(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

20/2011 FORU LEGEA, ABENDUAREN 28KOA, ZENBAIT ZERGA ALDATU ETA BESTE TRIBUTU-NEURRI BATZUK HARTZEKOA Nota de Vigencia

BON N.º 256 - 30/12/2011; corr. err., BON 12/01/2012



ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Gobernuak politika fiskalaren arloan hartzen dituen neurriek bi eduki arlo dituzte: batetik, aurrekontu-politika, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean islatzen dena, eta bestetik, tributu-politika, neurri handi batean Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko Foru Lege honetan islatzen dena. Hortaz, azkeneko lege proiektu horren bidez Nafarroako Gobernuaren tributu-politika ezartzen da, bere aurrekontu-politika sendotu eta bermatzeko asmoz.

Hori helburu, foru lege honen helburua da legezko arau batzuetan aldaketak egitea. Hauek dira nabarmenenak: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena; Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legea; Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legea; Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea; Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea; Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legea, Kooperatiben Zerga-araubidea arautzen duen ekainaren 21eko 9/1994 Foru Legea; jokoaren gaineko tributuak, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legea.

Foru legeak hamaika artikulu ditu, lau xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat eta hiru azken xedapen.

Lehenengo artikuluak zenbait aldaketa egiten ditu ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginean.

Gauzazko ordainketen gaineko zenbait alderdi aldatzen dira. Alde batetik, 15.2 artikuluan prestazio batzuk aipatzen dira, diruzkoa ez den ordainketarik edo gauzazko ordainketarik gabekotzat jotzen direnak. Aldaketa honek 15.2 artikuluan agertzen diren prestazioen zerrendan kasu gehiago eranstea dakar. Hortaz, honako hauek ere ez dira gauzazko ordainketatzat hartuko: baimena duten ikastetxeek bertako langileen seme-alabei honako maila hauetan ematen dieten hezkuntza zerbitzua: eskolaurrekoa, haur, lehen eta derrigorrezko bigarren hezkuntza, lanbide heziketa eta unibertsitateko ikasketak. Bestalde, g) letra eransten zaio 16.1 artikuluari. Artikulu horretan finkatzen da, hain zuzen, beren ohiko jardunbidean gauzazko ordainketatzat hartutako jardueretan aritu ohi diren enpresek beren langileei egiten dizkieten gauzazko ordainketen berariazko balorazioa.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan garrantzi handiko aldaketa bat egin da, izan ere, 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Testu Bateginaren 60. artikulua aldatu da eta, horren ondorioz, aurrezkiaren likidazio-oinarri bereziaren karga-tasa 100eko 18tik 100eko 19ra igo, 0tik 6.000 eurora bitartean tarterako. Aurrezkiaren likidazio-oinarri bereziaren karga-tasaren igoera horrek balioko du diru gehiago biltzeko eta karga-tasak eta zerga informazioaren kudeaketa araubide erkideko lurraldearekin bateratzeko. Aldaketa horren ondorioz hogeigarren xedapen gehigarriaren 2. idatz-zatia ere aldatu behar da, banakako bizi-aseguruen edo baliaezintasuneko aseguruen kontratuetatik sortutako etekinak jasotzearen ondoriozko konpentsazio fiskalari buruzkoa, eta beste xedapen gehigarrri bat erantsi behar da, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera 100eko 19ra igotzeko ondasun higigarrien kapitalaren etekinen gaineko atxikipenaren edo konturako sarreraren ehunekoa, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio eta partaidetzen eskualdaketatik edo horien errenboltsotik heldutako ondare-gehitzeena eta ondasun higiezinen errentamendu eta azpierrentamenduena.

Azken honetan agerian dagoen errealitate bat ugaltzen ari da, batez ere kirolari profesional batzuen eremuan (futbolariak, pilotariak eta txirrindulariak), zeinaren bidez, zergen ordainketari ihes egiteko, kirolari horien irudia ustiatzeko eskubidea entitate tartejarri batzuei lagatzen baitzaie, eta horretarako baliabide ezberdinak erabiltzen dira. Horri aurre egiteko, 52. bis artikulua sartzen da irudi-eskubideen lagapenaren ondoriozko errentak arautzeko, estatuko araudiaren ildo beretik. Aginduak 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak. Araubide berriari esker, zergen ordainketari ihes egiteko baliabide horien aurka borroka egin daiteke, izan ere, baliabide horien bitartez, batetik, enplegatzaileek aukera dute kontzeptu hori dela-eta kirolariei ordaindutako errenten atxikipenak saihesteko, eta bestetik, kirolariek errentaren gaineko kargaren zerga-gehikortasunari itzuri egiten ahal diote, eskubidea sozietate bati lagaz. Sozietate tartejarri hori, gainera, Espainiatik kanpora egon daiteke, eta batzuetan, paradisu fiskaletan izaten dira.

2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, lanaren kenkaria aldatzen da, 12.050 eurotik gorako lan etekin garbiak dituzten jarduneko langileentzat modulatzeko. Errenta baxuek kenkari hori izaten segituko dute, oso-osorik, baina 9.100 eurotik gora poliki-poliki jaitsiko da.

Azkenik, beste xedapen gehigarri bat ezarri da, hogeita hemezortzigarrena, enpresa edo lanbide jarduera batean 2012. urtean hasten diren subjektu pasiboei aplikatu beharreko onura fiskalak luzatzeko, betiere etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren araubidearen arabera kalkulatzen baldin badute, dela modalitate arruntean, dela modalitate erraztuan.

2. artikuluak Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legea aldatzen du, nabarmenki. Aldaketek 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dituzte ondorioak. Gauza jakina da ondarearen gaineko zerga azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen bidez ezarri zela, eta galdagarria izan zela Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 24ko 22/2008 Foru Legeak indarra hartu arte, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Arau horrek ez zuen, berez, zerga indargabetu, ordaindu beharra kendu zuen bakarrik, izan ere, %100eko hobaria ezarri zuen kuota osoan, eta aitortu beharra kendu.

Foru lege honek ondarearen gaineko zergaren karga berrezartzen du egiazki. Krisialdi ekonomikoak aurrekontu-zailtasunak dakartza, eta horregatik gomendagarria da tributu-neurri hau hartzea diru-sarrera publikoak areagotzeko. Neurri hau hartzeko, berdintasunaren printzipioa hartu da aintzat, gaitasun ekonomiko handiagoa duten pertsonek gehiago lagun dezaten egungo egoera zaila gainditzeko eta aurrekontuen egonkortasunerako helburuak betetzeko. Azken finean, zergaren karga berrezartzen da 2011. urtetik beretik, izan ere, 2011ko abenduaren 31n zerga sorraraziko da, %100eko onura orokorra kenduko, eta aitorpena aurkeztu beharra berriz ezarriko. 2008an aplikatutako tarifa mantentzen da, baina, karga hau ondare handiei bakarrik ezartzearren, salbuetsita dagoen gutxieneko ondarea 700.000 euroraino igotzen da, eta ohiko etxebizitzagatik salbuetsita dagoen gehieneko kopurua 300.000 euroan finkatzen.

3. artikuluak Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen zenbait manu aldatzen ditu.

Inbertsioetarako erreserba bereziari dagokionez, 42.1 artikulua aldatzen da, ekitaldi ekonomikoan inbertsioetarako erreserba berezian egin beharreko kontabilitate-zuzkiduraren gutxieneko kopurua 150.000 eurotik 90.000 eurora murrizteko. Bistan denez, helburua inbertsioari laguntzeko onura fiskal honen potentziala handitzea da, malguagoa izan dadin eta subjektu pasibo gehiagok erabil dezaten.

Enplegua sortzeagatiko kenkariari dagokionez, 71.5 artikuluaren edukia aldatzen da, kenkariaren aplikazioa argitzearren. Horrela, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan aipatutako sozietate talde bateko kide diren entitateen kasuan, enplegua sortzeagatiko kenkariaren oinarria finkatzeko, ez da bakarrik entitate hori kontuan hartuko, baizik eta talde osoak sortutako enplegua.

117. artikulua ere aldatzen da, babeseko erakunde-sistema baten partaide diren kreditu-entitate guztiak sartzeko talde fiskalaren eremuaren barrenean.

Aldi baterako ezarri ziren onura fiskal batzuen iraunaldia luzatzen da. Horrela, hogeita batgarren xedapen gehigarria eransten da, ondare-elementuen amortizazio azeleratua bi urte luzatzeko enpresa txikientzat. Amortizazio hori hamalaugarren xedapen gehigarrian aurreikusita zegoen, 2009tik 2011ra bitarteko urteetan hasi ziren zergaldietarako, biak barne. Enpresa txikien mesederako, enplegua sortzeagatiko kenkariak, 71. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan azaltzen direnak, %30 handitzeko onura 2012. eta 2013. urteetan hasitako zergaldietara ere luzatzen da. Onura hori 2010. eta 2011. urteetarako araututa zegoen hamazazpigarren xedapen gehigarriaren bidez. Azkenik, inbertsioa gauzatzeko epea aldatzen da berrinbertsioagatiko salbuespen kasuetan edo Inbertsioetarako Erreserba Berezian. Hogeita hamalaugarren xedapen iragankorrean 2012ko urtarrilaren 1era bitarterako aurreikusi bezala eginen da: onura fiskal honen aplikazioaren indarraldia 2014ko urtarrilaren 1era arte luzatzen da.

2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, %18tik 19ra igotzen da oro har egin beharreko atxikipenaren edo konturako diru-sarreraren ehunekoa.

Beste alde batetik, Moderna fundazioari dohaintzan emandako kopuruetarako pizgarri fiskalak ezarri nahi dira. Horrela, fundazio horri dohaintzan emandako diru-kopuruak honako tratamendu hau izanen du sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboentzat: fundazioei egindako dohaintzetarako ezarritako zerga araubide bera aplikatzen ahalko zaio (hau da, gastu kenkaria izanen da, muga batzuk gorabehera), eta gainera, zergaren kuota likidotik honako hau kentzen ahalko da: emandako diru-kopuruei %40 aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa (60.000 euro gehienez), eta dohaintzaren muga horretatik gora, berriz, %50.

Laugarren artikuluak Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen du. Zergaren subjektu pasiboen zehaztapenean funtsezko aldaketa bat egiten da, horien artean ondasun higiezinen eskuratzaileak sartzen baitira, ondasun horien entrega konkurtso prozesu baten barrenean egin bada. Aldaketa horren asmoa da tributu kreditua bermatzea, izan ere, gaur egun konkurtso prozesu batean dagoen subjektu pasiboak, ondasun higiezinak saltzean, zergaren kuotak jasanarazten ditu, baina askotan kuota horiek ez dira zerga administrazioan sartzen hartzekodunen konkurtsoan gertatzen diren gorabeherak direla kausa.

Bosgarren artikuluan, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legeari dagokionez, aldaketa puntual bat egiten da: erregelamenduzko araua egokitzen da fabrikazioaren gaineko zerga bereziak itzultzeko eskaerak aurkezteko epeak zehazteko.

6. artikuluak Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren agindu batzuk aldatzen ditu. Batetik, zergadunak zerga administrazioari eskatzen ahalko dio, geroratutako zorren bermeen ordez, kautelazko neurriren bat har dezala, diru-bilketaren faserako foru legeak berak aurreikusi dituenetatik: Foru Komunitateak egin beharreko ordainketak edo zerga itzulketen ordainketa atxikitzea, eta ondasun eta eskubideen aurreneurrizko enbargoa. Neurriak hirugarren baten kreditu, ondasun edo eskubideen gainean ere hartzen ahalko dira, eskaerarekin batera hirugarren horren eskaintza frogagarria aurkezten bada.

Bestalde, kudeaketa organoek egiaztapen laburtuko jarduketak egiteko ahalmena handitzen da, eta haien lana sendotzen. Enpresa eta lanbide jardueren kontabilitate-liburuak aztertzeko salbuespena mantentzen da, baina beste edozein liburu, erregistro edo agiri ofizial aztertzeko aukera gehitzen da, merkataritza kontabilitatearen kopiak barne, baita liburu, erregistro edo agiri horietan sartutako eragiketen faktura edo agiriak ere.

Tokiko zergei dagokienez, zazpigarren artikuluan trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren tarifak eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifen kuotak eguneratzen dira, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen dutenak. Ibilgailuei dagokienez, 2010eko ekainetik 2011ko uztailera bitarte KPIak izandako aldaketa %3koa izan da, eta horixe da 2011. urtean indarra izan duten tarifei aplikatu beharreko aldaketaren ehunekoa. Jarduera ekonomikoen gaineko zergari dagokionez, egun indarra duten tarifak %3,5 igoko dira.

Zortzigarren artikuluaren bidez zenbait aldaketa egiten zaizkio Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legeari, alde batetik, 35. artikuluaren testuan zuzenketa tekniko bat egiteko, eta bestetik, bigarren eta laugarren xedapen gehigarrien edukia argitzeko.

Foru legearen bederatzigarren artikuluak Kooperatiben Zerga-araubidea arautzen duen ekainaren 21eko 19/1994 Foru Legea aldatzen du, Europako Batzordearen 2009ko abenduaren 15eko Erabakia betetzeko, hau da, erregaien kostua igo ondoren Espainian nekazaritza kooperatibei laguntzeko aplikatutako neurriei buruzko erabakia: neurri horiek barne merkatuarekin bateraezinak diren estatu-laguntza gisa deklaratu dira.

Hamargarren artikuluaren bidez jokoaren gaineko tributuen zenbait alderdi arautzen dira. Lehenbizi, B motako makinen karga-tasa aldatzen da (3.500 eurotik 3.000 eurora jaisten da, urtean), baita gauzazko sariak ematen dituzten makinena ere (500 eurotik 100 eurora urtean). Bigarrenik, bingo jokoaren karga-tasa aldatzen da, %52tik 47ra jaitsi baita.

11. artikuluaren bidez zenbait aldaketa egiten zaizkio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeari, kontzeptu eta tasa batzuk eguneratzeko. Gainera, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, zenbateko finko bat duten tasa guztiak igoko dira, oro har, 2011. urtean eskatzen zen zenbatekoari 1,04 koefizientea aplikatuta. Tasen kobraketa erraztearren, zenbatekoak biribiltzeko formula bat ezarri da, euroaren hurbileneko hamarrenean biribiltzeko.

Lehenengo xedapen gehigarrian Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 27. artikuluan aipatutako diruaren balio-galera zuzentzeko koefizienteak eguneratzen dira, 2012. urtean hasten diren zergaldiei dagokienez.

Bigarren xedapen gehigarrian xedatzen da subjektu pasiboek Inbertsioetarako Erreserba Berezian zuzkidurak egiten ahalko dituztela, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren lehenengo bi ekitaldietan lortzen diren etekinen kontura.

Hirugarren xedapen gehigarriak Foru Komunitateko sozietate publikoen onura fiskalak berrantolatzen ditu. Arauketa berri hau beharrezkoa da sozietate publiko horiek foru lurraldean berrantolatzeko izandako prozesuaren ondorioz, batez ere egin diren bat-egiteen ondorioz.

Laugarren xedapen gehigarriak ezartzen du Ekonomialarien eta Merkataritza eta Enpresa Tituludunen Elkargo Ofizialetako Nafarroako Kontseiluek bat egiteko prozesuaren tributu araubidea, baita Nafarroako Ekonomialarien Elkargo Ofizialak eta Nafarroako Merkataritza eta Enpresa Tituludunen Elkargo Ofizialak bat egitekoarena ere.

Xedapen indargabetzailean jasotzen da, besteak beste, Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergari buruzko xedapenen Testu Bateginaren bigarren eta hirugarren xedapen gehigarrien indargabetzea.

Azken xedapenetan lehenaren bidez Sozietateen gaineko Zergari buruzko Xedapenen Testu Bateginaren 22.B artikuluko Hirugarren atala aldatzen du, abenduaren 29ko 19/2005 Foru Legeak onetsitako testuaren arabera. 2012. eta 2013. urteetan hasten diren zergaldietarako ondorioekin, berriz igotzen da kirolaren, kulturaren eta gizarte laguntzaren arloko jarduerak babesteko kontratuen bitartez bideratzen diren publizitate gastuetan ordaindutako diru-kopuruetarako onura fiskala, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu eskudunek jarduera horien gizarte interesa deklaratzen badute. Eskala bat prestatu da, non, babespen kontratu horiengatik ordaindutako kopuruak igo ahala, kenkarien ehunekoak ere igotzen diren. Gainera, enpresa berriak erakarri nahi dira mezenasgo jardueretara, kirolaren, kulturaren edo gizarte laguntzaren arloko babes jardueretan hasten diren subjektu pasiboentzako kenkarien ehunekoa igotzea ezartzen baita 2012. urterako.

Azken xedapenetan bigarrenak ahalmena ematen dio Nafarroako Gobernuari foru legea garatzeko, eta azken xedapenetan hirugarrenean, berriz, foru legearen indar hartzea arautzen da.

Lehenengo artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren manu hauek (testu bategina ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen) honelako idazketa izanen dute:

Bat. 7.f) artikulua, lehenengo lerroaldea. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"f) Estatuko Loteria eta Apustuetarako sozietate estatalak, Nafarroako Foru Komunitateak edo autonomia erkidegoek antolatutako loteria, joko eta apustuetako sariak, hala nola Espainiako Gurutze Gorriak antolatutako zozketetakoak eta Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalak baimendutako jokoetakoak."

Bi. 7.p) artikulua, bigarren lerroaldea. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"Orobat, zerga honetatik salbuetsita egonen dira honako lege hauetan aipatutako kalte-ordainen ondorioz jasotako diru-kopuruak: Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko apirilaren 28ko 9/2010 Foru Legea, Terrorismoaren Biktimekiko Elkartasunari buruzko urriaren 8ko 32/1999 Legea, eta Terrorismoaren Biktimak Aintzatetsi eta haiei Osoko Babesa Emateko irailaren 22ko 29/2011 Legea."

Hiru. 14.2.b) artikulua. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"b) Nafarroako Parlamentuko, Europako Parlamentuko, Gorte Nagusietako, autonomia erkidegoetako legebiltzarretako eta toki korporazioetako kideei duten karguagatik ordaintzen zaizkien zenbatekoak."

Lau. 15.2 artikulua, e) letra gehitzea. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"e) Baimena duten ikastetxeek bertako langileen seme-alabei, dohainik edo merkatuko ohiko prezioan baino merkeago, honako maila hauetan ematen dieten hezkuntza zerbitzua: eskolaurrekoa, haur, lehen eta derrigorrezko bigarren hezkuntza, lanbide heziketa eta unibertsitateko ikasketak."

Bost. 16.1 artikulua, g) letra gehitzea. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"g) Aurreko letretan xedatutakoa gorabehera, ohiko jardunbidean gauzazko etekinak sortzen dituzten jardueretan aritzen diren enpresek ordaindutako gauzazko etekinen kasuan, balorazioa ezin izanen da baxuagoa izan ondasun, eskubide edo zerbitzu horrek jendearentzat duen prezioa baino.

Jendearentzako preziotzat hartzen da Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren Testu Bategina onetsi zuen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 60. artikuluan aurreikusi dena, deskontu arruntak kenduta. Deskontu arruntak dira enpresako langileen antzeko ezaugarriak dituzten beste giza-taldeei eskaintzen zaizkienak, baita promozio deskontu orokorrak ere, gauzazko ordainketa egiten denean indarra dutenak, eta orobat, aurrekoetatik ezberdina izanik, aipatutako prezioaren %15etik gorakoak edo urtean 1.000 eurotik gorakoak ez direnak."

Sei. 39.5 artikulua, e) letra gehitzea. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"e) Entitateetako akzioen edo partaidetzen eskualdaketen kasuan, erosketaren unean entitate horiek enpresa gazte eta berritzailetzat hartu baldin badira Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, betiere foru lege honen 62.11 artikuluaren b) letratik f) letrara bitarte, biak barne, aurreikusitako betebeharrak eta baldintzak betetzen badira, eta eskualdatzen diren baloreak eskualdatu aurreko bost urtean eskuratu baldin badira.

Salbuespena ezin da 6.000 eurotik gorakoa izan urtean."

Zazpi. III. tituluko II. kapituluaren 5. atalaren errubrika. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"5. atala. Errenta-egozpena, nazioarteko gardentasun fiskala, inbertsio kolektiboko erakundeak eta irudi-eskubideak."

Zortzi. III. tituluko II. kapituluaren 5. atalaren barruan, "Irudi eskubideak" izeneko 4. azpiatala gehitzea. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"4. azpiatala. Irudi-eskubideak".

Bederatzi. III. tituluko II. kapituluaren 5. atalaren 4. azpiatalaren barruan, 52. bis artikulua gehitzea. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"52. bis artikulua. Errenta-egozpenak irudi-eskubideak lagatzeagatik.

1. Honako inguruabar hauek gertatzen direnean, subjektu pasiboek, foru lege honetako arauetan xedatutakoarekin bat, 3. atalean aipatzen den diru-kopurua bere buruari egotziko diote:

a) Beren irudia ustiatzeko eskubidea beste pertsona edo entitate egoiliar edo ez-egoiliar bati laga izana, edo beren irudia erabiltzeko baimena edo adostasuna eman izana. Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, ez du garrantzirik lagapena, adostasuna edo baimena pertsona fisikoa subjektu pasibo ez zen garai batekoa izateak.

b) Beste pertsona edo entitate batentzako zerbitzuak ematen egotea lan harreman baten esparruan.

c) Subjektu pasiboarekin harremana duen pertsonak edo entitateak, edo Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 28. artikuluan adierazita bezala haiekin lotutako beste edozein pertsonak edo entitatek, pertsona fisikoaren irudia ustiatzeko eskubidearen lagapena edo irudia erabiltzeko adostasuna edo baimena lortu izana pertsona edo entitate egoiliar edo ez-egoiliarrekin hitzartutako egintza baten bitartez.

2. Aurreko idatz-zatian adierazitako egozpena ez da bidezkoa izanen aurreko idatz-zatiko lehenengo lerroaldean aipatutako pertsona fisikoak lan harremanaren bidez zergaldian lortutako lan etekinak ez badira eragiketa honen emaitzaren %85etik beherakoak, hots, etekinen batura gehi aurreko idatz-zatiaren c) letran aipatutako pertsona edo entitateen kargura, hantxe adierazitako egintzengatik, eskuratutako kontraprestazio guztia.

3. Egotzi beharreko diru-kopurua izanen da pertsona fisikoaren lan zerbitzuak kontratatu aurretik ordaindutako kontraprestazioa, edo 1. idatz-zatiko c) letran aipatzen den pertsonak edo entitateak, han adierazitako egintzengatik, ordaindu beharreko kontraprestazioa. Diru-kopuru horri 8. idatz-zatian aipatutako konturako diru-sarreraren zenbatekoa gehituko zaio, eta 1. idatz-zatiko a) letran aipatutako lagapenaren, adostasunaren edo baimenaren ondorioz pertsona fisikoak lortutako kontraprestazioaren balioa kenduko zaio, betiere kontraprestazio hori lortu baldin bada irudiaren titularra den pertsona fisikoa zerga honen subjektu pasibo izandako zergaldi batean.

4. Lehena. Egozpena bidezkoa denean, 1. idatz-zatiko lehenengo lerroaldean aipatzen den pertsonak honako kenkariak egiten ahalko ditu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota likidotik:

a) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren edo sozietatearen gaineko zergaren baliokide edo antzekoa den zergaren edo zergen kontura, lehenengo lagatzaile izandako pertsona edo entitate ez-egoiliarrak atzerrian ordaindutakoa, hain zuzen, bere zerga-oinarrian sartu beharreko zenbatekoaren ondoriozko errenta garbiaren zatiari dagokiona.

b) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren edo sozietatearen gaineko zergaren kontura, lehenengo lagatzaile izandako pertsona edo entitate egoiliarrak Espainian ordaindutakoa, hain zuzen, bere zerga-oinarrian sartu beharreko zenbatekoaren ondoriozko errenta garbiaren zatiari dagokiona.

c) Atzerrian egiazki ordaindutako zerga edo karga, lehenengo lagatzaileak banatutako dibidenduen edo mozkinetako partaidetzaren banaketaren ondorioz, dela zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmen baten arabera, dela kasuan kasuko herrialde edo lurraldearen barne-legediaren arabera; hain zuzen, zerga-oinarrian sartutako kopurua hartuko da aintzat.

d) Pertsona fisiko ez-egoilarrak bere irudia ustiatzeko eskubidea lehenbiziko aldiz lagatzearen ondorioz edo hura erabiltzeko adostasuna edo baimena ematearen ondorioz lortutako kontraprestazioagatik Espainian ordaindutako zerga.

e) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren baliokide edo antzekoa den zergaren edo zergen kontura, pertsona fisikoak bere irudia ustiatzeko eskubidea lehenbiziko aldiz lagatzearen ondorioz edo hura erabiltzeko adostasuna edo baimena ematearen ondorioz lortutako kontraprestazioagatik atzerrian ordaindutakoa.

Bigarrena. Kenkari horiek eginen dira nahiz eta zergak, egozpena egin zen zergaldiari ez, beste bati egokitu.

Paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurraldeetan ordaindutako zergak ez dira inola ere kenkari gisa hartuko.

Kenkari horiek, guztira hartuta, ezin dira izan zerga-oinarrian egotzitako errentagatik Espainian ordaindu beharreko kuota osoa baino handiagoak.

5. Lehena. Artikulu honetako 1. idatz-zatiaren c) letran aipatutako pertsonak edo entitateak adostutako ordainketa edo kontraprestazioa egiten duen egunari dagokion zergaldian eginen du egozpena pertsona fisikoak, salbu eta zergaldi horretan pertsona fisiko hori ez bada zerga honen subjektu pasibo. Kasu horretan, egozpena zerga hau ordaindu behar duen lehenengo edo azkeneko zergaldian eginen da, kasuan-kasuan.

Bigarrena. Egozpena zerga-oinarrian eginen da, 53. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hirugarrena. Horren ondorietarako, 1. idatz-zatiko c) letran aipatzen den pertsonak edo entitateak adostutako kontraprestazioa edo ordainketa egiten duen egunari dagokion indarreko kanbio-tasa erabiliko da.

6. Lehena. Lehenengo lagatzaileak banatutako dibidenduak edo mozkinetako partaidetzak ez dira lagatzaileko bazkideen zerga pertsonalean egotziko, 1. idatz-zatiko lehenengo lerroaldean aipatutako pertsona fisikoak egotzi duen zenbatekoaren zatiari dagokionean. Konturako dibidenduek tratamendu bera izanen dute.

Erreserben banaketa kasuetan, akordio sozialean jasotako izendapena hartuko da kontuan, eta erreserba horretara ordaindutako azkeneko kopuruak aplikatu direla ulertuko da.

Bigarrena. 6. idatz-zati honetan aipatu diren dibidenduek edo partaidetzek ez dute eskubiderik sortuko nazioarteko zergapetze bikoitzaren kenkaria egiteko.

Hirugarrena. Zenbateko bakoitza behin baino ezin da egotzi, egozpenaren mota eta xedeko pertsona edo entitatea edozein izanik ere.

7. Artikulu honetako aurreko idatz-zatietan ezarritakoa ulertuko da deusetan galarazi gabe, nazioarteko tratatu eta hitzarmenetan xedatuta egonda, barne legedian txertatu dena.

8. Artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatzen den egozpena bidezkoa denean, hango c) letran aipatzen den pertsonak edo entitateak diru-sarrera bat egin beharko du, han adierazitako egintzengatik pertsona edo entitate ez-egoiliarrei esku-dirutan edo gauzatan ordaindutako kontraprestazioen kontura.

Kontraprestazioa gauzatan eginez gero, 16. artikuluan ezarritakoari jarraikiz baloratuko da, eta konturako diru-sarrera balio horren gainean eginen.

1. idatz-zatiko c) letran aipatzen den pertsonak edo entitateak konturako diru-sarreraren aitorpena aurkeztu beharko du, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ezartzen duen moduan, epeetan eta inprimakietan. Aitorpena aurkeztearekin batera, zenbatekoa finkatu beharko du, eta Nafarroako Ogasun Publikoan dirua sartu.

Konturako diru-sarreraren tasa erregelamenduz arautuko da."

Hamar. 53.a) artikulua. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"a) Honako errenta-egozpen eta etekin hauek, zergaldi bakoitzean beraien artean eta inolako mugarik gabe, elkarrekin integratu eta konpentsatu ondoren ateratzen den saldoa: foru lege honen 51., 52.4 eta 52. bis artikuluetan aipatutakoak eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen X. tituluko IV. Kapitulukoak."

Hamaika. 60. artikulua. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"60. artikulua. Aurrezkiaren likidazio-oinarri bereziaren karga.

Aurrezkiaren likidazio-oinarri bereziari ondoko eskalan adierazten diren karga-tasak aplikatuko zaizkio:

LIKIDAZIO-OINARRIA

TASA APLIKAGARRIA-EHUNEKOA

6.   000 euro bitarte

19

Likidazio-oinarriaren hondarra, 6.000,01etik gora

21"

Hamabi. 62.5.1 artikulua. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"1. Lan etekinak lortzen dituzten subjektu pasiboek diru-kopuru hauek kentzen ahalko dituzte:

a) 9.100 euroko edo hortik beherako lan etekin garbiak dituzten subjektu pasiboak: 1.290 euro.

b) 9.100,01 eta 12.050 euro bitarteko lan etekin garbiak dituzten subjektu pasiboak: 1.290 euro ken eragiketa honen emaitza: etekin garbi horiek ken 9.100 euro, eta horren emaitza bider 0,2.

c) 12.050 eurotik gorako lan etekin garbiak dituzten subjektu pasiboak: 700 euro."

Hamahiru. 62.10.b).2. artikulua. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"2 Bere ondasun edo prestazioen entrega guztiak Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 28. artikuluan ezarritakoaren arabera lotuta ez dagoen pertsona fisiko edo juridiko bakar bati egin beharko zaizkio, edo bestela, zergaduna ekonomikoki menpekoa den langile autonomoa izatea Lan Autonomoaren Estatutuari buruzko uztailaren 11ko 20/2007 Legearen II. tituluaren III. kapituluan xedatutakoari jarraikiz, eta ekonomikoki hura menperatzen duen bezeroa ez izatea entitate lotu bat 24/1996 Foru Legearen 28. artikuluaren arabera."

Hamalau. 66. artikulua. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"66. artikulua. Kuota diferentziala.

Kuota diferentziala ateratzeko, zergaren kuota likidoari zenbateko hauek kenduko zaizkio:

a) Hurrengo artikuluan ezarrita dagoen nazioarteko zergapetze bikoitzaren kenkaria.

b) Foru lege honetan eta berau garatzeko erregelamenduzko arauetan ezartzen diren atxikipenak, konturako diru-sarrerak eta ordainketa zatikatuak.

c) 51.8 eta 52 bis.4 artikuluetan aipatzen diren kenkariak.

d) Subjektu pasiboak izaera hori bereganatzen baldin badu bizilekua aldatzeagatik, 80.8 artikuluan aipatzen diren atxikipenak eta konturako diru-sarrerak, baita ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren kontura ordaindutako kuotak ere, bizileku aldaketa egiten den zergaldian sorrarazi direnak.

e) 80.10 artikuluan aipatzen diren atxikipenak.

f) Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 17ko 16/2004 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren kontura ordaindutako udal kuotak, bidezkoak direnak, eta indarra duen bitartean."

Hamabost. 80.3 artikuluaren bigarren lerroaldea. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"Atxikipena egin ez bada edo behar baino txikiagoa izan baldin bada atxikitzaileari edo konturako diru-sarrera egin behar duenari egotz dakiokeen arrazoi batengatik, jasotzaileak atxiki behar zuen kopurua kenduko du kuotatik."

Hamasei. Hamazazpigarren xedapen gehigarriaren errubrika. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"Hamazazpigarren xedapen gehigarria. Honako entitate hauek izendatutako ordezkarien betebehar fiskalak: aseguruen entitateek, zerbitzu-emate librean aritzen diren inbertsio kolektiboko erakundeen kudeaketa entitateek eta Europar Batasuneko beste estatukide batean baimendutako inbertsio kolektiboko erakundeetako partaideen edo akziodunen erregistro zentralizatuaren entitate arduradunak, azkeneko kasu horretan erakundeak merkaturatzaile baten baino gehiagoren bidez merkaturatzen baldin badira Espainian."

Hamazazpi. Hamazazpigarren xedapen gehigarria, 2. idatz-zatia. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"2. Aurreko idatz-zatian aipatutako zerga betebeharrak honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen 55.7 artikuluaren arabera, zerbitzu-emate librearen araubidean jarduten duen kudeatzailearen izenean izendatutako ordezkaria.

b) Europar Batasuneko beste estatukide batean baimendutako inbertsio kolektiboko erakundeetako partaideen edo akziodunen erregistro zentralizatuaz arduratzeko izendatutako entitatea, erakundeak merkaturatzaile baten baino gehiagoren bidez merkaturatzen baldin badira Espainian, Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatu zuen urriaren 4ko 31/2011 Legearen azken xedapenetan bigarrenean xedatutakoarekin bat."

Hemezortzi. Hogeigarren xedapen gehigarria, 2. idatz-zatia. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"2. Kenkari horren zenbatekoa honako diferentzia positibo hau izanen da: aurreko idatz-zatian aurreikusitako etekin garbien zenbateko osoa batu eta konpentsatzetik sortzen den saldo positiboari 100eko 19ko karga-tasa aplikatzetik sortzen den kopuruaren eta, aurreko idatz-zatiko ehunekoak aplikatu eta etekin horiek likidazio-oinarri orokorrean sartu izanez gero, egokituko litzatekeen kuota osoaren zenbateko teorikoaren arteko diferentzia."

Hemeretzi. Hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarria gehitzea. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"Hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarria. Jokoa Arautzeko Legea onetsi aurretik aplikagarria zen araubide fiskala mantentzea.

Loterietatik aparteko jokoetan lortzen diren sariei dagokienez, foru lege honen 7.f) artikuluan ezarritako salbuespena aplikatuko da, bakar-bakarrik, Jokoa arautzeko maiatzaren 27ko 13/2011 Legeak indarra hartu zuen egunean artikulu hartan adierazitako entitateak merkaturatzen ari ziren jokoetan, betiere une hartan zerga hau arautzeko indarra zuen legediaren arabera salbuetsita baldin bazeuden."

Hogei. Hogeita hemezortzigarren xedapen gehigarria gehitzea. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"Hogeita hemezortzigarren xedapen gehigarria. Enpresa edo lanbide jarduera batean 2012. urtean hasten diren subjektu pasiboei aplikatu beharreko neurri fiskalak, etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren araubidearen arabera kalkulatzen baldin badute, dela zuzeneko modalitatean, dela modalitate erraztuan.

1. Enpresa edo lanbide jarduera batean 2012. urtean hasi eta etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren araubidearen arabera, dela zuzeneko modalitatean, dela modalitate erraztuan, kalkulatzen duten subjektu pasiboei jarduera horren ondoriozko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota ordaintzeko gerorapena onartuko die zerga administrazioak, bermeak aurkeztu beharrik gabe eta, betiere, subjektu pasiboek aurretik eskatuz gero. Gerorapena bi zergaldi osoetarako izanen da, jardueran hasten denetik hasita. Lehenengo eta bigarren zergaldietan ordaindu beharreko kuota geroratuaren diru-sarrera horietako zergaldi bakoitzeko aitorpen-likidazioak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasi eta hurrengo hamabi hilabeteen barruan egin beharko da.

2. Subjektu pasibo horiek ez dute 80.6 artikuluan aipatzen diren ordainketa zatikatuak egin beharrik izanen, jarduera horietan hasi ondoko lehenengo bi zergaldi bukatuetan.

3. Xedapen honetako 1. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz geroratu edo zatikatzen diren diru-kopuruek ez dute berandutza-interesik sorraraziko."

Hogeita bat. Hogeita hemeretzigarren xedapen gehigarria gehitzea. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"Hogeita hemeretzigarren xedapen gehigarria. Ondasun higigarrien kapitalaren etekinetan, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen edo partaidetzen eskualdatzeen edo itzulketen ondoriozko ondare-gehitzeetan, sarietan, ondasun higiezinen errentamendu eta azpierrentamenduetan eta ondasun higiezinen kapitalaren bestelako etekin batzuetan egin beharreko atxikipenaren edo konturako diru-sarreraren ehunekoa.

1. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, ondasun higigarrien kapitalaren etekinetan, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen edo partaidetzen eskualdatzeen edo itzulketen ondoriozko ondare-gehitzeetan, sarietan, ondasun higiezinen errentamendu eta azpierrentamenduetan, jabetza intelektualaren edo industrialaren ondoriozko etekinetan, laguntza teknikoko prestazioen etekinetan eta ondasun higigarrien, negozioen edo meategien errentamenduaren edo azpierrentamenduaren ondoriozko etekinetan egin beharreko atxikipena edo konturako diru-sarrera 100eko 19koa izanen da.

2. Ehuneko hori erregelamendu bidez aldatzen ahalko da."

Hogeita bi. Hamalaugarren xedapen iragankor bat, hamalaugarrena, gehitzea. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"Hamalaugarren xedapen iragankorra.-Nola egotzi Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa sorburu izan duten 2012ko lehenbiziko hiruhileko kobrantzak.

Zergaren Erregelamenduko 6.2 artikuluan ezarritako kobrantzen eta ordainketen irizpidea aplikatzeari dagokionez, modua egonen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa sorburu izan duten 2012ko lehenbiziko hiruhileko zenbait kobrantza 2011ko zergaldiari egozteko; betiere, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ezartzen dituen egoeretan, baldintzekin eta enpresa-jardueretarako."

Bigarren artikulua. Ondarearen gaineko Zergari buruzko Foru Legea.

2011ko urtarrilaren 1eko ondorioekin, Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen artikulu hauek honelako idazketa izanen dute:

Bat. 3. artikulua.

"3. artikulua. Aplikazio eremua.

Nafarroako Foru Komunitateari dagokio zergaren ordainarazpena, Hitzarmen Ekonomikoaren 17. artikuluan aurreikusitakoarekin bat."

Bi. 5.4 artikulua.

"4. Etekinak salbuetsirik dituzten baloreak, Ez-egoiliarren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat. Martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen."

Hiru. 5.7 artikulua.

"7. Subjektu pasiboaren ohiko etxebizitza, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 62. artikuluan definitzen denaren arabera (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), 300.000 euro arte gehienez ere."

Lau. 6. artikulua.

"6. artikulua. Subjektu pasiboa.

1. 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, ondarearen gaineko zerga Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu behar dutenak dira zerga honen subjektu pasibo.

2. Hitzarmen Ekonomikoaren 17.1 artikuluan eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 4. artikuluan xedatutakoarekin bat betebehar pertsonalarengatik zergak Foru Komunitateari ordaindu behar dizkioten subjektu pasiboek ondare garbi guztiarengatik ordainduko dute, alde batera utzirik non dauden ondasunak edo non erabil daitezkeen eskubideak.

3. Hitzarmen Ekonomikoaren 17.2 artikuluan xedatutakoarekin bat betebehar errealarengatik zergak Foru Komunitateari ordaindu behar dizkioten subjektu pasiboek Espainiako lurraldean dauden ondasun eta eskubideengatik ordainduko dituzte zergak, edo lurralde horretan erabiltzen ahal diren edo bete behar direnengatik.

Hartarako, aipatutako subjektu pasiboek, izaera hori hartu eta bi hilabeteko epean, helbidea Espainian duen pertsona fisiko edo juridiko bat izendatu beharko dute, zerga honen betebeharrekin loturik Nafarroako Zerga Ogasunaren aurrean ordezka ditzan. Aipatutako izendapenaren egunetik bi hilabeteko epean frogatu beharko da izendapen hori aipatutako ogasunean.

Aurreko betebeharretako edozein ez betetzea zerga arloko arau-hauste arina izanen da, eta 1.000 euroko isunaren bidez zehatu daiteke. Zehapen hori mailakatu eginen da, eta ondoriozko zenbatekoa %100 handituko da baldin eta tributu arloko arau-haustea behin baino gehiagotan egiten bada."

Bost. 13. artikulua.

"13. artikulua. Kapital berekiak hirugarrenei lagatzearen ondoriozko baloreak, bigarren mailako balore-merkatu ofizialetan negoziatuak.

Kapital berekiak hirugarrenei lagatzearen ondoriozko baloreak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetan negoziatutakoak, edozein izanik ere horiek ekarritako etekinen izendapena, ordezkapena eta izaera, urteroko laugarren hiruhilekoaren batez besteko negoziazio-balioaren arabera zenbatuko dira."

Sei. 15. artikuluaren 1. eta 2. idatz-zatiak.

"1. Entitate juridikoen akzioak edo haien kapital sozialeko edo funts berekietako partaidetzak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetan negoziatutakoak, Inbertsio Kolektiboko Erakundeei dagozkienak izan ezik, urteroko laugarren hiruhilekoaren batez besteko negoziazio-balioaren arabera zenbatuko dira.

2. Kotizazio ofizialerako oraindik onartu gabeko akzio berriak harpidetzen direnean -Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetan kotizatzen duten entitate juridikoek jaulkitako akzioak-, harpidetzaldiko titulu zaharren azkeneko negoziazioan akzio horiek izandako balioa hartuko da akzio horien baliotzat."

Zazpi. 19.1.b) artikulua.

"b) Biziarteko usufruktuetan joko da balioa ondasunen balio osoaren %70ekoa dela usufruktudunak hogei urte baino gutxiago dituenean; adinean goiti joan ahala urteko %1 murriztuko da, eta gutxieneko muga balio osoaren %10 izanen da."

Zortzi. 28. artikulua.

"28. artikulua. Likidazio-oinarria.

Likidazio-oinarria kalkulatzeko, salbuetsita dagoen gutxienekoagatik zerga-oinarria 700.000 euro murriztuko da.

Tributuak bai betebehar pertsonalarengatik bai betebehar errealarengatik ordaintzen dituzten subjektu pasiboei aplikatuko zaie aurreko lerroaldean ezarritakoa."

Bederatzi. 30. artikulua.

"30. artikulua. Kuota osoa.

Zergaren likidazio-oinarriari ondoko eskalako karga-tasak ezarriko zaizkio:

LIKIDAZIO-OINARRIA
(zenbat euro arte)

KUOTA OSOA
(euroak)

LIKIDAZIO-OINARRIAREN
GAINERAKOA
(zenbat euro arte)

APLIKATZEKOA DEN TASA (ehunekoa)

0

0

155.511,88

0,20

155.511,88

311,02

155.511,88

0,30

311.023,76

777,56

311.023,76

0,50

622.047,53

2.   332,68

622.047,53

0,90

1.   244.095,06

7.   931,11

1.   244.095,06

1,30

2.   488.190,11

24.  104,34

2.   488.190,11

1,70

4.   976.380,22

66.  403,57

4.   976.380,22

2,10

9.   952.760,45

170.907,56

Hortik gora

2,50"

Hamar. 31.3. artikulua.

"3. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 71. artikuluan aipatzen diren familia unitateen kasuan, aurreko zenbakietan zehaztutako mugak banaka kalkulatuko dira, alde batera utzita pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan aukeratu den zerga ordainketa mota -banakakoa edo baterakoa-."

Hamaika. 33 bis artikulua indargabetzen da.

Hamabi. 34. artikulua, 2. idatz-zatia gehitzea.

"2. 6.3 artikuluan aipatutako subjektu pasiboen ondasunen edo eskubideen gordailuzainak edo kudeatzaileak solidarioki ordainduko du zerga honi dagokion zorra, gordailututako ondasun edo eskubideengatik, edo haren esku utzitako ondasun edo eskubideen kudeaketagatik."

Hamahiru. 36. artikulua gehitzea.

"36. artikulua. Aitorpena aurkezteko betebeharra duten pertsonak.

Haien tributu-kuota (zergaren arauekin bat zehaztua, behin bidezkoak diren kenkariak edo hobariak aplikaturik) ordaindu beharrekoa ateratzen denean aurkeztu beharko dute nahitaez aitorpena subjektu pasiboek, edo, kasu hori gertatzen ez denean, haien ondasun edo eskubideen balioa (zergaren arauekin bat kalkulaturik) 2.000.000 eurotik gorakoa denean."

Hamalau. 37. artikulua gehitzea.

"37. artikulua. Autolikidazioa.

1. Aitorpena aurkeztu behar duten subjektu pasiboek dagokion autolikidazioa egin beharko dute, eta, behar denean, zerga zorra ordaindu, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ezartzen duen lekuan, moduan eta epean.

2. Ondasunak emanez ordaindu daiteke tributu zorra, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 51.4 artikuluarekin bat."

Hamabost. 38. artikulua gehitzea.

"38. artikulua. Aitorpenaren aurkezpena.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ezarritako moduan eta epean eta hark ezarritako inprimakien bidez eginen da aitorpena.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak zergaren aitorpen bateratua egiteko ereduak onets ditzake, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 71. artikuluak aipatutako familia unitateetako subjektu pasiboek erabil ditzaten, hala nahi badute. Halaber, aitorpenaren modalitate sinplifikatuak edo bereziak erabiltzea ere onets dezake.

Aitorpenetan, subjektu pasiboek berei dagozkien datu guztiak jarri beharko dituzte, eta ezarritako dokumentu eta frogagiri guztiak erantsi, sinatu eta aurkeztu beharko dituzte, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ezarritako tokietan."

Hamasei. Bigarren xedapen iragankorra gehitzea.

6. 3 artikuluan aipatzen diren subjektu pasiboek bi hilabeteko epea izanen dute, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, beren ordezkaria izanen den pertsona izendatzeko eta hori hala dela frogatzeko, zerga honen ondorioetarako, Nafarroako Zerga Ogasunean.

Hirugarren artikulua. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legea.

2012ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako, eta deusetan galarazi gabe Bat, Zortzi, Hamaika, Hamahiru, Hamalau, Hemeretzi, Hogeita bi, Hogeita hiru, Hogeita bost, Hogeita sei, Hogeita zazpi eta Hogeita zortzi idatz-zatietan ezarritakoa, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen artikulu hauek honelako idazketa izanen dute:

Bat. 20.3 artikuluko azken lerroaldea. 2007ko abenduaren 21etik aurrera bukatu diren zergaldien ondorioetarako.

"Zenbaki honetan ezarritako kenkaria ez zaie aplikatuko Espainian egoitzarik ez duten entitateen funts berekietan partaidetzako baloreen eskurapenei, 2007ko abenduaren 21etik aurrera egindakoei, galarazi gabe Europako Batzordearen 2009ko urriaren 28ko Erabakiaren 1. artikuluko 3. idatz-zatian eta Batzordearen 2011ko urtarrilaren 12ko Erabakiaren 1. artikuluko 3. idatz-zatian ezarritakoa, atzerriko partaidetzak eskuratzeko finantza merkataritzako funtsaren zerga-amortizatzeari buruz (C-45/2007 auzia), 2007ko abenduaren 21a baino lehen hitzartutako betebehar ezeztaezin batekin lotutako eskurapenei dagokienez. Nolanahi ere, baldin eta egoitza Europar Batasunekoa ez den estatu batean duten entitateen funts berekietan partaidetzen gehiengoa ekartzen duten baloreen eskurapenak badira, 2007ko abenduaren 21aren eta 2011ko maiatzaren 21aren artean eginak, zenbaki honetan ezarritako kenkaria aplikatzen ahalko da baldin eta frogatzen bada badirela oztopo juridiko esplizituak enpresen mugaz gaindiko konbinazioetarako, aipatu den Batzordearen 2011ko urtarrilaren 12ko Erabakiaren 1. artikuluko 4. eta 5. idatz-zatietan ezarritakoaren arabera."

Bi. 35.2. artikulua.

"2. Dirua irabazteko asmoz egindako eskurapenetan, eskuratzailearen zerga-oinarrian sartuko da jasotako ondare-elementuen merkatuko balio arrunta, eskurapen horiek egin diren zergaldian.

Zenbaki honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, diru-laguntzak ez dira hartuko dirua irabazteko asmoz egindako eskurapentzat."

Hiru. 36.6. artikulua.

"6. Berrinbertitzeko epea igaro baldin bada berrinbertitu gabe, edo aurreko zenbakietako betebehar formalak edo gauzatze-baldintzak ez badira funtsean betetzen, salbuespena guztiz edo hein batean galduko da. Beharkizun horietako edozein betetzen ez bada, berrinbertitzeko epea bukatzen den likidazioaldiari dagokion sozietateen gaineko zergaren aitorpenean, entitateak aurkeztu behar duen horretan, subjektu pasiboak ordaindu beharko du salbuespena aplikatu zen zergaldian egokituko zitzaiokeen kuota osoaren zenbatekoa, gehi berandutze interesak, galarazi gabe bidezkoak izan daitezkeen zehapenak. Dena dela, berrinbertitzeko epea bukatu ondoko zergaldi batean gertatzen bada ez-betetzea, ez-betetze hori gertatu zen likidazioaldiari dagokion aitorpenean, entitateak aurkeztu beharrekoan, eginen dira lehen aipatu diren kontzeptuei dagozkien ordainketak."

Lau. 40.2. artikulua.

"2. Edozein titulugatik bazkideek egindako ekarpenen balioa (eskuratutako partaidetzari dagokiona) ken eskuratze-balioa eginda ateratzen den kendura positiboa kenduko da aurreko artikuluak aipatutako likidazio-oinarri negatibotik, baldin eta inguruabar hauek gertatzen badira:

a) Kapital sozial gehiena edo entitatearen emaitzetan parte hartzeko eskubide gehienak lotutako pertsona edo entitate batek eskuratzea, edo lotutako pertsona edo entitate multzo batek, likidazio oinarri negatiboa dagokion zergaldia bukatu ondoren.

b) Aurreko letrak aipatutako pertsonek edo entitateek partaidetzaren %25 baino gutxiago izatea likidazio-oinarri negatiboa dagokion zergaldia bukatzean.

c) Kapital sozialaren partaidetza-gehiengoa ematen duen eskurapenaren aurreko sei hilabeteen barnean entitateak ustiapen ekonomikorik ez egitea."

Bost. 42.1 artikulua, lehenbiziko lerroaldea.

"1. Inbertsioetarako Erreserba Bereziari egin beharreko hornidura 90.000 euro gutxienez izanen da ekitaldi ekonomikoan."

Sei. 46.1. artikulua.

"1. Baldin eta erreserba bereziaren aplikazioa edo haren gauzatzea foru lege honetan baimentzen diren helburuez bestelakoetarako erabiltzen badira, edo kontu adierazgarrienak modu funtsezkoan aldatzen badira, edo epea betetzen ez bada edo aurreko artikuluetan zehaztutako gauzatze-baldintzak betetzen ez badira, horrek zerga-oinarrian egindako murrizketa guztiz edo hein batean galtzea ekarriko du. Beharkizun horietako edozein betetzen ez bada, erreserba gauzatzeko epea bukatzen den likidazioaldiari dagokion sozietateen gaineko zergaren aitorpenean, entitateak aurkeztu behar duen horretan, subjektu pasiboak ordaindu beharko du zerga oinarria murriztu zen zergaldiari zegokiokeen kuota osoaren zenbatekoa, hau da, murrizketarik aplikatu gabe. Dena dela, erreserba gauzatzeko epea bukatu ondoko zergaldi batean gertatzen bada ez-betetzea, ez-betetze hori gertatu zen likidazioaldiari dagokion aitorpenean, entitateak aurkeztu beharrekoan, eginen dira lehen aipatu diren kontzeptuei dagozkien ordainketak."

Zazpi. 50.1.b) artikulua, bigarren lerroaldea.

"Enpresa txikitzat hartuko da ustiapen ekonomiko bat gauzatzen duena eta honako baldintza hauek betetzen dituena:"

Zortzi. 59.2. artikulua. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi diren zergaldietarako.

"2. Aurreko zenbakiak aipatzen duen kenkaria %100ekoa izanen da baldin eta dibidenduak edo etekinetako partaidetzak %5ean gutxienez zuzenean edo zeharka partaidetutako entitateetatik heldu badira, zuzenean edo zeharka, betiere partaidetza horren jabetza urtebetez izan bada etengabe, banatzen den etekina eska daitekeen egunaren aurretik, edo, hala izan ezean, baldin eta urtebetea bete arte behar den denboran mantentzen bada.

Kenkaria %100ekoa izanen da, halaber, aseguru orokorretako mutua, gizarte aurreikuspeneko entitate, elkarrekiko berme-sozietate eta elkarteetatik hartutako etekinei dagokienez.

Baldin eta partaidetza portzentaje hori izan bada baina, partaidetza eskualdatu gabe, izandako portzentajea gutxienez 100eko 3ra murriztu bada, entitate partaidetuak eragiketa bat egin duelako X. tituluko IX. kapituluan ezarritako zerga araubide bereziaren babesean, edo baloreak eskuratzeko eskaintza publikoen esparruko eragiketa bat, kasu horietan ere kenkari hori aplikatzekoa izanen da. Eragiketa egiten denetik hiru urteko epean banatutako dibidenduei ere aplikatuko zaie aurrekoa, baldin eta banaketari dagokion zergaldian ez bada erabat eskualdatu partaidetza, edo eskatutako 100eko 3ko gutxieneko portzentajetik behera gelditzen bada."

Bederatzi. 66.6. artikulua.

"6. Artikulu honetako kenkaria baliatu nahi duten subjektu pasiboek, zergaren aitorpena aurkezteaz gain, aurreko idatz-zatiak aipatzen duen proiektua ere aurkeztu beharko dute, eta, horrekin batera, proiektua azaltzen duen oroitidazki bat, non xeheki jasoko baita proiektuari atxikita dauden gastuak, bai eta gastuok zer alditan egotziko diren.

Aurkeztutako proiektuari dagokion kenkaria aplikatu behar zaion aldietako bakoitzean, zehaztu eta justifikatu egin beharko da, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak erabakitako moduan, proiektuari lotuak egoteagatik kenkaria egiteko bidea ematen duten gastu-kontusailen zenbatekoa.

Subjektu pasiboek Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuan aurkeztu beharko dituzte idatz-zati honek aipagai dituen ikerketa- eta garapen-jardueren proiektuak eta oroitidazkiak. Departamentuak txosten bat eginen du adieraziz ea jarduera horiek betetzen ote dituzten kenkaria aplikatzeko bidea ematen duten eskakizunak eta baldintzak.

Departamentuak egiten duen txosten horren aurka, non kenkariaz baliatzeko baldintzak betetzen diren edo ez ebazten baita, subjektu pasiboak alegazioak aurkeztu ahalko ditu, kontuan har daitezen kenkaria egiten den zergaldiari dagokion likidazioan."

Hamar. 68.2. artikulua.

"2. Aurreko zenbakian aurreikusitakoaren ondorioetarako, lanbide prestakuntzako jardueratzat joko da enpresa batek, zuzenean edota hirugarrenen bidez, langileak eguneratzeko, trebatzeko edo birziklatzeko prestakuntza ekintzen multzoa, betiere enpresaren jardueraren garapenak edota lanpostuen ezaugarriek hala eskatuta denean. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginean xedatutakoarekin bat, ez dira inola ere lanbide prestakuntzako gastutzat joko lan etekintzat hartzen direnak."

Hamaika. 71.5. artikulua.

"5. Entitatea Merkataritza Kodearen 42. artikuluan aipatutako sozietate talde bateko kide denean, kenkariaren oinarria finkatzeko kontuan hartuko da talde osoaren egoera.

Irizpide hori bera aplikatuko da baldin eta pertsona fisiko bat, bera bakarra edo ahaide dituen beste pertsona fisiko batzuekin elkar hartuta (ahaideak lerro zuzenekoak nahiz aldamenekoak izan, odol bidezkoak nahiz ezkontza bidezkoak, bigarren graduraino, bigarrena barne), kide dituen beste entitate batzuekiko Merkataritza Kodearen 42. artikuluak aipatzen dituen kasuetako batean gertatzen bada."

Hamabi. 80.1 artikulua, azkeneko lerroalde bat gehitzea. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi diren zergaldietarako.

"Zergaldi bateko aitorpena aurkezteko modua ezartzen duen arauak indarra hartu eta hogeita bost egun natural baino lehen bukatzen bada aurreko lerroaldeak adierazitako aitortzeko epea, arau hori indarrean sartu eta ondoko 25 egun naturalen barnean aurkeztuko da aitorpena."

Hamahiru. 86.1. artikulua.

"1. 74. artikuluan ezartzen diren konturako ordainketen batura handiagoa bada ezarritako epean aurkeztutako autolikidazioaren emaitza den kuota baino, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, hala behar denean, behin-behineko likidazioa eginen du aitorpena aurkezteko ezarritako epea amaitu eta sei hilabeteren barnean.

Aitorpena epez kanpo aurkeztuz gero, aurkezten den egunetik hasita kontatuko da aurreko paragrafoan ezarritako sei hilabeteko epea."

Hamalau. 117.1. artikulua. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi diren zergaldietarako.

"1. Honako hau da talde fiskala: Espainiako lurraldean egoitza duten sozietate anonimo, sozietate mugatu eta akzioen bidezko sozietate komanditarioek osatutako sozietate multzoa, baita artikulu honetako 3. zenbakian aipatzen diren kreditu entitateak ere. Taldea sozietate nagusi batek eta haren mendeko sozietate guztiek osatzen dute."

Hamabost. 117.3. artikulua. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi diren zergaldietarako.

"3. Sozietate nagusi batek aurreko zenbakiko b) eta c) letretan aipatzen diren baldintzak betetzen dituen partaidetza duenean sozietate batean, azken sozietate hori mendeko sozietatea izanen da.

Inbertsio-koefizienteei, baliabide propioei eta finantza-bitartekarien informazio-betekizunei buruzko maiatzaren 25eko 13/1985 Legearen 8.3.d) artikuluan aipatutako babeseko erakunde-sistema batean integratutako kreditu entitateek ere izaera hori bera izanen dute, betiere sistemako entitate zentrala talde fiskaleko kidea bada eta sistema osatzen duten entitateen emaitzen 100eko 100 partekatzen badituzte eta entitate horien elkarren arteko kaudimen eta likidezia konpromisoak horietako bakoitzaren baliabide bereki konputagarrien 100eko 100 hartzen baditu. Beharkizun horiek betetzat joko dira erakunde-sistema horietan non, entitate zentralaren bidez, zuzenean edo zeharka, zenbait aurrezki kutxek kreditu entitate gisa duten xedea esklusiban gauzatzen duten modu hitzartuan, Aurrezki Kutxen Gobernu Organoen eta Haien Araubide Juridikoaren Beste Gai Batzuei buruzko uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretuaren 5.4 artikuluan xedatzen denarekin bat."

Hamasei. 117.4.b) artikulua.

"b) Zergaldia ixten denean, konkurtso egoeran izatea edo uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kapital-sozietateei buruzko Legearen Testu Bateginaren 363.1.d) artikuluan adierazitako ondare egoeran egotea, salbu eta urteko kontuak onetsi behar direneko ekitaldia bukatu baino lehen egoera hori gainditu baldin badute."

Hamazazpi. 120.6 artikuluaren bigarren lerroaldea.

"Halaber, talde fiskalaren osaketan aldaketak izaten direnean, sozietate nagusiak, zergaldi bakoitza bukatu baino lehen, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari adieraziko dio zer osaketa izan duten zergaldi horretarako, eta azalduko du hartan zer sozietate integratu eta zein atera diren."

Hemezortzi. 132.1 artikulua, bigarren lerroalde bat gehitzea.

"Baldin eta araubide hori aplikatu beharreko lehenbiziko zergaldian talde fiskalak erabiltzen badu ordainketa zatikatuaren modalitate bat aurreko zergaldi bateko benetako kuotan edo beste magnitude batzuetan oinarritzen dena, sozietate nagusiak, ordainketa zatikatuaren zenbatekoa zehazteko, kontuan hartuko ditu aipatutako benetako kuota eta, hala behar bada, beste magnitudeak, aurreko zergaldi horri dagozkionak, betiere ordainketa zatikatua zer zergaldiri dagokion zergaldi horretan talde fiskala osatzen duten entitateenak. Talde fiskalean sozietateren bat sartzen bada edo hartatik kanpo gelditzen bada, sozietate nagusiak horien benetako kuota eta, hala behar denean, gainerako magnitudeak ere kontuan hartuko ditu."

Hemeretzi. Zazpigarren xedapen gehigarria, h), i) eta j) letrak gehitzea.

"h) Lege mailako xedapenak eta lehiakortasunaren defentsarako araudia betez egindako aktiboen eskualdatzeen zerga araubidea.

i) Energia Nuklearrari buruzko apirilaren 29ko 25/1964 Legearen 28. artikuluan xedatutakoa betetzeko egiten diren ez-diruzko ekarpenen eta zatiketen zerga araubidea.

j) Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren VII. tituluko VIII. kapituluan bat-egite eragiketetarako aurreikusitako zerga araubidea, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian aipatutakoa."

Hogei. Hogeita batgarren xedapen gehigarria gehitzea. 2012. eta 2013. urteetan hasten diren zergaldietarako.

"Hogeita batgarren xedapen gehigarria.-Ondare-elementuen amortizazio azeleratua enpresa txikietarako.

Jardunean 2012. urtea baino lehenago hasi diren ondare-elementuen gainean 14.7 artikuluan ezarritako amortizazio koefiziente gehitua erabiltzeko eskubidea duten subjektu pasiboek aplikatu ahal izanen dute, elementu horiei dagokienez, ofizialki onetsitako amortizazio tauletan aurreikusten den amortizazio koefiziente altuena bider 2 eginik lortutako emaitza.

Era berean, 14.7 artikuluan ezarritakoaren arabera, ibilgetu materialeko elementu berriak eta ondasun higiezinetako inbertsio berriak, 50.1.b) artikuluan ezarritako baldintzak betetzen diren zergaldian enpresa txikien esku jarriak badira, eta jardunean 2012an edo 2013an hasi badira, ofizialki onetsitako amortizazio tauletan ezarritako gehieneko amortizazio koefizientea bider 2 egitearen emaitzak adierazten duen koefizientearen arabera amortizatu ahal izanen dira."

Hogeita bat. Hogeita bigarren xedapen gehigarria gehitzea.

"Hogeita bigarren xedapen gehigarria.-Arauen aipamenak.

Europako Batzordeak emandako Europar Batasuneko kide diren Estatuetako sozietateen arteko bat-egiteei, zatiketei, zatiketa partzialei, aktiboen ekarpenei eta akzioen trukeei eta, orobat, europar sozietate edo europar sozietate kooperatibo baten helbidea Europar Batasuneko kide den Estatu batetik beste batera aldatzeari buruzko eragiketetan ezarri beharreko zerga araubide komunari buruzko uztailaren 23ko 90/434/EE Zuzentarauari buruz foru lege honetan egiten diren aipamenei dagokienez, eta hari buruz beste arauzko xedapen batzuek egiten dituzten aipamenei dagokienez, ulertu behar da honako arau honi egiten zaizkiola aipamenak: Europar Batasuneko kide diren Estatuetako sozietateen arteko bat-egiteei, zatiketei, zatiketa partzialei, aktiboen ekarpenei eta akzioen trukeei eta, orobat, europar sozietate edo europar sozietate kooperatibo baten helbidea Europar Batasuneko kide den Estatu batetik beste batera aldatzeari buruz Europako Batzordeak emandako eragiketetan ezarri beharreko zerga araubide komunari buruzko urriaren 19ko 2009/133/EE Zuzentaraua."

Hogeita bi. Hogeita hirugarren xedapen gehigarria gehitzea.

"Hogeita hirugarren xedapen gehigarria.-Erregelamenduzko arauak emateko gaikuntza.

Galarazi gabe 28. artikuluan sartutako aldaketak eta kontuan izanik bai Europar Batasuneko jurisprudentzia bai zuzenbide konparatua, Nafarroako Gobernuari gaikuntza ematen zaio dokumentazio-betebeharren erregelamenduzko araubidea aldatzeko, lotutako pertsonen edo entitateen arteko eragiketei dagokienez, enpresen betebehar formalak murrizteko, funtsean honako faktore hauei jarraikiz: ez daitezela nazioarteko eragiketak izan, enpresa txikiek parte har dezatela, zenbatekoa ez dadila oso nabarmena izan eta ez dezatela zerga paradisuek esku hartu."

Hogeita hiru. Hogeita laugarren xedapen gehigarria gehitzea.

"Hogeita laugarren xedapen gehigarria.-Enplegua sortzeagatiko kenkaria, 2012. eta 2013. urteetan hasten diren zergaldietarako.

2012. eta 2013. urteetan hasten diren zergaldietan, 71. artikuluaren 1., 2. eta 3. idatz-zatietan adierazten diren kenkariak 100eko 30 handituko dira enpresa txikien izaera duten subjektu pasiboentzat, 50.1.b) artikuluan ezarritakoarekin bat.

Kenkari handiago hori aplikatuko zaie, orobat, ondoko ezaugarriak betetzen dituzten pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboei: enpresa edo lanbide jarduerak egitea, etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren bidez kalkulatzea eta 50.1.b) artikuluan adierazten diren baldintzak betetzea, hots, aurre-aurreko zergaldian negozio-zifra garbia hamar milioi eurotik beherakoa izatea."

Hogeita lau. Hogeita bosgarren xedapen gehigarria gehitzea.

"Hogeita bosgarren xedapen gehigarria.-Atxikipenaren edo konturako sarreraren ehunekoa.

1. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, atxikipenetan edo konturako sarreretan aplikatu beharreko ehunekoa 100eko 19 izanen da, oro har, salbu eta irudia ustiatzeko eskubidearen edo hura erabiltzeko baimenaren lagapenak sortutako errentak badira.

2. Ehuneko hori erregelamendu bidez aldatzen ahalko da."

Hogeita bost. Hogeita seigarren xedapen gehigarria gehitzea.

"Hogeita seigarren xedapen gehigarria.-Moderna Fundazioari egindako dohaintzak.

Moderna Fundazioari dohaintzan emandako zenbatekoei dagokienez, fundazioei egindako dohaintzetarako ezarritako tributu araubidea aplikatzen ahal dute sozietateen gaineko zergako subjektu pasiboek, uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen II. tituluaren I. kapituluko 2. atalean xedatutakoarekin bat. Gainera, dohaintzan emandako zenbatekoei ondoko eskalako ehunekoak aplikatzearen ondoriozko zenbatekoak kentzen ahal dituzte zergako kuota likidotik:

DOHAINTZAN EMANDAKO KANTITATEAK

APLIKATU BEHARREKO PORTZENTAJEA

60.  000 euro bitarte, hori barne

%40

60.  000 eurotik gorako zatia

%50"

Hogeita sei. Berrogeigarren xedapen iragankorra gehitzea. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi diren zergaldietarako.

"Berrogeigarren xedapen iragankorra.-Babeseko erakunde sistema bat osatzen duten kreditu entitateek osatutako taldeen zerga kontsolidaziorako araubidea, eta aurrezki kutxen finantza jardueraren zeharkako jardunaren ondoriozko taldeena.

1. Foru Lege honen X. tituluko VIII. kapituluan ezarritako zerga kontsolidaziorako araubidea aplikatzeko, Inbertsio-koefizienteei, baliabide propioei eta finantza-bitartekarien informazio-betekizunei buruzko maiatzaren 25eko 13/1985 Legearen 8.3.d) artikuluan aipatutako babeseko erakunde-sistema bateko entitate zentrala baldin bada taldeen eraketa bateko sozietate nagusia, honako espezialitate hauek kontuan hartuko dira:

a) 2011ko ekitaldiari dagokion zergaldiaren hasieratik aplikatzen ahal da araubide hori, edo, ondoren baldin bada, babeseko erakunde-sistema eratu den zergaldiaren hasieratik. Zergaldi hori bukatzen den eguneko epearen barnean hautatuko eta adieraziko da 120. artikuluan aipatzen den araubide horren aplikazioa.

117.2.a) artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten sozietateak ere taldean sartuko dira zergaldi horretan, baldin eta kapital sozialean dituzten partaidetzak entitate zentralera ekarri badira, sistema integratzeko plana betez, eta baldin eta entitate horrek partaidetza mantentzen badu zergaldia bukatu arte, foru lege honen X. tituluaren IX. kapituluan ezarritako zerga araubidearen babesean egindako eragiketen bidez, edo Aurrezki Kutxen Gobernu Organoen eta Haien Araubide Juridikoaren Beste Gai Batzuei buruzko uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretuaren 7.1 artikuluan ezarritako zerga araubidearen babesean egindako eragiketen bidez, eta kreditu entitate ekarlearen mendeko sozietateen izaera baldin badute, kreditu entitate ekarleak tributuak araubide berezi horretan ordaintzen bazituen sozietate nagusi zen aldetik.

b) Kreditu entitateak entitate zentrala nagusia den talde fiskalean mendeko sozietate gisa sartzen badira eta zerga kontsolidaziorako araubidean nagusi gisa ordaintzen badituzte zergak, nahiz eta talde horiek iraungi, ez dira sartuko 131.1.a) artikuluan aipatzen diren eliminazioak, beste talde fiskalean mendeko sozietate gisa integratutako entitateek egindako eragiketei dagozkienak. Emaitza eliminatuak beste talde fiskal horren zerga-oinarrian gaineratuko dira, 123. artikuluan ezarritako moduan.

c) 117.3 artikuluaren bigarren lerroaldean ezarritako baldintzak betetzen dituzten kreditu entitateek, entitate zentrala nagusia den talde fiskalean mendeko sozietate gisa daudenek, konpentsatzeko dituzten zerga-oinarri negatiboak taldearen zerga-oinarrian konpentsatzen ahalko dituzte, 124.1 artikuluaren bigarren lerroaldean ezarritako moduan, entitate zentralaren banakako zerga-oinarriaren muga izanik, edo entitate zentralaren finantza negozio guztia jaso duen banku entitatearen zerga-oinarriaren muga, baldin eta, ekarpen hori egin ondoren, aurrezki kutxek eta, hala behar denean, entitate zentralak ez badute jarduera ekonomikorik eta beren errenta bakarrak badira beste entitate batzuetan dituzten kapitaleko partaidetzetatik jasotako etekinak. Tratamendu horretan ez da aldaketarik izanen nahiz eta finantza negozioaren ekarpenaren barnean ez egon zenbait aktibo eta pasibo, horiek ekartzea eragozten duen baldintzaren bat izateagatik.

Aurrekoa aplikatuko da baita banku entitatea entitate zentrala nagusia den taldetik kanpo gelditzen denean ere, baita hura iraungitzen denean ere.

d) 117.3 artikuluaren bigarren lerroaldean ezarritako baldintzak betetzen dituzten kreditu entitateek, entitate zentrala nagusia den talde fiskalean mendeko sozietate gisa daudenek, aplikatzeko dituzten kuotako kenkariak talde fiskalaren kuota osoan aplikatzen ahalko dituzte, entitate zentralari egokituko litzaiokeen banakako zerga araubideko muga izanik, edo entitate zentralaren finantza negozio guztia jaso duen banku entitateari egokituko litzaiokeen banakako zerga araubideko muga, baldin eta, ekarpen hori egin ondoren, aurrezki kutxek eta, hala behar denean, entitate zentralak ez badute jarduera ekonomikorik eta beren errenta bakarrak badira beste entitate batzuetan dituzten kapitaleko partaidetzetatik jasotako etekinak. Tratamendu horretan ez da aldaketarik izanen nahiz eta finantza negozioaren ekarpenaren barnean ez egon zenbait aktibo eta pasibo, horiek ekartzea eragozten duen baldintzaren bat izateagatik.

Aurrekoa aplikatuko da baita banku entitatea entitate zentrala nagusia den taldetik kanpo gelditzen denean ere, baita hura iraungitzen denean ere.

e) Kreditu entitateek, entitate zentrala nagusia den taldeko mendeko sozietate diren aldetik, entitate zentralari aktiboak eta pasiboak eskualdatzen dizkiotenean, babeseko erakunde-sistemaren eraketarengatik eta handitzearengatik, eta eskualdaketa hori foru lege honen X. tituluko IX. kapituluan ezarritako zerga araubidearen babesean egindako eragiketen bidez egin denean, edo 11/2010 Errege Lege Dekretuaren 7.1 artikuluan ezarritako araubidearen babesean egindakoen bidez, eskualdaketa horren aurretik aktibo eta pasibo horiek sortutako errentak entitate zentralari egotziko zaizkio, merkataritza arauetan aurreikusitakoarekin bat.

Babeseko erakunde-sistema eratu ondoren entitate zentralak zergak kontsolidaziorako zerga araubidean ordaintzen dituen beste talde baten mendeko izaera hartzen badu, kasu horretan ere aurreko c) eta d) letretan ezarritakoa aplikatzekoa izanen da.

2. 11/2010 Errege Lege Dekretuaren 7.2 artikuluko zerga araubidea aplikatzearen ondorioetarako, eta, babeseko erakunde-sistema baten erabakiak betez kreditu entitateen arteko aktiboen eta pasiboen eskualdaketak egiten direnean foru lege honen X. tituluko IX. kapituluan ezarritako zerga araubidearen babesean, zerga araubide hori aplikatzearen ondorioetarako, bi zerga araubide horietan aipatzen den errenten integrazio faltaren barnean egonen dira, hala behar duenean, eskualdaketa horien ondoriozko talde fiskalaren zerga-oinarrian sartu beharreko eliminazioak, baldin eta zergak kontsolidaziorako zerga araubidearen arabera ordaintzen dituen talde bateko entitateen ondarearen zati baldin badira aktibo eta pasibo horiek.

3. Aurrezki kutxak finantza jardueretan zeharka aritzen direnean, 11/2010 Errege Lege Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, aurrezki kutxak eta horren finantza negozio guztia jasotzen duen banku entitateak X. tituluko VIII. kapituluan araututako kontsolidaziorako zerga araubidea aplikatzen ahalko dute, ekarpen hori egiten den zergaldiaren hasieratik, foru lege honetan 117. artikuluan horretarako ezarritako baldintzak betez gero. Zergaldi hori bukatzen den eguneko epearen barnean hautatuko eta adieraziko da foru lege honen 120. artikuluan aipatzen den araubide horren aplikazioa.

Araubide hori aplikatzeko, honako espezialitate hauek hartuko dira kontuan:

a) Zergaldi horretan berean, taldean sartuko dira 117.2.a) artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten sozietateak, kapital sozialeko haren partaidetzak banku entitateari ekarri bazaizkio eta entitate horrek partaidetza mantentzen badu zergaldi hori bukatu arte, X. tituluko IX. kapituluan ezarritako araubidearen babesean egindako eragiketen bidez, eta aurrezki kutxa ekarlearen mendeko sozietateen izaera badute, aurrezki kutxa ekarleak zergak araubide berezi horretan ordaintzearen ondorioz, sozietate nagusia den aldetik.

b) Aurrezki kutxa ekarleak konpentsatu beharreko zerga-oinarri negatiboak, zergak kontsolidaziorako zerga araubidean nagusi gisa ordaintzen aritu edo ez, taldearen zerga-oinarrian konpentsatzen ahalko dira, banku entitatearen zerga-oinarriaren mugarekin, 124.1 artikuluaren bigarren lerroaldean ezarritako moduan, baldin eta aurrezki kutxak, ekarpenaren ondoren, ez badu jarduera ekonomikorik egiten eta bere errenta bakarrak badira beste entitate batzuetan dituen kapitaleko partaidetzetatik jasotako etekinak. Tratamendu horretan ez da aldaketarik izanen nahiz eta finantza negozioaren ekarpenaren barnean ez egon zenbait aktibo eta pasibo, horiek ekartzea eragozten duen baldintzaren bat izateagatik.

Aurrekoa aplikatuko da baita aurrezki kutxa entitate zentrala nagusia den taldetik kanpo gelditzen denean ere, baita hura iraungitzen denean ere.

c) Aurrezki kutxa ekarleak aplikatu beharreko kuotako kenkariak, zergak kontsolidaziorako zerga araubidean nagusi gisa ordaintzen aritu edo ez, talde fiskalaren kuota osoan aplikatzen ahalko dira, banku entitateari egokituko litzaiokeen banakako zerga araubideko muga izanik, baldin eta, ekarpen hori egin ondoren, aurrezki kutxak ez badu jarduera ekonomikorik eta bere errenta bakarrak badira beste entitate batzuetan dituen kapitaleko partaidetzetatik jasotako etekinak. Tratamendu horretan ez da aldaketarik izanen nahiz eta finantza negozioaren ekarpenaren barnean ez egon zenbait aktibo eta pasibo, horiek ekartzea eragozten duen baldintzaren bat izateagatik.

Aurrekoa aplikatuko da baita aurrezki kutxa entitate zentrala nagusia den taldetik kanpo gelditzen denean ere, baita hura iraungitzen denean ere.

d) Finantza negozioaren ekarpen guztia X. tituluko IX. kapituluan ezarritako zerga araubidearen babesean egindako eragiketen bidez egin denean, ekarpen horren aurretik aktibo eta pasibo horiek sortutako errentak entitate zentralari egotziko zaizkio, merkataritza arauetan aurreikusitakoarekin bat.

4. Aurreko 1. eta 3. idatz-zatietan aipatutako taldeen kasuan, zergak kontsolidaziorako zerga araubidean ordaintzen ari badira eta kanpoan geldituko balitz finantza jarduera zeharka gauzatzeko aurrezki kutxek erabiltzen duten banku entitatea, edo haien finantza negozio guztia jaso duena, baita aipatutako talde fiskala iraungitzen den kasuetan ere, 131.1.a) artikuluan ezarritakoa honako espezialitate hauekin aplikatuko da:

a) Finantza jarduera zeharka gauzatzeko aurrezki kutxek erabiltzen duten banku entitateak, edo haien finantza negozio guztia jaso duenak 117.3 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten entitateetan partaidetzak mantenduko balitu, banku entitate horrek eta hartarako baldintzak betetzen dituzten partaidetzako entitateek kontsolidaziorako zerga araubidea erabiltzen ahalko dute kanpoan gelditze hori gertatutako zergaldiaren hasieratik. Zergaldi hori bukatzen den eguneko epearen barnean hautatuko eta adieraziko da 120. artikuluan aipatzen den araubide horren aplikazioa. Emaitza eliminatuak beste talde fiskal horren zerga-oinarrian gaineratuko dira, 123. artikuluan ezarritako moduan, betiere talde horretan sartzen badira emaitza horiek sortu dituzten eragiketetan esku hartu duten entitateak.

b) Aurreko a) letran ezarritakoa betetzen denean, baina talde horretan ez denean sartu eliminatutako emaitzak sortu dituzten eragiketetan esku hartu duen entitateren bat, emaitza horiek 123. artikuluan ezarritako moduan gehituko dira, dagokion garaian eliminazioaren xede izan zen errenta sortu zuen taldearen -gelditzen den taldearen- zerga-oinarrian, baldin eta bai beste entitatea, banku entitatea kide duen talde fiskalekoa ez denak, bai banku entitatea talde berekoak badira, hots, merkataritza kodearen 42. artikuluan aipatzen den horretakoak, non nagusia babeseko erakunde-sistema bateko entitate zentrala baita, edo, bestela, bi kasuetarako, finantza negozio guztia banku entitatera ekarri duen aurrezki kutxa."

Hogeita zazpi. Berrogeita batgarren xedapen iragankorra gehitzea. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin.

"Berrogeita batgarren xedapen iragankorra.-Babeseko erakunde-sistema baten kide diren kreditu entitateen zerga araubidea 2010eko ekitaldian.

2010eko zergaldian eratu den babeseko erakunde-sistema osatzen duten aurrezki kutxen eta entitate zentralaren 2010eko zergaldiari dagokion zerga-oinarria zehazteko bakarrik, Inbertsio-koefizienteei, Baliabide Propioei eta Finantza-bitartekarien Informazio-betekizunei buruzko maiatzaren 25eko 13/1985 Legearen 8.3.d) artikuluan ezarritako moduan, betiere sistema osatzen duten entitateen emaitzen 100eko 100 partekatzen badituzte eta entitate horien elkarren arteko kaudimen eta likidezia konpromisoak horietako bakoitzaren baliabide bereki konputagarrien 100eko 100 hartzen baditu, ez dira gastu kengarritzat joko ezta sarrera konputagarritzat ere (kasuan-kasuan behar dena) sistemaren kide diren entitateek beren emaitzak partekatzearen ondorioz entitate horiek konputatutako gastuak eta sarrerak."

Hogeita zortzi.-Berrogeita bigarren xedapen iragankorra gehitzea.

"Berrogeita bigarren xedapen iragankorra.-Berrinbertsioagatiko salbuespen kasuetan, inbertsioa gauzatzeko edo Inbertsioetarako Erreserba Berezia erabiltzeko epea luzatzea.

Inbertsioa egiteko epea, 36. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, edo Inbertsioetarako Erreserba Berezia erabiltzeko epea, 36. artikuluan ezarritako ondorioetarako, 2012. edo 2011. urteetan bukatzen bada, subjektu pasiboek aukera izanen dute berrinbertsioa edo erreserbaren erabilera 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen egiteko.

Aurreko lerroaldean ezarritako epearen luzapenak hogeita hamalaugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren subjektu pasiboak ere ukituko ditu".

Hogeita bederatzi. Berrogeita hirugarren xedapen iragankorra gehitzea. 2012. eta 2013. urteetan hasten diren zergaldietarako.

"Berrogeita hirugarren xedapen iragankorra.-Karga-tasa 100eko 27ra, 100eko 20ra edo 100eko 17ra jaistea, baldin eta enpleguari eusten bazaio edo enplegua sortzen bada 2012ean eta 2013n hasten diren zergaldietan. Murrizketaren luzapena.

2012. eta 2013. urteetan hasten diren zergaldietan subjektu pasiboek 50. artikuluan finkatutako 100eko 27rako, 100eko 20rako edo 100eko 17rako jaitsiera aplikatzeko, hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarrian ezarritako beharkizunak eta baldintzak bete beharko dituzte.

Aipatutako xedapen gehigarriko 2. eta 4. idatz-zatiek egiten dituzten aipamenak, entitatea 2010. eta 2011. urteetan eratzeari buruzkoak, 2012. edo 2013. urteei buruzkoak direla ulertuko da.

Baldintza eta beharkizun horiek betetzen ez badira, 2009ko abenduaren 31ri dagozkion indarreko araudiko karga tasak aplikatuko dira, eta aipatutako hogeita hamahirugarren xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat eginen da erregularizazioa."

Laugarren artikulua. Balio erantsiaren gaineko zergari buruzko Foru Legea.

2012ko urtarrilaren 1eko ondorioekin, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen artikulu hauek honelako idazketa izanen dute:

Bat. 31.1.2 artikulua, e) letra gehitzea.

"e) Hartzekodunen konkurtso baten ondoriozko ondasun higiezinen emateak direnean."

Bi. Bigarren xedapen gehigarria.

"Bigarren xedapen gehigarria.-Nahitaezko betearazpeneko prozedura administratibo eta judizialak.

Nahitaezko betearazpeneko prozedura administratibo eta judizialetan, zerga honen ondorioetarako enpresaburuak edo profesionalak direnek honako hau egiteko ahalmena dute, subjektu pasiboaren izenean eta haren kontura, prozedura horietan izaten diren eta zerga hari loturik dauden ondasunen eta prestazioen emateei dagokienez:

1. Eragiketa dokumentatzen eta zergaren kuota jasanarazten duen faktura luzatzeko, horri dagokion aitorpen likidazioa aurkezteko eta hortik ateratzen den zergaren zenbatekoaren diru-sarrera egiteko.

2. Hala behar duenean, 17.2 artikuluan aurreikusitako salbuespenei uko egiteko.

Erregelamendu bidez zehaztuko dira zer baldintza eta beharkizun behar diren ahalmen horiek gauzatzeko.

Xedapen honetan ezarritakoa ez da aplikatuko baldin eta ondasun higiezinen emateetan subjektu pasiboa bada horien jasotzailea, 31.1.2 artikuluaren e) letran xedatutakoarekin bat."

Hiru. Hamaseigarren xedapen iragankorra gehitzea.

"Hamaseigarren xedapen iragankorra.-31.1.2 artikuluari eta bigarren xedapen gehigarriari emandako idazketa berriaren ondoriozko araubide iragankorra.

31. 1.2 artikuluari eta bigarren xedapen gehigarriari emandako idazketa berria aplikatuko zaie 2012ko urtarrilaren 1ean tramitatzen ari diren konkurtsoei."

Bosgarren artikulua. Zerga bereziei buruzko Foru Legea.

2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, e) letra gehitu zaio Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 18.5 artikuluari. Honako eduki hau du:

"e) Fabrikazioaren gaineko zerga bereziak itzultzeko eskaerak aurkeztu behar diren epeak."

Seigarren artikulua. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra.

2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, jarraian ematen diren Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko arauek honelako idazketa izanen dute:

Bat. 44.2 artikuluko lehenbiziko lerroaldea.

"Nolanahi ere, subjektu pasiboak peritu-tasazio kontraesanezkoa eska dezake, aurreko atalean aipatutako baloreen zerga-egiaztapeneko gainerako prozedurak zuzentzeko, honako epe hauen barnean:

a) Batera egiten direnean egiaztapenaren emaitzaren eta likidazioaren jakinarazpena, administratiboki egiaztatutako baloreen oinarriaren gainean egindako likidazioaren jakinarazpena egintzat jo eta hurrengo hamabost egunen barnean.

b) Baloreen egiaztapenaren emaitzaren jakinarazpen bereizia egiten bada, behar bezala jakinarazitako baloreen egiaztapen egintzaren aurka bidezkoa den lehen erreklamazio epearen barnean."

Bi. 52. artikulua, 5. idatz-zatia gehitzea.

"5. Zerga-zorren gerorapenaren edo zatikapenaren kasuetan, tributudunak zerga administrazioari eskatzen ahalko dio kautelazko neurriak har ditzala aurreko atalean aipatzen diren beharrezko bermeen ordez.

118.2 artikuluko a) eta b) letretan aurreikusitakoak izan daitezke kautelazko neurri horiek. Hirugarrenen titulartasuneko kredituen, ondasunen edo eskubideen gainean ere har daitezke agindu horiek, baldin eta zordunaren eskaerarekin batera hirugarren horren eskaintza frogagarria aurkezten bada.

Ondasun edo eskubide horiek erregistro publiko batean inskribatzen ahal direnean, geroratzea edo zatikapena onartzeko beharrezkoa izanen da aurretik dagokion erregistroan inskribatzea.

Kasu horietan ez da aplikatzekoa izanen 118.4 artikuluan xedatutakoa.

Gerorapena edo zatikapena ebazten den erabakian berean, zerga administrazioak eskatutakoari baietza edo ezetza emanen dio, honako hau kontuan hartuz, besteak beste: zordunaren ekonomia eta finantza egoera, edo ondasunaren izaera, edo kautelazko neurria beharko lukeen eskubidea. Nolanahi ere, erabakiak arrazoitua beharko du izan.

Ondasunen edo eskubideen enbargatzea 121. artikulutik 124. artikulura xedatutakoarekin bat egiten ahal denean, ezezkoa emanen zaio eskaerari.

Beharrezko bermeen ordezko kautelazko neurriak hartzeak ekarritako kostuak zordunaren kargura izanen dira. Kontabilitatean sartzean ordaindu gabe dagoen lehen kuotarekin batera exijituko dira kostu horiek.

Gerorapena edo zatikapena betetzen ez den kasuan, Diru-bilketaren Erregelamenduan ordaintzen ez den kasuetarako oro har xedatutakoa aplikatuko da. Bermea ordainarazi aurretik, hartutako kautelazko neurria behin betikoa bihurtu beharko da premiamendu prozeduran."

Hiru. 62.2. artikulua.

"2. Konkurtso prozesuan, tributu zergak Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legean ezarritakoaren mende jarriko dira".

Lau. 70.2 artikuluaren bigarren paragrafoa.

"Egiaztapen eta ikerketa prozedura baten ondorioz hasi beharreko zehapen prozedurak ezin izanen dira hasi sei hilabete pasatu badira dagokion likidazioa jakinarazi zenetik edo jakinarazitzat jo behar izan zenetik".

Bost. 99.4 artikulua, lehenbiziko lerroaldea.

"4. Administrazioari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik ezin bada jakinarazpenik egin, eta gutxienez bitan egin bada saiakera zerga helbidean edo tributudunak edo haren ordezkariak horretarako adierazitako lekuan, espedientean jasoko dira jakinarazpen saiakeren inguruabarrak. Jaso behar duena ezezagun gisa ageri bada helbide edo leku horretan, nahikoa izanen da saiakera bakar bat egitea. Kasu horietan, tributuduna edo haren ordezkaria zitatuko da, jakinarazpena jasotzera ager dadin, iragarki bidez. Iragarki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, behin bakarrik interesdun bakoitzarentzat. Hilabete bakoitzeko lehen eta hirugarren asteazkenetan argitaratuko dira iragarki horiek, edo, egun horietan aldizkari ofizialik argitaratzen ez bada, ondoren argitaratzen den lehen egunean. Iragarki horiek, halaber, erregelamenduz zehazten diren zerga administrazioko beste bulego batzuetan ere jarri daitezke jendaurrean. Aipatu diren iragarki horiek egiteko baliabide informatikoak, elektronikoak eta telematikoak erabiltzen ahal ditu zerga administrazioak, tributu arloko araudiak ezartzen duenarekin bat".

Sei. 113.3. artikulua.

"3. Likidazio horiek egiteko, kudeaketa organoek behar diren egiaztatze laburtu guztiak egiten ahal dituzte, baina inola ere ezin izanen dituzte enpresa- edo lanbide-jardueren kontabilitate liburuak aztertu.

Dena den, zerga administrazioak bidezkoak diren egiaztatzeak egiteko, tributudunak aurkeztu beharko ditu, horrela eskatzen bazaio, tributu arauetan ezarritako erregistro eta dokumentuak, izaera ofizialeko beste edozein liburu, erregistro edo dokumentu eta liburu, merkataritzako kontabilitatearen kopia barne dela, bai eta liburu, erregistro edo dokumentu horietako eragiketak frogatzeko balio duten fakturak eta dokumentuak ere".

Zazpi. 119.3. artikulua.

"3. Legeak, prozeduraren izaera kontuan hartuta, kredituak kobratzeko ezarri duen lehentasun hurrenkera errespetatzea galarazi gabe, tributuen bilketarako premiamenduzko prozedurari ordainarazteko beste prozedura batzuk metatzen bazaizkio -singularrak nahiz unibertsalak, judizialak nahiz judizialak ez direnak-, prozedurarekin trabatutako ondasunen exekuzioa egiteko lehentasuna ondoko arauen arabera zehaztuko da:

a) Betearazteko beste prozesu edo prozedura bereziekin bat eginez gero, premiamenduzko prozedurak izanen du lehentasuna, horren barnean egiten den enbargoa lehenagokoa bada.

b) Betearazteko prozedura konkurtsalekin edo unibertsalekin batera suertatzen bada, premiamenduzko prozedurak izanen du lehentasuna prozedura horren barrenean enbargatu diren ondasun edo eskubideen exekuzioa egiteko, baldin eta erabakitako enbargo konkurtsoaren deklarazioaren eguna baino lehen egin bada.

Bi kasuetarako, ondasuna edo eskubidea enbargatzeko eginbidearen datari begiratuko zaio.

Zordunen konkurtsoa deklaratuz gero, Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legeari eta, bidezkoa bada, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeari segituko zaio, baina horrek ez du galaraziko behar den premiamenduzko probidentzia egitea eta premiamendu aldiko errekarguak sortzea, konkurtsoa bukatu baino lehen horretarako baldintzak gertatuz gero, edo masaren kontrako kredituak izanez gero.

Epaileek eta epaimahaiek laguntza emanen diote zerga administrazioari, diru-bilketa organoei haien eginkizunak betetzeko behar diren datuak emanez konkurtso prozesuei edo konkurtso unibertsalei buruz. Era berean, laguntza emateko betebehar hori bera izanen dute, beren prozedurei dagokienez, betearazpen prozedurak tramitatzeko eskumena duten administrazio organo guztiek."

Zortzi. Hamabigarren xedapen gehigarria gehitzea.

"Hamabigarren xedapen gehigarria.-Nekazaritzako ustiategien titulartasun partekatuaren zerga araubidea.

Nekazaritzako ustiategien titulartasun partekatua entitatetzat joko da 25. artikuluaren ondorioetarako.

Nekazaritzako ustiategien titulartasun partekatu guztiek identifikazio fiskaleko zenbaki bat izanen dute zerga arlokoak diren edo garrantzia duten harremanetarako. Oro har ezarritakoa izanen da zenbaki horren osaera, erabilera, esleipena eta ezeztatzea."

Bederatzi. Hamahirugarren xedapen gehigarria gehitzea.

"Hamahirugarren xedapen gehigarria.-2012an egiten diren tributu zorra geroratzeko edo zatikatzeko eskaerei aplikatzen zaizkien neurri berariazkoak.

2012an egiten diren tributu zorra geroratzeko edo zatikatzeko eskaerei, betiere dirua biltzeko kudeaketa lana Ekonomia eta Ogasun Departamentuari badagokio, honako xedapen berariazko hauek aplikatuko zaizkie:

1. Geroratu beharreko zorraren zenbatekoa, guztira, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 51.1.b) artikuluan ezarritakoa baino txikiagoa denean ez da bermerik eskatuko, betiere geroratu beharreko zorrari dagokion zerga edo kontzeptua ez badago sarturik aipatutako erregelamenduaren 48.3 artikuluan adierazitako salbuespenetan, gerorapenak hilabeteko maiztasuna badu eta ondoko bi inguruabarretako batean badago:

a) epea hiru urtetik gorakoa ez izatea eta eskatzaileak tramitatu aurretik sartzen badu geroratzeko eskatutako zorraren 100eko 30.

b) epea bi urtetik gorakoa ez izatea eta eskatzaileak tramitatu aurretik sartzen badu geroratzeko eskatutako zorraren 100eko 20.

2. Borondatezko epean egindako geroratze edo zatikatze eskaeretan, betiere geroratu edo zatikatu beharreko zenbatekoa 6.000 eurotik beherakoa bada, urtebete arteko geroratzea eta hilabeteko maiztasuna izanik, ez da bermerik eskatuko, ezta tramitatu aurretik egin beharreko dagokion ordainketa egitea ere.

3. Borondatezko epeko zorren kasuan, geroratze edo zatikatze eskaera automatikoki ezetsiko da baldin eta hiru zerga zor edo gehiago erabat kitatu gabe badaude edo Nafarroako Ogasun Publikoaren beste eskubide ekonomiko batzuen hiru ordainketa edo gehiago, salbu geroratzeko eskatutako zergak bermatzen badira edo aurrekoak bermaturik badaude, soil-soilik aipatutako erregelamenduaren 50.1 eta 50.2.a) artikuluetan adierazitako berme motekin."

Hamar. Bosgarren xedapen iragankorra gehitzea.

"Bosgarren xedapen iragankorra.-119.3 artikuluari emandako idazketa berriak ekarritako araubide iragankorra.

2012ko urtarrilaren 1ean tramitatzen ari diren konkurtsoei, konkurtso deklarazioa egin ondoren hasi ez edo berriz hasi ez diren betearazpenei dagokienez, 119.3 artikuluaren idazketa berria aplikatuko zaie."

Zazpigarren artikulua. Udal tributuak.

1. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen agindu hauek honelako idazketa izanen dute:

Bat. 100.5.i) artikulua.

"i) Lizentziak ematea establezimenduak irekitzeko, bai eta legeria sektorialean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko jarduketak egiteagatik ere, aldez aurreko baimena edo kontrola behar ez duten jardueren kasuan."

Bi. 135.2. artikulua.

"2. Higiezin bera udal mugape batzuetan kokatzen bada, zerga honen ondorioetarako ulertuko da udal horietako bakoitzari dagokion ordainarazpena honako hau dela: kasuan-kasuan ukitzen duten udalez gaindiko ponentzia edo udaletako balorazio ponentziak aplikatzearen ondorioz ateratzen den balioa.

Hiru. 162.1. artikulua.

"1. Zerga eskatuko da tarifa hauei jarraikiz:

Kuotak:

a) Turismoak:

-8 zaldi fiskal baino gutxiago: 18,42 euro.

-8 zaldi fiskaletik 12ra bitartean: 51,81 euro.

-12 zaldi fiskal baino gehiago eta gehienez 16: 110,53 euro.

-16 zaldi fiskal baino gehiago: 138,2 euro.

b) Autobusak:

-21 leku baino gutxiago: 128,94 euro.

-21 lekutik 50era bitartean: 184,23 euro.

-50 leku baino gehiago: 230,29 euro.

c) Kamioiak:

-1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 64,54 euro.

-1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 128,94 euro.

-2.999 kg-tik 9.999ra bitarteko karga erabilgarrria: 184,23 euro.

-9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 230,29 euro.

d) Traktoreak:

-16 zaldi fiskal baino gutxiago: 32,29 euro.

-16 zaldi fiskaletik 25era bitartean: 64,54 euro.

-25 zaldi fiskal baino gehiago: 128,94 euro.

e) Atoiak eta erdi-atoiak:

-1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 32,29 euro.

-1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 64,54 euro.

-2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 128,94 euro.

f) Bestelako ibilgailuak:

-Ziklomotorrak: 4,65 euro.

-125 cc-ra arteko motozikletak: 6,97 euro.

-125 cc-tik gora eta 250 cc-ra arteko motozikletak: 11,55 euro.

-250 cc-tik gora eta 500 cc-ra arteko motozikletak: 22,77 euro.

-500 cc-tik gora eta 1.000 cc-ra arteko motozikletak: 45,56 euro.

-1.000 cc-tik gorako motozikletak: 91,12 euro."

2. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, 2011n indarrean ziren Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifen kuotak eguneratu eginen dira, horiei 1,035 koefizientea aplikatuz.

Koefiziente hori 2011n indarrean ziren kuoten gutxieneko zenbatekoari ere aplikatuko zaio. Gutxieneko zenbateko hori Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Jarraibidearen 16. arauan dago jasoa.

Zortzigarren artikulua. Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen Foru Legea.

2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen agindu hauek honelako idazketa izanen dute:

Bat. 35. artikulua.

"35. artikulua. Kenkarien muga.

Kenkarien oinarria Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 64.1 artikuluan ezartzen den mugaren ondorioetarako zenbatuko da. Testu bategina ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen."

Bi. Bigarren xedapen gehigarria, 2. idatz-zatia.

"2. Tributu araubide hau aplikatzeko, Nafarroako Zerga Ogasunaren aurrean frogatu beharko da kasu bakoitzean eskatzen diren baldintzak betetzen direla, aurreko 1. idatz-zatian ezarritakoarekin bat, eta idatz-zati horretan aipatzen diren entitateek 10. eta 11. artikuluetan fundazioei ezartzen zaizkien eskakizunak bete beharko dituzte."

Hiru. Laugarren xedapen gehigarria.

"Laugarren xedapen gehigarria.-Baldintzak ez betetzea.

Fundazioek eta foru lege hau aplikatu beharra duten gainerako entitateek ez badituzte lege honetan ezarritako baldintzak betetzen, legearen 17. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako ondorioak izateaz gain, ez zaizkie aplikatuko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 150.d) eta e) eta 173.2 c) artikuluetan aurreikusitako salbuespenak."

Bederatzigarren artikulua. Kooperatiben Zergaaraubideari buruzko Foru Legea.

2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Kooperatiben Zerga-Araubidea arautzen duen ekainaren 21eko 9/1994 Foru Legearen agindu hauek honelako idazketa izanen dute:

Bat. 5.2.a) artikulua.

"a) Kooperatibak erosi, errentamenduan utzi, prestatu, ekoitzi, egin edo edozein prozeduraren bidez fabrikaturiko arlo, produktu edo zerbitzuak bere instalazioetarako edo bere bazkideen ustiategietarako bakarrik erabiltzea.

Hala ere, bazkide ez diren hirugarrenei uzten ahalko zaizkie, baldin eta ekitaldi ekonomiko bakoitzean haien zenbatekoak aurreko lerroaldean aipatzen den zenbatekoaren 100eko 50 gainditzen ez badu.

Halaber, nekazaritza kooperatibek zilegi izanen dute bazkide ez diren hirugarrenei petrolio-gaiak txikizka banatzea, 9.10 artikuluan ezarritako mugarekin."

Bi. 9.10 artikulua.

"10. Bazkide ez diren hirugarrenekin eragiketa kooperatibizatuak egitea, legeetan baimendutako kasuetatik kanpo, edota eragiketa horien kontabilitate bereiziari buruzko arauak ez betetzea eta horiek egin ondoren lortutako emaitzak Nahitaezko Erreserba Funtsera destinatzea.

Ezein kooperatibak, edozein motakoa izanik ere, ezin izanen du bazkide ez diren hirugarrenekin kooperatibaren eragiketen 100eko 50 baino handiagoko eragiketa bolumena egin, zerga kontuetan duten babesa galdu gabe.

Aurreko lerroaldean ezarritako mugaren aplikazioaren ondorioetarako, bazkideekin egindako eragiketak honakoekin parekatuko dira: kooperatiben kredituen atalek kreditu kooperatibetatik eta funts publikoetan eta enpresa publikoek jaulkitako balioetan egindako inbertsioetatik lortutako diru-sarrerekin."

Hamargarren artikulua. Jokoaren gaineko tributuak Nota de Vigencia.

Bat. Zozketen, tonbolen, apustuen eta ausazko konbinazioen gaineko tasa.

2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroan baimendu beharreko apustuen karga-tasa 100eko 10ekoa izanen da, eta jokatutako zenbatekoen batura osoaren eta jokalariek lortutako sarien zenbatekoaren arteko aldearen gainean aplikatuko da.

Hala ere, pilota partidetan edo landa edo toki izaera duten bestelako kirol-jarduera edo txapelketetan egindako apustuei dagokienez, zerga-oinarria osatuko da urtero antolatzen diren partida edo jardunaldi kopuruaren arabera, betiere apustuak jarduera horiek diren tokian bertan egiten badira eta kanpoan egindako apustuekin batzen ez badira.

Bi. Zori, enbido eta ausazko jokoen gaineko tasa.

2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, makina edo tresna automatikoak ustiatzen dituzten jokoei aplikatu beharreko kuoten araubidea jarraian adierazten dena izanen da, zergapeko egintza Nafarroan gauzatzen denean:

1. Jokatzeko prestatutako makinak edo tresnak ustiatzen badira, kuota zehaztuko da makinen sailkapenaren arabera. Sailkapen hori kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiaren arabera eginen da, jarraian datozen idatz-zatietan aurreikusitakoarekin bat.

2. "B" motako makinak edo saria duten jolas-makinak:

a) Urteko kuota: 3.000 euro.

b) "B" motako makina edo tresna automatikoak badira eta aldi berean bi jokalarik edo gehiagok parte har badezakete (betiere haietako bakoitzaren jokoa besteek egindakotik independentea bada), urteko kuota honako hau izanen da: 3.000 euro, gehi makinak onartzen duen jokalari kopurua 900 zenbakiarekin biderkatuz ateratzen den emaitza.

c) "B" motako makina edo tresna automatikoak badira eta aldi berean bi jokalarik edo gehiagok parte har badezakete (haietako bakoitzaren jokoa besteek egindakoaren mende badago), urteko kuota honako hau izanen da: 4.020 euro, gehi makinak onartzen duen jokalari kopurua 1.000 zenbakiarekin biderkatuz ateratzen den emaitza.

3. "C" motako makinak edo ausazkoak:

Urteko kuota: 4.020 euro.

4. Saria jenerotan ematen duten jolas-makinak:

Urteko kuota: 100 euro.

5. Ustiatzeko baimena lortzen den urtean berean, edo, kasua bada, baimen hori eten, baliogabetu edo amaitzen denean, kuota hiruhileko naturaletan hainbanatuko da, baimena ematen denetik edo baimen hori eten, baliogabetu edo amaitzen den arte zenbatuz.

Hiru. Bingoa Nota de Vigencia.

2015eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, bingoaren zerga-oinarria hau izanen da: jokalariek jokoan parte hartzeko erabiltzen dituzten kantitateen batura, sarietarako erabilitako kantitatea kendurik; eta aplikatzekoa den tributu tasa % 25 izanen da.

Lau. Ausazko jokoak egiteko prestatutako makinen gaineko zerga-tasa aitortu eta ordaintzeko epeak.

"Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari baimena ematen zaio foru agindu bidez ezar ditzan ausazko jokoak egiteko prestatutako makina edo tresna automatikoak ustiatzeak dakarren zerga-tasaren aitorpen-likidazioa aurkeztu eta ordainketa egiteko epeak. Horiek azaroaren 16ko 333/1998 Foru Dekretuan daude arautuak gaur egun."

Hamaikagarren artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren Erakunde Autonomoetako Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Foru Legea.

1. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, handitu eginen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren Erakunde Autonomoetako Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legean araututako tasa finkoen motak, 2011. urtean eskatzen ahal den diru-kopuruari 1,04 koefizientea aplikatzearen ondorioz lortzen den zenbatekora bitarte.

Aurreko lerroaldean aurreikusitakotik salbuetsiko dira 2011n sortutako tasak edo urte horretan emandako arauen bidez berariaz eguneratutakoak.

Tarifen eguneratze horretatik sortzen diren diru-zenbatekoak hurbilen duten euro hamarrenerantz biribilduko dira, goitik edo behetik.

Tasa finkotzat hartuko dira oinarriaren portzentaje baten arabera zehazten ez direnak edo diru-unitatetan baloratzen ez den oinarria dutenak.

2. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren Erakunde Autonomoetako Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen ondoko aginduek honelako idazketa izanen dute:

Bat. 39. artikulua.

"39. artikulua. Tarifak.

EUROAK

1.   TARIFA

Elkarteen erregistroa

1.   Eraketa inskribatzea

12

2.   Estatutuen aldaketa inskribatzea

6

3.   Bestelako inskripzioak

4

4.   Ziurtagiriak luzatzea

8

2.   TARIFA

Fundazioen erregistroa:

1.   Eraketa inskribatzea

53

2.   Estatutuen aldaketa edo fundazioaren amaiera inskribatzea

3.   Bestelako inskripzioak

38

4.   Ziurtagiriak luzatzea

8

3.   TARIFA

Profesionalen elkargoen erregistroa:

1.   Profesionalen elkargoen eraketaren inskripzioa

53

2.   Profesionalen elkargoen Nafarroako kontseiluen eraketa inskribatzea

53

3.   Bat-egitea, xurgapena, izen-aldaketa edo desegitea inskribatzea

38

4.   Estatutuen aldaketa inskribatzea

38

5.   Bestelako inskripzioa

23

6.   Ziurtagiriak luzatzea

8"

Bi. 55. artikulua.

"55. artikulua. Tarifak.

Ordaindu beharreko tasak ondoko taulan ageri dira, euskarriaren arabera:

1. Paperean emandako informazioa:

PRODUKTUAK

TASA EUROAK

A. Inprimaki normalizatuak eta informazio agiriak

1

Lurzati zedula

1,20

2

Ondasunen zerrenda titularraren arabera (orri bakoitzeko)

1,20

3

Katastroko balorazioaren orria

1,20

4

Ezaugarrien datuen orria

1,20

5

Balorazio orria, azaroaren 26ko 334/2011 Foru Dekretuarekin bat

1,20

6

Higiezin-unitatearen titulartasunaren orria

1,20

7

Lur-ondasunen Erregistroko datuak (orri bakoitzeko)

1,00

8

Lur-ondasunen Erregistroko datuei buruzko informazioaren kopia edo fotokopia duten ziurtagiriak luzatzea

5,00 gehi 1,00 orri bakoitzeko

9

Lurzati zedula ziurtatua

6,20

B. Lur-ondasunen Erregistroko agirien fotokopiak

1

Katastro probintziala

3,00 gehi 0,10 orri bakoitzeko

2

Ezartze edo mantentze espedienteetako agiriak

3,00 gehi 0,10 orri bakoitzeko

3

Hegaldi historikoa (orri bakoitzeko)

2,40

4

Balorazio ponentzia

3,00 gehi 0,10 orri bakoitzeko

C. Lur-ondasunen Erregistroko agiri digitalen kopiak

1

Krokisa (orri bakoitzeko)

1,20

2

Eraikuntzen argazkia (orri bakoitzeko)

1,20

3

Lurzatien leiho grafikoa, ortoargazki eta guzti edo ortoargazkirik gabe

1,20

2. Euskarri informatikoan emandako informazioa:

PRODUKTUAK

TAMAINA

TASA EUROAK

A: Inprimaki normalizatuak

1

Lurzati zedula

PDF

1,10

2

Ondasunen zerrenda titularraren arabera (orri bakoitzeko)

PDF

1,10

3

Higiezin-unitatearen titulartasunaren orria

PDF

1,10

4

Higiezin-unitatearen datuen orria

PDF

1,10

B. Beste agiri informatizatu batzuk

1

Eraikuntzen argazkia

JPG

1,10

2

Lurzatien leiho grafikoa, ortoargazki eta guzti edo ortoargazkirik gabe

JPG

1,10

C. Kartografia eta argazkiak

1

Lurzatien planoa (1/500, 1/1.000, 1/5.000 edo 1/10.000 eskalan) edo laburpen planoa, ortoargazki eta guzti, baliabideen arabera

DWG/DGN eta ortoa PDFn

12,00

2

Alorren plano eskaneatua, bereizmen txikikoa

JPG

3,00

3

Alorren plano eskaneatua, bereizmen handikoa

JPG

6,00

4

Hegaldi historikoaren kontaktua

JPG

3,00

5

Ortoargazkia ezartzea

JPG

3,00

D. Datuen erauzketa masiboak

1

Lur-ondasunen Erregistroko datuen fitxategi estandarra (poligono osoen arabera)

ASCII

40,00, eta 1,00 gehiago 1.000 erregistroko."

Hiru. 96. artikulua.

"96. artikulua. Zergapeko egintza.

Tasaren zergapeko egintza da Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikotik eta Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikotik eratorritako tituluak luzatzea eta erdi mailan eta goi mailan sartzeko probetan izena ematea, Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikotik eratorritako lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduran izena ematea, eta Hizkuntza Mailen Ziurtagiriak eta Euskararen Gaitasun Agiria luzatzea."

Lau. 99. artikulua, 9. Tarifaren izen berria.

"9. Tarifa. Hizkuntzen Maila Aurreratuen Egiaztagiriak eta Hizkuntzen Gaitasun Agiriak".

Bost. 99. artikulua, 13 tarifa.

13.  TARIFA

KOPIAK

A)   2. tarifatik 12. tarifa bitarteko tituluena:

1.   tarifa arrunta:

10,00

2.   Familia ugaria, 1. kategoriakoa:

5,00

3.   Familia ugaria, 2. kategoriakoa

0,00

B)   Bigarren Hezkuntzako Graduatu tituluarena:

Dohainik

Sei. 99. artikulua, 14. eta 15. tarifa berriak gehitzea.

"14. Tarifa. Erdi Mailan eta Goi Mailan sartzeko proba.

Erdi Mailan eta Goi Mailan sartzeko probetan izena ematea: 18 euro.

15. Tarifa. Lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduran izena ematea.

Aholkularitza faserako izena ematea: 20 euro.

Ebaluazio faserako izena ematea: hautagaiak izena ematen duen gaitasunaren unitate bakoitzeko: 10 euro".

Zazpi. 99 bis artikulua gehitzea VIII. Tituluaren kapitulu bakarrean.

"99. bis artikulua. Zerga-onurak.

1. 14. Tarifan:

a) Salbuetsiak daude bigarren kategoriako familia ugarietako kideak.

b) 100eko 50eko hobaria lehen kategoriako familia ugarietako kideentzat.

2. 15. Tarifan:

a) Honako hauei aplikatzen ahal zaie salbuespena:

1. Langabeei, baldin eta prozeduran izena eman aurretik hilabetez gutxienez langabezian egon direla frogatzen badute, organo eskudunak emandako txartela aurkeztuz.

2. Bigarren kategoriako familia ugarietako kideak.

b) Lehen kategoriako familia ugarietako kideei aplikatuko zaien 100eko 50eko hobaria."

Zortzi. 103.5.C) artikulua, a) azpiletra.

"a) Nafarroako Gobernuko Animaliak Babesteko Zentroan txakur bat uztea: 35,00 euros".

Bederatzi. 119. artikulua, 7. Tarifan tasa berri bat gehitzea.

"7.5 Tarifa: CAParen (Profesionalen Gaitasun Agiria) hasierako prestakuntzatik salbuesteko egiaztagiria luzatzea: 8 euro."

Hamar. 127. artikulua.

"127. artikulua. Tarifak.

EUROAK

1.    TARIFA

Eraikinak egitea, berregitea edo handitzea. Gasolina-zerbitzuguneak ezartzea eta gasolina eta lubrifikatzaileak banatzeko aparatuak instalatzea:

1.   3.000 euro bitarteko aurrekontua dutenak:

36,00

2.   3.000tik 6.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:

70,00

3.   6.000tik 12.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:

91,00

4.   12.000tik 30.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:

142,00

5.   30.000 eurotik gorako aurrekontua dutenak:

190,00

2.    TARIFA

Eraikuntzen kontserbaziorako obrak egitea:

1.   3.000 euro bitarteko aurrekontua dutenak:

30,00

2.   3.000tik 6.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:

38,00

3.   6.000 eurotik gorako aurrekontua dutenak:

50,00

3.    TARIFA

Itxitura edo eustorma eraikitzea:

1.   Itxitura ez gardena (fabrika-obra edo heskaia), metro linealeko:

3,40
(T.m.25)

2.   Itxitura gardena (hesola eta burdin haria edo sarea), metro linealeko:

1,65
(T.m.25)

3.   Eustorma, metro linealeko:

4,60
(T.m.25)

4.    TARIFA

Uraren, elektrizitatearen, gasaren, telefonoaren eta abarren lurpeko hodiak paratzea:

1.   Hodia babes eremuetan paratzea:

1,65

(T.m.26)

2.   Galtzada gurutzatzeko eroanbidea, metro 1,00 bitarteko diametrokoa, metro linealeko:

4,60
(T.m.26)

3.   Galtzadapeko eroanbidea, fabrika-obraz edo zubi bidez, behin-behineko desbidea barne:

142,00

5.    TARIFA

Lur gaineko lineak instalatzea:

1.   Goi tentsioko lineako zutoin edo dorre metalezko bakoitzeko, babes eremuetan:

9,85
(T.m.48)

2.   Behe tentsioko linearako edo bestelako lineetako zutoin bakoitza, babes eremuetan:

4,60
(T.m.32)

3.   Goi tentsioko lineak errepidea gurutzatzea: lur-berdinketaren gaineko metro lineal bakoitzeko:

3,90
(T.m.48)

4.   Behe tentsioko lineak edo bestelako linearen batek errepidea gurutzatzea: lur-berdinketaren gaineko metro lineal bakoitzeko:

2,80
(T.m.32)

5.   Babes eremuan dagoen transformazio gune bakoitzeko:

55,00

6.    TARIFA

Sarbideak, gurutzaguneak eta lotuneak:

1.   Finketarako sarbideak, zoladurak, aparkalekuak edo espaloiak egin, konpondu eta atontzea:

36,00

2.   Maila bereko gurutzaguneak eta maila desberdinetako lotuneak eraikitzea:

185,00

7.    TARIFA

Harrobietako eta baso lanetako materialak gordetzea

1.   Sei hilabetetik behera:

32,50

2.   Gehienez urtebetean

54,00

8.    TARIFA

Bestelako obra eta aprobetxamenduak:

1.   Arbolak bota edo landatzea:

36,00

2.   Baskulak instalatzea

36,00

3.   Babes eremuan hobi septikoa ezartzea:

39,00

4.   Lurpeko ur edo gas biltontzia eta kutxetak egitea.

36,70

5.   Informazio seinaleak eta kartelak jartzea, unitateko:

32,50

6.   Eraikinak eraistea:

32,50

7.   Finkak zelaitu eta betelana egitea:

32,50

8.   Aurreko ataletan sartzen ez diren obra mota guztietarako:

32,50"

Hamaika. 128. artikulua.

"128. Fidantzak.

Emandako baimenen ondorioz errepideetan izan daitezkeen kalteen erantzukizunari dagokionez, zilegi izanen da honako fidantza hauek jartzeko agintzea:

EUROAK

1.  

Errepidea "sator" batez gurutzatzea:

1.   000

2.  

Errepidearen lurpeko gurutzaketa:

1.   000

3.  

Goi tentsioko lineak airez gurutzatzea:

1.   000

4.  

Behe tentsioko lineak airez gurutzatzea:

260

5.  

Finketarako sarbideak:

260

6.  

Egur lantegiak:

1.   000

7.  

Honakoak eraikitzea: maila bereko gurutzaguneak eta maila desberdineko lotuneak, errepideak fabrikako obrekin edo zubiekin gurutzatzea eta behin-behineko desbideratzeak egitea:

Obra gauzatzeko aurrekontuaren %6 (940 euro gutxienez)

8.  

Bestelako baimenak:

325"

Hamabi. 133 bis.4 artikulua.

"4. Tarifa.

Tasa tarifa hauen araberakoa izanen da:

1) Inprimategian editatutako kartografia:

1.   Nafarroako mapa topografikoak:

-1:10.000 (hormakoa/tolestua):

3,00

-1:100.000 orriko (hormakoa/tolestua):

3,60

-1:100.000 (hormakoa, inprimategikoa/koloretan):

30,00

-1:200.000 (hormakoa/tolestua):

3,60

-1:200.000 (erliebeduna):

30,00

-1:400.000 (hormakoa/tolestua):

2,40

2.   Nafarroako mapa hipsometrikoak:

-1:200.000 (hormakoa/tolestua):

3,60

-1:400.000 (hormakoa/tolestua):

2,40

3.   Nafarroako mapa geologikoak:

-1:200.000 (hormakoa/tolestua):

10,00

-1:200.000 eta Memoria:

15,00

4.   Nafarroako mapa topografikoa:

-1:850.000:

1,20

5.   Laboreen eta aprobetxamenduen mapak:

-1:25.000:

6,00

6.   Iruñeko mapa geoteknikoak:

-1:25.000 eta Memoria:

15,00

7.   Ortoargazkimapak:

-Nafarroakoa 1:25.000 (hormakoa/tolestua):

2,40

-Iruñerrikoa 1:12.500 (hormakoa):

6,00

8.   Nafarroako laboreen eta aprobetxamenduen mapak:

-1:200.000 (hormakoa/tolestua):

9,00

2) Kartografia ploteatua:

1.   Kartografia topografikoak:

-1:500 (1978ko 100 herri) (papera/zuri-beltzean)

9,00

-1:500 (1978ko 100 herri) (poliesterra/zuri-beltzean)

18,00

-1:500 honako herri hauenak: Altsasu, Corella, Lizarra, Azkoien, Zangoza, San Martin Unx, Uxue, Tutera, Iruñerria (papera/zuri-beltzean):

6,00

-1:500 honako herri hauenak: Altsasu, Corella, Lizarra, Azkoien, Zangoza, San Martin Unx, Uxue, Tutera, Iruñerria (poliesterra/zuri-beltzean):

12,00

-Iruñerria 1:500 (papera/koloretan):

12,00

-1:1.000 Tuterakoak(papera/zuri-beltzean)

7,20

-1:1.000 Tuterakoak(poliesterra/zuri-beltzean)

18,00

-1:2.000 honako herri hauenak: Iruñerria, Belagua Ibarra, Eugi, Altsasu, Olazti, Tafalla, Erriberri (papera/zuri-beltzean):

7,20

-1:2.000 honako herri hauenak: Iruñerria, Belagua Ibarra, Eugi, Altsasu, Olazti, Tafalla, Erriberri (poliesterra/zuri-beltzean):

18,00

-Hirikoa SIUN 1:1.000 (papera/kolorea):

12,00

2.   Nafarroako mapa topografikoak:

-1:5.000 (papera/zuri-beltzean):

6,00

-1:5.000 (poliesterra/zuri-beltzean):

30,00

-1:5.000 (papera/koloretan):

12,00

-1:10.000 (papera/zuri-beltzean):

6,00

-1:10.000 (poliesterra/zuri-beltzean):

30,00

-1:10.000 (papera/koloretan):

12,00

-Nafarroako Mapa Topografikoa 1:100.000 hormakoa (argazki papera/koloretan)

50,00

3.   Ortoargazkiak:

-1:2.000 (papera/zuri-beltzean):

7,20

-1:2.000 (poliesterra/zuri-beltzean):

30,00

4.   Nafarroako ortoargazkimapak:

-1:5.000 (argazki papera):

12,00

-1:5.000 (paper arrunta):

9,00

-1:10.000 (argazki papera):

12,00

-1:10.000 (paper arrunta):

9,00

-Iruñerrikoa 1:12.500 (hormakoa):

12,00

5.   Hiriko ortoargazkimapa SIUN:

-1:1.000 (paper arrunta):

9,00

-1:1.000 (argazki papera):

12,00

6.   Litobalak, eskala ertainekoak:

-1:5.000:

3,00

7.   Nafarroako mapa geologikoa:

-1:25.000:

12,00

8.   Nafarroako mapa geomorfologikoa:

-1:25.000:

12,00

9.   Lurzoruaren erabileren mapa:

-1:200.000 (paper arrunta):

12,00

10.  Nafarroako Natura 2000 Sarearen mapa:

-1:200.000 (paper arrunta):

12,00

11.  Nafarroako abelbideen mapa:

-1:200.000 (paper arrunta):

12,00

12.  Naturgune babestuen mapa:

-1:200.000 (paper arrunta):

12,00

13.  Europar Batasunaren Intereseko Lekuen eta Naturgune Babestuen mapak, zenbait eskalatan (EBILen edo NBen tamainaren araberakoak):

12,00

14.  Nafarroako lurzoruaren erabileren mapa:

-01:25:00.000 (paper arrunta):

12,00

15.  Nafarroako landare sailen mapa:

-1:200.000 (paper arrunta):

12,00

16.  Fotogramen kopia edo handitzeak, DINA4 artekoak:

-Paper arrunta:

4,00

-Argazki papera:

6,00

17.  Planoak eskaneatu eta kopiatzea:

-ISO A0 tamainakoa:

12,00

-ISO A1 tamainakoa:

9,00

-ISO A2 tamainakoa:

8,00

-ISO A3 tamainakoa:

6,00

-ISO A4 tamainakoa:

4,00

3) Kartografia digitala:

A) Zenbatekoak:

IZENA

TASA
(euroak)

1.   Iruñeko mapa geoteknikoaren CDa (1:25.000) eta Memoria (PDF):

10,00

2.   CD-a, (*) produktuen gaineko informazioa duena, 550 megabytekoa gehienez ere:

10,00

3.   DVD-a, (*) produktuen gaineko informazioa duena, 3.550 megabytekoa gehienez ere:

60,00

B) Produktuak:

PRODUKTUAREN IZENA

Kartografia topografikoa 1:500 (dgn, dwg, dxf eta pdf)

Nafarroako mapa topografikoa 1:5.000 (dgn, dwg, dxf eta pdf)

Nafarroako mapa topografikoa 1:10.000 (dgn, dwg, dxf eta pdf)

Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000 orria (pdf)

Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000 osoa (pdf)

Nafarroako mapa topografikoa 1:200.000 (pdf)

Nafarroako mapa topografikoa 1:400.000 (pdf)

Nafarroako mapa topografikoa 1:850.000 (pdf)

Ortoargazkia 1:2.000 (tiff, jpeg, ecw)

Ortoargazkia 1:5.000 (tiff, jpeg, ecw)

Ortoargazkia 01:10:00.000 (tiff, jpeg, ecw)

Ortoargazkia 1:25:00.000 (tiff, jpeg, ecw)

Nafarroako mapa geologikoa 1:25.000 (pdf)

Nafarroako mapa geologikoaren orri baten memoria, 1:25.000 (pdf)

Lurraldearen eredu digitala

Fotograma digitalak edo eskaneatuak

4) Argazkiak zuri-beltzean edo koloretan:

IZENA

PAPERA
(euroak)

Fotograma (24x24)

30,00

Handitzea (21x29)

30,00

Handitzea (24x24)

30,00

Handitzea (50x50)

38,00

Handitzea (50x60)

38,00

Handitzea (70x70)

38,00

Handitzea (70x80)

58,00

Handitzea (80x90)

58,00

Handitzea (100x100)

58,00

5) Beste produktu batzuk:

IZENA

TASA
(euroak)

1.   Kartografiako katalogoa:

9,00

2.   Nafarroako atlasa (Errepideak, Turismoa eta Ingurumena):

12,00"

Hamahiru. 146. artikulua, 1. Tarifa.

"

EUROAK

1.    TARIFA

Jatorri eta osasunaren gidak, nazioarteko garraiorako osasun ziurtagiriak edo balio bereko agiriak. Agiri bakoitzeko gutxieneko zenbatekoa 1,20 euro-koa izanen da eta gehienekoa 30 euro-koa.

1.   Zaldi-azienda, behi-azienda eta hegazti erratiteak:

1,20 abelburuko

2.   Ardi-azienda, ahuntz-azienda eta bestelako hausnarkari txikiak.

0,12 abelburuko

3.   Zerri-azienda:

0,15 abelburuko

4.   Hegaztiak, untxiak eta erbiak

0,006 abelburuko

5.   Inkubatutako arrautzak eta txita 1 eguneko

0,001 arrautza edo txita bakoitzeko

6.   Erlauntzak

0,60 erlauntza bakoitzeko

7.   Arrainak

0,012 kiloko

8.   Aurreko puntuetan jaso ez diren beste abere batzuk

Abere bakoitzarentzat kalkulatutako balioaren %25"

Hamalau. 146. artikulua, 9. eta 10. tarifak.

"9. TARIFA

Abeltzaintzako ustiategiekin eta abereekin lotutako agiriak eta identifikazio unitateak luzatzea:

1.   Abeltzaintzako ustiategien erregistroan inskribatzea edo aldaketaren bat sartzea:

3,50

2.   Azienda txartela luzatzea:

3,50

3.   Behi-aziendarendako bereizgarri bakoitzeko (belarritakoak):

0,70

4.   Behi-aziendarendako bikoiztutako belarritako bakoitzeko:

2,00

5.   Behi-azienda identifikatzeko agiri bikoiztua luzatzea:

7,00

6.   Ardi-azienda hausnar bolodunarekin identifikatzeko

0,50

7.   Identifikatzen den ardi- edo ahuntz-aziendako abelburu bakoitzeko (hausnar boloa gehi ikusteko moduko belarritakoa, edo belarritako elektronikoa gehi ikusteko moduko belarritakoa):

1,00

8.   Ardi edo ahuntzendako hausnar bolo, belarritako elektroniko edo ikusteko moduko belarritako bakoitzeko, bikoiztuak

1,20

9.   Identifikatzen den zaldi-aziendako abelburu bakoitzeko (mikrotxipa edo belarritako elektronikoa)

1,00

10.  Zaldi-aziendarako pasaportea birritan ematea edo horren ordezkoa

7,00

11.  Zaldi-aziendarako mikrotxip edo belarritako elektroniko bikoiztu bakoitzagatik"

2,00

"10. TARIFA

Abeltzaintzako Laborategira igorritako laginak analizatzea:

1.   Analisi serologikoak:

1.   1. Aglutinazio azkarra:

0,90

1.   2. Plakako aglutinazioa:

3,00

1.   3. Konplementuaren finkapena:

4,50

1.   4. Immunodifusio erradiala:

3,00

1.   5. Inhibizio hemoglutinazioa:

3,00

1.   6. Elisa:

3,00

2.   Analisi mikrobiologikoak:

2.   1. Enterobakterioen determinazioa, clostridiuma:

9,00

2.   2. Salmonellaren determinazioa:

21,00

3.   Gaixotasunen analisia

3.   1 Behien infekziozko errinotrakeitisa (IBR)

3,00

3.   2 Behien neosporak

3,00

3.   3 Behien beherako birala (BVD)

3,00

3.   4 Behien paratuberkulosia

3,00

3.   5 Ardien eta ahuntzen bruzelosia

3,00

3.   6 Ardien eta ahuntzen paratuberkulosia

3,00

3.   7 Ardien eta ahuntzen agalaxia

3,00

3.   8 Untxien mixomatosia

1,50

3.   9 Untxien enteropatia mukoidea

1,50

4.   Genotipatuaren azterketa

4.   1 Ardien eta ahuntzen genotipatua

5,00

4.   2 Ardien eta ahuntzen aitatasun-froga

10,00

4.   2 Zaldien genotipatua

15,00

4.   3 Zaldien aitatasun-froga

15,00

4.   4 Behiaren genotipatua

30,00

4.   5 Behiaren aitatasun-froga

15,00"

Hamabost. 147. artikulua.

"147. artikulua. Salbuespenak.

Albaitarien zerbitzuak eta Abeltzaintzako Laborategira igorririko laginen analisia tasatik salbuetsiak daude baldin eta jarduera Abereen Saneamendurako Kanpainak burutzeko programaren barruan badago kasuan kasuko ustiategian edo Foru Komunitateko Administrazioak kasuan kasuko ustiategian zehazturiko gaixotasun epizootiko edo zoonosikoak begiratzeko planen barruan, eta administrazioak kasuan kasuko ustiategirako ezartzen dituen egunetan egiten bada. Salbuespen honetatik kanpo geratuko dira proposatzen diren egunetatik kanpo egiten diren jarduketak.

Ez dira salbuetsiko aurreko artikuluko 8. Tarifan adierazitako zerbitzuak jasotzen dituzten Nafarroako toki entitateak."

Hamasei. XIII. tituluaren izenburua.

"XIII. titulua. Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko tasak."

Hamazazpi. 173. artikulua.

"173. artikulua. Zergapeko egintza.

Tasa honen zergapeko egintza hauxe da: indarreko xedapenekin bat Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroan gaitu edo inskribatu behar duten kirol kluben, kirol klub filialen, kirol federazioen, kirola sustatzeko entitateen eta kirol sozietate anonimoen liburuak gaitzea eta haien egintzak eta dokumentuak inskribatzea eta egiaztatzea."

Hemezortzi. 176. artikulua.

"176. artikulua. Tarifak.

Tasa tarifa hauen araberakoa izanen da:

EUROAK

1.   TARIFA

Eraketa inskribatzea

10,77

2.   TARIFA

Estatutuen aldaketa inskribatzea

5,33

3.   TARIFA

Ziurtagiriak luzatzea

7,14

4.   TARIFA

Estatutuen kopia egitea

7,14"

Lehen xedapen gehigarria. Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 27. artikuluan aipatutako diruaren baliogalera zuzentzeko koefizienteak.

2012an hasten diren zergaldietan, Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeko 27. artikuluak aipatzen duen diruaren balio-galera zuzentzeko koefizienteak, eskualdatutako ondare-elementuak eskuratu diren urtearen arabera, ondoko hauek izanen dira:

1983 eta aurrekoak

2,403

1984

2,176

1985

2,030

1986

1,931

1987

1,871

1988

1,794

1989

1,706

1990

1,637

1991

1,581

1992

1,527

1993

1,466

1994

1,410

1995

1,340

1996

1,277

1997

1,245

1998

1,231

1999

1,224

2000

1,218

2001

1,192

2002

1,179

2003

1,161

2004

1,149

2005

1,134

2006

1,113

2007

1,089

2008

1,055

2009

1,032

2010

1,020

2011

1,020

2012

1,000

Bigarren xedapen gehigarria. Inbertsioetarako erreserba berezia.

Subjektu pasiboek zuzkidurak egiten ahalko dituzte Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen IV. tituluaren XI. kapituluko 2. atalean aipatzen den erreserba berezirako, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako lehen bi ekitaldietan lortzen dituzten irabazien kontura."

Hirugarren xedapen gehigarria. Sozietate publiko jakin batzuen tributu araubidea.

1. "Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak, S.A." sozietate publikoak honako zerga-onura hauek izanen ditu:

a) Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan:

Lehena. Salbuetsita egonen da etxebizitzak edo horien zati alikuotak erosteagatik, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 17.5, 33. eta 50. artikuluetan aipatzen diren kasuetan egiten badu. Etxebizitzaren errentamenduetan ere salbuetsia egonen da, gero berak errentan emateko etxebizitzak badira eta, horrenbestez, Balio Erantsiaren gaineko Zergatik salbuetsiak badira, BEZa arautzen duen 19/1992 Foru Legearen 17.1.13.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bigarrena. Bere helburu sozialaren barnean, jesapenak jaulkitzeko eta maileguak jasotzeko egiten dituen eragiketen gaineko eta bere alde emandako berme mota guztien zergaren gaineko kuotak 100eko 99 murriztea.

Hirugarrena. Ondoko eragiketek dituzten zergen kuotak 100eko 95 murriztea: eskurapenak, obra berriaren aitorpena eta ondasun higiezinen zatiketa horizontala, industrialdeak eta bizitegi eremuak eta beste erabilera batzuetarako eremuak sustatzeko, barne direla ekipamenduetarako eta merkataritzarako erabilerak, bai eta, ondoren merkaturatzeko, aldez aurretik egiten diren banantzeak, eransketak, zatiketak edo elkartzeak ere.

b) Sozietateen gaineko zergan:

Hark sustatutako industrialdeetako, bizitegi eremuetako eta beste erabilera batzuk dituzten eremuetako (ekipamenduetako eta merkataritzako erabilerak barne) ondasun higiezinak eta instalazioak besterentzen eta errentatzen diren kasuetan, hortik eratorritako errentei dagokien kuota osoaren 100eko 99ko hobaria izanen da, betiere lortutako zenbatekoa sustapen publikoko industria- edo bizitegi-lurzoruan berrinbertitzen bada bost urteko epean, besterentzearen egunetik zenbatuta edo errentatzearen ondoriozko errentak lortzen diren egunetik.

2. "Sociedad de Desarrollo de Navarra S.L." sozietate publikoak honako zerga-onura hauek izanen ditu:

a) Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan:

Lehena. Bere xedeak betetzeko egiten dituen jesapenen jaulkipeneko eragiketetarako salbuespena.

Bigarrena. Maileguak, kredituak edo abalak bermatzeko sozietatearen alde ematen diren berme mota guztien gaineko zergarako salbuespena.

b) Sozietateen gaineko zergan:

Entitateak parte hartzen duen sozietateen funts berekietan partaidetza izatearen erakusgarri diren balioak besterentzetik sortzen diren errentei dagokien kuota osoaren 100eko 99ko hobaria, betiere lortutako zenbatekoa balioetan berrinbertitzen bada bost urteko epean, besterentzearen egunetik zenbatuta.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa gorabehera, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak berrinbertsioa gauzatzeko epea luzatzen ahalko du, entitateak aldez aurretik eskatuta, hori justifikatzen duten baldintzak ematen badira.

3. "Nafarroako Garraio eta Logistika Agentzia S.A." sozietate publikoak 100eko 95eko murrizketa izanen du jarraian adierazten diren eragiketek duten Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren kuotan: eskurapenak, obra berriaren aitorpena eta ondasun higiezinen zatiketa horizontala, industrialdeak eta eremu logistikoak eta beste erabilera batzuetarako eremuak sustatzeko, bai eta ondoren merkaturatzeko, aldez aurretik egiten diren banantzeak, eransketak, zatiketak edo elkartzeak ere."

Laugarren xedapen gehigarria. Ekonomialarien eta Merkataritza Tituludunen Profesionalen Elkargoak bateratzea.

1. Ekonomialarien eta Merkataritza eta Enpresa Tituludunen Elkargo Ofizialetako Nafarroako Kontseiluek bat egiteko prozesuari, eta Nafarroako Ekonomialarien Elkargo Ofiziala eta Nafarroako Merkataritza eta Enpresa Tituludunen Elkargo Ofiziala bat egiteko prozesuari ere Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen X. tituluaren IX. kapituluan araututako araubide berezia aplikatuko zaie.

2. Aurreko lerroaldean aipatutako eragiketei Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergari buruzko xedapenen Testu Bateginaren 35.I.B) artikuluaren 11. eta 12. idatz-zatietan aurreikusten diren salbuespenak aplikatuko zaizkie. Testu bategina apirilaren 26ko 129/1999 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

Indargabetu egiten dira Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergari buruzko xedapenen Testu Bateginaren 35.II artikuluaren 2. eta 17. idatz-zatiak eta bigarren eta hirugarren xedapen gehigarriak. Testu bategina apirilaren 26ko 129/1999 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Azken xedapenetan lehena. Ekainaren 13ko 153/1986 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Xedapenen Testu Bategina aldatzea.

2012. eta 2013. urteetan hasitako zergaldietarako ondorioekin, Sozietateen gaineko Zergaren Xedapenen Testu Bateginaren 22.b.Hirugarrena artikuluak, abenduaren 29ko 19/2005 Foru Legeak ezarritako idazketaren araberakoak, testu hau izanen du:

"Hirugarrena. Foru Komunitateko Administrazioko departamentu eskudunek gizarte-interesekotzat deklaraturiko kirol, kultura eta gizarte-laguntzako jardueren babes-kontratuen ondoriozko publizitate-gastuengatik ordaindu diren kopuruei jarraian adierazten den eskalako portzentajeak aplikatzearen ondorioz lortzen den zenbatekoa kentzen ahalko da letra honetako lehen idatz-zatiak aipatzen duen kuota likidotik.

ORDAINDUTAKO DIRU-KOPURUAK

APLIKATU BEHARREKO PORTZENTAJEA

30.  000 euro bitarte, hori barne

%30.

60.  000 euro bitarte, hori barne

%35.

60.  000 eurotik gorako zatia

%40.

Aurrekoa gorabehera, 2012. urtean hasitako zergaldietan ordaindutako diru-kopuruaren gainean %50eko portzentajea aplikatuko da, baldintza hauek betetzen badira:

a) Subjektu pasiboek kenkari hori aplikatu ez izana 2010. eta 2011. urteetan hasitako zergaldietan.

b) Subjektu pasiboek babes-kontratuetatik sortutako publizitate gastuengatik 2012. urtean ordaindutako diru-kopuruaren %50 edo gehiago ordaintzea 2013an.

Aipatutako interes sozialeko adierazpenaren ondorioetarako, kasuan kasuko espedienteak departamentu horien aurrean tramitatuko dira."

Azken xedapenetan bigarrena. Arauak emateko ahalmena.

Nafarroako Gobernuak foru lege hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapen guztiak emanen ditu.

Azken xedapenetan hirugarrena. Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, legean berean aurreikusitako ondorioekin.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web