(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

220/2011 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 28KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN INSTALAZIO ELEKTROTEKNIKO ETA AUTOMATIZATUETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA Nota de Vigencia

BON N.º 245 - 14/12/2011



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK


  5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA


  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  7. ERANSKINA. LEKUAK


Zioen azalpena

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute Lanbide Heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza-sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, ekonomia iraunkorraren helburua hau izan behar dela ezartzen du: prestakuntza eskaintza ekoizpen sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara etengabe egokitzea, lanbide heziketako tituluak arin eguneratu eta moldatzeko sistema baten bitartez. Halaber, lege horrek azaltzen du hezkuntza administrazioak lanbide heziketako eskaintza dagokion lurralde eremuko gizartearen eta ekonomiaren beharrizanetara egokitzeko ekimenak hartu behar dituela. Beste alde batetik, lanbide heziketako erdi mailako edo goi mailako zikloetako ikasketetara sartzeko beharrezkoak diren eskakizunak aldatzen ditu.

Foru dekretu honen bitartez, Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2010 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek irailaren 10eko 1127/2011 Errege Dekretua garatzen du, Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2. Arau multzo honetan, ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen dutenak: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila, eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek, alegia, Eraikinen ingurunean instalazio elektrikoen muntaia eta mantentze-lanak kudeatu eta ikuskatzea, otsailaren 29ko 328/2008 Errege Dekretuak arautzen duena; Eraikinen inguruneko eta xede berezietako instalazio elektrikoen proiektuak garatzea, abuztuaren 24ko 1115/2007 Errege Dekretuak arautzen duena; Behe tentsioko eta kanpoko argiteriako sare elektrikoen muntaia eta mantentze-lanak kudeatu eta ikuskatzea, otsailaren 29ko 328/2008 Errege Dekretuak arautzen duena; eta abuztuaren 24ko 1115/2007 Errege Dekretuak arautzen duen Behe eta goi tentsioko sare elektrikoen proiektuak garatzea osatu gabeko kualifikazioak, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortzen ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, Nafarroarako elementu bereizgarriekin, tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3. Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopura (ECTS). Lehenengoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugigarritasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atala. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntzako jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4. Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek, prestakuntza eskaintza arruntetan irakaskuntza-ikaskuntzako jardueren antolaketa errazteaz gainera, bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5. Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioko gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6. Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, izan ere heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakasleku eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko irailaren 28ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Elektrizitatea eta Elektronika lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuak.

b) Maila: 3 - Goi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Elektrizitatea eta Elektronika.

e) Europako erreferentea: HNSN - 5b (hezkuntzaren nazioarteko sailkapen normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta haren prospektiba ere, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuko hezkuntza sisteman lanbide heziketaren antolaketa eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Prestakuntza ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatzen dira, Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikari titulua ezarri zuen eta beraren gutxieneko irakaskuntzak finkatu zituen irailaren 10eko 1127/2010 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharreko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukiek modulu horretako eduki guztiak bildu behar dituzte.

4. Prestakuntza unitateen ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bereko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen diren bitartean.

6. artikulua . Heziketa zikloan sartzeko bideak.

1. Foru dekretu honetan arautzen den hezkuntza zikloan sartzeko, Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

2. Zientziak eta Teknologia modalitateko batxilergoa ikasi duten ikasleek lehentasuna izanen dute heziketa ziklo honetan sartzeko, irailaren 10eko 1127/2010 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarri bezala.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

3. Irailaren 10eko 1127/2010 Errege Dekretuaren 14.3 artikuluaren arabera, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banatuak.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren (haren curriculuma Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Instalazio elektroteknikoetako goi mailako teknikariaren tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duen ekainaren 9ko 151/1997 Foru Dekretuan arautu da) babesean Instalazio elektroteknikoetako goi mailako teknikari tituluan ezarritako lanbide moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikari tituluan (haren egitura eta curriculuma foru dekretu honetan arautu dira) ezarritakoen arteko baliozkotzeak foru dekretu honen 4. eranskinean ageri dira.

2. Lanbide moduluen beste lanbide modulu, gaitasun unitate, Batxilergoko ikasgai eta goi mailako hezkuntzako ikasketekin dituen baliozkotzeei eta salbuespenei dagokienez, irailaren 10eko 1127/2010 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoari eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan agindutakoari helduko zaie.

9. artikulua . Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie, bidezkoa denaren arabera. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez aurrekoen baliokideak diren titulazioak, irakasleen espezialitate desberdinetarako, foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira.

3. Eskatzen diren titulazioak eta titulua osatzen duten lanbide moduluak emateko bete behar diren gainerako baldintzak, ikastetxe pribatuetako edo hezkuntzakoak ez diren administrazioen zentro publikoetako irakasleentzat, foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute, haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzako den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Irakaslekuetan altzari, ekipamendu eta lanerako tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Irakaslekuetan erabiltzen diren makina eta ekipamenduetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Hainbat ikasle taldek erabiltzen ahalko ditu irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituraz bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamendu, makina, eta abarrekoek ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko dute. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntza-emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen bilakaerak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Lehen Xedapen Gehigarria. Tituluaren baliokidetasunak.

1. Irailaren 10eko 1127/2010 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikari tituluak, zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen baita, eta jarraian aipatzen diren tituluek ondorio akademiko eta profesional berak sortuko dituzte:

a) Makina elektrikoetako teknikari espezialista, Elektrizitate eta Elektronikako adarra.

b) Instalazio eta linea elektrikoetako teknikari espezialista, Elektrizitate eta Elektronikako adarra.

c) Ontzigintza elektrizitateko teknikari espezialista, Elektrizitate eta Elektronikako adarra.

2. Halaber, Nafarroako Foru Komunitatean Instalazio elektroteknikoetako goi mailako teknikariaren tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duen ekainaren 24ko 151/1997 Foru Dekretuaren bidez araututako Instalazio elektroteknikoetako goi mailako teknikariaren tituluak ere foru dekretu honetan curriculuma arautzen zaion Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikariaren tituluak bezalako ondorio profesional eta akademikoak izanen ditu.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Beste lanbide trebakuntza batzuk.

1. Irailaren 10eko 1127/2010 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian araututakoaren arabera, tituluko lanbide moduluen multzoan ezarritako prestakuntzak Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoan (BTEE) eta haren jarraibide osagarrietan (JTO) eskatzen den jakintza maila Behe Tentsioko Banakako Kualifikazio Ziurtagiriaren parekoa dela bermatzen du, bai oinarrizko kategorian (IBTB) bai espezialistarenean (IBTE), abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuaren arabera.

2. Era berean, eta irailaren 10eko 1127/2010 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian araututakoaren arabera, foru dekretu honek tituluko lanbide moduluen multzoan ezarritako prestakuntzak Eraikinen barruan telekomunikazio-zerbitzuak sartzeko telekomunikazio azpiegitura komunen eta telekomunikazio-ekipamenduak eta -sistemak instalatzeko jardueraren erregelamenduaren kualifikazio teknikoan eskatzen den jakintza maila bermatzen du, A motako (telekomunikazio azpiegiturak eraikinetan edo eraikuntza multzoetan) instalazio motetan, apirilaren 4ko 401/2003 Errege Dekretuaren arabera.

3. "Lanerako prestakuntza eta orientazioa" moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, irailaren 10eko 1127/2010 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian ezarritakoarekin bat.

Xedapen Iragankor Bakarra. Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Ekainaren 9ko 151/1997 Foru Dekretuan ezarritako Instalazio elektroteknikoetako goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

1. Indarrik gabe utzi da ekainaren 9ko 151/1997 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Instalazio elektroteknikoetako goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehena. Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2011-2012 ikasturtean ezarriko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko irailaren 28an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion lanbide kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorra hauxe da: proiektuak garatzea eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren (REBT) esparruan instalazio elektroteknikoen muntaIa eta mantentze-lanak kudeatzea eta ikuskatzea. Halaber, dokumentazio teknikotik, zehaztapenetatik, arauditik eta ezarritako prozeduretatik abiatuta telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen mantentze-lanak ikuskatu behar dira, haien funtzionamendua, kalitatea, segurtasuna eta ingurumenaren kontserbazioa bermatzeko.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

ELE382-3: Eraikinen ingurunean instalazio elektrikoen muntaia eta mantentze-lanak kudeatu eta ikuskatzea, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC1180-3: Eraikinen inguruneko eta xede berezietako instalazio elektrikoak muntatzeko prozesuak antolatu eta kudeatzea.

-UC1181-3: Eraikinen inguruneko eta xede berezietako instalazio elektrikoak muntatzeko prozesuak ikuskatzea.

-UC1182-3: Eraikinen inguruneko eta xede berezietako instalazio elektrikoak mantentzeko prozesuak antolatu eta kudeatzea.

-UC1183-3: Eraikinen inguruneko eta xede berezietako instalazio elektrikoak mantentzeko prozesuak ikuskatzea.

ELE259-3: Eraikinen inguruneko eta xede berezietako instalazio elektrikoen proiektuak garatzea, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0829-3: Etxebizitza-eraikinen, industrien, bulegoen eta lokal publikoen ingurunean behe tentsioko instalazio elektrikoen proiektuak garatzea.

-UC0830-3: Ezaugarri berezietako lokaletan eta xede bereziak dituzten instalazioetan behe tentsioko instalazio elektrikoen proiektuak garatzea.

ELE385-3: Behe tentsioko eta kanpoko argiteriako sare elektrikoen muntaia eta mantentze-lanak kudeatu eta ikuskatzea (328/2008 Errege Dekretua, otsailaren 29koa), ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC1275-3: Behe tentsioko eta kanpoko argiteriako sare elektrikoen muntaia eta mantentze-lanak planifikatu eta kudeatzea.

-UC1276-3: Behe tentsioko eta kanpoko argiteriako sare elektrikoen muntaia ikuskatu eta egitea.

-UC1277-3: Behe tentsioko eta kanpoko argiteriako sare elektrikoen mantentze-lanak ikuskatu eta egitea.

Osatu gabeko lanbide kualifikazioa:

ELE260-3: Behe eta goi tentsioko sare elektrikoen proiektuak garatzea:

-UC0831-3: Behe tentsioko sare elektrikoen proiektuak garatzea.

-UC0833-3: Transformazio-zentroetako instalazio elektrikoen proiektuak garatzea.

-UC0834-3: Kanpoko argiteriako instalazioen proiektuak garatzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Instalazioen eta sistemen zehaztapenei buruzko txostena egitea, proiektu edo memoria teknikoak egiteko datuak lortuta.

2) Tresneria eta elementuen eta instalazioen ezaugarri teknikoak kalkulatzea, indarra duen araudia eta bezeroaren eskakizunak beteta.

3) Instalazioaren aurrekontua egitea, alderdi teknikoak eta ekonomikoak erkatuta bezeroari erantzun onena emateko.

4) Instalazioak eta sistemak konfiguratzea, zehaztapenen eta arauzko aginduen arabera.

5) Materialen eta tresneriaren hornikuntza eta biltegiratzea kudeatzea, logistika zehaztuta eta izakinak kontrolatuta.

6) Instalazioen eta sistemen muntaia eta probak planifikatzea, obraren dokumentazio teknikotik edo ezaugarrietatik abiatuta.

7) Instalazioen muntaia abiaraztea, muntaia programa eta obraren plan orokorra oinarri harturik.

8) Instalazioak muntatzeko prozesuak ikuskatzea, obraren baldintzetara egokitzen direla egiaztatuta eta haren aurrerapena kontrolatuta, enpresaren helburuak betetzeko asmoz.

9) Mantentze-lanak planifikatzea, arauditik, instalazioaren baldintzetatik eta fabrikatzaileen gomendioetatik abiatuta.

10) Instalazioak mantentzeko prozesuak ikuskatzea, denborak eta emaitzen kalitatea kontrolatuta.

11) Instalazioak zerbitzuan jartzea, eskakizunak betetzen direla ikuskatuta eta kalitate eta segurtasun baldintzak ziurtatuta.

12) Lanaren eta norberaren egoera berrietara egokitzea, eta horretarako, norberaren lanbide inguruneari dagozkion ezagutza zientifiko, tekniko eta teknologikoak eguneratuta edukitzea, prestakuntza eta bizitzan zehar eskura dauden ikaskuntza baliabideak kudeatzea, eta informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzea.

13) Egoerak, arazoak edo gorabeherak ebaztea, eta horretarako ekimena eta autonomia baliatzea bere gaitasunaren eremuan, sormena eta berritzeko eta hobetzeko gogoa erakutsiz, bai norberaren lanean, bai taldeko kideen lanean.

14) Lantaldeak antolatu eta koordinatzea, lanaren garapena gainbegiratzea, arduraz, harreman errazak mantenduz eta lidergoa norberaren gain hartuz, eta egon daitezkeen taldeko gatazketan konponbideak emanez.

15) Lankideekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea. Horretarako komunikazio bide eraginkorrak erabiltzea, informazio edo ezagutza egokiak transmititzea, eta bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatzea.

16) Norberaren lana zein taldearena egitean ingurune seguruak sortzea. Horretarako, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea, araudiak ezartzen duenaren eta enpresaren helburuen arabera.

17) Produkzio prozesuen edo zerbitzuak emateko prozesuen barnean dauden lanbide jardueretan kalitatearen kudeaketari, irisgarritasun unibertsalari eta guztientzako diseinuari erantzuteko prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea.

18) Enpresa txiki baten sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide jardueran ekimena izatea, gizarte erantzukizun senarekin.

19) Jarduera profesionaletik ondorioztatzen diren eskubideak gauzatzea eta betebeharrak betetzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Profesional honek proiektuak garatu, eraikinen inguruneko eta xede berezietako instalazio elektrikoen muntaia eta mantentze-lanak kudeatu eta ikuskatu, sistema domotikoak eta immotikoak instalatu, eraikinetan telekomunikazio azpiegiturak garatu, behe tentsioko sare elektrikoak instalatu eta sistema automatizatuak ezartzen dituzten enpresetan (gehienbat, enpresa pribatuak) lan egiten du, norberaren kontura zein inoren kontura.

Hauexek dira jarduera eta lanpostu aipagarrienak:

-Proiektu elektroteknikoen teknikaria.

-Proiektugile elektroteknikoa.

-Etxebizitza eta eraikinetarako behe tentsioko elektrifikazio instalazioen proiektugilea.

-Lokal berezietarako behe tentsioko elektrifikazio instalazioen proiektugilea.

-Kanpoko argiteriako instalazioen proiektugilea.

-Erdi tentsioko eta transformazio-zentroetako energia elektrikoa banatzeko linea elektrikoen proiektugilea.

-Etxebizitza eta eraikinetarako antena eta telefonia instalazioen proiektugilea.

-Eraikinetarako behe tentsioko instalazio elektroteknikoen koordinatzaile teknikoa.

-Tresneria eta instalazio elektroteknikoak eta automatizatuak ikuskatu, egiaztatu eta kontrolatzeko teknikaria.

-Kanpoko argiteriako instalazioak ikuskatzeko teknikaria.

-Instalazio elektroteknikoetako obraren langileburua.

-Eraikinetarako behe tentsioaren instalatzaileen taldeburua.

-Behe tentsioko eta kanpoko argiteriako sare elektrikoen koordinatzaile teknikoa.

-Behe tentsioko banaketako eta kanpoko argiteriako sare elektrikoen tresneria ikuskatu, egiaztatu eta kontrolatzeko teknikaria.

-Behe tentsioko banaketako eta kanpoko argiteriako sare elektrikoen langileburua.

-Behe tentsioko banaketako eta kanpoko argiteriako sare elektrikoen arduraduna.

-Behe tentsioko banaketako eta kanpoko argiteriako sare elektrikoen instalatzaileen taldeburua.

-Banaketako eta kanpoko argiteriako instalazio elektrikoak mantentzeko kudeatzailea.

b) Nafarroako lurralde ingurunea.

Instalazio elektriko eta automatikoen sektoreak Espainiako lurralde guztietan ezaugarri berak ditu, gehienbat Estatuko legeriak arautzen duelako, besteak beste Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoak eta Eraikuntzaren Kode Teknikoak, bakoitzak bere errege dekretuaren esparruan.

Nolanahi ere, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio, bere eskumenen eremuan, behe tentsioaren enpresa instalatzaileak denbora mugarik gabe gaitzea. Nafarroako administrazio eskudunak behe tentsioko instalazio elektrikoekin zerikusia duten beste alderdi batzuk ere arautzen ditu, hala nola haiek erregistratu, inskribatu eta ikuskatzeko baldintzak; eta behar diren memoria teknikoak egiteko eredua ezartzen du, besteak beste.

Estrategikotzat jotzen diren instalazioetarako laguntzak eta diru-laguntzak ere -adibidez, energia berriztagarrien instalazioak- Nafarroan kudeatzen dira.

Telekomunikazio instalazioetan Telekomunikazio azpiegitura komunen araudiak (TAK) "etxe digitala" deritzonaren hedadura handiagoa sustatzen du, hurrengo urteetan neurri handiagoan ezarriko dela aurreikusten baita. Bertan honako hauek sartzen dira: kable bidezko eta hari gabeko mota guztietako komunikazioak, aisia zerbitzuak, ikus-entzunezkoak, segurtasuna eta energia eraginkortasunaren aplikazioak. Horiek guztiak eta domotikaren eta immotikaren arloan dauden aurrerapenak sektoreko enpresetan neurri handian ezarritako apustua izanen dira.

Ildo horretatik, Nafarroako Foru Komunitatean informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak eskuratzeko aukera ematen duten sare eta sistemen ezarpen unibertsala bultzatzen ari da, eta teknologia horiek enpresetan, etxeetan eta administrazio publikoetan ere bultzatzen ari dira. Horretarako, azken urteetan Informazioaren Gizartea eta Telekomunikazioak Sustatzeko Planak abian jarri dira.

c) Prospektiba.

Titulu honen lanbide profilaren bilakaera, hirugarren sektorearen barnean, hurrengoari lotutako gaitasunerantz abiatzen da: instalazioak ustiatzeko eta erabiltzeko eta ingurumena kontserbatzeko energia eraginkortasuneko eta segurtasuneko eskakizun handiagoetara egokitzen diren diseinua eta instalazioa, energia berriztagarriak erabiliz eta hondakinak kudeatuz.

Bilakaera teknologikoari esker, instalazio elektroteknikoetan zerbitzu, eraginkortasun eta segurtasun hobeak dituzten materialak eta tresneria moldatzen dira, eta gero eta instalazio automatizatu gehiago eskatzen dira etxebizitza, eraikin eta industrietarako, eguzki instalazio fotovoltaikoak eta telekomunikazio azpiegiturak etxebizitza-eraikinetan eta hirugarren sektoreko eraikinetan.

Sektoreko enpresen antolamendu egiturak honako ezaugarriak ditu, gaur egun: alde batetik, talde-lana eta, beste aldetik, eginkizun eta erantzukizunetarako norbait eskuordetzea, baliabideen kudeaketa, prozesuen programazio eta ikuskapen, eta kalitate eta segurtasun planen jarraipenaren arloetan.

Profesional horrek balio anitzeko profila izan behar du, aldaketetara moldatzeko gai dena, autonomia maila handia daukana, eta erabakiak hartzeko, taldeka lan egiteko eta beste sektore batzuetako instalatzaileekin koordinatzeko gaitasuna daukana.

Arau eta erregelamenduen aldaketetara moldatu beharrak kalitatea eta segurtasuna kudeatzeko sistema integratuetarantz bultzatzen du eboluzioa, eta uste izatekoa da hondakin elektrikoak kudeatzeko arauditik eratorritako protokoloak sortuko direla.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Instalazioen eta sistemen ezaugarriak identifikatzea, eskemak aztertu, eta katalogoak eta arauzko jarraibideak kontsultatu ondoren, zehaztapenen txostena egiteko.

b) Sistema elektroteknikoak aztertzea, legeak eta teoremak aplikatuta, haien ezaugarriak kalkulatzeko.

c) Obra unitateak eta horien kopurua zehaztea, planoak eta eskemak interpretatu ondoren, aurrekontua egiteko.

d) Instalazioaren obra unitateen kostuak balioestea, baremoak eta unitateko prezioak aplikatuta, aurrekontua egiteko.

e) Sistemen eta instalazioen tresneria eta elementuak hautatzea, kalkuluetatik abiatuta eta merkataritza katalogoak erabilita, instalazioak konfiguratzeko.

f) Trazadura orokorren eta eskema elektrikoen planoak marraztea, lagundutako diseinuko programa informatikoak erabilita, instalazioak eta sistemak konfiguratzeko.

g) Biltegiko kontrol teknikak aplikatzea, programa informatikoak erabilita, hornidura kudeatzeko.

h) Obra garatzeko faseak eta jarduerak identifikatzea, dokumentazioa kontsultatu eta beharrezko baliabideak zehaztu ondoren, muntaia eta probak planifikatzeko.

i) Instalazioa zuinkatzea, planoak eta eskemak, eta instalazioaren balizko baldintzak kontuan izanda, ezarpena egiteko.

j) Muntaiaren beharrei erantzun ahal izateko giza baliabideak eta materialak identifikatzea, ezarpena egiteko.

k) Instalazioak, sistemak eta horien elementuak muntatzeko prozesuak gauzatzea, teknikak aplikatuta eta planoak interpretatuta, muntaia ikuskatzeko.

l) Alderdi teknikoak eta arauzkoak egiaztatzea, esku-hartzeen kalitatea eta horien aurrerabidea kontrolatuta, muntaia prozesuak ikuskatzeko.

m) Eragiketa prozedurak eta esku-hartzeen sekuentzia zehaztea, tresneriaren eta baliabideen informazio teknikoa aztertu ondoren, mantentze-lanak planifikatzeko.

n) Instalazioetan eta tresnerian disfuntzioak edo matxurak diagnostikatzea, antzemandako sintomak egiaztatuta, mantentze-lanak ikuskatzeko.

ñ) Sistemetan eta instalazioetan mantentze teknikak aplikatzea, tresna eta erreminta egokiak erabilita, mantentze prozesuak gauzatzeko.

o) Funtzionamendu eta segurtasun probak egitea, tresneria eta elementuak doituta, instalazioak zerbitzuan jartzeko.

p) Sektorearen bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolamendukoarekin eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin lotutako ikaskuntza aukerak eta baliabideak aztertu eta erabiltzea, eguneratzeko gogoari eusteko, eta lanaren eta norberaren egoera berrietara egokitzeko.

q) Sormena eta berrikuntza gogoa garatzea, lanaren antolamenduan eta prozesuetan, eta norberaren bizitzan sortzen diren erronkei erantzuteko.

r) Erabakiak oinarrituta hartzea, zerikusia duten aldagaiak aztertuta, hainbat esparrutako jakintzak bilduta, eta horietan erratzeko arriskuak eta aukera onartuta, mota orotako egoerei, arazoei eta gorabeherei aurrea hartu eta horiek ebazteko.

s) Talde-laneko testuinguruetan lidergo, motibazio, gainbegiratze eta komunikazioko teknikak garatzea, lantaldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko.

t) Komunikazio estrategiak eta teknikak aplikatzea, zabaldu beharreko edukietara, helburura eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta, komunikazio prozesuetan eragingarritasuna ziurtatzeko.

u) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen babeseko egoerak ebaluatzea, eta prebentzio neurri pertsonalak eta kolektiboak proposatu eta aplikatzea, lan prozesuetan aplikatu beharreko araudiaren arabera, ingurune seguruak ziurtatzeko.

v) Irisgarritasun unibertsalari eta guztientzako diseinuari erantzuteko beharrezko lanbide ekintzak identifikatu eta proposatzea.

w) Ikasteko prozesuan egindako lanetan eta jardueretan kalitate parametroak identifikatu eta aplikatzea, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura balioesteko, eta kalitate kudeaketako prozedurak gainbegiratzeko eta hobetzeko gai izateko.

x) Enpresa sorkuntzaren, enpresaren eta ekimen profesionalaren prozedurak erabiltzea enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

y) Gizarteko eragile aktiboa den aldetik dituen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, eta herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lan arlokoak arautzen dituen lege esparrua kontuan izatea.

B) Lanbide moduluak

a) izena, iraupena eta sekuentziazioa Nota de Vigencia.

Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

KLASEAK ASTEAN

KURTSOA

0518

Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak

190

6

1.

0519

Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa

100

3

1.

0520

Sistema eta zirkuitu elektrikoak

190

6

1.

0523

Instalazio domotiko eta automatikoen konfigurazioa

190

6

1.

0524

Instalazio elektrikoen konfigurazioa

130

4

1.

0602

Instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko kudeaketa

100

3

1.

NA01(1)

Ingelesa I

60

2

1.

0517

Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetako prozesuak

150

7

2.

0521

Instalazio domotiko eta automatikoetako teknikak eta prozesuak

220

10

2.

0522

Sare elektrikoen eta transformazio-zentroen garapena

150

7

2.

0527

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

70

3

2.

0528

Enpresa eta ekimen sortzailea

70

3

2.

0526

Sistema elektrotekniko eta automatizatuen proiektua

30

Enpresaren ordutegian

2.

0529

Lantokiko prestakuntza

350

Enpresaren ordutegian

2.

(1) Nahitaezko modulua Nafarroako Foru Komunitatean.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak.

Kodea: 0518.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12.

Iraupena: 230 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Instalazio eta sare elektrikoak zuinkatzen ditu, obra zibileko planoak eta eskema elektrikoak interpretatu, eta trazadurak, tresneria eta elementuak dagokien kokapenarekin lotu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lokal mota bakoitzaren ezaugarriak identifikatu ditu.

b) Banaketa sare elektrikoen ezaugarriak identifikatu ditu.

c) Hornidura elektrikoen motak identifikatu ditu.

d) Planoen datuak eta instalazioen kokapena bat datozela egiaztatu du.

e) Instalazioaren trazadura obran identifikatu du.

f) Instalazioaren espazioak eta elementuak dagokien kokapenarekin lotu ditu.

g) Instalazioaren trazadurak dauden edo aurreikusi diren beste batzuk oztopatzen ez dituela egiaztatu du.

h) Balizko gorabeherak identifikatu eta irtenbideak planteatu ditu.

i) Gorabeheretarako irtenbide proposamenak jasotzen dituzten krokisak egin ditu.

j) Zuinketan dagozkion arauak aplikatu ditu.

k) Instalazioak markatu eta zuinkatzeko berariazko teknikak aplikatu ditu.

2. Instalazio elektrikoak muntatzeko programak egiten ditu, eta, horietan, jardueren sekuentzia ezarri eta erabili beharreko baliabideak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntaiaren dokumentazioa ezagutu du.

b) Muntaia planaren faseak identifikatu ditu.

c) Muntaia fase bakoitzari baliabideak esleitu dizkio.

d) Besteak beste, tresneria, makinak, erremintak, babes ekipamendua eta baliabide osagarriak instalazio motara egokitzen direla egiaztatu du.

e) Fase bakoitzerako eskatutako segurtasun neurriak kontuan hartu ditu.

f) Muntaia fase bakoitzerako jarduerak programatu ditu.

g) Muntaiarako esku-hartzeak planifikatu ditu, ezarritako kalitate eta segurtasun baldintzetan.

h) Interferentziak saihestuta jarduerak programatu ditu.

i) Zerbitzuan jartzeko eta segurtasun elektrikoko probak zehaztu ditu.

3. Eraikinetan eta eraikinen ingurunean instalazio elektrikoak muntatzen ditu, berariazko teknikak eta prozedurak aplikatuta eta segurtasun arauak errespetatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskemetan edo planoetan instalazioaren zatiak identifikatu ditu.

b) Instalazio bakoitzaren elementuak hautatu ditu, horiek muntatzeko.

c) Kaxak, kanalizazioak eta eroaleak konformatu edo mekanizatu ditu.

d) Kasuan kasu kanalizazio egokiak muntatu ditu.

e) Eroaleak markatu eta zabaldu ditu, eta gurutzatzeak saihestu ditu.

f) Instalazioen mekanismoak finkatu ditu.

g) Eroaleak eta/edo mekanismoak konektatu ditu.

h) Arauzko probak eta neurketak egin ditu.

i) Instalazio bakoitzerako makina eta erreminta egokiak erabili ditu.

j) Esku hartzean kalitate irizpideak aplikatu ditu.

4. Behe tentsioko sareen eta kanpoko argiteriako instalazioen elementuak muntatu eta konektatzen ditu, muntaia programak aztertu eta eragiketak deskribatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntaia faseak kalitate planarekin eta muntaia planarekin lotu ditu.

b) Banaketa sareak trazatu eta markatzeko teknikak identifikatu ditu.

c) Banaketa sareen elementuak muntatu eta konektatu ditu.

d) Kanpoko argiteriako instalazioen elementuak muntatu eta konektatu ditu.

e) Muntaia fase bakoitzerako berariazko makineria hautatu du.

f) Muntaiaren balizko gorabeherak dokumentatu ditu.

g) Elementuak eta tresneria horiek muntatzeko berariazko ezaugarriekin lotu ditu.

h) Banaketako eta kanpoko argiteriako sareak muntatzeko baliabide teknikoak identifikatu ditu.

5. Instalazioen funtzionamendua egiaztatzen du, probak eta neurketak egin, eta instalazioaren parametroek araudia betetzen dutela egiaztatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikinetako instalazio elektrikoak BTEEaren jarraibideetara egokitzen direla egiaztatu du.

b) Barneko instalazioen zirkuitu elektrikoetan arauzko neurketak egin ditu.

c) Funtzionamendu probak egin ditu.

d) Instalazioen isolamendu balioak egiaztatu ditu.

e) Instalazioaren zurruntasun dielektrikoko balioak egiaztatu ditu.

f) Instalazioaren lur konexioaren erresistentzia eta ihes-korrontea egiaztatu ditu.

g) Parametro bereizgarrien balioak erregistratu ditu.

h) Etengailu diferentzialen eta babesgailuen desarra-sentikortasuna egiaztatu du.

i) Sarea aztertu du, harmoniko eta asalduak detektatzeko.

j) BTEEaren arabera, lokal berezietan ohiko egiaztapenak egin ditu.

6. Instalazio elektrikoetan matxurak edo disfuntzioak diagnostikatzen ditu, horien sorburuak zehazten ditu eta irtenbideak proposatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxurak eta disfuntzioak diagnostikatzean esku hartzeko prozedurak zehaztu eta aplikatu ditu.

b) Neurketa eta egiaztapen tresneria hautatu du.

c) Balizko zirkuitu ukituak identifikatu ditu.

d) Matxuren historikoa kontuan hartu du.

e) Egindako neurketen bitartez eta instalazioak behatuta egiaztatu ditu matxuren sintomak.

f) Matxuraren garrantzia zehaztu du.

g) Matxuraren kausari eta eraginari buruzko hipotesiak proposatu ditu.

h) Matxuraren jatorria aurkitu du.

i) Matxura edo disfuntzioa ebazteko irtenbideak proposatu ditu.

j) Matxurak erregistratzeko dokumentuak prestatu ditu.

7. Instalazio elektrikoetan matxurak konpontzen ditu, berariazko teknikak eta prozedurak aplikatuta, eta funtzionamendua leheneratu dela egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Konponketarako esku-hartzeak planifikatu ditu.

b) Instalazioen eskema elektrikoak ordeztu beharreko elementuekin lotu ditu.

c) Beharrezko erremintak edo tresnak hautatu ditu.

d) Matxura eragin duten mekanismoak, tresneria eta eroaleak, besteak beste, ordeztu ditu.

e) Ordeztutako elementuen bateragarritasuna egiaztatu du.

f) Esku hartutako tresnerian eta elementuetan doikuntzak egin ditu.

g) Esku-hartzearen ondoren, instalazioaren funtzionaltasuna egiaztatu du.

h) Matxuren historikoa eguneratu du.

8. Instalazio elektrikoen prebentziozko mantentze-lanak egiten ditu, mantentze planak eta dagokion araudia aztertu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikatzekoa den araudia ezagutu du.

b) Mantentze-lanetarako esku-hartzeak planifikatu ditu.

c) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanetarako eragiketak zehaztu ditu.

d) Instalazioaren puntu kritikoetan parametroak neurtu ditu.

e) Prebentziozko mantentze-lanak egin ditu.

f) Gorabeheren txostenak eta historikoak prestatu ditu.

9. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak erabiltzeak dakartzan arriskuak eta arriskugarritasun maila identifikatu ditu.

b) Makinak eta tresnak erabiltzean segurtasun arauak bete ditu.

c) Ebaketa eta konformazioko makinak, erremintak eta materialak, besteak beste, erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

d) Muntaia eta mantentze-lanetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak.) eta banakako eta taldeko babes ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak, besteak beste) ezagutu ditu.

e) Segurtasun elementuen, eta banakako eta taldeko babes ekipamenduen erabilera zuzena identifikatu du.

f) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu du.

g) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu ditu.

h) Sortutako hondakinak sailkatu egin ditu, gaika biltzeko.

i) Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna aintzat hartu ditu, arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Instalazio elektrikoak eta sare elektrikoak zuinkatzea:

-Barneko instalazio elektrikoen tipologia eta ezaugarriak.

-Batez ere etxebizitzetara zuzendutako eraikinetako instalazioak. Lokal publikoetako instalazioak. Industrietara zuzendutako lokaletako instalazioak. Ezaugarri berezietako lokaletako instalazioak.

-Hornidura elektrikoak: Hornidura motak.

-Harguneak. Motak eta instalazioa. Babes kaxa orokorra. Elikatze linea nagusia. Kontagailuak. Motak. Aginte eta babes gailu orokorrak. Mekanismoak eta hargailuak. Lotzeko instalazioa.

-Kanalizazioak. Eroaleak. Banakako deribazioak.

-Kontagailuak. Funtzionamendua. Motak. Banakako eskemak eta eskema zentralizatuak. Eskailerak, kanpoaldea eta garajeak argiztatzea, besteak beste.

-Konexio kaxak. Lotzeko eta muntatzeko elementuak. Babesteko elementuak. Hargailuak.

-Barneko instalazioetako zirkuitu elektrikoak.

-Instalazio eta sare elektrikoei aplikaturiko berariazko sinbologia.

-Arauzko aginduak. BTEEa instalazioen zuzentarau gisa. Bestelako erregelamenduak. Arrisku elektrikoaren aurrean langileen osasuna eta segurtasuna babesteko arauzko xedapenak.

-Etxebizitzetako instalazio elektrikoak markatzeko eta zuinkatzeko berariazko teknikak. Lokaletako eta lokal berezietako instalazioak markatzeko eta zuinkatzeko teknikak. Banaketako eta kanpoko argiteriako sare elektrikoak markatzeko eta zuinkatzeko teknikak.

Instalazio elektrikoak muntatzeko prozesuak gauzatzea:

-Instalazio elektrikoak muntatzeko plana. Obraren plangintza.

-Instalazioak muntatzeko materialak eta elementuak biltzea. Egin beharreko lanak.

-Materialak hornitzea.

-Muntaiaren aurrerapenak eta lortu beharreko kalitatea kontrolatzeko prozedurak. Obraren dokumentazioa. Obra kontrolaren funtsezko elementuak.

-Instalazio elektrikoen elementuen eta sistemen muntaiari aplikaturiko segurtasuna. Babes ekipamenduak. Babesteko elementuak. Oinarrizko arretak.

-Zerbitzuan jartzeko eta segurtasuneko probak planifikatzea.

-Eraikinetako instalazio elektrikoen muntaia ikuskatzea.

-Muntaia prozesuak. Obraren zuinketa, neurketak eta kantitateak. Baliabideak esleitzea.

-Tresneria, makinak eta erremintak hornitzea.

-Obra unitate bakoitzerako beharrezko denborak. Plangintza kudeatzea.

-Kalitate plana. Kalitatea segurtatzea. Faseak eta prozedurak.

Barneko instalazio elektrikoak muntatzea:

-Barneko instalazio elektrikoen eskemak. Interpretazioa, tipologia eta ezaugarriak. Irudikapenerako konbentzionalismoak.

-Instalazio elektrikoen sinbologia normalizatua.

-Eskema normalizatuen tipologia.

-Barneko instalazio elektrikoak muntatzeko prozedura.

-Lotzeko instalazioak muntatu eta konektatzea. Honako hauek muntatzeko eta lotzeko berariazko teknikak: Babes kaxa orokorra. Elikatze linea nagusia. Zentralizazioa.

-Kontagailuak. Honako hauek muntatzea: maniobra etengailu orokorra, segurtasun fusibleak, kontagailuak eta enbarratuak. Banakako deribazioak.

-Banaketa kaxa orokorra. Babesak zirkuitu elektrikoetan, fusibleetan, magnetotermikoetan, diferentzialetan eta gaintentsioen kontrako babesean. Ezaugarriak eta hautaketa irizpideak.

-Eskailerako argiteriaren eta eraikineko argiteria orokorraren instalazioa muntatzeko teknikak. Instalatzeko baldintzak. Erregistro-estalkiak.

-Etxebizitzetako instalazio elektrikoen mekanismoak muntatzeko teknikak.

-Etxebizitza eta lokaletako babesteko elementuak muntatzeko arretak.

-Zirkuituak instalatzea eta ezaugarriak. Lokal publikoetako instalazio elektrikoak muntatzea. Instalatzeko baldintzak. Kanaladurak eta hodiak. Konexio kaxak. Instalazioaren agindu orokorrak.

-Lur konexioko instalazioa eraikin batean. Kutxeta eta lurren ebakigailuak. Lurrerako linea nagusia. Sare ekipotentziala. Bainuontzia edo dutxa duten lokalak.

-Segurtasun argiteriako instalazioak (ebakuaziokoak, girokoak edo izuaren aurkakoak eta arrisku handiko eremuetakoak). Kokapen argiteria. Lokal mota ezberdinetarako aginduak. Ponpaketa sistemak. Igogailua. Larrialdietako zirkuitua eta argiteria.

-Hargailuak instalatzea. Beroketa gailuak. Haril arteztaileak. Kondentsadoreak. ? kosinua automatikoki hobetzeko zirkuituak.

-Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa, konpainia hornitzaileen arau partikularrak eta eraikinetako instalazio elektrikoei buruzko UNE arauak aplikatzea.

Sare elektrikoak eta kanpoko argiteria muntatzeko teknikak:

-Banaketa sareak muntatzeko berariazko prozedurak eta faseak. Kanpoko argiteriako instalazioak muntatzeko berariazko prozedurak eta faseak. Luminarien eta ekipamendu osagarrien berariazko prozedurak.

-Energia banatzeko sareetan elementuak muntatu eta konektatzeko teknikak. Eroaleen linea. Kanalizazioen linea. Lurpeko kableen lineen teknikak. Aireko kableen lineen berariazko teknikak. Udal eta autonomia mailako araudiak.

-Kanpoko argiteriako instalazioak muntatu eta konektatzeko berariazko teknikak. Paldoak eta euskarriak muntatzea. Luminariak muntatzea.

-Kanalizazioak muntatzeko erabiltzen den makineria. Eroaleak konektatzeko erabiltzen diren makineria eta erreminta. Makineria astuna, ezaugarriak eta prebentzioak.

-Luminariak eta argiztapen tresneria muntatzeko erremintak. Luminariak muntatzeko berariazko elementuak (erreminta mekanikoak, muntatzeko erremintak).

Etxebizitzetara, lokal publikoetara edo industria lokaletara zuzendutako eraikinetako instalazioak egiaztatzea:

-Instalazio elektrikoak zerbitzuan jartzeko teknikak eta prozedurak. Espedienteak gauzatu eta tramitatzea. Instalazioen dokumentazioa. Proiektu eta memoria teknikoak.

-Azterketa edo neurketa edo saiakuntza bidez egiaztatzea. Eraikinetako eta lokaletako instalazio elektrikoetan egin beharreko egiaztapenak eta kontrol puntuak. Sute-arriskua duten instalazioetan edo instalazio berezietan egin beharreko egiaztapenak eta kontrol puntuak. Banaketa sareen egiaztapenak eta kontrol puntuak. Kanpoko argiteriako instalazioen egiaztapenak eta kontrol puntuak. Onartzeko gutxieneko balioak.

-Instalazio elektrikoak egiaztatzeko eta zerbitzuan jartzeko berariazko neurketak. Tentsioa, intentsitatea eta jarraitutasuna neurtzea. Eraikinetako instalazio elektrikoen oinarrizko magnitudeen neurketa elektrikoak. Neurketa elektrikoak. Magnitudeak, tresnak eta prozedurak.

-Potentzia elektrikoak eta potentzia faktorea neurtzea. Energia neurtzea. Zurruntasun dielektrikoa neurtzea. Lurreko erresistibitatea eta lur konexioaren erresistentzia neurtzea. Ebakigailu eta babesgailuen sentikortasuna neurtzea. Isolamendua neurtzea. Instalazioaren saiakuntza dielektrikoa. Ihes-korronteak neurtzea. Begiztaren inpedantzia neurtzea. Kontaktu tentsioa neurtzea eta etengailu diferentzialak egiaztatzea. Faseko sekuentzia egiaztatzea. Sare-analizagailuaren bidez neurtzea. Balio elektrikoen kalitatea. Historikoak kontrolatzea.

-Neurgailuak erabiltzea. Neurgailuen zehaztapen teknikoak, instalazio motaren eta erabilera araudiaren araberakoak. Neurketa elektrikoetan akatsak zuzentzea. Neurrien historikoa. Neurketak eta historikoak kontrolatzeko metodo informatikoak.

-Babesak eta lur konexioa egiaztatzea.

Instalazio elektrikoetan matxurak diagnostikatzea:

-Matxura elektrikoa. Matxurak diagnostikatzea, zehaztea eta kontrolatzea. Ereduzko matxurak eraikinetako instalazio elektrikoetan. Matxurak eroaleetan, arrazoiak. Matxurak mekanismoetan, arrazoiak. Sistemari atxikitako matxurak, instalazioen erabilera eta gehiegizko erabilera. Muntatzeko matxurak, detektatzea.

-Matxurak konpontzea. Konpontzeko materialak eta tresneria. Elementuen eta mekanismoen bateragarritasuna.

-Segurtasun elektrikoari buruzko araudia. Mantentze araudia.

-Instalazio elektrikoetan matxurak sorraraz ditzaketen elementuak eta sistemak.

-Instalazio elektrikoetako disfuntzioak eta elementu distortsionatzaileak. Harmonikoak. Zarata elektrikoa. Interferentziak. Irrati-komunikazioak.

-Parasitajeak eta zarata elektrikoak sortutako matxurak detektatzeko teknikak.

-Disfuntzioak eta matxurak kontrolatzeko berariazko neurketak. Sareen azterketak. Espektroen azterketak.

-Matxuren historikoa kontrolatzea.

Instalazio elektrikoetan erabiltzen diren elementuen eta sistemen matxurak konpontzea:

-Elementuak eta sistemak konpondu eta ordezteko prozesua planifikatzea. Faseak eta prozedurak.

-Instalazio elektrikoetan izandako arrazoiak eta disfuntzioak. Disfuntzioak aztertzeko metodoak.

-Elementuak konpondu eta ordezteko kontrol erremintak edo erreminta informatikoak.

-Elementuen bateragarritasuna. Elementuen ezaugarriak ezagutzea. Loturen eta konexioen bateragarritasunaren berariazko ezaugarriak. Instalazioetan elementuak eta mekanismoak ordezteko ohiko akatsak. Magnetotermikoen eta diferentzialen bateragarritasuna, hautaketa irizpideak.

-Hargailuak eta sistemak doitzeko teknikak. Tentsio, erresistentzia eta intentsitate balioak, besteak beste. Zerbitzuan jartzea. Kontrol agiriak.

Eraikinetako instalazio elektrikoak mantentzea:

-Instalazio elektrikoak mantentzea. Funtzioa, helburuak, motak.

-Prebentziozko mantentzea. Iragarpenezko mantentzea. Mantentze zuzentzailea. Mantentzearen arloko enpresak. Antolaketa.

-Instalazio elektrikoetan mantentze-lanak prestatzea.

-Segurtasuna instalazio elektrikoak mantentzean. Instalazio elektrikoetan mantentze-lanak antolatzea.

-Matxuren aurreikuspena, ikuskapenak eta aldizkako azterketak. Esku-hartzeen antolaketa. Giza baliabideak eta materialak. Aldaketarako proposamenak.

-Instalazio elektrikoak mantentzeko plangintza. Mantentze-lanen jardueren zerrenda.

-Iraupena balioestea.

-Esleituriko baliabideak eta materialak.

-Etxebizitzetako eta mota guztietako lokaletako instalazioen berariazko mantentze-lanak. Lotzeko instalazioak. Etxebizitzetako instalazioak. Lokal publikoetako instalazioak. Industria erabilerako lokaletako instalazioak.

-Mantentzeko erabiltzen den tresneria. Eraikinetako instalazio elektrikoak mantentzeko erabiltzen diren neurgailuak. Mantentze programak. Motak eta ezaugarriak. Segurtasun elektrikoari buruzko araudia. Mantentze araudia. Araudi teknikoa.

Laneko arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa:

-Laneko arriskuen prebentzioaren gaineko araudia, eraikinetako instalazio elektrikoen mantentze-lanari buruz.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaia eta mantentze prozesuetan.

-Arrisku faktoreak eta egoerak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Norberaren babeserako ekipamenduak. (Ezaugarriak eta erabilera irizpideak). Taldeko babesa. Babeserako baliabideak eta ekipamenduak.

-Hondakinen kudeaketaren araudia.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia.

-Ingurumena babesteko arauak.

Orientabide didaktikoak.

Ikasleak gai izan behar dira eraikinetan, lokal publikoetan eta industria lokaletan instalazio elektrikoak, aireko sareak, lurpeko sareak eta kanpoko argiteriakoak diseinatu, gauzatu eta egiaztatzeko. Horretarako, mota horretako instalazioak muntatzeko, ikuskatzeko eta zerbitzuan jartzeko behar den dokumentazio teknikoa erabili eta garatuko dute. Kontuan hartu behar da ikasleak gai izan behar direla instalazio elektrikoen mota ezberdinak muntatzeko, instalazio elektrikoak egiteko beharreko teknikak erabiliz eta erremintak eta makineria ezagutuz.

Modulu honetan, espezialitateari buruzko jakintzak ez ezik, alderdi sozialak ere lantzen ahalko dira, hala nola banakako lana eta taldeko lana baloratzea, lanerako errespetua eta gainerako ikaskideen ahaleginak nabarmenduta.

Edukien sekuentziazioak ikasleen hasierako jakintzak zein lortu beharreko helburuak hartu beharko ditu kontuan. Edukien egitura erabat zorrotza ez dela eta oinarrizkoenak diren edukiak aurrera daitezkeela kontuan hartuta, edukiok honako multzoetan biltzen ahalko dira:

-Barneko instalazioak etxebizitza eta eraikinetan.

-Lotzeko instalazioak, lurpeko lineak.

-Kanpoko argiteria.

-Lokal publikoetako instalazioak.

-Neurketa elektrikoak.

-Behe tentsioko erregelamendua.

-Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa.

Oro har, curriculumak instalazio elektroteknikoen kudeaketari lotutako jakintzak eta trebetasunak ezartzen ditu. Horiek modulura gehitzen joan beharko dira, ikasleek garatu behar dituzten gaitasunetako bakoitza muntatzeko teknikak abiarazten diren neurrian. Ikasleak gai izan behar dira curriculumak aipatzen dituen instalazio guztiak muntatzeko.

Azken hiruhilekoan urbanizazio txiki baten edo etxebizitza-bloke baten diseinu elektrikoari buruzko proiektua edo memoria teknikoa egin liteke, moduluko eduki guztiak biltzeko asmoz. Proiektu horrek hariarena egiten ahal du beste modulu batzuetan, adibidez, "Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikos" eta "Instalazio elektrikoen konfigurazioa" izenekoetan, eskuratutako gaitasunekin lotu ahal izateko.

Aurretik ezarri diren multzoetako bakoitzean iradokitzen diren jarduerak honako hauek izanen dira, tresneria eta materialen batzuk adierazita:

-Barneko instalazioak etxebizitza eta eraikinetan. Simulazio panel txikien gaineko jarduerak, lehen hiruhilekoan banaketa kaxa orokorrak eta etxebizitza osoetako simulazio panelak, oinarrizkoak edo goi mailakoak, gehituta.

-Lotzeko instalazioak, lurpeko lineak. Kable bihurrituko aireko instalazioak erabiltzea fatxadaren gainean jarrita edo aireko tarteetan eutsita. Horrez gain, lurpeko sareak eta horien arteko konexioak egitea. Kontagailu elektrikoetarako instalazio modu ezberdinak gauzatzea banakako instalazioetan zein zentralizatuetan. Lur konexioko instalazioaren berezko elementuak instalazio horietara gehitzea, soldadura aluminotermikoa barne.

-Kanpoko argiteria. Argiteria sistema ezberdinei buruzko jakintza teknikoak. Kanpoko argiteriako instalazioak kontrolatzea energia aurrezteko gailuen bidez. Horretarako, komenigarria izanen litzateke paldoen instalazioak eta armairuak izatea.

-Lokal publikoetako instalazioak. Egokia izanen litzateke lokal publikoetako edo industria lokaletako simulazio koadroak izatea, horietan instalazio mota horretako berezitasunak biltzeko asmoz.

-Neurketa elektrikoak. Instalazioak egiaztatzea. Neurketa elektrikoak moduluaren hasieratik egin beharko dira. Ikasleek polimetroa izan beharko dute korronte zuzeneko eta korronte alternoko tentsioa eta intentsitatea neurtzeko, baita erresistentziak eta jarraitutasunak ere. Neurketak egin beharko dituzte mota honetako gailuekin: kontagailuak, isolamenduaren neurgailua, telurometroa, sare-analizagailua, etengailu diferentzialen sentikortasuna egiaztatzeko aparatuak, luxometroak...

-Behe tentsioko erregelamendua. Erregelamendua ikasleek izan behar duten erremintetako bat da eta haren interpretazioa gehitzen joanen da, moduluko edukiak gehitzen doazen neurrian. Bereziki nabarmenduko dira moduluak aipatzen dituen instalazio motetako bakoitzak bete beharreko ezaugarriak.

-Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa. Arriskuak identifikatzeko jarduerak, prebentzio neurriak eta babes ekipamenduak hautatzeko eta erabiltzeko neurriak, besteak beste, gehitzen joanen dira hasieratik, praktiketarako teknika berriak eta makineria gehitzen diren neurrian.

Halaber, interesgarria izanen litzateke praktika batzuk gauzatzea, "Sistema eta zirkuitu elektrikoak" moduluaren azalpenekin bat etorrita, denbora berean emanen baitira. Asmoa "korronte alterno"ari, "? kosinuaren hobekuntza"ri, "zirkuitu trifasiko"ei, "makina elektrikoen oinarri"ei eta "neurketa elektriko"ei lotutako alderdi teorikoei buruzko jakintzak indartzea da. Horretarako, bi moduluetan programatutakoa koordinatu beharko litzateke.

Lanbide modulua: Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa.

Kodea: 0519.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Instalazioen dokumentazio tekniko-administratiboa identifikatzen du, proiektuak interpretatzen ditu eta betiere informazioa ezagutzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektua osatzen duten dokumentuak sailkatu ditu.

b) Dokumentu bakoitzaren funtzioa identifikatu du.

c) Instalazioaren proiektua proiektu orokorrarekin lotu du.

d) Dokumentu bakoitza prestatzeko beharrezko txostenak zehaztu ditu.

e) Proiektu bat legez bideratzeko kudeaketak ezagutu ditu.

f) Zerbitzuan jarri aurreko administrazio izapideen prozesua simulatu du.

g) Instalazioaren ziurtagiri ofizialaren ereduak eskatzen dituen datuak identifikatu ditu.

h) Aplikatzekoa den araudia bereizi du.

2. Instalazio elektrikoak irudikatzen ditu, eta oinplanoen, aurretiko bisten eta xehetasunen krokisak esku hutsez egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elementuak eta espazioak, horien eraikuntza ezaugarriak eta ematen zaien erabilera identifikatu ditu.

b) Horiek hoberen irudikatzen dituzten bistak eta ebakidurak hautatu ditu.

c) Euskarri egokia erabili du.

d) Sinbologia normalizatua erabili du.

e) Proportzioak egokiro zehaztu ditu.

f) Kotak argiro egin ditu.

g) Irudikapen grafikoari buruzko arauak kontuan hartu ditu.

h) Krokisak ulertu ahal izateko behar adinako kalitateaz zehaztu ditu.

i) Txukun eta garbi egin du lan.

3. Instalazio elektrikoen proiektuen dokumentazio grafikoa prestatzen du, eta planoak ordenagailuz lagundutako programen bidez marrazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ordenagailuz lagundutako diseinu programaren lan prozesua eta erabiltzaile interfazea identifikatu ditu.

b) Proiektu elektrikoaren planoak zehazteko emandako krokisak identifikatu ditu.

c) Planoetan marrazkiak, irudi testuak, errotulazioa eta informazio osagarria banatu ditu.

d) Eskala eta formatu egokiak hautatu ditu.

e) Instalazio elektroteknikoen proiektuei dagozkien oinplanoak, aurretiko bistak, ebakidurak, sekzioak eta xehetasunak marraztu ditu, emandako krokisen eta berariazko araudiaren arabera.

f) Bisten eta ebakiduren egokitasuna egiaztatu du.

g) Arauen arabera eta argiro kotatu ditu.

h) Dagozkion sinbologia eta irudi testuak gaineratu ditu.

4. Proiektu elektrikoen dokumentazio grafikoa kudeatzen du, eta planoak paperean eta euskarri informatikoan kopiatu, antolatu eta artxibatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egoera bakoitzerako kopiatze eta artxibatze sistema identifikatu du.

b) Dokumentazioa kodetzeko sistema identifikatu du.

c) Kopiatzeko baliabide egokia erabili du, eta kopia argia da eta erosotasunez irakurtzen da.

d) Planoak behar bezala eta eskatutako tamainan ebaki eta tolestu ditu.

e) Dokumentazio grafikoa euskarri egokian antolatu eta artxibatu du.

f) Artxibatutako dokumentazioa eskatutako denboran aurkitu du.

5. Instalazio eta sistema elektrikoen aurrekontuak prestatzen ditu, materialen zerrenda, baremoak eta unitateko prezioak kontuan izanda.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioen edo sistemen obra unitateak eta horien osagaiak identifikatu ditu.

b) Obra neurketak egin ditu.

c) Obra unitaterako baliabideak zehaztu ditu.

d) Fabrikatzailearen katalogoak abiapuntu izanik lortu ditu unitateko prezioak.

e) Obra unitate bakoitzaren kostua zehaztu du.

f) Aurrekontuaren kapitulu bakoitzaren balioespenak egin ditu.

g) Aurrekontuak egiteko aplikazio informatikoak erabili ditu.

h) Iragarpenezko mantentzearen eta prebentziozko mantentzearen kostua balioetsi du.

6. Informazio teknikotik abiatuta proiektuaren dokumentuak prestatzen ditu, aplikazio informatikoak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikatzekoa den araudia identifikatu du.

b) Dokumentazio teknikoa (planoak eta aurrekontuak, besteak beste) interpretatu du.

c) Dokumentuak prestatzeko formatuak zehaztu ditu.

d) Kalkuluen eranskina prestatu du.

e) Memoria-dokumentua idatzi du.

f) Segurtasun eta osasuneko oinarrizko azterlana egin du.

g) Baldintzen agiria landu du.

h) Kalitatea ziurtatzeko dokumentua idatzi du.

i) Aplikazio informatikoak erabili ditu, dokumentuak egiteko.

j) Diseinu memoria teknikoak bideratu ditu.

7. Instalazioen eta sistemen proiektuei dagozkien eskuliburuak eta dokumentuak prestatzen ditu, eta aurreikuspen, jarduketa eta kontrol prozedurak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioak eta sistemak muntatu eta mantentzean dauden arriskuen prebentzio neurriak zerrendatu ditu.

b) Larrialdi egoeretarako jardunbideak identifikatu ditu.

c) Instalazioaren edo sistemaren kalitate adierazleak zehaztu ditu.

d) Emaitzen eta ekintza zuzentzaileen txostena erregistroak kontuan izanda zehaztu du.

e) Egiaztatu eta neurtzeko tresnen kalibrazioa egiaztatu du.

f) Materialen eta hondakinen trazabilitate prozedura ezarri du.

g) Prozesuetan sortutako hondakinen biltegiratzea eta tratamendua zehaztu ditu.

h) Zerbitzu-eskuliburua prestatu du.

i) Mantentze-eskuliburua prestatu du.

j) Dokumentuak prestatzeko aplikazio informatikoak erabili ditu.

Edukiak.

Instalazioen eta sistemen dokumentazio tekniko-administratiboa identifikatzea:

-Aurreproiektua edo oinarrizko proiektua.

-Proiektu motak.

-Araudia. Izapideak eta legeztatzea. Izapideak Administrazioarekin eta konpainia hornitzaileekin.

-Instalatzaile baimenduei buruzko jarraibide tekniko osagarria.

-Instalazio elektrikoen dokumentazioari eta zerbitzuan jartzeari buruzko jarraibide tekniko osagarria.

-Egiaztapenei eta ikuskapenei buruzko jarraibide tekniko osagarria.

-Instalazio eta egiaztapen ziurtagiriak.

-Obra amaierako ziurtagiriak. Jarraibideen eskuliburua.

Instalazio elektrikoen krokisak egitea:

-Krokisak egiteko arau orokorrak.

-Krokisak egiteko teknikak eta prozesua.

-Sinbologia.

-Akotazioa.

Instalazio elektroteknikoen proiektuen dokumentazio grafikoa prestatzea:

-Dokumentazio grafikoa. Irudikapeneko arau orokorrak.

-Informazioa eta segurtasun kopiak biltegiratzeko sistemak.

-Eskemak eta zirkuituak irudikatzea.

-Eraikuntza proiektuaren planoak.

-Obra zibileko proiektuaren planoak.

-Bestelako planoak.

-Ordenagailuz lagundutako diseinu programak erabiltzea.

Instalazio elektroteknikoen proiektuen dokumentazio grafikoa kudeatzea:

-Dokumentu motak. Formatuak.

-Planoak inprimatzea. Planoak tolestea.

-Artxiboak.

-Kodetze arauak.

Aurrekontua egitea:

-Obra unitateak. Neurketak.

-Prezioen taulak.

-Eskulanaren kostuak.

-Aurrekontuak.

-Aurrekontuak egiteko softwarea.

Proiektuaren dokumentuak prestatzea:

-Dokumentuak egiteko formatuak.

-Kalkuluen eranskina. Egitura. Ezaugarriak.

-Memoria-dokumentua. Egitura. Ezaugarriak.

-Segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterlana.

-Proiektuak idazteko softwarea.

Planak, eskuliburuak eta azterlanak prestatzea:

-Larrialdietarako plana.

-Prebentzio plana.

-Segurtasun eta babes ekipamenduak. Seinaleak eta alarmak.

-Aplikatu beharreko araudia.

-Segurtasunari buruzko oinarrizko azterlanak.

-Kalitate eta mantentze plana.

-Instalazioen edo sistemen kalitatea. Kalitatearen kudeaketarako araudia.

-Ingurumen kudeaketako plana. Ingurumenaren eraginaren azterlanak.

-Ingurumen kudeaketako araudia.

-Zerbitzu-eskuliburua.

-Instalazioen elementuen zehaztapen teknikoak.

-Abiarazteko edo zerbitzuan jartzeko baldintzak. Proba protokoloa eta abiaraztea.

-Mantentze-eskuliburua.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen xedea da ikasleek instalazio elektrikoen proiektuak garatzeko beharrezko prestakuntza eskuratzea eta hori tituluaren lanbide profilari lotutako mota guztietako instalazioei aplikatzen zaie. Ikuspegia praktikoa izan behar da, edozein bulego tekniko elektrikotan erabiltzen den softwarea erabiltzen jakiteari dagokionez.

Zehazki honako alderdi hauek landuko dira:

-Instalazioen dokumentazio teknikoa ezagutzea: diseinu memoria teknikoak, proiektuak eta instalazio ziurtagiriak.

-Instalazio elektriko baten edo telekomunikazio azpiegitura komun baten dokumentazioaren administrazio izapideak.

-Instalazioak muntatzeko, zerbitzuan jartzeko eta mantentzeko memoria teknikoak eta eskuliburuak prestatzea.

-Instalazioen eta sistemen krokisak eta eskemak egitea.

-Instalazioen eta sistemen planoak egitea, CADeko software egokia erabilita.

-Muntatzeko eta mantentzeko aurrekontuak prestatzea.

Modulu honen edukiak irakasteko gomendagarria da aurretik deskribatutako edukien honako sekuentziazioa egitea:

-Instalazio elektrikoak irudikatzea.

-Instalazio elektroteknikoen proiektuen dokumentazio grafikoa prestatzea.

-Instalazio elektroteknikoen proiektuen dokumentazio grafikoa kudeatzea.

-Instalazioen eta sistemen dokumentazio tekniko-administratiboa identifikatzea.

-Proiektuaren dokumentuak prestatzea.

-Aurrekontua egitea.

-Planak, eskuliburuak eta azterlanak prestatzea.

Multzo horiek berezko izaera duten lan unitateetan antolatuko dira. Hurrengo multzoen arabera biltzea gomendatzen da: Dokumentazio grafikoa, Dokumentazio teknikoa eta Planak, eskuliburuak eta azterlanak.

Moduluaren xedea bulego tekniko elektrikoetan erabiltzen diren erremintak eta dokumentazioa erabiltzen jakitea dela kontuan hartuta, arreta handia jarriko da CADeko softwarearen eta ofimatikaren ikaskuntzan. Era berean, oso garrantzitsua da edozein motatako instalazio elektriko bat abiarazteko administrazio izapide guztiak aztertzea.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko gomendatzen diren jarduerak honako hauek izanen dira:

-Muntatzeko prozesuen elementuak eta tresneria identifikatzea eta prozesuak garatzea, proiektuaren dokumentazio teknikoa baliabide gisa erabilita.

-Obra unitateen aurrekontuak egitea eta materialak hornitzea, proiektuaren dokumentazio teknikoa eta software egokia (kalkulu-orriak eta datu-basea) baliabide gisa erabilita.

-Instalazioen zerbitzu- eta mantentze-eskuliburuak prestatzea, tresneriaren informazio teknikoa erabilita.

-Ordenagailuz lagundutako diseinu (CAD) programak erabiltzea, eskemak marrazteko eta planoak egiteko.

-Diseinuko proiektu-memoria tekniko baten administrazio izapideak.

Moduluaren ikuspegi praktikoa gomendatzen da, bertan ikasleek adierazpen grafikoa, eskuzkoa eta ordenagailu bidezkoa praktikatuko dituztela. Halaber, gomendagarria da dokumentu teknikoen idatzizko adierazpenean denbora ematea, berariazko softwarearen zuzentzaile gramatikalak eta ortografikoak eta dokumentu teknikoak proiektutzat hartzeko hitzartutako idazketa arauak erabilita.

Modulua gainditzen duten ikasleek bai proiektuak egiteko erreminta ofimatikoak bai eskema elektrikoak egiteko CADeko softwarea erabiltzen jakin behar dute, baita dokumentazio mota ezberdinak kudeatzen ere.

Ikasgela nagusiak sareko ekipamendu informatikoak izan beharko ditu; horietan A3 tamaina, gutxienez, duten planoak inprimatzen ahalko dira. Horrez gain, Interneterako banda zabaleko konexioa izan beharko dute ordenagailuek. Ordenagailu bakoitzeko bi ikasle, gehienez, egotea gomendatzen da. Gainera, ekipamendu horietan beharrezko softwarea egon behar da instalatuta. Honako hauek jotzen dira oinarrizkotzat: CAD, testu-tratamenduko programa, kalkulu-orria, datu-baseen kudeatzailea, formatuak bihurtzeko softwarea eta abar. Interneterako konexioa katalogo teknikoak kontsultatzeko eta artxiboak sarean (lokala edo Internet) partekatzeko teknika berriak erabiltzeko erabiliko da.

Modulu honek lotura estua du maila bereko "Instalazio domotiko eta automatikoen konfigurazioa" moduluarekin. Izan ere, modulu horretan erabiltzailearentzako jarraibide eskuliburua egin behar da eta, beraz, edukien "Planak, eskuliburuak eta azterlanak prestatzea" multzoarekin lotzen da. Horregatik, aipatutako eskuliburua egiteari dagokionez, bi moduluen artean koordinazio berezia egotea gomendatzen da.

Lanbide modulua: Sistema eta zirkuitu elektrikoak.

Kodea: 0520.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Sistema elektrikoen parametroak zehazten ditu, korronte zuzeneko (k.z.) eta korronte alternoko (k.a.) zirkuituetan kalkuluak edo neurketak eginda.

Ebaluazio irizpideak:

a) Korronte zuzeneko seinalearen ezaugarriak ezagutu ditu.

b) Korronte alterno senoidaleko seinalearen ezaugarriak ezagutu ditu.

c) Hargailuek korronte zuzenaren eta alternoaren aurrean duten portaera ezagutu du.

d) Korronte zuzeneko zirkuituetan kalkuluak egin ditu (erresistentzien akoplamenduak, tentsioak, intentsitateak, potentziak eta energiak).

e) RLC zirkuituetan kalkuluak egin ditu (tentsioa, intentsitatea, potentziak, ? kosinua eta erresonantzia-maiztasuna, besteak beste).

f) Hiru eta lau hariko banaketa trifasikoko sistemak bereizi ditu.

g) Oinarrizko parametroak neurtu ditu (tentsioa, intentsitatea, potentziak eta ? kosinua, besteak beste) neurgailu egokiarekin eta segurtasun araudi zuzena betez.

h) ? kosinua eta instalazio elektrikoetarako haren zuzenketa kalkulatu ditu.

i) Korronte zuzeneko eta korronte alternoko lineetako tentsio-erortzearen kalkuluak egin ditu.

j) Uhin-forma aztertu du, artezgailuetan matxura ezberdinak egiaztatzen direnean.

k) Hainbat seinaleren gehieneko balioko, batez besteko balioko, balio eraginkorreko eta kizkurreko balio eraginkorreko neurketak egin ditu gailu ezberdinen bidez.

l) Harmonikoak, horien efektuak eta iragazte teknikak identifikatu ditu.

2. Korronte alternoko makina birakarien ezaugarriak zehazten ditu, horien funtzionamendu printzipioak aztertzen ditu eta dituzten aplikazio eremuak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makina elektrikoen motak identifikatu ditu.

b) Makinen elementu mekanikoak eta elektrikoak identifikatu ditu.

c) Makinaren elementu bakoitza duen funtzioarekin lotu du.

d) Magnitude elektrikoak eta mekanikoak kalkulatu ditu.

e) Ezaugarrien plakari buruzko informazio teknikoa lortu du.

f) Makinak horien aplikazioekin lotu ditu.

g) Funtzionamendu grafikoak erabili ditu.

h) Makinak abiarazteko sistemak identifikatu ditu.

i) Besteak beste, pare-abiadurako, errendimendu-potentziako eta biraketa-potentziako grafikoak erabili ditu.

3. Transformadore monofasiko eta trifasikoen ezaugarriak azaltzen ditu eta horien funtzionamendua aztertzen du, probak eta saiakuntzak eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Transformadoreen ezaugarri fisikoak eta funtzionalak bereizi ditu.

b) Ezaugarrien plakari buruzko informazio teknikoa lortu du.

c) Transformadore trifasikoen konexio multzoak eta horien aplikazioak identifikatu ditu.

d) Transformadoreen akoplamendu motak ezagutu ditu.

e) Transformadore trifasikoetan oinarrizko neurketak egiteko teknikak aplikatu ditu.

f) Transformadore baten saiakuntzak (hutsekoak eta zirkuitulaburrekoak) egin ditu.

g) Saiakuntzetan segurtasun neurriak aplikatu ditu.

h) Transformadoreen funtzionamendu baldintzen kalkuluak egin ditu (erregulazio koefizientea, tentsio-erortzea eta errendimendua, besteak beste).

4. Instalazio elektroteknikoak egiaztatu, zerbitzuan jarri eta mantentzeko neurketak egiten ditu, eta neurtzeko prozedurak eta tresneria deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Neurgailuen funtzionamendu printzipioa eta ezaugarriak ezagutu ditu.

b) Neurgailuak konektatzeko eskemak identifikatu ditu.

c) Tresna bakoitzaren neurketa prozedurak ezagutu ditu.

d) Neurgailuen kalibrazio beharrak identifikatu ditu.

e) Instalazioen parametroak neurtu ditu.

f) Neurketa elektrikoetan erroreak zuzentzeko prozedurak aplikatu ditu.

g) Segurtasun arauak aplikatu ditu.

5. Zirkuitu elektroniko analogikoen ezaugarriak azaltzen ditu, horien funtzionamendua aztertu eta dituzten aplikazioak identifikatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elikatze iturrien ezaugarriak azaldu ditu.

b) Potentzia kontrolatzeko sistema elektronikoen ezaugarriak azaldu ditu.

c) Potentzia kontrolatzeko sistema elektronikoen funtzionamendua egiaztatu du.

d) Zirkuitu anplifikadoreen ezaugarriak azaldu ditu.

e) Zirkuituen irabaziak anplifikadore operazionalekiko duen mendekotasunaren faktoreak egiaztatu ditu.

f) Zirkuitu osziladoreen ezaugarriak azaldu ditu.

g) Zirkuitu analogikoen mota ezberdinen multzo eskemak egin ditu.

h) Zirkuitu analogikoetan edo horien multzoetan sarrera eta irteera seinaleak neurtu edo irudikatu ditu.

i) Zirkuitu analogikoen aplikazioak identifikatu ditu.

6. Zirkuitu elektroniko digitalen ezaugarriak azaltzen ditu, horien funtzionamendua aztertu eta dituzten aplikazioak identifikatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Oinarrizko funtzio logikoak ezagutu ditu.

b) Zirkuitu logikoak irudikatu ditu.

c) Konbinaziozko oinarrizko funtzioak interpretatu ditu.

d) Zirkuitu digitalen eta horien aplikazioen oinarrizko osagaiak identifikatu ditu.

e) Konbinaziozko zirkuituen ezaugarriak azaldu ditu.

f) Zirkuitu sekuentzialen ezaugarriak azaldu ditu.

g) Zirkuitu logikoen funtzionamendua egiaztatu du.

h) Zirkuituak simulatzeko aplikazio informatikoak erabili ditu.

i) Zirkuitu integratuen familiak eta horien aplikazioak identifikatu ditu.

Edukiak.

Korronte zuzeneko (k.z.) eta korronte alternoko (k.a.) zirkuituetan berezko parametroak zehaztea:

-Korronte zuzeneko (k.z.) zirkuituetan berezko parametroak zehaztea:

Magnitude elektrikoak.

-Erresistentzien akoplamenduak: seriea, paraleloa, mistoa, izarra eta triangelua.

-Korronte zuzeneko zirkuituak. Intentsitateak, tentsioak, potentziak eta energiak kalkulatzea.

-Korronte zuzeneko zirkuituak konpontzeko metodoak (Kirchhoff, sareak eta gainezarpena).

-Thévenin eta Nortonen zirkuitu baliokideak.

Korronte alternoko (k.a.) zirkuitu monofasikoetan berezko parametroak zehaztea:

-Trigonometria.

-Zenbaki konplexuak.

-Hargailua: Erresistentzia. Intentsitateak, potentziak eta ? kosinua kalkulatzea.

-Hargailua: Kondentsadorea. Intentsitateak, potentziak eta ? kosinua kalkulatzea.

-Hargailua: Harila. Intentsitateak, potentziak eta ? kosinua kalkulatzea.

-Hargailua: R-L-C. Intentsitateak, potentziak eta ? kosinua kalkulatzea.

-Magnitude elektrikoen neurketak.

-? kosinua hobetzea.

-Sekzioen kalkulua.

Korronte alternoko (k.a.) zirkuitu trifasikoetan berezko parametroak zehaztea:

-Sekuentzia zuzenean eta alderantzizkoan orekatutako sistema trifasikoak.

-Sistema trifasikoetan konektaturiko hargailu monofasikoak.

-Linea trifasikoetan neutroa apurtzeari buruzko azterlana eta ondorioak.

-Magnitude elektrikoen neurketak.

-? kosinua hobetzea.

-Sekzioen kalkulua.

Seinale ez senoidalak dituzten zirkuituetan berezko parametroak zehaztea:

-Uhin sinplearen eta uhin bikoitzaren, monofasikoaren eta trifasikoaren zuzenketa.

-Gehieneko balioa, batez besteko balioa, balio eraginkorra eta kizkurreko balio eraginkorra. Berezko balioen arteko erlazioa.

-Harmonikoak: zergatiak eta ondorioak.

Korronte alternoko makina birakarien funtsezko ezaugarriak identifikatzea:

-Makina elektriko birakarien sailkapena.

-Makinak konektatzeko eskemak.

-Alternadore trifasikoa.

-Alternadorearen funtzionamenduaren printzipioa.

-Motor asinkrono trifasikoa: osaera eta motak.

-Korronte alternoko motor elektrikoen funtzionamenduaren ezaugarriak. Pare-abiadurako ezaugarriak. Errendimendu-potentziako ezaugarriak. Biraketa-potentziako ezaugarriak, besteak beste.

-Motorrak abiarazteko sistemak.

-Motor monofasikoak.

Transformadoreen ezaugarrien azalpena:

-Transformadoreen ezaugarrien plaka.

-Transformadore monofasikoa.

-Autotransformadorea.

-Transformadore trifasikoa.

-Transformadoreak paraleloan akoplatzea.

-Saiakuntzak: baldintzak eta ondorioak.

-Berezko kalkuluak.

Instalazio elektroteknikoak neurtzeko teknikak:

-Neurgailuak. Sailkapena.

-Neurketa sistemak.

-Neurketa tresnak.

-Multimetroa, funtzio anitzeko pintza, telurometroa, isolamendu neurgailua, ihes-korrontearen neurgailua, tentsio-detektagailua, potentziaren analizagailu-erregistragailua eta korronte alterno trifasikorako energia konektatzea.

-Neurketa prozedurak. Erresistentzia, tentsioa, intentsitatea, potentzia, energia, ? kosinua eta potentzia faktorea neurtzea.

-Lur konexioko erresistentzia, lurreko erresistibitatea, behe eta goi tentsioko isolamendu erresistentzia, lurretako eta hormetako isolamendu erresistentzia, zurruntasun dielektrikoa eta ihes-korrontea neurtzea.

-Instalazio elektrikoetan matxurak diagnostikatzeko eta kokatzeko teknikak eta tresneria.

Zirkuitu elektroniko analogikoen ezaugarriak eta osagaiak:

-Osagai elektronikoak. Motak eta ezaugarriak.

-Zuzenketa. Iragazketa. Anplifikazioa. Egonkortzea.

-Elikatze iturriak.

-Potentziaren kontrola. Osagaiak.

-Anplifikadore operazionalak.

-Osziladoreak.

-Multibibradoreak. Motak.

Zirkuitu elektroniko digitalen ezaugarriak:

-Sistema digitalak.

-Konbinaziozko zirkuitu logikoak.

-Zirkuitu logiko sekuentzialak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek beharrezko jakintza teorikoak eskuratzea, gainerako moduluetan zehazten diren instalazio elektrikoak espezialitateko edukiekin diseinatu, kalkulatu, justifikatu, eraiki, baloratu eta mantentzeko aukera ematen dutenak. Modulua tituluan ezarritako lanbide gaitasunak lortzeko oinarrietako bat da.

Modulua ez da erabat teorikoa, eta ikasleek aldez aurretik entrenatzaileak erabiliz muntatu dituzten zirkuitu praktikoetan neurketa elektrikoak eginez osatuko da.

Jarduera praktiko horiek bai bakarka bai talde txikietan egin litezke; izan ere, haien bitartez ikasleek esku trebetasunak lortu behar dituzte batetik, eta haien arteko lankidetza eta talde lana sustatu nahi dira bestetik. Praktikak egin eta gero ikasleek txosten edo memoria bana aurkeztu behar lukete. Bertan azalduko lituzkete neurketarako egindako muntaiaren nondik norakoak, elementu guztiak lotzeko konexioen eskema, eta, halaber, irakasleak egindako galdera teorikoen erantzunak.

Egokien jotzen den edukien sekuentziazioa, edukien zerrendari dagokio.

"Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa" aldi berean ematea eta gaietako bakoitzean gehitzea iradokitzen da.

Edukien multzo horiek lan unitatetan banatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak, ebaluazioa eta errekuperazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulua nagusiki teorikoa denez, proiektagailua duen ikasgela arrunt batean garatuko da normalean. Gainera, tailerra erabili beharko da, zenbait neurketaren praktikak garatzeko.

Modulu honen barnean lantegietan egiten diren irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jarduerak enpresa elektrikoen ohiko praktikari begira eginen dira, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten.

Modulu hau garatzeko, komeni da baliabide hauek erabiltzea:

-Banakako kalkulagailu zientifikoa, zenbaki konplexuekin, konplexuak dituzten matrizeekin, kalkulagailu grafikoarekin, memoriekin, kalkulu bektorialarekin eta ekuazioen ebazpenarekin eragiketak egiteko gai dena.

-Erresistentziak, kondentsadoreak, erreaktantziak, harilak, artezgailuak, alternadoreak, motor asinkronoak, motor monofasikoak, transformadore monofasikoak, autotransformadoreak, transformadore trifasikoak, telurometroa, isolamendu neurgailua, ihes-korrontearen neurgailua, potentziaren analizagailu-erregistragailua eta korronte alterno trifasikorako energia, fasimetroa, erresistibitatearen neurgailua, harmonikoen neurgailua...

-Ikasle bakoitzak bere erremintak eta polimetroa eduki behar lituzke.

-Neurgailuen eskuliburuak eta dokumentazio teknikoa.

Modulu honetan nolabaiteko konplexutasuna duen kalkulu matematikoko magnitudeekin, kantitateekin eta prozedurekin eragiketak egiten dira. Hori dela eta, arreta berezia jarri behar da ikasleek Batxilergoko matematikako oinarriak eta funtsezko printzipioak jakin ditzaten. Bereziki, komeni da kontzeptu eta formula trigonometrikoak, bektoreak eta zenbaki konplexuak bizkor erabiltzea.

Lanbide modulua: Instalazio domotiko eta automatikoen konfigurazioa.

Kodea: 0523.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 11.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Eraikinetako eta industriako instalazio eta sistema automatikoen ezaugarriak azaltzen ditu, duten funtzionamendua aztertu eta haiek osatzen dituzten gailuak identifikatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikinetarako eta industriarako instalazio automatizatuen egitura identifikatu du.

b) Erosotasun, segurtasun, energia-kudeaketa, telekomunikazio eta industriaren arloetako aplikazio automatikoak ezagutu ditu.

c) Automatizazio mailak zehaztu ditu.

d) Etxebizitzak eta eraikinak automatizatzeko aplika daitezkeen teknologiak identifikatu ditu.

e) Instalazio automatizatuaren elementuak haren aplikazioarekin lotu ditu.

f) Besteak beste, sentsoreak, eragingailuak eta hargailuak hautatu ditu, haien funtzionamendua eta ezaugarri teknikoak kontuan izanda.

g) Tipologiak, teknikak eta komunikabideak ezagutu ditu.

h) Egungo sistema automatikoen dokumentazio teknikoari buruzko informazioa lortu du.

i) Eraikinetako eta industrietako sistema automatikoetan dauden joerak ikertu ditu.

2. Automatizazio domotiko batean erabiltzen diren sistemen elementuek dituzten ezaugarriak zehazten ditu, teknologiak eta horien aplikazioak aztertuta, eta instalazioen osagaiak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistemen elementuak horien aplikazioekin lotu ditu.

b) Teknologia domotiko bakoitzaren elementuen funtzionamendua eta ezaugarriak identifikatu ditu.

c) Tresneria eta materialak horien aplikazio eremuekin lotu ditu.

d) Segurtasun elementuak sistema bakoitzarekin lotu ditu.

e) Eskemetan instalazioen elementuak identifikatu ditu.

f) Erosotasun, segurtasun, energia-kudeaketa eta telekomunikazioen arlo ezberdinen arteko konexioak eskemetan eta planoetan identifikatu ditu.

3. Automata programagarrien teknologian oinarritutako industria automatismoen ezaugarriak zehazten ditu, instalazioaren gailuak aztertu, eta haren elementuen (sentsoreak eta eragingailuak, besteak beste) aplikazioa identifikatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Automata programagarriak dituzten industria sistemetan erabiltzen den egitura identifikatu du.

b) Sistemen elementuak horien aplikazioekin lotu ditu.

c) Automaten bloke diagramak egin ditu.

d) Eskemetan tresneria eta elementuak identifikatu ditu.

e) Besteak beste, sentsoreen eta eragingailuen industria ezaugarriak ezagutu ditu.

f) Automata programagarriak horien aplikazioaren arabera hautatu ditu.

g) Instalazioaren elementu osagarriak zehaztu ditu (kaxak, eroaleak eta kanalizazioak, besteak beste), instalazioaren arabera.

h) Potentzia elementuak dimentsionatu ditu (abiagailu elektronikoak, maiztasun-aldagailuak eta serboeragingailuak, besteak beste).

4. Sistema domotikoak konfiguratzen ditu, instalazioaren teknologiak eta ezaugarriak aztertu ondoren, eta nahi den automatizazio maila kontuan izanda.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema domotikoetan erabiltzen diren teknologien funtzionamendua eta ezaugarriak identifikatu ditu (korronte eramaileak eta hari gabekoak, besteak beste).

b) Teknologien arabera, instalazioaren egitura identifikatu du.

c) Konfigurazio teknikak aplikatu ditu.

d) Instalazioaren elementuak dimentsionatu ditu.

e) Segurtasun elementuak dimentsionatu ditu.

f) Instalazioaren elementuak hautatu ditu, erabili beharreko teknologiaren arabera.

g) Erosotasun, segurtasun, energia-kudeaketa eta telekomunikazioetako moduluak konfiguratu ditu.

h) Diseinuan segurtasunari eta bateragarritasun elektromagnetikoari buruzko arauak aplikatu ditu.

i) Instalazioen eskemak egin ditu.

j) Diseinu programa informatikoak erabili ditu.

5. Eraikinetako eta lokal handietako automatizazio instalazioen ezaugarriak azaltzen ditu, hainbat sistema inplementatzen ditu eta horien elementuak konfiguratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zenbait teknologia konbinatzearen abantailak identifikatu ditu.

b) Eraikinetako edo merkataritza lokaletako instalazio automatikoak ezagutu ditu.

c) Zenbait teknologia konbinatzeko beharrezko parametroak ezarri ditu.

d) Tresneria eta materialak hautatu ditu.

e) Teknologiak elkarrekin konektatzeko elementuak konfiguratu ditu.

f) Erosotasun, segurtasun, energia-kudeaketa eta telekomunikazioen arloetan aplikazioak hautatu ditu.

g) Bateragarritasun elektromagnetikoari buruzko arauak errespetatu ditu.

h) Ikuskapen sistema zehaztu du.

6. Industria erabilerako eta etxebizitzetarako eta eraikinetarako instalazio elektriko automatikoak muntatu eta egiaztatzen ditu, planoak eta eskemak interpretatu ondoren, eta berariazko teknikak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Industria-erabilerako instalazio elektrikoen aginteko eta potentziako eskemak identifikatu ditu.

b) Instalazioaren elementuak hautatu ditu (babesak, sentsoreak, eragingailuak eta kableak, besteak beste).

c) Elementuen kokalekua zehaztu du.

d) Babesak dimentsionatu ditu.

e) Instalazioen elementuak konformatu edo mekanizatu ditu.

f) Kableak zabaldu eta konektatu ditu.

g) Kaxa elektrikoak instalatu ditu.

h) Instalazioaren tresneria eta elementuak muntatu eta konektatu ditu.

i) Instalatu beharreko sistema domotikorako berariazko muntaia prozedurak ezarri ditu.

j) Erosotasun, segurtasun, energia-kudeaketa eta telekomunikazioetako aplikazioak konbinatu ditu.

k) Egiaztapen probak egin ditu.

l) Muntaiaren dokumentazio teknikoa prestatu du.

Edukiak.

Etxebizitzetako, eraikinetako eta industriako automatizazioko instalazioen eta gailuen ezaugarriak azaltzea:

-Etxebizitzetako, eraikinetako eta industriako instalazio automatizatuen egitura.

-Erosotasun, segurtasun, energia-kudeaketa, telekomunikazio eta industriaren arloetako aplikazio automatikoak.

-Automatizazio mailak. Erabiltzaile mailak. Erabateko automatizazioa.

-Instalazio automatizatuaren elementuak.

-Komunikazio tipologiak (BUS, eraztuna, izarra eta sarea, besteak beste).

-Besteak beste, dauden kableekiko, berariazko kableekiko eta hari gabeko sistemekiko komunikazioa. Komunikabideak.

-Sistema automatikoen berariazko ezaugarriak. Aplikazio domotikoak. Aplikazio immotikoak. Industria aplikazioak.

-Sistema automatikoak. Automata programagarriak dituzten sistemak. Helburu propioa duten sistema automatikoak. Berariazko sistemak.

-Kontrol eskemak, instalazioen potentzia eta sistema automatikoak irudikatzea.

-Instalazioaren atalak. Potentzia blokea. Kontrol blokea. Bistaratze blokea.

-Eraikinetako eta industrietako sistema automatikoetan dauden joera berriak.

-Sentsore eta kontrol elementuen motak. Ezaugarriak eta aplikazioak.

-Eragingailuak: erreleak, kontaktoreak eta beste batzuk.

-Indar zirkuituak.

-Aginte zirkuituak.

-Potentziaren kontrola: motorren abioa eta maniobra (monofasikoak eta trifasikoak).

-Zirkuitulabur eta gainkargen kontrako babesak.

-Abiagailu eta abiadura-aldagailu elektronikoak.

Sistema domotikoen elementuen ezaugarriak zehaztea:

-Dauden teknologietako elementuen funtzionamendua eta ezaugarriak. Ohiko sistema automatikoen elementuak. Korronte eramaileen elementuak.

-Elementuak dimentsionatzea.

-Elementuak eta tresneria hautatzeko irizpideak.

-Segurtasun elementuak dimentsionatzea.

-Erosotasun, segurtasun, energia-kudeaketa eta telekomunikazioen arloen arteko konexioak.

-BTEEaren jarraibide teknikoak.

Automata programagarrien teknologian oinarritutako industria automatismoen ezaugarriak azaltzea:

-Automata programagarriak dituzten industria sistemen egitura.

-Sentsoreen industria ezaugarriak.

-Automata programagarria.

-Instalazioaren elementu osagarriak. Kaxak. Eroaleak, konektoreak. Konektoreak. Kanalizazioak.

-Potentzia elementuak. Abiagailu elektronikoak. Maiztasun-aldagailuak. Serboeragingailuak.

Sistema domotikoak konfiguratzea:

-Korronte eramaileen teknologiaren ezaugarriak.

-Korronte eramaileen sistemaren egitura.

-Elementuak konektatzea. Korronte eramaileen eta hari gabeko teknologiaren sistemak eta elementuak konfiguratzea.

-Sistema hauen berezko segurtasun elementuak dimentsionatzea.

-Erosotasun, segurtasun, energia-kudeaketa eta telekomunikazioetako moduluak konfiguratzea.

Eraikinetako eta lokal handietako automatizazio instalazioen ezaugarriak azaltzea:

-Eraikinetako edo merkataritza lokaletako instalazio automatikoak.

-Eraikinetako eta lokal handietako kontrol eta kudeaketa parametroak.

-Etxeko komunikazio busak.

-Teknologiak elkarrekin konektatzeko elementuak konfiguratzea.

-Erosotasun, segurtasun, energia-kudeaketa eta telekomunikazioen arloak konbinatzea.

-Bateragarritasun elektromagnetikoari buruzko arauak.

-Ikuskapen sistema. SCADA sistema.

Industria erabilerako eta etxebizitzetarako eta eraikinetarako instalazio elektriko automatikoak muntatu eta egiaztatzeko lanak egitea:

-Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Tipologia.

-Etxebizitzetako korronte eramaileetan eta hari gabeko sistemetan oinarritutako instalazio domotikoen elementuak kokatzea eta muntatzea.

-Aginte eta potentzia eskemak. (Eroaleak eta borneak markatzea eta erreferentzia gurutzatuak).

-Instalazio automatikoen elementuak kokatzea eta muntatzea errele eta kontaktoreekin.

-Muntatze lanak: kableatua, gailuen konexioak, gailuen instalazioa, sentsore eta eragingailuen konfigurazioa.

-Kontrol parametroak programatu eta doitzea. Funtzionamendua/simulazioa egiaztatu eta ikuskatzea.

-Automatizazioa automata programagarriekin.

-Automata programagarriak muntatu eta konektatzea. Sarrera eta irteera digitalak.

-Automata programagarrien oinarrizko programazioa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xede nagusia da ikasleek etxebizitzetako eta eraikinetako instalazio automatizatuak (domotika eta immotika) eta industria inguruneko instalazio automatizatuak konfiguratu, muntatu eta mantentzeko eginkizunak zuzen gauzatzeko beharrezko gaitasunak eskuratzea, lanbidean eskatuko zaien adinako kalitate eta segurtasunez; horretarako ezinbestekoak dituzte tituluan ezarritako lanbide gaitasunak.

Modulu hau teoriko-praktikoa da eta, horregatik, kontzeptuak finkatzeko balioko duten oinarrizko industria muntaiak eta domotikoak egin behar dira. "Industria erabilerako eta etxebizitzetarako eta eraikinetarako instalazio elektriko automatikoak muntatu eta egiaztatzen ditu, planoak eta eskemak interpretatu ondoren, eta berariazko teknikak aplikatuta" ikaskuntzaren emaitzak ikasleak bultzatzen ditu instalazio automatizatu txikiak gauzatzeko eta muntatzeko oinarrizko trebetasunak eskuratzera.

Egokien jotzen den edukien sekuentziazioa, eduki multzoen zerrenda honi dagokio:

I. multzoa: Automatismo elektriko kableatuak.

-Kaxa elektrikoen mekanizazioa: xaflak neurtu, markatu, ebaki, karrakatu, zulatu, harizkatu eta husteko teknikak.

-Teknologia kableatua duten automatismo elektrikoetan maniobra eta babeserako erabiltzen den tresneria.

-Oinarrizko automatismo elektrikoak teknologia kableatua duten motor txikien maniobrarako: potentzia zirkuitua, aginte zirkuitua.

-Matxuren diagnostikoa eta konponketa teknologia kableatua duten automatismo elektrikoetan.

II. multzoa: Automatismo elektriko programatuak.

-Automata programagarriak: sarrera eta irteera motak, parametrizazioa, programazioa eta konexioak.

-Abiadura-aldagailuak: funtsezko osagaiak eta funtzionamenduaren printzipioa, parametrizazioa, automata programagarriaren bidezko kontrola eta konexioak.

III. multzoa: Instalazio domotikoak.

-Domotikaren hastapenak. Honako arloetan esku hartzen du: erosotasuna, segurtasuna, energia aurrezpena eta komunikazioa.

-Sistema zentralizatuak eta sistema deszentralizatuak. Bereiztea.

-Sistemak, tipologiaren arabera. Eraztuna, izarra eta BUS.

-Korronte eramaileen bidezko sistemak.

-Hari gabeko sistemak.

-BTEEaren araudi domotikoa. Instalazio-eskuliburuak eta erabiltzaile-eskuliburuak.

"Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa" edukien multzoa, berriz, gainerako multzoekin batera eman dadila iradokitzen da, eta haietan txerta dadila; batez ere, prozedurazko izaera nabarmeneko alderdiak dituzten multzoetan.

Multzo horiek lan unitatetan banatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak, ebaluazioa eta errekuperazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Lehenik eta behin I. eta II. multzoak eta azken hiruhilekoan III. multzoa irakastea gomendatzen da, ikasleek dagoeneko "Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak" moduluan garatutako jakintzak eta trebetasunak eskuratuak izanen dituztelako.

Ikasleek ikasturtean zehar egin beharreko jarduerak honako hauek izan litezke automatismo elektrikoen multzoetan:

-Burdinazko pletinak neurrira ebakitzea eta hariztatzea.

-Automatismo elektrikoak muntatzea: Abiatze-gelditze zirkuitua, biraketa noranzkoaren inbertsorea, izar-triangelu abioa, bi abiaduratako motorraren kontrola, eta detektagailu edo mikroetengailuak instalatu behar zaizkien beste automatismo batzuk.

-Zerbitzuan jartzea eta eragindako matxurak konpontzea.

-Automata programagarrien parametrizazioa eta oinarrizko programazioa egitea, eskuliburuei eta dokumentazio teknikoari jarraituz. Programak ongi funtzionatzen duela egiaztatzea.

-Automata programagarriaren konexioak egitea, automatismoa abian jartzea eta ongi funtzionatzen duela egiaztatzea. Matxura programatuak konpontzea.

-Abiadura-aldagailuen parametrizazioa egitea, eskuliburuei eta dokumentazio teknikoari jarraituz.

-Abiadura-aldagailua motorrarekin eta automata programagarriarekin (hala behar denean) konektatzea eta automatismoak ongi funtzionatzen duela egiaztatzea.

-Muntatu diren automatismo elektrikoen gaineko txostenak egitea, eskema elektrikoak barne, sinbologia egokia erabiliz.

-Diseinu software bat erabiltzea, automatismoetan erabilitako eskema elektrikoak simulatzen dituena.

-Ikasleek muntatu dituzten automatismoetan eragindako matxurak diagnostikatu eta konpontzea.

-Matxura bilatu eta konpontzeko bete den prozesuari buruzko txostena egitea.

Ikasleek ikasturtean zehar egin beharreko jarduerak honako hauek izan litezke instalazio domotikoen multzoan:

-Instalazio domotikoak diseinatu, muntatu eta mantentzea, korronte eramaileetan oinarritutako sistemaren eta hari gabeko sistemaren bidez: argiztapena, korronte hartuneak, pertsianak eta olanak, ureztalurrak, klimatizazioa, intrusio alarmak, alarma teknikoak.

-Etxebizitzetako instalazio automatizatuen eskemak interpretatzea eta irudikatzea.

-BTEEa aplikatuta, etxebizitza automatizatu bateko instalazioaren jarraibide-eskuliburua eta erabiltzaile-eskuliburua egitea, gutxienez, erabilitako sistemaren baten bidez.

Jarduera praktiko horiek bai bakarka bai talde txikietan egin litezke; izan ere, haien bitartez ikasleek esku trebetasunak lortu behar dituzte batetik, eta haien arteko lankidetza eta talde lana sustatu nahi dira bestetik. Praktikak egin eta gero ikasleek txosten edo memoria bana aurkeztu behar lukete. Bertan azalduko lituzkete egindako programaren nondik norakoak, elementu guztiak automatari lotzeko konexioen eskema, eta, halaber, irakasleak egindako galdera teorikoen erantzunak.

Modulu teoriko-praktikoa da eta balio anitzeko gela batean emanen da. Ahal dela, gela horrek ordenagailuak, proiektagailua eta Interneterako sarbidea izanen ditu. Gainera, lantegi bat erabili beharko da domotika eta automatismoekin zerikusia duten praktikak egiteko. Aldi berean bi gela horiek erabiltzeko aukera izatea gomendatzen da.

Modulu honen barnean lantegietan egiten diren irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jarduerak inguruko enpresen ohiko praktikari begira eginen dira, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten.

Modulu hau garatzeko, komenigarria litzateke baliabide hauek erabiltzea:

-Ekipamendu domotikoek aplikazioak izan behar dituzte erosotasun, segurtasun, energia aurrezpen eta komunikazioaren arloetan urrutiko aginteen bidez, behintzat. Ekipamendu bat egonen da, gutxienez, bi ikaslerentzat.

-Burdinazko pletina, neurtze, markatze, ebakitze, karrakatze, zulatze eta hariztatze praktikak egiteko. Praktika horietan ikasleek eskura izan behar lituzkete kalibreak, burdin zerrak, metalerako karrakak, graneteak, markagailuak, eskuairak, zulatzeko makina finkoa edo zutabeduna eta hariztatzeko ardatza.

-Automatismo elektrikoetako praktiketarako panelak, osagai hauekin: sakagailuak, etengailuak, sentsoreak, argi-seinaleak, ibiltarte-amaierak, kontaktoreak, tenporizadoreak, borneroak, magnetotermikoak eta disjuntoreak. Automatismo horiek abian jartzeko indukziozko motor trifasikoen beharra legoke.

-Ikasle bakoitzak bere erremintak eta polimetroa eduki behar lituzke.

-Diseinu eta simulazio programak, automatismo elektrikoen eskemak egiteko erabiltzen diren ikurren liburutegiekin.

-Automata programagarriak edo mikroautomatak, sarrera eta irteera digitalekin, eta haiek ordenagailutik parametrizatu eta programatu ahal izateko programa informatikoak.

-Automata programagarrien eskuliburuak eta dokumentazio teknikoa.

-Abiadura-aldagailuak indukziozko motor trifasikoetarako, eta haiek ordenagailutik parametrizatu ahal izateko programa informatikoak.

-Abiadura-aldagailuen eskuliburuak eta dokumentazio teknikoa.

"Instalazio domotiko eta automatikoen konfigurazioa" moduluak erlazio estua du "Instalazio domotiko eta automatikoetako teknikak eta prozesuak" moduluarekin, lehen mailako moduluan irakasten diren edukiak bigarren mailako moduluan irakasten diren edukiak berenganatu ahal izateko oinarria baitira. Komenigarria izanen litzateke koordinazio berezia ezartzea maila bereko "Instalazio elektrikoen teknikak eta prozesuak" moduluarekin, argiztapenaren oinarrizko instalazioak, eskailerako txirrin automatikoak eta fluoreszenteak ezagutzeari dagokionez. Izan ere, domotika etxebizitzetako instalazio bat gehiago dela esan daiteke. Halaber, "Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa" moduluarekin ere koordinatu beharko litzateke, instalazio- eskuliburua eta erabiltzaile-eskuliburua sortzeari dagokionez.

Prozedurazko ikaskuntzak fitxak, memoriak, erabiltzaile-eskuliburuak eta instalazioak eta muntaiak egitean lortutako emaitzak oinarri hartuta ebaluatzen ahal dira. Garrantzitsua da talde-lanarekin, baliabideen erabilera egokiarekin eta abarrekin lotutako jarrerazko ikaskuntzak bermatzea.

Lanbide modulua: Instalazio elektrikoen konfigurazioa.

Kodea: 0524.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 11.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Eraikinen eta kanpoko argiteriaren ingurunean behe tentsioko instalazio elektrikoen motak identifikatzen ditu, eta horien elementuak, ezaugarri teknikoak eta araudia deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio eta lokal motak sailkatu ditu.

b) Eraikinetako instalazioen egitura identifikatu du.

c) Kanpoko argiteriako instalazioen ezaugarriak identifikatu ditu.

d) Instalazio motaren elementu bereizgarriak ezagutu ditu.

e) Elementuak planoetako eta eskemetako haien sinboloekin lotu ditu.

f) Instalazio mota bakoitza erabileraren arabera bereizi du.

g) Aplikatzekoa den araudia identifikatu du.

h) Zirkuitulaburreko korronteak kalkulatu ditu.

2. Ezaugarri bereziak dituzten lokaletako eta xede bereziak dituzten instalazioetako behe tentsioko instalazio elektrikoen ezaugarriak azaltzen ditu, horien egitura, funtzionamendua eta berariazko araudia identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hornidura motak identifikatu ditu.

b) Sute eta leherketa arriskua duten lokaletako instalazioen kokapenak eta babesmoduak sailkatu ditu.

c) Lokal berezietako instalazioetarako berariazko jarraibideak ezagutu ditu.

d) Xede bereziak dituzten instalazioen baldintza teknikoak identifikatu ditu.

e) Instalazio mota bakoitzaren berariazko babesak ezagutu ditu.

f) Hargailuak instalatzeko baldintzak bereizi ditu.

g) Kanalizazioen eta eroaleen ezaugarri teknikoak identifikatu ditu.

h) Instalazioen elementuak planoetako eta eskemetako haien sinboloekin lotu ditu.

i) Aplikatzekoa den araudia identifikatu du.

3. Eraikinen inguruneko eta xede berezietako behe tentsioko instalazio elektrikoek dituzten elementuen ezaugarriak zehazten ditu, kalkuluak eginda eta fabrikatzailearen dokumentazioa kontsultatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kargen aurreikuspena kalkulatu du.

b) Elektrifikazio maila ezberdinak dituzten zirkuituen kopurua zehaztu du.

c) Parametro elektrikoak zehaztu ditu (intentsitatea, tentsio-erortzeak eta potentzia, besteak beste).

d) Sekzio-kalkuluak egin ditu, arauzko intentsitateak eta babestuak kontuan hartuta.

e) Babesak dimentsionatu ditu.

f) Kanalizazioak eta inguratzaileak dimentsionatu ditu.

g) Lur konexioko sistema kalkulatu eta hori neurtzen jakin du.

h) BTEEaren jarraibideak errespetatu ditu.

i) Aplikazio informatikoak erabili ditu.

4. Eraikinen inguruneko eta xede berezietako behe tentsioko instalazio elektrikoak konfiguratzen ditu, diseinu baldintzak aztertu, eta planoak eta eskemak egin ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Diseinuari buruzko zehaztapenak eta araudia interpretatu ditu.

b) Kargen koadroa potentzia aurreikuspena kontuan hartuta egin du.

c) Instalazioa dimentsionatu du.

d) Elementuak eta materialak hautatu ditu, IP eta IK kodeak kontuan hartuta.

e) Instalazioan aldaketarik edo disfuntziorik izanez gero sortuko liratekeen efektuei buruzko hipotesiak ezarri ditu.

f) Kalitateari eta energia eraginkortasunari buruzko irizpideak aplikatu ditu.

g) Planoak eta eskemak egin ditu.

h) Isolamendu elektrikoa eta zurruntasun dielektrikoa nola neurtu jakin du.

5. Kanpoko argiteriako instalazioen ezaugarriak azaltzen ditu, horien osagaiak identifikatu eta duten funtzionamendua aztertu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Barrutiaren ezaugarriak zehaztu ditu.

b) Argiztapen maila ezarri du.

c) Materialak hautatu ditu.

d) Luminarien banaketa geometrikoa ezarri du.

e) Parametro luminoteknikoak eta luminaria kopurua zehaztu ditu.

f) Instalazio elektrikoa dimentsionatu du.

g) Tresneria eta material osagarriak hautatu ditu.

h) Energia eraginkortasunari eta aurrezpenari buruzko irizpideak aplikatu ditu.

i) Berariazko aplikazio informatikoak erabili ditu.

j) Arauzko jarraibideak eta kalitate irizpideak aplikatu ditu.

6. Eguzki instalazio fotovoltaikoak konfiguratzen dituzten elementuen ezaugarriak azaltzen ditu, horien eginkizuna, ezaugarri teknikoak eta araudia deskribatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioak sailkatu ditu.

b) Paneletako parametro eta kurba bereizgarriak identifikatu ditu.

c) Bateria mota bakoitzaren funtzionamendu baldintzak identifikatu ditu.

d) Erregulagailuaren ezaugarriak eta eginkizuna ezagutu ditu.

e) Bihurgailu motak sailkatu ditu.

f) Babesak identifikatu ditu.

g) Euskarri egituraren ezaugarriak ezagutu ditu.

h) Instalazioaren elementuak planoetan eta eskemetan ezagutu ditu.

i) Aplikatzekoa den araudia identifikatu du.

7. Eguzki instalazio fotovoltaikoak konfiguratzen ditu, arauditik eta diseinu baldintzetatik abiatuta haien ezaugarriak zehaztu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurretiazko diseinu baldintzak interpretatu ditu.

b) Elementuen ezaugarriak identifikatu ditu.

c) Instalazioaren kokapena hautatu du.

d) Produkzio elektrikoa kalkulatu edo simulatu du.

e) Elementuen trazadura eta kokapen krokisa egin du.

f) Instalazioa dimentsionatu du.

g) Tresneria eta materialak hautatu ditu.

h) Kalitateari eta energia eraginkortasunari buruzko irizpideak aplikatu ditu.

i) Planoak eta eskemak egin ditu.

Edukiak.

Etxebizitza-eraikinen, industrien, bulegoen eta lokal publikoen ingurunean behe tentsioko instalazio elektrikoak identifikatzea.

-Araudia. BTEEa, Eraikuntzako Kode Teknikoa (EKT), konpainia hornitzaileen arau partikularrak eta UNE arauak, besteak beste.

-Aginte eta babes elementuak. Fusibleak. Etengailu magnetotermikoak. Etengailu diferentzialak. Gaintentsioen kontrako babesak. Errele termikoa.

-Barneko instalazioak edo hartzaileak. Oinarrizko zirkuitu elektrikoen linea bakarreko eskemak.

-Mekanismoak eta korronte hartuneak.

-Barneko instalazioak etxebizitza eta eraikinetan.

-Neurgailuak. Tarifa elektrikoak.

-Lotzeko instalazioa. Babes kaxa nagusia. Elikatze linea nagusia. Kontagailuak. Kokalekua eta instalazio sistemak. Banakako deribazioak. Aginte eta babes gailu orokorrak eta banakakoak. Potentzia kontrolatzeko elementuak (potentzia kontrolatzeko etengailua eta maximetroa, besteak beste).

-Behe tentsioko banaketa sistemak. Orokortasunak.

-Zirkuitulaburreko korronteak kalkulatzea.

-Lokal publikoetako instalazioak.

-Larrialdietako argiteria (segurtasunekoa eta ordezkoa).

-Instalazioen egitura. Kanalizazio motak.

-Instalazioen elementu bereizgarriak.

-Inguratzaileak.

Ezaugarri berezietako lokaletan eta xede bereziak dituzten instalazioetan behe tentsioko instalazio elektrikoen ezaugarriak azaltzea:

-Instalazioak sute eta leherketa arriskua duten lokaletan. Jarraibide orokorrak. Kokapenak sailkatzea. I. eta II. motako kokapenak.

-Ezaugarri bereziak dituzten lokaletako instalazioak (lokal hezeak eta bustiak, eta metagailuen bateriak, besteak beste). Sailkapena. Motak eta ezaugarriak.

-Xede bereziak dituzten instalazioak (igerilekuak eta iturriak, behin-behineko eta aldi baterako obra instalazioak, eta operazio-gelak eta ebakuntza-aretoak, besteak beste). Jarraibide orokorrak. Ezaugarriak.

-Obrako koadroa.

Instalazio elektrikoen elementuen ezaugarriak zehaztea:

-Kargak aurreikustea. Kalkulatzeko irizpideak.

-Etxebizitzetako (oinarrizko elektrifikazioa eta goi mailakoa) eta eraikinen inguruneko instalazioetan zirkuitu kopurua zehaztea.

-Aldiberekotasun koefizienteak.

-Sekzio-kalkuluak egitea (arauzko intentsitatea, intentsitate babestua).

-Sekzio-kalkuluak egitea etxebizitzetan eta eraikinetan.

-Kanalizazioak kalkulatu eta dimentsionatzea.

-Koadroak eta kaxak dimentsionatzea.

-Babes elementuak dimentsionatzea.

-Kontagailuen zentralizazioa dimentsionatzea.

-Lur konexioko sistema dimentsionatu eta neurtzea.

Behe tentsioko instalazio elektrikoak konfiguratzea:

-Diseinuari buruzko zehaztapenak. Araudia. BTEEa. EKT. UNE arauak, besteak beste.

-Zirkuituen banaketa. Elementuen banaketa.

-Tresneria eta materialak hautatzea. IP eta IK kodeak.

-Elementuen trazadura eta kokapen krokisak.

-Kalitatea instalazioen diseinuan. Energia eraginkortasuna eraikin eta etxebizitzetan. Aplikatu beharreko arauak.

-Eraikinetara, lokaletara eta kanpoko instalazioetara zuzendutako instalazio elektrikoen xehetasun planoak.

-Hartze probak eta saiakuntzak. Isolamendu erresistentzia neurtzea. Zurruntasun dielektrikoa neurtzea.

-Instalazioak zerbitzuan jartzea.

-Memoria teknikoa.

Kanpoko argiteriako instalazioen ezaugarriak azaltzea:

-Luminoteknia eta argiteriako instalazioak.

-Argi instalazioaren elementuak. Luminariak. Lanparak.

-Zutoinak, paldoak eta zutabeak, besteak beste. Lur konexioko instalazioa.

-Argiaren parametro fisikoak.

-Kolorearen parametro fisikoak.

-Argiteria publikoa.

-Proiektagailu bidezko argiztapena.

-Zuntz optiko bidezko argiztapena.

-Argiteria erregulatu eta kontrolatzeko tresneria.

-Energia eraginkortasuna eta aurrezpena.

-Kalkulu luminoteknikoak egitea kanpoko argiterian.

-Instalazio elektrikoa kanpoko argiterian. Dimentsionatzea.

-Kanpoko argiteriako instalazioei buruzko araudia.

Eguzki instalazio fotovoltaikoen ezaugarriak azaltzea:

-Eguzki instalazio fotovoltaikoen sailkapena.

-Eguzki instalazio isolatua.

-Sarera konektatutako eguzki instalazio fotovoltaikoa.

-Behe tentsioa sortzen duten instalazioak.

-Babesak. Lur konexioko instalazioak. Abiaraztea.

-Eguzki panelak.

-Metagailu motak.

-Babesak.

-Erregulagailuak.

-Bihurgailuak.

-Eguzkiari jarraitzeko sistemak.

-Energiaren banaketa sareetan neutroa eta masak konektatzeko sistemak.

-Aplikatu beharreko araudia. (BTEEa, UNE, eguzki teknologia fotovoltaikoaren bidez energia elektrikoa sortzeari buruzko araudia. Sare konexioari buruzko araudia, besteak beste).

Eguzki instalazio fotovoltaikoen konfigurazioa:

-Diseinu baldintzak.

-Kalkuluak. Erradiazio mailak. Neurri unitateak. Klima zonak. Eguzki mapa. Eguzki errendimendua. Orientazioa eta inklinazioa. Itzalen zehaztapena. Galera koefizienteak. Baterien kalkulua. Tentsio-erortzeak eta eroaleen sekzioa. Lur konexioko sistemari buruzko kalkuluak.

-Tresneriaren eta elementuen ezaugarriak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honetako edukiak ikasleek eraikinetan eta industrietan instalazio elektrikoak diseinatu, muntatu, abiarazi eta mantentzeko aukera ematen duten oinarrizko jakintzak eskuratzera bideratzen dira nagusiki.

Instalazio mota ezberdinen ezaugarri bereziak aztertu eta, etxebizitza-eraikinean edo industria eraikinean behe tentsioko proiektu bat, gutxienez, egin ahal izateko beharrezko kalkuluak egin beharko lirateke. Erabilgarri dagoen software teknikoa aztertu eta erabiliko da, argiaren kalkuluak zein eguzki instalazio fotovoltaikoak egiteko.

Modulua oinarrizkoa da, bertan gainerako modulu gehienetan aplikatuko diren beharrezko jakintzak eskuratuko baitira. Ezinbestekoa da ikasle bakoitzak BTEEa izatea.

Egokien jotzen den edukien sekuentziazioa, edukien zerrenda honi dagokio:

-Oinarrizko zirkuitu elektrikoen linea bakarreko eskemak.

-Aginte eta babes elementuak.

-Lur konexioko sistema.

-Lotzeko instalazioa.

-Barneko instalazioak etxebizitza eta eraikinetan.

-Lokal publikoetako instalazio elektrikoak.

-Ezaugarri berezietako lokaletako instalazio elektrikoak.

-Eraikinetara edo industria lokaletara zuzendutako instalazio elektrikoen planoak.

-Sekzioak eta babesak kalkulatzea.

-Hartze probak eta saiakuntzak.

-Neurgailuak. Tarifa elektrikoak.

-Zirkuitulaburreko korronteak kalkulatzea.

-Kanpoko argiteriako instalazioak.

-Eguzki instalazio fotovoltaikoak.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko gomendatzen diren jarduerak honako hauek izanen dira:

-Jarduera teorikoak, material grafiko ugarirekin dokumentatzen direnak, ikasleek instalazio elektriko bat osatzen duten atalak errazago uler ditzaten.

-Irakatsitako gai bakoitzean kalkulu jarduerak proposatu beharko lirateke.

-Azalpenek eta jarduerek indarra duen araudia aipatu behar dute etengabe: BTEEa, Eraikuntzako Kode Teknikoa (EKT), konpainia hornitzaileen arau partikularrak eta UNE arauak.

-Barneko instalazio elektrikoak kalkulatzeko eta diseinatzeko diren jarduerak merkataritza eta industria lokaletan egindako benetako instalazio elektrikoekin bat etorri behar dira.

-Jardueretan ikasleek erabilgarri dauden materialak ezagutu beharko dituzte. Horretarako, merkataritza katalogoak eskuratzen ahalko dituzte.

-Software orokorra eta teknikoa erabiltzea proiektu zehatz baten atal ezberdinetan kalkuluak egiteko eta egiaztatzeko.

-Ikasleek kalkulagailu zientifikoak eskuratzea gomendatzen da, gai ezberdinetan egin beharreko kalkuluak erraztu eta bizkortzen dituztelako.

Modulu honetan programa informatikoak erabili behar direnez, ikasgela nagusiak A3 tamainako planoak inprimatzeko aukera ematen duten ekipamendu informatikoak izatea gomendatzen da.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena.

Kodea: 0528.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimenari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu du banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) "Berrikuntza" eta "nazioartekotzea" kontzeptuak eta horiek gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatearen gehikuntzarekin duten lotura identifikatu ditu.

c) Ekimenaren kultura zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu du.

d) Instalazio elektrikoen garapeneko enpresen eremuan abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu du.

e) "Arriskua" kontzeptua aztertu du, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) "Enpresaburua" kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu ditu.

2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera definitzen du, ingurunearen gaineko eragina baloratuz eta balio etikoak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio elektrikoen garapeneko enpresen arloko negozio-ideia zehatz bat definitu du, abiapuntutzat hartuko dena enpresa plana egiteko.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

c) Negozio-ideiaren egokitasuna, ase gabeko beharrak, ideiak dakarren berrikuntza edo hobekuntza, merkatuan bete nahi den nitxoa edo hutsunea eta ideiaren esparru den sektorearen prospektiba baloratu ditu, hori guztia enpresa plana egiteko abiapuntu izanen baita.

d) Aztertu du ea enpresaren jardueran zer-nolako eragina duten enpresak erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

e) Instalazio elektrikoen sektoreko ETE (enpresa txiki edo ertain) batek bere mikroingurunean eta makroingurunean dituen mehatxuak eta aukerak identifikatu ditu, AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) azterketa baten barnean.

f) Enpresa kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu du.

g) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta fenomeno horrek enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu ditu.

h) Instalazio elektrikoen garapeneko enpresa baten balantze soziala egin du eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu ditu, bai eta sortzen dituzten onura sozialak ere.

i) Instalazio elektrikoen arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten jardunbideak identifikatu dira.

j) Enpresaren estrategia deskribatu du, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu du.

3. Ekoizpenaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana egiten du enpresarentzat, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana ere bai.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu, eta "sistema" kontzeptua aztertu du enpresari aplikatuta.

b) Fase hauek definitu ditu: ekoizpena edo zerbitzu-ematea, ekoizpenerako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu du.

d) Antolaketaren eta langileriaren eredua definitu du, ekoizpenaren edo zerbitzuaren beharrak edo/eta merkatuaren eskakizunak kontuan harturik.

e) Horniduraren funtsezko alderdiak definitu ditu: hornitzaileak eta materialak aukeratzea.

f) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu ditu, bai eta finantzabideak ere.

g) Instalazio elektrikoen sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin da.

h) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu ditu.

i) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

j) Ahuleziak eta indarrak aztertu ditu, AMIA azterketa osatuz.

k) Ekoizpen planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana enpresa planean sartu ditu.

l) Instalazio elektrikoen sektoreko ETE bat sortzeko erabakia aurrera eramatearen egokitasuna baloratu du.

4. Instalazio elektrikoen garapeneko enpresa bat sortu eta abian jartzeko urratsak egiten ditu, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu ditu.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu du.

c) Enpresaren forma juridiko desberdinetarako ezarritako tratamendu fiskalak bereizi ditu.

d) Indarra duen legeriak ETE bat eratzeko eskatzen dituen izapideak aztertu ditu.

e) Erreferentziako tokian instalazio elektrikoen garapeneko enpresak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin du.

f) Forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu ditu.

g) ETE bat abian jartzeko aholkularitza eta kudeaketa administratiboa enpresatik kanpo lortzeko bideak identifikatu ditu.

5. ETE baten kudeaketa administratibo eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta agiriak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontabilitateko informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

b) Instalazio elektrikoen garapeneko enpresa baten zerga betebeharrak definitu ditu.

c) Zerga egutegiko zerga motak bereizi ditu.

d) Instalazio elektrikoen sektoreko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete ditu (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu ditu.

Edukiak.

Enpresa ekimena:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak instalazio elektrikoen garapenaren arloko jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, instalazio elektrikoen sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-"Enpresaburua" kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa plana: negozioaren ideia instalazio elektrikoen garapeneko enpresen esparruan.

-Instalazio elektrikoen sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Instalazio elektrikoen sektoreko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketin plana.

Enpresako ekoizpenaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Instalazio elektrikoen sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-"Kontabilitatea" kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak, eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

Administrazio eginkizunak:

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Instalazio elektrikoen garapeneko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak lortzen dituzte beren ekimena garatzeko enpresaren esparruan, hala autoenpleguan nola inoren konturako lanean erantzukizunak eta eginkizunak beren gain hartzeko garaian.

Metodologia teoriko-praktikoa erabili behar litzateke, azken horretan irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa bereziki azpimarratuz, ondokoak direla medio:

-Instalazio elektrikoen sektoreari buruzko informazio iturriak erabiltzea.

-Kasu praktikoen eta talde-dinamiken bitartez, ekintzaileen jarrerak ulertu eta baloratzea, eta instalazio elektrikoen sektorean haien beharra norainokoa den zehaztea.

-Enpresaburuekin, enpresa elkarte eta sindikatuen ordezkariekin eta administrazioekin harremanak izatea, jarduera osagarrien bidez (solasaldiak, bisitak, etab.), ikasleen espiritu ekintzailea eta sektorearen ezagutza sustatzeko.

-Sektoreko ETEentzako kudeaketa administratiboko programak erabiltzea.

-Instalazio elektrikoen sektorearekin zerikusia duen eta negozioa abian jartzearen alderdi guztiak biltzen dituen enpresa plan baten proiektua egitea: bideragarritasuna, ekoizpenaren eta giza baliabideen antolaketa, merkataritzako ekintza, administrazio eta finantza kontrola, eta erantzukizun sozialaren justifikazioa.

"Enpresa eta ekimena" moduluaren garapenean edukiek duten hurrenkera sekuentziazio irizpide logikoen ondorio da, eta honela banatu liteke ikasturteko hiru hiruhilekoen artean:

-Ikasleek ez dute ezagutzen lan eginen duten sektorearen errealitatea. Horregatik, hasierako jarduerek sektore horretara hurbildu behar dituzte eta lanbide jardueran behar diren ekintzarako gaitasunak zein diren erakutsi behar diete.

-Hurrengo urratsean, ikasleei negozioaren ideia definitzeko erronka ezartzen ahal zaie. Horretarako, inguruko mehatxuak eta aukerak baloratu behar dituzte eta enpresaren helburuak planteatu, bai eta horiek lortzeko estrategiak eta ekintzak ere.

-Helburuak eta horiek lortzeko bideak definiturik, ikasleek enpresa plana egin dezakete, enpresa eratzeko prozesuan aurrera jarraitu ala ez erabakitzeko.

-Aurrera eginez gero, ikasleek enpresarentzako forma juridiko egokiena hautatzearekin zerikusia duten jarduerak egin behar lituzkete, eta enpresaren kudeaketa administratiboari dagozkion alderdi nagusiak ezagutu.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Autodiagnostikorako hainbat motatako testak egitea, ondokoak baloratzeko: negozio-ideiaren inguruko proiektuaren heldutasun maila, ekintzaile baten gaitasun eta trebetasun orokorrak, eta produktua edo zerbitzua salduko den merkatuari buruzko ezagutza.

-Bai enpresa barnean bai gizarte ingurunean praktika onak aplikatzeari buruz ikertzea.

-Enpresa plana egitea, ondoko jarduketen bitartez:

Planaren helburuak ezartzea.

Ekintzailearen gaitasunak eta kualifikazioak identifikatzea enpresa proiektuari dagokionez. Behar izanez gero, prestakuntza planifikatzea.

Produktuaren edo zerbitzuaren oinarrizko ezaugarriak, asetzen dituen beharrak, berezitasunak, xede duen merkatua, bezeroengana iristeko erabiliko diren bideak eta beste datu interesgarri batzuk deskribatzea.

Merkatuaren azterketa egitea: eskaria aztertzeko inkesta prestatzea eta lortzen diren datuak aztertzea. Inguruko lehia aztertzea. Produktu edo zerbitzu bera merkaturatzen duten enpresen zerrenda eta konparazio-azterketa egitea.

Marketin plana egitea, banaketa bideak, prezio politikak eta sustapen estrategiak azalduz.

Produkzio prozesua diseinatzea: beharko diren azpiegitura eta instalazioen azterlana egitea, fabrikazioaren edo zerbitzuaren prozesua diseinatzea, horniduraren aurreikuspena egitea eta izakinak baloratzeko metodo desberdinekin ariketak egitea.

Egindako proiektuaren arabera enpresan beharko diren lanpostuak identifikatzea, bakoitzaren eginkizunak azaltzea eta hori guztia grafikoki adieraztea organigrama batean.

Hasierako inbertsioa osatzen ahal duten oinarrizko kontzeptuak eta horiek finantzatzeko eskura dauden bideak jakinik, haien aurreikuspena egitea, proposaturiko enpresa proiektuaren beharrak asetzeko.

Salerosketa kasuak garatzea, enpresa jarduerarako oinarrizko agiriak erabiliz: eskabidea, albarana, faktura, txekea, ordainagiria eta kanbio letra.

Emaitza desberdinak dituzten egoera balantzeak aztertzea.

Zailtasun maila desberdinetako egoera balantzeak egin eta finantza adierazleen bitartez aztertzea.

AMIA sistemaren bidez zenbait egoera aztertzea, gero sistema hori enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Forma juridiko bakoitzaren alde onak eta txarrak identifikatzea, prestatu den enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Enpresa planean eragina duten eraketa eta administrazio tramite berariazkoak eta orokorrak banan-banan azaltzea.

-Nahitaezkoak diren kontabilitate eta zerga betebeharrak identifikatzea.

-Zergen arloan Estatuko arauek Nafarroako Foru Komunitatekoekin dituzten desberdintasunak azaltzea.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta Internet erabilita, ikaskuntza-irakaskuntzako prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebazten ahalko dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduerak egiteko eta, bidezkoa bada, ikasleen azalpen jarduerak egiteko. Teknika horrek talde-lanaren estrategiak aplikatzea ahalbidetuko luke. Estrategia horiek aztergai izanen dira "Lanerako prestakuntza eta orientazioa" moduluan.

Bestalde, "Lanerako prestakuntza eta orientazioa" eta "Enpresa eta ekimena" izeneko moduluek elkarrekin lotura estua dute, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak, gizarte gastuak eta beste gai batzuk azaltzen dituzten edukietan, hain zuzen ere. Hortaz, bikoizketak saihestearren, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa beharrezkoa litzateke.

Azkenik, komenigarria litzateke koordinazioa izatea "Enpresa eta ekimena" moduluko irakasleen eta irakasle teknikoen artean, ondoko gaietan, adibidez:

-Enpresaburuekin harremanak izatea, ikasleek hurbiletik ezagutu ahal izateko beren prestakuntzaren helburu den eta ziur aski lana emanen dien sektorearen errealitatea.

-Ikasleek enpresa plana egiteko eskatzen dituzten datuak ematea: produkzio prozesua, instalazioa, enpresa hornitzaileen zerrendak, materialen prezioak eta beste batzuk.

Lanbide modulua: Ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ingelesez ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila onargarriarekin, garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen baitu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu du.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu du, testu motaren eta helburuaren arabera, informazio garrantzitsua bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera ditu erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu du, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Aparatu edo ekipamendu bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu ditu.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu, itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, buruz buruko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu ditu, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Doitasunez identifikatu ditu norberaren jardueraren elementu aurreikusgarriekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datuak eta ekintzak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu du.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu du (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu ditu.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Inprimakiak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinazkoak bete ditu, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi ditu, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu ditu, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin ditu, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu du oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu du, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili du.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu ditu hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu, itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili ditu, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin ditu, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili ditu hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu du, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu ditu interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu du zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu die, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili ditu.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu die.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili du.

Edukiak.

Eduki lexikoak:

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua.), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak...

-Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

Eduki gramatikalak:

-Aditz aldiak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Hizkuntza tekniko-zientifikoa.

-Baldintzazkoak.

-Zehar estiloa.

Eduki funtzionalak:

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra emateko, datuak eskatzeko, etab.

-Norberaren intereseko gaien azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Norberaren intereseko gaien inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

-Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Mota orokorreko dokumentu luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

-Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

-Inprimakiak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak.).

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak...

-Eguneroko bizimoduarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

"Ingelesa I" nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburu. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, behar hori, lehenik, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori agerian jartzen da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta beste herrialde batzuetan dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahalegin nagusia egin beharko litzateke ikasleak gai izan daitezen, lehen urrats batean, modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Geroago ekinen zaie adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari. Ikasgelan, bai irakaslea, bai ikasleak, ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab., Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela, Leonardo da Vinci eta Erasmus programetan, adibidez. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatzen ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio erremintak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen prozesuak.

Kodea: 0517.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen ezaugarriak azaltzen ditu, horiek osatzen dituzten sareak aztertu, eta biltzen dituzten tresneriaren eta elementuen funtzioa eta ezaugarriak deskribatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio motak identifikatu ditu, eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunei buruzko araudiaren arabera.

b) Sinbologia instalazioaren elementuekin eta tresneriarekin lotu du.

c) Telekomunikazio azpiegitura komun (TAK) baten barrutien eta erregistroen motak eta funtzioa ezagutu ditu.

d) Kanalizazio motak identifikatu ditu.

e) TAKa osatzen duten sare motak identifikatu ditu.

f) TAK baten sistema bakoitzaren tresneria identifikatu du.

g) TAKaren elementuen funtzioa ezagutu du.

h) Gailuen ezaugarri teknikoak identifikatu ditu.

i) Balizko bilakaera teknologikoak eta araudikoak kontuan hartu ditu.

2. Telekomunikazio azpiegiturak konfiguratzen ditu, instalazioak planoen gainean irudikatu eta eskemak egin ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioen zehaztapen teknikoak identifikatu ditu.

b) Instalazioen kokapen ezaugarriak egiaztatu ditu.

c) Instalazioaren trazadurak eta elementuak (kableak, kutxetak eta erregistroak, besteak beste) planoen gainean irudikatu ditu.

d) Elementuen eta tresneriaren parametroak kalkulatu ditu.

e) Eskemak sinbologia normalizatuaz egin ditu.

f) Instalazioaren elementuak dimentsionatu ditu.

g) Irrati, telebista, telefonia eta banda zabaleko instalazioen elementuak hautatu ditu.

h) Instalazio elektriko dedikatuaren elementuak dimentsionatu ditu.

i) Beste instalazio batzuekiko interferentziak kontuan izan ditu.

j) Instalazioak zabalkuntza aukerak kontuan izanda konfiguratu ditu.

k) Telekomunikazio azpiegitura komunei buruzko araudia eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa aplikatu ditu instalazioa konfiguratzean.

3. Telekomunikazio azpiegitura komunak instalatzen ditu, teknikak aplikatuta, eta instalazioen araudira eta kalitatera egokitzen direla egiaztatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) TAKeko instalazioa muntatzeko plana aplikatu du.

b) Muntaia jarduerak programatu ditu.

c) Instalazioaren zuinketa egiaztatu edo egin du.

d) Seinaleak hartzeko elementuen muntaia eta orientazioa egiaztatu ditu edo horiek muntatu eta orientatu ditu.

e) Kanalizazioen eta eroaleen muntaia egiaztatu edo egin du.

f) Instalazio bakoitzaren tresneria eta elementu bereizgarrien muntaia eta konfigurazioa egiaztatu edo egin ditu.

g) Instalazio elektriko dedikatuen muntaia egiaztatu edo egin du.

4. Instalazioen funtzionamendua egiaztatzen du, parametroak neurtuta eta haien elementuak doituta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egiaztatzeko eta zerbitzuan jartzeko plana aplikatu du.

b) Instalazio bakoitzaren berariazko baliabideak, neurgailuak eta erreminta informatikoak erabili ditu.

c) Telekomunikazio instalazioen tresneria lokalean eta urrutitik doitu du.

d) Neurketetan lortutako emaitzek araudia betetzen dutela edo ezarritako funtzionamendu marjinen barruan daudela egiaztatu du.

e) Neurketak eta funtzionamendu probak egin ditu.

f) Onarpen proben orriak bete ditu.

5. Telekomunikazio azpiegitura komunak mantentzen ditu, zereginak eta baliabideak esleituta, eta esku-hartzeen kalitatea ziurtatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prebentziozko mantentzeko jarduerak programatu ditu.

b) TAKa mantentzeko baliabideak zehaztu ditu.

c) Fabrikatzaileen mantentze jarraibideak kontuan hartu ditu.

d) Mantentze zuzentzaileko eragiketetarako esku hartzeko protokoloa prestatu du.

e) Matxurak aurkitzeko instalazio bakoitzerako berezko teknikak aplikatu ditu.

f) Instalazio bakoitzean matxuren sorburuak diagnostikatu ditu.

g) Ekipamendu edo elementuak ordeztu eta instalazioaren funtzionamendua lehengoratu du.

h) Arauzko parametroak adierazitako marjinen barruan daudela egiaztatu du.

i) Mantentze-lanen berezko dokumentazioa bete du (esku-hartze fitxak, matxuren historikoak, diagramak, txostenak eta mantentze-memoriak, besteak beste).

6. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak erabiltzeak dakartzan arriskuak eta arriskugarritasun maila identifikatu ditu.

b) Makinak eta erremintak erabiltzean segurtasun arauak bete ditu.

c) Ebaketa eta konformazioko makinak, erremintak eta materialak, besteak beste, erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

d) Muntaia eta mantentze-lanetan erabili behar diren segurtasun elementuak eta banakako eta taldeko babes ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak, besteak beste) ezagutu ditu.

e) Segurtasun elementuen, eta banakako eta taldeko babes ekipamenduen erabilera zuzena identifikatu du.

f) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu du.

g) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu ditu.

h) Sortutako hondakinak sailkatu egin ditu, gaika biltzeko.

i) Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna aintzat hartu ditu, arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Telekomunikazio azpiegitura komunetako (TAK) instalazioen ezaugarriak azaltzea:

-TAKak aplikatu, instalatu eta mantentzeko araudia.

-Irrati-telebistarako arau teknikoa. Lan eremuak. Banatu beharreko irrati-telebistako kanalak. Erradiazio eta immunitate arauak. Telefonia eta banda zabalerako arau teknikoak. Telekomunikazioen zerbitzuak erregulatzeko eta eguneratzeko araudia. Erregelamendu teknikoa. Tresneria eta materialei buruzko araudia. Eraikitzeko arau teknikoak.

-TAKetako instalazio motak. Telebista eta irratiko hartze- eta banaketa-instalazioak. Barne-telefoniako instalazioak eta elkarkomunikazioa. Atezain eta bideo-atezain automatikoen instalazioak. Kableatu egituratuaren instalazioak.

-Telefonia sistemak. Telefonoguneak. Interfonia sistemak.

-TAKen barrutiak eta erregistroak. Kanalizazioak eta banaketako azpiegitura.

-Hartze elementuak. Buruko elementuak. Osagaiak. Lurreko soinudun irratidifusioa eta telebista hartzea eta banatzea. Satelite bidezko soinudun irratidifusioa eta telebista banatzea.

-Antenak. Motak eta ezaugarri teknikoak. Antenen printzipioak eta parametroak. Modulazioa. Erabilitako modulazio motak. Lurreko antenak irrati eta telebistarako. Satelite bidezko telebistarako antenak. Euskarria. Antena hartzaileen kokapena eta parametroak hautatzea; motak eta ezaugarri teknikoak. Antenen elkarketa; motak eta ezaugarri teknikoak. Euskarri motak eta osagarri mekanikoak. Kokapena hautatzeko irizpideak eta sistema hartzaile mota. Maiztasun plana. Lur konexioak.

-Buruko tresneria. Tresneria elektrikoa, babesak eta lur konexioa. Anplifikadore motak: kanal bakarrekoak, banda zabalekoak, aurreanplifikadoreak, bitarteko maiztasuneko anplifikadoreak eta abar. Elikatze iturriak. Bestelako elementuak: ekualizadoreak, bihurgailuak, moduladoreak, transmoduladoreak. Elementu pasiboak: iragazkiak, banatzaileak, nahasgailuak, graduagailuak, korronte injektoreak eta abar.

-Seinaleen banaketa. Banaketa sarea. Sakabanatze sarea eta erabiltzailearen barne-sarea. Transmisio lineak: zuntz optikoa, kable koaxiala, kableak, kable bihurritua, uhinen gidariak eta abar.

-Lurreko eta satelite bidezko irratidifusioko seinaleen banaketa. Kable koaxiala. Elementu pasiboak: deribagailuak, banagailuak, konexioak, konektoreak eta abar. Elementu aktiboak.

-Telefonia eta banda zabaleko seinaleen banaketa. Kable telefonikoen bidezko banaketa. Kable bihurrituen bidezko banaketa. Kable koaxilen bidezko banaketa: izar-konfigurazioa, zuhaitz eta adarreko konfigurazioa. Zuntz optikoaren bidezko banaketa.

-Telekomunikazio azpiegitura komunetako sinbologia.

-Barne-telefonia eta elkarkomunikazioa. Telefonia sistemak: oinarrizko kontzeptuak eta aplikazio eremua. Telefonoguneak: tipologia, ezaugarriak eta hierarkiak. Interfonia sistemak: oinarrizko kontzeptuak eta aplikazio eremua. Ahots eta datu sistemak: oinarrizko kontzeptuak eta aplikazio eremua. Sare digitalak eta goraka datozen teknologiak. Komunikazioak "etxe digital"ean.

TAKetako instalazioak konfiguratzea:

-TAKen zehaztapen teknikoak. Funtsezko magnitudeak eta unitateak. Irrati espektroa. Komunikazio bandak eta zerbitzuak.

-TAKen eta BTEEaren araudia. Instalazioen konfigurazioari aplikatzea.

-Telekomunikazio azpiegitura komunen parametroak kalkulatzea.

-Lurreko eta satelite bidezko irrati-telebistako instalazioak: Antenak eta euskarriak. Konexio kopurua. Anplifikadoreak. Deribagailuak/banagailuak eta PAU. Konexioko mailak. Maiztasunaren anplitudearen erantzuna. Atenuazioak. Seinalearen eta zarataren arteko harremana. Intermodulazioa.

-Telefonia eta banda zabaleko instalazioak: Sarea kalkulatzea eta dimentsionatzea, kable motaren arabera. Konexio kopurua. Interkonexio puntua eta banaketa puntuak dimentsionatzea.

-Kanalizazioa eta banaketako azpiegitura: Sarrerako kutxeta eta kanpoko kanalizazioa. Lotzeko erregistroak. Lotzeko kanalizazioak. Telekomunikazioetako esparruak. Erregistro nagusiak. Kanalizazio nagusia eta erregistro sekundarioak. Kanalizazio sekundarioa eta ixteko erregistroak. Sare amaierako erregistroak. Erabiltzailearen barne-kanalizazioa. Konexioko erregistroak.

-TAKak muntatzeko tresneria eta elementuak hautatzea. Muntatzeko tresneria hautatzeko irizpide mekanikoak. Tresneria eta elementuak hautatzeko ingurumen irizpideak.

-Irratia eta telebista banatzeko sistemak diseinatzeko softwarea.

-Irrati eta telebistako instalazioetako elementuak eta tresneria konfiguratzea eta dimentsionatzea. Fabrikatzaileen katalogoak. Informazio teknikoa bilatzea.

-Telefonia eta banda zabaleko instalazio komunetako elementuak eta tresneria konfiguratzea eta dimentsionatzea. Fabrikatzaileen katalogoak. Informazio teknikoa bilatzea.

-Atzipen kontroleko instalazioetako elementuak eta tresneria konfiguratzea eta dimentsionatzea.

Telekomunikazio azpiegiturak instalatzea:

-Muntaia jarduerak programatzea. Oinarrizko muntaia prozesuak. Funtsezko prozedura teknikoak.

-Irrati eta telebistako sareen antena instalazioak eta banaketakoak muntatzeko teknikak. Instalatu beharreko elementuak. Telekomunikazioetako instalazioak zuinkatzea.

-Hartze elementuen muntaia. Buruko elementuen muntaia. Banaketako elementuen muntaia. Kableak eta konexioak. Banagailuak, deribagailu banatzaileak, PAU. Anplifikadoreak. Muntatzeko osagarriak.

-Telefonia eta banda zabaleko instalazioak muntatzeko berariazko teknikak. Instalatu beharreko elementuak. Atezain automatikoak instalatzea.

-Eroaleen linea. Zuntz optikoa konektatzeko teknikak. Eroaleak konektatzea. Terminalak eta erakusleak. Konexioak egiteko berariazko erremintak.

-Kanalizazioak eta erregistro kaxak muntatzea. Elementu komunak jartzea eta kokatzea. Muntatzeko erremintak eta lanabesak. Gauzatze denborak. Baliabideak. Segurtasun baldintzak.

-Pertsonen eta ekipamenduen segurtasunerako arauak. Instalazio komunei aplikatzen zaizkien eraikuntza arauak. Eraikinetako instalazio komunen berariazko araua.

TAKetako instalazioen funtzionamendua egiaztatzea:

-Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioa zerbitzuan jartzea.

-Zerbitzuan jartzeko plana.

-Funtzionamendu parametroak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetan.

-Neurtzeko tresnak eta prozedurak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetan. Eremuko neurgailuarekin neurtzea. Zuntz optikoko sareen ziurtagailuarekin ziurtatzea. Kableko sareen ziurtagailuarekin ziurtatzea. Isolamendua neurtzea.

-Doikuntzak eta prest jartzea. SMAT/CATV neurriak eta telefonia. Parametroak. Seinale maila. S/N eta C/N. Telebista digitaleko seinaleak neurtzea (BER, MER, oihartzunak eta konstelazioak, besteak beste).

-Seinaleak hartzeko elementuak orientatzea. Neurriak.

-Arauzko egiaztapenak. Proben protokoloa.

Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioak mantentzea:

-Instalazioen prebentziozko mantentzea. Planifikatzeko eta antolatzeko irizpideak.

-Irrati eta telebistako seinaleak hartzeko instalazioetako iragarpenezko eta prebentziozko mantentzea. Telefonia eta banda zabaleko instalazioetako iragarpenezko eta prebentziozko mantentzea. Atezain eta bideo-atezainen instalazioetako iragarpenezko eta prebentziozko mantentzea.

-Mantentzeko ikuskapen aldeak eta kontrolatu beharreko parametroak. Onartzeko balioak. Fabrikatzaileen grafikoak eta informazioa. Zerbitzu- eta mantentze-eskuliburuak egitea.

-Mantentzeari aplikatutako neurgailuak. Akatsak. Neurtzeko teknikak.

-Telekomunikazio azpiegitura komunetako ekipamendu eta instalazioetan matxurak eta akatsak bilatzea. Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetako ohiko matxurak. Irizpideak eta berrikuspen guneak.

-Eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen konponketa. Telekomunikazio azpiegitura komunak konpondu eta mantentzeko erremintak eta lanabesak. Jarduteko protokoloak. Prozedura homologatuak.

-Mantentzeari aplikatutako dokumentazioa. Fitxak eta erregistroak egitea. Matxuren historikoak. Mantentzeari buruzko txostenak eta mantentze planaren hobekuntzak.

-Mantentze-lanen kudeaketari eta matxuren historikoari aplikaturiko aplikazio informatikoak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumen babesa muntaia eta mantentze prozesuetan.

-Zerbitzu- eta mantentze-eskuliburuak egitea.

Laneko arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa:

-Telekomunikazio azpiegitura komunekin lotutako laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaia eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak: ezaugarriak eta erabilera irizpideak. Taldeko babesa. Babeserako baliabideak eta ekipamenduak.

-Hondakinen kudeaketaren araudia.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek eraikinetako telekomunikazioetako instalazioak konfiguratzeko eta horiek instalatzeko eta mantentzeko beharrezko trebetasunak eskuratzea.

Gaitasun horiek eskuratzeak badakar indarra duen araudia neurri handian ezagutzea, baita planoak eta eskemak egiteko beharrezko trebetasunak kontrolatzea, esku hartzen duten teknologiak ezagutzea, eraikinetako telekomunikazio azpiegiturak osatzen dituzten elementuak instalatzea eta mantentzea, eta balizko matxurak konpontzea ere.

Ikasturtean ikasleek telekomunikazio azpiegitura komunen proiektu osoa egitea gomendatzen da. Proiektu horrek hariarena eginen du moduluan, eta lortu nahi diren trebetasunak eskuratzeko beharrezko muntaia praktikoekin batera landuko da. Instalazio horiek kable zuzenak izatea oso garrantzitsua da. Hori dela eta, kableen linea eta konexioak bereziki azpimarratzea gomendatzen da, beharrezko erremintak erabilita. Era berean, TAKetako instalazioen proben protokoloan adierazitako neurketa guztiak egitea gomendatzen da.

Edukietako asko aldi berean garatu beharra ikusita, egokien jotzen den edukien sekuentziazioa, edukien zerrenda honi dagokio:

-TAKei buruzko erregelamenduaren hastapenak. Artikuluak.

-Atezain eta bideo-atezain automatikoen instalazioak familia bakarreko etxebizitzetan eta eraikinetan. Motak, eskemak eta muntaia praktikoa hainbat konfiguraziotan.

-Telekomunikazio azpiegitura komunei buruzko erregelamendua. TAKen esparruak, erregistroak eta kanalizazioak.

-Atezain automatikoak, bideo-atezain automatikoak eta bestelako egiturak gehitzea TAKetan. Eskemak.

-Barne-telefonia eta elkarkomunikazioko instalazioak. Hainbat terminal dituen zentralaren motak, eskemak eta muntaia praktikoa. Egiaztapena eta neurriak.

-Kableatu egituratuaren instalazioak. Oinarrizko konfigurazioa. Kableen praktikak eta egiaztapena.

-TAKei buruzko erregelamendua. Telefonia eta banda zabala TAKean.

-Lurreko eta satelite bidezko irrati-telebistako instalazioak familia bakarreko etxebizitzetan eta eraikinetan, TAKei buruzko erregelamenduaren arabera. Eskemak, irrati-telebista banatzeko instalazioen muntaia praktikoa, eremuko neurgailua erabiltzea eta neurketak egitea (gutxienez, arauzkoak). Eskemak, telebistako goiburuen muntaia praktikoa eta neurriak. Lurreko antenen eta sateliteen euskarria. Neurketak.

-Kableen praktikak eta erregistro nagusiak eta sekundarioak konektatzea.

-TAKen proiektua, aurreko edukiarekin batera eginen dena.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzeari buruzko edukien multzoa, berriz, gainerako multzoekin batera eman dadila iradokitzen da, eta haietan txerta dadila; batez ere, prozedurazko izaera nabarmeneko alderdiak dituzten multzoetan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako jardueren tipologiari dagokionez, teoriko-praktikoak izatea gomendatzen da, TAKa muntatzeko, egiaztatzeko eta mantentzeko beharrezko eragiketa guztiak planifikatzeko zein egiteko jarduera praktikoak bereziki azpimarratuta. Gomendagarria da egiten diren jarduerak inguruneko enpresetan egiten direnen antzekoak izatea, eskuratutako trebetasunak lan munduan eskatzen direnak izan daitezen:

-Jarduera teoriko-praktikoak, ikasgelan TAKetako instalazioei eta bertan txertatzen ahal diren beste batzuei buruzko oinarrizko eduki teorikoak, dokumentazio teknikoa eta haietako instalazioetan esku hartzen duten elementuen eskuliburuak azaldu eta erakutsita.

-TAKetako instalazioak planifikatzeko, antolatzeko, haien planoak diseinatzeko eta haien aurrekontuak kalkulatzeko jarduera praktikoak, adibidez, proposatutako TAKei buruzko proiektua.

-TAKean txertatutako sistemak instalatzeko eta konfiguratzeko jarduera praktikoak, sistema horien kableak, konexioak eta ohiko neurketak bereziki azpimarratuta.

-TAKen azpiegituretan matxurak konpontzeko eta horiek mantentzeko jarduera praktikoak, neurketa, konpontzeko metodo eta mantentze-lanei buruzko protokoloei jarraikiz.

Modulua TAKen azpiegiturak muntatzera zuzenean aplikatzeak TAKen profesional instalatzaileek erabiltzen dituzten materialak, erremintak eta neurgailuak izatea dakar (TAKetako instalazioen "F" kategorian eskatzen diren tresnak gomendatzen dira).

Aipatutako jarduerak garatzeak badakar honako hauek izatea: alde batetik, eduki praktikoak garatzeko espazio eta material nahikoak dituzten instalazioak eta, beste aldetik, ordenagailuak, inprimagailuak edo planoetarako eta dokumentaziorako trazatzaileak, eta dokumentazioa sortzeko beharrezko programa informatikoak dituen ikasgela teknikoa. Era berean, gomendagarria da ikasgela horrek bideo-proiektagailua eta Interneterako konexioa izatea, irakasleen lana eta informazioaren eta dokumentazioaren bilaketa errazteko.

Moduluak lotura du "Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak" moduluarekin, eraikinetako kableen hodiak muntatzeari dagokionez, eta "Instalazio elektrikoen konfigurazioa" moduluarekin, TAKeko zirkuitu elektrikoen konfigurazioari dagokionez. Horrez gain, lotura du instalazio domotikoen gaia aztertzen duten bi moduluekin, instalazio mota horietan (haien adierazgarri nagusia "etxe digitala" da) komunikazioek duten garrantzia kontuan hartuta. Era berean, "Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa" moduluarekin ere badu lotura, erreminta informatikoak (CAD, kalkulu-orriak eta abar) erabiliz dokumentazioa eta planoak planifikatzeari eta egiteari dagokionez.

Lanbide modulua: Instalazio domotiko eta automatikoetako teknikak eta prozesuak.

Kodea: 0521.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12.

Iraupena: 220 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Eraikin eta industrietako automatizazio instalazioen eta gailuen ezaugarriak azaltzen ditu, horien eginkizunak eta aplikazio eremuak aztertu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio automatiko baten egitura identifikatu du.

b) Erosotasun, segurtasun, energia-kudeaketa, telekomunikazio eta industria sistemen arloetako aplikazio automatikoak ezagutu ditu.

c) Automatizazio mailak zehaztu ditu.

d) Prozesu automatikoetan kontrolatu beharreko aldagaiak identifikatu ditu.

e) Instalazio automatizatuaren elementuak sailkatu ditu, haren aplikazioaren arabera.

f) Sentsoreak, eragingailuak eta hargailuak hautatu ditu, haien funtzionamendua, ezaugarri teknikoak eta aplikazioa kontuan izanda.

g) Industria prozesuak kontrolatzeko sistemak identifikatu ditu.

h) Berariazko sinbologia normalizatua ezagutu du.

2. Eraikinetan eta industrian instalazio automatikoak muntatzeko faseak planifikatzen ditu, muntaia plana, eta elementuen eta sistemen zehaztapenak kontuan izanda.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikatzekoa den araudia identifikatu du.

b) Muntaia faseak identifikatu ditu, muntaia plana kontuan izanda.

c) Mota honetako instalazioetarako berezko erremintak eta tresneria hautatu ditu.

d) Sistemak eta elementuak muntatzeko zehaztapenak ezagutu ditu.

e) Muntaia fase bakoitzari baliabideak esleitu dizkio.

f) Muntaia gauzatzeko faseak tenporizatu ditu.

g) Muntaia faseak dokumentatu ditu.

h) Egiaztapen probak egin ditu.

3. Industria erabilerako instalazio elektriko automatikoak muntatzen ditu, planoak eta eskemak interpretatu ondoren, eta berariazko teknikak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Industria erabilerako instalazio elektrikoen aginte eta potentzia eskemak identifikatu ditu.

b) Instalazioaren elementuak hautatu ditu (babesak, sentsoreak, eragingailuak eta kableak, besteak beste).

c) Elementuen kokalekua zehaztu du.

d) Babesak dimentsionatu ditu.

e) Instalazioen elementuak konformatu edo mekanizatu ditu.

f) Kableak zabaldu eta konektatu ditu.

g) Kaxa elektrikoak instalatu ditu.

h) Instalazioaren tresneria eta elementuak muntatu eta konektatu ditu (automatismoak eta babesak, besteak beste).

i) Instalazioen funtzionamendua egiaztatu du.

j) Muntaiaren dokumentazio teknikoa prestatu du.

4. Industria sistema automatikoak inplementatzen ditu, kontrol programak prestatuta eta funtzionamendu parametroak konfiguratuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Industria automatismo programatu baten funtzionamendu sekuentziak ezarri ditu.

b) Seinaleen, zenbakikuntza sistemen eta informazioa kodetzeko sistemen motak ezagutu ditu.

c) Industria automatismo programatuei aplikatutako funtzio logikoak identifikatu ditu.

d) Automatismo programagarri baten konexio eskemak irudikatu ditu.

e) Automatismo programagarri baten elementuak ezagutu ditu.

f) Diagrama funtzionalak eta eskema logikoak prestatu ditu.

g) Kontrol programak idatzi ditu.

h) Programak kargatu eta horien funtzionamendua egiaztatu du.

5. Etxebizitzetan eta eraikinetan automatizazio sistemak instalatzen ditu, muntatu, konektatu eta doitzeko eragiketak eginda.

Ebaluazio irizpideak:

a) Automatizazio sistema bakoitzaren funtzionamendua eta ezaugarri teknikoak zerrendatu ditu.

b) Sistemetan erabiltzen diren teknologiak identifikatu ditu.

c) Sistema bakoitzerako berariazko muntaia prozedurak ezarri ditu.

d) Tresneria eta materialak hautatu ditu.

e) Instalazioaren elementuak konektatu ditu.

f) Konektatutako elementuak konfiguratu ditu.

g) Sistema bakoitzaren berezko segurtasun elementuak instalatu ditu.

h) Erosotasun, segurtasun, energia-kudeaketa eta telekomunikazioetako aplikazioak konbinatu ditu.

i) Segurtasunari eta bateragarritasun elektromagnetikoari buruzko arauak errespetatu ditu.

6. Instalazio automatizatuetan matxurak diagnostikatzen ditu, disfuntzioa aurkitzen du, horren sorburuak identifikatzen ditu eta jardun protokoloak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio automatiko baten puntu kritikoak identifikatu ditu.

b) Matxuraren balizko arrazoiak proposatu ditu.

c) Matxurak aurkitu eta konpontzeko jardun protokoloa zehaztu du.

d) Matxura aurkitzeko neurri egokiak hartu ditu.

e) Matxura berriro gerta ez dadin, doikuntzak eta bestelako hobekuntza puntuak proposatu ditu.

f) Matxuren erregistroak prestatu ditu.

7. Eraikin eta industrietako instalazio automatikoen iragarpenezko eta prebentziozko mantentzeak egin ditu, mantentze plana eta horri lotutako araudia aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze eragiketak identifikatu ditu.

b) Instalazioaren iragarpenezko eta prebentziozko mantentzeetako eragiketak identifikatu ditu.

c) Prebentziozko mantentzea planifikatu du.

d) Sistema mota bakoitzerako jardun prozedura prestatu du.

e) Instalazioan egiaztatu beharreko oinarrizko parametroak ezarri ditu.

f) Esku hartzen ahal diren elementu ohikoenak zehaztu ditu.

g) Instalazio automatikoen elementuak ordeztu ditu.

h) Elementuak eta tresneria programatu eta doitu ditu.

i) Matxurak erregistratzeko dokumentuak eta historikoa prestatu ditu.

8. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak erabiltzeak dakartzan arriskuak eta arriskugarritasun maila identifikatu ditu.

b) Makinak eta erremintak erabiltzean segurtasun arauak bete ditu.

c) Ebaketa eta konformazioko makinak, erremintak eta materialak, besteak beste, erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

d) Muntaia eta mantentze-lanetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak.) eta banakako eta taldeko babes ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak, besteak beste) ezagutu ditu.

e) Segurtasun elementuen, eta banakako eta taldeko babes ekipamenduen erabilera zuzena identifikatu du.

f) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu du.

g) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu ditu.

h) Sortutako hondakinak sailkatu egin ditu, gaika biltzeko.

i) Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna aintzat hartu ditu, arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Industria instalazioen eta sistema automatikoen ezaugarriak azaltzea:

-Industria instalazioa.

-Industria automatizazioa. Industria instalazio baten egitura (kaxa elektrikoa, kontrol zirkuitua eta potentzia zirkuitua, besteak beste).

-Industria automatizazioko prozesuak.

-Automatizazio teknologiak.

-Instalazioen eta automatizazioen sailkapena.

-Babesak (motor-babesa edo disjuntorea, errele termikoa eta fusibleak, besteak beste).

-Sentsoreak (detektagailu induktiboak eta detektagailu kapazitiboak).

-Eragingailuak (kontaktoreak, errele osagarriak, errele tenporizatuak eta elektrobalbulak, besteak beste).

-Motor elektrikoen maniobra- eta abio-automatizazioa.

-Automatizazioa motor pneumatikoen bidez (aire konprimituak eta pistoikoak, besteak beste).

-Zilindro pneumatikoak.

Instalazio automatikoen muntaia planifikatzea:

-Instalazio automatikoen berariazko muntaia faseak.

-Kaxak muntatzeko antolaketa.

-Giza baliabideak eta materialak.

-Muntatzeko zehaztapenak.

-Tenporizazioa.

Instalazio automatikoak muntatzea:

-Aginte eta potentzia eskemak. (Eroaleak eta borneak markatzea eta erreferentzia gurutzatuak).

-Instalazio automatikoen elementuak.

-Instalazio automatikoak babestea.

-Magnetotermiko motak. Industriari aplikatutako diferentziala, ezaugarriak eta arretak. Errele termikoa, motak eta erabilera. Konexioen eskemak.

-Kaxa elektrikoak, motak eta ezaugarriak.

-Automatismo kableatuak eta automata programagarrien bidez programatutakoak muntatzea eta konektatzea.

-Proba funtzionalak (babesen proba bisuala, jarraitutasun proba eta funtzionamendu proba, besteak beste).

-Automatismo elektropneumatikoak muntatzea.

-Irudikapen pneumatikoko eta elektropneumatikoko eskemak.

-Automatismo elektropneumatikoak muntatzea eta konektatzea.

Industria automatismo programatuen inplementazioa eta ezaugarriak:

-Prozesuen sekuentzia eta fluxu-diagrama (GRAFCET, besteak beste).

-Automata programagarrien programazioari aplikatutako funtzio logikoak.

-Eskema logikoak.

-Automata programagarria. S/I moduluak. Modulu analogikoak. Berariazko moduluak.

-Automata programagarriak programatzea.

-Automata programagarrien konexio eskemak.

Etxebizitzetan eta eraikinetan automatismoak instalatu eta muntatzea:

-Aplikazio domotikoak eta immotikoak.

-Aplikazio eremuak. Sarbide kontrola. Argiztapen kontrola. Segurtasun kontrola (intrusioa, sua, gasa eta alarma medikoak, besteak beste). Mekanismoen kontrola. Klimatizazio kontrola. Komunikazioen kudeaketa.

-Sentsoreak. Hargailuak.

-Korronte eramaileak dituzten instalazio domotikoak. Muntatu eta ikuskatzeko prozedurak. Proba funtzionalak.

-Automata programagarriak dituzten etxebizitzetako instalazio automatizatuak. Muntatu eta ikuskatzeko prozedurak.

-BUS sistema duten instalazio domotikoak. Sistemaren programazioa. Muntatu eta ikuskatzeko prozedurak. Proba funtzionalak (seinalearen proba bisuala eta jarraitutasun proba, besteak beste).

-Hari gabeko instalazioak. Funtzionamenduaren printzipioa. Muntatu eta ikuskatzeko prozedurak. Funtzionamendua egiaztatzeko prozesuak. Proba funtzionalak (seinalearen proba bisuala eta jarraitutasun proba, besteak beste).

-Teknologiak sistema immotikoetan.

-Elementuak konektatu eta doitzea. Sistemaren programazioa. Muntatu eta ikuskatzeko prozedurak. Funtzionamendua egiaztatzeko prozesuak.

Industria instalazioetan eta sistema automatikoetan matxurak diagnostikatzea:

-Matxurak diagnostikatu eta bilatzea.

-Sistema automatikoak, babes elementuak, elementu programagarriak eta S/I-ko elementuak doitzeko teknikak.

-Matxuren erregistroak.

-Indarra duen araudia.

Instalazio automatikoetan iragazpenezko eta prebentziozko mantentzeak egitea:

-Mantentze eragiketak industria instalazioetan.

-Mantentze eragiketak industria sistema automatikoetan.

-Mantentze eragiketak sistema domotikoetan eta immotikoetan.

-Instalazio domotikoetan eta immotikoetan komunikazio sistemak mantentzea.

-Instalazio eta sistema automatizatuak mantentzeko prozedurak. Arretak.

-Elementuak eta sistemak doitzea. Programazioak doitzea. S/I-ko moduluak doitzea.

-Parametroak bistaratu, kontrolatu eta egiaztatzeko softwarea. Telekontrol sistemak.

Laneko arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa:

-Laneko arriskuen prebentzioaren gaineko araudia, eraikinetako instalazio elektrikoen mantentze-lanari buruz.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaia eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak. (Ezaugarriak eta erabilera irizpideak). Taldeko babesa. Babeserako baliabideak eta ekipamenduak.

-Hondakinen kudeaketaren araudia.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia.

-Ingurumena babesteko arauak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu hau lehen mailako "Instalazio domotiko eta automatikoen konfigurazioa" moduluaren jarraipen eta osagarritzat jotzen ahal da. Horrekin batera, ikasleek industria eremuan zein eraikinen ingurunean instalazio automatizatuak konfiguratu, zehaztu, ezaugarriak azaldu, muntatu eta mantentzeko gaitasunak eskuratzea du helburu.

Ikuspegi hori aintzat hartuta, esan daiteke moduluaren eginkizuna ikasleek honako hauek egiteko beharrezko jakintzak eskuratzea dela: alde batetik, etxebizitzen ingurunean edo eraikinetan, oro har, (domotika eta immotika) sistema automatizatuak planifikatu, muntatu eta mantendu, eta, beste aldetik, industria erabilerako instalazioen eskemak diseinatu, automata programagarrirako kontrol programak prestatuta, haien funtzionamendua egiaztatuta eta eskatzen zaien adinako kalitate eta segurtasunez jardunda.

Modulu honetako edukiak ikasleek eraikinetan eta industrietan instalazio eta sistema automatikoak diseinatu, muntatu, abiarazi eta mantentzeko aukera ematen duten oinarrizko trebetasunak eskuratzera bideratzen dira nagusiki.

Irakatsi beharreko edukiei dagokienez, bi multzo handitan bana daitezke:

I. multzoa. Etxebizitza eta eraikinetako sistema automatizatuak.

Multzo horretan domotikaren oinarrizko kontzeptuak gogoratuko dira, oro har. Une horretatik aurrera, interesgarria izanen litzateke "nola egin jakin" deritzonaren moduetara zuzentzen den ikaskuntza mota proposatzea. Hori dela eta, eduki/jarduera antolatzaileen multzoa ezartzen saiatuko da eta, horrela, lortuko diren ikaskuntza gehienak prozedurazkoak izanen dira. Komenigarria izanen litzateke sistema ezberdinak dituzten ekipamendu domotikoak izatea, eta batean aztertzen ez diren edukiak besteetan aztertuko dira. Oinarrian sistema bereiziak estali beharko lirateke kontrol zentralizatu edo deszentralizatu motan. Baina, aldi berean, transmisio baliabide eta protokolo sistema ezberdinak erabiliko dituzte, eta batzuen eta besteen artean gai izanen dira domotikari oinarria ematen dioten lau arloetan (erosotasuna, segurtasuna, energia aurrezpena eta komunikazioa) konponbideak bilatzeko. Amaitzeko, etorkizunean eskatuko diren sistemak txerta litezke; izan ere, horien bidez etxeko eremuan (etxebizitzak) eta hirugarren sektorean beharrizanak konponduko dira. Hona hemen landu beharreko sistemak:

-Korronte eramaileen sistemak.

-Hari gabeko sistemak.

-Berariazko BUS sistemak.

-Automata programagarrietan oinarritutako sistemak.

Egokien jotzen den edukien sekuentziazioa, eduki multzoen zerrenda honi dagokio:

-Instalazio domotikoen konfigurazioa:

Instalazio domotiko baten funtsezko elementuak: sentsoreak, eragingailuak, kontrolagailuak eta elementu osagarriak.

Transmisio bideak.

Komunikazio protokoloak.

-Instalazio domotikoak muntatzea eta mantentzea:

Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Tipologia.

Etxebizitzetako instalazio domotikoetako elementuak kokatu eta muntatzea aplikazio eremuaren arabera.

Muntatze lanak: kableatua, gailuen instalazioa eta konexioak, sentsore eta eragingailuen konfigurazioa.

Sistema domotiko desberdinen programazioa eta konfigurazioa.

Mantentze zuzentzailea eta prebentziozko mantentzea instalazio domotikoetan.

Matxurak diagnostikatu eta konpontzea: probak, neurketak, prozedurak eta segurtasun elementuak.

Kontuan hartu beharko da sistema horietako batzuk aurreko mailan ere aztertu direla. Horrez gain, sistema automata programagarrietan oinarritutako zatiaren bidez, ikaskuntzaren emaitza lor daiteke industria automatizazioaren edukien II. multzoan, horretan automata programagarri generikoak aztertzen direla. Gainera, adierazi behar da zailtasun handiena gailu domotikoak eta horiek behar dituzten balizko parametrizazioak funtzionarazteko behar diren programa informatikoen erabileran egon litekeela, BUS eta sarrera/irteerarako konexioen benetako kableei buruzko guztia errazago ulertzen dela.

Hona hemen edukien multzo horretarako iradokitzen diren jardueren tipologia:

-Aztertu beharreko sistemaren hastapenak.

-Sistemaren moduluak aurkeztea.

-Sistema osatzen duten gailuen funtzionamendua.

-Sarrera eta irteeren BUSaren kableak.

-Programazio, kontrol eta bistaratze softwarea.

-Argiztapena kontrolatu eta erregulatzeko ariketak.

-Pertsianak kontrolatzeko ariketak.

-Presentzia simulatzeko ariketak.

-Energia kontrolatzeko ariketak. Orduen programazioak.

-Alarma teknikoen ariketak.

-Bistaratze eta telefono kontrolaren ariketak.

-Sistema bakoitzaren berariazko ariketak.

-Interneten informazioa bilatzea.

II. multzoa. Industria automatizazioa.

Multzo honetan proposa daiteke ikasleek hainbat erreminta erabiltzea industria automatismoak konpontzeko. Horietan automata programagarrien bidezko funtzionamendua egiaztatuko da, ohiko eragingailuak (adibidez, zilindro pneumatikoak eta motor elektrikoak) kontrolatzen dituzten kasuetatik abiatuta. Ikasleek aurreko mailan automatismo kableatuak egin dituztela eta oinarrizko elementuak (sakagailuak, ibiltarte-amaierak, detektagailuak, babes elementuak, kontaktoreak, etab.) ezagutzen dituztela kontuan hartuta, edukiak honela multzokatzen ahalko dira:

-Konbinaziozko zirkuituen ebazpena. Egia-taulak eta Karnaugh-en mapa.

-Memoriak. Errele osagarriak, tenporizadoreak, kontagailuak.

-Automatismo sekuentzialen ebazpena. Etapen diagrama, egoerak. Hainbat kontzeptu ebazpen metodoetan.

-"Grafcet" izenekoa. "Grafcet" izenekoa inplementatzea eskema elektrikoan.

-Automata programagarria. Programazioa. Programazio lengoaiak. S/I digitalak eta analogikoak, tenporizadoreak, kontagailuak, konparatzaileak, transferentzia.

-Elektropneumatika. Simulazio programak eta haien kontrola, automata programagarriaren bidezko konexioaren bitartez.

Automatismoen ebazpenari dagokionez, adierazitako ordenari jarraitzen ahal diogu edukien sekuentziaziorako, baina aldi berean elektropneumatikaren eta automata programagarriaren bidezko programazioaren edukiak gehituta. Multzo honetan ikasgelan/tailerrean erabilgarri dauden ekipamenduetako (aldagailuak, maneiagailuak eta abar) jarduketak eginen dira, jakina.

Segurtasunari, arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren errespetuari buruzko eduki guztiak multzo bakoitzaren edukiekin batera landuko dira.

Hona hemen edukien multzo horretarako iradokitzen diren jardueren tipologia:

-Konbinaziozko ariketen ebazpena, automataren funtzionamendua, haren jarraibideak, programazio lengoaiak eta konektatu beharreko periferikoak (sarrerak eta irteerak) ezagutzen diren neurrian txertatzen joanen diren memoriak eta sekuentzialak izanda. Horregatik, beharrezko azalpen teorikoen ondoren, hainbat antolaketa ariketa proposatzen ahal dira, horietan automatismoen ebazpenean edo automataren jakintzan azaldu diren kontzeptuak aplikatzeko.

-Automata programagarriaren hastapenak. Sarrerak eta irteerak. Automataren zikloa:

Programazio lengoaiak.

Oinarrizko jarraibideak.

Serieko eta paraleloko ariketak eta mistoak.

Konbinaziozko automatismo intuitiboen ariketak. Egia-taulak.

-Automata programagarria I. Barneko errelea. R-S baskulak (biegonkorra):

Ulermen ariketak.

Memoriak behar dituzten automatismo intuitiboen ariketak.

-Automata programagarria II. Tenporizazioa eta kontagailua:

Ulermen ariketa.

Tenporizadoreak behar dituzten automatismo intuitiboen ariketak.

Kontagailua behar duten automatismo intuitiboen ariketak.

Etapen diagramak eta egoerak.

-"Grafcet" izenekoa eta eskema elektrikoetan ezartzea:

Automatismo sekuentzialen ariketak.

Gelditzeko sistemak.

-Automatismo elektropneumatikoak muntatzea (efektu bakuneko zilindroak, efektu bikoitzeko zilindroak, elektrobalbulak, emarien erregulagailuak, mantentze unitateak eta abar) eta motordunak. Espazio-fase diagramak. Espazio-denbora:

Zerbitzuan jartzea eta matxurak konpontzea.

Muntatu diren automatismo elektrikoen gaineko txostenak egitea, eskema elektrikoak barne, sinbologia egokia erabiliz.

Ikasgela-tailerrak sistema domotiko bakoitzaren berariazko programak, automata programagarria, simulazio programak eta bistaratze eta kontrol programak jasaten dituzten ordenagailuak izan beharko ditu, eta interesgarria izanen litzateke ikasleek doako programak edo demoak izatea.

Bideodatuen proiektagailua eta Interneterako konexioa izatea gomendatzen da. Gainera, espazio nahikoa izan beharko du agertutako praktikak (panel domotikoak, automata programagarriak, ekipamendu elektropneumatikoak dituzten armazoiak, kontaktoreak dituzten entrenatzaileak eta motor trifasikoak) gauzatzeko behar diren ekipamenduak izateko. Ikasgelak aire konprimatuzko instalazioa izan beharko du edo, bestela, konpresore isila eta neutroa eta lurra dituen linea elektriko trifasikoa.

Ikasleek oinarrizko erreminta eta polimetroa eraman beharko dituzte.

Lehen aipatutako "Instalazio domotiko eta automatikoen konfigurazioa" moduluarekin ez ezik, lehen mailako "Sistema eta zirkuitu elektrikoak" moduluarekin ere badu lotura estua modulu honek. Azken horretan zirkuitu elektroniko digitalen ezaugarrien azalpena landu da, besteak beste, haien funtzionamendua aztertuta eta haien aplikazioak identifikatuta. Horregatik, komenigarria izanen da bi moduluetan programatutakoa koordinatzea, modulu honetan alderdi komunak handi eta osa daitezen.

Lanbide modulua: Sare elektrikoen eta transformazio-zentroen garapena.

Kodea: 0522.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 10.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Banaketa sareak konfiguratzen dituzten elementuak identifikatzen ditu, haien eginkizuna aztertu ondoren, eta dagozkien ezaugarriak eta araudia deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema elektrikoa osatzen duten instalazioak identifikatu ditu.

b) Elektrizitatea sortzeko zentralen ezaugarriak azaldu ditu.

c) Sareak kategoriaren, kokapenaren eta egituraren arabera sailkatu ditu.

d) Sarearen telekontrol sistemak ezarri ditu.

e) Aireko sareen elementuak ezagutu ditu (euskarriak, eroaleak eta eusteko osagarriak, besteak beste), haien eginkizunaren eta ezaugarrien arabera.

f) Sare mota horietan erabiltzen diren eroaleak identifikatu ditu.

g) Lurpeko sareen elementuak ezagutu ditu (eroaleak, zangak, galeriak eta seinaleztatzeko osagarriak, besteak beste), haien eginkizunaren eta ezaugarrien arabera.

h) Lurpeko sareetan erabiltzen diren elementu osagarriak ezagutu ditu.

i) Aplikatzekoak diren erregelamenduak eta araudia identifikatu ditu.

2. Erdi tentsioko eta behe tentsioko banaketa sare elektrikoen ezaugarriak azaltzen ditu, horien egitura aztertu, eta ohiko parametroak eta aplikatu beharreko arauak identifikatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sare mota eta horren funtzionamendua ezagutu ditu.

b) Sarearen elementuak horiek ereduzko proiektu baten planoetan eta eskemetan duten irudikapen sinbolikoarekin lotu ditu.

c) Trazadura, eta horren baldintzatzaile teknikoak eta arauzkoak identifikatu ditu.

d) Sarean eragina duten bestelako instalazioak ezagutu ditu.

e) Sarearen magnitudeak eta parametroak kalkulatu ditu.

f) Sarearen magnitude bereizgarriak kalkulatzeko programa informatikoak erabili ditu.

g) Sarearen elementuetan aldaketarik edo disfuntziorik izanez gero sortuko liratekeen efektuei buruzko hipotesiak ezarri ditu.

h) Aplikatu beharreko araudia bete dela egiaztatu du.

3. Aireko edo lurpeko erdi tentsioko eta behe tentsioko sareak konfiguratzen ditu, emandako aurreproiektuak edo baldintzak aztertu eta haien osagaiak hautatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aldez aurreko diseinu irizpideak kontuan hartu ditu (sarearen xedea, eta araudi teknikoa eta ingurumenari buruzkoa, besteak beste).

b) Sarearen konexio puntua eta baldintzak identifikatu ditu.

c) Trazadura zehaztu du, aldez aurreko diseinu irizpideak, eta mantentzeari, segurtasunari eta ingurumenari buruzko baldintzak kontuan izanda.

d) Sarearen kalkulu elektrikoak eta mekanikoak egin ditu.

e) Instalazioaren lur-sarea konfiguratu du.

f) Merkataritza katalogoetako materialak eta tresneria hautatu ditu.

g) Elementuak hautatzean, besteak beste, muntaia eta garraio irizpideak, hornidura baldintzak eta kostuak kontuan hartu ditu.

h) Sarearen trazadura planoen gainean irudikatu du.

i) Eskema elektrikoak egin ditu.

j) Sarearen eta segurtasun baliabideen tresneria, elementu eta osagarrien zerrenda orokorra egin du.

k) Banaketa sareen aplikazio informatikoak eta diseinu programak erabili ditu.

4. Transformazio-zentroen (TZ) ezaugarriak azaltzen ditu, duten funtzionamendua aztertu ondoren, eta haien ezaugarriak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) TZak sailkatu ditu, haien kokapenaren, elikatzearen, propietatearen eta hargune motaren arabera.

b) TZaren elementuak horiek ereduzko proiektuetan duten irudikapen sinbolikoarekin lotu ditu.

c) Gelaxkak euren eginkizunaren eta ezaugarrien arabera sailkatu ditu.

d) Gelaxka mota bakoitzaren seinaleztapena ezagutu du.

e) TZ bat muntatzeko eragiketak, konexioak eta faseak identifikatu ditu.

f) TZan egin beharreko maniobrak zerrendatu ditu eta eskemetan agertzen diren elementuak identifikatu ditu.

g) TZaren teleaginte sistemen motak lotu ditu.

h) TZaren elementuetan aldaketarik edo disfuntziorik izanez gero sortuko liratekeen efektuei buruzko hipotesiak ezarri ditu.

5. Barneko edo aire zabaleko transformazio-zentroak konfiguratzen ditu, eskemak egiten ditu, eta haien tresneria eta elementuak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aldez aurreko diseinu irizpideak identifikatu ditu (TZaren xedea, aplikatu beharreko araudia, eta kalitate eta segurtasun eskakizunak, besteak beste).

b) TZaren eta haren osagaien magnitudeak kalkulatu ditu.

c) TZaren lur konexioko sistema zehaztu eta dimentsionatu du.

d) TZen tresneria hautatu du (etengailuak, ebakigailuak eta neurri transformadoreak, besteak beste).

e) Elementuak hautatzean, muntaia eta trukagarritasun irizpideak, hornidura baldintzak eta kostuak kontuan hartu ditu.

f) Instalazioaren eta segurtasun baliabideen tresneria eta elementuen zerrenda orokorra egin du.

g) Eskemak egin ditu.

h) Tresneriaren antolaeran eta kokapenean, mantentze eragiketetarako araudia, segurtasun eskakizunak eta espazioa kontuan hartu ditu.

i) TZan aplikazio informatikoak, eta parametroak eta diseinua kalkulatzeko programak erabili ditu.

6. Transformazio-zentroen elementuetarako probak eta saiakuntzak zehazten ditu, fabrikatzaileen informazioa erabilita, eta dagokion dokumentazio teknikoa prestatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikatzekoa den araudia identifikatu du.

b) Fabrikatzaileen informazioak bildu ditu.

c) Transformadoreen ezaugarri teknikoak zehaztu ditu.

d) Gelaxken ezaugarri teknikoak zehaztu ditu.

e) Neurgailuen ezaugarri teknikoak zehaztu ditu.

f) Saiakuntza motak identifikatu ditu (hutsa, zirkuitulaburra eta karga, besteak beste).

g) Saiakuntzak egiteko segurtasun irizpideak zehaztu ditu.

h) Saiakuntzetan egin beharreko probak dokumentatu ditu.

i) Probetan eta saiakuntzetan kalitate prozedurak aplikatu ditu.

Edukiak.

Sare elektrikoen elementuak ezagutzea:

-Sistema elektrikoa. Elektrizitatea sortzeko zentralak. Tipologia eta ezaugarri nagusiak.

-Energia sistema nazionala eta autonomikoa. CO2-aren isurpenak. Ingurumen arloko parametroak.

-ETko eta BTko sareen tipologiak. Kategoriak. Airekoak eta lurpekoak. Konexio motak.

-Eroaleak eta kableak.

-Isolagailuak. Kateak. Eusteko osagarriak.

-Euskarriak. Gurutzetak.

-Tiranteak eta jabaloiak. Babes eta seinaleztapen elementuak.

-Lur konexioak.

-Erregelamenduak eta aplikatzekoak diren arauak.

ETko eta BTko sare elektrikoen ezaugarrien azalpena, egitura eta aplikatzekoa den araudia:

-Sareen berariazko sinbologia.

-Plano bereizgarriak.

-Luzetarako profila.

-Magnitude bereizgarriak (potentziak, tentsio-erortzea eta une elektrikoak, besteak beste).

-Babesak.

-Araudia (Linea Elektrikoen Erregelamendu Teknikoa, Goi tentsioko Aireko Lineen Erregelamendua eta BTEEa, besteak beste). Enpresa hornitzaileen arau partikularrak.

-Gurutzamenduak eta paralelismoak.

ETko eta BTko banaketa sareak konfiguratzea:

-Erdi tentsioko eta behe tentsioko banaketa sareak. Airekoak eta lurpekoak.

-Sarearen aldez aurreko diseinu irizpideak.

-Materialak hautatzea.

-Kalkuluak. Karga bakarra duten sare irekiak. Sekzio uniformea edo ez uniformea duten sare irekiak. Bi muturrek elikatutako sekzio uniformeko sareak. Eraztuneko sareak.

-Planoen diseinua.

-Eskemak egitea.

-Banaketa sareetako segurtasun irizpideak.

-Banaketa sareak kalkulatzeko softwarea.

Transformazio-zentroen (TZ) ezaugarriak azaltzea:

-Transformazio-zentroen ezaugarriak. Motak eta funtzionamendua.

-Transformazio-zentroen elementuak. Gelaxkak.

-TZen teleaginte sistemak.

-Banaketa transformadoreak.

-Neurri transformadoreak.

-Babes eta maniobra gailuak.

-Lur konexioa.

-Transformazio-zentroen berariazko planoak eta eskemak.

-Lur konexioko planoak, xehetasun planoak. Arauzko distantziak.

-Argiztapena. Aireztapena. Suteetarako babesa.

-Aplikatzekoak diren arauak (Zentral elektrikoen erregelamendua, enpresa hornitzaileen arau partikularrak).

Transformazio-zentroen konfigurazioa:

-Aldez aurreko diseinu irizpideak. Ereduzko proiektuak.

-TZen magnitude bereizgarriak kalkulatzea: barnekoa eta aire zabalekoa.

-Tresneria eta elementuak dimentsionatzea.

-Tresneria hautatzea.

-Transformazio-zentroen eskemak. Sinbologia.

-Transformazio-zentroen kalkuluak. Lur konexioa. Kalkulu elektrikoak eta mekanikoak. Kargak aurreikustea.

-TZa kalkulatzeko softwarea.

Transformadore eta transformazio-zentroetarako probak eta saiakuntzak zehaztea:

-Gelaxken elementuen ezaugarri teknikoak. Transformadoreen ezaugarri teknikoak. Neurgailuen ezaugarri teknikoak.

-Transformadorearen hutseko saiakuntza. Zirkuitulaburreko saiakuntza. Kargako saiakuntza. Kalkuluak eta onartzeko balioak.

-Transformazio-zentroaren elementu eta sistemekin saiakuntzak egitea.

-Transformadoreak mantentzeko saiakuntza. Olioekin saiakuntzak egitea. Aparatuekin saiakuntzak egitea. Bateriekin eta metagailuekin saiakuntzak egitea.

-Igarobideko eta kontaktuko tentsioak neurtzea.

-Transformazio-zentroen segurtasun irizpideak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen xedea da ikasleek beharrezko prestakuntza eskuratzea, transformazio-zentroei eta behe tentsioko eta erdi tentsioko banaketa sareei lotutako prozesuetan diseinatzeko eta zehazteko eginkizuna gauzatzeko.

Oso garrantzitsua da garatu beharreko instalazio mota bakoitzari lotutako erregelamendu bakoitzaren jarraibide tekniko osagarriak aztertzea: behe tentsioko linea, erdi tentsioko linea edo transformazio-zentroa.

Kalkuluak, saiakuntzak, probak eta abar eginen dira, eta arloko bi multzo nagusiei lotutako proiektu tekniko bati ekinen zaio: banaketa sareak eta transformazio-zentroak.

Modulu honen eginkizuna lehen mailan aztertu den software teknikoaren erabilera osatzea eta hainbat motatako zeregin teknikoetan aplikatzea da.

Modulu honetarako sekuentziazio egokiena honako hau izan liteke:

-Behe tentsioko banaketa sareak. Behe tentsioko aireko eta lurpeko lineei lotutako jarraibide tekniko osagarriak aztertzea.

-Goi tentsioko banaketa sareak. Erdi tentsioko aireko eta lurpeko lineei lotutako jarraibide tekniko osagarriak aztertzea.

-Transformazio-zentroak. Transformazio-zentroei lotutako jarraibide tekniko osagarriak aztertzea.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko gomendatzen diren jarduerak honako hauek izanen dira:

-Proiektuak idaztean ekin beharreko atalak aztertzeko kasu praktikoak agertzea. Horrek badakar instalazio mota bakoitzean berariazko araudia betetzeko kontuan hartu beharreko beharrezko kalkuluak eta irizpideak egitea.

-Software orokorra eta berariazkoa erabiltzea proiektu zehatz baten atal ezberdinetan kalkuluak egiteko eta egiaztatzeko.

-Kargak aurreikustea, konpainia hornitzaileen erregelamenduak eta arau partikularrak erabilita. Koefiziente ezberdinak (erabilera, aldiberekotasuna, etab.) erabiltzea kargak zuzen aurreikusteko.

-Transformazio-zentro batean saiakuntzak egitea. Saiakuntzak egiteko beharrezko tresneria erabiltzea.

-Irakasleen taldeak honako hauen artean hautatuko duen proiektua idaztea:

Behe tentsioko banaketa sarea, airekoa edo lurpekoa.

Barneko edo aire zabaleko transformazio-zentroa.

Erdi tentsioko banaketa sarea, airekoa edo lurpekoa.

-Proiektuak egiteko, alderdi hauek hartuko dira kontuan:

Instalazioak eskuz eta programa informatikoez kalkulatu eta diseinatzea.

Segurtasun planak prestatzea.

Kalitateari eta ingurumen errespetuari buruzko protokoloak.

Instalazio mota bakoitzari buruzko erregelamenduak eta araudia interpretatu eta aplikatzea.

Zentral elektrikoen, azpiestazioen eta transformazio-zentroen Baldintza Teknikoen eta Segurtasun Bermearen Erregelamendua (ZEE).

Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa eta xedapen osagarriak (BTE).

Konpainia hornitzaileen arau partikularrak.

Goi Tentsioko Lineen Erregelamendua.

-Proiektuaren (edo horren zati bat) ahozko erakusketa egitea, bertan hartutako irtenbideak defendatzeko.

-Moduluaren prestakuntza instalazio elektriko batera (modulu honi lotua: azpiestazioa, TZa, zentral sortzailea, etab.) bisita bat eginez osatzea gomendatzen da, bertan hori osatzen duten elementuak ikusten ahalko direlako.

Dokumentazio tekniko asko erabiltzeko eta egiteko modulua denez, ikasgela nagusia sareko ekipamendu informatikoak dituen ikasgela izatea gomendatzen da. Bertan A3 tamaina, gutxienez, duten planoak inprimatzen ahalko dira. Horrez gain, Interneterako banda zabaleko konexioa izan beharko du. Gainera, ekipamendu horietan instalatuta egon beharko da edukien multzo ezberdinetarako diseinu softwarea (adibidez, testu-tratamenduko programak, kalkulu-orriak, datu-baseak, CAD, linea elektrikoak kalkulatzeko softwarea eta abar).

Jarduera praktikoak edukietan aipatzen diren saiakuntzei eta neurketei lotuta egonen dira. Horregatik, oso interesgarria da transformazio-zentroa (TZ) izatea, bertan edukietan aipatzen diren neurketak eta saiakuntzak egin ahal izateko. Era berean, komenigarria da maniobra mota ezberdinak lokalean zein urrundik egiteko gelaxkak izatea. Horretarako, gelaxka horiek teleaginte eta teleneurri sistemak izan beharko lituzkete.

Modulu honek lotura estua du "Instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko kudeaketa" moduluarekin. Modulu horretan modulu honetan egindako proiektuetako baten bat izan daitekeen instalazio elektriko bat muntatzeko edo mantentzeko plangintza egiten da: erdi tentsioko edo behe tentsioko aireko edo lurpeko linea, transformazio-zentroa eta abar.

Lanbide modulua: Instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko kudeaketa.

Kodea: 0602.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Instalazio elektrikoak muntatzeko hornikuntza antolatzen du, instalazioaren eskakizunak eta muntaiarako dokumentazio teknikoa aztertu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuaren edo memoria teknikoaren zatiak identifikatu ditu.

b) Hornikuntza puntu kritikoak zehaztu ditu.

c) Materialen identifikaziorako eta trazabilitaterako kodetze sistema zehaztu du.

d) Instalazioa muntatzeko planaren faseak identifikatu ditu.

e) Muntaia fase bakoitzari lotutako tresneria eta elementuak ezagutu ditu.

f) Material edo tresneria bakoitza hornitzeko baldintzak ezarri ditu.

g) Hornikuntza plana prestatu du.

h) Hornikuntza eta muntaia planak lotu ditu.

2. Etxebizitzetako, lokaletako eta banaketa sareetako muntaiarako materialak eta baliabideak onartzeko ezaugarriak zehazten ditu, hornikuntza planak zehaztuta eta biltegia kudeatzeko teknikak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa elektrikoetako biltegi motak ezagutu ditu.

b) Obra biltegiaren ezaugarriak aurreikusi ditu.

c) Biltegiko zerrenda motak ezagutu ditu.

d) Biltegiak kudeatu eta antolatzeko teknikak aplikatu ditu.

e) Horniduren harrera kontrolatzeko teknikak erabili ditu (garraioa, epeak eta jarraibideak, besteak beste).

f) Materialaren entrega orriak prestatu ditu.

g) Balizko gorabeherak identifikatu ditu.

h) Balizko gorabeheretarako (berandutzeak eta baztertzeak, besteak beste) hautabidezko irtenbideak proposatu ditu.

3. Eraikinetako eta banaketa lineetako instalazio elektrikoen muntaia planifikatzen du, muntaia planak aztertu eta gauzatze faseak zehaztu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntaian eragina duten dokumentazio teknikoa, arauak eta erregelamenduak ezagutu ditu.

b) Muntaia prozesuaren faseak identifikatu ditu.

c) Muntaia fase bakoitzerako beharrak zehaztu ditu.

d) Muntaia fase bakoitzerako materialak, erremintak eta makineria ezagutu ditu.

e) Muntaia fase bakoitzerako giza baliabideak zehaztu ditu.

f) Muntaiaren puntu kritikoak ebaluatu ditu.

g) Muntaiaren kronograma haren faseen arabera irudikatu du.

h) Beharrezko babes baliabideak zehaztu ditu.

i) Gorabeherak aurreikusi eta horiek ebazteko irtenbideak proposatu ditu.

j) Muntaia plana prestatu du.

4. Instalazio elektrikoen muntaia kudeatzeko prozesuen ezaugarriak azaltzen ditu, muntaia planak eta segurtasun azterlanak aztertu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntaia planaren atal guztiak identifikatu ditu.

b) Obraren aurrerapen kontrola planifikatu du.

c) Muntaia plana instalazioaren ezaugarrietara egokitu du.

d) Instalazio elektrikoak gauzatzean langileak kudeatzeko teknikak ezagutu ditu.

e) Instalazioen muntaiarako materialak eta elementuak kudeatzeko teknikak aplikatu ditu.

f) Muntaia kudeatzeko prozedurak ezagutu ditu.

g) Muntaia kontrolatzeko adierazleak zehaztu ditu.

h) Muntaian araudi elektroteknikoa eta segurtasunekoa aplikatu ditu.

5. Instalazio elektroteknikoak zerbitzuan jartzea dokumentatu du, eskakizun funtzionalak eta indarra duen araudia kontuan izanda.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioari aplikatzekoak zaizkion BTEEaren jarraibide teknikoak ezagutu ditu.

b) Instalazioa onartzeko beharrezko neurketak zehaztu ditu.

c) Instalazioa onartzeko isolamenduko, zurruntasun dielektrikoko, lur erresistentziako, eta korronte eta ihesetako gutxieneko balio onargarriak zehaztu ditu.

d) Instalazio bat zerbitzuan jartzeko oinarrizko jarduerak ezagutu ditu (jarraitutasuna, irisgarritasuna eta garaierak, besteak beste).

e) Babes elementuen saiakuntzak egin ditu.

f) Hornidura sarea aztertzeko beharrezko neurketak egin ditu (harmonikoen eta perturbazioen detekzioa).

g) Lokal publikoetarako, industria lokaletarako eta xede berezietako lokaletarako berariazko egiaztapenak proposatu ditu.

h) Etxebizitzetako eta lokaletako instalazioak abiarazteko berariazko segurtasun neurriak zehaztu ditu.

6. Eraikinetako eta eraikinen inguruneko instalazio elektrikoen hondakinak mantendu eta kudeatzeko lanak planifikatzen ditu, beharrak identifikatuta, eta hondakinak mantendu eta kudeatzeko programak prestatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentzen ahal diren instalazioaren zatiak eta elementuak identifikatu ditu.

b) Zati bakoitzaren hornikuntza planifikatu du.

c) Prebentziozko mantentzeko eta mantentze zuzentzaileko oinarrizko eragiketen prozedura finkatu du.

d) Instalazioaren mantentze-lanak programatu ditu, haren ezaugarriak kontuan izanda.

e) Instalazioan esku hartzen duten tresneriaren eta elementuen fabrikatzaileek ezarritako jarraibideak identifikatu ditu.

f) Tresneriaren eta elementuen doikuntzak proposatu ditu haien funtzionamendu egokirako.

g) Tresneriaren edo elementuen bateragarritasuna zehaztu du.

h) Mantentze programak prestatu ditu.

i) Instalazio elektriko baten hondakin motak ezagutu ditu.

j) Hondakinak kudeatzeko programa planifikatu du.

Edukiak.

Instalazio elektrikoetan muntaiaren hornikuntza prozesua antolatzea:

-Muntaiari aplikatzen zaizkion proiektuaren zatiak.

-Obra ziurtapena.

-Metodoak. Hornikuntza prozesuak. Hornikuntza planifikatzeko teknikak.

-Instalazioaren elementuak kodetzeko teknikak.

-Irudikapen grafikoa. Fluxu-diagramak.

-Muntaia plana hornikuntzaren antolamenduari aplikatzea.

Muntaiarako materialen eta baliabideen harrera eta hornidura ezaugarriak zehaztea:

-Biltegi motak elektrizitate enpresetan.

-Biltegi teknikak.

-Biltegia kontrolatzeko dokumentazio teknikoa.

-Kontabilitatearen oinarrizko ezagutzak (deskontuak eta tarifak ezartzea, besteak beste).

-Stocken hornikuntza eta kontrol teknikak.

-Obra biltegia.

Instalazio elektrikoen muntaia planifikatzea eta programatzea:

-Obra proiektua.

-Muntaiari aplikatu beharreko proiektu elektrikoen ezaugarri teknikoak.

-Proiektuak Gantten eta de Perten diagramen bidez kudeatzeko prozedurazko teknikak.

-Antolaketa baten prozesuak ezartzeko, eguneratzeko eta etengabe hobetzeko prozedura.

-Instalazioen muntaiari aplikatutako plangintza teknikak.

-Oinarrizko denbora kalkulatzea instalazio elektrikoetan.

-Muntaia prozesuen tenporalizazioa. Obra unitateko behar diren denborak.

Instalazio elektrikoen muntaia kudeatzeko prozesuen ezaugarriak azaltzea:

-Muntaia planak.

-Giza baliabideak eta materialak kudeatzeko teknikak.

-Proiektuak planifikatzeko, programatzeko, jarraitzeko eta kontrolatzeko eta giza baliabideak eta materialak kudeatzeko erreminta informatikoak.

-Kudeaketa prozedurak eta adierazleak.

Instalazio elektrikoak zerbitzuan jartzea antolatzea:

-Zerbitzuan jartzeko prozedurak.

-Neurgailuak.

-Onartzeko gutxieneko balioak.

-Abiarazteko eskakizunak.

-Babes elementuen saiakuntzak.

-Hornidura sarea aztertzea (harmonikoak, perturbazioak, tentsio maila eta egonkortasuna, besteak beste).

-Lokal publikoak ikuskatzea (puntu kritikoak eta ikuskapen plana, besteak beste).

-Segurtasun neurriak.

-Indarra duen araudia.

Hondakinak mantendu eta kudeatzeko lanak planifikatzea:

-Instalazio elektriko batean mantentzen ahal diren puntuak.

-Materialak hornitzea eta stockak kudeatzea.

-Prebentziozko mantentzea eta mantentze zuzentzailea.

-Mantentze-lanak planifikatzeko teknikak.

-Fabrikatzaileen mantentze jarraibideak.

-Industria hondakinak kudeatzea.

-Hondakinak kudeatzeko plana.

-Mantentze plan baten edukiak.

-Mantentze prozesuen adierazleak detektatu eta kontrolatzea. Onarpen irizpideak.

-Giza baliabideak eta materialak kudeatzeko teknikak.

-Kudeaketa prozedurak eta adierazleak.

Orientabide didaktikoak.

Irakasleek kudeaketaren ikuspuntutik heldu beharko liokete modulu honi, goi mailako ikasleek proiektuaren (obra) zuzendaritzaren eta muntatzaile argiketarien arteko lanpostua okupatzen ahal dutelako, curriculum honen lanbide eta lan ingurunearen atalean zerrendatutako jarduera eta lanpostu aipagarrienetan adierazi bezala.

Kudeaketaren filosofia da modulu honen, bereziki, eta prestakuntza zikloaren, oro har, ikaskuntzaren emaitzen ardatza. Hori dela eta, neurri handian irakatsi behar da ikasleek eskuratutako gaitasunen artean.

Kudeaketaren eginkizun hori honako hau jakinda interpretatu beharko litzateke: kudeatzea planifikatzea, programatzea, jarraipena egitea eta kontrolatzea da. Hona hemen azalpenak:

-Planifikatu: proposaturiko helburuak lortzeko "zer egin behar den" eta zein ordenari jarraikiz jakitea.

-Programatu: "zeregin ezberdinei denborak esleitzen" jakitea.

-Jarraipena egin: uneoro "proiektuaren zein puntutan edo fasetan gauden" jakitea.

-Kontrolatu: ahalik eta lasterren jardutea proiektuan, planifikatu eta programatutakoaren aldean aldaketak badaude.

Proiektu bat planifikatzean egin beharreko jarduera guztiak tenporalizatu behar dira (hori nahiko zaila da). Beraz, ikasleekin azterlana egin beharko litzateke, instalazio elektrikoak gauzatzeko behar diren oinarrizko denborak kalkulatzeko. "Obra unitateko behar diren denbora" horiek zehaztu ondoren, dena delako obrari aplikatzen ahalko zaizkio, obraren garrantziaren arabera. Halaber, eskulaneko kostuak kalkulatzeko erraztasunak emanen dira.

Bigarren mailako modulua denez, modulua bi hiruhilekotan eman behar dela kontuan hartuta, edukiak bi multzo handitan sekuentziatzen ahalko lirateke, hiruhilabete bakoitzeko multzo bat:

Instalazio elektrikoen muntaia planifikatzea eta programatzea:

-Obra proiektua.

-Muntaiari aplikatu beharreko proiektu elektrikoen ezaugarri teknikoak.

-Proiektuak Gantten eta de Perten diagramen bidez kudeatzeko prozedurazko teknikak.

-Antolaketa baten prozesuak ezartzeko, eguneratzeko eta etengabe hobetzeko prozedura.

-Instalazioen muntaiari aplikaturiko plangintza teknikak.

-Oinarrizko denbora kalkulatzea instalazio elektrikoetan. -Muntaia prozesuen tenporalizazioa. Obra unitateko behar diren denborak.

Instalazio elektrikoen muntaia kudeatzeko prozesuen ezaugarriak azaltzea:

-Muntatzeko eta zerbitzuan jartzeko planak.

-Giza baliabideak eta materialak kudeatzeko teknikak.

-Proiektuak planifikatzeko, programatzeko, jarraitzeko eta kontrolatzeko eta giza baliabideak eta materialak kudeatzeko erreminta informatikoak.

-Kudeaketa prozedurak eta adierazleak.

-Mantentzeko, biltegia kontrolatzeko eta hondakinak kudeatzeko planak.

Neurketa elektrikoak egiteari dagokiona bi hiruhilekoetako edozeinetan aztertzen ahal da, jarduteko benetako instalazioak erabilgarri dauden ala ez kontuan hartuta. Dena den, beti aztertu behar da instalazioak zerbitzuan jartzeari, haien baldintzei eta arauzko eskakizunei buruzko kontuarekin batera.

Ikasleek ikasturtean zehar egin beharreko jarduerak honako hauek izan litezke:

-Funtsean teorikoak diren jarduerak, aurretik aipatutako sekuentziazioaren arabera bi multzo handien edukiak azalduz eta irakatsiz ikasgelan.

-Proiektuak diagramen (Gantt eta Pert) bidez kudeatzeko prozedurazko tekniken jarduera teoriko-praktikoak:

Proiektuen iraupena kalkulatzea.

Bide kritikoak kalkulatzea.

Zereginak atzerapenarekin eta denbora nahikoarekin kalkulatzea.

Proiektu bat osatzen duten zereginen eta proiektuaren beraren hasiera eta amaiera egunak kalkulatzea.

-Proiektuak programatzeko beste software bat erabiltzeko jarduera teoriko-praktikoak:

Zereginak zehaztu.

Baliabideak zehaztu.

Proiektuaren eta baliabideen egutegiak zehaztu.

Zereginak lotu.

Zereginei baliabideak esleitu.

Oinarrizko linea ezarri.

Proiektuaren jarraipena.

Proiektua kontrolatzea (lana zein kostuak).

-BTEEan ezarritako arauzko neurketa elektrikoak egitea, neurketa elektrikoen maletaz:

Babes eroaleen jarraitutasuna neurtzea.

Lur konexioa neurtzea.

Makinen eta eroaleen isolamendu erresistentzia neurtzea.

Lurren eta hormen isolamendu erresistentzia neurtzea.

Zurruntasun dielektrikoa neurtzea.

Ihes-korronteak neurtzea.

Begiztaren inpedantzia neurtzea.

Diferentzialen desarra egiaztatzea.

Instalazio baten puntu ezberdinetan zirkuitulaburreko korrontea neurtzea.

Faseetako sekuentzia egiaztatzea.

-Instalazioan hurrengoak neurtzea, sare- analizagailuaz:

Tentsioko eta korronteko harmonikoak neurtzea.

THD (distortsio harmonikoko tasa).

Instalazio baten RMS balioak eta eraginkorra.

Potentzia aktiboa, erreaktiboa eta itxurazkoa neurtzea.

Potentzia faktorea.

Modulu hau garatzeko, komenigarria litzateke baliabide hauek, gutxienez, izatea:

-Kudeaketarako softwarea.

-Neurketa elektrikoen maleta.

-Sare-analizagailua.

Proiektuak gauzatzeko kudeaketa teknikek ezaugarri komunak dituzte, berez espezialitate zehatz batekoak ez direnak eta, horren ondorioz, ia edozein esparru teknologikotan aplikatzen ahal direnak. Nolanahi ere, modulu honetan instalazio elektrikoei zehatz-mehatz aplikatzeak aldi berean ematen diren moduluekin koordinatzea ekarriko du: "Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen prozesuak", "Instalazio domotiko eta automatikoetako teknikak eta prozesuak" eta "Sare elektrikoen eta transformazio-zentroen garapena". Horrela, modulu horiek lantzen dituzten hiru esparruetan garatzen diren instalazio zehatzen kasuak erabiliko dira, lehen mailan ikasi edo gauzatu diren instalazio elektriko generikoak ahaztu gabe.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Kodea: 0527.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz bizitzan zehar.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu ditu erabakiak hartzeko.

b) Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikariarentzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu ditu tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide jarduerarako zer-nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztu du.

d) Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu ditu.

e) Etengabeko prestakuntzak laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik duen garrantzia baloratu du.

f) Lana bilatzeko prozesuan zein teknika erabiltzen diren zehaztu du.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi ditu.

2. Talde-lanaren estrategiak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde-lanaren onurak baloratu ditu Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu ditu.

c) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu ditu eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

d) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu ditu.

e) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu ditu: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

f) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu du.

g) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietako bat dela aitortu du.

h) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu ditu, baita gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu ditu.

b) Enpresaburu eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu ditu eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu ditu.

f) Soldaten ordainagiria aztertu du eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu ditu, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu ditu.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer-nolako babesak dauden zehaztea eta prestazio motak identifikatzea.

Ebaluazio irizpideak: 2.

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu du, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu ditu.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu ditu eta baldintzak identifikatu ditu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu ditu zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu ditu, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta laguntzako prestazioak bereiziz.

5. Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua identifikatzen du eta prebentzioaren kulturak enpresako arlo eta jarduera guztietan duen garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko araudia identifikatu du.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu du.

c) Lan baldintzen eta langilearen osasunaren arteko lotura azaldu du.

d) Izan daitezkeen arrisku faktore ohikoenak sailkatu ditu.

e) Arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) sailkatu eta deskribatu ditu.

6. Enpresan laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten eragileak identifikatzen ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

b) Prebentzioan parte hartzen duten eragile guztien erantzukizunak identifikatu ditu.

c) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren zehaztu du.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

7. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio elektrikoen sektoreko jarduerak dituen arrisku faktoreak eta horietatik etor daitezkeen kalteak identifikatu ditu.

b) Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikariaren lan inguruneetan ohikoenak diren arrisku egoerak sailkatu ditu.

c) Enpresako arriskuen ebaluazioa egin du, arriskuak identifikatu eta baloratu ditu, prebentzio neurriak proposatu ditu eta horien eraginkortasunaren jarraipena eta kontrola egin ditu.

d) Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu du.

8. Enpresa txiki bateko arriskuei aurrea hartzeko plana egiten parte hartzen du, lan inguruneko arrisku egoeren azterketatik abiaturik, eta prebentzio neurriak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu du.

b) Aintzat hartu du garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

c) Enpresa txiki eta ertain batentzako larrialdi eta ebakuazio plana proiektatu du.

d) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu ditu.

e) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu ditu.

f) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu ditu.

g) Larritasun maila desberdinetako biktimak daudenean zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

h) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera azaldu ditu.

i) Langilearen osasuna zaintzeko betekizunak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu ditu.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorearen definizioa eta azterketa, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikariarekin erlazionatutako tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde-lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Instalazio elektrikoen sektoreko lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko segurtasun eta osasunaren arau esparrua eta oinarrizko kontzeptuak:

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko loturaren balorazioa.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

Prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten agenteak eta haien erantzukizunak:

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

Arrisku profesionalen ebaluazioa:

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Inguruneko baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Berariazko arriskuak sektoreko industrian.

-Arriskuaren balorazioa.

Arriskuen prebentzioaren plangintza eta prebentzio eta babes neurrien aplikazioa enpresan:

-Prebentzioaren plangintza enpresan. Prebentzio plana eta horren edukia.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Instalazio elektrikoen sektoreko ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera berdintasun baldintzetan garatzeko, instalazio elektrikoen sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien hurrenkerari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari eta Gizarte Segurantzari buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, ikasleak motibatu ohi dituztelako; horrela ikasleek moduluari buruzko jarrera positiboa hartuko dute.

Jarraian laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruko edukiak aurkez litezke, eta gero gatazkaren kudeaketari eta lantaldeei ekin. Azkenik lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientazio probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: epe ertain eta luzerako lan helburuak ezartzea, beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak. Helburu errealistak ezartzea, oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz (Eures sarea, Europass, Ploteus eta beste batzuk).

-Lana bilatzeko behar den dokumentazioa garatzea: curriculum vitae-a, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin alderatzea.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, prebentzio neurriak proposatzea eta ezarri beharreko prebentzio neurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutzen ahal izan dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebazten ahalko dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

"Lanerako prestakuntza eta orientazioa" eta "Enpresa eta ekimena" izeneko moduluen edukietako batzuk elkarri estu lotuta daude. Ekintzaileen ezaugarrien azterketa, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak eta gizarte gastuak, besteak beste, bi moduluetan aztertzen dira kontrako ikuspegietatik begiratuta, eta hori ikasleentzat guztiz baliagarria izan daiteke ekintzaile gisa edo inoren konturako langile gisa lan munduan ongi moldatzeko.

Halaber, arreta eman behar litzaioke lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekiko loturari, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Sistema elektrotekniko eta automatizatuen proiektua.

Kodea: 0526.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 30 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu eta haiek asetzen ahal dituzten ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko enpresak sailkatu ditu, haien antolamenduaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.

b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu ditu, antolamenduaren egitura eta departamentu bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

c) Enpresei eskari gehien sortzen dizkieten beharrak identifikatu ditu.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu ditu.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuna emateko behar den proiektu mota identifikatu du.

f) Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

i) Proiektua prestatzeko erabiliko den lan-gidoia egin du.

2. Tituluan ageri diren gaitasunekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak sartuz eta garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu du.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin du.

c) Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haren edukia identifikatu ditu.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta haien norainokoa identifikatu du.

e) Proiektua egiteko behar diren materialak eta langileak aurreikusi ditu.

f) Aurrekontu ekonomikoa egin du.

g) Proiektua abian jartzeko finantzaketa beharrak identifikatu ditu.

h) Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu ditu.

3. Proiektua nola gauzatu planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotutako dokumentazioa zehaztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jardueren sekuentzia zehaztu du, jarduerak inplementazio beharren arabera ordenatuz.

b) Jarduera bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu ditu.

c) Jarduerak egiteko behar diren baimenak identifikatu ditu.

d) Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu ditu.

e) Exekuzioak dituen arriskuak identifikatu ditu eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta behar diren baliabide eta ekipamenduak definitu ditu.

f) Materialen eta langileen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu ditu.

g) Inplementazioaren baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

h) Hura exekutatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

4. Proiektuaren gauzatzearen jarraipen eta kontrolerako prozedurak definitzen ditu, erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate adierazleak definitu ditu.

c) Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu du.

d) Baliabideek eta jarduerek izan ditzaketen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, haiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

f) Erabiltzaile edo bezeroen ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

g) Proiektuak baldintzen agiria duen kasuan, hori beteko dela bermatzeko sistema ezarri du.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza

Kodea: 0529.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Iraupena: 350 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta lortzen diren produktuen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa antolamenduekin alderatu du.

c) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio sistemak, biltegiratzea eta beste batzuk.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu ditu.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoen izaten diren barreiapen bideen egokitasuna baloratu du.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutu eta justifikatu ditu:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion prestasuna eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna, ardura, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuei aurrea hartzeko beharrezkoak diren jarrerak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagozkion jarrera eskakizunak.

-Lantaldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkikoei buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jarduera egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuei aurrea hartzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu ditu.

c) Norbanakoak babesteko ekipamenduak erabili ditu, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu du.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe eduki du.

f) Esleitu zaion lanaren erantzukizuna bere gain hartu du eta jasotako jarraibideak interpretatu eta bete ditu.

g) Komunikazio eraginkorra eratu du egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu du, agertu zaizkion inguruabar garrantzitsuak jakinaraziz.

i) Bere jardueraren eta lan aldaketetara egokitzearen garrantzia baloratu du.

j) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna bere gain hartu du lana garatzean.

3. Aurreproiektu batetik edo emandako baldintzetatik abiatuta instalazioaren ezaugarriak zehazten ditu, dagokion araudia aplikatuta:

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikatzekoa den araudia identifikatu du.

b) Instalazioen eskemak eta krokisak egin ditu.

c) Instalazioak osatzen dituzten ekipamenduak eta elementuak dimentsionatu ditu.

d) Tresneria eta osagarri homologatuak hautatu ditu.

e) Muntaiarako prozesu teknologikoa zehaztu du.

f) Instalazioen planoak eta eskemak marraztu ditu.

g) Instalazioen muntaia planoak marraztu ditu, sinbologia eta eskala normalizatuak erabilita.

4. Instalazioen muntaia planifikatzen du, etapak ezarrita eta baliabideak banatuta, proiektuaren dokumentazio teknikotik abiatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioak muntatzeko prozesuaren etapak identifikatu ditu.

b) Obra unitateak, giza baliabideak eta materialak ezarri ditu.

c) Laneko bitartekoak, tresneria, erremintak, eta neurtzeko eta egiaztatzeko tresnak zehaztu ditu.

d) Ekipamenduei eta materialei buruz horniketa planak eta biltegiratzeko baldintzak garatu ditu.

e) Obra unitateetatik abiatuta, muntaia kostuak balioetsi ditu.

f) Muntaiaren zehaztapen teknikoak eta proben protokoloak zehaztu ditu.

g) Instalazioen zerbitzu eta mantentze jarraibideen eskuliburuak landu ditu.

h) Arriskuei aurrea hartzeko araudia identifikatu du.

5. Instalazioen muntaia ikuskatzen du eta hura gauzatzen laguntzen du, enpresan ezarritako segurtasun eta kalitate protokoloak errespetatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa interpretatu du, eta elementuak, elementuen funtzioak eta elementu horiek instalazioen muntaian duten antolamendua hartu du aintzat.

b) Beharrezko erremintak eta materialak hautatu ditu, eta instalazioaren muntaia plana interpretatu du.

c) Instalatutako ekipamenduak eta osagarriak muntaia planean finkatutakoak direla egiaztatu du.

d) Besteak beste, aingurei, konexioei eta mekanizazioari lotutako muntaia teknikak eta akaberak ikuskatu ditu.

e) Segurtasun planean zehaztutako norbera babesteko elementuak erabili direla egiaztatu du.

f) Eragiketak kalitate sistemarako prozeduren arabera gauzatu ditu.

g) Ingurumena errespetatzeko irizpideen arabera jardun du.

6. Instalazioak eta tresneria abiarazi edo zerbitzuan jartzen ditu, eta haiek ikuskatu eta gauzatzen laguntzen du, ezarritako prozedurei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio eta ekipamenduak abian jartzeko plana interpretatu du.

b) Erreminta eta tresna egokiak hautatu ditu.

c) Instalazioko kontrol eta segurtasun elementuen eta hargailu elektrikoen funtzionamenduaren sekuentzia egiaztatu du.

d) Elementu eta ekipamenduak programatu, erregulatu eta kalibratu ditu, beren funtzionaltasun ezaugarrien arabera.

e) Instalazioaren funtzionamendu parametroak egiaztatu ditu.

f) Abiarazte egokirako behar diren esku erremintak, tresna informatikoak eta instrumentuak erabili ditu.

g) Segurtasun eta kalitate arauak eta indarra duten erregelamenduak bete ditu.

h) Zerbitzuan jartzeko eskatutako dokumentazio tekniko-administratiboa bete du.

7. Instalazioak mantentzeko esku-hartzeak kontrolatzen ditu eta haiek gauzatzen laguntzen du, programatutako helburuak betetzen direla egiaztatuta eta eskura dauden baliabideak optimizatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze mota identifikatu du.

b) Esku hartzeko prozesuak landu ditu eta mantentze programak interpretatu ditu.

c) Biltegiko izakinak egiaztatu ditu.

d) Beharrezko zereginak, denborak eta baliabideak zehaztu ditu.

e) Erreminta eta tresna egokiak hautatu ditu.

f) Funtzionaltasuna, argindar kontsumoak eta funtzionamendu parametroak egiaztatu ditu, besteak beste.

g) Elementu eta ekipamenduak doitu eta birprogramatu ditu.

h) Jardunen trazabilitatea ziurtatzeko beharrezko dokumentazio teknikoa eguneratu du.

i) Eskatutako segurtasunaren eta kalitatearen arabera, eta ingurumena errespetatzeko irizpideei jarraituz egin ditu eragiketa.

j) Mantentze-lanak planifikatzeko aplikazio informatikoak erabili ditu.

8. Tresnerian eta instalazioetan matxurak eta disfuntzioak konpontzen direla ikuskatzen du, horiek gauzatzen laguntzen du, eta mantentze-lan zuzentzaileen teknikak eta prozedurak aplikatzen direla ziurtatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-plana abiapuntu izanik antolatu ditu esku-hartzeak.

b) Matxura edo akatsen zantzuak identifikatu ditu, neurketak eginez eta instalazio edo ekipamenduaren funtzionaltasuna aztertuz.

c) Hipotesiak proposatu ditu matxuraren ustezko arrazoiei buruz eta instalazioan duten eraginari buruz.

d) Matxura aurkitu du, matxurak diagnostikatu eta bilatzeko berariazko prozedurei jarraituz.

e) Konponketa prozesua egiteko behar diren erreminta eta tresnak aukeratu ditu.

f) Desmuntaketa egin du, ezarritako jarraibideei loturik, segurtasun eta kalitatez eta ingurumena errespetatuz.

g) Matxuratutako elementuak aldatu edo konpondu egin ditu.

h) Instalazioaren lehengo funtzionaltasun baldintzak berriz ezarri ditu.

i) Lan txukun eta garbia egin du, eta hitzartutako denborak errespetatu dira egindako lanetan.

j) Mantentze programetan ezarritako dokumentazioa bete du.

Lanbide modulu honek lagundu egiten du titulu honetako gaitasunak eta helburu orokorrak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereizgarriak garatzen.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitateetan

0518 lanbide modulua: Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak (190 ordu) Nota de Vigencia

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0518 - UF01 (NA)

Barneko instalazioak etxebizitza eta eraikinetan

40

0518 - UF02 (NA)

Lotzeko instalazioak, lurpeko lineak

30

0518 - UF03 (NA)

Kanpoko argiteria

30

0518 - UF04 (NA)

Lokal publikoetako eta industria lokaletako instalazioak

30

0518 - UF05 (NA)

Neurketa elektrikoak. Instalazioak egiaztatzea.

30

0518 - UF06 (NA)

Behe Tentsioko Erregelamendua

30

0519 lanbide modulua: Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa (100 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0519-UF01(NA)

Instalazio elektrikoen dokumentazio grafikoa

50

0519-UF02(NA)

Dokumentazio tekniko elektrikoa

50

0520 lanbide modulua: Sistema eta zirkuitu elektrikoak (190 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0520-UF01(NA)

Elektroteknia I. Korronte zuzena

30

0520-UF02(NA)

Elektroteknia II. Korronte alterno monofasikoa

30

0520-UF03(NA)

Sistema trifasikoak

40

0520-UF04(NA)

Makina elektriko birakariak eta transformadoreak

50

0520-UF05(NA)

Oinarrizko elektronika analogikoko elementuak

20

0520-UF06(NA)

Oinarrizko elektronika digitaleko elementuak

20

0523 lanbide modulua: Instalazio domotiko eta automatikoen konfigurazioa (190 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0523-UF01(NA)

Kaxa elektrikoak. Eskemak, mekanizazioa eta muntaia

20

0523-UF02(NA)

Automatismo kableatuen instalazioa

60

0523-UF03(NA)

Automatismo elektriko programatuak

30

0523-UF04(NA)

Abiadura-aldagailuak

20

0523-UF05(NA)

Sistema domotikoen konfigurazioa eta muntaia

60

0524 lanbide modulua: Instalazio elektrikoen konfigurazioa (130 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0524-UF01(NA)

Babes elektrikoak

20

0524-UF02(NA)

Lotzeko instalazioa eta etxebizitzen barneko instalazioa

30

0524-UF03(NA)

Ezaugarri berezietako lokaletako instalazio elektrikoak

20

0524-UF04(NA)

Tarifa elektrikoak

20

0524-UF05(NA)

Kanpoko argiteriako instalazioen konfigurazioa

20

0524-UF06(NA)

Eguzki instalazio fotovoltaikoen hastapenak

20

0528 lanbide modulua: Enpresa eta ekimena (60 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0528-UF01(NA)

Enpresa ekimena: negozio-ideiak

20

0528-UF02(NA)

Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa

20

0528-UF03(NA)

Enpresa abian jartzea

20

NA01 lanbide modulua: Ingelesa I (60 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

NA01-UF01

Ingelesa I

60

0517 lanbide modulua: Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen prozesuak (150 ordu) Nota de Vigencia

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0517 - UF01 (NA)

Irrati-telebistako instalazioak. Hartzea, banaketa, diseinua, muntaia eta neurketak.

60

0517 - UF02 (NA)

Barne-telefoniako, kable egituratuetako, elkarkomunikazioko eta sarbide kontroleko instalazioak.

40

0517 - UF03 (NA)

Telekomunikazio azpiegitura komunei buruzko erregelamendua. Instalazioen ezaugarriak azaltzea, konfiguratzea eta egiaztatzea.

50

0521 lanbide modulua: Instalazio domotiko eta automatikoetako teknikak eta prozesuak (220 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0521-UF01(NA)

Korronte eroaleetan oinarritutako sistema domotikoak

20

0521-UF02(NA)

Hari gabeko transmisioetan oinarritutako sistema domotikoak

20

0521-UF03(NA)

Berariazko BUSean oinarritutako sistema domotikoak

40

0521-UF04(NA)

Automata programagarrietan oinarritutako sistema domotikoak

30

0521-UF05(NA)

Automatizaziorako teknologia digitalak I. Konbinaziozko sistemak

20

0521-UF06(NA)

Automatizaziorako teknologia digitalak II. Sistema sekuentzialak

20

0521-UF07(NA)

Automata programagarria I

40

0521-UF08(NA)

Automata programagarria II

30

0522 lanbide modulua: Sare elektrikoen eta transformazio-zentroen garapena (150 ordu) Nota de Vigencia

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0522-UF01(NA)

Behe tentsioko banaketa sareak

50

0522-UF02(NA)

Erdi tentsioko banaketa sareak

50

0522-UF03(NA)

Transformazio-zentroak

50

0602 lanbide modulua: Instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko kudeaketa (100 ordu) Nota de Vigencia

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0602 - UF01 (NA)

Instalazio elektrikoetan proiektuak kudeatzeko teoria

30

0602 - UF02 (NA)

Instalazio elektrikoetan planifikatzeko eta programatzeko erremintak

30

0602 - UF03 (NA)

Instalazio elektrikoak aplikazio informatikoekin muntatzea kudeatzea

40

0527 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa (90 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0527-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0527-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

40

0527-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken ebazpena

20

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak.

Kodea: 0518.

Iraupena: 230 ordu.

Prestakuntza unitatea: Barneko instalazioak etxebizitza eta eraikinetan.

Kodea: 0518 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Oinarrizko zirkuitu elektrikoak etxebizitzen barneko instalazioetan:

-Erabilitako materialen eta haien ezaugarri teknikoen deskribapena.

-Neurketa elektrikoen hastapenak. Tentsioa, intentsitatea, erresistentzia eta jarraitutasuna.

-Sinbologia elektriko normalizatua.

-Etxebizitza eta eraikinetako instalazioen eskema elektrikoak interpretatzea.

Etxebizitzetan instalazio elektrikoak muntatzea:

-Instalazio moduak, materialen deskribapena.

-Banaketa kaxa orokorra.

-Babesak zirkuitu elektrikoetan, fusibleetan, magnetotermikoetan, diferentzialetan eta gaintentsioen kontrako babesean. Ezaugarriak eta hautaketa irizpideak.

-Elektrifikazio mailak eta zirkuituen kopurua. Ezaugarriak.

-Konexio elektrikoak egitea. Elementuak.

-Matxurak edo balizko akatsak detektatzea etxebizitzen barneko instalazioak gauzatzean.

Lur konexioko instalazioak:

-Lur konexioa etxebizitzetan eta eraikinetan.

-Bainuontzia duten lokalak.

Etxebizitzetako instalazioak zerbitzuan jartzea:

-Instalazioen dokumentazioa.

-Proiektua eta diseinuari buruzko memoria teknikoa.

-Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa etxebizitzen barneko instalazioak muntatu eta zerbitzuan jartzean.

Prestakuntza unitatea: Lotzeko instalazioak, lurpeko lineak.

Kodea: 0518 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Lotzeko instalazioak:

-Lotzeko instalazioak diseinatu eta kalkulatzea.

-Harguneak. Airekoak eta lurpekoak. Tresneria eta instalazio moduak.

-Babes kaxa nagusia. Elikatze linea nagusia.

-Kontagailuak. Funtzionamendua. Motak. Banakako eskemak eta eskema zentralizatuak.

-Kanalizazioak. Eroaleak. Banakako deribazioak.

Lurpeko lineak:

-Lurpeko sareak diseinatu eta dimentsionatzea.

-Lurpeko sareetako kanalizazioen, kutxeten eta kableen linea, muntaia teknikak eta konektatzeko elementuak.

-Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa lotzeko instalazioak eta lurpeko sareak muntatzean.

Prestakuntza unitatea: Kanpoko argiteria.

Kodea: 0518 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Luminotekniaren oinarrizko kontzeptuak:

-Kanpoko argiteriako ekipamenduen tipologia.

-Argiztagailuak. Lanpara motak eta horien erabilera.

Teknikak eta prozesuak kanpoko argiteriako instalazioetan:

-Banaketa kaxak kanpoko argiteriako sistemetan. Energia aurrezteko sistemak.

-Paldoak muntatzea. Kutxetak, lur konexioa.

-Kanpoko argiteriako instalazioak muntatu eta konektatzeko berariazko teknikak.

-Konexioa, mantentze-lanak eta matxurak.

-Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa kanpoko argiteriako instalazioak muntatu eta mantentzean.

Prestakuntza unitatea: Lokal publikoetako eta industria lokaletako instalazioak.

Kodea: 0518 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Lokal publikoetako instalazioak:

-Lokal publikoetako eta industria lokaletako instalazioetako eskema elektrikoen interpretazioa.

-Lokal publikoen ezaugarri bereziak.

-Segurtasun zerbitzuen elikadura.

-Argindar horniduren motak.

-Larrialdietarako zirkuitua eta argiak.

-Batzartoki eta lantokietako instalazioak.

-Babes kaxa nagusiak eta sekundarioak, lokal publikoetan.

-Kanalizazio elektriko bereziak.

-Lokal publikoetako instalazioak zerbitzuan jartzea.

Merkataritza edota industria lokaletako instalazioak, lokalak sute edo eztanda arriskua edo ezaugarri bereziren bat duenean:

-I. eta II. kokapen motak.

-I. motarako ekipamendu elektrikoak.

-II. motarako ekipamendu elektrikoak.

-Kable sistemak.

-Instalazioa lokal hezeetan.

-Instalazioa lokal bustietan.

-Instalazioa hautsez beteta dauden eta sute arriskurik ez duten lokaletan.

-Industria instalazio elektrikoak zerbitzuan jartzea.

-Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa lokal publikoetako eta industria lokaletako instalazioak muntatu eta mantentzeko prozesuetan.

Prestakuntza unitatea: Neurketa elektrikoak. Instalazioak egiaztatzea.

Kodea: 0518 - UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Neurtzea eta neurketa elektrikoak interpretatzea:

-Batez besteko balioak eta eraginkorrak neurtzea.

-Lurrak neurtzea. Begiztaren erresistentzia neurtzea.

-Isolamendua neurtzea.

-Sare-analizagailua. Harmonikoak.

-Ebakigailu eta babesgailuen sentikortasuna neurtzea.

-Potentzia elektrikoak eta potentzia faktorea neurtzea.

Mantentze-lanak eta matxuren detekzioa instalazio elektrikoetan:

-Tentsioa, intentsitatea eta jarraitutasuna neurtzea.

-Segurtasun elektrikoari buruzko araudia.

-Etxeko edo industriako instalazioetako ohiko matxurak. Zantzuak eta ondorioak.

-Matxuren diagnostikoa: probak, neurketak, prozedurak eta segurtasun elementuak.

-Instalazio elektrikoak mantentzea.

-Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa neurgailuak erabiltzean eta instalazioak egiaztatzean.

Prestakuntza unitatea: Behe Tentsioko Erregelamendua.

Kodea: 0518 - UF06 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa, hurrengo Jarraibide Tekniko Osagarriak, gutxienez, biltzen dituena:

-Instalazioak dokumentatu eta zerbitzuan jartzea. ITC-BT-04.

-Egiaztapenak eta ikuskapenak. ITC-BT-05.

-Aireko sareak behe tentsioko banaketarako. ITC-BT-06.

-Lurpeko sareak behe tentsioko banaketarako. ITC-BT-07.

-Kanpoko argiteriako instalazioak. ITC-BT-09.

-Energia elektrikoa banatzeko sareak. Harguneak. ITC-BT-11.

-Lotzeko instalazioak. ITC-BT-12tik 17ra.

-Lur konexioko instalazioak. ITC-BT-18.

-Barneko instalazioak edo hartzaileak. ITC-BT-19tik 24ra.

-Etxebizitzen barneko instalazioak. ITC-BT-25etik 27ra.

-Lokal publikoetako instalazioak. ITC-BT-28.

-Arau partikularrak sute eta leherketa arriskua duten lokaletako instalazio elektrikoetarako. ITC-BT-29.

-Ezaugarri berezietako lokaletako instalazioak. ITC-BT-30.

-Hargailuak instalatzea. ITC-BT-43tik 48ra.

Lanbide modulua: Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa.

Kodea: 0519.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Instalazio elektrikoen dokumentazio grafikoa.

Kodea: 0519 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Instalazio elektrikoen krokisak egitea:

-Krokisak egiteko arau orokorrak.

-Krokisak egiteko teknikak eta prozesua.

-Sinbologia.

-Akotazioa.

Instalazio elektroteknikoen proiektuen dokumentazio grafikoa prestatzea:

-Dokumentazio grafikoa. Irudikapeneko arau orokorrak.

-Informazioa eta segurtasun kopiak biltegiratzeko sistemak.

-Eskemak eta zirkuituak irudikatzea.

-Eraikuntza proiektuaren planoak.

-Obra zibileko proiektuaren planoak.

-Bestelako planoak.

-Ordenagailuz lagundutako diseinu programak erabiltzea.

Instalazio elektroteknikoen proiektuen dokumentazio grafikoa kudeatzea:

-Dokumentu motak. Formatuak.

-Planoak inprimatzea. Planoak tolestea.

-Artxiboak.

-Kodetze arauak.

Prestakuntza unitatea: Dokumentazio tekniko elektrikoa.

Kodea: 0519 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Instalazioen eta sistemen dokumentazio tekniko-administratiboa identifikatzea:

-Aurreproiektua edo oinarrizko proiektua.

-Proiektu motak.

-Araudia. Izapideak eta legeztatzea. Industriarekiko eta konpainia hornitzaileekiko izapideak.

-Instalatzaile baimenduei buruzko jarraibide tekniko osagarria.

-Instalazio elektrikoen dokumentazioari eta zerbitzuan jartzeari buruzko jarraibide tekniko osagarria.

-Egiaztapenei edo ikuskapenei buruzko jarraibide tekniko osagarria.

-Instalazio eta egiaztapen ziurtagiriak.

-Obra amaierako ziurtagiriak. Argibideen eskuliburua.

Aurrekontua egitea:

-Obra unitateak. Neurketak.

-Prezioen taulak.

-Eskulanaren kostuak.

-Aurrekontuak.

-Aurrekontuak egiteko softwarea.

Proiektuaren dokumentuak prestatzea:

-Dokumentuak egiteko formatuak.

-Kalkuluen eranskina. Egitura. Ezaugarriak.

-Memoria-dokumentua. Egitura. Ezaugarriak.

-Segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterlana.

-Proiektuak idazteko softwarea.

Planak, eskuliburuak eta azterlanak prestatzea:

-Larrialdietarako plana.

-Prebentzio plana.

-Segurtasun eta babes ekipamenduak. Seinaleak eta alarmak.

-Aplikatu beharreko araudia.

-Oinarrizko segurtasun azterlanak.

-Kalitate eta mantentze plana.

-Instalazioaren edo sistemaren kalitatea. Kalitatearen Kudeaketarako Araudia.

-Ingurumen kudeaketako plana. Ingurumenaren eraginaren azterlanak.

-Ingurumen kudeaketako araudia.

-Zerbitzu-eskuliburua.

-Instalazioen elementuen zehaztapen teknikoak.

-Abiarazteko edo zerbitzuan jartzeko baldintzak. Proba protokoloa eta abiaraztea.

-Mantentze-eskuliburua.

Lanbide modulua: Sistema eta zirkuitu elektrikoak.

Kodea: 0520.

Iraupena: 190 ordu.

Prestakuntza unitatea: Elektroteknia I. Korronte zuzena.

Kodea: 0520 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Zirkuitu elektrikoa.

-Nazioarteko unitate sistema.

-Erresistentzia elektrikoa.

-Ohm-en legea.

-Eroale baten erresistentzia.

-Erresistentzien akoplamenduak.

-Potentzia elektrikoa.

-Energia elektrikoa.

-Elektrizitatearen efektu kimikoa.

-Elektrizitatearen efektu termikoa.

-Ohm-en lege orokortua korronte zuzeneko zirkuituetarako.

-Hainbat begi dituzten zirkuituak.

-Kirchhoff-en legeak.

-Gainezarpenaren teorema.

-Thévenin eta Nortonen teoremak.

Prestakuntza unitatea: Elektroteknia II. Korronte alterno monofasikoa.

Kodea: 0520 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Balio bereizgarriak. Horien neurketa.

-Oinarrizko hargailuen (erresistentzia, haril hutsa, kondentsadorea) portaera korronte alterno monofasikoan.

-Serieko RLC zirkuituak korronte alterno monofasikoan. Erresonantzia.

-Inpedantzien akoplamenduak.

-Potentzia korronte alterno monofasikoan.

-Potentzia faktorea eta ? kosinua.

-Korronte alterno monofasikoko zirkuituen ebazpena.

-Tentsioa, intentsitatea eta potentzia neurtzea zirkuitu monofasikoetan.

-Sekzio-kalkulua.

-Seinale ez senoidalak. Harmonikoak. Neurketak.

Prestakuntza unitatea: Sistema trifasikoak.

Kodea: 0520 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Sorgailu trifasikoen konexioa. Sistema zuzena eta alderantzizkoa.

-Hargailu trifasiko orekatuak eta karga monofasikoak lotzea.

-Eroale neutroa apurtzea.

-Potentzia sistema trifasikoetan. Potentzia aktiboa, erreaktiboa eta itxurazkoa.

-Potentzia aktibo eta erreaktiboaren neurketak sistema trifasikoetan.

-Potentzia faktorea zuzentzearen abantailak eta beharra.

-Potentzia faktorea zuzentzea. Kondentsadoreen kalkulua.

-Tentsio eta intentsitate neurketak sistema trifasikoetan.

-Seinale ez senoidal orekatuak. Harmonikoak. Neurketak.

Prestakuntza unitatea: Makina elektriko birakariak eta transformadoreak.

Kodea: 0520 - UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Elektromagnetismoa:

-Magnetismoa.

-Iman batek sortutako eremu magnetikoa.

-Korronte elektriko batek sortutako eremu magnetikoa.

-Eremu magnetikoen eta korronte elektrikoen arteko elkarrekintzak.

-Eremu magnetikoen barnean dauden korronteen gaineko indarrak.

-Indar elektroeragile induzituak.

-Faraday-ren esperientziak.

-Faraday-ren legea.

-Indar elektroeragile induzituaren noranzkoa: Lenz-en legea.

-Foucault-en korronteak.

-Indar elektroeragile autoinduzituak.

Korronte zuzeneko makinak:

-Korronte zuzeneko makinaren egitura.

-Funtzionamenduaren printzipioa, sorgailu gisa.

-Induzituaren erreakzioa.

-Eszitazio motak.

-Funtzionamenduaren printzipioa, motor gisa.

-Indar pare eragilea.

-Ezaugarri mekanikoak.

-Biraketa noranzkoaren alderantzikatzea.

Korronte alternoko makina birakariak:

-Alternadoreen motak eta erabilgarritasuna.

-Alternadore trifasikoaren egitura.

-Alternadore trifasikoaren funtzionamenduaren printzipioa.

-Motor asinkrono trifasikoaren egitura eta motak.

-Funtzionamenduaren printzipioa. eremu birakaria.

-Biraketa noranzkoaren alderantzikatzea.

-Motor monofasikoak.

Transformadoreak:

-Funtzionamenduaren printzipioa.

-Transformadore monofasikoa. Zirkuitu baliokidea. Tentsioen diagramak.

-Saiakuntzak hutsean eta zirkuitulaburrean.

-Tentsio-erortzea.

-Transformadore trifasikoa. Zirkuitu baliokidea. Tentsioen diagramak.

Prestakuntza unitatea: Oinarrizko elektronika analogikoko elementuak.

Kodea: 0520 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Erresistentzia finkoak, doigarriak eta potentziometroak.

-Kondentsadoreak.

-Induktantziak.

-Diodo erdieroaleak. Artezketa. Iragazkiak.

-Uhinen formak kargan eta diodoetan.

-Balio bereizgarriak.

-Kizkurrak ezabatzea.

-BJT transistoreak. Oinarrizko aplikazioak, kargak maneiatuz (driverra).

Prestakuntza unitatea: Oinarrizko elektronika digitaleko elementuak.

Kodea: 0520 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Sistema digitalak.

-Zenbaki sistemak.

-Sarrerako elementuak: etengailuak eta sakagailuak.

-Ate logikoak dituzten zirkuituen sinbologia eta azterketa: NOT, OR, AND, NOR, NAND eta EXOR.

-Konbinaziozko zirkuituak. Multiplexadoreak eta demultiplexadoreak.

-Zirkuitu logiko sekuentzialak. Biegonkorrak: RS (asinkronoak eta sinkronoak), JK eta D.

Lanbide modulua: Instalazio domotiko eta automatikoen konfigurazioa.

Kodea: 0523.

Iraupena: 190 ordu.

Prestakuntza unitatea: Kaxa elektrikoak. Eskemak, mekanizazioa eta muntaia.

Kodea: 0523 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Automatismoen dokumentazio teknikoa interpretatzea.

-Automatismo elektrikoetan normalizatutako sinbologia.

-Dokumentazioa lantzea. Memoria teknikoa.

-Oinarrizko mekanizazio teknikak. Karrakatzea, zulatzea, ebakitzea, hariztatzea, tolestea eta beste batzuk.

-Metrologia eta trazadura.

-Mekanizaziorako prozedurak eta baliabideak. Armairu, kaxa elektriko eta kanalizazioen muntaiak.

-Segurtasun protokoloak mekanizaziorako makinak eta erremintak erabiltzean. Norberaren babeserako ekipamenduak.

Prestakuntza unitatea: Automatismo kableatuen instalazioa.

Kodea: 0523 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Sentsore motak. Ezaugarriak eta aplikazioak.

-Eragingailuak automatismo elektriko kableatuetan. Erreleak eta kontagailuak.

-Potentzia elementuak. Motorrak.

-Babesak automatismo kableatu batean.

-Aginte eskema eta indar eskema.

-Automatismo kableatuetako instalazioen muntaiak.

-Automatismo kableatuak diseinatu eta simulatzeko programa informatikoa.

-Automatismo kableatu bat mantentzea eta matxurak konpontzea.

-Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumen babesa instalazio elektriko automatiko kableatuetan.

Prestakuntza unitatea: Automatismo elektriko programatuak.

Kodea: 0523 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Automata programagarrien egitura eta ezaugarriak.

-Sarrera eta irteera digital eta analogikoak.

-Babesak automatismo programatu batean.

-Automata programagarri batean muntatu eta konektatzea.

-Automata programagarri baten oinarrizko programazioa.

-Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumen babesa instalazio elektriko automatiko programatuetan.

Prestakuntza unitatea: Abiadura-aldagailuak.

Kodea: 0523 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Abiaduraren kontrola korronte alternoko motorretan.

-Abiadura-aldagailu elektronikoak. Funtzionamenduaren printzipioak. Ezaugarriak.

-Aldagailuetako kontrol-sarrera eta -irteerak.

-Aldagailua automata programagarriaren bidez kontrolatzea.

-Aldagailuaren oinarrizko parametrizazioa.

Prestakuntza unitatea: Sistema domotikoen konfigurazioa eta muntaia.

Kodea: 0523 - UF05 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Sistema domotikoak konfiguratzea:

-Etxebizitza eta eraikinetako sistema automatizatuen bilakaera.

-Domotika, immotika eta urbotika.

-Etxebizitza eta eraikinetako automatizazioaren aplikazio arloak: energiaren kudeaketa teknikoa, erosotasuna, segurtasuna eta telekomunikazioak.

-Instalazio automatizatuetarako komunikazio sistemetan erabilitako baliabideak (kablea, zuntz optikoa, infragorriak eta irrati-frekuentzia).

-Komunikazio tipologiak (BUS, eraztuna, izarra eta sarea, besteak beste).

-Magnitude fisiko nagusien (tenperatura, mugimendua, abiadura eta argiztapena, besteak beste) transdukzioa.

-Etxebizitza eta eraikinetako kudeaketa automatizaturako erabilitako sistema teknikoak. Tipologia, ezaugarriak eta normalizazioa: "Beraiazko BUS" sistema, korronte eroaleen sistema, hari gabeko sistemak, automata programagarrietan oinarritutako sistemak, Alarmak Hartzeko Zentralak (AHZ) homologaturiko sistema trinkoak.

-Etxebizitza eta eraikinetako instalazio automatizatuen konfigurazioa eta kalkuluak. Erregulatzeko eta kontrolatzeko oinarrizko teknikak. Ekipamenduak, gailuak, kableak eta material osagarriak: energia kudeatzeko sistemak, segurtasuna kudeatzeko sistemak, erosotasuna kudeatzeko sistemak, telekomunikazioak kudeatzeko sistemak.

-Sistema domotikoen elementuen ezaugarriak zehaztea: lehendik dauden teknologien elementuen funtzionamendua eta ezaugarriak, elementuak dimentsionatzea, elementuak eta ekipamenduak hautatzeko irizpideak, segurtasun elementuak dimentsionatzea.

-Dokumentazio teknikoa egitea: etxebizitza eta eraikinen irudikapenean erabilitako eraikuntza planoak interpretatzea. Instalazio automatizatuetan erabilitako eskemak eta sinbologia interpretatzea. Muntatzeko eta konektatzeko teknikak eta prozesuak. Instalazio automatizatuetan erabilitako elementuak prestatu eta doitzea. Instalazioak abiarazteko protokoloak. Parametroen hitzaurrea eta doikuntza. Araudia. BTEEa. Erabiltzaile- eta instalazio-eskuliburuak. Prebentziozko mantentzerako protokoloak egitea.

Korronte eroaleetan eta hari gabeko sistemetan oinarritutako instalazio domotikoak konfiguratu eta muntatzea.

-Konfigurazioa eta ezaugarrien azalpena. Funtsezko elementuak: sentsoreak, eragingailuak, kontrolagailuak eta elementu osagarriak. Horman egiteko moduluak, errailekoak eta mikromoduluak. Transmisio bideak eta komunikazio protokoloa.

-Muntaia eta mantentze-lanak. Plano eta eskema elektrikoak. Elementuak kokatu eta muntatzea, aplikazio esparruaren arabera. Muntatze lanak: gailuen kableak, instalazioa eta konexioak. Potentzia moduluak, erregulazioa, argitasuna, pertsianen/oihalen kontrola eta kontrolagailuak. Elementuak programatu eta konfiguratzea. Etxearen kodea eta elementu zenbakia. Instalazioa bistaratzea eta monitorizatzea. Mantentze zuzentzailea eta prebentziozko mantentzea instalazio domotikoetan. Matxurak diagnostikatu eta konpontzea: probak, neurketak, prozedurak eta segurtasun elementuak.

-Laneko arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa: laneko arriskuen prebentzioa eraikinetako instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan. Norberaren babeserako ekipamenduak. Taldeko babesa. Babeserako baliabideak eta ekipamenduak. Hondakinen kudeaketaren araudia. Ingurumen babesa.

Lanbide modulua: Instalazio elektrikoen konfigurazioa.

Kodea: 0524.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Babes elektrikoak.

Kodea: 0524 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Fusibleak.

-Etengailu automatiko magnetotermikoa.

-Lur konexioa.

-Etengailu diferentziala.

-Linea ekipotentziala.

-Komunean babesteko bolumenak.

-Gaintentsioen kontrako babesa.

-Errele termiko diferentziala.

-Motor-babesa edo disjuntore magnetotermikoa.

Prestakuntza unitatea: Lotzeko instalazioa eta etxebizitzen barneko instalazioa.

Kodea: 0524 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Lotzeko instalazioa, eraikineko kargen aurreikuspena eta sekzio-kalkulua:

-Hargunea.

-Babes kaxa nagusia.

-Elikatze linea nagusia.

-Kontagailuak.

-Banakako deribazioa.

-Etxebizitzen kargaren aurreikuspena.

-Zerbitzu orokorren kargaren aurreikuspena.

-Garajearen kargaren aurreikuspena.

-Merkataritza lokalen kargaren aurreikuspena.

-Sekzioen eta babesen kalkulua lotzeko instalazioan.

Etxebizitzen barneko instalazioa:

-Babes orokorra.

-Deribazioak (oinarrizko elektrifikazioa eta goi mailakoa).

-C4 zirkuituaren desdoblamendua.

-Energia elektrikoa erabiltzeko puntuak.

-Planoak eta linea bakarreko eskemak.

Prestakuntza unitatea: Ezaugarri berezietako lokaletako instalazio elektrikoak.

Kodea: 0524 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lokal publikoak.

-Instalazio elektrikoak igerileku eta iturrietan.

-Obrako aldi baterako instalazio elektrikoak.

-Instalazio elektrikoak karabana parkeetan.

-Instalazio elektrikoak azoka eta standetan.

-Instalazioak sute eta leherketa arriskua duten lokaletan.

-Instalazio elektrikoak operazio-gela eta ebakuntza-aretoetan.

-IP eta IK kodeak.

-Kasu bakoitzean instalatu beharreko eroaleak eta kanalizazio elektrikoak.

Prestakuntza unitatea: Tarifa elektrikoak.

Kodea: 0524 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Neurgailuak.

-Behe tentsioko eta goi tentsioko kontratazio motak.

-Energia erreaktiboagatiko osagarria.

-Ordutegi-bereizketagatiko osagarria.

-Mota bakoitzari dagozkion ordainagiri elektrikoen kalkuluak.

Prestakuntza unitatea: Kanpoko argiteriako instalazioen konfigurazioa.

Kodea: 0524 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Luminotekniaren magnitude bereizgarriak.

-Lanpara elektrikoen tipologia.

-Erregulazio eta kontrol ekipamenduak.

-Kalkulu luminikoak.

-Araudia.

-Sekzioak eta babesak kalkulatzea.

Prestakuntza unitatea: Eguzki instalazio fotovoltaikoen hastapenak.

Kodea: 0524 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Instalazio fotovoltaikoaren osagaiak.

-Eguzki instalazio autonomoen kalkuluak.

-Sarearekin konektatu gabeko eguzki instalazioen diseinua.

-Eguzki panelak muntatu eta instalatzea.

-Sarearekin konektaturiko eguzki instalazioak.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena.

Kodea: 0528.

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Enpresa ekimena: negozio-ideiak.

Kodea: 0528 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak instalazio elektrikoen garapenaren arloko jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, instalazio elektrikoen sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-"Enpresaburua" kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Enpresa plana: negozioaren ideia instalazio elektrikoen garapeneko enpresen esparruan.

-Instalazio elektrikoen sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Instalazio elektrikoen sektoreko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketin plana.

Prestakuntza unitatea: Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0528 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Instalazio elektrikoen sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-"Kontabilitatea" kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0528 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak, eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Instalazio elektrikoen sektoreko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Lanbide modulua: Ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko "Ingelesa I" lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen prozesuak.

Kodea: 0517.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Irrati-telebistako instalazioak. Hartzea, banaketa, diseinua, muntaia eta neurketak.

Kodea: 0517 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Konfigurazioa eta ezaugarrien azalpena:

-Telebistako seinaleen transmisioa.

-Seinale digitalak eta seinale analogikoak.

-Modulazio motak.

-Lurreko antenak irrati eta telebistarako.

-"Irabazia" eta "atenuazioa" kontzeptuak.

-Irrati eta telebistan erabilitako neurketa unitateak.

-Kableak. Motak eta ezaugarriak.

-Irrati eta telebistaren banaketa sistemak.

-Anplifikadoreak eta bestelako elementu aktiboak irrati eta telebistako instalazioetan.

-Satelite bidezko telebista hartzeko antenak.

-Barne eta kanpo unitateak.

-Satelite bidezko telebistaren antenen euskarria.

-Berariazko sinbologia.

-Banakako eta taldeko irratia eta telebistako hartzeko eta banatzeko sistemen diseinua eta kalkulua.

Muntaia eta mantentze-lanak:

-Irrati eta telebistaren banaketa planoak eta eskemak.

-Eremuko neurgailua erabiltzea.

-Lurreko eta satelite bidezko telebistaren antenen euskarria.

-Banakako telebistaren banaketa instalazioen muntaia eta neurketak.

-Taldeko banaketa instalazioen (TAK) muntaia eta neurketak.

-Telebistako goiburuen muntaia, doikuntza eta neurketak.

-Transmoduladoreak, moduladoreak eta bihurgailuak instalatzea.

-Matxurak diagnostikatu eta konpontzea irratia eta telebista hartzeko eta banatzeko instalazioetan.

-Mantentze zuzentzailea eta prebentziozko mantentzea irratia eta telebista hartzeko eta banatzeko instalazioetan.

Laneko arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa:

-Laneko arriskuen prebentzioa etxebizitza eta eraikinetako irratia eta telebista hartzeko eta banatzeko instalazioak muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak. Taldeko babesa. Babeserako baliabideak eta ekipamenduak.

-Hondakinen kudeaketaren araudia. Ingurumen babesa.

Prestakuntza unitatea: Barne-telefoniako, kable egituratuetako, elkarkomunikazioko eta sarbide kontroleko instalazioak.

Kodea: 0517 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Konfigurazioa eta ezaugarrien azalpena:

-Atezainak eta bideo-atezain automatikoak. Motak eta oinarrizko eskemak.

-Elkarkomunikazio sistemak. Motak eta oinarrizko eskemak.

-Telefonia. Oinarrizko kontzeptuak.

-Telefonia sareak.

-Linea motak.

-Telefonian erabilitako kable motak.

-Telefono kableak. Konexioak.

-Entxufeak konektatzea.

-Terminal motak.

-Seinaleztapena oinarrizko telefonian.

-Telefonoguneak. Motak eta oinarrizko eskemak.

-Kableatu egituratua. Kontzeptuak eta oinarrizko eskemak.

-Kableatu egituratua. Kable eta konexio motak.

Muntaia eta mantentze-lanak:

-Sarbide kontroleko instalazioen planoak eta eskemak.

-Atezainak eta bideo-atezainak muntatu eta egiaztatzea banakako instalazioetan.

-Atezainak eta bideo-atezainak muntatu eta egiaztatzea taldeko instalazioetan.

-Matxurak diagnostikatu eta konpontzea sarbide kontroleko instalazioetan.

-Mantentze zuzentzailea eta prebentziozko mantentzea sarbide kontroleko instalazioetan.

-Elkarkomunikazio instalazioen planoak eta eskemak.

-Elkarkomunikazio sistemak muntatu eta egiaztatzea.

-Matxurak diagnostikatu eta konpontzea elkarkomunikazio instalazioetan.

-Mantentze zuzentzailea eta prebentziozko mantentzea elkarkomunikazio kontroleko instalazioetan.

-Barne-telefoniaren planoak eta eskemak.

-Banakako telefoniako instalazio bat muntatu eta egiaztatzea.

-Telefonogunea duen barne-telefoniako instalazio bat muntatu eta egiaztatzea.

-Taldeko telefonia banatzeko instalazio bat (TAK) muntatu eta egiaztatzea.

-Matxurak diagnostikatu eta konpontzea barne-telefoniako instalazioetan.

-Mantentze zuzentzailea eta prebentziozko mantentzea barne-telefoniako kontroleko instalazioetan.

-Kableatu egituratuko oinarrizko instalazio bat muntatu eta egiaztatzea.

-Matxurak diagnostikatu eta konpontzea kableatu egituratuko instalazioetan.

-Mantentze zuzentzailea eta prebentziozko mantentzea kableatu egituratuko instalazioetan.

Laneko arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa:

-Laneko arriskuen prebentzioa eraikinetako telefonia instalazioak muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak. Taldeko babesa. Babeserako baliabideak eta ekipamenduak.

-Hondakinen kudeaketaren araudia. Ingurumen babesa.

Prestakuntza unitatea: Telekomunikazio azpiegitura komunei buruzko erregelamendua. Instalazioen ezaugarriak azaltzea, konfiguratzea eta egiaztatzea.

Kodea: 0517 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Konfigurazioa eta ezaugarrien azalpena:

-Telekomunikazio azpiegitura komunei buruzko erregelamendua. 1. artikulutik 15.era.

-Telekomunikazio azpiegitura komunei buruzko erregelamendua. I. eranskina.

-Arauzko irrati-telebistako banaketa baten diseinua.

-Telekomunikazio azpiegitura komunei buruzko erregelamendua. II. eranskina.

-Arauzko telefonia eta banda zabaleko banaketa baten diseinua.

-Telekomunikazio azpiegitura komunei buruzko erregelamendua. III. eranskina.

-Eraikin bateko TAKen azpiegituraren diseinua.

-Telekomunikazio azpiegitura komunei buruzko erregelamendua. IV. eranskina.

-TAKean bestelako instalazioak txertatzea.

-Ministroaren agindua, erregelamendua garatzen duena. Proiektu teknikoa.

-Ministroaren agindua, erregelamendua garatzen duena. Proben protokoloak.

Muntatu eta egiaztatzea:

-TAKen proiektua. Memoria, planoak eta eskemak.

-Erregistro nagusien kableak eta konexioak.

-Erregistro sekundarioen kableak eta konexioak.

-Telebistaren arauzko neurketak.

-Telefonia eta banda zabalaren arauzko neurketak.

-TAKen erabiltzaile-eskuliburua prestatzea.

Laneko arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa:

-Laneko arriskuen prebentzioa eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komuna muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak. Taldeko babesa. Babeserako baliabideak eta ekipamenduak.

-Hondakinen kudeaketaren araudia. Ingurumen babesa.

Lanbide modulua: Instalazio domotiko eta automatikoetako teknikak eta prozesuak.

Kodea: 0521.

Iraupena: 220 ordu.

Prestakuntza unitatea: Korronte eroaleetan oinarritutako sistema domotikoak.

Kodea: 0521 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Konfigurazioa eta ezaugarrien azalpena:

-Funtsezko elementuak: sentsoreak, eragingailuak, kontrolagailuak eta elementu osagarriak.

-Horman egiteko moduluak, errailekoak eta mikromoduluak.

-Transmisio bideak eta komunikazio protokoloa.

Muntaia eta mantentze-lanak:

-Plano eta eskema elektrikoak.

-Elementuak kokatu eta muntatzea, aplikazio esparruaren arabera.

-Muntatze lanak: gailuen kableak, instalazioa eta konexioak. Potentzia moduluak, erregulazioa, argitasuna, pertsianen/oihalen kontrola eta kontrolagailuak.

-Elementuak programatu eta konfiguratzea. Etxearen kodea eta elementu zenbakia.

-Instalazioa bistaratzea eta monitorizatzea.

-Mantentze zuzentzailea eta prebentziozko mantentzea instalazio domotikoetan.

-Matxurak diagnostikatu eta konpontzea: probak, neurketak, prozedurak eta segurtasun elementuak.

Laneko arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa:

-Laneko arriskuen prebentzioa eraikinetako instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak. Taldeko babesa. Babeserako baliabideak eta ekipamenduak.

-Hondakinen kudeaketaren araudia. Ingurumen babesa.

Prestakuntza unitatea: Hari gabeko transmisioetan oinarritutako sistema domotikoak.

Kodea: 0521 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Konfigurazioa eta ezaugarrien azalpena:

-Funtsezko elementuak: sentsoreak, eragingailuak, kontrolagailuak eta elementu osagarriak.

-Transmisio bideak: infragorriak eta irrati-frekuentzia.

-Komunikazio protokoloak.

Muntaia eta mantentze-lanak:

-Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Tipologia.

-Elementuak kokatu eta muntatzea, aplikazio esparruaren arabera.

-Muntatze lanak: gailuen kableak, instalazioa eta konexioak.

-Elementuak programatu eta konfiguratzea.

-Mantentze zuzentzailea eta prebentziozko mantentzea instalazio domotikoetan.

-Matxurak diagnostikatu eta konpontzea: probak, neurketak, prozedurak eta segurtasun elementuak.

Laneko arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa:

-Laneko arriskuen prebentzioa eraikinetako instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak. Taldeko babesa. Babeserako baliabideak eta ekipamenduak.

-Hondakinen kudeaketaren araudia. Ingurumen babesa.

Prestakuntza unitatea: Berariazko BUSean oinarritutako sistema domotikoak.

Kodea: 0521 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Konfigurazioa eta ezaugarrien azalpena:

-Funtsezko elementuak: sentsoreak, eragingailuak, kontrolagailuak eta elementu osagarriak.

-Transmisio bideak.

-Komunikazio protokoloak.

Muntaia eta mantentze-lanak:

-Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Tipologia.

-Elementuak kokatu eta muntatzea, aplikazio esparruaren arabera.

-Muntatze lanak: gailuen kableak, instalazioa eta konexioak.

-Instalazioa diseinatzeko, programatzeko eta monitorizatzeko softwarea.

-Elementuak parametrizatu, programatu eta konfiguratzea.

-Mantentze zuzentzailea eta prebentziozko mantentzea instalazio domotikoetan.

-Matxurak diagnostikatu eta konpontzea: probak, neurketak, prozedurak eta segurtasun elementuak.

Laneko arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa:

-Laneko arriskuen prebentzioa eraikinetako instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak. Taldeko babesa. Babeserako baliabideak eta ekipamenduak.

-Hondakinen kudeaketaren araudia. Ingurumen babesa.

Prestakuntza unitatea: Automata programagarrietan oinarritutako sistema domotikoak.

Kodea: 0521 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Konfigurazioa eta ezaugarrien azalpena:

-Funtsezko elementuak: sentsoreak, eragingailuak, kontrolagailuak, sarrerak/irteerak eta elementu osagarriak.

-Transmisio bideak.

-Helbideratzea.

Muntaia eta mantentze-lanak:

-Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Tipologia eta erreferentziak.

-Elementuak kokatu eta muntatzea, aplikazio esparruaren arabera.

-Muntatze lanak: gailuen kableak, instalazioa eta konexioak.

-Kontrol modulua programatzea eta S/I-ko moduluak konfiguratzea.

-Mantentze zuzentzailea eta prebentziozko mantentzea instalazio domotikoetan.

-Matxurak diagnostikatu eta konpontzea: probak, neurketak, prozedurak eta segurtasun elementuak.

Laneko arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumenaren babesa:

-Laneko arriskuen prebentzioa eraikinetako instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak. Taldeko babesa. Babeserako baliabideak eta ekipamenduak.

-Hondakinen kudeaketaren araudia. Ingurumen babesa.

Prestakuntza unitatea: Automatizaziorako teknologia digitalak I. Konbinaziozko sistemak.

Kodea: 0521 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Industria prozesuak. Oinarrizko elementuak.

-Funtzio logikoak. Boole-ren aljebraren hastapenak.

-Konbinaziozko sistemak.

-Urratsez urratseko diagramak.

-Egia-taulak.

-Karnaugh-en taulak.

-Kasuak ebaztea.

Prestakuntza unitatea: Automatizaziorako teknologia digitalak II. Sistema sekuentzialak.

Kodea: 0521 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Sistema sekuentzialak.

-Memoriak, tenporizadorea, kontagailua.

-RS baskula. Errele biegonkorra.

-Etapen diagramak eta egoerak.

-Fluxu-diagramak.

-Espazio-fase diagramak eta espazio-denbora.

-"Grafcet" izenekoa eta automatizazio elektrikoan ezartzea.

-Aplikatzeko ariketak.

Prestakuntza unitatea: Automata programagarria I.

Kodea: 0521 - UF07 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Automataren egitura. Atalak.

-Automataren zikloa. Programazioaren kontzeptuak.

-Hardware automata.

-Softwarea.

-Oinarrizko programazio-lengoaiak.

-Oinarrizko eragiketa boolearrak (1 bit). Seriea, paraleloa eta mistoa.

-SET eta RESET eragiketak, barneko erreleak.

-Tenporizadoreak.

-Kontagailuak.

-Aplikatzeko ariketak.

-S/I digitalak motorrekin eta elektropneumatikarekin konektatzea.

-Simulazioa.

-Matxurak bilatu eta konpontzea.

-Arriskuen prebentzioari, segurtasunari eta ingurumenaren babesari buruzko araudia industria inguruneko instalazioetan.

Prestakuntza unitatea: Automata programagarria II.

Kodea: 0521 - UF08 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Automataren egitura. Atalak.

-Hardware automata.

-Softwarea.

-Oinarrizko programazio-lengoaiak eta aurreratuak.

-Karga eta transferentzia eragiketak.

-Konparazio eragiketak.

-Programaren albo, biraketa eta kontrol jarraibideak.

-Aplikatzeko ariketa sekuentzialak. "Grafcet" izenekoa ezartzea.

-S/I digitalak eta analogikoak konektatzea.

-Simulazioa eta bistaratzea.

-Motorrekiko automatizazioa konektatzea. Erreleak eta babesak.

-Automatismo elektropneumatikoak konektatzea. Detektagailu magnetikoak, efektu bakuneko zilindroak eta efektu bikoitzeko zilindroak.

-Sarrera/irteera analogikoak. Konexioak. Proba funtzionalak.

-Matxurak bilatu eta konpontzea.

-Arriskuen prebentzioari, segurtasunari eta ingurumenaren babesari buruzko araudia industria inguruneko instalazioetan.

Lanbide modulua: Sare elektrikoen eta transformazio-zentroen garapena.

Kodea: 0522.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Behe tentsioko banaketa sareak.

Kodea: 0522 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

BTko sare elektrikoen ezaugarrien azalpena, egitura eta aplikatzekoa den araudia:

-Sareen berariazko sinbologia.

-Plano bereizgarriak.

-Luzetarako profila.

-Magnitude bereizgarriak (potentziak, tentsio-erortzea eta une elektrikoak, besteak beste).

-Babesak.

-Araudia (BTEEa eta enpresa hornitzaileen arau partikularrak).

-Gurutzamenduak eta paralelismoak.

BTko banaketa sareen osaera:

-Behe tentsioko banaketa sareak. Airekoak eta lurpekoak.

-Sarearen aldez aurreko diseinu irizpideak.

-Eroaleak eta kableak.

-Isolagailuak. Eusteko osagarriak.

-Euskarriak.

-Tiranteak eta jabaloiak. Babes eta seinaleztapen elementuak.

-Lur konexioak.

-Materialak hautatzea.

-Kalkuluak. Karga bakarra duten sare irekiak. Sekzio uniformea eta ez uniformea duten sare irekiak. Bi muturrek elikatutako sekzio uniformeko sareak. Eraztuneko sareak.

-Planoen diseinua.

-Eskemak egitea.

-Banaketa sareetako segurtasun irizpideak.

-Banaketa sareak kalkulatzeko softwarea.

Prestakuntza unitatea: Erdi tentsioko banaketa sareak.

Kodea: 0522 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

ETko sare elektrikoen ezaugarrien azalpena, egitura eta aplikatzekoa den araudia:

-Sareen berariazko sinbologia.

-Plano bereizgarriak.

-Luzetarako profila.

-Magnitude bereizgarriak (potentziak, tentsio-erortzea eta une elektrikoak, besteak beste).

-Babesak.

-Araudia (GTEEa eta enpresa hornitzaileen arau partikularrak).

-Gurutzamenduak eta paralelismoak.

ETko banaketa sareen osaera:

-Sistema elektrikoa. Elektrizitatea sortzeko zentralak. Tipologia eta ezaugarri nagusiak.

-Energia sistema nazionala eta nafarra. Ingurumen arloko parametroak.

-Erdi tentsioko banaketa sareak. Airekoak eta lurpekoak.

-Sarearen aldez aurreko diseinu irizpideak.

-Eroaleak eta kableak.

-Isolagailuak. Kateak. Eusteko osagarriak.

-Euskarriak. Gurutzetak.

-Tiranteak eta jabaloiak. Babes eta seinaleztapen elementuak.

-Lur konexioak.

-Materialak hautatzea.

-Kalkuluak. Baldintzak aldatzeko ekuazioa.

-Planoen diseinua.

-Eskemak egitea.

-Banaketa sareetako segurtasun irizpideak.

-Banaketa sareak kalkulatzeko softwarea.

Prestakuntza unitatea: Transformazio-zentroak.

Kodea: 0522 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Transformazio-zentroen (TZ) ezaugarriak azaltzea:

-Transformazio-zentroen ezaugarriak. Motak eta funtzionamendua.

-Transformazio-zentroen elementuak. Gelaxkak. TZen teleaginte sistemak.

-Banaketa-transformadoreak.

-Neurri-transformadoreak.

-Babes eta maniobra gailuak.

-Lur konexioa.

-Transformazio-zentroen berariazko planoak eta eskemak.

-Lur konexioko planoak, xehetasun planoak. Arauzko distantziak.

-Argiztapena. Aireztapena. Suteetarako babesa.

-Aplikatzekoak diren arauak (Zentral elektrikoen erregelamendua, enpresa hornitzaileen arau partikularrak).

Transformazio-zentroen konfigurazioa:

-Aldez aurreko diseinu irizpideak. Ereduzko proiektuak.

-TZen magnitude bereizgarriak kalkulatzea: barnekoa eta aire zabalekoa.

-Tresneria eta elementuak dimentsionatzea.

-Tresneria hautatzea.

-Transformazio-zentroen eskemak. Sinbologia.

-Transformazio-zentroen kalkuluak. Lur konexioa. Kalkulu elektrikoak eta mekanikoak. Kargak aurreikustea.

-TZa kalkulatzeko softwarea.

Modulua: Instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko kudeaketa.

Kodea: 0602.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Instalazio elektrikoetan proiektuak kudeatzeko teoria.

Kodea: 0602 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Instalazio elektrikoetan muntaiaren hornikuntza prozesua antolatzea:

-Muntaiari aplikatzen zaizkion proiektuaren zatiak.

-Obra ziurtapena.

-Metodoak. Hornikuntza prozesuak. Hornikuntza planifikatzeko teknikak.

-Instalazioaren elementuak kodetzeko teknikak.

-Irudikapen grafikoa. Fluxu-diagramak.

-Muntaia plana hornikuntzaren antolamenduari aplikatzea.

Muntaiarako materialen eta baliabideen harrera eta hornidura ezaugarriak zehaztea:

-Biltegi motak elektrizitate enpresetan.

-Biltegi teknikak.

-Biltegia kontrolatzeko dokumentazio teknikoa.

-Kontabilitatearen oinarrizko ezagutzak (deskontuak eta tarifak ezartzea, besteak beste).

-Stocken hornikuntza eta kontrol teknikak.

-Obra biltegia.

Etxebizitza eta lokaletako instalazio elektroteknikoak zerbitzuan jartzea antolatzea:

-Zerbitzuan jartzeko prozedurak.

-Neurgailuak.

-Onartzeko gutxieneko balioak.

-Abiarazteko eskakizunak.

-Babes elementuen saiakuntzak.

-Hornidura sarea aztertzea (harmonikoak, perturbazioak, tentsio maila eta egonkortasuna, besteak beste).

-Lokal publikoak ikuskatzea (puntu kritikoak eta ikuskapen plana, besteak beste).

-Segurtasun neurriak.

-Indarra duen araudia.

Hondakinak mantendu eta kudeatzeko lanak planifikatzea:

-Instalazio elektriko batean mantentzen ahal diren puntuak.

-Materialak hornitzea eta stockak kudeatzea.

-Prebentziozko mantentzea eta mantentze zuzentzailea.

-Mantentze-lanak planifikatzeko teknikak.

-Fabrikatzaileen mantentze jarraibideak.

-Industria hondakinak kudeatzea.

-Hondakinak kudeatzeko plana.

-Mantentze-plan baten edukiak.

-Mantentze prozesuen adierazleak detektatu eta kontrolatzea. Onarpen irizpideak.

-Giza baliabideak eta materialak kudeatzeko teknikak.

-Kudeaketa prozedurak eta adierazleak.

Prestakuntza unitatea: Instalazio elektrikoetan planifikatzeko eta programatzeko erremintak.

Kodea: 0602 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Obra proiektua.

-Muntaiari aplikatu beharreko proiektu elektrikoen ezaugarri teknikoak.

-Proiektuak Gantten eta de Perten diagramen bidez kudeatzeko prozedurazko teknikak.

-Antolaketa baten prozesuak ezartzeko, eguneratzeko eta etengabe hobetzeko prozedura.

-Instalazioen muntaiari aplikaturiko plangintza teknikak.

-Oinarrizko denbora kalkulatzea instalazio elektrikoetan. -Muntaia prozesuen tenporalizazioa. Obra unitateko behar diren denborak.

Prestakuntza unitatea: Instalazio elektrikoak aplikazio informatikoekin muntatzea kudeatzea.

Kodea: 0602 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Muntaia planak.

-Giza baliabideak eta materialak kudeatzeko teknikak.

-Proiektuak planifikatzeko, programatzeko, jarraitzeko eta kontrolatzeko eta giza baliabideak eta materialak kudeatzeko aplikatu beharreko erreminta informatikoak.

-Kudeaketa prozedurak eta adierazleak.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Kodea: 0573.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0573 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko loturaren balorazioa.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun eta ingurumen baldintzei, baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikak aplikatzeari buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0573 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikatu behar den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken ebazpena.

Kodea: 0573 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.

-Tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde-lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

4. ERANSKINA

1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) babesean ezarritako tituluetako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi mailako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

LOGSE 1/1990 LEGEAN EZARRITAKO
HEZIKETA ZIKLOETAKO LANBIDE MODULUAK

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (LOE 2/2006):
INSTALAZIO ELEKTROTEKNIKO ETA AUTOMATIZATUAK

Banaketa instalazio elektrikoen garapena

0522. Sare elektrikoen eta transformazio-zentroen garapena

Teknikak eta prozesuak eraikinetako instalazio automatizatuetan

0523. Instalazio domotiko eta automatikoen konfigurazioa

Eraikinetako instalazio elektroteknikoen garapena

0524. Instalazio elektrikoen konfigurazioa

Instalazio elektroteknikoen garapena kudeatzea

0519. Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa

Informatika teknikoa

Teknikak eta prozesuak eraikinetako instalazio berezietan

0517. Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen prozesuak

Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan

0528. Enpresa eta ekimena

Instalazio Elektroteknikoetako goi mailako teknikari titulurako lantokietako prestakuntza

0529. Lantokietako prestakuntza

5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

5. ERANSKINA

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN LANBIDE MODULUAK

UC1180-3: Eraikinen inguruneko eta xede berezietako instalazio elektrikoak muntatzeko prozesuak antolatzea eta kudeatzea

UC1182-3: Eraikinen inguruneko eta xede berezietako instalazio elektrikoak mantentzeko prozesuak antolatzea eta kudeatzea

UC1275-3: Behe tentsioko eta kanpoko argiteriako sare elektrikoen muntaia eta mantentze-lanak planifikatu eta kudeatzea

0602. Instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko kudeaketa

UC1181-3: Eraikinen inguruneko eta xede berezietako instalazio elektrikoak muntatzeko prozesuak ikuskatzea

UC1183-3: Eraikinen inguruneko eta xede berezietako instalazio elektrikoak mantentzeko prozesuak ikuskatzea

UC1276-3: Behe tentsioko eta kanpoko argiteriako sare elektrikoen muntaia ikuskatu eta egiten du

UC1277-3: Behe tentsioko eta kanpoko argiteriako sare elektrikoen mantentze-lanak ikuskatu eta egiten ditu

0518. Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak

0521. Instalazio domotiko eta automatikoetako teknikak eta prozesuak

UC0829-3: Etxebizitza-eraikinen, industrien, bulegoen eta lokal publikoen ingurunean behe tentsioko instalazio elektrikoen proiektuak garatzea

UC0830-3: Ezaugarri berezietako lokaletan eta xede bereziak dituzten instalazioetan behe tentsioko instalazio elektrikoen proiektuak garatzea

UC0834-3: Kanpoko argiteriako instalazioen proiektuak garatzea

0524. Instalazio elektrikoen konfigurazioa

0523. Instalazio domotiko eta automatikoen konfigurazioa

0519. Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa

UC0831-3: Behe tentsioko sare elektrikoen proiektuak garatzea

UC0833-3: Transformazio-zentroetako instalazio elektrikoen proiektuak garatzea

0522. Sare elektrikoen eta transformazio-zentroen garapena

B) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK

0602. Instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko kudeaketa

UC1180-3: Eraikinen inguruneko eta xede berezietako instalazio elektrikoak muntatzeko prozesuak antolatzea eta kudeatzea

UC1182-3: Eraikinen inguruneko eta xede berezietako instalazio elektrikoak mantentzeko prozesuak antolatzea eta kudeatzea

UC1275-3: Behe tentsioko eta kanpoko argiteriako sare elektrikoen muntaia eta mantentze-lanak planifikatu eta kudeatzea

0518. Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak

0521. Instalazio domotiko eta automatikoetako teknikak eta prozesuak

UC1181-3: Eraikinen inguruneko eta xede berezietako instalazio elektrikoak muntatzeko prozesuak ikuskatzea

UC1183-3: Eraikinen inguruneko eta xede berezietako instalazio elektrikoak mantentzeko prozesuak ikuskatzea

UC1276-3: Behe tentsioko eta kanpoko argiteriako sare elektrikoen muntaia ikuskatu eta egiten du

UC1277-3: Behe tentsioko eta kanpoko argiteriako sare elektrikoen mantentze-lanak ikuskatu eta egiten ditu

0524. Instalazio elektrikoen konfigurazioa

0523. Instalazio domotiko eta automatikoen konfigurazioa

0519. Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa

UC0829-3: Etxebizitza-eraikinen, industrien, bulegoen eta lokal publikoen ingurunean behe tentsioko instalazio elektrikoen proiektuak garatzea

UC0830-3: Ezaugarri berezietako lokaletan eta xede bereziak dituzten instalazioetan behe tentsioko instalazio elektrikoen proiektuak garatzea

UC0834-3: Kanpoko argiteriako instalazioen proiektuak garatzea

0522. Sare elektrikoen eta transformazio-zentroen garapena

UC0831-3: Behe tentsioko sare elektrikoen proiektuak garatzea

UC0833-3: Transformazio-zentroetako instalazio elektrikoen proiektuak garatzea

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

A) Moduluak ematen dituzten irakasleak.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0517. Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetako prozesuak

-Instalazio Elektroteknikoak

-Ekipamendu Elektronikoak

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0518. Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak

-Instalazio Elektroteknikoak

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0519. Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa

-Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

-Sistema Elektronikoak

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0520. Sistema eta zirkuitu elektrikoak

-Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0521. Instalazio domotiko eta automatikoetako teknikak eta prozesuak

-Instalazio Elektroteknikoak

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0522. Sare elektrikoen eta transformazio-zentroen garapena

-Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0523. Instalazio domotiko eta automatikoen konfigurazioa

-Instalazio Elektroteknikoak

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0524. Instalazio elektrikoen konfigurazioa

-Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0602. Instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko kudeaketa

-Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0526. Sistema elektrotekniko eta automatizatuen proiektua

-Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

-Instalazio Elektroteknikoak

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0527. Lanerako prestakuntza eta orientazioa

-Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0528. Enpresa eta ekimena

-Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

NA01. Ingelesa I

-Ingelesa

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientazioa

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Lan Harremanetako diplomaduna

-Gizarte Laneko diplomaduna

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

-Sistema Elektronikoak

-Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak

-Ontzietako Irrati-elektronikako diplomaduna.

-Aeronautikako ingeniari teknikoa, Aeronabigazioa espezialitatea

-Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa

-Industria ingeniari teknikoa, Elektrizitatea espezialitatea, Industria Elektronika espezialitatea

-Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN

TITULAZIOAK

0519. Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa

0520. Sistema eta zirkuitu elektrikoak

0522. Sare elektrikoen eta transformazio-zentroen garapena

0524. Instalazio elektrikoen konfigurazioa

0602. Instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko kudeaketa

0527. Lanerako prestakuntza eta orientazioa

0528. Enpresa eta ekimena

NA01. Ingelesa I

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

0517. Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetako prozesuak

0518. Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak

0521. Instalazio domotiko eta automatikoetako teknikak eta prozesuak

0523. Instalazio domotiko eta automatikoen konfigurazioa

0526. Sistema elektrotekniko eta automatizatuen proiektua

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

7. ERANSKINA. LEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekua:

Gela teknikoa

Instalazio elektroteknikoetako lantegia

Sistema automatikoetako lantegia

Balio anitzeko gela

Iragarkiaren kodea: F1116387

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web