(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA

Versión para imprimir

Versión en castellano

219/2011 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 28KOA, BERO ETA FLUIDO INSTALAZIOEN MANTENTZE-LANETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIAREN TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN Nota de Vigencia

BON 19/01/2012

  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

  2. ERANSKINA. CURRICULUMA

  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

  4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

  5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

  7. ERANSKINA. LEKUAK

Atariko

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Legeak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza-sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak ekonomia horren xede gisa ezartzen du, lanbide heziketari dagokionez, prestakuntza-eskaintza etengabe produkzio-sistemak eta gizarteak eskatzen dituen gaitasunetara egokitzeko erraztasunak ematearena, gaurkotzeko sistema arin baten bitartez eta lanbide heziketako tituluak egokitzearen bitartez. Halaber, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea lanbide-heziketaren eskaintza gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde-esparruko ekonomiaren premien arabera egokitzeko. Bestalde, lanbide heziketako maila ertaineko eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetara saretzeko betebeharreko baldintzak aldatzen ditu.

Foru dekretu honen bitartez, goi mailako heziketa ziklo bateko egitura eta curriculuma ezartzen dira. Ziklo horrek aukera ematen du Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikariaren titulua lortzeko. Hori guztia idazteko garaian, kontuan hartu dira araupetze zuzenaren printzipioak, administrazio publikoetako arau-ekimenei aplikatzekoak zaizkionak, bai eta Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legearen I. tituluko I. kapituluan arauen kalitatea hobetzeko ezarritako gainerakoak ere. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikariaren titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen otsailaren 15eko 220/2008 Errege Dekretua garatzen du.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza-sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2. Arau multzo honetan, ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen dutenak: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila, eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Hainbat gaitasunek definitutako lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuan arautzen diren lanbide kualifikazioak. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa teknikari honek lana lortu ahalko duela bermatzeko. Honakoak dira lanbide-kualifikazio horiek: Fluidoen banaketarako sare eta sistemen muntaketaren mantentze- eta ikuskatze-lana planifikatzea, kudeatzea eta egitea; Instalazio termikoen muntaketaren mantentze- eta ikuskatze-lanak planifikatzea, kudeatzea eta egitea; Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-instalazioen muntaketaren mantentze- eta ikuskatze-lanak planifikatzea, kudeatzea eta egitea; eta Hozte-instalazioen muntaketaren mantentze- eta ikuskatze-lanak planifikatzea, kudeatzea eta egitea.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, Nafarroarako elementu bereizgarriekin, tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3. Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopura (ECTS). Lehenengoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugikortasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atala. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4. Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek, prestakuntza eskaintza arruntetan irakaskuntza-ikaskuntza jardueren antolaketa errazteaz gainera, bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5. Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotzeak eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6. Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakasleku eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko irailaren 28ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat, hauxe.

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Instalazioen eta Mantentze-lanen lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanak.

b) Maila: 3-Goi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Instalazioa eta Mantentze-lanak.

e) Europako erreferentea: HNSN-5b (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio-sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta haren prospektiba ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza-sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatu dira, otsailaren 15eko 220/2008 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat. Errege dekretu horrek, izan ere, Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikariaren titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen ditu.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukiek modulu horretako eduki guztiak bildu behar dituzte.

4. Prestakuntza unitateen ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bereko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen diren bitartean.

6. artikulua . Heziketa zikloan sartzeko bideak.

1. Foru dekretu honek arautzen duen heziketa zikloan sartzeko uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dira. Errege dekretu horrek hezkuntza sistemaren lanbide prestakuntzaren antolamendu orokorra ezartzen du.

2. Zientziak eta Teknologia modalitateko batxilergoa ikasi duten ikasleek lehentasuna izanen dute heziketa ziklo honetan sartzeko, otsailaren 15eko 220/2008 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarri bezala.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

3. Otsailaren 15eko 220/2008 Errege Dekretuaren 14.3 artikuluaren arabera, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banatuak.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Espainiako Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean Eraikineko eta Prozesuko Instalazioak Mantendu eta Muntatzeko goi mailako teknikariaren tituluan (curriculuma otsailaren 10eko 30/2003 Foru Dekretuak arautzen du; foru dekretu horrek Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Eraikineko eta Prozesuko Instalazioak Mantendu eta Muntatzeko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen du) ezarritako lanbide moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako teknikariaren tituluan (egitura eta curriculuma foru dekretu honetan arautzen dira) ezarritakoen arteko baliozkotzeak foru dekretu honen 4. eranskinean ageri dira.

2. Lanbide moduluak beste lanbide modulu batzuekin, gaitasun unitateekin, Batxilergoko gaiekin eta goi mailako heziketaren irakasgaiekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokienez, otsailaren 15eko 220/2008 Errege Dekretuaren 15. artikuluan eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan araututakoa aplikatuko da.

9. artikulua . Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez aurrekoen baliokideak diren titulazioak, irakasleen espezialitate desberdinetarako, foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira.

3. Eskatzen diren titulazioak eta titulua osatzen duten lanbide moduluak emateko bete behar diren gainerako baldintzak, ikastetxe pribatuetako edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioen ikastetxe publikoetako irakasleentzat, foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute, haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Irakaslekuetan altzari, ekipamendu eta lanerako tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Irakaslekuetan erabiltzen diren makina eta ekipamenduetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituraz bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, ekipamenduek baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamendu, makina, eta abarrekoek ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko dute. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntza-emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Lehen Xedapen Gehigarria. Tituluaren baliokidetasunak.

1. Otsailaren 8ko 220/2008 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikari tituluak, zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen baita, eta jarraian aipatzen diren tituluek ondorio akademiko eta profesional berak sortuko dituzte:

a) Instalazioetako teknikari espezialista, Eraikuntzaren eta Obren adarra.

b) Eguzki Energiaren Aprobetxamenduaren arloko teknikari espezialista, Elektrizitatearen eta Elektronikaren adarra.

c) Eguzki Energiaren eta Girotzearen Mantentze-lanetako teknikari espezialista, Elektrizitatearen eta Elektronikaren adarra.

d) Bero, Hotz eta Aire Egokituko teknikari espezialista, Elektrizitatearen eta Elektronikaren adarra.

e) Iturgintzako Instalazioetako teknikari espezialista, Eraikuntzaren eta Obren adarra.

f) Hotz Industrialaren arloko teknikari espezialista, Elektrizitatearen eta Elektronikaren adarra.

g) Hotz eta Girotze Instalazioetako teknikari espezialista, Elektrizitatearen eta Elektronikaren adarra.

h) Eguzki Energiako Instalazioetako teknikari espezialista, Elektrizitatearen eta Elektronikaren adarra.

i) Prozesuko Instalazio Termiko Laguntzaileetako teknikari espezialista, Elektrizitatearen eta Elektronikaren adarra.

j) Zerbitzuetako Instalazioen eta Instalazio Laguntzaileen Mantentze-lanetako teknikari espezialista, Elektrizitatearen eta Elektronikaren adarra.

2. Halaber, Eraikineko eta Prozesuko Instalazioak Mantendu eta Muntatzeko goi mailako teknikariaren tituluak, Goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duen otsailaren 10eko 30/2003 Foru Dekretuan araututakoak, Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikariaren tituluak dauzkan eragin akademiko eta profesional berak izanen ditu -azken horren curriculuma da foru dekretu honetan arautzen dena-.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Beste lanbide trebakuntza batzuk.

1. Lanerako prestakuntza eta orientazioko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, otsailaren 8ko 220/2008 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian ezarritakoarekin bat.

2. Tituluko lanbide-moduluen multzoan ezarritako prestakuntzak eraikinetako instalazio termikoetako lanbide-txartelerako exijitzen den ezagutza maila ziurtatzen du -Eraikinen berokuntza instalazioen Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuaren 41. artikuluan ezarri zen-.

Xedapen Iragankor Bakarra. Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Otsailaren 10eko 30/2003 Foru Dekretuan ezarritako Eraikineko eta Prozesuko Instalazioak Mantendu eta Muntatzeko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Beste arau batzuk indargabetzea.

1. Indarrik gabe utzi da otsailaren 10eko 30/2003 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Eraikineko eta Prozesuko Instalazioak Mantendu eta Muntatzeko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehena. Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2011-2012 ikasturtean ezarriko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko irailaren 28an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazio eta, hala badagokio, gaitasun unitateetatik titulu honetan biltzen direnen zerrenda.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorra honakoan datza: instalazio termikoen eta fluido instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak planifikatzea, kudeatzea eta ikuskatzea, eraikinetan nahiz prozesu industrialetan, ezarritako erregelamendu eta arauen arabera, kalitateko, segurtasuneko, lan arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena zaintzeko protokoloei jarraituz.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

IMA378-3: Fluidoak banatzeko sare eta sistemen mantentzea eta ikuskatzea planifikatu, kudeatu eta gauzatzea. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC1286-3: Fluidoak banatzeko sare eta sistemen muntaketa ikuskatu eta kontrolatzea.

-UC1287-3: Fluidoak banatzeko sare eta sistemen mantentze-lanak planifikatzea.

-UC1288-3: Fluidoak banatzeko sare eta sistemen mantentze-lanak egitea eta ikuskatzea.

-UC1289-3: Fluidoak banatzeko sare eta sistemen abian jartzea kontrolatu eta egitea.

IMA374-3: Berokuntza instalazioen muntaketaren mantentzea eta ikuskatzea planifikatu, kudeatu eta gauzatzea. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC1169-3: Instalazio termikoen muntaketa ikuskatu eta kontrolatzea.

-UC1170-3: Instalazio termikoen mantentzea planifikatzea.

-UC1171-3: Berokuntza instalazioen mantentzea egitea eta ikuskatzea.

-UC1172-3: Berokuntza instalazioen abian jartzea kontrolatzea.

IMA375-3: Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-instalazioen muntaketaren mantentzea eta ikuskatzea planifikatu, kudeatu eta gauzatzea. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC1169-3: Instalazio termikoen muntaketa ikuskatu eta kontrolatzea.

-UC1170-3: Instalazio termikoen mantentzea planifikatzea.

-UC1173-3: Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-instalazioen mantentzea egitea eta ikuskatzea.

-UC1174-3: Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-instalazioen abian jartzea kontrolatzea.

IMA376-3: Hozkuntza instalazioen muntaketaren mantentzea eta ikuskatzea planifikatu, kudeatu eta gauzatzea. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC1169-3: Instalazio termikoen muntaketa ikuskatu eta kontrolatzea.

-UC1170-3: Instalazio termikoen mantentzea planifikatzea.

-UC1175-3: Hozkuntza instalazioen mantentzea egitea eta ikuskatzea.

-UC1176-3: Hozkuntza instalazioen abian jartzea kontrolatzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak programatzeko behar diren datuak eskuratzea.

2) Haiek osatzen dituzten ekipamenduak eta elementuak hautatzeko proiekturik eskatzen ez duten instalazioak konfiguratzea.

3) Muntaketaren edo mantentze-lanen aurrekontua egiteko eskulanaren, ekipamenduen eta elementuen kostuak kalkulatzea.

4) Muntaketa- eta mantentze-prozesuak garatzeko langileak eta baliabideak kudeatzea.

5) Muntaketa- eta mantentze-prozesuak planifikatzea, dokumentazio teknikoa nahiz obraren ezaugarriak abiapuntu hartuta.

6) Ekipamenduen, makinen eta instalazioen muntaketa- eta mantentze-prozesuak ikuskatzea edo burutzea, denborak eta emaitzen kalitatea kontrolatuz.

7) Matxurak edo disfuntzioak diagnostikatu eta lokalizatzea, ekipamenduaren edo instalazioaren eta historikoaren sintomak abiapuntutzat harturik.

8) Esku hartzeko mantentze-programak eta eragiketa-prozesuak prestatzea.

9) Instalazioak mantentzeko gutxieneko ordezko piezen kopuruak ezartzea.

10) Instalazioaren funtzionamendu parametroak kontrolatzea, erregulazioko eta kontroleko sistema automatikoak programatuz.

11) Instalazioa abian jartzea (parametroak neurtuz eta probak eta doikuntzak eginez, besteak beste), zehaztapenen egokitasuna ziurtatzeko.

12) Kalitateko eta segurtasuneko protokoloak ikuskatu eta aplikatzea, haiek arau indardunen arabera betetzen direla ziurtatzeko.

13) Eraginkortasun energetikoko irizpideak aplikatzea, aplikazioko erregelamenduei jarraituz.

14) Sektoreak berezko dituen informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aplikatzea, eta haietan etengabe egunean egotea.

15) Lantokia garbi eta ordenaturik edukitzea eta gaitasun teknikoari buruzko arauak eta lan osasuneko baldintzak betetzea.

16) Kontsultak egitea pertsona egokiari, mendekoen autonomia errespetatzen jakitea eta komeni denean informazioa ematea.

17) Berrikuntzaren eta eguneratzearen aldeko jarrerari eustea bere lan esparruan, bere lanbide inguruneko teknologiaren eta antolamenduaren aldaketetara moldatzeko.

18) Gerta daitezkeen egoera kolektiboen gidaritza hartzea, pertsonen arteko eta laneko gatazketan bitartekari aritzea, laneko giro atsegina lortzen laguntzea eta une oro zintzotasunez, errespetuz eta tolerantziaz jokatzea.

19) Teknologiaren eta antolamenduaren aldaketek ekartzen ahal dituzten lanpostu desberdinetara eta lan egoera berrietara moldatzea.

20) Arazoak konpontzea eta banakako erabakiak hartzea, bere eskumeneko eremuan ezarritako arau eta prozedurei jarraituz.

21) Bere eskubideak baliatzea eta lan harremanek dakartzaten eginbeharrak betetzea, indarra duen legedian ezarritakoarekin bat.

22) Bere lanbide karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikasteko aukerak aztertuz.

23) Bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean modu aktiboan parte hartzea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Profesional honek instalazio termikoen eta fluido instalazioen muntaketako eta mantentze-lanetako industrietan jarduten du, hain zuzen ere girotzearen azpisektoreekin lotutakoetan (berokuntza, hozkuntza eta aireztapena) eta sektore industrialerako ur bero sanitarioaren produkzioan eta eraikinen eta obra zibilen sektorean.

Hauek dira jarduera eta lanpostu aipagarrienak:

-Instalazio termikoen eta fluido instalazioen mantentze-prozesuetako plangintzaren eta programazioaren teknikaria.

-Fluidoak banatzeko sare eta sistemen muntatzaileen lantaldeko burua.

-Mantentzaileen burua.

-Hotz industrialaren teknikaria.

-Hotz-teknikaria.

-Girotzearen eta aireztatzearen nahiz egurastearen arloko teknikaria.

-Fluidoak banatzeko sare eta sistemen teknikaria.

-Berokuntza instalazioetako teknikaria.

-Berokuntza sistemen eta ur bero sanitarioaren instalatzailea.

-Berokuntza sistemen eta ur bero sanitarioaren mantentzailea.

-Produkziorako instalazio laguntzaileen mantentzearen arloko teknikaria.

-Instalazio termikoen muntaketaren ikuskatzailea.

-Berokuntza instalazioen mantentzearen arloko lantaldearen burua.

b) Nafarroako lurralde ingurunea.

Nafarroan, honakoak dira, lerro nagusitan, instalazio termikoen sektorean inplikatutako enpresen ezaugarriak: txikiak eta ertainak dira, eta sektoreen arabera espezializatuta daude (berokuntza, girotzea, hozkuntza, eguzki-energia- geotermia...), nahiz eta gero eta joera handiagoan dagoen teknologia desberdinei erantzun bateratua emateko, sortzen ari diren teknologiei ere bai. Horrenbestez, enpresen balio-aniztasuna areagotzen ari da.

Ekonomia orokorraren, energia merkatuen eta aldaketa klimatikoaren arazoen bilakaera, besteak beste, instalazio termikoen sektorea baldintzatzen ari dira, zeren eta instalazio gero eta eraginkorragoak eta CO2 emisio txikiagokoak eskatzen baitituzte,2 lehen mailako energiaren guztizko kontsumoa gutxitzen laguntzeko.

Baldintza horiek inplikatzen dute faktore bereizgarri batzuen agerpena, eta faktore horiek, izan ere, kontuan hartu beharko lirateke titulu honi dagokion lanbide-profilerako prestakuntza egokia diseinatzeko garaian. Honakoak dira, besteak beste:

-Energia pasiboko sistemak eta energia berriztagarrien sistemak erabiltzea.

-Teknologia desberdinak indartzea, tradizionalez gainera, energiaren hornikuntzarako; esate baterako, energia geotermikoa, biomasa, kogenerazioa eta trigenerazioa, eraikinei aplikatuak.

-Merkatuan energia zerbitzuen enpresak (ZEE) agertzea. Enpresa horiek energia zerbitzuak edo eraginkortasun energetikoa hobetzekoak ematen dituzte erabiltzaile baten instalazio edo lokaletan, eta hori egiterakoan nolabaiteko arrisku ekonomikoa hartzen dute, zeren eta haien arrakasta inbertitutakoa berreskuratzean eta instalazioan lortutako energia/diru aurrezpenetik lortutako etekinetan baitatza.

Hori guztia dela eta, instalazio termikoen esparruan balioanizduneko profil orokor bati erantzuteaz gainera, lanbide profil horren jarduketekiko prestakuntza indartzen da, Europako zuzentarauek gomendatzen duten bezala, bereziki honakoen instalatzaileen eginkizunei dagokienez: galdaren eta biomasa-estufak, eguzki sistema termikoak, azaleko sistema geotermikoak eta bero-ponpak, eskala txikian.

Faktore berritzaile horiek direla eta, instalazio termikoen arloko teknikariak gero eta espezializazio handiagoa behar du, ez soilik instalazioen muntaketari eta mantentzeari dagozkien ohiko trebetasunetan, baizik eta, bereziki, sortzen ari diren teknologia desberdinen funtzionamendua analizatzeko eta interpretatzeko gaitasuna aplikatzerakoan, konponbide eraginkorragoak eta ingurumen-ondorio txikiagokoak diseinatu, ezarri eta doitze aldera.

c) Prospektiba.

Titulu honen lanbide-profilak, produkzio-sektorearen barruan, bilakaera bat markatzen du instalazioen ustiakuntzan eraginkortasun energetikoko beharkizun gero eta handiagoei egokitzearekin lotutako gaitasunetarantz, prozesu industrialen nahiz etxebizitzetakoen segurtasunerantz eta ingurumena zaintzerantz, energia berriztagarriak erabiliz eta fluidoak eta hondakinak tratatuz.

Eginkizunen ikuspuntutik, sektorearen bilakaeran gero eta gehiago erreparatzen zaio mantentzearen garrantziari, bereziki mantentze-lan prebentiboei dagokienez.

Bilakaera teknologikoak, beste sektore batzuetan bezala, elektronikaren presentzia gero eta handiagoa erakusten du prozesuen kontrolean. Halaber, material metalikoetatik material plastiko berrietarako aldaketa gertatzen ari da, eta horrek lan egiteko teknika berrien agerpena ekarri du.

Aplikazio informatikoak sartu dira bai dokumentazioa prestatzeko, bai muntaketa eta mantentze-lanak kontrolatzeko eta kudeatzeko prozesuetarako ere.

Komunikazioaren teknologien garapenak berarekin ekarri du domotikarako eta instalazioak kontrolatzeko eta mantentzeko urrutiko kudeaketarako.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Informazio muntaduna identifikatzea, dokumentazio teknikoa aztertuz te interpretatuz instalazioen muntaketarako eta mantentze-lanetarako behar diren datuak lortzeko.

b) Ekipamenduak eta elementuak dimentsionatzea, instalazioak konfiguratzeko kalkulu-prozedurak aplikatuz.

c) Eskemak eta krokisak marraztea, instalazioak konfiguratzeko diseinu-prozedurak aplikatuz.

d) Instalazioak baloratzea, ekipamenduen, elementuen eta eskulanaren kostuak kalkulatuz, muntaketarako nahiz mantentzerako aurrekontu bat egiteko.

e) Muntaketako eta mantentze-lanetako prozesuak aztertzea, giza- eta gauza-baliabideak kudeatzeko haien faseak eta jarduerak deskribatuz.

f) Muntaketako eta mantentze-lanetako jarduerak planifikatzea, muntaketako eta mantentze-lanetarako prozesuak programatzeko denborak eta baliabideak ezarriz.

g) Ekipamenduak eta elementuak elkarrekin lotzea, kokatzea eta finkatzea, muntaketako prozedurak eta kalitateko eta segurtasuneko protokoloak aplikatuz muntaketako eta mantentze-lanetako prozesuak egiterakoan.

h) Instalazioen zuinketak eta zehaztapen teknikoak egiaztatzea, parametroak, diseinu- eta kalitate-baldintzak erkatuz muntaketako eta mantentze-lanetako prozesuak ikuskatzeko.

i) Instalazioen parametroak neurtzea, eta matxurak eta disfuntzioak diagnostikatzeko funtzionamendurako ezarritako balioen neurketak erkatzea.

j) Matxurak eta disfuntzioak identifikatu, deskribatu eta aurkitzea, gertatu diren kausa-efektua erlazioak aztertuz, instalazioen mantentzea egiteko.

k) Instalazioen kontrol- eta jarraipen-prozedurak definitzea, fabrikatzaileen informazio teknikoa, matxuren historikoak eta mantentze-programak egiteko aplikatzekoa den araudia abiapuntutzat harturik.

l) Esku hartzeko eragiketa-prozedurak zehaztea, ekipamenduen eta baliabideen informazio teknikoa analizatuz mantentze-programak prestatzeko.

m) Kontrol programak egitea, instalazioaren zehaztapenetatik eta sistema automatikoen kontrolerako ekipamenduen ezaugarriak abiapuntutzat hartuta.

n) Kontrolerako ekipamenduak eta elementuak egiaztatzea, probak eginez eta kontsigna-balioak doituz instalazioa abian jartzeko.

ñ) Ingurumena babesteko eta laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak deskribatzea eta lan prozedurei aplikatu beharreko araudia identifikatzea, ingurumena babesteko arau eta neurriak beteko direla ziurtatzeko.

o) Lantalde bat osatzen dutenen rolak deskribatzea, kasuan kasu haiei lotutako erantzukizuna identifikatuz.

p) Bere jardueraren aldaketa teknologikoak, antolamenduzkoak, ekonomikoak eta lan arlokoak identifikatzea eta lan eremuan duten eragina aztertzea, espiritu berritzaileari euste aldera.

q) Egoera kolektiboetan esku hartzeko moduak identifikatzea, erabakiak hartzeko prozesua aztertuz, haietan gidari aritzeko.

r) Berrikuntzaren garrantzia baloratzea muntaketari eta mantentzeari aplikatzekoak zaizkien prozesuetan.

s) Muntaketako nahiz mantentze-lanetako enpresa batean lan jarduerak aztertzea, bakoitzak prozesu osoari egiten dion ekarpena identifikatuz, lantaldeetan modu aktiboan parte hartzeko eta produkzioaren helburuak lortzeko.

t) Ikasteko aukerak eta lan munduarekin duten lotura identifikatu eta baloratzea, eta merkatuko eskaintzak eta eskariak aztertzea, eguneratzearen eta berrikuntzaren kulturari eusteko.

u) Negozio-aukerei antzematea eta merkatuko eskariak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatze aldera.

v) Gizarteko eragile aktiboa den aldetik dituen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, eta herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lan arlokoak arautzen dituen lege-esparrua aztertzea.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa Nota de Vigencia

Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Sistema elektriko eta automatikoak.

Kodea: 0120.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 10.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Makina elektrikoak eta haiekin lotutako elikatze-, babes- eta kontrol-sistemak hautatzen ditu, baldintza teknikoak aztertuz eta sisteman betetzen duten egitekoa deskribatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makinak eta haien elikatze-sistemak identifikatzeko dokumentazio teknikoa hautatu da.

b) Makina elektrikoekin lotutako elikatze-, babes- eta kontrol-sistemak deskribatu dira.

c) Babes-, elikatze- eta kontrol-sistemen ezaugarriak zehaztu dira.

d) Instalazio termikoen eta fluido instalazioetan erabiltzen diren motor elektrikoen motak deskribatu dira.

e) Makinen eta elikatze-sistemen funtzionamendurako parametroak kalkulatu dira.

f) Makina eta sistema laguntzaileak identifikatu dira, ezaugarri batzuetatik abiatuta.

g) Jarduera egiteko ezarritako denborak errespetatu dira.

2. Erregulazioko eta kontroleko kable bidezko sistemak konfiguratzen ditu, premia teknikoak teknologia desberdinen arabera (pneumatikoa, hidraulikoa, elektrikoa) aztertuz, eskemak marraztuz eta araudia aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erregulazio-sistema desberdinak deskribatu dira.

b) Sistema osatzen duten teknologiak identifikatu dira.

c) Sistema automatikoaren egitura osatzen duten atal desberdinak deskribatu dira (indarra, agintea, sarrera, irteerak eta babesak, besteak beste).

d) Sistemaren funtzionamendurako sekuentzia deskribatu da.

e) Magnitudeak (elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak, besteak beste) zehaztu dira, osagaiak aukeratzeari begira.

f) Instalazio elektrikoaren indar-eskema konfiguratu da, hargailuen ezaugarrietatik abiatuta.

g) Konponbide teknikoa zehaztu da, instalazioaren erregulazio eta kontrol premiei eta erabilitako teknologiei erreparatuta.

h) Instalazioaren kontrolerako sekuentzien eskema prestatu da.

i) Erregulazio- eta kontrol-sistemetako elementuak aukeratu dira.

j) Sistemen eskemak (elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak, besteak beste) marraztu dira.

3. Erregulazioko eta kontroleko sistema automatikoak muntatzeko eragiketak egiten ditu, instalazioetako planoak eta eskemak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistemako instalazioak kokatzeko eskemak (elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak, besteak beste) interpretatu dira.

b) Muntaketaren faseak identifikatu dira, sistema egituratzen duten teknologia desberdinen arabera.

c) Sistema konfiguratzen duten ekipamenduak eta elementuak aukeratu dira.

d) Esku-hartze bakoitzerako behar diren erremintak eta ekipamenduak aukeratu dira.

e) Instalazioa osatzen duten elementuak kokatu dira, planoetatik abiatuta eta fabrikatzailearen jarraibideen arabera.

f) Sistemaren elementu elektroteknikoak elkarrekin konektatu dira.

g) Fluidoen sareetako konexioak egin dira.

h) Muntaketako eragiketak egin dira, kalitatezko eta segurtasunezko baldintzetan.

i) Aplikatzekoak diren araudiak eta erregelamenduak aplikatu dira.

j) Sistema automatikoen muntaketan jarraitutako prozesua dokumentatu da.

4. Sistema automatikoen funtzionamendua eta baldintzak egiaztatzen ditu, probak eginez eta ezaugarri dituen magnitudeak erreferentziako balioekin elkartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioan egin beharreko probak eta neurriak zehaztu dira.

b) Neurketa-tresnak zuzen erabili dira.

c) Ekipamenduen funtzionamendu parametroen neurriak beren balio nominalekin alderatu dira.

d) Segurtasuneko probak egin dira, erregelamendu indardunei jarraituz.

e) Sistema automatikoaren funtzionamenduaren sekuentzia zuzena egiaztatu da.

f) Egiaztatu da babes-elementuei erantzuna ematen zaiela, akatsak dauden kasuetan.

g) Prozesuan sortutako gorabeherei konponbidea eman zaie.

h) Eragiketa batzuk egin dira eskatzen diren baldintza teknikoak eta segurtasunekoak errespetatuz.

i) Probak eta neurketak egiterakoan jarraitutako prozesua dokumentatu da.

5. Sistema automatikoan disfuntzioak eta matxurak kokatzen ditu, haien sintomak aztertuz eta sintoma horiek haiek eragiten dituzten arrazoiekin lotuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Disfuntzioan ageri diren sintomak identifikatu dira, eta kasuko atalarekin lotu dira (elektrikoa, pneumatikoa eta hidraulikoa, besteak beste).

b) Disfuntzioa kokatzeko esku-hartzearen prozedura egin da.

c) Instalazioaren parametro bereizgarriak neurtu dira.

d) Disfuntzioa edo matxura eragin duten balizko arrazoiei buruzko hipotesiak egin dira.

e) Matxura nahiz disfuntzioa eragin duen sistemako atala isolatu da.

f) Matxura edo disfuntzioa eragiten duen elementua identifikatu da.

g) Matxurak eta disfuntzioak kokatzeko jarraitutako prozedura dokumentatu da.

6. Sistema automatikoetan disfuntzioak edo matxurak zuzentzen ditu, eta sistemaren funtzionamendu-parametroen lehengoratzea egiaztatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Disfuntzioari konponbidea emateko esku-hartzearen prozedura egin da.

b) Matxuraren ardura duen edo duten elementua edo elementuak ordeztu dira.

c) Disfuntzioa edo matxura ezarritako denboran konpondu da.

d) Instalazioaren parametro bereizgarriak neurtu dira.

e) Parametroak diseinuko baldintzetara egokitu dira.

f) Ekipamenduak eta erremintak trebetasunez eta kalitatez erabili dira.

g) Segurtasun arauak aplikatu dira esku-hartzeetan.

h) Matxurak eta disfuntzioak zuzentzeko jarraitutako prozedura dokumentatu da.

7. Sistema automatiko programagarriak konfiguratzen ditu, sistemako ekipamenduen eta elementuen funtzionamendua eta aplikazioa deskribatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema automatiko programagarri bat osatzen duten elementuen funtzionaltasuna deskribatu da.

b) Sisteman kontrolatu beharreko aldagaiak identifikatu dira.

c) Sistema automatiko programagarri bat osatzen duten elementuak (sarrerak, irteerak, sentsoreak, automatak eta beste) identifikatu dira.

d) Sistemari buruzko eskema bat egin da, prozesuaren erregulazio- eta kontrol-premiei erantzuteko.

e) Automata programagarrien ezaugarri teknikoak aztertu dira.

f) Automata programagarria aukeratu da.

g) Katalogoen bidez, sistema automatiko programagarriaren elementuak aukeratu dira.

8. Sistema automatiko programagarriak abian jarri ditu, ekipamenduak instalatuz eta programak eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Automatizatu beharreko prozesuaren fluxu diagrama prestatu da.

b) Instalazioaren kontrolerako sekuentzien eskema prestatu da.

c) Automatak programatzeko metodologia desberdinak aztertu dira.

d) Sistema automatizatzeko kontrol-programa prestatu da.

e) Programa ezartzeko modua identifikatu da.

f) Komunikazioetako programaren funtzionamendua egiaztatu da.

g) Sistema automatikoaren funtzionamenduaren sekuentzia egiaztatu da.

h) Prozesuan sortutako gorabeherei konponbidea eman zaie.

9. Sistema automatiko programagarriak muntatzeko eragiketak egiten ditu, eskemak interpretatuz eta haien funtzionamendua egiaztatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistemaren elementuak kokatu dira.

b) Automata eta elementu periferikoak instalatu dira.

c) Sistema automatikoaren elementuak konektatu dira.

d) Instalazioetako atalak eta osagaiak identifikatu dira, eta haiek erabilitako sinbologiarekin lotu dira.

e) Instalazioaren eskema bat egin da, sinbologia egokia erabiliz.

f) Fluido sareak konektatu dira.

g) Kontroleko sekuentziaren funtzionamendua egiaztatu da.

h) Doikuntza batzuk egin dira, kontroleko programaren desbideratzeei konponbidea emateko.

i) Prozesuan sortutako gorabeherei konponbidea eman zaie.

j) Sistema automatikoak abian jartzeko jarraitutako prozesua dokumentatu da.

Edukiak.

Makina elektrikoak eta haien sistema laguntzaileak aukeratzea:

-Elektroteknia. Oinarrizko kontzeptuak.

-Eskemak interpretatzea. Sistema monobasikoak. Sistema trifasikoak.

-Zirkuituen elementuak: etengailuak, kommutadoreak, sakagailuak, erreleak, kontaktoreak, tenporizadoreak, besteak beste.

-Osagai pasiboak: erresistentziak, bobinak eta kondentsadoreak.

-Osagai erdieroaleak: diodoak, transistoreak, tiristoreak eta osagai optoelektronikoak.

-Transformadoreak. motak eta ezaugarriak.

-Korronte zuzeneko eta korronte alternoko makinak. Motak, ezaugarriak eta aplikazioak.

-Abiatze- eta kontrol-sistemen aukeraketa.

-Babesgailuak zehaztea.

-Motorren abiadurak aldatzeko sistema elektronikoak.

-Konexio-eskemak egitea.

-Funtzionamenduko parametroak neurtzea eta egiaztatzea.

-Segurtasun baldintzak.

-Eskemetan erabiltzen den sinbologia ezagutzearen garrantzia baloratzea, irudikatutako sistema zuzen ulertzeko.

Elikatze- eta kontrol-instalazio elektrikoak konfiguratzea:

-Aplikatzekoak diren arauak eta erregelamenduak.

-Behe tentsioko instalazio elektrikoei buruzko arauak aplikatzea.

-Babesak. Motak eta ezaugarriak. Aplikazioak.

-Kanalizazioak zehaztea.

-Eroale elektrikoak aukeratzea.

-Osagai laguntzaileak aukeratzea.

-Instalazioen indar- eta maniobra-eskemak prestatzea.

-Koadro elektrikoak muntatzea. Topologia eta ezaugarriak.

-Babes-, aginte- eta seinaleztapen-elementuak muntatu eta konektatzea.

-Instalazioen muntaketa. Teknika eta prozedurak.

-Sistemaren funtzionamendurako sekuentzia deskribatzea.

-Automatizazio pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoko teknologiak.

-Instalazioko babesak, kanalizazioak, eroaleak eta osagai laguntzaileak dimentsionatzeko eta hautatzeko kalkuluak egiteko metodoak.

-Instalazioak eta haien osagaiak muntatu eta konektatzeko prozedurak.

-Instalazioetako parametro elektrikoak neurtzea eta egiaztatzea.

-Disfuntzioen azterketa eta matxuren diagnosia. Sistemen mantentze-lanak.

-Arriskuen prebentzioarengatiko kezka.

Erregulazio- eta kontrol-sistemen muntaketa:

-Automatizazioko printzipioak.

-Prozesu jarraituak, ezaugarriak.

-Prozesu sekuentzialak, ezaugarriak.

-Algebra logikoa. Eginkizunak eta aldagaiak.

-Oinarrizko zirkuitu logikoak zehaztea.

-Eskemen funtzionamendua interpretatu, prestatu eta deskribatzea, sinbologia egokia erabiliz.

-Instalazio termikoetako eta fluido instalazioetako erregulazio- eta kontrol-sistemen muntaketa eta konexioak.

-Sistema automatikoen muntaketan jarraitutako prozesua dokumentatzea.

-Erregulazioko begiztak (bukle itxia, bukle irekia eta beste).

-Erregulazio motak: P, PI eta PID. Transferentzia-funtzioak.

-Berrelikatzea.

-Sistemen egonkortasuna.

-Instalazioetako aplikazioak.

-Erregulazio sistemetako osagaiak aukeratzea.

-Eskemak egitea. Sinbologia.

-Instalazioen funtzionamendurako parametroen neurketa.

-SCADA sistemari buruzko sarrera.

-Instalazioen eta baliabideen erabilera-arauak errespetatzea.

-Jarduera egiteko ezarritako denborak errespetatzea.

-Erregulazio- eta kontrol-sistemen funtzionamendua egiaztatzea:

-Neurtzeko tresnak. Probak eta neurketak.

-Segurtasun probak.

-Babes neurriak.

-Funtzionamenduko parametroak.

-Neurketa-, egiaztatze- eta kontrol-eragiketak egitea funtzionatzen ari den instalazio termiko eta fluido instalazio batean.

-Probak eta neurketak egiterakoan jarraitutako prozesua dokumentatzea.

Sistema automatikoetan matxurak kokatzea:

-Esku hartzeko prozedurak.

-Sintomak identifikatzea eta hipotesiak egitea disfuntzioa edo matxura eragiten dituzten balizko arrazoiei buruz.

-Parametro bereizgarrien neurketa.

-Disfuntzioak.

-Dokumentazioa.

-Disfuntzioa edo matxura kokatzeko ezarritako denborak betetzea.

-Segurtasun neurriak matxurak kokatzeko garaian.

Sistema automatikoetan matxurak konpontzea:

-Esku hartzeko prozedurak. Konponketak egiteko esku-hartze prozedura prestatzea.

-Parametroak doitzea.

-Ekipamenduak eta erremintak.

-Elementuak ordeztea.

-Matxurak eta disfuntzioak zuzentzeko jarraitutako prozedurari buruzko dokumentazioa egitea.

-Disfuntzioa edo matxura konpontzeko ezarritako denborak betetzeko interesa izatea.

Sistema automatiko programagarriak konfiguratzea:

-Sistema automatikoen eskemen funtzionamendua interpretatu, prestatu eta deskribatzea. Erregulazioa eta kontrola.

-Automata programagarrien motak.

-Sistemaren aldagaiak.

-Sistema automatiko programagarri baten elementuak.

-Sistema automatikoen, erregulazio sistemen eta kontrol sistemen eskemak.

-Automata programagarrien ezaugarriak eta aukeraketa.

-Instalazio termikoetan eta fluido instalazioetan aplikatutako sistema automatiko programagarrien arloko berrikuntzarako, ikerketarako eta garapenerako interesa.

Sistema automatiko programagarriak abian jartzea.

-Fluxuaren diagramak.

-Instalazio termikoetako eta fluido instalazioetako sistema automatiko programagarriak zerbitzuan jartzea bide telematikoak erabiliz.

-Monitorizazio, teleaginte eta telekudeaketa bidezko doikuntzak egitea.

-Gorabeherei konponbidea ematea eta sistema automatiko programagarriaren dokumentazioa prestatzea.

-Sistema automatiko programagarriak konektatzea.

-Automatak programatzea. Programak egiaztatzea.

-Automatak eta elementu periferikoak konektatzea.

-Kontroleko programak.

-Sistema automatiko programagarriaren dokumentazioa prestatzea.

Sistema automatiko programagarrien muntaketa:

-Instalazio-eskemak. Sistema automatiko programagarriak konektatzea.

-Sareak konektatzea. Egiaztapenak.

-Kontroleko elementuak konektatzea. Doikuntzak.

-Gorabeherak ebaztea. Dokumentazioa.

-Osagaiak eta automatak kontu handiz manipulatzeko interesa, haien narriadura saihesteko.

-Arriskuen prebentzioari arreta jartzea, sistemak muntatzeko eta proban jartzeko faseetan.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek behar diren oinarrizko trebetasunak ikas ditzatela erregulazioko eta kontroleko sistema automatiko kableatu eta programagarriak konfiguratzeko eta muntatzeko, haien funtzionamendua eta segurtasuneko baldintzak egiaztatzeko eta disfuntzioak eta matxurak zuzentzeko. Gaitasun horiek eskuratzeko, gomendagarria da muntaketa praktikoak egitea, ikasten ari diren teknologia desberdinetako elementuekin.

Egokien gisa proposatzen den edukien sekuentziazioa makina elektrikoen elektrotekniarekin eta makina elektrikoak ulertzeko oinarrizko kontzeptuekin hasten da; hurrengo multzoak instalazioen eta koadro elektrikoen edukiak biltzen ditu, eta, ondoren, sistema automatiko programagarrien multzoa proposatzen da; amaitzeko, erregulazio eta kontrol sistemen multzoa ikasiko da. Proposatzen den edukien sekuentziazioak eduki multzoen honako zerrendari dagokio:

-I. multzoa: Elektroteknia. Makina elektrikoak.

Makina elektrikoak eta haien sistema laguntzaileak aukeratzea:

-II. multzoa: Instalazio eta koadro elektrikoak.

Elikatze- eta kontrol-instalazio elektrikoak konfiguratzea.

-III. multzoa: Sistema automatiko programagarriak.

Sistema automatiko programagarriak konfiguratzea.

Sistema automatikoetan matxurak kokatzea eta konpontzea.

-IV. multzoa: Erregulazio- eta kontrol-sistemak.

Erregulazio- eta kontrol-sistemak muntatzea.

Erregulazio- eta kontrol-sistemen funtzionamendua egiaztatzea.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzeari buruzko edukien multzoa, berriz, gainerako multzoekin batera eman dadila iradokitzen da, eta haietan txerta dadila; batez ere, prozedurazko izaera nabarmeneko alderdiak dituzten multzoetan.

Irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari dagokionez, teoriko-praktikoak izan daitezela gomendatzen da, betiere bilatuz erabiltzen diren teknikak eta bitartekoak inguruko enpresen ohiko praktikaren antzekoak izatea, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten:

-Ikasgelako jarduerak, elektrotekniari eta makina elektrikoei buruzko eduki teorikoak azaltzeko eta adierazteko.

-Automatismo elektrikoak muntatzea eta eskemak eta dokumentazio teknikoa egitea.

-Sistema automatiko programagarriak konfiguratzea eta programatzea.

-Sistema automatikoetan matxurak aurkitzea eta konpontzea.

-Erregulazio sistemei buruzko jarduera teoriko-praktikoak. Begizta irekia eta begizta itxia. P, PI eta PID motako erregulatzaileak.

-Erregulazio sistemak konfiguratzea eta muntatzea.

Zeharkako modulua denez, zuzeneko erlazioa dauka lanbide-gaitasun askorekin; gomendagarria litzateke honakoak edukitzea:

-Automatismo elektrikoen lantegia.

-PLCen gela. PCekin eta programazio eta diseinu elektroteknikoko softwarearekin eta SCADArekin.

-Erregulazioko entrenatzaileak.

Egin beharreko jarduerak, bai automatismo kableatuei buruzkoak, bai automatismo programatuei buruzkoak, instalazio termikoetara eta berokuntza instalazioetara orientatuko dira. Erregulazioko entrenatzaileak eta maketak, halaber, gisa horretako instalazio eta prozesuetara orientatuko dira.

Lanbide modulua: Ekipamendu eta instalazio termikoak.

Kodea: 0121.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 14.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Berokuntzako, hozkuntzako eta girotzeko instalazioen zama termikoa kalkulatzen du, taula, diagrama eta programa informatikoak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Magnitude bakoitza nazioarteko sistemako eta beste unitate-sistemetako dagokion unitatearekin erlazionatu da.

b) Egokitu beharreko lokalen paramentuen isolamendu-lodierak kalkulatu dira, diseinuko parametroen arabera.

c) Etxebizitza edo lokal bateko berokuntzaren zama termikoa lortu da, planoetatik, eraikuntza-xehetasunetik eta proiektuko datuetatik abiatuta.

d) Hozkuntzako instalazio baterako hozkuntzako zama termikoa lortu da, proiektuko datuak abiapuntu hartuta.

e) Etxebizitza edo lokal bateko girotzearen zama termikoa lortu da, planoetatik, eraikuntza-xehetasunetik eta proiektuko datuetatik abiatuta.

f) Instalazio motarekin lotutako araudiaren jarraibideak jarraitu dira.

g) Ikaskideekin lankidetzan jardun da lanak egin bitartean.

2. Beroa sortzeko ekipamenduak eta instalazioak zehazten ditu, haien funtzionamendua aztertzen du eta osagai bakoitzak osotasunean betetzen duen funtzioa deskribatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erregai mota desberdinen eta haien biltegiratzearen eta banaketaren ezaugarriak identifikatu dira.

b) Ke-analisi baten emaitzak interpretatu dira, eta erretzailearen erregulazioarekin erlazionatu dira.

c) Galdara mota desberdinak eta haien atalak deskribatu dira, eta atal horiek osotasunean duten funtzionamendua azaldu da.

d) Erregailuen eta haien atalen funtzionamendua deskribatu da, bai eta potentziaren zatiketa ere.

e) Galdara-erregailu multzoa dimentsionatu da, karga termikoaren eta diseinuko beste baldintza batzuen arabera.

f) Unitate terminalak (igortzaileak, zoru erradiatzailea, fan-coil) dimentsionatu dira, lokal bateko zama termikoa abiapuntu hartuta.

g) Beroa sortzeko instalazio bateko elementu laguntzaileak dimentsionatu dira (espantsio-depositua, ur bero sanitarioa pilatzeko depositua, ponpa zirkulatzaileak, balbulak eta beste).

h) Ur bero sanitarioko instalazioetarako eguzki-ekarpenaz baliatzeko instalazio sistemak deskribatu dira.

3. Hozkuntzako ekipamenduak eta instalazioak zehazten ditu, haien funtzionamendua aztertzen du eta osagai bakoitzak osotasunean betetzen duen funtzioa deskribatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hozkuntzako instalazioei buruzko hasierako eskemak egin dira, sinbologia normalizatua erabiliz.

b) Instalazio sistema desberdinen hozkuntza-zikloak irudikatu dira (konpresio soila, konpresio anitza, sistema gaineztatuak eta beste) hozgarriaren diagramen gainean, parametro bereizgarriak kalkulatuz (hozgarriaren emaria, xurgatutako bolumena, potentziak, errendimenduak eta beste).

c) Instalazio bateko ekipamenduen eta elementuen ezaugarriak kalkulatu dira, taulak, diagramak eta programa informatikoak erabiliz.

d) Konpresore mota desberdinak eta haien atalak analizatu dira, eta atal horiek duten funtzionamendua azaldu da.

e) Espantsio-sistemak eta haien aukeraketa analizatu dira, diseinuko baldintzak eta dokumentazio teknikoa abiapuntu hartuta.

f) Bero trukatzaile mota desberdinak analizatu dira (lurrungailuak, kondentsadoreak eta beste), haien funtzionamendua eta antzigarra kentzeko sistemak azalduz.

g) Hozkuntza instalazioetako elementu laguntzaileak analizatu dira, eta osotasunean betetzen duten funtzioa azaldu da.

4. Girotzeko eta aireztatzeko ekipamenduak eta instalazioak zehazten ditu, haien funtzionamendua aztertzen du eta osagai bakoitzak osotasunean betetzen duen funtzioa deskribatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Girotzeko instalazio baten ezaugarriak kalkulatu dira, diseinuko baldintzak oinarri hartuta.

b) Girotzerako instalazioen sistemak analizatu dira, lokalaren edo eraikinaren ezaugarriak eta haien egokitasuna abiapuntu hartuta.

c) Girotzeko instalazio bateko aire-hodien sarea kalkulatu da, taulak, abakoak eta programa informatikoak erabiliz.

d) Girotzeko instalazioetan esku hartzen duten elementu motak deskribatu dira (UTA, haizagailuak, bero-berreskuratzaile eta beste).

e) Haizagailu motak eta haien kurba bereizgarriak analizatu dira.

f) Haizagailuen ezaugarriak zehaztu dira, airea banatzeko sare batean.

5. Fluidoen garraioan esku hartzen duten parametroak zehazten ditu, taulak, diagramak, abakoak eta programa informatikoak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fluidoen dinamikaren printzipioak aztertu dira.

b) Hoditeriarako materialen ezaugarriak eta haien aplikazio eremua analizatu dira.

c) Fluido hozgarri desberdinetarako hodien parametroak (diametroa, zama-galera, abiadura eta beste) zehaztu dira.

d) Beroa eta ur sanitarioa sortzeko zirkuituetako hodien parametroak (diametroa, zama-galera, abiadura eta beste) zehaztu dira.

e) Gas erregaien instalazioetarako hodien parametroak (diametroa, zama-galera, abiadura eta beste) zehaztu dira.

f) Prozesu industrialetako fluidoetarako hodien parametroak (diametroa, zama-galera, abiadura eta beste) zehaztu dira.

g) Hozkuntzako, girotzeko eta beroa sortzeko instalazioetarako behar diren ponpen ezaugarriak zehaztu dira.

h) Ponpa zirkulatzaile baten kurba bereizgarria analizatu da, hark instalazio batean duen funtzionamendu-gunea interpretatuz eta haren abiadura-aldagailuen eta orekatze-balbulen bitartezko aldaketa interpretatuz.

i) Paraleloan nahiz sailean jarritako bi ponpen kurba bereizgarriaren aldaketa analizatu da.

6. Suteen aurkako ekipamenduak eta elementuak zehazten ditu, instalazioen ezaugarriak analizatuz eta erregelamendu indardunak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio batean behar diren elementuak analizatu dira, haien jardueraren eta erregelamenduen arabera.

b) Detekzio- eta alarma-sistema desberdinak analizatu dira.

c) Itzaltze-sistema desberdinak analizatu dira.

d) Lokal edo eraikin bateko su-zama kalkulatu da.

7. Eraikinetako egitura-elementuak identifikatzen ditu eta aldaketa- eta diseinu-proposamen behar bezala justifikatuak egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erresistentzia egiten duten elementuen dimentsioak kalkulatu dira, eskarien eta zehaztapenen arabera, eta kalkuluko hipotesiak eta segurtasun koefiziente zuzenak hartu dira kontuan.

b) Makinei eta sareei eusteko elementu desberdinen eraikuntza-formak erlazionatu dira haiek eutsi beharreko esfortzu motekin.

c) Ekipamendu eta instalazio desberdinetarako egokiak diren euskarriak, finkatze-elementuak eta moteltze-elementuak aukeratu dira eta haien egokitzea ere aurreikusi da.

d) Eraikineko instalazioetan zaratak eta bibrazioak kentzeko komenigarri diren estrategiak eta teknikak hartu dira aintzat.

Edukiak.

Instalazio termikoak kalkulatzea:

-Termoteknia aplikatzea instalazio termikoetan: termotekniako oinarrizko printzipioak. Beroaren transmisioa.

-Instalazio termikoetan barneko airearen eta erosotasunaren kalitate-baldintzak zehaztea.

-Hozkuntza-, girotze- eta berokuntza-instalazioetan zama termikoak kalkulatzea.

-Isolamendu termikoa kalkulatzea.

-Beroa sortzeko parametroak identifikatzea. Energia erabilgarriak. Erregaien sailkapena.

-Eguraste-premiei buruzko kalkulua.

-Hozkuntza zikloak interpretatu eta aztertzea: hozkuntza diagrametan instalazioetako parametro bereizgarriak interpretatzea.

-Fluido hozgarriak eta lubrifikatzaileak. Sailkapena eta erabilera.

-Hozkuntza-eskemak, girotze-eskemak (berokuntza, hozkuntza eta egurastea) eta ur bero sanitarioko eskemak interpretatzea.

Beroa eta ur bero sanitarioa sortzeko instalazioen osagaiak identifikatu eta kalkulatzea:

-Erosotasuneko sistemen sailkapena.

-Bero-sorgailuak. Galdarak, erregailuak. Bero ponpak. Tipologia, kalkulua eta aukeraketa.

-Eguzki-energiaren hargailu termikoak.

-Beroa errekuntza bidez sortzeko instalazioetako elementuak. Galdarak, erregailuak. Espantsio ontziak. Tximiniak. Ponpak eta zirkulatzaileak. Depositu metatzaileak. Elementu osagarriak. Kalkulua eta aukeraketa.

-Emisoreak, bero-trukagailuak eta elementu terminalak. Kalkulua eta aukeraketa.

-Emisoreen bidezko berokuntza. Banaketa-sistemak. Instalazioetako oinarrizko osagaiak eta osagai laguntzaileak.

-Kontroleko eta segurtasuneko gailuak.

-Eraikinei aplikatutako kogenerazioko eta trigenerazioko sistemen analisia eta kalkulua.

-Erregelamenduak.

Hozkuntzako instalazioetako osagaien deskribapena eta kalkulua:

-Hotz-ganberak. Motak eta aplikazioak.

-Hozkuntza-konpresoreen sailkapena eta ezaugarriak. Aukeraketa. Edukieraren aldaketak.

-Kondentsadoreak eta ura hozteko dorreak. Sailkapena eta funtzionamendua. Kalkulua eta aukeraketa.

-Lurrungailuak eta bero-trukagailuak. Sailkapena eta funtzionamendua. Antzigarra kentzeko sistemak. Kalkulua eta aukeraketa.

-Espantsiorako gailuak (espantsio-balbula termostatikoa, espantsio elektronikoko balbula, hodi kapilarra, besteak beste). Kalkulua eta aukeraketa.

-Balbula motak (presio jarraituko balbulak, erretentzio-balbulak, segurtasuneko balbulak, balbula motorizatuak, besteak beste). Kalkulua eta aukeraketa.

-Hozgarriko hodien kalkuluak.

-Zirkuituari erantsitako elementuak. Iragazkiak. Olio-bereizgailuak. Likido-ontziak. Isilgailuak. Xurgatze bidezko bereizgailuak.

-Erregulaziorako eta segurtasunerako aparatuak.

-Energia aurrezteko sistemak.

-Erregelamenduak.

Osagaien eta ekipamenduen identifikazioa eta kalkulua girotzeko eta egurasteko instalazioetan:

-Girotzeko eta egurasteko instalazioen sailkapena.

-Atalak eta osagaiak.

-Ekipamenduen dimentsioa eta aukeraketa.

-Hozkuntzako plantak. Bero ponpak.

-Xurgatze-ekipamenduak.

-Airea tratatzeko unitateak.

-Aire banaketa lokaletan. Saretak eta banatzaileak. Unitate terminalak.

-Airea egokitzeko ekipamendu autonomoak.

-Erregelamenduak.

Fluidoak garraiatzeko sareen kalkulua bero- eta eguraste-instalazioetan:

-Fluidoen zirkulazioa.

-Fluidoen presioa, abiadura eta emaria neurtzea.

-Fluidoetarako ponpa-motak. Aplikazio esparrua. Ponpa baten kurba bereizgarria.

-Haizagailu motak. Aplikazio esparrua. Kurba bereizgarria.

-Konduktu-sareen diseinua eta kalkulua. Zama, abiadura eta emaria galtzea.

-Hodi-sareen diseinua eta kalkulua. Zama, abiadura eta emaria galtzea.

Suteen kontra babesteko instalazioen konfigurazioa.

-Ekipamenduen eta materialen babes-graduak. Araudia.

-Suteetarako detekzio- eta alarma-sistemen sailkapena.

-Itzaltze sistema eramangarrien sailkapena.

-Itzaltze automatikoko sistemen sailkapena eta kalkulua.

Instalazio termikoen egiturazko elementuen aukeraketa eta kalkulua:

-Egiturazko elementuetan erabilitako materialak.

-Euskarriak.

-Bankadak.

-Finkatzeko eta ainguratzeko elementuak.

-Egiturazko elementuen kokapena eta egokitzapena, motaren eta funtzioaren arabera.

-Zarata eta bibrazioak. Moteltzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek euskarri-edukiak biltzen ditu. Eduki horiek lotuta daude ekipamendu eta instalazio termikoen ezagupenarekin, aukeraketarekin eta kalkuluarekin, eta tituluko modulu gehienetan dira aplikatzekoak. Halaber, komuna da instalazio eta mantentze-lanetako lanbide familietan eta energiarekin eta urarekin lotutako lanbide familietan. Hori dela eta, zeharkako izaera dauka. Hala eta guztiz ere, heziketa ziklo honetan, luzatu egiten da modulu honen iraupena, gehiago sakondu ahal izateko instalazio termikoen tipologia anitzean, hain zuzen ere kasuko teknikariak eraginkortasunez bete ditzan muntaketa- eta mantentze-lanak.

Modulu honetako eduki-multzo guztien garapenean, irakasleak azalpen-sarrera bat egin ahalko du, deskriptiboa, batetik ekipamendu termikoei eta haien instalazioei buruz, haien edukiei, xedeei eta funtzionamenduari buruz, eta, bestetik, kalkulu-lege eta -prozedurekin dagoen harremanari buruz, hain zuzen ere berokuntza-, girotze- nahiz hozkuntza-instalazio guztiak diseinatu ahal eta dimentsionatu ahal izateko.

Dokumentazio teknikorako eta merkataritzako dokumentaziorako iturrietarako sarbidea eta kalkuluko nahiz diseinuko aplikazio informatikoen erabilerak bidea eman behar dute batera jardun ahal izateko nahi diren ikaskuntza-emaitzak bermatzen dituzten kasu praktikoetan. Era berean, instalazio termikoetako tailerraren baliabideek eta instalazioek aukera eman ahal izanen dute, osagaiak, ekipamenduak eta muntaketa-elementuak identifikatzeko une egokian, haiek abian jartzeko prozedurak ezartzeko, haien funtzionamendua aztertu eta egiaztatzeko eta eginiko kalkuluak berresteko neurriak hartzeko.

Egokiena delakoan, edukietarako proposatzen dugun sekuentziazioa edukien atalean azaldutako aurkezpen-ordenari dagokio, nahiz eta, logikoa den bezala, fluidoen garraiorako sareen atala eta egiturazko elementuen eta bibrazioen atalak lantzen diren bakoitzean integratu eta testuinguruaren arabera azter daitezkeen, hurrenez hurren, beroa sortzeko instalazioak eta ur bero sanitarioko instalazioak, hozkuntzako instalazioak eta girotzeko eta egurasteko instalazioak lantzen diren bakoitzean.

Programazio didaktikoetako lan unitateak garatzeko orientabide eta euskarri gisa, iradokitzen dugu, besteak beste, kasu praktikoetan oinarrituriko honako jarduerak egitea:

-Instalazio termikoei buruzko kalkuluak:

Bero-fluxuei buruzko kalkuluak, itxitura soilak erabiliz. Bero-fluxuak, itxitura konposatuak erabiliz. Karga termikoak kalkulatzea. Biltegi-hozkailu baten itxituraren diseinua. Isolatzailearen behar den lodiera aukeratzea. Itxituraren diseinua, fatxadako murrua, herri jakin baterako. Hodietan erabiliko diren isolatzaileen lodiera kalkulatzea. Hodien bero-galera zehaztea eta behar den isolatzailearen lodiera ezartzea. Tenperaturen banaketaren azterketa itxitura batean, eta itxituran nahiz azaleran kondentsazioak agertzea ala ez agertzea.

-Beroa eta ur bero sanitarioa sortzeko instalazioen osagaiak identifikatu eta kalkulatzea:

Balantze termikoa etxebizitzetan. Berogailuen potentzia kalkulatzea. Galdara baten bero-potentzia kalkulatzea. Galdara baten errendimenduaren gaineko kalkulua. Galdara baterako erregailu egokia aukeratzea. Erregailu desberdinen (mistoa, likidoa eta gasezkoa) ezaugarri teknikoak aztertzea. Erregailuan behar den erregaiaren emaria kalkulatzea. Urteko erregai-kontsumoa eta erregai-depositu baten biltegiratzeko ahalmena. Galdara baten tximiniarako behar den sekzioaren kalkulua. Emisoreen bero-potentzia kalkulatzea. Emisoreen (aerotermoak, termo konbektoreak, erradiadoreak eta panelak) ezaugarri termikoen fitxak aztertzea eta fabrikatzaileak emandako potentziak zuzentzea. Espantsiorako behar den ontziaren bolumena kalkulatzea. Erradiadoreetako iturrien ezaugarri teknikoei buruzko fitxak. Hodi bakarreko instalazioak eta bi hodiko instalazioak. Etxebizitza batean bi hodiko instalazio bat diseinatzea. Etxebizitza batean hodi bakarreko instalazio bat diseinatzea. Zoru bero-emaile bat instalatzeko behar den potentzia espezifikoa kalkulatzea. Erregulazioko banagune baten funtzionamendua. Berokuntza-instalazioak kalkulatu eta diseinatzeko berariazko softwarearekin praktikatzea. Kasu praktiko bat abiapuntu hartuta, eraikineko bero-beharrak hornitzeko aplikatu beharreko kogenerazio sistema definitzea.

-Hozkuntzako instalazioetako osagaien deskribapena eta kalkulua:

Hozkuntza instalazioaren balantze termikoa. Hozkuntza potentziaren kalkulua. Lurrinezko konpresioaren oinarrizko ziklo teorikoa. Kasu praktikoak R-134 a, R-404 A, R-717, R-407 C eta beste hozgarri batzuekin. Lurrinezko konpresioaren ziklo errealaren analisia. Ziklo errealeko hozkailu bat aukeratzeko irizpideak. Lau hozgarri motaren alderaketa. Hozkuntza instalazio baterako aukerako konpresorearen ezaugarriak zehaztea. Airea-ura trukatzaile baten trukeko gainazala kalkulatzea eta hotz-zikloko lurrungailu batean aplikatzea. Ura-ura trukatzaile baten trukeko gainazala kalkulatzea eta hotz-zikloko kondentsagailu batean aplikatzea.

-Osagaien eta ekipamenduen identifikazioa eta kalkulua girotzeko eta egurasteko instalazioetan:

Jantoki baten giroa egurasteari buruzko adibidea. Hodien tamaina aukeratzea eta haizagailua hautatzea. Tanke batetik, esekitako kanpai baten bitartez, isurtzen diren lurri ez-toxikoak kanporatzeko instalazio baten adibidea. Etxebizitza-adibide bat, hodiak kalkulatzeari dagokionez. Zama unitario jarraituko galeraren metodo erraztua. Diagrama psikometrikoaren aplikazio praktikoa girotze instalazioetan. Airea tratatzeko prozesua. Udako kasua. Hodi zirkularren ordez sekzio laukizuzenak erabiltzea. Zama-galerak zehaztea kurbetan, ukondoetan eta deribazioetan. Sekzio-aldaketaren ondoriozko zama-galerak. Haizagailuen fitxa teknikoak eta kurba bereizgarriak aztertzea. Haizagailuen legeak aplikatzeko zailtasunak. Diametroaren bariazioak. Biratzeko abiaduraren bariazioak. Airearen dentsitatearen bariazioak.

-Fluidoak garraiatzeko sareen kalkulua instalazio termikoetan eta eguraste-instalazioetan:

Hodiak kalkulatzeko arazoak. Hodi baten dilatazio lineala zehaztea. Bernouilliren ekuazio orokortua aplikatzea hodi batetik fluidoa garraiatzeko kasuetan. Bernouilliren ekuazio orokortua erabiltzea fluidoa hodi batetik makina tartekatu batez garraiatzerakoan. Ponpak kalkulatzeko arazoak. Ponpa zentrifugo baten eraikuntza-elementuak identifikatzea.

-Suteen kontra babesteko instalazioen konfigurazioa.

Ekipamenduak suteen aurka babesteko gradua identifikatzea. Suteak hautemateko eta alarmetarako sistemen osagaiak ezagutzea. Itzaltze sistema eramangarriak egoki erabiltzea. Itzaltze sistema automatikoen analisia.

-Egiturazko elementuak eta bibrazioak:

Instalazio bateko bankada, ainguratzeak eta euskarriak muntatzeko programa prestatzea, behar diren materialak zehaztuta. Materialen erresistentziari eta segurtasun-tarteei buruzko kalkuluak egitea taulen bitartez. Teknikak, neurriak eta materialak aplikatzea zaratak eta bibrazioak gutxitzeko eta kentzeko.

Modulua garatzeko, gela balioaniztun bat edukiko da. Honakoak izanen ditu gela horrek: berokuntzako, ur bero sanitarioko, hozkuntzako, girotzeko eta egurasteko instalazio errealen eta suteen aurkako instalazioen konfigurazioko, funtzionamenduko eta muntaketako agiri teknikoak eskuliburuak eta eskemak. Dokumentazio teknikoan funtsezkoa da lantegi-gelan kokatutako instalazio termikoei buruzko informazioa edukitzea.

Halaber, komeni da ikasgela tekniko bat edukitzea, ekipamendu informatikoarekin, hain zuzen ere ikasleek banaka nahiz taldeka lan egin dezaten berokuntzako, girotzeko eta hozkuntzako ekipamendu eta instalazioen diseinuan eta kalkuluan behar diren programa informatikoekin, eta sektoreko merkataritza-marka ezberdinen agiri teknikoak eta katalogoak eskuratzeko aukerarekin.

Modulu honek lotura du, batetik, Instalazioen muntaketako prozesuen moduluarekin, zeren eta azken horretan aplikatzekoak baitira modulu honetan jasotako eduki batzuk, ekipamendu eta instalazio termikoak identifikatzeari eta kalkulatzeari buruzkoak, egiturazko elementuak ere horren barne direla. Bestalde, Irudikapen grafikoko moduluan, modulu honetan erabilgarritasun handikoak izanen diren gaitasunak eskuratuko dira, eskemak, planoak eta gainerako informazio teknikoa interpretatzeari dagokionean. Beharrezkoa izanen da aipatutako bi moduluekin koordinatzea, zeren eta denboran bat egiten baitute modulu honekin.

Lanbide modulua: Instalazioak muntatzeko prozesuak.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 13.

Kodea: 0122.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Instalazioetan erabiltzen diren materialak eta haien tratamenduak identifikatzen ditu, eta haien ezaugarri fisiko eta kimikoak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio mota bakoitzean erabiltzen diren materialak identifikatu dira.

b) Materialen ezaugarri eta propietate fisiko zein kimikoak bereizi dira.

c) Tratamendu kimikoak materialen propietate fisikoekin lotu dira.

d) Material mota desberdinen alde onak eta txarrak baloratu dira, instalazio bakoitzean.

e) Metalezko materialen korrosio eta herdoiltze prozesua deskribatu da.

f) Korrosiotik eta herdoiltzetik babesteko prozedurak eta teknikak deskribatu dira.

2. Elementuak eraldatzeko eragiketak egiten ditu, mekanizazioko eta konformazioko eskuzko teknikak aplikatuz, betiere makinen funtzionamendua prozesuaren baldintzekin eta produktuaren ezaugarriekin lotuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mekanizazioko eta konformazioko ekipamendu desberdinak bereizi dira, aplikazioen arabera.

b) Neurketa tresna desberdinak identifikatu dira (errege-oina, mikrometroak, zinta metrikoa).

c) Alderaketak egiteko tresna desberdinak identifikatu dira (galgak, konparagailuak, nibela).

d) Neurketak egin dira, tresna egokia erabiliz eta exijitzekoa den zehaztasunarekin.

e) Mekanizatzeko eta konformatzeko behar diren erremintak identifikatu dira.

f) Mekanizazioko, neurketako, trazadurako, zulatzeko, hariztatzeko, ebakitzeko eragiketak egin dira, besteak beste.

g) Konformazioko eragiketak egin dira (tolestea, kurbatzea, ahozabaltzea, besteak beste), hodi eta beste material batzuetan.

h) Korrosioaren eta oxidazioaren aurkako tratamenduak aplikatu dira.

i) Egin behar diren eragiketen hurrenkera zehaztu da.

j) Lanerako erremintak edo ekipamenduak zuzen erabili dira.

k) Eskatzen diren kalitate irizpideak errespetatu dira.

l) Laneko arriskuen prebentziorako arauak, ingurumenekoak eta segurtasunekoak aplikatu dira.

m) Prozesurako aurreikusitako denborak errespetatu dira.

3. Lotura ez-soldatuak egiten ditu, lotura bakoitzaren ezaugarriak aztertuz eta lotura mota bakoitzean egokiak diren teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lotura ez-soldatuen motak identifikatu dira, bai eta lotu behar diren materialak ere.

b) Egin behar diren eragiketen hurrenkera zehaztu da.

c) Erremintak hautatu dira materialaren eta egin beharreko prozesuaren arabera.

d) Hariztatzeko, torlojuz lotzeko, gakoz eusteko, itsasteko eta errematxatzeko eragiketak egin dira.

e) Ahozabaltzeko eta zabaltzeko eragiketak egin dira.

f) Ezarritako dimentsio-irizpideak errespetatu dira.

g) Egindako loturen fidagarritasuna egiaztatu da (erresistentzia eta estankotasuna, besteak beste).

h) Erreminta eta materialekin eskatzen diren kalitatezko eta segurtasunezko baldintzetan eragin da.

i) Laneko arriskuen prebentziorako arauak, ingurumenekoak eta segurtasunekoak aplikatu dira.

j) Prozesurako aurreikusitako denborak errespetatu dira.

4. Lotura soldatuak egiten ditu, material eta instalazio bakoitzerako egokia den teknika hautatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialen ezaugarrietarako soldadurako prozesu egokia hautatu da (leuna, gogorra eta elektrikoa).

b) Soldadura mota desberdinen sinbologia identifikatu da.

c) Soldatzeko ekipamenduen osagaiak identifikatu dira.

d) Erremintak eta tresnak behar den segurtasunarekin erabili dira.

e) Lotura soldatzeko teknika egokia aplikatuz egin da.

f) Egindako loturen fidagarritasuna egiaztatu da (erresistentzia eta estankotasuna, besteak beste).

g) Soldatzeko prozesuan erabilera- eta kontrol-arauak aplikatu dira.

h) Lan arriskuen prebentziorako arauen eta ingurumen-arauen zehaztapenak errespetatu dira.

i) Prozesurako aurreikusitako denborak errespetatu dira.

j) Matxura konpontzeko lana autonomiaz egin da.

5. Hozkuntzako eta girotzeko instalazioetako ekipamendu eta elementuen muntaketa txikiak egiten ditu (konpresore hermetikoak, splitak eta beste), muntaketako teknikak aplikatuz eta fabrikatzailearen planoak eta jarraibideak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalaziorako muntaketa-plana prestatu da, instalazioen araupetzea eta arriskuak prebenitzeko eta segurtasuneko neurriak aplikatuz.

b) Instalazioaren zuinketa egin da, planoak muntaketa-esparruarekin lotuz.

c) Instalazioa muntatzeko behar diren erreminta, material eta teknikak aukeratu dira.

d) Ekipamenduak, hodiak eta osagarriak finkatu eta nibelatu dira.

e) Ekipamenduak elkarrekin konektatu dira.

f) Erremintekin behar den kalitatearekin eta segurtasunarekin jardun da.

g) Muntaketa-lana ezarritako denborak errespetatuz egin da.

h) Lanak ordenarekin, garbitasunarekin eta autonomiarekin dira.

i) Lana modu ekitatiboan banatu da eta lantaldean jardun da.

6. Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioen muntaketa txikiak egiten ditu (banakako galdarak eta berogailuak), muntaketako teknikak aplikatuz eta fabrikatzailearen planoak eta jarraibideak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalaziorako muntaketa-plana prestatu da, instalazioen araupetzea eta prebenitzeko eta segurtasuneko neurriak aplikatuz.

b) Instalazioaren zuinketa egin da, planoak muntaketa-esparruarekin lotuz.

c) Erreminta egokiak aukeratu eta erabili dira, behar den segurtasunarekin.

d) Ekipamenduak, hodiak eta osagarriak finkatu eta nibelatu dira.

e) Ekipamenduak elkarrekin konektatu dira.

f) Muntaketa-lana ezarritako denborak errespetatuz egin da.

g) Lanak ordenarekin, garbitasunarekin eta autonomiarekin dira.

h) Lana modu ekitatiboan banatu da eta lantaldean jardun da.

7. Instalazio termikoen eta fluido instalazioen estankotasun probak egiten ditu, irizpide teknikoak eta erregelamenduzkoak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arauen arabera, estankotasun probetan erabili beharreko presio-balioak zehaztu dira.

b) Neurketa-ekipamendu eta tresna egokiak aukeratu dira.

c) Proba egiterakoan ezarritako presioak erdietsi dira.

d) Instalazioko balizko ihesak aurkitu dira eta konponbidea eman zaie.

e) Segurtasun pertsonal eta materialeko irizpideak errespetatu dira.

f) Kasuko erregelamendu-irizpideak errespetatu dira.

g) Arazoei konponbidea eman zaie justifikatutako exekuzio-epeetan.

h) Bitartekoak, ekipamenduak eta espazioak erabiltzeko arauak errespetatu dira.

i) Matxura konpontzeko lana autonomiaz egin da.

8. Instalazio termikoei eta fluido instalazioei lotutako sistema elektrikoak muntatzeko eragiketak egiten ditu, muntaketarako eskemak eta jarraibideak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Babeseko, aginteko eta potentziako eskema elektrikoak egin eta interpretatu dira, sinbologia zuzena erabiliz.

b) Koadroko elementuak banatu eta kokatu dira, funtzionaltasuneko irizpideak erabiliz eta ahal den espazio gutxiena hartuz.

c) Koadroko elementuak eta elementu periferikoak elkarrekin konektatu dira, erregelamenduzko arauak betez.

d) Konexio elektrikoen eta instalazio elektrikoaren funtzionamendu sekuentziaren fidagarritasuna egiaztatu da (presostatoak, zundak, motorrak abiarazteko sistemak, termikoak eta beste).

e) Erremintak eta materialak aukeratu dira, behar den segurtasunarekin jardunez.

f) Muntaketa-lana ezarritako denborak errespetatuz egin da.

g) Lanak ordenarekin eta garbitasunarekin egin dira.

9. Instalazio termiko eta fluido instalazio txikiak abian jartzen ditu, instalazioaren funtzionamendua egiaztatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio termiko eta fluido instalazioen funtzionamenduan jartzeko sekuentzia deskribatu da.

b) Instalazio termikoko kontrol eta segurtasun elementuen eta hargailu elektrikoen funtzionamenduaren sekuentzia egiaztatu da.

c) Instalazioa funtzionamenduan jartzeko eragiketak egin dira (hustea, fluidoak kargatzea, purgatzea eta beste).

d) Instalazioko ekipamenduak eta elementuak erregulatu eta kalibratu dira (presostatoak, termostatoak eta beste).

e) Segurtasun eta ingurumen arauak errespetatu dira.

f) Instalazio termikoaren funtzionamendu parametroak egiaztatu dira.

g) Erreminta eta tresna egokiak hautatu eta erabili dira.

h) Egitekoak modu ekitatiboan banatu dira eta lantaldean jardun da.

Edukiak.

Korrosioaren eta herdoiltzearen aurkako materialak eta tratamenduak identifikatzea:

-Materialen propietate orokorrak.

-Instalazio termikoetan erabiltzen diren materialak. Alde onak eta txarrak.

-Hodiak: materialak, ezaugarriak eta dimentsioak.

-Korrosioa eta herdoiltzea. Materialak babestea. Sakrifizioko anodoak edo magnesiokoak, elektrolisia. Mahuka dielektrikoak, isolatzaileak, kutsadurarako bisoreak. Fluido instalazioak garbitzeko eta haietatik kutsadura kentzeko tratamenduak.

-Instalazio termikoetan eta fluido instalazioetan erabiltzen diren hodietarako osagarriak.

Instalazio termikoetako eta fluido instalazioetako muntaketa-prozesuetan aplikatzen diren materialen mekanizazioa eta konformazioa.

-Mekanizatzeko ekipamenduak eta erremintak (sailkapena, erabilera).

-Neurketarako eta alderaketarako tresnak.

-Ebakitzeko, zulatzeko eta hariztatzeko eragiketak (barnean zein kanpoan).

-Hodietan kurbak egitea, hodiak ahozabaltzea eta zabaltzea.

-Aire konduktuak trazatzea, ebakitzea eta egitea, plantxa batetik abiatuta (tarte zuzenaren metodoa eta tapen araberakoa).

-Sareten, hedatzaileen, konporten, suebakien, bateria elektrikoen eta bestelako osagaien konexioak.

-Txapaz eta beste material zurrun batzuez egurasterako eta kanporatzerako eginiko konduktuak mekanizatzea. Konduktuetarako euskarriak.

-Segurtasun neurriak mekanizazio eta konformazio eragiketetan. Norberaren babeserako ekipamenduak.

Lotura ez-soldatuak egitea:

-Lotura ez-soldatuak eta material motak. Altzairuzko, kobrezko eta plastikozko osagarrien bitartezko lotura. Zorroen labainketaren bidezko, presio bidezko eta eraztun konikoen bidezko lotura. Itsasgarri plastikoak.

-Erremintak hautatu eta maneiatzea.

-Hariztatzeko, torlojuz lotzeko, itsasteko, gakoz eusteko, errematxatzeko, ahozabaltzeko eta zabaltzeko eragiketak.

-Segurtasun neurriak lotura ez-soldatuen eragiketetan.

Instalazio termikoetako eta fluido instalazioetako muntaketa-prozesuetan aplikatzen den soldadura:

-Oinarrizko materialak soldadura motaren arabera.

-Soldadura mota eta erabilitako sinbologia.

-Soldadura elektrikoa (printzipioak, prozedurak eta erremintak).

-TIG soldadura sasi automatikoa, altzairu herdoilezinerako MIG/MAG ekipamendua.

-Termofusio bidezko soldadura (prozedurak, osagaiak).

-Sugar bidezko soldadura (oxiazetilenoa, butanoa eta beste).

-Soldatzeko prozedurak.

-Segurtasun neurriak soldadurako eragiketetan.

Hozkailu ekipamenduen oinarrizko muntaketa:

-Ekipamenduak, lineak eta abarrekoak zuinkatzeko eta kokatzeko teknikak.

-Fluidoen ekipamenduetarako eta lineetarako euskarriak eta finkatzeak, oro har.

-Hozkuntzako lineak eta haiei lotutako zirkuituak muntatzea.

-Elementu elkartuen muntaketa (iragazkiak, bisoreak, hedapen-balbulak, balbulak eta beste).

-Potentzia txikiko bero ponpak eta hozkailuak muntatzea.

-Konpresio bidezko hozkailu-ekipamenduak muntatzea.

-Segurtasun neurriak instalazioak muntatzeko eragiketetan. Segurtasuna hozgarriak erabiltzerakoan. Ingurumen kontroleko neurriak.

Beroa eta fluidoak sortzeko instalazioetako ekipamenduen eta elementuen oinarrizko muntaketa.

-Ekipamenduak, lineak eta abarrekoak zuinkatzeko eta kokatzeko teknikak.

-Fluidoen ekipamenduetarako eta lineetarako euskarriak eta finkatzeak, oro har.

-Berokuntzako, ur bero sanitarioko eta erregaietako lineak muntatzea. Hiri-gaseko eta propanoko arrapalak muntatzea.

-Potentzia txikiko presio-ekipamenduak muntatzea.

-Gas-erretzaile eta erretzaile mekaniko txikiak muntatzeko teknikak.

-Elementu elkartuen muntaketa (unitate terminalak, purgagailuak, detentoreak, doikuntzarako balbulak, tapoiak, balbulak eta beste).

-Segurtasun neurriak instalazioak muntatzeko eragiketetan.

Instalazio termikoetan eta fluido instalazioetan estankotasun probak egitea:

-Estankotasun probak. Presioa neurtzeko ekipamenduak eta tresnak: manometroak, ihesen detektagailu elektronikoak.

-Aplikatu beharreko arauak.

-Segurtasun neurriak. Presioko aparatuen manipulazioaren prebentzioa.

Oinarrizko instalazio termikoei lotutako sistema elektrikoen muntaketa:

-Instalazioko eskema elektrikoak egin eta interpretatzea. Ekipamendu termikoen banagunea kontrolatzea eta araupetzea.

Instalazioetako elementuak muntatu eta konektatzea: presostatoak, termostatoak, presio-zundak eta tenperatura-zundak, termopareak, ionizazio-zundak, elektrobalbulak, koadro elektrikoak.

Instalazio termikoak abian jartzea.

-Funtzionamenduan jartzearen sekuentzia. Instalazioetan fluido-ihesak aurkitzeko eta konpontzeko teknikak.

-Instalazio termikoen funtzionamendu-parametroak: joanekoaren eta etorrikoaren tenperaturak egiaztatzea, espantsio-ontzien kontrola, ponpen abiadura, erreketaren keak analizatzea, ariete-kolpeak, dilatatzaileen funtzionamendua, emaria erregulatzea eta orekatzea, tenperatura-zunden doikuntza.

-Instalazioa funtzionamenduan jartzearen ondorengo doikuntzak eta zuzenketak, eraginkortasun energetikoko irizpideen arabera.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan nagusiki instalazio termikoak muntatzeko behar diren gaitasun instrumentalak eskuratuko dira. Helburua da oinarrizko trebetasunak ikastea besteak beste honakoetan: neurketa, trazadura, ebakitzea, plegatzea, kurbatzea, mekanizatzea, zulatzea, hariztatzea, ahozabaltzea, soldatzea eta babesak aplikatzea. Teknika horiek, lehenbizi, moduluan bertan aplikatuko dira, oinarrizko instalazio termikoak zerbitzuan jarriz; gero, berariaz, zikloko honako hiru moduluetan aplikatuko dira: Hozkuntza eta girotze instalazioen mantentze-lanak, berokuntza eta fluido instalazioen mantentze-lanak eta instalazio geotermikoak.

Halaber, modulu hau komuna da instalazio eta mantentze-lanetako lanbide familietan eta energiarekin eta urarekin lotutako lanbide familietan. Hori dela eta, zeharkako izaera dauka. Hala eta guztiz ere, heziketa ziklo honetan, luzatu egiten da modulu honen iraupena, gehiago sakondu ahal izateko instalazio termikoen teknika eta prozesuetan, hain zuzen ere kasuko teknikariak eraginkortasunez kudea ditzan muntaketa- eta mantentze-lanak.

Ondoren, zenbait jarduera proposatzen dira modulua lantzeari ekiteko. Jarduerak eduki-multzoen hurrenkera beraren arabera sailkatu dira. Iradokitzen da jarduera gehienen hasiera irakasleak egitea, egin beharreko eragiketen erakusketa praktiko batekin, zeren eta manipulatzeko trebetasuna jarduera gehienetan komuna den ezaugarria baita.

-Korrosioaren eta herdoiltzearen aurkako materialak eta tratamenduak identifikatzea:

Materialekin proba fisikoak egitea: hodiak egostea, gogortasuna, materialak bat-batean hoztea. Mahuka dielektrikoak eta magnesioko anodoak muntatzea. Hodiak erasotzen dituzten azidoekin eta morteroak probak egitea. Hodiekin korrosioaren aurkako tratamendua egitea. Instalazio termikoetan erabilitako materialen analisia eta alde onak eta txarrak: kobre zurrunezko hodiak eta egositako hodiak, altzairu galbanizatuzko hodiak (beltza eta herdoilezina), hodi plastikoak (sare formako polietilenoa, polipropilenoa eta polibutilenoa). Loturak egitea kobrezko hodietarako osagaiekin, altzairu herdoilezinarekin, altzairu galbanizatuarekin eta hodi plastikoen osagarriak. Presio peko hartune batean proba bat egitea. Hodiak izoztearen proba egitea, eta gero balbulak konpontzea.

-Instalazio termikoetako eta fluido instalazioetako muntaketa-prozesuetan aplikatzen diren materialen mekanizazioa eta konformazioa.

Zulagailu finkoa eta eramangarria erabiliz proba praktiko bat egitea; barautsak zorroztea eta zuloak egitea burdinan, altzairu herdoilezinetan eta paretetan, barauts egokiak erabiliz. Zulagailu finkoaren abiadura-aldagailua. Disko-makina erabiltzea. Honako tekniketatik guztiak eskatzen dituen pieza baten mekanizazioa egitea: mekanizatzea, limatzea, hariztatzea, zulatzea, errematxatzea, trazatzea. Neurketak egitea honakoak erabiliz: kalibrea, mikrometroa, konpasa, egiaztagailuak, harien galgak, goniometroa eta abar. Ebakitzeko lanak egitea eskuko zerrarekin, burdinazko zintarekin, txaparako guraizeekin eta zizailarekin. Eskuzko hodi eta hodi elektriko batean hariztatze lanak egitea. Kobrea eta altzairu galbanizatua kurbatzeko praktikak egitea. Hozkuntzako hodiak ahozabaltzeko praktikak egitea. Aire girotuko konduktuak fabrikatzea, tarte zuzenaren metodoa, ukondoak, prakak eta erredukzioak erabiliz. Sareten, hedatzaileen, konporten eta osagarrien konexioak egitea.

-Lotura soldatuak egitea:

Hodien lotura konpresio bidez egitea. Itsasgarri desberdinekin loturak egitea. Fusio bidez edo ispilu bidez loturak egitea. Gas-hodiak eraztunen bitartez lotzea.

-Instalazio termikoetako eta fluido instalazioetako muntaketa-prozesuetan aplikatzen den soldadura:

Soldaduran aplikatzen diren oinarrizko materialen mota desberdinak azaltzea: errutilo-elektrodoak, azidoak, lodiak, oinarrizkoak, zelulosikoak. Soldatzeko ekipamenduen osagaiak eta haien funtzionamendua azaltzea. Soldadura elektrikoaren funtzionamendua eta haren arriskuak azaltzea. Soldatzeari buruzko azalpen praktiko bat egitea posizio desberdinetan eta intentsitate eta elektrodo desberdinekin. Soldatze elektrikoko praktikak egitea: kordoiak horizontalean, topera eginiko lotura, iskinean eginiko lotura, "t" formako lotura, mihiztatze gisako lotura, angelukoa, bertikala eta goranzkoa, bertikala eta beheranzkoa, altzairu beltzezko hodian eginikoa. TIG, MIG/MAG soldadura erdiautomatikoen erabilerari buruzko azalpen teoriko eta praktikoa. Soldadura erdiautomatikoko praktikak egitea; oinarrizko lanak. Termofusio bidezko praktikak egitea gero muntatzekoa den instalazio termiko batean. Soldadura leuneko praktikak egitea kobrean, instalazio termikoetarako. Soldadura indartsuko praktikak egitea gas instalazioetarako eta hozkuntza-zirkuituen eta aire egokituko zirkuituen instalazioetarako.

-Ekipamendu termikoen oinarrizko muntaketa.

Instalazioaren kokapenari buruzko planteamendua eta behar diren materialen zerrenda egitea. Egin beharreko berokuntza-sistema (hodi bakarrekoa, bi hodikoa, alderantzizko itzulketa duena, zoru bero-emailea, zoru hotz-emailea). Ekipamenduen eta haien hodien muntaketa egitea, beren osagaiekin. Loturako soldadurak egitea edo, bestela, hautatu den junturako sistema. Gasezko eta gasoliozko erregailu baten muntaketa egitea. Beroa sortzeko ekipamendu termiko desberdinen oinarrizko muntaketa egitea. Honako muntaketak egitea: ekipamendu txiki batena, paraleloan eta seriean jarritako ponpak, presostatoak, ekipamendu hidropneumatikoa. Eskema elektrikoaren muntaketa.

-Hozkuntza-ekipamenduen oinarrizko muntaketa.

Instalazioaren kokapenari buruzko eta hura egiteko behar den materialari buruzko planteamendua egitea. Ekipamendua muntatzea. Hodiak eta osagaiak muntatzea. Behar diren soldadura gogorrak egitea. Eskema elektrikoa egitea. Presioari buruzko proba nitrogenoarekin egitea. Zirkuitua hustea eta gero hozgarria kargatzea. Abian jartzea eta kontrolatzea. Erakusketa teoriko eta praktikoa egitea absortzio eta adsortzio ekipamenduen funtzionamenduari buruz. Bero-ponpa baten muntaketa egitea, inverter gisako erregulazioarekin. Fan-coils delako duen hozkailu baten muntaketa egitea.

-Instalazio termikoetan eta fluido instalazioetan estankotasun probak egitea.

Estankotasun probak egitea manometroekin eta ihes detektatzaile elektronikoekin. Tenperaturak laser bidez, hezetasun-zunden bidez eta kaudalimetroen bidez neurtzea.

-Oinarrizko instalazio termikoekin lotutako sistema elektrikoen muntaketa:

Instalazio termikoen eta fluido instalazioen eskema elektrikoak egitea. Oinarrizko berokuntzako banagune baten muntaketa egitea. Oinarrizko hozkailu-ekipamendu baten erregulazioa eta kontrol elektrikoa muntatzea. Inverter sistema duen bero-ponpa bat muntatzea.

-Instalazio termikoak abian jartzea:

Hodien estankotasuna konprobatzea eta soldadurak egiaztatzea. Emariak erregulatzea zirkuitu bakoitzerako. Orekatze hidraulikoa. Honakoak konprobatzea: funtzionamenduko tenperaturak, ponpen emariak, ponpen blokeoa, elektrobalbulak, presostatoak, segurtasuneko balbulak, izotz-kontrakoa, espantsio-ontzia, presio diferentzialaren balbula egiaztatzea, kondentsazioaren aurkako ponpa abian jartzea eta geraraztea. Banagunea erregulatzea, instalazioaren eraginkortasuna bermatuz, eraikineko konforteko tenperatura lortzeko.

Modulu honen garapena eginen da, nagusiki, instalazio termikoen tailerrean. Tailer horrek, behar adina ekipamendu eta instalazio desberdin edukitzeaz gainera, haiek konektatzeko eta muntatzeko behar diren ekipamenduak eta erremintak edukiko ditu. Litekeena da ikasle-taldeak aldi berean jarduera desberdinetan aritu behar izatea; hori dela eta, komenigarria da tailerra bera zabala izatea eta zenbait eremutan egituratuta egotea, instalazioen tipologiaren arabera, betiere.

Moduluak lotura dauka, adierazi bezala, zikloko beste modulu batzuekin, eta bereziki koordinatu beharko da ekipamendu eta instalazio termikoen moduluarekin, batera gertatzen direlako eta azken modulu horretan oraingo moduluan aplikatzekoak diren gaiak lantzen direlako; esate baterako, egiturazko elementuei, bankadei eta instalazioen euskarriei dagokienez.

Modulu honetan lantzen diren teknika desberdinak -instalazioak muntatu, haietan probak egin eta instalazioak zerbitzuan jartzekoak- aplikatzekoak izanen dira, halaber, honako bigaren mailako moduluetan: Hozkuntza eta girotze instalazioen mantentze-lanak, Instalazio termikoen eta fluido instalazioen mantentze-lanak eta Instalazio geotermikoak. Hori dela eta, komenigarri izanen da horietan guztietan programatutakoa koordinatzea, alderdi komunak zabaldu eta osatu ahal izateko.

Lanbide modulua: Instalazioen irudikapen grafikoa.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Kodea: 0123.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Instalazio termikoen eta fluido instalazioen elementuak eta ekipamenduak irudikatzen ditu, eta plano eta eskemetan aplikatzekoa den sinbologia normalizatuarekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema definitzen duten plano mota desberdinak identifikatu dira (plantak, ebakiak, sekzioak, eta abar).

b) Aplikatzekoa den sinbologia sistemako elementu eta ekipamenduekin lotu dira.

c) Planoen gainean instalazioa osatzen duten elementuak eta ekipamenduak identifikatu dira.

d) Planoetan jasotako zehaztapen teknikoak interpretatu dira, irudikapenerako arau orokorren arabera.

e) Instalazioaren elementu bereziak kasuko legendan jasotako jarraibideekin identifikatu dira.

f) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili dira dokumentazio grafikoa interpretatzeko.

2. Hasierako eskemak egiten ditu instalazio termikoei eta fluido instalazioei buruz, ordenagailuz lagundutako marrazketa-programak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskema bere informazio bereizgarriarekin identifikatu da.

b) Sistemen osagaien zerrendak egin ditu, ondoren horiek errazago neurtu eta balioesteko.

c) Elementu bakoitza aplikatzekoa den sinbologiaren arabera irudikatu da.

d) Legendak gehitu dira.

e) Irudikapenari buruzko konbentzionalismoak errespetatu dira.

f) Txukuntasunez eta garbitasunez jardun da.

g) Eskema ezarritako denboretan egin da.

h) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili dira eskemak egiterakoan.

3. Instalazio termikoen eta fluido instalazioen planoak marrazten ditu, irudikapenerako eta diseinu-programetarako konbentzionalismoak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tresna, euskarri eta formatu egokienak aukeratu dira planoak egiteko.

b) Zirkuitu mota desberdinen multzoak ezarri eta ordenatu dira.

c) Krokisak egin dira lokal edo eraikinetako benetako instalazioetatik abiatuta.

d) Eraikinaren ezaugarriak hartu dira kontuan.

e) Instalazioaren trazadura marraztu da.

f) Arauen arabera zedarritu da.

g) Oharrak eta legendak erantsi dira.

h) Osagaien zerrendak egin dira.

i) Eskala eta elementu normalizatuak erabili dira.

j) Planoa eta bere informazio bereizgarriak identifikatu dira.

k) Instalazio motari dagozkion berariazko arauak aplikatu dira.

l) Produktuak erabiltzeko arauak errespetatu dira.

4. Instalazioen xehetasunezko planoak eta isometriak marrazten ditu, aukeratutako eraikuntza-konponbidea deskribatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Irudikapen sistema aukeratu da.

b) Xehetasunari dagokion eskala aukeratu da.

c) Definitutako xehetasunezko elementuak irudikatu dira (ebakiak, sekzioak eta beste).

d) Kotak xehetasuneko geometriaren arabera ezarri dira.

e) Diseinu-programak erabili dira.

f) Txukuntasunez eta garbitasunez jardun da.

Edukiak.

Instalazio termikoen eta fluido instalazioen elementuak eta ekipamenduak irudikatzea.

-Dokumentazio grafikoa. Irudikapenerako arau orokorrak.

-Eraikuntza-planoak. Kokapen planoa. Oinplanoak. Altxaerak. Sekzioak. Eraikuntza-xehetasunak.

-Instalazioen terminologia eta sinbologia: berokuntzakoak, hozkuntzakoak, girotze-egurastekoak, fluido sareak eta sistema elkartuak.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera.

Instalazio termikoen eta fluido instalazioen eskemak egitea:

-Aplikatzekoak diren programa informatikoak.

-Hasierako eskemak.

-Eskema elektrikoak.

-Erregulazio eta kontrol eskemak.

Instalazio termikoen eta fluido instalazioen plano orokorrak egitea:

-Aplikatzekoak diren programa informatikoak.

-Bi dimentsiotan marraztea.

-Irudikapen grafikoko arau orokorrak: Formatuak. Eskalak. Lerro motak. Ikuspegiak. Akotazioa.

-Instalazio termikoetan eta fluido instalazioetan aplikatzekoak diren berariazko arauak: Elementuen antolaketa. Sareen trazadura. Ekipamenduen kokapena. Elementu bereziak.

Instalazio termikoen eta fluido instalazioen xehetasunezko planoak eta isometriak egitea:

-Aplikatzekoak diren programa informatikoak.

-Hiru dimentsiotan marraztea.

-Fluido sareen isometriak.

-Instalazioak muntatzeko isometriak.

-Irudikapen grafikoko arauak: materialen identifikazioa. Perspektibak. Ebakidurak, sekzioak eta hausturak. Oharrak eta legendak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu hau euskarri-modulua da, eta behar den prestakuntza jasotzen du irudikatze aplikatuaren zeregina betetzeko instalazio termikoetako eta fluido instalazioetako prozesuetan, eraikinetan zein prozesu industrialetan.

Modulu honen planteamendua da funtsean praktikoa izatea halako moduz non ikasleak gai izanen baitira fluido ekipamendu eta instalazioen eta ekipamendu eta instalazio termikoen datuak eta ezaugarriak interpretatu eta lortzeko, haiei buruzko dokumentazioa eta informazio teknikoa abiapuntu hartuta. Halaber, gai izanen da sistema horien eta haien osagaien plano orokorrak eta xehetasunekoak, krokisak, diagramak eta eskemak egiteko, eta behar den dokumentazio teknikoa egiteko haiek muntatu, mantendu eta konpontzeko prozedurak ezartzeko.

Ikasgelako jarduerak orientatuko dira aurreko prestakuntza-etapetan ikasitako ezagupen eta oinarrizko trebetasunak segurtatu eta indartzera, hartara ikasleei emanez irudikapen sinbolikoak egiteko baliabideak, instalazio termikoen arloan, hain zuzen ere kasuko araudian ezarritakoaren arabera. Baliabide horiek, gero, gainerako moduluetan ere erabili ahal izanen dituzte. Paper euskarrirako nahiz euskarri informatikorako teknikak landuko dira, moduluaren edukiak arian-arian garatzea ahalbidetuko dutenak.

Programazio didaktikoetako lan unitateak garatzeko orientabide eta euskarri gisa, iradokitzen dugu, besteak beste, honako jarduerak egitea eduki-multzo bakoitzerako:

-Instalazio termikoen eta fluido instalazioen elementuak eta ekipamenduak irudikatzea:

Marrazki delineatuak egitea, eskala egokian, behar diren ikuspegi, ebaki eta sekzioekin, piezak zuzen definitzeko. Marrazki horiek konbentzionalismo normalizatuen arabera irudikatuko dira. Piezen krokisak egitea, behar den zorroztasunarekin, irudikapenerako ezarritako konbentzionalismoak erabiliz. Eraikinak, lursailak eta urbanizazioak ezaugarritzeko informazioa eta datuak lortzea, haiei buruzko planoak interpretatuz. Obra zibilari eta igeltsero-lanei buruzko plano lagungarriak erabiltzea, eraikinetan ekipamenduak, elementuak eta sareak kokatzeko. Bero, hotz, girotze nahiz eguraste eta fluido instalazioak eta haien sistema elkartuak osatzen dituzten elementuak identifikatzea eta irudikatzea, kasuko araudian ezarritakoaren arabera. Gisa desberdinetako marrazki teknikoak egitea, ordenagailuz lagundutako marrazketarako programa informatiko batekin. Marrazki tekniko horiek ezarritako konbentzionalismoen arabera eginen dira.

-Instalazio termikoen eta fluido instalazioen eskemak egitea:

Ordenagailuaren laguntzaz, instalazioen diagramak eta eskemak egitea, liburutegiak eta fitxategi berariazkoak erabiliz. Instalazio termikoetako eta fluido instalazioetako hasierako diagrama planoak egitea, haien informazio teknikoa erabiliz. Eskema eta automatismo elektrikoen planoak egitea, haien ezaugarriei buruzko dokumentazioa abiapuntu harturik. Ordenagailuz lagundutako delineatzea erabiliz, instalazio termikoen eta fluido instalazioen fluxuko edo/eta printzipioko diagramen, eskema elektrikoen eta erregulazio nahiz kontroleko eta automatizazioko sistemen diagramei buruzko planoak egitea.

-Instalazio termikoen eta fluido instalazioen plano orokorrak egitea:

Instalazio termikoen eta fluido instalazioak ezartzeko plano orokorrak eta xehetasunekoak egitea, diseinuari buruzko informazioa abiapuntu harturik. Plano orokorrak eta xehetasunekoak egitea, instalazio termikoetako eta fluido instalazioetako instalazio elektrikoak eta instalazioak erregulatu, kontrolatu eta automatizatzeko automatismoak egiteko, diseinuko informazioa abiapuntu harturik. Instalazio termikoetako eta fluido instalazioetako sistema desberdinetarako materialen zerrendak prestatzea, haien proiektu-planoetatik abiatuta.

-Instalazio termikoen eta fluido instalazioen xehetasunezko planoak eta isometriak egitea:

Marrazkiak hiru dimentsiotan egitea. Fuido sareen isometriak interpretatzea eta egitea. Instalazioak muntatzeko isometriak interpretatzea eta egitea. Instalazio termikoen eta fluido instalazioen plano orokorrak abiapuntu harturik, xehetasunezko planoak egitea.

Modulu hau garatzeko, beharrezkoa izanen da ikasgela tekniko bat edukitzea, ikasleei banaka lan egitera bideratuko dien ekipamendu informatikoarekin. Instalazio termikoetako eta fluido instalazioetako ekipamenduak, instalazioak eta muntaketak diseinatzeko eta grafikoki irudikatzeko behar diren programa berariazkoak edukiko dira, bai eta interneterako konexioa ere, ikasleek sektoreko marka komertzialetako webguneak arin kontsultatu ahal ditzaten.

Honakoak izan daitezke erabilera anitzeko gelan eskuragarri dauden baliabideak: moduluari buruzko apunteak, dokumentu teknikoak, material eta ekipamenduei buruzko zehaztapen teknikoak dituzten katalogoak eta aplikatzekoak diren arauak eta erregelamenduak. Halaber, proiektu teknikoak eduki ahalko dira. Proiektu horiek, beren dokumentuen artean, ikasleei berokuntzako, ur bero sanitarioko, hozkuntzako, girotzeko eta egurasteko egiazko instalazioen konfigurazioari, funtzionamenduari eta muntaketari buruzko eskemak aurkeztuko dizkiete, erreferentzia gisa izan ditzaten eskatzen zaien dokumentazio teknikoa egiteko garaian.

Modulu honek zeharkako izaera dauka, instalazio eta mantentze-lanetako eta energiaren eta urarekin lotutako lanbide familiako beste titulu batzuetan ere erabiltzen baita. Haren ikaskuntzaren emaitzak gradualki aplikatu beharko dira zikloko beste modulu batzuetan. Nolanahi ere honakoetan izanen du eragin handiagoa: Ekipamenduak eta instalazio termikoak, Instalazio termikoen eta fluido instalazioen konfiguratzea eta Instalazio termikoen eta fluido instalazioen mantentze-lanetako proiektua Horrela, arreta berezia eskaini behar zaio horiek guztiak koordinatzeari, bereziki denboran aldi berean irakasten direnei dagokienez.

Lanbide modulua: Energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa.

Kodea: 0124.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Energia berriztagarrien mota desberdinak bereizten ditu, haien ezaugarriak deskribatzen ditu eta haien erabilera baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energia berriztagarriaren kontzeptua definitu da.

b) Energiaren balorizazioaren kontzeptua definitu da.

c) Energia berriztagarri desberdinak eta haien aplikazio eremuak identifikatu dira.

d) Energia berriztagarriak lortzeko, eraldatzeko eta erabiltzeko prozesuak ezagutu dira.

e) Baloratu da biodiesela erregai fosiletarako alternatiba bat dela.

f) Biomasa erabiltzearen alde onak eta txarrak baloratu dira, ingurunearen arabera eta hondakin solidoak eskuragarri izatearen arabera.

g) Energiaren kontsumoak ingurumenean eta emisioetan duen ukipena identifikatu da, bai eta eskala globalean eta tokiko eskalan duen eragina ere.

h) Energia lortzeko eta eraldatzeko prototipo errazak egin dira.

2. Energia berriztagarrien instalazioetan energia aurrezpena eta gasen emisioa kalkulatzen ditu, eta haiek instalazio konbentzionaletakoekin alderatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energia konbentzionala eta energia berriztagarriak erabiltzen dituzten instalazioen errendimendu energetikoak alderatu dira.

b) Instalazio bererako aurreikusten diren kontsumoak kontabilizatu dira, energia konbentzionala erabiliz eta energia berriztagarriak erabiliz.

c) Energia berreskuratzeko sistemak erabiltzearen ondorioz lortutako energia aurrezpena kuantifikatu da.

d) Kogenerazioko sistemak erabiltzearen ondorioz lortutako energia aurrezpena kuantifikatu da.

e) Instalazio baten kontroleko parametroak aldatzearen ondoriozko energia aurrezpena kuantifikatu da.

f) Energia berriztagarriak erabiltzeko proposamenen arabera gertatzen den diru-aurrezkia eta inbertsioaren itzulketa-aldiak kuantifikatu dira.

g) Programa informatiko berariazkoak erabili dira.

3. Eguzki instalazio batean itzalengatik eta inklinazioaren zein orientazioarengatik gertatzen diren galerak kalkulatzen ditu, eta kokapenaren eta ingurunearen baldintzen datuak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eguzkiaren eguneko eta urtaldien araberako mugimendua aztertu da, latitude desberdinetan.

b) Oztopoen altxaera irudikatu da eguzki-karta batean.

c) Eguzki instalazio bateko itzalengatik gertaturiko galerak kalkulatu dira.

d) Eguzki instalazio bateko inklinazioarengatik zein orientazioarengatik gertaturiko galerak kalkulatu dira.

e) Azalera inklinatu bateko energia erasotzailea energia kalkulatu da, erradiazio-taulak erabiliz.

f) Txosten justifikatua egin da eguzki instalazio batean indarrean dauden erregelamenduen betetzeari buruz.

4. Harrapatzaile batek xurgatzen duen energia erasotzailea eta erradiazioa kalkulatu dira, eraikuntza-ezaugarriak aztertuz eta eguzki-erradiazioari buruzko taulak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Berotegi efektua eta hark eguzki harrapatzaileetan duen erabilera aztertu dira.

b) Eguzki harrapatzaileen osagaiak identifikatu dira.

c) Kolektore baten azalera harrapatzailearen estalkiaren ezaugarriak aztertu dira.

d) Kolektore baten errendimendu-ekuazioan esku hartzen duten faktoreak aztertu dira.

e) Harrapatzaile mota desberdinen errendimendu-kurbak aztertu dira (plaka laua, hutseko hodia eta urmaela).

f) Kolektore batek xurgatzen duen erradiazioa kalkulatu da, haren errendimendu-kurbaren eta funtzionamendu-parametroen arabera.

5. Eguzki instalazioen dimentsioak kalkulatzen ditu eraikinetan, behar termikoak analizatuz eta eraginkortasun energetikoko irizpideak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kolektoreen eremuko dimentsioa kalkulatu da, eskualde geografikoen aprobetxamendu-beharkizunen arabera.

b) Harrapatzaileen eremuaren banaketa ezarri da, erabiltzeko dagoen azaleraren arabera.

c) Biltegiratze, banaketa eta kontrol sistemak deskribatu dira, instalazioaren ezaugarriak abiapuntu hartuta.

d) Banaketa eskema bat egin da, alderantzizko itzulketaren metodoa erabiliz.

e) Hodien dimentsioak kalkulatu dira.

f) Lehen mailako zirkuituan behar den zirkulatzailea dimentsionatu da.

g) Biltegiratze sistema, eta kasua bada behar den zirkulatzailea, dimentsionatu da.

h) Espantsio-ontzia eta instalazioko gainerako elementu osagarriak dimentsionatu dira.

i) Erregulazio sistema zehaztu da.

j) Instalazioaren txostena prestatu da, planoak, aurrekontu bat eta instalazioaren mantentze-lanetako eskuliburua barne direla.

k) Berariazko programa informatikoak erabili dira osagaiak aukeratzeko.

Edukiak.

Energia berriztagarrien motak:

-Lurraren energia baliabideak.

-Energia berriztagarriaren kontzeptuak. Motak.

-Balorazio energetikoko kontzeptuak.

-Energiak ingurumenean duen eragina. Emisio garrantzitsuenak eta haien eraginak: karbono dioxidoa, nitrogeno oxidoak, sufre dioxidoa, ozonoa eta osagai organiko hegazkorrak.

-Biodiesela erregai fosiletarako alternatiba gisa.

-Biomasaren aplikazioak hiri- eta landa-ingurune desberdinetan.

-Energia berriztagarrien aprobetxamenduaren egoera teknologikoari buruzko informazio gaurkotua eta muntaduna.

Energia berriztagarrien instalazioetan energia aurrezpena eta gasen emisioa kalkulatu dira, eta haiek instalazio konbentzionaletakoekin alderatu dira:

-Energia iturrien azterketa.

-Energia konbentzionalen ingurumen-eragina.

-Eguzki energia termikoaren potentzialari buruzko ebaluazioa.

-Energia geotermikoaren potentzialari buruzko ebaluazioa.

-Biomasatik heldu den energiaren potentzialari buruzko ebaluazioa.

-Instalazioetako hondar-energiaren aprobetxamendua.

-Kogenerazioa.

-CO2 emisioak, iturri edo teknologia desberdinei lotuak. Murrizteko aukerak.

-Errendimendu energetikoa instalazio termikoetan.

-Beroa eta hotza sortzeko ekipamenduak. Prestazioak.

-Instalazioen erregulazioak eta kontrolak eraginkortasun energetikorako egiten duten ekarpena.

-Instalazio termikoen kontsumoak kontabilizatzea.

-Instalazio termikoetan energia berreskuratzea. Energia aurrezpena kalkulatzea.

-Inbertsioaren itzulketa-epeari buruzko kalkulua. Hobetzeko proposamenen balorazioa.

Eguzki erradiazioaren galerei buruzko kalkulua, eguzki instalazio termikoetan:

-Eguzkiaren ezaugarri fisikoak eta astronomikoak.

-Itzalei buruzko azterlana.

-Orientazioaren eta inklinazioaren ondoriozko galeren azterlana.

-Erradiazio taulak.

-Energia erasotzailearen kalkulua.

Eguzki instalazio termikoetan xurgatutako erradiazioaren kalkulua.

-Plaka lauko harrapatzaile baten funtzionamenduaren printzipioa.

-Harrapatzaile baten osagaiak.

-Harrapatzaile baten errendimenduari buruzko ekuazioa.

-Instalazio baten behar termikoen kalkulua, erregelamendu indardunen arabera.

-Hutseko hodia darabilen harrapatzailearen funtzionamendu printzipioa.

-Urmaeleko harrapatzaileak.

Eguzki instalazioak dimentsionatzea, eraginkortasun energetikoko irizpideak aplikatuz.

-Eraginkortasun energetikoko betekizunak instalazio termikoetan. Eguzki instalazioek multzoaren edo sistemaren eraginkortasunerako egiten duten ekarpena.

-Eguzki instalazio termikoen biltegiratze, banaketa eta kontrol sistema.

-Bero trukatzaileak.

-Metaketaren bolumena zehaztea.

-Instalazioaren orekatze hidraulikoa.

-Hodiak eta zirkulatzaileak kalkulatzea.

-Espantsio-ontzia kalkulatzea.

-Segurtasuneko balbulak, itzulketaren aurkakoa.

-Banaketa sistema zentralizatuak eta deszentralizatuak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da energia berriztagarrien mota desberdinei buruzko ikuspegi orokorra lortzea; haien ezarpenak ekar dezakeen eraginkortasun energetikoa aztertzea, erregai fosilak erabiltzen dituztenen aldean; eta eguzki instalazio termikoak dimentsionatzea. Moduluak argiki bereizten diren hiru atal dauzka. Horietako azkenak, instalazio termikoen dimentsionatzeari dagokionak, zikloko beste modulu batzuetan garatzen ez den tituluaren profila gehien hurbiltzen den energia berriztagarri mota garatzen du; izan ere, teknikariak hari erreparatu beharko dio bere lanbide garapenean.

Edukien multzoen garapenean, irakasleak informazio gaurkotua edukiko du energia berriztagarrien garapenari buruz, eta horren bidez oraindik ere bilakatzen ari den sektore batean egunean jartzeko aukera izanen da; bilakaera hori teknologikoa da, batetik, eta energia berriztagarrien produkzioak guztizkoan egiten duen ehunekoari dagokiona da, bestetik.

Informazio teknikorako eta merkataritzako dokumentaziorako iturrietarako sarbidea eta kalkuluko nahiz diseinuko aplikazio informatikoen erabilerak bidea eman behar dute batera jardun ahal izateko nahi diren ikaskuntza-emaitzak bermatzen dituzten kasu praktikoetan. Moduluaren garapenean analisi teorikoekin eta instalazioen dimentsionatzearekin lotutako alderdiak jasotzen badira ere, egokia izanen litzateke eguzki instalazio termikoen atalerako tailer bat izatea, eguzki maketekin nahiz instalazio integratuekin, non eguzki instalazio termikoen abian jartzeari eta funtzionamenduari buruzko analisiak egin ahalko diren.

Proposatzen dugun edukien sekuentziatzea bat dator logikoentzat jotzen den edukien atalean azaldutako aurkezpen-hurrenkerarekin: hasieran, energia berriztagarrien mota desberdinei buruzko ikuspegi bat emanen da; gero, analisi konparatiboa eginen da eraginkortasun energetikoari buruz; eta, azken atalean, eguzki instalazio termikoak zentratuko da.

Programazio didaktikoetako lan unitateak garatzeko orientabide eta euskarri gisa, iradokitzen dugu, besteak beste, kasu praktikoetan oinarrituriko honako jarduerak egitea:

Energia berriztagarrien motak:

-Energia berriztagarrien motei eta naturan eskuragarri dauden energia-baliabideei buruzko analisia. Nafarroako egoera. Energia ekoizteko funtzionamendu-printzipioak. Energia berriztagarriaren mota bakoitzaren ezaugarri nagusiak. Energia mota bakoitzaren ingurumen-ukipenaren azterlana. Sortutako emisioen kalkulua.

Energia berriztagarrien eraginkortasun energetikoa:

-Eguzki instalazio termiko baten eraginkortasun energetikoaren azterlana. -Instalazio geotermiko baten eraginkortasun energetikoaren azterlana. Biomasako instalazio baten eraginkortasun energetikoaren azterlana. Kogenerazioko instalazio baten eraginkortasun energetikoaren azterlana. Instalazio termiko baten errendimenduaren neurketa. Kontsumoei buruzko azterlana, fakturen bidez eta energia-kontagailuen bidez. Bero produkzioko sistema desberdinen kontsumoei eta emisioei buruzko alderaketa-azterlana. Hobetzeko proposamenak egitea, inbertsioa berreskuratzeko aldiaren kalkulua barne.

Eguzki-potentziaren balorazioa:

-Datu klimatikoen bilaketa eta alderaketa (INM, Cetenasa, IDAE, eguzki atlasak). Orduen araberako eguzki erradiazioaren ereduak kalkulatzea eta analizatzea. Erradiazio erasotzailea harrapatzaileetan lortzea, eguzki jarraipenarekin nahiz jarraipenik gabe. Itzalak kalkulatzeko diagrama zilindrikoak erabiltzea. Nafarroaren eguzki potentziala: produkzio fotovoltaikoen alderaketa eta estimazioak. TRY fitxategi klimatikoak sortzea, orduen araberakoak (erradiazioa eta tenperatura).

Eguzki instalazio termikoetan xurgatutako erradiazioa:

-Eguzki instalazioen osagaiak identifikatzea. Eguzki instalazio termikoei buruzko araudiaren azterketa, osagaietan exijitzen diren baldintzak identifikatuz. Ur bero sanitarioaren eskaria kalkulatzeko araudia aztertzea, kasu praktiko desberdinetarako. Hutseko harrapatzaile baten errendimenduari buruzko azterlana. Energia galerei buruzko kalkulua igerileku estalien eta aire libreko igerilekuen instalazioetan.

Eguzki instalazio termikoen dimentsionatzea:

-Estazio meteorologiko batetik datuak hartzea. Eguzki harrapatzaile termiko bat homologatzeko entsegua egitea, errendimenduaren kurba lortuz. Eguzki instalazio termiko baten osagaiak kalkulatzea, zenbait kasutarako, instalazioen konfigurazio desberdinak aztertuz. Zenbait kasutarako, ur bero sanitariorako laguntzako sistema osagarria definitzea. Banaketan eta birzirkulazioan gertatzen diren galerak lortzea, zenbait kasu praktikotan. Lurruntzetik babesteko teknikak aplikatzea, zenbait kasu praktikotan. Eguzki instalazio termiko baten parametroak analizatzea, funtzionamendu zuzena egiaztatzeko. Instalazio bat osatzen duten elementuak kalkulatzea.

Modulua garatzeko, ikasgela tekniko bat edukiko da, behar diren agiri teknikoekin eta eguzki-energia kalkulatzeko eta simulatzeko programak dituzten ekipamendu informatikoekin. Gainera, komeni da, lagungarri gisa, tailer bat izatea, eguzki maketa termikoekin edo, bestela, eraikinetan integratutako instalazioak edukitzea, didaktikoki prestatuak, haien funtzionamenduari buruzko analisia egin ahal izateko.

Modulu hori zikloaren osagarria da, energia berriztagarrien tratamendua dela eta, bereziki, eguzki energia termikoari dagokionez. Hala eta guztiz ere, eta aztertzen diren instalazioak direla eta, bereziki lotuta dago honako moduluekin: Ekipamendu eta instalazio termikoak, Instalazio termikoen eta fluido instalazioen konfigurazioa eta Instalazio geotermikoak. Arreta berezia eman beharko zaio ekipamendu eta instalazio termikoen moduluarekin koordinatzeari, aldi berean irakasten baitira.

Lanbide modulua: Muntaketa, kalitatea eta mantentze-lanak kudeatzea.

Kodea: 0133.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Instalazio termikoen eta fluido instalazioen muntaketa- eta mantentze-prozesuko faseak ezartzen ditu, honakoak aztertuz: dokumentazio teknikoa, kalitate plana, segurtasun plana eta jarraibideen eskuliburuak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makinak osatzen dituzten elementu osagarriak eta osagaiak identifikatu dira.

b) Instalazioa osatzen duten zirkuituak eta ekipamenduak identifikatu dira.

c) Mantentze prediktiborako eta prebentiborako jarduerak deskribatu dira.

d) Hornitzaile desberdinen dokumentazio teknikoa identifikatu da.

e) Behar diren ekipamenduak, tresnak eta erremintak deskribatu dira.

f) Muntaketa- eta mantentze-prozesua osatzen duten fase guztiak ezagutu dira.

g) Eragiketen sekuentziatzea adierazi eta ezarri da.

h) Kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko irizpideak identifikatu dira.

i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili dira dokumentazio teknikoa lortzeko.

2. Instalazioak muntatzeko eta mantentzeko planak egiten ditu, programazio teknikak aplikatuz eta exekuzioaren jarraipenerako eta kontrolerako prozedurak ezarriz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eginen diren eragiketei buruzko zehaztasunak definitu dira.

b) Fase bakoitzeko eragiketen sekuentziazioa ezarri da.

c) Proiektuaren baldintza teknikoak, lan zamak, obrako plan orokorra eta hornikuntzaren ezaugarriak aztertu dira.

d) Instalazioa egiteko muntaketa- eta mantentze-planaren etapak eta behar diren materialak definitu dira.

e) Jarduerak, exekuzio aldiak eta obra unitateak identifikatu eta esleitu dira.

f) Eskulanaren, materialen eta bitartekoen plangintza-diagramak irudikatu dira, epeak eta baliabideak optimizatuz.

g) Ezarritako exekuzio-epeak eta kostuak lortzeko bide kritikoak ezarri dira, plangintza orokorrak eskatzen dituen baldintzak betez.

h) Muntaketa planeko kontroleko zehaztapenak eta balizko interferentziak jarraitzeko eta aurrez lokalizatzeko prozedurak determinatu dira.

i) Bai eta proiektuaren exekuzioko atzerapenak ere.

j) Mantentzeko esku-hartzeen erregistroa egin da.

k) Segurtasunerako araudia aplikatu da prozesuaren exekuzioa zehar.

3. Ordezko piezen katalogoa eta kudeaketa- eta hornikuntza-programa prestatzen du, osagaiak, tresnak, materialak eta ekipamenduak biltegiratzeko baldintzak ezarriz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hornitzeko eta biltegiratzeko aukerak aintzat hartu dira, muntaketa planaren beharrei erreparatuta.

b) Garraio bideak eta ekipamenduak, osagaiak, tresnak eta materialak entregatzeko epeak definitu dira.

c) Biltegiratzeko irizpideak eta ordezko piezen mailak ezarri dira.

d) Hornikuntzaren eskuragarritasuna eta kalitatea bermatu dira.

e) Ordezko piezak optimizatzeko irizpideak baloratu dira.

f) Hornitutako materialen jasotzeko eta haiei buruzko segurtasun araudiak betetzeko protokoloa ezarri da.

g) Biltegiratzea kudeatzeko programak identifikatu dira.

h) Ordezko piezak identifikatzeko kodifikazio-sistema ezarri da.

i) Material, ekipamendu eta osagaiak biltegiratzeko baldintzak ezarri dira, haien kontserbazio egokia eta ezarritako arauen betetzea bermatuz.

j) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili dira dokumentazio teknikoa lortzeko.

4. Instalazioak muntatzeko eta mantentzeko aurrekontuak egiten ditu, obra unitateak baloratuz eta prezioak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioan esku hartzen duten obra-unitateak ezagutu eta sailkatu dira.

b) Obra unitate bakoitzaren elementuak eta zenbatekoak identifikatu dira.

c) Obra unitate guzti-guztietan eginen diren lan guztiak hartu dira kontuan.

d) Diseinatutako obra unitate bakoitzean aplikatzekoak diren neurketa-metodoak eta prezio unitarioak zehaztu dira.

e) Prezioak zehaztu dira, obra-unitate bakoitzaren arabera xehakatuak.

f) Aurrekontuan esku hartzen duen obra unitate bakoitzaren guztizko zenbatekoa lortu da.

g) Mantentze lan prebentibo-zuzentzailearen eta prediktiboaren urteko kostuak xehakatu dira.

h) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili dira aurrekontuak lortzeko.

5. Kalitate planak aplikatzen ditu, kalitatea segurtatzeko eta kudeatzeko araudia deskribatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalitatea segurtatzeko sistemak identifikatu dira.

b) Hobekuntza jarraituko prozesuetan erabiltzen diren kalitate-erremintak deskribatu dira.

c) Neurketarako elementu desberdinak kalibratu dira.

d) Kalitaterako esku-liburu edo plan baten edukiak ezagutu dira.

e) Esku-liburuan muntaketarako eta mantentze-lanetarako ezarritako prozedurak identifikatu dira.

f) Adostasun ezak zuzentzeko ekintzak aplikatu dira, kalitatea hobetu ahal izateko.

g) Prozeduretako egitura eta erregistro- edukiak identifikatu dira.

h) Prozesuaren kalitateko barne-auditoria baten parametroak segurtatu dira.

i) Kalitate planaren betetze-maila ondorioztatu da.

j) Kalitatea kudeatzeko programa informatikoak aplikatu dira.

6. Ekipamendu eta instalazio termikoen eta fluido ekipamendu eta instalazioen mantentze-programa prestatzen du, zereginak, denborak, giza baliabideak eta baliabide materialak definituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze mota desberdinak identifikatu dira, eta esku-hartzeak kodetu dira.

b) Instalazioaren gune kritikoak ezagutu dira.

c) Mantentze-eragiketak eta esku-hartze denborak ezarri dira.

d) Plan Orokorretik ateratako jarraibideak, eragiketa prozesuak, gamak eta mantentze-historiala kontuan hartu dira.

e) Giza baliabideak eta baliabide materialak optimizatu dira, segurtasuneko helburuak eta baldintzak bermatuz.

f) Laneskua planifikatzeko diagramak eta epeak eta kostuak betetzeko bitartekoak kontrolatu dira.

g) Mantentzea kudeatzeko prozesu batean jarduteko estrategia definitu da.

h) Mantentze-lanen antolamendua kudeatzeko eta kontrolatzeko programa informatiko bat aplikatu da.

i) Banakako erabakiak hartu dira arazoak ebazteko, ezarritako arau eta prozedurei jarraituz.

j) Sektoreko bilakaera teknologikoari buruzko interesa erakutsi da.

Edukiak.

Muntaketa eta mantentze prozesuak ezartzea:

-Muntaketaren zuinketa egiteko prozedura.

-Faseak (diagramak, ezaugarriak eta haien arteko erlazioa).

-Muntaketa prozesuak: osagaiak identifikatzea eta haien ezaugarriak ematea. Ekipamenduen asentua eta mihiztatzea. Euskarriak eta finkagailuak.

-Mantentze-prozesuak: desmuntatzea/muntatzea. Elementuak ikuskatzea. Ekipamenduen egoera-baldintzak.

-Materialen zerrendak.

-Ekipamenduen eta materialen zehaztapen teknikoak.

-Instalazio termikoetako muntaketaren plangintza eta programazioa: Abiaraztea. Jarraipena. Gainbegiratzea. Sortzen den dokumentazioa.

-Instalazio termikoen mantentze-lanen plangintza eta programazioa. Mantentze gamak. Mantentze-programak. Sortutako dokumentazioa.

-Ekipamenduak, tresnak eta erremintak.

Muntaketa planak eta mantentze-gamak egitea:

-Muntaketa-eragiketen zehaztapena eta sekuentziatzea eta mantentze-jarduerak. Lan aginduak.

-Lan zamak.

-Instalazioa egiteko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak.

-Muntaketa planaren kontrola eta jarraipena. Zereginen egoerari buruzko ikuskapenak. Neurketak. Obraren aurrerapenei buruzko irudiak. Desbideratzeak zuzentzeko jarduketei buruzko txostenak.

-Muntaketaren zehaztapen teknikoak.

-Mantentze-gamen prestaketa. Dokumentazio teknikoa. Historialak.

-Ekipamendu, material eta instalazioak erabiltzeko arauak.

-Indarreko araudi eta erregelamenduak (RITE) aplikatzea.

-Erreferentziako dokumentazio teknikoa (plano topografikoak, urbanizaziokoak, etxebizitzen eraikinetakoak eta industrialak).

-Kudeaketa sistema informatizatuak.

Hornikuntzaren programazioa eta biltegiratzeko baldintzak:

-Hornitzaileen homologazioa.

-Erosketen zehaztapen teknikoak.

-Emateko epeak eta hornikuntzaren kalitatea. Obrako harreraren kontrola.

-Obrako biltegiratzea. Materialen kontserbazioa. Segurtasun neurriak.

-Mantentze-lanetarako biltegia antolatzeko sistemak.

-Izakinen kontrola eta eskarien prestaketa. Ordezko piezei buruzko dossierra.

Instalazioak muntatzeko eta mantentzeko aurrekontua egitea:

-Obra unitateak. neurketak.

-Instalazioen kalkulu partzialak eta guztizko kalkuluak.

-Mantentze integralaren kostua.

-Aurrekontu orokorrak.

-Aurrekontuak egiteko sistema informatizatuak.

Kalitatea kontrolatzeko teknikak aplikatzea:

-Kalitatearen definizioa. Kalitatearen oinarrizko arauak. Kalitatearen aitorpena: homologazioa eta ziurtagiriak.

-Prozesuko dimentsioen eta estatistiken kontrola. Teknika metrologikoak. Neurtzeko ekipamendu eta elementuen kalibrazioaren gaineko kontrola.

-Kalitatea segurtatzeko sistemak.

-Kalitatea segurtatzeko eta kudeatzeko erremintak.

-Datuak erregistratzea kalitate-agirietan.

-Hobekuntza jarraituko prozesuak.

-Kalitatea hobetzea bideratzen duten ekintza zuzentzaileak.

-Produkzioa kontrolatzeko kalitate-plana.

-Prozesuaren kalitaterako barne-auditoriako parametroak.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologien aplikazioa kalitate-kontrolean. Kalitatearen kudeaketa planifikatzeko programa informatikoak.

Instalazioen mantentzerako programa prestatzea:

-Mantentze programen identifikazioa. Helburuak. Zereginak. Epeak. Baliabideak.

-Mantentzearen plangintzari buruzko diagramak: jarduteko aldiak eta estrategiak.

-Instalazioaren mantentze-plana eta gune kritikoak kontrolatzea.

-Historikoak gaurkotzea eta jarduketen eta aldaketen erregistroa.

-Instalazioetako proba-protokoloak. Laneko eta ingurumeneko arriskua prebenitzeko arauak.

-Mantentzearen antolaketa kudeatzeko eta kontrolatzeko programa informatikoak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da instalazio termikoen eta fluido instalazioen exekuzioan behar diren muntaketa eta mantentze prozesuak kudeatzea, eraikinetan eta prozesu industrialetan, prozesu horien gaineko kalitate kontroleko teknikak aplikatuz eta kudeaketarako sistema informatizatuak erabiliz.

Edukiak hiru multzo handitan antolatu ahalko dira. Multzo horiek lan unitatetan banatuta egonen dira, eta honela sekuentziatuko dira:

-I. multzoa: Muntaketa eta mantentzea planifikatzea.

Muntaketa eta mantentze prozesuak ezartzea.

Hornikuntzaren programazioa eta biltegiratzeko baldintzak.

Muntaketa planak eta mantentze-gamak egitea.

Instalazioak muntatzeko eta mantentzeko aurrekontua egitea.

-II. multzoa: Prozesuen kalitate kontrola.

Kalitate kontroleko teknikak aplikatzea.

-III. multzoa: Instalazioak mantentzeko programa prestatzea.

Mantentze plana egitea eta kontrolatzea.

Gomendagarria litzateke I. multzoarekin lotutako jardueretan "Instalazioen muntaketa prozesuak" moduluan burutu beharreko muntaketa plan errealak garatzea. Horretarako, honakoa izan liteke multzo honetan egitekoak diren jardueren tipologia -guztiak ere teoriko-praktikoak baitira-:

-Osagaiak eta haien zehaztapen teknikoak identifikatzea eta haien ezaugarriak ezagutzea, gero muntaketarako eta mantentze-lanetarako behar diren ekipamenduak, tresnak eta erreminak errazago aukeratzeko.

-Ekipamendu, material eta ordezko piezen erosketa, jasotzea eta hornikuntza kudeatzeko baliabideak ematen dituzten jarduerak.

-Muntaketa-planeko dokumentazioa sortzea, haren jarraipena eta kontrola egitea eta araudiari eta aplikatzekoa den erregelamendu indardunen ezagupena ematen duten jarduerak.

-Muntaketako eta mantentze-lan integraletako aurrekontuak egiteko kostuak kalkulatzea.

-Muntaketen plangintza egiteko, aurrekontua egiteko eta biltegiak kudeatzeko softwarea erabiltzea.

II. multzoak izaera bereziki teorikoa dauka. Hori dela eta, gomendagarri dirudi jarduerak batzuk proposatzea berariazko arloaren ezagupen teknikoa errazteko, eta, gainera, I. multzoan planifikatutako muntaketetan aplikaturiko jarduera teoriko-praktikoak proposatzea.

Azkenik, komenigarria litzateke III. multzoan jarduera praktikoak planteatzea, mantentzearen antolaketa kudeatu eta kontrolatzeko programa informatikoen erabilera eta praktika garatzeko.

Jarduera guztiak egiteko, planteatzen da beharrezkoa dela gela teknikoak erabiltzea, non erraztuko baita ikasleek baliabide informatikoak erabiltzea, ahal dela banaka.

Ekipamendu eta instalazio termikoen modulua lotuta dago modulu honekin, zeren eta muntaketa eta mantentzea kudeatu behar den ekipamendu eta instalazio termikoen identifikaziorako eta ezaugarriak emateko ezagupenak ematen baititu. Halaber, Instalazioak muntatzeko prozesuen moduluarekin lotuta dago; izan ere, harekin batera lan egin daiteke hartan egiten diren muntaketen plangintzan eta garapenean laguntzeko. Bi moduluekin, aldi berean irakasten baitira, komenigarri zianen da koordinazio berezia ezartzea adierazitako alderdietan. Bestalde, modulu honetan ikasitako gaitasunak bereziki aplikatuko dira bigarren mailako modulu batzuetan: Hozkuntza eta girotze instalazioen mantentze-lanak, Instalazio termikoen eta fluido instalazioen mantentze-lanak eta Instalazio geotermikoak.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena.

Kodea: 0139.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimenari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu da banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) "Berrikuntza" eta "nazioartekotze" kontzeptuak eta horiek gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatearen gehikuntzarekin duten lotura identifikatu dira.

c) Ekimenaren kultura zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu da.

d) Instalazio termikoen muntaketaren eta mantentzearen eremuan abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu da.

e) "Arrisku" kontzeptua aztertu da, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) "Enpresaburu" kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu dira.

2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera definitzen du, ingurunearen gaineko eragina baloratuz eta balio etikoak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio termikoen muntaketaren eta mantentzearen arloko enpresen negozio ideia zehatz bat definitu da, abiapuntutzat hartuko dena enpresa plana egiteko.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu dira; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

c) Negozio ideiaren egokitasuna, ase gabeko beharrak, ideiak dakarren berrikuntza edo hobekuntza, merkatuan bete nahi den nitxoa edo hutsunea eta ideiaren esparru den sektorearen prospektiba baloratu dira, hori guztia enpresa plana egiteko abiapuntu izanen baita.

d) Aztertu da ea enpresaren jardueran zer nolako eragina duten enpresak erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

e) Instalazio termikoen muntaketaren eta mantentzearen sektoreko ETE (enpresa txiki edo ertain) batek bere mikroingurunean eta makroingurunean dituen mehatxuak eta aukerak identifikatu dira, AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) azterketa baten barnean.

f) Enpresa kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu da.

g) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu dira.

h) Instalazioaren eta mantentzearen arloko enpresa baten balantze soziala egin da eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu dira, bai eta sortzen dituzten onura sozialak ere.

i) Instalazio termikoen arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten jardunbideak identifikatu dira.

j) Enpresaren estrategia deskribatu da, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu da.

3. Produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana egiten du enpresarentzat, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana ere bai.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu dira, eta "sistema" kontzeptua aztertu da enpresari aplikatuta.

b) Fase hauek definitu dira: produkzioa edo zerbitzua, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu da.

d) Antolaketaren eta langileriaren eredua definitu da, produkzioaren edo zerbitzuaren beharrak edo/eta merkatuaren eskakizunak kontuan harturik.

e) Horniduraren funtsezko alderdiak definitu dira: hornitzaileak aukeratzea eta materialak aukeratzea.

f) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu dira, bai eta finantzabideak ere.

g) Instalazio termikoen sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin da.

h) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu dira.

i) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu dira, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

j) Ahuleziak eta indarrak aztertu dira, AMIA azterketa osatuz.

k) Produkzio planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana enpresa planean sartu dira.

l) Instalazio termikoen arloko ETE bat sortzeko erabakia aurrera eramatearen egokitasuna baloratu da.

4. Instalazio termikoen muntaketaren eta mantentzearen arloko enpresa edo lantegi bat sortu eta abian jartzeko urratsak egiten ditu, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu dira.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu da.

c) Enpresaren forma juridiko desberdinetarako ezarritako tratamendu fiskalak bereizi dira.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen izapideak aztertu dira.

e) Erreferentziako herrian instalazio termikoen muntaketa eta mantentze-lanetako enpresak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin da.

f) Forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu dira.

g) ETE bat abian jartzeko aholkularitza eta kudeaketa administratiboa enpresatik kanpo lortzeko bideak identifikatu dira.

5. ETE baten kudeaketa administratibo eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta agiriak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontabilitateko informazioa erregistratzeko teknikak aztertu dira.

b) Instalazio termikoen muntaketaren eta mantentzearen sektoreko enpresa baten zerga betebeharrak definitu dira.

c) Zerga egutegiko zerga motak bereizi dira.

d) Instalazio termikoen sektoreko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete dira (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu dira.

Edukiak.

Enpresa ekimena:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak instalazio termikoen muntaketaren eta mantentzearen arloko jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, instalazio termikoen sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-"Enpresaburu" kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa plana: negozio ideia instalazio termikoen muntaketaren eta mantentzearen arloko enpresen esparruan.

-Instalazio termikoen muntaketaren eta mantentzearen arloko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Instalazio termikoen sektoreko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketin plana.

Enpresako produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Instalazio termikoen arloko enpresen sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarguneak.

-Enpresa-plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio izapideak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa-plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

Administrazio eginkizunak:

-Kontabilitateko eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Instalazio termikoen muntaketaren eta mantentzearen arloko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak lortzen dituzte beren ekimena garatzeko enpresaren esparruan, hala autoenpleguan nola inoren konturako lanean erantzukizunak eta eginkizunak beren gain hartzeko garaian.

Metodologia teoriko-praktikoa erabili behar litzateke, azken horretan irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoa bereziki azpimarratuz, honako hauen bidez:

-Instalazio termikoen sektoreari buruzko informazio iturriak erabiltzea.

-Kasu praktikoen eta talde dinamiken bitartez, ekintzaileen jarrerak ulertu eta baloratzea eta instalazio termikoen sektorean haien beharra norainokoa den zehaztea.

-Enpresaburuekin, enpresa elkarte eta sindikatuen ordezkariekin eta administrazioekin harremanak izatea, jarduera osagarrien bidez (solasaldiak, bisitak etab.), ikasleen espiritu ekintzailea eta sektorearen ezagutza sustatzeko.

-Sektoreko ETEentzako kudeaketa administratiboko programak erabiltzea.

-Enpresa plan baten proiektua egitea, eguzki instalazioen sektorearekin lotua, negozio bat abian jartzearen alderdi guztiak bilduko dituena: bideragarritasuna, produkzioaren eta giza baliabideen antolaketa, merkataritza-ekintza, kontrol administratibo eta finantzarioa eta erantzukizun sozialaren justifikazioa.

"Enpresa eta ekimena" moduluaren garapenean edukiek duten hurrenkera sekuentziazio irizpide logikoen ondorio da, eta honela banatu liteke ikasturteko hiru hiruhilekoen artean:

-Ikasleek ez dute ezagutzen lan eginen duten sektorearen errealitatea. Horregatik, hasierako jarduerek sektore horretara hurbildu behar dituzte eta lanbide jardueran behar diren ekintzarako gaitasunak zein diren erakutsi behar diete.

-Hurrengo urratsean, ikasleei negozioaren ideia definitzeko erronka ezartzen ahal zaie. Horretarako, inguruko mehatxuak eta aukerak baloratu behar dituzte eta enpresaren helburuak planteatu, bai eta horiek lortzeko estrategiak eta ekintzak ere.

-Helburuak eta horiek lortzeko bideak definiturik, ikasleek enpresa plana egin dezakete, enpresa eratzeko prozesuan aurrera jarraitu ala ez erabakitzeko.

-Aurrera eginez gero, ikasleek enpresarentzako forma juridiko egokiena hautatzearekin zerikusia duten jarduerak egin behar lituzkete, eta enpresaren kudeaketa administratiboari dagozkion alderdi nagusiak ezagutu.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Autodiagnosirako hainbat motatako testak egitea, ondokoak baloratzeko: negozio ideiaren inguruko proiektuaren heldutasun maila, ekintzaile baten gaitasun eta trebetasun orokorrak, eta produktua edo zerbitzua salduko den merkatuari buruzko ezagutza.

-Bai enpresa barnean bai gizarte ingurunean praktika onak aplikatzeari buruz ikertzea.

-Enpresa plana egitea, ondoko jarduketen bitartez:

Planaren helburuak ezartzea.

Ekintzailearen gaitasunak eta kualifikazioak identifikatzea enpresa proiektuari dagokionez. Behar izanez gero, prestakuntza planifikatzea.

Produktuaren edo zerbitzuaren oinarrizko ezaugarriak, asetzen dituen beharrak, berezitasunak, xede duen merkatua, bezeroengana iristeko erabiliko diren bideak eta beste datu interesgarri batzuk deskribatzea.

Merkatuari buruzko analisia egitea: eskariaren analisirako inkesta prestatzea eta lortzen diren datuak aztertzea. Inguruko lehia aztertzea. Produktu edo zerbitzu bera merkaturatzen duten enpresen zerrenda eta konparazio-azterketa egitea.

Marketin plana egitea, banaketa bideak, prezio politikak eta sustapen estrategiak azalduz.

Produkzio prozesua diseinatzea: beharko diren azpiegitura eta instalazioen azterlana egitea, fabrikazioaren edo zerbitzuaren prozesua diseinatzea, horniduraren aurreikuspena egitea eta izakinak baloratzeko metodo desberdinekin ariketak egitea.

Egindako proiektuaren arabera enpresan beharko diren lanpostuak identifikatzea, bakoitzaren eginkizunak azaltzea eta hori guztia grafikoki adieraztea organigrama batean.

Hasierako inbertsioa osatzen ahal duten oinarrizko kontzeptuak eta horiek finantzatzeko eskura dauden bideak jakinik, haien aurreikuspena egitea, proposaturiko enpresa proiektuaren beharrak asetzeko.

Salerosketa kasuak garatzea, enpresa jarduerarako oinarrizko agiriak erabiliz: eskabidea, albarana, faktura, txekea, ordainagiria eta kanbio letra.

Emaitza desberdinak dituzten egoera balantzeak aztertzea.

Zailtasun maila desberdinetako egoera balantzeak egin eta finantza adierazleen bitartez aztertzea.

AMIA sistemaren bidez zenbait egoera aztertzea, gero sistema hori enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Forma juridiko bakoitzaren alde onak eta txarrak identifikatzea, prestatu den enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Enpresa planean eragina duten eraketa eta administrazio izapide berariazkoak eta orokorrak banan-banan azaltzea.

-Nahitaezkoak diren kontabilitate eta zerga betebeharrak identifikatzea.

-Zergen arloan Estatuko arauek Nafarroako Foru Komunitatekoekin dituzten desberdintasunak azaltzea.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebazten ahalko dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduerak egiteko eta, kasua bada, ikasleen azalpen jarduerak egiteko. Teknika horrek talde-lanaren estrategiak aplikatzea ahalbidetuko luke. Estrategia horiek aztergai izanen dira "Lanerako prestakuntza eta orientazioa" moduluan.

Bestalde, Lanerako prestakuntza eta orientazioa eta Enpresa eta ekimena izeneko moduluek elkarrekin lotura estua dute, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak, gizarte gastuak eta beste gai batzuk azaltzen dituzten edukietan, hain zuzen ere. Hortaz, bikoizketak saihestearren, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa beharrezkoa litzateke.

Azkenik, komenigarria litzateke koordinazioa izatea "Enpresa eta ekimena" moduluko irakasleen eta irakasle teknikoen artean, ondoko gaietan, adibidez:

-Enpresaburuekin harremanak izatea, ikasleek hurbiletik ezagutu ahal dezaten beren prestakuntzaren helburu den eta ziur aski lana emanen dien sektorearen errealitatea.

-Ikasleek enpresa plana egiteko eskatzen dituzten datuak ematea: produkzio prozesua, instalazioa, enpresa hornitzaileen zerrendak, materialen prezioak eta beste batzuk.

Lanbide modulua: Ingelesa I Nota de Vigencia.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ingelesez ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila onargarriarekin, garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen baitu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu da.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu da, testu motaren eta helburuaren arabera, informazio garrantzitsua bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera dira erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu da, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Aparatu edo ekipamendu bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu dira.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu dira itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, buruz buruko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu dira, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Doitasunez identifikatu dira norberaren jardueraren elementu aurreikusgarriekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datuak eta ekintzak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu da.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu du (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu dira.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Formularioak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinazkoak bete dira, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi dira, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu dira, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin dira, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu da oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu da, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili da.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu dira hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu dira itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili dira, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin dira, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili dira hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu da, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu dira interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu da zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu zaie, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili dira.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu zaie.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili da.

Edukiak.

Eduki lexikoak:

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua.), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak.

-Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

Eduki gramatikalak:

-Aditz aldiak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Hizkera tekniko-zientifikoa.

-Baldintzak.

-Zeharkako estiloa.

Eduki funtzionalak:

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra emateko, datuak eskatzeko, etab.

-Norberaren intereseko gaien azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Norberaren intereseko gaien inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

-Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Mota orokorreko dokumentu luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

-Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

-Formularioak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak...).

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak...

-Eguneroko bizimoduarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

Ingelesa I nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburu. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, behar hori, lehenik, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori agerian jartzen da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta beste herrialde batzuetan dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahalegin nagusia egin beharko litzateke ikasleak gai izan daitezen, lehen urrats batean, modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Geroago ekinen zaie adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari. Ikasgelan, bai irakaslea, bai ikasleak, ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab., Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela, Leonardo da Vinci eta Erasmus programetan, adibidez. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio erremintak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Instalazio termikoak eta fluido instalazioak konfiguratzea.

Kodea: 0134.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 11.

Iraupena: 180 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Instalazio termikoen potentzia termikoaren demanda zehazten du, beharren programa eta erabilera-baldintzak analizatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio bat konfiguratzeko behar diren abiapuntuko datuak zehaztu dira.

b) Lokal bat egurasteko premiak zehaztu dira.

c) Lokal edo eraikin bateko berokuntzaren, ur bero sanitarioaren eta girotzearen zama termikoa kalkulatu da.

d) Hozkailu baten hozkuntzaren zama termikoa kalkulatu da.

e) Eguraste-premiak kalkulatu dira.

f) Kasuan kasu egokientzat gertatzen den instalazio-sistema aukeratu da.

2. Instalazio termikoetako ekipamenduak eta elementuak aukeratzen ditu, kalkulu prozedurak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Indarra duen araudia aplikatu da.

b) Ongizateko eta higieneko, eraginkortasun energetikoko eta segurtasuneko irizpideak aplikatu dira.

c) Ekipamenduak eta elementuak dimentsionatu dira.

d) Instalazioko ekipamenduak eta elementuak aukeratu dira katalogo komertzialetatik.

e) Lokalean nahiz eraikinean ekipamenduak banatzeko planoen krokisak egin dira.

f) Ikaskideekin lankidetzan jardun da lanak egin bitartean.

g) Produktuak erabiltzeko arauak errespetatu dira.

h) Sektoreko bilakaera teknologikoari buruzko interesa erakutsi da.

3. Instalazio termikoei lotutako sareetan fluidoak banatzeko sareak kalkulatzen ditu, haien ezaugarriak aztertuz eta haien elementuak dimentsionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio mota bakoitzeko erregelamendu teknikoak aplikatu dira.

b) Abiapuntuko datuak lortu dira fluidoen sareak eta aire-konduktuak kalkulatzeko.

c) Girotze eta eguraste instalazioetako aire konduktuen dimentsioak kalkulatu dira.

d) Hodien diametroak kalkulatu dira.

e) Taulak, diagramak eta programa informatikoak erabili dira.

f) Hodien eta aire konduktuen sareen sarbideak zehaztu dira.

g) Produktuak erabiltzeko arauak errespetatu dira.

4. Fluido instalazioen eta instalazio termikoen hasierako plano eta eskemak marrazten ditu, ordenagailuz lagundutako irudikapen-arauak eta diseinu-teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Abiapuntuko eskema marraztuetan erabiltzen den sinbologia normalizatua erabili da.

b) Eskala eta formatu normalizatuak erabili dira muntaketa-planoen irudikapenean.

c) Kasuko indarreko, aginteko eta kontroleko zirkuitu elektrikoak sartu dira.

d) Ikaskideekin lankidetzan jardun da lanak egin bitartean.

e) Produktuak erabiltzeko arauak errespetatu dira.

5. Instalazio termikoen dokumentazio teknikoa prestatzen du, proposatutako konponbidea justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioak erregistratzeko prozedura identifikatu da.

b) Bete behar diren dokumentuak identifikatu dira.

c) Instalazioaren txosten deskriptiboa egin da.

d) Instalazioen planoak edo eskemak bildu dira.

e) Instalazioaren osagaien zerrenda prestatu da.

f) Instalazioaren aurrekontua egin da.

g) Erabilerari eta mantentzeari buruzko eskuliburua egin da.

h) Emandako material teknikoa kontu handiz erabili da.

Edukiak.

Instalazio termikoen potentzia termikoaren eskaria zehaztea.

-Dokumentazio teknikoa.

-Aplikatu beharreko araudia. Erregelamenduak. Kodeak. Europako zuzentarauak.

-Kalkulurako softwarea.

-Beharrak kalkulatzea girotzeko eta ur bero sanitarioko instalazioetan. Abiapuntuko datuak. Kalkulatzeko prozedura.

-Instalazioetako eguraste-premiei buruzko kalkulua. Abiapuntuko datuak. Kalkulatzeko prozedura.

-Hozkuntza instalazioetako premiei buruzko kalkulua. Abiapuntuko datuak. Kalkulatzeko prozedura.

Instalazio termikoetako ekipamenduak eta elementuak aukeratzea:

-Girotzeko eta ur bero sanitarioko instalazioak. Instalazio horiek osatzen dituzten ekipamenduen eta elementuen tipologia eta ezaugarri teknikoak. Dimentsioak.

-Egurasteko instalazioak: Instalazio horiek osatzen dituzten ekipamenduen eta elementuen tipologia eta ezaugarri teknikoak. Dimentsioak.

-Hozkuntzako instalazioak. Instalazio horiek osatzen dituzten ekipamenduen eta elementuen tipologia eta ezaugarri teknikoak. Dimentsioak. Hozkailuen isolamendu termikoaren kalkulua.

-Ekipamenduen, hodi sareen eta konduktuen banaketari buruzko krokisa.

-Eraginkortasun energetikoko irizpideak. Nola ezarri.

-Segurtasuneko irizpideak. Nola ezarri.

-Bilakaera teknologikoa. Instalazioetako joera berriak.

-Fabrikatzailearen dokumentazio teknikoa aukeratzea. Katalogoak eta eskuliburu teknikoak interpretatzea.

-Kalkulurako softwarea.

Fluidoak banatzeko hodi- eta konduktu-sareak kalkulatzea:

-Hozkuntzako, girotzeko eta ur bero sanitarioko instalazioetarako ur sareak.

Hodietan erabiltzen diren materialen ezaugarriak identifikatzea eta analizatzea.

Hodi sareen kalkulua. Diametroak, zirkulazio-abiada eta zama-galerak zehaztea. Orekatze hidraulikoa.

Ur instalazioetako elementuak, ponpak, zirkulatzaileak, depositu metagailuak, espantsio ontziak eta bestelako osagaiak. Segurtasuneko eta kontroleko elementuak aukeratzea.

-Kalkulurako softwarea.

-Aire hodien sareak:

Aire hodien sareetan erabili beharreko materialen aukeraketa; haien ezaugarriak zehaztea.

Aire hodien kalkulua. Bultzatze, itzulketa, kanporatze eta berriztatze hodiak.

Haizagailuak aukeratzea.

Saretak eta barreiatzaileak aukeratzea.

Instalazio termikoetan energia berreskuratzeko ekipamenduak dimentsionatu eta aukeratzea.

Aire egokituko eta egurastek instalazioetako osagaien kalkulua.

Kalkulurako softwarea.

Instalazio termikoak eta fluido instalazioak irudikatzea:

-Instalazio termikoak:

Hasierako eskemak. Aginte-, indar- eta kontrol-eskemak

Planoak egitea. Muntaketako planoak. Xehetasuneko planoak.

-Fluido instalazioak.

Hasierako eskemak. Aginte-, indar- eta kontrol-eskemak.

Planoak egitea. Muntaketako planoak. Xehetasuneko planoak.

Instalazio termikoak eta fluido instalazioak legeztatzeko dokumentazio teknikoa prestatzea:

-Instalazio termikoetan eta fluido instalazioetan aplikatzekoak diren arauak.

-Instalazioak legeztatzeko dokumentazio teknikoa. Izapideak.

-Erregelamenduak ezarritako baldintzak betetzea.

-Deskribapen memoria. -Osagaien zerrendak. Ekipamenduen, materialen eta osagaien ezaugarri teknikoak.

-Instalazioaren exekuzioari eta amaierari buruzko egiaztapenak eta kontrol-probak.

-Kalkuluari buruzko txostena. Diseinu-parametroak. Potentziari buruzko kalkulua.

-Planoak eta eskemak.

-Erabilerarako eta mantentze-lanetarako eskuliburua.

-Instalazio termikoak eta fluido instalazioak baloratzea. Prezioen datu-baseak erabiltzea.

-Aurrekontuak egitea. Softwarea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek behar diren oinarrizko trebetasunak lortzea proiektuak egiteko eta txosten teknikoak egin eta sinatzeko ("RITE 2007" Eraikinen instalazio termikoei buruzko erregelamenduan eta haren ondorengo aldaketetan ezarritakoaren arabera), berokuntza-instalazioetan, ur bero sanitarioko instalazioetan, hozkuntza instalazioetan eta eguraste-kanporatze instalazioetan, funtsean eraikuntza eta obra zibilaren arloan, bai eta sektore industrialean ere.

Proposatzen da ikasleek instalazio horiek diseina ditzatela kasu praktiko zehatzetan, lanbide-alor horretan ohikoenak direnetan. Kalkuluan eragina duten alderdi guztiak modu antolatuan landu beharko dituzte, harik eta ekipamenduen eta osagaien dimentsioei buruzko planteamendu osoa egin arte.

Egokien jotzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere modulu honetan ezarri den ordena bera da; honakoa:

-I. multzoa: Instalazio termikoen potentzia termikoaren eskaria zehaztea.

-II. multzoa: Instalazio termikoetako ekipamenduak eta elementuak aukeratzea.

-III. multzoa: Fluidoak banatzeko bide eta hodien sareak kalkulatzea.

-IV. multzoa: Instalazio termikoak eta fluido instalazioak irudikatzea.

-V. multzoa: Instalazio termikoak eta fluido instalazioak legeztatzeko dokumentazio teknikoa prestatzea.

Proposatutako ordena daitekeen logikoena da, zeren eta gisa honetako txosten tekniko bat edo instalazio proiektu bat egiteko jarraitzen dena baita: lehenbizi potentzia-beharrak kalkulatzen dira; bigarrenik, ekipamendu nagusiak aukeratzen dira, eta, hirugarrenik, sareak kalkulatzen dira. Hiru horiek dira txosteneko atal nagusiak. Hori ebatzi ondoren, proposatutako konponbidearen irudikapen grafikoa egin daiteke (IV. multzoa). Azkenik, aurreko guztia proiektuko agirietan edo txosten teknikoan biltzen da (V. multzoa). Dokumentu horien artean, honakoak daude: aurrekontuak, erabilerarako eta mantentze-lanetarako eskuliburuak, baldintza orriak eta abar.

Irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari dagokionez, gomendatzen da praktikoak edo teoriko-praktikoak izatea: kalkulua egitekoak eta diseinurako, proiekturako, aurrekonturako eta irudikapen grafikorako aplikazio informatiko estandarrak erabiltzekoak.

Iradokitzen da ikasleek bi proiektu edo txosten tekniko egitea. Bat ebaluazio bakoitzean. Bata berokuntzari eta ur bero sanitarioari buruzkoa izanen da eta bestea, berriz, hozkuntzari eta eguraste-kanporatzeari buruzkoa. Horrenbestez, lehenengo ebaluazioan proiektuetako bat egiteko behar diren 5 multzoetako edukiak landuko dira; bigarren ebaluazioan, berriz, beste proiektua egiteko behar diren 5 multzoetako edukiak.

Jarduera gehienen helburua izanen da aurreko bi proiektuak egiterakoan planteatzen diren arazoak ebaztea. Gainera, proiektu horienez besteko instalazio batzuei buruzko kalkuluak eginen dira. Horrekin guztiarekin batera, azalpen teorikoak, araudiaren azalpenak eta abar emanen dira.

Moduluaren edukian, garrantzi handia dauka datuak erabiltzeko, dokumentuak egiteko eta ordenagailuz lagundutako irudikapen grafikorako erreminta informatikoak erabiltzea, bai eta instalazio termikoak eta berokuntza instalazioak diseinatzeko berariazko aplikazioak erabiltzea ere. Hori dela eta, gomendagarria litzateke ordenagailuak dauzkan ikasgela teknikoa erabiltzea, zeren eta denborarik gehiena proiektuen kasu praktikoekin lan eginez emanen baita.

Honakoa izanen da funtsezko softwarea:

-Txostenak egiteko ofimatika.

-Planoetarako CAD programak.

-Aurrekontuak egiteko eta kalkulatzeko berariazko softwarea.

-Instalazioak diseinatu eta kalkulatzeko berariazko softwarea.

Gomendagarria da pertsona bakoitzeko ordenagailu bat izatea, bai eta interneterako sarbidea ere, fabrikatzaileen osagaien eskuliburuak eta osagai horien ezaugarri teknikoak kontsultatu ahal izateko eta, orokorrean, informazioa bilatzeko.

Modulua bigarren mailakoa da, eta lotura handia du lehenengo mailako Ekipamendu eta instalazio termikoen moduluarekin. Hori dela eta, gomendatzen da bereziki koordinatzea programazio didaktikoak egiteko garaian. Lehenengoan, oinarrizko kontzeptu teoriko-praktikoak erakusten dira, eta ekipamenduak, osagaiak eta sareak kalkulatzen dira. Bigarrenean, kalkulu horietan sakontzen da, baina batasun bat ematen zaie, diseinuko konponbide orokor bat osatzeko asmoz. Konponbide hori, izan ere, proiektu edo txosten tekniko batean gauzatuko da, eta hartan indarreko legedian ezarritako guztia sartu beharko da: aurrekontua, eskema-planoak, eskuliburuak, pleguak eta abar.

Lanbide modulua: Hozkuntza eta girotze instalazioen mantentze-lanak.

Kodea: 0135.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Hozkuntzako eta girotzeko instalazioetako ekipamenduak eta elementuak muntatzen ditu, planoak, eskemak eta muntaketarako prozedurak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio muntatzeko plana egin da.

b) Hozkuntzako eta girotzeko instalazioetako erregelamenduak aplikatu dira.

c) Instalazio birplanteatu du, planoak muntaketa-esparruarekin lotuz.

d) Hodiak eta konduktuak egituratzeko teknikak aplikatu dira.

e) Ekipamenduak, hodiak eta osagarriak finkatu eta nibelatu dira.

f) Ekipamenduak elkarrekin konektatu dira.

g) Laneko arriskuen prebentziorako arauak eta segurtasunekoak aplikatu dira.

h) Muntaketa-lana ezarritako denborak errespetatuz egin dira.

i) Lanak ordenarekin eta garbitasunarekin egin dira.

j) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

2. Hozkuntzako eta girotzeko instalazioen estankotasun probak egiten ditu, irizpide teknikoak eta erregelamenduzkoak aplikatuz eta baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arauei jarraituz, estankotasun probetan erabili beharreko presio-balioak zehaztu dira.

b) Neurketarako ekipamendu eta tresna egokiak aukeratu dira.

c) Proba egiterakoan ezarritako presioak erdietsi dira.

d) Instalazioko balizko ihesak aurkitu dira eta konponbidea eman zaie.

e) Segurtasun pertsonal eta materialeko irizpideak errespetatu dira.

f) Arazoei konponbidea eman zaie justifikatutako exekuzio-epe batzuetan.

g) Ekipamenduak, materialak eta instalazioak erabiltzeko arauak errespetatu dira.

h) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

3. Hozkuntzako eta girotzeko instalazioekin lotutako koadroen, instalazio elektrikoen eta sistema automatikoen muntaketa egiten du, planoak eta fabrikatzailearen jarraibideak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Babeseko, aginteko eta potentziako eskema elektrikoak interpretatu dira.

b) Babeseko, aginteko eta potentziako eskema elektrikoak diseinatu dira, sinbologia zuzenarekin, hozkuntzako eta girotzeko instalazioaren ezaugarri.

c) teknikoak kontuan hartuz.

d) Babeseko, aginteko eta potentziako koadro elektrikoak muntatu dira.

e) Sistema automatikoaren elementuak konektatu dira.

f) Instalazioko konexio elektrikoen fidagarritasuna egiaztatu da (presostatoak, zundak, motorrak, termikoak eta abar).

g) Kasuko softwareko kontrol automatikoetako sistemak programatu dira, instalazioaren funtzionamendu-sekuentzien arabera.

h) Motorretarako egokiak diren arranke sistemak erabili dira (intentsitate-tentsioko erreleak, izar triangelua, maiztasun aldagailuak, besteak beste).

i) Erreminta eta materialak erabili dira, behar diren kalitatearekin eta segurtasunarekin.

j) Lanak ordenarekin eta garbitasunarekin egin dira.

4. Hozkuntzako eta girotzeko instalazioa abian jartzen du, aurretiko entseguak eta proba funtzionalak definituz eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Abian jartzearen sekuentzia deskribatu da (balbulak egiaztatzea, hutsa, hutsa haustea, zama eta beste) bai eta aurretiko entseguak ere.

b) Hozgarria hustu eta kargatu da, aurretik balbulen egoera egiaztatuta.

c) Instalazioko kontrol eta segurtasun elementuen eta hargailu elektrikoen funtzionamenduaren sekuentzia egiaztatu da.

d) Instalazioko ekipamenduak eta elementuak erregulatu eta kalibratu dira, funtzionamenduko parametro zuzenen arabera (presostatoak, termostatoak, zundak, antzigarra kentzekoak eta beste).

e) Instalazioaren funtzionamendu parametroak egiaztatu dira (hozgarriaren karga, olio-mailak, jauzi termikoak, antzigarra kentzeko denborak, kontsumo elektrikoa, eraginkortasun energetikoa eta beste).

f) Abian jartzea eskatzen den segurtasunarekin eta erregelamenduetan ezarritakoaren arabera egin da.

g) Egitekoak modu ekitatiboan banatu da eta lantaldean jardun da.

h) Jarduera egiteko ezarritako denborak errespetatu dira.

i) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

j) Egindako jardueren, erabilitako prozeduren eta lortutako emaitzen gaineko memoria-txostena egin da.

5. Hozkuntza instalazioetako mantentze prebentiboko eragiketak egiten ditu, mantentze-planak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-lanetarako esku-hartzeen plan batean deskribatutako prozedurak interpretatu dira.

b) Ikuskatu beharreko ekipamenduak eta elementuak identifikatu dira, eskemak, planoak eta mantentze programak abiapuntutzat harturik.

c) Hozkuntzako eta girotzeko instalazioaren mantentze-eragiketak deskribatu dira.

d) Mantentze prebentiboko esku-hartzeak identifikatu dira; esate baterako: olio-mailak, presioen eta tenperaturen irakurketa, kontsumo elektrikoak, konexio elektrikoak ikuskatzea, balbulen eta desgastatu ahal diren elementuen egoera, uraren pH-a eta gogortasuna eta beste.

e) Funtzionamenduko parametroak (termodinamikoak eta elektrikoak) doitu dira, eraginkortasun energetikoaren eta diseinuko parametroen arabera.

f) Instalazioan osasungarritasunaren mantentze prebentiborako esku-hartzeak egin dira (lurrungailuak garbitzea, kondentsadoreak, estankotasuna, iragazkiak eta konduktuak garbitzea, legionelaren aurkako tratamenduak, airearen kalitatea eta beste).

g) Ekipamenduen egoerari buruzko ikuskatzeak egin dira desmuntatzeko eta muntatzeko eragiketak behar diren kasuetan (konpresoreak, iragazkiak, trukagailuak, ponpak, haizagailuak, uhalak eta beste).

h) Mantentze prebentiboko eragiketen erregistro bat egin da.

i) Segurtasuneko eta kalitateko arauak aplikatu dira mantentze prebentiboko esku-hartzeetan.

j) Sortutako hondakinak sailkatu egin dira, gaika biltzeko.

6. Ekipamendu eta instalazioetan matxuren eta disfuntzioen diagnosia egiten du, disfuntzioa eta bera sortzen duen arrazoia elkarrekin lotuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Funtzionamenduaren parametroak neurtu dira, baliabide, ekipamendu eta tresna berariazkoak erabiliz.

b) Matxuren edo disfuntzioen zantzuak identifikatu dira, neurketak eginez eta instalazioa aztertuz.

c) Berariazko prozedurak erabili dira matxurak aurkitzeko.

d) Egindako esku-hartzeari buruzko txostena egin da.

e) Matxuren diagnosia egin da, behar diren segurtasunaren, kalitatearen eta erregelamenduen arabera.

f) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

7. Hozkuntzako eta girotzeko instalazioetako elementu eta ekipamenduen mantentze zuzentzaileko eragiketak egiten ditu, ordezteko edo konpontzeko teknikak eta prozedurak justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxura konpontzeko esku-hartzearen sekuentzia prestatu da, segurtasuneko eta ingurumena errespetatzeko irizpideen arabera.

b) Ordeztu edo konpondu behar diren osagaiak zaindu eta isolatu dira (motorrak, konpresoreak, hodiak eta beste).

c) Desmuntatzeko eragiketak egin dira, segurtasuna eta ingurumenarekiko errespetua direla-eta ezarrita dauden jarraibideen arabera.

d) Kaltetutako edo matxuratutako osagaiak ordeztu edo konpondu dira, kasua bada.

e) Ekipamendu edo instalazioaren funtzionamenduko hasierako baldintzak lehengoratu dira.

f) Erreminta eta materialak aukeratu eta erabili dira, behar den segurtasunarekin.

g) Segurtasuneko eta kalitateko arauak aplikatu dira mantentze zuzentzaileko esku-hartzeetan.

h) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

i) Egindako jardueren, erabilitako prozeduren eta lortutako emaitzen ondorengo txostena egin da.

Edukiak.

Hozkuntza eta girotze instalazioen muntaketa:

-Dokumentazio teknikoa eta erregelamenduzkoa interpretatzea:

Segurtasuneko erregelamendua hozkuntzako planta eta instalazioetan (RSF).

Eraikinetako instalazio termikoen erregelamendua (RITE).

Bestelako erregelamendu eta arau osagarriak.

Muntaketa plano orokorrak eta xehetasunekoak.

Ekipamenduak eta osagaiak muntatzeko fabrikatzaileak emandako jarraibideak.

Katalogo komertzialak eta eskuliburu teknikoak.

Sinbologia eta hasierako eskema normalizatuak. Instalazioen eskemak interpretatzea.

Mantentze prebentiboko planak.

Lanetarako segurtasun arauak. Erreminten eta ekipamenduen erabilera.

-Girotzeko eta hozkuntzako ekipamenduen, hozkuntza-dorreen, hozkailuen eta hozkailu-altzarien, lineen eta abarren zuinketa eta kokapena.

-Zimentazio motak eta ekipamenduen bankadak.

-Isolamendu akustikoa makina-aretoetan, hotza sortzeko zentraletan.

-Fluidoen ekipamenduetarako eta lineetarako euskarri eta finkatze motak. Hodiak, euskarriak, loturak, grapak, babes mekanikoak eta bibrazioaren aurkakoak jartzea.

-Hozkailuak eta ekipamendu osagarriak muntatzeko sistemak. Banakako instalazioak eta instalazio zentralizatuak.

-Hozkuntzako lineen eta instalazioaren eta haren elementu elkartuen zirkuitu osagarrien muntaketa.

-Hozkuntza ekipamenduak muntatzea haien osagai nagusiak abiapuntu harturik.

-Girotzeko banakako sistemak eta sistema zentralizatuak muntatzea, haien osagai nagusiak abiapuntu harturik.

-Hozkuntza-dorreen muntaketa. Instalazio hidraulikoa eta kontrol sistema.

-Serbomotorrak, konporta motordunak, eremu-balbulak eta airearen eta uraren emariak erregulatzeko bestelako gailuak muntatu eta konektatzea.

-Hozkuntzako elementuak eta instalazioarekin lotutakoak muntatzea (iragazkiak, bisoreak, antzigarra kentzeko erresistentziak, zundak, konportak, barreiatzaileak, balbulak eta beste).

-Hozkuntza eta girotze instalazioetako lineen eta haiekin lotutako elementuen isolamendu termikoa.

Hozkuntza eta girotze instalazioetan estankotasun probak egitea:

-Presioen balioak zehaztea hozkuntza, girotze eta ur instalazioetan.

-Estankotasunari buruzko hasierako proba eta erresistentzia mekanikoko proba ur sareetan.

-Hozkuntza zirkuituetan estankotasun-probak egitea gas inertea erabiliz.

-Ihesak aurkitzeko eta konpontzeko teknikak, segurtasuneko eta erregelamenduzko neurriak betez.

-Segurtasuneko elementuak konprobatzea eta haien tara zehaztea, erregelamenduen eta jarraibide teknikoen arabera (tinbre presioak eta beste).

Hozkuntzako eta girotzeko instalazioekin lotutako koadro eta instalazio elektrikoak eta sistema automatikoak muntatzea:

-Instalazioko hargailuetarako erabiltzen diren babes elektrikoen tipologia eta aukeraketa (zuzeneko eta zeharkako kontaktuetatik babestea, gainetiko intentsitateak, zirkuitulaburrak eta abar).

-Konpresoreen eta instalazioko beste makina batzuen arranke motak (intentsitate-tentsio erreleak, izar-triangelua, maiztasun-aldagailuak eta beste).

-Isolamendu eta jarraitutasun probak eta neurriak hartzea instalazio elektrikoetan eta sistema automatikoetan, hozkuntza eta girotze instalazioetan.

-Eskema elektrikoak eta automatikoak diseinatu eta interpretatzea hozkuntza eta girotze instalazioetan.

-Automata programagarriak hozkuntza-sekuentziaren arabera programatzea.

-Erregulazio eta kontrol sistemak programatzea (termostatoak, antzigarra kentzekoak, espantsio-balbula termostatikoak, balbula elektronikoak, alarmak eta beste).

-Babeseko, aginteko eta potentziako koadro elektrikoak muntatu eta konektatzea hozkuntza eta girotze instalazioetan.

-Erregulazioko eta kontroleko gailuen muntaketa eta konexio elektrikoa (termostatoak, zundak, balbula motordunak, presostatoak, fluxostatoak, alarmak eta beste gailu batzuk).

Hozkuntza eta girotze instalazioak abian jartzea:

-Husteko, deshidratatzeko eta fluidoak kargatu eta deskargatzeko prozedurak hozkuntza eta girotze instalazioetan: hozgarriak aukeratu eta dosifikatzea, olioa aukeratu eta dosifikatzea, hozgarria berreskuratzea, hondakinen tratamendua.

-Ur instalazioa purgatzea eta haren presioak egiaztatzea.

-Hozkuntza eta girotze instalazioak abian jartzeko prozedurak.

-Instalazioko kontrol eta segurtasun elementuen eta hargailu elektrikoen funtzionamenduaren sekuentzia.

-Funtzionamendu parametroak, instalazioa abian denean:

Hozgarria kargatzea, olio-mailak, jauzi termikoak, antzigarra kentzeko denborak, kontsumo elektrikoak, eraginkortasun energetikoa, presioak eta bestelako parametroak.

Behar denaz gainetik berotzeko eta behar denaz azpitik hozteko balioak konprobatu eta erregulatzea.

-Erregulazioa. Eraginkortasun energetikoa Instalazioko ekipamenduak eta elementuak kalibratzea funtzionamenduko parametro zuzenen arabera (presostatoak, termostatoak, zundak, antzigarra kentzekoak eta beste).

-Dokumentazio teknikoa prestatzea (eskemak, funtzionamenduko jarraibideak eta beste) eta erregelamenduzko dokumentazioa osatzea.

Hozkuntza eta girotze instalazioen mantentze prebentiboa:

-Hozkuntza eta girotze instalazioen mantentze-planak: Mantentze planaren interpretazioa, ikuskatu beharreko ekipamendu eta elementuen identifkazioa, eragiketen identifikazioa, erregistroko dokumentuak.

-Mantentze prebentiboko eragiketak ekipamendu eta instalazioetan, eta hozkuntza eta girotze instalazioetan arauz egin beharreko aldizkako ikuskatzeak:

Ihesak detektatzeko ekipamenduak; hozkuntzako zirkuituak ekortu eta garbitzea.

Airea eta ura banatzeko sistemak doitu eta orekatzea.

Neurketako eta doikuntzako ekipamenduak: manometroak, termometroak, kaudalimetroak eta girotze makinak egiaztatzeko ekipamendu elektronikoak.

Parametroak neurtzea. Teknikak, neurketa guneak eta emaitzak interpretatu eta alderatzea.

Aire emariak neurtzea konduktuetan eta barreiatze-elementuetan.

-Instalazioetako eraginkortasun energetikoa kontrolatzea mantentze prebentiboko planetan.

-Erregistroko eta eragiketen liburua osatzea.

-Instalazioetako hondakinak kudeatu eta tratatzea.

Hozkuntza eta girotze instalazioetako matxurak eta akatsak diagnostikatzea:

-Hozkuntza instalazioetako matxurak: tipologia, eraginak eta haiek aurkitzeko prozedurak.

-Aire eta ur instalazioetako matxurak: tipologia, instalazioetan dituzten eraginak eta haiek aurkitzeko prozedurak.

-Funtzionatzen ari diren instalazioetako datuak hartzea, behar diren erremintekin, eta matxuren diagnostikoa egitea lortutako datuekin.

-Esku-hartzearen txostena.

Hozkuntza eta girotze instalazioen mantentze zuzentzailea:

-Hozkuntza-makinen osagaiak desmuntatzeko, egiaztatzeko, konpontzeko eta muntatzeko teknikak. Honakoak ordeztea: konpresoreak, espantsio-balbulak, elektrobalbulak, iragazkiak, haizagailuak, osagai elektrikoak eta kontroleko osagaiak.

-Girotze instalazioetako osagaiak desmuntatzeko, egiaztatzeko, konpontzeko eta muntatzeko teknikak. Honakoak ordeztea: ponpak, balbulak, konportak, bero-berreskuragailuak, iragazkiak, bateriak, haizagailuak, osagai elektrikoak eta kontroleko osagaiak.

-Hozgarria eta instalaziorako kaltegarriak izan daitezkeen beste gai batzuk berreskuratzeko teknikak.

-Ihesak aurkitzeko eta konpontzeko teknikak, hozkuntza eta girotze instalazioetan.

-Tratamendu higieniko eta sanitariorako teknikak: Ur-dorreak, lurruntzeko kondentsadoreak, konduktuen eta iragazkien garbiketa, kondentsazioa kanporatzeko sareak, legionelaren aurkako tratamenduak.

-Segurtasun neurriak hozkuntza eta girotze instalazioak mantentzeko eragiketetan.

-Instalazioak zerbitzuan jartzea, haiek konpondu ondoren.

-Matxurei buruzko txostenak eta haiek mantentze liburuan erregistratzea.

-Eraginkortasun energetikoa instalazioen konponketan.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek hozkuntza eta girotze instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak egiteko behar diren oinarrizko trebetasunak ikastea, baliabide gisa erabiliz erabilera komuneko instalazioak, tresnak eta ekipamenduak, bai eta instalazio mota horietarako berariazkoak direnak ere.

Trebetasun horiek eskuratzeko, gomendagarria da behar adina muntaketa praktiko egitea, abian jartzearen aurretiko kasuko probak egitea, egindako muntaketa guztiak abian jartzea, haien neurriak hartzea, haiek txekeatzea eta haietan esku hartzea, kasuko anomaliei aurrea hartzeko eta horiek zuzentzeko.

Edukiak hiru multzo handitan antolatu ahalko dira, eta, horiek, bestalde, lan unitatetan. Lan unitate horien bidez, izan ere, helburuak, edukiak, prestakuntza-jarduerak eta ebaluazio-jarduerak, ebaluazio irizpideak eta abar definitu ahalko dira. Unitate horiek aukera emanen dute, batera, moduluko ikaskuntza-emaitza guztiak lortzeko.

Edukien sekuentziazio egokia edukien atalean azalduta datorrena da. Edukiak hiru multzotan antolaturik daude, arestian aipatu bezala:

-I. multzoa: Ekipamenduen muntaketa eta plano, eskema eta muntaketa-prozeduren interpretazioa:

Hozkuntza eta girotze instalazioetako elementuak muntatzea.

Hozkuntzako eta girotzeko instalazioekin lotutako koadro eta instalazio elektrikoak eta sistema automatikoak muntatzea.

-II. multzoa: Aurretiko probak eta abian jartzea:

Hozkuntzako eta girotzeko instalazioen estankotasun probak egitea, irizpide teknikoak eta erregelamenduzkoak aplikatuz eta baloratuz.

Hozkuntzako eta girotzeko instalazioa abian jartzea, aurretiko entseguak eta proba funtzionalak definituz eta aplikatuz.

-III. multzoa: Ekipamenduen mantentze-lanak:

Ekipamendu eta instalazioen mantentze prebentiboa, mantentze-planak interpretatuz.

Ekipamendu eta instalazioetan matxuren eta disfuntzioen diagnosia egiten du, disfuntzioa eta bera sortzen duen arrazoia elkarrekin lotuz.

Instalazioetako elementu eta ekipamenduen mantentze zuzentzailea, ordezteko edo konpontzeko teknikak eta prozedurak justifikatuz.

Ordena kronologiko zorrotza ezarriz, honakoa izanen da edukiak irakasteko sekuentzia:

-Abiapuntu gisa hartu beharko litzateke horrelako instalazioak arautzen dituen erregelamendu teknikoak ezagutzea.

-Ondoren, iradokitzen da hozkuntza eta girotze instalazioetako hodien eta elementuen muntaketarekin jarraitzea eta amaierako estankotasun eta presio probak egitea.

-Gomendatzen da aurreko atalarekin batera osagai elektrikoen muntaketari ekitea, halako sarrera bat abiapuntutzat harturik, zailtasun txikikoekin hasi eta zailtasun handiagokoekin jarraituz; amaitzeko, kontroleko koadroaren muntaketa ikastea, bai eta instalazioaren barneko konexio elektrikoa ere.

-Jarraitzeko, hozkuntza eta girotze instalazioak jarriko dira abian, eta horretan bilatuko da ikasleek arrazonamendua lantzea, instalazioetako eskemak eta jarduketa protokoloak oinarri hartuta, goi mailako autonomia eta trebetasun maila bat bermatzeko.

-Geroan, proposatzen da mantentze prebentiboari ekitea, bai eta matxuren azterketari eta hozkuntza eta girotze instalazioen mantentze zuzentzaileari ere.

Hozkuntza eta girotze instalazioen mantentzeari buruzko moduluak izaera nagusiki praktikoa dauka; horrenbestez, zatirik handienean, instalazio termikoen tailerrean irakatsiko da. Aurreikusten da jarduera teoriko praktiko bakarrak izanen direla jarduera praktiko bat hasi aurretik beharrezkotzat jotzen diren sarrerako azalpenak ematea. Horrenbestez, honakoa da modulu honetarako aurreikusten diren jardueren tipologia:

-Jarduera teoriko praktikoak: ikasgelan azaltzea eta erakustea ekipamenduekin eta instalazioekin lotutako oinarrizko eduki teorikoak eta instalazioetan esku hartzen duten elementuen dokumentazio teknikoa eta eskuliburuak. Jarduera praktikoen subsidiariotzat jotzen dira jarduera hauek; hori dela eta, soilik hartuko dute haiek segurtasun- eta eraginkortasun-baldintzetan egiten direla bermatzeko zorrozki behar den denbora.

-Jarduera praktikoak: garrantzi espezifiko handiagoa izanen dute moduluan, eta irakatsi beharreko eduki gehienak hartuko dituzte. Zenbait motatakoak izanen dira:

Hozkuntza eta girotze instalazio txikietako planoak eta eskemak planifikatzea, antolatzea eta interpretatzea.

Hozkuntza eta girotze instalazioak eta haiekin lotutako automatismo elektrikoak muntatzea.

Hozkuntza eta girotze instalazioekin lotutako elementuak neurtzeko eta erregulatzeko tresnak erabiltzea.

Matxurak simulatzea eta haiek konpontzeko metodoak eta mantentze-protokoloak ezartzea.

Gomendagarria litzateke jarduera integratzaileren bat egitea, non batera aplikatu beharko diren moduluan ikasitakoak. Halaber, komenigarria litzateke jardueraren amaieran txostena egitea. Beraz, interesgarria litzateke testu tratamenduko programak, kalkulu orria, marrazteko programak eta piezak diseinatzeko programak erabiltzea oinarrizko mailan.

Adierazi den bezala, modulu honen izaera nagusiki praktikoak berarekin dakar behar bezala ekipatutako tailer bat eduki behar izatea, eta, ahal den neurrian, tailer hori bereziki egokituta egotea moduluarekin lotutako edukiak irakatsi ahal izateko. Eremu horrek, gutxieneko ekipamendu gisa, honakoak eduki beharko ditu: hozkailuak, hozkuntza eta girotze ekipamenduak, fan-coil gisako amaierako unitateak, airea tratatzeko unitateak eta ekipamendu horiekin guztiekin lotutako elementuak. Horietatik guztietatik behar adina kopurua egonen da, jarduera praktikoak gehienez ere hiru ikasleko taldeekin egin ahal izateko.

Amaitzeko, eta erreferentzia gisa, gogorarazten da modulu hau, Hozkuntza eta girotze instalazioen mantentze-lanetakoa, bereziki lotuta dagoela ikasturte bereko Instalazio termikoetan eta fluido instalazioen konfigurazioari buruzko moduluarekin. Bi modulu horiekin, aldi berean irakasten direnez, komenigarria izanen da koordinazio berezi bat ezartzea, lehenbizikoarekin bietan landutako instalazioak denboran uztartzeko ahaleginak egiteari dagokionez, eta instalazio geotermikoen moduluarekin honako arrazoiarengatik: instalazio geotermikoetan erabiltzen diren bero-ponpek zerikusi handia dute girotze instalazioetan erabiltzen diren bero-ponpa orokorrekin.

Lanbide modulua: Bero eta fluido instalazioen mantentze-lanak.

Kodea: 0136.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Berokuntza eta fluido instalazioak muntatzen ditu, planoak, eskemak eta muntaketarako prozedurak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio muntatzeko plana egin da.

b) Instalazioa birplanteatu da, planoak eta muntaketarako eremua erlazionatuz, sistema zentralizatuen kasuan, metaketa bidezko sistemetan, eguzki energiakoetan eta zoru bero-emaileetan, besteak beste.

c) Ekipamenduak eta elementuak kokatu, finkatu eta nibelatu dira; honakoak, besteak beste: galdarak, trukagailuak, amaierako unitateak, panelak, erregailuak, ponpak, hodiak, espantsio-ontziak, 3 bidetako balbulak eta osagarriak.

d) Uraren, gasen eta erregaien hodien sarea konektatu da.

e) Instalazioen erregelamenduak aplikatu dira, bai eta prebentzio eta segurtasun neurriak ere.

f) Bitarteko eta erreminta egokiak hautatu dira eta haiekin jardun da, behar den segurtasunarekin.

g) Muntaketa-lana ezarritako denborak errespetatuz egin dira.

h) Lanak ordenarekin eta garbitasunarekin egin dira.

i) Lana modu ekitatiboan banatu da eta lantaldean jardun da.

j) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

2. Estankotasun probak egiten ditu instalazioko zirkuituetan, irizpide teknikoak eta erregelamenduzkoak aplikatuz eta baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Estankotasun probetan erabili beharreko presio-balioak zehaztu dira.

b) Neurketarako ekipamendu eta tresna egokiak aukeratu dira.

c) Estankotasun proba egin da, ezarritako presioetaraino helduz.

d) Zirkuituetako balizko ihesak aurkitu dira eta konponbidea eman zaie.

e) Segurtasun pertsonaleko eta materialeko irizpideen arabera jardun da, eskatzen den kalitatearekin.

f) Prozesuan sortutako arazoei konponbidea eman zaie, justifikatutako exekuzio-epe batzuetan.

g) Lanak txukun eta garbi egin dira eta hitzartutako denborak errespetatu dira.

h) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

3. Berokuntza eta fluido instalazioei lotutako koadroak, instalazio elektrikoak eta sistema automatikoak muntatzen ditu, fabrikatzailearen eskemak eta jarraibideak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Babeseko, aginteko eta potentziako eskema elektrikoak interpretatu dira, sinbologia zuzena erabiliz.

b) Babeseko, aginteko eta potentziako eskema elektrikoak diseinatu dira, sinbologia zuzenarekin, berokuntza instalazioaren eta fluido-garraioaren ezaugarriak kontuan hartuta.

c) Babeseko, aginteko eta potentziako koadro elektrikoak muntatu dira.

d) Sistema automatikoaren elementuak konektatu dira.

e) Instalazioko konexio elektrikoen fidagarritasuna egiaztatu da (presostato diferentzialak, zundak, motorrak, balbula automatikoak eta beste).

f) Kasuko softwareko kontrol automatikoetako sistemak programatu dira, instalazioen sekuentzien arabera.

g) Motorretarako egokiak diren arranke sistemak erabili dira (intentsitate-tentsioko erreleak, izar triangelua, maiztasun aldagailuak, besteak beste).

h) Muntaketak eta konprobaketak egin dira, eskatutako segurtasunarekin eta kalitatearekin.

i) Lanak ordenarekin eta garbitasunarekin egin dira.

4. Berokuntza eta fluido instalazioak abian jartzen ditu, aurretiko entseguak eta proba funtzionalak definituz eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Berokuntza eta fluido instalazioak abian jartzeko sekuentzia deskribatu da (betetzea, purgatzea, lanerako presioak, ponparen funtzionamendu-puntua, besteak beste), eta aurretiko entseguak egin dira.

b) Berokuntza instalazioak funtzionatzen jarri dira (betetzea, purgatzea, lanerako presioak, ponpa, zundak, termostatoak eta abar), segurtasun baldintzetan, ingurumena errespetatuz eta instalazio termikoen erregelamenduei jarraituz.

c) Berokuntza eta fluido instalazioko kontrol eta segurtasun elementuen eta hargailu elektrikoen funtzionamenduaren sekuentzia egiaztatu da.

d) Instalazioko ekipamenduak eta elementuak erregulatu eta kalibratu dira, funtzionamenduko parametro zuzenen arabera (termostatoak, zundak, errendimendua, errekuntzaren kalitatea eta beste).

e) Berokuntza instalazioaren funtzionamendu parametroak egiaztatu dira.

f) Abian jartzea eskatzen den segurtasunarekin eta erregelamenduetan ezarritakoaren arabera egin da.

g) Egitekoak modu ekitatiboan banatu da eta lantaldean jardun da.

h) Jarduera egiteko ezarritako denborak errespetatu dira.

i) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

5. Berokuntza eta fluido instalazioetako mantentze prebentiboko eragiketak egiten ditu, mantentze-planak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-lanetarako esku-hartzeen plan batean deskribatutako prozedurak interpretatu dira.

b) Ikuskatu beharreko ekipamenduak eta elementuak identifikatu dira, eskemak, planoak eta mantentze programak abiapuntutzat harturik.

c) Berokuntza eta fluido instalazioetan egin behar diren mantentze-eragiketak deskribatu behar dira.

d) Instalazioan, mantentze prebentiboko esku-hartzeak egin dira (errekuntzaren analisia, presioen eta tenperaturen irakurketa, kontsumo elektrikoak, konexio elektrikoak ikuskatzea, balbulen eta desgastatu ahal diren elementuen egoera, uraren pH-a eta gogortasuna,, galdaren garbiketa, metagailuak, estankotasuna, iragazkien garbiketa eta beste).

e) Funtzionamenduko parametroak (termodinamikoak eta elektrikoak) baloratu dira, eta eraginkortasun energetikoaren eta diseinuko parametroekin lotu dira.

f) Ekipamenduen egoerari buruzko ikuskatzeak egin dira desmuntatzeko eta muntatzeko eragiketak behar diren kasuetan (iragazkiak, trukagailuak, ponpak, akoplamenduak, purgagailuak eta beste).

g) Mantentze prebentiboko eragiketen erregistro bat egin da.

h) Mantentze prebentiboko eragiketetarako egokiak diren erreminta eta tresnak hautatu eta erabili dira.

i) Segurtasuneko eta kalitateko arauak aplikatu dira mantentze prebentiboko esku-hartzeetan.

j) Sortutako hondakinak sailkatu egin dira, gaika biltzeko.

6. Ekipamendu eta instalazioetan matxuren eta disfuntzioen diagnosia egiten du, disfuntzioa eta bera sortzen duen arrazoia elkarrekin lotuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Funtzionamenduaren parametroak neurtu dira, baliabide, ekipamendu eta tresna berariazkoak erabiliz.

b) Matxuren edo disfuntzioen zantzuak identifikatu dira, neurketak eginez eta instalazioa aztertuz.

c) Matxura aurkitu da, eta haren sintomak berokuntza eta fluido instalazioetan matxurak (elektrikoak, mekanikoak, termodinamikoak, erregulaziokoak eta beste) diagnostikatzeko eta aurkitzeko prozedura berezien arabera aztertu dira.

d) Konponketak egiteko esku hartzeko prozedurak deskribatu dira (probak, neurketak, doikuntzak, jarduteko sekuentziak).

e) Matxurak diagnostikatzeko erreminta eta tresna egokiak hautatu eta erabili dira.

f) Matxuren diagnosia egin da, behar diren segurtasunaren, kalitatearen eta erregelamenduen arabera.

g) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

7. Berokuntza eta fluido instalazioetako elementu eta ekipamenduen mantentze zuzentzaileko eragiketak egiten ditu, ordezteko edo konpontzeko teknikak eta prozedurak justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxura -elektrikoa zein termikoa- konpontzeko esku-hartzearen sekuentzia prestatu da, segurtasuneko eta ingurumena errespetatzeko beharra kontuan izanda.

b) Ordeztu edo konpondu behar diren osagaiak zaindu eta isolatu dira (motorrak, erretzaileak, amaierako unitateak, metagailuak, balbulak eta beste).

c) Desmuntatzeko eragiketak egin dira, segurtasuna eta ingurumenarekiko errespetua direla-eta ezarrita dauden jarraibideen arabera.

d) Kaltetutako edo matxuratutako osagaiak ordeztu edo konpondu dira, kasua bada.

e) Ekipamendu edo instalazioaren funtzionamenduko hasierako baldintzak lehengoratu dira.

f) Konponketarako behar diren erremintak eta gainerako materialak hautatu eta erabili dira.

g) Mantentze zuzentzaileko lanak egin dira, eskatutako segurtasunaren eta kalitatearen arabera.

h) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

i) Egindako jardueren, erabilitako prozeduren eta lortutako emaitzen ondorengo txostena egin da.

Edukiak.

Bero eta fluido ekipamenduen muntaketa:

-Dokumentazio teknikoa eta erregelamenduzkoa interpretatzea:

Eraikinetako instalazio termikoen erregelamendua (RITE).

Bestelako erregelamendu eta arau osagarriak.

Muntaketa plano orokorrak eta xehetasunekoak.

Instalazioen eskemak eta planoak interpretatzea.

Ekipamenduak eta osagaiak muntatzeko fabrikatzaileak emandako jarraibideak.

Berokuntzako eta ur bero sanitarioko ekipamenduen katalogo komertzialak eta eskuliburu teknikoak.

Hasierako eskema normalizatuak. Sinbologia.

Mantentze prebentiboko planak.

Lanetarako segurtasun arauak. Erreminten eta ekipamenduen erabilera.

-Ekipamenduen, lineen eta abarrekoen zuinketa eta kokapena.

-Zimentazio motak eta ekipamenduen bankadak. Fluidoen ekipamenduetarako eta lineetarako euskarri eta finkatze motak.

-Instalazio termikoen eta fluido instalazioen muntaketan segurtasun-planak aplikatzea.

-Segurtasun sistemak beroa sortzeko makinak dituzten aretoetan.

-Isolamendu akustikoa lortzeko eta bibrazioak saihesteko elementuak, gailuak eta materialak muntatzea (lirak, dilatazio-mahukak, isolamenduzko estaldurak).

-Ekipamenduen eta bero-sorgailuen muntaketa (galdarak, besteak beste).

-Bero-emisoreen muntaketa (fan-coil delakoak, berogailuak, zoru bero-emailea eta beste).

-Eguzki energia termikoko instalazioen berezko ekipamenduak muntatzea (eguzki-harrapatzaileak, barne metagailuak eta beste).

-Ur eta erregai lineen eta haiekin lotutako elementuak muntatzea (presio erregulatzaileak, gehieneko eta gutxieneko presiorako segurtasun balbulak, besteak beste).

-Keak eta kondentsatuak kanporatzeko sistemak.

-Ur-ponpak eta haizagailuak muntatzea.

-Serbomotorrak, balbula motordunak eta fluidoen emariak erregulatzeko bestelako gailuak muntatu eta konektatzea.

-Berokuntza eta fluido instalazioekin lotutako elementuak muntatzea (iragazkiak, purgagailuak eta beste).

-Berokuntza eta fluido instalazioetan segurtasuneko gailuak muntatzea (presio mugatzaileak, emari-mugatzaileak, ihesen detektagailuak eta beste).

-Lineak eta instalazioarekin lotutako elementuak isolatzeko gailuak muntatzea.

Berokuntza eta fluido instalazioetan estankotasun probak egitea:

-Estankotasuna konprobatzeko ekipamenduak (manometroak, ur-zutabea, gas erregaien detektagailuak, besteak beste).

-Instalazioak betetzeko ekipamenduak.

-Fluido instalazioetan presioen balioak zehaztea.

-Estankotasunari buruzko hasierako proba eta erresistentzia mekanikoko proba ur sareetan:

Sare-probak egitea hodi metalikoak dituzten instalazioetan.

Sare-probak egitea hodi termoplastikoak dituzten instalazioetan.

Estankotasun-egitea gasen eta erregaien sareetan.

-Ihesak aurkitzeko eta konpontzeko teknikak, segurtasuneko eta erregelamenduzko neurriak betez.

Bero eta fluido instalazioekin lotutako koadro eta instalazio elektrikoak eta sistema automatikoak muntatzea:

-Instalazioko hargailuetarako erabiltzen diren babes elektrikoen tipologia eta aukeraketa (zuzeneko eta zeharkako kontaktuetatik babestea, gainetiko intentsitateak, zirkuitulaburrak eta abar).

-Isolamendu eta jarraitutasun probak eta neurriak hartzea instalazio elektrikoetan eta sistema automatikoetan, bero eta fluido instalazioetan.

-Motorrak abian jartzeko moduak (izar triangelua, bobina laguntzailearekin, abian jartzeko errelearekin, besteak beste).

-Instalazioko eskema elektrikoak eta automatikoak diseinatu eta interpretatzea.

-Erregulazio- eta kontrol-sistemen programazioa:

Sistema konbentzional banakakoetan eta zentralizatuetan, metatze bitartezkoetan, eguzki-energia bidezkoetan, zoru bero-emaileetan, besteak beste.

Sistema konbentzional banakakoetan eta zentralizatuetan, metatze bitartezkoetan, eguzki-energia bidezkoetan, zoru bero-emaileetan, besteak beste.

-Instalazioak monitorizatzea, gsm kontrola, web zerbitzaria.

-Erregulazioko eta kontroleko gailuen muntaketa haien konexio elektrikoa egitea: Sorgailuetan, bero-emisoreetan, ur- eta erregai-lineetan, presio-multzoetan, ponpetan eta haizagailuetan, besteak beste.

-Eguzki energia termikoaren berezko ekipamenduak muntatzea (tenperatura diferentzialaren bitartezko kontrol-gailuak, segurtasun gailuak, disipazio bidezkoa, lurruntze bidezkoen ordez, besteak beste).

-Segurtasuna lotutako instalazio elektrikoen muntaketan.

Berokuntza eta fluido instalazioak abian jartzea:

-Abian jartzeko prozedurak.

-Instalazioen eta haien ekipamenduen proba funtzionalak eta egoerari buruzkoak (instalazioak bete eta purgatzea, presio-proba, aparatuen eta elementuen gaineko probak eta abar).

-Jarraibide teknikoak eta aldez aurretiko entseguak.

-Berokuntza eta fluido instalazioko kontrol eta segurtasun elementuen eta hargailu elektrikoen funtzionamenduaren aurretiko sekuentzia.

-Funtzionamendu parametroak, instalazioa abian denean: Jauzi termikoak, presioak, emariak, ponpen funtzionamendu-puntua, bestelako parametroak.

-Erregulazioa, eraginkortasun energetikoa. Instalazio erregulatzea, funtzionamendu eraginkorra izan dezan:

Instalazioaren orekatze hidraulikoa, emarien erregulazioa.

Errekuntzaren erregulazioa, erregai-instalazioen erregulazioa, gas-aparatuak egokitzea.

-Gas instalazioak zerbitzuan jartzea. Aurretiko konprobaketak, segurtasuneko eta erregulazioko gailuak funtzionamenduan jartzea, gas aparatuak abian jartzea, besteak beste.

-Erregelamenduz bete beharreko dokumentazioa betetzea.

-Dokumentazio teknikoa. Eskemak, funtzionamendu jarraibideak eta beste egitea.

Instalazio termikoen eta fluido instalazioen mantentze-lanak.

-Berokuntza eta fluido instalazioen mantentze-lanetako planak. Mantentze planaren interpretazioa, ikuskatu beharreko ekipamendu eta elementuen identifkazioa, eragiketen identifikazioa, erregistroko dokumentuak.

-Eguzki instalazioen mantentze-planak.

-Legionelaren aurkako mantentze planak.

-Mantentze prebentiboko eragiketak ekipamendu eta instalazioetan, eta arauz egin beharreko aldizkako ikuskatzeak.

-Erregai instalazioen aldizkako ikuskatzeak; egiaztapeneko arauzko eragiketak:

Ihesak detektatzeko ekipamenduak gas eta erregai instalazioetako.

Errekuntzaren aztergailuak eta neurketarako gainerako tresnak.

-Parametroak neurtzea. Teknikak, neurketa guneak eta emaitzak interpretatu eta alderatzea.

Bero eta fluido ekipamendu eta instalazioetan matxurak eta akatsak diagnostikatzea:

-Berokuntza instalazioetako matxurak: tipologia, eraginak eta haiek aurkitzeko prozedurak.

-Fluido instalazioetako eta sareetako matxurak: tipologia, instalazioetan dituzten eraginak eta haiek aurkitzeko prozedurak.

Berokuntza eta fluido instalazioetan mantentze zuzentzailea egitea:

-Desmuntatze, egiaztatze, konpontze eta muntatze teknikak:

Berokuntza instalazioetan (galdarak edo haien osagaiak ordeztea, erregailuak eta haien osagaiak, eguzki-harrapatzaileak, ponpak, bero trukatzaileak, presio-multzoak, metagailuak, emisoreak, balbulak, espantsio-ontziak, segurtasuneko gailuak eta kontroleko elementuak, orokorrean).

Fluido eta erregai instalazioetan (presio-erregulatzaileak, balbulak, presio-multzoak, deposituak, iragazkiak, segurtasuneko gailuak eta kontrol sistemak).

-Matxurak konpontzea instalazio eta ekipamenduetan, matxuratutako osagaia ordezteko edo konpontzeko teknikak erabiliz.

-Segurtasun neurriak berokuntza eta fluido instalazioak mantentzeko eragiketetan.

-Instalazioak zerbitzuan jartzea, haiek konpondu ondoren.

-Esku-hartzeei buruzko txostenak eta haiek mantentze liburuan erregistratzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek berokuntza eta fluido instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak egiteko behar diren oinarrizko trebetasunak ikastea, baliabide gisa erabiliz erabilera komuneko instalazioak, tresnak eta ekipamenduak, bai eta instalazio mota horietarako berariazkoak direnak ere.

Trebetasun horiek eskuratzeko, gomendagarria da behar adina muntaketa praktiko egitea, abian jartzearen aurretiko kasuko probak egitea, egindako muntaketa guztiak abian jartzea, haien neurriak hartzea, haiek txekeatzea eta haietan esku hartzea, kasuko anomaliei aurrea hartzeko eta horiek zuzentzeko.

Edukiak hiru multzo handitan antolatu ahalko dira, eta, horiek, bestalde, lan unitatetan. Lan unitate horien bidez, izan ere, helburuak, edukiak, prestakuntza-jarduerak eta ebaluazio-jarduerak, ebaluazio irizpideak eta abar definitu ahalko dira. Unitate horiek aukera emanen dute, batera, moduluko ikaskuntza-emaitza guztiak lortzeko.

Edukien sekuentziazio egokia edukien atalean azalduta datorrena da. Edukiak hiru multzotan antolaturik daude, arestian aipatu bezala:

-I. multzoa: Ekipamenduen muntaketa eta plano, eskema eta muntaketa-prozeduren interpretazioa:

Berokuntza eta fluido instalazioen elementuak muntatzea.

Bero eta fluido instalazioekin lotutako koadro eta instalazio elektrikoak eta sistema automatikoak muntatzea:

-II. multzoa: Aurretiko probak eta abian jartzea:

Berokuntza eta fluido instalazioen estankotasun probak egiten ditu, irizpide teknikoak eta erregelamenduzkoak aplikatuz.

Berokuntza eta fluido instalazioak abian jartzea, aurretiko entseguak eta proba funtzionalak definituz eta aplikatuz.

-III. multzoa: Ekipamenduen mantentze-lanak:

Ekipamendu eta instalazioen mantentze prebentiboa, mantentze-planak interpretatuz.

Ekipamendu eta instalazioetan matxuren eta disfuntzioen diagnosia egiten du, disfuntzioa eta bera sortzen duen arrazoia elkarrekin lotuz.

Instalazioetako elementu eta ekipamenduen mantentze zuzentzailea, ordezteko edo konpontzeko teknikak eta prozedurak justifikatuz.

Ordena kronologiko zorrotza ezarriz, honakoa izanen da edukiak irakasteko sekuentzia:

-Abiapuntu gisa hartu beharko litzateke horrelako instalazioak arautzen dituen erregelamendu teknikoak ezagutzea.

-Ondoren, iradokitzen da berokuntza eta fluido instalazioetako hodien eta elementuen muntaketarekin jarraitzea eta amaierako estankotasun eta presio probak egitea.

-Gomendatzen da aurreko atalarekin batera osagai elektrikoen muntaketari ekitea, halako sarrera bat abiapuntutzat harturik, zailtasun txikikoekin hasi eta zailtasun handiagokoekin jarraituz; amaitzeko, kontroleko koadroaren muntaketa ikastea, bai eta instalazioaren barneko konexio elektrikoa ere.

-Jarraitzeko, berokuntza eta fluido instalazioak jarriko dira abian, eta horretan bilatuko da ikasleek arrazonamendua lantzea, instalazioetako eskemak eta jarduketa protokoloak oinarri hartuta, goi mailako autonomia eta trebetasun maila bat bermatzeko.

-Geroan, proposatzen da mantentze prebentiboari ekitea, bai eta matxuren azterketari eta berokuntza eta fluido instalazioen mantentze zuzentzaileari ere.

Berokuntza eta fluido instalazioen mantentzeari buruzko moduluak izaera nagusiki praktikoa dauka; horrenbestez, zatirik handienean, instalazio termikoen tailerrean irakatsiko da. Aurreikusten da jarduera teoriko praktiko bakarrak izanen direla jarduera praktiko bat hasi aurretik beharrezkotzat jotzen diren sarrerako azalpenak ematea. Horrenbestez, honakoa da modulu honetarako aurreikusten diren jardueren tipologia:

-Jarduera teoriko praktikoak: ikasgelan azaltzea eta erakustea ekipamenduekin eta instalazioekin lotutako oinarrizko eduki teorikoak eta instalazioetan esku hartzen duten elementuen dokumentazio teknikoa eta eskuliburuak. Jarduera praktikoen subsidiariotzat jotzen dira jarduera hauek; hori dela eta, soilik hartuko dute haiek segurtasun- eta eraginkortasun-baldintzetan egiten direla bermatzeko zorrozki behar den denbora.

-Jarduera praktikoak: garrantzi espezifiko handiagoa izanen dute moduluan, eta irakatsi beharreko eduki gehienak hartuko dituzte. Zenbait motatakoak izanen dira:

Berokuntza eta fluido instalazio txikietako planoak eta eskemak planifikatzea, antolatzea eta interpretatzea.

Berokuntza eta fluido instalazioak eta haiekin lotutako automatismo elektrikoak muntatzea.

Berokuntza eta fluido instalazioekin lotutako elementuak neurtzeko eta erregulatzeko tresnak erabiltzea.

Matxurak simulatzea eta haiek konpontzeko metodoak eta mantentze-protokoloak ezartzea.

Gomendagarria litzateke jarduera integratzaileren bat egitea, non batera aplikatu beharko diren moduluan ikasitakoak. Halaber, komenigarria litzateke jardueraren amaieran txostena egitea. Beraz, interesgarria litzateke testu tratamenduko programak, kalkulu orria, marrazteko programak eta piezak diseinatzeko programak erabiltzea oinarrizko mailan.

Adierazi den bezala, modulu honen izaera nagusiki praktikoak berarekin dakar behar bezala ekipatutako tailer bat eduki behar izatea, eta, ahal den neurrian, tailer hori bereziki egokituta egotea moduluarekin lotutako edukiak irakatsi ahal izateko. Eremu horrek, gutxieneko ekipamendu gisa, honakoak eduki beharko ditu: gasezko horma-galdarak, erregai solidoak edo/eta likidoak erretzeko erregailuak, emisoreak (berogailuak, panelak, konbektoreak), presio-multzoak, eguzki instalazio termikoen berezko elementuak (metagailuen artekoak, panelak) eta ekipamendu horiekin guztiekin lotutako elementuak. Horietatik guztietatik behar adina kopurua egonen da, jarduera praktikoak gehienez ere hiru ikasleko taldeekin egin ahal izateko.

Amaitzeko, eta erreferentzia gisa, gogorarazten da modulu honek, Berokuntza eta fluido instalazioen mantentze-lanak, zuzenean lotuta dagoela Instalazio termikoen ekipamenduen moduluarekin eta Instalazio termikoak eta fluido instalazioak konfiguratzea moduluarekin. Ikasturte berean, ezagutzak ikasiko dira Berokuntza eta fluido instalazioetako mantentze-lanak izeneko modulu honetan aplikatzekoak diren instalazioetako osagaien dimentsioei eta ezaugarriei buruz. Hori dela eta, komenigarria litzateke koordinazioa izatea, bietan lantzen diren instalazioak aldi berean uztartzeko.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Kodea: 0138.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz bizitzan zehar.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu dira erabakiak hartzeko.

b) Bero eta fluido instalazioen mantentze-lanetako goi mailako teknikariarentzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu dira tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide jarduerarako zer-nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztu da.

d) Bero eta fluido instalazioen mantentze-lanetako goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu dira.

e) Etengabeko prestakuntzak laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik duen garrantzia baloratu da.

f) Lana bilatzeko prozesuan zein teknika erabiltzen diren zehaztu da.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi dira.

2. Talde-lanaren estrategiak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu dira Bero eta fluido instalazioen mantentze-lanetako goi mailako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu dira.

c) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu dira eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

d) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu dira.

e) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu dira: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

f) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu da.

g) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietako bat dela onartu da.

h) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu dira, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu dira.

b) Enpresaburu eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi dira.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu dira.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu dira eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu dira.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu dira.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu dira, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu dira.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu dira.

i) Bero eta fluido instalazioen mantentze-lanetako goi mailako teknikari tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu dira.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu dira.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu da, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu dira.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu dira.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu dira.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu dira.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu dira eta baldintzak identifikatu dira.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu dira zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu dira, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta laguntzako prestazioak bereiziz.

5. Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua identifikatzen du eta prebentzioaren kulturak enpresako arlo eta jarduera guztietan duen garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko araudia identifikatu da.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu da.

c) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu dira.

d) Izan daitezkeen arrisku faktore ohikoenak sailkatu dira.

e) Arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) sailkatu eta deskribatu dira.

6. Enpresan laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten eragileak identifikatzen ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu dira, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

b) Prebentzioan parte hartzen duten eragile guztien erantzukizunak identifikatu dira.

c) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren zehaztu da.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu dira.

7. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio termikoen sektoreko jarduerak dituen arrisku faktoreak eta horietatik etor daitezkeen kalteak identifikatu dira.

b) Bero eta fluido instalazioen mantentze-lanetako goi mailako teknikariaren lan inguruneetan ohikoenak diren arrisku egoerak sailkatu dira.

c) Enpresako arriskuen ebaluazioa egin da, arriskuak identifikatu eta baloratu dira, prebentzio neurriak proposatu dira eta horien eraginkortasunaren jarraipena eta kontrola egin dira.

d) Bero eta fluido instalazioen mantentze-lanetako goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu da.

8. Enpresa txiki bateko arriskuei aurrea hartzeko plana egiten parte hartzen du, lan inguruneko arrisku egoeren azterketatik abiaturik, eta prebentzio neurriak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bero eta fluido instalazioen mantentze-lanetako goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu da.

b) Aintzat hartu da garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

c) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazio plana proiektatu da.

d) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu dira.

e) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu dira.

f) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu dira.

g) Zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu dira.

h) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu dira, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu dira.

i) Langilearen osasuna zaintzeko betekizunak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu dira.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Bero eta fluido instalazioen mantentze-lanetako goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorearen definizioa eta azterketa, haren eraginpeko lurraldean eta estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Bero eta fluido instalazioen mantentze-lanetako goi mailako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.

-Bero eta fluido instalazioen mantentze-lanetako goi mailako teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

-Lana bilatzeko teknikak eta erremintak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Instalazio termikoen sektoreko lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lan talde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Bero eta fluido instalazioen mantentze-lanetako goi mailako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzek ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, gizarte elkartasunaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko segurtasun eta osasunaren arau esparrua eta oinarrizko kontzeptuak:

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

Prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten agenteak eta haien erantzukizunak:

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

Arrisku profesionalen ebaluazioa:

-Enpresako arriskuak ebaluatzea, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

-Inguruneko baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

-Baldintza ergonomiko eta psiko-sozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Berariazko arriskuak sektoreko industrian.

-Arriskua baloratzea.

Arriskuen prebentzioaren plangintza eta prebentzio eta babes neurrien aplikazioa enpresan:

-Prebentzioaren plangintza enpresan. Prebentzio plana eta horren edukia.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Norbera eta taldea babesteko eta prebentziorako neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Instalazio termikoen sektoreko ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera berdintasun baldintzetan garatzeko, instalazio termikoen sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien hurrenkerari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari eta Gizarte Segurantzari buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, ikasleak motibatu ohi dituztelako; horrela ikasleek moduluari buruzko jarrera positiboa hartuko dute.

Jarraian laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruko edukiak aurkez litezke, eta gero gatazkaren kudeaketari eta lantaldeei ekin. Azkenik lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientazio probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: epe ertain eta luzerako lan helburuak ezartzea, beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak. Helburu errealistak ezartzea, oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea bai gure ingurune hurbilenean bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz (Eures sarea, Europass, Ploteus eta beste batzuk).

-Lana bilatzeko behar den dokumentazioa garatzea: curriculum vitae-a, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin alderatzea.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata-ordainagiriak egitea.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebazten ahalko dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa eta Enpresa eta ekimena izeneko moduluen edukietako batzuk elkarri estu lotuta daude. Ekintzaileen ezaugarrien azterketa, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak eta gizarte gastuak, besteak beste, bi moduluetan aztertzen dira kontrako ikuspegietatik begiratuta, eta hori ikasleentzat guztiz baliagarria izan daiteke ekintzaile gisa edo inoren konturako langile gisa lan munduan ongi moldatzeko.

Halaber, arreta eman behar litzaioke lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekiko loturari, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Ingelesa II.

Kodea: NA02.

Iraupena: 40 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ingelesez idatzitako testu tekniko konplexuak hartzen ditu, lanbidearen esparruarekin zerikusia dutenak, independentzia maila handiarekin eta erreferentziako iturriak modu selektiboan erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testu mota eta xede desberdinen arabera egokia den irakurketa teknika aplikatu da, lanbidearen praktikarako albisteak, artikuluak eta txostenak erabiltzea ala ez erabiltzea erabakitzeko.

b) Testu luze eta konplexuetan lanbidean jarduteko interesekoak diren informazioak identifikatu dira, atala zailenak berriz irakurtzeko aukera izanez gero.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak zehaztasunez atera dira erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik. Testuak iturri espezializatuetakoak izan daitezke, lanbideko gaiei buruz ari badira, edo bestelako iturri espezializatu batzuetakoak, hiztegiaren laguntza erabiliz gero.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu da, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo espezialitateko gaietan.

e) Zehaztasunez interpretatu dira emandako jarraibide luze eta konplexuak, lanbide-jardueraren berezko prozesuen garapenari buruzkoak nahiz ekipamenduen, aparatuen eta erreminten erabilerari buruzkoak, betiere atal zailenak berriz irakurtzeko aukerarekin.

f) Lanbide-esparruko harremanak ezartzen direneko pertsonek bidalitako idatzizko komunikazioetako funtsezko elementuak aukeratu dira, haien funtsezko esanahia erraztasunez eta zehaztasunez harrapatzeko.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu dira itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere espezialitateko gaien gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, buruz buruko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argiro artikulatuz eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu dira, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Doitasunez identifikatu dira norberaren jardueraren elementu aurreikusgarriekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datuak eta ekintza zehatz eta teknikoak, aurkezpen edo hitzaldi laburretan adierazitakoak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu da.

d) Bere lanbide jarduerei buruz hizkera argian eman zaizkion jarraibide operatiboak zailtasunik gabe ulertu ditu (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Gai profesionalei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu dira.

3. Dokumentuak ingelesez betetzen ditu, eta bere lanbide esparruarekin lotutako gutunak, mezuak edo jarraibideak betetzen ditu. Horretarako hiztegi berariazkoa erabiltzen du, bere jarduerako transakzioak burutzeko eta komunikatzeko behar diren kohesioaz, koherentziaz eta zehaztasunaz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lanbide jardueran erabiltzen diren formularioak, txostenak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinazkoak bete dira, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak, txostenak eta abarrekoak zehaztasunez eta zuzentasunez idatzi dira, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Lanbide jarduerako eguneroko gaiei nahiz bestelakoei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta bestelako iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu dira, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu da oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu da, eta lanbide eremuko berariazko hiztegia zehaztasunez erabiliz.

e) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu dira hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu dira itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Espezialitateko gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide zehatzak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lanbide jarduerarekin lotutako aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin dira, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

b) Lanbide jarduerarekin lotutako gaiei buruz aurrez prestatutako aurkezpen labur eta errazak zuzentasunez egin dira.

c) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

d) Lanbideko ohiko egoerei buruzko iritziak adierazi dira eta alderdi teknikoak eztabaidatu dira, hizketaldi laburretan.

e) Norberaren lanbide eremuko interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegi tekniko eta anitza erabili da.

f) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili dira, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

g) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu da, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Lanbideko profesionalekin nahiz beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, eguneroko gaiei buruz eta lanbideko jarduerari buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu dira interes pertsonaleko gaiei edo gai profesionalei buruz.

b) Eguneroko lan egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu da zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu zaie, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili dira.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu zaie.

Edukiak.

Eduki lexikoak:

-Lanbide eremuko hiztegia eta terminologia berariazkoak.

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua.), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak.

Eduki gramatikalak:

-Aditz aldiak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Hizkera tekniko-zientifikoa.

-Baldintzak.

-Zeharkako estiloa.

Eduki funtzionalak:

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra eta profesionala emateko, datuak eta neurriak eskatzeko, etab.

-Gai teknikoen azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Gai teknikoen nahiz bestelakoen inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

-Makinak edo ekipamenduak, materialak eta prozesuak deskribatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Dokumentu tekniko luzeago bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

-Testu informatibo koherenteak egitea, xehetasunak eta informazio teknikoa emanen dutenak.

-Curriculum vitaeak, aurkezpen gutunak edo lanbide profilak eta enplegu eskaerak idaztea.

-Galdetegiak edo dokumentuak betetzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak...).

-Hiztegiak, eskuliburuak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak...

-Lanbide esparruarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren kortesiazko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

Heziketa zikloetan, Ingelesa II lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburu. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Kontuan hartuz kasu honetan heziketa bigarren hizkuntza maila bati buruz ari garela, heziketa zikloaren barruan, modulu honen ikuspegia zuzendu behar da ikasleek beren espezialitateko hizkuntzako alderdi teknikoetan duten prestakuntza indartzera, alde batera utzi gabe eguneroko komunikazio egoeretan behar diren gaitasunen garapena. Azken dimentsio horrek berebiziko garrantzia hartzen du ikasturte honetan, ikasleek ikaskuntza iraunkorrerako Erasmus programa europarretan parte hartzeko aukera baitute.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahalegin nagusia egin beharko litzateke ikasleak gai izan daitezen modu autonomo eta koherentean komunikatzeko exijentzia handiagoko mailarekin, zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari dagokienez. Ikasgelan, bai irakaslea, bai ikasleak, ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab., Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio erremintak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Instalazio geotermikoak.

Kodea: NA11.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Energia geotermikoa aprobetxatzeko sistema desberdinak eta eraikin bateko -eta, bereziki oso tenperatura baxuko erakinetako- girotzean egin dezaketen ekarpena baloratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lurrean beroa zabaltzeko prozesuak eta horrekin lotutako gradiente termikoak identifikatu dira.

b) Lurraren baliabide geotermiko desberdinak ezagutu eta sailkatu dira, tenperatura altuko, ertaineko eta baxuko hobien arabera.

c) Energia geotermikoa aprobetxatzeko konfigurazio desberdinak bereizi dira; bereziki, tenperatura oso baxuko harrapatze-sistemak.

d) Bero ponpa geotermiko baten eta haren osagai guztien funtzionamendua definitu eta analizatu da.

e) Energia geotermikoa harrapatzeko sistema bat ezartzeko aukera teknikoak baloratu dira.

f) Sistema hibridoak erabiltzeko aukera baloratu da. Energia geotermikoa beste energia iturri batzuekin (gasa, biomasa nahiz gasolioa darabilen galdara, eguzki energia termikoa eta abar).

g) Energia geotermikoa harrapatzeko sistema bat ezartzeko lege aukerak eta instalazio bat baimentzeko behar diren izapideak baloratu dira.

h) Instalazio geotermikoak egiteko hasierako aukerei buruzko txostenak idatzi dira, eta aldez aurretik kalkulatu diren kostuak erabili dira.

2. Instalazio geotermikoen muntaketak planifikatzen ditu, haien faseak zehaztuz eta aurreikusitako baliabideak determinatuz, proiektuetatik eta dokumentazio teknikotik abiatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuko nahiz txosten teknikotik instalazio geotermikoak muntatzeko garrantzia duen informazioa aukeratu da.

b) Harrapatze sistemak eta instalazioko gainerako osagaiak, aurreikusitako tokian jarriak, identifikatu eta deskribatu dira.

c) Muntaketako prozesuak zehaztu dira.

d) Muntaketaren faseak ezarri eta sekuentziatu dira.

e) Behar diren baliabideak zehaztu dira.

f) Muntaketa-planak prestatu dira.

g) Materialen hornikuntza eta haiek obrara nola eramanen diren planifikatu da.

h) Muntaketari buruzko aurrekontuak egin dira.

i) Ekipamenduak instalatzeko jarraibideen eskuliburuak egin dira.

3. Instalazio geotermikoetako ekipamenduak eta elementuak muntatzen ditu, planoak, eskemak eta muntaketarako prozedurak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio birplanteatu du, planoak muntaketa-esparruarekin lotuz.

b) Hodiak eta konduktuak egituratzeko teknikak aplikatu dira.

c) PEz eginiko hodiak soldatzeko teknikak aplikatu dira.

d) Ekipamenduak, hodiak eta osagarriak finkatu eta nibelatu dira.

e) Ekipamenduak elkarrekin konektatu dira.

f) Babeseko, aginteko eta potentziako koadro elektrikoak muntatu dira.

g) Sistema automatikoaren elementuak konektatu dira.

h) Laneko arriskuen prebentziorako arauak eta segurtasunekoak aplikatu dira.

i) Muntaketa-lana ezarritako denborak errespetatuz egin dira.

j) Lanak ordenarekin eta garbitasunarekin egin dira.

k) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

4. Instalazio geotermikoen estankotasun probak egiten ditu, irizpide teknikoak eta erregelamenduzkoak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arauei jarraituz, estankotasun probetan erabili beharreko presio-balioak zehaztu dira.

b) Neurketarako ekipamendu eta tresna egokiak aukeratu dira.

c) Proba egiterakoan ezarritako presioak erdietsi dira.

d) Instalazioko balizko ihesak aurkitu dira eta konponbidea eman zaie.

e) Segurtasun pertsonal eta materialeko irizpideak errespetatu dira.

f) Arazoei konponbidea eman zaie justifikatutako exekuzio-epe batzuetan.

g) Ekipamenduak, materialak eta instalazioak erabiltzeko arauak errespetatu dira.

h) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

5. Instalazio geotermikoa abian jartzen du, aurretiko entseguak eta proba funtzionalak definituz eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Abian jartzearen sekuentzia deskribatu da (balbulak egiaztatzea, hutsa, hutsa haustea, zama eta beste) bai eta aurretiko entseguak ere.

b) Zundak eta kanalizazio geotermikoak garbitu dira, iragazki geotermikoa garbitu da eta zirkuitua glikolez bete da, behar den ehunekoarekin.

c) Hozgarria hustu eta kargatu da, aurretik balbulen egoera egiaztatuta, beharrezkoa bada.

d) Instalazioko kontrol eta segurtasun elementuen eta hargailu elektrikoen funtzionamenduaren sekuentzia egiaztatu da.

e) Instalazioko ekipamenduak eta elementuak erregulatu eta kalibratu dira, funtzionamenduko parametro zuzenen arabera (presostatoak, termostatoak, zundak, antzigarra kentzekoak eta beste).

f) Instalazioaren funtzionamendu parametroak egiaztatu dira (hozgarriaren karga, olio-mailak, jauzi termikoak, kontsumo elektrikoa, errendimendua, eraginkortasun energetikoa eta beste).

g) Abian jartzea eskatzen den segurtasunarekin eta erregelamenduetan ezarritakoaren arabera egin da.

h) Egitekoak modu ekitatiboan banatu da eta lantaldean jardun da.

i) Jarduera egiteko ezarritako denborak errespetatu dira.

j) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

k) Egindako jardueren, erabilitako prozeduren eta lortutako emaitzen gaineko memoria-txostena egin da.

6. Hozkuntza instalazioetako mantentze prebentiboko eragiketak egiten ditu, mantentze-planak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-lanetarako esku-hartzeen plan batean deskribatutako prozedurak interpretatu dira.

b) Ikuskatu beharreko ekipamenduak eta elementuak identifikatu dira, eskemak, planoak eta mantentze programak abiapuntutzat harturik.

c) Instalazio geotermikoko mantentze-eragiketak deskribatu dira.

d) Mantentze prebentiboko esku-hartzeak identifikatu dira; esate baterako: olio-mailen konprobaketa, presioen eta tenperaturen irakurketa, kontsumo elektrikoak, konexio elektrikoak ikuskatzea, balbulen eta desgastatu ahal diren elementuen egoera, uraren pH-a eta gogortasuna, zundaketa bakoitzean kaudalimetroa doitzea, zirkuitu geotermikoko glikol maila doitzea eta beste.

e) Funtzionamenduko parametroak (termodinamikoak eta elektrikoak) doitu dira, eraginkortasun energetikoaren eta diseinuko parametroen arabera.

f) Instalazioan osasungarritasunaren mantentze prebentiborako esku-hartzeak egin dira (lurrungailuak garbitzea, kondentsadoreak, iragazkiak eta konduktuak garbitzea, legionelaren aurkako tratamenduak, airearen kalitatea konprobatzea eta beste).

g) Ekipamenduen egoerari buruzko ikuskatzeak egin dira desmuntatzeko eta muntatzeko eragiketak behar diren kasuetan (konpresoreak, iragazkiak, trukagailuak, ponpak, eta beste).

h) Mantentze prebentiboko eragiketen erregistro bat egin da.

i) Segurtasuneko eta kalitateko arauak aplikatu dira mantentze prebentiboko esku-hartzeetan.

j) Sortutako hondakinak sailkatu egin dira, gaika biltzeko.

7. Ekipamendu eta instalazioetan matxuren eta disfuntzioen diagnosia egiten du, disfuntzioa eta bera sortzen duen arrazoia elkarrekin lotuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Funtzionamenduaren parametroak neurtu dira, baliabide, ekipamendu eta tresna berariazkoak erabiliz.

b) Matxuren edo disfuntzioen zantzuak identifikatu dira, neurketak eginez eta instalazioa aztertuz.

c) Berariazko prozedurak erabili dira matxurak aurkitzeko.

d) Egindako esku-hartzeari buruzko txostena egin da.

e) Matxuren diagnosia egin da, behar diren segurtasunaren, kalitatearen eta erregelamenduen arabera.

f) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

8. Instalazio geotermikoetako elementu eta ekipamenduen mantentze zuzentzaileko eragiketak egiten ditu, ordezteko edo konpontzeko teknikak eta prozedurak justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxura konpontzeko esku-hartzearen sekuentzia prestatu da, segurtasuneko eta ingurumena errespetatzeko irizpideen arabera.

b) Ordeztu edo konpondu behar diren osagaiak zaindu eta isolatu dira (motorrak, konpresoreak, hodiak eta beste).

c) Desmuntatzeko eragiketak egin dira, segurtasuna eta ingurumenarekiko errespetua direla-eta ezarrita dauden jarraibideen arabera.

d) Kaltetutako edo matxuratutako osagaiak ordeztu edo konpondu dira, kasua bada.

e) Ekipamendu edo instalazioaren funtzionamenduko hasierako baldintzak lehengoratu dira.

f) Erreminta eta materialak aukeratu eta erabili dira, behar den segurtasunarekin.

g) Segurtasuneko eta kalitateko arauak aplikatu dira mantentze zuzentzaileko esku-hartzeetan.

h) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

i) Egindako jardueren, erabilitako prozeduren eta lortutako emaitzen ondorengo txostena egin da.

Edukiak.

Energia geotermikoa aprobetxatzeko sistemak. Tenperatura oso baxuko sistemak:

-Geotermiari buruzko sarrera. Baliabide geotermikoak:

Lurreko beroaren fluxua.

Beroaren zabalpena lurrean. Gradiente termikoa.

Baliabide eta hobi geotermikoak. Tenperatura oso baxuko, baxu ertaineko eta altuko hobiak. Erabiltzeko teknologiak eta sistemak.

-Geotermiari buruzko sarrera. Oinarrizko kontzeptuak.

Bero ponparen printzipioa.

Bero ponpa geotermikoa.

COP/EER.

Truke geotermikoaren teoria.

-Hidrogeologia.

Porositatea.

Eroankortasun termikoa eta gaitasun termiko bolumetrikoa.

Terreno motak eta kohesibotasuna.

-Tenperatura oso baxuko energia geotermikoa harrapatzeko sistemak.

Harrapagailu irekia (ur freatikoa, lakuak eta abar) eta harrapagailu itxia (horizontalak eta bertikalak).

Zunda geotermikoak.

Zunda geotermikoen eremuak.

Zimendu geotermikoak.

Tuneletan ura aprobetxatzea.

Putzu kanadarrak edo proventzalak.

Bero geotermikoa biltzeko sistemak.

Zundaketen tipologia. Perkusio-errotorearen bidezkoa. Zirkulazio zuzenaren eta lohien bidezkoa. Zunda geotermikoen eremuak.

Zimendu geotermikoak.

Tuneletan ura aprobetxatzea.

Putzu kanadarrak edo proventzalak.

Bero geotermikoa biltzeko sistemak.

Zundaketen tipologia. Perkusio-errotorearen bidezkoa. Zirkulazio zuzenaren eta lohien bidezkoa.

Izoztearen aurkako disoluzioak.

Izoztearen aurkako disoluzioak.

-Tenperatura oso baxuko energia geotermikoko sistemak.

Bero ponpa geotermikoa.

Ura/ura, ura/airea.

Bero geotermikoko ponpa baten osagaiak. Konpresorea. Kondentsadorea/lurrungailua. Multzo hidraulikoa.

Bero ponpen tipologia. Ekipamendu itzulgarriak. Ekipamendu ez itzulgarriak.

-Instalazio geotermikoak ezartzearen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa.

Instalazio geotermikoen gutxi gorabeherako kostuen estimazioa.

Erreferentziako energia tarifak.

Energia termikoaren kontsumoak.

Inbertsioaren itzulketa ekonomikoa.

-Aplikatu beharreko arauak.

Sektoreko jarraibideak eta arauak.

Erregelamendu eta kode termikoak, eta eraikuntzakoak.

Meategiei eta urari buruzko estatuko legeak.

Europako zuzentarauak.

-Izapide administratiboak. Laguntza finantzarioak.

Instalazio geotermikoen muntaketaren plangintza:

-Instalazio geotermikoen proiektuak interpretatzea.

Muntaketari buruzko xehetasunezko planoak eta plano orokorrak. Instalazio geotermikoen proiektuko planoak eta eskemak interpretatzea. Sinbologia.

-Ikus-entzunezko eta komunikazioko ekipamenduak muntatzeko eskemak: eskuliburu teknikoak; muntaketarako prozesua, prozedurak eta jarraibideak; kontrol puntuak; erregistroko dokumentuak.

-Geotermiako instalazioen muntaketan segurtasun-planak aplikatzea.

Aplikatu beharreko arauak.

-Muntaketa antolatu eta prestatzea. Plangintza estrategikoko teknikak.

-Erantzun termikoaren entsegua (ETE).

-Zunda geotermikoak: zulatzeko prozesua.

-Sakonera handiko zulatzeak egitearen arriskua. Akuiferoak kutsatzea. Bestelako aukerak eta energia-harrapaketaren ezaugarriak. Baimenak. Isurketarako baimena.

-Harrapatze geotermikoko sistemak, kolektoreak, trukagailuak eta ekipamendu hidraulikoak muntatzeko zehaztapen metodologikoak.

-Hodiak, zirkulatzaileak eta banaketa sistemako gainerako osagaiak muntatzeko zehaztapen metodologikoak.

-Harrapatze geotermikoko sistemako hodietan behar diren estankotasuneko, erresistentzia mekanikoko eta eroankortasun termikoko probak.

-Kontrol sistemak muntatzeko zehaztapen metodologikoak.

-Materialen hornidura eta haiek eta obran nola jarri.

-Plangintza logistikoa.

-Muntaketaren aurrekontuak.

-Instalazioko muntaketari buruzko eskuliburuak.

Ekipamendu geotermikoen muntaketa:

-Ekipamendu geotermikoen zuinketa eta kokapena.

-Zunda geotermikoak.

Zunda geometrikoen tratamendua lan eremuan.

Zundak sartzea.

Eraztun gisako betekiak sartzea.

-Zimentazio motak eta ekipamenduen bankadak. Konpresoreak eta, oro har, makinak asentatzea, finkatzea eta nibelatzea, eta haietan bibrazioaren aurkakoak muntatzea.

-Fluidoen ekipamenduetarako eta lineetarako euskarri eta finkatze motak. Hodiak, euskarriak, loturak, grapak, babes mekanikoak eta bibrazioaren aurkakoak jartzea.

-Instalazio geotermikoetan fluidoak hustu, kargatu eta deskargatzeko teknikak: hozgarriak dosifikatzea, olioa dosifikatzea, hozgarria berreskuratzea, hondakinen tratamendua.

-Honakoak muntatu eta konektatzea: eremuko balbulak, bero-emisoreak (fan-coil deitutakoak, berogailuak eta zoru bero-emailea, besteak beste), ur lineak, kondentsatuak kanporatzeko sistemak, ur ponpak, segurtasun gailuak eta instalazioen bestelako gailuak.

-Lineak eta instalazioarekin lotutako elementuak isolatzea.

-Instalazioetako eskema elektrikoak eta automatikoak interpretatzea.

-Koadro elektrikoak eta instalazio geotermikoak erregulatu eta kontrolatzeko gailuak muntatu eta konektatzea.

Instalazio geotermikoetan estankotasun probak egitea:

-Presioen balioak zehaztea instalazio geotermikoetan.

-Estankotasunari buruzko aurretiko proba egitea kolektore geotermikoetan, zundaketa bete edo estali aurretik.

-Estankotasunari buruzko behin betiko proba egitea kolektore geotermikoetan, zundaketa bete edo estali ondoren.

-Erantzun termikoaren entsegua (ETE).

-Estankotasunari buruzko hasierako proba; erresistentzia mekanikoko proba ur sareetan.

-Hozkuntza zirkuituetan estankotasun-probak egitea.

-Ihesak aurkitzeko eta konpontzeko teknikak, segurtasuneko eta erregelamenduzko neurriak betez.

-Segurtasuneko elementuak konprobatzea eta haien tara zehaztea, erregelamenduen eta jarraibide teknikoen arabera (tinbre presioak eta beste).

Instalazio geotermikoak abian jartzea:

-Bero ponpa geotermikoetan deshidratatzeko eta hozgarria kargatzeko prozesua egitea.

-Lanerako fluidoa kargatzea (ura-glikola disoluzioa edo ura-alkohola disoluzioa instalazioko harrapatze geotermikoko gailuan.

-Instalazio geotermikoak abian jartzeko prozedurak. Aurretiko entseguak eta jarraibide teknikoak.

-Instalazioko kontrol eta segurtasun elementuen eta hargailu elektrikoen funtzionamenduaren sekuentzia.

-Abian den instalazioaren funtzionamendu-parametroak: jauzi termikoak, kontsumo elektrikoa,. presioak eta bestelako parametroak.

-Erregulazioa. Eraginkortasun energetikoa. Instalazioko ekipamenduak eta elementuak kalibratzea funtzionamenduko parametro zuzenen arabera (presostatoak, termostatoak, zundak, antzigarra kentzekoak eta beste).

-Errendimendua. Errendimendua kalkulatzea.

-Dokumentazio teknikoa prestatzea (eskemak, funtzionamenduko jarraibideak, zunden kokapenaren erreferentzia eta beste) eta erregelamenduzko dokumentazioa osatzea.

Mantentze prebentiboa instalazio geotermikoetan:

-Instalazio geotermikoen mantentze planak: mantentze planaren interpretazioa, ikuskatu beharreko ekipamendu eta elementuen identifikazioa, eragiketen identifikazioa, erregistroko dokumentuak.

-Mantentze prebentiboko eragiketak ekipamendu eta instalazioetan, eta instalazio geometrikoetan arauz egin beharreko aldizkako ikuskatzeak.

-Lurrungailuak, kondentsadoreak, iragazkiak eta konduktuak garbitzeko eragiketak. Legionelaren aurkako tratamenduak.

-Ihesak detektatzeko ekipamenduak; zirkuituak ekortu eta garbitzea. Ura banatzeko sistemak doitu eta orekatzea.

-Neurketako eta doikuntzako ekipamenduak: manometroak, termometroak, kaudalimetroak eta bero ponpa geometrikoak egiaztatzeko ekipamendu elektronikoak.

-Parametroak neurtzea. Teknikak, neurketa guneak eta emaitzak interpretatu eta alderatzea.

-Instalazioetan azidotasuna analizatzea.

-Harrapatze geotermikoko zirkuituan izotz-kontrakoaren kontzentrazioa analizatzea.

-Konpresoreetako olioa kargatzeko prozesuak eta teknikak.

-Instalazioei buruzko arau indardunak.

-Instalazioen eraginkortasun energetikoaren kontrola.

-Erregistroko eta eragiketen liburua osatzea.

-Instalazioetako hondakinak kudeatu eta tratatzea.

Instalazio geotermikoetako matxurak eta akatsak diagnostikatzea:

-Abian diren instalazioen datuak hartzea, behar diren erremintak erabiliz.

-Matxuren diagnostikoa, lortutako datuen arabera.

-Instalazio geotermikoetako matxurak: tipologia, eraginak eta haiek aurkitzeko prozedurak.

-Aire eta ur instalazioetako matxurak: tipologia, instalazioetan dituzten eraginak eta haiek aurkitzeko prozedurak.

-Esku-hartzearen txostena.

Mantentze zuzentzailea instalazio geotermikoetan:

-Ekipamendu geotermikoen osagaiak desmuntatzeko, egiaztatzeko, konpontzeko eta muntatzeko teknikak. Balbulak, ponpak, iragazkiak, osagai elektrikoak eta kontroleko osagaiak eta beste ordeztea.

-Matxurak konpontzea instalazio eta ekipamenduetan, matxuratutako osagaia ordezteko edo konpontzeko teknikak erabiliz.

-Hozgarria eta instalaziorako kaltegarriak izan daitezkeen beste gai batzuk berreskuratzeko teknikak.

-Segurtasun neurriak instalazioen mantentze-lanetako eragiketetan.

-Instalazioak zerbitzuan jartzea, haiek konpondu ondoren.

-Matxurei buruzko txostenak eta haiek mantentze liburuan erregistratzea.

-Eraginkortasun energetikoa instalazioen konponketan.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek instalazio geotermikoen muntaketa eta mantentze-lanak egiteko behar diren oinarrizko trebetasunak ikastea, baliabide gisa erabiliz erabilera komuneko instalazioak, tresnak eta ekipamenduak, bai eta instalazio mota horietarako berariazkoak direnak ere.

Trebetasun horiek eskuratzeko, gomendagarria da geotermiarekin zerikusia duten funtsezko kontzeptuak aldez aurretik ezagutzea, bereziki tenperatura oso baxuko instalazioei dagozkienak, bai eta behar adina muntaketa praktiko egitea, abian jartzearen aurretiko kasuko probak egitea, egindako muntaketa guztiak abian jartzea, haien neurriak hartzea, haiek txekeatzea eta haietan esku hartzea, kasuko anomaliei aurrea hartzeko eta horiek zuzentzeko.

Edukiak lau multzo handitan antolatu ahalko dira, eta, horiek, bestalde, lan unitatetan. Lan unitate horien bidez, izan ere, helburuak, edukiak, prestakuntza-jarduerak eta ebaluazio-jarduerak, ebaluazio irizpideak eta abar definitu ahalko dira. Unitate horiek aukera emanen dute, batera, moduluko ikaskuntza-emaitza guztiak lortzeko.

Edukien sekuentziazio egokia, aurrerago garatuko dena, edukien atalean azalduta datorrena da. Edukiak lau multzotan antolaturik daude, arestian aipatu bezala:

-I. multzoa: Geomorfologiari eta energia geotermikoari buruzko hastapenak:

Lurraren barneko egitura, plaken tektonika, barneko konbekzio mugimenduak, energiaren fluxua lurraren azalerantz.

Hobi geotermikoen tipologia eta ezaugarriak.

Ustiategi geotermikoen tipologia eta ezaugarriak, tenperaturaren arabera.

Tenperatura oso baxuko instalazio geotermikoak: motak, deskribapena, kalkulua eta dimentsioak. Muntaketaren plangintza.

-II. multzoa: Ekipamenduen muntaketa eta plano, eskema eta muntaketa-prozeduren interpretazioa:

Instalazio geotermikoetako elementuen muntaketa.

Instalazio geotermikoekin lotutako koadro eta instalazio elektrikoak eta sistema automatikoak muntatzea:

-III. multzoa: Aurretiko probak eta abian jartzea:

Instalazio geotermikoen estankotasun probak, irizpide teknikoak eta erregelamenduzkoak aplikatuz.

Instalazio geotermikoa abian jartzea, aurretiko entseguak eta proba funtzionalak definituz eta aplikatuz.

-IV. multzoa: Ekipamenduen mantentze-lanak:

Ekipamendu eta instalazioen mantentze prebentiboa, mantentze-planak interpretatuz.

Ekipamendu eta instalazioetan matxuren eta disfuntzioen diagnosia egiten du, disfuntzioa eta bera sortzen duen arrazoia elkarrekin lotuz.

Instalazioetako elementu eta ekipamenduen mantentze zuzentzailea, ordezteko edo konpontzeko teknikak eta prozedurak justifikatuz.

Ordena kronologiko zorrotza ezarriz, edukiak irakasteko sekuentzia honakoen araberakoa izanen da:

-Abiapuntu gisa hartu beharko litzateke bai geotermiaren ezagutza, fenomeno fisiko eta geologiko gisa, bai hobi eta instalazio geotermiko mota desberdinak. Azpimarra berezia jarriko da tenperatura oso baxuko sistemetan eta halako instalazioak arautzen dituzten erregelamendu teknikoetan.

-Ondoren, iradokitzen da instalazio geotermikoetako hodien eta elementuen muntaketarekin jarraitzea eta amaierako estankotasun eta presio probak egitea.

-Gomendatzen da aurreko atalarekin batera osagai elektrikoen muntaketari ekitea, halako sarrera bat abiapuntutzat harturik, zailtasun txikikoekin hasi eta zailtasun handiagokoekin jarraituz; amaitzeko, kontroleko koadroaren muntaketa ikastea, bai eta instalazioaren barneko konexio elektrikoa ere.

-Jarraitzeko, instalazio geotermikoak jarriko dira abian, eta horretan bilatuko da ikasleek arrazonamendua lantzea, instalazioetako eskemak eta jarduketa protokoloak oinarri hartuta, goi mailako autonomia eta trebetasun maila bat bermatzeko.

-Geroan, proposatzen da mantentze prebentiboari ekitea, bai eta matxuren azterketari eta instalazio geotermikoen mantentze zuzentzaileari ere.

Instalazio geotermikoen mantentzeari buruzko moduluak izaera nagusiki praktikoa dauka; horrenbestez, zatirik handienean, instalazio termikoen tailerrean irakatsiko da. Aurreikusten diren jarduera teoriko-praktiko bakarrak dira energia geotermikoaren hastapenen multzoari dagozkionak, bai eta jarduera praktiko bat hasi aurretik beharrezko urrats gisa egiten direnak ere. Horrenbestez, honakoa da modulu honetarako aurreikusten diren jardueren tipologia:

-Jarduera teoriko praktikoak: ikasgelan azaltzea eta erakustea ekipamenduekin eta instalazioekin lotutako oinarrizko eduki teorikoak eta instalazioetan esku hartzen duten elementuen dokumentazio teknikoa eta eskuliburuak. Jarduera praktikoen subsidiariotzat jotzen dira jarduera hauek; hori dela eta, soilik hartuko dute haiek segurtasun- eta eraginkortasun-baldintzetan egiten direla bermatzeko zorrozki behar den denbora.

-Jarduera praktikoak: garrantzi espezifiko handiagoa izanen dute moduluan, eta irakatsi beharreko eduki gehienak hartuko dituzte. Zenbait motatakoak izanen dira:

Instalazio geotermiko txikietako planoak eta eskemak planifikatzea, antolatzea eta interpretatzea.

Instalazio geotermikoak eta haiekin lotutako automatismo elektrikoak muntatzea.

Hozkuntza eta girotze instalazioekin lotutako elementuak neurtzeko eta erregulatzeko tresnak erabiltzea.

Matxurak simulatzea eta haiek konpontzeko metodoak eta mantentze-protokoloak ezartzea.

Gomendagarria litzateke jarduera integratzaileren bat egitea, non batera aplikatu beharko diren moduluan ikasitakoak. Halaber, komenigarria litzateke jardueraren amaieran txostena egitea. Beraz, interesgarria litzateke testu tratamenduko programak, kalkulu orria, marrazteko programak eta piezak diseinatzeko programak erabiltzea oinarrizko mailan.

Adierazi den bezala, modulu honen izaera nagusiki praktikoak berarekin dakar behar bezala ekipatutako tailer bat eduki behar izatea, eta, ahal den neurrian, tailer hori bereziki egokituta egotea moduluarekin lotutako edukiak irakatsi ahal izateko. Eremu horrek, gutxieneko ekipamendu gisa, honakoak edukiko ditu: girotze ekipamenduak, teknologia geotermikoari egokitutako bero ponpen gisakoak; banaketa sistemak; zoru bero-emaileko sistemak eta unitate terminalak (fan-coil, airea tratatzeko unitateak...), eta ekipamendu horiei guztiei lotutako elementuak, praktikak talde txikietan egin ahal izateko moduan. Komenigarria litzateke kanpoko espazio bat ere edukitzea, simulazioak egin ahal izateko lurperatutako trukatzaileekin eta erantzun termikoko entseguak egiteko.

Amaitzeko, eta erreferentzia gisa, gogorarazten da modulu honek, Instalazio geotermikoenak, lotura zuzena duela ikasturte bereko beste modulu batzuekin: Instalazio termikoen eta fluido instalazioen konfigurazioa, eta Hozkuntza eta girotze instalazioetako mantentze-lanak; izan ere, instalazio geotermikoen funtsezko osagaietako bat bero-ponpa da. Horrenbestez, komenigarria izanen da behar den koordinazioa ezartzea, haietan landutakoa osatu ahal izateko.

Lanbide modulua: Instalazio termikoen eta fluido instalazioen mantentze-lanetako proiektua.

Kodea: 0137.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 30 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu eta haiek asetzen ahal dituzten ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko enpresak sailkatu dira, beren antolamenduaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.

b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu dira, antolamenduaren egitura eta departamentu bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

c) Enpresei eskari gehien sortzen dizkieten beharrak identifikatu dira.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu dira.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuna emateko behar den proiektu mota identifikatu da.

f) Proiektuak izan behar dituen ezaugarriak zehaztu dira.

g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu dira.

h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu dira.

i) Proiektua prestatzeko erabiliko den lan-gidoia egin da.

2. Tituluan ageri diren gaitasunekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak sartuz eta garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu da.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin da.

c) Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haren edukia identifikatu dira.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri dira eta haien norainokoa identifikatu da.

e) Proiektua egiteko behar diren materialak eta langileak aurreikusi dira.

f) Aurrekontu ekonomikoa egin da.

g) Proiektua abian jartzeko finantzaketa beharrak identifikatu dira.

h) Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu da.

i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu dira.

3. Proiektua nola inplementatu edo gauzatu planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotutako dokumentazioa zehaztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jardueren sekuentzia zehaztu da, jarduerak inplementazio beharren arabera ordenatuz.

b) Jarduera bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu dira.

c) Jarduerak egiteko behar diren baimenak identifikatu dira.

d) Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu dira. Inplementazioak dituen arriskuak identifikatu dira eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta behar diren baliabide eta ekipamenduak definitu dira.

e) Materialen eta langileen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu dira.

f) Inplementazioaren baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin da.

g) Inplementatzeko edo gauzatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu da.

4. Proiektuaren gauzatzearen jarraipen eta kontrolerako prozedurak definitzen ditu, erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu da.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu dira.

c) Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu da.

d) Baliabideek eta jarduerek izan ditzaketen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu da, haiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu da.

f) Erabiltzaile edo bezeroen ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri da eta berariazko dokumentuak prestatu dira.

g) Proiektuak baldintzen agiria duen kasuan, hori beteko dela bermatzeko sistema ezarri da.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 0140.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Iraupena: 350 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta lortzen diren produktuen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin lotzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu dira.

b) Organigrametatik abiatuta, interpretatu dira kalitate kontroleko departamentuak enpresako gainerako departamentuekin eduki beharreko antolamendu-harremanak eta harreman instituzionalak.

c) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu dira; hornitzaileak, bezeroak, produkzio sistemak, biltegiratzea eta beste batzuk.

d) Produkzio prozesuko lan prozedurak identifikatu dira.

e) Langileen gaitasunak produkzio jardueraren garapenarekin erlazionatu dira.

f) Sareko elementu bakoitzak enpresaren jardueraren garapenerako duen garrantzia interpretatu da.

g) Merkatuaren ezaugarriak, bezero eta hornitzaile mota eta horiek enpresaren jardueraren garapenean izan dezaketen eragina lotu dira.

h) Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze bideak identifikatu dira.

i) Enpresaren egituraren alde onak eta txarrak azaldu dira, bestelako enpresa erakundeekin alderatuta.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutu eta justifikatu dira:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion jarrera eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna, segurtasuna, ardura, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuei aurrea hartzeko beharrezkoak diren jarrerak eta babes pertsonaleko neurriak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagozkion jarrera-eskakizunak.

-Lantaldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkikoei buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren ondo egitearen esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuei aurrea hartzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu dira.

c) Norbanakoak babesteko ekipamenduak erabili dira, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenaren errespetuzko jarrera argia erakutsi da eta hari lotutako barne eta kanpo arauak aplikatu dira.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe eduki da.

f) Jasotako jarraibideak interpretatu eta bete dira eta esleitutako lanaren ardura hartu da.

g) Egoera bakoitzeko arduradunarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorrak ezarri dira eta tratu atsegin eta adeitsua eman zaie.

h) Taldeko gainerako kideekin koordinaturik lan egin da eta gertatzen den aldaketa, behar garrantzitsu edo ustekabeko ororen berri eman zaie.

i) Norberaren jardueraren garrantzia aintzat hartu da eta enpresaren produkzio prozesuen garapenean esleitutako zereginen aldaketetara moldatu eta eginkizun berrietan integratu beharra baloratu da.

j) Konpromiso arduratsua hartu da zeregin eta jarduera guztietan arauak eta prozedurak aplikatzeko.

3. Hozkuntza eta girotze instalazioen muntaketa kontrolatzen du, enpresan ezarritako kalitate sistemako prozesuak eta kasuko segurtasun protokoloak jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa interpretatu da, haren elementuak, funtzioa eta instalazioen muntaketan duten tokia ezagutuz.

b) Behar diren erremintak eta materiala zehaztu dira.

c) Instalazio muntatzeko plana interpretatu da.

d) Indarreko araudia identifikatu da.

e) Konprobatu da instalatutako ekipamenduak eta osagarriak muntaketa planean ezarritakoak direla.

f) Muntaketako honako alderdiak ikuskatu dira: ainguratzeak, finkagailuak, kalorifugatuak eta abar.

g) Konprobatu da instalazio elektrikoak muntaketa planean exijitzen diren baldintza teknikoak betetzen dituela, arau indardunen araberakoak.

h) Konprobatu da banakako babes elementuak erabili direla, segurtasun planaren arabera.

4. Mantentze prebentiboko eragiketak planifikatzen ditu enpresaren karguko instalazioetan, kasuan kasuko mantentze planak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Esku hartzeko eragiketa-prozesuak egin dira, mantentze-programak interpretatuz.

b) Mantentzearen gamak landu dira, besteak beste honakoak definituz: ikuskatu beharreko ekipamenduak, onarpen-balioak, maiztasuna eta erabili beharreko erremintak.

c) Gutxieneko ordezko piezen dossier bat ezarri da, instalazioen mantentzea bermatzen duen stock maila bat egonen dela kontrolatuz.

d) Materialak, ekipamenduak eta osagaiak biltegiratzeko baldintzak ezarri dira.

e) Hornitutako materialen jasotzeko eta haiei buruzko segurtasun araudiak betetzeko protokoloa ezarri da.

f) Mantentze programa planifikatu da, besteak beste, honakoak zehaztuz: egin beharrekoak, denborak eta behar diren langileak eta baliabideak.

g) Mantentzea modu antolatuan, trazabilitatea antzemateko moduan, egiteko behar den dokumentazio teknikoa gaurkotu da.

5. Ekipamendu eta instalazioetako matxuren konponketa eta disfuntzioak gainbegiratzen ditu, eta bermatzen du mantentze zuzentzaileko teknikak eta prozedurak aplikatzen direla.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentzeko esku-hartzeak mantentze planaren arabera antolatu dira.

b) Hipotesiak proposatu dira matxuraren ustezko arrazoiei buruz eta instalazioan duten eraginari buruz.

c) Matxura lokalizatzen lagundu da, haren sintomak analizatuz matxurak diagnostikatzeko eta lokalizatzeko berariazko prozeduren arabera.

d) Matxura zuzen konpontzeko esku-hartzearen sekuentzia prestatu da, segurtasuna eta ingurumenarekiko errespetua kontuan hartuta.

e) Instalazioaren hasierako funtzionamendu baldintzak berrezarri dira, eta jarduketa mantentze planaren arabera dokumentatu da.

f) Beharginen segurtasuna bermatu da, babeseko, segurtasuneko eta arriskuak prebenitzeko arauak betez.

6. Enpresako instalazioen abian jartzea eta bere karguko ekipamenduek egindakoak kontrolatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioko kontrol eta segurtasun elementuen eta hargailu elektrikoen funtzionamenduaren sekuentzia egiaztatu da.

b) Kontrolatu da instalazio bat abian jarri aurretiko probak egin direla; honakoak, besteak beste: hodien presurizazioa, deposituen presio-probak eta segurtasun balbulen funtzionamenduari buruzko probak.

c) Konprobatu da egindako konprobaketak elementu eta ekipamenduen zehaztapen teknikoetan ezarritakoen araberakoak direla.

d) Instalazioaren funtzionamendu parametroak egiaztatu dira.

e) Abian jartzea gauzatu da, behar diren segurtasunaren, kalitatearen eta erregelamenduen arabera.

f) Abian jartzeko prozesurako eskatzen den dokumentazioa bete da.

g) Konprobatu da banakako babes elementuak erabili direla, segurtasun planaren arabera.

Lanbide modulu honek lagundu egiten du titulu honetako gaitasunak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereizgarriak garatzen.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitatetan

0120 lanbide modulua: Sistema elektriko eta automatikoak (190 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0120-UF01(NA)

Elektroteknia sistema elektriko eta automatikoetan

30

0120-UF02(NA)

Automatismoak eta koadro elektrikoak

40

0120-UF03(NA)

Sistema automatiko programagarriak

60

0120-UF04(NA)

Erregulazio eta kontrol sistemak

60

0121 lanbide modulua: Ekipamendu eta instalazio termikoak (190 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0121-UF01(NA)

Beroa eta ur bero sanitarioa sortzeko ekipamenduak eta instalazioak

70

0121-UF02(NA)

Girotzeko eta egurasteko ekipamenduak eta instalazioak

70

0121-UF03(NA)

Hozkuntza ekipamenduak eta instalazioak

50

0122 lanbide modulua: Instalazioak muntatzeko prozesuak (160 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0122-UF01(NA)

Instalazio termikoetako eragiketa mekanikoak

20

0122-UF02(NA)

Soldadura instalazio termikoetan

40

0122-UF03(NA)

Beroa sortzeko ekipamenduen oinarrizko muntaketa eta zerbitzuan jartzea

50

0122-UF04(NA)

Hozkuntza ekipamenduen oinarrizko muntaketa eta zerbitzuan jartzea

50

0123 lanbide modulua: Instalazioen irudikapen grafikoa (100 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0123-UF01(NA)

Instalazio termikoetako planoak interpretatzea

40

0123-UF02(NA)

Instalazio termikoen planoak egitea

60

0124 lanbide modulua: Energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa (100 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0124-UF01(NA)

Dauden energia berriztagarrien analisia

20

0124-UF02(NA)

Energia aurrezpenaren eta gas-emisioen zenbaketa

20

0124-UF03(NA)

Eguzki instalazio termikoen dimentsionatzea

60

0133 lanbide modulua: Muntaketa, kalitatea eta mantentze-lanak kudeatzea (100 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0133-UF01(NA)

Muntaketaren eta mantentze-lanen prozesuak

30

0133-UF02(NA)

Muntaketa planak eta mantentze-gamak

30

0133-UF03(NA)

Kalitatea kontrolatzeko teknikak

20

0133-UF04(NA)

Mantentze-programak

20

0139 lanbide modulua: Enpresa eta ekimena (60 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0139-UF01(NA)

Enpresa ekimena: negozio ideiak

20

0139-UF02(NA)

Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa

20

0139-UF03(NA)

Enpresa abian jartzea

20

NA01 lanbide modulua: Ingelesa I (60 ordu) Nota de Vigencia.

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

NA01-UF01

Ingelesa I

60

0134 lanbide modulua: Instalazio termikoak eta fluido instalazioak konfiguratzea (180 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0134-UF01(NA)

Instalazio termikoen potentzia termikoaren eskaria zehaztea

40

0134-UF02(NA)

Instalazio termikoetako ekipamenduak eta elementuak aukeratzea

40

0134-UF03(NA)

Fluidoak banatzeko hodi- eta konduktu-sareak kalkulatzea

40

0134-UF04(NA)

Instalazio termikoak eta fluido instalazioak irudikatzea

20

0134-UF05(NA)

Instalazio termikoak eta fluido instalazioak legeztatzeko dokumentazio teknikoa prestatzea

40

0135 lanbide modulua: Hozkuntza eta girotze instalazioen mantentze-lanak (130 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0135-UF01(NA)

Hozkuntza zirkuituak muntatzea eta hozkuntza eta girotze instalazioen aurretiko probak

40

0135-UF02(NA)

Hozkuntza eta girotze instalazioen muntaketa elektrikoa

30

0135-UF03(NA)

Hozkuntza eta girotze instalazioen mantentze-lanak

20

0135-UF04(NA)

Hozkuntza eta girotze instalazioen mantentze-lanak

40

0136 lanbide modulua: Berokuntza eta fluido instalazioen mantentze-lanak (130 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0136-UF01(NA)

Muntaketa hidraulikoa eta aurretiko probak bero eta fluido instalazioetan

40

0136-UF02(NA)

Instalazio termikoen eta fluido instalazioen mantentze-lanak

30

0136-UF03(NA)

Hozkuntza eta girotze instalazioak abian jartzea

20

0136-UF04(NA)

Instalazio termikoen eta fluido instalazioen mantentze-lanak

40

0138 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa (90 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0138-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0138-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

40

0138-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken ebazpena

20

NA02 lanbide modulua: Ingelesa II (60 ordu) Nota de Vigencia.

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

NA02-UF01

Ingelesa II

40

NA11 lanbide modulua: Instalazio domotikoak (90 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

NA11-UF01

Instalazio geotermikoen muntaketaren plangintza

20

NA11-UF02

Muntaketa, aurretiko probak eta abian jartzea instalazio geotermikoetan

40

NA11-UF03

Instalazio geometrikoen mantentze-lanak

30

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Sistema elektrikoak eta automatikoak.

Kodea: 0120.

Iraupena: 190 ordu.

Prestakuntza unitatea: Elektroteknia sistema elektriko eta automatikoetan.

Kodea: 0120 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Makina elektrikoak eta haien sistema laguntzaileak aukeratzea:

-Elektroteknia. Oinarrizko kontzeptuak.

-Eskemak interpretatzea. Sistema monobasikoak. Sistema trifasikoak.

-Zirkuituen elementuak: etengailuak, kommutadoreak, sakagailuak, erreleak, kontaktoreak, tenporizadoreak, besteak beste.

-Osagai pasiboak: erresistentziak, bobinak eta kondentsadoreak.

-Osagai erdieroaleak: diodoak, transistoreak, tiristoreak eta osagai optoelektronikoak.

-Transformadoreak. Motak eta ezaugarriak.

-Korronte zuzeneko eta korronte alternoko makinak. Motak, ezaugarriak eta aplikazioak.

-Abiatze- eta kontrol-sistemen aukeraketa.

-Babesgailuak aukeratzea.

-Motorren abiadurak aldatzeko sistema elektronikoak.

-Konexio-eskemak egitea.

-Funtzionamenduko parametroak neurtzea eta egiaztatzea.

-Segurtasun baldintzak.

-Eskemetan erabiltzen den sinbologia ezagutzearen garrantzia baloratzea, irudikatutako sistema zuzen ulertzeko.

Prestakuntza unitatea: Instalazio eta koadro elektrikoak.

Kodea: 0120 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Elikatze- eta kontrol-instalazio elektrikoak konfiguratzea:

-Aplikatzekoak diren arauak eta erregelamenduak.

-Behe tentsioko instalazio elektrikoei buruzko arauak aplikatzea.

-Babesak. Motak eta ezaugarriak. Aplikazioak.

-Kanalizazioak zehaztea.

-Eroale elektrikoak aukeratzea.

-Osagai laguntzaileak aukeratzea.

-Instalazioen indar- eta maniobra-eskemak prestatzea.

-Koadro elektrikoak muntatzea. Topologia eta ezaugarriak.

-Babes-, aginte- eta seinaleztapen-elementuak muntatu eta konektatzea. Instalazioen muntaketa. Teknika eta prozedurak.

-Sistemaren funtzionamendurako sekuentzia deskribatzea.

-Automatizazio pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoko teknologiak.

-Instalazioko babesak, kanalizazioak, eroaleak eta osagai laguntzaileak dimentsionatzeko eta hautatzeko kalkuluak egiteko metodoak.

-Instalazioak eta haien osagaiak muntatu eta konektatzeko prozedurak.

-Instalazioetako parametro elektrikoak neurtzea eta egiaztatzea.

-Disfuntzioen azterketa eta matxuren diagnosia. Sistemen mantentze-lanak.

-Arriskuen prebentzioarengatiko kezka.

Prestakuntza unitatea: Sistema automatiko programagarriak.

Kodea: 0120 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Sistema automatiko programagarriak konfiguratzea:

-Sistema automatikoen eskemen funtzionamendua interpretatu, prestatu eta deskribatzea. Erregulazioa eta kontrola.

-Automata programagarrien motak.

-Sistemaren aldagaiak.

-Sistema automatiko programagarri baten elementuak.

-Sistema automatikoen, erregulazio sistemen eta kontrol sistemen eskemak.

-Automata programagarrien ezaugarriak eta aukeraketa.

-Instalazio termikoetan eta fluido instalazioetan aplikatutako sistema automatiko programagarrien arloko berrikuntzarako, ikerketarako eta garapenerako interesa.

-Sistema automatiko programagarriak abian jartzea.

-Fluxuaren diagramak.

-Instalazio termikoetako eta fluido instalazioetako sistema automatiko programagarriak zerbitzuan jartzea bide telematikoak erabiliz.

-Monitorizazio, teleaginte eta telekudeaketa bidezko doikuntzak egitea.

-Gorabeherei konponbidea ematea eta sistema automatiko programagarriaren dokumentazioa prestatzea.

-Sistema automatiko programagarriak konektatzea.

-Automatak programatzea. Programak egiaztatzea.

-Automatak eta elementu periferikoak konektatzea.

-Kontroleko programak.

-Sistema automatiko programagarriaren dokumentazioa prestatzea.

-Sistema automatiko programagarrien muntaketa.

-Instalazio-eskemak. Sistema automatiko programagarriak konektatzea.

-Sareak konektatzea. Egiaztapenak.

-Kontroleko elementuak konektatzea. Doikuntzak.

-Gorabeherak ebaztea. Agiriak.

-Osagaiak eta automatak kontu handiz manipulatzeko interesa, haien narriadura saihesteko.

-Arriskuen prebentzioari arreta jartzea, sistemak muntatzeko eta proban jartzeko faseetan.

Sistema automatikoetan matxurak kokatzea:

-Esku hartzeko prozedurak.

-Sintomak identifikatzea eta hipotesiak egitea disfuntzioa edo matxura eragiten dituzten balizko arrazoiei buruz.

-Parametro bereizgarrien neurketa.

-Disfuntzioak.

-Dokumentatzea.

-Disfuntzioa edo matxura kokatzeko ezarritako denborak betetzea.

-Segurtasun neurriak matxurak kokatzeko garaian.

Sistema automatikoetan matxurak konpontzea:

-Esku hartzeko prozedurak. Konponketak egiteko esku-hartze prozedura prestatzea.

-Parametroak doitzea.

-Ekipamenduak eta erremintak.

-Elementuak ordeztea.

-Matxurak eta disfuntzioak zuzentzeko jarraitutako prozedurari buruzko dokumentazioa egitea.

-Disfuntzioa edo matxura konpontzeko ezarritako denborak betetzeko interesa izatea.

Prestakuntza unitatea: Erregulazio eta kontrol sistemak.

Kodea: 0120 - UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Erregulazio- eta kontrol-sistemen muntaketa:

-Automatizazioko printzipioak.

-Prozesu jarraituak, ezaugarriak.

-Prozesu sekuentzialak, ezaugarriak.

-Algebra logikoa. Eginkizunak eta aldagaiak.

-Oinarrizko zirkuitu logikoak zehaztea.

-Eskemen funtzionamendua interpretatu, prestatu eta deskribatzea, sinbologia egokia erabiliz.

-Instalazio termikoetako eta fluido instalazioetako erregulazio- eta kontrol-sistemen muntaketa eta konexioak.

-Sistema automatikoen muntaketan jarraitutako prozesua dokumentatzea.

-Erregulazioko begiztak (bukle itxia, bukle irekia eta beste).

-Erregulazio motak: P, PI eta PID. Transferentzia-funtzioak.

-Berrelikatzea.

-Sistemen egonkortasuna.

-Instalazioetako aplikazioak.

-Erregulazio sistemetako osagaiak aukeratzea.

-Eskemak egitea. Sinbologia.

-Instalazioen funtzionamendurako parametroen neurketa.

-SCADA sistemari buruzko sarrera.

-Instalazioen eta baliabideen erabilera-arauak errespetatzea.

-Jarduera egiteko ezarritako denborak errespetatzea.

Erregulazio- eta kontrol-sistemen funtzionamendua egiaztatzea:

-Neurtzeko tresnak. Probak eta neurketak.

-Segurtasun probak.

-Babes neurriak.

-Funtzionamenduko parametroak.

-Neurketa-, konprobaketa- eta egiaztapen-eragiketak egitea funtzionatzen ari den instalazio termiko eta fluido instalazio batean.

-Probak eta neurketak egiterakoan jarraitutako prozesua dokumentatzea.

Lanbide modulua: Ekipamendu eta instalazio termikoak.

Kodea: 0121.

Iraupena: 190 ordu.

Prestakuntza unitatea: Beroa eta ur bero sanitarioa sortzeko ekipamenduak eta instalazioak.

Kodea: 0121 - UF01 (NA).

Iraupena: 70 ordu.

-Termoteknia aplikatzea beroa eta ur bero sanitarioa sortzeko instalazioetan.

-Beroa sortzeko parametroak identifikatzea. Erregaiak.

-Beroa eta ur bero sanitarioa sortzeko instalazioetan barneko airearen eta erosotasunaren kalitate-baldintzak zehaztea.

-Berokuntzari eta ur bero sanitarioari buruzko eskemen irudikapen grafikoa.

-Erosotasuneko sistemen sailkapena.

-Bero-sorgailuak. Galdarak, galdara motak eta funtzionamendua, erregailuak. Berokuntza ponpak. Tipologia, kalkulua eta aukeraketa.

-Eguzki-energiaren hargailu termikoak.

-Beroa errekuntza bidez sortzeko instalazioetako elementuak. Galdarak, erregailuak. Espantsio ontziak. Tximiniak. Ponpak eta zirkulatzaileak. Depositu metatzaileak. Elementu osagarriak. Kalkulua eta aukeraketa.

-Emisoreak, bero-trukagailuak eta elementu terminalak. Kalkulua eta aukeraketa.

-Emisoreen bidezko berokuntza. Banaketa-sistemak. Instalazioetako oinarrizko osagaiak eta osagai laguntzaileak.

-Kontroleko eta segurtasuneko gailuak.

-Instalazioen kalkuluak eta adibideak.

-Eraikinei aplikatutako kogenerazioko eta trigenerazioko sistemen analisia eta kalkulua.

-Suteen aurkako babes instalazioak: ekipamenduak eta materialak babesteko mailak. Suteetarako detekzio eta alarma sistemen eta itzaltze sistema eramangarrien sailkapena. Itzaltze automatikoko sistemen sailkapena eta kalkulua. Araudia.

-Erregelamenduak.

Prestakuntza unitatea: Girotzeko eta egurasteko ekipamenduak eta instalazioak.

Kodea: 0121 - UF02 (NA).

Iraupena: 70 ordu.

-Termoteknia aplikatzea girotzek eta egurasteko instalazioetan.

-Girotzearen eta egurastearen parametro bereizgarriak identifikatzea.

-Girotzeko eta egurasteko instalazioetan barneko airearen eta erosotasunaren kalitate-baldintzak zehaztea.

-Girotzeari eta egurasteari buruzko eskemen irudikapen grafikoa.

-Girotzeko eta egurasteko instalazioen sailkapena.

-Atalak eta osagaiak.

-Ekipamenduen dimentsioa eta aukeraketa.

-Hozkuntzako plantak. Berokuntza ponpak. Airea egokitzeko ekipamendu autonomoak.

-Xurgatze-ekipamenduak.

-Airea tratatzeko unitateak.

-Aire banaketa lokaletan. Saretak eta banatzaileak. Unitate terminalak.

-Fluidoen zirkulazioa.

-Fluidoen presioa, abiadura eta emaria neurtzea.

-Fluidoetarako ponpa-motak. Aplikazio esparrua. Ponpa baten kurba bereizgarria.

-Haizagailu motak. Aplikazio esparrua. Kurba bereizgarria.

-Konduktu-sareen diseinua eta kalkulua. Zama, abiadura eta emaria galtzea.

-Hodi-sareen diseinua eta kalkulua. Zama, abiadura eta emaria galtzea.

-Instalazio termikoetarako eta eguraste instalazioetarako euskarriak, bankadak, ainguratzeak eta eusteko elementuak aukeratu eta kalkulatzea.

-Erregelamenduak.

Prestakuntza unitatea: Hozkuntza ekipamenduak eta instalazioak.

Kodea: 0121 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Termoteknia hozkuntza instalazioetan aplikatzea.

-Hozkuntzaren zikloak interpretatzea.

-Fluido hozgarriak eta lubrifikatzaileak aplikatzea.

-Hozkuntza eskemen irudikapen grafikoa.

-Hotz-ganberak. Motak eta aplikazioak.

-Hozkuntza-konpresoreen sailkapena eta ezaugarriak. Hautapena. Edukieraren aldaketa.

-Kondentsadoreak eta ura hozteko dorreak. Sailkapena eta funtzionamendua. Kalkulua eta aukeraketa.

-Lurrungailuak eta bero-trukagailuak. Sailkapena eta funtzionamendua. Antzigarra kentzeko sistemak. Kalkulua eta aukeraketa.

-Espantsiorako gailuak (espantsio-balbula termostatikoa, espantsio elektronikoko balbula, hodi kapilarra, besteak beste). Kalkulua eta aukeraketa.

-Balbula motak (presio jarraituko balbulak, erretentzio-balbulak, segurtasuneko balbulak, balbula motorizatuak, besteak beste). Kalkulua eta aukeraketa.

-Hozgarriko hodien kalkuluak.

-Zirkuituari erantsitako elementuak. Iragazkiak. Olio-bereizgailuak. Likido ontziak. Isilgailuak. Xurgatze bidezko bereizgailuak.

-Erregulaziorako eta segurtasunerako aparatuak.

-Energia aurrezteko sistemak.

-Erregelamenduak.

Lanbide modulua: Instalazioak muntatzeko prozesuak.

Kodea: 0122.

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: Instalazio termikoetako eragiketa mekanikoak.

Kodea: 0122 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Materialen propietate orokorrak.

-Instalazio termikoetan erabiltzen diren materialak. Alde onak eta txarrak.

-Hodiak: Materialak, ezaugarriak eta dimentsioak.

-Korrosioa eta herdoiltzea. Materialak babestea. Sakrifizioko anodoak edo magnesiokoak, elektrolisia. Mahuka dielektrikoak, isolatzaileak, kutsadurarako bisoreak. Fluido instalazioak garbitzeko eta haietatik kutsadura kentzeko tratamenduak.

-Instalazio termikoetan eta fluido instalazioetan erabiltzen diren hodietarako osagarriak.

-Mekanizatzeko ekipamenduak eta erremintak (sailkapena, erabilera).

-Neurketarako eta alderaketarako tresnak.

-Ebakitzeko, zulatzeko eta hariztatzeko eragiketak (barnean zein kanpoan).

-Hodietan kurbak egitea, hodiak ahozabaltzea eta zabaltzea.

-Aire konduktuak trazatzea, ebakitzea eta egitea, plantxa batetik abiatuta (tarte zuzenaren metodoa eta tapen araberakoa).

-Sareten, hedatzaileen, konporten, suebakien, bateria elektrikoen eta bestelako osagaien konexioak.

-Txapaz eta beste material zurrun batzuez egurasterako eta kanporatzerako eginiko konduktuak mekanizatzea. Konduktuetarako euskarriak.

-Segurtasun neurriak mekanizazio eta konformazio eragiketetan. Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Lotura ez-soldatuak eta material motak. Altzairuzko, kobrezko eta plastikozko osagarrien bitartezko lotura. Zorroen labainketaren bidezko, presio bidezko eta eraztun konikoen bidezko lotura. Itsasgarri plastikoak.

-Erremintak hautatu eta maneiatzea.

-Hariztatzeko, torlojuz lotzeko, itsasteko, gakoz eusteko, errematxatzeko, ahozabaltzeko eta zabaltzeko eragiketak.

-Segurtasun neurriak lotura ez-soldatuen eragiketetan.

-Aplikatu beharreko arauak.

Prestakuntza unitatea: Soldadura instalazio termikoetan.

Kodea: 0122 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Oinarrizko materialak soldadura motaren arabera.

-Soldadura mota eta erabilitako sinbologia.

-Soldadura elektrikoa (printzipioak, prozedurak eta erremintak).

-TIG soldadura sasi automatikoa, altzairu herdoilezinerako MIG/MAG ekipamendua.

-Termofusio bidezko soldadura (prozedurak, osagaiak).

-Sugar bidezko soldadura (oxiazetilenoa, butanoa eta beste).

-Soldatzeko prozedurak.

-Segurtasun neurriak soldadurako eragiketetan.

Prestakuntza unitatea: Beroa sortzeko ekipamenduen oinarrizko muntaketa eta zerbitzuan jartzea.

Kodea: 0122 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Ekipamenduak, lineak eta abarrekoak zuinkatzeko eta kokatzeko teknikak.

-Fluidoen ekipamenduetarako eta lineetarako euskarriak eta finkatzeak, oro har.

-Berokuntzako, ur bero sanitarioko eta erregaietako lineak muntatzea. Hiri-gaseko eta propanoko arrapalak muntatzea.

-Potentzia txikiko presio-ekipamenduak muntatzea.

-Gas-erretzaile mekaniko txikiak muntatzeko teknikak.

-Elementu elkartuen muntaketa (unitate terminalak, purgagailuak, detentoreak, doikuntzarako balbulak, tapoiak, balbulak eta beste).

-Segurtasun neurriak instalazioak muntatzeko eragiketetan.

-Estankotasun probak beroa sortzeko ekipamenduetan eta fluido ekipamenduetan. Presioa neurtzeko ekipamenduak eta tresnak: manometroak, ihes detektatzaile elektronikoak.

-Instalazioko eskema elektrikoak egin eta interpretatzea. Ekipamendu termikoen banagunea kontrolatzea eta araupetzea.

-Instalazioetako elementuak muntatu eta konektatzea: presostatoak, termostatoak, presio-zundak eta tenperatura-zundak, termopareak, ionizazio-zundak, elektrobalbulak, koadro elektrikoak.

-Funtzionamenduan jartzearen sekuentzia. Instalazioetan fluido-ihesak aurkitzeko eta konpontzeko teknikak.

-Instalazio termikoen funtzionamendu-parametroak: joanekoaren eta etorrikoaren tenperaturak egiaztatzea, espantsio-ontzien kontrola, ponpen abiadura, erreketaren keak analizatzea, ariete-kolpeak, dilatatzaileen funtzionamendua, emaria erregulatzea eta orekatzea, tenperatura-zunden doikuntza.

-Instalazioa funtzionamenduan jartzearen ondorengo doikuntzak eta zuzenketak, eraginkortasun energetikoko irizpideen arabera.

-Segurtasun neurriak beroa sortzeko instalazioak eta fluido instalazioak muntatzeko eta zerbitzuan jartzeko eragiketetan.

-Aplikatu beharreko arauak.

Prestakuntza unitatea: Hozkuntza ekipamenduen oinarrizko muntaketa eta zerbitzuan jartzea.

Kodea: 0122 - UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Ekipamenduak, lineak eta abarrekoak zuinkatzeko eta kokatzeko teknikak.

-Fluidoen ekipamenduetarako eta lineetarako euskarriak eta finkatzeak, oro har.

-Hozkuntzako lineak eta haiei lotutako zirkuituak muntatzea.

-Elementu elkartuen muntaketa (iragazkiak, bisoreak, espantsio-balbulak, elektrobalbulak eta beste).

-Potentzia txikiko bero ponpak eta hozkailuak muntatzea.

-Konpresio bidezko hozkailu-ekipamenduak muntatzea.

-Hozkuntza instalazioetan estankotasun probak egitea. Presioa neurtzeko ekipamenduak eta tresnak: manometroak, hozgarrien ihes detektatzaile elektronikoak.

-Hozkuntza instalazioko eskema elektrikoak egin eta interpretatzea. Hozkuntza ekipamenduen banagunea kontrolatzea eta araupetzea.

-Instalazioetako elementuak muntatu eta konektatzea: presostatoak, termostatoak, presio-zundak eta tenperatura-zundak, termopareak, termistoreak, ionizazio-zundak, elektrobalbulak, koadro elektrikoak, antzigarrak kentzeko sistemak.

-Funtzionamenduan jartzearen sekuentzia. Instalazioetan fluido hozgarrien ihesak aurkitzeko eta konpontzeko teknikak.

-Hozkuntza instalazioen funtzionamendu parametroak: tenperaturak eta xurgatze presioak konprobatzea, goi presioko irteera, kondentsazioa, lurruntzea. Gainberotzearen eta azpihoztearen neurria, kalkulua eta doikuntza. Olioaren itzulketa. Presostatoak eta termostatoak: kontsigna eta diferentziala doitzea.

-Instalazioa funtzionamenduan jartzearen ondorengo doikuntzak eta zuzenketak, eraginkortasun energetikoko irizpideen arabera.

-Segurtasun neurriak hozkuntzako instalazioak muntatzeko eta zerbitzuan jartzeko eragiketetan. Segurtasuna hozgarriak erabiltzerakoan. Ingurumen kontroleko neurriak.

-Aplikatu beharreko arauak.

Lanbide modulua: Instalazioen irudikapen grafikoa.

Kodea: 0123.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Instalazio termikoetako planoak interpretatzea.

Kodea: 0123 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Dokumentazio grafikoa. Irudikapenerako arau orokorrak.

-Eraikuntza-planoak. Kokapen planoa. Oinplanoak. Altxaerak. Sekzioak. Eraikuntza-xehetasunak.

-Instalazioen terminologia eta sinbologia: berokuntzakoak, hozkuntzakoak, girotze-egurastekoak, fluido sareak eta sistema elkartuak.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera.

-Aplikatzekoak diren programa informatikoak.

-Hasierako eskemak.

-Eskema elektrikoak.

-Erregulazio eta kontrol eskemak.

-Instalazio termikoak eta fluido instalazioak irudikatzeko berariazko arauak.

Prestakuntza unitatea: Instalazio termikoen planoak egitea.

Kodea: 0123 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Aplikatzekoak diren programa informatikoak.

-Bi dimentsiotan marraztea.

-Aplikatzekoak diren programa informatikoak.

-Hiru dimentsiotan marraztea.

-Fluido sareen isometriak.

-Instalazioak muntatzeko isometriak.

-Araudia aplikatzea instalazio termikoen irudikapen grafikoan.

Lanbide modulua: Energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa.

Kodea: 0124.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Dauden energia berriztagarrien analisia.

Kodea: 0124 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Energia berriztagarrien motak:

-Lurraren energia baliabideak.

-Energia berriztagarriaren kontzeptuak. Motak.

-Balorazio energetikoko kontzeptuak.

-Energiak ingurumenean duen eragina. Emisio garrantzitsuenak eta haien eraginak: karbono dioxidoa, nitrogeno oxidoak, sufre dioxidoa, ozonoa eta osagai organiko hegazkorrak.

-Biodiesela erregai fosiletarako alternatiba gisa.

-Biomasaren aplikazioak hiri- eta landa-ingurune desberdinetan.

-Energia berriztagarrien aprobetxamenduaren egoera teknologikoari buruzko informazio gaurkotua eta muntaduna.

Prestakuntza unitatea: Energia aurrezpenaren eta gas-emisioen zenbaketa.

Kodea: 0124 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Energia berriztagarrien instalazioetan energia aurrezpena eta gasen emisioa kalkulatu dira, eta haiek instalazio konbentzionaletakoekin alderatu dira.

Energia iturrien azterketa:

-Energia konbentzionalen ingurumen-eragina.

-Eguzki energia termikoaren potentzialari buruzko ebaluazioa.

-Energia geotermikoaren potentzialari buruzko ebaluazioa.

-Biomasatik heldu den energiaren potentzialari buruzko ebaluazioa.

-Instalazioetako hondar-energiaren aprobetxamendua.

-Kogenerazioa.

-Errendimendu energetikoa instalazio termikoetan.

-Beroa eta hotza sortzeko ekipamenduak. Prestazioak.

-Instalazioen erregulazioak eta kontrolak eraginkortasun energetikorako egiten duten ekarpena.

-Instalazio termikoen kontsumoak kontabilizatzea.

-Instalazio termikoetan energia berreskuratzea. Energia aurrezpena kalkulatzea.

-Inbertsioaren itzulketa-epeari buruzko kalkulua. Hobetzeko proposamenen balorazioa.

Prestakuntza unitatea: Eguzki instalazio termikoen dimentsionatzea.

Kodea: 0124 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Eguzki erradiazioaren galerei buruzko kalkulua, eguzki instalazio termikoetan:

-Eguzkiaren ezaugarri fisikoak eta astronomikoak.

-Itzalei buruzko azterlana.

-Orientazioaren eta inklinazioaren ondoriozko galeren azterlana.

-Erradiazio taulak.

-Energia erasotzailearen kalkulua.

Eguzki instalazio termikoetan xurgatutako erradiazioaren kalkulua.

-Plaka lauko harrapatzaile baten funtzionamenduaren printzipioa.

-Harrapatzaile baten osagaiak.

-Harrapatzaile baten errendimenduari buruzko ekuazioa.

-Instalazio baten behar termikoen kalkulua, erregelamendu indardunen arabera.

-Hutseko hodia darabilen harrapatzailearen funtzionamendu printzipioa.

-Urmaeleko harrapatzaileak.

Eguzki instalazioak dimentsionatzea, eraginkortasun energetikoko irizpideak aplikatuz.

-Eguzki instalazio termikoen biltegiratze, banaketa eta kontrol sistema.

-Bero trukatzaileak.

-Metaketaren bolumena zehaztea.

-Instalazioaren orekatze hidraulikoa.

-Hodiak eta zirkulatzaileak kalkulatzea.

-Espantsio-ontzia kalkulatzea.

-Segurtasuneko balbulak, itzulketaren aurkakoa.

-Banaketa sistema zentralizatuak eta deszentralizatuak.

Lanbide modulua: Muntaketa, kalitatea eta mantentze-lanak kudeatzea.

Kodea: 0133.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Muntaketaren eta mantentze-lanen prozesuak.

Kodea: 0133 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Muntaketa eta mantentze prozesuak ezartzea:

-Muntaketaren zuinketa egiteko prozedura.

-Faseak (diagramak, ezaugarriak eta haien arteko erlazioa).

-Muntaketa prozesuak. Osagaiak identifikatzea eta haien ezaugarriak ematea. Ekipamenduen asentua eta mihiztatzea. Euskarriak eta finkagailuak.

-Mantentze-prozesuak. Desmuntatzea / muntatzea. Elementuak ikuskatzea. Ekipamenduen egoera-baldintzak.

-Materialen zerrendak.

-Ekipamenduen eta materialen zehaztapen teknikoak.

-Instalazio termikoetako muntaketaren plangintza eta programazioa. Abian jartzea. Jarraipena. Gainbegiratzea. Sortzen den dokumentazioa.

-Instalazio termikoen mantentze-lanen plangintza eta programazioa. Mantentze gamak. Mantentze-programak. Sortutako dokumentazioa.

-Ekipamenduak, tresnak eta erremintak.

Hornikuntzaren programazioa eta biltegiratzeko baldintzak:

-Hornitzaileen homologazioa.

-Erosketen zehaztapen teknikoak.

-Emateko epeak eta hornikuntzaren kalitatea. Obra-harreraren kontrola.

-Obrako biltegiratzea. Materialen kontserbazioa. Segurtasun neurriak.

-Mantentze-lanetarako biltegia antolatzeko sistemak.

-Izakinen kontrola eta eskarien prestaketa. Ordezko piezei buruzko dossierra.

Prestakuntza unitatea: Muntaketa planak eta mantentze-gamak.

Kodea: 0133 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Muntaketa planak eta mantentze-gamak egitea:

-Muntaketa-eragiketen zehaztapena eta sekuentziatzea eta mantentze-jarduerak. Lan aginduak.

-Lan zamak.

-Instalazioa egiteko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak.

-Muntaketa planaren kontrola eta jarraipena. Zereginen egoerari buruzko ikuskapenak. Neurketak. Obraren aurrerapenei buruzko irudiak. Desbideratzeak zuzentzeko jarduketei buruzko txostenak.

-Muntaketaren zehaztapen teknikoak.

-Mantentze-gamen prestaketa. Dokumentazio teknikoa. Historialak.

-Ekipamendu, material eta instalazioak erabiltzeko arauak.

-Indarreko araudia eta erregelamenduak (RITE) aplikatzea.

-Erreferentziako dokumentazio teknikoa (plano topografikoak, urbanizaziokoak, etxebizitzen eraikinetakoak eta industrialak).

-Kudeaketa sistema informatizatuak.

Instalazioak muntatzeko eta mantentzeko aurrekontua egitea:

-Obra unitateak. Neurketak.

-Instalazioen kalkulu partzialak eta guztizko kalkuluak.

-Mantentze integralaren kostua.

-Aurrekontu orokorrak.

-Aurrekontuak egiteko sistema informatizatuak.

Prestakuntza unitatea: Kalitatea kontrolatzeko teknikak.

Kodea: 0133 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Kalitatea kontrolatzeko teknikak aplikatzea:

-Kalitatearen definizioa. Kalitatearen oinarrizko arauak. Kalitatearen aitorpena. Homologazioa eta ziurtagiriak.

-Prozesuko dimentsioen eta estatistiken kontrola. Teknika metrologikoak. Neurtzeko ekipamendu eta elementuen kalibrazioaren gaineko kontrola.

-Kalitatea segurtatzeko sistemak.

-Kalitatea segurtatzeko eta kudeatzeko erremintak.

-Datuak erregistratzea kalitate-agirietan.

-Hobekuntza jarraituko prozesuak.

-Kalitatea hobetzea bideratzen duten ekintza zuzentzaileak.

-Produkzioa kontrolatzeko kalitate-plana.

-Prozesuaren kalitaterako barne-auditoriako parametroak.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologien aplikazioa kalitate-kontrolean. Kalitatearen kudeaketa planifikatzeko programa informatikoak.

Prestakuntza unitatea: Mantentze-programak.

Kodea: 0133 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Instalazioen mantentzerako programa prestatzea:

-Mantentze programen identifikazioa. Helburuak. Zereginak. Epeak. Baliabideak.

-Mantentzearen plangintzari buruzko diagramak. Jarduteko aldiak eta estrategiak.

-Instalazioaren mantentze-plana eta gune kritikoak kontrolatzea.

-Historikoak gaurkotzea eta jarduketen eta aldaketen erregistroa.

-Instalazioetako proba-protokoloak. Laneko eta ingurumeneko arriskua prebenitzeko arauak.

-Mantentzearen antolaketa kudeatzeko eta kontrolatzeko programa informatikoak.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena.

Kodea: 0139.

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Enpresa ekimena: negozio ideiak.

Kodea: 0139 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak instalazio termikoen muntaketaren eta mantentzearen arloko jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, instalazio termikoen sektoreko muntaketaren eta mantentze-lanen arloko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-"Enpresaburu" kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Enpresa plana: negozio ideia instalazio termikoen muntaketaren eta mantentzearen arloko enpresen esparruan.

-Instalazio termikoen muntaketaren eta mantentzearen arloko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Instalazio termikoen muntaketaren eta mantentze-lanen arloko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketin plana.

Prestakuntza unitatea: Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0139 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Instalazio termikoen muntaketaren eta mantentze-lanen arloko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarguneak.

-Enpresa-plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0139 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio izapideak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa-plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Instalazio termikoen sektoreko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Lanbide modulua: Ingelesa I Nota de   Vigencia

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko "Ingelesa I" lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Instalazio termikoak eta fluido instalazioak konfiguratzea.

Kodea: 0134.

Iraupena: 180 ordu.

Prestakuntza unitatea: Instalazio termikoen potentzia termikoaren eskaria zehaztea.

Kodea: 0134 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Dokumentazio teknikoa.

-Aplikatu beharreko araudia. Erregelamenduak. Kodeak. Europako zuzentarauak.

-Kalkulurako softwarea.

-Beharrak kalkulatzea girotzeko eta ur bero sanitarioko instalazioetan. Abiapuntuko datuak. Kalkulatzeko prozedura.

-Instalazioetako eguraste-premiei buruzko kalkulua. Abiapuntuko datuak. Kalkulatzeko prozedura.

-Hozkuntza instalazioetako premiei buruzko kalkulua. Abiapuntuko datuak. Kalkulatzeko prozedura.

Prestakuntza unitatea: Instalazio termikoetako ekipamenduak eta elementuak aukeratzea.

Kodea: 0134 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Girotzeko eta ur bero sanitarioko instalazioak. Instalazio horiek osatzen dituzten ekipamenduen eta elementuen tipologia eta ezaugarri teknikoak. Dimentsioak.

-Egurasteko instalazioak: Instalazio horiek osatzen dituzten ekipamenduen eta elementuen tipologia eta ezaugarri teknikoak. Dimentsioak.

-Hozkuntzako instalazioak. Instalazio horiek osatzen dituzten ekipamenduen eta elementuen tipologia eta ezaugarri teknikoak. Dimentsioak. Hozkailuen isolamendu termikoaren kalkulua.

-Ekipamenduen, hodi sareen eta konduktuen banaketari buruzko krokisa.

-Eraginkortasun energetikoko irizpideak. Nola ezarri.

-Segurtasuneko irizpideak. Nola ezarri.

-Bilakaera teknologikoa. Instalazioetako joera berriak.

-Fabrikatzailearen dokumentazio teknikoa aukeratzea. Katalogoak eta eskuliburu teknikoak interpretatzea.

-Kalkulurako softwarea.

Prestakuntza unitatea: Fluidoak banatzeko hodi- eta konduktu-sareak kalkulatzea.

Kodea: 0134 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Hodietan erabiltzen diren materialen ezaugarriak identifikatzea eta analizatzea.

-Hodi sareen kalkulua. Diametroak, zirkulazio-abiada eta zama-galerak zehaztea. Orekatze hidraulikoa.

-Ur instalazioetako elementuak, ponpak, zirkulatzaileak, depositu metagailuak, espantsio ontziak eta bestelako osagaiak. Segurtasuneko eta kontroleko elementuak aukeratzea.

-Kalkulurako softwarea.

-Konduktuen sareetan erabilitako materialen aukeraketa; haien ezaugarriak zehaztea.

-Aire konduktuak kalkulatzea. Bultzatze, itzulketa, kanporatze eta berriztatze hodiak.

-Haizagailuak aukeratzea.

-Saretak eta barreiatzaileak aukeratzea.

-Instalazio termikoetan energia berreskuratzeko ekipamenduak dimentsionatu eta aukeratzea.

-Aire egokituko eta egurastek instalazioetako osagaien kalkulua.

-Kalkulurako softwarea.

Prestakuntza unitatea: Instalazio termikoak eta fluido instalazioak irudikatzea.

Kodea: 0134 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Hasierako eskemak.

-Aginteko, indarreko eta kontroleko eskemak.

-Planoak egitea.

-Muntaketako planoak. Xehetasuneko planoak.

Prestakuntza unitatea: Instalazio termikoak eta fluido instalazioak legeztatzeko dokumentazio teknikoa.

Kodea: 0134 - UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Instalazio termikoetan eta fluido instalazioetan aplikatzekoak diren arauak.

-Instalazioak legeztatzeko dokumentazio teknikoa. Tramitazioa.

-Erregelamenduak ezarritako baldintzak betetzea.

-Deskribapen memoria. Osagaien zerrendak. Ekipamenduen, materialen eta osagaien ezaugarri teknikoak.

-Instalazioaren exekuzioari eta amaierari buruzko egiaztapenak eta kontrol-probak.

-Kalkuluari buruzko txostena. Diseinu-parametroak. Potentziari buruzko kalkulua.

-Planoak eta eskemak.

-Erabilerarako eta mantentze-lanetarako eskuliburua.

-Instalazio termikoak eta fluido instalazioak baloratzea. Prezioen datu-baseak erabiltzea.

-Aurrekontuak egitea. Softwarea.

Lanbide modulua: Hozkuntza eta girotze instalazioen mantentze-lanak.

Kodea: 0135.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Hozkuntza zirkuituak muntatzea eta hozkuntza eta girotze instalazioen aurretiko probak.

Kodea: 0135 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Hozkuntza eta girotze instalazioen muntaketa:

-Dokumentazio teknikoa eta erregelamenduzkoa interpretatzea. Aplikatu beharreko erregelamenduak eta arauak. Muntaketa-planoak, eskemak, sinbologia. Muntaketarako jarraibideak. Katalogoak. Eskuliburu teknikoak. Segurtasun arauak.

-Girotzeko eta hozkuntzako ekipamenduen, hozkuntza-dorreen, hozkailuen eta hozkailu-altzarien, lineen eta abarren zuinketa eta kokapena.

-Zimentazio motak eta ekipamenduen bankadak.

-Isolamendu akustikoa makina-aretoetan, hotza sortzeko zentraletan.

-Fluidoen ekipamenduetarako eta lineetarako euskarri eta finkatze motak. Hodiak, euskarriak, loturak, grapak, babes mekanikoak eta bibrazioaren aurkakoak jartzea.

-Hozkailuak eta ekipamendu osagarriak muntatzeko sistemak. Banakako instalazioak eta instalazio zentralizatuak.

-Hozkuntzako lineen eta instalazioaren eta haren elementu elkartuen zirkuitu osagarrien muntaketa.

-Hozkuntza ekipamenduak muntatzea haien osagai nagusiak abiapuntu harturik.

-Girotzeko banakako sistemak eta sistema zentralizatuak muntatzea, haien osagai nagusiak abiapuntu harturik.

-Hozkuntza-dorreen muntaketa. Instalazio hidraulikoa eta kontrol sistema.

-Serbomotorrak, konporta motordunak, eremu-balbulak eta airearen eta uraren emariak erregulatzeko bestelako gailuak muntatu eta konektatzea.

-Hozkuntzako elementuak eta instalazioarekin lotutakoak muntatzea (iragazkiak, bisoreak, antzigarra kentzeko erresistentziak, zundak, konportak, barreiatzaileak, balbulak eta beste).

-Hozkuntza eta girotze instalazioetako lineen eta haiekin lotutako elementuen isolamendu termikoa.

Hozkuntza eta girotze instalazioetan estankotasun probak egitea:

-Presioen balioak zehaztea hozkuntza, girotze eta ur instalazioetan.

-Estankotasunari buruzko hasierako proba eta erresistentzia mekanikoko proba ur sareetan.

-Hozkuntza zirkuituetan estankotasun-probak egitea gas inertea erabiliz.

-Ihesak aurkitzeko eta konpontzeko teknikak, segurtasuneko eta erregelamenduzko neurriak betez.

-Segurtasuneko elementuak konprobatzea eta haien tara zehaztea, erregelamenduen eta jarraibide teknikoen arabera (tinbre presioak eta beste).

Prestakuntza unitatea: Hozkuntza eta girotze instalazioen muntaketa elektrikoa.

Kodea: 0135 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Hozkuntzako eta girotzeko instalazioekin lotutako koadro eta instalazio elektrikoak eta sistema automatikoak muntatzea:

-Instalazioko hargailuetarako erabiltzen diren babes elektrikoen tipologia eta aukeraketa (zuzeneko eta zeharkako kontaktuetatik babestea, gainetiko intentsitateak, zirkuitulaburrak eta abar).

-Konpresoreen eta instalazioko beste makina batzuen arranke motak (intentsitate-tentsio erreleak, izar-triangelua, maiztasun-aldagailuak eta beste).

-Isolamendu eta jarraitutasun probak eta neurriak hartzea instalazio elektrikoetan eta sistema automatikoetan, hozkuntza eta girotze instalazioetan.

-Eskema elektrikoak eta automatikoak diseinatu eta interpretatzea hozkuntza eta girotze instalazioetan.

-Automata programagarriak hozkuntza-sekuentziaren arabera programatzea.

-Erregulazio eta kontrol sistemak programatzea (termostatoak, antzigarra kentzekoak, espantsio-balbula termostatikoak, balbula elektronikoak, alarmak eta beste).

-Babeseko, aginteko eta potentziako koadro elektrikoak muntatu eta konektatzea hozkuntza eta girotze instalazioetan.

-Erregulazioko eta kontroleko gailuen muntaketa eta konexio elektrikoa (termostatoak, zundak, balbula motordunak, presostatoak, fluxostatoak, alarmak eta beste gailu batzuk).

Prestakuntza unitatea: Hozkuntza eta girotze instalazioak abian jartzea.

Kodea: 0135 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Hozkuntza eta girotze instalazioak abian jartzea:

-Husteko, deshidratatzeko eta fluidoak kargatu eta deskargatzeko prozedurak hozkuntza eta girotze instalazioetan: hozgarriak aukeratu eta dosifikatzea, olioa aukeratu eta dosifikatzea, hozgarria berreskuratzea, hondakinen tratamendua.

-Ur instalazioa purgatzea eta haren presioak egiaztatzea.

-Hozkuntza eta girotze instalazioak abian jartzeko prozedurak.

-Instalazioko kontrol eta segurtasun elementuen eta hargailu elektrikoen funtzionamenduaren sekuentzia.

-Funtzionamendu parametroak, instalazioa abian denean.

-Erregulazioa. Eraginkortasun energetikoa. Instalazioko ekipamenduak eta elementuak kalibratzea funtzionamenduko parametro zuzenen arabera.

-Dokumentazio teknikoa egitea eta arauzkoa den dokumentazioa betetzea.

Prestakuntza unitatea: Hozkuntza eta girotze instalazioen mantentze-lanak.

Kodea: 0135 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Hozkuntza eta girotze instalazioen mantentze prebentiboa:

-Hozkuntza eta girotze instalazioen mantentze-planak: mantentze planaren interpretazioa, ikuskatu beharreko ekipamendu eta elementuen identifikazioa, eragiketen identifikazioa, erregistroko dokumentuak.

-Mantentze prebentiboko eragiketak ekipamendu eta instalazioetan, eta hozkuntza eta girotze instalazioetan arauz egin beharreko aldizkako ikuskatzeak. Ihesak detektatzeko ekipamenduak; hozkuntzako zirkuituak ekortu eta garbitzea. Airea eta ura banatzeko sistemak doitu eta orekatzea. Neurketako eta doikuntzako ekipamenduak. Parametroak neurtzea. Aire emariak neurtzea konduktuetan eta barreiatze-elementuetan.

-Instalazioetako eraginkortasun energetikoa kontrolatzea mantentze prebentiboko planetan.

-Erregistroko eta eragiketen liburua osatzea.

-Instalazioetako hondakinak kudeatu eta tratatzea.

Hozkuntza eta girotze instalazioetako matxurak eta akatsak diagnostikatzea:

-Hozkuntza instalazioetako matxurak: tipologia, eraginak eta haiek aurkitzeko prozedurak.

-Aire eta ur instalazioetako matxurak: tipologia, instalazioetan dituzten eraginak eta haiek aurkitzeko prozedurak.

-Funtzionatzen ari diren instalazioetako datuak hartzea, behar diren erremintekin, eta matxuren diagnostikoa egitea lortutako datuekin.

-Esku-hartzeen txostenak.

Hozkuntza eta girotze instalazioen mantentze zuzentzailea:

-Hozkuntza-makinen osagaiak desmuntatzeko, egiaztatzeko, konpontzeko eta muntatzeko teknikak. Honakoak ordeztea: konpresoreak, espantsio-balbulak, elektrobalbulak, iragazkiak, haizagailuak, osagai elektrikoak eta kontroleko osagaiak.

-Girotze instalazioetako osagaiak desmuntatzeko, egiaztatzeko, konpontzeko eta muntatzeko teknikak. Honakoak ordeztea: ponpak, balbulak, konportak, bero-berreskuragailuak, iragazkiak, bateriak, haizagailuak, osagai elektrikoak eta kontroleko osagaiak.

-Hozgarria eta instalaziorako kaltegarriak izan daitezkeen beste gai batzuk berreskuratzeko teknikak.

-Ihesak aurkitzeko eta konpontzeko teknikak, hozkuntza eta girotze instalazioetan.

-Tratamendu higieniko eta sanitariorako teknikak: ur-dorreak, lurruntzeko kondentsadoreak, konduktuen eta iragazkien garbiketa, kondentsazioa kanporatzeko sareak, legionelaren aurkako tratamenduak.

-Segurtasun neurriak hozkuntza eta girotze instalazioak mantentzeko eragiketetan.

-Instalazioak zerbitzuan jartzea, haiek konpondu ondoren.

-Matxurei buruzko txostenak eta haiek mantentze liburuan erregistratzea.

-Eraginkortasun energetikoa instalazioen konponketan.

Lanbide modulua: Bero eta fluido instalazioen mantentze-lanak.

Kodea: 0136.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Muntaketa hidraulikoa eta aurretiko probak bero eta fluido instalazioetan.

Kodea: 0136 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Bero eta fluido ekipamenduen muntaketa:

-Dokumentazio teknikoa eta erregelamenduzkoa interpretatzea. Aplikatu beharreko erregelamenduak eta arauak. Muntaketa-planoak, eskemak, sinbologia. Muntaketarako jarraibideak. Katalogoak. Eskuliburu teknikoak. Segurtasun arauak.

-Ekipamenduen, lineen eta abarrekoen zuinketa eta kokapena.

-Zimentazio motak eta ekipamenduen bankadak. Fluidoen ekipamenduetarako eta lineetarako euskarri eta finkatze motak.

-Instalazio termikoen eta fluido instalazioen muntaketan segurtasun-planak aplikatzea.

-Segurtasun sistemak beroa sortzeko makinak dituzten aretoetan.

-Isolamendu akustikoa lortzeko elementuak, gailuak eta materialak muntatzea (lirak, dilatazio-mahukak, isolamenduzko estaldurak).

-Ekipamenduen eta bero-sorgailuen muntaketa (galdarak eta bero ponpak, besteak beste).

-Bero-emisoreen muntaketa (fan-coil delakoak, berogailuak, zoru bero-emailea eta beste).

-Eguzki energia termikoko instalazioen berezko ekipamenduak muntatzea (eguzki-harrapatzaileak, barne metagailuak eta beste).

-Ur eta erregai lineen eta haiekin lotutako elementuak muntatzea (presio erregulatzaileak, gehieneko eta gutxieneko presiorako segurtasun balbulak, besteak beste).

-Keak eta kondentsatuak kanporatzeko sistemak.

-Ur-ponpak eta haizagailuak muntatzea.

-Serbomotorrak, balbula motordunak eta fluidoen emariak erregulatzeko bestelako gailuak muntatu eta konektatzea.

-Berokuntza eta fluido instalazioekin lotutako elementuak muntatzea (iragazkiak, purgagailuak eta beste).

-Berokuntza eta fluido instalazioetan segurtasuneko gailuak muntatzea (presio mugatzaileak, emari-mugatzaileak, ihesen detektagailuak eta beste).

-Lineak eta instalazioarekin lotutako elementuak isolatzeko gailuak muntatzea.

Berokuntza eta fluido instalazioetan estankotasun probak egitea:

-Estankotasuna konprobatzeko ekipamenduak (manometroak, ur-zutabea, gas erregaien detektagailuak, besteak beste).

-Instalazioak betetzeko ekipamenduak.

-Fluido instalazioetan presioen balioak zehaztea.

-Estankotasunari buruzko hasierako proba eta erresistentzia mekanikoko proba ur sareetan.

-Estankotasun-egitea gasen eta erregaien sareetan.

-Ihesak aurkitzeko eta konpontzeko teknikak, segurtasuneko eta erregelamenduzko neurriak betez.

Prestakuntza unitatea: Instalazio termikoen eta fluido instalazioen muntaketa elektrikoa.

Kodea: 0136 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Bero eta fluido instalazioekin lotutako koadro eta instalazio elektrikoak eta sistema automatikoak muntatzea:

-Instalazioko hargailuetarako erabiltzen diren babes elektrikoen tipologia eta aukeraketa (zuzeneko eta zeharkako kontaktuetatik babestea, gainetiko intentsitateak, zirkuitulaburrak eta abar).

-Isolamendu eta jarraitutasun probak eta neurriak hartzea instalazio elektrikoetan eta sistema automatikoetan, bero eta fluido instalazioetan.

-Motorrak abian jartzeko moduak (izar triangelua, bobina laguntzailearekin, abian jartzeko errelearekin, besteak beste).

-Instalazioko eskema elektrikoak eta automatikoak diseinatu eta interpretatzea.

-Erregulazio- eta kontrol-sistemen programazioa. Sistema konbentzionalen bitartez. Automata programagarrien bitartez.

-Instalazioak monitorizatzea.

-Erregulazioko eta kontroleko gailuen muntaketa haien konexio elektrikoa egitea: sorgailuetan, bero-emisoreetan, ur- eta erregai-lineetan, presio-multzoetan, ponpetan eta haizagailuetan, besteak beste.

-Eguzki energia termikoaren berezko ekipamenduak muntatzea (tenperatura diferentzialaren bitartezko kontrol-gailuak, segurtasun gailuak, disipazio bidezkoa, lurruntze bidezkoen ordez, besteak beste).

-Segurtasuna lotutako instalazio elektrikoen muntaketan.

Prestakuntza unitatea: Berokuntza eta fluido instalazioak abian jartzea.

Kodea: 0136 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Berokuntza eta fluido instalazioak abian jartzea:

-Abian jartzeko prozedurak.

-Instalazioen eta haien ekipamenduen proba funtzionalak eta egoerari buruzkoak (instalazioak bete eta purgatzea, presio-proba, aparatuen eta elementuen gaineko probak eta abar).

-Jarraibide teknikoak eta aldez aurretiko entseguak.

-Berokuntza eta fluido instalazioko kontrol eta segurtasun elementuen eta hargailu elektrikoen funtzionamenduaren aurretiko sekuentzia.

-Funtzionamendu parametroak, instalazioa abian denean: jauzi termikoak, presioak, emariak, ponpen funtzionamendu-puntua, bestelako parametroak.

-Erregulazioa, eraginkortasun energetikoa. Instalazio erregulatzea, funtzionamendu eraginkorra izan dezan. Orekatze hidraulikoa; emarien erregulazioa. Errekuntzaren erregulazioa; gas bidezko aparatuen egokitzapena.

-Gas instalazioak zerbitzuan jartzea. Aurretiko konprobaketak, segurtasuneko eta erregulazioko gailuak funtzionamenduan jartzea, gas aparatuak abian jartzea, besteak beste.

-Erregelamenduz bete beharreko dokumentazioa betetzea.

-Dokumentazio teknikoa. Eskemak, funtzionamendu jarraibideak, mantentze protokoloak eta beste egitea.

Prestakuntza unitatea: Bero eta fluido instalazioen mantentze-lanak.

Kodea: 0136 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Instalazio termikoen eta fluido instalazioen mantentze-lanak.

-Berokuntza eta fluido instalazioen mantentze-lanetako planak: mantentze planaren interpretazioa, ikuskatu beharreko ekipamendu eta elementuen identifikazioa, eragiketen identifikazioa, erregistroko dokumentuak.

-Eguzki instalazioen mantentze-planak.

-Legionelaren aurkako mantentze planak.

-Mantentze prebentiboko eragiketak ekipamendu eta instalazioetan, eta arauz egin beharreko aldizkako ikuskatzeak.

-Erregai instalazioen aldizkako ikuskatzeak; egiaztapeneko arauzko eragiketak. Ihesak detektatzeko ekipamenduak gas eta erregai instalazioetako. Errekuntzaren aztergailuak eta neurketarako gainerako tresnak.

-Parametroak neurtzea. Teknikak, neurketa guneak eta emaitzak interpretatu eta alderatzea.

Bero eta fluido ekipamendu eta instalazioetan matxurak eta akatsak diagnostikatzea:

-Berokuntza instalazioetako matxurak: tipologia, eraginak eta haiek aurkitzeko prozedurak.

-Fluido instalazioetako eta sareetako matxurak: tipologia, instalazioetan dituzten eraginak eta haiek aurkitzeko prozedurak.

Berokuntza eta fluido instalazioetan mantentze zuzentzailea egitea:

-Berokuntza eta fluido instalazioetarako eta erregaien ekipamenduetarako desmuntatu, egiaztatu, konpondu eta muntatzeko teknikak.

-Matxurak konpontzea instalazio eta ekipamenduetan, matxuratutako osagaia ordezteko edo konpontzeko teknikak erabiliz.

-Segurtasun neurriak berokuntza eta fluido instalazioak mantentzeko eragiketetan.

-Instalazioak zerbitzuan jartzea, haiek konpondu ondoren.

-Esku-hartzeei buruzko txostenak eta haiek mantentze liburuan erregistratzea.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Kodea: 0138.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0138 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuak ebaluatzea, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun, ingurumen eta ergonomia baldintzei zein psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskua baloratzea.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Norbera eta taldea babesteko eta prebentziorako neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Larrialdietarako plana egitea enpresa txiki edo ertain batean.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0138 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikatu behar den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzek ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, gizarte elkartasunaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken ebazpena.

Kodea: 0138 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Lana bilatzeko teknikak eta erremintak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lan taldeen motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lan talde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide modulua: Ingelesa II Nota de   Vigencia

Kodea: NA02.

Iraupena: 40 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko "Ingelesa II" lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Instalazio geotermikoak.

Kodea: NA11.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Instalazio geotermikoen muntaketaren plangintza.

Kodea: NA11 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Energia geotermikoa aprobetxatzeko sistemak. Tenperatura oso baxuko sistemak:

-Geotermiari buruzko sarrera. Baliabide geotermikoak. Oinarrizko kontzeptuak.

-Hidrogeologia.

-Tenperatura oso baxuko energia geotermikoa harrapatzeko sistemak.

-Instalazio geotermikoak ezartzearen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa.

-Aplikatu beharreko arauak.

-Izapide administratiboak. Laguntza finantzarioak.

Instalazio geotermikoen muntaketaren plangintza:

-Instalazio geotermikoen proiektuak interpretatzea.

-Muntaketa antolatu eta prestatzea. Plangintza estrategikoko teknikak.

-Erantzun termikoaren entsegua (ETE).

-Zunda geotermikoak: zulatzeko prozesua.

-Sakonera handiko zulatzeak egitearen arriskua. Akuiferoak kutsatzea. Bestelako aukerak eta energia-harrapaketaren ezaugarriak. Baimenak. Isurketarako baimena.

-Harrapatze geotermikoko sistemak, kolektoreak, trukagailuak eta ekipamendu hidraulikoak muntatzeko zehaztapen metodologikoak.

-Hodiak, zirkulatzaileak eta banaketa sistemako gainerako osagaiak muntatzeko zehaztapen metodologikoak.

-Harrapatze geotermikoko sistemako hodietan behar diren estankotasuneko, erresistentzia mekanikoko eta eroankortasun termikoko probak.

-Kontrol sistemak muntatzeko zehaztapen metodologikoak.

-Materialen hornidura eta haiek eta obran nola jarri.

-Plangintza logistikoa.

-Muntaketaren aurrekontuak.

-Instalazioko muntaketari buruzko eskuliburuak.

Prestakuntza unitatea: Muntaketa, aurretiko probak eta abian jartzea instalazio geotermikoetan.

Kodea: NA11 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Ekipamendu geotermikoen muntaketa:

-Ekipamendu geotermikoen zuinketa eta kokapena.

-Zunda geotermikoak.

-Zimentazio motak eta ekipamenduen bankadak. Konpresoreak eta, oro har, makinak asentatzea, finkatzea eta nibelatzea, eta haietan bibrazioaren aurkakoak muntatzea.

-Fluidoen ekipamenduetarako eta lineetarako euskarri eta finkatze motak. Hodiak, euskarriak, loturak, grapak, babes mekanikoak eta bibrazioaren aurkakoak jartzea.

-Instalazio geotermikoetan fluidoak hustu, kargatu eta deskargatzeko teknikak.

-Honakoak muntatu eta konektatzea: eremuko balbulak, bero-emisoreak (fan-coil deitutakoak, berogailuak eta zoru bero-emailea, besteak beste), ur lineak, kondentsatuak kanporatzeko sistemak, ur ponpak, segurtasun gailuak eta instalazioen bestelako gailuak.

-Lineak eta instalazioarekin lotutako elementuak isolatzea.

-Instalazioetako eskema elektrikoak eta automatikoak interpretatzea.

-Koadro elektrikoak eta instalazio geotermikoak erregulatu eta kontrolatzeko gailuak muntatu eta konektatzea.

Instalazio geotermikoetan estankotasun probak egitea:

-Presioen balioak zehaztea instalazio geotermikoetan.

-Estankotasunari buruzko aurretiko proba egitea kolektore geotermikoetan, zundaketa bete edo estali aurretik.

-Estankotasunari buruzko behin betiko proba egitea kolektore geotermikoetan, zundaketa bete edo estali ondoren.

-Erantzun termikoaren entsegua (ETE).

-Estankotasunari buruzko hasierako proba; erresistentzia mekanikoko proba ur sareetan.

-Hozkuntza zirkuituetan estankotasun-probak egitea.

-Ihesak aurkitzeko eta konpontzeko teknikak, segurtasuneko eta erregelamenduzko neurriak betez.

-Segurtasuneko elementuak konprobatzea eta haien tara zehaztea, erregelamenduen eta jarraibide teknikoen arabera (tinbre presioak eta beste).

Instalazio geotermikoak abian jartzea:

-Bero ponpa geotermikoetan deshidratatzeko eta hozgarria kargatzeko prozesua egitea.

-Lanerako fluidoa kargatzea (ura-glikola disoluzioa edo ura-alkohola disoluzioa instalazioko harrapatze geotermikoko gailuan.

-Instalazio geotermikoak abian jartzeko prozedurak. Aurretiko entseguak eta jarraibide teknikoak.

-Instalazioko kontrol eta segurtasun elementuen eta hargailu elektrikoen funtzionamenduaren sekuentzia.

-Abian den instalazioaren funtzionamendu-parametroak: jauzi termikoak, kontsumo elektrikoa,. presioak eta bestelako parametroak.

-Erregulazioa. Eraginkortasun energetikoa. Instalazioko ekipamenduak eta elementuak kalibratzea funtzionamenduko parametro zuzenen arabera (presostatoak, termostatoak, zundak, antzigarra kentzekoak eta beste).

-Errendimendua. Errendimendua kalkulatzea.

-Dokumentazio teknikoa prestatzea (eskemak, funtzionamenduko jarraibideak, zunden kokapenaren erreferentzia eta beste) eta erregelamenduzko dokumentazioa osatzea.

Prestakuntza unitatea: Instalazio geometrikoen mantentze-lanak.

Kodea: NA11 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Mantentze prebentiboa instalazio geotermikoetan:

-Instalazio geotermikoen mantentze planak.

-Mantentze prebentiboko eragiketak ekipamendu eta instalazioetan, eta instalazio geometrikoetan arauz egin beharreko aldizkako ikuskatzeak.

-Lurrungailuak, kondentsadoreak, iragazkiak eta konduktuak garbitzeko eragiketak. Legionelaren aurkako tratamenduak.

-Ihesak detektatzeko ekipamenduak; zirkuituak ekortu eta garbitzea. Ura banatzeko sistemak doitu eta orekatzea.

-Neurketako eta doikuntzako ekipamenduak. Parametroak neurtzea. Teknikak, neurketa guneak eta emaitzak interpretatu eta alderatzea.

-Instalazioetan azidotasuna analizatzea.

-Harrapatze geotermikoko zirkuituan izotz-kontrakoaren kontzentrazioa analizatzea.

-Konpresoreetako olioa kargatzeko prozesuak eta teknikak.

-Instalazioei buruzko arau indardunak.

-Instalazioen eraginkortasun energetikoaren kontrola.

-Erregistroko eta eragiketen liburua osatzea.

-Instalazioetako hondakinak kudeatu eta tratatzea.

Instalazio geotermikoetako matxurak eta akatsak diagnostikatzea:

-Abian diren instalazioen datuak hartzea.

-Matxuren diagnostikoa, lortutako datuen arabera.

-Instalazio geotermikoetako matxurak: tipologia, eraginak eta haiek aurkitzeko prozedurak.

-Aire eta ur instalazioetako matxurak: tipologia, instalazioetan dituzten eraginak eta haiek aurkitzeko prozedurak.

-Esku-hartzeen txostenak.

Mantentze zuzentzailea instalazio geotermikoetan:

-Ekipamendu geotermikoen osagaiak desmuntatzeko, egiaztatzeko, konpontzeko eta muntatzeko teknikak. Balbulak, ponpak, iragazkiak, osagai elektrikoak eta kontroleko osagaiak eta beste ordeztea.

-Matxurak konpontzea instalazio eta ekipamenduetan, matxuratutako osagaia ordezteko edo konpontzeko teknikak erabiliz.

-Hozgarria eta instalaziorako kaltegarriak izan daitezkeen beste gai batzuk berreskuratzeko teknikak.

-Segurtasun neurriak instalazioen mantentze-lanetako eragiketetan.

-Instalazioak zerbitzuan jartzea, haiek konpondu ondoren.

-Matxurei buruzko txostenak eta haiek mantentze liburuan erregistratzea.

-Eraginkortasun energetikoa instalazioen konponketan.

4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

4. ERANSKINA

1/1990 Lege Organikoaren babesean Eraikineko eta Prozesuko Instalazioak Mantendu eta Muntatzeko goi mailako teknikariaren tituluan ezarritako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanetako goi mailako teknikariaren tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (1/1990 LOGSE):

ERAIKINEKO ETA PROZESUKO INSTALAZIOAK MANTENDU ETA MUNTATZEA

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 LOE):

BERO ETA FLUIDO INSTALAZIOEN MANTENTZE-LANAK

Instalazioen mantentze-lanen eta muntaketaren prozesuak eta kudeaketa.

Kalitatea ekipamendu eta instalazioen mantentze-lanetan eta muntaketan.

0133. Muntaketa, kalitatea eta mantentze-lanak kudeatzea.

Instalazioak muntatzeko prozesuak egitea.

0122. Instalazioak muntatzeko prozesuak.

Instalazio termikoen eta fluido instalazioen mantentze-lanak.

0135. Hozkuntza eta girotze instalazioen mantentze-lanak.

0136. Bero eta fluido instalazioen mantentze-lanak.

Instalazio termikoen eta fluido instalazioen mantentze-lanetako proiektua.

0134. Instalazio termikoak eta fluido instalazioak konfiguratzea.

Instalazioetako sistema automatikoak.

0120. Sistema elektrikoak eta automatikoak.

Instalazio termikoetarako eta fluido instalazioetarako ekipamenduak.

0121. Ekipamendu eta instalazio termikoak

0124. Energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa.

Instalazioen irudikapen grafikoa.

0123. Instalazioen irudikapen grafikoa.

Lantokiko prestakuntza.

0140. Lantokietako prestakuntza.

5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

5. ERANSKINA

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN LANBIDE MODULUAK

UC1286-3: Fluidoak banatzeko sare eta sistemen muntaketa ikuskatu eta kontrolatzea.

UC1169-3: Instalazio termikoen muntaketa ikuskatu eta kontrolatzea.

0122. Instalazioak muntatzeko prozesuak.

0133. Muntaketa, kalitatea eta mantentze-lanak kudeatzea.

UC1287-3: Fluidoak banatzeko sare eta sistemen mantentze-lanak planifikatzea.

0133. Muntaketa, kalitatea eta mantentze-lanak kudeatzea.

UC1170-3: Instalazio termikoen mantentzea planifikatzea.

0133. Muntaketa, kalitatea eta mantentze-lanak kudeatzea.

UC1173-3: Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-instalazioen mantentzea egitea eta ikuskatzea.

UC1174-3: Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-instalazioen abian jartzea kontrolatzea.

UC1175-3: Hozkuntza instalazioen mantentzea egitea eta ikuskatzea.

UC1176-3: Hozkuntza instalazioen abian jartzea kontrolatzea.

0120. Sistema elektrikoak eta automatikoak.

0122. Instalazioak muntatzeko prozesuak.

0124. Energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa.

0135. Hozkuntza eta girotze instalazioen mantentze-lanak.

UC1288-3: Fluidoak banatzeko sare eta sistemen mantentze-lanak egitea eta ikuskatzea.

UC1289-3: Fluidoak banatzeko sare eta sistemen abian jartzea kontrolatu eta egitea.

UC1171-3: Berokuntza instalazioen mantentzea egitea eta ikuskatzea.

UC1172-3: Berokuntza instalazioen abian jartzea kontrolatzea.

0120. Sistema elektrikoak eta automatikoak.

0122. Instalazioak muntatzeko prozesuak.

0124. Energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa.

0136. Bero eta fluido instalazioen mantentze-lanak.

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK

0122. Instalazioak muntatzeko prozesuak.

0133. Muntaketa, kalitatea eta mantentze-lanak kudeatzea.

UC1286-3: Fluidoak banatzeko sare eta sistemen muntaketa ikuskatu eta kontrolatzea.

UC1169-3: Instalazio termikoen muntaketa ikuskatu eta kontrolatzea.

0133. Muntaketa, kalitatea eta mantentze-lanak kudeatzea.

UC1287-3: Fluidoak banatzeko sare eta sistemen mantentze-lanak planifikatzea.

0133. Muntaketa, kalitatea eta mantentze-lanak kudeatzea.

UC1170-3: Instalazio termikoen mantentzea planifikatzea.

0120. Sistema elektrikoak eta automatikoak.

0122. Instalazioak muntatzeko prozesuak.

0124. Energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa.

0135. Hozkuntza eta girotze instalazioen mantentze-lanak.

UC1173-3: Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-instalazioen mantentzea egitea eta ikuskatzea.

UC1174-3: Girotze- eta aireztatze- nahiz kanporatze-instalazioen abian jartzea kontrolatzea.

UC1175-3: Hozkuntza instalazioen mantentzea egitea eta ikuskatzea.

UC1176-3: Hozkuntza instalazioen abian jartzea kontrolatzea.

0120. Sistema elektrikoak eta automatikoak.

0122. Instalazioak muntatzeko prozesuak.

0124. Energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa.

0136. Bero eta fluido instalazioen mantentze-lanak.

UC1288-3: Fluidoak banatzeko sare eta sistemen mantentze-lanak egitea eta ikuskatzea.

UC1289-3: Fluidoak banatzeko sare eta sistemen abian jartzea kontrolatu eta egitea.

UC1171-3: Berokuntza instalazioen mantentzea egitea eta ikuskatzea.

UC1172-3: Berokuntza instalazioen abian jartzea kontrolatzea.

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

A) Moduluak ematen dituzten irakasleak

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0120. Sistema elektrikoak eta automatikoak.

. Energia Sistemen Antolaketa eta Proiektuak.

. Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak.

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0121. Ekipamendu eta instalazio termikoak.

. Energia Sistemen Antolaketa eta Proiektuak.

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0122. Instalazioak muntatzeko prozesuak.

. Ekipamendu Termikoak eta Fluidoen Ekipamenduak Instalatu eta Mantentzea.

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0123. Instalazioen irudikapen grafikoa.

. Ekipamendu Termikoak eta Fluidoen Ekipamenduak Instalatu eta Mantentzea.

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

. Fabrikazio Mekanikoko Proiektuen Bulegoa.

0124. Energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa.

. Energia Sistemen Antolaketa eta Proiektuak.

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0133. Muntaketa, kalitatea eta mantentze-lanak kudeatzea.

. Energia Sistemen Antolaketa eta Proiektuak.

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0134. Instalazio termikoak eta fluido instalazioak konfiguratzea

. Energia Sistemen Antolaketa eta Proiektuak.

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0135. Hozkuntza eta girotze instalazioen mantentze-lanak.

. Ekipamendu Termikoak eta Fluidoen Ekipamenduak Instalatu eta Mantentzea.

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0136. Bero eta fluido instalazioen mantentze-lanak.

. Ekipamendu Termikoak eta Fluidoen Ekipamenduak Instalatu eta Mantentzea.

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0137. Instalazio termikoen eta fluido instalazioen mantentze-lanetako proiektua.

0138. Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

. Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa.

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0139. Enpresa eta ekimena.

. Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa.

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

NA01 Ingelesa I Nota de   Vigencia

. Ingelesa.

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

NA02 Ingelesa II Nota de   Vigencia

. Ingelesa.

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

NA11 Instalazio geotermikoak.

. Ekipamendu Termikoak eta Fluidoen Ekipamenduak Instalatu eta Mantentzea.

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

. Irakasle espezialista.

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

-Enpresa Zientzietako diplomaduna.

-Lan Harremanetako diplomaduna.

-Gizarte Laneko diplomaduna.

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna.

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna.

Energia Sistemen Antolaketa eta Proiektuak.

-Industria ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Aeronautikako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Herri Lanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Ontzietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Meategietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Ontzietako Makinetako diplomaduna.

Sistema elektrotekniko eta automatikoak.

-Ontzietako Irrati-elektronikako diplomaduna.

-Aeronautikako ingeniari teknikoa, Aire Nabigazioa espezialitatea.

-Informatikako Sistemen ingeniari teknikoa.

-Industria ingeniari teknikoa, Elektrizitatea espezialitatea, Industria Elektronika espezialitatea.

-Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0120. Sistema elektrikoak eta automatikoak.

0121. Ekipamendu eta instalazio termikoak.

0124. Energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa.

0133. Muntaketa, kalitatea eta mantentze-lanak kudeatzea.

0134. Instalazio termikoak eta fluido instalazioak konfiguratzea.

0138. Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

0139. Enpresa eta ekimena.

NA01 Ingelesa I Nota de   Vigencia

NA02 Ingelesa II Nota de   Vigencia

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk.

0122. Instalazioak muntatzeko prozesuak.

0123. Instalazioen irudikapen grafikoa.

0135. Hozkuntza eta girotze instalazioen mantentze-lanak.

0136. Bero eta fluido instalazioen mantentze-lanak.

0137. Instalazio termikoen eta fluido instalazioen mantentze-lanetako proiektua.

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa edo arkitektoa.

-Teknikaria edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

7. ERANSKINA. LEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekua:

Balio anitzeko gela.

Gela teknikoa.

Mekanizazio tailerra.

Sistema elektriko eta automatikoetako tailerra.

Instalazio termikoetako tailerra.

Iragarkiaren kodea: F1116258

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web