(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

83/2012 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 1EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN AUTOMATIZAZIOKO ETA ROBOTIKA INDUSTRIALEKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA.

BON N.º 244 - 17/12/2012; corr. err., BON 26/09/2013



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK


  5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA


  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  7. ERANSKINA. LEKUAK


Zioen azalpena

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak ahalbidetu du Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea. Lanbide arlo edo sektore bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, helburu hau du ezarria: prestakuntza-eskaintza produkzio-sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara etengabe egokitzeko erraztasunak ematea, lanbide heziketako tituluak eguneratu eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Halaber, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea lanbide heziketaren eskaintza egokitzeko, gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde esparruko ekonomiaren premien arabera. Bestalde, lanbide heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetan sartzeko bete beharreko baldintzak aldatzen ditu.

Foru dekretu honen bitartez, Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek azaroaren 4ko 1581/2011 Errege Dekretua garatzen du, hain zuzen ere Automatizazioko eta Robotika Industrialeko teknikari titulua ezartzen eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2. Araudi honetan elementu hauek jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen dutenak: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek dira Automatizazio industrialeko sistemen proiektuak garatzea eta Automatizazio industrialeko sistemak muntatzeko eta mantentzeko lanak kudeatzea eta gainbegiratzea (otsailaren 4ko 144/2011 Errege Dekretuaren bidez arautuak; errege dekretu haren bidez Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala osatu egin zen, Elektrizitatea eta Elektronika lanbide arloko zazpi lanbide kualifikazio ezarriz). Aipatutako lanbide kualifikazioak jarduketa profesionalen gune batean biltzen dira, hainbat gaitasunek definitzen duten gune batean. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortzen ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz, Nafarroarako elementu bereizgarriak kontuan hartuz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3. Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiaz ari da, eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopurua (ECTS). Lehenbizikoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, eta zerikusia du Europako esparruaren barneko mugikortasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4. Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek aukera ematen du lanbide prestakuntzarako beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke, edo ibilbide batzuk diseinatzea gaitasunak ebaluatu eta aitortzeko prozedura prestakuntza eskaintzan berean integratzeko. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5. Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi mailako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioko gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6. Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren esparru eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko abuztuaren 24ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Elektrizitatea eta Elektronika lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi mailako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Automatizazioa eta Robotika Industriala.

b) Maila: 3-Goi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2000 ordu.

d) Lanbide arloa: Elektrizitatea eta Elektronika.

e) Europako erreferentea: HNSN - 5b (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio-sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta haren prospektiba ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua . Curriculuma.

1. "Automatizazioa eta Robotika Industriala" heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloak dituen lanbide modulu bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2 B) eranskinean garatzen dira, eta bat datoz Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi mailako teknikari titulua ezarri zuen eta beraren gutxieneko irakaskuntzak finkatu zituen azaroaren 4ko 1581/2011 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin.

2. Lanbide modulu horiek bi kurtsotan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan adierazitako arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du, eta ziurtapen horrek Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

6. artikulua . Heziketa zikloan sartzeko bideak.

1. Foru dekretu honek arautzen duen heziketa zikloan sartzeko, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dira. Errege dekretu horrek hezkuntza sistemaren lanbide prestakuntzaren antolamendu orokorra ezartzen du.

2. Zientziak eta Teknologia modalitateko batxilergoa ikasi duten ikasleek lehentasuna izanen dute heziketa ziklo honetan sartzeko, azaroaren 4ko 1581/2011 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarri bezala.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

3. Azaroaren 4ko 1581/2011 Errege Dekretuaren 14.3 artikuluaren arabera, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banatuak.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. 4. eranskinean zehazten da zer baliozkotze dauden bi hauen artean: batetik, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide heziketako tituluaren lanbide moduluen curriculumaren eta, bestetik, dekretu honetan egitura eta garapena ezarrita duten lanbide moduluen artean.

2. Lanbide moduluak beste lanbide modulu batzuekin, gaitasun unitateekin eta goi mailako heziketaren irakasgaiekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokienez, azaroaren 4ko 1581/2011 Errege Dekretuaren 15. artikuluan eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan araututakoa aplikatuko da.

9. artikulua . Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera frogatutako gaitasun unitateen eta Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi mailako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5 A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek frogatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleen kidegoetako irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Errege dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez aurrekoen baliokideak diren titulazioak, irakasleen espezialitate desberdinetarako, foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira.

3. Titulua osatzen duten lanbide moduluak emateko eskatzen diren titulazioak, ikastetxe pribatuetako edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioen ikastetxe publikoetako irakasleentzat, foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute, haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluei dagozkien irakaskuntza jarduerak (ikaskuntzaren emaitzak lortzeko behar direnak) garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Altzarietarako, ekipamenduetako eta laneko tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Martxan dauden makina eta ekipamenduetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamenduek (makinak eta abar) ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko dute. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Lehen xedapen gehigarria.- Tituluaren baliokidetasunak.

1. Azaroaren 3ko 1581/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi mailako teknikari tituluak, zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen baita, eta jarraian aipatzen diren tituluek ondorio akademiko eta profesional berak sortuko dituzte:

a) Koadroen eta Automatismoen Operadoreetako teknikari espezialista, Elektrizitatearen eta Elektronikaren adarra.

b) Tresnetako eta kontroleko teknikari espezialista, Elektrizitate eta Elektronikako adarra.

c) Robotikako eta automatikako teknikari espezialista, Elektrizitate eta Elektronikako adarra.

d) Sistema automatikoetako teknikari espezialista, Elektrizitatearen eta Elektronikaren adarra.

2. Halaber, goi mailako teknikariaren tituluak (apirilaren 21eko 619/1995 Errege Dekretuaren bidez ezarria, eta Nafarroan haren curriculuma ekainaren 24ko 260/1996 Foru Dekretuaren bidez arautu da; foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Erregulazio eta kontrol sistema automatikoetako goi mailako teknikariaren tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezarri zen) Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi mailako teknikari tituluak bezalako ondorio profesional eta akademikoak izanen ditu.

Bigarren xedapen gehigarria . Beste lanbide trebakuntza batzuk.

"Lanerako prestakuntza eta orientabideak" moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, azaroaren 4ko 1581/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian ezarritakoarekin bat.

Xedapen iragankor bakarra .Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Ekainaren 24ko 260/1996 Foru Dekretuan ezarritako Erregulazio eta Kontrol Automatikoen Sistemetako goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

Xedapen indargabetzaile bakarra .Arauak indargabetzea.

1. Indarrik gabe utzi da ekainaren 24ko 260/1996 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Erregulazio eta Kontrol Automatikoen Sistemetako goi mailako teknikariaren tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetako lehena .Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2012-2013 ikasturtean ezarriko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken xedapenetako bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2012ko abuztuaren 1ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi mailako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak ondokoak dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion lanbide kualifikazioak.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorra da industria-sistemetako prozesuen neurketa, erregulazio eta kontroleko instalazio automatikoak muntatzeko eta mantentzeko proiektuak garatzea eta kudeatzea, eta sistema horiek muntatu, mantendu eta abian jartzeko lanak gainbegiratzea eta egitea, betiere kalitate eta segurtasun-irizpideak errespetatuta eta ingurumen eta diseinuarekiko errespetuzko irizpideak errespetatuta.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

ELE 484-3: Automatizazio industrialeko sistemen proiektuak garatzea, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC1568-3: Automatizazio industrialeko sistemetan, prozesu sekuentzialetarako kontrol-sistemen proiektuak garatzea.

-UC1569-3: Automatizazio industrialeko sistemetan, neurketa eta erregulazio sistemen proiektuak garatzea.

-UC1570-3: Automatizazio industrialeko sistemetan, komunikazio-sareen proiektuak garatzea.

ELE 486-3: Automatizazio industrialeko sistemak muntatzeko eta mantentzeko lanak kudeatzea eta gainbegiratzea

-UC1575-3: Automatizazio industrialeko sistemak muntatzeko prozesuak kudeatzea eta gainbegiratzea.

-UC1576-3: Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko prozesuak kudeatzea eta gainbegiratzea.

-UC1577-3: Automatizazio industrialeko sistemak abian jartzeko prozesua gainbegiratzea eta egitea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Sistema automatikoen proiektu eta memoria teknikoak garatzeko behar diren datuak definitzea.

2) Instalazio eta sistema automatikoak konfiguratzea, zehaztapenen eta arauzko aginduen arabera.

3) Instalazio automatikoan behar diren kableatuko eta interkonexioko ekipamenduak eta elementuak aukeratzea, erregelamenduzko zehaztasun eta aginduekin bat.

4) Kontrol programak egitea, instalazioaren zehaztasunekin eta ezaugarri funtzionalekin bat.

5) Ekipamenduak konfiguratzea, komunikazio sareak kudeatzeko eta kontrolatzeko programak garatuz, automatizazio industrialeko sistemetako bus estandarren bidez.

6) Instalazio eta sistema automatikoen planoak eta eskemak egitea, ekipamenduen ezaugarriekin bat, instalazioaren ezaugarri funtzionalekin bat eta lagundutako diseinurako tresna informatikoak erabiliz.

7) Instalazio automatikoen aurrekontuak egitea, alderdi ekonomikoak optimizatuz, ekipamenduen muntaketaren eta mantentzearen baldintza teknikoen arabera.

8) Instalazio automatikoak abian jartzeko muntaketaren, proben eta jarraibideen protokoloa zehaztea, zehaztasunetan oinarriturik.

9) Materialen eta ekipamenduen hornikuntza eta biltegiratzea kudeatzea, logistika zehaztuta eta izakinak kontrolatuta.

10) Instalazioaren zuinketa egitea dokumentazio teknikoari jarraituz, bere eskumeneko arazoak konponduz eta beste gorabehera batzuen berri emanez muntaketaren bideragarritasuna ziurtatzeko.

11) Sistema automatikoetan, komunikazioetako kontroleko eta azpiegituretako instalazio elektriko eta elektronikoei lotutako ekipamenduak eta elementuak gainbegiratzea eta/edo muntatzea.

12) Instalazioak eta ekipamenduak gainbegiratzea eta/edo mantentze-lanak egitea, honako eragiketen bidez: egiaztapenak egitea, matxurak aurkitzea, elementuak doitzea eta ordeztea eta berriz ere martxan jartzea.

13) Automatizazio industrialeko sistemak gainbegiratzea eta martxan jartzea, ezarritako funtzionamendu baldintzak betetzen direla egiaztatuz.

14) Dokumentazio tekniko eta administratiboa egitea, indarra duten legeei eta bezeroaren eskakizunei jarraituz.

15) Lanaren eta norberaren egoera berrietara egokitzea, eta horretarako, norberaren lanbide inguruneari dagozkion ezagutza zientifiko, tekniko eta teknologikoak eguneratuta edukitzea, prestakuntza eta bizitzan zehar eskura dauden ikaskuntza-baliabideak kudeatzea, eta informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzea.

16) Egoerak, arazoak edo gorabeherak ebaztea, eta horretarako ekimena eta autonomia baliatzea bere eskumeneko eremuan, sormena eta berritzeko eta hobetzeko gogoa erakutsiz, bai bere lanean bai taldeko kideenean.

17) Lantaldeak antolatu eta koordinatzea, lanaren garapena gainbegiratzea, arduraz, harreman errazak mantenduz eta lidergoa norberaren gain hartuz, eta egon daitezkeen taldeko gatazketan konponbideak emanez.

18) Lankideekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea. Horretarako komunikazio bide eraginkorrak erabiltzea, informazio edo ezagutza egokiak transmititzea, eta bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatzea.

19) Norberaren lana zein taldearena egitean ingurune seguruak sortzea. Horretarako, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea, araudiak ezartzen duenaren eta enpresaren helburuen arabera.

20) Produkzio-prozesuen edo zerbitzuak emateko prozesuen barnean dauden lanbide-jardueretan kalitatearen kudeaketari, irisgarritasun unibertsalari eta “guztientzako diseinuari” erantzuteko prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea.

21) Enpresa txiki baten sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide-jardueran ekimena izatea, gizarte erantzukizun senarekin.

22) Jarduera profesionaletik ondorioztatzen diren eskubideak gauzatzea eta betebeharrak betetzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Titulu hau lortzen duten pertsonek sistema automatiko industrialekin lotzen diren enpresa publikoetan eta pribatuetan egiten dute lan, automatizazio industrialeko sistemak diseinatzearen, muntatzearen eta mantentzearen arloetan.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

-Automatizazio industrialeko sistemen muntaketa gainbegiratzen duen taldeko burua.

-Automatizazio industrialeko sistemen mantentze-lanak gainbegiratzen dituen taldeko burua.

-Aparatu, koadro eta ekipamendu elektronikoen egiaztatzailea.

-Lantegi elektromekanikoko taldeko burua.

-Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko lanen antolamenduko teknikaria.

-Automatizazio industrialeko sistemak abian jartzeko teknikaria.

-Automatizazio industrialeko sistemetako kontrol-sistemen proiektugilea.

-Automatizazio industrialeko sistemetako neurketa eta erregulazio sistemen proiektugilea.

-Automatizazio industrialeko sistemetan, komunikazio-sareen proiektugilea.

-Robot industrialen programatzaile kontrolatzailea.

-Kontrol elektrikoko sistemen diseinuko teknikaria.

-Automatizazio industrialean integratutako zirkuituen eta sistemen diseinatzailea.

b) Nafarroako lurraldearen testuingurua.

Nafarroako Foru Komunitateko ekonomia zenbait sektoretan oinarritzen da, bereziki hauetan:

-Automobilgintza; bada enpresa handi bat, automobilgintzakoa, eta enpresa osagarri asko, osagaiak egiten dituztenak.

-Energia berriztagarriak. Nafarroa, Espainian, aitzindaria da energia berriztagarriak ezartzen. Baditu enpresak haize-parkeak eta eguzki-baratzeak egiten dituztenak.

-Nekazaritzako elikagaien industria: kontserba industriak, produktu freskoak izozteko fabrikak eta mahastizaintza eta ardogintzako upelategiak, besteak beste.

Sektore horietan denetan, makina automatizatu berrienak erabiltzen dira, eta horiek langile espezializatuak behar dituzte, kualifikatuak, eta gai direnak makina horiek diseinatzeko, programatzeko, muntatzeko eta mantentze-lanak egiteko. Makina horiek era guztietako eginkizunak betetzeko gauza izanen dira (muntaketa, egiaztatzea, biltegiratzea eta paketatzea), besteak beste modu automatikoan eta kalitatea osoki kontrolatuz, mota guztietako teknologiak erabiliz eta horien arteko komunikazioak gauzatuz, datuak trukatzeko, hauekin loturik: segurtasuna, produkzioa eta mantentze-lanak.

Gero eta zorrotzagoa eta lehiakorragoa den nazioarteko inguru batean, non industriaren munduak etengabeko berrikuntza baitu, beharrezkoa da teknologia berrietara egokitzeko gai diren giza baliabideak izatea, etengabe bilakatuz, halako moduz non beharrezkoa izanen baita teknologiei aurrea hartzea, enpresetan prestatuz langile batzuk gai izanen direnak produkzioa hobetzeko, dauden baliabideak optimizatuz eta azkeneko produktuaren kalitatea hobetuz.

Baldintza horiek denak betetzeko gauza diren langileen prestakuntza-maila gero eta handiagoa da, sektore industrial guztietan. Curriculum hau diseinatu da sektore horien guztien eskaerei erantzuteko moduan, eta, gainera, aukera ematen du sektore horiek izan dezaketen bilakaerara egokitzeko.

c) Prospektiba.

Gero eta globalizatuago dagoen merkatu batean, aurreikusten da profil honi dagokion eginkizunek eskatuko dutela informatikako baliabideak hobeki ezagutzea, informazioa aurkitzeko eta maneiatzeko (informazio hori euskarri digitalean egonen da), eta kalkulurako eta diseinurako programa berrienak erabiltzea.

Malgutasuna beharko da merkatuaren baldintza aldakorretara egokitzeko, eta horrek ekarriko du profil polibalentea izateko joera; eta beharrezkoa izanen dira gaitasun analitiko handia, bezeroarekin edo buruarekin batera erabakiak hartzeko gaitasun handia, profilari dagozkion teknologien ezagutza (kontrol sekuentziala, prozesu etengabeen erregulazioa, komunikazio eta programazio sareak, etab.), baita, lana ongi egiteko beharrezkoak izateagatik, alboko teknologiena ere (sistema pneumatikoak, hidraulikoak, eragingailuak, transmisio-mekanismoak, robotika, manipulagailuak, etab.).

Lehiakortasun eta produktibitatea handitzearekin, eginkizun logistikoak handitu eginen dira, bai giza baliabideen bai baliabide materialen eta hornitzaileen kudeaketan, eta epeen eta kostuen arloko eskaerak bete beharko dira, eta desbideratzeak zuzendu eta doitu.

Enpresak modu zentralizatuan kudeaturik, beharrezkoa izanen da teknikariek prozesuaren ikuspegi orokorra izatea; hortaz, produkzioaren kontrol eta kudeaketa programei (MES, ERP, etab.) buruzko ezagutzak beharko dira.

Antolakuntzari dagokionez, departamentuen arteko harremanak hobetzeko, zeharkako gaitasunak hartu beharko dira, esaterako taldean aritzea, liderra izateko gaitasuna, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ezagutzea, ikuspegi orokorra, planifikazioa eta antolakuntza, etab.

Ingurumena gehiago errespetatzeko joera izanen da, eta, horregatik, garrantzi handiagoa izanen du arlo horretan eta energia eragimenaren arloan etorkizunean izanen diren legeak aplikatzeak. Fidagarritasunarengatik eta segurtasunarengatik, kalitate- eta prebentzio-arauak beti aplikatu beharko dira.

Teknologiaren aldetik aurreraturik dauden ekonomietan pixkaka-pixkaka robotika ezartzen ari da, hala enpresa ekoizleetan nola zerbitzuetan, eta horrek berarekin dakar lanpostuak aldatu edo berritu behar izat

Lanpostuak desagertzen dira, robotek ordezturik, eta horrekin batera aldaketak datoz enpresen antolaketara eta lantokietara, roboten eta lan sistema automatikoen presentziaren arabera. Roboten merkatuaren hazkundearen ezaugarria da robot industrialen garapena eta ezarpena, baita zerbitzu gero eta autonomoagoak garatzea eta ezartzea ere.

Fabrikazio, banaketa eta biltegiratze prozesuen urrutiko kontrolak eta gainbegiratzeak gero eta gailu adimendunagoak behar dituzte. Inguru industrialetan dauden komunikazio sistema horiek dituzten baldintzek asko eragiten dute diseinuan, eta bulegotikako sistemetatik bereizten dituzte.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak.

a) Dokumentazio teknikoa interpretatzea eta proiektu moten ezaugarriak aztertzea, proiektuak garatzeko beharrezko datuak zehazteko.

b) Erregulazio- eta kontrol-sistema automatikoen ezaugarriak identifikatzea, legezko zehaztapenak eta aginduak abiapuntu izanik, instalazio eta sistema automatikoak konfiguratzeko.

c) Kalkuluak abiapuntu izanik eta merkataritza-informazio teknikoa erabilita, sistema automatikoko elementuak zehaztea eta egokienak aukeratzea, erregelamenduzko zehaztapenen eta aginduen arabera.

d) Programazio-lengoaia normalizatuak aplikatzea, informatika-programak erabilita, kontrol-programak lantzeko.

e) Komunikazio-sareak kudeatzeko eta kontrolatzeko programak garatzea, programazio normalizatuko lengoaiak erabilita, ekipamenduak konfiguratzeko.

f) Sinbologia normalizatua eta trazadura-teknikak aplikatzea, ordenagailuz lagundutako diseinuko tresna grafikoak erabilita, instalazio eta sistema automatikoetako planoak eta eskemak lantzeko.

g) Merkataritza-informazio teknikoa eta fabrikatzaileen tarifak erabilita, instalazio automatikoa osatzen duten gailu eta materialen kostuak baloratzea, aurrekontua lantzeko.

h) Bulegotikako tresnak eta sistema automatikoen gailuen berariazko tresnak erabilita, ibilbide-orriak egitea, muntaketa-protokoloa, probak eta abian jartzeko jarraibideak definitzeko.

i) Logistika definitzea, biltegia kudeatzeko informatika-tresnak erabilita, eta materialak eta ekipamenduak hornitzeko eta biltegiratzeko lanak kudeatzea.

j) Dokumentazio teknikoa kontuan izanik, giza baliabideak eta baliabide materialak identifikatzea, instalazioa zuinkatzeko.

k) Muntaketan sor daitezkeen arazoak ebaztea, irizpide ekonomikoak, segurtasunekoak eta funtzionaltasunekoak erabilita, instalazioa zuinkatzeko.

l) Kontrol-instalazio automatikoen muntaketa eta komunikazio-azpiegiturak gauzatzea, eta, horretarako, parametroak identifikatzea, muntaketa teknikak aplikatzea, planoak eta eskemak interpretatzea eta ekipamenduak eta elementuak gainbegiratzeko beharrezko probak egitea.

m) Diagnostiko eta egiaztapeneko tresna egokiak erabilita, matxurak eta disfuntzioak diagnostikatzea, instalazioak eta ekipamenduak gainbegiratzeko eta/edo mantentzeko.

n) Tresna eta lanabes egokiak erabilita, instalazio eta sistema automatikoetan mantentze-teknikak aplikatzea, instalazioak eta/edo ekipamenduak gainbegiratzeko eta/edo mantentzeko.

ñ) Abian jartzeko eragiketak gauzatzea eta ezarritako funtzionamendu-baldintzak errespetatzea, automatizazio industrialeko sistemak gainbegiratzeko eta zerbitzuan jartzeko.

o) Gailu programagarri industrialak erabilita, kontrol-programen funtzionamendua egiaztatzea, ezarritako baldintza funtzionalak betetzen direla egiaztatzeko.

p) Bulegotikako eta ordenagailuz lagundutako diseinuko tresnak erabilita, hartzaileentzako informazio-eskuliburuak garatzea, dokumentazio teknikoa eta administrazio-dokumentazioa lantzeko.

q) Sektoreko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolamendukoarekin lotzen diren ikaskuntza-baliabideak eta -aukerak aztertzea eta erabiltzea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eguneratze-izpirituari eusteko eta laneko egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

r) Sormena eta berrikuntzako izpiritua garatzea, lanaren eta norberaren bizitzaren prozesuetan eta antolamenduan agertzen diren erronkei erantzuteko.

s) Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egiteko eta horiek ebazteko.

t) Gidaritza, motibazio, gainbegiratze eta komunikazioko teknikak garatzea talde-laneko testuinguruetan, betiere lantaldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko.

u) Komunikazio estrategiak eta teknikak aplikatzea eta transmitituko diren edukietara, xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokitzea, komunikazio-prozesuen eraginkortasuna ziurtatzeko.

v) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera, betiere ingurune seguruak bermatzeko.

w) Irisgarritasun unibertsalari eta guztiontzako diseinuari erantzuteko beharrezko lanbide-ekintzak identifikatzea eta proposatzea.

x) Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura baloratzeko eta kalitate-kudeaketako prozedurak hobetzeko.

y) Kultura ekintzaileko, enpresako eta lanbide ekimeneko kulturarekin lotzen diren prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bat egiteko.

z) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa.

Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi mailako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

KLASEAK ASTEAN

KURTSOA

0959

Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak

165

5

1.a

0960

Sistema sekuentzial programagarriak

190

6

1.a

0961

Neurketa eta erregulazio sistemak

190

6

1.a

0962

Potentzia sistemak

190

6

1.a

0964

Industria-informatika

165

5

1.a

NA01

Ingelesa

60

2

1.a

0963

Dokumentazio teknikoa

80

4

2.a

0965

Sistema programagarri aurreratuak

80

4

2.a

0966

Robotika industriala

80

4

2.a

0967

Industria-komunikazioak

140

6

2.a

0968

Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa

140

6

2.a

0970

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

70

3

2.a

0971

Enpresa eta ekimen sortzailea

70

3

2.a

0969

Automatizazioko eta robotika industrialeko proiektua

30

Enpresaren ordutegian

2.a

0972

Lantokietako prestakuntza

350

Enpresaren ordutegian

2.a

(1) Nahitaezko modulua Nafarroako Foru Komunitatean.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 10.

Kodea: 0959.

Iraupena: 165 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Gailu elektromekanikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak ezagutzen ditu, eta horien funtzionalitatea identifikatzen du eta horien ezaugarri teknikoak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema sekuentzial elektriko kableatuak, pneumatikoak eta hidraulikoak dituzten industria-aplikazioak identifikatu ditu.

b) Kontrol elektrikoko, pneumatikoko eta hidraulikoko sistema automatikotan, elikadurako banaketa-instalazioak ezaugarritu ditu.

c) Zirkuitu elektriko kableatuetan, pneumatikoetan eta hidraulikoetan beharrezko konexio-elementuak ezagutu ditu

d) Gailu elektriko kableatuak, pneumatikoak eta hidraulikoak horien funtzionalitatearekin erlazionatu ditu.

e) Eskatzen den aplikazioaren araberako elementuak hautatu ditu.

f) Aplikazioaren arabera ezaugarritu ditu gailuak.

2. Kontrol-sistema elektriko kableatuen, pneumatikoen eta hidraulikoen krokisak eta eskemak marrazten ditu, automatizazio-aplikazioak konpontzen ditu eta horiek osatzen dituzten elementuak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Automatizazioaren zehaztapen teknikoak identifikatu ditu.

b) Zehaztapen teknikoen araberako osagai egokiak hautatu ditu.

c) Kontrol-zirkuituen elikaduran erabilitako banaketa elektriko, pneumatiko eta hidraulikoko sistemak marraztu ditu.

d) Kontrol elektriko kableatuko, pneumatikoko eta hidraulikoko sistema automatikoen zirkuitu motak identifikatu ditu.

e) Sistema sekuentzial elektriko kableatuaren, pneumatikoaren eta hidraulikoaren funtzionamendu-sekuentzia garatu du.

f) Automatismo elektriko kableatuetako, pneumatikoetako eta hidraulikoetako zirkuitu aplikazioen kasuak konpontzeko metodo sistematikoak erabili ditu.

g) Kontrol sekuentzialeko sistema elektriko kableatu, pneumatiko eta hidraulikoen krokisak eta eskemak marraztu ditu.

3. Automatismo elektriko kableatu, pneumatiko eta hidraulikoetako zirkuituak muntatzen ditu, eskemak interpretatuta eta mantentze-lanak erraztuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gailuak haien funtzionalitatearekin lotu ditu, automatismo baten eskema abiapuntu izanik.

b) Atzitzegailu eta jardungailu elektromekanikoak, pneumatikoak edo hidraulikoak hautatu ditu, zehaztapen teknikoen arabera.

c) Babes elektronikoko gailuak dimentsionatu ditu.

d) Zirkuitu sekuentzial elektriko kableatuak muntatu ditu.

e) Zirkuitu sekuentzial pneumatikoak eta elektropneumatikoak muntatu ditu.

f) Eskuzko kontroleko zirkuitu hidraulikoak eta kontrol sekuentzialeko zirkuitu elektrohidraulikoak muntatu ditu.

g) Segurtasun teknikoko zirkuituak garatu ditu.

h) Segurtasun-arauak errespetatu ditu.

4. Zirkuitu sekuentzial elektriko kableatuak, pneumatikoak eta hidraulikoak integratzen ditu, eta, horretarako, beharrezko elementuak hautatzen ditu eta automatizazio-aplikazio homogeneoei konponbidea ematen die.

Kalifikatzeko irizpideak:

a) Zirkuitu elektriko kableatuak, pneumatikoak eta hidraulikoak integratzea eskatzen duten eskemak interpretatu ditu.

b) Zirkuitu elektriko kableatuak, pneumatikoak eta hidraulikoak integratzea eskatzen duten automatizazio-aplikazioak identifikatu ditu.

c) Hainbat zirkuitu mota integratzeko funtzionalitatearen arabera hautatu ditu gailuak.

d) Zirkuitu sekuentzialak muntatu ditu, zirkuitu elektriko kableatuak, pneumatikoak eta hidraulikoak integratuta.

e) Hainbat teknologia integratzeko segurtasun-arauak errespetatu ditu.

5. Sistema sekuentzial elektriko kableatuen, pneumatikoen eta hidraulikoen funtzionamendua egiaztatzen du, gailuak doituta eta segurtasun-arauak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gailuen arteko konexioak egiaztatu ditu.

b) Babesgailuen funtzionamendua egiaztatu du.

c) Zerbitzuan jartzeko eta egiaztatzeko jardun-protokoloari jarraitu dio.

d) Kontrol-sekuentzia egiaztatu du.

e) Gailu elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak doitu ditu, baita fluidoak elikatzeko sistemak ere.

f) Egoera anomaloen aurrean sistemaren erantzuna egiaztatu du.

g) Instalazioaren parametro bereizgarriak neurtu ditu.

h) Segurtasun-arauak errespetatu ditu.

6. Sistema sekuentzial elektriko kableatuetan, pneumatikoetan eta hidraulikoetan matxurak konpontzen ditu, disfuntzioak diagnostikatuta eta beharrezko dokumentazioa garatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxura daitezkeen puntuak ezagutu ditu.

b) Neurketak eta egiaztapenak egiteko tresneria erabili du.

c) Matxuraren kausak diagnostikatu ditu.

d) Matxura aurkitu du.

e) Sistemaren funtzionamendua berrezarri du.

f) Sistemaren gorabeheren txostenean dokumentatu du matxura.

g) Segurtasun-arauak errespetatu ditu.

7. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak eta arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta ekipamenduak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Besteak beste, materialak, erremintak, lanabesak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu ditu.

b) Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du makina eta tresnekin.

c) Materialak, erremintak, eta ebaketa eta konformazioko makinak manipulatzean, besteak beste, istripuen sorbururik ohikoenak identifikatu ditu.

d) Segurtasun-elementuak, eta muntatzeko eta mantentze-lanetako eragiketetan erabili behar den norbera eta taldea babesteko ekipamendua (oinetakoak, begien babesa eta jantziak, besteak beste) bereizi ditu.

e) Segurtasun-elementuen, eta norbera eta taldea babesteko ekipamenduaren erabilera egokia identifikatu du.

f) Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko neurriekin eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

g) Ingurumena kutsatzeko-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu ditu.

h) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

i) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipamenduaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

Edukiak.

Gailu elektromekanikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak ezagutzea:

-Sistema sekuentzial elektriko kableatuak, pneumatikoak eta hidraulikoak dituzten aplikazio automatikoak.

-Banaketa elektrikoa.

-Banaketa pneumatikoa eta hidraulikoa. Airea eroateko eta banatzeko elementuak. Konexio elektrikoko, pneumatikoko eta hidraulikoko teknikak.

-Kontrol elektriko kableatuko sistema automatikoetako gailuak.

-Kontrol-sistema automatiko pneumatikoetako gailuak.

-Kontrol-sistema automatiko hidraulikoetako gailuak.

-Gailu elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak hautatzeko eta dimentsionatzeko irizpideak.

Kontrol sistema elektriko kableatu, pneumatiko eta hidraulikoen krokisak eta eskemak marraztea:

-Kontrol sekuentzialeko zirkuitu kableatuetarako elikadura elektronikoko sistemak.

-Sinbologia normalizatua.

-Automatismo elektrikoen zirkuituen eskemak irudikatzea.

-Automatismo pneumatiko eta hidraulikoen zirkuituen eskemak irudikatzea.

-Sekuentzia eta diagrama funtzionalak irudikatzea.

-Kontrol sekuentzialeko automatismoen zirkuituak diseinatzea metodo sistematikoen bidez.

Automatismo elektriko kableatu, pneumatiko eta hidraulikoetako zirkuituak muntatzea:

-Automatismo elektriko kableatuen, pneumatikoen, elektropneumatikoen, hidraulikoen eta elektrohidraulikoen zirkuituak muntatzeko eta horiei inguratzaileak jartzeko teknikak.

-Babes elektrikorako gailuak.

-Kontrol-zirkuitu elektriko kableatu, pneumatiko eta hidraulikoetako seinaleak hartzea.

-Kontrol-zirkuitu elektrikoetan, pneumatikoetan eta hidraulikoetan jardungailuak aplikatzea.

-Makina elektrikoak martxan jartzeko eta kontrolatzeko kontrol elektrikoko zirkuitu sekuentzial kableatuak aplikatzea.

-Kontrol pneumatikoko zirkuitu sekuentzialak.

-Eskuzko eragingailuko zirkuitu hidraulikoak.

-Segurtasun teknikoko zirkuituak aplikatzea.

-Segurtasun teknikoko mailak.

-Erregelamentazioa eta araudia.

Zirkuitu elektriko kableatuak, pneumatikoak eta hidraulikoak integratzea:

-Hainbat teknologiatako zirkuitu-seinaleak bihurtzeko balbulak.

-Kontrol elektropneumatikoko zirkuitu sekuentzialak.

-Kontrol elektrohidraulikoko zirkuitu sekuentzialak.

-Pilotatze pneumatikoko zirkuitu sekuentzial hidraulikoak.

-Hutseko gailuetako pilotatze pneumatikoa eta elektropneumatikoa.

Sistema sekuentzial elektriko kableatuen, pneumatikoen eta hidraulikoen funtzionamendua egiaztatzea:

-Egiaztatzeko teknikak.

-Doitzeko teknikak.

-Neurketa eta egiaztapen elektrikoko oinarrizko teknikak.

-Sistema pneumatikoak eta hidraulikoak neurtzeko eta egiaztatzeko teknikak. Zerbitzuan jartzeko jarduketa-plana.

-Indarrean dagoen erregelamentazioa aplikatzea. BTEE, besteak beste.

Sistema sekuentzial elektriko kableatuetan matxurak konpontzea:

-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.

-Gorabeheren txostena.

-Indarrean diren arauak. BTEE, besteak beste.

Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumen babesa:

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia, sistema automatikoei dagokienez.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea, muntaketa eta mantentze-lanen prozesuetan.

-Norbera babesteko ekipamendua: ezaugarriak eta erabilera irizpideak. Taldeko babesa. Babeserako bitartekoak eta ekipamenduak.

-Hondakinen kudeaketarako araudia.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburu nagusia da ikasleek behar diren gaitasunak beregana ditzatela, industriaren arloan instalazio automatizatuen diseinu, muntaketa eta mantentze-lanak ongi egiteko, kontuan izanik lan horietarako profesional kualifikatu batek eskatuko lukeen kalitatea eta segurtasuna. Betiere, banaka edo modu konbinatuan teknologia elektrikoa, pneumatikoa eta hidraulikoa dituzten instalazio automatizatuak. Gaitasun horiek nahitaezkoak dira tituluan ezarritako gaitasun profesionalak eskuratzeko.

Modulu hau teoriko-praktikoa da eta, horregatik, beharrezkoa da oinarrizko industria muntaketak egitea, bai elektrikoak bai pneumatikoak eta hidraulikoak, kontzeptuak finkatzeko balioko dutenak. "Automatismo elektriko kableatu, pneumatiko eta hidraulikoetako zirkuituak muntatzen ditu, eskemak interpretatuta eta mantentze-lanak erraztuta" ikaskuntzaren emaitzak adierazten du ikasleak oinarrizko trebetasunak bereganatu behar dituela instalazio automatizatu txikiak muntatzeko, hainbat teknologiarekin.

Hortaz, komeniko litzateke lantegi-ikasgelan honako hauek egotea: automatismoak muntatzeko koadro elektrikoak; motor elektrikoak; osagai elektrikoak (esaterako sakagailuak, posizio detektagailuak eta sentsoreak, besteak beste); zirkuitu pneumatikoak eta elektropneumatikoak eta oleohidraulikoak muntatzeko panel didaktikoak; pneumatikako, elektropneumatikako, hidraulikako eta elektrohidraulikako osagaiak; eta software didaktikoa eta profesionala duten ekipamendu informatikoak, zirkuituak diseinatzeko eta simulatzeko, muntatu eta martxan jarri aurretik.

Egokien jotzen den edukien garapena bat dator honako multzoen araberako banaketa honekin:

I. multzoa: Automatismo elektriko kableatuak.

-Koadro elektrikoen mekanizazioa: xaflak neurtu, markatu, ebaki, karrakatu, zulatu, harizkatu eta husteko teknikak.

-Teknologia kableatua duten automatismo elektrikoetan maniobra eta babeserako erabiltzen diren elementuak. Sinbologia normalizatua.

-Oinarrizko automatismo elektrikoak teknologia kableatua duten motor txikien maniobrarako; babes orokorreko zirkuituak, indarra (potentzia) eta agintea.

-Oinarrizko automatismo elektrikoak gauzatzea. Matxurak diagnostikatzea eta konpontzea automatismo elektrikoetan.

II. multzoa: Automatismo pneumatikoak eta elektropneumatikoak.

-Aire konprimituaren produkzioa, banaketa eta biltegiratzea. Erabilitako elementuak.

-Aginte eta potentzia elementuak, teknologia pneumatikoa edo elektropneumatikoa erabiltzen duten automatismoetan. Sinbologia normalizatua.

-Oinarrizko automatismo pneumatikoak eta elektropneumatikoak diseinatzea.

-Oinarrizko automatismo pneumatikoak eta elektropneumatikoak gauzatzea.

-Matxurak diagnostikatu eta konpontzea.

III. multzoa: Automatismo hidraulikoak eta elektrohidraulikoak.

-Multzo hidraulikoa. Olio motak. Erabilitako elementuak.

-Segurtasun, aginte eta potentzia elementuak.

-Automatismo hidrauliko eta elektrohidrauliko oinarrizkoak diseinatzea.

-Automatismo hidrauliko eta elektrohidrauliko oinarrizkoak gauzatzea.

-Matxurak diagnostikatu eta konpontzea.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko edukien multzoa, berriz, gainerako multzoekin batera eman dadila iradokitzen da, eta haietan txerta dadila; batez ere, prozedurazko izaera nabarmeneko alderdiak dituzten multzoetan.

Multzo horiek lan unitateetan banatuko dira; lan unitate bakoitzak berez izanen du zentzua, eta horrek ahalbidetuko du honako hauek definitzea: helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak, ebaluazioa eta errekuperazioa. Lan unitateen multzoak ahalbidetu behar du moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea.

Ikasleek ikasturtean zehar egin beharreko jarduerak honako hauek izan litezke, automatismo elektrikoen, pneumatikoen eta elektropneumatikoen eta automatismo hidraulikoen eta elektrohidraulikoen multzoetan:

-Burdinazko pletinak neurrira moztea eta hariztatzea.

-Instalazio automatiko baten osagaiak aukeratzea eta ezagutzea.

-Automatismoak diseinatzea, simulatzea eta gauzatzea hainbat teknologiarekin.

-Eskemak egitea diseinu didaktikoko software batekin, zirkuituaren funtzionamenduaren simulazioa eginen duen batekin.

-Eskemak egitea diseinu profesionaleko software bat erabiliz.

-Ikasleek muntatu dituzten automatismoetan eragindako matxurak diagnostikatu eta konpontzea.

-Matxura bilatu eta konpontzeko bete den prozesuari buruzko txostena egitea.

Jarduera praktiko horiek bai bakarka bai talde txikietan egin litezke (instalazioen eta ikastetxeko baliabideen arabera); izan ere, haien bitartez ikasleek esku trebetasunak lortu behar dituzte batetik, eta haien arteko lankidetza eta talde-lana sustatu nahi dira bestetik. Praktikak egin ondoren, ikasleek txosten edo memoria bat aurkeztu beharko luke; hartan jaso beharko lirateke diseinatutako eskemak eta praktikaren funtzionamenduaren azalpen txiki bat, erabilitako elementuak aipatuz.

Azterketak, fitxak, memoriak, erabiltzaile-eskuliburuak eta instalazioak eta muntaketak egitean lortutako emaitzetan oinarrituta ebaluatzen ahal da prozedurazko ikaskuntza.

Era berean, garrantzitsua da jarrerazko ikaskuntza bermatzea, ondoko hauekin erlazionatuz, besteak beste: talde-lana, baliabideak egoki erabiltzea eta lanean segurtasun neurriak betetzea.

Modulu hau "Sistema sekuentzial programagarriak" izenekoarekin loturik dago zuzenean, eta, nolabait ere, modulu hori garatzeko oinarria da. Horrenbestez, komeniko litzateke bi modulu horietako irakasleen arteko koordinazioa, ez dadin desfaserik izan horietako bakoitzeko edukiak garatzean.

Lanbide modulua: Sistema sekuentzial programagarriak

Kodea: 0960.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 10.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Gailu programagarriak ezagutzen ditu, horien funtzionaltasuna identifikatuta eta ezaugarri teknikoak zehaztuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema sekuentzial programagarriak dituzten aplikazio automatikoak ezagutu ditu.

b) Sistema sekuentzial baten barnean gailu sekuentzialen funtzioa identifikatu du.

c) Gailu programagarrien funtzionamendua identifikatu du.

d) Gailu programagarriak sailkatu ditu, hainbat irizpideri erreparatuta.

e) Gailu programagarrien osagaiak haien funtzionalitatearekin lotu ditu.

f) Gailu programagarrien ezaugarri teknikoak zehaztu ditu.

2. Sistema sekuentzial programagarriak konfiguratzen ditu, berau osatzen duten elementuak hautatzen eta konektatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Automatizazioaren zehaztapen teknikoak identifikatu ditu.

b) Zehaztapen teknikoen araberako osagai egokiak hautatu ditu.

c) Sistema automatikoaren krokisa irudikatu du.

d) Instalazioaren konexio-eskemak marraztu ditu.

e) Sinbologia normalizatua erabili du.

f) Kontrol sekuentzialeko sistemaren osagaiak konektatu ditu.

g) Segurtasun-arauak errespetatu ditu.

3. Sistema sekuentzial programatuen kontrol-sekuentziak ezagutzen ditu, eta, horretarako, eskakizunak interpretatzen ditu eta beharrezko programazio-prozedurak ezartzen ditu

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskakizun teknikoak eta funtzionalak zehaztu ditu.

b) Kontrol-sekuentzia ezarri du.

c) Programazio-faseak identifikatu ditu.

d) Programazio-inguruneak ezagutu ditu.

e) Programazioaren puntu kritikoak ebaluatu ditu.

f) Programaziorako plan xehatua landu du.

4. Sistema sekuentzialak programatzen ditu, kontrol-sekuentzia abiapuntu izanik eta teknika egituratuak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Informazioaren kodetze-sistemak eta zenbaki-sistemak lotu ditu.

b) Funtzio logikoak identifikatu ditu.

c) Hainbat programazio-lengoaia erabili du.

d) Hainbat fabrikatzaileren PLCak programatu ditu.

e) PLCaren memoriaren egitura identifikatu da.

f) PLCari konektatutako periferikoak programatu dira (HMI eta Scada terminalak, besteak beste).

g) Programaren antolamendu-unitateak edo multzoak identifikatu ditu.

h) Programa egin du, etorkizuneko aldaketak erraztuta.

i) Programaren funtzionamenduak ezarritako kontrol-sekuentziarekin bat datorrela egiaztatu du.

5. Sistema sekuentzial programatuaren funtzionamendua egiaztatzen du, gailuak doituta eta segurtasun-arauak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gailuen arteko konexioak egiaztatu ditu.

b) Kontrol-sekuentzia egiaztatu du.

c) Programa eta aldagaien egoera monitorizatu du, programazio-unitatetik.

d) Edozein anomaliaren aurrean sistemak duen erantzuna egiaztatu du.

e) Instalazioaren parametro bereizgarriak neurtu ditu.

f) Segurtasun-arauak errespetatu ditu.

6. Sistema sekuentzial programatuetako matxurak konpontzen ditu, disfuntzioak diagnostikatuta eta beharrezko dokumentazioa garatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxura daitezkeen puntuak ezagutu ditu.

b) Matxuraren kausa identifikatu du egindako neurrien eta automatizazioaren portaeraren behaketaren bitartez.

c) Ordeztu beharreko elementuak hautatu ditu, haien bateragarritasunari eta sistemaren barneko funtzionalitateari erreparatuta.

d) Funtzionamendu zuzena berrezarri du.

e) Matxuren erregistroak prestatu ditu.

f) Erabilerako eskuliburua idatzi du.

7. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak eta arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta ekipamenduak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Besteak beste, materialak, erremintak, lanabesak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu ditu.

b) Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du makina eta tresnekin.

c) Materialak, erremintak, eta ebaketa eta konformazioko makinak manipulatzean, besteak beste, istripuen sorbururik ohikoenak identifikatu ditu.

d) Segurtasun-elementuak, eta muntatzeko eta mantentze-lanetako eragiketetan erabili behar den norbera eta taldea babesteko ekipamendua (oinetakoak, begien babesa eta jantziak, besteak beste) bereizi ditu.

e) Segurtasun-elementuen, eta norbera eta taldea babesteko ekipamenduaren erabilera egokia identifikatu du.

f) Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko neurriekin eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

g) Ingurumena kutsatzeko-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu ditu.

h) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

i) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipamenduaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

Edukiak.

Gailu programagarriak ezagutzea:

-Sistema sekuentzial programagarriak dituzten aplikazio automatikoak.

-Sistema sekuentzial programagarri baten gailuen funtzionalitatea.

-Gailu programagarrien funtzionamendua. Funtzionamenduaren printzipioa eta oinarrizko kontzeptuak: programazioa, programaren transmisioa, programaren exekuzio-zikloa, eta abar.

-Gailu programagarrien sailkapena. Sailkatzeko irizpideak. Errele programagarriak eta PLC, PLC trinkoak eta PLC modularrak, aplikazio zehatzetarako PLCak, segurtasun gailu programagarriak, eta abar.

-Gailu programagarrien osagaiak. Sailkapena, tipologia eta funtzionalitatea. Elikadura-iturriak, CPU, sarrerak eta irteerak, eta abar.

-Gailu programagarrien ezaugarri teknikoak. Elikadura, sarrerak eta irteerak, komunikazio-atakak, programen exekuzio-denbora, memoria ahalmena, eta abar.

Sistema sekuentzial programagarriak konfiguratzea:

-Instalazioaren zehaztapen teknikoak. Funtzionamenduaren eskakizunak, beste sistema batzuekiko bateragarritasuna, ingurumen baldintzak, eta abar.

-Gailu programagarriak hautatzeko eta dimentsionatzeko irizpideak.

-Osagaiak hautatzeko irizpideak. Funtzionamenduaren eskakizunak, ezaugarri teknikoak eta ingurumen baldintzak, besteak beste.

-Krokisak egiteko arau orokorrak.

-Konexioak egiteko eskemak. Potentzia-eskemak, PLCrako konexioen eskemak, bornero-eskema, eta abar. Sinbologia normalizatua.

-Muntatzeko eta konexioak egiteko teknikak.

-Indarrean diren arauak.

Kontrol sekuentziak ezagutzea:

-Eskakizunen interpretazioa.

-Kontrol-sekuentzia eta fluxu diagrama. GRAFCET eta SFC, besteak beste.

-Programazio-faseak. Honako hauek identifikatzea: sarrerak eta irteerak, programaren sekzioak, programaren sekuentzia eta abar.

-Programazio-inguruneak.

-Puntu kritikoak aurkitzeko teknikak.

-Programazioaren plangintza.

Sistema sekuentzialak programatzea:

-Zenbaki-sistemak eta sistemen arteko bihurketa.

-Kodetze-sistemak. Bitarra, zortzitarra eta hamaseitarra, BCD eta zenbaki erreala.

-Automaten programazioari aplikatutako funtzio logikoak. AND, OR, NOT, NAND eta NOR.

-PLCak programatzea. Kontzeptuak:

-Sarrera eta irteera bitarrak, atxikipen-funtzioak, saihets-funtzioak, tenporizadoreak, kontagailuak, konparadoreak, datuen mugimendua, desplazamenduen erregistroa, eta abar.

-Memoria-mapak. Memoriaren zonak eta helbideratzea. Aldagaien deklarazioa.

-Hainbat fabrikatzaileren programazio-softwarea.

-PLCen programazio-lengoaiak. Testu-lengoaiak: instrukzio-zerrenda, testu egituratua. Lengoaia grafikoak: kontaktu-diagrama, funtzio logikoak, eta abar.

-Programaren antolamendu-multzoak edo -unitateak. Funtzioen pertsonalizazioa eta parametrizazioa.

-Periferikoak programatzea (HMI eta Scada terminalak, besteak beste).

-Fabrikatzaileen dokumentazio teknikoa eta merkataritzakoa.

-Indarrean diren arauak.

Sistema sekuentzialaren funtzionamendua egiaztatzea:

-Egiaztatzeko teknikak. Konexioak eta funtzionamendua.

-Programen monitorizazioa.

-Neurtzeko tresnak.

-Indarrean diren arauak.

Matxurak konpontzea:

-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.

-Jarduteko teknikak. Jardun-puntuak.

-Ordeztutako ekipamenduen bateragarritasuna. Matxuren erregistroak.

-Erabilera-eskuliburua. Mantentze-lanen eskuliburua.

-Indarrean diren arauak.

Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumen babesa:

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia, sistema automatikoei dagokienez.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea sistema automatikoen muntaketa eta mantentze-lanen prozesuetan.

-Norbera babesteko ekipamendua: (ezaugarriak eta erabilera irizpideak). Taldeko babesa. Babeserako bitartekoak eta ekipamenduak.

-Hondakinen kudeaketarako araudia.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek behar diren trebetasunak har ditzatela sistema sekuentzial bat diseinatzeko, programatzeko, muntatzeko, egiaztatzeko eta konpontzeko, honako hauek jakinez: erabili beharreko gailuak, aplikazioa, behar diren programazio-teknikak eta sistemako elementuen arteko konexioa. Betiere, indarreko arauak errespetatuz, baita laneko arriskuen prebentziorako eta segurtasunerako arauak ere. Trebetasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

-Ekipamendu programagarrien funtzionamendua zehaztea.

-Sistema sekuentzial programagarri batean esku-hartzen duten osagaien konexioaren eskemak garatzea.

-Sistemaren gailuak konektatzea eta muntatzea (PCL, sentsoreak, jardungailuak, HMI, etab.).

-Funtzionamenduaren kontrol sekuentziak ezartzea.

-Sistemako ekipamenduak programatzea.

-Zerbitzuan jartzea egiaztatzea.

-Ekipamendu programagarrietan izan daitezkeen matxurak aurkitzea eta konpontzea.

Modulu hau bukatzean, ikasleek gai izan behar dute sistema sekuentzial programagarriak diseinatzeko, haren osagaiak muntatzeko, horien programazioa egiteko, sistema abiarazteko, mantentze-lan egokiak egiteko eta matxurak konpontzeko. Betiere, indarreko arauak errespetatuko dituzte.

Modulu hau teoriko-praktikoa da, eta, horregatik, ikasgela-lantegiak honako baliabide didaktikoak izan beharko lituzke:

- Ordenagailuak, ondokoak egiteko behar den softwarea dutenak: dokumentuak, plano eta eskema elektrikoak, ekipamenduen programazioa (PCL, HMI, Scada eta elektronika digitala, besteak beste) eta ekipamendu horien simulazioa.

-Elektronika digitalerako entrenagailuak.

-PCLko entrenagailuak, sistema sekuentzial programagarriak programatzeko eta muntatzeko.

-Eragile-panelak eta ukipen-pantailak, PLCekin integratzeko (kontroleko periferiko gisa).

-PCLekin konektatzeko, sentsore eta jardungailu ekipamenduak.

-Motorrak eta bestelako jardungailuak (zilindroak, erreleak eta pilotuak, besteak beste).

-Panel didaktikoak, sistema sekuentzialak simulatzen dituztenak, horiek PLC bidez kontrolatzeko.

Hemen proposatzen den eduki-sekuentziazioa uste da dela egokiena:

-Proposatzen da elektronika digitaleko kontzeptuak landuko dituen unitate didaktiko batekin hastea. Hartan irakatsiko dira, edo errepasatuko, eragiketa boolearrak, kodeak, zenbakizko sistemak eta PCLko programaziorako erabilgarriak izanen diren gainerako kontzeptuak.

-Behin gailu programagarriak aplikatzeko beharrak justifikatu ondoren, eta automatizazio kableatuaren aldean dituen abantailak azaldu ondoren, deskriba daitezke multzokako PCLak, modulu bereziak, kanpoko elementuekiko konexioa (esaterako sentsoreak, hargailuak eta jardungailuak).

-Ondoren, automaten programazioa landu behar da, barnean direla programa egitea, kargatzea eta egiaztatzea, programatzeko hainbat metodo eta forma erabiliz.

-Proposatzen da aplikazio txikiak eginez bukatzea, horien zailtasun maila handituz, kontrolatutako osagai mota gehiago sartuz, ukipen-pantailak edo HMI pantailak eta Scada programak erabiltzeraino. Hori dena, dagokion aplikazioaren funtzionamendua simulatzen duten entrenagailuetan.

-Programazioko arazoak konpontzea, garatutako aplikazioetako matxurak konpontzea eta "Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumen babesa" multzoa zeharka landuko dira, muntaketak eta programazioak egiten diren unitate guztietan.

Eduki horiek lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, eta horrela ahalbidetuko da helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez helburuak lortzea ahalbidetu behar du.

Moduluak eskatzen dituen ezagupenak eskuratu ahala, ikasleak gero eta gehiago ezagutuko ditu moduluko sinbologia eta ikasi beharreko elementuen eta aparatuen ezaugarriak. Gomendatzen da erabil daitezela fabrikatzaileek berek emandako eskuliburu eta katalogo teknikoak; horiek euskarri digitalean (Internetez eskuratzeko moduan) edo paperean egon daitezke.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Logika digitaleko teknikak aplikatzea.

-Automatak programatzea.

-PLCekin automatismo sekuentzialeko praktikak egitea.

-Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa.

Heziketa zikloko beste modulu batzuetan ikasitako ezagupenak modulu honetan integratzen direnez, beharrezkoa da horien arteko koordinazio egokia izatea. "Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak" eta "Potentzia sistemak" moduluek dute harreman handiena modulu honekin, izan ere prozesu automatiko batean PCLak era guztietako osagaiak dituzten gailuak kontrolatuko ditu (balbula pneumatikoak eta hidraulikoak, motorrak, seinalizazioa eta egoera solidoko erreleak, besteak beste).

Kontuan izan beharreko beste modulu bat "Neurketa eta erregulazio sistemak" da, izan ere hartan aztertzen dira PLCrako informazioa hartzeko gailu guztiak, baita automatak modulu berezien bidez kontrola ditzaketen erregulazio gailu guztiak ere.

Lanbide modulua: Neurketa eta erregulazio sistemak

Kodea: 0961.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 10.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Neurgailuak eta erregulaziogailuak ezagutzen ditu, horien funtzionaltasuna identifikatuta eta ezaugarri teknikoak zehaztuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Neurketa-sistemetan erabilitako sentsoreen eta transduktoreen motak identifikatu ditu, betiere neurtu beharreko magnitudearen eta funtzionamendu ezaugarrien arabera.

b) Seinalea egokitzen duten zirkuituak identifikatu ditu -neurgailuak osatzen dituztenak-.

c) Neurketa-sistemaren zehaztapen teknikoak ezarri ditu.

d) Hainbat industria-aplikaziotarako neurketa-sistemen funtzionalitatea identifikatu du.

e) Hainbat industria-aplikaziotarako erregulazioaren egokitasuna aztertu du.

f) Erregulazio-lotura osatzen duten blokeak ezagutu ditu.

g) Erregulazio-sistema definitzen duten aldagaiak zehaztu ditu.

h) Beharrezko aplikazioaren arabera industria-mailan erabilitako erregulaziogailuak identifikatu ditu.

i) Kontrol-sistemaren egonkortasuna zehaztu du, hainbat egonkortasun-irizpide aplikatuta.

j) Kontrol-sistemaren kontroladoreak zehazteko algoritmoak ezarri ditu.

2. Neurketa eta erregulazio sistemak muntatzen eta garatzen ditu, eta, horretarako, prozesuaren aldagaiak identifikatzen ditu, funtzionamendu-eskakizunak ezartzen ditu eta sistemaren eskakizunen arabera egokiak diren neurketa eta erregulazio sistemak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontrolatu beharreko prozesuaren aldagaiak zehaztu ditu.

b) Kontrol-sistemaren zehaztapen teknikoak ezarri ditu.

c) Neurgailuak eta erregulaziogailuak beharrezko aplikazioaren arabera hautatu ditu.

d) Planteatutako prozesurako kontrol-estrategia sinpleak proposatu ditu.

e) Neurketa eta erregulazio sistema muntatu du, gailuak inplementatuta.

f) Neurgailuak kalibratu eta doitu ditu.

g) Kontrol-sistemen kontroladoreetarako parametroak ezarri ditu.

h) Kontrol-sistemaren egonkortasuna aztertu du, hainbat irizpide aplikatuta eta datuak eskuratzeko sistemak erabilita.

i) Hainbat sarreren eta irteeren aurrean eta balizko asalduren aurrean sistemak duen erantzuna egiaztatu du, datuak eskuratzeko sistemak erabilita.

3. Neurketa eta erregulazio sistemen funtzionamendua egiaztatzen du, kasu jakin bakoitzari segurtasun-araudia aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gailuen arteko konexioak egiaztatu ditu.

b) Babesgailuen funtzionamendua egiaztatu du.

c) Zerbitzuan jartzeko eta egiaztatzeko jardun-protokoloari jarraitu dio.

d) Kontrol-sekuentzia egiaztatu du.

e) Neurketa eta erregulazio sistema osatzen duten gailuak berriz doitu ditu.

f) Egoera anomaloen aurrean sistemak duen erantzuna egiaztatu du.

4. Neurketa eta erregulazio sistemetan matxurak diagnostikatzen ditu, eta, eginkizun horretan, matxuraren izaera identifikatzen du eta kasu bakoitzerako egokienak diren prozedurak eta teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxura daitezkeen puntuak ezagutu ditu.

b) Neurketak eta egiaztapenak egiteko tresnak erabili ditu.

c) Matxuraren kausak diagnostikatu ditu.

d) Matxura aurkitu du.

e) Sistemaren funtzionamendua berrezarri du.

f) Sistemaren gorabeheren txostenean dokumentatu du matxura.

g) Memoria teknikoa konfiguratu du.

h) Instalazioaren aurrekontua egin du.

5. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak eta arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta ekipamenduak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Besteak beste, materialak, erremintak, lanabesak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu ditu.

b) Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du makina eta tresnekin.

c) Materialak, erremintak, eta ebaketa eta konformazioko makinak manipulatzean, besteak beste, istripuen sorbururik ohikoenak identifikatu ditu.

d) Segurtasun-elementuak, eta muntatzeko eta mantentze-lanetako eragiketetan erabili behar den norbera eta taldea babesteko ekipamendua (oinetakoak, begien babesa eta jantziak, besteak beste) bereizi ditu.

e) Segurtasun-elementuen, eta norbera eta taldea babesteko ekipamenduaren erabilera egokia identifikatu du.

f) Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko neurriekin eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

g) Ingurumena kutsatzeko-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu ditu.

h) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

i) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipamenduaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

Edukiak.

Neurketa eta erregulazio gailuak ezagutzea:

-Neurketa eta erregulazio sistemak dituzten industria-aplikazioak.

-Kontrol-begizta baten elementuak.

-Transduktoreak eta sentsoreak.

-Neurketa-sistemaren zehaztapen teknikoak.

Neurketa eta erregulazio sistemak muntatzea eta garatzea:

-Oinarrizko kontrol-estrategiak: atzeraelikadura.

-Seinaleen tratamendua eta egokitzapena.

-Pneumatika eta hidraulika proportzionala.

-Neurketa eta erregulazio sistema baten osagaiak dimentsionatzeko eta hautatzeko irizpideak.

-Kontrol-sistema baten egonkortasun-irizpideak.

-Kontroladoreak hautatzeko eta zehazteko irizpideak.

-Egoeren espazioa. Diseinua.

-Asaldurak eteteko kontrol-estrategiak.

-Neurketa eta erregulazio sistemak muntatzeko eta martxan jartzeko teknikak.

-Sentsoreak eta transduktoreak kalibratzeko teknikak.

-Kontroladoreen sintonizazioa.

-Kontrol analogikoko eta digitaleko elementuak: parametrizazioa eta programazioa.

-Sistemaren zahartzearen aurkako erregulazio-sistemak.

Neurketa eta erregulazio sistemen funtzionamendua egiaztatzea:

-Egiaztatzeko teknikak.

-Doitzeko teknikak.

-Neurketa eta egiaztapen elektrikoko teknikak.

-Zerbitzuan jartzeko jardun-plana.

-Funtzionamendu-sekuentzietarako abiarazte-protokolo partikularizatua.

-Kasuan kasuko segurtasun arauak aplikatzea.

-Indarrean diren arauak. BTEE, besteak beste.

Neurketa eta erregulazio sistemetan matxurak diagnostikatzea:

-Mantentze-lana egiteko teknikak.

-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea. Proba-protokoloak. Sistemaren disfuntzioen aurrean jarduteko plana.

-Neurketa eta erregulazio sistemetako ohiko matxurak.

-Neurketako ekipamenduak eta aparatuak.

-Gorabeheren txostena.

Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumen babesa:

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia, sistema automatikoei dagokienez.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea, muntaketa eta mantentze-lanen prozesuetan.

-Norbera babesteko ekipamendua: ezaugarriak eta erabilera irizpideak.

-Taldeko babesa. Babeserako bitartekoak eta ekipamenduak.

-Hondakinen kudeaketarako araudia.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen helburua da ikasleek behar den prestakuntza har dezatela kontrol industrialeko sistema dinamikoak garatzeko, horretarako oinarri harturik sistema horien osagai diren neurketa eta erregulazio sistemak. Funtsezko alderdi hauek sartzen dira, besteak beste:

-Kontrol sistema aurreratu bat osatzen duten elementuak identifikatzea.

-Kontrol sistema aurreratu bat muntatzea eta konfiguratzea.

-Hainbat software mota instalatzea, bai sistemarena bai diagnostikorako eta babeserako dena.

-Prozesu industrial bakoitzerako egokiena den kontrol estrategia garatzea eta aukeratzea.

-Ekipamenduen, instalazioen eta programen abiaraztea egiaztatzea.

Modulu hau bukatutakoan, ikasleek gai izan behar dute neurketa eta erregulazio sistemak muntatzeko eta garatzeko, sistema automaikoa abiarazteko eta sistemaren erantzuna erregulatzeko eta kontrolatzeko, segurtasun guneak errespetatuz eta norbera babesteko ekipamendu egokiak erabiliz.

Modulu hau teoriko-praktikoa izanen da; hortaz, komeniko litzateke lantegi-gelak honako hauek edukitzea: entrenagailuak, magnitude ohikoenen sentsoreak dituztenak; besteak beste, likido eta presio maila, tenperatura eta abiadura prozesuak simulatzeko entrenagailuak; ekipamendu informatikoak, sarean konektaturik daudenak eta Interneterako banda zabaleko konexioa dutenak; analisi matematikorako eta grafikoak irudikatzeko programak.

Komeni da ikasleak denboraren zati handienean bakarka aritu daitezela lanean. Ezin bada, gomendatzen da ez daitezela egon bi ikasle baino gehiago lanpostu bakoitzeko.

Hemen proposatzen den eduki-sekuentziazioa uste da dela egokiena:

-Neurketa eta erregulazio gailuak ezagutzea.

-Neurketa eta erregulazio sistemak muntatzea eta garatzea.

-Neurketa eta erregulazio sistemen funtzionamendua egiaztatzea.

-Neurketa eta erregulazio sistemetan matxurak diagnostikatzea.

-Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumeneko babesa zeharka landu beharko dira edukien multzo guztietan.

Eduki horiek lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, eta horrela ahalbidetuko da helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Besteak beste sentsoreen eta erregulatzaileen ezaugarriei eta teknikei buruzko informazioa bilatzea.

-Hainbat kontrol-begizta analizatzea.

-Besteak beste, PNP eta NPN detektagailuak konektatzea.

-Detekzio zirkuituak dituzten zirkuituak muntatzea.

-Grafikoki irudikatzea neurketa eta erregulazio sistemak.

-Erregulatzaileen funtzionamendua grafikoki irudikatzea.

-Besteak beste, tenperatura eta abiadura erregulatzaileen funtzionamendua analizatzea.

-Erregulatzaileak aukeratzea. Erregulatzaileak sintonizatzea.

-Neurketa eta erregulazio sistemak analizatzea.

-Neurketa eta erregulazio sistemak muntatzea.

-Neurketa eta erregulazio sistemak doitzea, egiaztatzea eta abiaraztea.

Modulu honetan bereganatutako edukiak oinarri izanen dira heziketa zikloko beste modulu batzuetan aplikatzeko. Zehazki, komeni da "Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa" izeneko moduluarekin bereziki koordinatzea.

Lanbide modulua: Potentzia sistemak

Kodea: 0962.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12.

Iraupena: 190 ordu.

1. Sistema elektrikoen parametroak zehazten ditu, korronte alterno monofasikoko eta trifasikoko zirkuituetan kalkuluak edo neurketak eginda.

Ebaluazio irizpideak:

a) Korronte alterno senoidaleko seinalearen ezaugarriak antzeman ditu.

b) Hargailuek korronte alternoaren aurrean duten portaera antzeman du.

c) Korronte alternoko zirkuitu baten parametroak zehaztu ditu.

d) Hiru eta lau hariko banaketa-sistemak ezaugarritu ditu.

e) Korronte alternoko hargailuak dituzten zirkuituak muntatu ditu.

f) Korronte alternoko zirkuitu baten parametroak kalkulatu ditu, eta egindako neurketekin erkatu du.

g) Harmonikoak, horien efektuak eta iragazte-teknikak identifikatu ditu.

h) Eroale elektrikoen sekzioa kalkulatu du.

i) Babes elektrikoko gailuak haien funtzionalitatearekin eta parametro bereizgarriekin lotu ditu.

j) Korronte alternoko zirkuituaren babesak dimentsionatu ditu.

2. Makina elektriko estatikoen eta dinamikoen funtzionamendua ezagutzen du, horien aplikazioa identifikatuta eta horien ezaugarriak zehaztuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makina elektrikoen motak identifikatu ditu.

b) Makinen elementu mekanikoak eta elektrikoak ezagutu ditu.

c) Makinaren elementu bakoitza duen funtzioarekin lotu du.

d) Aplikazioak eskatzen dituen magnitude elektrikoak eta mekanikoak kalkulatu ditu.

e) Makinak beren aplikazioekin lotu ditu.

f) Motor elektrikoak martxan jartzeko sistemak identifikatu ditu.

g) Motor elektrikoen abiadura aldatzeko parametroak zehaztu ditu.

3. Potentziako eragingailu elektrikoen eta elektronikoen ezaugarriak zehazten ditu, eta, horretarako, horien funtzionamendua aztertzen du eta horien aplikazioak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Potentzia kontrolatzeko sistema elektronikoen funtzionamendua ezagutu du.

b) Potentzia kontrolatzeko sistema elektronikoak haien aplikazioarekin lotu ditu.

c) Zirkuitu anplifikadoreen eta osziladoreen ezaugarriak zehaztu ditu.

d) Zirkuitu elektroniko analogikoetan sarrera- eta irteera-seinaleak neurtu edo bistaratu ditu.

e) Makina elektrikoen eragingailuak haien funtzionalitatearekin lotu ditu.

f) Potentziako eragingailu elektrikoen eta elektronikoen ezaugarriak zehaztu ditu.

4. Motor elektrikoak instalatzen ditu, eta, horretarako, automatismoen eskemak egiten ditu eta eragingailuak doitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Automatizazioaren zehaztapen teknikoak identifikatu ditu.

b) Automatizazioaren eskakizunen arabera hautatu du motor elektrikoa.

c) Eragingailuak dimentsionatu ditu.

d) Konexio-eskemak egin ditu.

e) Motorraren eragingailuak konektatu ditu.

f) Eragingailuen parametroak doitu ditu.

g) Motorraren funtzionamendua haren eragingailuen doikuntzen arabera ezaugarritu du.

h) Motorren hainbat abio mota muntatu ditu.

i) Motorren abioko asaldurak neurtu ditu.

j) Bateragarritasun elektromagnetikoko parametroak errespetatu ditu.

5. Potentzia-sistemaren funtzionamendua egiaztatzen du, ager daitezkeen matxurak identifikatuta eta beharrezko dokumentazioa garatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gailuen arteko konexioak egiaztatu ditu.

b) Kontrol-sekuentzia egiaztatu du.

c) Edozein anomaliaren aurrean sistemak duen erantzuna egiaztatu du.

d) Instalazioaren parametro bereizgarriak neurtu ditu.

e) Matxura daitezkeen puntuak ezagutu ditu.

f) Matxuraren kausa identifikatu du.

g) Funtzionamendu zuzena berrezarri du.

h) Matxuren erregistroak prestatu ditu.

6. Makina elektrikoak mantentzen ditu, elementuak ordezkatuta eta doituta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze motak bereizi ditu.

b) Mantentze-eragiketak identifikatu ditu.

c) Mantentze prebentiboa eta prediktiboa planifikatu du.

d) Jardun-prozedura landu du.

e) Instalazioaren parametroak egiaztatu ditu.

f) Esku har daitekeeneko elementu ohikoenak zehaztu ditu.

g) Instalazio automatikoen elementuak ordezkatu ditu.

h) Eragingailuak eta makina elektrikoak doitu ditu.

i) Erregelamentazioa aplikatu du.

7. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak eta arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta ekipamenduak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, lanabesak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu dira.

b) Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin da makina eta tresnekin.

c) Materialak, erremintak, eta ebaketa eta konformazioko makinak manipulatzean, besteak beste, istripuen sorbururik ohikoenak zein diren identifikatu dira.

d) Segurtasun-elementuak, eta muntatzeko eta mantentze-lanetako eragiketetan erabili behar den norbera eta taldea babesteko ekipamendua (oinetakoak, begien babesa eta jantziak, besteak beste) bereizi ditu.

e) Segurtasun-elementuen, eta norbera eta taldea babesteko ekipamenduaren erabilera egokia identifikatu du.

f) Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko neurriekin eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

g) Ingurumena kutsatzeko-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu dira.

h) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

i) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipamenduaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

Edukiak.

Korronte zuzeneko (k.z.) eta korronte alternoko (k.a.) zirkuituetan berezko parametroak zehaztea:

-Korronte zuzeneko (k.z.) zirkuituetan berezko parametroak zehaztea:

-Magnitude elektrikoak.

-Erresistentzien akoplamenduak: seriea, paraleloa, mistoa, izarra eta triangelua.

-Korronte zuzeneko zirkuituak. Intentsitateak, tentsioak, potentziak eta energiak kalkulatzea.

-Korronte zuzeneko zirkuituak konpontzeko metodoak (Kirchhoff eta sareak).

-Korronte alternoko (k.a.) zirkuituetan berezko parametroak zehaztea:

-Magnitude elektrikoak korronte alternoan. Korronte alterno motak. Korronte alternoa sortzea.

-Sinbologia elektrikoa.

-Korronte alternoko hargailuek nola jokatzen duten. Sistema monofasikoak eta trifasikoak.

-Korronte alternoko zirkuitu baten parametroak. Tentsioa, korrontea, potentzia, frekuentzia eta cos?, besteak beste.

-Hiru eta lau hariko banaketa.

-Hargailu trifasikoen konexioa.

-Neurketak korronte alternoko zirkuituetan.

-Harmonikoak: arrazoiak eta ondorioak.

-Sekzio-kalkulua. Tentsio-erortzea kalkulatzea, berotzeagatik denean eta zirkuitulaburra denean.

-Harmonikoen parametro bereizgarriak magnitude elektrikoetan: intentsitatea, tentsioa, frekuentzia, distortsioa eta potentzia faktorea, cos?, besteak beste.

-Babes elektrikoak.

Makina elektrikoen funtzionamendua ezagutzea:

-Makina elektrikoen sailkapena. Makina estatikoak eta makina dinamikoak.

-Makinetako elementu mekanikoak eta elektrikoak.

-Makina elektrikoetako magnitude elektrikoak eta mekanikoak. Potentzia, motor-parea, eta abar.

-Alternadore elektrikoa. Funtzionamenduaren printzipioa.

-Transformadore elektrikoa. Funtzionamenduaren printzipioa. Eratzea eta motak.

-Ezaugarri elektrikoak eta mekanikoak. Transformadoreen ezaugarrien plaka.

-Motor elektrikoak. Funtzionamenduaren printzipioa. Eratzea eta motak.

-Ezaugarri elektrikoak eta mekanikoak. Transformadoreen ezaugarrien plaka.

-Motor motak. Korronte zuzeneko motorrak, serbomotorrak, erreluktantziakoak, urratsez urratsekoak, brushless, eta abar.

-Makina elektrikoak hautatzeko irizpideak.

-Makinak konektatzeko eskemak.

-Motorrak abiarazteko sistemak.

-Motor elektrikoen abiadura aldaketa.

Potentziako eragingailu elektrikoen eta elektronikoen ezaugarriak zehaztea:

-Potentzia-kontroleko osagai elektronikoak. Funtzionamendu printzipioa, ezaugarri teknikoak eta sailkapena.

-Eragiketa-anplifikadoreak. Anplifikazioaren funtsak. Seinale sorgailuak.

-Osziladoreak. Osziladore integratuak.

-Zuzenketa. Iragazketa. Anplifikazioa. Egonkortzea.

-Neurgailuak. Neurtzeko teknikak.

-Eragingailu elektrikoak. Funtzionamendu printzipioa, aplikazioak eta ezaugarri teknikoak.

-Eragingailu elektronikoak. Abiagailu elektronikoa eta frekuentzia aldagailua.

Motor elektrikoak instalatzea eta konektatzea:

-Instalazioaren zehaztapen teknikoak. Funtzionamenduaren eskakizunak, beste sistema batzuekiko bateragarritasuna, ingurumen baldintzak, eta abar.

-Osagaiak hautatzeko irizpideak. Funtzionamenduaren eskakizunak, beste sistema batzuekiko bateragarritasuna, ingurumen baldintzak, besteak beste.

-Konexioak egiteko eskemak. Potentzia-eskemak, maniobra-eskemak, bornero-eskemak, eta abar.

-Sinbologia normalizatua.

-Muntatzeko eta konexioak egiteko teknikak. Elementuak zuinkatzea, eroaleak markatzea eta terminalak jartzea, besteak beste.

-Eragingailu elektronikoen doikuntza-parametroak. Azelerazio eta desazelerazio-denbora, funtzionamendu-kurbak, balazta-sistemak, sarrera digitalak eta analogikoak, eta abar.

-Motor elektrikoen abioa.

-Neurgailuak. Neurtzeko teknikak.

-Bateragarritasun elektromagnetikoa.

-Indarrean diren arauak.

Potentzia sistema egiaztatzea eta martxan jartzea:

-Egiaztatzeko teknikak. Konexioak eta funtzionamendua.

-Neurtzeko tresnak.

-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea. Proba-protokoloak.

-Jarduteko teknikak. Jardun-puntuak.

-Matxuren erregistroak. Fitxak eta erregistroak.

-Indarrean diren arauak.

Makina elektrikoen mantentze-lana:

-Mantentze-lan motak.

-Mantentze-lanetako eragiketak makina elektrikoetan. Mantentze-lan prebentiboa. Zati elektrikoak eta mekanikoak. Babesen mantentze-lanak.

-Sentsoreen, eragingailuen eta jardungailuen mantentze-lanak.

-Makina elektrikoen mantentze-lanetarako plana. Egitura, txostenak eta tenporizazioa, besteak beste.

-Makina elektrikoen mantentze-lanetarako prozedurak.

-Mantentze-lanen faseak eta kontuz egin beharrekoak.

-Elementuak eta sistemak doitzea. Parametroak doitzea.

Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumen babesa:

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia, sistema automatikoei dagokienez.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea, muntaketa eta mantentze-lanen prozesuetan.

-Norbera babesteko ekipamendua: ezaugarriak eta erabilera irizpideak.

-Taldeko babesa. Babeserako bitartekoak eta ekipamenduak.

-Hondakinen kudeaketarako araudia.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek oinarrizko trebetasunak lor ditzatela automatizazio industrialetako makina elektrikoetako mantentze-lanen muntaketa kudeatzeko eta gainbegiratzeko. Trebetasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

-Zirkuitu elektrikoen funtzionamendua deskribatzea.

-Makina elektrikoen funtzionamendua identifikatzea.

-Makina elektrikoen konexio eskemak garatzea.

-Motor elektrikoen muntaketa egiaztatzea.

-Motor elektrikoen eragingailuak doitzea.

-Zerbitzuan jartzea egiaztatzea.

-Makina elektrikoen mantentze-lanetarako plana aplikatzea.

Modulua bukatzean, ikasleekk gai izan behar dute zirkuitu elektrikoen parametro bereizgarriak kalkulatzeko, motor elektrikoak muntatuz eta instalatuz, funtzionamendua egiaztatuz eta mantentze-lanen plana zuzen aplikatuz, gauza izan daitezen automatizazio industrialetako makina elektrikoen mantentze-lanetako makina elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak gainbegiratzeko.

Modulu hau teoriko-praktikoa da; hortaz, komeniko litzateke lantegi-gelan honako hauek edukitzea: motor elektrikoen maketak, frekuentzia aldagailuen bidez eta/edo aringailu arinen bidez eragiten direnak, PCLz gobernatuak; korronte zuzeneko makinak saiaketetarako; takodinamoak; osagai elektrikoak (esaterako sakagailuak, posizio detektagailuak eta sentsoreak, besteak beste); potentzia-elektronikako panel didaktikoak (artezgailuak, bihurgailuak, onduladoreak); osziloskopio digitalak eta ekipamendu informatikoak, software didaktikoa eta profesionala dituztenak, zirkuituak muntatu eta exekutatu aurretik diseinatzeko eta simulatzeko, frekuentzia aldagailuak parametrizatzeko eta PLCak programatzeko.

Egokiena jotzen den edukien sekuentziazioa hain zuzen ere edukien atalean ezarritako ordena bera da. Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumeneko babesa kenduta, zeharka landuko dira edukien multzo guztietan.

Eduki horiek lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, eta horrela ahalbidetuko da helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Zirkuitu elektrikoen parametro bereizgarriak kalkulatzea.

-Makina elektrikoen funtzionamendua identifikatzea.

-Makina elektrikoak eta horien ekipamenduak hautatzea.

-Konexio eskemak garatzea.

-Eragingailuak doitzea eta parametrizatzea.

-Motor elektrikoen muntaketa gainbegiratzea.

-Automatizazioaren eta lotutako sistemen funtzionamendua egiaztatzea.

-Matxurak aurkitzea.

-Makina elektrikoen mantentze-lanetarako plana gauzatzea.

Automatizazioko eta Robotika Industrialeko zikloko gainerako moduluak integratzeko elementu bat dira "Potentzia sistemak" moduluaren edukiak. Izan ere, eduki horiek garatzean, modulu desberdinetako ezagutzak lotzen dira, eta makina elektrikoen eta horien ekipamenduen funtzionamendua ulertzeko laguntza ematen dute, automatizazio sistemetako gaur egungo teknologiaren ikuspegi orokorra emanez.

Lanbide modulua: Industria-informatika

Kodea: 0964.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 165 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Informatika sistema industrial baten elementuak muntatzen ditu, eta, horretarako, haren osagaiak ezagutzen ditu eta sistema konfiguratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Industria-ingurune batean integratuta dagoen informatika sistema bati dagokion instalazioa aztertu du.

b) Informatika-ekipamendua osatzen duten osagaiak ezagutu ditu.

c) Osagaiek dituzten ezaugarriak eta betetzen dituzten funtzioak identifikatu ditu.

d) Informatika sistema baten osagaiak konektatu ditu.

e) Industriaren esparruko informatika-sistema batean eragina izan dezaketen asaldurak identifikatu ditu.

f) Etenik gabeko elikatze sistemak identifikatu ditu.

g) Sistemaren funtzionamendu fidagarria ziurtatzeko prekauzioak eta eskakizunak adierazi ditu.

h) Osagaien irudikapen grafikoa dokumentazioarekin lotu du.

i) Elementuak konfiguratu ditu.

j) Segurtasun-arauak errespetatu ditu.

2. Informatika-sistemaren softwarea instalatzen du eta funtzionamendu-parametroak konfiguratzen eta optimizatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema eragileen eta kontroladoreen softwarea haien aplikazioarekin lotu du.

b) Sistema eragileak eta kontroladoreak betetzen dituzten funtzioak interpretatu ditu.

c) Sistema eragilearen eta kontroladoreen instalazioa optimizatu du.

d) Sistemaren funtzionamendua hobetzeko informatika-utilitateak erabili ditu.

e) Instalatutako softwarea konfiguratu du.

f) Larrialdiko egoerei erantzuteko konfiguratu du sistema.

3. Ordenagailuen sare lokalak instalatzen ditu, eta, horretarako, parametroak konfiguratzen ditu, sistema zerbitzuan jartzeko probak egiten ditu eta ezaugarri funtzionalak eta fidagarritasunekoak optimizatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio elektrikoaren ezaugarriak eta beharrezko ingurumen-baldintzak adierazi ditu, eta informatika-sistema kokatzen den aretoak izan behar dituen baldintza estandarrak zehaztu ditu.

b) Informatika-instalazioa osatzen duten zatiak zerrendatu ditu eta horietako bakoitzaren funtzioak, lotura eta ezaugarriak adierazi ditu.

c) Ordenagailuen sare lokalen berezko konfigurazio topologikoak identifikatu ditu, eta horietako bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak eta aplikaziokoak adierazi ditu.

d) Komunikazioko sare lokaletan erabiltzen diren transmisio-euskarrien motak identifikatu ditu eta horien ezaugarriak eta parametrorik bereizgarrienak adierazi ditu.

e) Sare lokal batean erabilitako kablearen harietako bakoitzaren funtzioa identifikatu du, eta sarearen osagaietako bakoitzaren konexiorako lotura malguak egin ditu.

f) Energia elektrikoa hornitzeko instalazioa eta, hala badagokio, etenik gabeko elikatze-sistema prestatu du, elektrizitatearen eta ingurumenaren arloko beharrezko segurtasuna egiaztatuta.

g) Txartelen konexio fisikoak egin ditu.

4. Industria sistemak eta ekipamenduak programatzen ditu, maila handiko lengoaiak erabilita eta programazio egituratuko teknikak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Programazio egituratuan erabiltzen diren oinarrizko kontrol-egiturak ezagutu ditu.

b) Informatika-programetarako irudikapen grafikoko sistemak identifikatu ditu, erabilitako sinbologia normalizatua adierazita.

c) Maila txikiko lengoaia bat eta maila handiko beste bat bereizten dituzten ezaugarriak alderatu ditu.

d) Aplikazio-fluxuen diagramak egin ditu, sinbologia normalizatua erabilita.

e) Aplikazioak ebazten dituzten algoritmoak egin eta egiaztatu ditu, oinarrizko kontrol-egiturak erabilita eta irtenbidea ahalik eta gehien modularizatuta.

f) Industria-aplikazioko programak maila handiko lengoaia egokian kodetu ditu, programazio egituraturako oinarrizko egiturak erabilita.

g) Programaren funtzionamendu zuzena egiaztatzeko arazketa-teknikak erabili ditu.

h) Beste aplikazio batzuk erabiltzeko bere liburutegiak sortu ditu.

i) Behar bezala exekutatzen edo instalatzen diren fitxategiak sortu ditu, informatika sistema batean exekutatzeko.

5. Web orriak konfiguratzen ditu, industria-kontrolean erabiltzeko, programazio-lengoaia orientatua erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Web-aplikazio baten sorreratik, zerbitzari den ekipamendu batean argitaratu arte, oro har, egin beharreko urratsak zerrendatu ditu.

b) Web orrietarako programa batek izan beharreko oinarrizko egitura identifikatu du.

c) Web orrietara aplikatutako oinarrizko programa baten kodea interpretatu du.

d) Web orrietako aplikazio txikiak diseinatu ditu informatika-programa egokien bitartez eta tresna egokiak erabilita.

e) FTP bezero-programak erabili ditu web orri baten sorreran sortutako fitxategien transferentziarako, betiere zerbitzari batean argitaratzeko eta funtzionatzeko.

6. Informatika-programetako eta -sistemetako matxurak diagnostikatzen ditu, eta, eginkizun horretan, matxuraren izaera identifikatzen du eta kasu bakoitzerako egokienak diren prozedurak eta teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Informatika-sistemetan agertzen diren matxura fisikoen tipologiak eta ezaugarriak sailkatu ditu.

b) Informatika-sistema batean matxura fisikoak aurkitzeko beharrezko berariazko bitarteko teknikoak erabili ditu.

c) Matxura eragin dezakeen kausaren hipotesiak egin ditu, sistemak dituen sintoma fisikoekin eta/edo logikoekin lotuta.

d) Matxuraren sintomak identifikatu ditu, sortzen dituen eraginekin ezaugarrituta.

e) Matxura eragin duen elementu fisikoa edo logikoa aurkitu du eta elementua, konfigurazioa eta/edo programa ordezkatu edo aldatu du.

f) Sistemaren parametroak egiaztatu, aldatu eta doitu ditu, dokumentazio teknikoaren zehaztapenen arabera.

Edukiak.

Informatika sistema baten muntaketa eta konfigurazioa:

-Informatika-sistema baten arkitektura fisikoa.

-Informatika-sistema osatzen duten osagaiak.

-Egitura, topologia, konfigurazioak eta ezaugarriak.

-Prozesuko unitate zentrala edo prozesadorea.

-Oinarrizko periferikoak.

-Komunikazio-atakak: seriea, paraleloa.

-Industriaren esparruko informatika-sistema batean eragina izan dezaketen asaldurak: elektromagnetikoak, tentsioaren igoerak eta jaitsierak, hornidura elektrikoaren etenak.

-Etenik gabeko elikatze-sistemak. Tipologiak. Off Line, Line Interactive, On Line.

Informatika sistemaren softwarearen instalazioa eta konfigurazioa:

-Gaur egungo erabiltzaile bakarreko eta anitzeko sistema eragileak.

-Sistema eragileak instalatzea eta konfiguratzea.

-Ekipamendu informatikoa konfiguratzea.

-Biltegiratze masiboko gailuak dituzten berariazko eragiketak.

-Sistema eragilea osatzen duten osagaiak.

-Eragiketak direktorioekin, fitxategiekin eta diskoekin.

-Ordenagailuetarako utilitateen programak.

-Informatika ekipamendu edo sistema batean irudika daitezkeen larrialdi-egoerak.

Ordenagailuen sare lokalen instalazioa eta konfigurazioa:

-Informatika-aretoak instalatzea. Baldintza elektrikoak eta ingurumen baldintzak.

-Ordenagailuen sare lokal batean parte hartzen duten ekipamenduak.

-Ordenagailuen sare lokalen topologia.

-Transmisio euskarri motak.

-Etherneteko estandarra.

-Ordenagailuen sare lokaleko ekipamenduak muntatzea, konektatzea eta konfiguratzea.

Industria sistema eta ekipamenduen programazioa:

-Programazio egituratua.

-Algoritmoen irudikapen grafikoa.

-Pseudokodea.

-Programazio lengoaiak.

-Maila handiko lengoaiak.

-Maila handiko lengoaiak maneiatzen dituzten entitateak.

-Lengoaiaren jarraibideak.

-Garapen-ingurunearen liburutegiak eta oinarrizko funtzioak.

-Erabiltzaile-funtzioak. Deklarazioa eta garapena.

Web orri industrialen konfigurazioa:

-Web orrietarako berariazko lengoaiaren oinarrizko komandoak.

-Web orriak diseinatzeko softwareak eskaintzen dituen tresnak erabiltzea.

-Web orria osatzen duten fitxategien egitura.

-Orria web-zerbitzari batean argitaratzeko FTP bezero programak.

Informatika programa eta sistemetako matxuren diagnostikoa:

-Egiaztatzeko teknikak.

-Hardware edo software gisako tresnak.

-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.

-Jarduteko teknikak.

-Matxuren erregistroak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen helburua da ikasleek behar den prestakuntza har dezatela sistema informatiko bat instalatzeko, etenik gabeko elikatze-sistemak instalatzeko, programa informatikoak instalatzeko eta maneiatzeko, sare lokalak instalatzeko, aplikazioak garatzeko eta web orriak diseinatzeko eta argitaratzeko. Funtsezko alderdi hauek sartzen dira, besteak beste:

-Ekipamendu informatikoen muntaketa eta konfigurazioa.

-Hainbat software mota instalatzea, bai sistemarena bai diagnostikorako eta babeserako dena.

-Maila handiko lengoaia egituratuko programa txikiak egitea.

-Web orri bat diseinatzea, egitea eta argitaratzea.

-Ekipamenduen, instalazioen eta programen abiaraztea egiaztatzea.

Modulua bukatzean, ikasleek honetarako gai izan behar dute: sistema informatiko bat instalatzea, etenik gabeko elikatze-sistemak instalatzea, programa informatikoak instalatzea eta maneiatzea, sare lokalak instalatzea, maila handiko lengoaiako aplikazioak garatzea, web orriak diseinatzea eta argitaratzea.

Modulu hau teoriko-praktikoa da. Beraz, beharrezkoa da lantegi-gelak behar diren ekipamendu informatikoa izatea. Ekipamenduek behar den softwarea instalaturik izanen dute, elkarrekin sarean konektaturik egonen dira eta Interneteko banda zabaleko konexioa izanen dute. Interneteko konexioa honetarako erabiliko da: informazio teknikoa kontsultatzeko, sare bidez fitxategiak partekatzeko teknika berriak erabiltzeko eta fitxategiak transferitzeko protokoloak (FTP) egiteko, besteak beste. Komeni da ikastetxeak web orriak izateko zerbitzari bat izatea.

Hoberena da ikasleak denboraren zati handienean bakarka aritu daitezela lanean. Ezin bada, gomendatzen da ez daitezela egon bi ikasle baino gehiago ordenagailu bakoitzeko.

Eduki-sekuentziazio hau proposatzen da:

-PC baten hardwarea.

-Etenik gabeko elikatze-sistemak.

-Sistema eragilea.

-Biltegiratze masiborako gailuak.

-Programa informatikoen instalazioa eta erabilera.

-Sare lokalak.

-Maila handiko ikus-programazioa.

-Web orriak egitea.

-File Transfer Protocol (FTP).

-Web orriak diseinatzea.

-Web orriak zerbitzari batean jartzea.

Eduki horiek lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, eta horrela ahalbidetuko da helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Ekipamendu informatiko baten zatiak identifikatzea.

-Etenik gabeko elikatze-sistema baten funtzionamendua identifikatzea eta ulertzea

-Informazioa bilatzea, fabrikatzaileek Interneten dituzten katalogoen bidez.

-Fitxategi eta karpetekin aritzea.

-Biltegiratze masiborako gailuekin aritzea.

-Software mota desberdinak instalatzea.

-Software mota desberdinak erabiltzea.

-Sare lokal bateko osagaiak eta haien funtzionamendua identifikatzea.

-Maila handiko lengoaia egituratuko programa txikiak diseinatzea.

-Maila handiko lengoaia egituratuko programa txikiak instalatzea.

-Ordenagailuko ataka bati (seriekoa, USB, Ethernet edo beste batzuk) konektatutako interfaze bateko maila handiko lengoaia baten bidez kontrolatzea.

-Web orri bat diseinatzea, egitea eta argitaratzea.

Komeni da bereziki "Industria-komunikazioak" moduluarekin koordinatzea.

Lanbide modulua: Ingelesa I

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ingelesez ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila onargarriarekin, eta garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu du.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu du, testu motaren eta helburuaren arabera, informazio garrantzitsua bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera ditu erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu du, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Aparatu edo ekipamendu bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu ditu.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, buruz buruko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu ditu, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Doitasunez identifikatu ditu norberaren jardueran agertu ohi diren elementuekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datuak eta ekintzak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu du.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu du (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu ditu.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Formularioak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinakoak bete ditu, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi ditu, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu ditu, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan duelarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin ditu, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu du oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu du, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili du.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu ditu hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili ditu, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin ditu, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili ditu hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematean.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu du, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu ditu interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu du zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu die, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili ditu.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, egokitu du, honako hauen arabera: komunikazio mota (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoera (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalak.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili du.

Edukiak.

Eduki lexikoak:

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua,...), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak...

-Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

Eduki gramatikalak:

-Aditz-denborak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Hizkera tekniko-zientifikoa.

-Baldintzak.

-Zeharkako estiloa.

Eduki funtzionalak:

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra emateko, datuak eskatzeko, etab.

-Norberaren intereseko gaien azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Norberaren intereseko gaien inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

-Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Dokumentu generiko luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

-Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

-Inprimakiak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak.).

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak.

-Eguneroko bizimoduarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza-arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

Ingelesa I nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburu. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek behar hori, lehenik. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori argi ikusten da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta beste herrialde batzuetan dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da, eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela, ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahalegin nagusia egin beharko litzateke ikasleak gai izan daitezen, lehen urrats batean, modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Geroago ekinen zaie adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari. Ikasgelan bai irakaslea bai ikasleak ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, bereziki indartu daitezen ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-lagunekin posta elektronikoa trukatzea, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab, Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela, Leonardo da Vinci eta Erasmus programetan, adibidez. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa blaitu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio tresnak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Dokumentazio teknikoa

Kodea: 0963.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 80 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Instalazioen dokumentazio tekniko-administratiboa identifikatzen du, proiektuak interpretatzen ditu eta betiere informazioa ezagutzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektua osatzen duten dokumentuak sailkatu ditu.

b) Dokumentu bakoitzaren funtzioa identifikatu du.

c) Sistema automatikoaren proiektua proiektu orokorrarekin lotu du.

d) Dokumentu bakoitza prestatzeko beharrezko txostenak zehaztu ditu.

e) Proiektu bat legez bideratzeko kudeaketak ezagutu ditu.

f) Zerbitzuan jarri aurreko administrazio izapideen prozesua simulatu du.

g) Instalazioaren ziurtagiri ofizialaren ereduak eskatzen dituen datuak identifikatu ditu.

h) Aplikatzekoa den araudia bereizi du.

2. Instalazio automatikoak irudikatzen ditu, eta oinplanoen, aurretiko bisten eta xehetasunen krokisak esku hutsez egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elementuak eta espazioak, horien eraikuntza ezaugarriak eta ematen zaien erabilera identifikatu ditu.

b) Horiek hoberen irudikatzen dituzten bistak eta ebakidurak hautatu ditu.

c) Euskarri egokia erabili du.

d) Sinbologia normalizatua erabili du.

e) Proportzioak egokiro zehaztu ditu.

f) Kotak argiro egin ditu.

g) Irudikapen grafikoari buruzko arauak kontuan hartu ditu.

h) Krokisak ulertu ahal izateko behar adinako kalitateaz zehaztu ditu.

i) Txukuntasunez eta garbitasunez jardun da.

3. Instalazio automatikoen proiektuen dokumentazio grafikoa prestatzen du, eta planoak ordenagailuz lagundutako programen bidez marrazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ordenagailuz lagundutako diseinu programaren lan prozesua eta erabiltzaile interfazea identifikatu ditu.

b) Instalazio-proiektuaren planoak zehazteko emandako krokisak identifikatu ditu.

c) Planoetan marrazkiak, irudi testuak, errotulazioa eta informazio osagarria banatu ditu.

d) Eskala eta formatu egokiak hautatu ditu.

e) Instalazio automatikoen proiektuei dagozkien oinplanoak, aurretiko bistak, ebakidurak, sekzioak eta xehetasunak marraztu ditu, emandako krokisen eta berariazko araudiaren arabera.

f) Bisten eta ebakiduren egokitasuna egiaztatu du.

g) Arauen arabera eta argiro kotatu ditu.

h) Dagozkion sinbologia eta irudi testuak gaineratu ditu.

4. Instalazio eta sistema automatikoen aurrekontuak prestatzen ditu, materialen zerrenda, baremoak eta unitateko prezioak kontuan izanda.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioen edo sistemen obra unitateak eta horien osagaiak identifikatu ditu.

b) Obra neurketak egin ditu.

c) Obra unitaterako baliabideak zehaztu ditu.

d) Fabrikatzailearen katalogoak abiapuntu izanik lortu ditu unitateko prezioak.

e) Obra unitate bakoitzaren kostua zehaztu du.

f) Aurrekontuaren kapitulu bakoitzaren balioespenak egin ditu.

g) Aurrekontuak egiteko aplikazio informatikoak erabili ditu.

h) Iragarpenezko mantentzearen eta prebentziozko mantentzearen kostua balioetsi du.

5. Informazio teknikotik abiatuta proiektuaren dokumentuak prestatzen ditu, aplikazio informatikoak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikatzekoa den araudia identifikatu du.

b) Dokumentazio teknikoa (planoak eta aurrekontuak, besteak beste) interpretatu du.

c) Dokumentuak prestatzeko formatuak zehaztu ditu.

d) Kalkuluen eranskina prestatu du.

e) Memoria idatzi du.

f) Segurtasun eta osasuneko oinarrizko azterlana egin du.

g) Baldintzen agiria landu du.

h) Kalitatea bermatzeko dokumentua idatzi du.

6. Instalazioen eta sistemen proiektuei dagozkien eskuliburuak eta dokumentu erantsiak prestatzen ditu, eta aurreikuspen, jarduketa eta kontrol prozedurak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioak eta sistemak muntatu eta mantentzean dauden arriskuen prebentzio neurriak identifikatu ditu.

b) Larrialdi egoeretarako jardunbideak identifikatu ditu.

c) Instalazioaren edo sistemaren kalitate adierazleak zehaztu ditu.

d) Emaitzen eta ekintza zuzentzaileen txostena zehaztu du, erregistroak kontuan izanda.

e) Egiaztatu eta neurtzeko tresnen kalibrazioa egiaztatu du.

f) Materialen eta hondakinen trazabilitate prozedura ezarri du.

g) Prozesuetan sortutako hondakinen biltegiratzea eta tratamendua zehaztu ditu.

h) Zerbitzu-eskuliburua prestatu du.

i) Mantentze-eskuliburua prestatu du.

j) Dokumentuak prestatzeko aplikazio informatikoak erabili ditu.

Edukiak.

Instalazioen eta sistemen dokumentazio tekniko-administratiboa identifikatzea:

-Aurreproiektua edo oinarrizko proiektua.

-Proiektu motak.

-Araudia. Tramitazioak eta legeztatzea.

-Instalazio elektriko automatizatuak irudikatzea.

-Krokisak egiteko arau orokorrak.

-Sinbologia.

-Multzo funtzionalen diagramak.

Instalazio automatikoen proiektuen dokumentazio grafikoa prestatzea:

-Ordenagailuz lagundutako diseinu programak erabiltzea.

-Dokumentazio grafikoa. Irudikapenerako arau orokorrak.

-Instalazio automatikoen proiektuen dokumentazio grafikoa kudeatzea.

-Dokumentu motak. Formatuak.

Instalazio eta sistema automatikoetako aurrekontuak egitea:

-Obra unitateak. Neurketak.

-Aurrekontuak.

-Aurrekontuak egiteko aplikazio informatikoak.

Proiektuaren dokumentuak prestatzea:

-Dokumentuak egiteko formatuak.

-Kalkuluen eranskinak.

-Memoria.

-Segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterlana.

Instalazio proiektuei erantsitako eskuliburuak eta dokumentuak egitea:

-Aplikatu beharreko arauak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko plana. Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Oinarrizko segurtasun azterlanak.

-Instalazioaren edo sistemaren kalitatea.

-Ingurumen kudeaketako plana.

-Ingurumen kudeaketako araudia.

-Zerbitzu-eskuliburua.

-Mantentze-lanen gidaliburua.

-Mantentze-lanen zerrenda.

-Kronograma.

Orientabide didaktikoak.

"Dokumentazio teknikoa" lanbide moduluaren helburua da ikasleek behar diren trebetasunak eta prestakuntza har ditzatela instalazio automatikoen proiektuak garatzeko, eta jakin dezan ezagutza horiek nola aplikatu tituluari dagokion profil profesionalarekin lotutako era guztietako proiektuak garatzeko. Ezagutza eta trebetasun horiek honako alderdi hauetan biltzen dira:

-Instalazio elektrikoen eta sistema automatikoen krokisak, planoak eta eskemak egitea.

-Instalazioen dokumentazio teknikoa ezagutzea eta interpretatzea, kontuan izanik diseinuaren memoria teknikoa, ziurtagiriak eta instalazio proiektuak.

-Instalazio automatizatuen dokumentazioaren tramitazio administratiboa.

-Instalazioak muntatzeko, zerbitzuan jartzeko eta mantentzeko memoria teknikoak eta eskuliburuak prestatzea.

-Software egokia erabiltzea, memoria eta eskuliburuak garatzeko euskarri informatiko gisa.

-Instalazio elektrotekniko automatizatuen proiektuen dokumentazio grafikoa egitea, CAD elektroteknikoko software egokia erabiliz.

-Muntatzeko eta mantentze-lanetarako aurrekontuak prestatzea, banatzaileen eta fabrikatzaileen dokumentazioa erabiliz.

-Aurrekontuak garatzeko euskarri gisa, software egokia erabiltzea.

Modulu hau bukatzean, ikasleak honetarako gai izan behar du: proiektu elektriko automatizatuak diseinatzeko eta egiteko; indarrean den araudia ezagutzeko eta aplikatzeko; eta elektrizitatearen eta automatizazio sistemen arloko edozein bulego teknikotan erabiltzen den softwarea eta bulegotika ongi ezagutzeko. Garrantzitsua da behar diren tramite administratibo guztiak ikertzea eta ezagutzea, instalazio automatiko eta robotikoen proiektuak abiarazteko.

Modulu hau teoriko-praktikoa da. Hortaz, komeni da modulu hau irakasten den gelak honako hauek izatea: sarean elkarrekin loturik dauden ekipamendu informatikoak; A3ko planoak inprimatzeko inprimagailuak edo plotterra; Interneterako konexioa banda zabalaren bidez, katalogo teknikoak kontsultatzeko erabiliko dena, baita sarean (intraneten edo Interneten) fitxategiak partekatzeko teknika berriak garatzeko ere. Komeni da ikasle bakoitzak ordenagailu bat izatea. Gainera, beharrezkoa litzateke ekipamendu horietan oinarrizko softwarea izatea, esaterako CAD pneumatikoa, CAD hidraulikoa, CAD elektrikoa, testu tratamenduko programak, kalkulu orriak, datu baseen kudeatzaileak, formatuak bihurtzeko softwarea eta sistema mekatronikoak diseinatzeko softwarea.

Lanbide modulu hau bigarren kurtsoan irakasten denez, komeniko litzateke modulua "bulego tekniko" baten dinamikara bideratzea, halako moldez non lagungarria izanen baita zikloko beste ziklo batzuetarako.

Modulu honetan edukiak irakasteko, sekuentzazio hau proposatzen da:

-Instalazio elektrikoen eta sistema automatikoen krokisak, planoak eta eskemak egitea.

-Instalazio elektroteknikoen eta automatizatuen proiektuen dokumentazio grafikoa prestatzea.

-Instalazio elektroteknikoen eta automatizatuen proiektuen dokumentazio grafikoa kudeatzea.

-Instalazio eta sistema automatikoen dokumentazio tekniko-administratiboa identifikatzea.

-Instalazio automatizatuen dokumentazioaren kudeaketa administratiboa.

-Proiektuaren dokumentuak prestatzea.

-Aurrekontuak egitea.

-Planak, eskuliburuak eta azterlanak prestatzea.

Multzo horiek berezko izaera duten lan unitateetan antolatu beharko lirateke. Gomendatzen da sekuentziazio eta lan unitate hauek kasu praktikoetatik abiaturik aplika daitezela, hau da, hainbat teknologiarekin (elektrikoa, pneumatikoa, hidraulikoa, frekuentzia bihurgailuak, PLC eta/edo robotika) industrian dauden automatizazioko kasu praktikoetatik abiaturik.

Azkenik, kasu praktiko berriak proposa litezke, egindakoen osagarri, konplexuagoak, beste teknologia mota batzuk erabiliz (hidraulika proportzionala, serboposizionamendua, prozesuen erregulazioa eta ikusmen artifiziala, besteak beste).

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko gomendatzen diren jarduera profesionalak, funtzio horrekin lotuak, honako hauek izanen dira:

-Instalazio automatizatuen proiektuen dokumentazio tekniko eta administratiboa garatzea.

-Instalazio automatikoen proiektuen dokumentazio grafikoa prestatzea eta kudeatzea.

-Aurrekontuak garatzea.

-Proiektuaren dokumentuak garatzea. (Eranskinak: kalkuluak, memoria, fabrikatzaileen dokumentazio teknikoa, segurtasun eta osasun ikerketak etab.).

-Planak eta eskuliburuak garatzea. (Proiektuaren inplementazio plana, muntatzeko eskuliburu teknikoa, zerbitzu-eskuliburua eta mantentze-lanen eskuliburua).

Moduluaren ikuspegi praktikoa gomendatzen da, eta hartan ikasleek adierazpen grafikoa, eskuzkoa eta ordenagailu bidezkoa praktikatzea.

Halaber, gomendagarria izanen litzateke dokumentu teknikoen idatzizko adierazpenean denbora ematea, honako hauek erabilita: berariazko softwareko zuzentzaile gramatikalak eta ortografikoak eta, proiektuak egiteko, dokumentu teknikoetarako beharrezkoak diren idazketa-arauak.

Modulua gainditzen duten ikasleek honako hauek ongi erabiltzen jakin beharko lukete: proiektuak egiteko erreminta bulegotikoak eta era guztietako eskemak egiteko softwarea. Halaber, dokumentazio mota desberdinak kudeatzen jakin beharko lukete.

Modulu honetako edukiak oso aldakorrak izan daitezkeenez, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu egokia izateko beharrezkoa da heziketa zikloko irakasle taldearen erabateko koordinazioa. Proiektu bideragarriak izateko, komeni da, programazioak prestatzean, "Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa" moduluarekin koordinatzea. Gainera, "Dokumentazio teknikoa" izeneko modulu hau oso loturik dago "Automatizazioko eta robotika industrialeko proiektua" izeneko moduluarekin, eta ikasleak azkeneko modulu hori egin behar du Lantokiko Prestakuntzari dagokion aldian.

Lanbide modulua: Sistema programagarri aurreratuak

Kodea: 0965.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 80 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Sistema dinamikoen kontrolean parte hartzen duten gailu programagarriak ezagutzen ditu, horien funtzionaltasuna identifikatuta eta ezaugarri teknikoak zehaztuta.

Ebaluazio irizpideak:

k) Seinale dinamikoak irakurtzeko eta kontrolatzeko aplikazio automatikoak ezagutu ditu.

l) Kontrol analogiko programatuko sistemaren egitura identifikatu du.

m) Gailu programagarrien osagaiak haien funtzionalitatearekin lotu ditu.

n) Gailu programagarrien ezaugarri teknikoak zehaztu ditu, egin beharreko kontrol motaren arabera.

o) Gailu programagarria eskatzen den aplikazioaren arabera hautatu du.

2. Lotura itxiko kontrolerako magnitude fisikoak erregulatzeko sistemak muntatzen ditu, berau osatzen duten elementuak hautatuta eta konektatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zehaztapen teknikoen araberako osagai egokiak hautatu ditu.

b) Instalazio automatikoaren krokisa irudikatu du.

c) Instalazioaren osagaien arteko konexio-eskema marraztu du.

d) Sinbologia normalizatua erabili da.

e) Prozesuaren aldagai fisikoak erregulatzeko eta kontrolatzeko osagaiak muntatu ditu, kontrol aurreratuko estrategiak inplementatuta.

f) Produkzioaren kalitate-kontrolerako gailuak muntatu ditu, kontrol-sistema programagarriaren barnean integratuta.

g) Sistema kapsulatuak inplementatu ditu, kontrol-sistemen soluzio integral gisa.

h) Eraginkortasun energetikoaren hobekuntza-sistemak inplementatu ditu.

i) Segurtasun-arauak errespetatu ditu.

j) Produkzioaren trazagarritasuna kontrolatzeko gailuak muntatu ditu, kontrol sistema programagarriaren barnean integratuta.

3. Kontroladore logikoak programatzen ditu, prozesuaren datuen tipologia identifikatuta eta programazio eta parametrizazioko teknika aurreratuak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontroladore logiko programagarriaren datu motak tratatu beharreko seinaleekin lotu ditu.

b) PLCan kontrol analogikoko egiturak programatu ditu.

c) Datu-blokeetan prozesuaren seinaleak biltegiratzeko programazio-teknikak erabili ditu.

d) Seinale logikoak eskalatu eta deseskalatu ditu.

e) Kontaketa azkarreko, frekuentzia neurketako eta pultsu-zabalera modulatuko sarrera-seinale bereziak prozesatzeko programazio-blokeak erabili ditu.

f) Kontroladore logiko programagarrien modulu-seinale bereziak helbideratu ditu.

g) Errore- eta alarma-seinaleak tratatu ditu.

h) Segurtasun-arauak errespetatu ditu.

i) Programa optimizatu du, mantentze-lanetarako erraztasuna kontuan hartuta.

j) Automata programagarri baten autodiagnostikorako tresnak erabili ditu.

4. Kontrol analogiko programatuko sistemen funtzionamendua egiaztatzen du, gailuak doituta eta segurtasun-arauak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gailuen arteko konexioak egiaztatu ditu.

b) Kontrol-sekuentzia egiaztatu du.

c) Programa eta aldagaien egoera monitorizatu du, programazio-unitatetik.

d) Edozein anomaliaren aurrean sistemak duen erantzuna egiaztatu du.

e) Instalazioaren parametro bereizgarriak neurtu ditu.

f) Segurtasun-arauak errespetatu ditu.

5. Kontrol analogiko programatuko sistemetako matxurak konpontzen ditu, disfuntzioak diagnostikatuta eta beharrezko dokumentazioa garatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxura daitezkeen puntuak ezagutu ditu.

b) Matxuraren kausa identifikatu du egindako neurrien eta automatizazioaren portaeraren behaketaren bitartez.

c) Matxura identifikatzeko eta konpontzeko behar den dokumentazio teknikoa behar bezala hautatu eta interpretatu du.

d) Ordezkatu beharreko elementuak hautatu ditu, haien bateragarritasunari eta sistemaren barneko funtzionalitateari erreparatuta.

e) Funtzionamendu zuzena berrezarri du.

f) Matxuren erregistroak prestatu ditu.

g) Erabilera-eskuliburua konfiguratu du.

Edukiak.

Sistema dinamikoen kontrolean parte hartzen duten gailu programagarriak ezagutzea:

-Kontrol-sistema dinamikoetarako aplikazio automatikoak.

-Gailu programagarriak hautatzeko, dimentsionatzeko eta integratzeko irizpideak, kontrol-sistema dinamikoetan erabiltzearren.

-Kontrol-sistema dinamikoen egitura.

-Gailu programagarrien eta aplikazioen arteko lotura.

-Sistema automatikoetan erabiltzen diren komunikazio-sareak (elementuak, transmisio-bitartekoak, programak eta abar).

Lotura itxiko magnitudeak erregulatzeko sistemak muntatzea:

-Gailu programagarrien funtzionamendua, betiere seinale analogikoekin.

-Prozesuaren aldagaiak erregulatzeko egiturak.

-Kontrol-sistema dinamikoen kontrol-estrategia aurreratuak.

-Sistema kapsulatuen aplikazioa.

-Produkzioaren kalitate-kontrolerako eta trazagarritasunerako tresnak eta gailuak:

-Ikuspen artifiziala.

-Neurketa laserra.

-Ultrasoinuak.

-Korronte induzituak.

-Energia eragimena hobetzeko sistemak.

Kontroladore logikoen programazio aurreratua:

-Automata programagarrietako datu motak.

-Automata programagarrien programazio-blokeak eta -unitateak.

-Oharren eta alarmen tratamendua, etendura-bloke edo -errutina bidez.

-Automata programagarrietako sarrera eta irteera analogikoak.

-Txartel bereziak: konfigurazioa eta programazioa.

-Sarrera-irteerako unitate analogikoak eta tenperatura kontrolatzekoak.

-Posizioaren kontrolerako unitateak.

-Komunikazio unitateak.

-PLCaren programazio aurreratua.

-Trazagarritasunaren kontrola.

-- Programazioa, energia-aurrezpen eta -eraginkortasunari erreparatuz.

-Babes-sistemak.

-Automata programagarri bateko autodiagnostikoko tresnak.

Kontrol analogiko programatuko sistemen funtzionamendua egiaztatzea:

-Programen monitorizazioa.

-Egiaztatzeko eta saiakuntzak egiteko teknikak.

-Neurtzeko tresnak: automatizazioaren eta robotika industrialaren esparruan erabiltzen diren neurketa-tresnen ezaugarriak, tipologia eta erabilera-prozedura.

Kontrol analogiko programatuko sistemetan matxurak konpontzea:

-Sistema automatiko batean matxurak diagnostikatzeko eta aurkitzeko prozesuak.

-Sistemaren disfuntzioen aurrean jarduteko plana.

-Dokumentazio teknikoa:

-Gorabeheren txostena.

-Matxuren erregistroak.

-Memoria teknikoa. Fabrikatzaileen dokumentazioa.

-Erabilera-eskuliburua.

-Matxurak aurkitzeko erabilitako bitartekoak eta jarduteko teknikak. Mantentze prebentiboa eta zuzentzailea.

-Balorazio ekonomikoa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek behar diren ezagutzak eta trebetasunak har ditzatela sistema programagarri aurreratuak garatzeko, non integratuko baitira PLCa bera eta, inguruan, beste gailu batzuk, ahalbidetuko dutenak kontrol industrialeko sistemak diseinatzea, konfiguratzea, programatzea, muntatzea eta mantentzea. Sistema mota horien garapenak ondoko alderdi hauek ditu, besteak beste:

-Garatu beharreko sistema osatzen duten elementuak identifikatzea eta hautatzea.

-Kontrol sistema aurreratu batean erabili beharreko gailuen muntaketa eta konfigurazioa.

-Garatu beharreko sistema programatzeko, kontrolatzeko, diagnostikatzeko, babesteko eta mantentzeko behar den softwarea erabiltzea.

-Prozesu industrial bakoitzerako egokiena den kontrol sistema diseinatzea eta muntatzea.

-Garatutako kontrol sistema egiaztatzea eta zerbitzuan jartzea.

-Garapen prozesu guztian (diseinua, muntaketa, programazioa, egiaztatzea eta zerbitzuan jartzea), makinetako eta laneko segurtasunari buruzko edukiak landuko dira.

Modulu hau teoriko-praktikoa da, eta, horregatik, ikasgela-lantegiak honako hauek izan beharko lituzke:

-Ordenagailuak, ondokoak egiteko behar den softwarea dutenak: dokumentuak, plano eta eskema elektrikoak, ekipamenduen programazioa (PCL, HMI, Scada, abiadura aldagailuak eta ardatzen posizioaren kontrola, besteak beste) eta ekipamendu horien simulazioa.

-PCLko ekipamendu entrenagailuak, kontrol sekuentzialeko sistemak programatzeko eta muntatzeko.

-Kontrol gailuak, honako hauekin integratzeko: PLCekin, aldagailuekin, ukipen-panatailekin, serbomotorrekin eta PID kontrolekin, besteak beste.

-PCLekin konektatzeko, sentsore eta jardungailu ekipamenduak.

-Hainbat motatako panel didaktikoak, kontrol industrialeko sistemak simultatzen dituztenak.

Egokiena jotzen den edukien sekuentziazioa jarraian azaltzen dena da:

-Hasteko, unitate didaktiko batek gogora ekarriko ditu lehenbiziko kurtsoan landutako funtsezko gaitasunak, ezagutza berriak hartzea ahalbidetzen dutenak (tentsioko eta intentsitateko seinale analogikoak, kontaketa azkarra eta posizionamendua, besteak beste). Horretarako, modulu bereziak erabiliko dira (PLCari lotuak), seinale mota horiek lantzeko.

-Ondoren funtzio-blokeak ikasiko dira, honako hauetarako: eskalatuak, PID erregulazioa eta komunikazioa, besteak beste.

-Azkenik, diagnostikoko elementu gisa landuko da PLCaren erabilera, antolakuntzako blokeak eta autodiagnostikoko errutinakoak eginez, besteak beste.

Nahiz eta eduki-multzo horiek banaka landu, unitate didaktiko orokorrak programa daitezke, bide emanen dutenak arlo guztiak aplikaziorako kasu praktiko bakarrean integratzeko.

Proposatzen da ikasleek irakaskuntza-ikaskuntza metodologia aktiboak erabil ditzatela, esaterako talde-lana eta problemetan oinarritutako ikaskuntza (PBL). Metodologia horrek ikasleak behartzen ditu problemak identifikatzera, horiek konpontzeko alternatibak bilatzera, horretarako behar diren baliabideak erabiltzera eta informazioaren kudeaketa egokia egitera.

Metodologia horien bidez bakarkako lanak izatea sustatzen da, garrantzitsuak baitira, taldea osatzen duten ikasle bakoitzak behar diren gaitasunak har ditzan. Talde-lanak gaitasun sozialak garatzen ditu ikasleengan, izan ere elkarlaneko teknikak ezagutzen dira, eta horrek dakarren guztia: taldearen antolakuntza, zereginen banaketa, pertsonen arteko komunikazioa, adostasunak lortzea, gatazkak ebaztea, etab.

Garrantzitsua da planteatutako kasu praktikoak errealitate industrialarekin loturik egon daitezela, horrela ikasleek erreferentziako lanbide-jarduerak eta haien ingurua ezagut ditzaten.

Azkenik, lantegia erabiltzean jarrerari dagozkion edukiak landuko dituzte: erantzukizuna, autonomia eta lanean segurtasuna izatea.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Sistema automatiko programagarri bat, kontrol digitalean oinarritua, inplementatzea.

-Sistema automatiko programagarri bat, kontrol analogikoan oinarritua, inplementatzea.

-Lotura itxiko erregulazio sistema bat inplementatzea.

-Automata programagarri baten bidezko posizionamendu industrialerako sistema bat inplementatzea.

-Kalitate-kontrolerako eta trazagarritasunerako gailuak dituen sistema automatiko programagarri bat inplementatzea.

-Automata programagarri bat konfiguratzea, tresna aktibo gisa, matxurak diagnostikatzeko eta aurkitzeko prozesu batean.

Modulu honetan landu beharreko edukiak kontuan harturik, beharrezkoa izanen da koordinatuki lan egitea "Industria-komunikazioak" moduluarekin. Bi moduluetarako zeharkakoak diren jarduerak programatuko dira. Kontrol sekuentzialeko, erregulazioko eta posizionamenduko sistemak dituzten kontrol industrialeko aplikazio guztiek berariazko komunikazio protokoloak behar dituzte, eta horiek ikastea modulu honen edukien barnean sartzen da.

Modulu honetan proposatzen diren unitate didaktiko orokorrak egiteko behar den dokumentazioa prestatzeko, komeni da koordinazioa izatea "Dokumentazio teknikoa" izeneko moduluarekin, zeren behar diren tresnan modulu horretan ikasten dituzte ikasleek (araudia, dokumentazioa, planoak eta aurrekontuak, etab.). Proposatzen da posizionamendu sistemekin lotutako kontzeptuak zeharka landu daitezela "Robotika industriala" moduluan.

Lanbide modulua: Robotika industriala

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Kodea: 0966.

Iraupena: 80 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Hainbat motatako robotak eta/edo mugimendua kontrolatzeko sistemak ezagutzen ditu, eta horiek osatzen dituzten osagaiak identifikatzen ditu eta industria-ingurune automatizatuetan dituzten aplikazioak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Roboten eta mugimendua kontrolatzeko sistemen erabilera justifikatzen duten industria-aplikazioak identifikatu ditu.

b) Robot eta manipulagailu industrialen tipologia eta ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Robot-sistemak eta mugimendua kontrolatzeko sistemak osatzen dituzten elementu elektrikoak haien aplikazioarekin lotu ditu.

d) Robot eta manipulagailu industrialen artikulazioetan erabiltzen diren sistema mekanikoak ezagutu ditu.

e) Hainbat robot-aplikazioetarako beharrezkoak diren elikadura elektrikoko, pneumatikoko eta/edo oleohidraulikoko sistemak identifikatu ditu.

f) Beharrezko aplikazioaren araberako robot eta manipulagailu industrialak identifikatu ditu.

2. Robot-sistemak eta/edo mugimendua kontrolatzeko sistemak konfiguratzen ditu, sistema horiek osatzen dituzten elementuak hautatu eta konektatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Robot eta/edo manipulagailu industrialak haien ingurunearekin komunikatzeko beharrezko hartze- eta jardun-elementuak hautatu ditu

b) Robot-sistemen eta mugimendua kontrolatzeko sistemen krokisak eta eskemak egin ditu, industria-komunikazioko busen bitartez.

c) Gailuak irudikatzeko sinbologia normalizatua erabili du.

d) Robot baten ingurunean eskatzen diren segurtasun-elementuak irudikatu ditu.

e) Robot-sistemaren eta/edo mugimendua kontrolatzeko sistemaren osagaiak konektatu ditu.

f) Kontuan hartu ditu segurtasun neurriak.

3. Robotak eta/edo mugimendua kontrolatzeko sistemak programatzen ditu, datuak programatzeko eta prozesatzeko teknikak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Robot baten mugimenduaren ibilbidea planifikatu du.

b) Prozesatu beharreko seinale motak identifikatu ditu.

c) Kontrol-sekuentzia ezarri du sekuentzia-grafiko baten bidez edo fluxu-diagrama baten bidez.

d) Programazio-jarraibideak identifikatu ditu.

e) Programazioan prozesatutako datu motak identifikatu ditu.

f) Robota edo mugimendua kontrolatzeko sistema programatu du.

g) Hainbat programazio-lengoaia erabili du.

h) Sistema martxan jartzeko protokoloa landu du.

4. Roboten eta/edo mugimendua kontrolatzeko sistemen funtzionamendua egiaztatzen du, kontrolgailuak doituta eta segurtasun-arauak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Robot-sistema eta/edo mugimendua kontrolatzeko sistema osatzen duten elementuen arteko konexioak egiaztatu ditu.

b) Segurtasun gailuen funtzionamendua egiaztatu du.

c) Robota eta/edo mugimendua kontrolatzeko sistema zerbitzuan jartzeko jardun protokoloa bete du.

d) Funtzionamendu-sekuentzia egiaztatu du.

e) Robot baten eta/edo ardatzak kontrolatzeko sistema baten posizionamendurako barne-sentsoreak kalibratu ditu

f) Egoera anomaloen aurrean mugimendua kontrolatzeko sistemen erantzuna egiaztatu du.

g) Kanpoko eta barneko seinaleen egoera eta prozesatutako datuen balioa monitorizatu du.

h) Segurtasun-arauak hartu ditu kontuan.

5. Industria-ingurune robotizatuetan eta/edo mugimendua kontrolatzeko inguruneetan matxurak konpontzen ditu, disfuntzioak diagnostikatuta eta gorabeheren txostenak landuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxura daitezkeen puntuak ezagutu ditu.

b) Neurketak eta egiaztapenak egiteko tresneria erabili du.

c) Matxuren kausak diagnostikatu ditu.

d) Matxurak aurkitu ditu.

e) Sistemaren funtzionamendua berrezarri du.

f) Sistemaren gorabeheren txostenean dokumentatu du matxura.

g) Kontuan hartu ditu segurtasun-arauak.

Edukiak:

Hainbat motatako robotak eta/edo mugimendua kontrolatzeko sistemak ezagutzea:

-Roboten eta/edo mugimendua kontrolatzeko sistemen aplikazioak (Motion Control).

-Roboten tipologia.

-Ingurune robotizatuetako segurtasun-sistemen analisia.

-Robot baten morfologia. Osagaiak. Askatasun-maila.

-Sistema mekanikoak: elementu mekanikoak. Transmisio sistemak. Mugimenduen transformazioa.

-Robotaren tresnak eta erremintak.

-Robotak kontrolatzeko unitateak.

-Mugimendua kontrolatzeko sistemak.

-Programazio unitateak.

-Manipulagailuak eta/edo robotak kontrolatzeko sistema teleoperatuak.

-Gidatzeko sistemak.

-Aplikazio mugikorretan nabigatzeko sistemak.

Robot instalazioak eta/edo mugimendua kontrolatzeko sistemak haien ingurunean konfiguratzea:

-Sinbologia normalizatua.

-Robot-aplikazioetan eskemak irudikatzea. Mugimenduaren kontrolera aplikatutako eskema pneumatikoak eta hidraulikoak.

-Seinale digitalak eta/edo analogikoak hartzeko sentsoreak konektatzea ingurune robotizatuetan eta/edo mugimendua kontrolatzen den inguruneetan.

-Robotikan eta/edo mugimendua kontrolatzeko sistemetan erabiltzen diren eragingailuak konektatzea: pneumatikoak, hidraulikoak, elektrikoak.

-Driver-ak konektatzea mugimendua kontrolatzeko sistemetan.

-Segurtasuneko gailuak eta moduluak konektatzea ingurune robotizatuetan.

-Fluxu-diagramak eta -sekuentziak irudikatzea.

-Indarrean diren arauak. BTEE.

Robotak eta mugimendua kontrolatzeko sistemak programatzea:

-Roboten posizionamendua. Roboten programazioari aplikatutako eragiketa logikoak..

-Roboten programazio-lengoaiak.

-Programazio sekuentziala.

-Mugimendua kontrolatzeko sistemen programazioa.

Roboten eta mugimenduak kontrolatzeko sistemen funtzionamendua egiaztatzea:

-Egiaztatzeko teknikak.

-Programen monitorizazioa.

-Neurtzeko tresnak.

-Indarrean diren arauak.

Industria ingurune robotizatuetan eta/edo mugimendua kontrolatzen den inguruneetan matxurak konpontzea:

-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea: jarduteko teknikak.

-Programak monitorizatzeko eta exekutatzeko teknikak.

-Matxuren erregistroak.

-Indarrean diren arauak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburu nagusia da ikasleek behar diren gaitasunak ikas ditzatela behar bezala betetzeko instalazio automatizatuetako diseinu, muntaketa eta mantentze-lanak, unean uneko sistema robotizatuak erabiliz, baita sektorean sartzen diren berrikuntza teknologikoak ere. Betiere, profesional kualifikatu bati lan horietarako eskatzen zaizkion kalitate eta segurtasun irizpideak betez, hori ezinbestekoa baita titulu honetan ezarritako gaitasun profesionalak hartzeko.

Modulu teoriko-praktikoa denez, proposatzen da lantegi-gelak honako hauek edukitzea, besteak beste: zenbait robot, PLCak, Internetarako sarbidea duten ordenagailuak, bideodatuen proiektagailua, komunikazioetarako materiala eta segurtasunerako materiala (segurtasuneko erreleak eta hesiak, besteak beste).

Egokien jotzen den edukien garapena bat dator honako multzoen araberako banaketa honekin:

-Robotikari buruzko oinarrizko kontzeptuak.

-Robotak programatzea.

-Robotak bere inguruarekin duen komunikazioa (manipulagailuak, PLCak eta PCak, besteak beste).

-Segurtasun instalazioa sistema robotizatu batean.

"Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa" edukien multzoa, berriz, gainerako multzoekin batera eman dadila iradokitzen da, eta haietan txerta dadila; batez ere, prozedurazko izaera nabarmeneko alderdiak dituzten multzoetan.

Multzo horiek lan unitateetan banatuko dira; lan unitate bakoitzak berez izanen du zentzua, eta horrek ahalbidetuko du honako hauek definitzea: helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak, ebaluazioa eta errekuperazioa. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Ikasleek ikasturtean zehar egin beharreko jarduerak honelakoak izan litezke:

-Gelako robot motak aztertzea.

-Robot horien elementu elektrikoak eta mekanikoak identifikatzea.

-Haien konexioaren bloke-eskema bat egitea.

-Roboten eskumuturretan konektatutako manipulagailu edo tresna motak aztertzea.

-Oraingo sistemaren txosten bat prestatu, egin daitezkeen hobekuntzak adieraziz.

-Robota doitzea eta tresna bat kalibratzea.

-Programa errazak programatzea, "hartu-utzi" motakoak, robotaren programazioaren ingurunea pixkaka ezagutzeko.

-Programa konplexuagoak egin begiztekin eta azpiprogramekin.

-Kanpoko automatikoekin programak exekutatzea.

-Programak egitea puntuz puntuko komunikazioarekin (robota-PLC), sarrera eta irteerekin edo RS-232rekin.

-Programak egitea bus industrialeko komunikazioarekin (Profibus, Interbus eta Ethernet erakoak, besteak beste).

-Robotaren itxitura aztertzea.

-Gelako segurtasun sistema robotizatuaren eskema egitea, segurtasun erreleekin, larrialdiko geldialdiekin eta ateen kontrolarekin. Gelan dagoenarekin alderatzea.

-Sistema robotizatuan beste segurtasun elementuren bat sartzea, esaterako hesi optikoa edo laser eskanerra.

Jarduera horiek inguruko enpresen ohiko praktikari begira egin litezke, eta bai bakarka bai talde txikietan egin (instalazioen eta ikastetxeko baliabideen arabera); izan ere, haien bitartez ikasleek esku trebetasunak lortu behar dituzte batetik, eta haien arteko lankidetza eta talde-lana sustatu nahi dira bestetik. Praktikak egin ondoren, komeniko litzateke ikasleek txosten edo memoria bat aurkeztea; hartan jaso beharko lirateke diseinatutako eskemak eta praktikaren funtzionamenduaren azalpen txiki bat, erabilitako elementuak aipatuz.

Azterketak eta memoriak egitean eta programak, sekuentziak eta muntaketak egitean lortutako emaitzetan oinarrituta ebaluatzen ahal da prozedurazko ikaskuntza.

Garrantzitsua da, halaber, jarrerazko ikaskuntza bermatzea, ondokoekin loturik: talde-lana, baliabideen erabilera egokia eta abar.

Modulu hau zuzenean loturik dago "Sistema sekuentzial programagarriak", "Sistema sekuentzial aurreratuak" eta "Industria-komunikazioa" moduluekin; izan ere, nahiz eta robota elementu autonomoa izan, inguruko gainerako elementuekin lotu behar baitu (PLCak, PCak eta automatizazioguneak), eta, bistan da, elkarrekin komunikatu behar baitute. Horrenbestez, komeniko litzateke modulu horietako irakasleen arteko koordinazioa, ez dadin desfaserik izan horietako bakoitzeko edukiak garatzean.

Lanbide modulua: Industria-komunikazioak

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 11.

Kodea: 0967.

Iraupena: 140 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Industria-komunikazioko sistemak eta erabilitako arau fisikoak ezagutzen ditu, eta, horretarako, horiek osatzen dituzten elementuak identifikatzen ditu eta horien funtzionamendua sistemaren prestazioekin lotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Industria-komunikazioko sistemen funtzionalitatea identifikatu du, baita integratzeko eta datuak trukatzeko aukerak ere.

b) Industria-komunikazioko sistema baten egitura ezagutu du.

c) Maila funtzionalak eta eragileak identifikatu ditu, eta aplikazio-esparru bereizgarriekin lotu ditu.

d) Kontrol banatuko industria-inguruneak eta CIM (Computer Integrated Manufacturing) inguruneak zehazten dituzten ezaugarriak ezagutu ditu.

e) ISO (International Organization for Standardization) erakundearen OSI (Open System Interconnection) erreferentzia eredua erabili du, haien maila bakoitzaren funtzioa eta horien arteko erlazioa deskribatuta.

f) Erabilitako teknologiaren araberako datuen transmisioko teknikak zehaztu ditu.

g) Komunikazio-parametroak erabili ditu, serie-datuen transmisioan betetzen duten funtzioa identifikatuta.

h) Industria-komunikazioko sareetan erabiltzen diren arau fisikoak aztertu ditu, interfazeak eta konexio-elementuak identifikatuta.

i) Fluxua kontrolatzeko, erroreak hautemateko eta, datuen transmisioan, transmisiobidean sartzeko teknikak ezagutu ditu.

2. Ordenagailu baten eta aplikazio industrialeko kanpoko periferikoen arteko oinarrizko komunikazio-programak lantzen ditu, interfaze eta protokolo normalizatuak erabilita eta teknika egituratuak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Industria-komunikazioko protokolo bat barnean hartzen duten oinarrizko esparruak identifikatu ditu.

b) Hainbat motatako industria-komunikazioetarako interfazeak identifikatu ditu.

c) Ordenagailu baten eta industria ekipamendu baten arteko komunikazioa konfiguratu du.

d) Komunikazio-programa egiteko erabili beharreko komunikazio-protokoloaren komandoak hautatu ditu, eta sor daitezkeen erroreak hautemateko eta zuzentzeko metodoa identifikatu du.

e) Industria-komunikazioko programa baten funtzionamenduari erantzuten dion fluxu diagrama landu du, sinbologia normalizatua erabilita.

f) Komunikazio-programa maila handiko lengoaia batean kodetu du.

g) Landutako fluxu-diagramarekiko eta proposatutako zehaztapenekiko programaren egokitasuna egiaztatu du.

h) Behar bezala dokumentatu du programa, prozedura estandarizatuak behar besteko doitasunez aplikatuta, betiere ondorengo mantentzea ziurtatzeko.

3. Ordenagailuen sare lokala muntatzen du, eta, horretarako, parametroak konfiguratzen ditu eta zerbitzuan jartzeko probak egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio elektrikoaren ezaugarriak eta beharrezko ingurumen-baldintzak egiaztatu ditu, eta informatika-sistema kokatzen den aretoak izan behar dituen baldintza estandarrak zehaztu ditu.

b) Informatika-instalazioa osatzen duten zatiak zerrendatu ditu eta horietako bakoitzaren funtzioak, lotura eta ezaugarriak adierazi ditu.

c) Ordenagailuen sare lokalen berezko konfigurazio topologikoak identifikatu ditu, eta horietako bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak eta aplikaziokoak adierazi ditu.

d) Komunikazioko sare lokaletan erabiltzen diren transmisio-euskarrien motak identifikatu ditu eta horien ezaugarriak eta parametrorik bereizgarrienak adierazi ditu.

e) Sare lokal batean erabilitako kablearen harietako bakoitzaren funtzioa identifikatu du, eta sarearen osagaietako bakoitzaren konexiorako lotura malguak egin ditu.

f) Energia elektrikoa hornitzeko instalazioa eta, hala badagokio, etenik gabeko elikatze-sistema prestatu du, elektrizitatearen eta ingurumenaren arloko beharrezko segurtasuna egiaztatuta.

g) Txartelen, ekipamenduen eta sarea gauzatzeko beharrezko gainerako elementuen konexio fisikoak egin ditu, prozedura normalizatua eta/edo dokumentatua jarraituta.

h) Sarearen sistema eragilea kargatu eta konfiguratu du, eta, eginkizun horretan, prozedura normalizatuari jarraitu dio eta erabili beharreko aplikazio motetara egokitzeko beharrezko parametroak sartu ditu.

i) Ordenagailuen sare lokalean parteka daitezkeen baliabideak konfiguratu ditu, baita horiek erabiltzeko ohiko moduak ere.

4. Industriaren esparruan erabilitako busak programatzen eta konfiguratzen ditu, horiek osatzen dituzten elementuak identifikatzen ditu, eta sistema automatiko bat osatzen duten gainerako gailuekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gaur egungo industria-busak identifikatu ditu, komunikazioen piramidearekin lotuta.

b) Gailuen arteko komunikaziorako industria-sare bateko ekipamenduak konfiguratu ditu.

c) Gailuen artean datuak trukatzeko industria-sarea programatu du.

d) Protokoloa edo ingurune fisikoa aldatzearen ondoriozko sareen arteko konexioan erabiltzeko konfiguratu ditu osagaiak.

e) Industria-prozesuaren eta mantentze- edo kontrol-lanak egiten dituzten langileen artean datuak bidaltzeko edo hartzeko urrutiko kontroleko teknikak erabili ditu.

f) Ekipamenduen eta sistemen arteko komunikaziorako ingurune fisikoak erabili ditu.

g) Industria-komunikazioko sistemak bloke funtzional bidez irudikatu ditu.

h) Fabrikatzaileen dokumentazio teknikoa abiapuntu izanik, instalazioaren elementuak eta ekipamenduak hautatu ditu.

5. Sistema automatikoan esku hartzen duten kontrolatzeko eta gainbegiratzeko ekipamenduak konfiguratzen ditu eta programatzen ditu, produkzio-planta bateko komunikazioak integratuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gainbegiratzeko eta kontrolatzeko sistema batek eskaintzen dituen funtzioak automatizazioko industria-aplikazioekin lotu ditu.

b) Konfigurazio-tresna guztiak ezagutu ditu, aplikazioaren barnean egin beharreko funtzioarekin lotuta.

c) Abisuak eta alarmak konfiguratu ditu, eta fitxategi batean erregistratu ditu, ondoren tratatzeko.

d) Hainbat fabrikatzaileren kontrolatzeko eta gainbegiratzeko sistemak konfiguratu eta programatu ditu.

e) Eragile-panelak eta ordenagailuak integratu ditu, industria-komunikazioko sare bateko datuak kontrolatzeko, gainbegiratzeko eta eskuratzeko gailu gisa.

f) Datuen irudikapen grafikora zuzenduko den kontrolatzeko eta gainbegiratzeko sistema konfiguratu du.

g) Kontrol-sistemari funtzionalitatea eman dio, makina edo industria-prozesua mantentzeari dagozkion datuekin lan egiteko.

6. Industria-komunikazioko sistemaren funtzionamendua egiaztatzen du, gailuak doituta eta segurtasun-arauak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gailuen arteko konexioak egiaztatu ditu.

b) Ekipamendu bakoitza konfiguratzeko parametroak egiaztatu ditu.

c) Programaren funtzionamendua egiaztatu du, emandako zehaztapenak errespeta ditzan.

d) Edozein anomaliaren aurrean sistemak duen erantzuna egiaztatu du.

e) Instalazioaren parametro bereizgarriak neurtu ditu.

f) Segurtasun-arauak errespetatu ditu.

7. Industria-komunikazioko sistemetan disfuntzioak konpontzen ditu, sistemaren portaera aintzat hartuta eta diagnostikorako tresnak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxura daitezkeen puntuak ezagutu ditu.

b) Industria-komunikazioko sistemetan agertzen diren matxura fisikoen edo logikoen tipologia eta ezaugarriak identifikatu ditu.

c) Matxuraren sintomak identifikatu ditu, eta sortzen dituen ondorioak ezaugarritu ditu, egindako neurketen bitartez eta sistemaren eta ekipamenduen portaeraren behaketaren bitartez.

d) Matxura konpondu du.

e) Funtzionamendu zuzena berrezarri du.

f) Matxuren erregistroak prestatu ditu.

Edukiak.

Industria-komunikazioko sistemak ezagutzea:

-Komunikazio-prozesua.

-Industria-komunikazioko sare baten egitura.

-Arkitektura.

-Industria-komunikazioko sareen araudia.

-Komunikazioen normalizazioa.

-Transmisio-modalitateak.

-Serieko datuen mezuak antolatzea.

-Serieko komunikazioen normalizazioa.

-Fluxu-kontroleko teknikak.

-Ordenagailuen sare lokalen topologia.

-Erroreak kontrolatzeko teknikak.

-Ingurunerako sarbidearen metodoak.

Komunikazioko oinarrizko programak lantzea:

-Komunikazio protokoloak.

-Bihurgailuak.

-Industria protokolo baten azterketa.

-Programa bat egitea maila handiko lengoaia batean, ordenagailu baten eta ekipamendu industrial baten arteko komunikaziorako.

Ordenagailuen sare lokalak instalatzea eta konfiguratzea:

-Informatika-aretoak instalatzea.

-Baldintza elektrikoak eta ingurumen baldintzak.

-Ordenagailuen sare lokal batean parte hartzen duten ekipamenduak.

-Transmisio euskarri motak.

-Etherneteko estandarra.

-Ordenagailuen sare lokaleko ekipamenduak muntatzea, konektatzea eta konfiguratzea.

Industria planta baten komunikazio busak programatzea eta konfiguratzea:

-Gaur egungo industria-busak sailkatzea, aplikazio-esparruaren arabera.

-Sareen arteko konexioa.

-Sentsore/eragingailu mailako eremuko busak.

-Kontroladore baten eta periferia deszentralizatuaren arteko komunikazio-sarea. Ezaugarri nagusiak.

-Kontroladoreen arteko datuen trukerako sarea.

-Industria-komunikazioko sarea (automata programagarriak), bulego sarearen integrazioarekin (ordenagailuak).

-Industria-sareetara kanpotik sartzeko sistemak.

-Industria sareak konfiguratzea wi-fi teknologia erabiliz.

-Prozesuen kontrola ordenagailu bidez.

-Automatizazio industrialeko sistemetako komunikazio sare baten planoak eta eskemak egitea.

-Komunikazio sareen zerbitzuko jarraibide-eskuliburuak eta mantentze-lanetarako eskuliburuak egitea.

Kontrolatzeko eta gainbegiratzeko ekipamenduak konfiguratzea:

-Komunikazio industrialeko sistema batean esku hartzen duten gainbegiratze eta kontrol sistemen definizioa eta sailkapena.

-Gainbegiratze eta kontrol sistemen ezaugarri nagusiak.

-Pantaila desberdinak diseinatzea eta haien arteko interakzioa.

-Datuak bistaratzea eta idaztea.

-Gainbegiratze sistema berean hainbat kontrol ekipamendu sartzea, eta denen artean datuak trukatzea.

-Gainbegiratze sistemetan aplikatzeko programa txiki edo script-ak sortzea.

-Seinale dinamikoak grafikoki irudikatzea.

-Balioen erregistroa.

-Aplikazioen arteko lotura.

-Datuen kudeaketa, mantentze-tekniketan erabiltzeko.

Industria-komunikazioko sistemaren funtzionamendua egiaztatzea:

-Egiaztatzeko teknikak.

-Programen monitorizazioa.

-Neurtzeko tresnak.

-Indarrean diren arauak.

Industria-komunikazioko sistemetan disfuntzioak konpontzea:

-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.

-Jarduteko teknikak.

-Matxuren erregistroak.

-Memoria teknikoa.

-Balorazio ekonomikoa.

-Erabilera-eskuliburua.

-Indarrean diren arauak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburu nagusia da ikasleek behar diren gaitasunak ikas ditzatela behar bezala betetzeko instalazio automatizatuetako diseinu, muntaketa eta mantentze-lanak, unean uneko komunikazio industrialeko sistemak erabiliz, baita sektorean sartzen diren berrikuntza teknologikoak ere. Betiere, profesional kualifikatu bati lan horietarako eskatzen zaizkion kalitate eta segurtasun irizpideak betez, hori ezinbestekoa baita titulu honetan ezarritako gaitasun profesionalak hartzeko.

Modulu teoriko-praktikoa denez, proposatzen da lantegi-gelak, ahal dela, honako hauek edukitzea, besteak beste:

-PLCak, ordenagailuak eta bideodatuen proiektagailuak dituen lantegi-gela.

-Komunikaziorako, eragingailu/sentsorea den materiala.

-Deszentralizatutako periferiarako komunikazio materiala (komunikazio txartelak eta kableatzeko materiala, besteak beste).

-Ordenagailuen sare lokal bat muntatzea eta konfiguratzea.

-Sistema eragileak zerbitzarian oinarritutako sareetarako.

-SCADA bistaratzeko sistemak.

-Eskuliburu eta dokumentazio teknikoa.

Oso garrantzitsua da ikasleek beren kabuz egin dezatela muntaketa eta konfigurazioa, eta praktikak ez daitezela izan erakusketa hutsa. Komunikazio sistema asko direnez, modu bat bilatu behar da gelan deskribatutako sistema guztiak erabil ditzaten.

Egokien jotzen den edukien garapena bat dator honako multzoen araberako banaketa honekin:

-Ordenagailu sareak.

-Industria-komunikazioen sistemak.

"Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa" edukien multzoa, berriz, gainerako multzoekin batera eman dadila iradokitzen da, eta haietan txerta dadila; batez ere, prozedurazko izaera nabarmeneko alderdiak dituzten multzoetan.

Multzo horiek lan unitateetan banatuko dira; lan unitate bakoitzak berez izanen du zentzua, eta horrek ahalbidetuko du honako hauek definitzea: helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak, ebaluazioa eta errekuperazioa. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Ikasleek ikasturtean zehar egin beharreko jarduerak honelakoak izan litezke ordenagailuen sareen multzoan:

-Serie kable bat egitea bi ordenagailuren arteko komunikaziorako.

-UTP kable bat egitea bi ordenagailuren arteko konexiorako.

-Ordenagailuen sare lokal bat, Interneteko konexioa duena, diseinatzea, instalatzea eta zerbitzuan jartzea.

-Router bat eta sarbidegune bat instalatzea eta konfiguratzea, wi-fi teknologia duten gailuak sarera konektatzeko.

-Sare bat azpisareetan zatitzea.

-Gailuak bluetooth bidez komunikatzea.

-Zerbitzarian oinarritutako sare bat konfiguratzea.

-Ordenagailuen sare lokalean eragindako matxurak diagnostikatzea eta konpontzea.

-Programa bat egitea maila handiko lengoaia batean, ordenagailu baten eta ekipamendu industrial baten arteko komunikaziorako.

-Jarduera bakoitzaren memoria txostena egitea.

Ikasleek ikasturtean zehar egin beharreko jarduerak honako hauek izan litezke "Industria-komunikazioen sistemak" izeneko multzoan:

-Sentsore-eragingailu busak dituzten sistemak muntatzea eta zerbitzuan jartzea.

-Puntuz puntuko komunikazioak dituzten sistemak muntatzea eta zerbitzuan jartzea.

-PCLen arteko zenbait komunikazio sistema muntatzea eta zerbitzuan jartzea (marka berekoekin eta marka desberdinekoekin).

-PCLen eta periferia deszentralizatuaren arteko zenbait komunikazio sistema muntatzea eta zerbitzuan jartzea (marka berekoekin eta marka desberdinekoekin).

-PC eta PLCen arteko komunikazio sistemak muntatzea eta zerbitzuan jartzea.

-Jarduera bakoitzaren memoria txostena egitea.

Jarduera praktiko horiek bai bakarka bai talde txikietan egin litezke; izan ere, haien bitartez ikasleek esku trebetasunak lortu behar dituzte batetik, eta haien arteko lankidetza eta talde-lana sustatu nahi dira bestetik. Praktikak egin ondoren, ikasleek txosten edo memoria bat aurkeztu beharko luke; hartan jaso beharko lirateke diseinatutako eskemak eta praktikaren funtzionamenduaren azalpen txiki bat, erabilitako elementuak aipatuz.

Modulu honen barnean lantegietan egiten diren irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jarduerak inguruko enpresen ohiko praktikari begira eginen dira, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten.

Azterketak eta memoriak egitean eta instalazioak eta muntaketak egitean lortutako emaitzetan oinarrituta ebaluatzen ahal da prozedurazko ikaskuntza.

Garrantzitsua da, halaber, jarrerazko ikaskuntza bermatzea, ondokoekin loturik: talde-lana, baliabideen erabilera egokia eta abar.

Modulu hau zuzenean loturik dago "Sistema sekuentzial programagarriak", "Sistema sekuentzial aurreratuak" eta "Robotika industriala" moduluekin, zeren ingurune automatizatu baten zati diren elementu guztiek elkarren artean komunikaturik egon behar baitute. Horrenbestez, komeniko litzateke modulu horietako irakasleen arteko koordinazioa, ez dadin desfaserik izan horietako bakoitzeko edukiak garatzean.

Lanbide modulua: Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa

Kodea: 0968.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 11.

Iraupena: 140 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Sistema automatikoaren instalazioa planifikatzen du, instalazioaren eskakizunak identifikatuta eta hornikuntza materiala kudeatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema automatikoaren instalazioaren faseak identifikatu ditu.

b) Instalazioaren fase bakoitzarekin lotzen diren erremintak eta ekipamenduak hautatu ditu.

c) Ekipamendu eta elementuen entrega planifikatu du.

d) Jasotako materiala egiaztatzeko protokoloa landu du.

e) Instalazioaren puntu kritikoak ebaluatu ditu.

f) Muntaketa-fase bakoitzerako giza baliabideak zehaztu ditu.

g) Instalazio automatikoaren hornikuntzako eta muntaketako plan zehatza landu du.

2. Instalazio automatikoen muntaketa kudeatzen du, muntaketa-planari jarraituta eta kontingentziak ebatzita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntaketa-planaren araberako baliabide materialak eta giza baliabideak esleitu ditu.

b) Instalazioaren zuinketa egin du, planoetan eta eskemetan adierazitako zehaztapenen arabera.

c) Muntaketa plana instalazioaren ezaugarrietara egokitu du.

d) Instalazioen muntaketarako materialak eta elementuak kudeatzeko teknikak aplikatu ditu.

e) Muntaketa kontrolatzeko adierazleak zehaztu ditu.

f) Instalazio automatikoa onartzeko beharrezko neurketak zehaztu ditu.

g) Instalazioa onartzeko isolamenduko, zurruntasun dielektrikoko, lur-erresistentziako, eta korronte eta ihesetako gutxieneko balio onargarriak zehaztu ditu.

h) Instalazioa martxan jartzeko gutxieneko eskakizunak identifikatu ditu.

i) Hornidura sarea aztertzeko beharrezko neurketak egin ditu (harmonikoen eta perturbazioen detekzioa).

j) Instalazio automatikoak martxan jartzeko segurtasun-neurriak zehaztu ditu.

3. Sistema automatikoaren elementuak integratzen ditu, proiektuko dokumentazio teknikoa interpretatuta eta muntaketan segurtasun-arauak eta prozedurak beteta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Banaketa elektrikoko koadroa muntatu du.

b) Sistema automatikoan beharrezkoak diren banaketa elektrikoko eta fluido banaketako sistemak instalatu ditu.

c) Ekipamendu sentsoreak eta atzitze-ekipamenduak konektatu ditu.

d) Potentziako gailu elektrikoak, eragingailuak eta manipulagailuak konektatu ditu.

e) Eragingailu mota desberdinak mekanikoki akoplatu ditu.

f) Robot industrialak eta mugimenduak kontrolatzeko sistemak muntatu ditu, beharrezkoak diren kasuetan.

g) Neurgailuak eta erregulaziogailuak muntatu ditu.

h) Datuak eskuratzeko eta gainbegiratzeko elementuak muntatu ditu.

i) Indarrean dagoen erregelamentazioa eta segurtasun-arauak aplikatu ditu.

4. Sistema automatikoaren gailuak doitzeko, parametrizatzeko eta programatzeko eragiketak egiten ditu, diseinuaren zehaztapen teknikoak abiapuntu izanik, eta beharrezko software- eta hardware-tresnak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontroladore logikoek prozesatu beharreko seinaleak identifikatu ditu.

b) Sistema automatikoaren funtzionamendu-zehaztapen teknikoen arabera kalibratu ditu neurgailuak.

c) Sistema automatikoaren kontrol logikoko gailuen programak landu ditu, eskatutako zehaztapen teknikoen arabera.

d) Soluzio robotizatuetarako eta mugimendua kontrolatzeko soluzioetarako kontrol sekuentziak ezarri ditu.

e) Erregulazio eta kontroleko gailuetarako parametroak ezarri ditu.

f) Datuak eskuratzeko eta gainbegiratzeko gailuen programazioa landu du.

g) Parametroak ezarri ditu, eta industria-komunikazioko sarea doitu du.

5. Sistema automatikoaren funtzionamendua egiaztatzen du, diseinuko zehaztapen teknikoen arabera, eta, horretarako, beharrezko zuinketa egiten du eta segurtasun-arauak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Banaketa elektrikoko koadroaren funtzionamendua egiaztatu du.

b) Sistema automatikoaren gailu guztien funtzionamendua egiaztatu du.

c) Sistema automatikoaren eskakizunen arabera diseinatuta dauden kontrolatzeko, eskuratzeko eta gainbegiratzeko programen funtzionamendua egiaztatu du.

d) Gailuetarako ezarritako parametroen egokitasuna egiaztatu du, eta, hala badagokio, gailuak optimizatzeko beharrezko doikuntzak egin ditu.

e) Sistema automatiko osoa jarri du martxan eta, horrela, sistema automatikoaren funtzionamendua egiaztatu du eta ezarritako eskakizunen araberako beharrezko doikuntzak egin ditu.

f) Egindako jardueren, lortutako emaitzen eta egindako aldaketen txosten teknikoa egin du.

g) Dokumentazio teknikoan beharrezko aldaketak egin ditu, betiere sistema automatikoan egindako funtzionamenduaren eta dagokion zuinketaren egiaztapenen emaitzen arabera.

6. Sistema automatikoan sortutako matxurak aurkitzen ditu, dokumentazio teknikoa erabilita eta aurrez ezarritako protokoloen araberako jardun-irizpideak ezarrita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxura konpontzeko agindua bete du.

b) Matxurak identifikatzeko jarraitu beharreko prozedura dokumentatu du.

c) Matxurak aurkitzeko ezarritako prozedura jarraitu du.

d) Gailuak konpontzean edo ordeztean, hartutako erabakiak baloratu eta justifikatu ditu.

e) Gailuak konpontzeko eta/edo ordezteko aurrekontua egin du.

f) Konponketa egin du, ezarritako segurtasun-arauei eta -prozedurei jarraituta eta norbera babesteko eta kolektiboak babesteko beharrezko ekipamenduak erabilita.

g) Sistema automatikoaren diseinuan edo teknologian aldaketak egitearen komenigarritasuna aztertu du, matxura saihesteko.

h) Matxuraren txosten teknikoa bete du.

7. Eraikinetako eta lokaletako instalazio elektrikoak mantentzeko lanak planifikatzen ditu, instalazioaren eskakizunak abiapuntu izanik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-lana behar dezaketen instalazioaren zatiak hautatu ditu.

b) Zati bakoitzaren hornikuntza planifikatu du.

c) Mantentze prebentiboaren oinarrizko zereginak zehaztu ditu.

d) Mantentze prebentiboaren eta zuzentzailearen oinarrizko zereginak zehaztu ditu.

e) Instalazioaren mantentze-lanak programatu ditu.

f) Instalazioan esku hartzen duten ekipamenduen eta elementuen fabrikatzaileek ezarritako jarraibideak aztertu ditu.

g) Ekipamenduen eta elementuen doikuntzak proposatu ditu haien funtzionamendu egokirako.

h) Ekipamenduak edo elementuak ordezteko garaian, horien ezaugarri teknikoak eta onarpen ezaugarriak finkatu ditu.

i) Mantentze-lanetarako plan zehatza landu du.

8. Instalazio automatikoen mantentze-lanak kudeatzen ditu, mantentze-plana eta indarrean dagoen araudia abiapuntu izanik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntaketa-planaren atal guztiak identifikatu ditu.

b) Mantzentze-plana instalazioaren ezaugarrietara egokitu du.

c) Instalazioen mantentze-lanetarako, langileen kudeaketarako teknikak aplikatu ditu.

d) Instalazioak mantentzeko materialak eta elementuak kudeatzeko teknikak aplikatu ditu.

e) Mantentze-lanen kudeaketa-prozedurak antzeman ditu.

f) Mantentze-lanak kontrolatzeko adierazleak zehaztu ditu.

g) Indarrean dagoen erregelamentazioa eta laneko segurtasuneko erregelamentazioa aplikatu du mantentze-lanetan.

Edukiak.

Sistema automatikoaren instalazioa planifikatzea:

-Instalazio automatikoa planifikatzeko teknikak. Instalazio automatikoaren faseak. Erremintak eta ekipamenduak. Materialen hornikuntza eta biltegiratzea. Materialen egiaztapena. Instalazio automatiko bateko puntu kritikoak identifikatzea. Puntu kritikoak aurkitzeko teknikak.

-Lanari buruzko azterlana. Instalazio automatikoa hornitzeko eta muntatzeko planaren oinarrizko edukiak.

Instalazio automatikoaren muntaketa kudeatzea:

-Segurtasun elektrikoa neurtzeko ekipamenduak.

-Giza baliabideen kudeaketa. Muntaketaren adierazleak. Onartzeko gutxieneko balioak. Abiarazteko eskakizunak. Babes-elementuen saiakuntzak.

-Abiarazteko teknikak.

-Indarrean diren arauak.

Sistema automatikoko elementuak integratzea:

-Koadro elektrikoen ezaugarriak.

-Sistema elektrikoak eta fluidodunak instalatzeko eta muntatzeko teknikak.

-Sistemen eta ekipamenduen arteko bateragarritasuna.

-Sistema elektriko eta fluidodunen arteko konexioak egiteko teknikak.

-Robotak eta mugimendua kontrolatzeko sistemak muntatzeko teknikak.

-Neurketa eta erregulazio gailuak konektatzeko teknikak.

Doikuntza, parametrizazio eta programazio eragiketak egitea:

-Sistema automatiko baten seinale motak.

-Sistema automatiko batean kontrol logikoko gailuetako programak integratzea.

-Soluzio robotizatuetarako eta mugimendua kontrolatzeko soluzioetarako kontrol-sekuentziak.

-Sistema automatiko batean integratutako erregulazio eta kontrol gailuetarako parametroak ezartzea.

-Komunikazio industrialeko sare baten parametroak ezartzea eta doikuntza sistema automatiko integratu batean.

Sistema automatikoaren funtzionamendua egiaztatzea:

-Banaketa-koadro elektrikoaren funtzionamenduko egiaztapenak. Sistema automatikoaren gailu guztien funtzionamenduaren egiaztapenak.

-Kontrolatzeko, eskuratzeko eta gainbegiratzeko programen funtzionamenduko egiaztapenak.

-Gailuetan parametroak ezartzeko egiaztapenak eta optimizazioak.

-Sistema automatiko oso bat abiarazteko, egiaztatzeko eta doitzeko prozedurak.

Sistema automatikoan matxurak aurkitzea:

-Esku hartzeko eskaera eta lan-agindua.

-Sistema automatikoan matxurak identifikatzeko eta konpontzeko prozedurak. Matxuren txosten teknikoak eta konponketa-orriak.

Instalazio automatikoen mantentze-lanak planifikatzea:

-Instalazio automatiko batean mantentze-lanen mende dauden puntuak.

-Mantentze-lanetarako materialen hornikuntza eta stock-en kudeaketa.

-Mantentze prebentiboa eta zuzentzailea. Mantentze-lanak planifikatzeko teknikak.

-Mantentzea hobetzeko doikuntza-parametroak.

-Mantentze-lanetarako materialen harrera.

Instalazio automatikoaren mantentze-lanak kudeatzea:

-Mantentze-planaren oinarrizko edukiak. Giza baliabideak eta materialak kudeatzeko teknikak.

-Mantentze-lanen kudeaketaren prozedurak eta adierazleak.

-Indarrean diren arauak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da heziketa ziklo guztian egindako moduluetan hartutako ezagutza guztiak integratzea, hartutako gaitasunak indartzea, eta, aldi berean, automatizazio sistemen egungo teknologiaren ikuspegi orokorra ematea ikasleei. Beharrezkoa da ikaslea errealitate horretara hurbiltzea, eta dagoen sistema aniztasunaz ohar daitezela. Horretarako, komeni da ikus-entzunezko materiala erabiltzea (sarean dagoena, edo sektoreko enpresek emandakoa), eta inguruko enpresak bisitatzea.

Halaber, modulu hau oso egokia da zeharkako gaitasunak garatzeko, esaterako talde-lana, lidergoa, plangintza eta antolaketa, besteak beste. Horregatik, gomendatzen da programazioan jaso dadila modulu hau proiektuak eginez gauzatuko dela. Metodologia konstruktibista bat ere proposatzen da, esaterako problemetan oinarritutako ikaskuntza (PBL) edo Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (POL).

"Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa" moduluaren edukiak zikloko gainerako moduluen elementu integratzaileak dira, izan ere modulu desberdinetako ezagutzak erlazionatzen baitira. Horregatik, komeniko litzateke lantegi-gelan ohiko elementu oinarrizkoak edukitzea, esaterako bilgarriak, babesak, kablea eta kanaletak, eta koadro horiek mekanizatzeko eta kableatzeko behar den tresna. Bestalde, garrantzitsua izanen litzateke ikasleak gainerako moduluetan ikasitako gailuak ere izatea (PLCak, bihurgailuak, robotak, sentsoreak eta jardungailuak, besteak beste).

Era berean, gomendatzen da proiektuak kudeatzeko softwarea erabil dadila, proiektuen muntaketa planifikatzeko eta kudeatzeko.

Komeniko litzateke gainerako moduluetan aztertutako gailuak bateratzea, eta modulu honetan erabiltzea proiektuak egiteko. Hala, erraztuko dira ulermena, gaitasun berriak hartzea eta jadanik hartutakoen indartzea.

Modulu honetako helburuak ongi betetzeko, gomendatzen da bizpahiru proiektu programatzea, bizpahiru ikasleko taldeek egin ditzaten. Taldearen eta dagoen materialaren araberakoa izanen da, baina honako hauek behintzat izan behar dira: banaketa elektrikoa, babesak, neurtzeko eta erregulatzeko ekipamenduak eta gailuak, eragingailuak eta behar den komunikazio sistema.

Ikasleek, besteak beste, honelako jarduerak egin ditzakete proiektuetan:

-Sistema automatikoak planifikatzea.

-Sistema automatikoaren muntaketa kudeatzea.

-Sistema automatikoko hainbat elementu integratzea.

-Sistemako elementuak doitzea, programatzea eta parametroak ezartzea.

-Sistema automatikoaren funtzionamendua egiaztatzea.

-Sistema automatikoko matxurak aztertzea eta aurkitzea.

-Sistema automatiko baten mantentze-lanak planifikatzea.

-Sistema automatikoaren mantentze-lanak kudeatzea.

Komeni da, lehenbiziko proiektuan, aurreko kurtsoko moduluetan irakatsitako elementu batzuk integra daitezela. Helburua da, aurretik esandakoaz gain, ikasleentzat eredua izan dadila, gainerako proiektuak egiteko. Hortaz, honako hauek izan ditzake, besteak beste: PCLak, sentsoreak, jardungailu pneumatikoak, hidraulikoak eta/edo elektrikoak eta frekuentzia bihurgailuak.

Proposatzen da hurrengo proiektuetan sar daitezela ikasmailan ematen ari diren gainerako teknologiak, esate baterako komunikazioak, robotika, HMI, ikusmen artifiziala, serboposizionamendua eta erregulazioa, eta baita zikloan landu ez diren gailuak integratzea ere, ikasleek erronka berriei aurre egiteko, eta, horrela, honelako alderdiak garatzeko: autonomia, sormena, ikerketa, problemak ebaztea, komunikazioa, lankidetza eta erabakiak hartzea.

Azkenik, proposatzen da lantalde bakoitzak bere proiektua azal diezaiola talde guztiari, bukaeran. Horrela komunikazio-trebetasunak garatu daitezke, gainerako ikasleei ezagutzak helaraztearekin batera.

Lanerako metodo honek koordinazio handia eskatzen du zikloko gainerako moduluekin, izan ere haietan irakasten diren edukiak honetan aplikatzen dira. Arreta berezia eman behar zaio "Dokumentazio teknikoa" moduluari.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Kodea: 0970.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta bizitzan zehar ikasteko aukerak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bere nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu ditu erabakiak hartzeko.

b) Automatizazioko eta robotika industrialeko goi mailako teknikariarentzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu ditu, tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide jarduerarako zer-nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztu du.

d) Automatizazioko eta robotika industrialeko goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu ditu.

e) Etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratu du, laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik.

f) Lana bilatzeko prozesuan zein teknika erabiltzen diren zehaztu du.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi ditu.

2. Talde-lanaren estrategiak eta komunikaziorako trebetasunak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde-lanaren onurak baloratu ditu Automatizazioko eta robotika industrialeko goi mailako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu ditu.

c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu ditu.

d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

e) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu ditu, eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu ditu.

g) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu ditu: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu du.

i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietako bat dela onartu du.

j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu ditu, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu ditu.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu ditu eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu ditu.

f) Soldaten ordainagiria aztertu du eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu ditu, tartean daudela langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Automatizazioko eta robotika industrialeko teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu ditu.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer-nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu du, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu ditu.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden desberdintasunak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu ditu, eta baldintzak identifikatu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu ditu zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu ditu, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta kotizazio gabeko prestazioak bereiziz.

5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Automatizazioko eta robotika industrialeko goi mailako teknikari tituluaren lan inguruneetan, Automatizazioko eta robotika industrialaren sektorean dauden jarduerak motak sailkatu ditu, eta lanbide profesionalak identifikatu ditu.

b) Dauden arrisku faktoreak sailkatu ditu.

c) Arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) sailkatu eta deskribatu ditu.

d) Enpresako arriskuak ebaluatzeko prozesua eta kontzeptua zehaztu ditu.

e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu ditu eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien eraginkortasuna kontrolatu du.

f) Automatizazioko eta robotika industrialeko goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu du.

g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu ditu.

h) Prebentzioaren kulturaren garrantzia baloratu du enpresaren esparru eta jarduera guztietan.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko prebentziorako oinarrizko araudia identifikatu du.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu du.

c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

d) Arrisku plan bat prestatzean inplikatuta dauden agente guztien erantzukizunak identifikatu ditu.

e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu du.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

g) Aintzat hartu du garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

h) Automatizazioko eta robotika industrialeko goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu du.

i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazioetarako plana proiektatu du.

7. Prebentzio eta babes neurriak aplikatzen ditu, eta Automatizazioko eta robotika industrialeko goi mailako teknikariaren lan inguruneko arrisku egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu ditu.

c) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu ditu.

d) Larrialdietan zaurituak, halakorik izanez gero, larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Lehen sorospenerako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu ditu.

f) Langilearen osasuna zaintzeko betebeharrak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu ditu.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Automatizazioko eta robotika industrialeko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorearen definizioa eta azterketa, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean.

-Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Automatizazioko eta robotika industrialeko goi mailako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.

-Automatizazioko eta robotika industrialeko goi mailako teknikariarekin erlazionatutako tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitae-a eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko aukera gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde-lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Aplikazio informatikoak garatzeko sektoreko ekipamendu motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Automatizazioko eta robotika industrialeko goi mailako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko arriskuen ebaluazioa:

-Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku faktoreen analisia.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Ingurumen baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.

-Arriskuaren balorazioa.

-Aurkitutako arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

Prebentzioaren plangintza enpresan:

-Prebentzio plana.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Sektoreko enpresa batentzako larrialdi plana prestatzea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea:

-Jarduteko protokoloa hautatzea.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.

-Segurtasun arloko seinale motak identifikatzea.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospena. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenerako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleak oinarrizko trebetasunak eta jarrerak eskuratuko ditu automatizazioaren eta robotika industrialaren sektorearen lan munduan sartzeko eta bere lanbide karrera garatzeko Espainiako lurralde eremuan eta Europakoan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari, Gizarte Segurantzari eta lantaldeei buruzko edukiak jorratzen ahal dira lehenik, eduki horiek beharrezkoak baitira "Enpresa eta ekimen sortzailea" izeneko moduluan enpresako proiektu/plana garatzeko. Ondoren, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; aipatutako enpresa proiektuari dagokion prebentzio planean gauzatzen ahal da haien aplikazio praktikoa. Gatazkaren kudeaketarekin jarrai daiteke eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorra daiteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientabide profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertain eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak direnak finkatzea, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz.

-Lana bilatzeko prozesuetan behar den dokumentazioa prestatu eta betetzea: curriculum vitaea, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Komunikazio jarduerak egitea.

-Klasean aurkezpenak egitea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia alderatzea ikasten ari den zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Prebentzio plan bat prestatzea "Enpresa eta ekimen sortzailea" izeneko moduluan garatu beharreko enpresako proiektu/planerako.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal izateko.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta/edo Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

"Lanerako prestakuntza eta orientabideak" eta "Enpresa eta ekimen sortzailea" izeneko moduluek harreman estua izanen dute, eta edukiak eta metodologiaren alderdiak elkarrekin koordinatuko dituzte.

Azpimarratu behar da komenigarria dela Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan eginen den enpresako proiektu/plana erabiltzea "Lanerako prestakuntza eta orientabideak" izenekoan ematen diren edukiak zuzenean aplikatzeko; horrek modulu honetako edukien alderdi praktikoa sustatuko du.

Halaber, lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekin duen erlazioa kontuan hartu beharko litzateke, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

Kodea: 0971.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimen sortzaileari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu du banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekimenean arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartea aurreratzearekin eta pertsonen ongizatea handitzearekin duten lotura identifikatu ditu.

c) Kultura ekintzailea zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu du.

d) Automatizazioaren eta robotika industrialaren sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailearen garapena aztertu du.

e) Arrisku kontzeptua aztertu du, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) "Enpresaburu" kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu ditu.

2. Komunikazioarekin, lidergoarekin, sormenarekin eta konpromisoarekin zerikusia duten norberaren gaitasunak ezagutu eta aplikatzen ditu, eta norberaren konturako edo besteren konturako lanbide jarduerak garatzeko orduan duten garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

b) Agindu eta zuzentzeko estiloak eta horiek pertsonengan eta enpresetan dituzten eraginak sailkatu ditu.

c) Lanbide jardueretan motibazioa izatearen beharra justifikatu du.

d) Deskribatu du zein diren motibatzeko teknika ohikoenak eta nola egokitzen diren egoeraren arabera.

e) Lan prozesuak hobetzeko eta lanbidean berrikuntzak sartzeko, pentsamendu sortzailea izan beharra justifikatu du.

f) Sormenezko prozesuen ezaugarri nagusiak deskribatu ditu.

g) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu sektoreko enpresetan besteren kontura lan egitean behar diren gaitasun pertsonalekin.

h) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu automatizazioaren eta robotika industrialaren lanbide sektoreko jarduera batean hasten diren pertsona ekintzaileek behar dituzten gaitasun pertsonalekin.

3. Negoziorako ideiak sortu eta identifikatzen ditu, eta enpresa txiki bat sortzeko edo enpresa baten barnean ekimenak garatzeko aukera zehazten du, balio etikoak erantsiz eta ingurunearen gaineko eragina baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu, eta sistema kontzeptua aztertu du enpresari aplikatuta.

b) Enpresa baten barnean, prozesuak eta produktuak hobetzeko ekimenetarako ideiak garatzea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

c) Negoziorako ideiak garatzea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

d) Negoziorako aukerak aztertu ditu, sektorearen egoera eta eboluzioa kontuan izanda.

e) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

f) Aztertu du ea enpresaren jardueran zer-nolako eragina duten enpresak bezeroekin/erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

g) ETE baten inguruneko elementuak identifikatu ditu.

h) Enpresaren kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu du.

i) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu ditu.

j) Automatizazioko eta robotika industrialeko enpresa baten balantze soziala egin du eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu ditu, bai eta sortzen dituzten onura sozialak ere.

k) Automatizazioaren eta robotika industrialaren arloko enpresetan balio etikoak eta sozialak txertatzen dituzten praktikak identifikatu ditu.

l) Enpresaren estrategia deskribatu du, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu du.

m) Enpresa baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko azterlana egitea zein garrantzitsua den baloratu du.

4. Automatizazioko eta robotika industrialeko enpresa bat eratzeko eta abiarazteko jarduerak egiten ditu, dauden aukerabide eta baliabideak baloratuz, forma juridikoa hautatuz eta legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu ditu.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu du.

c) Enpresaren forma juridiko bakoitzari ezartzen zaion tratamendu fiskala bereizi du.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen tramiteak aztertu ditu.

e) Automatizazioko eta robotika industrialeko enpresa bat sortzeko dauden laguntzak zehatz-mehatz bilatu ditu.

f) Enpresa plan baten osagaiak zehaztu ditu.

g) Forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu ditu.

h) ETE bat abian jartzeko aholkularitzarako eta kudeaketa administratiborako enpresatik kanpo dauden bideak identifikatu ditu.

i) Produkzio planari buruzko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren azterlanari buruzko guztia enpresa planean sartu du.

j) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

k) Automatizazioaren eta robotika industrialaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin du.

l) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu ditu, bai eta finantzabideak ere.

m) Ahuleziak eta indarrak identifikatu ditu.

5. ETE baten kudeaketa administratibo, komertzial eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Automatizazioko eta robotika industrialeko enpresa baten zerga betebeharrak definitu ditu.

b) Fase hauek definitu ditu: produktua ekoiztea edo zerbitzua ematea, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu ditu.

d) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu du.

e) Zerga egutegian zerga motak bereizi ditu.

f) Automatizazioaren eta robotika industrialaren sektoreko ETE batek behar duen kontabilitateko eta merkataritzako oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskaera-oharrak, kanbio-letrak, txekeak eta beste batzuk, eta dokumentazio horrek enpresan egiten dituen zirkuituak deskribatu ditu.

Edukiak.

Ekimen sortzailea:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak automatizazioko eta robotika industrialeko enpresen jardunean.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna automatizazioaren eta robotika industrialaren ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-"Enpresaburu" kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko baldintzak. Izaera ekintzailea.

Komunikazioa, lidergoa eta sormena:

-Sormenaren, komunikazioaren eta lidergoaren oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena bultzatzen duten teknikak.

-Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Sektorean lan egiten duenaren eta ekintzaile baten laneko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak ezagutzea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Negoziorako ideia, automatizazioko eta robotika industrialeko enpresa baten esparruan.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barneko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Automatizazioko eta robotika industrialeko sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Automatizazioko eta robotika industrialeko sektoreko ETE baten erlazioak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Automatizazioko eta robotika industrialeko sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Automatizazioaren eta robotika industrialaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa plan bat prestatzea.

Funtzio administratiboa, merkataritzakoa eta finantzarioa:

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Automatizazioko eta robotika industrialeko enpresa baten administrazio kudeaketa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek sentikortasun positiboa garatzea nork bere lana sortzeko ekimenari dagokionez, baita enpresa barnean ekiteko jarrerak eta trebetasunak sustatzea ere, enplegua etengabe hobetzeko, beste baten kontura lan egiten denean.

Planteatzen diren edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak duela eskumena egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko, proposatzen da ikasleak has daitezela ekiteko gaitasunak zehazten eta garatzen dituzten jarduerekin, eta, horrek beren sektorera hurbiltzen lagunduko die. Ondoren, negoziorako ideia bat zehazteko erronkari eginen diote aurre ikasleek, hori oinarria izanen baita enpresa plan bat garatzeko. Izan ere, hori izanen da modulua garatzeko ardatza.

Komeni da edukiak aplikagarriak izatea eta enpresa proiektua edo enpresa plana garatzearekin batera irakastea, metodologiak lot ditzan moduluko alderdi teorikoa eta praktikoa.

Saiatu beharko litzateke "enpresa proiektua/enpresa plana" kontzeptua Automatizazioko eta robotika industrialeko moduluarekin elkartzen. Hartan, lanbide arloko irakasleak gidari izanen dira ezaugarri teknikoei buruzko alderdietan. Bi proiektuak ebaluazio tresna gisa erabiltzen ahalko dira, ikasleen jarrerazko alderdiak baloratu ahal izateko, hala nola: komunikazioa, lidergoa, sormena eta parte-hartzea. Lehen definitu dira horiek, ekimen sortzailea sustatzeko beharrezko gaitasun gisa.

Metodologia teoriko-praktikoa izanen da, ikus-entzunezko baliabideak eta IKTak erabiliz kasuan kasuko sektorearen egoera ekonomikoari buruzko informazioa bilatzeko eta aztertzeko, eta web orri eta plataforma espezializatuetan kontsultak egiteko, lagungarri izan daitezen erabakiak hartzeko, enpresa bat martxan jartzeko prozesuan. Alde horretatik, enpresa plan bat gara daiteke, ondoko jardueren ardatz:

-Heziketa zikloaren lanbide profileko jarduerarekin zerikusia duen enpresa proiektu/plan bat egitea, negozioa abian jartzeak dakartzan alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioa eta giza baliabideak, merkataritza kudeaketa, administrazio eta finantza kontrola, justifikazio soziala, etab.; batik bat, esperientzia praktikoak eta kanpoko agenteekiko harremana oinarri duten tresna pedagogikoak aplikatuko dira, baita enpresako jardueraren sustapena ere (enpresetarako leihatila bakarra, merkataritza ganberak, toki garapenerako agentziak, CEN, CEIN, enpresen mintegiak eta inkubagailuak, etab.).

-Enpresaburuekin harremanetan jartzea, hitzaldi, bisita, dinamika eta abarren bidez, enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko sortzen denetik aurrera, ekimenaren espiritua sustatzeko eta ikasleek jarduerak garatzeko enpresa horren inguruan: oinarrizko eginkizunak, ingurunearen azterlana, DAFO azterlana, produkzio prozesuaren deskribapena, enpresa mota.

-Azoka, jardunaldi, lantegi eta bestelako ekitaldietara joatea, sektorea ezagutzeko eta enpresa ekimena garatzeko.

-Erakustaldiak, jardunaldi teknikoak eta ikastetxean beste ekimen batzuk antolatzea, eskolako, ekonomiako eta gizarteko komunitateari begira.

-Kontsultak egitea enpresak sortzeko eskumenak dituzten entitate eta erakundeei, agente ekonomikoei eta profesionalei.

-Enpresako planaren barnean prebentzio plan bat prestatzea, "Lanerako prestakuntza eta orientabideak" izeneko moduluan erdietsitako gaitasunak oinarri dituena.

-Enpresako proiektu/plana azaltzea eta defendatzea epaimahai baten aurrean.

Metodologia hau aplikatzeko, komenigarria izanen litzateke ikasleei Interneten sartzea ahalbidetzen dieten baliabideak eta/edo ikus-entzunezko baliabideak izatea. Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposatutako jarduera batzuk egiteko.

Orobat, ikastetxeen arteko elkarlana sustatuko da, ahal dela, bai irakasleen bai ikasleen aldetik (kudeaketa ekonomikoa, prebentzio plana, denboraren bankua, etab.), eta ikastetxeen materialak eta praktika onak trukatzea bultzatuko da topaketa birtual eta aurrez aurrekoen bidez.

"Lanerako prestakuntza eta orientabideak" eta "Enpresa eta ekimen sortzailea" izeneko moduluak osagarriak direnez, koordinatuta egin beharko dira edukien garapena eta sekuentziazioa, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen artean harreman estua izanik. Era berean, enpresa proiektua ikasturte osoan zehar ardatz gisa erabiltzeak laguntzen ahal du metodologia komun bat ezartzen bi moduluetarako, halako moldez non "Lanerako prestakuntza eta orientabideak" izeneko moduluko edukiak aplikatu baitaitezke, egokien jotzen den moduan, enpresa proiektua egiteko.

Lanbide modulua: Automatizazioko eta robotika industrialeko proiektua

Kodea: 0969.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 30 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak:

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta behar horiek asetzen ahal dituzten ereduzko proiektuekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko enpresak sailkatu ditu, beren antolamenduaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.

b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu ditu, antolamenduaren egitura eta departamentu bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

c) Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu ditu.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuna emateko behar den proiektu mota identifikatu du.

f) Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

i) Proiektua prestatzeko erabiliko den lanerako gidoia prestatu du.

2. Tituluan ageri diren gaitasunekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak sartuz eta garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu du.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin du.

c) Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haien edukia identifikatu ditu.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta haien norainokoa identifikatu du.

e) Proiektua burutzeko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak aurreikusi ditu.

f) Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

g) Proiektua abian jartzeko finantzazio beharrak identifikatu ditu.

h) Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu ditu.

3. Proiektua nola inplementatu edo gauzatu planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotutako dokumentazioa zehaztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jardueren sekuentzia zehaztu du, jarduerak inplementazio beharren arabera ordenatuz.

b) Jarduera bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu ditu.

c) Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

d) Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu ditu.

e) Dituen arriskuak identifikatu ditu eta arriskuen prebentziorako plana eta behar diren baliabide eta ekipamenduak definitu ditu.

f) Baliabide materialen eta giza baliabideen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu ditu.

g) Inplementazioaren baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

h) Inplementatzeko edo gauzatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

4. Proiektuaren gauzatzearen jarraipen eta kontrolerako prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

c) Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu du.

d) Baliabideek eta jarduerek izan ditzaketen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, haiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

f) Erabiltzaile edo bezeroek ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

g) Proiektuak baldintzen agiria duen kasuan, hori beteko dela bermatzeko sistema ezarri du.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza

Kodea: 0972.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Iraupena: 340 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta lortzen diren produktuen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu egitura eta enpresako arlo bakoitzaren funtzioak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa-antolamendu ereduzkoekin alderatu du.

c) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio sistemak eta biltegiratzea, besteak beste.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu ditu.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna baloratu du.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etikoak eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Honako hauek ezagutu eta justifikatu ditu:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion prestasuna eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuen prebentziorako beharrezkoak diren jarrerak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagokionez beharrezkoak diren jarrerak.

-Lantaldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkikoei buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak, profesionalaren jardunbide egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuen prebentziorako aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu ditu.

c) Norbera babesteko ekipamenduak erabili ditu, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu du.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu du, jasotako jarraibideak interpretatuz eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu du egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, agertu zaizkion inguruabar garrantzitsuak jakinaraziz.

i) Bere jardueraren garrantzia eta eginkizunen aldaketetara egokitu beharra baloratu ditu.

j) Lana garatzean, bere gain hartu du arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna.

3. Aurreproiektu batetik edo emandako baldintzetatik abiatuta instalazioaren ezaugarriak zehazten ditu, dagokion araudia aplikatuta:

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikatzekoa den araudia identifikatu du.

b) Instalazioen eskemak eta krokisak egin ditu.

c) Instalazioak osatzen dituzten ekipamenduak eta elementuak dimentsionatu ditu.

d) Ekipamendu eta osagarri homologatuak hautatu ditu.

e) Muntaketarako prozesu teknologikoa zehaztu du.

f) Instalazioen planoak eta eskemak marraztu ditu.

g) Instalazioen muntaketa planoak marraztu ditu, sinbologia eta eskala normalizatuak erabilita.

4. Instalazioen muntaketa planifikatzen du, etapak ezarrita eta baliabideak banatuta, proiektuaren dokumentazio teknikotik abiatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioak muntatzeko prozesuaren etapak identifikatu ditu.

b) Obra unitateak, giza baliabideak eta materialak ezarri ditu.

c) Laneko bitartekoak, ekipamenduak, tresnak, eta neurtzeko eta egiaztatzeko tresnak zehaztu ditu.

d) Ekipamenduen eta materialen horniketa planak eta biltegiratzeko baldintzak garatu ditu.

e) Obra unitateetatik abiatuta, muntaketa kostuak balioetsi ditu.

f) Muntaketaren zehaztapen teknikoak eta proben protokoloak zehaztu ditu.

g) Instalazioen zerbitzu eta mantentze jarraibideen gidaliburuak landu ditu.

h) Arriskuei aurrea hartzeko araudia identifikatu du.

5. Instalazioen muntaketa ikuskatzen du eta hura gauzatzen laguntzen du, enpresan ezarritako segurtasun eta kalitate protokoloak errespetatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa interpretatu du, haren elementuak, funtzioa eta instalazioen muntaketan duten tokia ezagutuz.

b) Beharrezko erremintak eta materialak hautatu ditu, eta instalazioaren muntaketa plana interpretatu du.

c) Egiaztatu du instalatutako ekipamenduak eta osagarriak muntaketa planean ezarritakoak direla.

d) Besteak beste, aingurei, konexioei eta mekanizazioari lotutako muntaketa teknikak eta akaberak ikuskatu ditu.

e) Segurtasun planean zehaztutako banakako babes-elementuak erabili direla egiaztatu du.

f) Eragiketak kalitate sistemarako prozeduren arabera gauzatu ditu.

g) Ingurumena errespetatzeko irizpideen arabera jardun du.

6. Instalazioak eta ekipamenduak abiarazi edo zerbitzuan jartzen ditu, eta haiek ikuskatu eta gauzatzen laguntzen du, ezarritako prozedurei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio eta ekipamenduak abian jartzeko plana interpretatu du.

b) Tresna eta erreminta egokiak hautatu ditu.

c) Instalazioko kontrol eta segurtasun elementuen eta hargailu elektrikoen funtzionamenduaren sekuentzia egiaztatu da.

d) Elementu eta ekipamenduak programatu, erregulatu eta kalibratu ditu, beren funtzionaltasun ezaugarrien arabera.

e) Instalazioaren funtzionamendu parametroak egiaztatu dira.

f) Abiarazte egokirako behar diren eskuzko tresnak, tresna informatikoak eta erremintak erabili ditu.

g) Indarrean diren segurtasun eta kalitate arauak eta erregelamenduak bete ditu.

h) Zerbitzuan jartzeko eskatutako dokumentazio tekniko-administratiboa bete du.

7. Instalazioak mantentzeko esku-hartzeak kontrolatzen ditu eta haiek gauzatzen laguntzen du, programatutako helburuak betetzen direla egiaztatuta eta eskura dauden baliabideak optimizatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze mota identifikatu du.

b) Esku hartzeko prozesuak landu ditu eta mantentze programak interpretatu ditu.

c) Biltegiko izakinak egiaztatu ditu.

d) Beharrezko zereginak, denborak eta baliabideak zehaztu ditu.

e) Tresna eta erreminta egokiak hautatu ditu.

f) Funtzionaltasuna, argindar kontsumoak eta funtzionamendu parametroak egiaztatu ditu, besteak beste.

g) Elementu eta ekipamenduak doitu eta birprogramatu ditu.

h) Jardunen trazagarritasuna ziurtatzeko beharrezko dokumentazio teknikoa eguneratu du.

i) Eskatutako segurtasunaren eta kalitatearen arabera, eta ingurumena errespetatzeko irizpideei jarraituz egin ditu eragiketak.

j) Mantentze-lanak planifikatzeko aplikazio informatikoak erabili ditu.

8. Ekipamendu eta instalazioetan matxurak eta disfuntzioak konpontzen direla ikuskatzen du, horiek gauzatzen laguntzen du, eta mantentze-lan zuzentzaileen teknikak eta prozedurak aplikatzen direla ziurtatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-plana abiapuntu izanik antolatu ditu esku-hartzeak.

b) Matxura edo akatsen zantzuak identifikatu ditu, neurketak eginez eta instalazio edo ekipamenduaren funtzionaltasuna aztertuz.

c) Hipotesiak proposatu ditu matxuraren ustezko arrazoiei buruz eta instalazioan duten eraginari buruz.

d) Matxura aurkitu du, matxurak diagnostikatu eta bilatzeko berariazko prozedurei jarraituz.

e) Konponketa prozesua egiteko behar diren tresna eta erremintak aukeratu ditu.

f) Desmuntaketa egin du, ezarritako jarraibideei loturik, segurtasun eta kalitatez eta ingurumena errespetatuz.

g) Matxuratutako elementuak aldatu edo konpondu egin ditu.

h) Instalazioaren lehengo funtzionaltasun baldintzak berriz ezarri ditu.

i) Lan txukun eta garbia egin du, eta hitzartutako denborak errespetatu ditu egindako lanetan.

j) Mantentze programetan ezarritako dokumentazioa bete du.

Lanbide modulu honek laguntzen du titulu honetako gaitasunak eta helburu orokorrak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereziak garatzen.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitatetan

0959 lanbide modulua: Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak (165 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0959-UF01(NA)

Koadro elektrikoen muntaketa, mekanizazioa eta dokumentazioa.

25

0959-UF02(NA)

Automatismo elektriko kableatuen konfigurazioa eta muntaketa

60

0959-UF03(NA)

Automatismo pneumatiko eta elektropneumatikoen konfigurazioa eta muntaketa

50

0959-UF04(NA)

Automatismo hidrauliko eta elektrohidraulikoen konfigurazioa eta muntaketa

30

0960 lanbide modulua: Sistema sekuentzial programagarriak (190 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0960-UF01(NA)

Elektronika digitalaren hastapenak.

20

0960-UF02(NA)

Automata programagarriak. Oinarrizko jarraibideen deskribapena eta programazioa.

30

0960-UF03(NA)

Automata programagarriak. Oinarrizko funtzioak.

60

0960-UF04(NA)

Operadore panelen (HMI) ezaugarriak, programazioa eta muntaketa

40

0960-UF05(NA)

Prozesu industrialak SCADA bidez kontrolatzea

40

0961 lanbide modulua: Neurketa eta erregulazio sistemak (190 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0961-UF01(NA)

Neurketa eta erregulazio gailuak

40

0961-UF02(NA)

Neurketa eta erregulazio sistemak muntatzea eta garatzea

60

0961-UF03(NA)

Erregulazio- eta neurketa-sistemen funtzionamendua egiaztatzea

60

0961-UF04(NA)

Neurketa eta erregulazio sistemetan matxurak diagnostikatzea

30

0962 lanbide modulua: Potentzia sistemak (190 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0962-UF01(NA)

Sistema elektrikoen berezko parametroak.

30

0962-UF02(NA)

Makina elektrikoen funtzionamendu-saiakerak. Dinamoak, alternadoreak eta transformadoreak.

30

0962-UF03(NA)

Potentziaren elektronika. Artezgailuak, bihurgailuak eta onduladoreak.

30

0962-UF04(NA)

Motor elektrikoak instalatzea eta konektatzea. Abiagailuak.

40

0962-UF05(NA)

Potentzia sistema bat abian jartzea. Egiaztapena, diagnostikoa eta matxurak konpontzea.

30

0962-UF06(NA)

Makina elektrikoen mantentze-lana.

30

0964 lanbide modulua: Industria-informatika (165 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0964-UF01(NA)

Sistema informatikoen konfigurazioa

30

0964-UF02(NA)

Ordenagailuen sare lokalak

30

0964-UF03(NA)

Maila handiko ikus-programazio egituratua

60

0964-UF04(NA)

Web orriak diseinatzea eta argitaratzea

45

0963 lanbide modulua: Dokumentazio teknikoa (80 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0963-UF01(NA)

Dokumentazio grafikoa instalazio elektroteknikoetan eta automatizazio industrialetako instalazioetan.

40

0963-UF02(NA)

Dokumentazio teknikoa instalazio elektroteknikoetan eta automatizazio industrialetako instalazioetan.

40

0965 lanbide modulua: Sistema programagarri aurreratuak (80 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0965-UF01(NA)

Automata programagarriak. Sarrera/Irteerako modulu bereziak.

20

0965-UF02(NA)

Automata programagarriak. Tenperatura eta posizioa kontrolatzeko moduluak.

30

0965-UF03(NA)

Automata programagarriak. Komunikazioetarako moduluak.

30

0966 lanbide modulua: Robotika industriala (80 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0966-UF01(NA)

Robotikaren hastapenak

20

0966-UF02(NA)

Roboten programazio aurreratua

30

0966-UF03(NA)

Robotika industrialaren aplikazioak

30

Lanbide modulua: 0967: Industria-komunikazioak (140 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0967-UF01(NA)

Ekipamendu informatikoak konfiguratzea eta muntatzea.

50

0967-UF02(NA)

Komunikazo industrialeko sistemak konfiguratzea eta muntatzea.

50

0967-UF03(NA)

Komunikazo industrialeko sistemak gainbegiratzea eta kontrolatzea.

40

Lanbide modulua: 0968. Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa (140)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0968- F01(NA)

Automatizazio industrialeko sistemak muntatzeko prozesuak kudeatzea eta gainbegiratzea

50

0968-UF02(NA)

Automatizazio industrialeko sistemak abian jartzea

50

0968-UF03(NA)

Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko prozesuak kudeatzea eta gainbegiratzea

40

0970 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak (70 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0970-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0970-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

20

0970-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken konponketa

20

0971 lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea (70 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0971-UF01(NA)

Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea

20

0971-UF02(NA)

Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa

30

0971-UF03(NA)

Enpresa bat abian jartzea

20

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak

Kodea: 0959

Iraupena: 160 ordu

Prestakuntza unitatea: Koadro elektrikoen muntaketa, mekanizazioa eta dokumentazioa.

Kodea: 0959 - UF01 (NA).

Iraupena: 25 ordu.

-Automatismoen dokumentazio teknikoa interpretatzea.

-Sinbologia normalizatua automatismo elektrikoetan.

-Dokumentazioa lantzea. Memoria teknikoa.

-Oinarrizko mekanizazio teknikak. Karrakatzea, zulatzea, ebakitzea, hariztatzea, tolestea eta beste batzuk.

-Metrologia eta trazadura.

-Mekanizaziorako prozedurak eta baliabideak. Armairu, koadro elektriko eta kanalizazioen muntaketak.

-Segurtasun protokoloak mekanizaziorako makinak eta erremintak erabiltzean. Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Automatizazioko printzipioak. Sistema kableatuak.

-Agindu automatikoko prozesu eta sistemak. Tipologia eta ezaugarriak.

Prestakuntza unitatea: Automatismo elektriko kableatuen konfigurazioa eta muntaketa

Kodea: 0959 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Kontrol sistema kableatuak. Erabilitako teknologiak eta bitartekoak. Elementuak eta gailuak.

-Sentsore motak. Ezaugarriak eta aplikazioak.

-Eragingailuak automatismo elektriko kableatuetan. Erreleak eta kontagailuak.

-Potentzia elementuak. Motorrak.

-Automatismo kableatu batean erabilitako babesak.

-Aginteko eta indarreko eta eskemak.

-Automatismo kableatuetako instalazioen muntaketak.

-Automatismo kableatuak diseinatzeko eta simulatzeko programak.

-Automatismo kableatu bat mantentzea eta matxurak konpontzea.

-Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumen babesa instalazio elektriko automatiko kableatuetan.

Prestakuntza unitatea: Automatismo pneumatiko eta elektropneumatikoen konfigurazioa eta muntaketa

Kodea: 0959 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Pneumatika eta elektropneumatika. -Pneumatikaren oinarriak. Gasen oinarriak, oinarrizko legeak eta ezaugarriak.

-Instalazio pneumatikoaak. Airea eramatea eta banatzea. Ekipamenduak, elementuak eta gailuak. Tipologia, funtzioak eta ezaugarriak.

-Katalogo komertzialak erabiltzea.

-Seinaleak emititzeko elementuak, maniobratzeko eta prozesatzeko. Seinale eta jarduketa pneumatikoen tratamendua.

-Sinbologia eta irudikapen grafikoa. Eskemak. Diseinu eta irudikatze normalizatua.

-Funtzioak sinplifikatzeko metodoak.

-Teilakatuta.

-Urratsez urrats (maximoa eta minimoa).

-Laneko arriskuen prebentziorako automatismo pneumatikoei eta elektropneumatikoei aplikatzen ahal zaizkien diseinu arauak.

-Automatismo pneumatikoak eta elektropneumatikoak diseinatzeko eta simulatzeko programak.

-Matxurak identifikatzea eta konpontzea.

Prestakuntza unitatea: Automatismo hidrauliko eta elektrohidraulikoen konfigurazioa eta muntaketa.

Kodea: 0959 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Hidraulika eta elektrohidraulika. Hidraulikaren oinarriak. Fluidoen ezaugarriak eta propietateak.

-Instalazio hidraulikoak. Fluidoak eramatea eta banatzea. Ekipamenduak, elementuak eta gailuak. Tipologia, funtzioak eta ezaugarriak.

-Katalogo komertzialak erabiltzea.

-Seinaleak emititzeko elementuak, maniobratzeko eta prozesatzeko. Seinale eta jarduketa hidraulikoen tratamendua.

-Sinbologia eta irudikapen grafikoa. Eskemak. Diseinu eta irudikatze normalizatua.

-Laneko arriskuen prebentziorako automatismo hidraulikoei eta elektrohidraulikoei aplikatzen ahal zaizkien diseinu arauak.

-Automatismo hidraulikoak eta elektrohidraulikoak diseinatzeko eta simulatzeko programak.

-Matxurak identifikatzea eta konpontzea.

Lanbide modulua: Sistema sekuentzial programagarriak

Kodea: 0960

Iraupena: 190 ordu

Prestakuntza unitatea: Elektronika digitalaren hastapenak.

Kodea: 0960 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Zenbaketa sistemak: bitarra, BCD, hamaseitarra, etab.

-Funtzio logikoak.

-Konbinaziozko zirkuituak.

-Konbinaziozko zirkuituen sinplifikazioa.

-Boole-ren aljebra.

-Karnaugh-en diagramak.

-Memoriak.

-Zirkuituak irudikatzeko eta simulatzeko softwarea erabiltzea.

-Zirkuituak muntatzea entrenagailu digitalean.

Prestakuntza unitatea: Automata programagarriak. Oinarrizko jarraibideen deskribapena eta programazioa.

Kodea: 0960 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Automataren osagaiak.

-Programazio lengoaiak: jarraibide zerrenda, kontaktuen eskema, funtzioen eskema, Grafcet, testu egituratua.

-Programazio softwarea. Simulagailuaren funtzionamendua.

-Oinarrizko jarraibideak. AND, OR, SET eta RESET, besteak beste.

-Programazioa Grafcet-en.

-Egiazko aplikazioak muntatzea, sentsoreak eta eragingailuak konektatuz.

Prestakuntza unitatea: Automata programagarriak: oinarrizko funtzioak.

Kodea: 0960 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Tenporizadoreak. motak.

-Kontagailuak. Mota.

-Konparadoreak.

-Jauziak.

-Desplazamendu erregistroak.

-Denbora errealeko ordularia.

-Datuen desplazamendua.

-Datuen segimendua eta erregistroa.

-Aplikatzekoak diren diseinu arauak.

-Egiazko aplikazioak muntatzea.

-Funtzionamendua egiaztatzea, matxurak konpontzea.

Prestakuntza unitatea: Operadore panelen (HMI) ezaugarriak, programazioa eta muntaketa.

Kodea: 0960 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Motak eta ezaugarriak.

-Konektatzea. PC - HMI, PLC - HMI loturaren konfigurazioa.

-Programazio softwarea. Simulazioa.

-Pantaila motak eta konfigurazioa.

-Honako hauen programazioa:

-Sakagailuak eta pilotuak.

-Pantailak (zenbakikoak eta testukoak).

-Datuak sartzea.

-Grafikak.

-Irudiak.

-Taulak.

-Egiazko aplikazioak muntatzea.

-Funtzionamendua egiaztatzea, matxurak konpontzea.

Prestakuntza unitatea: Prozesu industrialak SCADA bidez kontrolatzea.

Kodea: 0960 - UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Aplikazioa sortzea.

-Pantailak eta agertzen diren leihoak.

-Objektuen animazioa.

-Windowsen eta SCADAren arteko komunikazioak.

-PC - PLC loturaren konfigurazioa.

-Egiazko aplikazioak muntatzea.

-Funtzionamendua egiaztatzea, matxurak konpontzea.

Lanbide modulua: Neurketa eta erregulazio sistemak

Kodea: 0961

Iraupena: 190 ordu

Prestakuntza unitatea: Neurketako eta doikuntzako ekipamenduak.

Kodea: 0961 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Neurketa eta erregulazio sistemak dituzten industria-aplikazioak.

-Kontrol-begizta baten elementuak.

-Transduktoreak eta sentsoreak.

-Neurketa-sistemaren zehaztapen teknikoak.

Prestakuntza unitatea: Neurketa eta erregulazio sistemak muntatzea eta garatzea.

Kodea: 0961 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Oinarrizko kontrol-estrategiak: atzeraelikadura.

-Seinaleen tratamendua eta egokitzapena.

-Pneumatika eta hidraulika proportzionala.

-Neurketa eta erregulazio sistema baten osagaiak dimentsionatzeko eta hautatzeko irizpideak.

-Kontrol-sistema baten egonkortasun-irizpideak.

-Kontroladoreak hautatzeko eta zehazteko irizpideak.

-Egoeren espazioa. Diseinua.

-Asaldurak eteteko kontrol-estrategiak.

-Neurketa eta erregulazio sistemak muntatzeko eta martxan jartzeko teknikak.

-Sentsoreak eta transduktoreak kalibratzeko teknikak.

-Kontroladoreen sintonizazioa.

-Kontrol analogikoko eta digitaleko elementuak: parametrizazioa eta programazioa.

-Sistemaren zahartzearen aurkako erregulazio-sistemak.

Prestakuntza unitatea: Erregulazio- eta neurketa-sistemen funtzionamendua egiaztatzea.

Kodea: 0961 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Egiaztatzeko teknikak.

-Doitzeko teknikak.

-Neurketa eta egiaztapen elektrikoko teknikak.

-Zerbitzuan jartzeko jardun-plana.

-Funtzionamendu-sekuentzietarako martxan jartzeko protokolo partikularizatua.

-Kasuan kasuko segurtasun arauak aplikatzea.

-Indarrean diren arauak. BTEE, besteak beste.

Prestakuntza unitatea: Neurketa eta erregulazio sistemetan matxurak diagnostikatzea.

Kodea: 0961 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Mantentze-lana egiteko teknikak.

-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea. Proba-protokoloak. Sistemaren disfuntzioen aurrean jarduteko plana.

-Neurketa eta erregulazio sistemetako ohiko matxurak.

-Neurketako ekipamenduak eta aparatuak.

-Gorabeheren txostena.

Lanbide modulua: Potentzia sistemak

Kodea: 0962

Iraupena: 190 ordu

Prestakuntza unitatea: Sistema elektrikoen berezko parametroak.

Kodea: 0962 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Korronte zuzeneko (k.z.) zirkuituetako berezko parametroak:

-Magnitude elektrikoak.

-Erresistentzien akoplamenduak: seriea, paraleloa, mistoa, izarra eta triangelua.

-Korronte zuzeneko zirkuituak. Intentsitateak, tentsioak, potentziak eta energiak kalkulatzea.

-Korronte zuzeneko zirkuituak konpontzeko metodoak (Kirchhoff eta sareak).

-Korronte alternoko (k.a.) zirkuituetan berezko parametroak zehaztea:

-Magnitude elektrikoak korronte alternoan. Korronte alterno motak. Korronte alternoa sortzea.

-Sinbologia elektrikoa.

-Korronte alternoko hargailuek nola jokatzen duten. Sistema monofasikoak eta trifasikoak.

-Korronte alternoko zirkuitu baten parametroak. Tentsioa, korrontea, potentzia, frekuentzia eta cos?, besteak beste.

-Hiru eta lau hariko banaketa.

-Hargailu trifasikoen konexioa.

-Neurketak korronte alternoko zirkuituetan.

-Harmonikoak: arrazoiak eta ondorioak.

-Sekzio-kalkulua. Tentsio-erortzea kalkulatzea, berotzeagatik denean eta zirkuitulaburra denean.

-Harmonikoen parametro bereizgarriak magnitude elektrikoetan: intentsitatea, tentsioa, frekuentzia, distortsioa eta potentzia faktorea, cos?, besteak beste.

-Babes elektrikoak.

-Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa.

Prestakuntza unitatea: Makina elektrikoen funtzionamendu-saiakerak. Dinamoak, alternadoreak eta transformadoreak.

Kodea: 0962 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Makina elektrikoen sailkapena. Makina estatikoak eta makina dinamikoak.

-Makinetako elementu mekanikoak eta elektrikoak.

-Makina elektrikoetako magnitude elektrikoak eta mekanikoak. Potentzia, motor-parea, eta abar.

-Alternadore elektrikoa. Funtzionamenduaren printzipioa.

-Transformadore elektrikoa. Funtzionamenduaren printzipioa. Eratzea eta motak.

-Ezaugarri elektrikoak eta mekanikoak. Transformadoreen ezaugarrien plaka.

-Motor elektrikoak. Funtzionamenduaren printzipioa. Eratzea eta motak.

-Ezaugarri elektrikoak eta mekanikoak. Transformadoreen ezaugarrien plaka.

-Motor motak. Korronte zuzeneko motorrak, serbomotorrak, erreluktantziakoak, urratsez urratsekoak, brushless, eta abar.

-Makina elektrikoak hautatzeko irizpideak.

-Makinak konektatzeko eskemak.

-Motorrak abiarazteko sistemak.

-Motor elektrikoen abiadura aldaketa.

-Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa.

Prestakuntza unitatea: Potentziaren elektronika. Artezgailuak, bihurgailuak eta onduladoreak.

Kodea: 0962 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Potentzia-kontroleko osagai elektronikoak. Funtzionamendu printzipioa, ezaugarri teknikoak eta sailkapena.

-Eragiketa-anplifikadoreak. Anplifikazioaren funtsak. Seinale sorgailuak.

-Osziladoreak. Osziladore integratuak.

-Zuzenketa. Iragazketa. Anplifikazioa. Egonkortzea.

-Neurgailuak. Neurtzeko teknikak.

-Eragingailu elektrikoak. Funtzionamendu printzipioa, aplikazioak eta ezaugarri teknikoak.

-Eragingailu elektronikoak. Abiagailu elektronikoa eta frekuentzia aldagailua.

-Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa.

Prestakuntza unitatea: Motor elektrikoak instalatzea eta konektatzea. Abiagailuak.

Kodea: 0962 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Instalazioaren zehaztapen teknikoak. Funtzionamenduaren eskakizunak, beste sistema batzuekiko bateragarritasuna, ingurumen baldintzak, eta abar.

-Osagaiak hautatzeko irizpideak. Funtzionamenduaren eskakizunak, beste sistema batzuekiko bateragarritasuna, ingurumen baldintzak, besteak beste.

-Konexioak egiteko eskemak. Potentzia-eskemak, maniobra-eskemak, bornero-eskemak, eta abar.

-Sinbologia normalizatua.

-Muntatzeko eta konexioak egiteko teknikak. Elementuak zuinkatzea, eroaleak markatzea eta terminalak jartzea, besteak beste.

-Eragingailu elektronikoen doikuntza-parametroak. Azelerazio eta desazelerazio-denbora, funtzionamendu-kurbak, balazta-sistemak, sarrera digitalak eta analogikoak, eta abar.

-Motor elektrikoen abioa.

-Neurgailuak. Neurtzeko teknikak.

-Bateragarritasun elektromagnetikoa.

-Indarrean diren arauak.

-Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa.

Prestakuntza unitatea: Potentzia sistema bat abian jartzea. Egiaztapena, diagnostikoa eta matxurak konpontzea.

Kodea: 0962 - UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Egiaztatzeko teknikak. Konexioak eta funtzionamendua.

-Neurtzeko tresnak.

-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea. Proba-protokoloak.

-Jarduteko teknikak. Jardun-puntuak.

-Matxuren erregistroak. Fitxak eta erregistroak.

-Indarrean diren arauak.

-Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa.

Prestakuntza unitatea: Makina elektrikoen mantentze-lana.

Kodea: 0962 - UF06 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Mantentze-lan motak.

-Mantentze-lanetako eragiketak makina elektrikoetan. Mantentze-lan prebentiboa. Zati elektrikoak eta mekanikoak. Babesen mantentze-lanak.

-Sentsoreen, eragingailuen eta jardungailuen mantentze-lanak.

-Makina elektrikoen mantentze-lanetarako plana. Egitura, txostenak eta tenporizazioa, besteak beste.

-Makina elektrikoen mantentze-lanetarako prozedurak.

-Mantentze-lanen faseak eta kontuz egin beharrekoak.

-Elementuak eta sistemak doitzea. Parametroak doitzea.

-Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa.

Lanbide modulua: Industria-informatika

Kodea: 0964

Iraupena: 165 ordu

Prestakuntza unitatea: Sistema informatikoen konfigurazioa.

Kodea: 0964 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Informatika-sistema baten arkitektura fisikoa.

-Oinarrizko periferikoak. Teklatua, sagua, monitorea.

-Komunikazio atakak.

-Sistema informatiko batean eragina izan dezaketen asaldurak. Elektromagnetikoak, tentsioaren igoerak eta jaitsierak, hornidura elektrikoaren etenak.

-Etenik gabeko elikatze-sistemak. Off Line, Line Interactive, On Line motak.

-Biltegiratze masiboko gailuak dituzten eragiketak.

-Eragiketak direktorioekin eta fitxategiekin.

-Programa informatikoen instalazioa eta erabilera.

Prestakuntza unitatea: Ordenagailuen sare lokalak.

Kodea: 0964 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Informatika-aretoak instalatzea. Baldintza elektrikoak eta ingurumen baldintzak.

-Ordenagailuen sare lokal batean parte hartzen duten ekipamenduak.

-Ordenagailuen sare lokalen topologia.

-Transmisio euskarri motak.

-Etherneteko estandarra.

-Ordenagailuen sare lokaleko ekipamenduak muntatzea, konektatzea eta konfiguratzea.

Prestakuntza unitatea: Maila handiko ikus-programazio egituratua.

Kodea: 0964 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Bistaratzeko aplikazioak garatzeko tresnak erabiltzea.

-Objektuak. Propietateak. Gertaerak.

-Aldagai motak.

-Programazio egituratua. Kontrol-egiturak. Programazio modularra.

-Arau sintaktikoak.

-Erabiltzaile-funtzioak. Deklarazioa eta garapena.

-Garapen-ingurunearen liburutegiak eta oinarrizko funtzioak.

-Bistaratzeko aplikazioak diseinatzea.

-Bistaratzeko aplikazioak instalatzea.

-PC interfazea, ataka bidez kontrolatzeko (Serie, USB edo beste bat).

Prestakuntza unitatea: Web orriak diseinatzea eta argitaratzea.

Kodea: 0964 - UF04 (NA).

Iraupena: 45 ordu.

-Web orriak diseinatzeko tresnak erabiltzea.

-Web orriak diseinatzea.

-Web orria osatzen duten fitxategien egitura.

-Web orriak zerbitzari batean argitaratzeko FTP bezero programak.

-Web orria zerbitzari batean argitaratzea.

Lanbide modulua: Ingelesa I

Kodea: NA01

Iraupena: 60 ordu

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko "Ingelesa I" lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Dokumentazio teknikoa

Kodea: 0963

Iraupena: 80 ordu

Prestakuntza unitatea: Dokumentazio grafikoa instalazio elektroteknikoetan eta automatizazio industrialetako instalazioetan.

Kodea: 0963-UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Instalazio elektrikoen eta automatizazio industrialeko instalazioen krokisak egitea:

-Krokisak egiteko arau orokorrak. Krokisak egiteko teknikak eta prozesua.

-Sinbologia.

-Akotazioa.

Instalazio elektroteknikoen eta automatizazio industrialeko instalazioen proiektuen dokumentazio grafikoa prestatzea:

-Irudikapenerako arau orokorrak. Dokumentazio grafikoa.

-Informazioa biltegiratzeko sistemak. Segurtasun kopiak prestatzea.

-Eskemak eta zirkuituak irudikatzea.

-Eraikuntza proiektuen planoak eta obra zibileko proiektuen planoak.

-Bestelako planoak.

-Ordenagailuz lagundutako diseinu programak erabiltzea. CAD.

Instalazio elektroteknikoen eta automatizazio industrialeko instalazioen proiektuen dokumentazio grafikoa kudeatzea:

-Dokumentu motak. Formatuak.

-Planoak inprimatzea. Planoak tolestea.

-Artxiboak.

-Kodetze arauak.

-Softwarea erabiltzea proiektuak kudeatzeko.

Prestakuntza unitatea: Dokumentazio teknikoa instalazio elektroteknikoetan eta automatizazio industrialetako instalazioetan.

Kodea: 0963 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Instalazio eta sistema industrialen dokumentazio tekniko-administratiboa identifikatzea:

-Aurreproiektua edo oinarrizko proiektua.

-Proiektu motak.

-Araudia. Tramitazioak eta legeztatzea. Tramiteak erakunde ofizialekin eta ekipamenduen hornitzaileekin.

-Instalazio elektrikoen eta automatizatuen dokumentazioari eta zerbitzuan jartzeari buruzko jarraibide tekniko osagarria.

-Egiaztapenei edo ikuskapenei buruzko jarraibide tekniko osagarria.

-Instalazio eta egiaztapen ziurtagiriak.

-Obra amaierako ziurtagiriak. Argibideen eskuliburua.

Aurrekontua egitea:

-Obra unitateak. Neurketak.

-Prezioen taulak.

-Eskulanaren kostuak.

-Aurrekontuak.

-Aurrekontuak egiteko softwarea erabiltzea.

Proiektuaren dokumentuak prestatzea:

-Dokumentuak egiteko formatuak.

-Kalkuluen eranskinak. Egitura. Ezaugarriak.

-Memoria. Egitura. Ezaugarriak.

-Segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterlana.

-Proiektuak egiteko softwarea erabiltzea.

Planak, eskuliburuak eta azterlanak prestatzea:

-Larrialdietarako plana. Prebentzio plana.

-Segurtasun eta babes ekipamenduak. Seinaleak eta alarmak.

-Aplikatu beharreko arauak.

-Oinarrizko segurtasun azterlanak.

-Kalitate eta mantentze plana.

-Kalitatearen Kudeaketarako Araudia.

-Instalazioaren edo sistemaren kalitatea.

-Ingurumen kudeaketako araudia.

-Ingurumen kudeaketako plana. Ingurumenaren eraginaren azterlanak.

-Zerbitzu-eskuliburua.

-Instalazioen elementuen zehaztapen teknikoak.

-Abiarazteko edo zerbitzuan jartzeko baldintzak. Proba protokoloa eta abiaraztea.

-Mantentze-lanen gidaliburua.

Lanbide modulua: Sistema programagarri aurreratuak

Kodea: 0965

Iraupena: 80 ordu

Prestakuntza unitatea: Automata programagarriak. S/I modulu digitalak.

Kodea: 0965 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-S/I modulu analogikoak: motak, konfigurazioa, konektatzea.

-Eragiketa aritmetikoak, eskala-faktoreko funtzioak.

-Funtzio blokeak: sortzea, konfiguratzea, aplikatzea.

-Funtzio bereziak programatzea tenperaturak eta posizioak kontrolatzeko.

-Aplikatzekoak diren diseinuko arauak.

-Egiazko aplikazioak muntatzea.

-Funtzionamendua egiaztatzea eta matxurak konpontzea.

-Dokumentazioa prestatzea: memoria, planoak, eskemak eta aurrekontuak, besteak beste.

Prestakuntza unitatea: Automata programagarriak. Tenperatura eta posizioa kontrolatzeko moduluak.

Kodea: 0965 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Tenperatura eta posizioa kontrolatzeko moduluak: motak, konfigurazioa eta konexioa.

-PID kontrola: autotuning, konfigurazioa, doikuntzak.

-Abiadura handiko sarrerak. Pultsu irteerak. Konfigurazioa, konektatzea.

-Funtzio bereziak programatzea tenperaturak eta posizioak kontrolatzeko.

-Aplikatzekoak diren diseinuko arauak.

-Egiazko aplikazioak muntatzea.

-Funtzionamendua egiaztatzea eta matxurak konpontzea.

-Dokumentazioa prestatzea: memoria, planoak, eskemak eta aurrekontuak, besteak beste.

Prestakuntza unitatea: Automata programagarriak. Komunikazioetarako moduluak.

Kodea: 965 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Moduluak, PLCak honako hauekin komunikatzeko: PLCak, urrutiko S/I, PC, beste gailu batzuk (aldagailuak, pantailak, posizio-kontrola): motak, konfigurazioa, konektatzea.

-Datu-sarea sortzea eta konfiguratzea: behar den softwarea erabiltzea. Funtzio berezien programazioa.

-Aplikatzekoak diren diseinu arauak.

-Egiazko aplikazioak muntatzea maila hauetan: eremua, zelula eta instalazioa.

-Funtzionamendua egiaztatzea eta matxurak konpontzea.

-Dokumentazioa prestatzea: memoria, planoak, eskemak eta aurrekontuak, besteak beste.

Lanbide modulua: Robotika industriala.

Kodea: 0966

Iraupena: 80 ordu

Prestakuntza unitatea: Robotikaren hastapenak.

Kodea: 0966 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Merkatuan dauden robot motak.

-Gelako robot motak aztertzea.

-Erabilitako osagai elektriko-elektronikoak.

-Erabilitako osagai mekanikoak.

-Blokeen diagrama (konexioa).

-Robotaren eskumuturrera lotutako elementuak (zulagailua, bentosak eta atzaparrak, besteak beste.

-Robotaren doikuntzak eta lan tresnak kalibratzea.

-Oinarrizko programazioa (robota, elementu autonomo gisa).

-Robotetako segurtasun-sistemen analisia.

Prestakuntza unitatea: Roboten programazio aurreratua

Kodea: 0966 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Begizten programazioa.

-Sekuentziak azpiprogrametan zatitzea.

-Programak kanpoko automatikoekin exekutatzea.

-Programak egitea puntuz puntuko komunikazioarekin (robota-PLCa), sarrera eta irteerekin edo serieko atakarekin (RS-232).

-Programak egitea bus industrialeko komunikazioarekin (Profibus, Interbus eta Ethernet erakoak).

-Instalazio robotizatuetan segurtasun erreleak sartzea.

Prestakuntza unitatea: Robotika industrialaren aplikazioak.

Kodea: 0966 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Aplikazio industrialak egitea PLCa nagusi dela eta robota morroi, komunikazio industrialak erabiliz.

-Aplikazio industrial robotizatuak egitea beste elementu eta teknologia batzuekin, esate baterako hauekin: ikusmen artifiziala, parearen kontrola, ardatzen kontrola, hidraulika eta abiaduraren erregulagailua.

-Talken kontrako sistemen hastapenak.

-Sistema robotizatuen segurtasun sistemetan hesi optikoak eta eskanerrak sartzea.

Lanbide modulua: Industria-komunikazioak Kodea: 0967

Iraupena: 140 ordu

Prestakuntza unitatea: Ekipamendu informatikoak konfiguratzea eta muntatzea.

Kodea: 0967 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-2 PCren arteko komunikazioa, serieko atakaren bidez (RS232).

-2 PCren arteko komunikazioa, RJ45 atakaren bidez (Ethernet crossover cable).

-Ethernet sareen topologiak.

-Ordenagailuen sare lokal bat, Interneteko konexioa duena, diseinatzea eta instalatzea.

-Sare bat azpisareetan zatitzea.

-Router bat eta sarbidegune bat instalatzea eta konfiguratzea, wi-fi teknologia duten gailuak Ethernet sarera konektatzeko.

-Gailuak bluetooth bidez komunikatzea.

-Zerbitzarian oinarritutako sare bat instalatzea eta konfiguratzea.

-Ordenagailuen sare lokalean eragindako matxurak diagnostikatzeko metodoak eta konpontzeko sistemak.

-Programa bat egitea maila handiko lengoaia batean, ordenagailu baten eta ekipamendu industrial baten arteko komunikaziorako.

Prestakuntza unitatea: Industria komunikazioko sistemak konfiguratzea eta muntatzea.

Kodea: 0967 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Industria-komunikazioko sistemak ezagutzea.

-Industria planta baten komunikazio busak programatzea, klabeatzea eta konfiguratzea.

-Industria-komunikazioko sistemaren funtzionamendua egiaztatzea:

-Industria-komunikazioko sistemetan disfuntzioak konpontzea:

-Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumen babesa komunikazio industrialeko instalazioetan.

-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.

Prestakuntza unitatea: Industria-komunikazioko sistemak gainbegiratzea eta kontrolatzea.

Kodea: 0967 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Industria-komunikazioko sistema batean esku hartzen duten gainbegiratze eta kontrol sistemen definizioa eta sailkapena.

-Gainbegiratze eta kontrol sistemen ezaugarri nagusiak.

-Pantaila desberdinak diseinatzea eta haien arteko interakzioa.

-Datuak bistaratzea eta idaztea.

-Gainbegiratze sistema berean hainbat kontrol ekipamendu sartzea, denen artean datuak trukatuta.

-Gainbegiratze sistemetan aplikatzeko programa txiki edo script-ak sortzea.

-Seinale dinamikoak grafikoki irudikatzea.

-Balioen erregistroa.

-Aplikazioen arteko lotura.

-Datuen kudeaketa, mantentze-tekniketan erabiltzeko.

-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.

Lanbide modulua: Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa

Kodea: 0968

Iraupena: 140 ordu

Prestakuntza unitatea: Automatizazio industrialeko sistemak muntatzeko prozesuak kudeatzea eta gainbegiratzea.

Kodea: 0968 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Automatizazio industrialeko sistemak muntatzeko hornikuntza kudeatzea:

-Planifikazio teknikak.

-Hornikuntza eta muntaketa planaren oinarrizko edukiak.

-Materialak egiaztatzea, biltegiratzea eta manipulazioa.

-Puntu kritikoak.

Muntaketa gainbegiratzeko eta kudeatzeko prozedurak:

-Inguratzaileen, eraikuntzen eta kableatuen ezaugarriak.

-Planoen interpretazioa.

-Segurtasun elektrikoa neurtzeko ekipamenduak.

-Indarrean diren arauak.

-Proiektuak programatzeko eta horiei segimendua egiteko tresnak.

-Sistema elektrikoak eta fluidodunak instalatzeko eta muntatzeko teknikak.

Automatizazio industrialeko sistemen muntaketaren egiaztapenak:

-Zuinketaren akta.

-Egiaztapen eta neurri protokoloak. Ekipamenduak.

-Muntaketa prozesuaren azkeneko dokumentazioa. Kalitate irizpideak.

Laneko segurtasuna eta osasuna automatizazio industrialeko sistemen muntaketaren kudeaketan eta gainbegiraketan:

-Laneko segurtasun eta osasunari buruzko araudia. Segurtasun plana.

-Arrisku faktoreak. Zamak manipulatzeko eta eramateko teknikak.

-Segurtasun bitarteko eta ekipamendu banakakoak eta taldekakoak.

-Seinalizazioa. Moduak eta seinaleak. Istripu kasuetan izan beharreko jarduketak.

Prestakuntza unitatea: Automatizazio industrialeko sistemak abian jartzea.

Kodea: 0968 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Doikuntza, parametrizazio eta programazioko eragiketak egitea:

-Seinale motak sistema automatiko batean, programak kontrol gailuetan integratzea.

-Parametroak kalkulatzea eta ezartzea gailu elektrikoetarako, pneumatikoetarako, hidraulikoetarako eta mekanikoetarako.

Sistema automatiko bat abiaraztea eta egiaztatzea:

-Abiarazteko protokoloak. Hotzean eta beroan abiaraztea. Prest-jartzea.

-Funtzionamendu parametroak instalazioetan.

-Neurketako tresna eta prozedurak.

-Arauzko probak.

-Segurtasun neurriak isolamenduetan eta makinen konexioan. Aldagaiak neurtzea.

-Instalazioaren parametroen aldaketa, doikuntza eta egiaztapena.

Sistema automatikoan matxurak aurkitzea:

-Esku hartzeko eskaera eta lan-agindua.

-Matxurak identifikatzeko eta konpontzeko prozedurak.

-Matxuren txosten teknikoak eta konponketa-orriak.

Segurtasuna automatizazio industrialeko sistemak abiaraztean.

-Segurtasuneko eta higieneko araudia.

-Segurtasuneko ereduzko proiektuak. Segurtasun planak.

-Arrisku faktoreak identifikatzea. Oinarrizko segurtasun azterlanak.

-Babes ekipamendu taldekakoak eta banakakoak.

Automatizazio industrialeko sistemak zerbitzuan eta abian jartzeko eskuliburuak.

-Kontrol, neurketa eta erregulazio elementuen zehaztasun teknikoak.

-Instalazioak abiarazteko baldintzak: probetarako protokoloak.

-Aplikatu beharreko arauak.

-Fabrikatzaileen dokumentazioa.

-Ikuskatzeko guneak eta kontrolatu beharreko parametroak.

-Muntatzeko eta mantentze-lanetarako eskuliburuak.

-Instalazioaren ziurtapena.

Prestakuntza unitatea: Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko prozesuak kudeatzea eta gainbegiratzea.

Kodea: 0968 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Automatizazio industrialeko sistemen mantentze-lanen egitura:

-Matxuren tipologia. Tresnak, ekipamenduak, neurketa lanabesak eta bitarteko tekniko lagungarriak.

-Diagnostikatzeko teknikak: probak, neurriak, prozedurak.

-Kableatzeko eta konektatzeko teknikak.

-Matxuren diagnostikoa. Diagnostikorako teknikak. Diagnostikorako probak eta neurriak.

-Mantentze-lan zuzentzailea: Mantentze-lan zuzentzaile programatua. Ezarritako prozedurak. Handitzeko eragiketak.

Automatizazio industrialeko sistemen mantentze-lanen programazioa eta segimendua:

-Mantentze-lanen eta hornikuntzaren planifikazioa.

-Mantentze prebentiboaren eta iragarlearen programa.

-Planifikazio teknikak. CPM / PERT teknikak eta Gantt-en diagramak aplikatzea. Mantentze-lanak planifikatzeko eta segimendua egiteko dokumentuak. Mantentze-lanak programatzeko eta horiei segimendua egiteko tresna informatikoak.

Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko lanak kudeatzea eta gainbegiratzea:

-Kalitateari buruko oinarrizko kontzeptuak eta araudia.

-Mantentze-lanak gauzatzeko kalitate plana. Kalitate irizpideak. Kalitatearen kontroleko faseak eta prozedurak. Kalitatearen kudeaketa.

-Hondakinen kudeaketa. Aplikatu beharreko arauak.

Laneko segurtasuna eta osasuna automatizazio industrialeko sistemen mantentze-lanen kudeaketan eta gainbegiraketan:

-Automatizazio industrialeko sistemen mantentze-lanetako laneko segurtasunari eta osasunari buruzko araudia. Segurtasun plana.

-Arriskuak: elektrikoak, alturetakoak, beste arrisku faktore batzuk.

-Segurtasun bitarteko eta ekipamendu banakakoak eta taldekakoak.

-Seinalizazioa. Moduak eta seinaleak.

-Istripu kasuetan nola jardun. Lehen laguntzak eta istripua izan dutenak lekualdatzea.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Kodea: 0970

Iraupena: 70 ordu

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0970 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku faktoreen analisia.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun, ingurumen eta ergonomia baldintzei zein psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospena. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikak aplikatzeari buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0970- UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikagarria den hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken konponketa.

Kodea: 0970- UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitzea eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: mugikortasunaren agiria.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko aukera gisa.

-Talde-lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

Kodea: 0971

Iraupena: 70 ordu

Prestakuntza unitatea: Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea.

Kodea: 0971- UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barneko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak automatizazioko eta robotika industrialeko enpresen jardunean.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna automatizazioaren eta robotika industrialaren ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Negoziorako ideia, automatizazioko eta robotika industrialeko enpresa baten esparruan.

-"Enpresaburu" kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Sormenaren, komunikazioaren eta lidergoaren oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena bultzatzen duten teknikak.

-Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Automatizazioaren eta robotika industrialaren sektorean ari den enplegatu baten eta ekintzaile baten lan arloko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak ezagutzea.

Prestakuntza unitatea: Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0971- UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Automatizazioko eta robotika industrialeko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Automatizazioko eta robotika industrialeko sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Automatizazioko eta robotika industrialeko sektoreko ETE baten erlazioak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Enpresa plan bat prestatzea.

-Automatizazioko eta robotika industrialeko sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea

Kodea: 0971 - UF03 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Automatizazioko eta robotika industrialeko enpresa baten administrazio kudeaketa.

4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

4. ERANSKINA

1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) babesean ezarritako tituluetako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Automatizazioko eta robotika industrialeko goi mailako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak

LOGSE 1/1990 LEGEAN EZARRITAKO HEZIKETA ZIKLOETAKO

LANBIDE MODULUAK

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 LOE):

AUTOMATIZAZIOA ETA ROBOTIKA INDUSTRIALA

Kontrol sekuentzialeko sistema.

0959. Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak.

0960. Sistema automatiko programagarriak.

Neurketa eta erregulazio sistemak.

0961. Neurketa eta erregulazio sistemak.

Potentzia sistema elektroteknikoak.

0962. Potentzia sistemak.

Sistema automatikoen garapenaren kudeaketa.

0963. Dokumentazio teknikoa.

Industria-informatika.

0964. Industria-informatika.

Sistema sekuentzialen garapena.

0965. Sistema programagarri aurreratuak.

Neurketa eta erregulazio sistemak garatzea.

0968. Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa.

Industria-komunikazioak.

0967. Industria-komunikazioak.

Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan.

0971. Enpresa eta ekimen sortzailea.

Erregulazio eta kontrol sistema automatikoetako goi mailako

teknikari tituluko prestakuntza lantokian

0972. Lantokietako prestakuntza

5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

5. ERANSKINA

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko

FROGATUTAKO

GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN

LANBIDE MODULUAK

UC1568-3: Automatizazio industrialeko sistemetan, prozesu sekuentzialetarako kontrol-sistemen proiektuak garatzea.

0959. Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak.

0960. Sistema automatiko programagarriak.

UC1569-3: Automatizazio industrialeko sistemetan, neurketa eta erregulazio sistemen proiektuak garatzea.

0961. Neurketa eta erregulazio sistemak.

0965. Sistema programagarri aurreratuak.

UC1575-3: Automatizazio industrialeko sistemak muntatzeko prozesuak kudeatzea eta gainbegiratzea.

UC1576-3: Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko prozesuak kudeatzea eta gainbegiratzea.

UC1577-3: Automatizazio industrialeko sistemak abian jartzeko prozesua gainbegiratzea eta egitea.

0962. Potentzia sistemak.

0966. Robotika industriala.

0968. Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa.

UC1570-3: Automatizazio industrialeko sistemetan, komunikazio-sareen proiektuak garatzea.

0967. Industria-komunikazioak.

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko

GAINDITUTAKO

LANBIDE MODULUAK

FROGATZEN AHAL DIREN

GAITASUN UNITATEAK

0959. Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak.

0960. Sistema automatiko programagarriak.

0963. Dokumentazio teknikoa.

UC1568-3: Automatizazio industrialeko sistemetan, prozesu sekuentzialetarako kontrol-sistemen proiektuak garatzea.

0961. Neurketa eta erregulazio sistemak.

0965. Sistema programagarri aurreratuak.

0963. Dokumentazio teknikoa.

UC1569-3: Automatizazio industrialeko sistemetan, neurketa eta erregulazio sistemen proiektuak garatzea.

0962. Potentzia sistemak.

0966. Robotika industriala.

0968. Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa.

UC1575-3: Automatizazio industrialeko sistemak muntatzeko prozesuak kudeatzea eta gainbegiratzea.

UC1576-3: Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko prozesuak kudeatzea eta gainbegiratzea.

UC1577-3: Automatizazio industrialeko sistemak abian jartzeko prozesua gainbegiratzea eta egitea.

0967. Industria-komunikazioak.

0963. Dokumentazio teknikoa.

UC1570-3: Automatizazio industrialeko sistemetan, komunikazio-sareen proiektuak garatzea.

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

A) Moduluak ematen dituzten irakasleak

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN

ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0959. Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak.

Instalazio elektroteknikoak.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0960. Sistema automatiko programagarriak.

Instalazio elektroteknikoak.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0961. Neurketa eta erregulazio sistemak.

Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0962. Potentzia sistemak.

Instalazio elektroteknikoak.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0963. Dokumentazio teknikoa.

Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0964. Industria-informatika.

Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

Sistema elektroteknikoak

0965. Sistema programagarri aurreratuak.

Sistema elektroteknikoak eta automatikoak.

Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0966. Robotika industriala.

Instalazio elektroteknikoak.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0967. Industria-komunikazioak.

Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

Sistema elektroteknikoak

0968. Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa.

Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0969. Automatizazioko eta robotika industrialeko proiektua.

Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

Sistema elektroteknikoak

Instalazio elektroteknikoak.

0970. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

0971. Enpresa eta ekimen sortzailea.

Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak.

Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

-Enpresa Zientzietako diplomaduna.

-Lan Harremanetako diplomaduna.

-Gizarte Laneko diplomaduna.

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna.

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna.

Sistema Elektronikoak. Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

-Ontzietako Irrati-elektronikako diplomaduna.

-Aeronautikako ingeniari teknikoa, Aire Nabigazioa espezialitatea.

-Informatikako Sistemen ingeniari teknikoa.

-Industria ingeniari teknikoa, Elektrizitatea espezialitatea, Industria Elektronika espezialitatea.

-Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0961. Neurketa eta erregulazio sistemak.

0963. Dokumentazio teknikoa.

0964. Industria-informatika.

0965. Sistema programagarri aurreratuak.

0967. Industria-komunikazioak.

0968. Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa.

0970. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

0971. Enpresa eta ekimen sortzailea.

Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk.

0959. Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak.

0960. Sistema automatiko programagarriak.

0962. Potentzia sistemak.

0966. Robotika industriala.

0969. Automatizazioko eta robotika industrialeko proiektua.

NA01. Ingelesa

Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

7. ERANSKINA. LEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekua:

-Irakaslekua.

-Balio anitzeko gela

-Informatika gela.

-Sistema automatikoetako laborategia.

-Sistema automatikoetako lantegia.

Iragarkiaren kodea: F1211696

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web