleek ulertu ahal izateko.

Ebaluazioari dagokionez, garrantzitsua da egunero-egunero erabiltzaileekin teknikari lanak egin ahal izateko beharrezkoak diren oinarri teorikoak barneratu direla ebaluatzea, bai eta horiek proposatutako egoera praktiko batean aplikatzeko gai direla ere (kasu praktikoa). Horretarako, proba objektiboak zein lan praktikoak erabiltzen ahal dira. Erabiltzen den prozedura edozein dela ere, beti, ahal dela, ebaluazioa ikasteko tresna erabilgarria izanen da (ebaluazio hezitzailea), batez ere, ikasleek gaitasun pertsonalak bereganatu dituzten ala ez baloratu behar denean.

Prozedurazko eta jarrerazko alderdiak ebaluatzeko, funtsezkoa da ikasleek gelan nahiz lantegi-gelan egin duten lanaren ebaluazioa (behaketa sistematikoa) edukitzea, bai eta ikasleak berak egindako gogoetazko autoebaluazioa ere.

Lanbide modulua: Lehen laguntzak.

Kodea: 0020.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Larrialdi batean eman beharreko laguntzaren lehen balorazioa egiten du, arriskuak, eskura dauden baliabideak eta behar den laguntza mota deskribatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ingurua segurtatu du, prozedura egokiaren bidez.

b) Istripua izan duten pertsonak manipulatzean norbera babesteko teknikak identifikatu ditu.

c) Larrialdietarako botika-kutxaren gutxieneko edukia eta bertako produktuak eta botikak erabiltzeko jarraibideak deskribatu ditu.

d) Jarduteko lehentasunak ezarri ditu, biktimak asko direnean.

e) Arnasbideak libre daudela egiaztatzeko prozedurak deskribatu ditu.

f) Aireztatze-oxigenazioak modu egokian funtzionatzeko baldintzak identifikatu ditu.

g) Odoljarioa dagoenean jarduteko prozedurak deskribatu eta gauzatu ditu.

h) Konorte maila zein den jakiteko prozedurak deskribatu ditu.

i) Bizi-konstanteak neurtu ditu.

j) Jarduteko sekuentzia identifikatu du ILCORek (Berpizteari buruzko Nazioarteko Koordinazio Batzordea) ezarritako protokoloaren arabera.

2. Oinarrizko bizi-euskarriaren teknikak aplikatzen, deskribatzen eta lortu beharreko helburuarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bihotz-biriketako bizkortzearen funtsak deskribatu ditu.

b) Arnasbideak irekitzeko teknikak aplikatu ditu.

c) Aireztapena eta zirkulazioa bizkortzeko teknikak aplikatu ditu.

d) Kanpoko desfibrilazio erdiautomatikoa (DEA) egin du.

e) Bizkortze ondoko neurriak aplikatu ditu.

f) Lesio, patologia edo traumatismo ohikoenak zein diren azaldu du.

g) Istripua izan duenaren lehen mailako eta bigarren mailako balorazioak deskribatu ditu.

h) Lehen laguntzak aplikatu ditu, agente fisiko, kimiko eta biologikoek eragindako lesioen aurrean.

i) Lehen laguntzak aplikatu ditu, larrialdietako patologia organikoen aurrean.

j) Zein kasu edo egoeratan ez den esku hartu behar zehaztu du.

3. Biktimak immobilizatzeko eta mobilizatzeko prozedurak aplikatzen ditu, baliabide materialak eta teknikak aukeratu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Biktimari laguntzeko behar diren maniobrak egin ditu.

b) Immobilizatzeko eta mobilizatzeko baliabide materialak identifikatu ditu.

c) Zauritua jarrera egokian egon dadin hartu behar diren neurriak deskribatu ditu.

d) Mobilizazio eta garraio ezegokien ondorioak azaldu ditu.

e) Eriak eta zaurituak immobilizatzeko eta mobilizatzeko sistemak prestatu ditu, material konbentzional eta arruntak edo inguruan eskura dauden materialak erabiliz.

f) Segurtasunerako eta norbera babesteko arauak eta protokoloak aplikatu ditu.

4. Laguntza psikologikoko eta autokontroleko teknikak aplikatzen dizkie istripua izan duenari eta lagunei, eta komunikaziorako estrategia egokiak deskribatu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Istripua izan duenarekin eta lagunekin komunikatzeko oinarrizko estrategiak deskribatu ditu.

b) Istripua izan duenaren premia psikologikoak detektatu ditu.

c) Istripua izan duenaren egoera emozionala hobetzeko laguntza psikologikoaren oinarrizko teknikak aplikatu ditu.

d) Istripua izan duenari jarduketa osoan zehar konfiantza eta baikortasuna eragitearen garrantzia baloratu du.

e) Istripu, larrialdi eta dolu egoeretan antsietatea dakarten faktoreak identifikatu ditu.

f) Dolu, antsietate eta larritasun edo oldarkortasun egoerak kontrolatzeko zein teknika erabili behar diren zehaztu du.

g) Laguntza emateko ahaleginaren porrota psikologikoki gainditzeko zein teknika erabili behar diren zehaztu du.

h) Estres egoeretan nork bere burua kontrolatzearen garrantzia baloratu du.

Oinarrizko edukiak.

Larrialdian eman beharreko laguntzaren lehen balorazioa:

-Larrialdietako sistemak.

-Lehen laguntzen xedeak eta mugak.

-Lege esparrua, erantzukizuna eta lanbide etika.

-Istripu motak eta horien ondorioak.

-Bizi konpromisoaren zeinuak helduengan, haurrengan eta bularreko haurrengan.

-Ingurua babesteko metodo eta materialak.

-Norberak hartu beharreko babes neurriak.

-Lehen laguntzetarako botika-kutxa.

-Jarduteko lehentasunak, biktimak asko direnean. Biktimak aukeratzeko metodoak.

-Larrialdiaren zeinuak eta sintomak.

-Konorte mailaren balorazioa.

-Bizi-konstanteen neurketa.

-Miaketarako protokoloak.

-Medikuntzako eta osasun arloko terminologia lehen laguntzan.

-Informazioa emateko protokoloa.

Bizi-euskarriaren tekniken aplikazioa:

-Arnasbideak irekita daudela kontrolatzea.

-Bihotz-biriketako bizkortze oinarrizkoa.

-Kanpoko desfibrilazio erdiautomatikoa (DEA).

-Istripua izan duenaren balorazioa.

-Hasierako laguntza, agente fisikoek eragindako lesioetan (traumatismoak, beroa edo hotza, elektrizitatea eta erradiazioak).

-Hasierako laguntza, agente kimiko eta biologikoek eragindako lesioetan.

-Hasierako laguntza, larrialdietako patologia organikoetan.

-Norberaren eskumenak gainditu gabe jardutea.

Immobilizatzeko eta mobilizatzeko prozeduren aplikazioa.

-Lekuz aldatzeko beharraren balorazioa.

-Segurtasuneko eta itxaroteko jarrerak.

-Immobilizazio teknikak.

-Mobilizazio teknikak.

-Ohatilak eta immobilizatzeko materialak egitea.

Laguntza psikologikoko eta autokontroleko tekniken aplikazioa.

-Komunikaziorako oinarrizko estrategiak.

-Lehendabizi esku hartzen duenaren eginkizunaren balorazioa.

-Jende arteko komunikazioa errazten duten teknikak.

-Istripu edo larrialdietan antsietatea eragiten duten faktoreak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek biltzen dituen gaitasunak beharrezkoak dira istripu, hondamendi edo eritasunen biktimei presako sorospena eta laguntza teknikoa eman ahal izateko. Istripua edo ondoeza izan duen pertsonari gertaeren lekuan bertan, laguntza espezializatua lortu arte, hasierako uneetan egiten zaizkion keinuak edo hartzen diren neurriak dira aztergai.

Segurtasunaren arloko beste prestakuntza tekniko batzuetan ez bezala, Lehen Laguntzetan lortzen diren ezagutzak eta gaitasunak, langilearen lanbide ingurunean ez ezik, eguneroko bizitzako edozein egoeratan erabil daitezke. Beraz, gaitasunak eskuratu behar dira gertaleku jakinetan, eta teknika zehatzak aplikatzen ikasi behar da ezusteko egoeretan eta baliabide mugatuekin.

Praktikotasun handiko modulua da, bizkor eta segurtasunez aplikatu behar diren protokolo zehatz batzuen ezagutzan oinarritua. Horregatik, ordu gehienak balio anitzeko gelan eginen dira. Bertan egoerak antzezten ahalko dira eta aipatutako protokoloak aplikatu. Trebetasun horiek lortzeko, beharrezkoak izanen dira manikiak, garraio sistemak, immobilizatzekoak, bizkortzekoak eta simulazioak egitekoak.

Irakasteko metodologiari dagokionez, larrialdien ezaugarriak eta esku hartzean azaltzen diren eskari emozionalak kontuan izanik, prestakuntzak barnean hartu behar du benetako egoeretako eskakizun berberen esperimentazioa, simulatua nahiz birtuala. Horretarako, larrialdi desberdinen simulazioak erabiltzea proposatzen da. Ikasleek egoera horiei erantzun beharko diete, eta bideoan grabatzeko aukera izanen da. Haietan kasua aurkezten da, ikasleak larrialdi batean izanen lukeen ohiko informazioarekin, eta beragandik espero denari buruzko jarraibideak ematen zaizkio. Gero jarduketa praktikoa dator, eta azkenik, "biktimen", ikaskideen eta irakaslearen balorazioa. Saio horien bitartez jardunbide egokiak eta portaeren automatizazioa lortu nahi dira.

Edukiak lan-unitateetan antolatu beharko dira, izaera propioa izanen dutenak, bakoitzean honako hauek identifikatuta: xedeak, gaitasun terminalak, jarduteko irizpideak, jarduerak, ebaluazio sistemak, etab. Prozesu logiko baten arabera ordenatuko dira: lehenik, egoera ezagutzea, segurtatzea eta, gero, larrialdiko laguntza ematea. Ondoren, prebentzio eta segurtasun egoerak aztertuko dira, eta azkenik, komunikazioari, laguntza psikologikoari eta autokontrolari buruzko edukiak eta teknikak; horiek, beren zeharkakotasun nabarmena dela-eta, lan-unitateetan proposatzen diren jarduera gehienetan aplikatzen ahalko dira.

Hala, edukien antolaketarako eskema hau proposatzen da:

-1. gai multzoa:

Larrialdietako sistemaren antolaketa. Lege esparrua.

Oinarrizko istripu motak. Ondorioak.

Egoeren hasierako balorazioa. Lehentasunak ezartzea.

Bizi konpromisoaren zeinuak helduengan eta haurrengan. Berariazko terminologia.

Norbera babesteko eta inguruak segurtatzeko neurriak.

Konorte mailaren balorazioa, bizi-konstanteak. Istripua izan duenaren balorazio orokorra. Segurtasun jarrera.

Lehen laguntzako teknika egokiak aukeratzea. Protokoloak.

Bizi-euskarriaren tekniken aplikazioa. Bizkortzea, DEA. ILCOR protokoloa.

Agente fisiko, kimiko eta biologikoak. Lehen laguntzako tekniken aplikazioa.

Immobilizazioa eta garraioa.

-2. gai multzoa:

Ingurune seguruak sortzea.

Botika-kutxa. Kokapena, edukiak eta mantentzea.

-3. gai multzoa:

Pertsonen arteko komunikaziorako teknikak.

Autokontrolerako teknikak.

Antsietatea, larritasuna eta oldarkortasuna kontrolatzeko eta dolu egoeretarako teknika berariazkoak.

Istripua izan dutenei eta senitartekoei laguntza psikologikoa emateko komunikazio estrategia egokiak.

Modulu honen xedeko lanbide profila aintzat hartuta, unitate bakoitzean, informazio orokorra eskaintzeaz gain, teknika edo egoera bakoitzaren ezaugarria ere eskainiko dira, mendekotasun egoeran dauden pertsonei egokituta.

Garrantzitsua da une oro gogoan izatea eginen diren jarduketak prozesu baten parte direla, jardule desberdinek osaturiko kate baten begiak, eta bakoitzak zeregin zehatz eta protokolizatua izanen duela (larrialdietako zerbitzuak, anbulantziak, larrialdietako telefonoak...). Ildo horretan, proposaturiko jarduerek beren arteko lotura elementuak eduki behar dituzte, jarduketa tekniko bakoitzak duen xede zehatzetik haratago.

Moduluaren ebaluazioa, eskuarki, sortutako egoera bakoitzean ebaluazio irizpideak zuzenean behatuz eginen da. Horregatik, arreta berezia jarriko zaio gertaleku horiek birsortzeari, eta proposatuko diren jarduerek bide emanen dute aldi berean behatzeko, ez bakarrik teknika aplikatzeko gaitasuna, baita erabakiak hartzeko prozesua ere. Erreferentea, normalean, aldez aurretik ezarritako protokoloa izanen da.

Azkenik, jarduera bat eginen da, zeinak, modu global eta bateratzailean, bide emanen baitu jarrerak eta jarduketak (ebaluazio irizpideetan deskribatu direnak) behatzeko, moduluko lan unitateetan eskuratutako gaitasunak aplikatu behar diren egoera konplexu baten aurrean.

Lanbide modulua: Arreta eta laguntza psikosoziala.

Kodea: 0213.

Iraupena: 230 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lanerako ingurunea antolatzen du, eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen behar psikosozialak instituzioaren edo etxearen ezaugarriekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mendekotasun egoeran dauden pertsonen egoera psikosozialean eragina duten instituzioaren edo etxearen ezaugarri funtzionalak eta antolamenduzkoak identifikatu ditu.

b) Gizarte-harremanetan eragina duten ingurumen-faktoreak eta elementu espazialak eta materialak deskribatu ditu.

c) Jasotako orientazioak, beharrak eta pertsonen ezaugarriak, ohiturak eta gustuak errespetatu ditu, eta espazioak eta altzariak mantentzeko segurtasun- eta higiene-arauak ere bai.

d) Erabiltzaileak eta zaintzaile informalak espazioen eta materialen arloan orientatu ditu, mendekotasun egoeran dauden pertsonen jardun autonomoa, komunikazioa eta bizikidetasuna errazteko.

e) Espazioak dekoratu ditu aintzat hartuta mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren beharrak, instituzioaren jarduera-programa, egutegia eta kultura-ingurunea.

f) Lantegi-ikasgela edo etxe bateko materialak eta tresnak antolatzeko eta, horrela, mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren autonomia errazteko seinaleztapen- eta sinbolizazio-elementuak egin ditu.

g) Mendekotasun egoeran dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko espazioa antolatzearen alde onak justifikatu ditu.

h) Instituzioaren eta etxearen barruan esku-hartzeko espazioaren antolamenduan ekimena erakutsi du.

2. Laguntza psikosozialeko estrategiak eta gizarte-harremanetako trebetasunak hautatzen ditu, eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen beharrak eta ezaugarriak aztertzen ditu, baita ezarritako lan plangintza ere.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mendekotasun egoeran dauden pertsonen gizarte-harremanen funtsezko ezaugarriak eta beharrak deskribatu ditu.

b) Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako laguntza psikosoziala antolatzeko eta harreman berriak sortzeko estrategiak eta irizpideak aztertu ditu.

c) Mendekotasun egoeran dauden pertsonen gizarte trebetasunak laguntzeko eta garatzeko baliabideak, bitartekoak, teknikak eta estrategiak identifikatu ditu.

d) Mendekotasun egoeran dauden pertsonen harreman-ahalmenak mantentzea erraztuko duten adierazpen eta komunikazioko baliabideak eta bitartekoak hautatu ditu.

e) Eguneroko egoeretara egokitutako gizarte trebetasunak mantentzen eta garatzen lagunduko duten teknikak eta estrategiak hautatu ditu.

f) Ingurunearekiko gizarte-harremanak mantentzeko informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aplikatu ditu.

g) Jokabidea aldatzeko eta gatazkak konpontzeko teknikak aplikatu ditu, betiere behar bereziak dituzten pertsonei gizarte-arreta egiteko.

h) Erabiltzaile bakoitzaren gizarte-harremanetako trebetasunak erabiltzeko eta komunikazio-jarraibideak errespetatzeko beharra justifikatu du.

3. Psikologiaren, errehabilitazioaren eta lanerako prestakuntzaren arloko mantentze eta entrenamenduko teknikak eta ariketak aplikatzen ditu mendekotasun egoeran dauden pertsonekin, betiere ezarritako jardun-planari jarraituta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Adinekoen, desgaituen eta gaixoen motibazioek eta ikaskuntzek dituzten berariazko ezaugarriak deskribatu ditu.

b) Gaitasun kognitiboak mantentzeko eta hobetzeko ariketetarako eta jardueretarako jardun-estrategia egokiak identifikatu ditu.

c) Zenbait jarduera aplikatu ditu, erabiltzaileen berariazko beharretara eta programaziora egokituta.

d) Gaitasun kognitiboak mantentzera eta hobetzera zuzentzen diren ariketak eta jarduerak egiteko materialak ekimenez eta sormenez erabili ditu.

e) Autonomia pertsonala mantentzeko eta hobetzeko jarduerak egin ditu.

f) Mantentze eta entrenamendu kognitiboko ariketak egitean, mendekotasun egoeran dagoen pertsonarekin elkarlanean jardun du.

g) Psikologiaren, errehabilitazioaren eta lanerako prestakuntzaren arloko mantentze eta entrenamenduko jarduerak eta ariketak egitean, mendekotasun egoeran dauden pertsonen mugak errespetatu ditu, fisikoak ez ezik, kulturalak ere bai.

h) Psikologiaren, errehabilitazioaren eta lanerako prestakuntzaren arloko mantentze eta entrenamenduko jarduerak eta ariketak planifikatzean, mendekotasun egoeran dauden pertsonak motibatzeko teknikak aplikatu ditu.

4. Gizarte-harremanetako jardueretan eta eguneroko bizimodua kudeatzeko jardueretan, mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren ondoan egoteko teknikak zehazten ditu, baliabide komunitarioak pertsona horren beharrekin lotuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mendekotasun egoeran dauden pertsonen ondoan egoteko beharrak identifikatzeko diziplinarteko lantaldearen informazioa lortu du.

b) Instituzio baten barruan zein etxean, pertsona horren ondoan egotean, egin beharreko jarduerak identifikatu ditu, betiere inplikatutako pertsonen eskubideak errespetatuta.

c) Mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala erraztuko duten irizpideak eta estrategiak hautatu ditu, pertsona horiei laguntzeko egoeretan.

d) Mendekotasun egoeran dauden pertsonen baliabide komunitarioak pertsona horien ondoan egoteko zereginetara egokitu ditu, baliabideez gozatzeko eta baliatzeko, betiere ezaugarri eta interes pertsonalen arabera.

e) Pertsona horien ondoan egotearen ondoriozko jarduerak erregistratu ditu, baita jarduera horietan izandako gorabeherak ere.

f) Mendekotasun egoeran dauden pertsonen interesak errespetatu ditu aisialdiko jarduerak egitean.

g) Pertsona horien ondoan egoteko zereginetan, ezarritako jarraibideak, orientazioak eta protokoloak errespetatzea baloratu du.

5. Instituzioaren talde-animazioko estrategiak eta teknikak deskribatu ditu, mendekotasun egoeran dauden pertsonen beharrak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mendekotasun egoeran dauden pertsonen aisialdiko jarduerak dinamizatzeko animazio-teknikak definitu ditu.

b) Instituzio jakin batean egiten diren jardueretan parte-hartzea sustatuko duten animazio- eta motibazio-estrategiak deskribatu ditu.

c) Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako aisialdiko berariazko baliabide egokiak hautatu ditu.

d) Erabiltzaileentzako material ludiko egokiak aztertu ditu, eta horien ezaugarriak eta onurak zehaztu ditu.

e) Instituzioaren barruko eta kanpoko aisialdiko jarduerak deskribatu ditu, erabiltzaileen beharrak kontuan hartuta.

f) Instituzioaren barruan, aisialdiko eta kulturako baliabideen mantentzea eta kontrola antolatu du.

g) Instituzioan ekitaldi bereziak eta animazio-jarduerak diseinatzeko proposamen sortzaileak egin ditu.

h) Mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren autodeterminazio-printzipioak eta erabiltzaileen interesen errespetua justifikatu du, betiere haren aisialdia betetzeko garaian eta aisialdiko animazio-jardueretan parte hartzeko garaian.

6. Zaintzaile informalentzako informazioa prestatzen du, horien eskaerak eta beharrak baliabide komunitarioekin lotuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei zuzendutako baliabide komunitarioak definitu ditu.

b) Gizarte-mailako, lanerako prestakuntzako, aisialdiko eta prestazio ekonomikoetako laguntza-baliabideen fitxategia landu du.

c) Zaintzaile informalek ohikoenak diren prestazioak eskatzeko dituzten bideak eta egin beharreko kudeaketak identifikatu ditu.

d) Laguntzak, prestazioak eta zerbitzuak eskatzeko formatuak eta ereduak identifikatu ditu.

e) Baliabide komunitarioak aurkitzeko informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu.

f) Erabiltzaileez arduratzen diren familiekin eta pertsonekin harremanetan jartzea justifikatu du.

g) Familiekin eta zaintzaile ez-formalekin komunikatzeko prozesuan egoki mintzatu da.

7. Esku-hartzeen eta jardueren jarraipena baloratu du, eta hainbat iturritatik lortutako informazioa ebaluazio-tresnekin eta -protokoloekin lotu du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren arreta psikosozialean inplikatutako informazio-iturriak identifikatu ditu.

b) Informazioa biltzeko tresnak definitu ditu, mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren balorazioan eta harekiko esku-hartzearen ebaluazio-prozesuan erabiltzeko.

c) Etxean bertan zein instituzioan, esku-hartze bakoitzaren eta ebaluazio-prozesuaren berariazko protokoloak bete ditu.

d) Jardueren garapenean egindako behaketak erregistratzeko eta transmititzeko tresnak aplikatu ditu.

e) Lanbide-zeregina garatzean ebaluazio-prozesuen garrantzia baloratu du.

f) Diziplinarteko lantaldeari informazioa helaraztearen garrantzia justifikatu du.

g) Egindako lanaren kalitatea hobetzeko garaian, informazioa lortzearen, erregistratzearen eta transmititzearen garrantzia argudiatu du.

Edukiak.

Esku-hartzearen ingurunea antolatzea:

-Gizarte-harremanetan eragina duten ingurumen-faktoreak. Espazioak eta altzariak mantentzea. Jarduerak egiteko produktu lagungarriak eta materialak mantentzea.

-Espazioen azterketa autonomia, komunikazioa eta elkarbizitza errazteko.

Elementu espazialak eta materialak: banaketa eta aurkezpena.

Dekorazio- eta ingurumen-elementuak prestatzea.

Instituzioetako espazio komunak dekoratzea.

Hizkera ikonikoak erabiltzea.

-Espazioa girotzea. Oinarrizko irizpideak.

-Espazioak girotzeko ekimena eta sormena. Teknologia berriak erabiltzea espazioak girotzeko.

Laguntza psikosozialeko estrategiak eta trebetasun sozialak hautatzea:

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonen harreman sozialak: beharra. Ezaugarriak.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonak instituziora egokitzea.

Ezaugarriak.

Egokitzapena errazten edo oztopatzen duten faktoreak.

Laguntza egokitzeko aldian.

Esku hartzeko estrategiak.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonen harreman sozialak errazten dituzten estrategien azterketa.

Harreman soziala errazteko teknikak.

Gizartearen, norbanakoaren eta taldearen harremanari laguntzeko jarduerak.

-Mendekotasun egoeran dagoen pertsonarentzat funtsezkoak diren trebetasun sozialak. Faktoreak. Zailtasun berariazkoak adinaren edo desgaitasunaren arabera.

-Harreman-ahalmenak mantentzea errazten duten adierazpen baliabideak zehaztea.

-Trebetasun sozialak eta autoestimua garatzeko teknikak eta estrategiak aplikatzea. Trebetasun sozialak lantzeko ariketak.

-Gatazken ebazpena etxeko eta instituzioko arretan. Jarrera aldarazteko prozedurak eta estrategiak.

-Bitartekoak eta baliabideak: informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak gizarte-harremanetan, elkartegintza, ingurumeneko baliabideak eta horietara iristeko bideak.

-Terapiak etxe-abereekin eta bestelako baliabide terapeutikoak.

Psikologiaren, errehabilitazioaren eta lanerako prestakuntzaren arloko mantentze eta entrenamenduko teknikak eta ariketak aplikatzea:

-Adinekoen, desgaitasuna dutenen eta gaixoen motibazioek eta ikaskuntzek dituzten berariazko ezaugarriak.

-Narriadura kognitiboa neurtzeko eskalak.

-Estimulazio kognitiboko ariketak eta jarduerak eguneroko egoeretan etxean eta instituzioan:

Memoria; arreta; espazioan, denboran eta pertsonalki orientatzea; arrazoibidea.

Errehabilitaziorako eta mantentze kognitiborako jarduerak aplikatzearen analisia.

Esku hartzeko estrategiak prestatzea.

-Eguneroko jardueretan autonomia pertsonala mantentzeko eta hobetzeko jarduerak egitea.

Esku hartzeko teknikak, prozedurak eta estrategiak.

Arreta psikosozialak duen garrantzia mendekotasuna duten pertsonekin aritzeko.

Mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntzeko teknikak zehaztea:

-Laguntza beharrak identifikatzea gizarte-harremanean, kudeaketak ebaztean eta familia ingurunean. Mendekotasun egoeran dauden pertsonak laguntzeko kontzeptua instituzioan.

-Laguntza eskatzen duten kudeaketa pertsonal motak. Jarraipena.

-Esku hartzeko arloak. Jarduteko estrategiak, mugak eta deontologia.

-Profesionalak laguntza ematean dituen zereginak eta papera, instituzioan nahiz etxean.

-Laguntza erabiltzaileen beharretara eta ezaugarrietara egokitzea.

-Laguntza aisian eta astialdian.

Kanpoan egindako jarduerak, kulturalak, sozialak, eta komunitatekoak.

Taldean txertatzearen printzipioa.

-Erabiltzaileen interesak errespetatzea jarduerak egitean.

-Laguntzako, kudeaketako eta jarraipeneko jarduerak erregistratzea. Dokumentazio pertsonala erregistratzeko prozedurak.

-Pertsona eta harremanak kudeatzeko ezarritako orientabideak eta protokoloak aintzat hartzea.

Talde-animazioko estrategiak eta teknikak:

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako animazio teknikak. Adineko pertsonak, degaitasuna dutenak eta gaixo daudenak.

-Jardueren motibazioa eta dinamizazioa. Motibatzeko estrategiak. Antolaketa eta garapena.

-Adinekoekin eta degaitasuna duten pertsonekin aisia eta astialdia eta bizi-kalitatea lantzeko garrantzia.

-Aisiko eta astialdiko baliabideak garatzea.

Modalitateak: jaiak, ekitaldi bereziak eta jolasak.

Kultura eta folklorea.

Izaera.

Kirolak.

Lantegiak.

-Baliabide ludikoak mendekotasun egoeran dauden pertsonentzat. Ezaugarriak eta onurak. Material ludikoak.

-Berrikuntza aisiko eta astialdiko baliabideetan.

-Baliabideen kudeaketa eta mailegua: liburutegia eta ikus-entzunezko baliabideak, besteak beste.

-Erabiltzaileen interesekiko errespetua.

Zaintzaile ez-formalentzako informazioa prestatzea:

-Baliabide sozialak eta komunitatekoak mendekotasun egoeran dauden pertsonentzat:

Baliabide sozialak identifikatzea, aztertzea eta horien berri ematea.

Baliabideak bilatzeko estrategiak.

-Gizarte-mailako, lanerako prestakuntzako, aisialdiko eta prestazio ekonomikoetako laguntza-baliabideen fitxategia eratzea. Motak, ezaugarriak, baldintzak eta lortzeko bideak.

-Laguntza sozialeko eta komunitarioko zerbitzuak emateko eskaerak identifikatzea eta betetzea, familiei eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei orientabidea emateko. Teknologia berriak erabiltzea eskaerak betetzeko.

-Banakako laguntzaren edo famili orientabidearen beharrak deskribatzea autonomia pertsonalean eguneroko jarduerak egiteko.

-Laguntza instituzioetara egokitzeko aldian. Esku hartzeko estrategiak.

-Familiarekin harreman bizkorrak eta komunikazio egokia ezartzea baloratzea.

Esku-hartzeen balorazioa eta jarraipena:

-Informazioa biltzeko tresna ezberdinak identifikatzea. Galde-sortak, elkarrizketak eta behaketak, besteak beste.

-Berariazko protokoloak betetzea hala etxeko laguntza zerbitzuan nola instituzio batean.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonengandik eta haien zaintzaile ez-formalengandik informazioa eskuratzea. Galde-sortak, behaketa orriak eta elkarrizketak aplikatzea, besteak beste.

-Informazioa erregistratzeko eta helarazteko tresnak aplikatzea. Dokumentazio pertsonala bizikidetzako unitatean erregistratzeko prozedura.

-Informazioaren transmisioaren balorazioa.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan beharrezkoa den informazioa biltzen da mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako jarduera psikosozialen jarraipena egin eta kontrolatzeko funtzioa gauzatzeko, etxean nahiz instituzioan, beharrezkoak diren laguntza teknikoak erabiliz, prebentzio eta segurtasun neurriak eta arauak aplikatuz eta, beharrezkoa denean, erabiltzaileak zerbitzuetara bideratuz.

Funtzio honi lotutako lanbide jarduerak honako hauetan aplikatzen dira: mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako laguntza emateko arreta, laguntza psikosoziala eta etxeko eta instituzioko kudeaketaren laguntza. Horien izaera gizarte eta hezkuntza arlokoa da eta autonomia pertsonala eta soziala sustatu behar dute jarduerak egiterakoan, lagundutako pertsonari behar duen laguntza-maila soilik emanez.

Zeregin horretarako, ikasleek oinarrizko trebetasunak barneratu behar dituzte laguntza psikosozialeko, komunikazioko eta gizarte-harremaneko estrategiak eta teknikak aplikatzeko, mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren gaitasunak mantentzen eta garatzen laguntzeko, hainbat profesionalek osatutako lantaldearen jarraibideekin bat eta harekin batera arituz.

Prestakuntzaren xedea da zenbait gaitasun barneratzea esku-hartzea mendekotasun egoeran den pertsonaren beharretara, ezaugarrietara eta lehentasunetara egokitzeko; laguntza ematea jarduerak egiteko, eta komunikazioa, interakzio soziala eta autonomia sustatzeko laguntza psikosozial egokia ere ematea, erabiltzailearen parte-hartze aktiboa erraztuz; psikologiaren, errehabilitazioaren eta lanerako prestakuntzaren arloko entrenamenduko teknikak aplikatzea; esku-hartzerako ingurunea antolatzea autonomia, komunikazioa eta elkarbizitza errazteko; kudeaketan laguntzea auzi pertsonalak eta harremanen ondoriozkoak ebazteko, beharrezkoa denean, baliabide komunitarioak eskuratzea barne; talde-animazioko estrategiak erabiltzea; gatazkak kudeatzea etxeko edo instituzioko arretan, bai eta familiarekin harreman bizia mantetzeko beharra baloratzea ere.

Modulu honetako edukiak ikaskuntzaren emaitzei dagozkien eduki-multzo ezberdinetan adierazitako sekuentzia berean gara daitezke. Nolanahi ere, iradokitzen da familiarekin harreman biziak eta komunikazio egokiaren ezarpenaren balorazioaren edukia (seigarren eduki-multzoa), laugarren eduki-multzoaren, hots, mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntzeko teknikak zehaztea, aurretik egitea; izan ere, kasu askotan, laguntza hori familiarekin adostu behar da. Are gehiago, bigarren eduki-multzoan ere lantzen ahal da, izan ere familiaren jarrera oso garrantzitsua da edozein motako esku-hartze laguntzeko. Bestalde, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzeari buruzko edukia zeharka eman liteke gainerako edukiekin batera.

Irakatsi eta ikasteko prozesuan iradokitzen da hasierako ebaluazioko ariketak eta sarrera egitea, abiaburuko ikaskuntzak ezagutzeko, eta horrekin batera, prozedurazko ariketak, xedetzat moduluaren edukien prestakuntza, azterketa eta ikerketa dutenak, talde-lanak garrantzia nabarmena izanik.

Hona hemen gelan egin beharreko jarduera berariazkoak, baliagarriak izan daitezkeenak:

-Lanbide praktikaren zenbait egoeraren role-playing delakoa egitea.

-Bizipenezko jarduerak egitea, erabiltzaileekin enpatiaz sentitzeko aukera ematen dutenak.

-Norberaren jarrerei eta komunikazioari buruz gogoeta egitea.

-Kasuak aztertzea erabiltzaileen beharrak identifikatzeko.

-Esku hartzeko proiektuak prestatzea egoera jakin batean.

-Artikuluak aztertzea, filmak eta dokumentalak ikustea eta debateak egitea.

-Girotzea gelan bertan esperimentatzea.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea baliabide komunitarioak eta informazioa topatzeko.

-Hainbat zerbitzutan erabilitako dokumentazioa bilatzea eta aztertzea, esate baterako: jarduerak behatzeko erregistroak; laguntzak, prestazio ekonomikoak eta gizarte-mailako, lanerako prestakuntzako, aisialdiko eta astialdiko laguntza-baliabideen zerbitzuak, fitxak edo fitxategiak eskatzeko ereduak, mendekotasun egoeran dagoen pertsona baloratzeko informazioa biltzeko tresnak.

Onura handiko beste jarduera osagarri batzuk hauek dira: zenbait profesionalen arteko elkarlana moduluko edukiak emateko, bai eta adineko pertsonen edo desgaituen, elkarteen eta abarren bizipen propioen ekarpenak ere. Era berean, gomendagarria litzateke modulu honekin erlazionatutako zentroetara, baliabideetara edo zerbitzuetara bisitak egitea eta autonomiarako eta laguntza teknikoetarako erreferentziako zentroetara. Horrek aukera emanen luke antolatzeko modu ezberdinak, zaindu beharreko beste biztanle batzuk eta bestelako prestazioak eta baliabideak ezagutzeko, bai eta mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arretaren alderdi berritzaileak ere, etxean nahiz instituzioetan.

Arreta eta laguntza psikosoziala moduluak izaera teoriko-praktiko nabarmena du eta pertsonaren inplikazio handia eskatzen du. Horrez gain, bigarren kurtsoko prestakuntzan, Lantokiko prestakuntza modulua garatzen da, eta horren bidez, ikasleak harremanetan jarriko dira benetako lan egoerarekin, horri gelan ikasitakoarekin aurre eginez, bai eta norberaren pertsonalitatearekin ere. Hori horrela izanik, iradokitzen da modulua antolatzean prestakuntzarako hiru testuinguru prestatzea; hartara, eraginkortasun handiagoz garatuko dira jakintzarekin, egiten jakitearekin eta, bereziki, izaten jakitearekin lotutako ikaskuntzak, hurrenez hurren, denbora tarte ezberdinetan.

Egiten jakiteari eta izaten jakiteari dagozkion prestakuntzako testuinguruen xede nagusia da ikaskuntza mota ezberdinak bateratzean abian jartzen diren prozesu pertsonalei laguntzea ahalbidetzea; alderdi hori bereziki garrantzitsua da aintzat hartuta ziklo honetako ikasleen adina, pertsonalitatea eta identitatea sortzen ari diren eboluzio-aldian baitago.

Hortaz, gomendagarria litzateke talderako espazio bat izatea, talde txikian eta irakasleen laguntzaz, praktikan bizi diren zereginak eta bizipenak tutorizatu eta aztertu ahal izateko. Zeregin horretarako, asteko ordutegiko tarte bat utziko litzateke, ordu eta erdikoa, adibidez.

Era berean, ikasleen umotze pertsonalaren eta profesionalaren prozesuarentzat onuragarria izanen litzateke laguntza-harremanari buruzko alderdi teorikoetan eta prozedurazko eta jarrerazko alderdietan sakontzea, ikasleak prestatzeko ohiko testuinguruekin kontrastatuta. Lan hori taldean egin liteke, prestakuntzan zehar izaten diren bizipenak oinarri hartuta. Bertan, komunikazio dinamika baten barnean, irakasleen laguntzarekin, profesionalaren zereginean inplikatzen diren gaitasun eta jarrera asko azaldu eta erabil litezke. Halaber, horretarako ordutegia astean ordu eta erdikoa izan daiteke.

Ebaluazioari dagokionez, garrantzitsua da esku-hartzerako funtsezkoak diren oinarri teorikoak barneratu direla ebaluatzea, eta horrekin batera, ikaskuntzak egoera praktikoetako esku-hartzeen analisira eta diseinura aplikatzeko gaitasuna. Halaber, garrantzitsua da jarreraren garapena ebaluatzea. Horretarako, proba objektiboak nahiz lan teorikoak erabil daitezke, norberaren sormena edo lan praktikoak izan daitezkeenak (autonomia sustatzeko proiektuak diseinatzea, kasu ezberdinetako beharren analisia, behaketa fitxak prestatzea, etab.). Zein den ere erabiltzen den prozedura, ikasteko balio duen tresnaren ikuspegitik (prestakuntzazko ebaluazioa) begiratu behar zaio, eta ez bildumazko ebaluaziotik soilik, batez ere jarrerazko alderdiak ebaluatu behar direnean.

Prozedurazko eta jarrerazko alderdiak ebaluatzeko, funtsezkoa da ikasleek gelan egin duten lanaren ebaluazioa edukitzea, baita ikaslearen gogoetaren ondoriozko autoebaluazioa ere.

Lanbide modulua: Arreta higienikoa.

Kodea: 0217.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako eta haren ingurunerako arreta higienikoko jarduerak antolatzen ditu, eta pertsona horien ezaugarriekin eta beharrekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren banakako zainketa-plana interpretatu du.

b) Pertsona batek behar dituen arreta higienikoak identifikatu ditu, haren osasuna eta mendekotasun-maila kontuan izanik.

c) Mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren zirkunstantziak eta eguneroko bizimoduan eragingo dizkion zailtasunak lotu ditu.

d) Pertsonaren higiene-egoera eta autonomia errazten edo eragozten duten ingurunearen ezaugarriak identifikatu ditu.

e) Ingurumen-baldintzak pertsonaren berariazko beharrei arreta egiteko egokiak direla egiaztatu du.

f) Pertsonak jarduera higieniko-sanitarioetan eta ahalmen fisikoak mantentzeko jardueretan parte hartzeko eta autonomia izateko dituen aukerak ezagutu beharra argudiatu du.

g) Banakako zainketa-planean edo bizimodu independenterako planean adierazten diren beharrezko baliabideak hautatu ditu.

h) Norberaren higiene-beharrak asetzeko autonomia erraztuko duten laguntza tekniko egokiak proposatu ditu.

2. Norberaren higiene eta garbitasuneko teknikak aplikatzen ditu, mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren eta ingurunearen beharrak eta baldintzak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Azalaren eta erantsien printzipio anatomofisiologikoak deskribatu ditu, bai eta beren patologia ohikoenak ere.

b) Norberaren higiene eta garbiketa osoko edo partzialeko prozedurak aplikatu ditu, pertsonaren egoeraren eta beharren arabera.

c) Inkontinentzia duten edo kolostomizatuta dauden pertsonen higiene-zainketa bereziak deskribatu ditu.

d) Janzteko eta oinetakoak jartzeko teknikak aplikatu ditu, pertsonaren beharrak eta autonomia-maila kontuan izanik.

e) Presioaren ondoriozko ultzeren neurri prebentibo nagusiak azaldu ditu, baita prebentziorako eta tratamendurako osasun-produktuak ere.

f) Pertsonaren autonomia sustatzeko beharrarekiko sentsibilitatea erakutsi du.

g) Laginak biltzeko eta hondakinak ezabatzeko teknikak deskribatu ditu, mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren ezaugarriak kontuan izanik.

h) Oinarrizko postmortem prozedurak aplikatu ditu, ezarritako protokoloari jarraituta.

i) Higiene-jarduerak egitean, prebentzio- eta segurtasun-neurriak hartu ditu, baita norbera babesteko neurriak ere.

j) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei eta zaintzaile ez-profesionalei higiene ohitura osasuntsuei buruzko informazioa ematea, baita beharrezko produktuei eta materialei eta horien erabilera zuzenari buruzkoa ere.

3. Ingurunearen higiene teknikak aplikatzen ditu, eta prozedurak eta materialak eraginkortasun, prebentzio eta segurtasuneko irizpideekin hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzailearen logelako baldintza higieniko-sanitarioak eta txukuntasun-baldintzak deskribatu ditu.

b) Erabiltzailearen ohea egin eta garbitzeko teknikak aplikatu ditu, pertsonaren egoerara eta baldintzetara egokituta, pertsonaren erosotasuna errazteko.

c) Gaixotasun kutsakorren aurrean beharrezko prebentzio-neurriak deskribatu ditu.

d) Pertsonaren egoeraren araberako isolamendu tekniken printzipioak deskribatu ditu.

e) Erabili ohi diren materialak garbitzeko, desinfektatzeko eta esterilizatzeko metodoak eta teknikak aplikatu ditu, prozesu horien kalitate-kontrolak errespetatuta eta hondakinen tratamenduari buruzko araudia kontuan hartuta.

f) Prebentzio- eta segurtasun-neurriak hartu ditu, baita norbera babesteko neurriak ere, higiene-jarduerak egitean.

g) Inguruneak bete beharreko baldintza higienikoen berri eman die erabiltzaileari, familiakoei edo zaintzaile informalei.

h) Ingurunearen higienerako beharrezko produktuen eta materialen erabileraren berri eman die erabiltzaileari, familiakoei edo zaintzaile ez profesionalei.

4. Arreta higienikoko jardueren kontrola eta jarraipena egiten du, ezarritako behaketa- eta erregistro-protokoloak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzaileen beraien eta haien ingurunearen higiene-egoera behatzeko, kontrolatzeko eta jarraipena egiteko protokoloek bete beharreko ezaugarriak identifikatu ditu.

b) Erabiltzailearen eta haren ingurunearen arloko jarduerei buruzko informazioa eta azaldu ziren gorabeherei buruzko informazioa bildu du.

c) Eskuzko eta informatika bidezko behaketa-protokoloak bete ditu, kasu bakoitzerako ezarritako jarraibideen arabera.

d) Bere kargura dauden pertsonen informazioa lortu du, hainbat bitartekoren bitartez.

e) Pertsonaren bilakaeraren jarraipena egiteko aurreikusitako behaketa-tresnak eta -teknikak aplikatu ditu, lortutako datuak ezarritako prozeduraren arabera erregistratuta.

f) Ezarritako prozeduren bitartez, eta une egokian, transmititu du informazioa.

g) Erabiltzailearen arreta higienikoaren kontrolaren eta jarraipenaren garrantzia argudiatu du.

Edukiak.

Arreta higienikoko jarduerak antolatzea:

-Norberaren eta ingurunearen higienea.

-Mendekotasun egoeran dagoen pertsonak garbiketa eta higiene jardueretan duen autonomia errazteak duen garrantziaz ohartzea.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren zeregina.

Mendekotasun egoeran dagoen pertsonari higiene eta garbiketa jarduerak aplikatzea:

-Larruazalaren printzipio anatomofisiologikoak eta gorputzeko higienearen oinarriak.

-Gorputzeko garbiketa eta higienerako teknikak aplikatzea.

-Higienerako eta garbiketarako laguntza teknikoak erabiltzea.

-Inkoninentzia duen edo kolostomizatua dagoen pazientea zaintzea.

-Presioagatiko ultzerak prebenitzea eta tratatzea.

-Iraitzitakoa jasotzeko teknikak.

-Lagin biologikoak jaso eta garraiatzeko bitartekoak eta teknikak.

-Postmortem zainketak.

-Higienearen beharra baloratzea mendekotasun egoeran dagoen pertsonari osoko arreta egitean.

Ingurunearen higiene jarduerak aplikatzea:

-Instituzionalizatutako pertsonaren gela.

-Ohe motak, osagarriak eta arropa zuria.

-Oheak egitea.

-Infekzioak prebenitzea eta kontrolatzea.

-Eskuak garbitzeko teknikak aplikatzea.

-Txanoa, maskara, eskularru esterilak eta mantal esterilak jartzeko teknikak aplikatzea.

-Mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren ingurunearen baldintzak osasunaren eta higienearen aldetik.

-Materiala eta tresneria garbitu eta desinfektatzea.

-Desinfekzioko oinarrizko printzipioak.

-Esterilizazio metodoak aplikatzea.

-Esterilizazio metodoak aplikatzean eraginkor izateak duen garrantzia.

-Sendaketetarako orga.

-Lagin biologikoak jaso eta garraiatzeko bitartekoak eta teknikak.

Arreta higienikoaren jardueren kontrola eta jarraipena:

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonen eta beren ingurunearen higieneari buruzko informazioa lortzeko teknikak eta tresnak aplikatzea.

-Arreta higienikoaren jardueren jarraipena egiteko teknikak eta tresnak aplikatzea.

-Eskuzko eta informatika bidezko erregistroak erabiltzea.

-Jasotako informazioa diziplina askoko taldeari helaraztea.

-Datuak jasotzean zehatza eta objektibo izateak duen garrantzia baloratzea.

Orientabide didaktikoak.

Arreta higienikoaren moduluaren xedea da, osasun arretaren moduluarekin batera, teknikari horien prestakuntza osatzea; horretarako, beharrezkoak diren ezagutzak emanen zaizkie osasunaren narriaduraren kausak eta ondorioak ulertzeko, bai eta osasuna hobetzeko oinarrizko jarduerak ezagutu eta egiteko ere.

Modulu honek beharrezkoa den ikuspuntua eskaintzen du higienearen beharra bere osotasunean ulertzeko. Gorputzeko higieneaz nahiz erabiltzailea inguratzen duen horren guztiaren higieneaz ari gara, eta beraz, honela ulertzen dugu kontzeptu hori: osasun egoera onari eusteko modua da eta funtzionatzeko gaitasun handiagoa lortzeko bidea ere bai, pertsonaren onurarako. Gaitasun horiek aplikatzeak aukera emanen dio teknikariari lanbidean sortzen zaizkion arazo praktiko sinpleak ebazten laguntzeko, betiere erizaintzako gradudun baten begiradapean. Halaber, aukera emanen dio higienearekin zerikusia duen edozein gaitan erabilitako terminologia zehaztasunez ezagutu eta erabiltzeko.

Eduki-multzoen sekuentziazioari dagokionez, eskema honen arabera lantzen ahal dira:

-Lehen zati batean, erabiltzailearen ingurune osoaren higiene orokorra: materialaren garbiketa, desinfekzioa eta esterilizazioa.

-Bigarren multzo batean, ingurunearen higienea: erabiltzailearen gela.

-Hirugarren zati batean, erabiltzailearen beraren higienea.

-Laugarren multzo batean, laginak jasotzea eta infekzioaren kontrola, erabiltzailea edo teknikaria ez gaixotzea saihesteko.

Metodologiari dagokionez, garrantzitsua izanen da kasu praktikoak eta simulazioak lantzea. Modulu hau prozedurazko eta jarrerazko edukietara zuzendu behar da, hortaz, modu praktikoan lantzea gomendatzen da. Prozedurazko edukiak funtsezkoak dira moduluaren metodologia plateatzerakoan.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Material ezberdinak garbitzeko baliabideak eta produktuak hautatzea.

-Material ezberdinak garbitu eta desinfektatzeko teknikak deskribatzea eta modu egokian gauzatzea.

-Oheko arropa prestatzea, ohe mota ezberdinak ordenatu eta prestatu ahal izateko.

-Presioagatiko ultzeren eta bestelako gaixotasun dermatologikoen adierazpen patologikoak identifikatzea eta deskribatzea.

-Norberaren garbitasunerako teknikak deskribatzea eta gauzatzea.

-Erabiltzaileari pixa egiteko ontzi zapal eta botila jartzea.

-Lagin biologikoak jasotzeko beharrezkoak diren materialak hautatzea.

-Kasu praktikoak aztertzea lotutako beharrak identifikatzeko.

-Lantegi-gelan kasuak simulatzea.

Modulua garatzeko beharrezkoak diren baliabideei dagokienez, gomendatzen da material ezberdinak erabiltzea (posterrak, maketak, laminak, etab.), ikasleak eguneroko zereginekin ohitu daitezen. Gainera, planteatzen diren jarduera batzuk zein besteak egiteko, liburuxkak, ikus-entzunezko materiala, etab. erabiltzen ahalko ditugu. Horregatik, gomendagarria litzateke behar bezala hornitutako gela bat eskura izatea, ahal dela Interneterako sarbidearekin eta proiektagailuarekin, jarduera horiek errazago egin ahal izateko.

Egokia litzateke, gainera, lantegi-gela bat izatea ikasleek simulazio ariketak egiteko, baina gela horrek zenbait baliabide material izan beharko lituzke: manikia, erabiltzailearen arreoa, arropa zuria, garbitzeko, desinfektatzeko eta esterilizatzeko materialak, ohe artikulatuak, garabiak, komuneko aulkiak, materialak presioagatiko ultzerak prebenitzeko, laginak jasotzeko eta infekzioak kontrolatzeko, erregistratzeko dokumentuak, gorabeheren eta jarraipenen orriak, besteak beste.

Gomendagarria litzateke lan indibiduala eta talde txikiko lana bateratzea. Horrela, ikasleen gaitasun pertsonalak lantzen eta baloratzen ahalko dira. Bakarkako lanari esker ikasleen gaitasun pertsonalak baloratzen ahalko dira: erantzukizuna, jarraibideak betetzen direla (ahozkoak eta idatzizkoak), antolatzeko gaitasuna, ekimena, ordena, zorroztasuna, besteak beste. Taldeko lanari esker, ikasleek beren gaitasun pertsonalak garatuko dituzte pertsona arteko harremanetan: entzuteko gaitasuna eta enpatia, iritzi aniztasunarekiko errespetua, gatazken ebazpena elkarrizketaren bidez (negoziazioa, bitartekotza) eta beste gaitasun sozial batzuk.

Modulu honek harremana badu Mendekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak moduluarekin, non erreferentzia egiten baitzaio zahartze prozesuari, pertsonarengan eragiten dituen aldaketa guztiekin, maila biologikoan nahiz patologikoan. Aintzat hartuta Arreta higienikoa moduluan ikasleek higienearen inguruko kontzeptuak ikasiko dituztela, ikaskuntza orokortzeko modu bat litzateke kontzeptu horiek ikuspuntu gerontologikotik lantzea.

Ebaluazioari dagokionez, garrantzitsua da erabiltzaileekin egunero-egunero teknikari-lana egiteko beharrezkoak diren oinarri teorikoak ebaluatzea, bai eta horiek proposatutako egoera batean aplikatzeko gai izatea (kasu praktikoa). Horretarako, proba objektiboak zein lan praktikoak erabiltzen ahal dira. Erabiltzen den prozedura edozein dela ere, beti, ahal dela, ebaluazioa ikasteko tresna erabilgarria izanen da (ebaluazio hezitzailea), batez ere, ikasleek gaitasun pertsonalak bereganatu dituzten ala ez baloratu behar denean.

Prozedurazko eta jarrerazko alderdiak ebaluatzeko, funtsezkoa da ikasleek gelan nahiz lantegi-gelan egin duten lanaren ebaluazioa (behaketa sistematikoa) edukitzea, bai eta ikasleak berak egindako gogoetazko autoebaluazioa ere.

Lanbide modulua: Telelaguntza.

Kodea: 0831.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Telelaguntzako zerbitzuan norberaren jarduna antolatzen du, lanpostuaren ezaugarriak eta ekipamendu teknikoa kontuan izanik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Telelaguntzako zerbitzuaren ezaugarriak, funtzioak eta egitura deskribatu ditu.

b) Operadorearen espazio fisikoa antolatu du, garbitasuneko, txukuntasuneko eta arriskuen prebentzioko irizpideekin.

c) Profesional bakoitzaren osasunaren gaineko arriskuak prebenitzen dituzten higiene, ergonomia eta komunikazioko arauak deskribatu ditu.

d) Telelaguntzako zerbitzuko berezko informatika-aplikazioak eta tresna telematikoak erabili ditu.

e) Telelaguntzako zerbitzuen terminalak eta gailu osagarriak egiaztatu ditu.

f) Tresna telematikoen erabileran ohikoenak diren gorabeherak deskribatu ditu.

g) Zerbitzuaren kalitatea hainbat txandatan optimizatzeko ezarritako protokoloei jarraitzeko beharra argudiatu du.

h) Informazioaren konfidentzialtasuna eta pertsonen intimitaterako eskubidea bermatzearen garrantzia justifikatu du.

2. Irteera-deiak kudeatzeko prozedurak aplikatzen ditu, informatika-aplikazioak eta tresna telematikoak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Esleitutako pasahitzaren bitartez sartu da informatika-aplikazioan.

b) Informatika-aplikazioan, lan-txandan egin beharreko agendak hautatu ditu.

c) Deiak zenbakiaren, motaren eta protokoloan ezarritako lehentasunaren arabera programatu ditu.

d) Informatika-aplikazioan, behar bezala hautatu du agendako deia.

e) Aurkezpen-protokolo pertsonalizatua aplikatu du.

f) Agendaren helburura eta erabiltzailearen ezaugarrietara egokitu du elkarrizketa.

g) Agurrerako ezarritako protokoloei jarraitu die.

h) Irteera-deia jasotzen duen pertsonarentzat egokia den hizkuntza erabiltzea baloratu du.

3. Sarrera-deiak kudeatzeko prozedurak aplikatzen ditu, ezarritako jarraibideak eta protokoloa kontuan hartuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurkezpenerako, garapenerako eta agurrerako ezarritako protokoloei jarraitu die.

b) Pertsona zerbitzuan altan dagoen egiaztatu du.

c) Erabiltzailearen ezaugarrietara egokitu du zerbitzuaren ezaugarriei eta prestazioei buruzko azalpena, baita terminalaren funtzionamenduari eta gailu osagarriei buruzko azalpena ere.

d) Komunikazioa eta tratu pertsonalizatua errazten duten estrategiak erabili ditu.

e) Krisialdien eta larrialdien aurrean behar bezala erantzun du.

f) Planteatutako eskariari erantzuteko baliabide egokiak jarri ditu abian.

g) Erabiltzailearen iritziak eta erabakiak errespetatzearen garrantzia argudiatu du.

h) Pertsonaren datuak informatika-aplikazioan eguneratu ditu.

4. Sarrera- eta irteera-deien jarraipena egin du, egindako jardunak eta gorabeherak erregistratuta eta dagokion txostena landuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Informazioa txanda batetik bestera transmititzea errazten duten bitarteko teknikoak azaldu ditu.

b) Informazioa erregistratzeko teknikak eta prozedurak aplikatu ditu.

c) Telelaguntzako zerbitzuaren txosten motak deskribatu ditu.

d) Jarraipen-txostenak landu ditu.

e) Hobe daitezkeen norberaren lan-jarduneko alderdiak identifikatu ditu.

f) Beste profesional batzuek zein egoeratan esku hartu behar duten identifikatu du.

g) Profesional eskudunei gorabeherak eta hobekuntza-proposamenak helarazi dizkie.

h) Lanbide-gaitasuna telelaguntzaren esparruko beste behar batzuetara egokitzearen garrantzia baloratu du.

Edukiak.

-Lanpostuaren antolaketa.

-Telelaguntzako zerbitzua.

-Teleoperadorearen espazio fisikoa ordenatzea eta mantetzea.

-Laneko arriskuen prebentzioa.

-Lankidetza telelaguntzako zerbitzuan.

-Telelaguntzako hardwarea eta softwarea erabiltzea.

-Tresna telematikoak erabiltzea.

-Terminala eta gailu osagarriak.

-Sarbide pasahitza egiaztatzea. Datuak babestea eta konfidentzialtasuna.

-Erabiltzailearen eskubideak.

Irteera-deien kudeaketa:

-Agendak kudeatzea.

-Agendak programatzea.

-Erabiltzailearen altak eta espedienteko datuak aldatzea.

-Deiak egitea telelaguntzako zerbitzuetan.

-Aurkezpenerako eta agurrerako protokoloak aplikatzea.

-Komunikazioaren arauak agendaren arabera.

-Komunikazioa mintzakideari egokitzeko garrantzia baloratzea.

Sarrera-deiak kudeatzea:

-Telefono bidezko arretarako teknikak aplikatzea.

-Aurkezpenerako eta agurrerako protokoloak aplikatzea.

-Estresa kontrolatzeko teknikak aplikatzea telelaguntzako zerbitzuetan.

-Alarmak: motak eta jarduketa.

-Telefono bidezko komunikazio eraginkorraren teknikak aplikatzea erabiltzaileekin.

-Krisialdiak identifikatzea.

-Deiak kudeatzea eta baliabideak mobilizatzea.

-Jarduketa mailak larrialdietan.

Sarrera- eta irteera-deien jarraipena.

-Informazioa erregistratzea eta kodetzea.

-Espedienteen kudeaketa.

-Erregistratu beharreko informazio mota.

-Informazioa erregistratzeko teknikak eta prozedurak aplikatzea.

-Jarraipena egiteko agendak.

-Txostenak egiteko moduko kasuak identifikatzea.

-Txostenak egitea.

-Telelaguntzako zerbitzuko kalitatearen adierazleak.

-Gorabeherak erregistratzea eta horien berri ematea.

-Behar berrietara egokitzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honi esker, mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko profesionalak beharrezkoak diren gaitasunak izanen ditu telelaguntzako zerbitzuan arreta egiteko. Gaitasun horien artean daude ekipamendu teknikoa ezagutzea eta kontrolatzea, deien kudeaketa egokia eta eraginkorra ahalbidetzen duten aplikazio informatikoak erabiltzea, jarduteko protokoloak aplikatzea eta zerbitzuko gorabehera guztiak erregistratzea.

Diseinu honetan edukien gainean egiten den sekuentziazioa ordenarik egokienean egina dago moduluan erdietsi nahi diren ikaskuntzak lortzeko: hasi orokorrenetik, telelaguntzako zerbitzu baten definizioa eta antolaketa, erabiltzailearen eskubideak, deien kudeaketa, eta zehatzenera heldu arte: gorabeherak erregistratzea eta helaraztea eta txostenak egitea. Sekuentziazio horrek esanguratsuago bihurtzen du moduluaren ikaskuntza.

Metodologia prozedurazkoa izanen da nagusiki, lana bakarka, talde txikian edo talde handian eginez, teknikari berriari aukera emanez egoera ezberdinei aurre egiteko gaitasun pertsonalak bereganatzeko. Horretarako, kasu praktikoak erabiliko ditugu, horien bidez ikasleek honako hauetarako gaitasunak gara ditzaten:

-Jarduteko protokolo errazak prestatzea eta aurretik telelaguntzaren arloan diseinatuak dauden ohiko protokoloak interpretatzea.

-Deiak programatzea horien kopuruaren, motaren eta lehentasunaren arabera.

-Krisialdiak eta larrialdiak hautematea eta horiei modu egokian erantzutea.

-Une bakoitzean esku hartzeko beharrezkoak diren baliabideak identifikatzea eta abian jartzea.

-Erabiltzailearen konfidentzialtasuna eta datuen babesa errespetatzen ez duten egoerak identifikatzea, bai eta horrek dakartzan ondorioak ere.

-Telelaguntzako zerbitzu batean erabiltzen diren txostenak identifikatzea eta prestatzea.

Era berean, ikasleek simulazioak egitea proposatzen da, jarraian adierazten direnak egin ahal izateko:

-Telelaguntzako zerbitzu batean erabili beharreko elementu guztiak identifikatzea.

-Lan-eremua antolatzea.

-"Role-playing" delako tekniken bidez, egoera ezberdinei aurre egiteko modua lantzea, hizkuntza egokia erabiliz, elkarrizketa agendaren xedeetara eta aurkezpenerako eta jarraipenerako ezarritako protokoloetara egokituz.

Eduki kontzeptualak barneratzeko (ezaugarriak, funtzioak eta zerbitzuaren egitura, protokoloak, erabili beharreko baliabideak, txostenak, konfidentzialtasuna...), edukiak ikasteko moduko jarduerak erabiliko dira beti. Adibidez, larrialdi egoerei erantzuteko baliabide egokiei buruz ari bagara, diseinatzen ditugun jardueretan baliabide bakoitza egoera jakinarekin lotuko dugu; hartara, ikaskuntza errealagoa eta esanguratsuagoa izanen da.

Modulua emateko beharrezkoak diren baliabideei dagokienez, gela bat behar da, non espazioak aldatzeko aukera izanen den lan metodologia ezberdinei egokitzeko; informatika gela, Interneterako sarbidearekin; eta beste espazio bat, gelan bertan edo lantegi-gelan, bertan telelaguntza terminal bat izateko simulazioak egin ahal izateko.

Ebaluazioa etengabea izanen da eta prozesuzkoa, aintzat hartuta gaitasun bakoitza barneratzea lotua dagoela etengabeko lanaren prozesuarekin, non ezin diren ezagutzak, prozedurak eta jarrerak bereizi. Hori horrela, etengabeko ebaluaziorako tresnak erabiliko dira: behaketa sistematikoa, lan prozesuen jarraipena, eta modu sistematikoan, ikasleen beren gogoetazko autoebaluazioa, ikaskuntza prozesuaren kontzientzia errealista sortzen lagunduko duena. Proba objetkiboak erabiltzen direnean ebaluazio prozesu osoari laguntzeko, oso garrantzitsua litzateke esanguratsuak izatea, garatutako prozesuari lotuak egotea eta beti prozedurazko ikuspegi batetik diseinatuak, barnean sartuta kasu praktikoak eta buruz ikaste hutsa baino gogoeta handiagoa eskatzen dutenak.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

Kodea: 0218.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz bizitzan zehar.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nork bere nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu ditu erabakiak hartzeko.

b) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariarentzat tokian, eskualdean, Estatuan eta Europan dauden enplegu-sorgune nagusiak eta lan-munduan txertatzekoak identifikatu ditu.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide jarduerarako zer-nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztu du.

d) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren lanbide profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

e) Etengabeko prestakuntzak laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik duen garrantzia baloratu du.

f) Lana bilatzeko prozesuan zein teknika erabiltzen diren zehaztu du.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi ditu.

2. Talde-lanaren estrategiak eta komunikaziorako abileziak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu ditu.

c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu ditu.

d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

e) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu ditu eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu ditu.

g) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu ditu: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu du.

i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietako bat dela onartu du.

j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu ditu, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan-zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu ditu.

b) Enpresaburu eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu ditu eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu ditu.

f) Soldaten ordainagiria aztertu du eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu ditu, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu du, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu ditu.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu ditu eta baldintzak identifikatu ditu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu ditu zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu ditu, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta laguntzako prestazioak bereiziz.

5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku-faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko sektoreko jarduera mota ezberdinak Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren lan ingurunean sailkatu ditu.

b) Dauden arrisku faktoreak sailkatu ditu.

c) Lanbidearen arriskuen ondoriozko lanbide kalteak (lan istripuak, lanbide gaixotasunak) identifikatu ditu.

d) Enpresako arriskuak ebaluatzeko prozesua eta kontzeptua zehaztu ditu.

e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu ditu, eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien eraginkortasuna kontrola du.

f) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu du.

g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu ditu.

h) Prebentzioaren kulturaren garrantzia baloratu du enpresaren esparru eta jarduera guztietan.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko araudia identifikatu du.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren identifikatu du.

c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

d) Arrisku plan bat prestatzean inplikatuta dauden agente guztien erantzukizunak identifikatu ditu.

e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu du.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

g) Aintzat hartu du garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentziazioa barne duena.

h) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazio plana proiektatu du.

7. Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu ditu.

c) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu ditu.

d) Zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Lehen laguntzarako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika-kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu ditu.

f) Langilearen osasuna zaintzeko betekizunak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu ditu.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorearen definizioa eta azterketa, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariari lotutako prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokian bertan, eskualdean, Estatuan eta Europan.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde-lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko sektorean dauden ekipo motak, beren funtzioen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen analisia.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan-zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Arrisku profesionalen ebaluazioa:

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku faktoreen analisia.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Inguruneko baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Baldintza ergonomiko eta psiko-sozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.

-Arriskuaren balorazioa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

Prebentzioaren plangintza enpresan:

-Prebentzio plana.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Sektoreko enpresa batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea:

-Jarduteko protokoloa hautatzea.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.

-Segurtasunaren gaineko seinalizazio motak identifikatzea.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen laguntzako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak berenganatuko dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera garatzeko, mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari, Gizarte Segurantzari eta lantaldeei buruzko edukiak jorratzen ahal dira lehenik, eduki horiek beharrezkoak baitira Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan enpresako proiektua/plana garatzeko. Ondoren, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; aipatutako enpresa proiektuari dagokion prebentzio planean gauzatzen ahal da haien aplikazio praktikoa. Gatazkaren kudeaketarekin jarraitu daiteke eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorratu daiteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientazio profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertain eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak finkatzea, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz.

-Lana bilatzeko behar den dokumentazioa prestatu eta betetzea: curriculum vitaea, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Komunikazio jarduerak egitea.

-Klasean aurkezpenak egitea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin alderatzea.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Prebentzio plan bat prestatzea Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan garatu beharreko enpresako proiektu/planerako.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahal diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraikiz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal izan dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, irakatsi eta ikasteko prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluek harreman estua izanen dute, eta edukiak zein metodologiaren alderdiak koordinatuko dira.

Azpimarratu behar da komenigarria dela Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan eginen den enpresako proiektu/plana erabiltzea Lanerako prestakuntza eta orientabideak izenekoan ematen diren edukiak zuzenean aplikatzeko; horrek modulu honetako edukien alderdi praktikoa sustatuko du.

Halaber, lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekin duen erlazioa kontuan hartu beharko litzateke, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 0219.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimen sortzaileari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu du banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntzaren eta nazioartekotzearen kontzeptuak eta horiek gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatearen gehikuntzarekin duten lotura identifikatu ditu.

c) Kultura ekintzailea zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu du.

d) Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

e) Arriskuaren kontzeptua aztertu du, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburuaren kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu ditu.

2. Komunikazio, lidergo, sormen eta konpromisoarekin ikusteko duten norberaren gaitasunak aitortu eta aplikatzen ditu, eta lanbide jarduerak garatzeko garrantzia baloratzen du nork bere kasa zein bestearen kontura lan egitean.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

b) Agindu eta zuzentzeko estiloak eta haien eraginak pertsonen eta enpresen gainean sailkatu ditu.

c) Motibazioaren premia justifikatu du lanbide jardueretan.

d) Motibatzeko teknika ohikoenak eta nola egokitzen diren egoeraren arabera deskribatu ditu.

e) Sormenaren premia justifikatu du lan prozesuak hobetzean eta lanbide berrikuntzan.

f) Sormen prozesuen ezaugarri nagusiak deskribatu ditu.

g) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu sektoreko enpresetan bestearen kontura lan egitean norberak behar dituen gaitasunekin.

h) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko lanbide sektorean jarduera bat sortzeko ekimena duten pertsonen gaitasunekin.

3. Negoziorako ideiak sortu eta identifikatzen ditu, eta enpresa txiki bat sortzeko edo enpresa baten barruan ekimenak garatzeko aukera zehazten du, balio etikoak erantsiz eta ingurunearen gaineko eragina baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu, eta sistemaren kontzeptua aztertu du enpresari aplikatuta.

b) Ideiak izatea sustatu du, enpresa baten barruan, prozesuak eta produktuak hobetzeko ekimenak garatzearren, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

c) Negoziorako ideiak izatea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

d) Negoziorako aukerak aztertu ditu, sektorearen egoera eta eboluzioa kontuan izanda.

e) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

f) Aztertu du ea enpresaren jardueran nolako eragina duten enpresak erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

g) ETE baten inguruneko elementuak identifikatu ditu.

h) Enpresa kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu du.

i) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu ditu.

j) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko enpresa baten balantze soziala egin du eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu ditu, bai eta sortzen dituzten onura sozialak ere.

k) Balio etikoak eta sozialak dituzten jardunbideak identifikatu ditu mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko sektoreko enpresetan.

l) Enpresaren estrategia deskribatu du, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu du.

m) Enpresa baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko azterlana egitea zein garrantzitsua den baloratu du.

4. Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko enpresa bat sortu eta abian jartzeko jarduerak egiten ditu, dauden baliabideak eta aukerak baloratuz, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu ditu.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu du.

c) Enpresaren forma juridiko desberdinetarako ezarritako tratamendu fiskalak bereizi ditu.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen izapideak aztertu ditu.

e) Laguntza ezberdinak bilatu dira mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko enpresa bat sortzeko.

f) Enpresa plan baten osagaiak deskribatu ditu.

g) Forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu ditu.

h) ETE bat abian jartzeko aholkularitza eta kudeaketa administratiboa enpresatik kanpo lortzeko bideak identifikatu ditu.

i) Produkzio planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana enpresa planean sartu ditu.

j) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

k) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoaren eta finantzarioaren azterlana egin du.

l) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu ditu, bai eta finantzabideak ere.

m) Ahuleziak eta indarrak identifikatu ditu.

5. ETE baten kudeaketa administratibo, komertzial eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko enpresa baten betebehar fiskalak definitu ditu.

b) Fase hauek definitu ditu: produkzioa edo zerbitzua, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu ditu.

d) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu du.

e) Zerga egutegiko zerga motak bereizi ditu.

f) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko sektoreko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete ditu (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu ditu.

Edukiak.

Ekimen sortzailea:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko enpresen jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Enpresaburuaren kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

Komunikazioa, lidergoa eta sormena.

-Sormenaren, komunikazioaren eta lidergoaren oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena bultzatzen duten teknikak.

-Agindu eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazioaren kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko sektoreko ekintzaile eta enplegatu baten gaitasun pertsonalak eta lanbide gaitasunak aitortzea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Negozioaren ideia mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko arloko enpresan.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko sektoreko ETE bateko ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko sektoreko ETE baten harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa plan bat prestatzea.

Eginkizun administratiboa, merkataritzakoa eta finantzarioa:

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko hastapenak.

-Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek sentikortasun positiboa garatzea ekimen sortzaileari dagokionez, baita enpresa barruan ekiteko jarrerak eta trebetasunak sustatzea ere, enplegua etengabe hobetzeko beste baten kontura lan egiten denean.

Planteatzen diren edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak duela eskumena egokienak juzgatzen dituen erabakiak hartzeko, proposatzen da ikasleak has daitezen ekiteko gaitasunak zehaztu eta garatzen dituzten jarduerekin, eta, horrek, bere aldetik, beren jarduna garatuko duten sektorera hurbiltzen lagunduko die. Ondoren, negoziorako ideia bat zehazteko erronkari eginen diote aurre ikasleek, hori oinarria izanen baita enpresa plan bat garatzeko. Izan ere, hori izanen da modulua garatzeko ardatza.

Gomendatzen da edukiak aplikatzekoak izatea eta enpresa proiektua edo enpresa plana garatzearekin bateratzea, metodologiak lot ditzan moduluko alderdi teorikoa eta praktikoa.

Metodologia teoriko-praktikoa izanen da, ikus-entzunezko baliabideak eta IKTak erabiliz kasuan kasuko sektorearen egoera ekonomikoari buruzko informazioa bilatu eta aztertzeko, eta web orri eta plataforma espezializatuetan kontsultak egiteko, enpresa bat martxan jartzeko prozesuan erabakiak hartzen lagungarri izan daitezen. Alde horretatik, enpresa plan bat gara daiteke, ondoko jardueren ardatz:

-Heziketa zikloaren lanbide profileko jarduerarekin ikusteko duen enpresako proiektu/plan bat egitea, negozioa martxan jartzeak dakartzan alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioa eta giza baliabideak, merkataritzako kudeaketa, administrazio kontrola, justifikazio soziala, etab.; batik bat, esperientzia praktikoak, kanpoko agenteekiko harremana eta enpresako jardueraren sustapena oinarri dituen tresna pedagogikoak aplikatuko dira (enpresako leihatila bakarra, merkataritza ganberak, tokiko garapenerako agentziak, CEN, CEIN, enpresen mintegiak eta inkubagailuak, etab.).

-Enpresaburuekin harremanetan jartzea, hitzaldi, bisita, dinamika eta abarren bidez, enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko sortzen denetik aurrera, ekimenaren espiritua sustatzeko eta ikasleek jarduerak garatzeko enpresa horren inguruan: oinarrizko eginkizunak, ingurunearen azterlana, AMIA azterketa, produkzio prozesuaren deskribapena, enpresa mota.

-Azoka, jardunaldi, lantegi eta bestelako ekitaldietara joatea, enpresa ekimenaren garapena eta sektorea ezagutzeko.

-Erakustaldiak, jardunaldi teknikoak eta ikastetxeko beste ekimen batzuk antolatzea, eskolako, ekonomiako eta gizarteko komunitateari begira.

-Kontsultak egitea enpresak sortzeko eskumenak dituzten entitate eta erakundeei, agente ekonomikoei eta profesionalei.

-Enpresako planaren barruan prebentzio plan bat prestatzea, Lanerako prestakuntza eta orientabideak moduluan erdietsitako gaitasunak oinari dituena.

-Enpresako proiektu/plana kontatu eta defendatzea epaimahai baten aurrean.

Metodologia hau aplikatzeko, komenigarria izanen litzateke ikasleei Interneten sartzea ahalbidetzen dieten baliabideak eta/edo ikus-entzunezko baliabideak izatea. Komenigarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduera batzuk egiteko.

Orobat, ikastetxeen arteko elkarlana sustatuko da, ahal dela, bai irakasleen bai ikasleen aldetik (kudeaketa ekonomikoa, prebentzio plana, denboraren bankua, etab.), eta ikastetxeen materialak eta praktika onak trukatzea bultzatuko da topaketa birtualen eta aurrez aurrekoen bidez.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluak osagarriak direnez, koordinatuta egin beharko lirateke edukien garapena eta sekuentziazioa, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleek harremana estua izanik. Era berean, enpresa proiektua ikasturte osoan zehar ardatz gisa erabiltzeak laguntzen ahal du metodologia komun bat bi moduluetarako ezartzen, halako eran non Lanerako prestakuntza eta orientabideak izeneko moduluko edukiak aplikatu baitaiteke, egokien juzgatzen den eran, enpresa proiektua egiteko.

Lanbide modulua: -Laguntza-harremana.

Kodea: NA17.

Iraupena: 140 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Laguntza-harremana osatzen duen lanbide lotura ezartzeko beharrezkoak diren gaitasunak zehazten eta garatzen ditu, inplikatutako balioak, gaitasunak eta jarrerak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laguntza-harremanari buruzko teoria ezberdinak deskribatu ditu.

b) Lanbide lotura eratzeko prozesuaren fase ezberdinak zehaztu ditu.

c) Laguntza-harremanean inplikatzeak dituen arriskuak eta mugak identifikatu ditu, bai eta zaintzailearen balizko mekanismo erreaktiboak ere.

d) Laguntza harremanetan egon daitezkeen rol ezberdinak identifikatu ditu.

e) Entzuteko gaitasuna eta enpatia garatu ditu, harremanean beste aintzat hartuz eta errespetuz adieraziz.

f) Inolako baldintzarik gabe onartzeko, hurbiltasunezko eta asertibitatezko gaitasunak garatu ditu laguntza-harremanaren oinarrizko baldintza gisa.

g) Laguntza-harremanean ager daitezkeen emozioak zehaztu ditu, eta horiek hartzeko modua.

h) Laguntza-harremanaren prozesuetan sor daitezkeen defentsa-mekanismoak identifikatu ditu.

i) Heriotzaren eta doluaren prozesuko faseak identifikatu ditu, eta dolu osasuntsua izaten laguntzeko erabili beharreko laguntza emozionaleko gaitasunak.

j) Bizitzaren amaierako zainketarako zainketa aringarrien garrantzia baloratu du.

2. Korronte edo teoria pedagogiko nagusiak identifikatzen ditu, laguntza-harremanaren prozesuan esku hartzeko modu ezberdinak baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Korronte pedagogiko eta psikologiko nagusien elementu teorikoak identifikatu ditu, horien ezaugarriak zehaztuta.

b) Gizarte eta hezkuntza arloetako esku hartzeen oinarri diren aukera pedagogikoak zehaztu ditu.

c) Laguntza-harremanak eta laguntza kualifikatuak eguneroko bizitzan dituzten hezkuntza aukerak baloratu ditu.

d) Ikaskuntzan parte hartzen duten faktore sozialak identifikatu ditu.

e) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei eragiten dieten kultura arteko eta generoko faktoreak identifikatu ditu.

f) Gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzeen testuinguru ezberdinak zehaztu ditu.

3. Gizarte eta hezkuntza arloetan esku hartzeko plangintzaren berezko elementuak ezagutzen eta erabiltzen ditu, eta norbanakoen beharretara egokitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte eta hezkuntza arloko esku hartzea planifikatzeko programazio tresnak erabiltzeko beharra justifikatu du.

b) Programazioaren elementu ezberdinak identifikatu ditu.

c) Gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzeen proiektuetako ebaluazio teknikak eta tresnak deskribatu ditu, eta haien baliagarritasuna baloratu du.

d) Esku-hartzea behatzeko metodo ezberdinak zehaztu ditu.

e) Programa baten elementu ezberdinen koherentzia justifikatu du kasu praktiko batean.

f) Tresna teknikoen beharra justifikatu du kasuak eta proiektuak ebaluatzean informazioa jaso eta igortzeko.

g) Norbanakoaren beharrekin lotutako ikaskuntzak garatzera bideratutako gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzerako programak prestatu ditu.

4. Identitate profesionala eraikitzen du, lanbidean esku hartzen duten zailtasunei eta aldaerei buruz gogoeta eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko modalitate ezberdinen lege esparrua, esparru ekonomikoa eta antolamenduzkoa deskribatu ditu.

b) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren identitate profesionala osatzen duten oinarrizko elementuak identifikatu ditu.

c) Lanbidearen prozesu historikoa deskribatu du, hastapenetatik egundaino.

d) Lanbide jarduketak aztertzeko beharra baloratu du, horietan ager daitezkeen faktore pertsonalez ohartzeko.

e) Esku-hartzearen esparru profesionalak zehaztu ditu, bai eta arreta egin beharreko biztanleen profila ere.

f) Lanbide gaitasunaren dimentsio ezberdinak zehaztu ditu, esate baterako, jakitea, egiten jakitea eta izaten jakitea.

g) Mendekotasunarekiko arretak gaur egun Nafarroako Foru Komunitatean eta Estatuko gainerako erkidegoetan duen egoera deskribatu du.

h) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko lanbideak etorkizunerako duen ikuspegia baloratu du.

i) Irizpide deontologiko propioak prestatu ditu lanbidearen ezaugarriei jarraikiz.

Edukiak.

Laguntza-harremana:

-Laguntza-harremanaren esparru kontzeptuala. Oinarrizko kontzeptuak eta funtsezko ildoak.

-Laguntza-harremanaren teoriak: Rogers-etik Karkhuff-era.

-Pertsonen arteko topaketa. Prozesuaren faseak. Mendekotasun egoeran dagoen pertsonarekin harremana eta lotura eratzea.

-Karpmanen triangelua: askatzailaren, jazarlearen eta biktimaren rolak. Laguntza-harremanaren estiloak.

-Laguntza-harremanean inplikatzeko mugak. Zaintzailearen mekanismo erreaktiboak. Zaintzailearen zaintza (profesionala eta informala).

-Laguntza-harremanerako oinarrizko trebetasunak: jarrera enpatikoa, entzute aktiboa, baldintzarik gabeko onarpena, autentikotasuna eta asertibitatea.

-Emozioak eta laguntza-harremana.

-Defentsa-mekanismoak.

-Laneko gertakizun ohikoak.

-Doluaren prozesua eta laguntza-harremana. Definizioa, doluaren prozesuko faseak, adierazpenak eta doluaren forma ezberdinak, doluaren prozesuan esku hartzea. Laguntza emozionalerako gaitasunak.

-Zainketa arinak instituzioetan eta etxean: definizioa, ezaugarriak eta baliabideak, zainketa behar berriak bizitzaren amaieran. Pertsonaren dimentsioak: fisikoa, psikologikoa, espirituala eta praktikoa.

Laguntza-harremanaren prozesuak suspertzen dituzten aukera pedagogiko nagusiak:

-Korronte pedagogiko eta psikologiko nagusiak.

-Laguntza-harremanaren izaera hezitzailea: arazoei aurre egiten ikastea.

-Oinarrizko bitartekaritza: bizikidetza kualifikatua eguneroko bizitzan.

-Pedagogia soziala.

-Hezkuntza arloko esku-hartzea: testuingurua eta metodologia.

-Figura profesionalaren tesuinguru pedagogikoa.

-Gaur egungo erronkak hezkuntza arloan: kultura-artekotasunaren eta generoaren dimentsioa.

Gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzea planifikatzeko elementuak:

-Gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzea programatzea: helburuak, edukiak, metodologia, jarduerak eta ebaluazioa.

-Esku-hartzearen behaketa metodoak.

-Gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzeen proiektuak ebaluatzeko teknikak eta tresnak.

-Kasu eta proiektu jakin batzuen ebaluazioan informazioa jaso eta transmititzeko teknikak.

Identitate profesionala eratzen duten elementuak:

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko modalitate ezberdinen lege esparrua, esparru ekonomikoa eta antolamenduzkoa.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko figura profesionalaren historia.

-Mendekotasunari arreta egiteko zerbitzuen ezaugarriak. Esku-hartzearen eremu profesionala eta arreta egin beharreko biztanleen profila (hirugarren adina, desgaitasuna, osasun mentala).

-Talde-lana eta beste profesionalekiko harremana.

-Mendekotasunarekiko arreta Nafarroako Foru Komunitatean eta estatuko gainerako erkidegoetan (ereduak, zentroen tipologia, bizikidetasun-unitateena, etab.).

-Figura profesionalaren berezitasuna: jakitea, egiten jakitea eta izatea.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko figura profesionalaren ikuspegia etorkizunera begira.

-Bioetika: definizioa, printzipioak eta erronka profesionalak.

-Lanbidearen deontologia eta kode deontologikoa.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honi esker, ikasleek kalitatezko laguntza-harremana eman ahal izateko funtsezkoak diren trebetasunak, jarrerak eta balioak garatuko dituzte, arreta jasotzen duten pertsonek senti dezaten beren ezaugarriak, gaitasunak eta beharrak aintzat hartzen direla, konfiantzazko eta errespetuzko esparru batean.

Modulu honek ikasleei aukera emanen die, batetik, laguntza-harremanaren ezaugarrietan eta modalitateetan sakontzeko (prozesu hori honela ulertuta: alderdietako bat saiatuko da bestearengan baliabideak garatzen bizitzari modu baliagarriagoan eta eraginkorragoan aurre egin diezaion), eta bestetik, hurbiltasunezko eta konfiantzazko harremanak eraikitzeko trebetasunak eta jarrerak garatzeko.

Modulu honetan alderdi kontzeptuala, prozedurazkoa eta jarrerazkoa uztartzen dira dimentsio bakarrean, eta gizarte eta hezkuntza arloko gaitasunaren esku-hartzearen/gauzatzearen eta ebaluatzearen funtzioari erantzuten zaio.

Esku-hartzeko eta gauzatzeko funtzioak honako alderdi hauek biltzen ditu:

-Pertsonak dituen edo ez dituen gaitasun eta jarrerei buruzko informazioa biltzea.

-Norberaren jarduketa antolatzea.

-Prestasunean eta hurbiltasunean oinarritutako harremana ezartzea erabiltzaileei arreta egitean.

-Informazioa eta komunikazioa arreta jasotzen duten pertsonekin.

Ebaluazio funtzioak honako alderdi hau dauka, besteak beste: laguntza prozesuetan esku hartzeko beharrezkoa den gizarte eta hezkuntza arloko gaitasuna barneratzeko prozesuaren bilakaeraren kontrola eta jarraipena.

Garrantzitsua da modulu honek euskarri teorikoa (jakitea) eskaintzea laguntza-harremanaren alderdirik garrantzitsuenei buruz, bai eta prozesu horri lotutako alderdi psikologiko eta emozionalei buruz ere. Bestalde, moduluak prozedurazko osagai funtsezkoa ere eskaini behar du (egiten jakitea), xede honekin: ikasleek mendekotasun egoeran dauden pertsonekin konfiantzan eta laguntzan oinarritutako harremanak eraikitzen ikas dezatela, hori funtsezko baldintza baita kalitatezko zainketa eskaintzeko. Azkenik, eta abiaburutzat hartuta laguntza-harremanaren oinarriak derrigorrez harreman pertsonala eta hurbila inplikatzen duela, beharrezkoa da enpatia, errespetua, barne-behaketa, konfiantza edo baldintzarik gabeko onarpena bezalako jarrerak (izaten jakitea) garatzea.

Mendekotasunarekiko arretaren esparruan, oso erraza da laguntza-harreman asistentzialetan erortzea, eta horren ondorio zuzena da harreman hori mendekotasunaren eragile bihurtzea. Hori horrela izanik, garrantzitsua da modulu honen bidez nabarmentzea beharrezkoa dela garatu beharreko laguntza-harremanetan arreta jasotzen duten pertsonei protagonismorik ez kentzea, horrela haien baliabidek sustatu eta ahal den autonomia handiena sustatzeko.

Moduluaren helburuak lortzeko aukera ematen duten irakatsi eta ikasteko prozesuko jarduketa ildoak honako hauek izanen dira:

-Pertsonen arteko harremanak eta komunikazio egokia ezartzea ahalbidetzen duten estrategiak hautatzea eta ezartzea.

-Lana talde txikian eta talde handian.

-Jarrera profesionalei buruzko gogoeta.

-Lanbidean aritzeko gaitasun sozialaren autoebaluazioa.

Garrantzitsua litzateke Lantokiko prestakuntza moduluetan garatutakoarekin batera garatzea bigarren kurtsoan. Horrela eginez gero, ikasleek lantokiko prestakuntzan zehar proiektuei buruz barneratuko dituzten esperientzia eta ezagutzak taldean hausnartu beharreko elementuak izanen dira, instituzio askotan lan egiteko modua lehen eskutik partekatzeak eta ezagutzeak dakarren aberastasun guztiarekin. Era berean, beste zentro batzuetan egiten dena oinarri hartuta lan egiteko moduari buruz ikasten joaten denari esker, ikasleek beren praktika aberastuko dute eta, zenbaitetan, baita iradokizunak edo ideiak eman ere, eta hori oso positiboki baloratzen dute instituzio askok.

Modulu honen izaera funtsezkoa eta praktikoa denez, eta esleitu zaizkion irakastorduak aintzat hartuta, baliagarria izanen litzateke modulua bi prestakuntza espaziotan bereiztea:

-Prestakuntza espazio bat laguntza-harremanaren berariazko orientaziora eta gizarte eta hezkuntza arloko zereginera zuzendua, bai eta figura profesionalaren praktikan elkartzen diren alderdi ezberdinen gogoetara eta azterketa tematikora ere. Honako honetara zuzenduko litzateke: kurtsoan egiten diren praktiken gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzearen orientabide metodologikora. Halaber, esparru aproposa izanen litzateke identitate profesionalarekin lotutako gai eta eduki guztiak lantzeko.

-Beste espazio batean, alderdi kontzeptualak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak egonen lirateke, laguntza-harremanaren oinarrian baitaude.

Edukien sekuentziazioari eta denboraren banaketari dagokienez, pisurik handiena duen multzoa laguntza-harremanari buruzkoa da, hortaz garrantzitsua litzateke gainerakoei baino denbora gehiago ematea. Aintzat hartuta identitate profesionalari eduki-multzoa orientazioaren espazioaren barnean kokatzen dela, gainerako eduki-multzoek aipatutako ordena jarrai dezakete.

Proposatzen da lantegi-gelan mota honetako jarduerak egitea:

-Kasuak aztertzea, banaka nahiz taldeka, mendekotasun egoeran dauden pertsonen beharrak identifikatzeko.

-Bizipenezko dinamikak garatzea laguntza jasotzen duten pertsonekiko enpatia sustatzeko.

-Lanbide praktikan suertatzen diren zenbait egoeraren "role-playing" delakoa egitea, inplikatutako alderdi teknikoak eta emozionalak eta sor daitezkeen gorabeherak aztertuz.

-Lanbidea gauzatzean suerta daitezkeen dilema etikoen gaineko eztabaidak egitea.

-Kode deontologiko propioa prestatzea.

-Landutako edukiekin lotutako filmak eta dokumentalak ikustea.

-Profesionalen eta lagundutako pertsonen arteko harremanak ikuskatzea eta aztertzea.

-Prentsan eta aldizkari espezializatuetan agertzen diren artikuluak aztertzea.

-Beren esperientziaren berri eman dezaketen profesionalen hitzaldietara joatea.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiten dieten zentroak bisitatzea.

Ebaluazioari dagokionez, garrantzitsua da honako hauek baloratzea: esku-hartzearen oinarri teorikoak barneratzea, ikaskuntzak kasu praktikoen esku-hartzeen azterketan eta diseinuan aplikatzeko gaitasuna, eta bereziki, laguntza-harremanak eskatzen dituen oinarrizko jarrerak garatzea.

Horretarako, proba objektiboak nahiz lan teorikoak erabiltzen ahalko dira, norberaren sormena edo lan praktikoak egitea inplikatzen dutenak. Zein den ere erabiltzen den prozedura, ikasteko balio duen tresnaren ikuspegitik (prestakuntzazko ebaluazioa) begiratu behar zaio, eta ez bildumazko ebaluaziotik soilik, batez ere jarreraren kontuak ebaluatu behar direnean.

Prozedurarekin eta jarrerarekin zerikusia duten alderdiak ebaluatzeko, funtsezkoa da ikasleek gelan egin duten lana ebaluatzea, baita ikaslearen gogoetaren ondoriozko autoebaluazioa ere.

Lanbide modulua: Lantokiko prestakuntza.

Kodea: 0220.

Iraupena: 350 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta ematen duen zerbitzuarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa-antolakunde ereduzkoekin alderatu du.

c) Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota enpresa jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu ditu.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedapen bideen egokitasuna baloratu du.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutu eta justifikatu ditu:

Lanpostuak langileari eskatzen dizkion prestasuna eta denbora.

Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna eta enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

Lanbide jardueran arriskuei aurrea hartzeko beharrezkoak diren jarrerak.

Lanbide jardueraren kalitateari dagozkion jarrera-eskakizunak.

Lantaldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkiari buruzko jarrerak.

Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jarduera egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuak prebenitzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu ditu.

c) Norbanakoak babesteko ekipamenduak erabili ditu, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu du.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe eduki du.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu du, jasotako jarraibideak interpretatu eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu du egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, agertu zaizkion inguruabar garrantzitsuak jakinaraziz.

i) Bere jardueraren eta lan aldaketetara egokitzearen garrantzia baloratu du.

j) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna bere gain hartu du lana garatzean.

3. Laneko jarduera prestatzeko eragiketak egiten ditu, eta, horretarako, ezarritako arauen eta jarraibideen araberako teknikak eta prozedurak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garatu beharreko lan-prozesuak prestatzearekin lotzen den dokumentazioa identifikatu du.

b) Ezarritako arauen eta jarraibideen araberako kontrol-prozedurak erabili ditu.

c) Lan-jarduera garatuko den espazioen egokitzapen-beharrak identifikatu ditu.

d) Lan-jarduerari hasiera emateko irizpideak behar bezala aplikatu ditu, ezarritako arauak eta jarraibideak kontuan izanik.

e) Zerbitzuaren hartzaileen beharrak ezagutu eta finkatu ditu, ezarritako protokoloak kontuan hartuta.

f) Mendekotasun egoeran dauden pertsonekin lehen harremana izateko prozedurak behar bezala egin ditu, bitartekoak erabilita eta teknikak aplikatuta, ezarritako argibideen eta/edo arauen arabera.

g) Lan-jarduera prestatzeko prozesuan sortu diren zailtasunak identifikatu ditu.

h) Jarduera prestatzeko jarduera guztiak egin ditu, erabiltzaileen intimitate pertsonala errespetatzeko printzipioak kontuan hartuta.

4. Lan plangintzan aurreikusten diren jarduerak ezartzen ditu, eta, horretarako, garatu beharreko jardueren berezko prozeduren eta tekniken aplikazioarekin lotzen ditu ezarritako arauak eta jarraibideak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garatu beharreko lan-prozesuekin lotzen den dokumentazioa identifikatu du.

b) Ezarritako prozedurei jarraikiz egin ditu zereginak.

c) Lanbidearen irizpide deontologikoak kontuan izanik egin ditu lan-jarduera guztiak.

d) Erabiltzaileei buruzko informazioaren konfidentzialtasuna errespetatu du.

e) Erabiltzaile, egoera edo zeregin motaren araberako jarrera egokiak erabili ditu.

f) Jarduerarako baliabide tekniko egokiak erabili ditu.

g) Baliabide teknikoen erabileran ezarritako prozedurei jarraitu die.

h) Erabilitako teknikak zerbitzuaren hartzaileen beharrekin lotu ditu.

5. Segurtasun- eta higiene-irizpideak betetzen ditu, eta higiene- eta osasun-arauak, laneko segurtasunekoak eta ingurumena babestekoak aintzat hartuta jarduten du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Legezko araudiarekin eta enpresaren beraren berariazko araudiarekin lotzen diren nahitaez bete beharreko higiene- eta osasun-arauak ezagutu ditu.

b) Higiene- eta osasun-arazoak edo segurtasun-arazoak eragin ditzaketen portaera edo jarrera guztiak ezagutu ditu.

c) Jarduerarako arropa egokia erabili du.

d) Norbanakoak babesteko ekipamenduak erabili ditu, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

e) Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatu beharreko arauak eta aplikatzekoa den legeriaren oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

f) Egindako jardueretan ingurumenaren errespetuzko jarrera argia erakutsi du eta hari lotutako barne eta kanpo arauak aplikatu ditu.

g) Hondakinak biltzeko, hautatzeko, sailkatzeko eta ezabatu edo botatzeko eragiketak aplikatu ditu.

6. Egindako zerbitzua aztertzen du, esku hartzeko prozeduraren kalitate-irizpideekin lotuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan-jarduera egiteko jasotako jarraibideen betetze-maila baloratu du.

b) Norberaren jarduera kontrolatzeko eta jarraipena egiteko prozesuarekin lotzen den dokumentazioa identifikatu du.

c) Jarduerak egiteko moduarekiko jarrera kritikoa erakutsi du.

d) Zereginak egiteko ezarritako prozedurari jarraitu zaiola egiaztatu du.

e) Lanbide-jarduerak egitean, lanbidearen irizpide deontologikoak aplikatu ditu.

f) Erabilitako baliabideen eta tekniken egokitzapena argudiatu du.

Lanbide modulu hau lagungarria da tituluko gaitasunak eta zikloko helburu orokorrak osatzeko, bai ikastetxean lortutakoak bai bertan nekez lor daitezkeenak.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitatetan

0210 Lanbide modulua: Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea (100 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0210-UF01(NA)

Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako euskarri egiturak

40

0210-UF02(NA)

Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea

40

0210-UF03(NA)

Ingurunea egokitzea mendekotasun egoeran dauden pertsonentzat

20

0211 Lanbide modulua: Gizarte trebetasunak (190 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0211-UF01(NA)

Komunikazioa eta pertsonen arteko harremanak mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretaren arloan

40

0211-UF02(NA)

Talde-dinamika mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretaren arloan

60

0211-UF03(NA)

Gatazken kudeaketa eta horiei aurre egitea mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretaren arloan

60

0211-UF04(NA)

Gaitasun soziala eta profesionala mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretaren arloan

30

0212 Lanbide modulua: Mendekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak (190 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0212-UF01(NA)

Autonomia pertsonala sustatzea mendekotasunaren arretaren arloan

40

0212-UF02(NA)

Zahartze-prozesua

30

0212-UF03(NA)

Helduen eta adinekoen behar psikosozialak

40

0212-UF04(NA)

Desgaitasuna duten pertsonen autonomia sustatzea

50

0212-UF05(NA)

Mendekotasuna eragiten duten gaixotasunak

30

0214 Lanbide modulua: Komunikaziorako laguntza (60 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0214-UF01(NA)

Komunikazio alternatiboa mendekotasun egoeran dagoen pertsonarekin

20

0214-UF02(NA)

Komunikazio sistema alternatiboak eta handigarriak laguntzarekin

20

0214-UF03(NA)

Laguntzarik gabeko komunikazio sistema alternatiboak eta handigarriak

20

0215 Lanbide modulua: Etxeko laguntza (190 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0215-UF01(NA)

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen etxearen kudeaketa eta administrazioa

60

0215-UF02(NA)

Hornidura, mantentze-lanak, garbiketa eta antolaketa etxeko laguntzan

50

0215-UF03(NA)

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen elikadura etxean

50

0215-UF04NA)

Sukaldaritza mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako etxeko laguntzan

30

0216 Lanbide modulua: Osasun arreta (170 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0216-UF01(NA)

Mendekotasun egoeran dauden pertsonak mugitzea, lekuz aldatzea eta ibiltzen laguntzea

40

0216-UF02(NA)

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen bizi-konstanteak neurtzea eta erregistratzea

60

0216-UF03(NA)

Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako terapien bidezko laguntza

30

0216-UF04(NA)

Metabolismoa eta nutrizioa mendekotasun egoeran dauden pertsonengan

40

0020 Lanbide modulua: Lehen laguntzak (60 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0020-UF01(NA)

Lehen laguntzako esku-hartzearen ingurunea

30

0020-UF02(NA)

Lehen laguntzako oinarrizko teknikak aplikatzea

30

0213 Lanbide modulua: Arreta eta laguntza psikosoziala (230 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0213-UF01(NA)

Ingurunearen antolaketa instituzioan edo etxean

20

0213-UF02(NA)

Laguntza psikosozialerako eta gaitasun sozialak garatzeko estrategiak

60

0213-UF03(NA)

Psikologiaren, errehabilitazioaren eta lanerako prestakuntzaren arloko mantentze eta entrenamenduko teknikak

40

0213-UF04(NA)

Laguntza harreman sozialeko jardueretan eta eguneroko bizitzaren kudeaketetan

50

0213-UF05(NA)

Talde-animazioko estrategiak eta teknikak

20

0213-UF06(NA)

Informazioa prestatzea zaintzaile ez formalentzat

20

0213-UF07(NA)

Laguntza psikosozialeko esku-hartzeen jarraipena

20

0217 Lanbide modulua: Arreta higienikoa (110 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0217-UF01(NA)

Higiene orokorra

30

0217-UF02(NA)

Mendekotasuna duen erabiltzailearen ingurunearen higienea

40

0217-UF03(NA)

Mendekotasuna duen erabiltzailearen higienea

40

0831 Lanbide modulua: Telelaguntza (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0831-UF01(NA)

Telelaguntzako zerbitzua

20

0831-UF02(NA)

Telelaguntzako deien kudeaketa

30

0831-UF03(NA)

Informazioaren kudeaketa telelaguntzan

20

0218 Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0218-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0218-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

20

0218-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken ebazpena

20

0219 Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0219-UF01(NA)

Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea

20

0219-UF02(NA)

Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa

30

0219-UF03(NA)

Enpresa abian jartzea

20

NA17 Lanbide modulua: Laguntza-harremana (140 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

NA17-UF01(NA)

Laguntza-harremanaren oinarrizko kontzeptuak

50

NA17-UF02(NA)

Laguntza-harremanaren izaera hezitzailea

30

NA17-UF03(NA)

Gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzerako tresnak mendekotasunaren arretaren arloan

20

NA17-UF04(NA)

Identitate profesionalaren eraketa mendekotasunaren arretaren arloan

40

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea

Kodea: 0210

Iraupena: 100 ordu

Prestakuntza unitatea: Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako euskarri egiturak.

Kodea: 0210 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Bizitza independenterako, erakundeentzako eta programetarako laguntza.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonak: arreta egiteko printzipioak eta zerbitzuak.

-Diziplinarteko lantaldea: profesionalak, funtzioak eta koordinazioa.

-Zuzeneko arretako langileak: berariazko funtzioak.

-Zuzeneko arretako langileen zeregina diziplinarteko lantaldean.

Prestakuntza unitatea: Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea.

Kodea: 0210 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Banakako Arreta Plana.

-Mendekotasuna duten pertsonentzako arreta.

-Lan plangintza bizitza independenterako.

-Laguntzaile pertsonala: funtzioak eta zereginak.

-Informazioa kudeatzea: erregistroko dokumentuak.

-Datuen konfidentzialtasuna eta babesa.

Prestakuntza unitatea: Ingurunea egokitzea mendekotasun egoeran dauden pertsonentzat.

Kodea: 0210 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ingurunearen irisgarritasuna eta egokitzapena.

-Egokitutako altzariak.

-Irisgarritasunari laguntzeko produktuak.

-Ingurune seguruetarako prebentzioa eta segurtasuna.

Lanbide modulua: Gizarte trebetasunak

Kodea: 0211

Iraupena: 190 ordu

Prestakuntza unitatea: Komunikazioa eta pertsonen arteko harremanak mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretaren arloan.

Kodea: 0211 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Pertsona eta komunikazioa. Hezkuntza-harremana laguntza-harreman berezi gisa.

-Adimen emozionala eta autoestimuaren osagai psikologikoak.

-Komunikazioa eta bizi-kalitatea esku-hartzearen esparruetan.

-Komunikazio prozesua.

-Testuinguruaren balorazio komunikatiboa.

-Jarrerek laguntza-harremanean duten garrantziaren balorazioa.

-Defentsa-mekanismoak.

Prestakuntza unitatea: Talde-dinamika mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretaren arloan.

Kodea: 0211 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Taldea eta taldeko harremanak.

-Komunikazioa taldeetan.

-Lantaldea.

-Lan kooperatiboaren estrategiak.

-Taldearekiko konfiantza eta taldeko kide izatearen sentimenduaren garrantzia.

-Motibazioa talde-dinamikan.

-Talde-gainbegiratzea.

Prestakuntza unitatea: Gatazken kudeaketa eta horiei aurre egitea mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretaren arloan.

Kodea: 0211 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Gatazka pertsonen arteko harremanetan. Gatazka hobetzeko eta ikasteko aukera gisa.

-Gatazkak kudeatzeko eta horiei aurre egiteko estrategiak.

-Erabakiak hartzeko prozesua. Sormena.

-Estresa eragiten duten egoeren ezaugarriak.

-Gatazken kudeaketa. Negoziazioa eta bitartekaritza.

Prestakuntza unitatea: Gaitasun soziala eta profesionala mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretaren arloan.

Kodea: 0211 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Gaitasun sozialaren adierazleak.

-Profesionalaren jarrerek erabiltzaileekin, senideekin eta beste profesional batzuekin dituen harremanetan duten garrantzia.

-Gaitasun sozialaren datuen erregistroa eta interpretazioa.

-Autoebaluazioa gaitasun soziala hobetzeko estrategia gisa.

-Hezkuntza eta gizarte arloko profesionalaren hasierako eta bizitzan zeharreko prestakuntzaren azterketa eta prozesua.

Lanbide modulua: Mendekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak

Kodea: 0212

Iraupena: 190 ordu

Prestakuntza unitatea: Mendekotasunaren arretaren arloan autonomia pertsonala sustatzea.

Kodea: 0212 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Autonomia: autodeterminazioa eta bizitza independentea.

-Mendekotasuna: mendekotasun-mailak eta autonomia galeraren adierazleak.

-Autonomiaren galerarekin lotuta dauden gorabehera emozionalak eta jokabidearenak.

-Autonomia pertsonalaren trebetasunak.

-Autonomia pertsonalaren oinarrizko prozesuak eta sustatzeko faktoreak.

Prestakuntza unitatea: Zahartze-prozesua.

Kodea: 0212 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Zahartze-prozesuaren ezaugarriak eta aldaketa biologiko eta psikosozialak.

-Zahartzaroaren balio soziala. Kontzeptualizazioa, mitoak eta jarrerak.

-Zahartzeak adineko pertsonaren autonomian duen eragina.

-Adineko pertsonen patologiarik ohikoenen ondorioak.

-Adineko pertsonen autodeterminazio gaitasuna.

Prestakuntza unitatea: Helduen eta adinekoen behar psikosozialak.

Kodea: 0212 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Zahartze-prozesua onartzea.

-Autoestimu, harreman eta komunikazio beharrak.

-Afektibitatea eta sexualitatea adineko pertsonengan.

-Egoera terminalean dauden pertsonek laguntza emozionalaren aldetik dituzten beharrak.

-Adinekoei tratu txarrak. Adineko pertsonari tratu txarrak emateko zenbait modu.

-Aisialdi aktiboa eta aisialdi terapeutikoa.

-Adineko pertsona laguntza zerbitzura ohitzeko prozesua. Instituzionalizazioak dituen ondorio kaltegarriak.

Prestakuntza unitatea: Desgaitasuna duten pertsonen autonomia sustatzea.

Kodea: 0212 - UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Kontzeptua, sailkapena eta etiologia ohikoenak.

-Etiketatzearen teoria: jarrera sozialetan dituen eraginak desgaitasunaren aurrean.

-Normalizazioaren eta barne hartzearen printzipioak.

-Mendekotasun-mailak eta laguntza motak autonomia garatzeko.

-Autodeterminazioa: emantzipatzeko laguntza eta laneko aukerak.

-Astialdia eta aisialdi barneratzailea.

-Genero ikuspegia desgaitasunean.

Prestakuntza unitatea: Mendekotasuna eragiten duten gaixotasunak.

Kodea: 0212 - UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Gaixotasuna eta mendekotasuna onartzeko prozesua.

-Gaixotasun mentala: kontzeptua, sailkapena eta etiologia ohikoenak.

-Mitoak eta jarrerak gaixotasun mentalaren aurrean: estigma soziala eta bereizkeria.

-Gaixotasun mentala duten pertsonek arretaren eta laguntzaren aldetik dituzten behar bereziak. Krisialdietan esku hartzea.

-Gaixotasunak gaixoarengan eta bere ingurunean dituen ondorioak.

-Gaixoaren zaintzaile ez-profesionalentzako laguntza eta orientazioa.

Lanbide modulua: Komunikaziorako laguntza

Kodea: 0214

Iraupena: 60 ordu

Prestakuntza unitatea: Komunikazio alternatiboa mendekotasun egoeran dagoen pertsonarekin.

Kodea: 0214 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Komunikazio alternatiboa eta handigarria.

-Komunikazio sistema alternatiboak eta handigarriak.

-Lagundutako komunikazio sistemak eta laguntzarik gabekoak.

-Komunikazioari laguntzeko planaren/proiektuaren interpretazioa.

-Teknikaria komunikazioaren eredu gisa.

-Komunikazio sistema egokitu edo aldatzea.

-Senideak eta gizarte-ingurunea inplikatzea.

Prestakuntza unitatea: Komunikazio sistema alternatiboak eta handigarriak laguntzarekin.

Kodea: 0214 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lagundutako komunikazio sistemak.

-Bliss sistema erabiltzea. KSP, laguntza teknologikoak.

-Lagundutako beste komunikazio sistema batzuk, estandarizatu gabeak, identifikatzea.

-Lagundutako komunikazio sistemak baloratzea.

Prestakuntza unitatea: Laguntzarik gabeko komunikazio sistema alternatiboak eta handigarriak.

Kodea: 0214 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Laguntzarik gabeko komunikazio sistema nagusiak: ZME eta bimodala.

-Laguntzarik gabeko beste komunikazio sistema batzuen, orokortu gabekoen, erabilera.

-Laguntzarik gabeko komunikazio sistemen balorazioa.

Lanbide modulua: Etxeko laguntza

Kodea: 0215

Iraupena: 190 ordu

Prestakuntza unitatea: Mendekotasun egoeran dauden pertsonen etxearen kudeaketa eta administrazioa.

Kodea: 0215 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Lan plangintza antolatzea bizikidetzako unitatean.

-Bizikidetzako unitatearen aurrekontuaren kudeaketa planifikatzea.

-Lan plangintzaren jarraipena.

Prestakuntza unitatea: Hornidura, mantentze-lanak, garbiketa eta antolaketa etxeko laguntzan.

Kodea: 0215 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Bizikidetzako unitatearen hornikuntza antolatzea.

-Etxeko mantentze-lanak eta garbiketa prestatzea.

Prestakuntza unitatea: Mendekotasun egoeran dauden pertsonen elikadura etxean.

Kodea: 0215 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Dieta osasungarria.

-Menuak planifikatzea.

-Dieta terapeutikoak.

Prestakuntza unitatea: Sukaldaritza mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako etxeko laguntzan.

Kodea: 0215 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Sukaldaritzaren oinarrizko teknikak aplikatzea.

-Elikagaien manipulazioa.

Lanbide modulua: Osasun arreta

Kodea: 0216

Iraupena: 170 ordu

Prestakuntza unitatea: Mendekotasun egoeran dauden pertsonak mugitzea, lekuz aldatzea eta ibiltzen laguntzea.

Kodea: 0216 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Giza gorputza eusteko eta mugitzeko printzipio anatomo-fisiologikoak.

-Sistema eskeletikoaren alterazio nagusiak.

-Jarrera anatomikoak.

-Mugitzeko, lekuz aldatzeko eta ibiltzen laguntzeko teknikak.

-Prebentzio eta segurtasun neurriak aplikatzea.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonak mugitzeko, lekuz aldatzeko eta ibiltzen laguntzeko laguntza teknikoak erabiltzea.

-Ingurumen baldintzen analisia osasun laguntzan.

-Norbere zaintza sustatzeko estrategiak.

Prestakuntza unitatea: Mendekotasun egoeran dauden pertsonen bizi-konstanteak neurtzea eta erregistratzea.

Kodea: 0216 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Sistema kardiobaskularraren, arnas sistemaren eta iraitz-sistemaren printzipio anatomo-fisiologikoak.

-Sistema kardiobaskularraren, arnas sistemaren eta iraitz-sistemaren alterazio nagusiak.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonek osasun laguntzaren arloan dituzten beharrak.

-Bizi-konstanteak neurtu eta erregistratzeko teknikak eta prozedurak aplikatzea.

Prestakuntza unitatea: Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako terapien bidezko laguntza.

Kodea: 0216 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Farmakologia orokorraren printzipioak.

-Sendagaiak prestatzea eta ematea.

-Arriskuen prebentzioa sendagaiak ematean.

-Hotz eta beroko tratamendu lokalak aplikatzeko teknikak.

-Teknika hidrotermalen aplikazioa.

-Arnas aparatuko gaixotasunen jarioak mobilizatzeko teknikak aplikatzea.

-Masaje-teknikak aplikatzea.

-Errehabilitazioko teknika berariazkoak aplikatzean laguntzea.

Prestakuntza unitatea: Metabolismoa eta nutrizioa mendekotasun egoeran dauden pertsonengan.

Kodea: 0216 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Digestio-aparatuaren printzipio anatomo-fisiologikoak.

-Digestio-aparatuaren alterazio nagusiak.

-Elikaduraren eta nutrizioaren kontzeptuak.

-Dieta terapeutikoak.

-Otorduen zerbitzua erakundeetan.

-Otorduak emateko teknikak aplikatzea.

-Ahoratzeko laguntza teknikoak aplikatzea.

-Elikadurari lotutako arrisku egoerak prebenitzea.

-Eraizkinak biltzea eta ezabatzea.

Lanbide modulua: Lehen laguntzak

Kodea: 0020

Iraupena: 60 ordu

Prestakuntza unitatea: Lehen laguntzako esku-hartzearen ingurunea.

Kodea: 0020 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Larrialdian eman beharreko laguntzaren lehen balorazioa:

-Larrialdietako sistemak.

-Lehen laguntzen xedeak eta mugak.

-Lege esparrua, erantzukizuna eta lanbide etika.

-Istripu motak eta horien ondorioak.

-Ingurua babesteko metodoak eta materialak.

-Norberak hartu beharreko babes neurriak.

-Lehen laguntzetarako botika-kutxa.

-Istripua izan duenaren balorazioa.

-Miaketarako protokoloak.

-Bizi-konstanteen neurketa.

-Konorte mailaren balorazioa.

-Bizi konpromisoaren zeinuak helduengan, haurrengan eta bularreko haurrengan.

-Larrialdiaren zeinuak eta sintomak.

-Jarduteko lehentasunak, biktimak asko direnean. Biktimak aukeratzeko metodoak.

-Medikuntzako eta osasun arloko terminologia lehen laguntzan.

-Informazioa emateko protokoloa.

Laguntza psikologikoko eta autokontroleko tekniken aplikazioa:

-Komunikaziorako oinarrizko estrategiak.

-Lehendabizi esku hartzen duenaren eginkizunaren balorazioa.

-Jende arteko komunikazioa errazten duten teknikak.

-Istripu edo larrialdietan antsietatea eragiten duten faktoreak.

Prestakuntza unitatea: Lehen laguntzako oinarrizko teknikak aplikatzea.

Kodea: 0020 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Bizi-euskarriaren tekniken aplikazioa:

-Arnasbideak irekita daudela kontrolatzea.

-Bihotz-biriketako bizkortze oinarrizkoa.

-Kanpoko desfibrilazio erdiautomatikoa (DEA).

-Hasierako laguntza, agente fisikoek eragindako lesioetan (traumatismoak, beroa edo hotza, elektrizitatea eta erradiazioak).

-Hasierako laguntza, agente kimiko eta biologikoek eragindako lesioetan.

-Hasierako laguntza, larrialdietako patologia organikoetan.

-Norberaren eskumenak gainditu gabe jardutea.

Immobilizatzeko eta mobilizatzeko prozeduren aplikazioa:

-Lekuz aldatzeko beharraren balorazioa.

-Segurtasuneko eta itxaroteko jarrerak.

-Immobilizazio teknikak.

-Mobilizazio teknikak.

-Ohatilak eta immobilizatzeko materialak egitea.

Lanbide modulua: Arreta eta laguntza psikosoziala

Kodea: 0213

Iraupena: 230 ordu

Prestakuntza unitatea: Ingurunearen antolaketa instituzioan edo etxean.

Kodea: 0213 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Espazioen azterketa.

-Hizkera ikonikoak.

-Elementu materialak eta espazialak antolatzea, girotzea eta dekoratzea.

Prestakuntza unitatea: Laguntza psikosozialerako eta gaitasun sozialak garatzeko estrategiak.

Kodea: 0213 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Harreman sozialak eta gaitasun sozialak.

-Harreman sozialak eta gaitasun sozialak errazten dituzten estrategiak eta baliabideak.

-Teknologia berriak aplikatzea harreman sozialean.

-Gatazkak konpontzea.

Prestakuntza unitatea: Psikologiaren, errehabilitazioaren eta lanerako prestakuntzaren arloko mantentze eta entrenamenduko teknikak.

Kodea: 0213 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Motibazioa eta ikaskuntza adinekoen, desgaituen eta gaixoen artean.

-Estimulazioaren, mantenimenduaren eta errehabilitazio kognitiboaren ariketak eta jarduerak.

-Eguneroko jardueretan autonomia pertsonala mantentzea eta hobetzea.

Prestakuntza unitatea: Laguntza harreman sozialeko jardueretan eta eguneroko bizitzaren kudeaketetan.

Kodea: 0213 - UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Laguntza erabiltzaileen beharretara eta ezaugarrietara egokitzea.

-Kudeaketa mota ohikoenak.

-Aisian eta astialdian laguntzea.

Prestakuntza unitatea: Talde-animazioko estrategiak eta teknikak.

Kodea: 0213 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako animazio teknikak.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzat egokitutako aisialdiko eta astialdiko baliabideak.

-Erabiltzailearen interesekiko eta autodeterminazioarekiko errespetua.

Prestakuntza unitatea: Informazioa prestatzea zaintzaile ez formalentzat.

Kodea: 0213 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei zuzendutako baliabide komunitarioak.

-Erabiltzaileez arduratzen diren familiekin eta pertsonekin harremanetan jartzea.

Prestakuntza unitatea: Laguntza psikosozialeko esku-hartzeen jarraipena.

Kodea: 0213 - UF07 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Informazioa biltzeko tresna ezberdinak ezagutzea (elkarrizketak, galde-sortak, behaketa erregistroak).

-Informazioa erregistratzea eta transmititzea.

Lanbide modulua: Arreta higienikoa

Kodea: 0217

Iraupena: 110 ordu

Prestakuntza unitatea: Higiene orokorra.

Kodea: 0217 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Materiala eta tresneria garbitu eta desinfektatzea.

-Desinfekzioaren oinarrizko printzipioak.

-Esterilizazio metodoak aplikatzea.

-Sendaketetarako orga.

Prestakuntza unitatea: Mendekotasuna duen erabiltzailearen ingurunearen higienea.

Kodea: 0217 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Instituzionalizatutako pertsonaren gela.

-Ohe motak, osagarriak eta arropa zuria.

-Oheak egitea.

-Infekzioak prebenitzea eta kontrolatzea.

-Eskuak garbitzeko teknikak aplikatzea.

-Txanoa, maskara, eskularru esterilak eta mantal esterilak jartzeko teknikak aplikatzea.

Prestakuntza unitatea: Mendekotasuna duen erabiltzailearen higienea.

Kodea: 0217 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Larruazalaren printzipio anatomofisiologikoak eta gorputzeko higienearen oinarriak.

-Gorputzeko garbiketa eta higienerako teknikak aplikatzea.

-Higienerako eta garbiketarako laguntza teknikoak erabiltzea.

-Inkontinentzia duen edo kolostomizatuta dagoen pertsonaren zainketak.

-Presioagatiko ultzerak prebenitzea eta tratatzea.

-Iraitzitakoa jasotzeko teknikak.

-Postmortem zainketak.

Lanbide modulua: Telelaguntza

Kodea: 0831

Iraupena: 70 ordu

Prestakuntza unitatea: Telelaguntzako zerbitzua.

Kodea: 0831 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Telelaguntzako zerbitzuaren deskribapena.

-Zerbitzuaren erabiltzaileen eskubideak.

-Lan eremua antolatzea.

-Terminalak, gailuak eta horien erabilera.

-Lanpostuaren lan-arriskuak.

Prestakuntza unitatea: Telelaguntzako deien kudeaketa.

Kodea: 0831 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Sarrera- eta irteera-deien agenda antolatzea.

-Telefono bidezko komunikazioa eta arreta.

-Aurkezpenerako eta agurrerako protokoloak.

-Larrialdiak identifikatzea eta baliabideak mobilizatzea.

-Estresa kontrolatzeko teknikak telelaguntzako zerbitzuetan.

Prestakuntza unitatea: Informazioaren kudeaketa telelaguntzan.

Kodea: 0831 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Informazio motak zerbitzuaren barnean.

-Erregistratzeko teknikak eta prozedurak.

-Txostenak egitea.

-Zerbitzuaren barnean gorabeheren berri ematea.

-Konfidentzialtasuna eta datuen babesa telelaguntzako zerbitzuan.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Kodea: 0218

Iraupena: 70 ordu

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0218 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku faktoreen analisia.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun, ingurumen eta ergonomia baldintzei zein baldintza psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen laguntzako teknikak aplikatzeari buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0218 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lan-zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikatu behar den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken ebazpena.

Kodea: 0218 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk:

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde-lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen analisia.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

Kodea: 0219

Iraupena: 70 ordu

Prestakuntza unitatea: Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea.

Kodea: 0219 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko enpresen jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Negozioaren ideia mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko arloko enpresan.

-Enpresaburuaren kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Sormenaren, komunikazioaren eta lidergoaren oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Sortzailearen ezaugarriak. Sormena bultzatzen duten teknikak.

-Agindu eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazioaren kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko sektoreko ekintzaile eta enplegatu baten gaitasun pertsonalak eta lanbide gaitasunak aitortzea.

Prestakuntza unitatea: Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0219 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko sektoreko ETE bateko ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko sektoreko ETE baten harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Enpresa plan bat prestatzea.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0219 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko hastapenak.

-Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Lanbide modulua: Laguntza-harremana

Kodea: NA17

Iraupena: 140 ordu

Prestakuntza unitatea: Laguntza-harremanaren oinarrizko kontzeptuak.

Kodea: NA11 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Laguntza-harremanaren oinarrizko kontzeptuak. Teoriak: Rogers-etik Karkhuff-era.

-Mendekotasun egoeran dagoen pertsonarekin harremana eta lotura eratzea.

-Laguntza-harremanean inplikatzeko mugak. Zaintzailearen mekanismo erreaktiboak.

-Karpmanen triangelua: askatzailearen, jazarlearen eta biktimaren rolak.

-Laguntza-harremanerako oinarrizko trebetasunak: jarrera enpatikoa, entzute aktiboa, baldintzarik gabeko onarpena, autentikotasuna eta asertibitatea.

-Emozioak eta laguntza-harremana.

-Defentsa-mekanismoak.

-Doluaren prozesua eta laguntza-harremana. Doluaren definizioa, faseak, adierazpenak eta motak, eta esku-hartzea. Laguntza emozionalerako gaitasunak.

Prestakuntza unitatea: Laguntza-harremanaren izaera hezitzailea.

Kodea: NA11 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Korronte pedagogiko eta psikologiko nagusiak.

-Laguntza-harremanaren izaera hezitzailea: arazoei aurre egiten ikastea.

-Bitartekaritza: bizikidetza kualifikatua eguneroko bizitzan.

-Gaur egungo erronkak hezkuntza arloan: kultura-artekotasuna eta generoa.

-Pedagogia soziala.

Prestakuntza unitatea: Giza eta hezkuntza arloko esku-hartzerako tresnak mendekotasunarekiko arretaren esparruan.

Kodea: NA11 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzea programatzea.

-Esku-hartzearen behaketa metodoak.

-Gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzeen proiektuak ebaluatzeko teknikak eta tresnak.

-Hezitzailearen jarrerak eta balioak.

Prestakuntza unitatea: Identitate profesionalaren eraketa mendekotasunarekiko arretaren arloan.

Kodea: NA14 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Mendekotasunaren arretaren lege esparrua, esparru ekonomikoa eta antolamenduzkoa.

-Figura profesionalaren historia.

-Talde-lana eta beste profesionalekiko harremana.

-Esku-hartze profesionalaren eremuak eta arreta egin beharreko biztanleen profila.

-Mendekotasunaren arreta Estatuko erkidegoetan.

-Figura profesionalaren ezaugarriak eta jarrerak: jakitea, egiten jakitea eta izatea.

-Bioetika: definizioa, printzipioak eta erronka profesionalak.

-Lanbidearen kode deontologikoa.

4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

4. ERANSKINA

1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) babesean ezarritako tituluetako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak

1/1990 LOGSE LEGEAREN BIDEZ PRESTAKUNTZA ZIKLOETAN SARTU DIREN LANBIDE MODULUAK

MENDEKOTASUN EGOERAN DAUDEN PERTSONEI ARRETA EGITEKO HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 HLO)

Esku-hartzeen plangintza eta kontrola

0210. Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea

Osasun arreta

0216. Osasun arreta

Higienea

0217. Arreta higienikoa

Arreta eta laguntza psikosoziala

0213 Arreta eta laguntza psikosoziala

Etxeko laguntza

0215. Etxeko laguntza

Berariazko taldeen behar fisikoak eta psikosozialak

0212. Mendekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak

Komunikazio alternatiboa

0214. Komunikaziorako laguntza

Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan

0219. Enpresa eta ekimen sortzailea

Gizarte- eta osasun-arretako teknikari tituluko prestakuntza lantokian

0220. Lantokiko prestakuntza

5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

5. ERANSKINA

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN LANBIDE MODULUAK

UC1016-2: Pertsonei eta haien inguruneari erakunde-esparruan arreta egiteko esku-hartzeak, jakintza-arlo anitzeko lantaldeak adierazitakoak, prestatzea, eta haietarako laguntza ematea

0210. Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea

UC1017-2: Mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntza fisikoa emateko esku-hartzeak garatzea erakunde-esparruan

UC1018-2: Mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntza soziosanitarioa emateko esku-hartzeak garatzea erakunde-esparruan

UC0249-2: Laguntza soziosanitarioa behar duten pertsonei etxean laguntza fisikoa emateko esku-hartzeak garatzea

0216. Osasun arreta

0217. Arreta higienikoa

UC1019-2: Mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntza psikosoziala emateko esku-hartzeak garatzea erakunde-esparruan

UC0250-2: Laguntza soziosanitarioa behar duten pertsonei etxean laguntza psikosoziala emateko esku-hartzeak garatzea

0213. Arreta eta laguntza psikosoziala

0214. Komunikaziorako laguntza

UC0251-2: Bizikidetzako unitatearen kudeaketarekin eta funtzionamenduarekin zerikusia duten jarduerak garatzea

0215. Etxeko laguntza

UC1423-2: Telelaguntzako zerbitzuan sartzen diren deiak hartzea eta kudeatzea

UC1424-2: Telelaguntzako zerbitzutik irteten diren deiak egitea eta kudeatzea

UC1425-2: Telelaguntzako zerbitzua emateko tresnak, teknikak eta trebetasunak maneiatzea

0831 Telelaguntza

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK

0210. Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea

UC1016-2: Pertsonei eta haien inguruneari erakunde-esparruan arreta egiteko esku-hartzeak, diziplinarteko lantaldeak adierazitakoak, prestatzea, eta haietarako laguntza ematea

0216. Osasun arreta

0217. Arreta higienikoa

UC1017-2: Mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntza fisikoa emateko esku-hartzeak garatzea erakunde-esparruan

UC1018-2: Mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntza soziosanitarioa emateko esku-hartzeak garatzea erakunde-esparruan

UC0249-2: Laguntza soziosanitarioa behar duten pertsonei etxean laguntza fisikoa emateko esku-hartzeak garatzea

0213. Arreta eta laguntza psikosoziala

0214. Komunikaziorako laguntza

UC1019-2: Mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntza psikosoziala emateko esku-hartzeak garatzea erakunde-esparruan

UC0250-2: Laguntza soziosanitarioa behar duten pertsonei etxean laguntza psikosoziala emateko esku-hartzeak garatzea

0215. Etxeko laguntza

UC0251-2: Bizikidetzako unitatearen kudeaketarekin eta funtzionamenduarekin zerikusia duten jarduerak garatzea

0831. Telelaguntza

UC1423-2: Telelaguntzako zerbitzuan sartzen diren deiak hartzea eta kudeatzea

UC1424-2: Telelaguntzako zerbitzutik irteten diren deiak egitea eta kudeatzea

UC1425-2: Telelaguntzako zerbitzua emateko tresnak, teknikak eta trebetasunak maneiatzea

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

A) Moduluak ematen dituzten irakasleak

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0210. Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea

. Gizartean eta komunitatean esku hartzea

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0211. Gizarte trebetasunak

. Gizartean eta komunitatean esku hartzea

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0212. Mendekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak.

. Gizartean eta komunitatean esku hartzea

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0213. Arreta eta laguntza psikosoziala

. Komunitatearentzako zerbitzuak.

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0214. Komunikaziorako laguntza.

. Irakasle espezialista

. Komunitatearentzako zerbitzuak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0215. Etxeko laguntza.

. Komunitatearentzako zerbitzuak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0216. Osasun arreta

. Osasun eta laguntza prozedurak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0217. Arreta higienikoa

. Osasun eta laguntza prozedurak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0831. Telelaguntza

. Komunitatearentzako zerbitzuak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0020. Lehen laguntzak

. Osasun eta laguntza prozedurak

. Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoen prozedurak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

. Irakasle espezialista

NA17. Laguntza-harremana.

. Gizartean eta komunitatean esku hartzea

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

. Komunitatearentzako zerbitzuak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0218.Lanerako prestakuntza eta orientabideak

. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0219. Enpresa eta ekimen sortzailea

. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Lan Harremanetako diplomaduna

-Gizarte Laneko diplomaduna

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Gizartean eta Komunitatean Esku-hartzea

-Maisu-maistrak, espezialitate guztietan

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

-Gizarte Laneko diplomaduna

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0210. Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea

0211. Gizarte trebetasunak

0212. Mendekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak

0218. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

0219. Enpresa eta ekimen sortzailea

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

0213. Arreta eta laguntza psikosoziala

0214. Komunikaziorako laguntza

0215. Etxeko laguntza

0216. Osasun arreta

0217. Arreta higienikoa

0020. Lehen laguntzak

0831. Telelaguntza

NA17. Laguntza-harremana

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

7. ERANSKINA. LEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekua:

Erabilera anitzeko gela

Etxeko laguntzako lantegia

Osasun arretako eta arretako higienikoko lantegia

Iragarkiaren kodea: F1211695

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web