(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

85/2012 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 1EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN ESTETIKA INTEGRALEKO ETA ONGIZATEKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA.

BON N.º 247 - 20/12/2012



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK


  5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA


  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  7. ERANSKINA. LEKUAK


Zioen Azalpena

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide arlo edo sektore bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, helburu hau du ezarrita: erraztasunak ematea prestakuntzaren eskaintza produkzio sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara etengabe egokitzeko, lanbide heziketako tituluak eguneratu eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Halaber, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea lanbide heziketaren eskaintza gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde esparruko ekonomiaren premien arabera egokitzeko. Bestalde, lanbide heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetan sartzeko bete beharreko baldintzak aldatzen ditu.

Foru dekretu honen bitartez, Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Honako curriculum honek ekainaren 24ko 881/2011 Errege Dekretua garatzen du, Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituena, Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2. Araudi honetan elementu hauek jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen dutenak: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, araudi honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari dagokion produkzio sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio hauek (Estetika hidrotermala, otsailaren 29ko 327/2008 Errege Dekretuaren bidez arautua, Masaje estetikoak eta horiei loturiko teknika sentsorialak eta Tratamendu estetikoak, ekainaren 15eko 790/2007 Errege Dekretuaren bidez arautuak) eta kualifikazio osatu gabeek (Beltzarantzea, makillajea eta depilazio aurreratua, urriaren 27ko 1228/2006 Errege Dekretuaren bidez arautua, eta Makillaje integrala, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuaren bidez arautua) jarduketa profesionalaren eremua osatzen dute, haietako bakoitzaren gaitasunen multzoak definitzen dutena. Gaitasun horiek eta euskarri gisa erantsi diren lanbide moduluek zabalera eta espezializazio nahikoa dute, goi mailako teknikari honen enplegagarritasuna bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz, Nafarroarako elementu bereizgarriak kontuan hartuz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3. Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiez ari da, eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopurua (ECTS). Lehenbizikoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugikortasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta segidari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4. Araudi honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazio bat arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek aukera ematen du lanbide prestakuntzarako beste eskaintza batzuei ekiteko, batetik, langileen hobekuntza lortzeko, eta bestetik, halako ibilbide batzuk diseinatzeko, eta horrela, gaitasunak ebaluatu eta aitortzeko prozedura prestakuntza eskaintzan berean integratzeko. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5. Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu; 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikari tituluaren heziketa zikloa bukatu eta gero; 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du; eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua dago) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6. Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken alderdia, 10. eta 11. artikuluetan eta horiei dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen dena, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzak dira. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren esparru eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko abuztuaren 1ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Irudi Pertsonala lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena. Estetika integrala eta ongizatea.

b) Maila: 3. - Goi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2000 ordu.

d) Lanbide arloa: Irudi Pertsonala.

e) Europako erreferentea: HNSN - 5b (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio sistemaren erreferentziak, haren prospektiba eta Nafarroako testuinguruan kokatzeko jakingarri batzuk ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Estetika integrala eta ongizatea heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloak dituen lanbide modulu bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatzen dira, Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikari titulua ezarri zuen eta beraren gutxieneko irakaskuntzak finkatu zituen ekainaren 24ko 881/2011 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatu dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan adierazitako arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

6. artikulua . Heziketa zikloan sartzeko bideak.

1. Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

2. Zientziak eta Teknologia modalitateko batxilergoa ikasi duten ikasleek lehentasuna izanen dute heziketa ziklo honetan sartzeko, ekainaren 24ko 881/2011 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarri bezala.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzetan betiere.

2. Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzetan betiere.

3. Ekainaren 24ko 881/2011 Errege Dekretuaren 14.3 artikuluaren arabera, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banatuak.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide moduluen eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak 4. eranskinean agertzen dira, foru dekretu honen bidez egitura eta curriculuma arautzen zaizkien moduluei dagokienez.

2. Lanbide moduluak beste lanbide modulu batzuekin, gaitasun unitateekin, Batxilergoko irakasgaiekin eta goi mailako heziketako irakasgaiekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokienez, ekainaren 24ko 881/2011 Errege Dekretuaren 15. artikuluan eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

9. artikulua . Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikari tituluaren ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeari edo salbuesteari begira, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Era berean, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeari begira, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako irakasleei dagokie, kasuaren arabera. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleen kidegoetako irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Errege dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez, aurrekoen baliokideak diren titulazioak foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira, irakasleen espezialitateen arabera.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide moduluak irakasteko, ikastetxe pribatuetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ikaskuntza-emaitzei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Altzarietarako, ekipamenduetako eta laneko tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Martxan dauden makina eta ekipoetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamendu, makina eta abarrekoek ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko dute. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Lehen xedapen gehigarria.- Tituluaren baliokidetasunak.

1. Ekainaren 24ko 881/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Estetikako teknikari espezialistaren tituluak (Ileapainketa eta Estetika arlokoa) eta Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikariaren tituluak, zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen baita, ondorio akademiko eta profesional berak sortuko dituzte.

2. Era berean, ekainaren 30eko 180/1997 Foru Dekretuan araututa dagoen Estetikako goi mailako teknikari tituluak eta foru dekretu honetan arautzen den curriculuma duen Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikari tituluak ondorio akademiko eta profesional berberak izanen dituzte.

Bigarren xedapen gehigarria .Beste lanbide trebakuntza batzuk.

1. Lanerako prestakuntza eta orientabideak izeneko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 irakastordu baditu, ekainaren 24ko 881/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. idatz-zatian ezarritakoarekin bat.

2. Foru dekretu honetan ezarritako prestakuntza izanez gero, bermatuta dago Osasun Ministerioak higiene eta osasun arloko prestakuntza ikastaroan tatuaje, mikropigmentazio eta larruazalaren zulaketa tekniken aplikatzaileei exijitzen dien ezagutza maila, autonomia erkidegoetako legedian ezarrita dagoen bezala.

3. Foru dekretu honetan lanbide modulu bakoitzerako ezarritako prestakuntza izanez gero, bermatuta dago Osasun Ministerioak beltzarantze artifizialerako jardueretan aritzen diren profesionalei exijitzen dien prestakuntza ikastaroaren ezagutza maila, autonomia erkidegoetako legedian ezarrita dagoen bezala.

Xedapen iragankor bakarra.- Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Ekainaren 30eko 180/1997 Foru Dekretuan ezarritako Estetikako goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

Xedapen indargabetzaile bakarra .Arauak indargabetzea.

1. Indarrik gabe uzten da ekainaren 30eko 180/1997 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Estetikako goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe uzten dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetako lehena .Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2012/2013 ikasturtean ezarriko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken xedapenetako bigarrena.- Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2012ko abuztuaren 1ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila.

a) Lanbide profila.

Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorra honetan datza: estetikako zerbitzuak zuzendu eta horien garapena antolatzea, irudiarekin eta ongizatearekin zerikusia duten tratamendu estetikoak planifikatu eta egitea, teknika estetiko hidrotermalak eta depilaziorako eta pigmentuen ezarpenerako teknikak aplikatzea, betiere kalitatea, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen kudeaketa bermatuz.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

IMP023-3: Hidrotermala. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC1260-3: Zerbitzu hidrotermalak eta zerbitzu osagarriak protokolizatu eta antolatzea.

-UC0061-3: Teknika hidrotermalak aplikatu eta gainbegiratzea, protokolo normalizatuak pertsonalizatuz.

-UC0062-3: Zerbitzu hidrotermaletan kosmetika termala aplikatzea.

-UC0063-3: Eskuzko masajeak eta/edo masaje mekanikoak ematea helburu estetikoekin.

IMP248-3: Masaje estetikoak eta horiei loturiko teknika sentsorialak. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC0789-3: Diagnostiko estetikoa egitea eta protokoloak diseinatzea, masajerako eta drainatze linfatikorako teknikak eta teknika sentsorialak integratuz helburu estetikoekin.

-UC0063-3: Eskuzko masajeak eta/edo masaje mekanikoak ematea helburu estetikoekin.

-UC0790-3: Eskuzko drainatze linfatikoa eta/edo drainatze mekanikoa egitea helburu estetikoekin.

-UC0791-3: Presio bidezko masaje teknikak erabiltzea helburu estetikoekin.

-UC0792-3: Teknika sentsorialak eta masajeak batera erabiltzea helburu estetikoekin.

IMP250-3: Tratamendu estetikoak. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC0796-3: Diagnostikoa egitea eta protokolo estetiko pertsonalizatuak diseinatzea.

-UC0063-3: Eskuzko masajeak eta/edo masaje mekanikoak ematea helburu estetikoekin.

-UC0790-3: Eskuzko drainatze linfatikoa eta/edo drainatze mekanikoa egitea helburu estetikoekin.

-UC0797-3: Elektroestetikako teknikak aplikatzea, tratamendu estetiko berariazkoetan txertatuz.

-UC0798-3: Tratamendu estetikoak egitea, teknika kosmetologikoen, elektroestetikoen eta eskuzkoen aplikazioa koordinatuz.

Osatu gabeko lanbide kalifikazioak:

IMP182-3: Beltzarantzea, makillajea eta depilazio aurreratua. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC0580-3: Beltzarantze artifizialerako teknikak segurtasun eta osasun baldintzak betez aplikatzea.

-UC0581-3: Behin betiko depilazioa egitea eta/edo aldi baterako depilazio prozesuak gainbegiratzea.

-UC0067-3: Mikropigmentazio prozesuak egitea eta gainbegiratzea.

IMP024-3: Makillaje integrala. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC0064-2: Makillaje integrala aplikatzeko giza baliabideak eta baliabide teknikoak prestatzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1. Zerbitzu berriak ezartzeko bideragarritasuna aztertzea, enpresan behar diren tresnak eta langileak ebaluatuz.

2. Protokolo estetikoak eta baimen informatua emateko dokumentuak diseinatzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

3. Logistika eta biltegiratze lanak kudeatzea, estetikako enpresak eskaintzen dituen zerbitzu guztiek ongi funtzionatzeko behar den materialaz hornituz.

4. Bere menpe dituen profesional guztien lana zehaztu eta gainbegiratzea, jarduerak koordinatuz eta programatuz.

5. Proposamen estetiko pertsonalizatuak diseinatzea, analisi profesionalean jasotako datuak, bezeroaren eskakizunak eta beste profesional batzuen txostenak aztertuz.

6. Hidroterapia prozesuak egitea, spa edo bainuetxeetan teknika berariazkoak eta osagarriak aplikatuz eta kosmetiko termalak erabiliz.

7. Masaje eta drainatze linfatiko estetikoak aplikatzea, teknika eta prozedurak aukeratuz.

8. Makillaje zuzentzaileak egitea pigmentuen mikroezarpenaren bidez, bezero bakoitzaren beharren arabera pertsonalizatuz eta egokituz.

9. Ileak aldi baterako zein behin betiko kentzeko prozesuak gainbegiratu eta garatzea, ezarritako zehaztapenei jarraikiz.

10. Elektroestetikako teknikak eta erradiazio ultramorearen bidezko beltzarantze teknikak gainbegiratu eta garatzea, indarreko legediak ezarritako zehaztapenei jarraikiz.

11. Bezeroari aholku ematea tratamendu eta kosmetikoen ondorioei buruz, larruazalaren fisiologiarekin duten erlazioari buruz, bizi-ohitura osasungarriei buruz eta haiek aplikatu aurretik, bitartean eta ondoren hartu beharreko neurriei buruz.

12. Irudi pertsonaleko enpresa baten esparruan, produktu eta zerbitzuen sustapena eta merkaturatzea egitea.

13. Zerbitzu estetikoak integratu eta ematea, teknika kosmetologikoen, elektroestetikoen eta eskuzkoen aplikazioa koordinatuz.

14. Lanaren egoera berrietara egokitzea, eta horretarako, norberaren lanbide inguruneari dagozkion ezagutza zientifiko, tekniko eta teknologikoak eguneratuta edukitzea, norberaren prestakuntza eta bizitzan zehar eskura dauden ikasteko baliabideak kudeatzea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

15. Egoerak, arazoak edo gorabeherak ebaztea, eta horretarako ekimena eta autonomia edukitzea bere eskumeneko eremuan, sormena eta berritzeko eta hobetzeko gogoa erakutsiz, bai bere lanean bai taldeko kideen lanean.

16. Lan taldeak antolatu eta koordinatzea arduraz, lanaren garapena gainbegiratzea harreman arinak edukiz eta lidergoa bere gain hartuz, eta sortzen diren taldeko gatazketan konponbideak eskainiz.

17. Lankideekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea. Horretarako komunikazio bide eraginkorrak erabiltzea, informazio edo ezaupide egokiak transmititzea, eta bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatzea.

18. Norberaren lana zein taldearena egitean ingurune seguruak sortzea. Horretarako, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea, araudiak ezartzen duenaren eta enpresaren helburuen arabera.

19. Produkzio prozesuen edo zerbitzuak emateko prozesuen barnean dauden lanbide jardueretan kalitatearen kudeaketari, irisgarritasun unibertsalari eta “guztientzako diseinuari” erantzuteko prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea.

20. Enpresa txiki baten sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide jardueran ekimena izatea, gizartearen aurreko erantzukizun senarekin.

21. Lanbide jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea eta norberaren eskubideak erabiltzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

B) Produkzio sistema.

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Profesional honek irudi pertsonalaren zainketaren sektorean jarduten du, zainketa estetikoen azpisektorean, arlo hauetan aritzen diren enpresa txiki eta ertainetan, gehienetan pribatuak direnetan: tratamendu estetiko integralak, estetika hidrotermala, pigmentuen mikroezarpena, depilazio aurreratua, masaje estetikoa eta drainatzea, eta tratamendu eta produktu kosmetikoen arloko aholkularitza.

Beren kasa aritzen diren profesionalak izaten dira, beren enpresa kudeatzen dutenak, edo besteren kontura lan egiten dutenak, enplegatu gisa edo saileko edo departamentuko buru gisa.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

-Estetikalaria.

-Zuzendari teknikoa enpresa estetikoetan edo irudi pertsonaleko sailetan, spa zentroetan eta bainuetxeetan.

-Tratamendu estetiko integraletako teknikaria.

-Teknika hidroestetikoetako teknikaria.

-Mikropigmentazioko teknikaria.

-Depilazio mekaniko eta aurreratuko teknikaria.

-Aparatologia estetikoko teknikaria.

-Erradiazio ultramorearen bidezko beltzarantze tekniketako espezialista.

-Masaje estetikoetako teknikaria.

-Drainatze linfatiko estetikoetako teknikaria.

-Langile kualifikatua medikuntza eta kirurgia estetikoko zentroetan.

-Teknikari komertziala.

-Estetika eta kosmetika arloko aholkularia.

-Estetika arloko hezitzaile teknikoa.

b) Nafarroako lurraldearen testuingurua.

Estetikaren eta ongizatearen munduak halako garapena lortu du Espainian, non Estatuko sektore garrantzitsuenetako bat bihurtu baita, eta Nafarroa ez da garapen horretatik aparte gelditu.

Estetika eta ongizatearen sektorea Nafarroan enpresa multzo batek osatzen dute, non apaindegiak nabarmentzen baitira bereziki, gehienak horrelakoak direlako. Gorputzaren eta osasunaren zainketarako eta edergintzarako zerbitzuak eskaintzen dituzten negozioak dira apaindegiak. Zentro horiek estetikako eta edergintzako zerbitzu integrala eskaintzen diote jendeari (depilazioa, aurpegi- eta gorputz-tratamenduak, makillajea, eskuetako eta oinetako estetika, eta abar). Eredu horretaz gainera, eta sektorearen joerari jarraikiz, azken honetan hiriko spa zentro ugari sortu dira, oinarrizko zerbitzuez gainera, ongizateko tratamenduak, terapia alternatiboak (hidroterapia, aromaterapia, musikaterapia, akupuntura, homeopatia, erreflexologia, eta abar) eta masaje berritzaileak ere eskaintzen dituztenak.

Erantsi beharra dago, etorkizunari begira, sektorea espezializazioranzko bidea hartzen ari dela, jarduera mota bakar bateko enpresa eredu baterantz, hau da, bezeroari zerbitzu profesional eta kualifikatua eskaintzen dioten zentroak, gorputzaren oso atal zehatzetan espezializatzen direnak, eskuetan edo oinetan esate baterako, gorputz atal horiek orain arte oso gutxi landu baitira estetikako establezimenduetan. Jarduera edo zerbitzu estetiko bakar bat eskaintzen duten enpresa espezializatuen eredu honen aitzindariak beltzarantze artifizialeko zentroak izan ziren.

Aipatu beharra dago, orobat, badela beste sektore bat gorantz doana eta estetikaren eta ongizatearen arloko lanbide profila duten langile kualifikatuak behar dituena: medikuntza estetikoko zentroak eta zirkuitu termalak dituzten kirol zentroak.

Sektorearen beste bereizgarri bat enpresek Nafarroan duten izaera berritzailea da. Nafarroako enpresetan interes handia dago merkatuko teknika berrienak ezarri eta aplikatzeko eta azken belaunaldiko aparatuak erabiltzeko. Hortaz, sektore honetan espezializazio handiko profesionalak behar dira, lan teknikoaz gainera, kudeaketa, antolaketa eta berrikuntza lanak ere egiteko gauza direnak. Estetikari aplikatutako teknologiaren sektorea izugarri azkar garatzen ari da, eta horregatik ikasketak modernizatu behar dira beharrezkoa den kualifikazioa lortuko bada. Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikariaren araudiak eskari honi erantzun nahi dio hezkuntzaren esparrutik.

c) Prospektiba.

Titulu honen lanbide profila aldatzen ari da, eta gaitasun hauek nagusitzen ari dira: ongizatearen eta osasunaren sustapenaren bitartez, irudi pertsonalaren zainketa sustatzen duten teknikekin zerikusia dutenak. Etorkizuneko profesionalek bizi ohitura osasungarriak ongi ezagutu behar dituzte, eskuzko teknika estetikoetan espezializazio handiagoa beharko dute (drainatze estetikoa, ekialdeko teknikak edo erreflexologia, esate baterako) eta terapia sentsorialetan ere ongi trebatuak egon beharko dute (kromoterapia, aromaterapia, musikaterapia, eta abar). Baliabide nagusi gisa ura erabiltzen duten tratamenduek ere ongizatea sustatzen dute, eta horregatik, spa zentroen eta bainuetxeen sektoreak oso eskari handia du gaur egun.

Bilakaera teknologikoa eta aparatologiaren eta kosmetika aurreratuaren erabilera direla kausa (irrati-maiztasuna, erradiazio ultramorearen bidezko beltzarantze aparatuak, IPL edo laser bidezko teknikak, bektoreak, belaunaldi berriko printzipio aktibo kosmetikoak, besteak beste), lanbide profil gero eta espezializatuagoa behar da, batetik, ezagutza zientifiko eta teknologikoak, eta bestetik, prozesuak antolatu eta planifikatzeko gaitasunak behar baitira, bere gain hartzeko kalitatearen, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumenaren babesaren gaineko eginkizunak, eta prest izateko berrikuntzari ateak irekitzeko.

Sektoreko enpresetan taldekako lana eta beste profesional batzuekiko lankidetza (batez ere osasun arlokoekin) indartzen ari dira. Jarduera aholkularitza profesionalerantz eta arreta pertsonalizaturantz bideratzen ari da.

Profesional honek balio anitzeko profila izan behar du, aldaketetara moldatzeko gai dena, eta autonomia maila handia eta erabakiak hartzeko gaitasuna behar ditu.

Azkenik, estetikako eta ongizateko zerbitzuak ematean antolaketaren inguruko guztia Europako, Espainiako eta kasuko autonomia erkidegoko arauetara egokitu beharko da. Gaur egun, mikropigmentazio eta beltzarantze prozesuetako establezimenduek eta horrrelakoak aplikatzeko langileek higiene, osasun eta segurtasun baldintzak ezartzen dituen legedi berariazko bat bete behar dute jarduteko. Lege-araudi gehiago ezartzea aurreikusten da, osasun publikoan eragin berezia duten beste prozesu batzuetarako.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak.

a) Zerbitzu berriak garatzea, eta, horretarako, baliabideak eta langileak ebaluatzea ezarpenaren bideragarritasuna aztertzeko.

b) Jarduteko arauak prestatzea, prozesuko faseak zehaztuz eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz, bezeroari arreta emateko agiri eta protokolo estetikoak diseinatzeko.

c) Estetikako kabinaren baliabideak antolatzea eta stocka kontrolatzea, haren logistika eta biltegiratzea kudeatzeko.

d) Ekipamenduen eta instalazioen mantentze-lanei loturiko prozedurak aplikatzea, araudia betez, funtzionamendu ona aseguratzeko.

e) Rol profesionalak karakterizatzea eta kasu bakoitzean erantzukizuna identifikatzea, bere jarduerak programatzeko.

f) Analisi estetikoa egiteko prozedura garatzea, berariazko tresnak erabiliz, bakoitzarentzat proposamen estetiko bat diseinatzeko.

g) Teknikak, kosmetiko termalak eta ekipamenduak aplikatzea, eta bainuetxe eta spa zentroetako erabiltzaileen beharrekin erlazionatzea, prozesu hidroestetikoak egiteko.

h) Masaje estetikoak eta haiei loturiko teknika sentsorialak aplikatzeko metodo, maniobra eta parametroak identifikatzea, eta analisi estetikora egokitzea.

i) Drainatze estetikoa eta presio bidezko masajea aplikatzeko teknika, maniobra eta parametroak gainbegiratu eta ebaluatzea, eta analisi estetikora eta tratatu beharreko zona anatomikoetara egokitzea, lortu nahi den onura estetikoa aseguratzeko.

j) Dekorazio elementu eta prozesu erdi-iraunkorrak erabiltzea, erabiltzaileen ezaugarrien arabera eta indarreko araudia aplikatuz, pigmentuen mikroezarpenaren bidezko makillaje zuzentzaileak egiteko.

k) Ileak aldi baterako edo behin betiko kentzeko prozedurak hautatzea, behar diren faseak, teknikak eta baliabideak ezaugarrituz, depilazioa gainbegiratu eta gauzatzeko.

l) Ekipamendu elektro-estetikoak eta beltzarantze artifizialeko ekipamenduak kontrolatzeko parametroak egiaztatzea, eta oinarri zientifikoak tratamendu estetikoekin erlazionatzea, eraginkortasunez eta segurtasunez aplikatzeko.

m) Kosmetikoak formulatu eta prestatzeko eragiketak identifikatzea, eta horien printzipio aktiboen ezaugarriak, ondorioak eta aplikazioak aztertzea, erabiltzaileei eta profesionalei aholku emateko produktu kosmetikoei buruz.

n) Prozesu estetikoen aldagarritasuna identifikatzea, eta oinarri anatomo-fisiologikoekin, ohitura osasungarriekin eta patologia nagusiekin erlazionatzea, zerbitzu guztien kalitatea bermatzeko.

ñ) Publizitate teknikak, salmenta eragiketak eta merchandising-ekoak identifikatzea, eta merkatuaren ezaugarri eta eskariak baloratzea, produktu eta zerbitzu estetikoak sustatu eta merkaturatzeko.

o) Estetikako baliabide guztiak koordinatzea (teknikak, aparatuak, instalazioak eta kosmetikoak), eta proposatutako zerbitzu estetikoari egokitzea, kontuan hartuz erabiltzailearen lehentasunak eta analisi estetikoa, tratamendu estetiko integralak egiteko.

p) Sektoreko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolamendukoarekin erlazionaturik dauden ikasteko baliabideak eta aukerak aztertzea eta erabiltzea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eguneratzeko gogoari eusteko eta laneko egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

q) Sormena eta berrikuntzarako gogoa garatzea, lanaren eta norberaren bizitzaren prozesuetan eta antolamenduan agertzen diren eginkizunei erantzuteko.

r) Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egiteko eta horiek ebazteko.

s) Gidaritza, motibazio, gainbegiratze eta komunikazioko teknikak garatzea taldelaneko testuinguruetan, lan-taldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko.

t) Komunikazio estrategiak eta teknikak aplikatzea eta transmitituko diren edukietara, xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokitzea, komunikazio prozesuen eraginkortasuna aseguratzeko.

u) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumenaren babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera, betiere ingurune seguruak bermatzeko.

v) Irisgarritasun unibertsalari eta guztiontzako diseinuari erantzuteko beharrezko lanbide ekintzak identifikatzea eta proposatzea.

w) Kalitate parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikasteko prozesuan egiten diren lanetan eta jardueretan, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura baloratzeko, eta kalitate-kudeaketako prozedurak gainbegiratu eta hobetzeko gauza izateko.

x) Kultura ekintzailearekin eta enpresaren eta ekimen profesionalaren kulturarekin erlazionatuta dauden prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

y) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

B) Lanbide moduluak.

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa.

Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora-banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

KLASEAK ASTEAN

IKASMAILA

0744

Aparatologia estetikoa

160

5

1.

0747

Masaje estetikoa

190

6

1.

0749

Mikropigmentazioa

130

4

0750

Irudi pertsonaleko prozesu fisiologikoak eta higiene-prozesuak

130

4

1.

0751

Dermoestetika.

130

4

1.

0752

Estetikako eta ongizateko kosmetika

160

5

1.

NA01(1)

Ingelesa

60

2

1.

0745

Estetika hidrotermala

130

6

2.

0746

Depilazio aurreratua

130

6

2.

0748

Drainatze estetikoa eta presio bidezko teknikak

130

6

2.

0753

Tratamendu estetiko integralak

130

6

2.

0755

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

70

3

2.

0756

Enpresa eta ekimen sortzailea

70

3

2.

0754

Estetika integraleko eta ongizateko proiektua

30

Enpresaren ordutegian

2.

0757

Lantokietako prestakuntza

350

Enpresaren ordutegian

2.

(1) Nahitaezko modulua Nafarroako Foru Komunitatean.

b) Lanbide moduluen garapena.

Lanbide modulua: Aparatologia estetikoa

Kodea: 0744.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Instalazio eta ekipamendu elektroestetikoen antolaketa planifikatzen du, indarrean dagoen legeria betez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tratamendu elektroestetikoetako kabina baten instalazio elektrikoaren eskakizunak identifikatu ditu.

b) Erradiazio elektromagnetikoen emisio-teknikak aplikatzeko instalazioaren eskakizunak identifikatu ditu.

c) Ekipamenduek eta osagarriek indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen segurtasun eskakizunak betetzen dituztela egiaztatu du.

d) Beltzarantzeko kabina ezberdinen ezaugarriak identifikatu ditu.

e) UVA izpi bidez beltzarantzearen arloan indarrean dagoen araudia zehaztu du.

f) Higiene eta esterilizazio metodoen aplikazioa tresneriaren eta materialen ezaugarriekin erlazionatu du.

g) Tresneria eta osagarriak biltegiratzeko baldintzak kontrolatu ditu.

h) Hondakinak, ekipamenduaren ordezko piezak eta sortzen diren hondar-produktuak ezabatzea kudeatu du.

2. Elektroestetikako ekipamenduen ezaugarriak zehazten ditu, eta sortzen dituzten ondorio fisiologikoekin eta haien aplikazio estetikoekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Estetikan aplikatzen diren korronte elektrikoak identifikatu ditu.

b) Elektroestetikako ekipamenduen ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Ondorio fisiologikoak korronte, erradiazio eta teknika motekin erlazionatu ditu.

d) Korronte eta erradiazioen aplikazio estetikoen ezaugarriak zehaztu ditu.

e) Korronte mota bakoitzaren kontraindikazioak eta arretazko neurriak identifikatu ditu.

f) Korronte zuzena, aldakorra eta erradiazio elektromagnetikoak erabiltzen dituzten tekniken eta ondorio mekanikoa duten tekniken ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Elektroestetikako teknika bakoitzaren sekuentziazioa, aplikatzeko modua, osagarriak eta parametroak ezarri ditu.

h) Aparatu bakoitzaren segurtasun arauak definitu ditu.

i) Ekipamenduaren dokumentazio teknikoa interpretatu du.

3. Elektroestetikako ekipamenduak prestatzen eta doitzen ditu, parametroak erregulatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elektroestetikako hainbat teknikaren artean hautatu du ekipamendua.

b) Makinen, tresneriaren eta osagarrien funtzioak deskribatu ditu.

c) Makinen gailuak erregulatu eta egiaztatu ditu.

d) Teknika bakoitzaren ezaugarrien arabera hautatu ditu osagarriak, tresneria eta kosmetikoak.

e) Ekipamenduaren, osagarrien eta materialen higiene- eta desinfekzio-baldintzak kontrolatu ditu.

f) Tresneria eta osagarriak muntatu eta berraztertu ditu.

g) Aplikaziorako parametroak ondorioekin erlazionatu ditu.

4. Elektroestetikako tekniken aplikazioa planifikatzen du eta protokoloaren sekuentzia justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Larruazalaren egoera, ezaugarriak eta alterazioak identifikatu ditu, aplikatu beharreko teknikak hautatu aurretik.

b) Elektroestetikako teknikak gauzatzeko protokoloa prestatu du.

c) Lan eremua beharrezko ekipamenduarekin, osagarriekin eta produktuekin antolatu du.

d) Beharrezko babes neurriak hartu ditu, bai erabiltzailearentzat, bai profesionalarentzat.

e) Teknikaren, lortu nahi diren ondorioen eta erabiltzailearen ezaugarrien arabera doitu ditu aplikazio parametroak.

f) Aparatuaren aplikazioan sor daitezkeen sentsazioak zehaztu ditu.

g) Elektroestetikako teknika aplikatzeko beharrezkoak diren aurretiko lanak ezarri ditu.

h) Elektroestetikako teknikak aplikatu ditu, eta beharrezko babes neurriak hartu ditu.

i) Aplikatutako teknikaren sekuentziazioa ezarri du.

j) Tratamendu estetiko konbinatuetan, tekniken sinergismoa eta antagonismoa zehaztu du.

5. Estetika arloko berrikuntza teknologikoko azken aparatologiaren ezaugarriak zehazten ditu, eta hura aplikatzearen ondorioekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Estetikaren merkatuko aparatologiaren azken joerak identifikatu ditu.

b) Elektroestetikako azken ekipamenduen ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Ondorio fisiologikoak korronte, erradiazio eta teknika motekin erlazionatu ditu.

d) Korronte bakoitzerako arretazko neurriak eta kontraindikazioak identifikatu ditu.

e) Teknika berritzaileen jardun-protokoloa ezarri du.

f) Zerbitzu berria estetikako kabina batean sartzearen alde onak eta txarrak identifikatu ditu.

6. Elektroestetikako teknikak aplikatzearen arriskuak ebaluatzen ditu, pertsonen egoera eta ezaugarriak eta eskakizun teknikoak kontuan izanik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elektroestetikako tekniken aplikazioan ohikoenak diren arrisku-kausak zehaztu ditu.

b) Elektroestetikako tekniken aplikazioan hartu beharreko arretazko neurriak zehaztu ditu.

c) Teknika bakoitzaren berariazko kontraindikazioak zehaztu ditu.

d) Subjektu batek elektroestetikako teknikak aplikatzearen ondorioz izan dezakeen arriskua gehitu dela erakusten duten zantzuak eta sintomak ezagutu ditu.

e) Elektroestetikako teknikak aplikatzean agertzen diren arrisku-egoeretan hartu beharreko larrialdi-neurriak identifikatu ditu.

f) Tratamenduek izan ditzaketen arriskuei buruzko informazioa erabiltzaileari emateko bete beharreko jarraibideak zehaztu ditu.

g) Elektroestetikako teknikak aplikatzean, profesionalaren eta erabiltzailearen babes pertsonalerako neurriak identifikatu ditu.

Edukiak.

Instalazio eta ekipamendu elektroestetikoen antolamendua planifikatzea:

-Segurtasun elektrikoa: segurtasun elektrikorako arauak eta sistemak. Giza gorputzaren erresistentzia elektrikoa.

-Erradiazio elektromagnetikoaren emisio-teknikak aplikatzeko instalazioaren eskakizunak eta indizeak: estaldura-materialak eta gainazal islatzaileak. Kabinaren banaketa.

-Beltzarantzeko teknikak erradiazio ultramoreen bitartez aplikatzeko instalazioen eskakizunak.

-Beltzarantzeko kabinen ezaugarriak.

-Erradiazio ultramoreen bitartezko aparatuei buruzko araudia, Europakoa, Estatukoa eta autonomia erkidegokoa.

-Aparatologia estetikoaren gaineko araudia: ekipamenduen eskakizunak. Ekipamenduak, materialak eta tresneria fabrikatzeko eskakizunak.

-Higiene, desinfekzio eta esterilizazio neurriak aplikatzea.

-Tresneria eta materialak biltegiratzeko baldintzak.

-Hondakinak eta hondar-produktuak ezabatzeko prozesua kudeatzea.

Elektroestetikako ekipamenduen ezaugarriak zehaztea:

-Estetikan aplikatzen diren korronte elektrikoen sailkapena: korronte galbanikoa eta korronte aldakorrak.

-Estetikan aplikatzen diren korronte elektrikoen aplikazioan oinarritzen diren teknikak.

-Korronte galbanikoa: definizioa, funts zientifikoa, ondorio fisiologikoak, korronte galbanikoko ekipamenduak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak, estetikan dituen aplikazioak (ionizazioa, desinkrustazioa, galbanizazioa eta elektrolisia).

-Behe maiztasuneko korronte aldakorrak: definizioa, sailkapena, ondorio fisiologikoak, estetikan duten aplikazioa (electrolifting-a, elektrolipolisia, korronte eszitomotrizeak, gimnasia pasibo isotonikoa eta isometrikoa eta TENS korronteak, besteak beste), parametroak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak.

-Erdi maiztasuneko korronte aldakorrak: definizioa, sailkapena, ondorio fisiologikoak, estetikan dituzten aplikazioak (korronte interferentzialak eta Kotz korronteak, besteak beste), índikazioak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak.

-Goi maiztasuneko korronte aldakorrak. definizioa, ondorio fisiologikoak, estetikan dituzten aplikazioak (D,Ansorval korronteak, diatermiako korronteak, uhin laburrekoak eta diatermia kapazitatibokoak), arretazko neurriak eta kontraindikazioak.

-Beroaren eta hotzaren aplikazioan oinarritzen diren teknikak:

-Termoterapia: kontzeptua, ondorio fisiologikoak, indikazioak, estetikan dituen aplikazioak (manta elektrikoak, termoforoak eta kaporala, besteak beste), arretazko neurriak eta kontraindikazioak.

-Krioterapia: kontzeptua, ondorio fisiologikoak, indikazioak, estetikan dituen aplikazioak (benda hotzak, harrien hozkailua eta krioterapiako ekipamenduak, besteak beste), arretazko neurriak eta kontraindikazioak.

-Erradiazio elektromagnetikoen aplikazioan oinarritutako teknikak:

-Erradiazio elektromagnetikoen gaineko hastapenak: oinarri fisikoa, sailkapena eta estetikan aplikatzen diren erradiazio elektromagnetikoak.

-Wood lanpara: deskribapena, erabilera arauak, indikazioak eta arretazko neurriak.

-UVA eguzki-lanparak: eguzki-erradiazioa, UV izpien emisiorako ekipamenduak, indikazioak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak. Lege araudia.

-Laserra: laser erradiazioaren ezaugarriak, laser motak, ondorioak, indikazioak, aplikazio teknikak, dosimetriak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak. Segurtasuna laserra aplikatzean.

-Erradiazio infragorria: estetikan duen aplikazioa (lanparak eta termolipolisia, besteak beste), indikazioak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak.

-Mekanoterapiako teknikak:

-Dardaragailuak: ekipamenduen deskribapena, ondorioak eta indikazioak, aplikazio arauak eta kontraindikazioak.

-Ultrasoinuak: oinarri fisikoa, ultrasoinuak sortzen dituzten ekipamenduak, ondorioak eta indikazioak, aplikazio arauak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak.

-Goi maiztasuneko mikrodardaragailuak (peeling ultrasonikoa): oinarri fisikoa, indikazioak, erabiltzen den ekipamendua, segurtasun arauak, erabiltzeko modua eta kontraindikazioak.

-Brossage-a: erabiltzen den ekipamendua, ondorioak, indikazioak, erabiltzeko modua, segurtasun arauak eta kontraindikazioak.

-Konpresorea: ekipamenduaren deskribapena, ihinztapenak (ondorioak, indikazioak eta erabiltzeko modua) eta bentosak (ondorioak, aholkuak, erabilera arauak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak).

-Presoterapia: oinarri fisikoa, ondorioak, indikazioak, aplikazio teknikak eta parametroak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak.

-Vacumterapia eta dermoxurgapena: oinarri zientifikoa, ondorioak, parametroak, indikazioak, arretazko neurriak, kontraindikazioak eta aplikazio teknikak.

Elektroestetikako ekipamenduen prestaketa:

-Elektroestetikako teknikaren hautapena: hautatzeko irizpideak.

-Ekipamenduen analisia.

-Ekipamenduen segurtasun-baldintzen azterketa eta mantentze-lanak.

-Osagaien, tresneriaren eta kosmetikoen azterketa eta hautapena.

-Parametroak erregulatzea.

Elektroestetikako tekniken aplikazioaren antolaketa:

-Dokumentazio teknikoa: gidaliburuak, fitxa eta baimen informatua.

-Bezeroaren fitxa: Bezeroaren datuak lortu eta kudeatzea. Larruazalaren egoeraren analisia eta sor daitezkeen alterazioak.

-Jarduteko protokoloa prestatzea, aukeratutako elektroestetikako teknikaren arabera.

-Lan eremua prestatzea.

-Parametroak eta dosimetriak doitzea.

-Erabiltzailea prestatzea: eroso kokatzea, aurreko lanak egitea, segurtasun neurriak eta informazioa.

-Profesionalaren prestaketa: segurtasun neurriak.

-Larruazalaren egoeraren analisia eta sor daitezkeen alterazioak.

-Korronte elektrikoetan, beroaren eta hotzaren aplikazioan, korronte elektromagnetikoetan eta mekanoterapian oinarritutako teknikak gauzatzea: faseak, arretazko neurriak eta segurtasun neurriak.

-Aparatologia konbinatua. Tekniken arteko sinergismoa eta antagonismoa.

-Ekipamendu eta osagarriak kentzea.

-Prozesua gainbegiratzea eta gorabeherak jasotzea.

Aparatologia estetiko berriaren ezaugarriak zehaztea:

-Estetika arloko ekipamendu berriak: elektroporazioko, irrati-maiztasuneko eta mesoterapia birtualeko teknikak, besteak beste.

-Ezaugarrien analisia. Oinarri zientifikoa. Ekipamenduen deskribapena. Aplikazio arauak, dosimetriak. Ondorioak eta indikazioak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak. Alde onak eta txarrak.

Elektroestetikako tekniken aplikazioan sor daitezkeen arriskuen balorazioa:

-Elektroestetikako kabinan sortzen diren istripu ohikoenak. Arrisku-kausa ohikoenak.

-Istripuei aurrea hartzea eta istripuetan nola jokatu. Teknika bakoitzerako berariazko arretazko neurriak eta kontraindikazioak. Arrisku egoera bakoitzean hartu beharreko larrialdi neurriak. Erabiltzaileari informazioa ematea. Profesionala eta erabiltzailea babesteko neurriak.

-Prozesua gainbegiratzea eta gorabeherak jasotzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek behar diren trebetasunak berenganatzea elektroestetikaren aparatologia aplikatzeko. Eginkizun horretan sartuta dago estetika-kabina segurtasun baldintza onetan antolatzea, ekipamenduen dokumentazio teknikoa interpretatzea, ekipamenduak eta teknika bakoitzaren aplikazioa prestatzea, aparatologia berria identifikatzea eta elektroestetikako ekipamenduak erabiltzearen ondoriozko arriskuak ebaluatzea eta haiei aurrea hartzea.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, gomendagarria litzateke instalazioen eta elektroestetikako ekipamenduaren antolaketa planifikatzeko multzotik hastea. Gomendatzen da ondotik eduki hauek jorratzea: elektroestetikako ekipamenduen ezaugarriak zehaztea, elektroestetikako ekipamenduak prestatzea eta elektroestetikako tekniken aplikazioa antolatzea. Hiru eduki-multzo horiek aldi berean jorratuko dira, tekniken arabera bateratuak. Gero, estetikako aparatologia berriaren ezaugarriak zehazteko multzoa jorra liteke. Azkenik, segurtasun eta higiene arloko araudiaren gaineko edukiei dagokienez, gomendagarria litzateke arlo hori zeharka lantzea eduki-multzo guztietan, eta oso toki nabarmena hartu beharko du aparatuak erabiltzen direnean.

Modulu bereziki praktikoa denez eta haren ezaugarriak kontuan hartuta, gomendagarria litzateke ongi hornitutako lantegi bat erabiltzea horretarako, aurpegi- eta gorputz-tratamenduen teknikak eta kirurgia estetikoen aurretik eta ondotik behar diren zainketa estetikoen teknikak aplikatzeko behar den aparatologia guztia duena. Bestalde, eduki teorikoak emateko, gomendagarria litzateke erabilera anitzeko gela bat izatea, Interneteko konexioa duen ordenagailua, proiektagailua, pantaila, kanoia, etab. dituena.

Ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, besteak beste, honako jarduera hauek proposatzen dira lanbide modulu honetarako:

-Beltzarantzeko kabina mota ezberdinen ezaugarriak deskribatzea.

-Tresna eta materialen higiene, esterilizazio eta biltegiratze metodoak aplikatzea. Hondakinak kudeatzea. Indarreko arauek eskatutako ekipamendu eta osagarrien segurtasuna aztertzea.

-Ondorio mekanikoa duten korronte, erradiazio eta aparatu elektrikoen ezaugarriak, ondorio fisiologikoak, aplikazio estetikoak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak deskribatzea.

-Behar bezala ezaugarritutako kasu praktikoetan; elektroestetikako teknika bakoitzaren sekuentzia, aplikazio modua, osagarriak, parametroak eta segurtasun ea higiene neurriak ezartzea.

-Ekipamenduen dokumentazio teknikoa interpretatzea.

-Elektroestetikako teknikak aplikatzeko behar diren ekipamendu edo aparatuen funtzionamendua, parametroak, osagarriak eta tresnak deskribatzea.

-Elektroestetikako tekniken erabileran oinarritzen diren tratamendu estetikoak segurtasun eta higiene baldintza onetan aplikatzea:

-Larruazalaren ezaugarriak eta egoera aztertzea, hala nola haren balizko alterazio estetikoak, elektroestetikako teknikak aplikatzeko behar diren ekipamendu edo aparatuak aukeratzeko.

-Elektroestetikako teknikak aplikatzeko behar diren ekipamendu edo aparatuak aplikatzean, arriskuak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak identifikatzea.

-Teknikak aplikatzeko behar diren produktuak, lanabesak eta aparatuak aukeratzea.

-Elektroestetikako teknika bakoitza aplikatzeko protokolo personalizatuak diseinatzea.

-Lan eremua antolatzea, behar diren ekipamenduarekin, osagarriekin eta produktuekin.

-Elektroestetikako teknikak aplikatu aurretik, garbiketako lan teknikoak edo aurretiko aplikazioa egitea.

-Behar diren babes neurriak aplikatzea, hala erabiltzailearentzat nola profesionalarentzat, teknikak aplikatzean segurtasuna eta higienea bermatzeko.

-Aplikazio parametroak doitzea, teknikaren, lortu nahi diren ondorioen eta erabiltzailearen ezaugarrien arabera.

-Elektroestetikako teknikak aplikatzeko behar diren aurretiko lanak eta ekipamenduak sekuentzia batean aplikatzea, profesionala eta erabiltzailea babesteko ezarritako neurriak hartuz.

-Bezeroaren fitxa teknikoan edo historia estetikoan ekipamenduen aplikazioari buruzko datu garrantzitsu guztiak jasotzea.

-Tratamendu estetiko konbinatuetan, tekniken arteko sinergismoa eta antagonismoa erlazionatzea.

-Elektroestetikako ekipamendu berrien ezaugarriak, ondorio fisiologikoak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak deskribatzea.

-Protokoloak prestatu eta diseinatzea, teknika berritzaileak erabiliz.

Sendotzeko jarduera gisa, etengabe aldatzen ari den modulu bat denez merkatuan aurpegi- eta gorputz-tratamendu estetikorako eta analisirako aparatologiaren modelo berriak sortzen direlako, gomendagarria litzateke honelako estrategiak erabiltzea: biltzarrak bisitatzea, adituen hitzaldi eta erakusketak, publizitatearen analisia, estetika arloko aldizkari espezializatuetako artikuluak, bibliografia zientifiko-teknikoa eta aparatuen gidaliburuak irakurtzea, web-orriak kontsultatzea, etab.

Aparatologia estetikoaren moduluak harreman handia du Dermoestetika moduluarekin (curriculumaren erreferentziazko sekuentziaren arabera biak lehen kurtsokoak dira), izan ere, modulu horretan larruazalaren eta larruazal-eranskinen ezaugarriei eta haien alterazioei buruzko oinarrizko eduki guztiak ematen dira, baita aurpegi- eta gorputz-tratamenduen prozedura estetikoen diseinuari buruzkoak ere, elektroestetikako teknika egokienak aukeratu eta aplikatzeko behar direnak. Estetikarako eta edergintzarako kosmetologia moduluarekin ere harreman handia du, horretan elektroestetikan aplikatzen den kosmetikari buruzko edukiak ematen baitira, besteak beste. Hori horrela, gomendagarria litzateke hiru modulu hauek ematen dituzten irakasleek aukera izatea edukia denboran banatzeko eta baterako jarduerak diseinatzeko, horrela moduluen arteko erlazioari etekinik handiena ateratzeko.

Azkenik, Irudi pertsonaleko prozesu fisiologikoak eta higiene-prozesuak moduluan jaso behar dira, besteak beste, higiene eta desinfekzio metodoei buruzko edukiak eta giza-gorputzaren eta lokomozio-aparatuaren egitura anatomiko orokorraren ezaugarriei buruzkoak, elektroestetikako teknikak aplikatzeko ezinbestekoak direlako.

Lanbide modulua: Masaje estetikoa

Kodea: 0747.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 11.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Masaje tekniken ezaugarriak zehazten ditu, eta maniobrak eta aplikazio parametroak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Masajearen kontzeptuaren ezaugarriak eta haren etimologia zehaztu ditu.

b) Masaje estetikoaren motak bereizi ditu.

c) Masaje estetikoaren maniobren ezaugarriak zehaztu ditu.

d) Teknika bat definitzen duten parametroak, baliabideak eta maniobrak identifikatu ditu.

e) Maniobrak sekuentziatu ditu, ezarritako irizpideei jarraikiz.

f) Maniobra bakoitza eragindako ondorioekin erlazionatu du.

g) Estetikako funtsezko tresna gisa masajeak duen eraginkortasuna ezagutu du.

h) Masaje estetikoa aplikatzean, kontraindikazio erlatibo edo absolutu bat erakusten duten seinale eta sintomak identifikatu ditu.

2. Aurretiazko analisia egiten du, eta behar estetikoak eta masajearen prozesua erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fitxa teknikoaren atalak ezarri ditu.

b) Masajearen aurretiazko analisirako miaketa metodoak zehaztu ditu.

c) Masajean eragina duten alterazio estetikoak eta patologikoak zehaztu ditu.

d) Teknika horien inguruko arretazko neurrien ezaugarriak zehaztu ditu.

e) Datuak hartzeko fasean komunikazio teknikak erabili ditu.

f) Masaje-prozedurak lantzeko faseak ezarri ditu.

3. Lan espazioa prestatzen du, prozedura justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Masaje-prozesua gauzatzeko oinarrizko espazioak identifikatu ditu.

b) Lan espazioa girotzeko faktoreak (aireztapena, argia, kolorea eta usaina, besteak beste) ezagutu ditu, zerbitzuaren kalitatearen faktore gisa.

c) Instalazioak segurtasun eta higiene baldintza ezin hobeetan mantendu ditu.

d) Profesionalaren irudiaren oinarrizko alderdiak zehaztu ditu.

e) Profesionalaren eskuak prestatzeko ariketak justifikatu ditu.

f) Masajeak emateko ohatila eta beharrezko bitartekoak prestatu ditu.

g) Teknikaren araberako jarrera ergonomiko egokiak zehaztu ditu.

h) Kosmetikoak hautatzeko irizpideak finkatu ditu.

4. Eskuzko masaje estetiko pertsonalizatua egiten du, eta masaje hori egiteko teknikak eta ondorioak bereizten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Masaje estetikoaren teknika eta aurretiazko analisia erlazionatu ditu.

b) Protokoloak pertsonalizatzeko jarraibideak formulatu ditu.

c) Zona bateko masajea edo masaje orokorra egiteko teknikaren ezaugarriak zehaztu ditu.

d) Gorputzeko zona bakoitzerako berariazko maniobrak eta parametroak hautatu ditu.

e) Maniobrak sekuentziatzeko irizpideak formulatu ditu.

f) Alterazio estetiko estrukturaletarako eta funtzionaletarako maniobrak hautatu ditu.

g) Prozeduraren faseak bete ditu, ezarritako protokoloaren arabera.

h) Arreta eskatzen duten gorputzeko zonak manipulatzeko moduak zehaztu ditu.

5. Masaje estetikoarekin, mobilizazioekin eta tiramendu pasiboekin lotutako arnasketa-teknikak aplikatzen ditu, eta horiek egiteko moduak eta lortzen diren ondorioak bereizten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arnasketa-tekniken ezaugarriak aztertu ditu.

b) Arnasketa-tekniken onura organikoak eta funtzionalak zehaztu ditu.

c) Tiramenduen eta mobilizazio pasibo prebentiboen onurak ezagutu ditu.

d) Luzamendu eta mobilizazio pasibo prebentiboen kontraindikazio absolutuak eta erlatiboak zehaztu ditu.

e) Eskuen kokapena tiramenduekin eta mobilizazioekin eralazionatu du.

f) Teknika hauek aplikatzean, bezeroaren eta profesionalen kokapena zehaztu du.

g) Teknika horiek aplikatzeko jarraibideak segitu ditu.

h) Teknika horiek masajearen barnean txertatzea justifikatu du.

6. Masajeari lotutako teknika sentsorialak aplikatzen ditu, horien ondorioak definitzen ditu eta protokolo estetikoen barnean txertatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aromaterapiako eta fitoterapiako produktuak lortu nahi diren ondorioekin erlazionatu ditu.

b) Aromaterapiako eta fitoterapiako tratamenduen eta aplikazio-metodoen ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Musikak organismoaren egoera fisikoan eta emozionalean duen eragina ezagutu du.

d) Kromoterapiak estetikan dituen ondorioak zehaztu ditu.

e) Kromoterapiako teknikak aplikatzeko aparatuak, produktuak eta kosmetikoak identifikatu ditu.

f) Kosmetikoen kolorea efektu sentsorialekin erlazionatu du.

g) material osagarria eta berritzailea erabiltzea justifikatu du, masaje-tekniken elementu berritzaile gisa.

h) Teknika sentsorialak tratamendu estetikoen protokoloetan eta haiei loturiko jardueretan txertatzea justifikatu du.

7. Masaje estetikoko zerbitzuaren kalitatea gainbegiratzen du, eta sortutako desbideratzeak gutxitzeko neurriak proposatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Masaje-prozesuetako kalitate-adierazleak identifikatu ditu.

b) Lortutako azken emaitzak ebaluatzeko aukera ematen duten irizpideak definitu ditu.

c) Zerbitzua eta lortutako emaitza optimizatzeko neurriak proposatu ditu.

d) Lanbide-inguruneko hizkuntza teknikoa erabili du.

e) Bezeroen gogobetetze-maila ebaluatzeko galdetegiak prestatu ditu.

f) Bezeroek aurkeztutako erreklamazioei arreta emateko jardun-protokoloa prestatu du.

g) Beste masaje-proposamen batzuk idatzi ditu bezeroei horien berri emateko.

h) Xede estetikoa duten masajeetako profesionalen jardunerako garrantzizkoak diren jarraibide deontologikoak baloratu ditu.

Edukiak.

Masaje-tekniken ezaugarriak:

-Masajearen jatorria, bilakaera eta kontzeptua: masaje eskolak eta egileak.

-Masajeak sailkatzeko irizpideak, honako hauen arabera:

-Erabilitako baliabideak: eskuzkoak eta eskuzkoak ez direnak. Bibromasajea, vacunterapia, presoterapia.

-Ondorioak, teknika eta alterazioa: masaje estetikoa, erlaxatzailea, erredukziokoa, zirkulaziokoa, tonifikatzailea, erditze aurrekoa eta ondokoa, gaztetzekoa, etab.

-Teknika berariazkoak: Watterwarld maniobrak, masaje tailandiarra, garezur-aurpegikoa eta aurpegiko masaje modelatzailea.

-Jatorria: ekialdekoak eta mendebaldekoak.

-Aplikazio zona: masajea begietako orbikularretan, lepoan eta paparrean. Larruazaleko ildoak eta orbainak.

-Masaje estetikoaren gaurko joerak.

-Masaje estetikoaren oinarrizko maniobrak. Sailkapena. Deskribapena. Ondorioak. Indikazioak. Kontraindikazioak. Maniobrak egiteko parametroak: erritmoa, presioa, maiztasuna, norabidea. Sekuentziazioa. Egiteko teknikak.

Masajeak organismoan dituen ondorioak. Indikazioak eta kontraindikazioak.

Diagnostiko estetikoa masajean:

-Masajerako dokumentazio teknikoaren analisia. Fitxa teknikoa. Datuen erregistroa.

-Komunikazio tekniken aplikazioa erabiltzaileekin eta beste profesional batzuekin. Hitzezko komunikazioa, hitzik gabeko komunikazioa, txostenak.

-Analisi estetikoaren prozeduraren aplikazioa masaje prozesuetan. Elkarrizketa, ikusizko analisia eta haztapenaren bidezkoa. Baliabide teknikoak eta aparatuak.

-Arretazko neurriak. Masaje estetikoan ondorioak dituzten alterazioak eta patologiak.

-Masajea egiteko lan prozedurak diseinatu eta prestatzea: prozesuaren deskribapena. Kosmetikoak, materialak eta baliabideak. Sekuentziazioa eta denboran banatzea. Aholkularitza profesionala.

Lan eremua prestatzea:

-Masaje-kabina egokitzea. Segurtasun eta higiene arauak. Girotzea. Altzariak, ekipamendua, materialak eta arropa zuria prestatzea. Mantentze-lana.

-Profesionalaren prestaketa. Aurretiko ariketak; eskuen gimnastika. Ergonomia; jarrera-higienea. Profesionalaren irudia; gutxieneko higiene baldintzak, irudi pertsonala, arropa, oinetakoak, etab.

-Erabiltzailea egokitu eta prestatzea: masajea emateko jarrera anatomiko egokiak.

-Kosmetikoak: masajea emateko hautapen irizpideak.

Eskuzko masaje estetikoa nola eman:

-Aurpegiko masaje estetikoaren protokoloa: protokolo estandarra egokitzea masaje motaren eta hartzailearen ezaugarrien arabera. Xedea. Teknikaren ezaugarriak. Maniobrak hautatzeko irizpideak. Parametroak. Sekuentziazioa. Masajeak zona bakoitzean dituen ondorioak. Alterazio funtzional eta egiturazkorik izanez gero, hartu beharreko arretazko neurriak. Aurpegiko masaje estetikoa nola eman, gaztetzea, teknika berariazkoak eta garezurreko eta aurpegiko masajea.

-Gorputzeko masaje estetikoaren protokoloa: protokolo estandarra egokitzea masaje motaren eta hartzailearen ezaugarrien arabera. Xedea. Teknikaren ezaugarriak. Maniobrak hautatzeko irizpideak. Parametroak. Sekuentziazioa. Masajeak zona bakoitzean dituen ondorioak. Alterazio funtzional eta egiturazkorik izanez gero, hartu beharreko arretazko neurriak. Nola eman gorputzeko masaje estetikoa, erredukziokoa, zirkulaziokoa, eskuzko erlaxazio-masajea eta elementu osagarriak erabiltzen dituena, tonifikatzailea eta erditu aurretik eta ondorengoa. Masaje tailandiarra eta teknika berariazkoak.

-Arreta behar duten gorputz-zonak.

Masajeari lotutako teknikak aplikatzea:

-Arnasketa-teknikak: ezaugarriak, ondorioak, indikazioak eta aplikazio teknikak.

-Arnasketa fisiologiko osoa. Arnasketa ariketak.

-Tiramenduak eta mobilizazioak: teknikak, onurak, kontraindikazioak eta arretazko neurriak. Eskuen posizioa. Ahoz beherako etzanera egoeran tiramenduak eta mobilizazioak: bizkarrezurra eta hankak. Ahoz gorako etzanera egoeran: lepoa, goiko gorputz-adarrak, gerrialdea, hankak.

-Bezeroaren eta profesionalaren gorputz-jarreren deskribapena.

-Teknika horiek masajean txertatzea. Prestaketa maniobrak.

Teknika sentsorialak aplikatzea.

-Tratamendu estetikoetan eta haiei loturiko jardueretan aromaterapia erabiltzea. Esentziazko olioak eta landare aromatikoak hautatzeko irizpideak, prestaketa, dosifikazioa eta kontserbazioa. Tratamendu estetikoetan aromaterapiako produktuak aplikatzeko zuzeneko eta zeharkako metodoak. Indikazioak eta kontraindikazioak.

-Musikaterapia: Oinarriak. Musika eta estetika. Musikak organismoan duen eragina: ondorio biokimikoak, fisiologikoak, sozialak eta psiko-emozionalak. Musikaren eraginak duen garrantzia kabina profesionalak girotzeko orduan. Musika funtzionala. Kutsadura akustikoa. Melodia motak. Musika hautatzeko irizpideak. Tratamendu estetikoetan eta haiei loturiko jardueretan erabiltzea.

-Kromoterapia. Argia eta kolorea. Kolorea helburu estetikoekin erabiltzea. Ondorioak eta indikazioak. Protokolo estetikoen hastapenak: kromoaromaterapia, kolore-bainuak, teknika mistoak. Joerak.

-Kromoterapiako aparatologia: kromoterapiako kupula, kuartzozko besoak, fokuak, iragazkiak, diodo argi-igorleak. Hautatzeko irizpideak. Kromoterapia aplikatzeko parametroak eta teknikak.

-Osagarrien erabilera masajeetan. Pindak, harriak, gemak, banbu-kanaberak, esku-oihalak, burkoak, etab.

Kalitate arauak aplikatzea:

-Masaje-prozesuen kalitatea zehazten duten parametroak: masaje estetikoa ematen duten zerbitzuen kalitatea. Masaje zerbitzuen kalitatea analizatzeko baliabideak. Bezeroaren gogobetetze-maila. Galde-sortak.

-Kexak eta erreklamazioak ebazteko teknikak. Akatsa harrapatzea, konponbideen proposamena, profesionalaren jokabidea.

-Aholkularitza profesionala eta beste tratamendu batzuen proposamena. Masajeari lotutako tratamendu estetikoak: elektroestetika, teknika kosmetologikoak, teknika hidrotermalak, kromoterapia eta musikaterapia.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez eskuzko tekniken eta teknika osagarrien zerbitzuak emateko lanetan jarduteko behar den prestakuntza eskuratzen da. Modulu hau bukatutakoan, ikaslea gauza izanen da bezeroari aholku emateko, haren behar estetikoak interpretatzeko eta, bakoitzaren ezaugarrien arabera, berariazko masaje mota eta hari loturiko teknika aukeratu eta aplikatzeko.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, hiru multzotan ematea gomendatzen da. Hasieran, gomendagarria litzateke masaje-tekniken ezaugarriei, masajearen diagnostiko estetikoari eta lantokiaren prestaketari buruzko edukiak ematea modu sekuentzialean. Interesgarria litzateke, eduki horiekin batera, gorputzeko masajea emateko maniobren praktikak egitea, gaitasuna eta trebetasuna eskuratzen joateko. Bigarren multzoan aurpegiko eta gorputzeko oinarrizko masaje estetikoa sartuko litzateke, masajeari loturiko tekniken eta teknika sentsorialen aplikazioarekin batera. Azkenik, edukien azkeneko multzoan, masaje estetikoaren eta ongizatearen bariazioak eginen lirateke, erabiltzailearen beharrei eta haren alterazio estetikoei egokituak (aurpegiko masaje berariazkoak, zirkulazioko masajea, erredukzio-masajea, erditu aurrekoa eta ondorengoa, tailandiarra, garezur eta aurpegikoa eta elementu naturalak erabiltzen dituen masajea), masajearen prozesu eta tekniketan kalitatearen gaineko araudia aplikatuz modu praktikoan, eta aholku profesionala emanez.

Segurtasunari eta higieneari buruzko edukiak kurtso osoan zeharka lantzea gomendatzen da, kosmetikoak, aparatuak, altzariak, osagarriak eta arropa zuria erabiltzean eta masajea ematean duten garrantziagatik. Lehenengo kurtso honetan, orobat, garrantzitsua da oso kontuan hartzea ikasleari honako hauez ohartarazten laguntzen dioten alderdiak lantzea: deontologia profesionala, lanerako ardura, arauak, irudia eta ahozko adierazpena errespetatzea, eta, orobat, estetikaren profesionalak behar dituen jarrera guztiak ulertzen eta baloratzen laguntzen dioten faktore guztiak.

Modulu hau bereziki praktikoa denez, irakastordu gehienak lantegi-ikasgelan emanen dira. Gela horrek soinu- eta kromoterapia-ekipamenduak izan beharko ditu. Eduki teorikoenak lantegian berean edo erabilera anitzeko gela batean eman daitezke. Gomendagarria litzateke, orobat, ordenagailuak, interneteko konexioa, ikus-entzunezko baliabideak, aldizkariak, dosierrak eta gomendatutako bibliografia izatea eskura. Eskolaldiak hobeki aprobetxatzeko, interesgarria litzateke modulua hiru orduko saio praktikotan banatzea.

Modulu honen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, premisa izanen da jarduerak prestatzea "egiten jakiteko", hau da, praktika bidez ikasteko, saiatuz eta hanka sartuz, ezen ez gaiak entzun edo irakurtzeko. Besteak beste, jarduera hauek gomendatzen dira:

-Masaje motak, teknikak, maniobrak eta haien ondorioak aztertu eta bereiztea, eta masaje-praktikaren kontraindikazio bat dakarten adierazle eta sintomak identifikatzea.

-Analisi estetikoa, fitxa teknikoak eta lan prozedurak egitea.

-Erabiltzailearekin komunikazio eta aholkularitza profesionaleko teknikak erabiltzea, are estetikako eta ongizateko beste tratamendu batzuk hartzeko proposatzea ere.

-Lanlekua eta profesionala prestatzea, eta erabiltzailea eroso kokatzea segurtasun, higiene eta ergonomia baldintza onetan.

-Aurpegiko, gorputzeko eta ongizateko masaje mota ezberdinak ematea.

-Aukeratutako teknikaren eta erabiltzailearen beharren arabera, arnasketa-teknikak, tiramenduak, mobilizazioak eta teknika sentsorialak aplikatzea.

-Masaje prozesuen kalitatea zehazteko balio duten datuak analizatzea eta, beharrezkoa bada, zuzenketa neurriak aplikatzea.

Ikaskuntza sendotzeko, oso interesgarria litzateke ikasleen beraien ideiak adierazteari bide ematen dioten jarduerak egitea, haien ekimenei arreta ematea, erraztasunak ematea bakarkako edo taldekako lanak erakuts ditzaten eta ateak zabaltzea jardunbide profesionalarekin eta eguneratzearekin zerikusia duten gaiei, norberaren ikerkuntzaren edo eskarmentuaren ondorio direnean.

Merkatuaren joerei lotutako modulu bat denez, ona litzateke estrategia ezberdinak erabiltzea (konparazio batera, biltzarretara joatea, lantegi-ikasgelara adituak ekartzea aurkezpenak edo erakusketak egiteko...), batetik, ikasleari erakusteko ikasten duenaren eta mundu profesionalaren arteko erlazioa, eta bestetik, ikaslearengan jakinmina eta etengabe eguneratzeko grina pizteko.

Lanbide modulu hau Irudi pertsonaleko prozesu fisiologikoak eta higiene-prozesuak moduluarekin koordinatu beharko litzateke, izan ere, azken horrek, besteak beste, giza fisiologiari eta anatomiari buruzko oinarrizko edukiak lantzen ditu, masajean eragina duten alterazio eta patologiak ezagutzeko bidea ematen dutenak.

Harreman estua du, orobat, Dermoestetika moduluarekin, Aparatologia estetikoa moduluarekin eta Estetikako eta ongizateko kosmetologia moduluarekin (den-denak lehenengo kurtsokoak dira curriculumaren erreferentziazko sekuentziaren arabera), izan ere, modulu horietan Masaje estetikoa modulua emateko oinarrizko kontzeptuak definitzen dira. Hortaz, garrantzitsua litzateke modulu horiek ematen dituzten irakasleak koordinaturik egotea, edukiak ez errepikatzeko eta, batez ere, edukien ikuspuntua bateratzeko, ikasleari begira.

Lanbide modulua: Mikropigmentazioa

Kodea: 0749.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Mikropigmentazioaren aurreko dokumentazioa lantzen du, indarreko araudia aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mikropigmentazioaren teknikaren jarduna erregulatzen duen araudia ezagutu du.

b) Baimen informatuaren zatiak identifikatu ditu.

c) Bezeroaren merkataritza-informazioa zehaztu du.

d) Fitxa teknikoa diseinatzeko jarraibideak bete ditu.

e) Azterketa teknikoak egiteko eta hondakinak ezabatzeko baimena duten erakundeen artxibatze-sistema bat planifikatu du.

f) Mikropigmentazioko jarduerak egiteko behar diren sinestamenduak aztertu ditu.

2. Instalazioak eta ekipamendua antolatzen ditu, eta, eginkizun horretan, higiene eta osasun arriskuetarako segurtasun eta prebentzio neurriak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mikropigmentazio-kabina baten eskakizun berariazkoen arabera antolatu du ekipamendua.

b) Dermografoaren eta orratz moten aukeraketa justifikatu du.

c) Dermografoaren parametroak zehaztu ditu.

d) Prozesuaren aurretik eta ondoren, ekipamenduaren eta lanabesen higiene-prozesuaren ezaugarriak zehaztu ditu.

e) Elementuen poluzio-mailaren arabera aplikatu du desinfekzio metodoa.

f) Botatzeko materiala erabiltzea baloratu du, segurtasun eta higiene neurri gisa.

g) Hondakinak biltegiratzeko eta kudeatzeko zonak bereizi ditu.

3. Makillaje zuzentzaileak diseinatzen ditu, visagismoko eta kolorimetriako teknikak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurpegiko eta gorputzeko zonen morfologia identifikatu du.

b) Erabiltzailearen zuzenketak diseinatzea justifikatu du, aurpegiaren eta adierazpenaren ezaugarrien arabera.

c) Makillaje zuzentzaileetan kolorearen teoriaren oinarriak aplikatu ditu.

d) Mikropigmentazioarekin erlazionatutako larruazalaren alterazioak identifikatu ditu.

e) Marrazketako teknikak (linea motak eta koloreak, besteak beste) azken efektuarekin erlazionatu ditu.

f) Lanabesak eta kosmetikoak hautatzeko irizpideak zehaztu ditu.

g) Larruazaleko zuzenketa justifikatu du, aurretiazko analisiaren arabera.

4. Erabiltzailea prestatzen du, araudiari jarraituta, eta prozesuaren berri ematen dio.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzaileari ahozko eta idatzizko informazioa emateko jarraibideak ezarri ditu.

b) Informazio xehatua emateko beharrezko datuak zehaztu ditu.

c) Teknika aplikatzeko kabinaren prestaketarako irizpideak ezarri ditu.

d) Mikropigmentazioaren aurretiazko teknikak egitean, sekuentziazioa ezagutu du.

e) Babes neurriak zehaztu ditu, araudiari jarraikiz.

f) Aplikazio-zonaren ezaugarrien arabera hautatu du kolorea.

5. Mikropigmentazioa egiten du, lan prozedura aurretiazko analisi estetikora egokituta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jardun teknikoan indikazioak eta arretazko neurriak zehaztu ditu.

b) Pigmentuak eta koloragarriak hautatzeko irizpideak ezarri ditu, larruazalaren, ilearen eta begien arabera.

c) Larruazaleko kolorimetria eta pigmentu-koloreak erlazionatu ditu.

d) Kanpoko eragileen ekintzaren aurrean pigmentuek dituzten erreakzioak identifikatu ditu.

e) Pigmentuen aukeraketa eta nahasketa justifikatu du.

f) Teknika eta orratz mota erlazionatu ditu.

g) Trazadura moten eta parametroen aplikazioa proposatutako diseinuarekin erlazionatu du.

h) Aurpegiko eta/edo gorputzeko zonen mikropigmentaziorako protokoloa justifikatu du.

i) Mikropigmentazioa gauzatzeko faseak zehaztu ditu.

j) Mikropigmentazioaren teknika gauzatu du.

6. Zerbitzuaren kalitatea zehazten du, eta, horretarako, prozesuaren aplikazioaren emaitzak baloratzen ditu eta ondorengo jarraipenari buruzko aholkuak ematen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mikropigmentazio-prozesuetako kalitate-adierazleak identifikatu ditu.

b) Ezarritako protokoloen betetze-maila egiaztatu du.

c) Tratamenduaren gogobetetze-maila kontrolatu du.

d) Lortu nahi den helburuaren balizko desbideratzeetarako neurri zuzentzaileak aplikatu ditu.

e) Mailarako eta lanbiderako egokia den hizkuntza teknikoa erabili du.

f) Zerbitzuaren kalitatea eta bezeroen gogobetetze-maila egiaztatzeko neurriak hartu ditu.

g) Jarduera garatzean sortu zaizkion arazoak konpondu ditu.

Edukiak.

Dokumentazioa prestatzea:

-Indarra duen araudia. Autonomia erkidegoko legedia.

-Dokumentazio teknikoa, legala eta komertziala.

-Baimen informatua emateko ereduaren azterketa. Identifikazio datuak: Teknikaren izendapen generikoa eta kokapen anatomikoa. Teknikaren deskribapena. Iraupena. Ezabatzeko aukerei buruzko informazioa. Higiene neurriak. Teknika aplikatu aurreko, bitarteko eta ondorengo neurriak. Balizko konplikazioak eta arretazko neurriak. Kontraindikazioak. Aurrekontua.

-Fitxa teknikoa. Dokumentu fotografikoak. Bezeroaren informazio komertziala. Erregistro eginbidetua. Hondakinak kudeatzeko dokumentazioa.

Mikropigmentazio-kabinaren antolaketa:

-Instalazioen ezaugarriak. Eskakizun legal, tekniko eta estetikoak.

-Mikropigmentazioan erabiltzen diren tresnak eta ekipamendua. Makina dermografikoa: ezaugarriak eta parametroak (potentzia, mugimenduaren transmisioa eta abiadura). Nahasgailua eta detektagailua. Orratzak eta orratz-buruak/Tip-ak: motak eta ezaugarriak. Osagarriak, lanabesak eta berariazko laguntza tresnak. Praktiketako materiala. Erabili eta botatzeko ekipamendua, profesionalena eta bezeroena.

-Instalazio eta ekipamenduen segurtasuna eta higienea.

-Berariazko produktuen eta prestakin koloreztatzaileen biltegiratze eta kontserbazioa, eta hondakinen kudeaketa.

Makillaje zuzentzaileen diseinua:

-Aurpegiaren morfologiaren azterketa. Visagismoa: aurpegiaren analisia eta azterketa eta aurpegiko zuzenketak diseinatzeko teknika: bekainak, betazalak eta ezpainak. Fitxa teknikoa. Artxiboa.

-Mikropigmentatu daitezkeen beste gorputz-zona batzuen azterketa.

-Kolorea: kolorearen teoria. Argiaren teoria.

-Mikropigmentazioarekin erlazionatutako larruazalaren alterazioak identifikatzea.

-Zuzenketen diseinua. Marrazketaren teknikak zuzenketak egiteko. Aurpegiko eta gorputzeko zonak txantiloietan diseinatzea. Berariazko fitxa teknikoa. Artxiboa.

Erabiltzailea prestatzea behar diren segurtasun eta higiene baldintzak betez:

-Erabiltzaileari mikropigmentazio-teknikari buruzko informazioa ematea.

-Kontraindikazioak, balizko arriskuei buruzko ohartarazpenak, mikropigmentazioa egitea galarazten duten alterazioak, pigmentua ezartzean larruazalak dituen erreakzioak eta despigmentazio-teknikak (laserra eta kirurgia, besteak beste).

-Pigmentuen mikroezarpenaren aurretiko teknikak. Zehaztapena eta sekuentziazioa: analisia, aurretiko argazkia eta makillaje zuzentzailearen diseinua. Pimentuarekiko sentsibilitate-proba. Artxiboa.

-Kabina, materiala eta ekipamendua prestatzea.

-Erabiltzailea prestatu eta babesteko neurriak. Ergonomia.

-Kolorea hautatzeko irizpideak, aurretiko analisiaren arabera.

Mikropigmentazioa egitea:

-Indikazioak eta arretazko neurriak.

-Pigmentuak eta koloregaiak. Pigmentuaren erreakzioak kanpoko zenbait eragileren aurrean (laserra, eguzki-erradiazioak, elkarreragina kosmetikoekin eta botikekin, etab.).

-Nahasketak prestatzea. Pigmentu-kolorearen proba ematea. Erregistroa.

-Orratzak hautatzeko irizpidea.

-Mikropigmentazio-teknikak. Maniobrak. Geometria edo trazadurak: marratua, punteatua eta betegarria. Dermografoaren desplazamendua, dermografoaren norabidea, zulaketaren angelua, zulaketaren sakonera, erabili beharreko presioa.

-Mikropigmentazioa egitearen antolaketa. Hasteko zona zehaztea. Mikropigmentatu beharreko zonaren diseinu zuzentzailea. Zonaren desinfekzioa eta anestesia topikoa. Alde onak eta txarrak. Maniobren prozedura eta errepikapenen sekuentzia. Aplikazioan kontuan hartu beharreko arretazko neurriak. Kolorearen bilakaera. Berrukituaren teknika, kolorearen zuzenketa. Dokumentazioa betetzea eta hasierako eta bukaerako eranskin fotografikoak. Artxiboa. Prozesuaren jarraipena.

-Mikroezarpenaren ondorengo aholkularitza.

-Prozesuaren kalitatea:

-Mikropigmentazio-prozesuen kalitatea mugatzen duten parametroak.

-Desbideratzeak mikropigmentazio zerbitzuak ematean.

-Zerbitzuak ematean, gogobetetze-maila neurtzeko eta desbideratzeak atzemateko teknikak.

-Kexa eta erreklamazioak ebazteko teknikak.

-Ezarritako protokoloak eta hizkera teknikoaren erabilera.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen helburua da ikasleak behar dituen oinarrizko trebetasunak eskuratzea aurpegiko edo gorputzeko larruazalean pigmentuen mikroezarpenak egin ditzan. Modulu hau bukatutakoan, ikasleak gauza izan behar du erabiltzailearen eskaria interpretatzeko, mikropigmentazioaren aurreko makillaje zuzentzaileak diseinatzeko eta bezeroari tratamendua egiteko lan prozedura aurreko analisi estetikoari egokituz, tratamendua egiteko aukeren eta emaitzen arteko erlazioa baloratuz eta zerbitzuaren kalitatea bermatzeko behar diren segurtasun eta higiene neurriak betez.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentzia, hain zuzen ere, edukien atalean ezarritako ordena bera da, eta sei multzotan dago antolatua. Multzo horiek antolatuta daude larruazalean pigmentuaren mikroezarpenak egiteko prozeduran segitu beharreko sekuentziaren irizpide logikoen arabera. Hortaz, gomendatzen da dokumentazioa prestatzeko eta kabina antolatzeko multzoetatik hastea. Horren ondotik, egokia litzateke makillaje zuzentzaileen diseinuaren multzoa jorratzea, izan ere, mikropigmentazioa egiteko beharrezkoa da lehenagotik aurpegiaren eta gorputzaren beste zona batzuen morfologia aztertzea, gero diseinu zuzentzailea egiteko. Ondotik, erabiltzailearen prestaketaren multzoa lantzea proposatzen da, eta gero, mikropigmentazioaren multzoa, berariaz. Azkenik, prozesuaren kalitatea jorratuko litzateke.

Modulu teoriko-praktikoa denez, gomendatzen da eduki teorikoak teoria-gela batean lantzea, eta eduki praktikoak, berriz, lantegian. Horretarako, ona litzateke, mikropigmentaziorako instalazio berariazkoez gainera, kamera digitalak, aldizkariak, bideo-materiala, multimediako material didaktikoa, proiektagailua eta Interneteko konexioa edukitzea.

Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak hautatu, diseinatu eta denboran banatzeko irizpide gisa, jarduerak egite aldera bideratu beharko lirateke, entzute edo irakurtze aldera baino gehiago, eta akatsa ikaskuntzaren funtsezko alderdi gisa hartu beharko litzateke. Jarduerak hemen proposatzen diren ildoetatik joan daitezke:

-Mikropigmentazioa egiteko altzariak, ekipamendua eta lanabesak, osagarri eta tresna laguntzaileak eta kosmetikoak prestatu, kontrolatu, aztertu eta mantentzea, higiene eta osasun arriskuei aurrea hartzeko eta segurtasunerako neurriak aplikatuz.

-Mikropigmentazioa egin aurreko dokumentazio identifikatu eta prestatzea: diseinu zuzentzailearen probaren fitxa, espediente fotografikoa, baimen informatua, mikropigmentatu beharreko gorputz zonetan (bekainak, betazalak, ezpainak eta beste batzuk) aplikatzeko tekniken fitxa.

-Aurpegia analizatu eta aztertzea, mikropigmentatu daitezkeen gorputz zonetan (bekainak, betazalak, ezpainak eta beste batzuk) diseinu zuzentzaileak egiteko teknikak aplikatuz. Diseinu fotografikoa egin eta artxibatzea.

-Trazadura kontrolatzeko grafomotrizitate-ariketak egitea.

-Mikropigmentazio-ariketak egitea txantiloien gainean.

-Mikropigmentazio-ariketak egitea maskaren gainean.

-Kolorea hautatu eta zuzentzeko kasu praktikoak egitea benetako modeloekin. Diseinu fotografikoak egitea. Artxibatzea. Pigmentuaren sentsibilitate-probak egitea eta emaitzak erregistratzea.

-Mikropigmentazioa egitea: Lantokia eta materiala prestatzea. Erabiltzailea prestatzea. Pigmentuaren kolore-nahasketak prestatzea. Mikropigmentatu beharreko zonan makillaje zuzentzailea aplikatzea. Orratzak hautatzea. Behar den mikropigmentazio-teknika aplikatzea; aurretiko lanak. Teknika gauzatzea. Emaitza egiaztatzea.

-Hondakinak kudeatzeko lanak egitea. Hondakinak erabiltzeko orduan, babes eta higiene neurriak aplikatzea. Materialen garbiketa, desinfekzioa, esterilizazioa eta mantentze-lanak egin eta kontrolatzea.

-Mikropigmentazioaren betetze-maila egiaztatzea. Balizko desbideratzeen aurkako neurriak aplikatzea.

Ziklo honen edukiak eta, bereziki, modulu honetakoak etengabe aldatzen ari direla kontuan hartuta, interesgarria litzateke ikasleek beren prestakuntza osatzea jarduera hauen bidez:

-Estetikako aldizkarietako artikuluak irakurtzea.

-Sektoreko profesionalen bisitak eta erakusketak izatea ikastetxean.

-Biltzar espezializatuetara ateratzea, lantegi praktikoetara, hitzaldietara, etab.

-Ikastetxeak prestatutako dokumentazioa aztertzea: hezkuntza proiektuak, aurkezpen informatikoak, galde-sortak...

Modulu hau estuki lotuta dago Estetikako eta ongizateko kosmetologia moduluarekin, curriculumeko erreferentziazko sekuentziaren arabera lehenengo kurtsoan ematen denarekin, izan ere, modulu horretan mikropigmentaziorako pigmentuei eta koloregaiei buruzko eta establezimenduetan kosmetikoak antolatzeko moduari buruzko edukiak ematen baitira. Horrez gain, nolabaiteko koordinazioa behar da Irudi pertsonaleko prozesu fisiologikoak eta higiene-prozesuak moduluarekin, izan ere, erlazionaturik daude estetika prozesuetako higiene eta osasun neurrien gaineko eduki teorikoei dagokienez.

Lanbide modulua: Irudi pertsonaleko prozesu fisiologikoak eta higiene-prozesuak

Kodea: 0750.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Prozesu estetikoetan aplikatzekoak diren higiene eta osasun arauak zehazten ditu, eta eragile biologikoen eraginpean egotea osasunerako arriskuekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Desinfekzio metodoak eta material bakoitzaren infekzio arriskuaren mailak erlazionatu ditu.

b) Estetikaren arloan aplikatzekoak diren garbiketa, desinfekzio eta esterilizazioko protokoloak zehaztu ditu.

c) Poluzio-eragile bakoitzaren ezaugarriak zehaztu ditu.

d) Sistema immunitarioa osatzen duten elementuak eta berau erregulatzen duten faktoreak zehaztu ditu.

e) Kabinaren higienearen plangintzaren arloan indarra duen araudiaren aplikazioa baloratu du.

f) Teknika estetikoak aplikatzen dituzten langileentzako nahitaezko txertaketa programa ezagutu du.

g) Estetikaren esparruan sortutako hondakinen kudeaketa justifikatu du.

h) Hondakinen tratamendurako eta higiene-prozesuetarako kalitate plana ezarri du.

i) Estetikan erabiltzen diren norbera babesteko ekipamenduak zehaztu ditu.

2. Irudi pertsonalarekin eta estetikarekin lotzen diren osagai antropometrikoen ezaugarriak zehazten ditu, giza gorputzaren egitura orokorra aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Giza gorputzaren aldeak eta zonak identifikatu ditu.

b) Jarrera anatomikoak zehaztu ditu.

c) Plano eta ardatz anatomikoak ezarri ditu.

d) Giza gorputzaren egitura orokorraren espazioan, mugimendua, erlazioa eta norabidea terminoak definitu ditu.

e) Giza gorputzaren forma, itxura orokorra eta proportzioak ezagutu ditu.

f) Gorpuzkera zehazten duten herentziazko faktoreak eta ingurumenekoak identifikatu ditu.

g) Gorpuzkera motak ezagutu ditu.

h) Balio antropometrikoak eta estetikan duten aplikazioa erlazionatu ditu.

3. Nutrizio-jarraibide osasungarriak identifikatzen ditu, eta irudi estetikoan duten eragina ezagutu du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elikagaien eta nutrienteen ezaugarriak zehazten ditu.

b) Osasunaren kontserbazioan dietak duen eragina eta elikagaien ezaugarriak erlazionatu ditu.

c) Elikagaien konposizio-taula zehaztu du.

d) Nutrizioaren prozesu biokimikoak zehaztu ditu.

e) Dieta orekatu baten osagaien ezaugarriak zehaztu ditu.

f) Nutrizioan inplikatuta dauden sistemen eta aparatuen egitura anatomikoak haien funtzioekin erlazionatu ditu.

g) Larruazalean eta larruazal-eranskinetan eragina duten eta nutrizioan inplikatuta dauden prozesu patologikoak ezagutu ditu.

h) Dieta eta indikazio dietetiko gomendagarriak prestatu ditu.

4. Teknika estetikoen aplikazioan inplikatuta dauden lokomozio-aparatuaren osagaien ezaugarriak zehazten ditu eta haien egitura anatomikoa eta fisiologikoa aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lokomozio-aparatuarekin erlazionaturik dauden tratamendu elektroestetikoak eta masajea identifikatu ditu.

b) Hezur-sistemaren funtzioak zehaztu ditu.

c) Hezurren eta muskuluen osaera, egitura eta sailkapena ezarri ditu.

d) Muskuluen fisiologiaren ezaugarriak zehaztu ditu.

e) Mugimendu motak inplikatutako giltzadurekin erlazionatu ditu.

f) Teknika estetikoen aplikazioarekin lotzen diren hezurren alterazioak eta mugimenduaren patologiak ezagutu ditu.

g) Ergonomia jarrera-higienearekin eta horren ondoriozko patologiarekin erlazionatu du.

h) Bezeroarentzako eta profesionalarentzako jarrera-zuzenketak proposatu ditu, betiere analisi ergonomikoei jarraituta.

5. Teknika estetikoen aplikazioan inplikatuta dauden barne-ingurumenaren osagaien ezaugarriak zehazten ditu eta horien egitura anatomikoa eta fisiologikoa aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zirkulazio-aparatuaren anatomia funtzio hemodinamikoekin erlazionatu du.

b) Odolaren osagai solidoak eta likidoak zehaztu ditu.

c) Linfa-sistemaren egituraren eta fisiologiaren ezaugarriak zehaztu ditu.

d) Linfa-sistema eta prozesu estetikoak erlazionatu ditu.

e) Barne-ingurumena zehazten duten elementuak ezagutu ditu.

f) Barne-ingurumenaren oreka zirkulazio-aparatuaren, linfa-sistemaren eta odolaren alderdi fisiologikoekin erlazionatu du.

g) Aparatu horiekin lotzen diren eta estetikan eragina duten patologiak identifikatu ditu.

6. Teknika estetikoen aplikazioan inplikatuta dauden sistema endokrinoaren eta nerbio-sistemaren osagaien ezaugarriak zehazten ditu eta horien egitura anatomikoa eta fisiologikoa aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Guruin endokrinoak eta horien funtzioak zehaztu ditu.

b) Mekanismo endokrinoak ezarri ditu.

c) Larruazalean eta larruzal-eranskinetan hormonek duten eragina justifikatu du.

d) Nerbio-mekanismoak ezarri ditu.

e) Nerbio-sistemaren eta sistema endokrinoaren arteko lotura ezarri du.

f) Larruazalean eta larruzal-eranskinetan nerbio-sistemak duen eragina justifikatu du.

g) Organo sentsorialak eta horien funtzioak identifikatu ditu.

h) Fisiologia sentsoriala estetikan erabiltzen diren teknikekin erlazionatu du.

7. Ohitura osasuntsuei buruzko aholkularitza-jarraibideak ezartzen ditu eta irudi pertsonaleko prozesuekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Osasunaren kontzeptuaren ezaugarriak zehaztu ditu.

b) Bizitzeko ohiturek irudi pertsonalean duten eragina ezagutu du.

c) Prebentzio-metodoak identifikatu ditu.

d) Osasuna sustatzeko kanpainak aztertu ditu.

e) Tratamendu onkologikoek larruazal-organoan dituzten ondorioak zehaztu ditu.

f) Minbiziaren faktore abiarazleak eta prebentzio-neurriak ezarri ditu.

g) Gorputza zahartzearen etapak bereizi ditu.

h) Bizitzaren hainbat etapatan gorputzaren irudiak dituen aldaketak zehaztu ditu.

i) Zahartzea atzeratzen duten ohitura osasuntsuak zehaztu ditu.

j) Irudi estetikoa sustatzeko gomendio osasuntsuak ezarri ditu.

Edukiak.

Estetika prozesuetako higiene eta osasun arauak zehaztea:

-Desinfekzio mailak. Desinfekzioko eta esterilizazioko metodoak. Kabinako desinfekzio gunea. Garbiketan, desinfekzioan eta esterilizazioan segitu beharreko jarduketa-protokoloak: estetikako establezimenduetako osasun eta higiene arloko baldintzak instalazioei, altzariei, tresna eta lanabesei, arropa zuriari, aparatuei, kosmetikako produktuei eta langileei dagokienez.

-Prozesu horien kalitate kontrola.

-Poluzio-eragileak. Mikroorganismoen sailkapena. Transmisio mekanismoak. Infekzioak eta infestazioak. Prebentzio neurriak.

-Defentsa- eta immunitate-sistema: barrera fisiko-kimikoak, hanturazko erantzun berariazkoa eta berariazkoa ez dena, hanturazko erreakzioa, immunitate-sistemaren osagaiak, antigenoa eta antigorputza kontzeptuak, immunitate-erantzun humoral eta zelularra, txertaketa, immunitate pasiboa eta erantzun immunologikoaren fisiopatologia: hipersentikortasun-errreakzioak.

-Estetikarako txertaketa programa derrigorrezkoak.

-Estetikaren arloarekin zerikusia duen araudia: Estatuko araudia eta Nafarroako Foru Komunitatekoa, eta estetika zentroetako baldintza teknikoei eta higiene eta osasun baldintzei buruzko udal antolamendua. Legionelosiari aurrea hartu eta kontrolatzeko araudia.

-Hondakinen kudeaketa: kontzeptua, tipologia eta hondakinen kontrola. Kalitate kontrola.

-Estetika arloan norberaren babeserako ekipamendu berariazkoa.

Giza gorputzaren egitura anatomiko orokorraren karakterizazioa:

-Giza gorputzaren egitura orokorra. Gorputzaren aldeak eta zonak. Jarrera anatomikoak. Plano eta ardatz anatomikoak. Espazioko erlazio edo norabideen terminoak.

-Antropometria. Gorputzaren forma, itxura orokorra eta proportzioak. Gorpuzkera zehazten duten faktoreak. Somatotipoak edo gorpuzkera motak. Sailkapenak.

-Aldagai antropometrikoak: pisua, neurria, perimetroa, larruazaleko tolesturak eta beso-luzera. Gorputz-masaren indizea. Antropometria eta gorputz-irudia.

Nutrizioko jarraibide osasuntsuen identifikazioa.

-Elikadura eta nutrizioa. Elikagaiak eta haien mantenugaiak. Mantenugaien motak eta eginkizunak: karbohidratoak, proteinak, lipidoak, bitaminak, oligoelementuak, gatz mineralak, ura eta zuntza.

-Nutrizio eta hidratazio beharrak eta horien gaineko gomendioak. Elikagaien piramidea.

-Nutrizioaren prozesu biokimikoak.

-Dieta. Elikadura orekatua. Elikadura orekatua izateko jarraibideak pertsona osasuntsuentzat. Dieta eta osasuna. Dietak estetikarekin duen erlazioa. Dieta motak: dieta mediterraneoa, banantze-dieta, barazki-dieta, besteak beste. Alde onak eta txarrak.

-Elikadurari loturiko fisiopatologia estetikoa. Desnutrizioa. Gehiegizko pisua. Obesitatea eta argaltasuna. Lipodistrofiak. Elikatzeko ohituren aldaketak: anorexia eta bulimia, besteak beste. Mantenugaien desoreka eta larruazalarekin eta larruazal-eranskinekin duen erlazioa.

-Digestio-aparatuaren anatomia eta fisiologia. Egitura: digestio-hodia eta digestio-aparatuaren eranskinak. Digestio-prozesuaren analisia. Mantenugaien xurgapena. Sabel-hustea. Digestio-aparatuaren alterazio ohikoenak eta irudi pertsonalarekin duten erlazioa.

-Arnas-aparatuaren anatomia eta fisiologia. Egitura: arnasbideak, birikak, bular-kaxa eta arnasketan parte hartzen duten giharrak. Arnasketaren fisiologia: arnasketa-mugimenduak eta gas-trukea. Arnas-aparatuaren eragina estetikako prozesuetan: arnasketa eta masajea, arnasketa eta erlaxazioa.

-Iraitz-aparatuaren anatomia eta fisiologia. Egitura: giltzurruna eta gernu-bideak. Gernuaren eraketa-prozesuaren analisia. Gernu-aparatuaren alterazio ohikoenak eta irudi pertsonalarekin duten erlazioa.

Estetikako prozesuek lokomozio-aparatuarekin duten erlazioa.

-Estetikari aplikaturiko ergonomia. Jarrera-higienea. Estetikako praktiketan izandako gorputz-jarrerarekin eta mugimenduarekin erlazionaturiko patologia.

-Hezur-sistema. Eskeletoa: osaera eta egitura. Hezur-ehuna. Hezurren eginkizunak. Hezurren sailkapena. Giltzadurak: egitura, eginkizunak eta motak.

-Giharren sistema: Giharrak: konposizioa eta egitura. Giharrak sailkatzeko irizpideak. Gihar-ehuna. Gihar-zuntzak. Giza-gorputzeko giharren kokapena eta eginkizuna. Fisiologia muskularra: uzkurduraren mekanismoa.

Lokomozio-aparatuarekin zerikusia duten estetikako prozesuak.

-Lokomozio-aparatuaren patologia, estetikari lotua.

Barne-ingurumenaren eta zirkulazio-aparatuaren karakterizazioa estetikako prozesuei dagokienez:

-Zirkulazio-aparatuaren anatomo-fisiologia: bihotza eta odol-hodiak, bihotzeko zikloa, zirkulazioaren funtsezko printzipioak: zirkulazio sistemikoa eta biriketako zirkulazioa. Zainetako itzulera. Zirkulazio-aparatuaren patologiek estetikako tratamenduetan duten eragina.

-Odola. Odol-ehunak: odol-zelulak eta plasma. Odolaren eginkizunak. Hemostasia. Patologien eragina estetikako tratamenduetan.

-Linfa-sistema: anatomia eta fisiologia. Linfaren zirkulazioa, organo eta nodulu linfatikoak. Linfa. Linfaren zirkulazioan eragina duten faktoreak. LInfa-sistemak estetikako prozesuetan duen eragina.

-Barne-inguramena. Gorputzeko likidoak: erregulazioa eta konposizioa espazio bakoitzean. Espazioen arteko elkartrukeetan erabakigarriak diren faktoreak. Mikrozirkulazioa.

-Linfa-sistemaren eta zirkulazio-aparatuaren funtzioaren ikuspegi integratua.

Estetikako prozesuek zirkulazio-aparatuan duten eragina. Teknika mekanikoen, elektroestetikoen eta kosmetologikoen ekintzak. Ondorioen sailkapena.

Kontroleko eta integrazioko sistemen egitura eta funtzioa ezagutzea:

-Nerbio-sistema: antolaketa eta egitura.

-Nerbio-sistemaren zelulak. Nerbioak. Neuronen transmisioa. Neurotransmisoreak. Estetikan erabiltzen diren nerbio-transmisioaren inhibitzaileak (toxina botulimikoa eta pentapeptidoak).

-Nerbio-sistemaren antolaketa orokorra: nerbio-sistema zerebrospinala (nerbio-sistema zentrala eta periferikoa) eta nerbio-sistema autonomoa. Nerbio-sistema zerebrospinalaren funtzionamenduaren eskema.

-Zentzumen organoak. Zentzumen-hartzaileak: sailkapena eta erantzuteko mekanismoak. Zentzumenak: motak, anatomia eta fisiologia. Eragina terapia sentsorialetan.

-Sistema endokrinoa. Guruinen antolaketa. Hormonak. Fisiologia hormonala. Jariakinen erregulazioa. Hormonek larruazalean eta larruazal-eranskinetan duten eragina.

-Nerbio-sistemaren, sistema endokrinoaren eta immunitate-sistemaren arteko erlazioa.

Bizi-ohitura osasuntsuen gainean aholku emateko jarraibideak ezartzea:

Osasuna kontzeptua. Osasuna baldintzatzen duten faktoreak.

-Bizitzeko ohiturek irudi pertsonalean duten eragina.

-Lehen mailako prebentzioa, osasuna sustatzeko metodo gisa. Osasuna sustatzeko kanpainak.

-Minbiziak eta tratamendu onkologikoek irudi pertsonalean duten eragina. Minbizia eta bizitzeko ohiturak. Prebentzio neurriak.

-Gorputzaren zahartzea. Bizitzan zehar gorputzaren irudian gertatzen diren aldaketak. Zahartzearen fisiologia eta bizitzeko estiloak. Aldaketak gorputz-egitura bakoitzean. Zahartzearen eta bizimoduen arteko erlazioa.

-Ohitura osasuntsuen gaineko aholkularitza: ohitura osasuntsuen ebaluazioa. Gomendioak elikadurari buruz, ariketa fisikoari buruz, loari buruz, norberaren higieneari buruz eta irudi estetikoan eragina duten beste alderdi batzuei buruz.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleak gizakiaren anatomiari eta fisiologiari, ohitura osasuntsuei, hondakinen kudeaketari eta tratamenduari eta lantokiko higieneari buruzko ezagutzak eskuratzea, estetikako establezimenduetako lana antolatzeko, egiteko eta horren gainean aholku emateko beharrezkoak direnak. Modulua bukatutakoan, ikaslea gauza izanen da estetikako tratamenduen aplikazio egokia justifikatzeko, segurtasun eta higiene baldintza onetan, eta bizi-ohitura osasungarriak eta dieta orekatu bat eramatearen gainean aholku emateko, estetika-tresna diren aldetik.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere, edukien atalean ezarritako ordena bera da, eta multzo hauetan dago antolatua:

-Estetikako prozesuetako higiene eta osasun arauak zehaztea.

-Giza gorputzaren egitura anatomiko orokorraren karakterizazioa.

-Nutrizioko jarraibide osasuntsuen identifikazioa.

-Estetikako prozesuek lokomozio-aparatuarekin duten erlazioa.

-Barne-ingurumenaren eta zirkulazio-aparatuaren karakterizazioa estetikako prozesuei dagokienez.

-Kontroleko eta integrazioko sistemen egitura eta funtzioa ezagutzea.

-Bizi-ohitura osasuntsuen gainean aholku emateko jarraibideak ezartzea.

Modulu hau bereziki teknikoa denez, egokia litzateke erabilera anitzeko gela batean ematea, eta bertan Interneteko konexioa eta proiektagailua edukitzea, honako hauek ikusi ahal izateko: gizakien aparatu eta sistemen egiturari eta funtzionamenduari buruzko bideoak eta haien alterazio nagusiei buruzkoak (ondorio estetikoak dituztenean), dieta ezberdinen azterketa konparatiboak, elikadura-piramidea, eta, orobat, dieta orekatuak eta antzekoak prestatzeko ikus-entzunezko eta informatikako programa errazak. Interesgarria izanen litzateke baliabide hauek ere edukitzea, besteak beste: maketa anatomikoak, eskeleto artikulatu bat, gihar-multzoen irudi-orriak, atlas anatomikoak argazki eta marrazkiekin, horien bidez organismoaren aparatu eta sistemak erakusteko, baita haien alterazioak ere, ondorio estetikoa dutenean.

Programazio didaktikoetako lan unitateak garatzeko orientabide eta euskarri gisa, iradokitzen dugu, besteak beste, honako jarduera hauek egitea:

-Kasu praktikoetan, garbitu, desinfektatu eta esterilizatzeko metodoetatik zein aukeratu den justifikatzea, estetikako lantegian erabilitako instalazioetako materialen, lanabesen eta tresnen arabera.

-Behar bezala karakterizatutako kasu praktikoetan, profesionalarentzako eta bezeroarentzako berariazko prebentzio neurriak identifikatzea.

-Marrazkiak egitea, organismoaren zonak, aldeak, planoak eta ardatz anatomikoak kokatzeko.

-Elikadura-piramide bat prestatzea, Internetetik, aldizkarietatik eta antzekoetatik ateratako irudiekin.

-Kasu praktikoetan, bezero baten sexua, pisua, altuera eta jarduera fisikoa ezagutzen direla: bere nutrizio-beharrak kalkulatzea eta harentzako dieta orekatuak eta gomendio dietetikoak prestatzea.

-Dieta orekatua osasunarekin eta gorputz-irudiarekin erlazionatzea, alterazio estetikoak dituzten balizko bezeroen irudiak eta historiak aztertuz (obesitatea, zelulitisa, aknea, etab.).

-Eskeletoan, irudi-orrietan edo argazkietan, giza-gorputzeko organoak, aparatuak eta sistemak kokatu eta ezagutzea.

-Eskema grafikoak prestatzea, organismoaren prozesu fisiologiko nagusiak adierazteko: giharren uzkurdura, odolaren eta linfaren zirkulazioa, digestioa, elikagaien absortzioa eta metabolismoa, besteak beste.

-Ondorio estetikoak dituzten organismoaren aparatu eta sistemen patologien adierazle eta sintoma nagusiak identifikatzea, horretarako Internetetik ateratako irudiak, kasu kliniko errazak eta antzekoak erabiliz.

-Teknika estetikoen aplikazioarekin lotzen diren hezurren alterazioak eta mugimenduaren patologia nagusiak identifikatzea.

-Teknika estetikoak egitean profesionalek hartu beharreko gorputz-jarreren praktikak egitea.

-Osasuna sustatzeko eta prebentziorako abian diren kanpainak aztertuz, gorputz-irudian eragina duten bizi-ohitura osasuntsuak identifikatzea.

-Tratamendu onkologikoek larruazal-organoan dituzten ondorioak identifikatzea.

-Bizi-ohitura osasuntsuak eta zahartze-prozesuaren atzeratzea erlazionatzea.

Sendotzeko jarduera gisa, etengabe aldatzen eta eduki berriak sortzen ari den modulu bat denez, egokia litzateke edukiak eguneratzea estrategia hauek erabiliz: aldizkari espezializatuetan osasunari eta nutrizioari buruzko artikuluak irakurtzea, web-orriak kontsultatzea, adituen hitzaldiak, bisitak egitea erakusketetara, etab.

Irudi pertsonaleko prozesu fisiologikoak eta higiene-prozesuak modulua euskarri-modulua da, zikloko prozedurazko modulu guztiekin erlazionatua, izan ere, modulu horietan aplikatu beharko ditu, praktikatuz eta testuinguruan kokatuta, prozesu estetikoetan garbitu, desinfektatu eta esterilizatzeko metodoak, lantegian jorratu dituenak. Irudi pertsonalaren karakterizazioari eta organismoaren sistema eta aparatuei buruzko edukiak, orobat, kasuan-kasuan lan prozedura egokienak aukeratzeko oinarri zientifiko dira. Gainera, ohitura osasungarriak ezagututa, aholkularitza profesionala ematen ahalko dute irudi pertsonalean ondorioak dituzten alterazioei aurrea hartzeko jarraibide eta gomendioei buruz.

Lanbide modulua: Dermoestetika.

Kodea: 0751.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Prozesu estetikoaren dokumentazio teknikoa kudeatzen du, diseinatzeko eta artxibatzeko prozedurak hautatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabilitako eta sortutako dokumentazio motak zehaztu ditu.

b) Dokumentazio teknikoa kudeatzeko prozedura hautatu du.

c) Historial estetikoaren eredua eta bezeroaren fitxa teknikoa, artistikoa eta merkataritzakoa diseinatu ditu.

d) Baimen informatuaren zatiak ezarri ditu.

e) Beste profesional batzuei informatzeko ereduak erredaktatu ditu.

f) Sektorean indarra duen legezko araudia identifikatu du.

g) Kalitate-planaren parametroak zehaztu ditu.

2. Aurpegiaren eta gorputzaren analisi estetikorako bitartekoak eta ekipamenduak hautatzen ditu, eta haien ezaugarriak, teknikak eta indikazioak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurpegiaren analisirako bitartekoak eta aparatuak zehaztu ditu.

b) Gorputzaren analisiaren aparatologiaren ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Analisi-aparatuen ezaugarri teknikoak zehaztu ditu.

d) Hainbat aparaturentzako indikazioak ezagutu ditu.

e) Erabili beharreko bitartekoak aukeratzeko irizpideak ezarri ditu.

f) Analisi-aparatuak erabiltzeko mantentze, higiene eta kalitate neurriak zehaztu ditu.

g) Bitartekoak eta ekipamendua aplikatzeko jarraibideak bete ditu.

3. Larruazalaren eta haren alterazioen ezaugarriak zehazten ditu, eta larruazalaren egitura eta propietateak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Larruazalaren eta larruazal-eranskinen egitura anatomikoa eta fisiologikoa ezarri du.

b) Adar- eta guruin-eranskinen ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Epidermisaren, dermisaren eta hipodermisaren funtzioak zehaztu ditu.

d) Larruazalaren iragazkortasunaren garrantzia ezagutu du.

e) Larruazalaren hidratazioan esku hartzen duten mekanismoak zehaztu ditu.

f) Mantu hidrolipidikoa eta larruazalaren guruin-funtzioak erlazionatu ditu.

g) Larruazalaren tipologiak identifikatu ditu.

h) Estetikarekin lotzen diren larruazalaren alterazioen ezaugarriak zehaztu ditu.

i) Eguzki-erradiazioek organismoan dituzten ondorioak zehaztu ditu.

j) Bularretan eta larruazalaren zahartzean aldaketa anatomo-fisiologikoak zehaztu ditu.

4. Aurpegiaren eta gorputzaren analisiak egiteko prozedurak aplikatzen ditu, berariazko bitartekoak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurpegiaren eta gorputzaren analisirako lan-prozeduraren elementuak zehaztu ditu.

b) Sekuentziazioa ezarri du.

c) Bitartekoak hautatu ditu.

d) Analisiaren aurretiazko gomendioak justifikatu ditu.

e) Behaketaren ondoren, larruazalaren ezaugarriak alterazio estetikoekin erlazionatu ditu.

f) Miaketaren ondoren lortutako datuak interpretatu ditu.

g) Analisirako bitartekoak eta ekipamenduak aplikatu ditu.

h) Fitxa teknikoa bete du.

i) Azterketa estetikoaren ondoriozko emaitzen berri emateko jarraibideak ezarri ditu.

5. Aurpegi- eta gorputz-tratamenduen prozedura estetikoak diseinatzen ditu eta jarduketa-faseak sekuentziatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tratamendu estetikoen prozedurak diseinatzeko oinarriak ezarri ditu.

b) Tratamendu estetikoaren protokolo baten parte diren elementuak zehaztu ditu.

c) Faseak identifikatu ditu.

d) Aurpegi-tratamenduen prozedura estetikoak zehaztu ditu.

e) Gorputz-tratamenduen prozedura estetikoak landu ditu, indikazioei jarraituta.

f) Ugatz-tratamenduaren, haurdunaldiaren eta pisu-nahasmenduen prozedura estetikoak zehaztu ditu.

g) Aurpegi- eta gorputz-tratamenduen protokoloak diseinatu ditu.

6. Medikuntzako tratamenduen eta kirurgia estetikoaren aurreko eta ondorengo zainketa estetikoak zehazten ditu eta teknikak eta materialak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eragin estetikoa duten tratamendu mediko-kirurgikoen ezaugarriak zehaztu ditu.

b) Medikuntza estetikoko ebakuntzen aurretiazko zainketa estetikoak zehaztu ditu.

c) Kirurgiaren aurreko eta ondoko jarduketa estetikoei dagozkien zainketak eta tratamenduak hautatu ditu.

d) Tratamendu mediko-kirurgikoaren ondorengo larruazaleko beharrak identifikatu ditu.

e) Bitartekoak eta teknikak behar estetikoekin erlazionatu ditu.

f) Protokoloaren sekuentziazioa ezartzeko jarraibideak finkatu ditu.

7. Tratamendu estetiko berritzaileak diseinatzen ditu, eta prozesu horretarako teknologia berritzaile egokia aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Berrikuntza estetikoen merkatua aztertzeko plan bat prestatu du.

b) Informazioko eta dokumentazioko bitartekoen erabilera baloratu du.

c) Teknika berrien ezaugarriak tratamendu estetikoekin erlazionatu ditu.

d) Material eta osagarri berrien propietateak ezagutu ditu.

e) Printzipio aktibo berrien erabilera justifikatu du.

f) Teknologia aurreratua sartzearen bideragarritasuna baloratu du.

g) Tratamendu berritzailearen protokoloa sekuentziatu du.

Edukiak.

Dokumentazioaren kudeaketa:

-Erabilitako dokumentazioa. Bezeroaren merkataritza-fitxa eta fitxa teknikoa. Erabilitako ekipamenduen, aparatuen eta kosmetikoen gaineko informazio teknikoa. Aldizkari eta liburu espezializatuak. On-line dokumentazioa. Protokolo estandarizatuak. Beste profesional batzuek jaulkitako eta haiengandik jasotako txostenak. Higiene, desinfekzio eta esterilizazio tekniken eskuliburua. Arau deontologikoak.

-Sortutako dokumentazioa. Aurrekari estetikoak: bezeroaren fitxa teknikoa, fitxa artistikoa eta merkataritza-fitxa. Protokolo pertsonalizatuak. Baimen informatua. Beste profesional batzuei jaulkitako txostenak. Zerbitzua ebaluatzeko fitxak. Bezeroari eman beharreko dokumentazioa. Artxibatze-sistemak.

-Sektorean indarra duen lege-araudia.

-Kalitaterako protokoloa. Kalitate plana prestatzea. Irizpideak prozesuaren fase guztietan aplikatzea. Desbiderapenak zuzentzeko teknikak. Kexa, iradokizun eta erreklamazioen tratamendua.

-Sektorean indarra duen lege-araudia. Ingurumen arloko babesa. Legionelosiaren prebentzioa. Efluente, hondakin eta emisioen kontrola. Tatuajeak, mikropigmentazioa, larruazalaren zulaketa eta gorputz-arteari lotutako antzeko beste teknika batzuk egiten dituzten establezimenduetako higiene eta osasun baldintzak. Beltzarantze artifiziala izpi ultramoreetako kabinetan. Kosmetikoei, lanabesei eta aparatuei buruzko legedia. Indarreko araudia betetzen dela egiaztatzea.

-Kalitaterako protokoloa. Kalitate plana prestatzea. Irizpideak prozesuaren fase guztietan aplikatzea. Desbiderapenak zuzentzeko teknikak. Kexa, iradokizun eta erreklamazioen tratamendua.

Aurpegiaren eta gorputzaren analisirako baliabideak eta ekipamenduak hautatzea:

-Aurpegiaren analisirako baliabideak eta ekipamenduak. Deskribapena, ezaugarriak, erabiltzeko arauak, indikazioak, arretazko neurriak eta hautatzeko irizpideak. Motak.

-Gorputzaren analisirako baliabide eta ekipamenduak. Deskribapena, ezaugarriak, erabiltzeko arauak, indikazioak, arretazko neurriak eta hautatzeko irizpideak. Motak.

-Analisirako ekipamenduaren mantentze-lanak, segurtasuna eta higienea.

Larruazalaren eta haren alterazioen karakterizazioa:

-Larruazal-organoaren mikroskopia. Larruazalaren egitura anatomikoa. Larruazalaren eranskinak: adar-eranskinak, baskularrak, nerbio-eranskinak eta guruin-eranskinak. Larruazal-organoaren fisiologia. Keratinazizazio eta melanogenesi prozesuak. Larruazalaren eta eranskinen hazkuntza eta konponketa. Larruazalaren eta eranskinen eginkizunak. Larruazaleko flora.

-Larruazalaren gainaldearen itxura makroskopikoa. Kanpoko ezaugarriak.

-Larruazalaren iragazkortasuna. Mantu hidrolipidikoa. Larruazalaren hidratazioa.

-Larruazalen tipologia. Sailkatzeko irizpideak. Larruazal mota bakoitzaren ezaugarri fisiologikoak eta berezitasunak. Larruazalaren bilakaera-egoerak.

-Larruazalaren alterazioak. Lesioen forma eta konfigurazioa. Funtsezko lesioak: lehen mailakoak eta bigarren mailakoak. Alterazioak sailkatzeko irizpideak.

-Alterazio estrukturalak eta funtzionalak. Keratinizazioaren alterazioak, pigmentazioaren alterazioak, ilearen alterazioak, azazkalen alterazioak, alterazio baskularrak eta mikrozirkulazioaren alterazioak. Dermisaren eta hipodermisaren alterazioak. Izerdi-guruinen eta sebo-guruinen alterazioak. Larruazalaren eta eranskinen tumore gaiztoak. Erreakzio irritatiboak eta alergikoak. Infekzioak eta infestazioak.

-Zahartzea. Kanpoko adierazleak. Faseak. Gorputzaren eta larruazalaren aldaketa anatomiko eta fisiologikoak. Zahartzea eragiten duten faktoreak.

-Eguzki-erradiazioak eta larruazala. Eguzki-erradiazioaren ezaugarriak, larruazalen fototipoak, larruazalak eguzkiaren aurrean dituen erreakzioak, eguzkiak eragiten dituen larruazalaren alterazioak.

-Bularrak. Ugatz-guruinen anatomia eta fisiologia. Ugatzen alderdi estetikoak. Zainketak.

Analisi estetikoa egiteko prozeduraren aplikazioa:

-Analisi estetikoaren kontzeptua.

-Analisi faseak. Elkarrizketa. Ikusizko azterketa, behaketa zuzenaren edo zeharkakoaren bidez. Behaketa, behatzeko metodoak eta behaketa osagarriak. Larruazalaren ezaugarriek alterazio estetikoekin duten erlazioa.

-Aurpegiaren analisia egiteko protokoloen diseinua.

-Gorputzaren analisia egiteko protokoloen diseinua. Zonaren araberako azterketa, neurriak hartzea eta balorazio orokorra.

-Diagnostikoa egitea. Lan eremua prestatzea, bezeroari harrera egin eta eroso kokatzea, baliabideak eta produktuak hautatzea, interpretazioa eta datuak jasotzea, dokumentazioa eta balorazio txostena betetzea. Beste profesional batzuengana bideratzea: lotutako dokumentazioa.

Aurpegi- eta gorputz-tratamenduen prozedura estetikoen diseinua:

-Tratamendu estetikoen protokoloak diseinatzeko oinarriak. Elementuak: prozesua, sekuentziazioa, denboralizazioa, baliabide teknikoak, kosmetologikoak eta eskuzkoak. Emaitzak ebaluatzeko irizpideak.

-Tratamenduaren protokoloaren faseak: lanlekua prestatzea, bezeroari arreta egin eta eroso kokatzea, zona aztertzea, baliabide tekniko kosmetologikoak eta eskuzkoak hautatu eta prestatzea, larruazala prestatzea, tratamenduaren mamia, tratamendua bukatzea eta aholkularitza profesionala.

-Aurpegi-tratamenduen protokoloak. Aurpegi-tratamendu estetikoaren kontzeptua. Oinarriak. Aurpegi-tratamenduaren faseak. Tratamenduak sailkatzeko irizpideak. Aurpegi-tratamenduen protokoloen diseinua.

Gorputz-tratamenduen protokoloak. Gorputz-tratamendu estetikoaren kontzeptua. Oinarriak. Tratamenduaren faseak. Tratamenduak sailkatzeko irizpideak. Gorputz-tratamenduen protokoloen diseinua.

Medikuntzako tratamenduen eta kirurgia estetikoaren aurreko eta ondorengo zainketa estetikoak zehaztea:

-Aurpegirako teknika mediko-estetikoak, kirurgiarekin eginak edo kirurgiarik gabekoak: Peeling kimikoa, dermourradura, botoxa, betetze-teknikak, besteak beste. Motak. Deskribapena. Produktuak, materialak eta aparatologia. Tratamendu estetikoekin duten erlazioa: indikazioak, kontraindikazioak eta arretazko neurriak.

-Gorputzerako teknika mediko-estetikoak, kirurgiarekin eginak edo kirurgiarik gabekoak: mesoterapia, lipoeskultura, lipoxurgatzea, mastektomía, besteak beste. Motak. Deskribapena. Produktuak, materialak eta aparatologia. Tratamendu estetikoekin duten erlazioa: indikazioak, kontraindikazioak eta arretazko neurriak.

-Medikuntzako tratamenduen eta kirurgia estetikoaren aurreko eta ondorengo zainketa estetikoetarako lan prozedurak zehaztea.

Tratamendu estetiko berritzaileen diseinua:

-Merkatuaren analisia. Informazio iturriak (aldizkariak, on-line informazioa, besteak beste). IKTak eta programa eguneratuak erabiltzea.

-Berrikuntza teknikoak, eskuzkoak eta kosmetologikoak estetikaren arloan.

-Materialen, aparatologiaren eta kosmetikoen analisia. Ezaugarri berritzaileak.

-Tratamendu berriak sartzearen abantailak eta desabantailak.

-Tratamendu berritzaileen diseinua. Indikazioak, kontraindikazioak eta arretazko neurriak.

-Bideragarritasunaren balorazioa estetikaren arloan.

Orientabide didaktikoak

Modulu honen helburua da ikasleak behar diren ezagutzak eskuratzea aurpegiaren eta gorputzaren analisi eta tratamendu estetikoak egiteko protokolo normalizatuak prestatzeko. Modulua bukatutakoan, ikaslea gauza izanen da tratamenduen protokoloak diseinatzeko, medikuen eta beste profesional batzuen txostenak interpretatzeko, eguneratze profesionalean oinarritutako teknika berritzaileak egiteko eta, azkenik, aurpegi- eta gorputz-tratamendu estetikoak egiteko apaindegietan, teknika hidrotermalen zentroetan edo osasun zentroetan.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere, edukien atalean ezarritako ordena bera da, eta sei multzotan dago antolatua:

-Dokumentazioaren kudeaketa.

-Aurpegiaren eta gorputzaren analisirako baliabideak eta ekipamenduak hautatzea.

-Larruazalaren eta haren alterazioen karakterizazioa.

-Analisi estetikoa egiteko prozeduraren aplikazioa.

-Aurpegi- eta gorputz-tratamenduen prozedura estetikoen diseinua.

-Medikuntzako tratamenduen eta kirurgia estetikoaren aurreko eta ondorengo zainketa estetikoak zehaztea.

-Tratamendu estetiko berritzaileen diseinua.

Modulu honetako eduki teorikoak emateko, egoki litzateke erabilera anitzeko gela bat izatea, Interneteko konexioarekin, kanoiarekin, proiektagailuarekin, eta abarrekin. Egokia litzateke beste hauek ere edukitzea: larruazalaren eta larruazal-eranskinen eredu anatomiko bat, atlas anatomikoak, larruazalaren eta larruazal-eranskinen argazki eta marrazkiak dituzten afixak, ondorio estetikoak dituzten larruazalaren eta larruazal-eranskinen alterazioak erakusteko irudi-orriak. Dena dela, eduki praktikoak emateko, beharrezkoa litzateke lantegi bat, larruazalaren eta eranskinen azterketa eta analisia egiteko aparatologia berariazkoa duena, ezinbestekoa baita aurpegi- eta gorputz-tratamendu estetikoen protokoloak diseinatzeko.

Ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, besteak beste, honako jarduera hauek proposatzen dira lanbide modulu honetarako:

-Dokumentazio profesionalaren ereduak diseinatzea, konparazio batera, historial estetikoa, bezeroaren fitxa teknikoa, fitxa artistikoa eta merkataritza-fitxa, beste profesional batzuei informazioa emateko ereduak. Kalitate-planaren parametroak zehaztea.

-Behar bezala karakterizatutako kasu praktiko batean, aurpegiaren eta gorputzaren analisirako baliabide eta aparatuak identifikatzea, aurpegiaren eta gorputzaren analisirako baliabide eta ekipamenduen ezaugarri teknikoak, erabilera arauak, indikazioak, arretazko neurriak, kontraindikazioak eta hautapen irizpideak sailkatu eta deskribatzea, baita lortutako emaitzak interpretatzeko modua ere, eta analisi estetikorako aparatuak erabiltzean kontuan hartu beharreko mantentze, higiene eta kalitate neurriak azaltzea.

-Kasu praktiko batean: ondorio estetikoak dituzten larruazalaren eta eranskinen lesioak identifikatzea.

-Eguzki-erradiazioek organismoan dituzten ondorioak sailkatzea.

-Aurpegiaren eta gorputzaren analisirako lan prozedura eta baliabideak sekuentziatzea.

-Alterazio estetikoak behatu eta miatu ondoren lortutako datuak interpretatzea.

-Analisirako ekipamendu eta baliabideak aplikatzea. Fitxa teknikoa betetzea.

-Tratamendu estetikoaren protokolo baten parte diren elementuak identifikatzea.

-Aurpegi- eta gorputz-tratamenduen, ugatz-tratamenduen, haurdunaldiaren eta pisu-nahasmenduen prozedura estetikoak deskribatzea.

-Behar bezala karakterizatutako kasu praktikoetan, elkarrizketa-teknikak erabiltzea eta diagnostiko profesionala egitea, baliabide teknikoak eta ekipamendua behar bezala erabiliz, ezarritako protokoloarekin bat.

-Aurpegi- eta gorputz-tratamendu estetikoak egiteko lan protokolo normalizatuak diseinatzea.

-Behar bezala karakterizatutako kasu praktikoetan, aurpegiaren eta gorputzaren analisia eta tratamendu estetikoaren protokoloaren pertsonalizazioa diseinatzea, bezeroaren ezaugarrien arabera.

-Kirurgiaren aurreko eta ondoko jarduketa estetikoei dagozkien zainketak eta tratamendu estetikoak identifikatzea.

-Kirurgiaren aurreko eta ondoko jarduketetan, aurpegi- eta gorputz-tratamenduen protokoloak prestatzea, baita medikuntza estetikoko teknikenak ere.

-Kirurgiaren aurreko eta ondoko jarduketa estetikoei dagozkien zainketak eta tratamendu estetikoak identifikatzea.

-Berrikuntza estetikoen merkatua aztertzea, baita informazioaren eta dokumentazioaren erabilera ere. Tratamendu berritzaileen protokoloak diseinatzea.

Sendotzeko jarduera gisa, etengabe aldatzen ari den modulu bat denez merkatuan aurpegiaren eta gorputzaren analisi estetikorako aparatologiaren modelo berriak gelditu gabe sortzen direlako, gomendagarria litzateke honelako estrategiak erabiltzea: biltzarrak bisitatzea, adituen hitzaldi eta erakusketak, publizitatearen analisia, estetika arloko aldizkari espezializatuetako artikuluak eta bibliografia zientifiko-teknikoa irakurtzea, web-orriak kontsultatzea, etab.

Dermoestetika modulua euskarri-modulua da, zikloko prozedurazko modulu guztiekin erlazionatua, izan ere, larruazalaren eta eranskinen anatomia eta fisiologia eta aurpegiaren eta gorputzaren alterazio estetikoak ezagutzeak, eta analisi estetikorako baliabide eta prozedurak segurtasun eta higiene baldintza egokietan aplikatzen jakiteak, oinarri zientifiko eta teknologiko bat ematen dute gainerako moduluetan prozedura eta teknika egokienak hautatu eta gauzatzeko.

Azkenik, aipatu beharra dago modulu honek Estetikarako eta edergintzarako kosmetika moduluarekin harremana duela, izan ere, beharrezkoa da larruazala eta haren eranskinak ezagutzea kosmetikoak haietan barna sartzeko bideak ulertzeko. Hortaz, garrantzitsua litzateke modulu horiek ematen dituzten irakasleak koordinaturik egotea, edukiak ez errepikatzeko eta, batez ere, edukien ikuspuntua bateratzeko, ikasleari begira.

Lanbide modulua: Estetikako eta ongizateko kosmetika

Kodea: 0752.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Kosmetiko baten osagaiak zehazten ditu, eta horren ezaugarriak eta larruazalean sartzeko ahalmena aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kosmetikoen printzipio aktiboen, eszipienteen eta gehigarrien funtzioa zehaztu du.

b) Konposizio kuantitatiboaren eta kualitatiboaren arteko aldea ezarri du.

c) Kosmetikoaren kanpo-osagaiak ezaugarritu ditu.

d) Produktuaren etiketan adierazi behar diren indikazioak ezarri ditu.

e) Kosmetiko baten elaborazioan gehien erabiltzen diren substantzien ezaugarriak eta funtzioak identifikatu ditu.

f) Kosmetiko komertzial baten konposizio orokorra eta kanpoaldea identifikatu ditu.

g) Kosmetikoak larruazalean sartzeko bideak eta sartze-maila identifikatu ditu.

2. Produktu kosmetikoak prestatzen ditu, elaborazio-lanak antolatzen ditu eta sistema barreiatuak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema barreiatu homogeneoen eta heterogeneoen arteko aldeak ezarri ditu.

b) Disoluzioen osagaiak, disolbagarritasunean eragina duten faktoreak eta kontzentrazioa adierazteko modua bereizi ditu.

c) Esekiduren eta esekidura koloidalen faseak eta propietateak identifikatu ditu.

d) Faseen konposizioaren arabera sailkatu ditu emultsioak.

e) Kosmetikoak aurkezteko moduak zehaztu ditu.

f) Ontzi motak forma kosmetikoaren zehaztapenean duen garrantzia ezagutu du.

g) Formula kosmetiko bat prestatzeko substantziak, materialak eta teknikak identifikatu ditu.

h) Formula kosmetiko baten zatiak zehaztu ditu (konposizio kuantitatiboa, modus operandi eta osagaien ezaugarriak).

i) Laborategian kosmetikoen formulak prestatu ditu.

3. Merkatuko linea kosmetikoak alderatzen ditu, multzo kosmetiko bakoitzaren propietateak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktuen konposizioa haien forma kosmetikoarekin eta eragin-mekanismoarekin erlazionatu du.

b) Higiene-kosmetikoen arteko desberdintasunak ezarri ditu.

c) Esfoliatzaile motak eta haien osagai aktiboen jarduteko moduak alderatu ditu.

d) Maskarak haien konposizioarekin eta forma kosmetikoarekin erlazionatu ditu.

e) Kosmetiko hidratatzaileen printzipio aktiboen jarduteko modua identifikatu du.

f) Eguzki-printzipio aktiboak haien jarduteko mekanismoarekin erlazionatu ditu.

g) Tratamendu-kosmetikoek bilatzen dituzten efektuak finkatu ditu.

h) Tratamendu estetikoko kosmetikoen printzipio aktiboak zehaztu ditu.

i) Eragin-mekanismoa zehaztu du, osagaien arabera.

4. Sektorearen azken joeren ezaugarriak zehazten ditu, eta berrikuntza kosmetikoak eta kosmetiko bereziak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kosmetikaren merkatuaren azken joerak hauteman ditu.

b) Lurrinek gaur egungo gizartean duten erabilera baloratu du.

c) Elektroestetikako tekniketan erabiltzen diren kosmetikoen xedea ezarri du.

d) Kirurgia estetikoan betegarri gisa erabiltzen diren materialen osagaiak, ondorioak, indikazioak eta arretazko neurriak adierazi ditu.

e) Botox bidezko tratamendu medikoaren erabiltzaileentzat kontraindikatuta dauden teknika estetikoak identifikatu ditu.

f) Butrikosmetikaren erabilera baloratu du, praktika estetikoen tratamendu osagarri gisa.

g) Kosmetikoetan berriki erabiltzen hasi diren printzipio aktiboen konposizio kimikoa horien efektuekin eta indikazioekin erlazionatu du.

h) Bektore kosmetikoen erabilera eta garraiatzen dituzten printzipio aktiboen eraginkortasunaren handitzea erlazionatu ditu.

5. Salmenta-establezimenduetan kosmetikoak antolatzen ditu, eta segurtasun eta higiene baldintzak kontrolatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kosmetikoak saltzen dituzten establezimendu motak identifikatu ditu.

b) Kosmetikoen salmentari aplikatutako marketinaren ezaugarriak ezarri ditu.

c) Produktuek altzarietan duten kokapena salmentarekin erlazionatu du.

d) Kosmetikoak biltegiratzeko, kontserbatzeko eta manipulatzeko arauak zehaztu ditu.

e) Produktu kosmetikoen egonkortasunean eragina duten faktoreak identifikatu ditu.

f) Hondakinen kudeaketari buruzko araudia jarraitu du.

g) Kosmetikoen hornitzaileak eta merkataritza-markak aztertu ditu, informazioaren eta komunikazioaren tekniken bitartez.

h) Produktu kosmetikoen salmentari eta kontserbazioari buruzko legeria zehaztu du.

6. Kosmetikoen arloko aholkularitzako jardunak planifikatzen ditu, komunikazio eta marketineko teknikak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kosmetikoen gaineko aholkularitzaren protokoloaren faseak programatu ditu.

b) Kosmetikoak hautatzeko irizpideak ezarri ditu.

c) Erabiltzeko modua eta erabilerarako arretazko neurriak adierazi ditu.

d) Aurretiazko azterketa estetikoa eta erabiltzailearen ezaugarriak kosmetikoen gaineko aholkularitza profesionalarekin erlazionatu ditu.

e) Zuzeneko aholkularitza egiteko jarraibideak garatu ditu.

f) Sustapen kanpaina bat diseinatzeko etapak ezarri ditu.

g) Lanbide-erakustaldi bat egitean, faseak zehaztu ditu.

h) Kosmetikoen gaineko aholkularitzari buruzko artikulu espezializatuak egiteko jarraibideak ezarri ditu.

i) Salmenta faseak eta saltzailearen ezaugarriak zehaztu ditu.

Edukiak.

Kosmetiko baten osagaiak hautatzea:

-Produktu kosmetikoaren eta dekorazioko produktu kosmetikoaren kontzeptua. Kosmetikoak ez diren produktuekin dituzten aldeak.

-Konposizio orokorra: printzipio aktiboak, eszipienteak, zuzentzaileak eta gehigarriak.

-Konposizio kualitatiboa eta kuantitatiboa.

-Kosmetikoaren kanpoko aldea. Elementuak: ontzia, kanpoko ontzia edo enbalajea, prospektua eta etiketa. Salmentari begira, diseinuak duen garrantzia. Etiketatzea.

-Kosmetikoetan erabili ohi diren substantziak: (ura, ur oxigenatua, amoniakoa, etanola, glizerina, propilenglikola, etab.), pH kontzeptua eta erreakzio garrantzitsuenak (neutralizazioa, oxido-erredukzioa, polimerizazioa, etab.).

-Kosmetikoek larruazalean nola jokatzen duten: sargarritasuna. Larruazalean sartzeko bideak eta mailak. Kosmetikoak larruazalean sartzeko moduan eragina duten faktoreak.

Kosmetikoak prestatzea:

-Sistema barreiatuak: homogeneoak eta hetereogeneoak.

-Disoluzioak: osagaiak, disolgabarritasuna baldintzatzen duten faktoreak eta haien kontzentrazioa adierazteko moduak.

-Esekidurak, faseak eta propietateak.

-Emultsioak: osagaiak, emultsio motak eta horien ezaugarriak.

-Forma kosmetikoak: motak eta ezaugarriak. Aurkezpen moduaren eta ontziaren arteko erlazioa.

-Laborategi kosmetikoa. Laborategiko ekipamenduaren, materialen eta tresnen deskribapena eta erabilera. Kosmetikoak prestatzeko teknikak: pisuak, bolumenak eta pH-a neurtzea; bereizketa, homogeneizazio eta erauzketa lanak, etab.

-Formula kosmetikoa: osagaiak eta konposizio kuantitatiboa (INCI kodea).

-Kosmetikoen prestaketa: emultsioak eta gelak, besteak beste. Kosmetikoak prestatzeko fitxa: osagaiak, kontzentrazioa, forma kosmetikoa; erabilitako material, tresna eta ekipamenduak; modus operandi, erabilitako substantziak, lortutako emaitzak, etab.

Merkatuko kosmetika-lerroak identifikatzea:

-Kosmetikoen sailkapena: sailkatzeko irizpideak.

-Higiene-kosmetikoak. Higienearen kontzeptua. Substantzia garbitzaileak: konposizioa, eragin-mekanismoa eta aurkezpen moduak. Higiene-kosmetiko osagarriak: motak, konposizioa eta forma kosmetikoak. Gorputzaren higienerako kosmetiko osagarriak: konposizioa eta eragin-mekanismoa.

-Larruazala hidratatu, mantendu eta babesteko kosmetikoak. Larruazalaren hidratazioaren kontzeptua. Printzipio aktiboak: sailkapena eta konposizioa. Eragin-mekanismoa eta forma kosmetikoak.

-Eguzki-kosmetikoak. Beltzarantze aurreko kosmetikoak. Eguzki-babesak: konposizioa, ur-erresistentzia, eguzki-babesaren faktorea eta forma kosmetikoak. Eguzki hartu ondorengo kosmetikoak.

-Tratamendu estetikorako kosmetikoak (aknea, zahartzea, zelulitisa, biguintasuna, gizentasun lokalizatua, larruazaleko ildoak, zirkulazioaren alterazioak eta pigmentazioaren alterazioak, etab.), konposizioa, eragin-mekanismoa, sailkatzeko irizpideak eta aurkezteko moduak.

-Ileak desagerrarazi eta kamuflatzeko kosmetikoak. Ileak kentzeko kosmetiko kimikoak: konposizioa eta eragin-mekanismoa. Argizariak: motak, osagaiak eta ezaugarriak. Ilea kendu aurreko eta ondoko kosmetikoak: konposizioa eta eragin-mekanismoa. Koloregabetzeko kosmetikoak: konposizioa eta eragin-mekanismoa.

-Makillajerako kosmetikoak eta eguzkitako krema exogenoak. Makillajerako kosmetikoak: motak, funtzioa eta konposizioa. Beltzarantzeko krema exogenoak: printzipio aktiboak eta eragin-mekanismoa.

-Mikropigmentaziorako pigmentuak eta koloregaiak: motak eta konposizioa, etiketa eta ezaugarri berariazkoak.

Kosmetiko bereziak eta osagai berritzaileak:

-Lurrinak: kontzeptua, konposizioa, lurringintzan erabilitako esentziak eta motak. Kontserbazioa eta manipulazioa.

-Elektroestetikan aplikatzeko kosmetika: konposizioa, eragin-mekanismoa, sailkatzeko irizpideak eta aurkezteko modua. Sailkapena.

-Medikuntza estetikorako substantzia berariazkoak: betegarriak, botoxa eta mesoterapia. Osagaiak, ondorioak, indikazioak eta arretazko neurriak.

-Nutrikosmetika: osagai nagusiak, ondorioak eta indikazioak, sailkatzeko irizpideak eta aurkezpen moduak.

-Osagai bereziak eta berrikuntzak kosmetikaren arloan. Belaunaldi berriko printzipio aktiboak, ondorioak eta indikazioak. Bektore kosmetikoak.

Kosmetikoak nola kokatu establezimenduetan:

-Kosmetikoak saltzeko establezimenduak. Txikizkako saltzaile motak eta ezaugarriak. Marketina kosmetikoen salmentari aplikatua. Kosmetikoak saltzeko tokia: produktuak antolatzeko irizpideak, euskarriak eta altzariak, produktuak lerroan kokatzeko modua. Kosmetikoak saltzeko tokia: merchandising delakoa, kontzeptua eta elementuak. Publizitatea.

-Produktu kosmetikoen segurtasuna eta higienea. Produktuaren errotazioa. Produktu kosmetikoen kontserbazioa: egonkortasuna eta produktuen alterazioak. Biltegiratzeko eta manipulatzeko arauak. Produktu kosmetiko kutsatuak eta alteratuak bildu eta biltegiratzearen gaineko araudia.

-Hornidura.

-Markak: profesionalak eta ez-profesionalak. Kosmetikoen gamak.

-Produktu kosmetikoen gaineko legedia. Produktu kosmetikoen gaineko araudi tekniko-sanitarioa: alderdiak, definizioak, etiketak eta publizitatea.

Aholkularitza kosmetikoaren plangintza:

-Aholkularitza planaren elementuak: protokolo estandarizatuak prestatzea. Kosmetikoak hautatzeko irizpideak, erabilera arauak eta erabiltzeko arretazko neurriak. Erabiltzailearen ezaugarriak eta aurretiko azterketa estetikoa, kosmetikoen gaineko aholkularitza profesionala egitean.

-Produktu kosmetikoen gaineko aholkularitzarako teknikak. Zuzeneko aholkularitza. Aholku ematea barneko eta kanpoko baliabideak erabiliz. Salmenten sustapena. Kosmetikoen erakustaldi teknikoak eta profesionalen erakustazokak. Aldizkari profesionalak: aholkularitza kosmetikoaren gaineko artikulu espezializatuak egitea eta horien egitura.

-Salmenten aholkularia. Salmentaren faseak eta teknikak; kexak eta erreklamazioak ebaztea. Salmenten aholkulariaren ezaugarriak: saltzaile motak, irudia eta profesionaltasuna.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleak behar diren ezagutzak eskuratzea estetika integraleko eta ongizateko zerbitzuak ematean erabiltzen diren produktu kosmetikoak ezagutu, hautatu, kudeatu, antolatu, manipulatu eta zaintzeko lanetan eta produktu horiek sustatu eta saltzeko lanetan aritzeko. Gainera, ikaslea gauza izanen da produktu kosmetikoak prestatzeko, jarraibide teknikoei eta segurtasuneko eta kalitateko protokoloei segituz.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere, edukien atalean ezarritako ordena bera da, eta sei multzotan dago antolatua:

-Kosmetiko baten osagaiak hautatzea.

-Kosmetikoak prestatzea.

-Merkatuko kosmetika-lerroak identifikatzea.

-Kosmetiko bereziak eta osagai berritzaileak.

-Kosmetikoak nola kokatu establezimenduetan.

-Aholkularitza kosmetikoaren plangintza.

Etengabe aldatzen ari den modulu bat denez, formulazio eta osagai aktibo berriak gelditu gabe sortzen baitira, egokia izanen litzateke etengabe eguneratzea estrategia hauek erabiliz: web-orriak kontsultatzea, artikuluak irakurtzea aldizkari espezializatuetan, publizitatea aztertzea, kosmetikoen etiketak zehatz-mehatz aztertzea, etab. Horregatik, eduki horiek Interneteko konexioa eta proiektagailua dituen erabilera anitzeko gela batean eman litezke. Eduki praktikoak, ordea, kosmetologiako laborategi batean eman litezke. Laborategiak produktu kosmetikoak prestatzeko behar diren tresnak, materialak eta ekipamenduak eduki beharko ditu.

Modulu honetako helburuak lortzeko orientabide eta laguntza gisa, besteak beste, jarduera hauek egitea iradokitzen da:

-Kosmetiko mota bakoitzaren ezaugarriak, osagaiak (printzipio aktiboak), forma kosmetikoa, eragin-mekanismoa eta sargarritasuna identifikatzea.

-Kosmetiko mota bakoitzaren kanpo osagaiak eta etiketak analizatzea.

-Prestakin kosmetikoak egitea.

-Iturri ezberdinak erabiliz (artikuluak, txostenak, web-orriak, etab.), kosmetikoen merkatuaren joera berriak analizatzea: printzipio aktibo berriak eta bektore kosmetikoak, batez ere.

-Kosmetologia erlazionatzea edergintzaren eta ongizatearen beste arlo batzuekin, konparazio batera, kirurgia estetikoarekin edo nutrikosmetikarekin.

-Kosmetikoak kokatzea itxurazko salmenta-establezimenduetan.

-Sustapen eta publizitate kanpainak antolatzea.

-Karakterizaturiko kasuetan, aholkularitza kosmetikoa emateko protokoloak egitea.

-Erakustaldi profesionalak egitea.

-Aholkularitza kosmetikoaren gaineko artikulu espezializatuak idaztea.

Estetikako eta ongizateko kosmetologia modulua lotuta dago zikloko modulu hauekin, eta horregatik koordinatu egin behar dira: Aparatologia estetikoa, lehenengo kurtsokoa, izan ere, modulu honek elektroestratikara aplikatutako kosmetikaz jakitea eskatzen baitu, baita Mikropigmentazioa ere, pigmentuak eta koloragarriak ezagutzeari dagokionez. Azkenik, Dermoestetika moduluarekin ere koordinatu beharko da, larruazalaren karakterizazioa eta haren alterazioak ezagutzeak aukera ematen duelako kosmetikoak larruazalean sartzeko bideak eta mailak, eta horretan eragina duten faktoreak ulertzeko. Gainera, prozedura estetikoak eta tratamenduak diseinatzeko eta kirurgia estetikoko zainketa estetikoak zehazteko, beharrezkoa da kasu bakoitzean egokien diren kosmetikoak ezagutzea.

Lanbide modulua: Ingelesa I

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ingelesez ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila nahikoa duela, garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen baitu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu du.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu du, testu motaren eta helburuaren arabera, informazio garrantzitsua bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera ditu erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu du, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Aparatu edo ekipamendu bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu ditu.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, buruz buruko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu ditu, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Zehaztasunez identifikatu ditu bere jardueraren elementu aurreikusgarriekin zerikusia duten datuak eta ekintzak, hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu du.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu du (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu ditu.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Formularioak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinakoak bete ditu, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi ditu, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu ditu, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izanda, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin ditu, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Bere jarduerari dagozkion dokumentu guztiak prestatu ditu, zuzentasun nahikoarekin oinarrizko elementu gramatikalei, puntuazio ikurrei eta ohiko hitzen ortografiari dagokienez, eta egitura koherente eta kohesionatua eta hiztegi nahikoa erabiliz, interesatzen zaizkion eguneroko gai gehienei buruz adierazteko moduan.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu ditu hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen du aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili ditu, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin ditu, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili ditu hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu du, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu ditu interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu du zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu die, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili ditu.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu die.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili du.

Edukiak.

Eduki lexikoak:

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua,...), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak...

-Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

Eduki gramatikalak:

-Aditz-denborak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Hizkera tekniko-zientifikoa.

-Baldintzak.

-Zeharkako estiloa.

Eduki funtzionalak:

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra emateko, datuak eskatzeko, etab.

-Norberaren intereseko gaien azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Norberaren intereseko gaien inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

-Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Dokumentu generiko luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

-Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

-Inprimakiak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak.).

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak.

-Eguneroko bizimoduarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

Ingelesa I nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburu. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, behar hori, lehenik, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori agerian jartzen da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta beste herrialde batzuetan dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da, eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela, ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahaleginak egin beharko lirateke, lehenik eta behin, ikasleak gai izan daitezen modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Gero, adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari ekinen zaie. Ikasgelan, bai irakasleak bai ikasleak ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten zaizkien komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, bereziki ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab, Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela, Leonardo da Vinci eta Erasmus programetan, adibidez. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio tresnak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Estetika hidrotermala

Kodea: 0745.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Establezimendu hidrotermaletako instalazioen eta baliabide teknikoen eta profesionalen antolamendua planifikatzen du, eta bertako jardueren garapena koordinatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Teknika hidrotermalak aplikatzeko zentroen ezaugarriak zehaztu ditu.

b) Hidroterapiako establezimenduen organigrama eta profesionalen funtzioak erlazionatu ditu.

c) Instalazioak eta baliabide teknikoak eta profesionalak aztertu ditu.

d) Instalazioen diseinua eta banaketa landu ditu, lana optimizatzeko eta ongizateko espazio bat eskaintzeko.

e) Baliabide materialen eta pertsonalen koordinazioaren bitartez antolatu du laneko agenda.

2. Baliabide hidrikoen ezaugarriak zehazten ditu, eta, horretarako, eragin-mekanismoak aztertzen ditu eta osasun- eta ongizate-iturri gisa erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Historian ura helburu sendagarriekin erabili izana justifikatu du.

b) Termalismoaren kontzeptu orokorrak ezarri ditu.

c) Uraren egitura, propietateak eta eragin-mekanismoak identifikatu ditu.

d) Ur mineral sendagarrien indikazioak eta eragin-mekanismoa uren konposizio kimikoarekin erlazionatu ditu.

e) Ur mineral sendagarrien barne-aplikazioko bideak identifikatu ditu.

f) Itsasoko uraren ezaugarriak, konposizioa, ekintzak eta indikazioak zehaztu ditu.

3. Erabiltzailearen behar estetikoak identifikatzen ditu, eta, horretarako, aurretiazko analisia egiten du eta txosten egokiak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurretik azterketa estetiko bat egitearen garrantzia baloratu du.

b) Estetika hidrotermaleko tratamenduekin hobe daitezkeen indikazio eta alterazio estetikoak zehaztu ditu.

c) Teknika hauei dagozkien kontraindikazio absolutuak edo erlatiboak identifikatu ditu.

d) Beharrezko instalazioak, materialak eta ekipamenduak prestatu ditu.

e) Elkarrizketa eta miaketa egin ditu eta datuak bildu ditu.

f) Analisiaren emaitzari eta gomendatzen den tratamenduari buruzko informazioa eman die erabiltzaileei.

g) Baimen informatua eskatu dio erabiltzaileari.

h) Bezeroen konfidentzialtasuna bermatzeko aplikatu beharreko arau deontologikoak deskribatu ditu.

4. Teknika hidrotermalak hautatzen ditu, eta ura gorputzean aplikatzearen ondorioak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Banaka eta taldean aplikatzeko bainu-tekniken ezaugarriak zehaztu ditu -presio bidezkoak eta presiorik gabekoak-.

b) Bainu-tekniken ondorio, indikazio eta kontraindikazio absolutuak eta erlatiboak adierazi ditu.

c) Eragin-mekanismoa eta aplikazio-parametroak zehaztu ditu.

d) Hidroterapiaren aplikazio partzialen ondorioak indikazioekin eta erabiltzeko moduekin erlazionatu ditu.

e) Saunaren, termen eta lurrun-bainuen ezaugarriak bereizi ditu.

f) Antroterapiako tekniken ondorioak, indikazioak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak identifikatu ditu.

g) Zirkuitu termaletan erabiltzen diren hidroterapiako teknikak sekuentziatu ditu.

h) Talasoterapian erabiltzen diren eta harekin erlazionatzen diren teknikak identifikatu ditu.

5. Kosmetiko termalak eta horiek aplikatzeko teknikak hautatzen ditu, eta horien ondorioak eta arretazko neurriak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kosmetiko termalen osagaiak, propietateak, akzioak eta ondorioak zehaztu ditu.

b) Kosmetiko termal bakoitza aplikatzeko modua identifikatu du.

c) Indikazioak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak ezarri ditu.

d) Kolorearen eta konposizioaren arabera sailkatu ditu buztinak.

e) Nazioarteko sailkapenaren arabera eskematizatu ditu peloide motak.

f) Parafinen, paralohien eta peloideen arteko bereizketa zehaztu du.

g) Ardoaren eta haren eratorrien, txokolatearen, algen eta beste produktu natural batzuen osagai aktiboak identifikatu ditu kosmetiko termalen osagai gisa.

h) Olio esentzialen akzio kosmetikoak, arretazko neurriak eta aplikatzeko moduak zehaztu ditu.

6. Hidroestetikako teknikak eta kosmetiko termalak aplikatzen ditu, aurretik diseinatutako jardun protokoloari jarraituta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tratamendu hidrotermal estandarretako programetan jarduteko prozedurak ezarri ditu.

b) Beharrezkoak diren bitarteko teknikoak eta/edo kosmetiko termalak prestatu ditu.

c) Aplikatu beharreko teknikaren arabera egokiak diren jantziak eta osagarriak hautatu ditu.

d) Erabiltzaileari jarreren, sentsazioen eta langileei ohartarazteko mekanismoen berri eman dio.

e) Aplikatu beharreko teknikaren arabera eta erabiltzailearen baldintza organikoen eta sentsibilitatearen arabera hautatu ditu parametroak.

f) Ezarritako sekuentziaren eta ordenaren arabera aplikatu ditu teknika hidrotermalak eta kosmetika termaleko teknikak.

g) Prozesua gainbegiratu du, eta prozesuaren barruan erabiltzailearen egoera kontrolatu du.

h) Bezeroek zirkuitu termaletan behar bezala zirkulatzeko jarraibideak ezarri ditu.

7. Segurtasun- eta higiene-protokoloak betetzea antolatzen du, eta lan arriskuen prebentziorako jarraibideak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Uraren poluzio bakteriologikoaren ondorioak adierazi ditu.

b) Uraren tratamendurako mekanismoak identifikatu ditu.

c) Instalazioen higiene-protokoloa aplikatu du.

d) Desinfekzio eta esterilizazio metodorik egokiena aplikatu du, erabiliko den ekipamendu teknikoaren edo materialaren arabera.

e) Zentroko langileen eta instalazioen erabiltzaileen higiene arauak ezarri ditu.

f) Erabilitako materialak botatzeko eta birziklatzeko prozedurak aplikatu ditu.

g) Nahi ez diren erreakzioei eta arriskuei aurrea hartzeko protokoloak aplikatu ditu.

h) Zerbitzu hidrotermaletako zentroak eraentzen dituen gaur egungo araudia zehaztu du.

8. Zerbitzuaren kalitatea gainbegiratzen du, eta zerbitzu ematea optimizatuko duten neurri zuzentzaileak proposatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Teknika hidrotermalak aplikatzeko prozesuetan kalitate-adierazleak identifikatu ditu.

b) Zerbitzu emateko prozesua eskematizatu du.

c) Hautemandako anomaliak eta anomalia horiek gertatu diren prozesuaren faseak erlazionatu ditu.

d) Prozesuaren faseak eta azken emaitza ebaluatu ditu.

e) Teknika hidrotermalen aplikazioan gertatu diren desbideratzeak eta anomaliak hauteman ditu, eta horiek sortu dituzten kausak aztertu ditu.

f) Lortutako emaitzak espero ziren emaitzetara egokitzeko neurriak eta zerbitzu ematea optimizatzeko neurriak proposatu ditu.

g) Bezeroen gogobetetze-maila ebaluatu du, galdetegien bitartez eta salmenta ondorengo arretaren bitartez.

h) Espero ez ziren egoeretan jarduteko arauak ezarri ditu, zerbitzu hidrotermalaren kalitatean eragina duten gertakariak ebazteko.

Edukiak.

Instalazioen antolaketa, baliabide teknikoak eta profesionalak:

-Hidroestetikako teknikak aplikatzeko zentroak. Bainuetxeak: ezaugarriak, bainuetxeen ingurunea eta bainuetxeko sendaketa. Talasoterapia zentroak. Spa establezimenduak: sailkapena.

-Establezimendu hidrotermalen instalazio orokorrak. Instalazio profesionalak (gune indibidualak eta kolektiboak). Instalazio osagarriak (harrera-tokia, aldagelak eta biltegia, besteak beste).

-Instalazio eta baliabide teknikoen diseinua eta banaketa.

-Zentro hidrotermalen baliabide profesionalak. Zentroaren organigrama. Zentro hidrotermaletako profesionalen prestakuntza eta eginkizunak. Lanaren antolaketa eta banaketa.

Baliabide hidrikoen ezaugarriak:

-Ura, osasunaren eta ongizatearen iturri. Termalismoaren eta hidroterapiaren historia. Bainuetxeen sektorearen egungo egoera. Termalismoa: kontzeptu orokorrak (hidroterapia, krenoterapia eta hidrologia medikoa, besteak beste).

-Ura: egitura eta propietateak. Hidrogeologia: uraren zikloa. Uraren eragin-mekanismoa: mekanismo hidroterapikoak. Ur motak.

-Ur mineral medizinala: konposizioa eta sailkapena, jatorriaren, tenperaturaren, mineralizazio orokorraren eta osagai mineralen konposizio kimikoaren arabera. Ur mineral medizinalaren eragin-mekanismoa: mekanismo krenoterapikoak, konposizioaren araberako indikazioak. Ur mineral medizinalaren barne-aplikaziorako moduak: ahotik (sendaketa hidropinikoa), arnasbideetatik eta bide berezietatik. Estetikan dituen aplikazioak.

-Itsasoko ura: konposizioa eta ezaugarriak (ezaugarri organoleptikoak, gazitasuna, bero espezifikoa, izozte-puntua, dentsitatea, biskositatea eta gasak soluzioan). Eragin-mekanismoa. Estetikan dituen aplikazioak.

Bezeroak zerbitzu hidrotermalean dituen beharrak identifikatzea:

-Tratamendu hidrotermaletan analisiak duen garrantzia.

-Intereseko indikazio eta alterazio estetikoak ezagutzea teknika hidrotermalak aplikatzean. Kontraindikazio absolutuak eta erlatiboak.

-Analisi estetikoaren gauzatze praktikoa: diagnostikoa egiteko metodologia; elkarrizketa, miaketa, datu-bilketa, fitxa teknikoa eta bezeroari informazioa ematea. Ekipamendu eta baliabideak aplikatzeko teknikak. Baimen informatuak eta beste profesional batzuentzako deribazio-txostenak betetzea. Erabiltzaileen beharrak atzemateko dokumentuak prestatzea.

-Arau deontologikoak aplikatzea.

Ura aplikatzeko tekniken hautapena:

-Bainua hartzeko teknikak. Motak: bainuak, bainuak gehigarriekin, bainuak ur mugituetan (hidromasaje-bainuak eta burbuila-bainuak). Eragin-mekanismoa, ondorioak, indikazioak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak. Bainurako instalazio kolektiboak: igerileku terapeutikoak eta relax-igerilekuak, besteak beste.

-Presiozko uraren aplikazio teknikak. Motak: dutxak, presiozko zurrustak eta teknika konbinatuak (urpeko masajea eta dutxapeko masajea). Eragin-mekanismoa, ondorioak, indikazioak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak. Presiozko ura duten instalazio kolektiboak: jacuzzia eta igerileku dinamikoetarako gailuak.

-Hidroterapiaren aplikazio partzialak. Motak: abluzioak eta afusioak; estaldurak, konpresak eta oihal beroak; bainu partzialak eta Kneipp-en sendaketa. Eragin-mekanismoa, ondorioak, indikazioak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak.

-Antroterapia. Motak: estufa lehorra edo sauna, termak eta lurrun-estufa edo lurrun-bainua. Eragin-mekanismoa, ondorioak, indikazioak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak.

-Hidroterapiako tekniken konbinazioa: zirkuitu termalak.

-Talasoterapia eta hari lotutako teknikak: itsas klima, helioterapia eta psamoterapia. Eragin-mekanismoa, ondorioak, indikazioak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak.

Kosmetiko termalen hautapena:

-Buztinak: kontzeptua, konposizioa, motak, ezaugarriak, akzioak, aplikazio teknikak, indikazioak eta arretazko neurriak.

-Peloideak: definizioa, konposizioa, ezaugarriak, nazioarteko sailkapena, akzioak, aplikazio teknikak, indikazioak eta kontraindikazioak.

-Ur termalak kosmetiko gisa: kontzeptua, akzioak eta estetikan dituzten aplikazioak.

-Parafinak eta paralohiak: konposizioa, ondorioak, aplikazio modua, indikazioak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak.

-Ardoterapia, txokolaterapia eta beste tratamendu batzuk (olibaterapia eta gereziterapia, besteak beste). Ezaugarriak, ondorioak eta indikazioak.

-Algoterapia: algak, konposizioa, motak, lortzeko moduak, ondorioak, aplikazio teknikak, indikazioak eta arretazko neurriak.

-Itsasoko beste produktu batzuk (planktona, arrainen kartilagoa, arrabak, itsas ADNa, perlen hautsa eta gatzak, besteak beste).

-Gatz-masajea.

-Aromaterapia: esentziazko olioak: konposizioa, lortzeko moduak, sartzeko bideak, ondorioak, aplikazio moduak, akzio kosmetikoak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak.

-Fitokosmetika: olioak, gurinak, argizariak eta landare-aterakinak, besteak beste. Ondorioak, estetika arloko indikazioak eta arretazko neurriak.

Teknika hidrotermalen aplikazioa.

-Teknika hidrotermalak aplikatzeko prozedurak: bainua hartzeko teknika, presiozko ura aplikatzeko teknikak, hidroterapiako teknika partzialak eta antroterapiako teknikak: helburuak, baliabide teknikoak, jantziak, parametroak (tenperatura, denbora eta presioa, besteak beste), teknikaren sekuentziazioa eta manipulazioak. Gauzatze praktikoa, bezeroaren baldintza organikoen, sentsibilitatearen eta egoeraren arabera. Erabiltzaileari informazioa ematea gorputz-jarrerei buruz eta langileei abisatzeko moduari buruz.

-Kosmetika termala aplikatzeko prozedurak: helburuak, aplikazio teknika, teknikaren sekuentziazioa eta manipulazioak. Gauzatze praktikoa, bezeroaren baldintza organikoen, sentsibilitatearen eta egoeraren arabera.

-Hidroterapiako eta kosmetika termaleko tekniken tratamendu konbinatuak. Tratamendu motak. Gauzatze teknikoa, bezeroaren baldintza organikoen, sentsibilitatearen eta egoeraren arabera.

-Zirkuitu termaletan teknikak aplikatzeko protokoloak: sekuentziazioa eta lan sistema.

Segurtasun- eta higiene-protokoloen aplikazioaren antolaketa:

-Uraren kutsadura bakteriologikoa. Horrelako zentroetan erabiltzen diren uren tratamendurako tekniken analisia.

-Instalazioen higienea: garbiketaren protokoloa. Erabiltzailearentzako eta profesionalentzako higiene arauak.

-Produktu kosmetikoen kontserbazioa eta manipulazioa.

Instalazioen eta ekipamenduen mantentze-lanen antolaketa.

-Ingurumen arloko kudeaketa: energia eta ura aurreztea. Hondakinen kudeaketa.

-Lan arriskuak zentro hidrotermaletan. Prebentzio teknikak.

-Seinaleztapena, larrialdiak eta lehen sorospena.

-Zentro hidrotermalen araudia.

Zentro eta zerbitzu hidrotermalen kalitatearen ebaluazioa:

-Kontzeptua eta kalitate printzipioak.

-Kalitatea zerbitzua ematean.

-Kalitate arauak instalazioetarako, baliabide teknikoetarako eta produktuetarako. Kalitatea definitzen duten parametroak. Neurri zuzentzaileak.

-Bezeroaren gogobetetze-maila neurtzeko teknikak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan behar den prestakuntza jasotzen da estetika hidrotermalaren zerbitzua emateko eginkizunetan aritzeko, eta horren barrenean dira instalazioak, baliabide teknikoak, profesionalak eta hidrikoak antolatzea, teknika eta kosmetiko termalak hautatu eta segurtasun eta higiene baldintzetan aplikatzea aurretiko analisi estetikoaren arabera, zerbitzuaren kalitatea uneoro kontrolatuz.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere, edukien atalean ezarritako ordena bera da, eta multzo hauetan dago antolatua:

-Instalazioen baliabide teknikoen eta profesionalen antolaketa.

-Baliabide hidrikoen ezaugarriak.

-Bezeroak zerbitzu hidrotermalean dituen beharren identifikazioa.

-Ura aplikatzeko tekniken hautapena.

-Kosmetiko termalen hautapena.

-Teknika hidrotermalen aplikazioa.

-Segurtasun- eta higiene-protokoloen antolaketa.

-Zentro eta zerbitzu hidrotermalen kalitatearen ebaluazioa.

Aurrekoa gorabehera, eduki teorikoak ematearekin batera, analisi estetikoaren praktikak eta kosmetika termalaren praktikak eginen dira. Segurtasun eta higiene arloko araudia oso kontuan hartu behar da bai kosmetikoen manipulazioan, bai teknikak aplikatzean. Azpimarratu behar da, orobat, ikastetxeetan hidroterapiako instalazio egokirik izatea zaila denez, teknika hidrotermalen aplikazioari buruzko eduki-multzoa, teknika hidrotermalak aplikatzeko prozedurak egiteko praktikei dagokionez, bainuetxe, talasoterapia zentro edo spa establezimendu batean eman litekeela, eta, hortaz, haren sekuentziazioa zentro horiek erabilgarri dituzten daten araberakoa izanen dela.

Modulu teoriko-praktikoa denez, iradokitzen da irakastordu batzuk lantegian ematea. Horretarako, gomendagarria izanen litzateke jarduerak egiteko instalazio berariazkoak edukitzea. Bainua hartzeko tekniken, hidroterapiako teknika partzialen, antroterapiako, zirkuitu termalen eta talasoterapiako praktikak egiteko, ikastetxean berean berariazko instalaziorik ez badago, ona litzateke bainuetxe, talasoterapia zentro edo spa batera joatea, ikaslearen prestakuntza aberasteko, teknikak benetako lan ingurune batean eginen baititu. Eduki teorikoak erabilera anitzeko gela batean eman litezke, proiektagailua eta Interneteko konexioa dituen batean, horrela etengabe eguneratzeko aukera izanen da estrategia hauek erabiliz: web-orriak kontsultatzea, aldizkari espezializatuetako artikuluak irakurtzea, zentro termalen publizitatea aztertzea, formulazio berrien etiketak eta protokolo kosmetikoak aztertzea, etab.

Programazio didaktikoetako lan unitateak garatzeko orientabide eta euskarri gisa, honako jarduera hauek egitea iradokitzen dugu:

-Kasu praktiko batean: teknika hidrotermalak aplikatzeko zentroen instalazioak eta baliabide tekniko eta profesionalak analizatzea, instalazioak diseinatu eta antolatzea lana optimizatzeko eta ongizateko gune bat eskaintzeko.

-Erabiltzailearen beharrak identifikatzea, estetika hidrotermaleko tratamenduekin hobe daitezkeen indikazio eta alterazioak ezagutuz.

-Analisi estetikoa gauzatzeko behar diren instalazioak, materialak eta ekipamenduak prestatzea.

-Elkarrizketa, miaketa eta datuen bilketa egitea, bezeroaren konfidentzialtasuna bermatzeko arau deontologikoak aplikatuz.

-Erabiltzaileari informazioa ematea analisiaren emaitzari eta gomendatzen dion tratamenduari buruz.

-Teknika hidrotermalak deskribatu eta hautatzea, bakoitzaren ondorioak, eragin-mekanismoa, indikazioak eta kontraindikazioak aztertuz.

-Kosmetiko termalak eta horiek aplikatzeko teknikak deskribatu eta hautatzea, eta horien ondorioak eta arretazko neurriak aztertzea.

-Hidroestetikako teknikak eta kosmetiko termalak aplikatzea, aurretik diseinatutako jarduketa-protokoloari jarraituta. Parametroak hautatzea aplikatu beharreko teknikaren arabera eta erabiltzailearen baldintza organikoen eta sentsibilitatearen arabera.

-Beharrezko bitarteko teknikoak eta/edo kosmetiko termalak prestatzea. Uraren tratamendurako mekanismoak identifikatzea.

-Erabiltzaileari informazioa ematea gorputz-jarrerei buruz, sentsazioei buruz eta langileei abisatzeko moduari buruz.

-Instalazioen higiene-protokoloa aplikatzea.

-Desinfekzio eta esterilizazio metodorik egokiena aplikatzea, erabili behar den ekipamendu teknikoaren edo materialaren arabera.

-Nahi ez diren erreakzioei eta arriskuei aurrea hartzeko protokoloak aplikatzea.

-Teknika hidrotermalak aplikatzeko prozesuetan kalitate-adierazleak identifikatzea.

-Teknika hidrotermalen aplikazioan gertatzen diren desbideratzeak eta anomaliak hautematea, eta horiek sortu dituzten kausak aztertzea.

-Bezeroen gogobetetze-maila ebaluatzea, galdetegien bitartez eta salmenta ondorengo arretaren bitartez.

Estetika hidrotermala modulua bereziki erlazionatuta dago Drainatze estetikoa eta presio bidezko teknikak izenekoarekin, eskuzko drainatze estetikoa egitea eta presio bidezko masaje teknikak egitea kosmetika termala aplikatzeko protokoloen osagarri izan daitezkeelako. Hortaz, egokia litzateke aipatutako bi modulu horiek ematen dituzten irakasleak behar bezala koordinaturik egotea.

Lanbide modulua: Depilazio aurreratua

Kodea: 0746.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lan ingurunea prestatzen du eta, eginkizun horretan, arriskuen prebentziorako eta ingurumen kudeaketarako neurriak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Depilazio tratamenduetako kabina baten ezaugarriak identifikatu ditu.

b) Aldi baterako depilazioaren, depilazio progresiboaren eta behin betiko depilazioaren metodoen ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Depilazio aurreratuko tratamenduetan aplikatu beharreko segurtasun eta prebentzio baldintzak ezarri ditu.

d) Higiene- eta esterilizazio-metodoen aplikazioa eta depilazioan erabiltzen diren tresnen eta materialen ezaugarriak erlazionatu ditu.

e) Material esterilizatua eta erabilera bakarrekoa biltegiratzeko baldintzak kontrolatu ditu.

f) Depilazioan erabiltzen diren substantziek eragindako istripuetan bete beharreko jarraibideak zehaztu ditu.

g) Hondakinen kudeaketari buruzko araudia jarraitu du.

h) Indarreko araudia aztertu du.

2. Depilazio-metodoak hautatzen ditu, azterketa medikotik eta dokumentazio osagarritik lortutako informazioa interpretatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroei harrera egitean eta arreta ematean beharrezkoak diren jarrera profesionalak identifikatu ditu.

b) Depila daitezkeen zona anatomikoen ezaugarriak aztertu ditu.

c) Arretazko neurriak hartzea gomendatuta duten alterazioak ezagutu ditu.

d) Fotodepilazio laserrean, argi pultsatuan, depilazio elektrikoan eta depilazio mekanikoan ohikoenak diren arriskuen kausak zehaztu ditu.

e) Teknika horien kontraindikazio absolutuak eta erlatiboak zehaztu ditu.

f) Depilazio-metodoa erabiltzailearen beharrekin eta ezaugarriekin erlazionatu du.

g) Depilazio-protokoloen parte diren elementuak ezarri ditu.

h) Fototermolisi selektiboaren bidezko depilazio-metodoa hautatu du, larruazalaren fototipoaren arabera eta ilearen ezaugarrien arabera.

3. Depilazio mekanikoko teknikak aplikatzen ditu, eta, horretarako, parametroak eta ekipamenduak doitzen ditu eta ezarritako prozedurei jarraitzen die.

Ebaluazio irizpideak:

a) Teknika aplikatzeko, tokia girotzearen eta ekipamendua, arropa zuria eta kosmetikoak antolatzearen gaineko eskakizunak ezarri ditu.

b) Ekipamendua, osagarriak eta produktuak hautatu ditu.

c) Erabiltzailea eroso kokatzeko jarraibideak ezarri ditu.

d) Depilazio mekanikoko aparatuetan tenperatura egokia programatu du.

e) Aurretiazko teknikak egin ditu, emaitzak optimizatzeko.

f) Justifikatuta egin du pintza bidezko depilazioa, depilatu beharreko zonaren ezaugarriei erreparatuta.

g) Ezarritako prozeduraren arabera jardun du roll-on edo espatula bidezko depilazioan.

h) Kalitate irizpide gisa, depilazio ondoko teknikak aplikatu ditu.

4. Depilazio elektrikoko teknikak gauzatzen ditu, segurtasun eta higiene baldintzetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Segurtasun eta higiene baldintzak kontrolatu ditu.

b) Depilazio elektrikorako ekipamenduen ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Behatzeko eta argiztatzeko tresnen kokalekua antolatu du.

d) Orratzak, osagarriak eta produktuak hautatzeko irizpideak zehaztu ditu.

e) Depilazio-orratzak segurtasun eta higiene arauei jarraikiz manipulatu ditu.

f) Depilatu beharreko zonaren arabera ezarri ditu material ergonomikoa hautatzeko irizpideak.

g) Zonaren aurretiazko desinfekzioa justifikatu du, larruazal-infekzioei aurrea hartzeko neurri gisa.

h) Ekipamenduaren eta korronte motaren arabera ezarri eta doitu ditu parametroak.

i) Orratzaren kanalizazioan ibilbidea, sakonera eta sartze-angelua justifikatu ditu.

j) Gomendioak eta ondorengo zainketak ezarri ditu.

5. Fotodepilazioko teknikak segurtasun eta higiene baldintzetan gauzatzen ditu, eta, horretarako, teknika horien eraginkortasuna baloratzen du eta arrisku-faktoreak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fototermolisiaren bidezko depilazio-teknikak gauzatu aurreko eta ondorengo gomendioak zehaztu ditu.

b) Depilazio elektrikoko ekipamenduen ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Depilazioaren aurretik, bitartean eta ondoren aplikatu beharreko kosmetikoak hautatzeko irizpideak zehaztu ditu.

d) Baimen informatuko dokumentuaren erabilera justifikatu du.

e) Depilazioaren aurretiazko baldintza gisa ezarri du zona mugatzea eta bertako ileak moztea.

f) Ekipamenduaren arabera ezarri eta doitu ditu parametroak.

g) Fotodepilazioan ezarritako prozeduraren arabera jardun du.

h) Depilazio ondoko zainketei buruz erabiltzaileari eman beharreko informazioaren jarraibideak bete ditu.

6. Depilazio-zerbitzuaren kalitatea gainbegiratzen du, eta sortutako desbideratzeak murriztuko dituzten neurriak proposatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Depilazioko eta depilazio aurreratuko zerbitzuaren kalitatea definitzen duten parametroak zehaztu ditu.

b) Lortutako azken emaitzak ebaluatzeko aukera ematen duten irizpideak definitu ditu.

c) Bezeroen gogobetetze-maila ebaluatzeko irizpideak jarraitu ditu.

d) Zerbitzua eta lortutako emaitza optimizatzeko neurriak proposatu ditu.

e) Bezeroek aurkeztutako erreklamazioei arreta eman die, eta jardun-protokoloa landu du.

Edukiak.

Lan ingurunea pertsonalizatzea. Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak:

-Depilazio-kabina: ezaugarriak, diseinua, kokapena.

-Depilazio-zerbitzuak. Depilazio mekanikoa, depilazio elektrikoa eta fotodepilazioa.

-Dokumentazioaren kudeaketa. Historiala, segimendu fitxa, baimen informatua, laser-depilazioa egiteko baimena. Erregistroa eta artxiboa. Datuen babesa.

-Depilazio mekanikoaren eta aurreratuaren tekniketan arriskuei aurrea hartzeko neurriak. Teknikak aplikatzean sor litezkeen arriskuen ebaluazioa. Arrisku eta istripuen kontrola. Higiene, desinfekzio eta esterilizazio metodoen aplikazioa.

-Hondakinak kudeatu, biltegiratu eta desagerrarazteko neurrien aplikazioa.

-Depilaziorako aparatologiari buruzko legedia, Europakoa, Estatukoa eta autonomikoa.

Depilazio mekanikoaren eta aurreratuaren metodoak hautatzea:

-Larruazalaren analisi estetikoa. Larruazalaren alterazioak eta zona iletsuak aztertzea, depilazio prozesuan eragina izan dezaketenak. Larruazalen fototipoak eta foto-etnotipoak zehaztea, fotodepilazio-teknikak aplikatzeko.

-Depilazio-metodoa hautatzeko irizpideak. Indikazio eta kontraindikazio erlatibo eta absolutuak. Arretazko neurriak. Alde onak eta txarrak.

-Depilazio mekanikoaren, txertatze folikularraren bidezko depilazio elektrikoaren, laser-fotodepilazioaren eta argi pultsatuaren bidezko depilazioaren lan prozeduren diseinua.

-Erregistroa eta artxiboa.

Depilazio mekanikoaren gauzatze teknikoa:

-Materialaren eta kabinaren prestaketa. Depilazio mekanikoan erabiltzen diren fusoreak eta material osagarria.

-Erabiltzaileari harrera egitea, prestatzea eta eroso kokatzea. Ergonomia. Jarrera profesionala.

-Depilazioa egin aurreko teknika. Kosmetikoen sentsibilitate-proba.

-Depilazioaren aurretik, bitartean eta ondoren aplikatzeko kosmetikoak hautatu eta erabiltzeko irizpideak.

-Aukeratutako teknika gauzatzea: sekuentziazio berariazkoa, aplikatu beharreko teknikaren eta sistemaren arabera. Depilazioa pintzekin. Depilazioa argizariarekin: Ohiko argizari birziklagarri beroak eta fusio-puntu baxukoak. Erabili eta botatzeko argizariak, epelak eta hotzak.

-Prozeduraren ebaluazioa. Erregistroa eta artxiboa.

-Depilatu ondoko zainketa.

-Informazio eta aholkularitza profesionala.

Depilazio elektrikoaren gauzatze teknikoa:

-Materialaren eta kabinaren prestaketa. Depilazio elektrikoan erabiltzen den ekipamendua: hautatzeko, prestatzeko eta programatzeko irizpideak. Depilatzeko orratzak eta materiala. Depilazioaren aurretik, bitartean eta ondoren aplikatzeko kosmetikoak hautatu eta erabiltzeko irizpideak.

-Erabiltzaileari harrera egitea, prestatzea eta eroso kokatzea. Material ergonomikoa.

-Txertatze folikularraren bidezko depilazio elektrikoa egin aurreko teknikak. Tratatu behar den zonaren prestaketa. Produktu antiseptikoak hautatzeko irizpideak.

-Aukeratutako teknika gauzatzea: aurreko urratsak. Parametroak hautatzea ekipamenduaren eta korronte motaren arabera, dosimetria. Sekuentziazioa, aplikatu beharreko teknikaren arabera. Orratzaren kanalizazioan ibilbidea, sakonera eta sartze-angelua. Lotutako teknikak.

-Bigarren mailako ondorioak.

-Depilatu ondorengo zainketak eta gomendioak.

-Informazio eta aholkularitza profesionala.

Fotodepilazioaren gauzatze teknikoa segurtasun eta higiene baldintzetan.

-Aurreko gomendioak.

-Materialaren eta kabinaren prestaketa. Fotodepilaziorako ekipamenduak: laserra eta argi pultsatua. Parametroak. Dosimetria. Aplikazioak irakasle teknikoaren gainbegiradapean. Depilatu aurretik, bitartean eta ondoren aplikatzeko kosmetikoak: hautatzeko eta erabiltzeko irizpideak.

-Erabiltzaileari harrera egitea, prestatzea eta eroso kokatzea. Begien babesa.

-Fototermolisi selektiboa egin aurreko teknikak: tratatu beharreko zona mugatu eta bertako ileak kentzea.

-Adierazitako teknika gauzatzea: parametroen hautapena eta doikuntza, eta dosimetria.

-Sekuentziazio berariazkoa, aplikatu beharreko teknikaren arabera. Tratatutako eremuaren kontrola eta ebaluazioa.

-Depilazio ondoko zainketei buruzko informazioa.

-Aholkularitza profesionala.

Depilazio-zerbitzuaren ebaluazioa:

-Depilazio-zerbitzuaren kalitatean eragina duten parametroak.

-Lortutako azken emaitzak ebaluatzeko irizpideak.

-Depilazio mekanikoaren eta aurreratuaren tratamenduetan sortutako desbideratzeen analisia.

-Bezeroaren gogobetetze-maila neurtzeko metodoak.

-Bezeroek aurkeztutako erreklamazioetan jarduteko protokoloa.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen helburua da ikasleek behar den prestakuntza hartzea depilazio mekaniko eta elektrikoa eta fotodepilazioa egiteko teknikak erabiltzeko. Modulu honetan alderdi hauen gaineko prestakuntza jasotzen da: lan ingurunea prestatzea, teknika eta prozedurak hautatzea, prozesua kontrolatu eta gainbegiratzea eta laneko arriskuei hartzeko neurriak eta segurtasun eta higiene neurriak aplikatzea, baita zerbitzuaren kalitatea gainbegiratzea ere.

Edukien sekuentziari dagokionez, egokitzat jotzen da depilazio-teknikak aztertu eta konparatzetik hastea, eta gero, lan ingurunearen prestaketa eta depilazio-metodoen hautapenari buruzko edukiak jorratzea. Ondoren, hiru teknikak (depilazio mekanikoa, depilazio elektrikoa eta fotodepilazioa) aztertzeko eduki multzo bat ezar liteke. Denak aldi berean jorratzea gomendatzen da, hiru teknikek, menperatuko badira, gaitasun handia behar dute eta. Azkenik, zerbitzuaren ebaluazioari eta kalitateari buruzko edukien multzoa landuko litzateke.

Segurtasunarekin eta higienearekin, arriskuei aurrea hartzeko neurriekin eta ingurumen kudeaketarekin zerikusia duten edukiei dagokienez, sarrera moduko saio bat eginen da, eta gero, kurtso osoan landuko dira, zeharka.

Prestakuntza prozesuak garatzeko hezkuntza eta lan giro egokiak sortzea garrantzitsua denez, eta modulua praktikoa denez, interesgarria litzateke modulu hau hiru orduko edo gehiagoko saio praktikoetan banatu ahal izatea. Ona litzateke, orobat, bi lantegi-ikasgela ezberdin erabiltzea: bata, depilazio mekanikoaren teknikaren praktikak egiteko, eta bestea, depilazio elektrikoaren eta fotodepilazioaren teknikaren praktikak egiteko. Horrela, teknika bakoitzak higienearen eta desinfekzioaren arloan, arriskuen prebentzioaren arloan, mantentze-lanen arloan eta hondakinen kudeaketaren arloan dituen eskakizun berariazkoak kontuan hartuko lirateke. Gainera, gomendagarria izanen litzateke gune horietan ordenagailuak, proiektatzeko kanoi bat, interneteko konexioa, ikus-entzunezko materiala, aldizkari profesionalak eta kontsultarako materiala izatea. Kontzeptuzko edukiak lantegian berean edo erabilera anitzeko gela batean landu daitezke.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Instalazioak antolatu eta egokitzea.

-Lantokia prestatzea.

-Bezeroari harrera egin, eroso kokatu eta arreta emateko protokoloa egitea.

-Depilazio aurreratua egiteko lan prozedurak diseinatzea.

-Bezeroen beharren analisi fitxa pertsonalizatuak prestatzea, aholkularitza komertziala erantsita.

-Depilazio elektrikoaren, fotodepilazioaren eta depilazio mekanikoaren prozesua egitea.

-Prozesuko parametroen gaineko erregistroa eta dokumentazioa prestatzea. Depilazio-prozesuen gaineko dokumentazio teknikoa prestatzea.

-Hondakinen kontrolerako prozesua egitea.

-Prozesuko eragiketak identifikatzea eta haien sekuentziak ezartzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak, ingurumen kudeaketaren arlokoak eta kalitatekoak aplikatzea.

Ziklo honetako eta, bereziki, modulu honetako edukiak etengabe aldatzen ari direla kontuan hartuta, interesgarria litzateke ikasleek beren prestakuntza osatzea jarduera hauen bidez:

-Aditu profesionalen hitzaldi edo erakustaldietara joatea.

-Biltzar espezializatuetara joatea.

-Apaindegietara bisitak egitea eta ziklo hau ematen duten beste ikastetxe batzuekin trukeak egitea.

Azkenik, azpimarratu beharra dago garrantzitsua dela Tratamendu estetiko integralak izeneko modulua (hau ere bigarren kurtsokoa) ematen duten irakasleekin koordinatzea, jarraibide berdinak ezartzeko aurpegiko depilazio mekanikoaren teknikak erabiltzeari begira.

Lanbide modulua: Drainatze estetikoa eta presio bidezko teknikak

Kodea: 0748.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Drainatze estetikoaren eta presio bidezko tekniken ondorioak eta aplikazio-puntuak identifikatzen ditu eta lan prozedurak diseinatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Drainatze estetikoak hainbat organotan, aparatutan eta sistematan dituen ondorioak zehaztu ditu.

b) Teknika horien indikazioak eta kontraindikazioak zehaztu ditu.

c) Eskuzko drainatze estetikoaren eta presio bidezko masajearen oinarrizko printzipioak ezagutu ditu.

d) Energiako gorputz-puntuak eta zona erreflexuak aurkitzeko metodoa ezarri du.

e) Drainatze estetikoaren prozeduren eta presio bidezko tekniken faseak sekuentziatu ditu.

f) Teknika horien bilakaera historikoa eta eskolak aztertu ditu.

2. Aurretiazko analisia egiten du, eta, behar estetikoak eta prozesu horiek erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Masajearen aurreko analisirako ikerketa metodoak zehaztu ditu.

b) Aurpegiko eta gorputzeko diagnostikorako bitartekoak eta ekipamendua aplikatu ditu.

c) Teknika horien bitartez trata daitezkeen alterazio estetikoak zehaztu ditu.

d) Datuak hartzeko fasean komunikazio-teknikak aplikatu ditu.

e) Diagnostiko estetikoa ezarri du.

f) Beste profesional batzuekin komunikatzeko sistemak ezarri ditu.

g) Dokumentazio teknikoa zehaztu eta bete du.

3. Lan espazioa antolatzen du, eta, horretarako, ekipamendua, lanabesak eta produktuak antolatzen ditu eta arriskuei aurrea hartzeko neurriak hartzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Drainatze estetikoaren prozesua eta presio bidezko teknikak gauzatzen diren oinarrizko espazioen ezaugarriak zehaztu ditu.

b) Lan espazioa girotzeko faktoreak (aireztapena, argia, kolorea eta usaina, besteak beste) ezagutu ditu, zerbitzuaren kalitatearen faktore gisa.

c) Profesionalarentzako eta erabiltzailearentzako babes eta segurtasun neurriak zehaztu ditu.

d) Jarrera-higiene ona definitzeko parametroak ezarri ditu.

e) Profesionalaren irudiaren oinarrizko alderdiak zehaztu ditu.

f) Teknika gauzatzeko, eskuen eta gorputzaren jarrera egokiak zehaztu ditu.

g) Masajea ematen duen profesionalaren jokabidea eta ezaugarriak ezagutu ditu.

h) Profesionala prestatzeko metodo gisa justifikatu ditu kontzentrazio eta erlaxazio teknikak.

4. Eskuzko drainatze estetikoa egiten du, eta, horretarako, zona identifikatzen du eta ezarritako protokoloa aplikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskuzko drainatze estetikoaren maniobra orokorren ezaugarriak zehaztu ditu.

b) Eskuzko drainatze estetikoa egiteko parametroak ezarri ditu.

c) Eskuzko drainatze estetikoa egitean ohikoenak diren akatsak zehaztu ditu.

d) Drainatzearen maniobra mota hautatu du, tratatu beharreko mapa anatomikoaren arabera.

e) Arreta eskatzen duten gorputzeko zonak identifikatu ditu.

f) Drainatze estetikoa aplikatzean, ezarritako zona-ordenari jarraitu dio, justifikatuta.

g) Aplikazioan arretazko neurriak jarraitu ditu.

h) Drainatze estetikoaren teknikak gauzatzean, ezarritako arauak jarraitu ditu.

i) Eskuzko drainatze linfatiko estetikoa laguntza-tratamendu mediko-estetikoekin erlazionatu du.

5. Presio bidezko masaje-teknikak aplikatzen ditu, maniobren eta aplikazio-parametroen hautapena justifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Presio bidezko masajeari ekiteko zona zehaztu du.

b) Analisiaren ondoren, manipulatu beharreko berariazko zona erreflexua identifikatu du.

c) Presio-teknikaren hautapena justifikatu du, tratatu beharreko zonaren arabera eta teknikaren ondorioen arabera.

d) Maniobren ordena sekuentziatu du.

e) Oinetako erreflexologiako tratamenduetan behar diren jarraibideak zehaztu ditu.

f) Erabiltzailea kokatzeko euskarria ekialdeko teknikarekin eta aplikatu behar den zonarekin erlazionatu du.

g) Maniobrak aplikatzeko parametroak teknikaren arabera hautatu ditu.

h) Presioa, gorputzaren mugimendua eta arnasketa koordinatu beharra baloratu du.

i) Ekialdeko masajean segitu beharreko jarraibideak zehaztu ditu.

Teknika bakoitza ezarritako ordenari jarraituz aplikatu du, justifikatuta.

6. Drainatze estetikoaren eta presio bidezko tekniken prozesuetako emaitzak kontrolatzen ditu, ezarritako parametroak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalitate-adierazleak identifikatu ditu drainatze estetikoaren eta presio bidezko tekniken prozesuetan.

b) Ezarritako prozeduren betetze-maila egiaztatu du.

c) Tratamenduaren eraginkortasun-maila kontrolatu du.

d) Lortu nahi den helburuaren balizko desbideratzeetarako neurri zuzentzaileak aplikatu ditu.

e) Mailarako eta lanbiderako egokia den hizkuntza teknikoa erabili du.

f) Drainatze estetikoaren eta presio bidezko tekniken ondorengo tratamendua zehaztu du.

g) Zerbitzuaren kalitatea eta bezeroen gogobetetze-maila egiaztatzeko neurriak aplikatu ditu.

h) Xede estetikoa duten masajeetako profesionalen jardunerako garrantzizkoak diren jarraibide deontologikoak landu ditu.

Edukiak.

Drainatze estetikoaren eta presio bidezko tekniken prozedurak diseinatzea:

-Eskuzko drainatze linfatikoaren eta presio bidezko masaje tradizionalaren historia eta eskolak.

-Drainatze estetikoa. Banalerroak eta koadrante linfatikoak. Drainatze linfatikoak hainbat organo, aparatu eta sistematan dituen ondorioak.

-Drainatze estetikoaren indikazio eta kontraindikazio erlatibo eta absolutuak.

-Presio bidezko masajeak. Sailkapena: shiatsu, digitopuntura, erreflexologia, zen, kenbiki, besteak beste. Oinarrizko printzipioak. Antzekotasunak eta ezberdintasunak. Energia-puntu eta lerroen eta zona erreflexuen oinarriak. Bide eta puntu energetikoak kokatu eta miatzeko metodoak. Zona erreflexuak kokatu eta miatzeko metodoak: aurpegia, eskuak, oinak, belarriak eta bizkarrezurra, besteak beste.

-Ondorioak, indikazioak eta kontraindikazioak.

-Drainatze estetikorako eta presio bidezko tekniketarako lan prozedurak diseinatu eta prestatzea: prozesuaren deskribapena, materialak, bitartekoak, sekuentziazioa, denboralizazioa eta aholkularitza profesionala.

Analisi estetikoa egitea:

-Azterketa estetikoa prozesuan. Miaketa metodoak. Analisirako miaketa metodoen eta ekipamenduen aplikazioa. Tratatu beharreko zonaren identifikazioa: masajeetan eragina duten alterazio estetiko edo patologikoen identifikazioa.

-Datuak jasotzea: komunikazio-teknikak erabiltzailearen eskakizunak, beharrak eta itxaropena ezagutzeko.

-Dokumentazio teknikoa betetzea. Konklusioa edo diagnostikoa.

-Bezeroak beste profesional batzuengana bideratzeko txostenak.

Lan eremua antolatzea:

-Masaje-kabina egokitzea. Masaje-kabinaren oinarrizko ezaugarriak: giro aldetiko baldintzak, tenperatura, argiztapena, altzariak eta ekipamendua. Higienea eta mantentze-lanak.

-Profesionalaren prestaketa: profesionalaren irudia. Kontzentrazio eta erlaxazio teknikak. Eskuak prestatzea. Jarrera-higienea.

-Erabiltzailea eroso kokatu eta prestatzea. Masajerako jarrera anatomiko egokiak.

Eskuzko drainatze estetikoa nola egin:

-Teknikaren funtsezko oinarriak. Aplikatzeko jarraibideak.

-Maniobrak: ezaugarri orokorrak. Motak: zirkulu finkoak, ponpaketako manipulazioa, mugimendu emailea, mugimendu birakorrak. Aldibereko aplikazioa eta txandakako aplikazioa.

-Eskuzko drainatze linfatikoaren maniobren parametroak: presioaren intentsitatea, direkzioa eta norabidea, errepikapen erritmikoa eta denbora. Hautatzeko irizpideak.

-Eskuzko drainatze linfatikoa egiteko antolamendua. Eskuzko drainatze linfatikoaren aurretik tratatzen diren gorputz ataletako zonak. Prestaketa maniobrak eta zonakako maniobrak eskuzko drainatze linfatikoetan. Eskuzko drainatze linfatikoaren prozedura eta sekuentziazioa, zonaren arabera; lepoaren eta aurpegiaren tratamendua, besoen eta hanken tratamendua, garondoaren eta bizkarraren tratamendua, gerrialdearen tratamendua eta bularraren eta sabelaren tratamendua. Aplikazioan hartu beharreko arretazko neurriak.

-Manipulazio okerrak saihestea: maniobrak errepikatzea, teknika baten praktika ahalik eta hobekien kontrolatzeko. Egunean izatea; beste profesional batzuekin esperientziak trukatzea prestakuntza hobetu edo osatzeko.

-Masajearen ondoren aholku ematea.

-Drainatze linfatikoaren teknikak aplikatzea tratamendu estetikoetan, medikuntza ondoko tratamenduetan eta kirurgia estetikoan.

Presio bidezko masajearen teknikak gauzatzea:

-Masajeak ematea zona erreflexuetan:

-Maniobrak. Ezaugarri orokorrak. Presio motak. Maniobrak hautatzeko irizpideak.

-Presio motak definitzeko parametroak: direkzioa, intentsitatea, forma, denbora, posizioak (behatzak, eskuak, besaurreak, ukondoak eta oinak), lerroen direkzioa.

-Masajea emateko antolamendua. Hasierako zona zehaztea. Analisiaren ondoren, manipulatu beharreko berariazko zona erreflexua kokatu eta zehaztea.

-Maniobrak errepikatzeko sekuentziazioa eta prozedura: sekuentzien oinarrizko ordena.

-Aplikazioan kontuan hartu beharreko arretazko neurriak.

-Masajearen ondoren aholku ematea.

-Oinetako erreflexologia estetikako prozeduretan:

-Oinaren parteak, zonaren arabera: zona bertikalak eta horizontalak, puntu erreflexuak eta puntu gurutzatuak.

-Oinetako erreflexologiaren teknika gauzatzea helburu estetikoekin, presio bidezko masaje erreflexuaren jarraibideen arabera.

-Akupresioaren bidezko ekialdeko masaje-teknikak aplikatzea (Cai Bei, Tui Na, Ayurveda, Shiatsu, kenbiki besteak beste).

-Eroso kokatzea: euskarri egokia aukeratzea (tatami eta futoia, besteak beste).

-Zonen miaketa gako-puntuak behatuz.

-Masajea eman aurretik eta eman bitartean erabiliko diren arnasketa-teknikak aukeratzea.

-Maniobrak: ezaugarri orokorrak. Hautatzeko irizpideak: digitopuntura, mobilizazioak, trakzioak eta manipulazioak.

-Presio motak definitzeko parametroak: direkzioa, intentsitatea, tentsioa, erritmoa, denbora eta lerroen direkzioa.

-Masajea ematea jarrera hauetan: ahoz gorako etzanera, alboko etzanera, ahoz beherako etzanera eta eserita. Prozedura eta sekuentziazioa. Aplikazioan kontuan hartu beharreko arretazko neurriak.

-Masajearen ondoren aholku ematea. Saioen maiztasuna. Beste teknika loturen bat aplikatu behar ote den baloratzea.

Drainatze estetikoaren eta presio bidezko tekniken prozesuetako emaitzak kontrolatzea:

-Eskuzko drainatze estetikoaren eta presio bidezko tekniken prozesuetan kalitatea mugatzen duten parametroak.

-Bezeroa gogobetetzea.

-Kalitatearen ebaluazioa eta kontrola. Kontrastezko galdetegia.

-Drainatze estetikoko eta presio bidezko tekniketako zerbitzuak ematean gertatzen diren desbideratzeak.

-Lanbide deontologia.

-Kexak ebaztea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen bidez ikasleak behar duen prestakuntza jasotzen du presio bidezko masajeak eta eskuzko drainatze linfatikoa planifikatu, gainbegiratu eta egiteko helburu estetikoekin, teknikak eta prozedurak aukeratuz, eta bezeroari aholkuak eta argibideak emateko. Modulua bukatutakoan, ikasleak irudi pertsonalaren zainketaren sektorean lan egiten ahalko du enpresa txiki eta ertainetan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, modulu honetan gomendatzen da teknikak aztertu eta konparatzetik hastea. Gero, jarduketa prozeduren diseinua eta pertsonalizazioa, lan eremuaren prestaketa eta bezeroari harrera egitea landuko lirateke; ondoren, teknikaren gauzatze praktikoari ekitea proposatzen da, eta azkenik, masaje lanaren prozesuen kontrolari buruzko edukiak. Edukien antolaketa horren barrenean, egokia litzateke txandaka eta multzoka jorratzea, alde batetik, eskuzko drainatze linfatiko estetikoari buruzko eduki guztiak, eta bestetik, presio bidezko masajeari buruzko guztiak.

Modulu hau bereziki praktikoa denez, eta garrantzitsua denez prestakuntza prozesuak garatzeko hezkuntza giro egokiak sortzea, interesgarria litzateke modulu hau gutxienez hiru orduko saio praktikoetan banaturik egotea. Saio horiek eskuzko drainatze linfatikoaren eta presio bidezko masajearen tekniketarako ekipamendu berariazkoa duen lantegi batean eman beharko dira. Gainera, aldizkari espezializatuak, CDak, web-orriak eta abar kontsultatzeko, ona litzateke lantegian sareari lotutako PCak, proiektatzeko kanoiak, inprimagailua, eskanerra eta Internet sarea edukitzea. Eduki kontzeptualenak jarduera praktiko bakoitzerako sarrera gisa lan litezke, dela lantegian berean, dela erabilera anitzeko gela batean.

Moduluaren helburuak lortzea ahalbidetuko duten irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak hautatu, diseinatu eta denboran banatzeko irizpide gisa, jarduerak "egite aldera" bideratu beharko lirateke, "entzute edo irakurtze aldera" baino gehiago, eta akatsa ikaskuntzaren funtsezko alderdi gisa hartu beharko litzateke. Jarduerak hemen proposatzen diren ildoetatik joan daitezke:

-Drainatze estetikoaren eta presio bidezko masajearen motak deskribatzea bakoitzaren ezaugarrien arabera.

-Drainatze linfatikoaren eta presio bidezko masajearen tekniketan adituak diren pertsonek edo irakasleek emandako erakustaldietara joatea.

-Lan eremua prestatu eta antolatzea.

-Bezeroari harrera egin, eroso kokatu eta arreta emateko protokoloa egitea.

-Eskuzko drainatze linfatikoa eta presio bidezko teknikak egiteko lan prozedurak diseinatzea.

-Drainatze estetikoa egitea.

-Presio bidezko masajearen teknikak aplikatzea.

-Oinetako erreflexologiaren teknikak gainbegiratu eta gauzatzea.

Horrez gainera, etengabeko prestakuntzaren gaineko interesa eta autoikaskuntza bultzatzeko jarduerak diseina litezke, lan ingurune hau etengabe aldatzen ari baita. Hori dela eta, oso interesgarria litzateke adituak ikasgelara ekartzea, biltzarretara eta aurkezpenetara ateratzea, apaindegiak bisitatzea, eta nahi beste jarduera antolatzea ikasleari lanbidearen ikuspegi eguneratu bat emateko eta ohartarazteko ikastetxean egiten diren jarduerak eta haien lanleku izan daitezkeen enpresetan egiten direnak berdinak direla.

Anatomiari eta diagnostikoei buruzko ezaupideak eta masajerako eskuzko trebetasunak, lehenengo kurtsoan eskuratuko direnak, lagungarriak izanen dira ikasleen teknika ahalik eta finena izan dadin. Egokia litzateke Drainatze estetikoa eta presio bidezko teknikak lanbide modulua ematen duten irakasleak Tratamendu estetiko integralak modulua ematen duten irakasleekin koordinatzea, drainatze linfatikoa eta presio bidezko teknikak egiteko irizpide komunak ezartzeko.

Lanbide modulua: Tratamendu estetiko integralak

Kodea: 0753.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak:

1. Bezeroari arreta emateko jarraibideak ezartzen ditu, merkataritza-teknikak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroari arreta emateko protokoloaren faseak ezagutu ditu, harreratik agurreraino.

b) Profesionalaren higieneari, janzkerari eta irudiari buruzko arauak ezarri ditu.

c) Bezeroari arreta emateko prozesuan kalitate-adierazleak lortu ditu.

d) Irudi pertsonaleko zerbitzuen ezaugarriak bezeroari arreta emateko neurriekin erlazionatu ditu.

e) Tratamendu estetiko berriak sortzeko orduan jarduteko sekuentziak zehaztu ditu.

f) Estetikako enpresa baten barne- eta kanpo-komunikaziorako eta publizitaterako bitartekoen ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Produktu eta zerbitzu estetikoak sustatzeko tresnak hautatu ditu.

h) Sustapen kanpaina bat diseinatzeko etapak ezarri ditu.

i) Salmentaren faseak zehaztu ditu.

2. Instalazioak, bitarteko tekniko eta materialak eta giza baliabideak kudeatzen ditu, eta establezimenduaren sare logistikoaren elementuak integratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio sistema, merkaturatzeko sistema, biltegiratzea, eta abar.

b) Lan eremuko ingurumen baldintzak ezarri ditu.

c) Establezimendu estetikoetako lanpostuak identifikatu ditu.

d) Lanpostu bakoitzari dagozkion jarduerak eraginkortasunez esleitzeko irizpideak ezarri ditu.

e) Tratamendu estetikoetan erabiltzen diren materialen eta kosmetikoen izakinak kontrolatzeko ezaugarriak zehaztu ditu.

f) Salerosketak, hornitzaileak eta mantentze-lanak kudeatzeko sistema bat prestatu du.

g) Desinfekzio gunea osatzen duten elementuak eta ezaugarriak zehaztu ditu.

h) Garbiketa, higiene eta desinfekzioko plana proiektatu du.

3. Azterketa estetikoa egiten du, eta, horretarako, analisi-prozedurak aplikatzen ditu eta komunikazio-teknikak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fitxa teknikoko datuak justifikatu ditu.

b) Bezeroa eroso kokatzeko protokoloetan bete beharreko jarraibideak ezagutu ditu.

c) Azterketa estetikoan garrantzia duten datuak lortzeko galdetegi bat ezarri du.

d) Jarrera profesionala identifikatu du zerbitzu estetikoen kalitatearen faktore gisa.

e) Protokolo pertsonalizatua zehazten duten aldagaiak aztertu ditu.

f) Tratatu beharreko zonaren analisi estetikorako teknikak bereizi ditu.

4. Tratamendu estetiko pertsonalizatua lantzen du, bitartekoen aukeraketa eta haien elkarreragina justifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tratamendu integralak sailkatzeko irizpideak ezarri ditu.

b) Beharrezko baliabideak eta bitartekoak identifikatu ditu.

c) Ekipamendu teknikoa eta osagarriak hautatzeko irizpideak ezarri ditu.

d) Eskuzko tekniken ezaugarriak eta aplikatzeko moduak identifikatu ditu.

e) Kosmetikoak prestatzeko eta manipulatzeko jarraibideak bereizi ditu.

f) Tratamenduetan erabiltzen diren tekniken arteko bateraezintasunak eta efektu sinergikoak identifikatu ditu.

g) Tratamendu pertsonalizatuak aplikatzeko protokoloa justifikatu du.

h) Protokolo pertsonalizatua diseinatzean, bezeroen beharrak/eskakizunak izan ditu kontuan.

5. Aurpegiko eta gorputzeko tratamendu estetikoko protokolo pertsonalizatuak aplikatzen ditu, teknika kosmetologikoak, elektroestetikoak eta eskuzkoak koordinatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroari tratamendu estetikoaren, tekniken, ondorioen eta sentsazioen berri emateko jarraibideak zehaztu ditu.

b) Erosotasunaren eta segurtasunaren irizpideen arabera justifikatu ditu bezeroaren kokapena eta babesa.

c) Tratamendua aplikatu bitartean hartu beharreko jarrerak, mugimenduak eta jokabideak identifikatu ditu.

d) Protokoloaren arabera aplikatu ditu tratamenduaren aurreko teknikak.

e) Erabili beharreko tekniken, programen eta parametroen aukeraketa justifikatu du.

f) Tratamendua sekuentziatu du, hautatutako teknika elektroestetikoak, eskuzkoak eta kosmetologikoak konbinatuta.

g) Tratamendua bukatzeko teknikak ezarri ditu (babesa eta makillajea, besteak beste).

h) Aholku emateko jarraibideak zehaztu ditu.

i) Gomendio kosmetikoak eta kabinaz kanpoko zainketa pertsonalak erlazionatu ditu.

6. Kirurgiako eta medikuntza estetikoko tratamenduen aurreko eta ondorengo zainketa estetikoen aplikazioa planifikatzen du, prozedura pertsonalizatuari jarraituta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Txosten eta agindu medikoak interpretatu ditu.

b) Medikuntza estetikoaren aurreko eta ondoko tratamenduen prozesuetan norbera eta bezeroa kokatu eta babesteko neurrien ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Medikuntza estetikoaren aurreko eta ondoko tratamenduen teknikek sortzen dituzten ondorioak ezagutu ditu.

d) Tratamendua aplikatu bitartean mantendu beharreko jarrerak, mugimenduak eta jokabideak justifikatu ditu.

e) Aurreko teknikak identifikatu ditu.

f) Ezarritako protokoloaren arabera aplikatu du medikuntza estetikoaren aurreko tratamendua, besteak beste hidratazioko, birsorkuntzako, elastikotasuna hobetzeko eta baskularizazioko teknika eta tratamenduak konbinatuz higiene eta segurtasun baldintzak betez.

g) Ezarritako protokoloaren arabera aplikatu du medikuntza estetikoaren ondorengo tratamendua, betiere teknika elektroestetikoak, kosmetologikoak eta eskuzkoak konbinatuz higiene eta segurtasun baldintzak betez.

h) Emaitzak ebaluatzeko neurriak planifikatu ditu.

7. Estetika zerbitzuetako emaitzak ebaluatzen eta baloratzen ditu, eta zuzenketa neurriak proposatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egindako zerbitzuaren kalitatean funtsezkoak izateagatik ebaluatu behar diren alderdiak identifikatu ditu.

b) Egindako zerbitzuan gabeziak eragin ditzaketen kausa nagusiak identifikatu ditu.

c) Lortu den azken emaitzari dagokionez zein jasotako arreta pertsonalari dagokionez, bezeroen gogobetetze-maila jakiteko aukera emango duten ereduzko galderak egin ditu.

d) Emandako zerbitzuak optimizatzeko eta erabiltzaileen gogobetetze-maila hobetzeko neurri zuzentzaileak proposatu ditu.

e) Emaitzak baloratzeko kasu praktikoak egin ditu.

f) Erreklamazio baten aurrean jarraitu beharreko prozesua identifikatu du.

Edukiak.

Bezeroari arreta emateko jarraibideak ezartzea:

-Bezeroarentzako arreta. Arretaren protokoloa prozesuaren fase bakoitzean. Harrera egitea, elkarrizketa, instalazioa, segimendua eta bukaera. Bezero mota.

-Irudia eta profesionaltasuna: profesionalaren irudi pertsonala enpresaren irudi gisa. Oinarrizko arauak: higienea, uniformea, garbitasuna, portaera. Norberaren irudiaren proiekzioa. Lanbidearen deontologia.

-Tratamendu integralak zerbitzu estetiko gisa. Zerbitzuen ezaugarriak. Zerbitzu motak: prebentziorako tratamenduak, tratamendu aringarriak, edertzekoak eta ongizatekoak.

-Publizitateko eta salmentak sustatzeko tekniken aplikazioa. Afixak, liburuxkak, erakustokiak, euskarri informatikoak, etabar.

-Tratamendu integralak saltzeko merkataritza-estrategiak: faseak. Saltzeko tekniken aplikazioa. Opariak, beherapenak, sustapenak, laginak, eskaintzak, zorion emateak, etab.

Instalazioen, baliabide teknikoen eta materialen kudeaketa:

-Estetika integraleko tratamenduetarako estetika-kabina. Guneen, ekipamenduen eta materialen kokapena. Instalazio sanitarioa. Lanpostuak. Dekorazioa eta funtzionaltasuna. Girotzea. Garbiketa, higienea eta desinfekzioa.

-Jardueren programazioa: plangintza eta koordinazioa. Agendaren kontrola.

-Logistika eta biltegiratzea. Izakinen kontrola. Inbentarioa. Kosmetikoak, lanabesak eta materialak biltegiratzeko irizpideak. Etiketak. Iraungitze-data. Erosketak: hornitzaileen aukeraketa. Erosketen plangintza. Banatzaileak, eskaintzak eta sustapenak. Baliabide informatikoen eta idatzizko dokumentazioaren erabilera.

-Estetikako tratamenduetan erabiltzen diren ekipamendu teknikoen mantentze-lanen kudeaketa. Dokumentazio teknikoaren interpretazioa.

-Estetika integraleko tratamenduetan erabiltzen diren ekipamendu eta lanabesen higienerako, desinfekziorako eta esterilizaziorako teknikak hautatu eta aplikatzeko irizpideak. Desinfekzio gunea. Desinfektatzaileak, antiseptikoak eta esterilizazio metodoak.

Analisi estetikoa egitea:

-Dokumentazio teknikoa. Datuen babesa. Dokumentazioaren artxibategia edo fitxategia. Kudeaketa informatikoa.

-Erabiltzailea eroso kokatzeko protokoloen aplikazioa. Erabiltzailea eta profesionala babesteko neurriak. Jarrera profesionala.

-Komunikazio-tekniken aplikazioa: hitzezkoa, telefonikoa, idatzizkoa eta baliabide elektronikoen bidezkoa. Elkarrizketa: faseak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa.

-Alterazio estetikoak analizatzeko tekniken protokoloen aplikazioa: baliabide teknikoak: aparatuak, ekipamendu informatikoa. Eskuzko baliabideak eta osagarriak. Galdetegiak, behaketa, ukipena, haztapena.

-Tratamendu estetiko integraletarako analisi estetiko pertsonalizatua. Bezeroaren eskakizunen eta itxaropenen analisia. Beharrak eta gustuak. Proposamenak.

Tratamendu estetiko pertsonalizatuen diseinua:

-Tratamenduen sailkapena:

Aurpegi-tratamenduak: Higienea. Aurpegiaren alterazio estetikoak. Aurpegiko zona espezifikoen tratamendua. Ileak dekoloratzea eta depilazioa. Betileen tintea eta permanentea.

Gorputz-tratamenduak: hidratazioa, gorputzaren alterazio estetikoak, gorputzaren zona espezifikoak, erditu aurrekoa eta ondorengoa. Esku eta oinen tratamenduak. Ongizateko tratamenduak eta tratamendu erlaxatzaileak.

-Aurpegi- eta gorputz-tratamendu estetikoetan erabiltzen den aparatologia hautatzeko irizpideak. Korronte galbanikoetako eta korronte aldakorretako ekipamenduak, mikrokorronteetakoak eta irrati-maiztasunekoak. Termoterapiako, krioterapiako, mekanoterapiako, fototerapiako eta kromoterapiako ekipamenduak. Ekipamendu mistoak eta belaunaldi berrikoak.

-Aurpegi- eta gorputz-tratamendu estetikoetan erabiltzen diren eskuzko teknikak hautatzeko irizpideak. Aurpegiko eta gorputzeko masaje estetikoa, erlaxatzailea eta tonifikatzailea. Eskuzko drainatze linfatikoa, masaje erreflexuak, digitopuntura, teknika mistoak eta jatorri ezberdinetakoak.

-Tratamendu integraletarako egokiak diren kosmetikoak hautatzeko irizpideak: prestatzeko eta manipulatzeko jarraibideak. Indikazioak eta kontraindikazioak. Aplikazio metodoak.

Higienerako kosmetikoak, kosmetiko esfoliatzaileak, mantentzekoak eta babestekoak. Tratamendu estetikoetarako kosmetikoak. Eguzki-babeserako kosmetikoak eta biloa eta ilea tratatzekoak. Aromaterapia, kosmetiko naturalak, itsas jatorrikoak eta parafinak.

-Baliabide teknikoak, eskuzkoak eta kosmetologikoak integratzeko irizpideak. Ondorio batutzaileak: sinergia. Ondorio antagonikoak: bateraezintasunak.

-Estetika integraleko tratamenduen protokolo pertsonalizatuak: analisi estetikoan eta txosten profesionaletan lortutako datuen interpretazioa. Bezeroaren behar/eskakizunei, lehentasunei eta ezaugarriei nola egokitu.

Tratamendu estetiko integralak gauzatzea:

-Prozesuari buruzko informazio teknikoa ematea bezeroari. Helburuak, iraupena, sekuentziazioa, hautemandako sentsazioak eta bukaera.

-Aurretiko teknikak: zona prestatzea. Ergonomia, erosotasun, segurtasun eta babeserako neurriak. Lanabesak, baliabide tekniko eta kosmetikoak.

-Aurpegi- eta gorputz-tratamendu pertsonalizatuak gauzatzeko antolamendua. Protokolo pertsonalizatuen berezitasunak: tekniken sekuentziazioa, parametroen erregulazioa eta denboralizazioa. Bezeroaren ezaugarriak eta teknika elektroestetikoak, eskuzkoak eta kosmetikoak hautatzea. Segurtasuna eta higienea.

-Tratamendu ondoko aholkularitza: bizi-ohitura osasungarriak, etor daitezkeen bigarren mailako ondorioak eta arretazko neurriak. Erabilera pertsonaleko kosmetikoak aplikatzeko jarraibideak.

Kirurgia eta medikuntza estetikoko tratamenduen aurretik eta ondotik behar diren zainketa estetikoen aplikazioaren plangintza:

-Txostenen eta agindu teknikoen interpretazioa. Txostenak prestatzea. Eremu profesionalen arteko elkarreragina.

-Tratamendu eta teknika berariazkoak medikuntza estetikoaren aurreko zainketa estetikoetan. Indikazioak eta kontraindikazioak. Larruazalaren beharrak, baliabide teknikoen, eskuzkoen eta kosmetologikoen hautapena. Aholkularitza profesionala.

-Tratamendu eta teknika berariazkoak medikuntza estetikoaren ondoko zainketa estetikoetan. Indikazioak eta kontraindikazioak. Medikuaren txostena. Helburuak. Higiene eta asepsia neurriak. Baliabide teknikoen, eskuzkoen eta kosmetologikoen hautapena. Aholkularitza profesionala.

-Medikuntza estetikoaren aurreko zainketa estetikoetan tratamendu eta teknika berariazkoak gauzatzeko prozesuak. Eskuzko teknikak, teknika kosmetologikoak eta elektroestetikoak batera erabiltzea. Prozesuaren faseak. Arretazko neurriak. Segurtasun eta higiene neurriak.

-Medikuntza estetikoaren ondoko zainketetan tratamendu eta teknika berariazkoak gauzatzeko prozesuak. Eskuzko teknikak, teknika kosmetologikoak eta elektroestetikoak batera erabiltzea. Prozesuaren faseak. Arretazko neurriak. Segurtasun eta higiene neurriak.

Estetikako eta edergintzako zerbitzuen kalitatearen balorazioa:

-Oinarrizko zerbitzu estetikoetan gertatzen diren hutsen kausa nagusiak. Zerbitzuaren kalitatea analizatzeko bitartekoak, parametroak eta datuen analisia. Honako hauekin lotutako akatsak: komunikazioa, giza baliabideak, baliabide teknikoak, produktuak, metodoak, lan ekipamenduak.

-Bezeroaren gogobetetze-maila ezagutzeko teknikak. Behaketa, inkestak, komunikazio-teknikak.

-Estetikako eta edergintzako zerbitzuetan gertatzen diren desbideratzeak zuzentzeko teknikak.

-Kexak eta erreklamazioak ebazteko teknikak. Akatsa zehaztea, konpontzeko proposamena. Erantzukizun-aseguruak eta erreklamazio-orriak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan behar den prestakuntza jasotzen da estetika integraleko tratamenduak aplikatzeko. Modulu honetan jasotzen den prestakuntza teknikari honen hainbat eginkizunetan aplikatzen da, honako hauekin zerikusia dutenetan: bezeroari harrera egin eta arreta ematea, alterazio estetikoak identifikatzea, tratamendu estetikoen protokolo pertsonalizatuak diseinatzea, teknika kosmetologikoak, eskuzkoak eta elektroestetikoak hautatu eta aplikatzea eta bezeroari aholku eta argibideak ematea tratamenduaren aurretik eta ondotik, baita instalazioen, baliabide tekniko eta materialen eta langileen kudeaketa ere.

Modulu honen edukiak hiru multzo handitan antolatzea iradokitzen da: lehenengo multzoan alderdi berariazkoak sartuko lirateke, ikasleentzat berriak izanen direnak: bezeroari arreta ematea merkataritzako teknikak erabiliz, instalazioen, baliabide tekniko eta materialen eta langileen kudeaketa, eta, azkenik, estetikako tratamendu integral pertsonalizatuak diseinatu eta gauzatzea.

Bigarren multzoan, estetika integraleko eta ongizateko zerbitzuetako aplikazio-edukiei berriz heltzea eta haietan sakontzea gomendatzen da, curriculumaren erreferentziazko sekuentziaren arabera lehenengo kurtsoko moduluetan erakutsitako tekniketatik abiaturik (Masaje estetikoa, Aparatologia estetikoa eta Dermoestetika). Eduki hauekin "egiten jakitea" delakoa sendotu eta hobetu nahi da.

Azkenik, hirugarren multzoak estetikako zerbitzuen kalitatea baloratzeari buruzko edukiak bilduko lituzke, eta zerbitzu estetikoaren kalitatea mugatzen duten parametroen analisia egiteko balioko du, eta orobat, ikasleari hausnarketa eginarazteko eta jarrerari lotutako alderdiak barneratzeko, gainerako trebetasunekin batera profesionaltasuna lortzen lagunduko baitiote. Bezeroaren eskakizunetara egokitu beharra ere sustatuko da, eta ikasleari lagunduko zaio autonomia handiagoa lortzen, eta bere eskumeneko arloak koordinatzen, antolatzen eta gauzatzen.

Modulu hau bereziki praktikoa denez, eta garrantzitsua denez prestakuntza prozesuak garatzeko hezkuntza giro egokiak sortzea, interesgarria litzateke modulu hau gutxienez hiru orduko saio praktikoetan banaturik egotea. Saio horiek tratamendu estetiko integraleko zerbitzuetarako ekipamendu berariazkoa duen lantegi batean eman beharko dira. Gainera, aldizkari espezializatuak, CDak, web-orriak eta abar kontsultatzeko, ona litzateke lantegian sareari lotutako PCak, proiektatzeko kanoiak, inprimagailua, eskanerra eta Internet sarea edukitzea. Eduki kontzeptualenak jarduera praktiko bakoitzerako sarrera gisa landu litezke, dela lantegian berean, dela erabilera anitzeko gela batean.

Ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, jarduera hauek proposatzen dira besteak beste:

-Estetika-kabina bat antolatu, planifikatu eta diseinatzea.

-Lantegi-ikasgelaren biltegia kudeatzea, sistema informatikoak eta materiala diseinatzeko sistemak erabiliz. Estetikako kabinete bat sustatzeko kasu praktiko bat egitea.

-Garbiketa, higiene eta desinfekzio plan bat prestatzea.

-Bezeroari arreta emateko protokoloak diseinatzea.

-Analisi estetikoaren teknikak aplikatzea.

-Teknika kosmetologikoak, eskuzkoak eta elektroestetikoak koordinatzea.

-Bezeroentzat dauden estetika zerbitzuetako protokolo pertsonalizatuak diseinatu eta gauzatzea; aurpegi- eta gorputz-tratamendu estetikoetakoak eta kirurgiaren aurreko eta ondoko zainketa estetikoetakoak, besteak beste.

-Zerbitzu estetikoak koordinatzea.

-Bezeroari aholku eta argibideak ematea tratamenduaren aurretik eta ondotik, komunikazio-teknikak erabiliz.

-Zerbitzu estetikoen kalitaterako parametroak identifikatzea.

-Emaitzak ebaluatzea eta hutsak, neurri zuzentzaileak eta erreklamazioen kudeaketa analizatzea.

Horiez gainera, etengabeko prestakuntzaren gaineko interesa eta autoikaskuntza bultzatzeko jarduerak diseina litezke, lan ingurune hau etengabe aldatzen ari baita. Hori dela eta, oso interesgarria litzateke adituak ikasgelara ekartzea, biltzarretara eta aurkezpenetara joatea, apaindegiak bisitatzea, eta nahi beste jarduera antolatzea ikasleari lanbidearen ikuspegi eguneratu bat emateko eta ohartarazteko ikastetxean egiten diren jarduerak eta haien lanleku izan daitezkeen enpresetan egiten direnak berdinak direla.

Lanbide modulu hau zikloko gainerako moduluekin dago lotuta, bateratzailea baita, izan ere, ikasleak zikloko modulu guztietan eskuratutako ezaupideak modulu honetan aplikatu behar ditu praktikaren bidez eta jarduera bakoitzari egokituta.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Kodea: 0755.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, bizitzan zehar laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu ditu erabakiak hartzeko.

b) Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikariarentzako enplegua bilatu eta laneratzeko gune nagusiak identifikatu ditu herrian, lurraldean, Estatuan eta Europan.

c) Tituluaren profilari lotutako lanbide jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

d) Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikari tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

e) Etengabeko prestakuntzak, laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik, duen garrantzia baloratu du.

f) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

g) Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi ditu.

2. Talde lanaren estrategiak eta komunikaziorako trebetasunak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikariaren profilari lotutako lan egoeretan talde lanaren abantailak baloratu ditu.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu ditu.

c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu ditu.

d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

e) Lantalde eraginkorren ezaugarriak zehaztu ditu eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu ditu.

g) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu ditu: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu du.

i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarri bat dela onartu du.

j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu ditu, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbidearen arloko kontzeptu nagusiak identifikatu ditu.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu ditu eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu ditu.

f) Soldaten ordainagiria aztertu du eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu ditu, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikari tituluari lotutako lanbide sektore bati aplikatzen ahal zaion lan hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu ditu.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu du, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen kontingentziak banan-banan aipatu ditu.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden desberdintasunak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu ditu eta betebeharrak identifikatu ditu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu ditu zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu ditu, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta kotizazio gabeko prestazioak bereiziz.

5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku-faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikari tituluaren lan inguruneetan, estetikaren eta ongizatearen sektorean dauden jarduera motak sailkatu ditu, eta laneko arriskuak identifikatu ditu.

b) Dauden arrisku-faktoreak sailkatu ditu.

c) Laneko arriskuen ondoriozko lanbide kalteen motak identifikatu ditu (lan istripuak eta lanbide gaixotasunak).

d) Enpresako arriskuen ebaluazioaren kontzeptua eta ebaluazio horren prozesua zehaztu ditu.

e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu ditu eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien eraginkortasuna kontrolatu du.

f) Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikarien lanbide-profilari lotutako lan inguruneetan, prebentzioari begira garrantzitsuak diren lan baldintzak zehaztu ditu.

g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu ditu.

h) Prebentzioaren kulturaren garrantzia baloratu du enpresaren esparru eta jarduera guztietan.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko prebentziorako oinarrizko araudia identifikatu du.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentziorako araudian ezarritako irizpideen arabera.

d) Arrisku plan bat prestatzean inplikatuta dauden agente guztien erantzukizunak identifikatu ditu.

e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu du.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

g) Aintzat hartu du garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentziazioa barne duena.

h) Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikarien lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio planaren edukia zehaztu du.

i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazioetarako plana proiektatu du.

7. Prebentzio eta babes neurriak aplikatzen ditu, Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikarien laneko arrisku-egoerak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

c) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu ditu.

d) Larrialdietan, zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Lehen sorospenerako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu ditu.

f) Langilearen osasuna zaintzeko betebeharrak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu ditu.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikari tituluaren lanbide-sektorea definitu eta aztertzea bere eraginpeko lurralde eremuan eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua, bere eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikarien laneko eta lanbideko ibilbideari begira, etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako esparruan, Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikariekin zerikusia duten prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae-ren ereduak, Europako curriculum vitae-a eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Aplikazio informatikoak garatzeko sektoreko ekipamendu motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen analisia.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan zuzenbidea.

-Lan harreman indibidualaren azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikarien lanbide eremuari aplikatzen ahal zaion lan hitzarmen kolektibo baten analisia.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko arriskuen ebaluazioa:

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku-faktoreen analisia.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen analisia.

-Ingurumen baldintzei lotutako arriskuen analisia.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen analisia.

-Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.

-Arriskuaren balorazioa.

-Arrisku-egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

Prebentzioaren plangintza enpresan:

-Prebentzio plana.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdietarako eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Sektoreko enpresa batentzako larrialdi plana prestatzea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea:

-Jarduteko protokoloa hautatzea.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.

-Segurtasun arloko seinale motak identifikatzea.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospena. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenerako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleak oinarrizko trebetasunak eta jarrerak eskuratuko ditu estetikaren eta ongizatearen sektorearen lan munduan sartzeko eta bere lanbide karrera garatzeko Espainiako lurralde eremuan eta Europakoan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari, Gizarte Segurantzari eta lantaldeei buruzko edukiak jorratzen ahal dira lehenik, eduki horiek beharrezkoak baitira Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan enpresako proiektu/plana garatzeko. Ondoren, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; aipatutako enpresa proiektuari dagokion prebentzio plana prestatzen gauzatzen ahal da haien aplikazio praktikoa. Gatazkaren kudeaketarekin jarrai daiteke eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorra daiteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientabide profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertain eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak finkatuko dira, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartuko du.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz.

-Lana bilatzeko prozesuetan behar den dokumentazioa prestatu eta betetzea: curriculum vitaea, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Komunikazio jarduerak egitea.

-Klasean aurkezpenak egitea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia alderatzea ikasten ari den zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Prebentzio plan bat prestatzea Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan garatuko den enpresa proiekturako/planerako.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahal diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal izateko.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta/edo Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluek harreman estua izan behar dute, eta edukiak zein metodologiaren alderdiak elkarrekin koordinatuko dituzte.

Azpimarratu behar da komenigarria dela Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan eginen den enpresa proiektua/plana erabiltzea Lanerako prestakuntza eta orientabideak izenekoan ematen diren edukiak zuzenean aplikatzeko; horrek modulu honetako edukien alderdi praktikoa indartuko du.

Halaber, lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekin duen erlazioa kontuan hartu beharko litzateke, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

Kodea: 0756.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak analizatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu du norberaren ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa jarduera ekintzaile batean arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartea aurreratzearekin eta pertsonen ongizatea handiagotzearekin duten lotura identifikatu ditu.

c) Kultura ekintzailea zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu du.

d) Estetika integralaren eta ongizatearen sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailearen garapena aztertu du.

e) Arrisku kontzeptua aztertu du, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu ditu.

2. Komunikazioarekin, lidergoarekin, sormenarekin eta konpromisoarekin zerikusia duten norberaren gaitasunak ezagutu eta aplikatzen ditu, eta norberaren konturako edo besteren konturako lanbide jarduerak garatzeko orduan duten garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

b) Agindu eta zuzentzeko estiloak eta horiek pertsonengan eta enpresetan dituzten eraginak sailkatu ditu.

c) Lanbide jardueretan motibazioaren beharra justifikatu du.

d) Motibatzeko teknika ohikoenak eta nola egokitzen diren egoeraren arabera deskribatu ditu.

e) Lan prozesuak hobetzeko eta lanbidean berrikuntzak sartzeko, pentsamendu sortzailea izan beharra justifikatu du.

f) Sormenezko prozesuen ezaugarri nagusiak deskribatu ditu.

g) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu sektoreko enpresetan besteren kontura lan egitean behar diren gaitasun pertsonalekin.

h) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu estetikaren eta ongizatearen lanbide sektoreko jarduera batean hasten diren pertsona ekintzaileek behar dituzten gaitasun pertsonalekin.

3. Negoziorako ideiak sortu eta identifikatzen ditu, eta enpresa txiki bat sortzeko edo enpresa baten barruan ekimenak garatzeko aukera zehazten du, balio etikoak erantsiz eta ingurunearen gaineko eragina baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu, eta sistema kontzeptua aztertu du enpresari aplikatuta.

b) Enpresa baten barruan, prozesuak eta produktuak hobetzeko ekimenetarako ideiak garatzea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

c) Negoziorako ideiak garatzea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

d) Negoziorako aukerak aztertu ditu, sektorearen egoera eta eboluzioa kontuan izanda.

e) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

f) Aztertu du enpresaren jardueran zer nolako eragina duten enpresak bezeroekin/erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

g) ETE baten inguruneko elementuak identifikatu ditu.

h) Enpresaren kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu du.

i) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu du.

j) Estetikaren eta ongizatearen arloko enpresa baten balantze soziala prestatu du, eta horrelako enpresek dituzten kostu sozial nagusiak eta sortzen dituzten onura sozialak deskribatu ditu.

k) Estetikaren eta ongizatearen arloko enpresetan balio etiko eta sozialak txertatzen dituzten praktikak identifikatu ditu.

l) Enpresaren estrategia deskribatu du, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu du.

m) Enpresa baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko azterlana egitea zein garrantzitsua den baloratu du.

4. Estetikako eta ongizateko enpresa bat eratzeko eta abiarazteko lanak egiten ditu, dauden aukerabide eta baliabideak baloratuz, forma juridikoa hautatuz eta legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu ditu.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu du.

c) Enpresaren forma juridiko bakoitzari ezartzen zaion tratamendu fiskala bereizi du.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen tramiteak aztertu ditu.

e) Estetikako eta ongizateko enpresa bat sortzeko dauden laguntzak zehatz-mehatz bilatu ditu.

f) Enpresa plan baten osagaiak zehaztu ditu.

g) Forma juridikoaren hautapenari administrazio tramiteei, laguntzei eta diru-laguntzei buruzko guztia sartu du enpresa planean.

h) ETE bat abian jartzeko aholkularitzarako eta kudeaketa administratiborako enpresatik kanpo dauden bideak identifikatu ditu.

i) Produkzio planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren azterlanaren ingurukoa sartu du enpresa planean.

j) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

k) Estetikaren eta ongizatearen sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin du.

l) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu ditu, bai eta finantzabideak ere.

m) Ahuleziak eta indarrak identifikatu ditu.

5. ETE baten kudeaketa administratibo, komertzial eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Estetikako eta ongizateko enpresa baten zerga betebeharrak zehaztu ditu.

b) Fase hauek definitu ditu: produktua ekoiztea edo zerbitzua ematea, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu ditu.

d) Ikerketako, garapeneko eta berrikuntzako (I+G+B) ekintzen beharra baloratu du.

e) Zerga egutegian zerga motak bereizi ditu.

f) Estetikaren eta ongizatearen sektoreko ETE batek behar duen kontabilitateko eta merkataritzako oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskaera-oharrak, kanbio-letrak, txekeak eta beste batzuk), eta dokumentazio horrek enpresan egiten dituen zirkuituak deskribatu ditu.

Edukiak.

Ekimen sortzailea:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak estetikako eta ongizateko enpresen jardueretan.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna estetikaren eta ongizatearen sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Jarduera ekintzailearen arriskua.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko baldintzak. Izaera ekintzailea.

Komunikazioa, lidergoa eta sormena:

-Sormenerako, komunikaziorako eta lidergorako oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena bultzatzen duten teknikak.

-Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Estetikaren eta ongizatearen sektorean ari den enplegatu baten eta ekintzaile baten lan arloko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak ezagutzea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Negozioaren ideia estetikako eta ongizateko enpresa baten eremuan.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Estetikaren eta ongizatearen sektoreko ETE baten ingurune orokorra eta berariazkoa aztertzea.

-Estetikaren eta ongizatearen sektoreko ETE baten harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Estetikaren eta ongizatearen sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak.

-Marketin plan baten edukiak.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Estetikaren eta ongizatearen sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa plan bat prestatzea.

Funtzio administratiboa, merkataritzakoa eta finantzarioa:

-Kontabilitatea kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Estetikako eta ongizateko enpresa baten administrazio kudeaketa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek sentikortasun positiboa garatzea nork bere lana sortzeko ekimenari dagokionez, baita enpresa barruan ekiteko jarrerak eta trebetasunak sustatzea ere, besteren kontura lana etengabe hobetzeko.

Planteatzen diren edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak eskumena duela egokien iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko, proposatzen da ikasleak has daitezela ekimenerako gaitasunak zehaztu eta garatzen dituzten jarduerekin, eta, horrek, bere aldetik, beren jarduna garatuko duten sektorera hurbiltzen lagunduko die. Ondoren, negoziorako ideia bat zehazteko erronkari eginen diote aurre ikasleek, hori oinarria izanen baita enpresa plan bat prestatzeko. Izan ere, plan hori izanen da modulua garatzeko ardatza.

Gomendatzen da edukiak aplikatzekoak izatea eta enpresa proiektua edo enpresa plana garatzearekin batera irakastea, metodologiak lot ditzan moduluko alderdi teorikoa eta praktikoa.

Ahaleginak egin beharko lirateke enpresa proiektuaren/enpresa planaren kontzeptua estetika integraleko eta ongizateko proiektuaren moduluarekin lotzeko, non lanbide arlo horretako irakasleek ezaugarri teknikoei buruzko modulu-zatiak gidatuko dituzten. Bi proiektuak ebaluazio tresna gisa erabiltzen ahalko dira, ikasleen jarrerazko alderdiak baloratu ahal izateko, hala nola: komunikazioa, lidergoa, sormena eta parte-hartzea, lehen definituak baitira, ekimen sortzailea sustatzeko beharrezko gaitasun gisa.

Metodologia teoriko-praktikoa izanen da, ikus-entzunezko baliabideak eta IKTak erabiliz kasuan kasuko sektorearen egoera ekonomikoari buruzko informazioa bilatu eta aztertzeko, eta web-orri eta plataforma espezializatuetan kontsultak egiteko, enpresa bat martxan jartzeko prozesuan erabakiak hartzen lagungarri izan daitezen. Alde horretatik, enpresa plan bat gara daiteke, jarduera hauek bateratzeko ardatz gisa:

-Heziketa zikloaren lanbide profileko jarduerarekin zerikusia duen enpresa baten proiektu/plan bat egitea, negozioa martxan jartzeak dakartzan alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioa eta giza baliabideak, merkataritzako kudeaketa, administrazio eta finantza kontrola, justifikazio soziala, etab.; horretarako, esperientzia praktikoetan eta kanpoko agenteekiko harremanetan oinarritzen diren tresna pedagogikoak aplikatuko dira batez ere. Enpresa jardueraren sustapena ere sartuko da (enpresa leihatila bakarra, merkataritza ganberak, tokiko garapenerako agentziak, CEN, CEIN, enpresen mintegiak eta inkubagailuak, etab.).

-Enpresaburuekin harremanetan jartzea, hitzaldi, bisita, dinamika eta abarren bidez enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko sortzen denetik aurrera, izaera ekintzailea sustatzeko eta ikasleek enpresa horren gainean jarduerak garatzeko: oinarrizko funtzioak, ingurunearen azterlana, AMIA azterlana, produkzio prozesuaren deskribapena, enpresa mota.

-Azoka, jardunaldi, lantegi eta bestelako ekitaldietara joatea, sektorea ezagutzeko eta enpresa ekimena garatzeko.

-Erakustaldiak, jardunaldi teknikoak eta ikastetxean beste ekimen batzuk antolatzea, eskolako, ekonomiako eta gizarteko komunitateari begira.

-Kontsultak egitea enpresak sortzeko eskumenak dituzten entitate eta erakundeei, agente ekonomikoei eta profesionalei.

-Enpresa planaren barruan prebentzio plan bat prestatzea, Lanerako prestakuntza eta orientabideak izeneko moduluan erdietsitako gaitasunak oinarri dituena.

-Enpresa proiektu/plana azaldu eta defendatzea epaimahai baten aurrean.

Metodologia hau aplikatzeko, komenigarria izanen litzateke ikasleei Interneten sartzeko bide ematen dieten baliabideak eta/edo ikus-entzunezko baliabideak izatea. Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduera batzuk egiteko.

Orobat, ikastetxeen arteko elkarlana sustatuko da, ahal dela, bai irakasleen bai ikasleen aldetik (kudeaketa ekonomikoa, prebentzio plana, denboraren bankua, etab.), eta ikastetxeen materialak eta praktika onak trukatzea bultzatuko da topaketa birtual eta aurrez aurrekoen bidez.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluak osagarriak direnez, koordinatuta egin beharko lirateke edukien garapena eta sekuentziazioa, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleek harremana estua izanik. Era berean, enpresa proiektua ikasturte osoan zehar ardatz gisa erabiltzeak laguntzen ahal du metodologia komun bat ezartzen bi moduluetarako, halako eran non Lanerako prestakuntza eta orientabideak izeneko moduluko edukiak aplikatu baitaitezke, egokien juzgatzen den eran, enpresa proiektua egiteko.

Lanbide modulua: Estetika integraleko eta ongizateko proiektua

Kodea: 0754.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 30 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu eta haiek asetzen ahal dituzten ereduzko proiektuekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko enpresak sailkatu ditu, beren antolamenduaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.

b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu ditu, antolamenduaren egitura eta departamentu bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

c) Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu ditu.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuteko behar den proiektu mota identifikatu du.

f) Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

i) Proiektua prestatzeko erabiliko den lan gidoia prestatu du.

2. Tituluan ageri diren gaitasunekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak sartuz eta garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu du.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin du.

c) Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haien edukia identifikatu ditu.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta haien norainokoa identifikatu du.

e) Proiektua burutzeko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak aurreikusi ditu.

f) Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

g) Proiektua abian jartzeko finantzazio beharrak identifikatu ditu.

h) Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu ditu.

3. Proiektua nola inplementatu edo gauzatu planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotutako dokumentazioa zehaztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jardueren sekuentzia zehaztu du, jarduerak inplementazio beharren arabera ordenatuz.

b) Jarduera bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu ditu.

c) Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

d) Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu ditu.

e) Inplementazioak dituen arriskuak identifikatu ditu eta arriskuen prebentziorako plana eta behar diren baliabide eta ekipamenduak definitu ditu.

f) Materialen eta langileen esleipena eta gauzatzeko epeak planifikatu ditu.

g) Inplementazioaren baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

h) Inplementatzeko edo gauzatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

4. Proiektuaren gauzatzearen jarraipen eta kontrolerako prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

c) Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu du.

d) Baliabideetan eta jardueretan gerta daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, haiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

f) Erabiltzaile edo bezeroek ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

g) Proiektuaren baldintza-agiria betetzen dela bermatzeko sistema bat ezarri du.

Lanbide modulua: Lantokiko prestakuntza

Kodea: 0757.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Iraupena: 350 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta ematen duen zerbitzuarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu egitura eta enpresako arlo bakoitzaren funtzioak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa-antolamendu ereduzkoekin alderatu du.

c) Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota enpresa jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu ditu.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna baloratu du.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Honako hauek ezagutu eta justifikatu ditu:

-Lanpostuak langileari eskatzen dion prestasuna eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna eta enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuen prebentziorako beharrezkoak diren jarrerak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagokionez beharrezkoak diren jarrerak.

-Lantaldearekin eta enpresan ezarritako hierarkiarekin zerikusia duten jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jardunbide egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuen prebentziorako aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu ditu.

c) Norbera babesteko ekipamendua erabili du, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu du.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu du, jasotako jarraibideak interpretatuz eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu du egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta agertu zaizkion gorabehera garrantzitsuak jakinarazi ditu.

i) Bere jardueraren garrantzia eta eginkizunen aldaketetara egokitu beharra baloratu ditu.

j) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna bere gain hartu du lana garatzean.

3. Zerbitzu estetikoekin zerikusia duten jarduerak antolatzen ditu, eta protokoloen prestaketan laguntzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresako tutoreak emandako jarraibideak interpretatu ditu, eta hautemandako gorabeheren berri eman du.

b) Norberaren irudia zein enpresaren irudia baloratu du, eta, besteak beste, norberaren higienea, makillajea, orrazkera eta janzkera zaindu ditu.

c) Merkataritza-prozesuan sortutako eta erabilitako informazio/dokumentazio mota guztiak erabili ditu.

d) Enpresak eskaintzen dituen zerbitzuetan erabilitako produktuen eta materialen hornikuntzan eta logistikan lagundu du.

e) Bezeroen, produktuen eta hornitzaileen fitxategiak kudeatu ditu.

f) Prozesuaren fase guztietan (harreratik edo telefonoko eta aurrez aurreko arretatik, bezeroak agurtzera arte), bezeroei arreta emateko eta komunikatzeko protokoloak interpretatu ditu.

g) Agenda eskuz edo informatikako baliabideen bidez antolatu du.

h) Analisiaren eta tratamenduaren protokoloak lantzen lagundu du, enpresan eskura dauden bitartekoak kontuan hartuta.

i) Estetikan erabiltzen diren instalazioen eta ekipamenduen mantentze-lanak kudeatu ditu, batez ere hidroterapiako, elektroestetikako, depilazioko eta beltzarantze artifizialeko teknikekin zerikusia dutenenak.

j) Enpresa planetan taldean egin du lan, eta ekimena eta interesa azaldu du.

4. Aurpegi- eta gorputz-tratamenduen protokoloak pertsonalizatzen ditu, eta, horretarako, bitarteko eta teknika egokiak hautatzen ditu, aurretiazko azterlan estetiko baten arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioak prestatu ditu, eta ekipamenduek eta osagarriek indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen segurtasun-eskakizunak betetzen dituztela egiaztatu du.

b) Tratamendua ezarri du, aurretiazko azterlan estetikoan oinarrituta.

c) Erabili beharreko teknikaren arabera hautatu ditu bitartekoak eta produktuak.

d) Tratamenduaren aurreko teknikak aplikatu ditu (makillajea kentzea, esfoliazioa eta abar).

e) Denbora eta modu egokian egin ditu aurpegiko eta gorputzeko tratamenduak.

f) Masaje edo drainatze estetikoko eskuzko teknikak aplikatu ditu, bezeroaren eta tratatu beharreko zonaren ezaugarrien arabera.

g) Tratamendu zuzentzaile apaingarriak egin ditu, visagismo-tekniken arabera.

h) Kirurgia eta medikuntza estetikoko tratamenduen aurreko eta ondoko prozedura estetikoak interpretatu ditu.

i) Emaitza hobetzeko zainketen eta arretazko neurrien berri eman du.

j) Bezeroaren ezaugarriei, azterketa estetikoari eta erabilitako prozedurei dagokien dokumentazio teknikoa bete du.

5. Depilazio mekanikoaren eta aurreratuaren teknikak aplikatzen ditu, gainbegiratupean, eta bezeroaren beharren araberako teknika hautatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioak prestatu ditu eta bezeroa eroso kokatu du.

b) Ilearen eta larruazalaren ezaugarriak ezagutu ditu, depilazio-teknika egokia hautatzeko.

c) Ekipamendua, lanabesak eta kosmetikoak hautatu ditu.

d) Depilazio mekanikorako eta aurreraturako beharrezkoak diren aurretiko lanak egin ditu.

e) Depilazio elektrikoko eta fototermolisi selektiboko ekipamenduaren parametroak erregulatu ditu.

f) Depilazio mekanikoak eta aurreratuak gainbegiratupean egin ditu.

g) Emaitzak optimizatzeko, tratamendua aldizka errepikatzearen garrantzia justifikatu du.

h) Ondorengo zainketei buruzko aholkuak eman ditu, nahi ez diren ondorioak agertzea saihesteko.

i) Fitxa teknikoa eta baimen informatuko dokumentua bete ditu.

j) Higienea eta segurtasuna zaintzeko neurriak eta laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko neurriak hartu ditu.

6. Estetika hidrotermaleko prozesuak garatzen eta aplikatzen ditu, eta, horretarako, laneko ekipamendua, materialak eta baliabide teknikoak antolatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prozesu horietarako kontraindikazioak identifikatu ditu galdetegien bitartez, aurretiazko azterketa estetiko baten bitartez eta beste profesional batzuen txostenen bitartez.

b) Tratamendu hidrotermaleko jarduketen sekuentzia eta prozesua ezagutu ditu.

c) Bezeroek zirkuitu termaletan behar bezala zirkulatzeko jarraibideak ezarri ditu.

d) Lan eremua, bitarteko teknikoak eta kosmetiko termalak prestatu ditu.

e) Kontingentzia baten aurrean jendeari ohartarazteko mekanismoak zehaztu ditu.

f) Aplikatu beharreko teknikaren eta bezeroaren baldintzen arabera hautatu ditu parametroak (tenperatura, presioa eta denbora, besteak beste).

g) Estetika hidrotermaleko eta kosmetika termaleko teknikak aplikatu ditu.

h) Prozesua gainbegiratu du eta prozesuaren barruan bezeroaren egoera kontrolatu du.

i) Indarrean dagoen legeriaren arabera aplikatu ditu higiene eta desinfekzio neurriak.

7. Bere lanpostuarekin zerikusia duten produktuak eta zerbitzuak saltzen ditu eta horiei buruzko aholkuak ematen ditu, marketin-teknikak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzu motak identifikatu ditu.

b) Erabiltzaileekin zerbitzu-enpresa bati dagokion portaera profesionala erakutsi du.

c) Enpresan ohikoenak diren salmenta-teknikak aztertu eta erabili ditu.

d) Erosketak sustatzeko, lokalean erabilitako merchandising-teknikak identifikatu ditu.

e) Erabiltzailearekin hizkuntza teknikoa erabili du eskaintzen dituen zerbitzu, ohitura eta produktu estetikoei buruz informatzeko eta aholkuak emateko.

f) Kexak eta erreklamazioak ebazteko prozedurak abian jarri ditu.

Lanbide modulu hau lagungarria da titulu honetako gaitasunak eta ikastetxean lortu diren zikloko helburu orokorrak osatzeko, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun berariazkoak garatzeko.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitateetan.

0744 lanbide modulua: Aparatologia estetikoa (160 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0744-UF01(NA)

Beltzarantze-kabinak

20

0744-UF02(NA)

Korronte elektrikoak tratamendu estetikoetan

40

0744-UF03(NA)

Erradiazio elektromagnetikoak tratamendu estetikoetan

40

0744-UF04(NA)

Mekanoterapia eta bero eta hotz teknikak tratamendu estetikoetan

40

0744-UF05(NA)

Elektroestetikako teknika berriak

20

0747 lanbide modulua: Masaje estetikoa (190 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0747-UF01(NA)

Gorputzeko masaje estetikoa eta hari lotutako teknikak

50

0747-UF02(NA)

Aurpegiko masajea. Oinarrizko teknikak eta teknika aurreratuak

30

0747-UF03(NA)

Diagnostiko estetikoa eta kalitatea masajean. Teknika sentsorialak aplikatzea.

20

0747-UF04(NA)

Gorputzaren alterazio estetikoak eta horiei loturiko masajea. Masajearen pertsonalizazioa.

40

0747-UF05(NA)

Edertasuna eta ongizatea helburu dituen masajea. Eguneratzea

50

0749 lanbide modulua: Mikropigmentazioa (130 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0749-UF01(NA)

Makillaje zuzentzaileen diseinua eta aplikazioa

20

0749-UF02(NA)

Bekainetarako teknikak. Aplikazioak

30

0749-UF03(NA)

Betazaletarako teknikak. Aplikazioak

30

0749-UF04(NA)

Ezpainetarako teknikak. Aplikazioak

30

0749-UF05(NA)

Gorputz zonetarako teknikak. Aplikazioak

20

0750 lanbide modulua: Prozesu fisiologikoak eta higiene-prozesuak irudi pertsonalean (130 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0750-UF01(NA)

Osasun eta higiene arauak estetikako prozesuetan

20

0750-UF02(NA)

Irudi pertsonalaren karakterizazioa

20

0750-UF03(NA)

Nutrizio ohitura osasuntsuak eta estetika

30

0750-UF04(NA)

Lokomozio-aparatuaren, zirkulazio-aparatuaren, sistema endokrinoaren eta nerbio-sistemaren anatomia, fisiologia eta patologia, eta irudi pertsonalean duten eragina

40

0750-UF05(NA)

Ohitura osasuntsuak eta irudi pertsonala

20

751 lanbide modulua: Dermoestetika (130 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0751-UF01(NA)

Estetikaren arloko dokumentazioaren kudeaketa

20

0751-UF02(NA)

Larruazalaren eta larruazal-eranskinen anatomia eta fisiologia. Aurpegiaren eta gorputzaren alterazio estetikoak; aknea, zahartzea, obesitatea, zelulitisa, besteak beste.

30

0751-UF03(NA)

Diagnostiko estetiko profesionala, eta tratamendu estetiko integralak egiteko protokoloen diseinua.

50

0751-UF04(NA)

Kirurgiaren eta medikuntza estetikoaren aurreko eta ondoko zainketa estetikoen teknika eta tratamenduak. Tratamendu berritzaileen diseinua

30

0752 lanbide modulua: Estetikako eta ongizateko kosmetologia (160 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0752-UF01(NA)

Kosmetologia orokorra

20

0752-UF02(NA)

Kosmetikoak prestatzea

20

0752-UF03(NA)

Larruazalaren babeserako, mantentzerako, hidrataziorako eta higienerako kosmetikoak.

30

0752-UF04(NA)

Tratamendu eta zuzenketa estetikorako kosmetikoak

30

0752-UF05(NA)

Kosmetiko bereziak eta osagai berritzaileak

20

0752-UF06(NA)

Kosmetikako establezimenduak

20

0752-UF07(NA)

Aholkularitza kosmetikoa

20

NA01 lanbide modulua: Ingelesa I (60 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

NA01 - UF01

Ingelesa I

60

0745 lanbide modulua: Estetika hidrotermala (130 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0745-UF01(NA)

Ura eta estetika

30

0745-UF02(NA)

Kosmetika termala

50

0745-UF03(NA)

Teknika hidrotermalak

50

0746 lanbide modulua: Depilazio aurreratua (130 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0746-UF01(NA)

Emakumezkoen depilazio mekanikoa

40

0746-UF02(NA)

Gizonezkoen depilazio mekanikoa

30

0746-UF03(NA)

Behin betiko depilazio elektrikoa

30

0746-UF04(NA)

Fotodepilazio aurreratua

30

0748 lanbide modulua: Drainatze estetikoa eta presio bidezko teknikak (130 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0748-UF01(NA)

Eskuzko drainatze linfatikoa I

30

0748-UF02(NA)

Eskuzko drainatze linfatikoa II

30

0748-UF03(NA)

Oinetako erreflexoterapia

30

0748-UF04(NA)

Akupresio bidezko masaje ekialdekoa

40

0753 lanbide modulua: Tratamendu estetiko integralak (130 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0753-UF01(NA)

Apaindegi eta ongizateko zentro baten antolaketa

20

0753-UF02(NA)

Analisi estetikoa, emaitzak lortzeko ezinbesteko abiapuntua

20

0753-UF03(NA)

Estetika integrala. Aurpegi-tratamenduak

30

0753-UF04(NA)

Estetika integrala. Gorputz-tratamenduak

30

0753-UF05(NA)

Estetikako eta ongizateko teknika integratuak

30

0755 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak (70 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0755-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0755-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

20

0755-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken konponketa

20

0756 lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea (70 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0756-UF01(NA)

Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea

20

0756-UF02(NA)

Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa

30

0756-UF03(NA)

Enpresa bat abian jartzea

20

B) Prestakuntza unitateen garapena.

Lanbide modulua: Aparatologia estetikoa

Kodea: 0744

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: Beltzarantze-kabinak.

Kodea: 0744 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Erradiazio elektromagnetikoaren emisio-teknikak aplikatzeko instalazioaren eskakizunak eta indizeak: estaldurarako materialak eta gainazal islatzaileak. Kabinaren antolaketa.

-Beltzarantzeko teknikak erradiazio ultramoreen bitartez aplikatzeko instalazioen eskakizunak.

-Beltzarantzeko kabinen ezaugarriak.

-Erradiazio ultramoreen bitartezko aparatuei buruzko araudia, Europakoa, Estatukoa eta autonomia erkidegokoa.

-Arriskuen ebaluazioa teknika elektromagnetikoak aplikatzean; arrisku-kausa ohikoenak, istripuen prebentzioa eta horien aurrean jokatzeko modua. Erabiltzaileari informazioa ematea. Profesionala eta erabiltzailea babesteko neurriak.

Prestakuntza unitatea: Korronte elektrikoak tratamendu estetikoetan.

Kodea: 0744 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Segurtasun elektrikoa: segurtasun elektrikorako sistemak eta arauak. Giza gorputzaren erresistentzia elektrikoa.

-Aparatologia estetikoaren gaineko araudia: ekipamenduen eskakizunak. Ekipamenduak, materialak eta tresneria fabrikatzeko eskakizunak.

-Higiene, desinfekzio eta esterilizazio neurriak aplikatzea.

-Tresneria eta materialak biltegiratzeko baldintzak.

-Hondakinak eta hondar-produktuak ezabatzeko prozesuaren kudeaketa.

-Estetikan aplikatzen diren korronte elektrikoen sailkapena: korronte galbanikoa eta korronte aldakorrak.

-Estetikan aplikatzen diren korronte elektrikoen aplikazioan oinarritzen diren teknikak. Korronte galbanikoa, behe, erdi eta goi maiztasuneko korronte aldakorrak; definizioa, oinarri zientifikoa, ondorio fisiologikoak, ekipamenduak, estetikan dituzten aplikazioak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak.

-Teknika horietan oinarritutako tratamendu estetikoetarako ekipamendua prestatzea eta protokoloak betetzea.

-Prozesua gainbegiratzea eta gorabeherak jasotzea. Arriskuen ebaluazioa korronte elektrikoetan oinarritutako teknikak aplikatzean: arrisku-kausa ohikoenak. Istripuei aurrea hartzea eta istripuetan nola jokatu. Arrisku-egoera bakoitzean hartu beharreko larrialdi neurriak. Erabiltzaileari informazioa ematea. Profesionala eta erabiltzailea babesteko neurriak.

Prestakuntza unitatea: Erradiazio elektromagnetikoak tratamendu estetikoetan.

Kodea: 0744 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Segurtasun elektrikoa: segurtasun elektrikorako sistemak eta arauak.

-Aparatologia estetikoaren gaineko araudia: ekipamenduen eskakizunak. Ekipamenduak, materialak eta tresneria fabrikatzeko eskakizunak.

-Higiene, desinfekzio eta esterilizazio neurriak aplikatzea.

-Tresneria eta materialak biltegiratzeko baldintzak.

-Hondakinak eta hondar-produktuak ezabatzeko prozesuaren kudeaketa.

-Erradiazio elektromagnetikoen aplikazioan oinarritutako teknikak. Wood-en lanpara, UVA izpien eguzki lanparak, laserra eta erradiazio infragorria: deskribapena, erabilera arauak, ondorioak, indikazioak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak.

-Teknika horietan oinarritutako tratamendu estetikoetarako ekipamendua prestatzea eta protokoloak betetzea.

-Prozesua gainbegiratzea eta gorabeherak jasotzea. Arriskuen ebaluazioa teknika elektromagnetikoak aplikatzean: arrisku-kausa ohikoenak. Istripuei aurrea hartzea eta istripuetan nola jokatu. Arrisku-egoera bakoitzean hartu beharreko larrialdi neurriak. Erabiltzaileari informazioa ematea. Profesionala eta erabiltzailea babesteko neurriak.

Prestakuntza unitatea: Mekanoterapia eta bero eta hotz teknikak tratamendu estetikoetan.

Kodea: 0744 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Segurtasun elektrikoa: segurtasun elektrikorako sistemak eta arauak.

-Aparatologia estetikoaren gaineko araudia: ekipamenduen eskakizunak. Ekipamenduak, materialak eta tresneria fabrikatzeko eskakizunak.

-Higiene, desinfekzio eta esterilizazio neurriak aplikatzea.

-Tresneria eta materialak biltegiratzeko baldintzak.

-Hondakinak eta hondar-produktuak ezabatzeko prozesuaren kudeaketa.

-Beroaren eta hotzaren aplikazioan oinarritzen diren teknikak. Termoterapia eta krioterapia: kontzeptua, ondorio fisiologikoak, indikazioak, estetikan dituzten aplikazioak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak.

-Mekanoterapiako teknikak. Dardaragailuak, ultrasoinuak, goi maiztasuneko dardaragailuak, brossage-a, konpresorea, presoterapia, vacumterapia eta dermoxurgapena: oinarri zientifikoa, ekipamenduen deskribapena, ondorio eta indikazioak, aplikazio arauak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak.

-Teknika horietan oinarritutako tratamendu estetikoetarako ekipamendua prestatzea eta protokoloak betetzea.

-Prozesua gainbegiratzea eta gorabeherak jasotzea. Arriskuen ebaluazioa teknika hauek aplikatzean: arrisku-kausa ohikoenak. Istripuei aurrea hartzea eta istripuetan nola jokatu. Arrisku-egoera bakoitzean hartu beharreko larrialdi neurriak. Erabiltzaileari informazioa ematea. Profesionala eta erabiltzailea babesteko neurriak.

Prestakuntza unitatea: Eletroestetikako teknika berriak.

Kodea: 0744 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Segurtasun elektrikoa: segurtasun elektrikorako sistemak eta arauak.

-Aparatologia estetikoaren gaineko araudia: ekipamenduen eskakizunak. Ekipamenduak, materialak eta tresneria fabrikatzeko eskakizunak.

-Higiene, desinfekzio eta esterilizazio neurriak aplikatzea.

-Tresneria eta materialak biltegiratzeko baldintzak.

-Hondakinak eta hondar-produktuak ezabatzeko prozesuaren kudeaketa.

-Estetika arloko ekipamendu berriak: elektroporazioko, irrati-maiztasuneko eta mesoterapia birtualeko teknikak, besteak beste.

-Ezaugarrien analisia. Oinarri zientifikoa. Ekipamenduen deskribapena. Aplikazio arauak, dosimetriak. Ondorioak eta indikazioak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak. Alde onak eta txarrak.

-Arriskuen ebaluazioa teknika hauek aplikatzean: arrisku-kausa ohikoenak. Istripuei aurrea hartzea eta istripuetan nola jokatu. Arrisku-egoera bakoitzean hartu beharreko larrialdi neurriak. Erabiltzaileari informazioa ematea. Profesionala eta erabiltzailea babesteko neurriak.

Lanbide modulua: Masaje estetikoa

Kodea: 0747

Iraupena: 190 ordu.

Prestakuntza unitatea: Gorputzeko masaje estetikoa eta hari lotutako teknikak.

Kodea: 0747 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Masajea: jatorria, motak, eskolak, sailkapena, teknikak.

-Masaje estetikoaren ondorioak, indikazioak eta kontraindikazioak.

-Oinarrizko maniobrak: sailkapena, parametroak, sekuentzia eta egiteko teknika.

-Lanlekua eta profesionala prestatzea eta erabiltzailea eroso kokatzea.

-Gorputzeko masaje estetikoa egitea. Maniobrak hautatzea eta horien sekuentziazioa, masajea aplikatu behar deneko gorputz-zonaren arabera. Masajerako kosmetikoak.

-Masajeari lotutako teknikak: arnasketa tekniken aplikazioa, luzatze-ariketak eta mobilizazioak.

Prestakuntza unitatea: Aurpegiko masajea, teknika oinarrizkoak eta aurreratuak.

Kodea: 0747 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Aurpegiko oinarrizko masaje estetikoa. Helburua. Sekuentzia eta maniobren parametroak.

-Gaztetzeko masajea. Ezaugarriak, teknikak eta maniobrak.

-Aurpegiaren alterazio estetikoei loturiko masaje-aldaketak: motak, helburua, maniobrak eta sekuentziak.

-Aurpegiko masajearen aurretik eta ondotik egin beharrekoak. Kosmetikoak hautatu eta aplikatzea.

-Garezurreko eta aurpegiko masajea egitea. Ezaugarri orokorrak, maniobrak eta sekuentzia.

-Ekialdeko teknikak, mendebaldekoak eta gaur egungo joerak.

Prestakuntza unitatea: Diagnostiko estetikoa eta kalitatea masajean. Teknika sentsorialak aplikatzea.

Kodea: 0747 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Dokumentazio teknikoaren analisia. Fitxa. Datuen erregistroa eta biltegia. Komunikazio teknikak:

-Analisi estetikoa. Masajean eragina duten alterazioak eta patologiak. Masaje prozedurak diseinatu eta prestatzea. Aholkularitza profesionala.

-Masaje zerbitzuen kalitatea: analisirako parametro eta baliabideak. Kexak ebaztea. Aholkularitza profesionala.

-Aromaterapia: esentziazko olioen propietateak, hautapena eta aplikazio metodoak.

-Kromoterapia: kolorearen efektuak eta nola txertatu masajearen protokoloetan. Aparatologia eta osagarriak.

-Musikaterapia: musikak organismoan duen eragina. Musika hautatzeko irizpideak. Girotzeko musika.

Prestakuntza unitatea: Gorputzaren alterazio estetikoak eta horiei loturiko masajea. Masajearen pertsonalizazioa.

Kodea: 0747 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Erredukzio masajea: berariazko maniobrak, lan teknikak, sekuentziak eta aplikazio eremuak.

-Zirkulazio masajea: berariazko maniobrak eta sekuentzia.

-Masajea haurdunaldian eta erditu ondoren: berariazko maniobrak eta sekuentzia.

-Masaje pertsonalizatuaren teknikak. Bezeroaren ezaugarriak, protokoloak pertsonalizatzeko jarraibideak.

-Kosmetikoak hautatzea.

-Diagnostiko estetikoa. Jarrera ergonomikoak. Indikazioak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak.

Prestakuntza unitatea: Edertasuna eta ongizatea helburu dituen masajea. Eguneratzea.

Kodea: 0747 - UF05 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Masaje thailandiarra: ezaugarriak, maniobrak, sekuentziak, lan teknikak. Indikazioak eta kontraindikazioak. Arretazko neurriak. Jarrera ergonomikoak.

-Masajearen elementuak. Sumendi harriak, banbua, gema eskuoihalak, etab. Justifikazioa. Teknikak. Indikazioak eta kontraindikazioak.

-Eskuzko erlaxazio masajea: maniobrak eta sekuentzia. Jarrera ergonomikoak.

-Masajea elementuekin. Hautatzea eta egitea, ezarritako jarraibideen arabera.

-Kosmetikoak hautatzea.

-Eguneratzeak.

Lanbide modulua: Mikropigmentazioa

Kodea: 749

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Makillaje zuzentzaileen diseinua eta aplikazioa.

Kodea: 0749 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Aurpegiaren morfologiaren azterketa.

-Mikropigmentatu daitezkeen beste gorputz-zona batzuen azterketa.

-Kolorea: kolorearen teoria. Argiaren teoria.

-Mikropigmentazioarekin erlazionatutako larruazalaren alterazioak identifikatzea.

-Zuzenketen diseinua.

-Marrazketa teknikak zuzenketetarako.

-Aurpegiko eta/edo gorputzeko zonetako plantilletan diseinatzea.

-Makillaje zuzentzailearen aplikazioa aurpegiko eta/edo gorputzeko zona bakoitzean.

-Dokumentazioaren erregistroa.

Prestakuntza unitatea: Bekainetarako teknikak. Aplikazioak.

Kodea: 0749 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Indarra duen araudia.

-Dokumentazio teknikoa, legala eta komertziala.

-Teknika aplikatu aurreko eta ondoko neurriei buruzko informazioa.

-Hondakinen kudeaketari buruzko dokumentazioa.

-Mikropigmentazio-kabinaren antolaketa.

-Makillaje zuzentzailearen diseinua eta aplikazioa bekainen aldean.

-Praktiketako materiala eta/edo bezeroa prestatzea.

-Mikropigmentazioa egitea. Teknika aplikatzea bekainetan.

-Bekainetako mikropigmentazio prozesuaren kalitatea.

Prestakuntza unitatea: Betazaletarako teknikak. Aplikazioak.

Kodea: 0749 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Indarra duen araudia.

-Dokumentazio teknikoa, legala eta komertziala.

-Teknika aplikatu aurreko eta ondoko neurriei buruzko informazioa.

-Hondakinen kudeaketari buruzko dokumentazioa.

-Mikropigmentazio-kabinaren antolaketa.

-Makillaje zuzentzailearen diseinua eta aplikazioa betazalen aldean.

-Praktiketako materiala eta/edo bezeroa prestatzea.

-Mikropigmentazioa egitea. Teknika aplikatzea betazaletan.

-Betazaletako mikropigmentazio prozesuaren kalitatea.

Prestakuntza unitatea: Ezpainetarako teknikak. Aplikazioak.

Kodea: 0749 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Indarra duen araudia.

-Dokumentazio teknikoa, legala eta komertziala.

-Teknika aplikatu aurreko eta ondoko neurriei buruzko informazioa.

-Hondakinen kudeaketari buruzko dokumentazioa.

-Mikropigmentazio-kabinaren antolaketa.

-Makillaje zuzentzailearen diseinua eta aplikazioa ezpainen aldean.

-Praktiketako materiala eta/edo bezeroa prestatzea.

-Mikropigmentazioa egitea. Teknika aplikatzea ezpainetan.

-Ezpainetako mikropigmentazio prozesuaren kalitatea.

Prestakuntza unitatea: Gorputz zonetarako teknikak. Aplikazioak.

Kodea: 0749 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Indarra duen araudia.

-Dokumentazio teknikoa, legala eta komertziala.

-Teknika aplikatu aurreko eta ondoko neurriei buruzko informazioa.

-Hondakinen kudeaketari buruzko dokumentazioa.

-Mikropigmentazio-kabinaren antolaketa.

-Makillaje zuzentzailearen diseinua eta aplikazioa mikropigmentatu daitezkeen gorputzeko zonetan.

-Praktiketako materiala eta/edo bezeroa prestatzea.

-Mikropigmentazioa egitea. Teknika aplikatzea behar den gorputz-zonan.

-Mikropigmentazio prozesuaren kalitatea mikropigmentatu den gorputz-zonan.

Lanbide modulua: Irudi pertsonaleko prozesu fisiologikoak eta higiene-prozesuak

Kodea: 0750

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Osasun eta higiene arauak estetikako prozesuetan.

Kodea: 0750 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Estetikako establezimenduen higienea, garbiketa, desinfekzioa eta esterilizazioa, honako hauei dagokienez: instalazioak, altzariak, tresneria eta lanabesak, arropa zuria, aparatuak, produktu kosmetikoak eta langileak.

-Estetikan ohikoenak diren kutsatzaile motak, horien transmisioa eta prebentzioa.

-Estetika zentroetako baldintza teknikoen eta higiene eta osasun baldintzen araudia, Estatukoa, autonomia erkidegokoa eta udalekoa.

-Estetika zerbitzuetan sortutako hondakinak tratatzeko metodoak.

-Kalitate kontrola.

-Estetika lanetan norbera babesteko erabiltzen den ekipamendua.

Prestakuntza unitatea: Irudi pertsonalaren karakterizazioa.

Kodea: 0750 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Giza gorputzaren egitura orokorra; gorputzeko zonak eta aldeak, gorputz jarrerak, planoak eta ardatzak.

-Mugimendua, erlazioa eta direkzioa giza gorputzaren egituraren espazioan.

-Antropometria; gorputzaren forma, itxura orokorra eta proportzioak.

-Somatotipoak edo gorpuzkera motak.

-Antropometria eta gorputz-irudia.

Prestakuntza unitatea: Nutrizio ohitura osasuntsuak eta estetika.

Kodea: 0750 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Elikadura eta nutrizioa.

-Mantenugaien motak eta funtzioak: karbohidratoak, proteinak, lipidoak, bitaminak, oligoelementuak, ura eta zuntza.

-Nutrizio eta hidratazio beharrak eta horren gaineko gomendioak.

-Elikagaien piramidea.

-Dieta. Elikadura orekatua. Elikadura orekatua izateko jarraibideak pertsona osasuntsuentzat.

-Dieta, osasuna eta estetika.

-Dieta motak, bakoitzaren abantailak eta desabantailak: mediterraneoa, banantze-dieta, barazki-dieta, besteak beste.

-Elikadurari lotutako alterazio estetikoak: desnutrizioa, gainpisua, obesitatea, argaltasuna, lipodistrofiak, besteak beste.

Elikatzeko ohituren aldaketak: anorexia eta bulimia, besteak beste.

-Digestio-, arnasketa- eta iraitz-aparatuen anatomia-fisiologia; patologia ohikoenak eta irudi pertsonalarekin duten zerikusia.

Prestakuntza unitatea: Lokomozio-aparatuaren, zirkulazio-aparatuaren, sistema endokrinoaren eta nerbio-sistemaren anatomia, fisiologia eta patologia, eta irudi pertsonalean duten eragina.

Kodea: 0750 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Ergonomia eta jarrera-higienea.

Estetikako praktiketan izaten den gorputz-jarrerarekin eta mugimenduarekin erlazionaturiko patologia.

-Hezurren eta giharren sistemaren anatomia-fisiologia; patologia ohikoenak eta estetikarekin duten zerikusia.

-Zirkulazio-aparatuaren anatomia-fisiologia; patologia ohikoenak eta estetikarekin duten zerikusia.

-Odolaren anatomia-fisiologia; patologia ohikoenak eta estetikarekin duten zerikusia.

-Linfa-sistemaren anatomia-fisiologia; patologia ohikoenak eta estetikarekin duten zerikusia.

-Hezurren eta giharren sistemaren anatomia-fisiologia; patologia ohikoenak eta estetikarekin duten zerikusia.

-Nerbio-sistemaren anatomia-fisiologia; patologia ohikoenak eta estetikarekin duten zerikusia.

Prestakuntza unitatea: Ohitura osasuntsuak eta irudi pertsonala.

Kodea: 0750 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Osasuna kontzeptua eta osasunerako faktore erabakigarriak.

-Bizi-ohiturek irudi pertsonalean duten eragina.

-Osasunaren sustapena eta prebentzioa.

-MInbiziaren prebentzioa.

-Minbizia: gorputz-irudian duen eragina.

-Gorputzaren zahartzea, bizitzeko moduarekin duen erlazioa.

-Ohitura osasuntsuak eta gomendioak elikadurari, ariketa fisikoari, loari, norberaren higieneari eta irudi estetikoan eragina duten beste elementu batzuei buruz.

Lanbide modulua: Dermoestetika

Kodea: 0751

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Estetikaren arloko dokumentazioaren kudeaketa.

Kodea: 0751 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Estetika arloan erabiltzen eta sortzen den dokumentazioa: bezeroaren fitxa teknikoa, artistikoa eta komertziala, bezeroaren txostena beste profesional batzuei bidaltzeko, protokolo estandarizatuak, baimen informatua, besteak beste.

-Estetikako dokumentazioa artxibatzeko sistema.

-Bezeroaren datuen konfidentzialtasuna bermatzen duten arau deontologiko profesionalak.

-Sektorean indarra duen lege-araudia: ingurumenaren babesa, hondakinen kontrola, higiene eta osasun baldintzak, etab.

-Kalitatea estetika integraleko prozesuetan. Kalitate irizpideak tratamendu estetikoak egitean, eta bezeroaren gogobetetze-mailaren ebaluazioa.

-Kexen, iradokizunen eta erreklamazioen tratamendua.

Prestakuntza unitatea: Larruazalaren eta larruazal-eranskinen anatomia eta fisiologia. Aurpegiaren eta gorputzaren alterazio estetikoak; aknea, zahartzea, obesitatea, zelulitisa, besteak beste.

Kodea: 0751 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Larruazalaren eta eranskinen anatomia eta fisiologia.

-Larruazalaren eta eranskinen funtzioak.

-Larruazalaren tipologia eta larruazalaren eta eranskinen eboluzio-egoerak.

-Larruazalaren eta eranskinen alterazioak: oinarrizko lesioak, hidratazioaren alterazioak, izerditzea, lipidazioa, pigmentazioa, keratinizazioa, baskularizazioa, ileak dermisean eta hipodermisean, ondorio estetikoak dakartzatenean. Tumoreak eta alergia- eta sumindura-erreakzioak.

-Infekzioak eta infestazioak.

-Larruazalaren zahartzea.

-Eguzki-erradiazioak eta larruazala.

-Bularrak; egitura anatomikoa, fisiologia eta ugatzen zainketa estetikoak.

Prestakuntza unitatea: Diagnostiko estetiko profesionala, eta tratamendu estetiko integralak egiteko protokoloen diseinua.

Kodea: 0751 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Aurpegiaren eta gorputzaren analisirako baliabide eta ekipamenduak: ezaugarriak, erabilera arauak, indikazioak, arretazko neurriak eta hautatzeko irizpideak. Motak.

-Analisirako ekipamenduaren mantentze-lanak, segurtasuna eta higienea.

-Diagnostikoa estetika integraleko tratamenduetan. Analisi estetikoaren faseak: elkarrizketa, ikusizko azterketa, ukimenezkoa eta miaketa osagarriak.

-Aurpegiaren eta gorputzaren analisietako protokoloen diseinua.

-Aurpegiaren eta gorputzaren diagnostiko estetikoaren aplikazioa.

-Aurpegi- eta gorputz-tratamenduen prozedura estetikoen diseinua.

-Tratamendu estetikoen protokoloaren faseak: lantokia prestatzea, bezeroari harrera egin eta eroso kokatzea, zona aztertzea, diagnostiko estetikoa, baliabide teknikoak, kosmetologikoak eta eskuzkoak hautatu eta prestatzea, larruazala prestatzea, tratamenduaren mamia, tratamenduaren bukaera, aholkularitza profesionala.

-Aurpegi- eta gorputz-tratamendu estetikoen protokoloak prestatzea.

Prestakuntza unitatea: Kirurgiaren eta medikuntza estetikoaren aurreko eta ondoko zainketa estetikoetarako teknikak eta tratamenduak. Tratamendu berritzaileen diseinua.

Kodea: 0751 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Aurpegiko teknika mediko-estetikoak: peeling-a, dermourradura, botoxa, betetze-teknikak, besteak beste. Deskribapena, indikazioak, kontraindikazioak eta arretazko neurriak.

-Gorputzeko teknika mediko-estetikoak: mesoterapia, lipoeskultura, mastoplastia, besteak beste. Deskribapena, indikazioak, kontraindikazioak eta arretazko neurriak.

-Medikuntzako eta kirurgia estetikoko tratamenduen aurreko eta ondoko zainketa estetikoetako protokoloen diseinua.

-Merkatuaren analisia, IKTen erabilera, programak.

-Tratamendu berritzaileen diseinua.

Lanbide modulua: Estetikako eta ongizateko kosmetologia

Kodea: 0752

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: Kosmetologia orokorra.

Kodea: 0752 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kosmetikoen definizioa eta sailkapena.

-Kosmetikoen osagaiak.

-Forma kosmetiko ohikoenak.

-Kosmetikoen osagai nagusien identifikazioa (INCI kodea).

-Irudi pertsonalean gehien erabiltzen diren kosmetikoen deskribapena.

-Kosmetikoek larruazalean sartzeko duten ahalmena.

Prestakuntza unitatea: Kosmetikoak prestatzea.

Kodea: 0752 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kosmetikoetan erabiltzen diren substantziak, pH-ren kontzeptua, eta erreakziorik aipagarrienak.

-Sistema barreiatuak: homogeneoak eta hetereogeneoak.

Laborategiko ekipamenduen, materialen eta tresnen deskribapena eta erabilera.

-Kosmetikoak prestatzeko erabiltzen diren teknikak.

-Kosmetikoen prestaketa: kosmetikoak prestatzeko fitxa.

Prestakuntza unitatea: Larruazalaren babeserako, mantentzerako, hidrataziorako eta higienerako kosmetikoak.

Kodea: 0752 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Higienearen kontzeptua.

-Higienerako kosmetikoak eta higienearen osagarri direnak: eragin-mekanismoa, motak, konposizioa eta forma kosmetikoak.

-Gorputzaren higienearen osagarri diren kosmetikoak: eragin-mekanismoa eta konposizioa.

-Larruazalaren hidratazioaren kontzeptua.

-Hidrataziorako, mantentzerako eta babeserako kosmetikoak: eragin-mekanismoa, konposizioa eta forma kosmetikoak.

-Eguzki-babeserako kosmetikoak: konposizioa, ur-erresistentzia, eguzki-babesaren faktorea eta forma kosmetikoak.

Prestakuntza unitatea: Tratamendu eta zuzenketa estetikorako kosmetikoak.

Kodea: 0752 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Tratamendu estetikorako kosmetikoak: konposizioa, eragin-mekanismoa, sailkatzeko irizpideak eta aurkezteko moduak.

-Ileak desagerrarazi eta kamuflatzeko kosmetikoak.

Makillajerako kosmetikoak: motak, funtzioa eta konposizioa.

-Beltzarantzeko krema exogenoak: printzipio aktiboak eta eragin-mekanismoa.

-Mikropigmentaziorako pigmentuak eta koloregaiak: motak eta konposizioa, etiketa eta ezaugarri berariazkoak.

Prestakuntza unitatea: Kosmetiko bereziak eta osagai berritzaileak.

Kodea: 0752 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lurrinak: kontzeptua, konposizioa, lurringintzan erabilitako esentziak eta motak.

-Elektroestetikan aplikatzeko kosmetika: konposizioa, eragin-mekanismoa, sailkatzeko irizpideak eta aurkezteko modua.

-Betetzeko materialak, botoxa eta mesoterapia: osagaiak, ondorioak, indikazioak eta arretazko neurriak.

-Nutrikosmetika: osagai nagusiak, ondorioak eta indikazioak, sailkatzeko irizpideak eta aurkezpen moduak.

-Belaunaldi berriko printzipio aktiboak: ondorioak eta indikazioak. Bektore kosmetikoak.

Prestakuntza unitatea: Kosmetikako establezimenduak.

Kodea: 0752 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Marketina eta merchandisinga kosmetikoak saltzeko establezimenduetan.

-Produktu kosmetikoen segurtasuna eta higienea.

Produktu kosmetiko kutsatuak eta alteratuak bildu eta biltegiratzearen gaineko araudia.

-Hornidura.

-Markak.

-Produktu kosmetikoen gaineko legedia.

Prestakuntza unitatea: Aholkularitza kosmetikoa.

Kodea: 0752 - UF07 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Aholkularitza plana: protokolo estandarizatuak prestatzea.

-Kosmetikoak hautatzeko irizpideak, erabilera arauak eta erabiltzeko arretazko neurriak.

-Erabiltzailearen ezaugarriak eta aurretiko azterketa estetikoa, kosmetika arloko aholkularitza profesionala egitean.

-Produktu kosmetikoen gaineko aholkularitzarako teknikak.

-Salmenten sustapena. Kosmetikoen erakustaldi teknikoak eta profesionalen erakustazokak.

-Aldizkari profesionalak: aholkularitza kosmetikoaren gaineko artikulu espezializatuak prestatzea.

-Salmenten aholkulariaren ezaugarriak. Saltzeko teknikak, kexen eta erreklamazioen ebazpena.

Lanbide modulua: Ingelesa I

Kodea: NA01

Iraupena: 60 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko "Ingelesa I" lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Estetika hidrotermala

Kodea: 0745

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ura eta estetika

Kodea: 0745 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Ura, osasunaren eta ongizatearen iturri. Termalismoaren eta hidroterapiaren historia. Bainuetxeen sektorearen egungo egoera. Termalismoa.

-Ura: egitura eta propietateak. Hidrogeologia: uraren zikloa. Uraren eragin-mekanismoa: mekanismo hidroterapikoak. Ur motak.

-Ur mineral medizinala. Ur mineral medizinalaren eragin-mekanismoa. Estetikan dituen aplikazioak.

-Itsasoko ura. Eragin-mekanismoa. Estetikan dituen aplikazioak.

-Hidroestetikako teknikak aplikatzeko zentroak. Bainuetxeak, talasoterapia zentroak eta spa establezimenduak.

-Establezimendu hidrotermalen instalazio orokorrak. Instalazioen diseinu eta banaketa, baliabide teknikoak eta profesionalak. Instalazioen eta ekipamenduen mantentze-lanen antolaketa.

-Lan arriskuak zentro hidrotermaletan. Seinaleak, larrialdiak eta lehen sorospena. Zentro hidrotermalen gaineko araudia.

-Uraren kutsadura bakteriologikoa. Ur erabiliak tratatzeko tekniken analisia.

Prestakuntza unitatea: Kosmetika termala.

Kodea: 0745 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Buztinak, peloideak, ur termalak, parafinak eta paralohiak: kontzeptua, konposizioa, motak, propietateak, eraginak, aplikazio teknikak, indikazioak eta arretazko neurriak.

-Algaterapia, fitokosmetika, aromaterapia, ardoterapia, txokolaterapia: kontzeptua, konposizioa, motak, propietateak, eraginak, aplikazio teknikak, indikazioak eta arretazko neurriak.

-Itsasoko beste produktu batzuk (planktona, arrainen kartilagoa, arrabak, itsas ADNa, perlen hautsa eta gatzak, besteak beste).

-Kosmetika termala aplikatzeko prozedurak: helburuak, aplikazio teknikak, teknikaren sekuentziazioa eta manipulazioak. Gauzatze praktikoa, bezeroaren baldintza organikoen, sentsibilitatearen eta egoeraren arabera.

-Produktu kosmetikoen kontserbazioa eta manipulazioa.

-Hondakinen kudeaketa.

Prestakuntza unitatea: Teknika hidrotermalak.

Kodea: 0745 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Bainuetako teknikak, presiozko ura aplikatzeko teknikak, hidroterapiako aplikazio partzialak, antroterapia: motak. Eragin-mekanismoa, ondorioak, indikazioak, arretazko neurriak eta kontraindikazioak.

-Hidroterapiako tekniken konbinazioa: zirkuitu termalak.

-Talasoterapia eta hari lotutako teknikak.

-Intereseko indikazio eta alterazio estetikoak ezagutzea teknika hidrotermalak aplikatzean. Kontraindikazioak. Analisi estetikoaren gauzatze praktikoa.

-Teknika hidrotermalak aplikatzeko prozedurak: bainuetako teknika, presiozko ura aplikatzeko teknikak, hidroterapiako teknika partzialak eta antroterapiako teknikak: helburuak, baliabide teknikoak, jantziak, parametroak (tenperatura, denbora eta presioa, besteak beste), teknikaren sekuentziazioa eta manipulazioak. Gauzatze praktikoa, bezeroaren baldintza organikoen, sentsibilitatearen eta egoeraren arabera. Erabiltzaileari informazioa ematea gorputz-jarrerei buruz eta langileei abisatzeko moduari buruz.

-Instalazioen higienea: garbiketaren protokoloa. Erabiltzailearentzako eta profesionalentzako higiene arauak.

-Kalitatea zerbitzua ematean. Kalitate arauak instalazioetarako, baliabide teknikoetarako eta produktuetarako. Kalitatea definitzen duten parametroak. Neurri zuzentzaileak.

Lanbide modulua: Depilazio aurreratua

Kodea: 0746

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Emakumezkoen depilazio mekanikoa.

Kodea: 0746 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Depilazio-kabina: ezaugarriak, diseinua, kokapena.

-Arriskuen eta istripuen prebentziorako neurriak, haien kontrola eta ebaluazioa.

-Larruazalaren eta zona iletsuen analisi estetikoa. Historiala, segimendu fitxa. Erregistroa eta artxiboa.

-Lan prozedura hautatu eta diseinatzea.

-Kabina prestatzea. Fusoreak eta depilazio mekanikoan erabiltzen diren gainerako material osagarria prestatzea.

-Ilearen depilazio-tratamendurako kosmetiko berariazkoak: ohiko argizari birziklagarri beroak eta fusio-puntu baxukoak. Erabili eta botatzeko argizariak, epelak eta hotzak. Depilatu aurreko eta ondoko kosmetika.

-Bezeroa prestatzea eta eroso kokatzea segurtasun eta higiene baldintza egokietan. Jokabide profesionala.

-Aurpegiko ilearen tratamenduetan teknika gauzatzea. Depilazioa argizariarekin. Depilazioa pintzekin.

-Gorputzeko ilearen tratamenduetan teknika gauzatzea. Depilazioa argizariarekin. Depilazioa pintzekin.

-Zona delikatuetarako berariazko prozedura.

-Aholkularitza profesionala. Ondorengo zainketak.

-Asepsia. Desinfekziorako eta esterilizaziorako baliabideak.

-Emandako zerbitzuaren ebaluazioa.

Prestakuntza unitatea: Gizonezkoen depilazio mekanikoa.

Kodea: 0746 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Depilazio-kabina: ezaugarriak, diseinua, kokapena.

-Arriskuen eta istripuen prebentziorako neurriak, haien kontrola eta ebaluazioa.

-Larruazalaren eta zona iletsuen analisi estetikoa. Historiala, segimendu fitxa. Erregistroa eta artxiboa.

-Lan prozedura hautatu eta diseinatzea.

-Kabina prestatzea. Fusoreak eta depilazio mekanikoan erabiltzen diren gainerako material osagarria prestatzea.

-Ilearen depilazio-tratamendurako kosmetiko berariazkoak: ohiko argizari birziklagarri beroak eta fusio-puntu baxukoak. Erabili eta botatzeko argizariak, epelak eta hotzak. Depilatu aurreko eta ondoko kosmetika.

-Bezeroa prestatzea eta eroso kokatzea segurtasun eta higiene baldintza egokietan. Jokabide profesionala.

-Aurpegiko ilearen tratamenduetan teknika gauzatzea. Depilazioa argizariarekin. Depilazioa pintzekin.

-Gorputzeko ilearen tratamenduetan teknika gauzatzea. Depilazioa bularraldean, sabelaldean, bizkarrean, goiko gorputz-adarretan. Depilazioa argizariarekin.

-Hondakinak kudeatu, biltegiratu eta desagerrarazteko neurrien aplikazioa.

-Aholkularitza profesionala. Ondorengo zainketak.

-Asepsia. Desinfekziorako eta esterilizaziorako baliabideak.

-Emandako zerbitzuaren ebaluazioa.

Prestakuntza unitatea: Behin betiko depilazio elektrikoa.

Kodea: 0746 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Depilazio-kabina: ezaugarriak, diseinua, kokapena.

-Arriskuen eta istripuen prebentziorako neurriak, haien kontrola eta ebaluazioa.

-Larruazalaren eta zona iletsuen analisi estetikoa. Historiala, segimendu fitxa. Erregistroa eta artxiboa.

-Lan prozedura hautatu eta diseinatzea. Indikazioak eta kontraindikazioak. Arretazko neurriak. Albo-ondorioak.

-Materialaren eta kabinaren prestaketa. Depilazio elektrikoan erabiltzen diren ekipamenduak eta korronte motak: hautatzeko, prestatzeko eta programatzeko irizpideak. Depilatzeko orratzak eta materiala.

-Depilazioaren aurretik, bitartean eta ondoren aplikatzeko kosmetikoak hautatu eta erabiltzeko irizpideak.

-Erabiltzaileari harrera egitea, prestatzea eta eroso kokatzea. Material ergonomikoa. Jokabide profesionala.

-Txertaketa folikularraren bidezko depilazio elektrikoaren aurretik egin beharrekoak. Zona prestatzea eta produktu antiseptikoak hautatzea. Kanalizazioa.

-Gomendatutako teknika gauzatzea: parametroak eta dosimetria hautatzea. Txertaketa teknikak. Berehalako zainketak. Epe laburreko zainketak. Depilatu ondoko zainketak. Depilazio saioak.

-Hondakinak kudeatu, biltegiratu eta desagerrarazteko neurrien aplikazioa.

-Asepsia. Desinfekziorako eta esterilizaziorako baliabideak.

-Emandako zerbitzuaren ebaluazioa.

Prestakuntza unitatea: Fotodepilazio aurreratua.

Kodea: 0746 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Fotodepilaziorako aretoa: ezaugarri bereziak.

-Arriskuen eta istripuen prebentziorako neurriak, haien kontrola eta ebaluazioa. Laserraren gaineko araudia eta segurtasuna.

-Larruazalaren eta zona iletsuen analisi estetikoa. Historiala, segimendu fitxa, laser bidezko depilaziorako baimen informatua. Erregistroa eta artxiboa. Datuen babesa.

-Lan prozedura hautatu eta diseinatzea. Indikazio eta kontraindikazio erlatibo eta absolutuak. Albo-ondorioak. Arretazko neurriak. Abantailak eta desabantailak.

-Materiala eta aretoa prestatzea. Fotodepilaziorako ekipamenduak: laserra eta argi pultsatua. Ezberdintasunak. Parametroak. Dosimetria. Material osagarria. Segurtasun eta higiene neurriak.

-Fotodepilazioaren aurretik, bitartean eta ondotik erabiltzeko kosmetikoak.

-Erabiltzaileari harrera egitea, prestatzea eta eroso kokatzea. Material ergonomikoa. Jokabide profesionala.

-Fototermolisi selektiboa egin aurreko teknikak: tratatu beharreko zona prestatu, mugatu eta bertako ileak kentzea. Begien babesa.

-Argi pultsatuaren bidezko depilazioa gauzatzea: ekipamendua programatzea, parametroak eta dosimetria hautatu eta egokitzea. Depilazioa, urratsez urrats. Tratatutako eremuaren kontrola eta ebaluazioa. Gomendioak. Depilazio saioak. Depilatu ondoko zainketak.

-Asepsia. Desinfekziorako eta esterilizaziorako baliabideak.

-Emandako zerbitzuaren ebaluazioa.

Lanbide modulua: Drainatze estetikoa eta presio bidezko teknikak

Kodea: 0748

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Eskuzko drainatze linfatiko estetikoa I.

Kodea: 0748 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Drainatze linfatikoaren kontzeptua.

-Eskuzko drainatze linfatikoaren historia laburra.

-Linfa-sistema.

-Oinarrizko mugimenduen ikaskuntza.

-Eskuzko drainatze linfatikoaren ondorioak. Estetikarako indikazioak. Kontraindikazioak.

-Maniobra motak. Ingurumen baldintzak. Dosifikazioa.

-Lepoaren eta aurpegiaren tratamendua.

-Besoen eta hanken tratamendua.

Prestakuntza unitatea: Eskuzko drainatze linfatiko estetikoa II.

Kodea: 0748 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Eskuzko drainatze linfatikoaren eskolak.

-Linfa-sistemaren anatomia.

-Metodoaren oinarri terapeutikoak.

-Linfa zein gongoil edo eroaletarantz eraman behar den, zirkulazioa hobetzeko.

-Eskuzko drainatze linfatikoaren maniobrak hobetzea.

-Garondoaren, bizkarraren eta gerrialdearen tratamendua.

-Bularraldearen (toraxa) eta sabelaldearen tratamendua.

-Eskuzko drainatze linfatikoa luxuzko terapia, profesionalen eskuetan.

Prestakuntza unitatea: Oinen erreflexoterapia.

Kodea: 0748 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Erreflexologiaren historia.

-Oinen erreflexologiaren kontzeptuak.

-Nork har dezake masajea oinetan?

-Oinaren anatomia.

-Tratamenduaren iraupena eta maiztasuna.

-Indikazioak eta kontraindikazioak.

-Oinetako proiekzio-zonak.

-Jarraibide eta manipulazio oinarrizkoak.

-Oinen erreflexologiako tratamenduetako praktikak.

Prestakuntza unitatea: Akupresio bidezko masaje ekialdekoa.

Kodea: 0748 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Ekialde-mendebaldeko diagnostikoa.

-Giza gorputzeko zona metamerikoak.7

-Bizi-energia.

-Meridianoen eta akupuntura-puntuen ibilbidea.

-Diagnostikorako oinarrizko metodoak. Aplikazioak.

-Masaje motak.

-Sekuentzia, gorputz osoa hartuz. Aurpegia, lepoa, bularraldea, sabelaldea, besoak eta eskuak, hankak eta oinak, bizkarra eta ipurmasailak.

-Mobilizazio pasiboak.

Lanbide modulua: Tratamendu estetiko integralak

Kodea: 0753

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Apaindegi eta ongizateko zentro baten antolaketa.

Kodea: 0753 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Apaindegia. Enpresaren irudia.

-Diseinua eta guneen antolaketa. Girotzea. Segurtasun eta higiene arauak.

-Irudi profesionala enpresaren irudi gisa. Lanbidearen deontologia.

-Enpresaren sare logistikoa. Biltegia: materialak eta kosmetikoak biltegiratzea eta haien kontsumoaren kontrola. Erosketen plangintza.

-Merkataritzaren garapenerako teknikak (sustapena, merchandaisinga eta publizitatea).

-Fitxak eta artxiboak. Egitea eta erregistratzea. Baliabide informatikoak.

-Bezeroa. Bezeroari arreta emateko jarraibideak ezartzea. Pertsonen arteko komunikaziorako teknikak. Bezero motak. Aholkularitza.

-Eskariaren analisia, bezeroen lehentasunak eta beharrak. Eskaintzen diren zerbitzuak.

-Bezeroari harrera egitea, elkarrizketatzea eta aholku ematea. Teknologia informatikoa. Datuak kudeatzea. Agenda. Zerbitzu estetikoen kalitatea. Kexak eta erreklamazioak ebaztea.

-Segurtasun, higiene eta osasun arauak.

-Zerbitzu estetikoen kalitatearen balorazioa. Bezeroaren gogobetetze-maila. Kexak eta erreklamazioak ebaztea.

Prestakuntza unitatea: Analisi estetikoa, emaitzak lortzeko ezinbesteko abiapuntua.

Kodea: 0753 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Aurpegiaren eta gorputzaren alterazio estetikoak. Larruazalaren eta ondoko ehunen baldintzak.

-Kontsulta estetikoa: tratamendu medikoaren edo tratamendu estetikoaren balorazioa. Kontsulta espezializatuak, beste profesional batzuekiko lankidetza. Txosten medikoak interpretatzea, beste profesional batzuentzako txostenak prestatzea.

-Diagnostikoaren protokoloa. Dokumentazio teknikoa, datuak lortu eta babestea. Fitxak prestatzea.

-Diagnostikoa: prozesuaren faseak. Baliabide teknikoak eta eskuzkoak erabiltzea. Behaketa, ukituzko miaketa eta haztapena. Galdetegia.

-Informazioa bezeroarentzat. Edergintzako eta ongizateko tratamendu eta/edo zerbitzu pertsonalizatuen proposamena.

-Estetika integraleko protokoloak prestatzea. Datuen interpretazioa. Bezeroaren behar eta eskakizunei egokitzea. Merkatu azterketa: internet, aldizkari espezializatuak, aurkezpen profesionalak. Proposamen berriztatzaileen analisia.

Prestakuntza unitatea: Estetika integrala. Aurpegi-tratamenduak.

Kodea: 0753 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Protokoloak. Lan metodo klasikoen eta merkatuko joeren azterketa.

-Baliabide tekniko, eskuzko eta kosmetologiko berrien azterketa; nola aplikatu aurpegi-tratamenduetan.

-Aurpegi-tratamenduak. Baliabide teknikoak, eskuzkoak eta kosmetologikoak. Lanpostua.

-Higiene, segurtasun eta babes neurriak, bezeroari eta profesionalari aplikatuak.

-Bezeroari harrera egitea, instalatzea eta prestatzea. Jarrera ergonomikoak.

-Protokoloak: tratamenduaren faseak. Baliabide teknikoak. Hautapena eta programazioa. Eskuzko teknikak eta teknika kosmetologikoak hautatzea.

-Aurpegiko zerbitzuen gauzatze praktikoa: higienerako, hidratatzeko, orbanetarako eta gaztetzeko tratamenduak. Alterazio baskularrak eta seboaren jariatzearen alterazioak. Lepoaren, paparraren eta begietako orbikularren tratamendua. Teknika mistoak: ongizatea eta edergintza. Aurpegiko depilazioa eta dekolorazioa. Permanentea eta betileen tindaketa.

-Emaitzen analisia. Datuen erregistroa. Bezeroari aholku ematea. Kalitate kontrola.

Prestakuntza unitatea: Estetika integrala. Gorputz-tratamenduak.

Kodea: 0753 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Protokoloak. Lan metodo klasikoen eta merkatuko joeren azterketa.

-Baliabide tekniko, eskuzko eta kosmetologiko berrien azterketa; nola txertatu gorputz-tratamenduetan.

-Gorputz-tratamenduak. Baliabide teknikoak, eskuzkoak eta kosmetologikoak. Lanlekua.

-Higiene, segurtasun eta babes neurriak, bezeroari eta profesionalari aplikatuak.

-Bezeroari harrera egitea, instalatzea eta prestatzea. Jarrera ergonomikoak.

-Protokoloak: tratamenduaren faseak. Baliabide teknikoak. Hautapena eta programazioa. Eskuzko teknikak eta teknika kosmetologikoak hautatzea.

-Gorputzeko zerbitzuen gauzatze praktikoa: hidratazioa, obesitatea, zelulitisa, biguintasuna, ildoak, bularrak, ipurmasailak, erditu aurrekoak eta ondokoak. Eskuen eta oinen tratamenduak. Ongizateko tratamenduak eta tratamendu erlaxatzaileak.

-Emaitzen azterketa. Datuen erregistroa. Bezeroari aholku ematea. Kalitate kontrola.

Prestakuntza unitatea: Estetikako eta ongizateko teknika integratuak.

Kodea: 0753 - UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Aurpegiko eta gorputzeko kirurgia estetikoko tratamenduen aurreko zainketa estetikoak. Jarduteko protokoloa. Larruazalaren beharren balorazioa, prozesuaren faseak, baliabide teknikoak, eskuzkoak eta kosmetikoak hautatu eta aplikatzea. Segurtasun eta higiene neurriak. Profesionalen arteko elkarreragina. Bezeroari aholkuak ematea.

-Aurpegiko eta gorputzeko kirurgia estetikoko tratamenduen ondoko zainketa estetikoak. Medikuaren txostena. Helburuak. Higiene eta asepsia neurriak. Prozesuaren faseak. Baliabide teknikoen, eskuzkoen eta kosmetologikoen hautapena. Segurtasun eta higiene neurriak. Aholkularitza profesionala.

-Ongizateko eta edergintzako tratamenduak. Tratamendu orohartzaileak, energia-emaileak eta desintoxikatzekoak. Diziplina anitzeko teknikak, sentsorialak, ekialdeko jatorria dutenak eta azkeneko joerak.

-Naturaren elementuak (harriak, gemak, etab.) erabiltzen dituzten tratamenduen protokoloak.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Kodea: 0755

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0755 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku-faktoreen analisia.

-Arrisku-egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasuneko, ingurumeneko eta ergonomiako baldintzei zein ezaugarri psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdietarako eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospena. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikak aplikatzeari buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0755 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lan zuzenbidea.

-Lan harreman indibidualaren azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikagarria den hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken konponketa.

Kodea: 0755 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta analizatzea, bere eraginpeko lurralde eremuan nahiz Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua bere eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae-ren ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: mugikortasunaren agiria.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko aukera gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen analisia.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

Kodea: 0756

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea.

Kodea: 0756 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak estetikako eta ongizateko enpresen jardueretan.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna estetikaren eta ongizatearen sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Negozioaren ideia estetikako eta ongizateko enpresa baten esparruan.

-Enpresaburuaren kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Sormenerako, komunikaziorako eta lidergorako oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena bultzatzen duten teknikak.

-Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Estetikaren eta ongizatearen sektorean ari den enplegatu baten eta ekintzaile baten lan arloko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak ezagutzea.

Prestakuntza unitatea: Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0756 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Estetikako eta ongizateko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Estetikaren eta ongizatearen sektoreko ETE baten esparru orokorraren eta berariazkoaren analisia.

-Estetikaren eta ongizatearen sektoreko ETE baten harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Enpresa plan bat prestatzea.

-Sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0756 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Estetikako eta ongizateko enpresa baten administrazio kudeaketa.

4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

4. ERANSKINA

Lanbide moduluen arteko baliozkotzeak, zehazki, 1/1990 Lege Organikoaren (LOGSEren) babesean ezarritakoen eta, 2/2006 Lege Organikoaren babesean, Estetika integraleko eta ongizateko goi mailako teknikari tituluan ezarritakoen artekoak

1/1990 LEGE ORGANIKOAN (LOGSEn) EZARRITAKO HEZIKETA ZIKLOETAKO

LANBIDE MODULUAK

ESTETIKA INTEGRALEKO ETA ONGIZATEKO HEZIKETA ZIKLOKO

LANBIDE MODULUAK (2/2006 LEGE ORGANIKOA)

Estetika integraleko prozesuen diagnostikoa eta protokoloa

0751. Dermoestetika

Elektroestetika

0744. Aparatologia estetikoa

Masajea

0747. Masaje estetikoa

0748. Drainatze estetikoa eta presio bidezko teknikak

Estetika hidrotermala

0745. Estetika hidrotermala

Depilazioa

0746. Depilazio aurreratua

Pigmentuen mikroezarpena

0749. Mikropigmentazioa

Giza anatomia, fisiologia eta patologia, estetika integralari aplikatuak

0750. Irudi pertsonaleko prozesu fisiologikoak eta higiene-prozesuak

Kosmetologia, estetika integralari aplikatua

0752. Estetikako eta ongizateko kosmetika

Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan

0756. Enpresa eta ekimen sortzailea

Estetikako goi mailako teknikari tituluaren prestakuntza lantokietan

0757. Lantokietako prestakuntza

5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

5. ERANSKINA

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko

EGIAZTATUTAKO

GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKO DAITEZKEEN

LANBIDE MODULUAK

UC0789-3: Diagnostiko estetikoa egitea eta protokoloak diseinatzea, masajerako eta drainatze linfatikorako teknikak eta teknika sentsorialak integratuz helburu estetikoekin.

UC0796-3: Diagnostikoa egitea eta protokolo estetiko pertsonalizatuak diseinatzea.

0751. Dermoestetika

UC0797-3: Elektroestetikako teknikak aplikatzea, tratamendu estetiko berariazkoetan txertatuz.

UC0580-3: Beltzarantze artifizialerako teknikak segurtasun eta osasun baldintzak betez aplikatzea.

0744. Aparatologia estetikoa

UC0063-3: Eskuzko masajeak eta/edo masaje mekanikoak ematea helburu estetikoekin.

UC0792-3: Teknika sentsorialak eta masajeak batera erabiltzea helburu estetikoekin.

0747. Masaje estetikoa

UC0581-3: Behin betiko depilazioa egitea eta/edo aldi baterako depilazio prozesuak gainbegiratzea.

0746. Depilazio aurreratua

UC0791-3: Presio bidezko masaje-teknikak erabiltzea helburu estetikoekin.

UC0790-3: Eskuzko drainatze linfatikoa eta/edo drainatze mekanikoa egitea helburu estetikoekin.

0748. Drainatze estetikoa eta presio bidezko teknikak

UC0798-3: Tratamendu estetikoak egitea, teknika kosmetologikoen, elektroestetikoen eta eskuzkoen aplikazioa koordinatuz.

0753. Tratamendu estetiko integralak

UC0067-3: Mikropigmentazio prozesuak egitea eta gainbegiratzea.

UC0064-2: Makillaje integrala aplikatzeko giza baliabideak eta baliabide teknikoak prestatzea.

0749. Mikropigmentazioa

UC1260-3: Zerbitzu hidrotermalak eta zerbitzu osagarriak protokolizatu eta antolatzea.

UC0061-3: Teknika hidrotermalak aplikatu eta gainbegiratzea, protokolo normalizatuak pertsonalizatuz.

UC0062-3: Zerbitzu hidrotermaletan kosmetika termala aplikatzea.

0745. Estetika hidrotermala

Oharra: Heziketa ziklo honetan matrikulatuta egon eta tituluan sartutako gaitasun unitate guztiak egiaztatuak dituzten pertsonek hurrengo lanbide modulu hau izanen dute baliozkotua, Lanbide gaitasunak lan esperientziaren bidez aitortzeari buruzko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozedurari jarraikiz: "0752. Estetikako eta ongizateko kosmetika".

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko

GAINDITUTAKO

LANBIDE MODULUAK

EGIAZTA DAITEZKEEN

GAITASUN UNITATEAK

0751. Dermoestetika

UC0789-3: Diagnostiko estetikoa egitea eta protokoloak diseinatzea, masajerako eta drainatze linfatikorako teknikak eta teknika sentsorialak integratuz helburu estetikoekin

UC0796-3: Diagnostikoa egitea eta protokolo estetiko pertsonalizatuak diseinatzea

0744. Aparatologia estetikoa

UC0797-3: Elektroestetikako teknikak aplikatzea, tratamendu estetiko berariazkoetan txertatuz

UC0580-3: Beltzarantze artifizialerako teknikak aplikatzea segurtasun eta osasun baldintzak betez

0747. Masaje estetikoa

UC0063-3: Eskuzko masajeak eta/edo masaje mekanikoak ematea helburu estetikoekin

UC0792-3: Teknika sentsorialak eta masajeak batera erabiltzea helburu estetikoekin.

0746. Depilazio aurreratua

UC0581-3: Behin betiko depilazioa egitea eta/edo aldi baterako depilazio prozesuak gainbegiratzea

0748. Drainatze estetikoa eta presio bidezko teknikak

UC0791-3: Presio bidezko masaje teknikak erabiltzea helburu estetikoekin.

UC0790-3: Eskuzko drainatze linfatikoa eta/edo drainatze mekanikoa egitea helburu estetikoekin.

0753. Tratamendu estetiko integralak

UC0798-3: Tratamendu estetikoak egitea, teknika kosmetologikoen, elektroestetikoen eta eskuzkoen aplikazioa koordinatuz.

0749. Mikropigmentazioa

UC0067-3: Mikropigmentazio prozesuak egitea eta gainbegiratzea

UC0064-2: Makillaje integrala aplikatzeko giza baliabideak eta baliabide teknikoak prestatzea

0745. Estetika hidrotermala

UC1260-3: Zerbitzu hidrotermalak eta zerbitzu osagarriak protokolizatu eta antolatzea

UC0061-3: Teknika hidrotermalak aplikatu eta gainbegiratzea, protokolo normalizatuak pertsonalizatuz

UC0062-3: Zerbitzu hidrotermaletan kosmetika termala aplikatzea

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

A) Moduluak ematen dituzten irakasleak

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0744. Aparatologia estetikoa

. Irudi pertsonaleko aholkularitza eta prozesuak

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0745. Estetika hidrotermala

. Irudi pertsonaleko aholkularitza eta prozesuak

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0746. Depilazio aurreratua

. Estetika

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0747. Masaje estetikoa

. Estetika

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0748. Drainatze estetikoa eta presio bidezko teknikak

. Estetika

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0749. Mikropigmentazioa

. Estetika

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0750. Irudi pertsonaleko prozesu fisiologikoak eta higiene-prozesuak

. Irudi pertsonaleko aholkularitza eta prozesuak

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0751. Dermoestetika

. Irudi pertsonaleko aholkularitza eta prozesuak

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0752. Estetikako eta ongizateko kosmetika

. Irudi Pertsonaleko Aholkularitza eta Prozesuak

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0753. Tratamendu estetiko integralak

. Estetika

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0754. Estetika integraleko eta ongizateko proiektua

. Estetika

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

. Irudi pertsonaleko aholkularitza eta prozesuak

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0755. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0756. Enpresa eta ekimen sortzailea

. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

NA01. Ingelesa I

. Ingelesa

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Lan Harremanetako diplomaduna

-Gizarte Laneko diplomaduna

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

Estetika

-Estetikako goi mailako teknikaria, edo baliokideak diren beste titulu batzuk

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0744. Aparatologia estetikoa.

0745. Estetika hidrotermala.

0750. Irudi pertsonaleko prozesu fisiologikoak eta higiene-prozesuak.

0751. Dermoestetika.

0752. Estetikako eta ongizateko kosmetika.

0755. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

0756. Enpresa eta ekimen sortzailea.

NA01. Ingelesa I.

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

0746. Depilazio aurreratua.

0747. Masaje estetikoa.

0748. Drainatze estetikoa eta presio bidezko teknikak.

0749. Mikropigmentazioa.

0753. Tratamendu estetiko integralak.

0754. Estetika integraleko eta ongizateko proiektua.

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

-Estetikako goi mailako teknikaria, edo baliokideak diren beste titulu batzuk

7. ERANSKINA. LEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekua.

Erabilera anitzeko gela.

Estetikako lantegia.

Kosmetologiako eta lurringintzako laborategia.

Estetika hidrotermaleko lantegi-ikasgela.

Iragarkiaren kodea: F1211729

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web