(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

91/2012 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 1EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN HORTZ PROTESIETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA.

BON N.º 243 - 14/12/2012



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK


  5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA


  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  7. ERANSKINA. LEKUAK


Zioen Azalpena

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek funtzio garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, helburu hau du ezarrita: prestakuntza-eskaintza produkzio-sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara etengabe egokitzeko erraztasunak ematea, lanbide heziketako tituluak eguneratu eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Halaber, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea lanbide heziketaren eskaintza gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde esparruko ekonomiaren premien arabera egokitzeko. Bestalde, lanbide heziketako maila ertaineko eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetan sartzeko bete beharreko baldintzak aldatzen ditu.

Foru dekretu honen bitartez, Hortz protesietako goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek azaroaren 4ko 1687/2011 Errege Dekretua garatzen du, Hortz protesietako goi mailako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Hortz protesietako goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2. Arau multzo honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari dagokion produkzio sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu den lanbide kualifikazioa azaltzen da. Lanbide kualifikazio hori, alegia, Hortz protesietakoa, ekainaren 24ko 887/2011 Errege Dekretuan arautua, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune bat da. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortzen ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz, Nafarroarako elementu bereizgarriak kontuan hartuz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3. Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiaz ari da, eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopurua (ECTS). Lehenbizikoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugikortasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4. Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke, edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5. Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Hortz protesietako goi mailako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioko gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6. Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua, 10. eta 11. artikuluetan eta horiei dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen dena, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzak dira. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakasleku eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko abuztuaren 1ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Hortz protesietako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Osasunaren lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Hortz protesietako goi mailako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Hortz protesiak.

b) Maila: 3. - Goi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2000 ordu.

d) Lanbide arloa: Osasuna.

e) Europako erreferentea: HNSN - 5b (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio-sistemaren erreferentziak, haren prospektiba eta Nafarroako testuinguruan kokatzeko jakingarri batzuk ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Hortz protesietako heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloak dituen lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2 B) eranskinean garatzen dira, Hortz protesietako goi mailako teknikari titulua ezarri zuen eta beraren gutxieneko irakaskuntzak finkatu zituen azaroaren 18ko 1687/2011 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatu dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

6. artikulua . Heziketa zikloan sartzeko bideak.

1. Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

2. Zientziak eta Teknologia modalitateko batxilergoa ikasi duten ikasleek lehentasuna izanen dute heziketa ziklo honetan sartzeko, azaroaren 18ko 1687/2011 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarri bezala.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Hortz protesietako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Hortz protesietako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

3. Azaroaren 18ko 1687/2011 Errege Dekretuaren 14.3 artikuluaren arabera, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banatuak.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 1eko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide moduluen eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak 4. eranskinean agertzen dira, foru dekretu honen bidez egitura eta curriculuma arautzen zaizkien moduluei dagokienez.

2. Lanbide moduluek beste lanbide modulu, gaitasun unitate, Batxilergoko ikasgai eta goi mailako hezkuntzako ikasketekin dituzten baliozkotzeei eta salbuespenei dagokienez, azaroaren 18ko 1687/2011 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoari eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan agindutakoari helduko zaie.

9. artikulua . Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Hortz protesietako goi mailako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez, aurrekoen baliokideak diren titulazioak foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira, irakasleen espezialitatea zein den.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide moduluak irakasteko, ikastetxe pribatuetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute, haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Irakaslekuetan altzari, ekipamendu eta lanerako tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Irakaslekuetan erabiltzen diren makina eta ekipamenduetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

e)

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituraz bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamendu, makina, eta abarrekoek ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko dute. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntza-emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Lehen xedapen gehigarria.- Tituluaren baliokidetasunak.

1. Azaroaren 18ko 1687/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Hortz protesietako teknikari espezialistaren tituluak (osasun arlokoa) eta Hortz protesietako goi mailako teknikariaren tituluak, zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen baita, ondorio akademiko eta profesional berak sortuko dituzte.

2. Halaber, Hortz protesietako goi mailako teknikariaren tituluak, Goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duen abenduaren 21eko 357/1998 Foru Dekretuan araututakoak, Hortz protesietako goi mailako teknikariaren tituluak dauzkan eragin akademiko eta profesional berak izanen ditu -azken horren curriculuma da foru dekretu honetan arautzen dena-.

Bigarren xedapen gehigarria.- Beste lanbide trebakuntza batzuk.

Lanerako prestakuntza eta orientabideko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, azaroaren 18ko 168/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian ezarritakoarekin bat.

Xedapen iragankor bakarra.- Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Abenduaren 21eko 357/1998 Foru Dekretuan ezarritako Hortz protesietako goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

Xedapen indargabetzaile bakarra .Beste arau batzuk indargabetzea.

1. Indarrik gabe utzi da abenduaren 21eko 357/1998 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Hortz protesietako goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetako lehena.- Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2012-2013 ikasturtean ezarriko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken xedapenetako bigarrena.- Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2012ko abuztuaren 1ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila.

a) Lanbide profila.

Hortz protesietako goi mailako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak ondokoak dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion lanbide kualifikazioak.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorra hauxe da: hortz eta aurpegiko protesiak, ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak diseinatu, fabrikatu eta konpontzea sendagilearen aginduei eta zehaztapenei jarraikiz, haien akaberako beharrezko birdoiketa egitea eta hortz protesietako laborategi bat kudeatzea, produktua merkaturatzeko eragiketak eginez eta ingurumeneko babesari eta segurtasunari buruz indarra duen araudia eta kalitateko zehaztapenak errespetatuz.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Hortz protesietako goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

SAN628-3: Hortz protesia, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC2087-3: Hortz protesietako zentro, instalazio edo laborategi bat kudeatzea eta hortz eta aurpegiko protesiak, ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak diseinatu, prestatu, egin, fabrikatu eta konpontzeko prozesuak antolatzea.

-UC2088-3: Sendagilearen aginduak interpretatzea, produktua zehaztea, eta programatu, prestatu eta kontrolatzea hortz eta aurpegiko protesien, ortodontzia aparatuen eta oklusio ferulen fabrikazioa eta/edo konponketa.

-UC2089-3: Erretxinazko protesi erauzgarri osoak diseinatu, prestatu, egin, fabrikatu eta konpontzea.

-UC2090-3: Ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak diseinatu, prestatu, egin, fabrikatu eta konpontzea.

-UC2091-3: Lehengoratzeak eta egitura metalikoak diseinatu, prestatu, egin, fabrikatu eta konpontzea, metal-zeramikazko eta/edo metal-erretxinazko hortz protesi finkoak egiteko.

-UC2092-3: Protesi erauzgarri partzialak, metalezkoak, erretxinazkoak zein mistoak diseinatu, prestatu, egin, fabrikatu eta konpontzea.

-UC2093-3: Zeramikazko edo erretxinazko lehengoratzeak eta estaldura estetikoak diseinatu, prestatu, egin, fabrikatu eta konpontzea, metalezkoak izanda nahiz metalezkoak izan gabe.

-UC2094-3: Inplanteen gaineko hortz protesiak diseinatu, prestatu, egin, fabrikatu eta konpontzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Hortz protesietako establezimenduak ematen dituen zerbitzuak planifikatzea, kontrol ekonomikoko edo administrazioko eragiketetatik sortzen den kudeaketa eginez edo gainbegiratuz.

2) Establezimenduan sortzen den osasun edo administrazio dokumentazioa kudeatzea, erabiltzaileei beharrezko arreta emateko.

3) Material, ekipamendu eta tresnen erosketa, bilketa eta berrorniketa kudeatzea, erabiltzaileen eskaerei erantzuteko.

4) Hortz eta aurpegiko protesiak, ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak diseinatzea, ereduaren anatomiaren eta funtzioaren ezaugarrietara egokituta eta sendagilearen aginduei jarraituta.

5) Ekipamenduak eta materialak prestatzea, mantentzeko plan, teknika eta jarraibideekin bat.

6) Hortz eta aurpegiko protesiak, ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak egin eta fabrikatzea, lan prozedura normalizatuak aplikatuz eta ekipamenduak, lanabesak eta erremintak artez erabiliz.

7) Produktu protesikoen, ortodontzia aparatuen eta oklusio ferulen elementuak egiaztatzea, akatsak antzemanez eta zuzentzeko neurriak identifikatuz.

8) Hortz eta aurpegiko protesiak, ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak konpontzea, produktuaren ezaugarriak eta aurkeztutako aldaketak identifikatuz.

9) Hortz eta aurpegiko protesien, ortodontzia aparatuen eta oklusio ferulen erabileraz eta mantentze-lanez informatzea, haien ezaugarriak eta eginkizunak uztartuz.

10) Produktu protesikoen, ortodontzia aparatuen eta oklusio ferulen azken prezioa eskuratzea, kostuak balioetsita.

11) Lanaren eta norberaren egoera berrietara egokitzea, eta horretarako, norberaren lanbide inguruneari dagozkion ezagutza zientifiko, tekniko eta teknologikoak eguneratuta edukitzea, prestakuntza eta bizitzan zehar eskura dauden ikaskuntza-baliabideak kudeatzea, eta informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzea.

12) Egoerak, arazoak edo gorabeherak konpontzea, eta horretarako ekimena eta autonomia baliatzea bere eskumeneko eremuan, sormena eta berritzeko eta hobetzeko gogoa erakutsiz, bai bere lanean bai taldeko kideenean.

13) Lantaldeak antolatu eta koordinatzea, lanaren garapena gainbegiratzea, arduraz, harreman errazak mantenduz eta lidergoa norberaren gain hartuz, eta egon daitezkeen taldeko gatazketan konponbideak emanez.

14) Lankideekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea. Horretarako komunikazio bide eraginkorrak erabiltzea, informazio edo ezagutza egokiak transmititzea, eta bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatzea.

15) Norberaren lana zein taldearena egitean ingurune seguruak sortzea. Horretarako, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea, araudiak ezartzen duenaren eta enpresaren helburuen arabera.

16) Ekoizpen-prozesuen edo zerbitzuak emateko prozesuen barnean dauden lanbide-jardueretan kalitatearen kudeaketari, irisgarritasun unibertsalari eta “guztientzako diseinuari” erantzuteko prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea.

17) Enpresa txiki baten sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide-jardueran ekimena izatea, gizarte erantzukizun senarekin.

18) Jarduera profesionaletik ondorioztatzen diren eskubideak gauzatzea eta betebeharrak betetzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

B) Produkzio sistema.

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Titulu hau eskuratzen duten pertsonak osasun sektorean aritzen dira, enpresa pribatuetan edo laguntza instituzioetan, hortzen osasun produktu neurrirakoen fabrikatzaile gisa hortz protesietako laborategietan, langile autonomo gisa edo beste baten kontura, eta hortz industriako enpresetan, hala nola materialak eta makinak hornitzeko fabriketan, edo hortz biltegietan, enpresako berariazko prestakuntzako jardueretan parte hartuz. Halaber, ikerkuntza teknologikoaren arloan garatzen ahal du bere jarduera hortz sektoreko enpresetan, eta instruktore gisa hortz industrian, ikastaro oinarrizkoak edo aurreratuak emanez material eta teknika berrien inguruan. Estatuko osasun administrazioaren erregulazioaren menpean dago bere jarduna.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

-Hortz protesietako goi mailako teknikaria.

-Hortz protesietako teknikari espezialista.

-Hortz protesietako laborategi baten arduradun teknikoa.

-Saltzailea hortz industria batean edo hortz biltegietan.

-Arduradun teknikoa ikerkuntzako eta produktuak garatzeko departamentuetan, hortz industrian.

b) Nafarroako lurraldearen testuingurua.

Nafarroan bizi kalitatea handiagoa edukitzeak eta haurtzarotik hortz arretako programetara joan ahal izateak ardura handiagoa ekarri dute hortz osasunaren eta estetikaren gainean; hortaz, teknologiaren aldetik gero eta aurreratuagoak diren hortz protesien eskaria handiagoa da.

Nafarroako Foru Komunitateko hortz laborategi gehienek programa informatikoak dauzkate, hortz protesietako laborategiak kudeatzeko, baita teknologia informatikoa ere, hortz protesi finko eta inplanteen gainekoak diseinatzeko eta fabrikatzeko.

Horregatik eta Nafarroako Foru Komunitatean hortz protesi finkoen eta inplanteen gaineko protesien eskaria gero eta handiagoa denez, beharrezkoa da teknologi berri horietan ezagutza zabalak dituzten profesionalak prestatzea. Hori da hurrengo urteetako erronka garrantzitsuenetakoa lanbide heziketako ziklo honetan.

c) Prospektiba.

Hortz protesien eskaria gero eta handiagoa da. Izan ere, herritarrek sentsibilizazio handiagoa dute osasuna sustatzeko, eta batik bat, ahoaren osasuna; gizartea gero eta zaharragoa da, bizi-itxaropena handiagoa baita; eta demografia hazi da. Era berean, bizi kalitate handiagoak ardura handiagoa ekarri du hortz osasunaren eta estetikaren inguruan, eta, horrenbestez, ortodontzia aparatuen eskaria handitu da.

Herritarrek sentsibilizazio handiagoa izatearekin batera ahoaren eta hortzen osasunaren gainean, eskakizunak handiagoak dituzte, egiten, egokitzen eta, hala balegokio, konpontzen diren produktuez, kontuan hartzen baitira erosotasuna, manipulazioaren erraztasuna eta estetika, eta ez bakarrik funtzioa berreskuratzea.

Hartara, hurrengo urteetako erronkarik garrantzitsuenak material eta teknika berriak ezagutzearen ingurukoak dira profesional horietarako, hortz protesien arloko aurrerapen teknologikoengatik eta aurrerapen medikuengatik teknologiaren aldetik protesi aurreratuagoak behar dituzten lesioen tratamendu protesikoetan.

Beste aldetik, aurreikusten da orokorra izanen dela programa informatikoen erabilera hortz protesietako laborategia kudeatzeko, baita hortz protesiak fabrikatu eta diseinatzeko teknologiaren erabilera ere.

Azkenik, inplanteen gaineko protesien aurrerapenek profesional prestatua behar dute, hortz protesien testuinguruan parte hartzen duen diziplina askoko taldearekin elkarlanean aritzeko.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak.

a) Kudeaketa sistemak aztertzea eta programa informatikoak erabiltzea, hortz protesietako laborategiak ematen dituen zerbitzuak planifikatzeko.

b) Osasun eta administrazio agiriak ezagutzea haien kudeaketarako, erabiltzaileei beherrezko erantzuna emanez.

c) Ekipamendu, material eta lanabesak erosteko eta haien biltegia kudeatzeko teknikak aplikatzea, haiek lortu, bildu eta berrornitzea kudeatzeko.

d) Sendagilearen aginduaren aldaerak eta anatomiaren eta funtzioaren ezaugarriak identifikatu/erlazionatzea, hortz eta aurpegiko protesiak diseinatzeko.

e) Mantentzeko ezaugarri teknikoak eta baldintzak identifikatzea, ekipamenduak eta materialak prestatzeko.

f) Lan prozedurak eta protokoloak hautatzea hortz eta aurpegiko protesiak, ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak prestatu eta fabrikatzeko.

g) Hortz eta aurpegiko protesiak, ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak prestatzeko prozesua aztertzea, hura egiteko ekipamendu, material eta lanabesak identifikatuz eta erabiliz.

h) Produktu protesikoen, ortodontzia aparatuen eta oklusio ferulen osagaietan akatsak eta zuzentzeko neurriak identifikatzea, haien egiaztapenerako.

i) Produktu protesikoen, ortodontzia aparatuen eta oklusio ferulen anomaliak eta aldaketak ezagutzea, produktuaren ezaugarrien arabera konpontzeko.

j) Produktu protesikoak, ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak prestatzeko eta diseinatzeko prozesuaren kostuak aztertzea, azken prezioa lortzeko.

k) Hortz eta aurpegiko protesiak, ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak mantentzeko ezaugarriak, eginkizunak eta eskakizunak deskribatzea, haien erabileraz eta kontserbazioaz informatzeko.

l) Sektoreko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolamendukoarekin erlazionaturik dauden ikaskuntza-baliabideak eta -aukerak aztertzea eta erabiltzea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eguneratze-izpirituari eusteko eta laneko egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

m) Sormena eta berrikuntzako izpiritua garatzea, lanaren eta norberaren bizitzaren prozesuetan eta antolamenduan agertzen diren eginkizunei erantzuteko.

n) Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egiteko eta horiek konpontzeko.

ñ) Talde-laneko testuinguruetan lider izateko, motibatzeko, gainbegiratzeko eta komunikatzeko teknikak garatzea, lantaldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko.

o) Komunikatzeko estrategiak eta teknikak aplikatzea, transmitituko diren edukietara, xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta, komunikazio-prozesuetan eraginkortasuna ziurtatzeko.

p) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumenaren babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera, betiere ingurune seguruak bermatzeko.

q) Irisgarritasun unibertsalari eta guztiontzako diseinuari erantzuteko beharrezko lanbide-ekintzak identifikatzea eta proposatzea.

r) Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura baloratzeko eta kalitatea kudeatzeko prozedurak gainbegiratzeko eta hobetzeko gai izateko.

s) Kultura ekintzailearekin eta enpresaren eta ekimen profesionalaren kulturarekin erlazionatuta dauden prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bat egiteko.

t) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

B) Lanbide moduluak.

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa.

Hortz protesietako goi mailako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

ASTEKO

IRAKASTORDUAK

IKASMAILA

0821

Hortz protesietako laborategia

60

2

1.

0854

Protesiaren diseinu funtzionala

130

4

1.

0855

Protesi osoak

220

7

1.

0857

Lehengoratzeak eta metalezko egiturak protesi finkoetan

270

8

1.

0858

Protesi erauzgarri partzialak, metalezkoak, erretxinazkoak eta mistoak

220

7

1.

NA01(1)

Ingelesa I

60

2

1.

0856

Ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak

160

7

2.

0859

Lehengoratzeak eta estaldura estetikoak

200

9

2.

0860

Inplanteen gaineko protesiak

140

6

2.

0862

Lanerako prestakuntza eta orientabidea

70

3

2.

0863

Enpresa eta ekimen sortzailea.

70

3

2.

0861

Hortz protesietako proiektua

40

2

2.

0864

Lantokietako prestakuntza

360

Enpresaren ordutegian

2.

(1) Nahitaezko modulua Nafarroako Foru Komunitatean.

b) Lanbide moduluen garapena.

Lanbide modulua: Hortz protesietako laborategia

Kodea: 0821.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Hortz protesietako laborategia antolatzen du, eta horretarako, lan arloak jarduera profesionalarekin eta produkzio prozesuarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arloen banaketak zehaztu ditu, beharrezko betekizun teknikoak eta osasunekoak kontuan izanda.

b) Lanpostuak banatu ditu betekizun teknikoen eta osasunekoen arabera, hortz protesietako laborategiaren fabrikazio ildoak kontuan izanda.

c) Kontuan hartu ditu hortz protesietako laborategi baten lan segurtasuneko eta higieneko betekizunak.

d) Makinak banatu ditu segurtasuneko eta ergonomiako irizpideen arabera.

e) Produkzio bitartekoak eta tresnak kokatu ditu funtzionaltasuneko irizpideen arabera.

f) Ekipamenduak eta makinak kudeatu eta eskuratzeko sistema planifikatu du, berrikusteko plan bat ezarrita.

2. Materialak biltegiratzea eta ekipamenduen mantentze-lanak kontrolatzen ditu, eta horretarako kudeaketarako teknika informatikoak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hortz protesietako kabinetea kudeatzeko erabilgarriak diren sistema informatikoak deskribatu ditu.

b) Produktuak eta materialak biltegiratzeko eta kontserbatzeko baldintzak eta metodoak hautatu ditu haien ezaugarrien eta klasearen arabera.

c) Izakinak kontrolatzeko metodoak azaldu ditu, baita materialen inbentarioa egitekoak ere.

d) Materialen eta bestelako elementuen eskariak prestatu ditu ezarritako protokoloen arabera.

e) Material suntsikorren gutxieneko kopuruak ezarri ditu, kabinetearen jarduna bermatzeko adinakoak.

f) Aparatuak eta ekipamenduak prest uzteko eta mantentzeko erregistroaren prozedura deskribatu du.

3. Produktu protesikoak egokitzen ditu, eta horretarako prozesuaren faseak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sendagilearen agindua interpretatu du.

b) Preskripzioa erregistratzeko datuak identifikatu ditu.

c) Garbiketa eta desinfekzio teknikak sailkatu ditu.

d) Produktua garbitu eta desinfektatu du.

e) Aparatuak erabiltzeko baldintzak ezarri ditu.

f) Produktua ontziratzeko sistemak sailkatu ditu.

g) Adostasun adierazpenaren orria bete du.

h) Jarraibideak interpretatu ditu identifikazio txarteleko hortz protesiak mantentzeko eta kontserbatzeko.

i) Hondakin moten tratamendua eta suntsiketa kudeatu ditu.

j) Ordena eta garbitasuna baloratu ditu, bai prozesuaren faseetan bai produktua aurkeztean.

4. Dokumentazioa kudeatzen du, eta horretarako artxiboaren protokoloak zehaztu eta aplikazio informatikoak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalitate sistemari buruzko dokumentazioa prestatu du, langileei eginkizunak esleitzeko organigrama bat ezarriz.

b) Produktu bakoitzaren zehaztapenei buruzko dokumentazioa aztertu du.

c) Produktuen trazabilitatea produkzio katearen barruan erakusten duen dokumentazioa prestatu du.

d) Aplikazio informatikoak deskribatu ditu dokumentazioaren kudeaketarako.

e) Kodifikazio sistemak aplikatu dizkie dokumentazioko datuei.

f) Merkaturatzeari buruzko dokumentazioa artxibatzeko prozedura zehaztu da, produktua identifikatzeko datuak dituena.

g) Sendagile espezialistek emandako produktuen preskripzioak erregistratzeko prozedura deskribatu du.

h) Datuak babesteari buruzko segurtasun agiria aztertu du, Datuak babesteko Lege Organikoak ezarri bezala, erabiltzeko baldintzak deskribatuz.

i) Egindako lanen kobrantzako eta fakturazioko baldintzak zehaztu eta kontrolatu ditu.

5. Hortz protesiak fabrikatzeko lan prozedura normalizatuak prestatzen ditu, eta horretarako, osasunari buruzko araudia interpretatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kasu bakoitzarekin ikustekoa duen araudia hautatu du.

b) Fabrikazioaren kalitate irizpideak identifikatu ditu.

c) Giza baliabideen eta baliabide materialen gaineko beharrak zerrendatu ditu protesiak prestatzeko.

d) Lan prozedura normalizatuak diseinatu ditu erretxinazko protesi erauzgarriak eta metalezko protesi partzialak fabrikatzeko metodoetarako.

e) Lan prozedura normalizatuak diseinatu ditu protesi finkoak, inplanteen gainekoak eta ortodontzia aparatuak fabrikatzeko metodoetarako.

f) Lan prozedura normalizatua diseinatu du osasunaren aldetik arriskutsuak diren protesiak bazter uzteko.

g) Jarraibideak eta segurtasun fitxak interpretatu ditu arriskuak prebenitzeko.

h) Arauei jarraitu die hondakinak behar bezala desagerrarazteko.

Edukiak.

Hortz protesietako laborategi bat diseinatzea:

-Hortz protesietako laborategiaren ezaugarriak.

-Ezaugarri orokorrak.

-Alorren eta atalen banaketa.

-Betekizun teknikoak eta osasunekoak.

-Indarreko legezko araudiak hortz protesietako zentro, instalazio eta laborategietarako.

-Beharrezko ekipamenduak eta makinak. Beharrezko ekipamendua honetarako:

-Erretxinazko protesi erauzgarria.

-Metalezko protesi erauzgarri partziala.

-Protesi finkoa.

-Inplantearen gaineko protesia.

-Ortodontzia aparatuak.

-Makinak eta material suntsikorrak eskuratzeko sistemak.

-Segurtasunari eta higieneari buruzko araudia hortz protesietako laborategian.

-Oinarrizko arauak.

-Arriskuak.

-Berrikusteko eta mantentzeko plana.

Biltegia eta kudeaketa informatikoa kontrolatzea:

-Sistema informatikoak kudeaketarako.

-Aplikazio informatikoak.

-Osasun biltegiak kudeatzea.

-Osasun biltegien ezaugarri orokorrak.

-Biltegiratzeko sistemak.

-Izakinen kopuru aproposa kontrolatzea biltegian.

-Inbentarioak.

-Izakinak baloratzea.

-Produktuak osasun biltegietan mantentzeko baldintzak.

-Biltegiei buruzko dokumentazioa. Biltegi fitxak.

-Segurtasunari eta higieneari buruzko arauak biltegietan.

-Ekipamenduen eta aparatuen mantentze-lanak kontrolatzea.

Produktu protesikoak egokitzea.

-Harrera.

-Eskura ematea.

-Protesia ontziratzea.

-Indarrean dagoen legedia.

Dokumentazioa administratzea.

-Kalitate sistemari buruzko dokumentazioa.

-Produktuen zehaztapenei buruzko dokumentazioa.

-Hornidurei buruzko dokumentazioa.

-Produkzio kateko trazabilitateari buruzko dokumentazioa.

-Lan prozedura normalizatuak produktu mota bakoitzerako.

-Merkaturatzeari buruzko dokumentazioa.

-Sendagile espezialistek emandako produktuen preskripzioak.

-Fakturazioa eta kobrantza.

Lan prozedura normalizatuak prestatzea:

-Langileen organigrama eta eginkizunak.

-Protesiak fabrikatzeko materialak.

-Protesi mota bakoitza fabrikatzeko metodoak. Lan prozedura normalizatuak honetarako:

-Erretxinazko protesi erauzgarria.

-Metalezko protesi erauzgarria.

-Protesi finkoa.

-Protesi mistoa eta inplantearen gainekoa.

-Ortodontzia.

-Protesien kalitatea kontrolatzea.

-Hortz protesiak merkatutik kentzea.

-Lehengaiak sartzeko erregistroa eta biltegian sartzea.

-Produktuak kentzeko jarduketak.

-Espedientea irekitzea. Gorabeherak eta erreklamazioak kudeatzea.

Orientabide didaktikoak.

Hortz protesietako laborategia diseinatzeari eta gero kudeatu eta ustiatzeari buruzko alderdi guztiak garatzen dira modulu honetan. Horretarako, hortz protesietako laborategiek bete beharreko ezaugarri orokorrak ezartzen dira, baita haietako gela bakoitzak bete behar dituen baldintzak eta banaketa ere. Gainera, azalduko da zer arauditara egokitu behar diren hortz protesigilearen jarduera eta establezimendua. Produktu mota bakoitza fabrikatzeko behar diren ekipamendua eta makinak funtsezkoak dira hortz protesigilearen eguneroko lanean, baita haien berrikuspena eta mantentze-lanak ere.

Osasun biltegiak ere badira modulu honetan lantzen den beste alderdi funtsezkoetako bat: nolakoak diren haien ezaugarri orokorrak eta biltegiratzeko sistemak, nola zehaztu zein den kopuru aproposa material bakoitzaren eskari bat egiteko, inbentarioak nola egin, nola baloratu behar diren biltegiko materialaren izakinak, nola egin materialen mugimenduen trazadura, osasun biltegiko segurtasunari eta higieneari buruzko arauak, etab. Horretarako, sistema informatikoak aztertuko dira, laborategiaren jarduna egunero kudeatzen laguntzen baitute.

Halaber, preskripzioak jasotzeko protokoloak azalduko dira, baita bukatutako produktuak ontziratzea eta ematea ere.

Azkenik, laborategiak behar bezala funtziona dezan, irakatsiko da zer dokumentazio prestatu eta kudeatu behar den, baita establezimenduko eguneroko jardunean ezarritako prozesu bakoitzean egin beharreko lan prozedura normalizatu bakoitza ere.

Modulu hau bukatutakoan garrantzitsua da ikasleak gai izatea hortz protesietako laborategi bat diseinatzeko, eta ezagutzea laborategi hori kudeatzeko erabiltzen diren sistema informatikoak.

Asmoa da ikasleek beharrezko dokumentu guztiak ezagutzea hortz laborategi bat kudeatzeko nahiz dokumentu berariazkoak fabrikatzen den produktu bakoitzerako; horretarako, identifikatuko ditu, haien edukia ezagutuko du eta ohituko da erabiltzera.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere edukien atalean ezarritako ordena bera da.

Gelan egin beharreko jarduera motari dagokionez, besteak beste ondotik heldu direnak iradokitzen dira, betiere parte hartzea eta talde lana sustatzen dituen metodologia bat erabiliz. Hona hemen jarduerok:

-Hortz protesietako laborategi bat kudeatzeko programa informatikoak bilatzea.

-Aplikazio informatikoak erabiltzea laborategi bat kudeatzeko.

-Laborategian erabiltzen den lan prozedura normalizaturen bat deskribatzea.

-Modulu honen edukien edozein alderdirekin ikustekoa duten prentsa artikuluak irakurri eta aztertzea.

-Hortz laborategietara joatea, bertatik bertara ikusteko laborategi baten benetako lana, kudeaketari dagokionez.

Irakaskuntzako jarduera garatzeko, komenigarria da balio anitzeko gela izatea, multimediako baliabideak eta Interneten sartzeko bidea dauzkana, irakasgaia hobeki ulertzeko. Era berean, kontuan izanik laborategietan kudeaketarako programa informatikoekin lan egiten dela, komeniko litzateke programa informatikoren bat izatea horretarako. Gainera, lantegi-gela bat ere izan beharko litzateke, ikasleek modulu honetako praktikak egiteko behar adina ordenagailu pertsonal dauzkana.

Modu sistematikoan eta zeharkakoan hartuko dira kontuan hortz protesietako laborategiko lanaren berezko jarrerekin zerikusia duten edukiak, hala nola lanaren doitasuna eta txukuntasuna, protokoloak betetzeko zorroztasuna eta higieneari eta segurtasunari buruzko arauen errespetua.

Lanbide modulua: Protesiaren diseinu funtzionala

Kodea: 0854.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Aparatu estomatognatikoaren egitura ezagutzen du, eta, horretarako, haren osagaien ezaugarriak eta funtzionamendua deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garezurreko eta aurpegiko artikulazioen eta hezurren egitura nagusiak zehaztu ditu.

b) Barailaren mugimenduak oklusioarekin erlazionatu ditu.

c) Loki-hezurraren eta barailaren artikulazioaren dinamika zehaztu du.

d) Aho-barrunbearen egitura morfologikoak zehaztu ditu.

e) Hortz erupzioaren kronologia deskribatu du.

f) Hortzen eta eusteko ehunen morfologia identifikatu du.

g) Hortzak modelatu ditu hautatutako materialarekin, haren morfologia erreproduzituz.

h) Aldi baterako hortzeriaren, hortzeria mistoaren eta behin betiko hortzeriaren ezaugarriak deskribatu ditu.

i) Hortzak kodifikatu ditu nomenklaturaren sistema desberdinen arabera.

2. Produktuaren ezaugarrien arabera planifikatzen du lana, eta horretarako prestaketa prozesuarekin erlazionatzen du sendagilearen agindua.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hortz protesiek, ortodontzia aparatuek eta oklusio ferulek bete beharreko legezko araudia deskribatu du.

b) Sendagilearen aginduan jaso beharreko datu aipagarriak identifikatu ditu.

c) Hortz protesia, ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak identifikatzeko datuak erregistratu ditu.

d) Norberaren hortzen morfologia eta kolorea zehaztu ditu.

e) Erabili beharreko materialak hautatu ditu egokitasunaren, kalitatearen, akaberen eta fidagarritasunaren arabera.

f) Funtzionaltasun estetikoaren, kalitatearen eta kostuaren irizpideak betetzen dituen produktuaren elementuak hautatu ditu.

g) Hortz eta aurpegiko protesiaren, ortodontzia aparatuaren eta oklusio ferularen prestaketa zehaztu du, ezarritako lan prozedura normalizatuen arabera.

h) Balizko aukeren abantailak eta desabantailak zerrendatu ditu.

3. Inpresioaren positiboaren bidez lortzen du eredua, eta horretarako prestatzeko teknikak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Inpresioak eta ereduak prestatzeko erabiltzen diren materialen portaera deskribatu du.

b) Inpresioaren dimentsioen egonkortasuna bermatzen duen prozedura zehaztu du.

c) Osagaiak proportzioen eta denboren arabera nahastu ditu, fabrikatzaileak zehaztu duenarekin bat.

d) Prozesuan erabili beharreko aparatuak hautatu eta baliatu ditu.

e) Aparatuak kokatzeko tokiak eta haien segurtasunaren eta mantentze-lanen neurriak identifikatu ditu.

f) Eredua lortzeko prozedurari jarraitu dio.

g) Egiaztatu du lortutako ereduak fidagarritasunaren eta kalitatearen irizpideak betetzen dituela.

h) Arriskuen prebentziorako arauak eta segurtasunekoak aplikatu ditu.

i) Indarreko araudia aplikatu du hondakinen tratamenduari eta ingurumenaren babesari dagokienez.

4. Banakako azpilak, oinarri xaflak eta artikulazio arrabolak prestatzen ditu, eta horretarako materialak eta teknikak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Azpilak prestatzeko materialak eta teknikak deskribatu ditu.

b) Ereduaren ezaugarri anatomikoak identifikatu ditu.

c) Diseinua egin du, ertzen mugak ezarrita.

d) Banakako azpila egin du hautatutako materialarekin, diseinatutako mugak ezarrita.

e) Oinarri xaflak prestatzeko materialak eta teknikak deskribatu ditu.

f) Oinarri xaflen egonkortasuna eta doikuntzak egiaztatu ditu ereduaren gainean.

g) Oklusio arrabolak prestatu ditu horzgabe partzial eta erabatekoentzat.

h) Ezarritako protokoloei jarraitu die azpilak, oinarri xaflak eta oklusio erregistroak prestatzeko.

i) Beharrezko akaberak lortu ditu ehun bigunak ez kaltetzeko.

j) Produkzio prozesuaren lanak prestatzeko antolamendua eta kudeaketa baloratu ditu.

5. Oklusioa gainbegiratzen du, eta horretarako artikulatzailean muntatutako ereduak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Artikulatzailea erabiltzeko manera deskribatu du.

b) Protesi motaren arabera hautatu du artikulatzailea.

c) Egiaztatu du egokiak direla artikulatzailean muntatutako ereduaren mugimenduak.

d) Norberaren balioen arabera programatu du artikulatzailea.

e) Barailaren mugimenduak zenbait planotan deskribatu ditu, baita erlazio zentrikoko hortzen erlazioak ere.

f) Oklusioaren zehaztapenak ezarri ditu, baita hortzen kontaktua ekartzen duten jarduera funtzionalak ere.

g) Barailen arteko erlazioa oklusio funtzional apropos batean deskribatu du.

h) Oklusiorako betekizunak identifikatu ditu lehengoratzeko lanetan.

i) Egiaztatu du oklusioa aproposa dela lortutako aparatuetan, egindako ebaluazioa oinarri izanda.

j) Ordena eta garbitasuna baloratu ditu prozesuko fase guztitetan.

6. Erreminta informatikoak erabiltzen ditu hortz protesiak diseinatzeko, eta, horretarako, ordenagailuz lagundutako diseinuko teknologiak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ordenagailuz lagundutako diseinuko aplikazioen ezaugarriak deskribatu ditu.

b) Beharrezko ekipamenduak eta bitartekoak zehaztu ditu hortz protesi edo ortesiak eta ortodontzia aparatuak diseinatzeko.

c) Aplikazio informatikoak erabili ditu inpresioa eta/edo eredua digitalizatzeko.

d) Datu base bat sortu du inpresioaren eta/edo ereduaren digitalizazioarekin.

e) Bi eta hiru dimentsiotan marrazteko prozedurak eta komandoak deskribatu ditu.

f) Ordenagailuz lagundutako diseinuko tekniken abantailak eta desabantailak aztertu ditu.

g) Teknologia berriak erabiltzearen garrantzia baloratu du hortz protesiak eta ortodontzia aparatuak diseinatu eta fabrikatzerakoan.

h) Ordenagailuz lagundutako diseinuko programen segurtasun kopiak egin eta artxibatu ditu.

Edukiak.

Aparatu estomatognatikoaren egitura ezagutzea:

-Aurpegi-masailetako anatomia.

-Aparatu estomatognatikoaren fisiologia.

-Garezurreko hezurrak eta giharrak.

-Mastekatze sistemaren neuroanatomia funtzionala eta fisiologia.

-Aho-barrunbea: hura osatzen duten egiturak eta haien eginkizunak.

-Loki-hezurraren eta barailaren artikulazioa.

-Hortzak.

-Hortzeria: behin-behinekoa, mistoa eta behin betikoa.

-Behin-behineko eta behin betiko hortzen morfologia.

-Periodontoa.

-Horzgabeen barailen ezaugarri anatomikoak.

-Hortzen eta/edo oien alterazioak.

Konponketen proposamena diseinuaren bidez:

-Indarrean dagoen legedia.

-Sendagilearen agindua.

-Hortz protesia.

-Ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak.

Inpresioaren positiboa lortzea:

-Inpresiorako materialak, ereduak eskuratzeko.

-Azpilak eredua eskuratzeko.

-Materialak eredurako.

-Husteko teknikak.

-Inpresio mukodinamikoen edo funtzionalen enkofratua.

-Eredu zatitua edo split-cast-a.

-Prozesuaren kalitate irizpideak.

-Arrisku kimikoak eta biologikoak prebenitzea positiboa eskuratzeko prozesuan.

-Legezko alderdiak hondakinen tratamenduari eta ingurumenaren babesari dagokienez.

Banakako azpilak, oinarri xaflak eta oklusio erregistroak prestatzea:

-Diseinua inpresioen eta ereduaren gainean.

-Azpil motak.

-Materialak azpiletarako.

-Azpilak egiteko teknikak.

-Materialak oinarri xafletarako.

-Oinarri xaflak egokitzeko teknikak.

-Materialak oklusio erregistroetarako.

-Egokitzeko teknikak: erreferentziako parametroak.

-Jarreraren gaineko irizpideak produkzio prozesuaren antolakuntzan eta kudeaketan.

Oklusioa gainbegiratzea:

-Oklusioa.

-Kontzeptu estatikoak.

-Kontzeptu dinamikoak.

-Mugimenduen gidak.

-Oklusioaren zehaztapenak edo faktoreak.

-Oklusioaren disarmonia.

-Artikulatzailearen mugimenduak eta diferentziak loki-hezurraren eta barailaren artikulazioarekin mota desberdinetan.

-Ereduak muntatzeko teknikak hainbat artikulatzaile motatan.

-Ereduak artikulatzailera eramatea.

-Artikulatzaile erdi doigarri moten funtzionaltasuna eta erabilera.

-Artikulatzailea erregistratu eta programatzea pazientearen banakako balioen arabera.

-Kalitatea kontrolatzea prozesuaren fase guztietan.

Ordenagailuz lagundutako diseinua.

-Beharrezko ekipamenduak eta bitarteakoak, hortz protesien edo ortesien eta ortodontzia aparatuen diseinua programatzeko.

-Aplikazio informatikoak inpresioa eta eredua digitalizatzeko.

-Ordenagailuz lagundutako diseinuko aplikazioen ezaugarriak.

-Bi eta hiru dimentsiotan marrazteko komandoak eta prozedurak.

-Ordenagailuz lagundutako diseinuko tekniken abantailak eta desabantailak.

-Teknologia berriak diseinuan eta fabrikazioan.

-Ordenagailuz lagundutako diseinuko programen segurtasun kopiak artxibatzea.

-Jarreraren gaineko irizpideak prestakuntzako programa eta proiektu berrietan parte hartzean.

Orientabide didaktikoak.

Protesiaren diseinu funtzionala izeneko moduluak helburua du ikasleak gai izatea ortodontzia aparatuak, oklusio ferulak eta hortz eta aurpegiko protesia prestatu eta diseinatzeko, ereduaren anatomiaren eta funtzioaren ezaugarrietara egokituta, sendagilearen aginduarekin bat eginda, lan prozedura normalizatuak aplikatuta eta materialak eta ekipamenduak artez erabilita.

Hortzetarako CAD/CAM programa informatikoak erabiltzeko beharrezko prestakuntza ere badauka, ikasleek beharrezko gaitasuna erdiets dezaten hortz lehengoratzeak egiteko, diseinuko babes informatikoaren bidez eta beren aginduetara lan egiten duen mekanizazio edo fresaketa sistema baten bidez.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa ondoko ordenari jarraitzen dio, guztiz bat egin gabe oinarrizko edukien atalean ezarritakoarekin:

-Aparatu estomatognatikoaren egitura ezagutzea.

-Inpresioaren positiboa lortzea.

-Banakako azpilak, oinarri xaflak eta oklusio erregistroak prestatzea.

-Oklusioa gainbegiratzea.

-Konponketen proposamena diseinuaren bidez.

-Ordenagailuz lagundutako diseinua.

Iradokitzen da Oklusioa gainbegiratzea izeneko blokearen ondoan ematea Konponketen proposamena diseinuaren bidez izenekoa, ikasleek ikuspegi zabalagoa izan dezaten eta diseinuak egin ditzaten beharrezko parametro guztiak ezagututa, planteatutako problema konpoduko duen protesi bat egiteko, kalitate funtzional eta estetikokoa.

Lantegi-gelan egin beharreko jarduerei dagokienez, proposatzen da mota honetako jarduerak egitea:

-Sistema estomatognatikoko zatiak identifikatzea ikusteko maketa eta eskemetan.

-Hortzen eskemak prestatzea hortzen zatiak eta azalak deskribatuta.

-Hortzetako eta periodontoetako ehunak identifikatzea ikus-entzunezko materiala erabiliz.

-Glosario bat egitea hortzetako ehunak eta azalak deskribatzeko erabili den terminologiarekin.

-Txosten bat prestatzea ereduen deskripzioari buruz, erabiliko diren materialei buruz eta haien helburuei buruz.

-Oinarri xaflak eskuratzea.

-Ezkozko goiko eta beheko arrabolak egitea, neurri egokiak emanez erregistroak hartzeko.

-Barailen arteko erregistroak identifikatzea.

-Ereduak lortzea hainbat protesitarako, irakasleak emandako silikonazko inpresioak erabiliz.

-Ikasteko eta lan egiteko ereduei azterketa bisuala eta deskriptiboa egitea, haien inguruko ehunen eta hortzen ezaugarriak identifikatuz.

-Inpresio azpilak egitea hainbat materialekin.

-Aurpegiko arkuak paratzea eta planoak identifikatzea, transferentziak egiteko artikulatzaileari.

-Benetako kasuak hautatzea artikulatzaile erdi doigarrietan ereduen muntaketa bat egiteko eta ondorioak aztertzea.

-Koroen eta zubien diseinuak egitea hortzetarako CAD/CAM programarekin, haien artikulazioa, forma eta lodiera egiaztatuz, geroago murrizketa egiteko.

Modulu hau garatzeko baliabideei dagokienez, beharrezkoa da lantegi-gela bat izatea (hortz protesietako laborategia), ikasle bakoitzak lan egiteko postu banakakoa daukana eta eskaiolaren manipulazioan beharrezko aparatu, material eta produktuekin lan egiteko eremu bat daukana moduluan jorratutako prozedurak eta jarduerak garatzearren, bai eta hortzetarako CAD/CAMeko programak dauzkan multimediako lantegi-gela bat ere. Eduki kontzeptualenak Interneterako sarbidea eta sistema estomatognatikoaren maketak dituen balio anitzeko gela batean garatzen ahalko lirateke.

CAD/CAMeko sistema osoaren gaineko ezagutza sakontzeko, iradokitzen da diseinuaren informazioarekin fresaketa robotizatua egiten duten laborategietara joatea.

Modu sistematikoan eta zeharkakoan hartuko dira kontuan hortz protesietako laborategiko lanaren berezko jarrerekin zerikusia duten edukiak, hala nola lanaren doitasuna eta txukuntasuna, protokoloak betetzeko zorroztasuna, higieneari eta segurtasunari buruzko arauen errespetua eta talde lana.

Beste moduluekiko erlazioari dagokionez, modulu honek aldez aurreko premiazko ezagutzak dauzka edozein hortz protesi prestatzen hasteko, eta euskarria da lehen kurtsoko Protesi osoak eta Protesi erauzgarri partzialak, metalezkoak, erretxinazkoak eta mistoak izeneko moduluetarako; hortaz, edukiak eta haien ikuspuntua koordinatu beharko dira irakaskuntzako prozesua aproposena izan dadin.

Lanbide modulua: Protesi osoak

Kodea: 0855.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 11.

Iraupena: 220 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Muntaketa probak egiten ditu guztiz horzgabeak diren protesietan, eta, horretarako, hortzetako piezen kokapena identifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baraila horzgabeen ezaugarri anatomikoak zehaztu ditu.

b) Hortz artifizialak zehaztu ditu.

c) Hortzak muntatu ditu goiko barailan.

d) Hortzak muntatu ditu beheko barailan.

e) Protesietako oinarriak diseinatu ditu.

f) Hortz artifizialen ingurune zerbikalak modelatu ditu.

g) Probako muntaketak prestatu ditu ahoan paratzeko.

h) Prozedura zehaztasunez, ordenaz eta metodoz egin du.

2. Protesi osoak prozesatzen ditu, eta horretarako, erretxina paketatzeko teknikak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Probako muntaketa egokia den baloratu du.

b) Protesien behin betiko modelatua egin du.

c) Mufla prestatu du maisu-ereduekin.

d) Ezkoa kendu du muflatik eta kontramuflatik.

e) Atxikitzeak egin dizkie hortz artifizialei.

f) Igeltsuaren azalera guztiak bernizatu ditu muflan eta kontramuflan.

g) Erretxina injektatu edo prentsatu du.

h) Erretxina polimerizatu du.

i) Kalitate irizpideak bete ditu prozeduraren urrats bakoitzean.

3. Protesi osoen birmuntaketa eta zizelkatzea egiten ditu, eta horretarako zizelkatze selektiboko teknikak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Protesiak berreskuratu ditu muflatik.

b) Ereduak birmuntatu ditu artikulatzailean.

c) Aldaera posibleak egiaztatu ditu muflatzeko prozesuan.

d) Fresatzeko baldintzak hautatu ditu.

e) Kontaktu goiztiarrak zizelkatu ditu oklusio zentrikoan.

f) Isurialdeak eta hobiak zizelkatu ditu atzeko taldeetako gailurretan, lateralitatean.

g) Isurialdeak eta hobiak zizelkatu ditu atzeko taldeetako gailurretan, protusioan.

h) Oklusioaren birdoiketa egiaztatu du.

4. Protesi osoak errepasatzen eta leuntzen ditu, eta horretarako akaberako prozedura teknikoak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Protesiak kendu ditu maisu ereduetatik.

b) Protesiak murriztu ditu luzeran zein lodieran muga funtzionaletaraino.

c) Hortzaren sustraien forma modelatu du protesietan.

d) Materialak eta makinak hautatu ditu leuntzeko eta distirarazteko.

e) Protesiak leundu ditu.

f) Protesiak distirarazi ditu.

g) Protesien akabera egiaztatu du.

5. Erretxinazko protesi erauzgarriak konpontzen ditu, eta horretarako osaketa motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Protesiaren haustura mota zehaztu du.

b) Egin beharreko konponketa mota identifikatu du.

c) Eskaiolazko edo silikonazko eredua hustu du.

d) Pusketak, hortz piezak eta kakoak finkatu ditu protesian.

e) Eskaiolazko edo silikonazko giltza bat prestatu du.

f) Erretxinazko azalerak prestatu ditu haiek lotzeko.

g) Akriliko autopolimerizagarriaren nahasketa prestatu eta aplikatu du.

h) Polimerizagailuaren presio, tenperatura eta denbora baldintzak ezarri ditu.

i) Konpondutako eremua errepasatu, leundu eta distirarazi du.

6. Errebaseak prestatzen ditu erretxinazko protesi erauzgarrietan, eta horretarako prozedura teknikoak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hortzeriaren oinarriaren inpresioa hustu du eskaiolan.

b) Kokapen eta dimentsio bertikaleko giltza prestatu du artikulatzailean kokatutako ereduaren gainean.

c) Hortzeriaren oinarria egokitu du.

d) Ereduaren azala bernizatu du.

e) Akriliko autopolimerizagarriaren nahasketa prestatu eta aplikatu du.

f) Polimerizagiluaren presio, tenperatura eta denbora baldintzak ezarri ditu.

g) Konpondutako eremua errepasatu, leundu eta distirarazi du.

7. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lantegiko material, lanabes eta materialak erabiltzearen arriskuak eta haien arriskugarritasun maila identifikatu ditu.

b) Hortz protesiak aplikatzeko eragiketak egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta banakako nahiz taldeko babes neurriak deskribatu ditu.

c) Laneko ekipamenduak, lanabesak eta materialak erabiltzean gerta daitezkeen ezbeharren kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

d) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

e) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

f) Egindako eragiketetan, laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko araudia bete du.

Edukiak.

Probako muntaketak egitea guztiz horzgabeak diren protesietan.

-Horzgabeen barailen ezaugarri anatomikoak.

-Protesi oso baten oinarrien muga funtzionalak.

-Hortz artifizialak.

-Hortz artifizialak hautatzea.

-Muntatzeko teknikak.

-Protesi oso baten oinarrien diseinua eta modelatua.

-Oklusioa protesi osoetan.

-Hortz inguruneen modelatua.

Protesi osoak prozesatu eta paketatzea:

-Protesi osoak prestatzea muflatzeko.

-Ezkoztatutako protesia muflan kokatzeko teknikak.

-Erabilera odontologikoko erretxinak protesi erauzgarrietan: motak eta ezaugarriak.

-Erretxina akrilikoaren osagaiak.

-Erretxina akrilikoaren nahasketa.

-Erretxinak polimerizatzeko metodoak.

-Ezkoa kentzeko prozedurak.

-Berniz bereizgarriak.

-Hortzei eusteko prestaketak.

-Erretxina akrilikoak injektatzeko edo paketatzeko prozesua.

-Erretxina akrilikoa polimerizatzeko prozesua.

-Protesiak muflatik ateratzeko prozesua.

-Polimerizazio prozesutik eratortzen diren fenomenoak.

Protesi osoak birmuntatu eta zizelkatzea:

-Dimentsioak polimerizazio prozesuan aldatzeko ondorioak eta kontaktu goiztiarrak izatekoak.

-Artikulatzeko papera: motak eta aplikatzeko teknika.

-Kontuan hartu beharreko irizpideak artikulazio akatsak antzemateko.

-Oklusioaren alterazioak zuzentzea zizelketa selektiboaren teknika erabiliz artikulatzailean: gehieneko interkuspidazioa erlazio zentrikoan, lateralitatean eta protusioan.

Protesi osoak errepasatu eta leuntzea:

-Protesi akrilikoak errepasatzeko eta leuntzeko elementu birakariak.

-Material urratzaileak protesi akrilikoak leuntzeko.

-Elementu birakariak eta distirarazteko materialak.

-Leuntzeko eta distirarazteko teknikak.

Konponketak egitea erretxinazko protesi erauzgarrietan:

-Konponketa motak: teknikak, materialak eta ekipamenduak.

-Osaketa motak.

-Konponketak egiteko teknikak.

-Materialak eta ekipamenduak.

Errebaseak egitea erretxinazko protesi erauzgarrietan:

-Errebase motak.

-Teknikak: metodo zuzena eta zeharkakoa.

-Materialak eta ekipamenduak.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak aplikatzea.

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia hortz protesietan.

-Arrisku faktoreak eta egoerak.

-Lan inguruneko faktore fisikoak.

-Lan inguruneko faktore kimikoak.

-Segurtasun sistemak makina eta ekipamenduetan.

-Segurtasuna protesi lantegian.

-Banako babeserako bitartekoak eta ekipamenduak.

-Taldeko prebentzioa eta babesa.

-Hondakinen kudeaketa arautzen duen araudia.

-Hondakinak sailkatzea eta biltegiratzea.

-Hondakinen tratamendua eta bilketa.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

-Ordenari eta garbitasunari buruzko metodoak eta arauak.

-Gizartearen ingurumen eta kultur ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzea.

-Kudeaketa ingurumenari buruz.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek beharrezko gaitasunak eskuratzea probako muntaketak egiteko protesi guztiz horzgabeetan, haiek prozesatzeko erretxina paketatzeko teknikak erabiliz, eta, azkenik, protesi osoak errepasatu eta leuntzeko. Halaber, erretxinazko protesi erauzgarriak konpontzen ikasi behar dute, osaketa motak identifikatuz, baita errebaseak egitea ere erretxinazko protesi erauzgarrietan, prozedura teknikoak deskribatuz.

Horretarako, baraila horzgabeen ezaugarri anatomikoak ezagutu beharko dituzte. Orobat, ikasi beharko dute goiko zein beheko barailan hortzak behar bezala artikulatuta muntatzen, baita hortz artifizialen ingurune zerbikalak modelatzen eta probako muntaketak prestatzen ere.

Horretaz gainera, erretxina prozesatzeko teknikak erdietsi behar dituzte, lanabes eta makina egokiak erabiliz, baita dagoeneko prozesatuta dauden protesi osoak birmuntatzea eta protesiak behar bezala errepasatu eta leuntzea ere.

Azkenik, gauza izanen dira erretxinazko protesi erauzgarri osoetan ohikoenak diren konponketa eta osaketa motak egiteko, eta ikasiko dute errebaseak egiten erretxinazko protesi osoetan teknika zuzenak eta zeharkakoak erabiliz.

Moduluaren edukiak curriculumaren kasuan kasuko atalean aipatutako sekuentziari jarraikiz garatzea iradokitzen da.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, honako jarduera hauek proposatzen dira:

-Baraila horzgabeen ezaugarri anatomikoak zehaztea igeltsuzko eredu baten gainean.

-Hortzak muntatzea goiko barailan oklusio horizontaleko plano bat erabiliz.

-Hortzak muntatzea beheko barailan, goiko barailako hortz artifizialekin artikulatuta.

-Hortz artifizialen ingurune zerbikalak modelatzea.

-Muflan jartzea maisu ereduekin.

-Teknika egokiak egitea erretxina prentsatu edo injektatzeko eta haren polimerizazioa egiteko.

-Protesia artikulatzailean birmuntatzea bere ereduekin eta aldaera posibleak egiaztatzea muflatzeko prozesuan.

-Isurialde eta hobien zizelketa selektiboa egitea oklusio zentrikoan, lateralitatean eta protusioan.

-Protesiak murriztea luzeran zein lodieran muga funtzionaletaraino.

-Protesiak leundu eta distiraraztea.

-Erretxinazko protesi erauzgarriak konpontzea protesiko haustura mota zehaztuz, akriliko autopolimerizagarriaren bidez.

-Errebaseak egitea erretxinazko protesi erauzgarrietan, hortzeriaren oinarriaren inpresioa eskaiolan hustuz eta kokapeneko giltza bat eginez.

Modulu hau funtsean praktikoa da, hortaz, ezinbestekoa da hortz protesietako laborategi bat izatea, ikasle bakoitzak lan egiteko postu banakakoa daukana eta beharrezko aparatu, material eta produktuekin eskaiola manipulatzeko eremu bat daukana, moduluan jorratutako jarduerak eta prozedurak garatzearren.

Modu sistematikoan eta zeharkakoan hartuko dira kontuan hortz protesietako laborategiko lanaren berezko jarrerekin zerikusia duten edukiak, hala nola lanaren doitasuna eta txukuntasuna, protokoloak betetzeko zorroztasuna eta higieneari eta segurtasunari buruzko arauen errespetua.

Ikasleek irakaskuntza-ikaskuntzako jarduera gehienak banan-banan eginen dituzte, froga dezatela erdietsi beharreko trebetasunak eskuratu dituztela kurtsoan zehar. Nolanahi ere, talde lana ere garrantzizkoa izanen da beste une batzuetan, laborategi bateko benetako lanera hurbilduko baititu ikasleak. Izan ere, han pertsona batzuen atazak koordinatzen dira denbora eta baliabideak optimizatzeko.

Beste moduluekiko erlazioari dagokionez, komenigarria litzateke lehen kurtsoko Protesiaren diseinu funtzionala izeneko moduluarekin koordinatzea, halako eran non bereganatuta baitituzte baraila horzgabeen ezaugarri anatomikoei buruzko gaiaren edukiak, modulu honetan jorratu aurretik.

Modulu honen edukien ezaugarriak eta irakastordu guztiak kontuan hartuta, gomendagarria izanen litzateke ordutegi trinkoa izatea, irakaslanean emandako denbora ahalik eta ongien aprobetxatzeko asmoz.

Lanbide modulua: Lehengoratzeak eta metalezko egiturak protesi finkoetan

Kodea: 0857.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 13.

Iraupena: 270 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Banakako motzondoak eskuratzen ditu, eta horretarako, prestatzeko prozedurak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ereduak indibidualizatzeko sistemak bereizi ditu.

b) Materiala eta lanabesak prestatu ditu.

c) Inpresioa hustu du eta eredua moztu.

d) Pinak paratu ditu beharrezko piezetan.

e) Eskaiolazko bereizgarria aplikatu du, egonkortasuna egiaztatu du eta ereduaren zokaloa egin du hainbat teknikaren bidez.

f) Zizelketa motak bereizi ditu.

g) Eredua zerratu du, trokela jaitsi du zizelketaren ertzeraino eta laka handitzailea aplikatu du.

h) Egiaztatu du banakako motzondoek jarraitzen diotela ereduaren kokapenari.

i) Hortz arkuak muntatu ditu artikulatzailean, motzondo desmuntagarrietara iritsi ahal izateko.

j) Kalitate irizpideak bete ditu prozeduraren urrats bakoitzean.

2. Egitura ezkoan eskuratzen du, eta horretarako, ezkotzeko teknikak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ezkoak eta lanabesak hautatu ditu.

b) Ezko bereizgarria aplikatu die motzondoari eta kontaktuko piezei.

c) Metalez egin beharreko egituraren ezaugarriak identifikatu ditu.

d) Eransteko eta murgiltzeko teknikei buruzko prozedurak aplikatu ditu.

e) Hortz piezak ezkoz modelatu ditu, forma eta lodiera errespetatuz.

f) Doiketa egiaztatu du ereduan eta zerrenda egin du alde palatinoan.

g) Antagonistarekiko erlazioa egiaztatu du artikulatzailean.

h) Ordena eta garbitasuna baloratu ditu, bai prozesuaren faseetan bai produktua aurkeztean.

3. Ezkozko egiturak prestatzen ditu isurirako, eta, horretarako, prozesuko faseak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalibre eta luzera zehatzeko isurbideak erantsi ditu behar den tokian.

b) Zilindroa hautatu du isuri beharreko egituretarako.

c) Zilindroa prestatu du, isurbideak paratuta arragoako formagailuan eta zilindroaren barneko azalera tratatuta.

d) Azaleko tentsioa kentzeko teknika garatu du.

e) Estaldura motak eta haien proportzioak ezagutu ditu, baita forjatzeko denborak ere.

f) Estalduran eranste prozesua egin du.

g) Isurtzeko beharrezko metal kopurua kalkulatu du.

h) Prozesu osoa behar den denboran eta moduan egin du.

4. Egituraren negatiboa lortzen du, eta horretarako, ezko galduaren teknika identifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurreberotzeko labeak programatu ditu.

b) Ke araztailea programatu du.

c) Berotzeko faseak eta denborak ezagutu ditu.

d) Zilindroa prestatu du eta labean kokatu.

e) Zilindroak labean zenbat denbora ematen duen kontrolatu du tamainaren arabera.

f) Ekipamenduak kokatzeko protokoloa aplikatu du.

g) Zilindroaren osotasuna egiaztatu du.

h) Suaren kontrako eskularruak eta babes betaurrekoak erabili ditu.

i) Prozedurak txukuntasunez eta ordenaz egin ditu.

5. Lehengoratzea edo metalezko egitura modelatua lortzen du, eta, horretarako, isurtzeko teknikak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Urtzeko eta isurtzeko makina motak ezagutu ditu.

b) Erabilitako metalak eta haiek urtzeko tenperaturak ezagutu ditu.

c) Zilindroa labetik atera du eta erabilitako makinan paratu.

d) Arragoa motak bereizi ditu eta kalkulatutako metal kopurua kokatu du.

e) Isurtzeko teknika garatu du, urtzeko tenperaturaren eta denboraren arabera.

f) Egitura berreskuratu du, estaldura kenduta eta isurbideak areaz igurtzita eta moztuta.

g) Errepasatzea, leuntzea eta distiraraztea egin ditu.

h) Egituraren kalibrea eta doiketa egiaztatu ditu.

i) Norbera babesteko beharrezko ekipamenduak erabili ditu prozesuko faseetan.

6. Egitura mekanizatua eskuratzen du, eta horretarako, ordenagailuz lagundutako diseinuko CAD-CAM programak eta eskuzko mekanizazioko sistemak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egitura mekanizatzeko prozesua bereizi du.

b) Pilare piezak egokitu ditu, atxikitzeko eremuak arinduz.

c) Eredua eskaneatu du eta egitura ordenagailuz diseinatu du.

d) Datuak prozesatu ditu eta fresagailuari igorri dizkio.

e) Material blokeak hautatu ditu fresatzeko.

f) Eskuzko fresaketa egin du kopiagailu-fresagailuan.

g) Produktua sinterizatu du.

h) Lehengoratzeen doiketa egiaztatu du maisu ereduaren gainean.

i) Ordenagailuz lagundutako diseinuko programen segurtasun kopiak egin eta artxibatu ditu.

7. Metalezko egiturak eskuratzen ditu, eta horretarako galbanoformazioko sistemak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Galbanoformazioko sistemaren abantailak eta desabantailak baloratu ditu.

b) Prozesu elektrolikoa deskribatu du.

c) Metalen ezaugarriak zehaztu ditu teknika honetarako.

d) Motzondoa bikoiztu du elektrolisirako.

e) Zilarrezko laka aplikatu du prozesu elektrolitikorako.

f) Lortutako lodiera egiaztatu du.

g) Produkzio prozesuaren lanak prestatzeko antolamendua eta kudeaketa baloratu ditu.

8. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lantegiko material, lanabes eta materialak erabiltzearen arriskuak eta haien arriskugarritasun maila identifikatu ditu.

b) Hortz protesiak aplikatzeko eragiketak egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta banakako nahiz taldeko babes neurriak deskribatu ditu.

c) Laneko ekipamenduak, lanabesak eta materialak erabiltzean gerta daitezkeen ezbeharren kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

d) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

e) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

f) Egindako eragiketetan, laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko araudia bete du.

Edukiak.

Banakako motzondoak lortzea.

-Igeltsua.

-Inpresioen hustuketa.

-Motzondoak prestatzea.

-Pin motak.

-Zizelkatze motak.

-Motzondoak metalizatzeko teknika.

Ezkozko egitura eskuratzea:

-Erabilitako materialak eta lanabesak.

-Modelatzeko ezkoen ezaugarriak eta manipulazioa.

-Oinarrizko printzipioak ezkozko patroi bat prestatzeko.

-Modelatzeko teknikak.

-Ezkotzeko teknikak.

-Ezkoaren akabera eta leunketa.

-Kontaktu puntuak.

Egiturak prestatzea isurtzeko:

-Isurbideak eta arnasbideak.

-Zilindroak.

-Estaldurak.

Egituraren negatiboa eskuratzea.

-Zabalkuntza termikoa.

-Aurreberotzeko jarraibideak.

-Labe motak.

-Ezko galduaren teknika.

-Zilindroak paratzea.

Lehengoratea edo egitura metaliko modelatua eskuratzea:

-Isurtzeko ekipamendua.

-Aleazio motak eta horien osaera.

Egitura mekanizatuak lortzea:

-CAD-CAM sistemak aplikatzeko ezaugarriak.

-Ekipamenduak eta bitartekoak ordenagailu bidezko mekanizaziorako.

-Fresatzeko sistemak eta makinak.

-Sinterizazioa.

-Egitura mekanizatuak egiteko erabiltzen diren materialak.

Urrezko eta zilarrezko egitura metalikoak eskuratzea:

-Galbanoformazioko teknikaren aplikazioak.

-Elektrodeposizioko teknika.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak aplikatzea.

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia hortz protesietan.

-Arrisku faktoreak eta egoerak.

-Lan inguruneko faktore fisikoak.

-Lan inguruneko faktore kimikoak.

-Segurtasun sistemak makina eta ekipamenduetan.

-Segurtasuna protesi lantegian.

-Banako babeserako bitartekoak eta ekipamenduak.

-Taldeko prebentzioa eta babesa.

-Hondakinen kudeaketa arautzen duen araudia.

-Hondakinak sailkatzea eta biltegiratzea.

-Hondakinen tratamendua eta bilketa.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

-Ordenari eta garbitasunari buruzko metodoak eta arauak.

-Gizartearen ingurumen eta kultur ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzea.

-Kudeaketa ingurumenari buruz.

Orientabide didaktikoak.

Moduluaren helburua da ikasleek beharrezko gaitasunak erdiestea lehengoratze guztiz metalikoak egiteko protesi finkoetan (koroak eta zubiak), baita geroago material estetikoekin estaliko diren egitura metalikoak ere. Ikasleak gauza izanen dira lanaren fase praktiko guztiak egiteko isurtzeko teknikak erabilita ezko galduaren metodoaren bidez eta isuritako egitura berreskuratzeko teknikak erabilita. Horretarako, estaldura eta isurbideak kenduko dira eta geroago metalezko egiturak errepasatu eta leunduko, egituraren kalibrea eta doiketa egiaztatuta.

Orobat, koroak eta metalikoak ez diren materialen egiturak (batik bat zirkonio oxidoa eta litio disilikatoa) fabrikatzen eta diseinatzen ikasi behar dute ikasleek, injekzio tekniken bidez eta egiturak diseinatu eta fabrikatuz, ordenagailuz lagundutako diseinua (CAD) eta ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) erabiliz. Azkenik, prozesu elektrolitikoko teknikak ezagutuko dituzte, metalezko egiturak eskuratzeko galbanoformazioko sistemen bidez.

Lanaren fase guztietan, laneko arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko arauak beteko dituzte ikasleek.

Iradokitzen da moduluaren edukiak garatzea curriculumaren kasuan kasuko atalean aipatutako sekuentziari jarraikiz.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, besteak beste honako jarduera hauek proposatzen dira:

-Silikonazko inpresioak IV motako igeltsuarekin hustea.

-Hainbat teknika erabiltzea ereduak indibidualizatzeko.

-Metalezko koroa osoak ezkoz modelatzea.

-Egiturak ezkoz modelatzea metalez isurtzeko.

-Isurbideak kokatzea.

-Zilindroa paratzea eta estaldura prestatzea.

-Aurreberotzea egitea eta estaldurako zilindroetan isurtzea.

-Metalezko egitura berreskuratzea, estaldura kenduz eta isurbideak areaz igurtziz eta moztuz.

-Egituraren kalibrea eta doiketa egiaztatzea.

-Koroak eta metalezko egiturak errepasatu, leundu eta distiraraztea.

-Ereduak eskaneatzea eta egiturak ordenagailuz diseinatzea.

-Materialaren blokeak hautatzea fresaketarako eta hura egitea kopiagailu-fresagailuan.

-Ordenagailuz lagundutako diseinuko programen segurtasun kopiak egin eta artxibatzea.

-Prozesu elektrolitikoa deskribatzea, motzondoa bikoiztea elektrolisirako eta zilarrezko laka aplikatzea prozesu elektrolitikorako.

Modulu hau funtsean praktikoa da, hortaz, ezinbestekoa da hortz protesietako laborategi bat izatea, ikasle bakoitzak lan egiteko postu banakakoa daukana eta beharrezko aparatu, material eta produktuekin eskaiola manipulatzeko eremu bat daukana, moduluan jorratutako jarduerak eta prozedurak garatzearren.

Modu sistematikoan eta zeharkakoan hartuko dira kontuan hortz protesietako laborategiko lanaren berezko jarrerekin zerikusia duten edukiak, hala nola lanaren doitasuna eta txukuntasuna, protokoloak betetzeko zorroztasuna eta higieneari eta segurtasunari buruzko arauen errespetua.

Ikasleek irakaskuntza-ikaskuntzako jarduera gehienak banan-banan eginen dituzte, froga dezatela erdietsi beharreko trebetasunak eskuratu dituztela kurtsoan zehar. Nolanahi ere, talde lana ere garrantzizkoa izanen da beste une batzuetan, laborategi bateko benetako lanera hurbilduko baititu ikasleak. Izan ere, han pertsona batzuen atazak koordinatzen dira denbora eta baliabideak optimizatzeko.

Beste moduluekiko erlazioari dagokionez, funtsezkoa da bigarren kurtsoko Lehengoratzeak eta estaldura estetikoak izeneko lanbide moduluarekin koordinatzea, modu honetako edukiak eta lan praktikoak erabil daitezen Lehengoratzeak eta estaldura estetikoak izenekoan eginen diren lan praktikoetarako.

Modulu honen edukien ezaugarriak eta irakastordu guztiak kontuan hartuta, gomendagarria izanen litzateke ordutegi trinkoa izatea, irakaslanean emandako denbora ahalik eta ongien aprobetxatzeko asmoz.

Lanbide modulua: Protesi erauzgarri partzialak, metalezkoak, erretxinazkoak eta mistoak

Kodea: 0858.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 11.

Iraupena: 220 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Modelatua ezkoz egiten du, eta, horretarako, laneko teknikak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ereduaren ezaugarriak identifikatu ditu paralelometroan.

b) Protesiaren sartze ardatza zehaztu du.

c) Atxikitzeko elementuak diseinatu ditu, baita elkarrenganakoak, egonkortzekoak eta lokailu handiak eta txikiak ere.

d) Maisu eredua erreproduzitu du estalduran.

e) Oinarria, lokailuak eta atxikigailuak ezkoz modelatu ditu.

f) Lokailu txikiak egin ditu.

g) Kalibre eta luzera egokiko isurbideen kopurua erantsi dio diseinatutako egiturari.

h) Prozesua zehaztasunez, ordenaz eta metodoz egin du.

2. Metalezko oinarria ezko galduko isurketaren bidez egiten du, eta horretarako, berariazko teknika erabilitako aleazioarekin lotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Estaldurak eta aleazio motak deskribatu ditu.

b) Estaldura forjatzeko denbora eta proportzioak zehaztu ditu.

c) Estalduran eranste prozesua egin du.

d) Aurreberotzeko labea eta ke araztailea programatu ditu.

e) Metalezko aleazioa urtu du denborari eta tenperaturari buruzko protokoloei jarraikiz.

f) Isurtzeko makineria erabili du.

g) Isurbideak moztu ditu eta metalezko azalerak areaz igurtzi ditu.

h) Metalezko azalera errepasatu du eta bainu elektrolitikoa aplikatu.

i) Arriskuak prebenitzeko protokoloen aplikazioa justifikatu du.

3. Metalezko elementuak soldatzen ditu, eta horretarako soldatzeko teknikak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Soldadura mota hautatu du aleazio bakoitzerako.

b) Soldatzeko eremua mugatu du erresistentzia bermatzeko.

c) Soldatu beharreko eremua prestatu eta koipegabetu du aluminio oxidoa zurrustaka isurita.

d) Estalduraren ereduak egin ditu soldatu beharreko zatiak lotzeko.

e) Soldadura egin du soplete batekin edo bestelako makina mota batekin.

f) Materialaren soberakina ebaki du.

g) Azalera errepasatu eta leundu du.

h) Babes ekipamenduak erabili ditu soldatzeko.

4. Protesi mistoaren osagaiak edo egiturari forjatutako atxikigailuak eransten ditu, eta horretarako eusteko bitartekoak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ainguraketetako bigarren mailako elementuak hautatu ditu.

b) Ainguraketak egiturari erantsi dizkio.

c) Kokapena egiaztatu du paralelometroaren bidez.

d) Estalduraren ereduak egin ditu soldatu beharreko zatiak lotzeko.

e) Atxikigailuak egin ditu alanbre forjatuaren bidez.

f) Atxikigailuak egin ditu isurketaren bidez edo injekzio sistemen bidez.

g) Bigarren mailako elementuak soldatu edo finkatu ditu metalezko egiturara.

5. Hortz piezak muntatzen ditu metalezko oinarrien gainean, eta horretarako, betekizun teknikoak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hortz piezak hautatu ditu.

b) Ereduak muntatu ditu artikulatzailean.

c) Hortzak artikulatu ditu metalezko egituran.

d) Egiaztatu du oklusioaren printzipioak betetzen dituela.

e) Muntaketa egin du irizpide estetiko eta funtzionalei jarraikiz.

f) Hortz piezaren atxikitzea prestatu du.

g) Eremu horzgabeen oinarriak ezkoz modelatu ditu.

h) Prozesua zehaztasunez, ordenaz eta metodoz egin du.

6. Erretxinazko elementuak polimerizatzen ditu metalezko egituren gainean, eta horretarako prozedura teknikoak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Silikonazko edo eskaiolazko fronteak prestatu ditu ezkozko oinarriak erreproduzitzeko eta protesietako hortzei eusteko.

b) Hortz piezak egokitu ditu eta ezkoa kendu.

c) Ereduaren azala bernizatu du.

d) Akriliko autopolimerizagarriaren nahasketa prestatu du.

e) Silikonazko fronteak bete ditu isurtzeko teknikarekin.

f) Polimerizagiluaren presio, tenperatura eta denbora baldintzak ezarri ditu.

g) Protesiak leundu eta distirarazi ditu tresna eta makina egokiekin.

h) Indarreko araudia aplikatu du hondakinen tratamenduari eta ingurumenaren babesari dagokienez.

Edukiak.

Modelatua ezkoz egitea:

-Hortzeria partzialen sailkapena.

-Metalezko protesi erauzgarri partzial baten osagaiak.

-Ardura biomekanikoak metalezko protesi erauzgarri partzialetan.

-Faktore erabakigarriak metalezko protesi erauzgarri partzial bat diseinatzerakoan.

-Prozedura protesi partzialak diseinatzeko.

-Paralelometroa.

-Ereduak paralelizatzea.

-Eredua blokeatu, arindu eta markatzea.

-Ereduak bikoiztea.

-Diseinuaren transferentzia.

-Ezkotzea.

-Isurbideak kokatzea.

Metalezko oinarria prestatzea:

-Zilindroa paratzea eta estaltzea.

-Zilindroa berotzea.

-Metalezko protesi erauzgarri partzialetan erabiltzen diren aleazio metalikoak.

-Isurketa sistemak.

-Isurketa berreskuratu, areaz igurztea eta desugertzea.

-Egitura arbastatu eta leuntzea.

-Isurketaren probak eta haren doiketa maisu ereduari.

Metalezko elementuen soldadura:

-Aleazioak.

-Soldadura.

-Soldatzeko eremua.

-Soldaduraren erresistentzia.

-Soldatzeko teknikak.

-Soldatzeko kalitate irizpideak.

Protesi mistoaren osagaiak edo bestelako atxikigailuak eranstea:

-Protesi mistoan erabilitako ainguraketen sailkapena.

-Ainguraketa bat osatzen duten elementuak.

-Ainguraketetako bigarren mailako elementua kokatzea paralelometroaren bidez, metalezko egiturara lotzeko.

-Sartzeko ardatza zuzenaren paralelizazioa eta bilaketa alanbre forjatuzko atxikigailuak prestatzeko.

-Alanbre forjatuzko atxikigailuak prestatzea hainbat kalibreko alanbreak erabiliz.

-Atxikigailu motak lotzea soldaduraren bidez edo bestelako tekniken bidez.

Hortz artifizialak muntatzea:

-Hortz artifizialak hautatzea.

-Oklusioa protesi erauzgarri partzialean.

-Hortzak muntatzea eta oinarriak modelatzea.

-Erretxina kokatzeko teknika eta haren polimerizazioa.

Erretxinazko elementuen polimerizazioa:

-Erretxina eta haren polimerizazioa.

-Kokatzeko teknikak.

-Erretxinaren karga eta polimerizazioa, fabrikatzailearen jarraibideekin eta arauekin bat.

-Birmuntaketa artikulatzailean eta oklusioa birdoitzea.

-Hortz protesia errepasatu eta leuntzea azaleko testura leuna eta distiratsua izan dadin.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen helburua da ikasleek beharrezko prestakuntza eta trebetasuna erdiestea protesi erauzgarri partziala eta mistoa egin eta konpontzeko, jarraibide teknikoekin eta segurtasuneko eta kalitateko protokoloekin bat.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa aurretik dagokion atalean azaldutakoa da, baina eduki horiek zazpi multzo handitan egituratzea iradokitzen da:

-Printzipioak protesi erauzgarri partziala eta mistoa diseinatzeko.

-Paralelizazioa, eredu erregogorra produzitzea eta ezkotzea.

-Metalezko egitura lortzea.

-Soldadura.

-Protesi mistoa.

-Hortzak hautatu eta muntatzea.

-Erretxina prozesatzea.

Halaber, orduen karga nagusia hortz protesietako laborategi batean egin beharko litzateke. Bertan ikasle bakoitzak lan egiteko postu banakakoa izan beharko luke, baita eskaiola manipulatzeko toki bat eta isurketarako eremu bat ere, beharrezko aparatu, material eta produktuekin moduluan jorratutako jarduerak eta prozedurak garatzearren.

Nolanahi ere, eduki kontzeptualak erabilera anitzeko gela batean garatuko lirateke egokiago, multimedia sistemak eta Interneteko sarbidea edukita.

Laborategian egin beharreko jardueren tipologiari dagokionez, honelako jarduera motak iradokitzen dira:

-Sektoreko profesionalek egindako protesi erauzgarri partzialen kasuak eta diseinuak bilatu eta berraztertzea informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez eta hainbat argitalpenetan.

-Protesi erauzgarri partzialaren ereduak aztertzea. Paziente horzgabe partzialen hainbat kasu sailkatu, diseinatu eta paralelizatzea.

-Protesi erauzgarri partzial mota hautatzea; atxikigailuak, oinarriak eta gainerako osagaiak, protesi erauzgarri partzial bakoitzerako egokiak.

-Eredu erregogorrak eta ezkozko patroia egitea protesi erauzgarri partzial eta mistorako, kalitate irizpideak edukita eta segurtasunari eta higieneari buruzko arau aplikagarriak beteta.

-Teknika metalurgikoak egitea metalezko egiturak lortzeko protesi erauzgarri partzialerako, kalitate irizpideak edukita eta segurtasunari eta higieneari buruzko arau aplikagarriak beteta.

-Hortz mota egokiak hautatzea kasu bakoitzerako eta hortz muntaketa egitea beharrezko kalitatearekin.

-Erretxina prozesatzeko hainbat teknika egitea; muflatzea, fronte estetikoak.

-Soldadura teknikak aplikatzea protesi erauzgarri partzial eta mistoan.

-Profesionalek edo merkataritzako etxe espezializatuek material edo teknika berriei buruz protesi erauzgarri partziala egiteko ematen dituzten ikastaroetara joatea.

Zikloko edukiak eta, bereziki, modulu honetakoak kontuan izanda, interesgarria litzateke ikasleek haien prestakuntza osatzea ikastetxetik kanpo egin beharreko jarduera hauen bidez:

-Protesi erauzgarri partzialak, metalezkoak, erretxinazkoak zein mistoak egiteko beharrezko ekipamenduak eta teknologia dituzten ingurune geografikoko laborategietara joatea.

-Moduluko edukiekin ikustekoa duten azoka edo erakusketetara joatea.

Prozedurazko edukiak funtsezkoak dira modulu honetako metodologiaren planteamenduan. Hortaz, komenigarria litzateke sektoreko laborategi laguntzaileek ematen dituzten benetako kasu praktikoekin lan egitea.

Modu sistematikoan eta zeharkakoan hartuko dira kontuan hortz protesietako laborategiko lanaren berezko jarrerekin zerikusia duten edukiak, hala nola lanaren doitasuna eta txukuntasuna, protokoloak betetzeko zorroztasuna eta higieneari eta segurtasunari buruzko arauen errespetua.

Ikasleak bakarka eginen ditu irakaskuntza-ikaskuntza jardueretako gehienak, eta horrela ikasturtean zehar erakusten ahalko du lortu beharreko gaitasunak lortu dituela. Baina, horrez gain, zenbaitetan garrantzitsua izanen da talde-lana, laborategiko egiazko lanera hurbilduko baititu ikasleak. Izan ere, laborategian zenbait pertsonaren egitekoak planifikatu eta koordinatu egiten dira denbora eta baliabideak ahalik eta ongien erabiltzeko.

Prozedurarekin eta jarrerarekin zerikusia duten edukiak ebaluatzeko, funtsezkoa da ikasleek gelan eta laborategian egin duten lanaren ebaluazioa edukitzea.

Beste moduluekiko erlazioari dagokionez, gomendatzen da koordinatzea lehen kurtsoko Protesiaren diseinu funtzionala izeneko moduluarekin, zeren modulu horrek aldez aurreko beharrezko ezagutzak baititu edozein hortz protesi mota egiten hasteko, eta, halaber, Lehengoratzeak eta metalezko egiturak protesi finkoetan eta Protesi osoak izeneko moduluekin, zeren eduki komunak baitituzte protesi erauzgarri partzial mistoa eta erretxinazko protesi erauzgarri partziala egiteko, hurrenez hurren.

Moduluaren ezaugarriak direla eta, eta eskolaldiak hobeki aprobetxatzeko jarduerak egiterakoan, iradokitzen da klaseak bi edo hiru orduko saioetan biltzea.

Lanbide modulua: Ingelesa I

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ingelesez ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila onargarriarekin, garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen baitu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu du.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu du, testu motaren eta helburuaren arabera, informazio garrantzitsua bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera ditu erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu du, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Aparatu edo ekipamendu bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu ditu.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, buruz buruko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu ditu, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Doitasunez identifikatu ditu norberaren jardueraren elementu igargarriekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datuak eta ekintzak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu du.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu du (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu ditu.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Formularioak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinakoak bete ditu, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi ditu, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu ditu, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan duelarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin ditu, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu du oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu du, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili du.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu ditu hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen du aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili ditu, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin ditu, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili ditu hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu du, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu du, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu ditu interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu du zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu die, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili ditu.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu die.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili du.

Edukiak.

Eduki lexikoak:

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua,...), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak...

-Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

Eduki gramatikalak:

-Aditz-denborak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Hizkera tekniko-zientifikoa.

-Baldintzak.

-Zeharkako estiloa.

Eduki funtzionalak:

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra emateko, datuak eskatzeko, etab.

-Norberaren intereseko gaien azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Norberaren intereseko gaien inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

-Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Dokumentu generiko luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

-Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

-Inprimakiak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak.).

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak.

-Eguneroko bizimoduarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza-arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

Ingelesa I nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburu. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, behar hori, lehenik, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori agerian jartzen da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta beste herrialde batzuetan dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da, eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela, ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahalegin nagusia egin beharko litzateke ikasleak gai izan daitezen, lehen urrats batean, modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Geroago ekinen zaie adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari. Ikasgelan, bai irakaslea bai ikasleak, ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia ateraz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab, Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela, Leonardo da Vinci eta Erasmus programetan, adibidez. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa blaitu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio erremintak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak

Kodea: 0856.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 16.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Hortz eta aurpegiko anomaliak identifikatzen ditu, eta horretarako, ortodontzia aparatuen eta ferulen ezaugarriak erlazionatzen ditu sendagilearen aginduarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sendagilearen agindua eta haren terminologia interpretatu ditu.

b) Hortzen kokapen okerrak zehaztu ditu.

c) Hortzen oklusio okerrak eta haien sailkapenak deskribatu ditu.

d) Parafuntzioak eta ohitura anomaloak deskribatu ditu.

e) Hortzen mugimendua kontrolatzea ahalbidetzen duten indar sistemak identifikatu ditu.

f) Indar sistemak erlazionatu ditu periodontoan eta gainerako hortz egituretan egiten diren aldaketa biologikoekin.

g) Ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak sailkatu ditu.

2. Proposatutako tratamenduan aurreikusten diren espektatibak simulatzen ditu ereduan, eta horretarako parametroak identifikatzen ditu eta neurketak eta doiketak egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Irudi bidez diagnostikatzeko metodoak ezagutu ditu, ortodontziako diagnostikoetan aplikatzen direnak.

b) Puntu, marra eta angelu zefalometrikoak hortzen kokapen okerrarekin eta oklusio okerrarekin erlazionatu ditu.

c) Lan ereduak eta diagnostikatzeko ereduak prestatzeko teknikak deskribatu ditu.

d) Ereduak bikoizteko teknikak eta materialak deskribatu ditu.

e) Ereduak muntatu ditu artikulatzailean, ahoaren barreneko eta ahotik kanpoko erregistroei jarraituta.

f) Hortz arku bakoitzaren ezaugarriak hortz anomaliekin eta barailen arteko erlazioekin lotu ditu.

g) Barailen eta hortz piezen tamaina baloratu du.

h) Aurredeterminazioko muntaketa diagnostikoa egin du.

3. Ekipamenduak eta materialak hautatzen ditu, eta horretarako, prestaketa prozesuarekin erlazionatzen ditu eta haien ezaugarriak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Metalezko preformen eta alanbreen ezaugarriak deskribatu ditu.

b) Soldadura mota hautatu du materialen arabera eta lotzeko beharren arabera.

c) Erretxina akrilikoen eta beste plastiko mota batzuen ezaugarriak identifikatu ditu.

d) Torlojuak sailkatu ditu ortodontziako hainbat plakatan nola aplikatu behar diren kontuan izanda.

e) Zerrendak, lokailuak eta alanbreen manipulazioa egitearekin erlazionatu ditu tresnak.

f) Ekipamenduak, tresnak eta materialak kokatzeko protokoloa aplikatu du lan sistematika sekuentziatu baterako.

4. Ortodontzia aparatu eta oklusio ferula erauzgarriak prestatzen ditu, eta horretarako polimerizazio eta azken akaberako teknikak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aparatu erauzgarrien erabilgarritasuna, abantailak eta desabantailak deskribatu ditu, aparatu finkoen aldean.

b) Aparatu erauzgarriaren osagaiak identifikatu ditu agindutako plakaren arabera.

c) Plakako atxikitzeko elementuen, egonkortzekoen eta eragileen ezaugarriak, funtzioak eta motak deskribatu ditu.

d) Plakako atxikitzeko elementuak, egonkortzekoak eta eragileak prestatu ditu.

e) Atxikitzeko elementuak, egonkortzekoak eta eragileak ereduan kokatu ditu.

f) Oinarri akrilikoa prestatu du prestatzeko tekniken arabera.

g) Plaka erauzgarrien tratamenduan egiten diren mugimendu ohikoenak deskribatzen ditu.

h) Produktuaren egokitzapena egin du osasunaren arloko arau eta irizpide teknikoekin bat.

5. Ortodontziako aparatu erauzgarriak prestatzen ditu, eta horretarako gehigarriak hautatzen ditu sendagilearen aginduaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Plaka erauzgarri pasiboa eta aktiboa bereizi ditu.

b) Hortzen arteko papilak moztu ditu ereduan eta gezi punten kokapena eta Adams kako baten zubiaren lodiera markatu ditu.

c) Kakoaren atxikitzeak lingualetik egokitu ditu, baina mukosa ukitu gabe, erretxina azpitik sar dadin.

d) Kakoak, arku bestibularra eta gainerako gehigarriak itsatsi ditu plakara, bereizgarria bota baino lehen.

e) Plaka erauzgarriko elementu aktiboak identifikatu ditu, eta zabaltzeko plakak prestatu ditu hainbat akzioko torlojuekin eta elementu aktiboekin.

f) Aparatu funtzionalen osagaiak hautatu ditu.

g) Produktua egokitu du osasun arloan ezarritako araudi teknikoaren arabera.

h) Aparatuaren prestaketa ezarritako denborara doitu du.

6. Aparatu finkoak eta ahotik kanpoko aparatuak prestatzen ditu, eta horretarako gehigarriak hautatzen ditu sendagilearen aginduaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aparatu finkoen eta ahotik kanpokoen motak eta aplikazioak deskribatu ditu.

b) Zerrendak prestatu ditu.

c) Ezarritako neurriak errespetatu ditu prestaketan.

d) Prestatzeko teknikak aparatu motarekin lotu ditu.

e) Aparatuko elementuak soldatu ditu zerrendara.

f) Egiaztatu du aparatuaren doiketa, bai eta aparatuaren egokitasuna ereduan ere.

g) Produktua egokitu du osasun arloan ezarritako araudi teknikoaren arabera.

h) Produkzio prozesua zehaztasunez, ordenaz eta metodoz egin du.

7. Oklusio ferulak prestatzen ditu, eta horretarako sendagilearen agindua interpretatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Oklusio ferulen motak eta erabilgarritasuna deskribatu ditu.

b) Eredua bikoizteko teknikak eta materialak deskribatu ditu.

c) Arinketak egin ditu, diseinua markatu du eta baloratu du metalezko atxikitzeko elementuak eranstea.

d) Oklusio ferulak prestatu ditu erretxina akrilikoaren bidez.

e) Oklusio ferulak prestatu ditu hutsean termo-moldatzeko aparatuarekin.

f) Oklusio doiketa egin du artikulatzailean.

g) Zizelketa selektiboa egin du.

h) Produktua egokitu du osasun arloan ezarritako araudi teknikoaren arabera.

i) Ordena eta garbitasuna baloratu ditu, bai prozesuaren faseetan bai produktua aurkeztean.

8. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lantegiko material, lanabes eta materialak erabiltzearen arriskuak eta haien arriskugarritasun maila identifikatu ditu.

b) Hortz protesiak aplikatzeko eragiketak egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta banakako nahiz taldeko babes neurriak deskribatu ditu.

c) Laneko ekipamenduak, lanabesak eta materialak erabiltzean gerta daitezkeen ezbeharren kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

d) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

e) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

f) Egindako eragiketetan, laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko araudia bete du.

Edukiak.

Hortz eta aurpegiko anomaliak eta anomalia biomekanikoak identifikatzea:

-Ortodontziaren terminologia: etimologiak eta nomenklaturak.

-Hortzen kokapen okerrak.

-Hortzen oklusio okerrak.

-Parafuntzioekin ikusteko duten anomaliak.

-Ohitura anomaloekin ikusteko duten anomaliak.

-Hortz mugimendua: ehunen erreakzioa indarren aurrean.

-Hortz mugimenduaren sailkapena.

-Ainguraketa.

-Ortodontzia aparatuen sailkapena.

Simulazioak azterketa ereduan:

-Erradiografiak.

-Zefalometria.

-Ereduak prestatzeko teknikak ortodontzian.

-Ereduak aztertzea.

-Hortz eta hezurren arteko diferentzia.

-Barailaren tamaina baloratzea.

-Hortzen tamaina baloratzea.

-Aurredeterminazioko muntaketa diagnostikoa (set-up diagnostikoa).

Ekipamenduak, materialak eta lanabesak hautatzea:

-Alanbreak sailkatzea.

-Alanbreen ezaugarri fisikoak eta kimikoak.

-Alanbreak tolesteko teknikak.

-Soldadurak.

-Erretxina akrilikoak.

-Ortodontzian erabiltzen diren aliketa eta tersna motak.

-Torloju motak.

Ortodontzia aparatu eta oklusio ferula erauzgarriak prestatzea:

-Aparatu erauzgarriak.

-Atxikitzeko elementuak: kakoak.

-Arku bestibularrak.

-Malgukiak.

-Torlojuak.

-Igogailu metalikoak eta akrilikoak.

-Plakako atxikitzeko elementuak, egonkortzekoak eta eragileak prestatu eta paratzeko teknikak.

-Oinarri akrilikoak.

-Produktua egokitzea.

Aparatu erauzgarriak prestatzea:

-Aparatu erauzgarri aktiboak.

-Aparatu erauzgarri pasiboak edo atxikitzekoak.

-Aparatu erauzgarri aktiboak egiteko teknika.

-Aparatu erauzgarri pasiboak egiteko teknika.

-Aparatu funtzionalak.

-Produktua egokitzea.

-Prestaketaren sekuentziazioa.

Aparatu finkoak eta ahotik kanpokoak prestatzea:

-Aparatu finkoak:

-Aparatu finkoen aplikazioak.

-Aparatu finko motak.

-Prestatzeko teknikak eta ezaugarriak.

-Ahotik kanpoko aparatuak.

-Produktua egokitzea.

-Prestaketaren sekuentziazioa.

Oklusio ferulak prestatzea:

-Erabilgarritasuna.

-Oklusio ferula motak.

-Prestaketa hutsean termo-moldatzeko aparatuarekin.

-Prestaketa erretxina akrilikoarekin.

-Produktua egokitzea.

-Kalitate kontrola prozesuaren faseetan eta produktuaren aurkezpenean.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak aplikatzea:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia hortz protesietan.

-Arrisku faktoreak eta egoerak.

-Lan inguruneko faktore fisikoak.

-Lan inguruneko faktore kimikoak.

-Segurtasun sistemak makina eta ekipamenduetan.

-Segurtasuna protesi lantegian.

-Banako babeserako bitartekoak eta ekipamenduak.

-Taldeko prebentzioa eta babesa.

-Hondakinen kudeaketa arautzen duen araudia.

-Hondakinak sailkatzea eta biltegiratzea.

-Hondakinen tratamendua eta bilketa.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

-Ordenari eta garbitasunari buruzko metodoak eta arauak.

-Gizartearen ingurumen eta kultur ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzea.

-Kudeaketa ingurumenari buruz.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleak trebatzea ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak prestatzen eta konpontzen. Ikasleak gauza izanen dira hortzen kokapen eta oklusio okerrak identifikatzeko, aparatu finkoko ortodontzia motak ezagutzeko, aparatu funtzional ohikoenak bereizteko eta zuzen interpretatzeko sendagilearen agindua. Lan prozedura normalizatuak aplikatuko dituzte, eta alanbreak, aliketak, soldadurak, erretxinak eta ortodontziarako ekipamendu eta lanabes berariazkoak trebeziaz erabiliko dituzte.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioak aldatu egiten du oinarrizko edukien atalean ezarritako ordena bera, eta zortzi multzotan antolaturik dago. Iradokitzen da Ekipamenduak, materialak eta lanabesak hautatzea izeneko blokearekin hastea, ikasleek ezagut ditzaten sarrien erabiltzen diren lanabesak eta alanbrea, baita aparatu erauzgarriak eta finkoak egiteko erabiltzen diren teknikak ere. Halaber, komenigarritzat jotzen da Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak aplikatzea izeneko blokearekin jarraitzea, ortodontzia aparatu eta oklusio ferula motak egiten hasi baino lehen, hasiera-hasieratik aplika ditzaten prebentzioari eta higieneari buruzko neurriak.

Hartara, honako hau da edukiak lantzeko iradokitzen den sekuentzia osoa:

-Ekipamenduak, materialak eta lanabesak hautatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak aplikatzea.

-Hortz eta aurpegiko anomaliak eta anomalia biomekanikoak identifikatzea.

-Simulazioak azterketa ereduan.

-Aparatu finkoak eta ahotik kanpokoak prestatzea.

-Ortodontzia aparatu eta oklusio ferula erauzgarriak prestatzea.

-Aparatu erauzgarriak prestatzea.

-Oklusio ferulak prestatzea.

Lantegi-gelan egin beharreko jarduerei dagokienez, besteak beste honako hauek proposatzen dira:

-Alanbre motak identifikatzea.

-Torloju moten eskemak egitea, haien funtzioa deskribatuz.

-Soldadura motak identifikatzea ikus-entzunezko materiala erabiliz.

-Ortodontzia aparatu erauzgarri bat aztertzea eskema batean.

-Irudi geometrikoak prestatzea lodiera ezberdineko alanbreekin, hainbat aliketa erabiliz.

-Oklusio okerreko motak identifikatzea, hainbat anomalia dakartzaten argazkien bidez.

-Zabaltze plaka bat diseinatu eta egitea.

-Zabaltzeko torlojuak identifikatzea: bi aldekoa, alde bakarrekoa, haizemailekoa...

-Espazioaren eusle funtzionalak eta funtzionalak ez direnak identifikatu eta egitea lan eredu batean.

-Plaka aktiboen motak igeltsuzko ereduetan egitea zabaltzeko torlojuak erabiliz, haien diseinua, prestaketa eta aldaketak ezagutzeko.

-Txostenak egitea paziente beraren lan ereduen argazkiekin, non ortodontziaren tratamenduak nola egin duen aurrera islatzen baita eta eragindako hortz mugimenduak eta ainguraketa gisa erabiltzen diren piezak ikusgai baititu.

-Ikusizko azterketa deskriptibo bat egitea azterketa ereduetako anomaliei, eta ortodontzia aparaturik egokiena diseinatzea.

-Benetako kasuak hautatzea, ortodontziako tratamenduaren faseak ezagutu eta interpretatzeko.

-Aparatu finkoak egitea ortodontzia motetarako egokiak diren hortz anomaliak dituzten ereduen gainean.

Modulu honetan prozedurarekin ikusteko handiagoa duten edukiak honako hau daukan laborategi batean egin beharko lirateke: lan egiteko postu bat ikasle bakoitzerako, eskaiolak eta erretxinak manipulatzeko lantoki bat eta oinarrizko lanabesak eta osagarriak moduluan jorratu beharreko jarduerak eta prozedurak egiteko. Eduki kontzeptualenak Interneterako sarbidea daukan balio anitzeko gela batean garatzen ahalko lirateke.

Modu sistematikoan eta zeharkakoan hartuko dira kontuan hortz protesietako laborategiko lanaren berezko jarrerak, hala nola lanaren doitasuna eta txukuntasuna, protokoloak betetzeko zorroztasuna, higieneari eta segurtasunari buruzko arauen errespetua eta talde lana.

Modulu honek lehen kurtsoko Protesiaren diseinu funtzionala izeneko moduluarekin ezagutzak partekatzen ditu aho barrunbearen anatomofisiologiari, oklusioaren fisiologiari eta hortz materialak manipulatzeari buruz. Hori dela eta, koordinazioa egin beharko litzateke erlazioa duten gaiak garatzean, lehen kurtsoan ematen diren ezagutzak sendotzeko eta, ikasitako ezagutzak eta kontzeptuak oinarri izanik, lortzeko ikasleek ortodontzia aparatuak egitea, kontuan harturik sistema estomatognatikoaren betekizun anatomikoak eta funtzionalak.

Lanbide modulua: Lehengoratzeak eta estaldura estetikoak

Kodea: 0859.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 13.

Iraupena: 200 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Behin-behineko lehengoratzeak egiten ditu erretxinaz, eta horretarako ezarritako teknikak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Behin-behinekoen inguruabar estetikoak eta zehaztapenak aztertu ditu.

b) Behin-behinekoak egiteko teknikak bereizi ditu.

c) Ezkoaren bereizgarria aplikatu du eta pieza modelatu du bikoiztu beharreko piezaren morfologiaren arabera.

d) Giltza egin du eta silikona paratu du pieza modelatuen gainean.

e) Erretxinazko nahasketa prestatu du, eta giltza eta motzondoak betetzeko teknika garatu du.

f) Polimerizagailuaren presioa, tenperatura eta denbora ezarri ditu.

g) Ordena eta garbitasuna baloratu ditu, bai prozesuaren faseetan bai produktua aurkeztean.

2. Protesia metalez eta erretxinaz egiten du, eta horretarako prestatzeko prozesua deskribatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Metalezko egitura prestatu du erretxinari eransteko.

b) Kolore egokia zehaztu du protesirako.

c) Opaquerreko geruzak aplikatu eta polimerizatu ditu, eskatutako kolorearen arabera.

d) Erretxinazko masak, modifikatzaileak eta makillajeak aplikatu ditu, lehengoratu beharreko piezaren morfologiaren arabera.

e) Erretxina polimerizatzeko prozesua egin du.

f) Lehengoratzea errepasatu eta leundu du.

g) Doiketa, oklusioa, kontaktu puntuak, morfologia eta kolorea egiaztatu ditu.

e) Erabili beharreko materialak hautatu ditu egokitasunaren, kalitatearen, akaberen eta fidagarritasunaren arabera.

3. Protesia metalez eta zeramikaz prestatzen du, eta horretarako, zeramika egosteko prozedurak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materiala prestatu du kolorea hartuta.

b) Pieza aluminio oxidoaz igurtzi du zurrustaka eta lurrunarekin egin du garbiketa.

c) Labea programatu du piezaren oxidaziorako.

d) Opaquerreko geruzak aplikatu dizkio egiturari eta labean egosi ditu.

e) Zigilatzailea eta bereizgarria aplikatu dizkio eskaiolazko motzondoari.

f) Zeramikazko masak aplikatu ditu eta labea programatu.

g) Glasatzeko masak eta makillajea aplikatu ditu, geroago labean egosteko.

h) Zuzenketak egin ditu eta piezaren akabera egiaztatu du.

i) Prozedurak zehaztasunez, ordenaz eta txukuntasunez egin ditu.

4. Zeramikazko lehengoratzeak egiten ditu egitura mekanizatuen gainean, eta horretarako, eskaneatzeko eta fresatzeko prozesuak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egitura mekanizatua prestatua zeramika kokatzeko.

b) Zeramikazko masak egiturari aplikatu dizkio, piezaren morfologia erreproduzituz, eta labean utzi du egosteko programaren arabera.

c) Glasatzeko masak eta makillajea aplikatu ditu, geroago labean egosteko.

d) Zuzenketak egin ditu, diamantezko fresekin, diskoekin eta gomekin errepasatuz eta pieza ezaugarrituz.

e) Doiketa, oklusioa, kontaktu puntuak, morfologia eta kolorea egiaztatu ditu.

f) Desinfektatze, ontziratze eta etiketatze prozesua identifikatu du, araudiaren arabera.

5. Zeramikazko protesiak metalik gabe egiten ditu, eta horretarako, termo-injekzio teknikak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialen eta injekzioko zeramika labearen ezaugarriak identifikatu ditu.

b) Lehengoratu beharreko pieza ezkoz modelatu du eta zilindroan kokatu, tamaina egokiko isurbideak behar den tokian dituela.

c) Estalduran eranste prozesua egin du, eta tenperatura eta denbora jarri ditu labean.

d) Eskatutako koloreko zeramikazko pastilla eta zilindroa paratu ditu injekzio labean.

e) Estalduraren egitura lehengoratu du, eta behar izatera, errepasatu eta makillatu du.

f) Doiketa, oklusioa, kolorea eta kontaktu puntuak egiaztatu ditu ereduan.

g) Ordena eta garbitasuna baloratu ditu, bai prozesuaren faseetan bai produktua aurkeztean.

6. Zeramikazko lehengoratzeak metalik gabe egiten ditu, eta horretarako, zeramikaren teknika eskaiolazko motzondoaren gainean identifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Pilare hortzak egokitu ditu, eta bazterreko eremuak prestatu.

b) Eredua bikoiztu du estaldurarako materialarekin.

c) Estaldurako motzondoa egokitu du zeramikazko masak hartzeko.

d) Zeramikazko masak aplikatu ditu, ezaugarri morfologikoak, kromatikoak eta funtzionalak erreproduzituz.

e) Labean utzi ditu zehaztutako programekin.

f) Lehengoratzea berreskuratu du, estaldurako materiala kenduta.

g) Egituraren doiketa, oklusioa, kolorea eta kontaktu puntuak egiaztatu ditu ereduan.

h) Ordena eta garbitasuna baloratu ditu, bai prozesuaren faseetan bai produktua aurkeztean.

7. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lantegiko material, lanabes eta materialak erabiltzearen arriskuak eta haien arriskugarritasun maila identifikatu ditu.

b) Hortz protesiak aplikatzeko eragiketak egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta banakako nahiz taldeko babes neurriak deskribatu ditu.

c) Laneko ekipamenduak, lanabesak eta materialak erabiltzean gerta daitezkeen ezbeharren kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

d) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

e) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

f) Egindako eragiketetan, laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko araudia bete du.

Edukiak.

Behin-behineko lehengoratzeak egitea:

-Oharrak eta eginkizunak.

-Motak.

-Materialak.

-Teknikak.

Lehengoratzeak metalez eta erretxinaz egitea:

-Hortz piezak modelatzea.

-Erabilitako materialen ezaugarriak eta propietateak.

-Prestatzeko teknikak.

-Erretxina leuntzeko eta errepasatzeko teknikak.

Lehengoratzeak metalez eta zeramikaz egitea:

-Metala prestatzea.

-Zeramika: motak, osaera, sailkapena eta propietateak.

-Pitzadurak egiteko mekanismoak.

-Hausturak egiteko mekanismoak.

-Lehengoratzeak egiteko prozedurak.

-Zeramika labeen motak.

Lehengoratzeak egitea egitura mekanizatuen gainean.

-Modelatzea zeramikarekin.

-Zeramika egitura mekanizatuei itsastea.

-Kolorearen dinamika.

-Zeramika zirkonioarekin integratzea.

-Egitura mekanizatuak egiteko erabiltzen diren materialak.

Zeramikazko lehengoratzeak injekzioz egitea:

-Ezkotze diagnostikoa.

-Injekzio materialak.

-Zizelatzeak.

-Zementazioa.

-Injekzio teknikak.

-Injekzioko zeramika labeak manipulatzea.

-Injekzioko zeramika motak.

Lehengoratzeak egitea eskaiolazko motzondoen gainean:

-Teknikak.

-Erabilitako materialak.

-Lehengoratzea berreskuratzea.

-Errepasatzeko teknikak.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak aplikatzea.

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia hortz protesietan.

-Arrisku faktoreak eta egoerak.

-Lan inguruneko faktore fisikoak.

-Lan inguruneko faktore kimikoak.

-Segurtasun sistemak makina eta ekipamenduetan.

-Segurtasuna protesi lantegian.

-Banako babeserako bitartekoak eta ekipamenduak.

-Taldeko prebentzioa eta babesa.

-Hondakinen kudeaketa arautzen duen araudia.

-Hondakinak sailkatzea eta biltegiratzea.

-Hondakinen tratamendua eta bilketa.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

-Ordenari eta garbitasunari buruzko metodoak eta arauak.

-Gizartearen ingurumen eta kultur ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzea.

-Kudeaketa ingurumenari buruz.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen helburua da ikasleek beharrezko prestakuntza eta trebetasuna erdiestea erretxinazko behin-behineko lehengoratzeak, metalezko eta erretxinazko lehengoratzeak, zeramikazko lehengoratzeak eta estaldura estetikoak egin eta konpontzeko, jarraibide teknikoekin eta segurtasuneko eta kalitateko protokoloekin bat.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa aurretik dagokion atalean azaldutakoa da.

Komeniko litzateke modulu honetako orduen karga nagusia hortz protesietako laborategi batean egitea. Bertan ikasle bakoitzak lan egiteko postu banakakoa izan beharko luke, baita eskaiola manipulatzeko toki bat ere, beharrezko aparatu, material eta produktuekin moduluan jorratutako jarduerak eta prozedurak garatzearren. Nolanahi ere, eduki kontzeptualak erabilera anitzeko gela batean garatuko lirateke egokiago, multimedia sistemak eta Interneteko sarbidea edukita.

Aurreko proposamenaren haritik, moduluaren ezaugarriak direla eta, eta eskolaldiak hobeki aprobetxatzeko jarduerak egiterakoan, iradokitzen da klaseak bi edo hiru orduko saioetan biltzea.

Laborategian egin beharreko jardueren tipologiari dagokionez, honelako jarduera motak iradokitzen dira:

-Sektoreko profesionalek egindako zeramikazko protesi moten kasuak bilatu eta berraztertzea informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez eta hainbat argitalpenetan.

-Profesionalek edo merkataritzako etxe espezializatuek material edo teknika berriei buruz zeramikazko protesiak egiteko ematen dituzten ikastaroetara joatea.

-Behin-behineko lehengoratzeak erretxinaz egitea zeharkako tekniken bidez.

-Metalezko eta erretxinazko lehengoratzeak egitea, erabili beharreko erretxina egokitasunaren, kalitatearen, akaberaren eta fidagarritasunaren arabera hautatuz.

-Metalezko eta zeramikazko lehengoratzeak egitea, opaquerra, zeramikazko masak, glasatzeak eta makillajea aplikatuz geroago labean egosteko zehaztasunez, ordenaz eta metodoz.

-Zeramikazko lehengoratzeak egitea egitura mekanizatuen gainean, eta horretarako, eskaneatzeko eta fresatzeko prozesuak interpretatzen ditu.

-Zeramikazko protesiak metalik gabe egitea hainbat teknikarekin, prozedurak zehaztasunez, ordenaz eta metodoz garatuz.

Prozedurazko edukiak funtsezkoak dira modulu honetako metodologiaren planteamenduan. Hortaz, komenigarria litzateke sektoreko laborategi laguntzaileek ematen dituzten benetako kasu praktikoekin lan egitea.

Zikloko edukiak eta, bereziki, modulu honetakoak kontuan izanda, interesgarria litzateke ikasleek haien prestakuntza osatzea ikastetxetik kanpo egin beharreko jarduera hauen bidez:

-Zeramikazko lehengoratzeak eta estaldura estetikoak egiteko beharrezko ekipamenduak eta teknologia dituzten ingurune geografikoko laborategietara joanda.

-Moduluko edukiekin ikustekoa duten azoka edo erakusketetara joanda.

Modu sistematikoan eta zeharkakoan hartuko dira kontuan hortz protesietako laborategiko lanaren berezko jarrerekin zerikusia duten edukiak, hala nola lanaren doitasuna eta txukuntasuna, protokoloak betetzeko zorroztasuna eta higieneari eta segurtasunari buruzko arauen errespetua.

Ikasleak bakarka eginen ditu irakaskuntza-ikaskuntza jardueretako gehienak, eta horrela ikasturtean zehar erakusten ahalko du lortu beharreko gaitasunak lortu dituela. Baina, horrez gain, zenbaitetan garrantzitsua izanen da talde-lana, laborategiko egiazko lanera hurbilduko baititu ikasleak. Izan ere, laborategian zenbait pertsonaren egitekoak planifikatu eta koordinatu egiten dira denbora eta baliabideak ahalik eta ongien erabiltzeko.

Prozedurarekin eta jarrerarekin zerikusia duten edukiak ebaluatzeko, funtsezkoa da ikasleek gelan eta laborategian egin duten lanaren ebaluazioa edukitzea.

Beste moduluekiko erlazioari dagokionez, gomendagarria litzateke koordinatzea lehen kurtsoko Lehengoratzeak eta metalezko egiturak protesi finkoetan izeneko moduluarekin, modulu horrek baitauzka ezinbesteko aldez aurreko ezagutzak hortz protesi mota horiek egiten hasteko. Era berean, Inplanteen gaineko protesiak izeneko moduluarekin ere koordinatu behar da, osagarriak baitira zeramikazko eta erretxinazko protesiak inplanteen gainean eskuratzeko.

Lanbide modulua: Inplanteen gaineko protesiak

Kodea: 0860.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Iraupena: 140 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Hortz inplanteen ezaugarriak zehazten ditu, eta horretarako, osteointegrazioarekin eta haiek fabrikatzeko erabilitako materialekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Anatomia inplantologikoa deskribatu du.

b) Oseointegrazioa baldintzatzen duten faktoreak sailkatu ditu.

c) Inplanteen gainean eragina duten faktoreak (kargak) zerrendatu ditu.

d) Osteointegrazioaren mekanika eta biologia deskribatu ditu.

e) Inplanteetarako materialen betekizun fisiko, mekaniko eta kimikoak zehaztu ditu.

f) Inplantearen azaleraren baldintzak erlazionatu ditu osteointegrazioko dinamikaren ondorioekin.

g) Inplanteen gaineko protesietan erabiltzen diren aleazioek bete beharreko ezaugarriak zerrendatu ditu.

2. Eredua eskuratzen du, eta horretarako kasuan kasuko gehigarriak hautatzen ditu sendagilearen aginduaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Datu garrantzitsuak identifikatu ditu sendagilearen agindua interpretatzeko.

b) Inplantologian inpresiorako erabiltzen diren materialen ezaugarriak deskribatu ditu.

c) Erabilitako inpresio materialak erabilitako lehengoratze inplantologikoarekin erlazionatu ditu.

d) Inpresioak hustu ditu laborategiko erdiko faseetarako eta ikertze ereduetarako.

e) Inpresioak hustu ditu metodo klasikoaren araberako lan ereduetarako.

f) Inpresioak hustu ditu FRI sistemaren araberako lan ereduetarako (inpresioko ferula zurruna).

g) Inpresioak hustu ditu zeharkako metodoaren araberako lan ereduetarako.

h) Prozesua zehaztasunez, ordenaz eta metodoz egin du.

3. Ferula erradiologikoak eta kirurgikoak prestatzen ditu, eta horretarako, sendagilearen aginduarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ezkotze diagnostiko bat egin du.

b) Eredurako betekizun orokorrak zerrendatu ditu, baita diseinurako betekizunak ere ferula erradiologiko bat prestatzerakoan paziente horzgabe partzial bati.

c) Ferula erradiologiko bat prestatu dio paziente horzgabe partzial bati hutsean estanpatzeko aparatu baten bidez.

d) Ferula erradiologiko bat fabrikatu dio paziente horzgabe partzial bati, ezkotzeko metodoaren eta metodo akrilikoaren bidez.

e) Paziente horzgabe erabateko baten protesi osoak eta bikoizketak bete beharreko baldintzak zehaztu ditu.

f) Ferula erradiologiko bat prestatu du paziente horzgabe erabatekoaren protesia bikoiztuta.

g) Ferula kirurgiko bat prestatu du ezkotze diagnostiko bat oinarri hartuta.

h) Ferula kirurgikoen diseinua ordenagailuz lagunduta baloratu du.

4. Inplante eta pilareen osagaien egitura ezaugarritzen du, eta horretarako lehengoratze protesikoarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Inplante motak eta haien osagaiak deskribatu ditu.

b) Pilare motak deskribatu ditu.

c) Inplanteen gaineko protesi motak sailkatu ditu.

d) Inplanteen ohar klinikoak eta kontraindikazioak deskribatu ditu.

e) Laborategiko protokoloa hautatu du, aintzat hartuta protesi bakarrak diren, protesi partzial finkoak edo inplanteen gaineko protesi osoak.

f) Teknika berriak erabiltzeko eta osagai berriak ezagutzeko jarrera baloratu du.

5. Inplanteen gaineko protesi finkoak prestatzen ditu, eta horretarako, sendagilearen agindua interpretatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Inplanteen gaineko protesi finkoen motak sailkatu ditu.

b) Inplanteen gaineko protesi finkoen oharrak, desabantailak eta berezitasun biomekanikoak bereizi ditu.

c) Metalezko egitura prestatu du eta egiaztatu du doiketa pasiborik ote dagoen.

d) Gainegitura moztu du carborundumezko disko batekin, ahalik eta hurbilen torloju doitugabetik, eta bi zatiak lotu ditu soldaduraren bidez.

e) Silikonazko giltza bat fabrikatu du ezkozko hortzen prestaketa oinarri izanda.

f) Metalezko egitura prestatu du silikonazko giltzak emandako neurri eta inklinazio egokiekin.

g) Portezlanazko geruzak aplikatu dizkio metalezko egiturari eta egosketa egin du labean.

h) Produktua egokitu eta erregistratu du, osasun arloko irizpide eta arau teknikoekin bat.

i) Indarreko araudia aplikatu du hondakinen tratamenduari eta ingurumenaren babesari dagokienez.

6. Gain-hortzeriak inplanteen gainean prestatzen ditu, eta horretarako, sendagilearen aginduarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Errezeta protesikoan eskatutako lanaren ezaugarriak aztertu ditu inplanteen gaineko gain-hortzerian.

b) Lan protokoloa deskribatu du mukosen gaineko gain-hortzerietan eta euste mistokoetan.

c) Gain-hortzerien atxikitzeko sistemak aztertu ditu.

d) Protesiak barrekin edo bolekin prestatu ditu, atxikitzeko elementu gisa.

e) Doiketa pasiboa zehaztu du.

f) Inplanteen gaineko gain-hortzeria baten osagaien ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Mesoegitura eta gainegitura prestatu ditu.

h) Produktua egokitu du paketatzeko eta emateko, osasun arloan ezarritako irizpide eta arau teknikoekin bat.

i) Datuak erregistratu ditu osasun arloko dokumentazio teknikoan.

Edukiak.

Hortz inplanteen definizioa eta ezaugarriak. Osteointegrazioa eta materialak:

-Hortz inplanteen historia.

-Anatomia inplantologikaren ezaugarriak.

-Osteointegrazioa baldintzatzen duten faktoreak.

-Inplanteen gainean eragina duten faktoreak.

-Osteointegrazioaren mekanika eta biologia.

-Biomaterialak hortz inplanteetarako.

-Hortz inplanteen azalera: azaleko estaldura.

-Inplanteen gaineko protesietan erabiltzen diren aleazioak.

Eredua eskuratzea:

-Sendagilearen agindua.

-Inpresio materialen ezaugarriak inplanteen gaineko protesietan.

-Inpresioaren ezaugarriak aztertzeko ereduetarako eta laborategiko erdiko faseetarako.

-Inpresioak egiterakoan eta husturakoan erabiltzen diren osagai protesikoak.

-Inpresioa lan ereduetarako:

-Metodo klasikoa.

-FRI sistema (inpresioko ferula zurruna).

-Metodo zeharkakoa.

-Kalitate irizpideak prozesuaren fase bakoitzean.

Ferula erradiologikoak eta kirurgikoak prestatzea:

-Irudi bidezko diagnostikoa inplantologian.

-Ezkotze diagnostikoa: erabilgarritasuna eta teknika.

-Betekizun orokorrak eredurako ferula erradiologiko batean.

-Diseinuko betekizun orokorrak ferula erradiologiko batean. Ferula erradiologikoen motak.

-Ferula erradiologiko bat egitea horzgabe partzialari.

-Horzgabe erabatekoaren ferula erradiologikoa: ferula erradiogolikoa egitea.

-Ferula kirurgikoaren betekizunak. Ferula kirurgikoaren motak.

-Ferula erradiologikoak eta kirurgikoak ordenagailuz lagunduak.

Inplante, pilare eta lehengoratze protesiko beste mota batzuen osagaiak ezaugarritzea:

-Prozedura kirurgikoa inplanteetan.

-Inplante motak.

-Inplanteen osagaiak.

-Pilareak eta pilare motak.

-Inplanteen gaineko protesi moten sailkapena.

-Inplanteen gaineko protesien ohar klinikoak.

-Inplanteen gaineko protesien kontraindikazio absolutuak eta erlatiboak.

-Laborategiko protokoloa.

-Osagai berriak eta teknika berriak inplanteetan.

Inplanteen gaineko protesi finkoak prestatzea.

-Sailkapena.

-Sendagilearen agindua.

-Protesi finkoak inplanteen gainean torlojuz lotzea.

-Protesi finkoak inplanteen gainean zementatzea.

-Protesi hibridoa inplanteen gainean.

-Behin-behineko protesia inplanteen gainean.

-Produktua egokitzea.

-Legislazioa hondakinei eta ingurumena babesteari buruz.

Gain-hortzeriak inplanteen gainean prestatzea.

-Gain-hortzerien sailkapena eusteko moduaren arabera.

-Atxikitzeko sistema motak.

-Mukosen gaineko gain-hortzeriak eta euste mistokoak.

-Doiketa pasiboa. Teknika.

-Gain-hortzeriak inplanteen gainean.

-Prestaketa.

-Produktua egokitzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honetan alderdi guztiak garatuko dira honako honi buruz: hortz inplanteak, nola lotzen zaion hezurrari, zer inplante mota dagoen eta zein diren haien osagaiak. Bestalde, baloratuko da zein diren oharrak eta kontraindikazioak hortz inplanteak paratzerakoan, eta nola egin behar den teknika kirurgikoa.

Aztertuko da zer den ferula erradiologiko bat eta ferula kirurgiko bat, nola egiten diren eta zer material erabiltzen diren haiek egiteko.

Ezarriko da inplanteen gainean zer protesi mota dauden, nola sailkatzen diren, haietako bakoitzak zer ohar dakarren eta nola egiten diren behin-behinekoak, baita kasu bakoitzean nola hartu inpresioak ere.

Azkenik, aztertuko da zein den sendagilearen agindua eta nola egiten den produktuaren egokitzapena kasu bakoitzean.

Modulua bukatutakoan, garrantzitsua da ikasleek trebetasuna izatea beharrezko gehigarriak ereduaren gainean hautatzeko, sendagilearen aginduaren arabera. Orobat, trebetasuna izanen du inpresio azpila bat egiteko inplanteen gaineko protesi baterako eta ferula erradiologiko eta kirurgiko baterako.

Beste aldetik, inplanteen eta pilareen osagaiak ezagutu behar dituzte, haiek lehengoratze protesikoarekin erlazionatuz.

Gainera, gauza izanen dira inplanteen gaineko protesi finko bat, gain-hortzeria bat eta inplanteen gaineko protesi hibrido bat egiteko, haiek sendagilearen aginduarekin erlazionatuz.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere edukien atalean ezarritako ordena bera da.

Modulu honetan ezarritako edukien multzoei loturik, horiek garatzen laguntzeko zenbait jarduera proposatzen dira:

-Inpresio azpila bat egitea inplanteen gaineko protesietarako.

-Ferula erradiologiko bat egitea.

-Ferula kirurgiko bat egitea.

-Artikuluak irakurri eta aztertzea ematen den gaiari buruz.

-Inplanteen gaineko protesien kasu klinikoak bilatzea Interneten, eta taldeka haien inguruan eztabaidatzea.

-Merkatuan topatzen diren inplante motak bilatu eta aztertzea.

-Hortz inplante bat fisikoki behatu eta aztertzea, haren osagaiak hobeki ulertzeko.

-Inplanteetan erabiltzen diren erradiografia motak izatea.

-Koroa bat egitea, inplanteen gainean torlojuz lotua.

-Koroa bat egitea, inplanteen gainean zementatua.

-Zubi bat egitea, inplanteen gainean torlojuz estua.

-Aurkezpen bat prestatzea, urratsez urrats deskribatzeko zein diren laborategiko faseak torlojuz estututako eta/edo zementatutako protesi bat egiteko.

Modu sistematikoan eta zeharkakoan hartuko dira kontuan hortz protesietako laborategiko lanaren berezko jarrerekin zerikusia duten edukiak, hala nola lanaren doitasuna eta txukuntasuna, protokoloak betetzeko zorroztasuna eta higieneari eta segurtasunari buruzko arauen errespetua.

Prozedurazko edukiak hortz protesietako laborategi batean egin beharko litzateke. Bertan ikasle bakoitzak lan egiteko postu banakakoa izan beharko luke, baita eskaiola manipulatzeko toki bat eta isurketarako eremu bat ere, beharrezko aparatu, material eta produktuekin moduluan jorratutako jarduerak eta prozedurak garatzearren. Garrantzizkoa da ikasle guztiek izatea norbera babesteko neurriak, laborategian lan arriskurik gerta ez dadin.

Nolanahi ere, eduki kontzeptualak erabilera anitzeko gela batean garatuko lirateke egokiago, multimedia sistemak eta Interneteko sarbidea edukita.

Beste moduluekiko erlazioari dagokionez, komenigarria litzateke Lehengoratzeak eta estaldura estetikoak izeneko moduluarekin; izan ere, ikasleek, modu horretan, inplanteen gaineko protesiei buruzko moduluan egindako metalezko egituren estaldura estetikoa egin ahalko lukete, eta prozedura hasieratik azken produktua lortu arte izanen genuke.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabidea

Kodea: 0862.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta bizitzan zehar ikasteko aukerak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu ditu erabakiak hartzeko.

b) Hortz protesietako goi mailako teknikarientzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu ditu tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide jarduerarako zer-nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztu du.

d) Hortz protesietako goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu ditu.

e) Etengabeko prestakuntzak laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik duen garrantzia baloratu du.

f) Lana bilatzeko prozesuan zein teknika erabiltzen diren zehaztu du.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi ditu.

2. Talde lanaren estrategiak eta komunikaziorako trebetasunak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu ditu Hortz protesietako goi mailako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu ditu.

c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu ditu.

d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

e) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu ditu eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu ditu.

g) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu ditu: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu du.

i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietako bat dela onartu du.

j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu ditu, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu ditu.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu dira eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu ditu.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu ditu, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Hortz protesietako goi mailako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu ditu.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu du, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu ditu.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu dira eta baldintzak identifikatu ditu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu ditu zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu ditu, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta kotizazio gabeko prestazioak bereiziz.

5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hortz protesien sektorean dauden jarduera motak sailkatu ditu, Hortz protesietako teknikariaren lan ingurunean, lanbide arriskuak identifikatuz.

b) Dauden arrisku faktoreak sailkatu ditu.

c) Arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) sailkatu eta deskribatu ditu.

d) Enpresako arriskuak ebaluatzeko prozesua eta kontzeptua zehaztu ditu.

e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu ditu eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien eraginkortasuna kontrolatu du.

f) Hortz protesietako goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu du.

g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu ditu.

h) Prebentzioaren kulturaren garrantzia baloratu du enpresaren esparru eta jarduera guztietan.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko prebentziorako oinarrizko araudia identifikatu du.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu du.

c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

d) Arrisku plan bat prestatzean inplikatuta dauden agente guztien erantzukizunak identifikatu ditu.

e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu du.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

g) Aintzat hartu du garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

h) Hortz protesietako goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu du.

i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazioetarako plana proiektatu du.

7. Prebentzio eta babes neurriak aplikatzen ditu, eta Hortz protesietako goi mailako teknikariaren lan-inguruneko arrisku egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu ditu.

c) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu ditu.

d) Larrialdietan zaurituak, halakorik izanez gero, larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Lehen laguntzetarako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika-kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu ditu.

f) Langilearen osasuna zaintzeko betebeharrak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu ditu.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Hortz protesietako goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorearen definizioa eta azterketa, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Hortz protesietako goi mailako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.

-Hortz protesietako goi mailako teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae-ren ereduak, Europako curriculum vitae-a eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Hortz protesien sektoreko lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen analisia.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Hortz protesietako goi mailako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Arrisku profesionalen ebaluazioa:

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku faktoreen analisia.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Ingurumen baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.

-Arriskuaren balorazioa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

Prebentzioaren plangintza enpresan:

-Prebentzio plana.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Sektoreko enpresa batentzako larrialdi plana prestatzea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea:

-Jarduteko protokoloa hautatzea.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.

-Segurtasun seinaleetan dauden motak identifikatzea.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen laguntzarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera garatzeko, hortz protesien sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari, Gizarte Segurantzari eta lantaldeei buruzko edukiak jorratzen ahal dira lehenik, eduki horiek beharrezkoak baitira Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan enpresako proiektu/plana garatzeko. Ondoren, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; aipatutako enpresa proiektuari dagokion prebentzio planean gauzatzen ahal da haien aplikazio praktikoa. Gatazkaren kudeaketarekin jarrai daiteke eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorra daiteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientabide profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertain eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak finkatzea, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz.

-Lana bilatzeko prozesuetan behar den dokumentazioa prestatu eta betetzea: curriculum vitaea, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Komunikazio jarduerak egitea.

-Klasean aurkezpenak egitea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia alderatzea ikasten ari den zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Prebentzio plan bat prestatzea Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan garatu beharreko enpresako proiektu/planerako.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal izateko.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta/edo Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientabidea eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluek harreman estua izanen dute, eta edukiak zein metodologiaren alderdiak elkarrekin koordinatuko dituzte.

Azpimarratu behar da komenigarria dela Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan eginen den enpresako proiektu/plana erabiltzea Lanerako prestakuntza eta orientabidea izenekoan ematen diren edukiak zuzenean aplikatzeko; horrek modulu honetako edukien alderdi praktikoa sustatuko du.

Halaber, lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekin duen erlazioa kontuan hartu beharko litzateke, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

Kodea: 0863.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimen sortzaileari lotutako ahalmenak bereizten ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu du banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekimenean arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartea aurreratzearekin eta pertsonen ongizatea handiagotzearekin duten lotura identifikatu ditu.

c) Ekimenerako kultura zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu du.

d) Hortz protesien sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailearen garapena aztertu du.

e) Arrisku kontzeptua aztertu du, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu ditu.

2. Komunikazio, lidergo, sormen eta konpromisoarekin ikusteko duten norberaren gaitasunak aitortu eta aplikatzen ditu, eta lanbide jarduerak garatzeko garrantzia baloratzen du nork bere kasa zein bestearen kontura lan egitean.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

b) Agindu eta zuzentzeko estiloak eta horiek pertsonen eta enpresen gainean dituzten eraginak sailkatu ditu.

c) Motibazioaren premia justifikatu du lanbide jardueretan.

d) Motibatzeko teknika ohikoenak eta nola egokitzen diren egoeraren arabera deskribatu ditu.

e) Sormenezko pentsamenduaren premia justifikatu du lan prozesuak hobetzean eta lanbide berrikuntzan.

f) Sormenezko prozesuen ezaugarri nagusiak deskribatu ditu.

g) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu sektoreko enpresetan bestearen kontura lan egitean norberak behar dituen ahalmenekin.

h) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu hortz protesietako lanbide sektoreko jarduera batean hasten diren pertsona ekintzaileek behar dituzten gaitasun pertsonalekin.

3. Negoziorako ideiak sortu eta identifikatzen ditu, eta enpresa txiki bat sortzeko edo enpresa baten barruan ekimenak garatzeko aukera zehazten du, balio etikoak erantsiz eta ingurunearen gaineko eragina baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko funtzioak deskribatu ditu, eta sistema kontzeptua aztertu du enpresari aplikatuta.

b) Enpresa baten barruan, prozesuak eta produktuak hobetzeko ekimenetarako ideiak garatzea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

c) Negoziorako ideiak garatzea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

d) Negoziorako aukerak aztertu ditu, sektorearen egoera eta eboluzioa kontuan izanda.

e) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

f) Aztertu du ea enpresaren jardueran zer nolako eragina duten enpresak bezeroekin/erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

g) ETE baten inguruneko elementuak identifikatu ditu.

h) Enpresaren kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu du.

i) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu ditu.

j) Hortz protesietako arloko enpresa baten balantze soziala egin du eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu dira, baita sortzen dituzten onura sozialak ere.

k) Hortz protesietako arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten jardunbideak identifikatu ditu.

l) Enpresaren estrategia deskribatu du, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu du.

m) Enpresa baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko azterlana egitea zein garrantzitsua den baloratu du.

4. Hortz protesietako enpresa bat eratzeko eta abiarazteko jarduerak egiten ditu, dauden aukerabide eta baliabideak baloratuz, forma juridikoa hautatuz eta legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu ditu.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu du.

c) Enpresaren forma juridiko guztiei ezartzen zaizkien tratamendu fiskalak bereizi ditu.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen tramiteak aztertu ditu.

e) Hortz protesietako enpresa bat sortzeko dauden laguntzak zehatz-mehatz bilatu ditu.

f) Enpresa plan baten osagaiak zehaztu ditu.

g) Forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu ditu.

h) ETE bat abian jartzeko aholkularitzarako eta kudeaketa administratiborako enpresatik kanpo dauden bideak identifikatu ditu.

i) Produkzio planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana enpresa planean sartu ditu.

j) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

k) Hortz protesien sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin da.

l) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu ditu, bai eta finantzabideak ere.

m) Ahuleziak eta indarrak identifikatu ditu.

5. ETE baten kudeaketa administratibo, komertzial eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hortz protesietako arloko enpresa baten zerga betebeharrak definitu dira.

b) Fase hauek definitu ditu: produktua ekoiztea edo zerbitzua ematea, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu ditu.

d) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu du.

e) Zerga egutegiko zerga motak bereizi ditu.

f) Hortz protesien sektoreko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete dira (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu dira.

Edukiak.

Ekimen sortzailea:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak hortz protesietako enpresen jardueretan.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, hortz protesien sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

Komunikazioa, lidergoa eta sormena.

-Sormenaren, komunikazioaren eta lidergoaren oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena bultzatzen duten teknikak.

-Agindu eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Hortz protesien sektorean lan egiten duenaren eta ekintzaile baten laneko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak ezagutzea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko funtzioak.

-Negoziorako ideia hortz protesietako enpresa baten esparruan.

-Ekimenerako kultura: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Hortz protesien sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Hortz protesien sektoreko ETE baten harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Hortz protesien sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Hortz protesietako arloko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa plan bat prestatzea.

Eginkizun administratiboa, merkataritzakoa eta finantzarioa:

-"Kontabilitatea" kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Merkataritza-funtzioa eta funtzio finantzarioa kontzeptua.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Hortz protesietako arloko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek sentikortasun positiboa garatzea beren burua enplegatzeko ekimenari dagokionez, baita enpresa barruan ekiteko jarrerak eta trebetasunak sustatzea ere, enplegua etengabe hobetzeko beste baten kontura lan egiten denean.

Planteatzen diren edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak duela eskumena egokienak juzgatzen dituen erabakiak hartzeko, proposatzen da ikasleak has daitezen ekiteko gaitasunak zehaztu eta garatzen dituzten jarduerekin, eta, horrek, bere aldetik, beren jarduna garatuko duten sektorera hurbiltzen lagunduko die. Ondoren, negoziorako ideia bat zehazteko erronkari eginen diote aurre ikasleek, hori oinarria izanen baita enpresa plan bat garatzeko. Izan ere, hori izanen da modulua garatzeko ardatza.

Gomendatzen da edukiak aplikatzekoak izatea eta enpresa proiektua edo enpresa plana garatzearekin bateratzea, metodologiak lot ditzan moduluko alderdi teorikoa eta praktikoa.

Saiatu beharko litzateke enpresa proiektua/enpresa plana kontzeptua Hortz protesietako proiektua izeneko moduluarekin biltzen, lanbide arloko irakasleak ezaugarri teknikoei buruzko alderdietan buru izan daitezen. Bi proiektuak ebaluazio tresna gisa erabiltzen ahalko dira, ikasleen jarrera alderdiak baloratu ahal izateko, hala nola: komunikazioa, lidergoa, sormena eta parte-hartzea, lehen definituak ekimen sortzailea sustatzeko beharrezko gaitasun gisa.

Metodologia teoriko-praktikoa izanen da, ikus-entzunezko baliabideak eta IKTak erabiliz kasuan kasuko sektorearen egoera ekonomikoari buruzko informazioa bilatu eta aztertzeko, eta web orri eta plataforma espezializatuetan kontsultak egiteko, enpresa bat martxan jartzeko prozesuan erabakiak hartzen lagungarri izan daitezen. Alde horretatik, enpresa plan bat gara daiteke, ondoko jardueren ardatz:

-Heziketa zikloaren lanbide profileko jarduerarekin ikusteko duten enpresako proiektu/plan bat egitea, negozioa martxan jartzeak dakartzan alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioa eta giza baliabideak, merkataritzako kudeaketa, administrazio kontrola, justifikazio soziala, etab.; batik bat, esperientzia praktikoak, kanpoko agenteekiko harremana eta enpresako jardueraren sustapena oinarri dituen tresna pedagogikoak aplikatuko dira (enpresako leihatila bakarra, merkataritza ganberak, tokiko garapenerako agentziak, CEN, CEIN, enpresen mintegiak eta inkubagailuak, etab.).

-Enpresaburuekin harremanetan jartzea, hitzaldi, bisita, dinamika eta abarren bidez enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko sortzen denetik aurrera, izaera ekintzailea sustatzeko eta ikasleek enpresa horren gainean jarduerak garatzeko: oinarrizko funtzioak, ingurunearen azterlana, AMIA azterlana, produkzio prozesuaren deskribapena, enpresa mota.

-Azoka, jardunaldi, lantegi eta bestelako ekitaldietara joatea, sektorea ezagutzeko eta enpresa ekimena garatzeko.

-Erakustaldiak, jardunaldi teknikoak eta ikastetxeko beste ekimen batzuk antolatzea, eskolako, ekonomiako eta gizarteko komunitateari begira.

-Kontsultak egitea enpresak sortzeko eskumenak dituzten entitate eta erakundeei, agente ekonomikoei eta profesionalei.

-Enpresako planaren barruan prebentzio plan bat prestatzea, Lanerako prestakuntza eta orientabidea izeneko moduluan erdietsitako gaitasunak oinarri dituena.

-Enpresako proiektu/plana kontatu eta defendatzea epaimahai baten aurrean.

Metodologia hau aplikatzeko, komenigarria izanen litzateke ikasleei Interneten sartzeko bide ematen dieten baliabideak eta/edo ikus-entzunezko baliabideak izatea. Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduera batzuk egiteko.

Orobat, ikastetxeen arteko elkarlana sustatuko da, ahal dela, bai irakasleen bai ikasleen aldetik (kudeaketa ekonomikoa, prebentzio plana, denboraren bankua, etab.), eta ikastetxeen materialak eta praktika onak trukatzea bultzatuko da topaketa birtual eta bertaratutakoen bidez.

Lanerako prestakuntza eta orientabidea eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluak osagarriak direnez, koordinatuta egin beharko dira edukien garapena eta sekuentziazioa, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko harremana estua izanik. Era berean, enpresa proiektua kurtso osoan zehar ardatz gisa erabiltzeak laguntzen ahal du metodologia komun bat bi moduluetarako ezartzen, halako eran non Lanerako prestakuntza eta orientabidea izeneko moduluko edukiak aplikatu baitaitezke, egokien juzgatzen den eran, enpresa proiektua egiteko.

Lanbide modulua: Hortz protesietako proiektua

Kodea: 0861.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 40 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu eta horiek ase ditzaketen ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko enpresak sailkatu ditu, beren antolamenduaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.

b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu ditu, antolamenduaren egitura eta departamentu bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

c) Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu ditu.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuna emateko behar den proiektu mota identifikatu du.

f) Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

i) Proiektua prestatzeko erabiliko den lan gidoia prestatu du.

2. Tituluan ageri diren gaitasunekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak sartuz eta garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu du.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin du.

c) Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haien edukia identifikatu ditu.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta haien norainokoa identifikatu du.

e) Proiektua egiteko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak aurreikusi ditu.

f) Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

g) Proiektua abian jartzeko finantzazio beharrak identifikatu ditu.

h) Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu ditu.

3. Proiektua nola gauzatu planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotutako dokumentazioa zehaztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jardueren sekuentzia zehaztu du, garatzeko beharren arabera ordenatuz.

b) Jarduera bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu ditu.

c) Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

d) Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu ditu.

e) Gauzatzeak berez dakartzan arriskuak identifikatu ditu eta arriskuen prebentziorako plana eta behar diren baliabide eta tresneria definitu ditu.

f) Materialen eta langileen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu ditu.

g) Praktikan jartzeko baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

h) Hura exekutatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

4. Proiektuaren gauzatzearen jarraipen eta kontrolerako prozedurak definitzen ditu, erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

c) Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu du.

d) Baliabideek eta jarduerek izan ditzaketen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, haiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

f) Erabiltzaile edo bezeroen ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

g) Proiektuak baldintzen agiria duen kasuan, hori beteko dela bermatzeko sistema ezarri du.

Edukiak.

Produkzio sektorearen premiak identifikatzea.

-Merkatua aztertzea hortz protesietako laborategi bat irekitzeko.

-Hortz protesietako laborategi baten ezaugarri orokorrak.

-Hortz protesietako laborategiaren merkataritza dokumentuen edukia eta segida.

-Laguntzak eta diru-laguntzak.

-Legezko tramiteak hortz protesietako laborategi bat irekitzeko.

Hortz protesietako laborategi bat diseinatzea.

-Proiektuaren planoak prestatzea.

-Hortz protesietako laborategi baten arloak banatzea.

-Hortz protesietako laborategi baten instalazioei buruzko osasun araudia.

-Hortz protesietako laborategi baten instalazioari buruzko araudia hirigintzaren aldetik.

-Legezko tramiteak hortz protesietako laborategi bat irekitzeko.

-Aurrekontu ekonomikoa eta finantzazio plana.

-Ekipamendu eta makineria egokia hautatzea hortz protesietako laborategi baten funtzionamendurako.

-Segurtasun eta higieneari buruzko arauak.

-Hortz protesietako laborategien baldintzak higienearen eta osasunaren aldetik.

-Hortz protesietako laborategien osasun baldintza teknikoak.

Proiektua gauzatzeko plangintza.

-Jarduera egiteko edo jarduteko prozesuak.

-Arriskuen kudeaketa.

-Langileak eta jarduerak kudeatzeko plana.

Proiektua kontrolatzeko eta segimendua egiteko prozedurak zehaztea.

-Beharrezko dokumentazioaren azterlana, proiektuaren jarduerak kontrolatzeko eta segimendua egiteko.

-Proiektuaren gauzatzea ebaluatzeko beharrezko kalitate adierazleen edukia eta segida.

-Proiektua gauzatzean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatzeko plana.

-Arrisku plana jarduera eta langileetarako.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honetan beharrezko guztia garatzen da hortz protesietako laborategi bat ezartzeari buruz eta hura irekitzeko legezko prozedurei buruz. Horretarako, adieraziko da zein den kokapenik egokiena, zein diren hortz protesietako laborategiek bete beharreko ezaugarri orokorrak eta beharrezko plano guztiak landuko dira. Halaber, azalduko da zein den establezimenduak bete beharreko araudia eta zein diren osasun baldintza teknikoak, baita osasunari eta higieneari buruzkoak ere.

Bestalde, aztertuko da nola kudeatu kontratatzen diren langileak laborategi batek ongi funtziona dezan.

Azkenik, zehaztuko da nola egin behar diren ekipamenduen eta aparatuen mantentze-lanak, eta nola egin erosketak hornitzaileekin.

Modulu hau bukatutakoan garrantzitsua da ikasleak gai izatea hortz protesietako laborategi bat diseinatzeko, eta beharrezko ezagutza guztiak edukitzea establezimendu hori irekitzeko.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere edukien atalean ezarritako ordena bera da.

Gelan egin beharreko jarduera motari dagokionez, besteak beste ondotik heldu direnak iradokitzen dira, betiere parte hartzea eta talde lana sustatzen dituen metodologia bat erabiliz. Hona hemen jarduerok:

-Plano bat egitea hortz protesietako laborategi baterako.

-Hortz protesietako laborategietara joatea, haien kokapena eta alorren banaketa ikusteko.

-Beharrezko legezko araudia Interneten bilatzea laborategi bat irekitzeko.

-Legezko prozedurak aurkitu eta aztertzea laborategi bat irekitzeko.

Modu sistematikoan eta zeharkakoan hartuko dira kontuan hortz protesietako laborategiko lanaren berezko jarrerekin zerikusia duten edukiak, hala nola lanaren doitasuna eta txukuntasuna, protokoloak betetzeko zorroztasuna eta higieneari eta segurtasunari buruzko arauen errespetua.

Komenigarria da balio anitzeko gela izatea, multimediako baliabideak eta Interneten sartzeko bidea dauzkana, irakasgaia hobeki ulertzeko. Gainera, lantegi-gela bat ere izan beharko litzateke, ikasleek modulu honetako praktikak egiteko adina ordenagailu pertsonal dauzkana.

Kontuan izanik laborategietan kudeaketarako programa informatikoekin lan egiten dela, komeniko litzateke programa informatikoren bat izatea horretarako.

Lanbide modulua: Lantokiko prestakuntza

Kodea: 0864.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Iraupena: 360 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta ematen duen zerbitzuarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolaketa egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa-antolamendu ereduzkoekin alderatu du.

c) Zerbitzuaren ezaugarriak enpresa jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu ditu.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna baloratu du.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutu eta justifikatu ditu:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion prestasuna eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna eta enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuen prebentzioaren aurrean beharrezkoak diren jarrerak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagozkion jarrera eskakizunak.

-Lantaldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkiari buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jarduera egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuen prebenitzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu ditu.

c) Norbanakoak babesteko ekipamenduak erabili ditu, lanbide jardueraren edo zerbitzuaren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu du.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu du, jasotako jarraibideak interpretatuz eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu du egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu du, agertu zaizkion inguruabar garrantzitsuak jakinaraziz.

i) Bere jardueraren eta lan aldaketetara egokitzearen garrantzia baloratu du.

j) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna bere gain hartu du lana garatzean.

3. Materialak, tresnak, aparatuak eta ekipamenduak erabiltzen ditu, eta horretarako, produktu protesiko bakoitzaren prestaketarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak identifikatu ditu eta haien erabilera azaldu.

b) Materialak kontserbatzeko ezaugarriak, aplikazioak eta metodoak deskribatu ditu.

c) Egiaztatu du materialen kopurua egokia dela laborategiaren beharrak asetzeko.

d) Eskariak ezarritako unean eta moduan egin ditu.

e) Materiala biltegiratu edo banatu du dagokion alorretara.

f) Beharrezko lanabesak ezagutu ditu prozedura bakoitzerako.

g) Lanabesa mantentzeko, zaintzeko eta erabiltzeko arauak bete ditu.

h) Aparatu eta ekipamendu bakoitza trebetasunez erabili ditu.

i) Aparatu eta ekipamenduak prest utzi eta haien mantentze-lanak egin ditu.

j) Ekipamenduak mantentzeko jarduerak planifikatu ditu.

4. Hortz protesietako produktuak diseinatzen ditu, eta horretarako irizpide estetiko eta funtzionalei heltzen die.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sendagilearen agindua interpretatu du.

b) Erabiltzailearen ezaugarriak baloratu ditu.

c) Bitartekoak eta materialak hautatu ditu.

d) Inpresioen positiboa egin du eta erregistroak hartu ditu, artikulatzailera transferitzeko.

e) Parametro anatomikoak eta oklusiokoak hautatu ditu, produktuak prestatzeko beharrezkoak.

f) Egiaztatu du diseinua egokia dela.

g) Aldaketak eta zuzenketak egin ditu, lortutako emaitzen arabera.

h) Eredua eskaneatu du eta programa informatikoa erabili du ordenagailuz lagundutako diseinu teknikak erabiliz.

i) Ezarritako kalitatearen arauak eta lan arriskuak prebenitzekoak bete ditu.

5. Protesi erauzgarriak prestatu eta konpontzen ditu, eta horretarako, ezarritako protokoloak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, lanabesak eta aparatuak hautatu ditu prozedura bakoitzerako.

b) Hortzak muntatu eta artikulatu ditu, pazientearen irizpide estetiko funtzionalen arabera, aginduan ezarri bezala.

c) Muflatu, prentsatu eta polimerizatu du, ezarritako denboran eta kalitate baldintzetan.

d) Inplanteen elementu protesikoak ereduaren gainean kokatu ditu.

e) Metalezko egitura edo barra prozesatu du, ezarritako denboran eta kalitate baldintzetan.

f) Beharrezko aldaketak eta zuzenketak egin ditu.

g) Produktuaren akabera egin du ezarritako diseinuaren arabera.

h) Egiaztatu du protesiaren egokitzapenak, funtzioak eta estetikak betetzen dituztela araudia eta sendagilearen aginduaren helburu terapeutikoak.

i) Adostasun adierazpena egin du.

j) Ezarritako kalitatearen arauak eta lan arriskuak prebenitzekoak bete ditu.

6. Ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak prestatu eta konpontzen ditu, eta horretarako, ezarritako protokoloak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, lanabesak eta aparatuak hautatu ditu prozedura bakoitzerako.

b) Ereduak prestatu ditu, eta aurreko azterketak egin.

c) Aparatu eta ferulak prozesatu ditu, ezarritako denboran eta kalitate baldintzetan.

d) Beharrezko aldaketak eta zuzenketak egin ditu.

e) Egindako elementuen funtzionaltasuna, indarra eta atxikitzea egiaztatu ditu, agindutako produktuaren aldean.

f) Produktuaren akabera egin du ezarritako diseinuaren arabera.

g) Adostasun adierazpena egin du.

h) Ezarritako kalitatearen arauak eta lan arriskuak prebenitzekoak bete ditu.

7. Protesi finkoak prestatu eta egiten ditu, betekizun estetikoak eta funtzionalak kontuan izanda eta ezarritako protokoloak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, lanabesak eta aparatuak hautatu ditu prozedura bakoitzerako.

b) Hortz piezen ezaugarri morfologikoak eta kromatikoak interpretatu ditu.

c) Prestaketak ezkotu ditu.

d) Metalezko egiturak egin ditu, ezko galduaren isurketaren, galbanoformazioaren eta eskaneatzearen eta fresatzearen teknikei jarraituta.

e) Zeramika eta erretxina manipulatu ditu, eta prozesua egin du ezarritako kalitate eta denbora baldintzetan.

f) Inplanteen elementu protesikoak ereduaren gainean kokatu ditu.

g) Metalezko egitura edo barra prozesatu du, ezarritako denboran eta kalitate baldintzetan.

h) Beharrezko aldaketak eta zuzenketak egin ditu.

i) Produktuaren akabera egin du ezarritako diseinuaren arabera.

j) Egiaztatu du protesiaren egokitzapenak, funtzioak eta estetikak betetzen dituztela araudia eta sendagilearen aginduaren helburu terapeutikoak.

k) Adostasun adierazpena egin du.

l) Ezarritako kalitatearen arauak eta lan arriskuak prebenitzekoak bete ditu.

Lanbide modulu hau lagungarria da tituluko gaitasunak eta zikloko helburu orokorrak osatzeko, bai ikastetxean lortutakoak bai bertan nekez lor daitezkeenak.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitateetan.

0821 lanbide modulua: Hortz protesietako laborategia (60 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0821-UF01(NA)

Hortz protesietako laborategi baten diseinua eta kudeaketa informatikoa

20

0821-UF02(NA)

Hortz protesietako produktuak biltegiratzeko eta egokitzeko kontrola

20

0821-UF03(NA)

Dokumentuen kudeaketa eta prozeduren normalizazioa hortz protesietako laborategian

20

0854 lanbide modulua: Protesiaren diseinu funtzionala (130 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0854-UF01(NA)

Ereduak hortz protesietarako: inpresioa eta prestaketa

20

0854-UF02(NA)

Hortzak: marraztea eta modelatzea

40

0854-UF03(NA)

Banakako azpilak eta artikulazio arrabolak prestatzea

30

0854-UF04(NA)

Hortz oklusioa eta hortz artikulatzaileak

20

0854-UF05(NA)

Zirkoniozko egiturak prestatzeko teknikak CAD/CAMeko sistemekin

20

0855 lanbide modulua: Protesi osoak (220 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0855-UF01(NA)

Probako muntaketa hortz protesi horzgabe erabatekoetan

60

0855-UF02(NA)

Erretxinazko hortz protesi osoak prozesatu eta paketatzea

40

0855-UF03(NA)

Hortz protesi osoak birmuntatu eta zizelkatzea

20

0855-UF04(NA)

Hortz protesi osoak errepasatu eta leuntzea

30

0855-UF05(NA)

Erretxinazko hortz protesi erauzgarriak konpontzea

40

0855-UF06(NA)

Errebaseak egitea erretxinazko hortz protesi erauzgarrietan

30

0857 lanbide modulua: Lehengoratzeak eta metalezko egiturak protesi finkoetan (270 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0857-UF01(NA)

Inpresioak hustea eta ereduak indibidualizatzea

40

0857-UF02(NA)

Erretxinazko eta metalezko zubi egiturak eta koroak ezkotzea hortz protesi finkoetan

50

0857-UF03(NA)

Zeramikazko eta metalezko zubi egiturak eta koroak ezkotzea hortz protesi finkoetan

40

0857-UF04(NA)

Metalezko egiturak eta koroak isurtzea eta errepasatzea hortz protesi finkoetan

60

0857-UF05(NA)

Egiturak diseinatu eta lortzea hortz protesi finkoetan, ordenagailuz lagundutako diseinu programak (CAD-CAM) eta mekanizazio sistemak erabiliz.

60

0857-UF06(NA)

Teknikak metalezko egiturak hortz protesi finkoetan eskuratzeko galbanoformazio sistemen bidez

20

0858 lanbide modulua: Protesi erauzgarri partzialak, metalezkoak, erretxinazkoak eta mistoak (220 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0858-UF01(NA)

Printzipioak hortz protesi erauzgarri partziala eta mistoa diseinatzeko

20

0858-UF02(NA)

Paralelizazioa, hortz eredu erregogorra produzitzea eta ezkotzea

40

0858-UF03(NA)

Metalezko hortz egitura eskuratzea

60

0858-UF04(NA)

Hortz protesi mistoa eta soldadura

40

0858-UF05(NA)

Hortzak hautatu eta muntatzea eta erretxina prozesatzea

60

NA01 lanbide modulua: Ingelesa I (60 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

NA01 - UF01

Ingelesa I

60

0856 lanbide modulua: Ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak (160 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0856-UF01(NA)

Ortodontzia: hastapena eta nomenklatura

20

0856-UF02(NA)

Hortzen kokapen eta oklusio okerrak

40

0856-UF03(NA)

Aparatu erauzgarriak prestatzea ortodontzian

40

0856-UF04(NA)

Oklusio ferula erauzgarriak prestatzea

20

0856-UF05(NA)

Ortodontzia finkoa

20

0856-UF06(NA)

Ortodontzia funtzionala

20

0859 lanbide modulua: Lehengoratzeak eta estaldura estetikoak (220 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0859-UF01(NA)

Erretxinazko behin-behineko hortz lehengoratzeak

20

0859-UF02(NA)

Metalezko eta erretxinazko hortz lehengoratzeak

30

0859-UF03(NA)

Metalezko eta zeramikazko hortz koroak geruzen teknikarako

50

0859-UF04(NA)

Metalezko eta zeramikazko hortz zubiak

50

0859-UF05(NA)

Zeramikazko eta metalik gabeko hortz koroa osoak, makillajeko teknikarako

20

0859-UF06(NA)

Injektatutako zeramikazko hortz zubiak eta kofiak (metalik gabeko zeramika)

30

0860 lanbide modulua: Inplanteen gaineko protesiak (140 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0860 - F01(NA)

Hortz inplanteen hastapenak

20

0860 - F01(NA)

Maisu eredua eskuratzea eta inpresioak hartzea inplanteen gaineko hortz protesietan

20

0860-F03(NA)

Ferula erradiologikoak eta kirurgikoak inplanteen gaineko hortz protesietan

20

0860-UF04(NA)

Hortz inplanteen osagaiak eta inplanteen gaineko lehengoratze motak

20

0860-F05(NA)

Inplanteen gaineko hortz protesia

30

0860-UF06(NA)

Inplanteen gaineko gain-hortzeria

30

0862 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabidea (70 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0862-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0862-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

20

0862-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken konponketa

20

0863 lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea (70 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0863-UF01(NA)

Ekimenerako kultura eta ideien garapena bultzatzea

20

0863-UF02(NA)

Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa

30

0863-UF03(NA)

Enpresa bat abian jartzea

20

0861 lanbide modulua: Hortz protesietako proiektua (40 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0861-UF01

Hortz protesietako proiektua

40

B) Prestakuntza unitateen garapena.

Lanbide modulua: Hortz protesietako laborategia

Kodea: 0821

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Hortz protesietako laborategi baten diseinua eta kudeaketa informatikoa.

Kodea: 0821-UF01(NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Hortz protesietako laborategi baten ezaugarri orokorrak.

-Hortz protesietako laborategi baten osasun betekizun teknikoak eta higieneari eta osasunari buruzkoak.

-Kudeaketarako sistema informatikoak eta aplikazio informatikoak.

-Beharrezko ekipamenduak eta makinak. Ekipamenduen eta aparatuen mantentze-lanak kontrolatzea.

-Segurtasunari eta higieneari buruzko arauak hortz protesietako laborategian.

Prestakuntza unitatea: Hortz protesietako produktuak biltegiratzeko eta egokitzeko kontrola.

Kodea: 0821 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Osasun biltegien ezaugarri orokorrak.

-Biltegiratzeko sistemak eta kalitate aproposa kontrolatzekoak.

-Izakinen inbentarioa eta balorazioa.

-Biltegiei buruzko dokumentazioa. Biltegi fitxak.

-Protesia jaso, eman eta ontziratzea.

Prestakuntza unitatea: Dokumentuen kudeaketa eta prozeduren normalizazioa hortz protesietako laborategian.

Kodea: 0821-UF03(NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Dokumentazioa kalitate sistemari buruz eta produktu eta horniketen zehaztapenei buruz.

-Lan prozedura normalizatuak produktu mota bakoitzerako.

-Sendagile espezialistek emandako produktuen preskripzioak.

-Fakturazioa eta kobrantza.

Lanbide modulua: Protesiaren diseinu funtzionala

Kodea: 0854

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ereduak hortz protesietarako: inpresioa eta prestaketa.

Kodea: 0854 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Inprimatzea:

-Inpresio teknikak.

-Inpresio material elastikoak.

-Ereduak prestatzea:

-Eredu motak eta erabilera.

-Hortz ereduak aztertzea.

Prestakuntza unitatea: Hortzak: marraztea eta modelatzea.

Kodea: 0854 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Hortzak:

-Hortzaren zati anatomikoak.

-Hortz motak.

-Hortz morfologia eta terminologia.

-Hortz nomenklatura.

-Hortz marrazketa eta modelatua:

-Oinarriak marrazketa eta modelatua egiteko.

-Atzealdeko eta aurrealdeko hortzen ezaugarriak.

Prestakuntza unitatea: Banakako azpilak eta artikulazio arrabolak prestatzea.

Kodea: 0854 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Azpilak:

-Prestaketa materialak.

-Prestaketa teknikak. Errepasatzea eta leuntzea.

-Artikulazio arrabolak.

-Materialak eta neurriak. Garezur-barailako transferentzia. Barailen arteko erlazioak.

-Prestaketa teknikak.

Prestakuntza unitatea: Hortz oklusioa eta hortz artikulatzaileak.

Kodea: 0854 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Oklusioa:

-Oinarrizko kontzeptuak. Hortz oklusioa bideratzen duten faktoreak.

-Oklusio ideala.

-Hortz artikulatzaileak:

-Artikulatzaileen fundamentuak.

-Mugimenduak. Artikulatzaile motak.

-Ereduak artikulatzaileetan muntatzeko teknikak.

Prestakuntza unitatea: Zirkoniozko egiturak prestatzeko teknikak CAD/CAMeko sistemekin.

Kodea: 0854 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ekipamenduak protesiak diseinatzeko programaziorako.

-Aplikazio informatikoak inpresioa eta eredua digitalizatzeko:

-Ereduak eskaneatzea.

-Inpresio digitala.

-Zirkoniozko egiturak prestatzeko teknika.

Lanbide modulua: Protesi osoak

Kodea: 0855

Iraupena: 220 ordu.

Prestakuntza unitatea: Probako muntaketa protesi horzgabe erabatekoetan.

Kodea: 0855 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Hortzak muntatzea.

-Hortzak goiko barailan muntatzea.

-Hortzak beheko barailan muntatzea.

-Hortzen artikulazio orekatua protesi osoetan.

-Ezkoz modelatzea.

-Ezkoz modelatzea goiko barailaren probarako.

-Ezkoz modelatzea beheko barailaren probarako.

Prestakuntza unitatea: Erretxinazko hortz protesi osoak prozesatu eta paketatzea.

Kodea: 0855 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Protesiak prestatzea muflatzeko.

-Protesi osoak muflan paratzea.

-Erabilera odontologikoko erretxinak protesi erauzgarrietan.

-Erretxina kargatzeko bestelako prozesuak.

-Desmuflatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Hortz protesi osoak birmuntatu eta zizelkatzea.

Kodea: 0855 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Dimentsioko aldaketak polimerizazio prozesuan.

-Birmuntaketa artikulatzailean.

-Oklusioko alterazioak zuzentzea.

-Zizelkatze selektiboa oklusio zentrikoan.

-Zizelkatze selektiboa oklusio eszentrikoan.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Hortz protesi osoak errepasatu eta leuntzea.

Kodea: 0855 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Protesiak kentzea maisu ereduetatik.

-Elementu birakariak protesi akrilikoak errepasatzeko.

-Protesi akrilikoak errepasatzea. Teknika eta materialak.

-Protesi akrilikoak leuntzea. Teknika eta materialak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Erretxinazko hortz protesi erauzgarriak konpontzea.

Kodea: 0855 - UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Osaketak prestatzea.

-Protesi apurtuak konpontzea.

-Hortz apurtuak ordeztea.

-Kakoak egin eta ordeztea.

-Osaketak errepasatu eta leuntzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Errebaseak egitea erretxinazko hortz protesi erauzgarrietan.

Kodea: 0855 - UF06 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Ereduak hustea.

-Hortzeriaren oinarria egokitzea.

-Akrilikoa aplikatzea.

-Errepasatzea eta leuntzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Lanbide modulua: Lehengoratzeak eta metalezko egiturak protesi finkoetan

Kodea: 0857

Iraupena: 270 ordu.

Prestakuntza unitatea: Inpresioak hustea eta ereduak indibidualizatzea.

Kodea: 0857 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Ereduak hustea.

-Inpresio materialak.

-III eta IV motako igeltsuak.

-Ereduak indibidualizatzea.

-Pinen teknika.

-Teknika alternatiboak.

Prestakuntza unitatea: Erretxinazko eta metalezko zubi egiturak eta koroak ezkotzea hortz protesi finkoetan.

Kodea: 0857 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Handitzaileak eta bereizgarriak.

-Kofiak egitea. Teknikak.

-Ezko motak protesi finkoetan.

-Koroa osoak ezkotzea.

-Veneer motako koroak ezkotzea.

-Zubirako egiturak ezkotzea. Pilareak eta pontikoak.

Prestakuntza unitatea: Zeramikazko eta metalezko zubi egiturak eta koroak ezkotzea hortz protesi finkoetan.

Kodea: 0857 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Handitzaileak eta bereizgarriak.

-Kofiak egitea. Teknikak.

-Ezko motak protesi finkoetan.

-Koroa osoak ezkotzea.

-Koroa txikiagotuak ezkotzea.

-Zubirako egiturak ezkotzea. Pilareak eta pontikoak.

Prestakuntza unitatea: Metalezko egiturak eta koroak isurtzea eta errepasatzea hortz protesi finkoetan.

Kodea: 0857 - UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Isurketa:

-Isurbideak kokatzea.

-Hortz estalduren motak.

-Zilindroan paratzea.

-Metalezko aleazioak hortz protesietan.

-Metalezko aleazioak isurtzeko makineria.

-Errepasatzea:

-Isurbideak moztea.

-Metala errepasatzeko eta mozteko makineria.

-Material urratzaileak metala errepasatzeko.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Egiturak diseinatu eta lortzea hortz protesi finkoetan, ordenagailuz lagundutako diseinu programak (CAD-CAM) eta mekanizazio sistemak erabiliz.

Kodea: 0857 - UF05 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Oklusio ferula erauzgarriak prestatzea.

-Hortz eskanerren motak.

-Eredua eta antagonista eskaneatzea.

-Zubien egituren eta koroen diseinu birtuala.

-Egituren sinterizaziorako edo fresaketarako materialak.

-Egituren sinterizaziorako edo fresaketarako makineria.

Prestakuntza unitatea: Teknikak metalezko egiturak hortz protesi finkoetan eskuratzeko galbanoformazio sistemen bidez.

Kodea: 0857 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Motzondoak bikoiztea.

-Zilarrezko laka motzondoen gainean aplikatzea.

-Galbanoformazioko prozesu elektrolitikoa.

-Urrezko kofiak lortzea.

Lanbide modulua: Protesi erauzgarri partzialak, metalezkoak, erretxinazkoak eta mistoak.

Kodea: 0858

Iraupena: 220 ordu.

Prestakuntza unitatea: Printzipioak hortz protesi erauzgarri partziala eta mistoa diseinatzeko.

Kodea: 0858 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Hortzeria partzialen sailkapena.

-Ardura biomekanikoak metalezko protesi erauzgarri partzialetan.

-Faktore erabakigarriak metalezko protesi erauzgarri partzial bat diseinatzerakoan.

Prestakuntza unitatea: Paralelizazioa, hortz eredu erregogorra produzitzea eta ezkotzea.

Kodea: 0858 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Ereduak paralelizatzea.

-Eredu erregogorra eskuratzea.

-Ezkotzea.

Prestakuntza unitatea: Metalezko hortz egitura eskuratzea.

Kodea: 0858 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Isurtzeko zilindroa manipulatzea.

-Ezkoa zilindroan paratzea.

-Zilindroa berotzea.

-Isurtzeko sistemak egiaztatzea.

-Metalezko egitura manipulatzea.

-Isurketa berreskuratu, areaz igurztea eta desugertzea.

-Egitura arbastatu eta leuntzea.

-Isurketaren probak eta haren doiketa maisu ereduari.

Prestakuntza unitatea: Hortz protesi mistoa eta soldadura.

Kodea: 0858 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Protesi mistoaren osagaiak edo bestelako atxikigailuak eranstea:

-Protesi mistoan erabilitako ainguraketen sailkapena eta kokapena.

-Sartzeko ardatza zuzenaren paralelizazioa eta bilaketa alanbre forjatuzko atxikigailuak prestatzeko.

-Alanbre forjatuzko atxikigailuak prestatzea hainbat kalibreko alanbreak erabiliz.

-Atxikigailu eta ainguraketa motak lotzea soldaduraren bidez edo bestelako tekniken bidez.

-Soldadura teknikak eta motak.

Prestakuntza unitatea: Hortzak hautatu eta muntatzea eta erretxina prozesatzea.

Kodea: 0858 - UF05 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Hortz artifizialak muntatzea:

-Hortz artifizialen hautaketa eta oklusioa protesi erauzgarrietan.

-Hortzak muntatzea eta oinarriak modelatzea.

-Erretxina kokatzeko teknika eta haren polimerizazioa.

-Erretxinazko elementuen polimerizazioa:

-Erretxina, paratzeko eta polimerizatzeko teknikak.

-Birmuntaketa artikulatzailean eta oklusioa birdoitzea.

-Hortz protesia errepasatu eta leuntzea.

Lanbide modulua: Ingelesa I

Kodea: NA01

Iraupena: 60 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko Ingelesa I izeneko lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak

Kodea: 0856

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ortodontzia: hastapena eta nomenklatura.

Kodea: 0856 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Oinarrizko kontzeptuak.

-Terminologia eta etimologia ortodontzian.

-Normoklusioa.

-Oklusioaren patologia.

Prestakuntza unitatea: Hortzen kokapen eta oklusio okerrak.

Kodea: 0856 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Hortzen kokapen okerra.

-Hortz erupzioa aztertzea.

-Hortz erupzioaren patologia.

-Hortzen oklusio okerra:

-Oklusioa: oinarrizko kontzeptuak. -Oklusio ideala.

-Oklusio okerren motak.

-Diagnostikoa ortodontzian.

Prestakuntza unitatea: Aparatu erauzgarriak prestatzea ortodontzian.

Kodea: 0856 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Elementu aktiboak eta pasiboak.

-Erabili beharreko materialak: ezaugarriak eta manipulazioa.

-Prestaketa teknikak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Oklusio ferula erauzgarriak prestatzea.

Kodea: 0856 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ferula motak.

-Erabilitako materialak.

-Prestatzeko teknikak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Ortodontzia finkoa.

Kodea: 0856 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Aplikazioak.

-Aparatologia finkoko elementuak.

-Zerrendak egin eta doitzea.

Prestakuntza unitatea: Ortodontzia funtzionala.

Kodea: 0856 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Tipologia eta erabilpena.

-Erabili beharreko materialak: ezaugarriak eta manipulazioa.

-Prestaketa teknikak.

Lanbide modulua: Lehengoratzeak eta estaldura estetikoak

Kodea: 0859

Iraupena: 200 ordu.

Prestakuntza unitatea: Erretxinazko behin-behineko hortz lehengoratzeak.

Kodea: 0859 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Oharrak eta eginkizunak.

-Lehengoratze motak.

-Materialak eta teknikak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Metalezko eta erretxinazko hortz lehengoratzeak.

Kodea: 0859 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Hortz piezak modelatzea.

-Prestatzeko teknikak.

-Erretxina leuntzeko eta errepasatzeko teknikak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Metalezko eta zeramikazko hortz koroak geruzen teknikarako.

Kodea: 0859 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Metala prestatzea.

-Zeramika: motak, osaera, sailkapena eta propietateak.

-Lehengoratzeak egiteko prozedurak.

-Zeramikaren estratifikazioa.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Metalezko eta zeramikazko hortz zubiak.

Kodea: 0859 - UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Zubiak egiteko prozedurak.

-Metala prestatzea.

-Zeramikaren estratifikazioa.

-Pitzadurak eta hausturak egiteko mekanismoak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Zeramikazko eta metalik gabeko hortz koroa osoak, makillajeko teknikarako.

Kodea: 0859 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Koroak ezkotzea injektatzeko zeramikarako.

-Kolorearen dinamika.

-Makillaje teknika zeramikarako.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Injektatutako zeramikazko hortz zubiak eta kofiak (metalik gabeko zeramika).

Kodea: 0859 - UF06 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Ezkotzea.

-Injekzio teknikak.

-Injekzioko zeramika labeak manipulatzea.

-Injekzioko zeramika motak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Lanbide modulua: Inplanteen gaineko protesiak

Kodea: 0860

Iraupena: 140 ordu.

Prestakuntza unitatea: Hortz inplanteen hastapenak.

Kodea: 0860 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Hortz inplanteen historia.

-Anatomia inplantologikaren ezaugarriak.

-Inplanteen gainean eragina duten faktoreak.

-Osteointegrazioaren mekanika eta biologia.

-Biomaterialak hortz inplanteetarako.

Prestakuntza unitatea: Maisu eredua eskuratzea eta inpresioak hartzea inplanteen gaineko hortz protesietan.

Kodea: 0860 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Sendagilearen agindua.

-Inpresio materialen ezaugarriak inplanteen gaineko protesietan.

-Inpresioaren ezaugarriak aztertzeko ereduetarako eta laborategiko erdiko faseetarako.

-Inpresioa lan ereduetarako.

Prestakuntza unitatea: Ferula erradiologikoak eta kirurgikoak inplanteen gaineko hortz protesietan.

Kodea: 0860 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Irudi bidezko diagnostikoa inplantologian.

-Ferula erradiologikoak eta kirurgikoak prestatzea.

-Ferula erradiologiko bat eta ferula kirurgiko bat egitea.

-Ferula erradiologikoak eta kirurgikoak ordenagailuz lagunduak.

Prestakuntza unitatea: Hortz inplanteen osagaiak eta inplanteen gaineko lehengoratze motak

Kodea: 0860 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Prozedura kirurgikoa inplanteetan.

-Inplanteen osagaiak.

-Pilareak eta pilare motak.

-Inplanteen gaineko protesi moten sailkapena.

-Inplanteen gaineko protesien kontraindikazio absolutuak eta erlatiboak.

Prestakuntza unitatea: Inplanteen gaineko hortz protesia.

Kodea: 0860 - UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Protesi finkoak inplanteen gainean torlojuz lotzea.

-Protesi finkoak inplanteen gainean zementatzea.

-Protesi hibridoa inplanteen gainean.

-Inplanteen gaineko protesiak.

Prestakuntza unitatea: Inplanteen gaineko gain-hortzeria

Kodea: 0860 - UF06 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Liburutegien sailkapena.

-Atxikitzeko sistema motak.

-Doiketa pasiboa.

-Gain-hortzeria bat egitea.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabidea

Kodea: 0862

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0862 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku faktoreen analisia.

-Antzemandako arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun, ingurumen eta ergonomia baldintzei zein psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikak aplikatzeari buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0862 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikagarria den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken konponketa.

Kodea: 0862 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae-ren ereduak, Europako curriculum vitae-a eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: mugikortasunaren agiria.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen analisia.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

Kodea: 0863

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ekimen kultura eta ideien sorrera bultzatzea.

Kodea: 0863 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ekimenerako kultura: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak hortz protesietako enpresen jardueretan.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, hortz protesien sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Negoziorako ideia hortz protesietako enpresa baten esparruan.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Sormenaren, komunikazioaren eta lidergoaren oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena bultzatzen duten teknikak.

-Agindu eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Hortz protesien sektorean lan egiten duenaren eta ekintzaile baten laneko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak ezagutzea.

Prestakuntza unitatea: Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0863 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko funtzioak.

-Hortz protesietako arloko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Hortz protesien sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Hortz protesien sektoreko ETE baten harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Enpresa plan bat prestatzea.

-Hortz protesien sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0863 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-"Kontabilitatea" kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Merkataritza-funtzioa eta funtzio finantzarioa kontzeptua.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Hortz protesietako arloko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Lanbide modulua: Hortz protesietako proiektua

Kodea: 0861

Iraupena: 40 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko Hortz protesietako proiektua izeneko lanbide moduluan ezarritakoarekin.

4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

4. ERANSKINA

1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako tituluetako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Hortz protesietako goi mailako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak

HEZIKETA ZIKLOETAKO LANBIDE MODULUAK

1/1990 LOGSEN EZARRITAKOAK

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 LOE):

HORTZ PROTESIAK

Hortz protesietarako unitate/kabinete bat antolatu, administratu eta kudeatzea

0821. Hortz protesietako laborategia

0863. Enpresa eta ekimen sortzailea

Ortodontzia aparatuak eta protesiak diseinatzea

0854. Protesiaren diseinu funtzionala

Erretxinazko protesi erauzgarria

0855. Protesi osoak

0858. Protesi erauzgarri partzialak, metalezkoak, erretxinazkoak eta mistoak

Metalezko protesi erauzgarri partziala

0858. Protesi erauzgarri partzialak, metalezkoak, erretxinazkoak eta mistoak

Protesi finkoa

0857. Lehengoratzeak eta metalezko egiturak protesi finkoetan

0859. Lehengoratzeak eta estaldura estetikoak

Ortodontzia

0856. Ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak

Protesi mistoak, kirurgikoak eta inplanteen gainekoak

0860. Inplanteen gaineko protesiak

Hortz protesietako goi mailako teknikari titulurako lantokietako prestakuntza

0619. Lantokiko prestakuntza

5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

5. ERANSKINA

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko

EGIAZTATURIKO

GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN

LANBIDE MODULUAK

UC2087-3: Hortz protesietako zentro, instalazio edo laborategi bat kudeatzea eta hortz eta aurpegiko protesiak, ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak diseinatu, prestatu, egin, fabrikatu eta konpontzeko prozesuak antolatzea

0821. Hortz protesietako laborategia

UC2089-3: Erretxinazko protesi erauzgarri osoak diseinatu, prestatu, egin, fabrikatu eta konpontzea

0855. Protesi osoak

UC2090-3: Ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak diseinatu, prestatu, egin, fabrikatu eta konpontzea

0856.Ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak

UC2091-3: Lehengoratzeak eta egitura metalikoak diseinatu, prestatu, egin, fabrikatu eta konpontzea metal-zeramikazko eta/edo metal-erretxinazko hortz protesi finkoak egiteko.

0857. Lehengoratzeak eta metalezko egiturak protesi finkoetan

UC2092-3: Protesi erauzgarri partzialak, metalezkoak, erretxinazkoak zein mistoak diseinatu, prestatu, egin, fabrikatu eta konpontzea

0858. Protesi erauzgarri partzialak, metalezkoak, erretxinazkoak eta mistoak

UC2093-3: Zeramikazko edo erretxinazko lehengoratzeak eta estaldura estetikoak, metalezkoak izanda nahiz metalezkoak izan gabe, diseinatu, prestatu, egin, fabrikatu eta konpontzea.

0859. Lehengoratzeak eta estaldura estetikoak

UC2094-3: Inplanteen gaineko hortz protesiak diseinatu, prestatu, egin, fabrikatu eta konpontzea.

0860. Inplanteen gaineko protesiak

Oharra: Heziketa ziklo honetan matrikulatuta dauden pertsonek, Laneko esperientzian lortutako gaitasun profesionalak aitortzen dituen uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren arabera tituluko UC2088-3, UC2089-3, UC2090-3, UC2091-3, UC2092-3, UC2093-3 y UC2094-3 gaitasun unitateak egiaztatuta badituzte, 0854. Protesiaren diseinu funtzionala izeneko lanbide modulua baliozkotuta izanen dute.

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko

GAINDITUTAKO

LANBIDE MODULUAK

EGIAZTATZEN AHAL DIREN

GAITASUN UNITATEAK

0821. Hortz protesietako laborategia.

UC2087-3: Hortz protesietako zentro, instalazio edo laborategi bat kudeatzea eta hortz eta aurpegiko protesiak, ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak diseinatu, prestatu, egin, fabrikatu eta konpontzeko prozesuak antolatzea.

0854. Protesiaren diseinu funtzionala.

UC2088-3: Sendagilearen aginduak interpretatzea, produktua zehaztea, eta hortz eta aurpegiko protesien, ortodontzia aparatuen eta oklusio ferulen fabrikazioa eta/edo konponketa programatu, prestatu eta kontrolatzea.

0855. Protesi osoak.

UC2089-3: Erretxinazko protesi erauzgarri osoak diseinatu, prestatu, egin, fabrikatu eta konpontzea

0856. Ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak.

UC2090-3: Ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak diseinatu, prestatu, egin, fabrikatu eta konpontzea.

0857. Lehengoratzeak eta metalezko egiturak protesi finkoetan.

UC2091-3: Lehengoratzeak eta egitura metalikoak diseinatu, prestatu, egin, fabrikatu eta konpontzea metal-zeramikazko eta/edo metal-erretxinazko hortz protesi finkoak egiteko.

0858. Protesi erauzgarri partzialak, metalezkoak, erretxinazkoak eta mistoak

UC2092-3: Protesi erauzgarri partzialak, metalezkoak, erretxinazkoak zein mistoak diseinatu, prestatu, egin, fabrikatu eta konpontzea

0859. Lehengoratzeak eta estaldura estetikoak

UC2093-3: Zeramikazko edo erretxinazko lehengoratzeak eta estaldura estetikoak, metalezkoak izanda nahiz metalezkoak izan gabe, diseinatu, prestatu, egin, fabrikatu eta konpontzea.

0860. Inplanteen gaineko protesiak.

UC2094-3: Inplanteen gaineko hortz protesiak diseinatu, prestatu, egin, fabrikatu eta konpontzea.

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

A) Moduluak ematen dituzten irakasleak

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0821. Hortz protesietako laborategia

. Diagnostiko klinikoen prozesuak eta produktu ortoprotesikoak.

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0854. Protesiaren diseinu funtzionala

. Diagnostiko klinikoen prozesuak eta produktu ortoprotesikoak.

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0855. Protesi osoak.

. Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoko prozedurak.

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

. Irakasle espezialista

0856. Ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak.

. Diagnostiko klinikoen prozesuak eta produktu ortoprotesikoak.

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0857. Lehengoratzeak eta metalezko egiturak protesi finkoetan.

. Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoko prozedurak.

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

. Irakasle espezialista

0858. Protesi erauzgarri partzialak, metalezkoak, erretxinazkoak eta mistoak.

. Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoko prozedurak.

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

. Irakasle espezialista

0859. Lehengoratzeak eta estaldura estetikoak.

. Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoko prozedurak.

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0860. Inplanteen gaineko protesiak

. Diagnostiko klinikoen prozesuak eta produktu ortoprotesikoak.

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0861. Hortz protesietako proiektua.

. Diagnostiko klinikoen prozesuak eta produktu ortoprotesikoak.

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

. Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoko prozedurak.

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0862. Lanerako prestakuntza eta orientabidea.

. Lanerako Prestakuntza eta Orientabidea.

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0863. Enpresa eta ekimen sortzailea.

. Lanerako Prestakuntza eta Orientabidea.

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

NA01 Ingelesa I.

. Ingelesa.

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako Prestakuntza eta Orientabidea

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Lan Harremanetako diplomaduna

-Gizarte Laneko diplomaduna

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0855. Protesi osoak.

0857. Lehengoratzeak eta metalezko egiturak protesi finkoetan.

0858. Protesi erauzgarri partzialak, metalezkoak, erretxinazkoak eta mistoak.

0859. Lehengoratzeak eta estaldura estetikoak.

0861. Hortz protesietako proiektua

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

0821. Hortz protesietako laborategia.

0854. Protesiaren diseinu funtzionala.

0856. Ortodontzia aparatuak eta oklusio ferulak.

0860. Inplanteen gaineko protesiak.

0862. Lanerako prestakuntza eta orientabidea.

0863. Enpresa eta ekimen sortzailea.

NA01 Ingelesa I.

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

7. ERANSKINA. LEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekua:

-Irakaslekua.

-Balio anitzeko gela.

-Metalezko eta zeramikazko protesietako laborategia.

-Erretxinazko protesietako laborategia.

Iragarkiaren kodea: F1211806

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web