(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

71/2012 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 25EKOA, IRAKASKUNTZA ARLOKO ZUZENDARITZA LANPOSTUAREN OSAGARRIAREN ESLEIPENA ARAUTZEN DUENA.

BON N.º 155 - 07/08/2012; corr. err., BON 17/08/2012



  ERANSKINA


Zioen Azalpena

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 105. artikuluan ezarritakoarekin bat, 1997ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 31ko 1/1997 Foru Legearen hamabosgarren xedapen gehigarrian dago ezarririk irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuaren osagarriaren esleipena ikastetxeetako pertsona bakarreko gobernu lanpostuentzat, baita haren zenbatekoa ere.

2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 19/2011 Foru Legearen hamalaugarren xedapen gehigarriak baimena ematen dio Nafarroako Gobernuari irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuaren osagarriaren esleipena aldatzeko, lanpostu horien ezaugarriak eta kopurua aztertu ondoren, betiere gastu osoa handitzea ekartzen ez badu azterlan horrek.

Hezkuntza Departamentuak egindako azterlana ikusita, foru dekretu honen espedientean dagoena, eta aipatutako xedapen gehigarrian langileria gastuari eusteko jasotzen den printzipioa errespetatuta, bidezkoa da berrikustea irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuaren osagarria, Hezkuntza Departamentuari atxikitako ikastetxeetan dauden halako lanpostuei esleitzen zaiena.

Arlo honetan arauak sakabanatuta samar badaudenez, antzeko izaerako lanpostuei beste osagarriak esleitzen zaizkielako (ez baitira ikastetxeak, Hezkuntzari buruzko uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 14. artikuluan eta harekin bat datozenetan zehazten den zentzuan), eta kasu batzuetan lege mailako arau baten bidez erregulatu direlako eta, beste batzuetan, berriz, erregelamendu mailako arau baten bidez, foru dekretu honek horiek guztiak arautzen ditu, kasu batzuetan aipatutako Aurrekontuei buruzko Foru Legearen baimena baliatuta, eta besteetan, erregelamendu bidez aldatzen den gaia delako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 105.1 artikuluak honako hau ezartzen du: "Irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuaren osagarria, ikastetxeetako pertsona bakarreko gobernu organoei eta izaera berdineko beste lanpostuei esleituko zaie." Hori dela eta, irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuen antzeko izaera duten beste lanpostuen osagarriaren esleipena ere aldatzen da foru dekretu honetan, hala nola Zubiarte Euskaltegiko zuzendaritza lanpostuak, edo baliabide zentroetakoak eta irakasleentzako laguntza zentroetakoak.

Labur beharrez, foru dekretu honen helburua da irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuaren osagarriaren esleipen guztiak arautzea, bai ikastetxeetako pertsona bakarreko gobernu organoentzakoak bai antzeko izaera duten beste lanpostuentzakoak. Hori dela eta, ulertu behar da ezen, eta hala zehazten da lehenengo xedapen gehigarrian, foru dekretu honek indarra hartzen duenez geroztik, eranskinean zehazten diren lanpostuek eta ez bestek izanen dutela esleiturik irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuaren osagarria, hark zehazten dituen kopuruekin.

Foru dekretu honek honelako eragina dauka indarra duen araudiaren gainean:

1997ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 31ko 1/1997 Foru Legearen hamabosgarren xedapen gehigarria, irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuaren osagarria zer lanpostuk duten esleituta eta haien zenbatekoa zehazten dituena.

2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 19/2011 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarriaren 1. idatz-zatia, hamabosgarrena eta hemeretzigarrena, Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko zuzendaritza taldearen, ingelesa ikasteko programa duten zentroetako alboko ikasketaburuen eta NHBBZaren arloko arduradunen osagarriak, hurrenez hurren, zehazten dituztenak.

Maiatzaren 23ko 205/1991 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarria, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Eskualdeko Taldeetako buruen osagarria zehazten duena, indarrik gabe gelditzen da.

Martxoaren 1eko 76/1993 Foru Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarria, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (NHBBZ) zuzendariaren osagarria ezartzen duena, indarrik gabe gelditzen da.

Ekainaren 3ko 115/2002 Foru Dekretuaren 6.4 artikulua, Euskara Ikasteko Baliabideen Zentroko (EIBZ) zuzendariaren ordainsaria ezartzen duena, indarrik gabe gelditzen da.

Martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuaren xedapen gehigarria, Nafarroako Foru Komunitateko zentroen sarea berrantolatzeko arauak ematen dituena, indarrik gabe gelditzen da.

Beste alde batetik, 2. artikuluak arauak ezartzen ditu irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuaren osagarriaren zenbatekoa zehazteko. Izan ere, zenbatekoa zehaztearren eranskinean ezarritako irizpideak kasu guztietarako aski ez direnetan, haien ezaugarri bereziak direla eta, beharrezkoa da argipena edo zehaztapena.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko uztailaren 25ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuaren osagarria esleitzea.

2012ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuaren osagarria, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 105.1 artikuluak ezarri bezala, foru dekretu honen eranskinean ezarritakoa izanen da.

2. artikulua . Irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuaren osagarriaren zenbatekoa zehazteko arauak.

1. Ikasle eta/edo unitate kopuruaren araberako zenbatekoa zehaztuko da, ikasturte osorako, kontuan izanda zenbat ikasle matrikulatu diren edo zenbat unitate dauden irailaren 1ean.

2. Ikasle kopuruaren araberako zenbatekoa zehaztuko da kontuan izanda zenbat ikasle matrikulatu diren araututako ikasketetan.

3. Ikasle kopuruaren araberako zenbatekoa zehazteko, ez dira kontuan hartuko "on line" edo antzeko metodoen bidez erabat edo zati batean ematen diren ikasketetan matrikulatutako ikasleak, salbu eta batez ere urrutiko irakaskuntza emateko sortutako zentroetan.

4. Eranskinean irakaskuntza arlorako aurreikusi gabeko alboko zuzendaritza karguak daudenean, irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuaren osagarriaren zenbatekoa haietako bakoitzeko zehaztuko da, eranskineko irizpideak aplikatuta erantzukizuneko eta eskumeneko eginkizunen arabera.

5. Katedradunen Kidegotik datozen Bigarren Hezkuntzako irakasleek, zein departamentutakoak diren, hango buruarentzat ezarritako osagarria jasoko dute, baita eginkizun horretan aritzen ez badira ere, betiere Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak indarra hartu baino lehen sartu ziren ikastetxe berean jarraitzen badute. Ondorio horietarako, Nafarroako Foru Komunitateko zentroen sarea berrantolatzeko arauak ematen dituen martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuan aurreikusitako integrazio prozesuek ez dute ekarriko ikastetxea aldatzea.

6. Dagokion lanpostua betetzen duen pertsonaren mailaren arabera kalkulatzen dira eranskinean zehaztutako portzentajeak.

Lehen xedapen gehigarria .Irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuaren osagarria esleiturik duten lanpostuak.

Foru dekretu honek indarra hartzen duenetik aurrera, ikastetxeetako pertsona bakarreko gobernu organoko lanpostuek eta antzeko izaerako lanpostuek, eranskinean ezarritako horiek, bestek ez dute esleiturik izanen irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuaren osagarria, hartan zehazten diren zenbatekoekin.

Bigarren xedapen gehigarria .Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroko alorretako arduradunak eta talde zein lantaldeen koordinatzaileak.

Irakaskuntza arloko koordinazio karguek duten antzeko izaera izanen dute Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroko alorretako arduradunek eta talde zein lan-taldeen koordinatzaileek.

Xedapen indargabetzaile bakarra .Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe geldituko dira foru dekretu honetan xedatutakoaren kontra dauden maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak, eta berariaz, honako hauek:

-Maiatzaren 23ko 205/1991 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarria, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Eskualdeko Taldeetako buruen osagarria zehazten duena, indarrik gabe gelditzen da.

-Martxoaren 1eko 76/1993 Foru Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarria, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (NHBBZ) zuzendariaren osagarria ezartzen duena, indarrik gabe gelditzen da.

-Ekainaren 3ko 115/2002 Foru Dekretuaren 6.4 artikulua, Euskara Ikasteko Baliabideen Zentroko (EIBZ) zuzendariaren ordainsaria ezartzen duena, indarrik gabe gelditzen da.

-Martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuaren xedapen gehigarria, Nafarroako Foru Komunitateko zentroen sarea berrantolatzeko arauak ematen dituena, indarrik gabe gelditzen da.

Azken xedapenetan lehena.- Arauen garapena.

Hezkuntzako kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu honetan xedatua garatzeko.

Azken xedapenetan bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek 2012ko irailaren 1ean hartuko du indarra.

Iruñean, 2012ko uztailaren 25ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

ERANSKINA

ERANSKINA

A. BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUAK, DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUAK ETA LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXE BATERATUAK:

500 IKASLE BAINO GUTXIAGO

500 IKASLE BAINO GEHIAGO

1000 IKASLE BAINO GEHIAGO

Zuzendaria

%29

%32

%35

Zuzendariordea

%15

%17

%17

Ikasketaburua

%15

%17

%17

Idazkaria

%15

%17

%17

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak:

1 eta 2 unitate

3 eta 4 unitate

5 unitatetik 8 unitate bitarte

9 unitatetik 18 unitate bitarte

19 unitatetik 27 unitate bitarte

27 unitate baino gehiago

Zuzendaria

%12

%19

%24

%29

%32

%35

Ikasketaburua

%15

%17

%17

Idazkaria

%13

%15

%17

%17

Alboko ikasketaburua

%15

%17

%17

Alboko ikasketaburua (HTI)

%10

%13

%13

%15

%17

%17

C.-Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoak:

ANDRÉS MUÑOZ GARDE

TORRE MONREAL

Zuzendaria

%32

%29

Ikasketaburua

%17

%15

Idazkaria

%17

%15

D.-Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxeak:

CEBA JOSÉ M.ª IRIBARREN

CEBA TUDELA

Zuzendaria

%35

%29

Ikasketaburua

%17

%15

Idazkaria

%17

%15

E.-Zubiarte euskaltegia:

Zuzendaria

%35

Ikasketaburua

%17

Idazkaria

%17

F.-Hizkuntza Eskola Ofizialak:

IRUÑA

TUTERA

NUHEO

Zuzendaria

%35

%35

%32

Zuzendariordea

%17

%17

Ikasketaburua

%17

%17

%17

Idazkaria

%17

%17

%17

G.-Arte Ikasketen ikastetxeak:

GOI MAILAKO KONTSERBATORIOA

KONTSERBATORIO PROFESIONALA

DANTZA

ESKOLA

Zuzendaria

%35

%32

%29

Ikasketaburua

%17

%17

%15

Alboko ikasketaburua

%15

Idazkaria

%17

%17

%15

H.-Baliabideen zentroak eta irakasleentzako laguntza zentroak:

ILZ

NHBBZ

Zuzendaria

%15

%20

Hedapenaren arduraduna

%15

ILZren aholkularia

%13

NHBBZko arlo arduraduna

%17

I.-Departamentu didaktikoko burua eta Orientazio Departamentuko burua.

DEPARTAMENTUKO

IRAKASLEEN KOPURUA

DEPARTAMENTU DIDAKTIKOKO

BURUA

ORIENTAZIO DEPARTAMENTUKO BURUA

ALBOKO DEPARTAMENTUKO

BURUA

4 irakasletik 6 bitarte

%3

%3

7 irakasletik 10 bitarte

%6

%6

10 irakasle baino gehiago

%9

%9

%6

J.-Kanpoko Lanbide-jardueren Departamentuko burua

KANPOKO LANBIDE-JARDUEREN DEPARTAMENTUKO BURUA

300 ikasletik 500 bitarte Lanbide Heziketan matrikulatuta

%3

501 ikasletik 700 bitarte Lanbide Heziketan matrikulatuta

%6

701 ikasletik gora Lanbide Heziketan matrikulatuta

%9

Iragarkiaren kodea: F1210991

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web