(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

90/2012 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 1EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN PAISAJISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA.

BON N.º 245 - 18/12/2012; corr. err., BON 26/09/2013



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK


  5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA


  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  7. ERANSKINA. LEKUAK


Atariko

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, helburu hau du ezarrita: prestakuntza-eskaintza produkzio-sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara etengabe egokitzeko erraztasunak ematea, lanbide heziketako tituluak eguneratu eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Halaber, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea lanbide heziketaren eskaintza gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde esparruko ekonomiaren premien arabera egokitzeko. Bestalde, lanbide heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetan sartzeko bete beharreko baldintzak aldatzen ditu.

Foru dekretu honen bitartez, Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek otsailaren 28ko 259/2011 Errege Dekretua garatzen du, Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2. Arau multzo honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari dagokion produkzio sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio hauek, hau da, Lorezaintza eta paisaia lehengoratzea, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuak arautua, Nekazaritzako produkzioaren kudeaketa, otsailaren 1eko 108/2008 Errege Dekretuak arautua, eta kualifikazio osatu gabeak, Mintegiko hazien eta landareen produkzioaren kudeaketa, maiatzaren 28ko 715/2010 Errege Dekretuak arautua, Kirol zelaietan soropilen instalazio eta mantentze-lanen kudeaketa, otsailaren 1eko 108/2008 Errege Dekretuak arautua, eta Basoberritzeen eta baso-tratamenduen kudeaketa, maiatzaren 25eko 665/2007 Errege Dekretuak arautua, jarduketa profesionaleko eremu bat dira, dauzkan eskumenek definitua. Erantsi diren lanbide moduluak euskarri gisa edukitzeaz gain, zabalera nahikoa eta beharrezko espezializazioa ditu, goi mailako teknikari honen enplegagarritasuna bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz, Nafarroarako elementu bereizgarriak kontuan hartuz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3. Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiaz ari da, eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopurua (ECTS). Lehenbizikoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugikortasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4. Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke, edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5. Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu; 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikari tituluaren heziketa zikloa amaitu eta gero; 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du; eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioko gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6. Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua, 10. eta 11. artikuluetan eta horiei dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen dena, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzak dira. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakasleku eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko abuztuaren 1ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea da, Nekazaritzako lanbide arloaren barnean, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

2. artikulua . Identifikazioa.

Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Paisajismoa eta Landa Ingurunea.

b) Maila: 3.a - Goi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2000 ordu.

d) Lanbide arloa: Nekazaritza.

e) Europako erreferentea: HNSN - 5b (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio-sistemaren erreferentziak, haren prospektiba eta Nafarroako testuinguruan kokatzeko jakingarri batzuk ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Paisajismoko eta Landa Inguruneko heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloak dituen lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatzen dira, Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikari titulua ezarri zuen eta beraren gutxieneko irakaskuntzak finkatu zituen otsailaren 28ko 259/2011 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatu dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

6. artikulua . Heziketa zikloan sartzeko bideak.

1. Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

2. Zientziak eta Teknologia modalitateko batxilergoa ikasi duten ikasleek lehentasuna izanen dute heziketa ziklo honetan sartzeko, otsailaren 28ko 259/2011 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarri bezala.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzetan betiere.

3. Otsailaren 28ko 259/2011 Errege Dekretuaren 14.3 artikuluaren arabera, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banatuak.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 1eko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide moduluen eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak 4. eranskinean agertzen dira, foru dekretu honen bidez egitura eta curriculuma arautzen zaizkien moduluei dagokienez.

2. Lanbide moduluak beste lanbide modulu batzuekin, gaitasun unitateekin, Batxilergoko gaiekin eta goi mailako heziketaren irakasgaiekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokienez, otsailaren 28ko 259/2011 Errege Dekretuaren 15. artikuluan eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan araututakoa aplikatuko da.

9. artikulua . Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeari edo salbuesteari begira, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Era berean, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeari begira, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako irakasleei dagokie, kasuaren arabera. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrerarako araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez, aurrekoen baliokideak diren titulazioak foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira, irakasleen espezialitatea zein den.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide moduluak irakasteko, ikastetxe pribatuetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluei dagozkien irakaskuntza-jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, ekipamenduek baldintza hauek beteko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Irakaslekuetan altzari, ekipamendu eta lanerako tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Irakaslekuetan erabiltzen diren makina eta ekipamenduetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituraz bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamendu, makina eta abarrekoek ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko dute. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntza-emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Lehen xedapen gehigarria.- Tituluaren baliokidetasunak.

Otsailaren 28ko 259/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Lorezaintzako teknikari espezialistaren tituluak (nekazaritza arlokoa) eta Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikariaren tituluak, zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen baita, ondorio akademiko eta profesional berak sortuko dituzte.

Bigarren xedapen gehigarria .Beste lanbide trebakuntza batzuk.

1. Lanerako prestakuntza eta orientabideko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, otsailaren 28ko 259/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakian ezarritakoarekin bat.

2. Foru dekretu honetan ezarritako prestakuntzak produktu fitosanitarioen manipulatzailearen txartel profesionalean exijitzen den jakintza maila bermatzen du (1994ko martxoaren 8ko aginduaren babesean ezarria), gas toxiko edo oso toxiko gisa sailkatutakoak ez diren edo horrelakoak botatzen ez dituzten produktuak erabiltzeko, 255/2003 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera. Horrekin, PRE/2022/2005 Aginduan ezarritako gaikuntzari egokitzen zaio.

Xedapen Indargabetzailea

Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetan lehena.- Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2012/2013 ikasturtean ezarriko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken xedapenetan bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2012ko abuztuaren 1ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila.

a) Lanbide profila.

Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.

b) Gaitasun orokorra.

Honako hau da titulu honen gaitasun orokorra: lorategi eta berdeguneetako proiektuak garatzea eta landareen produkzioa eta nekazaritzako produkzioa kudeatzea, lanak gainbegiratuz, baliabide material eta giza baliabide erabilgarriak antolatuz eta programatuz, errentagarritasun ekonomikoko irizpideak aplikatuz, eta ingurumeneko, produkzio ekologikoko, mintegiko produkzioko, kalitate kontroleko, elikagaien segurtasuneko eta lan arriskuen prebentzioko araudia betez.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

AGA0003-3: Lorezaintza eta paisaia lehengoratzea, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0007-3: Lorategi eta parkeen instalazioa eta paisaiaren lehengoratzea kudeatu eta egitea.

-UC0008-3: Lorategi eta parkeen kontserbazioa kudeatu eta egitea.

-UC0009-3: Lorezaintzako instalazioak, ekipamenduak eta makinak kudeatzea.

AGA347-3: Nekazaritzako produkzioa kudeatzea, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC1129-3: Lurra prestatzeko eta laboreak paratzeko lanak kudeatzea.

-UC1130-3: Landatzeko eragiketak programatu eta antolatzea.

-UC1131-3: Nekazaritzako produktuak kontserbatzeko eta biltzeko eragiketak kudeatzea.

-UC1132-3: Nekazaritzako ustiapeneko instalazioak, ekipamenduak eta makinak kudeatzea.

Osatu gabeko lanbide kualifikazioak:

AGA464-3: Haziak eta landareak mintegian ekoiztea, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC1492-3: Mintegian landareak hedatzeko eragiketak kudeatzea.

-UC1493-3: Mintegian landare eta zohien laborantza kudeatzea.

-UC1132-3: Nekazaritzako ustiapeneko instalazioak, ekipamenduak eta makinak kudeatzea.

AGA346-3 Kirol zelaietan soropilen instalazio eta mantentze-lanen kudeaketa, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0727-3: Eragiketa topografikoak egitea nekazaritzako, lorezaintzako eta mendizaintzako lanetan.

-UC1128-3: Soropilaren suspertzea eta mantentze-lanak antolatu eta gainbegiratzea kirol zelaietan.

-UC0009-3: Lorezaintzako instalazioak, ekipamenduak eta makinak kudeatzea.

AGA228-3: Basoberritzeak eta baso-tratamenduak kudeatzea.

-UC0730-3: Basoko ustiapeneko instalazioak, ekipamenduak eta makinak kudeatzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Lorategi-zonak diseinatzea, teknologia berriak erabiliz eta inguruneko ezaugarriak identifikatuz.

2) Egin beharreko lanak planifikatu eta antolatzea, lorezaintzako eta paisaia lehengoratzeko proiektu baten zatiak interpretatuz eta aztertuz.

3) Eragiketa topografikoak egitea, neurtzeko tresnak eta aparatuak maneiatuz.

4) Landaregaien jasotzea kontrolatzea, jatorrizko dokumentazioa eta osasun egoera egiaztatuz.

5) Berdeguneak eta kirol zelaiak paratu eta mantentzeko jarduerak, paisaia lehengoratzekoak eta nekazaritzako produktuak eta landareak produzitzekoak planifikatu eta gainbegiratzea, beharrezko baliabide material eta giza baliabideak antolatuz.

6) Altuerako lanak egin eta gainbegiratzea, erremintak eta makinak segurtasun baldintzetan erabiliz.

7) Apaindurarako palmondoak eta zuhaitzak inbentariatu eta ebaluatzea, kudeatzeko dokumentazioa prestatuz.

8) Mintegiko hazi eta landareen produkzioa programatzea, produktuen bideragarritasuna eta kalitatea bermatzen dituzten faktoreak aztertuz.

9) Enpresak produkziorako duen gaitasunari eta merkatuaren eskariei kasu egitea, nekazaritzako produktuen produkzioa planifikatuz.

10) Nekazaritzako eta lorezaintzako makinen, ekipamenduen eta instalazioen funtzionamendua eta erabilpena kontrolatzea eta haien mantentze-lanak programatzea, lantegiko lanak antolatuz.

11) Landareen eta instalazioen osasun-egoera egiaztatzea, kontrol-metodoak programatuz eta gainbegiratuz.

12) Lehengaien eta sargaien hornidura kudeatzea, kostuak murriztuz eta eskura daudela bermatuz.

13) Produkzio eragiketak kontrolatzea, errendimendua hobetzeko egin behar diren eragiketetara doitzen diren teknika, metodo, bitarteko eta ekipamenduak erabiltzen direla egiaztatuz.

14) Nekazaritzako produktu ekologikoak ziurtatzea, arauek ezartzen dituzten kontrolak eginez.

15) Produkzio faseak gainbegiratzea, kontrolak eta datuen erregistroa eginez, gero aztertzeko, ebaluatzeko, eta, behar izatera, prozesua aldatzeko.

16) Nekazaritzako eta mintegiko produktuen uzta, bilketa eta biltegiratzea antolatzea, beharrezko parametroak kontrolatuz, elikagaien kalitate eta segurtasuneko baldintzetan.

17) Nekazaritzako eta mintegiko produktuen igorpena eta garraioa gainbegiratzea, haiekin batera joan behar duen dokumentazioa eta haien baldintzak egiaztatuz.

18) Lanaren eta norberaren egoera berrietara egokitzea, eta horretarako, norberaren lanbide inguruneari dagozkion ezagutza zientifiko, tekniko eta teknologikoak eguneratuta edukitzea, prestakuntza eta bizitzan zehar eskura dauden ikaskuntza-baliabideak kudeatzea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

19) Egoerak, arazoak edo gorabeherak ebaztea, eta horretarako ekimena eta autonomia baliatzea bere eskumeneko eremuan, sormena eta berritzeko eta hobetzeko gogoa erakutsiz, bai bere lanean bai taldeko kideenean.

20) Lan-taldeak antolatu eta koordinatzea, lanaren garapena gainbegiratzea, arduraz, harreman errazak mantenduz eta lidergoa norberaren gain hartuz, eta egon daitezkeen taldeko gatazketan konponbideak emanez.

21) Lankideekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea. Horretarako, komunikazio bide eraginkorrak erabiltzea, informazio edo ezagutza egokiak transmititzea, eta bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatzea.

22) Norberaren lana zein taldearena egitean ingurune seguruak sortzea. Horretarako, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea, araudiak ezartzen duenaren eta enpresaren helburuen arabera.

23) Ekoizpen-prozesuen edo zerbitzuak emateko prozesuen barnean dauden lanbide-jardueretan kalitatearen kudeaketari, irisgarritasun unibertsalari eta “guztientzako diseinuari” erantzuteko prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea.

24) Enpresa txiki baten sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide-jardueran ekimena izatea, gizarte erantzukizun senarekin.

25) Jarduera profesionaletik ondorioztatzen diren eskubideak gauzatzea eta betebeharrak betetzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

B) Produkzio sistema.

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Lorategi eta parkeak jarri, berritu eta mantentzen dituzten, paisaia lehengoratzen duten, nekazaritzako produkzio arrunta edo ekologikoa ateratzen duten eta mintegian haziak eta landareak ekoizten dituzten enpresa handi, ertain eta txikiak, publikoak zein pribatuak, kudeatzeko arloan aritzen da profesional hau, bai beste baten kontura bai bere kasa. Halaber, gaitasuna du tratamendu pestizidak indarreko araudiak arautzen duen jardueraren arabera antolatzeko, kontrolatzeko eta egiteko.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

-Lorezaintzako teknikaria.

-Lorategi-zonak diseinatzea, proiektu bat prestatu behar ez denean.

-Hiriko eta hiri inguruko jolas eremuak, lorategiak eta parkeak instalatzeko lanen arduraduna.

-Lorategiak eta parkeak (hiriko eta hiri inguruko jolas eremuak eta ingurune naturala) lehengoratu, kontserbatu eta mantentzeko lanen arduraduna.

-Lorategiko eta pasaia lehengoratzeko enpresa batean bere kasa aritzeko langilea.

-Lorategiko eta paisaia lehengoratzeko lanen arduraduna.

-Zuhaitzen kirurgiako eragiketen eta inausketen arduraduna.

-Nekazaritzako arduraduna edo langileburua.

-Nekazaritzako produkzio arruntaren zein ekologikoaren kudeatzailea, beste baten kontura edo bere kasa.

-Nekazaritzako biltegiaren arduraduna.

-Lur tratamendurako ekipamenduen arduraduna.

-Baratze, mintegi eta lorategien arduraduna edo nekazaritzako langileburua, oro har.

-Mintegi arrunten nahiz ekologikoen arduraduna, oro har.

-Landareak mintegian ugaltzeko lanen arduraduna.

-Landareak mintegian hazteko lanen arduraduna.

-Haziak eta fruituak altueran biltzeko lanen arduraduna.

-Haziak eta zohiak produzitzeko lanen arduraduna.

-Landareak, zohiak eta/edo haziak igortzeko biltegiaren arduraduna.

b) Nafarroako lurraldearen testuingurua.

Europako populazioaren laurden bat biltzen da landa nagusi duten eremuetan. Munduko ekonomiaren aldaketa azkarrek begi bistako arriskuak dakarzkiete eskualde horiei, baina, halaber, aukera aipagarriak ematen dizkiete, landa arloko politikan jorratu behar direnak. Honako hauek daude aldaketa agerikoenen artean: gero eta handiagoa den merkatuen globalizazioa, komunikazioen hobekuntza eta garraioaren kostuaren murrizketa, ondasunak sal-erosteko joeren aldaketa, nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorearen teknifikazioa eta nekazaritza arlokoak ez diren jarduerak agertzea landa eremuetan, haietako asko hirugarren sektoreari lotuak.

Nekazaritza oso garrantzitsua bada ere Europako herrialde ugaritako landa paisaiak osatzerakoan, pisu urria du landa ekonomietan, eta gero eta urriagoa gainera. Nekazaritzako produktibitatea handitzeak nekazaritzako enplegua izugarri murriztea ekarri du herrialde gehienetan, bai zenbaki absolutuetan bai zenbaki erlatiboetan. Testuinguru horretan du bere lekua lorezaintzari eta paisaiaren lehengoratzeari lotutako sektoreak. Gero eta handiagoa eta oso dinamikoa, ekintzaileei aukerak ematen dizkie, besteak beste, paisaiarik andeatuenek hiriko eta naturako ingurunearekin bat egitea sustatuz.

Europar Batasunean, landa lurren %96 nekazaritzarako erabiltzen bada ere (oihangintza barne), enpleguaren %13k baino ez dio nekazaritzari heltzen, eta balio erantsi gordinaren %6 sortzen du soilik landa eskualdeetan.

Balio erantsi gordinean behera egin arren, eragin handia du oraindik nekazaritzak landa ekonomian, zenbaitetan beste jarduera batzuen osagarria dela -nekazaritzaren dibertsifikazioa- eta beste batzuetan, era lehiakorragoan. Nekazaritza intentsiboa tokian tokiko sargaien erosle garrantzitsua da, nekazaritzako ustiapenari dagokionez ez ezik, enpresako zerbitzuari dagokionez ere bai.

Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintza Estatuko guztizkoaren %2,5 dira. Nafarroako Foru Komunitateko lurren %34 inguru lantzen dira. Sektore honetan Nafarroako biztanle aktiboen %6,6 ari dira.

Nafarroako nekazaritzan hainbat esparru daude hegoaldetik iparrera doan mailaketaren eta Mediterraneoko eta Atlantikoko eremuen arteko kontrastearen ondorioz: Erriberako laborantza ureztatua eta lehorreko laborantza, Nafarroako Erdialdeko ordokiak, kanpoko mendilerroak eta tarteko mendiak, Pirinioaurreko eta Kantauri aldeko sakonuneak, mendi eta haran kantabrikoak eta Pirinioetakoak. Ingurune anitz horietan balio handiko paisaiak daude bistarako, eta haien balioa suspertu eta handitu behar da, betiere kontuan izanik aberastasun iturria direla Nafarroan aspalditik finkatutako beste sektore batzuetarako.

Nafarroako nekazaritza zerealen laborantzara emana da batik bat: lantzen diren lurren %60 inguru zereal-soroak dira, gehienak lehorrekoak. Horrez gain, garrantzi handikoak dira belardi polifitoak eta lehorreko ale-lekadunen laborantza ere. Ureztatzen diren lurretan artoa, garia, mahastia eta alpapa dira nagusi. Alpapa bazka-labore ureztatuen %80 da. Barazki nagusiak azalorea, tomatea, zainzuria eta orburua dira. Labore industrialetan ekilorea da nagusi eta fruta-arboletan mertxikondoa.

Nafarroako baratzezaintzako hiru produktu goren Europar Batasuneko erregistroan inskribaturik daude: Lodosako Pikillo Piperra JDB (jatorri-deitura babestua), Tuterako Orburua AGB (adierazpen geografiko babestua) eta Nafarroako Zainzuria AGB. Horiei mahastizaintza eta ardogintza sektorea gehitu behar zaie. Gehienbat Komunitateko hego erdialdean banaturik, baditu bi jatorri-deitura: Nafarroa JD eta Errioxa JD, biak nazioartean ezagunak, eskaintzen dituzten produktuen kalitateagatik, hain zuzen ere.

Horri guztiari nekazaritzako elikagaien industria gehitu behar zaio, nekazaritzako ustiapenekin lotura handia duena, haiei aurrera egiten lagundu baitie. Tokian tokiko kapitalek sostengaturik (askotan kapital tradizionalak izanda), beren jardueren alorretan liderrak diren kapital multinazionalak erakarri dituzte. Izan ere, Nafarroako nekazaritzako elikagaien industria sektore ekonomiko garrantzitsuenetakoa izan da erregio mailako industriaren esparruan.

Gero eta nekazari eta abeltzain gutxiago izateak, horren ondorioz ustiapenen tamaina handitzeak, Nekazaritzako Politika Bateratuak, elikagaien segurtasunak, ingurumeneko betebeharrek eta abarrek behartu dute sektorea profesionalizatuagoa izatera, eta, orobat, kontrol gehiago izateak ekarri du eskuratzen diren produktuen trazabilitatea bermatu ahal izatea.

Egoera sozioekonomiko honetan, nekazaritzako langileak ez dira gehiago subjektu pasibo eta eragile aktibo bilakatu dira; kasu batzuetan janari-ekoizle baino izan ez direnak gaur egun landa lurretako eragile garrantzitsuak dira eta hurbileko inguruaren dinamizatzaileak. Horrez gainera, nekazariek lurraldean errotutako kultura zaintzen dute, egun gainbeheran badago ere nekazaritza bere osoan ulertzeko ezinbestekoa dena.

Nekazaritza intentsifikatua, industria xede duena, erkidegoak (eta gizarteak ere bai) eskatzen duenarekin bat datozen sistemetara lerratzen ari da. Herritarrek gero eta kalitate handiagoa eskatzen dute. Izan ere, aspaldion indar handia hartzen ari dira elikagaiak ekoizteko sistema berriak, nekazaritza integralean oinarrituak, hain zuzen ere kopuruaz gainera kalitatea ere aintzat hartzen dutenak. Ildo horretatik, nekazaritza ekologikoari heldu zaio berriro, aldi batez produkzioa xede nagusi izan duen nekazaritza ereduaren aldean baztertuta egon ondoren, bai eta produkzio integratuari ere. Sistema horien funtsa nekazarien beraien autorregulazioa da; horrez gainera ebaluazioa eta kontrolak aplikatzen dira eta hizpide ditugun teknikarien aholkularitza jasotzen da.

Gizakien eta animalien elikadurarako erabiliko diren produktuen kalitateari, segurtasunari eta kontrolari dagokienez, elikagaien zenbait krisialdigatik Europan ezarri diren eskakizun berriek behartzen dute teknikariak eta nekazariak alor horietan prestatzera. Alde horretatik dute garrantzia hemen aurkezten diren heziketa ziklo berriek: XXI. mendeko nekazaritzak profesional berri horiek eskatzen ditu, Europako, Estatuko eta autonomietako erakundeetatik sortzen diren erronka berri horiei erantzunen dietenak.

Azken bi hamarkadetan nekazaritza asko aldatu da (ureztatzeko sistemak teknifikatu, hidroponia, produkzio integratua, nekazaritza ekologikoa, nekazaritzaren kudeaketa...) eta ondorioz profesionalak eguneratu egin behar dira sektoreak eskatzen duena asetzeko. Paisaia kontserbatzean eta mantentzean nabarmentzen den balioa erantsi behar zaio horri, baita hiriko zein landako inguruneari lotuta gero eta garrantzitsuagoa den jardueratik eratortzen dena ere, ingurumenerako garrantzitsuak diren alderdiak ahaztu gabe, hala nola paisaia andeatua lehengoratzea.

Landako profesionala pasa da, testuinguru horretan, elikagaien ekoizle bat izatetik eragile aktiboa izatera landa ingurunea hobetu eta zaintzerakoan, kudeaketan erantzukizuna duena, landako hiriguneak mantentzea sustatuz eta bultzatuz, hango biztanleak finka daitezen lana eta baliabideak erabiliz.

Nafarroa mugarik gabeko egitura ekonomiko zabal horren parte da, eta gero eta handiagoa den globalizazioak aukera berriak ematen ditu, erronka hori ulertuz gero. Argi dago datozen urteetan erronka asko izanen dituztela nekazariek. Horiek gainditu egin beharko dituzte eta beren xedeak zabaldu, eta horretarako oinarria profesionalizazioa izan beharko da. Hori dela eta, heziketa zikloen egitura berriaren ardatza helburu hauek lortzea da.

c) Prospektiba.

Espainiako ekonomian tradizionalenetakoa den nekazaritzako sektoreak, beste askok bezala, bere burua modernizatu behar du, eta merkatuaren eskakizun berrietara egokitu. Horretarako, nekazaritza ekologikoko produkzioarekin eta produkzio iraunkorrekin bat, ingurumeneko babeserako eta kalitateko erronka berriei aurre egiteko prest dauden teknikari eta kudeatzaileak ari dira prestatzen.

Lorezaintzako sektorea, bere aldetik, oso sektore atomizatua da, kultura ekintzailea sustatzen duten enpresa txiki eta ertain ugarik osatua. Hala ere, bi alderdi kontuan hartu behar dira bereiz:

-Alde batetik, gero eta jende gehiago ari da urbanizazio eta etxebizitza pribatuetako lorategiak bere kasa mantentzen.

-Beste aldetik, lorategi-zona txiki zein handietan, hiri nahiz herrietako kirol zelaiak barne (hirigintza plan guztietan kontuan hartzen dira), nahiko espezializatua den eskulana aritzen da.

Paisaia lehengoratzea, hain beharrezkoa eremu andeatuetan, errepideak paisaiaren barrenean integratzerakoan, hondakindegietan, abandonatutako meategietan eta bestelakoetan, garrantzitsua da zaintze eta berritze proiektuekin batera.

Horrek guztiak esan nahi du sektore horiek eskatzen duten eskulana gero eta kualifikatuagoa dela, informazioaren eta komunikazioaren teknologietan ezagutzak izan behar dituela eta kalitateko, lan arriskuen prebentzioko, elikagaien segurtasuneko eta ingurumeneko babeserako eginkizunak bere gain hartu behar dituela. Gainera, baloratuko da langile horiek taldean lan egiteko gauza izatea, berrikuntzaren aurrean izaera irekia edukitzea, eta enpresaren bizitzan parte hartzea.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak.

a) Inguruneko ezaugarriak identifikatzea datuak eta planoak kontsultatuz, tresna informatikoen bidez lorategi-zonak diseinatzeko.

b) Lorezaintzako proiektuak interpretatzea zatiak aztertuz, egin beharreko lanak planifikatu eta antolatzeko.

c) Neurtzeko tresna eta aparatuak maneiatu eta deskribatzea, dokumentazio teknikoa erabiliz, eragiketa topografikoak egiteko.

d) Landare-ekaiaren jatorriaren eta osasun egoeraren gaineko dokumentazioa identifikatu eta egiaztatzea kalitateko prozedurak aplikatuz, nola jasotzen den kontrolatzeko.

e) Giza baliabideak eta baliabide materialak ezaugarritzea eta baloratzea egokiak ote diren paisajismoari buruzko eta nekazaritzako produktuen eta landareen produkzioari buruzko jarduerak planifikatzeko eta gainbegiratzeko.

f) Erremintak eta makinak hautatu eta erabiltzea egin beharreko eragiketekin lotuz, altuerako lanak kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan egiteko eta gainbegiratzeko.

g) Kudeatzeko dokumentazioa hautatu eta betetzea beharrezko programa informatikoak erabiliz, apaindurarako palmondoak eta zuhaitzak inbentariatu eta ebaluatzeko.

h) Produkzio-faktoreak aztertzea, informazio teknikoa kontsultatuta, mintegiko hazi eta landareen produkzioa programatzeko.

i) Nekazaritzako produkzioa zehaztea, alternatibak diseinatuz merkatuaren eskakizunak eta enpresaren produkzio gaitasuna kontuan izateko.

j) Lantegiko lanen antolaketa deskribatzea kalitateko eta segurtasuneko protokoloekin lotuz, nekazaritzako eta lorategiko instalazio, ekipamendu eta makinen erabilera, mantentze-lanak eta funtzionamendua kontrolatzeko.

k) Kontrol-metodoak hautatzea eta aplikatzea, detektatutako eragileak eta sintomak aztertuta, landareen eta instalazioen osasun-egoera egiaztatzeko.

l) Dauden lehengaiak eta sargaiak aztertzea, inbentarioko agiriak prestatuz haien hornidura kudeatzeko.

m) Teknikak, bitartekoak eta ekipamenduak aztertzea, kalitateko irizpideekin lotuz, produkzioaren errendimendua bermatzeko.

n) Produkzio ekologikorako ezarritako kontrolak egitea kasuan kasuko erregelamendua aztertuz, modu horretan lortutako nekazaritzako produktuak ziurtatzeko.

ñ) Kontrolak eta datuen erregistroak ezagutu eta egitea agiriak diseinatu eta betez, produkzio faseak gainbegiratzeko.

o) Bitartekoak, ekipamenduak, heldutasun indizeak eta beste parametro batzuk deskribatzea, labore motekin lotuz, uzta, bilketa, biltegiratzea eta kontserbazioa antolatzeko.

p) Nekazaritzako eta mintegiko produktuen baldintzak eta dokumentazioa aztertzea, haiek igortzeko eta garraiatzeko beharrezko baldintzak identifikatuz.

q) Sektoreko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolaketakoarekin lotzen diren ikaskuntza-baliabideak eta -aukerak aztertzea eta erabiltzea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eguneratze-izpirituari eusteko eta laneko egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

r) Sormena eta berrikuntzako izpiritua garatzea, lanaren eta norberaren bizitzaren prozesuetan eta antolaketan agertzen diren erronkei erantzuteko.

s) Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egiteko eta horiek ebazteko.

t) Gidaritza, motibazio, gainbegiratze eta komunikazioko teknikak garatzea talde laneko testuinguruetan, betiere lantaldeen antolaketa eta koordinazioa errazteko.

u) Komunikazio-estrategiak eta teknikak aplikatzea eta transmitituko diren edukietara, xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokitzea, komunikazio-prozesuen eraginkortasuna ziurtatzeko.

v) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera, betiere ingurune seguruak bermatzeko.

w) Irisgarritasun unibertsalari eta guztiontzako diseinuari erantzuteko beharrezko lanbide-ekintzak identifikatzea eta proposatzea.

x) Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura baloratzeko eta kalitate-kudeaketako prozedurak hobetzeko.

y) Ekintzailetzako, enpresako eta ekimen pertsonaleko kulturarekin lotzen diren prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bat egiteko.

z) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko eragile aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

B) Lanbide moduluak.

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa.

Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

ASTEKO

IRAKASTORDUAK

KURTSOA

0690

Botanika agronomikoa

100

3

1.

0692

Fitopatologia

100

3

1.

0693

Nekazaritzako topografia

100

3

1.

0694

Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak

190

6

1.

0698

Lorategien eta kirol soropilen kontserbazioa

190

6

1.

0695(2)

0695a Laboreen plangintza I

120

4

1.

0696(2)

0696a Laboreen kudeaketa I

100

3

1.

NA01(1)

Ingelesa I

60

2

1.

0695(2)

0695b Laboreen plangintza II

90

4

2.

0696(2)

0696b Laboreen kudeaketa II

110

5

2.

0691

Mintegiaren kudeaketa eta antolaketa

150

7

2.

0697

Lorategiak diseinatzea eta paisaia lehengoratzea

180

8

2.

0700

Lanerako prestakuntza eta orientabidea

70

3

2.

0701

Enpresa eta ekimen sortzailea

70

3

2.

0699

Paisajismoko eta landa inguruneko proiektua

30

Enpresaren ordutegian

2.

0702

Lantokiko prestakuntza

340

Enpresaren ordutegian

2.

(1) Nahitaezko moduluak Nafarroako Foru Komunitatean.

(2) Pedagogia eta antolaketa arrazoiengatik, 0695 modulua ("Laboreen plangintza") eta 0696 modulua ("Laboreen kudeaketa") bi prestakuntza multzotan daude zatituta, ikasturte banatan.

b) Lanbide moduluen garapena.

Lanbide modulua: Botanika agronomikoa

Kodea: 0690.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Landareen ezaugarri nagusiak identifikatzen ditu, euren morfologia, biologia eta fisiologia antzemanez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landareen garrantzia zehaztu du.

b) Ezaugarri nagusiak ezarri ditu eta landareen aniztasuna baloratu du.

c) Landareen organoak antzeman ditu.

d) Landareen ugalketa prozesuak identifikatu ditu.

e) Fruitu eta hazien motak antzeman ditu.

f) Landareen polinizazio eta dispertsio prozesuak ezaugarritu ditu.

g) Landareen prozesu fisiologiko nagusiak deskribatu ditu.

h) Landareen eboluzio-mekanismoak definitu ditu eta haien jatorriarekin erlazionatu ditu.

2. Osagai eta prozesu ekologikoak aztertzen ditu, natur eta nekazaritzako inguruneetarako dituzten garrantzia nabarmenduz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekologiaren kontzeptua, bere historia eta bere dibisioak deskribatu ditu.

b) Elementu eta sistema abiotikoen antolaketa eta funtzioa antzeman ditu.

c) Ekosistemen eta agrosistemen osaera, egitura eta funtzionamendua aztertu ditu.

d) Aniztasun biologikoaren mailak definitu eta ezaugarritu ditu.

e) Aniztasun biologikoaren indizeak aplikatu ditu.

f) Espainiako eta Nafarroako landare bioaniztasuna aztertu du.

g) Paisaiaren osagaiak zehaztu ditu eta haien eragina aztertu paisaiaren balorazioan.

3. Landareak identifikatzen ditu teknika eta metodo taxonomikoak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landareen izenak taxonomiarekin eta sistematikarekin erlazionatu ditu.

b) Landare-organismoen multzo nagusiak deskribatu ditu.

c) Landareen familia nagusiak ezaugarritu ditu.

d) Landareak identifikatzeko alderdi morfologiko garrantzitsuenak xehatu ditu.

e) Landareak identifikatzeko gako sistematikoak erabili ditu.

f) Landareak identifikazio-tresnekin manipulatu ditu.

g) Bistaratzeko ekipamendu optikoak erabili ditu.

h) Landarea dagokion familian, generoan eta espeziean sailkatu du.

i) Botanikak natura-ingurunearen kudeaketan duen zeregina antzeman du.

j) Katalogatutako espezieak eta habitatak identifikatu ditu.

k) Inbentario floristikoa erabili du landareen komunitateak aztertzeko.

l) Lorategi botanikoek kontserbazioan eta ikerkuntzan duten garrantzia azaldu du.

m) Kontserbaziorako (in situ eta ex situ) neurriak zehaztu ditu.

n) Landareak eta haien zatiak bildu ditu.

o) Landareak eta haien zatiak kontserbatzeko egokitu ditu.

p) Landareak kontserbatzeko berebiziko parametroak xehatu ditu.

q) Ingurumen arloko eta laneko arriskuen prebentziorako araudia aplikatu du.

4. Landare-espezieak geografikoki kokatzen ditu, bioaniztasunaren gaineko dokumentuak interpretatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Biogeografiaren helburuak definitu ditu.

b) Landareen banaketa-eremuak xehatu eta sailkatu ditu.

c) Endemismoak bereiztu ditu.

d) Lurreko erreinu biogeografikoak definitu ditu.

e) Espainiako probintzia floristikoak identifikatu ditu.

f) Nafarroako eskualde biogeografikoak identifikatu ditu.

g) Banaketa-eremuak ekartzen dituzten faktore biotiko eta abiotikoak ezaugarritu ditu.

h) Indize eta diagrama bioklimatikoak erabili ditu.

i) Munduko bioma nagusiak deskribatu ditu.

j) Landare-espezieak eremu biogeografikoekin erlazionatu ditu.

k) Espainiako eta Nafarroako landaredia-estai nagusiak deskribatu ditu.

l) Espainiako eta Nafarroako landare formazio nagusiak deskribatu ditu.

m) Askotariko informazio-iturriak erabili ditu: katalogoak, liburu gorriak, kartografia eta bioaniztasunari buruzko datu-bankuak.

n) Aberastasun floristikoaren patroi globalak eta tokikoak definitu ditu, endemismoa aztertuz.

o) Landareen garrantzizko eremuak eta puntu beroak aztertu ditu.

5. Landatutako landareak ezaugarritzen ditu, eta, horretarako, jatorria, morfologia, aprobetxamendua eta aldaerak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nekazaritzaren jatorria azaldu du.

b) Landare-espezie basatiak etxekotzeko prozesua deskribatu du.

c) Landatutako landareen jatorri diren espezie naturalak ezaugarritu ditu.

d) Landatutako landareak aprobetxamenduen arabera sailkatu ditu.

e) Nafarroan landatutako landare-espezie nagusiak bereizi ditu.

f) Nafarroan landatutako espezie nagusien ikusizko identifikazioa egin du.

g) Landatutako landare-espezieen biologia deskribatu du.

h) Landare-espeziea Nafarroan landatutako aldaerekin eta patroiekin erlazionatu du.

6. Lorategiko landareak eta landare apaingarriak ezaugarritzen ditu, eta, horretarako, morfologia, fisiologia eta apaindura-balioa aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lorategiko landareen eta landare apaingarrien aniztasuna, natura-ingurunea birlandatzea eta paisaia lehengoratzea deskribatu ditu.

b) Lorategiko landareak eta landare apaingarriak sailkatu ditu.

c) Lorategietan eta apainduran sarrien erabiltzen diren espezie botanikoak bereizi ditu.

d) Lorezaintzan eta paisaia lehengoratzeko lanetan erabiltzen diren espezie nagusien ikusizko identifikazioa egin du.

e) Lorezaintzako eta apaindurako espezieen apaindura-balioa balioetsi du.

f) Espezie apaingarrien forma eta tamaina baloratu ditu.

g) Espezie autoktonoen edo eskakizun ekologiko txikiko espezieen prospekzioa egin du, haiek lorezaintzan erabiltzeko.

h) Flora inbaditzailearen eragina ingurunearen gainean aztertu du.

7. Basoko espezieen ezaugarri kulturalak identifikatzen ditu, faktore ekologikoak eta morfologikoak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Espainiako eta Nafarroako basoko espezie nagusiak deskribatu ditu.

b) Espezie exotikoen garrantzia aztertu du.

c) Faktore ekologikoek basoko espezieen gainean dituzten eraginak aztertu ditu.

d) Basoko espezieen habitata zehaztu du.

e) Basoko espezieen estazioa ezaugarritu du.

f) Basoko espezieak tenperamentuaren eta ugalketaren arabera sailkatu ditu.

g) Basoko espezieen eitea ezaugarritu du.

h) Basoko espezieen sustrai-sistema deskribatu du.

i) Basoko espezieen hazkundea zehaztu du.

Edukiak.

Landareen ezaugarri nagusiak identifikatzea.

-Landareen garrantzia. Landareen ezaugarriak eta aniztasuna.

-Landareen morfologia eta egitura. Sustraia, zurtoina eta hostoak.

-Landareen ugalketa. Sexu bidezko ugalketa eta sexugabeko ugalketa. Fruituaren eta haziaren egitura. Fenologia. Polinizazioa eta dispertsioa.

-Prozesu fisiologiko nagusiak. Fotosintesia eta landareen elikadura.

-Eboluzioa eta aniztasuna. Eboluzio-mekanismoak. Espezieen jatorria.

Osagai eta prozesu ekologikoak aztertzea:

-Ekologiaren kontzeptua. Ekologiaren historia. Ekologiaren dibisioak.

-Litosfera, hidrosfera eta atmosfera. Osaera, prozesuak eta eginkizunak.

-Biosfera. Osaera. Antolaketa mailak. Ekosistema, agrosistema, habitat eta nitxoaren kontzeptuak. Populazioak. Komunitateak. Dinamika eta harremanak.

-Komunitateen ekologia. Egitura fisikoa. Egitura biologikoa. Aniztasuna eta bioaniztasuna. Aniztasun-indizeak. Bioaniztasunaren kontserbazioa. Bioteknologia eta bioaniztasuna. Espainiako eta Nafarroako bioaniztasuna.

-Paisaiaren ekologia. Paisaiaren kontzeptua. Paisaia motak. Paisaiaren osagaiak. Paisaiaren ikusizko elementuak. Paisaiaren pertzepzioa eta analisia, eta bertan izandako inpaktuak. Paisaiaren kontserbazioa eta zuzenketa.

Landareak identifikatzea:

-Sistematika eta taxonomia. Landareen izenak.

-Landare-organismoen multzo nagusiak. Algak. Onddoak. Briofitoak. Hazirik gabeko landare baskularrak. Gimnospermak. Angiospermak. Familia nagusiak.

-Landareen identifikazioa. Landareak identifikatzeko gako sistematikoak. Landareak identifikatzeko tresnak.

-Botanika ingurunea kudeatzeko tresna gisa. Espezie katalogatuak. Habitatak. Inbentario floristikoak.

-Lorategi botanikoak. In situ kontserbatzea eta ex situ kontserbatzea.

-Herbarioa ikerketa botanikorako baliabide gisa. Bilketa. Egokitzea. Kontserbazioa. Mantentze-lana.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Landare espezieen kokapen geografikoa:

-Biogeografiaren kontzeptua eta helburuak.

-Banaketa-eremuak. Eremu motak. Endemismoak.

-Lurreko erreinu biogeografikoak. Espainiako probintzia floristikoak. Nafarroako biogeografia.

-Bioklimatologia. Landarearen eta klimaren arteko interakzioa. Klimaren faktoreak. Klimak landareetan sortzen dituen eraginak. Bizitza-formak. Sailkapen bioklimatikoak. Indize bioklimatikoak. Diagrama bioklimatikoak. Bioma nagusiak. Espainiako eta Nafarroako landaredi-estai nagusiak. Espainiako eta Nafarroako landare formazio nagusiak.

-Informazio-iturriak: katalogo floristikoak, liburu gorriak, kartografia eta bioaniztasunari buruzko datu-bankuak.

-Flora-aberastasunaren patroi globalak eta tokikoak. Arrazoiak eta jatorria. Flora-aberastasunaren puntu beroak. Garrantzizko eremuak landareentzat.

Landatutako landareak ezaugarritzea:

-Nekazaritzaren hasiera. Landareak etxekotzeko prozesua.

-Landatutako landareen jatorria. Jatorrizko zentroak.

-Landatutako landareen aprobetxamendua. Sailkapena.

-Laborea identifikatzea: alderdi morfologiko eta fisiologiko garrantzizkoenak.

-Nafarroako familia botaniko nagusiak eta bertan landatutako espezie nagusiak.

-Landatutako landare-espezieen biologia.

-Aldaerak eta patroiak. Ezaugarritzea. Lorbidea. Erabilgarritasuna.

Landare apaingarriak eta lorategiko landareak ezaugarritzea.

-Landare aipangarri eta aipandura-balioaren kontzeptuak. Jatorria. Aniztasuna.

-Landare aipagarrien sailkapena. Flora autoktonoa eta flora aloktonoa.

-Lorezaintzan eta laborantza apaingarrian garrantzia handiena duten familia eta landare-espezieak.

-Landare apaingarriak identifikatzeko alderdi morfologiko eta fisiologiko garrantzizkoenak. Hazkundearen ezaugarriak.

-Landare apaingarrien ezaugarri ekologikoak eta biogeografikoak. Jatorria eta banaketa.

-Flora aloktonoaren jokabide inbaditzailea.

Basoko espezieen ezaugarri kulturalak identifikatzea.

-Espainiako eta Nafarroako basoko familia eta espezie nagusiak. Espezie exotikoak.

-Basoko espezieen ekologia. Faktore abiotikoak eta biotikoak. Klima, lurzorua eta espezieen arteko interakzioa.

-Habitataren kontzeptua.

-Estazioaren kontzeptua. Estazioaren kalitatea eta basoko espezieetan duen eragina.

-Basoko espezieen tenperamentua. Ugalketa. Basoko espezieen birsorkuntzaren, inauste naturalaren eta morfologiaren gaineko ondorioak. Sailkapenak.

-Eitea. Definizioa eta kontzeptua.

-Basoko espezieen sustrai-sistemaren morfologia.

-Basoko espezieen hazkundea eta bizitza-luzera.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu hau oinarrizkoa da eta, hortaz, landaretzako, nekazaritzako eta basoko lanak planifikatu eta antolatzeko teknika nagusiak ulertzeko eta aplikatzeko oinarri teoriko eta praktiko egokia emateko beharra asetzen du.

Edukien sekuentzia zazpi multzotan antolatu da, edukien atalean adierazten den bezala. Hasieran, landareak identifikatzeko behar diren ezaugarri morfologiko nagusiak oroitarazten dira, landareen prozesu fisiologiko nagusiak eskematikoki aztertuta. Ekologiaren oinarrizko printzipioei esker, landareek ingurunean duten egoera ulertzen ahal da, faktore biotikoen eta faktore abiotikoen arteko harremana intuizioz antzemanez eta organismoen, ekosistemen, paisaien eta beste batzuen bioaniztasuna sortarazten duten prozesuak adieraziz. Oinarri horiekin posible da identifikatzea nekazaritzako, lorezaintzako eta basoko arloetako garrantzizko landareen familia eta espezieak. Halaber, nabarmendu da botanikaren erabilgarritasuna natura-ingurunea planifikatzeko tresna gisa. Landareen jatorria biogeografiari buruzko multzoan jorratzen da, beste gai osagarri batzuk sartuz, hala nola bioklimatologia, bioma nagusiak sailkatzea eta ingurune hurbilean aplikatzea ahalbidetzen dituena. Azkenik, gainerako hiru multzoek nekazaritzako, lorezaintzako eta basoko arloetako espezie erabilgarri nagusiak ezaugarritzen dituzte, parametro biotiko eta abiotikoekin duten harremanari arreta berezia emanez.

Modulu honek zenbait jarduera teoriko eta praktiko eskatzen ditu, aldi berean garatu beharrekoak. Beste egoera batzuetan bezala, jarduera praktikoak klasean azaldutako jakintza teorikoak indartzeko egiten dira eta, beste kasu batzuetan, edukiei eta ebaluazio-irizpideei dagozkien trebetasun batzuk eskuratzeko. Beharrezkoa da inguruneko baldintzetara egokitzea, nekazaritzako, paisaiako, lorezaintzako eta basoko eremua ukitzen duten ezaugarriak kontuan hartuta. Ezinbestekoa da praktiketarako finka eta irakasleentzako bitartekoak izatea, hots, landareen identifikazioa, beste jarduera batzuen artean, egiteko lorategiak eta natur eremuak. Komenigarria izanen litzateke jarduera praktikoak ikastetxetik kanpo egitea, behar den oinarrizko prestakuntza betetzeko, modulu honen helburuak eskuratzeko espazio eta denbora eskaintzen ahal dituzten beste modulu batzuen jarduerak aprobetxatuz. Horrez gain, ezinbestekoa da gela-lantegiak eta nekazaritzako laborategi bat izatea, kanpoaldean erabiltzea zaila den tresneria zehatza erabili behar duten prestakuntzako jardueretarako.

Modulu honetan proposatutako helburuak lortzeko, besteak beste, jarduera hauek egitea iradokitzen da:

-Landareen organo nagusiak identifikatzea.

-Landareak identifikatzea eta antzematea.

-Ekosistema baten elementuak aztertzea: baso, larre eta abarren azterlana egitea.

-Aniztasun-indizeak ezartzea.

-Hiri ingurune batean, ingurune natural batean eta ingurune natural eraldatu batean paisaia aztertzea.

-Gako dikotomikoak erabiltzea landareak sailkatzean.

-Herbario bat egitea.

-Laborategiko oinarrizko tresneria maneiatzea.

-Inbentario floristikoak interpretatzea.

-Habitatak antzematea eta katalogatzea.

-Landare formazio nagusiak ezagutzea.

-Bioaniztasunari buruzko informazio-iturri ezberdinak erabiltzea.

-Laboreak identifikatzea.

-Nekazaritzako espezie eta aldaerak identifikatzea.

-Landare apaingarriak eta lorategiko landareak identifikatzea.

-Landare inbaditzaileak identifikatzea.

-Basoko espezieak, espezie autoktonoak eta espezie exotikoak identifikatzea.

-Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumenaren babeseko planetan ezarritako arauak betetzea.

"Botanika agronomikoa" modulua zeharkakoa da. Bertan, gainerako moduluetarako beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak ematen dira eta, landareen biologiaren funtsezko printzipioak eta ingurune naturalean eta ingurune eraldatuan printzipio horien aplikazioak ezartzen dira. Horregatik, hainbat jarduera teoriko eta praktiko elkarren osagarri dira eta irakasleen koordinazioa eskatzen dute, moduluetako edukiei dagokienez.

Lanbide modulua: Fitopatologia

Kodea: 0692.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Landatutako landareen, basoko landaketen eta basoen etsaiak identifikatzen ditu eta kontrol sistemen bilakaerarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteen sorburua zehaztu du.

b) Izurriak, gaixotasunak eta landaredi espontaneo gaiztoa kontrolatzeko sistemak identifikatu ditu.

c) Parasitoek egiten duten kaltearen eta bestelako kalteen arteko desberdintasunak deskribatu ditu.

d) Landareen izurriak, gaixotasunak eta landaredi espontaneo gaiztoa kontrolatzeko estrategia nagusiak ezagutu ditu.

e) Nafarroako laboreen, basoko landaketen eta basoen ezbehar, izurri eta gaixotasun nagusiak identifikatu ditu.

2. Landareetan eragin onuragarria duten eragileak eta gaixotasunak eta kalteak sortzen dituztenak zehazten ditu eta prebentzio- eta kontrol-metodoak proposatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eragile onuragarriak eta gaixotasun eta kalteak sortzen dituztenak sailkatu ditu.

b) Gaixotasunaren eta transmisioaren kontzeptuak definitu ditu.

c) Eragile biotiko nagusiak deskribatu ditu: bakterioak, birusak, fitoplasmak, espiroplasmak eta onddoak.

d) Eragile onuragarrietan eta gaixotasunak sortzen dituztenetan eragina duten ingurumeneko baldintzak deskribatu ditu.

e) Gaixotasunak transmititzeko modua baloratu du.

f) Bakterioek, birusek eta onddoek sortutako gaixotasunen sintomak eta kalteak deskribatu ditu.

g) Landareen gaixotasun nagusiak ezagutu ditu.

h) Bakterioek, birusek eta onddoek sortutako gaixotasunak kontrolatzeko eta prebenitzeko sistema nagusiak deskribatu ditu.

i) Laginak biltzeko metodoa eta laginak laborategira eramateko protokoloa deskribatu ditu, emaitzak interpretatuz.

3. Landareentzat kaltegarriak eta onuragarriak diren animaliak zehazten ditu, ezaugarri biologikoak landareen gaineko ondorioekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Izaki bizidun kaltegarriak eta onuragarriak sailkapen orokor batean kokatu ditu.

b) Izurriaren kontzeptua definitu du.

c) Laboreetan izurriak sortzen dituzten ornogabe, hegazti eta ugaztun esanguratsuenen ezaugarri morfologikoak identifikatu ditu.

d) Sartu den fauna kaltegarri, onuragarri eta inbaditzailearen fisiologia, biologia, sintomak eta kalteak deskribatu ditu.

e) Landareentzat kaltegarriak eta onuragarriak diren intsektu, nematodo eta akaroen familiak, ordenak, generoak eta espezieak bereizi ditu.

f) Nematodoek, akaroek eta intsektuek laboreetan, basoko landaketetan eta basoetan sortzen dituzten izurri garrantzitsuenak identifikatu ditu.

g) Kaltegarriak diren nematodoak, akaroak, intsektuak, ornogabeak, hegaztiak eta ugaztunak kontrolatzeko eta prebenitzeko metodoak deskribatu ditu.

h) Ekosistema naturaletan eta eraldatuetan sartutako fauna inbaditzailearen garrantzia azpimarratu du.

i) Sartu den fauna inbaditzailearen kudeaketa aztertu du, kasu zehatz ezagunetan aplikatuz.

4. Landaredi espontaneo gaiztoa, landare parasitoak eta landare inbaditzaileak ezaugarritzen ditu, espezie nagusiak deskribatzen ditu eta prebentzio- eta kontrol-metodoak proposatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landaredi espontaneo gaiztoa, landare parasitoak eta landare inbaditzaileak definitu eta sailkatu ditu.

b) Landaredi espontaneo gaiztoaren, landare parasitoen eta landare inbaditzaileen ezaugarri biologikoak eta dispertsio-formak deskribatu ditu.

c) Landaredi espontaneo gaiztoak, landare parasitoek eta landare inbaditzaileek eragindako kalteak identifikatu ditu.

d) Landaredi espontaneo gaiztoa, landare parasitoak eta landare inbaditzaileak prebenitzeko eta kontrolatzeko sistemak baloratu ditu.

e) Landaredi espontaneo gaizto, landare parasito eta landare inbaditzaileen lotura labore nagusiekin eta basoko landaketekin identifikatu du.

f) Landare inbaditzaileek ekosistema natural eta eraldatuetarako ekonomia eta ekologia aldeetatik duten garrantzia aztertu du.

5. Landareen osasun egoera zehazten du, jasotako informazioa baloratuz, ezarri den protokoloaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lurraldean seinalatutako laginketa unitateak identifikatu ditu eta lurzatiaren plano edo krokis batera eraman ditu.

b) Laginak hartzeko eta kontaketak egiteko ibilbide onenak ezarri ditu.

c) Harrapaketarako eta kontaketarako metodoak planifikatu ditu.

d) Lurzatietako planetan eta landareetan kontrol-puntuak ezarri ditu.

e) Izurri eta gaixotasunen presentzia ebaluatzeko sistemak deskribatu ditu. Sistema horietan oinarrituta, haiek kontrolatu beharra dagoen edo ez ondorioztatu du.

f) Kontaketak egin eta laginak hartu ditu, ezarritako teknika eta bitartekoekin.

g) Patologia ezezagunen laginak hartu ditu laborategira bidaltzeko, ezarritako protokoloari jarraikiz.

h) Kaltegarriak edo onuragarriak izaten ahal diren populazioen kontaketen emaitzak interpretatu ditu.

i) Detekzio- eta kontrol-prozedurak ezarritako protokoloari jarraikiz aplikatu direla gainbegiratu du.

j) Tolerantzia-mailak eta tratamendu-atalaseak interpretatu ditu, Nafarroako laboreen erreferentzia-balioekin konparatuta.

k) Erabakiak hartu ditu.

l) Dagoen fauna lagungarria kuantifikatu du.

m) Nafarroako prebentziozko oharren sistemaren esanahia deskribatu du.

n) Nafarroako prebentziozko oharren sistematik arreta egiten zaien laboreen sailkapena egin du eta haiek ebaluatzeko metodorik egokienak identifikatu ditu.

o) Berrogeialdiko izurriak zer diren deskribatu du, eta nabarmendu egin ditu, dagoen araudiari erreparatuz.

p) Pasaporte fitosanitarioak izurrien eta gaixotasunen aurkako borrokan duen garrantzia aztertu du.

q) Ingurumenari, produkzio integratuari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

6. Kontrol fitosanitarioa programatzen du eta, horretarako, jarduteko metodoak, teknikak eta protokoloak aztertzen ditu, bai eta inguruneko ezaugarriak ere.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fauna kaltegarriaren, gaixotasunen, fisiopatien eta landaredi espontaneo gaiztoaren gaineko kontrol fitosanitariorako metodoak sailkatu ditu.

b) Kontrol fitosanitariorako metodoak zerrendatu eta deskribatu ditu.

c) Borroka integratuan kontuan hartu beharreko faktoreak baloratu ditu.

d) Produkzio integratuaren oinarriak identifikatu ditu.

e) Produkzio integratua baloratu du, landatutako landareen, basoko landaketen eta basoen etsaien aurkako borrokarako sistema gisa, haren araudia interpretatuz.

f) Kontrol fitosanitarioaren programazioan langileak eta baliabideak koordinatu eta antolatu ditu.

g) Borroka integratuan kontrol fitosanitariorako metodoak antolatu ditu.

h) Kalte ekonomikoak murrizteko ekintzak gauzatu ditu, ingurumen kostua kontuan hartuta.

i) Ingurumenari, produkzio integratuari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

7. Produktu fitosanitarioak deskribatzen ditu, produktu fitosanitarioa prestatzeko eta aplikatzeko lanak antolatu eta egiten ditu eta, horretarako, teknikak eta bitartekoak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktu kimiko fitosanitarioaren kontzeptua definitu du eta produktu kimiko fitosanitarioen propietate orokorrak ezaugarritu ditu.

b) Formulatuen ezaugarri nagusiak ezagutu ditu, haien osagaiak identifikatuz.

c) Formulatuen motak eta klaseak zerrendatu ditu.

d) Produktu fitosanitario baten ekintza-gama eta selektibitatea definitu ditu.

e) Produktu fitosanitarioen jarduteko modua azaldu du.

f) Produktu fitosanitarioen sailkapena egin du.

g) Formulatuen artean egon litezkeen bateraezintasunak eta produktuak nahasteko aukera baloratu ditu.

h) Izurriak, gaixotasunak eta landaredi espontaneo gaiztoa kontrolatzeko produktu-multzoen ezaugarriak zerrendatu ditu.

i) Ontziak aztertu ditu, etiketak interpretatu ditu eta segurtasun-datuen fitxak kontsultatu ditu.

j) Arrisku-adierazpenak eta zuhurtasun gomendioak zerrendatu ditu, ingurumen araudian, segurtasunean eta laneko arriskuen prebentzioan kokatuta.

k) Produktu fitosanitarioaren kantitatea kalkulatu du eta tratamendu-saldaren prestaketa antolatu du.

l) Kontrol fitosanitarioaren prestaketan eta aplikazioan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

m) Ingurumen-baldintzak eta aplikatzeko une hoberenaren hautaketa baloratu ditu.

n) Tratamendurako ekipamenduen garbiketa, erregulazioa eta kalibrazioa egin eta gainbegiratu ditu, bai eta aplikaziorako ekipamenduen funtzionamendua ere.

o) Produktu fitosanitarioen gaineko Europar Batasuneko araudia aztertu du, bai eta Estatuko legedirako transposizioa ere.

p) Landare Osasunari buruzko Legea gorde du, produktu fitosanitarioei egiten dien erreferentziari dagokionez.

q) Ingurumenarekiko jardunbide egokiak bete ditu, ingurumenari buruzko sentsibilizazioa barne.

r) Ingurumenari, produkzio integratuari, elikagaien segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

8. Produktu fitosanitarioak prestatzean eta aplikatzean babes-neurriak ezartzen ditu, eta, horretarako, osasunerako arriskuak eta ingurumenaren gaineko ondorioak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kategoria toxikologikoak deskribatu ditu eta euren sinbologia interpretatu du.

b) Produktu fitosanitario baten arriskugarritasunean eragina duten faktoreak aztertu ditu.

c) Produktuak sartzeko bideak haiek sortzen dituzten ondorioen gainean duen eragina baloratu du.

d) Gizakiarentzako, florarentzako eta faunarentzako eta, oro har, ingurumenarentzako arriskuak zehaztu ditu eta arrisku horiek arintzeko neurriak proposatu ditu.

e) Intoxikazio motak ezaugarritu ditu.

f) Intoxikaziorik izan denean lehen sorospenak egin ditu.

g) Tratamenduetan parte hartzen ez duten izakiak babesteko metodoak zehaztu ditu.

h) Jardunbide fitosanitario egokia bete du.

i) Banakako babes neurriak aplikatu ditu.

j) Segurtasun errutinei buruzko protokoloa bete du.

k) Ingurumenari, produkzio integratuari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

9. Produktu kimiko fitosanitario arriskutsuen hondakinak kudeatzeko lanak koordinatzen ditu, ezarritako prozedurei jarraikiz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktu fitosanitarioen aplikazioaren zeharkako efektuak zerrendatu ditu.

b) Pestizida baten hondakinaren eta jalkinaren kontzeptuak definitu ditu.

c) Hondakinen etengabeko murrizketa, disipazio-kurba eta batez besteko bizitza aztertu ditu.

d) Segurtasun-epea, hondakinen gehieneko muga eta iraunkortasuna definitu ditu, hondakinei lotutako arazoak saihesteko edo murrizteko gomendioak deskribatuz.

e) Nekazaritzako enpresan sortzen diren hondakin kimiko fitosanitarioen azterlana egin du.

f) Pestiziden hondakinak eta ontziak ezabatzeko sistemak aztertu ditu eta hondakinak biltzeko edukiontzien kokapena planifikatu du.

g) Hondakin-ekoizle txikien erregistroan nahitaez izena eman beharra ebaluatu du.

h) Hondakin arriskutsuen erregistroan izena emateko dokumentazioa bete du.

i) Ontziak ezabatzeko etapak gainbegiratu ditu.

j) Pestizida arriskutsuen mugimenduen liburu ofiziala bete du.

k) Produktu fitosanitarioak aplikatzen dituztenen gaitasun mailak baloratu ditu.

l) Trazabilitatearen printzipioak gorde ditu eta elikagaien eta pentsuen higienearen arloko baldintzak bete ditu.

m) Ingurumenari, produkzio integratuari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

10. Produktu fitosanitarioak biltegiratzeko eta manipulatzeko lanak gainbegiratzen ditu, eta, horretarako, ezarritako arauak eta protokoloak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktu fitosanitarioak garraiatzeko eta biltegiratzeko bete beharreko baldintzak aztertu ditu.

b) Produktu fitosanitarioak biltegiratzeko eta manipulatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

c) Produktu fitosanitarioak biltegian kokatzeko lanak gainbegiratu eta egin ditu.

d) Produktu fitosanitarioen garraio-dokumentazioa eta mugimenduen liburu ofiziala betetzeko lanak gainbegiratu eta egin ditu.

e) Produktu fitosanitarioak erretiratzean jarduteko protokoloari jarraitu dio.

f) Produktua garraiatzean eta/edo biltegiratzean istripuz isuri bada, prozedurei jarraitu die.

g) Produktu fitosanitarioak ezarritako protokoloari jarraikiz manipulatu ditu.

h) Produktu fitosanitarioen erabilerari buruzko araudia, ingurumen arlokoa eta laneko arriskuei aurrea hartzekoa aplikatu ditu haiek biltegiratzean eta erabiltzean.

11. Agrosistemaren osasun-maneiua antolatu eta egiten du, eta, horretarako, teknikak eta prozedurak produkzio ekologikoaren araudiarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laboreen, baso landaketen eta basoen izurriak, gaixotasunak eta landare espontaneoa ekologikoki maneiatzeko proposamena egin du.

b) Txandakatzeak, elkartzeak eta polilaborantzak ezarri ditu.

c) Agrosistemaren osasun-maneiua antolatzeko eta egiteko giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

d) Agrosistemaren orekaren mesederako diren azpiegiturak gainbegiratu eta ezarri ditu.

e) Agrosistemaren oreka beharrezko dela agerian utzi du.

f) Eragile onuragarri eta kaltegarrien populazioen habitata eta dinamika baloratu ditu.

g) Agrosisteman eragina duen landaredi espontaneoa ikuskatu eta maneiatu du.

h) Kontrol ekologikorako metodoak aplikatu eta gainbegiratu ditu.

i) Nekazaritza ekologikoan onartutako produktuak zerrendatu eta kontsultatu ditu.

j) Tratamendu ekologikorako protokolo bat diseinatu du.

k) Ziurtapen ekologikorako prozedurak gainbegiratu eta egin ditu.

l) Ingurumenari, produkzio ekologikoari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

Edukiak.

Landatutako landareen, basoko landaketen eta basoen etsaiak identifikatzea:

-Kalteen sorburua eta kontrol sistemak.

-Parasitoek egiten dituzten kalteak eta bestelako kalteak.

-Landareen izurriak, gaixotasunak eta landaredi espontaneo gaiztoa kontrolatzeko estrategien bilakaera.

-Nafarroako laboreen, basoen eta basoko landaketen ezbehar, izurri eta gaixotasun nagusiak.

Laboreei, basoko landaketei eta basoei onurak eta gaixotasunak eragiten dizkieten eragileak ezartzea:

-Gaixotasuna. Kontzeptua. Transmisioa. Ingurumen baldintzak.

-Eragile onuragarrien eta gaixotasunak eragiten dituzten eragileen sailkapena.

-Eragile biotiko onuragarriak eta kaltegarriak: bakterioak, birusak eta onddoak.

-Jatorri biotikoa duten gaixotasunak: bakterioak eta birusak. Morfologia. Biologia. Transmisioa. Sintomak. Kalteak. Bakterioek eta birusek sortzen dituzten gaixotasunik garrantzitsuenak. Prebentzio- eta kontrol-metodoak. Fitoplasmak eta espiroplasmak.

-Jatorri biotikoa duten gaixotasunak: onddoak. Morfologia. Biologia. Sintomak. Kalteak. Onddoek sortzen dituzten gaixotasun nagusiak. Prebentzio- eta kontrol-metodoak.

-Laborategiko laginak hartzea. Jarduteko protokoloa. Emaitzen balorazioa.

Fauna kaltegarria eta onuragarria zehaztea:

-Izaki bizidunen sailkapena.

-Izurria. Kontzeptua.

-Nematodoek eta akaroek eragindako izurriak. Identifikazioa. Sailkapena. Morfologia. Biologia. Sintomak. Kalteak. Nematodoek eta akaroek eragindako izurri nagusiak. Prebentzio- eta kontrol-metodoak.

-Intsektuek eragindako izurriak. Ezaugarri orokorrak. Identifikazioa. Morfologia. Biologia. Sintomak. Kalteak. Sailkapena. Intsektuek eragindako izurri nagusiak. Prebentzio- eta kontrol-metodoak.

-Ornogabe, hegazti eta ugaztun aipagarrienak. Sailkapena eta identifikazioa. Morfologia eta fisiologia. Nekazaritzari eta natura-inguruneari eragindako kalte nagusiak. Prebentzio- eta kontrol-metodoak.

-Sartutako fauna inbaditzailea. Garrantzia. Fauna inbaditzailearen jatorria eta sarbideak. Inbasioek natura-inguruneari eta nekazaritzari eragindako ondorioak. Sartutako fauna exotikoaren espezie nagusiak. Sartutako fauna exotikoaren espezieen kudeaketa. Kasu-azterlana.

-Fauna onuragarria. Organismo parasitoak eta harrapariak. Biologia. Organismo onuragarrien espezie nagusiak. Nekazaritzan eta natura-ingurunean duten garrantzia. Ekosistemaren oreka.

Landaredi espontaneo gaiztoa ezaugarritzea:

-Landaredi espontaneo gaiztoaren definizioa eta sailkapena.

-Landaredi espontaneo gaiztoaren ezaugarri biologikoak. Dispertsioa.

-Landaredi espontaneo gaiztoak eragiten dituen kalteak. Prebentzio- eta kontrol-metodoak.

-Zereal-laboreen, fruitu-laboreen, nekazaritza intentsiboko laboreen, arroz-laboreen, soropilen, lorategien eta baso-mintegien landaredi espontaneo gaiztoa.

-Landare parasitoak. Definizioa. Sailkapena. Landare parasito nagusiak. Garrantzi ekonomikoa eta kontrola.

-Landare inbaditzaileak. Landare inbaditzailearen eta landare eraldatzailearen definizioa. Garrantzi ekonomikoa eta ekologikoa. Gaur egungo egoera. Kontrol-metodoak.

Landareen osasun egoera zehaztea:

-Laginketa teknikak.

-Kontaketak. Kontaketa puntuen kokapena. Laginak hartzean jarraitu beharreko ibilbideak.

-Laginak hartzea. Landarearen laginketa: kolpatze edo frappage-a, begi kontrola, Berlesse inbutua. Aireko laginketa: kolore-tranpak, harrapatzeko jakiak, erakargarri sexualak edo feromonak dituzten tranpak. Laginketa-tekniketarako gomendioak. Laginketen interpretazioa. Izurrien eta gaixotasunen modelizazioa.

-Tolerantzia-mailak eta tratamendu-atalaseak. Erabakiak hartzea. Nafarroako laboreetarako atalaseak.

-Prebentziozko oharren sistema Nafarroan.

-Pasaporte fitosanitarioa, izurriak eta berrogeialdiko gaixotasunak. 58/2005 Errege Dekretua.

Kontrol fitosanitarioa programatzea:

-Kontrol fitosanitariorako metodoen definizioa eta sailkapena.

-Produkzio integratuaren garrantzia eta borroka integratuaren testuinguruan duen erlazioa. Borroka integratuaren oinarriak.

-Kontrol fitosanitarioetarako metodoak borroka integratuan: borroka mekanikoa eta fisikoa, borroka kulturala, borroka genetikoa, borroka biologikoa, borroka bioteknikoa eta kontrol kimikoa.

-Produkzio integratuari buruzko araudia. Izurrien, gaixotasunen eta landaredi espontaneo gaiztoaren kontrolean duen inplikazioa.

Produktu fitosanitarioak. Produktu fitosanitarioaren prestaketa eta aplikazioa antolatu eta egitea:

-Produktu fitosanitarioaren definizioa. Produktu fitosanitarioen ezaugarriak.

-Produktu fitosanitario baten formulazioa. Formulazio motak eta klaseak.

-Formulazio baten osagaiak. Ekintza-gama. Selektibitatea.

-Produktu fitosanitarioen jarduteko modua.

-Produktu fitosanitarioen sailkapena.

-Produktu fitosanitarioen nahasketa. Produktuen arteko interakzioa. Bateraezintasunak.

-Organismo patogenoen kontrol kimikoa: fungizidak, nematizidak eta zoruen desinfektatzaileak, akarizidak, intsektizidak eta herbizidak.

-Pestiziden ontzien etiketa.

-Produktu fitosanitarioen segurtasun-datuen fitxa.

-Arrisku-esaldiak eta zuhurtasun gomendioak.

-Produktu fitosanitarioen aplikazioa: produktuaren kantitatea kalkulatzea, aplikatu aurreko ingurumen baldintzak, une aproposa aukeratzea, salda prestaketaren etapak, giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea produktu fitosanitarioa prestatzean eta aplikatzean.

-Ekipamenduen garbiketa eta erregulazioa.

-Produktu fitosanitarioen Europako erregistro bakarra. Gai aktiboei buruzko Europar Batasunaren zerrenda. Europar Batasunaren berrikuspen programa.

-Landare Osasunari buruzko Legea. Produktu fitosanitarioei buruzko araudia. Arau-hausteak eta zehapenak.

-Ingurumenarekiko jardunbide egokiak. Ingurumenari buruzko sentsibilizazioa.

Babes-neurriak ezartzea produktu fitosanitarioak prestatzean eta aplikatzean:

-Kategoria toxikologikoak. Sinbologia.

-Produktu fitosanitarioen eraginpean jartzeko baldintzak. Gai toxikoen sarbideak.

-Gizakiarentzako, faunarentzako eta florarentzako eta ingurumenarentzako arriskuak, epe labur eta ertainera. Arintzeko neurriak.

-Intoxikazio motak. Pestiziden ondoriozko intoxikazioen kausa orokorrak. Diagnosia. Lehen sorospenak.

-Tratamenduetan zuzenean parte hartzen ez duten izakien babesa. Jardunbide fitosanitario egokia.

-Banakako babes neurriak. Banakako babes ekipamendua.

-Pestizidei buruzko segurtasun errutinak.

-Ingurumenari buruzko araudia laneko arriskuen prebentzioan.

Produktu kimiko fitosanitarioen hondakinen kudeaketa koordinatzea:

-Produktu fitosanitarioen zeharkako efektuak. Erresistentziak hartzea, izurri sekundarioen agerraldiak, izurrien errepikapena, trofobiosia, hondakinak eta arriskua beste organismo batzuentzat.

-Pestizida baten hondakina. Pestizida baten jalkina. Hondakinen etengabeko murrizketa. Disipazio-kurbak. Hondakinen batez besteko bizitza.

-Pestiziden hondakinen arriskua. Hondakinen gehieneko muga. Segurtasun-epea.

-Hondakinei buruzko arazoak saihesteko gomendioak.

-Pestiziden hondakinak ezabatzea. Gordetze, Itzultze eta Berrerabiltze Sistemak. Ontzien eta erabilitako ontzien Hondakinak Kudeatzeko Sistema Integratuak. Irakuzketa hirukoitza. Ingurumenari buruzko araudia eta baimenak.

-Produktu fitosanitarioen merkaturatzea. Pestiziden establezimendu eta zerbitzuen erregistroa. Merkaturatzeko baldintzak. Dokumentazioa. Pestizida Arriskutsuen Mugimenduen Liburu Ofiziala (MLO).

-Produktu fitosanitarioak aplikatzen dituztenen gaitasun mailak.

-Trazabilitatearen printzipioak. Elikagaien eta pentsuen higienearen inguruko betekizunak. APA/326/2007 Agindua.

Produktu fitosanitarioak biltegiratzeko eta manipulatzeko lanak gainbegiratzea:

-Produktu fitosanitarioen garraioaren araudi orokorra.

-Produktu fitosanitarioen manipulazioa.

-Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea produktu fitosanitarioak biltegiratzean, garraiatzean eta manipulatzean.

-Produktu fitosanitarioak biltegiratzeko arauak. Biltegiaren ezaugarri teknikoak. Baimenak eta dokumentazioa.

-Produktu kimiko fitosanitarioen garraioa.

-Produktu fitosanitarioak ustiategitik ateratzeko araudia.

-Produktu fitosanitarioak garraiatzean edota biltegiratzean istripurik izanez gero hartu beharreko neurriak.

-Produktu fitosanitarioak garraiatu, biltegiratu eta manipulatzeko araudia.

-Araudi fitosanitarioa eta ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Agrosistemaren antolaketa eta osasun-maneiua:

-Izurrien, gaixotasunen eta landaredi espontaneo gaiztoaren maneiu ekologikoa.

-Txandakatzeak, elkartzeak eta polilaborantzak.

-Agrosistemaren osasun-maneiurako giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Agrosistemaren orekaren mesederako diren azpiegiturak: heskaiak eta zerrenda loredunak. Agrosistemaren oreka mantentzea.

-Eragile onuragarrien eta kaltegarrien habitata eta populazio-dinamika.

-Kontrol ekologikorako metodoak Nekazaritza ekologikoan baimendutako produktuak. Tratamendu ekologikoa hautatzea.

-Ziurtapen ekologikoaren prozesua. Lurzati eta produktu ekologikoak ikuskatzea.

-Ingurumenari, ekologiari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek landareen eta instalazioen osasun egoera kontrolatzeko eginkizunak betetzeko behar den prestakuntza dauka. Aldi berean, behar diren kontrol-metodoak programatzen ditu, bai landare-ekaia jasotzean bai landareen hazkunde-prozesu osoan, natura-ingurunearekin lotutako alderdiak barne. Halaber, nekazaritzako produktuak kontrolatzea eta ikuskatzea ahalbidetzen ditu, produkzio integratuari eta ziurtapen ekologikoari buruzko araudietara egokituz, lortutako produktuen kalitatea handitze aldera. Izan ere, kalitatea da kontsumitzailea eta baliabideen produkzioan dauden eragile guztiak (nekazariak, baso-ekoizleak, etab.) babesteko oinarria.

Edukien sekuentziazioa hainbat multzotan antolatu da, dagokion atalean ezarritakoari jarraikiz. Lehenengo zatian baliabideen produkzioan sartuta dauden eragile onuragarriak eta kaltegarriak (laboreetarako eta natura-ingurunerako) aurkeztu eta aztertzen dira. Bigarren zatian osasun-egoera baloratzeko prozedurak adierazten dira. Edukien hirugarren multzoan eragile kaltegarrien kontrol fitosanitariorako programazioa egitea beharrezkoa den ala ez den aztertzen da. Oinarri horiek ezarrita, produktu fitosanitarioen aplikazioaren ezaugarri nagusiak planteatzen dira, beste ordezko jarduketak berriro baloratuz, bai eta nahitaez bete beharreko araudia ere, gaur egun Europar Batasunean, Estatuan eta autonomia erkidegoan dauden lege-esparruetan. Beste funtsezko gaiak dira babes-neurriak, hondakin fitosanitarioen kudeaketa aproposa eta produktu fitosanitarioak garraiatu, biltegiratu eta manipulatzean izan beharreko arretak. Azkenik, nekazaritza ekologikoaren bidez baliabideak eskuratzeko jarraibideak ematen dira, laborantza-mota horren arauak planteatuz, betiere kontrol fitosanitarioaren ikuspegitik.

Modulu honetan zenbait jarduera teoriko eta praktiko jaso dira, modu osagarrian garatu behar direnak. Gehienetan, jarduera praktikoak klase teorikoetan azaldutako ezagutzen indargarri izaten dira. Beste kasu batzuetan, edukietan eta ebaluazio irizpideetan azaldutako ezagutzak eta trebeziak eskuratzeko behar den metodologia izanen dira. Komenigarria da inguruneko ezaugarrietara egokitzea, bai produkzioaren ikuspegitik bai natur baliabideen ikuspegitik. Jarduera praktiko gehienetan praktiketarako finka beharrezkoa da, proposatutako jarduerak in situ azaltzeko (produktuen prestaketa; makineriaren erregulazioa; izurriak, gaixotasunak eta lotutako belar txarrak ezagutzea; atalaseak interpretatzea; etab.). Beste kasu batzuetan, beste modulu batzuen natura-ingurunerako ateraldi praktikoek modulu honetako jarduerak (basoko izurriak aztertzea, sartutako fauna eta flora zehaztea, etab.) garatzeko espazio eta denborak erraztu behar dituzte. Beste egoera batzuetan gela-lantegia edo laborategia beharrezkoak izanen dira, tresneria apurkorra edo kanpoaldean maneiatzen zaila dena behar duten jarduerak gauzatzeko (mikroskopio edo estereomikroskopiorako prestakinak, landareak eta landaretxoak zehaztea, etiketak interpretatzea, bioaniztasuna aztertzea, arazo praktikoak ebaztea, dosiak prestatzea, etab.).

Horrela, modulu honetako helburuak lortzeko, besteak beste, jarduera hauek egitea iradokitzen da:

-Laboreetan eta natura-ingurunean organismo onuragarri eta kaltegarriak identifikatzea.

-Belar txarren eta landare-espezie inbaditzaileen herbario bat egitea.

-Belar txarren landaretxoak aztertzea.

-Laborategiko oinarrizko ekipamenduak maneiatzea.

-Laginketa- eta kontaketa-teknikak aplikatzea.

-Tratamendu-atalaseak zehaztea eta emaitzak interpretatzea.

-Ingurune manipulatuetan espezieen aniztasuna zehaztea.

-Espezie kaltegarri eta onuragarriei eta abisu estazioei lotutako web orriak maneiatzea.

-Kontrol fitosanitarioko teknikak aplikatzea.

-Heskaiak eta zerrenda loredunak sortzea.

-Etiketak eta segurtasun-fitxak interpretatzea. Vademecuma eta produktu fitosanitarioen erregistroa erabiltzea.

-Saldak prestatzea eta tratamenduak aplikatzea.

-Tratamendurako ekipamenduak erregulatzea, garbitzea eta mantentzea.

-Hondakin kimiko fitosanitarioen kudeaketa gainbegiratzea.

-Banakako babes ekipamendua erabiltzea.

-Egindako eragiketak erregistratzea.

-Intoxikatutakoari eman beharreko laguntza simulatzea. Lehen sorospenak.

-Agrosistemaren osasun-maneiua antolatzea.

-Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumenari buruzko planetan ezarritako arauak betetzea.

Produktu fitsosanitarioei buruzko Europar Batasunaren arauak eta Espainiako antolamendu juridikora egin beharreko transposizioa (autonomia erkidegoetako mailan inplikazioak dituena) etengabe eguneratzen direnez, modulu hau eman behar duten irakasleek jakinaren gainean egon behar dutela iradokitzen da eta, horretarako, eskura dituzten informazio- edo aholkularitza-baliabideak erabili beharko dituzte.

Fitopatologia lanbide modulua zeharkakoa da eta zikloaren moduluetan garatu beharreko beste funtsezko kontzeptu batzuk ulertzeko behar den oinarrizko prestakuntza ematen du. Horregatik, jarduera teoriko eta praktiko batzuk modulu honen ezagutzak osatzen dituzte eta, hortaz, beharrezkoa da irakasleen arteko etengabeko koordinazioa emandako edukiei dagokienez.

Azkenik, modulu hau Botanika Agronomikoa moduluarekin koordinatu behar da, bien artean jarduera osagarriak gauzatzen ahal baitira.

Lanbide modulua: Nekazaritzako topografia

Kodea: 0693.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Planoak, aireko argazkiak edo mapak interpretatzen ditu, eta, horretarako, sestra-kurbak, eskalak eta sinbolo topografikoak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Planoa orientatu du.

b) Mapa eta planoetako sinboloak, errotuluak eta legendak ezaugarritu ditu.

c) Bideak lokalizatu ditu.

d) Eskala eta neurri-unitate topografikoak aplikatu ditu.

e) Kurbimetroa eta planimetroa erabili ditu.

f) Planoaren gainean sestra-kurbak bereizi ditu.

g) Bi punturen kota, malda eta haien distantzia naturala eta distantzia laburtua zehaztu ditu.

h) Planoaren gainean puntuen koordenatu geografikoak eta UTM koordenatuak irakurri ditu.

i) Planoko bi punturen arteko norabidea ezarri du.

j) Ibarbideak eta banalerroak bereizi ditu.

k) Aireko argazkien bitartez elementu bereziak identifikatu ditu.

l) Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

2. Landa-laneko datu-bilketa antolatzen du, eta, horretarako, egingo dituen eragiketak, metodoa eta laneko baliabideak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Neurketak eginen diren eremua aztertu du.

b) Landa-lanean datuak biltzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

c) Neurtzeko metodoa zehaztu du.

d) Datuak hartzeko lanak antolatzeko krokis bat egin du.

e) Aparatu eta tresna topografikoak sailkatu ditu.

f) Datuak hartzeko aparatuak eta bitartekoak hautatu ditu.

g) Aparatu eta ekipamendu topografiko bakoitzaren funtzioak zehaztu ditu.

h) Aparatuak kokatzeko eta orientatzeko prozedurak aztertu ditu.

i) Landa-lanetan GPSa erabili du eta ibilbideak ezarri ditu.

j) Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

3. Aparatu eta bitarteko topografikoak maneiatzen ditu, haien ezaugarriak eta funtzionamendua azaldu eta aurrez ezarritako prozedura aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aparatuen eta haien osagaien funtzionamendua deskribatu du.

b) Jarraibideen eskuliburua interpretatu du.

c) Neurtzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

d) Aparatuak kokatu eta orientatu ditu.

e) Neurketak egin ditu GPSa, nibela, takimetroa eta estazio totala erabilita.

f) Ingurumenaren babesari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

4. Mapak eta planoak irudikatzen ditu, eta, eginkizun horretan, irudikatzeko teknikak eta lurneurketak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landa-lanean lortutako datuak irauli ditu.

b) Datuak berraztertu ditu eta, zegokionean, akatsak zuzendu ditu.

c) Koordenatuak erradiazio bidez kalkulatu ditu.

d) Triangulaziorako arrazoi trigonometriko nagusiak deskribatu ditu.

e) Eskalako plano bat marraztu du sinbologia normalizatua erabilita.

f) Ordenagailuz lagundutako irudikapen-sistemak erabili ditu.

g) Planoaren gainean malda jakin bat gainditzen ez duten bideak marratu ditu.

h) Plano edo mapa topografikoaren bi punturen artean luzetarako profil bat marraztu du.

i) Plano edo mapa topografikoan arro hidrografiko baten mugak marratu ditu.

j) Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

5. Puntuak eta irudiak zuinkatzen ditu planoaren informazioa interpretatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Plano topografikoa interpretatu du.

b) Zuinketa-krokis bat egin du.

c) Metodo eta aparatu topografikoak erabili ditu.

d) Erreferentziako puntuak lekuan bertan lokalizatu ditu.

e) Elementuak seinalatu eta mugarritu ditu.

f) Zuinketarako baliabide materialak eta giza baliabideak koordinatu ditu.

g) Lur-erauzketako, betelaneko eta nibelazioko lanak gainbegiratu ditu.

h) Ingurumenaren babesari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

6. Lurralde-antolamenduan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak identifikatu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistema (SITNA-NLIS) eta Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistema (NELIGS) ikustaileen ezaugarriak azaldu ditu.

b) SITNA-NLIS eta NELIGS ikustaileen online baliabideetan sartu da.

c) SITNA-NLIS eta NELIGS ikustaileekin aplikazio-jarduerak egin ditu.

d) Nafarroako Datu Espazialei buruzko Azpiegiturari (NDEA) eta Biodibertsitate-Datuei buruzko Azpiegiturari (BDDA) buruzko baliabideen ezaugarriak azaldu ditu.

e) NDEA eta BDDA azpiegiturak kasu praktikoetan aplikatu ditu.

7. Geografia-informazioko sistemak (GIS) maneiatzen ditu eta nekazaritzako eta naturako baliabideen antolakuntzan aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Geografia-informazioko sistema baten oinarrizko osagaiak azaldu ditu.

b) Nekazaritzako eta basoko langilearen interesetara hobekien egokitzen den GISa hautatu du.

c) Geografia-informazioaren izaera definitu du.

d) Geografia-informazioaren irudikapen kartografikoarekin praktikatu du.

e) Raster eredua eta bektore-eredua definitu ditu.

f) Raster ereduarekin eta bektore-ereduarekin praktikatu du.

g) Eremuaren eredu digitalak azaldu ditu.

h) GIS baten eragiketa nagusiak ezarri ditu.

i) GIS batekin aplikazio-ariketak egin ditu.

j) Eremua digitalizatu du nekazaritzan, lorezaintzan eta basozaintzan erabiltzeko asmoz.

Edukiak.

Planoak, aireko argazkiak edo mapak interpretatzea:

-Planoaren orientabidea.

-Sinbologia eta legendak.

-Bideak. Interpretazioa.

-Neurri-unitateak topografian.

-Kurbimetroa eta planimetroa.

-Sestra-kurbak.

-Kota. Desnibela. Malda. Distantzia naturala, geometrikoa eta murriztua.

-Esteroskopio. Erabilera.

-Elementu bereziak aireko argazkietan.

-Koordenatu gegometrikoen sistemak eta UTM. Irakurketa.

-Norabidea.

-Ibarbideak eta banalerroak.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Landa-lanean datuak biltzeko lanak antolatzea:

-Eremua ezagutzea.

-Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea landa-lanean datuak biltzeko lanen antolaketan.

-Krokisak, eskemak eta marrazkiak. Egitea, interpretatzea eta akatsak detektatzea.

-Ekipamendu topografikoak. Motak. Atalak eta osagaiak.

-Tresna topografikoak. Topografiako lanabesak. Seinalizazio-elementuak. Atalak eta funtzionamenduko printzipioak. Zehaztasuna eta aplikazioa.

-Posizionatze Globaleko Sistema (GPS) maneiatzea. Datuen transposizioa geografia-informazioko sistema batera. Ibilbideak.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Aparatu eta bitarteko topografikoen maneiua.

-Aparatuen eta euren atalen funtzionamendua.

-Jarraibideen eskuliburua. Interpretazioa.

-Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea aparatu eta bitarteko topografikoen maneiuan.

-Aparatuak kokatzea eta orientatzea. Prozedurak.

-Neurtzeko metodoak. Hautaketa.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Mapak eta planoak irudikatzea:

-Datuen iraulketa. Datuak berrikustea eta akatsak zuzentzea.

-Eskalako planoa sinbologia normalizatua erabilita. Gauzatzea. Marrazketarako lanabesak eta teknikak.

-Ordenagailuz lagundutako irudikapen-sistemak.

-Triangulaziorako arrazoi trigonometrikoak. Koordenatu polarren bidezko erradiazioa. Kalkulua.

-Errepideak. Marratzea malda jakin bat gainditu gabe.

-Luzetarako profilak. Eskala horizontalak eta bertikalak.

-Arro hidrografiko baten mugak.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Puntuak eta figurak zuinkatzea:

-Plano topografikoaren interpretazioa.

-Metodo eta aparatu topografikoak erabiltzea. Neurketa zuzeneko teknikak, satelite bidezko kokapena, fotogrametria.

-Lekuan bertan zuinkatzea eta elementuak seinalatzea eta mugarritzea.

-Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea eragiketa topografikoetan.

-Lur-erauzketako, betelaneko eta nibelazioko lanak.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Teknologiak Nafarroako lurralde-antolamenduan:

-Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistema (SITNA-NLIS). Erabilgarritasuna eta aplikazioak. Datuen deskarga. Metadatuak. Erabilera.

-Nafarroako Datu Espazialei buruzko Azpiegitura (NDEA). Nekazaritzako eta basozaintzako aplikazioak.

-Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistema (NELIGS). Maneiuaren aplikazioa Nafarroako nekazaritzaren eta basozaintzaren testuinguruan.

-Biodibertsitate-Datuei buruzko Azpiegitura (BDDA). Edukien aplikazio praktikoa.

Informazio Geografikoko Sistemak (GIS).

-Informazio Geografikoko Sistemei buruzko oinarrizko nozioak. Zer diren GISak. Erabilgarritasuna. GIS baten oinarrizko osagaiak.

-Informazio Geografikoko Sistema nagusiak. Sistema hautatzea.

-Informazio geografikoaren izaera: informazioaren osagaiak, datu geografikoen matrizea, informazio geografikaren irudikapen kartografikoa. Digitalizazioa.

-Datu geografikoen modeloak eta egiturak. Raster modeloa eta bektore-modeloak. Datu-base geografikoak. Lurzoruaren eredu digitala. Eragiketa nagusiak.

-GISak maneiatzea eta nekazaritzaren eta natur baliabideen antolakuntzan aplikatzea. Maneiuaren adibide praktikoak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleak eragiketa hauek egiteko behar den oinarria hartzea: informazio, ortoargazki eta profil askotariko plano eta mapak interpretatzea, aparatu topografikoak maneiatzea, azalerak eta kotak kalkulatzea, lurralde-antolamenduan informazioaren teknologia berriak aplikatzea eta Informazio Geografikoko Sistemak oinarrian erabiltzea.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, komenigarria da planoen, mapen eta aireko argazkien interpretazioarekin hastea, hainbat aparatu eta bitarteko topografiko maneiatu aurretik egin beharreko landa-lanetako datuak hartzeko prozesuekin jarraitzeko. Datu horiekin guztiekin mapen eta planoen irudikapena programatu eta tokian bertan zuinketa egin daiteke. Eduki horiek informazio topografikoa eguneratzen dute, informazio geografikoko sistemak eta lurralde-antolamenduan erabilgarri diren informazioaren teknologiak aurkezten baitituzte, edukiak azalduz eta, bereziki, lurralde-antolamenduan beharrezkoak diren landa-laneko jarduerak gauzatzean aplikatuz.

Modulu honetako helburuak lortzeko, besteak beste, jarduera hauek egitea iradokitzen da:

-Ikasgelan eta tokian bertan plano topografikoak maneiatzea.

-Aireko argazkiak interpretatzea.

-Eskalak zehaztea.

-Transekto topografikoak egitea.

-Eremuaren profilak egitea ingurumenari buruzko datuak sartuta.

-Mapa topografikoetan maldak kalkulatzea.

-Aparatu topografikoak maneiatzea.

-Tokian bertan eskuratutako datuak prestatzea euren interpretazio topografikorako.

-GPSa ibilbideetan aplikatzea eta GIS baterako tranposizioa egitea.

-Azalerak neurtzea nekazaritzako lurzatietan.

-SITNA-NLIS eta NELIGS aplikatzea arazo zehatzetan.

-NDEA eta BDDA baliabideetatik informazioa eskuratzea.

-GIS bat maneiatzea.

-GIS bat lurralde-antolamenduan aplikatzea.

-Lurzati berrantolamenduen obrak bisitatzea.

-Natur baliabideen planifikazioaren sektoreko enpresak bisitatzea.

Nekazaritzako topografia izeneko modulua zeharkakoa da eta zikloaren testuinguruan osagarritzat jo behar da, zikloaren gainerako moduluetan aplikatzen ahal diren jarduerak eta edukiak sustatzen baititu. Horregatik, beharrezkoa da langileen arteko koordinazioa.

Lanbide modulua: Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak

Kodea: 0694.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Nekazaritzako lantegia instalatzeko eta kudeatzeko lanak antolatzen du, eta, horretarako, ustiategia mantentzeko eta konpontzeko lanen beharrak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nekazaritzako lantegi bateko eremuak eta espazioak ezaugarritu ditu.

b) Lantegiko ekipamenduak, erremintak, ordezko piezak eta bestelako materialak identifikatu eta deskribatu ditu.

c) Lantegiko ekipamenduak, erremintak, ordezko piezak eta bestelako materialak biltegiratzeko eta kontserbatzeko baldintzak eta haien kokapena zehaztu ditu.

d) Nekazaritzako lantegian ordena eta garbitasuna zein garrantzitsuak diren baloratu du.

e) Ustiategiko plangintzaren arabera, hornikuntza-beharrak kalkulatu ditu.

f) Ekipamenduak, erremintak, ordezko piezak eta bestelako materialak erosteko izapideak deskribatu ditu.

g) Lantegian sortutako hondakinak kudeatzeko ezarritako prozeduren xehetasunak eman ditu.

h) Lantegian egindako eragiketak erregistratzeko sistema ezarri du.

i) Nekazaritzako lantegia instalatzeko eta kudeatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

2. Oinarrizko mekanizazio-eragiketak eta soldadura-eragiketak gainbegiratu eta egiten ditu, eta, horretarako, teknikak aztertzen ditu eta azken produktuaren kalitatea egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mekaniza daitezkeen materialen propietateak zehaztu ditu.

b) Oinarrizko mekanizazio-eragiketak ezaugarritu ditu.

c) Fabrikazio-planoan lortu nahi den piezaren ezaugarriak identifikatu ditu.

d) Mekanizaziorako erremintak hautatu eta erabili ditu.

e) Soldadura-metodoak ezaugarritu ditu.

f) Lotuko diren materialen arabera, soldadura-mota erabaki du.

g) Azken produktuen kalitatea kontrolatu du.

h) Oinarrizko mekanizazio eta soldadura eragiketen prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

3. Nekazaritzako eta basogintzako eta lorezaintzako makineriaren eta ekipamenduen funtzionamendua kontrolatzen du, eta, horretarako, erabiltzeko eskuliburuak eta planak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Traktoreen, ekipamenduen eta nekazaritzako bestelako makinen osagaiak identifikatu ditu.

b) Traktoreak, ekipamenduak eta nekazaritzako, basogintzako eta lorezaintzako bestelako makinak ezaugarritu ditu.

c) Egingo den lanaren arabera, funtzionamendua kontrolatzeko parametro teknikoak definitu ditu.

d) Makineria eta ekipamenduak behar bezala erabiltzeko irizpide objektiboak ezarri ditu.

e) Bide publikoetatik zirkulatu behar duen makineriak bete behar dituen eskakizunak deskribatu ditu.

f) Makineriaren eta ekipamenduen funtzionamendua kontrolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

g) Traktorea maneiatu du.

h) Basogintzako araudi espezifikoa, nekazaritzakoa eta lorezaintzakoa aplikatu ditu.

4. Instalazioen funtzionamendua eta mantentze-lanak programatzen ditu, eta, horretarako, haien ezaugarriak aztertu eta haiek erabiltzeko eskuliburuak eta planak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioen funtzionamendu-ezaugarriak deskribatu ditu.

b) Ureztatze- eta drainatze-sarea diseinatu eta instalatu du.

c) Ureztatze-sistemaren eta drainatzeen funtzionamendua gainbegiratu du.

d) Mantentze-lanen programa osoa prestatu du.

e) Mantentze-lanak ezarritako programaren arabera gainbegiratu ditu.

f) Egindako eragiketak erregistratzeko mantentze-lanen eta gorabeheren egunkaria diseinatu du.

g) Mantentze-lanetan erabilitako erremintak, lanabesak eta ekipamenduak egiaztatu ditu.

h) Garbitzeko, desinfektatzeko, eta intsektuak eta arratoiak hiltzeko lanak programatu ditu.

i) Instalazioen funtzionamenduaren programazioari aplika dakizkiokeen berrikuntza teknologikoak baloratu ditu.

j) Basogintzako araudi espezifikoa, nekazaritzakoa eta lorezaintzakoa aplikatu ditu.

5. Instalazioen, makineriaren eta ekipamenduen matxurak ebaluatzen ditu eta haiek konpontzeko eta doitzeko lanak gainbegiratzen ditu, eta, horretarako, haien garrantzia, esku-hartzeen kostua eta egindako lanak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arriskuei edo larrialdi-egoerei erantzuteko plana ezarri du.

b) Nekazaritzako instalazioen eta ekipamenduaren matxura sarrienak identifikatu ditu.

c) Matxurak diagnostikatzeko eta konpontzeko erabiltzen diren neurrirako eta probarako ekipamenduak ezaugarritu ditu.

d) Ustiategiko lantegian egindako konponketen kostua kalkulatu du.

e) Kanpoko konponketen aurrekontuak baloratu ditu.

f) Matxuratutako elementuak eta piezak konpontzeko eta/edo ordezteko lanak gainbegiratu ditu.

g) Matxurak ebaluatzeko eta konponketak eta prestaketa kontrolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

6. Makineria eta ekipamenduak mantentzeko lanak programatu eta gainbegiratzen ditu, eta, horretarako, haien zehaztapen teknikoak eta ustiategiaren produkzio-helburuak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-lan nagusiak eta haien maiztasuna deskribatu ditu.

b) Mantentze-lanetan jarraitu beharreko prozedurak ezarri ditu.

c) Mantentze-lanak egiteko ekipamenduak, lanabesak eta erremintak ezaugarritu ditu.

d) Makineria, ekipamenduak, lanabesak eta eremuak garbitzeko eta kontserbatzeko plana ezarri du.

e) Mantentze-lanen programak prestatu ditu.

f) Mantentze-lanak gainbegiratu ditu.

g) Mantentze-lanak erregistratu ditu.

h) Mantentze-lanen kostuari buruzko txostenak egin ditu.

i) Kontrol-prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

j) Makineriaren betebehar administratiboak deskribatu ditu.

k) Basogintzako araudi espezifikoa, nekazaritzakoa eta lorezaintzakoa aplikatu ditu.

7. Makineria, ekipamenduak eta instalazioak eskuratzeko, ordezteko edo baztertzeko planak prestatzen ditu, eta, horretarako, irizpide teknikoak eta ekonomikoak eta ustiategiaren produkzio-plana aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mekanizazio-beharrak produkzio-planaren arabera identifikatu ditu.

b) Makinak eta ekipamenduak erosteko, berritzeko edo baztertzeko irizpideak aztertu ditu.

c) Makineriaren eta ekipamenduen kontsumoa, gorabeherak eta jardun-denbora erregistratu ditu.

d) Ustiategiaren produkzio-planaren eta berezitasunen arabera beharrezkoak diren instalazioak kalkulatu ditu.

e) Lehendik dauden instalazioak produkzio-planera egokitzea baloratu du.

f) Makinak, ekipamenduak eta instalazioak erosteko, ordezteko edo baztertzeko plana ezartzeko txosten tekniko eta ekonomikoak egin ditu.

g) Makineria, ekipamenduak eta instalazioak erosteko, ordezteko edo baztertzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

h) Produkzio ekologikoari buruzko araudia aplikatu du.

8. Arriskuen prebentziorako, segurtasun pertsonalerako eta ingurumena babesteko neurriak aplikatzen ditu, eta laneko egoerak nahiz arrisku faktoreak baloratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lehen segurtasun-faktore gisa, instalazioen eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna ebaluatu ditu.

b) Jarduketa-plan prebentiboak eta babesekoak diseinatu ditu eta, horri esker, arrisku-egoera ohikoenak saihestu ditu.

c) Eragiketarako aurreikusita zeuden segurtasuneko eta babes pertsonal eta kolektiboko neurriak erabili ditu.

d) Lanerako materialak, erremintak, makinak eta ekipamenduak manipulatzean arrisku-egoerak saihestu ditu.

e) Hondakinak sailkatzeko organigramak prestatu ditu, haien toxikotasuna, ingurumen-inpaktua eta geroago eginen den gaikako bilketa kontuan izanda.

f) Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia aplikatu du.

Edukiak.

Instalazioa antolatzea eta nekazaritzako lantegia kudeatzea:

-Nekazaritzako lantegiaren eremuak eta espazioak. Tamaina ustiategiaren beharretara egokitzea.

-Ekipamenduak eta erremintak. Deskripzioa, funtzionamendua, zainketak eta prestaketa. Lantegiko ordezko piezak eta materialak.

-Ekipamenduak, erremintak, ordezko piezak eta bestelako materialak kokatzea eta instalatzea. Biltegiratzeko eta kontserbatzeko baldintzak.

-Nekazaritzako lantegian ordenaren eta garbitasunaren garrantzia.

-Lantegiko ekipamenduen, erreminten, ordezko piezen eta bestelako materialen hornikuntza-beharrak: ustiategiaren produkzio-planera egokitzea. Kalkulua.

-Ekipamenduak, erremintak, ordezko piezak eta bestelako materialak eskuratzea. Epe laburreko eta luzeko hornikuntza. Tramiteak. Horniduren eta hornitzaileen informazio teknikoa: erregistratzea eta eguneratzea.

-Hondakinen kudeaketa.

-Lantegian egindako eragiketak erregistratzea.

-Nekazaritzako lantegia instalatzeko eta kudeatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

Oinarrizko mekanizazio eragiketak eta soldadura eragiketak gainbegiratzea:

-Mekaniza daitezkeen materialak: metalak, plastikoak eta zeramikoak. Propietateak eta ezaugarriak.

-Oinarrizko mekanizazio-eragiketak. Eskuzko mekanizazioa.

-Fabrikazio planoak. Interpretazioa.

-Mekanizaziorako erremintak. Hautaketa. Erabilera.

-Soldadura-metodoak: oxigas bidezko soldadura termikoa, arku elektriko bidezko soldadura, gasaren babespeko arku bidezko soldadura.

-Soldadura mota hautatzea.

-Mekanizatutako produktuaren kalitatea. Perdoi geometrikoak eta azalerakoak.

-Soldatutako piezen kalitatea. Dimentsioak, gainazal-itxura, oinarri-metalarekiko trantsizioa, deformazioak eta bestelakoak.

-Oinarrizko mekanizazioko eta soldadurako prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

Nekazaritzako eta basogintzako eta lorezaintzako makineriaren eta ekipamenduen funtzionamendua kontrolatzea:

-Traktorearen osagaiak.

-Motorren tipologia eta sailkapena. Osagaiak eta funtzionamendua.

-Traktore motak.

-Ezaugarri teknikoak.

-Traktoreari akopla dakizkiokeen lanabesak. Laborantzarako, luberritzeko eta lurra prestatzeko lanabesak. Tresnak.

-Nekazaritzako makinak eta ekipamenduak. Motak eta ezaugarri teknikoak.

-Basozaintzako makinak eta ekipamenduak. Motak eta ezaugarri teknikoak.

-Produktu fitosanitarioak aplikatzeko makinak, motak eta ezaugarri teknikoak.

-Motoaitzurra, motosega, soropil-mozteko makina, motozerra eta eztanda-motorreko beste zenbait makina.

-Makineriaren, lanabesen eta ekipamenduen funtzionamendua. Anomaliak: sorburu nagusiak.

-Landa-lanetan makinariaren parametro teknikoak eta laneko aldagaiak.

-Makineriaren eta ekipamenduen erabilera: oinarrizko arauak. Erregulazio sistemak eta elementuak. Akoplatzea eta desakoplatzea. Makinariaren segurtasun-gailuak.

-Bide publikoetatik zirkulatzen duen makineriaren eskakizunak. Makineriaren dokumentazioa.

-Makineriaren eta ekipamenduen funtzionamendua eta erabilera kontrolatzeko giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea. Lanak programatzeko eta planifikatzeko metodoak. Makinak erabiltzean inpaktua murriztea. Lan-parteak: diseinua eta erregistroa.

-Basogintzako araudi espezifikoa, nekazaritzakoa eta lorezaintzakoa.

Instalazioen funtzionamendua eta mantentze lanak programatzea:

-Instalazio motak. Ezaugarriak. Erabilerak eta aplikazioak.

-Laboreak behartzeko instalazioak. Berotegiak: motak. Egitura eta estalkia. Erabilitako materialak: beira, plastikoak eta bestelakoak. Kalitate arauak. Berokuntza sistemak. Berokuntza beharrak. Aireztatzeko, airea girotzeko eta ingurumena egokitzeko instalazioak. Gas instalazioak. Berogailuak. Bestelakoak.

-Ureztatzeko instalazioak. Ureztatze lokalizatua eta ihinztaduraren bidezkoa. Ureztatzeko burua, ura eramateko eta banatzeko hodiak. Iragazketa. Maneiatzeko, kontrolatzeko eta neurtzeko aparatuak eta segurtasunekoak. Ur-igorgailuak: emari gutxikoak eta emari handikoak. Urez hornitzeko instalazioak. Ur-bilketa, ponpaketa-multzoak. Hodiak eta hoditeriak. Erabilitako materialak. Tinbratzea. Hoditeri itxietako kalkulu hidraulikoa. Hidroponia eta fertirrigazioa. Fertirrigazio-prozesuaren eskema. Ureztatzeko burua. Iragazketa. Ongarriak injektatzea. Ureztatzea programatzea. Elementuak, bitartekoak eta metodoak.

-Drainatzeko eta saneatzeko instalazioak.

-Ongarritzeko ekipamenduak.

-Instalazio elektrikoak. Babesteko eta neurtzeko elementuak.

-Biltegiratzeko eta kontserbatzeko instalazioak. Aletegiak. Grabitate-hormadun aletegiak. Aleak gordetzeko metalezko siloak. Bazka gordetzeko siloak. Lubaki-siloa. Aska-siloa. Dorre-siloa. Makineriaren biltegia. Bazka lehorren biltegia. Kontserbatzeko hotz-ganberak. Azpiproduktuak aprobetxatzeko eta hondakinak ezabatzeko instalazioak. Beste instalazio batzuk.

-Basogintzako instalazioak.

-Instalazioen funtzionamendua berraztertu eta diagnostikatzea. Mantentzea eta zaintzea.

-Mantentze-lanen eta gorabeheren egunkaria.

-Mantentze-lanetarako erremintak, lanabesak eta ekipamenduak. Motak.

-Garbitzeko, desinfektatzeko, eta intsektuak eta arratoiak hiltzeko materialak.

-Instalazioak maneiatzeko oinarrizko segurtasun arauak. Segurtasuneko gailuak. Babesteko arropa.

-Ustiategian erabil daitezkeen berrikuntzak.

-Basogintzako araudi espezifikoa, nekazaritzakoa eta lorezaintzakoa.

Instalazioen, makineriaren eta ekipamenduen matxurak ebaluatzea eta haiek konpontzeko eta doitzeko lanak gainbegiratzea.

-Arriskuei edo larrialdi-egoerei erantzutea. Jarduteko plana.

-Nekazaritzako ekipamenduaren matxurak. Maiztasuna eta aurreikuspena. Diagnosia. Garrantziaren balorazioa: kalteak zehaztea eta aztertzea. Txosten teknikoak egitea.

-Matxurak diagnostikatzeko eta konpontzeko erabiltzen den neurtzeko eta probatzeko ekipamenduak. Deskripzioa, funtzionamendua, zainketak eta prestaketa.

-Konponketen kostua. Kalkulua. Aurrekontuak egitea.

-Matxuratutako elementuak eta piezak konpontzeko eta/edo ordezteko lanak egiaztatzea. Prest jartzea.

-Matxurak ebaluatzeko eta konponketak eta prest-jartzeak kontrolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

Makineria eta ekipamenduak mantentzeko lanak programatzea eta gainbegiratzea:

-Mantentze-lanetako eragiketak. Motak.

-Traktorea eta trakzioko ekipamenduak mantentzea. Diesel motorra mantentzea. Prozedurak.

-Anomaliak edo matxurak detektatzeko traktorearen sistemak eta elementuak.

-Ekipamenduak, lanabesak, tresnak eta erremintak mantentzea. Prozedura.

-Eztanda-motorreko makinak mantentzea.

-Mantentze-lanetarako ekipamenduak, lanabesak eta erremintak. Identifikazioa. Ezaugarriak.

-Garbitzeko eta kontserbatzeko plana.

-Mantentze-lanak gainbegiratzea.

-Mantentze-lanetako eragiketen erregistroa.

-Mantentze-lanen kostua. Txostenak egitea.

-Mantentze-lanen programak. Prestaketa. Fabrikatzailearen eskuliburuak eta bestelako dokumentazio teknikoa.

-Makineria eta ekipamenduak mantentzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Administrazio-betebeharrak. Dokumentazioa. Azterketak.

-Basogintzako araudi espezifikoa, nekazaritzakoa eta lorezaintzakoa.

Nekazaritzako, basogintzako eta lorezaintzako makineria, ekipamenduak eta instalazioak eskuratzeko, berritzeko edo baztertzeko planak prestatzea.

-Mekanizazio-beharrak. Nekazaritzako, basogintzako eta lorezaintzako enpresa baten makineria-parkea. Kalkulua. Nekazaritza ekologikoko ustiategietako mekanizazioa.

-Makinak eta ekipamenduak eskuratzeko, berritzeko edo baztertzeko irizpideak. Lan-denborak. Lan ahalmena. Errendimenduen azterketa. Erabilera- maila eta -kostua. Errentagarritasun- eta ordezte-atalaseak.

-Makineriaren eta ekipamenduen kontsumoa, gorabeherak eta jardun-denbora erregistratzea. Aplikazio praktikoa. Aldizkotasuna.

-Nekazaritzako, basogintzako eta lorezaintzako instalazioak: ezaugarriak eta dimentsioak. Kalkulua.

-Lehendik zeuden instalazioak produkzio-planera egokitzea.

-Txosten tekniko eta ekonomikoak. Atalak: ezaugarri teknikoak, inbertsioaren errentagarritasuna, finantzaketa eta eragiketaren kostua. Erosteko edo instalatzeko kostua eta funtzionamendu-kostua. Prestaketa.

-Nekazaritzako eta basogintzako eta lorezaintzako makineria, ekipamenduak eta instalazioak eskuratzeko, ordezteko (berritzeko) edo baztertzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Ekoizpen ekologikoari buruzko araudia.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa:

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia, ibilgailuen mantentze-laneko eragiketetan.

-Arrisku faktoreak eta egoerak.

-Banako babeserako bitartekoak eta ekipamenduak.

-Taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

-Hondakinen kudeaketa arautzen duen araudia.

-Hondakinen sailkapen eta biltegiratzea.

-Hondakinen tratamendua eta bilketa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek nekazaritzako eta basozaintzako makineria erabiltzeko, mantentzeko, konpontzeko eta garbitzeko oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzea. Aurrekoaz gain, oinarrizko ezagutzak bereganatu behar dituzte makineria berria eskuratzeko, erabilitako makineria berritzeko eta nekazaritzako eta basozaintzako ustiategiko makineria eta instalazioak erabiltzeko.

Moduluaren ezaugarriak kontuan izanik, eta irakaskuntza aldiak hobeto aprobetxatzeko, iradokitzen dugu saioen bi heren praktikoak izan daitezela eta nekazaritzako lantegian eman daitezela, lantegia antolatzeko eta traktorea, trakzio-ekipamenduak, soldadura prozesuak eta instalazioak mantendu eta erabiltzeko. Beste herena eduki teorikoak lantzeko erabil daiteke, erabilera anitzeko gela batean.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, eduki askoren izaera nagusiki praktikoa izanda haiei urtaroaren eta klima-baldintzen arabera helduko zaienez, iradokitzen da nekazaritzako eta basozaintzako lantegiko edukiak txandakatzea nekazaritzako eta basozaintzako makineriari eta instalazioei lotutako edukiekin, ikasleek batzuk besteekin erlazionatu ahal ditzaten eta moduluarekiko jarrera positiboa izan dezaten.

Iradokitzen da edukiak bi multzo handitan egin daitezela: traktorea eta trakzioko ekipamenduak; eta lantegia, mekanizazio eta soldadura prozesuak eta instalazioak. Horrenbestez, sekuentziarik logikoena hau litzateke:

-Traktorea eta trakzioko ekipamenduak. Traktore eta motokultore bakoitzaren elementuak identifikatzea.

-Traktorea eta motokultorea abian jartzea. Haiekin mugitzea eta maniobrak egitea.

-Lanabesak, identifikazioa eta mantentzea.

-Garraiorako lanabesak lotzea eta egokitzea.

-Lantegia. Lantegiko erremintak identifikatzea.

-Mekanizazioa: ebaketa, karrakaketa, zulaketa eta hariztaketa.

-Soldadura prozesuak.

-Nekazaritzako eta basozaintzako instalazioak.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Zentroaren traktore eta makinekin praktikak egitea.

-Zentroko makinak eta ekipamenduak maneiatzea.

-Nekazaritzako lantegia antolatzea.

-Ordezko piezaz eta osagarriz hornitzea.

-Zentroko lantegia eta instalazioetako ikasgela erabiltzea praktika batzuk egiteko.

-Modulu honekin lotura duten makineria eta instalazioak dituzten eta erabiltzen dituzten nekazaritzako eta basozaintzako ustiategiak bisitatzea.

-Nekazaritzako eta basozaintzako makineriarekin eta instalazioekin lotura duten azokak eta erakusketak bisitatzea.

-Zailtasunak eta kasu praktikoak ebaztea, ikerketa eginez bakarka, Interneten edo beste iturri bibliografiko batzuetan (aldizkariak, testuak etab.).

-Bakarkako edo binakako lan idatziak egitea ikasturtean egiten diren bisitei buruz.

Ebaluazioaren bidez, moduluko ikaskuntzaren emaitzak lortu diren jakinen da. Ebaluazio jarraitua, objektiboa eta pertsonalizatua egin behar da, ikasleen ikaskuntza prozesua behatuz. Programatutako prestakuntza jarduerak egiteko jarrera, trebezia eta zailtasunak baloratu behar dira.

Hori dena lortzeko, praktika saioetan sistematikoki behatu beharko dira lanaren antolaketa, proposatutako lanak egiteko eraginkortasuna eta trebetasuna, norberaren lanaren eta taldeko lanaren aurreko jarrera. Era berean, idatzizko banakako probak eginez, eduki teorikoak egindako prozesuekin erlazionatzeko gaitasuna baloratuko da. Ahal dela, ikasleek banan-banan edo talde txikietan garatuko dituzte saio bakoitzean planteatutako praktikak.

Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak izeneko modulua zikloaren beste moduluekin koordinatzea garrantzitsua da, horietan beharrezkoa baita traktorea, bestelako makinak eta instalazioak erabiltzea hainbat laborantza lan egin eta nekazaritzako eta basozaintzako instalazioak kontrolatu eta maneiatu ahal izateko.

Lanbide modulua: Lorategien eta kirol soropilen kontserbazioa

Kodea: 0698.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Iraupena: 190.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lorategi-zona bateko landare-elementuak mantentzeko eta lehengoratzeko lanak antolatu eta egiten ditu, eta, horretarako, lorezaintzako teknikak kontserbazio-prozesuekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lorategia mantentzeko eta lehengoratzeko proiektu baten informazioa interpretatu du.

b) Lorategi bateko edo lorategi-zona bateko landare-elementuak espezieak, unitateak eta kokapena inbentariatu ditu.

c) Oinarrizko mantentze-lanen programa eta egutegia ezarri ditu, kontuan izanik landare espezieak eta behar dituzten laborantza zainketak.

d) Lorategia mantentzeko eta lehengoratzeko lanak egiteko prozedurak deskribatu ditu.

e) Lorategia mantentzeko eta lehengoratzeko lanak baloratu ditu, kontu-sail guztien aurrekontua eginez.

f) Landare-elementuak mantendu eta lehengoratzeko lanetarako baliabide materialak eta giza baliabideak koordinatu eta antolatu ditu.

g) Lorategiko oinarrizko laborantza lanak antolatu eta egin ditu: lurzorua prestatzea, aitzurtzea, azalatzea, jorratzea, garbitzea, itxura ematea, lur-estaltzea, sastraka kentzea, eragiketa bakoitzerako bitarteko egokiak erabiliz.

h) Landare-elementuak berrezartzeko edo espezie berriak ezartzeko lanak deskribatu ditu eta haien beharrak baloratu.

i) Makineria, lanabes eta ekipamendu egokiak hautatu, erregulatu eta erabili ditu egin beharreko eragiketetarako, zehaztapen teknikoekin bat.

j) Ingurumen araudia eta laneko arriskuei aurrea hartzekoa aplikatu ditu, baita lorategien berariazko araudia ere.

2. Lorategiko edo lorategi-zonako palmondoak, zuhaixkak eta zuhaitzak inausteko lanak antolatu eta egin ditu, printzipio orokorrak espezieen ezaugarriekin eta haien beharrekin lotuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zuhaitz, zuhaixka eta palmondoak nola dauden ebaluatu du, eta esku-hartzeko beharrak ezarri.

b) Inausteko programa eta egutegia ezarri ditu, espezieen ezaugarrien eta haien funtzionalitatearen arabera.

c) Zuhaitzen inausketa gainbegiratu eta egin du zehaztutako oinarrizko printzipioekin bat, mozketa teknika desberdinak aplikatuz eta beharrezko inausketa motaren arabera (eratzekoa, mantentzekoa eta bestelakoak).

d) Bestelako esku-hartze bereziak zuhaitzetan identifikatu ditu: osasun egoeraren kontrola, eusteak, egonkortzeak, ainguraketak, kableatuak, etab.

e) Zuhaixkak lehengoratu eta inausteko mota desberdinak egin eta antolatu ditu (garbitzekoa, eratzekoa, berritzekoa, loratzekoa, beste batzuk), espezieen eta funtzionalitatearen arabera.

f) Heskaiei inausketa eskuzkoak eta mekanikoak egin eta gainbegiratu dizkie, heskai motaren eta espezieen arabera (eratzekoa, mantentzekoa, moztekoa eta topiaria, heskai formalak eta informalak, berritzekoa).

g) Landare hondakinak kendu eta birziklatzea antolatu du.

h) Egin beharreko eragiketetarako egokiak diren erremintak eta ekipamenduak hautatu, erregulatu eta erabili ditu (motozerrak, heskaiak moztekoa, artaziak), zehaztapen teknikoekin bat.

i) Ingurumen araudia eta laneko arriskuei aurrea hartzekoa aplikatu ditu, baita lorategien berariazko araudia ere.

3. Lorategi batean edo lorategi-zona batean landareak ez diren elementuak, altzariak, ekipamenduak eta azpiegiturak kontserbatu eta lehengoratzeko lanak antolatzen ditu, lorezaintzako teknikak eta erremintak hautatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landareak ez diren elementuen inbentarioa egin du: azpiegiturak, ekipamendua, altzariak eta bestelako elementuak.

b) Hobekuntzak ebaluatu ditu azpiegituretan, ekipamenduan, altzarietan eta landareak ez diren beste elementuetan.

c) Lanak planifikatzeko prozedurak deskribatu ditu.

d) Lorategi batean dauden ureztatze sistemen funtzionamendua berrikusi eta egiaztatu ditu.

e) Lorategian landareak ez diren elementuak kontserbatzeko programa ezarri du.

f) Kontserbaziorako beharrezko lanen egutegia prestatu du.

g) Azpiegiturak, ekipamendua eta altzaria kontserbatu eta lehengoratzeko lanetarako baliabide materialak eta giza baliabideak koordinatu eta antolatu ditu.

h) Landareak ez diren elementuak, altzariak, ekipamenduak eta azpiegiturak zergatik dauden andeaturik identifikatu du.

i) Lanak gainbegiratu ditu.

j) Landareak ez diren elementu berriak ordeztu edo paratzea komenigarria den egiaztatu du.

k) Lehengoratze lanetan jarraitu beharreko prozesua zehaztu du.

l) Makineria, lanabes eta ekipamendu egokiak hautatu, erregulatu eta erabili ditu egin beharreko eragiketetarako, zehaztapen teknikoekin bat.

m) Tokiko araudia, ingurumenaren babesari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

4. Kirol eta apaindurarako soropila mantendu eta lehengoratzeko lanak antolatu eta kontrolatzen ditu, zopozar-belarretan aplikatutako metodo eta teknikak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Soropila mantentzeko edo lehengoratzeko proiektu baten informazioa interpretatu du.

b) Soropila mantentzeko eta lehengoratzeko lanen egutegia ezarri du.

c) Kirol eta apaindurarako soropilen mantentze-lanak egin eta kontrolatu ditu, lorategiko eta kiroleko eremuaren ezaugarriekin bat.

d) Soropila mantendu eta lehengoratzeko lanetarako baliabide materialak eta giza baliabideak koordinatu eta antolatu ditu.

e) Denboraldiaren amaierako lanak antolatu eta aplikatu ditu.

f) Oso andeaturik dauden soropilak lehengoratzeko lanak antolatu eta gainbegiratu ditu.

g) Makineria, lanabes eta ekipamendu egokiak hautatu, erregulatu eta erabili ditu egin beharreko eragiketetarako, zehaztapen teknikoekin bat.

h) Ingurumen araudia eta laneko arriskuei aurrea hartzekoa aplikatu ditu, baita lorategien berariazko araudia ere.

5. Apaindurarako eta kirol soropila eta lorategi-zona ukitzen dituzten eragile kaltegarriak kontrolatzeko eragiketak, ureztatzekoak eta ongarritzekoak programatzen ditu, faktore edafoklimatikoak eta landareen beharrak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laginak hartzeko lanak egin eta planifikatu ditu, eta hostoen, uraren eta lurzoruaren azterketak interpretatu.

b) Lorategiak eta soropilak zenbaterainoko ura behar duten finkatzeko egutegia eta zonifikazioa ezarri ditu.

c) Lorategian eta soropilean dauden ureztatze sistemak erabiliz zenbat ur eraman den antolatu eta kontrolatu du.

d) Lorategiak eta soropilak zenbaterainoko ongarria behar duten finkatzeko egutegia eta zonifikazioa ezarri ditu.

e) Eremu bakoitzean ongarritzeko egokienak diren tekniken bitartez zenbat ongarri erabili den kontrolatu eta gainbegiratu du.

f) Lorategiko eta soropileko landare-elementuen osasun egoera zehaztu du.

g) Izurriak, gaixotasunak eta landaredi espontaneoa antzeman, prebenitu eta kontrolatzeko sistema ezarri eta aplikatu du lorategi-zonan eta soropilean.

h) Produktu fitosanitarioen manipulazioa eta aplikazioa gainbegiratu ditu.

i) Eragile kaltegarriak kontrolatzeko eragiketetan, ureztatzekoetan eta ongarritzekoetan baliabide materialak eta giza baliabideak koordinatu eta antolatu ditu.

j) Makineria, lanabes eta ekipamendu egokiak hautatu, erregulatu eta erabili ditu egin beharreko eragiketetarako, zehaztapen teknikoekin bat.

k) Ingurumen araudia eta laneko arriskuei aurrea hartzekoa aplikatu ditu, baita lorategien berariazko araudia ere.

6. Altuerako lanak zuhaitzetan programatzen eta antolatzen ditu, igotzeko metodoak aztertuta eta makinak, ekipamenduak eta erremintak deskribatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zuhaitzetako altuerako lanak aztertu ditu.

b) Erabili beharreko lan ekipamendua ezaugarritu du.

c) Lan eremuak seinaleztatu ditu.

d) Zuhaitzaren adaburuan egin behar diren joan-etorriak ezarri ditu.

e) Adaburura igotzeko ekipamendua instalatu du.

f) Zuhaitzera igo eta jaitsi da.

g) Adarretan jarduteko eremuak baloratu eta markatu ditu.

h) Hautatutako adarretan altuerako inausketaren teknikak identifikatu, gainbegiratu eta aplikatu ditu.

i) Ekipamenduaren mantenimendua gainbegiratu du, bai eta bildu ondoko materialaren egoera ere.

j) Enborren eta adarren jaitsiera kontrolatua egin du.

k) Makineria, lanabesak eta ekipamenduak hautatu, erregulatu eta erabili ditu.

l) Arrisku egoerak baloratu ditu.

m) Larrialdietan jarduteko plana prestatu du.

n) Ingurumeneko araudia, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia eta egin behar diren lanen berariazko araudia aplikatu ditu.

Edukiak.

Lorategi-zonako landare-elementuen oinarrizko mantentze-lanak eta lehengoratzea antolatu eta egitea:

-Lehengoratzeko eta mantentzeko proiektuaren dokumentazioa.

-Lorategiko landare-elementuen inbentarioa. Lorategiko landareak. Espezie ohikoenak: funtzioa, erabilerak eta motak.

-Mantentze-lanak. Ezaugarriak. Lorategi-zona mantentzeko programa. Egutegia.

-Landare-elementuak mantendu eta lehengoratzeko lanetarako baliabide materialen eta giza baliabideen koordinazioa eta antolaketa.

-Oinarrizko laborantza lanak. Lurzorua prestatzea, aitzurtzea, azalatzea, jorratzea, garbitzea, itxura ematea, lur-estaltzea, sastraka kentzea.

-Landare espezie berriak. Landatzea. Berrezartzea. Landatzeko eta birlandatzeko oinarrizko teknikak. Landaketa substratuen prestaketa.

-Berariazko makinak eta ekipamenduak. Hautaketa. Erabilera.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia. Lorezaintzari buruzko berariazko arauak.

Lorategiko edo lorategi-zonako zuhaitzak, zuhaixkak eta palmondoak inausteko lanak antolatu eta egitea:

-Zuhaitz, zuhaixka eta palmondoen egoeraren inbentarioa eta azterketa, eta esku-hartzeko beharrak identifikatzea eta planifikatzea.

-Zuhaitzak eta palmondoak inausi eta lehengoratzea. Zuhaitzen inausketako oinarrizko printzipioak. Mozketa teknikak. Inausketa motak: eratzekoa, mantentzekoa (segurtasunekoa, garbitzekoa, txikiagotzekoa, berreratzekoa, etab.), artifizialak eta beste batzuk.

-Bestelako esku-hartze bereziak zuhaitzetan: osasun egoeraren kontrola, eusteak, egonkortzeak, ainguraketak, kableatuak, etab.

-Zuhaixken inausketa. Zuhaixka-espezieak inausteko betebeharrak. Inausteko teknikak (garbitzekoa, eratzekoa, berritzekoa, loratzekoa, etab.).

-Heskaiak eskuz eta makinaz inaustea. Espezie egokiak heskaiak izateko. Inausketa motak: moztekoa eta topiaria, eratzekoa eta mantentzekoa, heskai formalekoa eta librekoa, berritzekoa.

-Berariazko makinak eta ekipamenduak. Hautaketa. Erabilera.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia. Apaindurarako zuhaitzen mantentze-lanei eta lorezaintzari buruzko berariazko araudia.

Lorategi batean edo lorategi-zona batean landareak ez diren elementuak, altzariak, ekipamenduak eta azpiegiturak kontserbatu eta lehengoratzeko lanak antolatzea:

-Lorategian landareak ez diren elementuen inbentarioa. Azpiegiturak, ekipamenduak eta altzaria; bideak, zubiak, urmaelak, urtegiak eta kirol pistak; eserlekuak, paperontziak eta beste batzuk; haur eremuak; saneamenduko eta edateko uraren sareak, iturriak, drainatzeak; luminariak; beste batzuk.

-Lorategian landareak ez diren elementuak andeatzea: azpiegiturak, ekipamenduak eta altzariak. Kausak.

-Kontserbatzeko eta/edo lehengoratzeko lanak eta atazak planifikatzea. Egutegia.

-Ureztatzeko azpiegiturak: ureztatze sistemak, instalazioaren elementuak, beharrezko mantentze-lanak.

-Landareak ez diren elementu berriak ordeztu edo paratzea. Material berria hautatzeko irizpideak.

-Azpiegiturak, ekipamenduak eta altzariak mantendu eta lehengoratzeko lanetarako baliabide materialen eta giza baliabideen koordinazioa eta antolaketa.

-Makineria, lanabesak eta ekipamendu egokiak.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Apaindurarako eta kirol soropila mantentzeko eta lehengoratzeko lanak antolatzea eta kontrolatzea:

-Apaindurarako eta kirol soropila mantentzeko eta lehengoratzeko proiektua. Interpretazioa.

-Apaindurarako eta kirol soropilak: ezaugarriak, premiak eta mantentze-lanak. Mantentze-lanen programak. Egutegia.

-Kirol zelaietako soropila mantendu eta lehengoratzeko lanetarako baliabide materialen eta giza baliabideen koordinazioa eta antolaketa.

-Denboraldiaren amaierako lanak. Egutegia.

-Oso andeaturik dauden soropilak lehengoratzeko lanak. Ezaugarriak.

-Makineria, lanabesak eta ekipamendu egokiak.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia. Lorezaintzari buruzko berariazko arauak.

Eragile kaltegarriak kontrolatzeko eragiketak, ureztatzekoak eta ongarritzekoak programatzea apaindurarako eta kirol soropilean eta lorategian:

-Laginak hartzeko lanak planifikatzea, eta hostoen, uraren eta lurzoruaren azterketak interpretatzea.

-Lorategiak eta soropilak behar duten ura: antolaketa eta kontrola, ureztatzeko sistemak, dosia eta maiztasuna.

-Lorategiko eta soropiletako landare-elementuen nutrizio beharrak: ongarritzeko teknikak eta aplikazioa.

-Lorategiaren eta soropilaren osasun egoera antzeman, prebenitu eta kontrolatzeko sistemak: izurriak, gaixotasunak eta landare arrotzak.

-Produktu fitosanitarioen manipulazioa eta aplikazioa.

-Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea apaindurarako eta kirol soropileko eta lorategiko eragile kaltegarriak kontrolatzeko eragiketetan, ureztatzekoetan eta ongarritzekoetan.

-Makineria, lanabesak eta ekipamendu egokiak.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia. Lorezaintzari buruzko berariazko arauak.

Altuerako lanak programatu eta zuzentzea:

-Zuhaitzetako altuerako lanaren printzipio orokorrak. Zuhaitzetan lan egiteko teknikak. Gorantz mugitzeko oinarrizko teknikak.

-Zuhaitzen arriskua. Diagnosi bisuala.

-Gora igotzeko eta mozketarako ekipamenduak, lanabesak eta materialak: ezaugarriak, kontserbazioa eta biltegiratzea.

-Lan-eremuak seinalatzea. Motak, materialak eta beste.

-Igotzea prestatzea. Hondatxoa jaurtitzea. Igotzeko teknikak: marruskadura korapiloekin, oineko presarekin eta beste batzuekin. Altueran aseguratzeko moduak. Beste korapilo batzuk.

-Igotzeko, tokialdatzeko eta adaburuan mugitzeko teknikak.

-Jaisteko mugimenduak. Jaisteko gailua erabiltzea eta beste.

-Altuerako lanak egiteko beste bitarteko eta ekipamendu batzuk: garabiak, saskiak eta plataforma jasotzaileak. Ezaugarriak.

-Zuhaitzak altueran inausteko teknikak. Zuhaitzen kirurgia. Jarduteko eremuak markatzea. Apaindurarako zuhaitzak eratzeko eta mantentzeko altuerako inausketak. Adar osoak kentzea. Adarrak moztea.

-Enbor eta adarren jaitsiera kontrolatua. Ezaugarriak.

-Motozerra eta inausketako beste erreminta batzuk altueran erabiltzea.

-Arrisku egoerak altuerako lanetan. Identifikazioa. Larrialdietarako plana. Lehen sorospenak.

-Ingurumeneko araudia, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia eta egin behar diren lanen berariazko araudia.

Orientabide didaktikoak.

Kirol zelaien eta lorategien kontserbaziorako eragiketak programatu eta antolatzeko funtzioa betetzeko behar den prestakuntza dauka lanbide modulu honek. Modulua bukatutakoan, oinarrizko eragiketa hauek antolatu eta kontrolatzeko gauza izanen dira ikasleak: landare-elementuen mantentze-lanak eta lehengoratzeak; zuhaitzak, palmondoak, zuhaixkak eta heskaiak inausi eta lehengoratzea; landareak ez diren elementuak kontserbatu eta lehengoratzea, lorategiko eta soropiletako landare-elementuen osasun egoera zaintzea, ureztatzea eta ongarritzea; eta altuerako lanak gainbegiratzea.

Modulu hau batez ere praktikoa da. Hortaz, irakaskuntza antolatzen denean, alderdi praktikoak moduluari ematen zaizkion ordurik gehienak hartuko ditu, eta batez ere zentroko lorategi-aldeetan, lantegietan eta biltegietan emanen da. Moduluaren eduki teorikoak ere garrantzitsuak dira, gauzatze praktikoen oinarrizko elementua direlako; haiei esker, ikasleek hobeto ulertu eta argudiatuko dituzte teknikak eta prozedurak. Komenigarri litzateke ikus-entzunezko bitartekoak dauzkan ikasgela batean ematea.

Honako hauek baldintzatzen dute moduluaren edukien sekuentziazioa: lorategi-zonako ezaugarriak, hau da, landareen fisiologia, eta hori urtaroaren, klimatologiaren eta kokalekuaren araberakoa da. Hori dela eta, komeni da landare-elementuei dagozkien edukiak urtean zehar lantzea, ataza bakoitza urtaro egokian eginda. Iradokitzen da lorategia mantentzeko eta lehengoratzeko oinarrizko lanekin hastea, eta, jarraian, lehendabiziko hiruhilekoa osatzea apaindurarako eta kirol soropilak mantentzeko eta lehengoratzeko lanei buruzko alderdiekin.

Halaber, inausketarako garairik egokienean inausiko dira zuhaitzak eta zuhaixkak. Zuhaitzetako altuerako lanei, igotzeko metodoei eta makinen, ekipamenduen eta erreminten deskripzioei buruzko edukiekin bateratuko dira eduki horiek. Segituan, lorategian landareak ez diren elementuak lehengoratzeko eta kontserbatzeko lanak irakatsiko dira. Bukatzeko, garaian garaiko landare-elementuak mantentzeko lanak jorratuko dira, batik bat lorategiko eta soropiletako eragile kaltegarriak kontrolatzeko eragiketak, ureztatzekoak eta ongarritzekoak.

Kontuan izanik moduluko helburuak eta proposatzen den edukien sekuentziazioa, ondoko jarduera hauek iradokitzen dira, besteak beste:

-Lorategiko landare-elementuak eta landareak ez direnak identifikatu eta inbentariatzea, bai eta haiek mantentzeko behar diren makina eta erremintak ere.

-Egin beharreko mantentze-lanak planifikatzea eta egutegiak prestatzea.

-Apaindurarako eta kirol soropilaren mantentze-lanak antolatu eta egitea: ebaketa, area pasatzea, aireberritzea, berrereitea, berrelikatzea, itxura ematea, ongarritzea, etab.

-Lorategiko landare-elementuen eta lurzoruaren oinarrizko laborantza lanak antolatu eta egitea: azalatzea, jorratzea, aitzurtzea, lur-estaltzea, lurzorua prestatzea, landatzea, berrezartzea, sastraka kentzea.

-Zuhaixken inausketa antolatu eta egitea: inausketa motak (garbitzekoa, berritzekoa, eratzekoa, loratzekoa, heskaiak eta topiaria).

-Zuhaitzen inausketa antolatu eta egitea: ebakitzeko teknikak, eratzeko inausketa, mantentzekoa, etab. Motozerra eta ebakitzeko erremintak erabiltzea.

-Zuhaitzetara igotzeko oinarrizko teknikak ezagutzea: lokailuak, korapiloak, igotzeko metodoak, adaburuan tokiz aldatzekoak eta jaistekoak.

-Altuerako lanak antolatu eta egitea: inausketak, adarrak kentzea, adarrak txikiagotzea, enborren eta adarren jaitsiera gidatua, makinak eta erremintak altueran erabiltzea.

-Lorategian landareak ez diren elementuen oinarrizko konponketak antolatu eta egitea: altzariak eta ekipamendua.

-Kirol soropilaren eta lorategiaren ureztatzea kontrolatzea: ureztatzeko instalazioa erabili, egiaztatu, konpondu eta doitzea.

-Kirol soropiletako eta lorategiko landare-elementuen ongarritzea kontrolatzea.

-Kirol soropileko eta lorategiko elementuak ukitzen dituzten eragile kaltegarriak kontrolatzea.

Lorezaintzako lanekin ikusteko duten funtsezko alderdiak lantzen dituen modulua denez gero, eta haiek antolatu eta gainbegiratzeko zuzenduta dagoenez gero, gomendagarria da sektoreko enpresa handi eta ertainetara joatea, honako helburuekin:

-Lan taldeen planifikazioa eta antolaketa bertatik bertara ezagutzea.

-Ikaskuntza konplexuagoen emaitzak osatzea, edo, espezializazio edo ekipamendu tekniko handiagoa behar duten ikaskuntzenak ere bai.

-Kirol soropilen motekin zerikusia duten alderdien gaineko ezagutza osatzea. Interesgarria litzateke kirol zelairen batera joatea (golfean, futbolean eta abarrean aritzekoa).

-Igotzeko teknikak eta altueran inausteko lanak jorratzea (langileen prestakuntza/ezaugarriak, berariazko materiala ezagutzea).

Klaseak antolatzerakoan, bermatu behar da ikasle bakoitzak lan pertsonal bat egitea mantentze-lanak praktikan jartzeari dagokionez eta egiteko teknikei dagokienez. Orobat, modulua zuzenduta dagoenez prozesuak antolatzen eta planifikatzen ikastera, banakako lanaren esperientzia lortu ondoan, talde-lana azpimarratu beharko da, baita haren funtzionamendua eta antolaketa ere.

Modulu hau zikloko beste batzuekin dago erlazionaturik, honako alderdi hauetan:

-Botanika agronomikoa, lehenengo kurtsokoa, curriculumeko erreferentziaren arabera: lorategiko landareak identifikatzea, laborantzako beharrak aztertuz, baita apaindurarako balioa ere, geroago Lorategien eta kirol soropilen kontserbazioa izeneko moduluan aplikatzeko.

-Fitopatologia, lehenengo kurtsokoa; izan ere, lorategiko landare-elementuen osasun egoerari segimendua egiteko beharrezko edukiak lantzen dira modulu horretan, eta haien kontrola Lorategien eta kirol soropilen kontserbazioa izeneko moduluan.

-Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak, lehenengo kurtsokoa: kirol zelaia eta lorategia mantentzeko prozesu bakoitzerako egokiak diren makinak eta erremintak ezagutzea, baita haien mantentze-lanak eta funtzionatzeko egoera ona gainbegiratzea ere. Orobat, instalazioen (ura, argia), altzarien eta haien ekipamenduen kontrola eta mantentze-lanak.

-Mintegiaren kudeaketa eta antolaketa, bigarren kurtsokoa: landareak eta zohiak ekoiztea erabilgarria izan daiteke Lorategien eta kirol soropilen kontserbazioa izeneko moduluan.

-Lorategiak diseinatzea eta paisaia lehengoratzea, bigarren kurtsokoa; izan ere, diseinuaren aurreko fasetik dago baldintzatuta lorategi-zona kontserbatzeko maila, eta, bere aldetik, lorategi-zona baten diseinua baldintzatuta dago emanen zaion erabilerarekin eta izan ahal duen kontserbazio mailarekin.

Lanbide modulua: Laboreen plangintza I

Kodea: 0695a.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 120 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Laboreen behar hidrikoak eta nutritiboak zehazten ditu, eta, horretarako, datu edafikoak eta hidrologikoak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lurzoruaren osagaiak zehaztu eta sailkatu ditu.

b) Faktore biotikoen eta abiotikoen garrantzia lurzorua osatzean eta haien erlazioa klimarekin azaldu du.

c) Lurzoruen ezaugarri fisiko eta kimiko nagusiak azaldu ditu.

d) Materia organikoaren garrantzia nekazaritzako lurzoruetan nabarmendu du.

e) Lurzoruen problema nagusiak deskribatu ditu, bereziki azpimarratuta haien zuzenketa eta kudeaketa aproposa.

f) Lurzoruak eratu ziren tokiaren arabera sailkatu ditu, inguruneko garrantzitsuenak ezagututa.

g) Uraren eta lurzoruaren oinarrizko azterketak egin ditu.

h) Lurzoruaren azterketaren emaitza erlazionatu du lurzoruaren ezaugarriekin, ongarri motarekin eta laboreen egokitasunarekin.

i) Ongarritze mineral eta organikoaren printzipioak azaldu ditu.

j) Ongarri mineral motak sailkatu ditu, haien ezaugarriak jasoz.

k) Laboreak ureztatzeko beharrak zehaztu ditu.

l) Ureztatzeko sistemak azaldu ditu, diseinuaren oinarrizko kalkuluak eginez.

m) Ureztatzaileari laguntzeko zerbitzua erabili du, Nafarroako laboreei aplikatuta.

n) Lanaren kontrolerako txostenak eta gaztiguak bete ditu.

o) Ingurumen arloko eta laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia aplikatu du.

2. Klimaren garrantzia ebaluatzen du, laboreekiko harremana azalduz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Klima eta eguraldiaren arteko desberdintasunak azaldu ditu.

b) Lurraren sistema klimatikoa eta klima baldintzatzen duten faktore nagusiak azaldu ditu.

c) Faktore klimatiko nagusiak zehaztu ditu, haren azterketa historikoa eginez.

d) Eragile klimatikoen eragina laboreen gainean deskribatu du.

e) Laboreetara ura eramateko modua, kazkabarraren garrantzia eta laboreetan borrokatzeko bitartekoak aztertu ditu.

f) Haizearen garrantzia nekazaritzan zehaztu du.

g) Indize klimatikoak deskribatu ditu.

h) Klimogramak prestatu eta interpretatu ditu.

i) Sailkapen klimatikoak azaldu ditu eta Espainiako klimak deskribatu.

j) Nafarroako klimak ebaluatu ditu.

k) Estazio meteorologikoen garrantzia nekazaritzan azaldu du, haien osagaiak zehaztuz.

l) Estazio meteorologikoetako datuak interpretatu ditu.

m) Satelite meteorologikoen erabilgarritasuna azaldu du.

n) Eguraldiaren iragarpena aztertu du eta mapa meteorologikoak interpretatu.

3. Laboreak, aukerak eta txandakatzeak planifikatzen ditu, datu edafoklimatikoei buruzko eta laboreen eta merkatuaren beharrei buruzko informazioa erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lurraren orografia ezaugarritu du.

b) Labore nagusien beharrak ezaugarritu ditu.

c) Tenperatura-datuak, plubiometriari dagozkionak eta lurzoruaren, lurraren eta uraren ezaugarriak labore posibleekin erlazionatu ditu.

d) Iraunkortasun-faktoreak baloratu ditu.

e) Ezarriko diren laboreak, aukerak edo txandakatzeak zehaztu ditu.

f) Labore-elkartzeen eta -banaketaren planoak egin ditu.

g) Laboreen, aukeren eta txandakatzeen planifikazioa egin du Nafarroarako.

h) Bideragarritasun ekonomikoa aztertu du merkatuaren arabera eta hautatutako laboreen laguntza ekonomikoen arabera.

i) Fruitu-laboreen ezaugarri aipagarrienak azaldu ditu, bereziki kontuan izanda laborearen oinarrizko lanak, fenologia eta morfologia.

j) Fruitu-mintegiko lana planifikatu du, kontroleko araudia kontuan izanda.

k) Nafarroako fruitu-labore nagusiak sailkatu ditu.

l) Baratzeko laborantzaren material eta azpiegitura nagusiak azaldu ditu.

m) Lurzorurik gabeko laborantza aztertu du, ezartzeko modua eta ezaugarririk aipagarrienak zehaztuz.

n) Nafarroako baratzeko labore nagusiak sailkatu ditu.

4. Laborantzarako azpiegitura-obrak gauzatzeko lanak antolatzen ditu, eta, horretarako, eragiketak, tresneria eta makineria deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lur-mugimenduak zehaztu ditu.

b) Nibelatzeko, baratze-mailakatzeko eta bakantzeko eragiketak gainbegiratu ditu.

c) Drainatzeko eta ura husteko sarea programatu du.

d) Laboreak behartzeko azpiegiturak zehaztu ditu.

e) Haize-babesak, itxiturak, bideak eta azpiegitura osagarriak eraikitzeko lanak kontrolatu ditu.

f) Azpiegiturak egiteko erabiltzen diren makineria, tresneria eta lanabesak hautatu ditu.

g) Azpiegiturak eraikitzeko eta makineria erabiltzeko denbora-sekuentziazioa ezarri du.

h) Irizpide tekniko eta ekonomikoak eta iraunkortasunekoak aplikatu ditu.

i) Egin behar diren lanak esleitu ditu ezarritako planifikazioaren arabera.

j) Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

5. Lurra laborearen arabera prestatzeko prozesua koordinatzen du, eta, horretarako, eragiketak, ekipamenduak eta makineria deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lurra egokitzeko, hobetzeko eta prestatzeko lanak programatu eta sekuentziatu ditu.

b) Instalazioak muntatu aurreko lanak planifikatu ditu.

c) Kontserbazio-laborantzako eta laborantza gabeko sistemak azaldu ditu.

d) Higadura minimizatzera zuzendutako jardunak kontrolatu ditu.

e) Lurzoruaren emankortasunaren gaineko hobekuntzei ekin die.

f) Hondoko ongarritzearen eta medeagarrien aplikazioa zehaztu du.

g) Ongarritze-dosia kalkulatu du.

h) Landaredi espontaneo gaiztoa kendu du.

i) Makineria, lanabesak eta ekipamenduak hautatu eta erabili ditu.

j) Irizpide tekniko eta ekonomikoak eta iraunkortasunekoak aplikatu ditu.

k) Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

6. Ereiteko, birlandatzeko eta landatzeko eragiketak antolatzen ditu, eta, horretarako, landareen eta lurzoruaren erabilera deskribatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ereiteko dosia, landare-kantitatea, landare-materialarena eta beste sargai batzuk kalkulatu ditu.

b) Materialen hornidura planifikatu du.

c) Landare-tartea zehaztu du.

d) Erabilitako landare-materialaren kalitatea bermatu du.

e) Zuinketa-puntuak lekuan bertan lokalizatu ditu.

f) Lurra zulatu du eta euste-egiturak kokatu ditu.

g) Ezarriko den landare-materiala egokitzeko eragiketak zehaztu ditu.

h) Landare-materiala erein edo birlandatu du.

i) Hutsarteak betetzeko lanak eta laborearen lehen zainketak antolatu ditu.

j) Makineria, lanabesak eta ekipamenduak hautatu eta erabili ditu.

k) Langileak eta produkzio-bitartekoak inplikatzen dituzten arazoak identifikatu, baloratu eta konpondu ditu.

l) Irizpide tekniko eta ekonomikoak eta iraunkortasunekoak aplikatu ditu.

m) Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

Edukiak.

Laboreen behar hidriko eta nutritiboak zehaztea:

-Nekazaritzako lurzorua:

-Osagaiak. Faktore biotikoak eta abiotikoak lurzorua osatzean. Lurzoruaren profila eta horizontalak.

-Lurzoruaren, klimaren eta lurraren formen arteko harremanak.

-Lurzoruaren propietate fisikoak. Osaera minerala eta lurzoruko mineral nagusiak.

-Lurzoruko ura eta airea. Porositatea, uraren mugimendua lurzoruan, drainatzea eta iragazkortasuna; ebapotranspirazioa; lurzoruaren hezetasuna aldatzea, eremu-kapazitatea, zimeltasun puntua eta ur higroskopikoa; landareak erabil dezakeen ura, erraz erabil daitekeen ura eta ureztatzeko dosia kalkulatzea. Airea lurzoruan, airearen gutxieneko betekizunak lurzoruan.

-Materia organikoa landatutako lurzoruetan. Materia organikoaren eta humusaren definizioa; osagai nagusiak; materia organikoaren iturri nagusiak nekazaritzan; materia organikoa deskonposatzea lurzoruan; materia organikoaren funtzioak. Karbonoaren eta nitrogenoaren arteko erlazioa. Humusa; humusaren eragina lurzoruan.

-Lurzoruaren propietate kimikoak. Anioiak eta katioiak. Lurzoruaren soluzioa. Buztinaren eta humusaren konplexua. Nutrizio elementuen mugimenduak lurzoruan. Lurzoruaren pH-a; egungo azidotasuna eta azidotasun potentziala. Aldaketarako gaitasun osoa. Lurzoruaren gazitasun, sodiotasuna eta alkalinotasuna.

-Lurzoruen arazo ohikoenak. Lurzoruaren higadura eta narriadura. Higadura prozesuak. Lurzoruaren higadura Nafarroan. Lurzoru azidoak. Lurzoru gaziak. Lurzoru gazi-sodikoak. Toxikotasun arazoak dituzten lurzoruak. Arazoak dituzten lurzoruen kudeaketa. Lurzoruaren kutsadura; elementu kutsagarriak; lurzoruak deskutsatzea.

-Arazoak dituzten lurzoruak zuzentzea. Medeagarriak. Karezko medeagarriak. Humusaren medeagarriak. Ongarri organikoak. Bestelako medeagarriak.

-Lurzoruaren sailkapena. Lurzoruaren sailkapenaren hastapenak. Lurzoruak Nafarroan.

-Lurzoruen azterketa. Laginak hartzea. Aztertu beharreko parametro kimiko eta fisiko nagusiak. Emaitzen interpretazioa.

-Ongarritze mineral eta organikoak.

-Ongarritzearen printzipio orokorrak.

-Landareek behar dituzten elementu mineralak.

-Ongarriak: sailkapena. Aberastasuna edo kontzentrazioa. Aurkezpena. Propietateak. Aplikazioa. Ongarri mineralak eta ongarri organikoak.

-Lurzoruaren emankortasuna ebaluatzea.

-Nitrogenoa: funtzioak landarean. Nitrogenoaren formak lurzoruan. Nitrogenoaren balantzea lurzoruan. Ongarri nitrogenodunak.

-Nitrogenoa gehiegi erabiltzearen arriskuak. Ongarri nitrogenodunen galerak murriztea. Urak nitratoekin kutsatzea. Eremu kalteberak Ebro ibarrean.

-Fosforoa: fosforoa landarean. Fosforoa lurzoruan. Fosforoaren erretrogradazioa. Ongarri fosforodunak. Analisi metodoak.

-Potasioa: potasioa landarean. Potasioa lurzoruan. Ongarri potasiodunak. Analisi metodoak.

-Elementu sekundarioak eta oligoelementuak. Garrantzia eta funtzio nagusiak landareetan.

-Ureztatzeak:

-Landareek zenbat ur behar duten kalkulatzea: ETo-a. Kc-a.

-Ureztatzea programatzea: dosia, denbora, bitartea.

-Ureztatzea ur gaziekin.

-Hodien oinarrizko kalkuluak. Ponpak. Beharrezko potentzia kalkulatzea.

-Ureztatze motak eta sistemak: grabitatekoa, aspertsiozkoa, tantakakoa.

-Ureztatzeko uraren kalitatea. Analisia interpretatzea.

-Ureztatzaileari Laguntzeko Zerbitzua Nafarroan.

Klimaren garrantzia ebaluatzea:

-Klimaren eta eguraldiaren definizioa. Atmosfera, osagai nagusiak.

-Lurreko sistema klimatikoa. Lurreko klima baldintzatzen duten faktore nagusiak.

-Eguzkiaren erradiazioa: beroa eta tenperatura. Beroa transmititzeko formak.

-Tenperaturaren eragina laboreetan. Tenperatura aproposa. Gutxieneko tenperatura. Integral termikoa.

-Tenperaturaren eragina laboreetan. Termoperiodikotasuna. Bernalizazioa. Latentzia. Hotzaren ordu metaketa.

-Tenperatura baxuak. Izozteak. Izozte motak. Izozteen eraginak. Izozteen kontrako borroka.

-Argia. Eguterako eta laiotzeko landareak.

-Fotoarnasketa. Fotoperiodikotasuna. Argi falta.

-Ura: eramateko erak. Kazkabarraren kontrako borroka. Hezetasun erlatiboa.

-Haizea. Jatorria. Neurketa. Garrantzia nekazaritzan. Haizearen kontrako babesa. Haizearen higadura.

-Indize klimatikoak. Klimogramak. Diagrama onbrotermikoa. Sailkapen klimatikoak.

-Klimak Espainian eta Nafarroan. Klimatologiaren datu historikoak.

-Lurreko klimaren eboluzioa. Egungo klima aldaketa, kausak eta jatorria. Nekazaritzan duen eragina.

-Eguraldiaren behaketa. Estazio meteorologikoak, osagaiak eta datuen interpretazioa. Satelite meteorologikoak. Eguraldiaren iragarpena. Mapa meteorologikoak.

Laboreak, aukerak eta txandakatzeak planifikatzea:

-Kontzeptu orokorrak:

-Datu topografikoak eta orografikoak interpretatzea.

-Tresnak eta erremintak laboreen banaketaren irudikatze grafikorako.

-Iraunkortasunerako faktoreak laboreen plangintzan.

-Nekazaritzako azaleren irudikatzea.

-Bideragarritasun ekonomikoaren gaineko azterlana. Nekazaritzako laguntzak.

-Nafarroako aukera, txandakatze, elkarte eta polilaborantzen gaineko azterlana.

-Laboreak, aukerak eta txandakatzeak planifikatzean giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Fruitu-laborantza planifikatzea:

-Fruitu-zuhaitza: sustraien sistema eta aireko partea.

-Landarearen urteko aroak: neguko geldialdia, landarearen aktibitatea. Zuhaitzaren biziaren faseak.

-Loratzeko prozesua: Indukzioa eta desberdintasuna loreetan. Loraldia. Polinizazioa. Ernalketa. Fruituaren garapena. Osagai kimikoak. Heldutasuna.

-Fruitu-laboreen hedapena: ugalketa sexuala eta asexuala. Txertoa: helburuak, metodoak. Txerto motak.

-Inausketa: xedeak, klaseak, motak, garaia. Bakantzea. Segurtasun arauak.

-Landaketa: kontuan hartu beharreko faktoreak, sistemak.

-Mintegiak: zatiak, lurra hautatzea, landarea sortzeko prozesua. Ugaltzeko alorrak, aldaeren alorrak. Laborea zaintzea. Araudia.

-Nafarroako fruitu-laboreen espezie nagusiak: sagarrondoa, udareondoa, mertxikondoa, gereziondoa, aranondoa, elorri beltza, arbendolondoa, mahatsondoa eta olibondoa. Iraunkortasunaren faktoreak.

-Baratzeko laboreak kanpoan eta babestuta planifikatzea.

-Oinarrizko azpiegiturak. Hazitegiak. Substratuak.

-Plastikoen erabilera. Estaltzeko materialak. Tunelak: erabilera.

-Berotegiak: motak, estalkiaren forma, egitura. Berotegia erabiltzea.

-Berotegiaren balantze termikoa. Berokuntza. Hozte sistema. Hezetasun erlatiboa. Argiztapena. Karbono bidezko ongarritzea. Energia aurreztea.

-Lurzorurik gabeko laborantza. Material nagusiak. Laborantzak Nafarroan duen garrantzia.

-Nafarroako baratzeko espezie nagusiak. Iraunkortasunaren faktoreak.

Antolaketa azpiegituren lanak laborantzarako egiteko.

-Lur mugimenduak. Nibelatzea, baratze-mailakatzea eta bakantzea.

-Drainatzeak eta hustubideak. Drainatzeko sare motak.

-Behartzeko azpiegiturak muntatzea: tunelak eta berotegiak.

-Haize-babesak. Itxiturak eta hesiak. Bideak. Muntaketa eta eraikuntza.

-Obrak egiteko erremintak, ekipamenduak, makinak eta lanabesak. Hautaketa. Erregulazioa.

-Irizpide teknikoak, ekonomikoak eta iraunkortasunekoak.

-Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea laborantzarako azpiegiturak eta obrak egitean.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Lurra prestatzeko prozesuaren koordinazioa:

-Egokitzeko, hobetzeko eta prestatzeko lanak. Programazioa.

-Lurra prestatzea instalazioak muntatzeko.

-Kontserbazio laborantza eta laborantza eza. Lurzorua maneiatzea higaduraren kontra.

-Ongarria kalkulatzea. Medeagarriak kalkulatzea.

-Landaredi espontaneoa kentzea. Sistemak eta metodoak.

-Erremintak, ekipamenduak, makinak eta lanabesak. Hautaketa. Erregulazioa.

-Irizpide teknikoak, ekonomikoak eta iraunkortasunekoak.

-Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea lurra prestatzerakoan.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Ereiteko, birlandatzeko eta landatzeko eragiketak antolatzea.

-Ereiteko dosia kalkulatzea. Ereiteko garaia.

-Landaketa eta birlandaketa. Landatzeko esparruak. Diseinua. Aukeratzeko irizpideak.

-Landaregaia: identitatea eta kalitatea. Ezaugarri teknikoak: purutasuna, ernatzeko ahalmena, ernatzeko bizkortasuna, balioa, bizitza-luzera, pisua, kalibrea, hezetasuna, osasun egoera. Pasaporte fitosanitarioa.

-Zuinketarako puntuak. Kokalekua.

-Zuloak, ildoak eta ildarteak egitea.

-Zurkaiztatzea. Besorako laborantza.

-Landaregaia egokitea. Hutsarteak betetzea.

-Ureztatzea kontrolatzea laborantzako lehenengo etapetan.

-Makinak eta erremintak. Hautaketa. Erabilera. Erregulazioa.

-Irizpide teknikoak, ekonomikoak eta iraunkortasunekoak.

-Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea erein, birlandatu eta landatzerakoan.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Orientabide didaktikoak.

Laboreen plangintza izeneko modulua zikloko bi kurtsotan banandu da, ahalik eta ikuspegi zabalena emateko nekazaritzaren egoerari buruz, eta batik bat, Nafarroako nekazaritzaren egoerari buruz. Laboreen plangintza I izeneko moduluak nekazaritzako produkzioaren fundamentuak ezartzen ditu funtsezko oinarriak erakutsiz, eta, horrela, bigarren kurtsoan, Laboreen plangintza II izeneko moduluan, dauden laboreen aniztasuna aurkeztuko zaie ikasleei, Europan, Espainian eta Nafarroan gizartearen, ingurunearen eta ekonomiaren aldetik dagoen ingurunearekin erlazionatuta.

Laboreen plangintza I izeneko moduluak, hastapenean, laboreen behar hidrikoak eta nutritiboak azaltzen ditu, arreta berezia emanez nekazaritzako lurzoruari, ongarritzeari eta ureztatzeko oinarrizko kalkuluei. Ondoren, klima eta laboreekiko harremana aurkeztuko dira. Gero, laboreen, aukeren eta txandakatzeen planifikazioa garatuko da, frutako eta baratzeko planifikazioaren gainean ibil laburra eginez. Jarraian, laboreetarako beharrezko azpiegitura nagusiak erakutsiko dira, baita lurra prestatzeko prozesuak eta erein, birlandatu eta landatzeko eragiketa garrantzitsuenak ere.

Iradokitzen da Edukiak izeneko atalean ezarritako ordenari jarraitzea, sekuentziazioaren arabera baitaude antolaturik; hartara, Laboreen plangintza II izeneko moduluaren helburuak arrakastaz betetzeko beharrezko funtsezko oinarriak ezarrita geldituko dira.

Ikastetxeak bere baliabideak izanen ditu jarduerak egiteko, baina iradokitzen da berotegi pribatuetara, esperimentazioko finketetara, nekazaritzako laborategira eta abarretara joatea. Orobat, faboratu beharko da nekazaritzako lurrei, produkzioei, errendimentuei eta abarrei buruzko datuak erabiltzea, haietako asko informazioko teknologia berrien bidez eskuratuak.

Modulua ongi ulertzeko, ondoko jarduera praktikoak iradokitzen dira:

-Lurzoruaren profilen behaketak egitea.

-Eguraldiaren mapak interpretatzea.

-Lurzoruen pH-a neurtzea.

-Laborategian ezagutzea lurzoruen testura eta egitura.

-Lurzoruari lotutako makrofauna eta mikrofauna aztertzea.

-Estazio meteorologikoetako eguneroko datuak biltzea.

-Laboreak erein eta landatzea.

-Laborantzako eragiketak egitea.

-Ureztatzeko uraren eta lurzoruaren laginak hartzea.

-Lurzoruen eta uren analisiak interpretatzea.

-Lurzoruaren iragazkortasuna neurtzea.

-Azpiegituren mantentze-lanak egitea (berotegiak, tantakako ureztaketak, mikroaspertsiozkoak).

-Lokalak eta erremintak garbi eta ordenan mantentzea.

Laboreen kudeaketa I eta II izeneko moduluekin dago erlazionaturik modulu hau; hortaz, koordinazio ona izan behar dute haiek ematen dituzten irakasleek. Esan bezala, modulu honek nekazaritzako produkzioaren fundamentuak ezartzen ditu, bigarren kurtsoan, Laboreen plangintza II izeneko moduluan, jarraipena izanen dutenak. Bertan, nekazaritzako berariazko produkzioaren ezaugarriak azaltzen dira, Nafarroan hazten diren espezieak eta aldaerak ardatz izanik.

Edukien artean, badaude beste moduluekin osatzen ahal diren kontzeptuak; hori dela eta, beharrezkoa izanen da etengabe koordinatuta egotea haiekin (Enpresa eta ekimen sortzailea, Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak, Topografia, etab.).

Lanbide modulua: Laboreen kudeaketa I

Kodea: 0696a.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ureztatzeko eta ongarritzeko lanak programatu eta kontrolatzen ditu, eta, horretarako, laborantza intentsibo eta hidroponikoen behar hidrikoak eta nutritiboak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landareen egoera fisiologikoa gainbegiratu du.

b) Ureztatzeko uraren beharrak kalkulatu ditu.

c) Ureztatzeko unea, maiztasuna eta dosia zehaztu ditu.

d) Ureztatzea kontrolatzeko elementuen programazioa egin du.

e) Ureztatzeko sistemak gauzatu ditu.

f) Ureztatzeko sistemaren eraginkortasuna zehazten duten parametroak kalkulatu ditu.

g) Ongarritzeko beharrezkoak diren sargaiak kalkulatu ditu.

h) Estal-ongarria eta hosto-ongarria aplikatzeko unea eta mota hautatu du.

i) Fertirrigazioan eta hidroponian disoluzio amak kalkulatu eta prestatu ditu.

j) Ongarriak banatzeko ekipamenduak eta makineria hautatu eta erregulatu ditu.

k) Ureztatzeko instalazioa mantentzeko programari jarraitu dio.

l) Ongarria bota du.

m) Ureztatzea eta ongarritzea programatzeko eta kontrolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

n) Ingurumenari, elikagaien segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

2. Instalazioak prestatzeko lanak, eta laborantza intentsibo eta hidroponikoen ereintza eta landaketa egin eta antolatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ereiteko geruza prestatzeko eragiketak egin ditu laborantza intentsiboetan.

b) Laborantza hidroponikoetarako instalazioak egokitu ditu.

c) Laborantza hidroponikoko sistemak deskribatu ditu.

d) Laborantza intentsiboen ereintza egin du.

e) Laborantza intentsiboen eta hidroponikoen landaketa egin du.

f) Makineria, lanabesak eta ekipamenduak hautatu eta erabili dira.

g) Irizpide tekniko eta ekonomikoak eta iraunkortasunekoak aplikatu ditu.

h) Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

3. Laborantza lanak eta -zainketak antolatu eta programatzen ditu, eta, horretarako, labore motak eta produkzio-asmoa aztertzen ditu laborantza intentsiboetan, hidroponikoetan eta mozteko loreen laborantzan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laborantza lanak eta -eragiketak deskribatu eta sailkatu ditu.

b) Laborantza lanen eta -zainketen egutegia ezarri du laborearen, ziklo begetatiboaren eta ingurunearen baldintzen arabera.

c) Makineria, ekipamenduak eta lanabesak irizpide teknikoarekin hautatu ditu.

d) Agrosistemaren osasun-oreka mantentzeko estrategiak ezarri ditu.

e) Kontrol fitosanitarioko eragiketak hautatu, gainbegiratu eta egin ditu.

f) Landareen aireko zatiaren gaineko esku-hartzeak zehaztu, gainbegiratu eta egin ditu (inausketak eta eroanbideak).

g) Laboreak behartzeko instalazioetan giroa kontrolatzeko sistemak erabili ditu (ez dira laborantza estentsibokoak edo fruitu-laborantzakoak).

h) Laborantza lanak eta -zainketak antolatzeko eta programatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

i) Ingurumenari, elikagaien segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

4. Aprobetxatzeko eta uzta biltzeko lanak programatu eta gainbegiratzen ditu, eta, horretarako, baldintza meteorologikoak eta une aproposa edo heldutasun-maila aztertzen ditu laborantza intentsibo eta hidroponikoetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bazkak eta belardiak aprobetxatzeko teknikak deskribatu ditu.

b) Bazkak eta belardiak aprobetxatzeko une aproposa zehaztu du.

c) Ale eta fruituen heldutasun-maila zehazteko metodoak deskribatu ditu.

d) Heldutasun-maila zehazteko tresnak erabili ditu.

e) Uzta biltzeko eragiketak deskribatu ditu.

f) Uzta biltzeko une aproposa zehaztu du.

g) Aprobetxatzeko edo uzta biltzeko baldintza meteorologiko onuragarrienak baloratu ditu.

h) Uztaren hondarrak aprobetxatzeko edo ezabatzeko hautatu ditu.

i) Aprobetxatzeko edo uzta biltzeko makineria, ekipamenduak eta lanabesak hautatu eta erregulatu ditu.

j) Aprobetxatzeko edo uzta biltzeko eragiketetarako behar diren sargaiak kalkulatu ditu.

k) Aprobetxatzeko eta uzta biltzeko lanak programatzeko eta antolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

l) Ingurumenari, elikagaien segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

5. Laborantza intentsiboaren eta hidroponikoaren uzta bildu ondoko lanak antolatzen ditu, eta, horretarako, produktu motaren eta haren xedearen arabera egin beharreko eragiketak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kargatzeko eta garraiatzeko baldintzak deskribatu ditu.

b) Kargatzeko eta garraiatzeko makineria, ekipamenduak eta lanabesak hautatu ditu.

c) Ontziratu, biltegiratu eta/edo kontserbatu aurreko eragiketak deskribatu ditu.

d) Ontziak eta enbalajeak hautatu ditu.

e) Nekazaritzako produktuak biltegiratzeko eta kontserbatzeko metodoak deskribatu ditu.

f) Biltegiratzeko eta/edo kontserbatzeko metodoa, ekipamenduak eta instalazioak produktu motaren arabera hautatu ditu.

g) Produktu zehatz bat saltzea edo biltegiratzea komeni den baloratu du.

h) Nekazaritzako produktuen uzta bildu ondoko eragiketetarako beharrezkoak diren sargaiak kalkulatu ditu.

i) Uzta bildu ondoko lanak antolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

j) Nekazaritzako produktuen kalitatea kontrolatzeko prozesua deskribatu du.

k) Oinarrizko kontrol-dokumentazioa bete du.

l) Ingurumenari, elikagaien segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

6. Produktu ekologikoen laborantza-zainketak, biltzeko lanak eta uzta bildu ondokoak antolatzen ditu, eta, horretarako, laborantza intentsiboetan baimendutako teknikak eta metodoak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ureztatzeko uraren egokitasuna zehaztu du.

b) Ureztatzea laborearen beharrak estaltzeko eta lurzoruaren emankortasuna mantentzeko edo hobetzeko erabiltzea baloratu du.

c) Uraren eta mantenugaien aprobetxamendua hobetzen duten estalki bizigabeak eta/edo bizidunak zehaztu ditu.

d) Lurzoruaren ezaugarri fisikoak, kimikoak eta biologikoak hobetzeko ongarri mota eta hura aplikatzeko unea hautatu ditu.

e) Laborea hautatu du higadura txikiagotzeko eta lurzoruaren emankortasuna eta egitura mantendu eta hobetzeko.

f) Izurriak eta gaixotasunak kontrolatzeko premia baloratu du.

g) Uzta biltzeko heldutasun-une eta tamaina aproposa zehaztu du.

h) Landare-hondarren aprobetxamendua baloratu du.

i) Laborantza-zainketak egiteko eta uzta biltzeko makineria, lanabesak, ekipamenduak eta erremintak hautatu eta erregulatu ditu.

j) Baimendutako uzta bildu ondoko tratamenduak deskribatu ditu.

k) Ziurtapen ekologikoaren prozesua kontrolatu du.

l) Produktu ekologikoen laborantza-zainketak, biltzeko lanak eta uzta bildu ondokoak antolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

m) Ingurumenari, produkzio ekologikoari, elikagaien segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

Edukiak.

Ureztatzeko eta ongarritzeko eragiketak laborantza intentsibo eta hidroponikoetan:

-Landareen egoera hidrikoa eta nutritiboa erakusten duten sintomak. Neurri zuzentzaileak.

-Ureztatzeko uraren premia: garbiak eta osokoak. Garbitzeko premiak.

Ureztatzeko dosiak: dosi garbia eta osokoa. Ureztatze bitarteko tarteak. Ureztatzearen iraupena.

-Ureztatzearen programazioa: benetako denboran eta denbora ertainean edo finkoan. Lurzoruan dagoen uraren edukia neurtzean oinarritutako metodoak, edo uraren egoera hidrikoak neurtzean edo klima parametroak neurtzean. Ureztatzeko sistema kontrolatzeko elementuen erabilera.

-Ureztatzeko sistemaren eraginkortasuna zehazten duten parametroak: aplikazioaren eraginkortasuna, ureztatze faltaren koefizientea eta uniformitasunaren koefizientea.

-Sargaiak ongarritzeko. Kalkulua.

-Ongarri mota hautatzeko irizpideak: laboreen egoera fisiologikoa, lurzorua, uraren kalitatea, produkziorako helburuak, errentagarritasuna eta beste batzuk.

-Fertirrigazioa eta hidroponia. Erabiltzen diren ongarriak. Ongarritzeko aholkuak. Ongarritzeko disoluzioak kalkulatu eta prestatzea.

-Ongarriak banatzeko erabiltzen diren ekipamenduak eta makinak hautatzea. Eraginkortasuna eta egokipena lanetara. Erregulazioa.

-Fertirrigazioan eta hidroponian erabiltzen diren ekipamenduak. Instalatzea.

-Parametroak ebaluatu, mantendu, erabili eta maneiatzea laborantza hidroponikoak ureztatzeko ekipamenduetan. Ureztatzeko sistema kontrolatzeko elementuen erabilera.

-Ureztatzea eta ongarritzea kontrolatzeko eta programatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Ingurumenari buruzko araudia, elikagaien segurtasunari buruzkoa eta lan arriskuak prebenitzekoa.

Laborantza intentsibo eta hidroponikoen lanak eta zainketak antolatu eta programatzea:

-Lerro edo kaleen arteko laborantza lanak.

-Metodo fitosanitarioak eta nahi ez diren belarrak kontrolatzekoak aplikatzea.

-Esku hartzea landareen aireko partearen gainean.

-Lanak sailkatzeko irizpideak.

-Berariazko laborantza lanak eta zainketak belar labore estentsiboetan, baratzeko laborantzan, fruitu-laboreetan eta mahatsondoetan eta fertirrigazio eta hidroponian.

-Laborantza eragiketen eta lanen egutegia. Hazkunde zikloa. Une kritikoak.

-Makinak, ekipamenduak eta lanabesak hautatzea. Laborantza eragiketarako erregulazioa.

-Ingurumeneko kontrolerako elementuak erregulatu eta programatzea laboreak behartzeko instalazioetan.

-Laborantzako zainketak eta lanak programatu eta antolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Ingurumenari buruzko araudia, elikagaien segurtasunari buruzkoa eta lan arriskuak prebenitzekoa.

Laborantza intentsibo eta hidroponikoen aprobetxamendua, uzta eta bilketa programatu eta gainbegiratzea:

-Bazka eta belardien aprobetxamendua: bazkatzeko, silorako edo belar ondurako. Une aproposa. Betekizunak silora eramateko edo ontzeko.

-Heldutasun fisiologikoa eta komertziala. Merkatuetara egokitzea. Hura definitzen duten parametroak. Laginak hartzea. Zehazteko bitartekoak eta metodoak.

-Eragiketak uztarako eta bilketarako. Une aproposa.

-Baldintza meteorologikoak aprobetxamendu, uzta edo bilketarako.

-Uztaren hondarren aprobetxamendua. Uztaren edo bilketaren hondarrak eta hondakinak suntsitzea.

-Makinak, ekipamenduak eta lanabesak hautatzea. Erregulazioak.

-Sargaiak uzta edo bilketarako. Beharrak kalkulatzea.

-Aprobetxamendua, uzta eta bilketa programatu eta antolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Ingurumenari buruzko araudia, elikagaien segurtasunari buruzkoa eta lan arriskuak prebenitzekoa.

Uzta bildu ondokoa antolatzea laborantza intentsibo eta hidroponikoetan:

-Kargatu eta garraiatzea. Baldintzak produktu motaren arabera.

-Kargatzeko eta garraiatzeko makineria, ekipamenduak eta lanabesak hautatzeko irizpideak.

-Ontziratu, biltegiratu eta/edo kontserbatu aurreko eragiketak.

-Ontziratzea eta enbalatzea. Erabilitako materialak: alde onak eta txarrak. Produktura eta merkatura egokitzea.

-Pikorrak lehortzea. Ontzeko laboreak eta belarrak kontserbatzea: belarraren ontze naturala eta behartua. Belar onduak deshidratatzea. Silora eramatea. Lur azpiko organoak biltegiratu eta kontserbatzea. Aireztapen naturala eta behartua. Berokuntza eta hozkuntza. Frutak eta barazkiak biltegiratzea eta kontserbatzea. Fisiologia eta biokimika bildu ondoan. Patologiak eta fisiopatiak bildu ondoan. Terapeutika. Hozte sistema. Egurats kontrolatuak. Izoztea. Beroaren bidezko kontserbazioa. Beharrak kalkulatzea. Biltegiko produktuen bateragarritasuna. Metodoak, ekipamenduak eta instalazioak produktu motaren arabera. Barazki eta fruituen zentralak.

-Biltegiratzea/saltzea komenigarria izatea. Produkzio jarraitua eta sasoikoa. Egokitzea merkatuen eskakizunetara. Biltegiratzeko kostua. Komenigarritasunaren kostua eta aukeraren kostua.

-Sargaiak bildu ondokorako. Beharrak kalkulatzea.

-Bildu ondokoa antolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Kalitate kontrola. Nekazaritzako produktuen normalizazioa eta tipifikazioa. Ziurtagirien sistemak.

-Bildu ondoko prozesuak kontrolatzeko dokumentazioa.

-Ingurumenari buruzko araudia, elikagaien segurtasunari buruzkoa eta lan arriskuak prebenitzekoa.

Produktu ekologikoen bilketa, bildu ondokoa eta laborantza lanak antolatzea laborantza intentsiboetan:

-Ureztatzeko uraren eskuragarritasuna, jatorria, kalitatea eta legezko egoera.

-Garbitzeko ureztatzea. Lurzoruaren gainean duen eragina.

-Landare-estalkiak eta bizigabeak. Eragina uraren eta mantenugaien aprobetxamenduaren gainean.

-Ongarri berdeak. Baimendutako ongarri organikoak eta mineralak aplikatzeko metodoak eta momentua. Eragina lurraren propietate fisiko, kimiko eta biologikoen gainean.

-Laborantza lanak eta eragiketak nekazaritza ekologikoan. Eragina lurzoruaren egituraren eta emankortasunaren gainean. Aukeratzeko irizpideak.

-Gaixotasunak eta izurriak kontrolatzeko atalaseak egiaztatzea nekazaritza ekologikoan. Kontrolatzeko metodoak aplikatzea.

-Heldutasuna, tamaina eta kalitatea. Une aproposa produktu ekologikoen uzta biltzeko.

-Konpostatzea. Konpostatzen ahal diren hondar organikoak.

-Baimendutako makineria, lanabesak, erremintak eta ekipamenduak. Erregulazioa.

-Baimendutako tratamenduak bildu ondorako.

-Ziurtapen ekologikoaren prozesua.

-Produktu ekologikoen laborantza-zainketak, biltzeko lanak eta uzta bildu ondokoak antolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea.

-Ingurumenari buruzko araudia, produkzio ekologikoari buruzkoa, elikagaien segurtasunari buruzkoa, eta lan arriskuak prebenitzekoa.

Orientabide didaktikoak.

Laboreen kudeaketa izeneko moduluak beharrezko prestakuntza dakar nekazaritzako produkziorako eragiketak programatu eta antolatzeko lanetan aritzeko, besteak beste honako alderdi hauek barne dituela: ureztatzeko eta ongarritzeko eragiketak kontrolatzea; laborantza lanak eta eragiketak antolatzea; aprobetxamendua, uzta eta bilketa kudeatzea; eta giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta gainbegiratzea. Hortaz, kontuan izanik garatu beharreko gaiak zabalak direla eta laboreen nekazaritzako erritmora edo urtarokotasunera egokitu behar direla, aholkatzen da edukien sekuentziazioa bi kurtsotan banatzea. Lehendabiziko kurtsoan, Laboreen kudeaketa I izeneko moduluan, laborantza intentsibo eta hidroponikoen kudeaketa landuko da, eta, bigarren kurtsoan berriz, belarki-labore estentsiboak eta fruitu-laboreak, Laboreen kudeaketa II izenekoan.

Funtsean Laboreen kudeaketa I izeneko modulua praktikoa da eta laborantza intentsiborako eta hidroponiarako nekazaritza-finkan eta berotegietan garatuko da nagusiki, toki egokiak baitira teknika horiek gauzatzeko, laborantza lanetan aplikatu beharreko material guztiak erabiliz. Laboreen urtarokotasunak ezartzen du programa garatzeko erritmoa; beraz, beharrezkoa izanen da zenbait labore mota batera kudeatzea. Zati teorikoa erabilera anitzeko gela batean garatuko da. Interneterako sarbidea izanen da, ikasleek informazio teknikoa, aldizkariak, sektoreko enpresen merkataritza-katalogoak eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen babesari buruzko araudia kontsultatu ahal ditzaten.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa zeharkako gai gisa landuko dira edukien multzo guztietan, eta oso gogoan hartu beharko dira ureztatzeko ekipamenduak erabiltzeko eta mantentzeko lanetan, laboreak ongarritzeko ekipamendu eta material berariazkoetan, laborantza lanetan eta baratzezaintzako produktuen bilketa, ontziratze, garraio eta biltegiratze lanetan.

Modulu honetan bada kontuan hartu beharreko beste printzipio metodologiko bat, alegia, jarduera praktikoak azalpen teorikoetan oinarritu behar direla, ikasleek nekazaritzako produkzio desberdinetako lanari lotutako bitartekoak, hizkuntza eta jakintza bereganatu ditzaten.

Gero, jarduera praktikoak errepikatuz, ikasleek beren gaitasun eta trebetasunak indartuko dituzte jardun ekonomikoagoa, lehiakorragoa eta profesionalagoa lortzeko.

Azkenik, beharrezkoa da bestelako gaitasunak garatzea, eguneroko lanean sortzen diren gorabehera ugarietan ikasleak gai izan daitezen konponbideak askatasunez eta zentzuz hautatzeko, ikerketa eta askotariko iturrien kontsulta direla medio.

Modulu honetako irakaskuntza-ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Sistema hidroponikoak zehaztea: NFT eta NGS, erretilu flotatzailea, laborantza substratuan, aeroponia eta beste batzuk.

-Instalazioak, fertirrigazioko ekipamenduak, automatismoak, mantenugaien soluzioa, pH-a, eroankortasuna, kontrolak, dotazioak, lixibiatuak eta ohiko arazo fitosanitarioak deskribatzea eta ama soluzioak prestatzea.

-Berotegiak birmoldatzea eta instalazioak muntatu, maneiatu, erabili eta kontrolatzea.

-Laborantza lanak egitea.

-Uzta egin, planifikatu eta kontrolatzea.

-Produkzio jarraituko sistemak antolatzea, lanen kostua kontrolatzea.

-Merkatuetako laguntzaileak antolatu, biltegiratu eta igortzea.

-Merkaturatze zuzena programatzea.

Halaber, ikaskuntzaren emaitzak lortze aldera, ikasleek eginbehar hauek izanen dituzte:

-Finkan ezarritako labore guztiak mantentzen eta garatzen laguntzea modu aktiboan, eta lanak eraginkortasunez, azkar eta txukun burutzea.

-Ikasturtearen hasieran apunteak banatzen badira, apunteak irakaslearen azalpenekin osatzea.

-Zailtasunak eta kasu praktikoak ebaztea, ikerketa eginez bakarka, Interneten edo beste iturri bibliografiko batzuetan (aldizkariak, testuak etab.).

-Finkan erabiltzen diren espezieetako bakoitzaren hazkuntzari buruzko laburpena egitea, bereziki azpimarratuz espezie bakoitzaren alderdi bereizgarriak.

Laboreen kudeaketa I izeneko modulua ondoko moduluekin lotuta dago, eta koordinazio berezia izan beharko du haiekin:

-Laboreen kudeaketa II. Orientabide didaktikoen hasieran aipatu denez, modulu honek, Laboreen kudeaketa I izeneko moduluarekin batera, nekazaritzako produkzioaren esparru guztietan lan egiteko behar diren trebetasunak biltzen ditu.

-Laboreen plangintza I; izan ere, modulu horretan ikasten da nola prestatu behar den lurra laborantzarako eta nola erein, landatu eta birlandatu behar diren laboreak, eta haren sekuentziak Laboreen kudeaketa I izeneko moduluaren erritmoari eragiten dio.

-Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak, lehenengo kurtsokoa. Traktoreen erabilera eta mekanizazioa eta egituren funtzionaltasuna ezagutzea funtsezkoa da Laboreen kudeaketa I izeneko moduluko praktikak egin ahal izateko.

Lanbide modulua: Ingelesa I

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ingelesez ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila onargarriarekin, garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen baitu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu du.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu du, testu motaren eta helburuaren arabera, informazio garrantzitsua bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera ditu erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu du, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Aparatu edo ekipamendu bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu ditu.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, aurrez aurreko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu ditu, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Doitasunez identifikatu ditu norberaren jardueraren elementu aurreikusgarriekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datuak eta ekintzak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu du.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu du (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu ditu.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Formularioak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinazkoak bete ditu, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi ditu, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu ditu, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin ditu, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu du oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu du, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili du.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu ditu hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili ditu, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin ditu, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili ditu hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu du, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu ditu interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu du zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu die, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili ditu.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu die.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili du.

Edukiak.

Eduki lexikoak:

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua,...), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak...

-Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

Eduki gramatikalak:

-Aditz aldiak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Hizkera tekniko-zientifikoa.

-Baldintzak.

-Zeharkako estiloa.

Eduki funtzionalak:

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra emateko, datuak eskatzeko, etab.

-Norberaren intereseko gaien azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Norberaren intereseko gaien inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

-Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Mota orokorreko dokumentu luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

-Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

-Inprimakiak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak.).

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak.

-Eguneroko bizimoduarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

Ingelesa I nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburu. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, behar hori, lehenik, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori agerian jartzen da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta beste herrialde batzuetan dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahalegin nagusia egin beharko litzateke ikasleak gai izan daitezen, lehen urrats batean, modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Geroago ekinen zaie adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari. Ikasgelan, bai irakaslea, bai ikasleak, ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab., Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela, Leonardo da Vinci eta Erasmus programetan, adibidez. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio erremintak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Laboreen plangintza II

Kodea: 0695b.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak:

1. Nekazaritzaren garrantzia nabarmentzen du ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren aldetik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nekazaritzaren eta ingurumenaren arteko erlazioa aztertu du.

b) Agrosistemaren nozioa definitu du.

c) Nekazaritzak dituen funtzioak interpretatu ditu.

d) Nekazaritzaren eraginak ingurumenean identifikatu ditu.

e) Nekazaritzaren eragin kaltegarrienak ingurumenean zehaztu ditu.

f) Klima aldaketaren aurka, nekazaritzak, agroenergiak, bioaniztasuna babesteak eta merkaturatzeak ingurumenari dagokionez dauzkaten aukerak baloratu ditu.

2. Ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren testuinguruan, nekazaritzaren garrantzia aitortzen du, eta haren egoera Europan, Espainian eta Nafarroan deskribatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nekazaritzako sektorearen indize ekonomiko nagusiak Europan eman ditu.

b) Europar Batasunaren Nekazaritza Politika deskribatu du.

c) Espainiako nekazaritzaren ezaugarri nagusiak jaso ditu.

d) Espainiako nekazaritzaren sektoreen egoera interpretatu du.

e) Nafarroako ingurune fisikoa eta haren inplikazioa nekazaritzako ekonomian aztertu ditu.

f) Nafarroako nekazaritzako eskualdeen ezaugarri nagusiak deskribatu ditu.

g) Labore nagusiak sailkatu ditu.

h) Lehorreko nekazaritza eta ureztatzekoa zehaztu ditu, labore nagusiak eta haien garrantzi ekonomikoa azpimarratuz bereziki.

i) Nekazaritzako motak zehaztu ditu, haien oinarri nagusiak ezaugarrituta, baita gizartean, ekonomian eta ingurumenean duten garrantzia ere, antzekotasunak eta desberdintasunak aztertuz.

3. Fruitu-laboreen talde nagusiak sailkatzen ditu, laboreen araberako produkzio motak kontuan hartuta eta produkzio integratua eta nekazaritza ekologikoa izanda interes nagusiak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nafarroan garrantzi ekonomikoa duten fruitu-laboreen talde nagusiak deskribatu ditu.

b) Haien banaketa baloratu du, eta munduko, Europako eta penintsulako testuinguruarekin erlazionatu du.

c) Fruitu-laboreen ezaugarri botaniko eta ekologiko nagusiak deskribatu ditu.

d) Aldaera eta patroi nagusiak zehaztu ditu, eta ingurunearen, egokitasunaren eta merkaturatzearen parametroen arabera hautatu.

e) Fruitu-laboreen eragiketa nagusiak deskribatu ditu.

f) Fruitu-laboreen ezbehar, izurri eta gaixotasun nagusiak jaso ditu.

g) Fruitu-laboreetan bilketa egiteko garaia zehazteko parametroak erabili ditu.

h) Zenbait fruitu-laboreren kontserbazio moduak geroago aprobetxatzeko zehaztu ditu eta haien transformazioa azaldu.

i) Kalitatearen arauak interpretatu ditu eta deitura babestuak baloratu.

j) Nekazaritza ekologikoaren eta produkzio integratuaren araudiak aplikatu ditu.

4. Labore estentsibo eta alternatiboen talde nagusiak sailkatzen ditu, produkzio motak kontuan hartuta eta produkzio integratua eta nekazaritza ekologikoa izanda interes nagusiak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nafarroako zereal labore eta labore alternatibo nagusiak azaldu ditu.

b) Zereal labore eta labore alternatiboen garrantzi ekonomikoa zehaztu du.

c) Zereal arkeologikoak definitu eta deskribatu ditu.

d) Neguko eta udaberriko zereal labore nagusiak eta labore alternatiboak deskribatu ditu.

e) Botanika, ekologia eta hazten diren laboreen aldaera nagusiak zehaztu ditu.

f) Laboreen eragiketa nagusiak jaso ditu.

g) Nafarroako labore estentsibo eta alternatiboen ezbehar, izurri eta gaixotasun nagusiak deskribatu ditu.

h) Kontserbazioko eta biltegiratzeko parametroak eta merkaturatzeko sistema nagusiak interpretatu ditu.

5. Labore intentsiboen talde nagusiak aztertzen ditu, produkzio motak kontuan hartuta eta produkzio integratua eta nekazaritza ekologikoa izanda interes nagusiak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kanpoko labore intentsiboak zein babestuak sailkatu ditu, bai kontsumorako bai apaindurarako.

b) Laborantza intentsiboaren eta apaindurarako laborantzaren kontzeptuak zehaztu dira.

c) Labore babestuen eta kanpoko labore intentsiboen ezaugarriak azaldu ditu.

d) Labore horien garrantzia baloratu du Nafarroako testuinguruan.

e) Produkzio sistemak eta laborantzako eragiketa nagusiak zehaztu ditu.

f) Ezbehar, izurri eta gaixotasunak jaso ditu.

g) Merkaturatzeko prozesuak eta haien erlazioa deitura babestuekin azaldu ditu.

h) Nekazaritzako aniztasuna sustatzen duten beste labore alternatiboekiko interesa baloratu du.

i) Labore tradizionalez bestelakoak landatzeko ezaugarri agronomikoak azaldu ditu.

6. Laboreen landaketa antolatzen du, eta, horretarako, produkzio ekologikoko teknikak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nekazaritza ekologikoaren garrantzia Espainian eta Nafarroan azaldu du.

b) Produkzio konbentzionaleko ustiategiak ekologikoak izatera pasatzeko prozesua aztertu du.

c) Merkatuen aukerak produktu ekologikoetarako aztertu ditu.

d) Labore, aukera, elkarte, polilaborantza eta txandakatze ekologikoak planifikatu ditu.

e) Irizpide ekologikoak aplikatu ditu lurzoruaren maneiurako.

f) Lurzoruaren emankortasunaren gaineko hobekuntzei ekin die ikuspuntu ekologikotik.

g) Ereiteko eta landatzeko teknika ekologikoak erabili ditu.

h) Azpiegitura ekologikoak zehaztu ditu.

i) Azpiegitura ekologiko osagarrien eraikuntza kontrolatu du.

j) Makineria, lanabesak eta ekipamenduak hautatu eta erabili ditu.

k) Labore ekologikoko ustiategietan bete beharreko eskakizunak aztertu ditu.

l) Ziurtapen ekologikoaren prozesua kontrolatu du.

m) Ingurumenari buruzko eta produkzio ekologikoari buruzko araudia aplikatu du.

Edukiak.

Nekazaritza azpimarratzea ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren testuinguruan:

-Nekazaritza eta ingurumena. Agrosistemaren definizioa.

-Nekazaritzaren funtzioak: produkzioko funtzioak eta produkziokoak ez direnak.

-Nekazaritzaren eraginak ingurumenean. Eragin kaltegarri nagusiak.

-Ingurumenerako aukerak: klima aldaketa, bioaniztasuna zaintzea, agroenergia eta merkaturatzea.

Nekazaritzako sektorearen egoera ezagutzea Europan, Espainian eta Nafarroan:

-Nekazaritzako sektorearen zifra nagusiak Europan. Europar Batasunaren Nekazaritza Politika.

-Nekazaritza Espainian:

-Espainiako nekazaritzaren esparru fisikoa.

-Lurraldearen erabilera.

-Nekazaritzako produkzioak eta azalerak.

-Nekazaritzako elikagaien kanpoko salerosketa.

-Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa.

-Nekazaritzako sektoreen egoera Espainian: barazki eta frutako sektorea, zerealeko sektorea, oliodunak eta proteaginosak; arroza, olibondoa eta ardogintzako sektorea.

-Nekazaritzako sektorea Nafarroan:

-Ingurune fisikoa: klimatologia eta lurzoruaren erabilera.

-Nekazaritzako eskualdeak.

-Nafarroako laboreen sailkapena.

-Landutako azalera Nafarroan. Lehorreko laboreak eta ureztatzeko laboreak.

-Nafarroan egiten diren nekazaritza motak: nekazaritza konbentzionala, produkzio integratuko nekazaritza eta nekazaritza ekologikoa.

Fruitu-laboreen, mahatsondoaren eta olibondoaren sailkapena produkzio integratuan eta ekologikoan, besteak beste:

-Fruitu-labore hezurdunak eta hazidunak: sagarrondoa eta udareondoa; mertxikondoa, gereziondoa, aranondoa, arbendolondoa eta elorri beltza:

-Produkzio eremu nagusiak.

-Laborearen botanika. Ekologia. Patroiak eta aldaerak.

-Laborantza eragiketak. Aldaketa fisiologikoak. Ongarritzea. Eratzeko eta inausteko sistemak. Lurzorua mantentzeko sistemak. Landatzea. Plantazioak diseinatzeko sistemak.

-Izurriak eta gaixotasunak.

-Heldutasun indizeak. Kontserbazioa. Kalitate arauak. Merkaturatzea. Deitura babestuak.

-Mahatsondoa eta olibondoa:

-Laboreen garrantzi ekonomikoa eta soziala. Banaketa Nafarroan.

-Patroiak. Aldaera nagusiak.

-Produkzio sistemak. Lurra prestatzea. Landatzea. Ongarritzea. Inausketa.

-Ardoa eta olioa egitea. Kalitate irizpideak.

-Ezbehar, izurri eta gaixotasun nagusiak.

-Merkaturatzea. Deitura babestuak.

Belarki-labore estentsiboen eta labore alternatiboen sailkapena produkzio integratuan eta ekologikoan, besteak beste:

-Zereal labore nagusiak eta labore alternatiboak.

-Zereal laboreen garrantzia eta sailkapena. Zereal arkeologikoak.

-Neguko zerealak, udaberriko zerealak eta lehorreko labore alternatiboak.

-Haien garrantzia eta banaketa Nafarroan.

-Laboreen botanika. Ekologia. Hazten diren laboreen aldaera nagusiak.

-Lurra prestatzea. Ongarritzea.

-Laboreen ezbehar, izurri eta gaixotasun nagusiak.

-Kontserbazioa eta biltegiraketa. Merkaturatzea.

Labore intentsiboen azterketa produkzio integratuan eta ekologikoan, besteak beste:

-Kanpoko laboreak eta labore babestuak. Apaindurarako laboreak.

-Labore intentsiboaren eta apaindurarakoaren definizioa. Labore nagusiak.

-Labore babestuak eta kanpoko laboreak.

-Garrantzi ekonomikoa Nafarroan. Laboreen banaketa. Espezieak eta aldaerak.

-Produkzio sistemak. Ongarritzea. Inausketa.

-Ezbehar, izurri eta gaixotasun nagusiak.

-Merkaturatzea. Deitura babestuak.

-Beste labore batzuk. Nekazaritzako dibertsifikazioaren garrantzia. Labore alternatibo nagusiak. Produkzio sistemak. Merkaturatzea.

Labore ekologikoak landatzeko antolaketa:

-Nekazaritza ekonomikoa Espainia eta Nafarroan.

-Ustiategi konbentzionalak ekologikoak izatera pasatzea.

-Produktu ekologikoen merkatua eta aukerak.

-Faktoreen azterketa nekazaritza ekologikoan.

-Laborantza ekologikoa eta laboreak sistema ekologikora egokitzea. Laborantza ekologikoaren espezieak eta aldaerak. Tokiko aldaerak.

-Txandakatzeak, aukerak, elkartzeak eta polilaborantzak planifikatzea.

-Lurzorua maneiatzea laborantza ekologikoetan. Prestatu, erein eta birlandatzeko teknika ekologikoak. Azpiegitura ekologikoak. Diseinua.

-Ziurtapen ekologikoaren prozesua. CPAEN-NNPEK (Consejo de la Producción Agraria Ecológica de Navarra-Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseilua).

-Laborantza ekologikoak landatzean giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Ingurumenari buruzko araudia, produkzio ekologikoari buruzkoa eta lan arriskuak prebenitzekoa.

Orientabide didaktikoak.

Laboreen plangintza I izeneko moduluaren heziketa osagarria dauka lanbide modulu honek. Helburua da, horrenbestez, nekazaritza ezaugarritzea Europako, Espainiako eta Nafarroako testuinguruan, laborantzako sistema ohikoenak kontuan izanda: nekazaritza konbentzionala, produkzio integratua eta nekazaritza ekologikoa; saiatuko da nekazaritzaren ikuspegi orokorra ematen, hiru maila horien abantaila eta desabantailekin, laborantzako sistemak azalduz eta Nafarroako produkzioan eta gizartean sustraituen dauden laboreei aplikatuz.

Edukiak izeneko atalean zehaztutako eskemaren arabera antolatzen da edukien sekuentzia. Nekazaritzaren eta ingurumenaren arteko erlazioa azalduta hasiko da, haren garrantzia azpimarratuz gakoa baita egungo testuinguruan gizarteari, ekonomiari eta ingurumenari dagokienez, eta elikagaien eta lehengaien baliabideak ematen baitizkie beste sektore batzuei. Jarraian, lehenengo sektorearen garrantzia Europan, Espainian eta Nafarroan aztertuko da, eta azken kasu horretan ezaugarri aipagarrienak zehaztuko dira, labore bakoitzaren garrantzi erlatiboan eta banaketan eragina dutenak. Azkenik, labore motak eta haien bereizgarriak zehazteari ekinen dio moduluak, haien ezaugarri nagusiak azalduz; horrek haien landaketa eta planifikazioa ahalbidetuko ditu, hura egin gogo den inguruneko baldintza agroekologiko eta ekonomikoen arabera. Aparte baina ikustekoa izanda esandakoarekin, nekazaritza ekologikoari dagozkion edukiak aurkeztuko dira, haren interesa baloratuz nekazaritzaren egungo testuinguruan. Egoera horretan, funtsezkoa da aplikatu beharreko araudiak kontuan izatea, lortu nahi den helburuaren arabera eta ingurumenaren aldetik bete beharreko eskakizunekin bat.

Jarduera horiek gauzatu ahal izateko, saiatuko da ikasgelako azalpenak gelako, laborategiko eta praktiketako finkako praktikekin txandakatzen. Alde horretatik, eta kurtsoko azken lana izan dadin, saiatuko da ikasle guztiek proiektu teoriko-praktiko bat egiten, martxan jar dezaten edukietako laboreetan oinarritutako nekazaritzako ustiategi bat, edo, bestela, ikasleek beren etorkizun profesionalerako bereziki interesgarri izan dezaketen beste edozeinetan oinarritutakoa. Beharrezkoa izanen da liburutegi on bat eta Interneten sartzeko modua edukitzea bilatzen diren helburuak erdiesteko. Laborategiko gutxieneko materiala eduki beharko da gelako edukiak finkatzen dituzten zenbait esperientzietarako (heldutasunaren indizea neurtzea, balorazioak, errefraktometria, etab.). Halaber, praktiketako finkak aukerak eman behar ditu zenbait jarduera praktikorako (bilketa, inausketa, etab.).

Modulu honetako helburuak lortzeko, besteak beste, jarduera hauek egitea iradokitzen da:

-Ikasleek interesgarri izan dezaketen hainbat laboreri buruzko proiektu teoriko-praktiko bat prestatzea urtero, ezarritako eskemaren arabera eta gelan azaltzeko.

-Mahatsaren heldutasun indizea zehaztea, hura biltzeko garaian aplikatuta.

-Sagarren eta udareen dastaketa bat egitea, haien aldaera nagusiak eta haien ezaugarri organoleptikoak ezagutuz.

-Azukreen edukia zehaztea errefraktometroa erabiliz, biltzeko garaiarekin erlazionatuz.

-Mamiaren gogortasuna zehaztea penetrometroa erabiliz, baita biltzeko garaian nola aplikatu behar den ere.

-Oliba biltzeko garaia zehaztea olio bihurtzeko.

-Irteera praktikoak egitea nekazaritzako jarduerak ezagutzeko, besteak beste nekazaritzaren dibertsifikazioa, produkzio integratua eta nekazaritza ekologikoa sustatzen dituzten sektoreetan: sagardotako sagarra; landare aromatikoak, sendabelarrak eta apaindurarakoak; boilurra haztea; upategi ekologikoak; olio errotak, produktu ekologikoak merkaturatzea, etab., betiere nekazaritza konbentzionala eta haren produktu eratorriak ezagutzekoak tartekatuz (izozteko fabrikak, laugarren gama, irin fabrikak, etab.).

Esperientziak erakusten du talde-lana garrantzitsua dela moduluaren helburuak arrakastaz erdiesteko. Alde horretatik, proposatutako jarduera gehienek taldea dute oinarri; hortaz, horren barrenean lanak banatzea eta antolatzea garrantzitsua izanen da, eta horrela baloratu beharko da.

Ezagutzaren gaineko ohiko probez gain, bereziki interesgarriak izanen dira gelako kontzeptu teorikoak kasu praktikoetan aplikatzekoak. Horretarako, ikasleek, emandako material guztiak ikusgai dutela, kasu praktiko bati erantzuten jakin beharko dute, eskualde baterako egokienak diren espezieak eta aldaerak hautatzeko, inguruneko baldintzak (lurzorua, klima) ongi interpretatuz, bai eta produktuak zuzen merkaturatzeko faktore garrantzitsuenak ere. Jarduera horiek aldez aurretik planteatuko dira ikasgelan, eta sortzen diren zalantza guztiak argituko.

Irteera praktikoen ondoan egiten diren sintesi lanak eta laborategiko praktiketako jardueren dosierrak baloratu eginen dira, eta kontuan hartuko dira ebaluazio bakoitzean modulua kalifikatzeko.

Esan bezala, modulu hau Laboreen plangintza I izenekoaren osagarria da, eta erlazio estua dauka Laboreen kudeaketa I eta II, Botanika agronomikoa eta Fitopatologia izenekoekin. Are gehiago, Topografia gisako moduluak, Informazio Geografikoko Sistemak aplikatzeari dagokionez, oso erabilgarriak dira laborantzako lurzatiak hautatzerakoan, moduluaren jarduera teoriko-praktikoan aplikatuko baita. Horrenbestez, modulu horiek koordinatzeko espazioak eta denborak inplementatuko dira, adierazitako kontzeptuak eraginkorragoak izan daitezen.

Lanbide modulua: Laboreen kudeaketa II

Kodea: 0696b.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ureztatzeko eta ongarritzeko lanak programatu eta kontrolatzen ditu, eta, horretarako, belarki-labore estentsiboen eta fruitu-laboreen behar hidrikoak eta nutritiboak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landareen egoera fisiologikoa gainbegiratu du.

b) Ureztatzeko uraren beharrak kalkulatu ditu.

c) Ureztatzeko unea, maiztasuna eta dosia zehaztu ditu.

d) Ureztatzea kontrolatzeko elementuen programazioa egin du.

e) Ureztatzeko sistemak gauzatu ditu.

f) Ureztatzeko sistemaren eraginkortasuna zehazten duten parametroak kalkulatu ditu.

g) Ongarritzeko beharrezkoak diren sargaiak kalkulatu ditu.

h) Estal-ongarria eta hosto-ongarria aplikatzeko unea eta mota hautatu du.

i) Fertirrigazioan eta hidroponian disoluzio amak kalkulatu eta prestatu ditu.

j) Ongarriak banatzeko ekipamenduak eta makineria hautatu eta erregulatu ditu.

k) Ongarria bota du.

l) Ureztatzea eta ongarritzea programatzeko eta kontrolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

m) Ingurumenari, elikagaien segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

2. Lurra prestatzeko lanak eta belarki-labore estentsiboen ereintza eta fruitu-laboreen landaketa egin eta antolatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ereiteko geruza prestatzeko eragiketak egin ditu laborantza estentsiboetan.

b) Egokitzapena egin du fruitu-laboreak landatu eta birlandatzeko.

c) Belarki-labore estentsiboen ereintza egin du.

d) Fruitu-laboreak landatu ditu.

e) Makinak, lanabesak eta ekipamenduak hautatu eta erabili ditu.

f) Irizpide tekniko eta ekonomikoak eta iraunkortasunekoak aplikatu ditu.

g) Ingurumen arloko eta laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia aplikatu du.

3. Laborantza lanak eta -zainketak antolatu eta programatzen ditu, eta, horretarako, labore motak eta produkzio-asmoa aztertzen ditu belarki-labore estentsiboetan eta fruitu-laboreetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laborantza lanak eta -eragiketak deskribatu eta sailkatu ditu.

b) Laborantza lanen eta -zainketen egutegia ezarri du laborearen, ziklo begetatiboaren eta ingurunearen baldintzen arabera.

c) Makineria, ekipamenduak eta lanabesak irizpide teknikoarekin hautatu ditu.

d) Agrosistemaren osasun-oreka mantentzeko estrategiak ezarri ditu.

e) Kontrol fitosanitarioko eragiketak hautatu, gainbegiratu eta egin ditu.

f) Landareen aireko zatiaren gaineko esku-hartzeak zehaztu, gainbegiratu eta egin ditu (inausketak).

g) Laboreak behartzeko instalazioetan giroa kontrolatzeko sistemak erabili ditu (ez dira laborantza estentsibokoak edo fruitu-laborantzakoak).

h) Laborantza lanak eta -zainketak antolatzeko eta programatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

i) Ingurumenari, elikagaien segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

4. Aprobetxatzeko eta uzta biltzeko lanak programatu eta gainbegiratzen ditu, eta, horretarako, baldintza meteorologikoak eta une aproposa edo heldutasun-maila aztertzen ditu belarki-labore estentsiboetan eta fruitu-laboreetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bazkak eta belardiak aprobetxatzeko teknikak deskribatu ditu.

b) Bazkak eta belardiak aprobetxatzeko une aproposa zehaztu du.

c) Ale eta fruituen heldutasun-maila zehazteko metodoak deskribatu ditu.

d) Heldutasun-maila zehazteko tresnak erabili ditu.

e) Uzta biltzeko eragiketak deskribatu ditu.

f) Uzta biltzeko une aproposa zehaztu du.

g) Aprobetxatzeko edo uzta biltzeko baldintza meteorologiko onuragarrienak baloratu ditu.

h) Uztaren hondarrak aprobetxatzeko edo ezabatzeko hautatu ditu.

i) Aprobetxatzeko edo uzta biltzeko makineria, ekipamenduak eta lanabesak hautatu eta erregulatu ditu.

j) Aprobetxatzeko edo uzta biltzeko eragiketetarako behar diren sargaiak kalkulatu ditu.

k) Aprobetxatzeko eta uzta biltzeko lanak programatzeko eta antolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

l) Ingurumenari, elikagaien segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

5. Belarki-labore estentsiboen eta fruitu-laboreen uzta bildu ondoko lanak antolatzen ditu, eta, horretarako, produktu motaren eta haren xedearen arabera egin beharreko eragiketak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kargatzeko eta garraiatzeko baldintzak deskribatu ditu.

b) Kargatzeko eta garraiatzeko makineria, ekipamenduak eta lanabesak hautatu ditu.

c) Ontziratu, biltegiratu eta/edo kontserbatu aurreko eragiketak deskribatu ditu.

d) Ontziak eta enbalajeak hautatu ditu.

e) Nekazaritzako produktuak biltegiratzeko eta kontserbatzeko metodoak deskribatu ditu.

f) Biltegiratzeko eta/edo kontserbatzeko metodoa, ekipamenduak eta instalazioak produktu motaren arabera hautatu ditu.

g) Produktu zehatz bat saltzea edo biltegiratzea komeni den baloratu du.

h) Nekazaritzako produktuen uzta bildu ondoko eragiketetarako beharrezkoak diren sargaiak kalkulatu ditu.

i) Uzta bildu ondoko lanak antolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

j) Nekazaritzako produktuen kalitatea kontrolatzeko prozesua deskribatu du.

k) Oinarrizko kontrol-dokumentazioa bete du.

l) Ingurumenari, elikagaien segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

6. Produktu ekologikoen laborantza-zainketak, biltzeko lanak eta uzta bildu ondokoak antolatzen ditu, eta, horretarako, belarki-labore estentsiboetan eta fruitu-laboreetan baimendutako teknikak eta metodoak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ureztatzeko uraren egokitasuna zehaztu du.

b) Ureztatzea laborearen beharrak estaltzeko eta lurzoruaren emankortasuna mantentzeko edo hobetzeko erabiltzea baloratu du.

c) Uraren eta mantenugaien aprobetxamendua hobetzen duten estalki bizigabeak eta/edo bizidunak zehaztu ditu.

d) Lurzoruaren ezaugarri fisikoak, kimikoak eta biologikoak hobetzeko ongarri mota eta hura aplikatzeko unea hautatu ditu.

e) Laborea hautatu du higadura txikiagotzeko eta lurzoruaren emankortasuna eta egitura mantendu eta hobetzeko.

f) Izurriak eta gaixotasunak kontrolatzeko premia baloratu du.

g) Uzta biltzeko heldutasun-une eta tamaina aproposa zehaztu du.

h) Landare-hondarren aprobetxamendua baloratu du.

i) Laborantza-zainketak egiteko eta uzta biltzeko makineria, lanabesak, ekipamenduak eta erremintak hautatu eta erregulatu ditu.

j) Baimendutako uzta bildu ondoko tratamenduak deskribatu ditu.

k) Ziurtapen ekologikoaren prozesua kontrolatu du.

l) Produktu ekologikoen laborantza-zainketak, biltzeko lanak eta uzta bildu ondokoak antolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

m) Ingurumenari, produkzio ekologikoari, elikagaien segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

Edukiak.

Ureztatzeko eta ongarritzeko eragiketak belarki-labore estentsiboetan eta fruitu-laboreetan:

-Landareen egoera hidrikoa eta nutritiboa erakusten duten sintomak. Neurri zuzentzaileak.

-Ureztatzeko uraren premia: garbiak eta osokoak. Garbitzeko premiak.

-Ureztatzeko dosiak: dosi garbia eta osokoa. Ureztatze bitarteko tarteak. Ureztatzearen iraupena.

-Ureztatzearen programazioa: benetako denboran eta denbora ertainean edo finkoan. Lurzoruan dagoen uraren edukia neurtzean oinarritutako metodoak, edo landarearen egoera hidrikoa neurtzean edo klima parametroak neurtzean. Ureztatzeko sistema kontrolatzeko elementuen erabilera.

-Ureztatzeko sistemaren eraginkortasuna zehazten duten parametroak: aplikazioaren eraginkortasuna, ureztatze faltaren koefizientea eta uniformitasunaren koefizientea.

-Sargaiak ongarritzeko. Kalkulua.

-Ongarri mota hautatzeko irizpideak: laboreen egoera fisiologikoa, lurzorua, uraren kalitatea, produkziorako helburuak, errentagarritasuna eta beste batzuk.

-Fertirrigazioa eta hidroponia. Erabiltzen diren ongarriak. Ongarritzeko aholkuak. Ongarritzeko disoluzioak kalkulatu eta prestatzea.

-Ongarriak banatzeko erabiltzen diren ekipamenduak eta makinak hautatzea. Eraginkortasuna eta egokitzapena lanetara. Erregulazioa. Fertirrigazioan eta hidroponian erabiltzen diren ekipamenduak.

-Ureztatzea eta ongarritzea kontrolatzeko eta programatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Ingurumenari buruzko araudia, elikagaien segurtasunari buruzkoa eta lan arriskuak prebenitzekoa.

Belarki-labore estentsiboen eta fruitu-laboreen lanak eta zainketak antolatu eta programatzea:

-Lerro edo kaleen arteko laborantza lanak.

-Metodo fitosanitarioak eta nahi ez diren belarrak kontrolatzekoak aplikatzea.

-Esku hartzea landareen aireko partearen gainean.

-Laborantza lanak sailkatzeko irizpideak.

-Berariazko laborantza lanak eta zainketak belar labore estentsiboetan, baratzeko laborantzan, fruitu-laboreetan eta mahatsondoetan eta fertirrigazio eta hidroponian.

-Laborantza eragiketen eta lanen egutegia. Hazkunde zikloa. Une kritikoak.

-Makinak, ekipamenduak eta lanabesak hautatzea. Laborantza eragiketarako erregulazioa.

-Ingurumeneko kontrolerako elementuak erregulatu eta programatzea laboreak behartzeko instalazioetan.

-Laborantzako zainketak eta lanak programatu eta antolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Ingurumenari buruzko araudia, elikagaien segurtasunari buruzkoa eta lan arriskuak prebenitzekoa.

Belarki-labore estentsiboen eta fruitu-laboreen aprobetxamendua, uzta eta bilketa programatu eta gainbegiratzea:

-Bazka eta belardien aprobetxamendua. Bazkatzeko. Silorako edo belar ondurako. Une aproposa. Betekizunak silora eramateko edo ontzeko.

-Heldutasun fisiologikoa eta komertziala. Merkatuetara egokitzea. Kalitatea definitzen duten parametroak. Laginak hartzea. Zehazteko bitartekoak eta metodoak.

-Eragiketak uztarako eta bilketarako. Une aproposa.

-Baldintza meteorologikoak aprobetxamendu, uzta edo bilketarako.

-Uztaren hondarren aprobetxamendua. Uztaren edo bilketaren hondarrak eta hondakinak suntsitzea.

-Makinak, ekipamenduak eta lanabesak hautatzea. Erregulazioak.

-Sargaiak uzta edo bilketarako. Beharrak kalkulatzea.

-Aprobetxamendua, uzta eta bilketa programatu eta antolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Ingurumenari buruzko araudia, elikagaien segurtasunari buruzkoa eta lan arriskuak prebenitzekoa.

Bildu ondokoa antolatzea belarki-labore estentsiboetan eta fruitu-laboreetan:

-Kargatu eta garraiatzea. Baldintzak produktu motaren arabera.

-Kargatzeko eta garraiatzeko makineria, ekipamenduak eta lanabesak hautatzeko irizpideak.

-Ontziratu, biltegiratu eta/edo kontserbatu aurreko eragiketak.

-Ontziratzea eta enbalatzea. Erabilitako materialak: alde onak eta txarrak. Produktura eta merkatura egokitzea.

-Pikorrak lehortzea. Ontzeko laboreak eta belarrak kontserbatzea: belarraren ontze naturala eta behartua. Belar onduak deshidratatzea. Silora eramatea. Lur azpiko organoak biltegiratu eta kontserbatzea. Aireztapen naturala eta behartua. Berokuntza eta hozkuntza. Frutak eta barazkiak biltegiratzea eta kontserbatzea. Fisiologia eta biokimika bildu ondoan. Patologiak eta fisiopatiak bildu ondoan. Terapeutika. Hozte sistema. Egurats kontrolatuak. Izoztea. Beroaren bidezko kontserbazioa. Beharrak kalkulatzea. Biltegiko produktuen bateragarritasuna. Metodoak, ekipamenduak eta instalazioak produktu motaren arabera. Barazki eta fruituen zentralak.

-Biltegiratzea/saltzea komenigarria izatea. Produkzio jarraitua eta sasoikoa. Egokitzea merkatuen eskakizunetara. Biltegiratzeko kostua. Komenigarritasunaren kostua eta aukeraren kostua.

-Sargaiak bildu ondokorako. Beharrak kalkulatzea.

-Bildu ondokoa antolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Kalitate kontrola. Nekazaritzako produktuen normalizazioa eta tipifikazioa. Ziurtagirien sistemak.

-Bildu ondoko prozesuak kontrolatzeko dokumentazioa.

-Ingurumenari buruzko araudia, elikagaien segurtasunari buruzkoa eta lan arriskuak prebenitzekoa.

Produktu ekologikoen bilketa, bildu ondokoa eta laborantza lanak antolatzea belarki-labore estentsiboetan eta fruitu-laboreetan:

-Ureztatzeko uraren eskuragarritasuna, jatorria, kalitatea eta legezko egoera.

-Garbitzeko ureztatzea. Lurzoruaren gainean duen eragina.

-Landare-estalkiak eta bizigabeak. Eragina uraren eta mantenugaien aprobetxamenduaren gainean.

-Ongarri berdeak. Baimendutako ongarri organikoak eta mineralak aplikatzeko metodoak eta momentua. Eragina lurraren propietate fisiko, kimiko eta biologikoen gainean.

-Laborantza lanak eta eragiketak nekazaritza ekologikoan. Eragina lurzoruaren egituraren eta emankortasunaren gainean. Aukeratzeko irizpideak.

-Gaixotasunak eta izurriak kontrolatzeko atalaseak egiaztatzea nekazaritza ekologikoan. Kontrolatzeko metodoak aplikatzea.

-Heldutasuna, tamaina eta kalitatea. Une aproposa produktu ekologikoen uzta biltzeko.

-Konpostatzea. Konpostatzen ahal diren hondar organikoak.

-Baimendutako makineria, lanabesak, erremintak eta ekipamenduak. Erregulazioa.

-Baimendutako tratamenduak bildu ondorako.

-Ziurtapen ekologikoaren prozesua.

-Produktu ekologikoen laborantza-zainketak, biltzeko lanak eta uzta bildu ondokoak antolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea.

-Ingurumenari buruzko araudia, produkzio ekologikoari buruzkoa, elikagaien segurtasunari buruzkoa, eta lan arriskuak prebenitzekoa.

Orientabide didaktikoak.

Bi kurtsotan banandutako Laboreen kudeaketa izeneko moduluak beharrezko heziketa dauka nekazaritzako produkziorako eragiketak programatu eta antolatzeko. Horrela, Laboreen kudeaketa II izeneko moduluak lehenengo kurtsoko Laboreen kudeaketa I izenekoan garatutako trebetasunak osatzen ditu, ikasleek ikuspegi zabal-zabala izan dezaten nekazaritzako produkzioari buruz. Nekazaritzako produkzioa I izeneko moduluko orientabide didaktikoetan adierazi den moduan, bigarren kurtso honetan belarki-labore estentsiboen eta fruitu-laboreen nekazaritzako produkzioa irakatsiko da.

Funtsean Laboreen kudeaketa II izeneko modulua praktikoa da eta laborantza estentsiborako eta fruta-arboletarako nekazaritza-finkan eta berotegietan garatuko da nagusiki, toki egokiak baitira teknika horiek gauzatzeko, laborantza lanetan aplikatu beharreko material guztiak erabiliz. Zati teorikoa erabilera anitzeko gela batean garatuko da. Interneterako sarbidea izanen da, ikasleek informazio teknikoa, aldizkariak, sektoreko enpresen merkataritza-katalogoak eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen babesari buruzko araudia kontsultatu ahal ditzaten.

Urteko nekazaritzako egutegira egokitzea da oinarrizko printzipio metodologikoa, modulu honetako edukiak ikasteko sekuentzia baldintzatzen duena; hartara, modulua egituratzen duten bi multzo handiak (belarki-labore estentsiboak eta fruitu-laboreak) batera kudeatu behar dira, haietako bakoitzean aplikatuta edukien atalean ezartzen den eragiketen sekuentzia.

Komeni da laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa zeharkako gai gisa lantzea edukien multzo guztietan, eta oso gogoan hartu beharko dira ureztatzeko ekipamenduak erabiltzeko eta mantentzeko lanetan, laboreak ongarritzeko ekipamendu eta material berariazkoetan, laborantza lanetan eta belarki-labore estentsiboen eta frutaren bilketa, ontziratze, garraio eta biltegiratze lanetan.

Modulu honetan bada kontuan hartu beharreko beste printzipio metodologiko bat, alegia, jarduera praktikoak azalpen teorikoetan oinarritu behar direla, ikasleek nekazaritzako produkzio desberdinetako lanari lotutako bitartekoak, hizkuntza eta jakintza bereganatu ditzaten.

Gero, jarduera praktikoak errepikatuz, ikasleek beren gaitasun eta trebetasunak indartuko dituzte jardun ekonomikoagoa, lehiakorragoa eta profesionalagoa lortzeko.

Azkenik, beharrezkoa da bestelako gaitasunak garatzea, eguneroko lanean sortzen diren gorabehera ugarietan ikasleak gai izan daitezen konponbideak askatasunez eta zentzuz hautatzeko, ikerketa eta askotariko iturrien kontsulta direla medio.

Ikastetxean landu ohi diren belarki-labore estentsiboetako espezieak ereiteko eta landatzeko garaiak eta fruta-arbolen ziklo biologikoko estadio, aldi eta faseen segida kronologikoa hartzen dira kontuan moduluaren erritmoa eta egin beharreko jarduerak erabakitzeko. Jarduera adierazgarri gisa, besteak beste, honako hauek egitea iradokitzen da:

-Inausteko irizpideak definitzea eta fruta-arbolaren organo guztiak identifikatzea, aurkeztu behar dituzten lanen bidez.

-Fruta-arbolak inaustea, hasi hezurdunetatik eta pipitadunetaraino, tartean eraketa eta produkzio sistemak direla.

-Fruta-arbolen finka mantentzea: produkzioan ari dela, eratzen ari dela, eta berritzen ari dela.

-Urtero fruta-arbolen ilara bat adargabetu, moztu, atera eta hondakinak txikitzea, eta, maiztasun berarekin, zuloak egiteko, landareak sartzeko eta lurra estaltzeko diseinua eta lanak egitea.

Halaber, ikaskuntzaren emaitzak lortze aldera, ikasleek eginbehar hauek izanen dituzte:

-Finkan ezarritako labore guztiak mantentzen eta garatzen laguntzea modu aktiboan, eta lanak eraginkortasunez, azkar eta txukun burutzea.

-Ikasturtearen hasieran apunteak banatzen badira, apunteak irakaslearen azalpenekin osatzea.

-Zailtasunak eta kasu praktikoak ebaztea, ikerketa eginez bakarka, Interneten edo beste iturri bibliografiko batzuetan (aldizkariak, testuak etab.).

-Finkan erabiltzen diren espezieetako bakoitzaren hazkuntzari buruzko laburpena egitea, bereziki azpimarratuz espezie bakoitzaren alderdi bereizgarriak.

Modulu honek koordinazioa behar du Laboreen plangintza izenekoarekin, bigarren horrek laboreak landatzeko sekuentzia eta programatutako jarduerak antolatzen dituelako. Halaber, Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak izeneko moduluarekin koordinatu behar da, ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazioaren irizpideak oso antzekoak direlako modulu bakoitzaren lorpenak zehazteko.

Lanbide modulua: Mintegiaren kudeaketa eta antolaketa

Kodea: 0691.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 13.

Iraupena: 150 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Fruituak eta haziak biltzeko prozesuak antolatzen ditu, eta, horretarako, altueran eta lurrean lortzeko teknikak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Unadak eta fruitu eta hazien ale bikainak hautatu ditu.

b) Biltzeko sistemak ezaugarritu ditu.

c) Fruituak eta haziak biltzeko giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

d) Fruituak eta haziak biltzeko lanak programatu ditu.

e) Landan bildutako fruitu eta hazi sorten kontrola egin du.

f) Makineria, ekipamenduak eta erremintak hautatu eta erabili ditu.

g) Irizpide tekniko eta ekonomikoak, kalitatekoak eta iraunkortasunekoak aplikatu ditu.

h) Ingurumenari, mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

2. Fruituak, haziak eta ugaltzeko landare-materiala prestatzeko prozesuak antolatzen ditu, eta, horretarako, landatu aurreko teknikak eta tratamenduak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ugaltzeko landare-materiala lortzeko landare amak hautatu ditu.

b) Haziak eta ugaltzeko landare-materiala bereizteko, lortzeko eta egokitzeko eragiketak deskribatu ditu.

c) Haziak eta fruituak egokitzeko lanak ezarri ditu.

d) Fruituak, haziak eta ugaltzeko landare-materiala biltegiratzeko eta garraiatzeko baldintzak adierazi ditu.

e) Espezie bakoitzari eragiten dioten letargiak eta latentziak ezaugarritu ditu.

f) Erne aurreko tratamenduak hazi motarekin erlazionatu ditu.

g) Fruituak, haziak eta ugaltzeko landare-materiala prestatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

h) Makineria, lanabesak eta ekipamenduak hautatu eta erabili ditu.

i) Irizpide tekniko eta ekonomikoak, kalitatekoak eta iraunkortasunekoak aplikatu ditu.

j) Ingurumenari, mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

3. Hazi eta landare ekologikoak lortzeko lanak kudeatzen ditu, eta, horretarako, produkzio ekologikoaren teknikak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produkzio konbentzionaleko mintegiak transformatu eta produkzio ekologikoko mintegi bihurtzeko prozesua planifikatu du.

b) Hazi eta landare ekologikoak lortzeko prozesuan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

c) Laboreen bertako aldaeren prospekzioa egin du.

d) Substratu ekologikoak hautatu ditu.

e) Lurra eta hazitegietako substratua laboreen arabera prestatzeko lan ekologikoak antolatu eta egin ditu.

f) Propagulu ekologikoak lortu ditu.

g) Haziak eta landareak lortzeko lanetan ereiteko, ugaltzeko eta landatzeko teknika ekologikoak erabili ditu.

h) Makineria, lanabesak eta ekipamenduak hautatu eta erabili ditu.

i) Ziurtapen ekologikoaren prozesua kontrolatu du.

j) Ingurumenari, produkzio ekologikoari, mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

4. Landareak eta zohiak ekoizteko landare-materiala mintegian ezartzeko prozesua koordinatzen du, eta, horretarako, hazkuntza-ingurunea prestatzeko, ereiteko eta propaguluak kokatzeko teknikak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landare-materiala mintegian ezartzeko prozesuan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu dira.

b) Hazkuntza-ingurunearen laginak biltzeko lanak antolatu ditu.

c) Mintegirako substratuen ezaugarriak aztertu ditu.

d) Substratu-nahasteak antolatu eta egin ditu.

e) Edukiontziak, erretiluak eta bestelako ontziak hautatu ditu.

f) Lurra egokitzeko, hobetzeko eta prestatzeko lanak programatu eta sekuentziatu ditu.

g) Ugaltze begetatiboko sistemak deskribatu ditu.

h) Sustraitzearen estimulatzaileak hautatu eta dosifikatu ditu.

i) Ereiteko, errizoereiteko eta propaguluak kokatzeko prozesua deskribatu eta sekuentziatu du.

j) Ernetzea errazten duten metodoak zehaztu ditu.

k) Makineria, lanabesak eta ekipamenduak hautatu eta erabili ditu.

l) Irizpide tekniko eta ekonomikoak, kalitatekoak eta iraunkortasunekoak aplikatu ditu.

m) Ingurumenari, mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

5. Mintegian dauden espezieak birlandatzeko lanak kudeatzen ditu, eta, horretarako, erauzteko eta egokitzeko metodoak eta teknikak aztertu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landarearen heldutasun-egoera zehaztu du.

b) Erauziko diren aleak hautatu ditu.

c) Erauzi behar den sustrai-lurraren tamaina zehaztu eta markatu du.

d) Lurzoruaren giro- eta hezetasun-baldintzak kontuan hartu ditu.

e) Mintegitik kanpo hazitako landareak birlandatzeko eta egokitzeko protokoloak deskribatu ditu.

f) Birlandatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

g) Erauzitako landarea manipulatzeko eta egokitzeko prozesua antolatu du.

h) Makineria, lanabesak eta ekipamenduak hautatu eta erabili ditu.

i) Irizpide tekniko eta ekonomikoak, kalitatekoak eta iraunkortasunekoak aplikatu ditu.

j) Ingurumenari, mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

6. Ureztatzea, fertirrigazioa eta giro-kontrola programatzen ditu, eta, horretarako, lurzoruaren baldintzak, giroaren baldintzak eta landareen beharrak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ureztatzea, fertirrigazioa eta giro-kontrola programatzeko giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

b) Giro-kontrolerako parametroak eta sistemak deskribatu ditu.

c) Ureztatzeko, giro-kontroleko eta fertirrigazioko instalazioaren elementuen funtzionamendua egiaztatu du.

d) Ureztatze-programagailuaren eta giroa kontrolatzekoaren doikuntzak egin ditu.

e) Ureztatzeko sistemaren eta giro-kontrolekoaren eskuzko irekitzea eta ixtea planifikatu du.

f) Mintegiko landareen behar nutritiboak zehaztu ditu.

g) Fertirrigaziorako ongarriak hautatu ditu.

h) Fertirrigazio-programagailuan doikuntzak egin ditu.

i) Makineria, lanabesak eta ekipamenduak hautatu eta erabili ditu.

j) Irizpide tekniko eta ekonomikoak, kalitatekoak eta iraunkortasunekoak aplikatu ditu.

k) Ingurumenari, mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

7. Landarearen gaineko laborantza lanen programa prestatzen du, eta, horretarako, laborearen arabera aplikatu behar diren teknikak zerrendatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landarea eta egin behar den laborantza-eragiketa hautatu ditu.

b) Mintegiko landareen izurriak eta gaixotasunak deskribatu ditu.

c) Mintegian izan litezkeen izurriak edo gaixotasunak ugaltzea ahalbidetzen duten faktoreak deskribatu ditu.

d) Mintegian izan litezkeen izurriak eta gaixotasunak agertzeko arriskuaren egutegi bat proposatu du.

e) Produktu fitosanitarioa eta mintegian aplikatzeko metodoa hautatu ditu.

f) Laborantza-eragiketetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

g) Makineria, lanabesak, tresnak eta ekipamenduak hautatu eta erabili ditu.

h) Irizpide tekniko eta ekonomikoak, kalitatekoak eta iraunkortasunekoak aplikatu ditu.

i) Ingurumenari, mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

8. Landareak eta zohiak igortzeko eragiketak antolatzen ditu, eta, horretarako, haiek egokitzeko eta garraiatzeko teknikak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landareak eta zohiak igortzeko eragiketetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

b) Zohiak erauzteko lanak deskribatu eta planifikatu ditu.

c) Landare eta zohi sorten kalitatea egiaztatu du.

d) Sortak kalitatearen arabera banatu edo birbanatu ditu.

e) Eskaerak etiketatzeko, egokitzeko, enbalatzeko eta garraiatzeko protokoloak deskribatu ditu.

f) Sortak kargatzeko ordena ezarri du.

g) Landareak eta zohiak garraiatzeko nahitaezko dokumentuak ezaugarritu ditu.

h) Garraio-ibilbideak programatu ditu.

i) Makineria, lanabesak, tresnak eta ekipamenduak hautatu eta erabili ditu.

j) Irizpide tekniko eta ekonomikoak, kalitatekoak eta iraunkortasunekoak aplikatu ditu.

k) Ingurumenari, landareen produkzioari eta merkaturatzeari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

Edukiak.

Fruituak eta haziak biltzeko prozesuen antolaketa:

-Unadak eta ale bikainak hautatzea.

-Haziak eta fruituak. Identifikazioa.

-Bilketa. Programazioa. Teknikak. Sistemak. Lurrean eta altueran.

-Altueran eta lurrean biltzeko materialak.

-Fruituak eta haziak biltzeko, giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Fruituen eta hazien loteak kontrolatzea.

-Makinak, ekipamenduak eta erremintak.

-Irizpide teknikoak, ekonomikoak eta iraunkortasunekoak.

-Ingurumenari, mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Fruituen, hazien eta ugaltzeko landare-materialaren prestaketa antolatzea:

-Ama landareak aukeratzea.

-Fruitua eta hazia manipulatzea.

-Haziak garbitzea. Bereiztea eta zatikatzea.

-Ugaltzeko material klonala.

-Ugalketa asexualeko organoak.

-Fruituak, haziak eta ugaltzeko landare-materiala biltegiratzea, kontserbatzea eta garraiatzea.

-Letargiak eta latentziak.

-Fruituak, haziak eta ugaltzeko landare-materiala prestatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Makinak eta erremintak. Hautaketa. Erabilera. Erregulazioa.

-Irizpide teknikoak, ekonomikoak eta iraunkortasunekoak.

-Ingurumenari, mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Hazi eta landare ekologikoak eskuratzeko kudeaketa:

-Mintegi konbentzionalak ekologikoak izatera pasatzea.

-Hazi eta landare ekologikoak lortzeko prozesuan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea.

-Bertako aldaeren prospekzioa.

-Substratu ekologikoak. Prestaketa.

-Teknika ekologikoak lurzorua prestatzeko.

-Ugalketa begetatiboko material ekologikoa. Lorbidea.

-Ereiteko eta ugaltzeko teknika ekologikoak.

-Laborantza ekologikoa haziak eta landareak lortzeko. Lan ekologikoak.

-Baimendutako makinak, lanabesak eta ekipamenduak. Hautaketa. Erabilera. Erregulazioa.

-Ziurtapen ekologikoaren prozesua.

-Ingurumenari, produkzio ekologikoari, mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Landare-ekaia mintegian ezartzeko prozesua koordinatzea:

-Landare-materiala mintegian ezartzeko prozesuan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Laginak hartzea antolatzea.

-Mintegizaintzan erabiltzen diren substratuak.

-Substratuen nahasketa.

-Ontziak. Hautatzeko irizpideak.

-Lurra prestatzea. Egokitzea. Hobekuntzak. Lurra prestatzea zohietarako.

-Ugaltze begetatiboko teknikak.

-Sustraitzearen estimulatzaileak. Dosifikazioa.

-Ereitea. Ontziak betetzea.

-Errizoeraintza. Propagaluak kokatzea.

-Ernetzea. Ernetzea errazteko metodoak. Hazitegirako ingurumen-baldintzak.

-Makineria, lanabesak eta ekipamenduak.

-Irizpide teknikoak, ekonomikoak eta iraunkortasunekoak.

-Ingurumenari, mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Mintegiko espezieak birlandatzeko kudeaketa:

-Landareen heldutasuna.

-Aleak hautatzeko irizpideak.

-Sustrai-lurren tamaina zehaztea. Markatzea.

-Erauzteko baldintzak. Giroa eta lurzorua.

-Birlandatzea eta egokitzea. Teknikak.

-Birlandatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Erauzitako landarea manipulatzea eta egokitzea.

-Makineria, lanabesak eta ekipamenduak.

-Irizpide teknikoak, ekonomikoak eta iraunkortasunekoak.

-Ingurumenari, mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Ureztatzea, fertirrigazioa eta giro-kontrola programatzea.

-Ureztatzea, fertirrigazioa eta giro-kontrola programatzeko, giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea.

-Giroko faktoreak: tenperatura, hezetasuna, argiztapena, CO2.

-Mintegiko giroa kontrolatzeko sistemak.

-Ureztatzeko, giro-kontroleko eta fertirrigazioko instalazioaren elementuak kontrolatzea.

-Ureztatze-programagailua. Doikuntzak.

-Giroa kontrolatzeko programagailua. Doikuntzak.

-Ureztatzeko sistemaren eta giroa kontrolatzekoaren eskuzko irekitzea eta ixtea planifikatzea.

-Mintegiko landareen behar nutritiboak kalkulatzea.

-Fertirrigazioan erabiltzen diren ongarri motak.

-Fertirrigazio-programagailua. Doikuntzak.

-Makineria, lanabesak eta ekipamenduak.

-Irizpide teknikoak, ekonomikoak eta iraunkortasunekoak.

-Ingurumenari, mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Landarearen gaineko laborantza lanen programa bat prestatzea:

-Laborantza lanak landarearen gainean mintegian.

-Laborantza lanak espeziearen arabera eta garapen/fisiologiaren egoeraren arabera.

-Landareen izurriak eta gaixotasunak mintegian.

-Lorategiko izurri eta gaixotasunen faktore abiarazleak.

-Arriskuaren egutegiak.

-Tratamendu fitosanitarioak mintegian. Produktuak. Aplikazioko metodoak.

-Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea laborantzako eragiketetan.

-Makineria, lanabesak eta ekipamenduak.

-Irizpide teknikoak, ekonomikoak eta iraunkortasunekoak.

-Ingurumenari, mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Landareak eta zohiak igortzeko eragiketak antolatzea:

-Landareak eta zohiak igortzeko eragiketetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea.

-Zohiak ateratzea.

-Landareen eta zohien kalitate irizpideak.

-Lotifikazioa eta sortak.

-Etiketatzea. Eskarien enbalajea eta egokitzapena.

-Kargatu eta garraiatzeko protokoloak.

-Makinak eta ekipamenduak.

-Irizpide teknikoak, ekonomikoak eta iraunkortasunekoak.

-Ingurumenari, landareen produkzioari eta salerosketari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen helburua da beharrezko prestakuntza ematea apaindurarako eta nekazaritzarako landareen produkzioa kudeatu eta programatzeko eginkizunean aritu ahal izateko, baita fruituak eta haziak biltzeko antolaketan, landareen produkzioko landaregaiak landatzekoan eta mintegiko birlandaketaren kudeaketan ere.

Mintegiaren kudeaketa eta antolaketa modulua funtsean praktikoa da eta, horregatik, orduen karga nagusia landarea ekoizteko berotegian eta hazkuntzarako mintegian eginen da bereziki. Zati teorikoa erabilera anitzeko gela batean garatuko da. Interneterako sarbidea izanen da, ikasleek informazio teknikoa, aldizkariak eta sektoreko enpresen merkataritza-katalogoak kontsultatu ahal ditzaten.

Urteko nekazaritzako ziklora egokitzea da modulu honen edukiak ikasteko sekuentzia baldintzatzen duen lehen printzipio metodologikoa, eta egiten diren jardueren intentsitatea aldatzen ahal duen programazioa eskatzen du horrek. Hori dela eta, komenigarria litzateke lehen hiruhilekoan orduen karga gehiena praktikoa izatea, udazkeneko produkzio jarduerak lantzeko. Bigarren hiruhilekoan, iradokitzen da irakaskuntzako lau epe produkziorako erabiltzea, eta bi epe mintegiaren kudeaketarako eta planifikaziorako informatikako ikasgelan. Bi hiruhilekoan gutxienez ikastordu bat gordeko litzateke funtsean teorikoak diren edukiak lantzeko.

Beste printzipio metodologiko bat ikasleen motibazioan oinarritzen da. Horretarako, eskualdeko inguruneko baldintzak pixka bat aldatuta arrakastaz hazteko egokiak edo bideragarriak diren espezieetarako jardueren egutegiarekin bat ezarri beharko dira mintegiaren antolaketa eta programazioa. Mintegien arloko ikaskuntza nagusia izateaz gain, arrakasta segituan lortzeak motibatzen du.

Azkenik, gaitasunak garatu behar dira ikasleak, ikerkuntzaren eta kontsultaren bidez, mintegiaren proiektu baten bideragarritasunaren inguruko azterlan ekonomikoa egiteko gauza izan daitezen.

Modulu honetako ikaskuntza-irakaskuntzako emaitzak lortzeko, jarduera andana hautatzen ahal dira edukien multzo bakoitzean. Hona hemen horietako batzuk (landareak hazien bidez zabaltzeko, adibidez):

-Hazien ugalketa sexuala egitea.

-Espezie tiporen baten eta fruitua ematen duten beste espezie batzuen ugalketa egitea, haien tratamenduak lehenengoarekin bat egiten badu.

-Parentalak hautatzea.

-Uzta biltzea eta fruituen tratamendua eta manipulazioa. Loteak. Biltegiratzea.

-Haziak bereiztea.

-Berehala erabiltzea edo haziak kontserbatzea. Aukerak, eta, hala balegokio, haien biltegiratzea.

-Haziak letargiaren kontra tratatzea.

-Ereintza prozesatzea. Hazitokia egokitzea, edukiontzia eta substratua hautatzea, prestatzea, ereitea.

-Ernatzeko ahalmena eta energia aztertzea ernatzailean.

-Hazitokia erabiltzea, ernatzea eta ontzira eramatea, hala balegokio.

-Hazteko mintegira eramatea.

-Landarea produzitzeko berotegia eta hazteko eta erabiltzeko mintegia diseinatzea eta instalazioak mantentzea: produkzioko berotegia, ernatzailea, fruitu-laboreen berotegi tradizionala, tiraderak, hazteko mintegia, itzalpeak, etab.

-Laborantzako lan guztiak egitea: ongarritzea, tratamendua, txertoak, inausketak, zurkaiztatzea, birlandaketak, egokitzea salmentarako... espezie tiporako eta haren kidekoak diren edo hark ordezkatuak diren espezieetarako jarduera posible guztiak osatuz.

Lehenago planteatutako jardueren sekuentziazioa batera eginen da kurtsoko bi hiruhilekoetan espezieen arabera, eta espezie bakoitza, bere aldetik, haren jardueren egutegia eta ereintza zikloa markatzen dituen garaien arabera. Hartara, mintegian jardun ahalko da (barazkia ereinez, espezie baten edo batzuen hazia bilduz edo tratatuz, beste batzuk birlandatuz, espezie aromatikoei aldaxkak eginez, koniferoen haziak bilduz etab.) beste edukien multzoetako jarduerak garatuko diren bitartean (txertoak fruitu-laboreetan, aldaketak automatismoen programazioan...).

Azkenik, garrantzitsua da kontuan izatea ezen, estratifikazioa egiten denean, eskura dauden espezie egoki guztien haziekin egin behar dela, espezie aromatiko bati aldaxkak egiten zaizkionean, guztiei eginen zaizkiela, etab., eta, klase praktiko zehatz batean, jardueren sekuentzia hura oso aurreratuta eraman daitekeela hosto iraunkorreko espezieetarako, beste espezie batzuetarako praktika bertsuekin edo bestelakoekin hasten ahal den bitartean.

Curriculumaren erreferentzia-sekuentziaren arabera lehen kurtsokoak diren Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak izeneko moduluarekin eta Fitopatologia izeneko moduluarekin koordinatu behar da Mintegiaren kudeaketa eta antolaketa izeneko modulua; izan ere, modulu honetan Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak izeneko moduluaren edukiak beharrezkoak dira berotegian erabili beharreko makinei eta lanabesei dagokienez, baita ureztatzeari eta airea girotzeari dagokienez ere. Fitopatologia izeneko lanbide moduluaren edukiak ere beharrezkoak dira, mintegiko landareentzako tratamendu fitosanitarioei eta ongarriei dagokienez.

Lanbide modulua: Lorategiak diseinatzea eta paisaia lehengoratzea

Kodea: 0697.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Iraupena: 180 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Barneko eta kanpoko lorategiak diseinatzen ditu, proiekturik behar ez dutenak, eta, horretarako, faktore teknikoak, estetikoak eta irudikapenekoak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lorategien estiloak aztertu ditu.

b) Lorezaintzako proiektua osatzen duten parteak deskribatu ditu.

c) Plano topografikoak interpretatu ditu eta, behar izanez gero, osatu ditu.

d) Inguruko faktore klimatologikoak aztertu ditu.

e) Ezaugarri edafologikoak eta hidrikoak aztertu ditu.

f) Lorategi-zonak eta inguruneak paisaiaren arloan dituzten ezaugarriak aztertu ditu.

g) Barneko lorategi-zonak ezaugarritu ditu.

h) Teknikoak ez diren eskakizunak, lorategiaren funtzionaltasuna eta bezeroaren lehentasunak aztertu ditu abiapuntu gisa eta diseinua baldintzatuko duten faktore gisa.

i) Lorategiko landare-elementuak eta landareak ez direnak ezaugarritu ditu.

j) Landare-elementuak eta landareak ez direnak hautatu ditu, haien ezaugarriak aintzat hartuta.

k) Landare-elementuak eta landareak ez direnak plano batean irudikatu ditu, irizpide zuzena erabiliz formei, bolumenei, banaketari eta koloreari dagokienez.

l) Elektrizitate-sareak, edateko urarenak, ureztatzekoak, drainatzekoak eta hustubideak irudikatu ditu.

m) Lorategiak diseinatzeko eta paisaia lehengoratzeko informatika-tresnak erabili ditu.

n) Lorategiaren irudikapen grafiko normalizatua egin du, planoa zuzen interpretatzeko.

o) Ingurumen arloko araudia, hirigintzari buruzkoa eta laneko arriskuei aurrea hartzekoa aplikatu ditu.

2. Kanpoko lorategi bat gauzatzeko lanak antolatzen ditu, eta, horretarako, ezartzeko tekniken arabera banatzen ditu eginen diren lanak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kanpoko lorategirako proiektu bat zuzen interpretatu du.

b) Neurriak egin ditu planoari egokituta.

c) Proiektuaren sailak baloratu ditu, baita hura osatzen dutenenak ere.

d) Kanpoko lorategi bat gauzatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

e) Jarduketen egutegia prestatu da.

f) Lorategiko elementu guztien zuinketa antolatu ditu.

g) Lurra modelatzeko eragiketak deskribatu ditu.

h) Lurzorua zuzendu eta hobetzeko, laboratzeko eta ongarritzeko lanak antolatu ditu.

i) Landare-elementuak, landareak ez direnak, azpiegiturak, ekipamendua eta altzariak instalatzeko prozesuak planifikatu ditu, proiektuan ezarritako baldintza teknikoetara egokituz.

j) Estalkiak eta horma bertikalak lorategiz hornitzeko zehaztapen teknikoak deskribatu ditu.

k) Landare-materialak eta landareak ez direnak izan behar dituen kalitate eta segurtasun irizpideak ezarri ditu.

l) Kanpoko lorategiaren lehen mailako mantentze-lanak programatu ditu, lorategia emateko baldintza-agiriarekin bat.

m) Makineria, lanabesak eta ekipamenduak hautatu eta erabili ditu.

n) Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

3. Barneko lorategiaren proiektu bat gauzatzeko lanak antolatzen ditu, eta, horretarako, ezartzeko tekniken arabera banatzen ditu eginen diren lanak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Berariazko teknikak deskribatu ditu barneko lorategirako instalaziorako.

b) Barneko lorategirako proiektua interpretatu du.

c) Barneko lorategi bat gauzatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

d) Jardunen egutegia prestatu du modu sekuentzialean.

e) Substratu egokienak hautatu ditu azalera txikietako edo edukiontzietako laborantzarako.

f) Espazioaren giro-baldintzak egiaztatu ditu.

g) Hornidurarako eta argiztatzeko elementuen ezaugarriak egiaztatu ditu, estetikaren, neurrien eta iraunkortasunaren arloen ikuspuntutik eta proiektuan aurreikusitakoarekin bat.

h) Landare-materialak gainbegiratu ditu espezieen eta aldaeren hautaketa zuzena dela eta haren osasun baldintzak eta baldintza estetikoak egokiak direla egiaztatzeko.

i) Giro artifiziala sortzeko mekanismoak deskribatu ditu.

j) Barneko lorategi bat zuinkatzeko eragiketak planifikatu ditu, proiektuaren zehaztapenak betetzeko.

k) Barneko lorategiaren lehen mailako mantentze-lanak programatu ditu, lorategia emateko baldintza-agiriarekin bat.

l) Barneko lorategiaren ezarpenaren azken egiaztapena egin du.

m) Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

4. Natura-ingurunea berriz landarez hornitzeko eta paisaia lehengoratzeko proiektu bat gauzatzeko lanak koordinatzen ditu, eta, horretarako, jarduteko teknikak eta prozedurak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Paisaiaren eta natura-ingurunearen ukipenak deskribatu ditu eta berariazko teknikak ezaugarritu ditu paisaia lehengoratzeko eta natura-ingurunea berriz landarez hornitzeko.

b) Natura-ingurunea berriz landarez hornitzeko eta paisaia lehengoratzeko proiektua interpretatu du.

c) Natura-ingurunea berriz landarez hornitzeko eta paisaia lehengoratzeko proiektua gauzatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

d) Egiaztatu du erabili beharreko materialek eta produktuek betetzen dituztela proiektuaren baldintza teknikoen agirian aurreikusten diren zehaztapenak.

e) Landare-materialak aztertu ditu espezieen eta aldaeren hautaketa zuzena dela eta haren osasun baldintzak eta kanpoko itxura egokiak direla egiaztatzeko.

f) Lanen teknika eta denbora planifikatu ditu, unerik egokienean eta proiektuaren baldintza-agiriarekin bat egiteko.

g) Paisaian jarduteko teknika egokienak kasu bakoitzerako antolatu eta ezarri ditu.

h) Herri-lanetan ereiteko edo landatzeko lanak eta leku andeatuak lehengoratzekoak antolatu eta koordinatu ditu.

i) Obra-hondakindegi, harrobi, meatze eta zabortegietan lurzorua lehengoratzeko lanak programatu ditu.

j) Ezpondak lehengoratzeko eta lurzoruak kontsolidatzeko lanak planifikatu ditu.

k) Kasuan kasuko teknika egokienak aztertu ditu.

l) Makineria, lanabesak eta ekipamenduak hautatu ditu.

m) Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

5. Lorategi ekologiko bat planifikatzen du, eta, horretarako, giro-baldintzak, ur-baliabideak eta baliabide erabilgarriak landareekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lorategi ekologikoaren kontzeptua deskribatu du.

b) Lorezaintza ekologikoarekin bateragarriak diren lorategien motak identifikatu ditu.

c) Lorezaintza ekologikoarekin bateragarriak diren landare-elementuen ezaugarriak identifikatu ditu.

d) Lorategirako landare autoktonoen prospekzioa egin du.

e) Lurrunketa minimizatuko duten estaltze-substratuak hautatu ditu.

f) Ur-behar txikiak dituzten landareak hautatu ditu.

g) Lorategi ekologiko bat gauzatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

h) Azpiegitura ekologikoak ezarri ditu.

i) Energia-eraginkortasuneko sistemak deskribatu ditu.

j) Euri-ura biltzeko eta metatzeko sistemak ezarri ditu.

k) Kontsumo txikiko ureztatze-sistemak ezaugarritu ditu.

l) Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu da.

Edukiak.

Barneko eta kanpoko lorategien diseinua.

-Lorezaintzaren historia. Lorategien estiloak.

-Lorategiko elementuak.

-Diseinuaren prozesua.

-Proiektu baten agiriak. Haien azterketa.

-Lorategiaren diseinua ezartzen duten faktoreak. Ezaugarri edafologikoak eta hidrikoak.

-Plano topografikoen interpretazioa. Eskalak. Sestra kurben interpretazioa.

-Plano motak, plano orokorra, kokatze planoa, landaketen planoa, ureztatze planoa, obren planoa, xehetasun planoa...

-Neurketak, kubikazioak.

-Barneko lorategia. Neurketak. Ingurumeneko faktoreak.

-Lorategiaren funtzionaltasuna. Zonifikazioa. Erabilerak.

-Landareak hautatzeko irizpideak. Estetikoak. Tenperaturakoak.

-Landareak ez diren elementuak lorategian.

-Planoak, krokisak eta zirriborroak. Grafismoa lorezaintzan. Teknikak.

-Sare elektrikoak, edateko urarenak, ureztatzekoak eta hustubideak irudikatzea.

-Lorategiak diseinatzeko eta paisaia lehengoratzeko programa informatikoak.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Kanpoko lorategia egiteko lanak antolatzea:

-Kanpoko lorategirako proiektua.

-Kanpoko lorategi bat gauzatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea.

-Jarduteko egutegia.

-Zuinketarako puntuak. Kokalekua.

-Lurzorua eraikitzeko eragiketak.

-Ureztatzeko eta drainatzeko sarearen funtzionamendua eta instalazioa kontrolatzea.

-Azpiegiturak paratzea.

-Altzariak eta ekipamendua. Segurtasun baldintzak.

-Lorategiak estalki eta horma bertikaletan.

-Landare-materialaren eta landareak ez direnaren kalitate irizpideak. Arauak.

-Landaregaia ereitea eta landatzea.

-Lehen mailako mantentze-lanen programazioa.

-Makinak eta erremintak. Hautaketa.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Barneko lorategia egiteko lanak antolatzea:

-Barneko landareak aztertzea: ezaugarriak. Espezieak hautatzea.

-Barneko landareen eskakizunak. Ingurumen baldintzak.

-Barneko lorategi motak.

-Barneko lorategirako proiektua. Zonifikazioa.

-Barneko lorategi bat gauzatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea.

-Barneko lorezaintzan erabiltzen diren substratuak. Edukiontziak.

-Apaindurarako eta argiztatzeko elementuak. Motak.

-Giro artifiziala sortzea. Ureztatzeko, argiztatzeko eta hezeztatze artifizialeko sistemak. Kontrol sistema.

-Zuinketaren planifikazioa barneko lorategian.

-Lehen mailako mantentze-lanen programazioa.

-Azken egiaztapena.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Natura-ingurunea berriz landarez hornitzeko eta paisaia lehengoratzeko proiektua egiteko lanak koordinatzea:

-Paisaia aztertzea. Paisaiaren ukipenak zehazten dituzten faktoreak.

-Natura-ingurunea berriz landarez hornitzeko eta paisaia lehengoratzeko proiektua interpretatzea.

-Lurzoru eta espazio andeatuak lehengoratzea.

-Landareak hautatzeko irizpideak. Landarez berriz hornitzeko erabiltzen diren landare autoktonoak.

-Ereiteko eta landatzeko erabiltzen diren teknikak paisaia lehengoratzeko jarduketetan.

-Bioingeniaritzako tekniken hastapenak: ezpondak egonkortzeko eta estaltzeko teknikak, mistoak zein osagarriak.

-Natura-ingurunea berriz landarez hornitzeko eta paisaia lehengoratzeko proiektua gauzatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea.

-Lanen planifikazioa.

-Ereintza edo landaketa antolatzea herri lanetan.

-Lurzoruak lehengoratzea.

-Espazio andeatuak lehengoratzea.

-Makineria, lanabesak eta ekipamenduak. Hautaketa. (Erabilera. Erregulazioa).

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Lorategi ekologikoa planifikatzea:

-Lorezaintza ekologikoa definitzea.

-Lorezaintza ekologikoarekin bateragarriak diren lorategi motak.

-Lorezaintza ekologikoan erabiltzen diren landare-elementuak. Landare autoktonoak.

-Estaltzeko substratuak.

-Lorategi ekologiko bat gauzatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea.

-Landare xerofitikoak. Hautatzeko irizpideak.

-Lorategiko azpiegitura ekologikoak.

-Energia-eraginkortasuneko sistemak.

-Euri-ura biltzeko eta metatzeko sistemak.

-Kontsumo txikiko ureztatze sistemak lorezaintzan.

-Makineria, lanabesak eta ekipamenduak. Hautaketa.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Orientabide didaktikoak.

Lorategiak ezartzea eta paisaia lehengoratzea programatzeko eta diseinatzeko funtzioa betetzeko behar den prestakuntza dauka lanbide modulu honek. Modulua bukatutakoan, ikasleak gauza izanen dira kanpoko zein barreneko lorategia ezartzeko lanak antolatu eta egiteko, lorategi ekologiko bat planifikatzeko eta natura-ingurunea berriz landarez hornitzeko eta paisaia lehengoratzeko proiektu bat prestatzeko.

Sekuentziazioari dagokionez, irudi du komenigarria dela modulua hastea lorategiak diseinatzeko multzoarekin; bertan, proiektua behar ez duten lorategi txikiak diseinatzeko oinarriak ikasiko dira. Halaber, lehendabiziko multzo horretan, lorategien estiloak historian zehar landuko dira, baita proiektu bat osatzen duten agiriak eta lorategi bat diseinatzeko baldintzak ere. Komeniko litzateke ikasleek kasu praktiko bat egitea, klase teorikoetan erdietsitako edukiak aplikatzeko; modu horretan, posible litzateke erregistro sistematikoak egitea ikasle bakoitzaren ikaskuntza eboluzioa banan-banan eta behar adinako denboran baloratzeko. Ebaluazio irizpideetan, lorategiak diseinatzeko eta paisaia lehengoratzeko programa informatikoak erabiltzea planteatzen da; hortaz, komenigarria eta beharrezkoa litzateke haiek edukitzea eta ordu batzuk erreserbatzea informatika gelan haiek erabiltzeko.

Ondoren, eta dagoeneko eginda dauden proiektuak oinarri izanda, landare-elementuak eta landareak ez direnak ezartzeko proiektua, interpretazioa, zuinketa, jarduteko egutegiak eta teknikak landuko dira. Beharrezkoa izanen da ikastetxeko lorategian tokia izatea praktika horietako batzuk egiteko.

Moduluko edukien sekuentziazioan, barneko eta kanpoko lorategietan egindako lanak, paisaia lehengoratzeko proiektuak eta lorategi ekologikoak bereizten dira; horrenbestez, gure instalazioetan egiten den lana osatu beharko da mota horietako proiektuak in situ egiten ari diren edo egin dituzten tokietara joanda.

Moduluko helburuak eta proposatzen den edukien sekuentziazioa aintzat hartuta, ondoko jarduera hauek iradokitzen dira, besteak beste:

-Lorezaintzako proiektu baten dokumentazioa deskribatzea.

-Lurraren ezaugarri topografikoak eta edafologikoak eta ingurumeneko baldintzak identifikatzea.

-Lorezaintzako proiektu baten informazioa interpretatzea.

-Landare-elementuak eta landareak ez direnak identifikatzea.

-Lorategiak diseinatzeko eta paisaia lehengoratzeko programa informatikoak erabiltzea.

-Beharrezko eragiketak antolatzea lorezaintzako proiektu baten zuinketarako.

-Lorategia ezartzeko eragiketak aztertu eta antolatzea, kasuan kasuko teknika, material eta bitarteko egokienak erabiliz (kanpoko lorategia, barrenekoa edo ekologikoa).

-Lehen mailako kontserbazioko eragiketak antolatzea lorategi bat emateko, baldintza agiria betetzen den kontuan izanik.

-Natura-inguruneko paisaia lehengoratzeko jarraitu beharreko prozesua deskribatzea.

-Lehengoratzeko kasu zehatz baterako egokiak diren paisajismoko teknikak identifikatzea.

-Paisaia lehengoratzeko lanak antolatu eta kontrolatzea, dagokion proiektuaren arabera.

Lorategiak diseinatzea eta paisaia lehengoratzea izeneko lanbide modulua zikloko ondoko modulu hauekin koordinatu behar da:

-Botanika agronomikoa, lehen kurtsokoa, lorategiko landareak identifikatzeari dagokionez eta haien beharrak eta apaindurarako balioa aztertzeari dagokionez, modu egokian hautatzeko paisaia lehengoratzeko edo lorategien proiektuetan.

-Nekazaritzako topografia, bigarren kurtsokoa curriculumeko erreferentziaren arabera; izan ere, honako honi buruzko edukiak landuko dira modulu honetan: datuak hartzeko prozesuak, sestra-kurbak interpretatzea, gailu eta bitarteko topografikoak erabiltzea, mapa eta planoen irudikatzea eta paisaia lehengoratzeko eta lorategien proiektuak zehaztean aplikatuko diren lurzoruaren gaineko elementuen zuinketa.

-Fitopatologia, lehen kurtsokoa, lorategiko landare-elementuen osasun egoerari segimendua egiteari eta haiek kontrolatzeari dagokienez, metodo eta teknika egokiak erabiltzeko.

-Lorategien eta kirol soropilen kontserbazioa, lehen kurtsokoa, lorategi bat zer den, zer elementu aurkitzen diren eta nolako mantentze-lanak egin behar diren jakiteari dagokionez, horrek ahalbidetzen baitu lorategi bat zehaztu eta diseinatzea eta inguruabarren arabera paratzea, edo ez, lorategiko elementuak.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabidea

Kodea: 0700.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz bizitzan zehar.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nork bere nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu ditu erabakiak hartzeko.

b) Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikariarentzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu ditu, tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide jarduerarako zer-nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztu du.

d) Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu ditu.

e) Etengabeko prestakuntzak laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik duen garrantzia baloratu du.

f) Lana bilatzeko prozesuan zein teknika erabiltzen diren zehaztu du.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi ditu.

2. Talde-lanaren estrategiak eta komunikaziorako abileziak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde-lanaren onurak baloratu ditu Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu ditu.

c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu ditu.

d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

e) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu ditu eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu ditu.

g) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu ditu: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu du.

i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietako bat dela onartu du.

j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu ditu, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu ditu.

b) Enpresaburu eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu ditu eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu ditu.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu ditu, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Paisajismoko eta Landa Inguruneko teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu ditu.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu du, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu ditu.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu ditu eta baldintzak identifikatu ditu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu ditu zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu ditu, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta laguntzako prestazioak bereiziz.

5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nekazaritzako eta lorezaintzako sektorean dauden jarduera motak sailkatu ditu, Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikariaren lan ingurunean, lanbide arriskuak identifikatuz.

b) Dauden arrisku faktoreak sailkatu ditu.

c) Lanbidearen arriskuen ondoriozko lanbide kalteak (lan istripuak, lanbide gaixotasunak) identifikatu ditu.

d) Enpresako arriskuak ebaluatzeko prozesua eta kontzeptua zehaztu ditu.

e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu ditu, eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien eraginkortasuna kontrola du.

f) Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu du.

g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu ditu.

h) Prebentzioaren kulturaren garrantzia baloratu du enpresaren esparru eta jarduera guztietan.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako eragile guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko araudia identifikatu du.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren identifikatu du.

c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

d) Arrisku plan bat prestatzean inplikatuta dauden eragile guztien erantzukizunak identifikatu ditu.

e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu du.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

g) Aintzat hartu du garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

h) Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu da.

i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazio plana proiektatu du.

7. Prebentzio eta babes neurriak aplikatzen ditu, eta Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikariaren lan-inguruneko arrisku egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu ditu.

c) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu ditu.

d) Zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu ditu.

f) Langilearen osasuna zaintzeko betekizunak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu ditu.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorearen definizioa eta azterketa, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikariarekin erlazionatutako tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae-ren ereduak, Europako curriculum vitae-a eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde-lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Aplikazio informatikoak garatzeko sektoreko ekipamendu motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen analisia.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolaketa berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Arrisku profesionalen ebaluazioa:

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku faktoreen analisia.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Inguruneko baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Baldintza ergonomiko eta psiko-sozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.

-Arriskuaren balorazioa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

Prebentzioaren plangintza enpresan:

-Prebentzio plana.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Sektoreko enpresa batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea:

-Jarduteko protokoloa hautatzea.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.

-Segurtasunaren gaineko seinalizazio motak identifikatzea.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera garatzeko, nekazaritzako eta lorezaintzako sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari, Gizarte Segurantzari eta lan ekipamenduei buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, eduki horiek beharrezkoak baitira Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan enpresako proiektu/plana garatzeko. Ondoren, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; aipatutako enpresa proiektuari dagokion prebentzio planean gauzatzen ahal da haien aplikazio praktikoa. Gatazkaren kudeaketarekin jarraitu daiteke eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorratu daiteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientabide profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertain eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak finkatzea, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz.

-Lana bilatzeko behar den dokumentazioa prestatu eta betetzea: curriculum vitaea, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Komunikazio jarduerak egitea.

-Klasean aurkezpenak egitea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin alderatzea.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Prebentzio plan bat prestatzea Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan garatu beharreko enpresako proiektu/planerako.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal izan dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientabidea eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluek harreman estua izanen dute, eta edukiak zein metodologiaren alderdiak koordinatuko dira.

Azpimarratu behar da komenigarria dela Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan eginen den enpresako proiektu/plana erabiltzea Lanerako prestakuntza eta orientabidea izenekoan ematen diren edukiak zuzenean aplikatzeko; horrek modulu honetako edukien alderdi praktikoa sustatuko du.

Halaber, arreta eman behar litzaioke lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekiko erlazioari, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

Kodea: 0701.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimen sortzaileari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu du banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) "Berrikuntza" eta "nazioartekotze" kontzeptuak eta horiek gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatearen gehikuntzarekin duten lotura identifikatu ditu.

c) Ekimenaren kultura zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu du.

d) Nekazaritzako eta lorezaintzako eremuan abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu du.

e) "Arrisku" kontzeptua aztertu du, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) "Enpresaburu" kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu ditu.

2. Komunikazio, lidergo, sormen eta konpromisoarekin ikusteko duten norberaren gaitasunak aitortu eta aplikatzen ditu, eta lanbide jarduerak garatzeko garrantzia baloratzen du nork bere kasa zein bestearen kontura lan egitean.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

b) Agindu eta zuzentzeko estiloak eta haien eraginak pertsonen eta enpresen gainean sailkatu ditu.

c) Motibazioaren premia justifikatu du lanbide jardueretan.

d) Motibatzeko teknika ohikoenak eta nola egokitzen diren egoeraren arabera deskribatu ditu.

e) Sormenaren premia justifikatu du lan prozesuak hobetzean eta lanbide berrikuntzan.

f) Sormen prozesuen ezaugarri nagusiak deskribatu ditu.

g) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu sektoreko enpresetan bestearen kontura lan egitean norberak behar dituen gaitasunekin.

h) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu nekazaritzako eta lorezaintzako lanbide sektorean jarduera bat sortzeko ekimena duten pertsonen ahalmenekin.

3. Negoziorako ideiak sortu eta identifikatzen ditu, eta enpresa txiki bat sortzeko edo enpresa baten barruan ekimenak garatzeko aukera zehazten du, balio etikoak bereganatuz eta eragina ingurunearen gainean baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu, eta "sistema" kontzeptua aztertu da enpresari aplikatuta.

b) Ideiak izatea sustatu du, enpresa baten barruan, prozesuak eta produktuak hobetzeko ekimenak garatzearren, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

c) Negoziorako ideiak izatea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

d) Negoziorako aukerak aztertu ditu, sektorearen egoera eta eboluzioa kontuan izanda.

e) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

f) Aztertu du ea enpresaren jardueran nolako eragina duten enpresak erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

g) ETE baten inguruneko elementuak identifikatu ditu.

h) Enpresa kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu du.

i) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu ditu.

j) Nekazaritzako eta lorezaintzako enpresa baten balantze soziala egin du eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu ditu, bai eta sortzen dituzten onura sozialak ere.

k) Nekazaritzako eta lorezaintzako arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten praktikak identifikatu ditu.

l) Enpresaren estrategia deskribatu du, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu du.

m) Enpresa baten bideragarritasun ekonomiko finantzariari buruzko azterlana egitea zein garrantzitsua den baloratu du.

4. Nekazaritzako eta lorezaintzako enpresa bat sortu eta abian jartzeko jarduerak egiten ditu, dauden baliabideak eta aukerak baloratuz, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu ditu.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu du.

c) Enpresaren forma juridiko desberdinetarako ezarritako tratamendu fiskalak bereizi ditu.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen izapideak aztertu ditu.

e) Nekazaritzako eta lorezaintzako enpresak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin du.

f) Enpresa plan baten osagaiak deskribatu ditu.

g) Forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu ditu.

h) ETE bat abian jartzeko aholkularitza eta kudeaketa administratiboa enpresatik kanpo lortzeko bideak identifikatu ditu.

i) Produkzio planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana enpresa planean sartu ditu.

j) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

k) Nekazaritzako eta lorezaintzako sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin du.

l) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu ditu, bai eta finantzabideak ere.

m) Ahuleziak eta indarrak identifikatu ditu.

5. ETE baten kudeaketa administratibo, merkataritzako eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta agiriak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nekazaritzako eta lorezaintzako enpresa baten zerga betebeharrak definitu ditu.

b) Fase hauek definitu ditu: produkzioa edo zerbitzua, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu ditu.

d) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu du.

e) Zerga egutegiko zerga motak bereizi ditu.

f) Nekazaritzako eta lorezaintzako sektoreko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete ditu (fakturak, albaranak, eskaera orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu ditu.

Edukiak.

Ekimen sortzailea:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak nekazaritzako eta lorezaintzako enpresen jardunean.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, nekazaritzako eta lorezaintzako sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-"Enpresaburu" kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

Komunikazioa, lidergoa eta sormena.

-Sormenaren, komunikazioaren eta lidergoaren oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Sortzailearen ezaugarriak. Sormena bultzatzen duten teknikak.

-Agindu eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-"Motibazio" kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Nekazaritzako eta lorezaintzako sektorean lan egiten duenaren eta ekintzaile baten laneko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Negoziorako ideia nekazaritzako eta lorezaintzako enpresa baten esparruan.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Nekazaritzako eta lorezaintzako sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Nekazaritzako eta lorezaintzako sektoreko ETE baten erlazioak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Nekazaritzako eta lorezaintzako sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Nekazaritzako eta lorezaintzako arloko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa plan bat prestatzea.

Eginkizun administratiboa, merkataritzakoa eta finantzarioa:

-"Kontabilitatea" kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-"Merkataritza eta finantza eginkizuna" kontzeptua.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Nekazaritzako eta lorezaintzako enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek sentikortasun positiboa garatzea beren burua enplegatzeko ekimenari dagokionez, baita enpresa barruan ekiteko jarrerak eta trebetasunak sustatzea ere, enplegua etengabe hobetzeko beste baten kontura lan egiten denean.

Planteatzen diren edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak duela eskumena egokienak juzgatzen dituen erabakiak hartzeko, proposatzen da ikasleak has daitezen ekiteko gaitasunak zehaztu eta garatzen dituzten jarduerekin, eta, horrek, bere aldetik, beren jarduna garatuko duten sektorera hurbiltzen lagunduko die. Ondoren, negoziorako ideia bat zehazteko erronkari eginen diote aurre ikasleek, hori oinarria izanen baita enpresa plan bat garatzeko. Izan ere, hori izanen da modulua garatzeko ardatza.

Gomendatzen da edukiak aplikatzekoak izatea eta enpresa proiektua edo enpresa plana garatzearekin bateratzea, metodologiak lot ditzan moduluko alderdi teorikoa eta praktikoa.

Saiatu beharko litzateke enpresa proiektua/enpresa plana kontzeptua Paisajismoko eta landa inguruneko proiektuaren moduluarekin biltzen, lanbide arloko irakasleak ezaugarri teknikoei buruzko alderdietan buru izan daitezen. Bi proiektuak ebaluazio tresna gisa erabiltzen ahalko dira, ikasleen jarrera alderdiak baloratu ahal izateko, hala nola: komunikazioa, lidergoa, sormena eta parte-hartzea, lehen definituak ekimen sortzailea sustatzeko beharrezko gaitasun gisa.

Metodologia teoriko-praktikoa izanen da, ikus-entzunezko baliabideak eta IKTak erabiliz kasuan kasuko sektorearen egoera ekonomikoari buruzko informazioa bilatu eta aztertzeko, eta web orri eta plataforma espezializatuetan kontsultak egiteko, enpresa bat martxan jartzeko prozesuan erabakiak hartzen lagungarri izan daitezen. Alde horretatik, enpresa plan bat gara daiteke, ondoko jardueren ardatz:

-Heziketa zikloaren lanbide profileko jarduerarekin ikusteko duten enpresako proiektu/plan bat egitea, negozioa martxan jartzeak dakartzan alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioa eta giza baliabideak, merkataritzako kudeaketa, administrazio kontrola, justifikazio soziala, etab.; batik bat, esperientzia praktikoak, kanpoko eragileekiko harremana eta enpresako jardueraren sustapena oinarri dituen tresna pedagogikoak aplikatuko dira (enpresako leihatila bakarra, merkataritza ganberak, tokiko garapenerako agentziak, CEN, CEIN, enpresen mintegiak eta inkubagailuak, etab.).

-Enpresaburuekin harremanetan jartzea, hitzaldi, bisita, dinamika eta abarren bidez, enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko sortzen denetik aurrera, ekimenaren espiritua sustatzeko eta ikasleek jarduerak garatzeko enpresa horren inguruan: oinarrizko eginkizunak, ingurunearen azterlana, DAFO azterlana, produkzio prozesuaren deskribapena, enpresa mota.

-Azoka, jardunaldi, lantegi eta bestelako ekitaldietara joatea, enpresa ekimenaren garapena eta sektorea ezagutzeko.

-Erakustaldiak, jardunaldi teknikoak eta ikastetxeko beste ekimen batzuk antolatzea, eskolako, ekonomiako eta gizarteko komunitateari begira.

-Kontsultak egitea enpresak sortzeko eskumenak dituzten entitate eta erakundeei, eragile ekonomikoei eta profesionalei.

-Enpresako planaren barruan prebentzio plan bat prestatzea, Lanerako prestakuntza eta orientabidea izeneko moduluan erdietsitako gaitasunak oinarri dituena.

-Enpresako proiektu/plana kontatu eta defendatzea epaimahai baten aurrean.

Metodologia hau aplikatzeko, komenigarria izanen litzateke ikasleei Interneten sartzeko bide ematen dieten baliabideak eta/edo ikus-entzunezko baliabideak izatea. Halaber, gomendagarria da ikasleak taldeka biltzeko teknika proposatzen diren zenbait jarduera egiteko.

Orobat, ikastetxeen arteko elkarlana sustatuko da, ahal dela, bai irakasleen bai ikasleen aldetik (kudeaketa ekonomikoa, prebentzio plana, denboraren bankua, etab.), eta ikastetxeen materialak eta praktika onak trukatzea bultzatuko da topaketa birtual eta benetakoen bidez.

Lanerako prestakuntza eta orientabidea eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluak osagarriak direnez, koordinatuta egin beharko da edukien garapena eta sekuentziazioa, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko harremana estua izanik. Era berean, enpresa proiektua kurtso osoan zehar ardatz gisa erabiltzeak laguntzen ahal du metodologia komun bat bi moduluetarako ezartzen, halako eran non Lanerako prestakuntza eta orientabidea izeneko moduluko edukiak aplikatu baitaiteke, egokien juzgatzen den eran, enpresa proiektua egiteko.

Lanbide modulua: Paisajismoko eta landa inguruneko proiektua

Kodea: 0699.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 30 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu eta haiek asetzen ahal dituzten ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko enpresak sailkatu ditu, beren antolaketaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.

b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu ditu, antolaketaren egitura eta departamentu bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

c) Enpresei eskari gehien sortzen dizkieten beharrak identifikatu ditu.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu ditu.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuna emateko behar den proiektu mota identifikatu du.

f) Proiektuak izan behar dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

i) Proiektua prestatzeko erabiliko den lan gidoia prestatu du.

2. Tituluan ageri diren gaitasunekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak sartuz eta garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu du.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin du.

c) Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haren edukia identifikatu ditu.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta haien norainokoa identifikatu du.

e) Proiektua egiteko behar diren materialak eta langileak aurreikusi ditu.

f) Aurrekontu ekonomikoa egin du.

g) Proiektua abian jartzeko finantzaketa beharrak identifikatu ditu.

h) Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu ditu.

3. Proiektua nola gauzatu planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotutako dokumentazioa zehaztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jardueren sekuentzia zehaztu du, jarduerak inplementazio beharren arabera ordenatuz.

b) Jarduera bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu ditu.

c) Jarduerak egiteko behar diren baimenak identifikatu ditu.

d) Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu ditu.

e) Gauzatzeak dituen arriskuak identifikatu ditu eta arriskuen prebentziorako plana eta behar diren baliabide eta ekipamenduak definitu ditu.

f) Materialen eta langileen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu ditu.

g) Inplementazioaren baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

h) Inplementatzeko edo gauzatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

4. Proiektuaren gauzatzearen jarraipen eta kontrolerako prozedurak definitzen ditu, erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

c) Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu du.

d) Baliabideek eta jarduerek izan ditzaketen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, haiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

f) Erabiltzaile edo bezeroek ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

g) Proiektuak baldintzen agiria duen kasuan, hori beteko dela bermatzeko sistema ezarri du.

Lanbide modulua: Lantokiko prestakuntza

Kodea: 0702.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Iraupena: 340 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolaketa identifikatzen ditu, eta lortzen diren produktuen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa-antolakunde ereduzkoekin alderatu du.

c) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio sistemak eta biltegiratzea, besteak beste.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu ditu.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedapen bideen egokitasuna baloratu du.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutu eta justifikatu ditu:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion prestasuna eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuei aurrea hartzeko beharrezkoak diren jarrerak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagozkion jarrera eskakizunak.

-Lantaldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkiari buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jarduera egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuei aurrea hartzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu ditu.

c) Norbanakoak babesteko ekipamenduak erabili ditu, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu du.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe eduki du.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu du, jasotako jarraibideak interpretatuz eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu du egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, agertu zaizkion inguruabar garrantzitsuak jakinaraziz.

i) Bere jardueraren eta lan aldaketetara egokitzearen garrantzia baloratu du.

j) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna bere gain hartu du lana garatzean.

3. Lorategiak eta kirol-zelaiak gauzatzeko, kontserbatzeko eta berreskuratzeko lanak eta natura-ingurunea lehengoratzekoak antolatu eta egiten ditu, eta, horretarako, haien ezaugarriak aztertu eta lorezaintzako metodoak eta teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lorategiak eta kirol-zelaiak ezartzeko, kontserbatzeko eta berreskuratzeko proiektuak eta natura-ingurunea lehengoratzekoak interpretatu ditu.

b) Jardunen egutegia prestatu du.

c) Lur-erauzketako, betelaneko eta nibelazioko lanak gainbegiratu ditu.

d) Erreferentziako puntuak lekuan bertan zuinkatu ditu.

e) Landare-materialentzako eta landareak ez direnentzako kalitate-irizpideak ezarri ditu.

f) Landare-elementuak ezartzeko eta azpiegiturak, ekipamenduak eta altzariak instalatzeko lanak planifikatu ditu.

g) Egindako lanen azken egiaztapena egin du.

h) Lorategi-zonak eta kirol-zelaiak mantentzeko lanen programa ezarri du ezaugarrien eta erabileraren arabera.

i) Zuhaitzak, zuhaixkak eta palmondoak inausteko eta lehengoratzeko lanak gainbegiratu eta egin ditu.

j) Landare-elementuak, azpiegiturak, ekipamenduak eta altzariak kontserbatzeko, lehengoratzeko eta berrezartzeko edo ordezteko lanak gainbegiratu ditu.

k) Eragile kaltegarriak prebenitzeko, detektatzeko eta kontrolatzeko neurriak antolatu eta aplikatu ditu.

l) Natura-ingurunea berriz landarez hornitzeko edo lehengoratzeko lanak gainbegiratu ditu.

m) Makineria, lanabesak eta ekipamenduak hautatu eta erabili ditu.

n) Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta lorezaintzako araudi espezifikoa aplikatu ditu.

4. Landareak eta zohiak ekoizteko prozesuak antolatzen ditu, eta, horretarako, ezarritako teknikak lortuko den produktuaren arabera aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fruituak eta haziak biltzeko lanak programatu ditu.

b) Landan bildutako fruitu eta hazi sortak kontrolatu ditu.

c) Ugaltzeko landare-materiala lortzeko landare amak hautatu ditu.

d) Ereiteko eta hazteko ingurunea prestatzeko teknikak hautatu ditu.

e) Landare-materiala mintegian ezartzeko lanak gainbegiratu ditu.

f) Mintegiko espezieak birlandatzeko lanak kontrolatu ditu.

g) Mintegiko ureztatzea, fertirrigazioa eta giro-kontrola programatu ditu.

h) Lortuko den produktu motaren araberako laborantza-zainketak ezarri ditu.

i) Landareak eta zohiak erauzteko, egokitzeko eta garraiatzeko metodoak eta teknikak hautatu ditu.

j) Makineria, lanabesak eta ekipamenduak hautatu eta erabili ditu.

k) Ziurtapen ekologikoaren prozesua kontrolatu du.

l) Ingurumenari, produkzio ekologikoari, mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

5. Instalazioen, ekipamenduen eta makineriaren funtzionamendua, mantentze-lanak eta konponketak programatu eta gainbegiratzen ditu, eta, horretarako, haien zehaztapen teknikoak aztertu eta enpresaren produkzio-plana kontuan hartzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egin behar den lanaren arabera, funtzionamendua kontrolatzeko parametro teknikoak ezagutu ditu.

b) Makineria eta ekipamenduak behar bezala erabiltzeko irizpide objektiboak ezarri ditu.

c) Mantentze-lanen programa prestatu du.

d) Mantentze-lanak ezarritako programaren arabera gainbegiratu ditu.

e) Nekazaritzako instalazioen eta ekipamenduaren matxura sarrienak identifikatu ditu.

f) Ustiategiko lantegian egindako konponketen kostua kalkulatu du.

g) Matxuratutako elementuak eta piezak konpontzeko eta/edo ordezteko lanak gainbegiratu ditu.

h) Ustiategiko lantegian egindako eragiketak erregistratzeko sistema ezarri du.

i) Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta basogintzako araudi espezifikoa, nekazaritzakoa eta lorezaintzakoa aplikatu ditu.

6. Laboreak planifikatzen ditu eta lurra prestatzeko, ereiteko, birlandatzeko eta landatzeko eragiketak antolatzen ditu, eta, horretarako, datu edafoklimatikoak, laborantza-beharrak eta merkatuaren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tenperatura-datuak, plubiometriari dagozkionak eta lurzoruaren, lurraren eta ur erabilgarritasunaren ezaugarriak bildu eta labore posibleekin erlazionatu ditu.

b) Lurzoru- eta ur-laginak hartzeko eta haien oinarrizko analisia egiteko lanak gainbegiratu eta gauzatu ditu.

c) Lurzoruaren analisiaren emaitza ongarri motarekin erlazionatu du.

d) Ezarriko diren laboreak, aukerak, txandakatzeak eta polilaborantzak zehaztu ditu.

e) Bakantzeko, baratze-mailakatzeko eta nibelatzeko eragiketak gainbegiratu ditu.

f) Ureztatzeko sistema eta mota hautatu du.

g) Laboreak behartzeko eta/edo babesteko instalazioak eta azpiegiturak eta haiek eraikitzeko denbora-sekuentzia zehaztu ditu.

h) Lurra egokitzeko, hobetzeko eta prestatzeko lanak programatu eta sekuentziatu ditu.

i) Hondoko ongarritzearen eta medeagarrien aplikazioa kalkulatu eta zehaztu du.

j) Landare-materiala ereiteko, birlandatzeko edo landatzeko lanak, hutsarteak betetzekoak eta laborearen lehen zainketak gainbegiratu ditu.

k) Laboreak ezartzeko eragiketetan erabiltzen diren makineria, ekipamenduak eta lanabesak hautatu ditu.

l) Ziurtapen ekologikoaren prozesua kontrolatu du.

m) Ingurumenari, produkzio integratuari, produkzio ekologikoari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

7. Nekazaritza-produktuen laborantza-zainketak eta aprobetxamendua, uzta biltzeko lanak eta uzta bildu ondokoak programatu eta antolatzen ditu, eta, horretarako, labore mota, baldintza meteorologikoak, lortu nahi den produktua eta haren merkataritza-xedea kontuan hartzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ureztatzeko unea, maiztasuna eta dosia zehaztu ditu.

b) Estal-ongarria eta hosto-ongarria aplikatzeko unea eta mota hautatu du.

c) Laborantza lanen egutegia prestatu du laborearen, ziklo begetatiboaren eta ingurunearen baldintzen arabera.

d) Laborantza lanak gainbegiratu ditu.

e) Izurriteak, gaixotasunak eta fisiopatiak kontrolatzeko eragiketak zehaztu eta gainbegiratu ditu.

f) Landareen aireko zatiaren gaineko esku-hartzeak ezarri eta gainbegiratu ditu.

g) Laboreak behartzeko instalazioetan giroa kontrolatzeko sistemak erabili ditu.

h) Aprobetxamendurako eta uzta biltzeko une aproposa zehaztu du.

i) Aprobetxatzeko eta uzta biltzeko eragiketak eta uzta bildu ondokoak gainbegiratu ditu.

j) Laborea zaintzeko eta nekazaritza-produktuak aprobetxatzeko, biltzeko eta uzta bildu ondokoak egiteko makineria, lanabesak eta ekipamenduak irizpide teknikoarekin hautatu ditu.

k) Nekazaritza ekologikoan baimendutako laborantzako, bilketako eta uzta bildu ondoko teknikek agrosistemaren gainean eta produktuaren kalitatean duten eragin positiboa baloratu du.

l) Ingurumenari, produkzio integratuari, produkzio ekologikoari, elikagaien segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

Lanbide modulu honek lagundu egiten du titulu honetako gaitasunak eta helburu orokorrak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereizgarriak garatzen.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitateetan.

0690 Lanbide modulua: Botanika agronomikoa (100 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0690-UF01(NA)

Botanikaren oinarriak eta ekologia aplikatuaren printzipio oinarrizkoak

20

0690-UF02(NA)

Landareak ezagutzea; landareriaren banaketarako patroiak

20

0690-UF03(NA)

Hazten diren landareen identifikazioa, biologia eta aniztasuna

20

0690-UF04(NA)

Apaindurarako eta lorezaintzako landareen identifikazioa, erabilgarritasuna eta aniztasuna

20

0690-UF05(NA)

Basoko espezieen identifikazioa, biologia eta ezaugarriak

20

0692 Lanbide modulua: Fitopatologia (100 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0692-UF01(NA)

Laboreen, baso-landaketen eta basoen eragile onuragarriak eta kaltegarriak identifikatzea

30

0692-UF02(NA)

Laboreen, baso-landaketen eta basoen osasun egoera zehaztea. Metodologia

20

0692-UF03(NA)

Labore, baso-landaketa eta basoetako landaredi espontaneo gaiztoa, gaixotasunak eta izurriak kontrolatzeko metodo ez kimikoak

20

0692 - UF04 (NA)

Labore, baso-landaketa eta basoetako landaredi espontaneo gaiztoa, gaixotasunak eta izurriak kontrolatzeko metodo kimikoak

30

0693 Lanbide modulua: Nekazaritzako topografia (100 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0693-UF01(NA)

Aireko argazkiak, mapak eta planoak prestatu eta interpretatzea. Landa-lana

20

0693-UF02(NA)

Gailu topografikoen erabilera

30

0693-UF03(NA)

Kabinete-gela datu topografikoak interpretatzerakoan

20

0693-UF04(NA)

Informazio Geografikoko Sistemak (SIG) eta informazioko teknologiak lurraldearen antolamenduan

30

0694 Lanbide modulua: Nekazaritzako eta basozaintzako makineria (190 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0694-UF04(NA)

Nekazaritzako eta basozaintzako lantegia

50

0694-02(NA)

Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta traktorea

60

0694-03(NA)

Nekazaritzako eta basozaintzako instalazioak

50

0694-04(NA)

Nekazaritzako eta basozaintzako makineria berritu eta eskuratzeko kudeaketa

30

0698 Lanbide modulua: Lorategien eta kirol soropilen kontserbazioa (190 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0698 - F01(NA)

Apaindurarako eta kirol soropilen mantentze-lanak

30

0698-F02(NA)

Lorategi-zonako landare-elementuen mantentze-lan orokorrak

30

0698-F03(NA)

Zuhaitza apaingarriak inaustea. Egoeraren ebaluazioa

30

0698-UF04(NA)

Zuhaixka eta heskaia apaingarriak inaustea

30

0698-F05(NA)

Lorategian landareak ez diren elementuen mantentze-lanak: instalazioak, ekipamenduak eta altzariak.

30

0698-F06(NA)

Gora igotzeko eta altueran inausteko teknikak

40

0695 Lanbide modulua: Laboreen plangintza (210 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0695-UF01(NA)

Laboreen behar hidriko eta nutritiboak. Laboreen eta klimaren arteko erlazioa

40

0695-UF02(NA)

Laboreak, aukerak eta txandakatzeak planifikatzea

20

0695-UF03(NA)

Azpiegituren lanak laboreentzat

20

0695-UF04(NA)

Nekazaritzako lurra prestatzea. Laboreen ereintza, birlandaketa eta landaketa

30

0695-UF05(NA)

Nekazaritzako sektorea ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren testuinguruan. Nekazaritzako sektorearen egoera Europan, Espainian eta Nafarroan

20

0695-UF06(NA)

Labore estentsiboak, alternatiboak eta fruituenak Nafarroan

30

0695-UF07(NA)

Labore intentsiboak Nafarroan. Kanpoko laboreak eta babestuak. Nekazaritzako dibertsifikazioa

30

0695-UF08(NA)

Nekazaritza ekologikoa Nafarroan. Laborantzako teknikak eta metodoak

20

0696 Lanbide modulua: Laboreen kudeaketa (210 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

ORDUAK (h)

0696-UF01(NA)

Ustiategia ureztatzea eta ongarritzea

30

0696-UF02(NA)

Laborantza hidroponikoak

40

0696-UF03(NA)

Nekazaritzako produktuen uzta eta uzta ondokoa

30

0696-UF04(NA)

Laboreetan aplikagarriak diren laborantza lanak

30

0696-UF05(NA)

Fruitu-laboreen inausketa

30

0696-UF06(NA)

Nekazaritzako produktuak merkaturatzea, biltegiratzea eta garraiatzea

30

0696-UF07(NA)

Labore ekologikoen kudeaketa

30

NA01 lanbide modulua: Ingelesa I (60 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

NA01 - UF01

Ingelesa I

60

0691 Lanbide modulua: Mintegiaren kudeaketa eta antolaketa (150 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0691-UF01(NA)

Hazien ugalketa sexuala kudeatu eta antolatzea

40

0691-UF02(NA)

Ugaltze begetatiboa kudeatu eta antolatzea

40

0691-UF03(NA)

Fruitu-laboreen eta apaindurarako txertatze teknikak. Fruitu-laboreen mintegi tradizionala eta modernoa erabiltzea

40

0691-UF04(NA)

Zohiak, laborantza eta ezarpena lorategietan

30

0697 Lanbide modulua: Lorategiak diseinatzea eta paisaia lehengoratzea (180 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0697-UF01(NA)

Lorategien diseinua

40

0697-UF02(NA)

Kanpoko lorategia gauzatzea

40

0697-UF03(NA)

Barneko lorategia gauzatzea

30

0697-UF04(NA)

Natura-ingurunea berriz landarez hornitzeko eta paisaia lehengoratzeko proiektua gauzatzea

40

0697-UF05(NA)

Lorategi ekologikoa planifikatzea

30

0700 Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabidea (70 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0700-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0700-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

20

0700-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken ebazpena

20

0701 Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea (70 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0701-UF01(NA)

Ekimen kultura eta ideien sorrera bultzatzea

20

0701-UF02(NA)

Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa

30

0701-UF03(NA)

Enpresa abian jartzea

20

B) Prestakuntza unitateen garapena.

Lanbide modulua: Botanika agronomikoa

Kodea: 0690

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Botanikaren oinarriak eta ekologia aplikatuaren printzipio oinarrizkoak.

Kodea: 0690 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Landareen garrantzia, ezaugarriak eta aniztasuna.

-Landareen ezaugarri morfologiko nagusiak.

-Landareen prozesu fisiologiko nagusiak.

-Landareen sorrera eta eboluzioaren mekanismoak.

-Ekosistemen osagai nagusiak.

-Ekosistemen osagaien arteko erlazioak.

-Komunitateen ekologia. Egitura fisikoa eta biologikoa.

-Aniztasuna: aniztasun indizeak aplikatzea, bioaniztasuna zaintzea.

-Paisaiaren ekologia. Paisaiaren osagai nagusiak, azterketa, kontserbazioa eta zuzenketa.

Prestakuntza unitatea: Landareak ezagutzea; landareriaren banaketarako patroiak.

Kodea: 0690 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Landare-organismoen multzo nagusiak.

-Landareak identifikatzeko gako sistematikoak.

-Landareak zehazteko tresnak.

-Botanika natura-ingurunea kudeatzeko tresna gisa.

-Lorategi botanikoak, inplikazioa aztertu eta zaintzerakoan.

-Eremu nagusiak landareen banaketarako.

-Lurraren erreinu biogeografikoak, Espainiako flora-probintzia nagusiak eta Nafarroako biogeografia.

-Landareen azterketan aplikatutako bioklimatologia.

-Espainiako eta Nafarroako landare formazio nagusiak.

-Informazioko teknologiak aplikatzea landareen azterketan.

-Flora aberastasuneko eremuak Espainian eta Nafarroan.

Prestakuntza unitatea: Hazten diren landareen identifikazioa, biologia eta aniztasuna.

Kodea: 0690 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Nekazaritzako sorrera, landareak etxekotzeko prozesua.

-Hazten diren landareen sorlekuak.

-Landareen sailkapena aprobetxamenduaren arabera.

-Laboreak identifikatzea.

-Nafarroako familia botaniko nagusiak eta bertan landatutako espezie nagusiak.

-Patroiak eta aldaerak. Ezaugarriak, eskuratzea eta erabilera.

Prestakuntza unitatea: Apaindurarako eta lorezaintzako landareen identifikazioa, erabilgarritasuna eta aniztasuna.

Kodea: 0690 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Apaindurarako landareen sorrera eta aniztasuna.

-Landare aipagarrien sailkapena. Landare autoktonoak eta aloktonoak.

-Lorezaintzan eta apainduran erabilgarri diren familia eta espezie nagusiak identifikatzea.

-Apaindurarako eta lorezaintzako landareen alderdi morfologiko, biologiko, fisiologiko eta ekologiko nagusiak.

-Flora exotikoaren garrantzia natura-ingurunean.

Prestakuntza unitatea: Basoko espezieen identifikazioa, biologia eta ezaugarriak.

Kodea: 0690 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Espainiako eta Nafarroako basoko familia eta espezie nagusiak.

-Basoko espezieen ekologia.

-Basoko landareen habitata, egoera eta izaera.

-Basoko espezieen ezaugarri morfologikoak, tamaina, hazkundea eta bizitza-luzera.

Lanbide modulua: Fitopatologia

Kodea: 0692

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laboreen, baso-landaketen eta basoen eragile onuragarriak eta kaltegarriak identifikatzea.

Kodea: 0692 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Kalteen iturburua. Parasitoen kalteak eta parasitoenak ez direnak.

-Eragile onuragarriak eta eragile kaltegarriak.

-Nafarroako laboreen, basoen eta basoko landaketen ezbehar, izurri eta gaixotasun nagusiak.

-Gaixotasunak sortzen dituzten eragile kaltegarriak: bakterioak, birusak eta onddoak. Prebentzio- eta kontrol-metodoak.

-Izurriak sortzen dituzten eragile kaltegarriak: nematodoak, akaroak, intsektuak, bestelako ornogabeak eta goi mailako organismoak. Prebentzio- eta kontrol-metodoak.

-Basoko landaketei eta laboreei lotutako landare espezie nagusiak. Landaretxoak eta landare garatuak ezagutzea. Kudeaketa.

-Landare eta fauna inbaditzaileak. Kudeaketa.

-Landare parasitoak. Kudeaketa.

Prestakuntza unitatea: Laboreen, baso-landaketen eta basoen osasun egoera zehaztea. Metodologia.

Kodea: 0692 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Laginketa teknikak. Laginak hartzean jarraitu beharreko ibilbideak.

-Kontatzeko teknikak. Jarduteko protokoloa.

-Laginak hartzeko materialak eta erremintak.

-Emaitzen interpretazioa.

-Tolerantzia-mailak eta tratamendu-atalaseak. Modelizazioa.

-Prebentziozko gaztiguen sistema Nafarroan.

-Pasaporte fitosanitarioa, izurriak eta berrogeialdiko gaixotasunak.

Prestakuntza unitatea: Labore, baso-landaketa eta basoetako landaredi espontaneo gaiztoa, gaixotasunak eta izurriak kontrolatzeko metodo ez kimikoak.

Kodea: 0692 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Produkzio integratua. Definizioa eta araudia.

-Borroka integratua.

-Metodo fisikoak.

-Metodo mekanikoak.

-Laborantzako metodoak.

-Metodo biologikoak.

-Borroka genetikoa.

-Borroka biologikoa.

-Borroka bioteknikoa.

-Aplikazioa labore, basoko landaketa eta basoetan.

-Agrosistemaren osasun-maneiua. Nekazaritza ekologikoa.

Prestakuntza unitatea: Labore, baso-landaketa eta basoetako landaredi espontaneo gaiztoa, gaixotasunak eta izurriak kontrolatzeko metodo kimikoak.

Kodea: 0692 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Produktu fitosanitarioen ezaugarriak eta osaera.

-Kontrol kimikoa aplikatzea izurri eta gaixotasunei.

-Produktu fitosanitarioen etiketak interpretatzea. Sinbologia.

-Kategoria toxikologikoak.

-Produktu fitosanitaroak organismoan sartzeko bideak.

-Intoxikazio motak. Lehen sorospenak.

-Banakako babes-ekipamenduak.

-Produktu fitosanitarioen dosia kalkulatzea, prestatzea eta aplikatzea.

-Tratamendurako ekipamenduen mantentze-lanak, erregulazioa eta garbiketa.

-Landare Osasunari buruzko Legea. Araudia. Zehapenak.

-Nekazaritzako jardunbide egokiak.

-Produktu fitosanitarioen zeharkako efektuak.

-Hondakinen kudeaketa.

-Produktu fitosanitarioak merkaturatzea, biltegiratzea eta garraiatzea Araudia.

Lanbide modulua: Nekazaritzako topografia

Kodea: 0693

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Aireko argazkiak, mapak eta planoak prestatu eta interpretatzea. Landa-lana.

Kodea: 0693 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Planoak erabiltzea. Sinbologia eta legendak.

-Neurri-unitateak. Eskalak.

-Sestra-kurbak. Kotak. Desnibela. Maldak eta distantziak planoan eta errealitatean.

-Aireko argazkilaritza. Irudien interpretazioa.

-Koordenatu gegometrikoen sistemak eta UTM.

-Landa-lanean datuak biltzea. Krokisak prestatzea eta giza baliabideak antolatzea.

-Gailu topografiko nagusiak.

Prestakuntza unitatea: Gailu topografikoen erabilera.

Kodea: 0693 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Takimetroaren, planimetroaren eta altimetroaren funtzionamendua.

-Gailuak kokatzea.

-Neurtzeko prozesuak.

-Guztizko estazioa.

-Aplikatzeko ariketak.

Prestakuntza unitatea: Kabinete-gela datu topografikoak interpretatzerakoan.

Kodea: 0693 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Datuen iraulketa.

-Planoak eta mapak prestatzeko materialak.

-Azaleren kalkulua. Erradiazioa.

-Bide eta profil longitudinalen trazadura.

-Plano topografikoen interpretazioa.

-Zuinketa lurraren gainean.

-Lur-erauzketak, betelanak eta nibelazioak.

Prestakuntza unitatea: Informazio Geografikoko Sistemak (SIG) eta informazioko teknologiak lurraldearen antolamenduan.

Kodea: 0693 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Oinarrizko kontzeptuak. Erabilgarritasuna. Oinarrizko osagaiak.

-Sistema nagusiak. Hautaketa aproposa.

-Informazio geografikoaren izaera.

-Datu geografikoen modeloak eta egiturak.

-GISak aplikatzea lurraldearen antolamendurako.

-Informazioko teknologia berrien aplikazioa lurraldearen antolamenduan.

Lanbide modulua: Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak

Kodea: 0694

Iraupena: 190 ordu.

Prestakuntza unitatea: Nekazaritzako eta basozaintzako lantegia.

Kodea: 0694 - UF01 (NA)

Iraupena: 50 ordu.

-Nekazaritzako lantegiaren eremuak eta espazioak. Tamaina ustiategiaren beharretara egokitzea.

-Ekipamenduak eta erremintak. Deskripzioa, funtzionamendua, zainketak eta prestaketa. Lantegiko ordezko piezak eta materialak.

-Ekipamenduak, erremintak, ordezko piezak eta bestelako materialak kokatzea eta instalatzea. Biltegiratzeko eta kontserbatzeko baldintzak.

-Nekazaritzako lantegian ordenaren eta garbitasunaren garrantzia.

-Lantegiko ekipamenduen, erreminten, ordezko piezen eta bestelako materialen hornikuntza-beharrak: ustiategiaren produkzio-planera egokitzea. Kalkulua.

-Ekipamenduak, erremintak, ordezko piezak eta bestelako materialak eskuratzea. Epe laburreko eta luzeko hornikuntza. Tramiteak. Horniduren eta hornitzaileen informazio teknikoa: erregistratzea eta eguneratzea.

-Hondakinen kudeaketa.

-Lantegian egindako eragiketak erregistratzea.

-Mekaniza daitezkeen materialak: metalak, plastikoak eta zeramikoak. Propietateak eta ezaugarriak.

-Oinarrizko mekanizazio-eragiketak. Eskuzko mekanizazioa.

-Fabrikazio planoak. Interpretazioa.

-Mekanizaziorako erremintak. Hautaketa. Erabilera.

-Soldadura-metodoak: oxigas bidezko soldadura termikoa, arku elektriko bidezko soldadura, gasaren babespeko arku bidezko soldadura.

-Soldadura mota hautatzea.

-Mekanizatutako produktuaren kalitatea. Perdoi geometrikoak eta azalerakoak.

-Soldatutako piezen kalitatea. Dimentsioak, gainazal-itxura, oinarri-metalarekiko trantsizioa, deformazioak eta bestelakoak.

-Oinarrizko mekanizazioko eta soldadurako prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Nekazaritzako lantegia instalatzeko eta kudeatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Ingurumenari eta lan arriskuen prebentzioari buruzko araudia nekazaritzako eta basogintzako makinetan eta instalazioetan.

Prestakuntza unitatea: Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta traktorea.

Kodea: 0694 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Traktorearen osagaiak. Traktore motak. Ezaugarri teknikoak.

-Motorren tipologia eta sailkapena. Osagaiak eta funtzionamendua.

-Laborantzarako, luberritzeko eta lurra prestatzeko lanabesak. Tresnak.

-Produktu fitosanitarioak aplikatzeko makinak, motak eta ezaugarri teknikoak.

-Nekazaritzako makinak eta ekipamenduak. Motak eta ezaugarri teknikoak.

-Basozaintzako makinak eta ekipamenduak. Motak eta ezaugarri teknikoak.

-Motoaitzurra, sasiak garbitzeko makina, soropil-mozteko makina, motozerra eta eztanda-motorreko beste zenbait makina.

-Makineriaren, lanabesen eta ekipamenduen funtzionamendua. Anomaliak: sorburu nagusiak.

-Landa-lanetan makinariaren parametro teknikoak eta laneko aldagaiak.

-Makinak eta ekipamenduak erabiltzea.

-Bide publikoetatik zirkulatzen duen makineriaren eskakizunak. Makineriaren dokumentazioa.

-Mantentze-lanetako eragiketak. Motak.

-Traktorea eta trakzioko ekipamenduak mantentzea. Diesel motorra mantentzea. Prozedurak.

-Anomaliak edo matxurak detektatzeko traktorearen sistemak eta elementuak.

-Ekipamenduak, lanabesak, tresnak eta erremintak mantentzea.

-Mantentze-lanetarako ekipamenduak, lanabesak eta erremintak. Identifikazioa. Ezaugarriak.

-Garbitzeko eta kontserbatzeko plana.

-Mantentze-lanak gainbegiratzea.

-Mantentze-lanetako eragiketen erregistroa.

-Mantentze-lanen kostua. Txostenak egitea.

-Mantentze-lanen programak. Prestaketa. Fabrikatzailearen eskuliburuak eta bestelako dokumentazio teknikoa.

-Makineria eta ekipamenduak mantentzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Administrazio-betebeharrak. Dokumentazioa. Azterketak.

-Basogintzako araudi espezifikoa, nekazaritzakoa eta lorezaintzakoa.

-Ingurumenari eta lan arriskuen prebentzioari buruzko araudia nekazaritzako eta basogintzako makinetan eta instalazioetan.

Prestakuntza unitatea: Nekazaritzako eta basozaintzako instalazioak.

Kodea: 0694 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Instalazio motak. Ezaugarriak. Erabilerak eta aplikazioak. Laboreak behartzeko instalazioak. Ureztaketarako instalazioak. Drainatzeko eta saneatzeko instalazioak. Ongarritzeko ekipamenduak. Instalazio elektrikoak. Babesteko eta neurtzeko elementuak. Biltegiratzeko eta kontserbatzeko instalazioak. Basogintzako instalazioak.

-Instalazioen funtzionamendua berraztertu eta diagnostikatzea. Mantentzea eta zaintzea.

-Mantentze-lanen eta gorabeheren egunkaria.

-Mantentze-lanetarako erremintak, lanabesak eta ekipamenduak. Motak.

-Garbitzeko, desinfektatzeko eta intsektuak eta arratoiak hiltzeko materialak.

-Instalazioak maneiatzeko oinarrizko segurtasun arauak. Segurtasuneko gailuak. Babesteko arropa.

-Ustiategian erabil daitezkeen berrikuntzak.

-Basogintzako araudi espezifikoa, nekazaritzakoa eta lorezaintzakoa.

-Arriskuei edo larrialdi-egoerei erantzutea. Jarduteko plana.

-Nekazaritzako ekipamenduaren matxurak. Maiztasuna eta aurreikuspena. Diagnosia. Garrantziaren balorazioa: kalteak zehaztea eta aztertzea. Txosten teknikoak egitea.

-Matxurak diagnostikatzeko eta konpontzeko erabiltzen den neurtzeko eta probatzeko ekipamenduak. Deskripzioa, funtzionamendua, zainketak eta prestaketa.

-Konponketen kostua. Kalkulua. Aurrekontuak egitea.

-Matxuratutako elementuak eta piezak konpontzeko eta/edo ordezteko lanak egiaztatzea. Prest jartzea.

-Matxurak ebaluatzeko eta konponketak eta prest-jartzeak kontrolatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Ingurumenari eta lan arriskuen prebentzioari buruzko araudia nekazaritzako eta basogintzako makinetan eta instalazioetan.

Prestakuntza unitatea: Nekazaritzako eta basozaintzako makineria berritu eta eskuratzeko kudeaketa.

Kodea: 0694 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Mekanizazio-beharrak. Nekazaritzako, basogintzako eta lorezaintzako enpresa baten makineria-parkea. Kalkulua. Nekazaritza ekologikoko ustiategietako mekanizazioa.

-Makinak eta ekipamenduak eskuratzeko, berritzeko edo baztertzeko irizpideak. Lan-denborak. Lan ahalmena. Errendimenduen azterketa. Erabilera- maila eta -kostua. Errentagarritasun- eta ordezte-atalaseak.

-Makineriaren eta tresneriaren kontsumoa, gorabeherak eta jardun-denbora erregistratzea. Aplikazio praktikoa. Aldizkotasuna.

-Nekazaritzako, basogintzako eta lorezaintzako instalazioak: ezaugarriak eta neurriak. Kalkulua.

-Lehendik zeuden instalazioak produkzio-planera egokitzea.

-Txosten tekniko eta ekonomikoak. Atalak: ezaugarri teknikoak, inbertsioaren errentagarritasuna, finantzaketa eta eragiketaren kostua. Erosteko edo instalatzeko kostua eta funtzionamendu-kostua. Prestaketa.

-Nekazaritzako eta basozaintzako eta lorezaintzako makineria, tresneria eta instalazioak eskuratzeko, ordezteko (berritzeko) edo baztertzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Ekoizpen ekologikoari buruzko araudia.

-Ingurumenari eta lan arriskuen prebentzioari buruzko araudia nekazaritzako eta basogintzako makinetan eta instalazioetan.

Lanbide modulua: Lorategien eta kirol soropilen kontserbazioa

Kodea: 0698

Iraupena: 190 ordu.

Prestakuntza unitatea: Apaindurarako eta kirol soropilen mantentze-lanak.

Kodea: 0698 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Soropila: espezieak eta ezaugarriak.

-Soropilen oinarrizko mantentze-lanak planifikatzea: ebakitzea, itxura ematea, area pasatzea, aireberritzea, berrereitea.

-Apaindurarako eta kirol soropilaren kontrol fitosanitarioa, ongarritzea eta ureztatzea planifikatu eta aplikatzea.

-Berariazko makinak eta erremintak planifikatzea, erabiltzea eta mantentzea.

-Ingurumenaren araudia eta laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia.

Prestakuntza unitatea: Lorategi-zonako landare-elementuen mantentze-lan orokorrak.

Kodea: 0698 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Oinarrizko mantentze-lanen planifikazioa: aitzurtzea, azalatzea, jorratzea, garbitzea itxura ematea, lur-estaltzea eta sastraka kentzea.

-Landare-elementuak berrezartzea edo espezie berriak landatzea beharrezkoa den ebaluatzea.

-Birlandaketak eta landaketak planifikatu eta egitea lorategi-zona batean.

-Lorategi-zona baten kontrol fitosanitarioa, ongarritzea eta ureztatzea planifikatu eta aplikatzea.

Prestakuntza unitatea: Zuhaitza apaingarriak inaustea. Egoeraren ebaluazioa.

Kodea: 0698 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Zuhaitzak inausi eta lehengoratzea: Zuhaitz eta palmondoen egoeraren inbentarioa eta azterketa, eta esku-hartzeko beharrak identifikatzea eta planifikatzea.

-Zuhaitzen inausketako oinarrizko printzipioak. Mozketa teknikak.

-Inausketa motak: eratzekoa, mantentzekoa (segurtasunekoa, garbitzekoa, txikiagotzekoa, berreratzekoa, etab.), artifizialak eta beste batzuk.

-Bestelako esku-hartze bereziak zuhaitzetan: osasun egoeraren kontrola, eusteak, egonkortzeak, ainguraketak, kableatuak, etab.

-Makinak eta ekipamenduak. Hautaketa. Erabilera.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia. Lorezaintzari buruzko berariazko arauak.

Prestakuntza unitatea: Apaindurarako zuhaixkak eta heskaiak inaustea.

Kodea: 0698 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Zuhaixken inausketa. Zuhaixka-espezieak inausteko betebeharrak. Inausteko teknikak (garbitzekoa, eratzekoa, berritzekoa, loratzekoa, etab.).

-Heskaiak eskuz eta makinaz inaustea. Espezie egokiak heskaiak izateko. Inausketa motak: moztekoa eta topiaria, eratzekoa eta mantentzekoa, heskai formalekoa eta librekoa, berritzekoa.

-Makinak eta ekipamenduak. Hautaketa. Erabilera.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia. Lorezaintzari buruzko berariazko arauak.

Prestakuntza unitatea: Lorategian landareak ez diren elementuen mantentze-lanak: instalazioak, ekipamenduak eta altzariak.

Kodea: 0698 - UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Lorategian landareak ez diren elementuen inbentarioa: azpiegiturak, ekipamenduak eta altzariak. Bideak, zubiak, urmaelak, urtegiak eta kirol pistak. Eserlekuak, paperontziak eta beste batzuk. Haur eremuak. Saneamendurako eta edateko uraren sareak, iturriak, drainatzeak. Luminariak. Beste batzuk.

-Lorategian landareak ez diren elementuak andeatzea. Kausak. Kontserbatzeko eta/edo lehengoratzeko lanak planifikatzea. Egutegia.

-Ureztatzeko azpiegiturak: ureztatze sistemak, instalazioaren elementuak. Instalazioa kontserbatu eta mantentzeko lanak.

-Landareak ez diren elementu berriak ordeztu edo paratzea. Material berria hautatzeko irizpideak.

-Azpiegiturak, ekipamenduak eta altzariak mantendu eta lehengoratzeko lanetarako baliabide materialen eta giza baliabideen koordinazioa eta antolaketa.

-Makineria, lanabesak eta ekipamenduak.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Prestakuntza unitatea: Gora igotzeko eta altueran inausteko teknikak.

Kodea: 0698 - UF06 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Zuhaitzetako altuerako lanaren printzipio orokorrak. Zuhaitzetan lan egiteko teknikak. Gora igotzeko oinarrizko teknikak.

-Zuhaitzen arriskua. Diagnosi bisuala.

-Gora igotzeko eta mozketarako ekipamenduak, lanabesak eta materialak: ezaugarriak, kontserbazioa eta biltegiratzea.

-Lan-eremuak seinalatzea. Motak, materialak eta beste.

-Igotzea prestatzea. Hondatxoa jaurtitzea. Igotzeko teknikak: marruskadura korapiloekin, oineko presarekin eta beste batzuekin. Altueran aseguratzeko moduak. Beste korapilo batzuk.

-Gora igotzeko teknikak. Tokiz aldatzeko teknikak. Adaburuetako mugimenduak. Jaisteko mugimenduak. Jaisteko gailua erabiltzea eta beste.

-Altuerako lanak egiteko beste bitarteko eta ekipamendu batzuk: garabiak, saskiak eta plataforma jasotzaileak. Ezaugarriak.

-Zuhaitzak altueran inausteko teknikak. Zuhaitzen kirurgia. Jarduteko eremuak markatzea. Apaindurarako zuhaitzak eratzeko eta mantentzeko altuerako inausketak. Adar osoak kentzea. Adarrak moztea.

-Enbor eta adarren jaitsiera kontrolatua. Ezaugarriak.

-Motozerra eta inausketako beste tresna batzuk altueran erabiltzea.

-Arrisku egoerak altuerako lanetan. Identifikazioa. Larrialdietarako plana. Lehen sorospenak.

-Ingurumeneko araudia, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia eta egin behar diren lanen berariazko araudia.

Lanbide modulua: Laboreen plangintza

Kodea: 0695

Iraupena: 210 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laboreen behar hidriko eta nutritiboak. Laboreen eta klimaren arteko erlazioa.

Kodea: 0695 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lurzorua osatzen duten elementuak. Lurzoruaren ezaugarri fisiko eta kimikoak.

-Lurzoruen materia organikoa; garrantzia eta funtzioak.

-Nekazaritzako lurzoruen arazoak. Haien kudeaketa. Zuzenketa.

-Lurzoruak Nafarroan.

-Lurzoruaren laginak hartzea; analisia eta interpretazioa.

-Ongarritze organikoa eta minerala. Ongarri mineral nagusiak.

-Kalkulatzea laboreek zenbat ur behar duten.

-Ureztatze motak eta sistemak. Oinarrizko kalkuluak.

-Klimatologiaren oinarrizko printzipioak. Klimaren faktoreak.

-Klimaren faktoreen eraginak laboreen gainean.

-Babes neurriak eragile meteorologikoen kontra.

-Klimak Espainian eta Nafarroan.

-Eguraldiaren iragarpena. Estazio meteorologikoak erabiltzea eta datuen interpretazioa.

Prestakuntza unitatea: Laboreak, aukerak eta txandakatzeak planifikatzea.

Kodea: 0695 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Tresnak eta erremintak laboreen planifikazioan.

-Bideragarritasun ekonomikoa eta iraunkortasuna laboreen planifikazioan.

-Laboreen alternatibak eta txandakatzeak Nafarroan.

-Frutagintzaren oinarri orokorrak: morfologia eta fenologia.

-Fruituen hedapena: txertoa, aldaerak eta patroiak eskuratzea.

-Inausteko printzipioak.

-Fruitu-landareen mintegia. Prestaketa, zainketa eta araudia.

-Baratzeko laboreak kanpoan eta babestuta hazteko azpiegiturak.

-Berotegia erabiltzea.

-Lurzorurik gabeko laborantza.

-Nafarroako baratze- eta fruitu-espezie nagusiak.

Prestakuntza unitatea: Azpiegituren lanak laboreentzat.

Kodea: 0695 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lan nagusiak laboreen planifikazioan.

-Drainatzeko sarea: diseinua eta tipologia.

-Behartzeko azpiegiturak muntatzea.

-Instalazio osagarriak: haize-babesak, itxiturak, hesiak, bideak, etab.

-Obrak egiteko makinak eta lanabesak.

-Ingurumen-araudia eta laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia.

Prestakuntza unitatea: Nekazaritzako lurra prestatzea. Laboreen ereintza, birlandaketa eta landaketa.

Kodea: 0695 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Egokitzeko, hobetzeko eta prestatzeko lanak. Kontserbazio laborantza eta laborantza eza.

-Nekazaritzako medeagarriak eta ongarria kalkulatzea.

-Landaredi espontaneo gaiztoa kentzeko metodoak.

-Lurra prestatzeko makinak eta lanabesak.

-Ingurumen-araudia eta laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia.

-Ereiteko dosiak kalkulatzea. Ereiteko garaiak. Landaketa eta birlandaketa. Landatzeko esparruak kalkulatzea.

-Landaketarako landare-materialaren ezaugarriak.

-Landaketa lanak: zuinketa, zuloak, ildoak eta ildoarteak egitea, hutsarteak betetzea. Besorako laboreak.

-Laboreak erein, landatu eta birlandatzeko makinak eta lanabesak.

-Ingurumen-araudia eta laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia.

Prestakuntza unitatea: Nekazaritzako sektorea ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren testuinguruan. Nekazaritzako sektorearen egoera Europan, Espainian eta Nafarroan.

Kodea: 0695 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Nekazaritza eta ingurumena. Agrosistema.

-Nekazaritzaren funtzioak eta eraginak.

-Nekazaritzaren aukerak ingurumenerako.

-Nekazaritzako sektorearen zifra nagusiak Europan. Europar Batasunaren Nekazaritza Politika.

-Nekazaritza Espainian. Nekazaritzako sektoreen egoera, merkataritza, lurraldearen erabilera, eremu fisikoa.

-Nekazaritzako sektorea Nafarroan. Ingurune fisikoa, nekazaritzako eskualdeak, Nafarroako labore nagusiak.

Prestakuntza unitatea: Labore estentsiboak, alternatiboak eta fruituenak Nafarroan.

Kodea: 0695 - UF06 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Nafarroako fruitu-espezie nagusiak. Fruta-arbolak: hezurdunak eta pipitadunak. Mahatsondoa eta olibondoa.

-Ekoizpen eremuak. Laborearen ekologia. Patroiak eta aldaerak. Laborantza eragiketak. Landatzea. Izurri eta gaixotasun nagusiak. Merkaturatzea. Araudia.

-Ardoa eta olioa egitea. Deitura babestuak.

-Labore estentsibo eta alternatibo nagusiak Nafarroan.

-Neguko zerealak eta eguberriko zerealak. Zereal arkeologikoak. Labore alternatiboak.

-Garrantzi ekonomikoa Nafarroan. Botanika. Ekologia. Hazten diren laboreen aldaera nagusiak. Laborantza-eragiketak. Izurri eta gaixotasun nagusiak. Kontserbazioa eta biltegiraketa. Merkaturatzea.

Prestakuntza unitatea: Labore intentsiboak Nafarroan. Kanpoko laboreak eta babestuak. Nekazaritzako dibertsifikazioa.

Kodea: 0695 - UF07 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Labore intentsibo nagusiak Nafarroan.

-Kanpoko laboreak eta labore babestuak. Apaindurarako laboreak.

-Produkzio sistemak eta teknikak.

-Laborantza eragiketak.

-Laboreen ezbehar, izurri eta gaixotasun nagusiak.

-Merkaturatzea. Deitura babestuak.

-Nekazaritzako dibertsifikazioa. Labore alternatibo nagusiak. Produkzioa eta merkaturatzea.

Prestakuntza unitatea: Nekazaritza ekologikoa Nafarroan. Laborantzako teknikak eta metodoak.

Kodea: 0695 - UF08 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Nekazaritza ekonomikoa Espainia eta Nafarroan.

-Ustiategi konbentzionalak eraldatzea.

-Produktu ekologikoen merkatua.

-Espezieak eta aldaerak laborantza ekologikoan.

-Laborantzako teknikak nekazaritza ekologikoan.

-NNPEK. Ziurtapen ekologikoaren prozesua.

-Ekoizpen ekologikoari buruzko araudia.

Lanbide modulua: Laboreen kudeaketa

Kodea: 0696

Iraupena: 190 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ustiategia ureztatzea eta ongarritzea.

Kodea: 0696-UF01(NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Ureztatzeko eta ongarritzeko eragiketak programatu eta kontrolatzea.

-Landareen egoera hidrikoa eta nutritiboa erakusten duten sintomak. Neurri zuzentzaileak.

-Ureztatzeko uraren premia: garbiak, osokoak. Ureztaketarako dosiak. Bitarteko tarteak. Iraupena.

-Ureztatzeko programazioa: denborak eta metodoak. Ureztatzeko sistema erabili eta kontrolatzea.

-Ureztatzeko sistemaren eraginkortasun koefizienteak eta parametroak.

-Sargaiak ongarritzeko. Kalkulua. Ongarri mota aukeratzeko irizpideak.

-Fertirrigazioa eta hidroponia. Erabilitako ongarriak. Ongarritzeko disoluzioak kalkulatu eta prestatzea.

-Fertirrigazioan eta hidroponian erabiltzen diren ekipamenduak. Instalatzea.

-Parametroak erabiltzea laborantza hidroponikoak ureztatzeko ekipamenduetan. Kalibratzea.

-Ingurumenari buruzko araudia, elikagaien segurtasunari buruzkoa eta lan arriskuak prebenitzekoa.

Prestakuntza unitatea: Laborantza hidroponikoak.

Kodea: 0696 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Hidroponiaren hastapenak.

-Definizioa, alde onak eta txarrak.

-Aukerak: orientabide klimatikoak, haien aplikazioa laboreetan eta labore horien produkzio zikloetan.

-Labore hidroponikoetarako instalazio baten betekizunak.

-Sistema hidroponikoen deskripzioa: NFT eta/edo NGS, erretilu flotatzailea, laborantza substratuan, aeroponia eta beste batzuk.

Prestakuntza unitatea: Nekazaritzako produktuen uzta eta uzta ondokoa.

Kodea: 0696 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Belarki-labore estentsiboen aprobetxamendua, uzta eta bilketa programatu eta gainbegiratzea.

-Fruituen aprobetxamendua, uzta eta bilketa programatu eta gainbegiratzea.

-Laborantza intentsibo eta hidroponikoen aprobetxamendua, uzta eta bilketa programatu eta gainbegiratzea.

-Heldutasun fisiologikoa eta komertziala. Merkatuetara egokitzea. Kalitatea definitzen duten parametroak. Laginak hartzea. Zehazteko bitartekoak eta metodoak.

-Bazka eta belardien aprobetxamendua. Bazkatzeko. Silorako edo belar ondurako.

-Eragiketak uztarako eta bilketarako. Une aproposa.

-Baldintza meteorologikoak uztarako eta uztaren hondarrak aprobetxatzeko.

-Makinak, ekipamenduak eta lanabesak hautatzea. Erregulazioak.

Prestakuntza unitatea: Laboreetan aplikagarriak diren laborantza lanak.

Kodea: 0696 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Laborantza lanak eta zainketak antolatu eta programatzea.

-Laborantza lan eta zainketa berariazkoak laboreetan.

-Lerro edo kaleen arteko laborantza lanak.

-Esku hartzea landareen aireko partearen gainean.

-Txertoa labore estentsiboetan.

-Laborantza eragiketen eta lanen egutegia. Hazkunde zikloa. Une kritikoak.

-Tratamendu fitosanitarioak. Erregulazioak.

-Joerak fitosanitarioen dosifikazioan.

-Ingurumeneko kontrolerako elementuak erregulatu eta programatzea laboreak behartzeko instalazioetan.

-Makinak, ekipamenduak eta lanabesak hautatzea. Laborantza eragiketarako erregulazioa.

-Ingurumenari buruzko araudia, elikagaien segurtasunari buruzkoa eta lan arriskuak prebenitzekoa.

Prestakuntza unitatea: Fruitu-laboreen inausketa.

Kodea: 0696 - UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Inausketa lanak antolatu eta programatzea.

-Inausketa sistemak eta definizioa.

-Inausteko irizpideak.

-Eratzeko inausketa hainbat espezietan.

-Fruitu-inausketa hainbat espezietan.

-Inausteko garaiak.

-Inausketa biodinamikoa.

Prestakuntza unitatea: Nekazaritzako produktuak merkaturatzea, biltegiratzea eta garraiatzea.

Kodea: 0696 - UF06 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Ontziratu, biltegiratu eta/edo kontserbatu aurreko eragiketak.

-Ontziratzea eta enbalatzea. Erabilitako materialak. Produktura eta merkatura egokitzea.

-Pikorrak lehortzea. Ontzeko laboreak: belarraren ontze naturala eta behartua.

-Belar onduak deshidratatzea. Silora eramatea. Aireztapen naturala eta behartua. Berokuntza eta hozkuntza.

-Frutak eta barazkiak biltegiratzea eta kontserbatzea. Fisiologia eta biokimika bildu ondoan. Patologiak eta fisiopatiak bildu ondoan. Terapeutika. Hozte sistema. Egurats kontrolatuak. Izoztea. Beroaren bidezko kontserbazioa. Beharrak kalkulatzea.

-Barazki eta fruituen zentralak.

-Kargatu eta garraiatzea. Baldintzak produktu motaren arabera.

-Kargatzeko eta garraiatzeko makineria, ekipamenduak eta lanabesak hautatzeko irizpideak.

-Biltegiratzea/saltzea komenigarria izatea. Produkzio jarraitua eta sasoikoa. Egokitzea merkatuen eskakizunetara. Biltegiratzeko kostua. Komenigarritasunaren kostua eta aukeraren kostua.

-Kalitate kontrola. Normalizazioa eta tipifikazioa. Ziurtagirien sistemak. Bildu ondoko prozesuak kontrolatzeko dokumentazioa.

Prestakuntza unitatea: Labore ekologikoen kudeaketa.

Kodea: 0696 - UF07 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Produktu ekologikoen bilketa, bildu ondokoa eta laborantza lanak antolatzea.

-Garbitzeko ureztatzea. Lurzoruaren gainean duen eragina.

-Landare-estalkiak eta bizigabeak. Eragina uraren eta mantenugaien aprobetxamenduaren gainean.

-Ongarri berdeak. Baimendutako ongarri organikoak eta mineralak aplikatzeko metodoak eta momentua. Eragina lurraren propietate fisiko, kimiko eta biologikoen gainean.

-Laborantza lanak eta eragiketak nekazaritza ekologikoan. Eragina lurzoruaren egituraren eta emankortasunaren gainean. Aukeratzeko irizpideak.

-Gaixotasunak eta izurriak kontrolatzeko atalaseak egiaztatzea nekazaritza ekologikoan. Kontrolatzeko metodoak aplikatzea.

-Konpostatzea. Konpostatzen ahal diren hondar organikoak.

-Ziurtapen ekologikoaren prozesua.

-Ingurumenari buruzko araudia, produkzio ekologikoari buruzkoa, elikagaien segurtasunari buruzkoa, eta lan arriskuak prebenitzekoa.

Lanbide modulua: Ingelesa I

Kodea: NA01

Iraupena: 60 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko Ingelesa I izeneko lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Mintegiaren kudeaketa eta antolaketa

Kodea: 0691

Iraupena: 150 ordu.

Prestakuntza unitatea: Hazien ugalketa sexuala kudeatu eta antolatzea.

Kodea: 0691 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Fruituak eta haziak biltzeko prozesuen antolaketa:

-Unadak hautatzea. Haziak eta fruituak. Identifikazioa.

-Bilketa. Programazioa. Sistemak. Lurrean eta altueran. Materialak.

-Giza baliabideak eta baliabide materialak. Makinak, ekipamenduak eta erremintak.

-Irizpide teknikoak eta kalitatekoak. Loteak. Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Fruituak eta haziak prestatzeko antolaketa:

-Fruitua manipulatzea eta hazia maneiatzea. Fruitu eta haziak biltegiratu, kontserbatu eta garraiatzea. Letargiak eta tratamenduak.

-Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea. Makinak eta erremintak. Hautaketa. Erabilera. Erregulazioa.

-Ingurumenari, mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Hazi eta landare ekologikoak eskuratzeko kudeaketa:

-Mintegi konbentzionalak ekologikoak izatera pasatzea. Ziurtapenaren prozesua.

-Hazi eta landare ekologikoak lortzeko prozesuan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea. Makineria.

-Ingurumenari, produkzio ekologikoari, mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Prestakuntza unitatea: Ugaltze begetatiboa kudeatu eta antolatzea.

Kodea: 0691 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Landare-ekaia mintegian ezartzeko prozesua koordinatzea:

-Material klonala eta ugalketa asexualeko organoak.

-Landare-materiala mintegian ezartzeko prozesuan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

-Ugaltze begetatiboko teknikak. Estimulatzaileak. Dosifikazioa.

-Mintegiaren erabilera eta lanak. Ekipamenduak.

Mintegiko espezieak birlandatzeko kudeaketa:

-Landareen heldutasuna.

-Aleak hautatzeko irizpideak. Sustrai-lurren tamaina. Markatzea.

-Birlandatzea eta egokitzea. Teknikak. Makinak eta ekipamenduak.

-Birlandatzeko prozesuetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

Ureztatzea, fertirrigazioa eta giro-kontrola programatzea.

-Giroko faktoreak: tenperatura, hezetasuna, argiztapena, CO2.

-Mintegiko giroa kontrolatzeko sistemak eta hura ureztatzekoak. Eskuzko doiketak eta doikieta automatikoak.

-Mintegiko landareen behar nutritiboak kalkulatzea.

-Fertirrigazioan erabiltzen diren ongarri motak. Programazioa eta doiketak.

-Makineria, lanabesak eta ekipamenduak.

Landarearen gaineko laborantza lanen programa bat prestatzea:

-Laborantza lanak mintegiko landarearen gainean, espeziearen eta garapenaren arabera.

-Tratamendu fitosanitarioak mintegian. Produktuak. Aplikazioko metodoak.

-Makineria, lanabesak eta ekipamenduak.

-Ingurumenari, mintegiko produkzioari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Prestakuntza unitatea: Fruitu-laboreen eta apaindurarako txertatze teknikak. Fruitu-laboreen mintegi tradizionala eta modernoa erabiltzea.

Kodea: 0691 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Txertoa, definizioa eta fundamentu biologikoak.

-Irizpideak txertoa arrakastaz egiteko: adina, osasun egoera, mantenugaien egoera, bateragarritasuna, aukera, txertatzeko materiala, etab.

-Txertaketa motak eta erabilera.

-Udazkeneko eta udaberriko txertaketak egitea.

-Baratzeko txertaketak eta beste batzuk.

Prestakuntza unitatea: Zohiak, laborantza eta ezarpena lorategietan.

Kodea: 0691 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Lurra prestatzea zohietarako. Egokitzea. Hobekuntzak.

-Zohien ereintza. Laborearen erabilera.

-Ureztatzea eta ureztatzeko egutegia.

-Zohiak igortzeko eragiketak antolatzea:

-Landareak eta zohiak igortzeko eragiketetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea. Makinak eta ekipamenduak.

-Zohiak ateratzea. Loteak eta sortak.

-Landareen eta zohien kalitate irizpideak.

-Etiketatzea. Eskarien enbalajea eta egokitzapena. Kargatu eta garraiatzea.

-Irizpide teknikoak, ekonomikoak eta iraunkortasunekoak.

-Ingurumenari, landareen produkzioari eta salerosketari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Lanbide modulua: Lorategiak diseinatzea eta paisaia lehengoratzea

Kodea: 0697

Iraupena: 180 ordu.

Prestakuntza unitatea: Lorategien diseinua.

Kodea: 0697- UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lorezaintzaren historia. Lorategien estiloak.

-Lorategiko elementuak.

-Diseinuaren prozesua.

-Proiektu baten agiriak. Haien azterketa.

-Lorategiaren diseinua ezartzen duten faktoreak. Ezaugarri edafologikoak eta hidrikoak.

-Plano topografikoen interpretazioa. Eskalak. Sestra kurben interpretazioa.

-Plano motak, plano orokorra, kokatze planoa, landaketen planoa, ureztatze planoa, obren planoa, xehetasun planoa...

-Neurketak, kubikazioak.

-Lorategiaren funtzionaltasuna. Zonifikazioa. Erabilerak.

-Landareak hautatzeko irizpideak. Estetikoak. Tenperaturakoak.

-Landareak ez diren elementuak lorategian.

-Planoak, krokisak eta zirriborroak. Grafismoa lorezaintzan. Teknikak.

-Sare elektrikoak, edateko urarenak, ureztatzekoak eta hustubideak irudikatzea.

-Lorategiak diseinatzeko eta paisaia lehengoratzeko programa informatikoak.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Prestakuntza unitatea: Kanpoko lorategia gauzatzea.

Kodea: 0697 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Kanpoko lorategirako proiektua.

-Kanpoko lorategi bat gauzatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea.

-Jarduteko egutegia.

-Zuinketarako puntuak. Kokalekua.

-Lurzorua eraikitzeko eragiketak.

-Ureztatzeko eta drainatzeko sarearen funtzionamendua eta instalazioa kontrolatzea.

-Azpiegiturak paratzea.

-Altzariak eta ekipamendua. Segurtasun baldintzak.

-Lorategiak estalki eta horma bertikaletan.

-Landare-materialaren eta landareak ez direnaren kalitate irizpideak. Arauak.

-Landaregaia ereitea eta landatzea.

-Lehen mailako mantentze-lanen programazioa.

-Makinak eta erremintak hautatzea.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Prestakuntza unitatea: Barneko lorategia gauzatzea.

Kodea: 0697 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Barneko landareak aztertzea: ezaugarriak. Espezieak hautatzea.

-Barneko landareen eskakizunak. Ingurumen baldintzak.

-Barneko lorategia. Neurketak. Ingurumeneko faktoreak.

-Barneko lorategi motak.

-Barneko lorategirako proiektua. Zonifikazioa.

-Barneko lorategi bat gauzatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea.

-Barneko lorezaintzan erabiltzen diren substratuak. Edukiontziak.

-Apaindurarako eta argiztatzeko elementuak. Motak.

-Giro artifiziala sortzea. Ureztatzeko, argiztatzeko eta hezeztatze artifizialeko sistemak. Kontrol sistema.

-Zuinketaren planifikazioa barneko lorategian.

-Lehen mailako mantentze-lanen programazioa.

-Azken egiaztapena.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Prestakuntza unitatea: Natura-ingurunea berriz landarez hornitzeko eta paisaia lehengoratzeko proiektua gauzatzea.

Kodea: 0697 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Paisaia aztertzea. Paisaiaren ukipenak zehazten dituzten faktoreak.

-Natura-ingurunea berriz landarez hornitzeko eta paisaia lehengoratzeko proiektua interpretatzea.

-Lurzoru eta espazio andeatuak lehengoratzea.

-Landareak hautatzeko irizpideak. Landarez berriz hornitzeko erabiltzen diren landare autoktonoak.

-Ereiteko eta landatzeko erabiltzen diren teknikak paisaia lehengoratzeko jarduketetan.

-Bioingeniaritzako teknikei buruzko sarrera: ezpondak egonkortzeko eta estaltzeko teknikak, mistoak zein osagarriak.

-Natura-ingurunea berriz landarez hornitzeko eta paisaia lehengoratzeko proiektua gauzatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea.

-Lanen planifikazioa.

-Ereintza edo landaketa antolatzea herri lanetan.

-Lurzoruak lehengoratzea.

-Espazio andeatuak lehengoratzea.

-Makinak, lanabesak eta ekipamenduak hautatzea.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Prestakuntza unitatea: Lorategi ekologikoa planifikatzea.

Kodea: 0697 - UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Lorezaintza ekologikoa deskribatzea.

-Lorezaintza ekologikoarekin bateragarriak diren lorategi motak.

-Lorezaintza ekologikoan erabiltzen diren landare-elementuak. Landare autoktonoak.

-Estaltzeko substratuak.

-Lorategi ekologiko bat gauzatzeko lanetan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatzea.

-Landare xerofitikoak. Hautatzeko irizpideak.

-Lorategiko azpiegitura ekologikoak.

-Energia-eraginkortasuneko sistemak.

-Euri-ura biltzeko eta metatzeko sistemak.

-Kontsumo txikiko ureztatze sistemak lorezaintzan.

-Makinak, lanabesak eta ekipamenduak hautatzea.

-Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabidea

Kodea: 0700

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0700 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku faktoreen analisia.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun, ingurumen eta ergonomia baldintzei zein baldintza psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikak aplikatzeari buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0700 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikatu behar den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolaketa berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken ebazpena.

Kodea: 0700 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae-ren ereduak, Europako curriculum vitae-a eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: mugikortasunaren agiria.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde-lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen analisia.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

Kodea: 0701

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ekimen kultura eta ideien sorrera bultzatzea.

Kodea: 0701 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak nekazaritzako eta lorezaintzako enpresen jardunean.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, nekazaritzako eta lorezaintzako sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Negoziorako ideia nekazaritzako eta lorezaintzako enpresa baten esparruan.

-"Enpresaburu" kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Sormenaren, komunikazioaren eta lidergoaren oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Sortzailearen ezaugarriak. Sormena bultzatzen duten teknikak.

-Agindu eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-"Motibazio" kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Nekazaritzako eta lorezaintzako sektorean lan egiten duenaren eta ekintzaile baten laneko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0701 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Nekazaritzako eta lorezaintzako arloko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Nekazaritzako eta lorezaintzako sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Nekazaritzako eta lorezaintzako sektoreko ETE baten erlazioak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Enpresa plan bat prestatzea.

-Sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa abian jartzea

Kodea: 0701 - UF03 (NA)

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-"Kontabilitatea" kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-"Merkataritza eta finantzako eginkizuna" kontzeptua.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Nekazaritzako eta lorezaintzako enpresa baten kudeaketa administratiboa.

4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

4. ERANSKINA

1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) babesean ezarritako tituluetako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Paisajismoko eta Landa Inguruneko goi mailako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak

1/1990 LEGE ORGANIKOAN (LOGSE)
FINKATUTAKO HEZIKETA ZIKLOETAKO LANBIDE MODULUAK

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 LOE):

PAISAJISMOA ETA LANDA INGURUNEA

Landareen produkzioa kudeatu eta antolatzea

0691. Mintegiaren kudeaketa eta antolamendua

Fitopatologia

0692. Fitopatologia

Mekanizazioa eta instalazioak nekazaritzako enpresa batean

0694. Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak

Nekazaritzako produkzioa

0695. Laboreen plangintza

0696. Laboreen kudeaketa

Lorategiak paratu eta mantentzea eta paisaia lehengoratzea

0697. Lorategiak diseinatzea eta paisaia lehengoratzea

0698. Lorategien eta kirol soropilen kontserbazioa

Nekazaritzako enpresa baten antolaketa eta kudeaketa

0701. Enpresa eta ekimen sortzailea

5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

5. ERANSKINA

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN LANBIDE MODULUAK

UC0007-3: lorategi eta parkeen instalazioa eta paisaiaren lehengoratzea kudeatu eta egitea.

0697. Lorategiak diseinatzea eta paisaia lehengoratzea

UC0727-3: eragiketa topografikoak egitea nekazaritzako, lorezaintzako eta mendizaintzako lanetan.

0693. Nekazaritzako topografia

UC0008-3: lorategi eta parkeen kontserbazioa kudeatu eta egitea.

UC1128-3: soropilaren suspertzea eta mantentze-lanak antolatu eta gainbegiratzea kirol zelaietan.

0698. Lorategien eta kirol soropilen kontserbazioa

UC0009-3: lorezaintzako instalazioak, ekipamenduak eta makinak kudeatzea.

UC1132-3: nekazaritzako ustiapeneko instalazioak, ekipamenduak eta makinak kudeatzea.

UC0730-3: basoko ustiapeneko instalazioak, ekipamenduak eta makinak kudeatzea.

0694. Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak

UC1492-3: mintegian landareak hedatzeko eragiketak kudeatzea.

UC1493-3: mintegian landare eta zohien laborantza kudeatzea.

0691. Mintegiaren kudeaketa eta antolaketa

UC1129-3: lurra prestatzeko eta laboreak paratzeko lanak kudeatzea.

0695. Laboreen plangintza

UC1130-3: landatzeko eragiketak programatu eta antolatzea.

UC1131-3: nekazaritzako produktuak kontserbatzeko eta biltzeko eragiketak kudeatzea.

0696. Laboreen kudeaketa

Oharra: Heziketa ziklo honetan matrikulatuta dauden pertsonek, Laneko esperientzian lortutako gaitasun profesionalak aitortzen dituen uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren arabera tituluko gaitasun unitate guztiak egiaztatuta badituzte, 0692. Fitopatologia izeneko lanbide modulua baliozkotuta izanen dute.

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN LANBIDE MODULUAK

0697. Lorategiak diseinatzea eta paisaia lehengoratzea

UC0007-3: lorategi eta parkeen instalazioa eta paisaiaren lehengoratzea kudeatu eta egitea.

0693. Nekazaritzako topografia

UC0727-3: Eragiketa topografikoak egitea nekazaritzako, lorezaintzako eta mendizaintzako lanetan.

0698. Lorategien eta kirol soropilen kontserbazioa

0692. Fitopatologia

UC0008-3: lorategi eta parkeen kontserbazioa kudeatu eta egitea.

UC1128-3: soropilaren suspertzea eta mantentze-lanak antolatu eta gainbegiratzea kirol zelaietan.

0694. Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak

UC0009-3: Lorezaintzako instalazioak, tresneria eta makinak kudeatzea.

UC1132-3: Nekazaritzako ustiapeneko instalazioak, tresneria eta makinak kudeatzea.

UC0730-3: Basoko ustiapeneko instalazioak, tresneria eta makinak kudeatzea

0691. Mintegiaren kudeaketa eta antolaketa

0692. Fitopatologia

UC1492-3: mintegian landareak hedatzeko eragiketak kudeatzea.

UC1493-3: mintegian landare eta zohien laborantza kudeatzea.

0695. Laboreen plangintza

UC1129-3: lurra prestatzeko eta laboreak paratzeko lanak kudeatzea.

0696. Laboreen kudeaketa

0692. Fitopatologia

UC1130-3: landatzeko eragiketak programatu eta antolatzea.

UC1131-3: nekazaritzako produktuak kontserbatzeko eta biltzeko eragiketak kudeatzea.

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

A) Moduluak ematen dituzten irakasleak

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0690. Botanika agronomikoa

. Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0691. Mintegiaren kudeaketa eta antolaketa

. Nekazaritzako Ekoizpeneko Lanak eta Ekipamenduak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0692. Fitopatologia

. Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0693. Nekazaritzako topografia

. Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0694. Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak

. Nekazaritzako Ekoizpeneko Lanak eta Ekipamenduak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0695. Laboreen plangintza

. Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0696. Laboreen kudeaketa

. Nekazaritzako Ekoizpeneko Lanak eta Ekipamenduak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0697. Lorategiak diseinatzea eta paisaia lehengoratzea

. Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0698. Lorategien eta kirol soropilen kontserbazioa

. Nekazaritzako Ekoizpeneko Lanak eta Ekipamenduak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0699. Paisajismoko eta landa inguruneko proiektua

. Nekazaritzako Ekoizpeneko Lanak eta Ekipamenduak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

. Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0700. Lanerako prestakuntza eta orientabidea

. Lanerako prestakuntza eta orientabidea

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0701. Enpresa eta ekimen sortzailea

. Lanerako prestakuntza eta orientabidea

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

NA01. Ingelesa I

. Ingelesa

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako Prestakuntza eta Orientabidea

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Lan Harremanetako diplomaduna

-Gizarte Laneko diplomaduna

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Nekazaritzako Ekoizpeneko Prozesuak

-Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

-Basogintzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0691. Mintegiaren kudeaketa eta antolaketa

0694. Nekazaritzako eta basozaintzako makineria eta instalazioak

0696. Laboreen kudeaketa

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

0698. Lorategien eta kirol soropilen kontserbazioa

0699. Paisajismoko eta landa inguruneko proiektua

0690. Botanika agronomikoa

0692. Fitopatologia

0693. Nekazaritzako topografia

0695. Laboreen plangintza

0697. Lorategiak diseinatzea eta paisaia lehengoratzea

0700. Lanerako prestakuntza eta orientabidea.

0701. Enpresa eta ekimen sortzailea.

NA01. Ingelesa I.

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

7. ERANSKINA. LEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekua.

-Balio anitzeko gela.

-Laborategia.

-Nekazaritzako, basogintzako eta lorezaintzako lantegia.

-Makineriaren biltegia.

-Nekazaritzako eta lorezaintzako lantegia.

-Fitosanitarioen biltegia.

-Berotegiaren azalera.

-Kanpoko lorategiaren azalera.

-Barneko lorategiaren azalera.

-Mintegiaren azalera babestua.

-Mintegiaren kanpoko azalera.

-Finka. (*)

(*) Espazio singularra, ikastetxean egon behar ez duena.

Iragarkiaren kodea: F1211807

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web