(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

86/2012 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 1EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN ESTETIKAKO ETA EDERGINTZAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA Nota de Vigencia

BON N.º 248 - 21/12/2012; corr. err., BON 26/09/2013



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK


  LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA


  IRAKASLEAK


  7. ERANSKINA. LEKUAK


Zioen Azalpena

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide arlo edo sektore bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, helburu hau du ezarrita: erraztasunak ematea prestakuntzaren eskaintza produkzio sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara etengabe egokitzeko, lanbide heziketako tituluak eguneratu eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Halaber, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea lanbide heziketaren eskaintza gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde esparruko ekonomiaren premien arabera egokitzeko. Bestalde, lanbide heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetan sartzeko bete beharreko baldintzak aldatzen ditu.

Foru dekretu honen bitartez, Estetikako eta edergintzako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen erdi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Honako curriculum honek otsailaren 28ko 256/2011 Errege Dekretua garatzen du, Estetikako eta edergintzako titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituena, Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Estetikako eta edergintzako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2. Araudi honetan elementu hauek jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen dutenak: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, araudi honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari dagokion produkzio sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren bi lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Bi lanbide kualifikazio horiek (Higieneko, depilazioko eta makillajeko zerbitzu estetikoak eta Esku eta oinen zainketa estetikoak, irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretuaren bidez arautuak) jarduketa profesionalaren eremua osatzen dute, haietako bakoitzaren gaitasunen multzoak definitzen duena. Gaitasun horiek eta euskarri gisa erantsi diren lanbide moduluek zabalera eta espezializazio nahikoa dute teknikari honen enplegagarritasuna bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz, Nafarroarako elementu bereizgarriak kontuan hartuz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3. Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiez ari da, eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4. Araudi honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazio bat arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek aukera ematen du lanbide prestakuntzarako beste eskaintza batzuei ekiteko, batetik, langileen hobekuntza lortzeko, eta bestetik, halako ibilbide batzuk diseinatzeko, eta horrela, gaitasunak ebaluatu eta aitortzeko prozedura prestakuntza eskaintzan berean integratzeko. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5. Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu; 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Estetikako eta edergintzako teknikari tituluaren heziketa zikloa bukatu eta gero; 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du; eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua dago) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6. Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken alderdia, 10. eta 11. artikuluetan eta horiei dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen dena, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzak dira. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren lekuen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko abuztuaren 1ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Estetikako eta edergintzako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Irudi Pertsonala lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Estetikako eta edergintzako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena. Estetika eta edergintza.

b) Maila: 2. - Erdi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Irudi Pertsonala.

e) Europako erreferentea: HNSN - 3 (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio sistemaren erreferentziak, haren prospektiba eta Nafarroako testuinguruan kokatzeko jakingarri batzuk ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Estetikako eta edergintzako heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloak dituen lanbide modulu bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Prestakuntza ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatzen dira, Estetikako eta edergintzako teknikari titulua ezarri zuen eta beraren gutxieneko irakaskuntzak finkatu zituen otsailaren 28ko 256/2011 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatu dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan adierazitako arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

6. artikulua . Heziketa zikloan sartzeko bideak.

Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Estetikako eta edergintzako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du erdi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzetan betiere.

2. Estetikako eta edergintzako teknikari tituluak sarbidea ematen du goi mailako heziketa zikloetarako, prestakuntza ikastaro berariazko bat gaindituz gero, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Estetikako eta edergintzako tituluak Batxilergoko edozein modalitate egiteko aukera ematen du, baita Gobernuak erabakitzen dituen Batxilergoko ikasgaiak baliozkotzeko ere, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 34.2 artikuluari jarraikiz.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean Dekorazio-estetika pertsonaleko teknikari titulurako ezarritako lanbide moduluak (titulu horren curriculuma uztailaren 15ko 277/1996 Foru Dekretuaren bidez araututa dago, dekretu horren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Dekorazio-estetika pertsonaleko teknikari tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma) baliozkotu nahi direnean Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Estetikako eta edergintzako teknikari titulurako ezarritako lanbide moduluekin (horien egitura eta curriculuma foru dekretu honetan arautzen dira), 4. eranskinean ezarritakoari jarraikiko zaio.

2. Lanbide moduluak beste lanbide modulu batzuekin eta Batxilergoko irakasgaiekin eta gaitasun unitateekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokienez, otsailaren 28ko 256/2011 Errege Dekretuaren 14. artikuluan eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

9. artikulua . Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Estetikako eta edergintzako teknikari tituluaren ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeari edo salbuesteari begira, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Era berean, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeari begira, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako irakasleei dagokie, kasuaren arabera. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleen kidegoetako irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Errege dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez, aurrekoen baliokideak diren titulazioak foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira, irakasleen espezialitateen arabera.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide moduluak irakasteko, ikastetxe pribatuetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen den lanbide modulu bakoitzeko ikaskuntza-emaitzei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Altzarietarako, ekipamenduetako eta laneko tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Martxan dauden makina eta ekipoetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamendu, makina eta abarrekoek ongi funtzionatzeko behar duten instalazioa edukiko dute, eta segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Lehen xedapen gehigarria .Tituluaren baliokidetasunak.

1. Otsailaren 28ko 256/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, ondoren aipatzen diren tituluek eta foru dekretu honetan arautzen den curriculuma duen Estetikako eta edergintzako teknikari tituluak ondorio profesional berberak sortuko dituzte:

a) Estetikako teknikari laguntzailea, Ile-apainketa eta estetika adarra.

b) Aurpegi-estetikako teknikari laguntzailea, Ile-apainketa eta estetika adarra.

2. Era berean, uztailaren 15eko 277/1996 Foru Dekretuan araututa dagoen Dekorazio-estetika pertsonaleko teknikari tituluak eta foru dekretu honetan arautzen den curriculuma duen Estetikako eta edergintzako teknikari tituluak ondorio akademiko eta profesional berberak izanen dituzte.

Bigarren xedapen gehigarria.- Beste lanbide trebakuntza batzuk.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 irakastordu baditu, otsailaren 28ko 256/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. idatz-zatian ezarritakoarekin bat.

Xedapen iragankor bakarra.- Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Uztailaren 15eko 277/1996 Foru Dekretuan ezarritako Dekorazio-estetika pertsonaleko teknikari tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

Xedapen indargabetzaile bakarra .Arauak indargabetzea.

1. Indarrik gabe uzten da uztailaren 15eko 277/1996 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Dekorazio-estetika pertsonaleko teknikari tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe uzten dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetako lehena .Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak, 2012-2013 ikasturtetik aurrera, noiznahi ezar dezake foru dekretu honetan arautzen den curriculuma, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako edozein modalitatetan.

Azken xedapenetako bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2012ko abuztuaren 1ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Estetikako eta edergintzako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasuna orokorra honetan datza: edertze pertsonaleko teknikak aplikatzea; eta estetika-zerbitzuak, kosmetikoak eta lurrinak merkaturatzea, kalitate-prozedurak eta indarrean dagoen araudian ezarritako laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako eskakizunak betez.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Estetikako eta edergintzako tituluan sartutako kualifikazioak eta gaitasun unitateak hauek dira:

IMP120-2. Higieneko, depilazioko eta makillajeko zerbitzu estetikoak. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC0354-2: Higieneko, depilazioko eta makillajeko zerbitzu estetikoaren bezeroari arreta egitea, segurtasun, osasun eta higiene baldintzak betez.

-UC0355-2: Aurpegiko eta gorputzeko higiene- eta hidratazio-teknika estetikoak aplikatzea.

-UC0345-1: Ilea prozedura mekanikoen bidez kentzea eta koloregabetzea.

-UC0065-2: Aurpegiaren harmonia makillaje sozialeko estiloekin hobetzea.

-UC0352-2: Irudi pertsonalerako produktuen eta zerbitzuen inguruan aholkatzea eta horiek saltzea.

IMP121-2. Eskuen eta oinen zainketa estetikoak. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC0356-2: Eskuetako eta oinetako zerbitzu estetikoaren bezeroari arreta egitea, segurtasun, osasun eta higiene baldintzak betez.

-UC0357-2: Azazkalak zaindu eta edertzeko teknikak aplikatzea.

-UC0358-2: Azazkal artifizialak prestatu eta aplikatzea.

-UC0359-2: Esku eta oinen tratamendu estetikoak egitea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Produktuak, aparatuak eta lanabesak jaso, biltegiratu eta banatzea, horiek mantendu eta kontserbatzeko baldintza egokietan, kontsumoa eta stocka kontrolatuta.

2) Prozesuan zehar bezeroei arreta egitea, enpresak diseinatutako prozedura-arauak aplikatuz eta zerbitzuan kalitatea lortuz.

3) Bezeroen eskarietatik eta analisi profesionaletatik informazioa lortzea, eta datuak erregistratu eta artxibatzea.

4) Aplikatuko diren tratamendu edo teknika estetikoetarako egokiak diren material, ekipamendu eta kosmetikoak hautatzea.

5) Materiala, ekipamendua eta instalazioak erabiltzeko baldintza egokienetan mantentzea.

6) Larruazalaren higienea egitea, ondorengo tratamenduetarako prestatzeko.

7) Larruazala hidratatzea, haren itxurari eutsi eta hobetzeko.

8) Makillaje soziala egitea, pertsonalizatuz eta bezeroen beharretara egokituz.

9) Ilea depilatu eta koloregabetzea, prozedura mekaniko eta produktu kimiko egokiak erabiliz.

10) Manikurako eta pedikurako teknikak aplikatzea eskuak, oinak eta azazkalak zaintzeko eta edertzeko.

11) Azazkal artifizialak prestatzea, bezeroen eskarien arabera teknika eta diseinu egokia hautatuz.

12) Lurrinen, usain gozoen eta produktu naturalen inguruan aholkatzea, kontuan hartuz bezeroen ezaugarri pertsonalak, sozialak eta profesionalak.

13) Estetika-kabinako tratamenduaren ondoren egin beharreko zainketen eta bizi-ohitura osasungarrien berri ematea bezeroei.

14) Irudi pertsonaleko enpresa baten esparruan, produktu eta zerbitzuen sustapena eta merkaturatzea egitea.

15) Produkzio-prozesuetako aldaketa teknologikoek eta antolamendukoek sorrarazitako lan-egoera berrietara egokitzea, ezagupenak eguneratuz eta "bizialdi osoko ikaskuntzarako" dauden baliabideak eta komunikazio- eta informazio-teknologiak erabiliz.

16) Bere eskumeneko esparruan erantzukizunez eta autonomiaz jokatzea, esleitutako lana antolatuz eta garatuz, eta lan-ingurunean beste profesional batzuekin elkarlanean edo talde-lanean arituz.

17) Bere jarduerarekin lotutako gorabeherak arduraz ebaztea, horien kausak identifikatuta, bere eskumeneko esparruan, eta autonomiaz.

18) Eraginkortasunez komunikatzea, bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsona guztien autonomia eta eskumena errespetatuz.

19) Produkzio prozesuan zehar, laneko arriskuetarako eta ingurumen-babeserako prebentzio-neurri eta prozedurak aplikatzea, pertsonei eta lan-ingurunean eta ingurumenean kalterik eragitea galarazteko.

20) Produkzio prozesuen edo zerbitzuak emateko prozesuen barnean dauden lanbide jardueretan kalitateari, irisgarritasun unibertsalari eta "guztientzako diseinuari" erantzuteko prozedurak aplikatzea.

21) Enpresa txiki baten sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide jardueran ekimena izatea.

22) Bere lanbide jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea eta bere eskubideak erabiltzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Profesional honek irudi pertsonalarekin zuzenean lotutako enpresa ertain eta txikietan egiten du lan; zehazki, estetikako eta ile-apainketako zerbitzuen sektoreko establezimenduetan, eta, orokorrean, irudi pertsonaleko eta kosmetikako produktuen salmentarekin lotutako establezimenduetan. Zeregin hauek betetzen ditu: makillaje soziala, depilazio mekanikoa, higieneko oinarrizko tratamenduak, aurpegiaren eta gorputzaren hidratazioa, eskuetako eta oinetako estetika, lurrin eta kosmetiko naturalei buruz aholku ematea eta produktu eta zerbitzu estetikoak merkaturatzea, enpresako bezeroei arreta zerbitzua eskainiz. Norberaren konturako langilea izan liteke, bere enpresa antolatuta.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

-Edergintza zentroetako eta estetika-kabineteetako teknikari estetizista.

-Makillatzailea.

-Azazkal artifizialetako teknikaria.

-Depilazioko teknikaria.

-Manikurako eta pedikurako teknikaria.

-Estetika-enpresetako harreragilea.

-Estetikako ekipamenduen, kosmetikoen eta tekniken erakuslea.

-Sektoreko enpresetako merkataritza-agentea.

-Lurrindegietako eta drogerietako aholkularia edo saltzailea.

b) Nafarroako lurraldearen testuingurua.

Edergintzaren munduak halako garapena lortu du Espainian, non Estatuko sektore ekonomiko garrantzitsuenetako bat bihurtu baita, eta Nafarroa ez da garapen horretatik aparte gelditu.

Estetikaren sektorea Nafarroan enpresa multzo batek osatzen dute, non apaindegiak nabarmentzen baitira bereziki, gehienak horrelakoak direlako. Gorputzaren eta osasunaren zainketarako eta edergintzarako zerbitzuak eskaintzen dituzten negozioak dira apaindegiak. Zentro horiek estetikako eta edergintzako zerbitzu integrala eskaintzen diote jendeari (depilazioa, aurpegi- eta gorputz-tratamenduak, makillajea, eskuetako eta oinetako estetika, eta abar). Eredu horretaz gainera, eta sektorearen joerari jarraikiz, azken honetan hiriko spa zentro ugari sortu dira, oinarrizko zerbitzuez gainera, ongizateko tratamenduak, terapia alternatiboak (hidroterapia, aromaterapia, musikaterapia, akupuntura, homeopatia, erreflexologia, eta abar) eta masaje berritzaileak ere eskaintzen dituztenak.

Erantsi beharra dago, etorkizunari begira, sektorea espezializazioranzko bidea hartzen ari dela, jarduera mota bakar bateko enpresa eredu baterantz, hau da, bezeroari zerbitzu profesional eta kualifikatua eskaintzen dioten zentroak, gorputzaren oso atal zehatzetan espezializatzen direnak, eskuetan edo oinetan esate baterako, gorputz atal horiek orain arte oso gutxi landu baitira estetikako establezimenduetan. Jarduera edo zerbitzu estetiko bakar bat eskaintzen duten enpresa espezializatuen eredu honen aitzindariak beltzarantze artifizialeko zentroak izan ziren.

Aipatu beharra dago, orobat, badela beste sektore bat gorantz doana eta estetikaren eta edergintzaren arloko lanbide profila duten langile kualifikatuak behar dituena: medikuntza estetikoko zentroak eta zirkuitu termalak dituzten kirol zentroak.

Sektorearen beste bereizgarri bat enpresek Nafarroan duten izaera berritzailea da. Nafarroako enpresetan interes handia dago merkatuko teknika berrienak ezarri eta aplikatzeko eta azken belaunaldiko aparatuak erabiltzeko. Nabarmentzekoa da estetikari aplikatutako teknologiaren sektorea izugarri azkar garatzen ari dela, eta horregatik ikasketak modernizatu behar dira beharrezkoa den kualifikazioa lortuko bada. Estetikako eta edergintzako teknikariaren araudiak eskari horri erantzun nahi dio hezkuntzaren esparrutik.

c) Prospektiba.

Kontsumitzaileen bizi-ohituren aldaketa: estetikaren eta edergintzaren sektorea azken urteotan aldatuz joan da sektore ekonomiko guztiek, oro har, eta zerbitzuen sektoreak, bereziki, izandako garapenaren ondorioz, eta horrek arlo honetako profesionalen eskari handia ekarri du. Egungo gizarteak sustapen pertsonal, sozial eta profesionalera jotzen du, irudi pertsonal ona proiektatuz eta itxura zaindu eta osasuntsua erakutsiz.

Establezimenduen tipologia: bi enpresa mota hedatzen ari dira, elkarren artean oso ezberdinak baina osagarriak direnak: enpresa espezializatuak (pedikurako, azazkal artifizialetako, depilazioko eta bestelako zerbitzuak ematen dituztenak), eta askotariko enpresak (prozesu guztiak eskaintzen edo kontratatzen dituztenak, are estetikako eta ile-apainketako azpisektoreak ere).

Lanbide arlo berriak: edergintzaren eta estetikaren sektorea hedabidean dago. Etorkizuneko profesionalen prestakuntzan, egungo joera nagusiak kontuan hartu behar dira, konparazio batera:

-Estetikako teknika eta ekipamenduen etengabeko aldaketa eta aurrerapen tekologikoak.

-Kosmetikaren aurrerapenak, etengabe formulazio eta osagai aktibo berriak sortzen baitira: osagai naturalak dituzten kosmetikoak erabiltzeko joera, esate baterako, landareak (fitokosmetika), itsas deribatuak edo lurra (buztinak); kabinako kosmetikoen indibidualizazioa esentziazko olioak erabiliz (aromaterapia); kosmetikaren eta nutrizioaren batuketa, horren ondorioz tratamendu estetikoak tratamendu nutrikosmetikoekin osatzen ari baitira; ongizatea neuromolekulen, usain gozoen edo lurrinen bidez sustatzeko egungo joera.

-Zerbitzu eta erabiltzaile berrien eskaria handituz doa. Ildo horretan, aipatzekoa da gizonezkoak gero eta estetikako tratamendu eta kosmetiko gehiago eskatzen ari direla.

Profesionalen prestakuntza: aurrekoaren ondorioz, sektoreak eskatzen du profesionalek, prozedura profesional espezializatuak ezagutzeaz gainera, beste eginkizun ugari egiteko eta bezeroari orientabideak emateko gaitasuna izatea. Bestalde, beharrezkoa da autoprestakuntzarako eta erantzukizunezko jarrerak edukitzea, hala segurtasunaren, higienearen eta kalitatearen garrantziari dagokionez, nola gero eta estandarizatuagoa dagoen antolaketa-ingurune batean lan egiteak dakartzan ondorioei dagokienez.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak.

a) Produktuak, materialak eta lanabesak identifikatzea eta sailkatzea, haien propietateak eta maipulatzeko eta kontserbatzeko baldintza egokiak ezaugarrituta, haiek jasotzeko, biltegiratzeko eta banatzeko.

b) Erabiltzaileari arreta emateko prozeduretan diseinatutako arauak interpretatzea, deskribatutako prozedurak aplikatuz harrerako unetik agurtu arte.

c) Larruazal-organoa aztertzea eta haren ezaugarriak ebaluatzea, informazio estetikoa lortzeko.

d) Lanabesak, ekipamendua eta kosmetikoak identifikatzea, eta horien ezaugarriak ebaluatzea, aplikatu beharreko tratamendu edo teknikarako egokienak hautatzeko.

e) Materialak, ekipamendua eta instalazioak higienizatzea, horiek garbituz, desinfektatuz eta esterilizatuz; baldintza egokienetan manten daitezen.

f) Teknika egokiak aplikatzea, ezarritako prozedurei eta kalitate, segurtasun eta higiene arauei jarraituz, larruazala garbitzeko.

g) Teknika egokiak aplikatzea, ezarritako prozedurei eta kalitate, segurtasun eta higiene arauei jarraituz, larruazalaren behar fisiologikoekin lotuz, hidratazioa lortzeko.

h) Apainketako kosmetikoak eta makillaje-estiloak aplikatzeko bisajismo-teknikak diseinatu eta gauzatzea, eta horiek erabiltzailearen ezaugarri pertsonal, sozial eta profesionalekin lotzea, makillaje sozial pertsonalizatua egiteko.

i) Ilea depilatu eta koloregabetzeko prozedura mekanikoak eta kimikoak hautatzea, eta teknika egokia aukeratu eta erabiltzea.

j) Manikurako eta pedikurako eragiketa teknikoak egitea, gauzatze-prozedurak egokituz, eskuak, oinak eta azazkalak edertu eta zaintzeko.

k) Azazkal-protesiak lantzeko materialak eta produktuak hautatzea eta aplikatzea segurtasun eta higiene baldintzak betez, jarraibide teknikoei jarraituz, azazkal artifizialak prestatzeko.

l) Fitokosmetikoen, geokosmetikoen, itsas produktuen eta aroma-molekulen ezaugarriak eta propietateak ezagutzea, eta dagozkien erabilerekin eta aplikazioekin lotzea, lurrinen, usain gozoen eta produktu naturalen inguruan aholkatzeko.

m) Tratamendu estetikoak eta bizi-ohitura osasuntsuak analizatzea, gizakiaren anatomo-fisiologiarekin lotuz.

n) Salmenta-eragiketak eta publizitateko eta merchandising-eko teknikak identifikatzea, merkatuaren ezaugarriak eta eskariak baloratuz, produktu eta zerbitzu estetikoak sustatu eta merkaturatzeko.

ñ) Kosmetiko egokiak hautatzea, kontuan hartuz larruazalaren beharrak eta mota, eta kosmetikoen konposizioa eta aurkezteko modua, gero aplikatu eta gomendatzeko.

o) "Bizialdi osoko ikaskuntzarako" dauden baliabideak, eta komunikazioko eta informazioko teknologiak aztertu eta erabiltzea; ikasteko eta ezagupenak eguneratzeko, hobekuntza profesional eta pertsonalerako aukerak ezagututa, hainbat egoera profesionaletara eta lanekoetara egokitzeko.

p) Talde-lanak garatzea eta haien antolamendua baloratzea, tolerantziaz eta errespetuz parte hartzea eta taldeko edo banakako erabakiak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jokatzeko.

q) Lan prozesuak garatzean sortzen diren arazo eta gorabeheren aurrean irtenbide sortzaileak hartu eta baloratzea, dagokion jardueran izaten diren ezusteak erantzukizunez ebazteko.

r) Komunikazio teknikak aplikatzea eta transmitituko diren edukietara, xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokitzea, prozesuaren eraginkortasuna aseguratzeko.

s) Lanbide jarduerari atxikitako ingurumen eta lan arriskuak aztertzea, eta horien sorburuekin erlazionatzea, hartu beharreko prebentzio neurriak oinarritzeko eta dagozkion protokoloak aplikatzeko, nork bere buruari, inguruneari eta ingurumenari kalterik ez egiteko.

t) Irisgarritasun unibertsalari eta guztiontzako diseinuari erantzuteko behar diren teknikak analizatu eta aplikatzea.

u) Ikasteko prozesuko lanaren eta erreferentziazko produkzio sektorearen kalitate prozedurak hobetzeko behar diren teknikak analizatu eta aplikatzea.

v) Kultura ekintzailearekin eta enpresaren eta ekimen profesionalaren kulturarekin erlazionatuta dauden prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

w) Herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan hartuta, gizarteko eragile aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioaNota de Vigencia.

Estetikako eta edergintzako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

b) Lanbide moduluen garapena.

Lanbide modulua: Aurpegiko eta gorputzeko higiene-teknikak.

Kodea: 0633.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Larruazal mota identifikatzen du, miaketa-teknikak aplikatuta, eta lortutako datuak erregistratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Larruazal mota identifikatu du parametroen arabera (hala nola, emultsio epikutaneoa, larruazalaren lodiera, baskularizazioa, etab.).

b) Bezeroari arreta egiteko faseak ezarritako prozeduren arabera identifikatu ditu.

c) Datu interesgarriak (hala nola, bizi-ohiturak, erabiltzen diren kosmetikoak, eguzkiarekiko eta klima-agenteekiko erreakzioak, etab.) biltzeko elkarrizketa edo galdera sorta bat egin du.

d) Modeloa jarrera anatomiko egokian ipini eta babestu du, segurtasun eta ongizate baldintza egokietan.

e) Larruazalaren egoera eta litezkeen alterazioak behatzeko aparatuak eta bitartekoak erabili ditu.

f) Beste profesional batek tratatzen dituen larruazalaren alterazioak baloratu ditu.

g) Lortutako datuak fitxa teknikoetan erregistratu ditu.

h) Lortutako datuen azterketatik eta baloraziotik abiatuta, analisi profesionala egin du.

2. Higiene-teknika egokiena eta beharrezko kosmetikoak, ekipamendua eta lanabesak hautatzen ditu, erabiltzailearen beharrak, ezaugarriak eta larruazalaren baldintzak baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzailearen beharrak identifikatu ditu, aurpegiko eta gorputzeko higiene-teknikak egokitzeko.

b) Hautatutako higiene-teknika eta jarraitu beharreko prozesuaren sekuentziazioa justifikatu ditu.

c) Lanabesak, materialak eta osagarriak desinfektatu edo esterilizatu ditu, kutsatzailea eta materialaren ezaugarriak kontuan izanda.

d) Aurpegiko eta/edo gorputzeko higienean erabili beharreko kosmetikoak hautatu ditu, larruazalaren mota eta egoera kontuan izanda.

e) Aurpegiko eta/edo gorputzeko higienea egiteko aparatu, lanabes eta material egokiak hautatu ditu.

f) Materialak, kosmetikoak, lanabesak eta aparatuak ordenatuta antolatu ditu, horiek errazago erabiltzeko.

g) Erabili beharreko aparatuak ikuskatu ditu, eta segurtasun eta higiene baldintza egokietan daudela egiaztatu du.

3. Makillajea kentzeko eta esfoliazio mekaniko eta kimikorako eragiketa teknikoak egiten ditu, berariazko kosmetikoak eta aparatuak erabiltzeko oharrak eta jarraibideak betez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Alde periokularreko, betiletako eta ezpainetako makillajea kendu du, zona bakoitzaren ezaugarrietarako eta sentikortasunerako teknika eta kosmetiko egokienen bidez.

b) Berariazko kosmetikoekin aurpegiko, lepoko eta bularraldeko makillajea kendu du, maniobrak zona bakoitzera egokituz.

c) Kosmetiko esfoliatzaile egokia aukeratu du, larruazalaren ezaugarriak kontuan izanda.

d) Kosmetiko esfoliatzailea teknika eskuzkoen edo mekanikoen bidez aplikatu eta kendu du, haren forma kosmetikoa eta fabrikatzailearen jarraibideak kontuan izanda.

e) Esfoliazioa efektu mekanikoko aparatuekin egin du, horiek erabiltzeko oharrak eta jarraibideak kontuan izanda.

4. Berariazko masaje estetikoko maniobrak aplikatzen ditu, parametroak zona bakoitzaren ezaugarrietara eta lortu nahi diren ondorioetara egokituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tratatu beharreko zonan masaje-teknikak baztertzeko arrazoi izanen den alteraziorik ez dagoela egiaztatu du.

b) Larruazala prestatu eta masajea egiteko produktu egokia aplikatu du.

c) Aurpegiko eta gorputzeko higiene-prozesuetarako masaje estetikoko maniobrak hautatu ditu, bezeroaren larruazala zein egoeratan dagoen kontuan izanda.

d) Berariazko masaje estetikoko maniobrak modu sekuentziatuan aplikatu ditu.

e) Tratatu beharreko alde anatomikoaren arabera moldatu ditu eskuak.

f) Denborako, erritmoko, intentsitateko eta norabideko parametroak lortu nahi diren ondorioetara eta larruazalaren ezaugarrietara egokitu ditu.

g) Masajea aplikatzean erabiltzailearen larruazalarekiko kontaktuari eutsi dio.

5. Aurpegiko eta gorputzeko higiene-teknikak egiten ditu, kosmetikoak eta bitarteko teknikoak eta eskuzkoak bateratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurpegiko eta gorputzeko higiene-teknikak erabiltzailearen behar eta eskaeren arabera hautatu ditu.

b) Erabiltzaileari aplikatuko zaizkion aurpegi- edo gorputz-higieneko prozesuko faseen berri eman zaio.

c) Berariazko tekniken, kosmetikoen, bero lehor edo hezeko aparatuen eta masajearen bidez prestatu du larruazala, haren higienea errazteko, larruazalaren ezaugarriak eta beharrak kontuan izanda.

d) Zaldarrak larruazalaren baldintzetara eta egoerara egokitutako produktuen, lanabesen eta bitartekoen arabera atera ditu.

e) Prozesu osoan higiene-neurriak eta norbera babesteko ekipamendua erabili ditu.

f) Aurpegiko eta gorputzeko higiene-prozesuetan erabiltzen diren kosmetikoak eta aparatuak egoki aplikatu ditu, erabiltzailearen ezaugarriak eta sentikortasuna eta fabrikatzailearen zehaztapenak kontuan izanda.

g) Aurpegiko eta gorputzeko higiene-tratamendua denbora egokian amaitu du, lortu nahi diren ondorioak lortzeko teknika aproposak erabiliz.

h) Erabiltzailearen fitxa teknikoan, erabilitako kosmetikoak eta teknikak erregistratu ditu, bai eta litezkeen gorabeherak ere, ondorengo lanak optimizatzeko.

6. Lortutako emaitzak baloratzen ditu, eta aurpegiko eta gorputzeko higieneari buruzko ohituren, kosmetiko egokienen eta horiek erabiltzeko jarraibideen inguruan aholkatu du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurpegiko eta gorputzeko higiene-zerbitzu egokia emateko irizpideak zehaztu ditu.

b) Aurpegiko eta gorputzeko higiene-tekniketan arazoak ekar ditzaketen arrazoi nagusiak identifikatu ditu.

c) Lortutako emaitzak baloratu dira.

d) Aurpegiko eta gorputzeko higiene-prozesuetan erabiltzailearen gogobetetze-maila zein den jakiteko teknikak aplikatu ditu.

c) Litezkeen zuzenketa-neurriak identifikatu ditu.

f) Egoera fisiologiko bakoitzerako kosmetikoei eta higiene-arauei dagokienez, tratamendu ondoko aholkularitza simulatu du.

g) Bizi-ohitura osasungarriek duten garrantziaren eta horiek larruazalaren egoeran duten eraginaren inguruko aholkularitza simulatu du.

Edukiak.

Larruazalaren motaren identifikazioa:

-Bezeroari arreta emateko prozedurak. Harrera egitea, eroso kokatzea, elkarrizketa.

-Larruazalaren tipologia zehazteko jarduketa protokoloa. Beste profesional batzuengana deribatzea.

-Larruazalaren eta larruazal-eranskinen alterazioak, aurpegiko eta gorputzeko higiene-prozesuetan eragina dutenak. Ikusizko behaketa, haztapena, galdetegia.

-Larruazalaren analisian erabiltzen diren aparatuak: lupa, Wood-en argia. Indikazioak eta kontraindikazioak.

-Hautatzeko jarraibideak. Aplikazioa.

-Larruazalaren mota eta ezaugarriak zehaztea.

-Aurpegiko eta gorputzeko larruazalaren balorazio estetikoa. Emaitzen analisia.

-Fitxa teknikoa. -Fitxa teknikoaren elementuak. Fitxa teknikoan datuak erregistratzea.

-Segurtasun, higiene eta ongizate neurriak.

Higiene-teknikak, kosmetikoak, ekipamendua eta lanabesak hautatzea:

-Aurpegiko eta gorputzeko higienerako kosmetika berariazkoa: hautatzeko irizpideak. Tipologia, prestaketa, manipulazioa eta kontserbazioa.

-Aurpegiko eta gorputzeko higienerako aparatu, lanabes eta material berariazkoak: hautatzeko irizpideak eta aplikazioa. Erabiltzeko arretazko neurriak.

-Kosmetiko, teknika eta aparatuen ondorio sinergiko eta antagonikoak.

-Lan eremua prestatzea: ekipamendua, materialak, kosmetikoak eta aparatuak nola kokatu, erabiltzailearen beharren arabera.

-Ekipamendu eta lanabesen mantentze-lanak.

-Higienea, desinfekzioa eta esterilizazioa: hautapena eta gauzatze teknikoa.

Makillajea kentzeko eta esfoliatzeko teknika mekaniko eta kimikoak egitea:

-Makillajea kentzeko kosmetikoak: prestatu, manipulatu, aplikatu eta kontserbatzeko jarraibideak.

-Kosmetiko esfoliatzaileak: prestatu, manipulatu, aplikatu eta kontserbatzeko jarraibideak.

-Esfoliatzeko aparatu berariazkoak: eskuilak, peeling ultrasonikoa. Erabiltzeko jarraibideak. Aplikazioa.

-Makillajea kentzea.

-Esfoliazioa.

-Segurtasun, higiene eta osasun arauen aplikazioa makillajea kentzeko eta esfoliatzeko prozesuetan.

Eskuzko teknikak aplikatzea:

-Masaje estetikoa. Masajearen kontzeptua. Masaje motak. Masajea aplikatzeko zona eta alde anatomikoak. Ondorioak, indikazioak eta kontraindikazioak.

-Masajea egiteko maniobren parametroak: denbora, erritmoa, intentsitatea, norabidea.

-Aurpegiko masajea, aurpegiko higiene prozesuei aplikatua: aurpegiko masaje estetikoaren oinarrizko maniobrak. Ondorioak, indikazioak eta kontraindikazioak. Maniobren sekuentzia.

-Gorputzeko masajea, gorputzeko higiene prozesuei aplikatua: gorputzeko masaje estetikoaren oinarrizko maniobrak. Ondorioak, indikazioak eta kontraindikazioak. Maniobren sekuentzia.

-Aurpegiko eta gorputzeko masajearen gauzatze teknikoa: aurretiko lanak, aplikazioa, azkeneko lanak. Segurtasuna eta higienea prozesuari aplikatuak.

Aurpegiko eta gorputzeko higiene-teknikak aplikatzea:

-Aurpegiko eta/edo gorputzeko higiene-prozesuaren faseak. Antolaketa eta hautapena.

-Aurpegiko higienerako protokolo berariazkoak, larruazalaren tipologiaren arabera. Sekuentziazioa eta denboran banatzea.

-Zaldarrak ateratzea. Lanabesak, produktuak eta baliabideak.

-Aurpegiko eta/edo gorputzeko higiene prozesuetan erabiltzen diren aparatuak: lurrina, infragorrien lanpara, bentosak, ihinztapen hotzak eta goi-maiztasuneko korrontea emititzen duten aparatuak. Egoki erabiltzeko jarraibideak.

-Kosmetikoak aplikatzea aupegiko eta/edo gorputzeko higiene prozesuetan.

-Aurpegiko eta gorputzeko higiene-teknikak gauzatzeko prozesuak. Teknikak hautatzea: eskuzkoak, mekaniko elektrikoak eta kosmetikoak.

-Segurtasun, higiene eta osasun arauen aplikazioa aurpegiko eta/edo gorputzeko higiene prozesuetan.

Lortutako emaitzen balorazioa:

-Aurpegiko eta gorputzeko higiene prozesuen kalitatearen kontrola. Aurpegiko eta gorputzeko higiene prozesuen kalitatea zehazten duten parametroak.

-Gogobetetze-maila aurpegiko eta gorputzeko higiene prozesuetan.

-Emaitzetan izaten ahal diren desbiderapenak zuzentzeko neurriak.

-Etxean norberak erabiltzeko kosmetikoei buruzko aholkuak ematea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bitartez ikasleak behar den prestakuntza jasotzen du aurpegiko eta gorputzeko masaje estetiko berariazkoaren teknikak gauzatzeko eta aurpegiko eta gorputzeko higiene-teknikak aplikatzeko. Modulu hau bukatutakoan, ikaslea gauza izanen da larruazalaren analisia egiteko, aparatuak, kosmetikoak eta materialak hautatzeko eta masaje estetiko berariazkoen maniobrak eta aurpegiko eta gorputzeko higienerako maniobrak egiteko.

Sekuentziazioari dagokionez, gomendatzen da, lehenbizi, arlo hauek jorratzea: larruazalaren identifikazioa, higiene-teknikak, kosmetikoak, ekipamendua eta lanabesak hautatzea eta makillajea kentzeko eta esfoliatzeko teknika mekaniko eta kimikoak egitea. Eduki horiekin batera, egokia litzateke eskuzko tekniken aplikazioaren inguruko edukiak lantzea (lehenbizi, aurpegiko masajearen ingurukoak), izan ere, masajeak emateko, eskuen trebetasun eta abilezia handia behar da, eta hori denborarekin eta behin eta berriz aritzearekin baizik ez da lortzen. Eduki multzo hau gorputzeko masajearekin bukatuko litzateke. Azkenik, bata bestearen atzetik, aurpegiko eta gorputzeko higiene-teknikak eta emaitzen balorazioa jorratu daitezke.

Segurtasun eta higiene neurriak zeharka landuko dira edukien multzo guztietan. Arlo hori oso kontuan hartu beharko da hala kosmetikoen eta aparatuen manipulazioan nola masajeak gauzatzeko orduan. Etapa honetan, orobat, garrantzitsua da oso kontuan hartzea ikasleari honako hauez ohartarazten laguntzen dioten alderdiak lantzea: garbitasuna; lanerako ardura; arauak, irudia eta ahozko adierazpena errespetatzea; eta, orobat, estetikaren profesionalak behar dituen jarrera guztiak ulertzen eta baloratzen laguntzen dioten faktore guztiak.

Modulu hau bereziki praktikoa denez, irakastordu gehienak lantegi-ikasgela batean emanen dira. Gela hori behar bezala hornituta egonen da, eta proiektagailua eta Interneteko sarrera izanen ditu, informazio teknikoa, aldizkariak, dosierrak, bibliografia eta material grafikoa kontsultatu ahal izateko.

Ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, besteak beste, honako jarduera hauek proposatzen dira modulu honetarako:

-Larruazalaren analisiak egin eta alterazioak identifikatzea, behar diren prozedurak, teknikak eta aparatuak erabiliz. Bezeroari arreta ematea: harrera egitea, eroso kokatzea, prestatzea eta elkarrizketa egitea.

-Higiene-teknika aukeratzea bezeroaren beharren arabera.

-Behar diren kosmetikoak, lanabesak, aparatuak eta materialak hautatzea.

-Makillajea kentzea eta larruazalaren esfoliazioa egitea.

-Aurpegiko eta gorputzeko masaje estetikoa aplikatzea, kasuan-kasuan behar diren sekuentziei jarraituz.

-Larruazala prestatzeko aurretiko lanak, kosmetikoak, masajea, baliabide teknikoak eta aparatuak txertatzea aurpegiko eta gorputzeko higiene-tekniken aplikazio praktikoan.

-Zerbitzuaren kalitatea mugatzen duten irizpideak zehaztea eta simulazioak egitea bezeroari bizi-ohitura osasuntsuari buruzko aholkuak emateko.

-Kasu praktikoak eta hasierako jarduerak egitea norberak ideiak azaltzeko, ezaupideak trukatzeko eta talde-lana bultzatzeko, ikaslearengan ikaskuntza prozesuarekiko interesa piztu eta aktiboki parte har dezan.

-Sendotzeko jarduera gisa, halaber, oso interesgarria izanen litzateke biltzarretara edo aurkezpenetara joatea edo sektoreko profesionalak ikastetxera gonbidatzea, ikasleari ikaskuntza prozesuaren eta lan munduaren arteko harremanaren berri emateko.

Aurpegiko eta gorputzeko higienea izeneko lanbide moduluak lotura estua du Analisi estetikoa moduluarekin (biak lehenengo kurtsokoak dira curriculumaren erreferentziazko sekuentziazioaren arabera), izan ere Analisi estetikoa moduluan oinarrizko edukiak ematen dira larruazalaren diagnostiko eta sailkapen praktikoa egiteko baloratu eta analizatu beharreko elementuei dagokienez. Bestalde, Estetikarako eta edergintzarako kosmetologia moduluan, besteak beste, makillajea kentzeko, desfoliatzeko, masajeetan eta aurpegiko eta gorputzeko higiene-prozesuetako azken lanetan erabiltzen diren produktuei buruzko edukiak ematen direnez, gomendagarria izanen litzateke hiru modulu horiek ematen dituzten irakasleek aukera izatea edukiak denboran banatzeko eta baterako edukiak diseinatzeko, ahalik eta etekinik handiena ateratzeko elkarreraginari.

Azkenik, Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak moduluan higiene eta desinfekzio metodoei, ohitura osasungarrien sustapenari eta segurtasunari buruzko edukiak lantzen dira, aurpegiko eta gorputzeko higiene-tekniken aplikazio praktikoan ezinbestekoak direnak.

Lanbide modulua: Makillajea.

Kodea: 0634.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Aurpegiaren morfologia aztertzen du eta bisajismo-tekniken bidezko irudi-aldaketak proposatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzaileen harrerak simulatu ditu, eta adeitasuna, errespetua, enpatia eta zuhurtasuna baloratu ditu.

b) Fitxa teknikoak egin ditu, aurpegiari buruzko datu pertsonalak, morfologikoak eta fisiopatologikoak kudeatzeko informatika-aplikazioak erabilita.

c) Obaloaren formak zehaztu ditu.

d) Aurpegieren formak deskribatu ditu.

e) Bisajismo-tekniken bidezko aurpegiaren irudi-aldaketak proposatu ditu: lerroak, bolumenak, argiluna eta orrazkeraren ekarpena.

f) Obalo eta aurpegiera mota bakoitzaren diseinu grafikoak egin ditu.

g) Zuzenketak diseinatu eta aurpegiaren ezaugarrietara egokitu ditu: delineatzea, itzalak begietan, eta argiluna kopetan, sudurrean, kokotsean eta obaloan.

2. Makillajean erabiliko duen kolore sorta hautatzen du, eta kosmetikoen probak, kolorekoak eta argiztapenekoak egiten ditu zirriborroen eta modeloen gainean.

Ebaluazio irizpideak:

a) Argiztapenaren eta makillajeko kosmetikoak hautatzearen arteko lotura analizatu du.

b) Aurpegiaren harmonia ezaugarritzen duten faktoreak eta horiek makillaje-koloreekin duten lotura ezarri ditu.

c) Zona jakin batzuetan kolore-probak egin ditu, argiztapenaren eragina ikusteko.

d) Kolore-nahasteak egin ditu, kolorearen eta argiaren arabera lortu nahi diren tonalitateak lortzeko.

e) Proposatutako makillajeari buruzko zirriborroak marraztu ditu.

f) Makillajearen ezaugarriak garai historikoekin erlazionatu ditu.

3. Bekainen eta betileen aldaketak proposatu eta egiten ditu, depilazio-teknikak, tindatzekoak, permanentekoak eta ordezko betileak aplikatzekoak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prozesuan bezeroaren arropak eta begiak babestu ditu.

b) Bekainen morfologia aztertu eta espresioekin erlazionatu du.

c) Bekainaren kolore, dentsitate eta formaren aldaketak proposatu ditu.

d) Tindaketa- eta permanente-teknikak egitearen eta ordezko betileak aplikatzearen bideragarritasuna baloratu du.

e) Beharrezkoa izan denean, beste profesional batengana bideratu du bezeroa.

f) Erabilitako lanabesak eta materialak garbitu, desinfektatu eta esterilizatzeko eragiketak egin ditu, material bakoitzerako metodo egokienaren arabera.

4. Lan eremua, kosmetikoak eta lanabesak prestatzen ditu, eta jarraitutako prozedura justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makillaje-kabina baten ezaugarriak eta argitasun-alderdietan bete behar dituen baldintza bereziak zehaztu ditu.

f) Prozesu jakin batzuetan, erabili eta botatzeko materiala erabiltzeko aukera baloratu du, segurtasun eta higiene neurri gisa.

c) Apainketa-produktuen testurak larruazal motarekin eta makillatu beharreko aurpegiaren zonarekin erlazionatu ditu.

d) Makillatu aurretik, bitartean eta ondoren larruazal-tipologia bakoitzerako egokiak diren kosmetikoen motak, erabilgarritasuna, eginkizuna eta aplikazioa deskribatu ditu.

e) Infekzio gurutzatuak saihesteko, makillajeak, ezpain-margoak, itzalak, begi-arkatzak eta betileen maskarak nola manipulatu behar diren zehaztu du.

f) Materialen (pintzelak, belakiak, espatulak, kotoi-txotxak, etab.) erabilera, helburua eta maneiua deskribatu ditu.

g) Makillajeko aerografoaren erabilgarritasuna, funtzionamendua, maneiua eta garbiketa deskribatu ditu.

h) Kosmetikoen eta aerografo bidezko makillajearen propietateak eta berezitasunak zehaztu ditu.

i) Aerografiako aparatuetarako segurtasun eta higiene arauak azaldu ditu.

5. Gizarte ekitaldi ezberdinetarako makillaje pertsonalizatuen prozedurak gauzatzen ditu, eta jarraitu beharreko prozedura eta sekuentzia arrazoitzen ditu

Ebaluazio irizpideak:

a) Makillajea gauzatu aurretik larruazala prestatzeko lanak zehaztu eta egin ditu.

b) Alterazio txikiak disimulatzeko eta akatsak neutralizatzeko kosmetiko zuzentzaileak aplikatu ditu.

c) Makillaje-hondoak hautatu eta aplikatzeko irizpideak deskribatu ditu.

d) Delineatzeko, lausotzeko, nabarmentzeko eta bestelako makillaje-teknikak egin ditu.

e) Hainbat kosmetiko motaren bidez (hautsak, aerosoleko finkatzaileak.), makillaje-hondoa finkatu du.

f) Aurpegiaren ezaugarrietara eta hainbat gizarte egoeratara egokitutako aurpegi-makillajeak egin ditu.

g) Argazkirako, moda-ibiltokirako, telebistarako eta antzekoetarako aurpegi-makillajeak egin ditu.

h) Fantasiazko aurpegi-makillajeak egin ditu.

i) Prozesuan erabilitako lanabesak eta materiala garbitu, desinfektatu eta esterilizatzeko teknikak garatu ditu, bakoitzaren mota eta ezaugarriak kontuan izanda.

j) Sortutako produktu-hondakinak gaika ezabatu ditu.

6. Erabiltzailea kosmetikan eta makillaje-tekniketan aholkatzen du, zerbitzuaren kalitatea zehazten duten parametroak kontuan izanda.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzaileari bere larruazaleko eta estilorako gehien komeni zaizkion apainketarako produktu kosmetikoen inguruko erabilera-jarraibideak eta erreferentziak eman dizkio.

b) Estiloen arabera, makillajearen arloko aholkularitza-prozedurak prestatu ditu.

c) Zerbitzuaren emaitza analizatzeko fitxak egin ditu eta erabiltzailearen gogobetetzea baloratu du.

d) Zerbitzua ebaluatu du eta hobetzeko neurriak proposatu ditu.

e) Aholkularitzan hizkuntza teknikoa erabili du.

f) Makillajea optimizatu eta irauteko jarraibideak eman ditu.

g) Iradokizunak aztertzeko prozedurak ezarri ditu.

Edukiak.

Aurpegiaren morfologiaren analisia:

-Erabiltzailea instalatu eta prestatzea.

-Makillajearen fitxa estetikoa: datu pertsonalak, morfologikoak eta fisiologikoak. Erabiltzailearen eskakizunen analisia.

-Bisagismoa. Aurpegiaren analisia eta azterketa. Morfologia. Aurpegiko zonen izenak. Bertikaltasunaren eta horizontaltasunaren teoria. Aurpegia zuzentzeko neurriak eta teknikak: depilazioa, koloreztatzea eta lerroen oreka. Argilunaren teknikak.

-Aurpegiaren fisiopatologiaren eta kamuflatzeko kosmetikoen arteko erlazioa.

-Makillajerako marrazketa teknikak.

-Lerroa eta forma makillajean.

-Aplikazio informatikoak makillajean.

Kolore-sorta aukeratzea. Makillajearen harmonia:

-Kolorearen teoria makillajeari aplikatua.

-Argiaren teoria makillajeari aplikatua.

-Argiztapenaren teoria makillajeari aplikatua.

-Zirkulu kromatikoa.

-Harmonia kromatikoak.

-Larruazalaren motak makillajea hautatzeko orduan duen eragina.

-Makillajearen historia eta garaiak.

-Makillaje sozialaren estiloak.

Bekainetarako eta betileetarako proposamena eta teknika gauzatzea. Aurpegiko espresioak eraldatzea:

-Bekainetarako bisagismo berariazkoa: bekainak zuzentzeko azterketa eta teknikak.

-Bekainen depilazioa.

-Tinduarekiko sentsibilizazio proba.

-Bekainak koloregabetu eta tindatzea.

-Bekainak simulatzeko makillaje-teknikak, ilez ilekoak eta trinkoak.

-Bekain eta betileen apainketarako kosmetika: hautatzeko irizpideak. Prestatzeko jarraibideak.

-Betileen tindaketa.

-Betileen permanentea.

-Ordezko betileen aplikazioa, multzoka, zerrendetan eta luzapenetan.

Lan eremua prestatzea. Apain-mahaiaren antolaketa:

-Makillaje-kabina: ezaugarri berariazkoak.

-Makillajerako lanabesak: deskribapena, erabilera eta garbiketa.

-Makillajerako kosmetikoak: hautatzeko eta aplikatzeko irizpideak. Sailkapena, motaren, testuraren eta aurkezteko moduaren arabera.

-Aerografoa makillajean.

-Erabili eta botatzeko materialaren erabilera makillajean.

Makillaje-prozedurak gauzatzea:

-Makillajea aplikatu aurretiko teknikak: makillajea kentzea eta larruazala prestatzea.

-Apainketarako produktu kosmetikoak aplikatzeko teknikak. Aplikatzeko orduan kontuan hartu beharreko parametroak. Hondoko makillajea: Astintzearen, arrastrearen eta lausotzearen teknikak. Apainketarako kosmetiko bereziak aplikatzeko teknika: kolore-ura. Aerografoaren bidez apainketarako kosmetiko bereziak aplikatzeko teknika.

-Zuzenketa argi eta ilunak egiteko teknikak.

-Begien makillajea zuzentzeko teknikak: nabarmentzea, eye liner delakoa, banana, lausotzeak. Ezpainak: nabarmentzea eta makillajea. Masailetako gorria: kolorea eta forma.

-Makillaje sozialaren estiloak: sailkapena.

-Makillaje sozialaren estilo ezberdinak aplikatzeko prozesua, eta modeloaren, sexuaren, adinaren eta egoeraren arabera nola egokitzen den. Faseak eta sekuentziazioa. Nork bere burua makillatzea.

-Makillajea finkatzeko, mantentzeko, zuzentzeko eta eraldatzeko teknikak.

Aholkularitza eta zerbitzuaren kalitatea:

-Ergonomia makillaje prozesuan.

-Higienea, desinfekzioa eta esterilizazioa makillaje sozialeko prozesuei aplikatuak (argazkigintza, bideoa, besteak beste).

-Makillaje sozialeko prozesuen ebaluazioa eta kalitate-kontrola.

-Makillaje-zerbitzuak ematean, gogobetetze-maila neurtzeko eta desbideratzeak atzemateko teknikak.

-Makillajearen inguruko aholkuak emateko irizpideak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek behar duten prestakuntza jasotzea makillaje pertsonalizatuak diseinatu, proposatu eta egiteko, bezeroaren ezaugarri, eskakizun eta beharren arabera eta erakutsiko diren inguruabarretara egokituz. Jarduera horiek eginen dira apaindegietan, edergintza-kabinetan, erakusketak egiteko eta aholkularitzako zentroetan, telebista-estudioetan eta abarretan.

Modulu hau bukatutakoan, ikaslea gauza izanen da lantokia prestatu eta mantentzeko, makillaje-proposamenen zirriborroak egiteko, kosmetikoak prestatzeko, aerografoa erabili eta mantentzeko eta makillaje-mota ezberdinak egiteko, eta, orobat, makillajearen aurkezpena, argazkiak eta grabaketa egiteko.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, egokia litzateke, hasieran, lan eremuaren prestaketari eta apain-mahaiaren antolaketari ekitea, eta gero, aurpegiaren morfologiaren analisiaren atala lantzeari. Ondoren, kolore-sortaren aukeraketaren gaineko eta makillajearen harmoniaren gaineko multzoa irakas liteke. Hiru multzo hauek bata bestearen atzetik edo denak batera eman litezke. Bekainetarako eta betileetarako proposamena eta teknika gauzatzeko eta aurpegiko espresioak eraldatzeko multzoko edukiak berariaz jorra daitezke. Gomendatzen da makillaje-prozedurak gauzatzearen multzoa makillaje-tekniken edo makillaje moten arabera sailkatzea ikasturtean zehar. Azkenik, aholkularitzari eta zerbitzuaren kalitateari buruzko multzoaren sarrera-saio bat eginen da, gero zeharka landuko baita ikasturte osoan. Segurtasun eta higiene arloko araudiaren gaineko edukiak zeharka landuko dira eduki guztietan, eta oso toki nabarmena hartu beharko dute aparatuak eta kosmetikoak erabiltzen direnean.

Gomendatzen da edukiak etapa esanguratsu hauetan banatzea, ohiko praktikan erabiltzen diren sekuentziazio irizpide logikoekin bat:

-Bezeroaren ezaugarriak eta eskakizunak.

-Dokumentazio teknikoa prestatzea. Hemendik aurrera, erabakiak hartzeko egitura batera igarotzen da, non egin behar den makillajea hautatu beharko den.

Makillaje soziala; egunekoa, arratsaldekoa, gauekoa.

Fantasiazko makillajea, argazkietarako, zinerako, antzerkirako, telebistarako.

-Kalitate kontrola eta emaitzen balorazioa.

Modulu hau bereziki praktikoa denez eta kontuan hartuta haren ezaugarriak, eskolaldiak ahalik eta hobekien aprobetxatzeko, gomendatzen da bi orduko edo gehiagoko bi saio praktikotan banatzea eta honako hauez hornitua egonen den lantegi batean ematea: ordenagailua, Interneteko konexioa, proiektagailua, pantaila, argazkigintza estudio bat (mugikorra izan daiteke), bideo eta argazki kamerak, liburu eta aldizkari espezializatuak, makillajeen irudiak,... Gainera, egokia litzateke gela bat izatea eduki teorikoak emateko eta makillajeen zirriborroak prestatzeko.

Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak hautatu, diseinatu eta denboran banatzeko orduan, egokia litzateke jarduerak egitera jotzea bereziki, entzutera edo irakurtzera baino gehiago, eta akatsa ikaskuntzaren funtsezko alderdi gisa hartu beharko litzateke. Jarduerak hemen proposatzen diren ildoetatik joan daitezke:

-Bezeroari aholku emateko fitxak prestatzea.

-Apain-mahaia antolatzea.

-Makillajerako lanabes eta materialak identifikatzea, teknikaren eta erabiltzeko jarraibideen arabera.

-Bezeroa eroso kokatzeko eta babesteko protokoloa egitea.

-Bekainen eta betileen apainketarako kosmetikoak hautatu eta prestatzea.

-Makillajean aerografoa erabiltzeko teknikak aplikatzea.

-Zirriborroak prestatzea proposatutako makillajearekin eta kolorearekin.

-Betileetan eta bekainetan kolore-aldaketa iraunkorrak egitea.

-Bekainen depilazioa egitea eta ordezko betileak aplikatzea.

-Aurpegian makillaje sozialaren estilo guztietako prozesuak egitea (egunekoa, arratsaldekoa, festetarako, argazkietarako, bideorako eta antzerkirako).

-Irakasleek eta makillaje-tekniketako adituek erakustaldiak egitea.

-Kasu jakin batzuei buruzko eztabaidak edo esperientzia trukeak egitea, irakasleek edo ikasleek gidatuak.

Ziklo honen edukiak eta, bereziki, modulu honetakoak etengabe aldatzen ari direla kontuan hartuta, interesgarria litzateke ikasleek beren prestakuntza osatzea jarduera hauen bidez:

-Aditu profesionalen hitzaldi eta erakustaldietara joatea.

-Biltzar espezializatuetara joatea.

-Makillaje txapelketetan, antzezpenetan, jaialdietan, desfileetan eta antzekoetan parte hartzea.

-Feriak bisitatzea eta makillajea irakasten duten beste ikastetxe batzuekin trukeak egitea.

Makillajea modulua zikloko hurrengo modulu hauekin dago lotuta, eta horregatik koordinatu egin behar dira:

-Analisi estetikoa; modulu honek larruazalaren motak eta ezaugarriak zehazteko behar diren ezaupideak eskaintzen ditu, eta hori oso erabilgarria izanen da larruazalaren motak makillajea hautatzeko orduan duen eraginari buruzko oinarrizko dokumentazioa lortzeko.

-Estetikarako eta edergintzarako kosmetologia, lehenengo kurtsokoa, izan ere, modulu horretan aurretik behar diren oinarrizko ezaupideak finkatzen dira, gero, makillaje mota ezberdinetako prozedurak egoki gauzatu ahal izateko.

-Aurpegiko eta gorputzeko higienea moduluak Makillajea moduluarekin ere koordinatuta egon beharko du (biak lehenengo kurtsokoak dira), izan ere, Makillajea moduluaren eduki batzuk, zehazki, bezeroari arreta egiteari, eroso kokatzeari, makillajea kentzeari eta larruazala prestatzeari buruzko edukiek harreman handia dute Aurpegiko eta gorputzeko higienea moduluan aurreikusita daudenekin.

-Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak modulua, lehenengo kurtsokoa, izan ere, modulu horretan bisagismoaren aurretiko prozedurak jorratzen dira.

Lanbide modulua: Eskuetako eta oinetako estetika

Kodea: 0636.

Iraupena: 120 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Manikurako eta pedikurako prozesua zehazten du, eskuen eta oinen morfologia behatu eta erabiltzailearen eskariekin erlazionatu eta gero.

Ebaluazio irizpideak:

a) Manikurako eta pedikurako prozesu estetikoak zehaztu ditu.

b) Oinen eta eskuen morfologia aztertu du.

c) Erabiltzailearen eskariak eta gustuak baloratu ditu.

d) Manikurako eta pedikurako teknika estetikoak egiteko prozedurak diseinatu ditu.

e) Fitxa teknikoa erregistratu du: prozedurak, datu pertsonalak eta interes profesionaleko informazioa.

f) Teknika horiek gauzatzen dituen profesionalaren neurri estetikoak zaindu ditu.

2. Eremuak, ekipamendua, kosmetikoak eta aparatuak prestatzen ditu, manikurako eta pedikurako teknika estetikoetara egokituta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Manikurako eta pedikurako prozesu estetikoak zein aldetan eginen diren identifikatu du.

b) Instalazioak higiene baldintza egokietan mantendu ditu haiek erabili aurretik eta ondoren.

c) Ekipamendua, materialak eta kosmetikoak hautatu ditu.

d) Lanabesak, aparatuak eta kosmetikoak trebetasunez erabili ditu.

e) Mantentze-, desinfekzio- eta esterilizazio-lanetarako metodo egokienak aplikatu ditu

3. Manikurako eta pedikurako teknikak egiten ditu, segurtasun eta higiene arauak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzailearen kokapena eta babesa planifikatu du, erosotasun eta segurtasun irizpideak kontuan izanda.

b) Manikurako eta pedikurako teknika estetikoak egiteko jardunbideak hautatu ditu, berariazko segurtasun eta higiene neurriak aplikatuta.

c) Azazkal-laminako makillajea kentzeko teknikak aplikatu ditu.

d) Azazkalak egokitzeko teknikak egin ditu: ebaketa, konponketa eta forma.

e) Azazkalak haien morfologiaren arabera limatu eta leundu ditu.

f) Kutikula egokitu eta/edo kentzeko teknikak aplikatu ditu.

g) Manikurako eta pedikurako teknikak gizonezko erabiltzailearen ezaugarri eta beharretara egokitu ditu.

h) Masaje-teknikak aplikatu ditu, eta horien sekuentziazioa, ondorioak, indikazioak eta kontraindikazioak justifikatu ditu.

4. Esku, oin eta azazkaletarako berariazko tratamenduak egiten ditu, prozesuan teknika berritzaileak txertatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Oin, esku eta azazkalen tratamenduetarako berariazko prozedurak deskribatu ditu.

b) Manikurako eta pedikurako tratamenduetan eta tekniketan erabiltzen diren aparatuak eta kosmetikoak planifikatu ditu.

c) Berariazko tratamenduetarako aparatuak erabili ditu: eflubioak, bentosak, eskuilak, ihinztagailuak, parafina, hidromasajea, eskuzorro edo oinetako termikoak, parafinazko berogailuak, berehala hozteko edo berotzeko gelak, etab.

d) Berariazko kosmetikoak erabili ditu erabiltzeko prozeduren eta higiene eta osasun neurrien arabera.

e) Eskuen eta oinen tratamendu estetikoak egiteko teknikak, aparatuak eta kosmetikoak bateratu ditu.

f) Aparatuak, lanabesak eta kosmetikoak mantendu eta zaintzeko teknikak aplikatu ditu.

g) Teknika horiek aplikatzeko beharrezko bitartekoak erabili eta ezabatzearen inguruan indarrean dagoen higiene eta osasun araudiari buruzko ezagupenak dituela erakutsi du.

5. Azazkalak apaintzen ditu, teknikak eta kosmetikoak konbinatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Azazkalen makillaje mota ezberdinak grafikoki diseinatu ditu.

b) Apaintzeko eta makillatzeko produktuak testuraren eta aplikazio-tekniken arabera sailkatu ditu.

c) Makillaje-teknika mistoak aplikatu ditu: aerografoa eta pintzela.

d) Esmalteekin makillatzeko teknikak aplikatu ditu: mistoak, pintzelekoak eta puntzoikoak.

e) Produktu akrilikoekin makillatzeko teknikak aplikatu ditu.

f) Azazkaletan makillaje mota eta diseinu ezberdinak egin ditu: frantsesa, ilargi erdia, puntak, diagonala, loreak eta fantasiak.

g) Gizonezkoen azazkalak edertzeko berariazko teknikak gauzatu ditu.

h) Emaitzak egiaztatu ditu, eta erabiltzailearen gustuekin eta beharrekin alderatu ditu.

Edukiak.

Manikurako eta pedikurako prozesu estetikoak zehaztea:

-Eskuen eta oinen azterketa estetikoa: esku eta oinen morfologia, azazkalen morfologia, fitxa teknikoa.

-Manikurako eta pedikurako zerbitzuen sailkapena. Prozeduren diseinua.

-Kalitate kontrola zerbitzua ematean. Erabiltzaileari harrera egin eta arreta ematea. Profesionalaren irudia, zerbitzua emateko kalitate faktore gisa: profesionalaren zainketa estetikoak.

-Erabiltzailea eta profesionala babesteko neurriak.

Guneen, ekipamenduaren, kosmetikoen eta aparatuen prestaketa:

-Manikurako eta pedikurako instalazioak. Guneen banaketa. Argiaren eta airea berriztatzeko sistemaren garrantzia.

-Manikuran eta pedikuran erabiltzen diren lanabesen eta ekipamenduen erabilera, aplikazioa eta kontserbazioa. Ondorioak, indikazioak eta kontraindikazioak.

-Manikuran eta pedikuran erabiltzen diren kosmetikoen aplikazioa eta kontserbazioa. Ondorioak, indikazioak eta kontraindikazioak.

-Garbiketa eta esterilizazio metodoak aplikatzeko jarraibideak.

Manikurako eta pedikurako teknikak gauzatzea:

-Erabiltzailea eroso kokatu eta babestea.

-Erabili beharreko teknika hautatzea, manikurako eta pedikurako prozesuen araudiarekin bat.

-Manikura aurretiko teknikak: profesionalaren eta erabiltzailearen eskuen desinfektazioa.

-Azazkalen makillajea kentzeko teknika: azazkal inguruko lamina eta tolestura.

-Konponketa eta forma. Eskuetako eta oinetako azazkalak mozteko teknika. Limatzeko teknika. Kutikulak egokitu eta kentzeko teknika. Azazkalak limatu eta leuntzeko teknika. Manikurako eta pedikurako teknika berariazkoak gizonezkoentzat.

-Manikurako eta pedikurako masajeetako maniobrak: sekuentziazioa, ondorioak, indikazioak eta kontraindikazioak.

-Manikurako eta pedikurako tratamendu berariazkoak prestatzea:

-Esku eta oinen tratamendu estetikoen sailkapena.

-Manikurako eta pedikurako tekniketan erabiltzen diren aparatuak: ihinztagailuak, hidromasajea, eskuzorro edo oinetako termikoak, parafinazko berogailuak, berehala hozteko edo berotzeko gelak, etab.

-Erabiltzeko arauak, ondorioak, indikazioak eta kontraindikazioak.

-Berariazko kosmetikoak: hautatzeko eta aplikatzeko irizpideak.

-Tratamenduak aplikatzeko prozedura: faseak, sekuentziazioa, denboralizazioa, teknikak eta baliabideak hautatzeko irizpideak.

Azazkalen apainketa egitea:

-Azazkalak leuntzeko teknika.

-Azazkalak makillatzeko teknikak: ohikoa, frantsesa, ilargiduna eta haren aldagaiak.

-Azazkalen makillajea: eskuetako eta oinetako azazkalak prestatzea makillatu aurretik.

-Azazkalak makillatzeko teknika.

-Azazkal-bernizen sailkapena.

-Azazkalen fantasiazko makillajerako teknikak. Azazkalen fantasiazko makillajeen diseinua. goi-erliebea, puntzoi bidezko behe-erliebea, itsastea. Azazkalak apaintzeko materialak eta osagarriak aplikatzeko jarraibideak: harribitxiak, hariak, zintak, eranskailuak, besteak beste.

-Azazkal-piercingak egiteko teknikak: prestaketa, zulaketa eta akabera, kateatze-itxiera, hari-itxiera.

-Eskuen eta oinen zainketari buruzko aholkuak emateko jarraibideak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen helburua da ikasleek behar den prestakuntza hartzea manikurako eta pedikurako teknikak aplikatzeko eta eskuen eta oinen tratamendu estetikoak egiteko. Moduluan jasotzen den prestakuntza honako arlo hauen ingurukoa da: bezeroari arreta emateko protokoloak, bezeroaren beharrak ezagutzea, aparatuak, materialak eta lanabesak hautatzea, fitxa teknikoa betetzea, prozesuen emaitza egiaztatzea eta higiene, desinfekzio eta esterilizazio metodoak aplikatzea.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, gomendatzen da aldi berean lantzea guneen, ekipamenduaren, kosmetikoen eta aparatuen prestaketaren multzoko edukiak eta manikurako eta pedikurako prozesu estetikoak zehazteko multzokoak. Gero, manikurako eta pedikurako teknikak gauzatzea eta azazkalen apainketa egitea izeneko multzoak landu litezke. Bukatzeko, manikurako eta pedikurako tratamendu berariazkoak prestatzearen gaineko edukiak erakustea gomendatzen da. Edukien sekuentziazio horretan, egokia litzateke batera jorratzea, lehenbizi, eskuei buruzko teknika guztiak, eta gero, oinei buruzkoak. Segurtasun eta higiene neurriak zeharka landuko dira edukien multzo guztietan. Arlo hori oso kontuan hartu beharko da hala kosmetikoen nola aparatuen manipulazioan.

Gomendatzen da eduki horiek honako etapa esanguratsu hauetan banatzea, ohiko praktikan erabiltzen diren sekuentziazio irizpide logikoekin bat:

-Bezeroaren ezaugarriak eta eskakizunak.

-Dokumentazio teknikoa prestatzea. Hemendik aurrera, erabakiak hartzeko egitura batera igarotzen da, non egin behar den zerbitzua hautatu beharko den:

Manikura eta pedikura.

Esku eta oinen tratamenduak.

Azazkalen apainketa.

-Kalitate kontrola eta emaitzen balorazioa.

Modulu hau bereziki praktikoa denez, eta kontuan hartuta garrantzitsua dela prestakuntza prozesuak garatzeko egokiak diren hezkuntza giroak sortzea, gomendatzen da saio praktiko batean bateratzea, estetikako lantegian egin beharrekoa. Gainera, aldizkari espezializatuak, artikuluak, CDak eta antzekoak kontsultatzeko, gomendagarria litzateke lantegian proiektagailua eta Interneteko konexioa edukitzea. Eduki kontzeptualenak jarduera praktiko bakoitzerako sarrera gisa landu litezke, dela estetikako lantegian berean, dela erabilera anitzeko gela batean.

Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak hautatu, diseinatu eta denboran banatzeko irizpide gisa, egokia litzateke jarduerak egitera jotzea bereziki, entzutera edo irakurtzera baino gehiago, eta akatsa ikaskuntzaren funtsezko alderdi gisa hartu beharko litzateke. Jarduerak ondoren proposatzen diren ildoetatik joan daitezke:

-Laneko protokoloak deskribatzea.

-Irakasleek edo adituek erakustaldiak egitea pedikurako eta manikurako tratamendu estetiko berariazkoen teknikak azaltzeko.

-Guneak, ekipamendua, kosmetikoak eta aparatuak prestatzea.

-Bezeroa eroso kokatzeko eta babesteko protokoloa egitea.

-Lanabesak, aparatuak eta kosmetikoak hautatzea.

-Manikurako eta pedikurako teknikak eta eskuen eta oinen tratamenduak aplikatzea. Eskuetan eta oinetan masajea ematea.

-Diseinuak prestatzea, grafikoki.

-Azazkalen makillaje mota ezberdinak aplikatzea (frantsesa, ilargi erdia, puntak, diagonala...). Esku eta oinen tratamendu estetikoak egitea.

-Azazkalak apaintzea.

-Fantasiazko teknikak gauzatzea: goi-erliebea, puntzoi bidezko behe-erliebea, itsastea.

-Aparatuak,lanabesak eta kosmetikoak mantendu eta zaintzeko teknikak aplikatzea.

-Kasu jakin batzuei buruzko eztabaidak edo esperientzia trukeak egitea, irakasleek edo ikasleek gidatuak.

Ziklo honen edukiak eta, bereziki, modulu honetakoak etengabe aldatzen ari direla kontuan hartuta, interesgarria litzateke ikasleek beren prestakuntza osatzea jarduera hauen bidez:

-Aditu profesionalen hitzaldi eta erakustaldietara joatea.

-Biltzar espezializatuetara joatea.

-Azazkal artistikoen txapelketetan parte hartzea.

-Feriak bisitatzea eta eskuen eta oinen estetika irakasten duten ikastetxeekin trukeak egitea.

Eskuetako eta oinetako estetika modulua zikloko hurrengo modulu hauekin dago lotuta, eta horregatik koordinatu egin behar dira:

-Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak, lehen kurtsokoa; modulu horretan oinen eta eskuen morfologia eta haien alterazio estetikoak eta ez-estetikoak definitu eta aztertzen dira. Informazio horrek bezeroaren fitxa teknikoa betetzeko balio du.

-Estetikarako eta edergintzarako kosmetologia, lehenengo kurtsokoa, izan ere, modulu horretan aurretik behar diren oinarrizko ezaupideak finkatzen dira, gero, eskuetako eta oinetako estetikako prozedurak egoki gauzatu ahal izateko.

Lanbide modulua: Analisi estetikoa.

Kodea: 0638.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Larruazal tipologia bakoitzaren eta larruazal-eranskinen anatomia eta fisiologia ezaugarritzen du, eta haiek betetzen dituzten eginkizunekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Larruazalaren ezaugarri orokorrak zehaztu ditu.

b) Larruazalaren alderdi makroskopikoak eta mikroskopikoak, haren irrigazioa eta inerbazioa deskribatu ditu.

c) Melanogenesi eta keratinizazio prozesua deskribatu du.

d) Larruazal-eranskinen egitura zehaztu du, eta haiek betetzen dituzten eginkizunekin eta larruazalaren egoerarekin erlazionatu du.

e) Larruazalaren eginkizunak analizatu ditu.

f) Larruazalaren eginkizunak haren desbideratze estetiko posibleekin erlazionatu ditu.

g) Gorputzaren hainbat zatitako larruazalaren, gizonezkoen larruazalaren, arrazen larruazalaren, etab.en ezaugarri bereziak bereizi ditu.

h) Larruazal motak emultsio epikutaneoaren arabera sailkatu ditu.

i) Larruazalak eguzkiaren aurrean dituen erreakzioak zehaztu ditu.

2. Larruazalaren eta eranskinen oinarrizko lesioak eta alterazioak identifikatzen ditu, eta horien ezaugarriak eta ondorio estetikoak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tratamendu estetikoen aplikazioan eragina izan dezaketen larruazalaren lesio ohikoenak ezagutu ditu.

b) Teknika estetikoetan eragina duten hidratazioaren, izerditzearen, lipidazioaren, pigmentazioaren eta keratinizazioaren alterazioak identifikatu ditu.

c) Teknika estetikoekin lotutako alterazio baskularrak deskribatu ditu.

d) Ile-sistemaren kantitatearekin lotutako alterazioak sailkatu ditu, eta desbideratze estetikoaren seinale izan daitezkeenak baloratu ditu.

e) Dermisaren eta hipodermisaren alterazioak, eta larruazaleko tumore gaiztoak aipatu ditu.

f) Manikurako, pedikurako eta azazkal artifizialetako zaintza estetikoetarako tekniketan eragina duten eskuen eta oinen alterazioak ezaugarritu ditu.

g) Sumindura- eta alergia-erreakzioak zehaztu ditu, eta horien arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak ezarri ditu.

h) Estetika-zerbitzuak egiteko kontraindikazioa ekar dezaketen eta beste profesional batek tratatzekoak izan daitezkeen alterazioak identifikatu ditu.

3. Analisirako berariazko aparatuak identifikatzen ditu, eta funts zientifikoa segurtasun eta higiene baldintza egokietan erabiltzeko arauekin eta indikazioekin lotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Larruazala eta eranskinak aztertzeko eta analizatzeko erabiltzen diren ekipamenduak sailkatu ditu.

b) Bakoitzaren funts zientifikoa analizatu du.

c) Aparatu bakoitzak adierazitako emaitzak interpretatzeko modua identifikatu du.

d) Analisirako ekipamendua erabiltzean kontuan hartu beharreko segurtasunezko eta arretazko neurriak deskribatu ditu.

e) Ekipamendu bakoitzaren higienerako eta mantentze-lanetarako arauak zerrendatu ditu.

f) Larruazala eta eranskinak analizatzeko erabiltzen den ekipamenduaren funtzionamendua eta erabilera arauak egiaztatu ditu.

4. Larruazalaren eta eranskinen analisia egiten du, ezarritako prozedurak interpretatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Larruazala eta eranskinak analizatzeko protokoloaren faseak zehaztu ditu.

b) Elkarrizketa pertsonalean eta fitxa teknikoan jaso beharreko datuak identifikatu ditu.

c) Analisi zerbitzua egiteko beharrezko materialaren eta ekipamenduaren prestaketa zehaztu du.

d) Analisia egiteko prozesua sekuentziatu du: zuzeneko behaketa, ukipena eta haztapena.

e) Analisirako ekipamendua prozesuaren sekuentziaren arabera erabili du.

f) Elkarrizketa pertsonalean eta miaketaren emaitzetan lortutako informaziotik abiatuta proposatu du analisi estetikoa.

g) Erabiltzailea beste profesional batzuengana noiz, nola eta zergatik bideratu behar den adierazi du.

5. Estetikako eta edergintzako zerbitzuetan erabiltzen diren aparatuak ezagutu eta erabiltzen ditu, eta horien funts zientifikoa eragiten dituzten ondorioekin eta erabiltzeko eskakizun teknikoekin lotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Higieneko, hidratazioko, depilazio mekanikoko eta eskuen eta oinen tratamendu estetikoetan erabiltzen diren ekipamenduak sailkatu ditu.

b) Ekipamenduaren funts zientifikoa, parametroak, erabilera-arauak, ondorioak, indikazioak eta kontraindikazioak analizatu ditu.

c) Ekipamendu bakoitzaren segurtasun eta higiene arauak deskribatu ditu, hura behar bezala erabili, mantendu eta kontserbatzeko.

d) Aparatuak eta ekipamendua erabiltzean, bezeroarentzako edo profesionalarentzako babes neurriak aplikatu ditu.

e) Aparatuak erabiltzean istripurik izanez gero jarraitu beharreko neurriak zehaztu ditu.

f) Ekipamendu egokiaren erabilera justifikatu du, egin beharreko tratamenduaren arabera.

6. Bere jarduera garatzean jarrera profesionala izateak duen garrantzia baloratu du, eta hori arau deontologikoak betetzearekin lotu du.

Ebaluazio irizpideak:

a) "Deontologia profesionala" kontzeptua definitu du.

b) Profesionalaren eginbeharrak eta betebeharrak identifikatu ditu.

c) Pertsonenganako errespetu arauak identifikatu ditu.

d) Estetikako lanbidean sekretu profesionalaren garrantzia justifikatu du eta horrek bezeroarengan edo profesionalarengan zer-nolako eragina izan dezakeen azaldu du.

e) Datuak babesteko legea eta estetikako lanbidean horrek duen eragina aztertu ditu.

f) Konstituzioan jasota dauden pertsonen eskubideak zehaztu ditu.

Edukiak.

Larruazal-organoaren anatomiaren eta fisiologiaren deskribapena:

-Larruazalaren ezaugarri orokorrak. Azalaren egitura makroskopikoa eta mikroskopikoa: epidermisa, dermisa eta hipodermisa. Zelulak, ehunak, konposizioa eta antolaketa.

-Larruazalaren guruin- eta adar-eranskinak: izerdi-guruinak eta sebo-guruinak; azazkalak eta ilea.

Keratinazizazio eta melanogenesi prozesuak. Baskularizazioa eta larruazalaren inerbazioa.

-Larruazalaren eta eranskinen funtzioak.

-Estetikan eragina duten zonetako larruazalak dituen ezaugarri bereziak: aurpegia, besapeak, izterrondoak, eskuak, oinak eta beste batzuk.

-Larruazal motak: eudermikoa, lehorra (deshidratatua eta alipikoa), koipetsua (normala eta deshidratatua), okluditua, mistoa, sentikorra, besteak beste. Ezaugarriak, itxura, ukipena, haztapena, larruazalaren beharrak eta zainketa kosmetikoak.

-Larruazalaren bilakaera bizitzan zehar, emakumearen egoera fisiologikoaren arabera: nerabezaroa, hardunaldia, menopausia, besteak beste.

-Gizonezkoen larruazala.

-Larruazala eta arrazak.

-Larruazala eta eguzkia: eguzki-irradiazioaren ezaugarriak, larruazalaren fototipoak eta larruazalak eguzkiaren aurrean dituen erreakzioak.

Larruazalaren eta larruazal-eranskinen alterazioen identifikazioa:

-Larruazalaren oinarrizko lesioak: lehen mailako lesioak eta bigarren mailakoak.

-Estetikako eta edergintzako prozesuei lotutako alterazioak atzemateko protokoloa.

-Teknika estetikoetan eragina duten hidratazioaren, izerditzearen, lipidazioaren, pigmentazioaren eta keratinizazioaren alterazioak.

-Teknika estetikoekin zerikusia duten alterazio baskularrak. Eritrosia, telangiektasiak eta beste batzuk.

-Ile-sistemaren kantitatearen alterazioak. Hirtsutismoa, hipertrikosia eta beste batzuk.

-Dermisaren eta hipodermisaren alterazioak.

-Larruazalaren tumore gaiztoak.

-Eskuen, oinen eta azazkalen alterazio berariazkoak.

-Sumindura- eta alergia-erreakzioak.

-Bere konpetentziarekin eta larruazal-organoan eragina duten gaixotasun nagusiekin zerikusia duten tratamendu estetikoen indikazioak eta kontraindikazioak.

Larruazalaren eta eranskinen analisirako erabiltzen diren aparatuak identifikatzea:

-Analisirako erabiltzen den ekipamendua: sailkapena. Lupa, Wood-en argia, hidratazioaren neurgailua, sebometroa, mikrokamera eta beste batzuk.

-Deskribapena, oinarri zientifikoak eta emaitzen interpretazioa.

-Erabiltzeko arauak eta aplikatzeko arretazko neurriak. Indikazioak eta kontraindikazioak.

-Analisirako ekipamenduaren higienea, desinfekzioa eta mantentze-lanak.

Larruazalaren eta eranskinen analisia:

-Analisia egiteko prozeduraren faseak.

-Buruz buruko elkarrizketa: historial estetikoa. Fitxa teknikoa.

-Miaketarako teknikak.

-Informazioaren azterketa: analisia estetikoaren proposamena.

-Beste profesional batzuengana deribatzea.

Estetikako oinarrizko tratamenduetan erabiltzen den aparatologia ezagutzea:

-Aparatuen sailkapena.

-Deskribapena eta funts zientifikoa: lurrina, IR, bentosak, eskuilak, dutxa eta ihinztapen epelak, bibragailua, peeling ultrasonikoa, korronte zuzeneko eta goi-maiztasuneko ekipamenduak (eflubioa), depilazio mekanikoko ekipamenduak, parafina-urgailuak eta beste batzuk.

-Erabiltzeko arauak eta arretazko neurriak.

-Indikazioak eta kontraindikazioak.

-Higienea, desinfekzioa eta mantentze-lanak.

Deontologia profesionalaren analisia:

-Deontologia kontzeptua. Aurrekari historikoak.

-Profesionalaren eginkizunak eta betebeharrak. Estetikako lanbidearen oinarri deontologikoak: zintzotasuna, pertsonenganako errespetua eta sekretu profesionala.

-Datuak Babesteko Legea eta estetikako lanbidea.

-Profesionalen eskubideak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleak behar diren ezaupideak eskuratzea, estetikako eta edergintzako oinarrizko zerbitzuak ematean, larruazalaren eta larruazal-eranskinen analisia eta azterketa egin ahal izateko. Modulua bukatutakoan, ikaslea gauza izanen da larruazalaren eta larruazal-eranskinen analisirako ekipamenduak eta oinarrizko tratamendu estetikoetan erabiltzen diren aparatuak erabiltzeko, betiere segurtasun eta higiene baldintzak betez eta lanbidearen deontologia arauak errespetatuz.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, gomendatzen da lehenbizi larruazal-organoaren anatomia eta fisiologia deskribatzeko modulutik hastea, hau da, larruazala eta eranskinak baldintza normaletan ezagutzetik, gero, edukien bigarren multzoa aisago ulertzeko, hots, larruzalaren eta eranskinen alterazioen identifikazioa. Ondoren, larruazalaren eta eranskinen analisirako aparatuen identifikazioaren atalari ekinen zaio, hori beharrezkoa baita hurrengo eduki multzoa lantzeko, hots, larruazalaren eta eranskinen analisia. Multzo horretako edukiak ongi finkatu ondoren, gomendagarria litzateke estetikako oinarrizko tratamenduetan erabiltzen den aparatologia ezagutzeko multzoa jorratzea. Segurtasun eta higiene arauei buruzko eduki multzoari dagokionez, gomendatzen da diagnostiko eta tratamendu estetikorako aparatuen erabilerari buruzko edukiekin batera jorratzea. Azkenik, deontologia profesionalaren edukien multzoa zeharka landu beharko litzateke kurtso osoan zehar, izan ere, eduki horiek ikasleen garapen profesionalerako ezinbestekoak dira.

Modulu hau, ezer baino lehen, teorikoa denez, batez ere erabilera anitzeko gela batean emanen da. Gela horrek Interneteko konexioa, proiektagailua, arbela, etab. izan beharko lituzke. Gainera, gomendagarria litzateke beste baliabide batzuk ere izatea, hala nola: larruazalaren eta eranskinen modelo anatomiko bat, larruazalaren eta eranskinen marrazkiak edo argazkiak erakusten dituzten afixak, atlasak (estetikan eragina duten larruazalaren eta eranskinen alterazioen irudiekin), etab. Eduki praktikoak estetika-lantegi batean irakats litezke. Lantegi horietan larruazalaren eta eranskinen azterketa eta analisirako tresnak eta oinarrizko tratamendu estetikoetan erabiltzen diren ekipamenduak eduki beharko dira.

Ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, besteak beste, honako jarduera hauek proposatzen dira modulu honetarako:

-Larruazalaren morfologiaren ezaugarriak deskribatu eta analizatzea.

-Epidermisaren, dermisaren, hipodermisaren eta larruazal-eranskinen egitura identifikatzea, eta egiten dituzten funtzioekin erlazionatzea.

-Melanogenesi eta keratinizazio prozesuak deskribatzea.

-Gorputzeko zona ezberdinetako larruazalaren, gizonezkoen larruazalaren eta arraza bakoitzaren larruazalaren ezaugarriak bereiztea.

-Larruazal motak sailkatzea emultsio epikutaneoaren arabera.

-Oinarrizko larruazal-lesioak sailkatzea.

-Dermisaren eta hipodermisaren alterazioak eta larruazaleko tumore gaiztoak zerrendatzea. Eskuen eta oinen alterazioak ezaugarritzea, teknika eta zainketa estetikoak nabarmenduz.

-Sumindura- eta alergia-erreakzioak definitu eta bereiztea.

-Beste profesional batzuengana deribatu beharreko larruazal-alterazioak ezagutzea.

-Ekipamenduak sailkatzea, ekipamenduen oinarri zientifikoa duten analisiak eta horiek interpretatzeko modua.

-Analisirako ekipamenduak erabiltzeko kontuan hartu behar diren segurtasun, higiene, mantentze eta kontserbazio neurriak deskribatzea. Analisirako ekipamenduaren funtzionamendua eta erabiltzeko arauak egiaztatzea.

-Larruazala eta eranskinak analizatzeko protokoloaren faseak zehaztea. Elkarrizketa pertsonalean eta fitxa teknikoan jaso beharreko datuak identifikatzea.

-Larruazalaren eta eranskinen analisia egiteko behar den materiala eta ekipamendua prestatzea.

-Analisiaren prozeduraren sekuentzia prestatzea: zuzeneko behaketa, ukipena, haztapena eta analisirako ekipamendua.

-Larruazala eta eranskinak analizatzeko protokoloak egitea. Diagnostiko estetikoa egitea.

-Aparatu bakoitza hartuta, funts zientifikoa duten analisiak, parametroak, erabilera arauak, ondorioak, indikazioak eta kontraindikazioak sailkatzea.

-Tratamendu estetikoetan, aparatuen segurtasun, higiene, mantentze eta kontserbazio neurriak identifikatu eta aplikatzea. Bezeroak eta profesionala babesteko neurriak hartzea.

-Deontologia profesionala analizatzea: profesionalaren eginbeharrak eta betebeharrak identifikatzea.

Sendotzeko jarduera gisa, etengabe aldatzen ari den modulu bat denez merkatuan analisi eta tratamendu estetikorako aparatologiaren modelo berriak gelditu gabe sortzen direlako, gomendagarria litzateke honelako estrategiak erabiltzea: bisitak egin edo adituen hitzaldietara joatea, publizitatea analizatzea, estetika arloko aldizkari espezializatuetako artikuluak irakurtzea, web-orriak kontsultatzea, etab.

Analisi estetikoa modulua lotu-lotuta dago curriculumaren erreferentziazko sekuentziazioaren arabera lehen kurtsokoak diren modulu hauekin: Aurpegiko eta gorputzeko higiene-teknikak, Eskuen eta oinen estetika eta Makillajea, izan ere, larruazalaren eta eranskinen egitura, haien alterazioak, analisirako prozedura eta baliabideak eta tratamendu estetikoetarako oinarrizko aparatologia ezagutzea oinarri zientifiko eta teknologikoa da modulu horietan egokien diren lan prozedurak hautatu eta gauzatzeko. Estetikarako eta edergintzarako kosmetika moduluarekin ere harremana du, izan ere, beharrezkoa da larruazala eta haren eranskinak ezagutzea kosmetikoak haietan barna sartzeko bideak ulertzeko.

Beharrezkoa da, orobat, Irudi pertsonala eta ohitura osasungarriak moduluarekin koordinatzea, izan ere, organismoaren sistemetan edo aparatuetan gertatzen den edozein patologiak edo desorekak, baita ohitura osasungarriak hartzeak ere, zuzeneko eragina dute larruazalaren eta larruazal-eranskinen egoeran. Gainera, egokia litzateke ikasleek lehen laguntzaren gaineko ezaupide teoriko eta praktikoak eskuratzea, diagnostiko eta tratamendu estetikorako oinarrizko aparatuak erabiltzean gerta litezkeen istripuetan aplikatzeko.

Hortaz, egokia litzateke modulu horiek ematen dituzten irakasleak behar bezala koordinaturik egotea, edukiak ez errepikatzeko eta, batez ere, edukien ikuspuntua bateratzeko, ikasleari begira.

Lanbide modulua: Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak.

Kodea: 0640.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Gorputz-irudia ezaugarritzen du, haren egitura, morfologia eta proportzioak identifikatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zona eta jarrera anatomikoak zehaztu ditu.

b) Ardatz eta plano anatomikoen bidez kokapen-terminoak ezarri ditu.

c) Irudi pertsonaleko terminologia anatomo-fisiologikoaren erabilera baloratu du.

d) Gorputzaren eta aurpegiaren proportzioak zehazten dituzten parametroak ezarri ditu.

e) Gorpuzkera mota zehazten duten faktoreak identifikatu ditu.

f) Somatotipoak zehazten dituzten aldagai antropometrikoak neurtu ditu.

g) Aurpegi eta aurpegiera motak identifikatu ditu.

h) Ile-apainketako eta estetikako tekniken bidez zuzendu daitezkeen desproportzio morfologikoak identifikatu ditu.

2. Gorputzeko sistemak eta aparatuak ezaugarritzen ditu, haien egitura, funtzionamendua eta irudi pertsonalarekin erlazionatutako alterazioak deskribatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Organismoaren egitura hierarkikoa ezarri du.

b) Zirkulazio-aparatuaren anatomia ezaugarritu du.

c) Odolaren eta linfaren eginkizunak zehaztu ditu.

d) Arnas aparatuaren anatomia eta fisiologia identifikatu ditu.

e) Mugimendua ahalbidetzen duten muskuluen eta hezurren egitura zehaztu du.

f) Gorputz-mugimenduen motak ezarri ditu.

g) Muskulu multzo nagusiak identifikatu ditu.

h) Oinaren eta eskuaren morfologia manikurako eta pedikurako tratamenduekin erlazionatu du.

i) Hormonek larruazal-organoan duten eragina zehaztu du.

j) Nerbio-sistemaren mekanismoa identifikatu du barneko eta kanpoko ingurumenaren koordinatzaile eta kontrolatzaile gisa.

3. Elikadura- eta nutrizio-jarraibideak identifikatzen ditu, gorputz-irudian eta larruazal-organoan duten eragina analizatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elikaduraren eta nutrizioaren arteko desberdintasunak ezarri ditu.

b) Oinarrizko mantenugaiak zehaztu ditu.

c) Mantenugaiak eta horiek organismoan duten eginkizuna erlazionatu ditu.

d) Organismoaren funtzionamendu egokirako nutrizio-beharrak identifikatu ditu.

e) Elikadura-piramidea osatzen duten elikagaiak ezagutu ditu.

f) Dieta orekatuak osasunean eta gorputz-irudian duen eragina baloratu du.

g) Digestio-prozesuan esku hartzen duten aparatuak eta organoak zehaztu ditu.

h) Digestio-aparatuaren funtzionamendua zehaztu du.

i) Iraitz-aparatuaren egitura eta funtzionamendua ezaugarritu ditu.

4. Bizi-ohitura osasungarriak sustatzen ditu, eta horiek irudi pertsonaleko prozesuekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bizimodu osasungarria kontzeptua zehazten duten parametroak identifikatu ditu.

b) Hidratazioaren garrantzia eta irudi pertsonalean duen eragina zehaztu ditu.

c) Ariketa fisikoak eta loak itxura pertsonalean duten eragina justifikatu ditu.

d) Tabakoa eta alkohola kontsumitzeak sorrarazten dituen ondorioak (orokorrak eta larruazalaren gainekoak) identifikatu ditu.

e) Drogazaletasunaren prebentzioak duen garrantzia justifikatu du.

f) Higiene pertsonalerako neurriak lanbide-esparruan duten ondorioekin lotu ditu.

g) Hormona sexualek larruazalaren anatomo-fisiologian duten eragina justifikatu du.

h) Minbiziaren prebentzioa bizi-ohitura osasungarriekin lotu du.

5. Higiene eta desinfekzio metodoak hautatzen ditu, eta materiala infektatu eta infestatzeko arriskuarekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garapen mikrobiarrerako behar diren baldintzak ezarri ditu.

b) Mikroorganismo mota bakoitza identifikatu du.

c) Infekzioaren eta infestazioaren arteko desberdintasunak ezarri ditu.

d) Irudi pertsonalaren esparruko infekzio eta infestazio garrantzitsuenak ezaugarritu ditu.

e) Kate epidemiologikoaren etapak zehaztu ditu.

f) Irudi pertsonaleko teknikak (tatuajeak, piercing-a, ileak moztea.) izan ditzaketen arriskuekin lotu ditu.

g) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipamenduen ordena, garbitasuna eta desinfekzioa balioetsi ditu.

h) Garbiketa, desinfekzio eta esterilizazio metodoak aplikatu ditu.

i) Hondakinak tratatzeko metodoak eta horiek sorraraz ditzaketen arrisku biologikoak erlazionatu ditu.

6. Gaixotasun profesionalei aurrea hartzeko segurtasun-ohiturak zehazten ditu, lotutako arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurriak identifikatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak berezkoak dituen arriskuak eta hari lotutako gaixotasun profesionala identifikatu ditu.

b) Irudi pertsonaleko establezimenduetako arriskuak istripuen sorburu ohikoenekin erlazionatu ditu.

c) Eragiketa teknikoak prestatu eta gauzatzeko hartu behar diren norbera babesteko neurriak zehaztu ditu.

d) Ile-apainketako eta estetikako zerbitzuan bezeroarentzako berariazko prebentzio neurriak aurreikusi ditu.

e) Arrisku profesionalak saihesteko lan eremuek bete beharreko baldintzak ezagutu ditu.

f) Ile-apaintzailea edo estetizista babesteko ekipamenduaren hautaketa garatu beharreko jarduerarekin erlazionatu du.

g) Aurkako erreakzioetan eta istripuetan lehen laguntzetarako teknikak aplikatu ditu.

Edukiak.

Irudi pertsonalaren karakterizazioa:

-Giza gorputzaren egitura orokorra. Gorputzaren aldeak eta zonak. Jarrera anatomikoak. Plano eta ardatz anatomikoak. Espazioko norabideei edo kokapen eta jarrera erlatiboari buruzko terminoak.

-Gorputzaren forma eta proportzioak. Ezaugarriak. Gorpuzkera baldintzatzen duten faktoreak: herentziazkoak eta ingurumenekoak. Somatotipoak edo gorpuzkera motak. Aldagai antropometrikoak: pisua eta altuera. Historian zehar gorputz-irudiak izan duen bilakaera. Bizitzan zehar gorputz-irudian gertatzen diren aldaketak. Edertasunaren kanonak ezartzeko eragina duten faktoreak.

-Aurpegiaren forma eta proportzioak. Garezurraren, obaloaren eta profilaren formaren analisia. Aurpegi motak.

-Gorputz-irudiaren eta ile-apainketako eta estetikako prozesuen arteko erlazioa. Desproportzio morfologikoen zuzenketa ile-apainketako eta estetikako tekniken bitartez.

Gorputzaren sistema eta aparatuen karakterizazioa:

-Organismoaren antolaketa mailak. Maila molekularra. Maila zelularra. Maila plurizelularra: ehunak, organoak, aparatuak eta sistemak.

-Organismoko substantzien garraioarekin zerikusia duten sistemak. Zirkulazio-aparatuaren anatomia eta fisiologia: odol-sistema eta linfa-sistema. Arnas-aparatuaren anatomia eta fisiologia. Alterazio ohikoenak eta irudi pertsonalarekin duten erlazioa.

-Mugimenduari lotuta dauden sistemak. Hezurren eta giharren sistemaren anatomia eta fisiologia: eskeletoa, hezurrak eta giltzadurak. Muskulu-multzo nagusien identifikazioa. Eskuak eta oinak: morfologia, hezurrak, muskuluak eta mugimendua. Alterazio ohikoenak eta irudi pertsonalarekin duten erlazioa.

-Erregulazioari eta kontrolari lotutako sistemak. Sistema endokrinoaren anatomia eta fisiologia. Nerbio-sistemaren eta sentimen-organoen anatomia eta fisiologia. Barneko eta kanpoko ingurunearen koordinazioa eta kontrola. Alterazio ohikoenak eta irudi pertsonalarekin duten erlazioa.

Elikadura- eta nutrizio-jarraibideak identifikatzea:

-Elikadura eta nutrizioa. Mantenugaiak: sailkatzeko irizpideak. Elikagaiak. Sailkapena. Elikagaien konposizio taula. Funtzio energetikoa, plastikoa eta erregulatzailea. Elikadura orekatua: elikadura-piramidea eta nutrizio beharrak. Dietaren eragina larruazalaren, ilearen, azazkalen eta siluetaren egoeran.

-Digestioaren anatomo-fisiologia. Egitura eta funtzioa: digestio-hodia eta erantsitako guruinak.

-Giltzurrunen eta gernu-sistemaren anatomo-fisiologia. Iraizteko prozesuan parte hartzen duten aparatuak eta organoak: giltzurrunen eta gernu-sistemaren anatomo-fisiologia.

Bizi-ohitura osasungarrien sustapena irudi pertsonalari begira:

-Osasuna kontzeptua.

-Ura eta larruazalaren hidratazioa: ur beharrak.

-Irudi pertsonala eta eguneroko ohiturak: ariketa fisikoa. Loa. Eguzki-irradiazioen aurrean hartu beharreko arretazko neurriak.

-Drogak eta larruazal-organoa: tabakoa, alkohola eta beste droga batzuk; eragiten dituzten ondorioak oro har, eta larruazalaren gainekoak.

-Higiene eta osasun arloko heziketa: norberaren higienea.

-Gorputz-irudia eta sexualitatea: ugalketa-aparatuaren anatomo-fisiologia. Sexu karaktereak eta ziklo obarikoa. Sexu-hormonen eragina larruazalaren anatomo-fisiologian. Antisorgailuak.

-Minbizia: minbiziari aurre egiteko neurriak.

Higiene eta desinfekzio metodoak hautatzea:

-Mikroorganismoak: mikrobioak garatzeko behar diren baldintzak: ph-a, tenperatura, hezetasuna eta beste batzuk.

-Mikroorganismoen sailkapena.

-Infekzioa eta infestazioa kontzeptuak. Infekzioak eta infestazioak, eta ile-apainketako, bizargintzako eta estetikako prozesuak. Ezkabia, folikulitisa, papilomak eta pedikulosia.

-Sailkapena kausa eragilearen arabera: bakteriek, onddoek, birusek eta bizkarroiek eragindako infekzioak. Ezaugarriak, sintomak eta zantzuak.

-Infekzio gurutzatuak: prebentzioa ile-apainketako eta estetikako zerbitzuetan.

-Garbiketa, higiene, desinfekzio eta esterilizazio prozesuak: aplikazio metodoak.

-Ile-apainketako eta estetikako zerbitzuetan sortutako hondakinak. Arrisku biologikoak. Tratatzeko metodoak.

Segurtasun ohiturak ezartzea ile-apainketako eta estetikako jardueretan:

-Lan istripuak izateko arriskuen eta haiei lotutako laneko gaixotasunen identifikazioa. Kosmetikoak eta desinfektatzaileak erabiltzearen arriskuak. Kontrako erreakzioak: lokalak eta sistemikoak. Ekipamendu elektrikoak aplikatzearen ondoriozko arriskuak. Lesio elektrikoak. Ebakitzeko materiala erabiltzearekin lotutako arriskuak: arrisku biologikoak eta odoljarioak. Beroa sortzen duten ekipamendu eta produktuak aplikatzearen ondoriozko arriskuak: erredurak. Gorputz-jarreren ohiturekin eta laneko baldintzekin lotutako arriskuak: gorputz-jarrerak, altzariak, argiztapena, zarata, giro termikoa eta beste batzuk. Profesionalaren jardueraren ondoriozko beste arrisku independente batzuk.

-Istripu arriskua handitzen duten faktoreak.

-Jardueran istripuei aurrea hartzeko neurrien aplikazioa. Neurri orokorrak eta berariazko neurriak. Norbera eta kolektiboa babesteko ekipamenduen sailkapena: arrisku motaren eta norbera babesteko ekipamenduaren arteko erlazioa. Lehen laguntzarako oinarrizko teknikak, gerta daitezkeen kontrako erreakzioetan edo istripuetan aplikatzeko.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleak gorputz-irudiaren eta ohitura osasungarrien gainean behar diren ezaupideak bereganatzea ile-apainketako, bizargintzako, lurrindegintzako eta estetikako prozesuak gauzatzeko.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere, edukien atalean ezarritako ordena bera da, eta multzo hauetan dago antolatua:

-Gorputz-irudiaren karakterizazioa.

-Gorputzaren sistema eta aparatuen karakterizazioa.

-Elikadurarako eta nutriziorako jarraibideen identifikazioa.

-Bizi-ohitura osasungarrien sustapena irudi pertsonalari begira.

-Higiene eta desinfekzio metodoak hautatzea.

-Segurtasun ohiturak ezartzea ile-apainketako eta estetikako jardueretan.

Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak izeneko modulua oinarrizko modulua da, zikloko prozedurazko moduluekin lotuta dagoena. Izan ere, ikasleak prozedurazko modulu horietan aplikatu beharko ditu modulu honetan eskuratutako ezaupideak, praktikaren bidez eta teknika/ekipamendu bakoitzaren testuinguruari egokituz.

Modulu teoriko bat da, erabilera anitzeko gela batean eginen dena. Gela, ahal delarik, honako hauez hornitua egonen da: Interneteko konexioa duten ordenagailuak eta proiektagailua, aparatu eta sistemen funtzionamenduari buruzko bideoak ikusteko, dietei eta elikadurari buruzko informazioa erkatzeko eta estetikan eragina duten aparatu eta sistemen alterazioak erakusten dituzten irudi-orriak ikusteko.

Interesgarria litzateke, orobat, honako hauek edukitzea: maketa anatomikoak, bihotz-biriketako bizkortze ariketak egiteko panpina bat, eskeleto artikulatu bat, muskulu taldeen laminak eta ehun-mota ezberdinetako oinarrizko prestakin histologikoak, mikroskopioak eta atlas anatomikoak.

Programazio didaktikoetako lan unitateak garatzeko orientabide eta euskarri gisa, honako jarduera hauek egitea iradokitzen dugu:

-Irudi pertsonala karakterizatzea: zona eta plano anatomiko guztiak kokatzea. Gorputzeko eta aurpegiko proportzioak zehazten dituzten parametroak, gorpuzkera motak eta aldagai antropometrikoak identifikatzea.

-Gorputzeko sistema eta aparatuak karakterizatzea, honako hauek deskribatuz: zelulen egitura eta fisiologia, zirkulazio-aparatuaren, arnas-aparatuaren, sistema endokrinoaren eta nerbio-sistemaren anatomia eta fisiologia, eta mugimendua eragiten duten muskulu eta hezurren egitura.

-Muskulu talde garrantzitsuenak kokatzea eta haien fisiologia.

-Oinaren eta eskuaren morfologia manikurako eta pedikurako tratamenduekin erlazionatzea.

-Organismoaren funtzionamendu egokirako nutrizio-beharrak identifikatzea.

-Elikadura-piramidea osatzen duten elikagaiak ezagutzea.

-Dieta orekatua osasunarekin eta gorputz-irudiarekin erlazionatzea.

-Ariketa fisikoa eta loa osasunarekin eta irudi pertsonalarekin erlazionatzea.

-Tabakoa eta alkohola arrisku-faktore gisa identifikatzea.

-Higiene pertsonalerako neurriak eta horiek lanbide-esparruan dituzten ondorioak biltzea.

-Higiene eta desinfekzio metodoak hautatzea. Mikroorganismo motak ezagutzea.

-Irudi pertsonalaren esparruko infekzio eta infestazio garrantzitsuenak identifikatzea.

-Tatuajeak, piercing-ak eta ile-mozketak egiteko teknikak erlazionatzea izan ditzaketen arriskuekin.

-Garbiketa, desinfekzio eta esterilizazio metodoak aplikatzea.

-Hondakinak tratatzeko metodoak eta eragin ditzaketen arrisku biologikoak erlazionatzea.

-Lan teknikoak prestatu eta gauzatzeko hartu behar diren norbera babesteko neurriak hautatzea.

-Ile-apainketako eta estetikako zerbitzuan bezeroarentzako berariazko prebentzio neurriak identifikatzea.

-Kontrako erreakzioak eta istripuak simulatzeko egoeretan, lehen laguntzako teknikak aplikatzea.

Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak modulua lotuta dago Aurpegiko eta gorputzeko higiene-teknikak eta Eskuetako eta oinetako estetika moduluekin (biak lehenengo kurtsokoak dira), eta horregatik koordinazio berezia behar da haiekin, izan ere, higiene eta desinfekzio metodoak ezagutzea ezin garrantzitsuagoa baita lantegietako eguneroko lanerako. Horregatik, egokia litzateke lehenbizi higiene eta desinfekzio metodoak hautatzeari buruzko edukiak jorratzea,eta gero, ile-apainketako eta estetikako jardueretako segurtasun ohiturei buruzko edukiak.

Era berean, sistema eta aparatuen irudi pertsonalaren karakterizazioa kasuan-kasuan lan prozedura egokienak aukeratzeko oinarri zientifikoa da. Gainera, ohitura osasungarriak ezagututa, aholkularitza profesionala ematen ahalko dute irudi pertsonalean ondorioak dituzten alterazioei aurrea hartzeko jarraibide eta gomendioei buruz. Istripuak eragiteko arrisku-faktoreak eta lehen laguntzako teknikak ezagutzea lantegietan gerta litezkeen ezusteak konpontzeko lagungarria izanen da.

Lanbide modulua: Estetikarako eta edergintzarako kosmetologia

Kodea: 0641.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Kosmetiko baten osagaiak zehazten ditu, eta araudi teknikoa eta osasun arlokoa aplikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktu kosmetikoa definitu du eta kosmetikoa ez dena bereizi du.

b) Produktu kosmetikoen araudi teknikoa eta osasunekoa aztertu du.

c) Ontziratzeari, etiketatzeari eta iraungipen-datari dagokienez, produktu kosmetikoek bete beharreko eskakizunak deskribatu ditu.

d) Produktu kosmetiko baten fabrikatzaileak emandako informazioa aztertu du eta indarrean dagoen legeria betetzen duela egiaztatu du.

e) Kosmetikoetan gehien erabiltzen diren substantzien ezaugarriak deskribatu ditu.

f) Kosmetiko baten printzipio aktiboaren, eszipientearen, gehigarriaren eta zuzentzailearen kontzeptuak zehaztu ditu, eta horietako bakoitzaren eginkizuna aztertu du.

g) Kosmetiko komertzial ezberdinen osagai multzo nagusiak ezagutu ditu.

2. Kosmetikoak prestatzeko ekipamendua, laborategiko materiala eta oinarrizko eragiketak identifikatzen ditu, eta lortutako produktuen izaera fisiko-kimikoa ezagutzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema homogeneoen eta heterogeneoen arteko desberdintasunak justifikatu ditu.

b) Disoluzioen konposizioa, ezaugarriak, propietateak eta kontzentrazioa identifikatu ditu. baita kosmetikan duten aplikazioa ere.

c) Sistema sakabanatu heterogeneoen konposizioa, propietateak eta ezaugarriak deskribatu ditu, baita kosmetikan duten aplikazioa ere.

d) Tentsioaktiboak sailkatu ditu eta horien eginkizuna aztertu du.

e) Esekiduren, gelen eta emultsioen arteko desberdintasunak interpretatu ditu.

f) Hainbat kosmetikoren izaera fisiko-kimikoa identifikatu du.

g) Kosmetikoak prestatzeko behar diren materiala eta laborategiko ekipamenduak identifikatu ditu.

h) Kosmetikoen fabrikazioan erabiltzen diren eragiketa fisikoak egin ditu teknika horietarako berariazko materialak erabiliz.

i) Kosmetiko baten prestaketari buruzko fitxaren atalak ezagutu eta bete ditu (osagaiak, kontzentrazioa, forma kosmetikoa, erabilitako materialak, modus operandi-a, erabilitako substantzien deskribapena, lortutako emaitzak.).

3. Produktu kosmetikoak aurkezteko eraren arabera sailkatzen ditu, eta larruazaleko sartze mailarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kosmetikoak beren akzio nagusiaren eta aplikazio tokiaren arabera sailkatu ditu.

b) Kosmetikoak aurkezteko erak identifikatu ditu.

c) Forma kosmetikoen alde onak eta txarrak eta haien erabilera deskribatu ditu.

d) Kosmetikoak larruazalean sartzeko bidea eta sartze-maila ebaluatu ditu.

e) Kosmetikoak larruazalean sartzeko eta jarduteko moduan eragina duten faktoreak aztertu ditu.

f) Kosmetikoen eraginkortasuna zehazten duten eta haien kalitatean eragina duten parametroak zehaztu ditu.

4. Larruazal tipologia bakoitzerako higiene-kosmetiko egokiak hautatzen ditu, horien konposizioa, ezaugarriak eta jardunbidea identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Higiene kontzeptua definitu du eta larruazalaren gainazalean metatzen den zikinkeriaren osagaiak identifikatu ditu.

b) Substantzia garbitzaileen eragin-mekanismoak bereizi ditu.

c) Larruazala garbitzeko erabiltzen diren kosmetikoek bete beharreko ezaugarriak deskribatu ditu.

d) Aurpegia eta gorputza garbitzeko produktuen konposizioa, alde onak eta txarrak aztertu ditu.

e) Aurpegi-toniko baten jarduteko era haren osagaiekin erlazionatu du.

f) Kosmetiko esfoliatzaileak sailkatu ditu eta haien eragin-mekanismoa bereizi du.

g) Maskarak beren printzipio aktiboen eta forma kosmetikoaren arabera sailkatu ditu.

h) Usain-kengarrien eta izerdiaren aurkakoen printzipio aktiboak identifikatu ditu, bakoitzaren eragin-mekanismoaren arabera.

i) Laborategian higiene-kosmetikoen formula errazak aztertu eta prestatu ditu.

5. Larruazala hidratatu, mantendu eta babesteko kosmetiko egokiak hautatzen ditu larruazalaren tipologiaren arabera, eta bakoitzaren printzipio aktiboak eragin-mekanismoarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Larruazalaren hidratazioan esku hartzen duten substantzia naturalak bereizi ditu.

b) Printzipio aktibo hidratatzaileak eragin-mekanismoaren arabera sailkatu ditu.

c) Kosmetiko hidratatzaileen konposizioa hautatu du erabiliko direneko larruazal motaren arabera.

d) Gorputza hidratatzeko olioaren eta emultsioaren arteko desberdintasunak ezarri ditu.

e) Eguzki-kosmetikoak sailkatu ditu bakoitzaren helburuaren eta aplikatzeko unearen arabera.

f) Eguzki-fotobabesleen formulazioan esku hartzen duten printzipio aktiboak bereizi ditu.

g) Eguzki-fotobabesle baten urarekiko erresistentzia-maila eta babes-ahalmena interpretatu ditu.

h) Eguzkia hartu ondoko produktuen konposizioa eta betetzen duten eginkizuna erlazionatu ditu.

i) Laborategian larruazala hidratatu, mantendu eta babesteko hainbat kosmetikoren formula errazak aztertu eta prestatu ditu.

6. Larruazal tipologia bakoitzera egokitutako apainketarako kosmetikoak hautatzen ditu, horien konposizioa, eginkizuna eta aplikazio eremua identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kosmetikoetan apainketa-akzioaren eragile diren printzipio aktiboak identifikatu ditu eta haien disolbagarritasunaren arabera bereizi ditu.

b) Apainketako kosmetikoen konposizioa horiek aurkezteko moduarekin erlazionatu ditu.

c) Apainketako kosmetikoak aplikazio eremuaren arabera sailkatu ditu.

d) Aurpegiaren larruazala, begiak eta ezpainak makillatzeko kosmetikoak aztertu ditu, eta horien helburua zehaztu du.

e) Gogortasunari eta konposizioari dagokienez, ezpainetako kosmetiko batek bete beharreko baldintzak zehaztu ditu.

f) Azazkalak makillatzeko prozesuetan erabiltzen diren kosmetikoen konposizioa zerrendatu du.

g) Gorputza makillatzeko kosmetikoak sailkatu ditu.

h) Kosmetiko autobelzgarrien printzipio aktiboak eta haien jarduteko modua bereizi ditu.

i) Apainketako kosmetikako berrikuntzei buruzko artikuluak eta txostenak aztertu ditu.

7. Larruazalaren adar-eranskinetarako kosmetikoak hautatzen ditu, larruazalaren tipologia bakoitzerako egokituak, eta konposizioa aurkezpen moduarekin eta eragindako ondorioekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Depilatzaile kimikoen osagaiak eta ilearen gainean sortzen dituzten ondorioak identifikatu ditu.

b) Argizarien motak, konposizioa eta ezaugarriak deskribatu ditu.

c) Depilazioaren aurretik eta ondoren erabiltzen diren kosmetikoen konposizioa, ondorioak eta eragin-mekanismoak aztertu ditu.

d) Ilea kentzeko kosmetikoen alde onak eta txarrak zehaztu ditu.

e) Koloregabetzeko kosmetikoen jarduteko modua bereizi du, horien printzipio aktiboetan oinarrituta.

f) Manikuran eta pedikuran erabiltzen den kosmetiko bakoitzaren konposizioa aztertu du.

g) Manikurako eta pedikurako, eta eskuak eta oinak tratatzeko kosmetikoak hautatzeko irizpideak ezarri ditu, haien eraginaren eta egin beharreko zerbitzu estetikoaren arabera.

h) Azazkal artifizialetarako erabiltzen diren kosmetikoen konposizioa eta jarduteko modua deskribatu ditu.

8. Kosmetikoak gorde, kontserbatu eta manipulatzeko jarraibideak aplikatzen ditu, haiek erabiltzeko baldintza egokienak identifikatzen ditu eta eragin ditzaketen aurkako erreakzioei aurre hartzen die.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kosmetikoetan sarrien alterazioak eragiten dituzten arrazoiak eta faktoreak ezagutu ditu.

b) Produktu kosmetikoen konposizio-aldaketak haien ezaugarri organoleptikoetan sortzen diren aldaketekin erlazionatu ditu.

c) Produktu kosmetikoen kontserbazio egokia ziurtatzeko leku eta biltegiratze-baldintza aproposak eta biltegiaren antolamendu egokia identifikatu ditu.

d) Produktu kosmetikoak zuzen manipulatzeko jarraibideak zehaztu ditu, higiene eta osasun baldintza egokietan aplikatzen direla bermatzeko.

e) Produktu kosmetikoak oker manipulatzearen ondorioak aztertu ditu.

f) Produktu kosmetiko kutsatuak eta/edo aldatuak indarreko araudia eta ingurumena errespetatuz jasotzeko jarraibideak deskribatu ditu.

g) Kosmetikoek eragin ditzaketen aurkako erreakzioak eta horiei aurrea hartzeko bitartekoak identifikatu ditu.

h) Arriskuei eta gaixotasun profesionalei aurrea hartzeko eta kutsadurak saihesteko, profesionalak hartu beharreko arretazko neurriak zerrendatu ditu.

i) Kosmetikoekiko aurkako erreakzioak agertzean profesionalak hartu beharreko jardunbidea adierazi du.

Edukiak.

Kosmetologia orokorra:

-Produktu kosmetikoa eta apainketarako produktu kosmetikoa kontzeptuak, eta produktu horiek kosmetikoak ez direnekin dituzten desberdintasunak.

-Produktu kosmetikoen araudi teknikoa eta osasun arlokoa: Espainiako legedia eta Europako legedia.

-Kosmetiko baten kanpo elementuak: ontziaren, bilgarriaren edo kanpoko ontziaren, argibide-orriaren eta etiketaren definizioak. Etiketak: bete bebeharrekoak. Sinboloak (PAO). Osagaiak: konposizio kualitatiboa eta kuantitatiboa. Etiketatzean bete beharreko arauak. Nomenklatura edo INCI kodea.

-Kosmetiko baten barne elementuak. kosmetikoetan gehien erabiltzen diren substantziak (ura, ur oxigenatua, amoniakoa, etanola, glizerina, propilenglikola, etab.), pH kontzeptua eta erreakzio nagusiak (neutralizazioa, oxido-erredukzioa, polimerizazioa, etab.). Kosmetikoaren barne osagaiak: printzipio aktiboa, eszipientea edo eramailea, gehigarriak eta zuzentzaileak: kontzeptua.

Laborategi kosmetikoen gaineko hastapenak:

-Kosmetikoen izaera fisiko-kimikoa: sistema sakabanatuen definizioa; sistema homogeneoak: disoluzioak (definizioa, konposizioa, propietateak, ezaugarriak eta estetikan duten aplikazioa); sistema heterogeneoak (definizioa, konposizioa, propietateak, ezaugarriak eta estetikan duten aplikazioa); dispertsioak; suspentsioak; gelak, emultsioak eta espraiak. Tentsoaktiboak: definizioa, funtzioa, deskribapena, motak eta propietateak.

-Laborategia: deskribapena eta lanabesen, materialen eta ekipamenduen erabilera. Kosmetikoak prestatzeko funtsezko eragiketak: pisuak, bolumenak eta pH-a neurtzea; bereizketa, homogeneizazio eta erauzketa lanak, etab.

-Kosmetikoak prestatzea. Kosmetikoak prestatzeko fitxa: osagaiak, kontzentrazioa, forma kosmetikoa; erabilitako materialak, lanabesak eta ekipamenduak; modus operandi-a, erabilitako substantziak, lortutako emaitzak, etab.

Kosmetikoen sailkapena. Larruazalean sartzea:

-Kosmetikoen sailkapena.

-Forma kosmetikoak: abantailak eta desabantailak, eta erabiltzeko modua.

-Kosmetikoak larruazalean sartzeko bideak eta sartze-maila.

-Kosmetikoak larruazalean sartzeko moduan eragina duten faktoreak: larruazala, formulazioa eta teknika estetikoa.

Aurpegiko eta gorputzeko higiene-kosmetikoen deskribapena:

-Higiene kontzeptua eta zikinkeriaren osagaiak.

-Garbiketarako substantziak: eragin-mekanismoa.

-Aurpegia eta gorputza garbitzeko kosmetikoak: motak, konposizioa, eragin-mekanismoa, forma kosmetikoa eta hautatzeko irizpideak.

-Kosmetiko tonifikatzaileak: kontzeptua, motak, konposizioa, eragin-mekanismoa eta hautatzeko irizpideak.

-Kosmetiko esfoliatzaileak: kontzeptua, motak, konposizioa, eragin-mekanismoa eta hautatzeko irizpideak. Kosmetiko osagarriak. Maskarak: kontzeptua, motak, konposizioa, eragin-mekanismoa eta hautatzeko irizpideak.

-Bainurako kosmetiko osagarriak.

-Gorputzeko higienerako kosmetiko osagarriak: usain-kengarriak eta izerdiaren kontrakoak (konposizioa eta eragin-mekanismoa). Kosmetiko esfoliatzaileak.

Larruazala hidratatu, mantendu eta babesteko kosmetikoen analisia.

-Larruazala hidratatu eta mantentzeko kosmetikoak. Larruazalaren hidratazioaren kontzeptua. Printzipio aktibo hidratatzaileak. Aurpegiaren hidratatzaileak (kontzeptua, motak, konposizioa, eragin-mekanismoa eta hautatzeko irizpideak). Gorputzaren hidratatzaileak.

-Eguzki-kosmetikoak. Beltzarantze aurreko kosmetikoak. Eguzki-babesak: konposizioa, ur-erresistentzia, eguzki-babesaren faktorea eta forma kosmetikoak.

Eguzki hartu ondorengo kosmetikoak.

Apainketarako kosmetikoen sailkapena:

-Konposizio orokorra: printzipio aktiboak eta eszipienteak.

-Berrikuntzak apainketarako kosmetikan: pigmentuak.

-Aurpegia makillatzeko kosmetikoak: motak eta funtzioa.

-Begiak apaintzeko kosmetikoak: motak eta funtzioa.

-Ezpainetarako kosmetikoak: motak, funtzioa eta konposizioa.

-Azazkalak apaintzeko kosmetikoak: motak, funtzioa eta konposizioa.

-Gorputza apaintzeko kosmetikoak: motak eta funtzioa.

-Beltzarantze artifizialerako kosmetikoak: printzipio aktiboak eta eragin-mekanismoa.

Larruazalaren adar-eranskinetarako kosmetikoak:

-Depilaziorako kosmetikoak. Ileak kentzeko kosmetiko kimikoak: konposizioa eta eragin-mekanismoa. Argizariak: motak, osagaiak, ezaugarriak. Ilea kendu aurreko eta ondoko kosmetikoak: konposizioa eta eragin-mekanismoa.

-Koloregabetzeko kosmetikoak: konposizioa eta eragin-mekanismoa.

-Esku eta oinetarako kosmetikoak. Manikurako eta pedikurako kosmetikoak: motak, konposizioa, eragin-mekanismoa eta forma kosmetikoa. Eskuen eta oinen tratamendu estetikorako kosmetikoak: motak, konposizioa eta eragin-mekanismoa.

-Azazkal artifizialetarako kosmetikoak: motak, konposizioa eta eragin-mekanismoa.

Segurtasuna eta higienea kosmetikoak biltegiratu, kontserbatu, erabili eta aplikatzean:

-Kosmetikoen egonkortasuna eta alterazioak: kausak, faktoreak, biltegiratu eta kontserbatzeko baldintzak, erabili eta aplikatzeko jarraibideak.

-Kosmetikoen erabilerarekin eta aplikazioarekin lotutako alterazioak.

-Produktu kosmetiko kutsatuak eta/edo alteratuak biltzearen gaineko araudia.

-Kosmetikoen aurkako erreakzioak: kausak, ondorioak, arretazko neurriak eta jarduteko modua.

-Kosmetikoen erabilerarekin lotutako laneko gaixotasunak: prebentzioa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleak behar diren ezaupideak eskuratzea estetikako eta edergintzako oinarrizko zerbitzuak ematean erabiltzen diren produktu kosmetikoak determinatzeko eta produktu horiek sustatu eta saltzeko lanetan aritzeko. Gainera, ikaslea gauza izanen da produktu kosmetikoak prestatzeko, laborategiko oinarrizko eragiketak aplikatuz eta segurtasun- eta kalitate-protokoloei eta jarraibide teknikoei segituz.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere, edukien atalean ezarritako ordena bera da, eta zortzi multzotan dago antolatua:

-Kosmetologia orokorra.

-Laborategi kosmetikoen gaineko hastapenak.

-Kosmetikoen sailkapena. Larruazalean sartzea.

-Aurpegiko eta gorputzeko higiene-kosmetikoen deskribapena.

-Larruazala hidratatu, mantendu eta babesteko kosmetikoen analisia.

-Apainketarako kosmetikoen sailkapena.

-Larruazalaren adar-eranskinetarako kosmetikoak.

-Segurtasuna eta higienea kosmetikoak biltegiratu, kontserbatu, erabili eta aplikatzean.

Etengabe aldatzen ari den modulu bat denez, formulazio eta osagai aktibo berriak gelditu gabe sortzen baitira, egokia izanen litzateke etengabe eguneratzea estrategia hauek erabiliz: web-orriak kontsultatzea, artikuluak irakurtzea aldizkari espezializatuetan, publizitatea aztertzea, kosmetikoen etiketak zehatz-mehatz aztertzea, etab. Horregatik, eduki horiek Interneteko konexioa eta proiektagailua dituen erabilera anitzeko gela batean eman litezke. Eduki praktikoak, ordea, kosmetologiako eta lurringintzako laborategi batean eman litezke. Laborategiak produktu kosmetikoak prestatzeko behar diren lanabesak, materialak eta ekipamenduak eduki beharko ditu.

Modulu honetako helburuak lortzeko orientabide eta laguntza gisa, besteak beste, jarduera hauek egitea iradokitzen da:

-Produktu kosmetikoen gaineko araudi teknikoa eta osasun arlokoa analizatzea.

-Produktu kosmetiko baten fabrikatzaileak emandako informazioa analizatzea.

-Kosmetikoetan gehien erabiltzen diren substantzien ezaugarriak deskribatzea.

-Kosmetiko komertzialetan gehien erabiltzen diren osagai-multzoak ezagutzea.

-Sistema sakabanatu heterogeneoen konposizioa, propietateak eta ezaugarriak deskribatzea, baita kosmetikan duten aplikazioa ere.

-Kosmetikoen fabrikazioan erabiltzen diren eragiketa fisikoak egitea, teknika horietarako berariazko materialak erabiliz.

-Kosmetiko bat prestatzeko fitxa ezagutu eta betetzea.

-Kosmetikoak sailkatzea.

-Kosmetikoak larruazalean sartzeko eta jarduteko moduan eragina duten faktoreak analizatzea.

-Kosmetikoen eraginkortasuna zehazten duten parametroak zehaztea.

-Aurpegia eta gorputza garbitzeko produktuak eta horren produktu osagarriak analizatzea.

-Usain-kengarrien eta izerdiaren aurkakoen printzipio aktiboak identifikatzea, bakoitzaren eragin-mekanismoaren arabera.

-Higienerako kosmetikoak eta larruazala hidratatu, mantendu eta babesteko kosmetikoak prestatzeko formula errazak analizatzea eta prestatzea laborategian.

-Eguzki-fotobabesle baten urarekiko erresistentzia-maila eta babes-ahalmena interpretatzea.

-Apainketarako kosmetikoak eta haien helburua analizatzea.

-Manikurako eta pedikurako kosmetikoen konposizioa analizatzea.

-Larruazala hidratatu, mantendu eta babesteko kosmetikoak analizatzea.

-Artikuluak, txostenak eta antzekoak analizatzea arlo hauetan dauden berrikuntzen berri jakiteko: aurpegiko eta gorputzeko higienerako kosmetika, larruazala hidratatu, mantendu eta babestekoa, apainketarako kosmetika eta larruazalaren eranskinetarako kosmetika.

Estetikarako eta edergintzarako kosmetika moduluan, lehenengo kurtsokoa baita, produktu kosmetikoak ezagutzen dira, eta hortaz, produktu horiek erabiltzen dituzten moduluekin koordinazio berezia behar da, hots: Aurpegiko eta gorputzeko higiene-teknikak, Makillajea eta Eskuetako eta oinetako estetika. Beharrezkoa da, orobat, Analisi estetikoa moduluarekin koordinatzea, izan ere, larruazalaren anatomia eta fisiologia eta haren ezaugarriak ezagutzea oinarrizkoa da kosmetikoak larruazalean sartzeko bideak eta mailak ulertzeko, baita sartzeko moduan eragina duten faktoreak ere.

Lanbide modulua: Depilazio mekanikoa eta ilea koloregabetzea I

Kodea: 0635a.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lan eremua prestatzen du, prozedura justifikatzen du, eta depilazio-ekipamenduetarako ezarritako mantentze eta higiene arauak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak garatuko direneko oinarrizko guneak prozesu bakoitzarekin erlazionatu ditu.

b) Ekipamendu eta lanabes bakoitza ilea kendu edo disimulatzeko teknika bakoitzarekin erlazionatu du.

c) Profesionalarentzako eta erabiltzailearentzako babes eta segurtasun neurriak aztertu ditu.

d) Erabili eta botatzeko materiala erabiltzearen garrantzia baloratu du.

e) Instalazioak higiene baldintza egokietan mantendu ditu.

f) Ekipamenduaren eta aparatuen funtzionamendua eta egoera egokiak direla kontrolatu du.

g) Lan eremuaren girotze-faktoreak ezagutu ditu (aireztapena, argia, kolorea, usaina, etab.), zerbitzuaren kalitate faktore gisa.

h) Emaitzak optimizatzeko ergonomia aplikatu du.

i) Kontrolerako eta biltegiratzeko arauak aplikatu ditu.

j) Depilazio eremuko biltegia ordenatu eta kontrolatu du.

k) Produktu desegokiak, iraungitakoak edo egoera txarrean daudenak baztertu ditu.

2. Analisi estetikoa egiten du, ilea depilatu eta koloregabetzeko prozesurako ezarritako prozedurak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Datuak hartzeko fasean komunikazio teknikak erabili ditu.

b) Bezeroari arreta egiteko neurriak aplikatu ditu.

c) Depilatu beharreko zonako ilearen eta larruazalaren ezaugarriak ebaluatu ditu.

d) Tratamendu horiekin sentiberak izan daitezkeen ile-sistemaren alterazioak zehaztu ditu.

e) Depilazioan eragina duten alterazio kutaneoak eta baskularrak bereizi ditu.

f) Ileak sorrarazitako alterazio estetikoak zuzentzeko eskaria interpretatu du.

g) Ilea depilatu eta koloregabetzearen ondorioz sortutako aurkako erreakzioak identifikatu ditu.

h) Prozesu horietarako datu garrantzitsuenak erregistratu ditu fitxa teknikoan, hala nola, ilearen banaketa eta ezaugarriak.

i )Tratamendu horien indikazioak eta arretazko neurriak zehaztu ditu.

j) Jarrera eta kualitate profesionalak hartu ditu, hala nola, txukuntasuna, eskuzko trebetasuna, gustu estetikoa, adeitasuna, erantzukizuna, antolaketa, erreflexu azkarrak, etab.

3. Ilea depilatu eta koloregabetzeko prozedurak hautatzen ditu, eta teknika bakoitzaren propietateak erabiltzailearen beharrekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Depilazioaren eta epilazioaren terminologia eta teknikak zehaztu ditu.

b) Depilazio-metodoak ezaugarrien edo aplikatzeko moduaren arabera bereizi ditu.

c) Metodoak tratatu beharreko gorputz-zonaren eta larruazalaren edo ilearen ezaugarrien arabera hautatu ditu.

d) Tratatu beharreko larruazalaren edo ilearen ezaugarriak kontuan izanda zehaztu du koloregabetzeko metodoen erabilera.

e) Depilatzeko kosmetikoen propietateak, erabilera eta aurkezpena identifikatu ditu.

f) Depilazio mekanikoko egungo teknikak deskribatu ditu.

g) Historian zehar erabilitako depilazio teknikak deskribatu ditu.

h) Depilazio mekanikorako lanabesak, ekipamenduak eta aparatuak sailkatu ditu.

4. Depilazio mekanikoa egiten du, prozedura hautatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Depilazio mekanikoko teknikak sailkatu ditu.

b) Teknika bakoitzari lotutako ekipamendu eta produktuak identifikatu ditu.

c) Tratamendua aurretik, aplikazio eremua prestatu du.

d) Aurpegiko eta gorputzeko depilazioa egiteko prozedura egokitu du zona bakoitzerako.

e) Argizari-urgailuak erabili ditu eta argizari beroaren bidezko depilazio mekanikoa egin du.

f) Depilazio mekanikoa egin du argizari-urgailuekin eta fusio baxuko argizariekin.

g) Pintzen bidezko abultsio-depilazioa landu du.

h) Prozesua ezarritako denboran gauzatu du.

i) Zerrendak, espatulak eta bestelako lanabesak erabili ditu.

j) Depilazio ondoko produktuak eta eskuzko maniobrak erabiliz amaitu du tratamendua.

k) Depilazioaren ondotik sor litezkeen ondorioak baloratu ditu.

Edukiak.

Lan eremua eta lantokia prestatzea:

-Depilazio prozesuetarako estetika-kabina. Higiene arloan bete beharrekoak eta gomendioak. Garbiketa, desinfekzioa eta esterilizazioa.

-Segurtasuna eta higienea depilazio mekanikoko eta ilea koloregabetzeko prozeduretan. Profesionala eta bezeroa babesteko neurriak. Depilaziorako aparatuen mantentze-lanak eta arretazko neurriak. Materialen eta ekipamenduaren garbiketa eta desinfekzioa. Ustegabeko arriskuetan nola jokatu. Altzarien, profesionalaren eta bezeroaren ergonomia.

Depilaziorako analisi estetikoa egitea:

-Bezeroa prestatzea behar diren segurtasun eta higiene baldintzak betez.

-Bezeroaren historiala: fitxa pertsonala, segimendu fitxa.

-Ile mota eta ilearen banaketa, eta soberako ilearen kokapena.

-Larruazal-organoaren alterazioen identifikazioa eta oharrak hartzea, depilazio prozesuan eragina dutenetan. Patologiak.

-Ileak gorputzean eragindako alterazio estetikoak identifikatzea eta horien oharrak hartzea.

-Depilazioko tratamendu estetikoak aplikatzeko kontraindikazio erabatekoak edo erlatiboak.

-Jarrera eta gaitasun profesionalak.

Depilazio-prozedurak hautatzea:

-Epilazio eta depilazio terminoen definizioa.

-Depilazio-tekniken motak: kimikoak eta fisikoak.

-Depilazio mekanikoa egiteko materialak, lanabesak eta ekipamenduak: argizari beroaren urgailuak; argizari epelaren berogailuak: depositua eta aplikatzeko arrabola. Hautapena, prestaketa, mantentze-lanak eta kontserbazioa.

-Depilazio-teknikak hautatzeko irizpideak: epilatu beharreko zona, ile kopurua, emaitzaren iraupena eta larruazalaren egoera.

-Depilazio mekanikoa egiteko motak eta sistemak gaur egun. Epilaziorako kosmetika berariazkoa. Mintz eransgarriak. Argizari birziklagarriak: argizari bero klasikoak; tenperatura baxuko edo fusio-puntu baxuko argizari beroak. Erabili eta botatzeko argizariak: argizari epelak arrabolarekin edo espatularekin ematekoak; argizari hotzak, paper-zerrendak, zelofanezko mintzak. Hautapena, prestaketa, mantentze-lanak eta kontserbazioa.

-Depilazio mekanikorako aparatu, ekipamendu eta kosmetikoak erabiltzean hartu beharreko arretazko neurriak.

Depilazio mekanikorako tekniken definizioa:

-Depilazio mekanikoa: aurretiko eragiketak; gorputz alde bakoitzerako teknika eta aplikazioa; ondorioak eta kontraindikazioak.

-Argizari beroaren bidezko depilazio prozesuetan nola jokatu segurtasun eta higiene baldintza egokietan.

-Argizari epelaren bidezko depilazio prozesuetan nola jokatu segurtasun eta higiene baldintza egokietan.

-Pintzen bidezko depilazio prozesuetan nola jokatu segurtasun eta higiene baldintza egokietan.

-Gorputzeko eta aurpegiko zona batzuetarako prozedura berariazkoak.

-Zerrendak, espatulak eta lanabesak segurtasun eta higiene baldintzak betez erabiltzea.

-Nahi ez diren ondorioak eta arriskuen kontrola depilazioan.

-Epilatu ondoko zainketen aplikazioa.

Orientabide didaktikoak.

Depilazio mekanikoa eta ilea koloregabetzea modulua osoan garatzen diren depilazioko eta koloregabetzeko tratamenduak asimilatu eta ezagutuz gero, eta moduluan proposatzen diren trebetasunak eta jarrerak eskuratuz gero, ikasleak behar den prestakuntza jasoko du analisi estetikoak egiteko lanetan, ileak epilazio prozedura mekanikoen bidez eta teknika osagarrien bidez kentzeko lanetan eta soberako ilea ezkutatzeko lanetan aritu ahal izateko. Hori kontuan hartuta, proposatzen da modulua bi ikasturtetan banatzea. Lehenengo kurtsoan, eduki teorikoak eta depilazio-teknika oinarrizkoak jorratzea proposatzen da. Bigarren kurtsoan, depilazioko eta ilea koloregabetzeko tekniketan sakonduko da, eta, azkenik, depilazio eta koloregabetze prozesuetako kalitate parametroak landuko dira.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere, edukien atalean ezarritako ordena bera da, eta lau multzotan dago antolatua. Multzo horien sekuentziazioa bat dator depilazio prozedura denboran banatzeko irizpide logikoekin. Hortaz, lan eremua eta lantokia prestatzeko multzoarekin hastea proposatzen da. Gomendagarria litzateke, gero, depilaziorako analisi estetikoaren gaineko multzoa jorratzea, izan ere, depilazio prozedura hautatzeko, beharrezkoa da, lehenik, larruazala eta kendu beharreko ilearen edo biloaren mota eta kopurua analizatzea, baita tratamenduaren iraupena ere. Azkenik, depilazio mekanikoaren oinarrizko teknikak gauzatzeko multzoa landuko litzateke berariaz.

Modulu hau bereziki praktikoa denez, iradokitzen da irakastordu gehienak lantegian ematea. Horretarako, ona litzateke, jarduerak egiteko instalazio berariazkoez gainera, kamera digitalak, aldizkariak, bideo-materiala, multimediako material didaktikoa, proiektagailua eta Interneteko konexioa edukitzea. Gainera, orientabide gisa, iradokitzen da asteko irakastorduren bat ikasgela batean elkartzea, eduki teorikoak emateko.

Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak hautatu, diseinatu eta denboran banatzeko irizpide gisa, ona litzateke jarduerak egitera jotzea bereziki, entzutera edo irakurtzera baino gehiago, eta akatsa ikaskuntzaren funtsezko alderdi gisa hartu beharko litzateke. Jarduerak hemen proposatzen diren ildoetatik joan daitezke:

-Ileak kentzeko edo disimulatzeko altzariak, ekipamendua, materialak, kosmetikoak eta lanabesak hautatu, prestatu, kontrolatu eta mantentzea higiene eta baldintza egokietan.

-Biltegia antolatu eta kontrolatzea.

-Tratatu beharreko zonako ilearen, biloaren eta larruazalaren ezaugarriak analizatu, ebaluatu eta erregistratzea, profesionala eta erabiltzailea babesteko segurtasun neurriak aplikatuz.

-Argizari beroa, fusio baxuko argizari liposolubleak eta pintzak erabiliz aurpegian eta gorputzean epilazio mekanikoa egiteko teknikak gauzatzea, segurtasun eta higiene baldintzak betez, eta emaitza erregistratzea.

Zikloko edukiak eta, bereziki, modulu honetakoak etengabe aldatzen ari direla kontuan hartuta, interesgarria litzateke ikasleek beren prestakuntza osatzea jarduera hauen bidez:

-Estetikako aldizkarietako artikuluak irakurtzea.

-Sektoreko profesionalak ikastetxera joatea bisitak eta erakustaldiak egitera.

-Biltzar espezializatuetara ateratzea, lantegi praktikoetara, hitzaldietara, etab.

-Ikastetxeak prestatutako dokumentazioa aztertzea: hezkuntza proiektuak, aurkezpen informatikoak, galde-sortak...

Erreferentziazko curriculumaren arabera lehenengo kurtsokoa den Depilazio mekanikoa eta ilea koloregabetzea I lanbide modulua oso lotuta dago Analisi estetikoa eta Estetikarako eta edergintzarako kosmetologia izeneko lanbide moduluekin (bi horiek ere lehenengo kurtsokoak dira), izan ere, larruazalaren eta ilearen analisia egiteko eta gorputzeko ilearen tratamendurako kosmetikoak hautatzeko, beharrezkoa da modulu horietan jorratutako edukiak landuta izatea. Hortaz, gomendagarria litzateke modulu horiek ematen dituzten irakasleak koordinaturik egotea, edukiak denboran banatzearen gainean eta ikasleen ikaskuntza prozesuaren gainean erabakiak hartzeko elkarrekin.

Azkenik, nabarmendu behar da Depilazio mekanikoa eta ilea koloregabetzea I eta Depilazio mekanikoa eta ilea koloregabetzea II moduluen artean dagoen erlazioa, izan ere, orientabide didaktikoen hasieran adierazi den bezala, bi moduluak batera harturik, depilazio mekanikoa eta ilearen koloregabetzea egiteko tekniketan aritzeko gaitasun guztiak jorratzen dira.

Lanbide modulua: Depilazio mekanikoa eta ilea koloregabetzea II

Kodea: 0635b.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Depilazio mekanikoa egiteko teknikak gauzatzen ditu, prozedura hautatuz erabiltzailearen eskakizunen eta ezaugarrien arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan eremua prestatu du hautatutako sistemaren eta bezeroaren eskakizunen arabera, prozedura justifikatuta eta depilazio-ekipamenduaren mantentze-lanetarako eta higienerako ezarritako arauak aplikatuta.

b) Erabiltzailearen analisi estetikoa egin du, eskatutako depilazio-prozesurako ezarritako prozedurak aplikatuta.

c) Depilazio-prozedurak erabiltzailearen beharren arabera hautatu ditu, teknika bakoitzaren propietateen berri emanda.

d) Aurpegiko eta gorputzeko depilazioa egiteko prozedura egokitu du zonaren arabera.

e) Argizari-urgailuak erabili ditu eta argizari beroaren bidezko depilazio mekanikoa egin du.

f) Depilazio mekanikoa egin du argizari-urgailuekin eta fusio baxuko argizariekin.

g) Pintzen bidezko abultsio-depilazioa landu du.

h) Prozesua ezarritako denboran gauzatu du.

i) Zerrendak, espatulak eta bestelako lanabesak erabili ditu.

j) Depilazio ondoko produktuak eta eskuzko maniobrak erabiliz amaitu du tratamendua.

k) Depilazioaren ondotik sor litezkeen ondorioak baloratu ditu.

2. Ilea koloregabetzeko teknikak gauzatzen ditu, erabiltzailearen larruazalaren ezaugarrien arabera egokien diren produktuak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzailearen analisi estetikoa egin du, ilea koloregabetzeko eskatutako prozesurako ezarritako prozedurak aplikatuz.

b) Ilea koloregabetzeko prozedurak erabiltzailearen beharren arabera hautatu ditu, teknika bakoitzaren propietateen berri emanda.

c) Profesionala eta bezeroa babestu dira, babeserako ekipamendu indibiduala eta kolektiboa erabiliz.

d) Sentsibilitate-proba egin du.

e) Ilearen kolorea zehaztu du.

f) Ilea koloregabetzeko produktu egokia hautatu du.

g) Agente oxidatzaileen eta alkalinizatzaileen proportzioak eta kontzentrazioak koloregabetu beharreko zonaren arabera egokitu ditu.

h) Espero den erreakziorako behar den denbora kontrolatu du.

i) Koloregabetzea dakarren prozesu kimikoa azaldu du.

j) Kolore-kentzaileen hondarrak garbitu ditu zonatik.

k) Tratamendua bukatzeko, babeserako kosmetikoak erabili ditu.

3. Ilea depilatu eta koloregabetzeko prozesuetan kalitatea zehazten duten parametroak aztertzen ditu, emaitzak baloratzean kontuan hartu beharreko alderdiak kontrolatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ilearen depilazio mekanikoko eta koloregabetzeko prozesuetan kalitate-adierazleak identifikatu ditu.

b) Ezarritako prozeduren betetze-maila egiaztatu du.

c) Tratamenduaren eraginkortasun-maila kontrolatu du.

d) Lortu nahi den helburuaren balizko desbideratzeetarako neurriak aplikatu ditu.

e) Mailarako eta lanbiderako egokia den hizkuntza teknikoa erabili du.

f) Depilatu eta koloregabetu ondoko mantentzea zehaztu du.

g) Zerbitzuaren kalitatea eta bezeroaren gogobetetzea baloratu ditu.

h) Depilazio aurreraturako bestelako proposamenak zerrendatu ditu.

i) Depilazioari lotutako beste tratamendu batzuk ezagutu ditu.

j) Hitz teknikoen txosten bat prestatu du.

Edukiak.

Erabiltzaileari depilazio mekanikoko teknikak aplikatzea:

-Lan eremua eta lantokia prestatzea.

-Depilaziorako analisi estetikoa egitea:

-Depilazio-prozedurak hautatzea:

-Depilazio mekanikoa: aurretiko eragiketak; gorputz alde bakoitzerako teknika eta aplikazioa; ondorioak eta kontraindikazioak.

-Argizari beroaren bidezko depilazio prozesuetan nola jokatu segurtasun eta higiene baldintza egokietan.

-Argizari epelaren bidezko depilazio prozesuetan nola jokatu segurtasun eta higiene baldintza egokietan.

-Pintzen bidezko depilazio prozesuetan nola jokatu segurtasun eta higiene baldintza egokietan.

-Gorputzeko eta aurpegiko zona batzuetarako prozedura berariazkoak.

-Zerrendak, espatulak eta lanabesak segurtasun eta higiene baldintzak betez erabiltzea.

-Nahi ez diren ondorioak eta arriskuen kontrola depilazioan.

-Epilatu ondoko zainketen aplikazioa.

Erabiltzaileari ilea koloregabetzeko teknikak aplikatzea:

-Lan eremua eta lantokia prestatzea.

-Ilearen kolorea.

-Ilea koloregabetzeko produktuak hautatu, prestatu, erabili eta kontserbatzeko irizpideak: kremak, soluzioak, xanpuak, oreak, hautsak eta olioak.

-Koloregabetzearen oinarriak.

-Toxikotasuna eta arriskuen kontrola.

-Ilearen koloregabetze-maila.

-Test epikutaneoa.

-Ilea koloregabetzeko jarduketa protokoloa.

-Tratamenduaren kontraindikazioak.

-Koloregabetzeko produktuen aurkako erreakzio batean jarduteko prozedura.

-Ilea koloregabetzeko produktuen aplikazioan hartu beharreko segurtasun eta higiene neurriak.

-Profesionala eta bezeroa babesteko berariazko baliabideak hautatu, prestatu, aplikatu eta kontserbatzea.

Soberako ilea depilatu eta koloregabetzeko prozesuetan kalitatea zehazten duten parametroen analisia:

-Depilazio mekanikoko eta ilea koloregabetzeko prozesuetako kalitate kontrola.

-Depilazio mekanikoko eta ilea koloregabetzeko prozesuetako kalitate faktoreak.

-Gogobetetze-maila.

-Argibideak eta aholku ematea lotuta dauden beste tratamendu batzuei buruz eta aldi baterako edo behin betiko depilatzeko beste teknika batzuei buruz.

-Lortutako emaitzak jaso eta baloratzea.

-Emaitzak kontrolatu eta optimizatzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek aukera emanen dio ikasleari oinarrizko prestakuntza lor dezan honako eginkizun hauetan jarduteko: ilea kentzea epilazio prozedura mekanikoen bidez eta beste teknika osagarri batzuen bidez; ilea ezkutatzea; lan eremua antolatzea eta segurtasun eta higiene neurriak aplikatzea; depilaziorako ekipamenduen mantentze-lanak, eta emaitzak kontrolatu eta optimizatzea. Modulu honek lehenengo kurtsoan Depilazio mekanikoa eta ilea koloregabetzea I moduluan erakutsitako trebetasunak osatzen ditu.

Depilazio mekanikoa eta ilea koloregabetzea I moduluaren orientabide didaktikoetan azaldu den bezala, bigarren kurtso honetan depilazio mekanikoa egiteko tekniketan sakonduko da, eta erabiltzailearen ilea koloregabetzearen gaineko edukiak eta depilazioko eta soberako ilea koloregabetzeko prozesuen kalitatea zehazten duten parametroen analisirako edukiak landuko dira.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere, edukien atalean ezarritako ordena bera da, eta hiru multzotan dago antolatua. Multzo horien sekuentziazioa bat dator depilazioko eta ilea koloregabetzeko prozedura denboran banatzeko irizpide logikoekin.

Modulu hau bereziki praktikoa denez, iradokitzen da irakastordu gehienak lantegian ematea. Horretarako, ona litzateke, jarduerak egiteko instalazio berariazkoez gainera, kamera digitalak, aldizkariak, bideo-materiala, multimediako material didaktikoa, proiektagailua eta Interneteko konexioa edukitzea. Gainera, orientabide gisa, iradokitzen da asteko irakastorduren bat ikasgela batean elkartzea, eduki teorikoak emateko.

Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak hautatu, diseinatu eta denboran banatzeko irizpide gisa, ona litzateke jarduerak egitera jotzea bereziki, entzutera edo irakurtzera baino gehiago, eta akatsa ikaskuntzaren funtsezko alderdi gisa hartu beharko litzateke. Jarduerak ondoren proposatzen diren ildoetatik joan daitezke:

-Depilazio mekanikoa egiteko teknikak gauzatzea, prozedura hautatuz erabiltzailearen eskakizunen eta ezaugarrien arabera.

-Ilea koloregabetzeko kosmetikoen sentsibilitate-proba egitea eta emaitza erregistratzea.

-Ilea koloregabetzeko teknikak gauzatzea, erabiltzailearen ezaugarrien arabera egokien diren produktuak erabiliz.

-Epilazioko eta ilea koloregabetzeko prozesuen betetze-maila egiaztatzea, haien eraginkortasuna kontrolatzea eta balizko desbideratzeetarako neurriak aplikatzea.

Zikloko edukiak eta, bereziki, modulu honetakoak etengabe aldatzen ari direla kontuan hartuta, interesgarria litzateke ikasleek beren prestakuntza osatzea jarduera hauen bidez:

-Estetikako aldizkarietako artikuluak irakurtzea.

-Sektoreko profesionalak ikastetxera joatea bisitak eta erakustaldiak egitera.

-Biltzar espezializatuetara ateratzea, lantegi praktikoetara, hitzaldietara, etab.

-Ikastetxeak prestatutako dokumentazioa aztertzea: hezkuntza proiektuak, aurkezpen informatikoak, galde-sortak...

Depilazio mekanikoa eta ilea koloregabetzea II lanbide modulua erreferentziazko curriculumaren arabera bigarren kurtsokoa da, eta estuki lotuta dago Estetika-kabinako jarduerak izenekoarekin (bigarren kurtsokoa da hau ere), izan ere, oinarrizko edukiak praktikan garatzeko, konparazio batera, estetikako eta edergintzako zerbitzuen prozedurak kabinako jardueretan aplikatzeko, beharrezkoa da aurretik depilazio mekanikoko eta ilea koloregabetzeko edukiak ikastea. Hortaz, gomendagarria litzateke modulu horiek ematen dituzten irakasleak koordinaturik egotea, ikasleen trebetasunen eta ezaupideen ikaskuntza prozesuaren gainean erabakiak hartzeko elkarrekin.

Lanbide modulua: Azazkal artifizialetarako teknikak.

Kodea: 0637.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Azazkal artifizialak prestatzeko prozedura hautatzen du, eta azazkalaren egoerarekin eta behatzen morfologiarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskuetako eta oinetako azazkalen eta behatzen ezaugarri estetikoak eta morfologikoak zehaztu ditu.

b) Azazkal artifizialak prestatzeko prozesuetan eragina duten alterazioak eta gorabeherak zehaztu ditu.

c) Teknika horien kontraindikazio erlatiboak edo erabatekoak deskribatu ditu.

d) Azazkal artifizialen motak sailkatu ditu (ezaugarriak, prozedurak eta metodoak).

e) Azazkal artifizialak aplikatzearen helburua zehaztu du.

f) Aplikatzeko bideragarritasun-irizpideak zein diren adierazi du.

g) Estetika-zerbitzuetako profesionalaren irudia baloratu du.

h) Harrera egiteko protokoloak aplikatu ditu.

g) Fitxa teknikoan interes profesionaleko datuak erregistratu ditu.

2. Lantokia segurtasun eta higiene baldintza egokietan prestatzen du, eta erabiltzen dituen instalazioak, materialak, ekipamendua eta kosmetikoak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Azazkal artifizialak aplikatuko direneko guneak egiaztatu ditu.

b) Azazkal artifizialak aplikatzeko ekipamendua identifikatu du.

c) Tornuaren mota eta parametroak (abiadura eta potentzia), fresak (forma, lodiera eta gogortasuna) eta tresna horiek erabiltzeko arretazko neurriak aukeratu ditu.

d) Azazkal artifizialak egiteko materialak, lanabesak eta aparatuak antolatu ditu: tip-ak, erretxinak, polimeroak, UV lanparak, tornua, fresak, etab.

e) Lanabesen eta aparatuen kontserbazioa eta mantentze-lanak antolatu ditu.

f) Higiene, desinfekzio eta esterilizazio metodoak aplikatu ditu.

g) Azazkal artifizialak egiteko berariazko kosmetikoak eta horiek aplikatzeko ordena identifikatu ditu.

h) Norbera babesteko ekipamenduaren garrantzia baloratu du.

i) Arriskuen eta ingurumenaren babesaren inguruan indarrean dagoen araudia aztertu du.

3. Azazkal-protesiak aplikatzen ditu, prozedurari jarraituz eta teknika indibidualizatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzailearen kokapena planifikatu du, erosotasun eta segurtasun irizpideak kontuan izanda.

b) Prozesu horretarako tip-ak edo moldeak aukeratu ditu.

c) Tip-ak egokitu ditu eta horien forma pertsonalizatu du.

d) Tip-aren ainguraketa hoberena ematen duten faktoreak zehaztu ditu.

e) Azazkal artifizialak aplikatu aurreko manikurako eta pedikurako prozesuak egin ditu.

f) Azazkal naturala berariaz prestatu du.

g) Gel-teknika erabili du, lanpararekin eta lanpara gabe.

h) Portzelana-teknika erabili du, tip-arekin.

i) Portzelana-prozesua zehaztu du, moldearekin.

j) Azazkal artifizialak aplikatu ditu, apaingarri eta guzti.

4. Azazkal artifizialak apaintzen ditu, teknika guztiak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Azazkaletarako makillajeen diseinu grafikoak egin ditu.

b) Esmalte, pintzel eta puntzoi bidez makillatzeko teknikak aplikatu ditu.

c) Aerografo bidez makillatzeko teknikak aplikatu ditu.

d) Fantasiazko teknikak egin ditu: goi-erliebea, behe-erliebea eta itsastea.

e) Azazkalen makillaje mota ezberdinak egin ditu: frantsesa, ilargierdia, puntak, diagonala, loreak eta fantasiak.

5. Azazkal artifizialaren mantentzea egiten du, eta betetze- eta berritze-tekniken bidez lehengoratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Azazkal artifizialak lehengoratu aurreko teknikak aplikatu ditu.

b) Lehengoratze-prozedura erabiltzailearen beharrak kontuan hartuta hautatu du.

c) Lantokia prozeduraren arabera prestatu du.

d) Azazkal artifizialak betetze-prozeduraren bidez lehengoratzeko teknikak egin ditu.

e) Azazkal artifizialak berritze-prozeduraren bidez lehengoratu ditu.

f) Erabiltzaileari azazkal artifizialetarako arretazko neurrien, zainketen eta mantentze-lanen berri eman dio.

g) Prozesuan zehar sortutako hondakinak gaika ezabatu ditu.

h) Prozesuaren aurrekoa eta ondorengoa fitxa teknikoan dokumentatu du grafikoki.

6. Prozesuaren kalitatea aztertzen du, enpresak ezarritako prozedurak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalitatea, prozesua eta parametroak ebaluatu ditu, emaitzak ikusteko.

b) Emandako zerbitzuaren kalitatea kontrolatzeko jarraibideak zehaztu ditu.

c) Emaitzak eta erabiltzailearen gogobetetze-maila ebaluatu ditu, ereduzko galdera sorta baten bidez.

d) Kexak tratatzeko metodoa ezarri du.

Edukiak.

Azazkal artifizialak prestatzeko prozedurak hautatzea:

-Eskuen, oinen eta azazkalen azterketa estetikoa. Esku eta oinen morfologia. Azazkalen morfologia.

-Azazkal artifizialak (protesiak) egiteko prozesuetan eragina duten alterazioak identifikatzea.

-Azazkal artifizialak. Azazkal artifizialen tekniken sailkapena. Hautatzeko irizpideak.

-Profesionala eta bezeroa horrelako prozesuetan. Datuak jaso eta artxibatzea: Fitxa teknikoa eta segimendu fitxa.

Lanlekua prestatzea:

-Instalazioak: instalatzeko beharkizunen eta arauen definizioa. Guneen diseinua: argiztapenaren garrantzia (argi artifiziala eta naturala); aireztapena eta aire-xurgapena. Altzari ergonomikoak.

-Lanabesak: deskribapena, hautapena, prestaketa, erabilera, eta segurtasun eta higiene baldintzak betez mantendu eta kontserbatzea.

-Aparatuak: deskribapena, hautapena, prestaketa, erabilera, eta segurtasun eta higiene baldintzak betez mantendu eta kontserbatzea.

-Azazkal artifizialen protesiak prestatzeko erabiltzen diren kosmetikoak. Hautatzeko irizpideak. Kosmetikoak erabili aurretik eta ondotik osasun eta higiene baldintzak betez mantendu eta kontserbatzeko jarraibideak.

-Higiene, desinfekzio eta esterilizazio neurriak aplikatzea.

-Norbera babesteko neurrien aplikazioa: norberaren babesa.

-Azazkal artifizialen protesi zerbitzuaren antolaketa: lanlekua eta ekipamendua prestatzea segurtasun eta higiene baldintzak betez.

Azazkalen protesien aplikazioa:

-Manikurako eta pedikurako prozesua protesiak ezarri aurretik.

-Azazkal artifizialen tekniken garapena. Moldea edo tip-a egokitzeko teknika. Moldearen edo tip-aren aplikazioa ainguratzeko teknika. Moldeak edo txantiloiak aplikatzeko teknika. Eretxinazko azazkal akrilikoak egiteko teknika. Gelezko azazkalak egiteko teknika. Azazkal artifizialak egiteko teknika berriztatzaileak. Azazkal artifizialak mantendu eta kontserbatzeko teknikak. Egiteko prozesuaren faseak. Gauzatze teknikoa, segurtasun eta higiene baldintza egokietan.

-Azazkal artifizialak apaindu eta makillatzeko teknikak. Esmalteekin eta pintzelarekin eta puntzoiarekin makillatzeko teknika. Aerografoaren teknika. Fantasiazko teknikak: goi-erliebea, behe-erliebea eta itsasketa. Azazkaletako makillaje motak: frantsesa, ilargierdia, puntak, diagonala, loreak, fantasia eta beste batzuk.

Azazkal artifizialen apainketa.

-Esmalteekin eta pintzelarekin, eta puntzoiarekin makillatzeko teknika.

-Aerografoaren teknika.

-Fantasiazko teknikak: Goi-erliebea, behe-erliebea eta itsasketa.

-Azazkaletako makillaje motak: frantsesa, ilargierdia, puntak, diagonala, loreak, marmolazoa, fantasia.

Azazkal artifizialak mantendu eta kontserbatzea:

-Azazkal artifizialen protesiak lehengoratzeko teknikak. Desitsasitako azazkalak kentzeko prozedura. Azazkalak erabat kentzeko prozedura. Betetzeko prozedura. Berritzeko prozedura.

-Azazkal berezietarako teknikak: azazkal txikiak, janak, apurtuak eta okertuak, eta gizonezkoen azazkalak.

-Azazkal naturalak prestatzea eta zaintzea.

-Azazkal artifizialen hondarrak birziklatzea.

-Lanlekua egokitu eta mantentzea segurtasun eta higiene baldintza egokietan.

-Segimendu fitxa.

Prozesuaren kalitatearen analisia:

-Kalitate-faktoreak. Ebaluazioa eta kalitatearen kontrola.

-Azazkal artifizialak aplikatzean, bezeroaren gogobetetze-mailaren ebaluazioa.

-Aholkularitza profesionala. Bezeroari argibideak ematea zainketei buruz eta prozesuaren mantentzeari buruz.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen helburua da ikasleak behar diren oinarrizko trebetasunak eskuratzea eskuetako eta oinetako azazkal artifizialen protesien gauzatze teknikoa egiteko zerbitzuetan aritzeko. Modulua bukatutakoan, ikaslea gauza izanen da lanlekua eta lan eremua prestatzeko eta azazkal artifizialak egin, apaindu, berregin eta mantentzeko, prozesuaren azken emaitza egiaztatuz.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentzia, hain zuzen ere, edukien atalean ezarritako ordena bera da. Sekuentziazio hori bat dator azazkal artifizialen teknikaren aplikazioa denboran banatzeko irizpide logikoekin. Hortaz, egokia da azazkal artifizialak egiteko prozeduren hautapenaren gaineko edukien multzotik hastea, eta gero, lanlekua prestatzearen gaineko multzoari ekitea. Ondoren, ona litzateke azazkalen protesien aplikazioari buruzko multzoa erakustea berariaz, izan ere, teknika hori aplikatzeko, beharrezkoa da, aurretik, prozedura hautatzea eta lanlekua prestatzea. Multzo horien atzetik, azazkal artifizialen apainketari buruzkoa eta azazkal artifizialak mantendu eta kontserbatzeari buruzkoa landuko lirateke. Gomendatzen da, azkenik, prozesuaren kalitatearen analisiari buruzko edukiak erakustea.

Modulu hau bereziki praktikoa denez, iradokitzen da irakastordu gehienak lantegian ematea. Horretarako, ona litzateke, jarduerak egiteko instalazio berariazkoez gainera, kamera digitalak, aldizkariak, bideo-materiala, multimediako material didaktikoa, proiektagailua eta Interneteko konexioa edukitzea. Gainera, orientabide gisa, iradokitzen da asteko irakastorduren bat ikasgela batean elkartzea, eduki teorikoak emateko.

Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak hautatu, diseinatu eta denboran banatzeko irizpide gisa, ona litzateke jarduerak egitera jotzea bereziki, entzutera edo irakurtzera baino gehiago, eta akatsa ikaskuntzaren funtsezko alderdi gisa hartu beharko litzateke. Jarduerak ondoren proposatzen diren ildoetatik joan daitezke:

-Eskuetako eta oinetako azazkalen eta behatzen ezaugarri morfologikoak analizatu, adierazi eta erregistratzea; eskuetako eta oinetako azazkalen balizko alterazioak erregistratzea.

-Azazkal artifizialak segurtasun eta higiene baldintza egokietan egiteko berariazko altzariak, aparatuak, materialak, kosmetikoak eta lanabesak hautatu, prestatu, kontrolatu eta mantentzea, baita horiek aplikatzeko ordena ere.

-Azazkal artifizialak egiteko berariazko kosmetikoen sentsibilitate-proba egitea eta emaitza erregistratzea.

-Azazkal artifizialak luzatu eta protesiak egiteko teknikak aplikatzea segurtasun eta higiene baldintzak betez: gela, lanpararekin eta lanpararik gabe; portzelana tip-arekin; portzelana moldearekin; azazkal artifizialak apaingarriekin; gizonezkoentzako teknikak. Emaitzak erregistratzea.

-Azazkaletan makillaje mota ezberdinak egitea: frantsesa, ilargierdia, puntak, diagonala, loreak eta fantasiak. Emaitzak erregistratzea.

-Azazkaletako makillajeen diseinu grafikoak egitea (goi-erliebea, behe-erliebea eta itsasketa), esmaltearekin, pintzelarekin eta puntzoiarekin makillatzeko teknikak, aerografoaren bidezko makillaje teknikak. Emaitzak erregistratzea.

-Azazkal artifizialak betetze prozesuaren bidez berregitea; berritzea. Emaitzak erregistratzea.

-Azazkal artifizialak egin eta apaintzeko prozesuen betetze-maila egiaztatzea, haien eraginkortasuna kontrolatzea eta balizko desbideratzeetarako neurriak aplikatzea.

Zikloko edukiak eta, bereziki, modulu honetakoak etengabe aldatzen ari direla kontuan hartuta, interesgarria litzateke ikasleek beren prestakuntza osatzea jarduera hauen bidez:

-Estetikako aldizkarietako artikuluak irakurtzea.

-Sektoreko profesionalak ikastetxera joatea bisitak eta erakustaldiak egitera.

-Biltzar espezializatuetara ateratzea, lantegi praktikoetara, hitzaldietara, etab.

-Ikastetxeak prestatutako dokumentazioa aztertzea: hezkuntza proiektuak, aurkezpen informatikoak, galde-sortak...

Azazkal artifizialetarako teknikak izeneko lanbide modulua erreferentziazko curriculumaren arabera bigarren kurtsokoa da, eta estuki lotuta dago Estetika-kabinako jarduerak izenekoarekin (bigarren kurtsokoa da hau ere), izan ere, oinarrizko edukiak praktikan garatzeko, konparazio batera, estetikako eta edergintzako zerbitzuen prozedurak kabinako jardueretan aplikatzeko, beharrezkoa da aurretik Azazkal artifizialetarako teknikak izeneko lanbide modulua ikastea. Hortaz, lagungarria litzateke modulu horiek ematen dituzten irakasleak koordinatzea ikasleen ezaupideen eta trebetasunen ikaskuntza prozesuen kalitateari buruz erabakiak elkarrekin hartzeko eta, orobat, edukiak ez errepikatzeko eta ikuspuntu ezberdinak ez emateko.

Lanbide modulua: Estetika-kabinako jarduerak

Kodea: 0639.

Iraupena: 180 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ikasgelan sortutako estetika-kabina baten egitura antolatzen du, eta guneak, portaera arauak eta bezeroari arreta egiteko protokoloak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Oinarrizko jardueren prozesuak egiten direneko instalazioak identifikatu ditu.

b) Estetika-kabina bat diseinatu du, oinarrizko jarduera bakoitza egiteko gunea, altzariak, aparatuak eta giro mota bereizita.

c) Irudi profesional egokia zehazten duten arauak deskribatu ditu.

d) Bezeroari harrera egiten eta arreta emateko oinarrizko jarraibideak zehaztu ditu.

e) Bezeroarentzako harrera eta arreta simulatu du, komunikazio-teknikak eta portaera arauak aplikatuta.

f) Elkarrizketaren edo galdera sorta egokiaren bidez, bezeroaren eskaerak/beharrak egoki aztertu ditu.

g) Oinarrizko jardueren prozesuetan, jarrera ergonomiko egokiak, eta norbera eta bezeroa babesteko neurriak ezaugarritu ditu.

h) Kabinako funtsezko gune gisa, higiene eta desinfekzio eremua identifikatu du.

i) Oinarrizko jardueretan erabiltzen diren ekipamendu, material eta lanabesetarako higiene, desinfekzio eta esterilizazio metodo egokienak aplikatu ditu.

2. Merkataritza-lanaren ondoriozko jarduerak egiten ditu, beharrezko eragiketak eta bitarteko teknikoak bateratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Biltegia prest jarri du, ordenari, garbitasunari, tenperaturari, hezetasunari eta abarri buruzko irizpideei jarraituz.

b) Materialak eta kosmetikoak bakoitzaren aplikazio esparruaren eta/edo kontserbazio baldintzen arabera sailkatu eta ordenatu ditu.

c) Biltegia kontrolatu eta kudeatzeko kasu praktikoak egin ditu, enpresa banatzaileei eskaerak formalizatuz.

d) Garapen komertzialeko teknikak diseinatu ditu, hala nola, merchandising-ekoak, sustapenekoak eta publizitatekoak.

e) Merkataritza-jardueraren barruan, paketatzeko eta enbalatzeko teknikak egin ditu.

f) Informazioko dokumentazioa eta bibliografia espezializatua erabili ditu, etengabe eguneratu eta prestatzeko kontsulta eta laguntza elementu gisa.

g) Fitxa tekniko integrala egiteko kontuan hartu beharreko datuak zehaztu ditu.

h) Bezeroei, produktuei eta hornitzaileei buruzko datuak artxibatzeko dauden sistemak ezagutu ditu, datuak babestearen inguruan indarrean dagoen araudia kontuan hartuta.

i) Estetika-kabina bat kudeatu eta antolatzeko IKTen aplikazioak eta erabilgarritasunak analizatu ditu.

3. Aurpegia eta gorputza hidratatzeko tratamenduak gauzatzen ditu, bitarteko estetikoen aplikazioa sekuentziatuta: kosmetikoak, aparatuak eta masajea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Larruazalaren deshidratazio mailan eragina duten faktoreak identifikatu ditu.

b) Hidratazioaren alterazioak metodo egokien bidez analizatu ditu.

c) Larruazalaren deshidratazio maila zehaztu du, tratamendu egokiena gomendatzeko.

d) Larruazalaren hidratazio-tratamendurako kosmetiko eta aparatu egokiak hautatu ditu.

e) Larruazalaren hidratazio-tratamenduan erabiltzen den oinarrizko ekipamendu elektrikoaren parametroak programatu ditu.

f) Aparatu egokiak aplikatu ditu.

g) Eskuzko teknikak hautatu ditu.

h) Larruazalaren hidratazio-tratamenduan, teknika eskuzkoak, teknika kosmetologikoak eta ekipamendua koordinatu ditu.

i) Gainazaleko eta sakoneko hidratazio-tratamenduak egin ditu.

4. Zerbitzu estetikoak koordinatzen ditu, ezarritako prozedurak sekuentziatu eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proposatutako zerbitzu estetikoa eta jarraituko den prozesuaren sekuentzia justifikatu ditu.

b) Erabiltzaileari egingo zaizkion zerbitzuen eta horretarako gutxi gorabehera beharko den denboraren berri eman dio.

c) Egingo den zerbitzuaren arabera prestatu du kabina.

d) Zerbitzu bakoitzean beharrezkoak diren berariazko babes-neurriak erabili ditu.

e) Erabiltzaileari jarraituko den prozesuaren eta teknika bakoitza aplikatzean sumatuko dituen sentsazioen berri eman dio.

f) Zerbitzu estetiko bakoitzerako ezarritako prozedura jarraitu du.

g) Zerbitzu estetikoetako prozesuak kalkulatutako denboran aplikatu ditu.

h) Taldean lan egin du, prozesuak koordinatuta.

5. Estetika-zerbitzuetako emaitzak ebaluatzen eta baloratzen ditu, eta zuzenketa neurriak proposatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egindako zerbitzuaren kalitatean funtsezkoak izateagatik ebaluatu behar diren alderdiak identifikatu ditu.

b) Egindako zerbitzuan gabeziak eragin ditzaketen kausa nagusiak identifikatu ditu.

c) Lortu den azken emaitzari dagokionez zein jasotako arreta pertsonalari dagokionez, bezeroen gogobetetze-maila jakiteko aukera emango duten ereduzko galderak egin ditu.

d) Emandako zerbitzuak optimizatzeko eta erabiltzaileen gogobetetze-maila hobetzeko neurri zuzentzaileak proposatu ditu.

e) Emaitzak baloratzeko kasu praktikoak egin ditu.

f) Erreklamazio baten aurrean jarraitu beharreko prozesua identifikatu du.

Edukiak.

Ikasgelan sortutako estetika-kabina baten antolaketa:

-Estetika-kabina, enpresaren irudia. Tokiaren banaketa eta azterketa, gune bakoitzaren arabera: itxarotea, higienea, zerbitzuak eta egin behar diren tratamenduak. Irizpide komertzial eta estetikoak.

-Giroaren ezaugarriak: lokalaren argiztapena, areiztapena eta ikusizko giroa (koloreak, altzariak, osagarriak, arropa zuria, argia, tenperatura eta musika).

-Irudia eta profesionaltasuna: profesionalaren irudi pertsonala enpresaren irudi gisa (higienea, makillajea, orrazkera, jantziak eta osagarriak).

-Bezeroekin, nagusiekin, lerroko langileekin eta hornitzaileekin portatzeko arauak.

-Zerbitzu estetikoen bezeroari harrera egin eta arreta ematea. Elkarrizketa, galdera sorta eta eroso kokatzea. Zerbitzuak erreserbatzea bertan agertuz edo telefono bidez. Agendaren antolaketa; eskukoa eta euskarri informatikoa duena. Komunikazio interpertsonalerako teknikak: telefono bidezkoa eta idatzizkoa.

-Bezeroaren beharrak eta eskaerak identifikatzeko baliabideak. Aholkularitza.

-Instalazioen, altzarien eta ekipamenduen antolaketa eta mantentze-lanak.

-Segurtasuna eta higienea oinarrizko jardueren prozesuetan. Higiene eta desinfekzio gunea. Higiene, desinfekzio eta esterilizazio metodoen aplikazioa. Profesionala eta bezeroa babesteko neurriak tratamenduaren arabera. Ergonomia.

Merkataritza-lanen ondoriozko jarduerak egitea:

-Hornidura. Eskaerak formalizatu eta jasotzea; eskaeren barne-banaketa. Kosmetikoen eta materialen izakinak kontrolatzea. Inbentarioa.

-Biltegiratzea. Biltegiratzeko sistemak. Produktuen sailkapena eta kokapena. Kontserbatzeko baldintzak.

-Dokumentazio informatiboa. Produktu eta materialen katalogoak, aldizkari espezializatuak, aparatuen dosierrak, lanbidearen gaineko lege araudia, eta abar.

-Artxiboa. Fitxa teknikoak. Bezeroak, produktuak, kosmetikoak eta hornitzaileak artxibatzeko sistema hautatzea. Bezeroen datuak, emandako zerbitzuak eta sartu eta atera diren produktuak erregistratzea.

-Teknologia informatikoak. Erabilerak, aplikazioak, informazio bidalketak.

-Sustapenerako, publizitaterako eta merchandising-erako teknikak.

Aurpegiaren eta gorputzaren hidratazio-teknikak gauzatzea:

-Larruazalaren deshidratazioa: larruazalaren beharrak.

-Aurpegia eta gorputza hidratatu eta mantentzeko tratamenduen sailkapena. Azaleko hidratazioa eta sakoneko hidratazioa.

-Aurpegiaren eta gorputzaren hidratazio prozesuetan erabiltzen diren oinarrizko aparatuak hautatzeko irizpideak eta aplikatzeko modua. Lurrina, IR-a, ihinztapen epelak, bibragailua.

-Aurpegiaren eta gorputzaren hidrataziorako kosmetika berariazkoa: hautatzeko irizpideak, prestaketa eta aplikazioa.

-Aurpegiaren eta gorputzaren hidrataziorako teknikak gauzatzeko prozesuak: antolaketa eta hautapena. Faseak, sekuentziazioa, denboran banatzea eta aholku ematea.

-Segurtasun, higiene eta osasun arauen aplikazioa aurpegiaren eta gorputzaren hidratazio prozesuetan.

Estetikako eta edergintzako zerbitzuak egitea:

-Bezeroari informazioa ematea: proposatutako teknika, prozesua, iraupena, antzemango dituen sentsazioak. Aholkularitza.

-Estetikako eta edergintzako tratamenduak: zehaztapena, hautatzeko irizpideak.

-Lanaren banaketa. Kabinaren errendimendua optimizatzeko irizpideak: lantaldearen koordinazioa, denbora, baliabideak, guneak.

-Oinarrizko jardueretan erabiltzen diren kosmetikoak, aparatuak, materialak eta lanabesak: identifikazioa, hautapena eta prestaketa. Lanlekua egokitzea eman behar den zerbitzuaren arabera.

-Babesteko neurriak hautatzeko irizpideak.

-Lan prozedurak estetikako eta edergintzako zerbitzuetan.

-Aurpegiko eta gorputzeko higiene-zerbitzu estetikoak, hidratazio-tratamenduak, mantentzekoak, manikura, pedikura, depilazioa eta makillajea bateratu eta aplikatzea. Betileen tindaketa eta permanentea.

-Higiene, desinfekzio eta esterilizazio metodo egokiak aplikatzea zerbitzu estetikoetan erabiltzen diren ekipamendu, material eta lanabesen arabera.

Estetikako eta edergintzako zerbitzuen kalitatearen balorazioa:

-Oinarrizko zerbitzu estetikoetan gertatzen diren hutsen kausa nagusiak.

-Bezeroaren gogobetetze-maila ezagutzeko teknikak.

-Estetikako eta edergintzako zerbitzuetan gertatzen diren desbideratzeak zuzentzeko teknikak.

-Kexak eta erreklamazioak ebazteko teknikak.

-Kalitate parametroak zerbitzu estetikoetan.

Orientabide didaktikoak.

Estetika-kabinako jarduerak moduluan behar den prestakuntza jasotzen da estetika-kabina batean gertatzen diren oinarrizko jarduera guztiak koordinatu eta gauzatzeko lanetan aritzeko, konparazio batera, bezeroari arreta ematea, material eta kosmetikoen hornidura, biltegiratzea eta kontsumoaren kontrola, eta komunikazio-teknikak eta jokabide-arauak.

Ona litzateke modulu honetako edukiak hiru multzotan antolatzea: Lehenengo multzoan ikaslearentzat berriak diren alderdi berariazkoak sartuko lirateke. Eduki hauek bata bestearen atzetik jorratzea gomendatzen da: estetika-kabina baten antolaketa, merkataritza-lanen ondoriozko jarduerak egitea eta, azkenik, aurpegiaren eta gorputzaren hidratazio-teknikak gauzatzea.

Bigarren multzoan, estetikako eta edergintzako zerbitzuetako aplikazio-edukiei berriz heltzea eta haietan sakontzea gomendatzen da, curriculumaren erreferentziazko sekuentziaren arabera lehenengo kurtsoko moduluetan erakutsitako tekniketatik abiaturik. Eduki hauekin "egiten jakitea" delakoa sendotu eta hobetu nahi da.

Azkenik, hirugarren multzoak estetikako eta edergintzako zerbitzuen kalitatea baloratzeari buruzko edukiak bilduko lituzke, eta zerbitzu estetikoaren kalitatea mugatzen duten parametroen analisia egiteko balioko du, eta, orobat, jarrerari lotutako alderdiak barneratzeko eta horien gainean hausnarketa eginarazteko ikasleari, gainerako trebetasunekin batera profesionaltasuna lortzen lagunduko baitiote. Bezeroaren eskakizunetara egokitu beharra ere nabarmenduko da, eta ikasleari lagunduko zaio autonomia handiagoa lortzen, eta bere eskumeneko arloak koordinatzen, antolatzen eta gauzatzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak lantegian eta erabilera anitzeko gela batean egitea gomendatzen da, eta bietan proiektagailua eta Interneteko konexioa edukitzea. Egokia litzateke, material grafikoa, liburuxkak eta katalogoak, informazio teknikoa, dosierrak, estetikari buruzko bibliografia eta abar edukitzea. Material grafikoaz gainera, liburuxkak eta katalogoak, informazio tekniko idatzia, dosierrak eta bibliografia ere eduki beharko dira.

Ikaskuntzan emaitzak lortzeko, honelako jarduerak egitea proposatzen da:

-Estetika-kabina bat antolatu, planifikatu eta diseinatzea.

-Irudi profesionalaren eta jokabidearen gaineko arauak aplikatzea. Komunikazio-teknikak erabiltzea.

-Biltegia kudeatzea, sistema informatikoak erabiltzea eta sustapenerako, publizitaterako eta merchandaising-erako materiala diseinatzea.

-Azaleko eta sakoneko hidrataziorako tratamenduak gauzatzea.

-Zerbitzu estetikoak koordinatzea.

-Bezeroari zerbitzu estetiko ezberdinak gauzatzea. Zerbitzu estetikoak koordinatzea.

-Emaitzak ebaluatzea.

-Zerbitzu estetikoen kalitate-parametroak identifikatzea.

-Gabeziak, neurri zuzentzaileak eta erreklamazioen kudeaketa analizatzea.

Horrez gainera, etengabeko prestakuntzaren gaineko interesa eta autoikaskuntza bultzatzeko jarduerak diseina litezke, lan ingurune hau etengabe aldatzen ari baita. Hori dela eta, oso interesgarria litzateke adituak ikasgelara ekartzea, biltzarretara eta aurkezpenetara joatea, apaindegiak bisitatzea, eta nahi beste jarduera antolatzea ikasleari lanbidearen ikuspegi eguneratu bat emateko eta ohartarazteko ikastetxean egiten diren jarduerak eta haien lanleku izan daitezkeen enpresetan egiten direnak berdinak direla.

Lanbide modulu hau gainerako modulu guztiekin dago lotuta, bateratzailea baita, izan ere, ikasleak zikloko modulu guztietan eskuratutako ezaupideak modulu honetan aplikatu behar ditu praktikaren bidez eta jarduera bakoitzari egokituta.

Hori hala izanik ere, oso garrantzitsua da Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta moduluarekin koordinatzea, izan ere, bi moduluetan, besteak beste, zerbitzu eta produktuen sustapenari buruzko eta marketin, merchandaising eta publizitate teknikei buruzko eduki multzo bat dago. Interesgarria litzateke elkarrekin jorratzeko jarduera batzuk diseinatzea, eduki teorikoak aplikatzeko lantegi-ikasgelan bezeroekin egindako jarduera praktikoetan.

Lanbide modulua: Lurringintza eta kosmetika naturala.

Kodea: 0642.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lurringintzako produktuak ezaugarritzen ditu, horien egitura aztertu ondoren, eta haien hautaketaren inguruan aholkatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Historian zehar lurrinak izan duen erabilera sekuentziatu du.

b) Lurrina definitu du, haren konposizioa analizatu du eta hura osatzen duten lehengai motak sailkatu ditu.

c) Lurrinaren egituran hondoko notak, gorputza eta irteera identifikatu ditu.

d) Lehengai naturalak ateratzeko metodoak bereizi ditu.

e) Usain gozoak usain-sentsazioen arabera sailkatu ditu.

f) Lurrinaren aromaren garapen indibidualean eragina duten faktoreak azaldu ditu.

g) Lurrin motak eskematizatu ditu esentzien eta alkohol-soluzioaren kantitatearen arabera.

h) Lurrinak kontserbatzeko arauak eta aplikatzeko arretazko neurriak zerrendatu ditu.

i) Lurrin bat hautatzean eragina duten faktoreak deskribatu ditu.

j) Lurrina modarekin eta irudi pertsonaleko profesionalek ematen dioten erabilerarekin erlazionatu du.

2. Aromaterapiako produktuak identifikatzen ditu, haien propietate kosmetikoak analizatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aromaterapiaren eta esentzia-olioaren kontzeptuak zehaztu ditu.

b) Esentzia-olioen konposizioa eta ezaugarriak analizatu ditu.

c) Aroma-molekulak eta horiek nerbio-sisteman dituzten ondorioak erlazionatu ditu.

d) Esentzia-olioen ondorio orokorrak deskribatu ditu.

e) Esentzia-olioak aplikatzeko moduak identifikatu ditu.

f) Larruazalean aplikatu ahal izateko, esentzia-olioekin nahas daitezkeen olio eramaileak zerrendatu ditu.

g) Esentzia-olioak nola kontserbatu behar diren zehaztu du.

h) Erabiltzeko arretazko neurriak eta erabileraren ondoriozko kontraindikazioak eskematizatu ditu.

i) Esentzia-olioek estetikan erabiltzeko izan behar duten kalitatearen garrantzia zehaztu du.

j) Estetikako eta edergintzako tratamenduak esentzia-olioen erabileraren arabera indibidualizatu ditu.

3. Kosmetiko naturalak eta produktu osagarriak ezagutzen ditu, eta oinarrizko tratamendu estetikoetan duten aplikazioa adierazten du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kosmetiko naturalen ezaugarriak zehaztu ditu.

b) Denboran zehar produktu naturalek izan duten bilakaera adierazi du.

c) Landare-estraktuak lortzeko prozesuak zehaztu ditu.

d) Landare-estraktuak sailkatu ditu, horiek ateratzeko erabilitako disolbatzailearen arabera.

e) Produktu kosmetikoak prestatzeko erabiltzen diren landare-estraktuen ondorioak eta indikazioak analizatu ditu.

f) Itsasotik datozen produktuak, eta horien ondorioak eta indikazioak zehaztu ditu.

g) Kosmetikarekin erlazionatutako buztin eta mineral motak zehaztu ditu.

h) Estetikako eta edergintzako tratamenduen osagarri gisa nutri-kosmetikoek dituzten indikazioak deskribatu ditu.

i) Kosmetiko naturalen eta produktu osagarrien kontraindikazioak eskematizatu ditu.

j) Produktu naturalak kontserbatu eta biltegiratzeko modua identifikatu du.

4. Lurrinak eta kosmetikoak prestatzen ditu, lehengai naturalak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lurrin eta kosmetiko natural baten formula kosmetikoa analizatu du, eta haien osagaiak identifikatu ditu.

b) Materiala eta prestaketa-eremua segurtasun eta higiene baldintza egokietan antolatu ditu.

c) Lurrin eta kosmetiko natural bat prestatzeko prozedura deskribatu du.

d) Lurrinak formula errazetatik abiatuta prestatu ditu, lehengai ezberdinak erabiliz.

e) Kosmetiko naturalen formula errazak prestatu ditu.

f) Arte-sorkuntza lurrinduen motak zehaztu ditu.

g) Arte-sorkuntzak prestatu ditu, hala nola, gatzak, pindak eta bestelakoak.

h) Formula kosmetiko herrikoiak bildu eta analizatu ditu.

5. Kosmetika naturaleko establezimendu motak bereizten ditu, eta enplegua sortzeko aukerarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kosmetika naturala saltzeko establezimendu motak bereizi ditu.

b) Lurringintzako eta drogeriako establezimenduak zehaztu ditu.

c) Belar-denden ezaugarriak eta estetikarekin duten lotura deskribatu ditu.

d) Saltoki handietan kosmetika naturala saltzeko sailak identifikatu ditu.

e) Esentziak eta arte-sorkuntzak saltzeko establezimenduen espezializazioa zehaztu du.

f) Estetika-kabinaren barruan egiten den salmenta pertsonalizatuko gunea adierazi du.

g) Establezimenduaren dekorazioa eta giro-lurrina enpresaren profesionaltasun irudiarekin erlazionatu ditu.

h) Kosmetika naturaleko establezimenduetan merchandising-ak duen garrantzia baloratu du.

Edukiak.

Lurringintzako produktuen ezaugarriak zehaztea:

-Lurrinaren definizioa eta historia.

-Lurrinaren osagaiak eta egitura kosmetikoak: lehengaiak eta notak.

-Lehengaiak lortzea: ateratzeko eta analizatzeko metodoak.

-Lurrin motak: soluzio lurrinduak, usaimen-sentsazioen arabera eta esentzien eta alkohol-soluzioaren kantitatearen arabera.

-Lurrinaren kontserbazioa.

-Lurrina aukeratzea eta usaimena heztea.

-Lurrinaren aplikazioa eta kontuan hartu beharreko arretazko neurriak.

Aromaterapiako/Aromakosmetikako produktuen identifikazioa:

-Aromaterapia kontzeptua.

-Esentzia-olioak: kontzeptua, konposizioa eta ezaugarriak.

-Aroma-molekulak eta nerbio-sistemarekin duten erlazioa.

-Ondorioak, aplikatzeko moduak, olio eramaileak.

-Arretazko neurriak eta kontraindikazioak, eta kontserbazioa.

-Aroma-kosmetika: kontzeptua eta aplikazioak. Kosmetika pertsonalizatua, esentzia-olioak erabiliz.

Kosmetiko naturalak eta produktu osagarriak ezagutzea:

-Kosmetika naturala: kontzeptua, ezaugarriak eta bilakaera.

-Fitokosmetika. Landare-aterakinak: kontzeptua, ateratzeko metodoak. Sailkapena, disolbatzailearen arabera. Ondorioak eta erabilerak.

-Itsas-kosmetika. Kontzeptua. Estetikan erabiltzen diren itsas-produktuak: ondorioak eta erabilerak.

-Kosmetikan erabiltzen diren buztinak eta meak: motak, ondorioak eta erabilerak.

-Nutrikosmetikoak: kontzeptua eta indikazioak.

-Kosmetika naturalaren eta produktu osagarrien kontraindikazioak eta kontrako ondorioak.

-Produktu naturalen biltegiratzea eta kontserbazioa.

Lurrin eta kosmetiko naturalak prestatzea:

-Lurrinak prestatzea: behar den materiala, formula kosmetikoa, modus operandi-a.

-Arte-sorkuntza lurrinduak: gatzak, findak, zakutxoak, lore-egiturak, talkoak, kandelak eta beste batzuk.

-Kosmetiko naturalak prestatzea: kremak, artisau-xaboiak, etab.

Lurrin eta kosmetiko naturalen establezimenduak:

-Kosmetiko naturalak eta lurrinak saltzeko establezimendu motak: lurrindegiak, belar dendak, esentziak eta arte-sorkuntzak saltzeko establezimenduak, apaindegiak.

-Apainketaren, giro-lurrinaren eta merchandising-aren garrantzia lurrinak eta kosmetiko naturalak saltzeko enpresetan.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleak behar diren ezaupideak eskuratzea irudi pertsonalaren erabiltzaileei lurrinak, kosmetiko naturalak eta nutrikosmetikoak osagarri gisa erabiltzearen gainean aholku emateko eginkizunetan aritzeko. Gainera, aukerabidea emanen zaio ikasleari lurrinak, arte-sorkuntza lurrinduak eta kosmetiko naturalak prestatzeko, laborategiko oinarrizko eragiketak aplikatuz eta segurtasun- eta kalitate-protokoloei eta jarraibide teknikoei segituz.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere, edukien atalean ezarritako ordena bera da, eta bost multzotan dago antolatua:

-Lurringintzako produktuen ezaugarriak zehaztea.

-Aromaterapiako/Aromakosmetikako produktuen identifikazioa.

-Kosmetiko naturalak eta produktu osagarriak ezagutzea.

-Lurrin eta kosmetiko naturalak prestatzea.

-Lurrin eta kosmetiko naturalen establezimenduak.

Etengabe aldatzen ari den modulu bat denez, formulazio eta osagai aktibo berriak gelditu gabe sortzen baitira, egokia izanen litzateke etengabe eguneratzea estrategia hauek erabiliz: web-orriak kontsultatzea, artikuluak irakurtzea aldizkari espezializatuetan, publizitatea aztertzea, kosmetikoen etiketak zehatz-mehatz aztertzea, etab. Horregatik, prozedurazko eduki horiek Interneteko konexioa eta proiektagailua dituen erabilera anitzeko gela batean eman litezke. Eduki praktikoak, ordea, kosmetologiako eta lurringintzako laborategi batean eman litezke. Laborategiak lurrinak, arte-sorkuntza lurrinduak eta kosmetiko naturalak prestatzeko behar diren lanabesak, materialak eta ekipamenduak eduki beharko ditu.

Modulu honetako helburuak lortzeko orientabide eta laguntza gisa, besteak beste, jarduera hauek egitea iradokitzen da:

-Usain gozoak sailkatzea usaimen-sentsazioen arabera eta esentzien eta alkohol-soluzioaren kantitatearen arabera.

-Lurrinaren aromaren garapen indibidualean eragina duten faktoreak zehaztea.

-Lurrinak kontserbatzeko arauak eta aplikatzeko arretazko neurriak zerrendatzea.

-Lurrin bat hautatzean eragina duten faktoreak deskribatzea.

-Lurrina modarekin eta irudi pertsonaleko profesionalek ematen dioten erabilerarekin erlazionatzea.

-Aromaterapiako/Aromakosmetikako produktuak identifikatzea.

-Esentzia-olioen konposizioa eta ezaugarriak analizatzea.

-Aroma-molekulek nerbio-sisteman dituzten ondorioekin erlazionatzea.

-Esentzia-olioen ondorio orokorrak deskribatzea.

-Esentzia-olioak aplikatzeko moduak identifikatzea.

-Esentzia-olioen ondoriozko kontraindikazioak eta arretazko neurriak eskematizatzea.

-Esentzia-olioek estetikan erabiltzeko izan behar duten kalitatearen garrantzia zehaztea.

-Estetikako eta edergintzako tratamenduak esentzia-olioen erabilerarekin erlazionatzea.

-Kosmetiko naturalak eta produktu osagarriak ezagutzea.

-Landare-aterakinak lortzeko prozesuak zehaztea.

-Landare-aterakinak sailkatzea, ateratzeko erabiltzen den disolbatzailearen arabera.

-Produktu kosmetikoak prestatzeko erabiltzen diren landare-aterakinen ondorioak eta indikazioak analizatzea.

-Itsasotik datozen produktuak, eta horien ondorioak eta indikazioak zehaztea.

-Kosmetikarekin erlazionatutako buztin eta mineral motak zehaztea.

-Nutrikosmetikoen indikazioak deskribatzea.

-Kosmetiko naturalen eta produktu osagarrien kontraindikazioak laburtzea.

-Produktu naturalak kontserbatu eta biltegiratzeko modua identifikatzea.

-Lurrin eta kosmetiko naturalak prestatzea.

-Lurrin baten eta kosmetiko natural baten formula kosmetikoa analizatzea, eta osagaiak identifikatzea.

-Materiala eta prestaketa-gunea segurtasun eta higiene baldintza egokietan antolatzea.

-Lurrinak, kosmetiko naturalak eta arte-sorkuntzak prestatzea (gatzak, pindak, etab.).

-Formula kosmetiko herrikoiak bildu eta analizatzea.

-Kosmetika naturala saltzeko establezimendu motak bereiztea.

-Belar denden ezaugarriak eta estetikarekin duten lotura deskribatzea.

-Esentziak eta arte-sorkuntzak saltzeko establezimenduen espezializazioa zehaztea.

-Establezimenduaren dekorazioa eta giro-lurrina enpresaren profesionaltasun irudiarekin erlazionatzea.

-Kosmetika naturaleko establezimenduetan merchandising-ak duen garrantzia baloratzea.

-Lurringintzako produktuei buruz, aromatepia/aromakosmetikari buruz, kosmetiko naturalei buruz eta produktu osagarriei buruzko berrikuntzen gaineko artikuluak, dosierrak eta antzekoak analizatzea.

Egokia litzateke modulu honetan aintzat hartzea jorratu behar diren ezaupideak, curriculumaren erreferentziazko sekuentziaren arabera, lehen kurtsoan irakasten den Estetikarako eta edergintzarako kosmetologiaren moduluan emandako prestakuntzaren osagarri eta jarraipen direla, eta, horrenbestez, egokia litzatekeela bi modulu horietako irakasleak bereziki koordinatzea, eduki berriak programatzeko eta aprobetxamendua optimizatzeko.

Lanbide modulua: Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta.

Kodea: 0643.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Irudi pertsonaleko enpresen produktuak eta zerbitzuak identifikatzen ditu, marketin-teknikak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Irudi pertsonalaren esparruko marketina ezaugarritu du.

b) Marketin motak identifikatu ditu.

c) Enpresak erabil ditzakeen "marketing mix" delakoaren elementuak zehaztu ditu.

d) Ondasun baten (produktu material gisa) eta zerbitzu baten arteko desberdintasunak ezarri ditu.

e) Zerbitzuen berezko ezaugarriak zehaztu ditu.

f) "Marketing mix-aren" tresna gisa prezioak duen garrantzia aztertu du.

g) Irudi pertsonalarekin lotutako banaketa-bideen motak (handizkariak eta txikizkariak) ezagutu ditu.

h) Ile-apainketako eta estetikako frankiziak baloratu ditu autoenplegurako aukera eskaintzen duten banaketa mota gisa.

i) Serbukzioaren elementuak identifikatu ditu.

j) Marketin-planaren faseak zehaztu ditu.

2. Bezeroen beharrak zehazten ditu, irudi pertsonaleko produktuak eta zerbitzuak erosteko motibazioak analizatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroa irudi pertsonaleko enpresetako elementu garrantzitsuena dela identifikatu du.

b) Irudi pertsonaleko bezeroen kontsumoan eragina duten aldagaiak aztertu ditu.

c) Bezeroak erosteko dituen motibazioak identifikatu ditu.

d) Erosketa-prozesuaren faseak ezarri ditu.

e) Maslow-en teoriaren motibazio mailak zehaztu ditu.

f) Bezeroen sailkapena ezarri du bakoitzaren tipologiaren, izaeraren eta rolaren arabera.

g) Bezeroak leial bihurtzeko mekanismoak zehaztu ditu.

3. Bezeroari arreta egiteko jarraibideak ezartzen ditu, komunikazio-teknikak eta horien tresnak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroari arreta emateko prozedura zehaztu du prozesuaren fase guztietarako, harreratik agurrera arte.

b) Komunikazioaren elementuak, etapak, oztopoak eta helburuak identifikatu ditu.

c) Irudi pertsonaleko enpresek barruko eta kanpoko komunikazioan erabiltzen dituzten tresnak identifikatu ditu.

d) Erabiltzaileekiko hitzezko komunikazioa ezaugarritu du.

e) Aurkezpen edo hitzaldi komertzial batean jarduteko sekuentzia ezarri du.

f) Telefono-komunikazioaren faseak identifikatu ditu.

g) Idatzizko komunikazio tresnak aztertu ditu (eskutitzak, liburuxkak, txartelak, etab.).

h) Merkataritzako harremanetan keinuzko komunikazioak duen garrantzia baloratu du.

i) Produktuen eta zerbitzuen erakustaldiak egin ditu.

4. Sustapen- eta publizitate-teknikak erabiltzen ditu, eta erabilitako tresnen hautaketa justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Publizitatearen helburuak identifikatu ditu.

b) Publizitate kanpaina baten faseak ezarri ditu.

c) Sektoreko enpresek gehien erabiltzen dituzten publizitate-bideak zehaztu ditu.

d) Sustapenaren tresnak helburuekin eta ondorioekin erlazionatu ditu.

e) Sustapen kanpaina baten faseak ezarri ditu.

f) Estetikako produktu/zerbitzu baten sustapen kanpaina bat egin du.

5. Sustapenerako merchandising-eko teknikak aplikatzen ditu, berariazko tresnak erabilita eta horiek enpresaren irudira egokituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merchandising-aren helburuak ezarri ditu.

b) Erosketa motak bezeroaren portaeraren arabera sailkatu ditu.

c) Merchandising-aren elementuak ezarri ditu.

d) Girotze bisualaren, soinuzkoaren eta usaimenezkoaren efektuak salmenta prozesuarekin erlazionatu ditu.

e) Guneak eta produktuak salmenta-puntuetan nola banatu ezarri du.

f) Kartelak eta erakustokiak saltokiko publizitate-tresna gisa identifikatu ditu.

g) Erakusleihoaren eginkizuna analizatu du, baita kontsumitzaileak erosteko erabakian duen eragina ere.

h) Merchandising-aren elementuak aplikatu eta konbinatu ditu.

6. Irudi pertsonaleko zerbitzuak eta produktuak saltzeko erakustaldiak egiten ditu, etapak zehaztuz eta berariazko teknikak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merkataritza-harremanetan salmenten aholkulariak eduki beharreko dohainak, jarrerak, gaitasunak eta trebetasunak identifikatu ditu.

b) Merkataritza-harremanetan erabiltzen diren asertibotasun-teknikak ezarri ditu.

c) Asertibotasun-teknikak eta gizarte-trebetasunak aplikatu ditu.

d) Salmentaren faseak eta teknikak ezarri ditu.

e) Argudiatze komertziala bezeroari gomendatzeko formula gisa ezarri du.

f) Salmentarako eragozpenak gainditzeko jarraibideak ezarri ditu.

g) Salmenta ixteko seinaleak identifikatu ditu.

h) Salmenta bat ixteko estrategiak ezarri ditu.

i) Merkataritza-prozesuetan saldu ondoko jarraipena egiteko prozedurak ezarri ditu.

7. Erreklamazioak eta kexak tratatzen ditu, gatazkak konpontzeko prozedurak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gatazkak eta erreklamazioak konpontzeko prozedura deskribatu du.

b) Erreklamazioak jasotzeko prozedura deskribatu du.

c) Erraz konpon daitezkeen erreklamazioen aurrean bezeroei eskain dakizkiekeen alternatibak identifikatu ditu.

d) Erreklamazioari buruzko informazioa aurrez ezarritako hierarkia-ordenaren arabera eman du.

e) Salmenta ondoko segimenduari, gorabeherei eta bezeroen eskaera eta erreklamazioei buruzko informazioa erregistratu du, betiere egindako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta erabiltzaileen leialtasuna areagotzeko adierazle gisa.

Edukiak.

Irudi pertsonaleko enpresetan produktuak eta zerbitzuak identifikatzea:

-Marketinaren definizioa eta haren oinarrizko konptzeptuak: produktua, zerbitzua, beharra, nahia, eskaria, merkatua eta bezeria objektiboa.

-Marketina irudi pertsonaleko enpresetan. Marketin motak: estrategikoa eta operatiboa.

-Marketing mix-a: ezaugarriak eta elementuak:

Produktua.

Prezioa.

Banaketa: txikizkariak eta handizkariak. Frankiziak eta haien ezaugarriak.

Komunikazioa.

-Marketin plana: faseak.

-Irudi pertsonaleko produktuak eta zerbitzuak: ezaugarriak.

-Serbukzioa.

Bezeroen beharrak atzematea:

-Bezeroaren garrantzia irudi pertsonaleko enpresetan.

-Bezeroaren kontzeptua eta identifikazioa: barneko bezeroa; kanpoko bezeroa.

-Bezeroaren beharrak eta gustuak.

-Bezeroaren kontsumoan eragina duten aldagaiak.

-Motibazioa, frustrazioa eta defentsa-mekanismoak.

-Maslow-en teoria.

-Erosteko erabakiaren prozesua.

-Bezeroaren gogobetetzea.

-Bezeroen sailkapena.

Sailkapen tipologikoa.

Sailkapena, izaeraren arabera.

Sailkapena, rolaren arabera.

-Bezeroak leial bihurtzea.

Bezeroari arreta emateko jarraibideak:

-Bezeroari arreta emateko prozedura, prozesuaren fase bakoitzean.

-Komunikazio prozesuaren etapak eta elementuak: igorlea, mezua, kodea, hartzailea eta berrelikadura.

-Komunikazioa marketinean: barneko eta kanpoko komunikazioa.

-Komunikazioaren helburua. Komunikazio motak irudi pertsonaleko enpresa batean.

-Ahozko komunikazioa. Komunikazio teknikak, pertsonen artekoak eta kolektiboak. Komunikaziorako oztopoak. Hitzaldiak antolatzea. Telefono bidezko komunikazioa.

-Idatzizko komunikazioa. Komunikazio arauak eta idatzizko adierazpena. Irudi pertsonaleko enpresetan erabiltzen diren idatzizko komunikazioaren baliabideak: gutunak, liburuxkak, barneko dokumentuak, txartelak. Irudi pertsonalean espezializatutako ataletan argitaratutako prentsa artikuluak.

-Keinu bidezko komunikazioa:

Parahizkuntzaren garrantzia.

Keinuak eta haien esanahia.

Komunikazioaren kategoriak.

-Produktu edo zerbitzu baten aurkezpen eta erakustaldiak. Egiteko jarraibideak.

Publizitaterako eta sustapenerako teknikak:

-Publizitatea. Publizitatearen kontzeptua. Helburuak. Publizitate kanpaina: faseak. Mezua eta publizitate-bideak. Publizitatea salmenta-teknika gisa eratzen duten elementuak: publizitate-liburuxka, web-orria eta beste batzuk.

-Sustapen kanpaina: irudi pertsonalaren arloko sustapen kanpaina baten diseinua eta faseak.

-Salmenten sustapena. Kontzeptua eta sailkapena. Sustapenen helburu nagusiak eta ondorioak. Sektorean sustapenetarako erabiltzen diren baliabideak.

Merchandising-eko tekniken aplikazioa:

-Merchandising kontzeptua. Merchandising-aren helburuak. Oinarrizko merchandising-a. Sustapenerako merchandising-a. Merchandising-a apaindegian.

-Erosketa motak: aurreikusitako erosketak eta bat-batekoak.

-Merchandising-aren elementuak.

Girotze orokorra. Altzariak eta dekorazioa. Argia eta kolorea. Usain- eta soinu-girotzea.

Saltokiak: sailen antolaketa. Salmentetarako toki eta gune hotz eta beroak. Zirkulazioa lokalean barna. Lerroak eta lerroburuak. Produktuaren ezarpena eta errotazioa. Prezioen komunikazioa.

Establezimenduaren kanpoko elementuak: errotuluak eta sarrera.

Erakusleihoak.

Publizitatea saltokian bertan: kartelak eta erakustokiak.

Salmenta-teknikak irudi pertsonalean:

-Salmenten aholkulariaren ezaugarriak: Eduki behar dituen dohainak: jarrerak, gaitasunak eta trebetasunak. Irudi pertsonaleko produktu eta zerbitzuen salmenten aholkulariaren enpatia eta asertibitatea.

-Salmentaren teknikak eta faseak:

Salmentaren prestaketa eta plangintza.

Bezeroarekin harremanetan hastea.

Beharrak zehaztea.

-Argudiatze komertziala. Eragozpenak: eragozpenen sailkapena eta tratamendua. Salmenta ixtea: adierazleak, teknikak eta ixteko moduak. Salmenta gurutzatua.

-Saldu ondoko aholkularitza zerbitzua. Segimendu komertziala edo saldu ondoko segimendua: segimendua egiteko dokumentazioa. Tresna informatikoak salmenta ondoren bezereoarekin harremanak izateko. Salmenta ondoren erabiltzen diren prozedurak. Informazioaren azterketa: txosten komertzialak.

Kexen eta erreklamazioen tratamendua:

-Jasotako arretari buruz bezeroak duen balorazioa: erreklamazioa, kexa, iradokizunak eta eskerrak ematea.

-Kexak eta erreklamazioak ebazteko prozedurak.

-Kexa edo erreklamazio baten elementuak.

-Erreklamazioak jasotzeko prozedurak.

-Erreklamazio batean behar diren dokumentuak edo frogak.

-Kexak/Erreklamazioak ebazteko faseak.

-Salmenten ondoko segimenduari, gorabeherei eta bezeroen eskariei eta erreklamazioei buruzko informazioaren erregistroa, kalitatea handitzeko eta bezeroen leialtasuna hobetzeko adierazle gisa.

-Kexak/Erreklamazioak ebazteko faseak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan irudi pertsonaleko establezimendu batean produktu eta zerbitzuak sustatu eta saltzeko lanetan aritzeko behar den prestakuntza jasotzen da. Eginkizun horri loturik dauden lanbide jarduerak kosmetiko eta zerbitzu estetikoen merkaturatzean, salmentan eta haien gaineko aholkularitzan aplikatzen dira.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere, oinarrizko edukien atalean ezarritako ordena bera da, eta zazpi multzotan dago antolatua:

-Irudi pertsonaleko enpresetan produktuak eta zerbitzuak identifikatzea.

-Bezeroen beharrak atzematea.

-Bezeroari arreta emateko jarraibideak.

-Publizitaterako eta sustapenerako teknikak.

-Merchandising-eko tekniken aplikazioa.

-Salmenta-teknikak irudi pertsonalean.

-Kexen eta erreklamazioen tratamendua.

Lan programazioetako lan unitateak garatzeko orientabide eta euskarri gisa, honako jarduera hauek egitea iradokitzen dugu:

-Irudi pertsonaleko enpresetan produktuak eta zerbitzuak identifikatzea.

-Irudi pertsonalaren esparruko marketina ezaugarritzea.

-Marketin motak identifikatzea.

-Bezeroa sailkatzea, haren tipologiaren, izaeraren eta rolaren arabera.

-Bezeroak leial bihurtzeko mekanismoak identifikatzea.

-Bezeroari arreta emateko prozedura zehaztea prozesuaren fase guztietarako, harreratik agurrera arte.

-Komunikazioaren elementuak, etapak, oztopoak eta helburuak identifikatzea.

-Irudi pertsonaleko enpresek barruko eta kanpoko komunikazioan erabiltzen dituzten tresnak identifikatzea.

-Aurkezpen edo hitzaldi komertzial batean jarduteko sekuentzia ezartzea.

-Idatzizko komunikazio tresnak aztertzea (eskutitzak, liburuxkak, txartelak, etab.).

-Produktuen eta zerbitzuen erakustaldiak egitea.

-Publizitaterako eta sustapenerako teknikak analizatzea.

-Sektoreko enpresek gehien erabiltzen dituzten publizitate-bideak analizatzea.

-Sustapenaren tresnak helburuekin eta ondorioekin erlazionatzea.

-Asmatutako egoera batean, estetikako produktu/zerbitzu batentzako sustapen kanpaina bat egitea.

-Merchandising-eko teknikak aplikatzea.

-Erosketa motak bezeroaren portaeraren arabera sailkatzea.

-Saltokietan guneak eta produktuak antolatzea.

-Erakusleihoak diseinatzea.

-Merkataritza-harremanetan salmenten aholkulariak eduki beharreko dohainak, jarrerak, gaitasunak eta trebetasunak identifikatzea.

-Salmenta-teknikak hautatu eta aplikatzea.

-Salmenta ondoko segimendu ekintzak programatzea.

-Gatazkak eta erreklamazioak ebazteko prozedura deskribatzea.

-Erraz konpon daitezkeen erreklamazioen aurrean bezeroei eskaintzen ahal zaizkien alternatibak analizatzea.

-Salmenta ondoko segimenduari, gorabeherei eta bezeroen eskaera eta erreklamazioei buruzko informazioa erregistratzea, betiere egindako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta erabiltzaileen leialtasuna areagotzeko adierazle gisa.

Lanbidearen munduarekin etengabe harremanetan egoteko, gomendagarria litzateke, orobat, adituen bisitak jasotzea, merkataritza-etxeetako zerbitzu eta produktuen erakustaldiak egiteko eta salmenta-teknikak erabiltzearen garrantzia nabarmentzeko.

Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta moduluak erlazio estu-estua du Estetika-kabinako jarduerak izenekoarekin, izan ere, bezeroaren beharrei eta tipologiari, kexak eta erreklamazioak kudeatzeko moduari eta aholkularitzari buruz jakitea, besteak beste, lagungarria izanen zaie ikasleei bezeroekin hobeki jarduteko estetika-kabinan.

Azkenik, nabarmendu behar da lanbide modulu honek Lanerako prestakuntza eta orientabideak eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluekin duen harremana, modulu horietan, besteak beste, gatazken kudeaketaren, komunikazio-tekniken eta saltzaile lanaren gaineko edukiak jorratzen direlako, eta eduki horiek beharrezkoak dira Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta moduluko ikaskizunak hobeki aprobetxatzeko.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

Kodea: 0644.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, bizitzan zehar laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu ditu erabakiak hartzeko.

b) Estetikako eta edergintzako teknikariarentzako enplegua bilatu eta laneratzeko gune nagusiak identifikatu ditu herrian, lurraldean, Estatuan eta Europan.

c) Tituluaren profilari lotutako lanbide jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

d) Estetikako eta edergintzako teknikari tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

e) Etengabeko prestakuntzak, laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik, duen garrantzia baloratu du.

f) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

g) Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi ditu.

2. Talde lanaren estrategiak eta komunikaziorako trebetasunak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Estetikako eta edergintzako teknikariaren profilari lotutako lan egoeretan talde lanaren abantailak baloratu ditu.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu ditu.

c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu ditu.

d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

e) Lantalde eraginkorren ezaugarriak zehaztu ditu eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu ditu.

g) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu ditu: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu du.

i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarri bat dela onartu du.

j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu ditu, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbidearen arloko kontzeptu nagusiak identifikatu ditu.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu ditu eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu ditu.

f) Soldaten ordainagiria aztertu du eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu ditu, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Estetikako eta edergintzako teknikari tituluari lotutako lanbide sektore bati aplikatzen ahal zaion lan hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu ditu.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu du, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen kontingentziak banan-banan aipatu ditu.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden desberdintasunak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu ditu eta betebeharrak identifikatu ditu.

g) Legezko langabezia-egoerak zehaztu ditu zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia-prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu ditu, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta kotizazio gabeko prestazioak bereiziz.

5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku-faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Estetikako eta edergintzako teknikari tituluaren lan inguruneetan, estetikaren eta edergintzaren sektorean dauden jarduera motak sailkatu ditu, eta laneko arriskuak identifikatu ditu.

b) Dauden arrisku-faktoreak sailkatu ditu.

c) Laneko arriskuen ondoriozko lanbide kalteen motak identifikatu ditu (lan istripuak eta lanbide gaixotasunak).

d) Enpresako arriskuen ebaluazioaren kontzeptua eta horren prozesua zehaztu ditu.

e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu ditu eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien eraginkortasuna kontrolatu du.

f) Estetikako eta edergintzako teknikarien lanbide-profilari lotutako lan inguruneetan, prebentzioari begira garrantzitsuak diren lan baldintzak zehaztu ditu.

g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu ditu.

h) Prebentzioaren kulturaren garrantzia baloratu du enpresaren esparru eta jarduera guztietan.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko araudia identifikatu du.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentziorako araudian ezarritako irizpideen arabera.

d) Arrisku plan bat prestatzean inplikatuta dauden agente guztien erantzukizunak identifikatu ditu.

e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu du.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

g) Balioetsi du garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentziazioa barne duena.

h) Estetikako eta edergintzako teknikarien lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio planaren edukia zehaztu du.

i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazio plana proiektatu du.

7. Prebentzio eta babes neurriak aplikatzen ditu, Estetikako eta edergintzako teknikarien laneko arrisku-egoerak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

c) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu ditu.

d) Larrialdietan, zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Lehen laguntzarako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu ditu.

f) Langilearen osasuna zaintzeko betebeharrak eta baldintzak, eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu ditu.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Estetikako eta edergintzako teknikari tituluaren lanbide-sektorea definitu eta aztertzea bere eraginpeko lurralde eremuan eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua, bere eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Estetikako eta edergintzako teknikarien laneko eta lanbideko ibilbideari begira, etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako esparruan, Estetikako eta edergintzako teknikariekin zerikusia duten prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae-ren ereduak, Europako curriculum vitae-a eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko alternatiba gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde lanak antolaketaren eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Aplikazio informatikoak garatzeko sektoreko ekipamendu motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen analisia.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanaren azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Estetikako eta edergintzako teknikarien lanbide eremuari aplikatzen ahal zaion lan hitzarmen kolektibo baten analisia.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko arriskuen ebaluazioa:

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku-faktoreen analisia.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen analisia.

-Ingurumen baldintzei lotutako arriskuen analisia.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen analisia.

-Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.

-Arriskuaren balorazioa.

-Arrisku-egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

Prebentzioaren plangintza enpresan:

-Prebentzio plana.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Sektoreko enpresa batentzako larrialdi plana prestatzea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea:

-Jarduteko protokoloa hautatzea.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.

-Segurtasun arloko seinale motak identifikatzea.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen laguntzarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleak oinarrizko trebetasunak eta jarrerak eskuratuko ditu estetikaren eta edergintzaren sektorearen lan munduan sartzeko eta bere lanbide karrera garatzeko Espainiako lurralde eremuan eta Europakoan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari, Gizarte Segurantzari eta lantaldeei buruzko edukiak jorratzen ahal dira lehenik, eduki horiek beharrezkoak baitira Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan enpresako proiektu/plana garatzeko. Ondoren, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; aipatutako enpresa proiektuari dagokion prebentzio plana prestatzen gauzatzen ahal da haien aplikazio praktikoa. Gatazkaren kudeaketarekin jarrai daiteke eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorra daiteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientabide profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertain eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak finkatuko dira, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartuko du.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz.

-Lana bilatzeko prozesuetan behar den dokumentazioa prestatu eta betetzea: curriculum vitaea, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Komunikazio jarduerak egitea.

-Klasean aurkezpenak egitea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia alderatzea ikasten ari den zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Prebentzio plan bat prestatzea Enpresa eta ekimen sortzailea moduluan garatuko den enpresa proiekturako/planerako.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahal diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal izateko.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta/edo Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluek harreman estua izan behar dute, eta edukiak zein metodologiaren alderdiak elkarrekin koordinatuko dituzte.

Azpimarratu behar da komenigarria dela Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan eginen den enpresa proiektua/plana erabiltzea Lanerako prestakuntza eta orientabideak izenekoan ematen diren edukiak zuzenean aplikatzeko; horrek modulu honetako edukien alderdi praktikoa indartuko du.

Halaber, lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekin duen erlazioa kontuan hartu beharko litzateke, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 0645.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak analizatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu du norberaren ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa jarduera ekintzaile batean arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartea aurreratzearekin eta pertsonen ongizatea handiagotzearekin duten lotura identifikatu ditu.

c) Kultura ekintzailea zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu du.

d) Estetikaren eta edergintzaren esparruan hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailearen garapena aztertu du.

e) Arrisku kontzeptua aztertu du, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu ditu.

2. Komunikazioarekin, lidergoarekin, sormenarekin eta konpromisoarekin zerikusia duten norberaren gaitasunak ezagutu eta aplikatzen ditu, eta norberaren konturako edo besteren konturako lanbide jarduerak garatzeko orduan duten garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

b) Agindu eta zuzentzeko estiloak eta horiek pertsonengan eta enpresetan dituzten eraginak sailkatu ditu.

c) Lanbide jardueretan motibazioaren beharra justifikatu du.

d) Motibatzeko teknika ohikoenak eta nola egokitzen diren egoeraren arabera deskribatu ditu.

e) Lan prozesuak hobetzeko eta lanbidean berrikuntzak sartzeko, pentsamendu sortzailea izan beharra justifikatu du.

f) Sormenezko prozesuen ezaugarri nagusiak deskribatu ditu.

g) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu sektoreko enpresetan besteren kontura lan egitean behar diren gaitasun pertsonalekin.

h) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu estetikaren eta edergintzaren lanbide sektoreko jarduera batean hasten diren pertsona ekintzaileek behar dituzten gaitasun pertsonalekin.

3. Negoziorako ideiak sortu eta identifikatzen ditu, eta enpresa txiki bat sortzeko edo enpresa baten barruan ekimenak garatzeko aukera zehazten du, balio etikoak erantsiz eta ingurunearen gaineko eragina baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu, eta sistema kontzeptua aztertu du enpresari aplikatuta.

b) Enpresa baten barruan, prozesuak eta produktuak hobetzeko ekimenetarako ideiak sortzea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

c) Negoziorako ideiak sortzea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

d) Negoziorako aukerak aztertu ditu, sektorearen egoera eta eboluzioa kontuan izanda.

e) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

f) Aztertu du enpresaren jardueran zer nolako eragina duten enpresak bezeroekin/erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

g) ETE baten inguruneko elementuak identifikatu ditu.

h) Enpresaren kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu du.

i) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu du.

j) Estetikaren eta edergintzaren arloko enpresa baten balantze soziala prestatu du, eta horrelako enpresek dituzten kostu sozial nagusiak eta sortzen dituzten onura sozialak deskribatu ditu.

k) Estetikaren eta edergintzaren arloko enpresetan balio etiko eta sozialak txertatzen dituzten praktikak identifikatu ditu.

l) Enpresaren estrategia deskribatu du, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu du.

m) Enpresa baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko azterlana egitea zein garrantzitsua den baloratu du.

4. Estetikako eta edergintzako enpresa bat eratzeko eta abiarazteko lanak egiten ditu, dauden aukerabideak eta baliabideak baloratuz, forma juridikoa hautatuz eta legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu ditu.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu du.

c) Enpresaren forma juridiko bakoitzari ezartzen zaion tratamendu fiskala bereizi du.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen tramiteak aztertu ditu.

e) Estetikako eta edergintzako enpresa bat sortzeko dauden laguntzak zehatz-mehatz bilatu ditu.

f) Enpresa plan baten osagaiak zehaztu ditu.

g) Forma juridikoaren hautapenari, administrazio tramiteei, laguntzei eta diru-laguntzei buruzko guztia sartu du enpresa planean.

h) ETE bat abian jartzeko orduan, aholkularitzarako eta kudeaketa administratiborako kanpoan dauden bideak identifikatu ditu.

i) Produkzio planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren azterlanaren ingurukoa sartu du enpresa planean.

j) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

k) Estetikaren eta edergintzaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin du.

l) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu ditu, bai eta finantzabideak ere.

m) Ahuleziak eta indarrak identifikatu ditu.

5. ETE baten kudeaketa administratibo, komertzial eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Estetikako eta edergintzako enpresa baten zerga betebeharrak zehaztu ditu.

b) Fase hauek definitu ditu: produktua ekoiztea edo zerbitzua ematea, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu ditu.

d) Ikerketako, garapeneko eta berrikuntzako (I+G+B) ekintzen beharra baloratu du.

e) Zerga egutegian zerga motak bereizi ditu.

f) Estetikaren eta edergintzaren sektoreko ETE batek behar duen kontabilitateko eta merkataritzako oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskaera-oharrak, kanbio-letrak, txekeak eta beste batzuk), eta dokumentazio horrek enpresan egiten dituen zirkuituak deskribatu ditu.

Edukiak.

Ekimen sortzailea:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak estetikako eta edergintzako enpresen jardueretan.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna estetikaren eta edergintzaren sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Jarduera ekintzailearen arriskua.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko baldintzak. Izaera ekintzailea.

Komunikazioa, lidergoa eta sormena.

-Sormenerako, komunikaziorako eta lidergorako oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena bultzatzen duten teknikak.

-Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Estetikaren eta edergintzaren sektorean ari den enplegatu baten eta ekintzaile baten lan arloko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak ezagutzea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Negozioaren ideia estetikako eta edergintzako enpresa baten esparruan.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Estetikaren eta edergintzaren sektoreko ETE baten ingurune orokorra eta berariazkoa aztertzea.

-Estetikaren eta edergintzaren sektoreko ETE baten harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Estetikaren eta edergintzaren sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak.

-Marketin plan baten edukiak.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Estetikako eta edergintzako ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa plan bat prestatzea.

Funtzio administratiboa, merkataritzakoa eta finantzarioa:

-Kontabilitatea kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Estetikako eta edergintzako enpresa baten administrazio kudeaketa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek sentikortasun positiboa garatzea nork bere lana sortzeko ekimenari dagokionez, baita enpresa barruan ekiteko jarrerak eta trebetasunak sustatzea ere, besteren konturako lana etengabe hobetzeko.

Planteatzen diren edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak eskumena duela egokien iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko, proposatzen da ikasleak has daitezela ekimenerako gaitasunak zehaztu eta garatzen dituzten jarduerekin, eta, horrek, bere aldetik, beren jarduna garatuko duten sektorera hurbiltzen lagunduko die. Ondoren, negoziorako ideia bat zehazteko erronkari eginen diote aurre ikasleek, hori oinarria izanen baita enpresa plan bat prestatzeko. Izan ere, plan hori izanen da modulua garatzeko ardatza.

Gomendatzen da edukiak aplikatzekoak izatea eta enpresa proiektua edo enpresa plana garatzearekin batera irakastea, metodologiak lot ditzan moduluko alderdi teorikoa eta praktikoa.

Metodologia teoriko-praktikoa izanen da, ikus-entzunezko baliabideak eta IKTak erabiliz kasuan kasuko sektorearen egoera ekonomikoari buruzko informazioa bilatu eta aztertzeko, eta web-orri eta plataforma espezializatuetan kontsultak egiteko, enpresa bat martxan jartzeko prozesuan erabakiak hartzen lagungarri izan daitezen. Alde horretatik, enpresa plan bat gara daiteke, jarduera hauek bateratzeko ardatz gisa:

-Heziketa zikloaren lanbide profileko jarduerarekin zerikusia duen enpresa baten proiektu/plan bat egitea, negozioa martxan jartzeak dakartzan alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioa eta giza baliabideak, merkataritzako kudeaketa, administrazio eta finantza kontrola, justifikazio soziala, etab.; horretarako, esperientzia praktikoetan eta kanpoko agenteekiko harremanetan oinarritzen diren tresna pedagogikoak aplikatuko dira batez ere. Enpresa jardueraren sustapena ere sartuko da (enpresa leihatila bakarra, merkataritza ganberak, tokiko garapenerako agentziak, CEN, CEIN, enpresen mintegiak eta inkubagailuak, etab.).

-Enpresaburuekin harremanetan jartzea, hitzaldi, bisita, dinamika eta abarren bidez enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko sorreratik beretik, izaera ekintzailea sustatzeko eta enpresa horren gaineko jarduerak garatzeko: oinarrizko funtzioak, ingurunearen azterlana, AMIA azterketa, produkzio prozesuaren deskribapena, enpresa mota.

-Azoka, jardunaldi, lantegi eta bestelako ekitaldietara joatea, sektorea ezagutzeko eta enpresa ekimena garatzeko.

-Erakustaldiak, jardunaldi teknikoak eta ikastetxean beste ekimen batzuk antolatzea, eskolako, ekonomiako eta gizarteko komunitateari begira.

-Kontsultak egitea enpresak sortzeko eskumenak dituzten entitate eta erakundeei, agente ekonomikoei eta profesionalei.

-Enpresa planaren barruan prebentzio plan bat prestatzea, Lanerako prestakuntza eta orientabideak izeneko moduluan erdietsitako gaitasunak oinarri dituena.

-Enpresa proiektu/plana azaldu eta defendatzea epaimahai baten aurrean.

Metodologia hau aplikatzeko, komenigarria izanen litzateke ikasleei Interneten sartzeko bide ematen dieten baliabideak eta/edo ikus-entzunezko baliabideak izatea. Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduera batzuk egiteko.

Orobat, ikastetxeen arteko elkarlana sustatuko da, ahal dela, bai irakasleen bai ikasleen aldetik (kudeaketa ekonomikoa, prebentzio plana, denboraren bankua, etab.), eta ikastetxeen materialak eta praktika onak trukatzea bultzatuko da topaketa birtualen eta aurrez aurrekoen bidez.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluak osagarriak direnez, koordinatuta egin beharko lirateke edukien garapena eta sekuentziazioa, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleek harremana estua izanik. Era berean, enpresa proiektua ikasturte osoan zehar ardatz gisa erabiltzeak laguntzen ahal du metodologia komun bat ezartzen bi moduluetarako, halako eran non Lanerako prestakuntza eta orientabideak izeneko moduluko edukiak aplikatu baitaitezke, egokien juzgatzen den eran, enpresa proiektua egiteko.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 0646.

Iraupena: 360 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta ematen dituen zerbitzuekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu egitura eta enpresako arlo bakoitzaren funtzioak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa-antolamendu ereduzkoekin alderatu du.

c) Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota enpresa jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu ditu.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna baloratu du.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Honako hauek ezagutu eta justifikatu ditu:

Lanpostuak langileari eskatzen dion prestasuna eta denbora.

Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna eta enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

Lanbide jardueran arriskuen prebentziorako beharrezkoak diren jarrerak.

Lanbide jardueraren kalitateari dagokionez beharrezkoak diren jarrerak.

Lantaldearekin eta enpresan ezarritako hierarkiarekin zerikusia duten jarrerak.

Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jardunbide egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuen prebentziorako aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu ditu.

c) Norbera babesteko ekipamendua erabili du, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu du.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu du, jasotako jarraibideak interpretatuz eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu du egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta agertu zaizkion gorabehera garrantzitsuak jakinarazi ditu.

i) Bere jardueraren garrantzia eta eginkizunen aldaketetara egokitu beharra baloratu ditu.

j) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna bere gain hartu du lana garatzean.

3. Merkataritza-lanarekin zerikusia duten eragiketak egiten ditu, enpresak ezarritako prozedurak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresako arauei jarraikiz tutoreak emandako jarraibideak interpretatu ditu, eta hautemandako gorabeheren berri eman du.

b) Norberaren irudia zein enpresaren irudia baloratu du, eta, besteak beste, norberaren higienea, makillajea, orrazkera eta janzkera zaindu ditu.

c) Harrera eta agur egiteko protokoloak aplikatu ditu.

d) Bezeroei harrera egin zaie, aurrez aurre eta telefono bidez.

e) Agenda eskuz edo informatikako baliabideen bidez antolatu du.

f) Kobraketa eragiketak egin ditu, gainbegiratuta.

g) Enpresak eskaintzen dituen zerbitzuetan erabilitako produktuak eta materialak jaso, banatu, biltegiratu eta stocka kontrolatzeko lanetan lagundu du.

h) Paketatu eta enbalatzeko teknikak aplikatu ditu, igorpen mota guztiak kudeatuz.

i) Merkataritza-prozesuan sortutako eta erabilitako informazio/dokumentazio mota guztiak erabili ditu.

j) Esleitutako jarduerei lotutako instalazioak, ekipamenduak eta lanabesak garbitu eta mantentzeko lanak egin ditu.

4. Bere lanpostuarekin zerikusia duten produktuak eta zerbitzuak saltzen ditu eta horiei buruzko aholkuak ematen ditu, marketin-teknikak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroari harrera egiteko eta harekin komunikatzeko, enpresak diseinatutako prozedurak aplikatu ditu.

b) Enpresak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzu motak identifikatu ditu.

c) Bezeroen tipologia bereizi du, baita bakoitzaren motibazioak eta erosteko beharrak ere.

d) Zerbitzu enpresa bati dagozkion jarrera, balio eta arauak erabili dira bezeroekin, hala nola, autokontrola, adeitasuna, jendetasuna eta diskrezioa.

e) Saltzeko teknikak aplikatu ditu.

f) Erosketak sustatzeko, lokalean erabilitako merchandising-teknikak identifikatu ditu.

g) Enpresak erabiltzen dituen publizitate motak ezagutu ditu.

h) Estetika-kabinak salmentak handitzeko diseinatutako pizgarriak sustatu ditu.

i) Erabiltzailearekin hizkuntza teknikoa erabili du ohitura, produktu eta zerbitzu estetikoei buruz informatzeko eta aholkuak emateko.

j) Kexak eta erreklamazioak ebazteko prozedurak aplikatu ditu.

5. Bezeroaren larruazal-organoa, ezaugarriak eta beharrak analizatzen ditu, eta datuak fitxa teknikoan erregistratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fitxa estetikoan agertzen diren datuak ezagutu ditu.

b) Tratamendua aplikatuko den zonaren ezaugarri anatomo-fisiologikoak eta morfologikoak analizatzeko jarraibideak segitu ditu.

c) Proposatutako zerbitzuen indikazioa edo kontraindikazioa dakarten alterazio nagusiak ezagutu ditu.

d) Informazio guztia fitxa teknikoan antolatu du.

e) Analisiaren ondotik, egokia den tratamendua edo teknika proposatu du.

6. Apainketako teknikak aplikatzen ditu aurpegia eta azazkalak makillatzeko, eta azazkal artifizialak jartzen ditu, laneko prozedura normalizatuei jarraikiz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egin behar den lanerako teknika berariazkoak aplikatzeko jaso diren jarraibideak interpretatu ditu.

b) Bezeroa eroso kokatu du, eman beharreko zerbitzuarentzat egokien den jarrera ergonomikoan.

c) Apainketa zerbitzua egiteko material eta aparatu guztien erabilera egiaztatu du.

d) Material, kosmetiko eta ekipamendu guztiak eroso kokatu ditu estetika-kabinan.

e) Larruazala, azazkalak eta azazkalen inguruko zona prestatu ditu, gero tratamendua aplikatzeko.

f) Bezeroa makillatu du bakoitzaren egoera pertsonal, sozial eta profesionalaren arabera.

g) Azazkal artifizialak egiteko prozesuak burutu ditu, ezarritako arauei eta jarraibideei segituz.

h) Eskuetako eta oinetako azazkalak apaindu ditu, estilo ezberdinetan.

i) Higiene eta desinfekzio neurri egokiak aplikatu ditu, indarrean dagoen legeriaren arabera.

7. Aurpegiaren, gorputzaren, eskuen eta oinen higiene, mantentze eta hidrataziorako tratamenduak egiten ditu, ezarritako sekuentzia bezeroen ezaugarriekin erlazionatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroa eroso kokatu du, haren erosotasuna baloratuz.

b) Bezeroari tratamendua bitartean eta ondoren izan behar dituen eragin eta sentsazioen berri eman zaio.

c) Ekipamenduak eta kosmetikoak hautatu ditu, ardura duten langileen jarraibideen arabera.

d) Tratatu beharreko zona prestatu du, geroko tratamenduaren eraginkortasuna handitzeko.

e) Larruazalaren higiene, hidratazio eta mantentzerako teknikak aplikatu ditu, bezeroaren beharren arabera.

f) Teknika horietan erabilitako kosmetikoak indibidualizatu ditu esentziazko olioak edo produktu naturalak erabiliz.

g) Manikurako eta pedikurako tratamenduak egin ditu, prozedurak enpresaren baliabideen arabera egokituz.

h) Zerbitzuaren kalitatearen adierazle gisa honako hauek hartu ditu aintzat: bezeroaren azkeneko itxura, teknika aplikatzeko denbora, girotzea, eta abar.

i) Estetika-kabinaren barruan eta kanpoan egin behar dituen geroko tratamenduei buruzko informazioa eman zaio bezeroari.

8. Gorputzeko ileak kendu edo koloregabetzeko eragiketak egiten ditu, erabiltzailearen analisiari egokitutako prozedura mekanikoak eta/edo produktu kimikoak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroaren ilearen eta larruazalaren ezaugarriak eta ezaugarri baskularrak ebaluatu ditu.

b) Tratatu beharreko zona prestatu du, sumindura-erreakzioak saihesteko.

c) Langile arduradunek gainbegiratuta, kosmetikoen nahasketak egin ditu, fabrikatzailearen jarraibideen arabera.

d) Gorputzeko ilea depilatu du, teknika mekanikoak erabiliz.

e) Ilea koloregabetzeko prozedurak egin ditu.

f) Tratamendua ezarritako denboran gauzatu du.

g) Bezeroaren gogobetetze-maila neurtzeko, zerbitzuari bukaera ona ematea baloratu du.

h) Zerbitzuko fase guztiak egitean, laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko ezarritako neurriak hartu ditu.

Lanbide modulu hau lagungarria da ikastetxean lortzen diren titulu honetako gaitasunak eta helburu berariazkoak osatzeko, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun berariazkoak garatzeko.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitateetan

0633 lanbide modulua: Aurpegiko eta gorputzeko higiene-teknikak. (190 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0633-UF01(NA)

Larruazalaren diagnostikoa.

30

0633-UF02(NA)

Aurpegiko higiene-teknikak.

60

0633-UF03(NA)

Gorputzeko higiene-teknikak.

60

0633-UF04(NA)

Peeling ultrasonikoa

20

0633-UF05(NA)

Larruazalaren higiene-zerbitzua kabinan

20

0634 lanbide modulua: Makillajea (190 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0634-UF01(NA)

Betileak eta bekainak. Aurpegiko espresioak eraldatzea

30

0634-UF02(NA)

Makillaje eta edergintza soziala, oinarrizko maila. Bisagismoa

40

0634-UF03(NA)

Makillaje eta edergintza soziala, maila aurreratua. Argazkigintza

40

0634-UF04(NA)

Aurpegiko makillajea eta fantasia

30

0634-UF05(NA)

Zine, telebista eta bideorako makillajea

30

0634-UF06(NA)

Aerografoaren bidezko makillajea

20

0636 lanbide modulua: Eskuetako eta oinetako estetika (120 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0636-UF01(NA)

Eskuen eta oinen unitate berezia

50

0636-UF02(NA)

Oinetako eta eskuetako edergintza. Tratamenduak

50

0636-UF03(NA)

Azazkalen apainketa

20

0638 lanbide modulua: Analisi estetikoa (100 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0638-UF01(NA)

Larruazalaren eta larruazal-eranskinen anatomia eta fisiologia. Lesio ohikoenak

30

0638-UF02(NA)

Larruazalaren eta eranskinen analisirako protokoloak eta aparatologia

40

0638-UF03(NA)

Tratamendu estetikoetarako aparatologia eta deontologia profesionala

30

0640 lanbide modulua: Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak (100 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0640-UF01(NA)

Segurtasuna eta higienea ile-apainketako eta estetikako zerbitzuetan

40

0640-UF02(NA)

Irudi pertsonalaren karakterizazioa. Gorputz-aparatu eta sistemak

30

0640-UF03(NA)

Gorputz-irudirako ohitura osasungarriak

30

0641 lanbide modulua: Estetikarako eta edergintzarako kosmetologia (160 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0641-UF01(NA)

Produktu kosmetiko ohikoenak

20

0641-UF02(NA)

Produktu kosmetikoei lotutako araudia

20

0641-UF03(NA)

Kosmetikoak prestatzea

40

0641-UF04(NA)

Larruazalaren babeserako, mantentzerako, hidrataziorako eta higienerako produktu kosmetikoak

40

0641-UF05(NA)

Apainketarako eta larruazal-eranskinetarako produktu kosmetikoak Kosmetologiako berrikuntzak

40

0635 lanbide modulua: Depilazio mekanikoa eta ilea koloregabetzea (170 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0635-UF01(NA)

Ohiko argizariaren bidezko epilazioa

50

0635-UF02(NA)

Argizari liposolublearen bidezko epilazioa

50

0635-UF03(NA)

Ilea kamuflatzeko tratamendua

20

0635-UF04(NA)

Gizonezkoen epilazioa

50

0637 lanbide modulua: Azazkal artifizialetarako teknikak (110 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0637-UF01(NA)

Eskuetako azazkalen protesiak egiteko teknika

50

0637-UF02(NA)

Oinetako azazkalen protesiak egiteko teknika

30

0637-UF03(NA)

Eskuetako eta oinetako azazkalen protesien diseinua eta apainketa

30

0639 lanbide modulua: Estetika-kabinako jarduerak (180 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0639-UF01(NA)

Estetikako eta edergintzako kabina baten diseinua eta antolaketa

30

0639-UF02(NA)

Aurpegian aplikatzen diren oinarrizko zerbitzu estetikoak

50

0639-UF03(NA)

Gorputzean aplikatzen diren oinarrizko zerbitzu estetikoak

40

0639-UF04(NA)

Estetikako eta edergintzako kabina bateko teknika bateratuak

60

0642 lanbide modulua: Lurringintza eta kosmetika naturala (90 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0642-UF01(NA)

Lurringintza

20

0642-UF02(NA)

Aromaterapia

20

0642-UF03(NA)

Kosmetiko naturalak eta nutrikosmetika

30

0642-UF04(NA)

Lurrin eta kosmetiko naturalak prestatzea

20

0643 lanbide modulua: Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta (90 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0643-UF01(NA)

Irudi pertsonalaren esparruko marketina. Publizitatea, sustapena eta merchandising-a

40

0643-UF02(NA)

Bezeroa irudi pertsonalean. Beharrak eta harrera egiteko jarraibideak

20

0643-UF03(NA)

Salmenta-teknikak irudi pertsonalean. Kexak eta erreklamazioak

30

0644 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak (70 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0644-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0644-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

20

0644-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken konponketa

20

0645 lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea (70 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0645-UF01(NA)

Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea

20

0645-UF02(NA)

Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa

30

0645-UF03(NA)

Enpresa bat abian jartzea

20

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Aurpegiko eta gorputzeko higiene-teknikak

Kodea: 0633

Iraupena: 190 ordu

Prestakuntza unitatea: Larruazalaren diagnostikoa.

Kodea: 0633 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Larruazalaren mota eta ezaugarriak zehaztea.

-Larruazalaren diagnostikoa egiteko teknikak. Diagnostikoaren eraginkortasuna.

-Diagnostikoa egiteko aparatuak.

-Kosmetikoak.

-Beste profesional batzuengana deribatzea.

-Emaitzen analisia.

Prestakuntza unitatea: Aurpegiko higiene-teknikak.

Kodea: 0633 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Gorputzeko higienerako berariazko kosmetika.

-Aparatuak, lanabesak eta materialak.

-Aurpegiko masajea. Teknikak eta jarduteko protokoloak.

-Higienea, desinfekzioa eta esterilizazioa.

-Babes neurriak.

-Lortutako emaitzen balorazioa.

Prestakuntza unitatea: Gorputzeko higiene-teknikak.

Kodea: 0633 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Gorputzeko higienerako berariazko kosmetika.

-Aparatuak, lanabesak eta materialak.

-Gorputzeko masajea. Teknikak eta jarduteko protokoloak.

-Higienea, desinfekzioa eta esterilizazioa.

-Babes neurriak.

-Lortutako emaitzen balorazioa.

Prestakuntza unitatea: Peeling ultrasonikoa.

Kodea: 0633 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Efektu mekanikoa eta goi-maiztasuna.

-Funtzionamendu oinarriak, programak eta osagarriak.

-Indikazioak eta kontraindikazioak.

-Lotutako kosmetika.

-Lanerako jarraibideak.

-Higienea eta desinfekzioa.

Prestakuntza unitatea: Larruazalaren higiene-zerbitzuak kabinan.

Kodea: 0633 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Efektu mekanikoa eta goi-maiztasuna.

-Funtzionamendu oinarriak, programak eta osagarriak.

-Indikazioak eta kontraindikazioak.

-Lotutako kosmetika.

-Lanerako jarraibideak.

-Higienea eta desinfekzioa.

Lanbide modulua: Makillajea.

Kodea: 0634

Iraupena: 190 ordu

Prestakuntza unitatea: Betileak eta bekainak. Aurpegiko espresioak eraldatzea.

Kodea: 0634 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Bekainen azterketa morfologikoa. Bekainen diseinua.

-Bekainen depilazioa.

-Bekainen eta betileen tindaketa.

-Betileen permanentea.

-Ordezko betileen aplikazioa, multzoka eta zerrendetan.

-Betileen luzapena.

Prestakuntza unitatea: Makillaje eta edergintza soziala, oinarrizko maila. Bisagismoa.

Kodea: 0634 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Materialak ezagutzea. Erabilera, ezaugarriak eta aplikazioak.

-Kolorea eta harmonia.

-Makillajean erabiltzen den kosmetika.

-Hondoen aplikazioa eta aurpegi-zuzenketak.

-Modaren joerak.

-Eguneko, arratsaldeko eta gaueko makillajea.

-Gizonezkoen makillajea.

Prestakuntza unitatea: Makillaje eta edergintza soziala, maila aurreratua. Argazkigintza.

Kodea: 0634 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Materialak eta kosmetikoak ezagutzea. Erabilera, ezaugarriak eta aplikazioak.

-Makillajearen historia 1920tik hona.

-Makillajea txuri-beltzetarako eta koloreetarako.

-Emaztegaien makillajea.

-Ezaugarri fisikoak, orrazkera, janzkera eta osagarriak.

-Argazki-saioak. Platoaren argiztapena.

-Argazkien ukituak.

Prestakuntza unitatea: Aurpegiko makillajea eta fantasia.

Kodea: 0634 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Materialak ezagutzea. Erabilera, ezaugarriak eta aplikazioak.

-Aurpegirako margoak.

-Diseinuak.

-Inauteetako makillajea.

-Haurrentzako makillajea.

Prestakuntza unitatea: Zine, telebista eta bideorako makillajea.

Kodea: 0634 - UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Materialak ezagutzea. Erabilera, ezaugarriak eta aplikazioak.

-Makillaje prozesuan behar den dokumentazioa.

-Lausoak eta argilunak ezagutzea.

-Telebistako eta antzerkiko profesionalen eta publizitate-iragarkietarako makillajea.

-Platoaren argiztapena.

-Kanpoaldeak.

Prestakuntza unitatea: Aerografoaren bidezko makillajea.

Kodea: 0634 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Aerografoaren erabilera, mantentze-lanak eta garbiketa.

-Zehaztapen handiko makillajea.

-Kamuflajeko makillajea.

-Txantiloien diseinua.

-Aerografoa, makillaje sozialari, emaztegaien makillajeari eta argazkigintzari aplikatua.

Lanbide modulua: Eskuetako eta oinetako estetika

Kodea: 0636

Iraupena: 120 ordu

Prestakuntza unitatea: Eskuen eta oinen unitate berezia.

Kodea: 0636 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Behar diren produktuak eta lanabesak.

-Kutikulak kendu eta limatzeko teknika.

-Gogorguneak kentzeko teknika.

-Leuntzeko eta esmaltatzeko teknika.

-Esmaltatu erdi-iraunkorra (On-Off).

-Eskuetan eta oinetan masajea emateko teknikak.

Prestakuntza unitatea: Oinetako eta eskuetako edergintza. Tratamenduak.

Kodea: 0636 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Behar diren produktuak eta lanabesak.

-Eskuetan eta oinetan masajea emateko teknikak berritzaileak.

-Eskuetako tratamendu profesionalak.

-Oinetako tratamendu profesionalak.

-Teknika alternatiboak.

-Kontraindikazioak eta arretazko neurriak.

Prestakuntza unitatea: Azazkalen apainketa.

Kodea: 0636 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Behar diren produktuak eta lanabesak.

-Azazkalak makillatu aurreko teknikak.

-Ohiko makillajea eta makillaje frantsesa.

-Lore-apainketak, art-nail-a, harribitxiak, bi koloretakoak, eta degradatua.

-Aerografoaren bidezko apainketak.

-Azazkaletako piercing teknikak.

Lanbide modulua: Analisi estetikoa

Kodea: 0638

Iraupena: 100 ordu

Prestakuntza unitatea: Larruazalaren eta larruazal-eranskinen anatomia eta fisiologia. Lesio ohikoenak.

Kodea: 0638 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Larruazalaren eta larruazal-eranskinen egitura eta eginkizunak.

-Larruazal motak: eudermikoa, lehorra (deshidratatua eta alipikoa), koipetsua (normala eta deshidratatua), okluditua, mistoa, sentikorra, besteak beste. Ezaugarriak, itxura, ukipena, haztapena, larruazalaren beharrak eta zainketa kosmetikoak.

-Larruazalen arteko desberdintasunak, sexuaren eta arrazaren arabera eta bizitzako etapa bakoitzean.

-Larruazala eta eguzkia.

-Teknika estetikoetan eragina duten hidratazioaren, izerditzearen, lipidazioaren, pigmentazioaren, keratinizazioaren, baskularizazioaren eta larruazaleko ileen alterazioak.

-Eskuen, oinen eta azazkalen alterazio estetikoak.

-Dermisaren eta hipodermisaren alterazioak.

Prestakuntza unitatea: Larruazalaren eta eranskinen analisirako protokoloak eta aparatologia.

Kodea: 0638 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Larruazalaren analisirako aparatuen deskribapena. Oinarri zientifikoak eta horien emaitzak.

-Enplegua, arretazko neurriak. Indikazioak eta kontraindikazioak.

-Analisirako ekipamenduaren higienea, desinfekzioa eta mantentze-lanak.

-Larruazalaren analisirako protokoloa; dokumentazioa eta protokolo-faseak.

-Miaketa-teknikak: zuzeneko behaketa, ukimena, haztapena eta larruazalaren analisirako ekipamenduen bidezko miaketa.

-Diagnostiko estetikoa, emaitzen interpretazioa.

Prestakuntza unitatea: Tratamendu estetikoetarako aparatologia eta deontologia profesionala.

Kodea: 0638 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Tratamendu estetikoak egiteko ohiko aparatuen sailkapena, deskribapena eta funts zientifikoa.

-Erabiltzeko arauak, arretazko neurriak. Indikazioak eta kontraindikazioak.

-Aparatu horien higienea, desinfekzioa eta mantentze-lanak.

-Estetikako lanbidearen oinarri deontologikoak: zintzotasuna, pertsonenganako errespetua eta sekretu profesionala.

-Datuak Babesteko Legea eta estetikako lanbidea.

Lanbide modulua: Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak

Kodea: 0640

Iraupena: 100 ordu

Prestakuntza unitatea: Segurtasuna eta higienea ile-apainketako eta estetikako zerbitzuetan.

Kodea: 0640 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Garbiketa, higienea, desinfekzioa eta esterilizazioa: kontzeptua eta aplikazio metodoak.

-Apaindegi batean gehien erabiltzen diren kutsagarri motak.

-Transmititu eta kutsatzeko bideak. Prebentzio neurri berariazkoak.

-Segurtasun eta higiene arauak ile-apainketan eta estetikan erabiltzen diren aparatu, lanabes eta produktuak manipulatzeko orduan.

Lehen laguntzarako oinarrizko teknikak, gerta daitezkeen kontrako erreakzioetan edo istripuetan aplikatzeko.

-Ile-apainketako eta estetikako jarduerei lotutako laneko gaixotasunak. Prebentzio neurriak. Ergonomia eta jarrera-higienea.

-Ile-apainketako eta estetikako zerbitzuetan sortutako hondakinak tratatzeko metodoak.

Prestakuntza unitatea: Irudi pertsonalaren karakterizazioa. Gorputz-aparatu eta sistemak.

Kodea: 0640 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Giza gorputzaren egitura orokorra.

-Aurpegiaren eta gorputzaren forma eta proportzioak.

-Organismoaren antolaketa mailak.

-Zirkulazio-aparatuaren eta arnasketa-aparatuaren anatomia-fisiologia; alterazio ohikoenak eta irudi pertsonalarekin duten zerikusia.

-Hezur-sistemaren eta gihar-sistemaren anatomia-fisiologia; alterazio ohikoenak eta irudi pertsonalarekin duten zerikusia.

-Nerbio-sistemaren, sistema endokrinoaren eta sentimen-organoen anatomia-fisiologia; alterazio ohikoenak eta irudi pertsonalarekin duten zerikusia.

Prestakuntza unitatea: Gorputz-irudirako ohitura osasungarriak.

Kodea: 0640 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Osasuna kontzeptua.

-Elikadura eta nutrizioa, eta irudi pertsonalarekin duten erlazioa.

-Irudi pertsonalean eragina duten bizi-ohiturak: norberaren higienea, ariketa fisikoa, hidratazioa, loa eta drogen kontsumoa.

-Digestio-aparatuaren anatomia-fisiologia; alterazio ohikoenak eta irudi pertsonalarekin duten zerikusia.

-Iraitz-aparatuaren anatomia-fisiologia; alterazio ohikoenak eta irudi pertsonalarekin duten zerikusia.

-Ugalketa-aparatuaren anatomia-fisiologia; alterazio ohikoenak eta irudi pertsonalarekin duten zerikusia.

-Minbiziari aurre egiteko neurriak.

Lanbide modulua: Estetikarako eta edergintzarako kosmetologia

Kodea: 0641

Iraupena: 160 ordu

Prestakuntza unitatea: Produktu kosmetiko ohikoenak.

Kodea: 0641 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kosmetikoen definizioa eta sailkapena.

-Kosmetikoen osagaiak.

-Forma kosmetiko ohikoenak.

-Irudi pertsonalean gehien erabiltzen diren kosmetikoen deskribapena.

-Kosmetikoek larruazalean sartzeko duten ahalmena.

Prestakuntza unitatea: Produktu kosmetikoei lotutako araudia.

Kodea: 0641 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Produktu kosmetikoen gaineko araudi teknikoaren eta osasun arlokoaren analisia.

-Kosmetikoen etiketen interpretazioa.

-Informazio osagarria.

-Kosmetikoen osagai nagusien identifikazioa (INCI kodea).

Prestakuntza unitatea: Kosmetikoak prestatzea.

Kodea: 0641 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Kosmetikoen izaera fisiko-kimikoaren azterketa: sistema barreiatuak eta tentsoaktiboak.

-Kosmetikoak prestatzeko behar diren laborategiko lanabesak, materialak eta ekipamendua.

-Kosmetikoen fabrikazioan erabiltzen diren oinarrizko eragiketak egitea.

-Kosmetikoak prestatzeko fitxak betetzea.

-Kosmetikoak prestatzea.

-Kosmetologiari lotutako segurtasun eta higienea.

Prestakuntza unitatea: Larruazalaren babeserako, mantentzerako, hidrataziorako eta higienerako produktu kosmetikoak.

Kodea: 0641 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Higiene kontzeptua eta zikinkeriaren osagaiak.

-Higienerako kosmetikoak: konposizioa, eragin-mekanismoa eta forma kosmetikoak.

-Hidratazioaren kontzeptua.

-Hidrataziorako eta mantentzerako kosmetikoak: konposizioa, eragin-mekanismoa eta forma kosmetikoak.

-Eguzkitarako kosmetikoak: konposizioa, eragin-mekanismoa eta forma kosmetikoak.

-Larruazalaren higiene, hidratazio, mantentze eta babeserako kosmetikoen merkatuaren berrikuntzak.

Prestakuntza unitatea: Apainketarako eta larruazal-eranskinetarako produktu kosmetikoak. Kosmetologiako berrikuntzak.

Kodea: 0641 - UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Makillajerako kosmetikoak: konposizioa, motak eta funtzioa.

-Azazkalak apaintzeko kosmetikoak: konposizioa, motak eta funtzioa.

-Azazkal artifizialetarako kosmetikoak: motak, konposizioa eta eragin-mekanismoa.

-Depilaziorako kosmetikoak eta koloregabetzeko kosmetikoak: motak, konposizioa eta eragin-mekanismoa.

-Eskuetarako eta oinetarako kosmetikoak: motak, konposizioa eta eragin-mekanismoa.

-Apainketarako kosmetikoen eta larruazal-eranskinetarako kosmetikoen merkatuaren berrikuntzak.

Lanbide modulua: Depilazio mekanikoa eta ilea koloregabetzea

Kodea: 0635

Iraupena: 170 ordu

Prestakuntza unitatea: Ohiko argizariaren bidezko epilazioa.

Kodea: 0635 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Lan eremua eta lantokia prestatzea.

-Norberaren babesa eta profesionalaren eta erabiltzailearen ergonomia.

-Ilearen tratamendurako analisi estetikoa egitea eta erregistratzea.

-Ilea tratatzeko prozedura hautatzea.

-Bezeroaren historialaren artxiboa.

-Ilearen epilazio tratamendurako kosmetika berariazkoa: ohiko argizari birziklagarri beroak eta fusio-puntu baxuko argizariak.

-Epilatu aurreko eta ondoko kosmetika.

-Sentsibilitate-proba.

-Ilearen tratamendurako osagarriak, materialak eta fusoreak.

-Aparatuen, ekipamenduen eta kosmetikoen erabilerarako eta mantentze-lanetarako arretazko neurriak.

-Aurpegiko ilearen tratamenduetan teknika gauzatzea.

-Gorputzeko ilearen tratamenduetan teknika gauzatzea.

-Zona delikatuetarako berariazko prozedura.

-Ilearen tratamenduaren gauzatze teknikoan nahi ez diren ondorioak eta sortzen diren arriskuen kontrola.

-Epilazio prozesuen kalitaterako parametroen analisia.

-Aholkularitza profesionala. Ondorengo zainketak.

-Asepsia. Desinfekziorako eta esterilizaziorako baliabideak.

Prestakuntza unitatea: Argizari liposolublearen bidezko epilazioa.

Kodea: 0635 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Lan eremua eta lantokia prestatzea.

-Norberaren babesa eta profesionalaren eta erabiltzailearen ergonomia.

-Ilearen tratamendurako analisi estetikoa egitea eta erregistratzea.

-Ilea tratatzeko prozedura hautatzea.

-Bezeroaren historialaren artxiboa.

-Ilearen epilazio tratamendurako kosmetika berariazkoa: erabili eta botatzeko argizari epelak eta hotzak.

-Epilatu aurreko eta ondoko kosmetika.

-Sentsibilitate-proba.

-Ilearen tratamendurako osagarriak, materialak eta fusoreak.

-Aparatuen, ekipamenduen eta kosmetikoen erabilerarako eta mantentze-lanetarako arretazko neurriak.

-Aurpegiko ilearen tratamenduetan teknika gauzatzea.

-Gorputzeko ilearen tratamenduetan teknika gauzatzea.

-Zona delikatuetarako berariazko prozedura.

-Ilearen tratamenduaren gauzatze teknikoan nahi ez diren ondorioak eta sortzen diren arriskuen kontrola.

-Epilazio prozesuen kalitaterako parametroen analisia.

-Aholkularitza profesionala. Ondorengo zainketak.

-Asepsia. Desinfekziorako eta esterilizaziorako baliabideak.

Prestakuntza unitatea: Ilea kamuflatzeko tratamendua.

Kodea: 0635 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lan eremua eta lantokia prestatzea.

-Norberaren babesa eta profesionalaren eta erabiltzailearen ergonomia. Baliabide berariazkoak.

-Ilearen tratamendurako analisi estetikoa egitea eta erregistratzea.

-Bezeroaren historialaren artxiboa.

-Sentsibilitate-proba.

-Berariazko kosmetika: kremak, soluzioak, oreak, hautsak eta olioak.

-Tratamenduaren ondoko kosmetika.

-Ilea kamuflatzeko tratamendurako material berariazkoak.

-Ilea kamuflatzeko teknika gauzatzea. Segurtasun eta higiene neurriak.

-Koloregabetzeko produktuen aurkako erreakzio batean jarduteko prozedura.

-Epilazio prozesuen kalitaterako parametroen analisia.

-Aholkularitza profesionala. Ondorengo zainketak.

Prestakuntza unitatea: Gizonezkoen epilazioa.

Kodea: 0635 - UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Lan eremua eta lantokia prestatzea.

-Norberaren babesa eta profesionalaren eta erabiltzailearen ergonomia.

-Gizonezkoen tratamendurako analisi estetikoa egitea eta erregistratzea.

-Ilea tratatzeko prozedura hautatzea.

-Bezeroaren historialaren artxiboa.

-Gizonezkoen ilearen epilazio tratamenduetarako kosmetika berariazkoa: fusio-puntu baxuko argizari beroak: argizari epelak.

-Epilatu aurreko eta ondoko kosmetika.

-Sentsibilitate-proba.

-Ilearen tratamendurako osagarriak, materialak eta fusoreak.

-Aparatuen, ekipamenduen eta kosmetikoen erabilerarako eta mantentze-lanetarako arretazko neurriak.

-Bularraldeko, sabelaldeko eta bizkarreko ilea kentzeko teknika gauzatzea.

-Goiko gorputz-adarretako ilea kentzeko teknika gauzatzea.

-Ilearen tratamenduaren gauzatze teknikoan nahi ez diren ondorioak eta sortzen diren arriskuen kontrola.

-Epilazio prozesuen kalitaterako parametroen analisia.

-Aholkularitza profesionala. Ondorengo zainketak.

-Asepsia. Desinfekziorako eta esterilizaziorako baliabideak.

Lanbide modulua: Azazkal artifizialetarako teknikak.

Kodea: 0637

Iraupena: 110 ordu

Prestakuntza unitatea: Eskuetako azazkalen protesiak egiteko teknika.

Kodea: 0637 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Lan eremua eta lantokia prestatzea.

-Norberaren eta erabiltzailearen babesa.

-Azterketa morfologikoa, erregistroa eta artxiboa.

-Teknika gauzatu aurreko eta ondorengo argazkien dokumentazioa, argazkien erregistroa.

-Protesiak aplikatzeko prozedura hautatzea.

-Kosmetikoen sentsibilitate-proba.

-Gauzatze teknikoaren aurreko prozesua (manikura).

-Eskuetako azazkalen protesiak aplikatzeko teknika.

-Azazkal artifizialen mantentzea, zainketa eta lehengoratze-lanak.

-Prozesuaren kalitatearen ebaluazioa eta kontrola.

-Prozesuaren mantentzearen eta zainketaren gaineko aholkularitza profesionala.

-Ingurumenaren babesaren eta arriskuen gainean indarra duen araudia.

Prestakuntza unitatea: Oinetako azazkalen protesiak egiteko teknika.

Kodea: 0637 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Lan eremua eta lantokia prestatzea.

-Norberaren babesa eta profesionalaren eta erabiltzailearen ergonomia.

-Azterketa morfologikoa, erregistroa eta artxiboa.

-Teknika gauzatu aurreko eta ondorengo argazkien dokumentazioa, argazkien erregistroa.

-Oinetan protesiak aplikatzeko prozedura hautatzea.

-Gauzatze teknikoaren aurreko prozesua (pedikura).

-Oinetako azazkalen protesiak aplikatzeko teknika.

-Oinetako azazkal artifizialen mantentzea, zainketa eta lehengoratze-lanak.

-Prozesuaren kalitatearen ebaluazioa eta kontrola.

-Prozesuaren mantentze-lanen eta zainketaren gaineko aholkularitza profesionala.

-Ingurumenaren babesaren eta arriskuen gainean indarra duen araudia.

Prestakuntza unitatea: Eskuetako eta oinetako azazkalen protesien diseinua eta apainketa.

Kodea: 0637 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Lan eremua eta lantokia prestatzea.

-Norberaren babesa eta profesionalaren eta erabiltzailearen ergonomia.

-Azazkalen makillajerako diseinu grafikoak.

-Esmalteekin eta pintzelarekin eta puntzoiarekin makillatzeko teknikak.

-Aerografoaren teknika.

-Fantasiazko teknikak.

-Azazkaletako makillaje motak eta teknikak.

-Argazkien erregistroa eta artxiboa.

-Apainketen mantentzea, zainketa eta lehengoratze-lanak.

-Segurtasun eta higiene arauak.

Lanbide modulua: Estetika-kabinako jarduerak

Kodea: 0639

Iraupena: 180 ordu

Prestakuntza unitatea: Estetikako eta edergintzako kabina baten diseinua eta antolaketa.

Kodea: 0639 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Estetika-kabina. Enpresaren irudia.

-Guneen diseinua eta banaketa, eskaintzen diren zerbitzuen arabera.

-Irudi profesionala enpresaren irudi gisa.

-Biltegiaren kudeaketa. Materialen eta kosmetikoen hornidura eta haien kontsumoaren kontrola.

-Merkataritzaren garapenerako teknikak (sustapena, merchandaising-a eta publizitatea).

-Fitxak eta artxiboak. Egitea eta erregistratzea.

-Estetikako eta edergintzako kabina bateko bezeroa. Pertsonen arteko komunikaziorako teknikak.

-Bezeroaren eskarien eta beharren analisia. Beste profesional batzuengana deribatzea.

-Bezeroari harrera egitea, elkarrizketatzea eta aholku ematea.

-Teknologia informatikoa. Datuak kudeatzea. Agenda.

-Zerbitzu estetikoen kalitatea. Kexak eta erreklamazioak ebaztea.

-Segurtasun, higiene eta osasun arauak.

Prestakuntza unitatea: Aurpegian aplikatzen diren oinarrizko zerbitzu estetikoak

Kodea: 0639 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Protokoloen ebaluazioa. Aurpegiko tekniken zerbitzu estetikoen prozedurak.

-Baliabide tekniko eta materialak.

-Bezeroari informazioa eta aholku ematea.

-Bezeroari harrera egitea, eroso kokatzea eta instalatzea.

-Zerbitzuen gauzatze praktikoa: masajea, higienea, hidratazioa, ilearen depilazioa eta/edo koloregabetzea eta oinarrizko makillajea.

-Emaitzen analisia.

-Datuen erregistroa.

Prestakuntza unitatea: Gorputzeko oinarrizko zerbitzu estetikoak.

Kodea: 0639 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Protokoloen ebaluazioa. Gorputzeko tekniken zerbitzu estetikoen prozedurak.

-Baliabide tekniko eta materialak.

-Bezeroari informazioa eta aholku ematea.

-Bezeroari harrera egitea, eroso kokatzea eta instalatzea.

-Zerbitzuen gauzatze praktikoa: masajea, higienea, hidratazioa eta depilaziorik gabeko mantentzea. Emaitzen analisia.

-Datuen erregistroa.

Prestakuntza unitatea: Estetikako eta edergintzako kabina bateko teknika bateratuak.

Kodea: 0639 - UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Lan teknikak eta jarduteko protokoloa.

-Baliabide tekniko eta materialak.

-Bezeroari informazioa eta aholku ematea.

-Bezeroari harrera egitea eta eroso kokatea, eskatu duen zerbitzuaren arabera.

-Ilea sistema mekanikoaren bidez kentzeko zerbitzua egitea.

-Eskuetako eta oinetako oinarrizko tratamenduak egitea: manikura eta pedikura.

-Azazkal-protesien aplikazioa, azazkalen apainketa eta/edo makillajea.

Lanbide modulua: Lurringintza eta kosmetika naturala

Kodea: 0642

Iraupena: 90 ordu

Prestakuntza unitatea: Lurringintza.

Kodea: 0642 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lurrinaren definizioa eta historia.

-Lurrin baten ukituak.

-Lurrin baten lehengaiak: ateratzeko eta analizatzeko metodoak.

-Lurrin motak.

-Lurrinaren kontserbazioa eta aplikazioa.

-Lurrina aukeratzea.

Prestakuntza unitatea: Aromaterapia.

Kodea: 0642 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Aromaterapia kontzeptua.

-Esentzia-olioak: kontzeptua, konposizioa eta ezaugarriak. Arretazko neurriak, kontraindikazioak eta kontserbazioa.

-Olio eramaileak.

-Aroma-kosmetika: kontzeptua eta aplikazioak.

Prestakuntza unitatea: Kosmetiko naturalak eta nutrikosmetika.

Kodea: 0642 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Kosmetika naturala: kontzeptua, ezaugarriak eta bilakaera.

-Fitokosmetika. Landare-aterakinak: kontzeptua eta ateratzeko metodoak. Ondorioak eta erabilerak.

-Itsas-kosmetika. Kontzeptua. Estetikan erabiltzen diren itsas-produktuak: ondorioak eta erabilerak.

-Kosmetikan erabiltzen diren buztinak eta meak: motak, ondorioak eta erabilerak.

-Nutrikosmetikoak: kontzeptua eta indikazioak. Kontraindikazioak eta kontrako ondorioak.

Prestakuntza unitatea: Lurrin eta kosmetiko naturalak prestatzea.

Kodea: 0642 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lurrinak prestatzea: behar den materiala, formula kosmetikoa, modus operandi-a.

-Arte-sorkuntza lurrinduak: gatzak, findak, zakutxoak, lore-egiturak, talkoak, kandelak eta beste batzuk.

-Kosmetiko naturalak prestatzea: kremak, artisau-xaboiak, etab.

Lanbide modulua: Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta

Kodea: 0643

Iraupena: 90 ordu

Prestakuntza unitatea: Irudi pertsonalaren esparruko marketina. Publizitatea, sustapena eta merchandising-a.

Kodea: 0643 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Marketinaren definizioa eta haren oinarrizko kontzeptuak. Marketina irudi pertsonaleko enpresetan. Marketin motak. Marketing mix-a: ezaugarriak eta elementuak:

-Irudi pertsonaleko produktuak eta zerbitzuak: ezaugarriak. Serbukzioa.

-Publizitateko eta salmentak sustatzeko teknikak.

-Merchandising kontzeptua. Merchandising-a apaindegian.

-Erosketa motak: aurreikusitako erosketak eta bat-batekoak.

-Merchandising-aren elementuak. Girotze orokorra. Saltokiak. Establezimenduaren kanpoko elementuak. Erakusleihoak. Publizitatea saltokian bertan: kartelak eta erakustokiak.

Prestakuntza unitatea: Bezeroa irudi pertsonalean. Beharrak eta harrera egiteko jarraibideak.

Kodea: 0643 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Bezeroaren beharrak eta gustuak, bezeroen kontsumoan eragina duten aldagaiak.

-Motibazioa, frustrazioa eta defentsa-mekanismoak. Erosteko erabakiaren prozesua.

-Bezeroaren gogobetetzea eta leial bihurtzea.

-Bezeroari arreta emateko prozedura, prozesuaren fase bakoitzean.

-Komunikazioaren etapak, elementuak, motak eta helburuak irudi pertsonaleko enpresa batean.

-Ahozko eta idatzizko komunikazioa, keinu bidezko komunikazioa.

-Produktu edo zerbitzu baten aurkezpen eta erakustaldiak. Egiteko jarraibideak.

Prestakuntza unitatea: Salmenta-teknikak irudi pertsonalean. Kexen eta erreklamazioen tratamendua.

Kodea: 0643 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Salmenten aholkulariaren ezaugarriak. Irudi pertsonaleko produktu eta zerbitzuen salmenten aholkulariaren enpatia eta asertibitatea.

-Salmentaren teknikak eta faseak. Argudiatze komertziala. Kontrako argudioak. Salmenta ixtea. Salmenta gurutzatua.

-Saldu ondoko aholkularitza zerbitzua.

-Bezeroaren balorazioa jaso duen harreraren gainean.

-Kexak eta erreklamazioak jaso eta ebazteko prozedurak. Erreklamazio batean behar diren dokumentuak edo frogak.

-Kexak/Erreklamazioak ebazteko faseak.

-Salmenten ondoko segimenduari, gorabeherei eta bezeroen eskariei eta erreklamazioei buruzko informazioaren erregistroa, kalitatea handitzeko eta bezeroen leialtasuna hobetzeko adierazle gisa.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Kodea: 0644

Iraupena: 70 ordu

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0644 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku-faktoreen analisia.

-Arrisku-egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresa batean.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasuneko, ingurumeneko eta ergonomiako baldintzei zein ezaugarri psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdietarako eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen laguntzako teknikak aplikatzeari buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0644 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lan zuzenbidea.

-Lan harreman indibidualaren azterketa.

-Lan kontratuen modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikagarria den hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken konponketa.

Kodea: 0644 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta analizatzea, bere eraginpeko lurralde eremuan eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua bere eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae-ren ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: mugikortasunaren agiria.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko aukera gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen analisia.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

Kodea: 0645

Iraupena: 70 ordu

Prestakuntza unitatea: Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea.

Kodea: 0645 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak estetikako eta edergintzako enpresen jardueretan.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna estetikaren eta edergintzaren sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Jarduera ekintzailearen arriskua.

-Negozioaren ideia estetikako eta edergintzako enpresa baten esparruan.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko betebeharrak. Izaera ekintzailea.

-Sormenerako, komunikaziorako eta lidergorako oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena sustatzen duten teknikak.

-Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Estetikaren eta edergintzaren sektorean ari den enplegatu baten eta ekintzaile baten lan arloko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak ezagutzea.

Prestakuntza unitatea: Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0645 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Estetikako eta edergintzako ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Estetikaren eta edergintzaren sektoreko ETE baten ingurune orokorra eta berariazkoa aztertzea.

-Estetikaren eta edergintzaren sektoreko ETE baten harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Enpresa plan bat prestatzea.

-Estetikaren eta edergintzaren sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak.

-Marketin plan baten edukiak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0645 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko hastapenak.

-Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Estetikako eta edergintzako enpresa baten administrazio kudeaketa.

4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

4. ERANSKINA

Lanbide moduluen arteko baliozkotzeak, zehazki, 1/1990 Lege Organikoaren (LOGSEren) babesean ezarritakoen eta, 2/2006 Lege Organikoaren babesean, Estetika eta edergintzako teknikari tituluan ezarritakoen artekoak

5. ERANSKINA

LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko

6. ERANSKINA

IRAKASLEAK

IRAKASLEAK

A) Moduluak ematen dituzten irakasleak

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0633. Aurpegiko eta gorputzeko higiene-teknikak

0634. Makillajea

0635. Depilazio mekanikoa eta ilea koloregabetzea

0636. Eskuetako eta oinetako estetika

0637. Azazkal artifizialetarako teknikak

0639. Estetika-kabinako jarduerak

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

-Estetikako goi mailako teknikaria, edo baliokideak diren beste titulu batzuk

-Irudi pertsonaleko aholkularitzako goi mailako teknikaria, edo baliokideak diren beste titulu batzuk

0638. Analisi estetikoa

0640. Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak

0641. Estetikarako eta edergintzarako kosmetologia

0642. Lurringintza eta kosmetika naturala

0643. Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta

0644. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

0645. Enpresa eta ekimen sortzailea

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

7. ERANSKINA. LEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekua:

Erabilera anitzeko gela

Estetikako lantegia

Kosmetologiako eta lurringintzako laborategia

Iragarkiaren kodea: F1211788

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web