(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

245/2011 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 21EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 4 - 05/01/2012



Atariko

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lan arloko salak berriki ezarritako doktrinarekin bat, suteak prebenitzeko eta itzaltzeko kanpainetako lanpostuei dagozkien plazak lan araubidekoak dira, lanaldi partzialekoak (aldizkako langile finkoak). Horregatik, 2012ko neguko kanpainari erantzuteko, beharrezkoa da suhiltzaileen gidari laguntzaile eta suhiltzaileen peoi laguntzaile lanpostu hutsak sortzea.

Gainera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko. Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko abenduaren 21eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

Hezkuntza Departamentua:

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia:

-Hezkuntzako ikuskatzaileak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 34451 eta 34886 zenbakiak plantilla organikoan.

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

-Lan Harremanetako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 38503 zenbakia plantilla organikoan.

-Erdi mailako tituluduna (administrazioa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 38027 zenbakia plantilla organikoan.

-Garbiketako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 31863 zenbakia plantilla organikoan.

Osasun Departamentua:

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

Tuterako Osasun Barrutia:

-LTE. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 64391 zenbakia plantilla organikoan.

-Osasun hezitzailea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 66444 eta 66445 zenbakiak plantilla organikoan.

Osasun mentala:

-Galdaretako arduraduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 61800 zenbakia plantilla organikoan.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

-OLT/EUD. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 60218 zenbakia plantilla organikoan.

-Zeladorea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 60321 eta 60614 zenbakiak plantilla organikoan.

Nafarroako Ospitalegunea:

-OLT/EUD. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 68134 zenbakia plantilla organikoan.

-Osasun hezitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 60467 zenbakia plantilla organikoan.

-Osasun laguntzailea (teknikariaren eginkizunak)*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 62039 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Zerbitzu anitzetako langilea. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 64693, 68455 eta 70085 zenbakiak plantilla organikoan.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua:

Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

-Lanerako prestakuntzako erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, 5590 zenbakia plantilla organikoan.

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua:

Nafarroako Larrialdietako Agentzia:

-Suhiltzaileen gidari laguntzailea. Hemezortzi lanpostu huts, lan araubidekoak, lanaldi partzialekoak (aldizkako langile finkoak), D mailakoak, 9394, 9395, 9396, 9397, 9398, 9399, 9400, 9401, 9402, 9403, 9404, 9405, 9406, 9407, 9408, 9409, 9410 eta 9411 zenbakiak plantilla organikoan.

-Suhiltzaileen peoi laguntzailea. Hamar lanpostu huts, lan araubidekoak, lanaldi partzialekoak (aldizkako langile finkoak), E mailakoak, 9412, 9413, 9414, 9415, 9416, 9417, 9418, 9419, 9420 eta 9421 zenbakiak plantilla organikoan.

Hezkuntza Departamentua:

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia:

-Sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 38982, 38983 eta 38984 zenbakiak plantilla organikoan.

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

-Sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, 38985 zenbakia plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, lan araubidekoa, lanaldi partzialekoa, D mailakoa, Orkoiengo San Miguel IPari atxikia, 38986 zenbakia plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, lan araubidekoa, lanaldi partzialekoa, D mailakoa, euskararen ezagutza duena (3. jakite maila), 38987 zenbakia plantilla organikoan, Iruñeko Buztintxuri IPari atxikia.

Tuterako Osasun Barrutia:

-Erizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 70104 zenbakia plantilla organikoan.

-ETE. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 70103 zenbakia plantilla organikoan.

-EZLT. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 70105 eta 70106 zenbakiak plantilla organikoan.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

-Administrari laguntzailea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 70107 eta 70108 zenbakiak plantilla organikoan.

Nafarroako Ospitalegunea:

-Erizaina, Obstetrizia eta Ginekologia espezialitatea duena. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 70109 zenbakia plantilla organikoan.

-APTE. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 70115 zenbakia plantilla organikoan.

-EZLT. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 70110 zenbakia plantilla organikoan.

-Zeladorea. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 70111, 70112 eta 70113 zenbakiak plantilla organikoan.

Zerbitzu Zentralak:

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 70114 zenbakia plantilla organikoan.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua:

Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

-Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, 9423 zenbakia plantilla organikoan.

2. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharren aldaketa.

1. Aldatu egiten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen ekainaren 28ko 78/2003 Foru Dekretuaren I. eranskina, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez bete ahal izateko; hala, A edo B maila esleitu zaio, berariazko betebeharrik gabe, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Ibaietako Obren Bulegoko burutzari.

Azken Xedapenetako Lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko abenduaren 21ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo; Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria, Roberto Jiménez Alli.

Iragarkiaren kodea: F1120618

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web