(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

225/2011 FORU DEKRETUA, URRIAREN 5EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN ENERGIA BERRIZTAGARRIEN GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA Nota de Vigencia

BON N.º 248 - 19/12/2011



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  4. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA


  5. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  6. ERANSKINA. LEKUAK


Zioen azalpena

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute Lanbide Heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza-sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, ekonomia iraunkorraren helburua hau izan behar dela ezartzen du: prestakuntza eskaintza ekoizpen sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara etengabe egokitzea, lanbide heziketako tituluak arin eguneratu eta moldatzeko sistema baten bitartez. Halaber, lege horrek azaltzen du hezkuntza administrazioak lanbide heziketako eskaintza dagokion lurralde eremuko gizartearen eta ekonomiaren beharrizanetara egokitzeko ekimenak hartu behar dituela. Beste alde batetik, lanbide heziketako erdi mailako edo goi mailako zikloetako ikasketetara sartzeko beharrezkoak diren eskakizunak aldatzen ditu.

Foru dekretu honen bitartez, Energia Berriztagarrien goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hori idazteko kontuan hartu dira herri administrazioen ekimen arauemaileei aplikatu beharreko araupeketa oneko printzipioak eta Ekonomia iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legearen I. tituluaren I. kapituluan araututako gainerako tresnak, araudien kalitatea hobe dadin. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen maiatzaren 20ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek martxoaren 18ko 385/2011 Errege Dekretua garatzen du, Energia Berriztagarrien goi mailako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza-sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Energia Berriztagarrien goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2. Arau multzo honetan, ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen dutenak: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila, eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek, alegia, Parke eolikoak muntatzearen eta mantentzearen kudeaketa, urriaren 27ko 1228/2006 Errege Dekretuak arautzen duena; Eguzki-instalazio fotovoltaikoen antolamendua eta proiektuak, abuztuaren 24ko 1114/2007 Errege Dekretuak arautzen duena; eta maiatzaren 28ko 716/2011 Errege Dekretuak arautzen duen Azpiespazio elektrikoak muntatzearen, jardutearen eta mantentzearen kudeaketa, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide-jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortzen ahalko duela bermatzeko.

Ekoizpen sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, Nafarroarako elementu bereizgarriekin, tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide-jarduera estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3. Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopurua (ECTS). Lehenengoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugigarritasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atala. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntzako jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4. Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek, prestakuntza eskaintza arruntetan irakaskuntza-ikaskuntzako jardueren antolaketa errazteaz gainera, bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5. Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Energia Berriztagarrien goi mailako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (4. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioko gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6. Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 5. eta 6. eranskinetan deskribatzen da, izan ere heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakasleku eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko urriaren bosteko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Energia Berriztagarrien goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Energi eta Uraren lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikatzea.

Energia Berriztagarrien goi mailako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Energia Berriztagarriak.

b) Maila: 3-Goi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2000 ordu.

d) Lanbide arloa: Energia eta Ura.

e) Europako erreferentea: HNSN - 5b (hezkuntzaren nazioarteko sailkapen normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbidejarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio-sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta haren prospektiba ere, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuko hezkuntza sisteman lanbide heziketaren antolaketa eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Energia Berriztagarrietako heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Prestakuntza ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2 B) eranskinean garatzen dira, Energia Berriztagarrien goi mailako teknikariaren titulua ezarri zuen eta beraren gutxieneko irakaskuntzak finkatu zituen martxoaren 18ko 385/2011 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharreko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukiek modulu horretako eduki guztiak bildu behar dituzte.

4. Prestakuntza unitateen ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bereko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen diren bitartean.

6. artikulua . Heziketa zikloan sartzeko bideak.

1. Foru dekretu honetan arautzen den hezkuntza zikloan sartzeko, Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

2. Zientziak eta Teknologia modalitateko batxilergoa ikasi duten ikasleek lehentasuna izanen dute heziketa ziklo honetan sartzeko, martxoaren 18ko 385/2011 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarri bezala.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Energia Berriztagarrien goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Energia Berriztagarrien goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

3. Martxoaren 18ko 385/2011 Errege Dekretuaren 14.3 artikuluaren arabera, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banatuak.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

Lanbide moduluek beste lanbide modulu, gaitasun unitate, Batxilergoko ikasgai eta goi mailako hezkuntzako ikasketekin dituzten baliozkotzeei eta salbuespenei dagokienez, martxoaren 18ko 385/2011 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoari eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan agindutakoari helduko zaie.

9. artikulua . Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Energia Berriztagarrien goi mailako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 4.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 4.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie, bidezkoa denaren arabera. Foru dekretu honen 5.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez aurrekoen baliokideak diren titulazioak, irakasleen espezialitate desberdinetarako, foru dekretu honen 5.B) eranskinean ageri dira.

3. Eskatzen diren titulazioak eta titulua osatzen duten lanbide moduluak emateko bete behar diren gainerako baldintzak, ikastetxe pribatuetako edo hezkuntzakoak ez diren administrazioen zentro publikoetako irakasleentzat, foru dekretu honen 5.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 6. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute, haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzako den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Irakaslekuetan altzari, ekipamendu eta lanerako tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Irakaslekuetan erabiltzen diren makina eta ekipamenduetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Hainbat ikasle taldek erabiltzen ahalko ditu irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituraz bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamendu, makina, eta abarrekoek ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko dute. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntza-emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen bilakaerak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Xedapen Gehigarri Bakarra. Beste lanbide trebakuntza batzuk.

1. Energia Berriztagarrien goi mailako teknikariaren tituluko lanbide moduluen multzoan bildutako heziketak bermatu egiten du behar besteko ezagutza maila eskuratuko dela instalazio fotovoltaikoak egiteko.

2. Energia Berriztagarrien goi mailako teknikariaren tituluko lanbide moduluen multzoan bildutako heziketak bermatu egiten du behar besteko ezagutza maila eskuratuko dela potentzia txikiko instalazio eolikoak egiteko.

3. Energia Berriztagarrien goi mailako teknikariaren tituluko lanbide moduluen multzoan bildutako heziketak bermatu egiten du behar besteko ezagutza maila eskuratuko dela azpiestazio elektrikoen instalazio, eragiketa eta mantentze-lanetan jarduteko, zentral elektriko, azpiestazio eta transformazio-zentroen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Erregelamenduaren eremuan.

4. Lanerako prestakuntza eta orientazioko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 irakastordu baditu, martxoaren 18ko 385/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehena. Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2011-2012 ikasturtean ezarriko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko urriaren 5ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Energia Berriztagarrien goi mailako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak ondokoak dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion lanbide kualifikazioak.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorra hauxe da: energia eolikoko parkeak eta instalazioak maneiatzeko eta mantentzeko muntaketa-lanak, zerbitzuan jartzeko lanak eta kudeaketa-lanak koordinatzea, instalazioak sustatzea, proiektuak garatzea, eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzea eta mantentzea, muntaketa- eta mantentze-lanak kudeatzea eta gainbegiratzea, eta azpiestazio elektrikoak maneiatzea eta horien lehen mailako mantentze-lana egitea.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Energia Berriztagarrien goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

ENA 193-3: Parke eolikoak muntatzearen eta mantentzearen kudeaketa. Honako gaitasun unitateak biltzen ditu:

-UC0615-3: Energia eolikoko instalazioak muntatzeko proiektuak garatzea.

-UC0616-3: Energia eolikoko instalazioak zerbitzuan jartzeko eta jarduteko lanak kudeatzea.

-UC0617-3: Energia eolikoko instalazioen mantentze-lanak kudeatzea.

-UC0618-2: Parke eolikoetako lanbide-arriskuak prebenitzea eta larrialdi kasuetan jardutea.

-UC0619-2: Energia eolikoko instalazioak muntatzea eta mantentzea.

ENA 263-3: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen antolamendua eta proiektuak, hurrengo gaitasun-unitate hauek biltzen dituena:

-UC0842-3: Eguzki-instalazioen proiektuak bideragarriak diren erabakitzea.

-UC0843-3: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen proiektuak garatzea.

-UC0844-3: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntaketa antolatu eta kontrolatzea.

-UC0845-3: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lana antolatu eta kontrolatzea.

ENA474-3: Azpiespazio elektrikoak muntatzearen, jardutearen eta mantentzearen kudeaketa. Honako gaitasun unitateak biltzen ditu:

-UC1531-3: Azpiestazio elektrikoen muntaketa kudeatu eta gainbegiratzea.

-UC1532-3: Azpiestazio elektrikoen jarduna eta mantentze-lanak kudeatu eta gainbegiratzea.

-UC1533-2: Tokian jardutea eta azpiestazio elektrikoetako lehen mailako mantentze-lana egitea.

-UC1530-2: Goi-tentsioko instalazio elektrikoetako arriskuak prebenitzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Parke eolikoen muntaketa antolatzea, eta baliabideak, beharrezko denborak eta egikaritze-lana kontrolatzeko sistemak definitzea.

2) Parke eolikoak zerbitzuan jartzeko lanak, eragiketa eta mantentze-lanak kudeatzea, proiektuetan eta beste dokumentu tekniko batzuetan dagoen informazio teknikoaren interpretaziotik abiatuta.

3) Parke eolikoen kudeaketarako teleaginte sistemetan eragitea, eta horretarako, multzoaren funtzionamendua atmosferaren egoerara eta sarearen eskakizunetara egokitzea.

4) Parke eolikoetan tokiko eragiketa eta mantentze-lana egitea, erregelamenduen arabera segurtasuneko eta arriskuen prebentzioko protokoloei jarraituz.

5) Parke eolikoen muntaketa, mantentze-lana eta eragiketa kudeatzeko beharrezkoak diren txostenak eta bestelako dokumentu teknikoak egitea.

6) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko egoerak ebaluatzea, aerosorgailuak eta parke eolikoak muntatzean, maneiatzean eta mantentzean, eta arrisku mota batzuetarako zein besteetarako prebentzio-neurriak proposatzea.

7) Azpiestazio elektrikoen muntaketa antolatzea, eta horretarako gainbegiratze-plan eta -irizpideak egitea.

8) Azpiestazio elektrikoetan tokiko eragiketa eta mantentze-lana egitea, erregelamenduen arabera segurtasuneko eta arriskuen prebentzioko protokoloei jarraituz.

9) Eguzki-instalazio fotovoltaikoen hainbat tipologiatako proiektuen garapena kudeatzea, eta horretarako egokiak diren kalkuluak eta dokumentazio teknikoa egitea.

10) Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntaketa, eragiketa eta mantentze-lanak egitea, proiektuetan eta beste dokumentu tekniko batzuetan dagoen informazio teknikoaren interpretaziotik abiatuta.

11) Eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzeko lanak antolatzea, eta horretarako gainbegiratze-plan eta irizpideak egitea.

12) Parke eolikoen, eguzki-instalazio fotovoltaikoen eta azpiestazio elektrikoen muntaketa prozesuekin zerikusia duten administrazio izapideak eta dokumentazioa kudeatzea.

13) Energia geotermikoaren, marea-energiaren, bioerregaien, biomasaren, hidrogenoaren eta bestelako energia berriztagarrien aprobetxamendua bideratzen duten teknologien garapena ebaluatzea, eta energia horiek zentral elektrikoetan ezartzeko aukera aztertzea.

14) Lanaren eta norberaren egoera berrietara egokitzea, eta horretarako, norberaren lanbide inguruneari dagozkion ezagutza zientifiko, tekniko eta teknologikoak eguneratuta edukitzea, prestakuntza eta bizitzan zehar eskura dauden ikaskuntza-baliabideak kudeatzea, eta informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzea.

15) Egoerak, arazoak edo gorabeherak ebaztea, eta horretarako ekimena eta autonomia baliatzea bere eskumeneko eremuan, sormena eta berritzeko eta hobetzeko gogoa erakutsiz, bai bere lanean bai taldeko kideenean.

16) Lan-taldeak antolatu eta koordinatzea, lanaren garapena gainbegiratzea, arduraz, harreman errazak mantenduz eta lidergoa norberaren gain hartuz, eta egon daitezkeen taldeko gatazketan konponbideak emanez.

17) Maila berekoekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea. Horretarako komunikazio bide eraginkorrak erabiltzea, informazio edo ezagutza egokiak transmititzea, eta bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatzea.

18) Norberaren lana zein taldearena egitean ingurune seguruak sortzea. Horretarako, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea, araudiak ezartzen duenaren eta enpresaren helburuen arabera.

19) Ekoizpen-prozesuen edo zerbitzuak emateko prozesuen barnean dauden lanbide-jardueretan kalitatearen kudeaketari, irisgarritasun unibertsalari eta "guztientzako diseinuari" erantzuteko prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea.

20) Enpresa txiki baten sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide-jardueran ekimena izatea, gizarte erantzukizun senarekin.

21) Lanbide-jardueratik eratortzen diren eskubideak gauzatzea eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

B) Ekoizpen sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Titulu hau lortzen duten pertsonek beren jarduera honako enpresa hauetan egiten dute: argindarra ekoizteko energia eolikoko eta eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen sustapen, muntaketa, ustiapen eta mantentze-lanak egiten dituzten enpresak eta argindarraren ekoizpen, garraio eta banaketarekin zerikusia duten enpresak, edo goi-tentsioko instalazioak dituzten enpresak, baita azpiestazio elektrikoen muntaketa- eta mantentze-lanak egiten dituzten enpresa industrialak.

Hauexek dira jarduera eta lanpostu aipagarrienak:

-Instalazio eolikoak maneiatzeko eta mantentzeko lanak kudeatzeko teknikaria.

-Parke eolikoen muntaketaren arduraduna.

-Aerosorgailuen muntaketaren arduraduna.

-Aerosorgailuen muntatzaile espezialista.

-Parke eolikoak mantentzeko espezialista.

-Eguzki-instalazioen sustatzailea.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoen proiektugilea.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzearen arduraduna.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoak mantentzearen arduraduna.

-Eguzki-zentral fotovoltaiko txikiak ustiatzearen eta mantentzearen arduraduna.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntatzaile operadorea.

-Azpiestazio elektrikoak muntatzearen eta mantentzearen arduraduna.

-Azpiestazio elektrikoen operadore mantentzailea.

b) Nafarroako lurralde ingurunea.

Nafarroako Foru Komunitatea bere lurraldean energia berriztagarriak garatu eta ezartzean oinarritutako energia politiken bultzatzaile izan da orain hamarkada bat baino gehiagotik hona. Aitzindaria izan da alor honetan, eta eremu ezberdinetan bidea ireki du, adibidez, aipagarrienak azpimarratzearren, energia eolikoaren bidea, biomasaren eta bioerregaien erabilera eta zentral hidroelektriko txikiak egonen lirateke. Hori agerian jarri dute Nafarroako lurraldean ondoz ondoren onartu diren energia planek. Gaur egun, nabarmengarria da kontsumitzen den argindarra baino %10 gehiago energia berriztagarrien bidez sortzeko helburua, horrela estatuko 2020rako plan baliokidean ezarritako %40ko autohornidura aise gaindituko delakoan. Gainera, enplegua sortzeari buruz, 3.000 lanpostu baino gehiago sortzea aurreikusten da Nafarroan energia berriztagarrien arloan.

Energia berriztagarrien testuinguru aurreratu horren mugarri aipagarrietako bat Goi Mailako Lanbide Heziketako Energia Berriztagarrien Ikastetxe Integratuaren sorrera da. Nazioarteko erreferentzia den zentro horrek jarduera bizia egiten du ikasle, langile eta irakasleen prestakuntzan eta berrikuntza didaktiko eta teknologikoan.

Energia eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien aldeko apustu adierazgarri honen ondorio da ere Hezkuntza Departamentuko Nafarroako Kualifikazioen Institututik, MECekin lankidetzan, aditu nazionalen bi lan talde koordinatu izana, hurrenez hurren Kualifikazioen Katalogo Nazionala eta Energia eta Ura lanbide familia berriko lanbide heziketako tituluak garatze aldera. Bertan sartuko litzateke ere Energia Berriztagarrien goi mailako teknikariaren titulu hau.

c) Prospektiba.

Hezkuntza Administrazioek, dagokion curriculuma garatzean, honako gogoeta hauek hartuko dituzte kontuan:

Titulu honen lanbide profilaren bilakaeran, energia ekoizpenaren sektorearen barnean, hurrengoei lotutako gaitasunerantz abiatzen dira: parke eolikoen, sarera konektatutako nahiz konexiorik gabeko instalazio fotovoltaikoen instalazioa eta mantentze-lana, energia eraginkortasuneko eta segurtasuneko eskakizun handiagoetara egokitzen direnak, energia berriztagarriak erabiliz eta hondakinak kudeatuz.

Bilakaera teknologikoari esker, zentral eoliko eta fotovoltaikoetan zerbitzu, eraginkortasun eta segurtasun hobeak dituzten materialak eta ekipamenduak moldatzen ari dira, eta gero eta ekipamendu berri gehiago eskatzen ari dira.

Sektoreko enpresen antolamendu egiturak honako ezaugarriak ditu, gaur egun: alde batetik, talde-lana eta, beste aldetik, eginkizun eta erantzukizunetarako norbait eskuordetzea, baliabideen kudeaketa, prozesuen programazio eta ikuskapen, eta kalitate eta segurtasun planen jarraipenaren arloetan.

Profesional horrek balio anitzeko profila izan behar du, aldaketetara moldatzeko gai dena, autonomia maila handia daukana eta erabakiak hartzeko, taldeka lan egiteko eta beste arlo batzuetako teknikariekin koordinatzeko gaitasuna daukana.

Arau eta erregelamenduen aldaketetara moldatu beharrak kalitatea eta segurtasuna kudeatzeko sistema integratuetarantz bultzatzen du eboluzioa, eta uste izatekoa da hondakinak kudeatzeko arauditik eratorritako protokoloak sortuko direla.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Aerosorgailuen eta parke eolikoen konposizioa eta funtzionamendua identifikatzea, eta ekipamenduak, horien zatiak eta funtsezko parametroak zehaztea, muntaketa antolatzeko.

b) Parke eolikoak zerbitzuan jartzeko, maneiatzeko eta mantentzeko prozesuak eta prozedurak definitzea, eta horien gauzatzea planifikatu eta kontrolatzeko beharrezko faseak, eragiketak eta baliabideak ezaugarritzea.

c) Parke eolikoak muntatzeko eta mantentzeko zereginak egitea, aurreikusitako muntatzeko eta mantentzeko prozesuak eta programak kudeatzen laguntzeko.

d) Aerosorgailuen eta parke eolikoen portaera simulatzea, eta, horretarako, aplikazio informatikoak erabiltzea funtzionamendu-puntu egokia doitzeko, betiere segurtasuneko, eragimeneko eta hornikuntzaren kalitateko irizpideen arabera.

e) Aerosorgailuetan bertan jarduteko edo teleaginte bidez jarduteko prozesuak deskribatzea, eta parke eolikoak maneiatzeko zereginak eta beharrezko baliabideak ezaugarritzea.

f) Parke eolikoetan esku hartzen duten instalazioak eta ekipamenduak identifikatzea eta ezaugarritzea, horiekin jarduteko edo horiek mantentzeko lanak egiteko.

g) Tokian bertan eta parke eolikoetako kontrol-zentroetan, funtzionamendua doitzeko zereginak egitea, gehieneko eragimen eta segurtasuneko parametroen arabera.

h) Parke eolikoak muntatzeko eta mantentzeko lanak kudeatzearen eta gainbegiratzearen prozedurak finkatzea, eta txostenak eta dokumentazio teknikoa lantzea.

i) Aerosorgailuak eta parke eolikoak muntatzean, maneiatzean eta mantentzean prebentzio-neurriak aplikatzea, eta, horretarako, arloko araudia eta arrisku-egoerak ezagutzea.

j) Azpiestazio elektrikoak muntatzeko eta abian jartzeko prozesua ezagutzea, eta prozesu horren faseak, eragiketak eta beharrezko baliabideak ezagutzea, prozesua antolatzeko eta kontrolatzeko.

k) Azpiestazio elektrikoa osatzen duten zatiak eta ekipamenduak identifikatzea, instalazioak muntatzeko, tokian maneiatzeko edo mantentzeko.

l) Eguzki-instalazio fotovoltaikoen kalkuluak egitea, memoria teknikoak lantzea, planoak egitea eta aurrekontuak egitea, instalazioak konfiguratzeko.

m) Eguzki-instalazio fotovoltaikoetan esku hartzen duten instalazioak eta ekipamenduak identifikatzea, horiek muntatzeko, maneiatzeko edo mantentzeko.

n) Eguzki-instalazio fotovoltaikoetako sistemak eta elementuak muntatzeko teknikak ezagutzea, horiek gainbegiratzeko eta kontrolatzeko.

ñ) Eguzki-instalazio fotovoltaikoen motak ezagutzea, horien izapideak eta legeztatzea kudeatzeko.

o) Energia berriztagarrien teknikak eta sistemak identifikatzea, instalazio arruntetan aplikatzera begira.

p) Sektorearen bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolamendukoarekin eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin lotutako ikaskuntza-aukerak eta baliabideak aztertu eta erabiltzea, eguneratzeko gogoari eusteko, eta lanaren eta norberaren egoera berrietara egokitzeko.

q) Sormena eta berrikuntza-gogoa garatzea, lanaren antolamenduan eta prozesuetan, eta norberaren bizitzan sortzen diren erronkei erantzuteko.

r) Erabakiak oinarrituta hartzea, zerikusia duten aldagaiak aztertuta, hainbat esparrutako jakintzak bilduz, eta horietan erratzeko arriskuak eta aukera onartuta, mota orotako egoerei, arazoei eta gorabeherei aurrea hartu eta horiek ebazteko.

s) Taldean lan egiten den inguruneetan buruzagi izateko, motibatzeko, gainbegiratzeko eta komunikatzeko teknikak garatzea, lantaldeen antolaketa eta koordinazioa errazteko.

t) Komunikazio-estrategiak eta -teknikak aplikatzea, zabaldu beharreko edukietara, helburura eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta, komunikazio-prozesuetan eragingarritasuna ziurtatzeko.

u) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko egoerak ebaluatzea, eta banakako nahiz taldeko prebentzio-neurriak proposatu eta aplikatzea, lan prozesuetan aplikatu beharreko araudiaren arabera, ingurune seguruak ziurtatzeko.

v) Irisgarritasun unibertsalari eta "guztientzako diseinuari" erantzuteko beharrezko lanbide-ekintzak identifikatu eta proposatzea.

w) Ikaskuntza prozesuetako lan eta jardueretan kalitate-parametroak identifikatu eta aplikatzea, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura balioesteko, eta kalitate-kudeaketako prozedurak gainbegiratzeko eta hobetzeko gai izateko.

x) Enpresa sorkuntzaren, enpresaren eta ekimen profesionalaren prozedurak erabiltzea enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

y) Gizarteko eragile aktiboa den aldetik dituen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, eta herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lan arlokoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izatea.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa Nota de Vigencia

Energia Berriztagarrien goi mailako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

KLASEAK ASTEAN

KURTSOA

0668

Zentraletako sistema elektrikoak

170

5

1.

0671

Arrisku elektrikoen prebentzioa

60

2

1.

0680

Energia berriztagarrien sistemak.

130

4

1.

0681

Eguzki-instalazio fotovoltaikoen konfigurazioa

130

4

1.

0683(2)

0683a Parke eolikoen muntaketa kudeatzea I

190

6

1.

0683b Parke eolikoen muntaketa kudeatzea II. Arriskuei aurrea hartzea

60

2

1.

NA22(1)*

Ingelesa (tarteko maila)

120

4

1.

0670(2)

0670a Telekontrola eta automatismoak I

100

3

1.

0670b Telekontrola eta automatismoak II

90

4

2.

0669

Azpiestazio elektrikoak

150

7

2.

0682

Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntaketa kudeatzea

130

6

2.

0684

Parke eolikoak maneiatzea eta mantentzea

150

7

2.

0687

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

70

3

2.

0688

Enpresa eta ekimen sortzailea

70

3

2.

0686

Energia berriztagarrien proiektua

30

Enpresaren ordutegian

2.

0689

Lantokiko prestakuntza

350

Enpresaren ordutegian

2.

(1) Nahitaezko modulua Nafarroako Foru Komunitatean.

(2) Pedagogia eta antolaketa arrazoiengatik, bi prestakuntza multzotan zatituta dago modulua.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Zentraletako sistema elektrikoak.

Kodea: 0668.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 10.

Iraupena: 170 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Sistema elektrikoak ezaugarritzen ditu, eta sistema horien eskemak interpretatzen ditu eta ezaugarriak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema elektrikoen ezaugarriak eta sare elektrikoen motak identifikatu ditu.

b) Energia elektrikoa sortzeko azpisistema bereizi du.

c) Energia elektrikoa garraiatzeko azpisistema bereizi du.

d) Energia banatzeko azpisistema bereizi du.

e) Sistema elektriko baten osagaiak identifikatu ditu.

f) Sareko elementuak haren sinbologiarekin lotu ditu, sistema elektrikoen planoen eta eskemen gainean.

g) Konexioaren arabera sailkatu ditu banaketa-sareak.

h) Behe-tentsioko eta goi-tentsioko sareetako eskema motak identifikatu ditu, betiere lur-konexioaren arabera.

2. Material elektrikoak eta magnetikoak sailkatzen ditu, eta horien propietateak eta ezaugarriak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Barneko instalazioetako eta lotura-instalazioetako eroaleak bereizi ditu.

b) Energia elektrikoa banatzeko aireko sareetarako eroaleak zerrendatu ditu.

c) Energia elektrikoa banatzeko lurpeko sareetarako eroaleak zerrendatu ditu.

d) Kondentsadoreen motak eta ezaugarriak identifikatu ditu.

e) Isolagailuak sailkatu ditu.

f) Isolamendu-mailaren arabera hautatu ditu isolagailuak.

g) Material ferromagnetikoen funtsezko magnitudeak eta ezaugarriak ezagutu ditu.

h) Zentral elektrikoetako funtzionamendu elektromagnetikoko elementuak bereizi ditu.

3. Zentral elektrikoetan erabiltzen diren instalazio elektriko trifasiko eta monofasikoetako zirkuituak kalkulatzen ditu, taulak eta konfigurazio-teknikak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Korronte alternoaren balio bereizgarriak ezagutu ditu.

b) Korronte alterno monofasikoko zirkuituetan tentsioa, intentsitatea eta potentzia kalkulatu ditu.

c) Sistema trifasikoek energia elektrikoaren sorkuntza eta garraiorako dituzten abantailak ezagutu ditu.

d) Hiru eta lau hariko sorkuntza eta banaketa sistemak identifikatu ditu.

e) Sistema orekatuen eta desorekatuen arteko desberdintasunak ezagutu ditu.

f) Hargailu trifasiko orekatuetan intentsitateak, tentsioak eta potentziak, besteak beste, kalkulatu ditu.

g) Korronte alternoko zirkuituetako potentzia-faktorea kalkulatu eta hobetu du.

h) Korronte alternoko linea monofasikoetako eta trifasikoetako sekzioak kalkulatu ditu.

i) Babes elektrikoko elementuak hautatu ditu.

4. Makina elektriko estatikoen eta birakarien ezaugarriak bereizten ditu, eta horien osaera eta balioak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makina elektrikoak sailkatu ditu.

b) Makina elektrikoen osaera ezagutu du.

c) Makina elektriko birakarien funtzionamendu-printzipioa adierazi du.

d) Makina elektriko birakarien ezaugarriak identifikatu ditu.

e) Makina elektriko estatikoen funtzionamendua eta osaera identifikatu ditu.

f) Ezaugarri-plakan magnitude nominalak zerrendatu ditu.

g) Dokumentazio teknikoan azaltzen diren ezaugarriak egiaztatzeko kalkuluak egin ditu.

h) Makina elektrikoak osatzen dituzten elementu osagarriak identifikatu ditu.

i) Makina birakariak eta estatikoak abian jartzeko eragiketak egin ditu.

5. Zentraletako eta azpizentraletako tresneria eta babes elektrikoak ezaugarritzen ditu, eta, horretarako, horien osaera eta funtzionamendua deskribatzen du eta funtsezko magnitudeak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ebaketa-elementuen moten osaera eta funtzionamendua ezagutu du.

b) Babes-elementuen motak eta horien ezaugarri teknikoak bereizi ditu.

c) Arku elektrikoaren ezaugarriak eta eten-teknikak ezagutu ditu.

d) Fusibleak sailkatu ditu (kalibrea eta ebaketa-ahalmena, besteak beste).

e) Zirkuitulaburreko korronteak kalkulatu ditu.

f) Babesteko eta neurtzeko tresneria sailkatu du.

g) Ebakitzeko eta babesteko tresneria hautatu du.

h) Neurtzeko tresneriaren ezaugarri teknikoak ezagutu ditu.

6. Babes-sistema osagarriak (tentsio segurua eta korronte zuzena, besteak beste) konfiguratzen ditu, instalazioak bereiziz eta eskemak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Babes-sistema osagarriak ezagutu ditu.

b) Korronte alternoko sistema osagarriak konfiguratu ditu.

c) Korronte zuzeneko sistema osagarriak konfiguratu ditu.

d) Babes-sistema osagarrien eskemak interpretatu ditu.

e) Sistema osagarriek elikatzen dituzten zirkuituak identifikatu ditu.

f) Zerbitzu osagarrien jardun-prozedurak ezagutu ditu.

g) Energia elektrikoko metagailuen mota nagusiak eta horien ezaugarriak bereizi ditu.

h) Korronte alternoa artezteko erabilitako metodoak identifikatu ditu.

7. Neurketa elektrikoak egiten ditu, eta, horretarako, ekipamendu egokiak erabiltzen ditu eta lortutako emaitzak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Neurketetako akatsen metodologiak ezagutu ditu.

b) Neurtzeko gailuen doitasuna zehaztu du.

c) Neurtzeko tresnak identifikatu ditu.

d) Neurtzeko sistemak sailkatu ditu.

e) Neurketa elektrikoak egin ditu (tentsioa, intentsitatea eta potentzia, besteak beste).

f) Sare-analizagailuen funtzioak identifikatu ditu.

g) Neurketetan lortutako emaitzak interpretatu ditu.

h) Neurketak egitean tresnen eta pertsonen segurtasun-arauak hartu ditu aintzat.

8. Energia elektrikoaren kalitate-parametroak ezaugarritzen ditu, eta, eginkizun horretan, indarrean dagoen nazio-mailako eta nazioarteko araudia aplikatzen du eta elikadura- eta hornikuntza-sistemekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energia elektrikoaren kalitatearekin lotzen den nazio-mailako eta nazioarteko araudia identifikatu du.

b) Behe-tentsioko elikaduraren ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Erdi-tentsioko elikaduraren ezaugarriak ezagutu ditu.

d) Energia elektrikoaren hornikuntzaren jarraitasuna definitu du.

e) Kalitatea betetzearen arloko erantzukizunak ezarri ditu.

f) Instalazio hartzaileek eragindako edo induzitutako asalduak ezagutu ditu.

g) Energia elektrikoaren kalitate txarrak eragindako arazoak identifikatu ditu.

h) Energia elektrikoaren kalitatea hobetzen duten ekipamenduak identifikatu ditu.

Edukiak.

Sistema elektrikoen ezaugarriak:

-Sistema elektrikoaren ezaugarriak. Sare elektrikoen motak.

-Sistema elektrikoaren deskribapena. Sistema elektriko baten oinarrizko osagaiak.

-Sortzeko azpisistemak. Sorgailu motak Garraiatzeko azpisistemak. Sistemen sailkapena. Banatzeko azpisistemak. Motak eta sistemak.

-Banaketa-sareen osaera. Tipologia eta ezaugarriak.

-Sistema elektriko baten elementuak. Azpiestazioa. Garraio-linea.

-Banaketa-linea. Transformazio-zentroa. Hartuneak.

-Goi- eta erdi-tentsioko sinbologia elektrikoa.

-Banaketa-sareetako linea-motak. Airekoak eta lurpekoak. Ezaugarriak. Eskakizun elektrikoak eta mekanikoak.

-Banaketa-sareen konexio-motak. Goi-, eta erdi- eta behe-tentsioko konexioak. Ezaugarriak.

-Behe-tentsioko sareetako eskema-motak, lur-konexioaren arabera. Sailkapena eta erabilera.

Zentral elektrikoetan erabiltzen diren material elektrikoen eta magnetikoen sailkapena:

-Fenomeno elektrikoa. Materialen funtsezko ezaugarriak, elektrizitatearen aurrean. Material eroaleak eta isolatzaileak. Indar elektrikoa: Coulomb-en legea. Magnitude elektrikoak. Ohm-en legea. Eroale metalikoetako korrontea.

-Lotura-instalazioetarako eta barneko instalazioetarako eroaleak. Material normalizatuak. Motak eta funtzioak. Material isolatzaileak. Deiturak.

-Lotura-instalazioetarako eta barneko instalazioetarako eroaleak. Material normalizatuak.

-Izaera eta ezaugarri mekaniko eta elektrikoak.

-Energia elektrikoko lurpeko banaketa-sareetarako eroaleak. Ingurakarien ezaugarriak.

-Erresistentziak. Eroale baten erresistentzia kalkulatzea. Erresistentzien elkarketa.

-Kondentsadoreak. Ahalmena. Ezaugarriak. Motak. Kondentsadorearen karga eta deskarga. Kondentsadoreen elkarketa.

-Isolagailuak. Funtzionalitatea eta erabilitako materialak. Zurruntasun dielektrikoa. Isolagailuaren kalkulua.

-Material magnetikoak. Magnetismoaren kontzeptu orokorrak. Material ferromagnetikoen imanazio-kurba. Portaera magnetikoko motak. Histeresi-zikloa. Elektromagnetismoa. Magnitude magnetikoak. Indukzio elektromagnetikoa. Faraday-ren legea. Lenz-en legea. Indar elektroeragilea.

-Harilak. Autoindukzio-koefizientea. Ezaugarriak.

-Elektroimana. Motak. Erabilera.

Instalazio elektriko trifasikoetako eta monofasikoetako zirkuituen kalkulua:

-Korronte zuzena. Korronte zuzenaren balio bereizgarriak. Korronte alternoa. Korronte alternoaren balio bereizgarriak. Hargailu motak. Oinarrizko hargailuen (erresistentzia, haril garbia eta kondentsadorea) portaera korronte alterno monofasikoan.

-Korronte zuzeneko potentzia. Berehalako potentzia. Potentzia korronte alterno monofasikoan. Potentzia faktorea. Potentzia faktorea zuzentzea.

-Inpedantziak kalkulatzea. Korronte alterno monofasikoko zirkuituen ebazpena. R-L-C serie zirkuituen, zirkuitu paraleloen eta zirkuitu mistoen ebazpena. Zirkuitu erresonatzaileak.

-Sistema trifasikoak. Sorgailu trifasikoen konexioa. Izar eta triangelu itxurako konexioa. Potentzia sistema trifasikoetan.

-Sistema trifasiko orekatuak eta desorekatuak.

-Sistema trifasiko orekatuetako kalkulu bereizgarriak. Tentsio eta potentzia trifasikoak. Izar itxurako eta triangelu itxurako kargen kalkulua. Sistema trifasikoetako potentzia-faktorea zuzentzea.

-Linea elektriko orekatuetako sekzioak kalkulatzea. Instalazio baten intentsitate nominala kalkulatzea. Zirkuitulaburreko intentsitatearen kalkulua. Tentsio erortzea linea elektrikoan.

-Erregelamentazio elektrikoa. Behe-Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa. Eroale batentzako gehieneko intentsitate onargarria. Tentsio-erortze onargarriak.

-Goi-Tentsioko Linea Elektrikoen Erregelamendua. Zentralen eta Transformazio-Zentroen Erregelamendua. Eroale batentzako gehieneko intentsitate onargarria. Tentsio-erortze onargarriak.

Makina elektriko birakarien eta estatikoen ezaugarri elektrikoak:

-Makina elektrikoen sailkapena. Makina birakariak. Makina estatikoak. Sorgailu elektrikoak.

-Sorgailu sinkronoaren osaera. Sorgailu sinkronoaren funtzionamendua. Sorgailu asinkronoaren osaera. Sorgailu asinkronoaren funtzionamendua. Korronte zuzeneko sorgailuaren funtzionamendua. Korronte zuzeneko sorgailuaren osaera.

-Alternadoreak. Alternadorearen funtzioak. Alternadorearen osaera. Alternadore sinkronoa eta asinkronoa sarera konektatzea. Aldagai elektrikoak neurtzea funtzionamendu-erregimenean.

-Motor elektrikoak. Motor elektrikoen funtzio orokorrak. Motorren sailkapena. Ezaugarriak. Motor bereziak.

-Motor elektrikoen ezaugarri orokorrak. Korronte alternoko motorren funtzionamendua. Korronte alternoko motorren osaera. Motor monofasikoak eta trifasikoak. Motor elektrikoen mota diferenteen kurba bereizgarriak.

-Makina birakarietako ezaugarrien plaka.

-Makina birakarien oinarrizko kalkuluak. Parea. Abiadura. Tentsioa. Saiakuntzak hutsean eta zirkuitulaburra duen errotorearekin.

-Motorrak abiarazteko sistemak. Biraketaren alderantzikatzea. Abiadura erregulatzea... Intentsitatea.

-Transformadoreak. Transformadore baten funtzionamendua. Transformadore ideala. Funtzionamendua hutsean eta kargan. Transformadore erreala. Galerak. Transformadoreen eginkizunak. Transformadore motak. Transformadoreak eratzea.

-Transformadoreen oinarrizko kalkuluak. Tentsioa. Intentsitatea. Potentzia. Transformadorearen zirkuitu baliokidea. Transformadoreen gaineko saiakuntzak.

-Transformazio-erlazioa.

-Potentzia-elektronikari buruzko sarrera. Osagaiak. Ezaugarriak. Erabilera.

-Makinen elementu osagarriak. Abiagailuak. Abiadura-erregulagailuak.

-Korronte zuzeneko sorgailu elektrikoak abian jartzea.

-Alternadoreak abian jartzea. Motor elektrikoak abian jartzea.

Tresneria eta babes elektrikoen ezaugarriak:

-Sistema elektrikoko hutsen motak. Huts elektrikoen jatorria eta sistema elektrikoaren gaineko ondorioak. Zentral elektrikoetako eta azpiestazioetako babes elektrikoen motak.

-Tresneriaren funtsezko arazoak. Goi- eta behe-tentsioko tresneria.

-Gainintentsitateen aurkako babesa. Eteteko gailuen motak. Instalazio baterako babes egokia aukeratzea.

-Zirkuitu-etengailu fusibleak. Ebakigailuak. Babes termikoa eta magnetikoa. Etengailuak eta erreleak.

-Lur-konexioko instalazioak. Lurreko deribazioak. Zuzeneko eta zeharkako kontaktua. Babesteko moduak. Tresneria. Instalazio elektrikoen segurtasuna. Araudia.

-Zirkuitulaburreko korronteen oinarrizko kalkulua. Osagai asimetrikoak.

-Lurrerako zirkuitu monofasikoa. Faseen arteko zirkuitulaburra.

-Gaintentsioen aurkako babesa. Babesteko eta neurtzeko tresneria. Tximistorratza eta autobalbula.

-Zentraletako eta azpiestazioetako tresneriaren funtsezko magnitudeak.

-Neurtzeko tresneria. Neurketa-gelaxkak. Neurketako magnitudeak.

Babes-sistema osagarrien konfigurazioa:

-Babes-sistema osagarriak. Instalazio elektrikoak. Erregai gelaxken bidezko sorgailuak. Inbertsoreak. UPS. Artezgailuak. Bateria-bankuak.

-Korronte alternoko zerbitzu osagarriak. Zirkuituen babesa. Automatismoak.

-Korronte zuzeneko zerbitzu osagarriak. Metagailu-bateriak.

-Zerbitzu osagarrien eskemak.

-Zerbitzu osagarriek elikatzen dituzten zirkuituak. Ezaugarriak.

-Zerbitzu osagarrien jarduna. Zerbitzu osagarriaren konexioa. Funtzionamenduaren printzipioak.

-Metagailuak. Motak eta ezaugarriak.

-Artezgailuak. Motak eta ezaugarriak.

Neurketa elektrikoak egitea:

-Neurketako erroreak. Errore absolutua eta erlatiboa. Metodologiak.

-Neurgailuen doitasuna. Neurketa elektrikoak hartzeko arauak.

-Neurri sistemak. Funtzionamenduaren printzipioa. Neurtzeko tresna analogikoak eta digitalak. Polimetroa. Osziloskopioa.

-Funtsezko neurri elektrikoak. Intentsitatearen neurria. Tentsioaren neurria. Potentziaren neurriak. Potentzia trifasikoko neurriak ekipamendu monofasikoekin. Energia neurriak. Frekuentziaren neurria. Potentzia-faktorearen neurria. Harmonikoen neurria.

-Segurtasun elektrikoko neurriak. Isolamendu-erresistentziaren neurria. Zirkuitulaburreko korrontearen neurria. Diferentzialen desarrak. Lur-erresistentziaren neurria. Lurreko erresistibitatearen neurria.

-Emaitzen interpretazioa. Begizko neurriak. Fakturazio elektrikoa. Faktura baten egitura. Fakturen motak.

-Sare-analizagailuak. Zunden konexioa eskema elektriko motaren arabera.

Energia elektrikoaren kalitate-parametroen ezaugarriak:

-Energia elektrikoaren kalitateari lotutako araudia. Bateragarritasun elektromagnetikoa.

-Elikaduraren ezaugarriak behe- eta erdi-tentsioan. Balio nominalak. Aldaketak herrien arabera.

-Energia elektrikoaren kalitatea. Hornitutako tentsioaren aldaketak. Hornitutako frekuentziaren aldaketak.

-Tentsio-aldaketa azkarrak. Tentsio-hutsuneak. Gaintentsio iragankorrak. Aldi baterako tentsio baxuak eragindako arazoak. Uhin elektrikoaren aldian aldiko distortsioak.

-Kalitatea betetzeari buruzko erantzukizunak. Konpainia hornitzailearen erantzukizunak. Erabiltzailearen erantzukizunak.

-Instalazio hartzaileek eragindako edo induzitutako asalduak. Gidatutako asalduak. Asaldu irradiatuak. Harmonikoen mugak.

-Energia elektrikoaren kalitate txarrak eragindako arazoak. Neutroaren hutsa. Hirugarren mailako harmonikoak. Neutroaren eta transformadoreen gehiegizko berotzea.

-Energia elektrikoaren kalitatea hobetzeko ekipamenduak. Kapazitore-bankuak. Iragazkiak eta egokitzaileak. Isolamendu-transformadoreak. Babesgailu elektronikoak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da sistema elektrikoaren eta bere funtzionamenduaren ikuspegi orokorra lortzea, sistema osatzen duten material, osagai eta elementuen ezaugarriak ezagutzea, eta gainera, instalazio elektriko baten funtzionamendu egokia lortzeko egokiak diren kalkulu eta neurketak egitea. Moduluaren ardatza zentraletako sorkuntza-instalazioak izanen dira, eta gainerako sistema eta azpisistemen ezaugarri elektrikoekin osatuko da.

Eduki multzoak garatzerakoan, irakasleak instalazio errealei buruzko informazioa izanen du, aztertu ahal izateko. Horrekin batera, ikasleek egindako muntaketa txikiak eta ikastetxeko instalazioen gaineko neurketak erabiltzen ahalko ditu. Uneoro egin beharko dira instalazio horiei aplikatzen ahal zaien araudiari buruzko aipamenak, eta arreta berezia eskaini beharko zaie segurtasuneko protokoloei.

Informazio teknikoko eta merkataritzako dokumentazioko iturrietara iristeak eta kalkulu eta diseinurako aplikazio informatikoak erabiltzeak kasu praktikoen gainean etengabe lan egitea ahalbidetu behar dute, lortu nahi diren ikaskuntza emaitzak bermatuz. Halaber, lantegi elektrikoko baliabide eta instalazioek hurrengoak ahalbidetu ahalko dituzte une egokian: osagaiak, ekipamenduak eta muntaketa elementuak identifikatzea, abian jartzeko prozedurak ezartzea, funtzionamendua aztertu eta egiaztatzea, eta egindako kalkuluak baieztatzeko neurketak egitea.

Hasieran proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere edukien atalean azaldutako aurkezpen ordena bera da. Dena dela, "Neurketa elektrikoak egitea" izeneko multzoa, neurketa elektrikak egitea eskatzen duten praktikak egiten diren heinean egituratzen ahalko da ikasturtean. Balizko alternatiba bat, eduki metakorren sekuentziazioarekin, honako hau izan liteke:

-Sistema elektrikoak.

-Material elektrikoak eta magnetikoak.

-Instalazio elektriko trifasikoetako eta monofasikoetako zirkuituen kalkulua.

-Neurketa elektrikoak.

-Tresneria eta babes elektrikoak.

-Makina birakariak eta estatikoak.

-Energia elektrikoaren kalitatea.

-Babes-sistema osagarriak.

Programazio didaktikoetako kasuan kasuko lan unitateak garatzeko orientazio eta babes modura, besteak beste, kasu praktikoetan oinarritzen diren hurrengo jarduerak iradokitzen dira:

Sistema elektrikoak:

-Nafarroako sistema elektrikoaren azterketa. Sorkuntzako sistema eoliko baten atalak konfiguratzea. Sorkuntzako sistema fotovoltaiko baten atalak konfiguratzea. Sorkuntzako sistema hidroelektriko baten atalak konfiguratzea. Azpiestazio elektriko baten konfigurazioa. Transformazio-zentro baten konfigurazioa. Etxebizitza baten edo etxebizitza-bloke baten sistema elektrikoaren egituraren azterketa. Ikastetxearen instalazio elektrikoaren konfigurazioa.

Material elektrikoak eta magnetikoak:

-Oinarrizko muntaketa elektrikoak. Serieko erresistentzien eta erresistentzia paraleloen elkarketa. Kondentsadoreen elkarketa. Isolagailuak hautatzea. Aireko banaketa-sare baten azterketa. Lurpeko banaketa-sare baten azterketa. Linea baten erresistentzia kalkulatzea. Erreaktantzia kapazitiboak kalkulatzea. Erreaktantzia induktiboak kalkulatzea. Osziloskopioekin neurketak egiteko prozedurak. R-L-C zirkuituak osziloskopioarekin aztertzea. Elektroimanen aplikazio praktikoak.

Instalazio elektriko trifasikoetako eta monofasikoetako zirkuituen kalkulua:

-Zirkuitu monofasikoetako eta korronte zuzeneko zirkuituetako tentsioa, intentsitatea, potentzia, potentzia-faktorea eta energia kalkulatzea. Zirkuitu trifasikoetako tentsioa, intentsitatea, potentzia, potentzia-faktorea eta energia kalkulatzea. Zirkuitu bateko tentsio-erortzea kalkulatzea. Eroale baten sekzioa hautatzea. Sistema orekatuetako kalkuluak. Sistema desorekatuetako kalkuluak. Zirkuitulaburreko intentsitatearen kalkulua. Izar eta triangelu itxurako konexioa. Erregelamenduen azterketa.

Makina birakariak eta estatikoak:

-Korronte zuzeneko motor bat abian jartzea. Korronte alternoko motor monofasiko bat abian jartzea. Motor trifasiko asinkrono bat abian jartzea. Motor trifasiko sinkrono bat abian jartzea. Biraketaren alderantzikatzea. Motorraren abiarazte zuzena. Motorraren abiarazte erdikontrolatuak. Abiaraztea eta abiadura-aldagailuaren bidezko funtzionamendua. Saiakuntzak hutsean eta karga aldakorra duen motorrarekin. Motorren kurba bereizgarriak aztertzea. Transformadore baten parametroak aztertzea. Transformadore baten transformazio-erlazioa kalkulatzea. Saiakuntzak hutsean eta karga duen transformadorearekin.

Tresneria eta babes elektrikoak:

-Koadro elektrikoak diseinatzea. Koadro elektrikoak muntatzea. Zirkuitu elektriko txikiak diseinatzea osagaiak txandakatuz. Instalazio batean beharrezkoak diren babesak kalkulatu eta aukeratzea. Instalazio baten isolamenduko erresistentzia neurtzea. Diferentzialen desarra. Lur-erresistentzia osoa neurtzea. Lurreko erresistibitatea neurtzea. Lur-erresistentzia kalkulatzea.

Babes-sistema osagarriak:

-Metagailu baten ezaugarriak aztertzea. Metagailu baten karga-egoera. Artezgailu baten ezaugarriak aztertzea. Errendimenduak kalkulatzea. Sistema osagarria konektatzea. Sistema osagarrien automatismoa aztertzea. Huts baten eta sistema osagarriaren sarreraren simulazioa egitea. Sistema osagarriak funtzionatzen eman behar duen denbora kalkulatzea.

Neurketa elektrikoak:

-Polimetroa aztertzea. Erresistentziako prozedura eta neurriak. Tentsioko prozedurak eta neurriak. Intentsitateko prozedura eta neurriak. Pintza anperimetrikoa aztertzea. Sareen analizatzailea aztertzea. Potentzien eta energia aktiboen eta erreaktiboen prozedurak eta neurriak. Potentzia-faktorearen neurria. Sareko frekuentziaren neurria. Korronte zuzeneko, korronte alterno monofasikoko eta korronte alterno trifasikoko zirkuituen gaineko neurriak. Neurketen emaitzak aztertzea. Neurketen erroreak aztertzea. Neurtzeko gailuen doitasunaren ezaugarriak. Instalazio batean neurketa-ekipamendu finkoak muntatzea. Faktura elektrikoak aztertzea.

Energia elektrikoaren kalitatea:

-Araudia aztertzea. Instalazioan edo ekipamenduan egin beharreko saiakuntzak. Instalazioak edo ekipamenduak sortutako harmonikoak neurtzea. Termostatoa duen instalazio edo ekipamenduak sortutako flicker zarata neurtzea. Inbertsore mota diferenteek sortzen duten uhinaren forma aztertzea. Erantzukizunak aztertzea. Neutroan hutsak dituzten zirkuituak aztertzea. Kalitate elektrikoa hobetzeko ekipamenduen ezaugarriak aztertzea.

Modulua garatzeko, erabilera anitzeko gela eskura egonen da. Bertan, beharrezkoak diren dokumentu teknikoak egonen dira. Halaber, lantegi-ikasgela egonen da ahalik eta sistema elektriko eta neurketako gailurik gehienekin. Horrela, sistema elektriko horiek aztertzen ahalko dira neurriak hartuz, eta sistemaren bat muntatzen ahalko da. Komenigarria litzateke transformazio-zentroetarako goi-tentsioko osagaien moduluren bat eskura izatea. Hala ere, komenigarria litzateke hori osatzeko instalazio errealetan bisitak egitea, lantegiaren horniduraren arabera.

Halaber, komenigarria litzateke energia berriztagarrien eremuan aplikatzen diren sorgailu elektrikoen simulagailu-entrenagailuak eskura izatea. Horien bidez ikusten eta aztertzen ahalko dira abian jartzeko, sarera konektatzeko eta potentzia sarean husteko prozedurak, sorgailu errealetatik hurbil dagoen modu batean.

Modulu hau zeharkakoa da. Beraz, bere ezagutzak zikloko modulu gehienetan aplikatzen ahalko dira. Bereziki modulu honek lotura izanen du Azpiespazio elektrikoak eta Telekontrola eta automatismoak izeneko moduluekin. Horietan arreta berezia eskaini beharko zaio koordinazioari, denboraren zein edukien aldetik. Bestalde, Arrisku elektrikoen prebentzioa izeneko moduluak arlo horretan egokia den prestakuntza emanen du.

Lanbide modulua: Arrisku elektrikoen prebentzioa.

Kodea: 0671.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Korronte elektrikoaren ondorio fisiologikoak ezaugarritzen ditu, horren esposizio-mailen arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Giza gorputzaren gaineko efektu elektrikoan eragina duten faktoreak identifikatu ditu. (korronte mota, intentsitatea, kontaktuaren iraupena, gorputzean zeharreko ibilbidea, giza gorputzaren inpedantzia, tentsioa eta frekuentzia).

b) Korronte alternoko pertzepzio, erreakzio, ez-askatze eta bentrikulu-fibrilazioaren atalasea bereizi du.

c) Bentrikulu-fibrilazioaren ondorioak ezagutu ditu.

d) Asfixiaren edo arnas-gelditzearen ezaugarriak azaldu ditu.

e) Muskulu-tetanizazioaren ezaugarriak adierazi ditu.

f) Korronte elektrikoak eragindako erreduren ezaugarriak ezagutu ditu.

g) Korronteak eragindako zeharkako ondorioak identifikatu ditu, hala nola objektuen aurkako kolpeak eta erortzeak.

2. Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan laneko arriskuak ebaluatzen ditu, ezarritako prozedurak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tentsio elektrikoa duten instalazioetatik hurbil egiten diren lanekin lotzen diren berariazko lanbide-arriskuak ebaluatu ditu.

b) Elektrizitate estatikoarekin eta eztanda-arriskuetan duten eraginarekin lotzen diren berariazko lanbide-arriskuak sailkatu ditu.

c) GIS teknologiako osagaien erabilerarekin lotzen diren berariazko lanbide-arriskuak ebaluatu ditu.

d) Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan tresna eta ekipamendu eramangarriak maneiatzeagatik ohikoenak diren berariazko lanbide-arriskuak zehaztu ditu.

e) Instalazio bateko tentsio elektrikoa konektatzeko edo tentsiorik gabe uzteko maniobrekin lotzen diren arriskuak ebaluatu ditu.

f) Instalazio elektrikoek eragindako eztanda- eta sute-arriskuak identifikatu ditu.

g) Goi-tentsioko instalazioetako eroaleen, kanalizazioen, gailuen eta ekipamenduen seinaleztapena interpretatu du, eta arlo horretan arauzkoak diren eskakizunak zehaztu ditu.

h) Laneko eremuak argiztatzeko eta prestatzeko baldintzekin lotzen diren lanbide-arriskuak ebaluatu ditu.

3. Instalazio bat tentsiorik gabe uzteko eta tentsioa berrezartzeko segurtasun-protokoloa aplikatzen du, ezarritako prozedurari jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jardunaren mende dagoen instalazioa hornitzen duten elikadura-iturriak identifikatu ditu.

b) Hainbat iturritako tentsio-hornikuntza eteteko prozedurak definitu ditu.

c) Maniobra-gailu elektrikoak blokeatzeko mekanismoen funtzionamendua azaldu du.

d) Ekipamenduetan eta instalazioetan tentsiorik ez dagoela egiaztatzeko prozedurak identifikatu ditu.

e) Ekipamenduetan eta instalazioetan tentsiorik ez dagoela egiaztatzeko erabiltzen diren ekipamenduak erabili ditu.

f) Jardunaren mende dauden ekipamenduen eta instalazioen lur-konexiorako eta zirkuitulaburrerako metodoak eta prozedurak justifikatu ditu.

g) Tentsio-elementuetatik hurbil dauden lan-eremuen ezaugarriak zehaztu ditu.

h) Hainbat suposiziotan, zenbait iturritako tentsio elektrikoko hornikuntza birjartzeko faseak sekuentziatu ditu.

4. Arrisku elektrikoaren prebentzioan erabiltzen diren segurtasun- eta babes-ekipamenduak sailkatzen ditu, eta horien ezaugarriak eta erabilera identifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arrisku elektrikoaren prebentzioan erabilitako segurtasun- eta babes-ekipamenduak identifikatu ditu.

b) Erortzeak kontrolatzeko berariazko segurtasun-ekipamenduen ezaugarriak ezagutu ditu.

c) Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan lan egiteko erabiltzen diren banakako babes-tresnen eta -ekipamenduen ezaugarriak identifikatu ditu (pantailena, estaldurena, zorroena, pintzena, proba-puntena, pertika isolatzaileena, aulkiena, alfonbrena, lan-plataformena, eskularruena, betaurrekoena, kaskoena eta abar).

d) Egin beharreko lanaren araberako segurtasun-ekipamenduak hautatu ditu.

e) Tentsio elektrikoa duten lan-eremuak seinaleztatzen, argiztatzen eta prestatzen erabilitako eskakizunak eta ekipamenduak identifikatu ditu.

f) Segurtasun- eta babes-ekipamenduak berraztertu ditu, anomaliak eta desadostasunak hautemanez.

g) Babes-ekipamenduen erabilera sustatzeko eta horien erabileraren berri emateko jardunak ezarri ditu.

5. Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan lan egiteko segurtasun-protokoloa aplikatzen du, jardun segurua simulatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan lan egitearen arriskuak saihesteko eta kontrolatzeko aplikatu beharreko prebentzio-neurriak zerrendatu ditu.

b) Lan horiek egiteko langile kualifikatuek jarraitzea gomendatzen diren jardun-prozedurak eta -metodoak zehaztu ditu.

c) Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan egin beharreko lanekin lotzen diren lanbide-arriskuetan, aurkako baldintza klimatologikoek duten eragina azaldu du.

d) Atmosferara gasa isurtzearekin (hexafloruroa), indukzio magnetikoarekin eta hegazti-fauna babestearekin, besteak beste, lotzen diren arriskuak eta ingurumen prebentzioko neurriak azaldu ditu.

e) Obrako seinaleztapen-sistemen antolamendua planteatu du.

f) Nork bere burua babesteko plana baloratu du, eta, horretarako, larrialdi-egoerak, faseak, komunikazio-sistemak eta jarduteko entitateak eta langileak zehaztu ditu.

g) Kontingentzia jakin batek eskatzen dituen txostenak eta dokumentazioa landu ditu.

6. Goi-tentsioarekin lotzen diren larrialdien aurrean jarduteko teknikak entseatzen ditu, segurtasuneko eta lehen laguntzetako prozedurak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Larrialdi-plana ezagutu du, plana zer zatitan zatitzen den eta lehen esku-hartzeko taldearen funtzioak barne.

b) Goi-tentsioko instalazio elektrikoak dituzten barrutietako berezko larrialdi-gailuen, ekipamenduen eta babes-neurrien funtzionamenduaren ezaugarriak azaldu ditu.

c) Goi-tentsioko instalazioekin lotzen diren lanetan gehien gertatu ohi diren istripuak zehaztu ditu.

d) Istripuen tipologia eta abian jarri beharreko larrialdi-gailuak lotu ditu.

e) Asfixiarekin, lubakietan harrapatuta geratzearekin, eztandekin, suteekin eta elektrokuzioekin lotzen diren istripuetan edo kontingentzietan pertsonek jarraitu beharreko jardunak definitu ditu, eta, kasuak kasu, babesteko, baloratzeko, laguntzeko eta lehen laguntzak emateko neurriak deskribatu ditu.

f) Suteak itzaltzeko jardun-simulakroak egin ditu.

g) Eraikin baten planoa eta larrialdi-plana abiapuntu izanik, ebakuazio-simulakroak egin ditu.

h) Elektrokuzio, fibrilazio, odoljario, erredura, haustura, luxazio, muskuluetako lesio, gaixoen jarrera eta immobilizazioetako kasu simulatuetan, hartu beharreko neurriak eta arretak entseatu ditu.

i) Bizkortzeko, odoljarioak eteteko, immobilizazioak egiteko eta hesgailuak jartzeko neurriak aplikatu ditu.

j) Larrialdi-egoeraren eta kalteen balorazioaren txosten deskribatzaileak bete ditu.

Edukiak.

Korronte elektrikoak giza gorputzean dituen ondorio fisiologikoak ezaugarritzea:

-Ondorio elektrikoan eragina duten faktoreak: korronte mota, intentsitatea, kontaktuaren iraupena, gorputzean zeharreko ibilbidea, giza gorputzaren inpedantzia, tentsioa eta frekuentzia.

-Zuzeneko eta zeharkako kontaktuak.

-Talka elektrikoa eta arku elektrikoa.

-Korronte alternoa: pertzepzio-atalasea. Erreakzio-atalasea. Ez-askatzearen atalasea. Bentrikulu-fibrilazioaren atalasea.

-Zuzeneko ondorioak: bentrikulu-fibrilazioa, bihotzaren hutsegitea, asfixia, arnas-gelditzea, arranpak, muskulu-uzkurdurak, muskulu-tetanizazioa eta erredurak.

-Zeharkako ondorioak: objektuen aurkako kolpeak eta erortzeak.

-Albo-ondorioak. Goiztiarrak eta berankorrak. Garuneko kaltea, enbolia, tronboak, barneko erredurak, gangrenak, giltzurrunetako arazoak eta buru-nahasteak.

Tentsio elektrikoa dagoen lekuetako lanetan arriskuak ebaluatzea:

-Goi-tentsioa dagoen kasuetan arriskuak identifikatzea eta ebaluatzea.

-Jatorri mekanikoko arriskuak.

-Arrisku elektrikoak: eremu elektromagnetikoen eraginpean jartzea. Elektrizitate estatikoa.

-Suteak, eztandak eta detonazioak. Su-triangelua. Su-motak.

-Sute- eta eztanda-arriskuak.

-Ingurumen-arriskuak: gas-isurketak, indukzio magnetikoak. Hegaztien babesa.

-Lan-eremuekin lotzen diren arriskuak.

Konexio eta deskonexio elektrikoko segurtasun protokoloak:

-Hornikuntza elektrikoaren motak.

-Instalazio bat tentsio elektrikorik gabe uzteko maniobrak: blokeatzeko mekanismoak.

-Hornikuntza eteteko eta hornikuntzarik ez dagoela egiaztatzeko prozedurak.

-Lur-konexioa eta zirkuitulaburra egitea.

-Tentsioa segurtasun-protokoloen arabera etetea eta birjartzea.

-Tentsioa birjartzeko maniobra seguruak.

-Araudi elektrikoa, segurtasunekoa eta ingurumenekoa. Urrezko bost arauak.

Tentsio elektrikoa dagoen lekuetako lanetan segurtasun ekipamenduak sailkatzea:

-Banakako edo taldeko babes-ekipamenduak. Pantailak, estaldurak, zorroak, pintzak, proba-puntak, pertika isolatzaileak, aulkiak, alfonbrak, lan-plataformak, eskularruak, betaurrekoak, kaskoak, etab.

-Segurtasun-ekipamendu osagarriak: aulkiak, alfonbrak eta lur-konexio eramangarriak.

-Seinaleztatzeko sistemak: lan-eremua argitu eta prestatzea.

-Ekipamenduak hautatu, berraztertu eta mantentzea. Motak eta erabilera.

-Informazioa, prestakuntza eta sustapena: motibazio- eta kontzientziatze-ekintzak dituzten jardueren programak.

-Prebentzio-ekipamenduei buruzko araudia: dibulgazio-kartelak eta barneko arauak.

Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan egin beharreko lanetako segurtasun-protokoloak eta prebentzio-neurriak:

-Suteen prebentzioa, babesa eta itzaltzea.

-Zeharkako kontaktuen aurkako prebentzio-neurriak, zirkuituen bereizketa, segurtasun-tentsio txikiak, babes-isolamendua, isolamendu bikoitza, elementu eroaleen eta masen aldi bereko eskuraezintasuna, masak babes-isolamenduarekin estaltzea, konexio ekipotentzialak eta etengailu diferentziala.

-Zuzeneko kontaktuen aurkako prebentzio-neurriak, instalazioko atal aktiboak urruntzea, oztopoak, hesiak edo inguratzaileak jartzea eta atal aktiboak estaltzea.

-Erdi-tentsioan lan egitea: ETko gelaxka aurrefabrikatuetan deskargatu eta energizatzea.

-Erdi-tentsioan lan egitea. Instalazioetatik hurbil egiten diren lanak. Lan egiteko prozedura eta metodoak.

-Egoera klimatologikoek segurtasun elektrikoan duten eragina.

-Maniobrak, neurketak, saiakuntzak eta egiaztapenak. Fusibleak aldatzea. Kableak, konektoreak eta terminalak.

-Segurtasun-planak.

-Ingurumen eragina. Ingurunerako isurketak, poluzioa eta berotegi-efektua.

Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan egin beharreko lanetako larrialdiak:

-Larrialdi-plana. Esku hartzeko taldeak.

-Istripuak: elektrokuzioa, asfixia, arnas gelditzea. BAS jokabidea: istripua izan duena babestea. Istripua baloratzea.

-Lehen laguntzak istripu elektrikoetan: esku hartzeko oinarrizko irizpideak. Esku-hartzearen koordinazioa.

-Ebakuazio-planak. Esku hartzeko taldeak.

-Txostenak eta kalteen balorazioa.

-Komunikazio-sistemak. Laguntza eskaera.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da tentsio elektrikoa dagoen lekuetan lan egitearen arriskuak ebaluatzea, segurtasun protokoloak aplikatzea eta lan horietan larrialdietan jarduteko moduak zehaztea. Hori guztia segurtasun-ekipamenduen identifikazio eta hautapenari eta ekipamendu horien erabilera eta mantentze-lanari lotuta.

Edukiak hiru multzo handitan antolatzen ahalko lirateke, eta multzo horiek, era berean, lan unitatetan bereizten ahalko lirateke, honela sekuentziatuta:

I. multzoa: Arrisku elektrikoa.

-Korronte elektrikoaren ondorioak.

-Tentsio elektrikoa dagoen lekuetako lanetan arriskuak identifikatu eta ebaluatzea.

-Segurtasun-planak.

II. multzoa: Larrialdiak.

-Larrialdi- eta ebakuazio-plana.

-Lehen laguntzak.

III. multzoa: Segurtasun protokoloak.

-Konexio eta deskonexio elektrikoko lanak.

-Goi-tentsioko eta erdi-tentsioko lanak.

-Segurtasun-ekipamenduak.

Modulua garatzeko jarduera teoriko-praktikoak antolatzen ahalko lirateke:

-Arrisku elektrikoa identifikatu eta ebaluatzearekin zerikusia dutenak, eta segurtasun planari lotutako dokumentazioa sortzen laguntzen dutenak.

-Azpiestazio elektrikoen muntaketa eta lehen mailako mantentze-lanean babeserako beharrezkoak diren segurtasun ekipamenduak hautatzeko erraztasuna ematen dutenak.

-Tentsio elektrikoaren neurketa, saiakuntza eta egiaztapenak egiteko lan-prozedura seguruak ematen dituztenak.

-Istripu elektrikoen kasu simulatuetan jarduteko moduak eta tentsio elektrikoa dagoen lan-eremuen ebakuazioa.

-Konexio eta deskonexio elektrikoko maniobrak (errealak edo simulatuak) egitea segurtasun protokoloen arabera.

-Deskarga elektrikoek eragindako istripuen kasu praktikoak aztertzea, eta honako hauek zehaztea: arrisku egoerak, hartutako edo kontuan hartu gabeko prebentzio-neurriak, eta erabilitako lehen laguntzak nahiz larrialdiko protokoloak.

Jarduera guztiak egiteko ikasgela arrunta eta lantegi elektrikoa erabiltzeko beharrizana planteatzen da.

Modulu honetan eskuratzen diren ezagutza eta teknikak batik bat bigarren kurtsoko moduluetan -modulu operatiboagoetan- aplikatuko dira. Hain zuzen ere, modulu horiek azpiestazio elektrikoekin, instalazio fotovoltaikoekin eta instalazio eolikoekin lotuta daude, hurrenez hurren. Gainera, Lanerako prestakuntza eta orientazioa izeneko moduluarekiko lotura dago, prebentzio eta babes neurriak aplikatzen direlako eta arrisku egoerak aztertzen direlako Energia Berriztagarrien goi mailako teknikari baten lan ingurunean, eta hain zuzen ere, lan ingurune horretan arrisku elektrikoa oso garrantzitsua da.

Lanbide modulua: Energia berriztagarrien sistemak.

Kodea: 0680.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Energia berriztagarrien motak bereizten ditu, eta, horretarako, horien ezaugarriak deskribatzen ditu eta horien erabilera baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energia berriztagarriaren kontzeptua definitu du.

b) Balorizazio energetikoaren kontzeptua definitu du.

c) Estatuan eskura dauden energia-baliabideak zerrendatu ditu.

d) Lehen mailako energiaren erreserbak, ekoizpena eta kontsumoak baloratu ditu.

e) Estatuko energia-egoera ebaluatu du.

f) Energia berriztagarriak eta horien aplikazio-esparruak identifikatu ditu.

g) Energia berriztagarriak lortzeko, transformatzeko eta erabiltzeko prozesuak ezagutu ditu.

h) Energiaren kontsumoak ingurumenean dituen eraginak, emisioak eta eskala globalean eta tokikoan dituzten ondorioak identifikatu ditu.

i) Energia lortzeko eta transformatzeko prototipo sinpleak egin ditu.

2. Eguzki-aprobetxamendu termikoko teknologiak sailkatzen ditu, eta horien ezaugarriak eta aplikazio-esparruak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Grafiko bidez definitu ditu eguzki-energia pasiboa eta aktiboa eta horiek aprobetxatzeko moduak.

b) Eguzki-energia termikoa abiapuntu izanik, elektrizitatea, berokuntza eta aire girotua sortzeko sistemak bereizi ditu.

c) Beroa eta elektrizitatea sortzeko tenperatura txikiko eta tenperatura ertaineko eguzki-sistema termikoak ezagutu ditu.

d) Tenperatura ertaineko eguzki-instalazio termoelektrikoen konfigurazioak bereizi ditu (eskemak, osagai nagusiak eta funtzionamendua, besteak beste).

e) Tenperatura handiko eguzki-instalazio termoelektrikoen plantak bereizi ditu (eskemak, osagai nagusiak eta funtzionamendua, besteak beste).

3. Tenperatura txikiko eguzki-instalazio termikoak ezaugarritzen ditu, eta muntaketarako eta mantentze-lanerako ekipamendu eta elementuak eta eskakizun nagusiak dimentsionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eguzki-instalazio termikoen konfigurazio posibleak ezagutu ditu.

b) Instalazioaren osagai ezberdinak identifikatu ditu, aurreikusitako kokalekua topatuz.

c) Elementuen, ekipamenduen, osagaien eta materialen ezaugarriak hautatu eta zehaztu ditu gutxi gorabeherako kalkuluak eginez eta gidaliburuak, taulak eta aplikatu beharreko kalkulu programak erabiliz.

d) Kostuaren zenbatespena egin du osagaiak aukeratzeko, baita instalazio osorako ere.

e) Eguzki-instalazio termikoekin batera funtzionatzen duten energia-instalazio arrunt osagarrien eta laguntzakoen ohiko tipologia ezagutu du.

f) Proiektuko dokumentuan edo memoria teknikoan, eguzki-instalazio termikoak muntatzeko garrantzitsua den informazioa aukeratu du.

g) Instalazioaren mantentze-lanetan nahitaez egin behar diren eragiketak identifikatu ditu.

h) Mantentze-eragiketetan eta matxurak detektatzean jarraitu beharreko prozedura ezagutu du.

4. Zentral minihidraulikoen funtzionamendua ezaugarritzen du, eta horien tipologiak eta ekipamenduak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aprobetxamendu hidraulikoek historian zehar izandako bilakaera teknologikoa ebaluatu du.

b) Zentral minihidraulikoen motak ezagutu ditu.

c) Ohikoenak diren turbina hidraulikoen motak eta horien aplikazioak zerrendatu ditu.

d) Mota horretako energiaren alde onak, alde txarrak eta erronka teknologikoak definitu ditu.

e) Potentzia txikiko zentral hidraulikoen elementuak identifikatu ditu.

f) Estatuko sarerako ekarpen energetikoa baloratu du.

5. Itsasoaren energia aprobetxatzeko sistemak katalogatzen ditu, gaur egun dauden teknologiak baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Olatuen eta mareen energiaren ondoriozko energiaren jatorriari eta potentzialari buruzko dokumentazioa interpretatu du, baita marea-energia termikoaren ondoriozko energiaren jatorriari eta potentzialari buruzko dokumentazioa ere.

b) Itsasoko energia hartzeko gailuak sailkatu ditu.

c) Olatuen eta mareen energia erabiltzearen ondoriozko ingurumen-eraginak identifikatu ditu.

d) Estuarioetan eta dikeetan erabiltzen diren sistemak ezagutu ditu.

e) Itsas korronteetako turbinetan erabilitako teknologia bereizi du.

f) Ziklo irekiko, itxiko eta hibridoko sistemak identifikatu ditu, marea-energia termikoaren aprobetxamendurako.

g) Olatuen energiaren erabilerarekin lotzen diren kostuak kalkulatzeko dokumentazio teknikoa erabili du.

6. Bioerregaien aprobetxamendu-sistemak ebaluatzen ditu, eta, zeregin horretan, ekoizpen-teknologiak eta -prozedurak bereizten ditu eta erabilitako teknologiak definitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bioerregaien jatorria eta ezaugarriak bereizi ditu.

b) Biodiesela baloratu du karburante fosilen alternatiba gisa.

c) Biodiesela lortzeko prozesuak identifikatu ditu.

d) Bioetanola produzitzeko diagramak ezagutu ditu.

e) Bioetanola erabiltzearen ondoriozko ingurumen-eragina ebaluatu du.

f) Bioerregaiak produzitzeko teknologiak bereizi ditu.

g) Bioerregaiak erabiltzen dituzten ekoizpen elektrikoko zentralak identifikatu ditu.

h) Atmosferarako CO2 ren ekarpena ebaluatu du.

7. Biomasa-zentralen alde onak eta alde txarrak bereizten ditu, eta horien funtzionamendua eta sistema motak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Biomasak -erregai gisa- dituen jatorriak bereizi ditu.

b) Biomasa bidezko ekoizpen-sistemak sailkatu ditu, azken energiaren arabera.

c) Biomasaren energia aprobetxatzeko ekipamenduak eta prozesuak zerrendatu ditu.

d) Hiri-hondakin solidoen aprobetxamenduaren bitartez energia ekoizteko prozesuak ezagutu ditu.

e) Horien erabileraren alde onak eta txarrak baloratu ditu.

f) Biomasaren erabileraren ingurumen-eragina baloratu du.

8. Energia geotermikoa aprobetxatzeko sistemak baloratzen ditu, eta, eginkizun horretan, sistemak eta ekipamenduak deskribatzen ditu eta horien aplikazioa identifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hobi geotermikoen motak eta horien ahalmen handieneko eremuak identifikatu ditu.

b) Elektrizitatearen ekoizpenera zuzentzen diren instalazio geotermikoen printzipio-eskemak marraztu ditu.

c) Hozte- eta berotze-ekoizpenera zuzentzen diren instalazio geotermikoen printzipio-eskemak marraztu ditu.

d) Elektrizitatea, hotza eta beroa ekoiztera zuzentzen diren instalazio geotermikoen motak ezagutu ditu.

e) Hargailuak sailkatu ditu.

f) Zentral geotermikoetan erabiltzen diren osagai nagusiak bereizi ditu.

g) Erronka teknologikoak, erabilera-kostuak eta energia geotermikoaren ustiapenaren gaur egungo egoera bereizi ditu.

h) Horien erabileraren alde onak eta txarrak baloratu ditu, baita beste energia batzuekiko konbinazioa ere.

i) Energia geotermikoa erabiltzearen ondoriozko ingurumen-eragina ebaluatu du.

9. Hidrogeno bidezko ekoizpen, erabilera eta biltegiratze sistemak ebaluatzen ditu, eta horien aplikazioak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hidrogenoak bektore energetiko gisa dituen ezaugarri nagusiak ezagutu ditu.

b) Beste energia batzuk abiapuntu izanik, hidrogenoa ekoizteko moduak ebaluatu ditu.

c) Hidrogenoa lortzeko moduak baloratu ditu.

d) Tenperatura handiko termokimika bidez hidrogenoa ekoizteko moduak bereizi ditu.

e) Erregai-pilen funtzionamendua ezagutu du.

f) Hidrogenoaren erabilera nagusiak sailkatu ditu.

g) Hidrogenoa erabiltzearen ondoriozko ingurumen-eragina ebaluatu du.

10. Zentral nuklearrak ezaugarritzen ditu, eta horien zatiak eta erabiltzen diren teknologiak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zentral nuklearren zatiak ezagutu ditu.

b) Fusioko zentral nuklearren ezaugarriak identifikatu ditu.

c) Fisioko zentral nuklearren ezaugarriak bereizi ditu.

d) Teknologien arteko aldeak ebaluatu ditu.

e) Zentral nuklearretan erabiltzen diren sistemak zerrendatu ditu.

f) Zentral nuklearren segurtasunak ezagutu ditu.

g) Zentral nuklearretako hondakinen ingurumenaren gaineko eragina ebaluatu du.

h) Zentral nuklearretako produkzio-kostuak eta sorkuntza-ehunekoa kalkulatu ditu.

11. Energia-auditoretzak egiteko eta energiaren kudeaketako sistema bat ezarri, mantendu eta hobetzeko beharrezkoak diren eskakizunak baloratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema baten energia-hornidurak aztertu ditu.

b) Ekoizpen-prozesu baten oinarrizko eragiketak eta eragiketa horietan erabiltzen den energia identifikatu ditu.

c) Eraikinen portaera termikoa, sistema elektrikoa eta argiztapena ebaluatu ditu.

d) Energia-kontsumoak kontabilizatu ditu.

e) Hobetzeko proposamenak eta auditoretza-txostenak egin ditu.

f) Energiaren kudeaketako sistema baten eskakizunak identifikatu ditu.

g) Energia-politika eta energiaren kudeaketako sistemen plangintza aztertu ditu.

h) Energiaren kudeaketako sistemak ezarri eta erabiltzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertu du.

i) Auditoretzei eta energiaren kudeaketako sistemei buruzko arauak bete direla egiaztatu du.

j) Energiaren kudeaketako sistemetan egindako berrikuspenak kontsultatu ditu.

Edukiak.

Energia berriztagarrien motak bereiztea:

-Lurraren energia-baliabideak.

-Espainiako energia-sistema. Jatorri fosileko lehen mailako energiaren eta berotegi-efektuko gasen emisioen taula. Espainiako energia-sistemako lehen mailako energien taula.

-Energia berriztagarriaren kontzeptuak. Motak. Energia berriztagarriak lortu, transformatu eta erabiltzeko prozesuak. Lehen mailako energia. Transformazio-teknologia. Azken energia. Energia berriztagarrien presentzia lehen mailako energian, hornikuntza elektrikoan eta erregai likidoetan.

-Balorazio energetikoaren kontzeptuak.

-Administrazioaren helburuak eta energia berriztagarrietarako laguntzak.

-Energiak ingurumenean duen eragina. Emisio nagusiak eta haien ondorioak: karbono-dioxidoa, nitrogeno-oxidoa, sufre-dioxidoa, gas fluoratuak, konposatu organiko hegazkorrak, partikulak, kutsatzaile organikoak eta metal astunak. Eskala globaleko ondorioak: berotegi efektua, ozono geruza murriztea, tenperatura handitzea eta itsas maila igotzea. Tokiko eskalako ondorioak: laino fotosentikorrak, partikulen emisioa, euri azidoa, kutsatzaile organikoen emisioa, hozteko ura berotzea eta garraio eta banaketa sareko ihesak.

-Energia berriztagarrien aprobetxamenduaren egoera teknologikoari buruzko gaur egungo informazio garrantzitsua.

Eguzki-aprobetxamendu termikoko teknologien sailkapena:

-Energia berriztagarrien bidezko ekoizpen termikoko sistemen sailkapena. Eguzki-energia termiko/termoelektrikoaren jatorria. Funtsezko ezaugarriak.

-Eguzki-energia termikoa abiapuntu izanik, elektrizitatea, berokuntza eta aire girotua sortzea.

-Eguzki-energia aprobetxatzeko sistemak. Eguzki-energia pasiboa. Eguzki-energia aktiboa.

-Tenperatura txikiko eguzki-sistema termikoak. Eskemak eta osagai nagusiak. Eguzki-energia termodinamikoa, funtzionamenduaren printzipioa.

-Tenperatura ertaineko eguzki-sistema termikoak. Eskemak. Kolektore zilindroparabolikoak dituzten zentralak.

-Tenperatura ertaineko eguzki-zentral termoelektrikoak. Eskemak. Tenperatura handiko eguzki-zentral termoelektrikoak. Eskemak. Dorre-zentralak eta sorgailu diskoparabolikoak dituzten zentralak.

-Elektrizitatea ekoizteko eguzki-energia termoelektrikoko instalazioen gaur egungo egoera.

-Eguzki-energia termikoa erabiltzearen kostuak.

-Beste energia-iturri batzuekiko konbinazioa.

-Eguzki-energia termikoa erabiltzeagatiko ingurumen-eragina.

Tenperatura txikiko eguzki-instalazio termikoak ezaugarritzea:

-Eguzki-instalazio termikoen konfigurazio motak. Eguzki-instalazio termiko baten atalak.

-Eguzki-instalazio termiko bat eratzen duten ekipamendu eta elementuen deskribapena: atzitzaileak, lehen mailako eta bigarren mailako zirkuitua, trukagailuak, metatzeko ontziak, espantsio-ontziak, zirkulazio ponpak, hoditeria, purgadoreak, kaudalimetroak, balbulak eta erregulatzeko elementuak.

-Instalazio termiko osagarriak eta babesekoak.

-Eguzki-instalazio termiko baten kalkulu prozesua. Osagaiak hautatzea.

-Kostuen zenbatespena, balorazio orokorra.

-Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko, zerbitzuan jartzeko, maneiatzeko eta mantentzeko oharrak eta zehaztapen orokorrak. Atzitzaileen ainguratze motak eta eraikinen estalduren egitura baldintzatzaileak. Eguzki-instalazio termikoak lurruneztapenaren aurka babesteko teknikak. Instalazioen eraginkortasuna. Ekoizpena neurtu eta erregistratzea. Erregelamenduaren araberako mantentze-eragiketak.

Zentral minihidraulikoen funtzionamenduaren ezaugarriak:

-Energia minihidraulikoaren jatorria. Energia hidraulikoaren bilakaera historikoa.

-Energia minihidraulikoaren potentziala Espainian. Potentzial hidraulikoa zenbatesteko metodoak.

-Zentral hidraulikoen motak. Errekako ura erabiltzen duten zentralak. Urtegiko ura erabiltzen duten zentralak. Ur-ponpaketako zentralak. Ureztaketarako ubideetan integratutako zentralak. Edateko uraren hornidurarako hodietako zentralak.

-Turbina hidraulikoak. Pelton, francis eta kaplan turbinak. Eskemak, osagaiak, funtzionamendua.

-Energia minihidraulikoaren gaur egungo egoera eta erronka teknologikoak.

-Energia minihidraulikoa erabiltzearen kostuak.

-Iturri arrunten aurreko abantailak eta desabantailak. Beste energia-iturri batzuekiko konbinazioa.

-Energia minihidraulikoa erabiltzearen ondoriozko ingurumen-eragina.

Itsasoaren energia aprobetxatzeko sistemak katalogatzea:

-Olatuen energiaren jatorria.

-Ozeano baten energiaren espektroa, garapen osoan. Itsasoaren ohiko egoeraren uhinen gainjartzea. Hondoko itsaskia. Itsasoaren sailkapena olatuen garaieraren arabera.

-Olatuen energiaren potentziala. Gaur egungo egoera. Olatuen ezaugarriak neurtzeko gailuak.

-Kostaldeko edo kostatik hurbileko hargailuak sailkatzea. Kostaldetik kanpora kokatutako hargailuak.

-Olatuen energia erabiltzearen ondoriozko ingurumen-eragina.

-Marea-energia. Marea-energiaren jatorria.

-Mareen energiaren potentziala. Gaur egungo egoera. Mareen neurketa. Dikea duen estuario batekin erabil daitekeen teknologia. Itsas korronteetako turbinarekin erabil daitekeen teknologia. Kostuak.

-Estuarioetan eta dikeetan erabiltzen den teknologia. Efektu bakuneko oinarrizko zikloko zentrala. Efektu bikoitzeko eta turbina alderanzgarriko oinarrizko zikloko zentrala. Ziklo anitzeko marea-energiako zentrala.

-Itsas korronteetako turbinetan erabilitako teknologia.

-Marea-energia erabiltzearen ondoriozko ingurumen-eragina.

-Marea-energia termikoa. Marea-energia termikoaren jatorria. Kontzeptu-eskema.

-Marea-energia termikoaren potentziala. Gaur egungo egoera. Neurtzeko tresnak.

-Ziklo irekiko sistemak. Ziklo itxiko sistemak. Ziklo hibridoko sistemak.

-Marea-energia termikoko zentralen motak. Funtsezko osagaiak.

-Marea-energia termikoaren erabilerak. Elektrizitatea ekoiztea. Ura gezatzea (gizakiaren kontsumoa eta ureztapena). Ur hotza (akuikultura, hoztea eta aire girotua). Kostuak.

-Marea-energia termikoa erabiltzearen kostuak.

-Marea-energia termikoa erabiltzearen ondoriozko ingurumen-eragina.

-Marea-energia termikoaren ustiapenaren gaur egungo egoera.

Bioerregaiak erabiltzen dituzten ekoizpen-sistemak ebaluatzea:

-Bioerregaiak. Bioerregaiak, karburante fosilen alternatiba gisa automozioan eta industrian.

-Biodiesela ekoizteko erabilitako landare-olioa lortzeko laborantzak.

-Biodiesela olio erabiliekin ekoiztea. Biodiesela oleinekin ekoiztea.

-Biodieselaren erabilera eta ezaugarriak. Dentsitatea. Portaera tenperatura txikietan. Disoluzio-efektua. Lubrifikazioa. Materialekiko bateragarritasuna. Biodegradagarritasuna. Erronka teknologikoak. Lehengaiaren kostua murriztea. Glizerinarako merkatu alternatiboak bilatzea. Biodieselerako berariazko gehigarriak garatzea.

-Biodiesel instalazioak, funtzionatzen ari direnak, egiten ari direnak eta proiektuan daudenak. Helburuak eta biodiesel-ekoizpena Espainian eta Europar Batasunean.

-Biodiesela erabiltzearen ondoriozko ingurumen-eragina.

-Biodieselaren emisioen konparazio-taula, diesel fosilarekin alderatuta.

-Ecotest ingurumen-balorazioa.

-Bioetanola erabiltzen dituzten ekoizpen-sistemak. Baliabidea azken energia transformatzeko mekanismoak. Bioetanola ekoizteko diagramak.

-Aurretratamendu-prozesuak. Fisikoak. Kimikoak. Biologikoak.

-Helburuak eta bioetanol-ekoizpena Espainian eta Europar Batasunean.

-Prozesu-teknologiak eta lehengai alternatiboak garatzea.

-Bioetanol instalazioak, funtzionatzen ari direnak, egiten ari direnak eta proiektuan daudenak.

-Erabilera-kostuak eta bioetanola laguntzeko neurriak.

-Beste energia-iturri batzuekiko konbinazioa.

-Bioetanola erabiltzearen ondoriozko ingurumen-eragina.

Biomasaren bidezko ekoizpen elektriko edo termikoko sistemen diskriminazioa:

-Energia biomasaren bidez sortzea. Biomasaren energiaren jatorria. Biomasa motak.

-Biomasa naturala. Hondakinen biomasa. Baso-hondakinak. Zurezko nekazaritza-hondakinak. Belarrezko nekazaritza-hondakinak. Baso-industrietako hondakinak. Nekazaritza-industrietako hondakinak. Abeltzaintzako hondakinak.

-Hiriko hondakin-urak. Hiri-hondakin solidoak.

-Labore energetikoak. Labore tradizionalak. Ohikoak ez diren laboreak.

-Uretako laboreak. Labore egokienak. Labore esperimentalak. Biomasa fosila.

-Biomasa-iturriak. Biomasa-motaren, aplikatutako prozesuaren eta lortutako balizko aprobetxamenduaren motaren kontzeptu-eskema.

-Biomasaren energia aprobetxatzeko prozesuak. Zuzeneko erreketa. Prozesu termokimikoak. Prozesu biologikoak. Beste prozesu batzuk.

-Hiri-hondakin solidoak. Hondakin horiek desagerrarazteko jardueren diagramak.

-Errausteko eta elektrizitatea lortzeko prozesuen kontzeptu-eskemak. Zabortegiko gasa (metanoa) berreskuratzeko eskemak.

-Lixibiatuak desagerraraztea.

-Biomasaren ustiapenaren gaur egungo egoera eta erronka teknologikoak.

-Erabilera-kostuak eta biomasa laguntzeko neurriak. Iturri arrunten aurreko abantailak. Iturri arrunten aurreko desabantailak.

-Iturri arruntekiko konbinazioa.

-Biomasa erabiltzearen ondoriozko ingurumen-eragina.

Energia geotermikoa aprobetxatzeko sistemak baloratzea:

-Energia geotermikoa aprobetxatzeko sistemak. Energia geotermikoaren jatorria.

-Elektrizitatea, berokuntza eta aire girotua sortzeko sistema geotermikoak. Energia geotermikoaren potentziala. Hobi geotermikoen motak. Potentzial geotermikoa zenbatesteko metodoak.

-Sistema hidrotermikoak. Sistema geopresurizatuak. Harri lehor beroko sistemak.

-Hargailuak sailkatzea. Bilakaera historikoa.

-Funtzionamendu-eskemak.

-Zuzeneko bihurketako sistemak. Etapa bakarreko bat-bateko hedapen sistema. Etapa biko bat-bateko hedapen sistema. Ziklo binarioko sistemak. Beste batzuk.

-Zentralen osagaiak. Lurrungailuak eta kondentsagailuak.

-Turbinak eta sorgailuak. Hodiak eta ponpak. Hozte-dorreak.

-Energia geotermikoaren ustiapenaren gaur egungo egoera eta erronka teknologikoak. Energia geotermikoa erabiltzearen kostuak. Iturri arrunten aurreko abantailak. Iturri arrunten aurreko desabantailak.

-Iturri arruntekiko konbinazioa.

-Energia geotermikoa erabiltzearen ondoriozko ingurumen-eragina.

Hidrogenoaren ekoizpen, erabilera eta biltegiratze sistemen ebaluazioa:

-Hidrogenoari buruzko iritzi orokorrak.

-Ekoizteko moduak. Biomasaren bidez hidrogenoa sortzea.

-Pirolisia, gasifikazioa eta hartzidura alkoholikoa. Hartzidura metanikoa.

-Eguzki-energiaren bidez hidrogenoa sortzea. Sistema fotokimikoak. Sistema erdieroaleak. Sistema fotobiologikoak.

-Fotodegradazio sistemak.

-Elektrolisi bidezko hidrogeno-ekoizpena.

-Tenperatura handiko hidrogeno-ekoizpen termokimikoa. Uraren termolisia. Ziklo termokimikoak. Hidrogenoa biltegiratzeko moduak.

-Hidrogenoa gas naturala edo energia berriztagarriak erabiliz ekoizteko kostuak.

-Erregai-pilen funtzionamendua.

-Hidrogenozko motorraren funtzionamendua.

-Hidrogenoaren energia-erabilera. Energia berriztagarriekiko lotura.

-Hidrogenoaren aplikazioak eta erronka teknologikoak.

-Hidrogenoa erabiltzearen abantailak eta desabantailak.

-Hidrogenoa erabiltzearen ondoriozko ingurumen-eragina.

Ekoizpen nuklearreko sistemak ezaugarritzea:

-Zentral nuklearrak. Zentralen atalak. Funtzionamendua. Zentral motak. Erregai motak.

-Fusioko zentral nuklearren ezaugarriak. Fusio nuklearraren oinarrizko kontzeptuak. Fusio nuklearraren funtsezko elementuak.

-Erreaktoreak.

-Fisioko zentral nuklearren ezaugarriak. Fisioaren kontzeptuak eta aplikazioak. Fisio hotzaren etorkizuna. Ekoizpen elektrikoaren aplikazioak.

-Zentral nuklearren sistemak. Fusioko zentralen berezko ezaugarriak. Fisioko zentralen berezko ezaugarriak.

-Zentral nuklearren segurtasuna. Nazioarteko arauak.

-Zentral nuklearretako hondakinen ingurumen-eragina.

-Zentral nuklearren sorkuntza eta ekoizpen-kostuak.

-Konparazioa. Espainiako zentral nuklearren balio energetikoak.

Energia-auditoretzak eta energiaren kudeaketako sistemak:

-Energia-hornidurak aztertzea. Energia elektrikoa. Erregaiak. Autoekoizpena eta beste iturri batzuk.

-Ekoizpen-prozesua aztertzea.

-Eraikinen portaera termikoa.

-Energia kontabilizatzea.

-Hobetzeko proposamenak.

-Auditoretzako txostena.

-Energiaren kudeaketako sistemaren eskakizunak.

-Energia-politika. Sistemaren helmena eta mugak definitzea.

-Energiaren kudeaketako sistema planifikatzea.

-Energiaren kudeaketako sistema ezarri eta erabiltzea. Baliabideak. Komunikazioa. Dokumentuak kontrolatzea.

-Energiaren kudeaketako sistema egiaztatzea.

-Energiaren kudeaketako sistema berrikustea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek ikuspegi orokorra eta oinarrizko ezagutzak lortzea energia eolikoa eta fotovoltaikoa ez diren beste energia berriztagarri batzuen arloan dauden aukerei eta erabiltzeko teknologiei buruz, bi energia mota horiek zikloaren funtsezko ardatza direlako eta gainerako moduluetan sakon aztertzen direlako.

Gainera, berriztagarri gisa sailkatuta ez dauden beste teknologia batzuk ere aztertuko dira, adibidez biltegiratzeko teknologia bat, hidrogenoa eta CO2igorpen txikiak dituen beste teknologia bat, nuklearra, alegia. Azkenik, modulua osatzeko, energia-auditoretzei eta energiaren kudeaketako sistemei buruzko oinarrizko kontzeptuak landuko dira.

Eguzki-energia termikoari buruzko atala apur bat sakonago aztertzen da, ikaskuntzaren beste emaitza bat gehitu delako, konfigurazio-ezaugarriei eta mota horretako instalazioen muntaketa- eta mantentze-lanetako prozesuetan kontuan hartu beharreko eskakizunei buruzkoa.

Lehenengo hoiru eduki multzoak, lehenengoa sarrera modukoa eta gainerako biak eguzki-energia termikoari buruzkoak, jada ezarrita dagoen sekuentziaren arabera ematen ahalko lirateke. Hortik aurrera, orokorrean, ez da beharrezkoa edukien sekuentziazioari ordenatuta dauden moduan jarraitzea, gaiak elkarren artean nahiko independenteak direlako. Hala ere, antzekotasunaren arabera energia berriztagarrien sistemen bi taldetan antolatzen ahal dira:

-Zentral minihidraulikoak eta itsasoaren energiak.

-Bioerregaiak, biomasa eta energia geotermikoa.

Azkenerako, berez teknologia berriztagarriak ez diren gaiak utziko dira: hidrogenoa eta energia nuklearra, eta amaieran, auditoretzei eta energiaren kudeaketako sistemei buruzko sarrera bat emanen da.

Hasteko, nahiko modulu teorikoa da, sistema diferente asko lantzen direlako. Sistemetako bakoitzari ordu gutxi ematen zaizkio; horregatik astia dago batez ere oinarrizko kontzeptuak ukitzeko: baliabide naturala, instalazio motak eta instalazioen atalak. Hala ere, ahal dela, ikasleek prozedurazko trebetasunak landuko dituzte, adibidez azalpen publikoak egitea, arazoak ebaztea, ikastetxeko instalazio errealetan datuak hartzea, ikastetxetik kanpoko instalazioetan bisitak egitea, instalazioak kalkulatu eta diseinatzea.

Moduluak ordenagailua eta proiektagailua dituen ikasgela arrunt batean egion daitezkeen jarduerak ditu, baina erreferentzia gisa ordenagailuz hornitutako ikasgela tekniko bat erabiltzea gomendatzen da, egiten diren jardueretan ikasleek ia beti informazioa formatu elektronikoan bilatu beharko dutelako, eta dokumentuak eta irudikapen grafikoak egin beharko dituztelako, baita instalazioak diseinatzeko berariazko aplikazioak erabili ere. Gomendagarria da pertsona bakoitzeko ordenagailu bat izatea, baita Interneterako sarbidea ere, informazioa bilatzeko.

Halaber, moduluaren denboraren ehuneko txiki bat aurreikusi beharko litzateke lantegien erabilerarako, horietan praktikak egiteko: osagaiak identifikatzea, datuak hartzea eta instalazioak aztertzea.

Komenigarria litzateke honako software hau eskura izatea:

-Bulegotika aplikazioak.

-Energia berriztagarrietako instalazioak diseinatzeko berariazko aplikazioak.

-CAD programak.

Modulua lehenengo kurtsoan kokatzen da eta bertan, tokian zein mundu osoan erabiltzen den mix energetikoarekin alderatuta energia berriztagarrien sistema batzuek eta besteek zein leku betetzen duten jakiteko beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak ematen dira.

Lanbide modulua: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen konfigurazioa.

Kodea: 0681.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Zona baten eguzki-potentziala kalkulatzen du, eta bertan eguzki-instalazioak ezartzeko aukerekin lotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzaile mota ezberdinen energia behar orokorrak definitu ditu.

b) Hornitu beharreko berokuntzarako, girotzeko eta ur bero sanitariorako energia termikoa eta energia elektrikoa kuantifikatu ditu.

c) Zenbait energia arrunten (elektrizitatea, gas naturala eta gasolioa, besteak beste) hornidura-aukerak baloratu ditu.

d) Eguzki-erradiazioaren parametroak neurtu ditu, tresna egokiak erabilita.

e) Eguzki-erradiazioaren parametroak dagozkion tauletan zehaztu ditu.

f) Kokapenaren eta eraikin motaren arabera, eguzki-instalazio termiko edo fotovoltaiko bat egiteko dauden aukera teknikoak eta legezkoak baloratu ditu.

g) Eguzki-instalazio termiko eta fotovoltaiko baten konfigurazio jakin bat hautatzeko irizpideak zehaztu ditu.

2. Hainbat motatako oinarrizko eguzki-instalazioren aurreproiektuak lantzen ditu, eta eginkizun horretan, energia-beharrak identifikatzen ditu eta instalazio horien bideragarritasuna baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eguzki-energiak erabiltzailearen energia-beharretarako egiten duen ekarpena identifikatu du.

b) Kokaleku aproposa hautatu du.

c) Eguzki-instalazio termikoaren edo fotovoltaikoaren zirkuituek biltzen dituzten elementu eta osagai nagusien ezaugarriak zehaztu ditu.

d) Eguzki-instalazio termikoaren edo fotovoltaikoaren gutxi gorabeherako aurrekontua egin du, haren amortizazioa kontuan izanda.

e) Eguzki-instalazioen administrazio- eta arau-esparrua ezagutu du.

f) Eguzki-instalazio bat egiteko administrazio-izapideak identifikatu ditu, tokikoak zein autonomia-erkidegokoak.

g) Instalaziorako baimena eskatzeko beharrezko dokumentazio guztia identifikatu du.

h) Litezkeen laguntza finantzarioak lortzeko bidezko jardunak sailkatu ditu.

i) Eguzki-instalazioetako aurreproiektuak idatzi ditu.

3. Eguzki-instalazio fotovoltaiko isolatuak konfiguratzen ditu, eta ekipamendu eta elementuak hautatu eta kalkulatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eguzki-instalazio fotovoltaiko isolatuetako elementuen, ekipamenduen, osagaien eta materialen teknologiak identifikatu ditu.

b) Eguzki-instalazio fotovoltaiko isolatu bat dimentsionatzeko beharrezko datuak zehaztu ditu.

c) Elementuak, ekipamenduak, osagaiak eta materialak sektoreko teknologia estandarraren eta homologazio-arauen arabera hautatu ditu.

d) Elementuen, ekipamenduen, osagaien eta materialen ezaugarriak zehazteko, kalkulu informatizatuko gidaliburuak, taulak eta programak erabili ditu.

e) Eguzki-instalazio fotovoltaiko isolatuak dimentsionatzeko kalkuluak egin ditu.

f) Egindako kalkuluak funtzionamendu optimoa duen beste instalazio batean egindakoekin alderatu ditu.

g) Eguzki-instalazioaren eta instalazio osagarrien elementuen arteko bateragarritasuna zehaztu du.

h) Osagaiak hautatzeko, kostuei, hornidurari eta trukagarritasunari buruzko azterketa egin du.

4. Sarera konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoak konfiguratzen ditu, eta, horretarako, konektagarritasuna aztertzen du eta kostuak baloratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sarera konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoetako elementuen, ekipamenduen, osagaien eta materialen teknologiak aztertzean, dokumentazio teknikoa erabili du.

b) Sarera konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoa aztertzeko eta dimentsionatzeko beharrezko datuak bildu ditu.

c) Elementuak, ekipamenduak, osagaiak eta materialak hautatu ditu.

d) Elementuen, ekipamenduen, osagaien eta materialen ezaugarriak kalkulatu ditu.

e) Sarera konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoetakoak dimentsionatu ditu.

f) Eguzki-instalazioko eta instalazio osagarrietako elementuen arteko bateragarritasuna eta egokitasuna egiaztatu ditu.

g) Osagaiak hautatzean, horien kostua, hornikuntza eta bateragarritasuna baloratu ditu.

5. Eguzki-instalazio fotovoltaikoetarako euskarri-egiturak hautatzen ditu, eta materialak eta elementuak dimentsionatzen eta identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egituretan erabiltzen diren material eta elementu komertzialen ezaugarriak zerrendatu ditu.

b) Egituren diseinuan esku hartzen duten mekanikako oinarrizko kontzeptuak eta legeak bereizi ditu.

c) Profilak eta materialak identifikatu ditu, taulak, laburpenak eta normalizazioak erabilita.

d) Eguzki-instalazio fotovoltaikoetako egiturak sailkatu ditu.

e) Egiturako materiala hautatu du eguzki-instalazio fotovoltaikoetako ezaugarriei erreparatuta.

f) Egiturak kokatzeko eta ezartzeko sistemak zerrendatu ditu.

g) Eguzki-jarraipeneko sistemak ezagutu ditu.

h) Instalazioaren ezaugarrien arabera zehaztu eta hautatu ditu egiturak.

6. Barneko instalazio elektrikoak kalkulatzen ditu, bidezko araudia aplikatuta. Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio fotovoltaikoetako Behe-Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren artikuluak eta jarraibide teknikoak ezagutu ditu.

b) Instalazioaren elementuak eta horien sinbologia normalizatua identifikatu ditu instalazioari dagozkion planoetan eta eskemetan.

c) Zirkuitu guztietako potentziak kalkulatu ditu.

d) Arauen araberako kanalizazio mota hautatu du.

e) Instalazioaren zirkuituetako eroaleen sekzioak kalkulatu ditu.

f) Instalazioaren ebakidura- eta babes-gailuak kalkulatu ditu.

g) Hartutako erabakiak justifikatzeko katalogoak eta dokumentazio teknikoa erabili ditu.

h) Etxebizitza edo lokal motarekin lotzen diren arau teknologikoak aplikatu ditu.

7. Eguzki-instalazio fotovoltaikoak irudikatzen ditu, eta, eginkizun horretan, planoak eta proiektuak ezagutzen ditu eta ordenagailu bidez lagundutako diseinuaren aplikazioak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikinaren planoak edo eraikuntza-proiektua egiteko beharrezko informazioa identifikatu du.

b) Eraikinean dauden puntu eta gorabehera berezienak identifikatu eta planoetan irudikatu ditu.

c) Eguzki-instalazio fotovoltaikoaren zatien krokisak egin ditu.

d) Planoak sinbologia normalizatua erabilita marraztu ditu.

e) Material-zerrenda bete du, proiektuaren elementuei dagozkien kodeak eta zehaztapenak barne direla.

f) Lagundutako diseinurako aplikazio informatikoen bidez egin ditu planoak.

8. Eguzki-instalazio fotovoltaikoen dokumentazio teknikoa lantzen du, eta, horretarako, muntatzeko eta mantentzeko eragiketak, prozedurak eta irizpideak definitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Segurtasun- eta babes-gidaliburua bete du.

b) Zaintza- eta mantentze-lanak indarrean dagoen araudiaren arabera zehaztu ditu.

c) Aurrekontua prestatzeko prozesuan, instalazioaren elementuei dagozkien merkataritza-erreferentziak, kodeak eta zehaztapen teknikoak identifikatu ditu.

d) Eguzki-instalazio fotovoltaikoetako aurrekontuak landu ditu.

e) Instalazioa muntatzeko prozesuan dauden arriskuak identifikatu ditu.

f) Eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzeko segurtasun-azterketak egin ditu.

g) Instalazioa muntatzeko prozesuan ezarri behar diren kalitate-kontrolerako eta ingurumen-babeserako irizpideak zehaztu ditu.

9. Diru-laguntzak lortzeko administrazio-dokumentazioa betetzen du, eta dokumentazio hori izapidetzeko prozesuak eta legezko dokumentuak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioak baimentzeko administrazio-prozesuak identifikatu ditu.

b) Dokumentazioan barnean hartu behar diren irtenbide teknikoak proposatu ditu.

c) Instalaziorako beharrezko administrazio-dokumentuak bete ditu.

d) Gaur egun dauden Estatuko zein autonomia-erkidegoko diru-laguntza motak ezagutu ditu.

e) Memoriak eta gainerako dokumentuak landu ditu.

f) Instalazioa baimentzea lortzeko arauak ezagutu ditu.

g) Instalazioak amortizatzeko azterlanetako kalkuluak egin ditu.

h) Energia-kontsumoak eta energiaren prezioak baloratu ditu.

Edukiak.

Eguzki-aukerak kalkulatzea eta eguzki-instalazioak ezartzea.

Lanbide modulua: Parke eolikoen muntaketa kudeatzea I.

Kodea: 0683 a.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Energia eolikoko instalazioak ezaugarritzen ditu, eta, eginkizun horretan, horien elementuak hartzen ditu aintzat eta horien funtzioak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aprobetxamendu eolikoko sistemak identifikatu ditu.

b) Instalazio eolikoetako motak sailkatu ditu.

c) Energia eolikoko instalazio baten funtzionamendua deskribatu du.

d) Energia eolikoko instalazio bat osatzen duten elementu nagusiak ezagutu ditu.

e) Dorreen eta gondolen ezaugarriak zehaztu ditu.

f) Palen, errotoreen eta biderkagailuen ezaugarriak ezagutu ditu.

g) Instalazio elektrikoetan erabiltzen diren sorgailu elektrikoen motak sailkatu ditu.

h) Transformadoreak, neurketako ekipamenduak eta energia kontrolatzeko eta husteko ekipamenduak ezagutu ditu.

i) Instalazio eolikoetako eskema funtzionalak interpretatu ditu.

2. Energia eolikoko instalazioen muntaketa planifikatu du, proiektuak eta gidaliburuak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Parke eolikoko muntaketa garatzeko fase orokorrak zehaztu ditu.

b) Programa informatikoak erabili ditu, muntaketa-prozesuaren antolamendu-laguntza gisa.

c) Instalazio eoliko baten eskemak, krokisak eta planoak irudikatu ditu.

d) Fabrikatzaileen muntaketa-gidaliburuak interpretatu ditu.

e) Muntaketa-planoetan bidezko aldaketak egin ditu.

f) Obra zibilaren faseen prozedura ezarri du.

g) Aerosorgailuaren berezko muntaketa-faseen prozedurak ezarri ditu.

3. Itsas parke eolikoak (off shore) muntatzeko proiektuetan erabilitako muntaketa-prozesuak ezaugarritzen ditu, eta lurreko parke eolikoekiko aldeak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Itsas parke eolikoen ezaugarri bereziak definitu ditu.

b) Itsasoko energia eolikoko instalazio baten osotasuna osatzen duten elementu bereizleak ezagutu ditu.

c) Energia husteko sistemak bereizi ditu.

d) Mota horretako instalazioak muntatzeko prozedurak zerrendatu ditu.

e) Itsas energia eolikoko instalazioak muntatzeko prozesuetan erabiltzen diren teknikak bereizi ditu (zimendatzea, ainguratzea eta mihiztatzea, besteak beste).

f) Itsas energia eolikoko instalazioak muntatzeko eragiketen hainbat fasetan esku hartzen duten giza baliabideak zerrendatu ditu.

g) Mota horretako instalazioen berariazko segurtasun-neurriak aplikatu ditu.

4. Parke eolikoak muntatzeko hornikuntza-planak lantzen ditu, kudeaketa logistikoko teknikak erabiliz eta kalitatea kudeatzeko metodologiak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Parke eolikoak muntatzeko hornikuntza-programa landu du.

b) Instalazio eolikoak muntatzeko kontrol logistikoa definitu du.

c) Proiektu teknikoaren ondorioz, hornikuntza-programa lantzeko administrazio-dokumentazioa sailkatu du.

d) Hornikuntzaren eta biltegiratzearen beharrak zehaztu ditu.

e) Hornitzeko, biltegiratzeko eta obran jartzeko prozesuetako faseen arteko koordinazio-planak landu ditu.

f) Proiektuaren etapen arteko hornikuntzaren kalitate-kontroleko irizpideak hautatu ditu.

g) Programa informatikoak erabili ditu hornikuntza-prozesuaren antolamendu-laguntza gisa.

5. Potentzia txikiko instalazio eolikoa konfiguratzen du, eta elementuak eta sistemak kalkulatzen eta hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioa konfiguratzeko beharrezko datuak finkatu ditu.

b) Instalazio eolikoetako elementuen, ekipamenduen, osagaien eta materialen teknologiak identifikatu ditu.

c) Instalazioak dimentsionatzeko beharrezko kalkuluak egin ditu.

d) Elementuen, ekipamenduen, osagaien eta materialen ezaugarriak zehaztu ditu.

e) Elementuak, ekipamenduak, osagaiak eta materialak hautatu ditu.

f) Instalazio eolikoa eta balizko instalazio hartzaileak lotu ditu.

g) Dokumentazio teknikoa prestatu du.

6. Parke eoliko bateko aerosorgailua muntatzeko lanak egiten ditu, egoera erreal edo simulatu batean.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntaketa erreal baterako edo haren simulaziorako hasierako baldintzak hartu ditu aintzat (dokumentazioa eta kokalekua, besteak beste).

b) Dorre-tarteak mihiztatu ditu eta haren lerrokadura ziurtatu du.

c) Dorrea altxatu du.

d) Gondola, errotorea eta orientazio-sistema muntatu ditu.

e) Sorgailua mekanikoki akoplatu du.

f) Transformazio-ekipamendua instalatu du.

g) Erdi- eta behe-tentsioko eta kontroleko instalazio elektrikoa muntatu du.

h) Osagai elektriko nagusiak instalatu ditu.

i) Sareko irteera-seinalea egiaztatu du.

j) Irteera-parametroak doitu ditu.

Edukiak.

Energia eolikoko zentralen funtzionamendua ezaugarritzea:

-Aprobetxamendu eolikoko sistemak. Meteorologia: Haizearen izaera eta kausa. Haize orokorrak eta tokikoak. Epe luzerako aldaketak eta turbulentzia. Batez besteko balioak. Haize-arrosak eta abiadura banatzeko kurbak. Haizearen aldaketa garaieraren arabera (haizearen ebakiduraren kontzeptua).

-Parke eolikoak. Motak. Lurrekoak eta itsasokoak. Osaera eta funtzionamendu orokorra.

-Energia eolikoko instalazio bat osatzen duten ekipamenduen eta elementuen zehaztapenak eta deskribapena: Aerosorgailua (dorrea, nacelle-a eta errotorea), aerosorgailu baten behe-tentsioko instalazio elektrikoa, transformazio-zentroak, erdi-tentsioko sarea, azpiestazioa eta deskarga atmosferikoen aurkako babesak.

-Aerosorgailu baten funtzionamenduaren printzipioa. Aerosorgailu ideala. Betz-en printzipioa. Zain likidotik atera daitekeen gehieneko potentzia. Gehieneko potentzia-koefizientea eta erreala.

-Aerosorgailu motak. Aerosorgailuak sailkatzea, honako hauek kontuan hartuta: funtzionamenduaren printzipioa, errotorearen ardatzaren kokalekua, orientazioa, errotorearen palen kopurua, potentzia kontrolatzeko sistema.

-Sorgailuak. Eraikuntza-alderdiak. Funtzionamenduaren printzipioa. Motak (sinkronoak, asinkronoak).

-Frekuentzia-bihurgailuak.

-Transformadoreak. Eraikuntza-alderdiak. Funtzionamenduaren printzipioa.

-Neurketa- eta kontrol-ekipamenduak.

-Energia husteko sistemak. Aireko eta lurpeko lineak.

-Europako, estatuko, eskualdeko eta udaleko esparruko aplikazio-araudia. Segurtasun-erregelamenduak eta ingurumen-araudia.

Parke eolikoen muntaketa planifikatzea:

-Instalazio eolikoak konfiguratzea. Parke eoliko baten bideragarritasunari buruzko azterlana: Energia eolikoaren garapen-eskemak, proiektu batean eragin ekonomikoa duten parametroak, kostuak eta diru-sarrerak, bideragarritasunaren azterketa.

-Parke eolikoen proiektuen kontzeptua eta motak. Memoria, planoak, segurtasun eta osasuneko oinarrizko azterlana, aurrekontua eta baldintza-agiria. Kokapen-planoak. Plano orokorrak eta xehetasunezkoak. Plano sinbolikoak, eskemak eta diagrama logikoak.

-Faseen diagramak, fluxugramak eta kronogramak. Proiektuko denbora kudeatzea.

-Irudikapeneko eta lagundutako diseinuko softwarea. CAD programak erabiltzea.

-Plano digitalizatuak bistaratu eta interpretatzea.

-Fitxategi grafikoekin egindako oinarrizko eragiketak.

-Instalazioen muntaketarako prozedurak finkatzeko metodoak. Obra zibileko prozedurak. Muntatzeko prozedurak.

Itsas parke eolikoak muntatzeko prozesuak ezaugarritzea:

-Itsas parke eolikoak. Kokatzea. Ingurumen-eragina.

-Lurreko parkeekiko diferentziak.

-Zimenduak, ainguraketa, oinarri-plataforma, sartzeko sistema, eta sorgailua, besteak beste.

-Instalazioaren funtzionamendu orokorra eta konfigurazioa. Energia husteko sistema, eroaleak, neurketa- eta kontrol-ekipamenduak.

-Itsas parke eolikoak eta aerosorgailuak muntatzeko zehaztapen metodologikoak. Muntaketa antolatzea. Plangintza estrategikoko teknikak. Muntatzeko prozedurak. Mihiztatzeko, torlojutzeko eta berdintzeko (besteak beste) metodoak.

-Instalazioak optimizatzea. Instalazio eta ekipamenduen saiakuntzak.

-Itsas parkeetako instalazioen funtzionamenduko segurtasun-sistemak.

Parke eolikoetako hornikuntza-planak egitea:

-Hornikuntza-programa. Motak eta ezaugarriak.

-Kontrol logistikoa. Hornikuntza parke eolikoen muntaketan.

-Energia eolikoko instalazioen berezko ekipamenduen eskari, hornikuntza, biltegiratze eta obran jartzeko plana.

-Hornikuntza kudeatzea. Biltegi orokorra. Ekipamenduen biltegia. Obrako biltegia.

-Hornikuntzaren koordinazioa. Itxaronaldiak. Stockaren kontrola.

-Kalitate-plana instalazio eolikoen muntaketan.

-Hornikuntza-planen prozedurak finkatzeko metodoak. Aplikatu beharreko arauak: ISO9001:2000 eta EFQM.

-Segurtasun-plana instalazio eolikoen muntaketan.

-Lagundutako plangintzarako software informatikoa. Hornikuntzaren kudeaketa informatikoa. Barra kodeen bidezko kontrol-teknikak. Telekomunikazioetan oinarritako kontrol-teknikak.

-Fitxategi informatikoekin egindako oinarrizko eragiketak.

Potentzia txikiko instalazioak konfiguratzea:

-Instalazioak konfiguratzeko oinarrizko balioak. Beharrezko potentzia. Datuen bilketa.

-Haizearen azterketa. Inguruaren azterketa. Eguraldia.

-Potentzia txikiko aerosorgailuen ezaugarri teknikoak. Motak. Ezaugarriak. Erabiltzeko baldintzak. Ohiko aplikazioak.

-Bihurgailuaren ezaugarri teknikoak. Tentsio-erregulagailua. Elementu osagarriak. Bihurgailu motak. Hautatzeko irizpideak. Harmonikoak eta zarata elektrikoa.

-Energia elektrikoa biltegiratzeko sistema. Metagailu arruntetako bateriak eta gel-bateriak. Erabiltzeko baldintzak. Funtsezko ezaugarriak. Biltegiratzea. Ingurumen-ezaugarriak.

-Instalazioen dimentsionamendua kalkulatzeko metodoak. Aerosorgailuen kalkuluak. Bateriak dimentsionatzea. Eroaleen sekzioaren kalkulua. Babesak dimentsionatzea. Aukeragarritasuna. Ekipamendu eta sistema osagarriak normalizatzeko ezaugarriak.

-Sarearekin konektatzeko sistemak. Sarearekiko konexio zuzena. Konexioa biltegiratze eta guzti. Konexioa babes eta guzti.

-Dokumentazio teknikoa. Katalogoak, baimenak, eta diru-laguntzak, besteak beste.

Aerosorgailuak muntatzea:

-Parke eolikoa muntatu aurreko zereginak: Sarbideak eta ingeniaritzako azpiegitura osagarriak (garabietarako plataformak, etab.) eta eraikin erantsiak eraikitzea.

-Zimendatzea eta ainguratzea. Zimenduen kalkuluak. Ainguratzeen kalkuluak.

-Dorrea altxatzeko lanak. Dorrea altxatzeko beharrezkoak diren makinak. Dorreak muntatzeko erabiltzen diren elementu osagarriak.

-Nacelle-a obran jartzea.

-Errotorea, abatza eta palak muntatzeko teknikak: Errotorea zoruan muntatzea (palak abatzean finkatzea) eta gero altxatzea, abatza altxatu eta muntatzea eta gerora palak/palaren sekzioak altxatu eta akoplatzea.

-Orientazio- eta segurtasun-elementuak doitzeko lanak. Haize-orratza, anemometroa, palen orientazioa eta galgatzea doitzea, besteak beste.

-Transformadorea instalatzea. Kableak eta babesak.

-Sortutako energiaren presentzia egiaztatzea. Tentsioa, intentsitatea eta potentzia neurtzea.

Orientabide didaktikoak.

Segurtasunari buruzko alderdiek garrantzi handia dute parke eolikoen instalazioetan, instalazio horiek ezaugarri bereziak dituztelako (aire zabaleko leku urrunetan kokatzea, garaiera, osagaietara iristeko zailtasuna...); horregatik, Parke eolikoen muntaketa kudeatzea izeneko jatorrizko modulua, bitan zatitzen da kurtso berean, Parke eolikoen muntaketa kudeatzea I izeneko hau, ikaskuntza teknikoen emaitza gehienekin, eta Parke eolikoen muntaketa kudeatzea II, aipatu bezala bereziki parke eolikoetako segurtasunaren alderdiei buruzkoa.

Lehenengo modulu honen helburua da ikasleek parke eolikoen muntaketa kudeatzeko beharrezkoak diren oinarrizko trebetasunak eskura ditzatela. Horretarako, baliabideak, beharrezkoak diren denborak eta burutzapenerako kontrol-sistemak definitu beharko dituzte, bereziki aerosorgailuen muntaketari dagokionez. Modulu honetan, halaber, potentzia txikiko instalazio eolikoen berezitasunak lantzen dira, beren konfigurazioari eta muntaketari dagokienez.

Aurreko guztiaz gainera, ikaslea prozesu horien gaineko kalitate-kontroleko teknikak behar bezala aplikatzeko eta kudeaketarako sistema informatizatuak erabiltzeko gai izanen da.

Trebetasun horiek eskuratzeko, gomendagarria da muntaketa praktiko nahikoak egitea, dela errealak potentzia txikiko instalazioetan, edo simulatuak, makina handien eta parke eolikoen kasuetarako. Abian jarri baino lehenagoko doikuntza eta probak egin beharko dira, eta egindako muntaketak benetan abian jar litezke, baita muntaketa horietan neurriak hartu, egiaztatu eta esku hartu ere, balizko anomaliak prebenitu eta zuzentzea helburu izanik.

Edukiak hiru multzo handitan antolatzen ahal dira, eta era berean, multzo horiek lan-unitatetan banatzen ahal dira, helburuak, edukiak, prestakuntza-jarduerak eta ebaluazio-jarduerak, etab. definitu ahal izateko. Lan unitate horien multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Edukien sekuentziazioan, aldaketa txiki bat proposatzen da oinarrizko edukien atalean ezarritako ordenari dagokionez. Potentzia txikiko instalazioak azkenerako uztea erabaki da, argi eta garbi diferentzia dagoelako aplikazioari eta osagaiei dagokienez, kasu gehienetan saretik isolatutako instalazioak izanen direlako, parke eoliko bateko instalazio handiak baino txikiagoak. Ondorioz, proposatzen diren edukien ordena eta multzoen antolaketa, aipatu den bezala, honako hau da:

I. multzoa: energia elektrikoa sortzeko energia eolikoari buruzko sarrera.

-Energia eolikoko zentralen funtzionamendua ezaugarritzea.

II. multzoa: ekipamenduak muntatzea, plano, eskema eta muntaketako prozedurak interpretatzea.

-Parke eolikoen muntaketa planifikatzea.

-Itsas parke eolikoak muntatzeko prozesuen ezaugarri bereziak.

-Parke eolikoetako hornikuntza-planak egitea.

-Aerosorgailuak muntatzea.

III. multzoa: instalazio txikiak.

-Potentzia txikiko instalazioak konfiguratzea.

Parke eolikoen muntaketa kudeatzea izeneko modulua teoriko-praktikoa da. Beraz, zati handi batean lantegi mekanikoan eta eolikoan eta ikasgela teknikoan emanen da. Dena dela, lehenengo eduki multzoa, eduki teoriko handiagokoa izanik, balio anitzeko ikasgela batean ematen ahalko litzateke.

Ondorioz, planteatzen diren jarduera gehienak praktikoak izanen dira multzo guztietan. Horrek, ordea, ez du esan nahi ikasgelan oinarrizko eduki teorikoen azalpenean oinarritutako jarduera teorikorik edo teoriko-praktikorik egonen ez denik ekipamenduei, instalazioei, dokumentazio teknikoari eta instalazioetako elementuen gidaliburuei buruz.

Multzoz multzo, egin beharreko jardueren eta beren moten aukera bat planteatzen da:

I. multzoa:

-Kokaleku eoliko bat aukeratzean garrantzitsuak diren alderdi eta magnitude meteorologikoak eta ondorioak identifikatu eta ezaugarritzea.

-Parke eoliko bat osatzen duten osagaiak eta horien zehaztapen teknikoak identifikatu eta ezaugarritzea.

-Aerosorgailu eoliko bat osatzen duten osagaiak eta horien zehaztapen teknikoak identifikatu eta ezaugarritzea.

-Aerosorgailu baten funtzionamenduaren printzipioa ulertzeko ezagutzak ematen dituzten jarduera teoriko-praktikoak.

-Aerosorgailu bakar baten nahiz parke oso baten potentzia eta sortutako energia kalkulatzea.

II. multzoa:

-Parke eolikoen planoak eta eskemak planifikatu, antolatu eta interpretatzea.

-Instalazio eolikoak eta horiei lotutako automatismo elektrikoak muntatzea.

-Instalazio eolikoei lotutako elementuak neurtu eta erregulatzeko tresnak erabiltzea.

-Osagaiak eta beren zehaztapen teknikoak identifikatu eta ezaugarritzea, muntaketarako eta mantentze-lanerako beharrezkoak diren ekipamendu, lanabes eta tresnak errazago aukeratu ahal izateko.

-Ekipamendu, material eta ordezko piezen erosketa, harrera eta hornidura kudeatzea.

-Muntaketa-planaren dokumentazioa sortzea eta planaren jarraipena eta kontrola egitea, araudia eta indarrean dauden erregelamenduak ezagutu ahal izateko.

-Muntaketako aurrekontuak egiteko kostuak kalkulatzea.

-Muntaketak planifikatzeko, aurrekontuak egiteko eta biltegiak kudeatzeko softwarea erabiltzea.

III. multzoa:

-Potentzia txikiko instalazio eoliko baterako kokalekua aukeratzean garrantzitsuak diren alderdi eta magnitude meteorologikoak eta ondorioak identifikatu eta ezaugarritzea.

-Aerosorgailu txiki baten instalazioa diseinatu eta kalkulatzea, adibidez eguzki-instalazio fotovoltaiko bati laguntzeko.

-Potentzia txikiko instalazio eolikoen planoak eta eskemak planifikatu, antolatu eta interpretatzea.

-Instalazio eoliko txikiak eta horiei lotutako automatismo elektrikoak muntatzea.

Horiek guztiak, komentatu den bezala, nabarmenki praktikoak dira, bereziki tresnen erabilerari eta instalazioen muntaketa egiteari dagozkionak.

Gomendagarria litzateke jarduera integratzaileren bat egitea, non batera aplikatu beharko diren moduluan ikasitakoak. Halaber, komenigarria litzateke jardueraren amaieran txostena egitea. Beraz, interesgarria litzateke testu tratamenduko programak, kalkulu orria, marrazteko programak eta piezak diseinatzeko programak erabiltzea oinarrizko mailan.

Modulua garatzeko, erabilera anitzeko gela eskura egonen da. Bertan, beharrezkoak diren dokumentu teknikoak, ordenagailuak eta Interneterako konexioa egonen dira. Halaber, lantegi-ikasgela egonen da aerosorgailu baten ahalik eta sistema eta osagairik gehienekin. Hala ere, komenigarria litzateke hori osatzeko instalazio errealetan bisitak egitea.

Halaber, komenigarria litzateke aerosorgailuen simulagailu-entrenagailuak eskura izatea. Horien bidez ikusten eta aztertzen ahalko dira abian jartzeko, sarera konektatzeko eta potentzia sarean husteko prozedurak, egoera normaletan zein larrialdi-egoeretan, sorgailu errealetatik hurbil dagoen modu batean.

Modulu honek, lehen kurtsoko moduluen artean, lotura zuzenagoa du Zentraletako sistema elektrikoak izenekoarekin. Hain zuzen ere, horretan, besteak beste, tresneria elektrikoarekin, makina elektrikoen ezaugarriekin eta parke eolikoetan aplikatu beharreko erregulazio- eta kontrol-sistemekin lotutako elektrizitate-oinarriak eskuratuko dira. Hortaz, komenigarria litzateke modulu bietan programatuta dagoena koordinatzea.

Gainera, komenigarria litzateke proiektuen egiturari, dokumentazioari eta irudikapen grafikoari buruzko oinarrizko ezagutzak sartzea, parke eolikoak muntatzeko proiektuak interpretatzen lagunduko dutelakoan.

Parke eolikoak maneiatzea eta mantentzea eta Azpiestazio elektrikoak izeneko bigarren kurtsoko moduluetan, modulu honetan sartu diren alderdi batzuk sakonago landuko dira.

Lanbide modulua: Parke eolikoen muntaketa kudeatzea II. Arriskuen prebentzioa.

Kodea: 0683 b.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 3.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Aerosorgailuak muntatu, maneiatu eta mantentzearen ondoriozko lanbide- eta ingurumen-arriskuak ebaluatzen ditu, eta prebentzio-neurriak definitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Parke eoliko batean instalatu beharreko aerosorgailua muntatzean egindako lanbide-jardueren arriskuak zehaztu ditu.

b) Parke eolikoa zerbitzuan jartzeko eta energizatzeko berariazko jardueren arriskuak zerrendatu ditu.

c) Parke eolikoaren mantentze-lanaren berariazko jardueren arriskuak zehaztu ditu.

d) Energia eolikoko instalazioetan dauden substantzia eta material arriskutsuekin lotutako arriskuak baloratu ditu.

e) Kasu bakoitzean kontrol eta prebentzio-neurriak definitu ditu.

f) Parke eolikoak muntatzean, maneiatzean eta mantentzean prebentzioaren informaziorako eta hedapenerako neurriak garatu ditu.

2. Itsas parke eolikoen arriskuak ebaluatzen ditu, eta, horretarako, instalazioaren eta ingurunearen berezko ezaugarriak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Itsas aerosorgailuen irisgarritasunarekin eta ebakuazioarekin lotzen diren arriskuak definitu ditu.

b) Itsas parke eoliko batean instalatu beharreko aerosorgailua muntatzean egindako lanbide-jardueren arriskuak baloratu ditu.

c) Itsas parke eolikoa zerbitzuan jartzeko eta energizatzeko berariazko jardueren lanbide-arriskuak zehaztu ditu.

d) Itsas parke eolikoaren mantentze-lanaren berariazko jarduerak definitu ditu.

e) Itsas energia eolikoko instalazioetan dauden substantzia eta material arriskutsuen arriskuak zerrendatu ditu.

f) Kasu bakoitzean arriskuen kontrol- eta prebentzio-neurriak definitu ditu.

3. Parke eolikoak muntatzeko eta mantentzeko zereginetan erabiltzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko ekipamenduak erabiltzen ditu, eta horien erabilera definitzen du eta instalazio edo sistema bakoitzerako egokitasuna zehazten du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aerosorgailuak muntatzeko eta mantentzeko lanetan erabiltzen diren banakako babes-ekipamenduak eta laneko arropak sailkatu ditu eta horien ezaugarriak ezarri ditu.

b) Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan lan egiteko segurtasun-ekipamenduen erabilera eta ezaugarriak definitu ditu.

c) Materialak eta pertsonak igotzeko eta jaisteko segurtasun-ekipamenduen erabilera eta ezaugarriak definitu ditu.

d) Erortzeak kontrolatzeko segurtasun-ekipamenduen erabilera eta ezaugarriak definitu ditu.

e) Telekomunikazioko haririk gabeko ekipamenduen funtzionamendua eta ezaugarriak ezagutu ditu.

f) Telekomunikazio-ekipamenduek segurtasun-elementu gisa duten garrantzia arrazoitu du.

g) Seinaleztatzeko eskakizunak eta babes-zonen mugapena identifikatu ditu, parke eolikoetako jardunetan.

h) Erorketen aurkako eta segurtasun pertsonalerako ekipamenduak ikuskatzeko eta mantentzeko puntu kritikoak hartu ditu aintzat.

i) Itsas parke eolikoetan erabiltzen diren salbamendu-jaken, bengalen eta bestelako segurtasun-ekipamenduen erabilera eta ezaugarriak definitu ditu.

4. Parke eolikoetako larrialdi eta lehen laguntzetako egoeretako berezko jardun-protokoloak aplikatzen ditu, segurtasun-araudiaren, oinarrizko osasun-laguntzako prozeduren eta ezarritako larrialdi-planen arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Larrialdi-plana ezagutu du.

b) Parke eolikoetako larrialdi-gailuak, ekipamenduak eta babes-neurriak zerrendatu ditu.

c) Parke eolikoekin lotzen diren lanetan gerta daitezkeen istripuen tipologia ezagutu du.

d) Istripuen aurrean edo harrapatuta geratzearekin, erorketekin, suteekin edo elektrokuzioekin lotzen diren kontingentzien aurrean, jarraitu beharreko jardunak definitu ditu.

e) Hainbat simulaziotan, bizkortzeko, hemorragiak eteteko, immobilizazioak egiteko eta hesgailuak jartzeko neurriak aplikatu ditu, eta lehen laguntzako bestelako jardunak egin ditu.

f) Suteak itzaltzeko simulakroetan, jardun-teknikak aplikatu ditu.

g) Aerosorgailuen eta parke eolikoen ebakuaziorako prozedurak sailkatu ditu.

h) Parke eolikoetara iristeko eta ebakuazioak egiteko lur orotako ibilgailuak gidatzeko teknikak simulatu ditu.

i) Larrialdi-egoeraren eta kalteen balorazioaren txosten deskribatzaileak bete ditu.

5. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, lanabes, tresna eta makinak erabiltzearen arrisku desberdinak eta arriskugarritasun maila identifikatu ditu.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete ditu.

c) Materialak, erremintak eta beste batzuk erabiltzean gerta daitezkeen istripuen arrazoirik ohikoenak identifikatu ditu.

d) Muntaketa lanetako eragiketetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako geldialdiak.) eta banakako babes-ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak.) identifikatu ditu.

e) Material, tresna eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu du.

f) Instalazio eolikoen muntaketa- eta mantentze-eragiketak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztu du.

g) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu ditu.

h) Sortutako hondakinak sailkatu egin ditu, gaika biltzeko.

i) Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna aintzat hartu ditu, arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Parke eolikoak muntatu eta mantentzean dauden lanbide-arriskuak eta prebentzio-neurriak ebaluatzea:

-Prozesu teknologikoak eta arriskuen identifikazioa.

-Instalazioetara sartzea: lur orotako ibilgailuak berariazko bideetan gidatu eta aparkatzea. Baldintza klimatologiko txarrak. Gehieneko abiadurak eta segurtasun-neurriak.

-Gondoletara sartzea: eskailerak eta jasogailuak erabiltzea. Motak eta segurtasun-neurriak.

-Jatorri mekanikoko arriskuak: nacelle-aren edo abatzaren barneko eta kanpoko lanak. Harrapatuta geratzea eta polipastoak eta garabiak erabiltzea.

-Arrisku elektrikoak: arrisku elektrikoaren tipologia. Arrisku elektrikoa duten eremuak. Deskonexio elektrikoa.

-Substantzia eta material arriskutsuak erabili, biltegiratu eta garraiatzearekin lotutako arriskuak: Produktuen sailkapena. Segurtasun fitxak. Etiketatzea.

-Hondakinen kudeaketa: Hondakin motak.

-Zarata eta bibrazioak kontrolatzea. Espazio murritzak: jarrera behartuak.

-Funtzionatzen ari den aerosorgailuarekin egindako maniobretan lanbide-arriskuak prebenitu eta kontrolatzea. Hutsegite arriskutsuak.

-Geldituta dagoen aerosorgailuarekin egindako maniobretan lanbide-arriskuak prebenitu eta kontrolatzea.

-Faktore meteorologikoak eta ingurumenekoak: ekaitzak, izotza eta elurra, lainoak. haizea. Haizearen mugen taulak. Tenperaturak: bero kolpea eta hipotermia.

-Segurtasun funtzioak aerosorgailuetan. Larrialdiko botoiak, errotorearen blokeoa, gehiegizko abiaduraren babesa, larrialdiko geldialdia.

-Makinen eta sorgailuen elkarreragina.

-Taldeko buruaren, langile kualifikatuaren eta langile baimenduaren zereginak.

Itsas parke eolikoen arriskuak ebaluatzea:

-Itsas parke eolikoetara iristearekin eta ebakuazioak egitearekin lotutako arriskuak.

-Segurtasun gomendioak. Itsasoko oinarrizko teknikak. Ebakuaziorako eta segurtasunerako itsas elementuak.

-Parke eolikoetako lanbide-jardueren arriskuak. Itsas parke eolikoa instalatzeko arriskuak. Kokalekuarekin lotzen diren arriskuak. Itsasoko kontrol erakundeak.

-Itsas parke eolikoa zerbitzuan jartzeko eta energizatzeko lanbide-arriskuak. Jarduteko protokoloak.

-Itsas parke eolikoa mantentzearen arriskuak eta segurtasun-jardunak. Berariazko segurtasun-planak.

-Itsas energia eolikoko instalazioetan dauden substantzia eta material arriskutsuen arriskuak. Ur-ingurunean dauden instalazioen arrisku elektrikoak.

-Itsas parke eolikoetako eta lotutako sistemetako arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko neurriak. Iragarpen eta informazio meteorologikoa. Nabigazioko segurtasuna. Itsasoko berariazko larrialdiak.

Parke eolikoak muntatzeko eta mantentzeko zereginetan erabili beharreko segurtasun eta babes pertsonaleko ekipamenduak erabiltzea:

-Banakako babes-ekipamenduen ezaugarriak. Berariazko laneko arropa eta oinetakoak. Sailkapena.

-Tentsio elektrikoa dagoen lekuetako segurtasun-ekipamenduaren ezaugarriak. Banakako eta taldeko babesa. Ekipamenduak erabili eta kontserbatzea.

-Igotzeko eta jaisteko segurtasun-ekipamenduen ezaugarriak. Arnesak, lotzeko elementuak eta mosketoiak: tipologia, erabilera eta kontserbazioa.

-Ekipamenduak erabiltzeko teknikak: ainguratze puntuak.

-Erortzeak kontrolatzeko segurtasun-ekipamenduen ezaugarriak. Motak eta erabilera. Larrialdiko jaitsigailu automatikoa.

-Telekomunikazioko haririk gabeko ekipamenduen ezaugarriak. Funtzionamendua eta erabilera. Irrati-komunikazioetako sistemak. Irrati-komunikazioetako ekipamenduen motak eta ezaugarriak. Aplikazioak.

-Instalazio eolikoei aplikatutako telekomunikazio-ekipamenduak.

-Seinaleak. Babes-eremuen mugapena. Egitekoak. Parke eolikoetako segurtasun-jardunak. Segurtasun elektrikoko eremuak. Sarbide libreko eremuak. Espazioak mugatzea.

-Segurtasun pertsonaleko ekipamenduen ikuskapena eta mantentze-lana. Erantzukizunak.

-Salbamendu-jaken ezaugarriak. Itsas parke eolikoen ikus-elementuak. Salbamendu-jaken erabilera. Motak. Ezaugarriak. Araudia.

Parke eolikoetan larrialdiko eta lehen laguntzetako protokoloak aplikatzea:

-Lurreko eta itsasoko parke eolikoetako larrialdi-plana. Itsas parkeetako berariazko protokoloak. Sartzeko errazak diren lurreko parkeetako protokoloak. Mendiko parkeetako protokoloak.

-Parke eolikoetako larrialdi-gailuak, ekipamenduak eta babes-neurriak. Oinarrizko babes-elementuak.

-Parke eolikoetako istripuen tipologia. Istripu elektrikoak. Ezaugarriak eta jardunak. Garaieratik erortzea: zintzilikatze-trauma. Harrapatuta geratzea.

-Istripuen aurrean edo harrapatuta geratzearekin, erorketekin, suteekin edo elektrokuzioekin (besteak beste) lotzen diren kontingentzien aurrean jarraitu beharreko jardunak. Osasun-larrialdiak: oinarrizko kontzeptuak.

-Bizkortzea. Hemorragiak etetea. Immobilizazioak eta hesgailuak. Bizkortzeko osasun-elementuak eta sendaketak.

-Parke eolikoetako lehen laguntzak.

-Suteak itzaltzeko simulakroetako jardun-teknikak. Kidego espezializatuekiko lankidetza.

-Aerosorgailuen eta parke eolikoen ebakuaziorako prozedurak.

-Parke eolikoetara iristeko eta ebakuazioak egiteko lur orotako ibilgailuak gidatzeko teknikak. Zoru zingiratsuetan gidatzea.

-Larrialdietako eta kalteen balorazioko berariazko araudia.

Laneko arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa:

-Laneko arriskuen prebentzioaren gaineko araudia, instalazio eolikoei buruz.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan. Arriskuaren kausak eta faktoreak.

-Banakako babes-ekipamenduak: ezaugarriak eta markatzea.

-Taldeko babesa: babeserako baliabideak eta ekipamenduak.

-Hondakinen kudeaketaren araudia. Kutsaduraren iturriak. Kudeatzaile baimenduak.

Orientabide didaktikoak.

Segurtasunari buruzko alderdiek garrantzi handia dute parke eolikoen instalazioetan, instalazio horiek ezaugarri bereziak dituztelako (aire zabaleko leku urrunetan kokatzea, garaiera, osagaietara iristeko zailtasuna...); horregatik, Parke eolikoen muntaketa kudeatzea izeneko jatorrizko modulua, bitan zatitzen da kurtso berean, Parke eolikoen muntaketa kudeatzea I izeneko hau, ikaskuntza teknikoen emaitza gehienekin, eta Parke eolikoen muntaketa kudeatzea II, aipatu bezala bereziki parke eolikoetako segurtasunaren alderdiei buruzkoa. Gainera, larrialdien eta berariazko banakako babes-ekipamenduen erabileraren protokoloen alderdiak (bigarren kurtsoko Parke eolikoak maneiatzea eta mantentzea izeneko moduluan daudenak) ere sartzen dira, eta bigarren kurtsoko modulu honetarako, besterik gabe segurtasun tekniken aplikazioari buruzko alde operatiboa uzten da, teknika horiei ezagutza gehienbat modulu honetan eskuratu baita.

Horregatik, bigarren modulu honen helburuak parke eolikoen muntaketa eta mantentze-lanetako zereginen arriskuak ebaluatzea, segurtasun protokoloak aplikatzea eta lan horietan larrialdietan jarduteko moduak zehaztea dira. Hori guztia segurtasun ekipamenduen identifikazio eta hautapenari eta ekipamendu horien erabilera eta mantentze-lanari lotuta.

Edukiak hiru multzo handitan antolatzen ahalko lirateke, eta multzo horiek, era berean, lan unitatetan bereizten ahalko lirateke, honela sekuentziatuta:

-I. multzoa: Itsasoko eta lurreko parke eolikoak muntatu eta mantentzean dauden arriskuak eta prebentzio-neurriak ebaluatzea:

-II. multzoa: Segurtasun eta babes pertsonaleko ekipamenduak.

-III. multzoa: Larrialdiko eta lehen laguntzetako protokoloak.

Modulua garatzean jarduera teoriko-praktikoak egin litezke:

-Muntatzeko eta mantentzeko lanetan agertzen diren arrisku motak identifikatzearekin eta ebaluatzearekin lotzen diren eta segurtasun-planarekin lotutako dokumentazioa sortzen laguntzen duten jarduerak.

-Lurreko eta itsasoko parke eolikoen muntaketa eta mantentze-lanean babeserako beharrezkoak diren segurtasun ekipamenduak hautatzeko erraztasuna ematen dutenak.

-Zama handiak biltegiratu eta jasotzeko laneko prozedura seguruak eskura izateko bidea ematen duten jarduerak.

-Larrialdietan eta aerosorgailuaren barneko lan-eremuak eta nahiz parkeko kanpoko eremuak ebakuatzerakoan jarduten laguntzen dutenak.

-Garaierako babes-ekipamenduak segurtasun-protokoloen arabera erabiltzea eta manipulatzea proposatzen dutenak.

Praktikoagoak diren jarduerak egiteko, mota horretako instalazioetan jarduteko benetako baldintzak ikastetxe batean erreproduzitzea konplexua denez, komenigarria litzateke sektoreko enpresa edo entitate espezializatuekiko lankidetza kontuan hartzea, instalazio erreal egokiak izateaz gain esperientzia operatibo nahikoa dutelako erabili beharreko berariazko segurtasun tekniketan. Modu horretan, moduluan eskuratutako prestakuntza osatuko dute.

Modulu hau Parke eolikoen muntaketa kudeatzea I eta Parke eolikoak maneiatzea eta mantentzea izeneko moduluen osagarria da. Horiekin batera, teknikari honek parke eolikoen muntaketa eta mantentze-lana eta eragiketa kudeatu eta burutzeko prozesuetan gara ditzala espero diren trebetasunei erantzuten die. Horregatik, komenigarria litzateke modu horiekin koordinazio berezia egotea, horietan guztietan programatuta dagoena sendotu eta osatzeko.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena.

Kodea: 0688.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimenari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu du banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) "Berrikuntza" eta "nazioartekotze" kontzeptuak eta horiek gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatearen gehikuntzarekin duten lotura identifikatu ditu.

c) Ekimenaren kultura zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu du.

d) Energia berriztagarrien enpresen eremuan abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu du.

e) "Arriskua" kontzeptua aztertu du, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) "Enpresaburu" kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu ditu.

2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera definitzen du, ingurunearen gaineko eragina baloratuz eta balio etikoak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energia berriztagarrien enpresen arloko negozio-ideia zehatz bat definitu da, abiapuntutzat hartuko dena enpresa plana egiteko.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

c) Negozio-ideiaren egokitasuna, ase gabeko beharrak, ideiak dakarren berrikuntza edo hobekuntza, merkatuan bete nahi den nitxoa edo hutsunea eta ideiaren esparru den sektorearen prospektiba baloratu ditu, hori guztia enpresa plana egiteko abiapuntu izanen baita.

d) Aztertu da ea enpresaren jardueran zer nolako eragina duten enpresak erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

e) Energia berriztagarrien sektoreko ETE (enpresa txiki edo ertain) batek bere mikroingurunean eta makroingurunean dituen mehatxuak eta aukerak identifikatu ditu, AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) azterketa baten barnean.

f) Enpresa-kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu du.

g) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta fenomeno horrek enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu ditu.

h) Energia berriztagarrien enpresa baten gizarte balantzea egin du eta enpresa horien gizarte kostu nagusiak deskribatu ditu, bai eta sortzen dituzten gizarte onurak ere.

i) Energia berriztagarrien arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten jardunbideak identifikatu ditu.

j) Enpresaren estrategia deskribatu du, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu du.

3. Ekoizpenaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana egiten du enpresarentzat, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana ere bai.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu dira, eta "sistema" kontzeptua aztertu da enpresari aplikatuta.

b) Fase hauek definitu ditu: ekoizpena edo zerbitzugintza, ekoizpenerako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu du.

d) Antolaketaren eta langileriaren eredua definitu du, ekoizpenaren edo zerbitzuaren beharrak edo/eta merkatuaren eskakizunak kontuan harturik.

e) Horniduraren funtsezko alderdiak definitu ditu: hornitzaileak eta materialak aukeratzea.

f) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu ditu, bai eta finantzabideak ere.

g) Energia berriztagarrien sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin du.

h) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu ditu.

i) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

j) Ahuleziak eta indarrak aztertu ditu, AMIA azterketa osatuz.

k) Ekoizpen planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana enpresa planean sartu ditu.

l) Energia berriztagarrien sektoreko ETE bat sortzeko erabakia aurrera eramatearen egokitasuna baloratu du.

4. Energia berriztagarrien enpresa bat sortu eta abian jartzeko urratsak egiten ditu, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu ditu.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu du.

c) Enpresaren forma juridiko desberdinetarako ezarritako tratamendu fiskalak bereizi ditu.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen izapideak aztertu ditu.

e) Erreferentziako tokian energia berriztagarrien enpresak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin du.

f) Forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu ditu.

g) ETE bat abian jartzeko aholkularitza eta kudeaketa administratiboa enpresatik kanpo lortzeko bideak identifikatu ditu.

5. ETE baten kudeaketa administratibo eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta agiriak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontabilitateko informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

b) Energia berriztagarrien arloko enpresa baten zerga betebeharrak definitu ditu.

c) Zerga egutegiko zerga motak bereizi ditu.

d) Energia berriztagarrien sektoreko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete ditu (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu ditu.

Edukiak.

Enpresa ekimena:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak energia berriztagarrien arloan.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, energia berriztagarrien sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-"Enpresaburu" kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa plana: negozioaren ideia energia berriztagarrien arloko enpresen esparruan.

-Energia berriztagarrien sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Energia berriztagarrien sektoreko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketin plana.

Enpresako ekoizpenaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Ekoizpen-prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Energia berriztagarrien sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioaren azterketa.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: ekoizpen plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio izapideak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak, eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

Administrazio eginkizunak:

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Energia berriztagarrien enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak lortzen dituzte beren ekimena garatzeko enpresaren esparruan, hala autoenpleguan nola inoren konturako lanean erantzukizunak eta eginkizunak beren gain hartzeko garaian.

Metodologia teoriko-praktikoa erabili behar litzateke, azken horretan irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa bereziki azpimarratuz, ondokoak direla medio:

-Energia berriztagarrien sektoreari buruzko informazio iturriak erabiltzea.

-Kasu praktikoen eta talde-dinamiken bitartez, ekintzaileen jarrerak ulertu eta baloratzea, eta energia berriztagarrien sektorean haien beharra norainokoa den zehaztea.

-Enpresaburuekin, enpresa elkarte eta sindikatuen ordezkariekin eta administrazioekin harremanak izatea, jarduera osagarrien bidez (solasaldiak, bisitak, etab.), ikasleen espiritu ekintzailea eta sektorearen ezagutza sustatzeko.

-Sektoreko ETEentzako kudeaketa administratiboko programak erabiltzea.

-Energia berriztagarrien sektorearekin zerikusia duen eta negozioa abian jartzearen alderdi guztiak biltzen dituen enpresa plan baten proiektua egitea: bideragarritasuna, ekoizpenaren eta giza baliabideen antolaketa, merkataritzako ekintza, administrazio eta finantza kontrola, eta erantzukizun sozialaren justifikazioa.

"Enpresa eta ekimena" moduluaren garapenean edukiek duten hurrenkera sekuentziazio irizpide logikoen ondorio da, eta honela banatu liteke ikasturteko hiru hiruhilekoen artean:

-Ikasleek ez dute ezagutzen lan eginen duten sektorearen errealitatea. Horregatik, hasierako jarduerek sektore horretara hurbildu behar dituzte eta lanbide-jardueran behar diren ekintzarako gaitasunak zein diren erakutsi behar diete.

-Hurrengo urratsean, ikasleei negozioaren ideia definitzeko erronka ezartzen ahal zaie. Horretarako, inguruko mehatxuak eta aukerak baloratu behar dituzte eta enpresaren helburuak planteatu, bai eta horiek lortzeko estrategiak eta ekintzak ere.

-Helburuak eta horiek lortzeko bideak definiturik, ikasleek enpresa plana egin dezakete, enpresa eratzeko prozesuan aurrera jarraitu ala ez erabakitzeko.

-Aurrera eginez gero, ikasleek enpresarentzako forma juridiko egokiena hautatzearekin zerikusia duten jarduerak egin behar lituzkete, eta enpresaren kudeaketa administratiboari dagozkion alderdi nagusiak ezagutu.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Autodiagnostikorako hainbat motatako testak egitea, ondokoak baloratzeko: negozio-ideiaren inguruko proiektuaren heldutasun maila, ekintzaile baten gaitasun eta trebetasun orokorrak, eta produktua edo zerbitzua salduko den merkatuari buruzko ezagutza.

-Bai enpresa barnean bai gizarte ingurunean praktika onak aplikatzeari buruz ikertzea.

-Enpresa plana egitea, ondoko jarduketen bitartez:

Planaren helburuak ezartzea.

Ekintzailearen gaitasunak eta kualifikazioak identifikatzea enpresa proiektuari dagokionez. Behar izanez gero, prestakuntza planifikatzea.

Produktuaren edo zerbitzuaren oinarrizko ezaugarriak, asetzen dituen beharrak, berezitasunak, xede duen merkatua, bezeroengana iristeko erabiliko diren bideak eta beste datu interesgarri batzuk deskribatzea.

Merkatuaren azterketa egitea: eskaria aztertzeko inkesta prestatzea eta lortzen diren datuak aztertzea. Inguruko lehia aztertzea. Produktu edo zerbitzu bera merkaturatzen duten enpresen zerrenda eta konparazio-azterketa egitea.

Marketin plana egitea, banaketa bideak, prezio politikak eta sustapen estrategiak azalduz.

Ekoizpen-prozesua diseinatzea: beharko diren azpiegitura eta instalazioen azterlana egitea, fabrikazioaren edo zerbitzugintzaren prozesua diseinatzea, horniduraren aurreikuspena egitea eta izakinak baloratzeko metodo desberdinekin ariketak egitea.

Egindako proiektuaren arabera enpresan beharko diren lanpostuak identifikatzea, bakoitzaren eginkizunak azaltzea eta hori guztia grafikoki adieraztea organigrama batean.

Hasierako inbertsioa osatzen ahal duten oinarrizko kontzeptuak eta horiek finantzatzeko eskura dauden bideak jakinik, haien aurreikuspena egitea, proposaturiko enpresa proiektuaren beharrak asetzeko.

Salerosketa kasuak garatzea, enpresa jarduerarako oinarrizko agiriak erabiliz: eskabidea, albarana, faktura, txekea, ordainagiria eta kanbio letra.

Emaitza desberdinak dituzten egoera-balantzeak aztertzea.

Zailtasun maila desberdinetako egoera-balantzeak egin eta finantza-adierazleen bitartez aztertzea.

AMIA sistemaren bidez zenbait egoera aztertzea, gero sistema hori enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Forma juridiko bakoitzaren alde onak eta txarrak identifikatzea, prestatu den enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Enpresa planean eragina duten eraketa eta administrazio tramite berariazkoak eta orokorrak banan-banan azaltzea.

-Nahitaezkoak diren kontabilitate eta zerga betebeharrak identifikatzea.

-Zergen arloan Estatuko arauek Nafarroako Foru Komunitatekoekin dituzten desberdintasunak azaltzea.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebazten ahalko dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduerak egiteko eta, bidezkoa bada, ikasleen azalpen jarduerak egiteko. Teknika horrek talde-lanaren estrategiak aplikatzea ahalbidetuko luke. Estrategia horiek aztergai izanen dira "Lanerako prestakuntza eta orientazioa" moduluan.

Bestalde, "Lanerako prestakuntza eta orientazioa" eta "Enpresa eta ekimena" moduluek elkarrekin lotura estua dute, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak, gizarte gastuak eta beste gai batzuk azaltzen dituzten edukietan, hain zuzen ere. Hortaz, bikoizketak saihestearren, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa beharrezkoa litzateke.

Azkenik, komenigarria litzateke koordinazioa izatea "Enpresa eta ekimena" moduluko irakasleen eta irakasle teknikoen artean, ondoko gaietan, adibidez:

-Enpresaburuekin harremanak izatea, ikasleek hurbiletik ezagutu ahal izateko beren prestakuntzaren helburu den eta ziur aski lana emanen dien sektorearen errealitatea.

-Ikasleek enpresa plana egiteko eskatzen dituzten datuak ematea: ekoizpen-prozesua, instalazioa, enpresa hornitzaileen zerrendak, materialen prezioak eta beste batzuk.

Lanbide modulua: Ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ingelesez ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila onargarriarekin, garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen baitu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu du.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu du, testu motaren eta helburuaren arabera, informazio garrantzitsua bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera ditu erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu du, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Gailu edo ekipamendu bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu ditu.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu, itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, buruz buruko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu ditu, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Doitasunez identifikatu ditu norberaren jardueraren elementu aurreikusgarriekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datuak eta ekintzak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu du.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu du (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu ditu.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Inprimakiak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinazkoak bete ditu, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi ditu, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu ditu, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin dira, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu du oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu du, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili du.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu ditu hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu, itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili ditu, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin ditu, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili ditu hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu du, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu ditu interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu du zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu die, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili ditu.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu die.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili du.

Edukiak.

Eduki lexikoak:

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua.), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak.

-Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

Eduki gramatikalak:

-Aditz aldiak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Hizkuntza tekniko-zientifikoa.

-Baldintzazkoak.

-Zehar estiloa.

Eduki funtzionalak:

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra emateko, datuak eskatzeko, etab.

-Norberaren intereseko gaien azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Norberaren intereseko gaien inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

-Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Mota orokorreko dokumentu luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

-Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

-Formularioak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak...).

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak...

-Eguneroko bizimoduarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

"Ingelesa I" nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburu. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, behar hori, lehenik, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori agerian jartzen da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta beste herrialde batzuetan dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahalegin nagusia egin beharko litzateke ikasleak gai izan daitezen, lehen urrats batean, modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Geroago ekinen zaie adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari. Ikasgelan, bai irakaslea, bai ikasleak, ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab., Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela, Leonardo da Vinci eta Erasmus programetan, adibidez. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatzen ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio erremintak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Telekontrola eta automatismoak I.

Kodea: 0670 a.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Energia elektrikoa sortzeko instalazioetan erabiltzen diren instrumentazio, kontrol eta neurketako elementuak ezaugarritzen ditu, eta, horretarako, elementuak hautatzen ditu eta parametroak baloratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sentsore elektrikoak sailkatu ditu.

b) Sentsore elektrikoen, mekanikoen eta kimikoen funtzionamendua ezagutu du.

c) Energia elektrikoa sortzeko zentraletan erabiltzen diren transduktoreek sortutako seinaleak identifikatu ditu.

d) Energia elektrikoa sortzeko zentraletan erabiltzen diren sentsoreak konektatu ditu.

e) Transduktore analogikoekin eta digitalekin lotzen diren eskuratze eta neurketako ekipamenduak eta seinalea egokitzeko zirkuituak zerrendatu ditu.

f) Zentraletan erabiltzen diren neurketa-tresnak ezagutu ditu.

g) Aldagai elektrikoen balio maximoa, tartekoa eta eraginkorra zehaztu ditu.

h) Sare elektrikoaren berezko aldagaien balioak lortu ditu (potentzia aktiboa eta erreaktiboa, potentzia-faktorea eta frekuentzia, besteak beste).

i) Transduktore analogikoekin eta digitalekin lotzen diren eskuratze eta neurketako ekipamenduak eta seinalea egokitzeko zirkuituak ezagutu ditu.

2. Energia elektrikoa sortzeko instalazioetan erabiltzen diren eragingailuak muntatzen ditu, horren funtzionamendua ezagutzen du eta dokumentazio teknikoa erabiltzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energia elektrikoa sortzeko zentraletan erabiltzen diren eragingailu motak sailkatu ditu.

b) Eragingailu pneumatikoen, hidraulikoen eta elektrikoen indarra eta eragin-abiadura kalkulatu ditu.

c) Dena ala ezer ez eragingailuen muntaketa egin du.

d) Kontrol proportzionaleko eragingailuekin lotzen diren zirkuitu elektronikoak identifikatu ditu.

e) Kontrol proportzionaleko eragingailuen konexioak egin ditu.

f) Kontrol proportzionaleko eragingailuen funtzionamendu zuzena egiaztatu du.

3. Ekipamendu elektrikoa eta elektronikoa kontrolatzen du, horien parametroak konfiguratuz eta doituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Alternadorearen funtzioa eta doikuntza ezagutu du.

b) Lortu nahi diren balioetarako eszitazioaren doikuntzak zehaztu ditu.

c) Zentralaren goi-tentsioko potentziako ekipamendu elektrikoak konfiguratu ditu.

d) Lortu nahi den kargarako doitu ditu metagailuak.

e) Zehaztutako potentzia- eta seinale-parametroetara doitu ditu artezgailuak.

f) Zentralaren sistema elektriko osagarriak ezagutu ditu (megafonia eta telefonia, besteak beste).

g) Argiteriako eta larrialdiko instalazioak zentralaren espazioekin lotu ditu.

4. Zentraletako kontrol-ekipamendu elektrikoa eta elektronikoa zehazten du eta kontrol-sistemak konfiguratzen eta doitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Frekuentzia-aldagailuaren funtzionamendu orokorra eta berau osatzen duten blokeak ezagutu ditu.

b) Frekuentzia-aldagailuaren funtzionamendu-parametroak konfiguratu ditu.

c) Frekuentzia-aldagailua konektatu du.

d) Mikroprozesadore bidezko potentzia-kontrolerako beharrezko hardwarea identifikatu du.

e) Periferikoak eta sarrera eta irteerako txartelak identifikatu ditu.

f) Sarrera eta irteera digitalak eta analogikoak konektatu ditu.

g) Seinale analogikoen funtsezko parametroak konfiguratu ditu.

h) Kontrol lokaleko gizakiaren eta makinaren arteko elkarrizketa-terminalak konfiguratu ditu.

5. Prozesuen telekontrolerako transmisio- eta komunikazio-sistemak ezaugarritzen ditu, eta horien osagaiak eta seinaleak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Telekontrolean erabiltzen diren transmisio-bideak sailkatu ditu.

b) Transmisio-bitartekoen propietate bereizgarriak identifikatu ditu.

c) Aldagai fisikoak kontrolatzeko eta neurtzeko eremuko busaren bidez, oinarrizko transmisio-sistema ezarri du.

d) Energia elektrikoa sortzeko zentralak kontrolatzeko ohikoenak diren eremuko bus normalizatuak ezagutu ditu.

e) Eremu, erreten eta kontroleko azpiestazio elektrikoetako kontrol-sistemak lotu ditu.

f) Telekontrol-sistemetan erabilitako sare lokala (LAN) bereizi du.

g) Sare lokal bateko oinarrizko parametroak konfiguratu ditu.

h) Sare lokal baten bitartez eragin ditu elementuak.

i) Internet bidez jardun du urrutiko estazio bat.

Edukiak.

Energia elektrikoa sortzeko instalazioetan erabilitako instrumentazio- eta neurketa-elementuak ezaugarritzea:

-Tentsio eta intentsitate zuzen eta alternoko aldagai fisiko eta elektrikoetako transduktoreak. Sailkapena. Sailkapena, hainbat irizpide kontuan hartuta: tentsioa, intentsitate alternoa, intentsitate zuzena, tenperatura, presioa, emaria, maila, bira-abiadura, haizearen abiadura, posizio lineala eta angularra, bibrazioak, egituraren deformazioa, pH-a eta beste batzuk.

-Transduktoreak. Ezaugarriak. Konfiguratzea. Hainbat motatako transduktoreak neurketa-zentralekin konektatzea. Transduktoreak sortutako seinaleak identifikatzea.

-Gehieneko eta tarteko balioak eta balio eraginkorra kalkulatzea.

-Tentsio eta intentsitateko, potentzia aktiboko eta erreaktiboko, potentzia-faktoreko, frekuentziako eta faseko bat-bateko balioak abiapuntu izanik, sare elektrikoaren berezko aldagaietako balioak lortzea.

-Transduktoreetarako seinale-egokigailuak eta neurriak hartzeko zentralak. Seinalearen anplifikazioa. Digitalera bihurtzea. Seinalea neurketa-estaziora transmititzea.

Energia elektrikoa sortzeko instalazioetarako eragingailuak egiaztatzea eta muntatzea:

-Dena ala ezer ez gisako eragingailuak. Dena ala ezer ez gisako eragingailuen konexioa, instalazioa, funtzionamendua eta propietateak. Elektroimanak. Motor elektrikoak. Zuzena. Alternoa. Eragingailu pneumatikoak eta hidraulikoak.

-Eragingailu batzuen eta besteen indarra, parea eta eragin-abiadura kalkulatzea.

-Dena ala ezer ez gisako eragintzak, motorrak eta eragingailuak muntatzea.

-Kontrol proportzionaleko eragingailuak edo serbokontrolatuak. Lotutako zirkuitu elektronikoak. Kontrol proportzionaleko balbulak. Kontrol proportzionaleko eragingailuak konektatzea. Erantzuna egiaztatzea: kurba bereizgarriak. Sistema kalibratuak, erregulagailuak eta serbosistemak.

Ekipamendu elektrikoa eta elektronikoa kontrolatzea:

-Alternadorea doitzea. Alternadorearen atalen funtzioa.

-Eszitazioa doitzea. Eszitazioaren atalak. Kontrolerako parametroak.

-Zentralaren goi-tentsioko potentziako ekipamendu elektrikoak konfiguratzea. Etengailu orokorrak hautatzea. Kontrol-etengailuak hautatzea.

-Metagailuen doitzeak. Metagailuak konfiguratzea. Metagailuak konektatzea.

-Artezgailuen doitzeak. Artezgailu trinkoak. Artezgailuak konfiguratzea. Potentzia- eta seinale-parametroak.

-Potentziaren elektronika: tiristoreak, diac-ak, IGBT.

-Zentral elektrikoetako megafonia-sistemak. Konfigurazioa eta doikuntzak.

-Zentraletako telefonia- eta komunikazio-sistemak. Arretak.

-Argiztapen instalazioen ezaugarri bereziak. Larrialdiko argiztapen-ekipamenduak. Arretak. Berariazko arauak.

Zentraletako kontrol-ekipamendu elektrikoa eta elektronikoa:

-Eskemak. Araudia.

-Frekuentzia-aldagailuak, sarerako konexioarekin edo gabe. Oinarrizko konfigurazio-parametroak. S/I moduluak. Potentzia-modulua. Kontrol-modulua. Korronte zuzeneko busa. Aldagailuen bateragarritasun elektromagnetikoa.

-Seinale bereizgarriak egiaztatzea. PWM kontrola. PWM kontrol baten seinale trifasikoa. Bektore-fluxuaren kontrola.

-Automata programagarriak (PLC) eta mikroprozesadoreetan eta mikrokontroladoreetan oinarritutako beste ekipamendu batzuk. Konfiguratzea. S/I modulu digitalak. S/I modulu analogikoak.

-Programazioa. Programak egiaztatzea. Komunikazioa.

-Sarrera eta irteerako periferikoak eta txartelak. Aldagai digitalen berariazko moduluak. Aldagai analogikoen berariazko moduluak. Moduluen konexioak egitea. Sistemen arteko konexioak egitea.

-Funtzionamendu-parametroak eta alarmak konfiguratzea.

-Mantentze-funtzioak PLCekin.

-Gizakiaren eta makinaren arteko elkarrizketa-ekipamenduak. Ukipen-pantailak. Konfiguratzea.

Zentraletako prozesu automatikoetako telekontrolerako transmisio eta komunikazio sistemak ezaugarritzea.

-Transmisio bideak. Kablea. Zuntz optikoa. Hari gabeko komunikazioa. Propietateak eta ezaugarriak.

-Transmisio sistemak. Ezaugarriak. Erabilera.

-Eremu-busak. Can busa. Modbus. Fieldbus. Profibus 485, 422 eta antzekoak. Ezaugarri teknikoak. Funtzionamenduaren printzipioak. Komunikazio-arauak.

-Transmisio sistemak. Ezaugarriak. Erabilera.

-Eremu-busen aplikazioak zentral elektrikoetan. Seinale irrati-elektrikoak eta irratidifusiozko seinaleak transmititzea.

-Azpiestazio elektrikoen kontrola. Eremu maila. Erreten maila. Kontrol maila.

-Sare lokala (LAN). Ethernet industria-sare baten deskribapena. ISO eta TCP-IP protokoloak.

-Sarearen osagaiak. Topologia.. Softwarearen osagaiak. Sare lokal bat konfiguratzea.

-Hedadura zabaleko sareak (WAN) eta Internet. Osagaiak. Deskribapena. Motak.

-Konfigurazioa. DSL sistemak. Deskribapena. Modulazio sistemak.

-Erabilitako teknologiak. Irratia, RTC, DSL, ADSL, GSM, ETHERNET TCP/IP.

-Zentral elektrikoetako telekontrol-teknikak. Zentral termikoen, eguzki-zentralen, zentral hidraulikoen eta eolikoen kontrola. Oinarrizko ezaugarriak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak eskura ditzatela energia elektrikoa sortzeko instalazioetarako eragingailuak muntatzeko eta ekipamendu elektriko eta elektronikoak konfiguratu eta doitzeko, parametroak lokalean eta urrutitik doituz.

Gaitasun horiek eskuratzeko, aztertzen diren teknologietako elementuak erabiliz muntaketa praktikoak egitea aholkatzen da.

Egokien jotzen den edukien sekuentziazioa, eduki multzoen zerrenda honi dagokio:

-I. multzoa: Energia elektrikoa sortzeko instalazioetan erabilitako instrumentazio eta neurketako elementuak ezaugarritzea.

-II. multzoa: Energia elektrikoa sortzeko instalazioetarako eragingailuak egiaztatzea eta muntatzea.

-III. multzoa: Ekipamendu elektrikoa eta elektronikoa kontrolatzea.

-IV. multzoa: Zentraletako kontrol-ekipamendu elektrikoa eta elektronikoa.

-V. multzoa: Zentraletako prozesu automatikoetako telekontrolerako transmisio eta komunikazio sistemak ezaugarritzea.

Irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari dagokionez, teoriko-praktikoak izan daitezela gomendatzen da. Erabilitako teknikak eta bitartekoak, ahal dela, inguruko enpresetan erabiltzen direnen antzekoak izanen dira, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten:

-Ikasgelako jarduerak, sentsoreei eta seinale-egokigailuei buruzko eduki teorikoak azaldu eta erakutsita, eta gidaliburuak nahiz dokumentazio teknikoa kontsultatzea.

-Lantegiko jarduera praktikoak sentsoreekin eta eragingailu pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoekin.

-Alternadoreen funtzionamendu, erregulazio eta akoplatzeari buruzko jarduera teoriko-praktikoak.

-PLCak programatu eta konfiguratzeari buruzko jarduera teoriko-praktikoak. Sarrera eta irteera digital eta analogikoak. Ukipen-pantailen bidezko gainbegiratzea.

-Frekuentzia-aldagailuei buruzko jarduera teoriko-praktikoak. Aldagailuak osatzen dituzten blokeak, konfigurazioa, PWM kontrola.

-Industria-komunikazioei eta telekontrolari buruzko jarduera teoriko-praktikoak.

Lanbide gaitasun askorekin harreman zuzena duen modulua denez, komenigarria litzateke honako hauek eskura izatea:

-Sentsoreak, seinale-egokigailuak eta energia eoliko eta fotovoltaikoko instalazioetan gaur egun erabiltzen tresnak.

-Eragingailu pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoen entrenagailuak.

-Potentzia-elektronikaren, alternadoreen eta frekuentzia-aldagailuen entrenagailuak.

-PLCen eta ukipen-pantailen ikasgela.

-Industria-komunikazioetarako entrenagailuak.

Modulu honek jarraipena du bigarren kurtsoan, eta PLCei, sentsoreei, eragingailuei eta industria-komunikazioei buruzko edukiak zabalduko dira.

Gomendagarria litzateke ikasgaiak eta sekuentziazioa koordinatzea Eguzki-instalazio fotovoltaikoak eta Zentraletako sistema elektrikoak izeneko moduluekin, batik bat.

Lanbide modulua: Telekontrola eta automatismoak II.

Kodea: 0670 b.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Prozesuetan aplikatzekoak diren instalazio automatizatuak konfiguratzen ditu, eta, eginkizun horretan, elementuak ezagutzen ditu eta parametroak doitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Atzeraelikadura negatibo bidezko erregulazio- eta kontrol-sistemaren funtzionamendua zehaztu du.

b) Modu lokalean, aldagai fisikoak dituzten PID kontroleko sistemak ezagutu ditu.

c) Kontrol-logika lausoan oinarritutako kontrol-sistemak ezagutu ditu.

d) Sistema arruntaren eta kontrol lausoko sistemaren funtzionamendua alderatu du.

e) Sistema automatiko bateko sarrera/irteera elementuak konfiguratu ditu.

f) Sistema automatikoaren kontrol-sistemak konfiguratu ditu.

g) Zentral elektrikoetan erabiltzen diren sistema automatikoen funtzionamendua simulatu du.

2. SCADA motako softwarea duen kontrol automatikoko aplikazioak erabiltzen ditu, eta, horretarako, kontrolak simulatzen ditu eta sistema-doikuntzak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Telekontrolean ohikoak diren SCADA sistemak (Supervisory Control And Data Acquisition) zerrendatu ditu.

b) SCADA sistema baten oinarrizko ezaugarriak identifikatu ditu.

c) Gizakiaren eta makinaren arteko elkarrizketa-elementuen gisako eragiketa-interfaze grafikoak erabili ditu.

d) Kontrol-seinaleak sortu ditu, eta datuak eskuratu ditu.

e) SCADA baten bitartez, energia sortzeko zentral baten gainbegiratze eta mantentzea simulatu du.

f) Azpiestazio elektrikoen kontrolean SCADA sistemen erabilera ezagutu du.

g) SCADA sistema baten bitartez, zentral eoliko edo eguzki-zentral batean jardun du.

3. Sarrerak zaintzeko eta kontrolatzeko sareak egiaztatzen ditu, elementuak eta sistemak egiaztatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bideozaintzako eta sarrera-kontroleko sistemak ezagutu ditu.

b) Barruti bateko sarrera-kontroleko eta alarmako sistema instalatu du.

c) Alarma-sistemaren funtzionamendua egiaztatu du.

d) Espazio baten zaintzarako IP kamerak instalatu ditu.

e) Espazio baten zaintzarako IP kamerekin egin du lan.

f) Espazio baten zaintzarako telebista-zirkuitu itxia konfiguratu du.

g) Espazio baten zaintza simulatu du telebista-zirkuitu itxi baten bitartez.

Edukiak.

Zentraletako prozesuetan aplikatzekoak diren instalazio automatizatuak konfiguratzea:

-Erregulazioari buruzko oinarrizko ezagutzak: Tratamendu analogikoa. Begizta irekiko erregulazioa. Begizta itxiko erregulazioa.

-Atzeraelikadura negatibo bidezko aldagai fisikoen kontrol-sistemak. Atzeraelikatutako kontrol-sistemen oinarrizko funtzionamendua. Bloke-eskema. Kontrol proportzional baten erantzun-kurba bereizgarriak.

-Kontrol proportzionala, integrala eta deribatiboa. Kontrol P Control I, Kontrol D. PID erregulagailuen motak: Jarraituak, bulkaden irteera, etenak.

-PID kontrola. Doikuntzak. Funtsezko ezaugarriak. Zentral elektrikoetako sistemetan aplikatzea.

-Logika lausoko teknologian (fuzzy) oinarrituta ezarritako kontrol-sistema egokiak eta moldatzaileak. Sistemen funtzionamenduaren analisi konparatzailea, hainbat funtzionamendu-baldintzatan.

-Sistema automatikoak konfiguratzea, logika lausoko kontrola.

-Parke eolikoetako kontrol lokaleko jardunak. Kontrolerako parametro nagusiak. Parametrizatzea.

-Parke fotovoltaikoetako kontrol lokaleko jardunak. Parametro nagusiak.

-Zentral hidraulikoetako kontrol lokaleko jardunak simulatzea.

-Kontroleko elementuak. Zentral termikoetako kontrol lokaleko jardunak simulatzea. Kontroleko elementuak.

-Azpiestazio elektrikoetako kontrol eta maniobrako elementuak. Kontrolerako parametro nagusiak. Doikuntzak. Datuak bistaratzea.

SCADA motako softwarea duten kontrol automatikoko aplikazioak erabiltzea:

-SCADA (Supervisory Control And Data Acquisition) aplikazioak. Hardware konfigurazioak. Softwarearen osagaiak. Sistemaren egitura.

-SCADA softwarearen ezaugarriak. Editore grafikoa. Prozesuaren sinoptikoak. Prozesuaren moduluak. Datu-baseak. Joeren grafikoak. Alarmen kudeaketa. Arkitekturak. Monolitikoa. Banatua. Sarearen bitartez. Seinaleen tratamendua. Anplifikazioa. Laginketa.

-SCADA aplikazioetako interfaze grafikoak. Kontrol-panelen motak. Alarmen grafikoak. Prozesuen grafikoak eta kudeaketako grafikoak. Mantentze-lanetako eta matxurak detektatzeko grafikoak.

-Komunikazioak: Prozesuko aldagaiak, barneko aldagaiak, Ethernet, Profibus, seriea, DLE komunikazio driverren parametroak.

-Objektu motak. Datuak urrutitik eskuratzea. Erregistro seinaleak eskuratzea.

-Script-ak prozesatzea. Oharrak. Txostenak. Fitxategiak.

-ODBC/SQL, ACTIVEX, OLE, DDE, OPC interfazeak.

-Energia elektrikoa sortzeko zentraletan aplikatzea. SCADA panelak zentral elektriko termikoetan, zentral eolikoetan eta zentral fotovoltaikoetan.

-Zentral elektrikoak SCADA sistema bidez simulatzeko teknikak. Sistemaren segurtasuna eta ahulguneak.

Segurtasun eta alarmako sistemak erabiliz sarrerak zaintzeko eta kontrolatzeko sareak egiaztatzea:

-Alarma-sistemak. Deskribapena eta funtzionamendua. Sarreren eta presentziaren kontrola. Motak. Ezaugarriak. Erabilera eta oinarrizko konfigurazioak.

-Alarmak eta sarrerak kontrolatzeko sistemak instalatzea. Alarma-sistemen funtzionamendua. Telebista-zirkuitu itxia. Zirkuituen eta seinaleen deskribapena. telebista-zirkuitu itxi bat muntatzea. Eremuak telebista-zirkuitu itxien bidez zaintzea.

-IP kamerak. Funtzionamendua. Mota. Erabilera.

-IP kamerak instalatu eta konektatzea. Konfiguratzea.

-Erabiltzeko modua eta eremuak IP kamera bidez zaintzea. Ezaugarriak eta arretak.

-Telebista-zirkuitu itxiak instalatzea. Elementuak. Teknikak.

-Sarbide-kontroleko instalazioak. Motak. Teknologiak. Konfigurazioak.

-Internet bidezko kontrolaren segurtasuna. Enkriptatze-sistemak. Sarbideak Internet bidez kontrolatzeko sistemak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea zentraletako prozesuen instalazio automatizatuak konfiguratzeko, bai kontrol automatikoko zatiaren elementuei eta programari, bai erregulazioari dagokienez. Ikasleak SCADA aplikazio bat egiteko eta aplikazio hori gainbegiratu eta kontrolatzeko gai izan behar du. Zaintzako sistemak nahiz sarbidea kontrolatzeko sistemak ezarriko dira.

Egokien jotzen den edukien sekuentziazioa, eduki multzoen zerrenda honi dagokio:

-I. multzoa: Energia elektrikoaren ekoizpeneko zentraletako prozesuetan aplikatzekoak diren instalazio automatizatuak konfiguratzea.

-II. multzoa: SCADA motako softwarea duten kontrol automatikoko aplikazioak erabiltzea.

-III. multzoa: Segurtasun eta alarmako sistemak erabiliz sarrerak zaintzeko eta kontrolatzeko sareak egiaztatzea.

Irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari dagokionez, teoriko-praktikoak izan daitezela gomendatzen da. Erabilitako teknikak eta bitartekoak, ahal dela, inguruko enpresetan erabiltzen direnen antzekoak izanen dira, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten.

-Begizta irekiko eta begizta itxiko erregulazioak egiteko jarduera teoriko-praktikoak. PID erregulagailuak. Fuzzy erregulagailuak.

-Parke eoliko eta fotovoltaikoetako kontrolari buruzko jarduera teoriko-praktikoak.

-SCADA programak. Editore grafikoa. Datuak eskuratzea. Zentral termiko, eoliko eta fotovoltaikoetan aplikatzea.

-Zaintzako sareei, sarbideen kontrolari eta alarma-sistemei buruzko jarduera teoriko-praktikoak.

Lanbide gaitasun askorekin harreman zuzena duen modulua denez, komenigarria litzateke honako hauek eskura izatea:

-PLCen ikasgela. Erregulazio-entrenagailuak.

-SCADA softwarea. Datuak eskuratzeko interfazeak. Industria-komunikazioetarako entrenagailuak.

-Bideozaintzako entrenagailuak. Sarreren eta presentziaren kontrolerako entrenagailuak.

Lanbide modulua: Azpiestazio elektrikoak.

Kodea: 0669.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 11.

Iraupena: 150 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Azpiestazio elektrikoak ezaugarritzen ditu, eta konfigurazioak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Azpiestazio elektrikoen motak ezagutu ditu.

b) Energia garraiatzeko eta banatzeko sistemaren barnean azpiestazio elektrikoak betetzen duen eginkizuna bereizi du.

c) Azpiestazioen konfigurazioak bereizi ditu.

d) Osagaiak eta horien funtzionamendu-teknologiak identifikatu ditu.

e) Mota horretako instalazioetan aplikatzekoak diren erregelamendu teknikoak eta segurtasunekoak interpretatu ditu.

f) Aplikatzekoa den legezko araudia ezagutu du.

2. Azpiestazioetako proiektuak interpretatzen ditu, eta horien ezaugarriak eta osagaien funtzioa identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Azpiestazio elektriko baten proiektua osatzen duten dokumentuak interpretatu ditu.

b) Instalazioaren planoetan elementuak antzeman ditu.

c) Azpiestazio elektrikoa muntatzeko prozesuaren garapenaren fase nagusiak identifikatu ditu.

d) Azpiestazio elektrikoetako eskemak, krokisak eta kronogramak marraztu ditu.

e) Azpiestazio elektrikoetako planoak CADen landu ditu.

f) Instalazioa muntatzearekin lotzen den dokumentazio teknikoa eta administratiboa sailkatu du.

g) Azpiestazioa osatzen duten elementuetako bakoitza ezaugarritu du (potentzia-transformadoreak, etengailuak, ebakigailuak, autobalbulak, neurketa-transformadoreak, SAI, izpien aurkako babesa, suteen aurkako babesa, eta abar).

3. Azpiestazio elektrikoak muntatzeko prozesuak planifikatzen ditu, eta horien elementuak eta muntatzeko ezaugarriak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntaketa planifikatzeko beharrezko proiektuaren zatiak ezagutzen ditu.

b) Muntaketaren plangintzan aplikatzekoak diren kalitateari eta segurtasunari buruzko arauak eta erregelamenduak ezagutu ditu.

c) Muntaketaren faseak definitu ditu.

d) Muntaketa plana prestatu du.

e) Azpiestazio elektrikoak muntatzeko prozesuetan erabili beharreko teknikak ezagutu ditu.

f) Azpiestazio elektrikoen muntaketan esku hartzen duten giza baliabideak hautatu ditu.

g) Azpiestazio elektrikoen muntaketan laneko osasun- eta segurtasun-plana aplikatu du.

4. Azpiestazio elektrikoak muntatzeko hornikuntza-planak programatzen ditu, eta, horretarako, horien faseak zehazten ditu eta logistika antolatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hornikuntza-planen motak ezagutu ditu.

b) Azpiestazio elektrikoak muntatzeko hornikuntza-programak landu ditu.

c) Muntaketaren plangintza metatze- eta biltegiratze-ahalmenekin koordinatu du.

d) Hornikuntzaren faseetako kalitate-kontroleko irizpideak definitu ditu.

e) Segurtasun-sistema eta -ekipamenduen hornikuntza diseinatu du.

5. Gainbegiratzeko eragiketak eta muntatzea eta zerbitzuan jartzea kontrolatzeko eragiketak planifikatzen ditu, eta sistemetarako eta elementuetarako berariazko teknikak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fluxugrama baten bidez sekuentziatu du muntaketa.

b) Etengailuak, ebakigailuak eta bestelako tresneria muntatzeko eragiketak ezagutu ditu.

c) Goi-tentsioko lineak muntatzeko eragiketak identifikatu ditu.

d) Transformadoreak muntatzeko eta konektatzeko eragiketak definitu ditu.

e) Barrak, aireko konexioak, sarrerako eta irteerako sareak eta lurreko sarea muntatzeko eragiketak identifikatu ditu.

f) Erregulazio- eta kontrol-sistemak muntatzeko eragiketak elkarrekin lotu ditu.

g) Elementuen, lineen eta konexioen muntaketa, besteak beste, egiaztatu du.

h) Zerbitzuan jartzeko probetan erabili beharreko neurketa-parametroak eta -prozedurak definitu ditu.

6. Azpiestazio elektrikoetako elementuak eta obra zibila zuinkatzen ditu, eta horien erabilera eta ezaugarriak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Beharrezko obra zibila azpiestazio elektrikoko motekin lotu du.

b) Azpiestazioetan erabilitako ekipamenduak kokatu ditu.

c) Azpiestazio elektrikoetako obra zibileko elementuak, zimendatzeak, euskarriak eta azpiegiturak ezagutu ditu.

d) Isolagailuen, etengailuen, ebakigailuen eta gainerako tresneriaren kokaleku orokorrak zehaztu ditu.

e) Azpiestazio elektrikoetako babes, hautemate, seinaleztapen eta maniobrako elementuak banatu ditu.

f) Sarrera eta irteerako lineen, gelaxken, modulu hibridoen, transformadoreen eta barren ohiko kokalekuak eta funtzioak bereizi ditu.

g) Korronte zuzeneko, lurreko sareetako eta tximistorratzetako baterien eta artezgailuen ohiko kokalekuak eta funtzioak bereizi ditu.

h) GIS teknologia eta haren osagaiak identifikatu ditu.

i) Azpiestazio elektrikoen konfigurazioen eskema elektrikoak interpretatu ditu.

7. Azpiestazio elektrikoen mantentze-lanak planifikatzen ditu, eta, eginkizun horretan, haren puntu kritikoak ezagutzen ditu eta segurtasun-plana idazten du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Azpiestazio elektrikoa mantentzeko beharrezko azpiestazio elektrikoaren dokumentazio teknikoa ezagutu du.

b) Mantentze-lanen mende dauden azpiestazio elektrikoen ekipamenduak eta elementuak identifikatu ditu.

c) Matxurak gerta daitezkeen azpiestazio elektrikoaren puntu kritikoak zerrendatu ditu.

d) Matxuren balizko kausak eta ondorio funtzionalak definitu ditu.

e) Azpiestazio elektrikoetako matxurak detektatzeko prozedura idatzi du.

f) Materialei buruzko zehaztapen teknikoak zehaztu ditu, mantentze-prozesuan haiek eskuratzeko kudeaketak egiteko.

g) Azpiestazio elektrikoetan ohikoak diren mantentze prebentiboko prozedurak idatzi ditu.

h) Mantentze-prozesuko segurtasun-plana dokumentatu du.

i) Mantentze-lanean kontuan izan beharreko segurtasun-bitartekoak eta -ekipamenduak zehaztu ditu.

8. Azpiestazio elektrikoetan lehen mailako mantentze zuzentzaileko eragiketak egiten ditu, eta, horretarako, dokumentazio teknikoa interpretatzen du eta ezarritako prozedurak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Azpiestazio elektrikoak mantentzeko eragiketetan eragina duten erregelamenduak eta araudiak adierazi ditu.

b) Lehen mailako mantentze-lanaren mende dauden zatiak, ekipamenduak eta osagaiak identifikatu ditu.

c) Azpiestazio elektrikoen funtzionamendu orokorrean lehen mailako mantentze-lanak eta jardunak duen eragina ezagutu du.

d) Azpiestazioko edozein osagaitan edo instalaziotan esku hartu aurretik jarraitu beharreko deskarguaren prozedura finkatu du.

e) Etengailuen, ebakigailuen, kontrol-sistemen eta gainerako sistemen gainean jarduteko prozeduraren faseak identifikatu ditu.

f) Ekipamenduak eta instalazioa kontrolatzeko eta mantentzeko jardunak sekuentziatu ditu.

g) Zerbitzua kontrol-zentroarekin modu koordinatuan eta seguruan leheneratzeko protokoloa dokumentatu du.

9. Azpiestazio elektrikoetako sistemen, ekipamenduen eta tresnen funtsezko eragiketak egiten ditu, berariazko teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema eta ekipamenduetako bakoitzaren berezko teknikak identifikatu ditu.

b) Ekipamenduen gainean jarduteko segurtasun-eskakizunak ezagutu ditu.

c) Azpiestazio elektrikoetako sistema, ekipamendu eta tresnetako jardunak sekuentziatu ditu.

d) Sistemetako eta ekipamenduetako eragiketetarako beharrezko tresnak erabili ditu.

e) Ekipamendu edo sistema bakoitzaren berezko dokumentazioa erabili du.

f) Lanbide-arriskuen arauak hartu ditu kontuan.

g) Etengailuen, ebakigailuen eta abarren gaineko eragiketa simulatu du.

Edukiak.

Azpiestazio elektrikoak ezaugarritzea:

-Azpiestazio elektrikoen oinarrizko ezaugarriak. Azpiestazioen motak eta konfigurazioak.

-Azpiestazio elektrikoen eginkizuna energia garraiatzeko sistemaren barnean. Zentraletako azpiestazioak. Parkeetako azpiestazioak.

-Osagai nagusiak. Barrak, ebakigailuak, transformadoreak, etengailuak. Babesak eta beren hautakortasuna. Ezaugarriak. Motak. Erabilera. Muntatzeko arretak.

-Erregelamentazio teknikoa eta segurtasunekoa.

-Aplikatzekoa den araudia. Goi Tentsioko Erregelamendua. BTEE. Zentral elektrikoen, azpiestazioen eta transformazio-zentroen erregelamendua.

Azpiestazioen proiektuak interpretatzea:

-Azpiestazio elektrikoen proiektuak. Proiektuaren atalak.

-Planoen irudikapen grafikoan aplikatu beharreko sinbologia teknikoa. Azpiestazioen tipologia batzuen eta besteen linea bakarreko eskemak. UNE, DIN, ASA eta sinbologiak, besteak beste.

-Azpiestazio bat muntatzeko faseak. Lurzoruak prestatzea, obra zibila, lur-sarea. Ekipamenduak obran jartzea, besteak beste.

-Azpiestazioei buruzko dokumentuak eta eskemak lantzea. Linea bakarreko eskemak, oinplanoko banaketako planoak, kokapen-krokisak, besteak beste.

-Eskemak eta planoak CADen laguntzarekin interpretatzea. CAD programak erabiltzea.

-Azpiestazioen muntaketarekin lotzen diren dokumentu teknikoak eta administratiboak kudeatzea. Tresna informatikoak erabiltzea.

Azpiestazioak muntatzeko prozesuak planifikatzea:

-Muntaketari aplikatutako proiektu teknikoa. Proiektuaren zatiak. Azpiestazioen muntaketaren berariazko ezaugarriak.

-Azpiestazio elektrikoen muntaketa planifikatzea. Lurzoruak prestatzea, obra zibila, lur-sarea, ekipamenduak obran jartzea.

-Azpiestazio elektrikoen muntaketari aplikatu beharreko araudia. Erregelamendu orokorrak: Estatukoa, autonomikoa eta tokikoa. Konpainia banatzailearen berezko erregelamenduak. Kalitate-araudia, ISO 9.000, ISO 14000. EFQM.

-Azpiestazioetako muntaketa-planaren faseak. Motak, ezaugarriak. Metodologiak. Kronogramak.

-Muntatzeko teknikak. Teinkatzea, mihiztatzea, nibelatzea, ainguratzea eta konexioak egitea.

-Azpiestazio elektrikoak muntatzeko giza baliabideak. Goi mailako tituludunak, erdi-mailako tituludunak, goi mailako teknikariak eta erdi-mailako teknikariak, besteak beste. Hierarkizazioa.

-Laneko segurtasun eta osasun plana. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea.

Muntatzeko planak programatzea:

-Hornitzeko plana. Kontrol logistikoa. Hornitzeko teknikak.

-Azpiestazio elektrikoen berezko ekipamenduen eskari, hornikuntza, biltegiratze eta obran jartzeko plana. Teknikak. Obra biltegia. Ekipamenduak eta tresnak biltegiratzea. Ezaugarriak eta segurtasuna.

-Muntaketarako ekipamenduak eta tresnak koordinatzea. Aplikatu beharreko metodologiak.

-Kalitate-plana azpiestazio elektrikoen muntaketan. Produktuak biltegiratzean kalitate-arauak aplikatzea.

-Segurtasun-plana azpiestazio elektrikoen muntaketan.

-Lagundutako plangintzarako software informatikoa. Aplikazio informatikoak. Ekipamendu informatiko eramangarriak. Komunikazio-ekipamenduak.

-Grafiko digitalizatuak bistaratu eta interpretatzea. Motak. Ezaugarriak. Aurkezpena.

-Fitxategi informatikoekin egindako oinarrizko eragiketak. Datuak biltegiratzeko ekipamenduak. Fitxategi informatikoen motak. Segurtasuna datuak biltegiratzean. Birusen aurkako softwarea.

Azpiestazioetako instalazioak muntatzeko eta zerbitzuan jartzeko lanak gainbegiratzearen eta kontrolatzearen plangintza egitea:

-Azpiestazio baten elementu nagusiak muntatzea. Barra, autobalbula, ebakigailu, transformadore eta etengailuen berariazko muntaketa.

-Goi-tentsioko lineak muntatzeko prozedurak. Kalkulu mekanikoa eta elektrikoa. Arretak eta ezaugarriak.

-Transformadoreak muntatzeko eta konektatzeko zereginak. Potentzia eta neurketako transformadoreak eta osagarriak. Saiakuntzak. Abiaraztea.

-Barrak, konexioak eta lurreko sarea muntatzeko prozesua. Kalkulu mekanikoa eta elektrikoa. Arretak. Zerbitzuan jartzea.

-Erregulazio eta kontroleko ekipamenduak muntatzeko eragiketak. Elementuak kalkulatzea. Zerbitzuan jartzea. Konektatzea. Bertako edo urruneko beste ekipamendu batzuekiko koordinazioa.

-Azpiestazio baten muntaketa simulatzea. Simulagailu informatikoa maneiatzea.

Azpiestazioak muntatzean obra zibila zuinkatzea:

-Azpiestazioetako konfigurazioak eta obra motak.

-Azpiestazioen oinarrizko ekipamenduen kokalekua. Barrak, autobalbulak, ebakigailuak, transformadoreak, etengailuak, besteak beste.

-Obra zibila. Zuinkatzea, lur-mugimenduak egitea, eta zimenduak jartzea, besteak beste.

-Azpiestazio elektriko baten oinarrizko osagaien kokalekua eta berariazko funtzioak. Sarrerako eta irteerako lineak, gelaxkak, modulu hibridoak, transformadoreak, barrak, lur-sarea, eta bateriak, besteak beste.

-GIS teknologia. Oinarriak eta aplikazioak. SF6a aztertzea isolatzaile elektriko gisa. Osagai nagusiak.

-Azpiestazio elektrikoen eskemak. Bloke nagusiak identifikatzea. Sarrera, irteera, barrak, transformadorea, babesak, eta neurria, besteak beste.

Mantentze-programak, baliabideak eta protokoloak planifikatzea:

-Azpiestazio elektrikoa mantentzearekin lotzen diren dokumentu teknikoak. Proiektua. Laneko arriskuen prebentzio plana. Mantentze plana.

-Azpiestazioetako ekipamendu elektrikoen eta elektronikoen mantentze-lana. Arreta orokorrak eta berariazkoak.

-Azpiestazio elektriko bat osatzen duten elementuak mantentzeko beharra. Sarrerako eta irteerako lineak, gelaxkak, modulu hibridoak, transformadoreak, barrak, lur-sarea, eta bateriak, besteak beste.

-Matxurak izan ditzaketen azpiestazio bateko puntu kritikoak. Konexioak, bategiteak, loturak eta elementu mugikorrak, besteak beste.

-Azpiestazioetako matxurak. Kausa eta ondorio nagusiak. Neke mekanikoa eta termikoa, marruskadura eta higadura, besteak beste.

-Matxurak detektatzea. Diagnostikatzeko prozedurak. Tentsio, intentsitate eta tenperaturako zuzeneko eta zeharkako neurriak. Zuzeneko eta zeharkako metodoak. Matxuren historikoak. Neurketako ekipamendu elektrikoak, mekanikoak eta termikoak.

-Mantentze-lan prebentiboa. Segurtasun-plana. Instalazioak deskarguan jartzea. Banakako babes-ekipamenduak. Iragarpenezko mantentze-lana.

Apiestazioetako mantentze-lanak:

-Azpiestazio elektrikoen mantentze-lanari aplikatu beharreko araudia. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea. Konpainia hornitzailearen berezko arauak. Goi-tentsioko lanen urrezko arauak.

-Lehen mailako mantentze-lanaren mende dauden azpiestazio elektrikoko ekipamenduak. Transformadoreak, bateriak, kondentsadoreak, eta etengailuak, besteak beste.

-Azpiestazioetako instalazioetako eta ekipamenduetako deskargu-prozedurak. Segurtasuna mantentze-lanetan. Instalazioen deskargua. Deskargua egiteko eragiketen sekuentzia.

-Kontroleko sistema elektrikoetako eta elektronikoetako berariazko mantentze-lanen faseak. Etengailuen, ebakigailuaren, kontrol-sistemen mantentze-lana.

-Mantentze zuzentzailearen beharra. Diagnostikorako teknikak. Eragiketa-prozedurak.

-Azpiestazio bateko zerbitzua berrezartzea. Deskargatutako instalazioak energizatzeko jarraitu beharreko prozesua.

Azpiestazio elektrikoetako sistema, ekipamendu eta tresnetako funtsezko eragiketak egitea.

-Sistemetako eragiketa-teknikak. Ekipamenduetan lan egiteko teknikak. Berariazko eragiketak potentzia-ekipamenduetan. Berariazko eragiketak kontrol-sistemetan.

-Hainbat motatako ekipamenduetan eragiteko segurtasun-eskakizunak. Jardun-prozesuetako berariazko segurtasun- eta prebentzio-teknikak. Tentsioa duten elementuen segurtasuna. Aire zabalean dauden ekipamenduen segurtasuna.

-Azpiestazio elektrikoetako sistemetako jardunen sekuentzia. Azpiestazioetako babes-ekipamenduetako prozedurak. Kontrol-ekipamenduetako prozedurak. Ekipamenduetako jardun-sekuentziak.

-Sistemetako eragiketetan erabiltzen diren tresnak. Azpiestazioetako eragiketetan ohikoak diren tresnak eta ekipamenduak. Neurtzeko ekipamenduak. Kudeaketa ekipamenduak.

-Ekipamenduaren edo sistemen berezko dokumentazioa. Dokumentu teknikoak.

-Azpiestazioetan jarduteko prozesuetako lanbide-arriskuei eta segurtasunari buruzko berariazko arauak.

-Etengailuen gaineko eragiketak. Ebakigailuen gaineko eragiketak. Lur-hartuneen gaineko eragiketak. Instalazio eta ekipamenduetako eragiketa mekanikoak. Zirkuituetako eragiketa elektrikoak. Etengailuen gaineko berariazko maniobrak. Lur-hartuneen motak. Ezaugarriak eta arretak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak eskuratzea azpiestazio elektrikoen muntaketa eta mantentze-prozesuak kudeatzeko. Gaitasun horiek eskuratzeko, aztertzen diren teknologietako elementuak erabiliz muntaketa praktikoak egitea aholkatzen da.

Egokien jotzen den edukien sekuentziazioa, eduki multzoen zerrenda honi dagokio:

I. multzoa: Azpiestazio elektrikoak. Ezaugarriak. Araudia.

-Azpiestazio elektrikoak ezaugarritzea.

II. multzoa: Azpiestazioen proiektuak.

-Azpiestazioen proiektuak interpretatzea.

III. multzoa: Muntatze-prozesua eta -planak.

-Azpiestazioak muntatzeko prozesuak planifikatzea.

-Muntatzeko planak programatzea.

IV. multzoa: Azpiestazioak zerbitzuan jartzea.

-Azpiestazioetako instalazioak muntatzeko eta zerbitzuan jartzeko lanak gainbegiratzearen eta kontrolatzearen plangintza egitea.

-Azpiestazioak muntatzean obra zibila zuinkatzea.

V. multzoa: Azpiestazioen plangintza eta mantentze-lanak.

-Mantentze-programak, baliabideak eta protokoloak planifikatzea.

-Apiestazioetako mantentze-lanak.

-Azpiestazio elektrikoetako sistema, ekipamendu eta tresnetako funtsezko eragiketak egitea.

Irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari dagokionez, teoriko-praktikoak izan daitezela gomendatzen da. Erabilitako teknikak eta bitartekoak, ahal dela, inguruko enpresetan erabiltzen direnen antzekoak izanen dira, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten:

-Jarduera teorikoak, ikasgelan azpiestazioen ezaugarriei buruzko eduki teorikoak azaltzea. Araudia eta segurtasuna.

-Jarduera teoriko-praktikoak ikasgelan, azpiestazioen proiektuak interpretatzeari buruz. Sinbologia, eskemak.

-Jarduera teoriko-praktikoak ikasgelan, azpiestazioak muntatzeko prozesuak planifikatu eta programatzeari buruz.

-Jarduera teoriko-praktikoak ikasgelan, azpiestazioak muntatzeko eta zerbitzuan jartzeko plangintzari buruz.

-Jarduera teoriko-praktikoak ikasgelan, azpiestazioak muntatzean obra zibila zuinkatzeari buruz.

-Jarduera teoriko-praktikoak ikasgelan, mantentze-programak, baliabideak eta protokoloak planifikatzeari buruz. Azpiestazioak.

-Apiestazioetako mantentze-lanei buruzko jarduera praktikoak. Azpiestazio elektrikoetako sistema, ekipamendu eta tresnetako funtsezko eragiketak egitea.

Azpiestazio elektrikoei buruzko modulua emateko beharrezkoak diren baliabideei dagokienez, beharrezkoa litzateke ikasgela tekniko bat, baliabide informatikoekin eta diseinu elektroteknikoko eta proiektuen garapenaren kudeaketako softwarearekin. Halaber, azpiestazio baten berezko tresneriaz eta segurtasun-elementuez hornitutako lantegi bat ere beharrezkoa litzateke. Azpiestazio elektriko errealetan bisitak egin beharko lirateke.

Lanbide modulua: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntaketa kudeatzea.

Kodea: 0682.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 11.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Muntaketarako eguzki-instalazio fotovoltaikoen motak bereizten ditu, dokumentazio teknikoa interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren muntaketa antolatzeko beharrezko informazioa eta dokumentuak hautatu ditu.

b) Instalazio fotovoltaikoaren mota eta berau osatzen duten elementuak ezagutu ditu, betiere planoak abiapuntu izanik.

c) Instalazio fotovoltaiko autonomoa ezaugarritu du.

d) Energia-laguntza duen instalazio fotovoltaiko autonomoa ezagutu du.

e) Sarera konektatutako instalazio fotovoltaikoa bereizi du.

f) Instalazio fotovoltaikoaren jarraipen-sistema identifikatu du.

g) Telekontrol-sistemak ezagutu ditu.

2. Eguzki-instalazio fotovoltaikoen ekipamenduak eta elementuak hautatzen ditu, eta, horretarako, horien erabilera baloratzen du eta horien ezaugarriak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio fotovoltaikoek barnean hartzen dituzten elementuak eta ekipamenduak zehaztu ditu.

b) Modulu edo panel fotovoltaikoen balizko motak hautatu ditu.

c) Egitura- eta ainguratze-sistemak hautatu ditu.

d) Sinkronizatzeko, erregulatzeko eta kontrolatzeko elementuak ezagutu ditu.

e) Energia metatzeko sistemak hautatu ditu.

f) Instalazio fotovoltaikoetan erabilitako bihurgailu motak hautatu ditu.

g) Eguzki-jarraipeneko sistemak identifikatu ditu.

h) Sistema osagarriak eta laguntzaileak ezagutu ditu.

3. Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntaketa planifikatzeko eta gainbegiratzeko dokumentuak lantzen ditu, horien faseen prozedura ezarriz eta hornikuntza kudeatzeko teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntaketa faseak eta kudeaketa-dokumentuak sekuentziatu ditu.

b) Muntaketaren etapa bakoitzean materialen hornikuntza planifikatu du.

c) Muntaketa-prozesuan beharrezkoak diren laneko parteak, obra-ziurtagiriak, albaranak, eskari-orriak eta obra aldaketak, besteak beste, bete ditu.

d) Informatika programa bidez egin du dokumentazio teknikoa eta administratiboa.

e) Instalazioaren muntaketa gainbegiratzeko kronogramak garatu ditu.

f) Hornikuntza kontrolatzeko irizpideak definitu ditu.

g) Prozesuan zehaztutako osagaien agindu teknikoak egiaztatu ditu.

h) Eguzki-instalazio fotovoltaikoetan hornikuntzarako logistika-teknikak aplikatu ditu.

i) Informazio osagarria landu du ekipamenduak behar bezala instalatzeko.

4. Eguzki-instalazio fotovoltaiko isolatuak, energia-laguntza dutenak edo ez dutenak, muntatzen ditu, elementuen eta ekipamenduen zehaztapen teknikoei erreparatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio fotovoltaiko isolatua zuinkatu du.

b) Egiturak mekanizatzeko eta konformatzeko eta aingurak finkatzeko eragiketak egin ditu.

c) Instalazio fotovoltaikoaren zirkuitu elektriko orokorra muntatu du.

d) Energia-laguntzako zirkuitu elektrikoak instalatu ditu.

e) Energia biltegiratzeko sistema muntatu du.

f) Azpisistema elektrikoak elkarrekin konektatu ditu.

g) Eguzki-instalazio fotovoltaikoa muntatzeko, finkatzeko eta horren konexio elektrikoa egiteko lanak kontrolatu ditu.

h) Instalazioa abian jarri du.

5. Sarean konektatutako hainbat teknologiatako eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzen ditu, arauzko zehaztapenei erreparatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sarean konektatutako instalazio fotovoltaikoa zuinkatu du.

b) Sareko konexio-puntua zehaztu du, ezarritako arauzko baldintzen arabera.

c) Euskarri-egitura muntatzeko eragiketak egin ditu.

d) Behe- eta erdi-tentsioko sarera konektatutako instalazio fotovoltaikoaren zirkuitu orokorra muntatu du.

e) Azpisistema elektrikoen arteko konexio-baldintzak ezarri ditu.

f) Instalazioa muntatzeko eta finkatzeko eta horren konexioak egiteko eragiketak kontrolatu ditu.

g) Instalazioa abian jarri du.

6. Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-plana lantzen du, mantentze-eragiketak eta matxurak ezagutzeko teknikak ezagutuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio fotovoltaikoen mantentze-lan prebentiboetarako eragiketak definitu ditu.

b) Mantentze-eragiketa bakoitzean jarraitu beharreko prozedura idatzi du.

c) Laneko parteak eta albaranak, besteak beste, landu ditu.

d) Mantentze-lanak egiteko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak ezarri ditu.

e) Mantentze-aurrekontua landu du.

f) Mantentze-gidaliburua eta gorabeheren liburua idatzi ditu.

g) Inbentarioa kudeatzeko teknikak aztertu ditu.

h) Mantentze-plana kudeatzeko software informatikoa erabili du.

7. Eguzki-instalazio fotovoltaikoak mantentzeko lanak gainbegiratzen ditu, instalazioetan eta sistemetan jarduteko prozedurak eta faseak ezagutuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-lan prebentiboko eragiketak gainbegiratzeko irizpideak landu ditu.

b) Matxura motak eta horien diagnostikoa ezagutu du.

c) Ekipamenduak eta osagaiak desmuntatu eta aldatzeko eragiketak gainbegiratu ditu.

d) Osagaiak konpontzera eta mantentzera bideratutako eragiketak gainbegiratzeko irizpideak definitu ditu.

e) Mantentze-lanen tresnak eta material biltegia kudeatu ditu.

f) Instalazioaren funtzionamendu zuzenerako maniobra eta doikuntza motak definitu ditu.

g) Instalazioen doikuntza egiteko eta urtarokotasun-egokitzapena egiteko eragiketak zehaztu ditu, aldaketa klimatologikoekin lotuta.

h) Doikuntza-eragiketen emaitzak baloratu ditu.

i) Arauzko aginduak beteta egin ditu probak.

8. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, eta arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, lanabes, tresna eta makinak erabiltzearen arrisku desberdinak eta arriskugarritasun maila identifikatu ditu.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete ditu.

c) Besteak beste, materialak eta tresnak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.

d) Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak eta larrialdietarako geldialdiak, besteak beste) eta muntatzeko eta mantentzeko eragiketetan erabili behar den banakako babes-ekipamenduak (oinetakoak, begien babesa eta jantziak, besteak beste) deskribatu ditu.

e) Material, tresna eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu du.

f) Instalazio fotovoltaikoen eta eolikoen muntaketa- eta mantentze-eragiketak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztu du.

g) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu ditu.

h) Sortutako hondakinak sailkatu egin ditu, gaika biltzeko.

i) Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna aintzat hartu ditu, arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Instalazio fotovoltaikoen motak:

-Sarera konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoaren funtzionamendu orokorra eta konfigurazioa. Eguzki-instalazio fotovoltaiko isolatuaren funtzionamendu orokorra eta konfigurazioa. Biltegiratzea eta metatzea. Aerosorgailu bat, multzo elektrogeno bat edo antzeko ekipamendua duen laguntza-instalazio baten funtzionamendu orokorra eta konfigurazioa.

-Instalazioaren muntaketa antolatzeko beharrezko dokumentuak eta informazioa. Katalogo teknikoak. Fabrikatzaileen katalogoa.

-Instalazio bat osatzen duten ekipamenduen eta elementuen zehaztapen teknikoak eta deskribapena. Modulu fotovoltaikoak. Euskarriak eta ainguratzeak. Inbertsore autononomoak eta sarearekin konektatuak. Metagailu trinkoak eta 2 V-ko ontziak, aerosorgailu txikiak, multzo elektrogenoak, erregulazio- eta kontrol-ekipamenduak, neurgailu eta babesgailuak.

-Sarera konektatutako instalazio fotovoltaikoak diseinatzea. Arretak. Motak. Eskema funtzionalak. Eskema elektrikoak.

-Energia-laguntza duten instalazio fotovoltaikoen funtzionamendua eta ezaugarriak.

-Instalazio fotoelektrikoak gidatzeko elementuen ezaugarri teknikoak.

-Instalazio fotovoltaikoetan instalatutako telekontrol-sistemen ezaugarri teknikoak.

-Instalazio fotovoltaikoaren jarraipen-sistema diseinatzea. Planoak. Eskemak. Kalkulu teknikoak. Katalogoak.

-Aplikatu beharreko araudia. Saretik isolatutako instalazioetarako baldintza teknikoen agiria, sarera konektatutako instalazioetarako baldintza teknikoen agiria, udal ordenantzak, segurtasun erregelamendua, eraikuntzari buruzko kodea, BTEE eta bere jarraibide osagarriak, instalazio horietan aplikatu beharreko UNE arauak.

Eguzki-instalazio fotovoltaikoetako ekipamenduak eta elementuak hautatzea:

-Muntaketarako beharrezko ekipamenduak eta elementuak hautatzea. Ezaugarri teknikoak. Motak. Konexioen eskemak. Fabrikatzaileen katalogoak.

-Panel fotovoltaikoak hautatzea. Ezaugarriak. Arretak. Tipologia. Hautatzeko irizpideak.

-Egiturak eta ainguratzea. Justifikaziorako kalkuluak. Profilak. Aurrefabrikatutako egiturak. Euskarriak.

-Sinkronizazio, erregulazio eta kontrol elementuak. Hautatzeko irizpideak. Motak. Araudia. Bateraezintasunak.

-Energia metatzeko sistemak hautatzea. Bateriak hautatzea. Kokatzea. Motak.

-Instalazio fotovoltaikoetan erabilitako bihurgailu motak aukeratzea. Korronte alternoko eta korronte zuzeneko bihurgailuak. Sareko iragazki eta parasitoak.

-Eguzki-jarraipeneko sistema aukeratzea. Motak. Ezaugarriak. Katalogoak.

Eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzeko dokumentazio teknikoa lantzea:

-Proiektu eta memoria teknikoak maneiatzea. Proiektu eta memoria teknikoen kontzeptua eta motak.

-Proiektua osatzen duten dokumentuak. Memoria, planoak eta aurrekontuak. Baldintza-agiria eta segurtasunari eta osasunari buruzko azterlana eta ingurumen eraginaren azterlana. Kokaera eta kokaleku planoak.

-Xehetasun-planoak eta multzoko planoak. Diagramak. Instalazio horietan erabiltzen diren fluxugramak eta kronogramak.

-Instalazioak zuinkatzeko prozedurak eta eragiketak.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoak irudikatzeko eta diseinatzeko softwarea maneiatzea. Programak. Motak. Periferikoak.

-Planoak eta eskemak interpretatzea.

-Fitxategi grafikoekin egindako oinarrizko eragiketak.

Eguzki-instalazio fotovoltaiko isolatuak muntatzea:

-Hartuneak eta babes orokorreko taulak. Babesak. Motak eta ezaugarriak. Hodiak eta eroanbideak. Eroale elektrikoak. Babes, maniobra eta segurtasuneko ekipamendu elektrikoak eta elektronikoak.

-Eguzki-jarraipenerako motorizazioak eta sistema automatikoak.

-Modulu eta ijeztu motak. Zehaztapen elektrikoak eta mekanikoak.

-Sorgailu fotovoltaikoak elkartzeko sistemak eta konektatzeko moduak. Sorgailu fotovoltaikoko moduluak eta kontrol-taula muntatzea.

-Eguzki-sorgailuaren orientazio eta inklinazio egokia eta itzalen azterketa. Eguzki-jarraipena ardatz bakarrean edo gehiagotan.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoei eusteko egiturak muntatzea. Ekipamenduak eta materialak lekualdatu eta altxatzea.

-Estalki mota bakoitzerako egitura erresistenteak muntatzea. Motak. Eraikuntza-materialak. Euskarriak eta ainguratzeak. Eraikuntza-elementuen erresistentzia. Iragazgaiztea.

-Arkitekturan eta hirian integratzea. Estetika eta teknika.

-Jarraipen-sistemen egiturak. Jarraipena ardatz bakarrean edo gehiagotan.

-Metatze-sistemak muntatzea. Sistema eolikoen egiturak. Laguntzako multzo elektrogenoen bankadak.

Sarera konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzea:

-Sarean konektatutako instalazio fotovoltaikoa zuinkatzea. Ezaugarri bereziak.

-Sistema fotovoltaikoak sarera konektatzea. Ezaugarriak. Konpainia hornitzaileen berariazko baldintzak.

-Hainbat teknologiatako euskarri-egitura mugikorrak muntatzea. Ezaugarri bereziak. Ingurune gogorrak.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoetako zirkuitu eta ekipamendu elektrikoak muntatzea. Laguntza-sistema eolikoen zirkuitu eta ekipamendu elektriko eta elektronikoak muntatzea eta multzo elektrogenoak sinkronizatzea.

-Iragazkiak muntatzea. Zarata elektrikoak instalazio elektrikoetan dituen ondorioak.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoetako azpisistemak elkarrekin konektatzea. Arretak eta ezaugarriak. Aplikatu beharreko arauak.

-Tarifikazio eta babeserako ekipamenduak muntatzea. Tarifikazio-ekipamenduak. Segurtasuna instalazioan. Babes-ekipamenduak.

-Proba elektrikoak eta instalazio fotovoltaikoen doikuntzak. Kontrol-zirkuituak doitzea. Puntu kritikoak kontrolatzea. Onartzeko balioak.

-Funtzionamenduan jartzearekin zerikusia duen dokumentazio teknikoa.

-Muntatzeko erabilitako lanabes, tresna eta bitartekoak. Erabiltzeko teknikak.

-Eguzki-jarraipeneko sistemen ondoriozko arriskuak.

-Lan-eremuak markatzea. Segurtasun-seinalizazioak.

Eguzki-instalazio fotovoltaikoak mantentzeko plana lantzea:

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lana. Prozedurak eta eragiketak. Parametroak egiaztatzea eta kontsigna-balioen arabera doitzea. Matxura kritikoak.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoetako mantentze-lan prebentiboa. Instalazioen mantentze-lanerako eragiketa mekanikoak eta elektrikoak.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lan zuzentzailea. Matxuren diagnostikoa. Eguzki-instalazioak abian jarri eta gelditzeko prozedurak. Elementu elektrikoak eta mekanikoak desmuntatu eta konpontzea edo ordeztea.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lanerako programak. Gidaliburuak. Proiektuak.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lanean aplikatu beharreko araudia.

-Mantentze-laneko dokumentazioa. Laneko parteak eta albaranak.

-Mantentze-lanen aurrekontua. Ezaugarriak eta motak.

-Mantentze-lanen gidaliburua. Oinarrizko elementuak eta egitura. Gorabeheren liburua. Ezaugarriak eta idazketa. Gorabeheren liburuan erregistratzea.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lanaren kalitatea. Agindu teknikoen agiriak eta kalitate-kontrola. Mantentze-eragiketak hobetzeko aplikatutako kalitate-tresnak. Kalitatearen dokumentazio teknikoa. Kontroleko txosten eta parteak.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoen biltegia eta mantentze-lanetarako materialak. Hornidurak hartu eta kodifikatzea. Biltegia antolatzea. Stock-a kudeatzea. Hornitzaileen homologazioa. Erosketen kudeaketa eta biltegiratzea. Mantentze-plana kudeatzeko software informatikoa.

Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lana gainbegiratzea:

-Mantentze-lan prebentiboko eragiketak gainbegiratzeko teknikak.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lana antolatzea.

-Mantentze-lanen plangintza eta programazioa. Mantentze planak. Mantentze-lan prebentiboko zereginak. Teleneurketa- eta telekontrol-sistema automatikoak.

-Matxura motak eta horien diagnostikoa.

-Ekipamenduak eta osagaiak desmuntatu eta aldatzeko eragiketak.

-Osagaiak mantentzeko eta konpontzeko eragiketak.

-Mantentze-lanetako tresnak. Mantentze-materialaren biltegia.

-Instalazio fotovoltaikoak mantentzeko maniobra eta doikuntza motak.

-Instalazioen doikuntza eta urtarokotasun-egokitzapeneko eragiketak. Arretak eta doikuntzak, aldaketa klimatologikoekin lotuak.

-Beharren kalkulua. Kargen plangintza. Denborak zehaztea.

-Plangintzarako eta programaziorako dokumentazioa. Lan-agindua.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-laneko segurtasun-plana.

-Eguzki-instalazio termikoen mantentze-lanen kudeaketa ekonomikoa. Mantentze-lanaren kostuak. Kostuen azterketa. Makinak eta ekipamenduak ordezteko balorazio-irizpideak. Mantentze-lanak optimizatzea. Kalitatea zerbitzua ematerakoan.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lanak kudeatzea ordenagailuaren laguntzarekin. Datu-baseak. Datu baseen sorkuntza. Mantentze zuzentzailerako softwarea. Mantentze-lan prebentiboa egiteko softwarea.

-Dokumentazio ekonomikoa eta administratiboa mantentze-lanetan. Fakturak eta aurrekontuak. Eraikinaren edo instalazioaren liburua eta erregistroarekin, ikuskapenarekin eta kontrolarekin zerikusia duten beste dokumentu ofizial batzuk.

-Mantentze-lanekin lotzen den instalazio fotovoltaikoei buruzko erregelamentazioa.

Laneko arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa:

-Laneko arriskuen prebentzioaren gaineko araudia, instalazio fotovoltaikoei buruz.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Banakako babes-ekipamenduak. Ezaugarriak eta erabilera-irizpideak.

-Taldeko babesa. Babeserako baliabideak eta ekipamenduak.

-Hondakinen kudeaketaren araudia.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek oinarrizko trebetasunak eskuratzea eguzki-instalazio fotovoltaikoak gainbegiratu, muntatu, mantendu eta konpontzeko, dela sistema isolatuena, dela sarera konektatuena, eta halaber, egokiak diren baimen, lizentzia eta diru-laguntzak tramitatzeko. Gaitasun horiek eskuratzeko, aztertzen diren teknologietako elementuak erabiliz muntaketa praktikoak egitea aholkatzen da.

Egokien jotzen den edukien sekuentziazioa, eduki multzoen zerrenda eskematiko honi dagokio:

I. multzoa: Instalazio fotovoltaikoen muntaketa planifikatzea.

-Instalazio fotovoltaikoen motak.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoetako ekipamenduak eta elementuak hautatzea.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzeko dokumentazio teknikoa lantzea.

II. multzoa: Instalazio fotovoltaiko isolatuak eta sarera konektatutakoak muntatzea.

-Eguzki-instalazio fotovoltaiko isolatuak muntatzea.

-Sarera konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzea.

III. multzoa: -Eguzki-instalazio fotovoltaikoen plangintza eta mantentze-laneko eragiketak.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoak mantentzeko plana lantzea.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lana gainbegiratzea.

-Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa.

Irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari dagokionez, teoriko-praktikoak izan daitezela gomendatzen da. Erabilitako teknikak eta bitartekoak, ahal dela, inguruko enpresetan erabiltzen direnen antzekoak izanen dira, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten:

-Instalazio fotovoltaikoen motei buruzko eduki teorikoak azaltzea.

-Instalazioetako ekipamenduak eta elementuak hautatzea.

-Instalazioak muntatzeko dokumentazio teknikoa lantzea.

-Jarduera praktikoak lantegian, instalazio fotovoltaiko isolatuak eta sarera konektatutakoak muntatzeko.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoak mantentzeko plana lantzea.

-Jarduera praktikoak lantegian, eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-laneko eragiketei buruz.

-Arriskuen prebentzioari, segurtasunari eta ingurumenaren babesari buruzko jarduerak.

Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntaketa kudeatzeari buruzko modulua emateko beharrezkoak diren baliabideei dagokienez, beharrezkoa litzateke ikasgela tekniko bat, baliabide informatikoekin eta diseinu elektroteknikoko eta proiektuen garapenaren kudeaketako softwarearekin. Halaber, eguzki-instalazio fotovoltaikoen berezko elementuez hornitutako lantegi bat ere beharrezkoa litzateke, aginte-, babes- eta neurketa-tresneriarekin eta mota horretako instalazio batean berezkoak diren segurtasun-elementuekin. Eguzki-instalazio fotovoltaikoetan bisitak egin beharko lirateke.

Modulu hau lehen kurtsoko Eguzki-instalazio fotovoltaikoen konfigurazioa izeneko lanbide moduluaren jarraipena da, eta ezinbestekoa litzateke ikasleek aurretiaz modulu honetan ematen diren ezagutza guztiak eskuratu eta barneratzea.

Lanbide modulua: Parke eolikoak maneiatzea eta mantentzea.

Kodea: 0684.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12.

Iraupena: 150 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Energia eolikoko instalazioak abian jartzeko prozesuak ezaugarritzen ditu, gaur egun dagoen dokumentazioa erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energia eolikoko instalazioa abian jartzeko prozesuan esku hartzen duten instalazio horren zatiak identifikatu ditu.

b) Energia eolikoko instalazioaren eskemak, arauak eta zehaztapen teknikoak bereizi ditu.

c) Instalazioa abian jartzeko arauzko probak zehaztu ditu.

d) Probak egiteko behar diren ekipamendu eta baliabideak zehaztu ditu.

e) Abian jartzeko prozesua kontrolatzeko eta jarraipena egiteko prozedurak landu ditu.

f) Energia eolikoko instalazioa zerbitzuan jartzean, segurtasun-planetan, ingurumena babestekoetan eta kalitatekoetan aplikatu beharreko irizpideak idatzi ditu.

2. Energia eolikoko instalazioak abian jartzeko, erregulatzeko eta kontrolatzeko eragiketak egiten ditu, eta, eginkizun horretan, ezarritako prozedura simulatzen du eta zehaztapenak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aerosorgailua abian jartzeko eta gelditzeko prozesua gauzatu du.

b) Orientazio-sistema egiaztatu du.

c) Aerosorgailuaren funtzionamendu-abiadura eta sortutako potentzia erregulatu ditu.

d) Tenperatura neurtu du.

e) Multzo hidraulikoan presio-balioak neurtu ditu.

f) Errotorearen abiadurak neurtu ditu.

g) Funtzionamendu-parametroak kontrolatu ditu, diseinu balioetara egokituz.

h) Erregistroek emandako informazioa baloratu du.

i) Sistema kontrolatzeko eragiketaren prozedura ezarri du.

3. Energia eolikoko instalazioak mantentzeko plana lantzen du, eta sistemen berariazko prozedurak eta jardunak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-lanen motak identifikatu ditu.

b) Mantentze-lan prebentiboko eragiketak sailkatu ditu, denbora hurrenkera justifikatuz.

c) Mantentze-eragiketa bakoitzean jarraitu beharreko prozedura idatzi du.

d) Hainbat instalazio motatan ohikoenak diren matxurak detektatzeko prozedura idatzi du.

e) Material ezberdinen zehaztapenak landu ditu, horiek mantentze prozesuan zehar eskuratzen direla kudeatzeko.

f) Mantentze-lanak egiteko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak ezarri ditu.

g) Segurtasunerako, ingurumena babesteko eta kalitaterako planak egin ditu mantentze-lanen prozesuan.

h) Mantentze-lanen gidaliburua idatzi du.

4. Energia eolikoko instalazioen mantentze prebentiboa eta zuzentzailea egiteko prozedurak definitzen ditu, gaur egun dagoen dokumentazioa erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-planei buruzko dokumentuetan, mantentze-lanak interpretatu ditu.

b) Energia eolikoko instalazio bat mantentzeko zereginak, denborak, giza baliabideak eta baliabide materialak definitu ditu.

c) Mantentze-lanetarako materialen eta tresnen biltegi-eredua zehaztu du.

d) Matxura eta disfuntzio ezberdinak diagnostikatu ditu instalazioetan.

e) Energia eolikoko instalazioak mantentzeko segurtasun-planetan, ingurumena babestekoetan eta kalitatekoetan aplikatu beharreko irizpideak idatzi ditu.

f) Zentraletako ekipamenduak mantentzeko funtsezko adierazleak identifikatu ditu.

5. Energia eolikoko instalazio baten mantentze-lan prebentiboa egiten du, eta, horretarako, ezarritako bitartekoak eta prozedurak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipamenduak eta osagaiak desmuntatu eta ordezkatzeko eragiketak egin ditu.

b) Ekipamenduen eta elementuen estutze-pareak egiaztatu ditu.

c) Olioaren laginak hartu ditu.

d) Bibrazioak aztertzeko teknikak erabili ditu.

e) Biderkagailuaren eta aerosorgailuaren beste elementu dinamiko batzuen lubrifikatzailea aldatu du.

f) Ekipamendu elektrikoak mantendu ditu, horien funtzionamendu egokia bermatzearren.

g) Ekipamenduen, elementuen eta eroanbideen tenperatura-balioak ebaluatu ditu.

h) Mantentze-lanen erregistroa bete du.

6. Energia eolikoko instalazio baten mantentze-lan zuzentzailea egiten du, eta, horretarako, ekipamenduen eta instalazioen ezaugarri teknikoak hartzen ditu kontuan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Balizko matxurak eta horien iturriak identifikatu ditu.

b) Osagaiak konpontzeko eragiketak egin ditu.

c) Mantentze-eragiketen erregistroa landu eta osatu du.

d) Instalazio elektrikoaren eta sorkuntza-instalazioaren neurketa-balioak balizko matxura batekin lotu ditu.

e) Aerosorgailuaren pieza mekanikoak edo hidraulikoak aldatu ditu.

f) Energia sortzeko, babesteko eta husteko ekipamendu elektrikoak konpondu ditu.

g) Konponketaren ondoren sistemak behar bezala funtzionatzen duela ziurtatu du.

7. Parke eolikoetako larrialdi eta lehen laguntzetako egoeretako berezko jardun-protokoloak aplikatzen ditu, segurtasun-araudiaren, oinarrizko osasun-laguntzako prozeduren eta ezarritako larrialdi-planen arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Larrialdi-plana ezagutu du.

b) Parke eolikoetako larrialdi-gailuak, ekipamenduak eta babes-neurriak zerrendatu ditu.

c) Parke eolikoekin lotzen diren lanetan gerta daitezkeen istripuen tipologia ezagutu du.

d) Istripuen aurrean edo harrapatuta geratzearekin, erorketekin, suteekin edo elektrokuzioekin lotzen diren kontingentzien aurrean, jarraitu beharreko jardunak definitu ditu.

e) Hainbat simulaziotan, bizkortzeko, hemorragiak eteteko, immobilizazioak egiteko eta hesgailuak jartzeko neurriak aplikatu ditu, eta lehen laguntzako bestelako jardunak egin ditu.

f) Suteak itzaltzeko simulakroetan, jardun-teknikak aplikatu ditu.

g) Aerosorgailuen eta parke eolikoen ebakuaziorako prozedurak sailkatu ditu.

h) Parke eolikoetara iristeko eta ebakuazioak egiteko lur orotako ibilgailuak gidatzeko teknikak simulatu ditu.

i) Larrialdi-egoeraren eta kalteen balorazioaren txosten deskribatzaileak bete ditu.

8. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, eta arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, lanabes, tresna eta makinak erabiltzearen arrisku desberdinak eta arriskugarritasun maila identifikatu ditu.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete ditu.

c) Materialak, tresnak eta beste batzuk erabiltzean gerta daitezkeen istripuen arrazoirik ohikoenak identifikatu ditu.

d) Muntaketa lanetako eragiketetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako geldialdiak.) eta banakako babes-ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak.) identifikatu ditu.

e) Material, tresna eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu du.

f) Instalazio fotovoltaikoen eta eguzki-instalazioen muntaketa- eta mantentze-eragiketak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztu du.

g) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu ditu.

h) Sortutako hondakinak sailkatu egin ditu, gaika biltzeko.

i) Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna aintzat hartu ditu, arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Energia eolikoko instalazioak abian jartzeko prozesuak ezaugarritzea:

-Aerosorgailu motak. Aerosorgailuak sailkatzea, honako hauek kontuan hartuta: funtzionamenduaren printzipioa, errotorearen ardatzaren kokalekua, orientazioa, errotorearen palen kopurua, potentzia kontrolatzeko sistema.

-Aerosorgailuaren atalak. Dorrea. Nacelle-a. Errotorea.

-Aerosorgailu baten funtzionamenduaren printzipioa. Aerosorgailu ideala. Betz-en printzipioa: Zain likidotik atera daitekeen gehieneko potentzia. Gehieneko potentzia-koefizientea eta erreala.

-Aerosorgailua abian jartzeko prozesuak. Segurtasuna. Egiaztapen eta neurketa elektrikoak. Azpisistema nagusiak energizatzea (Potentzia bihurgailua. "Yaw" biraketa-sistema. Gondola. Pitch-sistema. Azpisistema osgarriak eta segurtasunekoak). Egoera kontrolatu eta monitorizatzeko sistema. Segurtasun-osagai guztiak egiaztatzea hutsegitearen baldintza errealak simulatuz.

-Ingurumena. Begi-inpaktua. Kutsadura akustikoa. Hegaztien babesa.

Abian jarri, erregulatu eta kontrolatzeko eragiketak egitea:

-Egiaztapen elektrikorako ekipamendu eta teknikak. Egiaztapen mekanikorako ekipamendu eta teknikak.

-Neurketetarako prozedura eta eragiketak. Haizearen norabidea eta abiadura, tenperaturak, bibrazioak, presio hidraulikoa, biraketaren abiadura, tentsioa, korrontea, irteerako frekuentzia, potentzia-faktorea, sortutako potentzia, kableen biribilkatzea.

-Instalazioa zerbitzuan jarri eta gelditzeko maniobrak. Segurtasun-prozedurak.

-Instalazioak tentsioan jartzeko protokoloak.

-Orientazio, galgatze eta pitch azpisistemak egiaztatzea.

-Kontrol motak. Potentzia kontrolatzeko sistema aerodinamikoa: Pasiboak (stall) eta aktiboak (pitch-aren eta galera aktiboaren kontrola: stall controled). Abiadura-erregulagailuko sistema: Abiadura finkoa eta abiadura aldakorra.

-Erregulazio eta kontrol printzipioak. Ordenagailua kontrol-elementu gisa. Automata programagarria. PID kontrola. Kontrol-moduluak.

-Aerosorgailuetako kontrol pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoko ohiko zirkuituak. Kontrol multzoak.

-Aldagai fisikoak neurtzea. Transduktoreak.

Energia eolikoko instalazioa mantentzeko plana lantzea:

-Mantentze-lanaren egitura. Funtzioa, helburuak, motak.

-Mantentzearen arloko enpresak. Antolamendu erak. Zerbitzuak emateko eskaintza.

-Beren mantentze-lana duten industriak. Antolamendu erak. Berezko baliabideak eta kanpokoak.

-Mantentze-lanen prestaketa: Mantentze-lan zuzentzailea. Esku hartzeko prozedurak prestatzea. Mantentze-lan prebentiboa. Hasierako dokumentazioa. Mantentze, konpontze eta berreraikitze aukerak. Iragarpenezko mantentze-lana baldintzatzen duten parametroak. Txekeatze aukerak.

-Hornidurak: ordezko piezak eta kontsumigarriak.

-Mantentze-lana antolatzea. Ikuskapenak. Instalazio, sistema, makina eta osagaiei buruzko dokumentazio teknikoa. Matxurak, ikuskapenak eta aldizkako azterketak. Esku-hartzeen antolaketa. Mantentze-lan prebentiboaren prestaketa: Giza baliabideak eta materialak. Abiarazteko plangintza. Aldaketarako proposamenak.

-Diagnostikatu eta aurkitzeko teknikak.

-Ekipamendu eta osagaien mantentze-lana. Prozedurak eta bitartekoak.

-Mantentze-lanaren kudeaketa ekonomikoa. Mantentze-lanaren kudeaketa ekonomikoaren optimizazioa: Mantentze osoaren kostua. Kostuak aztertzea. Mantentzearen produktibitatea. Instalazioen fidagarritasun, "mantengarritasun" eta baliagarritasuna. Kudeatzeko programa informatikoak. Mantentze osoaren kostua. Mantentze-laneko biltegia eta materiala. Hornidurak.

-Mantentze-laneko biltegia antolatzea eta kudeatzea. Hornidurak. Hornitzaileen homologazioa. Mantentze-laneko biltegiaren antolaketa. Biltegiratzearen kudeaketa. Ordezko piezen katalogoa. Izakinen kontrola. Eskarien kontrola. Tresnen, lanabesen eta mantenuaren kudeaketa. Kudeatzeko programa informatikoak.

Energia eolikoko instalazioetan mantentze-lan prebentiboa eta zuzentzailea egiteko prozedurak definitzea:

-Mantentze-lanerako programa. Tresna informatikoak. Ordenagailuz lagundutako mantentzearen kudeaketa.

-Tresna informatikoak. Ordenagailuz lagundutako mantentzearen kudeaketa: Datu-basea. Mantentze zuzentzailerako "softwarea". Mantentze-lan prebentiboa egiteko softwarea.

-Mantentze-lan prebentiboa planifikatu eta kudeatzea. Mantentze-planaren funtsezko atalak.

-Parametroen neurriak: Hartu eta erregistratzeko prozedurak. Erregistroen historikoak. Historikoetan oinarritutako mantentze-laneko jarduerak. Historikoen bankua (AMFE).

-Bibrazioen eta olioen analisi termografikoak. Akats elektrikoak begiz baloratzea. Konponketa onartzeko irizpideak.

-Bibrazioak monitorizatzeko sistemak. Bibrazioak neurtzea. Bibrazioen arauzko parametroak instalazio elektrikoetan.

-Olioaren azterketa.

Energia eolikoko instalazioetan mantentze-lan prebentiboa egitea:

-Mantentze-lan prebentiboaren antolaketa: instalazio, sistema, makina eta osagaiei buruzko dokumentazio teknikoa. Matxurak, ikuskapenak eta aldizkako azterketak. Esku-hartzeen antolaketa. Mantentze-lan prebentiboaren prestaketa: Giza baliabideak eta materialak. Abiarazteko plangintza. Aldaketarako proposamenak. Kudeatzeko programa informatikoak.

-Lan eremua: lanak dorrean, nacelle-an eta errotorean (abatzean eta paletan). Egokitasuna.

-Matxuren tipologia. Matxura elektrikoak. Matxura mekanikoak. Matxura atmosferikoak.

-Ekipamenduak ordezteko eragiketak. Ekipamenduak ordezteko teknikak ikus-entzunezko baliabideen bitartez ikastea.

-Energia eolikoko instalazioen mantentze-lanetako eragiketa mekanikoak. Soldatzea. Hariztatzea. Elementuak lotzea eta doitzea.

-Zirkuituen mantentze-laneko eragiketa elektrikoak. Neurriak. Elementuen bateragarritasuna.

-Ohiko ekipamendu eta tresnak.

-Ekipamenduen eta instalazioen garbiketa: motak eta prozedurak.

-Ekipamenduen koipeztatzea: motak eta prozedurak.

-Sortutako dokumentazioa. Gorabeheren dokumentaziorako eta matxuren historikoetarako euskarri informatikoak.

Energia eolikoko instalazioen mantentze-lan zuzentzailea egitea:

-Mantentze-lan zuzentzailearen motak: programatua eta programatu gabea.

-Energia eolikoko instalazioetako matxurak diagnostikatzea. Kausarik ohikoenak.

-Osagaien isolamendu mekaniko eta elektrikoko prozedurak.

-Instalazioetako osagaiak konpontzeko metodoak.

-Ekipamenduak eta osagaiak desmuntatzea eta konpontzea edo birjartzea.

-Ohiko ekipamendu eta tresnak.

-Instalazioa egiaztatzeko sistemak eta funtzionamenduan jartzeko prozedurak.

Parke eolikoetan larrialdiko eta lehen laguntzetako protokoloak aplikatzea:

-Lurreko eta itsasoko parke eolikoetako larrialdi-plana. Itsas parkeetako berariazko protokoloak. Sartzeko errazak diren lurreko parkeetako protokoloak. Mendiko parkeetako protokoloak.

-Parke eolikoetako larrialdi-gailuak, ekipamenduak eta babes-neurriak. Oinarrizko babes-elementuak.

-Parke eolikoetako istripuen tipologia. Istripu elektrikoak. Ezaugarriak eta jardunak. Ingurumen-istripua. Istripu fisikoa.

-Istripuen aurrean edo harrapatuta geratzearekin, erorketekin, suteekin edo elektrokuzioekin (besteak beste) lotzen diren kontingentzien aurrean jarraitu beharreko jardunak. Osasun-larrialdiak. Oinarrizko kontzeptuak.

-Bizkortzea. Hemorragiak etetea. Immobilizazioak eta hesgailuak.

-Parke eolikoetako lehen laguntzak. Bizkortzeko osasun-elementuak eta sendaketak.

-Suteak itzaltzeko simulakroetako jardun-teknikak. Larrialdietako kidego espezializatuekiko lankidetza.

-Aerosorgailuen eta parke eolikoen ebakuaziorako prozedurak.

-Parke eolikoetara iristeko eta ebakuazioak egiteko lur orotako ibilgailuak gidatzeko teknikak. Zoru zingiratsuetan gidatzea.

-Larrialdietako eta kalteen balorazioko berariazko araudia.

Laneko arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa:

-Laneko arriskuen prebentzioaren gaineko araudia, instalazio eolikoei buruz.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Taldeko babesa. Ekipamendu eta baliabideak. Segurtasun teknikei eta laneko ingurumenari aplikatuak.

-Banakako babes-ekipamenduak. Ezaugarriak eta erabilera-irizpideak.

-Taldeko babesa.

-Hondakinen kudeaketaren araudia.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek parke eolikoen eragiketa eta mantentze-lana egiteko beharrezkoak diren oinarrizko trebetasunak eskura ditzatela, eta horretarako, abian jartze, erregulatze eta kontrol prozesuak (urrutitik bada ere) nahiz instalazioen berezko zereginak ezaugarritu eta egitea.

Aurreko guztiaz gainera, ikaslea prozesu horien gaineko kalitate-kontroleko teknikak behar bezala aplikatzeko eta kudeaketarako sistema informatizatuak erabiltzeko gai izanen da.

Trebetasun horiek eskuratzeko, gomendagarria da jarduera praktiko nahikoak egitea, bai errealak potentzia txikiko instalazioetan, bai mantentze-lan zuzentzaileko eragiketak, edo simulatuak, makina handiak eta parke eolikoak abian jarri behar diren kasuetarako. Halaber, abian jarri baino lehenagoko probak egin beharko dira, baita neurriak hartu, egiaztatu eta esku hartu ere, balizko anomaliak prebenitu eta zuzentzea helburu izanik.

Edukiak bi multzo handitan antolatzen ahal dira, eta era berean, multzo horiek lan-unitatetan banatzen ahal dira, helburuak, edukiak, prestakuntza-jarduerak eta ebaluazio-jarduerak, etab. definitu ahal izateko. Lan unitate horien multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Egokitzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, edukien atalean azaldutako bera da, eta aipatu den bezala, hurrengo bi multzoetan banatzen ahal da:

Aurretiazko probak egitea eta instalazio eolikoak abian jartzea:

-Instalazio eolikoak abian jartzeko prozesuak ezaugarritzea.

-Abian jarri, erregulatu eta kontrolatzeko eragiketak egitea.

-Probetan eta abiarazteetan arriskuen prebentzioa aplikatzea.

Instalazio eolikoen mantentze-lanen plan eta prozedurak.

-Energia eolikoko instalazioa mantentzeko plana lantzea.

-Energia eolikoko instalazioetan mantentze-lan prebentiboa eta zuzentzailea egiteko prozedurak definitzea.

-Energia eolikoko instalazioetan mantentze-lan prebentiboa egitea.

-Energia eolikoko instalazioen mantentze-lan zuzentzailea egitea.

-Mantentze-lanen prozesuetan arriskuen prebentzioa aplikatzea.

Parke eolikoak maneiatzea eta mantentzea izeneko modulua orokorrean teoriko-praktikoa da. Beraz, zati handi batean lantegi mekanikoan eta eolikoan eta ikasgela teknikoan emanen da. Dena dela, dagozkion multzoek lehenengo zatian karga teorikoa handiagoa dute, eta hori ikasgela arruntean eman liteke.

Ondorioz, planteatzen diren jarduera gehienak praktikoak izanen dira multzo guztietan. Hala ere, ikasgelan oinarrizko edukien azalpenarekin lotutako jarduera teoriko edo teoriko-praktikoak egonen dira ekipamenduei, instalazioei, dokumentazio teknikoari eta instalazioetako elementuen gidaliburuei buruz.

Multzoz multzo, egin beharreko jardueren eta beren moten aukera bat planteatzen da:

Aurretiazko probak egitea eta instalazio eolikoak abian jartzea:

-Parke eoliko bat osatzen duten osagaiak eta horien zehaztapen teknikoak identifikatu eta ezaugarritzea.

-Aerosorgailu eoliko bat osatzen duten osagaiak eta horien zehaztapen teknikoak identifikatu eta ezaugarritzea.

-Aerosorgailu baten funtzionamenduaren printzipioa ulertzeko ezagutzak ematen dituzten jarduera teoriko-praktikoak.

-Aerosorgailua abian jarri, erregulatu eta kontrolatzeko prozesua identifikatzea; gerora, aerosorgailua abian jartzeko, erregulatzeko eta kontrolatzeko eragiketak egitea.

Instalazio eolikoen mantentze-lanen plan eta prozedurak:

-Parke eolikoa mantentzeko plana planifikatu eta antolatzea.

-Parke eolikoaren mantentze-lanaren kudeaketa ekonomikoa egitea.

-Parke eolikoaren mantentze-lanetarako biltegiaren antolaketa eta kudeaketa kudeatzea, ondorio horretarako programa informatikoren bat erabiliz.

-Mantentze-lanerako programa bat erabiltzea, merkatuan eskuragarri dauden tresna informatikoetako baten laguntzaz.

-Mantentze-lanen motak (prebentiboa, zuzentzailea) ezaugarritzea.

-Instalazio eolikoei lotutako elementu eta ekipamenduak neurtu eta erregulatzeko tresnak erabiltzea.

-Mota horretako instalazio eta ekipamenduetan gerta daitezkeen matxurak (mekanikoak, elektrikoak, etab.) simulatzea, instalazioen disfuntzioari buruzko hipotesiak garatzeko gai izatea eta gero egokiak diren konponketa-metodoak eta mantentze-laneko protokoloak ezartzea.

Bi multzoetan, parke eolikoetan arriskuen eta larrialdi-egoeren prebentzioa aplikatzeko jarduerak tartekatuko dira:

-Parke eolikoetako larrialdi-egoeren simulakroak egitea, egokiak diren protokoloei jarraituz.

-Lehen laguntzetako eta su-itzaltzeko teknikak eta aerosorgailu bat ebakuatzeko teknikak aplikatzea.

Arriskuen prebentzioari buruzko zati hau sakonki landu behar da lehen kurtsoan berariaz horretarako erreserbatuta dagoen Parke eolikoen muntaketa kudeatzea II. Arriskuen prebentzioa izeneko moduluan. Hortaz, modulu honetan, lotutako irakaskuntza-jarduerak modulu hartan eskuratutako trebetasunak sendotu eta aplikatzeko beharrezkoak diren gutxienekoak izanen dira.

Gomendagarria da jarduera integratzaileren bat egitea, non batera aplikatu beharko diren moduluan ikasitakoak. Halaber, komenigarria litzateke jardueraren amaieran txostena egitea, eta horretarako testu tratamenduko programak, kalkulu orria, marrazteko programak eta piezak diseinatzeko programak erabiltzea oinarrizko mailan.

Modulu honek garatzen dituen alderdiak lehen kurtsoko Parke eolikoen muntaketa kudeatzea I eta II moduluetan landu dira jada. Beraz, beharrezkoa litzateke bi moduluetan programatuta dagoena koordinatzea, bigarren kurtso honetan alderdi horien aplikazio praktikoa sendotu eta finkatzea kontuan har dadin; hona hemen alderdi horiek:

-Aerosorgailu motak, atalak eta funtzionamendu-printzipioa. Aerosorgailua nolakoa den orokorrean ikustea.

-Segurtasuna eta larrialdi-egoerak.

Modulua garatzeko, erabilera anitzeko gela eskura egonen da, beharrezkoak diren dokumentu teknikoekin, baita ikasgela tekniko bat ere, ordenagailuekin eta Interneterako konexioarekin. Halaber, lantegi-ikasgela egonen da aerosorgailu baten ahalik eta sistema eta osagairik gehienekin. Hala ere, komenigarria litzateke hori osatzeko instalazio errealetan bisitak egitea.

Halaber, komenigarria litzateke aerosorgailuen simulagailu-entrenagailuak eskura izatea. Horien bidez ikusten eta aztertzen ahalko dira abian jartzeko, sarera konektatzeko eta potentzia sarean husteko prozedurak, egoera normaletan zein larrialdi-egoeretan, sorgailu errealetatik hurbil dagoen modu batean.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Kodea: 0687.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz bizitzan zehar.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu ditu erabakiak hartzeko.

b) Energia Berriztagarrien goi mailako teknikarientzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu ditu tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide-jarduerarako zer-nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztu du.

d) Energia Berriztagarrien goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu ditu.

e) Etengabeko prestakuntzak laneratu ahal izateko eta ekoizpen-prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik duen garrantzia baloratu du.

f) Lana bilatzeko prozesuan zein teknika erabiltzen diren zehaztu du.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi ditu.

2. Talde-lanaren estrategiak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu ditu Energia Berriztagarrien goi mailako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu ditu.

c) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu ditu eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

d) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu ditu.

e) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu ditu: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

f) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu du.

g) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietako bat dela onartu du.

h) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu ditu, baita gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu ditu.

b) Enpresaburu eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu ditu eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu ditu.

f) Soldaten ordainagiria aztertu du eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu ditu, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Energia Berriztagarrien goi mailako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu ditu.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu du, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu ditu.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu ditu eta baldintzak identifikatu ditu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu ditu zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu ditu, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta laguntzako prestazioak bereiziz.

5. Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua identifikatzen du eta prebentzioaren kulturak enpresako arlo eta jarduera guztietan duen garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko araudia identifikatu du.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu du.

c) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu ditu.

d) Izan daitezkeen arrisku faktore ohikoenak sailkatu ditu.

e) Arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) sailkatu eta deskribatu ditu.

6. Enpresan laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten eragileak identifikatzen ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

b) Prebentzioan parte hartzen duten eragile guztien erantzukizunak identifikatu ditu.

c) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren zehaztu du.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

7. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energia berriztagarrien sektoreko jarduerak dituen arrisku faktoreak eta horietatik etor daitezkeen kalteak identifikatu ditu.

b) Energia Berriztagarrien goi mailako teknikariaren lan inguruneetan ohikoenak diren arrisku egoerak sailkatu ditu.

c) Enpresako arriskuen ebaluazioa egin du, arriskuak identifikatu eta baloratu ditu, prebentzio neurriak proposatu ditu eta horien eraginkortasunaren jarraipena eta kontrola egin ditu.

d) Energia Berriztagarrien goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu du.

8. Enpresa txiki bateko arriskuei aurrea hartzeko plana egiten parte hartzen du, lan inguruneko arrisku egoeren azterketatik abiaturik, eta prebentzio neurriak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energia Berriztagarrien goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu du.

b) Aintzat hartu da garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

c) Enpresa txiki eta ertain batentzako larrialdi eta ebakuazio plana proiektatu du.

d) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu ditu.

e) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu ditu.

f) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu ditu.

g) Larritasun maila desberdinetako biktimak daudenean zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

h) Lehen laguntzetarako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu ditu.

i) Langilearen osasuna zaintzeko betekizunak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu ditu.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Energia Berriztagarrien goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorearen definizioa eta azterketa, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Energia Berriztagarrien goi mailako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.

-Energia Berriztagarrien goi mailako teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

-Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde-lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Energia berriztagarrien sektoreko lan talde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Energia Berriztagarrien goi mailako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, telelana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko segurtasun eta osasunaren arau esparrua eta oinarrizko kontzeptuak:

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko loturaren balorazioa.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

Prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten agenteak eta haien erantzukizunak:

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

Arrisku profesionalen ebaluazioa:

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Inguruneko baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Berariazko arriskuak sektoreko industrian.

-Arriskuaren balorazioa.

Arriskuen prebentzioaren plangintza eta prebentzio eta babes neurrien aplikazioa enpresan:

-Prebentzioaren plangintza enpresan. Prebentzio plana eta horren edukia.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Energia berriztagarrien sektoreko ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen laguntzetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak berenganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera berdintasun baldintzetan garatzeko, energia berriztagarrien sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien hurrenkerari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari eta Gizarte Segurantzari buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, ikasleak motibatu ohi dituztelako; horrela ikasleek moduluari buruzko jarrera positiboa hartuko dute.

Jarraian laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruko edukiak aurkez litezke, eta gero gatazkaren kudeaketari eta lantaldeei ekin. Azkenik lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientazio probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: epe ertain eta luzerako lan helburuak ezartzea, beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak. Helburu errealistak ezartzea, oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz (Eures sarea, Europass, Ploteus eta beste batzuk).

-Lana bilatzeko behar den dokumentazioa garatzea: curriculum vitae-a, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin alderatzea.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, prebentzio-neurriak proposatzea eta ezarri beharreko prebentzio-neurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebazten ahalko dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

"Lanerako prestakuntza eta orientazioa" eta "Enpresa eta ekimena" moduluen edukietako batzuk elkarri estu lotuta daude. Ekintzaileen ezaugarrien azterketa, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak eta gizarte gastuak, besteak beste, bi moduluetan aztertzen dira aurkako ikuspegietatik begiratuta, eta hori ikasleentzat guztiz baliagarria izan daiteke ekintzaile gisa edo inoren konturako langile gisa lan munduan ongi moldatzeko.

Halaber, arreta eman behar litzaioke lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekiko loturari, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Ingelesa II.

Kodea: NA02.

Iraupena: 40 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ingelesez dauden eta bere lanbidearen eremuarekin zerikusia duten mota teknikoko testu konplexuak ulertzen ditu, askatasun maila altuarekin eta erreferentzia iturriak erabiliz horiek egoki aukeratu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testu ezberdinetan eta xedeak gorabehera egokia den irakurketa teknika aplikatu du, albisteen, artikuluen eta txostenen praktika profesionalean erabiltzea edo ez erabiltzea erabakitze aldera.

b) Testu luze eta konplexuetan bildutako jardun profesionaleko informazio interesgarri garrantzitsuak identifikatu ditu, atal zailak berriro irakurtzeko aukera edukiz.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak doitasunez atera ditu testu baten zati ezberdinetatik edo testu ezberdinetatik. Horiek iturri espezializatuetatik etor daitezke (lanbideko gaiak jorratuz gero) edo beste iturri espezializatu batzuetatik (hiztegiaren laguntza erabiliz gero).

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu du, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo haren espezialitateko gaietan.

e) Lanbide-jarduerak berezkoak dituen prozesuak garatzeari edo ekipamendu, gailu eta baliabideak erabiltzeari buruzko jarraibide luze eta konplexuak zehatz interpretatzen ditu, betiere, atal zailenak berriro irakurtzeko aukera edukita.

f) Lanbidearen eremuan pertsonekin harremanak eratzeko bidaltzen diren komunikazio idatzien funtsezko elementuak aukeratu ditu, erraz eta doitasunez funtsezko esanahia ateratzeko.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu, itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere espezialitateko gaien gainean, aurrez aurre egotea eskatzen duten nahiz hori eskatzen ez duten komunikazio egoeretan ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu ditu, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Doitasunez identifikatu ditu norberaren jardueraren elementu aurreikusgarriekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datu eta ekintza tekniko zehatzak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu du.

d) Bere lanbideko jarduerei buruz hizkera argian emandako jarraibide operatiboak zailtasunik gabe ulertu ditu (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Lanbideko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu ditu.

3. Ingelesez bere lanbide eremuarekin zerikusia duten dokumentuak osatzen ditu eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu, lexiko zehatza erabiliz eta bere jardueran berezkoak diren transakzioak gauzatu eta komunikatzeko behar diren kohesio, koherentzia eta doitasuna mantenduz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lanbide-jardueran erabilitako inprimakiak, txostenak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinazkoak bete ditu, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txostenak, eta abar idatzi ditu, horrelako testuei dagozkien arauak doitasunez eta zuzen betez.

c) Lanbideko gaiei buruzko errutinazko gaiei eta errutinazkoak ez direnei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu ditu, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Bere jardueran berezkoak diren dokumentu guztiak landu ditu arrazoizko zuzentasunarekin oinarrizko gramatika elementuetan, puntuazio ikurretan eta ohiko hitzen ortografian eta egitura koherente eta kohesiodunean arrazoizko zuzentasuna mantenduz eta lanbide eremuko berariazko hiztegia doitasunez erabiliz.

e) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu ditu hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu, itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Bere espezialitateko gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide zehatzak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lanbide-jarduerarekin zerikusia duten aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin ditu, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

b) Lanbide-jarduerarekin zerikusia duten gaiei buruzko aurkezpen laburrak, sinpleak eta aldez aurretik entseaturikoak zuzentasunez egin ditu.

c) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegi teknikoa eta esaldi estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

d) Truke motzetan ohikoak diren lanbide egoerei buruzko alderdi teknikoak eztabaidatu eta horien gaineko iritziak eman ditu.

e) Norberaren lanbide eremuko interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegi teknikoa erabili du.

f) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili ditu, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

g) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu du, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Bere jarduerako beste profesional batzuekin eta elkarrizketatzaileekin ingelesez ahoz komunikatzen da, eguneroko gaiei eta lanbide-jarduerako berezkoei buruzko truke sinple eta zuzena mantenduz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu ditu interes pertsonaleko edo lanbideko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu du zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu die, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili ditu.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu die.

Edukiak.

Eduki lexikoak:

-Lanbide eremuko berariazko hiztegia eta terminologia

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua.), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak.

Eduki gramatikalak:

-Aditz aldiak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Hizkuntza tekniko-zientifikoa.

-Baldintzazkoak.

-Zehar estiloa.

Eduki funtzionalak:

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra eta lanbideari buruzkoa emateko, datuak eta neurriak eskatzeko, etab.

-Gai teknikoei buruzko azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Gai teknikoen edo bestelako gaien inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

-Makinak edo ekipamenduak, materialak eta prozesuak deskribatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Mota teknikoko dokumentu luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

-Xehetasunak eta informazio teknikoa ematen duten testu informatibo koherenteak lantzea.

-CVak, aurkezpen gutunak edo lanbide profilak, lan eskaerak idaztea.

-Formularioak edo dokumentuak osatzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak...).

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako gidaliburu edo materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak...

-Lanbide eremuarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren kortesiazko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

"Ingelesa II" lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburua heziketa zikloetan. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Kasu honetan heziketa ziklo batean irakasten den hizkuntzaren bigarren maila dela aintzat hartuta, modulu honen ikuspegia ikasleen trebakuntza sendotzera zuzendu daiteke beren espezialitateko berezko hizkuntza alderdi teknikoetan. Ez da alde batera utziko ohiko komunikazio egoeretan moldatzeko behar diren gaitasunen garapena. Azken dimentsio honek garrantzia berezia hartzen du ikasturte honetan, izan ere, ikasleek ikaskuntza iraunkorrerako Erasmus programa europarretan parte hartzera iris daitezke.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahalegin nagusia egin behar litzateke ikasleak gai izan daitezen modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Adierazten denaren zuzentasunean, jarioan eta zehaztasunean exijentzia maila altuagoa litzateke kasu honetan. Ikasgelan, bai irakaslea, bai ikasleak, ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab., Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatzen ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio erremintak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Energia berriztagarrien proiektua.

Kodea: 0686.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 30 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu eta haiek asetzen ahal dituzten ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko enpresak sailkatu ditu, haien antolamenduaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.

b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu ditu, antolamenduaren egitura eta departamentu bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

c) Enpresei eskari gehien sortzen dizkieten beharrak identifikatu ditu.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu ditu.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuna emateko behar den proiektu mota identifikatu du.

f) Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

i) Proiektua prestatzeko erabiliko den lan-gidoia egin du.

2. Tituluan ageri diren gaitasunekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak sartuz eta garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu du.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin du.

c) Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haren edukia identifikatu ditu.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta haien norainokoa identifikatu du.

e) Proiektua egiteko behar diren materialak eta langileak aurreikusi ditu.

f) Aurrekontu ekonomikoa egin du.

g) Proiektua abian jartzeko finantzaketa beharrak identifikatu ditu.

h) Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu ditu.

3. Proiektua nola gauzatu planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotutako dokumentazioa zehaztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jardueren sekuentzia zehaztu du, jarduerak inplementazio beharren arabera ordenatuz.

b) Jarduera bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu ditu.

c) Jarduerak egiteko behar diren baimenak identifikatu ditu.

d) Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu ditu.

e) Exekuzioak dituen arriskuak identifikatu ditu eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta behar diren baliabide eta ekipamenduak definitu ditu.

f) Materialen eta langileen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu ditu.

g) Inplementazioaren baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

h) Jarduerak gauzatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

4. Proiektuaren gauzatzearen jarraipen eta kontrolerako prozedurak definitzen ditu, erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

c) Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu du.

d) Baliabideek eta jarduerek izan ditzaketen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, haiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

f) Erabiltzaile edo bezeroen ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

g) Proiektuak baldintzen agiria baldin badu, hori beteko dela bermatzeko sistema ezarri du.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 0689.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Iraupena: 360 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta energia elektrikoa sistema fotovoltaikoak eta eolikoak erabiliz ekoiztu eta merkaturatzearekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduekin alderatu du.

c) Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota enpresa jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu ditu.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedapen bideen egokitasuna baloratu du.

2. Bere lanbide-jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutu eta justifikatu ditu:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion prestasuna eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

-Lanbide-jardueran arriskuei aurrea hartzeko beharrezkoak diren jarrerak.

-Lanbide-jardueraren kalitateari dagozkion jarrera eskakizunak.

-Lantaldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkikoei buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren ondo egitearen esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Arau eta prozedurak identifikatu ditu lana garatzean.

c) Lanbide-jardueran laneko arriskuei aurrea hartzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu ditu.

d) Banakako babes-ekipamenduak erabili ditu, lanbide-jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

e) Egindako jardueretan ingurumena errespetatzeko jarrera hartu du.

f) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe eduki du.

g) Esleitu zaion lanaren erantzukizuna bere gain hartu du eta jasotako jarraibideak interpretatu eta bete ditu.

h) Komunikazio eraginkorra izan da egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

i) Gainerako taldekideekin koordinaturik lan egin du, azaldu diren gorabehera garrantzitsuak jakinaraziz.

j) Norberaren jardueraren garrantzia eta zeregin aldaketetara egokitzeko beharra baloratu ditu.

k) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna hartu du lana garatzean.

3. Aurreproiektu batetik edo emandako baldintzetatik abiatuta instalazio eoliko eta fotovoltaikoen ezaugarriak aztertzen ditu, dagokion araudia aplikatuta:

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikatzekoa den araudia identifikatu du.

b) Instalazioen eskemak eta krokisak egin ditu.

c) Instalazioak osatzen dituzten ekipamenduak eta elementuak dimentsionatu ditu.

d) Ekipamendu eta osagarri homologatuak hautatu ditu.

e) Muntaketarako prozesu teknologikoa zehaztu du.

f) Instalazioen planoak eta eskemak marraztu ditu.

g) Instalazioen muntaketa planoak marraztu ditu, sinbologia eta eskala normalizatuak erabilita.

4. Parke eolikoen eta/edo eguzki-baratzeen muntaketa planifikatzen du, etapak ezarrita eta baliabideak banatuta, proiektuaren dokumentazio teknikotik abiatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eguzki-instalazioak edo instalazio fotovoltaikoak muntatzeko prozesuaren etapak identifikatu ditu.

b) Obra unitateak, giza baliabideak eta materialak ezarri ditu.

c) Laneko bitartekoak, ekipamenduak, tresnak, eta neurtzeko eta egiaztatzeko tresnak zehaztu ditu.

d) Ekipamenduei eta materialei buruz horniketa planak eta biltegiratzeko baldintzak garatu ditu.

e) Obra unitateetatik abiatuta, muntaketa kostuak balioetsi ditu.

f) Muntaketaren zehaztapen teknikoak eta proben protokoloak zehaztu ditu.

g) Instalazioen zerbitzu eta mantentze jarraibideen gidaliburuak landu ditu.

h) Arriskuei aurrea hartzeko araudia identifikatu du.

5. Parke eolikoetako eta eguzki-instalazio fotovoltaikoetako eragiketak gainbegiratzen ditu, horien prozesuetan laguntzen du eta enpresan ezarritako segurtasun- eta kalitate-protokoloak errespetatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa interpretatu du, eta elementuak, elementuen funtzioak eta elementu horiek instalazioen muntaketan duten antolamendua hartu du aintzat.

b) Instalazio eolikoetako edo fotovoltaikoetako oinarrizko eragiketak interpretatuta, beharrezko tresnak eta materialak hautatu ditu.

c) Ekipamenduek eta osagarriek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu du.

d) Kontrol-balioak gainbegiratu ditu.

e) Segurtasun planean zehaztutako banakako babes-elementuak erabili direla egiaztatu du.

f) Eragiketak kalitate sistemarako prozeduren arabera gauzatu ditu.

g) Ingurumena errespetatzeko irizpideen arabera jardun du.

6. Parke eolikoak eta eguzki-baratzeak abiarazi edo zerbitzuan jartzen ditu, eta haiek ikuskatu eta gauzatzen laguntzen du, ezarritako prozedurei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Parke eolikoak eta eguzki-baratzeak abian jartzeko plana interpretatu du.

b) Tresna eta erreminta egokiak hautatu ditu.

c) Instalazioetan kontrol eta segurtasuneko elementuen funtzionamendu-sekuentzia egiaztatu du.

d) Elementu eta ekipamenduak programatu, erregulatu eta kalibratu ditu, beren funtzionaltasun ezaugarrien arabera.

e) Parkeetako elementuen funtzionamendu-parametroak egiaztatu ditu.

f) Abiarazte egokirako behar diren eskuzko tresnak, tresna informatikoak eta erremintak erabili ditu.

g) Segurtasun eta kalitate arauak eta indarra duten erregelamenduak bete ditu.

h) Zerbitzuan jartzeko eskatutako dokumentazio tekniko-administratiboa bete du.

7. Parke eolikoetan eta eguzki-baratzeetan lehen mailako mantentze-lanak kontrolatzen ditu, eta horiek gauzatzen laguntzen du, programatutako helburuak betetzen direla egiaztatuta eta eskura dauden baliabideak optimizatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze mota identifikatu du.

a) Esku hartzeko prozesuak landu ditu eta mantentze programak interpretatu ditu.

b) Biltegiko izakinak egiaztatu ditu.

c) Beharrezko zereginak, denborak eta baliabideak zehaztu ditu.

d) Tresna eta erreminta egokiak hautatu ditu.

e) Funtzionaltasuna, argindar kontsumoak eta funtzionamendu parametroak egiaztatu ditu, besteak beste.

f) Elementu eta ekipamenduak doitu eta birprogramatu ditu.

g) Jardunen trazagarritasuna ziurtatzeko beharrezko dokumentazio teknikoa eguneratu du.

h) Eskatutako segurtasunaren eta kalitatearen arabera, eta ingurumena errespetatzeko irizpideei jarraituz egin ditu eragiketak.

i) Mantentze-lanak planifikatzeko aplikazio informatikoak erabili ditu.

8. Ekipamendu eta instalazioetan matxurak eta disfuntzioak konpontzen direla ikuskatzen du, horiek gauzatzen laguntzen du, eta mantentze-lan zuzentzaileen teknikak eta prozedurak aplikatzen direla ziurtatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-plana abiapuntu izanik antolatu ditu jardunak.

b) Matxura edo akatsen zantzuak identifikatu ditu, neurketak eginez eta instalazio edo ekipamenduaren funtzionaltasuna aztertuz.

c) Hipotesiak proposatu ditu matxuraren ustezko arrazoiei buruz eta instalazioan duten eraginari buruz.

d) Matxura aurkitu du, matxurak diagnostikatu eta bilatzeko berariazko prozedurei jarraituz.

e) Konponketa prozesua egiteko behar diren tresna eta erremintak aukeratu ditu.

f) Desmuntaketa egin du, ezarritako jarraibideei loturik, segurtasun eta kalitatez eta ingurumena errespetatuz.

g) Matxuratutako elementuak aldatu edo konpondu egin ditu.

h) Instalazioaren lehengo funtzionaltasun baldintzak berriz ezarri ditu.

i) Lan txukun eta garbia egin du, eta hitzartutako denborak errespetatu ditu egindako lanetan.

j) Mantentze programetan ezarritako dokumentazioa bete du.

Lanbide modulu honek lagundu egiten du titulu honetako gaitasunak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereizgarriak garatzen.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitateetan

0668 lanbide modulua: Zentraletako sistema elektrikoak (170 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0668-UF01 (NA)

Sistema elektrikoak I

60

0668-UF02 (NA)

Zirkuitu eta makina elektrikoak

50

0668-UF03(NA)

Sistema elektrikoak II

60

0671 lanbide modulua: Arrisku elektrikoen prebentzioa (60 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0671-UF01(NA)

Arrisku elektrikoa ebaluatu eta prebenitzea. Istripu eta larrialdietan jardutea.

20

0671-UF02(NA)

Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan egin beharreko lanetako erregelamenduzko protokoloak

20

0671-UF03(NA)

Prebentzio-ekipamendu eta -neurriak. Hautatu, erabili, ikuskatu eta mantentzea

20

0680 lanbide modulua: Energia berriztagarrien sistemak (130 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0680-UF01(NA)

Energia berriztagarrien oinarriak

20

0680-UF02(NA)

Eguzki-aprobetxamendu termikoko teknologiak

30

0680-UF03(NA)

Zentral minihidraulikoak. Itsasoaren energia

20

0680-UF04(NA)

Bioerregaiak. Biomasa. Energia geotermikoa

40

0680-UF05(NA)

Energia-auditoretzei eta energiaren kudeaketako sistemei buruzko sarrera

20

0681 lanbide modulua: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen konfigurazioa (130 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0681-UF01(NA)

Eguzki aukeren ebaluazioa eta eguzki-instalazioen aurreproiektuak

20

0681-UF02(NA)

Eguzki-instalazio fotovoltaikoen konfigurazioa eta kalkulua

60

0681-UF03(NA)

Eguzki-instalazio fotovoltaikoen irudikapena, memoriak, aurrekontuak eta tramitazioa

50

0638 lanbide modulua: Parke eolikoen muntaketa kudeatzea (250 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0683-UF01(NA)

Parke eolikoen ezaugarriak eta funtzionamendua

60

0683-UF02(NA)

Parke eolikoak muntatzea

50

0683-UF03(NA)

Aerosorgailuak muntatzea

50

0683-UF04(NA)

Potentzia txikiko instalazio eolikoak konfiguratzea

30

0683-UF05(NA)

Itsasoko eta lurreko parke eolikoak muntatu eta mantentzean dauden arriskuak ebaluatzea. Prebentzio-neurriak

20

0683-UF06(NA)

Segurtasun eta babes pertsonaleko ekipamenduak

20

0683-UF07(NA)

Larrialdiko eta lehen laguntzetako protokoloak

20

NA01 lanbide modulua: Ingelesa I (60 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

NA01-UF01

Ingelesa I

60

0688 lanbide modulua: Enpresa eta ekimena (60 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0688-UF01(NA)

Enpresa ekimena: negozio ideiak

20

0688-UF02(NA)

Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa

20

0688-UF03(NA)

Enpresa abian jartzea

20

0670 lanbide modulua: Telekontrola eta automatismoak. (190 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0670-UF01(NA)

Instrumentazioa eta eragiketak

30

0670-UF02(NA)

Ekipamendu elektrikoa eta elektronikoa. PLCak

40

0670-UF03(NA)

Industria-komunikazioak

30

0670-UF04(NA)

Scadak eta operadore panelak

30

0670-UF05(NA)

Erregulazioa eta kontrola

40

0670-UF06(NA)

Zaintza sistemak

20

0669 Lanbide modulua: Azpiestazio elektrikoak (150 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0669-UF01 (NA)

Azpiestazio elektrikoak. Ezaugarriak. Araudia

20

0669-UF02(NA)

Azpiestazioen proiektuak

30

0669-UF03(NA)

Muntatze-prozesua eta -planak

30

0669-UF04(NA)

Azpiestazioak zerbitzuan jartzea

30

0669-UF05(NA)

Azpiestazioen plangintza eta mantentze-eragiketak

40

0682 lanbide modulua: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntaketa kudeatzea (130 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0682-UF01(NA)

Instalazio fotovoltaikoen muntaketa planifikatzea

40

0682-UF02(NA)

Instalazio fotovoltaiko isolatuak eta sarera konektatutakoak muntatzea

50

0682-UF03(NA)

Eguzki-instalazio fotovoltaikoen plangintza eta mantentze-laneko eragiketak

40

0684 lanbide modulua: Parke eolikoak maneiatzea eta mantentzea (150 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0684-UF01(NA)

Parke eolikoetako aerosorgailuak abian jartzea eta kontrolatzea

60

0684-UF02(NA)

Instalazio eolikoen mantentze-lana planifikatzea

40

0684-UF03(NA)

Instalazio eolikoen mantentze-lana

50

0687 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa (90 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0687-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0687-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

40

0687-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken ebazpena

20

NA02 lanbide modulua: Ingelesa II (40 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

NA02-UF01

Ingelesa II

40

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Zentraletako sistema elektrikoak.

Kodea: 0668.

Iraupena: 170 ordu.

Prestakuntza unitatea: Sistema elektrikoak I.

Kodea: 0668 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Sistema elektrikoen ezaugarriak:

-Sistema elektrikoaren ezaugarriak. Sare elektrikoen motak.

-Sistema elektrikoaren deskribapena.

-Sortzeko azpisistemak. Garraiatzeko azpisistemak. Banatzeko azpisistemak.

-Banaketa-sareen osaera.

-Sistema elektriko baten elementuak. Azpiestazioa. Garraio-linea.

-Banaketa-linea. Transformazio-zentroa.

-Goi- eta erdi-tentsioko sinbologia elektrikoa.

-Banaketa-sareetako linea-motak. Airekoak eta lurpekoak.

-Banaketa-sareen konexio-motak.

-Behe-tentsioko sareetako eskema-motak, lur-konexioaren arabera.

Zentral elektrikoetan erabiltzen diren material elektrikoen eta magnetikoen sailkapena:

-Materialen funtsezko ezaugarriak. Material eroaleak. Indar elektrikoa. Coulomb-en legea. Ohm-en legea. Eroale metalikoetako korrontea.

-Lotura-instalazioetarako eta barneko instalazioetarako eroaleak. Material isolatzaileak.

-Lotura-instalazioetarako eta barneko instalazioetarako eroaleak.

-Izaera eta ezaugarriak.

-Energia elektrikoko lurpeko banaketa-sareetarako eroaleak.

-Kondentsadoreak. Ahalmena. Ezaugarriak.

-Isolagailuak. Funtzionalitatea eta erabilitako materialak.

-Material magnetikoak. Magnetismoaren kontzeptu orokorrak. Material ferromagnetikoen imanazio-kurba. Portaera magnetikoko motak. Histeresi-zikloa.

-Elektroimana. Motak.

Prestakuntza unitatea: Zirkuitu eta makina elektrikoak.

Kodea: 0668 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Instalazio elektriko trifasikoetako eta monofasikoetako zirkuituen kalkulua:

-Korronte alternoaren balio bereizgarriak. Oinarrizko hargailuen (erresistentzia, haril garbia eta kondentsadorea) portaera korronte alterno monofasikoan.

-Potentzia korronte alterno monofasikoan. Potentzia faktorea.

-Korronte alterno monofasikoko zirkuituen ebazpena.

-Sistema trifasikoak. Sorgailu trifasikoen konexioa. Potentzia sistema trifasikoetan.

-Sistema trifasiko orekatuak eta desorekatuak.

-Sistema trifasiko orekatuetako kalkulu bereizgarriak. Tentsio eta potentzia trifasikoak.

-Linea elektriko orekatuetako sekzioak kalkulatzea.

-Erregelamentazio elektrikoa. Behe-Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa.

-Goi Tentsioko Linea Elektrikoen Erregelamendua. Zentralen eta Transformazio-Zentroen Erregelamendua.

Makina elektriko birakarien eta estatikoen ezaugarri elektrikoak:

-Makina elektrikoen sailkapena. Makina birakariak. Makina estatikoak. Sorgailu elektrikoak.

-Sorgailu sinkronoaren osaera. Sorgailu asinkronoaren funtzionamendua. Korronte zuzeneko sorgailuaren funtzionamendua. Korronte zuzeneko sorgailuaren osaera.

-Alternadoreak. Alternadorearen funtzioak. Alternadorearen osaera.

-Motor elektrikoak. Motor elektrikoen funtzio orokorrak.

-Motor elektrikoen ezaugarri orokorrak. Korronte alternoko motorren funtzionamendua. Korronte alternoko motorren osaera.

-Makina birakarietako ezaugarrien plaka.

-Makina birakarien oinarrizko kalkuluak. Parea. Abiadura. Tentsioa.

-Intentsitatea.

-Transformadoreak. Transformadoreen eginkizunak. Transformadore motak. Transformadoreak eratzea.

-Transformadoreen oinarrizko kalkuluak. Tentsioa. Intentsitatea. Potentzia.

-Transformazio-erlazioa.

-Makinen elementu osagarriak. Abiagailuak. Abiadura-erregulagailuak.

-Korronte zuzeneko sorgailu elektrikoak abian jartzea.

-Alternadoreak abian jartzea. Motor elektrikoak abian jartzea.

Prestakuntza unitatea: Sistema elektrikoak II.

Kodea: 0668 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Tresneria eta babes elektrikoen ezaugarriak:

-Zentral elektrikoetako eta azpiestazioetako babes elektrikoen motak.

-Tresneriaren funtsezko arazoak.

-Eteteko gailuen motak.

-Zirkuitu-etengailu fusibleak.

-Zirkuitulaburreko korronteen oinarrizko kalkulua. Osagai asimetrikoak.

-Lurrerako zirkuitu monofasikoa. Faseen arteko zirkuitulaburra.

-Babesteko eta neurtzeko tresneria. Tximistorratza eta autobalbula.

-Zentraletako eta azpiestazioetako tresneriaren funtsezko magnitudeak.

-Neurtzeko tresneria. Neurketa-gelaxkak.

Babes-sistema osagarrien konfigurazioa:

-Babes-sistema osagarriak.

-Korronte alternoko zerbitzu osagarriak.

-Korronte zuzeneko zerbitzu osagarriak.

-Zerbitzu osagarrien eskemak.

-Zerbitzu osagarriek elikatzen dituzten zirkuituak.

-Zerbitzu osagarrien jarduna.

-Metagailuak.

-Artezgailuak.

Neurketa elektrikoak egitea:

-Neurketako erroreak. Metodologiak.

-Neurgailuen doitasuna.

-Neurtzeko tresna analogikoak eta digitalak. Osziloskopioa.

-Funtsezko neurri elektrikoak. Intentsitatearen neurria. Tentsioaren neurria. Potentziaren neurriak. Energia neurriak.

-Emaitzen interpretazioa. Begizko neurriak.

-Sare-analizagailuak.

Energia elektrikoaren kalitate-parametroen ezaugarriak:

-Energia elektrikoaren kalitateari lotutako araudia.

-Elikaduraren ezaugarriak behe- eta erdi-tentsioan.

-Energia elektrikoaren kalitatea. Hornitutako tentsioaren aldaketak.

-Tentsio-aldaketa azkarrak. Tentsio-hutsuneak.

-Kalitatea betetzeari buruzko erantzukizunak.

-Instalazio hartzaileek eragindako edo induzitutako asalduak.

-Energia elektrikoaren kalitate txarrak eragindako arazoak.

-Energia elektrikoaren kalitatea hobetzeko ekipamenduak.

Lanbide modulua: Arrisku elektrikoen prebentzioa.

Kodea: 0671.

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Arrisku elektrikoa ebaluatu eta prebenitzea. Istripu eta larrialdietan jardutea.

Kodea: 0671 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Korronte elektrikoak giza gorputzean dituen ondorio fisiologikoak ezaugarritzea:

-Ondorio elektrikoan eragina duten faktoreak: korronte mota, intentsitatea, kontaktuaren iraupena, gorputzean zeharreko ibilbidea, giza gorputzaren inpedantzia, tentsioa eta frekuentzia.

-Zuzeneko eta zeharkako kontaktuak.

-Talka elektrikoa eta arku elektrikoa.

-Korronte alternoa: pertzepzio-atalasea. Erreakzio-atalasea. Ez-askatzearen atalasea. Bentrikulu-fibrilazioaren atalasea.

-Zuzeneko ondorioak: bentrikulu-fibrilazioa, bihotzaren hutsegitea, asfixia, arnas-gelditzea, arranpak, muskulu-uzkurdurak, muskulu-tetanizazioa eta erredurak.

-Zeharkako ondorioak: objektuen aurkako kolpeak eta erortzeak.

-Albo-ondorioak. Goiztiarrak eta berankorrak. Garuneko kaltea, enbolia, tronboak, barneko erredurak, gangrenak, giltzurrunetako arazoak eta buru-nahasteak.

Tentsio elektrikoa dagoen lekuetako lanetan arriskuak ebaluatzea:

-Goi-tentsioa dagoen kasuetan arriskuak identifikatzea eta ebaluatzea.

-Jatorri mekanikoko arriskuak.

-Arrisku elektrikoak: eremu elektromagnetikoen eraginpean jartzea. Elektrizitate estatikoa.

-Suteak, eztandak eta detonazioak. Su-triangelua. Su-motak.

-Sute- eta eztanda-arriskuak.

-Ingurumen-arriskuak: gas-isurketak, indukzio magnetikoak. Hegaztien babesa.

-Lan-eremuekin lotzen diren arriskuak.

Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan egin beharreko lanetako larrialdiak:

-Larrialdi-plana. Esku hartzeko taldeak.

-Istripuak: elektrokuzioa, asfixia, arnas gelditzea. BAS jokabidea: istripua izan duena babestea. Istripua baloratzea.

-Lehen laguntzak istripu elektrikoetan: esku hartzeko oinarrizko irizpideak. Esku-hartzearen koordinazioa.

-Ebakuazio-planak. Esku hartzeko taldeak.

-Txostenak eta kalteen balorazioa.

-Komunikazio-sistemak.

Prestakuntza unitatea: Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan egin beharreko lanetako erregelamenduzko protokoloak.

Kodea: 0671 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Konexio eta deskonexio elektrikoko segurtasun protokoloak:

-Hornikuntza elektrikoaren motak.

-Instalazio bat tentsio elektrikorik gabe uzteko maniobrak: blokeatzeko mekanismoak.

-Hornikuntza eteteko eta hornikuntzarik ez dagoela egiaztatzeko prozedurak.

-Lur-konexioa eta zirkuitulaburra egitea.

-Tentsioa segurtasun-protokoloen arabera etetea eta birjartzea.

-Tentsioa birjartzeko maniobra seguruak.

-Araudi elektrikoa, segurtasunekoa eta ingurumenekoa. Urrezko bost arauak.

Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan egin beharreko lanetako segurtasun-protokoloak eta prebentzio-neurriak:

-Suteen prebentzioa, babesa eta itzaltzea.

-Zeharkako kontaktuen aurkako prebentzio-neurriak.

-Zuzeneko kontaktuen aurkako prebentzio-neurriak.

-Erdi-tentsioan lan egitea: ETko gelaxka aurrefabrikatuetan deskargatu eta energizatzea.

-Erdi-tentsioan lan egitea. Instalazioetatik hurbil egiten diren lanak. Lan egiteko prozedura eta metodoak.

-Egoera klimatologikoek segurtasun elektrikoan duten eragina.

-Maniobrak, neurketak, saiakuntzak eta egiaztapenak. Fusibleak aldatzea. Kableak, konektoreak eta terminalak.

-Segurtasun-planak.

-Ingurumen eragina. Ingurunerako isurketak, poluzioa eta berotegi-efektua.

Prestakuntza unitatea: Prebentzio-ekipamendu eta -neurriak. Hautatu, erabili, ikuskatu eta mantentzea.

Kodea: 0671 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Tentsio elektrikoa dagoen lekuetako lanetan segurtasun ekipamenduak sailkatzea:

-Banakako edo taldeko babes-ekipamenduak. Pantailak, estaldurak, zorroak, pintzak, proba-puntak, pertika isolatzaileak, aulkiak, alfonbrak, lan-plataformak, eskularruak, betaurrekoak, kaskoak, etab.

-Segurtasun-ekipamendu osagarriak: aulkiak, alfonbrak eta lur-konexio eramangarriak.

-Seinaleztatzeko sistemak: lan-eremua argitu eta prestatzea.

-Ekipamenduak hautatu, berraztertu eta mantentzea. Motak eta erabilera.

-Informazioa, prestakuntza eta sustapena: motibazio- eta kontzientziatze-ekintzak dituzten jardueren programak.

-Prebentzio-ekipamenduei buruzko araudia: dibulgazio-kartelak eta barneko arauak.

Lanbide modulua: Energia berriztagarrien sistemak.

Kodea: 0680.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Energia berriztagarrien oinarriak.

Kodea: 0680 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Energia berriztagarrien motak bereiztea:

-Lurraren energia-baliabideak.

-Espainiako energia-sistema. Jatorri fosileko lehen mailako energiaren eta berotegi-efektuko gasen emisioen taula. Espainiako energia-sistemako lehen mailako energien taula.

-Energia berriztagarriaren kontzeptuak. Motak.

-Balorazio energetikoaren kontzeptuak.

-Espainiar Estatuaren helburuak eta energia berriztagarrietarako laguntzak.

-Energiak ingurumenean duen eragina. Emisio nagusiak eta haien ondorioak: karbono-dioxidoa, nitrogeno-oxidoak, sufre-dioxidoa, ozonoa eta konposatu organiko hegazkorrak.

-Energia berriztagarrien aprobetxamenduaren egoera teknologikoari buruzko gaur egungo informazio garrantzitsua.

Hidrogenoaren ekoizpen, erabilera eta biltegiratze sistemen ebaluazioa:

-Hidrogenoari buruzko iritzi orokorrak.

-Ekoizteko moduak. Biomasaren bidez hidrogenoa sortzea.

-Eguzki-energiaren bidez hidrogenoa sortzea. Elektrolisi bidezko hidrogeno-ekoizpena.

-Tenperatura handiko hidrogeno-ekoizpen termokimikoa. Hidrogenoa biltegiratzeko moduak. Hidrogenoa ekoizteko kostuak.

-Erregai-pilen funtzionamendua.

-Hidrogenozko motorraren funtzionamendua.

-Hidrogenoaren energia-erabilera.

-Hidrogenoa erabiltzearen abantailak eta desabantailak.

Prestakuntza unitatea: Eguzki-aprobetxamendu termikoko teknologiak.

Kodea: 0680 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Eguzki-aprobetxamendu termikoko teknologien sailkapena:

-Energia berriztagarrien bidezko ekoizpen termikoko sistemen sailkapena. Eguzki-energia termiko/termoelektrikoaren jatorria.

-Eguzki-energia termikoa abiapuntu izanik, elektrizitatea, berokuntza eta aire girotua sortzea.

-Eguzki-energia pasiboa. Eguzki-energia aktiboa.

-Tenperatura txikiko eguzki-sistema termikoak.

-Tenperatura ertaineko eguzki-sistema termikoak.

-Tenperatura ertaineko eguzki-zentral termoelektrikoak. Eskemak.

-Tenperatura handiko eguzki-zentral termoelektrikoak. Eskemak.

-Osagai nagusiak.

-Elektrizitatea ekoizteko eguzki-energia termoelektrikoko instalazioen gaur egungo egoera.

-Eguzki-energia termikoa erabiltzearen kostuak.

-Beste energia-iturri batzuekiko konbinazioa.

Tenperatura txikiko eguzki-instalazio termikoak ezaugarritzea:

-Eguzki-instalazio termikoen konfigurazio motak. Eguzki-instalazio termiko baten atalak.

-Eguzki-instalazio termiko bat eratzen duten ekipamendu eta elementuen deskribapena: atzitzaileak, lehen mailako eta bigarren mailako zirkuitua, trukagailuak, metatzeko ontziak, espantsio-ontziak, zirkulazio ponpak, hoditeria, purgadoreak, kaudalimetroak, balbulak eta erregulatzeko elementuak.

-Instalazio termiko osagarriak eta babesekoak.

-Eguzki-instalazio termiko baten kalkulu prozesua. Osagaiak hautatzea.

-Kostuen zenbatespena, balorazio orokorra.

-Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko, zerbitzuan jartzeko, maneiatzeko eta mantentzeko oharrak eta zehaztapen orokorrak. Atzitzaileen ainguratze motak eta eraikinen estalduren egitura baldintzatzaileak. Eguzki-instalazio termikoak lurruneztapenaren aurka babesteko teknikak. Instalazioen eraginkortasuna. Ekoizpena neurtu eta erregistratzea. Erregelamenduaren araberako mantentze-eragiketak.

Prestakuntza unitatea: Zentral minihidraulikoak. Itsasoaren energia.

Kodea: 0680 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Zentral minihidraulikoen funtzionamenduaren ezaugarriak:

-Energia minihidraulikoaren jatorria.

-Energia minihidraulikoaren potentziala Espainian.

-Zentral hidraulikoen motak. Errekako ura erabiltzen duten zentralak. Urtegiko ura erabiltzen duten zentralak. Ur-ponpaketako zentralak. Ureztaketarako ubideetan integratutako zentralak. Edateko uraren hornidurarako hodietako zentralak.

-Energia minihidraulikoaren gaur egungo egoera eta erronka teknologikoak.

-Energia minihidraulikoa erabiltzearen kostuak.

-Iturri arrunten aurreko abantailak eta desabantailak.

-Energia minihidraulikoa erabiltzearen ondoriozko ingurumen-eragina.

Itsasoaren energia aprobetxatzeko sistemak katalogatzea:

-Olatuen energiaren jatorria.

-Ozeano baten energiaren espektroa, garapen osoan. Itsasoaren ohiko egoeraren uhinen gainjartzea.

-Olatuen energiaren potentziala.

-Kostaldeko edo kostatik hurbileko hargailuak sailkatzea.

-Kostaldetik kanpora kokatutako hargailuak.

-Olatuen energia erabiltzearen kostuak.

-Marea-energia. Marea-energiaren jatorria.

-Mareen energiaren potentziala. Kostuak.

-Estuarioetan eta dikeetan erabiltzen den teknologia.

-Itsas korronteetako turbinetan erabilitako teknologia.

-Marea-energia termikoa. Marea-energia termikoaren jatorria.

-Ziklo irekiko sistemak. Ziklo itxiko sistemak. Ziklo hibridoko sistemak.

-Marea-energia termikoko zentralen motak.

-Marea-energia termikoaren erabilerak. Kostuak.

Prestakuntza unitatea: Bioerregaiak. Biomasa. Energia geotermikoa.

Kodea: 0680 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Bioerregaiak erabiltzen dituzten ekoizpen-sistemak ebaluatzea:

-Bioerregaiak. Karburante fosilen alternatiba automozioan eta industrian.

-Biodieselaren ekoizpena. Biodieselaren erabilera eta ezaugarriak. Erronka teknologikoak. Lehengaiaren kostua murriztea. Glizerinarako merkatu alternatiboak bilatzea. Biodieselerako berariazko gehigarriak garatzea. Biodieselaren abantailak eta desabantailak.

-Biodiesel instalazioak, funtzionatzen ari direnak, egiten ari direnak eta proiektuan daudenak. Helburuak eta biodiesel-ekoizpena Espainian eta Europar Batasunean.

-Biodiesela erabiltzearen ondoriozko ingurumen-eragina.

-Biodieselaren emisioen konparazio-taula, diesel fosilarekin alderatuta.

-Ecotest ingurumen-balorazioa.

-Bioetanola erabiltzen dituzten ekoizpen-sistemak. Baliabidea azken energia transformatzeko mekanismoak. Bioetanola ekoizteko diagramak.

-Aurretratamendu-prozesuak. Fisikoak. Kimikoak. Biologikoak.

-Helburuak eta bioetanol-ekoizpena Espainian eta Europar Batasunean.

-Prozesu-teknologiak eta lehengai alternatiboak garatzea.

-Bioetanola ekoizteko dauden instalazioak. Helburuak eta bioetanol-ekoizpena Espainian eta Europar Batasunean.

-Erabilera-kostuak eta bioetanola laguntzeko neurriak. Bioetanola erabiltzearen abantailak eta desabantailak.

-Beste energia-iturri batzuekiko konbinazioa.

Biomasaren bidezko ekoizpen elektriko edo termikoko sistemen diskriminazioa:

-Energia biomasaren bidez sortzea. Biomasaren energiaren jatorria.

-Biomasa naturala. Hondakinen biomasa.

-Hiri-hondakin solidoak.

-Labore energetikoak. Labore tradizionalak.

-Biomasa-iturriak.

-Biomasaren energia aprobetxatzeko prozesuak.

-Hiri-hondakin solidoak. Hondakin horiek desagerrarazteko jardueren diagramak.

-Errausteko eta elektrizitatea lortzeko prozesuak. Zabortegiko gasa berreskuratzea. Lixibiatuak desagerraraztea.

-Erabilera-kostuak eta biomasa laguntzeko neurriak. Alde onak eta txarrak. Iturri arruntekiko konbinazioa.

-Biomasa erabiltzearen ondoriozko ingurumen-eragina.

Energia geotermikoa aprobetxatzeko sistemak baloratzea:

-Energia geotermikoaren jatorria.

-Elektrizitatea, berokuntza eta aire girotua sortzeko sistema geotermikoak.

-Sistema hidrotermikoak. Sistema geopresurizatuak. Harri lehor beroko sistemak.

-Hargailuak sailkatzea. Bilakaera historikoa.

-Funtzionamendu-eskemak.

-Zentralen osagaiak.

-Energia geotermikoaren ustiapenaren gaur egungo egoera eta erronka teknologikoak. Energia geotermikoa erabiltzearen kostuak. Alde onak eta txarrak.

-Iturri arruntekiko konbinazioa.

-Energia geotermikoa erabiltzearen ondoriozko ingurumen-eragina.

Prestakuntza unitatea: Energia-auditoretzei eta energiaren kudeaketako sistemei buruzko sarrera.

Kodea: 0680 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Energia-auditoretzak eta energiaren kudeaketako sistemak:

-Energia-hornidurak aztertzea. Energia elektrikoa. Erregaiak. Autoekoizpena eta beste iturri batzuk.

-Ekoizpen-prozesua aztertzea.

-Eraikinen portaera termikoa.

-Energia kontabilizatzea.

-Hobetzeko proposamenak.

-Auditoretzako txostena.

-Energiaren kudeaketako sistemaren eskakizunak.

-Energia-politika. Sistemaren helmena eta mugak definitzea.

-Energiaren kudeaketako sistema planifikatzea.

-Energiaren kudeaketako sistema ezarri eta erabiltzea. Baliabideak. Komunikazioa. Dokumentuak kontrolatzea.

-Energiaren kudeaketako sistema egiaztatzea.

-Energiaren kudeaketako sistema berrikustea.

Lanbide modulua: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen konfigurazioa.

Kodea: 0681.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Eguzki aukeren ebaluazioa eta eguzki-instalazioen aurreproiektuak.

Kodea: 0681- UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Eguzki-aukerak kalkulatzea eta eguzki-instalazioak ezartzea:

-Etxebizitza bateko energia beharrak.

-Energia kontsumoak. Elektrizitate kontsumoak, energia elektrikoa. Potentzia elektrikoa.

-Eguzki-instalazioak jartzeko faktoreak. Eguzkiko energia atzitzaile fotovoltaikoekin harrapatzerakoan, orientazioaren eta makurduraren itzaldura eta horren ondorioak aztertzea.

-Eguzkia, energia iturri gisa. Eguzki-erradiazioa. Batez besteko eguzkiko erradiazio ereduak hileko edo orduko.

-Zonalde bateko eguzki aukerak. Neurrien taulak eta sistemak. Datu meteorologikoak eskuratu eta estatistikoki tratatzea, hileko edo orduko batez besteko datu klimatikoak sortzeko. Orduko datuen fitxategi klimatikoak.

-Zonalde bateko eguzki aukerak zehazteko oinarrizko parametroak.

-Eguzki-instalazioen errendimenduari eragiten dioten klima aldagaiak. Intsolazioa, erradiazio globala eta inguruneko tenperatura.

-Kokalekuari eta orientazioari buruzko azterlan teknikoak, eguzki-instalazioak gauzatzeko.

-Eguzki-instalazioak aplikatzeko araudiak. Behe-Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa. Erakunde arauemaileen baldintza teknikoen agiriak, eguzki-instalazio fotovoltaikoei buruzkoak.

Eguzki-instalazioen aurreproiektuak lantzea:

-Eguzki-instalazio termikoa. Hura osatzen duten elementuak.

-Eguzki-instalazio termikoen motak.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoa.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoen motak.

-Eguzki-instalazio bati buruzko azterlan ekonomikoak eta finantzarioak.

-Eguzki-instalazioak aplikatzeko araudiak.

-Araubide berezian energia elektrikoaren ekoizle direnei buruzko araudia.

-Administrazio izapideak.

-Administrazioari buruzko dokumentazioa.

-Deialdiak.

-Laguntza finantzarioak.

Prestakuntza unitatea: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen konfigurazioa eta kalkulua.

Kodea: 0681- UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Eguzki-instalazio fotovoltaiko isolatuen konfigurazioa eta kalkulua:

-Oinarrizko kontzeptu eta magnitudeak.

-Zelula fotovoltaikoak. Sorgailu fotovoltaikoa.

-Metagailuak. Erregulagailuak. Inbertsoreak.

-Eguzki-instalazio fotovoltaiko isolatu baten eskemak.

-Eguzki-instalazio fotovoltaiko isolatu bat aztertzeko eta dimentsionatzeko datuak.

-Eguzki-instalazio fotovoltaiko isolatu bat eratzen duten ekipamendu eta elementuen deskribapena. Panelak, erregulagailuak, metagailuak, inbertsoreak. Korronte zuzeneko eta korronte alternoko hargailuak, babesak eta erregulazio-elementuak.

-Panelak homologatzeko saiakuntzak. Funtzionamenduaren aldagaiak eta parametroak.

-Eguzki-instalazio fotovoltaiko baten atalak.

-Eguzki-instalazio fotovoltaiko isolatu baten eskemak. Linea bakarreko eskemak. Berariazko sinbologia.

-Eguzki-instalazio fotovoltaiko isolatu bat kalkulatzeko prozesua.

-Funtzionamendu ezin hobeko beste instalazio batzuekiko konparazioa.

-Osagaien bateragarritasuna.

-Eguzki-instalazioen ekoizpenaren neurketa eta erregistroa.

-Ekoizpena aztertzea.

-Kostuak aztertzea. Hornikuntza.

Sarera konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoak konfiguratu eta kalkulatzea:

-Sarera konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaiko baten eskema.

-Berariazko sinbologia.

-Instalazioak sailkatzea tamaina eta kokalekua kontuan hartuz.

-Eguzki-baratzeak. Parke fotovoltaikoak. Instalazio txikiak.

-Sarera konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaiko isolatu bat aztertzeko eta dimentsionatzeko datuak. Kokalekua, azalera erabilgarria, baliabide ekonomikoak, indarreko araudiak, instalatu beharreko potentzia, besteak beste.

-Sarera konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaiko isolatu bat eratzen duten ekipamendu eta elementuen deskribapena. Panelak, inbertsoreak, kontagailuak, babesak, besteak beste.

-Sarera konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaiko bat kalkulatzeko prozesua.

-Funtzionamendu ezin hobeko beste instalazio batzuekiko konparazioa.

-Eguzki-instalazioen ekoizpenaren neurketa eta erregistroa.

-Ekoizpena aztertzea. Osagaien aldaketa.

-Kostuaren eta hornikuntzaren azterketa.

Eguzki-instalazio fotovoltaikoetako egiturak hautatzea:

-Material normalizatuak. Izendapena, sailkapena, propietate teknikoak eta kodetzea.

-Azaleko tratamenduak. Motak eta materialetan aldatzen dituzten propietateak.

-Materialen eta elementuen ezaugarri mekanikoak. Egituretan erabiltzen diren profil komertzialak.

-Materialen egituraren oinarrizko kontzeptuak. Estatika. Indarra, momentua. Indarren konposizioa eta deskonposizioa. Oreka. Grabitate-zentroa.

-Panel fotovoltaikoak kokatu eta ezartzeari buruzko funtsezko kontzeptuak. Motak. Ezaugarriak.

-Egitura finkoak. Egiturak zoruan, egiturak zutoinean.

-Ainguratze sistemak. Euskarriak. Ainguratzeko elementuak.

-Panelen ainguratze motak eta eraikinen estalduren egitura baldintzatzaileak.

-Egitura finkoak. Egiturak zoruan, egiturak zutoinean, egiturak fatxadetan eta egiturak estalki gainean.

-Ainguratze sistemak. Euskarriak. Ainguratzeko elementuak. Erabiltzen diren materialak. Aluminioa, burdina, altzairu herdoilgaitza, beira-zuntza, besteak beste.

-Egitura mugikorrak: eguzki-jarraitzailea.

-Eguzki-jarraipen motak: eguzki-garaieraren jarraipena, eguzki-azimutaren jarraipena. Ardatz inklinatu bakar bateko jarraipena eta bi ardatzeko jarraipena.

Barneko instalazio elektrikoak kalkulatzea:

-Etxebizitzen eta eraikinen barnealdeko instalazioen baldintza orokorrak. Berariazko jarraibide teknikoak.

-Erabilera publikoko eta/edo industria-erabilerako lokalen ezaugarri bereziak. Berariazko jarraibide teknikoak. Argiztagailuak. Barneko instalazioetako kargen aurreikuspena.

-Kanalizazio elektrikoak. Eroaleen sekzioen kalkulua.

-Ebakigailu eta babesgailuak.

-Lur-konexioko instalazioak.

Prestakuntza unitatea: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen irudikapena, memoriak, aurrekontuak eta tramitazioa.

Kodea: 0681- UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Eguzki-instalazio fotovoltaikoen irudikapen grafikoa:

-Krokizazioko kontzeptu aurreratuak eta perspektibak: diedrikoa eta isometrikoa. ISO arauak.

-Helburu orokorreko instalazio elektrikoetan aplikatutako sinbologia elektrikoa. Sinbologia elektrikoa eta elektronikoa, besteak beste.

-Instalazio fotovoltaikoak irudikatzeko beharrezkoa den sinbologia. Esku hartzen duten datuak.

-Zirkuitu elektrikoak eta elektronikoak irudikatzea. Linea bakarreko eta linea anitzeko eskemak. Eskema funtzionala, kableak jartzeko eta konektatzeko eskema.

-Eskema eta diagrama sinboliko funtzionalak. Instalazioen bloke-diagramak.

-Planoak. Mota ezberdinak.

-Ordenagailuz lagundutako marrazketa (CAD).

Eguzki-instalazio fotovoltaikoen dokumentazio teknikoa lantzea:

-Proiektuak. Dokumentuak eta zatiak. Aplikatu beharreko araudiak. Baldintza teknikoen agiriak.

-Memoria eta txosten teknikoak. Irizpide estrategikoak eta teknologikoak. Puntu kritikoak.

-Segurtasun eta babes gidaliburuak. Mantentze-lanen gidaliburua.

-Partiden definizioa. Materialen eta eskulanaren banakako prezioaren kontzeptua. Lana benetan gauzatzeko aurrekontuaren kontzeptua. Gastu orokorraren kontzeptua.

-Segurtasun teknikak. Arriskua. Definizioa eta identifikazioa. Arriskuen ebaluazioa. Neurriak hautatzea. Neurrien ezarpena. Banakako babes-ekipamenduak. Aplikatu beharreko arauak.

-Ingurumen babeserako teknikak. Ingurumen arloko legeria.

-Kalitatea. Sistemak, irizpideak eta kontrola. Arauak.

Diru-laguntzak lortzeko administrazio-dokumentazioa betetzea:

-Instalazioak baimentzeko administrazio-prozesuak. Estatuko prozesuak. Erkidegoetako prozesuak.

-Irtenbide teknikoei lotutako dokumentazio teknikoa. Proiektu teknikoa.

-Instalaziorako administrazio-dokumentuak. Informazioa eta aholkua bilatzea.

-Estatuko zein autonomia-erkidegoko diru-laguntza motak.

-Memoriak eta gainerako dokumentuak.

-Instalazioa baimentzea lortzeko aplikatu beharreko arauak. Instalazio agiria.

-Instalazioak amortizatzeko azterlana. Instalazio-kostuak. Amortizazio-kostuak. Energia-kalkuluak.

-Energia-kontsumoak baloratzea. Energiaren prezioa baloratzea.

Lanbide modulua: Parke eolikoen muntaketa kudeatzea.

Kodea: 0683.

Iraupena: 250 ordu.

Prestakuntza unitatea: Parke eolikoen ezaugarriak eta funtzionamendua.

Kodea: 0683 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Aprobetxamendu eolikoko sistemak. Meteorologia.

-Parke eolikoak. Osaera eta funtzionamendua.

-Energia eolikoko instalazio bat osatzen duten ekipamenduen eta elementuen zehaztapenak eta deskribapena.

-Aerosorgailu baten funtzionamenduaren printzipioa.

-Aerosorgailu motak.

-Aerosorgailuetako sorgailu elektrikoak.

-Frekuentzia-bihurgailuak.

-Potentzia transformadoreak.

-Energia husteko sistemak. Aireko eta lurpeko lineak.

-Europako, estatuko, eskualdeko eta udaleko esparruko aplikazio-araudia. Segurtasun-erregelamenduak eta ingurumen-araudia.

Prestakuntza unitatea: Parke eolikoak muntatzea.

Kodea: 0683 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Parke eolikoen muntaketa planifikatzea:

-Instalazio eolikoak konfiguratzea. Parke eoliko baten bideragarritasunari buruzko azterlana.

-Parke eolikoen proiektuen kontzeptua eta motak. Proiektuaren zatiak.

-Faseen diagramak, fluxugramak eta kronogramak.

-Irudikapeneko eta lagundutako diseinuko softwarea. CAD programak erabiltzea.

-Plano digitalizatuak bistaratu eta interpretatzea.

-Fitxategi grafikoekin egindako oinarrizko eragiketak.

-Instalazioen muntaketarako prozedurak finkatzeko metodoak.

Itsas parke eolikoak muntatzeko prozesuen ezaugarri bereziak:

-Itsas parke eolikoak. Kokatzea. Ingurumen-eragina.

-Lurreko parkeekiko diferentziak.

-Zimenduak, ainguraketa, oinarri-plataforma.

-Instalazioaren funtzionamendu orokorra eta konfigurazioa.

-Itsas parke eolikoak eta aerosorgailuak muntatzeko zehaztapen metodologikoak. Muntaketa antolatzea. Plangintza estrategikoko teknikak. Muntatzeko prozedurak. Mihiztatzeko, torlojutzeko eta berdintzeko (besteak beste) metodoak.

-Instalazioak optimizatzea. Instalazio eta ekipamenduen saiakuntzak.

-Itsas parkeetako instalazioen funtzionamenduko segurtasun-sistemak.

Prestakuntza unitatea: Aerosorgailuak muntatzea.

Kodea: 0683 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Parke eolikoetako hornikuntza-planak egitea:

-Hornikuntza-programa. Motak eta ezaugarriak.

-Kontrol logistikoa. Hornikuntza parke eolikoen muntaketan.

-Energia eolikoko instalazioen berezko ekipamenduen eskari, hornikuntza, biltegiratze eta obran jartzeko plana.

-Hornikuntza kudeatzea. Biltegi orokorra.

-Hornikuntzaren koordinazioa.

-Kalitate-plana instalazio eolikoen muntaketan. Hornikuntza-planen prozedurak finkatzeko metodoak. Aplikatu beharreko arauak: ISO9001:2000 eta EFQM.

-Segurtasun-plana instalazio eolikoen muntaketan.

-Lagundutako plangintzarako software informatikoa. Hornikuntzaren kudeaketa informatikoa.

Aerosorgailuak muntatzea:

-Parke eolikoa muntatu aurreko zereginak.

-Zimendatzea eta ainguratzea. Zimenduen kalkuluak. Ainguratzeen kalkuluak.

-Dorrea altxatzeko lanak.

-Nacelle-a obran jartzea.

-Errotorea, abatza eta palak muntatzeko teknikak.

-Orientazio- eta segurtasun-elementuak doitzeko lanak.

-Transformadorea instalatzea. Kableak eta babesak.

-Sortutako energiaren presentzia egiaztatzea.

Prestakuntza unitatea: Potentzia txikiko instalazio eolikoak konfiguratzea.

Kodea: 0683 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Instalazioak konfiguratzeko oinarrizko balioak. Beharrezko potentzia.

-Haizearen azterketa. Inguruaren azterketa. Eguraldia.

-Potentzia txikiko aerosorgailuen ezaugarri teknikoak. Motak.

-Bihurgailuaren ezaugarri teknikoak. Tentsio-erregulagailua. Elementu osagarriak.

-Energia elektrikoa biltegiratzeko sistema. Metagailu konbentzionaletako bateriak eta gel-bateriak.

-Instalazioen dimentsionamendua kalkulatzeko metodoak.

-Sarearekin konektatzeko sistemak. Sarearekiko konexio zuzena.

-Dokumentazio teknikoa. Katalogoak, baimenak, eta diru-laguntzak, besteak beste.

Prestakuntza unitatea: Itsasoko eta lurreko parke eolikoak muntatu eta mantentzean dauden arriskuak ebaluatzea. Prebentzio-neurriak.

Kodea: 0683 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Parke eolikoak muntatu eta mantentzean dauden lanbide-arriskuak eta prebentzio-neurriak ebaluatzea:

-Prozesu teknologikoak eta arriskuen identifikazioa.

-Instalazioetara sartzea. Gondoletara sartzea.

-Substantzia eta material arriskutsuak erabili, biltegiratu eta garraiatzearekin lotutako jatorri mekanikoko eta elektrikoko arriskuak.

-Hondakinen kudeaketa.

-Zarata eta bibrazioak kontrolatzea.

-Funtzionatzen ari den aerosorgailuarekin egindako maniobretan lanbide-arriskuak prebenitu eta kontrolatzea. Hutsegite arriskutsuak.

-Geldituta dagoen aerosorgailuarekin egindako maniobretan lanbide-arriskuak prebenitu eta kontrolatzea.

-Faktore meteorologikoak eta ingurumenekoak: ekaitzak, izotza eta elurra, lainoak, haizea. Haizearen mugen taulak. Tenperaturak: bero kolpea eta hipotermia.

-Segurtasun funtzioak aerosorgailuetan. Larrialdiko botoiak, errotorearen blokeoa, gehiegizko abiaduraren babesa, larrialdiko geldialdia.

-Makinen eta sorgailuen elkarreragina.

-Taldeko buruaren, langile kualifikatuaren eta langile baimenduaren zereginak.

Itsas parke eolikoen arriskuak ebaluatzea:

-Itsas parke eolikoetara iristearekin eta ebakuazioak egitearekin lotutako arriskuak.

-Segurtasun gomendioak. Itsasoko oinarrizko teknikak. Ebakuaziorako eta segurtasunerako itsas elementuak.

-Parke eolikoetako lanbide-jardueren arriskuak. Itsas parke eolikoa instalatzeko arriskuak. Kokalekuarekin lotzen diren arriskuak. Itsasoko kontrol erakundeak.

-Itsas parke eolikoa zerbitzuan jartzeko eta energizatzeko lanbide-arriskuak. Jarduteko protokoloak.

-Itsas parke eolikoa mantentzearen arriskuak eta segurtasun-jardunak. Berariazko segurtasun-planak.

-Itsas energia eolikoko instalazioetan dauden substantzia eta material arriskutsuen arriskuak. Ur-ingurunean dauden instalazioen arrisku elektrikoak.

-Itsas parke eolikoetako eta lotutako sistemetako arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko neurriak. Iragarpen eta informazio meteorologikoa. Nabigazioko segurtasuna. Itsasoko berariazko larrialdiak.

Prestakuntza unitatea: Segurtasun eta babes pertsonaleko ekipamenduak.

Kodea: 0683 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Parke eolikoak muntatzeko eta mantentzeko zereginetan erabili beharreko segurtasun eta babes pertsonaleko ekipamenduak erabiltzea:

-Banakako babes-ekipamenduen ezaugarriak. Berariazko laneko arropa eta oinetakoak. Sailkapena.

-Tentsio elektrikoa dagoen lekuetako segurtasun-ekipamenduaren ezaugarriak. Banakako eta taldeko babesa. Ekipamenduak erabili eta kontserbatzea.

-Igotzeko eta jaisteko segurtasun-ekipamenduen ezaugarriak. Arnesak, lotzeko elementuak eta mosketoiak: tipologia, erabilera eta kontserbazioa.

-Ekipamenduak erabiltzeko teknikak: ainguratze puntuak.

-Erortzeak kontrolatzeko segurtasun-ekipamenduen ezaugarriak. Motak eta erabilera. Larrialdiko jaitsigailu automatikoa.

-Telekomunikazioko haririk gabeko ekipamenduen ezaugarriak. Funtzionamendua eta erabilera. Irrati-komunikazioetako sistemak. Irrati-komunikazioetako ekipamenduen motak eta ezaugarriak. Aplikazioak.

-Instalazio eolikoei aplikatutako telekomunikazio-ekipamenduak.

-Seinaleak. Babes-eremuen mugapena. Egitekoak. Parke eolikoetako segurtasun-jardunak. Segurtasun elektrikoko eremuak. Sarbide libreko eremuak. Espazioak mugatzea.

-Segurtasun pertsonaleko ekipamenduen ikuskapen eta mantentze-lana. Erantzukizunak.

-Salbamendu-jaken ezaugarriak. Itsas parke eolikoen ikus-elementuak. Salbamendu-jaken erabilera. Motak. Ezaugarriak. Araudia.

Prestakuntza unitatea: Larrialdiko eta lehen laguntzetako protokoloak.

Kodea: 0683 - UF07 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Parke eolikoetan larrialdiko eta lehen laguntzetako protokoloak aplikatzea:

-Lurreko eta itsasoko parke eolikoetako larrialdi-plana. Itsas parkeetako berariazko protokoloak. Sartzeko errazak diren lurreko parkeetako protokoloak. Mendiko parkeetako protokoloak.

-Parke eolikoetako larrialdi-gailuak, ekipamenduak eta babes-neurriak. Oinarrizko babes-elementuak.

-Parke eolikoetako istripuen tipologia. Istripu elektrikoak. Ezaugarriak eta jardunak. Garaieratik erortzea: zintzilikatze-trauma. Harrapatuta geratzea.

-Istripuen aurrean edo harrapatuta geratzearekin, erorketekin, suteekin edo elektrokuzioekin (besteak beste) lotzen diren kontingentzien aurrean jarraitu beharreko jardunak. Osasun-larrialdiak: oinarrizko kontzeptuak.

-Bizkortzea. Hemorragiak etetea. Immobilizazioak eta hesgailuak. Bizkortzeko osasun-elementuak eta sendaketak.

-Parke eolikoetako lehen laguntzak.

-Suteak itzaltzeko simulakroetako jardun-teknikak. Kidego espezializatuekiko lankidetza.

-Aerosorgailuen eta parke eolikoen ebakuaziorako prozedurak.

-Parke eolikoetara iristeko eta ebakuazioak egiteko lur orotako ibilgailuak gidatzeko teknikak. Zoru zingiratsuetan gidatzea.

-Larrialdietako eta kalteen balorazioko berariazko araudia.

Laneko arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa:

-Laneko arriskuen prebentzioaren gaineko araudia, instalazio eolikoei buruz.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan. Arriskuaren kausak eta faktoreak.

-Banakako babes-ekipamenduak: ezaugarriak eta markatzea.

-Taldeko babesa: babeserako baliabideak eta ekipamenduak.

-Hondakinen kudeaketaren araudia. Kutsaduraren iturriak. Kudeatzaile baimenduak.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena.

Kodea: 0688.

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Enpresa ekimena: negozio-ideiak.

Kodea: 0688 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak energia berriztagarrien arloan.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, energia berriztagarrien arloko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-"Enpresaburu" kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Enpresa plana: negozioaren ideia energia berriztagarrien arloko enpresen esparruan.

-Energia berriztagarrien arloko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Energia berriztagarrien arloko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketing plana.

Prestakuntza unitatea: Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0688 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Ekoizpen-prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Energia berriztagarrien sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioaren azterketa.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: ekoizpen plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0688 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio izapideak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak, eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Energia berriztagarrien sektoreko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Lanbide modulua: Ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko "Ingelesa I" lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Telekontrola eta automatismoak.

Kodea: 0670.

Iraupena: 190 ordu.

Prestakuntza unitatea: Instrumentazioa eta eragiketak.

Kodea: 0670 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Energia elektrikoa sortzeko instalazioetan erabilitako instrumentazio eta neurketako elementuak ezaugarritzea:

-Tentsio eta intentsitate zuzen eta alternoko aldagai fisiko eta elektrikoetako transduktoreak. Sailkapena. Sailkapena, hainbat irizpide kontuan hartuta: tentsioa, intentsitate alternoa, intentsitate zuzena, tenperatura, presioa, emaria, maila, bira-abiadura, haizearen abiadura, posizio lineala eta angularra, bibrazioak, egituraren deformazioa, pH-a eta beste batzuk.

-Transduktoreen osaera eta funtzionamendua. Propietate bereizgarriak. Hainbat motatako transduktoreak neurketa-zentralekin konektatzea. Transduktoreak sortutako seinaleak identifikatzea.

-Gehieneko eta tarteko balioak eta balio eraginkorra kalkulatzea.

-Tentsio eta intentsitateko, potentzia aktiboko eta erreaktiboko, potentzia-faktoreko, frekuentziako eta faseko bat-bateko balioak abiapuntu izanik, sare elektrikoaren berezko aldagaietako balioak lortzea.

-Transduktoreetarako seinale-egokigailuak eta neurriak hartzeko zentralak. Seinalearen anplifikazioa. Digitalera bihurtzea. Seinalea neurketa-estaziora transmititzea.

Energia elektrikoa sortzeko instalazioetarako eragingailuak egiaztatzea eta muntatzea:

-Dena ala ezer ez gisako eragingailuak. Dena ala ezer ez gisako eragingailuen konexioa, instalazioa, funtzionamendua eta propietateak. Elektroimanak. Motor elektrikoak. Zuzena. Alternoa. Eragingailu pneumatikoak eta hidraulikoak.

-Eragingailu batzuen eta besteen indarra, parea eta eragin-abiadura kalkulatzea.

-Dena ala ezer ez gisako eragintzak, motorrak eta eragingailuak muntatzea.

-Kontrol proportzionaleko eragingailuak edo serbokontrolatuak. Lotutako zirkuitu elektronikoak. Kontrol proportzionaleko balbulak. Kontrol proportzionaleko eragingailuak konektatzea. Erantzuna egiaztatzea: kurba bereizgarriak. Sistema kalibratuak, erregulagailuak eta serbosistemak.

Ekipamendu elektrikoa eta elektronikoa kontrolatzea:

-Alternadorea doitzea. Alternadorearen atalen funtzioa.

-Eszitazioa doitzea. Eszitazioaren atalak. Kontrolerako parametroak.

-Zentralaren goi-tentsioko potentziako ekipamendu elektrikoak konfiguratzea. Etengailu orokorrak hautatzea. Kontrol-etengailuak hautatzea.

-Metagailuen doitzeak. Metagailuak konfiguratzea. Metagailuak konektatzea.

-Artezgailuen doitzeak. Artezgailu trinkoak. Artezgailuak konfiguratzea. Potentzia- eta seinale-parametroak.

-Zentral elektrikoetako megafonia-sistemak. Konfigurazioa eta doikuntzak.

-Zentraletako telefonia- eta komunikazio-sistemak. Arretak.

-Argiztapen instalazioen ezaugarri bereziak. Larrialdiko argiztapen-ekipamenduak. Arretak. Berariazko arauak.

Prestakuntza unitatea: Ekipamendu elektrikoa eta elektronikoa. PLCak.

Kodea: 0670 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Zentraletako kontrol-ekipamendu elektrikoa eta elektronikoa:

-Eskemak. Araudia.

-Frekuentzia-aldagailuak, sarerako konexioarekin edo gabe. Oinarrizko konfigurazio-parametroak. S/I moduluak. Potentzia-modulua. Kontrol-modulua. Korronte zuzeneko busa. Aldagailuen bateragarritasun elektromagnetikoa.

-Seinale bereizgarriak egiaztatzea. PWM kontrola. PWM kontrol baten seinale trifasikoa. Bektore-fluxuaren kontrola.

-Automata programagarriak (PLC) eta mikroprozesadoreetan eta mikrokontroladoreetan oinarritutako beste ekipamendu batzuk. S/I moduluak. Irteera analogikoak. Irteera digitalak. PLCa konektatzea. Komunikazioa. Sareko konexioak egitea.

-Programazioa. Programak egiaztatzea.

-Sarrera eta irteerako periferikoak eta txartelak. Aldagai digitalen berariazko moduluak. Aldagai analogikoen berariazko moduluak. Moduluen konexioak egitea. Sistemen arteko konexioak egitea.

-Funtzionamendu-parametroak eta alarmak konfiguratzea.

-Gizakiaren eta makinaren arteko elkarrizketa-ekipamenduak. Ukipen-pantailak. Konfiguratzea.

Prestakuntza unitatea: Industria-komunikazioak.

Kodea: 0670 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Zentraletako prozesu automatikoetako telekontrolerako transmisio eta komunikazio sistemak ezaugarritzea.

-Transmisio bideak. Kable koaxiala. Pare-kablea. PLC (power line communication). Zuntz optikoa. Eremu irrati-elektrikoa.

-Transmisio-bitartekoen propietateak. Ezaugarriak. Ezaugarri elektrikoak eta mekanikoak. Alde onak eta txarrak.

-Eremu-busak. Can busa. Modbus. Fieldbus. Profibus 485, 422 eta antzekoak. Ezaugarri teknikoak. Komunikazio-arauak.

-Transmisio sistemak. Ezaugarriak. Erabilera.

-Eremu-busen aplikazioak zentral elektrikoetan. Seinale irrati-elektrikoak eta irratidifusiozko seinaleak transmititzea.

-Azpiestazio elektrikoen kontrola. Eremu maila. Erreten maila. Kontrol maila.

-Sare lokala (LAN). Ethernet industria-sare baten deskribapena.

-Hardwarearen oinarrizko osagaiak. Softwarearen osagaiak. (Geruza-eredua). Sare lokal bat konfiguratzea.

-Hedadura zabaleko sareak (WAN) eta Internet. Osagaiak. Deskribapena. Motak.

-Konfigurazioa. DSL sistemak. Deskribapena. Modulazio sistemak.

-Sistema motak. ADSL. HDSL. SDSL.

-Zentral elektrikoetako telekontrol-teknikak. Zentral termikoen, eguzki-zentralen, zentral hidraulikoen eta eolikoen kontrola. Oinarrizko ezaugarriak.

Prestakuntza unitatea: Scadak eta operadore panelak.

Kodea: 0670 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

SCADA motako softwarea duten kontrol automatikoko aplikazioak erabiltzea:

-SCADA (Supervisory Control And Data Acquisition) aplikazioak. Softwarearen osagaiak. Azpiegitura eta Komunikazioa.

-SCADA softwarearen ezaugarriak. Editore grafikoa. Prozesuaren sinoptikoak. Prozesuaren moduluak. Datu-baseak. Joeren grafikoak. Alarmen kudeaketa. Arkitekturak. Monolitikoa. Banatua. Sarearen bitartez. Seinaleen tratamendua. Anplifikazioa. Laginketa.

-SCADA aplikazioetako interfaze grafikoak. Kontrol-panelen motak. Alarmen grafikoak. Prozesuen grafikoak eta kudeaketako grafikoak. Mantentze-lanetako eta matxurak detektatzeko grafikoak.

-Datuak eskuratzeko teknikak. Puntuak. Puntu motak. Objektuak.

-Objektu motak. Datuak urrutitik eskuratzea. Erregistro seinaleak eskuratzea.

-Energia elektrikoa sortzeko zentraletan aplikatzea. SCADA panelak zentral elektriko termikoetan, zentral eolikoetan eta zentral fotovoltaikoetan.

-Zentral elektrikoak SCADA sistema bidez simulatzeko teknikak. Sistemaren segurtasuna eta ahulguneak.

Prestakuntza unitatea: Erregulazioa eta kontrola.

Kodea: 0670 - UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Zentraletako prozesuetan aplikatzekoak diren instalazio automatizatuak konfiguratzea:

-Atzeraelikadura negatibo bidezko aldagai fisikoen kontrol-sistemak. Atzeraelikatutako kontrol-sistemen oinarrizko funtzionamendua. Bloke-eskema. Kontrol proportzional baten erantzun-kurba bereizgarriak.

-Kontrol proportzionala, integrala eta deribatiboa. Kontrol P Control I, Kontrol D. Doikuntzak. Funtsezko ezaugarriak. Zentral elektrikoetako sistemetan aplikatzea.

-Logika lausoko teknologian (fuzzy) oinarrituta ezarritako kontrol-sistema egokiak eta moldatzaileak. Sistemen funtzionamenduaren analisi konparatzailea, hainbat funtzionamendu-baldintzatan.

-Sistema automatikoak konfiguratzea, logika lausoko kontrola.

-Parke eolikoetako kontrol lokaleko jardunak. Kontrolerako parametro nagusiak. Parametrizatzea.

-Parke fotovoltaikoetako kontrol lokaleko jardunak. Parametro nagusiak.

-Zentral hidraulikoetako kontrol lokaleko jardunak simulatzea.

-Kontroleko elementuak. Zentral termikoetako kontrol lokaleko jardunak simulatzea. Kontroleko elementuak.

-Azpiestazio elektrikoetako kontrol eta maniobrako elementuak. Kontrolerako parametro nagusiak. Doikuntzak. Datuak bistaratzea.

Prestakuntza unitatea: Zaintza sistemak.

Kodea: 0670 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Segurtasun eta alarmako sistemak erabiliz sarrerak zaintzeko eta kontrolatzeko sareak egiaztatzea:

-Alarma-sistemak. Deskribapena eta funtzionamendua. Sarreren eta presentziaren kontrola. Motak. Ezaugarriak. Erabilera eta oinarrizko konfigurazioak.

-Alarmak eta sarrerak kontrolatzeko sistemak instalatzea. Alarma-sistemen funtzionamendua. Telebista-zirkuitu itxia. Zirkuituen eta seinaleen deskribapena. Telebista-zirkuitu itxi bat muntatzea. Eremuak telebista-zirkuitu itxien bidez zaintzea.

-IP kamerak. Funtzionamendua. Mota. Erabilera.

-IP kamerak instalatu eta konektatzea. Konfiguratzea.

-Erabiltzeko modua eta eremuak IP kamera bidez zaintzea. Ezaugarriak eta arretak.

-Telebista-zirkuitu itxiak instalatzea. Elementuak. Teknikak.

-Telebista-zirkuitu itxia duten sarbideen kontroleko instalazioak. Elementuak. Motak. Konfigurazioak.

-Internet bidezko kontrolaren segurtasuna. Enkriptatze-sistemak. Sarbideak Internet bidez kontrolatzeko sistemak.

Lanbide modulua: Azpiestazio elektrikoak.

Kodea: 0669.

Iraupena: 150 ordu.

Prestakuntza unitatea: Azpiestazio elektrikoak. Ezaugarriak. Araudia.

Kodea: 0669 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Azpiestazio elektrikoak ezaugarritzea:

-Azpiestazio elektrikoen oinarrizko ezaugarriak. Azpiestazioen motak eta konfigurazioak.

-Azpiestazio elektrikoen eginkizuna energia garraiatzeko sistemaren barnean.

-Osagai nagusiak. Barrak, ebakigailuak, transformadoreak, etengailuak.

-Erregelamentazio teknikoa eta segurtasunekoa.

-Aplikatzekoa den araudia. Goi Tentsioko Erregelamendua. BTEE. Zentral elektrikoen, azpiestazioen eta transformazio-zentroen erregelamendua.

Prestakuntza unitatea: Azpiestazioen proiektuak.

Kodea: 0669 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Azpiestazioen proiektuak interpretatzea:

-Azpiestazio elektrikoen proiektuak.

-Planoen irudikapen grafikoan aplikatu beharreko sinbologia teknikoa.

-Azpiestazio bat muntatzeko faseak.

-Azpiestazioei buruzko dokumentuak eta eskemak lantzea.

-Eskemak eta planoak CADen laguntzarekin interpretatzea.

-Azpiestazioen muntaketarekin lotzen diren dokumentu teknikoak eta administratiboak kudeatzea.

Prestakuntza unitatea: Muntatze-prozesua eta -planak.

Kodea: 0669 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Azpiestazioak muntatzeko prozesuak planifikatzea:

-Muntaketari aplikatutako proiektu teknikoa.

-Azpiestazio elektrikoen muntaketa planifikatzea.

-Azpiestazio elektrikoen muntaketari aplikatu beharreko araudia.

-Azpiestazioetako muntaketa-planaren faseak.

-Muntatzeko teknikak. Teinkatzea, mihiztatzea, nibelatzea, ainguratzea eta konexioak egitea.

-Azpiestazio elektrikoak muntatzeko giza baliabideak.

-Laneko segurtasun eta osasun plana.

Muntatzeko planak programatzea:

-Hornitzeko plana. Kontrol logistikoa.

-Azpiestazio elektrikoen berezko ekipamenduen eskari, hornikuntza, biltegiratze eta obran jartzeko plana.

-Muntaketarako ekipamenduak eta tresnak koordinatzea.

-Kalitate-plana azpiestazio elektrikoen muntaketan.

-Segurtasun-plana azpiestazio elektrikoen muntaketan.

-Lagundutako plangintzarako software informatikoa.

-Grafiko digitalizatuak bistaratu eta interpretatzea.

-Fitxategi informatikoekin egindako oinarrizko eragiketak.

Prestakuntza unitatea: Azpiestazioak zerbitzuan jartzea.

Kodea: 0669 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Azpiestazioetako instalazioak muntatzeko eta zerbitzuan jartzeko lanak gainbegiratzearen eta kontrolatzearen plangintza egitea:

-Azpiestazio baten elementu nagusiak muntatzea.

-Goi-tentsioko lineak muntatzeko prozedurak.

-Transformadoreak muntatzeko eta konektatzeko zereginak. Potentzia eta neurketako transformadoreak eta osagarriak.

-Barrak, konexioak eta lurreko sarea muntatzeko prozesua. Kalkulu mekanikoa eta elektrikoa.

-Erregulazio eta kontroleko ekipamenduak muntatzeko eragiketak.

-Azpiestazio baten muntaketa simulatzea.

Azpiestazioak muntatzean obra zibila zuinkatzea:

-Azpiestazioetako konfigurazioak eta obra motak.

-Azpiestazioen oinarrizko ekipamenduen kokalekua.

-Obra zibila.

-Azpiestazio elektriko baten oinarrizko osagaien kokalekua eta berariazko funtzioak.

-GIS teknologia. Oinarriak eta aplikazioak.

-Azpiestazio elektrikoen eskemak.

Prestakuntza unitatea: Azpiestazioen plangintza eta mantentze-eragiketak.

Kodea: 0669 - UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Mantentze-programak, baliabideak eta protokoloak planifikatzea:

-Azpiestazio elektrikoa mantentzearekin lotzen diren dokumentu teknikoak.

-Azpiestazioetako ekipamendu elektrikoen eta elektronikoen mantentze-lana.

-Azpiestazio elektriko bat osatzen duten elementuak mantentzeko beharra.

-Matxurak izan ditzaketen azpiestazio bateko puntu kritikoak.

-Azpiestazioetako matxurak. Kausa eta ondorio nagusiak. Matxurak detektatzea. Diagnostikatzeko prozedurak. Tentsio, intentsitate eta tenperaturako zuzeneko eta zeharkako neurriak.

-Mantentze-lan prebentiboa. Segurtasun-plana. Instalazioak deskarguan jartzea.

Apiestazioetako mantentze-lanak:

-Azpiestazio elektrikoen mantentze-lanari aplikatu beharreko araudia.

-Lehen mailako mantentze-lanaren mende dauden azpiestazio elektrikoko ekipamenduak.

-Azpiestazioetako instalazioetako eta ekipamenduetako deskargu-prozedurak.

-Kontroleko sistema elektrikoetako eta elektronikoetako berariazko mantentze-lanen faseak.

-Mantentze zuzentzailearen beharra.

-Azpiestazio bateko zerbitzua berrezartzea.

Azpiestazio elektrikoetako sistema, ekipamendu eta tresnetako funtsezko eragiketak egitea:

-Sistemetako eragiketa-teknikak. Ekipamenduetan lan egiteko teknikak.

-Hainbat motatako ekipamenduetan eragiteko segurtasun-eskakizunak. Jardun-prozesuetako berariazko segurtasun- eta prebentzio-teknikak.

-Azpiestazio elektrikoetako sistemetako jardunen sekuentzia. Ekipamenduetako jardun-sekuentziak.

-Sistemetako eragiketetan erabiltzen diren tresnak. Azpiestazioetako eragiketetan ohikoak diren tresnak eta ekipamenduak.

-Ekipamenduaren edo sistemen berezko dokumentazioa.

-Azpiestazioetan jarduteko prozesuetako lanbide-arriskuei eta segurtasunari buruzko berariazko arauak.

-Etengailuen gaineko eragiketak. Ebakigailuen gaineko eragiketak. Lur-hartuneen gaineko eragiketak. Instalazio eta ekipamenduetako eragiketa mekanikoak. Zirkuituetako eragiketa elektrikoak. Etengailuen gaineko berariazko maniobrak.

Lanbide modulua: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntaketa kudeatzea.

Kodea: 0682.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Instalazio fotovoltaikoen muntaketa planifikatzea.

Kodea: 0682 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Instalazio fotovoltaikoen motak:

-Sarera konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta eguzki-instalazio fotovoltaiko isolatuaren funtzionamendu orokorra eta konfigurazioa.

-Instalazioaren muntaketa antolatzeko beharrezko dokumentuak eta informazioa.

-Instalazio bat osatzen duten ekipamenduen eta elementuen zehaztapen teknikoak eta deskribapena.

-Sarera konektatutako instalazio fotovoltaikoak diseinatzea.

-Instalazio fotovoltaikoaren jarraipen-sistema diseinatzea.

-Aplikatu beharreko araudia. Saretik isolatutako eta sarera konektatutako instalazioetarako baldintza teknikoen agiriak.

Eguzki-instalazio fotovoltaikoetako ekipamenduak eta elementuak hautatzea:

-Muntaketarako beharrezko ekipamenduak eta elementuak hautatzea.

-Panel fotovoltaikoak hautatzea.

-Egiturak eta ainguratzea.

-Sinkronizazio, erregulazio eta kontrol elementuak.

-Energia metatzeko sistemak hautatzea.

-Instalazio fotovoltaikoetan erabilitako bihurgailu motak aukeratzea.

-Eguzki-jarraipeneko sistema aukeratzea.

Eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzeko dokumentazio teknikoa lantzea:

-Proiektu eta memoria teknikoak maneiatzea.

-Proiektua osatzen duten dokumentuak.

-Xehetasun-planoak eta multzoko planoak. Diagramak. Instalazioak zuinkatzeko prozedurak eta eragiketak.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoak irudikatzeko eta diseinatzeko softwarea maneiatzea.

-Planoak eta eskemak interpretatzea.

-Fitxategi grafikoekin egindako oinarrizko eragiketak.

Prestakuntza unitatea: Instalazio fotovoltaiko isolatuak eta sarera konektatutakoak muntatzea.

Kodea: 0682 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Eguzki-instalazio fotovoltaiko isolatuak muntatzea:

-Hartuneak eta babes orokorreko taulak.

-Eguzki-jarraipenerako motorizazioak eta sistema automatikoak.

-Modulu eta ijeztu motak.

-Sorgailu fotovoltaikoak elkartzeko sistemak eta konektatzeko moduak.

-Eguzki-sorgailuaren orientazio eta inklinazio egokia eta itzalen azterketa.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoei eusteko egiturak muntatzea.

-Estalki mota bakoitzerako egitura erresistenteak muntatzea.

-Arkitekturan eta hirian integratzea. Estetika eta teknika.

-Jarraipen-sistemen egiturak.

-Metatze-sistemak muntatzea.

Sarera konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzea:

-Sarean konektatutako instalazio fotovoltaikoa zuinkatzea.

-Sistema fotovoltaikoak sarera konektatzea.

-Hainbat teknologiatako euskarri-egitura mugikorrak muntatzea.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoetako zirkuitu eta ekipamendu elektrikoak muntatzea.

-Eguzki-jarraitzaileen zirkuitu eta ekipamendu elektriko eta elektronikoak muntatzea.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoetako azpisistemak elkarrekin konektatzea.

-Tarifikazio eta babeserako ekipamenduak muntatzea.

-Proba elektrikoak eta instalazio fotovoltaikoen doikuntzak.

-Funtzionamenduan jartzearekin zerikusia duen dokumentazio teknikoa.

-Muntatzeko erabilitako lanabes, tresna eta bitartekoak. Erabiltzeko teknikak.

-Eguzki-jarraipeneko sistemen ondoriozko arriskuak.

-Lan-eremuak markatzea.

Prestakuntza unitatea: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen plangintza eta mantentze-laneko eragiketak.

Kodea: 0682 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Eguzki-instalazio fotovoltaikoak mantentzeko plana lantzea:

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lana. Prozedurak eta eragiketak. Matxura kritikoak.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoetako mantentze-lan prebentiboa. Instalazioen mantentze-lanerako eragiketa mekanikoak eta elektrikoak.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lan zuzentzailea. Matxuren diagnostikoa. Eguzki-instalazioak abian jarri eta gelditzeko prozedurak.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lanerako programak.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lanean aplikatu beharreko araudia.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lanaren kalitatea.

-Mantentze-lanen gidaliburua. Gorabeheren liburuan erregistratzea.

Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lana gainbegiratzea:

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lana antolatzea.

-Mantentze-lanen plangintza eta programazioa. Mantentze planak.

-Beharren kalkulua. Kargen plangintza.

-Plangintzarako eta programaziorako dokumentazioa.

-Eguzki-instalazio termikoen mantentze-lanen kudeaketa ekonomikoa.

-Mantentze-lana optimizatzea.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lanak kudeatzea ordenagailuaren laguntzarekin.

-Dokumentazio ekonomikoa eta administratiboa mantentze-lanetan.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoen biltegia eta mantentze-lanetarako materialak. Stock-a kudeatzea.

-Erosketen kudeaketa eta biltegiratzea.

Laneko arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa:

-Laneko arriskuen prebentzioaren gaineko araudia, instalazio fotovoltaikoei buruz.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Banakako babes-ekipamenduak. Ezaugarriak eta erabilera-irizpideak. Taldeko babesa. Babeserako baliabideak eta ekipamenduak.

-Hondakinen kudeaketaren araudia.

Parke eolikoak maneiatzea eta mantentzea modulua.

Kodea: 0684.

Iraupena: 150 ordu.

Prestakuntza unitatea: Parke eolikoetako aerosorgailuak abian jartzea eta kontrolatzea.

Kodea: 0684 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Energia eolikoko instalazioak abian jartzeko prozesuak ezaugarritzea:

-Aerosorgailu motak. Aerosorgailuak sailkatzea, honako hauek kontuan hartuta: funtzionamenduaren printzipioa, errotorearen ardatzaren kokalekua, orientazioa, errotorearen palen kopurua, potentzia kontrolatzeko sistema.

-Aerosorgailuaren atalak. Dorrea. Nacelle-a. Errotorea.

-Aerosorgailu baten funtzionamenduaren printzipioa.

-Aerosorgailua abian jartzeko prozesuak. Segurtasuna.

-Ingurumena.

Abian jarri, erregulatu eta kontrolatzeko eragiketak egitea:

-Egiaztapen elektrikorako ekipamendu eta teknikak. Egiaztapen mekanikorako ekipamendu eta teknikak.

-Neurketetarako prozedura eta eragiketak.

-Instalazioa zerbitzuan jarri eta gelditzeko maniobrak. Segurtasun-prozedurak.

-Instalazioak tentsioan jartzeko protokoloak.

-Orientazio, galgatze eta pitch azpisistemak egiaztatzea.

-Kontrol motak.

-Erregulazio eta kontrol printzipioak.

-Aerosorgailuetako kontrol pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoko ohiko zirkuituak.

-Aldagai fisikoak neurtzea. Transduktoreak.

-Parke eolikoen abiaraztean eta eragiketan arriskuen prebentzioa aplikatzea.

Prestakuntza unitatea: Instalazio eolikoen mantentze-lana planifikatzea.

Kodea: 0684 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Energia eolikoko instalazioa mantentzeko plana lantzea:

-Mantentze-lanaren egitura. Funtzioa, helburuak, motak.

-Mantentzearen arloko enpresak. Antolamendu erak.

-Beren mantentze-lana duten industriak. Antolamendu erak. Berezko baliabideak eta kanpokoak.

-Mantentze-lanen prestaketa.

-Hornidurak: ordezko piezak eta kontsumigarriak.

-Mantentze-lana antolatzea.

-Diagnostikatu eta aurkitzeko teknikak.

-Ekipamendu eta osagaien mantentze-lana. Prozedurak eta bitartekoak.

-Mantentze-lanaren kudeaketa ekonomikoa.

-Mantentze-laneko biltegia antolatzea eta kudeatzea.

-Parke eolikoen mantentze-lanean arriskuen prebentzioa planifikatzea.

Energia eolikoko instalazioetan mantentze-lan prebentiboa eta zuzentzailea egiteko prozedurak definitzea:

-Mantentze-lanerako programa.

-Tresna informatikoak. Ordenagailuz lagundutako mantentzearen kudeaketa.

-Mantentze-lan prebentiboa planifikatu eta kudeatzea. Mantentze-planaren funtsezko atalak.

-Parametroen neurriak: Hartu eta erregistratzeko prozedurak. Erregistroen historikoak.

-Bibrazioen eta olioen analisi termografikoak.

-Bibrazioak monitorizatzeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Instalazio eolikoen mantentze-lana.

Kodea: 0684 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Energia eolikoko instalazioetan mantentze-lan prebentiboa egitea:

-Mantentze-lan prebentiboaren antolaketa: instalazio, sistema, makina eta osagaiei buruzko dokumentazio teknikoa.

-Lan eremua: lanak dorrean, nacelle-an eta errotorean (abatzean eta paletan). Egokitasuna.

-Matxuren tipologia.

-Ekipamenduak ordezteko eragiketak.

-Energia eolikoko instalazioen mantentze-lanetako eragiketa mekanikoak. Soldatzea. Hariztatzea. Elementuak lotzea eta doitzea.

-Zirkuituen mantentze-laneko eragiketa elektrikoak.

-Ohiko ekipamendu eta tresnak.

-Ekipamenduen eta instalazioen garbiketa: motak eta prozedurak.

-Ekipamenduen koipeztatzea: motak eta prozedurak.

-Sortutako dokumentazioa.

Energia eolikoko instalazioen mantentze-lan zuzentzailea egitea:

-Mantentze-lan zuzentzailearen motak: programatua eta programatu gabea.

-Energia eolikoko instalazioetako matxurak diagnostikatzea. Kausarik ohikoenak.

-Osagaien isolamendu mekaniko eta elektrikoko prozedurak.

-Instalazioetako osagaiak konpontzeko metodoak.

-Ekipamenduak eta osagaiak desmuntatzea eta konpontzea edo birjartzea.

-Ohiko ekipamendu eta tresnak.

-Instalazioa egiaztatzeko sistemak eta funtzionamenduan jartzeko prozedurak.

-Parke eolikoen mantentze-lanean arriskuen prebentzioa aplikatzea.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Kodea: 0687.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0687 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko loturaren balorazioa.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun eta ingurumen baldintzei, baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen laguntzetarako teknikak aplikatzeari buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0687 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikatu behar den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, telelana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken ebazpena.

Kodea: 0687 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.

-Tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde-lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide modulua: Ingelesa II.

Kodea: NA02.

Iraupena: 40 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko "Ingelesa II" lanbide moduluan ezarritakoarekin.

4. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

4. ERANSKINA

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN LANBIDE MODULUAK

UC1531-3: Azpiestazio elektrikoen muntaketa kudeatu eta gainbegiratzea.

UC1532-3: Azpiestazio elektrikoen jarduna eta mantentze-lanak kudeatu eta gainbegiratzea.

UC1533-2: Tokian jardutea eta azpiestazio elektrikoetako lehen mailako mantentze-lana egitea.

0669. Azpiestazio elektrikoak.

0670. Telekontrola eta automatismoak.

UC1531-3: Azpiestazio elektrikoen muntaketa kudeatu eta gainbegiratzea.

UC1530-2: Goi-tentsioko instalazio elektrikoetako arriskuak prebenitzea.

0671. Arrisku elektrikoen prebentzioa.

UC0842-3: Eguzki-instalazioen proiektuak bideragarriak diren erabakitzea.

UC0843-3: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen proiektuak garatzea.

0681. Eguzki-instalazio fotovoltaikoen konfigurazioa.

UC0844-3: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntaketa antolatu eta kontrolatzea.

UC0845-3: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lana antolatu eta kontrolatzea.

0682. Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntaketa kudeatzea.

0670 Telekontrola eta automatismoak.

UC0615-3: Energia eolikoko instalazioak muntatzeko proiektuak garatzea.

UC0618-2: Parke eolikoetako lanbide-arriskuak prebenitzea eta larrialdi kasuetan jardutea.

UC0619-2: Energia eolikoko instalazioak muntatzea eta mantentzea.

0683. Parke eolikoen muntaketa kudeatzea.

UC0616-3: Energia eolikoko instalazioak zerbitzuan jartzeko eta jarduteko lanak kudeatzea.

UC0617-3: Energia eolikoko instalazioen mantentze-lanak kudeatzea.

UC0618-2: Parke eolikoetako lanbide-arriskuak prebenitzea eta larrialdi kasuetan jardutea

0684. Parke eolikoak maneiatzea eta mantentzea.

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko.

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK

0669. Azpiestazio elektrikoak.

0670. Telekontrola eta automatismoak.

UC1531-3: Azpiestazio elektrikoen muntaketa kudeatu eta gainbegiratzea.

UC1532-3: Azpiestazio elektrikoen jarduna eta mantentze-lanak kudeatu eta gainbegiratzea.

UC1533-2: Tokian jardutea eta azpiestazio elektrikoetako lehen mailako mantentze-lana egitea.

0670 Telekontrola eta automatismoak.

0682 Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntaketa kudeatzea.

UC0844-3: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntaketa antolatu eta kontrolatzea.

UC0845-3: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lana antolatu eta kontrolatzea.

0671. Arrisku elektrikoen prebentzioa.

UC1531-3: Azpiestazio elektrikoen muntaketa kudeatu eta gainbegiratzea.

UC1530-2: Goi-tentsioko instalazio elektrikoetako arriskuak prebenitzea.

0681. Eguzki-instalazio fotovoltaikoen konfigurazioa.

UC0842-3: Eguzki-instalazioen proiektuak bideragarriak diren erabakitzea.

UC0843-3: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen proiektuak garatzea.

0682. Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntaketa kudeatzea.

UC0844-3: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntaketa antolatu eta kontrolatzea.

UC0845-3: Eguzki-instalazio fotovoltaikoen mantentze-lana antolatu eta kontrolatzea.

0683. Parke eolikoen muntaketa kudeatzea.

UC0615-3: Energia eolikoko instalazioak muntatzeko proiektuak garatzea.

UC0618-2: Parke eolikoetako lanbide-arriskuak prebenitzea eta larrialdi kasuetan jardutea.

UC0619-2: Energia eolikoko instalazioak muntatzea eta mantentzea.

0684. Parke eolikoak maneiatzea eta mantentzea.

UC0616-3: Energia eolikoko instalazioak zerbitzuan jartzeko eta jarduteko lanak kudeatzea.

UC0617-3: Energia eolikoko instalazioen mantentze-lanak kudeatzea.

UC0618-2: Parke eolikoetako lanbide-arriskuak prebenitzea eta larrialdi kasuetan jardutea.

5. ERANSKINA. IRAKASLEAK

5. ERANSKINA

A) Moduluak ematen dituzten irakasleak.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0668. Zentraletako sistema elektrikoak.

-Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak.

-Sistema Elektronikoak.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0669. Azpiestazio elektrikoak.

-Instalazio Elektroteknikoak.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0670. Telekontrola eta automatismoak.

-Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak.

-Sistema Elektronikoak.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0671. Arrisku elektrikoen prebentzioa.

-Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak.

-Sistema Elektronikoak.

-Energia Sistemen Antolaketa eta Proiektuak.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0680. Energia berriztagarrien sistemak.

-Energia Sistemen Antolaketa eta Proiektuak.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0681. Eguzki-instalazio fotovoltaikoen konfigurazioa.

-Instalazio Elektroteknikoak.

-Ekipamendu termikoak eta fluidoen ekipamenduak instalatu eta mantentzea.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0682. Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntaketa kudeatzea.

-Instalazio Elektroteknikoak.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0683. Parke eolikoen muntaketa kudeatzea.

-Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak.

-Energia Sistemen Antolaketa eta Proiektuak.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

-Irakasle espezialista.

0684. Parke eolikoak maneiatzea eta mantentzea.

-Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak.

-Energia Sistemen Antolaketa eta Proiektuak.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

-Irakasle espezialista.

0686. Energia berriztagarrien proiektua.

-Instalazio Elektroteknikoak.

-Ekipamendu termikoak eta fluidoen ekipamenduak instalatu eta mantentzea.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

-Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak.

-Sistema Elektronikoak.

-Energia Sistemen Antolaketa eta Proiektuak.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0687. Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

-Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0688. Enpresa eta ekimena.

-Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

NA01 Ingelesa I.

-Ingelesa.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

NA02 Ingelesa II.

-Ingelesa.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

-Enpresa Zientzietako diplomaduna.

-Lan Harremanetako diplomaduna.

-Gizarte Laneko diplomaduna.

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna.

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna.

Energia Sistemen Antolaketa eta Proiektuak.

-Industria ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Aeronautikako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Herri Lanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Ontzietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Meategietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Ontzietako Makinetako diplomaduna.

Sistema.

Elektronikoak.

Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak.

-Ontzietako Irrati-elektronikako diplomaduna.

-Aeronautikako ingeniari teknikoa, Aeronabigazioa espezialitatea.

-Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.

-Industria ingeniari teknikoa, Elektrizitatea espezialitatea, Industria Elektronika espezialitatea.

-Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN

TITULAZIOAK

0669. Azpiestazio elektrikoak.

0681. Eguzki-instalazio fotovoltaikoen konfigurazioa.

0682. Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntaketa kudeatzea.

0686. Energia berriztagarrien proiektua.

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

0668 Zentraletako sistema elektrikoak.

0670. Telekontrola eta automatismoak.

0671. Arrisku elektrikoen prebentzioa.

0680. Energia berriztagarrien sistemak.

0683. Parke eolikoen muntaketa kudeatzea.

0684. Parke eolikoak maneiatzea eta mantentzea.

0687. Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

0688. Enpresa eta ekimena.

NA01 Ingelesa I.

NA02 Ingelesa II.

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk.

6. ERANSKINA. LEKUAK

6. ERANSKINA

Irakaslekua:

Balio anitzeko gela

Gela teknikoa

Energia fotovoltaikoaren eta energia eolikoaren lantegia

Kontrol eta eragiketa lantegia

Sistema eoliko eta fotovoltaikoen kanpoko eremua

Iragarkiaren kodea: F1116815

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web