(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

84/2012 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 1EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN ZURGINTZAKO ETA ALTZARIGINTZAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA.

BON N.º 239 - 10/12/2012; corr. err., BON 26/09/2013



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA


  4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK


  5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA


  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  7. ERANSKINA. LEKUAK


Atariko

1. Lanbide Kalifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Legeak Kalifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza-sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak ekonomia horren xede gisa ezartzen du, lanbide heziketari dagokionez, prestakuntza-eskaintza etengabe produkzio-sistemak eta gizarteak eskatzen dituen gaitasunetara egokitzeko erraztasunak ematearena, gaurkotzeko sistema arin baten bitartez eta lanbide heziketako tituluak egokitzearen bitartez. Halaber, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea lanbide-heziketaren eskaintza gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde-esparruko ekonomiaren premien arabera egokitzeko. Bestalde, lanbide heziketako maila ertaineko eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetara saretzeko betebeharreko baldintzak aldatzen ditu.

Foru dekretu honen bitartez, Zurgintzako eta Altzarigintzako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen erdi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2010 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek irailaren 10eko 1128/2011 Errege Dekretua garatzen du, Zurgintzako eta Altzarigintzako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza-sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko. Horrenbestez, Zurgintzako eta Altzarigintzako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2. Arau multzo honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren hiru lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Hiru lanbide kualifikazio horiek, alegia, Zuraren eta eratorrien mekanizazioa, Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak muntatzea eta Zurgintzaren eta altzariaren akabera, denak ere otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuan arautuak, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Orobat, badute zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa teknikari horrek lana lortu ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, Nafarroarako elementu bereizgarriekin, tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3. Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atala. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4. Arau honen esparruan, alde batetik, moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, eta beste aldetik, lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua. Zatiketa horrek bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke, edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5. Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Zurgintzako eta Altzarigintzako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6. Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakaslekuen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko abuztuaren 1ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Zurgintzako eta Altzarigintzako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoko lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Zurgintzako eta Altzarigintzako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

Izena: Zurgintza eta Altzarigintza.

Maila: erdi mailako lanbide heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide arloa: Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa.

Europako erreferentea: HNSN-3 (hezkuntzaren nazioarteko sailkapen normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio-sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta haren prospektiba ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza-sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Zurgintzako eta altzarigintzako heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2 B) eranskinean garatzen dira, Zurgintzako eta Altzarigintzako teknikariaren titulua ezarri zuen eta beraren gutxieneko irakaskuntzak finkatu zituen irailaren 10eko 1128/2010 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2. Lanbide modulu horiek bi kurtsotan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukiek modulu horretako eduki guztiak bildu behar dituzte.

4. Prestakuntza unitateen ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bereko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen diren bitartean.

6. artikulua . Heziketa zikloan sartzeko bideak.

Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Zurgintzako eta Altzarigintzako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du erdi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzetan betiere.

2. Zurgintzako eta Altzarigintzako teknikari tituluak goi mailako prestakuntza zikloetan sartzea ahalbidetzen du, goi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaroa gainditu ostean, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18.b) artikuluan ezarritako terminoetan.

3. Zurgintzako eta Altzarigintzako teknikari tituluak batxilergoaren edozein modalitatetan sartzea eta gobernuak zehazten dituen batxilergoko ikasgaien baliozkotzeak egitea ahalbidetzen du, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 34.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. 4. eranskinean zehazten dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide heziketako tituluaren lanbide moduluen eta dekretu honetan egitura eta curriculumaren garapena ezarrita duten lanbide moduluen arteko baliozkotzeak.

2. Lanbide moduluak beste lanbide modulu batzuekin eta gaitasun unitateekin eta batxilergoko ikasgaiekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokionez, irailaren 10eko 1128/2010 Errege Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoa eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan agindutakoa bete beharko da.

9. artikulua . Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Zurgintzako eta Altzarigintzako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez aurrekoen baliokideak diren titulazioak, irakasleen espezialitate desberdinetarako, foru dekretu honen 6 B) eranskinean ageri dira.

3. Eskatzen diren titulazioak ikastetxe pribatuetako edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioen ikastetxe publikoetako irakasleentzat, foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluei dagozkien irakaskuntza-jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Irakaslekuetan altzari, ekipamendu eta lanerako tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Irakaslekuetan erabiltzen diren makina eta ekipamenduetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituraz bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, ekipamenduek baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamendu, makina, eta abarrekoek ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko dute. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Lehen xedapen gehigarria.- Tituluaren baliokidetasunak.

1. Irailaren 10eko 1128/2010 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Zuraren mekanizazioko teknikari laguntzailearen tituluak (zuraren adarra) eta foru dekretu honetan curriculuma arauturik duen Zurgintzako eta Altzarigintzako teknikari tituluak ondorio profesional berak sortuko dituzte.

2. Era berean, Zurgintzako eta altzarigintzako fabrikazio industrialeko teknikari tituluak, apirilaren 22ko 731/1994 Foru Dekretuak arautzen duenak, Zurgintzako eta Altzarigintzako tituluaren (zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen den) ondorio profesional eta akademiko berak izanen ditu.

Bigarren xedapen gehigarria .Beste lanbide trebakuntza batzuk.

Lanerako prestakuntza eta orientabideko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, otsailaren 28ko 256/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakian ezarritakoarekin bat.

Xedapen indargabetzaile bakarra .Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetan lehena .Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2012/2013 kurtsotik aurrera ezartzen ahalko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarrita dauden eskaintza modalitateetako edozeinetan.

Azken xedapenetan bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2012ko abuztuaren 1ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Zurgintzako eta Altzarigintzako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak ondokoak dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazio eta, hala badagokio, gaitasun unitateetatik titulu honetan biltzen direnen zerrenda.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorra zurgintzako elementuak eta altzariak fabrikatzea da, produktuen mekanizazioa, muntaketa eta akabera eginez eta haiek bilduz eta igorriz, betiere kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumen babesaren zehaztapenak beteta.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Zurgintzako eta Altzarigintzako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

-Lanbide kualifikazio osoak:

MAM058-2: zuraren eta eratorrien mekanizazioa, honako gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

UC0160-2: makinak eta lantegiko ekipamenduak prestatzea.

UC0161-2: makinak eta lantegiko ekipamendu industrializatuak prestatzea.

UC0162-1: zura eta eratorriak mekanizatzea.

-Osatu gabeko lanbide kalifikazioak:

MAM062-2: altzariak eta zurgintzako elementuak muntatzea:

UC0171-2: zurgintzako eta altzarigintzako osagaiak eta osagarriak kontrolatu eta antolatzea.

UC0172-2: altzariak eta zurgintzako elementuak muntatzea.

MAM060-2: zurgintzako eta altzarigintzako akabera (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua):

UC0166-2: euskarria prestatzea eta produktuak eta ekipamenduak prest izatea akabera emateko.

UC0168-2: tindaketa, akabera bereziak eta apaindurak egitea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1. Fabrikazio prozesuak zehaztea, planoetan, arauetan eta katalogoetan dagoen informazio teknikoa interpretatuz.

2. Makinak eta ekipamenduak prestatzea zurgintzako eta altzarigintzako elementuen ohiko fabrikaziorako, ezarritako prozedurak erabiliz.

3. Zenbakizko kontroleko makinak (CNC) prestatzea eta prest uztea, produktua fabrikatzeko ezarritako prozesuko faseei jarraikiz.

4. Euskarriak prestatzea eta nahasketak aplikatzea, zurgintza eta altzarien akaberako ekipamenduak erabiliz, ezarritako zehaztapenekin bat.

5. Altzariak eta zurgintzako elementuak muntatzea, multzoak neurgailuen bidez egiaztatuz, zehaztutako prozeduren arabera.

6. Materialak, osagarriak eta biltegian sartu eta ateratzeko produktuak hautatu eta biltzea, ezarritako zehaztapenekin bat.

7. Mekanizazio, muntaketa eta akaberako makina eta ekipamenduetan lehen mailako mantentze-lanak egitea, mantentze-lanen fitxan adierazten den moduan.

8. Ekoizpen prozesuek teknologian eta antolaketan eragiten dituzten aldaketen ondorioz sortzen diren lan-egoera berriei egokitzea. "Bizitza osoan ikasteko" dauden baliabideak erabiliz eta komunikazio eta informazio teknologien bidez ezagutzak eguneratu behar dira.

9. Bere eskumeneko eremuan erantzukizunaz eta autonomiaz jardun behar du, emandako lana antolatzean eta garatzean beste profesional batzuekin lan-ingurunean lankidetzan arituz edo taldeko lana eginez.

10. Jarduerari dagozkion gorabeherak modu arduratsuan konpontzea, gorabehera horiek sortu dituzten kausak identifikatuz, bere eskumeneko eta autonomiako esparruaren barnean.

11. Modu eraginkorrean komunikatzea, bere lan eremuan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta eskumenak errespetatuz.

12. Ekoizpen prozesuan laneko arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko protokoloak eta neurriak aplikatzea, pertsonei eta laneko eta ingurumeneko inguruneari kalterik ez egiteko.

13. Kalitaterako, irisgarritasun unibertsalerako eta guztientzako diseinuko prozedurak aplikatzea ekoizpen prozesuetako edo zerbitzuak emateko jarduera profesionaletan.

14. Enpresa txiki bat sortzeko eta funtzionatzen jartzeko oinarrizko kudeaketa egitea eta haren jarduera profesionalean ekimena izatea.

15. Jarduera profesionaletik ondorioztatzen diren eskubideak gauzatzea eta betebeharrak betetzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Altzariak eta zurgintzako elementuak fabrikatu eta muntatzeko eta akaberako produktuak aplikatzeko industrietan aritzen da langile hori. Horietako gehienak, Nafarroan, enpresa txikiak eta ertainak dira. Aukera aipagarria da bere kontura lan egitea.

Hauek dira jarduera eta lanpostu garrantzitsuenak:

-Zurezko produktuak fabrikatzeko makina finkoen operadorea.

-Prentsen operadorea.

-Mahaiko operadore-armadorea.

-Eraikuntzako elementuen muntatzaile-mihiztatzailea.

-Berniztatzaile-lakatzailea.

-Akabera ataleko arduraduna.

b) Nafarroako lurraldearen testuingurua.

Eskuarki, zuraren industriak zura kontsumorako produktu bihurtzea hartzen du bere gain. Sailkapen xume bat eginez, honako hau bereizten ahal da: lehen transformazioko industria, erdi-prestatutako produktuak sorrarazten dituena (taulen enpresak eta egurra industrian zerratu eta industriarako prestatzekoak), eta bigarren transformazioko industria, azken produktuak egiten dituena (ontzi eta bilgarrien enpresak, altzarikoak, zurgindegiak...) Hortaz, sektorea oso anitza da, hura osatzen duten jarduerak eta enpresak kontuan izanik.

Nafarroan sektoreak duen fakturazio-bolumena, Estatuko bolumen osoaren aldean, %2,1 baino altuxeagoa da; sektoreko langile nazionalen %1,6k bertan lan egiten du, eta Foru Komunitatean 2000 lagun inguru dira, 300 bat enpresatan guztira; horietako gehienak, Nafarroan, enpresa txiki eta ertainak dira, 50 langiletik beherakoak, eta portzentaje handi batean, 5 langiletik beherakoak. Guztira 250 langile dituzten 30 enpresa inguru lehen transformazioko jardueretan aritzen dira, eta gainerakoak, berriz, bigarren transformazioko jardueretan.

Enpresako jarduera hori bizimoduak aldatzen ari diren bitartean ari da garatzen, bere ingurune artifiziala osatzean pertsonen interesak eta motibazioak ukitzen diren bitartean alegia, eta testuinguru horretan, zurgintzako eta altzarigintzako elementuak nabarmentzen dira. Pertsonalizatu beharrarekin batera, zerbitzu konplexuagoak eskatzeko prozesua ari da gauzatzen. Prozesu horrek, ziklo ekonomikoek baldintzatuta oraindik, merkatuaren zatiketa ekarri du, haren segmentuak desberdinagoak eta kualifikatuagoak baitira, eta haietan beharrezkoagoa da berrikuntzak azkarrago egitea. Horrek guztiak ekarri du kontsumitzailea hobeki ezagutu behar izatea, etorkizunean izanen dituen nahiei aurre egiteko merkatuaren joerak aztertuz, lehiakideen segimendua eginez, eta merkataritzako diseinuaren, komunikazioaren eta banaketaren estrategiak modu sofistikatuagoan bideratuz. Prestakuntza, informazioa eta kooperazioa dira erronka horiei aurre egiteko oinarriak.

Horretarako, zuraren sektoreko enpresek, arrakasta izateko, gizartearen eskaeretara egokitu beharko dute, malgutasunaren eta zerbitzuaren bitartez, eta batez ere azken kontsumitzaileari eta bezeroari begira jarriz. Beste faktore aipagarri batzuk diseinua, kalitatea, normalizazioa eta espezializazioa dira. Gero eta gehiago dira kalitate sistemak dituzten zur arloko enpresak, eta kasu askotan, kudeaketarako sistema integralak dira, kalitatea ez ezik, administrazioa eta beste funtsezko alderdiak ere kontuan hartzen dituztenak. Bestalde, normalizazioa, batik bat hainbat azpisektoretan, zerrategietan esaterako, gakoa da, zeren, produktuak lehiakorrak izateko, hein handi batean, enpresek bezeroaren nahietara egokitu behar baitute.

c) Prospektiba.

Curriculum hau garatzean, ikastetxeek ondoko irizpen hauek izanen dituzte kontuan:

a) Lanbide profil hau garatu da produkzio prozesuen kontrolen inguruan erabaki gehiago hartze aldera, egun automatizatuagoak baitira, eta enpresa txikietako planifikazioan, mantentze-lanetan, kalitatean eta laneko arriskuei aurrea hartzean eginkizun gehiago betetze aldera.

b) Material eta teknologia berriak erabiltzeak, batik bat mekanizazio eta akabera prozesuetan, baita kalitatearen eta ingurumenaren aldetik arauek eskatzen dutenak ekarriko dute ohiko ekipamenduak ekipamendu aurreratuagoekin ordeztea eta produkzio sistemak eta prozesuak egokitzea edo aldatzea.

c) Merkatuak nazioartekotzeak enpresa bultzatuko du lehentasunak diseinuan, hornitzaileen kudeaketan eta logistikan jartzera, markaren irudia lehiarako abantaila gisa erabiliz, berritzeko epeak murriztuz eta industria prozesuaren bizitasuna areagotuz.

d) Garrantzitsua da "produkzio adimena" garatzea, baita sorkuntza, profesionaltasunaren era berriak, ekimena, teknologia berrien erabilpena produktibitatea handitzeko, produktua bereiztea eta bezeroekin komunikatzeko prozesuak ere.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak fabrikatzeko prozesuak aztertzea, zehaztapen teknikoak interpretatuz fabrikazio prozesuak zehazteko.

b) Lanabes eta erremintak aukeratzea, mekanizazio prozesua aztertuz, makina eta ekipamenduak prestatzeko.

c) Zenbakizko kontroleko makinen eta programazio hizkuntzen ezaugarriak zerrendatzea haiek prestatu eta prest uzteko.

d) Akaberak aplikatu eta prestatzeko ekipamenduak ezaugarritzea, kontrolerako parametroak identifikatuz segurtasun baldintzetan euskarriak prestatzeko eta nahasketak aplikatzeko.

e) Produkzio ekipamenduak eta baliabideak zehaztea, zurgintzako elementuak eta altzariak muntatzeko produktu, pieza eta multzoen ezaugarri kritikoak identifikatuz.

f) Materialak, produktuak eta osagarriak identifikatzea eta deskribatzea zer baldintzetan bildu behar diren, hautatu eta biltzeko neurri eta zehaztapen teknikoak egiaztatuz.

g) Makina eta ekipamenduen mantentze beharrak identifikatzea eta horiek funtzionaltasuna bermatzeko duten garrantzia justifikatzea.

h) "Bizitza osoan ikasteko" dauden baliabideak aztertzea eta erabiltzea, eta ikasteko eta beren ezagutzak eguneratzeko komunikazioaren eta informazioaren teknologiak aztertzea eta erabiltzea, hobekuntza profesional eta pertsonaleko aukerak atzemanez, egoera profesional eta laboral ezberdinei egokitu ahal izateko.

i) Taldean lan egitea eta antolaketa baloratzea. Tolerantziaz eta errespetuz parte hartzea eta erabaki kolektibo edo pertsonalak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jarduteko.

j) Lan prozesuak garatzean sortzen diren arazoak eta gorabeherak konpontzeko soluzio sortzaileak hartzea eta baloratzea, jarduerako gorabeherak modu arduratsuan konpontzeko.

k) Komunikazio teknikak aplikatzea, adieraziko diren edukiei, haien xedeari eta hartzaileen ezaugarriei egokituz, prozesuaren eraginkortasuna bermatzeko.

l) Jarduera profesionalari lotutako ingurumen eta lan arriskuak aztertzea eta haiek sortzen dituzten kausekin erlazionatzea, hartu behar diren aurre-neurriak oinarritzeko helburuarekin, eta protokolo egokiak aplikatzea, norbere buruari, besteei, inguruneari eta ingurumenari kalterik ez egiteko.

m) Irisgarritasun unibertsalari eta guztientzako diseinuari erantzuteko behar diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.

n) Ikaskuntza prozesuan eta erreferentziazko ekoizpen sektorean laneko kalitaterako prozedurak hobetzeko behar diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.

o) Enpresa sorkuntzaren, enpresaren eta ekimen profesionalaren prozedurak erabiltzea enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

p) Gizarteko eragile aktiboa den aldetik dituen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, eta herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lan arlokoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izatea.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa

Zurgintzako eta Altzarigintzako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

KLASEAK ASTEAN

IKASMAILA

0538

Materialak zurgintzan eta altzarigintzan

140

4

1.a

0539

Eraikuntza soluzioak

220

7

1.a

0540

Zurgintzako oinarrizko eragiketak

220

7

1.a

0541

Altzarigintzako oinarrizko eragiketak

220

7

1.a

0542

Biltegiko kontrola

60

2

1.a

0543(1)

Dokumentazio teknikoa I

100

3

1.a

Dokumentazio teknikoa II

70

3

2.a

0544

Zuraren eta eratorrien mekanizazioa

140

6

2.a

0545

Zenbakizko kontrolaren bidezko mekanizazioa zurgintzan eta altzarigintzan

140

6

2.a

0546

Muntaketa zurgintzan eta altzarigintzan

110

5

2.a

0547

Akaberak zurgintzan eta altzarigintzan

90

4

2.a

0548

Lanerako prestakuntza eta orientabidea

70

3

2.a

0549

Enpresa eta ekimen sortzailea

70

3

2.a

0550

Lantokietako prestakuntza

350

Enpresaren ordutegian

2.a

(1) 0543 modulua: Dokumentazio teknikoa pedagogia eta antolaketa arrazoiengatik, bi prestakuntza multzotan zatituta dago, kurtso banatan.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Materialak zurgintzan eta altzarigintzan.

Kodea: 0538.

Iraupena: 140 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Zurgintzan eta altzarigintzan erabiltzen diren zur mota nagusiak identifikatzen ditu, haien ezaugarriak aplikazioekin lotuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zuraren eta kortxoaren egitura makroskopikoa eta mikroskopikoa ezaugarritu ditu.

b) Estatuko zur eta inportazioko zur nagusiak merkataritzako izenarekin eta espeziearekin identifikatu ditu, konifero eta hostozabal gisa sailkatuz.

c) Zurak deskribatu ditu, haien ezaugarriak eta abantailak kontuan izanik zurgintzako eta altzarigintzako prozesuetan erabiltzerakoan.

d) Zurek dituzten akatsak eta egin beharreko elementuan ekar ditzaketen ondorioak edo aldaketak deskribatu ditu.

e) Materialen zerrendak egin ditu, zerratzeko dauden produktuak oinarri hartuta (ohola, oholtzarra, oholtxoa, listoiak eta muxarrakinak).

f) Zura babesteko sistema hautatu du (azaleko akabera, gatzak eta autoklabea, besteak beste), zura eraldatzeko lehen jardueran lortu beharreko produktuaren arabera.

g) Zuraren hezetasuna kalkulatu du berariazko neurgailuak eta neurtzeko tresnak erabiliz.

h) Erabili beharreko zur mota hautatu du jasanen duen indar mekanikoaren arabera eta haren ezaugarrien arabera.

i) Laborategiko entsegu errazak egin ditu kalitate arauak betetzen diren ebaluatzeko.

2. Zuraren eratorriak eta zurgintzan eta altzarigintzan erabiltzen diren bestelako produktuak hautatzen ditu, haien aplikazioa justifikatuz lortu gogo den emaitzaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Taulak identifikatu ditu, merkataritzako izenaren arabera, haien ezaugarriak eta aplikazioa oinarri hartuta.

b) Xaflak eta estaltzeko materialak hautatu ditu, haien ezaugarriak eta aplikazioa oinarri hartuta.

c) Beirak hautatu ditu, haien ezaugarriak eta aplikazioa oinarri hartuta.

d) Itsasgarriak hautatu ditu, lotu beharreko materiala eta lotzeko prozesua oinarri hartuta.

e) Altzarien eta instalazioen material osagarriak hautatu ditu.

3. Zura eraldatzeko prozesuak ezaugarritzen ditu produktuen zehaztapen teknikoak lehengaiekin eta baliabideekin lotuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laginetatik eta ilustrazioetatik identifikatu ditu zura zatitzeko eta ataltzeko sistema nagusiak, eskuratu beharreko produktuekin eta haien neurriekin lotuz.

b) Zura lehortzeko eta tratatzeko sistema nagusiak aztertu ditu.

c) Xaflak eskuratzeko sistemak deskribatu eta ilustratu ditu, lortutako produktuekin eta haien neurriekin lotuz.

d) Taulak fabrikatzeko sistemak bereizi ditu, lortutako motekin eta haien aplikazioekin lotuz.

e) Apaindurarako ijezketa motak fabrikatzeko sistemak deskribatu ditu, haien ezaugarri teknikoekin eta haiek erabiltzeko alorrarekin lotuz.

f) Eskemak prestatu ditu zurgintzako elementuak (ateak, leihoak eta eskudelak) fabrikatzen dituzten enpresen konfigurazioarekin.

g) Eskemak prestatu ditu altzariak fabrikatzen dituzten enpresen konfigurazioarekin.

h) Eskemak prestatu ditu zurgintzako eta ebanisteriako lantegien konfigurazioarekin.

4. Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak fabrikatzeko prozesu nagusiak ezaugarritzen ditu, alderdi historiko, estetiko eta funtzionalekin lotuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Adibideak eta informazio teknikoa oinarri izanik, zurezko ateak, leihoak eta markoak fabrikatzeko sistemak identifikatu ditu.

b) Adibideak eta informazio teknikoa oinarri izanik, zurezko eskailerak, leihoak, eskudelak eta egitura bakunak fabrikatzeko sistemak identifikatu ditu.

c) Laginak eta informazio teknikoa oinarri izanik, zurezko jostailuak, musika tresnak eta bestelako gauzakiak fabrikatzeko sistemak identifikatu ditu.

d) Zoruak, sabaiak eta hormak zurez estaltzeko sistemak deskribatu ditu, osagaiak, eta fabrikatzeko eta instalatzeko sistemak identifikatuz.

e) Altzarien funtsezko osagaien krokisak prestatu ditu, materialekin, estetikarekin, apaintzeko elementuekin, teknikekin, funtzionalitatearekin eta aplikazioarekin lotuz.

f) Altzarien estilo nagusiak ezagutu ditu, bibliografian eta Interneteko webgunean eskuratutako informazioa oinarri izanda.

g) Altzarien elementu adierazgarriekin laginak prestatu ditu, estiloko ezaugarri nagusiak eta eraikitzeko sistemak identifikatzen dituztenak.

5. Zurgintzako eta altzarigintzako fabrikazioan eta instalazioan erabiltzen diren eraikuntza sistemak ezagutzen ditu, elementu osagarriekin eta lotzeko elementuekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikitze sistemak eta altzarien eta zurgintzako elementuen azpimultzoak deskribatu ditu.

b) Eraikitze sistemak eta altzarien atalak deskribatu eta ilustratu ditu.

c) Laginak eta informazio teknikoa oinarri izanik, lotzeko sistemak identifikatu ditu tiraderetan eta haien gidetan.

d) Laginak eta informazio teknikoa izanik euskarrien gainean (zokaloak, oinarrien nibelazioa, erregulazioak, besteak beste), dauden aukerak identifikatu ditu.

e) Laginak eta informazio teknikoa oinarri izanik, lotzeko elementuak identifikatu ditu (larakoak, gailetak, mihiztadurak, puntak eta torlojuak, besteak beste).

f) Burdineria hautatu du eraikuntza soluzioetarako, katalogoen eta hornitzaileen programa informatikoen bitartez.

g) Burdineria muntatzeko planoak eskuratu ditu eraikuntza soluzio bakoitzerako, burdineria hornitzaileen programa informatikoen bidez.

h) Interneteko webguneetatik lotzeko elementuen hornitzaileen zerrendak prestatu ditu eraikitzeko soluzio bakoitzerako.

6. Zura erabiltzeari buruzko ingurumeneko araudia identifikatzen du, kalitate zigiluak ezagutuz eta haien ekarpena baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Espainiako baso mota nagusiak eta haiek ustiatzeko kudeaketa aztertu ditu, egurra ematen duten espezie aipagarrienen arteko desberdintasunei erreparatuz.

b) Mapak prestatu ditu zurgintzan eta altzarigintzan gehien erabiltzen diren zur moten banaketa munduko geografian zehar islatuz.

c) Espainiako oihan aprobetxamenduen planifikazioari buruzko azterlana egin du.

d) Zuren zerrenda egin du, behar bezala dokumentatuta, kalitate eta kontrol zigiluaren bidez ingurumena errespetatzen duena (Oihanetako Administrazio Kontseilua eta Oihanak Ziurtatzeko Sistemak Aitortzeko Programak).

e) Lan bakoitzerako ezaugarrien eta aplikazioaren arabera egokiena den zura deskribatu du, ziurtagiririk gabeko zuren partidei muzin eginez.

f) Zuren eta azpiproduktuen jatorria eta aprobetxamendua ziurtatzeko sistemak integraturik dituzten enpresen datu base bat bete du.

Edukiak.

Zur moten identifikazioa:

-Zura. Zuhaitza. Atalak. Elikadura. Mozketa.

-Egitura makroskopikoa eta mikroskopikoa. Osagai kimikoak.

-Estatuko zurak eta inportaziokoak. Koniferoak eta hostozabalak.

-Sailkapena. Espainiako arauak. Europako arauak. Finlandian eta Suedian zerratutako zurak.

-Zerrako zurak. Merkataritzako neurriak. Estatuko eta inportazioko zur nagusiak identifikatzea merkataritzako izenarekin eta espeziearekin.

-Zurak hautatzea, ezaugarriak eta abantailak kontuan izanik, erabileraren arabera eta jasan behar duen indar mekaniko motaren arabera. Industriako aplikazioa.

-Zuren gaixotasunak eta akatsak. Hazkundeko akatsak. Eragile biotikoak eta abiotikoak.

-Zura babesteko sistemak. Babesle motak. Azaleko eta sakoneko tratamenduak.

-Kortxoa. Ateratzeko prozesuak. Lehendabiziko transformazioa. Produktuak prestatzea. Industriako aplikazioa.

-Neurtzeko eta kontrolatzeko gailuak. Zuraren hezetasuna kalkulatzea. Indar mekanikoak. Kalitate arauak eta entseguak.

Zuraren eratorriko produktuak eta material osagarriak hautatzeko irizpideak.

-Txirbil edo zuntz taulak eta taula konposatuak. Ezaugarri fisikoak eta mekanikoak. Merkataritzako izenak eta aplikazioak. Hautatzeko irizpideak (teknikoak, estetikoak, ekologikoak eta ekonomikoak).

-Zurezko xaflak. Motak. Xafladura. Merkataritzako izenak eta aplikazioak. Hautatzeko irizpideak (teknikoak, estetikoak, ekologikoak eta ekonomikoak).

-Itsasgarriak. Itsasgarri naturalak. Itsasgarri sintetikoak. Aplikazioak. Juntura motak eta sistemak. Hautatzeko irizpideak (teknikoak, estetikoak, ekologikoak eta ekonomikoak).

-Taulen patologia.

-Beirak. Motak eta aplikazioak. Aplikazioak. Hautatzeko irizpideak (teknikoak, estetikoak, ekologikoak eta ekonomikoak).

-Plastikoak. Motak (termoplastikoak, termoegonkorrak, elastomeroak, besteak beste). Eskuratzeko sistemak. Aplikazioak.

-Metalak. Eskuratzeko sistemak. Aplikazioak. Hautatzeko irizpideak (teknikoak, estetikoak, ekologikoak eta ekonomikoak).

-Material berriak. Zura oinarri duten material birziklatuak.

-Altzarien eta instalazioen osagarri diren materialak. Hautatzeko irizpideak (teknikoak, estetikoak, ekologikoak eta ekonomikoak).

-Estaltzeko materialak: pinturak, bernizak, lakak etab. Ezaugarriak eta aplikazioak.

Zura eraldatzeko prozesuak ezaugarritzea:

-Zura zatitzeko eta ataltzeko sistemak. Kortxoa. Lehortzeko sistemak. Zuren tratamendua.

-Taulak eta xaflak fabrikatzea. Apaindurarako ijezketak fabrikatzea.

-Zurgintzako elementuak fabrikatzea (ateak, leihoak, eskudelak, besteak beste). Fabrikazio prozesuak. Blokeen diagramak.

-Altzariak fabrikatzea.

-Zurgintzako eta ebanisteriako lantegien konfigurazioa.

-Produktuak prestatzea. Industriako aplikazioa.

Zurgintza eta altzarigintza fabrikatzeko prozesuak ezaugarritzea:

-Zurezko ateak, leihoak eta markoak fabrikatzea.

-Zurezko eskailerak, leihoak, eskudelak eta egitura errazak fabrikatzea.

-Zurezko estaldurak zoru, sabai eta hormetan. Fabrikazio eta instalazio sistemak.

-Zurezko jostailuak, musika tresnak eta bestelako gauzakiak fabrikatzea.

-Altzarien osagai nagusiak. Funtzioa. Krokisa.

-Altzariak egitea. Lotzeko sistemak tiraderetan eta gidetan eta lotzeko elementuenak.

-Altzariaren estiloak. Bilakaera historikoa. Identifikatzeko elementuak.

-Zurezko estaldurak zoru, sabai eta hormetan.

-Laneko kalitate kontrola.

Eraikuntza sistema nagusiak ezagutzea.

-Eraikuntza sistemak. Azpimultzoak. Altzari motak.

-Egitura sinpleak. Armazoi arina, astuna eta enborrak.

-Zura lotzeko eta mihiztatzeko sistemak altzarientzako eta zurgintzako elementuentzako.

-Pergolak. Zertxak, berinapeak eta txapitulak. Burdineria.

-Euskarriak: zokaloak, oinarrien nibelazioa, erregulazioak etab.

-Burdineria muntatzeko planoak. Hornitzaileen zerrendak.

-Ateak eta leihoak. Fabrikatzeko industria sistemak. Nomenklatura.

-Pergolak, zertxak eta berinapeak.

Zuraren erabilerari buruzko ingurumeneko araudia aplikatzea:

-Basoak. Zur motak. Banaketa geografikoa.

-Oihaneko ondarearen babesa eta defentsa.

-Ziurtagirien sistemak. Oihanak Ziurtatzeko Sistemak Aitortzeko Programak. Oihanetako Administrazio Kontseilua. Nazioarteko estandar eta arauak. Garatzeko prozesua. Ebaluazioa. Zaintzako katea.

-Oihaneko eta ingurumeneko baliabideak ustiatzea. Espainiako baso mota nagusiak eta haiek ustiatzeko kudeaketa. Zurgintzan eta altzarigintzan erabiltzen diren zur ziurtagiridunen munduko banaketa geografikoaren mapak.

-Espainiako oihaneko aprobetxamenduen planifikazioari buruzko azterlana. Basoberritzea. Sistemak.

-Zur ziurtagiridunez hornitzen duten enpresen datu baseak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburuak: zur motak lehengai gisa identifikatzea, baita erabilitako materialak, produktuak eta osagarriak ere; eta, baliabideak eta produkzio ekipamenduak zehaztea, altzariak eta zurgintzako elementuak muntatzeko produktu, pieza eta multzoen ezaugarririk kritikoenak identifikatuz. Era horretan, erabileraren arabera zurezko produktu bat diseinatzeko gaitasuna eskuratuko dute ikasleek, baita ataltzea, fabrikazio prozesua, muntaketa, akabera, paketatzea, biltegiratzea, garraioa eta azken instalazioa definitzeko gaitasuna ere.

Alderdirik garrantzitsuenak:

-Zur mota eta haren ingurumeneko araudia identifikatzea. Haren ezaugarriak eta propietateak emanen zaion erabileraren arabera.

-Zuraren eratorriko produktuak eta material osagarriak hautatzeko beharrezko irizpideak ezartzea.

-Zura lehengai gisa eraldatzeko erabiltzen diren sistemak ezaugarritzea.

-Zurgintza eta altzarigintza fabrikatzeko prozesuak ezaugarritzea. Eraikuntza sistema nagusiak bereiztea.

Modulu hau batik bat kontzeptuala den arren, prozedurako lan sistemak erantsi beharko dira zio didaktikoengatik. Hori dela eta, gomendagarria da oso adibideak eta kasu praktikoak erabiltzea eta memoriak, aurkezpenak eta laborategiko entseguak egitea. Horiek horrela, zur osasungarrien eta akastunen laginak, taulak, xaflak, beirak, plastikoak eta burdineriak haien katalogoekin eta fitxa teknikoekin batera dituen ikasgela batean garatu beharko litzateke modulu hau.

Adierazi behar da ezen, itsasgarrien eta akaberako produktuen izaera dela eta, kasuan kasuko lantegietan bilduko direla. Orobat, altzarien eta zurgintzako elementuen zati batzuk (ebakitako ateak, leihoak eta eskudelak) egon beharko lirateke gelan, zer piezak osatzen dituzten ikusteko. Baliabide horietaz gain, oso lagungarri diren bestelako ekipamenduak ere egon beharko lirateke, hala nola baskula bat, berogailu bat eta laborategiko gailu txikiak, zuraren ezaugarriak egiaztatzeko beharrezkoak direnak.

Gomendatzen da, halaber, ikasgelako liburutegi bat sortzea, liburu espezializatuekin, aldizkariekin, dokumentazio teknikoarekin, eta web orrien zerrendarekin, ikasleengan prestakuntza eta autonomia sustatzeko eta ikasitakoaren emaitzak garatzea ahalbidetuko dieten ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko.

Modulua, helburuak, ikasitakoaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak aurkeztuta hasten da egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa. Edukien multzoak eta haiek osatzen dituzten lan unitateak aurkeztuko dira, haien arteko loturak eginez eta erabili beharreko ebaluazio sistema zehaztuz.

Lan unitate bakoitza hastean, helburu motibatzaileak dituen aurkezpen bat eginen da, benetako egoera bat adibide hartuta. Hala, ikasleek gai horren inguruan aldez aurretik dituzten ezagutzak zehazten ahalko dira, ikaskuntza adierazgarriagoa lortzeko. Irakasleak irakaskuntzaren helburuak zehaztuko ditu, baita edukiak eta ikasgelan eginen diren jarduerak ere. Halaber, gomendagarria litzateke, klaseko ariketa gisa, gero ebaluatzeko erabiliko diren azterketen moduko probak egitea, hau da, test gisakoak, erantzun laburreko galderak edo garatu beharrekoak, testu teknikoen sintesiak, laginen identifikazioak, merkataritzako izenak, kalkuluak etab., ikasleek egiten dituzten akatsak gerta ez daitezen, ez ezagutza faltagatik, baizik eta proba bakoitzean erabili beharreko teknika ez ezagutzeagatik.

Edukiak bereganatuta, behin eta berriro helduko zaie ikastaroan zehar, ez ahazteko. Halaber, bereziki landuko dituzte zeharkako balioak (laneko arriskuei aurrea hartzea, ingurumen hezkuntzakoak, kontsumitzailearen hezkuntzakoak, hezkuntza moral eta zibikoa) bai irakasleak, azalpenak ematerakoan, bai ikasleek, alderdi horiek kontuan izanen dituzten lanak egiterakoan. Orobat, talde eztabaidak bultzatuko dira.

Ondoko edukiak hobeki ulertzeko ezagutzak bereganatu ahala ikasleek izanen duten bilakaerarekin bat egiten du egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioak:

-Zura ezagutzea, baita haren ezaugarriak, haren akatsak eta hura merkaturatzeko indarra duen araudia ere.

-Zuraren eratorriak eta haien ezaugarriak ezagutzea, merkatuan dauden erabileren arabera. Zurarekin batera erabiltzen diren beste material batzuk ezagutzea, hala nola beirak eta plastikoak.

-Zura eraldatzeko sistemak ezaugarritzea, lehengai bihurtzeko.

-Zura lehengai gisa produktuak egiteko erabiltzen duten prozesuak ezaugarritzea.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Zur motak eta haien akatsak identifikatzea eta aztertzea.

Zuraren egitura, propietateak eta oinarrizko ezaugarriak erakustea, erabileraren arabera, eta koniferoak eta hostozabalak bereiztea.

Zuhaitz zurgaiak eta haietatik lortzen den zura lotzea merkataritzako izenaren bitartez eta Espainiako eta inportazioko espeziearen bitartez. Haien gaixotasunak eta akatsak identifikatzea.

Zuraren hezetasuna eta lana kalkulatzea.

Ziurtagiriko sistemekin (Oihanetako Administrazio Kontseilua eta Oihanak Ziurtatzeko Sistemak Aitortzeko Programak) eta kalitate zigiluren batekin dokumentatutako zuren zerrenda bat prestatzea.

Jatorrian ziurtagiria duten enpresak eta haien zuren eta azpiproduktuen aprobetxamendua lotzea.

-Zuraren eratorriko produktuak eta material osagarriak hautatzeko irizpideak.

Taulak merkataritzako izenaz identifikatzea, baita haien ezaugarriak eta funtzioa ere.

Estaltzeko teknikak, materialak eta xaflak hautatzea, haien ezaugarriak eta aplikazioak oinarri hartuta.

Beirak, plastikoak, itsasgarriak etab. hautatzea haien ezaugarrien arabera.

-Zura eraldatzeko sistemak ezaugarritzea.

Zura zatitzeko eta ataltzeko sistema nagusiak identifikatzea.

Zura lehortzeko eta tratatzeko sistema nagusiak identifikatzea.

Xaflak lortzeko sistema nagusiak identifikatzea.

Taulak fabrikatzeko sistema nagusiak identifikatzea.

Apaindurarako ijezketak fabrikatzeko sistema nagusiak identifikatzea.

-Zurgintza eta altzarigintza fabrikatzeko prozesuak ezaugarritzea. Eraikuntza sistema nagusiak ezagutzea.

Ateak, leihoak, eskailerak eta eskudelak fabrikatzeko sistema nagusiak identifikatzea.

Zoru, horma eta sabaiak estaltzeko sistema nagusiak identifikatzea, haien osagaiekin, fabrikazioarekin eta instalazioarekin.

Zurezko egitura sinpleak egiteko sistema nagusiak identifikatzea.

Altzarien estilo nagusiak ezagutzea.

Altzariak egiteko sistemak ezaugarritzea.

Lotzeko sistemak identifikatzea. Burdineria hautatzea eraikuntza soluzioetarako.

Produktu eta material guztien hornitzaileen zerrendak prestatzea.

Materialak zurgintzan eta altzarigintzan izeneko moduluaren edukiak oinarrizko prestakuntza eta euskarria dira zikloaren gainerako moduluak garatzeko. Batik bat lehen kurtsoko moduluak: Eraikuntza soluzioak, Zurgintzako oinarrizko operazioak, Altzarigintzako oinarrizko operazioak eta Dokumentazio teknikoa I; eta bigarren kurtsoan: Zurgintzako eta altzarigintzako muntaketa, Zuraren eta eratorrien mekanizazioa, Zurgintzako eta altzarigintzako akaberak eta Dokumentazio teknikoa II. Hori dela eta, garrantzi handikoa da eta beharrezkoa izanen da edukien sekuentziazioa gainerako moduluekin. Era horretan, errazago ulertuko da makinen funtzionamendua erabilitako lehengaiaren arabera, baita fabrikazioko eta akaberako prozesuak, zurezko produktuetan erabilitakoak, fabrikazio prozesuan prestatzen den dokumentazio guztia eta zurgintzako eta altzarigintzako sektorean erabilitako azken teknologiaren ikuspegi globala ere.

Lanbide modulua: Eraikuntza soluzioak.

Kodea: 0539.

Iraupena: 220 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Zurgintzako eta altzarigintzako produktuen eta elementuen krokisak eta zirriborroak prestatzen ditu, soluzioak emanez ezarritako errekerimenduei.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikuntza soluzioa irudikatzeko sistema grafikoa hautatu du.

b) Behar diren irudikatze tresnak eta euskarriak prestatu ditu.

c) Krokisa prestatu du irudikatze grafikoaren arauei jarraikiz.

d) Forma, neurriak (kotak eta perdoiak, besteak beste), elementu normalizatuak eta materialak irudikatu ditu krokisean.

e) Soluzioaren funtzionalitatea egiaztatu du.

f) Estetika baloratu du hartutako soluzioan.

g) Krokisaren proportzionaltasuna eta xehetasunak baloratu ditu.

h) Egiaztatu du soluzioaren neurriek bat egiten dutela erresistentziaren eta espazioaren gaineko eskakizunekin.

i) Soluzioa gauzatzea posible dela egiaztatu du.

2. Zurgintzaren eta altzarigintzaren fabrikazio eta instalaziorako soluzioak zehazten ditu, ezarritako neurrien eta tekniken ezaugarriak justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Abiapuntuko datuak bildu ditu.

b) Egiaztatu du hartutako soluzioaren funtzionalitateak aurreikusitako erabilera betetzen duela.

c) Elementuak edo multzoak jasanen dituen indarrak eta nekeak kontuan hartu ditu.

d) Lekuaren baldintzak eta mugak egiaztatu ditu.

e) Lekura iristeko aukerak eta elementuen gehieneko neurriak baloratu ditu.

f) Beharrezko materialak eta produktuak identifikatu ditu.

g) Behar diren giza baliabideak aurreikusi ditu.

h) Fabrikaziorako eta instalaziorako beharrezko bitartekoak aurreikusi ditu.

i) Fabrikazioaren kostua kontuan hartu du.

3. Zurgintzako eta altzarigintzako elementuen planoak marrazten ditu, irudikatzeko arauak aplikatuz eta diseinu programak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lanabes, euskarri eta formatu egokienak aukeratu ditu planoak egiteko.

b) Erabili beharreko irudikapen-sistema hautatu du.

c) Behar adinako xehetasunezko elementuak irudikatu ditu (ebakidurak eta sekzioak, besteak beste).

d) Arauen arabera eta argiro ezarri ditu kotak.

e) Oharrak eta legendak erantsi ditu.

f) Eskala eta elementu normalizatuak erabili ditu.

g) Planoa eta bere informazio bereizgarriak identifikatu ditu.

h) Ordenagailuz lagundutako diseinuko programa informatikoak erabili ditu.

4. Zurgintzako eta altzarigintzako fabrikaziorako eta/edo instalaziorako materialen zerrendak prestatzen ditu, piezak, osagaiak eta osagarriak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduketaren xede den multzo osoa identifikatu du.

b) Merkatuan dauden elementu bateragarrien arteko aukerak baloratu ditu.

c) Erreferentziazio irizpide bat aplikatu du.

d) Erreferentziak sailkatu ditu materialaren eta prozesuaren arabera.

e) Material bakoitzaren landu gabeko neurriak zehaztu ditu.

f) Eskatutako teknikak eta prozedurak aplikatu ditu.

5. Zurgintzako eta altzarigintzako fabrikaziorako eta instalaziorako txantiloi eta pieza konplexuak irudikatzen ditu, ezarritako teknika, material eta prozedurak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egin eta/edo instalatu beharreko elementuaren zati bereziak identifikatu ditu.

b) Distantziak eta angeluak neurtzeko elementuak hautatu ditu.

c) Txantiloia prestatzeko euskarria hautatu du.

d) Txantiloiak eskala naturalean marraztu ditu.

e) Materialaren aprobetxamenduaren optimizazioa egiaztatu du.

f) Txantiloia fabrikatzeko elementu egokiak hautatu ditu.

g) Behar dituzten elementuetarako txantiloiak egin ditu.

h) Segurtasun-arauak eta laneko osasunekoak errespetatu ditu.

Edukiak:

Zurgintzako eta altzarigintzako produktuen zirriborroak eta krokisak prestatzea:

-Irudikapen grafikoko sistemak. Irudikatze sistema hautatzea.

-Esku hutsezko marrazketarako tresnak.

-Akotazioaren arauak.

-Proportzionaltasunaren sistemak. Eskalak.

-Sinbologia.

-Oinarrizko marrazketa geometrikoa.

-Krokisak egitea. Sistema diedrikoa.

-Soluzioaren egingarritasuna, funtzionalitatea, proportzionaltasuna eta estetika.

Zurgintzako eta altzarigintzako instalazioan fabrikazio soluzioak zehaztea:

-Eraikuntza sistemak.

-Altzariak eta zurgintzako elementuak zehaztea. Abiapuntuko datuak biltzea.

-Faktore estetiko funtzionalak, ergonomikoak eta erresistentziari buruzkoak. Erabileraren azterlana.

-Elementuak edo multzoak jasanen dituen indarrak eta nekeak.

-Eskura dauden espazioak eta irisgarritasuna. Irisgarritasunaren eta tokiaren baldintzak eta mugak.

-Multzoa eta haren osagaiak neurtzea.

-Materialak eta haren osagaiak zehaztea. Katalogoak.

-Egiteko eta muntatzeko sistema zehaztea.

Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak marraztea:

-Irudikapen grafikoko sistemak. Irudikatze sistema hautatzea.

-Marrazketa teknikoa irudikatzeko arauak. Eskalak, akotazioa, xehetasunak, ebakidurak eta sekzioak besteak beste.

-Zurgintzako eta altzarigintzako elementuen irudikatze grafikoa. Irudi geometrikoak irudikatzeko teknikak: poligono erregularrak, tangentziak, elipseak, obaloak, oboideak, besteak beste.

-Ordenagailuz lagundutako diseinua (2D).

Materialen zerrendak:

-Lehengaia, pieza, azpimultzoa eta multzoa bereiztea.

-Materialen erreferentziazioa. Sistemak.

-Produktuen merkataritza katalogoak. Sailkapena. Bateragarritasuna. Tarifak.

-Fabrikaziorako eta instalaziorako beharrezko bitartekoak.

-Produktuaren kostua eta aurrekontu erabilgarria.

-Materialak errefentziatzeko metodoak eta sistemak. Sistemak.

-Informatika aplikatuko tresnak.

Txantiloiak irudikatzea:

-Fabrikatu beharreko pieza konplexuak. Txantiloiak. Ohiko formak: kurbak, angelu bikoitzak etab.

-Neurketa eta datuak hartzea. Neurriak. Koordenadak. Angeluak.

-Txantiloiak prestatzeko sistemak. Euskarriak.

-Materialak txantiloietarako.

-Eskala naturaleko txantiloiak marraztea. Materialaren aprobetxamenduaren optimizazioa.

-Txantiloia fabrikatzeko teknikak.

-Txantiloiak erreferentziatu eta biltzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek oinarrizko trebetasunak bereganatzea zurgintzako eta altzarigintzako fabrikazioan eraikuntza soluziorik egokiena zehazteko. Horretarako, zirriborroak eta krokisak prestatzeko gauza izanen dira, baita eraikuntza soluzioak zehazteko, elementuak marrazteko, materialen zerrendak prestatzeko eta zurgintzako eta altzarigintzako fabrikaziorako beharrezko txantiloiak irudikatzeko ere. Hori guztia, ordenagailuz lagundutako diseinuko programa informatikoaren (CAD) eta bestelako IKTen laguntzarekin. Gainera, kontuan hartuko dira segurtasun, irisgarritasun eta kalitate irizpideak, baita sektore produktiboaren bilakaera teknologikoa ere.

Modulu hau prozedurazkoa da batik bat, eta irakasleen lana, funtsean, jarduera praktikoak egoki hautatzean datza, zailtasunaren mailaren arabera sekuentziatuak. Modulu honetako edukien multzoek prozedurazko jardunak dituzte ardatz; hortaz, komeni da jarduerak errepikatzea hainbat adibide erabiliz harik eta ikasleek helburuak erdietsi arte eta prozedura gainditu arte.

Ikuspuntu horretatik, modulu honetan, gai teorikoak garrantzizkoak dira praktika gauzatzen laguntzen duten heinean. Zentzu horretan, komeni da soilik behar-beharrezko kontzeptu eta teoriak eranstea, eta betiere lan praktikoari lotuta.

Komeni da edukien multzoak txandakatzea, baita teoria eta praktika bateratzea ere. Kontzepturik abstraktuenak, benetako jarduera eta proiektuekin batera agertzean, errazago erdiesten dira, eta hartzen diren erabakiek oinarri sendoagoak dituzte. Batik bat, komenigarria da ordenagailuz lagundutako diseinuko programa informatikoak (CAD) eraikuntza soluzio zehatzekin erabiltzea.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari ekinen zaie zeharka edukien multzoak garatzearekin batera, eta bereziki kontuan hartu beharko dira ebakitzeko erremintak, manipulagailuak eta bestelako higidura elementuak erabiltzean zein kolak, disolbagarriak, pinturak etab. erabiltzen dituzten prozesuetan.

Modulu teoriko-praktikoa denez gero, marrazketarako mahaiak, ordenagailuak, marrazleak (plotterrak eta A3rako inprimagailuak, esaterako), proiektorea, Interneten sartzeko bidea etab. dituen erabilera anitzeko ikasgela batean emanen da lehentasunez. Interneten erabilera sustatuko da moduluko jardueretan behar den informazioa bilatzeko.

Proposatzen den edukien sekuentziazioan, esan bezala, emeki-emeki ematen ahal dira, zenbait jardueratan, moduluko edukien multzoak; edonola ere, edukien atalean ezarritako aurkezpen ordenari dagokion sekuentziari jarraitzen ahal zaio jarduera bakoitzean:

1. Espazio eta produktuen zirriborroak eta krokisak prestatzea.

2. Zurgintzako eta altzarigintzako instalaziorako eta fabrikaziorako soluzioak zehaztea.

3. Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak marraztea.

4. Materialen zerrendak prestatzea.

5. Txantiloiak eta pieza konplexuak irudikatzea.

Multzo horien edukiek lan unitateak sortuko dituzte, eta haietako bakoitzak zentzua izanen du entitate gisa; hartan, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definituko dira. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Komenigarria litzateke hasierako unitate didaktiko bat ezartzea, modulu honek bereizgarri duen profesionaltasuna oinarri duten prozesuen ikuspegi globala emateko eta geroago bertan kontuan hartuko diren alderdi oinarrizkoenak aurkezteko eta finkatzeko.

Ikasleen lan bizitzan etengabe hartuko direnez datuak eta neurriak eta etengabe eginen direnez zirriborro azkarrak, garrantzi handia eman beharko zaio zirriborro horiek prestatzeari. Horretarako, komenigarria izanen da kurtso osoan zehar egitea, edozein proiekturako oinarria izanen baita. Ordena eta txukuntasuna nabarmenduko dira krokisa egitean.

Planteatzen diren problemei eraikuntza soluzioak emateko, eta elementuen planoak egin aurretik, ikasleek argi eduki behar dituzte hasierako datuak eta kasu bakoitzean erabili beharreko lehengai hoberenak. Lehendabiziko urrats hori egin ondoan, irudikapen grafikorako sistemak (eskalak, proportzionaltasuna, planoen kodifikazioa etab.) erantsiko dira, mailaz maila eta zailtasunaren arabera.

Oztoporik handiena piezaren bisualizazioa da. Hori dela eta, bistak paperaren gainean jartzeko arauak eta irudikatzeko sistemak azalduta, komenigarria litzateke bisualizatzeko gaitasuna lantzea esku hutsezko ariketen bitartez pieza fisikoetatik bistak lortzeko. Interesgarria litzateke pieza horiek zurezkoak izatea eta heziketa zikloko edukiekin lotura izatea.

Edozein marrazketa egiten hasi aurretik, ikasleek marrazketaren arau orokorrak ezagutuko dituzte, eta, ondoan, bistak, ebakidurak, sekzioak eta hausturak egin. Bitartean, ordenagailuz lagundutako diseinuaren irudikapenean (CAD) aginduak sartuko dira, bi sistemetan sekuentziazioa batera egiteko.

Materialen zerrenda erreferentziatuak eta sailkatuak prestatzean, eraikuntza soluzioaren elementuen neurriak jaso behar dira zehatz-mehatz: materiala, identifikazioa eta kostua. Bestalde, elementu batzuk fabrikatzeko txantiloiak erabiltzean, paperezko euskarrian marraztu beharko dira lehenago, materialaren optimizazioa kontuan izanik geroago lantegian erabiltzeko.

Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazioa balio anitzeko gelan eginen dira, eta pieza, tresna, eskema eta abarrekoak nola interpretatzen eta irudikatzen diren ikastea izanen dute xede. Jarduera guztiak, ahal dela, inguruko enpresen errealitatetik hurbilekoak izanen dira.

Modulu honetan, erdi mailako ikasleentzat zuzenduta dagoenez, komenigarria litzateke piezak marraztu eta diseinatzeko programak interpretazio grafikoko oinarrizko tresna gisa erabiltzea, heziketa ziklo bereko beste modulu batzuetako ezagutzak integratzeko.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Krokiseko orriak egitea: neurriak naturalean hartzea, ikuspegik, zurezko eraikuntza-elementuak, arkuak, trenkada eta hormak, arotzeria, eraikuntzako xehetasunak, banaketa-oinplanoak, oinplano kotatuak, eskailerak etab.

-Zurgintzan eta altzarigintzan erabiltzen diren mihiztadurak marraztea.

-Orriak egitea taula gainean marrazteko lanabesekin: irudi geometrikoak, tangentziak, moldurak, arkuak, banaketa-oinplanoak, oinplano kotatuak, zurezko estaldurak, irudi geometrikoak, eskailerak etab.

-Orriak egitea ordenagailuz lagundutako marrazketako programekin (2D/3D): aurretik aipatutako orri guztiak.

-Materialen, eskulanaren premien eta kostuen zerrendak prestatzea.

-Eskala naturaleko txantiloiak marraztea.

Lanbide munduarekin etengabe harremanetan egoteko erantzukizunagatik eta irudikatzen diren eraikuntza soluzioak bertatik bertara ikusi ahal izateagatik, aparteko jarduera hauek egitea gomendatzen da:

-Sektoreko hainbat langilek egindako proiektuak aztertzea.

-Zuraren eta/edo eraikuntzaren azoketara joatea.

-Zura eraldatzeko fabriketara joatea.

-Zurezko materialen biltegietara joatea.

-Altzariak fabrikatzen dituzten enpresetara joatea.

Zurgintzako eta Altzarigintzako teknikariaren titulu honen gaitasun orokorra zurgintzako elementuak eta altzariak fabrikatzea da, produktuen mekanizazioa, muntaketa eta akabera eginez eta haiek bilduz eta igorriz, betiere kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumen babesaren zehaztapenak beteta. Horrek, heziketa zikloaren a), b), e), f), h), i) eta j) helburu orokorrekin eta tituluko a), b), e), f), h), i) eta j) trebetasunekin batera, Eraikuntza soluzioen modulu hau elementu integratzaile bihurtzen du Zurgintzako eta Altzarigintzako teknikariaren erdi mailako tituluaren gainerako moduluentzat, haren garapenean lotzen baitira moduluen ezagutzak eta laguntzen baitu ulertzen nola funtzionatzen duten hura egiteko erabiltzen diren makinek, elementuek eta prozesuek, fabrikazio prozesuen egungo teknologiaren ikuspegi globala eskainiz eta zurgintzako eta altzarigintzako fabrikazioa eta diseinua azpimarratuz bereziki.

Modulu honi arrakastaz aurre egiteko, lehen kurtsoko moduluetako oinarrizko gaitasunak garatu beharko dira batera:

-Materialak zurgintzan eta altzarigintzan.

-Zurgintzako oinarrizko eragiketak.

-Altzarigintzako oinarrizko eragiketak.

-Biltegiko kontrola.

-Dokumentazio teknikoa I.

Era berean, beharrezkoa da ikasleek Eraikuntza soluzioak izeneko modulu honetako helburuak eta gaitasunak erdiestea, bigarren kurtsoko moduluak ikasi eta garatzeko behar adinako arrakastaz.

Heziketa zikloko modulu guztiak ia elkarren artean erlazionaturik daudenez gero, interesgarria litzateke koordinazio ona izatea denen artean jarduera osagarriak egiteko eta ezagutzak erdietsi ahala sekuentziazio egokia eramateko.

Lanbide modulua: Zurgintzako oinarrizko eragiketak.

Kodea: 0540.

Iraupena: 220 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lotzeko eta mihiztatzeko sistemak identifikatzen ditu, haien ezaugarriak lotuz lortu gogo den emaitza estetiko eta funtzionalarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zurgintzan erabiltzen diren mihiztatze mota nagusiak identifikatu ditu.

b) Eraikuntza soluzio nagusiak dagozkien aplikazioekin lotu ditu.

c) Mihiztatze motaren arabera erresistentzia mekanikoaren maila egiaztatu du.

d) Mihiztatzearen ezaugarri mekaniko eta estetikoen arabera erabili beharreko materiala hautatu du.

e) Eskatutako funtzionaltasuna beteko duten hautabidezko mihiztatze-soluzioak proposatu ditu.

f) Mihiztatzea egiteko prozedura ezarri du eta litezkeen soluzioak zerrendatu ditu.

2. Zurgintzako elementuak fabrikatzeko zura hautatzen du, egin beharreko mekanizazioaren eta lortu beharreko emaitzaren arabera justifikatuz hautaketa.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio grafikoan ezarritako ezaugarri nagusien arabera identifikatu du zura.

b) Zuraren hezetasun-maila kontrolatu du.

c) Zurak akatsik ez duela edo, hala badagokio, akats horiek hura erabiltzeko aukera ematen dutela egiaztatu du.

d) Lortu beharreko emaitzaren arabera zuraren akats txikiak saneatu ditu.

e) Lortu beharreko piezen neurriak materialen zerrendetan agertzen direnekin bat datozela egiaztatu du.

f) Materialaren kontsumoa optimizatu du lehengaiaren neurri komertzialen arabera.

g) Piezak itxura estetikoaren arabera (tonalitatea eta zainak, besteak beste) eta egituraren arabera (adabegiak eta zuntz okerrak, besteak beste) hautatu ditu.

h) Egin beharreko mekanizazioaren arabera manipulazio-arriskuak identifikatu ditu.

3. Markatu eta trazatzeko eragiketak egiten ditu, dokumentazio grafikoa interpretatu ondoren eta neurketa-teknikak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikotik abiatuta, lortu beharreko piezen forma eta neurriak identifikatu ditu.

b) Egin beharreko lanaren arabera, neurtu, markatu eta trazatzeko lanabesak hautatu ditu.

c) Piezen aurpegia eta ertza hautatu ditu haien ezaugarrien arabera (ageriko aurpegiak eta akatsak, besteak beste).

d) Markatu eta trazatzeko zeinu konbentzionalak erabili ditu (posizioa eta parekatzea, besteak beste).

e) Markatutako elementuen neurriak dokumentazio teknikoan zehaztutakoekin bat datozela egiaztatu du.

4. Zurgintzako piezak prestatzen ditu, zura eskuzko erremintekin mekanizatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskuzko erremintak dagozkien aplikazioekin eta erabilerarekin lotu ditu.

b) Mekanizatu beharreko piezaren ezaugarrien arabera (zaina, laneko posizioa eta erremintaren erasoa, besteak beste) kokatu du materiala.

c) Mekanizatu beharreko piezak estutzeko lanabesen bidez (tornuzilak eta prentsak, besteak beste) finkatu ditu.

d) Mekanizazioa segurtasuneko eta lan-osasuneko baldintzetan egin du.

e) Eskatutako ezaugarrietako piezak lortu ditu.

f) Emaitzazko piezek perdoi-marjina onargarriak dituztela egiaztatu du.

g) Eskuzko erreminten mantentze-lanak egin ditu.

h) NBEak egindako mekanizazio motaren arabera erabili ditu.

i) Eskuzko erremintak jardunbide egokien arabera erabili ditu (ergonomia, eustea, doikuntza, prestaketa, prest jartzea eta zorroztea, besteak beste).

5. Zurgintzako piezak prestatzen ditu, zura makina konbentzionalekin mekanizatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makina konbentzionalak mekanizazio-prozesuekin lotu ditu.

b) Makinen osagaiak ezaugarritu ditu eta horien eginkizuna deskribatu du.

c) Egin beharreko mekanizazio eragiketen arabera hautatu du makineria.

d) Egin beharreko mekanizazioaren arabera antolatu ditu makinei eta lanabesei dagozkien babesak.

e) Segurtasuneko elementuak eta lanabesak kokatuta eta eutsita dauden egiaztatu du (elikagailua, babesak eta topeak, besteak beste).

f) Makinaren parametroak egin beharreko mekanizazioaren ezaugarrien arabera doitu ditu.

g) Makina prest jarri dela egiaztatu du.

h) Lehen piezak zehaztutako ezaugarri teknikoak betetzen dituela egiaztatu du.

i) Mekanizazio-prozesuan materialaren ezaugarriak kontuan hartu ditu (erreferentziako aurpegiak, zaina eta piezaren sarrera, besteak beste).

j) Egindako mekanizazio motaren arabera erabili ditu NBEak.

k) Jardunbide egokien arabera mekanizatu du (ergonomia, eustea, doikuntza, prestaketa, prest jartzea eta zorroztea, besteak beste).

l) Prozesuan zehar mekanizazioaren kalitateari eusten zaiola egiaztatu du.

6. Zurgintzako multzoak konposatu ditu, elementuak dokumentazio teknikoaren arabera doituta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntaia-eragiketen sekuentzia ezarri du.

b) Piezak muntaiari buruzko zehaztapen teknikoen arabera kokatu ditu (jarraibideak, multzoko planoak eta ibilbide-orriak, besteak beste).

c) Konposiziorako beharrezko erremintak eta makineria hautatu ditu.

d) Muntaian eta prentsaketan deformazioak (kopadurak eta deskoadratzea, besteak beste) saihestu ditu.

e) Emaitzazko multzoek eta azpimultzoek perdoi-marjina onargarriak betetzen dituztela egiaztatu du.

f) Gainazal libreak koipe, itsasgarri eta hautsik gabe, besteak beste, mantendu ditu.

g) Multzoaren kalitatea egiaztatu du, eta ezarritako zehaztapenak bete ditzan beharrezko doikuntzak egin ditu (burdineria manipulatuz, marrusketatuz, lixatuz eta argizaria emanez, besteak beste).

h) Lan-eremua garbi eta txukun mantendu du.

7. Erreminta eta makina konbentzionalen mantentze operatiboa egiten du, ezarritako prozedurak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskuzko erremintak mantentzeko eragiketak egin ditu (trintxak, gubiak eta hortzak zorroztea, besteak beste).

b) Makina konbentzionalen mantentze operatiboko eragiketak identifikatu ditu.

c) Makineria konbentzionalerako zehaztutako mantentze eragiketak egin ditu (uhalak, kateak eta bandak tenkatzea, eta aire konprimituaren zirkuituak purgatzea, besteak beste).

d) Lan-eremua betiere garbi eta txukun mantendu du.

e) Ebakitzeko erraminta ez-eraginkorrak aldatu ditu (hortzak eta zerrak, besteak beste).

f) Besteak beste, makinen eta mantentze eragiketen gorabeherei buruzko historikoa sortu du.

g) Egindako mantentze-lanen kalitatea egiaztatu du.

8. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak eta arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta tresneriak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, lanabes, makina eta garraiobideak erabiltzearen arriskuak eta arriskugarritasun maila identifikatu ditu.

b) Materialak, erremintak, makinak eta lanabesak erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

c) Mekanizazio lanetako makinetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietako gelditzeak.) eta banakako babes ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak.) lotu ditu.

d) Material, erraminta eta makinen manipulazioa beharrezko segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu du.

e) Mekanizazio eragiketak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztu du.

f) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

g) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete ditu.

h) Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

i) Sortutako hondakinak kudeatu ditu.

Edukiak.

Mihiztatu eta lotzeko sistemak identifikatzea:

-Ezaugarriak. Motak. Aplikazioak.

-Piezak marraztean erabilitako sinbologia.

-Pieza eta multzo sinpleen bistak, sekzioak eta perspektibak interpretatzea.

-Lotzeko sistemak. Mihiztadurak. Junturak. Akoplamenduak. Deskribapena.

Zura hautatzea zurgintzako elementuak fabrikatzeko:

-Zura identifikatzea. Motak.

-Ataltzeak. Eskuairaldeak. Kubikazioa.

Markatzea, trazadura eta neurketa egitea:

-Neurtzeko, markatzeko eta trazatzeko erremintak. Erabilera.

-Trazatzeko lanabesak.

-Trazatzeko eta markatzeko eragiketak lanabesekin.

Zurgintzako piezak egitea eskuzko erremintekin:

-Eskuzko erremintak. Motak eta ezaugarriak. Aplikazioak.

-Eskuzko mekanizazioa. Aplikazioak. Lortutako piezen ezaugarriak.

-Mekanizaziorako bitarteko osagarriak. Laneko mahaia. Prentsak. Euskarriak.

-Mekanizazio eragiketak erremintekin. Sekuentziak. Prozedurak.

-Segurtasuna eskuzko erremintekin egiten diren operazioetan. Arriskuak. Prebentzio neurriak.

Zurgintzako piezak egitea makina konbentzionalekin:

-Makina konbentzionalak. Motak. Ezaugarriak. Funtzionamendua. Aplikazioak.

-Makinak prestatzea. Lanabesak eta erremintak kokatzea. Parametroak erregulatzea.

-Mekanizazio eragiketak. Sekuentziak.

-Segurtasuna makina konbentzionalekin egiten den mekanizazioan. Arriskuak. Babesteko neurriak.

Zurgintzako multzoen osaera:

-Muntatzeko lanabesak. Motak.

-Itsasgarriak. Kolatzea.

-Mihiztatzea. Multzoak egiaztatzea. Doiketa.

-Prentsaketa. Estutzeko elementuen disposizioa/kokapena.

Erreminten eta makinen mantentze-lanak:

-Mantentze-lanen eskuliburuak.

-Mantentze-lanetako eragiketak.

-Mantentze-lan operatiboak eta prebentziorakoak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea mekanizazio eragiketetan.

-Segurtasun sistemak mekanizazio makinetan.

-Banakako babes-ekipamenduak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek zurgintzako oinarrizko trebetasunak erdiestea. Horretarako, planoak interpretatzeko gaitasuna izanen du, zur motak eta erabili beharreko erremintak bereiziko ditu eta trazaduraren gaineko ezagutzak izanen ditu. Trebetasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

-Mihiztatu eta lotzeko sistemak identifikatzea.

-Zura hautatzea zurgintzako elementuak fabrikatzeko.

-Markatzea, trazadura eta neurketa egitea.

-Zurgintzako piezak egitea eskuzko erremintekin.

-Zurgintzako piezak egitea makina konbentzionalekin.

-Zurgintzako multzoen osaera.

-Erreminten eta makinen mantentze-lanak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Modulu hau bukatutakoan, ikasleak zurgintzako multzoen konposizioak egiteko gauza izanen dira, baita egoera onean mantendutako makinak eta erremintak segurtasunez erabiltzeko ere, zurgintzako elementuak egiteko planoen interpretazioa abiapuntu izanik.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, adierazitako aurkezpenari dagokio:

-Mihiztatzeen, junturen eta loturen inguruko lanak eskuzko erremintekin.

-Mihiztatzeen, junturen eta loturen inguruko lanak makina konbentzionalekin.

-Zurgintzako multzoak egitea.

Iradokitzen da lan arriskuen prebentzioa eta ingurumeneko babesa zeharka lantzea edukien multzo guztietan, eta aintzat hartu beharko litzateke oso eskuzko erremintak eta makineria (eramangarria zein konbentzionala) erabiltzerakoan.

Mihiztatzeko eta lotzeko sistemekin zerikusia duten edukien multzoena litzateke edukien sekuentziaren abiapuntua, teknika horiek lantzeko eskuzko erremintekin batera. Era horretan, jarduera praktikoak gauzatzen ahal dira, kontzeptu teorikoagoak garatzearekin batera.

Era berean, eta egindako lehen jarduerekin batera, kasuan kasuko erremintak erabiltzearekin erlazionatutako mantentze-lanei eta segurtasunari buruzko alderdi guztiak jorratzen ahal dira. Edonola ere, eskuzko erreminten erabilpena bolada batean lantzea komenigarria bada ere, ez da gehiegizkoa izan behar; izan ere, garrantzitsua da denbora ongi banatzea, jarduerak egin ahal izateko lantegietan erabiltzen diren makina konbentzionalekin.

Aurreko lan sekuentzia batean adierazi bezala, geroago lantzen ahal dira makina bidezko mihiztadurak eta loturak, makinen eta instalazioen mantentze-lanen inguruko eta lan arriskuen prebentzioaren eta ingurumeneko babesaren inguruko edukiak gehiago garatzeko eta sakontzeko.

Zurgintzako zenbait multzoren konposizioari buruzko jarduerak garatuta buka daiteke modulu honetako edukien sekuentziazioa. Zurgintzako produktuen azpimultzo eta multzoekin egiten diren operazioek bide ematen dute lehenago ikasitako guztia batera aplikatzeko. Helburua da makinak eta erremintak erabiltzea trebeziaz eta segurtasunez eta emaitzak kontrolatuz, zurgintzako elementuak egiteko planoen interpretazioa abiapuntu izanik.

Halako eran hautatu behar dira jarduerak non lortutako produktuek funtzio garbia izanen duten, baita aldez aurretik zehaztutako hasiera eta bukaera ere; tarte horretan behar den denbora lantegian lan egiteko denborara eta ikasteko prozesuetara egokitu behar da; izan ere, bertan ezagutzak eta trebetasunak bereganatu behar izanda, denborak luzeagoak izaten dira profesional batenen aldean. Nolanahi ere, lan prozesuan aplikatu beharreko zailtasuna gero eta konplexuagoa izanen da.

Horrenbestez, beharrezkoa izanen da, alde batetik, jardueretan erabili beharreko denborak doitzea, eta beste aldetik, ahalik eta hobekien erabakitzea zein den unerik egokiena zenbait teknika menperatzera laguntzen duten babeseko jarduerak egiteko.

Moduluko eta hura osatzen duten multzoetako eduki guztiak berezko zentzua duten lan unitatetan antolatuko dira. Lan unitate horiek helburuak izan behar dituzte zehazturik, baita irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa bera ere.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Kasu praktikoak abiapuntu izanik, multzoko marrazketaren planoak egitea eta piezen planoak eta krokisak egitea eta interpretatzea, neurtzeko eta tratatzeko gailuak erabiliz datuak eskuratzeko.

-Pieza errazak egitea, eskuila, zerrotea, trintxak eta abar erabiliz eta ohiko mihiztadurak eginez. Prozesu horretan, segurtasun eta prebentzio neurriak hartu behar dira eskuzko erremintak erabiltzerakoan, eta behar bezala egin behar dira haien mantentze-lanak.

-Zuraren mekanizaziorako industriako makineria behar duten piezak egitea, mihiztadurak eta akoplamenduak makinekin eginez. Ebakitzeko lanabesen eta makinen mantentze-lanak era bateratuan egitea.

-Kasu praktikoak abiapuntu izanik, zurik egokiena hautatzea, neurriak doitzea eta aprobetxamendua optimizatzea ahalik eta hondakin gutxien sortzeko.

-Sektoreko enpresetara joatea eta Interneten bilaketak egitea, datuak sailkatuz.

-Proiektu txikiak egitea, eta horretarako materialen eta ataltzeen zerrendak egitea eta kostuak eta kubikazioa kalkulatzea, benetako eta egungo datuak abiapuntu izanik.

-Multzoen aurremuntaketa egitea, bai eta horrek dakartzan aldez aurreko lixatzeak eta zuzenketak ere. Ondoren, multzoen muntaketa egitea, kolak eta estutzeko sistemak erabiliz. Prozesu horretan integratuta, jarduera horiek egiteko NBE egokiak hautatu eta erabiltzea.

Eraikuntza soluzioak izeneko moduluarekin elkarlanean aritzea garrantzitsua litzateke marrazketa teknikoarekin ikustekoa duten alderdi guztietan, bai eta Altzarigintzako oinarrizko eragiketak izeneko moduluarekin ere zeren, alde batetik, modulu horretan erabili beharreko funtsezko teknikek zurgintzako teknikak baitituzte oinarri, eta beste aldetik, makineriaren mantentze-lanei buruzko eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko multzoen helburu berak baitira; hortaz, koordinazio handia izan beharko dute.

Orobat, kontuan hartu behar da modulu hori oinarri izanen dela heziketa zikloko bigarren kurtsoan emanen diren Zuraren eta eratorrien mekanizazioa eta Zenbakizko kontrolaren bidezko mekanizazioa zurgintzan eta altzarigintzan izeneko lanbide moduluentzat.

Lanbide modulua: Altzarigintzako oinarrizko eragiketak.

Kodea: 0541.

Iraupena: 220 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Altzariak fabrikatzeko materialak hautatzen ditu, produktuaren ezaugarrien arabera justifikatuz hautaketa.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio grafikoan ezarritako ezaugarri teknikoen arabera identifikatu du materiala.

b) Materialak akatsik ez duela edo, hala badagokio, akats horiek hura erabiltzeko aukera ematen dutela egiaztatu du.

c) Materialaren akatsak lortu beharreko emaitzaren arabera zuzendu ditu.

d) Lortu beharreko piezen neurriak materialen zerrendetan agertzen direnekin bat datozela egiaztatu du.

e) Materialaren kontsumoa optimizatu du mekanizatu beharreko materialen merkataritzako neurrien arabera.

f) Manipulazio-arriskuak identifikatu ditu mekanizatu beharreko materialaren eta egin beharreko mekanizazioaren arabera.

2. Txantiloiak egiten ditu, markatze, ebaketa eta akaberako teknikak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garatu beharreko txantiloien forma eta neurriak identifikatu ditu, dokumentazio grafikoa interpretatu ondoren.

b) Egin beharreko txantiloien ezaugarriak kontuan izanda hautatu du oinarri-materiala.

c) Egin beharreko piezaren formak eta dimentsioak kontuan izanda hautatu du prozedura grafikoa.

d) Ezarrita dauden prozedura grafikoak aplikatuta garatu ditu forma geometrikoak.

e) Kasuak kasu beharrezkoak diren trazatu eta markatzeko tresnak hautatu ditu.

f) Trazaduran beharrezkoak diren zuzenketak ondorioztatu ditu, eraikuntza-prozesuan elementuek izan ditzaketen deformazioen arabera.

g) Trazatzeko garaian, kontuan izan ditu eraikuntza-prozesuaren aldagaiak (ertzen prestaketa, ebaketa mota, ebaketaren koska eta ahalik eta material gehien aprobetxatzeko irizpideak).

h) Egindako trazadurek eta markaketek finkatu diren zehaztapenak betetzen dituztela egiaztatu du.

i) Markatutako trazuak errespetatuz eta eskatutako kalitateaz mekanizatu du.

j) Txantiloien akabera dokumentazio teknikoaren arabera egin du.

3. Altzarien piezak mekanizatzen ditu, makina eramangarriak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Altzariak fabrikatzeko erabilitako makineria eramangarria identifikatu du eta horren osagaiak deskribatu ditu.

b) Eskuragarri dagoen makineria eramangarria eta mekanizazioaren ezaugarriak kontuan izanda erabili beharreko erreminta hautatu du.

c) Makineria eramangarria prestatu du, haren lanabesak doituta.

d) Lanabesen egoera eta kokapena egiaztatu ditu (ebaketa-diskoak, fresak eta barautsak, besteak beste).

e) Makina eramangarrien laneko parametroak egiaztatu ditu (zuta edo angelua, sakonera eta/edo sarrera, estutze-momentua eta biraketa-noranzkoa, besteak beste).

f) Lortu beharreko gainazal-ezaugarrien arabera hautatu du urratzailea.

g) Materiala lanabes egokiez ipini eta finkatu du.

h) Trazuak eta neurketak errespetatuz mekanizatu du.

4. Altzarien piezak mekanizatzen ditu, makina konbentzionalak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makina konbentzionalak altzarien mekanizazio-prozesuekin lotu ditu.

b) Makinen osagaiak ezaugarritu ditu eta horien eginkizuna deskribatu du.

c) Egin beharreko mekanizazio eragiketen arabera hautatu du makineria.

d) Egin beharreko mekanizazioaren arabera antolatu ditu makinei eta lanabesei dagozkien babesak.

e) Segurtasuneko elementuak eta lanabesak kokatuta eta eutsita dauden egiaztatu du (elikagailua, babesak eta topeak, besteak beste).

f) Makinaren parametroak egin beharreko mekanizazioaren ezaugarrien arabera doitu ditu.

g) Makina prest jarri dela egiaztatu du.

h) Lehen piezak zehaztutako ezaugarri teknikoak betetzen dituela egiaztatu du.

i) Egindako mekanizazio motaren arabera erabili ditu NBEak.

j) Jardunbide egokien arabera mekanizatu du (ergonomia, eustea, doikuntza, prestaketa, prest jartzea eta zorroztea, besteak beste).

k) Prozesuan zehar mekanizazioaren kalitateari eusten zaiola egiaztatu du.

l) Lan-eremua garbi eta txukun mantendu du.

5. Altzarien elementuak muntatzen ditu, haien piezak dokumentazio teknikoaren arabera kokatuta eta finkatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lotzeko sistemak identifikatu ditu (itsasgarria, burdineria eta torlojuak, besteak beste), eta kasuak kasu haien egokitzapena eta aplikazioa balioetsi ditu.

b) Altzariak muntatzeko eragiketen sekuentzia trazatu du.

c) Muntaia egiteko ezarritako ordenan eta posizioan kokatu ditu piezak.

d) Armatzeko beharrezko erremintak eta makineria hautatu ditu, eta zuzen funtzionatzen dutela egiaztatu du.

e) Distortsiorik eta/edo kopadurarik sorrarazi gabe estutu ditu piezak multzoan, eta egiaztapenak egin ditu.

f) Lanabesen bidez itsasgarria aplikatu du eta ondorengo garbiketa egin du.

g) Prentsatzeko lanabesak erabili ditu, beharrezko egiaztapenak eginez.

h) Ezarritako elementuak erabilita lotu eta finkatu ditu piezak.

i) Multzoaren egitura eta neurriak egiaztatu ditu.

j) Multzoa onartutako perdoien barruan egoteko bidea eman duten zuzenketak egin ditu.

6. Makina eramangarri eta konbentzionalen mantentze operatiboa egiten du, ezarritako prozedurak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makina eramangarri eta konbentzionalen mantentze operatiboko eragiketak identifikatu ditu.

b) Makina eramangarriak mantentzeko eragiketak egin ditu (garbitzea, koipeztatzea eta erreminta aldatzea, besteak beste).

c) Makineria konbentzionalerako zehaztutako mantentze eragiketak egin ditu (uhalak, kateak eta bandak tenkatzea, eta aire konprimituaren zirkuituak purgatzea, besteak beste).

d) Lan-eremua garbi eta txukun mantendu du.

e) Ebakitzeko erreminta ez-eraginkorrak ordezkatu ditu (hortzak eta zerrak, besteak beste).

f) Besteak beste, makinen eta mantentze eragiketen gorabeherei buruzko historikoa sortu du.

g) Egindako mantentze-lanen kalitatea egiaztatu du.

7. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak eta arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta tresneriak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, lanabes, makina eta garraiobideak erabiltzearen arriskuak eta arriskugarritasun maila identifikatu ditu.

b) Materialak, erremintak, makinak eta lanabesak erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

c) Mekanizazio lanetako makinetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietako gelditzeak.) eta banakako babes ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak.) lotu ditu.

d) Material, erreminta eta makinen manipulazioa beharrezko segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu du.

e) Mekanizazio eragiketak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztu du.

f) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

g) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete ditu.

h) Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

i) Sortutako hondakinak kudeatu ditu.

Edukiak.

Altzariak fabrikatzeko materialak hautatzea:

-Zura. Identifikazioa. Motak. Propietateak.

-Xaflak eta ijezketak. Motak. Manipulazioa.

-Itsasgarriak. Motak. Ezaugarriak. Manipulazioa. Aplikazioak.

-Xaflak kolatzea. Teknika eta prozedurak.

-Taulak. Ezaugarriak. Motak.

-Burdineria. Kokapena eta aplikazioak.

Txantiloiak egitea:

-Materialak. Ezaugarriak. Aplikazioak.

-Neurketa. Trazadura. Markatzea.

-Trazadura eta markatzea.

Mekanizazioa makina eramangarrien bidez:

-Makina eramangarriak. Motak. Ezaugarriak. Aplikazioak eta manipulazioa.

-Makina eramangarriak prestatzea. Parametroak erregulatzea.

-Mekanizazio eragiketak. Sekuentziak.

-Segurtasuna makina eramangarriekin egiten den mekanizazioan. Arriskuak. Babesteko neurriak.

Mekanizazioa makina konbentzionalen bidez:

-Makina konbentzionalak. Motak.

-Erremintak eta lanabesak. Motak.

-Makinak prestatzea. Erremintak eta lanabesak kokatzea. Parametroak erregulatzea.

-Mekanizazio eragiketak. Sekuentziak.

-Segurtasuna makina konbentzionalekin egiten den mekanizazioan. Arriskuak. Babesteko neurriak.

Altzarien elementuak muntatzea.

-Muntatzeko lanabesak. Motak. Aplikazioak. Erabilera.

-Itsasgarriak. Kolatzea.

-Mihiztatzea. Piezak egiaztatzea. Doiketa.

-Prentsaketa. Estutzeko elementuen disposizioa/kokapena.

-Piezak finkatzea burdineriaren bidez. Iltzatzea. Torlojutzea.

Makina konbentzionalen eta erreminta eramangarrien mantentze-lan operatiboa.

-Mantentze-lanen eskuliburuak.

-Mantentze-lanetako eragiketak.

-Mantentze-lan operatiboak eta prebentziorakoak.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea mekanizazio eragiketetan.

-Segurtasun sistemak mekanizazio makinetan.

-Banakako babes-ekipamenduak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek altzarigintzako oinarrizko eragiketetan oinarrizko trebetasunak erdiestea. Egoera onean mantendutako makinak eta erremintak segurtasunez erabiltzea da xedea, altzarigintzako elementuak egiteko planoaren arabera, zuraren eta haren aprobetxamenduaren gaineko ezagutzak erakutsiz. Trebetasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

-Altzariak fabrikatzeko materialak hautatzea.

-Txantiloiak egitea.

-Mekanizazioa makina eramangarrien bidez.

-Mekanizazioa makina konbentzionalen bidez.

-Altzarien elementuak muntatzea.

-Makina konbentzionalen eta erreminta eramangarrien mantentze-lan operatiboa.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Modulu hau bukatzean, beharrezko mekanizazioak egiteko eta trazatzeko gauza izanen dira ikasleak proposatutako altzarien elementuak egoki muntatzearen azken emaitza eskuratzeko, segurtasun neurriak errespetatuz eta norbera babesteko ekipamenduak erabiliz.

Irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak lantzerakoan, patroi komuna izanen da errazenetatik hastea eta konplexuenekin bukatzea. Metodologiak oinarri izan behar du ikasleek emeki-emeki ikastea, trebetasunak eta ezagutzak erdiestean aurrerapenak eta eragozpenak egiaztatzeko bidea ematen duten jardueren bitartez.

Erlazioak antzeman dira modulu honetako edukien multzoen eta Zurgintzako oinarrizko eragiketak izeneko moduluari dagozkion edukien artean. Hori dela eta, bi moduluek zehatz-mehatz koordinatuta egon behar dute.

Azalpen kontzeptualetan, gomendagarria da programa informatikoen bidezko aurkezpenak erabiltzea, ikasleek garbi ikus dezaten nolakoa den egin beharreko prozesua. Prozedurari buruzko azalpenetan, irakasleak erakustaldi bat eginen du ikasleen aurrean, eta azpimarratuko du zer den garrantzitsua, geroago kontuan izan dezaten. Jarreren ikaskuntzei dagokienez, laneko segurtasunen gaineko jarrera aipagarriez gainera, zaindu behar da ongi egindako lana balioestea.

Sektore honetako enpresek bereziki baloratzen dute lana egoki eta segurtasunez antolatzea eta produktu ona eskuratzea aldez aurretik ezarritako epe baten barrenean. Era berean, interes handikoa da erantzukizuna hartzea lan baliabideak ongi erabili eta zaintzean. Horrenbestez, komenigarria da oso alderdi horiek lantzea ikasleekin gela-lantegiaren esparruan.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa jarraian azaltzen den aurkezpen ordena bera da:

-Altzarigintzako mihiztatzeen, junturen eta loturen inguruko lanak erreminta elektro-eramangarriekin.

-Mihiztatzeen, junturen eta loturen inguruko lanak makina konbentzionalekin.

-Altzarigintzako multzoak egitea.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumeneko babesa, jakina, zeharka landu beharko dira edukien multzo guztietan. Horregatik, lan prozedura seguruek toki nabarmena hartu behar dute eskuzko erremintak eta makineria elektro-eramangarria eta konbentzionala erabiltzean eta prozesuetan.

Eduki horiek lan unitateetan antolatuko dira; lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, eta helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluatzeko prozesua zehaztea ahalbidetuko du. Lan unitate horien multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Hainbat kasu egitea altzari jakin bat fabrikatzeko materialak hautatu behar direnean, eta beharrezko txantiloiak prestatzea.

-Emandako kasu praktiko batzuk egitea, mekanizazio eragiketak garatuz makina eramangarrien bitartez edo makina finko konbentzionalen bitartez, eta geroago muntatzea altzariaren elementuak muntatuz. Prozesu horretan, makina konbentzionalen eta erreminta eramangarrien mantentze-lan operatiboak integratzea eta laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumeneko babesa zaintzea.

Alde batetik, kontuan hartu behar da modulu hori oinarri izanen dela heziketa zikloko bigarren kurtsoan emanen diren Zuraren eta eratorrien mekanizazioa eta Zenbakizko kontrolaren bidezko mekanizazioa zurgintzan eta altzarigintzan izeneko moduluentzat. Beste aldetik, garrantzitsua izanen da koordinazioa Eraikuntza soluzioak izeneko moduluarekin marrazketa teknikoarekin ikustekoa duten alderdi guztietan. Orobat, badaude zenbait hartu-eman Zurgintzako oinarrizko eragiketak izeneko lanbide moduluko multzo batzuekin. Alde horretatik, makineriaren mantentze-lanei buruzko eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumeneko babesari buruzko multzoek helburu berak izanen dituzte bietan; hortaz, koordinazio handia egin beharko da bermatzeko edukiak testuinguru desberdinetan edo modu osagarrian lantzen direla.

Lanbide modulua: Biltegiko kontrola.

Kodea: 0542.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lehengaiak, osagaiak eta produktuak jasotzen ditu, ezarritako ikuskapen, erregistro eta kontroleko prozedurak aplikatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jasotako osagaiak eta osagarriak kontrolatu eta ikuskatzeko jarraibideak bete ditu.

b) Zehaztapen teknikoetan oinarrituta, jasotako elementuak kontrolatu ditu eta haiek betetzen ez dituztenak baztertu ditu.

c) Kontrol-erregistroa bete du egindako ikuskapenaren arabera.

d) Jasotako lehengaiak egindako eskaerarekin eta emate-agiriarekin bat datozela egiaztatu du.

e) Zuzenean begiratuta eta neurgailuak erabilita identifikatu ditu zurgintzako eta altzarigintzako produktuak.

f) Unean uneko produkzio-tekniketan esku hartzen duten lehengaiak, osagaiak eta osagarriak kontrolatu ditu.

g) Lehengaiak, osagaiak eta osagarriak jaso ditu, segurtasunari eta laneko osasunari buruzko arauak errespetatuz.

2. Lehengaiak, osagaiak eta produktuak biltegiratzen ditu, eta sailkapen, kokapen eta kontroleko irizpideak justifikatzen ditu, horien kontserbazioa ziurtatzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ikuskatutako elementuak identifikatu ditu, eta ordenaz eta iristeko moduan biltegiratu ditu.

b) Izakinen kontrol-dokumentuetan, jasotako osagarriak eta elementuak islatu ditu, eta dagoen stocka egiaztatu du.

c) Ezarritako komunikazio-zirkuituei jarraituz berritu ditu izakinak.

d) Izakinak kontrolatu ditu, eta horniduren mailei eutsi die ezarritako gutxieneko eta gehieneko mailen artean.

e) Lehengaiek, osagaiek eta osagarriek manipulatzean eta biltegiratzean izan ditzaketen kalteak identifikatu ditu.

f) Materialak eta produktuak manipulatu eta garraiatu ditu, laneko arriskuen prebentziorako eta osasunerako segurtasun-neurriak betez.

g) Materialak eta produktuak biltegiratu eta sailkatu ditu, segurtasun-irizpideak kontuan izanda (iraungipena, tenperatura, toxikotasuna, sukoitasuna eta hezetasuna, besteak beste).

3. Lehengaiak, osagaiak eta produktuak lekualdatzeko garraiobideak hautatzen ditu, eta haien ezaugarriak eta funtzionamendua egiaztatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Osagaien eta osagarrien garraioa muntaia-unitateetara bitarteko egokiekin zehaztu du, materialen premiak zehazten dituen dokumentuaren arabera.

b) Materialen garraioa zehaztu eta haien segurtasuna ziurtatu du.

c) Garraiobideak erabiltzeko moduan daudela egiaztatu du.

d) Instalazioaren tokira eraman beharreko salgaien kokapena ezarri du, horiek errazago identifikatu eta manipulatzeko.

e) Teknika eta bitarteko berriak ikasteko interesa erakutsi du.

f) Gorabehera txikiak konpontzeko autonomia erakutsi du.

g) Prebentzioko eta laneko osasuneko neurriak hartuta garraiatu ditu lehengaiak, osagaiak eta osagarriak.

4. Lehengaien, osagaien eta produktuen eskaerak prestatzen ditu, eta proposatutako kudeaketa-neurriak justifikatzen ditu, bideratutako eskariak optimizatzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak sortaka sailkatu ditu, bideratutako eskaeraren arabera, horien konposizioa egiaztatu ahal izateko.

b) Eskaerak litezkeen narriaduretatik babesteko moduan antolatu ditu elementuak.

c) Karga-unitateak eskakizunen arabera prestatu ditu (pisua, bolumena, erabiltzeko erraztasuna, erresistentzia eta egonkortasuna, besteak beste).

d) Sortak etiketen bidez identifikatu ditu eta beharrezko informazioa jaso du (eskaeraren zenbakia, bezeroa, karga-data, helburua, pakete kopurua eta pieza kopurua, besteak beste).

e) Lehentasunarekin edo emandako denborarekin lotutako arrazoiak kontuan izanda prestatu ditu eskaerak.

f) Prebentzioko eta laneko osasuneko neurriak hartuta prestatu ditu eskaerak.

5. Lehengaiak, osagaiak eta produktuak igortzen ditu, eta hautatutako karga-bitartekoaren eta garraioaren arabera kokatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Igorritako lehengaiak, osagaiak eta produktuak ezarritakoak direla egiaztatu du.

b) Destinoen arabera, deskargaren alderantzizko ordenan egiaztatu du produktuen karga.

c) Produktuen karga planifikatu du, eta narriadurarik izan ez dezaten kokatu eta ibilgetu ditu.

d) Produktuak bitarteko egokien bidez igorri eta kargatu ditu, karga-unitateen, bolumenaren eta pisuaren arabera.

e) Gorabehera txikiak konpontzeko autonomia erakutsi du.

f) Segurtasun-arauak betez eta behar ez diren arriskuak saihestuz kargatu eta ipini ditu produktuak.

Edukiak.

Altzarigintzako eta zurezko lehengaiak, osagaiak eta produktuak jasotzea:

-Materialak manipulatu eta erabiltzea harreran.

-Hornidurak jasotzean kalitatea begiz kontrolatzea.

-Jasotzeko teknikak.

-Arrisku fisikoak materialak jaso eta manipulatzean.

Altzarigintzako eta zurezko lehengaiak, osagaiak eta produktuak biltegiratzea:

-Materialak eta produktuak destinoaren arabera sailkatzea.

-Produktuak paletetan jartzeko sistema.

-Elementuak bildu eta kokatzea ezarritako parametroen arabera (erabiltzearen maiztasuna, pisua, bolumena, arriskua, sukoitasuna, toxikotasuna, iraungipena eta destinoa, besteak beste).

-Materialak pilatu eta kokatzea.

-Segurtasun elementuak: norberarenak, makinak eta instalazioak.

-Suteak itzali eta prebenitzeko sistemak materialen eta produktuen biltegian.

Garraiobideak hautatzea:

-Transpaletak: motak, erabilpena eta mantentze-lanak.

-Eskuzko gurdiak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta laneko osasunari buruzkoak lehengaiak, osagaiak eta osagarriak garraiatzean.

Eskaerak prestatzea:

-Eskaerak prestatzeko teknikak.

-Karga unitateak. Ezaugarriak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta laneko osasunari buruzkoak eskaerak prestatzerakoan.

Altzarigintzako eta zurezko lehengaiak, osagaiak eta produktuak igortzea:

-Kargatzeko moduak.

-Kargak ibilgetzea.

-Igorritako produktuen kontrola.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta laneko osasunari buruzkoak bukatutako produktuen manipulazioan eta kargan.

Orientabide pedagogikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek oinarrizko trebetasunak erdiestea biltegiak zuzen kudeatzeko; hori ezinbestekoa izanen da egin beharreko mekanizazio, muntaketa eta akaberako prozesuak behar bezala garatzeko. Trebetasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

-Altzarigintzako eta zurezko lehengaiak, osagaiak eta produktuak jasotzea.

-Altzarigintzako eta zurezko lehengaiak, osagaiak eta produktuak biltegiratzea.

-Garraiobideak hautatzea.

-Eskaerak prestatzea.

-Altzarigintzako eta zurezko lehengaiak, osagaiak eta produktuak igortzea.

Modulu hau bukatutakoan, altzarigintzako eta zurezko lehengai, osagai eta produktuen biltegia kudeatzeko gauza izanen dira ikasleak, segurtasun espazioak errespetatuz eta norberaren babeserako ekipamenduak erabiliz.

Hasieran funtsean modulu kontzeptuala bada ere, prozedurazko jarduerekin bateratu behar da. Hori dela eta, biltegi bat kudeatzeko oinarrizko kontzeptuak irudikatzeaz gainera, garrantzitsua da ikasleak gai izan daitezen altzarigintzaren eta zuraren industrian aplikatzeko. Hortaz, komenigarria litzateke oso lehengaien eta/edo produktuen kopuru handiko biltegia kudeatzen eta kontrolatzen duten enpresetara joatea.

Moduluko edukiak lan unitateetan edo proiektuetan antolatuko dira; haietako bakoitzak berez zentzua izanen du, eta helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluatzeko prozesua zehaztuko ditu. Kasuan kasuko gaiaren, jardueraren edo proiektuaren azalpen teorikoa eman ondoan eta haiei lotutako ariketak egin ondoan, iradokitzen da zenbait lan praktiko egitea, talde txikietan egiten ahal direnak.

Proposatzen da ikasle bakoitzaren ikas prozesuaren segimendu hurbila eta banan-banakoa egitea irakasleek, biltegia kudeatzeko lan proiektuak garatu ahala suertatzen diren aurrerapen eta oztopoen ohar sistematikoak jasoz. Proiektu horietan, proposatzen da lanbide modulua antolatzen duten edukien sei multzoetako elementuak bateratzea prozesuan zehar. Kudeaketarako programa informatikoek laguntza handia ematen dute ataza horretarako.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioak, gelako jarduna antolatzeko lan proiektu bakoitzaren barrenean, bat egiten du ondotik ematen den aurkezpen ordenarekin:

-Altzarigintzako eta zurezko lehengaiak, osagaiak eta produktuak jasotzea.

-Altzarigintzako eta zurezko lehengaiak, osagaiak eta produktuak biltegiratzea.

-Garraiobideak hautatzea.

-Eskaera prestatzea.

-Altzarigintzako eta zurezko lehengaiak, osagaiak eta produktuak igortzea.

-IKTak aplikatzea.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumeneko babesa zeharka landuko da edukien multzo guztietan, eta leku nabarmena izanen dute biltegien kudeaketa zuzenean; hori ezinbestekoa izanen da garatu beharreko mekanizazio, muntaketa eta akaberako prozesuak behar bezala egiteko.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Materialak manipulatu eta erabiltzea harreran.

-Hornidurak jasotzean kalitatea begiz kontrolatzea.

-Lehengaiak jasotzeko teknikak aplikatzea.

-Materialak jasotzeko eta manipulatzeko arrisku fisikoak baloratzea eta haien inguruan eztabaidatzea talde txikietan.

-Materialak eta produktuak destinoaren arabera sailkatzea.

-Merkataritzako katalogoak abiapuntu izanik, produktuak paletetan jartzeko sistemak deskribatzea.

-Ezarritako parametroen arabera (erabiltzearen maiztasuna, pisua, bolumena, arriskua, sukoitasuna, toxikotasuna, iraungipena eta destinoa, besteak beste) elementuak bildu eta kokatzeko diseinuaren proiektu bat egitea.

-Aldez aurretik ezarritako espazio batean material batzuen pilaketa eta kokapena diseinatzea.

-Zenbait iturri abiapuntu izanik, norberaren segurtasun elementuak eta makina eta instalazio zehatz batzuk maneiatzean erabiltzen direnak hautatzea.

-Lantegietan egiaztatzea materialen eta produktuen biltegiko suteak itzali eta prebenitzeko sistemak.

-Transpaletei buruzko konparazio azterlana egitea: motak, erabilera eta mantentze-lanak.

-Zenbait eskuzko gurdiren ezaugarriak deskribatzea.

-Laneko arriskuei aurre hartzeko neurriak eta laneko osasunari buruzkoak planteatzea, lehengaiak, osagaiak eta osagarriak garraiatzean.

-Zurgintzako eta altzarigintzako materialen hornidura eta bilketa enpresetara joanda, eskaerak prestatzeko teknikak aztertzea.

-Zurgintzako eta altzarigintzako materialen hornidura eta bilketa enpresetara joanda, karga-unitateak, kargak ibilgetzeko teknikak eta igorritako produktuen kontrola aztertzea.

Modulu honek erlazio berezia dauka lehen kurtsoko Zurgintzako oinarrizko eragiketak eta Altzarigintzako oinarrizko eragiketak izeneko moduluekin eta bigarren kurtsoko Zuraren eta eratorrien mekanizazioa, Zenbakizko kontrolaren bidezko mekanizazioa zurgintzan eta altzarigintzan, Muntaketa zurgintzan eta altzarigintzan eta Akaberak zurgintzan eta altzarigintzan izenekoekin. Hori dela eta, modulu horien guztien programazioak koordinatu behar dira.

Lanbide modulua: Dokumentazio teknikoa I.

Kodea: 0543a.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Zurgintzako eta altzarigintzako neurrirako fabrikaziorako informazioa biltzen du, eta sortutako premiak gauzatze-aukerekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskatutako produktua zein tokitan kokatuko den, horren inguruko dokumentazio teknikoa bildu du.

b) Datuak hartzeko lekuan dauden instalazioak identifikatu ditu (elektrizitatekoak eta iturgintzakoak, besteak beste).

c) Datuak hartzeko beharrezko tresnak eta lanabesak hautatu ditu.

d) Datuak hartzeko neurgailuak erabili ditu.

e) Eskatutako produktuak izango duen kokalekuaren krokisa egin du, eta datu garrantzitsuak zehaztasunez jaso ditu.

f) Eskatutako produktuak izango duen kokalekuaren eskalako planoak egin ditu.

2. Fabrikazioari buruzko eraikuntza soluzioak ebaluatzen ditu, eta hartutako soluzioa eskuragarri dauden baliabideen arabera deskribatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktu batean esku hartzen duten fabrikazio prozesuak ezaugarritu ditu.

b) Fabrikazio prozesuak gauzatzeko makina, erreminta eta ekipamendu nagusiak kontuan hartu ditu.

c) Fabrikazio elementu estandarizatuak egiaztatu ditu.

d) Prozesuak azpikontratatzeko aukera balioetsi du.

e) Fabrikazio seriea kontuan hartu du.

f) Hondakin arriskutsuak sorrarazten dituzten materialen erabilera ahalik eta gehien murrizteko soluzioa aukeratu du.

3. Zurgintzako eta altzarigintzako fabrikaziorako multzoen dokumentazio grafikoa prestatzen du, ordenagailuz lagundutako diseinuko aplikazioak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Multzoa marrazteko irudikapen grafikoko sistema egokiena hautatu du, erakutsi nahi den informazioaren arabera.

b) Irudikatu beharreko objektuen tamaina kontuan izanda hautatu du eskala.

c) Muntaiarako beharrezkoak diren multzoaren edo azpimultzoaren ikuspegiak irudikatu ditu.

d) Xehetasunak irudikatzean, haien eskala eta multzoan duten kokapena identifikatu ditu.

e) Multzoaren ataltzeak irudikatu ditu.

f) Planoa eta haren informazio bereizgarria identifikatu ditu.

g) Planoak inprimatu eta tolesteko, irudikapen grafikoari buruzko arauak bete ditu.

h) Ordenagailuz lagundutako diseinuko programak erabili ditu.

Edukiak.

Zurgintzako eta altzarigintzako neurrirako fabrikaziorako datuak biltzea:

-Datuak hartzeko tresnak eta lanabesak. Hautaketa.

-Datuak hartzeko eta neurtzeko teknikak.

-Krokisa esku hutsez marraztea. Espazioen krokisak egitea.

-Klimatizazioko, iturgintzako eta elektrizitateko instalazioak. Elementuak. Sinbologia. Instalazioen dokumentazio teknikoa.

-Eskalako planoak.

Zurgintzako eta altzarigintzako fabrikaziorako eraikuntza soluzioak ebaluatzea:

-Materialak erosi eta pilatzea.

-Fabrikazio prozesuak. Fabrikazio serieak.

-Makinak, ekipamenduak eta erremintak. Hautatzeko irizpideak.

-Elementu estandarizatuak. Motak eta ezaugarriak.

-Zurgintzako eta altzarigintzako produktuak fabrikatzeko prozesuak. Azpikontratazioa.

-Soluzioen optimizazioa. Hondakin arriskutsuak.

Dokumentazio grafikoa prestatzea zurgintzako eta altzarigintzako fabrikaziorako:

-Fabrikazio planoak. Marrazketa industrialaren arauak.

-Eskalak.

-Plano orokorrak eta atalkakoak. Xehetasun ikuspegiak.

-Ordenagailuz lagundutako diseinua (CAD).

-Ikuspegiak. Lekua Europako sisteman. Lerro normalizatuak. Kotak.

-Ebakidurak eta sekzioak. Materialak zehaztea.

-Irudikapen grafikoaren sistema hautatzea irudikapenerako.

-Planoak inprimatu eta tolestu.

-Material informatikoa erabiltzea (inprimagailua, eskanerra...).

-Marrazketa industrialaren arauak.

-Plano orokorrak eta atalkakoak.

Orientabide didaktikoak.

Heziketa zikloaren helburua da produkzioaren funtzioa betetzeko oinarrizko trebetasunak ikasleek erdiestea, zurgintzako eta altzarigintzako produktuen prestaketa, mekanizazio, muntaketa, akabera eta igorpeneko prozesuei aplikatuta, kontuan izanik produkzio makinen parametroak, kontrol elementuak eta manipulazio eta garraio sistemak. Horretarako, eta modulu honen barrenean, beharrezkoa da informazio grafikoa eta teknikoa interpretatzeko teknikak ikastea, multzo planoetan edo fabrikaziokoetan daudenak, edo merkataritzako katalogoetan eta norberaren lanbide jardunarekin ikusteko duten irudikapen grafikoko beste edozein euskarritan daudenak.

Zeharkako izaera edukita, komenigarritzat jo da Dokumentazio teknikoaren modulua bi modulutan banatzea: Dokumentazio teknikoa I lehen kurtsoan eta Dokumentazio teknikoa II bigarren kurtsoan. Dokumentazio tekniko I izenekoan, ikasleek ikasiko dute fabrikaziorako beharrezko datuak biltzen, indarreko araudia aztertzen, eraikuntza soluzio posibleak ebaluatzen eta zurgintzarako eta altzarigintzarako fabrikaziorako beharrezko dokumentazio grafikoa prestatzen. Hori guztia, ordenagailuz lagundutako diseinuko programa informatikoaren (CAD) eta bestelako IKTen laguntzarekin. Orobat, segurtasun, irisgarritasun, ekonomia eta kalitateko irizpideak hartuko dira aintzat, produkzio sektore honen gainean eragina duen etengabeko eboluzio teknologikoaren esparruan.

Modulu hau batik bat prozedurakoa denez, funtsezkoa da jarduera praktikoak egoki hautatzea sekuentziazioan zailtasuna gero eta handiagoa izan dadin. Komenigarria da, jakina, jarduerak errepikatzea hainbat adibide erabiliz, ikasleek helburuak erdietsi arte eta behar adinako trebetasuna lortu arte irudikapen grafikoa abiapuntu duen dokumentazio teknikoa interpretatu eta prestatzeko.

Bestalde, modulua batik bat prozedurazkoa denez, praktikan aplikatuta landu behar dira alderdi teorikoak. Hori dela eta, behar-beharrezko teoria eta kontzeptuak erantsi behar dira soilik, ikasleek jarduerak gauzatzearekin batera barneratzen dituztela bermatuz.

Edukien sekuentziarizazioari dagokionez, irudi du komenigarria dela multzoen edukiak txandakatzea, halako eran non kontzepturik abstraktuenak beste kontzeptu ulergarriagoekin batera atzematen diren. Esate baterako, CAD programen erabilera irudikapen grafikoko oinarrizko kontzeptuen garapenarekin lotu daiteke. Era berean, lan arriskuen prebentzioa eta ingurumeneko babesa zeharka landuko dira lanbide modulu honetako edukien multzo guztietan eta leku nabarmena izanen dute prestatu beharreko dokumentazio grafikoan hartzen diren erabakietan.

Modulu teoriko-praktikoa denez gero, marrazketarako mahaiak, ordenagailuak, marrazleak (plotterrak eta A3rako inprimagailuak, esaterako), proiektorea, Interneten sartzeko bidea, eskanerra etab. dituen erabilera anitzeko ikasgela batean emanen da lehentasunez. Interneten erabilera sustatuko da moduluko jardueretan behar den informazioa bilatzeko.

Egindako jarduera bakoitzaren edukien sekuentziarizazioak, lehenagoko aipatutako txandakatze horretaz aparte, bat egiten du oinarrizko edukien atalean ezarritako aurkezpen ordenarekin; ondoko hiru multzo hauetan antolatzen dira:

-Zurgintzako eta altzarigintzako neurrirako fabrikaziorako datuak biltzea. Edukien lehendabiziko multzo honetan, ikasleek beharrezko informazioa bilduko dute, lehenago aipatutako baliabideak eta Internet erabiliz informazio iturri gisa, eta gero ordenan artxibatuko dute informazio hori.

-Zurgintzako eta altzarigintzako fabrikaziorako eraikuntza soluzioak ebaluatzea. Fabrikaziorako eraikuntza soluzioekin eta prozesu egokiak hautatzearekin ikusteko duten edukiek ematen dituzte dokumentazio grafikoan eta aurrekontuan islatuko diren ideiak.

-Dokumentazio grafikoa prestatzea zurgintzako eta altzarigintzako fabrikaziorako. Ordenagailuz lagundutako diseinua (CAD) lan tresna garrantzitsua izanen da, ikasleek menperatu beharrekoa. Oro har, IKTak erabiltzea beharrezkoa izanen da dokumentazio teknikoaren prestaketa orotan, eta bukatuko da proiektuak aretoan aurkeztearekin, zergatik egin diren justifikatuta eta haien fase guztiak garbi garatuta.

Multzo horien edukiek lan unitateak sortuko dituzte, eta haietako bakoitzak zentzua izanen du entitate gisa; hartan, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definituko dira. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Komenigarria da modulu hau hastea prozesuen dokumentazio teknikoa zuzen eta egoki prestatu eta egiteak duen garrantzia justifikatuz, bai eta ikasleak motibatzea ere dokumentazioaren lan zorrotzak ekartzen dituen ahalegin eta diziplinarako, horren mende egonen baita, hein handi batean, lanaren azken emaitza. Halaber, interesgarria litzateke ikasleei irakastea eguneratutako informazioa aldizkari, artikulu, azoka, liburu, buletin eta abarren bidez bilatzeko ohitura, geroago tratatzeko. Zaintza teknologikoko ohitura hori ezinbesteko ezaugarri bihurtuko da, zurgintzako eta altzarigintzako sektorean azken nobedadeen berri izateko.

Modulu honetan, erdi mailako ikasleentzat zuzenduta dagoenez, komenigarria litzateke piezak marraztu eta diseinatzeko programak interpretazio grafikoko oinarrizko tresna gisa erabiltzea, heziketa ziklo bereko beste modulu batzuetako ezagutzak integratzeko.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Hainbat iturritako datu eta informazioak bilatu eta biltzea (aldizkariak, katalogoak, Internet, benetako produktuak, etab.), zurgintzako eta altzarigintzako fabrikaziorako.

-Krokisak egitea: neurriak naturalean hartzea, ikuspegiak, zurezko eraikuntza-elementuak, arotzeria, oinplano kotatuak, eskailerak etab.

-Klimatizazio, iturgintza eta elektrizitateko instalazioen elementuak eta mekanismoak marraztea, haien oinarrizko funtzionamendua ulertuta eta sinbologia normalizatua erabiliz.

-Hainbat tresna eta lanabes erabiltzea datuak hartzeko, akats mota ohikoenak eta kasu bakoitzean behar den zehaztasun maila aipatuz.

-Eraikuntza soluzioak biltzea: osagaiak eta elementu estandarizatuak bilatzea.

-Materialak erosi eta pilatzearekin ikusteko duten jarduerak egitea, hornitzaileen informazioa lortuz katalogoen eta Interneten bidez eta alternatibak konparatuz.

-Materialen, eskulanaren premien eta kostuen zerrendak prestatzea.

-Marrazketa orriak egitea ordenagailuz lagundutako marrazketarako programez baliatuta (2/D3D).

-Proiektuen dokumentazio grafiko guztia prestatzea zurgintzako eta altzarigintzako neurrirako fabrikaziorako: multzoaren eta ataltzearen planoak, industriako marrazketaren arauak aplikatuz, bistak, sekzioak, kotak, linea normalizatuak eta materialen erreferentziak. Beharrezko dokumentazio fisikoa inprimatu eta prestatzea, asmo orokorreko eta diseinurako berariazko programa informatikoekin.

Halaber, interesgarria litzateke lanak taldetan antolatzea ataza horiek egiteko. Gerora, taldeak hartu duen soluzioa denen aurrean azaldu beharko luke. Horrek talde lana sustatuko luke eta ahalmen profesionalak garatuko egindako proiektuak jendaurrean azaldu eta defendatzeko.

Lanbide munduarekin etengabe harremanetan egoteko eta bertatik bertara islatzen duguna irudikatu ahal izateko erantzukizuna dela eta, aholkatzen da jarduera osagarriak egitea: sektoreko hainbat profesionalek prestatutako proiektuak aztertzea, zuraren eta/edo eraikuntzaren azoketara joatea, zura eraldatzeko fabriketara eta zurezko materialen biltegietara joatea eta altzariak fabrikatzen dituzten enpresetara joatea.

Modulu honi arrakastaz aurre egiteko, beharrezkoa izanen da lehen kurtsoko moduluetan garatzen diren gaitasunak erdiestea, hein handienean behintzat:

-Materialak zurgintzan eta altzarigintzan.

-Eraikuntza soluzioak.

-Zurgintzako oinarrizko eragiketak.

-Altzarigintzako oinarrizko eragiketak.

-Biltegiko kontrola.

Era berean, beharrezkoa da ikasleek Eraikuntza soluzioen modulu honetako helburuak eta gaitasunak erdiestea, bigarren kurtsoko moduluak ikasi eta garatzeko behar adinako arrakastaz.

-Dokumentazio teknikoa II.

-Zuraren eta eratorrien mekanizazioa.

-Zenbakizko kontrolaren bidezko mekanizazioa zurgintzan eta altzarigintzan.

-Muntaketa zurgintzan eta altzarigintzan.

-Akaberak zurgintzan eta altzarigintzan.

-Enpresa eta ekimen sortzailea.

Heziketa zikloko modulu guztiak ia elkarren artean erlazionaturik daudenez gero, interesgarria litzateke koordinazio ona izatea irakasle guztien artean jarduerak sendotzeko eta ezagutzak erdietsi ahala sekuentziazio egokia eramateko.

Lanbide modulua: Dokumentazio teknikoa II.

Kodea: 0543b.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Zurgintzako eta altzarigintzako fabrikaziorako prozesuak hautatzen ditu eta ezarritako baliabideen eta eragiketen sekuentzia justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zurgintzan eta altzarigintzan esku hartzen duten fabrikazio prozedurak ezagutu ditu.

b) Mekanizazioko, muntaiako eta akaberako prozedura nagusiak horiek gauzatzeko beharrezko eragiketekin lotu ditu.

c) Egin beharreko eragiketen sekuentzia ezarri du.

d) Eragiketa bakoitzerako beharrezko makineria esleitu du.

e) Multzoa egiteko eragiketak denboralizatu ditu.

f) Segurtasunari eta higieneari buruzko alderdiak prozesuarekin lotu ditu.

2. Zurgintzako eta altzarigintzako produktuen fabrikazio soluzioak balioesten ditu, eta kalkulu orriak erabilita aurrekontuak egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tarifak erabili eta interpretatu ditu.

b) Neurketak egin ditu materialen arabera hondakinak zenbatesteko.

c) Fabrikazio kostu finkoak kalkulatu ditu.

d) Fabrikazio kostu aldakorrak kalkulatu ditu.

e) Merkataritza-marjinak kontuan izan ditu.

f) Aurrekontuak egiteko informatika-programa bat erabili du.

3. Zurgintzako eta altzarigintzako fabrikazio proiektuen dokumentazioa prestatzen du, deskribapen-memoriak idatzita eta tresna informatikoak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuaren xedea zehaztu du.

b) Aurrekariak balioetsi ditu.

c) Proposatutako soluzioa justifikatu du.

d) Erabiliko diren materialen oinarrizko ezaugarriak eta kalitateak adierazi ditu.

e) Eginen den akabera mota zehaztu du.

f) Proiektatutako objektuaren fabrikazioarekin lotutako segurtasun- eta higiene-arauak adierazi ditu.

g) Tresna informatikoak erabilita prestatu ditu dokumentuak.

Edukiak:

Zurgintzako eta altzarigintzako fabrikaziorako prozesuak hautatzea:

-Prozesuen diagrama.

-Fabrikazio prozesuen makineria (mekanizazioa, muntaia eta akabera).

-Prozesuen denboralizazioa. Fabrikazio bideak.

-Giza baliabideak. Segurtasuna.

Zurgintzako eta altzarigintzako fabrikaziorako soluzioak balioestea.

-Neurketak.

-Kostuen kalkulua.

-Kalkulu-orriak erabiltzea.

-Tarifak erabiltzea.

-Fabrikazioari lotutako kostu motak (finkoak eta aldakorrak). Merkataritzako marjina.

-Programa informatikoen erabilera: testuen tratamendua, kalkulu orriak, datu baseak etab.

Proiektuen dokumentazioa prestatzea:

-Fabrikaziorako proiektu-dokumentuaren egitura.

-Produktuen ezaugarrien deskribapena.

-Aplikatu beharreko tresna informatikoak.

-Soluzioen justifikazioa: funtzionalak, estetikoak, ekonomikoak, ergonomikoak, ingurumenekoak etab.

-Segurtasun eta higiene arauak fabrikazio prozesuan.

Orientabide didaktikoak.

Zeharkako izaera edukita, komenigarritzat jo da Dokumentazio teknikoaren modulua bi modulutan banatzea: Dokumentazio teknikoa I lehen kurtsoan eta Dokumentazio teknikoa II bigarren kurtsoan. Dokumentazio tekniko II izeneko moduluan, helburua da ikasleek ikastea fabrikaziorako beharrezko datuak biltzen, indarreko araudia aztertzen, eraikuntza soluzio posibleak ebaluatzen eta zurgintzarako eta altzarigintzarako fabrikaziorako beharrezko dokumentazio grafikoa prestatzen. Hori guztia, ordenagailuz lagundutako diseinuko programa informatikoaren (CAD) eta bestelako IKTen laguntzarekin. Ikas prozesua bukatzeko, ikasleek gauza izan behar dute proiektu oso bat gauzatzeko, zurgintzako eta/edo altzarigintzako produktu bat fabrikatzeko behar den dokumentazio guztiarekin.

Modulu hau batik bat prozedurakoa denez, funtsezkoa da jarduera praktikoak egoki hautatzea sekuentziazioan zailtasuna gero eta handiagoa izan dadin. Komenigarria da, jakina, jarduerak errepikatzea hainbat adibide erabiliz, ikasleek helburuak erdietsi arte eta behar adinako trebetasuna lortu arte irudikapen grafikoa abiapuntu duen dokumentazio teknikoa interpretatu eta prestatzeko.

Ikuspuntu horretatik, modulu honetan gai teorikoak garrantzitsuak dira, aplikazio praktikoen euskarria diren heinean. Zentzu horretan, komeni da arrazoiz beharrezkoa den teoria sartzea eta ziurtatzea hura sendotasunez eskuratu dela.

Irudi du hainbat multzotako edukiak txandakatzea, halako eran non edukirik abstraktuenak ulergarriagoak diren beste kontzeptuekin bateratzen diren, hala nola ordenagailuz lagundutako diseinuaren programa informatikoekin (CAD).

Modulu teoriko-praktikoa denez gero, marrazketarako mahaiak, ordenagailuak, marrazleak (plotterrak eta A3rako inprimagailuak, esaterako), proiektorea, Interneten sartzeko bidea, eskanerra etab. dituen erabilera anitzeko ikasgela batean emanen da lehentasunez. Interneten erabilera sustatuko da moduluko jardueretan behar den informazioa bilatzeko.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere oinarrizko edukien atalean ezarritako ordena bera da. Oinarrizko edukiak hiru multzotan antolaturik daude:

-Zurgintzako eta altzarigintzako fabrikaziorako prozesuak hautatzen ditu eta ezarritako baliabideen eta eragiketen sekuentzia justifikatzen du. Edukien lehendabiziko multzo horretan, zurgintzako eta altzarigintzako fabrikaziorako behar diren prozesuak hautatuko dituzte ikasleek, eta modu sekuentzial eta logikoan aurkeztuko.

-Zurgintzako eta altzarigintzako produktuen fabrikazio soluzioak balioesten ditu, eta kalkulu orriak erabilita aurrekontuak egiten ditu. Multzo horretan, kostuekin eta haien tratamendu informatikoarekin ikustekoa duten edukiak landuko dira: tarifen datu baseak, kalkulu orriak, aurrekontuak berariaz prestatzeko aplikazio informatikoak etab.

-Zurgintzako eta altzarigintzako fabrikazio proiektuen dokumentazioa prestatzen du, deskribapen-memoriak idatzita eta tresna informatikoak erabilita. Ordenagailuz lagundutako diseinua (CAD) lan tresna garrantzitsua izanen da, ikasleek menperatu beharrekoa. Oro har, IKTak erabiltzea beharrezkoa izanen da dokumentazio teknikoaren prestaketa orotan, eta bukatuko da proiektuak aretoan aurkeztearekin, zergatik egin diren justifikatuta eta haien fase guztiak garbi garatuta.

Multzo horien edukiek lan unitateak sortuko dituzte, eta haietako bakoitzak zentzua izanen du entitate gisa; hartan, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definituko dira. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan, erdi mailako ikasleentzat zuzenduta dagoenez, komenigarria litzateke piezak marraztu eta diseinatzeko programak interpretazio grafikoko oinarrizko tresna gisa erabiltzea, heziketa ziklo bereko beste modulu batzuetako ezagutzak integratzeko.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Produktu jakin bat abiapuntu izanda, fabrikazio produktuak eta zenbait prozesu azpikontratatzeko aukerak ezartzea, materialak erosi eta pilatzearekin lotuz.

-Materialen zerrendak prestatzea, kasu praktikoak abiapuntu izanda.

-Zenbaterainoko eskulana beharko den eragiketa bakoitzerako eta kostuak zehaztea.

-Ordenagailuz lagundutako marrazketako programa batekin prestatzea orriak, emeki-emeki 2 dimentsiotik 3 dimentsiotara pasatuz.

-Dokumentazio grafikoa prestatzea zurgintzako eta altzarigintzako produktu jakin bat neurrira fabrikatzeko, multzoko eta ataltzeko planoak barne, betiere industriako marrazketaren araudia aplikatuta (bistak, sekzioak, kotak, marrak, etab.).

-Azken proiektu bat egitea, justifikazio memoria, planoak, baldintza teknikoak eta aurrekontua eramaten dituena.

Halaber, interesgarria litzateke lanak taldetan antolatzea ataza horiek egiteko. Gerora, taldeak hartu duen soluzioa denen aurrean azaldu beharko luke. Horrek talde lana sustatuko luke eta ahalmen profesionalak garatuko egindako proiektuak jendaurrean azaldu eta defendatzeko.

Lanbide munduarekin etengabe harremanetan egoteko eta bertatik bertara islatzen duguna irudikatu ahal izateko erantzukizuna dela eta, aholkatzen da jarduera osagarriak egitea: sektoreko hainbat profesionalek prestatutako proiektuak aztertzea, zuraren eta/edo eraikuntzaren azoketara joatea, zura eraldatzeko fabriketara eta zurezko materialen biltegietara joatea eta altzariak fabrikatzen dituzten enpresetara joatea.

Modulu honi arrakastaz aurre egiteko, beharrezkoa izanen da lehen kurtsoko moduluetan garatzen diren trebetasunak erdiestea, hein handienean behintzat:

-Materialak zurgintzan eta altzarigintzan.

-Eraikuntza soluzioak.

-Zurgintzako oinarrizko eragiketak.

-Altzarigintzako oinarrizko eragiketak.

-Biltegiko kontrola.

-Dokumentazio teknikoa I.

Heziketa zikloko modulu guztiak ia elkarren artean erlazionaturik daudenez gero, interesgarria litzateke koordinazio ona izatea irakasle guztien artean jarduerak sendotzeko eta ezagutzak erdietsi ahala sekuentziazio egokia eramateko.

Lanbide modulua: Zuraren eta eratorrien mekanizazioa.

Kodea: 0544.

Iraupena: 140 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Zurgintzako eta altzarigintzako fabrikaziorako materialak hautatzen ditu, eta optimizazio metodoak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa interpretatuta, materialen ataltze-zerrenda egiaztatu du.

b) Mekanizatu beharreko materialek beharrezko kalitatea dutela egiaztatu du.

c) Materialen neurriak material horren hondakina ahalik eta gehien murrizteko egokiak direla egiaztatu du.

d) Materiala neurriak baino handiagoa izatea aurreikusi du, mekanizazioan forma eta neurri zuzenak ziurtatzeko.

e) Emaitzazko materiala adierazitako moduan paratu du, deformazioak saihesteko.

f) Materialak hautatu eta optimizatzeko prozesuan kalitate-helburuak errespetatu ditu.

2. Zurezko elementuen eta eratorrien fabrikazioa prestatzen du, piezak markatuta eta mekanizazio konbentzionaleko eragiketak zehaztuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fabrikaziorako materialak eta bitartekoak eskuragarri daudela egiaztatu du.

b) Lortu nahi diren piezak fabrikatzeko prozesuaren bideragarritasuna ziurtatu du eskuragarri dauden baliabideen arabera.

c) Erreferentziazko lehen pieza markatu du.

d) Fabrikazio premietarako makinak eta langileak esleitu ditu.

e) Beharrezko txantiloiak egin ditu.

f) Kurbadurak dituzten piezak markatu ditu, materialaren erresistentzia kontuan izanda.

3. Mekanizazio konbentzionaleko makinak prest jartzen ditu, horien parametroak doitzen ditu eta lehen piezak egiaztatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ebakitzeko erremintak fabrikazioko makinekin eta ekipamenduekin muntatu ditu.

b) Makinen elementuak doitu ditu.

c) Piezaren mekanizazio-sekuentzia ezarri du.

d) Materialak mekanizatzeko prestatu ditu, prozesuan eraginik izan gabe.

e) Mekanizazio-eremu bakoitzean materialen garraioa antolatu du.

f) Makinetan eta ekipamenduetan segurtasun- eta elikatze-elementuak instalatu ditu.

g) Lan-eremua mekanizazio eragiketei ekiteko baldintzetan dagoela egiaztatu du.

h) Lehen piezaren ezaugarriak esperotakoak direla egiaztatu du.

4. Piezak eta azpimultzoak lortzen ditu, mekanizazio/prentsaketa eragiketak eginez, eta produktuaren kalitatea egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erreminten egoera, eta makinen eta babes-ekipamenduen doikuntzak egiaztatu ditu.

b) Norbera babesteko ekipamendua hautatu du, haren erabilgarritasuna kontuan izanda.

c) Lehen piezaren ibilbidea simulatu du makina geldirik dagoela, eta segurtasun neurriak egiaztatu ditu.

d) Desbideratzeen kasuan zuzenketak ezarri ditu (biraketa-abiadurak, erremintak eta materialen aitzinamenduak, besteak beste).

e) Ertzak eta/edo gainazalak eskatutako azken akaberaren arabera estali ditu.

f) Piezak dokumentazio teknikoan zehaztutako materialez prentsatu eta kolatu ditu, ezarritako tresneriaren eta bitartekoen bidez.

g) Pieza mekanizatzeko denbora ahalik eta laburrena dela egiaztatu du.

h) Landutako produktuaren kalitatea egiaztatu du, beharrezko frogak eginda, eta, egokitu denean, ezarritako neurri zuzentzaileak aplikatu ditu.

i) Hartutako ergonomiak lesioak edo gaitzak saihesten dituela egiaztatu du.

5. Makinak eta ekipamenduak eraginkor mantentzen ditu, erremintak garbitu eta zorrozteko eragiketak deskribatu eta egiten ditu, eta elementuak ordezkatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lehen mailako mantentze eragiketak zehaztu ditu, erabilera-eskuliburuetan adierazitako fabrikatzailearen gomendioak aplikatuta.

b) Ezarritako mantentze-lan operatiboko eragiketak egin ditu.

c) Prebentziorako zehaztutako mantentze-laneko eragiketak egin ditu.

d) Lan-eremua betiere garbi eta txukun mantendu du.

e) Ebakitzeko erreminta ez-eraginkorrak ordezkatu ditu (hortzak eta zerrak, besteak beste).

f) Besteak beste, makinen eta mantentze eragiketen gorabeherei buruzko historikoa sortu du.

6. Lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumeneko babesari buruzko arauak betetzen ditu, eta arriskuak identifikatzen ditu eta horiei aurrea hartzeko beharrezko neurriak hartzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, lanabesak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.

b) Materialak, erremintak, makinak eta lanabesak erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

c) Mekanizazio lanetako makinetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietako gelditzeak.) eta banakako babes ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak.) deskribatu ditu.

d) Material, erreminta eta makinen manipulazioa beharrezko segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu du.

e) Mekanizazio eragiketak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztu du.

f) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

g) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete ditu.

h) Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

i) Sortutako hondakinak kudeatu ditu ezarritako protokoloarekin bat.

Edukiak.

Zurgintzan eta altzarigintzan fabrikaziorako materialak hautatzea:

-Dokumentazio teknikoa.

-Fabrikazio planoak.

-Materialak ataltzeko zerrendak.

-Materialen neurriak eta kalitate kontrola.

-Materiala optimizatzeko teknikak. Materialaren neurriak gainetik kalkulatzea.

-Kostuak murrizteko eta materialaren hondakinak kudeatzeko konpromisoa.

-Mekanizatu beharreko materiala biltzea.

Eragiketak prestatzea zuraren eta eratorrien mekanizazio konbentzionalerako:

-Fabrikaziorako bitartekoak eta materialak. Beharrezko makinak eta langileak. Piezak fabrikatzeko prozesua egingarria den aztertzea.

-Fabrikazio prozesuak. Mekanizazio eragiketak. Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa.

-Makina konbentzionalak, industrialak eta fabrikazio ekipamenduak.

-Erreferentziako lehendabiziko pieza markatzea.

-Kurbadurak dituzten piezak markatzea. Beharrezko txantiloiak.

-Zehaztasunaren gaineko eskakizunak.

Makinak prest uztea mekanizaziorako:

-Ebakitzeko erremintak muntatzea makina eta ekipamenduetan.

-Makinetako elementuak doitzea. Erremintak doitu eta muntatzeko arauak.

-Mekanizazioaren sekuentzia.

-Materialen desplazamendua. Elikatze sistemak makina eta ekipamenduetan.

-Lan-eremua prestatzea. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko elementuak.

-Entseguak eta aldez aurreko probak. Ibilbideen simulazioa eta segurtasun neurriak.

-Ezaugarriak egiaztatzea.

-Arriskuak. Babesteko neurriak.

Mekanizazio eta prentsaketa eragiketak egitea:

-Erreminten, makinen eta haien babes-ekipamenduen egoera egiaztatzea.

-Banakako babes-ekipamenduak.

-Desbideratzeen kasuan zuzenketak egitea (biraketa-abiadurak, erremintak eta materialen aitzinamenduak, besteak beste).

-Ertzak eta azalerak estaltzea.

-Piezak kolatu eta prentsatzea.

-Mekanizazio denboren optimizazioa.

-Kalitatea egiaztatzea. Ezaugarriak eta kontrol parametroak.

-Ergonomiaren oinarri praktikoak. Ergonomia eta mekanizazio eragiketak.

Makinak eta ekipamenduak mantentzea:

-Mantentze-lan operatiboko eta prebentziorako eragiketak. Lehen mailako mantentze-laneko eragiketak.

-Mantentze-lan operatiboko eta prebentziorako arauak.

-Lan-eremua mantentzea.

-Ebakitzeko erremintak ordeztea.

-Eragiketako gorabeheren eta makinetako mantentze-lanen erregistroa eta historikoak.

-Mantentze-lanen eskuliburua.

-Ordena eta garbitasuna lanak egitean.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

-Arriskuak eta arrisku-maila identifikatzea.

-Zergatik gertatu diren ezbeharrak materialak, erremintak, lanabesak, makinak eta garraiobideak erabiltzean.

-Segurtasun elementuak makinetan eta banakako babes-ekipamenduetan.

-Material, erreminta eta makinen erabilera segurua. Segurtasun arauak.

-Kutsaduraren iturriak.

-Hondakinen kudeaketa. Araudia.

Orientabide didaktikoak.

Modulu hau praktikoa da batik bat; hortaz, irakaslearen egiteko nagusia izanen da jarduera praktikoak egoki hautatzea, sekuentziazioan gero eta zailagoak izan daitezen, ikasleen konfiantza sendotzeko.

Hastapenean, modulu interesgarria eta erakargarria da ikasleentzat, oso erraza baita ariketa erabilgarriak eta/edo aplikazio praktiko eta ezagunekoak planteatzea. Horrek ikasleen interesa sustatzen du eta beharrezko jarrera ona izaten laguntzen du, eskuratu beharreko emaitzen kalitatearekin zorrotza izateko arreta etengabe mantentzeko.

Hala ere, psikomotrizitateko abilezia zorrotzak eta kontrol handia eskatzen dituen lanbide jarduera batean trebetasunak garatzen ari diren ikasleak zenbait eragiketa zailetan desmotibatzen ahal direnez gero, ikas-prozesuaren segimendu hurbila eta banan-banakoa egin behar dute irakasleek.

Kurtsoan zehar, hainbat ariketa egin behar dira modulu honetan, kasu gehienetan planoak eta prozesu orriak abiapuntu izanik; emeki-emeki, beste material edo fabrikazio alternatiba batzuk sartuko dira, harik eta beharrezko abilezia maila erdietsi arte. Alde horretatik, garrantzitsua da ikasleei ikustaraztea beharrezkoa dela planoak zehazki prestatzea, edozein lan prozesu zuzen egiteko ezinbesteko dokumentazioa baitira.

Oso kontuan izan behar dira laneko jarrerekin eta portaerekin ikusteko duten edukiak, asko baloratzen baitira lan munduan. Hortaz, funtsezkoa da irakasleen eredua, bai prozedurazko edukiak ikasterakoan bai jarrera garrantzitsuak garatzerakoan. Zehazki, nabarmentzekoa da segurtasun neurriekin eta babes-ekipamenduak erabiltzearekin izan behar den errespetua. Gainera, jarreren gaineko eduki horiek praktikan jarri beharko dira ikastetxeko epeak bukatuta eginen duten Lantokietako prestakuntza izeneko lanbide heziketan.

Jardueren programazioari dagokionez, gomendagarria da modulu hau lantegiaren antolaketa eta funtzionamendu orokorreko jarraibideekin hastea, prozesuak ordenan eta beharrezko kalitate mailekin bat egiteko. Ondoren, irudi du komenigarria dela beharrezko azalpenen errepasoa egitea dauden makinei eta haien funtzionamenduari buruz, zikloko lehen epean dagoneko landu baziren ere, batik bat Zurgintzako oinarrizko eragiketak eta Altzarigintzako oinarrizko eragiketak izeneko moduluetan.

Dokumentazio teknikoa zuzen interpretatzen dela ziurtatuko da (fabrikazio planoak, prozesuen fitxak...), mekanizazioko lanbide modulu honetan funtsezkoa eta oinarrizkoa baita, bai eta materiala optimizatzeko tekniketan behar bezala sakondu dela ere. Modu osagarrian, lanaren hasierako fasean, lehen mailako mantentze-lanen eragiketak eginen dira ikasleek modulu honetan erabiliko dituzten mekanizazio-makinetan.

Ariketa errazetatik hasita konplexuagoetara eginen dute aurrera mekanizazio konbentzionaleko eragiketek, betiere zorrozki errespetatuta mekanizazioaren printzipioak, prozesuak eta makinak prest jartzea. Edonola ere, mekanizazioko edozein eragiketa hasi baino lehen, lan arriskuak prebenitzeko arauak aztertu behar dira, baita ingurumeneko alderdiei dagozkienak ere. Ondoren, prozesuaren orriari jarraituta, makina prestatu eginen da, mekanizaziorako lanabes egokiak hautatuz eta lortutako emaitzak egiaztatuz. Saio bakoitza amaituta, sortutako hondakinak tratatu eginen dira.

Oso gomendagarria da irakasleak eguneratuta egotea material, erreminta edo makina berriei dagokienez, sektoreak oso azkar egiten baitu aurrera. Zentzu horretan, baliabide interesgarriak dira azoka edo enpresetara joatea edo Interneten sartzea lantegiko lanari buruz konponbideak eta ideiak bilatzeko.

Kontuan izan behar da modulu honek harreman estua daukala beste moduluekin, eta haietan erdietsitako ikasketak aplikatuko direla, batik bat heziketa zikloko lehen kurtsoko Zurgintzako oinarrizko eragiketak eta Altzarigintzako oinarrizko eragiketak izenekoetan ikasitakoak. Orobat, garrantzitsua izanen da koordinazioa Dokumentazio teknikoa izeneko moduluarekin marrazketa teknikoarekin ikustekoa duten alderdi guztietan.

Halaber, bigarren kurtsoko Zenbakizko kontrolaren bidezko mekanizazioa zurgintzan eta altzarigintzan izeneko moduluko zenbait multzorekin badago harremana, batik bat makinen mantentze-lanei eta lan arriskuen prebentzioei eta ingurumeneko babesari buruz.

Lanbide modulua: Zenbakizko kontrolaren bidezko mekanizazioa zurgintzan eta altzarigintzan.

Kodea: 0545.

Iraupena: 140 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Zurezko piezak eta eratorriak mekanizatzeko zenbakizko kontrol bidezko programak (CNC) egiten ditu, eskuliburuak interpretatuta eta programazio-sistemak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) CNC makinen motak, eta horien prestazioak eta ezaugarriak identifikatu ditu.

b) Programazio modu bakoitzaren onurak eta eragozpenak balioetsi ditu.

c) Ordenagailuz lagundutako programen bidez (CAD) ataltzeak egin ditu.

d) Pieza bakoitzerako programazio-aukerak hautatu ditu.

e) Lana egiteko erremintak eta lanabesak hautatu ditu.

f) Programak egiteko etapak identifikatu ditu.

g) Programazio-eskuliburuan jasotako jarraibideak errespetatu ditu.

h) Zenbakizko kontrol bidezko programak prestatu ditu eta fabrikazio prozesua optimizatu du.

i) Jarrera ordenatua eta metodikoa izan du, eta prozesua hobetzeko interesa erakutsi du.

2. Zenbakizko kontrol bidezko makinak (CNC) prestatzen ditu, programak kargatzen ditu, eta erremintak eta lanabesak antolatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sortutako fitxategi-egituran gorde du programa.

b) Programa informatika bidez simulatu du eta beharrezko aldaketak egin ditu.

c) Lana mekanizatzeko beharrezko piezen ezaugarriak eta kopurua egiaztatu ditu.

d) Programatutako erremintak makinan muntatu ditu, eskuliburuko jarraibideak errespetatuz.

e) Instalatutako erreminten gainean egin litezkeen aldaketek gainerako langileek programazio-erroreak egitea galarazten dutela ziurtatu eta horren berri eman du.

f) Erremintei buruzko datuak instalatutako tresnei dagozkiela egiaztatu du.

g) Programa makinaren ordenagailuan kargatu eta simulatu du.

h) Piezen euste-sistemak prestatu eta egiaztatu ditu.

i) Elikatze-sistema, piezak erretiratzekoa eta garraiokoa zehaztu ditu.

3. Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazio-prozesuak kontrolatzen ditu, eta makina-programaren funtzionamendua lortutako piezen kalitatearekin lotu du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Pieza hutsean prozesatu du eta, segurtasun-prozeduraren bidez, erreminten eta euste-sistemen arteko talka galarazten duela egiaztatu du.

b) Behar izan denean, CNC programa doitu du.

c) Programa benetako piezarekin gauzatu du, beharrezkoa izan denean programa aldatu du eta piezaren kalitatea egiaztatu du.

d) Beharrezko pieza kopurua programatu du eta makinako desplazamenduak optimizatu ditu.

e) Beharrezko piezak egin ditu eta horien kalitatea egiaztatu du (perdoiak, ezpalak eta zuntz okerrak, besteak beste).

f) Langileen hutsarteak optimizatu ditu.

g) Kontrol-prozesua egin du, dokumentazio teknikoan zehaztutako prozedurak, arauak eta gomendioak errespetatuz.

4. Zenbakizko kontrol bidezko makinen (CNC) lehen mailako mantentze-lanak egiten ditu, eskuliburuak interpretatuta eta ezarritako prozedurak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lehen mailako mantentze eragiketak zehaztu ditu, fabrikatzaileak adierazitakoa aplikatuta.

b) Ezarritako mantentze-lan operatiboko eragiketak egin ditu.

c) Prebentziorako zehaztutako mantentze-laneko eragiketak egin ditu.

d) Lan-eremua betiere garbi eta txukun mantendu du.

e) Kontrol dokumentazioa bete du.

f) Gorabeheren historiala egin du.

5. Lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumeneko babesari buruzko arauak betetzen ditu, eta arriskuak identifikatzen ditu eta horiei aurrea hartzeko beharrezko neurriak hartzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, lanabesak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu ditu.

b) Materialak, erremintak, makinak eta lanabesak erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

c) Zenbakizko kontroleko makinekin mekanizazio eragiketetan erabili behar diren makinetako segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietako gelditzeak, besteak beste) eta norbera babesteko ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak, besteak beste) deskribatu ditu.

d) Material, erreminta eta makinen manipulazioa beharrezko segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu du.

e) Mekanizazio eragiketak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztu du.

f) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

g) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete ditu.

h) Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

Edukiak.

Zenbakizko kontroleko programazioa (CNC):

-CNC fabrikazioan. CNC makinak. Motak. CNC makinen zehaztapena. Prestazioak eta ezaugarriak.

-Ataltzeak egitea ordenagailuz lagundutako diseinuko programen bidez (CAD).

-Programatzeko forma bakoitzaren abantailak eta desabantailak. Konparazioa sistema konbentzionalekin.

-Programazio, erreminta eta lanabesen aukerak hautatzea pieza bakoitzerako.

-Zenbakizko kontrol bidezko programak prestatzea eta fabrikazio prozesua optimizatzea.

-ISO kodeak, makinaren editoreak, inportazioak, parametrika.

-Makinaren jatorria, piezaren jatorria, koordenaden ardatzak, lan eremuak, lanaren plano edo alderdiak.

-Programak prestatzeko etapak.

-Programen simulazioa ordenagailuan.

Zenbakizko kontroleko makinak prestatzea (CNC):

-Piezak eusteko sistemak. Lanabesak.

-Txantiloiak prestatzea.

-Segurtasun-prozedurak.

-Operazioen sekuentziazioa.

-Programaren artxiboak.

-Programaren simulazio informatikoa. Doikuntzak.

-Lana mekanizatzeko piezak. Ezaugarriak eta zenbakia.

-Erremintak makinan muntatzea. Erremintak konfiguratzeko jarraibideak.

-Erremintak aldatu eta doitzea. Egiaztapenak. Aldaketen fitxak.

-Programak makinetan kargatzea. Simulazioak.

-Elikadura sistemak, piezak kentzea eta garraioa.

-Errotazio, aurreratze eta laneko abiadurak.

-3 ardatzeko CNC. Ezaugarriak eta aplikazioak.

-Erremintak zorrozteko prozesua.

-Ebakitzeko geometria.

-Mekanizazioaren lehentasunak.

Mekanizazio prozesua kontrolatzea:

-Segurtasun-prozedurak.

-Programen optimizazioa.

-Programak aldatzea helburuen arabera. CNC programaren doiketa.

-Pieza hutsean prozesatzea. Segurtasuna. Talkak. Eustea.

-Programa benetako piezetan gauzatzea. Mekanizazioa kontrolatzeko sistemak.

-Kalitatearen doiketak eta egiaztapenak.

-Behar den pieza-kopurua programatzea. Joan-etorrien optimizazioa.

-Dokumentazio teknikoa. Kontrola.

-Langileen hutsarteak optimizatzea.

CNC makinen lehen mailako mantentzea:

-Lehen mailako mantentze eragiketak.

-Mantentze-lan operatiboak eta prebentziorakoak.

-Lan-eremua mantentzea.

-Mantentzearen kontrolerako dokumentazioa. Makinaren gorabeheren eta mantentze eragiketen historiala.

-Mantentze-lan operatiboaren eta prebentziorako mantentze-lanen eskuliburuak. Denboralizazio fitxak.

-Lehen mailako mantentze-lanen eragiketak eta fabrikatzailearen zehaztapenak.

-Segurtasuna mantentze-lanetan.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

-Arriskuak identifikatzea CNCrekin lan egitean. Arrisku motak, arrisku mailak eta ezbeharren zergatiak.

-Lan arriskuak prebenitzeko neurriak CNCri aplikatuta.

-Zenbakizko kontroleko makinen segurtasun elementuak. Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Materialak eta erremintak manipulatzea. Segurtasun neurriak.

-Segurtasun sistemak mekanizazio makinetan. Segurtasunari buruzko arauak eta fabrikatzailearen zehaztapenak.

-Ingurumena kutsatzeko iturriak.

-Sortzen diren hondakinak kudeatzea. Ingurumena babesteko arauak. Hondakinak tratatzeko protokoloak.

-Banakako babes-ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honetan prozedurazko edukiek eta eduki kontzeptualek batera joan behar dute; hartara, simuladorean edo makinan eginen diren praktikekin osatuko dira programazio saioak. Era berean, jarduera praktikoak gero eta zailagoak izanen dira sekuentziazioan. Jarduera errazekin hastea komeni da, ikasleen konfiantza eta estimulua sustatzeko. Emeki-emeki, ikasleek erabaki eta segurtasun handiagoak hartuko dituzte problemak konpontzerakoan.

Modulu honetan, hasierako unitate didaktiko bat ezartzea komeni da, zenbakizko kontrolaren ikuspegi globala lantzeko (CNC), baita haren aplikazioa ere zurgintzan eta altzarigintzan. Orobat, lantegiaren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko jarraibideei berriro ekitea komeniko da.

Geroago, CNC programazioko lehen jarduerekin jarraituko da, aurrean ibilbide errazak simulatuz, eta konplexuak geroago; programatzeko moduak zuzen aztertuko dira eta garatzen errazena eta/edo egokiena hautatuko da.

Programazioari buruzko funtsezko kontzeptuak ikasi ondoren, benetako piezetan aplikatuko dira, fabrikatzeko prozesua planifikatuz; hartan, eragiketa errazenak sartu behar dira, hala nola zulaketa, artekaketa, fresatua etab., baita konplexuenak ere, hala nola hutsunea, arkuak, mekanizazio anitzak etab.

Makinak prestatzeko edo mekanizazio prozesuak gauzatzeko edozein eragiketa hasi baino lehen, lan arriskuei aurrea hartzeko arauak aztertu behar dira, erabili beharreko makinari lotutako arriskuak identifikatuz. Era berean, gomendagarria da zenbakizko kontrolaren bidezko makinen lehen mailako mantentze-lanen operazioak gogora ekartzea.

Egin beharreko jarduera bakoitzaren lan sekuentzian honako hau eginen da: makina prestatzea, haren programazioa, lanabesak hautatzea, pieza doitu eta zentratzea, erremintak muntatzea eta tresnen erreferentziak hartzea. Prestatzeko lan horietan guztietan emanen dituzte orientabideak irakasleek, arrankatzeko eragiketak garatzen hasi baino lehen, eta prozesua kontrolatuko dute eta balizko desbideratzeak zuzenduko.

Mekanizazioa bukatuta, pieza aztertuko da, beharrezko kalitatearekin egin dela egiaztatuz; amaitzeko, hondakinak tratatzeari eta makinen mantentzeari eta doitzeari buruzko erabakiak hartuko dira.

Oinarrizko eragiketak hurrengo piezetan errepikatuko dira, baina egite prozesu hori zailtzen duten aldagaiak sartuko dira, beste material batzuk, lotzeko beste lanabes batzuk, beste erreminta batzuk, pieza konplexuagoak eta abar erabiliz, beharreko gaitasun maila erdietsi arte, bai mekanizazioaren programazioan bai hura prestatu eta gauzatzean. Prozesu horretan, irakasleen orientabidetik eta babesetik abiatuta, aurrera eginen da ikasleek hein batean autonomia lortu arte.

Egin beharreko mekanizazio eragiketen ezaugarriak ezarrita, planoetan zehaztutako baldintzetan pieza bukatzeko, gomendatzen da azterlan bat egitea jakiteko ea mekanizazio denbora murrizten ahal den eta eragiketen prezio txikiagoa lortzen ahal den, betiere planoko jarraibideak eta segurtasun neurriak kontuan izanik. Alde horretatik, komeni da ikasleek CAM programak egitea irakasleek emandako informazio grafikotik abiatuta.

Ikasle bakoitzaren ikas prozesuaren segimendu hurbila eta banan-banakoa egin beharko dute irakasleek, aurrerapenen eta zailtasunen kontrol zehatza eramanez eta lan praktikoetan hartu behar diren segurtasun neurriak errespetatzen lagunduz.

Ordena, zorroztasun, segurtasun, errespetu, elkarlan, arreta, laguntza eta abarri buruzko jarrerei eta portaerei dagozkien edukiak nabarmendu beharko dira, lanean oso garrantzitsuak direlako eta profesionaltasunaren oinarri aipagarrienetakoak direlako. Jarrera eta portaera horiek probatan jarriko dira eta Lantokietako prestakuntza izeneko lanbide moduluan garatzen ahalko dira.

Ikasgela-lantokian egiten ahal diren jardueren tipologiaren artean, honako hauek nabarmentzen dira:

-Zenbakizko kontrolaren bidezko programazio jarduerak, bertan programak simulatzeko eta ataltze mota desberdinak egiteko.

-Benetako piezak egitea, geometria aldakorrekoak eta gero eta zailagoak; eragiketak simulatzeko prozesu osoa eginen da: makina prestatzea, programa kargatzea, doikuntzak, mekanizazio prozesuak, prozesu eta materialak optimizatzea, emaitzak egiaztatzea eta arriskuak prebenitu eta kontrolatzeko neurriak aplikatzea.

-CNC makinaren lehen mailako mantentze-lanen ariketa praktikoak egitea, bai prebentziorakoak bai operatiboak, mantentze-lanen operazioen erregistroko, gorabeheren erregistroko eta historikoa prestatzeko benetako dokumentuak betez.

-Lan praktikoetan arriskuen kasuak planteatzea, haiek identifikatuz, mailatan klasifikatuz eta kasuan kasuko kontrol eta prebentzio neurriak hautatuz.

Kontuan izan behar da modulu honek harreman estua daukala heziketa zikloko lehen kurtsoko Zurgintzako oinarrizko eragiketak eta Altzarigintzako oinarrizko eragiketak izeneko moduluekin, eta haietan erdietsitako ezagutzak aplikatuko direla. Halaber, badaude loturak bigarren kurtsoko Zuraren eta eratorrien mekanizazioa izeneko moduluarekin, makinak mantentzeari, lan arriskuak prebenitzeari eta ingurumena babesteari dagokienez. Orobat, garrantzitsua izanen da koordinazioa bigarren kurtsoko Dokumentazio teknikoa II izeneko moduluarekin marrazketa teknikoarekin ikustekoa duten alderdi guztietan.

Lanbide modulua: Muntaketa zurgintzan eta altzarigintzan.

Kodea: 0546.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Altzarigintzako eta zurgintzako muntaia antolatzen du, eta ezarritako eragiketa-sekuentzia hautatutako lehengaiekin lotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lanpostua eraginkortasun-irizpideen arabera antolatu du.

b) Materiala hartzeko dokumentazioa muntaiari buruzko jarraibideekin lotu du.

c) Muntatu aurreko biltegiratze-lekuak zehaztu ditu.

d) Burdineriaren eta lotura-elementuen bidez muntatzeko erak identifikatu ditu.

e) Forma, ezaugarriak, neurriak eta posizioak identifikatu ditu.

f) Piezak dagokien biltegiratze-lekuan kokatu ditu muntaian esku hartu arte, eta aurpegiak, zainen noranzkoak eta egitura-norabidea antolatu ditu.

g) Burdineria metatu du, proiektuan ezarritako muntaia-jarraibideak betez.

h) Altzarien burdineria eta osagarriak manipulatzeko tratamenduak ezaugarritu ditu.

i) Muntaia-fase bakoitzerako beharrezko piezak hautatu ditu eta gutxieneko eskakizunak betetzen ez dituzten piezak baztertu ditu.

2. Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak muntatzeko makineria, lanabesak eta osagarriak prestatzen ditu, baliabideak zehazten ditu eta haien funtzionamendua egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntaia-fase bakoitzerako makineria hautatu du.

b) Prozesuaren sekuentziak ezaugarritu ditu, eta erabilitako makina eramangarriekin, erremintekin eta lanabesekin lotu ditu.

c) Makina eramangarrien ezaugarriak eta eginkizunak bereizi ditu, eta bakoitza zein lan motatarako egokia den zehaztu du.

d) Esku hartzen duen makina bakoitzaren parametroak ezarri ditu.

e) Proiektuaren arabera beharrezkoa den makineria eramangarria zehaztu du.

f) Erreminta eta makina eramangarriak erabiltzeko prest daudela gainbegiratu du.

g) Kolarik gabeko mihiztaduren parametro garrantzitsuak eta ahokadura-aldagaiak zehaztu ditu.

h) Berariazko txantiloiak metatu ditu, burdineria edo lotura-sistemak errazago sartzeko.

i) Kolatzeko makina prestatu du eta parametroak ezarri ditu (itsasgarriaren tenperatura eta biskositatea, besteak beste).

j) Kontrol-pieza bat egin du, lotura-sistema eta burdineria erabat mekanizatuta.

k) Norbera babesteko beharrezkoa den ekipamendua zehaztu du.

3. Zurgintzako eta altzarigintzako multzoak konposatzen ditu, produktuaren zehaztapen teknikoak interpretatu ondoren eta muntaia-prozedurak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntaia-faseak ezarri ditu, kontuan izanda muntaia mota (tiraderak, ateak eta armazoiak, besteak beste) eta eskuragarri dauden bitartekoak.

b) Aurreikusitako makineriaren bidez lotura-elementuak mekanizatu ditu.

c Azpimultzoak aurretiaz muntatu ditu, erreminta, bitarteko eta ekipamendu egokiak erabilita.

d) Muntaia-planoetatik abiatuta, piezen eta loturen neurriak eta perdoiak egiaztatu ditu (mihiztadurak eta junturak).

e) Behar duten piezetan, lotura-elementua kolatu eta piezetan sartu du, eskuz eta makineria automatikoaren bidez.

f) Piezak prentsatu ditu eta parametroak ezarri ditu (posizioa, presioa, tenperatura, denbora eta babesak, besteak beste).

g) Azpimultzoei mastika jarri eta haiek lixatzean kontuan hartu beharreko aldagaiak eta parametro garrantzitsuak zehaztu ditu.

h) Lotu beharreko materialaren eta hurrengo fasean eskatutako fintasunaren arabera hautatu ditu urratzaileak.

i) Azpimultzoei mastika jarri eta haiek lixatu ditu, material eta makineria egokia erabilita.

j) Segurtasun-neurriak errespetatuz aurretiaz muntatu ditu azpimultzoak.

4. Burdineria eta osagarriak muntatzen ditu, jarraibide teknikoak interpretatu ondoren, eta egiaztapen- eta funtzionamendu-eragiketak egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuan ezarritako altzari edo eragintza motaren arabera hautatu du burdineria.

b) Multzoa eta horren osagaiak muntatzeko plana prestatu du.

c) Osagaiak mekanizatu ditu, burdineria muntatzeko berariazko txantiloiak erabilita.

d) Burdineria eta osagarriak muntatzeko teknikak aplikatu ditu.

e) Ezarritako parametroak egiaztatu ditu.

f) Lasaierak berriro estutu ditu.

g) Ezarritako kalitate-kontrola gainditzen ez duten osagaiak baztertu ditu.

5. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak eta arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta tresneriak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, lanabesak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu ditu.

b) Materialak, erremintak, makinak eta lanabesak erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

c) Mekanizazio lanetako makinetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako geldialdiak.) eta banakako babes ekipamenduak (oinetakoak, begi-babesak, jantziak.) deskribatu dira.

d) Material, erreminta eta makinen manipulazioa beharrezko segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu du.

e) Mekanizazio eragiketak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztu du.

f) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

g) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete ditu.

h) Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

Edukiak.

Muntaketarako osagaien antolaketa eta kontrola:

-Muntaketa prozesuak. Faseak. Protokoloak.

-Muntaketako planoak. Materialen zerrendak.

-Dokumentazio teknikoa muntaketarako. Muntaketaren ilustrazioak.

-Lanpostuaren antolaketa. Eragimena.

-Piezak aurrebiltzea.

-Altzarien osagarriak, loturak eta burdineria. Tratamendua eta manipulazioa. Kokapena.

-Muntatu aurreko egiaztapenak.

-Materiala jasotzeko dokumentazioa. Bat egiteak.

-Arrisku fisikoak materialak manipulatzean.

Makinak, lanabesak eta osagarriak prestatzea muntaketarako:

-Makina eramangarrien ezaugarriak eta eginkizunak.

-Eskuzko erremintak. Zorrozteko eta kontserbatzeko prozesuak.

-Makineria hautatzea. Laneko parametroak.

-Erreminta eta makina eramangarriak prest egotea.

-Burdineriaren eta lotzeko sistemen txantiloiak. Motak.

-Kolatze eta prentsatze motak. Kolatzeko makina prestatzea. Parametroak: tenperatura eta biskositatea.

-Junturak kolarik gabe. Parametroak eta doikuntzak.

-Kontrol piezak.

-Beharrezko baliabide teknikoak eta prozesuaren sekuentziak.

-Banakako babes-ekipamendu beharrezkoak.

-Zurgintza eta altzarigintzako multzoen konposizioa.

-Zurgintzako elementuak.

-Mekanizazio, muntaketa eta doikuntza prozesua.

-Lotura elementuen mekanizazioa.

-Azpimultzoak aurremuntatzea.

-Neurriak eta perdoiak egiaztatzea. Kontrolerako parametroak.

-Txantiloiak erabiltzea.

-Kolatzea eta lotzeko elementua sartzea.

-Piezak prentsatzea.

-Urratzaileak. Hautatzeko irizpideak.

-Azpimultzoei mastika jartzea eta haiek lixatzea. Parametroak.

-Muntaia-faseak, kontuan izanda muntaia mota (tiraderak, ateak eta armazoiak, besteak beste) eta eskuragarri dauden bitartekoak.

-Segurtasun arauak. Norberaren babeserako metodoak eta baliabideak.

Burdineria eta osagarriak muntatzea:

-Burdineria hautatzea altzari edo eragintza motaren arabera.

-Multzoa eta osagaiak muntatzeko plana.

-Osagaien mekanizazioa.

-Burdineria eta osagarriak muntatzeko teknikak. Jarraibideak. Burdineriaren berariazko txantiloiak erabiltzea.

-Burdineria altzarigintzako egituretarako.

-Parametroak egiaztatzea.

-Lasaierak berriro estutzea.

-Ixte sistemak.

-Eragintza sistemak.

-Lotze sistemak.

-Sarrailak. Lanparak muntatzea.

-Ekipamendua sukaldeko eta bainugelako altzarientzako.

-Kalitate kontrola. Protokoloak. Adostasunak eta bazterketak.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

-Materialak, erremintak eta makinak manipulatzea. Garraioa. Arriskuak identifikatu eta aztertzea.

-Norberaren babes eta segurtasun motak. Arriskuei aurrea hartzea.

-Lan arriskuak prebenitzeko neurriak muntatzeko operazioetan.

-Segurtasun neurriak makinekin egiten diren operazioetan. Babesak, alarmak eta larrialdietarako geldialdiak.

-Banakako babes-ekipamenduak. Oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak.

-Ingurumena kutsatzeko iturriak.

Orientabide didaktikoak.

Komeni da hasierako unitate didaktiko bat ezartzea muntaketa modulu honek bereizgarri dituen ikasketen ikuspegi globala lantzeko eta lantegiaren antolaketa eta funtzionamendu orokorreko jarraibideak oroitarazi eta garatzeko, prozesuak ordenan eta beharrezko kalitate mailekin bat gauza daitezen.

Esan bezala, modulu honi aurre egiteko, komeni da antolaketazko alderdiak lantzea, lantegiak eta lan praktikoak berezko dituzten ezaugarrien ondorio direnak. Hori dela eta, honako honekin ikusteko duten alderdiak jorratu beharko dira:

-Lan segurtasuna, norberaren babeserako elementuak eta makinak. Irakasleen eredua funtsezkoa izanen da babeserako materiala erabiltzean eta segurtasun neurriak hartzean, konpromiso horiek ikasleengana transmititzeko.

-Eskuzko erremintak.

-Makineria elektro-eramangarria. Deskribapena.

-Zurgintzako elementuak, mihiztadurak eta junturak.

Ez da luze aritu behar gai horiekin, kontzeptu horiek beste modulu batzuetan landu baitituzte, eta honetan, areagotu eginen dira, muntaketa lantegian planteatzen diren ariketak garatzerakoan.

Orobat, modulua aurkeztean, gomendagarria da ikasleei hasierako ebaluazioa egitea, aldez aurreko ezagutzak zehazteko eta aztertzeko, hala behar izanez gero, ea komeni den edukien multzoetarako aurreikusitako iraupena eta programazioa garatzea.

Garatuko diren jardueretan bermatu beharko da prozesu osoa aurretik eta garbi ulertzen dela, fase teknikoak eta puntu kritikoak landuz, hala nola muntaketaren elementuak, lotzeko baliabideen ezagupena, dokumentazio grafikoaren interpretazioa, eta materialen zerrenden egiaztapena. Halaber, begiratu beharko da ikasleek materialak behar bezala pilatzen dituztela, eta egiaztatuko da materialen zerrendek, eskaeren orriek, igorpenak eta jasotzeak bat egiten dutela.

Ikasleek trebetasunak garatzeko helburu duten jarduerak modulu honen mamia izanen dira, hartara, zailtasuna gero eta handiagoa izatearen irizpidea bereziki zaindu beharko da. Era berean, funtsezkoa izanen dute irakasleek, adituak diren aldetik, erakustea eragiketak edo atazak nola egiten diren, ikasleek egin baino lehen.

Jarduera bakoitza ondoko fase komun hauetan antolatzen ahal da:

-Muntaketa zehatz batean parte hartzen duten elementuak identifikatzea.

-Lan sekuentziak aztertzea.

-Ekipamendu egokiak hautatu eta erabiltzea.

-Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak eraikitzea, armatzea, lotzea eta muntatzea.

-Egiaztatzea.

Heziketa zikloko lehen kurtsoko Zurgintzako oinarrizko eragiketak eta Altzarigintzako oinarrizko eragiketak izeneko moduluetan ikasleek dagoeneko egin dituzten oinarrizko ikaskuntzak dauzka modulu honek.

Jarduerak egiteko, beharrezko materialaz hornitu beharko da aurretik; fase horretan kontuan izanen da lanaren neurriak, materialak eta formak identifikatzea. Orobat, komeniko da lantegian erabilitako materialak birziklatu eta bereizteko ohiturak finkatzea, aldez aurretik zehaztutako irizpideen arabera.

Ikasleek, emeki-emeki, gero eta autonomia handiagoa izanen dute muntaketan sortzen diren problemak konpontzeko.

Komeni da lantegiko eta gelako jarduerak taldeka garatzea eskuarki; hartara, irakasleak taldearen gainean jarri beharko du arreta, baina, halaber, ikasle bakoitzaren gainean, ikasteko prozesuari banan-banako segimendua eginez eta ikasketaren aurrerapenak eta zailtasunak egiaztatuz.

Azkenik, azpimarratu behar da profesionalak bereizgarri dituen jarrerak eta portaerak, batik bat ordenari, zorroztasunari, segurtasunari, errespetuari, elkarlanari, arretari, laguntzari eta abarri buruzkoak, ahalik eta gehien nabarmenduko direla; izan ere, betidanik izan dira eta, etorkizunean ere izanen dira, oso baloratuak hezkuntzako zein laneko munduan.

Altzariak eta zurgintzako bestelako produktuak muntatzeko proiektuei lotuta dauden lan unitatetan antolatzen dira egin daitezkeen jarduerak. Trebetasun eta ezagutza espezializatuagoak aplikatzeko eta zailtasuna gero eta handiagoa izateko hautatu beharko diren lan unitate horietako bakoitzean, ondoko ataza hauek eginen dira, besteak beste:

-Muntatzeko prozesua fasez fase antolatzea, osagaiak identifikatuz eta aurreikusitako muntaketa planari dagozkion tokietan kokatuz.

-Eginen den muntaketa bakoitzerako behar diren makinak, lanabesak eta osagarriak prestatzea, faseak bereiziz eta behar diren makinak, lanabesak eta txantiloiak doituz.

-Beharrezko multzoak eta azpimultzoak osatzea, lotzeko elementuen mekanizazioa aurreikusitako makinen bidez eginez, piezak kolatuz eta prentsatuz, eta azpimultzo guztiei mastika jarriz eta lixatuz.

-Muntaketa plana osatzen duten osagarriak eta burdineria muntatzea, azken emaitza egiaztatuz balizko lasaierak estutzeko eta elementuren batean ukituak egiteko.

-Laneko prebentzio eta segurtasun arauak eragiketa bakoitzean aplikatzea, materialen erabilera aproposa eta hondakinen tratamendu egokia zainduz.

Kontuan hartu behar da modulu honek harreman estua duela bigarren kurtsoko Zuraren eta eratorrien mekanizazioa eta Zenbakizko kontrolaren bidezko mekanizazioa zurgintzan eta altzarigintzan izeneko moduluekin. Orobat, Dokumentazio teknikoa II izeneko moduluarekiko harremana garrantzitsua da, muntatzeko jarraibideak prestatzeari dagokionez.

Lanbide modulua: Akaberak zurgintzan eta altzarigintzan.

Kodea: 0547.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Euskarriaren gainazalaren ezaugarriak egiaztatzen ditu, akatsak identifikatzen ditu eta neurri zuzentzaileak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikazioaren gainazalak ikuskatu ditu, eta marradurarik, pitzadurarik edo mekanizazio-markarik ez dutela egiaztatu du.

b) Aplikazio-euskarriek orbanik edo aplikatu beharreko produktuarekin bateraezina den produkturik ez dutela egiaztatu du.

c) Euskarriak identifikatu ditu eta haien ezaugarriak balioetsi ditu produktuak aplikatzeko.

d) Beharrezko akaberaren arabera, gainazalaren prestaketa egokia dela ikuskatu du.

e) Gainazalean aurkitutako akatsetarako neurri zuzentzaileak identifikatu ditu.

f) Akaberako produktua aplikatu aurretik eta bitartean piezak baliabide egokien bidez erabili eta garraiatu ditu.

g) Aplikazioaren aurretik euskarriak garbitu eta egokitu ditu.

2. Akaberako produktuak prestatzen ditu, fabrikatzailearen jarraibideak interpretatu ondoren, eta haien osagaiak segurtasuneko eta lan osasuneko baldintzetan nahasita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktu bakoitzaren segurtasun-orriak errespetatuz nahasi ditu produktuak.

b) Produktuak haien bateragarritasuna kontuan izanda nahasi ditu.

c) Produktuaren fitxan zehaztutako proportzionaltasuna errespetatuz nahasi ditu produktuak.

d) Akaberako produktuak aplikazio-ekipamendurako biskositate egokiaz prestatu ditu.

e) Disolbatzaileak gehitzeko, fabrikatzailearen jarraibideak errespetatu ditu.

f) Produktuei haien bateragarritasuna kontuan izanda tonua eman die.

g) Produktuak tratatu beharreko azaleraren araberako kantitate egokian prestatu ditu.

h) Produktua zein tokitan aplikatuko den, horren arabera prestatu ditu.

i) Neurtzeko ontziak, osagarriak eta lanabesak garbitu ditu, produktu egokia erabilita, eta baldintza aproposetan utzi ditu.

j) Produktuak ingurumen-baldintza egokietan eta laneko osasun-arauak errespetatuz prestatu ditu.

3. Zuraren eta eratorrien gainazaletan babes- eta dekorazio-akaberak egiten ditu, produktuaren hautaketa justifikatzen du, eta hura bitarteko mekanikoen eta eskuzkoen bidez aplikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egin beharreko lanaren arabera hautatu ditu eskuzko bitartekoak.

b) Aplikazioa eskuzko eragiketen bidez egin du.

c) Aplikazioa produktu motarako makina, ekipamendu eta lanabes egokiez egin du.

d) Tindua aplikatu du, multzoko piezen artean tonu- eta intentsitate-desberdintasunik utzi gabe.

e) Tindatutako piezek orbanik eta tonu-irregulartasunik ez dutela egiaztatu du.

f) Dekorazio-akabera bitarteko eta teknika egokien bidez aplikatu du, produktu motaren arabera.

g) Produktuaren geruza "mikraje" egokiaz aplikatu du.

h) Aplikazio-prozesu osoan kalitatea kontrolatu du.

i) Dekorazio-akabera eskatutakoaren arabera egin du.

j) Osagarriak eta lanabesak garbitu ditu, produktu egokia erabilita, eta baldintza aproposetan utzi ditu.

k) Norbera eta ingurumena babesteko ekipamendua behar bezala erabili du, segurtasun-baldintza egokiak ziurtatzeko.

4. Lehortu eta ontzeko prozesua kontrolatzen du, akatsak identifikatzen ditu eta neurri zuzentzaileak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lehortze- eta ontze-lana ingurumen-baldintza egokietan egin du, produktuen zehaztapen teknikoen arabera.

b) Lehortze- eta ontze-lana produktuen zehaztapen teknikoetan jasotako prozesuaren arabera egiten dela kontrolatu du.

c) Lehortze- eta ontze-prozesu osoan kalitatea kontrolatu du.

d) Erreakzio kimikoaren bidez produktuak lehortzeko erabiltzen den ekipamenduaren parametroak egiaztatu ditu.

e) Akabatutako piezen ezaugarriak egiaztatu ditu.

f) Lehortu eta ontzeko tresneriaren lehen mailako mantentze eragiketak egin ditu.

g) Aplikatutako produktuak lehortu eta ontzeko prozesuan, laneko eta ingurumenerako arriskuen prebentzioari buruzko arauak errespetatu ditu.

5. Hondakinak kudeatzeko prozedurak aplikatzen ditu, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak beteta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ezarritako maiztasunaz bereizi ditu hondakinak aplikazio-prozesuan.

b) Lixatze-hautsa bitarteko egokien bidez atera du.

c) Hondakinak edukiontzi egokietan eta zehaztutako lekuan gorde ditu, hondakinak kudeatzeko arauak beteta.

d) Hondakinak (produktua, iragazkiak eta ontziak, besteak beste) edukiontzi egokietan jarri ditu, kudeatzaile baimenduen bitartez ondoren ingurumen-kudeaketa egiteko.

e) Zuraren eta eratorrien akaberarako produktuak manipulatu eta erabiltzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.

f) Materialen, ekipamenduen eta lanabesen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko neurriekin lotu du.

g) Hondakinak manipulatu ditu, segurtasuna eta laneko osasuna zaintzeko babes eta bitarteko egokiak erabilita.

h) Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

Edukiak.

Zuraren eta eratorrien euskarriak egiaztatzea.

-Azaleren ezaugarriak akaberaren arabera.

-Aplikatzeko zuraren, eratorrien azalerak eta aldez aurreko estaldura dutenak.

-Gainazalaren prestaketa eta akabera. Arretak.

-Euskarrien gainazalaren kalitatea.

-Berrikusteko prozesuak. Gainazaletako akatsak. Neurri zuzentzaileak.

-Piezak manipulatu eta garraiatzea.

-Tenperatura eta hezetasun baldintzak produktuen arabera.

-Euskarrien garbiketa eta aklimatazioa. Sistemak eta instalazioak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia.

Zuraren eta eratorrien akaberako produktuak prestatzea:

-Akaberako produktu motak. Aplikazio teknikak.

-Eskuzko akaberako produktuak.

-Nahasketak. Proportzionaltasuna. Manipulazioa. Balio-bizitza.

-Tindaketa. Tinduak, motak eta ezaugarriak.

-Biskositatearen kontrola.

-Oinarrizko kolorimetria.

-Produktuen bateragarritasuna.

-Lanabesen eta osagarrien mantentze-lanak.

-Dokumentazio teknikoa. Segurtasun orriak. Fabrikatzailearen jarraibideen fitxa. Prozesuaren fitxak.

-Akaberako produktuen kalitate kontrola.

-Arrisku bereizgarriak akaberako produktuak manipulatu, nahasi eta erabiltzean. Segurtasun elementuak. Segurtasunari buruzko araudia.

-Hondakinen tratamendua. Ingurumenari buruzko araudia.

Apaindurarako akaberak egitea:

-Produktu eta teknikak. Produktuak eskuzko aplikaziorako.

-Eskuzko aplikazioko, aplikazio semiautomatikoko, eta automatikoko teknikak akaberarako.

-Eskuzko aplikazioko produktuen afinitatea euskarriarekin.

-Lanaren antolaketa eta banaketa. Faseak eta sekuentziazioa. Prozesuaren fitxak.

-Tinduak, apaindurarako akaberak eta akabera bereziak aplikatzea.

-Kalitatea egiaztatzea. Akatsak zuzentzea.

-Garbiketa eta mantentze-lanak. Lanabesak, osagarriak, ekipamenduak, makinak eta instalazioak.

-Akaberako prozesuen eta instalazioen arrisku bereizgarriak.

-Segurtasun elementuak. Araudia.

-Ingurumen baldintzak akaberen aplikaziorako. Hondakinak.

Produktuak lehortu eta ontzeko prozesua kontrolatzea.

-Lehortzeko sistemak. Erreakzio kimikorik gabe. Erreakzio kimikoaren bidez.

-Lehortze beharturako ekipamenduak eta instalazioak. Abiaraztea.

-Inguruneko baldintzak produktuak lehortzeko.

-Kalitate kontrola lehortzeko prozesuan. Tenperatura, hezetasuna, aireztapena, gasen saturazioa, etab.

-Produktuaren parametroen azken egiaztapena.

-Lehortzeko eta ontzeko ekipamenduen lehen mailako mantentze-lanak.

-Arriskuak lehortzeko prozesuetan. Segurtasun elementuak. Aplikazioak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko araudia.

Sortutako hondakinen kudeaketa eta lan arriskuen prebentzioa zuraren eta eratorrien akaberan:

-Akaberako prozesuen eta instalazioen arrisku bereizgarriak. Sutea, deflagrazioa, toxikotasuna.

-Ingurumena kutsatzeko iturriak. Hondakinak. Iragazkiak. Erabili gabeko produktuen hondakinak. Ontziak. Lixatze hautsa.

-Aplikazio prozesuan sortutako hondakinak sailkatzea.

-Lixatze hautsa kentzea.

-Hondakinak biltzea.

-Istripuen arrazoiak akaberako produktuak manipulatu eta erabiltzean.

-Akaberako prozesuetan sortutako hondakinak pilatu, garraiatu, biltegiratu, bildu, tratatu eta ezabatzea. Araudia.

-Akaberako produktu eta osagaien manipulazioan, aplikazioan eta lehortzean hartu beharreko neurriak.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuei buruzko araudia.

Orientabide didaktikoak.

Komeni da modulua hastea ikasleak kontzientziatuta zeinen garrantzitsuak diren akaberarako prozesuak altzariaren azken emaitzan, estetikaren zein kalitatearen ezaugarrien aldetik. Ondoren, modulu honetan erdietsi beharreko ikasketak ebaluatzeko irizpideak eta haien edukiak aurkeztu eta garatu behar dira.

Lantegian garatzen diren beste moduluetan bezala, gomendagarria da akaberako lantegiaren antolaketa eta funtzionamendu orokorrerako jarraibideak eta haien ezaugarriak zehaztea ikasleei, prozesuak ordenan eta beharrezko kalitate mailekin bat egiteko. Alde horretatik, funtsezkoa da ikasleak jabetzea nolako erantzukizuna dakarren arriskutsuak izan daitezkeen produktuak erabiltzeak, bai haien bururako bai ingurumenerako.

Moduluaren zentzua eta garrantzia argituta eta lantegian segurtasunerako eta antolaketarako jarraibideak bereganatuta, modulua bera garatu beharko da, akaberako prozesuen ikuspegi orokorra emanez eta fase bakoitza bereizten duten oinarrizko kontzeptuak sartuz: azalera prestatzea, produktua prestatzea, aplikatzea eta ontzea.

Bereziki azpimarratuko da behar-beharrezkoa dela lana zehatz eta zorrotz egitea; izan ere, fase honen emaitza produktu bikaina izan daiteke, kalitate eta itxura onekoa, edo, bestela, produktu ezin txarragoa, aurreko lan guztia zapuztuko duena. Horretarako, emaitzei eta prozesuari buruz fitxa teknikoek ematen dituzten erreferentziak erabili beharko dira.

Ahal den bezain laster, ariketa praktikoak egitea proposatuko da, partzialak zein produktu osoen azken akabera egitekoak, edukien multzo bakoitzean banan-banan sakondu beharrik gabe. Modu horretan, multzo bakoitzeko edukiak garatu ahala, prozedurazko jarduerak egiten ahal dira emeki-emeki haien zailtasuna handitzen delarik, prozesu konplexuagoak sartuz eta kalitate handiagoa eskatuz.

Jarduerak garatzerakoan, komenigarria izanen da:

-Edozein eragiketa mota hasi baino lehen, balizko lan eta ingurumeneko arriskuak aztertu eta identifikatzea, eta horiek prebenitzeko neurri egokiak hartzea.

-Geroago, prozesu zehatzaren fase bakoitza eginen da, kasuan kasuko dokumentazio teknikoari jarraikiz, hala nola produktu edo prozesuaren fitxei, eta ikasleek erregistratu beharko dituzte eta bete direla egiaztatu.

-Akatsak edo desdoitzeak antzemanen dira fase bakoitzean, eskuratutako produktua baloratu eta egiaztatuz. Beste lanbide moduluekin elkarlanean eta kalitateko laborategiaren baliabideak (durometroa, distirometroa, kolorimetroa etab.) erabiliz egiten ahal dira egiaztapen horiek.

-Lan saio bakoitza bukatzean, sortutako hondakinak tratatuko dira eta makinak nahiz ekipamenduak garbitu, doitu eta mantenduko.

Nahiz eta funtsean prozedurazko modulua izan, teknikak eta trebetasunak garatzen dituena, kasuan kasuko eduki kontzeptualekin bateratu behar da. Hori dela eta, fase bakoitzean beharrezkoa izanen da irakasleek erakusteko jarduerak egitea, metodologia nagusia "eginez ikastea" bada ere; izan ere, prozesua guztiz ulertzeko, ezinbestekoa izanen da garatzen diren kontzeptu teorikoak ikasleek banan-banan praktikan jartzea.

Trebetasunen gutxieneko maila lortzeko, gomendatzen da prozedurak hainbatetan zenbait jardueratan errepikatzea, haietako bakoitzean zenbait produktu eta material erabiliz, zailtasuna gero eta handiagoa izanda teknikak garatzea lortzeko, bai aplikazio prozesuetan bai piezak edo gauzakiak osatzekoetan. Irakasleek, nahitaez, moduluko ikasle guztien ikas prozesuaren segimendu hurbila eta banan-banakoa egin behar dute.

Planteatzen diren jarduerek bultzatu behar dute ikasleen parte-hartzea erabakiak hartzean, nork bere irtenbide eraginkorrak bilatzea sustatuz problemak konpontzeko, eta, horri esker, heldutasun profesional handiagoa eta inplikazio handiagoa lortuz ikas prozesuan. Eduki kontzeptualen multzoetan, ikasleek era aktiboan parte hartuko dute produktu edo prozesuei buruzko informazioa bilatu eta aztertzeko jardueren bitartez, aldizkari espezializatu, Internet eta abarren bidez, geroago zenbait jardueratan erabiltzeko.

Portaera profesionaleko jarrerekin ikusteko duten edukiak azpimarratu behar dira, batik bat ordena, garbiketa, datuen segimenduaren eta interpretazioaren zorroztasuna, segurtasuna, errespetua, elkarlana, lanerako antolaketa etab.; izan ere, eduki horiek asko baloratzen dira prestakuntzako eta laneko ingurunean dauden erlazioetan. Akaberen modulu honetan bereziki aipagarriak dira ongi egindako lanarekiko interesa eta azken emaitzen kontrol zorrotza.

Modulua bukatuta, lan oso bat egiteko gauza izanen dira ikasleak, akaberako ekoizpen prozesua simulatuz makinak prest uzteari dagokionez, eta hasieran ezarritako kalitatearekin eta errekerimenduekin produktua lortzeari dagokionez, une oro indarreko araudia aplikatuz, laneko arriskuak eta ingurumenekoak prebenitzekoa barne.

Altzarien eta zurgintzako bestelako produktuen akaberako proiektuei lotuta dauden lan unitatetan antolatzen dira egin daitezkeen jarduerak. Trebetasun eta ezagutza espezializatuagoak aplikatzeko eta zailtasuna gero eta handiagoa izateko hautatu beharko diren lan unitate horietako bakoitzean, ondoko ataza hauek egiten ahal dira, besteak beste:

-Zuraren eta eratorrien euskarriak egiaztatzea eta zehaztea zein den beharrezko tratamendua eskatutako akaberaren arabera, gainazalean antzematen ahal diren akatsak zuzentzeko neurriak proposatuz.

-Akabera mota guztietarako beharrezko produktuak prestatzea, fabrikatzailearen jarraibideen eta prozesuaren fitxen arabera produktuak nahastuz. Aplikatu beharreko segurtasun neurriei eta aholkuei jarraitzea une oro.

-Apaindurarako eragiketak aplikatzea zurgintzako elementuei, produktuen zatiei edo muntatutako altzarien piezei. Aplikatu beharreko segurtasun neurriei eta aholkuei jarraitzea une oro.

-Produktuen lehortze-ontzea kontrolatzea, ingurumeneko eta kokapeneko baldintzak zehaztuz eta produktuaren azken parametroak egiaztatuz.

-Akaberen lantegien funtzionamendurako eta antolaketarako zein legez aplikatu beharreko arauekin bat kudeatzea sortutako hondakin guztiak.

Komenigarria izanen da benetako gauzakiak izatea, haien gainean egiteko akaberako prozesuak. Horretarako, heziketa zikloko bigarren kurtsoko Zuraren eta eratorrien mekanizazioa eta Zenbakizko kontrolaren bidezko mekanizazioa zurgintzan eta altzarigintzan izeneko moduluetan garatu beharreko praktikak koordinatu behar ditu irakaskuntza taldeak, modulu horietan egin diren gauzakiak erabil daitezen akabera emateko. Lehen kurtsoko Altzarigintzako oinarrizko eragiketak izeneko moduluan egindakoak ere bai.

Kontuan hartu beharko da gainazalak prestatzea gisako moduluak zikloko lehen kurtsoan garatu zirela, eta hortaz, gomendatzen da irakaskuntza taldea koordinatuta egotea, edukiak ez errepikatzeko.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabidea.

Kodea: 0548.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz bizitzan zehar.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nork bere nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu ditu erabakiak hartzeko.

b) Zurgintzako eta altzarigintzako teknikariarentzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu ditu, tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide jarduerarako zer-nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztu du.

d) Zurgintzako eta altzarigintzako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu ditu.

e) Etengabeko prestakuntzak laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik duen garrantzia baloratu du.

f) Lana bilatzeko prozesuan zein teknika erabiltzen diren zehaztu du.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi ditu.

2. Talde lanaren estrategiak eta komunikaziorako abileziak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu ditu Zurgintzako eta Altzarigintzako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu ditu.

c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu ditu.

d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

e) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu ditu eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu ditu.

g) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu ditu: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu du.

i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietako bat dela onartu du.

j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu ditu, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu ditu.

b) Enpresaburu eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu ditu eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu ditu.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu ditu, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Zurgintzako eta altzarigintzako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu ditu.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu du, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu ditu.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu ditu eta baldintzak identifikatu ditu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu ditu zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu ditu, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta laguntzako prestazioak bereiziz.

5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zurgintzako eta altzarigintzako sektorean dauden jarduera motak sailkatu ditu, Zurgintzako eta altzarigintzako teknikariaren lan ingurunean, lanbide arriskuak identifikatuz.

b) Dauden arrisku faktoreak sailkatu ditu.

c) Lanbidearen arriskuen ondoriozko lanbide kalteak (lan istripuak, lanbide gaixotasunak) identifikatu ditu.

d) Enpresako arriskuak ebaluatzeko prozesua eta kontzeptua zehaztu ditu.

e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu ditu, eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien eraginkortasuna kontrolatu du.

f) Zurgintzako eta altzarigintzako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu du.

g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu ditu.

h) Prebentzioaren kulturaren garrantzia baloratu du enpresaren esparru eta jarduera guztietan.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko araudia identifikatu du.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren identifikatu du.

c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

d) Arrisku plan bat prestatzean inplikatuta dauden agente guztien erantzukizunak identifikatu ditu.

e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu du.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

g) Aintzat hartu du garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

h) Zurgintzako eta altzarigintzako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu da.

i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazio plana proiektatu du.

7. Prebentzio eta babes neurriak aplikatzen ditu, eta Zurgintzako eta altzarigintzako teknikariaren lan-inguruneko arrisku egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu ditu.

c) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu ditu.

d) Zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu ditu.

f) Langilearen osasuna zaintzeko betekizunak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu ditu.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Zurgintzako eta altzarigintzako teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorea definitu eta aztertzea, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Zurgintzako eta altzarigintzako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Zurgintzako eta altzarigintzako teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae-ren ereduak, Europako curriculum vitae-a eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Aplikazio informatikoak garatzeko sektoreko ekipamendu motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Zurgintzako eta altzarigintzako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolaketa berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Arrisku profesionalen ebaluazioa:

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Inguruneko baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Baldintza ergonomiko eta psiko-sozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.

-Arriskuaren balorazioa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

Prebentzioaren plangintza enpresan:

-Prebentzio plana.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Sektoreko enpresa batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea:

-Jarduteko protokoloa hautatzea.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.

-Segurtasunaren gaineko seinalizazio motak identifikatzea.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera garatzeko, zurgintzako eta altzarigintzako sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari, Gizarte Segurantzari eta lan ekipamenduei buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, eduki horiek beharrezkoak baitira Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan enpresako proiektu/plana garatzeko. Ondoren, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; aipatutako enpresa proiektuari dagokion prebentzio planean gauzatzen ahal da haien aplikazio praktikoa. Gatazkaren kudeaketarekin jarraitu daiteke eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorratu daiteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientabide profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertain eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak finkatzea, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako erreminta egokiak erabiliz.

-Lana bilatzeko behar den dokumentazioa prestatu eta betetzea: curriculum vitaea, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Komunikazio jarduerak egitea.

-Klasean aurkezpenak egitea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin alderatzea.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Prebentzio plan bat prestatzea Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan garatu beharreko enpresako proiektu/planerako.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutzen ahal izan dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientabidea eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluek harreman estua izanen dute, eta edukiak zein metodologiaren alderdiak elkarrekin koordinatuko dituzte.

Azpimarratu behar da komenigarria dela Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan eginen den enpresako proiektu/plana erabiltzea Lanerako prestakuntza eta orientabidea izenekoan ematen diren edukiak zuzenean aplikatzeko; horrek modulu honetako edukien alderdi praktikoa sustatuko du.

Halaber, arreta eman behar litzaioke lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekiko loturari, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 0549.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimen sortzaileari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu du banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) "Berrikuntza" eta "nazioartekotze" kontzeptuak eta horiek gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatearen gehikuntzarekin duten lotura identifikatu ditu.

c) Ekimenaren kultura zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu du.

d) Zurgintzako eta altzarigintzako eremuan abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu du.

e) "Arrisku" kontzeptua aztertu du, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) "Enpresaburu" kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu ditu.

2. Komunikazio, lidergo, sormen eta konpromisoarekin ikusteko duten norberaren gaitasunak aitortu eta aplikatzen ditu, eta lanbide jarduerak garatzeko garrantzia baloratzen du nork bere kasa zein bestearen kontura lan egitean.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

b) Agindu eta zuzentzeko estiloak eta haien eraginak pertsonen eta enpresen gainean sailkatu ditu.

c) Motibazioaren premia justifikatu du lanbide jardueretan.

d) Motibatzeko teknika ohikoenak eta nola egokitzen diren egoeraren arabera deskribatu ditu.

e) Sormenaren premia justifikatu du lan prozesuak hobetzean eta lanbide berrikuntzan.

f) Sormen prozesuen ezaugarri nagusiak deskribatu ditu.

g) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu sektoreko enpresetan bestearen kontura lan egitean norberak behar dituen ahalmenekin.

h) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu zurgintzako eta altzarigintzako lanbide sektorean jarduera bat sortzeko ekimena duten pertsonen ahalmenekin.

3. Negoziorako ideiak sortu eta identifikatzen ditu, eta enpresa txiki bat sortzeko edo enpresa baten barruan ekimenak garatzeko aukera zehazten du, balio etikoak bereganatuz eta eragina ingurunearen gainean baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu, eta "sistema" kontzeptua aztertu du enpresari aplikatuta.

b) Ideiak izatea sustatu du, enpresa baten barruan, prozesuak eta produktuak hobetzeko ekimenak garatzearren, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

c) Negoziorako ideiak izatea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

d) Negoziorako aukerak aztertu ditu, sektorearen egoera eta eboluzioa kontuan izanda.

e) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

f) Aztertu du ea enpresaren jardueran nolako eragina duten enpresak erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

g) ETE baten inguruneko elementuak identifikatu ditu.

h) Enpresa kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu du.

i) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu ditu.

j) Zurgintzako eta altzarigintzako enpresa baten balantze soziala egin du eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu ditu, bai eta sortzen dituzten onura sozialak ere.

k) Zurgintzaren eta altzarigintzaren arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten praktikak identifikatu ditu.

l) Enpresaren estrategia deskribatu du, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu du.

m) Enpresa baten bideragarritasun ekonomiko finantzariari buruzko azterlana egitea zein garrantzitsua den baloratu du.

4. Zurgintzako eta altzarigintzako enpresa bat sortu eta abian jartzeko jarduerak egiten ditu, dauden baliabideak eta aukerak baloratuz, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu ditu.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu du.

c) Enpresaren forma juridiko desberdinetarako ezarritako tratamendu fiskalak bereizi ditu.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen izapideak aztertu ditu.

e) Zurgintzako eta altzarigintzako enpresak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin du.

f) Enpresa plan baten osagaiak deskribatu ditu.

g) Forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu ditu.

h) ETE bat abian jartzeko aholkularitza eta kudeaketa administratiboa enpresatik kanpo lortzeko bideak identifikatu ditu.

i) Produkzio planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana enpresa planean sartu ditu.

j) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

k) Lorategi eta loradenda sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin du.

l) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu ditu, bai eta finantzabideak ere.

m) Ahuleziak eta indarrak identifikatu ditu.

5. ETE baten kudeaketa administratibo, merkataritzako eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta agiriak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zurgintzako eta altzarigintzako enpresa baten zerga betebeharrak definitu ditu.

b) Fase hauek definitu ditu: produkzioa edo zerbitzua, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu ditu.

d) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu du.

e) Zerga egutegiko zerga motak bereizi ditu.

f) Zurgintzako eta altzarigintzako sektoreko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete ditu (fakturak, albaranak, eskaera orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu ditu.

Edukiak.

Ekimen sortzailea:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak zurgintzako eta altzarigintzako enpresen jardunean.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, zurgintzako eta altzarigintzako sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-"Enpresaburu" kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

Komunikazioa, lidergoa eta sormena.

-Sormenaren, komunikazioaren eta lidergoaren oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Sortzailearen ezaugarriak. Sormena bultzatzen duten teknikak.

-Agindu eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-"Motibazio" kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Zurgintzako eta altzarigintzako sektorean lan egiten duenaren eta ekintzaile baten laneko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Negoziorako ideia zurgintzako eta altzarigintzako enpresa baten esparruan.

-Ekimenaren kultura: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Zurgintzako eta altzarigintzako sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Zurgintzako eta altzarigintzako sektoreko ETE baten erlazioak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Zurgintzako eta altzarigintzako sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Zurgintzako eta altzarigintzako ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa plan bat prestatzea.

Eginkizun administratiboa, merkataritzakoa eta finantzarioa:

-"Kontabilitatea" kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-"Merkataritzako eta finantzako eginkizun" kontzeptua.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Zurgintzako eta altzarigintzako enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek sentikortasun positiboa garatzea beren burua enplegatzeko ekimenari dagokionez, baita enpresa barruan ekiteko jarrerak eta trebetasunak sustatzea ere, enplegua etengabe hobetzeko beste baten kontura lan egiten denean.

Planteatzen diren edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak duela eskumena egokienak juzgatzen dituen erabakiak hartzeko, proposatzen da ikasleak has daitezen ekiteko gaitasunak zehaztu eta garatzen dituzten jarduerekin, eta, horrek, bere aldetik, beren jarduna garatuko duten sektorera hurbiltzen lagunduko die. Ondoren, negoziorako ideia bat zehazteko erronkari eginen diote aurre ikasleek, hori oinarria izanen baita enpresa plan bat garatzeko. Izan ere, hori izanen da modulua garatzeko ardatza.

Gomendatzen da edukiak aplikatzekoak izatea eta enpresa proiektua edo enpresa plana garatzearekin bateratzea, metodologiak lot ditzan moduluko alderdi teorikoa eta praktikoa.

Metodologia teoriko-praktikoa izanen da, ikus-entzunezko baliabideak eta IKTak erabiliz kasuan kasuko sektorearen egoera ekonomikoari buruzko informazioa bilatu eta aztertzeko, eta web orri eta plataforma espezializatuetan kontsultak egiteko, enpresa bat martxan jartzeko prozesuan erabakiak hartzen lagungarri izan daitezen. Alde horretatik, enpresa plan bat gara daiteke, ondoko jardueren ardatz:

-Heziketa zikloaren lanbide profileko jarduerarekin ikusteko duen enpresako proiektu/plan bat egitea, negozioa martxan jartzeak dakartzan alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioa eta giza baliabideak, merkataritzako kudeaketa, administrazio kontrola eta finantzarioa, justifikazio soziala, etab.; batik bat, esperientzia praktikoak, kanpoko agenteekiko harremana eta enpresako jardueraren sustapena oinarri dituen tresna pedagogikoak aplikatuko dira (enpresako leihatila bakarra, merkataritza ganberak, tokiko garapenerako agentziak, CEN, CEIN, enpresen mintegiak eta inkubagailuak, etab.).

-Enpresaburuekin harremanetan jartzea, hitzaldi, bisita, dinamika eta abarren bidez, enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko sortzen denetik aurrera, ekimenaren espiritua sustatzeko eta ikasleek jarduerak garatzeko enpresa horren inguruan: oinarrizko eginkizunak, ingurunearen azterlana, DAFO azterlana, produkzio prozesuaren deskribapena, enpresa mota.

-Azoka, jardunaldi, lantegi eta bestelako ekitaldietara joatea, enpresa ekimenaren garapena eta sektorea ezagutzeko.

-Erakustaldiak, jardunaldi teknikoak eta ikastetxeko beste ekimen batzuk antolatzea, eskolako, ekonomiako eta gizarteko komunitateari begira.

-Kontsultak egitea enpresak sortzeko eskumenak dituzten entitate eta erakundeei, agente ekonomikoei eta profesionalei.

-Enpresako planaren barruan prebentzio plan bat prestatzea, Lanerako prestakuntza eta orientabidea izeneko moduluan erdietsitako gaitasunak oinari dituena.

-Enpresako proiektu/plana kontatu eta defendatzea epaimahai baten aurrean.

Metodologia hau aplikatzeko, komenigarria izanen litzateke ikasleei Interneten sartzeko bide ematen dieten baliabideak eta/edo ikus-entzunezko baliabideak izatea. Halaber, gomendagarria da ikasleak taldeka biltzeko teknika proposatzen diren zenbait jarduera egiteko.

Orobat, ikastetxeen arteko elkarlana sustatuko da, ahal dela, bai irakasleen bai ikasleen aldetik (kudeaketa ekonomikoa, prebentzio plana, denboraren bankua, etab.), eta ikastetxeen materialak eta praktika onak trukatzea bultzatuko da topaketa birtual eta bertaratutakoen bidez.

Lanerako prestakuntza eta orientabidea eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluak osagarriak direnez, koordinatuta egin beharko dira edukien garapena eta sekuentziazioa, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko harremana estua izanik. Era berean, enpresa proiektua kurtso osoan zehar ardatz gisa erabiltzeak laguntzen ahal du metodologia komun bat bi moduluetarako ezartzen, halako eran non Lanerako prestakuntza eta orientabidea izeneko moduluko edukiak aplikatu baitaitezke, egokien juzgatzen den eran, enpresa proiektua egiteko.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 0550.

Iraupena: 350 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Zurgintzako eta altzarigintzako enpresaren egitura eta antolaketa identifikatzen ditu, eta lortzen dituen produktu eta zerbitzuen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolaketa egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa-antolakunde ereduzkoekin alderatu du.

c) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio sistemak eta biltegiratzea, besteak beste.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu ditu.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedapen bideen egokitasuna baloratu du.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutu eta justifikatu ditu:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion jarrera eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna, segurtasuna, ardura eta beste batzuk).

-Lanbide jardueran arriskuei aurrea hartzeko beharrezkoak diren jarrerak eta babes pertsonaleko neurriak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagozkion jarrera eskakizunak.

-Lantaldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkikoei buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jarduera egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuei aurrea hartzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu ditu.

c) Norbanakoak babesteko ekipamenduak erabili ditu, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenaren errespetuzko jarrera argia erakutsi da eta hari lotutako barne eta kanpo arauak aplikatu ditu.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe eduki du.

f) Jasotako jarraibideak interpretatu eta bete ditu eta esleitutako lanaren ardura hartu du.

g) Egoera bakoitzean arduradunarekin eta taldekideekin komunikazio atsegina eta harreman eraginkorrak ezarri ditu eta tratu adeitsua eman die.

h) Taldeko gainerako kideekin koordinaturik lan egin du eta gertatzen den aldaketa, behar garrantzitsu edo ustekabeko ororen berri eman die.

i) Norberaren jardueraren garrantzia aintzat hartu du eta enpresaren produkzio prozesuen garapenean esleitutako zereginen aldaketetara moldatzeko eta eginkizun berrietan integratzeko beharra baloratu du.

j) Konpromiso arduratsua hartu du zeregin eta jarduera guztietan arauak eta prozedurak aplikatzeko.

3. Zurgintzako eta altzarigintzako materialak hartu, biltegiratu eta igortzeko eragiketak egiten ditu, segurtasuneko eta laneko osasuneko baldintzak errespetatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Izakinak kudeatzeko dokumentazioa interpretatu, bete eta bideratu du.

b) Materialak eta produktuak ikuskatu eta neurtu ditu.

c) Ikuskapenean aurkitutako akatsak arduradunari jakinarazi dizkio.

d) Materialak eta produktuak biltegian sailkatu ditu.

e) Izakinak, eta horien gutxieneko eta gehieneko mailak kontrolatu ditu.

f) Fabrikatzaileak ezarritako segurtasunari, iraungipenari, tenperaturari, toxikotasunari, sukoitasunari eta hezetasunari buruzko jarraibideak errespetatu ditu.

g) Enpresak ezarritako kalitate-irizpideak aplikatu ditu.

h) Bidalketan produktuen karga eta ezarpena egiaztatu ditu, behar ez diren arriskuak saihesteko segurtasun-arauak kontuan izanda.

i) Materialak eta produktuak manipulatu ditu, prebentzioko eta laneko osasuneko neurriak hartuta.

4. Zurgintzako eta altzarigintzako dokumentazio teknikoa prestatzen du, enpresaren prozedurak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko argibideak interpretatu ditu.

b) Arotzeriara eta altzarigintzara zuzendutako datuak bildu ditu.

c) Neurrirako fabrikaziorako eraikuntza soluzio egokia aplikatu du.

d) Enpresak eskuragarri dituen lanabesak, neurgailuak, euskarriak eta formatuak maneiatu ditu.

e) Dokumentazio grafikoa prestatzeko, ordenagailuz lagundutako diseinu-programak erabili ditu.

f) Aurrekontuak egiteko, informatika-tresnak erabili ditu.

g) Besteak beste, memoriak egitean, materialen oinarrizko ezaugarriak eta kalitateak adierazi ditu.

h) Lantaldean integratu da, eta ekimena eta interesa azaldu ditu.

5. Zurgintzako eta altzarigintzako materialak, osagaiak, makinak eta tresneria prestatzen ditu, eta lehen pieza egiteko baldintzak ezartzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landu gabeko piezak dimentsionatu ditu eta lehengaia optimizatu du.

b) Fabrikazio prozedura interpretatu du.

c) Produkzioko tresnerian eta makinetan erremintak, osagarriak eta segurtasun sistemak muntatu ditu.

d) Beharrezko presioaz eta ezaugarriez estutu ditu erremintak.

e) Besteak beste, biraketa- eta aitzinamendu-abiadurako parametroak, eta neurriak doitu ditu.

f) Makinaren edo ekipamenduen funtzionamendua eta parametroak egiaztatu ditu.

g) Lortutako piezetarako eskatutako ezaugarri teknikoak eta kalitatea egiaztatu ditu.

h) Prest jartzeko eragiketetan, segurtasunari, kalitateari eta ingurumenarekiko errespetuari buruzko arauak bete ditu.

i) Mekanizazioari lotutako arriskuak identifikatu ditu, eta lehendabiziko pieza lantzeko behar ziren segurtasun-neurriak hartu ditu.

j) Lantaldean integratu da, eta ekimena eta interesa azaldu ditu.

k) Fabrikazio prozesua optimizatzen lagundu du.

6. Zura eta horren eratorriak makinekin eta tresneriarekin mekanizatzen ditu, dokumentazio teknikoa interpretatu ondoren eta ezarritako protokoloak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hornidura ziurtatzeko moduan antolatu du materiala.

b) Makinaren funtzionamendua, eta haren osagarriena eta babes-ekipamenduena egiaztatu du.

c) Makinen eta ekipamenduen elikatzea kontrolatu du.

d) Piezak mekanizatu ditu, haien formak eta dimentsio-ezaugarriak errespetatuz.

e) Kalitatea kontrolatzeko eragiketak egin ditu, enpresaren eskuliburua aplikatuta.

f) Kalitate-ezaugarriak betetzen ez dituzten piezak baztertu ditu.

g) Lantaldearekin elkarlanean jardun du eta ekimena eta interesa azaldu ditu.

h) Mekanizazioko erremintak, makineria eta ekipamenduak garbitu ditu, eta haien lehen mailako mantentze-lanak egin ditu.

i) Piezak mekanizatu eta manipulatzean norbera babesteko ekipamendua (NBE) erabili du.

7. Zenbakizko kontrol bidezko makinekin (CNC) zura eta eratorriak prest jarri eta mekanizatzen laguntzen du, ezarritako protokoloak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) CNC bidezko mekanizaziorako oinarrizko programazio-sekuentziak ezarri ditu.

b) Erabiltzen den programazio-eskuliburuaren arabera egin ditu programak.

c) CNCko makinaz mekanizatzeko lanabesak eta erremintak hautatu ditu.

d) Zenbakizko kontrol bidezko makinak prestatzen lagundu du, beharrezko prozedurak aplikatuta.

e) Pieza makinan finkatzeko lanabesak prestatu ditu.

f) Programaren funtzionamendua egiaztatu du eta desbideratzeak zuzendu ditu.

g) Piezaren ezaugarri teknikoek prozesuaren dokumentazioari erantzuten diotela egiaztatu du.

h) Zenbakizko kontrol bidezko makineria garbitu du eta haren lehen mailako mantentze-lanak egin ditu, ezarritako protokoloaren arabera.

i) Lantaldean integratu da, eta ekimena eta interesa azaldu ditu.

j) Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak bete ditu, eta arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta tresneria identifikatu ditu.

8. Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak eta produktuak muntatu eta akabatzeko zereginetan parte hartzen du, ezarritako prozedurak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zehaztapen teknikoen eta eskuragarri dauden bitartekoen arabera ezarri du muntaia-sekuentzia.

b) Lotura-elementuak ipintzeko materialak mekanizatu ditu.

c) Neurrirako fabrikazioan azpimultzoak eta multzoak aurretiaz muntatu ditu.

d) Multzoen neurriak eta perdoiak egiaztatu ditu.

e) Burdineria eta osagarriak zehaztapen teknikoen arabera muntatu ditu.

f) Akaberako produktuen osagaiak nahasi ditu, fabrikatzailearen jarraibideen eta produkzio-beharren arabera.

g) Akabera bereziak eta apaindurakoak aplikatu ditu.

h) Piezak lehortzeko/ontzeko prozesua ezarritako denboren arabera kontrolatu du.

i) Aplikazioko lanabesak eta ekipamenduak garbitu ditu.

j) Aplikazioko eta lehortzeko/ontzeko ekipamenduetan lehen mailako mantentze-lanak egin ditu.

k) Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak bete ditu, eta arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta tresneria identifikatu ditu.

Lanbide modulu honek lagundu egiten du titulu honetako gaitasunak eta helburu orokorrak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereizgarriak garatzen.

3. ERANSKINA

3. ERANSKINA

PRESTAKUNTZA UNITATEAK

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitatetan

0538 Lanbide modulua: Materialak zurgintzan eta altzarigintzan (140 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0538-UF01(NA)

Zur motak, ezaugarriak, araudia

40

0538-UF02(NA)

Zurezko produktuak eta material osagarriak

30

0538-UF03(NA)

Zura eraldatzea

20

0538-UF04(NA)

Zurgintzako eta altzarigintzako eraikuntza sistemak eta fabrikazio prozesuak

50

0539 Lanbide modulua: Eraikuntza soluzioak (220 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0539-UF01(NA)

Krokisak zurgintzan eta altzarigintzan

50

0539-UF02(NA)

Oinarrizko diseinua zurgintzan eta altzarigintzan

50

0539-UF03(NA)

Lagundutako oinarrizko diseinua zurgintzan eta altzarigintzan

50

0539-UF04(NA)

Materialak eta kostuak.

40

0539-UF05(NA)

Lanabesak eta txantiloiak

30

0540 Lanbide modulua: Zurgintzako oinarrizko eragiketak (220 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0540-UF01(NA)

Zurgintzako oinarrizko eragiketak eskuzko erremintekin

60

0540-UF02(NA)

Zurgintzako oinarrizko eragiketak makina konbentzionalekin

60

0540-UF03(NA)

Zurgintzako multzoak egitea

60

0540-UF04(NA)

Mantentze-lanak eta lan arriskuen prebentzioa zuraren oinarrizko mekanizazioan

40

0541 Lanbide modulua: Altzarigintzako oinarrizko eragiketak (220 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0541-UF01(NA)

Altzarigintzako oinarrizko eragiketak eskuzko erremintekin

60

0541-UF02(NA)

Altzarigintzako oinarrizko eragiketak makina konbentzionalekin

60

0541-UF03(NA)

Altzarigintzako multzoak egitea

60

0541-UF04(NA)

Mantentze-lanak eta lan arriskuen prebentzioa altzariak muntatzeko eragiketetan

40

0542 Lanbide modulua: Biltegiko kontrola (60 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0542-UF01(NA)

Zurgintzako eta altzarigintzako produktuak jaso eta biltegiratzea

20

0542-UF02(NA)

Zurgintzako eta altzarigintzako produktuen eskaerak garraiatu eta prestatzea

20

0542-UF03(NA)

Zurezko produktu eta altzarien prebentzio neurriak eta igorpena

20

0543 Lanbide modulua: Dokumentazio teknikoa (170 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0543-UF01(NA)

Neurriak hartzea zurgintzan eta altzarigintzan

30

0543-UF02(NA)

Eraikuntza soluzioak zurgintzan eta altzarigintzan

30

0543-UF03(NA)

Planoak zurgintza eta altzarigintzarako

40

0543-UF04(NA)

Fabrikazio prozesuak zurgintzan eta altzarigintzan

20

0543-UF05(NA)

Fabrikazio aurrekontuak zurgintzan eta altzarigintzan

30

0543-UF06(NA)

Zurgintzako eta altzarigintzako proiektuak

20

0544 Lanbide modulua: Zuraren eta eratorrien mekanizazioa (140 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0544-UF01(NA)

Materialak zuraren mekanizaziorako

20

0544-UF02(NA)

Lana prestatzea zuraren mekanizazioan

40

0544-UF03(NA)

Eragiketak zuraren mekanizazioan

40

0544-UF04(NA)

Makina konbentzionalen mantentze-lanak

20

0544-UF05(NA)

Arriskuen prebentzioa zuraren mekanizazioan

20

0545 Lanbide modulua: Zenbakizko kontrolaren bidezko mekanizazioa zurgintzan eta altzarigintzan (140 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0545-UF01(NA)

Zenbakizko kontrolaren oinarrizko programazioa zurgintzan eta altzarigintzan

40

0545-UF02(NA)

Zenbakizko kontrol bidezko makinak prestatzea zurgintzan eta altzarigintzan

40

0545-UF03(NA)

Zenbakizko kontrolaren bidezko mekanizazioa zurean eta altzarietan Prozesuen kontrola

40

0545-UF04(NA)

Zenbakizko kontrol bidezko makinen lehen mailako mantentze-lanak zurgintzan eta altzarigintzan Arriskuei aurrea hartzea

20

0546 Lanbide modulua: Muntaketa zurgintzan eta altzarigintzan (110 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0546-UF01(NA)

Muntaketarako osagaien antolaketa eta kontrola

20

0546-UF02(NA)

Makinak, lanabesak eta osagarriak prestatzea muntaketarako

20

0546-UF03(NA)

Zurgintza eta altzarigintzako multzoen konposizioa

30

0546-UF04(NA)

Burdineria eta osagarriak muntatzea

20

0546-UF05(NA)

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea

20

0547 Lanbide modulua: Akaberak zurgintzan eta altzarigintzan (90 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0547-UF01(NA)

Zuraren eta eratorrien akaberako produktuak prestatzea eta euskarriak egiaztatzea

30

0547-UF02(NA)

Apaindurarako akaberak egitea, produktuak eta teknikak

20

0547-UF03(NA)

Produktuak lehortu eta ontzeko prozesua kontrolatzea

20

0547-UF04(NA)

Sortutako hondakinen kudeaketa eta lan arriskuen prebentzioa zuraren eta eratorrien akaberan

20

0548 Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabidea (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0548-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0548-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

20

0548-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken konponketa

20

0549 Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0549-UF01(NA)

EKIMEN KULTURA ETA IDEIEN SORRERA BULTZATZEA

20

0549-UF02(NA)

ENPRESA PLAN BATEN BIDERAGARRITASUN EKONOMIKO-FINANTZARIOA

30

0549-UF03(NA)

ENPRESA ABIAN JARTZEA

20

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Materialak zurgintzan eta altzarigintzan.

Kodea: 0538.

Iraupena: 140 ordu.

Prestakuntza unitatea: Zur motak, ezaugarriak, araudia.

Kodea: 0538 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Zur moten identifikazioa:

Zura. Zuhaitza. Atalak. Elikadura. Mozketa.

Egitura makroskopikoa eta mikroskopikoa. Osagai kimikoak.

Estatuko zurak eta inportaziokoak. Koniferoak eta hostozabalak.

Sailkapena. Espainiako arauak. Europako arauak. Finlandian eta Suedian zerratutako zurak.

Zerrako zurak. Merkataritzako neurriak. Estatuko eta inportazioko zur nagusiak identifikatzea merkataritzako izenarekin eta espeziearekin.

Zurak hautatzea, ezaugarriak eta abantailak kontuan izanik, erabileraren arabera eta jasen behar duen indar mekaniko motaren arabera. Industriako aplikazioa.

Zuren gaixotasunak eta akatsak. Hazkundeko akatsak. Eragile biotikoak eta abiotikoak.

Zura babesteko sistemak. Babesle motak. Azaleko eta sakoneko tratamenduak.

Kortxoa. Ateratzeko prozesuak. Lehendabiziko transformazioa. Produktuak prestatzea. Industriako aplikazioa.

Neurtzeko eta kontrolatzeko gailuak. Zuraren hezetasuna kalkulatzea. Indar mekanikoak. Kalitate arauak eta entseguak.

-Zuraren erabilerari buruzko ingurumeneko araudia aplikatzea:

Basoak. Zur motak. Banaketa geografikoa.

Oihaneko ondarearen babesa eta defentsa.

Ziurtagirien sistemak. Oihanak Ziurtatzeko Sistemak Aitortzeko Programak Oihanetako Administrazio Kontseilua Nazioarteko estandar eta arauak. Garatzeko prozesua. Ebaluazioa. Zaintzeko katea.

Oihaneko eta ingurumeneko baliabideak ustiatzea. Espainiako baso mota nagusiak eta haiek ustiatzeko kudeaketa. Zurgintzan eta altzarigintzan erabiltzen diren zur ziurtagiridunen munduko banaketa geografikoaren mapak.

Espainiako oihaneko aprobetxamenduen planifikazioari buruzko azterlana. Basoberritzea. Sistemak.

Zur ziurtagiridunez hornitzen duten enpresen datu baseak.

Prestakuntza unitatea: Zurezko produktuak eta material osagarriak.

Kodea: 0538 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Zuraren eratorriko produktuak eta material osagarriak hautatzeko irizpideak:

Txirbil edo zuntz taulak eta taula konposatuak. Ezaugarri fisikoak eta mekanikoak. Merkataritzako izenak eta aplikazioak. Hautatzeko irizpideak (teknikoak, estetikoak, ekologikoak eta ekonomikoak).

Zurezko xaflak. Motak. Xafladura. Merkataritzako izenak eta aplikazioak. Hautatzeko irizpideak (teknikoak, estetikoak, ekologikoak eta ekonomikoak).

Itsasgarriak. Itsasgarri naturalak. Itsasgarri sintetikoak. Aplikazioak. Juntura motak eta sistemak. Hautatzeko irizpideak. (teknikoak, estetikoak, ekologikoak eta ekonomikoak).

Taulen patologia.

Beirak. Motak eta aplikazioak. Aplikazioak. Hautatzeko irizpideak. (teknikoak, estetikoak, ekologikoak eta ekonomikoak).

Plastikoak. Motak (termoplastikoak, termoegonkorrak, elastomeroak, besteak beste) Eskuratzeko sistemak. Aplikazioak.

Metalak. Eskuratzeko sistemak. Aplikazioak. Hautatzeko irizpideak (teknikoak, estetikoak, ekologikoak eta ekonomikoak).

Material berriak. Zura oinarri duten material birziklatuak.

Altzarien eta instalazioen osagarri diren materialak. Hautatzeko irizpideak (teknikoak, estetikoak, ekologikoak eta ekonomikoak).

Estaltzeko materialak: pinturak, bernizak, lakak etab. Ezaugarriak eta aplikazioak.

Prestakuntza unitatea: Zura eraldatzea.

Kodea: 0538 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Zura eraldatzeko prozesuak ezaugarritzea:

Zura zatitzeko eta ataltzeko sistemak. Kortxoa. Lehortzeko sistemak. Zuren tratamendua.

Taulak eta xaflak fabrikatzea. Apaindurarako ijezketak fabrikatzea.

Zurgintzako elementuak fabrikatzea (ateak, leihoak, eskudelak, besteak beste). Fabrikazio prozesuak. Blokeen diagramak.

Altzariak fabrikatzea.

Zurgintzako eta ebanisteriako lantegien konfigurazioa.

Produktuak prestatzea. Industriako aplikazioa.

Eraikuntza sistema nagusiak ezagutzea:

Eraikuntza sistemak. Azpimultzoak. Altzari motak.

Egitura sinpleak. Armazoi arina, astuna eta enborrak.

Zura lotzeko eta mihiztatzeko sistemak altzarientzako eta zurgintzako elementuentzako.

Pergolak. Zertxak, berinapeak eta txapitulak. Burdineria.

Euskarriak: zokaloak, oinarrien nibelazioa, erregulazioak etab.

Burdineria muntatzeko planoak. Hornitzaileen zerrendak.

Ateak eta leihoak. Fabrikatzeko industria sistemak. Nomenklatura.

Pergolak, zertxak eta berinapeak.

Prestakuntza unitatea: Zurgintzako eta altzarigintzako eraikuntza sistemak eta fabrikazio prozesuak.

Kodea: 0538 - UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Zurezko ateak, leihoak eta markoak fabrikatzea.

-Zurezko eskailerak, leihoak, eskudelak eta egitura errazak fabrikatzea.

-Zurezko estaldurak zoru, sabai eta hormetan. Fabrikazio eta instalazio sistemak.

-Zurezko jostailuak, musika tresnak eta bestelako gauzakiak fabrikatzea.

-Altzarien osagai nagusiak. Funtzioa. Krokisa.

-Altzariak egitea. Lotzeko sistemak tiraderetan eta gidetan eta lotzeko elementuenak.

-Altzariaren estiloak. Bilakaera historikoa. Identifikatzeko elementuak.

-Zurezko estaldurak zoru, sabai eta hormetan.

-Laneko kalitate kontrola.

Lanbide modulua: Eraikuntza soluzioak.

Kodea: 0539.

Iraupena: 220 ordu.

Prestakuntza unitatea: Krokisak zurgintzan eta altzarigintzan.

Kodea: 0539 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Irudikapen grafikoko sistemak. Irudikatze sistema hautatzea.

-Esku hutsezko marrazketarako tresnak.

-Akotazioaren arauak.

-Proportzionaltasunaren sistemak. Eskalak.

-Sinbologia.

-Oinarrizko marrazketa geometrikoa.

-Krokisak egitea. Sistema diedrikoa.

-Soluzioaren egingarritasuna, funtzionalitatea, proportzionaltasuna eta estetika.

Prestakuntza unitatea: Oinarrizko diseinua zurgintzan eta altzarigintzan.

Kodea: 0539 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Eraikuntza sistemak.

-Altzariak eta zurgintzako elementuak zehaztea. Abiapuntuko datuak biltzea.

-Materialak eta haren osagaiak zehaztea. Katalogoak.

-Faktore estetiko funtzionalak, ergonomikoak eta erresistentziari buruzkoak. Erabileraren azterlana.

-Elementuak edo multzoak jasanen dituen indarrak eta nekeak.

-Eskura dauden espazioak eta irisgarritasuna.

-Multzoa eta haren osagaiak neurtzea. Katalogoak.

-Egiteko eta muntatzeko sistema zehaztea.

Prestakuntza unitatea: Lagundutako diseinua zurgintzan eta altzarigintzan.

Kodea: 0539 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Irudi geometrikoak irudikatzeko teknikak. Irudikatze sistema hautatzea.

-Marrazketa teknikoa irudikatzeko arauak. Eskalak, akotazioa, xehetasunak, ebakidurak eta sekzioak besteak beste.

-Zurgintzako eta altzarigintzako elementuen irudikatze grafikoa. Irudi geometrikoak irudikatzeko teknikak: poligono erregularrak, tangentziak, elipseak, obaloak, oboideak, besteak beste.

-Ordenagailuz lagundutako diseinua (2D).

Prestakuntza unitatea: Materialak eta kostuak.

Kodea: 0539 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lehengaia, pieza, azpimultzoa eta multzoa bereiztea.

-Materialak errefentziatzeko metodoak eta sistemak. Sistemak.

-Produktuen merkataritza katalogoak. Sailkapena. Bateragarritasuna. Tarifak.

-Fabrikaziorako eta instalaziorako beharrezko bitartekoak.

-Produktuaren kostua eta aurrekontu erabilgarria.

-Informatika aplikatuko tresnak.

Prestakuntza unitatea: Lanabesak eta txantiloiak.

Kodea: 0539-UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Pieza konplexuak. Txantiloiak. Ohiko formak: kurbak, angelu bikoitzak etab.

-Neurketa eta datuak hartzea. Neurriak. Koordenadak. Angeluak.

-Txantiloiak prestatzeko sistemak. Euskarriak.

-Materialak txantiloietarako.

-Eskala naturaleko txantiloiak marraztea. Materialaren aprobetxamenduaren optimizazioa.

-Txantiloia fabrikatzeko teknikak.

-Txantiloiak erreferentziatu eta biltzea.

Lanbide modulua: Zurgintzako oinarrizko eragiketak.

Kodea: 0540.

Iraupena: 220 ordu.

Prestakuntza unitatea: Zurgintzako oinarrizko eragiketak eskuzko erremintekin.

Kodea: 0540 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Mihiztatu eta lotzeko sistemak identifikatzea.

-Zura hautatzea zurgintzako elementuak fabrikatzeko.

-Markatzea, trazadura eta neurketa egitea.

-Zurgintzako piezak egitea eskuzko erremintekin.

Prestakuntza unitatea: Zurgintzako oinarrizko eragiketak makina konbentzionalekin.

Kodea: 0540 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Mihiztatu eta lotzeko sistemak identifikatzea.

-Zura hautatzea zurgintzako elementuak fabrikatzeko.

-Markatzea, trazadura eta neurketa egitea.

-Zurgintzako piezak egitea makina konbentzionalekin.

Prestakuntza unitatea: Zurgintzako multzoak egitea.

Kodea: 0540 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Mihiztatu eta lotzeko sistemak identifikatzea.

-Zura hautatzea zurgintzako elementuak fabrikatzeko.

-Markatzea, trazadura eta neurketa egitea.

-Zurgintzako piezak egitea eskuzko erremintekin.

-Zurgintzako piezak egitea makina konbentzionalekin.

-Zurgintzako multzoak muntatzea.

Prestakuntza unitatea: Mantentze-lanak eta lan arriskuen prebentzioa zuraren oinarrizko mekanizazioan.

Kodea: 0540 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Mantentze-lanen eskuliburuak.

-Mantentze-lanetako eragiketak.

-Mantentze-lan operatiboak eta prebentziorakoak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea mekanizazio eragiketetan.

-Segurtasun sistemak mekanizazio makinetan.

-Banakako babes-ekipamenduak.

Lanbide modulua: Altzarigintzako oinarrizko eragiketak.

Kodea: 0541.

Iraupena: 220 ordu.

Prestakuntza unitatea: Altzarigintzako oinarrizko eragiketak eskuzko erremintekin.

Kodea: 0541 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Zura. Identifikazioa. Motak. Propietateak.

-Xaflak eta ijezketak. Motak. Manipulazioa.

-Itsasgarriak. Motak. Ezaugarriak. Manipulazioa. Aplikazioak.

-Xaflak kolatzea. Teknika eta prozedurak.

-Taulak. Ezaugarriak. Motak.

-Burdineria. Kokapena eta aplikazioak.

-Txantiloiak. Materialak. Ezaugarriak. Aplikazioak. Neurketa. Trazadura. Markatzea.

Prestakuntza unitatea: Altzarigintzako oinarrizko eragiketak makina konbentzionalekin.

Kodea: 0541 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Makina eramangarriak. Motak. Ezaugarriak. Aplikazioak eta manipulazioa.

-Makina eramangarriak prestatzea. Parametroak erregulatzea.

-Mekanizazio eragiketak. Sekuentziak.

-Segurtasuna makina eramangarriekin egiten den mekanizazioan. Arriskuak. Babesteko neurriak.

-Makina konbentzionalak. Motak.

-Erremintak eta lanabesak. Motak.

-Makinak prestatzea. Erremintak eta lanabesak kokatzea. Parametroak erregulatzea.

-Mekanizazio eragiketak. Sekuentziak.

-Segurtasuna makina konbentzionalekin egiten den mekanizazioan. Arriskuak. Babesteko neurriak.

Prestakuntza unitatea: Altzarigintzako multzoak egitea.

Kodea: 0541 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Altzarigintzako elementuak. Muntatzeko lanabesak. Motak. Aplikazioak. Erabilera.

-Itsasgarriak. Kolatzea.

-Mihiztatzea. Piezak egiaztatzea. Doiketa.

-Prentsaketa. Estutzeko elementuen disposizioa/kokapena.

-Piezak finkatzea burdineriaren bidez. Iltzatzea. Torlojutzea.

Prestakuntza unitatea: Mantentze-lanak eta lan arriskuen prebentzioa altzariak muntatzeko eragiketetan.

Kodea: 0541 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Mantentze-lanen eskuliburuak.

-Mantentze-lanetako eragiketak.

-Mantentze-lan operatiboak eta prebentziorakoak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea mekanizazio eragiketetan.

-Segurtasun sistemak mekanizazio makinetan.

-Banakako babes-ekipamenduak.

Lanbide modulua: Biltegiko kontrola.

Kodea: 0542.

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Zurgintzako eta altzarigintzako produktuak jaso eta biltegiratzea.

Kodea: 0542 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lehengaiak jasotzea.

-Materialak manipulatu eta erabiltzea harreran.

-Hornidurak jasotzean kalitatea begiz kontrolatzea.

-Jasotzeko teknikak.

-Arrisku fisikoak materialak jaso eta manipulatzean.

-Altzarigintzako eta zurezko lehengaiak, osagaiak eta produktuak biltegiratzea.

-Materialak eta produktuak destinoaren arabera sailkatzea.

-Produktuak paletetan jartzeko sistema.

-Elementuak bildu eta kokatzea ezarritako parametroen arabera. Pilaketa.

-Segurtasun elementuak: norberarenak, makinak eta instalazioak.

-Suteak itzali eta prebenitzeko sistemak materialen eta produktuen biltegian.

Prestakuntza unitatea: Zurgintzako eta altzarigintzako produktuen eskaerak garraiatu eta prestatzea.

Kodea: 0542 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Garraiobideak hautatzea.

-Transpaletak: motak, erabilpena eta mantentze-lanak.

-Eskuzko gurdiak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta laneko osasunari buruzkoak lehengaiak, osagaiak eta osagarriak garraiatzean.

-Eskaerak prestatzea.

-Eskaerak prestatzeko teknikak.

-Karga unitateak. Ezaugarriak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta laneko osasunari buruzkoak eskaerak prestatzerakoan.

Prestakuntza unitatea: Zurgintza eta altzarigintzako produktuak igortzea.

Kodea: 0542 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Produktuak igortzea.

-Kargatzeko moduak.

-Kargak ibilgetzea.

-Igorritako produktuen kontrola.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta laneko osasunari buruzkoak bukatutako produktuen manipulazioan eta kargan.

Lanbide modulua: Dokumentazio teknikoa.

Kodea: 0543.

Iraupena: 170 ordu.

Prestakuntza unitatea: Neurriak hartzea zurgintzan eta altzarigintzan.

Kodea: 0543 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Datuak hartzeko tresnak eta lanabesak hautatzea eta erabiltzea.

-Datuak hartzeko eta neurtzeko teknikak.

-Krokisa esku hutsez marraztea.

-Klimatizazioko, iturgintzako eta elektrizitateko instalazioak. Sinbologia normalizatua.

-Espazioen krokisak neurrirako fabrikaziorako.

-Planoak eskalan prestatzea.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza soluzioak zurgintzan eta altzarigintzan.

Kodea: 0543 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Materialak erosi eta pilatzea.

-Fabrikazio prozesuak.

-Makinak, ekipamenduak eta erremintak fabrikazio prozesuak egiteko.

-Fabrikazio elementu eta osagai estandarizatuak.

-Prozesuen azpikontratazioa.

-Fabrikazio serieak aztertu eta baloratzea.

-Hondakin arriskutsuak sorrarazten dituzten materialen erabilera ahalik eta gehien murrizteko soluzioak aukeratzea.

Prestakuntza unitatea: Planoak zurgintza eta altzarigintzarako.

Kodea: 0543 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Fabrikazio planoak interpretatzea.

-Industriako marrazketaren arauak, kotak, eskalak, inprimatzea, tolestea, etab.

-Fabrikazio eta muntaketarako behar diren multzoaren, azpimultzoaren eta ataltzearen planoak.

-Ordenagailuz lagundutako diseinua. Material informatikoa erabiltzea (inprimagailua, eskanerra, etab.).

Prestakuntza unitatea: Fabrikazio prozesuak zurgintzan eta altzarigintzan.

Kodea: 0543 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Prozesuen diagrama.

-Fabrikazio prozesuen makineria (mekanizazioa, muntaia eta akabera).

-Prozesuen denboralizazioa. Fabrikazio bideak.

-Giza baliabideak. Segurtasuna.

Prestakuntza unitatea: Fabrikazio aurrekontuak zurgintzan eta altzarigintzan.

Kodea: 0543-UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Neurketak.

-Kostuen kalkulua.

-Kalkulu-orriak erabiltzea.

-Tarifak erabiltzea.

-Fabrikazioari lotutako kostu motak (finkoak eta aldakorrak). Merkataritzako marjina.

-Programa informatikoen erabilera: testuen tratamendua, kalkulu orriak, datu baseak etab.

Prestakuntza unitatea: Zurgintzako eta altzarigintzako proiektuak.

Kodea: 0543-UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Fabrikaziorako proiektu-dokumentuaren egitura.

-Produktuen ezaugarrien deskribapena.

-Aplikatu beharreko tresna informatikoak.

-Soluzioen justifikazioa: funtzionalak, estetikoak, ekonomikoak, ergonomikoak, ingurumenekoak etab.

-Segurtasun eta higiene arauak fabrikazio prozesuan.

Lanbide modulua: Zuraren eta eratorrien mekanizazioa.

Kodea: 0544.

Iraupena: 140 ordu.

Prestakuntza unitatea: Materialak zuraren mekanizaziorako.

Kodea: 0544 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Dokumentazio teknikoa interpretatzea.

-Materialak ataltzeko zerrenda egiaztatzea.

-Mekanizatu beharreko materialen neurriak eta kalitatea egiaztatzea.

-Egiaztatzea ahalik eta material gutxien botatzen dela.

-Materialaren neurriak gainetik kalkulatzea.

-Mekanizatu beharreko materiala biltzea.

-Dokumentazio teknikoa.

-Fabrikazio planoak.

-Materiala optimizatzeko teknikak.

-Kalitateari buruzko jarraibideak materialak hautatu eta optimizatzeko prozesuan.

-Ordena, garbitasuna eta metodoa atazak egitean lanpostuan eta ingurunean.

-Kostuak murrizteko eta materialaren hondakinak kudeatzeko konpromisoa.

-Erantzukizuna lanean eta kalitatearekiko errespetua.

Prestakuntza unitatea: Lana prestatzea zuraren mekanizazioan.

Kodea: 0544 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Fabrikaziorako materialak eta bitartekoak eskuragarri daudela egiaztatzea.

-Piezak fabrikatzeko prozesuaren bideragarritasuna aztertzea eskuragarri dauden baliabideen arabera.

-Erreferentziako lehendabiziko pieza markatzea.

-Fabrikazio premietarako makinak eta langileak esleitzea.

-Beharrezko txantiloiak egitea.

-Kurbadurak dituzten piezak markatzea, materialaren erresistentzia kontuan izanda.

-Makina konbentzionalak, industrialak eta fabrikazio ekipamenduak.

-Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioaren oinarriak.

-Mekanizazio eragiketen prozesuak.

-Fabrikazio prozesuak.

-Lanak egiteko jarrera ordenatu eta metodikoa.

-Zorroztasuna mekanizazio eragiketak prestatzean.

-Ideiak eman eta prozedurak adosteko ekimen pertsonala.

Prestakuntza unitatea: Eragiketak zuraren mekanizazioan.

Kodea: 0544 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Makinak prest uztea mekanizaziorako:

Ebakitzeko erremintak muntatzea fabrikazio makina eta ekipamenduetan.

Makinetako elementuak doitzea.

Pieza eta materialak mekanizatzeko sekuentzia prestatzea, haien mekanizaziorako.

Mekanizazio-eremu bakoitzean materialen garraioa antolatzea.

Makinetan eta ekipamenduetan segurtasun- eta elikatze-elementuak instalatzea.

Lan eremua prestatzea mekanizazio eragiketak hasteko.

Lehen piezaren ezaugarriak esperotakoak direla egiaztatzea.

Erremintak doitu eta muntatzeko arauak.

Arriskuak. Babesteko neurriak.

Mekanizazio sekuentziak.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

Ordena eta garbitasuna prozesuko faseetan.

-Mekanizazio eta prentsaketa eragiketak egitea:

Erreminten, makinen eta haien babes-ekipamenduen egoera egiaztatzea.

Banakako babes-ekipamenduen hautapena.

Lehen piezaren ibilbidea simulatzea makina geldirik dagoela, eta segurtasun neurriak egiaztatzea.

Desbideratzeen kasuan zuzenketak egitea (biraketa-abiadurak, erremintak eta materialen aitzinamenduak, besteak beste).

Ertzak eta/edo gainazalak eskatutako azken akaberaren arabera estaltzea.

Piezak dokumentazio teknikoan zehaztutako materialez prentsatu eta kolatzea, ezarritako tresneriaren eta bitartekoen bidez.

Pieza mekanizatzeko denbora ahalik eta laburrena dela egiaztatzea.

Landutako produktuaren kalitatea egiaztatzea, beharrezko frogak eginda, eta, egokitu denean, ezarritako neurri zuzentzaileak aplikatzea.

Ergonomia aplikatzea mekanizazio eragiketetan.

Ezaugarriak eta kontrol parametroak.

Gainazalak estaltzea.

Prentsatu eta kolatzeko prozesuak.

Kalitate kontrola.

Segurtasun neurriak mekanizazio eta prentsaketa eragiketetan.

Ergonomiaren oinarri praktikoan lanpostuan.

Gorputza egoki jartzea eragiketa bakoitzean soberako esfortzuak saihesteko eta eragiketak zuzen egiteko.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

Jarduerari buruz ezarritako arauak eta prozedurak errespetatu eta betetzea.

Prestakuntza unitatea: Makina konbentzionalen mantentze-lanak.

Kodea: 0544 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lehen mailako mantentze eragiketak zehaztea.

-Ezarritako mantentze-lan operatiboko eragiketak eta prebentziokoak egitea.

-Lan eremua ordenan eta txukun une oro mantentzea eta prestatzea.

-Operatiboak ez diren ebakitzeko erremintak ordeztea.

-Besteak beste, makinen eta mantentze eragiketen gorabeherei buruzko historikoa prestatzea.

-Mantentze-lanen eskuliburua.

-Mantentze-lanen eragiketen prozesua.

-Mantentze-lan operatiboko eta prebentziorako arauak.

-Ordena eta garbitasuna lanak egitean.

-Ardura lanean.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

Prestakuntza unitatea: Arriskuen prebentzioa zuraren mekanizazioan.

Kodea: 0544-UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Material, erreminta, lanabes, makina eta garraiobideak erabiltzean gerta daitezkeen istripuen arrazoiak, arriskuak eta arriskugarritasun maila identifikatzea.

-Mekanizazio eragiketetan norberaren babeserako erabili beharreko ekipamendu eta makinen segurtasun elementuak deskribatzea.

-Material, erreminta eta makinen manipulazioa erlazionatzea norberaren babeserako eta segurtasunerako beharrezko neurriekin.

-Mekanizazio eragiketak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztea.

-Makinak erabiltzean segurtasun arauak betetzea.

-Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatzea.

-Sortutako hondakinak kudeatzea ezarritako protokoloarekin bat.

-Oinarrizko funtsak materialak manipulatzean.

-Arriskuak materialak, erremintak, lanabesak, makinak eta garraiobideak erabiltzean.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea mekanizazio eragiketetan.

-Segurtasun sistemak mekanizazio makinetan.

-Banakako babes-ekipamenduak.

-Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

-Makinekin hartu beharreko segurtasun neurriak errespetatzea.

Lanbide modulua: Zenbakizko kontrolaren bidezko mekanizazioa zurgintzan eta altzarigintzan.

Kodea: 0545.

Iraupena: 140 ordu.

Prestakuntza unitatea: Zenbakizko kontrolaren programazioa zurgintzan eta altzarigintzan.

Kodea: 0545 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Programen simulazioa ordenagailuan.

-Ataltzeak egitea ordenagailuz lagundutako diseinuko programen bidez (CAD).

-Programazio, erreminta eta lanabesen aukerak hautatzea pieza bakoitzerako.

-Zenbakizko kontrol bidezko programak prestatzea eta fabrikazio prozesua optimizatzea.

-Konparazioa sistema konbentzionalekin.

-CNC makinak. Motak.

-CNC makinen zehaztapena.

-ISO kodeak, makinaren editoreak, inportazioak, parametrika.

-Makinaren jatorria, piezaren jatorria, koordenaden ardatzak, lan eremuak, lanaren plano edo alderdiak.

-Erreminta eta lanabes motak. Kokapena.

-CNC fabrikazioan.

-CNC makina motak, prestazioak eta ezaugarriak.

-Programatzeko forma bakoitzaren abantailak eta desabantailak.

-Programak prestatzeko etapak.

-Jarraikitasuna zailtasunen aurrean.

-Programazio-eskuliburuan jasotako jarraibideak errespetatzea.

-Jarrera ordenatua, metodikoa eta irmoa, prozesua hobetzeko interesa erakutsiz.

Prestakuntza unitatea: Zenbakizko kontrol bidezko makinak prestatzea zurgintzan eta altzarigintzan.

Kodea: 0545 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Piezak eusteko lanabes eta txantiloiak prestatzea.

-Segurtasun prozedurak interpretatzea.

-Operazioen sekuentziazioa.

-Programa kokatzea sortutako fitxategi-egituran.

-Programaren simulazio informatikoa, beharrezko aldaketak eginez.

-Lana mekanizatzeko beharrezko piezen ezaugarriak eta kopurua egiaztatzea.

-Makinan programatutako erremintak muntatzea.

-Erremintetan egin daitezkeen aldaketak zuzenak direla segurtatzea eta horren gaineko informazioa.

-Erremintei buruzko datuak instalatutako erremintei dagozkiela egiaztatzea.

-Programa makinaren ordenagailuan kargatu eta simulatzea.

-Piezak eusteko sistemak prestatu eta egiaztatzea.

-Elikadura sistemak zehaztea, piezak kentzea eta garraioa.

-Aldaketen fitxak sortzea.

-Errotazio, aurreratze eta laneko abiadurak.

-3 ardatzeko CNC. Ezaugarriak eta aplikazioak.

-Erremintak zorrozteko prozesua.

-Ebakitzeko geometria.

-Mekanizazioaren lehentasunak.

-Erremintak konfiguratzeko jarraibideak.

-Aldaketen fitxak.

-Ordena eta garbitasuna lanak egitean.

-Kalitatearekiko interesa.

-Zorroztasuna atazak prestatzean.

Prestakuntza unitatea: Zenbakizko kontrolaren bidezko mekanizazioa zurean eta altzarietan Prozesuen kontrola.

Kodea: 0545 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Segurtasun prozedurak interpretatzea.

-Balorazioa programen optimizazioari buruz.

-Programak aldatzea helburuen arabera.

-Pieza hutsean prozesatzea eta, segurtasun-prozeduraren bidez, erreminten eta euste-sistemen arteko talka galarazten duela egiaztatzea.

-CNC programaren doiketa.

-Programa benetako piezan egitea, programa aldatuta hala behar izanez gero, eta egiaztatzea piezaren kalitatea.

-Beharrezko pieza kopurua programatzea eta makinako desplazamenduak optimizatzea.

-Beharrezko pieza kopurua egitea, kalitatea egiaztatuta.

-Kontrol prozesuak egitea, dokumentazio teknikoari jarraikiz.

-Langileen hutsarteak optimizatzea.

-Dokumentazio teknikoa.

-CNC programak.

-Mekanizazioa kontrolatzeko sistemak.

-Ordena eta garbitasuna lanak egitean.

-Ekimena problemak konpontzeko.

-Ardura banakako eta taldekako lanetan.

Prestakuntza unitatea: Zenbakizko kontrol bidezko makinen lehen mailako mantentze-lanak zurgintzan eta altzarigintzan Arriskuei aurrea hartzea.

Kodea: 0545 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-CNC makinen lehen mailako mantentzea:

Lehen mailako mantentze eragiketak zehaztea.

Ezarritako mantentze-lan operatiboko eragiketak eta prebentziokoak egitea.

Lan eremua ordenan eta txukun une oro mantentzea eta prestatzea.

Kontrol dokumentazioa egitea.

Besteak beste, makinen eta mantentze eragiketen gorabeherei buruzko historiala prestatzea.

Mantentze-lan operatiboaren eta prebentziorako mantentze-lanen eskuliburuak.

Lehen mailako mantentze eragiketen prozesua, fabrikatzaileak adierazitakoa aplikatuta.

Denboralizazio fitxak.

Gorabeheren historikoa.

Ardura lanean.

Segurtasuna eta higienea lanpostuan.

Lan eremua ordenan eta txukun une oro mantentzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

Arriskuak identifikatzea.

Erabili beharreko norberaren babeserako ekipamenduen eta zenbakizko kontrol bidezko makinen segurtasun elementuak deskribatzea.

Material, erreminta eta makinen manipulazioa norberaren babeserako eta segurtasunerako beharrezko neurriekin.

Zenbakizko kontrol bidezko makinekin mekanizazio eragiketak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztea.

Makinekin eragiketak egitea segurtasun arauak betez.

Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatzea.

Sortutako hondakinak kudeatzea ezarritako protokoloarekin bat.

Laneko arriskuei aurrea hartzea mekanizazio eragiketetan.

Segurtasun sistemak mekanizazio makinetan.

Norberaren babeserako ekipamenduak.

Ingurumena babesteko arauak.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia.

Materialak, erremintak, lanabesak, makinak eta garraiobideak erabiltzean gertatzen diren ezbeharren arrazoiak, arrisku-maila eta arriskuak.

Ingurumena kutsatzeko iturriak.

Konpromisoa materialaren hondakinak murrizteko eta ingurumenarekiko errespetua.

Segurtasuna eta higienea baloratzea lanpostuan eta haren ingurunean.

Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna baloratzea arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Lanbide modulua: Muntaketa zurgintzan eta altzarigintzan.

Kodea: 0546.

Iraupena: 110 ordu.

Prestakuntza unitatea: Muntaketarako osagaien antolamendua eta kontrola.

Kodea: 0546 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanpostua antolatzea eragimen-irizpideak erabiliz.

-Muntaketaren dokumentazio teknikoa interpretatzea.

-Piezak bildu behar diren tokian kokatzea, muntaketan erabili arte.

-Burdineria pilatzea, muntatzeko jarraibideekin bat.

-Altzarien burdineria eta osagarriak manipulatzeko tratamenduak ezaugarritzea.

-Muntatu aurreko egiaztapenak.

-Materiala jasotzeko dokumentazioa eta muntatzeko jarraibideak.

-Muntatu aurreko biltegiak.

-Muntatzeko erak burdineriaren eta lotzeko elementuen bidez.

-Muntatzeko elementuen forma, ezaugarriak, neurriak eta kokapenak.

-Muntaketa prozesuak. Faseak. Protokoloak.

-Muntatzeko osagaiak. Identifikazioa.

-Muntaketako planoak. Materialen zerrendak.

-Muntatzeko jarraibideak.

-Burdineria eta osagarriak.

-Arrisku fisikoak materialak manipulatzean.

-Ordena eta garbitasuna prozesuko faseetan.

-Jasotzen dituen jarraibideak interpretatu eta egiteko prestutasuna.

Prestakuntza unitatea: Makinak, lanabesak eta osagarriak prestatzea muntaketarako.

Kodea: 0546 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Muntaia-fase bakoitzerako makineria hautatzea.

-Makina eramangarrien ezaugarriak eta eginkizunak bereiztea.

-Makina bakoitzerako parametroak finkatu eta interpretatzea.

-Proiektuaren arabera beharrezkoa den makineria eramangarria zehaztea.

-Erreminten eta makina eramangarrien kokapena berrikustea.

-Berariazko txantiloiak pilatzea, burdineria edo lotura-sistemak errazago sartzeko.

-Kolatzeko makina prestatzea eta parametroak ezartzea (itsasgarriaren tenperatura eta biskositatea, besteak beste).

-Kontrol-pieza bat egitea, lotura-sistema eta burdineria erabat mekanizatuta.

-Prozesuaren sekuentziak ezaugarritzea, eta erabilitako makina eramangarriekin, erremintekin eta lanabesekin lotzea.

-Kolarik gabeko mihiztaduren parametro garrantzitsuak eta ahokadura-aldagaiak.

-Banakako babes-ekipamendu beharrezkoak.

-Erreminta elektro-eramangarriak. Motak. Osagaiak eta mantentze-lanak.

-Kolatze eta prentsatze motak.

-Lotzeko elementuen sistemak.

-Makineria. Motak. Mantentze-lana.

-Eskuzko erremintak. Zorrozteko eta kontserbatzeko prozesuak.

-Txantiloiak. Motak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ordenak eta garbitasunak prozesuko faseetan duten eragina baloratzea.

Prestakuntza unitatea: Zurgintza eta altzarigintzako multzoen konposizioa.

Kodea: 0546 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Lotzeko elementuen mekanizazioa makinen bidez egitea.

-Azpimultzoen aurremuntaketa egitea, erreminta, baliabide eta ekipamendu egokiak erabiliz eta segurtasun neurriak errespetatuz.

-Muntaketa planoak abiapuntu izanik, piezen eta loturen neurriak eta perdoiak egiaztatzea.

-Txantiloiak erabiltzea.

-Lotzeko elementua sartu eta kolatzea, eskuz zein makinaz.

-Piezak prentsatzea.

-Urratzaileak hautatzea, beharrezko mehetasunaren eta materialaren arabera.

-Azpimultzoei mastika jarri eta haiek lixatzea.

-Txantiloiak. Motak.

-Muntaia-faseak, kontuan izanda muntaia mota (tiraderak, ateak eta armazoiak, besteak beste) eta eskuragarri dauden bitartekoak.

-Azpimultzoei mastika jarri eta haiek lixatzeko parametroak eta aldagaiak.

-Mekanizazio, muntaketa eta doikuntza prozesua.

-Zurgintzako elementuak.

-Prentsatzeko prozesua. Faseak. Bitartekoak.

-Segurtasun arauak. Norberaren babeserako metodoak eta baliabideak.

-Eskuzko erremintak burdineria finkatzeko.

-Urratzaileak. Motak. Aplikazioko metodoak.

-Lixatzeko sistemak. Makineria. Motak. Mantentze-lana.

-Ingurumena errespetatzea prozesu guztietan.

-Egindako lanaren kalitatea.

Prestakuntza unitatea: Burdineria eta osagarriak muntatzea.

Kodea: 0546 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Burdineria hautatzea altzari edo eragintza motaren arabera.

-Multzoa eta osagaiak muntatzeko plana prestatzea.

-Osagaiak mekanizatzea, burdineria muntatzeko berariazko txantiloiak erabilita.

-Burdineria eta osagarriak muntatzeko teknikak aplikatzea.

-Ezarritako parametroak egiaztatzea.

-Lasaierak berriro estutzea.

-Burdineria altzarigintzako egituretarako.

-Ixte sistemak.

-Eragintza sistemak.

-Burdineria muntatzeko jarraibide teknikoak.

-Lotze sistemak.

-Sarrailak. Lanparak muntatzea.

-Ekipamendua sukaldeko eta bainugelako altzarientzako.

-Kalitate kontrola. Protokoloak.

-Zorroztasuna kalkulurako.

-Egindako lanaren kalitatea.

-Kalitate-kontrola gainditzen ez duten osagaiak baztertzeko konpromisoa.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Kodea: 0546-UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Material, erreminta eta makinen manipulazioa lotzea norberaren babeserako eta segurtasunerako beharrezko neurriekin.

-Arriskuak identifikatzea. Azterketa.

-Segurtasun neurriak eta norberaren babeserakoak zehaztea mekanizazio eta muntaketa eragiketetan.

-Makinekin eragiketak egitea segurtasun arauak betez.

-Lan arriskuak prebenitzeko neurriak zehaztea muntatzeko operazioetan.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzea.

-Materialak, erremintak, lanabesak, makinak eta garraiobideak erabiltzean gertatzen diren ezbeharren arrazoiak, arrisku-maila eta arriskuak.

-Segurtasun elementuak (babesak, alarmak eta larrialdietarako geldialdiak, etab.) eta norberaren babeserako ekipamenduak (oinetakoak, begietako babesak eta jantziak, besteak beste).

-Ingurumena kutsatzeko iturriak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eragiketetan.

-Segurtasun sistemak muntaketa makinetan.

-Banakako babes-ekipamenduak.

-Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna baloratzea atazak egitean.

-Jarduerari buruz ezarritako arauak eta prozedurak errespetatu eta betetzea.

-Ingurumena errespetatzea prozesu guztietan.

Lanbide modulua: Akaberak zurgintzan eta altzarigintzan.

Kodea: 0547.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Zuraren eta eratorrien akaberako produktuak prestatzea eta euskarriak egiaztatzea.

Kodea: 0547 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Zuraren eta eratorrien euskarriak egiaztatzea.

Gainazalaren prestaketa berrikustea, baita akaberara egokitzen den ere.

Euskarrien gainazalen kalitatea berrikustea.

-Gainazalean aurkitutako akatsetarako neurri zuzentzaileak identifikatu eta hartzea.

Akaberaren aurretik, piezak manipulatu eta garraiatzea.

Aplikazioaren aurretik, euskarriak garbitu eta egokitzea.

Azaleren ezaugarriak akaberaren arabera.

Aplikatzeko zuraren, eratorrien azaleren egokitasuna, bai eta aldez aurreko estaldura dutenena ere.

Akaberaren aurretik euskarriak manipulatzen diren bitartean hartu beharreko neurriak. Akatsak eta konponbideak.

Euskarriak egokitzeko prozesua. Sistemak eta instalazioak.

Tenperatura eta hezetasun baldintzak produktuen arabera.

Aplikazioaren aurretik, berrikusteko eta zuzentzeko prozesuak baloratzea.

Datuen aprobetxamendua azalera prestatzeko.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Zuraren eta eratorrien akaberako produktuak prestatzea:

Segurtasunari buruzko sinbologia eta dokumentazio teknikoa interpretatzea.

Produktuak prestatzea aplikazio ekipamenduen eta tekniken arabera.

Nahasketa egin eta egiaztatzea.

Produktuak prestatzea tindaketarako.

Produktuak prestatzea, beharrezko kantitatean eta beharrezko ezaugarriekin, ingurumeneko baldintza egokietan eta laneko osasunari buruzko arauak errespetatuz.

Lanabes eta osagarrien mantentze-lanak eta garbiketa egitea.

Eskuzko akaberako produktuak. Nahasteak.

Dokumentazio teknikoa, segurtasun orriak, fabrikatzailearen jarraibideen fitxak eta prozesuaren fitxak.

Biskositatearen kontrola.

Produktuak nahasteko proportzionaltasuna, manipulazio prozesua.

Akaberako produktuen bateragarritasuna.

Nahasketaren balio-bizitza.

Akaberako produktuen kalitate kontrola.

Tinduak, motak eta ezaugarriak.

Kolorimetriari buruzko oinarrizko kontzeptuak.

Arrisku bereizgarriak akaberako produktuak manipulatu, nahasi eta erabiltzean.

Segurtasun elementuak.

Zorroztasuna nahasketaren prestaketan eta kalitatean.

Material hondakinak murrizteko konpromisoa.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzea.

Prestakuntza unitatea: Apaindurarako akaberak egitea, produktuak eta teknikak.

Kodea: 0547 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Prozesu fitxak interpretatu eta aplikatzea.

-Lanaren antolaketa eta banaketa.

-Tinduak, apaindurarako akaberak eta akabera bereziak aplikatzea.

-Aplikazio-prozesu osoan kalitatea egiaztatzea. Akatsak zuzentzea.

-Lanabes, osagarri, ekipamendu, makina eta instalazioen mantentze-lanak eta garbiketa.

-Apaindurarako akaberak eskuz aplikatzeko produktuak.

-Eskuzko aplikazioko, aplikazio semiautomatikoko, eta automatikoko teknikak akaberarako, faseak eta sekuentziazioa.

-Eskuzko aplikaziorako lanabesak.

-Aplikaziorako makina, ekipamendu eta instalazioak.

-Aplikazio prozesuak.

-Eskuzko aplikazioko produktuen afinitatea euskarriarekin.

-Norberaren lana antolatzeko teknikak.

-Kalitate kontrola akaberak eskuz aplikatzeko prozesuan.

-Ingurumen baldintzak akaberen aplikaziorako.

-Akaberako prozesuen eta instalazioen arrisku bereizgarriak.

-Segurtasun elementuak.

-Ordena eta garbitasuna prozesuak egitean.

-Material hondakinak murrizteko konpromisoa.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzea.

Prestakuntza unitatea: Produktuak lehortu eta ontzeko prozesua kontrolatzea.

Kodea: 0547 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lehortze beharturako ekipamenduak eta instalazioak martxan jarri eta erregulatzea.

-Produktuak lehortzeko egokiak diren ingurumen baldintzak egiaztatzea.

-Kalitate kontrola egitea lehortzeko prozesu osoan.

-Bukatutako piezetan zehaztutako ezaugarriak egiaztatzea.

-Lehortu eta ontzeko tresneriaren lehen mailako mantentze eragiketak egitea.

-Lehortzeko sistemak. Erreakzio kimikorik gabe. Erreakzio kimikoaren bidez.

-Lehortze beharturako ekipamenduak eta instalazioak.

-Produktuak lehortzeko parametroak.

-Prozesuaren kalitate kontrola. Tenperatura, hezetasuna, aireztapena, etab.

-Akaberako prozesuen eta instalazioen arrisku bereizgarriak.

-Segurtasun elementuak. Aplikazioak.

-Ordenak eta garbitasunak prozesuko faseetan duten eragina baloratzea.

-Lehortzeko datuen aprobetxamendua produktuaren erabileran.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzea.

Prestakuntza unitatea: Sortutako hondakinen kudeaketa eta lan arriskuen prebentzioa zuraren eta eratorrien akaberan.

Kodea: 0547 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuei buruzko araudia eta sinbologia normalizatua interpretatzea.

-Aplikazio prozesuan sortutako hondakinak sailkatzea.

-Lixatze hautsa kentzea.

-Hondakinak biltegira eramatea, indarreko araudia betez.

-Akaberako prozesu eta produktuak manipulatu eta erabiltzean gertatzen diren istripuen arrazoi ohikoenak identifikatzea.

-Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatzea.

-Akaberako eragiketetan eta instalazioetan sortzen diren hondakinak. Lixatze hautsa. Aplikazio kabinetako hondakinak. Iragazkiak. Erabili gabeko produktuen hondakinak. Ontziak.

-Akaberako prozesuetan sortutako hondakinak pilatu, garraiatu, biltegiratu, bildu, tratatu eta ezabatzeri buruzko araudia.

-Fabrikako hondakinak pilatu, garraiatu eta biltzeko sistemak eta bitartekoak.

-Akaberako prozesuen eta instalazioen arrisku bereizgarriak. Sutea, leherketa, toxikotasuna.

-Akaberako produktu eta osagaien manipulazioan, aplikazioan eta lehortzean hartu beharreko neurriak eta printzipioak.

-Segurtasun elementuak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzea.

-Beharrezko bitartekoak eta babesak erabiltzea laneko segurtasuna eta osasuna zaintzeko hondakinak manipulatzen direnean.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabidea.

Kodea: 0548.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0548 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Antzemandako arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun, ingurumen eta ergonomia baldintzei zein baldintza psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikak aplikatzeari buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0548 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikagarria den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak erakunde berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken konponketa.

Kodea: 0548 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae-ren ereduak, Europako curriculum vitae-a eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: mugikortasun agiria.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 0549.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ekimen kultura eta ideien sorrera bultzatzea.

Kodea: 0549 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ekimenaren kultura: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak zurgintzako eta altzarigintzako enpresen jardunean.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, zurgintzako eta altzarigintzako sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Negoziorako ideia zurgintzako eta altzarigintzako enpresa baten esparruan.

-"Enpresaburu" kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Sormenaren, komunikazioaren eta lidergoaren oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Sortzailearen ezaugarriak. Sormena bultzatzen duten teknikak.

-Agindu eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-"Motibazio" kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Zurgintzako eta altzarigintzako sektorean lan egiten duenaren eta ekintzaile baten laneko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0549 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Zurgintzako eta altzarigintzako ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Zurgintzako eta altzarigintzako sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Zurgintzako eta altzarigintzako sektoreko ETE baten erlazioak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Enpresa plan bat prestatzea.

-Zurgintzako eta altzarigintzako sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0549 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-"Kontabilitatea" kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-"Merkataritzako eta finantzako eginkizun" kontzeptua.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Zurgintzako eta altzarigintzako enpresa baten kudeaketa administratiboa.

4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

4. ERANSKINA

1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) babesean ezarritako tituluetako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Zurgintzako eta altzarigintzako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (1/1990 LOGSE)

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 LOE): ZURGINTZA ETA ALTZARIGINTZA

Materialak eta produktuak zuraren industrian.

0538. Materialak zurgintzan eta altzarigintzan.

Zuraren mekanizazio industriala.

0540. Zurgintzako oinarrizko eragiketak.

0541. Altzarigintzako oinarrizko eragiketak.

0544. Zuraren eta eratorrien mekanizazioa.

Biltegiko kontrola zuraren industrian.

0542. Biltegiko kontrola.

Industriako muntaketa zurgintzan eta altzarigintzan.

0546. Muntaketa zurgintzan eta altzarigintzan.

Akaberak aplikatzea zurgintzan eta altzarigintzan.

0547. Akaberak zurgintzan eta altzarigintzan.

Lanerako prestakuntza eta orientabidea.

Segurtasuna zurgintzako eta altzarigintzako industrian.

0548. Lanerako prestakuntza eta orientabidea.

Zurgintzako eta altzarigintzako teknikariaren tituluaren lantokietako prestakuntza.

0550. Lantokietako prestakuntza.

5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

5. ERANSKINA

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN LANBIDE MODULUAK

UC0160-2: makinak eta lantegiko ekipamenduak prestatzea.

0540. Zurgintzako oinarrizko eragiketak.

0541. Altzarigintzako oinarrizko eragiketak.

UC0161-2: makinak eta lantegiko ekipamendu industrializatuak prestatzea.

UC0162-1: Zura eta eratorriak mekanizatzea.

0544. Zuraren eta eratorrien mekanizazioa.

0545. Zenbakizko kontrolaren bidezko mekanizazioa zurgintzan eta altzarigintzan.

UC0171-2: Zurgintzako eta altzarigintzako osagaiak eta osagarriak kontrolatu eta antolatzea.

0542. Biltegiko kontrola.

UC0172-2: Altzariak eta zurgintzako elementuak muntatzea.

0546. Muntaketa zurgintzan eta altzarigintzan.

UC0166-2: euskarria prestatzea eta produktuak eta ekipamenduak prest izatea akabera emateko.

UC0168-2: Tindaketa, akabera bereziak eta apaindurak egitea.

0547. Akaberak zurgintzan eta altzarigintzan.

Oharra: Heziketa ziklo honetan matrikulatuta dauden pertsonek, lan-esperientziaren bitartez edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako lanbide-gaitasunak onartzeari buruzko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren arabera, tituluko gaitasun unitate guztiak egiaztatuta badituzte, "0539 Eraikuntza soluzioak" eta "0543 Dokumentazio teknikoa" lanbide moduluak baliozkotuta izanen dituzte.

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK

0540. Zurgintzako oinarrizko eragiketak.

0541. Altzarigintzako oinarrizko eragiketak.

UC0160-2: makinak eta lantegiko ekipamenduak prestatzea.

0544. Zuraren eta eratorrien mekanizazioa.

0545. Zenbakizko kontrolaren bidezko mekanizazioa zurgintzan eta altzarigintzan.

UC0161-2: makinak eta lantegiko ekipamendu industrializatuak prestatzea.

UC0162-1: Zura eta eratorriak mekanizatzea.

0542. Biltegiko kontrola.

UC0171-2: Zurgintzako eta altzarigintzako osagaiak eta osagarriak kontrolatu eta antolatzea.

0546. Muntaketa zurgintzan eta altzarigintzan.

UC0172-2: Altzariak eta zurgintzako elementuak muntatzea.

0547. Akaberak zurgintzan eta altzarigintzan.

UC0166-2: euskarria prestatzea eta produktuak eta ekipamenduak prest izatea akabera emateko.

UC0168-2: Tindaketa, akabera bereziak eta apaindurak egitea.

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

A) Moduluak ematen dituzten irakasleak

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0538. Materialak zurgintzan eta altzarigintzan.

-Zurgintzako eta Altzarigintzako Prozesuak eta Produktuak.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0539. Eraikuntza soluzioak.

-Zurgintzako eta Altzarigintzako Prozesuak eta Produktuak.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0540. Zurgintzako oinarrizko eragiketak.

-Fabrikazioa eta instalazioa zurgintzan eta altzarigintzan.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0541. Altzarigintzako oinarrizko eragiketak.

-Fabrikazioa eta instalazioa zurgintzan eta altzarigintzan.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0542. Biltegiko kontrola.

-Fabrikazioa eta instalazioa zurgintzan eta altzarigintzan.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0543. Dokumentazio teknikoa.

-Zurgintzako eta Altzarigintzako Prozesuak eta Produktuak.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0544. Zuraren eta eratorrien mekanizazioa.

-Fabrikazioa eta instalazioa zurgintzan eta altzarigintzan.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0545. Zenbakizko kontrolaren bidezko mekanizazioa zurgintzan eta altzarigintzan.

-Fabrikazioa eta instalazioa zurgintzan eta altzarigintzan.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0546. Muntaketa zurgintzan eta altzarigintzan.

-Fabrikazioa eta instalazioa zurgintzan eta altzarigintzan.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0547. Akaberak zurgintzan eta altzarigintzan

-Fabrikazioa eta instalazioa zurgintzan eta altzarigintzan.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0548. Lanerako prestakuntza eta orientabidea.

-Lanerako Prestakuntza eta Orientabidea.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0549. Enpresa eta ekimen sortzailea.

-Lanerako Prestakuntza eta Orientabidea.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

Lanerako prestakuntza eta orientabidea.

-Enpresa Zientzietako diplomaduna.

-Lan Harremanetako diplomaduna.

-Gizarte Laneko diplomaduna.

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna.

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna.

Zurgintza eta Altzarigintzako Prozesuak eta Produktuak.

-Oihangintzako ingeniari teknikoa, Oihan industriak espezialitatea.

-Industria ingeniari teknikoa, Mekanika espezialitatea.

-Industria Diseinuko ingeniari teknikoa.

-Arkitekto teknikoa.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

Fabrikazioa eta instalazioa zurgintzan eta altzarigintzan.

-Zurgintzako eta altzarigintzako goi mailako teknikaria edo bestelako titulu baliokideak.

-Zurgintza eta altzarigintzako produktuen garapeneko goi mailako teknikaria edo bestelako titulu baliokideak.

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0538. Materialak zurgintzan eta altzarigintzan.

0539. Eraikuntza soluzioak.

0543. Dokumentazio teknikoa.

0548. Lanerako prestakuntza eta orientabidea.

0549. Enpresa eta ekimen sortzailea.

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk.

0540. Zurgintzako oinarrizko eragiketak.

0541. Altzarigintzako oinarrizko eragiketak.

0542. Biltegiko kontrola.

0544. Zuraren eta eratorrien mekanizazioa.

0545. Zenbakizko kontrolaren bidezko mekanizazioa zurgintzan eta altzarigintzan.

0546. Muntaketa zurgintzan eta altzarigintzan.

0547. Akaberak zurgintzan eta altzarigintzan.

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

-Zurgintzako eta altzarigintzako goi mailako teknikaria edo bestelako titulu baliokideak.

-Zurgintza eta altzarigintzako produktuen garapeneko goi mailako teknikaria edo bestelako titulu baliokideak.

7. ERANSKINA. LEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekuak:

Erabilera anitzeko gela.

Mekanizazio lantegia.

Muntaketa eta akaberako lantegia.

Biltegia.

Iragarkiaren kodea: F1211730

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web