(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

88/2012 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 1EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN MANTENTZE-LAN ELEKTROMEKANIKOKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA.

BON N.º 238 - 07/12/2012



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK


  5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA


  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  7. ERANSKINA. LEKUAK


Atariko

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek funtzio garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, helburu hau du ezarria: prestakuntza-eskaintza produkzio-sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara etengabe egokitzeko erraztasunak ematea, lanbide heziketako tituluak eguneratu eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Halaber, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea lanbide heziketaren eskaintza gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde esparruko ekonomiaren premien arabera egokitzeko. Bestalde, lanbide heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetan sartzeko bete beharreko baldintzak aldatzen ditu.

Foru dekretu honen bitartez Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen erdi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuta, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, curriculum honek azaroaren 4ko 1589/2011 Errege Dekretua garatzen du, Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2. Arau multzo honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek, alegia, Automatizazio industrialeko sistemak muntatu eta mantentzeko lanak (apirilaren 20ko 560/2011 Errege Dekretua); Ekipamendu industrialaren mantentze-lana eta muntaketa mekanikoa (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua), eta Ekipamenduko ondasunak eta makineria industriala muntatu eta abiaraztea (abenduaren 14ko 1699/2007 Errege Dekretua), lanbide jarduketako eremu bat osatzen dute, dagozkion gaitasunen multzoak definitua, eta, eremu horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa teknikari honek lana lortzen ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz, Nafarroarako elementu bereizgarriak kontuan hartuz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3. Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atala. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4. Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek, prestakuntza-eskaintza arruntetan irakaskuntza-ikaskuntza jardueren antolaketa errazteaz gainera, bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza-eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5. Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotzeak eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6. Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakaslekuen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko abuztuaren 1ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Instalazioaren eta Mantentze-lanen lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Mantentze-lan Elektromekanikoa.

b) Maila: 2 - Erdi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Instalazioa eta Mantentze-lanak.

e) Europako erreferentea: HNSN - 3 (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta haren prospektiba ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Mantentze-lan Elektromekanikoko heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloak dituen lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatu dira, Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen azaroaren 4ko 1589/2011 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. Lanbide modulu horiek bi kurtsotan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

6. artikulua . Heziketa zikloan sartzeko bideak.

Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du erdi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikari tituluak sarbidea ematen du goi mailako heziketa zikloetarako, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18.b) artikuluan horretarako berariaz ezarritako trebakuntzako ikastaroa gainditutakoan.

3. Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikari tituluak sarbidea ematen du Batxilergoaren edozein modalitatetan sartzeko, bai Gobernuak zehazten dituen Batxilergoko gaien baliokidetzeak egiteko ere, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 34.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. 4. eranskinean zehazten dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide heziketako tituluen lanbide moduluen eta dekretu honetan egitura eta curriculumaren garapena ezarriak dituzten lanbide moduluen arteko baliozkotzeak.

2. Lanbide moduluak beste lanbide modulu batzuekin eta gaitasun unitateekin eta Batxilergoko ikasgaiekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokionez, azaroaren 4ko 1589/2011 Errege Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoa eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan agindutakoa bete beharko da.

9. artikulua . Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da, eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrerarako araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez, aurrekoen baliokideak diren titulazioak, irakasleen espezialitate desberdinetarako, foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira.

3. Titulua osatzen duten lanbide moduluak emateko eskatzen diren titulazioak, ikastetxe pribatuetako edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioen ikastetxe publikoetako irakasleentzat, foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluei dagozkien irakaskuntza-jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Altzarietarako, ekipamenduetako eta laneko tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Irakaslekuetan erabiltzen diren makina eta ekipamenduetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituraz bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamendu, makina, eta abarrekoek ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko dute. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Lehen xedapen gehigarria.- Tituluaren baliokidetasunak.

1. Azaroaren 4ko 1589/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikari tituluak, zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen baita, eta jarraian aipatzen diren tituluek ondorio profesional berak sortuko dituzte:

a) Lineako Mantentze-lanen teknikari laguntzailea, Metalaren adarra.

b) Mantentze-lan Industrialaren teknikari laguntzailea, Metalaren adarra.

2. Halaber, Nafarroako Foru Komunitatean Makineriaren eta linea-eroanbideen instalazio eta mantentze-lan elektromekanikoko teknikari tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duen martxoaren 3ko 54/1997 Foru Dekretuaren bidez araututako Makineriaren eta linea-eroanbideen instalazio eta mantentze-lan elektromekanikoko teknikari tituluak ere foru dekretu honetan curriculuma arautzen zaion Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikari tituluak bezalako ondorio profesional eta akademikoak izanen ditu.

Bigarren xedapen gehigarria .Beste lanbide trebakuntza batzuk.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, azaroaren 4ko 1589/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakian ezarritakoarekin bat.

Xedapen iragankor bakarra .Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Martxoaren 3ko 54/1997 Foru Dekretuan ezarritako Makineriaren eta linea-eroanbideen instalazio eta mantentze-lan elektromekanikoko teknikari tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau-esparruan.

Xedapen indargabetzaile bakarra.- Arauak indargabetzea.

1. Indarrik gabe utzi da martxoaren 3ko 54/1997 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Makineriaren eta linea-eroanbideen instalazio eta mantentze-lan elektromekanikoko teknikari tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetako lehena .Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2012-2013 ikasturtetik aurrera ezartzen ahalko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarrita dauden eskaintza modalitateetako edozeinetan.

Azken xedapenetako bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2012ko abuztuaren 1ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazio eta, hala badagokio, gaitasun unitateetatik titulu honetan biltzen direnen zerrenda.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorra honako hau da: industriako makineria eta ekipamenduak eta produkzioko linea automatizatuak muntatu eta mantentzea ezarritako erregelamendu eta arauen arabera, kalitateko, segurtasuneko, laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena zaintzeko protokoloei jarraituz.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

ELE599-2. Automatizazio industrialeko sistemak muntatu eta mantentzea. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC1978-2: Automatizazio industrialeko sistemak muntatzea.

-UC1979-2: Automatizazio industrialeko sistemak mantentzea.

IMA041-2. Ekipamendu industrialaren mantentze eta muntatze mekanikoa. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC0116-2: Makineria eta ekipamendu mekanikoa muntatu eta mantentzea.

-UC0117-2: Produkzio linea automatizatuen sistema mekaniko hidrauliko eta pneumatikoak mantentzea.

FME 352-2. Ekipamenduko ondasunak eta makineria industriala muntatu eta abiaraztea. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC1263-2: Sistema mekanikoak muntatu, konpondu eta abiaraztea.

-UC1264-2: Ekipamenduko ondasunen eta makineria industrialaren sistema pneumatikoak, hidraulikoak, elektrikoak eta elektronikoak muntatu, konpondu eta abiaraztea.

-UC1265-2: Mekanizazio eta lotze eragiketak egitea ekipamenduko ondasunen eta makineria industrialaren muntatze prozesuetan.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Dokumentazio teknikotik abiatuta, beharrezkoak diren datuak lortzea, instalazioen muntaketari eta mantentze-lanei lotutako eragiketak egiteko.

2) Instalazioen muntaketaren edo mantentze-lanen aurrekontua prestatzea.

3) Instalazioen muntaketari edo mantentze-lanei ekiteko beharrezkoak diren baliabide eta bitartekoak biltzea.

4) Instalazioen aldaketak proposatzea dokumentazio teknikoarekin bat, muntaketaren bideragarritasuna bermatzeko, bere eskumeneko arazoak konponduz eta beste gorabehera batzuen berri emanez.

5) Instalazio elektromekanikoekin lotutako sistema mekanikoak, hidraulikoak eta pneumatikoak eta gainerako elementu osagarriak muntatzea.

6) Instalazio elektromekanikoekin lotutako sistema elektrikoak eta erregulazio eta kontrolekoak muntatzea, kalitate eta segurtasuneko baldintzetan.

7) Instalazio elektromekanikoen mantentze eta muntatze lanerako osagai mekanikoak fabrikatu eta/edo lotzea.

8) Instalazioen proba eta egiaztapen funtzionalak zein erregelamenduzkoak egitea, haien funtzionamendua egiaztatu eta doitzeko.

9) Instalazioetako ekipamenduen eta elementuen disfuntzioak diagnostikatzea, baliabide egokiak erabiliz eta ezarritako prozedurak behar den segurtasunez aplikatuz.

10) Instalazioetako ekipamenduak eta elementuak konpondu, mantendu eta ordeztea, funtzionamendu baldintzak ziurtatzeko edo berrezartzeko.

11) Instalazioa abiaraztea, makinen, automatismoen eta segurtasuneko gailuen segurtasun eta funtzionamenduko probak eginez, instalazio baten muntaketa edo mantentze-lana egin ondoren.

12) Instalazioen muntatze eta mantentze prozesuekin lotutako dokumentazio teknikoa eta administratiboa betetzea.

13) Produkzio prozesuek teknologian eta antolaketan eragiten dituzten aldaketen ondorioz sortzen diren lan-egoera berriei egokitzea. "Bizitza osoan ikasteko" dauden baliabideak erabiliz eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez ezagutzak eguneratu behar dira.

14) Bere eskumeneko eremuan erantzukizunez eta autonomiaz jardutea, emandako lana antolatzean eta garatzean beste profesional batzuekin lan-ingurunean lankidetzan arituz edo taldeko lana eginez.

15) Jarduerari dagozkion gorabeherak modu arduratsuan konpontzea, gorabehera horiek sortu dituzten kausak identifikatuz, bere eskumeneko eta autonomiako esparruaren barnean.

16) Modu eraginkorrean komunikatzea, bere lan eremuan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta eskumenak errespetatuz.

17) Produkzio prozesuan laneko arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko protokoloak eta neurriak aplikatzea, pertsonei eta laneko eta ingurumeneko ingurunean kalterik ez egiteko.

18) Kalitaterako, irisgarritasun unibertsalerako eta guztientzako diseinuko prozedurak aplikatzea ekoizpen prozesuetako edo zerbitzuak emateko jarduera profesionaletan.

19) Enpresa txiki bat sortzeko eta funtzionatzen jartzeko oinarrizko kudeaketa egitea eta haren jarduera profesionalean ekimena izatea.

20) Jarduera profesionaletik ondorioztatzen diren eskubideak gauzatzea eta betebeharrak betetzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Titulu hau lortzen dutenek makineriaren, ekipamendu industrialen eta linea automatizatuen instalazioetan eta muntatze eta mantentze lanetan aritzen diren enpresetan, gehienbat pribatuetan, garatuko dute beren lanbide jarduera, dela beren kontura dela besteren kontura.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

-Mantentze-lanetako mekanikaria.

-Muntatzaile industriala.

-Ekipamendu elektrikoen muntatzailea.

-Ekipamendu elektronikoen muntatzailea.

-Linea automatizatuaren mantentzailea.

-Ekipamenduko ondasunen muntatzailea.

-Automatismo pneumatikoen eta hidraulikoen muntatzailea.

-Industriako instalatzaile argiketaria.

-Kontroleko, neurketako eta doitasuneko ekipamenduak mantendu eta konpontzeko argiketaria.

b) Nafarroako lurraldearen testuingurua.

Nafarroako mantentze-lan elektromekanikoaren sektoreak toki garrantzitsua du Foru Komunitateko ekonomian, bai sektoreko fakturazioaren ikuspuntutik, bai enpresa industrialetan, energia berriztagarriak ekoiztekoetan eta kontserba fabriketan lanpostu zuzenak eta zeharkakoak sortzearen ikuspuntutik. Alde horretatik, benetako aukera bat da enpresei mantentze-lan elektromekanikoko zerbitzuak emanen dizkieten enpresa txikiak sortzea, produkzioren osagarri diren funtzio batzuk kanpora ateratzeko joera baitago, eta horixe gertatzen da mantentze-lan industrialaren arlo desberdinetan: prebentziozko lana, zuzenketakoa, elektrikoa, mekanikoa, etab.

Berrikuntzak egiteko eta joerei aurrea hartzeko premia nagusi den nazioarteko testuinguru geroz eta lehiakorrago honetan, beharrezkoa da giza baliabideen gaikuntza teknikoa hobetzea eta produkzio estrategiak eta mantentze-lanen antolaketa prozesuak ezartzea; halaber, material berriekin eta produkzio automatizatuaren teknika aurreratuekin lan egiteko gaitasuna hobetzea, horien mantentze-lanez arduratuz.

Horretaz guztiaz gainera, Nafarroan industriaren sektoreak, alde batetik, pisu handi samarra du gainerako sektoreekin alderatuta, eta, bestetik, enpresa garrantzitsuak ditu, eta horiek bi ezaugarri nabarmen dituzte: lehena, serie txiki edo handien produkzio sistema jarraitua da, eta, bigarrenak, automatizazio maila altua du. Horren ondorioz mantentze-lana, bai prebentziozkoa bai zuzenketakoa, produkzioko alderdi kritikoa da. Garbi dago sistema teknologikoen hutsegiteek kostu handia eragiten dutela eta enpresaren produktibatatea oztopa dezaketela.

Azken batean, curriculum honen diseinuak erantzuna ematen die hainbat produkzio sektoretako prestakuntza beharrei, arlo hauetan: mantentze-lan elektromekanikoko zerbitzuetan, ekipamenduko ondasunen fabrikazioaren sektorean, muntaketa eta instalazioa lantegian egiteko prozesuetan. Halaber, teknikari hau linea automatizatuen eramaile gisa integratu ahal izateko kualifikatuta egonen da, horien produkzioaz eta mantentze-lanez arduratuta.

c) Prospektiba.

Esparru funtzionalean, muntaketaren ikuspuntutik, aldez aurretik prestatutako azpimultzoen muntaketarako joera argia izanen da. Mantentze-lanari dagokionez, ohiko mantentze-lan zuzentzailea alboratu eta mantentze-lan prediktibo eta prebentziozkoaren aldeko joera dago, betiere geldialdi programatuak eginez, besteak beste. Eginkizun horietan laguntzeko aplikazio informatikoak ezarriko dira: muntaketaren eskuliburuak multimedia formatuan, mantentze-lanen planetarako proposamen informatizatuak, muntatu eta prest jartzeko prozesuan laguntza informatizatua izatea, txostenak gainbegiratu eta sortzea, besteak beste. Urrutiko mantentze-lana pixkanaka ezarriko da.

Alderdi teknologikoan, eragingailu elektrikoen ordez aplikazio pneumatikoak eta hidraulikoak jarriko dira pixkanaka. Instalazioak tokian bertan eta urrutitik gainbegiratzea erraztuko duten SCADA sistemak ezartzea ere kontuan hartu beharreko faktore bat izanen da. Industria komunikazioen garapenak aukera emanen du instalazio guztia osatzen duten makinen datuetan sartzeko. Horrek aukera emanen du, halaber, energia kontsumoa bere aldaera desberdinetan monitorizatzeko.

Antolaketaren egiturak, bai muntaketarakoak bai mantentze-lanerakoak, orokorrak bilakatzen dira, eta enpresetako departamentu guztietara hedatzen dira. Horren ondorioz, deszentralizatu eginen da erabakia hartzea, autonomia handiagoa izanen da, gero eta gehiago ezagutu beharko dira enpresaren antolaketaren egiturak eta beharrezkoagoa izanen da talde lana.

Profesional horien lan esparruan ez dute eragin zuzenik berariazko araudiek. Hala ere, makinen eta instalazioen diseinuari buruzko zuzentarau europarrek zeresana izanen dute horien muntaketan eta mantentze-lanetan. Energia efizientzia, bai makinetan bai linea automatizatuetan, kontuan hartu beharreko beste elementu bat da; muntaketako eta puntuan jartzeko prozesuetan, batez ere.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Informazio nagusia identifikatzea, planoak, eskemak eta fitxa teknikoak interpretatuz, beharrezkoak diren datuak lortzeko.

b) Materialak eta eskulana baloratzea, katalogoak, fabrikatzailearen tarifak eta orduen tasak kontsultatuz aurrekontuak prestatzeko.

c) Tresnak eta ekipamenduak hautatzea, muntaketaren eskemak eta mantentze-lanen jarraibideak erabiliz baliabideak biltzeko.

d) Bere eskumenen arloan identifikatutako arazoak dokumentatzea, beharrezkoak diren planoak edo krokisak eginez instalazioen aldaketak proposatzeko.

e) Instalazio elektromekaniko baten osagai hidraulikoak, pneumatikoak eta elementu osagarriak identifikatzea, dokumentazio teknikoa interpretatuz sistema mekanikoak muntatzeko.

f) Instalazio elektromekaniko baten osagai hidraulikoak, pneumatikoak eta elementu osagarriak finkatu eta lotzea, tresnak erabiliz eta muntaketako teknikak aplikatuz sistema mekanikoak muntatzeko.

g) Osagai elektrikoak eta erregulazio eta kontrolekoak identifikatzea, dokumentazio teknikoa interpretatuz sistema elektrikoak muntatzeko.

h) Osagai elektrikoak eta erregulazio eta kontrolekoak muntatu eta lotzea, sistema elektrikoak muntatzeko egokiak diren tresnak eta instrumentazioa erabiliz.

i) Makinak eta tresnak hautatzea, prozesuko orriak eta planoak interpretatuz osagai mekanikoak fabrikatu eta lotzeko.

j) Mekanizaziorako eta loturarako teknikak aplikatzea, makinekin eta tresnekin eragiketak eginez osagai mekanikoak fabrikatu eta lotzeko.

k) Neurketako ekipamenduak eta aparatuak hautatzea, neurtu beharreko parametroak ekipamenduekin eta aparatuekin erlazionatuz probak eta egiaztapenak egiteko.

l) Neurketako eta egiaztapeneko teknikak aplikatzea neurtu beharreko parametroak kontuan harturik eta lortutako emaitzak baloratuz probak eta egiaztapenak egiteko.

m) Disfuntzioaren arrazoia identifikatu eta kokatzea, eta sortutako ondorioekin erlazionatzea, disfuntzioak diagnostikatzeko.

n) Gauzatu beharreko eragiketa prozedura zehaztea, ekipamenduetako jarraibideen eskuliburuak edo konponketak eta mantentze-lana egiteko prozeduren eskuliburuak interpretatuz.

ñ) Instalazioen funtzionamendua aztertzea, horien blokeak eta funtzioak identifikatuz disfuntzioak diagnostikatzeko.

o) Konponketak eta mantentze-lana egiteko eta elementuak ordezteko teknikak aplikatzea, konponketak eta mantentze-lana egiteko lanabesak eta tresnak erabiliz eta dokumentazio teknikoa interpretatuz.

p) Instalazioaren erregulazio, kontrol eta segurtasuneko elementuak doitzea, neurketarako lanabes, tresna eta ekipamendu egokiak erabiliz eta erreferentziako parametroak kontuan harturik instalazioa abiarazteko.

q) Ekipamenduaren, makinaren edo instalazioaren funtzionamendua egiaztatzea, instalazioa abiarazteko eragiketa prozedura aplikatuz.

r) "Bizitza osoan ikasteko" dauden baliabideak aztertzea eta erabiltzea, eta ikasteko eta beren ezagutzak eguneratzeko informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aztertzea eta erabiltzea, hobekuntza profesional eta pertsonaleko aukerak atzemanez, egoera profesional eta laboral ezberdinei egokitu ahal izateko.

s) Taldean lan egitea eta antolaketa baloratzea. Tolerantziaz eta errespetuz parte hartzea eta erabaki kolektibo edo pertsonalak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jarduteko.

t) Lan prozesuak garatzean sortzen diren arazoak eta gorabeherak konpontzeko soluzio sortzaileak hartzea eta baloratzea, jarduerako gorabeherak modu arduratsuan konpontzeko.

u) Komunikazio teknikak aplikatzea, adieraziko diren edukiei, haien xedeari eta hartzaileen ezaugarriei egokituz, prozesuaren eraginkortasuna bermatzeko.

v) Jarduera profesionalari lotutako ingurumen eta lan arriskuak aztertzea eta haiek sortzen dituzten kausekin erlazionatzea, hartu behar diren aurreneurriak oinarritzeko helburuarekin, eta protokolo egokiak aplikatzea, norbere buruari, besteei, inguruneari eta ingurumenari kalterik ez egiteko.

w) Irisgarritasun unibertsalari eta guztientzako diseinuari erantzuteko behar diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.

x) Ikaskuntza prozesuan eta erreferentziazko ekoizpen sektorean laneko kalitaterako prozedurak hobetzeko behar diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.

y) Ekintzailetzako, enpresako eta lanbide ekimeneko kulturarekin lotzen diren prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bat egiteko.

z) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa

Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

KLASEAK ASTEAN

KURTSOA

0949

FABRIKAZIO TEKNIKAK

190

6

1.A

0950

LOTURAKO ETA MUNTAKETAKO TEKNIKAK

130

4

1.A

0951(1)

0951A ELEKTRIZITATEA ETA AUTOMATISMO ELEKTRIKOAK I

160

5

1.A

0951B ELEKTRIZITATEA ETA AUTOMATISMO ELEKTRIKOAK II

70

3

2.A

0952

AUTOMATISMO PNEUMATIKOAK ETA HIDRAULIKOAK

280

9

1.A

0954(1)

0954A MUNTAKETA ETA MANTENTZE-LAN ELEKTRIKO-ELEKTRONIKOA I

130

4

1.A

0954B MUNTAKETA ETA MANTENTZE-LAN ELEKTRIKO-ELEKTRONIKOA II

90

4

2.A

NA18(2)

PLANOAK INTERPRETATZEA MAKINEN MEKANIZAZIOAN ETA MANTENTZEN-LANEAN

70

2

1.A

0953

MUNTAKETA ETA MANTENTZE-LAN MEKANIKOA

180

8

2.A

0955

LINEA AUTOMATIZATUEN MUNTAKETA ETA MANTENTZE-LANA

200

9

2.A

0956

LANERAKO PRESTAKUNTZA ETA ORIENTABIDEAK

70

3

2.A

0957

ENPRESA ETA EKIMEN SORTZAILEA

70

3

2.A

0958

LANTOKIETAKO PRESTAKUNTZA

360

ENPRESAREN ORDUTEGIAN

2.A

(1) LANBIDE MODULUAK: 0951 ELEKTRIZITATEA ETA AUTOMATISMO ELEKTRIKOAK ETA 0954 MUNTAKETA ETA MANTENTZE-LAN ELEKTRIKO-ELEKTRONIKOA BI PRESTAKUNTZA MULTZOTAN DAUDE ZATITUTA, IKASTURTE BANATAN, ARRAZOI PEDAGOGIKOENGATIK ETA ANTOLAKETAKO ARRAZOIENGATIK.

(2) NAHITAEZKO MODULUA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Fabrikazio teknikak.

Kodea: 0949.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Fabrikatu beharreko produktuen forma eta dimentsioak zehazten ditu, eta fabrikazio planoetako sinbologia interpretatzen du eta haren irudikapenarekin lotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Irudikapen grafikoko sistemak ezagutu ditu.

b) Fabrikazio mekanikoan erabiltzen diren planoen formatuak identifikatu ditu.

c) Planoan irudikatutako lerroen esanahia ulertu du (ertzak, ardatzak, osagarriak, eta abar).

d) Irudikapen grafikoko bistetan edo sistemetan irudikatutako objektuaren forma ondorioztatu du.

e) Planoetan irudikatutako ebaketak eta sekzioak identifikatu ditu.

f) Planoetako bistak, sekzioak eta xehetasunak ezagutu ditu, eta horietan jasotako informazioa zehaztu du.

g) Irudikatutako objektuaren forma normalizatuak (hariak, soldadurak, hozkadurak eta bestelakoak) zehaztu ditu.

2. Fabrikatu nahi diren produktuen formei eta dimentsioei dagozkien perdoiak eta bestelako ezaugarriak identifikatzen ditu, fabrikazio planoetan jasotako informazio teknikoa aztertu eta interpretatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Multzoan barne hartuko diren elementu normalizatuak ezagutu ditu.

b) Irudikatutako objektuen fabrikazioko dimentsioak eta perdoiak zehaztu ditu (geometrikoak, dimentsionalak eta gainazaletakoak).

c) Irudikatutako objektuaren materialak identifikatu ditu.

d) Irudikatutako objektuaren tratamendu termikoak eta gainazalekoak identifikatu ditu.

e) Lotura elementuak zehaztu ditu.

f) Azken produktuaren kalitatean zehaztutako datuen eragina baloratu du.

3. Prozesuak gauzatzeko tresnen eta erreminten krokisak egiten ditu, eta kasu bakoitzeko eraikuntza soluzioak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikuntza soluziorako irudikapen grafikoko sistema egokiena hautatu du.

b) Beharrezko irudikapen-tresnak eta euskarriak prestatu ditu.

c) Tresneriari edo erremintari dagokion eraikuntza soluzioaren krokisa egin du, irudikapen grafikoari buruzko arauen arabera.

d) Krokisean forma, dimentsioak (kotak, eta perdoi dimentsionalak, geometrikoak eta gainazalenak), tratamenduak, elementu normalizatuak eta materialak irudikatu ditu.

e) Tresneria garatu eta eraikitzeko bidea ematen duen krokis osatua egin du.

f) Eskuragarri dauden tresnetan eta erremintetan egin daitezkeen hobekuntzak proposatu ditu.

4. Mekanizazioko materiala hautatzen du, materialen propietateak ezagutzen ditu eta materiala eraiki beharreko piezaren zehaztapen teknikoekin lotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material landugabearen dimentsioak zehaztu ditu, mekanizazio prozesuen ezaugarriak kontuan hartuta.

b) Mekanizagarritasunaren ezaugarriak eta horiek zehazten dituzten balioak lotu ditu.

c) Materialen mekanizazio baldintza egokienak baloratu ditu.

d) Hautatutako materialaren merkataritza erreferentzia lortu du.

e) Material bakoitza dagozkion aplikazio teknologikoekin erlazionatu du.

f) Materialak maneiatzeak eta hondakinak husteak berekin dakartzaten arriskuak zehaztu ditu.

g) Jarduerak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izan du.

h) Altzairu motak zenbaki eta sinbolo izendapenagatik ezagutu ditu.

i) Saiakuntza mikroskopikoak eta gogortasun saiakuntzak egin ditu.

j) Tratamendu termikoak eta termokimikoak metalei gaineratzen dizkieten ezaugarriekin lotu ditu.

k) Materialaren izaeraren araberako eta egin beharreko lanaren eskakizunen araberako tratamenduak egin ditu.

5. Produktuen dimentsioak, geometriak eta gainazalak kontrolatzen ditu, eta neurriak produktuaren zehaztapenekin alderatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Neurketa tresnak identifikatu ditu, eta horiek kontrolatzen duten magnitudea, eta duten aplikazio-eremua eta doitasuna adierazi ditu.

b) Egin beharreko egiaztapenaren arabera hautatu du neurtu edo egiaztatzeko tresna.

c) Ezarritako prozeduraren arabera muntatu ditu egiaztatu beharreko piezak.

d) Neurketan eragina duten akats motak identifikatu ditu.

e) Parametro dimentsionalak, geometrikoak eta gainazaletakoak neurtzeko teknikak eta prozedurak aplikatu ditu.

f) Lortutako neurriak datuak hartzeko fitxetan edo kontrol-grafikoan erregistratu ditu.

g) Erreferentziazko balioak eta dagozkien perdoiak identifikatu ditu.

6. Eskuzko mekanizazioko teknikak aplikatzen ditu, eta prozedurak lortuko den produktuarekin lotu ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ebaketako erremintak, lanabesak eta materialak eta fabrikazio mekanikoko prozesuak gauzatzeko bitarteko osagarriak prestatu ditu.

b) Materialaren ezaugarrien eta beharrezko eskakizunen arabera hautatu ditu ekipamenduak eta erremintak.

c) Prozesua gauzatzeko teknika operatiboa aplikatu du (hariztatzea eta ebaketa, besteak beste).

d) Mekanizatutako piezen ezaugarriak egiaztatu ditu.

e) Erremintaren, ebaketa-baldintzen eta materialaren ondoriozko akatsak identifikatu ditu.

f) Krokisak eta planoak behar bezala interpretatu ditu pieza gauzatzeko.

g) Mekanizazio eragiketetan sekuentzia zuzena jarraitu du, egin beharreko prozesuaren arabera.

h) Piezarako finkatutako dimentsioak eta forma lortu ditu, karrakatzeko eta ebakitzeko teknikak erabilita, besteak beste.

i) Krokisean eskatzen den gainazaleko kalitatea lortzeko doikuntza teknikak aplikatu ditu.

j) Piezaren azken neurriak finkatutako perdoiaren barruan daudela egiaztatu du.

k) Eskuzko mekanizazioko lanabesak eta erremintak erabiltzean eskatzen diren segurtasun neurriak aplikatu ditu.

7. Txirbil-harroketako makina-erremintak maneiatzen ditu, eta horien funtzionamendua prozesuaren baldintzekin eta azken produktuaren ezaugarriekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mekanizazio prozesurako egokiak diren makinak eta ekipamenduak hautatu ditu.

b) Produktua fabrikatzeko beharrezko eragiketak eta faseak zehaztu ditu.

c) Egin beharreko mekanizaziorako egokiak diren ebaketako tresnak eta parametroak hautatu ditu.

d) Mekanizazio eragiketak egin ditu, prozesuan ezarritako prozeduraren arabera.

e) Mekanizatutako piezen ezaugarriak egiaztatu ditu.

f) Pieza eskatutako kalitatearekin lortu du.

g) Zehaztutako prozesuaren eta gauzatutakoaren arteko desberdintasunak aztertu ditu.

h) Akatsak erremintaren, ebaketako baldintzen eta parametroen, makinen edo materialaren ondoriozkoak diren zehaztu du.

i) Prozesuaren desbideratzeak zuzendu ditu, makinaren edo erremintaren gainean jardunda.

8. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, lanabesak, makinak eta garraiobideak maneiatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu ditu.

b) Materialak, erremintak, makinak eta ekipamenduak maneiatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.

c) Makinen segurtasun elementuak deskribatu ditu (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste), baita fabrikazio prozesuan erabili behar den norbera babesteko ekipamendua ere (oinetakoak, begien babesa, jantziak, besteak beste).

d) Materialen, erreminten, makinen eta ekipamenduen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko beharrezko neurriekin erlazionatu du.

e) Fabrikazio prozesuari dagozkion eragiketak prestatu eta egiteko hartu behar diren segurtasuneko eta norbera babesteko elementuak zehaztu ditu.

f) Segurtasuneko araudia aplikatu du, segurtasuneko eta norbera babesteko sistemak erabilita.

g) Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

h) Norbera, taldea eta ingurumena babesteko neurrien garrantzia justifikatu du.

i) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

Edukiak.

Fabrikazio planoetan irudikatutako formak eta neurriak zehaztea:

-Fabrikazio planoak interpretatzea.

-Marrazketa industrialaren arauak.

-Plano orokorrak eta atalkakoak.

-Irudikapen grafikoko sistemak.

-Bistak lortzeko prozedura.

-Ebaketak eta sekzioak lortzeko prozedura.

Neurrien eta formen perdoiak identifikatzea:

-Fabrikazio planoetan erabiltzen diren sinboloak interpretatzea.

-Akotazioa: akotazioaren arauak.

-Neurrien perdoiak, perdoi geometrikoak eta gainazalarenak irudikatzea.

-Lotura elementuak irudikatzea.

-Tratamendu termiko, termokimiko eta elektrokimikoak irudikatzea.

-Forma normalizatuak (txabetak, hariak, gidak, soldadurak eta beste batzuk) irudikatzea.

Tresna eta erreminten krokisak egitea:

-Krokisak esku hutsez egiteko teknikak.

-Ereduak eta maketak abiapuntu izanik, bistak lortzea.

-Fabrikazio prozesuetako erreminta eta tresnetarako eraikuntza soluzioen krokisak esku hutsez egitea.

Mekanizazioko materialak hautatzea:

-Mekanizatu beharreko material landugabeak identifikatzea.

-Materialak: metalezkoak, polimerikoak eta zeramikoak.

-Tratamendu termikoak eta termokimikoak. Oinarria. Gauzatzeko prozesua.

-Materialen propietate mekanikoak.

-Materialen forma komertzialak.

-Materialen ezaugarriak.

-Materialak eta horiek mekanizatzeko baldintzak.

-Zenbait material mekanizatzearen eta maneiatzearen arriskuak:

leherketa, toxikotasuna, ingurumenaren kutsadura eta abar.

-Hautatutako materialak ingurumenean duen eragina.

Neurriak egiaztatzea:

-Neurtzeko, alderatzeko eta egiaztatzeko prozesuak.

-Neurketa dimentsional geometrikoa.

-Gainazalaren neurketa dimentsionala.

Eskuzko mekanizazio teknikak aplikatzea:

-Erreminten ezaugarriak eta motak:

Mekanizazioan erabilitako erremintak.

Eragiketa teknikak.

Eskuzko mekanizazioko tresnak erabiltzeko eta kontserbatzeko arauak.

-Erabiltzeko arauak.

-Lantegian gehien erabiltzen diren lanabesak eta erremintak identifikaktzea:

Gehien erabiltzen diren lanabes motak. Identifikazioa, aplikazioak eta ezaugarriak. Erabili eta zaintzeko arauak.

Lantegian erabilitako erreminta motak. Identifikazioa, aplikazioak eta ezaugarriak.

-Eskuzko mekanizazio eragiketak: karrakatzea, zizailatzea, zulatzea, otxabutzea, hariztatzea, errematxatzea, puntzonatzea eta alakatzea.

Makina-erremintekin mekanizatzea:

-Txirbil-harroketa bidezko mekanizazio lanen eta erabilitako makinen arteko erlazioa.

-Txirbil-harroketako makina-erreminten funtzionamendua.

-Txirbil-harroketa bidez mekanizatzeko makinak eta ekipamenduak maneiatzearen arriskuak.

-Mekanizazioko eragiketak:

Txirbilaren sorrera metalezko materialetan.

Txirbil-harroketako eragiketa teknikak: torneatzea, zulatzea, zerratzea eta fresatzea.

Egiaztatzeko eta kontrolatzeko tresnak erabiltzea.

Desbideratzeak zuzentzea.

-Lanak egiteko jarrera ordenatu eta metodikoa.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea txirbil-harroketaren bidezko mekanizazio eragiketetan.

-Txirbil-harroketa bidez mekanizatzeko erabiltzen diren makinei aplikatutako segurtasun sistemak.

-Norbera babesteko ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek behar diren oinarrizko trebetasunak lortzea fabrikazio mekanikoaren esparruan, makina eta ekipamendu industrialak mantendu eta konpontzeko lanak egin ditzaten. Trebetasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

-Fabrikatu beharreko elementuak definitzea.

-Makineria eta tresneria prestatzea.

-Mekanizazioko produktuen produkzioa eta egiaztapena.

-Zeregin hauetarako gaitasuna ere lortuko dute ikasleek: fabrikazio planoak interpretatzea, indarra duen araudia aplikatuz, mekanizatu beharreko materiala eta beharrezkoa den tresneria hautatzea produktua zehaztasun teknikoen arabera fabrikatzen dela ziurtatzeko, eta mekanizazio eragiketak egitea, bai eskuz bai makina-erremintak erabiliz, lortutako produktuak hasierako zehaztasunekin alderatuta egiaztatuz.

Modulu hau bukatutakoan, ikasleek gai izan behar dute informazio garrantzitsua identifikatzeko, planoak, eskemak eta fitxa teknikoak interpretatuz, beharrezkoak diren datuak lortzeko, materialak eta eskulana baloratzeko, katalogoak eta fabrikatzaileen tarifak kontsultatuz, tresnak, ekipamenduak eta makinak hautatzeko, planoak eta prozesuko orriak interpretatuz, eta mekanizazioko eta loturako teknikak aplikatzeko, makinak eta tresnak erabiliz osagai mekanikoak fabrikatu eta lotzeko.

Modulu hau teoriko-praktikoa denez, klase teorikoen eta praktikoen arteko banaketa aukera interesgarria izan daiteke. Alde horretatik, eremuak honela bana daitezke: ikasgela bat, azalpen teoriko-teknikoa egiteko beharrezkoak diren elementuak izanen dituena, eta lantegi bat, mekanizaziorako behar diren makina-erremintak izanen dituena: tornuak, fresatzeko makinak, artezteko makinak, esmerilak, zulatzeko makinak, zerrak eta mekanizaziorako ezinbestekoak diren beste elementu batzuk.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa jarraian azaltzen den aurkezpen ordena bera da:

Mekanizazioko materialak hautatzea.

-Neurriak egiaztatzea.

-Eskuzko mekanizazio teknikak aplikatzea: karrakatzea, zerratzea, otxabutzea, errasketatzea, zizelkatzea eta hariztatzea.

-Makina-erremintekin mekanizatzea: zulatzea, arteztea, zerratzea, torneatzea eta fresatzea.

Kurtsoa ongi garatzeko, aipatu den ordena horri jarraikiz hastea iradokitzen da. Mekanizazioaren oinarrizko ezagutzarekin hasi, gero eskuzko mekanizazioarekin jarraitu eta ohiko makina-erreminten prestazioekin eta funtzionamenduarekin bukatu (tornua, fresatzeko makina eta zulatzeko makina, besteak beste), bai eta horien mekanizazio prozesuekin ere, ebaketaren abiadura kalkulatuz mekanizatu beharreko materialaren arabera.

Lantegiko praktikak hiru multzotan zatitzea iradokitzen da, ikasturteko ebaluazio aldi bakoitzeko bat. Lehenengoan doikuntza, urradura, artezteko makinak eta zulatzeko makinak landuko lirateke, bigarrenean tornu bidezko mekanizazioa eta hirugarrenean fresatzeko makina bidezko mekanizazioa.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari ekinen zaie zeharka edukien multzo guztietan, eta bereziki kontuan hartu beharko dira makina-erreminten erabileran eta beste higidura elementu batzuetan.

Eduki horiek lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Eskuzko mekanizazio eragiketak: marraketa eta markaketa, karrakaketa, zulaketa, otxabuketa eta hariztaketa.

-Makina-erremintetan erabili beharreko ebaketa tresnak zorroztea.

-Prozesuko orriak egitea mekanizatu beharreko piezak gauzatu aurretik, behar diren diagnostikoak egiteko, eta egokiak diren erabakiak hartzea denborak eta errendimendua hobetzeko.

-Tornuko elementuak muntatzea, hala nola platera eta kontra-burua, erloju konparatzailearen laguntzaz, besteak beste.

-Tornuan zenbait pieza egitea, eta horietan konoak, eszentrikoak, hariak egin ahal izatea.

-Fresatzeko makinan erabili beharreko elementuak muntatzea, hala nola baraila, zatitzeko aparatua eta fresa desberdinak erloju konparatzailearen laguntzaz.

-Fresatzeko makinan pieza desberdinak egitea, pieza mailakatuekin, doikuntzekin, kremailerekin eta gurpilekin hasiz, besteak beste.

-Informazioa bilatzea, enpresen katalogoak erabiliz, ebaketa tresnen gaineko informazioa lortzeko.

-Olioak eta ebaketa-likidoak erabiltzea, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumena babesteko arauen arabera.

Modulu hau eta Planoak interpretatzea mekanizazioan eta mantentze-lan mekanikoan izeneko modulua koordinatu egin behar dira, azken honek irudikapen grafikoaren eta interpretazio mekanikoaren oinarriak eta kontzeptu orokorrak ematen baititu. Beharrezkoa da, halaber, Loturako eta muntaketako teknikak izeneko moduluarekin koordinatzea, teknikak osagarriak izan daitezen eta, antzeko prozesuak erabiliz gero, ikaskuntza berriez edo horien indartze saioez osaturiko testuinguru desberdinetan aplika daitezen.

Lanbide modulua: Loturako eta muntaketako teknikak.

Kodea: 0950.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Loturako eta muntaketako eragiketetan jarraituko den prozesua zehazten du, dokumentazio teknikoa aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Planoetan islatzen diren sinbologia eta zehaztapen teknikoak identifikatu ditu.

b) Bistak, sekzioak, ebaketak eta xehetasunak identifikatu ditu.

c) Trazadura, materialak eta dimentsioak identifikatu ditu.

d) Eraikuntza formak definitu ditu.

e) Abiapuntuko materiala eta horren dimentsionatua zehaztu ditu.

f) Prozesuaren faseak eta eragiketak definitu ditu.

g) Prozesuaren faseak eta eragiketak definitu ditu.

h) Eragiketa bakoitzerako makinak eta lanerako baliabideak aztertu ditu.

i) Prozesurako aurreikusitako denborak kontuan hartu ditu.

j) Jarraituko den lan prozesuari dagokion informazioa landu du.

2. Loturako eta muntaketako prozesuetan erabiltzen diren materialak identifikatzen ditu, eta horien propietateek duten eragina ezagutzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntaketan erabilitako materialak identifikatu ditu.

b) Materialen propietateak eta ezaugarriak bereizi ditu.

c) Tratamendu termikoak eta materialen propietateak lotu ditu.

d) Materialen korrosio eta oxidazio arazoak identifikatu ditu.

e) Korrosioaz eta oxidazioaz babesteko erabiltzen diren prozedurak eta teknikak deskribatu ditu.

f) Eskatzen diren segurtasunari eta ingurumenari buruzko irizpideak errespetatu ditu.

g) Lanak txukuntasunez eta garbi egin ditu.

3. Txapak, hodiak eta profilak konformatzen ditu, berariazko geometriak eta dimentsioak aztertuta eta dagozkion teknikak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Txapak, profilak eta hodiak markatzean erabilitako lanabesak identifikatu ditu.

b) Ebaketa eta deformazioko ekipamenduak materialekin, akaberekin eta forma desiragarriekin lotu ditu.

c) Materialaren ezaugarrien eta eskakizunen arabera beharrezkoak diren ekipamenduak identifikatu ditu.

d) Tolesteko beharrezko perdoiak kalkulatu ditu.

e) Doitasunez trazatzeko eta markatzeko eragiketak egin ditu.

f) Txapa-ebaketak egin ditu.

g) Hodiak, txapak eta profilak tolesteko eragiketak egin ditu.

h) Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen babesari buruzko arauak errespetatu ditu.

i) Prozesurako aurreikusitako denborak errespetatu ditu.

j) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun du.

4. Soldatu gabeko loturak egiten ditu eta lotura bakoitzaren ezaugarriak aztertzen ditu, lotura mota bakoitzerako teknika egokiak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Soldatu gabeko lotura motak eta lotu beharreko material motak identifikatu ditu.

b) Egin behar diren eragiketen sekuentzia zehaztu du.

c) Materialaren eta egin beharreko prozesuaren araberako erremintak hautatu ditu.

d) Erremintak maneiatu ditu.

e) Lotu beharreko zonak prestatu ditu.

f) Hariztatzeko, torlojutzeko, gakoz eusteko, itsasteko eta errematxatzeko lanak egin ditu.

g) Laneko arriskuen prebentzioari eta segurtasunari buruzko arauak aplikatu ditu.

h) Prozesuan kalitate eta erabilera arauak errespetatu ditu.

i) Prozesurako aurreikusitako denborak errespetatu ditu.

j) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun du.

5. Elementu finkoak muntatzeko lotura eremua prestatu du, eta prozesu orrian ezarritako soldadura mota eta prozedurak aztertu ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lotura eremuak garbitu ditu, hondakinak kenduz.

b) Lotura eremuak profilatu eta ertzak prestatu ditu, egin beharreko lotura kontuan izanda.

c) Lotura eremuan herdoilaurkako mastikak eta aprestuak aplikatu ditu.

d) Loturetarako indargarriak prestatu ditu, dokumentazioko zehaztapen teknikoei jarraituz.

e) Soldatu beharreko piezak ipini ditu, dokumentazioan zehaztutako lasaierak, doikuntzak eta simetriak errespetatuz.

f) Soldatu beharreko piezen eta alboko piezen arteko lerrokadura egiaztatu du.

6. Elementu finkoak muntatzeko soldadura biguneko, oxiazetilenikoko eta elektrikoko ekipamenduak prestatzen ditu, eta erregulatu beharreko parametroak, gasak eta erregaiak identifikatzen ditu, baita lortu beharreko loturaren ezaugarriekin duten erlazioa ere.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fabrikazio mekanikoan erabiltzen diren soldadurako prozesuen eta ekipamenduen sinbologia identifikatu du.

b) Soldadurako ekipamendua eta ekarpen materialak hautatu ditu, lotu beharreko elementuen oinarri-materiala kontuan izanda.

c) Ekipamenduen parametroak doitu eta haiek zerbitzuan jarri ditu, lotu beharreko piezak eta ekarpen materialak kontuan izanda.

d) Gasak erregulatu ditu, zer materialen gainean proiektatuko diren kontuan izanda.

e) Materialen ezaugarriak eta zehaztapen teknikoak kontuan izanda aplikatu du aurreberotze-tenperatura.

f) Ezaugarri fisikoak kontuan izanda punteatu ditu materialak.

g) Pieza euskarrien gainean muntatu du, berme eta euste egokia ziurtatuta eta ondoren deformaziorik ez sortzeko moduan.

7. Soldadura biguneko, oxiazetilenikoko eta elektrikoko ekipamenduekin egiten du lan, eskuz eta erdiautomatikoki, eta horien funtzionamendua prozesuaren baldintzekin eta lortu beharreko produktuaren ezaugarriekin lotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Soldadura bigun bidez soldatu ditu piezak eta, horretarako, piezen arteko tarteari eutsi dio eta zona tenperatura egokiaz aurreberotu du.

b) Elektrodo estali bidezko soldadura elektriko bidez soldatu ditu piezak, arkuaren luzera, posizioa eta aurrerapen-abiadura egokia mantenduta.

c) Piezak soldadura oxiazetileniko bidez lotu ditu, ertzak galdatzeko presio egokietara doituta gasen nahasketa.

d) Piezak MIG/MAG soldadura bidez soldatu ditu, egin beharreko lan motaren arabera egokia den pistolaren posizioa eta elikatze-abiadura egokia mantenduta.

e) Piezak puntuzko soldadura bidez soldatu ditu, elektrodo mota eta intentsitatea lotu beharreko piezen izaeraren eta lodieraren arabera aplikatuta.

f) Egindako soldadurek sartzeari, porositateari, homogeneotasunari eta erresistentziari dagozkien eskakizunak betetzen dituztela egiaztatu du.

g) Babes pertsonaleko ekipamendua erabili du.

h) Soldatze prozesuko akatsak identifikatu ditu.

i) Ekarpen material bakoitza egokiro erabili du lotu beharreko piezetan eta materialetan.

j) Segurtasun sistemak identifikatu ditu soldadurako makinetan.

8. Soldadurako makinen eta ekipamenduen arloan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipamenduak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Soldadurako eta proiekzioko materialak, erremintak eta makinak maneiatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.

b) Soldatze lanetan erabili beharreko soldadura makinen segurtasun elementuak identifikatu ditu. Ukitu bat egin.

c) Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko neurriekin eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

d) Soldatu eta proiektatzeko lanak egitean eta prebentzioan hartu behar diren segurtasun neurriak zehaztu ditu.

e) Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

f) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipamenduen txukuntasuna eta garbitasuna baloratu du.

Edukiak.

Muntaketako eta loturako prozesuak zehaztea:

-Materialak. Propietateak.

-Sinbologia.

-Bistak, ebaketak eta sekzioak.

-Osagaien eraikuntza formak.

-Trazadurako prozedurak: faseak eta prozesuak.

-Lanerako erremintak eta makineria.

-Muntaketako eta loturako prozesuak.

-Prozesu orriak. Informazioaren egitura eta antolaketa.

Materialak identifikatzea:

-Metalezko materialen propietateak eta sailkapena.

-Plastikozko materialen propietateak eta sailkapena.

-Kanpoko instalazioak: korrosioa eta oxidazioa.

-Materialak babesteko tekniken identifikazioa eta tratamendua.

-Materialen tratamendua.

Konformatzeko ekipamenduak eta tresneria:

-Ebaketako eta konformazioko ekipamenduak.

-Tolesteko perdoiak kalkulatzea.

-Neurketarako eta alderaketarako tresnak.

-Markatzeko erabiltzen diren lanabesak.

-Xafla ebakitzeko erremintak.

-Xaflak kurbatzeko eta tolesteko erremintak.

-Marraketako eta konformazioko eragiketak. Ebakitzea eta tolestea.

-Ebakitzea eta tolestea.

-Hodiak ebakitzeko eta tolesteko erremintak eta ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea.

Soldatu gabeko loturak egitea:

-Soldatu gabeko loturak eta material motak.

-Eragiketen sekuentzia.

-Erremintak hautatu eta maneiatzea.

-Lotura eremuak prestatzea. Hariztaketa, torlojutzea.

-Segurtasun neurriak aplikatzea.

-Erabileraren eta kalitatearen arauak errespetatzea prozesuan.

Lotura eremua prestatzea:

-Ertzak prestatzea. Lotu beharreko piezen formen eta eremuen araberako prozedurak.

-Korrosioaren kontrakoak aplikatzea.

-Indargarriak markatu eta muntatzea.

-Soldatuko diren piezak finkatzea.

-Lasaierak kontrolatzea eta neurriak eta forma geometrikoak berreskuratu direla egiaztatzea.

Soldadura biguneko, oxiazetilenikoko eta elektrikoko ekipamenduak prestatzea:

-Soldadura motak sinbolikoki irudikatzea.

-Ekipamenduak soldatze prozesuetarako prestatzea:

-Ekipamenduen parametroak oinarri-materialaren arabera doitzea.

-Ekarpen eta proiekzioko gasak eta materialak.

-Aurreberoketako tenperaturak kalkulatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea soldadurako eragiketetan.

Soldadura biguneko, oxiazetilenikoko eta elektrikoko ekipamenduekin lan egitea:

-Oinarri-materialaren araberako ekarpeneko materialak.

-Elektrodo estaliko soldadura elektrikoaren prozesuak eta teknikak.

-Puntukako soldaduraren prozesuak eta teknikak. Ekipamenduen zatiak.

-MIG/MAG soldadura bidez soldatzeko prozesuak eta teknikak. Ekipamenduen zatiak.

-Soldadura oxiazetilenikoaren bidez soldatzeko prozesuak eta teknikak.

Soldadura bigunaren prozesuak.

Ekipamenduen zatiak.

-Soldaduren ezaugarriak.

-Soldatzeko prozesuen akatsak.

-Norbera babesteko ekipamenduak erabiltzea.

-Soldatzeko makinei aplikatzen zaizkien segurtasun sistemak.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

-Laneko arriskuei aurrea hartzea soldatu eta proiektatzeko eragiketetan.

-Lan inguruneko faktore fisiko eta kimikoak.

-Soldadurako eta proiekzioko makinei aplikatzen zaizkien segurtasun sistemak.

-Norbera babesteko ekipamenduak erabiltzea.

-Ingurumena babesteko arauak.

-Ordenak eta garbitasunak lanean duten eragina baloratzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek oinarrizko trebetasun eta ezagutzak lortzea industrian izaten diren multzo mekanikoen loturak eta muntaketak egiteko, eraikuntza formak, materialak, makinak eta diseinuak, ekonomikoenak, kontuan harturik. Era berean, gaitasuna ematen du lotura eta muntaketako formen diseinuan parte hartzeko, multzoak egiteko prozesu desberdinetan. Trebetasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

-Lotura eta muntaketako prozesua egiteko lan prozesuak zehaztea.

-Lotura eta muntaketako makinetan eta prozesuetan esku hartzen duten parametroak zehaztea.

-Lotura mota bakoitzerako eta lotu beharreko material mota bakoitzerako egokiena den prozesua zehaztea.

Modulu hau bukatutakoan, ikasleek gai izan behar dute lotura sistema guztiak trebetasun nahikoz erabiltzeko, makinak lan bakoitzerako beharrezkoak diren parametroekin arautzeko, lotu beharreko materialak bereizi eta prozesu egokiena erabiltzeko eta loturak prozesu azkarrenarekin eta kalte gutxien sortzen duenarekin muntatu eta desmuntatzeko. Babes sistema guztiak, hala norberarenak nola makinarenak edo ekipamenduarenak, erabili beharko ditu, ingurumenaren babesa ere oso kontuan izanik.

Modulu hau teoriko-praktikoa da eta, beraz, komenigarria litzateke lantegi-ikasgelak makinak eta baliabideak izatea, kurtsoko praktiketako lotura elementu guztiak muntatu ahal izateko. Soldadura elektrikoko makina, TIG, MIG, oxiazetilenikokoa, puntukako soldadurako makina, hari bidezko soldadura (burdinarako, altzairu herdoilgaitzerako eta aluminiorako). Errematxaketako erremintak, lanabesak eta materialak, baita zulatzeko makinak, kurbatzeko makinak eta tolesteko makina ere. Ardatzak eta terrailak, ardatz-etxeak, terraila-biratzaileak lotura hariztatuetarako. Esmerilagailua, disko-makina, diskoak eta harriak urradurarako eta ebaketarako.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa jarraian azaltzen den aurkezpen ordena bera da:

-Materialak ezagutzea.

-Lotzeko eta muntatzeko formak.

-Makinak eta tresneria.

-Piezak markatu eta prestatzeko aparatuak.

Materialak ezagutzeko multzoarekin azaletik hastea gomendatzen da, propietateetan gehiegi sakondu gabe. Modulu horretarako ohikoenak diren lan materialak landuko dira.

Lotzeko eta muntatzeko formen multzoarekin jarraitzea iradokitzen da, izan ere, materialen propietate batzuk ezagutu ondoren, ikasleek hobeki ulertuko dute, kasu bakoitzean, zein den jarduteko prozedurarik onena eta ekonomikoena; bukatzeko, makinak eta tresneria eta piezak markatu eta prestatzeko aparatuak landuko dira.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari ekinen zaie zeharka edukien multzo guztietan, eta bereziki kontuan hartu beharko dira makinen erabileran eta beste higidura elementu batzuetan.

Eduki horiek lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Lotu edo muntatu beharreko pieza edo piezak aztertzea.

-Egin beharreko lana eta lan hori egiteko forma desberdinak aztertzea.

-Erabili beharreko makinak eta lanabesak zuzen erabiltzea.

-Piezak markatzea, loturarako edo muntaketarako jarraitu behar den prozesuaren arabera.

-Muntaketako eta loturako prozesua gainbegiratu eta kontrolatzea, jarraipen txostenak lortzea, dagozkion diagnostikoak egitea eta sistemaren errendimendua hobetzeko bidezko erabakiak hartzea.

-Enpresen katalogoen eta Interneten bitartez informazioa bilatzea.

-Piezak edo multzoak grafikoki irudikatzea, behar bezalako sinbologia erabiliz eta irudikapen grafikoaren arauak betez.

-Multzoak eta piezak lotu eta muntatzea, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumena babesteko arauen arabera.

Lotura eta muntaketako moduluaren edukiak zikloko gainerako moduluetarako elementu integratzaile bat dira, bere garapenean modulu guztien ezagutzak erlazionatzen dituelako eta hori egiteko erabilitako makinen, elementuen eta prozesuen funtzionamendua ulertzea errazten duelako. Horrela, lotura eta muntaketa sistemen gaur egungo teknologiaren ikuskera orokorra ematen du, soldadura prozesuak eta lotura soldatuak nabarmenduta.

Modulu honi arrakastaz aurre egiteko, beharrezkoa izanen da Planoak interpretatzea mekanizazioan eta mantentzen-lan mekanikoetan izeneko moduluan garatzen diren gaitasunak erdiestea, multzoa diseinatzen eta prestatzen lagunduko dutelako. Komenigarria litzateke modulu honetan azpimarratzea muntaketa mekaniko bateko piezen eta pieza multzoen irudikapena eta interpretazioa.

Lanbide modulua: Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak I.

Kodea: 0951a.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Energia elektrikoa ekoizteko sistemak identifikatzen ditu, ezaugarri nagusiak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontzeptu eta fenomeno elektriko orokorrak identifikatu ditu.

b) Energia elektrikoa ekoizteko formak eta sistemak aipatu ditu.

c) Korronte zuzeneko energia elektrikoaren ekoizpena deskribatu du, argiaren ekintzaz, energia fotovoltaikoz eta erreakzio kimikoz.

d) Sistema elektrikoen ezaugarriak eta sare elektrikoen motak identifikatu ditu.

e) Energia elektrikoa sortu, garraiatu eta banatzeko azpisistemak zehaztu ditu.

2. Korronte zuzeneko zirkuitu elektrikoetako eta oinarrizko zirkuitu elektronikoetako magnitude elektrikoen parametroak neurtzen ditu, funtsezko legeak eta teoremak aplikatu ondoren egindako kalkuluekin alderatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eroaleen, isolatzaileen eta erdieroaleen ezaugarriak identifikatu ditu eta portaeraren arabera bereizi ditu.

b) Magnitude elektriko nagusiak (tentsioa, intentsitatea eta erresistentzia) identifikatu ditu eta behar bezala erabili ditu unitateak.

c) Potentzia eta energiako kalkuluak egin ditu.

d) Emaitzak modu praktikoan egiaztatu ditu, kalkuluak abiapuntu izanik.

e) Zirkuitu elektrikoen eskemak interpretatu eta egin ditu, eta sinbologia normalizatua erabili du.

f) Erresistentzien serieko eta paraleloko taldekatzeen kalkuluak egin ditu.

g) Kondentsadoreen propietateak eta funtzioak ezagutu ditu.

h) Kondentsadoreen taldekatzeen kalkuluak egin ditu.

i) Pilen eta metagailuen propietateak eta korronte elektrikoaren ondorio kimikoa ezagutu ditu.

j) Tentsioa, intentsitatea, erresistentzia eta potentzia neurtzeko aparatuen ezaugarriak eta konektatzeko moduak identifikatu ditu.

k) Tentsioa, intentsitatea, erresistentzia eta potentzia neurtu ditu eta ekipamenduen eta pertsonen segurtasun arauak aintzat hartu ditu.

l) Korronte zuzeneko zirkuituak ebatzi ditu, Ohm-en, Kirchhoff-en, Joule-ren, Thevenin-en eta Norton-en oinarrizko legeak aplikatuta.

m) Oinarrizko osagai elektroniko pasiboak eta zirkuitu txiki analogikoak aztertu ditu, bidezko muntaketak, kalkuluak eta neurketak eginez.

3. Korronte alterno monofasikoko zirkuitu elektrikoetako magnitude elektrikoen parametroak neurtzen ditu, eta espero diren emaitzekin alderatzen ditu eta korronte zuzenarekin bereizten duten alderdiak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Seinale sinusoidalaren ezaugarriak identifikatu ditu.

b) Korronte alternoaren balio bereizgarriak ezagutu ditu.

c) RLC serieko zirkuituetan tentsioaren, intentsitatearen eta potentziaren arteko loturak egiaztatu ditu.

d) Korronte alternoko zirkuituetako potentzia-faktorea kalkulatu du.

e) Instalazio baten potentzia-faktorea zuzentzeko modua identifikatu du.

f) Potentzia-faktorea eta energia elektrikoaren kontsumoa lotu ditu.

g) Tentsioaren, intentsitatearen, potentziaren eta potentzia-faktorearen neurketak egin ditu.

h) Korronte alternoko linea monofasikoetako tentsio-erortzearen kalkuluak egin ditu.

4. Erabili beharreko babesgailuak identifikatzen ditu eta elektrizitatearen arriskuekin eta ondorioekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa eta laneko arriskuei aurrea hartzeko aplikatu beharreko araudia erabili ditu.

b) Elektrizitatearen eragin termikoaren eragozpenak ezagutu ditu.

c) Pertsonengan talka elektrikoak dituen arriskuak eta ondorio fisiologikoak identifikatu ditu, baita horrekin lotzen diren faktoreak ere.

d) Berotzearen ondoriozko sute arriskuak identifikatu ditu.

e) Istripu elektrikoen motak ezagutu ditu.

f) Instalazio elektrikoak erabiltzearen ondoriozko arriskuak ezagutu ditu.

g) Tentsiorik gabeko lanak egiteko arauak interpretatu ditu.

h) Instalazio bateko eroaleen sekzioa kalkulatu du, arauzko aginduak aintzat hartuta.

i) Instalazio batek gainintentsitateen eta gaintentsioen aurka behar dituen babesak identifikatu ditu.

j) Zuzeneko eta zeharkako kontaktuen aurkako babes sistemak identifikatu ditu.

5. Koadroetako mekanizazio eragiketak gauzatzen ditu eta, horretarako, neurtzeko eta markatzeko teknikak aplikatu eta makinak eta erremintak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Planoetako sinbologia eta zehaztapen teknikoak identifikatu ditu.

b) Materialak identifikatu ditu (profilak, inguratzaileak eta koadroak).

c) Prozesuaren faseak eta eragiketak definitu ditu.

d) Mekanizazio eta muntaketa plana egin du.

e) Erremintak, bitarteko teknikoak eta segurtasun-bitartekoak esku-hartze bakoitzaren eskakizunen arabera lotu ditu.

f) Ekipamenduak, erremintak, bitarteko teknikoak eta segurtasun-bitartekoak hautatu ditu.

g) Neurketak egin ditu, eskatzen den zehaztasunarekin.

h) Banatzeko, marratzeko eta markatzeko eragiketak egin ditu.

i) Ohiko erremintak eta lan-ekipamenduak erabili ditu lanerako.

j) Mekanizazio eragiketak egin ditu profiletan, inguratzaileetan, koadroetan eta kanalizazioetan.

k) Sortutako gorabeherak konpondu ditu.

i) Prozesurako aurreikusitako denborak kontuan hartu ditu.

m) Kalitate irizpideak errespetatu ditu.

6. Automatismo elektriko eta elektroniko kableatuen zirkuitu bakunak muntatzen ditu, horien funtzionamendua doituz eta egiaztatuz.

a) Aginte eta potentziako zirkuitu elektrikoen eskemak interpretatu ditu.

b) Motor elektrikoekin lotutako aginte eta potentziako zirkuitu elektrikoak muntatu ditu.

c) Automata programagarriak dituzten oinarrizko kontrol zirkuituak egin ditu.

d) Automatismoetan ohikoak diren zirkuitu elektroniko txikiak muntatu ditu, eskema eta jarraibide zehatzei jarraikiz.

e) Parametro elektriko izendatuen neurriak hartu ditu.

f) Zirkuituen funtzionamendu zuzena egiaztatu du.

g) Zirkuitu elektriko-elektronikoen muntaketan erabilitako elementu eta materialen tipologia eta ezaugarriak deskribatu ditu.

Edukiak.

Energia elektrikoa sortzeko sistemak identifikatzea:

-Kontzeptu eta fenomeno elektriko orokorrak.

Elektrizitatea, ekoizpena eta kontsumoa.

Magnitude elektrikoak.

Propietateak eta aplikazioak.

-Sistema elektrikoaren ezaugarriak.

Sare elektrikoen motak.

Sortzeko azpisistemak. Garraiatzeko azpisistemak. Banatzeko azpisistemak.

Sistema elektriko baten elementuak. Azpiestazioa. Garraio linea. Banaketa linea. Transformazio zentroa.

Korronte zuzeneko zirkuitu elektrikoetan oinarrizko neurketak egitea:

-Isolatzaileak, eroaleak eta erdieroaleak.

-Zirkuitu elektrikoa. Egitura eta osagaiak. Sinbologia eta irudikapen grafikoa. Erresistentzia eta erresistibitate elektrikoa. Neurria eta ezaugarriak. Eroale baten erresistentzia. Tenperaturaren eragina. Eragin termikoaren aplikazioak.

-Ohm-en legea korronte zuzenean.

-Erresistentzien elkarketa, seriea, paraleloa eta mistoa. Erresistentzia aldakorrak.

-Potentzia eta energia.

-Neurtzeko tresna analogikoak eta digitalak.

-Neurketetarako arau orokorrak.

-Tentsioaren, intentsitatearen, erresistentziaren eta potentziaren neurriak korronte zuzenean. Neurketarako ekipamenduen eta tresnen erabilera eta funtzionamendua.

-Kondentsadoreak. Edukiera, ezaugarriak eta elkarketak.

-Pilak eta metagailuak. Korronte elektrikoaren ondorio kimikoa.

-Korronte zuzeneko zirkuituen ebazpena.

-Hainbat saredun zirkuituak.

Kirchhoff-en eta Maxwell-en legeak.

Thévenin-en eta Norton-en teoremak eta gainjartzea.

Zirkuituen ebazpena izarretik triangelu baliokidera transformatuz eta alderantziz.

Korronte alterno monofasikoko zirkuituetan neurketak egitea.

-Korronte alterno monofasikoa.

-Korronte alternoaren balio bereizgarriak.

-Oinarrizko hargailuen (erresistentziak, haril hutsa, kondentsadorea) portaera korronte alterno monofasikoan.

-Serieko eta paraleloko RLC zirkuituak korronte alterno monofasikoan.

-Potentzia-triangelua eta potentzia-faktorea korronte alterno monofasikoan. Potentzia-faktorea zuzentzea.

-Tentsioa, intentsitatea eta potentzia neurtzea korronte alterno monofasikoko zirkuituetan.

-Tentsio-erortzea korronte alternoko linea elektriko monofasikoetan.

-Eroaleen Gehieneko Intentsitate Onargarriaren taulak erabiltzea.

Babes elementuak identifikatzea:

-Segurtasuna instalazio elektroteknikoetan. Urrezko bost arauak.

-Segurtasunari buruzko araudia.

-Korronte zuzeneko eta korronte alterno monofasikoko eroaleen sekzioa kalkulatzea, zenbat berotu diren kontuan hartuz.

-Tentsio-erortzea linea elektrikoetan.

-Korronte zuzeneko eta korronte alterno monofasikoko instalazio bateko eroaleen sekzioa kalkulatzea.

-Arrisku elektrikoa.

Ondorio fisiologikoak.

Arrisku elektrikoan eragina duten faktoreak.

-Babesak instalazio elektroteknikoetan eta makinetan.

Kontaktu motak eta kontaktuen aurkako babes sistemak.

Norbera babesteko elementuak.

Materialak babesteko elementuak.

Mekanizazio eragiketak koadro elektrikoetan:

-Koadro elektrikoen mekanizazio prozesua antolatzea.

-Koadroen eta instalazioen mekanizazioa.

-Koadroen eta kanalizazioen mekanizazioari aplikatutako piezen irudikapeneko sinbologia normalizatua.

-Koadroak eta kanalizazioak mekanizatzeko ohiko materialak.

-Koadro elektrikoak mekanizatzeko eragiketak.

-Armairu, koadro elektriko eta kanalizazioen muntaketa.

-Araudia eta erregelamendua.

Automatismo elektroniko bakunak. Tipologiak eta ezaugarri funtzionalak:

-Osagai pasiboak: erresistentziak, potentziometroak, harilak eta kondentsadoreak.

-Osagai erdieroaleak: diodoak, transistoreak, tiristoreak.

-Tentsioa erregulatzen duten zirkuitu integratuak.

-Anplifikadore operazionala. Oinarrizko muntaketak.

-Automata programagarria.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek instalazio eta hargailu elektriko eta elektronikoen izaera desberdinen funtzionamendua ikastea, automatismo elektroteknikoen portaera aztertzeko oinarrizko trebetasunak lortzea eta instalazio elektroteknikoen eta automatismo elektrikoen diseinuan, muntaketan eta mantentze-lanetan parte hartzea, kontuan harturik diseinuaren parametroak, babes elementuak, kontrola eta maniobra. Modulu honek gaitasuna eman behar die mantentze-lan elektromekanikoan beharrezkoak diren oinarrizko kalkuluak egiteko, indarra duen araudiari jarraikiz eta segurtasun prozedurak erabiliz.

Modulu hau, arrazoi pedagogikoengatik, bi zatian banatuta dago. Lehen kurtsoko moduluak, Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak I, elektrizitatearen oinarrizko printzipioak lantzen ditu, arlo hauetan: kontzeptu elektrikoak, neurketak egitea, koadroak muntatzea, korronte zuzeneko eta korronte alterno monofasikoko oinarrizko zirkuituak eta zirkuitu elektroniko eta automatismo bakunak, automata programagarria barne. Bigarren kurtsoko moduluaren bidez, Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak II, aurrera egiten da korronte alternoko zirkuituen sakontze funtzional eta analitikoarekin lotuta dauden alderdietan, automatismo konplexuagoen muntaketa egiten da eta zirkuitu elektronikoetan sakontzen da, mantentze-lan elektromekanikoko teknikari batentzat eskatzen den mailan.

Modulu honetan, bi zatitan banatuan, ikasleak honako hauetarako gai izanen dira:

-Sistema elektrikoetan eta automatismo elektrikodunetan esku hartzen duten funtzionamenduko printzipioak eta parametroak zehaztea.

-Hargailu elektrikoen elkarketa desberdinak bereiztea, elikatze korrontearen izaeraren arabera.

-Bidezkoak diren neurketa elektrikoak fidagarritasunez egitea eta horien gaineko gogoeta egitea, anomaliak, matxurak edo adostasunik gabeko egoerak atzeman ahal izateko.

-Egoera bakoitzean bidezkoak diren kontrol eta babeseko elementuak ezartzea.

-Hargailuen konfigurazio desberdinekin aritzea bai korronte zuzenean bai korronte alterno monofasikoan eta trifasikoan.

-Automatismoak dituzten makina elektrikoen aginte eta babeseko instalazioak eta koadro elektrikoak erabiltzea.

-Instalazio elektroteknikoen babes elementuen eta ekipamenduen tamaina finkatzea, kalkuluko prozedurak aplikatuta eta agindu teknikoak kontuan hartuta, instalazioa edo ekipamendua konfiguratu eta kalkulatzeko.

-Hargailu, ekipamendu eta elikatze-linea elektrikoen zehaztapen teknikoak egiaztatzea, funtzionamendu probak eginez, muntaketa eta mantentze-lana gainbegiratzeko.

-Tresneria eta ordezko pieza egokiak hautatzea, osagaiak muntatu, berreskuratu eta ordezteko teknikak aplikatuta, elementu elektrikoak eta elektromagnetikoak konpontzeko prozesuak gainbegiratu edo gauzatzeko.

Modulu hau teoriko-praktikoa da eta ezagutzen ikaskuntzak funtzionala izan behar du; horregatik, adibide praktikoetan eta instalazioen muntaketan oinarritutako jarduerak egitea iradokitzen da. Modulua bi zatitan banatuta dagoenez eta zikloko bi kurtsoetan egiten denez, lehen kurtsoan azaltzen hasten diren eduki askotxo bigarrenean sakonduko dira. Edukiak garatzean beharrezkoa da azalpenetan eta adibide praktikoetan oinarritzea eta, adibidez, maketak edo panel didaktikoak erabiltzea, baita sarean, merkataritza-etxeetan eta fabrikatzaileen sailean dauden animazioak erabiltzea ere, ikasleek funtzionamendu prozesuak errazago uler ditzaten zuzenean behatuz, eta ez azalpen teoriko hutsen bitartez soilik.

Beraz, ikasleei transmititu gogo zaizkien printzipio fisikoak, kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak integratzen dituzten jarduerak burutzea da kontua. Horregatik, ona litzateke ikasgelak baliabide hauek izatea:

-Gelako liburutegia, material inprimatuz eta euskarri informatikoz hornitua diziplinaren edukiari buruz: liburu teknikoak, katalogoak eta liburuxka komertzialak eta aldizkari teknikoak, besteak beste.

-Ikus-entzunezko baliabideak: ordenagailu-proiektagailua Interneteko sarbidearekin.

Erabilera anitzeko eta teknologia berrietako gelan izan beharreko baliabide informatikoak: ordenagailuak, Interneteko sarbidea, diseinuko eta kalkulu elektrikoko softwarea, automatismoen simulatzaile birtualak, makina elektrikoak, zirkuitu elektronikoak, fenomeno magnetikoak eta elektromagnetikoak. Testu tratamendurako eta kalkulu orrietarako programak eta tresnak.

-Ekipamendu didaktikoak eta/edo panel didaktikoak, instalazio elektriko hargailudunak muntatzeko bai korronte zuzenean bai korronte alternoan.

-Neurgailuak: analogikoak eta digitalak.

-Panel didaktikoak. Makina elektrikoen laborategia, makina horien lehen instalazio didaktikoak egiteko eta horiek kontrolatu eta erregulatzeko.

-Tresneria elektrikorako osagaiak: babes elektrikoko era guztietako elementuak.

-Eragiteko, atzemateko eta maniobratzeko materialak.

-Zirkuitua ireki eta ixteko materialak: erreleak, kontaktoreak, neurketako erreleak, orduak eta asteak programatzeko gailua.

-Hargailuak eta sorgailuak: goritasun-lanparak, deskarga-lanparak, fluoreszenteak, proiektagailuak, ledekoak, balastoak, erreaktantziak, kondentsadoreak eta harilak, besteak beste.

-Kontrol eta erregulazio elementuak: pixkanakako abiarazleak, abiadura-erregulagailuak, PLCak, automata bakunak, zentralitak, kudeatzaile energetikoa.

-Material elektronikoak. Oinarrizko elementuak.

-Eroale eta kanalizazio komertzialak.

-Material txikiak, torlojuteria eta finkagailuak.

Ikaskuntzaren edukiak eta emaitzak eta ebaluazio irizpideak zehazki aztertuta ateratzen dira edukien atalak eta gai multzoak eta jarraituko den ordena, Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak I moduluan iradokitzen dena, irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesua logikoa izan dadin eta bilatzen diren emaitzak lor daitezen:

-1. multzoa: aurkezpena, elektrizitatea ekoiztea eta alderdi orokorrak.

-2. multzoa: korronte zuzena.

-3. multzoa: korronte alterno monofasikoa.

-4. multzoa: elektronikari buruzko oinarrizko jakitea.

1. multzoarekin (aurkezpena, elektrizitatea ekoiztea eta alderdi orokorrak) hastea gomendatzen da, eta gero 2. multzoarekin (korronte zuzena) jarraitzea, izan ere, fenomeno elektrikoak atomoaren mailan ulertzea, ondoren mugimenduan dauden kargetara pasatzeko, errazagoa da. Horren ondoren, korronte alternoaren, neurketen eta elektronikari buruzko oinarrizko jakitearen multzoa landuko da. Iradokitzen da magnetismoaren eta elektromagnetismoaren multzoa 2. kurtsorako uztea, hasiera batean korronte alternoaren aurretik ikustea egokiagoa izanik, 1. kurtsoan esleitutako ordu karga handiagoa baita eta hau bezalako multzo abstraktu eta teorikoa sartzeak asko gogogabetzen baititu ikasleak, baita eskolak utzarazten ere.

1. kurtsoaren bukaeran elektronikari buruzko oinarrizko jakitearen multzoa tartekatzea iradokitzen da, zeren eta askotan, bukaerarako utziz, ongi landu gabe geratzeko arriskua izaten baita; hala, elektronikaren oinarrizkoena behar diren bermeekin landuko dela ziurtatzen da, izan ere, ekoizpen industrialaren garapen teknologikoan elektronikak geroz eta toki eta garrantzi handiagoa du.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari ekinen zaie zeharka edukien multzo guztietan, eta bereziki kontuan hartu beharko dira maneiagailuen eta bestelako higidura elementuen erabileran, baita zuzenean edo zeharka tentsiopean egoten ahal diren instalazio elektronikoetako elementuetan ere.

Eduki horiek lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Bai korronte zuzeneko bai korronte alternoko zirkuitu elektrikoak aztertu eta muntatzea, elkarketako tipologia desberdinetan.

-Instalazio elektroteknikoen eta automatismo elektrikokoen magnitude nagusiak neurtzea, hala nola jarraitutasua, tentsioa, intentsitatea, erresistentzia edo inpedantzia.

-Polimetroa erabiltzea matxurak kokatzeko, neurketak egin eta emaitzak onak ez direla egiaztatu ondoren.

-Proposatutako praktiken memoriak egitea, funtzionamendua, osagaiak, egitura eta tipologia deskribatuz, baita izaten ahal diren matxurak eta mantentze-lanetarako protokoloa ere.

-Zirkuitu funtzionalak eta aginte eskemak diseinatzea, hala nola indarra automatismoetan, makina elektriko baten sekuentziak, maniobrak eta kontrola egiteko.

-Eskatutako instalazio elektroteknikoa abiaraztea, esku hartzen duten elementuak muntatzea eta instalazioaren erantzuna erregulatu eta kontrolatzea, segurtasun tarteak errespetatuta eta norbera babesteko ekipamenduak erabilita.

-Enpresen katalogoen eta Interneten bitartez informazioa biltzea.

-Eskemak grafikoki irudikatzea, behar bezalako sinbologia erabiliz eta irudikapen grafikoaren arauak betez.

-Eskemak eta panelak muntatzea, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumena babesteko arauen arabera.

Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak I moduluko edukiak Mantentze-lan elektromekanikoaren zikloko gainerako moduluak integratzeko elementu bat dira, izan ere, eduki horiek garatzean, modulu desberdinetako ezagutzak lotzen dira, eta hobeki ulertzen ahal dira makina elektrikoen funtzionamendua, babes elementuak, elikatze elektrikoko instalazioak eta automatismo elektrikoen maniobra.

Lanbide modulua: Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak II.

Kodea: 0951b.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Eremu magnetiko natural bateko magnitude magnetikoen eta elektromagnetikoen parametroak identifikatzen ditu, eta zirkuitu batean korronte alterno monofasikoko korronte elektrikoagatik sortutakoa, funtsezko legeak eta teoremak aplikaturik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Iman naturalen propietate magnetikoak identifikatu ditu.

b) Elektromagnetismoaren printzipioak deskribatu ditu.

c) Zirkuitu magnetikoa deskribatu du; zati desberdinak, osagaiak eta zirkuitu elektrikoarekin duen antzekotasuna.

d) Elektroimanen funtzionamendua identifikatu du. Funtsezko printzipioak eta aplikazioak, errelea, kontaktorea, etab.

e) Korronte elektrikoaren eta eremu magnetiko baten arteko elkarrekintza ezagutu du eta horiek aztertzen dituzten funtsezko legeak adierazi ditu (Lenz, Faraday, Hopkinson eta Ampère).

f) Energia elektrikoa ekintza magnetikoaren bidez nola ekoizten den zehaztu du; korronte alterno polifasikoaren izaera eta, bereziki, sistema trifasikoarena.

2. Zehaztasunez neurtzen ditu korronte alterno batek sortutako magnitude elektrikoak, eta espero diren emaitzekin edo egindako kalkuluekin alderatzen ditu, segurtasun araudiari jarraikiz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Korronte alternoen motak interpretatu ditu.

b) Hiru edo lau hariko sorkuntza eta banaketa sistemak deskribatu ditu.

c) Erabilitako neurgailuen funtzionamenduaren printzipioa zehaztu du: amperemetroa, voltmetroa, frekuentzia-neurgailua, fasimetroa, osziloskopioa, besteak beste.

d) Magnitude elektriko desberdinak neurtu ditu, tentsioa, intentsitatea, potentzia, potentzia-faktorea, besteak beste, beharrezkoak diren neurgailuak zuzen erabiliz.

e) Tentsioaren, intentsitatearen, potentziaren eta energiaren neurketak egin ditu, sistema trifasiko motaren eta karga motaren arabera.

f) Korronte alternoko instalazioetan potentzia-faktorearen hobekuntzaren egiaztapen praktikoa egin du, beharrezkoak diren magnitudeak neurtuz.

3. Erabili beharreko babesgailuak identifikatzen ditu eta elektrizitatearen arriskuekin eta ondorioekin lotzen ditu, hau da, korronte alternoko sistema trifasikoetan ohikoak direnekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa eta laneko arriskuei aurrea hartzeko aplikatu beharreko araudia erabili ditu.

b) Instalazio elektriko trifasikoak erabiltzearen arriskuak ezagutu ditu.

c) Zuzeneko eta zeharkako kontaktuen aurkako babes sistemak identifikatu ditu.

d) Banaketa elektrikoaren sistemak (TT, TN eta IT) identifikatu ditu segurtasunaren ikuspegitik.

e) Selektibitate horizontalaren eta bertikalaren kontzeptuak interpretatu ditu.

f) Ihes-korrontearen, kontaktu-tentsioaren eta pasagune-tentsioaren kontzeptuak identifikatu ditu.

g) Isolamendu dielektrikoaren, faseen sekuentziaren eta diferentzialen desarraren neurketak egin ditu.

4. Koadroak eta horiei lotutako sistema elektrikoak muntatzen ditu, dokumentazio teknikoa interpretatuz, eta haien funtzionamendua egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Koadro eta sistema elektrikoetako aginte eta maniobrako krokisetatik eta eskemetatik informazioa lortu du.

b) CAD (Computer Aided Design) elektroteknikoko programa informatikoak erabili ditu, aginte eta maniobrako eskemak irudikatzeko.

c) Araudi elektroteknikoa eta automatismoetako konbentzionalismoak aplikatu ditu, automatismo elektriko kableatuak eta programa bidezko kontrolekoak aztertzean.

d) Elementu bakoitza multzoan duen funtzioarekin erlazionatu du.

e) Aginte eta potentziako zirkuituak muntatu ditu logika kableatua duten motorretarako, eta automata programagarrietan programa txikiak programatu eta konfiguratu ditu automatismo errazak kontrolatzeko.

f) Maniobrak egin ditu motorrekin.

g) Instalazioaren funtzionamendua egiaztatu du.

h) Matxurak bilatzeko neurketak eta egiaztapenak egin ditu.

i) Fabrikatzaile desberdinen katalogoak, webguneak eta eskuliburu teknikoak interpretatu ditu.

j) Memoria-txosten oso bat egin du, honako hauek zehaztuta: enuntziatua, erabilitako osagaiak eta ezaugarri tekniko garrantzitsuenak, funtzionamendua, funtzionamenduaren eskemak, lortutako neurriak, egindako kalkuluak, mantentzeko prozedura eta ateratako ondorioak; bidezkoa den informazioa jasotzen duten memoria zehaztuak, proposatutako jarduerei eransteko.

5. Oinarrizko zirkuitu elektroniko analogikoak eta horien aplikazioak muntatzen ditu, ezarritako protokoloei jarraikiz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zirkuitu elektroniko analogikoen osagaiak identifikatu ditu.

b) Elementu bakoitza, hala nola artezgailu anplifikadoreak eta elikatze-iturriak, multzoan duen funtzioarekin lotu du.

c) Potentzia eta denbora kontrolatzeko oinarrizko zirkuituak muntatu ditu.

d) Matxurak diagnostikatu, kokatu eta konpondu egin ditu.

Edukiak.

Magnetismoa eta elektromagnetismoa:

-Kontzeptu eta fenomeno magnetiko eta elektromagnetiko orokorrak.

Imanak eta elektromagnetismoa.

Magnitude elektromagnetikoak, propietateak eta aplikazioak.

-Zirkuitu magnetikoa. Ezaugarriak. Baliokidetasuna zirkuitu elektrikoarekin.

-Hopkinson-en legea. Indar magnetoeragilea. Erreluktantzia magnetikoa.

-Korronte elektrikoaren eta eremu magnetiko baten arteko elkarrekintza.

Lenz-en eta Faraday-ren legeak.

Indar elektroeragile induzitua.

Autoinduktantziako koefizientea. Harilak.

Neurketak korronte alternoko zirkuituetan:

-Korronte alterno monofasikoa eta trifasikoa.

-Zirkuitu elektriko trifasikoa. Ezaugarriak eta erabileraren abantailak. Tentsio-erortzeak.

-Sorgailu eta hargailu trifasikoen konexioa. Bektore-diagramak.

-Potentzia sistema trifasikoetan. Potentzia-triangelua eta potentzia-faktorea.

-Korronte alternoko oinarrizko magnitude eta parametroak.

-Neurgailuak korronte alternoan. Funtzionamenduaren eta konexioaren printzipioak:

Voltmetroa.

Amperemetroa. Amperemetro-matxarda.

Wattmetroa.

Frekuentzia-neurgailua.

Osziloskopioa.

-Korronte alterno monofasikoko zirkuitu mistoen ebazpena.

-Tarifazio elektrikoa. Potentzia-faktorea zuzentzeko sistemak eta konexioak.

Zirkuituen babesa:

-Segurtasunari buruzko araudia. Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko Legea. Segurtasuna sektore elektrikoan.

-Babesak instalazio elektroteknikoetan eta makinetan.

Norbera babesteko elementuak.

Materialak babesteko elementuak.

-Instalazio trifasiko bateko eroaleen sekzioa kalkulatzea, zenbat berotu diren kontuan hartuz.

-Tentsio-erortzea linea elektriko trifasikoetan.

-Instalazio trifasiko bateko eroaleen sekzioa kalkulatzea, tentsio-erortzea kontuan hartuz.

-Zirkuitulaburraren intentsitatea edo babesen "ebaketa ahalmena" kalkulatzea.

Neurketak egitea korronte zuzeneko eta korronte alternoko makina elektriko birakarien laborategian. Monofasikoak eta trifasikoak:

-Makina elektrikoaren funtzionamenduaren printzipioak, transformazio energetikoaren arabera; sorgailu gisa (dinamoa eta alternadorea) eta motor gisa.

-Sorgailuen eszitazio motak, saiakuntzak eta horien akoplamendua.

-Motor motak. Kurba bereizgarriak, saiakuntzak eta horien erregulazio eta kontrola.

-Alternadoreak beren artean akoplatzeko eta alternadore trifasikoak sare elektriko bati akoplatzeko bete beharreko baldintzak.

Koadro elektrikoak eta sistema elkartuak muntatzeko eragiketak:

-Dokumentazio teknikoa interpretatzea.

-Irudikapenerako sinbologia normalizatua eta konbentzionalismoak, automatismoen instalazioetan.

-Sentsoreak eta eragingailuak.

Hurbiltasuneko detektatzaile induktiboak eta hurbiltasuneko detektatzaile kapazitiboak.

Detektatzaile fotoelektrikoak: igorgailua-hargailua, reflex eta hesizkoa.

-Potentziaren kontrola: motorren abioa eta maniobra.

-Zirkuitulaburren eta gainkargen kontrako babesak. Ebakigailua. Fusible-euskarria. Etengailu magnetotermikoa eta diferentziala. Disjuntore magnetotermikoa. Gaintentsioko etengailua. Errele termikoa. Tenperatura sentsoreak. Termistentziak. Segurtasuneko errelea. Larrialdietako geldialdia.

-Automatismoetako instalazioen muntaketa. Indar zirkuituak. Aginte zirkuituak.

-Erremintak trebetasunez erabiltzea eta egokiak diren segurtasun neurriak aplikatuz.

-Industria automatismoen instalazioetan erabiltzen diren mantentze motak.

-Matxurak diagnostikatu, kokatu eta konpontzea.

Oinarrizko zirkuitu elektriko analogikoak eta horien aplikazioak:

-Artezgailuak.

-Anplifikadoreak.

-Elikatze iturriak.

-Potentzia eta denbora kontrolatzeko oinarrizko zirkuituak.

-Matxurak diagnostikatu, kokatu eta konpontzea.

-Automata programagarria. Programazio erraza.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek instalazio eta hargailu elektriko eta elektronikoen izaera desberdinen funtzionamendua ikastea, automatismo elektroteknikoen portaera aztertzeko oinarrizko trebetasunak lortzea eta instalazio elektroteknikoen eta automatismo elektrikoen diseinuan, muntaketan eta mantentze-lanetan parte hartzea, kontuan harturik diseinuaren parametroak, babes elementuak, kontrola eta maniobra. Modulu honek gaitasuna eman behar die mantentze-lan elektromekanikoan beharrezkoak diren oinarrizko kalkuluak egiteko, indarra duen araudiari jarraikiz eta segurtasun prozedurak erabiliz.

Modulu hau, arrazoi pedagogikoengatik, bi zatian banatuta dago. Lehen kurtsoko moduluak, Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak I, elektrizitatearen oinarrizko printzipioak lantzen ditu, arlo hauetan: kontzeptu elektrikoak, neurketak egitea, koadroak muntatzea, korronte zuzeneko eta korronte alterno monofasikoko oinarrizko zirkuituak eta zirkuitu elektroniko eta automatismo bakunak, automata programagarria barne. Bigarren kurtsoko moduluaren bidez, Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak II, aurrera egiten da korronte alternoko zirkuituen sakontze funtzional eta analitikoarekin lotuta dauden alderdietan, automatismo konplexuagoen muntaketa egiten da eta zirkuitu elektronikoetan sakontzen da, mantentze-lan elektromekanikoko teknikari batentzat eskatzen den mailan.

Modulu honetan, bi zatitan banatuan, ikasleak honako hauetarako gai izanen dira:

-Sistema elektrikoetan eta automatismo elektrikodunetan esku hartzen duten funtzionamenduko printzipioak eta parametroak zehaztea.

-Hargailu elektrikoen elkarketa desberdinak bereiztea, elikatze korrontearen izaeraren arabera.

-Bidezkoak diren neurketa elektrikoak fidagarritasunez egitea eta horien gaineko gogoeta egitea, anomaliak, matxurak edo adostasunik gabeko egoerak atzeman ahal izateko.

-Egoera bakoitzean bidezkoak diren kontrol eta babeseko elementuak ezartzea.

-Hargailuen konfigurazio desberdinekin aritzea bai korronte zuzenean bai korronte alterno monofasikoan eta trifasikoan.

-Automatismoak dituzten makina elektrikoen aginte eta babeseko instalazioak eta koadro elektrikoak erabiltzea.

-Instalazio elektroteknikoen babes elementuen eta ekipamenduen tamaina finkatzea, kalkuluko prozedurak aplikatuta eta agindu teknikoak kontuan hartuta, instalazioa edo ekipamendua konfiguratu eta kalkulatzeko.

-Hargailu, ekipamendu eta elikatze-linea elektrikoen zehaztapen teknikoak egiaztatzea, funtzionamendu probak eginez, muntaketa eta mantentze-lana gainbegiratzeko.

-Tresneria eta ordezko pieza egokiak hautatzea, osagaiak muntatu, berreskuratu eta ordezteko teknikak aplikatuta, elementu elektrikoak eta elektromagnetikoak konpontzeko prozesuak gainbegiratu edo gauzatzeko.

Modulu hau teoriko-praktikoa da eta ezagutzen ikaskuntzak funtzionala izan behar du; horregatik, adibideak erabiltzea eta instalazio praktikoak egitea iradokitzen da. Modulua bi zatitan banatuta dagoenez eta zikloko bi kurtsoetan egiten denez, lehen kurtsoan azaltzen hasten diren eduki askotxo bigarrenean sakonduko dira. Edukiak garatzean beharrezkoa da azalpenetan eta adibide praktikoetan oinarritzea eta, adibidez, maketak edo panel didaktikoak erabiltzea, baita sarean, merkataritza-etxeetan eta fabrikatzaileen sailean dauden animazioak erabiltzea ere, ikasleek funtzionamendu prozesuak errazago uler ditzaten zuzenean behatuz, eta ez azalpen teoriko hutsen bitartez soilik.

Ikaskuntzaren edukiak eta emaitzak eta ebaluazio irizpideak zehazki aztertuta ateratzen dira edukien atalak edo multzoak eta jarraituko den ordena, irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesua logikoa izan dadin eta bilatzen diren emaitzak lor daitezen:

-1. multzoa: Korronte alterno trifasikoa.

-2. multzoa: Makina elektrikoak.

-3. multzoa: Automatismo elektrikoak. Koadro elektrikoak eta sistema elkartuak.

-4. multzoa: Elektronika.

Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak II moduluan, korronte elektriko alternoaren fenomenoak arrazoitu eta hobeki ulertzen dira, elektromagnetismoaren multzoa ikusi ondoren, eta gero, luze gabe, korronte elektrikoaren eta eremu magnetikoaren arteko elkarrekintzan oinarritzen diren makina elektrikoak ikusten dira.

Azkenik, makina elektrikoen multzoa ikusi ondoren, automatismoen, koadro elektrikoen eta sistema elkartuen multzoari ekiten zaio, horrela eduki teoriko hutsak eduki praktikoagoekin konpentsatuz; bukaeran, elektronika analogikoaren zatia izanen da.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari ekinen zaie zeharka edukien multzo guztietan, eta bereziki kontuan hartu beharko dira maneiagailuen eta bestelako higidura elementuen erabileran, baita zuzenean edo zeharka tentsiopean egoten ahal diren instalazio elektronikoetako elementuetan ere.

Eduki horiek lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Zirkuitu elektriko trifasikoak aztertu eta muntatzea.

-Korronte trifasikoan garrantzizkoenak diren magnitudeak neurtzea.

-Polimetroa erabiltzea matxurak kokatzeko, neurketak egin eta emaitzak onak ez direla egiaztatu ondoren.

-Proposatutako praktiken memoriak egitea, funtzionamendua, osagaiak, egitura eta tipologia deskribatuz, baita izaten ahal diren matxurak eta mantentze-lanetarako protokoloa ere.

-Zirkuitu funtzionalak eta aginte eskemak diseinatzea, hala nola indarra automatismoetan, makina elektriko baten sekuentziak, maniobrak eta kontrola egiteko.

-PLC edo automata txikiak programatzea eta sistema automatizatuetan integratzea.

-Eskatutako instalazio elektroteknikoa abiaraztea, esku hartzen duten elementuak muntatzea eta instalazioaren erantzuna erregulatu eta kontrolatzea, segurtasun tarteak errespetatuta eta norbera babesteko ekipamenduak erabilita.

-Automatismo edo instalazio elektrikoaren funtzionamendua gainbegiratu eta kontrolatzea, jarraipen txostenak lortzea, dagozkion diagnostikoak egitea eta sistemaren errendimendua hobetzeko bidezko erabakiak hartzea.

-Enpresen katalogoen eta Interneten bitartez informazioa biltzea.

-Kontrolerako zirkuitu elektroniko analogiko erraz bat muntatzea.

Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak II moduluko edukiak Mantentze-lan elektromekanikoaren zikloko gainerako moduluak integratzeko elementu bat dira. Izan ere, eduki horiek garatzean, modulu desberdinetako ezagutzak lotzen dira, eta hobeki ulertzen ahal dira makina elektrikoen funtzionamendua, babes elementuak, elikatze elektrikoaren instalazioak eta automatismo elektrikoekin egiten den maniobra. Bereziki, beste modulu batzuetan agertzen diren eduki itxuraz antzekoak koordinatu behar dira: irudikapen grafikoa, automata programagarriak, zirkuitu elektrikoak, etab. Eduki horiek behin eta berriz agertzen dira, eta ikaskuntza sendo batek berarekin dakar horiek ingurune desberdinetan erabiltzea, baina, hala ere, kontzeptu edo tekniken errepikapena saihestu behar da.

Lanbide modulua: Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak.

Kodea: 0952.

Iraupena: 280 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Zirkuitu pneumatikoak eta elektropneumatikoak osatzen dituzten elementuak identifikatzen ditu, ezaugarri fisikoak eta funtzionalak kontuan hartuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energia pneumatikoz hornitzeko instalazioak eratzen dituzten egitura eta osagaiak identifikatu ditu.

b) Automatismo pneumatikoak eta elektropneumatikoak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

c) Automatismo pneumatikoak eta elektropneumatikoak egitean erabiltzen diren elementuak tipologiaren eta funtzioaren arabera ezagutu ditu.

d) Automatismo pneumatikoak eta elektropneumatikoak aplikatzeko eremuak identifikatu ditu.

e) Automatismo pneumatiko edo elektropneumatiko baten funtzionamendu sekuentzia ezagutu du.

f) Eskema pneumatikoen eta elektropneumatikoen informazioa lortu du.

g) Indar-zirkuituaren aginteko zirkuitua/ekipamendua bereizi du.

h) Aginteko zirkuitua/ekipamendua eta indar-zirkuitua osatzen duten elementuak identifikatu ditu.

2. Zirkuitu hidraulikoak eta elektrohidraulikoak osatzen dituzten elementuak identifikatzen ditu, ezaugarri fisikoak eta funtzionalak kontuan hartuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energia hidraulikoa hornitzeko instalazioak konfiguratzen dituzten osagaiak eta egitura identifikatu ditu.

b) Multzo hidraulikoa eta bere osagaiak identifikatu ditu.

c) Zirkuitu hidraulikoak eta elektrohidraulikoak eratzen dituzten osagai osagarriak identifikatu ditu.

d) Automatismo hidraulikoak eta elektrohidraulikoak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

e) Automatismo hidraulikoak eta elektrohidraulikoak egitean erabiltzen diren elementuak tipologiaren eta funtzioaren arabera ezagutu ditu.

f) Automatismo hidraulikoak eta elektrohidraulikoak aplikatzeko eremuak identifikatu ditu.

g) Automatismo hidrauliko/elektrohidrauliko erreal edo simulatu baten funtzionamendu sekuentzia behar bezala ezagutu du.

h) Eskema hidraulikoen eta elektrohidraulikoen informazioa lortu du.

i) Indar-zirkuituaren aginteko zirkuitua/ekipamendua bereizi du.

j) Aginteko zirkuitua/ekipamendua eta indar-zirkuitua osatzen duten elementuak identifikatu ditu.

3. Automatismo pneumatikoak/elektropneumatikoak eta hidraulikoak/elektrohidraulikoak muntatzen ditu, dokumentazio teknikoa interpretatuta, konexio teknikak aplikatuta eta proba eta doikuntza funtzionalak eginda.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elementuen antolamendua optimizatzeko krokisa egin du.

b) Simulazio panelean banatu ditu elementuak, makinan duten kokalekuaren arabera.

c) Elementuen arteko konexio fisikoa egin du.

d) Euspen mekaniko ona edo/eta konexio elektriko egokia segurtatu du.

e) Automatismoaren kontrola egiteko erregulatu beharreko aldagai fisikoak identifikatu ditu.

f) Doikuntzak egiteko tresna eta erreminta egokiak hautatu ditu.

g) Automatismo pneumatikoaren/hidraulikoaren funtzionamenduaren ezaugarriak diren aldagai fisikoak erregulatu ditu.

h) Mugimenduak eta karrerak ezarri diren parametroetara egokitu ditu, hutseko eta kargako proba funtzionalak egitean.

i) Automatismo pneumatikoaren eta/edo hidraulikoaren funtzionalitate egokirako doikuntzak eta/edo aldaketak egin ditu.

j) Emaitzak dagokion dokumentuan bildu ditu.

4. Sistema pneumatikoetako eta hidraulikoetako elementuen egoera diagnostikatzen du, neurketa eta analisiko teknikak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fabrikazio-perdoi aplikagarriak identifikatu ditu.

b) Osagai pneumatiko/hidrauliko higatu baten neurriak eta jatorrizko piezaren neurriak alderatu ditu.

c) Higadura eta erosioen zenbaterainokoa zehaztu du.

d) Erabilitako piezetan higadura normalak eta normalak ez direnak identifikatu ditu.

e) Higatutako gainazaletako parametroak jatorrizko piezaren gainazaletako parametroekin alderatu ditu.

f) Pieza baten higadurak eta horiek eragiten dituzten balizko kausak lotu ditu.

g) Higadurak saihesteko edo murrizteko irtenbideak eman ditu.

h) Sistemako elementuen mantentze-lanak egin ditu.

5. Automata programagarrietarako programa sinpleak idazten ditu, eta, eginkizun horretan, kontrolatu beharreko aldagaiak identifikatzen ditu eta funtzionamenduko zehaztapenei erantzuten die.

Ebaluazio irizpideak:

a) Automata komertzial desberdinak beren ezaugarrien arabera identifikatu ditu.

b) Kontrolatu beharreko aldagaiak identifikatu ditu.

c) Makina baten kontrol automatikoaren sekuentzia-diagrama edo prozesu sekuentziala prestatu du.

d) Erabiliko diren programako elementuen, sarreren eta irteeren kopurua zehaztu du.

e) Sekuentzia-diagramak egin ditu (fluxu-diagramak eta GRAFCET, besteak beste).

f) Aurrez finkatutako funtzionamendu zehaztapenak betetzen dituen kontrol-programa prestatu du.

g) Garatutako programa dokumentatu du, dagozkion iruzkinak txertatuta.

h) Programak behar dituen doikuntzak eta simulazioa egin ditu.

6. Teknologia pneumatikoko/elektropneumatikoko eta hidraulikoko/elektrohidraulikoko automatismoen zirkuitu kableatu eta programatuetako elementuak identifikatzen ditu, haien dokumentazio teknikoa interpretatuta eta ezaugarriak deskribatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Automatismoen zirkuituetako planoetan irudikatutako elementuak eta sinbologia identifikatu ditu.

b) Planoetan eta/edo fabrikatzailearen zehaztapenetan adierazitako zirkuituetako elementuen bistak, ebaketak eta xehetasunak, besteak beste, bereizi ditu.

c) Azpisistema bakoitzaren funtzionamendua osotasunarekin lotu du.

d) Muntaketa erreal baten kasuan beharrezkoak diren elementuak zehazteko zehaztapen teknikoak interpretatu ditu.

e) Makina bateko sistemaren elementu errealak eta planoetan agertzen diren sinboloak lotu ditu.

f) Planoetan eta fabrikatzailearen zehaztapen teknikoetan agertzen den elementu bakoitzaren kanpoko eta barneko zatiak identifikatu ditu (bistak, ebaketak eta xehetasunak, besteak beste, erabilita).

7. Kontrol automatikorako programatutako eta/edo kableatutako automatismo bakunak fisikoki konfiguratzen ditu, haien eraikuntzarako krokisak eta eskemak prestatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Automatismoen zehaztapenak betetzen dituzten irtenbide kableatuak eta/edo programatuak proposatu ditu.

b) Katalogo teknikoak eta komertzialak abiapuntu izanik, ezarritako zehaztapen teknikoak eta ekonomikoak betetzen dituzten materialak eta ekipamenduak hautatu ditu.

c) Makina txiki baten edo prozesu sekuentzial baten automatismo pneumatikoa/hidraulikoa konfiguratzeko beharrezkoak diren gutxieneko kalkuluak egin ditu.

d) Makina txiki edo prozesu sekuentzial bateko sistema pneumatikoaren/hidraulikoaren probetan eta muntaketan jarraituko den prozesua dokumentatu du.

e) Elementu pneumatiko/hidraulikoen arteko konexio fisikoak egin ditu.

f) Automata kableatu eta konektatu du (sarrerak, irteerak eta elikadura).

g) Finkagailu mekanikoak eta konexio elektrikoak egiaztatu ditu.

h) Sistemaren zati logikoaren eta fisikoaren arteko integrazio egokia lortu du.

i) Proba funtzionalak egin ditu.

Edukiak.

Ekipamendu eta material pneumatikoak eta elektropneumatikoak identifikatzea:

-Aire konprimitua ekoitzi, biltegiratu, prestatu eta banatzea.

Aire konprimitua sortzea: Konpresore motak.

Aire konprimitua prestatzea.

Aire konprimituaren instalazioak.

-Balbulak, eragingailuak eta adierazleak. Motak, funtzionamendua, aplikazioa eta mantentze-lanak. Eraikuntza printzipioak. Muntaketaren jarraibideak.

-Kontrol, aginte eta erregulazioko elementuak. Motak, funtzionamendua, aplikazioa eta mantentze-lanak. Eraikuntza printzipioak. Muntaketaren jarraibideak.

-Aginte eta erregulazioko gailuak: sentsoreak eta erregulagailuak.

Sentsore motak. Oinarri fisikoak. Aplikazioak.

Zuzeneko agintea eta zeharkako agintea.

Baldintzapeko agintea.

Aginte automatikoa eta erdiautomatikoa.

Aginte sekuentziala.

-Zirkuitu elektropneumatikoen azterketa: kontroleko elementuak: erreleak eta kontaktoreak. Babesteko elementuak. Neurketako elementuak. Eskema pneumatikoak-elektropneumatikoak interpretatzea. Aplikazio eremuak. Funtzionamenduko sekuentzia. Aginte eta indar zirkuituak.

Ekipamendu eta material hidraulikoak eta elektrohidraulikoak identifikatzea:

-Multzo hidraulikoa: osagaiak, ezaugarriak eta mantentze-lana.

-Ponpak, motorrak eta zilindro hidraulikoak: ezaugarriak, aplikazioa eta motak. Mantentze-lana.

Fluido hidraulikoen motak: ezaugarriak. Hautatzeko irizpideak.

Mantentze-lana.

Iragazkiak: motak. Iragazte maila. Mantentze-lana.

Hodiak eta errakoreak. Motak eta ezaugarriak. Muntaketaren baldintzak.

Bero-trukagailuak. Motak eta ezaugarriak.

-Metagailu hidraulikoak. Funtzionamendua. Motak eta ezaugarriak. Mantentze-lana.

-Osagarriak: manometroak, emari-neurgailuak, presioko transduktoreak eta presostatoak. Funtzionamendua.

-Balbulak eta serbobalbulak. Motak, funtzionamendua, mantentze-lana eta aplikazioak.

-Aginte eta erregulazioko gailuak: sentsoreak eta erregulatzaileak. Motak eta aplikazioak.

-Zirkuitu hidraulikoen azterketa: kontrol, aginte eta erregulazio hidraulikoko elementuak.

-Zirkuitu elektrohidraulikoen azterketa: kontrol elementuak. Erreleak eta kontaktoreak. Babesteko elementuak. Neurketako elementuak. Eskema hidraulikoak-elektrohidraulikoak interpretatzea. Aplikazio eremuak. Funtzionamenduko sekuentzia. Aginte eta indar zirkuituak.

Zirkuitu pneumatikoak eta elektropneumatikoak/hidraulikoak eta elektrohidraulikoak muntatzea:

-Zirkuituen prestaketa grafikoa eta posizioen krokisa. Diagrama funtzionalak: espazioa-fasea diagrama, prozesuaren diagrama, egoeraren diagrama. Plano sekuentzialak.

-Konexioen teknika operatiboa. Ekipamenduak eta erremintak.

-Sektorean onartu ohi diren lanbide praktikaren arauak.

-Sistema automatikoetako neurketak. Erregulatu eta kontrolatu beharreko aldagaiak neurtzeko tresnak eta prozedurak: tentsioak, potentziak, emariak, presioak eta tenperaturak, besteak beste.

Elementu pneumatikoak eta hidraulikoak diagnostikatzea:

-Matxurak. Izaera. Elementu pneumatiko eta hidraulikoen kausak eta sailkapena.

-Matxuren diagnostikoa. Prozedurak. Baliabideak. Matxuren historikoa.

-Elementu eta piezen egoeraren diagnostikoa.

-Sistemako elementuen mantentze-lanak.

Automatak programatzea zirkuitu pneumatikoak eta hidraulikoak kontrolatzeko:

-Sistema kableatuen bilakaera, sistema programatuetarantz.

-Automata programagarrien egitura eta ezaugarriak.

-Automata komertzialak. Motak eta ezaugarriak.

-Kontroleko aldagaiak.

-Sekuentzia-diagrama.

-Sarrerak eta irteerak: digitalak, analogikoak eta bereziak. Aplikazioak.

-Automaten oinarrizko programazioa: lengoaiak eta prozedurak:

Funtzio logikoak.

Konbinaziozko eta sekuentziazko sistemak.

Programazio lengoaiak: jarraibideen zerrenda. Kontaktuak. Multzo funtzionalak. Faseak edo Grafcet.

-Automatismo errazak ebaztea automata programagarriak erabiliz. Programaren simulazioa. Automataren konexioa. Kargako eta transferentziako eragiketak.

Elementuak eta ezaugarriak identifikatzea planoetan eta eskemetan:

-Sistema pneumatiko/hidrauliko kableatuen edo/eta programatuen sinbologia grafiko normalizatua. Eskema pneumatikoak eta hidraulikoak irudikatzea.

-Bistak, ebaketak eta sekzioak, sistemaren elementuak zehazteko.

-Makinetako sistema pneumatikoen/hidraulikoen multzoko planoak.

-Atalkatze zerrenda.

-Elektroteknikaren arloko erregelamendu eta araudi aplikatua.

-Eskema elektrikoen sinbologia eta irudikapena.

Automatismo errazen konfigurazio fisikoa:

-Ekipamenduak eta materialak zehaztasun teknikoen arabera hautatzea.

-Automatismoa konfiguratzeko beharrezkoak diren kalkuluak.

-Muntaketa prozesuaren eta proben dokumentazioa.

-Elementuen berrazterketa eta banaketa.

-Muntaketa, konexioa eta proba funtzionalak. Baliabideak eta prozedurak.

-Sistema erregulatzea eta abiaraztea.

-Segurtasunari buruzko araudia.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek oinarrizko trebetasunak erdiestea, automatismo pneumatiko eta hidraulikoen muntaketan eta prest jartzeko lanean parte hartzeko, eta automatismo kableatu eta/edo programatu errazak konfiguratzeko prozesuen kontrol automatikoa egin dadin. Trebetasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

-Ekipamenduak eta materialak identifikatzea.

-Sistema pneumatikoetan eta hidraulikoetan esku hartzen duten aldagaiak zehaztea.

-Kontrol elementuak eta aginte eta erregulazioko gailu egokienak ezartzea.

-Sistema pneumatikoetan eta hidraulikoetan eragiketak egitea.

-Elementu eta piezen egoera identifikatzea.

-Automata programagarriekin eragiketak egitea.

-Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak erabiltzea.

Modulu hau bukatutakoan, ikasleek gai izan behar dute teknologia pneumatiko eta hidraulikoko automatismo kableatu eta/edo programatu errazak fisikoki konfiguratzeko, eta prozesua abiarazteko, beharrezkoak diren proba eta doikuntza funtzionalak eginez, zehaztapenei jarraikiz. Ikasleek gai izan behar dute, orobat, sistema pneumatiko eta hidraulikoetako elementuen egoera diagnostikatzeko zenbait teknika erabiliz.

Modulu hau teoriko-praktikoa denez, komenigarria litzateke lantegi-ikasgelak honako hauek izatea: elementu pneumatikoak, hidraulikoak eta elektrikoak muntatzeko panel didaktikoak, ekipamendu informatikoa logika kableatu eta programatuko zirkuituak simulatzeko softwarearekin, kokapenaren detektagailuak, sentsoreak eta PLCak automaten bidez kontrolatutako prozesu automatikoak programatu eta muntatzeko.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa jarraian azaltzen den aurkezpen ordena bera da:

-Pneumatika eta elektropneumatika.

-Sentsoreak.

-Hidraulika eta elektrohidraulika.

-Elementu pneumatikoak eta hidraulikoak diagnostikatzea.

-Automata programagarriak.

-Automatismo kableatu eta programatuak.

Pneumatikaren eta elektropneumatikaren multzoarekin hastea gomendatzen da, oinarrizko zirkuitu pneumatikoekin, gero sekuentziazko sistema pneumatikoekin jarraitzeko. Azkenik, multzo honetan elektropneumatikarekin jarraituko da, eta bertan logika kableatuari ekinen zaio, banatzaile pneumatikoen ordez elektrobalbulak jartzearekin batera. Edukien multzo hau garatzean zirkuitu desberdinak muntatuko dira pixkanaka, beharrezkoak diren erregulazioak eta doikuntzak eginez.

Kokapenaren kaptadore mekaniko eta elektrikoak landuta egonen direnez, une ona izanen da sentsoreak sartzeko (adibidez, kokapenaren kaptadoreak), prozesu horietan erabiltzen diren sentsore motak erakutsiz, bai eta horien ezaugarriak, aplikazioak, muntaketa baldintzak eta mantentze-lana ere.

Hidraulikako eta elektrohidraulikako edukien multzoarekin jarraitzea iradokitzen da; izan ere, elementuak aldatu arren, nolabaiteko antzekotasuna dago zirkuituen irudikapenean pneumatikako eta elektropneumatikako multzoarekin, kableen eskema elektrohidraulikoak elektropneumatikoak bezalakoak baitira. Multzo hau garatzean zirkuitu desberdinak muntatuko dira pixkanaka, beharrezkoak diren erregulazioak eta doikuntzak eginez.

Elementu pneumatiko eta hidraulikoen diagnostikoaren multzoa aurreko hiru multzoak bukatutakoan garatzea iradokitzen da, ikasleek edukien multzo honi ekiteko beharrezkoak diren ezagutza teknikoak izan ditzaten.

Aginte sistemak landu ondoren, egokia izanen da automata programagarrien multzoa garatzea, automatismo errazak ebatziz eta oinarrizko programak eginez, programazio lengoaia desberdinak erabiliz: kontaktuak, funtzioak, jarraibideen zerrenda eta Grafcet.

Automatismo kableatu eta programatuen multzoarekin bukatzea gomendatzen da, ikasleek beharrezkoak diren ezagutza teknikoak eta aurreko multzoetan lortutako trebetasunak izan ditzaten.

Eduki horiek lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Sistema pneumatiko eta hidraulikoak aztertzea, haien funtzionamendua, osagaiak, egitura eta tipologia deskribatuz.

-Automatismoak muntatzea, beharrezkoak diren erregulazioak eta doikuntzak eginez.

-Matxurak diagnostikatzea, baita elementuen eta piezen egoera ere.

-Matxuren arrazoiak eta izaera identifikatzea.

-Sistemako elementuen mantentze-lanak egitea.

-Automatak programatzea eta sistema pneumatiko eta hidraulikoak integratzea.

-Eskemak irudikatzea, behar bezalako sinbologia erabiliz eta irudikapen grafikoaren arauak betez.

-Informazioa bilatzea, enpresen katalogoen bidez.

-Automatismo kableatu eta/edo programatu errazak abiaraztea, esku hartzen duten elementuak muntatuz, beharrezkoak diren proba funtzionalak arautuz eta eginez, segurtasun araudiarekin bat.

Automatismo pneumatiko eta hidraulikoen moduluko edukiak Mantentze-lan elektromekanikoaren zikloko gainerako moduluak integratzeko elementu bat dira. Izan ere, eduki horiek garatzean, modulu desberdinetako ezagutzak lotzen dira, eta hobeki ulertzen ahal da makinen eta osagaien funtzionamendua. Arreta berezia jarri behar da Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak eta Linea automatizatuen muntaketa eta mantentze-lana izeneko moduluekiko loturan.

Lanbide modulua: Muntaketa eta mantentze-lan elektriko-elektronikoa I.

Kodea: 0954a.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Sistema elektriko baten alderdiak identifikatzen ditu, sinbologia grafiko normalizatutik abiatuta, sisteman duten funtzioarekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema elektriko baten faseak identifikatu ditu: sorrera, garraioa eta banaketa (MT/BT), harguneko instalazioak eta barne banaketa eta lotura.

b) Hargailu motak ezagutu ditu eta, beraz, erabilerarako zirkuitu desberdinak.

c) Sistema elektriko baten sinbologia grafikoa sailkatu du.

d) Eskema elektrikoak interpretatu ditu, egokia den sinbologiaz eta araudiaz baliaturik.

e) Eskema elektrikoak diseinatu ditu sinbologia egokia aplikatuz.

f) Multzo funtzionalen bidez egindako eskemak interpretatu ditu.

2. Hirugarren sektorean eta industriaren sektorean barneko instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzen ditu, lehen mailako mantentze-lanaren oinarrizko eragiketak eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Indarra duen araudia identifikatu eta aplikatu du.

b) Konfigurazioa eta tipologia ezagutu ditu, baita banaketarako, kanalizaziorako eta babeserako sistemak ere.

c) Funtsezko argiteria instalazioen oinarrizko mantentze-lana eta muntaketa egin du: fluoreszentzia, deskarga-lanparak eta LED, besteak beste.

d) Kalkulu errazen bidez egiaztatu du zuzenak direla karga espezifikoetarako (motorrak, industriako argiteria ekipamenduak eta kondentsadoreen bateriak) elikatze elektrikoko sistemak.

e) Arauzko neurketa elektrikoak identifikatu eta egin ditu.

f) Segurtasun arloan indarra duen araudia aplikatu du.

3. Makineria eta ekipamendu industrialerako koadro elektrikoak muntatzen eta mantentzen ditu, dokumentazio teknikoan oinarrituta, eta matxurak hauteman eta konpontzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gailu guztiak zehaztapenen arabera muntatu ditu kontrol-koadroan.

b) Makina edo ekipamendu industrialaren kontrol-koadroaren konexio osoa egin du.

c) Automata programagarria programatu du, funtzionamendu baldintzak betetzeko.

d) Kontrol-koadroaz kanpoko eremuko osagai guztiak konektatu ditu (botoi-multzoa, detektagailuak eta motorrak, besteak beste).

e) Kontrol-koadroaren funtzionamendu zuzena egiaztatu du.

f) Matxuraren kausa izan daitekeen sekzioa edo zatia identifikatu du.

g) Kontrol-koadroaren osagaietako edo kableatuetako edozeinetan sortzen diren matxurak hauteman eta konpondu ditu.

h) Segurtasun arloan indarra duen araudia aplikatu du.

4. Makina elektrikoen funtzionamendua ezagutzen du, horien aplikazioa identifikatuta eta horien ezaugarriak zehaztuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makina elektrikoen motak identifikatu ditu.

b) Makinen elementu mekanikoak eta elektrikoak ezagutu ditu.

c) Makinaren elementu bakoitza duen funtzioarekin lotu du.

d) Magnitude elektrikoak eta mekanikoak kalkulatu ditu.

e) Makinak beren aplikazioekin lotu ditu.

f) Motor elektrikoak martxan jartzeko sistemak identifikatu ditu.

g) Motor elektrikoen abiadura aldatzeko parametroak zehaztu ditu.

5. Makina elektriko birakariak muntatzen eta mantentzen ditu eta, horretarako, horien elementuak mihiztatzen ditu, konexioak egiten ditu eta funtzionamendua egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makina elektrikoen ohiko matxurak eta horien sintomak sailkatu ditu.

b) Matxurak aurkitzeko baliabide eta ekipamenduak erabili ditu.

c) Matxurak aurkitzeko neurketa elektrikoak egin ditu.

d) Osagai mekanikoak -hala nola eskuilak eta kojineteak- ordezkatu ditu.

e) Matxura konpondu du.

f) Kalitate irizpideak errespetatu ditu.

g) Segurtasun arloan indarra duen araudia aplikatu du.

Edukiak.

Sistema elektriko-elektronikoa eta haren irudikapena:

-Sorrera.

-Garraioa eta banaketa. MT/BT.

-Hargune eta lotuneko instalazioak.

-Barne banaketa.

-Erabilera zirkuituak.

-Sinbologia.

-Eskemen diseinua eta interpretazioa.

-Araudia eta erregelamenduak.

Hirugarren sektorean eta industriaren sektorean barneko instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzea:

-Araudia eta erregelamenduak.

-Konfigurazioa eta tipologia.

-Banaketako eta kanalizazioko sistemak.

-Funtsezko argiteria instalaziok: fluoreszentzia, deskarga-lanparak eta LED, besteak beste.

-Karga espezifikoak: motorrak.

-Arauzko neurketa elektrikoak.

Koadro elektrikoak muntatu eta mantentzea:

-Koadro elektrikoen konfigurazioa eta tipologia:

Ebaki, babestu, kommutatu eta neurtzeko elementuak.

Konexioaren eta kableatuaren elementu osagarriak.

-Zirkuitulaburren eta gainkargen kontrako babesak.

-Gaintentsioen kontrako babesak.

-Eskemak interpretatzea.

-Abiagailu eta abiadura-aldagailu elektronikoen konexioa.

-Instalazio elektrotekniko automatizatuen muntaketa: datuak eskuratzea, prozesamendua eta eragingailuak.

-Matxurak diagnostikatzea.

-Segurtasuneko proba funtzionalak.

-Segurtasuna instalazio eta mantentze-lan elektrikoetan.

Makina elektrikoen funtzionamendua ezagutzea:

-Makina elektrikoen sailkapena.

-Makinetako elementu mekanikoak eta elektrikoak.

-Alternadore elektrikoa.

-Transformadore elektrikoa.

-Motor elektrikoak.

-Makina elektrikoak hautatzeko irizpideak.

-Makinak konektatzeko eskemak.

Makina elektriko birakariak muntatu eta mantentzea:

-Makina elektriko birakarien motak.

-Irudikapenerako sinbologia normalizatua eta konbentzionalismoak, makina elektriko birakarien konponketan.

-Plano eta eskema elektriko normalizatuak.

-Ezaugarri funtzionalak, eraikuntzakoak eta muntaketakoak.

-Magnitude elektrikoak eta mekanikoak.

-Makina elektriko birakarietako matxurak diagnostikatu eta konpontzea.

-Makina elektriko birakariak mantendu eta muntatzeko planak egitea.

-Segurtasuna instalazio eta mantentze-lan elektrikoetan.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek oinarrizko trebetasun eta ezagutzak lortzea, industriaren eta hirugarren sektorearen arloan sistema elektriko-elektronikoak osatzen dituzten elementuen muntaketan eta mantentze-lanetan segurtasunez parte har dezaten. Trebetasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

-Sistema elektrikoa osatzen duten zatiak (ekoizpenetik erabilerara bitarte) zehaztu eta ezagutzea.

-Sistema elektrikoaren kontrolean beharrezkoak diren neurketako ekipamenduak ezagutu eta erabiltzea.

-Ekipamendu elektriko eta elektronikoen muntaketaren eta mantentze-lanaren jarraibideak betetzea.

-Sistema elektrikoaren potentzia kontrolatzeko beharrezkoak diren babes eta neurketako ekipamenduak instalatu eta mantentzea.

-Makina elektrikoak instalatu eta mantentzea, baita babestu, abiarazi eta kontrolatzeko beharrezkoak diren ekipamendu osagarri guztiak ere.

-Industriaren arloan funtsezkoak diren sistema elektrikoen konfigurazioa ezagutzea, baita horien instalazioa eta mantentze-lana ere.

Modulua bukatutakoan, sistema elektrikoa osatzen duten elementuen ezaugarri teknikoak ezagutu eta interpretatu beharko dituzte eta, gainera, horiek muntatzeko eta prebentziozko zein zuzenketako mantentze-lanaren funtsezko jarraibideak segurtasun eta trebetasunez bete.

Modulu teoriko-praktikoa denez, beharrezkoa da ikasgelan beharrezkoak diren ekipamenduak izatea, honako zeregin hauetarako: banaketa sistema trifasikoen muntaketa, babes eta neurketako koadroak, praktikak transformadoreekin, korronte alternoko eta zuzeneko motorrak, datu elektromekanikoak eta elektronikoak eskuratzeko sistemak, motorrak kontrolatu eta abiarazteko sistemak, motor elektronikoen abiagailuak eta abiadura-aldagailuak, automata programagarrien oinarrizko programazioa eta konexioak, energia sortzeko sistema konbentzionalak eta berriztagarriak eta industriako elektronika analogikoaren sistemak, besteak beste.

Era berean, sistema trifasiko eta monofasikoetan arauzko eta ohiko neurketa elektrikoak egiteko erregistro eta neurketako ekipamenduak eduki beharko dira lantegian, hala nola, amperemetroak, voltmetroak eta wattmetroak, potentzia-faktorea neurtzeko gailuak, sekuentziometroa, telurometroa, isolamenduaren neurgailua, potentziaren eta energiaren analizagailua, instalazio elektrikoen funtzio anitzeko kontrolagailua, etengailu diferentzialen kontrolagailua eta osziloskopioak, besteak beste.

Zehatz azaldu diren edukien sekuentziazio proposamena aurkezten da jarraian:

-Sistema elektriko-elektronikoan erabilitako irudikapen grafikoa.

-Sistema elektrikoa: sorreratik erabilerara bitarte.

-Hirugarren sektorean eta industriaren sektorean barneko instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzea.

-Makina elektrikoen funtzionamendua ezagutzea.

-Koadro elektrikoak muntatu eta mantentzea.

-Motor elektrikoak abian jarri eta kontrolatzea.

-Matxuren diagnostikoa.

Proposatu den sekuentziazio horren xedea da ikaslea sistema elektrikoaren ezagutzan sartzea bide naturalari segituz, hau da, energia elektrikoaren ekoizpenetik hartzaileek egiten duten azken erabilerara bitarte. Sistema elektrikoan esku hartzen duten elementuen funtzionamenduaren printzipioak eta ezaugarri teknikoak pixkanaka aztertu, ezagutu eta interpretatzea da helburua.

Sistema elektrikoaren elementuak erabiltzean arriskua ere izaten denez, araudia eta jarduketako protokoloak ezagutzearen garrantziari buruzko kontzientzia harrarazi behar zaio ikasleari. Horregatik, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumeneko babesa zeharka landuko dira edukien multzo guztietan, eta leku nabarmena izanen dute ekipamenduen eta erreminten erabileran.

Eduki horiek lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Moduluak ikasleari gaitasuna eman behar dio aipatu diren zereginak egiteko, eta, horregatik, ikasgelan garatzen diren edukiek jarraipena izan beharko dute lantegian eginen den muntaketa praktiko batekin, ikasleak jasotako ezagutzak finkatzen laguntzeko; era berean, ekipamenduak eta erremintak erabiltzeko behar den trebetasuna lortzeko aukera emanen dio horrek. Muntaketa praktikoek, ahal den neurrian, lan ingurune industrialean dauden muntaketen eta instalazioen isla izan beharko dute.

Praktiketako muntaketak laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumena babesteko arauen arabera egin beharko dira.

Modulu hau, zikloaren lehen kurtsoan, Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak moduluarekin batera eta haren parean garatu behar da eta, hortaz, bi moduluen garapena koordinatu beharko da, ikasleak jakintza arlo komun batean (elektrizitatea) prestatzeko xedea baitute biek. Koordinazioa bereziki hartu beharko da kontuan baliabide partekatuak erabiltzen diren kasuetan.

Lanbide modulua: Muntaketa eta mantentze-lan elektriko-elektronikoa II.

Kodea: 0954b.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Oinarrizko sistema elektronikoak muntatu eta mantentzen ditu industria ingurunean, eta amaierako funtzionamendu zuzena egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Artezketako oinarrizko zirkuituak osatzen dituzten elementuak identifikatu ditu.

b) Oinarrizko elikatze iturria osatzen duten elementuak identifikatu ditu.

c) Eskema konfiguratu du eta, ondoren, oinarrizko elikatze iturria osatzen duten elementuen konexioa egin du.

d) Prozesuaren etapei dagozkien neurketak egin ditu.

e) Elikatze sistema kontrolatuen eskemak konfiguratu ditu.

f) Osziloskopioa erabili du analisirako eta neurketarako tresna gisa.

g) Arazoak eta matxurak identifikatu ditu.

2. Makina elektriko birakariak muntatzen eta mantentzen ditu eta, horretarako, horien elementuak mihiztatzen ditu, konexioak egiten ditu eta funtzionamendua egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makina elektrikoen ohiko matxurak eta horien sintomak sailkatu ditu.

b) Matxurak aurkitzeko baliabide eta ekipamenduak erabili ditu.

c) Matxurak aurkitzeko neurketa elektrikoak egin ditu.

d) Osagai mekanikoak -hala nola eskuilak eta kojineteak- ordezkatu ditu.

e) Matxura konpondu du.

f) Kalitate irizpideak errespetatu ditu.

3. Transformadoreen ezaugarriak identifikatzen ditu, konexioak eginda eta funtzionamendua kalkulu bidez egiaztatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalkuluak egin ditu, gero, funtzionamendu zuzena neurketa bidez egiaztatzeko.

b) Transformadore monofasiko, trifasiko eta autotransformadore txikietako ohiko matxurak eta horien sintomak sailkatu ditu.

c) Matxurak aurkitzeko baliabide eta ekipamenduak erabili ditu.

d) Neurketa elektrikoen bitartez aurkitu du matxura.

e) Matxura konpondu du.

f) Kalitate irizpideak errespetatu ditu.

4. Kontrol programagarria duten sistema automatikoak muntatzen eta mantentzen ditu, eta, horretarako, dokumentazio teknikoa interpretatzen du eta funtzionamendua egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sarrerak, irteerak (analogikoak eta digitalak) eta horien erreferentziak identifikatu ditu.

b) Sistemako elementu periferikoak eta ekipamenduak konektatu ditu.

c) Softwarearen eta gailu programagarriaren arteko komunikazioa ezarri du.

d) Automata programagarriak dituzten oinarrizko kontrol zirkuituak egin ditu.

e) GRAFCETa abiapuntu izanik, kontrol-programa sekuentzial txikiak egin ditu.

f) Sistemaren funtzionamendua egiaztatu du.

g) Automatak dituzten oinarrizko zirkuitu automatikoetan disfuntzioak aurkitu eta konpondu ditu.

h) Kalitate arauak aplikatu ditu esku-hartzeetan.

5. Abio-sistemak doitzen ditu eta, horretarako, motor elektrikoetako erregulazio eta kontrol ekipamenduak konfiguratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makina elektrikoak abiarazteko eta kontrolatzeko erabiltzen diren sistemak identifikatu ditu.

b) Abiagailu eta frekuentzia-bihurgailu bidez kontrolatu ditu motorrak.

c) Abio-sistemak konektatzean, segurtasun neurriak errespetatu ditu.

d) Motorra behar bezala konektatu du abio eta erregulazio sistemarekin.

e) Motor elektrikoen abio-sistemetan matxurak aurkitu eta konpondu ditu.

f) Matxurak aurkitzeko neurketa-aparatuak behar bezala erabili ditu.

6. Hornidura elektrikoko sistema osagarriak muntatu eta mantentzen ditu, eta, horretarako, dokumentazio teknikoa interpretatzen du eta funtzionamendua egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Banaketa sareko horniduraren osagarri den hornidura elektrikorako sistemak identifikatu ditu.

b) Bi sare osagarriren kommutazio eskemak konfiguratu ditu.

c) Energia berriztagarriak sortzeko sistemak aztertu eta konfiguratu ditu.

d) Ekipo elektrogeno bat abiarazteko beharrezkoa den instalazioa konfiguratu eta aztertu du.

e) Etenik gabeko elikatze sistemen konfigurazioa eta instalazioa aztertu ditu.

f) Hornidura osagarriko sistemak instalatu ditu eta sistema arruntarekin edo nagusiarekin kommutatu ditu.

g) Instalazioak aztertzeko eta matxurak aurkitzeko neurketa-aparatuak behar bezala erabili ditu.

7. Sistema elektriko-elektronikoetan matxurak diagnostikatzen ditu, neurketa-tresneria erabilita, eta kausak eta sortzen dituzten disfuntzioak lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema elektriko-elektronikoetako ohiko matxurak ezagutu ditu.

b) Ohiko matxuren arrazoiak identifikatu ditu.

c) Sistemetako eta ekipamenduetako eskuliburuak eta eskemak maneiatu ditu.

d) Neurketako ekipamenduak eta aparatuak maneiatu ditu.

e) Matxurak hautemateko teknikak aplikatu ditu.

f) Historikoak bete ditu.

g) Esku-hartzea ekonomikoki baloratu du.

Edukiak.

Industria inguruneko oinarrizko sistema elektronikoak muntatu eta mantentzea:

-Osagai pasiboak: erresistentziak, harilak eta kondentsadoreak, besteak beste.

-Osagai aktiboak: erdieroaleak.

-Artezketa eta iragazketa.

-Elikatze iturriak.

-Elikatze sistema kontrolatuak.

-Babes elektronikoko sistemak.

-Multimetroa eta osziloskopioa erabiltzea.

Makina elektriko birakariak muntatu eta mantentzea:

-Makina elektriko birakarien motak.

-Irudikapenerako sinbologia normalizatua eta konbentzionalismoak, makina elektriko birakarien konponketan.

-Plano eta eskema elektriko normalizatuak.

-Ezaugarri funtzionalak, eraikuntzakoak eta muntaketakoak.

-Magnitude elektrikoak eta mekanikoak.

-Makina elektriko birakarietako matxurak diagnostikatu eta konpontzea.

-Makina elektriko birakariak mantendu eta muntatzeko planak egitea.

Transformadoreen ezaugarriak identifikatzea:

-Transformadoreen orokortasunak, tipologia eta osaera. Ezaugarri funtzionalak, eraikuntzakoak eta muntaketakoak.

-Balio bereizgarriak.

-Transformadoreen prebentziozko mantentze-lanak. Erremintak eta ekipamenduak.

-Transformadoreetako matxurak diagnostikatu eta konpontzea.

-Transformadoreak mantentzeko lanetan erabiltzen diren segurtasun arauak.

Kontrol programagarriko sistema automatikoak muntatzea eta mantentzea.

-Automata programagarrien egitura eta ezaugarriak.

-Gailu programagarrien sailkapena.

-Gailu programagarrien funtzionamendua.

-Programa sekuentzialak programatu eta interpretatzea.

-Automata programagarriak muntatu eta konektatzea.

-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.

Abio sistemak doitzea:

-Motor elektrikoak abiarazteko sistemak.

-Korronte zuzenaren sorgailu birakarien erregulazioa eta kontrola.

-Korronte zuzeneko motorren abioa eta kontrola.

-Korronte zuzeneko makina elektrikoen abiadura aldaketak.

-Korronte alternoko motorren erregulazioa eta kontrola.

-Makina elektriko birakarien instalazioetan erabiltzen diren segurtasun arauak.

Hornidura elektrikoko sistema osagarriak muntatzea eta mantentzea:

-Konfigurazioa eta tipologia.

-Sareen kommutazioa.

-Energia berriztagarriak sortzeko sistemak.

-Ekipo elektrogenoa.

-Etenik gabeko elikatze sistemak.

Matxuren diagnostikoa:

-Mantentze planak.

-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.

-Jarduteko teknikak.

-Matxuren erregistroak.

-Memoria teknikoa.

-Balorazio ekonomikoa.

-Indarrean diren arauak.

-Erabileraren eskuliburua.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek lehen kurtsoan lortutako trebetasun eta ezagutzak finkatu eta sakontzea, industriaren eta hirugarren sektorearen arloan sistema elektriko-elektronikoak osatzen dituzten elementuen muntaketan eta mantentze-lanetan segurtasunez parte har dezaten. Trebetasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

-Sistema elektrikoa osatzen duten zatiak (ekoizpenetik erabilerara bitarte) zehaztu eta ezagutzea.

-Sistema elektrikoaren kontrolean beharrezkoak diren neurketako ekipamenduak ezagutu eta erabiltzea.

-Ekipamendu elektriko eta elektronikoen muntaketaren eta mantentze-lanaren jarraibideak betetzea.

-Sistema elektrikoaren potentzia kontrolatzeko beharrezkoak diren babes eta neurketako ekipamenduak instalatu eta mantentzea.

-Makina elektrikoak instalatu eta mantentzea, baita babestu, abiarazi eta kontrolatzeko beharrezkoak diren ekipamendu osagarri guztiak ere.

-Industriaren arloan funtsezkoak diren sistema elektrikoen konfigurazioa ezagutzea, baita horien instalazioa eta mantentze-lana ere.

Modulua bukatutakoan, sistema elektrikoa osatzen duten elementuen ezaugarri teknikoak ezagutu eta interpretatu beharko dituzte eta, gainera, horiek muntatzeko eta prebentziozko zein zuzenketako mantentze-lanaren funtsezko jarraibideak segurtasun eta trebetasunez bete.

Modulu teoriko-praktikoa denez, beharrezkoa da ikasgelan beharrezkoak diren ekipamenduak izatea, honako zeregin hauetarako: banaketa sistema trifasikoen muntaketa, babes eta neurketako koadroak, praktikak transformadoreekin, korronte alternoko eta zuzeneko motorrak, datu elektromekanikoak eta elektronikoak eskuratzeko sistemak, motorrak kontrolatu eta abiarazteko sistemak, motor elektronikoen abiagailuak eta abiadura-aldagailuak, automata programagarrien oinarrizko programazioa eta konexioak, energia sortzeko sistema konbentzionalak eta berriztagarriak eta industriako elektronika analogikoaren sistemak, besteak beste.

Era berean, sistema trifasiko eta monofasikoetan arauzko eta ohiko neurketa elektrikoak egiteko erregistro eta neurketako ekipamenduak eduki beharko dira lantegian, hala nola, amperemetroak, voltmetroak eta wattmetroak, potentzia-faktorea neurtzeko gailuak, sekuentziometroa, telurometroa, isolamenduaren neurgailua, potentziaren eta energiaren analizagailua, instalazio elektrikoen funtzio anitzeko kontrolagailua, etengailu diferentzialen kontrolagailua eta osziloskopioak, besteak beste.

Zehatz azaldu diren edukien sekuentziazio proposamena aurkezten da jarraian:

-Makina elektriko birakariak muntatu eta mantentzea:

-Abio sistemak doitzea:

-Transformadoreen ezaugarriak identifikatzea.

-Industria inguruneko oinarrizko sistema elektronikoak muntatu eta mantentzea.

-Kontrol programagarriko sistema automatikoak muntatzea eta mantentzea:

-Hornidura elektrikoko sistema osagarriak muntatzea eta mantentzea.

-Matxuren diagnostikoa.

Modulu honetan arreta jartzen da bai makina estatikoen bai birakarien azterketan, oinarrizko potentziako elektronikan eta horrek motorren kontrolean duen aplikazioan. Ikasleak oinarrizko ezagutzak jasoko ditu automata programarrien sarrerak eta irteerak instalatu eta kableatzeko. Gainera, oinarrizkoenak diren energia ekoizpeneko sistema osagarriak aztertzen dira, baita sistema elektriko arruntean duten ezarpena ere.

Sistema elektriko eta elektronikoetako elementuak erabiltzean arriskua ere izaten denez, araudia eta jarduketako protokoloak ezagutzearen garrantziari buruzko kontzientzia harrarazi behar zaio ikasleari, kalte pertsonalak eta ekipamenduetakoak saihesteko. Horregatik, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumeneko babesa zeharka landuko dira edukien multzo guztietan, eta leku nabarmena izanen dute ekipamenduen eta erreminten erabileran.

Eduki horiek lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Moduluak ikasleari gaitasuna eman behar dio aipatu diren zereginak egiteko, eta, horregatik, ikasgelan garatzen diren edukiek jarraipena izan beharko dute lantegian eginen den muntaketa praktiko batekin, ikasleak jasotako ezagutzak finkatzen laguntzeko; era berean, ekipamenduak eta erremintak erabiltzeko behar den trebetasuna lortzeko aukera emanen dio horrek.

Muntaketa praktikoek, ahal den neurrian, lan ingurune industrialean dauden muntaketen eta instalazioen isla izan beharko dute, eta laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumena babesteko arauen arabera egin beharko dira.

Modulu hau, zikloaren bigarren kurtsoan, Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak moduluarekin batera eta haren parean garatu behar da eta, hortaz, bi moduluen garapena koordinatu beharko da. Koordinazioa bereziki hartu beharko da kontuan baliabide partekatuak erabiltzen diren kasuetan.

Lanbide modulua: Planoak interpretatzea makinen mekanizazioan eta mantentzen-lanean.

Kodea: NA18.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Muntaketa planoak, multzoak, piezen zerrendak eta elementuak interpretatu eta egiten ditu makina edo sistema automatikoetan, irudikapen sistemak identifikatuz marrazketa teknikoa osatzen duten elementu eta arauekin batera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Irudikapen sistema desberdinak bereizi ditu.

b) Marrazketaren linea normalizatuak identifikatu ditu (ageriko ertzak, ezkutuan daudenak, ardatzak, osagarriak, besteak beste).

c) Planoetan irudikatutako ebaketak, sekzioak, xehetasunak eta bista osagarriak identifikatu ditu.

d) Planoan esku hartzen duten elementu edo mekanismoetan hobekuntzak egiteko proposamenak egin ditu.

e) Plano bateko elementu normalizatuak identifikatu ditu.

f) Planoko piezak eta multzoak osatzen dituzten piezen materialak identifikatu ditu.

g) Lotura elementuak zein diren zehaztu du.

h) Irudikatutako piezen tamainak, perdoiak eta fabrikazioko azalerako akaberak interpretatu ditu.

i) Multzo mekaniko errazak muntatzeko planoak egin ditu, piezen zerrendarekin eta eraikuntzako beste elementu batzuekin.

2. Makinen instalazioa edo mantentze-lana egiteko eremuak eta azalerak interpretatu ditu, kokalekua zehaztuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Planoak interpretatu ditu, industria nabe baten kokalekuen eta eremuen eskalan.

b) Industriako eraikin bateko egituren zeinu nagusiak identifikatu ditu, hala nola zementua, adreilua eta zura, baita azaleren, estalkien, zutoinen eta horma nagusien sinboloak ere, besteak beste.

c) Honako hauei buruzko datuak bildu ditu: barneko tamainak, baoak eta zutabeak, eremu bat osatzen duten aparatuak edo elementuak (erauzgailuak, makina-erremintak, haizagailuak, soldadurako kabinak eta muntaketako makinak), baita argi-puntuak, etengailuak, korronte-harguneak eta txorrotak ere, besteak beste.

d) Kasu praktiko batean, makina edo instalazio bat kokatua dagoen eremu fisikoaren krokisa egin du.

3. Elementu eta multzo mekanikoen, pneumatikoen eta hidraulikoen planoak diseinatzen ditu euskarri informatikoan, programa egokia erabiliz, eta dokumentazio teknikoa prestatzeko behar den informazioa biltzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Irudikapen sistema eta formatu egokienak hautatu ditu planoak egiteko.

b) Eskala egokienak hautatu ditu gero interpretazioa egiteko.

c) Elementu elektriko, pneumatiko, hidrauliko eta mekanikoen irudikapenerako erabilitako sinbologia interpretatu du.

d) Irudikatutako elementuen materialak (katalogoak) identifikatu ditu.

e) Osagaien erreferentzia komertzialak identifikatu ditu.

f) Multzoaren elementu normalizatuak identifikatu ditu.

g) Osagaien atalkatze elementuen zerrenda prestatu du.

Edukiak.

Makina edo sistema automatikoetan erabiltzen diren muntaketa planoak, multzoak, piezen eta elementuen zerrendak egitea:

-Marrazketa industrialaren arauak.

-Bistak, ebaketak, sekzioak, xehetasunak eta bista osagarriak.

-Tamainak, perdoiak eta azalerako akaberak.

-Akotazioa.

-Normalizazioa.

-Eskalak.

-Perdoi dimentsionalak eta geometrikoak.

-Azalerako akaberak.

-Planoen formatua.

Planoan esku hartzen duten elementu edo mekanismoetan hobekuntzak egiteko proposamenak.

-Materialak planoen gainean interpretatzea.

-Lotura finkoen eta desmuntagarrien elementuak.

-Mekanizazioaren sinbologia.

-Osagaiak identifikatzea multzo mekanikoetan.

-Plano mekaniko, pneumatiko eta hidraulikoetarako elementuen normalizazioa.

Elementu hariztatuak, malgukiak, engranajeak, akoplamenduak, ardatzak, errodamenduak eta transmisioak.

Junturak eta ixte-eraztunak.

Azalerak eta eremuak instalazioetan:

-Industria nabe baten kokaleku eta eremuen eskalak.

-Egituren sinbologia eraikuntzan eta metalezkoetan.

-Materialak. Zementua, hormigoi armatua, adreilua eta zura, besteak beste.

-Azaleren sinboloak. Horma nagusiak, estalkiak, zutoinak, besteak beste.

-Honako hauei buruzko datuak biltzea: barneko tamainak, baoak eta zutabeak, eremu bat osatzen duten aparatuak edo elementuak (erauzgailuak, makina-erremintak, haizagailuak, soldadurako kabinak eta muntaketako makinak), baita argi-puntuak, etengailuak, korronte-harguneak eta txorrotak ere, besteak beste.

Ordenagailuz lagundutako diseinua:

-Planoen eta formatuen eskalak.

-Elementu elektriko, pneumatiko, hidrauliko eta mekanikoen irudikapenerako erabilitako sinbologia.

-Laguntza aginduak. Entitateen marrazketa aginduak. Edizio eta kontsultako aginduak. Pantailako kontrolak. Marrazketako geruzaren kontzeptua ezagutzen hastea. Marrazketarako laguntzak. Blokeak. Akotazioak. Itzaldurak eta marradurak. Papereko trazadura inprimagailu grafikoaren edo "plotter" bidez.

-Proiektu baten oinarrizko planteamendua, unitateak, geruzak eta blokeak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea informazio grafiko eta teknikoa interpretatu ahal izateko makinen multzoko planoetan, baita fabrikazio planoetan, automatizazio eskemetan, katalogo komertzialetan eta haien lanbide eremuko interpretazio grafikoak dituen beste edozein euskarritan ere.

Modulu hau bukatutakoan, ikasleek gai izan behar dute oinarrizko modu batean egiteko multzo mekaniko, pneumatiko eta hidraulikoen planoak, horrela fabrikazio mekanikoko tresnen eta piezen automatizazio eta fabrikazio sistemen muntaketan, mantentze-lanean eta birdiseinuan parte hartzeko.

Modulu hau teoriko-praktikoa denez, komenigarria litzateke ikasgelan lan-mahaiak izatea, egin beharreko planoen xede diren elementuak desmuntatu ahal izateko, baita desmuntatze lana egiteko beharrezkoa den erreminta ere. Era berean, paperean dagoen informazio teknikoa (katalogoak) eduki beharko luke, multzo mekaniko, pneumatiko eta hidraulikoak osatzen dituzten elementuak bilatu ahal izateko. Informatikako ekipamenduak, planoak marraztu eta diseinatzeko behar den softwarea izanen dutenak, baita Interneteko sarrera ere, moduluan proposatutako jarduerak egiteko behar den informazioa bilatzeko. Ikasgela erabat osatuta egon dadin, inprimatzeko plotter bat eduki beharko luke, planoak inprimatu eta behar bezala artxibatzeko.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa jarraian azaltzen den aurkezpen ordena bera da:

-Azalerak eta eremuak instalazioetan.

-Muntaketako planoak, multzokoak eta piezen zerrenda, makina edo sistema automatikoetan erabiltzen direnak.

-Ordenagailuz lagundutako diseinua.

Irudikapen sistemen identifikazioaren, marrazketa teknikoa osatzen duten elementu eta arauen multzoarekin hastea gomendatzen da. Instalazioetako azaleren eta eremuen multzoarekin jarraitzea iradokitzen da, ikasleak zein ingurunetan lan eginen duen jakin dezan eta bertan koka dadin; ondoren, makina edo sistema automatikoetan erabiltzen diren muntaketa planoen, multzoen, piezen eta elementuen zerrenden multzoarekin jarraituko da, eta, azkenik, ordenagailuz lagundutako diseinuaren multzoa landuko da.

Eduki horiek lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, eta horrela ahalbidetuko da helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Fluido sareak aztertzea, haien funtzionamendua, egitura eta tipologia deskribatuz.

-Osagai pneumatikoak, hidraulikoak eta mekanismo txikiak desmuntatzea, beren funtzionamendua eta osagaiak aztertzeko eta eskatzen den dokumentazio teknikoa prestatzeko.

-Elementuak aztertzea beren erreferentzia komertzialak bilatzeko katalogoen eta Interneten bidez.

-Plano mekanikoetatik abiaturik, horiek osatzen dituzten sistemetan hobekuntzak egitea, ahal izanez gero.

-Eraikinen eraikuntza elementuak aztertzea, planoak egin ahal izateko.

Planoen interpretazioa izeneko moduluko edukiak Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikari zikloko gainerako moduluak integratzeko elementu bat dira. Izan ere, eduki horiek garatzean, modulu desberdinetako ezagutzak lotzen dira, eta makina-erremintetan eta sistema automatizatuetan esku hartzen duten elementuak ulertzeko laguntza ematen dute, automatizazioan erabiltzen den teknologiaren ikuspegi orokorra emanez.

Modulu hau gainditzeko beharrezkoa izanen da Fabrikazioko teknikak eta Loturako eta muntaketako teknikak izeneko moduluetan garatutako gaitasunak lortzea, non marrazketa teknikoa ikasten hastea funtsezko osagarri bat baita modulu honi hasiera eman eta ondoren garatzeko, zeren eta, modulu honen muina planoak prestatu eta interpretatzea bada ere, aipatu moduluek marrazketa teknikoa ulertzeko beharrezkoak eta komunak diren elementuak baitituzte oinarri.

Lanbide modulua: Muntaketa eta mantentze-lan mekanikoa.

Kodea: 0953.

Iraupena: 180 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Makinen eta ekipamenduen bloke funtzionalak zehazten ditu, eta makinen eta ekipamenduen elementuak eta multzoak, printzipio-diagramak eta zirkuituen eskemak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aztertutako dokumentazio teknikoan erabilitako irudikapen eta sinbolo normalizatuak eta horiek irudikatzen dituzten elementu fisikoak lotu ditu.

b) Agertzen diren elementuen klaseak eta kategoriak identifikatu ditu.

c) Bloke bakoitzeko elementuen funtsezko ezaugarri geometrikoak definitu ditu.

d) Bloke batekin lotzen diren elementuek espazioan duten antolamendua eta lotura zehaztu du.

e) Dagokion bloke funtzionalaren barruan, dokumentazioan islatzen diren elementuetako bakoitzak betetzen duen funtzioa behar bezala definitu du.

f) Instalazioak izan ditzakeen funtzionatzeko moduak dagozkion bloke funtzionaletako bakoitzaren portaerarekin lotu du.

2. Makinetako elementu mekanikoak eta elektromekanikoak muntatzeko eta desmuntatzeko eragiketak egiten ditu, ekipamenduen fabrikatzaileak emandako dokumentazio teknikoa interpretatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntaketako sekuentzia definitu du, dagokion kasuaren dokumentazio teknikoa abiapuntu izanik (planoak, prozedurak eta zehaztapenak).

b) Beharrezko lanabesak, erremintak edo ekipamenduak hautatu eta antolatu ditu.

c) Muntatu beharreko elementuen ezaugarriak egiaztatu ditu.

d) Aurrez finkatutako prozeduren arabera muntatu edo desmuntatu du elementua.

e) Prozesuaren azken emaitza egiaztatu du, dokumentazio teknikoan adierazitakoaren arabera.

f) Neurketak eta egiaztapenak egiteko ekipamendu eta tresna egokiak erabili ditu.

g) Zehaztapenen arabera doitu ditu akoplamenduak, lerrokadurak eta mugimenduak, besteak beste.

h) Makina abian jarri aurretik elementu mekanikoak garbitzeko eta koipeztatzeko lanak egin ditu.

i) Makina martxan jarri du, funtzionamenduko zehaztapenen arabera.

j) Aplikatzekoak diren segurtasuneko, higieneko eta ingurumeneko arauak errespetatu ditu.

k) Egindako lanari dagokion dokumentazioa bete du.

3. Makinaren egoera funtzionala konpontzeko edo aldatzeko eragiketa sinpleak egiten ditu, erreferentziazko planoetan biltzen diren jarraibideak errespetatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Planteatutako lanaren ezaugarriak abiapuntu izanik egin beharreko eragiketen sekuentzia definitu du.

b) Egokiak diren ekipamenduak, erremintak, lanabesak eta neurtzeko tresnak hautatu ditu.

c) Mekanizatu beharreko piezak behar bezala trazatu eta graneteatu ditu.

d) Makina-erreminten eta soldadurako ekipamenduen eragiketa-parametroak behar bezala doitu ditu.

e) Aurreikusitako mekanizazio prozesuak zehaztapenen arabera egin ditu.

f) Lotu beharreko piezak prestatu ditu, soldaduraren gauzatzea errazteko moduan.

g) Aurreikusitako soldadura-loturak egin ditu.

h) Fabrikatutako piezen funtzionamendua arriskuan jar dezaketen akatsak ez daudela egiaztatu du.

i) Makineria zehaztapenen arabera jarri du martxan.

j) Segurtasuneko, higieneko eta ingurumeneko arauak errespetatu ditu.

k) Makinari dagokion dokumentazioa eguneratu du, egindako aldaketak islatuta.

4. Makineria eta ekipamendu elektromekanikoa instalatzen eta akoplatzen du, eta funtzionamendu probak egiten ditu eta, gero, jarduna egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio prozesuaren faseak zehaztu ditu, instalazioaren edo fabrikatzailearen proiektuaren dokumentazio teknikoa abiapuntu izanik.

b) Makineriaren edo ekipamenduaren instalazioa zuinkatu du.

c) Makineriaren eta ekipamenduen mugimendua egin du, prozedura eta bitarteko egokiak erabilita.

d) Makineria lerrokatu, nibelatu eta finkatu du.

e) Makinen arteko akoplamendua egin du.

f) Prozesuan erabiltzen diren metodoak eta denborak optimizatu ditu.

g) Funtzionamendu probak egin ditu.

h) Segurtasuneko, higieneko eta ingurumeneko arauak errespetatu ditu.

i) Makineriari dagokion dokumentazioa eguneratu du.

5. Makineriako sistema mekanikoen funtzionamendu akatsak edo matxurak diagnostikatzen ditu, sintomak interpretatzen ditu eta disfuntzioekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makinaren bloke funtzionaletako bakoitzaren funtzionamendua zehaztu du, haren dokumentazio teknikoa erabilita.

b) Makinaren funtzionamendu akatsak edo matxuraren sintomak bloke funtzionalekin eta horiek osatzen dituzten elementuekin lotu ditu.

c) Matxuraren sorburuaren balizko kausei buruzko hipotesi koherenteak formulatu ditu.

d) Matxuraren edo disfuntzioaren kausa bilatzeko prozedura sistematikoa eta arrazoitua definitu du, betiere makinaren akatsen historikoa kontuan hartuta.

e) Bilatzeko prozeduraren etapetako bakoitza gauzatzeko beharrezko neurketarako eta egiaztapenerako erremintak, lanabesak eta tresnak zehaztu ditu.

f) Aurreikusitako prozeduran aurrez finkatutako urratsak eraginkortasunez egin ditu.

g) Desmuntatze, neurtze eta egiaztatze teknikoko eragiketak egin ditu, besteak beste.

h) Matxuraren edo disfuntzioaren kausak identifikatu ditu.

i) Matxura edo disfuntzioa eragiten duten elementuak aurkitu ditu.

j) Dokumentazioa behar bezala bete du.

6. Makinetako elementuen eta piezen egoera diagnostikatzen du, kasu bakoitzean egokiak diren neurketa tresnak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elementuak funtzionatzeko modua zehaztu du, makinaren dokumentazio teknikoa abiapuntu izanik.

b) Ikuskapenerako beharrezko erremintak, lanabesak eta tresnak hautatu ditu.

c) Elementuak behar bezala neurtu eta egiaztatu ditu, makinaren dokumentazio teknikoan islatutako ezaugarriak erreferentziatzat hartuta.

d) Aztergaietan hautemandako akatsak, higadurak eta hausturak eta horiek eragin dituen prozesua zentzuz lotu ditu.

e) Elementuaren edo makinaren fidagarritasuna hobetuko duten hobekuntzak proposatu ditu horien diseinuan.

f) Kasu praktikoan aplikatzekoak diren segurtasun eta higiene arauak errespetatu ditu, une oro.

g) Egindako lanari dagokion dokumentazioa bete du.

h) Ordezkatu beharreko elementu mekanikoen krokisak egin ditu.

7. Makineriako eta produkzio linea automatizatuetako elementu mekanikoak eta elektromekanikoak ordezkatzea eraginen duten mantentze teknikak aplikatzen ditu, jarraitu beharreko prozedurak hautatuta eta aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ordezkatu beharreko elementuaren ezaugarriak definitu ditu, makinaren mantentze-laneko dokumentazio teknikoaren interpretazioa abiapuntu izanik.

b) Egin beharreko ekintzen eta muntatzeko eta desmuntatzeko prozeduren sekuentzia zehaztu du.

c) Neurketako beharrezko tresnak, erremintak eta bitartekoak hautatu ditu.

d) Behar bezala gauzatu ditu lanaren mende dauden elementuak desmuntatzeko, egiaztatzeko, ordezkatzeko -hala badagokio- eta muntatzeko prozesuak.

e) Makina abian jarri aurretik egin beharreko garbiketa, koipeztatze eta doikuntza lanak egin ditu.

f) Makina martxan jarri du, baldintza funtzionalak berrezartzen direla bermatuta.

g) Segurtasuneko, higieneko eta ingurumeneko arauak errespetatu ditu une oro.

h) Egindako lanari buruzko dokumentazioa behar bezala bete du (laneko parteak eta check-list, besteak beste).

8. Makineriako eta produkzio linea automatizatuetako elementu mekanikoak eta elektromekanikoak ordezkatzea eraginen ez duten mantentze eragiketak egiten ditu, jarraitu beharreko prozedurak hautatuta eta aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makinaren mantentze-laneko dokumentazio teknikoa abiapuntu izanik (jarraibideen eskuliburua, eraikuntza planoak, eskemak, mantentze programa eta abar), eragiketaren mende dauden jarduerak, elementuak eta sistemak definitu ditu.

b) Neurketarako beharrezko tresnak, erremintak eta bitartekoak hautatu ditu.

c) Aurreikusitako prozeduren arabera gauzatu ditu adierazitako mantentze eragiketak (garbiketa, koipeztatzea, lubrifikazioa, elementuen doikuntzak, lasaieren zuzenketa, uhalen tenkatzea eta ikusizko ikuskapenak, besteak beste).

d) Behar bezala doitu ditu neurketa, kontrol eta erregulazioko tresnak.

e) Makinen eta ekipamenduen egoera baloratzeko funtsezko parametroen (zaraten, bibrazioen eta tenperaturen, besteak beste) neurketak egin ditu.

f) Segurtasuneko, higieneko eta ingurumeneko arauak errespetatu ditu une oro.

g) Egindako lanari dagokion dokumentazioa bete du.

Edukiak.

Makinen eta ekipamenduen bloke funtzionalak:

-Elementu mekanikoak.

-Kate zinematikoak. Definizioa eta motak.

-Mugimenduaren transmisioa eta aldaketa. Motak eta aplikazioak.

-Transmisio ardatzen akoplagailuak.

-Lerradura azalerak: gidak, zutabeak, zorroak eta orgak. Motak eta aplikazioak.

-Erreduktoreak.

-Mugimendu linealaren, zirkularraren, joan-etorrikoaren eta ausazkoaren transformadoreak.

-Enbrageak.

-Engranaje trenak.

-Poleak eta uhalak.

-Abiadura aldaketako kaxak.

-Elementu mekanikoen azterketa funtzionala.

Elementu mekanikoak desmuntatzeko eragiketak, piezak ezagutzea eta elementuak muntatzea.

-Mekanismoak:

Erreduktoreak.

Mugimendu lineala mugimendu zirkular eta alderantziz bihurtzen duten transformadoreak.

Engranaje trenak.

-Kate zinematikoak:

Transmisio, pare eta potentziako erlazioak.

Motor baten biraketa nominaleko uneak.

Garatutako potentzia.

Motorrak xurgatutako potentzia.

Biraketa-parea.

Pare motorra.

Kalkulatzeko prozedurak.

-Mugimenduen transmisioa:

Transmisioetako elementuak muntatzeko teknikak: uhalak, poleak, kateak, ardatz ildokatuak, engranajeak, transmisio ardatzak eta akoplamenduak, besteak beste.

Transmisio elementuak erregulatzea.

-Errodamenduak:

Motak, ezaugarriak eta aplikazioak.

Errodamenduak hautatzea, ekipamenduaren edo makinaren zehaztapen teknikoen arabera.

Errodamenduak muntatzea eta desmuntatzea.

Funtzionaltasuna egiaztatzea.

-Lerradura azalerak: gidak, zutabeak, zorroak eta orgak, besteak beste:

Muntatzeko, doitzeko eta erregulatzeko prozedurak.

Gidak, zutabeak eta desplazamendu-orgak muntatzea.

Gidak, orgak eta zutabeak doitzea.

Lerradura eta posizionamendua egiaztatzea.

Lubrifikazioa.

Junturak eta bridak. Motak, aplikazioak. Prestatzeko eta muntatzeko prozedurak. Funtzionaltasuna egiaztatzea. Muntaketa.

Makineriaren egoera funtzionala instalatu, konpondu eta aldatzeko eragiketak:

-Makinen zimenduak eta ainguraketak.

-Makinak eta ekipamenduak muntatzea.

-Lotura torlojutuak.

-Lotura errematxatuak. Motak, materialak, ezaugarriak eta aplikazioak.

-Soldadura.

-Doikuntzak.

-Makinen doikuntza.

-Makinak eta ekipamenduak abiaraztea.

Matxuren diagnostikoa:

-Neurketako ekipamenduak eta aparatuak.

-Makinen eta ekipamenduen funtzionaltasuna egiaztatzea.

-Makinetan, ekipamenduetan eta linea automatizatuetan matxurak aurkitu eta diagnostikatzeko prozedurak.

Elementuen egoeraren diagnostikoa:

-Magnitudeak neurtu eta egiaztatzea sistema mekanikoetan.

-Makinen eta ekipamenduen funtzionaltasuna egiaztatzea.

-Makinetan, ekipamenduetan eta linea automatizatuetan matxurak aurkitu eta diagnostikatzeko prozedurak.

Elementuak ordezkatzea eskatzen duten mantentze teknikak aplikatzea:

-Mantentze-lan zuzentzailea.

Matxuren sintomak eta kausak eta horien konponketa.

Makinen, ekipamenduen eta sistemen matxurak eta disfuntzioak konpontzea.

Elementuak ordezkatzea ez dakarren mantentze-lana:

-Mantentze-lan prediktiboa eta prebentiboa:

Matxuren sintomak eta kausak aztertzea.

Makinen, ekipamenduen eta sistemen disfuntzioen gaineko jarduketak.

Dokumentazioa: mantentze-lanaren fitxak, aukerak edo arauak.

Mantentze-lanaren bilakaera prozesua predikzioaren bitartez.

-Lubrifikazioa eta lubrifikatzaileak:

Lubrifikatzaileak, motak, ezaugarriak eta propietateak.

Gehigarriak.

Lubrifikazio sistema.

Mantentze-lana lubrifikatzailearen azterketaren bitartez.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak bereganatzea industriako makinen, ekipamenduen eta instalazioen mantentze mekanikoaren ondoriozko lanak egiteko, kontuan harturik produkzio makinen parametroak, kontrol elementuak eta erabilera eta garraio sistemak. Trebetasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

-Ekipamenduen eta instalazioen identifikazio fisikoa.

-Industriako ekipamenduen eta instalazioen bloke funtzionalak osatzen dituzten elementuetako bakoitzari loturako eginkizunak identifikatzea.

-Industriako makineriari, ekipamenduei eta instalazioei buruzko dokumentazio teknikoa interpretatzea, osagaien ezaugarri garrantzitsuenak atera ahal izateko.

-Makineriaren, ekipamenduen eta instalazioen mantentze-lanari buruzko dokumentazioa interpretatzea.

-Egin beharreko lanerako egokiena den eragiketa segida ezartzea.

-Beharrezkoak diren tresnak eta lanabesak hautatzea.

-Beharrezkoak diren neurgailuak erabiltzea, bai makinen, ekipamenduen eta instalazioen egoera egiaztatzeko, bai egindako lanen baliozkotasuna egiaztatzeko.

-Makinetako elementuen ordezko piezak hautatzea katalogoetan.

Modulu hau bukatutakoan, ikasleek gai izan behar dute industriako makinen, ekipamenduen eta instalazioen mantentze mekanikoaren ondoriozko lanak egiteko, bai eta elementu mekanikoak eta makinak abiarazteko ere, segurtasun tarteak errespetatuz eta norbera babesteko ekipamenduak erabiliz.

Modulu hau teoriko-praktikoa denez, komenigarria litzateke lantegi-ikasgelan panel didaktikoak eta elementu mekaniko txikiak izatea, hainbat elementu mekaniko desmuntatzen, osagaiak ikusten eta muntatzen ikasteko. Gomendagarria litzateke ekipamendu informatikoak izatea, makineriaren, ekipamenduen eta instalazioen mantentze-lanari buruzko dokumentazioa interpretatzeko softwarearekin.

Modulu hau garatzeko tokia den lantegi-ikasgelan mekanismoak desmuntatu eta muntatzeko zenbait tresna eta lanabes ere eduki beharko lirateke. Baita beharrezkoak diren neurgailuak ere, bai makinen, ekipamenduen eta instalazioen egoera egiaztatzeko, bai egindako lanen baliozkotasuna egiaztatzeko. Komenigarria litzateke, gainera, mahai zabalak izatea mantentze-lanak egiteko, tresna arruntak eta berariaz mantentze-lanerako erabiltzen direnak gordetzeko orgak eta armairuak, errodamenduak eta ixte-eraztunak desmuntatu eta muntatzeko lanabesak eta tresnak, prentsa hidrauliko bat, makinen ordezko piezetarako material normalizatua eta berariazko mantentze-lanak elektrodo bidezko soldadurekin, MIG/MAG, TIG gisakoekin eta oxiazetilenikoekin egiteko materiala.

Interesgarritzat jotzen da, halaber, honako hauek izatea: gela teoriko erabilera anitzeko bat eta makinen jarraibide liburuen eta katalogoen liburutegi bat, elementu eta azpimultzo mekanikoen ordezko piezak hautatzeko.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa bat heldu da aurkezpen ordena honekin:

-Mekanismoen osagaiak ezagutzea. Uhalak, poleak eta kate zinematikoak.

-Mekanismo errazak desmuntatu, aztertu eta muntatzea, efektu bakun eta bikoitzeko zilindroa, motor elektrikoa, mekanismo erreduktore txikiak (amaigabea), mekanismo mekanikoak (buru orokorra eta mortasatzailea, besteak beste).

-Mekanismo konplexuagoak desmuntatu, aztertu eta muntatzea, errodetezko ponpa, parazkoa, pistoizkoa eta mintzezkoa, besteak beste.

-Biraketen aldaketako kaxak desmuntatu, aztertu eta muntatzea. Erreduzitzaile amaigabeak, ardatz paralelokoak eta satelitezkoak, besteak beste.

-Makinen mantentze egoera begiratzea. Mantentze-lanen ikuskapenak. Prebentziozko mantentze-lana, prediktiboa eta zuzentzailea.

-Lerradurazko eta errodadurazko azalerak:

Gidak, zutabeak, zorroak eta orgak, besteak beste. Doitzea.

Errodamenduak. Muntatzeko, doitzeko eta erregulatzeko prozedurak.

Gidak, zutabeak eta desplazamendu-orgak muntatzea.

Lerradura eta posizionamendua egiaztatzea.

Lubrifikazioa. Sistemak eta prozesuak, lubrifikatzaileak, motak, ezaugarriak eta propietateak. Gehigarriak. Lubrifikazio sistema. Mantentze-lana lubrifikatzailearen azterketaren bitartez.

Atal bakoitzean txostenak egin daitezke, memoria deskribatzaile batean honako hauek zehaztuz: multzoaren planoak eta eztanda, elementu mekanikoen eta elementu konpondu edo aldatuen arteko erlazioaren orriak.

Mekanismoen osagaiak ezagutzeko multzoarekin hastea gomendatzen da, eta, ondoren, mekanismoak desmuntatu, aztertu eta muntatzeko multzoekin jarraitzea.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari ekinen zaie zeharka edukien multzo guztietan, eta bereziki kontuan hartu beharko dira mekanismoen eta bestelako higidura elementuen erabileran zein fluidoak eta lubrifikatzaileak erabiltzen dituzten sistemetan.

Eduki horiek lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, eta horrela ahalbidetuko da helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Mekanismo bakunak muntatu eta desmuntatzea, haien funtzionamendua ulertuta eta osagaiak aztertuta.

-Elementu normalizatuak aztertzea; besteak beste, izenak, erabilera eta ezaugarriak.

-Transmisio elementuak aztertzea. Izena, neurrien kalkulua eta erabilera.

-Ohikoenak diren mekanismo motak aztertzea. Horien funtzionamendua eta motak behatzea.

-Mekanismo konplexuagoak muntatu eta desmuntatzea. Horien funtzionamendua eta osagaiak ulertzea. Izena.

-Transmisioko mekanismoak muntatu eta desmuntatzea.

-Makinak desmuntatu eta konpontzea, erreminta egokiena erabilita eta aldatu edo konpondutako zatiak doituta.

-Makinen elementuak aztertu eta doitzea, jokoak eta doikuntzak egiaztatuta, baita organo nagusien perdoiak ere.

-Makina-erreminten oinarrizko mantentze-lana kontrolatzea.

-Elektrodo bidezko soldadurak eta MIG/MAG eta TIG gisakoak egitea.

Muntaketa eta mantentze-lan mekanikoa izeneko moduluko edukiak zikloko modulu askoren elementu integratzaile bat dira.

Garrantzizkoa da, modulua ongi gara dadin, Fabrikazio teknikak eta Loturako eta muntaketako teknikak izeneko moduluetako gaitasunak lortzea, baita Planoen interpretaziokoak ere, horiek ikasleei lagunduko baitiete lantegi mekanikoko eta gela teorikoko jardueretan aritzeko behar diren trebetasunak garatzen.

Lanbide modulua: Linea automatizatuen muntaketa eta mantentze-lana.

Kodea: 0955.

Iraupena: 200 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Makineriako mantentze prebentiboko prozedura idatziak lantzen ditu, egin beharreko eragiketak eta horien frekuentzia zehaztuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze prebentiboak eta/edo programatuak mantentze zuzentzailearekiko dituen abantailak identifikatu ditu.

b) Mantentze-lanak egiteko beharrezko dokumentazio teknikoa hautatu du.

c) Dokumentazio teknikoan, mantendu beharreko osagaiak identifikatu ditu.

d) Egin beharreko mantentze prebentiboko, sistematikoko eta prediktiboko jarduerak identifikatu ditu.

e) Mantentze-laneko materialak biltegiratzeko prozedurak identifikatu ditu.

f) Mantentze-lanetarako programatutako jardunak egiteko bitartekoak eta materialak hautatu ditu.

g) Mantentze prebentiboko planean definituko diren esku-hartze motak zehaztu ditu (erabilerakoa eta mailakoa, besteak beste), baita esku-hartzeen denbora banaketa ere.

h) Mantentze prebentiboko fitxa prestatu du.

i) Mantentze aukerak garatu ditu.

j) Pertsonek eta ekipamenduek mantentze-lanetan hartu beharreko segurtasun neurriak ezarri ditu.

2. Produkzioko/fabrikazioko prozesu osagarriak zehazten ditu eta horiek egiteko teknikak eta baliabide automatikoak identifikatu eta deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ereduzko fabrikazioko/produkzioko prozesuetan erabiltzen diren manipulazio, elikatze, garraio eta biltegiratze teknikak identifikatu ditu.

b) Makinen (besteak beste, roboten eta maneiagailuen) elikatzea automatizatzeko erabiltzen diren baliabideak eta ekipamenduak identifikatu ditu.

c) Egiturazko elementuak, kate zinematikoak, kontrol elementuak, eragingailuak (motorrak) eta informazio-hargailuak bereizi ditu.

d) Beharrezko bitartekoen zerrenda prestatu du.

e) Produkzio prozesu baten fabrikazioko fluxu-diagrama egin du.

f) Materialak hautatzeko, makinak elikatzeko, mekanizatzeko eta biltegiratzeko faseak, besteak beste, aintzat hartu ditu.

3. PLCa makina, ekipamendu edo produkzio linea automatizatu baten muntaketan integratzen du, hura kontrolatzeko, eta, horretarako, beharrezko konexioak egiten ditu, programa bakunak egokitzen eta/edo egiten ditu eta funtzionamendua egiaztatzen eta mantentzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Diagrama funtzionaletatik, sekuentzia diagrametatik eta denbora diagrametatik lortu du informazioa.

b) Sistema automatikoetako eskemetatik lortu du informazioa.

c) Manipulazio sistema automatikoen mugimendu sekuentzia ezarri du.

d) PLC bidez kontrolatutako sistema automatiko baten eginkizunak, aldagaiak eta parametroak ezarri ditu.

e) Kontrol programa errazak prestatu ditu.

f) PLCko programa baten bidez kontrolatutako sistema automatiko baten funtzionamendua egiaztatu du.

g) PLC bidez maneiatzen eta kontrolatzen den sistema automatiko batean eragina duten aldagaien magnitudeak erregulatu eta egiaztatu ditu.

h) Sistema mekanikoetako, elektrikoetako eta pneumatiko eta/edo hidraulikoetako eta kontrol-sistemetako elementuak eta sareak muntatu eta konektatu ditu.

i) Ikasleek muntatu, konektatu eta programatutako manipulazio/produkzio sistema erraz bat abian jartzean, sistema horrek zuzen funtzionatzen duela egiaztatu du.

j) Matxuren sintomak identifikatu ditu.

k) Matxura eragin duen elementua (hardwarea edo softwarea) aurkitu du.

l) Sistemaren, makinaren edo ekipamenduaren funtzionamendua berrezarri du.

4. PLC bidez kontrolatutako makina, ekipamendu edo produkzio linea automatizatu baten muntaketa orokorrean maneiagailu eta/edo robot bat integratzen du eta, horretarako, instalatu egiten du, konexioak egiten ditu eta funtzionatzeko programa errazak egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Planoetatik, eskemetatik eta materialen zerrendatik lortu du informazioa.

b) Sistema automatiko maneiatu eta/edo robotizatuak konfiguratzen dituzten gailuak eta osagaiak identifikatu ditu.

c) Dokumentazioan agertzen diren sinboloak sistemetako elementuekin lotu ditu.

d) Maneiagailuaren/robotaren sistema mekanikoetako, elektrikoetako, pneumatikoetako eta/edo hidraulikoetako eta kontrol sistemetako elementuak eta sareak muntatu ditu.

e) Maneiagailuaren/robotaren sistema mekanikoetako, elektrikoetako, pneumatikoetako eta/edo hidraulikoetako eta kontrol sistemetako elementuak eta sareak lotu ditu.

f) Maneiagailuaren/robotaren kontrol programa errazak prestatu ditu.

5. PLC bidez kontrolatutako makinaren, ekipamenduaren edo produkzio linea automatizatuaren muntaketa orokorrean industria komunikazioak integratzen ditu, osagai fisikoak instalatu eta konektatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eremu-busek ordezka ditzaketen sistemaren kableak identifikatu ditu.

b) Muntaketan integratuko diren eremu-busak hautatu ditu.

c) Manipulazio sistema automatiko simulatu batean, PLCen sarrerak/irteerak ordezkatzen dituen bus industrial baten konexioak egin ditu, periferia deszentralizatu bidez.

d) Bus industrial baten konexioak egin ditu, automata programagarriak eta PCa zelula mailan komunikatzeko.

e) Bus bidez konektatu ditu sistema automatiko bateko sentsoreak eta eragingailuak.

6. Produkzio sistema automatiko simulatuetan, matxurak diagnostikatzen eta zuzentzen ditu, matxuraren izaera identifikatzen du, eta disfuntzionalitatea ezabatzeko eta funtzionamendua berrezartzeko esku-hartze zuzentzaileak egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ereduzko matxuraren tipologia eta ezaugarriak identifikatu ditu.

b) Sistemetan edo azpisistemetan matxurak diagnostikatzeko eta aurkitzeko erabili beharreko prozedura orokorra definitu du.

c) Matxura eragiten duten kausak zehazteko esku-hartzearen prozedura (osotasunarena eta sistema bakoitzarena) definitu du.

d) PLCa funtsezko kontrol elementu gisa barnean hartuko duten sistema automatizatu bateko matxuren sintomak identifikatu ditu.

e) Hautemandako matxurak eragin ditzaketen kausen hipotesiak egin ditu.

f) Matxurak kasuan kasuko sistemek dituzten sintomekin lotu ditu.

g) Matxura eragin duen elementua (hardwarea edo softwarea) aurkitu du.

h) Denbora egokian aldatu du programa eta/edo zuzendu du disfuntzioa.

Edukiak.

Makineria mantentzeko prozedurak prestatzea:

-Mantentze-lana: funtzioa, helburuak eta motak.

-Mantentze-lanaren dokumentazioa. Makinaren fitxategi historikoa. Egitura eta kodeketa. Lan aginduak. Prebentziozko mantentze-lana planifikatzea.

-Mantentze-laneko biltegia eta materiala.

-Produkzioan mantentze-lanen kudeaketa antolatzea.

-Esku-hartzeak mantentze-lanean. Motak eta denbora banaketa, besteak beste.

-Esku-hartzeen dokumentazioa. Fitxak, aukerak edo arauak.

-Ordenagailuz lagundutako mantentzearen kudeaketa.

-Segurtasunari buruzko araudia.

Produkzioko/fabrikazioko prozesu osagarrien ezaugarriak zehaztea:

-Ereduzko produkzio prozesuak.

-Fabrikazio fluxuko diagramak.

-Baliabideak eta ekipamenduak.

-Manipulazio sistemak: tipologia, ezaugarriak eta aplikazioak.

-Biltegiratzeko sistemak: tipologia, ezaugarriak eta aplikazioak.

-Garraio sistemak: tipologia, ezaugarriak eta aplikazioak.

-Elikatze sistemak: tipologia, ezaugarriak eta aplikazioak.

Automata programagarrien integrazioa:

-Automata programagarria sistema automatikoetako kontrol elementu gisa.

-Automata baten egitura funtzionala.

-Eraketa. Funtzioak. Ezaugarriak.

-Sarrerak eta irteerak: digitalak, analogikoak eta bereziak.

-Funtzioak eta aldagaiak. Parametroak.

-Automatak programatzea: lengoaia literala (jarraibideen zerrenda), kontaktuena eta GRAFCETa, besteak beste.

-Programaren simulazioa eta arazketa.

-Komunikazioak. Periferikoak. Komunikazioak sarean.

-Akatsen eta matxuren diagnostikoa.

-Prozesuaren eta produktuaren kalitatea kontrolatzea. Doikuntzak eta erregulazioa.

-Mantentze-lanak.

Maneiagailuen eta roboten integrazioa:

-Tipologia eta ezaugarriak. Aplikazio esparruak.

-Roboten sailkapen orokorra.

-Roboten zinematika eta dinamika. Ezaugarriak.

-Oinarrizko konfigurazioa.

-Eragingailuak, posizioaren kontrolatzaileak eta sentsoreak.

-Kontrol sistemak. Prozesagailuak.

-Komunikazioa. Periferikoak. Komunikazioa sarreren/irteeren bitartez. Komunikazioa sarean.

-Programazio metodoak.

-Programazioa.

-Segurtasuna robota maneiatzean.

Industria komunikazioak integratzea:

-Industria komunikazioak: komunikazioaren elementuak, komunikazio sareak, industria komunikazioak eta normalizazioa.

-Prozesuen kontrol integrala. CIM funtsak. Automatizazio piramidea.

-Europako merkatuan hedatuen dauden industria sareak eta eremu busak (AS-i, Profibus, Ethenet Industrial, Profinet, Modbus, Bitbus, Interbus, DeviceNet, y Compobus, besteak beste). Konfigurazio fisikoak.

-Periferia deszentralizatua: sarrera-irteera deszentralizatuen moduluak. Balbula adimendunen moduluak.

-Gizakia Makina interfazeak: operadore panelak. SCADA.

Sistema mekatronikoetan matxurak diagnostikatzea:

-Sistema mekatronikoetako matxura motak. Matxuraren edo disfuntzioaren ohiko sintomak.

-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko prozesuak. Sistema monitorizatuak. Matxuren historikoa. Emaitzen balorazioa.

-Matxurak konpontzeko eta disfuntzioak zuzentzeko prozesuak. Erabilitako ekipamenduak eta baliabideak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea produkzio linea automatizatuen muntaketan eta mantentze-lanean parte hartzeko. Ikaskuntzaren emaitzek ikasleei gaitasuna emanen diete mantentze-lanaren prozedurak prestatzeko eta automata programagarrien, maneiagailuen eta/edo roboten eta produkzio linea automatizatuetan erabiltzen diren industria komunikazioko sistemen integrazioa egiteko, kontuan harturik produkzio sistemen motak eta manipulazio, biltegiratze, garraio eta elikatze sistemak. Era berean, lortutako trebetasunek gaitasuna emanen diete ikasleei sistemako matxurak diagnostikatu eta zuzentzeko. Trebetasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

-Egokienak diren manipulazio, biltegiratze, garraio eta elikatze sistemak hautatzea.

-PLC bat integratzea makina, ekipamendu edo produkzio linea baten muntaketa orokorrean, horren kontrola egiteko.

-PLC baten funtzionamendurako beharrezkoak diren instalazio eta konexio eragiketak egitea.

-Programa errazak egitea maneiagailuekin eta/edo robotekin.

Modulu hau bukatutakoan, ikasleek gai izan behar dute mantentze-lanen prozedurak prestatzeko, produkzio linea automatizatuetan esku hartzen duten ekipamenduak eta osagaiak muntatu eta programatzeko, prozesua abiarazteko, beharrezkoak diren erregulazioak eta doikuntzak eginez, eta akatsak eta matxurak diagnostikatu eta zuzentzeko.

Modulu hau teoriko-praktikoa denez, komenigarria litzateke lantegi-ikasgelan honako hauek izatea: manipulazio, biltegiratze, garraio eta elikatze sistemak, PLCen programaziorako softwarea duten ekipamendu informatikoak prozesu automatikoen kontrola egiteko, prozesuaren funtzionamendua programatu eta egiaztatzeko robotak, bai eta sistemen komunikaziorako eremu-sare bat egiteko materiala ere.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa bat heldu da aurkezpen ordena honekin:

-Makineria mantentzeko prozedurak.

-Manipulazio, biltegiratze, garraio eta elikatze sistemak.

-Automata programagarriak integratzea.

-Maneiagailuen eta roboten integrazioa.

-Industria komunikazioak.

-Sistema mekatronikoetan matxurak diagnostikatzea.

Makineria mantentzeko prozeduren multzoarekin hastea gomendatzen da, horrela ezagutuko baitira mantentze motak, produkzio arloko mantentze-lanen kudeaketaren antolaketa, mantentze eragiketak, horien maiztasuna eta esku-hartzeen dokumentazioa; gaur egungo joera mantentze-lan zuzentzailea baino gehiago mantentze-lan prediktibo-prebentiboa egitea da. Mantentze-lan horietan laguntzeko aplikazio informatikoak erabiltzea gomendatzen da.

Manipulazio, biltegiratze, garraio eta elikatze sistemen multzoarekin jarraitzea iradokitzen da, horrela eredu-produkzioko prozesuak eta erabiltzen diren fabrikazio-fluxuko diagramak ezagutu ahal izateko, eta produkzioko/fabrikazioko prozesuetan erabiltzen diren teknikak, baliabideak eta ekipamenduak identifikatu eta deskribatu ahal izateko.

Horren ondoren, automata programagarrien integrazioko multzoa garatzea gomendatzen da, makina, ekipamendu edo produkzio linea automatizatu batean PLC baten funtzionamendua erakutsiz, horren kontrola eginez, konektatuz, egokituz eta/edo programa errazak prestatuz, programazioko lengoaia desberdinak erabiliz eta funtzionamendua egiaztatuz eta mantenduz.

Jarraian komenigarria dirudi maneiagailuen eta roboten integrazioko multzoa garatzea, PLC baten bidez kontrolatutako makina, ekipamendu edo produkzio linea automatizatu batean maneiagailu eta/edo robot baten funtzionamendua erakutsiz, instalatuz, konektatuz eta funtzionamendurako programa errazak prestatuz.

Industria komunikazioen multzoarekin jarraitzea gomendatzen da, PLC bidez kontrolatutako makina, ekipamendu edo produkzio linea automatizatu batean industria komunikazioko sistema baten funtzionamendua azalduz, osagai fisikoen instalazioa eta konexioa eginez. Instalazioak tokian bertan eta urrutitik gainbegiratzea erraztuko duten SCADA sistemak ezartzea ere kontuan hartu beharreko faktore bat izanen da. Industria komunikazioen garapenak aukera emanen du instalazioa osatzen duten makinen datuetan sartzeko. Horrek aukera emanen du, halaber, energia kontsumoa bere aldaera desberdinetan monitorizatzeko.

Energia efizientzia, bai makinetan bai linea automatizatuetan, kontuan hartu beharreko beste elementu bat da; muntaketako eta puntuan jartzeko prozesuetan, batez ere.

Azkenik, eta aurreko eduki multzoak garatu ondoren, egokia da sistema mekatronikoetako matxurak diagnostikatzeko multzoa garatzea, ikasleak matxuren arrazoiak eta izaera identifikatzeko eta matxura horiek kokatu eta diagnostikatzeko gai izan daitezen, disfuntzionalitateak deuseztatzeko eta prozesuaren funtzionamendu zuzena ezartzeko beharrezkoak diren esku-hartze zuzentzaileak eginez.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari ekinen zaie zeharka edukien multzo guztietan, eta bereziki kontuan hartu beharko dira maneiagailuen eta bestelako higidura elementuen erabileran zein fluidoak eta lubrifikatzaileak erabiltzen dituzten sistemetan.

Eduki horiek lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, eta horrela ahalbidetuko da helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Makinen mantentze prozedurak prestatzea.

-Produkzio prozesu automatizatuak aztertzea, horien tipologia eta funtzionamendua deskribatuz.

-Fabrikazio fluxuko diagramak interpretatzea.

-Produkzio prozesuetan erabiltzen diren baliabideak eta ekipamenduak aztertzea.

-Produkzio prozesu automatizatuetan manipulazioa, biltegiratze, garraio eta elikatze sistemak aztertzea, horien funtzionamendua, osagaiak, tipologia, ezaugarriak eta aplikazioak deskribatuz.

-Robotak, maneiagailuak eta PLCak programatzea, baita horiek prozesuan duten integrazioa ere.

-Industria komunikazioen sistema bat instalatu, konektatu eta integratzea.

-Prozesu automatizatua abiaraztea, esku hartzen duten osagaiak eta ekipamenduak muntatuz, erregulatuz eta doituz, eta segurtasun eremuak errespetatuz.

-Matxurak diagnostikatu eta kokatzea.

-Matxuraren arrazoiak eta izaera identifikatzea.

-Matxurak konpontzea eta disfuntzioak zuzentzea.

Linea automatizatuen muntaketako eta mantentze-lanetako moduluko edukiak Mantentze-lan Elektromekanikoaren zikloko gainerako moduluen elementu integratzaile bat dira. Izan ere, eduki horiek garatzean, modulu desberdinetako ezagutzak lotzen dira, eta erabiltzen diren elementuen, makinen eta prozesuen funtzionamendua ulertzeko laguntza ematen dute, produkzio linea automatizatuen prozesuetako gaur egungo teknologiaren ikuspegi orokorra emanez.

Modulu hau ongi garatzeko beharrezkoa izanen da Automatismo pneumatiko eta hidraulikoen moduluan garatutako gaitasunak lortu izana, non planoen interpretazioak, elementu pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoen identifikazioak eta muntaketak, baita sentsoreen, eragingailuen eta automaten erabilerak ere, laguntza emanen baitute erabilitako teknikak ezagutzeko eta muntaketako, diagnostikoko eta mantentze-lanetako prozedurarik egokienak erabiltzeko.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

Kodea: 0556.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz bizitzan zehar.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu dira erabakiak hartzeko.

b) Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikariarentzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu ditu, tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilari lotutako lanbide jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

d) Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lanbide eta prestakuntza ibilbideak identifikatu ditu.

e) Etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratu du, laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik.

f) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

g) Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi ditu.

2. Talde lanaren estrategiak eta komunikaziorako trebetasunak aplikatzen ditu, eta horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu ditu Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu ditu.

c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu ditu.

d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

e) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu ditu, eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu ditu.

g) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu ditu: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu du.

i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarri bat dela onartu du.

j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu ditu, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek ezagutzen lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbidearen arloko kontzeptu nagusiak identifikatu ditu.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu ditu eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu ditu.

f) Soldaten ordainagiria aztertu du eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu ditu, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu ditu.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer-nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu du, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen kontingentziak banan-banan aipatu ditu.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden desberdintasunak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu ditu, eta baldintzak identifikatu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu ditu zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu ditu, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta kotizazio gabeko prestazioak bereiziz.

5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Industriako mantentze-lanen sektorean dauden jarduera motak sailkatu ditu, Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikariaren lan inguruneetan.

b) Izan daitezkeen arrisku faktoreak sailkatu ditu.

c) Laneko arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen kalte profesionalak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) identifikatu ditu.

d) Enpresako arriskuak ebaluatzeko prozesua eta kontzeptua zehaztu ditu.

e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu ditu eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien eraginkortasuna kontrolatu du.

f) Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu du.

g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu ditu.

h) Prebentzioaren kulturaren garrantzia baloratu du enpresaren esparru eta jarduera guztietan.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako eragile guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko araudia identifikatu du.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu du.

c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentziorako araudian ezarritako irizpideen arabera.

d) Arrisku plan bat prestatzean inplikatuta dauden eragile guztien erantzukizunak identifikatu ditu.

e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu du.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

g) Aintzat hartu da garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

h) Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu du.

i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazioetarako plana proiektatu du.

7. Prebentzio eta babes neurriak aplikatzen ditu, eta Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikariaren lan inguruneko arrisku egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu ditu.

c) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu ditu.

d) Larrialdietan zaurituak, halakorik izanez gero, larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Lehen sorospenerako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu ditu.

f) Langilearen osasuna zaintzeko betebeharrak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu ditu.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorea definitu eta aztertzea, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko aukera gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Aplikazio informatikoak garatzeko sektoreko ekipamendu motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen analisia.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolaketa berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabeziako babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko arriskuen ebaluazioa:

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku faktoreen analisia.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Ingurumen baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.

-Arriskuaren balorazioa.

-Aurkitutako arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

Prebentzioaren plangintza enpresan:

-Prebentzio plana.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Sektoreko enpresa batentzako larrialdi plana prestatzea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea:

-Jarduteko protokoloa hautatzea.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.

-Segurtasun arloko seinale motak identifikatzea.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospena. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenerako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera garatzeko, industriako mantentze-lanen sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari, Gizarte Segurantzari eta lan ekipoei buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, eduki horiek beharrezkoak baitira Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan enpresako proiektua/plana garatzeko. Ondoren, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; aipatutako enpresa proiektuari dagokion prebentzio plana prestatzeko lanean gauzatzen ahal da haien aplikazio praktikoa. Gatazkaren kudeaketarekin jarraitzen ahal da eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientabide profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertain eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak direnak finkatzea, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz.

-Lana bilatzeko prozesuetan behar den dokumentazioa prestatu eta betetzea: curriculum vitaea, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Komunikazio jarduerak egitea.

-Klasean aurkezpenak egitea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia alderatzea ikasten ari den zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Prebentzio plan bat prestatzea "Enpresa eta ekimen sortzailea" izeneko moduluan garatu beharreko enpresako proiekturako/planerako.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal izateko.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta/edo Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluek harreman estua izanen dute, eta edukiak zein metodologiaren alderdiak koordinatuko dira.

Azpimarratu behar da komenigarria dela Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan eginen den enpresako proiektua/plana erabiltzea Lanerako prestakuntza eta orientabideak izenekoan ematen diren edukiak zuzenean aplikatzeko; horrek modulu honetako edukien alderdi praktikoa sustatuko du.

Halaber, arreta eman behar litzaioke lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekiko erlazioari, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 0567.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak analizatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu da banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartea aurreratzearekin eta pertsonen ongizatea handitzearekin duten lotura identifikatu ditu.

c) Kultura ekintzailea zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu du.

d) Industriako mantentze-lanen arloan abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu du.

e) Arrisku kontzeptua aztertu du, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu ditu.

2. Komunikazioarekin, lidergoarekin, sormenarekin eta konpromisoarekin zerikusia duten norberaren gaitasunak ezagutu eta aplikatzen ditu, eta norberaren konturako edo besteren konturako lanbide jarduerak garatzeko orduan duten garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

b) Agindu eta zuzentzeko estiloak eta horiek pertsonengan eta enpresetan dituzten eraginak sailkatu ditu.

c) Lanbide jardueretan motibazioa izatearen beharra justifikatu du.

d) Deskribatu du zein diren motibatzeko teknika ohikoenak eta nola egokitzen diren egoeraren arabera.

e) Lan prozesuak hobetzeko eta lanbidean berrikuntzak sartzeko, pentsamendu sortzailea izan beharra justifikatu du.

f) Sormenezko prozesuen ezaugarri nagusiak deskribatu ditu.

g) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu sektoreko enpresetan besteren kontura lan egitean behar diren gaitasun pertsonalekin.

h) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu industriako mantentze-lanen lanbide sektorean jarduera bat sortzeko ekimena duten pertsonen gaitasunekin.

3. Negoziorako ideiak sortu eta identifikatzen ditu, eta enpresa txiki bat sortzeko edo enpresa baten barnean ekimenak garatzeko aukera zehazten du, balio etikoak erantsiz eta ingurunearen gaineko eragina baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu, eta sistema kontzeptua aztertu du enpresari aplikatuta.

b) Enpresa baten barnean, prozesuak eta produktuak hobetzeko ekimenetarako ideiak garatzea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

c) Negoziorako ideiak garatzea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

d) Negoziorako aukerak aztertu ditu, sektorearen egoera eta eboluzioa kontuan izanda.

e) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

f) Aztertu du ea enpresaren jardueran zer nolako eragina duten enpresak bezeroekin/erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

g) ETE baten inguruneko elementuak identifikatu ditu.

h) Enpresaren kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu du.

i) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu du.

j) Industriako mantentze-lanen enpresa baten gizarte balantzea egin du eta enpresa horien gizarte kostu nagusiak deskribatu ditu, bai eta sortzen dituzten gizarte onurak ere.

k) Industriako mantentze-lanen arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten praktika onak identifikatu ditu.

l) Enpresaren estrategia deskribatu du, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu du.

m) Enpresa baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko azterlana egitea zein garrantzitsua den baloratu du.

4. Industriako mantentze-lanen enpresa bat sortu eta abian jartzeko urratsak egiten ditu, dauden aukerak eta baliabideak baloratuz, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu ditu.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu du.

c) Enpresaren forma juridiko bakoitzari ezartzen zaion tratamendu fiskala bereizi du.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen tramiteak aztertu ditu.

e) Industriako mantentze-lanen enpresak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin du.

f) Enpresa plan baten osagaiak zehaztu ditu.

g) Forma juridikoaren hautapenari, administrazio tramiteei, laguntzei eta diru-laguntzei buruzko guztia sartu du enpresa planean.

h) ETE bat abian jartzeko aholkularitzarako eta kudeaketa administratiborako enpresatik kanpo dauden bideak identifikatu ditu.

i) Produkzio planari buruzko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren azterlanari buruzko guztia enpresa planean sartu du.

j) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

k) Industriako mantentze-lanen sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin du.

l) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu ditu, bai eta finantzabideak ere.

m) Ahuleziak eta indarrak identifikatu ditu.

5. ETE baten kudeaketa administratibo, merkataritzako eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta agiriak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Industriako mantentze-lanen enpresa baten zerga betebeharrak definitu ditu.

b) Fase hauek definitu ditu: produktua ekoiztea edo zerbitzua ematea, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu ditu.

d) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu du.

e) Zerga egutegian zerga motak bereizi ditu.

f) Industriako mantentze-lanen sektoreko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete ditu (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu ditu.

Edukiak.

Ekimen sortzailea:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak mantentze-lan industrialeko enpresen jardunean.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, industriako mantentze-lanen sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko baldintzak. Izaera ekintzailea.

Komunikazioa, lidergoa eta sormena.

-Sormenaren, komunikazioaren eta lidergoaren oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena bultzatzen duten teknikak.

-Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Industriako mantentze-lanen sektorean lan egiten duenaren eta ekintzaile baten laneko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak ezagutzea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Negoziorako ideia industriako mantentze-lanen enpresa baten esparruan.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barneko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Industriako mantentze-lanen sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Industriako mantentze-lanen sektoreko ETE baten erlazioak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Industriako mantentze-lanen sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Industriako mantentze-lanen sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa plan bat prestatzea.

Funtzio administratiboa, merkataritzakoa eta finantzarioa:

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-"Merkataritza eta finantzako eginkizuna" kontzeptua.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Industriako mantentze-lanen arloko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek sentikortasun positiboa garatzea nork bere lana sortzeko ekimenari dagokionez, baita enpresa barnean ekiteko jarrerak eta trebetasunak sustatzea ere, enplegua etengabe hobetzeko, beste baten kontura lan egiten denean.

Planteatzen diren edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak duela eskumena egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko, proposatzen da ikasleak has daitezela ekimeneko gaitasunak zehazten eta garatzen dituzten jarduerekin, eta, horrek beren sektorera hurbiltzen lagunduko die. Ondoren, negoziorako ideia bat zehazteko erronkari egiten ahal diote aurre ikasleek, hori oinarria izanen baita enpresa plan bat prestatzeko. Izan ere, plan hori izanen da modulua garatzeko ardatza.

Komeni da edukiak aplikagarriak izatea eta enpresa proiektua edo enpresa plana garatzearekin batera irakastea, metodologiak lot ditzan moduluko alderdi teorikoa eta praktikoa.

Metodologia teoriko-praktikoa izanen da, ikus-entzunezko baliabideak eta IKTak erabiliz kasuan kasuko sektorearen egoera ekonomikoari buruzko informazioa bilatzeko eta aztertzeko, eta web orrietan eta plataforma espezializatuetan kontsultak egiteko, lagungarri izan daitezen erabakiak hartzeko, enpresa bat martxan jartzeko prozesuan. Alde horretatik, enpresa plan bat gara daiteke, ondoko jardueren ardatz:

-Heziketa zikloaren lanbide profileko jarduerarekin ikustekoa duen enpresako proiektu/plan bat egitea, negozioa martxan jartzeak dakartzan alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioa eta giza baliabideak, merkataritzako kudeaketa, administrazio eta finantza kontrola, justifikazio soziala, etab.; batik bat, esperientzia praktikoak, kanpoko agenteekiko harremana eta enpresako jardueraren sustapena oinarri dituen tresna pedagogikoak aplikatuko dira (enpresako leihatila bakarra, merkataritza ganberak, tokiko garapenerako agentziak, CEN, CEIN, enpresen mintegiak eta inkubagailuak, etab.).

-Enpresaburuekin harremanetan jartzea, hitzaldi, bisita, dinamika eta abarren bidez, enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko sortzen denetik aurrera, ekimenaren espiritua sustatzeko eta ikasleek jarduerak garatzeko enpresa horren inguruan: oinarrizko eginkizunak, ingurunearen azterlana, DAFO azterlana, produkzio prozesuaren deskribapena, enpresa mota.

-Azoka, jardunaldi, lantegi eta bestelako ekitaldietara joatea, sektorea ezagutzeko eta enpresa ekimena garatzeko.

-Erakustaldiak, jardunaldi teknikoak eta beste ekimen batzuk antolatzea ikastetxean, eskolako, ekonomiako eta gizarteko komunitateari begira.

-Kontsultak egitea enpresak sortzeko eskumenak dituzten entitate eta erakundeei, eragile ekonomiko eta sozialei eta profesionalei.

-Enpresako planaren barruan prebentzio plan bat prestatzea, Lanerako prestakuntza eta orientabideak izeneko moduluan erdietsitako gaitasunak oinarri dituena.

-Enpresako proiektu/plana azaltzea eta defendatzea epaimahai baten aurrean.

Metodologia hau aplikatzeko, komenigarria izanen litzateke ikasleei Interneten sartzea ahalbidetzen dieten baliabideak eta/edo ikus-entzunezko baliabideak izatea. Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposatutako jarduera batzuk egiteko.

Orobat, ikastetxeen arteko elkarlana sustatuko da, ahal dela, bai irakasleen bai ikasleen aldetik (kudeaketa ekonomikoa, prebentzio plana, denboraren bankua, etab.), eta ikastetxeen materialak eta praktika onak trukatzea bultzatuko da topaketa birtual eta aurrez aurrekoen bidez.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 0958.

Iraupena: 360 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta ematen duen zerbitzuarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa-antolamendu ereduzkoekin alderatu du.

c) Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota enpresa jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu ditu.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna baloratu du.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Honako hauek ezagutu eta justifikatu ditu:

Lanpostuak langileari eskatzen dizkion prestasuna eta denbora.

Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna eta enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

Lanbide jardueran arriskuei aurrea hartzeko beharrezkoak diren jarrerak.

Lanbide jardueraren kalitateari dagozkion jarrera-eskakizunak.

Lantaldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkiari buruzko jarrerak.

Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jarduera egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuen prebentziorako aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu ditu.

c) Norbanakoak babesteko ekipamenduak erabili ditu, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu du.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu du, jasotako jarraibideak interpretatuz eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu du egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, agertu zaizkion inguruabar garrantzitsuak jakinaraziz.

i) Bere jardueraren garrantzia eta eginkizunen aldaketetara egokitu beharra baloratu ditu.

j) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna bere gain hartu du lana garatzean.

3. Instalazioak eta ekipamenduak konfiguratu eta baloratzeko lanetan parte hartzen du, eskemak eginez eta behar den dokumentazioa betez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskemak marraztu ditu, sinbologia egokia erabiliz.

b) Instalazioen kalkuluak egin eta neurriak zehaztu ditu, araudi indardunari jarraituz.

c) Taulak eta tresna informatikoak erabili ditu.

d) Instalazioaren zuinketa egin du, dokumentazio teknikoaren arabera.

e) Fabrikatzaileen eskuliburu teknikoak interpretatu ditu.

f) Instalazioko materialen eta eskulanaren aurrekontua egin du.

g) Hitzartutako segurtasun, kalitate eta ingurumen planak ezagutu ditu.

h) Lantaldearekin elkarlanean jardun du eta ekimena eta interesa azaldu du.

4. Instalazioak eta ekipamenduak muntatzen ditu, indarra duen araudia, segurtasun arauak eta enpresako kalitate sistemakoak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elementuak, horien funtzioa eta muntaketan duten kokaera identifikatu ditu.

b) Instalazioa eta ekipamenduak muntatzeko plana interpretatu du eta behar diren erreminta eta materialak aukeratu ditu.

c) Elementu eta ekipamenduen konexioak egin ditu, instalazioen eskemei jarraituz.

d) Muntaketaren fase bakoitzean erreminta egokiak erabili ditu.

e) Instalazioa egin du, indarra duen araudia aplikatuz.

f) Pertsonen eta instalazioen segurtasunerako arauak bete ditu.

g) Kalitate sistemako prozedurei jarraituz jokatu du.

h) Eragiketetan ingurumena errespetatzeko irizpideak erabili ditu.

i) Lantaldean integratu da, eta ekimena eta interesa azaldu du.

5. Instalazio eta ekipamenduak zerbitzuan jartzeko eragiketa eta tramiteetan laguntzen du, ezarritako prozedurei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio eta ekipamenduak zerbitzuan jartzeko plana interpretatu du.

b) Zerbitzuan jartzeko erremintak eta tresnak aukeratu ditu.

c) Instalazioko elementuen (kontrol eta segurtasun elementuak eta hargailu elektrikoak, besteak beste) funtzionamenduaren sekuentzia egiaztatu du.

d) Elementu eta ekipamenduak programatu, erregulatu eta kalibratu ditu, beren funtzionaltasun ezaugarrien arabera.

e) Instalazioaren funtzionamendu parametroak egiaztatu ditu.

f) Abiarazte egokirako behar diren eskuzko tresnak, tresna informatikoak eta erremintak erabili ditu.

g) Segurtasun eta kalitate arauak eta indarra duten erregelamenduak bete ditu.

h) Zerbitzuan jartzeko prozesurako eskatzen den dokumentazioa bete du.

6. Enpresaren kargurako instalazio eta ekipamenduen prebentziorako mantentze-lanak egiten ditu, mantentze plan egokiak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-planak interpretatu ditu.

b) Tresna eta erreminta egokiak hautatu ditu.

c) Funtzionaltasuna, argindar kontsumoak eta funtzionamendu parametroak egiaztatu ditu, besteak beste.

d) Elementu eta ekipamenduak doitu eta birprogramatu ditu.

e) Planaren desbideratzeak detektatu eta jakinarazi ditu.

f) Prebentziorako mantentze-lanak egin ditu, eskatutako segurtasun eta kalitatearen arabera.

g) Eragiketetan ingurumena errespetatzeko irizpideak erabili ditu.

h) Lantaldearekin elkarlanean jardun du eta ekimena eta interesa azaldu du.

7. Instalazio eta ekipamenduetako matxura eta akatsen diagnostikoan eta konponketan parte hartu du, zuzenketarako mantentze-lanetako teknikak eta prozedurak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxura edo akatsen zantzuak identifikatu ditu, neurketak eginez eta instalazio edo ekipamenduaren funtzionaltasuna aztertuz.

b) Hipotesiak proposatu ditu matxuraren ustezko arrazoiei buruz eta instalazioan duten eraginari buruz.

c) Matxura aurkitu du, matxurak diagnostikatu eta bilatzeko berariazko prozedurei jarraituz.

d) Konponketa prozesua egiteko behar diren tresna eta erremintak aukeratu ditu.

e) Desmuntaketa egin du, ezarritako jarraibideei loturik, segurtasun eta kalitatez eta ingurumena errespetatuz.

f) Matxuratutako elementuak aldatu edo konpondu egin ditu.

g) Instalazioaren hasierako funtzionaltasun baldintzak berriz ezarri ditu.

h) Lan txukun eta garbia egin du, eta hitzartutako denborak errespetatu ditu egindako lanetan.

i) Mantentze programetan ezarritako dokumentazioa bete du.

j) Lantaldearekin elkarlanean jardun du eta ekimena eta interesa azaldu du.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitatetan

0949 Lanbide modulua: Fabrikazio teknikak (190 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0949-UF01(NA)

Pieza sinpleak txirbil-harroketaren bidez mekanizatzea tornuan

60

0949-UF02(NA)

Pieza sinpleak txirbil-harroketaren bidez mekanizatzea fresatzeko makinan

60

0949-UF03(NA)

Mekanizazioko eskuzko eragiketak

40

0949-UF04(NA)

Mekanizazio prozesuak gauzatzea

30

0950 Lanbide modulua: Loturako eta muntaketako teknikak (130 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0950-UF01(NA)

Soldadura teknikak elektrodoarekin, oxiazetilenikoa eta Mig/Mag/Tig

60

0950-UF02(NA)

Soldatu gabeko loturak

20

0950-UF03(NA)

Hodiak eta profilak tolestu eta kurbatzeko teknikak

20

0950-UF04(NA)

Xafla garatu, tolestu eta konformatzea

30

0951 Lanbide modulua: Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak (230 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0951-UF01(NA)

Elektrizitatea ekoiztea. Korronte zuzena

50

0951-UF02(NA)

Korronte alterno monofasikoa eta babes elementuak

50

0951-UF03(NA)

Elektronika analogikoa, oinarrizko maila

40

0951-UF04(NA)

Korronte alterno polifasikoa: kontzeptuak, neurriak eta zirkuituak. Sistema trifasikoa

30

0951-UF05(NA)

Makina elektrikoak. Sorgailua, motorra eta transformadorea

30

0951-UF06(NA)

Automatismoak eta koadro elektrikoak

30

0952 Lanbide modulua: Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak (280 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0952-UF01(NA)

Automatismo pneumatiko eta elektropneumatikoen konfigurazioa

60

0952-UF02(NA)

Sentsoreen konfigurazioa

20

0952-UF03(NA)

Automatismo hidrauliko eta elektrohidraulikoen konfigurazioa

60

0952-UF04(NA)

Elementu pneumatiko eta hidraulikoen diagnostikoa

30

0952-UF05(NA)

Oinarrizko automata programagarriak

50

0952-UF06(NA)

Automatismo kableatu eta programatuen konfigurazioa eta diseinua

60

0954 Lanbide modulua: Muntaketa eta mantentze elektriko-elektronikoa (220 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0954-UF01(NA)

Hirugarren sektoreko eta industriaren sektoreko instalazio elektrikoak

40

0954-UF02(NA)

Hornidura elektriko osagarriko instalazioak

20

0954-UF03(NA)

Koadro elektrikoak muntatu eta mantentzea

50

0954-UF04(NA)

Makina elektriko birakariak. Abiatzeko sistemak

40

0954-UF05(NA)

Industria inguruneko oinarrizko sistema elektronikoak muntatu eta mantentzea

20

0954-UF06(NA)

Kontrol programagarriko sistema automatikoak muntatu eta mantentzea, oinarrizko mailan

30

0954-UF07(NA)

Transformadore elektrikoak

20

NA18 Lanbide modulua: Planoak interpretatzea makinen mekanizazioan eta mantentzen-lanean (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

NA18-UF01(NA)

Marrazketa teknikoa eta planoen interpretazioa

40

NA18-UF02(NA)

Ordenagailuz lagundutako diseinua

30

0953 Lanbide modulua: Muntaketa eta mantentze-lan mekanikoa (180 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0953-UF01(NA)

Elementu mekanikoak: identifikazioa, motak eta ezaugarriak

60

0953-UF02(NA)

Elementu mekanikoen egoeraren diagnostikoa. Mantentze-lanak

60

0953-UF03(NA)

Makinen instalazio prozesuak

20

0953-UF04(NA)

Lubrifikazioa eta lubrifikatzaileak mantentze-lan mekanikoetan

20

0953-UF05(NA)

Mantentze-lan industrialeko teknikak

20

0955 Lanbide modulua: Linea automatizatuak muntatzea eta mantentzea (200 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0955-UF01(NA)

Makineria mantentzeko prozedurak

30

0955-UF02(NA)

Manipulazio, biltegiratze, garraio eta elikatze sistemak

20

0955-UF03(NA)

Automata programagarrien integrazioa

50

0955-UF04(NA)

Maneiagailuen eta roboten integrazioa

40

0955-UF05(NA)

Industria komunikazioak eta komunikazio sareak

30

0955-UF06(NA)

Sistema mekatronikoetan matxurak diagnostikatzea

30

0956 Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0956-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0956-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

20

0956-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken konponketa

20

0957 Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0957-UF01(NA)

EKIMENERAKO KULTURA ETA IDEIEN SORMENA BULTZATZEA

20

0957-UF02(NA)

ENPRESA PLAN BATEN BIDERAGARRITASUN EKONOMIKO-FINANTZARIOA

30

0957-UF03(NA)

ENPRESA BAT ABIAN JARTZEA

20

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Fabrikazio teknikak.

Kodea: 0949.

Iraupena: 190 ordu.

Prestakuntza unitatea: Pieza sinpleak txirbil-harroketaren bidez mekanizatzea tornuan.

Kodea: 0949 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Tornuaren funtzionamendua. Motak eta prestazioak, zatiak eta ezaugarriak.

-Makina eta erremintak prestatzea. Erreminta motak eta ezaugarriak.

-Tornuko oinarrizko eragiketak.

-Nola ateratzen den txirbila metalezko materialetan.

-Tornurako erremintak zorroztea.

-Egiaztagailuak eta neurgailuak aukeratzea, egiaztatu beharreko neurriaren edo alderdiaren arabera.

-Txirbila harrotzeko eragiketa-teknikak.

-Prozesuaren desbiderapenak zuzentzea.

-Lanak egiteko jarrera ordenatu eta metodikoa.

-Ordenak eta garbitasunak lanean duten eragina baloratzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea mekanizazioan.

Prestakuntza unitatea: Pieza sinpleak txirbil-harroketaren bidez mekanizatzea fresatzeko makinan.

Kodea: 0949 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Fresatzeko makinaren funtzionamendua. Motak eta prestazioak, zatiak eta ezaugarriak.

-Makina eta erremintak prestatzea.

-Fresatzeko makinako oinarrizko eragiketak.

-Nola ateratzen den txirbila metalezko materialetan.

-Egiaztagailuak eta neurgailuak aukeratzea, egiaztatu beharreko neurriaren edo alderdiaren arabera.

-Txirbila harrotzeko eragiketa-teknikak.

-Prozesuaren desbiderapenak zuzentzea.

-Lanak egiteko jarrera ordenatu eta metodikoa.

-Ordenak eta garbitasunak lanean duten eragina baloratzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea mekanizazioan.

Prestakuntza unitatea: Mekanizazioko eskuzko eragiketak.

Kodea: 0949 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Funtzionamendua.

-Karrakatzea eta zerratzea.

-Piezak marraztu eta markatzea.

-Erremintak: zorroztea.

-Zulaketa. Makinak, erremintak, tresnak eta osagarriak.

-Eskuzko hariztaketa. Terrailak. Hariztatzeko ardatza.

-Otxabuketa.

-Mekanizazioko piezak, erremintak, tresnak eta osagarriak muntatzea.

-Lanak egiteko ordena eta metodoa.

-Ordenak eta garbitasunak lanean duten eragina baloratzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea mekanizazioan.

Prestakuntza unitatea: Mekanizazio prozesuak gauzatzea.

Kodea: 0949 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prozesua interpretatzea.

-Prozesuaren eta baliabide eta makinen arteko lotura.

-Lan-kargak banatzea.

-Prebentziorako eta hondakinak tratatzeko neurriak.

-Kalitatea, araudiak eta katalogoak.

-Lanak planifikatzea.

-Ordenak eta garbitasunak prozesuko faseetan duten eragina baloratzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea mekanizazioan.

Lanbide modulua: Loturako eta muntaketako teknikak.

Kodea: 0950.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Soldadura teknikak elektrodoarekin, oxiazetilenikoa eta Mig/Mag/Tig.

Kodea: 0950 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Soldadura. Oinarriak, ezaugarriak, aplikazioak.

-Makinak. Motak eta formak.

-Elektrodoak. Motak. Nomenklatura.

-Gasak. Motak eta sorrera.

-Mantentzea eta zaintzea.

-Katalogo komertzialak erabiltzea.

-Arazoak identifikatu eta konpontzea.

-Irudikapen grafikoa.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea.

Prestakuntza unitatea: Soldatu gabeko loturak.

Kodea: 0950 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Soldatu gabeko loturak. Motak, formak eta jarduketa prozesuak.

-Mantentzea eta zaintzea.

-Euskarri eta finkagailuak.

-Katalogo komertzialak erabiltzea.

-Lanerako makinak.

-Arazoak identifikatu eta konpontzea.

-Irudikapen grafikoa.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea.

Prestakuntza unitatea: Hodiak eta profilak tolestu eta kurbatzeko teknikak.

Kodea: 0950 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Deskribapena, motak eta ezaugarriak. Aplikazio ohikoenak.

-Tolesteko ohiko makinak.

-Jarduteko moduak.

-Mantentzea eta zaintzea.

-Arazoak identifikatu eta konpontzea.

-Katalogo komertzialak erabiltzea.

-Eusteko eta finkatzeko elementuak.

-Irudikapen grafikoa.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea.

Prestakuntza unitatea: Xafla garatu, tolestu eta konformatzea.

Kodea: 0950 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Deskribapena, motak eta ezaugarriak. Aplikazio ohikoenak.

-Xafla tolesteko ohiko makinak.

-Jarduteko prozesuak.

-Mantentzea eta zaintzea.

-Arazoak identifikatu eta konpontzea.

-Eusteko eta finkatzeko elementuak.

-Irudikapen grafikoa.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea.

Lanbide modulua: Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak.

Kodea: 0951.

Iraupena: 230 ordu.

Prestakuntza unitatea: Elektrizitatea ekoiztea. Korronte zuzena.

Kodea: 0951 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Elektrizitatea, ekoizpena eta kontsumoa. Sare elektrikoen motak.

-Sortzeko azpisistemak. Garraiatzeko azpisistemak. Banatzeko azpisistemak.

-Kontzeptu eta fenomeno elektriko orokorrak. Magnitude elektrikoak, propietateak eta aplikazioak.

-Isolatzaileak, eroaleak eta erdieroaleak.

-Zirkuitu elektrikoa. Egitura eta osagaiak. Sinbologia eta irudikapen grafikoa.

-Erresistentzia eta erresistibitate elektrikoa. Neurria eta ezaugarriak. Eroale baten erresistentzia.

-Ohm-en legea korronte zuzenean. Erresistentzien elkarketa.

-Potentzia eta energia.

-Tentsio-erortzea linea elektrikoetan. Korronte zuzeneko instalazio bateko eroaleen sekzioa kalkulatzea tentsio berotzea eta erortzea kontuan hartuz.

-Neurketetarako arau orokorrak. Tentsioa, intentsitatea, erresistentzia eta potentzia neurtzea korronte zuzenean. Neurketarako ekipamenduen eta tresnen erabilera eta funtzionamendua.

-Kondentsadoreak. Edukiera, ezaugarriak eta elkarketak.

-Korronte zuzeneko zirkuituen ebazpena.

-Irudikapen grafikoa eta softwarea korronte zuzeneko simulazioa egiteko.

Prestakuntza unitatea: Korronte alterno monofasikoa eta babes elementuak.

Kodea: 0951 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Korronte alterno monofasikoa.

-Korronte alternoaren balio bereizgarriak.

-Oinarrizko hargailuen (erresistentziak, haril hutsa, kondentsadorea) portaera korronte alterno monofasikoan.

-Serieko eta paraleloko RLC zirkuituak korronte alterno monofasikoan.

-Potentzia-triangelua eta potentzia-faktorea korronte alterno monofasikoan.

-Potentzia-faktorea zuzentzea.

-Tentsioa, intentsitatea eta potentzia neurtzea korronte alterno monofasikoko zirkuituetan.

-Neurri elektrikoak, printzipio orokorrak eta neurgailuak.

-Tentsioa erortzea zirkuitu monofasiko batean.

-Segurtasuna instalazio elektroteknikoetan. Urrezko bost arauak.

-Segurtasunari buruzko araudia.

-Korronte alterno monofasikoko instalazio bateko eroaleen sekzioa kalkulatzea.

-Arrisku elektrikoa.

Babesak instalazio elektroteknikoetan eta makinetan.

-Eskemen diseinua eta irudikapena.

-Arazoak identifikatu eta konpontzea.

-Eskemak irudikatzeko eta simulatzeko softwarea erabiltzea.

Prestakuntza unitatea: Elektronika analogikoa, oinarrizko maila.

Kodea: 0951 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Osagai elektronikoak. Tipologiak eta ezaugarri funtzionalak.

-Osagai pasiboak: erresistentziak, potentziometroak, harilak eta kondentsadoreak.

-Osagai erdieroaleak. Diodoak, transistoreak eta tiristoreak.

-Tentsioa erregulatzen duten zirkuitu integratuak.

-Anplifikadore operazionala. Oinarrizko muntaketak.

-Osagai elektronikoen neurketak.

-Oinarrizko zirkuitu elektroniko analogikoen oinarrizko kalkuluak. Aplikazioak. Artezgailuak, anplifikadoreak eta elikatze iturriak.

-Automatismo elektroniko errazak. Potentzia eta denbora kontrolatzeko oinarrizko zirkuituak.

-Automata programagarria.

-Matxurak diagnostikatu, kokatu eta konpontzea.

Prestakuntza unitatea: Korronte alterno polifasikoa: kontzeptuak, neurriak eta zirkuituak. Sistema trifasikoa.

Kodea: 0951 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Kontzeptu eta fenomeno magnetiko eta elektromagnetiko orokorrak.

-Zirkuitu elektromagnetikoetan oinarrizko zirkuituak egitea.

-Zirkuitu magnetikoa. Ezaugarriak eta baliokidetasuna zirkuitu elektrikoarekin.

-Hopkinson-en legea.

-Korronte elektrikoaren eta eremu magnetiko baten arteko elkarrekintza.

-Osziloskopioaren oinarrizko erabilera.

-Korronte alterno monofasikoko zirkuitu mistoen ebazpena. Erresonantzia magnetikoa. Kalkulu bektoriala zenbaki konplexuekin. Irudikapena eta eragiketak.

-Neurketak egitea zirkuitu elektriko trifasikoetan.

-Zirkuitu elektriko trifasikoa. Ezaugarriak eta erabileraren abantailak.

-Sorgailu eta hargailu trifasikoen konexioa.

-Potentzia sistema trifasikoetan. Potentzia-triangelua eta potentzia-faktorea.

-Tentsioak, intentsitateak, potentziak eta energiak neurtzea sistema trifasikoetan.

-Tarifazio elektrikoa. Potentzia-faktorea zuzentzeko sistemak eta konexioak.

-Instalazio trifasikoak eta zenbait hargailuren konexioa.

-Tentsio-erortzea eta eroaleen sekzioa kalkulatzea linea trifasikoetan, REBTren arabera.

-Babesak instalazio elektroteknikoetan eta makinetan.

-Zirkuitulaburraren intentsitatea edo babesen "ebaketa ahalmena" kalkulatzea.

-Laneko arriskuen eta ingurumenaren arloko arriskuen prebentzioa.

Prestakuntza unitatea: Makina elektrikoak. Sorgailuak, motorrak eta transformadoreak.

Kodea: 0951 - UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Neurketak egitea korronte zuzen eta korronte alterno monofasiko eta trifasikoko makina elektriko birakarien laborategian.

-Makina elektrikoaren funtzionamenduaren printzipioak, transformazio energetikoaren arabera; sorgailu gisa (dinamoa eta alternadorea) eta motor gisa.

-Sorgailuen eszitazio motak, saiakuntzak eta horien akoplamendua.

-Motor motak. Kurba bereizgarriak, saiakuntzak eta horien erregulazio eta kontrola.

-Alternadoreak beren artean akoplatzeko eta alternadore trifasikoak sare elektriko bati akoplatzeko bete beharreko baldintzak.

-Arazoak identifikatu eta konpontzea makina elektrikoen bidez.

-Eskemak kalkulatu, irudikatu eta simulatzeko softwarea erabiltzea makina elektrikoekin.

-Laneko arriskuen eta ingurumenaren arloko arriskuen prebentzioa.

Prestakuntza unitatea: Automatismoak eta koadro elektrikoak.

Kodea: 0951 - UF06 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Koadro elektrikoen mekanizazio prozesua antolatzea.

-Koadroen eta instalazioen mekanizazioa.

-Koadroen eta kanalizazioen mekanizazioari aplikatutako piezen irudikapeneko sinbologia normalizatua.

-Koadroak eta kanalizazioak mekanizatzeko ohiko materialak.

-Koadro elektrikoak mekanizatzeko eragiketak.

-Armairu, koadro elektriko eta kanalizazioen muntaketa.

-Araudia eta erregelamendua.

-Dokumentazio teknikoa interpretatzea eta fabrikatzaileen katalogoak erabiltzea.

-Irudikapenerako sinbologia normalizatua eta konbentzionalismoak, automatismoen instalazioetan.

-Automatismoetako instalazioen eskema elektrikoen interpretazioa eta ezaugarriak.

-Industria automatismoen instalazioetan erabiltzen diren mantentze motak.

-Matxurak diagnostikatu, kokatu eta konpontzea.

-Eskemak irudikatzeko eta simulatzeko softwarea erabiltzea automatismo elektrikoekin eta automata programagarri errazekin.

-Laneko arriskuen eta ingurumenaren arloko arriskuen prebentzioa.

Lanbide modulua: Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak.

Kodea: 0952.

Iraupena: 280 ordu.

Prestakuntza unitatea: Automatismo pneumatiko eta elektropneumatikoen konfigurazioa.

Kodea: 0952 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Pneumatika eta elektropneumatika. Oinarriak, ezaugarriak, aplikazioak eta sinbologia.

-Aire konprimitua sortzea. konpresore motak.

-Aire konprimitua prestatzea.

-Aire konprimituaren instalazioak.

-Balbulak, eragingailuak eta adierazleak. Motak, funtzionamendua, aplikazioa eta mantentze-lanak. Eraikuntza printzipioak. Muntaketaren jarraibideak.

-Kontrol, aginte eta erregulazioko elementuak. Motak, funtzionamendua, aplikazioa eta mantentze-lanak. Eraikuntza printzipioak. Muntaketaren jarraibideak.

-Aginte eta erregulazioko gailuak. Motak eta aplikazioak.

-Erreleak eta kontaktoreak. Babesteko elementuak.

-Neurketako elementuak.

-Katalogo komertzialak erabiltzea.

-Arazoak identifikatu eta konpontzea. Funtzionamenduko sekuentzia. Aplikazio eremuak.

-Zirkuituen prestaketa grafikoa eta posizioen krokisa. Diagrama funtzionalak: espazioa-fasea diagrama, prozesuaren diagrama, egoeraren diagrama. Plano sekuentzialak.

-Zirkuituen azterketa. Aginte eta indar zirkuituak.

-Eskemak irudikatzea.

-Eskemak irudikatzeko eta simulatzeko softwarea erabiltzea.

-Euskarri eta finkagailuak.

-Muntaketa, konexioa eta proba funtzionalak. Ekipamenduak eta erremintak.

-Segurtasun arauak.

Prestakuntza unitatea: Sentsoreen konfigurazioa.

Kodea: 0952 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Sentsoreak. Oinarri fisikoak. Motak. Ezaugarriak.

-Sinbologia.

-Sentsoreen aukeraketa. Aplikazioak.

-Katalogo komertzialak erabiltzea.

-Eusteko eta finkatzeko elementuak.

-Muntaketa eta erregulazioa.

-Mantentzea eta zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Automatismo hidrauliko eta elektrohidraulikoen konfigurazioa.

Kodea: 0952 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Hidraulika eta elektrohidraulika. Oinarriak, ezaugarriak, aplikazioak eta sinbologia.

-Multzo hidraulikoa. Osagaiak, ezaugarriak eta mantentze-lana.

-Fluido hidraulikoen motak. Ezaugarriak. Hautatzeko irizpideak. Mantentze-lana.

-Ponpak, motorrak eta zilindro hidraulikoak. Ezaugarriak, aplikazioa, motak eta mantentze-lana.

-Iragazkiak. Motak. Iragazte maila. Mantentze-lana.

-Hodiak eta errakoreak. Motak eta ezaugarriak. Muntaketaren baldintzak.

-Bero trukatzaileak. Motak eta ezaugarriak.

-Metagailu hidraulikoak. Funtzionamendua. Motak eta ezaugarriak. Mantentze-lana.

-Gehigarriak. Motak eta ezaugarriak. Funtzionamendua.

-Balbulak eta serbobalbulak. Motak, funtzionamendua, mantentze-lana eta aplikazioak.

-Aginte eta erregulazioko gailuak. Motak eta aplikazioak.

-Erreleak eta kontaktoreak. Babesteko elementuak.

-Neurketako elementuak.

-Katalogo komertzialak erabiltzea.

-Arazoak identifikatu eta konpontzea. Funtzionamenduko sekuentzia. Aplikazio eremuak.

-Zirkuituen prestaketa grafikoa eta posizioen krokisa. Diagrama funtzionalak: espazioa-fasea diagrama, prozesuaren diagrama, egoeraren diagrama. Plano sekuentzialak.

-Zirkuituen azterketa. Aginte eta indar zirkuituak.

-Eskemak irudikatzea.

-Zirkuituak irudikatzeko eta simulatzeko softwarea erabiltzea.

-Euskarriak.

-Muntaketa, konexioa eta proba funtzionalak. Ekipamenduak eta erremintak.

-Segurtasun arauak.

Prestakuntza unitatea: Elementu pneumatiko eta hidraulikoen diagnostikoa.

Kodea: 0952 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Elementu pneumatikoetan eta hidraulikoetan izaten diren matxurak. Ohiko sintomak.

-Matxuren arrazoiak eta sailkapena.

-Matxuren historikoa.

-Matxurak diagnostikatzea eta konpontzea. Teknikak eta prozedurak.

-Matxuren diagnostikoan erabilitako baliabideak eta ekipamenduak.

-Higadura duten elementuak.

-Elementu eta piezen egoeraren diagnostikoa: konexioa, muntaketa, doikuntza, higadura, akatsak, korrosioa eta zikinkeria, besteak beste.

-Mantentze-lanaren prozedurak eta teknikak.

-Mantentze-lanetarako erremintak.

Prestakuntza unitatea: Oinarrizko automata programagarriak.

Kodea: 0952 - UF05 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Automata programagarrien oinarrizko kontzeptuak.

-Sistema kableatuen bilakaera, sistema programatuetarantz.

-Automata programagarri baten egitura, ezaugarriak eta funtzionamendua.

-Automata komertzialak. Motak eta ezaugarriak.

-Kontroleko aldagaiak.

-Sekuentzia-diagrama.

-Sarrerak eta irteerak: digitalak, analogikoak eta bereziak. Aplikazioak.

-Funtzio logikoak.

-Konbinaziozko eta sekuentziazko sistemak.

-Programazio lengoaiak: kontaktuak, bloke funtzionalak, jarraibideen zerrenda eta grafcet.

-Automaten oinarrizko programazioa.

-Programazioko eta simulazioko softwarea erabiltzea.

-Programaren arazketa.

-Automataren konexioa.

-Sarreren eta irteeren konexioa.

-Karga eta transferentzia eragiketak.

-Automatismo errazak ebaztea automata programagarriak erabiliz.

Prestakuntza unitatea: Automatismo kableatu eta programatuen konfigurazioa eta diseinua.

Kodea: 0952 - UF06 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Automatizazioko proiektuak. Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak.

-Ekipamenduak eta materialak zehaztasun teknikoen arabera hautatzea. Katalogo komertzialak erabiltzea.

-Automatismoa konfiguratzeko beharrezkoak diren kalkuluak: aitzinamendu eta itzulerako indarrak, emariak, potentziak eta presioak, besteak beste.

-Muntaketa prozesuaren eta proben dokumentazioa.

-Sistema pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoen, kableatuen eta programatuen sinbologia grafiko normalizatua.

-Plano orokorrak eta atalkatze zerrenda.

-Zirkuituak irudikatzeko eta simulatzeko softwarea erabiltzea.

-Programazioko eta simulazioko softwarea erabiltzea.

-Euskarriak.

-Elementuen berrazterketa eta banaketa.

-Muntaketako, programazioko, konexioetako eta proba funtzionaletako eragiketak. Bitartekoak eta prozedurak.

-Sistema erregulatzea eta abiaraztea.

-Segurtasunari buruzko araudia.

Lanbide modulua: Muntaketa eta mantentze-lan elektriko-elektronikoa.

Kodea: 0954.

Iraupena: 220 ordu.

Prestakuntza unitatea: Hirugarren sektoreko eta industriaren sektoreko instalazio elektrikoak.

Kodea: 0954 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Sistema elektriko-elektronikoan erabilitako irudikapen grafikoa.

Sinbologia.

Eskemen diseinua eta interpretazioa.

Araudia.

-Sistema elektrikoa osatzen duten zatiak ezagutzea.

Sortzea.

Garraioa eta banaketa. MT/BT.

Hargune eta lotuneko instalazioak.

Barne banaketa.

Erabilera zirkuituak.

Araudia eta erregelamenduak.

-Hirugarren sektorean eta industriaren sektorean barneko instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzea.

Araudia eta erregelamenduak.

Konfigurazioa eta tipologia.

Banaketako eta kanalizazioko sistemak.

Funtsezko argiteria instalaziok: fluoreszentzia, deskarga-lanparak eta LED, besteak beste.

Karga espezifikoak: motorrak.

Erregelamenduzko neurketa elektrikoak.

Prestakuntza unitatea: Hornidura elektriko osagarriko instalazioak.

Kodea: 0954 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Hornidura elektrikoko sistema osagarriak muntatu eta mantentzea.

-Konfigurazioa eta tipologia.

-Sareen kommutazioa.

-Energia berriztagarriak sortzeko sistemak.

-Multzo elektrogenoa.

-Etenik gabeko elikatze sistemak.

Prestakuntza unitatea: Koadro elektrikoak muntatu eta mantentzea.

Kodea: 0954 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Koadro elektrikoen konfigurazioa eta tipologia.

-Zirkuitulaburren eta gainkargen kontrako babesak.

-Gaintentsioen kontrako babesak.

-Eskemak interpretatzea.

-Abiagailu eta abiadura-aldagailu elektronikoen konexioa.

-Instalazio elektrotekniko automatizatuen muntaketa: datuak eskuratzea, prozesamendua eta eragingailuak.

-Matxurak diagnostikatzea.

-Segurtasuneko proba funtzionalak.

Prestakuntza unitatea: Makina elektriko birakariak. Abiatzeko sistemak.

Kodea: 0954 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Makina elektrikoen funtzionamendua ezagutzea:

Makina elektrikoen sailkapena.

Makinetako elementu mekanikoak eta elektrikoak.

Alternadore elektrikoa.

Transformadore elektrikoa.

Motor elektrikoak.

Makina elektrikoak hautatzeko irizpideak.

Makinak konektatzeko eskemak.

-Makina elektriko birakariak muntatu eta mantentzea:

Makina elektriko birakarien motak.

Irudikapenerako sinbologia normalizatua eta konbentzionalismoak, makina elektriko birakarien konponketan.

Plano eta eskema elektriko normalizatuak.

Ezaugarri funtzionalak, eraikuntzakoak eta muntaketakoak.

Magnitude elektrikoak eta mekanikoak.

Makina elektriko birakarien diagnostikoa eta konponketa.

Makina elektriko birakariak mantendu eta muntatzeko planak egitea.

-Abio sistemak doitzea:

Motor elektrikoak abiarazteko sistemak.

Korronte zuzenaren sorgailu birakarien erregulazioa eta kontrola.

Korronte zuzeneko motorren abioa eta kontrola.

Korronte zuzeneko makina elektrikoen abiadura aldaketak.

Korronte alternoko motorren erregulazioa eta kontrola.

Makina elektriko birakarien instalazioetan erabiltzen diren segurtasun arauak.

Prestakuntza unitatea: Industria inguruneko oinarrizko sistema elektronikoak muntatu eta mantentzea.

Kodea: 0954 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Osagai pasiboak: erresistentziak, harilak eta kondentsadoreak, besteak beste.

-Osagai aktiboak: erdieroaleak.

-Artezketa eta iragazketa.

-Elikatze iturriak.

-Elikatze sistema kontrolatuak.

-Babes elektronikoko sistemak.

-Multimetroa eta osziloskopioa erabiltzea.

Prestakuntza unitatea: Kontrol programagarriko sistema automatikoak muntatu eta mantentzea, oinarrizko mailan.

Kodea: 0954 - UF06 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Automata programagarrien egitura eta ezaugarriak.

-Gailu programagarrien sailkapena.

-Gailu programagarrien funtzionamendua.

-Programa sekuentzialak programatu eta interpretatzea.

-Automata programagarriak muntatu eta konektatzea.

-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.

Prestakuntza unitatea: Transformadore elektrikoak.

Kodea: 0954 - UF07 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Transformadoreen orokortasunak, tipologia eta osaera. Ezaugarri funtzionalak, eraikuntzakoak eta muntaketakoak.

-Balio bereizgarriak.

-Transformadoreak mantendu eta konpontzea.

-Erremintak eta ekipamenduak.

-Transformadoreetako matxurak diagnostikatu eta konpontzea.

-Transformadoreak mantentzeko lanetan erabiltzen diren segurtasun arauak.

Lanbide modulua: Planoak interpretatzea makinen mekanizazioan eta mantentzen-lanean.

Kodea: NA18.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Marrazketa teknikoa eta planoen interpretazioa.

Kodea: NA18 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Makina edo sistema automatikoetan erabiltzen diren muntaketa planoak, multzoak, piezen eta elementuen zerrendak.

Planoen formatua.

Planoan esku hartzen duten elementu edo mekanismoetan hobekuntzak egiteko proposamenak.

Materialak planoen gainean interpretatzea.

Lotura finkoen eta desmuntagarrien elementuak.

Mekanizazio prozesuak.

Osagaiak identifikatzea multzo mekanikoetan.

Plano mekaniko, pneumatiko eta hidraulikoetarako elementuen normalizazioa: elementu hariztatuak, malgukiak, engranajeak, akoplamenduak, ardatzak, errodamenduak eta transmisioak. Junturak eta ixte-eraztunak.

-Irudikapen sistemen identifikazioa, marrazketa teknikoa osatzen duten elementu eta arauak.

Marrazketa industrialaren arauak.

Bistak, ebaketak, sekzioak, xehetasunak eta bista osagarriak.

Tamainak, perdoiak eta azalerako akaberak.

Akotazioa.

Normalizazioa.

Eskalak.

Neurrien perdoiak eta perdoi geometrikoak.

Azalerako akaberak.

-Azalerak eta eremuak instalazioetan.

Industria nabe baten kokaleku eta eremuen eskalak.

Egituren sinbologia eraikuntzan eta metalezkoetan.

Baliabide materialak:

Zementua, hormigoi armatua, adreilua eta zura, besteak beste.

Azaleren sinboloak:

Horma nagusiak, estalkiak, zutoinak, besteak beste.

Honako hauei buruzko datuak biltzea: barneko tamainak, baoak eta zutabeak, eremu bat osatzen duten aparatuak edo elementuak (erauzgailuak, makina-erremintak, haizagailuak, soldadurako kabinak eta muntaketako makinak), baita argi-puntuak, etengailuak, korronte-harguneak eta txorrotak ere, besteak beste.

Prestakuntza unitatea: Ordenagailuz lagundutako diseinua.

Kodea: NA18 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Planoen eta formatuen eskalak.

-Elementu elektriko, pneumatiko, hidrauliko eta mekanikoen irudikapenerako erabilitako sinbologia.

-Laguntza aginduak. Entitateen marrazketa aginduak. Edizio eta kontsultako aginduak. Pantailako kontrolak. Marrazketako geruzaren kontzeptua ezagutzen hastea. Marrazketarako laguntzak. Blokeak. Akotazioak. Itzaldurak eta marradurak. Papereko trazadura inprimagailu grafikoaren edo "plotter" bidez.

-Proiektu baten oinarrizko planteamendua, unitateak, geruzak eta blokeak.

Lanbide modulua: Muntaketa eta mantentze-lan mekanikoa.

Kodea: 0953.

Iraupena: 180 ordu.

Prestakuntza unitatea: Elementu mekanikoak: identifikazioa, motak eta ezaugarriak.

Kodea: 0953 - UF01 NA.

Iraupena: 60 ordu.

-Kate zinematikoak. Definizioa eta motak.

-Mugimenduaren transmisioa eta aldaketa. Motak eta aplikazioak.

-Transmisio ardatzen akoplagailuak.

-Lerradura azalerak: gidak, zutabeak, zorroak eta orgak. Motak eta aplikazioak.

-Erreduktoreak.

-Mugimendu linealaren, zirkularraren, joan-etorrikoaren eta ausazkoaren transformadoreak.

-Enbrageak.

-Engranaje trenak.

-Poleak eta uhalak.

-Abiadura aldaketako kaxak.

-Elementu mekanikoen azterketa funtzionala.

Prestakuntza unitatea: Elementu mekanikoen egoeraren diagnostikoa. Mantentze-lana.

Kodea: 0953 - UF02 NA.

Iraupena: 60 ordu.

-Matxuren diagnostikoa.

-Elementuen egoeraren diagnostikoa.

-Mekanismoen doikuntza eta mantentze-lana:

-Kate zinematikoen doikuntza eta mantentze-lana:

-Mugimenduen transmisioko doikuntza eta mantentze-lana:

-Errodamenduen doikuntza eta mantentze-lana:

-Lerradura azaleren doikuntza eta mantentze-lana: gidak, zutabeak, zorroak eta orgak, besteak beste.

-Junturen eta briden doikuntza eta mantentze-lana:

Prestakuntza unitatea: Makinen instalazio prozesuak.

Kodea: 0953 - UF03 NA.

Iraupena: 20 ordu.

-Makinen zimenduak eta ainguraketak.

-Makinak eta ekipamenduak muntatzea.

-Makinen doikuntza.

-Makinak eta ekipamenduak abiaraztea.

Prestakuntza unitatea: Lubrifikazioa eta lubrifikatzaileak mantentze-lan mekanikoetan.

Kodea: 0953 - UF04 NA.

Iraupena: 20 ordu.

-Lubrifikatzaileak, motak, ezaugarriak eta propietateak.

-Gehigarriak.

-Lubrifikazio sistemak.

-Mantentze-lana lubrifikatzailearen azterketaren bitartez.

Prestakuntza unitatea: Mantentze-lan industrialaren teknikak.

Kodea: 0953 - UF05 NA.

Iraupena: 20 ordu.

-Elementuak ordezkatzea eskatzen duten mantentze teknikak aplikatzea. Mantentze-lan zuzentzailea:

Matxuren sintomak eta kausak eta horien konponketa.

Makinen, ekipamenduen eta sistemen matxurak eta disfuntzioak konpontzea.

-Elementuak ordezkatzea ez dakarren mantentze-lana. Mantentze prediktiboa eta prebentiboa:

Matxuren sintomak eta kausak aztertzea.

Makinen, ekipamenduen eta sistemen disfuntzioen gaineko jarduketak.

Dokumentazioa: mantentze-lanaren fitxak, aukerak edo arauak.

Mantentze-lanaren bilakaera prozesua predikzioaren bitartez.

Lanbide modulua: Linea automatizatuen muntaketa eta mantentze-lana.

Kodea: 0955.

Iraupena: 200 ordu.

Prestakuntza unitatea: Makineria mantentzeko prozedurak.

Kodea: 0955 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Mantentze-lana: funtzioa, helburuak eta motak.

-Mantentze-lanaren dokumentazioa: makinaren fitxategi historikoa. Egitura eta kodeketa. Lan aginduak. Prebentziozko mantentze-lana planifikatzea.

-Mantentze-laneko biltegia eta materiala. Stockak kudeatzea. Eskaerak kudeatzea.

-Produkzioan mantentze-lanen kudeaketa antolatzea.

-Esku-hartzeak mantentze-lanean. Motak eta denbora banaketa, besteak beste.

-Esku-hartzeen dokumentazioa. Fitxak, aukerak edo arauak.

-Ordenagailuz lagundutako mantentzearen kudeaketa.

-Segurtasunari buruzko araudia.

Prestakuntza unitatea: Manipulazio, biltegiratze, garraio eta elikatze sistemak.

Kodea: 0955 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ereduzko produkzio prozesuak.

-Fabrikazio fluxuko diagramak.

-Baliabideak eta ekipamenduak produkzioko prozesu osagarrietan.

-Manipulazio sistemak. Motak. Finkagailuak. Ezaugarriak. Aplikazioak.

-Biltegiratzeko sistema. Lehengaiak eta produktu prestatuak biltegiratzea. Motak. Ezaugarriak. Aplikazioak.

-Garraio sistemak. Motak. Ezaugarriak. Aplikazioak.

-Elikatze sistemak. Erabilitako mekanismoak. Motak. Ezaugarriak. Aplikazioak.

Prestakuntza unitatea: Automata programagarriak integratzea.

Kodea: 0955 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Automata programagarria sistema automatikoetako kontrol elementu gisa.

-Automata baten egitura funtzionala.

-Eraketa. Funtzioak. Ezaugarriak.

-Sarrerak eta irteerak: digitalak, analogikoak eta bereziak. Aplikazioak.

-Komunikazioko interfazeak. Motak.

-Funtzioak eta aldagaiak. Parametroak.

-Programazioa.

-Programazioko eta simulazioko softwarea erabiltzea.

-Programaren arazketa.

-Komunikazioak. Periferikoak. Komunikazioak sarean.

-Akatsen eta matxuren diagnostikoa.

-Prozesuaren eta produktuaren kalitatea kontrolatzea. Doikuntzak eta erregulazioa.

-Mantentze-lanak.

Prestakuntza unitatea: Maneiagailuen eta roboten integrazioa.

Kodea: 0955 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Maneiagailuak edo beso mekanikoak. Industria aplikazioak. Mugak.

-Maneiagailuen egitura eta konfigurazioa. Moduluzko unitateak.

-Maneiagailuen kontrola.

-Robotak. Ezaugarriak. Industria aplikazioak.

-Robotak sailkatzea. Artikulazioak eta askatasun mailak. Robot motak.

-Roboten zinematika eta dinamika. Ezaugarriak.

-Roboten oinarrizko konfigurazioa.

-Eragingailuak, posizioaren kontrolatzaileak eta sentsoreak.

-Robotak kontrolatzeko sistemak. Prozesagailuak.

-Komunikazioa. Periferikoak. Komunikazioa sarreren/irteeren bitartez. Komunikazioa sarean.

-Maneiagailuen eta roboten segurtasuna.

-Programazio sistemak. Lengoaiak.

-Programazioa.

-Programazioko softwarea erabiltzea.

-Prozesuaren eta produktuaren kalitatea kontrolatzea. Doikuntzak eta erregulazioa.

Prestakuntza unitatea: Industria komunikazioak eta komunikazio sareak.

Kodea: 0955 - UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Industria komunikazioak. Komunikazioaren elementuak.

-Komunikazio sareak. Motak.

-Industria komunikazioak eta normalizazioa. Komunikazioko protokoloak.

-Prozesuen kontrol integrala. CIM funtsak. Automatizazio piramidea.

-Datuen transmisiorako bide gidatuak. Motak. Ezaugarriak. Aplikazioak.

-Hari gabeko transmisioa. Motak. Ezaugarriak. Aplikazioak.

-Serieko eta paraleloko komunikazioak. Motak. Ezaugarriak.

-Komunikazioko interfazeak. Konektore motak.

-Sare industrialak eta eremu-busak. AS-i, Profibus, Ethernet Industrial, Profinet, Modbus, Bitbus, Interbus, DeviceNet, eta Compobus, besteak beste. Konfigurazio fisikoak. Konexioak.

-Periferia deszentralizatua. Sarrera-irteera deszentralizatuen moduluak. Balbula adimendunen moduluak.

-Operadore panelak. Ezaugarriak.

-SCADA sistemak. Atalak. Aplikazioak.

Prestakuntza unitatea: Sistema mekatronikoetan matxurak diagnostikatzea.

Kodea: 0955 - UF06 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Sistema mekatronikoetako eredu matxurak.

-Matxurak beren izaeraren eta horiek sortzen dituzten arrazoien arabera sailkatzea.

-Matxuraren edo disfuntzioaren ohiko sintomak.

-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko prozesuak. Erabilitako ekipamenduak eta baliabideak. Sistema monitorizatuak.

-Matxuren historikoa. Emaitzen balorazioa.

-Elementu, osagai eta piezen egoeraren diagnostikoa.

-Matxurak konpontzeko eta disfuntzioak zuzentzeko prozesuak. Erabilitako ekipamenduak eta baliabideak.

-Prebentziozko mantentze-lanak. Erabilitako teknikak, baliabideak eta ekipamenduak.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

Kodea: 0956.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0956 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku-faktoreen analisia.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun, ingurumen eta ergonomia baldintzei zein psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospena. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikak aplikatzeari buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0956 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikagarria den hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolaketa berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabeziako babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken konponketa.

Kodea: 0956 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitzea eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: mugikortasunaren agiria.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko aukera gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen analisia.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 0957.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ekimen kultura eta ideien sorrera bultzatzea.

Kodea: 0957 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barneko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak mantentze-lan industrialeko enpresen jardunean.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, industriako mantentze-lanen sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Negoziorako ideia industriako mantentze-lanen enpresa baten esparruan.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Sormenaren, komunikazioaren eta lidergoaren oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena bultzatzen duten teknikak.

-Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Industriako mantentze-lanen sektorean lan egiten duenaren eta ekintzaile baten laneko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak ezagutzea.

Prestakuntza unitatea: Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0957 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Industriako mantentze-lanen sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Industriako mantentze-lanen sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Industriako mantentze-lanen sektoreko ETE baten erlazioak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Enpresa plan bat prestatzea.

-Industriako mantentze-lanen sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0957 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-"Merkataritza eta finantzako eginkizuna" kontzeptua.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Industriako mantentze-lanen arloko enpresa baten administrazio kudeaketa.

4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

4. ERANSKINA

1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako tituluetako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Mantentze-lan Elektromekanikoko teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak

1/1990 LOGSE LEGEAREN BIDEZ HEZIKETA ZIKLOETAN SARTUTAKO LANBIDE MODULUAK

MANTENTZE-LAN ELEKTROMEKANIKOKO HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 LOE)

Mekanizazio teknikak mantentze eta muntatze lanetarako.

0949. Fabrikazio teknikak

0950. Loturako eta muntaketako teknikak

Elektroteknia

0951. Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak.

Automatismo elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak

0952. Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak

Muntaketa eta mantentze-lan mekanikoa

0953. Muntaketa eta mantentze-lan mekanikoa

Muntaketa eta mantentze-lan elektrikoa

0954. Muntaketa eta mantentze-lan elektriko-elektronikoa

Linea automatizatuen kondukzioa eta mantentze-lana

0955. Linea automatizatuen muntaketa eta mantentze-lana

Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan

0957. Enpresa eta ekimen sortzailea

Makineriaren eta linea-eroanbideen instalazio eta mantentze-lan elektromekanikoko tituluaren lantokiko prestakuntza

0958. Lantokietako prestakuntza

5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

5. ERANSKINA

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN LANBIDE MODULUAK

UC0116-2: Makineria eta ekipamendu mekanikoa muntatu eta mantentzea

0953. Muntaketa eta mantentze-lan mekanikoa

UC0117-2: Produkzio linea automatizatuen sistema mekaniko hidrauliko eta pneumatikoak mantentzea

0952. Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak

UC1265-2: Mekanizazio eta lotze eragiketak egitea ekipamenduko ondasunen eta makineria industrialaren muntatze prozesuetan

0949. Fabrikazio teknikak

0950. Muntaketako eta loturako teknikak

UC1978-2: Automatizazio industrialeko sistemak muntatzea

UC1979-2: Automatizazio industrialeko sistemak mantentzea

0951. Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak

0954. Muntaketa eta mantentze-lan elektriko-elektronikoa

UC01263-2: Sistema mekanikoak muntatu, konpondu eta abiaraztea

UC01264-2: Ekipamenduko ondasunen eta makineria industrialaren sistema pneumatikoak, hidraulikoak, elektrikoak eta elektronikoak muntatu, konpondu eta abiaraztea

0952. Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak

0953. Muntaketa eta mantentze-lan mekanikoa

0955. Linea automatizatuen muntaketa eta mantentze-lana

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko.

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK

0953. Muntaketa eta mantentze-lan mekanikoa

UC0116-2: Makineria eta ekipamendu mekanikoa muntatu eta mantentzea

0952. Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak

UC0117-2: Produkzio linea automatizatuen sistema mekaniko hidrauliko eta pneumatikoak mantentzea

0950. Muntaketako eta loturako teknikak

0949. Fabrikazio teknikak

UC1265-2: Mekanizazio eta lotze eragiketak egitea ekipamenduko ondasunen eta makineria industrialaren muntatze prozesuetan

0951. Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak

0954. Muntaketa eta mantentze-lan elektriko-elektronikoa

UC1978-2: Automatizazio industrialeko sistemak muntatzea

UC1979-2: Automatizazio industrialeko sistemak mantentzea

0952. Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak

0953. Muntaketa eta mantentze-lan mekanikoa

0955. Linea automatizatuen muntaketa eta mantentze-lana

UC01263-2: Sistema mekanikoak muntatu, konpondu eta abiaraztea

UC01264-2: Ekipamenduko ondasunen eta makineria industrialaren sistema pneumatikoak, hidraulikoak, elektrikoak eta elektronikoak muntatu, konpondu eta abiaraztea

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

A) Moduluak ematen dituzten irakasleak

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0949. Fabrikazio teknikak

Mekanizazioa eta makinen mantentzea

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0950. Loturako eta muntaketako teknikak

Mekanizazioa eta makinen mantentzea

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0951. Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak

Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0952. Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak

Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0953. Muntaketa eta mantentze-lan mekanikoa

Mekanizazioa eta makinen mantentzea

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0954. Muntaketa eta mantentze-lan elektriko-elektronikoa

Instalazio Elektroteknikoak

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0955. Linea automatizatuen muntaketa eta mantentze-lana

Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0956. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0957. Enpresa eta ekimen sortzailea

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

. Bigarren Hezkuntzako katedraduna

. Bigarren Hezkuntzako irakaslea

NA18. Planoak interpretatzea makinen mekanizazioan eta mantentzen-lanean

Mekanizazioa eta makinen mantentzea

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Lan Harremanetako diplomaduna

-Gizarte Laneko diplomaduna

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak

-Industria ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

-Meategietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

-Aeronautikako ingeniari teknikoa, Aireontziak espezialitatea, Ekipamendu eta Material Aeroespazialak espezialitatea

-Eraikuntza Zibiletako ingeniari teknikoa

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak

-Ontzietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

-Nekazaritzako ingeniari teknikoa: Nekazaritza eta Abeltzaintzako Ustiategien espezialitatea, Nekazaritzako eta Elikadurako Industrien espezialitatea eta Landa Eraikuntzen eta Mekanizazioaren espezialitatea

-Herri Lanetako ingeniari teknikoa, Eraikuntza Zibilak espezialitatea

-Ontzietako Makinetako diplomaduna

Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak

-Ontzietako Irrati-elektronikako diplomaduna

-Aeronautikako ingeniari teknikoa, Airenabigazioa espezialitatea

-Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa

-Industria ingeniari teknikoa, Elektrizitatea espezialitatea, Industria Elektronika espezialitatea

-Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

Makinen Mekanizazioa eta Mantentze-lanak

-Mekanizazio bidezko Produkzioko goi mailako teknikaria eta bestelako titulu baliokideak

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0949. Fabrikazio teknikak

0950. Loturako eta muntaketako teknikak

0953. Muntaketa eta mantentze-lan mekanikoa

0954. Muntaketa eta mantentze-lan elektriko-elektronikoa

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

-Mekanizazio bidezko Produkzioko goi mailako teknikaria eta bestelako titulu baliokideak

0951. Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak

0952. Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak

0955. Linea automatizatuen muntaketa eta mantentze-lana

0956. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

0957. Enpresa eta ekimen sortzailea

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk.

7. ERANSKINA. LEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekua:

Erabilera anitzeko gela

Mantentze-lanen gela

Sistema automatikoen laborategia

Sistema automatikoen gela teknikoa

Sistema elektronikoen gela teknikoa

Iragarkiaren kodea: F1211787

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web