(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

97/2012 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 22KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 169 - 28/08/2012



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, behar errealetara moldatzeko. Bestetik, beharrezkoa da Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren plantilla aldatzea Jauregiko mandatari lanpostu huts bati dagokionez, iraungi beharreko lanpostua denez gero. Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman du.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko abuztuaren 22ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua.

-Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.

Jauregiko mandatari izateko lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 108 zenbakia duena plantilla organikoan.

Hezkuntza Departamentua.

-Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia.

I.L.Z.ko aholkulari izateko bost lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, A mailakoak, Irakasleentzako Laguntza Zentroei atxikiak, destino hauekin:

Bat Lizarran, 30.491 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bat Lekarozen, 31.351 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bat Iruñan, 32.726 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bat Tafallan, 32.310 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bat Tuteran, 34.514 zenbakia duena plantilla organikoan.

Garbiketako langile izateko lanpostu huts bat, lan araubidekoa, lanaldi partzialeko kontratuarekin, E mailakoa, Lizarrako Irakasleentzako Laguntza Zentroan, 34.557 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

Garbiketako langile izateko hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, Giza Baliabideen Zerbitzuan, 32.101, 32.990 eta 35.783 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua.

-Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.

Mandatari izateko lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 9.644 zenbakia duena plantilla organikoan.

Hezkuntza Departamentua.

-Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia.

Irakaskuntzako aholkulari izateko hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 38.995, 38.996 eta 38.997 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

Mantentze-lanetako ofizial izateko hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, honako hauei atxikiak:

Bat Altsasuko "San Miguel de Aralar I" BHIn eta Altsasuko "San Miguel de Aralar II" BHIn aritzeko; euskararen 2. jakite mailaren betekizuna du eta 38.994 zenbakia du plantilla organikoan.

Bat Azkoiengo "Ribera del Arga" BHIn, 38.993 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bat Corellako "Alhama" BHin, Corellako Arte Eskolan eta Cintruenigoko "La Paz" DBHIn aritzeko, 38.992 zenbakia duena plantilla organikoan.

Administrari laguntzaile izateko hiru lanpostu huts, lan araubidekoak, lanaldi partzialeko kontratuarekin, D mailakoak, honako hauei atxikiak:

Bat Iruñeko "José M.ª Huarte" ikastetxe publikoan, 38.991 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bat Fustiñanako "Santos Justo y Pastor" ikastetxe publikoan, 38.990 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bat Arguedasko "Sancho Ramírez" ikastetxe publikoan, 38.989 zenbakia duena plantilla organikoan.

2. artikulua . Hezkuntza Departamentuko lanpostu bati dagokion euskarazko jakite maila esleitzea.

Iruñeko "Donapea" IIPari atxikiriko administrari laguntzaile izateko 32.235 zenbakiko lanpostuari euskarazko 3. jakite maila esleitu zaio.

3. artikulua . Burutza batzuk eskuratzeko betebeharren aldaketa.

Aldatzen da otsailaren 4ko 3/2008 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Horren arabera, D edo E maila esleituko zaio, B motako gidabaimenaren beharkizunarekin, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Zerbitzu Osagarrien Bulegoko burutzari, 4.533 lanpostuari.

Azken xedapenetan lehena.- Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2012ko abuztuaren 22an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1212043

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web