(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

203/2011 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 14KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN PLATAFORMA UGARIKO APLIKAZIOEN GARAPENEKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA

BON N.º 216 - 31/10/2011; corr. err., BON 26/09/2013



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK


  5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA


  IRAKASLEAK


  LEKUAK


Atariko

1

Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute Lanbide Heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza-sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Foru dekretu honen bitartez, Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hori idazteko kontuan hartu dira herri administrazioen ekimen arauemaileei aplikatu beharreko arauketa oneko printzipioak eta Ekonomia iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legearen I. tituluaren I. kapituluan araututako gainerako tresnak, araudien kalitatea hobe dadin. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek apirilaren 16ko 450/2010 Errege Dekretua garatzen du, Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Arau multzo honetan, ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen dutenak: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila, eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek, alegia, irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretuak arautzen duen Kudeaketa Aplikazioetako Lengoaia Egituratuen Programazioa, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuak arautzen duen Objektuei zuzendutako Lengoaiak eta Datu-base Erlazionalak dituen Programazioa, eta abenduaren 14ko 1701/2007 Errege Dekretuak arautzen duen Enpresa-baliabideak Planifikatzeko eta Bezeroekiko Harremanak Kudeatzeko Sistemen Administrazioa eta Programazioa kualifikazio osagabea hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortzen ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, Nafarroarako elementu bereizgarriekin, tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3

Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopura (ECTS). Lehenengoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugigarritasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atala. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntzako jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4

Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek, prestakuntza eskaintza arruntetan irakaskuntza-ikaskuntzako jardueren antolaketa errazteaz gainera, bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioko gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, izan ere heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakaslekuen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko irailaren 14ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Informatika eta Komunikazioak lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapena.

b) Maila: 3-Goi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Informatika eta Komunikazioak.

e) Europako erreferentea: HNSN-5b (hezkuntzaren nazioarteko sailkapen normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio-sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta haren prospektiba ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatu dira, apirilaren 16ko 450/2010 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukiek modulu horretako eduki guztiak bildu behar dituzte.

4. Prestakuntza unitateen ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bereko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen badira.

6. artikulua . Zikloan sartzeko bideak.

1. Foru dekretu honetan arautzen den hezkuntza zikloan sartzeko, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

2. Zientziak eta Teknologia modalitateko batxilergoa ikasi duten ikasleek lehentasuna izanen dute heziketa ziklo honetan sartzeko, apirilaren 16ko 450/2010 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarri bezala.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

3. Apirilaren 16ko 450/2010 Errege Dekretuaren 14.3 artikuluaren arabera, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banatuak.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren (haren curriculuma martxoaren 30eko 110/1998 Foru Dekretuan arautu da) babesean Aplikazio Informatikoen Garapeneko goi mailako teknikari tituluan ezarritako lanbide moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak foru dekretu honen 4. eranskinean ageri dira.

2. Lanbide moduluek beste lanbide modulu, gaitasun unitate, Batxilergoko ikasgai eta goi mailako hezkuntzako ikasketekin dituzten baliozkotzeei eta salbuespenei dagokienez, apirilaren 16ko 450/2010 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoari eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan agindutakoari helduko zaie.

9. artikulua . Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie, bidezkoa denaren arabera. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez aurrekoen baliokideak diren titulazioak, irakasleen espezialitate desberdinetarako, foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira.

3. Eskatzen diren titulazioak eta titulua osatzen duten lanbide moduluak emateko bete behar diren gainerako baldintzak, ikastetxe pribatuetako edo hezkuntzakoak ez diren administrazioen zentro publikoetako irakasleentzat, foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, ekipamenduek baldintza hauek beteko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzako den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Irakaslekuetan altzari, ekipamendu eta lanerako tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Irakaslekuetan erabiltzen diren makina eta ekipamenduetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Hainbat ikasle taldek erabiltzen ahalko ditu irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituraz bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamendu, makina eta abarrekoek ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko dute. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntza-emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen bilakaerak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Lehen Xedapen Gehigarria .Tituluaren baliokidetasunak.

1. Apirilaren 16ko 450/2010 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikari tituluak, zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen baita, eta jarraian aipatzen diren tituluek ondorio akademiko eta profesional berak sortuko dituzte:

a) Kudeaketa informatikako teknikari espezialista, Administrazio eta Merkataritzaren adarra.

b) Administrazio-kudeaketako teknikari espezialista edo programatzailea, Administrazio eta Merkataritzaren adarra.

c) Kudeaketa aplikazioetako teknikari espezialista edo programatzailea, Administrazio eta Merkataritzaren adarra.

d) Kudeaketa informatikako programazioko teknikari espezialista, Administrazio eta Merkataritzaren adarra.

e) Kudeaketako teknikari espezialista edo programatzailea, Administrazio eta Merkataritzaren adarra.

2. Halaber, Aplikazio Informatikoen Garapeneko goi mailako teknikari tituluak ere (goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duen martxoaren 30eko 110/1998 Foru Dekretuaren bidez arautua) foru dekretu honetan curriculuma arautzen zaion Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikari tituluak bezalako ondorio akademiko eta profesionalak izanen ditu.

Bigarren Xedapen Gehigarria .Beste lanbide trebakuntza batzuk.

Lanerako prestakuntza eta orientazioko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, apirilaren 16ko 450/2010 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian ezarritakoarekin bat.

Xedapen Iragankor Bakarra.- Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Martxoaren 30eko 110/1998 Foru Dekretuan ezarritako Aplikazio Informatikoen Garapeneko goi mailako teknikari tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra .Arauak indargabetzea.

1. Indarrik gabe utzi da martxoaren 30eko 110/1998 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Aplikazio Informatikoen Garapeneko goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankor bakarrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehena .Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2011-2012 ikasturtean ezarriko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken Xedapenetan Bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko irailaren 14an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazio eta, hala badagokio, gaitasun unitateetatik titulu honetan biltzen direnen zerrenda.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorra hauxe da: plataforma ugariko aplikazio informatikoak garatu, ezarri, dokumentatu eta mantentzea, teknologia eta garapen-ingurune zehatzak erabilita, datu-atzipena modu seguruan bermatuta eta ezarritako estandarretan eskatzen diren "usagarritasun" eta kalitate irizpideak beteta.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

IFC155-3: Kudeaketa aplikazioetako lengoaia egituratuen programazioa, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0223-3: Sistema informatikoak konfiguratzea eta ustiatzea.

-UC0226-3: Datu-base erlazionalak programatzea.

-UC0494-3: Programazio egituratuko lengoaietako software osagaiak garatzea.

IFC080-3: Objektuei zuzendutako lengoaiak eta datu-base erlazionalak dituen programazioa, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0223-3: Sistema informatikoak konfiguratzea eta ustiatzea.

-UC0226-3: Datu-base erlazionalak programatzea.

-UC0227-3: Objektuei zuzendutako programazio-lengoaietako software osagaiak garatzea.

Osatu gabeko lanbide kualifikazioak:

IFC 363-3: Enpresa-baliabideak planifikatzeko eta bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemen administrazioa eta programazioa, ondoko gaitasun unitate hau biltzen duena:

-UC1213-3: Enpresa-baliabideak planifikatzeko eta bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemak instalatzea eta konfiguratzea.

IFC303-3: Sistema informatikoen programazioa, ondoko gaitasun unitate hau biltzen duena:

-UC0964-3: Sistema eta haren baliabideak kudeatzeko software elementuak sortzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Sistema informatikoak konfiguratzea eta ustiatzea, sistemaren konfigurazio logikoa erabilera beharrizanen eta ezarririko irizpideen arabera egokituta.

2) Segurtasunari lotutako teknikak eta prozedurak aplikatzea sistema, zerbitzu eta aplikazioetan, segurtasun plana beteta.

3) Datu-baseak kudeatzea, haien diseinu logikoa interpretatuta eta datuen osotasuna, trinkotasuna, segurtasuna eta erabilerraztasuna egiaztatuta.

4) Garapen-inguruneak kudeatzea, kasu bakoitzean konfigurazioa egokituta aplikazioak garatzea eta zabaltzea ahalbidetzeko.

5) Datu-baseen atzipena duten plataforma ugariko aplikazioak garatzea, zehaztapenekin bat datozen lengoaiak, liburutegiak eta tresnak erabilita.

6) Aplikazioak garatzea, biltegiratutako informazioa batera kudeatzeko aukera ematen duten inprimakien eta txostenen sistema osoa ezarrita.

7) Eduki grafikoak eta multimedia-osagaiak gehitzea plataforma ugariko aplikazioetan, berariazko tresnak erabilita eta ezarritako eskakizunak beteta.

8) Erabiltzaile-interfaze grafiko elkarreragileak garatzea usagarritasun egokiarekin, ikus-osagai estandarrak erabilita edo berariazko ikus-osagaiak ezarrita.

9) Jokoen eta aplikazioen garapenean parte hartzea aisiaren eta hezkuntzaren esparruan, berariazko teknikak, motorrak eta garapen-inguruneak erabilita.

10) Telefono, PDA eta bestelako gailu mugikorretarako aplikazioak garatzea, berariazko teknikak eta garapen-inguruneak erabilita.

11) Laguntza orokorrak eta testuinguruaren araberakoak sortzea, berariazko tresnak erabilita eta horiei dagozkien aplikazioetan gehituta.

12) Tutorialak eta erabiltzaile-, instalazio-, konfigurazio- eta administrazio-eskuliburuak sortzea, berariazko tresnak erabilita.

13) Aplikazioak paketatzea banaketarako, morroiak dituzten pakete autoinstalagarriak prestatuta.

14) Prozesu anitzeko eta hari anitzeko aplikazioak garatzea, berariazko liburutegiak eta programazio-teknikak erabilita.

15) Sareko zerbitzuak eskaintzeko gai diren aplikazioak garatzea, komunikazio-mekanismoak erabilita.

16) ERP-CRM sistemen ezarpenean parte hartzea, haren moduluetako bakoitzaren utilitatea ebaluatuta.

17) ERP-CRM sistemetan biltegiratutako informazioa kudeatzea, haren osotasuna bermatuta.

18) ERP-CRM sistema bati egokitutako osagaiak garatzea, eskakizunak kontuan hartuta.

19) Proba planak egitea, garaturiko software osagaiek zehaztapenen arabera funtzionatzen dutela egiaztatuta.

20) Ezarpen esparru ezberdinetan aplikazioak hedatzea eta banatzea, haien portaera egiaztatuta eta beharrezko aldaketak eginda.

21) Bideak jartzea nagusiekiko, lankideekiko eta lanean mende daudenekiko lanbide harreman eta komunikazio eraginkorra egon daitezen, pertsona ezberdinen autonomia eta gaitasunak errespetatuta.

22) Gerta daitezkeen egoera kolektiboen gidaritza hartzea, pertsonen arteko eta laneko gatazketan bitartekari aritzea, laneko giro atsegina lortzen laguntzea eta une oro zintzotasunez, errespetuz eta tolerantziaz jokatzea.

23) Bere lanbide karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikasteko aukerak aztertuta.

24) Berrikuntzaren eta eguneratzearen aldeko jarrerari eustea bere lan esparruan, bere lanbide inguruneko teknologiaren eta antolamenduaren aldaketetara moldatzeko.

25) Enpresa txiki bat sortu eta kudeatzea; produktuen bideragarritasunari, produkzioaren plangintzari eta merkaturatzeari buruzko azterlana egitea.

26) Bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean modu aktiboan parte hartzea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Lanbide profil hori duten pertsonek edozein tamainatako entitate publiko edo pribatuetan egiten dute lan, besteren kontura zein norberaren kontura, hainbat esparrutako plataforma ugariko aplikazio informatikoak garatzearen arloan: enpresa- eta negozio-kudeaketa, bezeroekiko harremanak, hezkuntza, aisialdia, gailu mugikorrak eta entretenimendua, besteak beste; intranet, extranet eta Internet irismeneko inguruneetan ezarritako eta garatutako aplikazioak; enpresa-baliabideak planifikatzeko eta bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemak ezartzea eta egokitzea.

Hauexek dira jarduera eta lanpostu aipagarrienak:

-Enpresa- eta negozio-kudeaketako aplikazio informatikoak garatzea.

-Helburu orokorreko aplikazioak garatzea.

-Entretenimenduaren eta informatika mugikorraren esparruko aplikazioak garatzea.

b) Nafarroako lurralde ingurunea.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ekoizpen eta zerbitzu sektore guztietan gero eta neurri handiagoan agertzen direnez, zerbitzu informatikoak gehitzen dituzten enpresen kopurua etengabe handitu egiten da.

Etorkizunean aplikazio informatikoen garapeneko profesionalen eskari handia egonen dela aurreikus daiteke eta hori bat dator aurretik aipatu den bilakaerarekin zein egun informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloan sartzea ahalbidetzen duten gailuen aniztasunarekin. Profesional honek, ahal dela, edozein jarduera eremutako enpresa txikiei eta ertainei zerbitzu informatikoak ematen dizkieten enpresetan edo enpresa ertainetako edo handietako informatika sailetan egiten du lan. Eskatzen den lanbide profila hainbat zeregin egiteko gai den langileari dagokio. Hona hemen zereginetako batzuk: software produktuak aztertu, diseinatu, ekoiztu eta egiaztatzea, aplikazio informatikoak pertsonalizatzeko eta berariazko software soluzioak emateko asmoz, eta horiek ezarri, administratu eta mantentzeari ekitea, bereziki enpresa-kudeaketako sistemen esparruan.

Horrez gain, gure Komunitateko merkatuaren eskariaren azterketak gomendatu du profesional horren profila indartzea web garapeneko modulu baten bidez, haren balioaniztasuna sendotzera begira.

c) Prospektiba.

Ezagutzaren gizarterantz abiatzea: oinarrizko baliabidea jakintza da eta ezagutza aplikatzeko borondateak jakintza handiagoa sortzeko helburua dauka. Horrek informazioa sistematizatzeko eta antolatzeko ahalegin handia egitea eta informazio hori egoki partekatu ahal izatea dakar.

Gero eta beharrezkoagoa da enpresetarako datu-baseetako informazioa eskuratzea, biltegiratutako informazioa osorik kudeatzeko aukera ematen duten aplikazioen bidez. Sistema informatikoaren funtzionaltasuna eta errentagarritasuna bermatzea gero eta garrantzitsuagoa da lanbide profil honetarako, erakunde bateko gainerako sailei laguntzen baitie. Halaber, aplikazioen garapenean ez da ahaztu behar "usagarritasuna" kontzeptuak eskuratu duen eta etengabe eskuratzen doan garrantzia, ikus-osagaien erabilera egokia bultzatzen duena.

Profil horren funtsezko ezaugarri batek eduki grafikoak eta multimedia-osagaiak hainbat plataformatan garaturiko aplikazioetan gehitzea eta erabiltzaile-interfaze grafiko elkarreragileak garatzea aztertuko luke. Titulu honen lanbide profilaren bilakaeran areagotzen ari da hainbat plataformatan eta teknologiatan oinarritutako informazioa kudeatzeko eta trukatzeko sistemak gero eta neurri handiagoan gehitzea; izan ere, horiek gero eta egonkorragoak eta seguruagoak izan behar dira.

Profil horretarako gero eta garrantzitsuagoa den beste ezaugarri bat datuen osotasuna, trinkotasuna eta erabilerraztasuna ziurtatzean datza. Datuak eta informazioa prozesatzeko eta transferitzeko zereginak alderdi horiek arautzen dituen lege araudiaren arabera egin beharko dira.

Telefono, PDA eta bestelako gailu mugikorren kontsumoa gehitzeak eta berariazko aplikazioen ondoriozko eskariak garatzaileak teknika eta garapen-ingurune berrietara ezinbestean egokitzea dakarte. Era berean, entretenimendurako aplikazioen kontsumoak eta aisia elektronikora zuzendutako kultura osoak teknika eta garapen-ingurune oso espezializatuak eta berariazkoak erabiltzera behartzen dute.

Alde horretatik, diziplina anitzeko plataformen garapenak gero eta garrantzi handiagoa hartzen du, eta bildutako informazioa partekatzeko eta antolatzeko eredua funtsezkoa da plataforma horietan. Horregatik guztiagatik, heziketak gero eta garrantzi handiagoa hartzen du gizarte oso garatuetan, eta, sektoreko aurrerapen eta aldaketa teknologiko azkarrak direla-eta, autoprestakuntzaren aldeko jarrera duten profesionalak eskatzen dira.

Teleoperazioa, urruneko laguntza teknikoa eta lineako laguntza ezinbesteko elementuak dira laguntza teknikoaren eskariari erantzuteko.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Sistemaren konfigurazio logikoa doitzea, eta sistema informatikoak konfiguratzeko eta ustiatzeko ezarritako irizpideak eta beharrak aztertzea.

b) Segurtasun-beharrak aztertzea, eta, horretarako, ahulguneak aztertzea eta sistemaren segurtasunarekin lotzen diren teknikak eta prozedurak aplikatzeko aurrez finkatutako plana egiaztatzea.

c) Datu-baseen diseinu logikoa interpretatzea, horren aplikazioari dagozkion zehaztapenak aztertuz eta betez, betiere datu-baseak kudeatzeko.

d) Moduluak eta osagarriak instalatzea eta konfiguratzea, horien funtzionaltasuna ebaluatuz, garapen-inguruneak kudeatzeko.

e) Lengoaiak, tresnak eta liburutegiak hautatzea eta erabiltzea, datu-baseen atzipena duten plataforma ugariko aplikazioak garatzeko zehaztapenak interpretatuz.

f) Biltegiratutako informazioa kudeatzea, eta kudeaketa aplikazioak garatzeko inprimakien eta txostenen sistemak planifikatzea eta inplementatzea.

g) Berariazko tresnak, lengoaiak eta liburutegiak hautatzea eta erabiltzea, aukerak ebaluatuz eta estilo-eskuliburu bati jarraituz, plataforma ugariko aplikazioetan eduki grafikoak eta multimedia-osagaiak integratzeko eta manipulatzeko.

h) Garapen-tresnak, lengoaiak eta ikus-osagaiak erabiltzea, zehaztapenei jarraituz eta elkarreragina eta usagarritasuna egiaztatuz, betiere plataforma ugariko aplikazioetan erabiltzaile-interfaze grafikoak garatzeko.

i) Garapen-teknikak, -motorrak eta -inguruneak hautatzea eta erabiltzea, eta horien aukerak ebaluatzea, entretenimenduaren esparruko aplikazioen eta jokoen garapenean parte hartzeko.

j) Garapen-teknikak, -lengoaiak eta -inguruneak hautatzea eta erabiltzea, eta horien aukerak ebaluatzea, telefono, PDA eta beste gailu mugikor batzuetako aplikazioak garatzeko.

k) Tresna espezifikoak baloratzea eta erabiltzea, edukien egiturari erreparatuta, laguntza orokorrak eta testuinguruaren araberakoak sortzeko.

l) Tresna espezifikoak baloratzea eta erabiltzea, edukien egiturari erreparatuta, betiere tutorialak, erabiltzaile-eskuliburuak eta aplikazio bati lotzen zaizkion beste dokumentu batzuk sortzeko.

m) Teknika eta tresnak hautatzea eta erabiltzea, sortzen diren instalazio-morroien erabilgarritasuna ebaluatuz, aplikazioak paketatzeko.

n) Teknika eta liburutegi espezifikoak aztertzea eta aplikatzea, hainbat agertoki simulatuz, sareko zerbitzuak eskaintzeko gai izanen diren aplikazioak garatzeko.

ñ) Programazio-teknikak eta -liburutegiak aztertzea eta aplikatzea, horien funtzionaltasuna ebaluatuz, prozesu anitzeko eta hari anitzeko aplikazioak garatzeko.

o) ERP-CRM sistemen egitura ezagutzea, eta haren moduluetako bakoitzaren erabilgarritasuna identifikatzea, sistemen ezarpenean parte hartzeko.

p) Kontsultak egitea eta horien irismena aztertzea eta ebaluatzea, ERP-CRM sistemetan biltegiratutako informazioa kudeatzeko.

q) Lengoaiak eta tresnak eskakizunei erreparatuta hautatzea eta erabiltzea, ERP-CRM sistemetan osagai pertsonalizatuak garatzeko.

r) Garatutako software osagaiak egiaztatzea eta zehaztapenak aztertzea, proba plana osatzeko.

s) Prozedurak ezartzea eta horien funtzionaltasuna egiaztatzea, aplikazioak hedatzeko eta banatzeko.

t) Lantaldeko kide bakoitzaren eginkizunak deskribatzea, bakoitzaren erantzukizuna identifikatuz, lanbide harreman komenigarrienak ezartze aldera.

u) Gatazka pertsonalak eta laneko gatazkak agertzen direnean esku hartzeko moduak identifikatzea, erabaki komenigarrienak kontuan hartuz, lan ingurune atsegina bermatze aldera.

v) Lanbide-ibilbidean gora egiteko eta ikasteko dauden aukerak identifikatzea eta baloratzea, sektoreko testuingurua aztertuz, lanbide eta prestakuntza ibilbide komenigarriena aukeratze aldera.

w) Bere jardueraren aldaketa teknologikoak, antolamenduzkoak, ekonomikoak eta lan arlokoak identifikatzea, lan eremuan duten eragina aztertuz, izpiritu berritzaileari euste aldera.

x) Negozio-aukerei antzematea, merkatuko eskariak identifikatuz eta aztertuz, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.

y) Gizarteko eragile aktiboa den aldetik dituen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, eta herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lan arlokoak arautzen dituen lege-esparrua aztertzea.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa

Plataforma ugariko aplikazioen garapeneko goi mailako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Sistema informatikoak.

Kodea: 0483.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 10.

Iraupena: 200 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Sistema informatikoak ebaluatzen ditu, eta horien osagaiak eta ezaugarriak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema informatiko baten osagai fisikoak eta horien arteko konexio-mekanismoak ezagutu ditu.

b) Ordenagailua abian jartzeko prozesua egiaztatu du.

c) Hainbat motatako gailu periferikoak sailkatu, instalatu eta konfiguratu ditu.

d) Komunikazioko sistema eta sare motak identifikatu ditu.

e) Sare informatiko baten osagaiak identifikatu ditu.

f) Sare informatiko baten mapa fisikoak eta logikoak interpretatu ditu.

2. Sistema eragileak instalatzen ditu, prozesua planifikatuz eta dokumentazio teknikoa interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema informatiko baten elementu funtzionalak identifikatu ditu.

b) Sistema eragile baten ezaugarriak, eginkizunak eta arkitektura aztertu ditu.

c) Sistema eragileak alderatu ditu, haien eskakizunen, ezaugarrien, aplikazio-esparruen eta erabilera-lizentzien arabera.

d) Hainbat sistema eragile instalatu ditu.

e) Sistema eguneratzeko eta berreskuratzeko teknikak aplikatu ditu.

f) Sistema eragileak instalatzeko eta probatzeko makina birtualak erabili ditu.

g) Egindako prozesuak dokumentatu ditu.

3. Sistemaren informazioa kudeatzen du, biltegiratze-egiturak identifikatuz eta datuen osotasuna ziurtatzeko neurriak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fitxategi-sistemak alderatu ditu.

b) Sistema eragilearen direktorioen egitura eta funtzioa identifikatu ditu.

c) Ingurune grafikoko tresnak eta komandoak erabili ditu, fitxategi-sisteman informazioa bilatzeko.

d) Hainbat motatako partizioak eta unitate logikoak sortu ditu.

e) Babeskopiak egin ditu.

f) Zereginak automatizatu ditu.

g) Informazioaren kudeaketarekin lotzen diren utilitateak instalatu eta ebaluatu ditu.

4. Sistema eragileak kudeatzen ditu eta, horretarako, komandoak eta tresna grafikoak erabiltzen ditu eta sistemaren beharrak ebaluatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzaile lokalen eta taldeen kontuak konfiguratu ditu.

b) Sistemarako sarbidea segurtatu du, kontu-direktibak eta pasahitz-direktibak erabilita.

c) Zerbitzuak eta prozesuak identifikatu, abian jarri eta gelditu ditu.

d) Informazioaren atzipena babestu du, baimen lokalak erabilita.

e) Komandoak erabili ditu, sistema konfiguratzeko oinarrizko zereginak egiteko.

f) Sistema monitorizatu du.

g) Sistema mantentzeko eta optimizatzeko utilitateak instalatu eta ebaluatu ditu.

h) Aplikazioen garapenari dagokionez sistema informatikoak dituen beharrak ebaluatu ditu.

5. Sareko sistemak elkarrekin konektatzen ditu, gailuak eta protokoloak konfiguratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) TCP/IP protokoloa konfiguratu du.

b) Sare lokal kableatuak konfiguratu ditu.

c) Hari gabeko sare lokalak konfiguratu ditu.

d) Sareak elkarrekin konektatzeko gailuak erabili ditu.

e) Hedadura zabaleko sareetarako sarbidea konfiguratu du.

f) Komunikazio-atakak kudeatu ditu.

g) Sarearen funtzionamendua egiaztatu du, oinarrizko tresnak eta komandoak erabilita.

h) Komunikazio-protokolo seguruak aplikatu ditu.

6. Sareko sistemak erabiltzen ditu, horien baliabideak kudeatuz eta dauden segurtasun mugak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baliabide lokalen eta sareko baliabideen atzipena konfiguratu du.

b) Erabiltzaile-eskubideak eta segurtasun-direktibak identifikatu ditu.

c) Fitxategi-zerbitzariak, inprimatze-zerbitzariak eta aplikazio-zerbitzariak ustiatu ditu.

d) Zerbitzarietara sartu da, urrutiko konexioko teknikak erabiliz.

e) Baliabideak eta sistema babesteko beharra ebaluatu du.

f) Oinarrizko segurtasuneko utilitateak instalatu eta ebaluatu ditu.

7. Dokumentazioa lantzen du, helburu orokorreko aplikazio informatikoak baloratuz eta erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lizentziaren eta helburuaren arabera sailkatu du softwarea.

b) Sistema informatikoak hainbat produkzio-ingurunetan erabiltzearekin lotutako software behar espezifikoak aztertu ditu.

c) Dokumentazio-zereginak egin ditu bulegotikako tresnak erabiliz.

d) Posta eta mezularitza elektronikoko sistemak erabili ditu.

e) Fitxategiak transferitzeko zerbitzuak erabili ditu.

f) Interneteko zerbitzuen bitartez dokumentazio teknikoa bilatzeko metodoak erabili ditu.

Edukiak.

Sistema mikroinformatikoak ustiatzea:

-Ordenagailuen arkitektura. Ordenagailu baten eskema eta egitura.

-Sistema informatiko baten osagaiak. Unitate funtzionalak.

-Komunikazio-sistemak. Informazioa irudikatzea.

-Periferikoak. Gailuak konektatzeko moldagailuak. Periferikoak instalatzea.

-Azterketa eta diagnosia. Monitorizaziorako tresnak.

-Segurtasun arauak eta laneko arriskuen prebentzioa.

-Sareen ezaugarriak. Alde onak eta txarrak.

-Sare motak. Sare lokalak eta hedadura zabaleko sareak.

-Sare informatiko baten osagaiak.

-Sare-topologiak.

-Transmisio bideak. Sare kableatuak eta WIFI sareak.

-Kableatu motak. Kableatu egituratua. Konektoreak.

-Sare lokal baten mapa fisikoa eta logikoa.

Sistema eragileak instalatzea:

-Sistema eragile baten arkitektura.

-Sistema eragile baten funtzioak.

-Sistema eragileen motak.

-Aplikazio motak.

-Lizentziak eta lizentzia motak.

-Aplikazioak instalatu eta probatzea. Ebaluazioa eta errendimendua.

-Abiarazteko kudeatzaileak.

-Makina birtualak. Makina birtualak proba-ingurune gisa instalatzea eta kudeatzea.

-Sistema eragile libreak eta jabedunak instalatu aurreko oharrak.

-Sistema eragileak instalatzea. Baldintzak, bertsioak eta lizentziak.

-Aplikazioak instalatzea/desinstalatzea. Baldintzak, bertsioak eta lizentziak.

-Esku-hartzerik gabeko instalazioak erabiltzea.

-Sistema eragileak eta aplikazioak eguneratzea.

-Sistema eragileak abiarazteko fitxategiak.

-Gailu-kontrolatzaileak.

-Utilitateak eta teknikak sistema informatiko baten mantentze-lanetan.

-Sistema informatiko baten softwarearen babeskopiako irudiak sortu eta leheneratzea.

Informazioa kudeatzea:

-Fitxategi-sistemak. Motak eta ezaugarriak.

-Fitxategi-sistemak komando eta ingurune grafikoen bidez kudeatzea.

-Sistema eragile libreen eta jabedunen direktorioen egitura.

-Sistemaren informazioa bilatzea komandoen eta tresna grafikoen bidez.

-Instalaturiko softwarea identifikatzea komandoen eta tresna grafikoen bidez.

-Sistemaren informazioa kudeatzea. Errendimendua. Estatistikak. Gailuak muntatu eta desmuntatzea sistema eragileetan.

-Diskoak administratzeko tresnak. Partizioak, desfragmentazioa eta azterketa.

-Bolumenak karpetetan muntatzea.

-Hutsegiteetarako tolerantzia. RAID sistemak.

-Atazen automatizazioa.

Sistema eragileak konfiguratzea:

-Erabiltzaile eta talde lokalak konfiguratzea.

-Sistemaren barneko erabiltzaileak eta taldeak.

-Erabiltzaile-kontuen segurtasuna.

-Pasahitzen segurtasuna.

-Erabiltzaile-profil lokalak konfiguratzea.

-Baliabideak atzitzea. Baimen lokalak.

-Direktiba lokalak.

-Zerbitzuak eta prozesuak kontrolatzea eta kudeatzea.

-Sistema libre eta jabedunen komandoak.

-Sistema monitorizaziorako tresnak.

Sareko sistemak konektatzea:

-TCP/IP protokoloa konfiguratzea sareko bezero batean. IP helbideak. Azpisare-maskarak. IPv4. IPv6. Konfigurazio estatikoa. Konfigurazio dinamiko automatikoa.

-Izenen ebazpena konfiguratzea.

-Sarea konfiguratzeko fitxategiak.

-Bideratze-taulak.

-Atakak kudeatzea.

-Sarearen funtzionamendua egiaztatzea, komandoak erabiliz.

-Konektagarritasun arazoak konpontzea sareko sistema eragileetan.

-Sistema eragile libreetan eta jabedunetan erabilitako komandoak.

-Sareak monitorizatzea.

-TCP/IP protokoloak. OSI eta TCP/IP modeloak.

-Sare moldagailuak konfiguratzea sistema eragile libreetan eta jabedunetan.

-Sareko gailuak konfiguratzeko softwarea.

-Sareen interkonexioa: Sare moldagailuak eta interkonexioko gailuak.

-Sare kableatuak. Motak eta ezaugarriak. Sare moldagailuak. Kommutadoreak eta bideratzaileak, besteak beste.

-Hari gabeko sareak. Motak eta ezaugarriak. Moldagailuak. Interkonexioko gailuak.

-Oinarrizko segurtasuna sare kableatuetan eta hari gabekoetan.

-Hari gabeko sareen komunikazio-segurtasuna, WEP, WPA, WPA2- PSK WPA-PSK, besteak beste.

-WAN sareetara sartzea. Teknologiak.

-Komunikazio-segurtasuna.

Sare baten baliabideak kudeatzea:

-Baimenak eta eskubideak bereiztea. Sareko baimenak. Baimen lokalak. Ondoretasuna. Baimen eraginkorrak. Baimenak eskuordetzea. Sarbide kontrolaren zerrendak.

-Erabiltzaile-eskubideak. Segurtasun-direktibak. Direktibaren xedeak. Direktiben eremua.

-Sistemaren eta datuen segurtasun-baldintzak.

-Segurtasuna erabiltzaile mailan eta ekipamendu mailan.

-Fitxategi-zerbitzariak.

-Inprimatze-zerbitzariak.

-Aplikazio-zerbitzariak.

-Urruneko konexioko teknikak.

-Enkriptaketa tresnak.

-Azterketa eta administrazio tresnak.

-Suebakia.

-Intrusioa hautemateko sistemak.

Helburu orokorreko aplikazio informatikoak ustiatzea:

-Software motak. Lizentziak eta motak.

-Softwarearen eskakizunak.

-Bulegotikako tresnak.

-Interneteko tresnak.

-Helburu orokorreko utilitateak: birus kontrakoak, datu-berreskuratzea, sistema mantentzekoak eta abar.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetako prestakuntza beharrezkoa da sistema informatikoen ustiapenaren eginkizuna betetzeko. Modulu honen xedea da ikasleei behar bezalako trebetasunak ematea periferiko arruntak instalatzeko lanak egiteko, kalitate irizpideak aplikatuta eta segurtasun eta ingurumenarekiko errespetu baldintzetan jardunda. Era berean, ordenagailuetan sistema eragileak ezartzeko eta ustiatzeko gaitasunak eskuratzea nahi da, hardwarearen beharrezko eskakizunak kontuan hartuta. Moduluak sare informatikoen, eta haien moten eta ezaugarrien ikuspegi zabala eskaintzen du, ikasleek sare lokalak eta horien kanpoko konexioa instalatu, konfiguratu eta mantentzeko gaitasunak errazago eskura ditzaten.

Moduluaren edukiak kasuan kasuko atalean aipatutako sekuentziari jarraikiz garatzea iradokitzen da.

Proposaturiko edukien sekuentziazioari dagokionez, eduki horiek hurrengo sekuentziarekin bat etortzen ahal diren irakaskuntza-ikaskuntzako jarduera batzuetan gauzatzea iradokitzen da:

-Moduluaren hasieran ordenagailuen arkitekturak ikasteko jarduerak proposatuko dira eta arreta von Neumann-en arkitekturan jarriko da funtsean. Halaber, informazioa irudikatzeari buruzko edukiei helduko zaie eta sistema bitarrari, hamaseitarrari, ASCIIri eta beste batzuei buruzko kontzeptuak aztertuko dira.

-Jarraian, zenbait jarduera eginen dira: haien helburua sistema informatiko baten osagai guztiak identifikatzea izanen da, sistemaren bloke funtzionalak kontuan hartuta: unitate zentrala, S/I unitateak, periferikoak eta memoria.

-Osagai guztiak identifikatu eta gero, sistema informatiko batean periferiko arruntenak instalatzeko jarduerak eginen dira: inprimagailuak, monitoreak, teklatua, sagua, disko-unitateak, CD-DVD ROM unitateak eta beste batzuk.

-Sistema eragileak instalatu, eta oinarrizko softwarea administratuko da. Komando eta ingurune grafikoak erabiliko dira, fitxategi-sistemak kudeatzeko eta sistema mantentzeko lanak egiteko: konpresoreak, datu-berreskuratzea, disko-eskanerrak, memorien eta diskoen testerrak, MBRren kudeaketa, pasahitzen, kopien eta irudien babeskopien kudeaketa eta abar.

-Amaitzeko, sare informatikoei buruzko jakintza teorikoak eman ondoren, LAN sare lokalak instalatzeko, konfiguratzeko eta mantentzeko oinarrizko lanak eta kanporantz, hots, WAN sareetarantz irteteko lanak eginen dira. Aplikazio-, fitxategi- eta inprimatze-zerbitzariak instalatuko dira eta arreta berezia jarriko da informazioaren segurtasunean, suebakiak, datuen enkriptaketa eta intrusioa hautemateko sistemak konfiguratuz, besteak beste.

Modulu honetan eduki teorikoa handia da, baina komenigarria da aplikazio praktikoak eduki teorikoei gailendu behar zaizkiela kontuan hartzea. Horregatik, lehentasunez honako jarduera praktiko hauek egitea iradokitzen da:

-Mahai gaineko ordenagailuen eta ordenagailu eramangarrien osagai guztiak hautematea.

-Gailu periferikoak instalatzea eta konfiguratzea.

-Sistema eragile libre eta jabedunak instalatzea, konfiguratzea eta ustiatzea.

-Sare lokal txikiak, kableatuak zein hari gabekoak, instalatzea.

Ikaskuntza-irakaskuntzako jarduera guztiak garatzeko komenigarria izanen da lantegi-ikasgela bat erabiltzea, ongi bereizitako bi gune izan beharko lituzkeena: horietako batean eduki teorikoak irakatsiko dira eta bestean, aldiz, praktikak garatuko dira.

Bestelako baliabideak erabiltzeari dagokionez, beharrezkoa izanen da ordenagailuak eta sare informatikoak muntatzeko oinarrizko tresnak ez ezik, berariazkoagoak diren beste batzuk ere (adibidez, polimetroak, kableatuaren jarraitutasunaren neurgailuak, sareko kableatuaren testerrak eta abar) erabiltzea.

Hardware tresnez gain, software tresnak erabiliko dira sistema informatikoa bi mailetan mantentzeko. Alde horretatik, gomendagarria izanen da software tresnak, mantentze-aplikazioak eta software libreko sistemak erabiltzea, baita hezkuntza-lizentziak ere, ikasle guztiek horiek eskura ditzaten praktikak egiteko.

Beharrezkoa da sare informatikoak instalatzeko eta mantentzeko beharrezko elektronika gehitzea lantegi-ikasgelan: hormako armairuak, patch panela, switcha, huba, sarea ziurtatzeko instrumentuak, etab.

Modulu honetan garatzen diren jarduerak oinarri hartuta, kontuan hartu beharko da periferikoak instalatzeko eta sistemak instalatzeko eta mantentzeko jarduerak etengabe garatu beharrak eta sare informatikoen instalazioak interferentziak sortzen ahalko lituzkeela zikloko beste modulu batzuk irakasteko orduan. Interferentzia horiek makina birtualak erabiliz murrizten ahal diren arren (adibidez, sistema eragileak instalatzean), nahitaezkoa da horien artean erabateko koordinazioari eustea uneoro.

Era berean, modulu hau batik bat praktikoa da, eta gomendagarria izanen litzateke ordutegi trinkoa izatea, irakaslanean emandako denbora ahalik eta ongien aprobetxatzeko asmoz.

Lanbide modulua: Datu-baseak.

Kodea: 0484.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Datu-baseen elementuak ezagutzen ditu, haien funtzioak aztertzen ditu eta sistema kudeatzaileen erabilgarritasuna baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Biltegiratzeko sistema logikoak eta horien ezaugarriak aztertu ditu.

b) Datu-baseen motak identifikatu ditu, datuetarako erabilitako modeloaren arabera.

c) Datu-baseen motak identifikatu ditu, informazioaren kokapenaren arabera.

d) Datu-baseen sistema kudeatzaile baten erabilgarritasuna ebaluatu du.

e) Datu-baseen sistema kudeatzaile baten elementu bakoitzaren funtzioa ezagutu du.

f) Datu-baseen sistema kudeatzaileak sailkatu ditu.

g) Datu-base banatuen erabilgarritasuna ezagutu du.

h) Informazioa fragmentatzeko politikak aztertu ditu.

2. Datu-baseak sortzen ditu eta horien egitura eta horien elementuen ezaugarriak definitzen ditu, modelo erlazionalaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Informazioa biltegiratzeko formatua aztertu du.

b) Taulak eta horien arteko erlazioak sortu ditu.

c) Datu mota egokiak hautatu ditu.

d) Eremu nagusiak definitu ditu tauletan.

e) Diseinu logikoan islatzen diren mugak ezarri ditu.

f) Ikuspegiak sortu ditu.

g) Erabiltzaileak sortu ditu eta pribilegioak esleitu dizkie.

h) Morroiak, tresna grafikoak eta datuak definitzeko eta kontrolatzeko lengoaiak erabili ditu.

3. Datu-base batean biltegiratutako informazioa kontsultatzen du, eta, eginkizun horretan, morroiak, tresna grafikoak eta datuak manipulatzeko lengoaia erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tresnak eta sententziak identifikatu ditu, kontsultak egiteko.

b) Taula bati buruzko kontsulta sinpleak egin ditu.

c) Hainbat taularen edukiari buruzko kontsultak egin ditu barneko konposizioen bidez.

d) Hainbat taularen edukiari buruzko kontsultak egin ditu kanpoko konposizioen bidez.

e) Laburpen kontsultak egin ditu.

f) Azpikontsultak dituzten kontsultak egin ditu.

4. Datu-base batean biltegiratutako informazioa aldatzen du, eta, eginkizun horretan, morroiak, tresna grafikoak eta datuak manipulatzeko lengoaia erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tresnak eta sententziak identifikatu ditu, datu-basearen edukia aldatzeko.

b) Datuak gehitu, ezabatu eta eguneratu ditu tauletan.

c) Kontsulta baten ondoriozko informazioa sartu du taula batean.

d) Sententzia-gidoiak diseinatu ditu, zeregin konplexuak egiteko.

e) Transakzioen funtzionamendua ezagutu du.

f) Transakzio batek eragindako aldaketak zati batean edo osorik baliogabetu ditu.

g) Erregistroak blokeatzeko politiken ondorioak identifikatu ditu.

h) Neurriak hartu ditu, informazioaren osotasunari eta trinkotasunari eusteko.

5. Biltegiratutako prozedurak garatzen ditu eta, horretarako, datu-baseen sistema kudeatzailean sartutako lengoaiaren sententziak ebaluatu eta erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Atazak automatizatzeko moduak identifikatu ditu.

b) Gidoiak exekutatzeko metodoak ezagutu ditu.

c) Gidoiak idazteko erabilgarri dauden tresnak identifikatu ditu

d) Gidoiak definitu eta erabili ditu, atazak automatizatzeko.

e) Sistema kudeatzaileak emandako funtzioak erabili ditu.

f) Erabiltzaile-funtzioak definitu ditu.

g) Fluxuaren kontrol-egiturak erabili ditu.

h) Disparadoreak definitu ditu.

i) Kurtsoreak erabili ditu.

6. Modelo erlazional normalizatuak diseinatzen ditu eta entitate/erlazio diagramak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tresna grafikoak erabili ditu, diseinu logikoa irudikatzeko.

b) Diseinu logikoko taulak identifikatu ditu.

c) Diseinu logikoko taulak osatzen dituzten eremuak identifikatu ditu.

d) Diseinu logikoko taulen arteko erlazioak aztertu ditu.

e) Eremu nagusiak identifikatu ditu.

f) Osotasun arauak aplikatu ditu.

g) Normalizazio arauak aplikatu ditu.

h) Diseinu logikoan agertu ezin diren mugak aztertu eta dokumentatu ditu.

7. Datu-base objektu-erlazionaletan biltegiratutako informazioa kudeatzen du, sistema kudeatzaileak eskaintzen dituen aukerak ebaluatuz eta erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Datu-base objektu-erlazionalen ezaugarriak identifikatu ditu.

b) Objektu-datuen motak, horien atributuak eta metodoak sortu ditu.

c) Objektu-taulak eta objektu motako zutabe-taulak sortu ditu.

d) Bilduma-datuen motak sortu ditu.

e) Kontsultak egin ditu.

f) Biltegiratutako informazioa aldatu du, datuen osotasuna eta trinkotasuna mantenduz.

Edukiak.

Informazioa biltegiratzea:

-Fitxategiak (planoak, indexatuak eta zuzeneko sarbidea, besteak beste).

-Datu-baseak. Kontzeptuak, erabilerak eta motak, datuen modeloaren eta informazioaren kokapenaren arabera.

-Datu-baseen sistema kudeatzaileak: funtzioak, osagaiak eta motak.

-Datu-base zentralizatuak eta datu-base banatuak.

Datu-base erlazionalak:

-Datuen modeloa.

-Modelo erlazionalaren terminologia.

-Datu motak.

-Lehen mailako gakoak.

-Indizeak. Ezaugarriak.

-NULL balioa.

-Gako arrotzak.

-Ikuspegiak.

-Erabiltzaileak. Pribilegioak.

-Datuak deskribatzeko lengoaia (DDL).

-Datuak kontrolatzeko lengoaia (DCL).

Kontsultak egitea:

-SELECT sententzia.

-Erregistroak hautatzea eta ordenatzea.

-Eragileak. Erkatze eragileak. Eragile logikoak.

-Laburpen kontsultak.

-Erregistroak multzokatzea.

-Barneko konposizioak.

-Kanpoko konposizioak.

-Azpikontsultak.

Datuen tratamendua:

-Erregistroak txertatzea.

-Erregistroak ezabatzea. Erregistroak aldatzea.

-Ezabatzeak eta aldaketak eta integritate erreferentziala. Azpikontsultak eta konposizioak edizio aginduetan.

-Transakzioak.

-Blokeo politikak.

Datu-baseak programatzea:

-Atarikoak. Programazio-lengoaia.

-Sistemaren aldagaiak eta erabiltzailearen aldagaiak.

-Funtzioak.

-Fluxuaren kontrol-egiturak.

-Biltegiratutako prozedurak. Erabiltzaile-funtzioak.

-Azpirrutinak.

-Gertaerak eta disparadoreak.

-Salbuespenak.

-Kurtsoreak.

Entitate/erlazio diagramak interpretatzea:

-Entitateak eta erlazioak. Kardinalitatea.

-Ahultasuna.

-Entitate/erlazio modelo handitua.

-Entitate/erlazio diagramatik modelo erlazionalera iragaitea.

-Modelo erlazionalak normalizatzea.

Datu-base objektu-erlazionalak erabiltzea:

-Datu-base objektu-erlazionalen ezaugarriak.

-Objektu-datuen motak.

-Objektu moten definizioa.

-Ondoretasuna.

-Identifikatzaileak; erreferentziak.

-Bilduma-datuen motak.

-Objektuak deklaratzea eta hasieratzea.

-SELECT sententzia erabiltzea.

-Objektuak txertatzea.

-Objektuak aldatzea eta ezabatzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek gaitasuna ematen die ikasleei datu-baseen diseinatzaile, administratzaile eta programatzaile jarduteko. Horren bidez ikasleek hurrengo trebetasunak eskuratzea espero da: diseinuak egitea eta interpretatzea, datu-atzipenei prozedurak eta segurtasun-sistemak ematea, eta datu-baseen atzipena behar duten aplikazioak garatzen aktiboki parte hartzea.

Moduluan garatu beharreko edukiei dagokienez, horiei jarraian adierazitako sekuentziari jarraikiz heltzea iradokitzen da:

-Informazioa biltegiratzea.

-Entitate/erlazio diagramak interpretatzea.

-Datu-base erlazionalak.

-Kontsultak egitea.

-Datuen tratamendua.

-Datu-baseak programatzea.

-Datu-base objektu-erlazionalak erabiltzea.

Lantegi-ikasgelan egin beharreko jardueren tipologiari dagokionez, teoriko-praktikoak izatea gomendatzen da. Garrantzi handia eman behar zaio atal praktikoari, bai, ahal den neurrian, azalpen teorikoari laguntzeko benetako adibideak erabiliz, bai ikasgelan eta/edo etxean garatzeko ariketak eginez.

Inguruabar hori oso garrantzitsutzat jotzen da abstrakzio maila handia eskatzen duten gaietan (entitate/erlazio modeloa, modelo erlazionala, kontsulta konplexuak, gidoiak sortzea...), kontuan hartu behar baita zikloko lehen maila dela eta ikasleek ez dituztela trebetasun horiek garatu beste moduluetan.

Teorikoagoak direnez lehen irakasgaietarako oinarrizko kontzeptuak indartzeko aukera ematen duten jarduerak egitea gomendatzen da. Horrela, horiek garatzen diren bitartean, asteko irakastaldiren bat aukeratutako datu-baseen sistema kudeatzailea (instalazioa, lan ingurune grafikoa, morroien erabilera eta abar) aplikatzeko erabiltzea iradokitzen da. Horrek lehen irakasgaietan ematen diren eduki teorikoak hobeki ulertzen laguntzen ahal die ikasleei.

Datu-baseak aztertu eta diseinatzeko irakasgaiei dagokienez, ikasleek zailtasun maila ezberdinak dituzten diseinu logiko osoak egiteko jarduerak proposatzen dira, entitate/erlazio modeloa erabiltzeko kasuen praktikak barne, horri modelo erlazionala bihurtzeko arauak aplikatuko zaizkiola taulak eskuratzeko. Halaber, komenigarria izanen litzateke normalizazio ariketak egitea, 3. forma normaleraino, behintzat.

Adibidez, hurrengo jarduera egin liteke: enuntziatua ematea, bezero batekiko balizko elkarrizketa baten eskakizunak biltzen dituena, ikasleak datu-basea diseina dezan.

Aurreko jardueretako edozein ezar liteke datu-baseen sistema kudeatzailean, kontsultak egiteko, datuak tratatzeko eta datu-baseak programatzeko blokeei lotutako irakasgaiak garatzeko asmoz.

Era berean, gomendagarritzat jotzen da, ariketa berriak gehitzeaz gain, diseinu aldian ebatzi direnak erabiltzea, enuntziatu bihurtuta, datu-baseak aukeratu den datu-baseen sistema kudeatzailean inplementatzeko asmoz. Horrela, agertzen diren kontsultak eta ekintzak ebazten ahalko dira, onarturiko erabiltzaileentzako baimenak barne, eta datu-base horiei buruz ebatzi beharreko kontu berriak agertuko dira. Horrek aukera emanen du "Kontsultak egitea", "Datuen tratamendua" eta "Datu-baseak programatzea" izeneko edukien blokeetan ikasitako guztia praktikan jartzeko.

Edukien azken blokeari dagokionez, jarduera berdinak erabil litezke, baina, kasu honetan datu-base erlazionalei buruzkoak.

Proposaturiko jarduera horiek egokiro gara daitezen, komenigarria litzateke behar beste ordenagailu dituen lantegi-ikasgela edukitzea, ikasleek jarduera praktikoak egin ahal izateko.

Software librea datu-baseen sistema kudeatzaile gisa erabiltzea gomendatzen da, komenigarria baita web inguruneko aplikazioen programazioan software hori erabiltzea. Era berean, software librea eta/edo hezkuntza-lizentziak erabiltzea gomendatzen da.

Irakastaldiaren antolamenduari dagokionez, gomendagarria izanen litzateke ordutegi trinkoa izatea, irakaslanean emandako denbora ahalik eta ongien aprobetxatzeko asmoz.

Komeni da "Datu-base objektu-erlazionalak" izeneko edukien blokeari dagokion edukiaren objektuei buruzko alde teorikoa ikasleek aurretik ikasiko dutela nabarmentzea, "Programazioa" moduluan, hain zuzen ere. Horrek esan nahi du objektuei (objektuak, motak, ondoretasuna, polimorfismoa, etab.) buruzko teoria jada ezaguna izanen dela. Hori dela eta, arreta datu-base objektu-erlazionalak sortzeko eta mantentzeko eduki guztietan zuzenean jartzea iradokitzen da.

Lanbide modulua: Programazioa.

Kodea: 0485.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 14.

Iraupena: 260 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Programa informatiko baten egitura ezagutzen du, eta erabilitako programazio-lengoaiaren berezko elementuak identifikatu eta erlazionatzen ditu

Ebaluazio irizpideak:

a) Programa informatiko baten egitura osatzen duten blokeak identifikatu ditu.

b) Aplikazioak garatzeko proiektuak sortu ditu.

c) Garapen-ingurune integratuak erabili ditu.

d) Aldagai motak eta horietako bakoitzaren berariazko erabilgarritasuna identifikatu ditu.

e) Programa baten kodea aldatu du, aldagaiak sortzeko eta erabiltzeko.

f) Konstanteak eta literalak sortu eta erabili ditu.

g) Lengoaiaren eragileak sailkatu, ezagutu eta erabili ditu adierazpenetan.

h) Bihurketa esplizituen eta inplizituen funtzionamendua egiaztatu du.

i) Iruzkinak sartu ditu kodean.

2. Programa sinpleak idatzi eta probatzen ditu eta objektuei zuzendutako programazioaren funtsak ezagutu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Objektuei zuzendutako programazioaren funtsak identifikatu ditu.

b) Programa sinpleak idatzi ditu.

c) Aurrez definitutako klaseak abiapuntu izanik instantziatu ditu objektuak.

d) Objektuen propietateak eta metodoak erabili ditu.

e) Metodo estatikoetarako deiak idatzi ditu.

f) Metodoetarako deietan parametroak erabili ditu.

g) Objektu-liburutegiak gehitu eta erabili ditu.

h) Eraikitzaileak erabili ditu.

i) Programa sinpleak sortzean eta biltzean, garapen-ingurune integratua erabili du.

3. Kodea idatzi eta arazten du, lengoaiaren kontrol-egiturak aztertuz eta erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hautespen-egiturak erabiltzen dituen kodea idatzi eta probatu du.

b) Errepikatze-egiturak erabili ditu.

c) Jauzi-sententzien aukerak ezagutu ditu.

d) Kodea idatzi du, salbuespenen kontrola erabiliz.

e) Programa exekutagarriak sortu ditu, hainbat kontrol-egitura erabiliz.

f) Programak probatu eta araztu ditu.

g) Kodean iruzkinak sartu ditu eta hori dokumentatu du.

4. Klaseetan antolatutako programak garatzen ditu, objektuei zuzendutako programazioaren printzipioak aztertuz eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Klase baten sintaxia, egitura eta osagai tipikoak ezagutu ditu.

b) Klaseak definitu ditu.

c) Propietateak eta metodoak definitu ditu.

d) Eraikitzaileak sortu ditu.

e) Aurretik sortutako klaseetako objektuak instantziatu eta erabiltzen dituzten programak garatu ditu.

f) Klaseak eta horien kideak bistara daudela kontrolatzeko mekanismoak erabili ditu.

g) Heredatutako klaseak definitu eta erabili ditu.

h) Metodo estatikoak sortu eta erabili ditu.

i) Interfazeak definitu eta erabili ditu.

j) Klase-liburutegiak eta multzoak sortu eta erabili ditu.

5. Informazioa sartzeko eta irteteko eragiketak egiten ditu, lengoaiaren berariazko prozedurak eta klase-liburutegiak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontsola erabili du, informazioa sartzeko eta irteteko eragiketak egiteko.

b) Informazioa bistaratzeko formatuak aplikatu ditu.

c) Lengoaiaren sarrerako/irteerako aukerak eta horiekin lotzen diren liburutegiak ezagutu ditu.

d) Informazioa biltegiratzeko eta berreskuratzeko fitxategiak erabili ditu.

e) Fitxategietako edukia atzitzeko hainbat metodo erabiltzen dituzten programak sortu ditu.

f) Garapen-ingurunearen tresnak erabili ditu, erabiltzaile-interfaze grafiko sinpleak sortzeko.

g) Gertaera-kontroladoreak programatu ditu.

h) Informazioa sartzeko eta irteteko interfaze grafikoak erabiltzen dituzten programak idatzi ditu.

6. Informazioa manipulatzen duten programak idazten ditu, datuen mota aurreratuak hautatuz eta erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) "Array" elementuak erabiltzen dituzten programak idatzi ditu.

b) Datu mota aurreratuekin lotzen diren klase-liburutegiak ezagutu ditu.

c) Informazioa biltegiratzeko eta prozesatzeko zerrendak erabili ditu.

d) Zerrendetako elementuak jorratzeko iteratzaileak erabili ditu.

e) Eskura dauden datu-bildumetako bakoitzaren ezaugarriak eta abantailak ezagutu ditu.

f) Klase eta metodo generikoak sortu ditu.

g) Testu-kateetan ereduak bilatzeko adierazpen erregularrak erabili ditu.

h) XML dokumentuen tratamenduarekin lotzen diren klaseak identifikatu ditu.

i) XML dokumentuen gainean manipulazioak egiten dituzten programak egin ditu.

7. Programak garatzen ditu, eta, horretarako, objektuei zuzendutako lengoaien eta programazio-ingurunearen ezaugarri aurreratuak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) "Ondoretasuna", "superklasea" eta "azpiklasea" kontzeptuak identifikatu ditu.

b) Aldatzaileak erabili ditu, klase eta metodoen ondoretasuna blokeatzeko eta behartzeko.

c) Eraikitzaileek ondoretasunean duten eragina ezagutu du.

d) Superklasearen metodoen inplementazioa gainidazten duten klase heredatuak sortu ditu.

e) Klase-hierarkiak diseinatu eta aplikatu ditu.

f) Klase-hierarkiak probatu eta araztu ditu.

g) Klase-hierarkiak inplementatu eta erabiltzen dituzten programak egin ditu.

h) Kodean iruzkinak sartu ditu eta hori dokumentatu du.

8. Objektuei zuzendutako datu-baseak erabiltzen ditu, horien ezaugarriak aztertuz eta informazioaren iraunkortasuna mantentzeko teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Objektuei zuzendutako datu-baseen ezaugarriak identifikatu ditu.

b) Objektuei zuzendutako lengoaien bidez aplikazioen garapenean duten aplikazioa aztertu du.

c) Objektuei zuzendutako datu-baseen sistema kudeatzaileak instalatu ditu.

d) Biltegiratutako informazioa kudeatzeko sistema kudeatzaileek eusten dituzten metodoak sailkatu eta aztertu ditu.

e) Objektuak biltegiratzeko beharrezko egiturak eta datu-baseak sortu ditu.

f) Sortutako datu-baseetan objektuak biltegiratzen dituzten aplikazioak programatu ditu.

g) Datu-baseetako objektuak berreskuratzeko, eguneratzeko eta ezabatzeko programak egin ditu.

h) Datu egituratuak, konposatuak eta erlazionatuak biltegiratzeko eta kudeatzeko programak egin ditu.

9. Datu-base erlazionaletan biltegiratutako informazioa kudeatzen du, datuen osotasuna eta trinkotasuna mantenduz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Datu-base erlazionaletako sistema kudeatzaileen ezaugarriak eta horiek atzitzeko metodoak identifikatu ditu.

b) Datu-baseekiko konexioak programatu ditu.

c) Datu-baseetan informazioa biltegiratzeko kodea idatzi du.

d) Datu-baseetan biltegiratutako informazioa berreskuratzeko eta erakusteko programak sortu ditu.

e) Biltegiratutako informazioa ezabatu eta aldatu du.

f) Datu-baseen gaineko kontsultak exekutatzen dituzten aplikazioak sortu ditu.

g) Datu-base erlazionaletan agertzen den informazioa kudeatu ahal izateko aplikazioak sortu ditu.

Edukiak.

Programa informatiko baten elementuak identifikatzea:

-Egitura eta funtsezko blokeak.

-Aldagaiak.

-Datu motak.

-Literalak.

-Konstanteak.

-Eragileak eta adierazpenak.

-Moten bihurketa.

-Iruzkinak.

Objektuak erabiltzea:

-Objektuen ezaugarriak.

-Objektuak instantziatzea.

-Metodoak erabiltzea.

-Propietateak erabiltzea.

-Metodo estatikoak erabiltzea.

-Eraikitzaileak.

-Objektuak suntsitzea eta memoria libratzea.

Kontrol-egiturak erabiltzea:

-Hautespen-egiturak.

-Errepikatze-egiturak.

-Jauzi-egiturak.

-Salbuespenen kontrola.

Klaseak garatzea:

-"Klasea" kontzeptua.

-Klase baten egitura eta kideak.

-Atributuak sortzea.

-Metodoak sortzea.

-Eraikitzaileak sortzea.

-Klaseak eta objektuak erabiltzea.

-Klase heredatuak erabiltzea.

Informazioa irakurtzea eta idaztea:

-Fluxu motak. Byte fluxuak eta karaktere fluxuak.

-Fluxuei dagozkien klaseak.

-Fluxuak erabiltzea.

-Datuak teklatutik sartzea.

-Pantailara irtetea.

-Datu-fitxategiak. Erregistroak.

-Fitxategiak irekitzea eta ixtea. Atzitzeko moduak.

-Informazioa fitxategietan irakurtzea eta idaztea.

-Fitxategi-sistemak erabiltzea.

-Fitxategiak eta direktorioak sortzea eta ezabatzea.

-Interfazeak.

-"Gertaera" kontzeptua.

-Gertaera-kontrolatzaileak sortzea.

Biltegiratze-egiturak aplikatzea:

-Egiturak.

-"Array" elementuak sortzea.

-Array multidimentsionalak.

-Karaktere-kateak.

-Zerrendak.

Klaseen erabilera aurreratua:

-Klase-konposizioa.

-Ondoretasuna.

-Superklaseak eta azpiklaseak.

-Klase eta metodo abstraktuak eta finalak.

-Metodoak gainidaztea.

-Eraikitzaileak eta ondoretasuna.

Objektuen iraunkortasuna mantentzea:

-Objektuei zuzendutako datu-baseak.

-Objektuei zuzendutako datu-baseen ezaugarriak.

-Datu-baseen kudeatzailea instalatzea.

-Datu-baseak sortzea.

-Kontsulta-mekanismoak.

-Kontsulten lengoaia: sintaxia, adierazpenak, eragileak.

-Informazioa berreskuratzea, aldatzea eta ezabatzea.

-Objektu-datuen motak; atributuak eta metodoak.

-Bilduma-datuen motak.

Datu-base erlazionalak kudeatzea:

-Konexioak ezartzea.

-Informazioa berreskuratzea.

-Informazioa manipulatzea.

-Datu-baseen gaineko kontsultak egitea.

Orientabide didaktikoak.

Helburu nagusia honakoa da: ikasleek objektuei zuzendutako programazioaren printzipioak aplikatzeko gai izateko ezagutzak eta trebetasunak eskuratzea, objektuei zuzendutako lengoaietan helburu orokorreko programa informatikoak garatu eta egokitzeko.

Moduluaren edukien tratamenduari dagokionez, edukiei heltzeko sekuentzia curriculum honi dagokion atalean aipatutakoa izatea gomendatzen da, moduluaren azken bi zatietan ("Objektuen iraunkortasuna mantentzea" eta "Datu-base erlazionalak kudeatzea") izan ezik. Izan ere, "Datu-base erlazionalak kudeatzea" izeneko irakasgaia "Objektuen iraunkortasuna mantentzea" izenekoaren aurretik ematea iradokitzen da.

Proposatu beharreko jarduera praktikoak aztertutako oinarrizko edukien araberakoak izan beharko dira. Eskuratutako jakintzak indartzen dituzten ariketa txikiak proposatzea iradokitzen da. Eduki batutzaileak dituen modulua denez, gero eta zailagoak diren eta ikasitako eduki guztiak mailaka barne hartzen dituzten ariketak proposatzea gomendatzen da.

Horrela, moduluaren lehen hiru zatietan ("Programa informatiko baten elementuak identifikatzea", "Objektuak erabiltzea" eta "Kontrol-egiturak erabiltzea"), ariketa praktiko errazak proposa litezke, ikasleek soluzioa osatzen duten elementuak aurkitu beharko lituzketela emandako iturburu-kodearen blokean: aldagaiak, konstanteak, literalak, iruzkinak, eraikitzaileak, suntsitzaileak, kontrol-egiturak (hautespen-egiturak, errepikatze-egiturak eta jauzi-egiturak), salbuespenak..., baita alderantzizko kasuak ere, horietan ikasleek beharrezko elementuak egokiro hautatu beharko dituztela iturburu-kode bati forma emateko, planteamendu bat oinarri hartuta.

Moduluaren hurrengo lau zatiek ("Klaseak garatzea", "Informazioa irakurtzea eta idaztea", "Biltegiratze-egiturak aplikatzea" eta "Klaseen erabilera aurreratua") aurretik ikasitako edukiak aplikatzea dakartenez, horietan ikasleek soluzioa proposatu edo zuzendu beharko dute emandako enuntziatu batetik abiatuta, hurrengo ekintzak eginez:

-Arazoaren aldagaiak/konstanteak/literalak... kodetzea, egitura bakoitzerako datu mota egokia definituta.

-Objektuak instantziatzea eta erabiltzea.

-Metodoak eta objektu-liburutegiak erabiltzea.

-Une bakoitzean egokia den kontrol-egitura hautatzea.

-Fitxategi-sistemak eta datuak sartzeko eta irteteko fluxuak erabiltzea.

-Biltegiratze-egiturak aplikatzea.

-Objektu-programazio aurreratua erabiltzea (ondoretasuna, polimorfismoa, gainidaztea, klase-konposizioa... erabiltzea).

-Beste batzuk.

Moduluaren azken bi zatietan ("Objektuen iraunkortasuna mantentzea" eta "Datu-base erlazionalak kudeatzea") datu-base bat sortu, konfiguratu eta mantentzeari buruzko jarduera bat proposa liteke. Ikasleek honako ekintza hauek egin beharko dituzte:

-Datu-basea sortzea.

-Datuak hautatzeko, aldatzeko eta ezabatzeko kontsultak egitea.

-Konexioak ezartzea.

-Informazioa berreskuratzeko eta manipulatzeko zereginak.

-Datu-basea eguneratzeko zereginak.

Modulu praktikoa denez, komenigarria izanen litzateke lantegi-ikasgela edukitzea, ikasleek praktikak egin ditzaten ordenagailuetan, ahal dela banaka. Lantegi-ikasgelan ongi bereizitako bi gune egotea iradokitzen da: horietako batean eduki teorikoak irakatsiko dira eta bestean, aldiz, praktikak garatuko dira.

Gomendagarritzat jotzen da software librea eta/edo hezkuntza-lizentziak erabiltzea, ikasle guztiek horiek erabiltzeko aukera izan dezaten praktikak egiteko.

Interesgarria izanen litzateke lantegi-ikasgelan gailu elkarreragileak (proiektagailuak, arbel digital elkarreragileak...) gehitzea, ariketak zuzentzeko eta azaltzeko orduan ikasleen eta irakaslearen arteko komunikazioa hobetzeko asmoz.

Beste modulu batzuekiko erlazioari dagokionez, gomendagarria izanen litzateke lehen mailako "Datu-baseak" lanbide moduluarekin koordinatzea. Horrela, komenigarria izanen litzateke ikasleek gai horri buruzko gutxieneko edukiak berenganatzea, edukien 8. eta 9. blokeei, "Objektuen iraunkortasuna mantentzea"ri eta "Datu-base erlazionalak kudeatzea"ri buruzkoak direnei, hurrenez hurren, heldu baino lehen.

Modulu honen edukien ezaugarriak eta irakastordu guztiak kontuan hartuta, gomendagarria izanen litzateke ordutegi trinkoa izatea, irakaslanean emandako denbora ahalik eta ongien aprobetxatzeko asmoz.

Lanbide modulua: Marka-lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak.

Kodea: 0373.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Iraupena: 120 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Marka-lengoaien ezaugarriak ezagutzen ditu eta kode zatiak aztertu eta interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Marka-lengoaien ezaugarri orokorrak identifikatu ditu.

b) Informazioaren prozesaketan dituzten alde onak ezagutu ditu.

c) Marka-lengoaiak sailkatu ditu eta garrantzitsuenak identifikatu ditu.

d) Haien aplikazio-eremuak bereizi ditu.

e) Helburu orokorreko marka-lengoaia baten beharra eta berariazko aplikazio-eremuak ezagutu ditu.

f) XML lengoaiaren berezko ezaugarriak aztertu ditu.

g) XML dokumentu baten egitura eta haren arau sintaktikoak identifikatu du.

h) Ongi eraturiko XML dokumentuak sortu beharra eta prozesaketan duen eragina egiaztatu ditu.

i) Izenen lekuek dakartzaten alde onak identifikatu ditu.

2. Marka-lengoaiak erabiltzen ditu, webgunearen bidez informazioa helarazteko, dokumentuen egitura aztertzen du eta haien elementuak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Webguneari eta haren bertsioei lotutako marka-lengoaiak identifikatu eta sailkatu ditu.

b) HTML dokumentu baten egitura aztertu du eta hori osatzen duten atalak identifikatu ditu.

c) HTML lengoaiaren etiketa eta atributu nagusien funtzionaltasuna ezagutu du.

d) HTML eta XHTML lengoaien arteko antzak eta ezberdintasunak ezarri ditu.

e) XHTMLk informazioa kudeatzeko sistemetan duen erabilgarritasuna ezagutu du.

f) Tresnak erabili ditu, web dokumentuak sortzeko.

g) Estilo-orriak erabiltzeak dakartzan alde onak identifikatu ditu.

h) Estilo-orriak aplikatu ditu.

3. Edukien kanalak sortzen ditu eta sindikazio teknologiak aztertu eta erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Edukien sindikazioak informazioa kudeatzeko eta helarazteko dakartzan alde onak identifikatu ditu.

b) Haien aplikazio-eremuak zehaztu ditu.

c) Edukien sindikazioari oinarria ematen dioten teknologiak aztertu ditu.

d) Edukien kanal baten egitura eta sintaxia identifikatu ditu.

e) Edukien kanalak sortu eta baliozkotu ditu.

f) Kanalen funtzionaltasuna eta sarbidea egiaztatu ditu.

g) Berariazko tresnak erabili ditu, adibidez, eranskailuak eta kanalen direktorioak.

4. Balidazio-mekanismoak ezartzen ditu XML dokumentuetarako eta metodoak erabiltzen ditu, haien sintaxia eta egitura zehazteko.

Ebaluazio irizpideak:

a) XML dokumentuetan emandako informazioa eta haien arauak deskribatu beharra ezarri du.

b) XML dokumentuen definizioarekin lotutako teknologiak identifikatu ditu.

c) Deskribapenean erabilitako egitura eta berariazko sintaxia aztertu ditu.

d) XML dokumentuen deskribapenak sortu ditu.

e) Deskribapenak erabili ditu, XML dokumentuak egin eta baliozkotzeko.

f) Deskribapenak dokumentuekin erlazionatu ditu.

g) Berariazko tresnak erabili ditu.

h) Deskribapenak dokumentatu ditu.

5. XML dokumentuen bihurketak egiten ditu eta prozesaketa teknikak eta tresnak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) XML dokumentuak bihurtu beharra identifikatu du.

b) Aplikazio-eremuak ezarri ditu.

c) Inplikatutako teknologiak eta haien funtzionamendua aztertu ditu.

d) XML dokumentuen bihurketan eta egokitzapenean erabilitako berariazko sintaxia deskribatu du.

e) Bihurketa zehaztapenak sortu ditu.

f) XML dokumentuen bihurketarekin lotutako berariazko tresnak identifikatu eta bereizi ditu.

g) Hainbat irteera formatu dituzten bihurketak egin ditu.

h) Bihurketa zehaztapenak dokumentatu eta araztu ditu.

6. Informazioa kudeatzen du XML formatuan eta biltegiratzeko teknologiak eta kontsulta-lengoaiak aztertu eta erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) XML dokumentuetan erabilitako informazioa biltegiratzeko metodo nagusiak identifikatu ditu.

b) Informazioa XML formatuan biltegiratzearen alde txarrak identifikatu ditu.

c) Informazioa biltegiratzeko teknologia eraginkorrak ezarri ditu, haien ezaugarrien arabera.

d) Datu-base erlazionalen sistema kudeatzaileak erabili ditu, informazioa XML formatuan biltegiratzeko.

e) Berariazko teknikak erabili ditu, datu-base erlazionaletan biltegiratutako informaziotik abiatuta XML dokumentuak sortzeko.

f) Jatorrizko XML datu-baseen sistema kudeatzaileen ezaugarriak identifikatu ditu.

g) Jatorrizko XML datu-baseen sistema kudeatzaileak instalatu eta aztertu ditu.

h) Teknikak erabili ditu, jatorrizko XML datu-baseetan biltegiratutako informazioa kudeatzeko.

i) Lengoaiak eta tresnak identifikatu ditu, informazioa prozesatzeko eta biltegiratzeko eta XML dokumentuetan sartzeko.

7. Informazioa kudeatzeko enpresa-sistemekin lan egiten du eta informazioa inportatu, gehitu, bermatu eta ateratzeko zereginak egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa-baliabideak kudeatzeko eta planifikatzeko sistemen alde onak ezagutu ditu.

b) Enpresa-kudeaketako aplikazio nagusien ezaugarriak ebaluatu ditu.

c) Enpresa-kudeaketako aplikazioak instalatu ditu.

d) Aplikazioak konfiguratu eta egokitu ditu.

e) Informaziorako sarbide segurua ezarri eta egiaztatu du.

f) Txostenak sortu ditu.

g) Gehitzeko zereginak egin ditu bulegotikako aplikazioen bidez.

h) Informazioa ateratzeko prozedurak egin ditu, horiek prozesatu eta hainbat sistematan gehitzeko.

i) Laguntzeko eta gorabeherak konpontzeko zereginak egin ditu.

j) Aplikazioaren ustiapenari buruzko dokumentuak egin ditu.

Edukiak.

Marka-lengoaien ezaugarriak ezagutzea:

-Marka-lengoaiak:

-Atarikoak. Ezaugarriak.

-Sailkapena.

-Edizio tresnak.

-XML: egitura eta sintaxia.

-Arauak.

-Deklarazioa.

-Etiketak. Elementuak. Atributuak...

-Izenen lekuak erabiltzea XML formatuan.

-Ongi eraturiko XML dokumentuak egitea. Ezaugarriak.

Marka-lengoaiak erabiltzea web inguruneetan:

-HTMLko etiketak eta atributuak identifikatzea.

-XHTML:

XHTMLren oinarriak.

XHTML: HTMLrekin dituen sintaxi eta egitura arloko ezberdintasunak.

XHTMLko datu-orriak.

HTMLko eta XHTMLko bertsioak.

-Bezero-zerbitzari gidoien lengoaien oinarriak.

-Web diseinurako tresnak.

-Estilo-orriak:

Estilo-orrien alde onak.

CSS eta XSL estilo-orriak.

XML dokumentu bat estilo-orri bati lotzea.

Marka-lengoaiak aplikatzea edukien sindikazioari:

-Edukien sindikazioa: ezaugarriak.

-Aplikazio-eremuak.

-Edukien kanalen egitura. Elementuak.

-Edukien kanalak sortzeko teknologiak.

-Edukien kanalen direktorioak.

-Eransketa. Eranskailu motak.

-Balidazioa.

Eskemak eta hiztegiak zehaztea XML formatuan:

-Ongi eratu eta baliozkoturiko XML dokumentuak. Ezaugarriak.

-XML dokumentuak definitzeko metodoak erabiltzea:

DTD dokumentu mota definitzea.

XMLSchema eskemak.

-Sortzeko eta baliozkotzeko tresnak.

-Deskribapenak sortzea.

-XML dokumentuekin erlazionatzea.

-Balidazioa.

XML dokumentuen bihurketa eta egokitzapena:

-XML dokumentuak bihurtzeko teknikak.

-Egituraren eta sintaxiaren deskribapena.

-Txantiloiak erabiltzea.

-Prozesaketa tresnak erabiltzea.

-Dokumentazioa lantzea.

Informazioa biltegiratzea:

-Informazioa biltegiratzeko sistemak:

Motak.

Jatorrizko XML biltegiratzea.

-Informazioa gehitu eta ateratzea XML formatuan.

-XML dokumentuetan informazioa bilatzeko teknikak. XPath.

-Kontsulta- eta erabilera-lengoaiak. XQuery.

-Informazioa XML formatuan prozesatu eta biltegiratzeko tresnak.

Enpresa-kudeaketako sistemak:

-Instalazioa.

-Egokitzapena eta konfigurazioa.

-Moduluak gehitzea.

-Bulegotikako aplikazioen bidez gehitzea.

-Informazioa ateratzea.

-Txostenak egitea.

Orientabide didaktikoak.

XML lengoaia informazioa (dokumentuak, datu-baseak, testua, kalkulu-orriak...) trukatzeko teknologia estandar erabilgarri gisa sortu zela kontuan hartuta, modulu honen xedea da ikasleek beharrezko trebetasunak hartzea ongi eraturiko eta XML lengoaian (markatzeko lengoaia hedagarria) baliozkoturiko dokumentuak ezagutu eta sortzeko eta XML teknologia (XSL, XPath, XQuery...) erabiltzeko, dokumentu horiek eskuratu, horien zati batzuk atera edo nola aurkeztu behar diren adierazteko asmoz.

Ongi eratu eta baliozkoturiko XML dokumentuak identifikatzeko eta haiekin lan egiteko behar diren trebetasunak eskuratu ondoren, ikasleek jakintza horiek erabiliko dituzte zenbait zeregin egiteko, adibidez, dokumentu horiek bihurtuz irteerako beste formatu batzuk lortzea eta sistemen arteko informazio trukea (inportazioa, esportazioa), dokumentuak modu errazean eta seguruan partekatu eta trukatzeko asmoz.

Modulu honetan garatu beharreko edukiak kasuan kasuko atalean jasotakoak dira, baina horiei honako sekuentzia honen arabera heltzea iradokitzen da:

-Marka-lengoaien ezaugarriak ezagutzea.

-Marka-lengoaiak erabiltzea web inguruneetan. Atal honetan gomendagarria izanen litzateke neurri handiagoan sakontzea CSSen, konplexuagoa den XSL teknologian baino, eta hori seigarren atalerako uztea.

-Eskemak eta hiztegiak zehaztea XML formatuan.

-Informazioa biltegiratzea.

-Marka-lengoaiak aplikatzea edukien sindikazioari.

-XML dokumentuen bihurketa eta egokitzapena.

-Enpresa-kudeaketako sistemak.

Edukien sekuentziazio horren arabera, jarraian garatzen ahal diren jardueren tipologiari buruzko zenbait proposamen aipatu dira, beharrezko ekipamenduak eta Interneterako konexio azkarra dituen lantegi-ikasgela dagoela kontuan hartuta:

-XML editorea erabiltzea, ariketen bidez XML lengoaiaren sintaxia praktikatzeko eta ongi eraturiko XML dokumentuak sortzeko.

-Edizio tresnak erabiltzea marka-lengoaietarako, HTML dokumentuak ezagutzeko eta XML dokumentuekin dituzten ezberdintasunak egiaztatzeko. HTML dokumentuak XHTML dokumentu bihurtzea. Estiloak erabiltzea eta XML dokumentuei aplikatzea.

-Dokumentuak definitzeko fitxategiak eta eskemak sortzea, XML editore baten bidez, eta sintaxia eta egitura praktikatzea, deskribatzeko. Definitzeko fitxategiak sortu ondoren, XML dokumentuei lotu behar zaizkie, ongi eratu eta baliozkoturiko dokumentuak eskuratzeko.

-Biltegiratzeko hainbat metodo, jatorrizkoak zein ez, bilatzea XML dokumentuetarako. XML teknologiak (XPath, Xlink, XQuery...) erabiltzea, XML dokumentuak arakatu eta kontsultatzeko. Biltegiratzeko XML sistema bat, jatorrizkoa zein ez, erabiltzea, baita datu-baseen sistema kudeatzaileek ematen dituzten tresnak ere, XML dokumentuetan informazioa kontsultatu eta ateratzeko. Hainbat aukera bilatzea.

-XML dokumentuak hainbat formatutako dokumentu (html, pdf, wml...) bihurtzea hainbat teknologiaren bidez, adibidez, XSL.

-XML dokumentuak sortzea, komeni den eta webguneetan RSS kanalak sortzeko aukera ematen duen RSS espezifikazioa hautatuta beste erabiltzaile batzuk elkar daitezen.

-Horien artean datuak trukatzea, kudeaketa edo bulegotika tresnak erabiliz. Hau da, ongi eratu eta baliozkoturiko datuak lortzea XML formatuan, kudeaketa tresnaren baten bidez. Horrela, fabrikatzaile beraren edo beste baten beste kudeaketa-tresna bat erabiltzean, eskema bera erabilita, tresna hori gai izanen da XML datuekin lan egiteko. XML dokumentazioa automatikoki sortzeko tresnak erabiltzea.

Era berean, irakastaldiak trinkotzea iradokitzen da, modulu horretan irakaslanean emandako denbora ahalik eta ongien aprobetxatzeko asmoz.

Lanbide modulua: Garapen-inguruneak.

Kodea: 0487.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Programa informatiko baten garapenean esku hartzen duten elementuak eta tresnak ezagutzen ditu, eta, eginkizun horretan, horien ezaugarriak aztertzen ditu, baita martxan jarri arteko horien faseak ere.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema informatikako osagaien (memoria, prozesadorea, periferikoak eta abar) eta programen arteko erlazioa ezagutu du.

b) Aplikazio informatiko baten garapen-faseak identifikatu ditu.

c) "Iturburu-kodea", "objektua" eta "exekutagarria" kontzeptuak bereizi ditu.

d) Tarteko kodea sortzearen ezaugarriak ezagutu ditu, makina birtualetan exekutatzeko.

e) Programazio-lengoaiak sailkatu ditu.

f) Programazioan erabilitako tresnek eskainitako funtzionaltasuna ebaluatu du.

2. Garapen-ingurune integratuak ebaluatzen ditu, eta, horretarako, iturburu-kodea editatzeko eta exekutagarriak sortzeko haien ezaugarriak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garapen-ingurune jabedunak eta libreak instalatu ditu.

b) Garapen-ingurunean moduluak erantsi eta ezabatu ditu.

c) Garapen-ingurunea pertsonalizatu eta automatizatu du.

d) Garapen-inguruneko eguneratze-sistema konfiguratu du.

e) Garapen-ingurune bakarreko hainbat lengoaiatako iturburu-kodea abiapuntu izanik, exekutagarriak sortu ditu.

f) Hainbat garapen-ingurune dituen iturburu-kode bera abiapuntu izanik, exekutagarriak sortu ditu.

g) Garapen-inguruneetako ezaugarri komunak eta berariazkoak identifikatu ditu.

3. Programen funtzionamendua egiaztatzen du, eta, eginkizun horretan, hori diseinatzen du eta probak egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hainbat motatako probak identifikatu ditu.

b) Proba kasuak definitu ditu.

c) Garapen-inguruneak eskainitako aplikazioak arazteko eta probatzeko tresnak identifikatu ditu.

d) Arazte-tresnak erabili ditu, eten- eta jarraipen-puntuak definitzeko.

e) Arazte-tresnak erabili ditu, programa baten portaera exekuzio-denboran aztertzeko eta aldatzeko.

f) Klase eta funtzioen proba unitarioak egin ditu.

g) Proba automatikoak bete ditu.

h) Hautemandako gorabeherak dokumentatu ditu.

4. Kodea optimizatzen du, garapen-ingurunean eskura dauden tresnak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Errefaktorizazio-eredurik ohikoenak identifikatu ditu.

b) Errefaktorizazioarekin lotzen diren probak landu ditu.

c) Iturburu-kodea berraztertu du, kode-analizagailua erabiliz.

d) Kode-analizagailua konfiguratzeko aukerak identifikatu ditu.

e) Garapen-inguruneak eskaintzen dituen tresnekin errefaktorizazio-ereduak aplikatu ditu.

f) Garapen-ingurunean integratutako bertsioen kontrola egin du.

g) Garapen-ingurunearen tresnak erabili ditu, klaseak dokumentatzeko.

5. Klase-diagramak sortzen ditu, eta, horretarako, aplikazioen garapenean duten garrantzia baloratzen du eta ingurunean eskura dauden tresnak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Objektuei zuzendutako programazioaren oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

b) Klase-diagramak erabiltzeko aukera ematen duen garapen-ingurune integratuaren modulua instalatu du.

c) Klase-diagramak lantzeko tresnak identifikatu ditu.

d) Klase-diagramen esanahia interpretatu du.

e) Klase-diagramak trazatu ditu, horien zehaztapenak abiapuntu izanik.

f) Klase-diagrama batean oinarrituta kodea sortu du.

g) Alderantzizko ingeniaritzaren bidez klase-diagrama sortu du.

6. Portaera-diagramak sortzen ditu, eta, horretarako, aplikazioen garapenean duten garrantzia baloratzen du eta ingurunean eskura dauden tresnak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Portaera-diagramen motak identifikatu ditu.

b) Erabilera-kasuen diagramen esanahia ezagutu du.

c) Elkarrekintza-diagramak interpretatu ditu.

d) Elkarrekintza-diagrama sinpleak landu ditu.

e) Jarduera-diagramen esanahia interpretatu du.

f) Jarduera-diagrama sinpleak landu ditu.

g) Egoera-diagramak interpretatu ditu.

h) Egoera-diagrama sinpleak planteatu ditu.

Edukiak.

Softwarearen garapena:

-"Programa informatikoa" kontzeptua.

-Iturburu-kodea, objektu-kodea eta kode exekutagarria; makina birtualak.

-Programazio-lengoaien motak.

-Lengoaia hedatuenen ezaugarriak.

-Aplikazio baten garapenaren faseak: analisia, diseinua, kodetzea, probak, dokumentazioa, ustiapena eta mantentzea, besteak beste.

-Kode exekutagarria lortzeko prozesua iturburu-kodearen bidez; inplikatutako tresnak.

Garapen-inguruneak instalatzea eta erabiltzea:

-Garapen-ingurune baten funtzioak.

-Garapen-ingurune bat instalatzea.

-Garapen-ingurune baten oinarrizko erabilera.

-Programen edizioa.

-Exekutagarriak sortzea.

Probak diseinatzea eta egitea:

-Probak planifikatzea.

-Proba motak: funtzionalak, egiturazkoak, erregresiokoak.

-Prozedurak eta proba kasuak.

-Kode-probak: estaldura, muga-balioak, klase baliokideak.

-Proba unitarioak; tresnak.

Optimizatzea eta dokumentatzea:

-Errefaktorizazioa. Kontzeptua. Mugak. Ohikoenak diren errefaktorizazio-ereduak. Errefaktorizazioa eta probak. Errefaktorizazioari laguntzeko tresnak.

-Bertsioen kontrola. Bertsioen kontroleko tresnen egitura. Errepositorioa. Bertsioen kontroleko tresnak.

-Dokumentatzea. Iruzkinak erabiltzea. Alternatibak.

Klase-diagramak lantzea:

-Klaseak. Atributuak, metodoak eta bistaratzea.

-Objektuak. Instantziatzea.

-Erlazioak. Ondoretasuna, konposizioa, eransketa.

-Klase-diagramen idazkera.

Portaera-diagramak lantzea:

-Motak. Aplikazio-esparrua.

-Erabilera-kasuen diagramak. Eragileak, agertokia, komunikazio-erlazioa.

-Sekuentzia-diagramak. Objektu baten bizi-lerroa, aktibazioa, mezuen igorpena.

-Lankidetza-diagramak. Objektuak, mezuak.

Orientabide didaktikoak.

"Web inguruneak" izeneko moduluaren helburua ikasleak heztea da, softwarearen garatzaile jardun dezaten modu adituan. Horretarako, softwarearen garapenean esku hartzen duten faseak ezagutu, eta garapen-ingurune integratuak ebaluatu, instalatu eta erabili beharko dituzte, diseinaturiko programen funtzionamendua eta optimizazioa egiaztatuta. Era berean, garaturiko softwarearen analisian eta diseinuan erabilitako "diagramazioa" interpretatzeko eta egiteko gai izan beharko dira.

Gomendatutako edukien sekuentzia curriculum honi dagokion atalean aipatu dena da. Hala ere, softwarea garatzeko faseen (eskakizunen kaptura, analisia, diseinua, kodeketa, probak eta ezarpena) berezko kronologiari jarraikiz, baliteke "Probak diseinatzea eta egitea" eta "Optimizatzea eta dokumentatzea" gaikako blokeen edukiak irakastea "Klase-diagramak lantzea" eta "Portaera-diagramak lantzea" gaikako blokeen edukien ondoren. Adierazi behar da zaila dela "optimizazioa" eta "errefaktorizazioa" kontzeptuak irakastea lehen mailan, ikasleak programazioa ikasten hasi baino ez direla egin. Horregatik, gomendagarria izanen litzateke "Optimizatzea eta dokumentatzea" gaikako blokea kontzeptu horien sarrera gisa ulertzea eta horietan denbora laburragoa ematea.

Modulu horri esleitutako eskola orduak gaikako blokeen artean banatzea proposatzen da, honela:

Softwarea garatzea eta garapen-inguruneak instalatzea eta erabiltzea: 30 ordu.

Probak diseinatzea eta egitea eta optimizatzea eta dokumentatzea: 30 ordu.

Klase-diagramak lantzea eta portaera-diagramak lantzea: 40 ordu.

Lantegi-ikasgelan egin beharreko jardueren tipologiari dagokionez, teoriko-praktikoak izatea gomendatzen da: alde praktikoak azalpen teorikoa osatu behar du, ikasgelan eta/edo etxean ariketak eginez. Inguruabar hori oso garrantzitsutzat jotzen da abstrakzio maila handia eskatzen duten gaietan (informazio sistema bat irudikatzea diagramen bitartez: klase-diagramak, erabilera-kasuen diagramak, sekuentzia-diagramak...), kontuan hartu behar baita zikloko lehen maila dela eta ikasleek ez dituztela trebetasun horiek garatu beste moduluetan.

Proposamen orokor horietaz gain, honako jarduera mota hauek ere iradokitzen dira, moduluan garatu beharreko edukiei dagokienez:

-"Softwarearen garapena" izeneko gaikako multzoa teorikoa da erabat eta ez du jarduera praktikorik behar.

-"Garapen-inguruneak instalatzea eta erabiltzea" izeneko blokean gomendagarria izanen litzateke ikasleek hainbat garapen-ingurune (libreak, jabedunak...) instalatzea, horietako bakoitzak eskaintzen dituen aukerak egiaztatuta.

-"Probak diseinatzea eta egitea" izeneko gaikako blokean iradokitzen da proba sorten kasu praktikoak egitea, programen funtzionamenduari edo datuak sartzeari buruzko erroreak antzematea ahalbidetzen dutenak. Horretarako, funtzionamendu- eta/edo balidazio-akats kontrolatuak dituzten programak prestatu beharko lirateke. Horrela, ikasleek espero diren emaitzak eta benetan lortu direnak zein egindako proben kalitatea egiaztatzea nahi da.

-"Optimizatzea eta dokumentatzea" izeneko gaikako blokean komenigarria izanen litzateke errefaktorizazio- eta dokumentatze-ereduen adibide praktikoak egitea, baita bertsioen kontroleko erabileraren eta errefaktorizazioari laguntzeko ereduen adibideak ere.

-Amaitzeko, "Klase-diagramak lantzea" eta "Portaera-diagramak lantzea" izeneko gaikako blokeetan interesgarria izanen litzateke klase-diagramak, erabilera-kasuen diagramak, sekuentzia-diagramak eta lankidetza-diagramak egiteko eta interpretatzeko ariketa independenteak egitea. Ariketa horiek Case tresnaren bat erabiliz egiten ahalko dira.

Era berean, gaikako bi bloke horien amaieran oso interesgarria izanen litzateke ikasgelan (banaka edo taldeka) ahalik eta osoena den ariketa proposatzea, aurretik aztertu diren analisi- eta diseinu-diagramazio guztiak aplikatuz ebazteko asmoz.

Modulua garatzeko behar diren baliabideei dagokienez, komenigarria izanen litzateke ordenagailu-ikasgela izatea; ordenagailu horiek sarean egonen dira, Interneterako konexioa izanen dute, eta software tresnak (Case tresnak, garapen-inguruneak, errefaktorizazioa, bertsioen kontrola...) instalatzeko behar bezalako hardware eta software konfigurazioak izanen dituzte.

Moduluak lotura estua du lehen mailako "Programazioa" izeneko moduluarekin, zenbait kasutan nolabait gainjarri edo osatzen diren gaiei (objektuak, klaseak, erlazioak...) heltzen dielako. Modulu horiek ematen dituzten irakasleek hori kontuan hartu beharko lukete, koordinazio egokia ezartzeko asmoz.

Alde horretatik, gomendagarria da ikasgela berean irakasten duten irakasleek batera planifikatzea software eta hardware konfigurazioak, zer instalatzen den eta noiz instalatzen den zehaztuta.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena.

Kodea: 0494.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimenari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu du banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) "Berrikuntza" eta "nazioartekotzea" kontzeptuak eta horiek gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatearen gehikuntzarekin duten lotura identifikatu ditu.

c) Ekimenaren kultura zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu du.

d) Aplikazio informatikoen garapeneko enpresen eremuan abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu du.

e) "Arriskua" kontzeptua aztertu du, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) "Enpresaburua" kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu ditu.

2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera definitzen du, ingurunearen gaineko eragina baloratuz eta balio etikoak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikazio informatikoen garapeneko enpresen arloko negozio-ideia zehatz bat definitu du, abiapuntutzat hartuko dena enpresa plana egiteko.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

c) Negozio-ideiaren egokitasuna, ase gabeko beharrak, ideiak dakarren berrikuntza edo hobekuntza, merkatuan bete nahi den nitxoa edo hutsunea eta ideiaren esparru den sektorearen prospektiba baloratu ditu, hori guztia enpresa plana egiteko abiapuntu izanen baita.

d) Aztertu du ea enpresaren jardueran zer-nolako eragina duten enpresak erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

e) Aplikazio informatikoen garapenaren sektoreko ETE (enpresa txiki edo ertain) batek bere mikroingurunean eta makroingurunean dituen mehatxuak eta aukerak identifikatu ditu, AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) azterketa baten barnean.

f) Enpresa-kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu du.

g) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu ditu.

h) Aplikazio informatikoen garapeneko enpresa baten balantze soziala egin du eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu ditu, bai eta sortzen dituzten onura sozialak ere.

i) Aplikazio informatikoen garapenaren arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten jardunbideak identifikatu ditu.

j) Enpresaren estrategia deskribatu du, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu du.

3. Produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana egiten du enpresarentzat, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana ere bai.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu, eta "sistema" kontzeptua aztertu du enpresari aplikatuta.

b) Fase hauek definitu ditu: produkzioa edo zerbitzua, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu du.

d) Antolaketaren eta langileriaren eredua definitu du, produkzioaren edo zerbitzuaren beharrak edo/eta merkatuaren eskakizunak kontuan harturik.

e) Horniduraren funtsezko alderdiak definitu ditu: hornitzaileak aukeratzea eta materialak aukeratzea.

f) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu ditu, bai eta finantzabideak ere.

g) Aplikazio informatikoen garapenaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin du.

h) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu ditu.

i) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

j) Ahuleziak eta indarrak aztertu ditu, AMIA azterketa osatuz.

k) Produkzio planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana enpresa planean sartu ditu.

l) Aplikazio informatikoen garapenaren arloko ETE bat sortzeko erabakia aurrera eramatearen egokitasuna baloratu du.

4. Aplikazio informatikoen garapeneko enpresa bat sortu eta abian jartzeko urratsak egiten ditu, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu ditu.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu du.

c) Enpresaren forma juridiko desberdinetarako ezarritako tratamendu fiskalak bereizi ditu.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen izapideak aztertu ditu.

e) Erreferentziako tokian aplikazio informatikoen garapeneko enpresak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin du.

f) Forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu ditu.

g) ETE bat abian jartzeko aholkularitza eta kudeaketa administratiboa enpresatik kanpo lortzeko bideak identifikatu ditu.

5. ETE baten kudeaketa administratibo eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta agiriak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontabilitateko informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

b) Aplikazio informatikoen garapeneko enpresa baten zerga betebeharrak definitu ditu.

c) Zerga egutegiko zerga motak bereizi ditu.

d) Aplikazio informatikoen garapenaren sektoreko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete dira (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu dira.

Edukiak.

Enpresa ekimena:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak aplikazio informatikoen garapenaren arloko jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, aplikazio informatikoen garapenaren sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-"Enpresaburua" kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa plana: negozioaren ideia aplikazio informatikoen garapeneko enpresen esparruan.

-Aplikazio informatikoen garapenaren arloko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Aplikazio informatikoen garapenaren sektoreko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketin plana.

Enpresako produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Aplikazio informatikoen garapenaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-"Kontabilitatea" kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

Administrazio eginkizunak:

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Aplikazio informatikoen garapeneko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak lortzen dituzte beren ekimena garatzeko enpresaren esparruan, hala autoenpleguan nola inoren konturako lanean erantzukizunak eta eginkizunak beren gain hartzeko garaian.

Metodologia teoriko-praktikoa erabili behar litzateke, azken horretan irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa bereziki azpimarratuz, ondokoak direla medio:

-Aplikazio informatikoen garapenaren sektoreari buruzko informazio iturriak erabiltzea.

-Kasu praktikoen eta talde-dinamiken bitartez, ekintzaileen jarrerak ulertu eta baloratzea, eta aplikazio informatikoen garapenaren sektorean haien beharra norainokoa den zehaztea.

-Enpresaburuekin, enpresa elkarte eta sindikatuen ordezkariekin eta administrazioekin harremanak izatea, jarduera osagarrien bidez (solasaldiak, bisitak, etab.), ikasleen espiritu ekintzailea eta sektorearen ezagutza sustatzeko.

-Sektoreko ETEentzako kudeaketa administratiboko programak erabiltzea.

-Aplikazio informatikoen garapenaren sektorearekin zerikusia duen eta negozioa abian jartzearen alderdi guztiak biltzen dituen enpresa plan baten proiektua egitea: bideragarritasuna, produkzioaren eta giza baliabideen antolaketa, merkataritzako ekintza, administrazio eta finantza kontrola, eta gizarte erantzukizunaren justifikazioa.

"Enpresa eta ekimena" izeneko moduluaren garapenean edukiek duten ordena sekuentziazio irizpide logikoen ondorio da, eta honela banatu liteke ikasturteko hiru hiruhilekoen artean:

-Ikasleek ez dute ezagutzen lan eginen duten sektorearen errealitatea. Horregatik, hasierako jarduerek sektore horretara hurbildu behar dituzte eta lanbide jardueran behar diren ekintzarako gaitasunak zein diren erakutsi behar diete.

-Hurrengo urratsean, ikasleei negozioaren ideia definitzeko erronka ezartzen ahal zaie. Horretarako, inguruko mehatxuak eta aukerak baloratu behar dituzte eta enpresaren helburuak planteatu, bai eta horiek lortzeko estrategiak eta ekintzak ere.

-Helburuak eta horiek lortzeko bideak definiturik, ikasleek enpresa plana egin dezakete, enpresa eratzeko prozesuan aurrera jarraitu ala ez erabakitzeko.

-Aurrera eginez gero, ikasleek enpresarentzako forma juridiko egokiena hautatzearekin zerikusia duten jarduerak egin behar lituzkete, eta enpresaren kudeaketa administratiboari dagozkion alderdi nagusiak ezagutu.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Autodiagnostikorako hainbat motatako testak egitea, ondokoak baloratzeko: negozio-ideiaren inguruko proiektuaren heldutasun maila, ekintzaile baten gaitasun eta trebetasun orokorrak, eta produktua edo zerbitzua salduko den merkatuari buruzko ezagutza.

-Bai enpresa barnean bai gizarte ingurunean praktika onak aplikatzeari buruz ikertzea.

-Enpresa plana egitea, ondoko jarduketen bitartez:

Planaren helburuak ezartzea.

Ekintzailearen gaitasunak eta kualifikazioak identifikatzea enpresa proiektuari dagokionez. Behar izanez gero, prestakuntza planifikatzea.

-Produktuaren edo zerbitzuaren oinarrizko ezaugarriak, asetzen dituen beharrak, berezitasunak, xede duen merkatua, bezeroengana iristeko erabiliko diren bideak eta beste datu interesgarri batzuk deskribatzea.

-Merkatuaren azterketa egitea: eskariaren analisirako inkesta prestatzea eta lortzen diren datuak aztertzea. Inguruko lehia aztertzea. Produktu edo zerbitzu bera merkaturatzen duten enpresen zerrenda eta konparazio-azterketa egitea.

-Marketin plana egitea, banaketa bideak, prezio politikak eta sustapen estrategiak azalduz.

-Produkzio prozesua diseinatzea: beharko diren azpiegitura eta instalazioen azterlana egitea, fabrikazioaren edo zerbitzuaren prozesua diseinatzea, horniduraren aurreikuspena egitea eta izakinak baloratzeko metodo desberdinekin ariketak egitea.

-Egindako proiektuaren arabera enpresan beharko diren lanpostuak identifikatzea, bakoitzaren eginkizunak azaltzea eta hori guztia grafikoki adieraztea organigrama batean.

-Hasierako inbertsioa osatzen ahal duten oinarrizko kontzeptuak eta horiek finantzatzeko eskura dauden bideak jakinik, haien aurreikuspena egitea, proposaturiko enpresa proiektuaren beharrak asetzeko.

-Salerosketa kasuak garatzea, enpresa jarduerarako oinarrizko agiriak erabiliz: eskabidea, albarana, faktura, txekea, ordainagiria eta kanbio letra.

-Emaitza desberdinak dituzten egoera-balantzeak aztertzea.

-Zailtasun maila desberdinetako egoera-balantzeak egin eta finantza-adierazleen bitartez aztertzea.

-AMIA sistemaren bidez zenbait egoera aztertzea, gero sistema hori enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Forma juridiko bakoitzaren alde onak eta txarrak identifikatzea, prestatu den enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Enpresa planean eragina duten eraketa eta administrazio tramite berariazkoak eta orokorrak banan-banan azaltzea.

-Nahitaezkoak diren kontabilitate eta zerga betebeharrak identifikatzea.

-Zergen arloan Estatuko arauek Nafarroako Foru Komunitatekoekin dituzten desberdintasunak azaltzea.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebazten ahalko dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduerak egiteko eta, kasua bada, ikasleen azalpen jarduerak egiteko. Teknika horrek talde-lanaren estrategiak aplikatzea ahalbidetuko luke. Estrategia horiek aztergai izanen dira "Lanerako prestakuntza eta orientazioa" moduluan.

Bestalde, "Lanerako prestakuntza eta orientazioa" eta "Enpresa eta ekimena" izeneko moduluek elkarrekin lotura estua dute, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak, gizarte gastuak eta beste gai batzuk azaltzen dituzten edukietan, hain zuzen ere. Hortaz, bikoizketak saihestearren, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa beharrezkoa litzateke.

Azkenik, komenigarria litzateke koordinazioa izatea "Enpresa eta ekimena" moduluko irakasleen eta irakasle teknikoen artean, ondoko gaietan, adibidez:

-Enpresaburuekin harremanak izatea, ikasleek hurbiletik ezagutu ahal izateko beren prestakuntzaren helburu den eta ziur aski lana emanen dien sektorearen errealitatea.

-Ikasleek enpresa plana egiteko eskatzen dituzten datuak ematea: produkzio prozesua, instalazioa, enpresa hornitzaileen zerrendak, materialen prezioak eta beste batzuk.

Lanbide modulua: Ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ingelesez ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila onargarriarekin, garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen baitu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu du.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu du, testu motaren eta helburuaren arabera, informazio garrantzitsua bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera ditu erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu du, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Aparatu edo ekipamendu bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu ditu.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu, itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, buruz buruko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu ditu, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Doitasunez identifikatu ditu norberaren jardueraren elementu aurreikusgarriekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datuak eta ekintzak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu du.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu du (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu ditu.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Inprimakiak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinazkoak bete ditu, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi ditu, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu ditu, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin ditu, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu du oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu du, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili du.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu ditu hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu, itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili ditu, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin ditu, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili ditu hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu da, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu ditu interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu du zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu die, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili ditu.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu zaie.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili du.

Edukiak.

Eduki lexikoak:

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua.), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak.

-Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

Eduki gramatikalak:

-Aditz aldiak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Hizkuntza tekniko-zientifikoa.

-Baldintzazkoak.

-Zehar estiloa.

Eduki funtzionalak:

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra emateko, datuak eskatzeko, etab.

-Norberaren intereseko gaien azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Norberaren intereseko gaien inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

-Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Mota orokorreko dokumentu luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

-Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

-Inprimakiak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak...).

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak...

-Eguneroko bizimoduarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

"Ingelesa I" nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburu. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, behar hori, lehenik, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori agerian jartzen da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta beste herrialde batzuetan dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahalegin nagusia egin beharko litzateke ikasleak gai izan daitezen, lehen urrats batean, modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Geroago ekinen zaie adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari. Ikasgelan, bai irakaslea, bai ikasleak, ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blogetan parte hartzea, etab., Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela, Leonardo da Vinci eta Erasmus programetan, adibidez. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio erremintak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Datu-atzipena.

Kodea: 0486.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Fitxategietan biltegiratutako informazioa kudeatzen duten aplikazioak garatzen ditu, horien aplikazio-esparrua identifikatuz eta berariazko klaseak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Klaseak erabili ditu, fitxategiak eta direktorioak kudeatzeko.

b) Atzipen moduen alde onak eta txarrak baloratu ditu.

c) XML fitxategi batean biltegiratutako informazioa berreskuratzeko klaseak erabili ditu.

d) XML fitxategi batean informazioa biltegiratzeko klaseak erabili ditu.

e) XML fitxategi batean biltzen den informazioa beste formatu batera bihurtzeko klaseak erabili ditu.

f) Salbuespenak aurreikusi eta kudeatu ditu.

g) Garatutako aplikazioak probatu eta dokumentatu ditu.

2. Datu-base erlazionaletan biltegiratutako informazioa kudeatzen duten aplikazioak garatzen ditu, konexio-mekanismoak identifikatuz eta erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Konektoreak erabiltzearen alde onak eta txarrak baloratu ditu.

b) Datu-baseen kudeatzaile kapsulatuak eta independenteak erabili ditu.

c) Aplikazioan konektore egokia erabili du.

d) Konexioa egin du.

e) Datu-basearen egitura definitu du.

f) Datu-baseen edukia aldatzen duten aplikazioak garatu ditu.

g) Kontsulten emaitza biltegiratzera zuzendutako objektuak definitu ditu.

h) Kontsultak egiten dituzten aplikazioak garatu ditu.

i) Objektuak ezabatu ditu, haien funtzioa amaitutakoan.

j) Transakzioak kudeatu ditu.

3. Datuen iraunkortasuna kudeatzen du, eta, horretarako, mapaketa objektu-erlazionaleko (ORM) tresnak identifikatzen ditu eta horiek erabiltzen dituzten aplikazioak garatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) ORM tresna instalatu du.

b) ORM tresna konfiguratu du.

c) Mapaketa-fitxategiak definitu ditu.

d) Objektuen iraunkortasuneko mekanismoak aplikatu ditu.

e) Objektu iraunkorrak aldatu eta berreskuratzen dituzten aplikazioak garatu ditu.

f) SQL lengoaia erabiliz kontsultak egiten dituzten aplikazioak garatu ditu.

g) Transakzioak kudeatu ditu.

4. Datu-base objektu-erlazionaletan eta objektuei zuzendutakoetan biltegiratutako informazioa kudeatzen duten aplikazioak garatzen ditu, eta, eginkizun horretan, horien ezaugarriak baloratzen ditu eta gehitutako atzipen-mekanismoak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Objektuak biltegiratzen dituzten datu-baseen alde onak eta txarrak identifikatu ditu.

b) Konexioak ezarri eta itxi ditu.

c) Objektu sinpleen iraunkortasuna kudeatu du.

d) Objektu egituratuen iraunkortasuna kudeatu du.

e) Kontsultak egiten dituzten aplikazioak garatu ditu.

f) Biltegiratutako objektuak aldatu ditu.

g) Transakzioak kudeatu ditu.

h) Garatutako aplikazioak probatu eta dokumentatu ditu.

5. Jatorrizko XML datu-baseetan biltegiratutako informazioa kudeatzen duten aplikazioak garatzen ditu, klase espezifikoak baliatuz eta erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jatorrizko XML datu-base bat erabiltzearen alde onak eta txarrak baloratu ditu.

b) Datu-baseen kudeatzailea instalatu du.

c) Datu-baseen kudeatzailea konfiguratu du.

d) Datu-basearekiko konexioa ezarri du.

e) Datu-baseen edukiari buruzko kontsultak egiten dituzten aplikazioak garatu ditu.

f) Datu-baseetan bildumak erantsi eta ezabatu ditu.

g) Datu-basean XML dokumentuak eransteko, aldatzeko eta ezabatzeko aplikazioak garatu ditu.

6. Datu-atzipeneko osagaiak programatzen ditu, eta, horretarako, osagai batek izan beharreko ezaugarriak identifikatzen ditu eta garapen-tresnak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Osagaiei zuzendutako programazioa erabiltzearen alde onak eta txarrak baloratu ditu.

b) Osagaien garapen-tresnak identifikatu ditu.

c) Fitxategietan biltegiratutako informazioa kudeatzen duten osagaiak programatu ditu.

d) Datu-baseetan biltegiratutako informazioa konektore bidez kudeatzen duten osagaiak programatu ditu.

e) Mapaketa objektu-erlazionala erabiliz informazioa kudeatzen duten osagaiak programatu ditu.

f) Datu-base objektu-erlazionaletan eta objektuei zuzendutakoetan biltegiratutako informazioa kudeatzen duten osagaiak programatu ditu.

g) Jatorrizko XML datu-base batean biltegiratutako informazioa kudeatzen duten osagaiak programatu ditu.

h) Garatutako osagaiak probatu eta dokumentatu ditu.

i) Aplikazioetan garatutako osagaiak barnean hartu ditu.

Edukiak.

Fitxategiak maneiatzea:

-Fitxategiak eta direktorioak kudeatzeko eragiketei lotutako klaseak: sortzea, ezabatzea, kopiatzea, mugitzea eta abar.

-Fitxategi bat atzitzeko moduak. Atzipen sekuentziala eta ausazko atzipena.

-Fitxategietatik/fitxategietara datu-fluxua kudeatzeko klaseak.

-XML fitxategiekin egin beharreko lana: analizagailu sintaktikoak (parser deritzona) eta estekadura (binding izenekoa).

-Salbuespenak: hautematea eta tratamendua.

Konektoreak maneiatzea:

-Desfase objektu-erlazionala.

-Datu-baseen kudeatzaileak erabiltzea.

-Datu-baseak atzitzeko protokoloak. Konektoreak.

-Konexioak irekitzea eta ixtea.

-Datuak deskribatzeko sententziak exekutatzea.

-Datuak aldatzeko sententziak exekutatzea.

-Biltegiratutako prozedurei buruzko kontsultak exekutatzea.

-Datuak eskuratzea. Datuak objektuetan biltegiratzea.

Mapaketa objektu-erlazionaleko (ORM) tresnak:

-"Mapaketa objektu-erlazionala" kontzeptua.

-ORMko tresnen ezaugarriak. Gehien erabiltzen diren ORMko tresnak.

-ORMko tresna bat instalatzea.

-Mapaketa-fitxategi baten egitura. Elementuak, propietateak.

-Klase iraunkorrak.

-Saioak; objektu baten egoerak.

-Objektuak kargatzea, biltegiratzea eta aldatzea.

-SQL kontsultak.

Datu-base objektu-erlazionalak eta objektuei zuzendutakoak:

-Datu-base objektu-erlazionalen ezaugarriak. Alde onak eta txarrak.

-Objektuak SQLrekin kudeatzea; ANSI SQL 1999.

-Kudeatzailearen eginkizunak atzitzea programazio-lengoaiatik.

-Objektuei zuzendutako datu-baseen ezaugarriak.

-Objektuei zuzendutako datu-baseen kudeatzaileak.

-Datu motak: oinarrizkoak eta egituratuak.

-Datu-basearen aplikazioen programazio-interfazea.

XML datu-baseak:

-Jatorrizko XML datu-baseak. Alde onak eta txarrak.

-Biltegiratzeko estrategiak.

-Datu-baseen kudeatzailea instalatzea eta konfiguratzea.

-Konexioak ezartzea eta ixtea.

-Bildumak eta dokumentuak.

-Bildumak eranstea eta ezabatzea; klaseak eta metodoak.

-Dokumentuak eranstea, aldatzea eta ezabatzea; klaseak eta metodoak.

-Kontsulta-lengoaiak.

-Kontsultak egitea; klaseak eta metodoak.

-Salbuespenen tratamendua.

Datu-atzipeneko osagaien programazioa:

-"Osagaia" kontzeptua; ezaugarriak.

-Propietateak eta atributuak.

-Gertaerak; ekintza eta gertaeren elkarketa.

-Osagaiaren iraunkortasuna.

-Elementu ez-bisualak garatzeko tresnak.

-Osagaiak paketatzea.

-Osagaiak txertatzea eta erabiltzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua ikasleak gaitzea da, fitxategietan (XML luzapena dutenak, besteak beste) edo datu-baseetan biltegiratutako informazioa eskuratzea eta kudeatzea ahalbidetzen duten aplikazioak gara ditzaten.

Aplikazio horiek sortzean, ikasleek teknika ezberdinak erabiliko dituzte datuak eskuratzeko, horien jatorriaren arabera: XML fitxategiak objektuei estekatzea (binding deritzona), hainbat konektore erabiltzea erabilitako datu-baseen kudeatzailearen arabera, eta mapaketa objektu-erlazionaleko tresnak.

Azkenik, praktika gisa aplikazioak garatuko dira datu-atzipenaren osagaiak -bai lehendik daudenak bai eskariaren arabera sortutakoak- txertatuta.

Funtsezkoa da ikasleek biltegiratze-teknologia ezberdinak (fitxategiak, datu-base erlazionalak, objektuei zuzendutako datu-baseak, jatorrizko XML datu-baseak) identifikatzea, datuen jatorriak informazioa eskuratzeko modua baldintzatzen baitu. Gainera, segurtasun irizpide egokiei jarraikiz gauzatuko dituzte beti zereginak.

Modulu honetan garatu beharreko edukiak kasuan kasuko atalean jasotakoak dira, baina horiei honako sekuentzia honen arabera heltzea iradokitzen da:

-Fitxategiak maneiatzea. Atal honetan gomendagarria izanen litzateke informazioa biltegiratzeko teknologia ezberdinak identifikatzea, XML fitxategiak barne. Baina gomendagarria izanen litzateke azken atalean heltzea fitxategi mota horren kudeaketari.

-Konektoreak maneiatzea. ODBC eta JDBC konexioak. Exekutatuko kontsultaren emaitza jasotzea eta ondoren salbuespenen tratamendua eta transakzioen exekuzioa egiteko aukera adieraztea.

-Datu-base objektu-erlazionalak eta objektuei zuzendutakoak. Atal honetan lehenik eta behin datu-base erlazionalen kudeatzaileen jakintza finkatu beharko litzateke, beste eduki batzuk (adibidez, mapaketa objektu-erlazionala eta objektuei zuzendutako datu-baseak) ulertzen laguntzeko. Kudeatzaile horiek oso zabalduta daude.

-Datu-atzipeneko osagaien programazioa. Lehenik eta behin aplikazioetan erabiltzea edo txertatzea aztertuko litzateke eta ondoren horien garapenari heltzen ahalko zaio.

Edukien hurrengo blokeak bereiz eta aurreko atalen ondoren aztertzen ahalko lirateke:

-Mapaketa objektu-erlazionaleko (ORM) tresnak. Gomendagarria da aurretik hirugarren atala aztertzea, tresna horien helburua ulertzeko.

-XML datu-baseak.

Jarraian, aurreko sekuentziako edukiekin bat etorriz garatzen ahal diren jardueren tipologiari buruzko zenbait proposamen aipatu dira, ikasle eta irakasle bakoitzarentzako beharrezko ekipamenduak eta Interneterako konexio azkarra dituen lantegi-ikasgela dagoela kontuan hartuta.

Komenigarria da adieraztea, programazio-lengoaiekin jarduera praktikoak egin baino lehen, funtsezkoa dela datuak biltegiratzeko eta iraunarazteko teknika ezberdinak identifikatzea, hasieran modu orokorrean edo kontzeptualean eta gero, praktikan, hautatutako softwarean aplikatuta:

-Hasieran, fitxategiak prozesatzeko programak eginen dira, informazioa grabatzeko eta irakurtzeko eragiketak egiteko behar diren klaseak instantziatuta eta fitxategiak atzitzeko modu ezberdinak, hau da, sekuentziala eta ausazkoa, landuta.

-Jarraian, informazioa eskuratzeko interesgarriak diren datuen jatorriak identifikatu ondoren, programa batzuk egiten jarraituko dugu, horietan beharrezko konektorea zehaztuko dela ODBCn, JDBCn... Konektore hori instalatuta dagoen eta irisgarria den antzemanen da, eta hori kokatu, instalatu, eta, haren betekizunen arabera, konfiguratu eginen da, datuen konexioa, atzipena eta tratamendua ahalbidetzen dituen/dituzten programa/programak sortu ahal izateko.

-Datu-base objektu-erlazionalak eta objektuei zuzendutakoak. Lehen mailan aztertutako datu-base erlazionalak, datu motak eta biltegiratzearen ezaugarriak labur errepasatzea eta kontsultatzeari, txertatzeari, ezabatzeari eta aldatzeari buruzko SQL eragiketak egitea gomendatzen da. Paradigma erlazionala eta objektuei zuzendutakoa bereizi eta gero, komenigarria izanen litzateke objektuei zuzendutako programak sortzea, datu-base erlazionaletan biltegiratutako informazioarekin lan egiteko. Horrela, ikasleek mapaketa-fitxategien beharra ezagutu eta horiek eginen dituzte, eskuratuko diren klaseak eta/edo objektuak iraunkorrak izatea lortzeko. Amaitzeko, mapaketaren beharrik gabe, informazioa objektuei zuzendutako datu-baseetan biltegiratzen da, behar den softwarea instalatuko da, eta datu-baseetako batean kontsultak, txertaketak, ezabatzeak eta aldaketak eginen dira.

-Atal honetan jada egindako datu-atzipenaren osagai modeloak identifikatuko dira eta, erabiliko den garapen-ingurunean txertatuz, aplikazioak eginen dira, datuen konexio, atzipen eta tratamendurako osagai egokia (jatorri motaren araberakoa) aipatuta edo txertatuta. Datuen jatorri zehatz baterako, hasieratik osagai bat egiteko prozesuari heltzen ahalko zaio jatorri horretan sartu ahal izateko.

-Mapaketa objektu-erlazionaleko (ORM) tresnak. Hirugarren atalean zenbait kasutan mapaketa egin beharra dagoela ikasi ondoren, ORMko tresna bat instalatzeko, hautatutako programazio-ingurunearen arabera konfiguratzeko, eta, adibidez, klase zehatz baterako/batzuetarako mapaketa-fitxategia modu programatikoan edo XML fitxategien bitartez (ohikoena) sortzeko, saioa ezartzeko (hau da, aplikazioaren eta datu-basearen arteko komunikazioa ezarri) eta datuekin lan egiten hasteko unea da, beharrezko elementu guztiak konfiguratu ondoren.

-XML datu-baseak. Kasu horretan jatorrizko XML datu-basearen kudeatzailea instalatu, XML agertoki baten datuak datu-basean biltegiratu eta datu horiek berreskuratzeko aukera ematen duten XQuery-ko kontsulta batzuk prestatzen ahalko dira. Halaber, komenigarritzat jotzen bada, XML datuetarako kontsultak egiten ahalko dira datu-baseen kudeatzaile erlazional batean. Zenbait kudeatzailek XML dokumentuak biltegiratzeko aukera ematen dute, eta kasu horretan kudeatzailearen galdeketa-lengoaia erabiliko da XML datu horietarako.

Modulua egokiro gara dadin, gomendagarria izanen litzateke lantegi-ikasgela edukitzea, modulurako behar den garapen softwarea instalatzeko behar bezalako edukiera eta datu-atzipeneko teknologiekin arin lan egiteko inguruneak dituzten ekipamenduak biltzen dituena: datu-base erlazionalak, objektuei zuzendutakoak, jatorrizko XML datu-baseak... Halaber, proiektagailu finkoa eta Interneterako konexioa egonen dira, baita software librea edo jabeduna zein modulua garatzeko behar diren hezkuntza-lizentziak deskargatzeko webguneetan sartzeko aukera ere.

Era berean, komenigarria izanen litzateke ordutegi trinkoa izatea, irakaslanean emandako denbora ahalik eta ongien aprobetxatzeko asmoz.

Lanbide modulua: Interfazeen garapena.

Kodea: 0488.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 130.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Erabiltzaile-interfaze grafikoak sortzen ditu ikus-editoreen bitartez, editorearen funtzionaltasuna erabiliz eta sortutako kodea egokituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Interfaze grafikoa sortu du, ikus-editore baten morroiak erabiliz.

b) Editorearen funtzioak erabili ditu, interfazearen osagaiak kokatzeko.

c) Osagaien propietateak aldatu ditu, aplikazioaren beharretara egokitzeko.

d) Ikus-editoreak sortutako kodea aztertu du.

e) Ikus-editoreak sortutako kodea aldatu du.

f) Gertaerei lotu dizkie dagozkien ekintzak.

g) Lortutako interfaze grafikoa barnean hartzen duen aplikazioa garatu du.

2. XML formatuan oinarritutako erabiltzaile-interfaze grafikoak sortzen ditu, eta, horretarako, tresna espezifikoak erabiltzen ditu eta sortutako XML dokumentua egokitzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) XML formatuko deskripzioa abiapuntu izanik, erabiltzaile-interfazeak sortzearen alde onak ezagutu ditu.

b) XML formatuko interfazearen deskribapena sortu du, editore grafikoa erabiliz.

c) Sortutako XML dokumentua aztertu du.

d) XML dokumentua aldatu du.

e) Gertaerei ekintzak esleitu dizkie.

f) XML dokumentua abiapuntu izanik, interfazeari dagokion kodea sortu du.

g) Sortutako interfazea barnean hartzen duen aplikazioa programatu du.

3. Ikus-osagaiak sortzen ditu, tresna espezifikoak baloratuz eta erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Osagaiak diseinatzeko eta probatzeko tresnak identifikatu ditu.

b) Ikus-osagaiak sortu ditu.

c) Propietateak definitu ditu eta balio lehenetsiak esleitu ditu.

d) Osagaiak erantzun behar dituen gertaerak zehaztu ditu, eta dagozkien ekintzak esleitu dizkie.

e) Garatutako osagaietan proba unitarioak egin ditu.

f) Sortutako osagaiak dokumentatu ditu.

g) Osagaiak paketatu ditu.

h) Sortutako osagaiak erabiltzen dituen interfaze grafikoa duten aplikazioak programatu ditu.

4. Interfaze grafikoak diseinatzen ditu, usagarritasun-irizpideak identifikatuz eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Estandarrekin bat datozen menuak sortu ditu.

b) Ezarritako estandarren araberako egitura eta edukia dituzten testuinguru-menuak sortu ditu.

c) Ekintzak menuetan, tresna-barretan, komando-botoietan eta abarretan banatu ditu, betiere irizpide koherente bati jarraituz.

d) Kontrolak behar bezala banatu ditu erabiltzaile-interfazean.

e) Kasuan kasu kontrol motarik egokiena erabili du.

f) Erabiltzaile-interfazearen itxura diseinatu du (koloreak eta letra motak, besteak beste), irakurgarritasunari erreparatuta.

g) Aplikazioak sortutako mezuak hedaduran eta argitasunean egokiak diren egiaztatu du.

h) Aplikazioaren usagarritasuna ebaluatzeko probak egin ditu.

5. Txostenak sortzen ditu, tresna grafikoak ebaluatuz eta erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Txostenaren egitura ezarri du.

b) Datu-iturburu bat abiapuntu izanik, oinarrizko txostenak sortu ditu morroi bidez.

c) Txostenetan aurkeztu beharreko balioei buruzko iragazkiak ezarri ditu.

d) Balio kalkulatuak, kontaketak eta guztizkoak barnean hartu ditu.

e) Datuak abiapuntu izanik sortutako grafikoak hartu ditu barnean.

f) Aplikazio bateko txostenei dagokien kodea sortzeko tresnak erabili ditu.

g) Txostenei dagokien kodea aldatu du.

h) Txosten txertatuak barnean hartzen dituen aplikazioa garatu du.

6. Aplikazioak dokumentatzen ditu, eta, horretarako, berariazko tresnak hautatu eta erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laguntzak sortzeko sistemak identifikatu ditu.

b) Ohiko formatuetan sortu ditu laguntzak.

c) Testuinguruaren araberako laguntzak sortu ditu.

d) Informazio iraunkorraren egitura dokumentatu du.

e) Erabiltzaile-eskuliburua eta erreferentziazko gida egin ditu.

f) Instalazio-, konfigurazio- eta administrazio-eskuliburuak egin ditu.

g) Tutorialak egin ditu.

7. Aplikazioak banaketarako prestatzen ditu, berariazko tresnak ebaluatuz eta erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikazioak behar dituen osagaiak paketatu ditu.

b) Instalazio-morroia pertsonalizatu du.

c) Aplikazioa paketatu du, modu tipikoan, osoan edo pertsonalizatuan instalatzeko.

d) Instalazio-paketeak sortu ditu, garapen-ingurunea erabiliz.

e) Instalazio-paketeak sortu ditu, kanpoko tresnak erabiliz.

f) Pakete instalagarriak sortu ditu, arretarik gabe.

g) Instalazio-paketea prestatu du, betiere aplikazioa zuzen desinstalatu ahal izateko.

h) Aplikazioa prestatu du, web zerbitzari batetik deskargatzeko eta exekutatzeko.

8. Aplikazioen funtzionamendua ebaluatzen du, probak diseinatuz eta exekutatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proba-estrategia ezarri du.

b) Elementuen integrazio-probak egin ditu.

c) Erregresio-probak egin ditu.

d) Bolumen- eta estres-probak egin ditu.

e) Segurtasun-probak egin ditu.

f) Aplikazioak baliabideen erabilera-probak egin ditu.

g) Proben estrategia eta lortutako emaitzak dokumentatu ditu.

Edukiak.

Erabiltzaile-interfazeak egitea:

-Hainbat sistema eragiletarako eta programazio-lengoaiatarako osagai-liburutegiak; ezaugarriak.

-Interfazeak editatzeko tresna libreak eta jabedunak.

-Osagaiak: ezaugarriak eta aplikazio-esparrua.

-Osagaien eta datuen jatorrien arteko lotura.

-Ekintza eta gertaeren elkarketa.

-Diseinu-tresnak sortutako kodea editatzea.

-Motak, propietateak, metodoak.

-Gertaerak; entzungailuak.

XML dokumentuak abiapuntu izanik interfazeak sortzea:

-Interfazeak deskribatzeko lengoaiak, XML formatuan oinarritutakoak. Aplikazio-eremua.

-Elementuak, etiketak, atributuak eta balioak.

-Tresna libreak eta jabedunak, plataforma ugariko erabiltzaile-interfazeak sortzeko.

-Kontrolak, propietateak.

-Gertaerak, kontrolagailuak.

-XML dokumentua editatzea.

-Kodea sortzea hainbat plataformatarako.

Ikus-osagaiak sortzea:

-"Osagaia" kontzeptua; ezaugarriak.

-Propietateak eta atributuak.

-Gertaerak; ekintza eta gertaeren elkarketa.

-Osagaiaren iraunkortasuna.

-Ikus-osagaiak garatzeko tresnak.

-Osagaiak paketatzea.

Usagarritasuna:

-Usagarritasuna. Ezaugarriak, atributuak.

-Aplikazioen usagarritasun-neurria; neurri motak.

-Erabiltzaile-interfazearen egitura diseinatzeko jarraibideak; menuak, leihoak, elkarrizketa-koadroak eta teklatuko laburbideak, besteak beste.

-Erabiltzaile-interfazearen itxura diseinatzeko jarraibideak: koloreak, letra motak, ikonoak, elementuen banaketa.

-Erabiltzaile-interfazearen elementu elkarreragileak diseinatzeko jarraibideak: komando-botoiak eta zerrenda zabalgarriak, besteak beste.

-Aplikazioaren kontrol-sekuentzia diseinatzeko jarraibideak.

Txostenak egitea:

-Aplikazioan txertatutako eta txertatu gabeko txostenak.

-IDEan txertatutako eta txertatu gabeko tresna grafikoak.

-Egitura orokorra. Sekzioak.

-Datuak iragaztea.

-Lerroen zenbaketa, kontaketa eta guztizkoak.

-Txostenak sortzeko liburutegiak. Klaseak, metodoak eta atributuak.

-Datu-iturburuekiko konexioa. Kontsultak egitea.

Aplikazioen dokumentazioa:

-Laguntza-fitxategiak. Formatuak.

-Laguntzak sortzeko tresnak.

-Eduki-taulak, indizeak, bilaketa-sistemak, besteak beste.

-Eskuliburu motak: erabiltzaile-eskuliburua, erreferentziazko gida, gidaliburu azkarrak, instalazio-, konfigurazio- eta administrazio-eskuliburuak. Hartzaileak eta egitura.

Aplikazioen banaketa:

-Aplikazio baten osagaiak. Paketatzea.

-Instalatzaileak.

-Pakete autoinstalagarriak.

-Instalazio-paketeak sortzeko tresnak.

-Instalazioa pertsonalizatzea: logotipoak, atzeko planoak, elkarrizketak, botoiak, hizkuntza, besteak beste.

-Instalatzeko eta desinstalatzeko morroiak.

Probak egitea:

-Proba-prozesuaren helburua, garrantzia eta mugak. Estrategiak.

-Integrazio-probak: gorakoak eta beherakoak.

-Sistema-probak: konfiguratzea, berreskuratzea, besteak beste.

-Baliabideen erabilera-probak.

-Segurtasun-probak.

-Eskuzko probak eta automatikoak. Probak egiteko software tresnak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honetan emandako heziketak ikasleei laguntzen die erabiltzaile-interfaze grafikoak sortzen plataforma ugariko aplikazioetan, garapen-tresnak, lengoaiak eta ikus-osagaiak erabilita, zehaztapenei jarraituta eta haien elkarreragina eta usagarritasuna egiaztatuta. Interfaze horiek datu-baseen edukiak atzitzeko aukera ematen dute, inprimaki-sistemak eta txostenak inplementatuta, eta eduki grafikoak eta multimedia-osagarriak manipulatzea ahalbidetzen dute.

Interfazeak sortzeko, aukerako hiru metodo erabiliko ditugu:

-Interfazeak grafikoki egiteko berariazko programak.

-XML dokumentuetatik abiatuta.

-Ikus-osagaiak sortuta.

Gainera, elementuak zuzen sortzeko, kontuan hartuko ditugu beti elkarreragin eta usagarritasun printzipioak. Hori dela eta, horiek aztertu eta erabili beharko dira ikasturtea hasten den unetik.

Modulu honetako heziketak datu-baseen informazioa atzitzeko interfazeak sortzea ahalbidetzen du; datu-baseak "Datu-atzipena" moduluan sortutakoak izan daitezke. Era berean, zikloko bigarren mailako beste modulu batzuekin batera ("Datu-atzipena", "Multimedia-programazioa eta gailu mugikorrak" eta "Zerbitzu eta prozesuen programazioa"), aplikazioak dokumentatzen laguntzen du, laguntzak eta eskuliburuak zein tutorialak sortuta. Halaber, modulu horiekin batera parte hartzen du aplikazioaren banaketari lotutako zereginetan, hori paketatuz, programa edo interfazea instalatuz eta funtzionamendurako proba plana diseinatuz.

Proposatzen den edukien blokeen sekuentzia curriculum honen atalean adierazitakoa da, baina lehen eta laugarren blokeak ("Interfazeak sortzea ikus-editoreen bitartez" eta "Usagarritasuna", hurrenez hurren) batera irakatsi beharko lirateke.

Garatu beharreko jarduerak interfazeak ikus-editoreen edo gailuetarako garapen kiten bitartez diseinatuz abiaraziko dira; horiek hainbat sistema eragiletan instalatuko dira. Aldi berean formak, koloreak, elementuen banaketa eta abar, hau da, interfazearen elkarreragingarritasuna eta usagarritasuna, landuko dira. Azken alde hori funtsezkotzat jo behar da, gaur egun interfazearen ikus-aldeari ematen zaion garrantzia kontuan hartuta. Gainera, ikasleei pertsonaren eta ordenagailuaren arteko elkarreraginaren kontzeptuen hastapenak ematen ahalko zaizkie.

Interfazeak sortzeko beste metodo bat erabiltzen jarraitzea iradokitzen da, XML dokumentuak erabiliz. Ikasleek horiek egokituko dituzte aurreko atalean aipatutako teknikak erabiliz. Ondoren, interfazeak diseinatuko dira txostenak erakusteko, kontsulten bidez datu-baseak atzituz.

Ikasturtearen amaieran hainbat ikus-osagai diseinatzen ahal dira, beste aplikazio batzuetan edo jada sortu ditugun interfazeetan txertatuko ditugunak.

Jarduera horiek garatu ahal izateko, ikasgela teknikoa erabili behar da. Horretan ikasleek ekipo informatikoa izanen dute, hainbat sistema eragile jabedun eta libre dituena (birtualizatuta egotea gomendatzen da, beren artean informazioa modu eraginkorragoan trukatu ahal izateko). Era berean, erabilitako lengoaia guztietarako behar diren konpiladore eta editore guztiak izan beharko lituzke, baita interfazeak sortzeko erabiltzen diren gailuak garatzeko kitak ere.

Proposatu diren jardueren soluzioak islatzeko, gailuen simulazio-programak erabiliko dira, bai sistema eragile jabedunetan bai libreetan. Ikasleentzat begi-inpaktu handiagoa izateagatik, oso interesgarria izan daiteke gailu errealak erabiltzea, adibidez, pda-k, smartphone-ak, tablet-ak eta abar, programen emaitzak horien gainean egiaztatzen ahal direla.

Dokumentazioaren eta interfazeen banaketaren arloan lortu nahi diren helburuak kontuan hartuta, bigarren mailako programazio moduluekin ("Datu-atzipena", "Multimedia-programazioa eta gailu mugikorrak" eta "Zerbitzu eta prozesuen programazioa") batera lan egitea iradokitzen da, helburu horiek partekatzen baitituzte, beharrezko denbora eta ahalegina optimizatzeko asmoz eta bikoiztasunak eta errepikapenak saihestuta. Zeharkako jardueraren bat garatzea iradokitzen da, adibidez, proiektu komuna, bertan programak dokumentatzeko, tutorial batzuk sortzeko eta laguntzak inplementatzeko. Ondoren, haien banaketa eta proba plana diseinatuko dira.

Ordutegiari dagokionez eta jarduera praktikoak garatzen galtzen den denbora murrizteko, gomendagarria izanen litzateke orduak elkartzeko aukera izatea.

Dokumentazio, ezarpena eta banaketa lantzeko baterako jarduera horiek ezarri ezean, komenigarria izanen litzateke modulu proiektua garatzea banaka edo taldeka, landu nahi diren beste helburu orokor batzuen arabera. Horretan osagai bat dokumentatu, eta laguntzak eta erabilera-eskuliburua sortuko dira. Hori paketatu, instalatzailea sortu, eta banatzeko prestatuko da. Amaitzeko, funtzionamendurako eta baliabideak erabiltzeko proba plana diseinatuko da.

Lanbide modulua: Multimedia-programazioa eta gailu mugikorrak.

Kodea: 0489.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Iraupena: 70.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Gailu mugikorretarako garapen-teknologiak aplikatzen ditu, haien ezaugarriak eta gaitasunak ebaluatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gailu mugikorretan aplikazioak exekutatzeak planteatzen dituen mugak aztertu ditu.

b) Gailu mugikorretarako aplikazioak garatzeko teknologiak identifikatu ditu.

c) Lan inguruneak instalatu, konfiguratu eta erabili ditu, gailu mugikorretarako aplikazioak garatzeko.

d) Gailu mugikorrak haien ezaugarrien arabera sailkatzen dituzten konfigurazioak identifikatu ditu.

e) Gailuaren eta aplikazioaren arteko lotura ezartzen duten profilak deskribatu ditu.

f) Gailu mugikorretarako dauden aplikazioen egitura aztertu du, erabilitako klaseak identifikatuz.

g) Dauden aplikazioen gainean aldaketak egin ditu.

h) Emuladoreak erabili ditu, aplikazioen funtzionamendua egiaztatzeko.

2. Gailu mugikorretarako aplikazioak garatzen ditu, teknologia eta liburutegi espezifikoak aztertuz eta erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikaziorako beharrezko klase-egitura sortu du.

b) Aplikazio grafiko sinpleak garatzeko, leihoak, menuak, alertak eta kontrolak modelatzen dituzten klaseak aztertu eta erabili ditu.

c) Hari gabeko gailuekin konektatzeko eta komunikatzeko beharrezko klaseak erabili ditu.

d) Testu- eta multimedia-mezuak trukatzeko beharrezko klaseak erabili ditu.

e) HTTP eta HTTPS konexioak eta komunikazioak ezartzeko beharrezko klaseak erabili ditu.

f) Datu-biltegiekin konexioak ezartzeko beharrezko klaseak erabili ditu, betiere iraunkortasuna bermatuz.

g) Erabiltzailearen eta aplikazioaren arteko elkarrekintza probak egin ditu, emuladoreak abiapuntu izanik garatutako aplikazioak optimizatzeko.

h) Garatutako aplikazioak gailu mugikor errealetan paketatu eta zabaldu ditu.

i) Aplikazioak garatzeko beharrezko prozesuak dokumentatu ditu.

3. Multimedia-edukiak barnean hartzen dituzten programak garatzen ditu, teknologia eta liburutegi espezifikoak aztertuz eta erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Multimedia-garapeneko inguruneak aztertu ditu.

b) Multimedia-datuak atzitzeko, prozesatzeko eta biltegiratzeko aukera ematen duten klaseak ezagutu ditu.

c) Multimedia-datuak formatu batetik bestera bihurtzeko klaseak erabili ditu.

d) Multimedia-datuen iturburuak eraldatzeko prozesadoreak sortzeko klaseak erabili ditu.

e) Gertaerak, media motak eta salbuespenak kontrolatzeko klaseak erabili ditu.

f) Animazioak sortzeko eta kontrolatzeko klaseak erabili ditu.

g) Multimedia-edukien erreproduktoreak sortzeko klaseak erabili ditu.

h) Garatutako programak araztu eta dokumentatu ditu.

4. Joko-motorrak hautatu eta probatzen ditu, eta 2Dko eta 3Dko jokoen arkitektura aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) 2Dko eta 3Dko joko baten arkitektura osatzen duten elementuak identifikatu ditu.

b) Joko-motor baten osagaiak aztertu ditu.

c) Jokoen garapen-inguruneak aztertu ditu.

d) Hainbat joko-motor, horien ezaugarriak eta funtzionaltasunak aztertu ditu.

e) Gaur egun dagoen joko baten multzo funtzionalak identifikatu ditu.

f) Render-prozesuak definitu eta exekutatu ditu.

g) Gaur egun dagoen joko baten gainean eszena grafiko baten irudikapen logikoa eta espaziala ezagutu du.

5. 2Dko eta 3Dko joko sinpleak garatzen ditu, joko-motorrak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Joko berri baten logika ezarri du.

b) Objektuak sortu ditu eta atzeko planoak definitu ditu.

c) Eszenak maneiatzeko luzapenak instalatu eta erabili ditu.

d) Jarraibide grafikoak erabili ditu, objektu baten edo irudi baten gainazalaren azken propietateak zehazteko.

e) Jokoaren gertaerei soinua gehitu die.

f) Gailu mugikorretarako jokoak garatu eta ezarri ditu.

g) Garatutako jokoen funtzionamendu eta optimizaziorako probak egin ditu.

h) Sortutako jokoak diseinatzeko eta garatzeko faseak dokumentatu ditu.

Edukiak.

Gailu mugikorretarako aplikazioetarako teknologiak aztertzea:

-Gailu mugikorretan aplikazioak exekutatzeak planteatzen dituen mugak aztertzea: deskonexioa, segurtasuna, memoria, bateria-kontsumoa, biltegiratzea.

-Teknologia erabilgarriak.

-Lan ingurune integratuak.

-Aplikazio mugikorrak garatzeko moduluak.

-Emuladoreak. "Emuladorea" kontzeptua. Emuladorea programazio-ingurunean. Merkatuko emuladore modeloak.

-Garapen-ingurunean txertatzea.

-Konfigurazioak. Motak eta ezaugarriak. Hartzen ahal dituen gailuak.

-Profilak. Ezaugarriak. Arkitektura eta eskakizunak. Hartzen ahal dituen gailuak.

-Profil moten hierarkia.

-Gailu mugikorretarako aplikazio baten egoera-modeloa. Aktiboa, geldialdia eta suntsitua.

-Aplikazio baten bizi-zikloa: aurkitzea, instalatzea, exekutatzea, eguneratzea eta ezabatzea.

-Lehendik dauden aplikazioak aldatzea.

-Konpilazioa.

-Aplikazio-administratzailearen exekuzio-ingurunea erabiltzea.

Gailu mugikorretarako aplikazioak programatzea:

-Tresnak eta eraikuntza faseak.

-Kodearen garapena.

-Konpilazioa, aurretiko egiaztapena, paketatzea eta exekuzioa.

-Araztea.

-Erabiltzaile-interfazeak. Lotutako klaseak.

-Testuinguru grafikoa. Irudiak.

-Teklatuaren gertaerak. Sarrera-gertaerak, teklatu-kodeak, jokoen ekintzak, erakusleak.

-Animazio- eta soinu-teknikak. Euskarrien erreproduzigailua.

-Zerbitzuak aurkitzea.

-Datu-baseak eta biltegiratzea.

-Iraunkortasuna. Datuen iraunkortasuna.

-Harien modeloa.

-Komunikazioak: lotutako klaseak. Konexio motak. Konexio generikoen esparrua. Mezuak bidaltzea eta jasotzea.

-Hari gabeko komunikazioa kudeatzea. Bluetooth konexioak.

-Gailuak eta zerbitzuak bilatzea.

-Konexioa ezartzea. Bezeroa eta zerbitzaria.

-Testu-mezuak bidaltzea eta jasotzea. Segurtasuna eta baimenak.

-Multimedia-mezuak bidaltzea eta jasotzea. Edukiaren sinkronizazioa. Segurtasuna eta baimenak.

-Arakatzaileen osagaiak, webgune baten itxura bistaratzeko gailu mugikor batean.

-HTTP eta HTTPS konexioak maneiatzea.

-Probak eta dokumentazioa.

Multimedia-liburutegi integratuak erabiltzea:

-Multimedia-aplikazioei buruzko kontzeptuak.

-Erabilitako APIren arkitektura.

-Multimedia-datuen iturburuak. Klaseak.

-Denboran oinarritutako datuak.

-Audio-klipak, MIDI sekuentziak, bideo-klipak, besteak beste.

-Multimedia-objektuen prozesaketa. Klaseak. Egoerak, metodoak eta gertaerak.

-Multimedia-objektuen erreprodukzioa. Klaseak. Egoerak, metodoak eta gertaerak.

-Denbora errealeko RTP transmisio-protokoloa.

-Transmisioaren kontrola eta monitorizazioa.

-Probak eta dokumentazioa.

Joko-motorrak aztertzea:

-Animazioaren kontzeptuak: 2Dko eta 3Dko animazioa.

-Jokoaren arkitektura. Osagaiak.

-Joko-motorrak: motak eta erabilera. Jokoaren zikloa, egoeren makina.

-Espezializazio guneak, erabilitako liburutegiak eta programazio-lengoaiak.

-Joko-motor baten osagaiak.

-Motor grafikoa edo render-motorra (2D/3D).

-Eszena-grafoa.

-Talka-detektatzailea.

-Fisikoen motorra.

-Adimen artifizialeko motorra.

-Soinu-motorra.

-Sareen kudeaketa.

-2D/3Dko motor baten oinarrizko funtzioak ematen dituzten liburutegiak.

-API grafikoak: 3D. Eszenak kargatzea. 3D objektuak; objektuen animazioa. Graphics3D klasea. Eraldaketak eta nodoak. Figuren itxura.

-Joko-motorra erabiltzearen abantailak.

-Lehendik dauden jokoak aztertzea.

-Lehendik dauden jokoetan aldaketak aplikatzea.

2Dko eta 3Dko jokoak garatzea:

-Jokoetarako garapen-inguruneak. Merkataritza-motorrak eta kode irekia (open source).

-Garapen-inguruneetan joko-motorra barnean hartzea.

-3Dko programazioaren kontzeptu aurreratuak.

-Koordenatuen sistemak.

-3D modeloak.

-3D formak.

-Eraldaketak. Render deritzona.

-Garapen-faseak.

-Diseinua: modeloak, agertokiak, ikus-efektuak, soinuen edizioa, istorioa sortzea, animazioa, testura ematea. Joko-motorrez ekoiztea. Ekoizpen ondokoa: optimizazioa eta probak.

-Objektuen propietateak: argia, testurak, islak, itzalak.

-Shaderrak erabiltzea. Motak eta funtzioak.

-Motor grafikoaren eginkizunak aplikatzea. Render deritzona.

-Eszena-grafoaren funtzioak aplikatzea. Nodo motak eta horien erabilera.

-Exekuzioa aztertzea. Kodea optimizatzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua ikasleak heztea da, gailu mugikorretan ustiatzeko diren multimedia-aplikazioak, jokoak eta aplikazio moldatuak gara ditzaten, horrek softwarearen ingeniaritzaren arloan ikuspegi berriak behar dituela kontuan hartuta.

Aplikazio horiek garatu ahal izateko, ohar batzuk hartu behar dira kontuan:

-Plataforma bakoitzaren bertsio bakoitza APIen multzoa da, mugikorrak dituen funtzioak atzitzea ahalbidetzen duena. Gure aplikazioak behar dituen funtzioen multzoak plataformaren zein bertsio beharko dugun zehaztuko du.

-Ahalik eta gailu gehien hartu ahal izateko, honako hau hartu behar dugu kontuan:

Aplikazio motak.

Sistema eragileak eta garapen-plataformak.

Gailu mota bakoitzaren edukierak eta ezaugarriak.

Arakatzaileen lengoaiak.

Konektagarritasuneko mugak.

Bestelakoak.

-Emuladoreak gure ordenagailu pertsonalaren bidez mugikorren "ingurune" berean lan egiteko aukera ematen diguten programak dira. Hori dela eta, horiekin lan eginen dugu neurri handian, mugikor mota ezberdinak simulatu ahal izateko horietako bakoitzarekin fisikoki lan egin behar izan gabe.

-Gailu mugikorraren eta zerbitzariaren arteko konexioa konektatua, konektatugabea eta erdikonektatua izan daiteke.

-Segurtasun-mekanismoak erabiltzea aplikazioen garapenean.

-Datu-baseak diseinatzea gailu horietarako eta XML datu-baseen sistema gisa diseinatzea.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa curriculum honen barnean dagokion atalean agertutako bera da.

Sekuentzia horrekin batera, jarduerak bi fase bereizitan egituratuko dira. Lehen fasean egungo teknologien azterketa eginen da, gailu mota horrekin batera agertzen diren mugak kontuan hartuta, eta egin beharreko aplikazioak garatzeko moduluak aztertuko dira.

Ikasleak programazio horretan sartu ondoren, benetako programazio-fasea garatuko da egokitzat jotzen diren emuladoreen bidez. Ondoren, aplikazio hori probatuko da ingurune erreal batean (gailu zehatzen batekin).

Irakastaldien banaketari dagokionez, interesgarria izanen litzateke ordutegi trinkoa izatea, irakaslanean emandako denbora ahalik eta ongien aprobetxatzeko asmoz.

Modulu teoriko-praktikoa denez, komenigarria izanen da lantegi-ikasgela edukitzea, bertan ikasleek aplikazio txikiak sortzen ahalko dituztela emuladoreei esker. Beraz, ikasleek ekipoa izan beharko lukete, hautaturiko garapen-ingurunerako behar diren baliabideak dituena, baita aplikazioak inplementatzeko irakasleek aukeratzen dituzten garapen-tresnak ere.

Modulua estu lotuta dago lehen mailako "Programazioa" izeneko moduluarekin, horretan "Multimedia-programazioa eta gailu mugikorrak" izeneko moduluan aztertzen diren edukiak ulertzeko eta ikasteko oinarrizko kontzeptuak garatzen baitira, hala nola klaseen erabilera aurreratua eta datu-baseen kudeaketa. Horregatik, komenigarria izanen da kontzeptu horiek ongi finkatuta daudela bermatzea.

Lanbide modulua: Zerbitzu eta prozesuen programazioa.

Kodea: 0490.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 40.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Hainbat prozesuz osatutako aplikazioak garatzen ditu, eta programazio paraleloko edo konkurrenteko printzipioak ezagutu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Programazio konkurrentearen ezaugarriak eta aplikazio-eremuak ezagutu ditu.

b) Programazio paraleloaren eta programazio banatuaren arteko desberdintasunak eta horien alde onak eta txarrak identifikatu ditu.

c) Prozesuen ezaugarriak aztertu ditu, baita sistema eragileak horiek exekutatzearen ezaugarriak ere.

d) Exekuzio-hariak bereizi ditu eta prozesuekin duten erlazioa deskribatu du.

e) Klaseak erabili ditu, azpiprozesuak sortzen dituzten aplikazioak programatzeko.

f) Mekanismoak erabili ditu, hasitako azpiprozesuek itzulitako balioa lortzeko eta sinkronizatzeko.

g) Hainbat ataza aldi berean exekutatzeko prozesuak kudeatu eta erabiltzen dituzten aplikazioak garatu ditu.

h) Garatutako aplikazioak araztu eta dokumentatu ditu.

2. Hainbat exekuzio-hari dituzten aplikazioak garatzen ditu, programazio-lengoaiaren berariazko liburutegiak aztertuz eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egoerak identifikatu ditu, horietan programa batean hainbat hari erabiltzea baliagarria dela.

b) Hariak sortzeko, hasteko eta amaitzeko mekanismoak ezagutu ditu.

c) Hainbat hari inplementatzen dituzten aplikazioak programatu ditu.

d) Hari baten balizko exekuzio-egoerak identifikatu ditu eta horiek kudeatzen dituzten aplikazioak programatu ditu.

e) Mekanismoak erabili ditu, prozesu bereko hainbat hariren artean informazioa partekatzeko.

f) Berariazko tekniken bitartez sinkronizatutako hainbat hari dituzten programak garatu ditu.

g) Exekuzio-harietako bakoitzaren lehentasuna ezarri eta kontrolatu du.

h) Garatutako programak araztu eta dokumentatu ditu.

3. Sareko komunikazio-mekanismoak programatzen ditu, socketak erabiliz eta exekuzio-agertokia aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hainbat aplikazioren artean sareko komunikazioa ezartzea eskatzen duten agertokiak identifikatu ditu.

b) Bezeroaren eta zerbitzariaren rolak eta horiekin lotzen diren funtzioak identifikatu ditu.

c) Sareko aplikazioak programatzeko aukera ematen duten programazio-lengoaiaren mekanismoak eta liburutegiak ezagutu ditu.

d) "Socket" kontzeptua, motak eta ezaugarriak aztertu ditu.

e) Zerbitzari batekin komunikatzen den bezero-aplikazio bat programatzeko socketak erabili ditu.

f) Sareko zerbitzari-aplikazio bat garatu du eta haren funtzionamendua egiaztatu du.

g) Informazioa trukatzeko socketak erabiltzen dituzten aplikazioak garatu ditu.

h) Hariak erabili ditu, sareko komunikazioari buruzko aplikazioen prozedurak inplementatzeko.

4. Sareko zerbitzuak eskaintzen dituzten aplikazioak garatzen ditu, eta, horretarako, klase-liburutegiak erabiltzen ditu eta eragimen eta eskuragarritasun irizpideak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sareko komunikazio-protokolo estandarrak inplementatzeko aukera ematen duten liburutegiak aztertu ditu.

b) Komunikazio-protokolo estandarretako bezeroak programatu ditu eta haien funtzionamendua egiaztatu du.

c) Sareko komunikazio-zerbitzuak garatu eta probatu ditu.

d) Hainbat bezero konkurrente kudeatzeko gauza diren zerbitzuak sortzeko beharrezko eskakizunak aztertu ditu.

e) Mekanismoak gehitu ditu, hainbat bezero zerbitzuarekin aldi berean komunikatzea ahalbidetzeko.

f) Zerbitzuaren erabilgarritasuna egiaztatu du.

g) Garatutako aplikazioak araztu eta dokumentatu ditu.

5. Aplikazioak eta datuak babesten ditu, eta, eginkizun horretan, segurtasun-irizpideak aplikatzen ditu informazioa atzitzean, biltegiratzean eta transmititzean.

Ebaluazio irizpideak:

a) Programazio seguruko printzipioak eta praktikak identifikatu eta aplikatu ditu.

b) Teknika eta praktika kriptografiko nagusiak aztertu ditu.

c) Segurtasun-politikak definitu eta ezarri ditu, erabiltzaileek garatutako aplikazioak atzitzea mugatzeko eta kontrolatzeko.

d) Roletan oinarritutako segurtasun-eskemak erabili ditu.

e) Algoritmo kriptografikoak erabili ditu, biltegiratutako informazioaren atzipena babesteko.

f) Metodoak identifikatu ditu, transmititutako informazioa bermatzeko.

g) Informazioa transmititzeko socket seguruak erabiltzen dituzten aplikazioak garatu ditu.

h) Garatutako aplikazioak araztu eta dokumentatu ditu.

Edukiak.

Prozesu anitzeko programazioa:

-Exekutagarriak. Prozesuak. Zerbitzuak.

-Prozesu baten egoerak.

-Hariak.

-Programazio konkurrentea. Objektuei zuzendutako programazio konkurrentea; egitura konkurrenteen erabilera.

-Programazio paraleloa eta programazio banatua. Mezuak pasatzea, bezero-zerbitzari inguruneak, peer-to-peer izenekoa. Urruneko prozeduretarako deiak. Objektu banatuak.

-Prozesuen arteko komunikazioa. Tenporizadoreak eta exekuzio-hariak. Elkar-blokeaketak eta tenporizadoreak. Datuak irudikatzea eta horiek kodetzea. Gertaera-diagrama eta sekuentzia-diagrama. Prozesuen arteko komunikazioa, konexioari zuzendutakoa eta zuzendugabea.

-Prozesuen kudeaketa. Elkarrekiko esklusioa-semaforoak.

-Prozesuen arteko sinkronizazioa.

-Prozesu anitzeko aplikazioen programazioa.

Hari anitzeko programazioa:

-Hariek partekatutako baliabideak.

-Hari baten egoerak. Egoera aldaketak.

-Harien programazioari lotutako elementuak. Liburutegiak eta klaseak.

-Harien kudeaketa. Atazak sortzea eta exekutatzea. Hari baten izena eta lehentasuna. Noranzko bakarreko mezuak osatzea. Harietako zerbitzuak. Hariak kontrolatzeko metodoak.

-Harien sinkronizazioa.

-Harien artean informazioa partekatzea.

-Hari anitzeko aplikazioen programazioa.

Sareko komunikazioak programatzea:

-Aplikazioen arteko komunikazioa.

-Bezero eta zerbitzari rolak.

-Sareko aplikazioak programatzeko elementuak. Liburutegiak.

-Socketak. Socketak sortzea. Socketak programatzea eta erabiltzea.

-Konexioak lotzea eta ezartzea.

-Socketak erabiltzea, informazioa transmititu eta jasotzeko.

-Bezero/zerbitzari aplikazioen programazioa.

-Zerbitzu baten protokoloa, prozesuen arteko komunikazioak eta gertaeren sinkronizazioa, datuen irudikapena.

-Bezero/zerbitzari zerbitzuen software arkitektura.

-Konexioari zuzendutako eta zuzendu gabeko zerbitzariak. Zerbitzari konkurrenteak eta iteratiboak.

-Hariak erabiltzea sareko aplikazioen programazioan.

Sareko zerbitzuak sortzea:

-Sareko komunikazio-protokolo estandarrak aplikazio mailan (telnet, ftp, http, pop3, smtp, besteak beste).

-Klase-liburutegiak eta osagaiak.

-Aurrez definitutako objektuak erabiltzea.

-Konexioak ezartzea eta amaitzea.

-Informazioa helaraztea.

-Bezero aplikazioen programazioa.

-Zerbitzarien programazioa.

-Aldi bereko komunikazioak inplementatzea.

Programazio seguruko teknikak erabiltzea:

-Programazio seguruko praktikak. Programazio ez-seguru baten hutsuneak.

-Gako publikodun eta gako pribatudun kriptografia.

-Kriptografiaren aplikazio nagusiak.

-Protokolo kriptografikoak. JCA (Javako arkitektura kriptografikoa). Motor kriptografikoaren motak.

-Segurtasun-politika. Gakoak administratzea. Mezuen laburpenak. Sinadura digitalak (MD5,SHA1,DSA, XML Signature...).

-Atzipen-kontroleko mekanismoen programazioa.

-Informazioa enkriptatzea.

-Komunikazio-protokolo seguruak.

-Komunikazio seguruak dituzten aplikazioen programazioa.

Orientabide didaktikoak.

Moduluaren bidez programazio konkurrentearen eta banatuaren kontzeptuen ikuspegi aplikatua eman nahi da, prozesu anitzeko eta hari anitzeko programazioak eta TCP/IP protokoloen familia oinarri hartuta. Gainera, programazio ez-seguru baten hutsuneak eta gero teknologia seguruak (SSL) ikasiko dira, horrela aplikazio horietan segurtasuna bermatu ahal izateko.

Sareko aplikazio seguruak garatzean mota honetako alderdiak agertzen dira:

-Hainbat prozesuz eta hariz osatutako aplikazioen programazioa, gaur egun sistema guztiek ematen dituzten prozesu anitzeko gaitasunei esker.

-Sare baten bidez komunikatzeko eta zerbitzuak eskaintzeko gaitasuna duten aplikazioen garapena.

-Segurtasun-mekanismoak erabiltzea aplikazioen garapenean.

Modulu honek ikasleei emanen dizkien eginkizunei lotutako lanbide jarduerak enpresa inguruneko sistemen eta software garapenaren arloan aplikatzen dira.

Modulu honetan garatzen diren edukiak curriculumaren atalean aipatutako ordenari jarraikiz irakatsiko dira.

Proposatu diren eduki guztiekin lan egin ahal izateko, jarduera batzuk (adibidez, jarraian aipatuko direnak) egitea iradokitzen da eta aipatutako ordenari jarraikiz egitea proposatzen da:

-Programazio sekuentziala aztertzea, "programazio konkurrentea" kontzeptua txertatzeko. Egun erabiltzen diren sistemen prozesuetan dagoen konkurrentzia egiaztatzea.

-Programazio mota horri lotutako oinarrizko kontzeptuak lantzea, adibidez, prozesua, haria, egoerak eta horien arteko komunikazioa.

-Lantzen ditugun bezero/zerbitzari aplikazioak eta/edo zerbitzuak aztertzea, "socket" kontzeptua txertatzeko.

-Bezero/zerbitzari aplikazioa programatzea socketak erabiliz.

-Garatutako aplikazioetan segurtasuneko hutsuneak aztertzea eta arazo horiek konpontzen dituzten eta egun erabili ohi diren mekanismoak (SSL-https...) aztertzea.

-Aplikazio bat garatzea aurretik aztertu diren mekanismoak erabiliz.

Lehen fasean aplikazioak "konkurrentzia" kontzeptuari zuzentzen zaizkio funtsean, baina ez bereziki "bezero/zerbitzari" kontzeptuari. Kasu horretan, garatu beharreko aplikazioak prozesu anitzeko/hari anitzeko aplikazioak dira, adibidez, sekzio kritikoak atzitzeko aztertzen diren hainbat sinkronizazio-metodoren erabilera islatzen dutenak.

Aplikazio txikiak egin daitezke, elkarrekiko esklusioa lortzeko metodoak (itxaronaldi okupatu gisa sinkronizatzea, eten eta berrabiaraztea, semaforoak...) erabiltzen dituztenak. Ostalari lokalean ikasleek hari anitzeko/prozesu anitzeko programazioa probatu ondoren, bigarren fasean bezero/zerbitzari aplikazioen portaera ikasten eta, horren ondorioz, programazioan socketak erabiltzen hasiko da. Fase horretan, egin beharreko jarduerek helburu hau izanen dute: hari anitzeko programazioa socketekin erabiltzea hautaturiko garapen-ingurunean. Jarduera horiek programazio banaturako oinarria izanen dira: Java RMI, web zerbitzuak,. net remoting edota http. Hasieran socketen aplikazioak egin daitezke, lengoaiaren primitibetarako deiak (behe maila) dituztenak, haien konplexutasuna aztertzeko, eta ondoren maila handiagoko tresnetara jotzen ahal da, adibidez,.NETen bidez.

Bigarren fasea amaitu eta gero, ikasleek aplikazioa probatuko dute ingurune erreal edo birtual batean eta, amaitzeko, hirugarren fasean ikasleek aplikazio horien programazioa ingurune seguruagoan egiteko egokiak diren segurtasun-teknikak berenganatuko dituzte, kontzeptu berriak gehituta, adibidez, programazioa socket seguruekin (SSL, HTTPS...) erabiltzea.

Modulu teoriko-praktikoa denez, komenigarria izanen da lantegi-ikasgela edukitzea, horretan ikasleek bezero-zerbitzari aplikazio txikiak sortu eta modu lokalean (bezeroa eta zerbitzaria makina berean) eta urrunean (bezero ostalariak eta zerbitzari ostalariak izanda edo ezaugarri horiek dituzten garapen-inguruneak emanen dituen birtualizazioaz baliatuta) probatzen ahalko dituztela. Beraz, ikasleek ekipoa izan beharko lukete, hautaturiko garapen-ingurunerako behar diren baliabideak dituena, baita aplikazioak inplementatzeko irakasleek aukeratzen dituzten garapen-tresnak ere.

Lanbide modulua: Enpresa-kudeaketako sistemak.

Kodea: 0491.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 110.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresa-baliabideak planifikatzeko eta bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemak (ERPCRM) identifikatzen ditu, horien ezaugarriak ezagutuz eta informatika-sistemaren konfigurazioa egiaztatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merkatuan dauden ERP-CRM sistemak ezagutu ditu.

b) ERP-CRM sistemak alderatu ditu, haien ezaugarrien eta eskakizunen arabera.

c) ERP-CRM sistema bakoitzerako sistema eragile egokia identifikatu du.

d) ERP-CRM sistema bakoitzerako sistema datu-kudeatzaile egokia identifikatu du.

e) Sistema datu-kudeatzailearen eta sistema eragilearen konfigurazioak egiaztatu ditu, ERP-CRMaren funtzionaltasuna bermatzeko.

f) Egindako eragiketak dokumentatu ditu.

g) Prozesuan sortutako gertakariak dokumentatu ditu.

2. ERP-CRM sistemak ezartzen ditu, eta, horretarako, dokumentazio teknikoa interpretatzen du eta aukerak eta moduluak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hainbat motatako lizentziak identifikatu ditu.

b) ERP-CRMa osatzen duten moduluak identifikatu ditu.

c) Postu bakarreko instalazioak egin ditu.

d) Bezero/zerbitzari instalazioak egin ditu.

e) Instalatutako moduluak konfiguratu ditu.

f) Hainbat suposiziotan planteatutako beharretara egokitutako instalazioak egin ditu.

g) ERP-CRMaren funtzionamendua egiaztatu du.

h) Egindako eragiketak eta gertakariak dokumentatu ditu.

3. Informazioa kudeatzeko eta kontsultatzeko eragiketak egiten ditu, eta, eginkizun horretan, diseinu-zehaztapenei jarraitzen die eta ERP-CRM sistemek emandako tresnak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) ERP-CRM sistemek emandako datuak kontsultatzeko eta maneiatzeko tresnak eta lengoaiak erabili ditu.

b) Inprimakiak sortu ditu.

c) Txostenak sortu ditu.

d) Datuak eta txostenak esportatu ditu.

e) Prozesu bidez automatizatu ditu datu-erauzketak.

f) Egindako eragiketak eta hautemandako gertakariak dokumentatu ditu.

4. ERP-CRM sistemak egokitzen ditu, eta, horretarako, enpresa-suposizio baten eskakizunak identifikatzen ditu eta sistema horiek emandako tresnak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) ERP-CRMa egokitzeko aukerak identifikatu ditu.

b) ERP-CRMaren datu-basearen esparru, taula eta bisten definizioak egokitu ditu.

c) Kontsultak egokitu ditu.

d) Datuak sartzeko interfazeak eta prozesuenak egokitu ditu.

e) Txostenak pertsonalizatu ditu.

f) Zerbitzarian biltegiratutako prozedurak egokitu ditu.

g) Probak egin ditu.

h) Egindako eragiketak eta hautemandako gertakariak dokumentatu ditu.

5. ERP-CRM sistema baterako osagaiak garatzen ditu, gehitutako programazio-lengoaia aztertuz eta erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) ERP-CRM sistemaren berezko lengoaiaren sententziak ezagutu ditu.

b) Lengoaiaren programazio-elementuak erabili ditu, datuak manipulatzeko osagaiak sortzeko.

c) Software osagaiak aldatu ditu, sistemari beste funtzionalitate batzuk txertatzeko.

d) ERP-CRM sisteman beste software elementu batzuk sartu ditu.

e) Sortutako osagaien funtzionamendu zuzena egiaztatu du.

f) Sortutako edo aldatutako osagai guztiak dokumentatu ditu.

Edukiak.

ERP-CRM sistemak identifikatzea:

-Enpresa-kudeaketaren hastapenak.

-Enpresa-kudeaketaren informatikaren bilakaera.

-"ERP" (enpresa-baliabideak planifikatzeko sistemak) kontzeptua.

-Egungo ERPak berrikustea. Ezaugarriak. Betekizunak. Alde onak eta txarrak.

-"CRM" (bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemak) kontzeptua.

-Egungo CRMak berrikustea. Ezaugarriak. Betekizunak. Alde onak eta txarrak.

-ERP-CRM sistema baten arkitektura.

-Enpresa bat eta haren kanpo harremanak antolatzea.

-Sistema eragile libre edo jabedunak, softwarearekin bateragarriak direnak.

-Datu-baseen sistema kudeatzaileak, softwarearekin bateragarriak direnak.

-Plataformaren konfigurazioa.

-Sistema eragileak eta sistema datu-kudeatzaileak instalatu eta konfiguratu direla egiaztatzea.

ERP-CRM sistemak instalatzea eta konfiguratzea:

-Lizentzia motak.

-Instalazio motak. Postu bakarra. Bezero/zerbitzaria.

-Modulu funtzionalen ezaugarriak.

-Oinarrizko modulua. Eragiketa-funtzionalitateak.

-ERP-CRM sistema baten moduluak: deskribapena, tipologia eta moduluen arteko konexioa.

-Kontabilitate, nomina, fakturazio, merkataritza kudeaketa, marketin eta ekoizpen moduluak, besteak beste.

-ERP-CRM sistema instalatzeko prozesuak.

-ERP-CRM sistema konfiguratzeko parametroak: deskribapena, tipologia eta erabilera.

-ERP-CRM sistema eguneratzea eta eguneratzeak aplikatzea.

-ERP-CRM sistemara sartzeko zerbitzuak: ezaugarriak eta konfigurazio-parametroak, instalazioa.

-Garapen-inguruneak, probak eta ustiapena.

-ERP-CRM sistemako urruneko laguntza teknikoa: instalazioa eta konfigurazioa.

Informazioa antolatzea eta kontsultatzea:

-Eremuen definizioa.

-Datu-baseen taulak eta ikuspegiak.

-Datu-atzipenen kontsultak.

-Datuak sartzeko interfazeak eta prozesuen interfazeak. Inprimakiak.

-Txostenak eta aplikazio-zerrendak.

-Eskariak, emate-agiriak, fakturak, aurrez definitutako idazpenak, trazabilitatea eta ekoizpena, besteak beste.

-Zerbitzarian biltegiratutako prozedurak.

-Morroiak erabiltzea.

-Informazioa bilatzea.

-Grafikoak.

-Monitorizatzeko eta errendimendua ebaluatzeko tresnak.

-Datu-atzipena kontrolatzeko ikuskapenak. Sistemaren arrastoak (logak).

-Gertakariak: identifikatzea eta konpontzea.

-ERP-CRM sistemetan eta datu-biltegietan datuak ateratzeko prozesuak.

-Datuak ateratzea.

ERP-CRM sistemak enpresa batean ezartzea:

-Enpresa motak. Enpresaren beharrak.

-ERP-CRM sistemaren moduluak hautatzea.

-Egokitu beharreko taulak eta ikuspegiak.

-Informazioa lortzeko beharrezko kontsultak.

-Inprimaki pertsonalizatuak sortzea.

-Txosten pertsonalizatuak sortzea.

-Grafiko pertsonalizatuak sortzea.

-Datuak ateratzea.

Osagaiak garatzea:

-Teknikak eta estandarrak.

-Osagaiak garatzeko zehaztapen funtzionalak.

-Kontsultak optimizatzeko teknikak eta informazio-bolumen handiak atzitzea.

-ERP-CRM sistemek emandako lengoaia:

Ezaugarri orokorrak.

Oinarrizko sintaxia.

Datuak deklaratzea.

Kontrol-egiturak.

Prozedurak edo funtzioak.

Lengoaiaren sententziak.

-ERP eta CRM sistemetako garapen-inguruneak eta garapen-tresnak.

-Objektuetan datuak txertatzea, aldatzea eta ezabatzea.

-Kontsulta-eragiketak. Tresnak.

-ERP-CRM sistemetako inprimakiak eta txostenak.

-Txostenen arkitektura. Elementuak.

-Inprimakiak eta txostenak sortzeko tresnak.

-Sistemen artean datuak ateratzeko programak sortzea (batch input-ak).

-ERP-CRM sistemetako informazioa ateratzea, datu-prozesaketa.

-Funtzioetarako deiak, funtzioen liburutegiak (APIak).

-Programa baten arazketa.

-Erroreak maneiatzea.

Orientabide didaktikoak.

Enpresa-kudeaketako aplikazioen eremuan badaude ondoren zehazten diren kudeaketa arloko alde guztiak betetzen dituzten tresnak: bezeroak, hornitzaileak, produktuak, biltegia, fakturazioa eta abar. ERP (Enterprise Resource Planning edo enpresa-baliabideak planifikatzeko sistemak) eta/edo CRM (Customer Relationship Management edo bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemak) izenekoak dira. Sistema horiek programa hutsa baino pixka bat konplexuagoak dira eta zerbitzuak, datu-baseen kudeatzaileak, zerbitzu osagarriak eta berezko programazio-lengoaiak lotuta dituzte oro har. Sistema horiek denbora luzea inbertitzea behar dute planifikatzeko, pertsonalizatzeko eta enpresan instalatzeko.

Sarritan garatzaileen lanpostuan sistema horietarako aplikazioak edo pantailak sortu behar dira edo ERP-CRM bat abiarazteko prozesuan parte hartzen ahal dute, lan horrek hainbat motatako jakintzak behar dituzten jarduerak garatzea dakarrela: sistemen administrazioa, informazio-sistemen azterketa eta aplikazioen garapena, jakina.

Horregatik, moduluaren helburua ikasleak heztea da, enpresa-baliabideak planifikatzeko sistemak eta bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemak ezartzeko eta egokitzeko gai izan daitezen.

Gomendatzen den edukien sekuentziazioa curriculum honen barnean dagokion atalean aipatutako bera da.

Modulu honek bi zati bereizi ditu: alde batetik, asmoa programa konplexuak (adibidez, ERP-CRMa) kontrolatzea, instalatzea, konfiguratzea eta administratzea da; eta, beste aldetik, sisteman bertan moduluak programatzeari ekiten zaio.

Nabaria denez, ezin da ezer programatu instalatu gabe dagoen sistema batean. Hori dela eta, lehen aipatutako zatiak errespetatu egin behar dira edukien sekuentzian: hasieran sistema ezagutu, eta gero hori hedatu egin behar da. Horren ondorioz, modulua bi bloketan egitura daiteke. Lehen blokean honako alde hauek landuko dira:

-ERP-CRM sistemak identifikatzea.

-ERP-CRM sistemak instalatzea eta konfiguratzea.

-Informazioa antolatzea eta kontsultatzea.

-ERP-CRM sistemak enpresa batean ezartzea.

Lotutako jarduerak ERP-CRMa kudeatzea, instalatzea eta konfiguratzea izanen dira, eta beranduago, administrazio lanak egitea. Ikasleek ere bezeroak konfiguratzen ahalko dituzte, besteen ERP-CRM sistemetan sartzeko. Testuinguru horretan, kasu praktiko zehatz batzuk honako hauek izan daitezke:

-ERP-CRM sistema bat ezartzeko hartu behar diren erabakiak kontuan hartuta, ikasleek idatzizko txostena eginen dute, ERP-CRM sistemen erkaketa eta haien alde onak eta txarrak biltzen dituena.

-ERP-CRM bat instalatzea eta konfiguratzea makina birtual batean.

Ikastaroaren bigarren blokeari dagokionez, sistema instalatu eta abiarazi ondoren, datuak aldatzeko eta sistemarako programatzeko unea izanen da. Uste dugu ikastaroaren une horretan ikasleek jada jakinen dutela DB bat kudeatzen eta programatzen; era berean, aldagaiak, baldintzak, funtzioak eta abar zer diren jakinen dute. Dena den, baliteke hautatutako ERP-CRM sistema ikasleek ezagutzen ez duten lengoaian garatu izana. Beraz, datuen modeloa ez ezik, ikasleek lengoaia berri hori ere ezagutu beharko dute. Hortaz, bigarren blokeak osagaien garapenaren edukietan jarriko du arreta.

Zati horretan moduluak eta programak garatu behar dira ERP-CRM sistemarako. Beraz, ohiko programazio jarduerak eginen dira, horietan enuntziatua agertu eta hori ebatzi behar dela. Bloke horri lotutako jarduerak hurrengoak izan litezke:

-Taldeka eta makina birtuala erabiliz, ERP-CRM bat instalatzea, konfiguratzea eta pertsonalizatzea ikastaro horretako edo beste batzuetako enpresa-proiektuaren irakasgairako.

-Beste aukera bat enpresa batek ERP-CRM sistema bat behar duela simulatzea eta bete beharreko betekizunak dituen enuntziatua ematea izanen da.

Modulu horretarako ezinbestekoa da sarean konektatuta dauden ordenagailuen gela izatea. Bertan ikasle bakoitzak ekipoa izanen du, ERP-CRM zerbitzariarena eginen duena eta lan osoaren garapena hartuko duena. Interneterako konexioa izatea interesgarria izan daiteke kasuren batean, adibidez, sistema eguneratzeko. Ekipoek sistema eragile bat edo bi edo, behintzat, birtualizazio sistemaren bat izan beharko dute. Hala ere, kontuan hartuko da ERP-CRMak enpresako programa kritikoenak izan ohi direla, horiek instalatu ondoren, enpresaren funtzionamendu orokorrak programa horiek behar baititu. Zenbait ERP makina birtual gisa paketatuta datoz jada. Dena den, ez da ahaztu behar instalazio bat hutsetik hasita egiten ere jakin behar dutela.

Ordutegiari dagokionez, modulu hau batik bat praktikoa da, eta gomendagarria izanen litzateke ordutegi trinkoa izatea, irakaslanean emandako denbora ahalik eta ongien aprobetxatzeko asmoz.

Neurri batean moduluak zikloko modulu guztiak biltzen ditu. Hori dela eta, integratzailea izan daiteke eta "Plataforma ugariko aplikazioen garapenaren proiektua" izeneko modulurako erabilgarria izan daiteke nolabait. Zein zentrotan irakasten den kontuan hartuta, interesgarria izan daiteke beste ziklo batzuetako ikasleekin elkarreragitea dakarren jarduera egitea. Beste ziklo batzuetako ikasleek "bezero" jardun dezakete, hau da, kudeaketa sistema pertsonalizatua behar duen "enpresa", eta modulu horretatik neurrira egindako sistema hori ematen ahal zaie, haien eskakizunak kontuan hartuta.

Amaitzeko, ikasteko ERP-CRM sistema zehatz bat hautatzeari buruzko gogoeta egitea gomendatzen da. ERP-CRM sistemak garestiak dira eta ezin dira beti erraz eskuratu sarean, batez ere sistema jabedunei dagokienez. Garrantzitsua izanen litzateke ikasleek sistema etxeko edozein ekipotara eraman ahal izatea, etxean edo beste toki batean lan egin ahal izateko. Horregatik, sistema baten alde egin baino lehen, jakin behar da erraz banatzen ahal den hezkuntza-lizentzia bereziren baten bidez, Internetetik deskarga daitekeen edo makina birtual gisa izateko aukerarik dagoen. Nafarroako Foru Komunitatean badaude ERP irekiak (libreak eta deskargatzeko prest), ikasleentzat interesgarriak izan daitezkeen programazio-lengoaietan garatu direnak.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Kodea: 0493.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz bizitzan zehar.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu ditu, erabakiak hartzeko.

b) Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikarientzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu ditu tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide jarduerarako zer-nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztu du.

d) Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu ditu.

e) Etengabeko prestakuntzak laneratzen ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik duen garrantzia baloratu du.

f) Lana bilatzeko prozesuan zein teknika erabiltzen diren zehaztu du.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi ditu.

2. Talde-lanaren estrategiak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu dira Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu ditu.

c) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu ditu eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

d) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu ditu.

e) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu ditu: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

f) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu du.

g) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietako bat dela aitortu du.

h) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu ditu, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu ditu.

b) Enpresaburu eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu ditu eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu ditu.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu ditu, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu ditu.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer-nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu du, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu ditu.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu ditu eta baldintzak identifikatu ditu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu ditu zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu ditu, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta laguntzako prestazioak bereiziz.

5. Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua identifikatzen du eta prebentzioaren kulturak enpresako arlo eta jarduera guztietan duen garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko araudia identifikatu du.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu du.

c) Lan baldintzen eta langilearen osasunaren arteko lotura azaldu du.

d) Izan daitezkeen arrisku faktore ohikoenak sailkatu ditu.

e) Arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) sailkatu eta deskribatu ditu.

6. Enpresan laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten eragileak identifikatzen ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

b) Prebentzioan parte hartzen duten eragile guztien erantzukizunak identifikatu ditu.

c) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren zehaztu du.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

7. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapenaren sektoreko jarduerak dituen arrisku faktoreak eta horietatik etor daitezkeen kalteak identifikatu ditu.

b) Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikariaren lan inguruneetan ohikoenak diren arrisku egoerak sailkatu ditu.

c) Enpresako arriskuen ebaluazioa egin du, arriskuak identifikatu eta baloratu ditu, prebentzio neurriak proposatu ditu eta horien eraginkortasunaren jarraipena eta kontrola egin ditu.

d) Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu du.

8. Enpresa txiki bateko arriskuei aurrea hartzeko plana egiten parte hartzen du, lan inguruneko arrisku egoeren azterketatik abiaturik, eta prebentzio neurriak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu du.

b) Aintzat hartu du garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne.

c) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazio plana proiektatu du.

d) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu ditu.

e) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu ditu.

f) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu ditu.

g) Zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

h) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera azaldu ditu.

i) Langilearen osasuna zaintzeko betekizunak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu ditu.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorearen definizioa eta azterketa, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

-Lana bilatzeko teknikak eta erremintak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde-lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapenaren sektoreko lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko segurtasun eta osasunaren arau esparrua eta oinarrizko kontzeptuak:

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko loturaren balorazioa.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

Prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten agenteak eta haien erantzukizunak:

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

Arrisku profesionalen ebaluazioa:

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Inguruneko baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Berariazko arriskuak sektoreko industrian.

-Arriskuaren balorazioa.

Arriskuen prebentzioaren plangintza eta prebentzio eta babes neurrien aplikazioa enpresan:

-Prebentzioaren plangintza enpresan. Prebentzio plana eta horren edukia.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapenaren sektoreko ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera berdintasun baldintzetan garatzeko, Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapenaren sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien hurrenkerari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari eta Gizarte Segurantzari buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, ikasleak motibatu ohi dituztelako; horrela ikasleek moduluari buruzko jarrera positiboa hartuko dute.

Jarraian laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruko edukiak aurkez litezke, eta gero gatazkaren kudeaketari eta lantaldeei ekin. Azkenik lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientazio probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: epe ertain eta luzerako lan helburuak ezartzea, beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak. Helburu errealistak ezartzea, oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz (Eures sarea, Europass, Ploteus eta beste batzuk).

-Lana bilatzeko behar den dokumentazioa garatzea: curriculum vitae-a, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin alderatzea.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutzen ahal izan dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebazten ahalko dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa eta "Enpresa eta ekimena" izeneko moduluen edukietako batzuk elkarri estu lotuta daude. Ekintzaileen ezaugarrien azterketa, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak eta gizarte gastuak, besteak beste, bi moduluetan aztertzen dira kontrako ikuspegietatik begiratuta, eta hori ikasleentzat guztiz baliagarria izan daiteke ekintzaile gisa edo inoren konturako langile gisa lan munduan ongi moldatzeko.

Halaber, arreta eman behar litzaioke lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekiko loturari, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Ingelesa II

Kodea: NA02.

Iraupena: 40 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ingelesez dauden eta bere lanbidearen eremuarekin zerikusia duten mota teknikoko testu konplexuak ulertzen ditu, askatasun maila altuarekin eta erreferentzia iturriak erabiliz horiek egoki aukeratu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testu ezberdinetan eta xedeak gorabehera egokia den irakurketa teknika aplikatu du, albisteen, artikuluen eta txostenen praktika profesionalean erabiltzea edo ez erabiltzea erabakitze aldera.

b) Testu luze eta konplexuetan bildutako jardun profesionaleko informazio interesgarri garrantzitsuak identifikatu ditu, atal zailak berriro irakurtzeko aukera edukiz.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak doitasunez atera ditu testu baten zati ezberdinetatik edo testu ezberdinetatik. Horiek iturri espezializatuetatik etor daitezke (lanbideko gaiak jorratuz gero) edo beste iturri espezializatu batzuetatik (hiztegiaren laguntza erabiliz gero).

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu du, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo haren espezialitateko gaietan.

e) Lanbide jardunak berezkoak dituen prozesuak garatzeari edo ekipo, aparatu eta baliabideak erabiltzeari buruzko jarraibide luze eta konplexuak zehatz interpretatzen ditu, betiere, atal zailenak berriro irakurtzeko aukera edukita.

f) Lanbidearen eremuan pertsonekin harremanak eratzeko bidaltzen diren komunikazio idatzien funtsezko elementuak aukeratu ditu, erraz eta doitasunez funtsezko esanahia ateratzeko.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu, itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere espezialitateko gaien gainean, aurrez aurre egotea eskatzen duten nahiz hori eskatzen ez duten komunikazio egoeretan ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu ditu, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Doitasunez identifikatu ditu norberaren jardueraren elementu aurreikusgarriekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datu eta ekintza tekniko zehatzak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu du.

d) Bere lanbideko jarduerei buruz hizkera argian emandako jarraibide operatiboak zailtasunik gabe ulertu ditu (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Lanbideko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu ditu.

3. Ingelesez bere lanbide eremuarekin zerikusia duten dokumentuak osatzen ditu eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu, lexiko zehatza erabiliz eta bere jardueran berezkoak diren transakzioak gauzatu eta komunikatzeko behar diren kohesio, koherentzia eta doitasuna mantenduz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lanbide jardunean erabilitako inprimakiak, txostenak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinazkoak bete ditu, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txostenak, eta abar idatzi ditu, horrelako testuei dagozkien arauak doitasunez eta zuzen betez.

c) Lanbideko gaiei buruzko errutinazko gaiei eta errutinazkoak ez direnei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu ditu, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Bere jardueran berezkoak diren dokumentu guztiak landu ditu arrazoizko zuzentasunarekin oinarrizko gramatika elementuetan, puntuazio ikurretan eta ohiko hitzen ortografian eta egitura koherente eta kohesiodunean arrazoizko zuzentasuna mantenduz eta lanbide eremuko berariazko hiztegia doitasunez erabiliz.

e) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu ditu hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu, itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Bere espezialitateko gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide zehatzak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lanbide jarduerarekin zerikusia duten aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin ditu, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

b) Lanbide jarduerarekin zerikusia duten gaiei buruzko aurkezpen laburrak, sinpleak eta aldez aurretik entseaturikoak zuzentasunez egin ditu.

c) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegi teknikoa eta esaldi estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

d) Truke motzetan ohikoak diren lanbide egoerei buruzko alderdi teknikoak eztabaidatu eta horien gaineko iritziak eman ditu.

e) Norberaren lanbide eremuko interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegi teknikoa erabili du.

f) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili ditu, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

g) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu du, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Bere jarduerako beste profesional batzuekin eta elkarrizketatzaileekin ingelesez ahoz komunikatzen da, eguneroko gaiei eta lanbide jarduerako berezkoei buruzko truke sinple eta zuzena mantenduz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu ditu interes pertsonaleko edo lanbideko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu du zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu die, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili ditu.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu die.

Oinarrizko edukiak.

Eduki lexikoak:

-Lanbide eremuko berariazko hiztegia eta terminologia.

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua.), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak.

Eduki gramatikalak:

-Aditz aldiak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Hizkuntza tekniko-zientifikoa.

-Baldintzazkoak.

-Zehar estiloa.

Eduki funtzionalak:

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra eta lanbideari buruzkoa emateko, datuak eta neurriak eskatzeko, etab.

-Gai teknikoei buruzko azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Gai teknikoen edo bestelako gaien inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

-Makinak edo ekipoak, materialak eta prozesuak deskribatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Mota teknikoko dokumentu luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

-Xehetasunak eta informazio teknikoa ematen duten testu informatibo koherenteak lantzea.

-CVak, aurkezpen gutunak edo lanbide profilak, lan eskaerak idaztea.

-Inprimakiak edo dokumentuak osatzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak...).

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako gidaliburu edo materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak...

-Lanbide eremuarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren kortesiazko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

"Ingelesa II" lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburua heziketa zikloetan. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Kasu honetan heziketa ziklo batean irakasten den hizkuntzaren bigarren maila dela aintzat hartuta, modulu honen ikuspegia ikasleen trebakuntza sendotzera zuzendu daiteke beren espezialitateko berezko hizkuntza alderdi teknikoetan. Ez da alde batera utziko ohiko komunikazio egoeretan moldatzeko behar diren gaitasunen garapena. Azken dimentsio honek garrantzia berezia hartzen du ikasturte honetan, izan ere, ikasleek ikaskuntza iraunkorrerako Erasmus programa europarretan parte hartzera iris daitezke.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahalegin nagusia egin behar litzateke ikasleak gai izan daitezen modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Adierazten denaren zuzentasunean, jarioan eta zehaztasunean exijentzia maila altuagoa litzateke kasu honetan. Ikasgelan, bai irakaslea, bai ikasleak, ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blogetan parte hartzea, etab., Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio erremintak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Web garapena.

Kodea: NA12.

Iraupena: 90.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Bezeroaren garapen-ingurunea bereizten du, haren gaitasunak eta mugak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arakatzaileak ezagutu ditu exekuzio-agertoki nagusi gisa.

b) Bezeroaren aldean garapenaren alde onak eta txarrak aztertu ditu.

c) Arakatzaileetan dauden tresnekin esperimentatu du, garapena errazteko.

d) Arakatzaileen funtzionaltasunak hedatu ditu, aplikazioen test eta garapenera begira.

e) Kode-editoreak probatu ditu, sintaxia nabarmentzen dutenak, behintzat.

f) Bezeroaren ingurunea osatzen duten lengoaiak identifikatu ditu, batez ere gidoiak edo script-ak, marka-lengoaia eta estilo-lengoaia.

g) Bezeroaren ingurune-programazioa txertatu du webguneetan.

2. Script-en programazio-lengoaia txertatzen du bezeroaren aldean, web dokumentuari portaera dinamikoa emanda.

Ebaluazio irizpideak:

a) Script-en programazio-lengoaia baten ezaugarriak identifikatu ditu, marka-lengoaiei eransteko.

b) Web dokumentu batean kodea txertatzeko eta exekutatzeko moduak aztertu ditu zuzenean, lotutako fitxategi batean edo gertaeren bidez.

c) Lerro bateko edo batzuetako iruzkinak txertatu ditu.

d) Mota guztietako aldagaiak eta arrayak deklaratu ditu eta haien eremua bereizi du.

e) Ohikoenak diren eragile guztiak bereizi ditu.

f) Kontrol-egiturak txertatu ditu.

g) Begizta-egiturak erabili ditu.

h) Programa funtzio ezberdinetan egituratu du parametroekin eta/edo itzulerarekin edo horiek gabe, egiturak definituta.

i) Kode-exekuzioa abiarazi du web dokumentuaren elementuei lotutako gertaeren bidez.

j) Atazak errazten dituzten aurrez definitutako klaseak erabili ditu, adibidez, kateak maneiatzea, funtzio matematikoak, inprimaki-elementuak maneiatzea eta abar.

k) Adierazpen erregularrak aplikatu ditu, erabiltzaileak sartutako datuak balidatzeko.

3. Dokumentuak kudeatzen ditu, horien elementuak maneiatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentuaren elementuen kudeaketaren potentziala ebaluatu du programa batetik.

b) Dokumentuaren egitura osoa atzitzeko aukera ematen duen klasea ezagutu du.

c) Web dokumentuaren elementu bat identifikatu du, programaren aldagai bati lotuz hori maneiatzeko.

d) Web dokumentuaren elementuak hartzeko hainbat modu zehaztu ditu.

e) Web dokumentuaren elementu baten estilo-atributuak aldatu ditu.

f) Inprimaki bateko balioak kapturatu ditu.

g) Web dokumentuaren elementu baten barnean dagoen marka-lengoaiaren kodea irakurri du.

h) Web dokumentuaren elementu baten barnean dagoen marka-lengoaiaren kodea txertatu du.

i) Web dokumentuan elementuak manipulatu ditu programaren bidez.

j) Dokumentuaren elementuen kudeaketa errazten duten liburutegiak bereizi ditu.

k) Mota horretako atazak arazteko tresnak identifikatu ditu.

4. Kodea idazten du web zerbitzariarekin komunikatzeko, eskatze- eta erantzunaren hartze-, prozesatze- eta aurkezte-parametroak zehaztuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Xede horretarako dauden teknologiak deskribatu ditu.

b) Zerbitzariaren aplikazioetarako lagungarria den aldetik, gaitasun horren garrantzia identifikatu du.

c) Beste webgune bati egindako dei asinkronoa garatu du, erantzuna erakutsita.

d) Dei bat garatu du, hainbat parametro pasatuta eta erantzuna erakutsita.

e) Formatu estandar ezberdinetan egituratutako datuen erantzunak prozesatu ditu.

f) Zerbitzarirako eskaera asinkronoak errazten dituzten liburutegiak bereizi ditu bezeroaren aldeko programazio-lengoaiatik.

g) Mota horretako funtzioei deiak arazteko tresnak zehaztu ditu.

5. Bezeroaren eta zerbitzariaren exekuzio-inguruneak bereizten ditu, horietako bakoitzaren gaitasunak eta ezaugarriak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Web plataformaren funtzionamendua aztertu du, zerbitzariaren eta bezeroaren ingurunean esku hartzen duten elementuak identifikatuta.

b) Zerbitzariaren inguruneetako exekuzio-mekanismoak ezagutu ditu.

c) Zerbitzariaren ingurunean webguneen sorrera dinamikoa dakarten funtzionaltasunak identifikatu ditu, webguneetan gidoi-lengoaiak txertatzearen aurrean.

d) Web eta aplikazio zerbitzariek dituzten funtzionaltasunak erabili ditu.

e) Zerbitzariaren ingurunerako garapen-tresnak identifikatu ditu.

f) Web aplikazio bat erabili du, marka-lengoaiek osatutako bezeroaren eta zerbitzariaren inguruneetako elementuak identifikatzeko moduan.

6. Zerbitzarian prozesatzen den kodea idazten du, dokumentu bat edo horren zati bat, bezeroarengana heltzen dena, dinamikoki sortuta marka-lengoaian.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zerbitzariaren programazio-lengoaia baten ezaugarriak identifikatu ditu, web dokumentuak edo bestelako edukia dinamikoki sortzeko web aplikazio batean.

b) Web dokumentu batean kodea txertatzeko eta exekutatzeko moduak bereizi ditu.

c) Lerro bateko edo batzuetako iruzkinak txertatu ditu.

d) Mota guztietako aldagaiak eta arrayak deklaratu ditu eta haien eremua bereizi du.

e) Ohikoenak diren eragile guztiak deskribatu ditu.

f) Kontrol-egiturak txertatu ditu.

g) Begizta-egiturak erabili ditu.

h) Programa funtzio ezberdinetan egituratu du parametroekin eta/edo itzulerarekin edo horiek gabe, egiturak definituta.

i) Atazak errazten dituzten aurrez definitutako klaseak erabili ditu, adibidez, kateak maneiatzea, funtzio matematikoak, eguna/ordua, arrayak maneiatzea eta abar.

j) Adierazpen erregularrak aplikatu ditu, erabiltzaileak sartutako datuak balidatzeko.

7. Elkarri eragiten dioten webguneak garatzen ditu, haien portaera aldatuta parametroak txertatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Informazioa bidaltzeko modu ezberdinak deskribatu ditu, HTTP protokoloak ekarritakoak.

b) Parametroak bidali eta jaso ditu URLaren edo GETaren bidez.

c) Parametroak bidali eta jaso ditu inprimakien bidez POST metodoarekin, mota guztietako inprimaki-eremuak egon direla.

d) Cookieak manipulatu ditu.

e) Datuak manipulatu ditu saio-aldagaien bidez.

f) Zerbitzarira fitxategiak kargatzea kudeatu du.

g) Adierazpen erregularrak eta garbiketa-eginkizunak aplikatu ditu, webgune batetik bestera bidalitako parametroak iragazteko.

8. Datu-baseen sistema kudeatzaile batekin elkarreragiteko gai den kodea idazten du, informazioa manipulatuz eta hori kudeatzea ahalbidetzen duten marka-lengoaietako dokumentuak sortuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Datu-baseen sistema kudeatzaile bat atzitzeko aukera ezberdinak ebaluatu ditu web zerbitzariko programazio-lengoaia batetik.

b) Datu-baseen sistema kudeatzaile batekin edo gehiagorekin trebatu da, erabiltzaile-interfaze batetik datu-baseak kudeatuta.

c) Datu-basera konektatzeko eta, errorea badago, arazketa-mezuak erakusteko gai den programa garatu du.

d) Datu-base batetik datuak ateratzeko eta elementuak xHTML lengoaian dinamikoki sortzeko programa garatu du, bezeroaren aldean emaitza erakusteko.

e) Datu-base baten datuak aldatzeko gai diren programak garatu ditu.

Edukiak.

Bezeroaren aldeko web garapenaren hastapenak:

-Arakatzaileak eta garapen-utilitate integratuak.

-Kode-editoreak.

-Gidoi- edo marka-lengoaiak.

Bezeroaren inguruneko programazio-lengoaiaren oinarriak:

-Kodea xHTMLn txertatzea.

-Iruzkinak.

-Aldagaiak.

-Arrayak.

-Eragileak.

-Kontrol-egiturak.

-Begiztak.

-Funtzioak.

-Gertaerak.

-Kodea kanpoko fitxategietan.

Dokumentuaren modeloaren kudeaketa:

-DOMaren hastapenak.

-Dokumentuaren elementuen atzipena.

-Estiloak aldatzea.

-Elementu berriak sortzea.

-Elementuak aldatzea.

-Elementuak ezabatzea.

-DOMaren kudeaketa-liburutegien hastapenak.

Zerbitzarirako sarbide asinkronoa:

-AJAXen hastapenak.

-Parametroak bidaltzea eta erantzuna jasotzea.

-Eskaera asinkronoen kudeaketa-liburutegien hastapenak.

Zerbitzariaren aldeko web garapenaren hastapenak:

-Web aplikazioak: bezeroaren eta zerbitzariaren inguruneen arteko aldeak.

-Web zerbitzariaren ingurunearen hastapenak.

-Webguneak dinamikoki sortzea.

-Web eta aplikazio zerbitzariak. Instalatzea eta erabiltzea.

-Web aplikazioen garapen-tresnak.

Web zerbitzariko programazio-lengoaiaren oinarriak:

-Kodea xHTMLn txertatzea.

-Iruzkinak.

-Aldagaiak.

-Arrayak.

-Eragileak.

-Kontrol-egiturak.

-Begiztak.

-Funtzioak.

-Liburutegiak eta kanpoko fitxategiak txertatzea.

Aldagaiak webguneen artean pasatzea:

-Parametroak URLaren edo GETaren bidez.

-Parametroak inprimakien edo POST metodoaren bidez.

-Balioak cookieen bidez pasatzea.

-Balioak saioaren bidez pasatzea.

-Zerbitzarira fitxategiak kargatzea.

Datu-baseen atzipena:

-Datu-baseak web inguruneetan.

-Datu-baseak kontsultatzea.

-Datuak ezabatzea, txertatzea eta aldatzea.

Orientabide didaktikoak.

Moduluaren helburua ikasleek Interneterako aplikazio informatikoak garatzea ahalbidetzen duten teknologiak ezagutzea eta batera erabiltzea da.

Ikasleak marka-lengoaia duen dokumentu baten oinarrizko egiturarekin trebatu behar dira, bestela erabat estatikoak izanen liratekeen dokumentuetan portaera aldakorra ahalbidetzen duten elementuak txertatu ahal izateko.

Web zerbitzarietarako programazio-lengoaiek aplikazio konplexuak garatzea ahalbidetzen dute, erabiltzaileak horiek atzitzen dituela arakatzailea erabiliz. Ikasleek datu-baseak atzitzen dituzten eta erabiltzailearen beharrizanetara egokitutako marka-lengoaia duen edukia sortzen duten webgune dinamikoak sortzen ikasten ahal dute.

Funtsezko aldeetako bat honako hau da: ikasleek bezeroaren aldeko programazioa eta zerbitzariaren aldeko programazioa bereiztea, dokumentu edo garapen berean 5 lengoaia ezberdin, gehienez, egon baitaitezke, hala nola marka-lengoaiak, estilo-lengoaiak, bezeroaren aldeko programazio-lengoaiak, zerbitzariaren aldekoak, datu-baseak atzitzeko lengoaia eta abar.

Edukiei dagokienez, curriculumaren kasuan kasuko atalean aipatutako sekuentziari jarraikiz garatzea iradokitzen da. Hala ere, "Zerbitzarirako sarbide asinkronoa" edukien blokea atzeratzen ahalko da; izan ere, web aplikazio baten bezeroaren aldea optimizatzeko orduan atal hori garrantzitsua den arren, lehentasuna da lehenik eta behin ikasleak web plataformako aplikazioaren funtzionamenduaren bizi-ziklo osoaz konturatzea: bezeroa, eskaera, web zerbitzaria, datu-baseen/aplikazioen zerbitzaria, erantzuna. Bizi-ziklo osoa berenganatu ondoren, atal honek aztertzen duen bezeroaren aldean (AJAX) sakontzen ahalko da.

Ikuspegi hori indartzeko, modulua bi zatitan banatzea iradokitzen da: bata bezeroaren web garapenari buruzkoa izanen da eta bestea, aldiz, zerbitzariaren web garapenari buruzkoa. Bloke bakoitzaren amaieran ongi egonen litzateke ikasitako guztia biltzen duen lan praktikoa egitea proposatzea.

Garatu beharreko jarduera motari dagokionez, hasieran hainbat inprimaki eta kontrol dituzten webguneak sortzen ahal dira, informazioa script lengoaien bidez balidatzeko, aurretik sortutako programazio-elementuak txertatzeko, estiloak txertatzeko eta abarretarako.

Bezeroaren web garapenaren atalean, datu-bihurgailu txikiak (moneta, tenperatura) eta pasahitzen sorgailuak sortu, adierazpen erregularrak dituzten inprimakiak balidatu eta, parametro batzuetatik (tamaina, posizioa, kolorea...) abiatuta, HTML elementuak sortzen ahalko dira dinamikoki; aurreko guztia jquery dei baten datuak webgune batera ateraz eginen da.

Zerbitzariaren garapenaren atalean, bezeroaren atalean egiten dena egiten ahalko da, baita honako hauek ere: datu-base baten datuak HTML taula gisa agertzen dituzten webguneak, erregistro berriak txertatzeko edo aldatzeko inprimaki txikiak, zerbitzarian prozesatzen diren inprimaki konplexuak (mota guztietako elementuekin), adierazpen erregularrak dituzten inprimakietako datuak balidatzea, pasahitzak babestutako webgunea sortzea login orri bat eta saio-aldagaiak erabiliz...

Amaitzeko, bezeroaren web garapenaren atalean joko sinplea egiten ahal da eta zerbitzariaren atalean, berriz, kudeaketa-aplikazioa, datu-base batean 4 edo 5 taula erabiltzea dakarrena, baita bezeroaren aldetik zerbitzarira egindako eskaera asinkronoen funtzionaltasunen bat ere.

Modulua garatzeko, komenigarria izanen litzateke ordenagailuen gela izatea, ahal dela, Interneterako sarbidea duena. Bertan ikasleek banan-banan lan egiten ahalko dute. Bezeroaren web garapenaren atalerako nahikoa izanen da kode-editore sinpleak, arakatzaile adierazgarriak eta haien garapen pluginak izatea. Zerbitzariaren garapenaren atalerako beharrezkoa izanen da web programazioko lengoaiarako euskarria duen web zerbitzaria eta datu-baseen sistema kudeatzailea izatea.

Beste modulu batzuekiko harremanari dagokionez, hori lehen mailako "Marka-lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak" izeneko moduluaren oinarrietan datza, bezeroaren garapena zein zerbitzariaren garapena xHTMLn txertatu, manipulatu eta mota horretarako edukia sortu ere egiten duelako. Marka-lengoaia web aplikazioen interfazea da. Hori dela eta, modulua zentzugabea izanen litzateke xHTML dokumentu baten egituraren oinarrizko jakintzarik izan gabe. Horregatik guztiagatik, garrantzitsua izanen litzateke beste modulu horretako irakaslearekin nolabaiteko lankidetza izatea, hori nola garatu den eta estilo-orrien gaia zein neurritan bete den zehatz-mehatz jakiteko. Era berean, lehen mailako "Programazioa" izeneko modulua irakasteko ardura duen pertsonarekin lankidetza ezarri beharko litzateke, zenbait alderdi (adibidez, arrayak, funtzioak eta objektuei zuzendutako programazioa) nola landu diren zehatz jakiteko.

Beste ohar batzuk egin daitezke zerbitzariaren garapenaren atalean hainbat aukera daudelako programazio-ingurune bat erabiltzeko: ingurune jabedunak eta ingurune libreak. Badaude batzuk ala besteak hautatzen laguntzen ahal duten argudioak, eta hautapen irizpideak ere alda daitezke. Horren ondorioz, alde honetan bakarrik iradokitzen da web zerbitzaria, datu-baseen sistema kudeatzailea eta web aplikazioen lengoaiarako euskarria dituen paketea gomendatzea, eta ingurunea zikloko gainerako moduluetako arduradunekin modu koordinatuan hitz eginez hautatuko da.

Lanbide modulua: Plataforma ugariko aplikazioak garatzeko proiektua.

Kodea: 0492.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 30 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu eta haiek asetzen ahal dituzten ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko enpresak sailkatu ditu, haien antolamenduaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.

b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu ditu, antolamenduaren egitura eta departamentu bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

c) Enpresei eskari gehien sortzen dizkieten beharrak identifikatu ditu.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu ditu.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuna emateko behar den proiektu mota identifikatu du.

f) Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

i) Proiektua prestatzeko erabiliko den lan-gidoia egin du.

2. Tituluan ageri diren gaitasunekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak esplizituki garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu du.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin du.

c) Proiektua osatzen duten faseak identifikatu ditu, haien edukia eta exekuzio-epeak zehaztuz.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta haien norainokoa identifikatu du.

e) Proiektua garatzeko beharrezko jarduerak zehaztu ditu.

f) Proiektua egiteko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak aurreikusi ditu.

g) Proiektua abian jartzeko finantzaketa beharrak identifikatu ditu.

h) Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu ditu.

3. Proiektua nola gauzatu planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotutako dokumentazioa zehaztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Atazen sekuentzia zehaztu du, inplementazio beharren arabera.

b) Ataza bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu ditu.

c) Atazak egiteko behar diren baimenak identifikatu ditu.

d) Atazak gauzatzeko prozedurak zehaztu ditu.

e) Proiektuaren exekuzioak dituen arriskuak identifikatu ditu eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta behar diren baliabideak definitu ditu.

f) Materialen eta langileen esleipena planifikatu du, exekuzio epeen arabera.

g) Proiektuaren exekuzioaren baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

h) Proiektua exekutatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

4. Proiektuaren gauzatzearen jarraipen eta kontrolerako prozedurak definitzen ditu, erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuaren exekuzioan egindako jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Proiektuaren ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

c) Proiektuaren exekuzioan gertatzen ahal diren gorabeherak erregistratzeko eta ebaluatzeko prozedura definitu du.

d) Erregistratutako gorabeherak konpontzeko prozedura definitu du.

e) Baliabide eta atazetako aldaketak kudeatzeko eta erregistratzeko prozedura definitu du.

f) Erabiltzaileen ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

g) Proiektuak baldintzen agiria duen kasuan, hori beteko dela bermatzeko sistema ezarri du.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 0495.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Iraupena: 350.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta lortzen diren produktuen garapenarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Kalitate kontroleko departamentuak enpresako gainerako departamentuekin antolamenduaren eta eginkizunen aldetik dituen harremanak aitortu ditu.

c) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio sistemak, biltegiratzea eta beste batzuk.

d) Produkzio prozesuko lan prozedurak identifikatu ditu.

e) Langileen gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak produkzio jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.

f) Merkatuaren ezaugarriak, bezero eta hornitzaile mota eta horiek enpresaren jardueraren garapenean izan dezaketen eragina lotu ditu.

g) Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze bideak identifikatu ditu.

h) Enpresaren egituraren alde onak eta txarrak baloratu ditu, bestelako enpresa erakundeekin alderatuta.

2. Lanbide jarduera gauzatzen du lanpostuaren ezaugarriekin eta enpresan ezarritako prozedurekin bat datozen etika eta lan ohiturak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutu eta justifikatu ditu:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion jarrera eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, lanpostuko segurtasuna eta higienea, ardura, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuei aurrea hartzeko beharrezkoak diren jarrerak eta babes pertsonaleko neurriak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagozkion jarrera eskakizunak.

-Lan ekipoari eta enpresan ezarritako egitura hierarkikoari buruzko harremanen dinamika.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuei aurrea hartzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu ditu.

c) Norbanakoak babesteko ekipamenduak erabili ditu, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenaren errespetuzko jarrera argia agertu du eta hari lotutako barne eta kanpo arauak aplikatu ditu.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den gunea ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe eduki du.

f) Jasotako jarraibideak interpretatu eta bete ditu eta esleitutako lanaren ardura hartu du.

g) Egoera bakoitzean arduradunarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorrak ezarri ditu eta tratu atsegin eta adeitsua eman die.

h) Norberaren jardueraren garrantzia aintzat hartu du eta enpresaren produkzio prozesuen garapenean esleitutako zereginen aldaketetara moldatu eta eginkizun berrietan integratu beharra baloratu du.

i) Konpromiso arduratsua hartu du zeregin eta jarduera guztietan arauak eta prozedurak aplikatzeko.

3. Garatu beharreko lanak antolatzen ditu, esleitutako eginkizunak proiektuen planifikaziotik aurrera identifikatzen ditu eta berariazko dokumentazioa interpretatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garatu beharreko egiteko motari dagokion araudia edo bibliografia interpretatu du.

b) Egin beharreko egitekoak biltzen dituen prozesuaren edo proiektuaren faseak ezagutu ditu.

c) Egiteko bakoitzerako lana planifikatu du, haren faseen sekuentzia eginez eta horiei lehentasuna emanez.

d) Agindutako zeregina egiteko behar diren ekipamenduak eta zerbitzu osagarriak identifikatu ditu.

e) Beharrezko baliabideen hornidura eta biltegiratzea antolatu ditu.

f) Eginbeharrak egiteko ordena eta metodoa aintzat hartu ditu.

g) Bete behar diren araudiak identifikatu ditu, zereginaren arabera.

4. Sistema informatikoak eta garapen-inguruneak kudeatu eta erabiltzen ditu, haien eskakizunak eta ezaugarriak ebaluatuta erabiltzeko asmoaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema informatiko ezberdinetan lan egin du, kasu bakoitzean hardwarea, sistema eragileak, instalatutako aplikazioak eta erabileraren mugak edo berariazko baldintzak identifikatuta.

b) Informazioa hainbat sistematan kudeatu du, datuen osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzen dituzten neurriak aplikatuta.

c) Sareko baliabideen kudeaketan parte hartu du, lehendik dauden segurtasun mugak identifikatuta.

d) Aplikazio informatikoak erabili ditu, dokumentazio teknikoa eta erabiltzaileei laguntzeko dokumentazioa egiteko, banatzeko eta mantentzeko.

e) Garapen-inguruneak erabili ditu, kodea editatzeko, arazteko, probatzeko eta dokumentatzeko eta exekutagarriak sortzeko.

f) Garapen-inguruneak kudeatu ditu, garapen-proiektuen fase ezberdinetan berariazko osagarriak gehituta eta erabilita.

5. Datu-atzipena duten aplikazioak garatzen parte hartzen du, datu-basearen egitura planifikatuta eta transakzioen norainokoa eta ondorioa ebaluatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Datuen eskuragarritasuna bermatzen duten datu-baseen diseinu logikoa interpretatu du.

b) Datu-baseen sistema kudeatzaileren batean diseinu logikoa gauzatzen parte hartu du.

c) Datu-baseak erabili ditu, informazioaren iraunkortasunari eusteko teknikak aplikatuta.

d) Objektuak eta datu-basen datuak kudeatzeko eta biltegiratzeko gai diren kontsulta zuzenak eta prozedurak exekutatu ditu.

e) Datu-baseekin konexioak ezarri ditu, kontsultak egiteko eta emaitzak berreskuratzeko datu-atzipeneko objektuetan.

f) Inprimakiak eta txostenak garatu ditu datu-base batean biltegiratutako informazioa osorik kudeatzen duten aplikazioen zati gisa.

g) Sareko zerbitzuen konfigurazioa egiaztatu du, bezero/zerbitzari aplikazioen exekuzio segurua bermatzeko.

h) Erabilitako datu-baseen eta garatutako aplikazioen kudeaketari lotutako dokumentazioa prestatu du.

6. Jokoak, multimedia-aplikazioak eta gailu mugikorretarako aplikazioak garatzen esku hartzen du, tresnak eta berariazko lengoaiak erabiliz eta gidoia eta ezarritako zehaztapenak betez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Multimedia-materiala manipulatu du hainbat formatutan, berariazko liburutegiak aztertuta eta erabilita formatuen artean bihurtzeko eta aplikazio batean multimedia edukiak txertatzeko.

b) Multimedia-materialak prestatzen eta aplikazio batean txertatzen parte hartu du, diseinu ekipoaren jarraibideei jarraikiz.

c) Berariazko garapen-inguruneak erabili eta kudeatu ditu gailu mugikorretarako aplikazioetarako, baita inguruneak eta motorrak ere, jokoak garatzeko.

d) Gailu mugikorretarako aplikazio elkarreragileak garatzen lagundu du; aplikazio horiek gertaeren erabileran eta elementu elkarreragileen eta animazioen integrazioan oinarritzen dira.

e) Garatutako aplikazioen usagarritasuna egiaztatu du, eskatutako mailak betetzeko behar diren aldaketetan eta neurrietan lagunduz.

f) Jokoen eta aplikazioen garapenean parte hartu du aisiaren esparruan, hainbat teknika, motor eta garapen-ingurune erabilita.

7. Plataforma ugariko aplikazioak garatzen eta probatzen laguntzen du, interfazea, prozesu- eta zerbitzu-programazioa, paketatzea, banatzea eta lotutako laguntza guztiak eta dokumentazioa barne.

Ebaluazio irizpideak:

a) Plataforma ugariko aplikazioetarako interfazea garatzen parte hartu du, ikus-osagai estandarrak erabiliz edo osagai pertsonalizatuak definituz.

b) Laguntza orokorrak eta testuinguruaren araberako laguntzak sortu ditu garatutako aplikazioetarako, berariazko tresnak erabiliz.

c) Garatutako aplikazioei buruzko tutorialak, erabiltzaile-eskuliburuak eta instalazio- eta konfigurazio-eskuliburuak sortu ditu.

d) Banatzeko aplikazioak paketatu ditu, aplikazioa eta laguntza elementu guztiak dituzten pakete autoinstalagarriak prestatuz.

e) Hari anitzeko programazioko teknikak eta sareko aplikazioak garatzeko erabili ohi diren komunikazio-mekanismoak aplikatu ditu, haien ondorioa baloratuta.

f) Dokumentazioa eta aplikazioaren erabiltzaileari laguntzeko protokoloetan erabilitako gainerako osagaiak definitzen eta egiten parte hartu du.

8. Baliabideak kudeatzeko eta enpresa planifikatzeko sistemak (ERP-CRM) ezartzeko eta egokitzeko prozesuan parte hartzen du, haien ezaugarriak aztertuz eta egindako aldaketak baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) ERP-CRM sistemen funtzionaltasuna ezagutu du benetako enpresa kasu batean, modulu bakoitzaren erabilgarritasuna ebaluatuz.

b) ERP-CRM sistemak instalatzen eta konfiguratzen parte hartu du.

c) ERP-CRM sistema bat benetako enpresa kasu baten eskakizunetarako moldatzeko prozesua baloratu eta aztertu du.

d) ERP-CRM sistemetan biltegiratutako informazioa kudeatzen esku hartu du, haren osotasuna bermatuta.

e) ERP-CRM sistema baterako osagai pertsonalizatuak garatzen lagundu du, sistemak emandako programazio-lengoaia erabiliz.

Lanbide modulu honek lagundu egiten du titulu honetako gaitasunak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereizgarriak garatzen.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitateetan

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Sistema informatikoak.

Kodea: 0483.

Iraupena: 200 ordu.

Prestakuntza unitatea: Sistema mikroinformatikoak ustiatzea: sistema eragileak instalatzea.

Kodea: 0483 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Sistema mikroinformatikoak ustiatzea:

-Sistema informatiko baten osagaiak hardware mailan: mahai gainekoa eta eramangarriak.

-Periferikoak instalatu eta konfiguratzea.

-Sare informatikoak: oinarrizko kontzeptuak eta instalazioa.

Sistema eragileak instalatzea:

-Sistema eragile libreak eta jabedunak instalatzea.

-Makina birtualak. Makina birtualak proba ingurune gisa instalatzea eta kudeatzea.

-Sistema eragile libreak eta jabedunak instalatzea makina birtualetan.

Prestakuntza unitatea: Helburu orokorreko aplikazio informatikoak ustiatzea: sistema informatikoen administrazioa eta segurtasuna.

Kodea: 0483 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Helburu orokorreko aplikazio informatikoak ustiatzea:

-Bulegotikako tresnak.

-Interneteko tresnak.

-Sistema mantentzeko helburu orokorreko utilitateak.

Informazioa kudeatzea:

-Fitxategi-sistemak komando eta ingurune grafikoetan kudeatzea.

-Gailuak muntatu eta desmuntatzea sistema eragileetan.

-Diskoak administratzeko tresnak.

Sistema eragileak konfiguratzea:

-Erabiltzaile eta talde lokalak konfiguratzea eta pasahitzak kudeatzea.

-Baimen eta direktiba lokalak.

-Zerbitzuak eta prozesuak kontrolatzea eta kudeatzea.

Prestakuntza unitatea: Sareko sistema informatikoak konektatzea makina errealetan.

Kodea: 0483 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Sareko sistema mikroinformatikoak ustiatzea:

-Sareen ezaugarriak. Alde onak eta txarrak.

-Sare motak. Sare lokalak eta hedadura zabaleko sareak.

-Transmisio bideak. Sare kableatuak eta WIFI sareak.

Sareko sistemak konektatzea:

-TCP/IP protokoloa konfiguratzea eta sarea konfiguratzeko fitxategiak.

-Sare moldagailuak konfiguratzea sistema eragile libreetan eta jabedunetan.

-Sareen interkonexioa: sare moldagailuak eta interkonexioko gailuak.

Sare baten baliabideak kudeatzea:

-Segurtasuna erabiltzaile mailan eta ekipamendu mailan.

-Fitxategi-zerbitzariak, inprimatze-zerbitzariak eta aplikazio-zerbitzariak.

-Suebakiak eta intrusioa hautemateko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Makina birtualak sistema mikroinformatikoen ustiapenean.

Kodea: 0483 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Sistema eragileak sareko inguruneetan instalatzea makina birtualetan:

-Makina birtualak. Makina birtualak proba ingurune gisa instalatzea eta kudeatzea.

-Sistema eragile libreak eta jabedunak instalatu aurreko oharrak.

-Sistema eragile libreak eta jabedunak instalatzea makina birtualetan.

Sareko sistemak konektatzea makina birtualen artean:

-TCP/IP protokoloa konfiguratzea eta sarea konfiguratzeko fitxategiak.

-Sare moldagailuak konfiguratzea sistema eragile libreetan eta jabedunetan.

-areen interkonexioa: sare moldagailuak eta interkonexioko gailuak.

Lanbide modulua: Datu-baseak.

Kodea: 0484.

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: Informazioa biltegiratzeko oinarriak.

Kodea: 0484 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Informazioa biltegiratzea. Fitxategiak:

-Fitxategiak (sekuentziala, indexatua, alderantzikatua) antolatzea.

-Fitxategien atzipena (sekuentziala, zuzenekoa).

Informazioa biltegiratzea. Datu-baseak:

-Kontzeptuak, erabilerak eta motak.

-Datu-baseen sistema kudeatzaileak.

-Datu-base zentralizatuak eta banatuak.

Prestakuntza unitatea: Datu-base erlazionalak aztertzea eta diseinatzea.

Kodea: 0484 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Datu-base erlazionalak:

-Terminologia.

-Datu motak.

-Gako nagusiak eta inorenak.

Datu-baseak aztertzea eta diseinatzea:

-Entitate/erlazio modeloa.

-Modelo erlazionala.

-Normalizazioa.

Prestakuntza unitatea: Datuak manipulatzeko lengoaia eta datuak definitzeko lengoaia datu-base erlazionaletan.

Kodea: 0484 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Datuak manipulatzeko lengoaia:

-Hautaketa kontsultak.

-Eguneratzeko kontsultak.

-Txertatzeko kontsultak.

-Datuak ezabatzeko kontsultak.

Datuak definitzeko lengoaia:

-Taulak sortzeko kontsultak.

-Taulak aldatzeko kontsultak.

-Taulak ezabatzeko kontsultak.

Prestakuntza unitatea: Datu-base erlazionalen eta datu-base objektu-erlazionalen programazioa.

Kodea: 0484 - UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Programazio-lengoaiak.

-Sistemaren eta erabiltzailearen aldagaiak.

-Kontrol-egiturak.

-Funtzioak eta biltegiratutako prozedurak.

-Disparadoreak.

-Datu-base objektu-erlazionalak:

-Objektuak, motak. Ezaugarriak.

-Bilduma-datuen motak.

-SELECT sententzia.

-Objektuak txertatzea, aldatzea eta ezabatzea.

Lanbide modulua: Programazioa.

Kodea: 0485.

Iraupena: 260 ordu.

Prestakuntza unitatea: Objektuei zuzendutako programazioaren oinarrizko kontzeptuak.

Kodea: 0485 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Programa informatiko baten elementuak identifikatzea:

-Aldagaiak, konstanteak, iruzkinak, adierazpenak, datu motak.

Objektuak erabiltzea eta klaseak garatzea:

-Ezaugarriak.

-Objektuak instantziatzea eta erabiltzea.

-Eraikitzaileak eta suntsitzaileak, metodoen erabilera.

Prestakuntza unitatea: Datuak biltegiratzeko eta kontrolatzeko egiturak.

Kodea: 0485 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Datuak kontrolatzeko egiturak erabiltzea eta biltegiratzeko egiturak aplikatzea:

-Arrayak (dimentsio bakarrekoak eta multidimentsionalak), karaktere-kateak, zerrendak.. sortzea eta erabiltzea.

-Hautespen-egiturak, errepikatze-egiturak eta jauzi-egiturak.

Prestakuntza unitatea: Datuen sarrera eta irteerako egiturak.

Kodea: 0485 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Informazioa irakurtzea eta idaztea:

-Fluxu motak.

-Fluxuak erabiltzea.

-Datuak teklatutik sartzea eta pantailara irtetea.

-Fitxategiak sortzea, ezabatzea, irekitzea eta ixtea, interfazeak.

Prestakuntza unitatea: Klaseen programazio aurreratua.

Kodea: 0485 - UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Klaseen erabilera aurreratua:

-Konposizioa, gainidaztea, ondoretasuna.

-Superklaseak.

-Metodo abstraktuak.

Prestakuntza unitatea: Datu-baseen programazioa eta kudeaketa.

Kodea: 0485 - UF05 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Objektuen iraunkortasuna mantentzea:

-Datu-base baten ezaugarriak eta sorrera.

-Datu-base bat kontsultatzeko mekanismoak eta lengoaiak.

-Informazioa berreskuratzea, aldatzea eta ezabatzea.

Datu-base erlazionalak kudeatzea:

-Konexioak ezartzea.

-Informazioa berreskuratzea eta mantentzea.

-Datu-baseen gaineko kontsultak egitea.

Lanbide modulua: Marka-lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak.

Kodea: 0373.

Iraupena: 120 ordu.

Prestakuntza unitatea: XML lengoaia.

Kodea: 0373 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Marka-lengoaien ezaugarriak ezagutzea:

-Marka-lengoaiak.

-XML: egitura eta sintaxia.

-Izenen lekuak erabiltzea XML formatuan.

-Ongi eraturiko XML dokumentuak egitea.

Marka-lengoaiak erabiltzea web inguruneetan:

-HTMLko etiketak eta atributuak identifikatzea.

-XHTML XHTM: HTMLrekin dituen sintaxi eta egitura arloko ezberdintasunak.

-Bezero-zerbitzarien gidoi-lengoaien oinarriak.

-Web diseinurako tresnak.

-Estilo-orriak.

Eskemak eta hiztegiak zehaztea XML formatuan:

-Ongi eratu eta baliozkoturiko XML dokumentuak.

-XML dokumentuak definitzeko metodoak erabiltzea. DTD. XSML Schema.

Prestakuntza unitatea: XML aplikatzeko eremuak.

Kodea: 0373 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Informazioa biltegiratzea:

-Informazioa biltegiratzeko sistemak.

-XML dokumentuetan informazioa bilatzeko teknikak. XPath.

-Kontsulta- eta erabilera-lengoaiak. XQuery.

Marka-lengoaiak aplikatzea edukien sindikazioari:

-Edukien sindikazioa: ezaugarriak.

-Edukien kanalak sortzeko teknologiak.

-Eransketa. Eranskailu motak.

XML dokumentuen bihurketa eta egokitzapena:

-XML dokumentuak bihurtzeko teknikak.

-Txantiloiak erabiltzea.

-Dokumentazioa lantzea.

Enpresa-kudeaketako sistemak:

-Instalazioa.

-Bulegotikako aplikazioen bidez gehitzea.

-Informazioa ateratzea.

Lanbide modulua: Garapen-inguruneak.

Kodea: 0487.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Garapen-inguruneak instalatzea eta erabiltzea.

Kodea: 0487 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Aplikazio baten garapenaren faseak: analisia, diseinua, kodetzea, probak, dokumentazioa, ustiapena eta mantentzea, besteak beste.

-Garapen-ingurune baten funtzioak eta instalazioa.

-Garapen-ingurune baten oinarrizko erabilera.

Prestakuntza unitatea: Softwarearen probak eta optimizazioa.

Kodea: 0487 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Probak diseinatzea eta planifikatzea.

-Proba motak.

-Errefaktorizazioa eta ohikoenak diren errefaktorizazio-ereduak.

-Laguntzeko tresnak.

Prestakuntza unitatea: Softwarea aztertzea eta diseinatzea.

Kodea: 0487 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Klaseak, objektuak eta erlazioak.

-Klase-diagramak.

-Portaera-diagramak:

-Erabilera-kasuen diagramak.

-Sekuentzia-diagramak.

-Lankidetza-diagramak.

-Jarduera- eta egoera-diagramak.

-Bestelako diagrama motak.

-Case tresnak.

Lanbide modulua: Ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko "Ingelesa I" lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena.

Kodea: 0494.

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Enpresa ekimena: negozio-ideiak.

Kodea: 0494 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak aplikazio informatikoen garapenaren arloko jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, aplikazio informatikoen garapenaren sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-"Enpresaburua" kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Enpresa plana: negozio-ideia aplikazio informatikoen garapenaren esparruan.

-Aplikazio informatikoen garapenaren sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Aplikazio informatikoen garapenaren sektoreko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketin plana.

Prestakuntza unitatea: Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0494 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Aplikazio informatikoen garapeneko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-"Kontabilitatea" kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Prestakuntza unitatea: Enpresa abian jartzea

Kodea: 0494 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak, eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Aplikazio informatikoen garapenaren sektoreko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Lanbide modulua: Datu-atzipena.

Kodea: 0486.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Fitxategiak eta datu-atzipena konektoreen bitartez.

Kodea: 0486 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Fitxategiak maneiatzea:

-Fitxategiak eta direktorioak kudeatzeko eragiketei lotutako klaseak: sortzea, ezabatzea, kopiatzea, mugitzea eta abar.

Konektoreak maneiatzea:

-Datu-baseen kudeatzaileak erabiltzea.

-Datu-baseak atzitzeko protokoloak. Konektoreak.

Prestakuntza unitatea: Datu-baseen atzipena eta datu-atzipeneko osagaien programazioa

Kodea: 0486 - UF02 (NA)

Iraupena: 40 ordu

Datu-base objektu-erlazionalak eta objektuei zuzendutakoak:

-Datu-base objektu-erlazionalen ezaugarriak.

-Objektuei zuzendutako datu-baseen ezaugarriak.

Datu-atzipeneko osagaien programazioa:

-"Osagaia" kontzeptua; ezaugarriak.

-Osagaiak txertatzea eta erabiltzea.

Prestakuntza unitatea: ORM mapaketa-tresnak eta XML datu-baseak.

Kodea: 0486 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Mapaketa objektu-erlazionaleko (ORM) tresnak:

-"Mapaketa objektu-erlazionala" kontzeptua.

-ORMko tresnen ezaugarriak. Gehien erabiltzen diren ORMko tresnak.

-ORMko tresna bat instalatzea eta konfiguratzea.

XML datu-baseak:

-Jatorrizko XML datu-baseak:

-Datu-baseen kudeatzailea instalatzea eta konfiguratzea.

-Dokumentuak eranstea, aldatzea eta ezabatzea; klaseak eta metodoak.

Lanbide modulua: Interfazeen garapena.

Kodea: 0488.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ikus-editoreak dituzten interfazeak sortzea, usagarritasun irizpideak erabiliz.

Kodea: 0488 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Erabiltzaile-interfazeak sortzea ikus-editoreen bitartez:

-Osagaien liburutegiak. Ezaugarriak eta aplikazio-esparrua.

-Ekintza eta gertaeren elkarketa.

Usagarritasuna:

-"Pertsonaren eta ordenagailuaren arteko elkarrekintza" kontzeptuaren hastapena.

-Usagarritasuna. Ezaugarriak, atributuak. Neurriak.

-Aplikazioen usagarritasun neurria; neurri motak.

-Erabiltzaile-interfazearen egitura, itxura eta elementu elkarreragileak diseinatzeko jarraibideak.

Prestakuntza unitatea: XML editoreekin interfazeak sortzea eta txostenak prestatzea.

Kodea: 0488 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

XML dokumentuak abiapuntu izanik interfazeak sortzea:

-Interfazeak deskribatzeko lengoaiak, XML formatuan oinarritutakoak.

-Elementuak, etiketak, atributuak eta balioak. Kontrolak eta gertaerak.

-Kodea sortzea hainbat plataformatarako.

Txostenak egitea:

-Aplikazioan txertatutako eta txertatu gabeko txostenak.

-Datuak iragaztea. Kontaketa eta guztizkoak.

-Datu-iturburuekiko konexioa. Kontsultak egitea.

Prestakuntza unitatea: Ikus-osagaiak sortzea, dokumentazioa eta banaketa.

Kodea: 0488 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Ikus-osagaiak sortzea:

-"Osagaia" kontzeptua; ezaugarriak.

-Propietateak eta atributuak. Gertaerak.

-Ikus-osagaiak garatzeko tresnak.

Aplikazioen dokumentazioa:

-Laguntzak sortzeko tresnak.

-Erreferentziazko gidak eta instalazio-, konfigurazio- eta administrazio-eskuliburuak.

Aplikazioen banaketa eta probak egitea:

-Aplikazio baten osagaiak. Paketatzea.

-Instalazio-paketeak sortzeko tresnak. Morroiak.

-Baliabideen eta segurtasunaren erabilera-probak.

Lanbide modulua: Multimedia-programazioa eta gailu mugikorrak.

Kodea: 0489.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Gailu mugikorretarako aplikazioak programatzea.

Kodea: 0489 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Garatu beharreko aplikazio motak.

-Sistema eragileak eta garapen-plataformak.

-Gailu mota bakoitzaren edukierak eta ezaugarriak.

-Arakatzaileen lengoaiak.

-Konektagarritasuneko mugak.

Prestakuntza unitatea: Txertatutako multimedia-liburutegiak erabiltzea.

Kodea: 0489 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-APIren arkitektura.

-Klaseak.

Prestakuntza unitatea: 2Dko eta 3Dko jokoak garatzea.

Kodea: 0489 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Jokoaren ikuskera: jokoa osatuko duten aldeak zehaztea.

-Ingurunea hautatzea: joko-motorra, lengoaia.

-Diseinua.

-Jokoak garatzeko teknologiak.

Lanbide modulua: Zerbitzu eta prozesuen programazioa.

Kodea: 0490.

Iraupena: 40 ordu.

Prestakuntza unitatea: Programazio konkurrentea eta sarekoa (socketak).

Kodea: 0490 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Programazio konkurrentearen printzipioak:

-Prozesu anitza.

-Hari anitza.

Sareko komunikazioen programazioaren printzipioak:

-Socketak.

-Bezero/zerbitzari aplikazio txikien programazioa.

Prestakuntza unitatea: Programazio segurua eta protokoloak komunikazioan.

Kodea: 0490 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Komunikazio-protokoloak aplikazio mailan.

-Objektuei zuzendutako programazioa. Bezero/zerbitzari aplikazioen garapena.

-Aldi bereko komunikazioak inplementatzea.

-Kriptografia. Protokolo kriptografikoak.

-Komunikazio seguruak dituzten aplikazioen garapena.

Lanbide modulua: Enpresa-kudeaketako sistemak.

Kodea: 0491.

Iraupena: 110 ordu.

Prestakuntza unitatea: ERP-CRM sistemen hitzaurrea eta instalazioa.

Kodea: 0491 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-ERP-CRMrako sistema eragileak.

-ERP-CRMrako datu-baseen sistema kudeatzaileak.

-ERP sistemak.

-CRM sistemak.

-ERP-CRMrako Data Warehouse sistemak.

Prestakuntza unitatea: ERP-CRM sistemak administratzea.

Kodea: 0491 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Sistema eragilea ERP-CRM sistemetan administratzea.

-Datu-baseen sistema kudeatzailea ERP-CRM sistemetan administratzea.

Prestakuntza unitatea: ERP-CRM sistemetako garapena

Kodea: 0491 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-ERP-CRM sistemetako mantentze-lanak kudeatzea.

-Data Warehouse sistemetako mantentze-lanak kudeatzea.

-Osagaiak garraiatzea garapen-inguruneen artean, ERP-CRM eta Data Warehouse sistemetan probatzea eta ustiatzea.

-ERP-CRM eta Data Warehouse sistemetan datuak ateratzeko prozesuak.

-Segurtasuna.

Lanbide modulua: Web garapena.

Kodea: NA12.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Web programazioa bezeroaren aldean.

Kodea: NA12 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Bezeroaren aldeko web garapenaren hastapenak:

-Arakatzaileak eta garapen-utilitate integratuak.

-Bezeroaren inguruneko programazio-lengoaiaren oinarriak.

Web programazio aurreratua bezeroaren aldean: DOM eta AJAX:

-DOM: dokumentuaren modeloaren kudeaketa.

-DOMaren kudeaketa-liburutegien hastapenak.

-AJAX: zerbitzarirako sarbide asinkronoa.

-Eskaera asinkronoen kudeaketa-liburutegien hastapenak.

Prestakuntza unitatea: Aplikazioen garapena web zerbitzarietan.

Kodea: NA12 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Zerbitzariaren aldeko web garapenaren hastapenak.

-Web zerbitzariko programazio-lengoaiaren oinarriak.

-Aldagaiak webguneen artean pasatzea.

-Datu-baseen atzipena.

Lanbide modulua: Ingelesa II.

Kodea: NA02.

Iraupena: 40 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko "Ingelesa II" lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Kodea: 0493.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0493 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko loturaren balorazioa.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun eta ingurumen baldintzei, baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikak aplikatzeari buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0493 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikatu behar den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak zehaztea: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken ebazpena.

Kodea: 0493 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.

-Tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Lana bilatzeko teknikak eta erremintak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde-lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

4. ERANSKINA

5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

5. ERANSKINA

6. ERANSKINA

IRAKASLEAK

IRAKASLEAK

7. ERANSKINA

LEKUAK

LEKUAK

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web