(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

23/2012 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 16KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 93 - 17/05/2012



Atariko

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lan arloko salak berriki ezarritako doktrinarekin bat, suteak prebenitzeko eta itzaltzeko kanpainetako lanpostuei dagozkien plazak lan araubidekoak dira, lanaldi partzialekoak (aldizkako langile finkoak). Hori dela eta, beharrezkoa da horiek betetzeko zenbait lanpostu huts sortzea, honakoak hain zuzen: suhiltzaile-gidari laguntzaileak eta suhiltzaile-peoi laguntzaileak, eta behatokietako peoi laguntzaileak.

Gainera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko. Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman du.

Horiek horrela, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko maiatzaren 16ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentua

Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusia:

-1. mailako behargina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 675 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua:

-Psikologoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 3928 zenbakia duena plantilla organikoan.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua

Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusia:

-Arkeologoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 34512 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Liburutegiko laguntzaileak. Zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 35960, 36037, 36038, 36042, 36087, 36090 eta 36091 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Zerbitzu orokorretako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 31536 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Menpekoa*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E maila, 30534 zenbakia duena plantilla organikoan.

Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusia:

-Jauregiko mandataria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 108 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Departamentua

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

Nafarroako Ospitalegunea.

-BFE/Analisi Klinikoetako mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 63607 zenbakia duena plantilla organikoan.

-OLT/EUD*. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 61153, 61412, 63710 eta 61719.

-Osasun laguntzailea (teknikariaren eginkizunak)*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 64949 zenbakia duena plantilla organikoan.

-ZGA*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 63944 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun mentala.

-Laguntza Zerbitzuko burua*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 62319 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Erizaintzako laguntzaileak*. Hogeita hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 61305, 61353, 61378, 61678, 61900, 62030, 62151, 62292, 60295, 60633, 61232, 61248, 61333, 61424, 61625, 61249, 61646, 61882, 61918, 61961, 61974, 62003, 62008, 62162, 62351, 62383, 62469, 62515, 62550 eta 66623 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Erizaintzako laguntzaileak*. Bi lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, D mailakoak, 68865 eta 68874 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Monitore terapeuta*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 61285 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Mandataria*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 61640 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Garbiketako arduraduna*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 62264 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Zerbitzaria*. Sei lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, E mailakoak, 61591, 62079, 62232, 62364, 62376 eta 62543 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Tuterako Osasun Barrutia.

-Toki Osasuneko botikariak*. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 65009 eta 65240 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Administrari-ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 65232 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Zerbitzu orokorretako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 69089 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Zeladorea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 64566 zenbakia duena plantilla organikoan.

Lizarrako Osasun Barrutia

-BSE/Obstetrizia eta Ginekologiako mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 68210 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Publikoaren Institutua.

-Albaitaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 67017 zenbakia duena plantilla organikoan.

-4. mailako behargina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 67000 zenbakia duena plantilla organikoan.

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

-Administrazioko teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 2850 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafarroako Mendekotasunerako Agentzia:

-Osasun laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 3187 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Zerbitzu orokorretako langilea (eguneko zentroa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 5583 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentua

Nafarroako Larrialdietako Agentzia:

-Suhiltzaile-gidari laguntzailea. Hogeita hamar lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak (aldizkako langile finkoak), D mailakoak, 9466, 9467, 9468, 9469, 9470, 9471, 9472, 9473, 9474, 9475, 9476, 9477, 9478, 9479, 9480, 9481, 9482, 9483, 9484, 9485, 9486, 9487, 9488, 9489, 9490, 9491, 9492, 9493, 9494 eta 9495 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Suhiltzaile-peoi laguntzailea. Laurogeita hamabi lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak (aldizkako langile finkoak), E mailakoak, 9496, 9497, 9498, 9499, 9500, 9501, 9502, 9503, 9504, 9505, 9506, 9507, 9508, 9509, 9510, 9511, 9512, 9513, 9514, 9515, 9516, 9517, 9518, 9519, 9520, 9521, 9522, 9523, 9524, 9525, 9526, 9527, 9528, 9529, 9530, 9531, 9532, 9533, 9534, 9535, 9536, 9537, 9538, 9539, 9540, 9541, 9542, 9543, 9544, 9545, 9546, 9547, 9548, 9549, 9550, 9551, 9552, 9553, 9554, 9555, 9556, 9557, 9558, 9559, 9560, 9561, 9562, 9563, 9564, 9565, 9566, 9567, 9568, 9569, 9570, 9571, 9572, 9573, 9574, 9575, 9576, 9577, 9578, 9579, 9580, 9581, 9582, 9583, 9584, 9585, 9586 eta 9587 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Behatokiko peoi begiralea. Zortzi lanpostu huts, lan araubidekoak, lanaldi partzialekoak (aldizkako langile finkoak), E mailakoak, 9588, 9589, 9590, 9591, 9592, 9593, 9594 eta 9595 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusia:

-Ibilgailuen mantentze-lanetako laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 9596 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua:

-Pedagogoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 9597 zenbakia plantilla organikoan.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua

Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusia:

-Liburutegiko arduradunak. Zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 9598, 9599, 9600, 9601, 9602, 9603, 9604 eta 9605 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusia:

-Zerbitzu orokorretako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 9606 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Departamentua

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

Nafarroako Ospitalegunea.

-B.F.E./Genetika Zerbitzurako. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 70158 zenbakia duena plantilla organikoan.

-ETE. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 70121, 70122 eta 70123 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-APTE. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 70124 zenbakia duena plantilla organikoan.

-ETE. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 70125 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Zeladorea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 70126 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun mentala.

-Osasun kudeaketako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 70127 zenbakia duena plantilla organikoan.

-BFE/Psikiatriako mediku albokoa. Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 70128, 70129, 70130, 70131 eta 70132 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Psikologo klinikoa. Zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 70133, 70134, 70135, 70136, 70137, 70138 eta 70139 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 70140 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Erizaina. Hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 70141, 70142, 70143, 70144, 70145, 70146, 70147, 70148, 70149 eta 70150 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 70151 zenbakia duena plantilla organikoan.

Tuterako Osasun Barrutia.

-Erizaina. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 70152 eta 70153 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 70154 eta 70155 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Zerbitzu anitzetako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 70156 zenbakia duena plantilla organikoan.

Lizarrako Osasun Barrutia

-B.F.E./Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko mediku atxikia. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 70159 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Publikoaren Institutua.

-B.F.E./Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko mediku atxikia. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 70157 zenbakia plantilla organikoan.

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

-Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 9607 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafarroako Mendekotasunerako Agentzia:

-Medikua. Lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, A mailakoa, 9608 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Zaintzaile gerontologikoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D maila, 9609 eta 9610 zenbakiak ditzutenak plantilla organikoan.

2. artikulua . Burutza batzuk eskuratzeko betebeharren aldaketa.

1. Aldatu egiten da apirilaren 14ko 78/2003 Foru Dekretuaren I. eranskina, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Agiritegi Bulegoko burutzari D edo E maila esleitzeko, baldintza berariazkorik gabe. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko.

2. Aldatu egiten da ekainaren 28ko 244/2004 Foru Dekretuaren I. eranskina, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Kontsumoko Ikuskatzailetzaren Bulegoko burutzari A edo B maila esleitzeko, baldintza berariazkorik gabe. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko.

3. Aldatu egiten da irailaren 12ko 111/2005 Foru Dekretuaren I. eranskina, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Jakinarazpenak Kudeatzeko Bulegoko burutzari C edo D maila esleitzeko, baldintza berariazkorik gabe. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko.

Lehen Xedapen Gehigarria. Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoa onesten duen uztailaren 27ko 100/2005 Foru Dekretuaren aldaketa.

Uztailaren 27ko 100/2005 Foru Dekretuaren 7. artikuluko 6. idatz-zatia aldatu da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

"6. Lanpostuaren osagarria, dagokion mailaren hasierako soldataren 100eko 10ekoa, titularra, bere lanpostuaren eginkizunetan aritzeaz gainera, Garraioen Arbitraje Batzordeko buruaren edo idazkariaren lanetan ere aritu bitartean."

Bigarren Xedapen Gehigarria. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko atalburutza baten dedikazio araubidea.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Montepioak eta Onura Sozialak Kudeatzeko Ataleko burutza zuzendaritza nagusi horretako gainerako atalburutzetako dedikazio araubide berarekin beteko da.

Azken Xedapenetan Lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, salbu eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusian amortizatzen eta sortzen diren lanpostuei dagokienez, 2012ko abuztuaren 20tik aurrera izanen baitituzte ondorioak.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 16an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria, Roberto Jiménez Alli.

Iragarkiaren kodea: F1207412

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web