(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

206/2011 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 14KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN ERAIKUNTZA PROIEKTUETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENANota de Vigencia

BON N.º 211 - 24/10/2011



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  7. ERANSKINA. LEKUAK


Atariko

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute Lanbide Heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza-sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Foru dekretu honen bitartez, Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hori idazteko kontuan hartu dira herri administrazioen ekimen arauemaileei aplikatu beharreko araupeketa oneko printzipioak eta Ekonomia iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legearen I. tituluaren I. kapituluan araututako gainerako tresnak, araudien kalitatea hobe dadin. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen maiatzaren 20ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek apirilaren 16ko 690/2010 Errege Dekretua garatzen du, Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza-sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2. Arau multzo honetan, ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen dutenak: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila, eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek, alegia, Eraikuntza proiektuak irudikatzea, urriaren 27ko 1228/2006 Errege Dekretuak arautzen duena; Eraikuntza-proiektuak eta -obrak kontrolatzea, uztailaren 2ko 872/2007 Errege Dekretuak arautzen duena; eta uztailaren 2ko 872/2007 Errege Dekretuak arautzen duen Jasotzeak eta zuinketak eta abenduaren 14ko 1698/2007 Errege Dekretuak arautzen duen Eraikinen energia-eraginkortasuna osatu gabeko kualifikazioak, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortzen ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, Nafarroarako elementu bereizgarriekin, tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3. 4. artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopura (ECTS). Lehenengoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugigarritasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atala. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntzako jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4. Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek, prestakuntza eskaintza arruntetan irakaskuntza-ikaskuntzako jardueren antolaketa errazteaz gainera, bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5. Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioko gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6. Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, izan ere heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakasleku eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko irailaren 14ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Eraikuntza eta Obra Zibilak lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Eraikuntza proiektuak.

b) Maila: 3-Goi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Eraikuntza eta Obra Zibilak.

e) Europako erreferentea: HNSN-5b (hezkuntzaren nazioarteko sailkapen normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio-sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta haren prospektiba ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Eraikuntza Proiektuetako heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatu dira, maiatzaren 20ko 690/2010 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharreko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukiek modulu horretako eduki guztiak bildu behar dituzte.

4. Prestakuntza unitateen ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bereko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen badira.

6. artikulua . Zikloan sartzeko bideak.

1. Foru dekretu honetan arautzen den hezkuntza zikloan sartzeko, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

2. Zientziak eta Teknologia modalitateko eta Arte modalitateko batxilergoa ikasi duten ikasleek lehentasuna izanen dute heziketa ziklo honetan sartzeko, maiatzaren 20ko 690/2010 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarri bezala.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

3. Maiatzaren 20ko 690/2010 Errege Dekretuaren 14.3 artikuluaren arabera, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banatuak.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren (haren curriculuma ekainaren 14ko 221/1999 Foru Dekretuan arautu da) babesean Eraikuntza Proiektuen Garapeneko eta Aplikazioko goi mailako teknikari tituluan ezarritako lanbide moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean (haren egitura eta curriculuma foru dekretu honetan arautu da) Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak foru dekretu honen 4. eranskinean ageri dira.

2. Lanbide moduluen beste lanbide modulu, gaitasun unitate, Batxilergoko ikasgai eta goi mailako hezkuntzako ikasketekin dituen baliozkotzeei eta salbuespenei dagokienez, maiatzaren 20ko 690/2010 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoari eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan agindutakoari helduko zaie.

9. artikulua . Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie, bidezkoa denaren arabera. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez aurrekoen baliokideak diren titulazioak, irakasleen espezialitate desberdinetarako, foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira.

3. Eskatzen diren titulazioak eta titulua osatzen duten lanbide moduluak emateko bete behar diren gainerako baldintzak, ikastetxe pribatuetako edo hezkuntzakoak ez diren administrazioen zentro publikoetako irakasleentzat, foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute, haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatzen ahal izateko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzako den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Irakaslekuetan altzari, ekipamendu eta lanerako tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Irakaslekuetan erabiltzen diren makina eta ekipamenduetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Hainbat ikasle taldek erabiltzen ahalko ditu irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituraz bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamendu, makina, eta abarrekoek ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko dute. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntza-emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen bilakaerak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Lehen Xedapen Gehigarria. Tituluaren baliokidetasunak.

1. Maiatzaren 20ko 690/2010 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikari tituluak, zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen baita, eta jarraian aipatzen diren tituluek ondorio akademiko eta profesional berak sortuko dituzte:

a) Eraikin eta Obretako teknikari espezialista, Delineazio arloa.

b) Eraikinetako eta Hirigintzako Delineatzaileko teknikari espezialista, Delineazio arloa.

c) Barnekoen Diseinuko teknikari espezialista, Delineazio arloa.

2. Halaber, ekainaren 14ko 221/1999 Foru Dekretuan araututa dagoen Eraikuntza Proiektuen Garapeneko eta Aplikazioko goi mailako teknikari tituluak foru dekretu honetan curriculuma arautzen zaion Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikari tituluak bezalako ondorio akademiko eta profesionalak izanen ditu.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Beste lanbide trebakuntza batzuk.

1. Lanerako prestakuntza eta orientazioko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu. Gaitasun unitateei lotuta dauden moduluetan modu integratuan ageri da eraikuntzaren arloko laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko mailari dagozkion 60 orduak osatzeko prebentzioaren arloko prestakuntza gehigarria, maiatzaren 20ko 690/2010 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 3. atalean ezarrita dagoenaren arabera.

2. Foru dekretu honetan ezarrita dagoen prestakuntzak, gaitasun unitateei lotuta dauden moduluak kontuan hartuta, eta modu integratuan, laneko arriskuen prebentzioaren arloko berariazko prestakuntza estaltzen du, baita arlo horretan Eraikuntzako Lanbide Txartela lortzeko eska daitezkeen betekizunak ere, Eraikuntza Sektorearen Hitzarmen Kolektibo Orokorrean ezarrita dauden zehaztapenen arabera, maiatzaren 20ko 690/2010 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 4. atalean ezarrita dagoenarekin bat.

3. Foru dekretu honetako lanbide moduluen multzoan ezarrita dagoen prestakuntzak azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuan aipatzen den delineatzaile lanbidean aritzeko eskatzen den kualifikazioa bermatzen du. Errege Dekretu horren bidez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2005eko irailaren 7ko 2005/36/EE Zuzentaraua eta Kontseiluaren 2006ko azaroaren 20ko 2006/100/EE Zuzentaraua, biak lanbide kualifikazioak onartzeari buruzkoak, Espainiako antolamendu juridikoan sartu zituen.

Xedapen Iragankor Bakarra. Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Ekainaren 14ko 221/1999 Foru Dekretuan ezarritako Eraikuntza Proiektuen Garapeneko eta Aplikazioko goi mailako teknikari tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

1. Indarrik gabe utzi da ekainaren 14ko 221/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Eraikuntza Proiektuen Garapeneko eta Aplikazioko goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehena. Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2011-2012 ikasturtean ezarriko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazio eta, hala badagokio, gaitasun unitateetatik titulu honetan biltzen direnen zerrenda.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorra honetan datza: eraikuntza-proiektuen dokumentazio teknikoa prestatzea, obra-zuinketak egitea eta dokumentuen kontrola kudeatzea, burutzapenerako, indarrean dagoen araudia, eta kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumenaren arloan ezarritako baldintzak errespetatuz.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

EOC201-3: Eraikuntza-proiektuak irudikatzea, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0638-3: Eraikuntzako irudikapenak egitea.

-UC0639-3: Eraikuntza-proiektuen garapenak egin eta ikuskatzea.

-UC0640-3: Eraikinen instalazioak irudikatzea.

EOC 273-3: Eraikuntza-proiektuak eta -obrak kontrolatzea, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0874-3: Eraikuntzan plangintzaren jarraipena egitea.

-UC0875-3: Eraikuntza-kostuen kontrola prozesatzea.

-UC0876-3: Eraikuntza-proiektuen dokumentazio-sistemak kudeatzea.

Osatu gabeko lanbide kualifikazioak:

EOC274-3: Jasotzeak eta zuinketak, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0879-3: Proiektuen zuinketak egitea.

ENA358-3: Eraikinen Energia-Eragimena, ondoko gaitasun-unitate hau biltzen duena:

-UC1195-3: Eraikinen energia-ziurtapenaren prozesuan laguntzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Eraikuntza proiektuen garapenean esku hartzea, eta horretarako beharrezkoa den informazioa jaso eta aztertzea eta konponbideak proposatzea.

2) Eraikuntza proiektuen dokumentazio idatzia idazten esku hartzea. Horretarako memoriak, baldintza-agiriak, neurketak, aurrekontuak eta eskatzen diren gainerako azterlanak egitea, aplikazio informatikoak erabiliz.

3) Eraikuntza proiektuen dokumentazio grafikoa egitea, proiektu horiek definitzeko beharrezkoak diren planoak irudikatuz. Horretarako ordenagailuz lagundutako diseinuko aplikazio informatikoak erabiltzea.

4) Eraikinetako iturgintza, saneamendu, girotze, aireztapen eta telekomunikazio instalazioen eta instalazio berezien osagaiak aurretiaz dimentsionatzea eta, bidezkoa bada, arduradun fakultatiboaren jarraibideei kasu eginez dimentsionatzea, ezarritako kalkulu-prozedurak aplikatuta eta emaitzak interpretatuta.

5) Eraikuntza-egituren elementuak aurretiaz dimentsionatzea, eta bidezkoa bada, elementu horiek definitzen laguntzea. Horretarako, aplikazio informatikoak erabiltzea, arduradun fakultatiboaren jarraibideei kasu eginez.

6) 2Dko eta 3Dko ereduak, planoak eta aurkezpenak egitea, eraikuntza proiektuak errazago bistaratu eta ulertzeko.

7) Eraikuntza proiektuen eta obren dokumentazioa kudeatzea. Horretarako, dokumentazioa erreproduzitu eta antolatzea, ezarritako kalitate-irizpideak aplikatuta.

8) Eskaintzak eskatu eta alderatzea. Horretarako, hornitzaileei, kontratistei edo azpikontratistei zuzendutako informazioa eskuratzea eta haiengandik jasotako informazioa ebaluatu eta homogeneizatzea.

9) Proiektuak eta obrak baloratzea, eta aurrekontuak sortzea, kapituluen eta kontu-sailen eta/edo jasotako eskaintzen inguruko informazioaren arabera.

10) Planak eta programak egitea. Horretarako errendimenduari buruzko oinarrizko kalkuluak egitea, proiektua idazteko faseetan, kontratazio prozesuan eta eraikuntza obren burutze fasean kontrola egin ahal izateko.

11) Plana/programa eta kostuak lanen benetako aurrerabidera egokitzea, planaren/programaren aldizkako jarraipenetik eta aldaketen edo ezustekoen ondorioz sortutako beharretatik abiatuta.

12) Obren ziurtagiriak egitea. Horretarako, balioetsitako erlazioak onetsitako neurketei doitzea, ziurtagiriak egin eta fakturatzeko.

13) Proiektatutako edo eraikitako eraikinen energia-kalifikazioan esku hartzea. Horretarako, ziurtapen prozesuan laguntzea, tresna eta programa informatiko homologatuak erabiliz.

14) Segurtasun eta osasuneko planak, eta eraikuntza eta eraispen lanetako hondakinak kudeatzekoak egitea, proiektuaren dokumentazioa erabiliz, eta araudia betetzen dela bermatuz.

15) Bidezko baimenak lortzea, eta horretarako, administrazio-izapideak egitea proiektuari eta/edo eraikuntza obrak burutzeari buruz.

16) Puntuen, lerrokaduren eta kota altimetrikoen zuinketak egitea, eta horretarako, neurgailu topografikoak kokatu eta maneiatzea.

17) Lanaren eta norberaren egoera berrietara egokitzea, eta horretarako, norberaren lanbide inguruneari dagozkion ezagutza zientifiko, tekniko eta teknologikoak eguneratuta edukitzea, prestakuntza eta bizitzan zehar eskura dauden ikaskuntza-baliabideak kudeatzea, eta informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzea.

18) Egoerak, arazoak edo gorabeherak ebaztea, eta horretarako ekimena eta autonomia baliatzea bere gaitasunaren eremuan, sormena eta berritzeko eta hobetzeko gogoa erakutsiz, bai norberaren lanean, bai taldeko kideen lanean.

19) Lan-taldeak antolatu eta koordinatzea, lanaren garapena gainbegiratzea, arduraz, harreman errazak mantenduz eta lidergoa norberaren gain hartuz, eta egon daitezkeen taldeko gatazketan konponbideak emanez.

20) Lankideekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea. Horretarako komunikazio bide eraginkorrak erabiltzea, informazio edo ezagutza egokiak transmititzea, eta bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatzea.

21) Norberaren lana zein taldearena egitean ingurune seguruak sortzea. Horretarako, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea, araudiak ezartzen duenaren eta enpresaren helburuen arabera.

22) Produkzio-prozesuen edo zerbitzuak emateko prozesuen barnean dauden lanbide jardueretan kalitatearen kudeaketari, irisgarritasun unibertsalari eta guztientzako diseinuari erantzuteko prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea.

23) Enpresa txiki baten sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide jardueran ekimena izatea, gizarte erantzukizun senarekin.

24) Norberaren eskubideak baliatzea eta lanbide jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea, indarreko legedian ezarrita dagoenaren arabera, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean modu aktiboan parte hartzea.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Lanbide profil hau duten pertsonek soldatapeko langile edo langile autonomo gisa dihardute, arkitektura- eta ingeniaritza-estudioetan, delineaziokoetan, aholkularitza-enpresetan, higiezinen enpresa sustatzaileetan, eraikuntza-enpresetan eta administrazio publikoetan. Beren jarduera araututa dago.

Hauexek dira jarduera eta lanpostu aipagarrienak:

-Eraikuntzako delineatzaile proiektugilea.

-Eraikuntzako delineatzailea.

-Instalazioetako delineatzailea.

-Eraikuntzako maketagilea.

-Bulego teknikoko buruaren laguntzailea.

-Planifikatzailearen laguntzailea.

-Kostu-kontroleko teknikariaren laguntzailea.

-Dokumentu-kontroleko teknikaria.

-Zuinketetako espezialista.

-Eraikinen energia-ziurtapeneko prozesuetako laguntzailea.

-Fluidoak banatzeko sareen eta sistemen delineatzaile proiektugilea.

b) Nafarroako lurralde ingurunea.

Eraikuntza sektore garrantzitsua da Nafarroako ekonomian, baina lehiakorragoa izan behar du, bertako langileen segurtasuna areagotu behar du, eta ingurumenaren iraunkortasunerantz hartu behar du bidea.

Duela gutxi, Nafarroako Gobernuak, hainbat gizarte eragile garrantzitsurekin batera, Moderna izeneko plana abian jarri du, Nafarroarako garapen ekonomikoko eredu berria.

Epe ertain eta luzeko Eskualdeko Plan Estrategiko honetan, indartu beharreko sektore nagusietako bat da eraikuntza iraunkorra. Sektore horretarako planteatzen den helburua, 2030. urterako, berariazko esparru batzuetan erreferente nazionala zein nazioartekoa izatea da, eta horretarako, ekintza batzuk ezarriko dira, epe ertain eta luzerako. Horien artean hauek nabarmentzen dira:

-Lehiaketa eta lizitazio publikoetan, iraunkortasun irizpideen oinarrian lortzen diren azken prestazioak jartzea (eta ez soilik eraikuntza-prozesuak edo erabilitako materialen eta produktuen ezaugarriak), irizpide horien barnean hartzen dituzten proiektuak lehenestea eta obran bete daitezela behar bezala kontrolatzea.

-Hirigintzako plangintza politiketan iraunkortasun irizpideak txertatzea, arlo horretan aitzindariak diren munduko eskualdeen antzera.

-Sektoreko eragile batzuek zein besteek abalatutako ingurumen arloko ziurtapen eta balioespen tresnak ezartzea, eta tresna horiek bete daitezela behar bezala kontrolatzea.

-Etxebizitza iraunkorren erabiltzaile izan daitezkeenei zein azken erabiltzaileei zuzendutako kanpainak egitea, etxebizitza horien erabileran ohitura egokiak har ditzaten.

Hori lortzeko, eraikuntza iraunkorrarekin zerikusia duten negozio-aukerak antzeman beharko dira, eraikuntza itzulgarrirako (dekonstrukzioa) mihiztatze-sistemen, eraikuntza industrializatuaren, domotikaren, inmotikaren eta urbotikaren inguruan, baita industria- eta egoitza-eraikinen mantentze-lanen inguruan ere.

Planteatu diren eta eraikuntza sektorean onura ekarriko duten beste helburu edo ekintza batzuk honako hauek dira: energiari dagokionez eraginkorrak (adibidez, fatxadetan elementu energetikoak jartzeko, ibilgailu elektrikoak birkargatzeko aukera emanen duten eraikinak eraikitzeko, eraikinen birgaitze osoko programak garatzeko, etab.) izanen diren proiektuak garatzeko energia berriztagarrien sektorearekin dagoen elkarlana areagotzea, edo mota guztietako lankidetza proiektuak egituratzea (lehendik dauden prozesuak optimizatzeko, produktuen eta prozesuaren I+G+B-rako, eraikuntza industrializatuaren/modularraren/aurrefabrikatuaren inguruan eraikuntzako soluzio berriak esperimentatzeko, hondakinetatik edo birziklapenetik datozen materialak lortzeko, etab.).

c) Prospektiba.

Titulu honen curriculuma garatzean, sektorearen bilakaerarekin eta langileen kualifikazioarekin zerikusia duten honako gogoeta hauek hartuko dira kontuan:

a) Eraikuntza enpresen lehiakortasuna, orokorrean, eta obra berrien eraikuntzan edo eraikinen birgaitzean aritzen diren enpresena, bereziki, gero eta gehiago enpresa horiek bezeroen beharrizanak betetzeko duten ahalmenari lotuta egonen da, produktuaren eta eskaintzen den zerbitzuaren ezaugarriei dagokienez.

b) Sektorean aplikatzen diren araudiek kalitatea eraikuntza-prozesuaren fase guzti-guztietan ager dadila eskatuko dute, diseinuari, produktu eta materialen kalitate-konpromisoari, burutzapen prozesuei zein obren bermeei dagokienez.

c) Laneko segurtasuna eta osasuna garrantzi handiko gaia izanen da eraikuntzaren sektorean, eta lehentasunezko helburua ezbehar tasa handiak murriztea da. Horretarako, sektorearen berrikuntzak eta teknifikazioak sorrarazten dituzten aldaketei etengabe egokituko zaien prestakuntza erabiliko da.

d) Europar Batasunaren zuzentarauek eraikuntzaren bilakaera ingurumenaren narriadura saihestuko duen garapen iraunkorreko eredu batera bideratuko dute. Eraikuntza prozesuetan esku hartzen duten produktu guztiek bete behar dituzten eskakizun guztiak markatuko dira, baita egindako obren ingurumen eragina murrizteko bete behar diren baldintzak eta sortutako hondakinen kudeaketa egokia ere.

e) Sektoreko berrikuntzari esker, material berriak garatzen ahalko dira, burutzapen prozesuen automatizazioa areagotuko da eta obran bertan produzitu beharra gutxituko da. Horrela, aurrefabrikatuak gero eta gehiago erabiliko dira.

f) Eraikinen berrikuntza eraikin adimentsuak eraikitzera bideratuko da. Eraikin horietan, instalazioek gero eta garrantzi handiagoa hartuko dute, etxebizitzen erabiltzaileen erosotasuna hobetzeko soluzioak emanen baitituzte.

g) Europar Batasuneko eta Espainiako energia politikek energia berriztagarriak erabiltzeko eta eraikin eta instalazioetan energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriak bultzatuko dituzte.

h) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eraikuntza prozesuen fase guztietan txertatuko dira, proiektutik burutzapenera. Horrela beharrizan zehatzei erantzuna emanen zaie sektorerako berariaz sortutako programa informatiko integratuen bidez (diseinua, kalkulua, plangintza eta kostuen kontrola egiteko programak, besteak beste).

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Informazio teknikoa lortu eta aztertzea, eta irtenbideak proposatzea (datuak hartzea, informazio garrantzitsua interpretatzea eta krokisak egitea), eraikuntza proiektuak garatzen laguntzeko.

b) Memoriak, baldintza-agiriak, neurketak, aurrekontuak eta eskatutako gainerako azterlanak egitea, aplikazio informatikoak erabilita, eraikuntza proiektuak idazten parte hartzeko.

c) Beharrezko planoak diseinatu eta irudikatzea, ordenagailuz lagundutako diseinuko aplikazio informatikoak erabilita, eraikuntza proiektuen dokumentazio grafikoa prestatzeko.

d) Eraikinetako iturgintza, saneamendu, girotze, aireztapen, elektrizitate eta telekomunikazio instalazioen eta instalazio berezien osagaiak interpretatu eta konfiguratzea, ezarritako kalkulu-prozedurak aplikatuta eta instalazio horiek aurretiaz dimentsionatzeko araudia betez.

e) Eraikuntza proiektuen elementuak eta egitura-sistemak aztertu, aurretiaz dimentsionatu eta irudikatzea, ezarritako kalkulu-prozedurak eta araudia aplikatuta, egitura kalkulatu eta zehazten laguntzeko.

f) 2Dko eta 3Dko ereduak, planoak eta konposizioak diseinatu eta egitea, aplikazio informatikoak eta maketagintzako oinarrizko teknikak aplikatuta, eraikuntza proiektuak bistaratu eta sustatzeko aurkezpenak egiteko.

g) Eraikuntza proiektuen eta obren dokumentazio grafikoa eta idatzizkoa kopiatu eta antolatzea, ezarritako kalitate-irizpideak aplikatuta, proiektuen eta obren dokumentazioa kudeatzeko.

h) Hornitzaileei, kontratistei edo azpikontratistei zuzendutako eta haiengandik jasotako dokumentazioa identifikatu, ebaluatu eta homogeneizatzea, eskaintzak eskatu eta alderatzeko.

i) Aurrekontuak kalkulatu eta alderatzea, kapituluen, kontu-sailen eta jasotako eskaintzen inguruko informazioaren arabera neurketak eta kostuak lortzearren, proiektuak eta obrak balioesteko.

j) Eraikuntza proiektu edo obra baten faseak planifikatu eta kontrolatzea, errendimenduari buruzko oinarrizko kalkuluak eginda; proiektua idazteko faseetan, eta obra kontratatu eta gauzatzekoetan planak eta programak egiteko.

k) Plana/programa eta kostuak egiaztatzea, aldizka egindako jarraipenetik eta sortutako beharretatik abiatuta, plana/programa eta kostuak lanen benetako aurrerabidera egokitzeko.

l) Gauzatutako obra-unitateak neurtzea, balioetsitako erlazioak doituta, obra ziurtapenak egiteko.

m) Proiektatutako eta/edo gauzatutako eraikinaren ezaugarriak egiaztatzea, ezarritako kalkulu-prozedurak eta araudia aplikatuta, energia-kalifikazioan laguntzeko.

n) Segurtasunari eta osasunari buruzko informazioa aztertu eta garatzea, ezarritako prozedurak eta araudia aplikatuta, segurtasun eta osasuneko planak, eta hondakinak eta eraispenak kudeatzekoak egiteko.

ñ) Administrazio-izapideak egitea, eskatutako informazioa aztertu eta prestatu ondoren, bidezko baimenak lortzeko.

o) Lurreko eta obrako elementu esanguratsuen kokapena ezartzea, eta neurgailu topografikoak kokatu eta maneiatzea, puntuen, lerrokaduren eta kota altimetrikoen zuinketak egiteko.

p) Sektorearen bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolamendukoarekin eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin lotutako ikaskuntza-aukerak eta baliabideak aztertu eta erabiltzea, eguneratzeko gogoari eusteko, eta lanaren eta norberaren egoera berrietara egokitzeko.

q) Sormena eta berrikuntza-gogoa garatzea, lanaren antolamenduan eta prozesuetan, eta norberaren bizitzan sortzen diren erronkei erantzuteko.

r) Erabakiak oinarrituta hartzea, zerikusia duten aldagaiak aztertuta, hainbat esparrutako jakintzak bilduta, eta horietan erratzeko arriskuak eta aukera onartuta, mota orotako egoerei, arazoei eta gorabeherei aurrea hartu eta horiek ebazteko.

s) Talde-laneko testuinguruetan lidergo, motibazio, gainbegiratze eta komunikazioko teknikak garatzea, lan-taldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko.

t) Komunikazio-estrategiak eta -teknikak aplikatzea, zabaldu beharreko edukietara, helburura eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta, komunikazio-prozesuetan eragingarritasuna ziurtatzeko.

u) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko egoerak ebaluatzea, eta prebentzio-neurri pertsonalak eta kolektiboak proposatu eta aplikatzea, lan prozesuetan aplikatu beharreko araudiaren arabera, ingurune seguruak ziurtatzeko.

v) Irisgarritasun unibertsalari eta guztientzako diseinuari erantzuteko beharrezko lanbide-ekintzak identifikatu eta proposatzea.

w) Ikasteko prozesuan egindako lanetan eta jardueretan kalitate-parametroak identifikatu eta aplikatzea, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura balioesteko, eta kalitate-kudeaketako prozedurak gainbegiratzeko eta hobetzeko gai izateko.

x) Kultura ekintzailearekin, enpresakoarekin eta lanbide-ekimenekoarekin lotutako prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

y) Gizarteko eragile aktiboa den aldetik dituen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lan arlokoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan hartuta.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioaNota de Vigencia

Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Eraikuntza-egiturak.

Kodea: 0562.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Eraikuntza-elementuak aurretiaz dimentsionatzeko kalkuluak egiten ditu, estatika-arazoak ebatzita, eta indarren konposizioa, deskonposizioa, oreka eta momentuak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Indar-sistema baten erresultantearen magnitudea eta norabidea kalkulatu dira.

b) Indar bat emandako bi norabidetan deskonposatu du modu analitikoan eta grafikoan.

c) Planoan sakabanatutako indarren serie baten erresultantea lortu du, poligono zentrala eta funikularra erabilita.

d) Indar paraleloak analitikoki eta grafikoki konposatu eta deskonposatu ditu.

e) Indar sakabanatuak eta paraleloak konposatzeko problemak ebaztean momentu estatikoak aplikatu ditu.

f) Planoan indarren oreka-baldintza orokorrak ezarri ditu.

g) Irudi sinpleen grabitate-zentroaren posizioa identifikatu du.

h) Irudi konposatuetan grabitate-zentroaren posizioa analitikoki eta grafikoki lortu du.

i) Irudi sinpleen inertzia-momentuak identifikatu ditu.

j) Irudi konposatuen inertzia-momentuak identifikatu ditu.

2. Barne-esfortzuen diagramak egiten ditu, eraikuntzako egitura-elementuak aztertu eta kargen ekintzak sorrarazitako eraginak zehaztu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egitura-elementuak eta -sistemak identifikatu ditu: kableak eta mintzak, triangeluarrak, sare-formakoak, laminarrak eta arkupetuak.

b) Oinarrizko egitura baten kargen ibilbide-eskema bat marraztu du.

c) Euskarri eta lotura mota bakoitza zehaztu du.

d) Sistema artikulatuen ezaugarriak antzeman ditu.

e) Sistema artikulatu baten erreakzioak eta esfortzuak kalkulatu ditu.

f) Habeetako karga eta euskarri motak identifikatu ditu.

g) Euskarri sinplea duen habe bati dagokion esfortzu ebakitzailearen eta makurdura-momentuaren balioa lortu du.

h) Euste-hormen oreka estatikorako baldintzak zehaztu ditu.

3. Eraikuntza-egituretarako eraikuntza-irtenbideak proposatzen ditu, haien tipologia erabili beharreko materialaren propietateekin eta obran jartzeko prozesuarekin lotu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hormigoi armatuzko, altzairuzko, zurezko eta fabrikazko egitura-elementuen tipologia eta oinarrizko ezaugarriak identifikatu ditu.

b) Hormigoi motak dagozkien ezaugarri, propietate eta aplikazioekin lotu ditu.

c) Hormigoia obran jartzeko prozedurak sekuentziatu ditu (fabrikazioa, garraioa, isurketa, trinkotzea eta lehortzea).

d) Enkofratu motak, eta horien ezaugarriak eta aplikazioak identifikatu ditu.

e) Hormigoi armatuzko elementuak prestatzeko mihiztatze, lotura, eskoramendu eta zurkaizteko sistemak identifikatu ditu.

f) Desenkofratzeko irizpideak ezarri ditu.

g) Hormigoi armatuzko obretan erabiltzen diren armaduren tipologia eta ezaugarriak haien aplikazioekin lotu ditu.

h) Armadurak egiteko prozedurak (barrak neurtu, ebaki, tolestu eta muntatzea) sekuentziatu ditu.

i) Metalezko egituretan erabiltzen den altzairuaren tipologia eta ezaugarriak haren aplikazioekin lotu ditu.

j) Egituretan erabiltzen den zuraren tipologia eta ezaugarriak haren aplikazioekin lotu ditu.

k) Fabrikak egiteko erabiltzen diren materialak eta horien propietateak ezaugarritu ditu.

4. Hormigoi armatuzko, altzairuzko, zurezko edo fabrikako elementu eta egitura-sistema sinpleak dimentsionatzen ditu, araudia aplikatuta eta kalkulu-prozedurak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Krokisak egin ditu eta laguntzako dokumentazioa prestatu du, egitura zehazteko garaian oinarri gisa balio dezaten.

b) Egitura-elementu sinpleak zein ekintzaren eraginpean dauden ebaluatu du.

c) Hormigoi armatuzko zapata bakartuen bidez zimenduak dimentsionatu ditu.

d) Hormigoi armatuzko, altzairuzko eta zurezko habeak dimentsionatu ditu.

e) Hormigoi armatuzko, altzairuzko eta zurezko euskarriak dimentsionatu ditu.

f) Hormigoi armatuzko eta fabrikako hormak dimentsionatu ditu.

g) Altzairu ijetzizko eta zurezko egitura-sistema artikulatuak dimentsionatu ditu.

h) Bidezko araudia eta metodoa (abakoak, taulak edo programa informatikoak) aplikatu ditu.

5. Lurraren prospekzioa egiteko metodoak eta jardunbidea aztertzen ditu, eta horiek lurzoruaren propietateak zehaztearekin, zimendatzearen ondorioetarako haren sailkapenarekin eta azterlan geoteknikoaren edukiarekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lurzorua osatzen duten materialak horien propietateekin lotu ditu.

b) Eraikinak eta lurzorua azterketa-sistemen arabera sailkatu ditu.

c) Azterketen dentsitatea eta sakonera zehaztu ditu, eta erreferentzien bidez horiek plano batean irudikatu ditu.

d) Lurraren prospekziorako prozedurak identifikatu ditu.

e) Azterketa geotekniko batean egin daitezkeen landa-saiakuntzak ezaugarritu ditu.

f) Lur baten laginak hartzeko helburuak, kategoriak, tresneria eta prozedura zehaztu ditu.

g) Lurzoruaren propietateak zehazteko erabiltzen diren laborategiko saiakuntzak antzeman ditu.

h) Azterlan geotekniko baten edukiarekin oinarrizko gidoia prestatu da.

6. Lur-mugimenduko eragiketen ezaugarriak zehazten ditu, dagozkien gauzatze-prozesuak aztertu eta haiek erabili beharreko makinekin erlazionatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lur-mugimenduaren ezaugarriak eta metodoak bereizi dira.

b) Lur-mugimendurako erabiltzen diren makinak eta horren tipologia identifikatu dira.

c) Lur-mugimenduaren oinarrizko eragiketak (erauztea, karga, garraioa, lur-berdinketa eta trinkotzea) eta horretarako makinak identifikatu dira.

d) Hondeaketak egiteko prozesuak zehaztu dira, planoak irakurri ondoren, eta beharrezko zereginak, baliabide materialak eta giza baliabideak deskribatu dira.

e) Makinak eta egin beharreko lanak lotu dira.

f) Hondeaketako ezponden eta pareten egonkortasuna ziurtatzeko prozedurak zehaztu dira (lurra eskoratzea, sendotzea eta gainazala babestea).

g) Betelanak egiteko prozesua eta egin beharreko kontrolak ezaugarritu dira.

7. Zimenduetarako eta euste-elementuetarako eraikuntza-irtenbideak proposatzen ditu, eta haien ezaugarriak gauzatze-prozesuekin eta -lanekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zimenduei eta euste-elementuei buruzko informazio grafikoa bildu du.

b) Zuzeneko eta sakoneko zimendatzeen, eta euste-hormen motak eta ezaugarri nagusiak identifikatu ditu.

c) Zapatak, lauzak eta zimendatze-putzuak gauzatzeko prozesua pilotaje motekin eta zepoz segurtatzeko moduekin lotu du.

d) Hormak eta pantailak gauzatzeko prozesua euskarriak bete beharreko baldintzekin lotu du.

e) Zuzeneko eta sakoneko zimendatzeekin, eta euste-hormekin lotutako obra-unitateak aztertu ditu.

f) Zimenduak eta horiek kontrolatzeko prozedurak gauzatzeko beharrezko baliabideak zehaztu ditu.

g) Ura agortzearekin edo beheratzearekin lotutako alderdiak identifikatu ditu.

h) Haustura hidraulikoaren ondorioz egitura lurperatuetan izaten diren ezegonkortasunak identifikatu ditu.

i) Proposatutako irtenbideen krokisak esku hutsez egin ditu.

Edukiak.

Eraikuntzako elementuak aurretiaz dimentsionatzea:

-Indarrak: kontzeptua, irudikapena eta sailkapena. Konposizioa eta deskonposizioa. Oreka.

-Momentu estatikoak.

-Indarren oreka-baldintzak planoan. Aplikazioa eraikuntzako estatika arazoetan.

-Grabitate-zentroak. Kontzeptua, irudi lauetarako kalkulua.

-Inertzia-momentuak. Kontzeptua, irudi lauetarako kalkulua.

Esfortzu-diagramak egitea:

-Egiturazko elementu eta sistemak. Ekintzak, ibilbidea eta transferentzia.

-Kargak, loturak eta euskarriak. Barneko indarrak.

-Sistema artikulatuak. Esfortzuak barretan: trakzioa eta konpresioa. Ebazteko metodoak.

-Barneko esfortzuak: esfortzu ebakitzailea eta makurdura-momentua habe batean. Ebakitzaileen eta flektoreen diagrama. Kargaren, esfortzu ebakitzailearen eta makurdura-momentuaren arteko loturak.

-Fabrika-blokeak. Marruskadura. Euste-hormak eta horien egonkortasuna. Lur-bultzadak eta horien zehaztapena.

Egituretarako irtenbideak eta materialak zehaztea:

-Hormigoi armatuzko egiturak: tipologiak eta elementu egituratzaileak.

-Elementuen eta konexioen soluzioak, eraikuntza-xehetasunak eta gauzatzeko prozesuak.

-Hormigoia, enkofratuak eta armadurak: tipologia, propietateak, fabrikazioa eta obran jartzea.

-Elementu aurrefabrikatuak: armatuak eta aurreatezatuak.

-Nabe aurrefabrikatuak: elementuak eta muntaketa.

-Altzairuzko egiturak. Egiturazko elementuak.

-Altzairua: motak eta ezaugarriak. Propietate mekanikoak. Profil komertzialak.

-Elementuen eta konexioen soluzioak, eraikuntza-xehetasunak eta gauzatzeko prozesuak.

-Zurezko egiturak.

-Elementuen eta konexioen soluzioak, eraikuntza-xehetasunak eta gauzatzeko prozesuak.

-Zura egitura-material gisa. Tipologia, propietateak eta babesa. Itsasgarriak.

-Fabrika-egiturak.

-Eraikuntza irtenbideak. Horma motak. Koordinazio dimentsionala. Elementuen eta konexioen irtenbideak, eraikuntza-xehetasunak eta gauzatzeko prozesuak.

-Fabriketan erabiltzen diren materialak: tipologia eta propietateak. Morteroak: motak, propietateak eta gauzatzea. Armadurak, giltzak eta lotura-piezak.

Egiturak dimentsionatzea:

-Kargen tipologia: iraunkorrak, aldakorrak eta ustekabekoak.

-Ekintzak kuantifikatzea.

-Kargen ekintza egiturazko elementuen gainean: esfortzu sinpleak eta konposatuak.

-Materialen ezaugarri mekanikoak: tentsioak, moduluak eta koefizienteak.

-Trakzioaren, konpresioaren eta makurduraren eraginpean jarritako piezak kalkulatzea. Aplikatzekoak diren arauak.

Lurzoruaren ezaugarriak aztertzea:

-Harkaitzak: sailkapena eta propietateak.

-Lurzoruak: jatorria, egitura fisikoa, sailkapena eta portaera. Lurzoruaren geruzapena. Lurzoruko ura.

-Lurzorua ikertzea.

-Eraikinak eta lurzoruak sailkatzea azterketaren ondorioetarako.

-Lurzoruaren prospekzioa. Laginketak, zundaketa mekanikoak, sartze-proba etengabeak, metodo geofisikoak.

-Landa-saiakuntzak.

-Laginak hartzea.

-Laborategiko saiakuntzak.

-Lurzoru baten propietate ohikoenak zehaztea.

-Azterlan geoteknikoaren edukia.

Lur-mugimenduetarako makina eta eragiketak identifikatzea:

-Ondokoen ezaugarriak eta metodoak: sasiak kentzea, lur-berdinketa, lur-erauzketa, hustea, hondeaketa eta lubetak.

-Lur-mugimendurako makinak. Tipologia.

-Oinarrizko eragiketak eta lotutako makinak: erauztea, zamatzea, garraiatzea, lur-berdinketa eta trinkotzea. Lan-zikloa, errendimenduak eta makinen aukeraketa.

-Zimenduetan eta zangetan hondeaketak egiteko prozesuak.

Zimenduetarako eta euste-elementuetarako eraikuntza-irtenbideak:

-Zimenduei buruzko kontzeptu orokorrak.

-Gainazaleko zimenduak edo zimendu zuzenak: tipologiak eta burutzapena.

-Zimendu sakonak: tipologiak eta burutzapena.

-Euste-elementuak: hormak eta pantailak. Burutzapena.

-Zimendatzearekin eta eustearekin lotutako elementu bereziak.

-Lurzorua hobetu edo sendotzeko sistemak.

-Zimenduak eta euste-lanak egiteko prozesuak.

-Zimenduen patologia.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen helburua da ikasleek eraikuntza proiektuen elementuak eta egiturazko sistemak aztertu, aurretiaz dimentsionatu eta irudikatzeko oinarrizko trebetasunak hartzea, ezarritako kalkulu-prozedurak eta araudia aplikatuta.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa, edukien atalean ezarritako ordena bera da. Dena dela, sekuentziazio hori aldatzen ahalko litzateke lehen kurtsoko Eraikinen diseinua eta eraikuntza izeneko moduluarekin koordinatzea komenigarritzat joko balitz, modulu horretan eraikinen egituraren definizioari dagokionez ageri dena kontuan hartuta.

Heziketa ziklo honetan sartzen diren ikasleek eraikuntzari buruzko aldez aurretiko ezagutzarik ez dutela aintzat hartuta, sarrera labur bat egitea iradokitzen da, (egituren funtzioa, portaera eta materialak), ikuspegi orokorra emateko eta aldi berean ikasleari zein irakasgai ikasiko duen eta zein helburu planteatzen diren erakusteko, modu ulergarrian.

Modulu hau garatzeko, alderdi teorikoan eta azalpen alderdian, komenigarria da proiektorea, ordenagailu pertsonala eta interneterako konexioa edukitzea. Eta halaber, irakasgaiak berezko duen berariazko softwarea eta irakaskuntzari aplikatutako tresna informatikoak ere edukitzea.

Gainera, ikasle bakoitzarentzat ordenagailu bat duen ikasgela tekniko bat eta material batzuen eta besteen egiturazko elementuak dimentsionatu eta kalkulatzearekin zerikusia duten jarduera praktikoak egiteko berariazko softwarea eduki beharko da.

Moduluaren helburuak behar bezala lortzeko, besteak beste honako jarduerak egitea iradokitzen da:

-Eraikuntzan aplikatzen diren estatika-arazoak ebaztea.

-Egitura sinple isostatikoen esfortzu-diagramak egitea.

-Egitura-elementu sinpleak dimentsionatzea material diferenteak erabiliz.

-Egitura sinpleak kalkulatzeko tresna informatikoak aplikatu eta erabiltzea, eta emaitzak aztertzea.

-Lur-mugimenduak eta egiturak egiteko ekipamenduak eta makinak aukeratzea.

Adierazi den bezala, modulu honek zerikusia du Eraikinen diseinua eta eraikuntza izeneko moduluarekin. Izan ere, modulu horretan ere eraikinen egiturari lotuta dauden edukiak lantzen dira, ikasketa-emaitza baten bitartez, dagokion eduki-multzoarekin batera. Hortaz, beharrezkoa litzateke koordinazio berezia egitea, bi moduluek barnean hartzen dutena mugatu eta osatzeko. Koordinazio berezi hori unean uneko alderdi batzuetan ere egon beharko da, lehen kurtsoko Eraikuntza-zuinketak izeneko moduluarekin.

Lanbide modulua: Eraikuntza-irudikapenak.

Kodea: 0563.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 18.

Iraupena: 320 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Eraikuntza-elementuak irudikatzen ditu, oinplanoak, aurretiko bistak, ebakidurak eta sekzioak marraztuz, eta mahai gainean marrazteko tresnak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikuntza-elementuak marrazteko irudikapen grafikoko sistema egokia hautatu du, erakutsi nahi den informazioaren arabera.

b) Eraikuntza-elementuen tamaina eta marrazteko dagoen espazioa kontuan izanda hautatu du eskala.

c) Eraikuntza-elementuetarako, hautatutako eskalarako eta aurreikusitako erabilerarako formatu eta euskarri egokiak aukeratu ditu.

d) Aurreikusitako lan motaren arabera hautatu ditu marrazteko tresnak.

e) Eraikuntza-elementuak bistaratzeko beharrezkoak diren gutxieneko bistak egin ditu.

f) Beharrezko ebakidurak eta sekzioak egin ditu.

g) Arauen arabera eta argiro kotatu ditu irudikatutako elementuak.

h) Irudikapen grafikoari buruzko arauak kontuan hartu ditu.

i) Lerroaren mota eta lodiera hautatu ditu, araua, eta irudikatutakoaren eskala, tamaina edo garrantzia kontuan izanda.

j) Ordenaz eta garbitasunez egin du lan.

2. Eraikuntza-irudikapenak egiten ditu, planoen eta eraikuntza-xehetasunen krokisak esku hutsez marraztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikuntza-proiektuak garatzeko prozesuan krokisek duten garrantzia balioetsi du, eta zein erabileratara zuzentzen diren identifikatu du.

b) Krokisetan irudikatuko diren elementuak eta espazioak hautatu ditu.

c) Irudikatutako elementuak identifikatu ditu eta dagozkien eraikuntza-ezaugarriekin lotu ditu.

d) Irudikatutako elementuak identifikatzeko beharrezko bistak eta ebakidurak hautatu ditu.

e) Aurreikusitako erabilerarako euskarri egokia erabili du.

f) Sinbologia normalizatua erabili du.

g) Proportzioak egokiro zehaztu ditu.

h) Arauen arabera eta argiro kotatu ditu irudikatutako elementuak.

i) Irudikapen grafikoari buruzko arauak kontuan hartu ditu.

j) Krokisak ulertu ahal izateko behar adinako kalitateaz zehaztu ditu.

k) Txukun eta garbi egin du lan.

3. Eraikuntza-proiektuen dokumentazio grafikoa prestatzen du, eta planoak ordenagailuz lagundutako programen bidez marrazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ordenagailuz lagundutako diseinu-programaren lan-prozesua eta erabiltzaile-interfazea identifikatu ditu.

b) Ordenagailuz lagundutako diseinu-programaren objektu arkitektonikoekin eta utilitateekin identifikatu du diseinua.

c) Eraikuntza-proiektuaren planoak zehazteko emandako krokisak identifikatu ditu.

d) Planoetan, marrazkiak, irudi-testuak, errotulazioa eta informazio osagarria banatu ditu.

e) Eskala eta formatu egokiak hautatu ditu.

f) Planoaren osagaiak zuzen dimentsionatzea ahalbidetzen duten gainazalei eta bolumenei buruzko oinarrizko kalkuluak egin ditu.

g) Eraikuntza-proiektuei dagozkien oinplanoak, aurretiko bistak, ebakidurak, sekzioak eta xehetasunak marraztu ditu, emandako krokisen eta berariazko araudiaren arabera.

h) Bisten eta ebakiduren egokitasuna egiaztatu du.

i) Arauen arabera eta argiro kotatu ditu irudikatutako elementuak.

j) Dagozkion sinbologia eta irudi-testuak gaineratu ditu.

k) Zehaztasunez eta kalitatez, eta aurreikusitako denboran marraztu du.

4. Eraikuntza-proiektuen aurkezpenak egiten ditu, eta horietan bistak eta perspektibak lortzen ditu, aplikazio informatikoak eta fotokonposizio-teknikak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Irudikatu beharreko eraikuntza-proiektuaren eraikuntza-ezaugarriak eta -elementuak identifikatu ditu.

b) Aurkezpenerako marrazki eta argazki adierazgarrienak hautatu ditu.

c) Perspektiba zehazteko, oinplanoak, aurretiko bistak, sekzioak eta profilak hautatu ditu.

d) Ezarritako irudikapen-eskalak eta -sistemak zehaztu ditu.

e) Koloreak, ehundurak eta marradurak obran gauzatuko diren akaberen araberakoak direla egiaztatu du.

f) Teknika eta aplikazio informatiko egokiak erabili ditu.

g) Eraikuntza-proiektuaren bistak eta perspektibak lortu ditu.

h) Fotokonposizioa erabili du proiektuaren irudi adierazgarri eta erakargarri gisa.

i) Zehaztasunez eta kalitatez, eta aurreikusitako denboran egin du lana.

5. Eraikuntza-proiektuen estudioko maketak egiten ditu, oinarrizko maketagintza-teknikak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ereduen eta maketen motak identifikatu ditu.

b) Maketa zehazteko, oinplanoak, aurretiko bistak, sekzioak eta profilak hautatu ditu.

c) Materialak lortu nahi diren akaberen arabera hautatu ditu.

d) Tresnek erabilera-baldintzak betetzen dituztela egiaztatu du.

e) Tresna egokiak erabili ditu.

f) Maketaren eskala haren eginkizunaren arabera zehaztu du.

g) Zehaztutako bolumenen eta formen emaitza lortu du.

h) Adierazitako epearen barruan egin du lana.

6. Eraikuntza-proiektuen dokumentazio grafikoa kudeatzen du, eta planoak paperean eta euskarri informatikoan kopiatu, antolatu eta artxibatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egoera bakoitzerako kopiatze- eta artxibatze-sistema identifikatu du.

b) Dokumentazioa kodetzeko sistema identifikatu du.

c) Banaketa-beharretarako kopiatze-baliabide egokia hautatu du.

d) Egindako kopien argitasuna eta irakurterraztasuna egiaztatu ditu.

e) Planoak behar bezala eta eskatutako tamainan ebaki eta tolestu ditu.

f) Dokumentazio grafikoa euskarri egokian antolatu eta artxibatu du.

g) Artxibatutako dokumentazioa eskatutako denboran aurkitu du.

Edukiak.

Eraikuntza-elementuak irudikatzea:

-Marrazteko tresnak.

-Paperak eta formatuak. Formatuen tolesketa.

-Errotulazio normalizatua.

-Eskalak. Eraikuntzan erabiltzen diren eskalak.

-Marrazketa geometrikoa.

-Kotatzea.

-Normalizazioa.

-Eraikuntza-elementuak. Trenkadak eta hormak. Aparailuak. Ateak eta leihoak. Eskailerak. Zapatak. Zutabeak. Forjatuak. Estalkiak.

-Sinbologia. Irudi-testuak.

-Bisten irudikapenak. Ebakidurak eta sekzioak. Aurretiko eta profilezko proiekzioa. Itzalak.

-Plano kotatuak. Azaleren eta lurzoruen irudikapenak. Aplikazioak.

-Oinarrizko forma poliedrikoen eta zilindroen irudikapen axonometrikoa. Itzalak.

-Oinarrizko forma poliedrikoen eta zilindroen irudikapen konikoa. Itzalak.

Eraikinen krokisak egitea:

-Krokisak egiteko arau orokorrak. Tresnak.

-Krokisak egiteko teknikak eta prozesua.

-Proportzioak.

-Errotulazio askea.

-Xehetasunak.

-Kotatzea. Materialak deskribatzeko irudi-testuak.

-Perspektibetarako teknikak.

Eraikuntza-proiektuen dokumentazio grafikoa prestatzea:

-Ordenagailuz lagundutako diseinua. Softwarea sartu eta instalatzea. Erabiltzaile-interfazea. Hasiera, antolamendua eta gordetzea. Marrazkien bistak kontrolatzea. Marrazkien bistak kontrolatzea. Objektuak sortu eta aldatzea. Marrazkien oharrak egitea. Marrazkiak trazatu eta argitaratzea. Marrazkien eta aplikazioen artean datuak partekatzea. Beste erabiltzaile eta erakunde batzuekin lan egitea. Kontrolatzaileak eta periferikoak.

-Dokumentazio grafikoa. Irudikapeneko arau orokorrak.

-Eraikuntza proiektuaren planoak. Bizigarritasunari buruzko araudia eta EKT etxebizitzaren diseinuan aplikatzea. Egoera eta kokalekua. Zuinketako oinplanoa. Banaketa-oinplanoak eta kotak. Altzarien oinplanoak. Akaberen oinplanoak. Partizioen eta itxituren oinplanoa. Arotzeriako memoriak. Estalkiaren oinplanoa. Zimenduen eta egituraren oinplanoak. Aurretiko bistak. Luzetarako eta zeharkako sekzioak. Eraikuntza-sekzioaren xehetasuna. Xehetasunak.

-Obra zibileko proiektuaren planoak. Kokapena. Plano topografikoa. Trazadura-planoa. Zonakatzea eta lursail-zatiketa. Luzetarako eta zeharkako profilak. Eredu sekzioak. Xehetasunak.

-Uneko egoeraren planoak. Eraispen planoak. Planoen erreforma.

Eraikuntza proiektuen aurkezpenak egitea:

-Lanak 3D-ko ereduekin. Aurkezpenerako marrazki bat modelatzea.

-Perspektibak.

-Proiektua girotzea.

-Lerroen eta ingeraden tratamendua.

-Betetzeko eta koloreztatzeko funtzioak.

-Ehundurak.

-Irudiak editatu eta ukituak emateko aplikazio informatikoa.

-Testuen tratamendua.

-Fotokonposizioa.

-Argiztapena.

-Bista eta eszena renderizatuak.

-Aurkezpenaren muntaketa.

-Inprimatzea.

Eraikuntza-proiektuen azterlanen maketak egitea:

-Maketagintzako tresnak.

-Materialak. Propietateak.

-Metodologia.

-Akabera-teknikak.

-Elementu osagarriak.

-Maketak girotzea.

-Maketaren book-a.

Eraikuntza proiektuen dokumentazio grafikoa kudeatzea:

-Dokumentu motak. Formatuak. Agiritegiak.

-Irteera grafikoko periferikoak. Inprimagailuak. Marrazlea (plotterra).

-Fitxategiak. Edukia eta egitura.

-Kodetze-arauak.

-Sartu eta erabiltzeko baldintzak.

-Inportatu eta esportatzeko formatuak kudeatzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea eraikuntza proiektu bat osatzen duten planoak egiteko, proiektua 2D-n eta 3D-n aurkezteko eta maketatzeko. Horretarako, mahai gainean marrazteko tresnak, ordenagailuz lagundutako diseinuko programak eta maketatze-teknikak erabiltzen ikasiko dute.

Ikuspuntu horretatik, modulu honetan gai teorikoak garrantzitsuak dira, praktika aplikatzen laguntzen duten heinean. Ildo horretan, komeni da teoria eta kontzeptu gehiegi ez sartzea (eta praktikari duen garrantzia ematea), baina bermatu behar da lantzen direnak barneratu eginen direla eta ikasleek horiek erabiltzen ahalko dituztela ezarritako helburuak lortzea ahalbidetuko duten jarduerak egiten hartutako erabakiei argudio sendoen bidez eusteko.

Modulu hau teoriko-praktikoa denez, eskolak ahal dela marrazketa-mahaiz, ordenagailuz, marrazleez -ploterrak eta A3rako inprimagailuak, adibidez-, proiektagailuz, interneterako sarbideaz eta koadernaketako eta paperaren mozketako makinez hornitutako gela batean emanen dira.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere oinarrizko edukien atalean ezarritako ordena bera da. Oinarrizko edukiak sei multzotan antolaturik daude:

-Eraikuntza-elementuak irudikatzea.

-Eraikinen krokisak egitea.

-Eraikuntza-proiektuen dokumentazio grafikoa prestatzea.

-Eraikuntza proiektuen aurkezpenak egitea.

-Eraikuntza-proiektuen azterlanen maketak egitea.

-Eraikuntza proiektuen dokumentazio grafikoa kudeatzea.

Egin beharreko jardueren tipologia:

-Orri krokizatuak egitea: neurriak naturalean hartzea, bistak, eraikuntza-elementuak, arkuak, trenkada eta hormak, aparailuak, arotzeria, eraikuntzako xehetasunak, banaketa-oinplanoak, oinplano kotatuak, eskailerak.

-Mahai gaineko marrazketako tresnen bidez orriak egitea: irudi geometrikoak, ukitzeak, moldurak, arkuak, banaketa-oinplanoak, oinplano kotatuak, estalkiaren oinplanoa, irudi geometriko itzaldunak, fatxada itzaldunak, estalkiak eta eskailerak.

-Ordenagailuz lagundutako marrazketako programa informatikoen bidez orriak egitea: lehen aipatu diren orri guztiak. Bi solairuko familia bakarreko etxebizitza baten planoak (edukietan aipatu diren plano guztiak).

-Ordenagailuz lagundutako marrazketako programa informatikoen bidez 3D-ko aurkezpena egitea: Bi solairuko familia bakarreko etxebizitza 3D-n.

-Maketa girotua egitea.

Lanbide munduarekin etengabe harremanetan egoteko erantzukizunagatik eta aurkezten duguna bertatik bertara ikusi ahal izateagatik hau gomendatzen da:

-Obrak bideoen bitartez behatu eta aztertzea.

-Arkitektura-estudioek egindako proiektuak aztertzea.

-Ingurumeneko, arkitekturako, etab.eko museoetara bisitak egitea.

-Arkitektura azoketara bisitak egitea.

-Eraikuntzarako gai aurrefabrikatuen fabriketara bisitak egitea.

-Eraikuntzako materialen biltegietara bisitak egitea.

-Egiten ari diren obretara bisitak egitea.

Modulu honek zerikusia du lehen kurtsoko Eraikinen diseinua eta eraikuntza, Eraikuntza-instalazioak eta Eraikuntza-egiturak izeneko moduluekin eta bigarren kurtsoko Energia-eraginkortasuna eraikuntza izeneko moduluarekin; izan ere, proiektu baten planoak egiteko modulu horien barneko edukiak beharrezkoak dira, zer irudikatu nahi dugun, hori ulertu ahal izateko.

Ebaluazioari dagokionez, azterketen eduki teoriko eta praktikoez gain, orriak ezarritako epean eta behar bezala aurkez daitezela ebaluatzea iradokitzen da. Orri horiek egitean, eskuzko marrazkian erabilitako denboraren eta lagundutako diseinuaren bidez egindako marrazkiaren arteko oreka egon beharko da, eta ahal den neurrian azken hori lehenetsiko da.

Azkenik, modulu honekin zerikusia duten moduluen arteko koordinazio lana egitea gomendatzen da, edukiak modu koordinatuan eta eraikuntza proiektu baten eraikuntza prozesuaren arabera eman ahal izateko.

Lanbide modulua: Eraikuntza-zuinketak.

Kodea: 0565.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Zuinketako krokisak eta planoak egiteko informazioa biltzen du, proiektuari, lurraren azterlanari eta obraren egoerari buruzko dokumentazioa aztertzetik abiatuta lortutako datu garrantzitsuak hautatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoan beharrezko zehaztapenak eta datuak identifikatu ditu.

b) Zuinkatu beharreko lurra edo obra eta horren inguruak aztertu ditu.

c) Zuinkatu beharreko lurraren edo obraren eta horren inguruen ezaugarriei buruzko eskema egin du.

d) Zuinkatu beharreko lurraren edo obraren eta horren inguruen ezaugarriak dokumentazio teknikoan identifikatutako datuekin eta zehaztapenekin alderatu ditu.

e) Zuinketako planoak eta krokisak egiteko beharrezko informazioa bildu eta prestatu du.

f) Zuinkatu beharreko lurrari edo obrari eta horren inguruei buruzko dokumentazio teknikoa interpretatzeko IKTak erabili ditu.

2. Zuinketako planoak eta krokisak egiten ditu, zuinkatzeko metodoa hautatu eta datu garrantzitsuak jaso ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zuinketako planoak eta krokisak egiteko tresna, euskarri eta formatu egokienak hautatu ditu.

b) Egin beharreko lanaren arabera, litezkeen zuinketa-metodoak hautatu ditu.

c) Zuinketako planoak eta krokisak irudikatzeko eskala egokiak hautatu ditu.

d) Egin beharreko lanaren arabera, zuinketako planoak eta krokisak egin ditu.

e) Zuinketako planoetan eta krokisetan, puntuak, estazioak, erreferentziak, datuak eta sinboloak irudikatu ditu.

f) Zuinketako planoetan eta krokisetan, puntu eta elementu kritiko guztiak identifikatu ditu.

g) Zuinketako planoak eta krokisak egiteko IKTak erabili ditu.

3. Zuinketa-lanak planifikatzen ditu, lanen sekuentziazioa ezarri eta beharrezko baliabideak zehaztu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zuinketako estazioak, erreferentziak eta puntuak ezarri ditu.

b) Lanen antolamendua eta sekuentziazioa hautatu ditu.

c) Gailu topografikoak, tresnak eta bitarteko osagarriak hautatu ditu.

d) Baliabideak egin beharreko zuinketa-lanekin lotu ditu.

e) Zuinketaren plangintza egin du, lanen sekuentziazioaren arabera.

f) Zuinketaren plangintza egiteko IKTak erabili ditu.

4. Zuinketarako informazio teknikoa osatzen du, krokisei, planoei eta plangintzari koordenatuen, distantzien, angeluen, koten, inklinazioen eta bestelako parametro osagarrien emaitza gaineratuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalkuluak egiteko beharrezko tresnak, euskarriak, bitartekoak eta materialak hautatu ditu.

b) Zuinketako planoen eta krokisen beharrezko puntuak eta elementuak zehaztu ditu.

c) Kalkulu-metodoa hautatu du, lortu nahi diren datuen arabera.

d) Beharrezko eragiketak eskatutako doitasunez egin ditu.

e) Koordenatuak, distantziak, angeluak, kotak, inklinazioak eta bestelako parametroak eskatutako doitasunez lortu ditu.

f) Aurreko datuak lortzean izan litezkeen erroreak ezarri ditu, egin beharreko lana eta ekipamenduen doitasuna kontuan izanda.

g) Bidezkoa izan denean, lortutako erroreak konpentsatu eta behin betiko datuak lortu ditu.

h) Krokisei, zuinketako planoei eta plangintzari horiek osatzeko beharrezko datuak gaineratu dizkie.

i) Beharrezko kalkuluetan IKTak erabili ditu.

5. Eraikuntza obrako puntuak eta elementuak zuinkatzen ditu, lurrean eta/edo obran haien seinaleak jarrita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Beharrezkoak diren tresna topografikoak, bestelako tresnak, seinaleztapen-elementuak eta bitarteko osagarriak ezarri ditu.

b) Bidezkoa izan denean, beharrezko datuak tresna topografikoetara irauli ditu.

c) Tresna topografikoak, bestelako tresnak, seinaleztapen-elementuak eta bitarteko osagarriak doitu ditu.

d) Krokisak, zuinketako planoak, plangintza, tresna topografikoak, bestelako tresnak, seinaleztapen-elementuak eta bitarteko osagarriak prestatu ditu.

e) Zuinketa-eremuen eraginkortasuna eta argibide zehatzak gauzatzeko beharrezko elementuen antolaera egiaztatu ditu.

f) Zuinketa-lanen jatorria eta horien erreferentziak ezarri ditu.

g) Tresna topografikoak, bestelako tresnak, seinaleztapen-elementuak eta bitarteko osagarriak behar bezala kokatu, erreferentziatu eta maneiatu ditu.

h) Beharrezko zuinketa-puntuak lurrean eta/edo obran gauzatu ditu, krokisen, zuinketako planoen eta plangintzaren arabera.

i) Zuinketa-puntu nagusien kokapen zehatza egiaztatu da eta horien erreferentzia ezarri du.

j) Krokisetan, zuinketako planoetan eta plangintzan, puntuak gauzatu ondorengo ohar zehatzak adierazi ditu.

k) Tresna topografikoak, bestelako tresnak, seinaleztapen-elementuak eta bitarteko osagarriak bildu eta gorde ditu.

Edukiak.

Zuinketari buruzko datuak biltzea:

-Topografiaren oinarriak. Sistema kotatua. Gainazal orografikoen irudikapenari buruzko sarrera.

-Koordenatuak. Koordenatu geografikoak, kartesiarrak eta polarrak. Longitudea eta latitudea.

-Distantziak. Distantzia naturala, geometrikoa eta murriztua. Kotak. Denentzako erreferentzia mailak. Desnibelak. Maldak. Malden kalkulua. Ezpondak. Maldaren angelu naturalak.

-Angeluak. Angelu azimutalak eta gorapen angeluak. Oinarrizko trigonometria.

-Orientazioak eta erreferentziak. Iparralde geografikoa eta magnetikoa. Deklinazioa. Denentzako erreferentzia orografikoak eta kartografikoak.

-Proiekzio kartografikoak. Lurraren esferoidearen garapenerako hurbilketa geometrikoak. Proiekzio koniko, zilindriko eta polarren motak.

-Metodo planimetrikoak eta altimetrikoak. Definizioa, metodoak eta aplikazioak.

-Jasotze eta zuinketa topografikoak. Prozeduren moduak eta ordena. Landa-lanaren azterketa.

-Lurzoruak irudikatzea. Gainazal geografikoak sestra-kurben bitartez irudikatzea. Gainazalen tipologia.

-Dokumentazio teknikoa. Zuinketa-lanekin lotutako dokumentuak. Dokumentuen interpretazioa. Eskalak, kotak, neurriak eta sinbologia.

-Jardunaren xede diren lurra eta obra. Kartografia. Aurretiazko datuen bilketa. Lurzoruari buruzko informazio iturriak. Iturri zientifikoak eta erradiestesikoak. "Genius loci". Proiektuaren dokumentazioa teknikoaren interpretazioa eta azterketa.

Zuinketako krokisak eta planoak egitea:

-Puntuak zuinkatzea. Metodoak. Puntu nagusiak eta puntu osagarriak.

-Lerrokadura zuzenak zuinkatzea. Perpendikularrak, paraleloak eta zuzenak trazatzea edozein egoera erlatibotan. Ardatzak, lerrokadurak eta mugak kokatzea.

-Kurba zirkularrak eta trantsizio-kurbak zuinkatzea. Metodoak.

-Nibelazioa. Puntuen kotak eta altuerak. Erreferentziako plano horizontalak. Garaiera erlatiboak eta sestra gaineko garaierak.

-Lur-berdinketak eta sestrak. Puntu familiak lur-berdinketetan. Akordamendu bertikalak.

-Puntuak kotan zuinkatzea. Lur-berdinketak eta sestrak zuinkatzea.

-Zuinkatzeko metodoak, prozedurak eta teknikak. Zuinketa planimetrikoa eta altimetrikoa. Egiaztapenak.

-Zuinketako krokisak eta planoak egitea. Puntuen hierarkizazioa eta erreferentziazioa.

Zuinketa lanak planifikatzea:

-Tresna topografikoak, bestelako tresnak, seinaleztapen-elementuak eta bitarteko osagarriak.

-Tresna sinpleak. Beruna, iparorratza, burbuilazko nibela, zinta metrikoa, marraluma edo markatzeko bota, erregela eta eskuaira, besteak beste.

-Seinaleztapeneko tresnak eta elementuak. Hesolak, kordelak, zintak, markak, iltze normalizatuak eta ziriak, besteak beste.

-Nibelak. Motak. Ezaugarriak. Erabiltzeko moduak. Bitarteko osagarriak. Erabileraren egokitasuna.

-Distantzia-neurgailu elektronikoa. Motak. Ezaugarriak. Erabiltzeko moduak. Bitarteko osagarriak. Erabileraren egokitasuna.

-Guztizko estazioa. Motak. Ezaugarriak. Kokapena eta erabilera. Bitarteko osagarriak. Erabileraren egokitasuna.

-Satelite-seinale bidezko posizionatze globaleko sistema (GPS). Motak. Ezaugarriak. Erabiltzeko moduak. Bitarteko osagarriak. Erabileraren egokitasuna.

-Lan-estazio informatikoa eta berariazko programa informatikoak. Datuak kudeatzea. Programa informatikoen erabilera.

-Tresnak doitu, mantendu, zaindu eta kontserbatzea.

-Zuinketa planifikatzea. Lanen sekuentziazioa. Beharrezko baliabideak. Zuinketarako plangintza. Landa-lanaren baldintzak.

Zuinketako kalkuluak:

-Elementu geometrikoak. Motak. Ezaugarriak. Arazo planimetriko eta altimetrikoak.

-Segmentuak. Erdizuzenak eta zuzenak. Angeluak. Poligonoak. Lerrokadurak.

-Zirkunferentziak. Arkuak, loturak eta ukitzeak.

-Trantsizio-kurbak. Espiral klotoideak eta antzeko kurbak.

-Zuinketako eragiketak eta kalkuluak egitea. Puntuak, ardatzak, trazadurak eta elementu geometrikoak kalkulatzea.

-Lurzoruen eta eraikinen zuinketa planimetriko eta altimetrikoko berariazko eragiketa eta kalkuluak egitea. Lurzoruetan eta eraikuntza-elementuetako eraikinetan, lerrokaduretan eta mugetan puntuen, ardatzen eta erreferentzia-lerroen kokalekua kalkulatzea.

-Zuinketa kalkulatzeko programa informatikoak aplikatzea. Lurzoruaren eredu digitala. Definizio geometrikoa. Zuinketako elementuak kalkulatzea. Datuak kudeatzea. Irteera grafikoa. Planoak egitea.

Erakuntza obren puntuak eta elementuak zuinkatzea:

-Lurzoruen, eraikinen eta obra-elementuen zuinketa planimetrikoa eta altimetrikoa. Lurzoruetan eta eraikuntza-elementuetako eraikinetan, lerrokaduretan eta mugetan puntuen eta erreferentzia-ardatzen kokalekua zuinkatzea. Ereduzko zuinketak: zimenduak, egiturak, partizioak, azpiegituren sareak, besteak beste.

-Tresna topografikoak, bestelako tresnak, seinaleztapen-elementuak eta bitarteko osagarriak ezarri eta erabiltzea. Zuinketako elementuak seinaleztatzeko tresna topografikoak prestatu eta erabiltzea.

-Zuinketak gauzatu eta egiaztatzea. Landa-lanaren baldintzak zuinketa prestatu, gauzatu eta egiaztatzean.

-Doitasuna, zehaztasuna eta ordena zuinketako eragiketetan. Doitasun eta zehaztasun mailak. Zuinketaren faseen bilakaera.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea, bai leku jakin baten datu topografikoak hartzeko, bai proiektu baten datuetan oinarrituta zuinketa bat zehazteko gai izateko.

Aurreko hori oinarri hartuta, modulu honen bitartez ikasleei behar adinako prestakuntza eman nahi zaie proiektuak gauzatzeko prozesuei aplikatutako zuinketa funtzioa betetzeko, bai lurzoruari dagokionez, bai eraikuntza-elementuen arteko harremanari dagokionez.

Moduluaren beste helburu bat da lekua datu teknikoez harago behatzen ikastea, batez ere leku horretan zer kokatu nahi den, horrekin zerikusia duten alderdietan.

Ildo berean gomendatzen da ideia hau transmititzea: lurzorua eraikuntza-elementu "bizia" da, adibidez, zura bezala, eta horri buruzko ezagutza datu geometrikoez harago doa.

Topografiaren funtsei buruzko edukiak oinarri izanen dira zuinketa lanen plangintzari buruzko edukietarako. Plangintza horrek bidea emanen die beste eduki hauei: zuinketako datuak biltzea eta krokis eta planoak egitea. Azkenik, aurreko guztia kontuan hartuta, puntuen eta eraikuntzako obren elementuen zuinketari ekiten ahalko zaio.

Aurreko zerrenda aintzat hartuta, aldaketaren bat sartzen ahalko litzateke edukien ordenan, xedea lurzoru baten datuen bilketa azpimarratzea ala burutzapen proiektu baten datu topografikoak leku fisikoan bertan aurkitzea den kontuan hartuta. Topografiaren oinarriak nolanahi ere oinarrizko edukitzat jotzen dira.

Jarraian zerrendatuko dira egin daitezkeen jarduera batzuk, orientazio modura eta besteak beste:

-Topografiako funtsezko azalpenetan oinarritutako eduki teorikoei buruzko jarduerak.

-Planoak eta mapak irakurtzea. Planoaren elementuak. Mota guztietako neurriak, luzetarakoak zein angeluenak. Eskalak, orientazioak, etab.

-Leku bat irakurtzea. Lurzoruaren datuak bilatu eta biltzea, zuinketarako interesgarriak badira.

-Eraikuntza proiektu baten edo haren zati baten zuinketako puntuak irakurri eta aukeratzea.

-Ekipamendu topografikoak erabiltzea.

-Koordenatuen bitartez kokatzeko ariketak.

-Guztizko estazio baten kokalekuaren praktika.

-Zuinketako berariazko kalkuluak egitea.

-Erreferentziak bilatzea. Planoa-lekua eta lekua-planoa orientazioa.

-Puntuak aurkitzea. Zuinketako krokisak eta planoak egitea.

-Orube, eraikuntza-elementu edo antzeko baten puntu interesgarriak euskarri informatikoan gauzatzea.

-Eraikuntza-elementu, zimendu edo barneko antolamendu baten zuinketa, adibide gisa.

Lantzen ari garen gaiak aldaketa sakonak izan ditu, etengabe garatzen eta hobetzen ari diren tresna topografikoei esker. Beharrezkoa da ezagutza nahiz unean uneko teknologia aldian behin eguneratzea. Dena dela, ikasleak bere esku dauden zuinketak egiten jakin beharko du tresna sinpleak erabiliz.

Baliabide gisa, beharrezkoa da balio anitzeko gela bat, alde teorikoa emateko, eta bidezkoa bada, topografiako oinarrizko praktikak egiteko.

Aholkatzen diren ekipamendu eta tresna sinpleak hauek izanen lirateke, besteak beste: iparorratza, beruna, burbuilazko nibela, zinta metrikoa, marraluma, erregela, eskuaira, eskalimetroa, goniometroa, pikak, kordelak..., etab. Ekipamendu konplexuagoen artean hauek aholkatzen dira: teodolitoa, takimetroa edo "guztizko estazioa" eta elementu osagarriak, GPSa, laser nibel auto-nibelatzailea, ordenagailua eta topografia erabilerako programak, inprimagailua.

Beharrezkotzat jotzen da praktikak egitea proiektu errealetan oinarritutako ekipamendu topografiko eguneratuekin. Eta halaber, tresna sinpleekin zuinketak egitea.

Ikasleentzat testu-liburua erabiltzen ahalko litzateke, kontsultarako eta laguntzarako tresna gisa, ariketak edo jarduerak egiteko. Ahal dela teoriko-praktikoa.

Beharrezkoa den koordinazioa ezartzeko, egiaztatu da Eraikuntza-zuinketak izeneko moduluak zerikusia duela Eraikuntza-egiturak izenekoarekin, funtsean eraikinaren kokalekuari eta egiturazko elementuen kokapenari dagokienez. Halaber, Eraikinen diseinua eta eraikuntza izeneko moduluarekin lotuta dago, eraikuntza-elementu batzuen zein besteen kokapenari dagokionez. Orokorrean, beharrezkoa da zer kokatu nahi den oinarrian jakitea, behar bezala zuinkatu ahal izateko.

Lanbide modulua: Eraikinen diseinua eta eraikuntza.

Kodea: 0567.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Eraikinen ezarpen eta antolamendu orokorrerako proposamenak egiten ditu, eta horien tipologia eta aplikatzekoa den araudia ezarritako eskakizunekin eta orubearen ezaugarriekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Orubearen ezaugarriak identifikatu ditu, orientazioarekiko, topografiarekiko eta inguruko bolumetriarekiko.

b) Aurretikoak, eraikuntzak eta kontserbatu nahi diren elementuak, eta oruberako litezkeen sarbideak identifikatu ditu.

c) Eraikinaren tipologia ezarri du, haren erabileraren, ezarritako eskakizunen eta hirigintza-araudiaren arabera.

d) Aplikatzekoak diren hirigintza-arauak eta eraikuntza-arauak, ezarritako jarraibideak eta araututako parametroak identifikatu ditu.

e) Dauden eta aurreikusi diren hiri-zerbitzuak, eta konexio-puntuak identifikatu ditu.

f) Organigramak eraikinaren eskakizunen arabera egin ditu.

g) Eguzkitze eta argiztapen naturalerako irizpideak kontuan hartu ditu.

h) Ezarpen- eta antolamendu-hautabideak proposatu ditu, ezarritako proiektu baldintzen arabera.

i) Eraikinaren antolamendu orokorra eta, egokitu denean, bolumetria ezarri ditu, eskakizunen eta aurreikusitako beharren arabera.

j) Komunikazio bertikaleko elementuen, patioen, instalazioetako igarobideen eta oin arteko bestelako elementu komunen antolaera eta ezaugarriak zehaztu ditu.

k) Suteen aurka eraikina zonakatzeko irizpideak kontuan hartu ditu.

l) Proiektuaren ideiak zehazten dituzten zirriborroak eta marrazkiak egin ditu.

m) Proposatutako irtenbideek hirigintzako eta eraikuntzako araudian ezarritako parametroak betetzen dituztela egiaztatu du.

2. Eraikinetan espazioak banatzeko proposamenak egiten ditu, eta beharren programak eta aplikatzekoak diren arauak ezarrita dauden diseinu-irizpideekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Oinplano bakoitzaren beharren programa aztertu du.

b) Eskatutako espazioak eta horien ezaugarriak ezarri ditu.

c) Oinplanoen ingerada eta aurretiaz ezarritako haien baldintzatzaileak identifikatu ditu.

d) Funtzionamendu-eskemak, zirkulazioak eta zonakatzeak egin ditu.

e) Aplikatzekoak diren arauen jarraibideak zehaztu ditu.

f) Beharren programaren arabera espazioak banatzeko proposamenak egin ditu.

g) Banaketak proiektuaren eta arauen eskakizunetara egokitzen direla egiaztatu du.

3. Komunikazio bertikaleko elementuak eta elementu bereziak zehazten ditu, haien diseinubaldintzatzaileak eta araudia identifikatzen ditu, dagozkien elementuak dimentsionatzen ditu eta eraikuntza-irtenbideak proposatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Solairu bakoitzaren altuerak eta desnibelak identifikatu ditu.

b) Aplikatzekoak diren arauetan ezarritako jarraibideak zehaztu ditu.

c) Eskailera-mailen kopurua eta horien dimentsioak kalkulatu ditu, aplikatzekoak diren arauen eta erosotasun-irizpideen arabera.

d) Atal kurbatuetan eskailerak konpentsatzeko metodoak aplikatu ditu.

e) Komunikazio bertikaleko arrapalak zehaztu ditu, aplikatzekoak diren arauetan ezarritako mugak aplikatuta.

f) Baranden eta babes-elementuen ezaugarriak, horien altuera, osagaiak, materialak, ainguraketak eta eraikuntza-irtenbideak ezarri ditu.

g) Eraikinaren komunikazio bertikaleko elementuen eta elementu berezien eraikuntza-irtenbideak zehaztu ditu.

4. Eraikinen itxitura bertikalak zehazten ditu, diseinuarekin eta araudiarekin lotutako baldintzatzaileak identifikatu ondoren, eta altxaeren osaera, horien elementuen dimentsioak eta eraikuntza-irtenbideak proposatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fatxaden ingeradak, aurretiaz ezarritako elementuak eta baldintzatzaileak identifikatu ditu.

b) Fatxaden osaerari eta modulazioari buruzko irizpideak ezarri ditu.

c) Aplikatzekoak diren hirigintzako, eraikuntzako eta segurtasuneko arauak ezarritako jarraibideekin identifikatu ditu.

d) Baoen, gorputz irtenen eta gainerako konposizio-elementuen proportzioak eta dimentsioak zehaztu ditu.

e) Eraikinaren fatxadei dagozkien aurretiko bistak irudikatu ditu.

f) Fatxaden eraikuntza-irtenbide posibleak identifikatu ditu, eraikinaren eskakizunetara eta ezarritako irizpideetara egokituta.

g) Grafikoki zehaztu ditu itxiturak, orri kopurua, horien antolaera, materialak, ezaugarriak, lodierak, loturak, beste elementuekiko elkarguneak eta eraikuntza-prozedurak.

h) Arotzeria mota, horren osagaien materialak eta ezaugarriak, ainguraketak eta eraikuntza-irtenbideak ezarri ditu.

i) Estaldura jarraituen edo piezakakoen ezaugarriak eta eraikuntza-prozedurak, eta piezak, materialak eta finkatze-sistemak zehaztu ditu.

j) Itxituren eraikuntza-irtenbideek energia-eraginkortasunari buruzko eskakizunak betetzen dituztela egiaztatu du.

5. Eraikinen estalkiak zehazten ditu, horien tipologia, diseinu-baldintzatzaileak eta araudia identifikatu eta dagozkien elementuen antolaera ezarri ondoren, eta eraikuntza-irtenbideak proposatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikinaren ezaugarrietara eta eskakizunetara egokitutako estalki tipologiak identifikatu ditu.

b) Estalkiaren ingerada, baldintzatzaileak eta aurretiaz ezarritako elementuak identifikatu ditu.

c) Aplikatzekoak diren arauak eta horietan ezarritako jarraibideak zehaztu ditu.

d) Grafikoki zehaztu ditu estalkiaren elementuak, isurialdeak, maldak eta noranzkoa, euri-uren biltzea eta hustea, eta aireztapen-sistemak.

e) Hartutako tipologiarekin lotutako eraikuntza-irtenbideak zehaztu ditu, bai eta osagaien antolaera eta ordena, erabili beharreko materialen ezaugarriak eta lodierak, eta eraikuntza-elementuekiko loturak ere.

f) Energia-eraginkortasunaren inguruan ezarritako eskakizunak betetzen direla egiaztatu du.

6. Eraikinen zatiketak, estaldurak eta barne-akaberak zehazten ditu, horien osagaien antolaera eta dimentsioak ezarri ondoren, eta eraikuntza-irtenbideak proposatzen dira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikinaren ezaugarrietara eta eskakizunetara egokitutako barne-zatiketen, estalduren eta akaberen eraikuntza-prozedurak identifikatu ditu.

b) Aplikatzekoak diren arauetan finkatutako eskakizunak ezarri ditu.

c) Grafikoki zehaztu ditu barne-zatiketen ezaugarriak eta eraikuntza-prozedurak, osagaien antolaera, materialen ezaugarriak eta lodierak, eta erakinaren beste elementu batzuekiko loturak.

d) Grafikoki zehaztu ditu arotzeria mota, horren osagaien materialak eta ezaugarriak, ainguraketak eta eraikuntza-irtenbideak.

e) Paramentu bertikal eta horizontal jarraituen edo piezakakoen estaldurei eta akaberei dagozkien ezaugarriak eta eraikuntza-prozedurak, eta piezak, materialak eta finkatze-sistemak zehaztu ditu.

7. Eraikinen egitura zehazten du, horren tipologia, araudia eta diseinu-baldintzatzaileak identifikatu eta dagozkien elementuen antolaera eta aurretiaz dimentsionatzea ezarri ondoren; kalkulua prestatzen parte hartzen du eta eraikuntza-irtenbideak proposatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikinaren ezaugarrietara eta eskakizunetarako egokitutako egituraren tipologiak eta irtenbideak identifikatu ditu.

b) Egitura-elementuak antolatu eta aurretiaz dimentsionatzeko irizpideak hartutako tipologiaren arabera identifikatu ditu.

c) Aplikatzekoak diren arauetan ezarritako jarraibideak identifikatu ditu.

d) Oin bakoitzaren egitura-elementuak kokatu ditu.

e) Egitura-elementuak eraikuntzako araudiaren eta gomendioen arabera aurretiaz dimentsionatu ditu.

f) Egituraren eskemak egin ditu, korapiloak eta barrak, eta horien dimentsioak eta ezaugarriak identifikatu ondoren, eta kalkulu-prozeduran ezarritako irizpideei jarraituz.

g) Egitura-elementuen eraikuntza-irtenbideak eraikuntzako araudiaren eta gomendioen arabera ezarri ditu.

8. Eraikuntza proiektuak garatzeko dokumentazio grafikoa eta idatzizkoa zehazten ditu, eta horien lotura, edukia eta ezaugarriak ezartzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuaren garapeneko faseak identifikatu ditu.

b) Proiektua hurrenez hurreneko faseetan garatzeko dokumentu grafikoen eta idatzizkoen zerrenda egin du.

c) Memorien eta eranskinen edukia ezarri du.

d) Proiektua garatzeko fase bakoitzerako planoen zerrenda egin du, horietan jaso beharreko bistekin eta informazioarekin, eta dagokien eskalarekin eta formatuarekin.

e) Erreferentziazko baldintza-agiriak identifikatu ditu.

f) Neurketen egoera-orria lortzeko prozedura ezarri du.

g) Erreferentziazko prezioen oinarriak identifikatu ditu.

h) Gauzatze materialaren aurrekontua lortzeko kapituluen zerrenda ezarri du.

i) Segurtasun-azterlanaren edukia ezarri du.

j) Dokumentuak kudeatu, artxibatu eta horien segurtasun-kopiak egiteko sistema ezarri du.

Edukiak.

Eraikinak antolatzeko proposamenak egitea:

-Hirigintzari buruzko araudia. Udal Plana. Hirigintza arau orokorrak eta partikularrak. Lurzoruaren sailkapena. Lurzoruaren kalifikazioa, lurzoruaren esleipena. Aprobetxamenduak, eraikigarritasun koefizientea. Eraikuntzek bete beharreko baldintzak: bolumena, garaiera, lerrokadurak, sestrak, gehieneko okupazioa eta ezaugarri estetikoak.

-Etxebizitza-eraikinen tipologiak. Bizitegi erabilera kolektiboa. Familia bakarreko bizitegi erabilera.

-Bizitegiz bestelako eraikuntza tipologiak. Industria. Merkataritza. Bulegoak.

-Egoera eta kokalekua.

-Orubearen ezaugarriak. Topografia, dimentsioak eta forma, inguruko bolumetria eta lehendik dauden kontserbatu beharreko elementuak.

-Bideen eta hiriko zerbitzuen kokapena. Eraikinerako sarbideak. Zerbitzuen hartuneak.

-Eraikuntza arauak. Erabileraren segurtasuneko eta irisgarritasuneko irizpideak. Bizigarritasun arauak. Suteen kontrako babesa.

-Proiektuaren eskakizunak.

-Antolamendu- eta funtzionamendu-irizpideak.

-Zirkulazio bertikalak. Eskailerak, arrapalak eta igogailuak.

-Solairuen arteko elementu komunak. Patioak. Instalazioak.

-Energia-eraginkortasuneko irizpideak. Orientazioa eta eguzkitzea.

-Ingurunearen tratamendua.

Espazioen banaketa:

-Beharrei buruzko programa.

-Espazioen eskakizunak.

-Eraikuntza-araudia. Bizigarritasuna. Erabileraren Segurtasuna eta Irisgarritasuna. Suteen kontrako babesa.

-Organigramak eta funtzionamendu-eskemak. Eginkizunak eta espazioen arteko loturak.

-Zirkulazio horizontalak. Ateak eta korridoreak. Gutxieneko neurriak.

-Gutxieneko azalerak, eta dimentsio kritikoak eta gomendatuak.

-Instalazioak barnean hartzeko eta horiek igarotzeko espazioen aurreikuspena.

-Espazioen konfigurazioaren eta egituraren arteko harremana.

-Azalera erabilgarria eta azalera eraikia. Bolumen erabilgarria eta bolumen eraikia.

-Espazioak berrantolatzea erabilera edo beharrei buruzko programa aldatzeagatik.

Eskaileren, arrapalen eta elementu berezien definizioa:

-Eskaileren eta arrapalen tipologiak.

-Eskaileren eta arrapalen elementuak eta materialak. Eskailera-maila: mailagaina eta mailartea. Tartea. Eskailburua.

-Babes-barandak eta eskudelak. Garaiera eta eraikuntza-ezaugarriak.

-Eraikuntza- eta egitura-irtenbideak.

-Eskailerak eta arrapalak dimentsionatzeko irizpideak. Solairuen arteko desnibela. Eskailera-mailen neurria eta kopurua.

-Araudia eta diseinuari, irisgarritasunari eta segurtasunari buruzko gomendioak.

-Eskaileren konpentsazioa.

-Elementu bereziak. Arkuak, gangak eta kupulak. Tipologiak, diseinua, elementuak eta eraikuntza-irtenbideak.

Fatxaden eta itxituren definizioa:

-Konposizio eta modulazio irizpideak. Dilatazio-junturak.

-Fatxada baten elementuak. Baoak eta gune beteak. Elementu irtenak.

-Eskakizunak eta baldintzak. Hirigintzari eta eraikuntzari buruzko araudia.

-Itxitura erresistenteak eta ez-erresistenteak.

-Eraikuntza-irtenbideen osagaiak eta materialak. Fabrika tradizionala. Fatxada aireztatua. Puntu berezien irtenbidea.

-Industria-aurrefabrikazio astuna eta arina. Errezel-hormak.

-Diseinuari, segurtasunari eta eraikuntzari buruzko arauak.

-Egituraren eta instalazioen eragina fatxadaren diseinuan.

-Baoen eraketa. Ateburuak, karga-habeak eta goi-zeihartasunak.

-Babes termikoa, akustikoa, hezetasunaren aurkakoa eta kondentsazioaren aurkakoa.

-Estaldura jarraituak eta plakaztatuak. Finkatzeko material eta sistemak.

-Kanpoko arotz-lanak. Tipologiak, materialak eta eraikuntzako xehetasunak.

-Fabrika-saretak, aurrefabrikazio industrialekoak eta metalezkoak.

-Segurtasun-itxitura tolesgarriak, lekualdagarriak, zabalgarriak eta bilgarriak.

Estalkiak zehaztea:

-Estalkiak. Eginkizunak, baldintzak eta eraikuntza-eskakizunak.

-Estalki inklinatuen eta lauen tipologiak. Eraikuntza irtenbideak. Horien osagaiak eta baldintzak.

-Estalkien zatiak eta elementuak. Izena.

-Estalkien egitura motak.

-Eraikuntzari buruzko arauak eta gomendioak. Puntu berezien baldintzak.

-Estaltzeko, isolatzeko eta iragazgaizteko materialak. Eraikuntza-antolaerak. Beste eraikuntza-elementu batzuekiko loturak.

-Aireztapen-elementuak, argizuloak eta sabaileihoak, eguzkia hartzekoak.

-Euri-urak husteko sistemak eta elementuak.

Zatiketak, barne estaldurak eta akaberak eraikuntza aldetik zehaztea:

-Trenkadak eta zatiketak: motak, materialak, osaera eta lodierak.

-Barne-zatiketa aurrefabrikatu finkoak eta desmuntagarriak. Motak, materialak eta eraikuntzako xehetasunak.

-Aireztapeneko patioen itxitura, instalazioak igarotzeko.

-Eraikuntzari buruzko arauak eta gomendioak. Segurtasuna, isolamendu termikoa eta akustikoa. Eraikineko beste elementu batzuekiko loturak.

-Barneko arotz-lanak. Mota, neurriak, materialak, osagaiak, ainguraketak eta eraikuntza-irtenbideak.

-Estaldura bertikalak. Estaldura jarraituen edo piezakakoen ezaugarriak eta eraikuntza-prozedurak. Finkatzeko material eta sistemak.

-Zoladurak. Zoladura jarraituen edo piezakakoen ezaugarriak eta eraikuntza-prozedurak. Finkatzeko material eta sistemak.

-Sabaiak: plakak, sabai jarraituak. Eusteko materialak eta elementuak.

Eraikinen egitura zehaztea:

-Eraikinen egitura motak eta tipologiak.

-Materialaren arabera egitura-elementuak antolatu eta aurretiaz dimentsionatzeko irizpideak.

-Egitura baten eskema.

-Kargen egoera.

-Kargak konbinatzeko hipotesiak.

-Eraikinaren egiturak kalkulatzeko aplikazio informatikoak.

-Eraikuntzari buruzko arauak eta gomendioak.

-Loturak, elkarguneak, eraikuntza- eta egitura-xehetasunak.

Eraikuntza proiektuei buruzko dokumentazio grafikoa eta idatzia:

-Proiektu baten faseak eta zehaztasun-maila.

-Proiektu baten dokumentuen zerrenda fase bakoitzean.

-Memoriak eta eranskinak. Edukia eta prestatzeko irizpideak.

-Planoen zerrenda fase bakoitzean. Planoen edukia. Formatua, bistak, eskalak.

-Baldintzen agirien edukia eta horiek egiteko irizpideak.

-Aurrekontu baten dokumentazioaren edukia. Neurketen egoera-orria. Prezioen oinarriak. Gauzatze materialaren aurrekontua.

-Segurtasun-azterlana. Dokumentuaren egitura eta edukia.

-Proiektuen dokumentu-kudeaketa: erregistroa eta kodetzea.

-Artxibatzeko eta segurtasun-kopia egiteko sistemak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea eraikuntza proiektuak diseinatzeko eta garatzeko.

Horretarako, ikasleek indarreko araudia nahiz informazioa teknikoa biltzeko eta aztertzeko bideratutako trebetasunak garatu behar dituzte, gerora hori eraikuntza proiektuak nahiz proiektuok osatzen dituzten dokumentuak egitean aplikatzeko. Hori guztia egitean kontuan hartuko dira segurtasun, irisgarritasun eta kalitate irizpideak, baita sektore produktiboaren bilakaera teknologikoa ere.

Modulu teorikoa da eta, ahal dela, ordenagailuak, proiektagailua eta Interneterako sarbidea izanen dituen gela batean emanen da.

Modulu honen edukiak garatzeko, irakasleak eraikinen diseinuari eta eraikuntza prozesuari buruzko sarrera azaltzen ahalko du, ideia sortzen denetik, sustatzailearen beharrizanetatik eta araudia betetzeko beharretik eta irizpide estetikoetatik igarota, emaitza gisa proiektua ateratzen den arte, hori izanen baita eraikina gerora gauzatzeko oinarria.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere edukien atalean ezarritako ordena bera da. Edukiak zortzi multzotan antolaturik daude:

-Eraikinak antolatzeko proposamenak egitea.

-Espazioen banaketa.

-Eskaileren, arrapalen eta elementu berezien definizioa.

-Fatxaden eta itxituren definizioa.

-Estalkien definizioa.

-Zatiketen, barne estalduren eta akaberen eraikuntza zehaztea.

-Eraikinen egitura zehaztea.

-Eraikuntza proiektuei buruzko dokumentazio grafikoa eta idatzia.

Ikasleek egin beharreko jardueren xedea, moduluko eduki teorikoetan hartutako ezagutzak aplikatzea izanen da. Interesgarria litzateke kasu praktikoren bat planteatzea. Kasu horretan eraikin baten diseinuaren sekuentziari jarraituko litzaioke honako hauen bidez:

-Informazio teknikoa eta araudia bilatzea, eta datu esanguratsuak identifikatzea.

-Erabili beharreko datuak antolatzea, eta datu horien arteko harremanak ezartzea.

-Eraikina antolatu eta banatzeko proposamenak egin eta irudikatzea. Marrazki eta organigramen bitartez.

-Datuak hartzeko eta kontrolatzeko fitxak egitea.

-Eraikuntza-irtenbideak definitzea.

-Proposatutako irtenbideak bete diren egiaztatzea.

-Proiektuko dokumentuen zerrenda egitea, dokumentuen edukia eta ezaugarriak ezarrita.

Beste alde batetik, interesgarria litzateke lanak taldetan antolatzea, jardueraren bat egiteko. Gerora, taldeak hartu duen irtenbidea azalduko litzateke.

Batik bat, erabili beharreko baliabideak informatikoak eta ikus-entzunezkoak izanen dira, edukiak hobeto ulertu ahal izateko. Ikasleek edukiak aplikatuko dituzte informazioa Internet bidez bilatuz. Modu horretan teknologia berrien erabilera sustatuko dugu.

Gerora, bildutako datuen tratamendua egin beharko du organigramen, marrazkien eta datuak hartzeko fitxen bitartez. Horretarako, interesgarria litzateke kasu bakoitzean egokienak diren programa informatikoak erabiltzea.

Modulu honek lotura du zikloko beste modulu batzuekin, eta bereziki koordinatu beharko da Eraikuntza-egiturak eta Eraikuntza-instalazioak izeneko moduluekin, aldi berean ematen direlako, eta bi moduluetan ematen diren edukiak dagokigun modulu honetan aplikatzen direlako. Horregatik, komenigarria litzateke modulu horiek egitura-sistemei nahiz eraikin baten instalazioei buruzko ezagutza orokorrekin hastea.

Gainera, kontuan hartuko da edukien 7. multzoan (Eraikinen egitura zehaztea) aztertuko diren alderdiak sakonago jorratuko direla Eraikuntza-egiturak izeneko moduluan. Beraz, edukien multzo honetan, ez da beharrezkoa izanen egituren tipologian, kalkuluan eta dimentsionatzean sakontzea, baizik eta aipatu alderdi horiek eraikinen diseinuan duten eragina aztertzea.

Beste alde batetik, bigarren kurtsoan ematen den Bizitegi-eraikuntzako proiektuen garapena izeneko moduluan, modulu honen edukiak aplikatuko dira.

Lanbide modulua: Eraikuntza-instalazioak.

Kodea: 0568.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Iturgintzako eta saneamenduko instalazioak konfiguratzen ditu, eskemak irudikatuta, haien elementuak dimentsionatuta eta berariazko araudia aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontsumo-emariak dagozkien aldiberekotasun-koefizienteen bidez kalkulatu ditu.

b) Huste-emariak kalkulatu ditu, euriaren intentsitatea eta instalazioaren deskarga-unitateak kontuan izanda.

c) Instalazioa zehazten duten planoak identifikatu ditu.

d) Eraikinen benetako instalazioak abiapuntu izanik landu ditu krokisak.

e) Instalazioaren osagaiak hautatu ditu.

f) Sinbologia normalizatua erabili du.

g) Instalazioak dagozkion eremuetan izanen duen trazadura marraztu du.

h) Hasierako eskemak irudikatu ditu, ezarritako diseinu-irizpideen arabera.

i) Xehetasun-elementuak irudikatu ditu.

j) Lortutako kalkuluaren emaitzen bidez elementuak dimentsionatu ditu.

2. Elektrizitate- eta telekomunikazio-instalazioak konfiguratzen ditu, eskemak irudikatuta eta haien elementuak dimentsionatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren potentzia eta intentsitatea dagozkien aldiberekotasun-koefizienteen bidez kalkulatu ditu.

b) Instalazioa zehazten duten planoak identifikatu ditu.

c) Instalazioaren osagaiak identifikatu ditu.

d) Sinbologia normalizatua erabili du.

e) Instalazioak dagozkion eremuetan izanen duen trazadura marraztu du.

f) Eskema elektrikoak irudikatu ditu.

g) Telekomunikazioetako banaketa-eskema orokorrak irudikatu ditu.

h) Lortutako kalkuluaren emaitzen bidez elementuak dimentsionatu ditu.

i) Elementu egokiak ipini ditu, indarrean dagoen araudiari jarraituz.

3. Aireztapen-instalazioak konfiguratzen ditu, eskemak irudikatuta eta haien elementuak dimentsionatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Etxebizitzetan eta garajeetan berritu beharreko aire bolumenak kalkulatu ditu.

b) Instalazioaren elementuak hautatzean, fluidoaren abiadura eta karga-galera balioetsi ditu.

c) Instalazioa zehazten duten planoak identifikatu ditu.

d) Eraikinen benetako instalazioak abiapuntu izanik landu ditu krokisak.

e) Instalazioaren osagaiak identifikatu ditu.

f) Sinbologia normalizatua erabili du.

g) Instalazioak dagozkion eremuetan izanen duen trazadura marraztu du.

h) Hasierako eskemak irudikatu ditu.

i) Xehetasun-elementuak irudikatu ditu.

j) Elementu egokiak ipini ditu, indarrean dagoen araudiari jarraituz.

k) Lortutako kalkuluaren emaitzen bidez elementuak dimentsionatu ditu.

4. Gas- eta berokuntza-instalazioak konfiguratzen ditu, eskemak irudikatuta eta haien elementuak dimentsionatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioak izan dezakeen gehieneko gas-kontsumoa kalkulatu du.

b) Gelen karga termikoa kalkulatu du.

c) Instalazioa zehazten duten planoak identifikatu ditu.

d) Eraikinen benetako instalazioak abiapuntu izanik landu ditu krokisak.

e) Instalazioaren osagaiak identifikatu ditu.

f) Sinbologia normalizatua erabili du.

g) Instalazioak dagozkion eremuetan izanen duen trazadura marraztu du.

h) Elementu egokiak ipini ditu, indarrean dagoen araudiari jarraituz.

i) Hasierako eskemak irudikatu ditu.

j) Xehetasun-elementuak irudikatu ditu.

k) Gelen karga termikoak lortu ditu, programa informatiko errazak erabilita.

l) Lortutako kalkuluaren emaitzen bidez elementuak dimentsionatu ditu.

5. Girotzeko instalazioak konfiguratzen ditu, eskemak irudikatuta eta sinbologia normalizatua erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioa zehazten duten planoak identifikatu ditu.

b) Eraikinen benetako instalazioak abiapuntu izanik landu ditu krokisak.

c) Instalazioaren osagaiak identifikatu ditu.

d) Sinbologia normalizatua erabili du.

e) Instalazioak dagozkion eremuetan izanen duen trazadura marraztu du.

f) Hasierako eskemak irudikatu ditu.

g) Xehetasun-elementuak irudikatu ditu.

6. Suteak detektatu eta itzaltzeko instalazioak konfiguratzen ditu, eskemak irudikatuta eta haien elementuak dimentsionatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioa zehazten duten planoak hautatu ditu.

b) Eraikinaren sute-sektoreak identifikatu ditu.

c) Eraikinen benetako instalazioak abiapuntu izanik landu ditu krokisak.

d) Instalazioaren osagaiak identifikatu ditu.

e) Sinbologia normalizatua erabili du.

f) Instalazioak dagozkion eremuetan izanen duen trazadura marraztu du.

g) Elementu egokiak ipini ditu, indarrean dagoen araudiari jarraituz.

h) Xehetasun-elementuak irudikatu ditu.

i) Lortutako kalkuluaren emaitzen bidez elementuak dimentsionatu ditu.

7. Instalazio bereziak irudikatzen ditu (igogailuak, domotika, tximistorratza, eguzki-energia fotovoltaikoa eta xurgatze zentralizatua, besteak beste), sinbologia egokia erabilita eta indarrean dagoen araudia aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioa zehazten duten planoak identifikatu ditu.

b) Eraikinen benetako instalazioak abiapuntu izanik landu ditu krokisak.

c) Instalazioaren osagaiak identifikatu ditu.

d) Sinbologia normalizatua erabili du.

e) Instalazioak dagozkion eremuetan izanen duen trazadura marraztu du.

f) Hasierako eskemak irudikatu ditu.

g) Xehetasun-elementuak irudikatu ditu.

h) Elementu egokiak ipini ditu, indarrean dagoen araudiari jarraituz.

Edukiak.

Iturgintza eta saneamendu instalazioak konfiguratzea:

-Iturgintzako oinarrizko kontzeptuak. Uraren oinarrizko zikloa. Ura edangarri bihurtzea. Ur hotzaren sarea. Ur bero sanitarioaren sarea. Ur bero sanitarioaren produkzioa. Kontsumo-emaria, fluidoen abiadura, presioa, karga-galerak, aldiberekotasun-koefizienteak. Aplikatzekoak diren arauak. Ura aurreztea; instalazio eraginkorrak.

-Instalazioetako beharrezko elementuak: kanalizazioak, eteteko balbulak, atzeraezeko balbulak, hustubide-balbulak, presioa murrizteko balbulak, iragazkiak, neurtzeko tresnak, purgadoreak, bridak eta isolagailuak. Elementu bereziak. Kanalizazioen eta balbulen ezaugarriak. Erabiltzeko egokitasuna materialaren, obran jartzearen, balio bizitzaren eta prezioaren arabera, beste hainbat ezaugarriren artean. Beste instalazio batzuekiko koordinazioa.

-Kalkuluak: kontagailu-gelaren dimentsioak, kontsumo-emariak, birzirkulazio-emariak, aldiberekotasun-koefizienteak, presioa instalazioaren hainbat puntutan, karga-galerak eta kontagailuen dimentsionatzea. Kalkuluak sare bakartuetan. Iturgintza-sareak irudikatzea. Eskemak eta xehetasunak. Sinbologia.

-Saneamenduari buruzko oinarrizko kontzeptuak: hondakin-uren motak (eurikoak, grisak, beltzak eta industrialak), fluidoen abiadura, plubiometria eta deskarga-unitateak. Araztea.

-Instalazioaren osagaiak: zorrotenak, hodi biltzaileak, hustubideak, erretenak, ganbelak, sifoiak, aireztapena, aireztatzeko balbulak, sifoi-potoa, drainatze lurperatuak, kutxetak eta gandolak. Ponpaketa-putzuak. Elementu bereziak. Kanalizazioen eta balbulen ezaugarriak. Erabiltzeko egokitasuna materialaren, obran jartzearen, balio bizitzaren eta prezioaren arabera, beste hainbat ezaugarriren artean. Beste instalazio batzuekiko koordinazioa.

-Kalkuluak: eremuko euri-intentsitatea eta huste-emaria, hodi biltzaileen malda eta abiadura. Huste-deskargako unitateak. Sare bereizleak. Eremu partikularreko saneamendu sareak eta arazte-instalazioak irudikatzea. Planoak, eskemak eta xehetasunak. Sinbologia. Aplikatzekoak diren arauak.

Elektrizitate eta telekomunikazio instalazioak konfiguratzea:

-Elektrizitateari buruzko oinarrizko kontzeptuak: energia elektrikoa sortzea, korronte zuzena eta korronte alternoa, tentsioa, potentzia, intentsitatea, tentsio-erortzea eta aldiberekotasun-koefizientea. Korronte alterno monofasikoa eta trifasikoa. Goi-tentsioa eta behe-tentsioa. Aplikatzekoak diren arauak.

-Instalazio elektrikoaren osagaiak: eroaleak, babeskaxa orokorra, elikatze-linea orokorra, neurtzeko tresnak, deribazio indibidualak, aginte-taulak, magnetotermikoak, diferentzialak, korronte-hartuneak, etengailuak, lur-sarea eta konexio ekipotentzialak. Barneko zirkuituak. Kontsumo puntuak. Mekanismo elektrikoak; jartzeko irizpideak. Argiztapena. Tximistorratzak.

Sare elektrikoak irudikatzea. Planoak, eskemak eta xehetasunak. Sinbologia.

Beste instalazio batzuekiko koordinazioa. Aplikatzekoak diren arauak.

-Telekomunikazio instalazioaren osagaiak: kanalizazio nagusiak eta bigarren mailakoak, sare-erregistroak, oinarrizko telefonia, Zerbitzu Integratuetarako Sare Digitala, ITB, Hari Gabeko Sarbide Zerbitzu Finkoa, eta Kable Bidezko Telekomunikazioak. Telekomunikazioetako barruti eta armairuak (Telekomunikazio Instalazioen Beheko Barrutia, Telekomunikazio Instalazioen Goiko Barrutia, Telekomunikazio Instalazioen Beheko Barruti Modularra, Telekomunikazio Instalazioen Barruti Modular Bakarra, Telekomunikazio Instalazioen Barruti Bakarra). Antenak. Armairuen eta instalazioetako patioen neurriak kalkulatzea. Eroaleak, etengailuak eta diferentzialak kalkulatzea. Barneko zirkuituak. Sare elektrikoak irudikatzea. Planoak, eskemak eta xehetasunak. Sinbologia.

Beste instalazio batzuekiko koordinazioa. Aplikatzekoak diren arauak.

Aireztatzeko instalazioak konfiguratzea:

-Aireztapenari buruzko oinarrizko kontzeptuak: airearen kalitatea, emaria, berritze kopurua, fluidoaren abiadura eta karga-galera. Etxebizitzetako aireztapen naturala, hibridoa eta artifiziala. Aireztapen artifiziala aparkaleku-garajean.

-Aireztapen-instalazioaren elementuak: saretak, iragazkiak, hodiak, erauzgailuak, COaren detektagailuak, suhesi-errezelak, tximiniak eta euskarri-elementuak.

Kalkuluak: hodien eta saretoen neurriak, karga-galerak. Planoak, eskemak eta xehetasunak. Sinbologia. Beste instalazio batzuekiko koordinazioa. Aplikatzekoak diren arauak.

Gas eta berokuntza instalazioak konfiguratzea:

-Gasari buruzko oinarrizko kontzeptuak: gasen bero-ahalmena gorena, kontsumitutako potentzia, aldiberekotasuna, gehieneko abiadura onargarria, karga-galera, behe-presioa eta presio ertaina.

Gas-instalazioaren elementuak: kontagailuak, upelak, segurtasun-balbulak, iragazkiak, balbulak, aireztapen-saretak eta kanalizazioak. Kalkuluak: kontsumoak, abiadura, karga-galera, hodien neurriak. Planoak, eskemak eta xehetasunak. Sinbologia. Beste instalazio batzuekiko koordinazioa. Aplikatzekoak diren arauak.

-Berokuntzari buruzko oinarrizko kontzeptuak: eguraldia eta klima, aldiberekotasun-koefizientea, erresistentzia termikoa, eroankortasun termikoa, gainazaleko transmisio-koefizientea, transmisio termikoko koefizientea, airearen bero espezifikoa, aireberritzea, karga termikoa. Irtenbide bioklimatikoak.

-Berokuntza sistemak. Energia-iturriaren arabera (konbustioa, elektrizitatea, eguzkia, geotermikoa). Fluido bero-eramailearen arabera (ura, airea, masako metaketa, besteak beste). Igorgailuaren arabera (unean uneko igorgailuak, elementu erradiatzaileak, besteak beste). Zirkuitu motaren arabera (hobi bakarrekoak, bi hodikoak, besteak beste). Erabiltzaile-motaren arabera (partikularra, erkidegoa). Bestelakoak.

-Berokuntza instalazioaren elementuak: galdarak, transmisio-elementuak, kanalizazioak, detentoreak, purgadoreak eta balbulak. Kalkuluak: kontsumoak, abiadura, karga-galera, hodien neurriak. Planoak, eskemak eta xehetasunak. Sinbologia. Beste instalazio batzuekiko koordinazioa. Aplikatzekoak diren arauak.

Girotzeko instalazioen konfigurazioa:

-Girotzeari buruzko oinarrizko kontzeptuak: erosotasun-baldintzak, airearen kalitatea, tenperatura, hezetasuna, aireztapena eta airearen abiadura. Bero transmisioa eroapen bidez, konbekzio bidez eta erradiazio bidez. Psikrometriari eta hidraulikari buruzko ideia orokorrak. Eraikin eriaren sindromea.

-Girotzeko instalazioaren elementuak: beroa sortzeko ekipamenduak; galdarak, bero-ponpak eta aire beroaren sorgailuak. Hotza sortzeko ekipamenduak: hozte-makinak eta hozte-dorrea. Airea eta likidoak banatzeko hodiak. Saretak, difusoreak, haizebideak. Elementu terminalak: fan coil-ak, induktoreak eta airea tratatzeko unitateak. Planoak, eskemak eta xehetasunak. Sinbologia. Beste instalazio batzuekiko koordinazioa. Aplikatzekoak diren arauak.

Suteak detektatu eta itzaltzeko instalazioen konfigurazioa:

-Oinarrizko kontzeptuak: sute-sektorea, independentzia-atondoak, detekzioa, itzaltzea eta itzaltze-sistema finkoak edo mugikorrak. Eraikinaren eta bere atalen portaera, suterik egonez gero. Suteen aurkako sistema pasiboak eta aktiboak.

-Suteak detektatu eta itzaltzeko instalazioaren elementuak: kanalizazioak, suteetako ur-hartuneak, balbulak, suteetarako presio-multzoak, suteetako uharka esklusiboak eta siamdarrak. Ke-detektagailuak, gas-detektagailuak, su-itzalgailuak, suteetako zentrala, alarmak, ihinztagailuen sarea, ur-hartuneak eta zutabe lehorrak. Argiztapena. Planoak, eskemak eta xehetasunak. Beste instalazio batzuekiko koordinazioa. Aplikatzekoak diren arauak.

Instalazio bereziak irudikatzea:

-Igogailuak. Elektromekanikoak, autosostengatzaileak eta hidraulikoak. Planoak, eskemak eta xehetasunak.

-Eguzki energia fotovoltaikoa. Panelak, lineak, onduladoreak, bihurgailuak, babes eta maniobra ekipamenduak. Neurketa ekipamenduak. Planoak, eskemak eta xehetasunak.

-Eguzki energia termikoa. Eguzki hargailuak, hodiak, metagailuak, besteak beste. Planoak, eskemak eta xehetasunak.

-Potentzia txikiko energia eolikoa. Aerosorgailuak, lineak, metagailuak, babes eta maniobra ekipamenduak. Banakako instalazioak eta instalazio komunitarioak. Planoak, eskemak eta xehetasunak.

-Domotika. Instalazioaren atalak: detektagailuak eta sentsoreak, lineak, kontrol-panelak, besteak beste. Planoak, eskemak eta xehetasunak.

-Segurtasuna: telebista-zirkuitu itxiak, sarbideen kontrola. Bideo-atezainak, megafonia eta irrati zirkuituak. Banakako instalazioak eta instalazio komunitarioak. Planoak, eskemak eta xehetasunak.

-Ureztapen automatikoa. Sareak, balbulak, elektrobalbulak, aspertsore eta difusoreak. Kontrol ekipamenduak. Eskemak, planoak eta xehetasunak.

-Beste instalazio berezi batzuk.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea eraikuntza proiektuaren instalazio komunak osatzen dituzten elementuak definitu, irudikatu eta dimentsionatzeko.

Aurrekoa oinarri hartuta, beste xedea ikasleek eraikuntza proiektu bat osatzen duten instalazioak koordinatzeko beharrezkoa den prestakuntza hartzea da.

Edukiak gutxi gorabehera estankoak diren multzotan banatuta daude, bakoitza instalazio mota bati buruzkoa; horregatik, hasieran, batzuen eta besteen artean autonomia zainduta ematen ahal dira. Dena dela ezinbestekoa da kontuan hartzea beti eraikinaren multzoa eta instalazio bakoitzaren eta gainerako elementuen arteko koordinazioa.

Aurrekoa kontuan hartuta honako edukien sekuentzia proposatzen da: iturgintza instalazioak, saneamendu instalazioak, elektrizitate instalazioak, telekomunikazio instalazioak, gas instalazioak, aireztapen instalazioak, berokuntza instalazioak, girotze instalazioak, suteak detektatu eta itzaltzekoak eta instalazio bereziak.

Jarraian zerrendatuko dira instalazio mota bakoitzean garatzen ahal diren jarduera batzuk, orientazio modura eta besteak beste:

-Lehendik dauden proiektu eta instalazioen azterketa kritikoa.

-Lehendik dauden instalazioen gaur egungo egoera irudikatzea.

-Instalazio proiektuak aztertu eta irudikatzea.

-Instalazioak kalkulatzea.

-Lehendik dauden eraikinetan instalazio berriak aztertu eta irudikatzea.

-Lehendik dauden instalazioen alternatibak aztertzea, benetako kasuetan oinarrituta.

-Lehendik dauden tipologia diferentetako eraikinen instalazio bereziak aztertu eta irudikatzea.

-Instalazioen mantentze-lanak.

-Instalazio interesgarriak dituzten eraikinetarako bisitak.

Baliabideei dagokienez, beharrezkoa da irudikapenarekin lotutako ekipamendu eta tresnez hornitutako balio anitzeko gela bat, dela ekipamendu eta programa informatikoekin, dela eskuzko tresnekin. Instalazioen proiektuak, irudiak, proiekzioak, laginak, etab. ere bai.

Etengabe aldatzen eta bilakatzen ari den arloa da, eta aplikazio teknologikoek berrikuntzak etengabe sortzen dituzte. Horregatik, sektorearen lanbide errealitatearekin ahalik eta harreman estuena izatea gomendatzen da.

Ikasleentzat testu-liburua erabiltzen ahalko litzateke, ahal dela teoriko-praktikoa, kontsultarako eta laguntzarako tresna gisa, ariketak edo jarduerak egiteko.

Eraikuntza-instalazioak izeneko moduluak lotura estua du Eraikinen diseinua eta eraikuntza izenekoarekin, eraikuntza proiektuan instalazioak proiektuaren zati huts ez ezik funtsezkoak ere baitira.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena.

Kodea: 0574.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimenari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu du banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) "Berrikuntza" eta "nazioartekotzea" kontzeptuak eta horiek gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatearen gehikuntzarekin duten lotura identifikatu ditu.

c) Ekimenaren kultura zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu du.

d) Eraikuntza enpresen eremuan abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu du.

e) "Arriskua" kontzeptua aztertu du, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) "Enpresaburua" kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu ditu.

2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera definitzen du, ingurunearen gaineko eragina baloratuz eta balio etikoak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikuntza enpresen arloko negozio ideia zehatz bat definitu du, abiapuntutzat hartuko dena enpresa plana egiteko.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

c) Negozio ideiaren egokitasuna, ase gabeko beharrak, ideiak dakarren berrikuntza edo hobekuntza, merkatuan bete nahi den nitxoa edo hutsunea eta ideiaren esparru den sektorearen prospektiba baloratu ditu, hori guztia enpresa plana egiteko abiapuntu izanen baita.

d) Aztertu du ea enpresaren jardueran zer nolako harremana duen enpresak erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

e) Eraikuntzaren sektoreko ETE (enpresa txiki edo ertain) batek bere mikroingurunean eta makroingurunean dituen mehatxuak eta aukerak identifikatu ditu, AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) azterketa baten barnean.

f) Enpresa kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu du.

g) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu ditu.

h) Eraikuntza enpresa baten gizarte balantzea egin du eta enpresa horien gizarte kostu nagusiak deskribatu ditu, bai eta sortzen dituzten gizarte onurak ere.

i) Eraikuntzaren arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten jardunbideak identifikatu ditu.

j) Enpresaren estrategia deskribatu du, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu du.

3. Produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana egiten du enpresarentzat, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana ere bai.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu, eta "sistema" kontzeptua aztertu du enpresari aplikatuta.

b) Fase hauek definitu ditu: zerbitzua sortu edo ematea, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu du.

d) Antolaketaren eta langileriaren eredua definitu du, produkzioaren edo zerbitzuaren beharrak edo/eta merkatuaren eskakizunak kontuan harturik.

e) Horniduraren funtsezko alderdiak definitu ditu: hornitzaileak aukeratzea eta materialak aukeratzea.

f) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu ditu, bai eta finantzabideak ere.

g) Eraikuntzaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin du.

h) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu ditu.

i) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

j) Ahuleziak eta indarrak aztertu ditu, AMIA azterketa osatuz.

k) Produkzio planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko finantzarioaren gaineko azterlana enpresa planean sartu ditu.

l) Eraikuntza arloko ETE bat sortzeko erabakia aurrera eramatearen egokitasuna baloratu du.

4. Eraikuntza enpresa bat sortu eta abian jartzeko urratsak egiten ditu, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu ditu.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu du.

c) Enpresaren forma juridiko desberdinetarako ezarritako tratamendu fiskalak bereizi ditu.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen izapideak aztertu ditu.

e) Erreferentziako tokian eraikuntza enpresak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin du.

f) Forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu ditu.

g) ETE bat abian jartzeko aholkularitza eta kudeaketa administratiboa enpresatik kanpo lortzeko bideak identifikatu ditu.

5. ETE baten kudeaketa administratibo eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta agiriak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontabilitateko informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

b) Eraikuntza enpresa baten zerga betebeharrak definitu ditu.

c) Zerga egutegiko zerga motak bereizi ditu.

d) Eraikuntzaren sektoreko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete ditu (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu ditu.

Edukiak.

Enpresa ekimena:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak eraikuntza arloan.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, eraikuntzaren sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-"Enpresaburu" kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa plana: negozioaren ideia eraikuntza enpresen esparruan.

-Eraikuntzaren sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Eraikuntzaren sektoreko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketing plana.

Enpresako produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Eraikuntzaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-"Kontabilitatea" kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

Administrazio eginkizunak:

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Eraikuntza enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak lortzen dituzte beren ekimena garatzeko enpresaren esparruan, hala autoenpleguan nola inoren konturako lanean erantzukizunak eta eginkizunak beren gain hartzeko garaian.

Metodologia teoriko-praktikoa erabili behar litzateke, azken horretan irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa bereziki azpimarratuz, ondokoak direla medio:

-Eraikuntza sektoreari buruzko informazio iturriak erabiltzea.

-Kasu praktikoen eta talde-dinamiken bitartez, ekintzaileen jarrerak ulertu eta baloratzea, eta eraikuntzaren sektorean haien beharra norainokoa den zehaztea.

-Enpresaburuekin, enpresa elkarte eta sindikatuen ordezkariekin eta administrazioekin harremanak izatea, jarduera osagarrien bidez (solasaldiak, bisitak, etab.), ikasleen espiritu ekintzailea eta sektorearen ezagutza sustatzeko.

-Sektoreko ETEentzako kudeaketa administratiboko programak erabiltzea.

-Eraikuntza sektorearekin zerikusia duen enpresa plan baten proiektua egitea, negozioa abian jartzearen alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioaren eta giza baliabideen antolaketa, merkataritzako ekintza, administrazio eta finantza kontrola, eta gizarte erantzukizunaren justifikazioa.

Enpresa eta ekimena izeneko moduluaren garapenean edukiek duten ordena sekuentziazio irizpide logikoen ondorio da, eta honela banatu liteke ikasturteko hiru hiruhilekoen artean:

-Ikasleek ez dute ezagutzen lan eginen duten sektorearen errealitatea. Horregatik, hasierako jarduerek sektore horretara hurbildu behar dituzte eta lanbide jardueran behar diren ekintzarako gaitasunak zein diren erakutsi behar diete.

-Hurrengo urratsean, ikasleei negozioaren ideia definitzeko erronka ezartzen ahal zaie. Horretarako, inguruko mehatxuak eta aukerak baloratu behar dituzte eta enpresaren helburuak planteatu, bai eta horiek lortzeko estrategiak eta ekintzak ere.

-Helburuak eta horiek lortzeko bideak definiturik, ikasleek enpresa plana egin dezakete, enpresa eratzeko prozesuan aurrera jarraitu ala ez erabakitzeko.

-Aurrera eginez gero, ikasleek enpresarentzako forma juridiko egokiena hautatzearekin zerikusia duten jarduerak egin behar lituzkete, eta enpresaren kudeaketa administratiboari dagozkion alderdi nagusiak ezagutu.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Autodiagnostikorako hainbat motatako testak egitea, ondokoak baloratzeko: negozio ideiaren inguruko proiektuaren heldutasun maila, ekintzaile baten gaitasun eta trebetasun orokorrak, eta produktua edo zerbitzua salduko den merkatuari buruzko ezagutza.

-Bai enpresa barnean bai gizarte ingurunean praktika onak aplikatzeari buruz ikertzea.

-Enpresa plana egitea, ondoko jarduketen bitartez:

Planaren helburuak ezartzea.

Ekintzailearen gaitasunak eta kualifikazioak identifikatzea enpresa proiektuari dagokionez. Behar izanez gero, prestakuntza planifikatzea.

Produktuaren edo zerbitzuaren oinarrizko ezaugarriak, asetzen dituen beharrak, berezitasunak, xede duen merkatua, bezeroengana iristeko erabiliko diren bideak eta beste datu interesgarri batzuk deskribatzea.

Merkatuaren azterketa egitea: eskariaren analisirako inkesta prestatzea eta lortzen diren datuak aztertzea. Inguruko lehia aztertzea. Produktu edo zerbitzu bera merkaturatzen duten enpresen zerrenda eta konparazio-azterketa egitea.

Marketing plana egitea, banaketa bideak, prezio politikak eta sustapen estrategiak azalduz.

Produkzio prozesua diseinatzea: beharko diren azpiegitura eta instalazioen azterlana egitea, fabrikazioaren edo zerbitzuaren prozesua diseinatzea, horniduraren aurreikuspena egitea eta izakinak baloratzeko metodo desberdinekin ariketak egitea.

Egindako proiektuaren arabera enpresan beharko diren lanpostuak identifikatzea, bakoitzaren eginkizunak azaltzea eta hori guztia grafikoki adieraztea organigrama batean.

Hasierako inbertsioa osatzen ahal duten oinarrizko kontzeptuak eta horiek finantzatzeko eskura dauden bideak jakinik, haien aurreikuspena egitea, proposaturiko enpresa proiektuaren beharrak asetzeko.

Salerosketa kasuak garatzea, enpresa jarduerarako oinarrizko agiriak erabiliz: eskabidea, albarana, faktura, txekea, ordainagiria eta kanbio letra.

Emaitza desberdinak dituzten egoera-balantzeak aztertzea.

Zailtasun maila desberdinetako egoera-balantzeak egin eta finantza-adierazleen bitartez aztertzea.

AMIA sistemaren bidez zenbait egoera aztertzea, gero sistema hori enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Forma juridiko bakoitzaren alde onak eta txarrak identifikatzea, prestatu den enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Enpresa planean eragina duten eraketa eta administrazio tramite berariazkoak eta orokorrak banan-banan azaltzea.

-Nahitaezkoak diren kontabilitate eta zerga betebeharrak identifikatzea.

-Zergen arloan Estatuko arauek Nafarroako Foru Komunitatekoekin dituzten desberdintasunak azaltzea.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebazten ahalko dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduerak egiteko eta, kasua bada, ikasleen azalpen jarduerak egiteko. Teknika horrek talde-lanaren estrategiak aplikatzea ahalbidetuko luke. Estrategia horiek aztergai izanen dira "Lanerako prestakuntza eta orientazioa" moduluan.

Bestalde, Lanerako prestakuntza eta orientazioa eta Enpresa eta ekimena izeneko moduluek elkarrekin lotura estua dute, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak, gizarte gastuak eta beste gai batzuk azaltzen dituzten edukietan, hain zuzen ere. Hortaz, bikoizketak saihestearren, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa beharrezkoa litzateke.

Azkenik, komenigarria litzateke koordinazioa izatea Enpresa eta ekimena moduluko irakasleen eta irakasle teknikoen artean, ondoko gaietan, adibidez:

-Enpresaburuekin harremanak izatea, ikasleek hurbiletik ezagutu ahal izateko beren prestakuntzaren helburu den eta ziur aski lana emanen dien sektorearen errealitatea.

-Ikasleek enpresa plana egiteko eskatzen dituzten datuak ematea: produkzio prozesua, instalazioa, enpresa hornitzaileen zerrendak, materialen prezioak eta beste batzuk.

Lanbide modulua: Ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ingelesez ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila onargarriarekin, garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen baitu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu du.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu du, testu motaren eta helburuaren arabera, informazio garrantzitsua bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera ditu erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu du, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Gailu edo ekipamendu bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu ditu.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, buruz buruko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu ditu, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Doitasunez identifikatu ditu norberaren jardueraren elementu aurreikusgarriekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datuak eta ekintzak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu du.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu du (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu ditu.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Formularioak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinazkoak bete ditu, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi ditu, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu ditu, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan dela, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin ditu, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu du oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu du, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili du.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu ditu hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili ditu, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin ditu, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili ditu hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu da, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu ditu interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu du zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu die, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili ditu.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu zaie.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili du.

Edukiak.

Eduki lexikoak:

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua.), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak.

-Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

Eduki gramatikalak:

-Aditz aldiak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Hizkuntza tekniko-zientifikoa.

-Baldintzazkoak.

-Zehar estiloa.

Eduki funtzionalak:

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra emateko, datuak eskatzeko, etab.

-Norberaren intereseko gaien azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Norberaren intereseko gaien inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

-Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Mota orokorreko dokumentu luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

-Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

-Formularioak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak...).

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak...

-Eguneroko bizimoduarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

Ingelesa I nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburu. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, behar hori, lehenik, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori agerian jartzen da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta beste herrialde batzuetan dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahalegin nagusia egin beharko litzateke ikasleak gai izan daitezen, lehen urrats batean, modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Geroago ekinen zaie adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari. Ikasgelan, bai irakasleak, bai ikasleak, ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab., Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela, Leonardo da Vinci eta Erasmus programetan, adibidez. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio erremintak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Eraikuntzako neurketak eta balioespenak.

Kodea: 0564.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Obra-unitateen zerrendak egiten ditu, eraikuntza-proiektuak aztertu ondoren, eta lortutako informazioa kapituluetan antolatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuaren kapitulu bakoitza identifikatu du, planoen eta memorien arabera.

b) Obra-unitatea argiro eta osorik zehaztu du.

c) Proiektuaren kapitulu bakoitza osatzen duten obra-unitateak edo oroharreko kontu-sailak identifikatu ditu.

d) Proiektuan erabiliko den obra-unitate edo oroharreko kontu-sail bakoitzaren zenbatekoak zerrendatu ditu.

e) Obra-unitateak edo oroharreko kontu-sailak lortzeko datu-base normalizatuak erabili ditu.

2. Obra-unitateen prezioen taulak egiten ditu, baliabideak eta errendimenduak hautatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Langileen errendimenduei buruzko kalkuluak egin ditu.

b) Erabilitako makinen errendimenduei buruzko kalkuluak egin ditu.

c) Obra-unitate bakoitzean erabilitako materialen prezioak lortu ditu.

d) Langile-kostuak zehazten dituzten soldata-taulak lortu ditu.

e) Makinak erabiltzeko ordu-kostuak lortu ditu.

f) Zuzeneko kostuak kalkulatu ditu.

g) Zeharkako kostuak kalkulatu ditu.

h) Obra-unitateen prezio banakatuak eta unitarioak kalkulatu ditu, zuzeneko eta zeharkako kostuak egokiro konbinatuta.

i) Oroharreko kontu-sailen prezioa kalkulatu du.

j) Prezioen taulak prestatu ditu.

3. Obra-unitateen neurketak egiten ditu, irizpideak aplikatu eta zenbatekoak kalkulatu ondoren, eta haien emaitza dokumentu normalizatuetan jasotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Neurketa-irizpideak ziurtasunez ezarri ditu.

b) Neurketa-irizpideak neurtutako obra-unitateetara egokitu ditu.

c) Egin nahi diren neurketekin lotutako dokumentazio grafikoa hautatu du.

d) Neurketan esku hartzen duten identifikatutako elementuak neurtu ditu, planoetan zehaztutako eskala erabilita eta ezarritako neurketa-irizpideak kontuan izanda.

e) Hautatutako dokumentuan egindako neurketak haien amaierako helburura egokitutako doitasunez jaso ditu.

f) Zehaztutako obra-unitatea neurketa-irizpideetan ezarritakoarekin eta dagokion obra-unitateari dagokionez jasotakoarekin bat datorrela egiaztatu du.

4. Eraikuntza-lanen aurrekontuak egiten ditu, eta obra-unitateen neurketa dagokion prezioarekin lotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egin beharreko aurrekontu mota zehaztu du.

b) Aurrekontua zein kapitulutan zatituko den ezarri du.

c) Kapitulu bakoitzaren obra-unitateen neurketak lortu ditu.

d) Kapitulu bakoitzaren obra-unitateen prezio unitarioak lortu ditu.

e) Dagokion kontu-sailean sartutako obra-unitate bakoitzerako neurketa eta prezio unitarioa konbinatu ditu.

f) Kapitulu bakoitzerako aurrekontua egin du.

g) Gastu orokorrak kontuan hartuta guztizko aurrekontua egin du.

h) Indarrean dauden zergak aplikatu ditu.

i) "Prezioen justifikazioa" eranskina idatzi du.

5. Kostuen kontrolak egiten ditu, eskaintzen konparazio-azterlanak, ziurtapenenak eta dokumentazio teknikoa prestatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kapituluei eta kontu-sailei buruzko informazioa osatu du, ezarritako kodetze-sistema aplikatuta.

b) Abiapuntuko aurrekontua (kostuen hasierako zenbatespena) sortu du.

c) Aurrekontu-unitateak sortatan banatu ditu.

d) Planteatutako sorten hedadura ekonomikoa zehaztu du.

e) Hornitzaileei, kontratistei eta azpikontratistei zuzendutako dokumentazioa prestatu du eskaintzak eskatzeko (lehiaketa).

f) Hornitzaileek emandako informazioa homogeneoa dela, akatsik edo hutsik ez duela eta eskaintzak konparatzeko bidea ematen duela egiaztatu du.

g) Jasotako eskaintzak ebaluatu ditu konparazio-azterlanak egin ondoren.

h) Ziurtapenak igorri eta fakturatzeko idatzi ditu, egindako balioespenak proiektuaren arduradunak onartutako neurketetara eta ezarritako klausuletara egokituta.

i) Kontratuaren klausuletara egokitutako proiektuaren aldaketen ondoriozko kostuen jarraipena egin eta horiek eguneratu ditu.

j) Egindako aldaketa-proposamenak justifikatu ditu, horien hedadura ekonomikoki balioetsita.

k) Kontratazioaren, aldaketen eta ziurtapenaren egoera-orriak jasotzen dituzten kostu-orriak prestatu eta prozesatu ditu.

l) Guztizko proiektuari dagozkion kostuen egoera-orriei buruzko aldizkako txostenak egin ditu.

6. Neurketak, aurrekontuak eta kostuen kontrol-prozesuak prestatzen ditu, berariazkoko informatika-tresnak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrekontua eginen deneko obrari buruzko datu orokorrak zehaztu ditu.

b) Obra-unitateen prezioak jasotzen dituzten datu-baseak inportatu ditu.

c) Kapitulu bakoitzean sartu beharreko obra-unitateak hautatu ditu.

d) Kapitulu bakoitzaren obra-unitateen neurketak egin ditu.

e) Aurrekontua egin du.

f) Kostuak kontrolatzeko prozesua osatu da.

g) "Prezioen justifikazioa" eranskina idatzi du.

Edukiak.

Obra-unitateak eta eraikuntza proiektuei buruzko azterketa:

-Proiektuaren egitura eta haren banaketa deskribatzea beste mota bateko obra kapituluetan.

-Obra-unitateak, oro harreko kontu-sailak eta dagozkien neurketa unitateen kontu-sailak definitzea. Obra-unitateak idaztea.

-Obra-unitate bakoitza zehazten duten dokumentu-iturriak edo datu-baseak kontuan hartzea.

-Proiektu baten informazioa kapitulutan eta kontu-sailetan antolatzea.

Obra-unitateen prezioak prestatzea:

-Prezio moten definizioa.

-Kostuen egitura: zuzeneko kostuak eta kostu osagarriak. Zeharkako kostuak.

-Zuzeneko kostuak: eskulana, materialak eta makinak. Errendimenduak. Zuzeneko kostu osagarriak.

-Zeharkako kostuak: eskulana, bitarteko osagarriak, obrako bertako instalazioak eta eraikinak, langile teknikoak eta administrazio langileak. Segurtasunak eta laneko arriskuen prebentzioak sorrarazitako kostuak.

-Obra-unitateak balioestean zuzeneko eta zeharkako kostuek duten eragina.

-Prezioen taulak. Oroharreko kontu-sailak.

Obra-unitateak neurtzea:

-Neurtzeko prozesua. Obrako neurketa. Plano gaineko neurketa.

-Neurketa irizpideak eta neurketa unitateak.

-Neurketak kalkulatzeko prozedurak.

-Aurrekontuak egiteko formatuak.

Eraikuntza lanen aurrekontuak egitea:

-Aurrekontuak definitzea. Motak.

-Gauzatze materialaren aurrekontua. Deskribapena. Egiteko irizpideak.

-Kontratu bidezko gauzatze-aurrekontua. Deskribapena. Egiteko irizpideak.

-Lizitazio-aurrekontua. Deskribapena. Egiteko irizpideak.

-Esleipen-aurrekontua. Deskribapena. Egiteko irizpideak.

-Aurrekontuko prezioen justifikazioa. Deskribapena. Egiteko irizpideak.

Eraikuntzako kostuak kontrolatzea:

-Kostuen zenbatespena. Hornitzaileak. Azpikontratuak. Eskaintzak. Lehiaketak.

-Beharrezko materialak kontratazio sortatan taldekatzea.

-Kontrataziorako dokumentazioa.

-Materialei buruzko baldintza teknikoen agiria.

-Eskaintzak ebaluatzeko prozedurak.

-Ziurtagiriak. Definizioa, motak eta ezaugarriak.

-Kostuak eguneratzea.

Neurketak, aurrekontuak eta kostuen kontrol prozesuak egitea:

-Aurrekontuak egiteko prozesu automatizatuak.

-Helburu orokorreko aplikazio informatikoak. Kalkulu-orriak. Datu-baseak.

-Eraikuntzarako berariazko aplikazioak. Programa instalatzea. Prezioen baseak lortu eta gaineratzea.

-Aurrekontuak egiteko lanei buruzko dokumentazioa.

-Aurrekontua eginen deneko obra kapituluetan eta obra-unitatetan antolatzea.

-Neurketak gaineratzea.

-Aurrekontuaren amaierako dokumentua egitea.

-Diseinu-programak eta neurketak integratzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea aplikazio informatikoak erabiliz eraikuntza lanen aurrekontuak egiteko. Horretarako, ariketa gisa obra-unitateen zerrendak, prezioen taulak eta obra-unitateen neurketak eginen dituzte, horren barnean eraikuntzako kostuen kontrolarekin zerikusia duen guztia dagoela.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa, edukien atalean ezarritako ordena bera da, azken multzoa izan ezik. Izan ere, hori kurtso osoan zeharkako multzotzat hartzea aholkatzen da, kurtso osoan tresna informatikoak eta lotutako prozesuak erabilita, horrela ikasleek aurreko multzoetako ariketa praktikoak ebazteko aplika ditzaten. Komenigarria da modulu hau praktikara orientatuta planteatzea, baina inola ere gaitzetsi gabe ikasleek ulertu eta barneratu behar dituzten oinarrizko kontzeptu teorikoak, horietan oinarritzen baita aplikazio praktikoa.

Modulu honetan proposatzen diren jarduera praktikoak honako hauek dira, orientazio modura eta besteak beste:

-Aurrekontua egin gabe duen eraikuntza proiektu baten dokumentazioa abiapuntu hartuta, aurrekontua kapitulutan egituratzea planteatzen da, horietako bakoitzean egokiak diren kontu-sailak sartuta.

-Obra-unitate edo oroharreko kontu-sail batzuk osorik eta behar bezala idaztea.

-Prezioen mota batzuk eta besteak kalkulatzea.

-Obra-unitate batzuen neurketa kalkulatzea behar bezala banakatuta eta identifikatuta.

-Obra baten kontratazio prozesuaren itxurak egitea, eraikuntza enpresa baten azterlan sailaren ikuspegitik. Horrenbestez, eskaintza prestatu beharko du lehiaketan aurkezteko, proiektuko gainerako dokumentazioarekin batera.

-Obrako neurketa baten itxurak egitea, obra ziurtatzeko.

Jarduera horiek gauzatzeko, kasu bakoitzean egokiena den softwarea erabiliko da. Horrela, ikasleak, kurtsoa amaitzean, lan horietarako gehienetan erabiltzen diren tresna informatikoak modu praktikoan erabiltzeko gai izanen dira, honako hauek gutxienez kontuan hartuta: kalkulu orria (puntu horretan software askea erabiltzea gomendatzen da, eskuratzen erraza delako) eta eraikuntzarako neurketa eta balorazioetako berariazko programa.

Modulu honen zati praktikoa garrantzitsua denez, eta behar bezala garatzeko eta ikasleek ongi aprobetxa dezaten, komenigarria da ikasle bakoitzeko ordenagailu bat duen gela izatea, arlo honen berezko softwarea eta Interneterako konexioa duela, baita proiektagailua ere.

Modulu honi ekiteko, beharrezkoa da ikasleek planoen interpretazioan oinarri sendoa izatea, baita eraikuntza prozesuen eta prozesu bakoitzean beharrezkoak diren baliabideen ezagutza ere. Ezagutza horiek lehenengo kurtsoan ematen diren moduluetan berenganatu behar dituzte.

Beste modulu batzuetako irakasleekiko koordinazioa sendotzeko, Eraikuntzako plangintzaren moduluarekin jarduera integratzaile eta osagarriak kontuan har daitezela iradokitzen da, arreta berezia errendimenduen kalkuluan jarrita. Halaber, kontuan hartuko da Bizitegi-eraikuntzako proiektuen garapena eta Bizitegiz bestelako eraikuntza-proiektuen garapena izeneko moduluetan modulu honetan ikusitakoaren zati bat aplikatu beharko dela.

Lanbide modulua: Eraikuntzako plangintza.

Kodea: 0566.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Eraikuntza obrak proiektatu eta gauzatzeko jarduerak identifikatzen ditu, eta prozesuaren faseekin eta plangintza-prozedurekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egin beharreko lanak proiektuaren dokumentazioarekin eta inplikatutako jardueren tipologiarekin lotu ditu.

b) Gauzatze-lanetan deskribatutako eraikuntzako planoak eta xehetasunak hautatu ditu.

c) Plangintzarako datu garrantzitsuak bildu ditu.

d) Prozesua bere fase nagusietan banakatu du.

e) Prozesuaren faseak elkarrekin lotu ditu.

f) Plangintza-teknika ezarritako helburuaren arabera aplikatu du.

g) Jardueren zerrenda ezarri du, erabilitako plangintza-teknikaren jardunbide bereizgarriari jarraituz.

h) Jardueraren deskribapen laburra jasotzen duen taula egin du.

2. Eraikuntza obrak proiektatu eta gauzatzeko jardueren sekuentzia egiten du, denborak ezarrita eta haiek gauzatzeko baliabideak zehaztuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Inplikatutako eraikuntza-prozesua identifikatu du.

b) Prozesuaren faseei dagozkien jarduerak sailkatu ditu.

c) Jarduerak oinarrizko gauzatze-planaren arabera zerrendatu ditu.

d) Jardueren arteko lotura modu eskematikoan irudikatu du.

e) Baliabideak kalkulatzeko garrantzizko neurketak, balioespenak, datu-baseak, prezioak eta errendimenduen taulak bildu ditu.

f) Datuak bildu eta prozesatzean IKTak erabili ditu.

g) Espero diren errendimenduen arabera jarduerak egiteko beharrezko tresnak hautatu ditu.

h) Identifikatutako jarduera bakoitzerako giza baliabideak identifikatu ditu.

i) Jardueren gehieneko, gutxieneko eta litekeen iraupena kalkulatu du.

3. Eraikuntza obrak diseinatu, kontratatu eta kontrolatzeko programak prestatzen ditu, helburuak ezarri, eta esku hartzen duten agenteak eta izapideak identifikatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuaren faseak eskatutako xehetasun-mailarekin identifikatu ditu.

b) Proiektua garatzeko beharrezko etapak sekuentziatu ditu.

c) Jarduerak oinarrizko planaren aurrerapenarekin lotu ditu.

d) Jardueren iraupena zenbatetsi du, ezarritako epemugak kontuan izanda.

e) Baliabideak parteka ditzaketen jarduerak identifikatu ditu.

f) Esku hartzen duen ekipamenduak eta espero den errendimendua identifikatu ditu.

g) Programaren helburuak planean ezarritako jarraibideekin lotu ditu.

h) Oinarrizko programazio-teknikak aplikatu ditu.

i) Jardueren programazioaren bide kritikoa adierazi du.

j) Jarduera multzoaren guztizko iraupena kalkulatu du.

k) Diagramak egiteko IKTak eta berariazko plangintza-programak erabili ditu.

4. Eraikuntza obrak gauzatzeko planen jarraipena egiten du, programazio-teknikak aplikatuta, eta antzemandako desbideratzeetarako zuzenketak proposatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Planaren jarraipena egiteko ezarritako prozedura identifikatu du.

b) Proiektuaren edo obraren aurrerapena kontrolatzeko informazio garrantzitsua hautatu du.

c) Planaren jarraipenerako egutegia eskatutako aldizkakotasunaren arabera prestatu du.

d) Programazioaren aurrerapena, kontrola eta desbideratzeak kronograma errealisten bidez irudikatu ditu.

e) Gauzatze-denborak eta esleitutako baliabideak egiaztatu ditu.

f) Jarraipen-diagramak egiteko IKTak erabili ditu.

g) Desbideratzeak zuzentzeko baliabideak berriro esleitu ditu.

h) Gauzatze-denborak berriro esleitutako baliabideen arabera zenbatetsi ditu.

i) Gauzatze-epe berrien arabera zuzendutako planen diagramak egin ditu.

5. Proiektuaren dokumentuen kalitatea kudeatzen du, dokumentazio-sistemak aztertuta eta kontrol-teknikak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentu-kontroleko tekniken onurak identifikatu ditu.

b) Dokumentu-kontroleko teknikak aplikatzean izan ohi diren akatsak antzeman ditu.

c) Dokumentu-kontrola ezartzeko eskatutako jardunak identifikatu ditu.

d) Eraikuntza-proiektuetako informazio- eta dokumentazio-trukeak identifikatu ditu.

e) Eraikuntzan erabiltzen diren berariazko formatuak, eta horiek identifikatu eta kodetzeko funtsezko elementuak identifikatu ditu.

f) Dokumentazioa trukatzeko eta aurkezpenak egiteko kontrol-txostenak prestatu ditu.

g) Dokumentuak fisikoki eta euskarri informatikoan artxibatu ditu.

6. Eraikuntzako laneko arriskuen prebentzio-planak egiten ditu, berariazko arriskuak obraren faseekin lotuta, eta prebentzio- eta babes-neurriak zehaztuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Obra- eta jarduera-fase bakoitzaren berariazko arriskuak identifikatu ditu.

b) Eraikuntzan gehien erabiltzen diren bitarteko osagarrien, ekipamenduen eta erreminten berariazko arriskuak identifikatu ditu.

c) Arriskuak ebaluatu ditu, sortzeko duten probabilitatea eta dakartzaten ondorioen larritasuna kontuan izanda.

d) Antzemandako arriskuen aurrean hartu beharreko berariazko prebentzio-neurriak zehaztu ditu.

e) Arriskuaren arabera, banakako eta taldeko babes egokiak hautatu ditu.

f) Prebentzio- eta babes-neurriak ezarri ditu, segurtasun- eta osasun-azterlanean jasotako aurreikuspenak garatuta eta osatuta.

g) Prebentzio- eta babes-neurriak aurreikusitako eraikuntza-prozedura eta -sistemetara egokitu ditu.

Edukiak.

Plangintza jarduerak eta metodoak identifikatzea:

-Eraikuntza proiektuak garatu eta gauzatzea.

-Eraikuntzako jarduerak planifikatu eta programatzea. Eginkizuna. Helburua. Hedadura. Faseak. Plangintzaren eta programazioaren arteko diferentzia.

-Proiektuaren bizi-zikloa.

-Planak. Motak. Planak egiteko oinarrizko printzipioak: obretako planak, kalitate planak, segurtasun planak.

-Plangintzako oinarrizko metodoak eta printzipioak: Barra-diagramaren metodoa, Gantt. Bide kritikoaren metodoak, Pert, CMP, ROY eta PDM.

-Lan banaketaren egitura:

Prozesuaren deskribapena eraikuntzan. Fasetan deskonposatzeko irizpideak. Faseen arteko harremanak.

Eraikuntzako jardueren deskribapena. Eraikuntza prozesuak jardueratan deskonposatzeko irizpideak.

Jarduerak identifikatzea. Aurrekotasun- eta aldiberekotasun-loturak. Jardueren taulak.

-Bide kritikoaren metodoan oinarritutako sistema guztietarako funtsezko kontzeptuak.

-PERT metodoa: oinarrizko printzipioak, PERT grafoa eraikitzea, jarduerei denborak esleitzea, epeak betetzeko probabilitatea kalkulatzea, denborak kalkulatzea, Zaderenkoren matrizea, lasaieren kontzeptua eta kalkulua, bide kritikoa.

-PERT metodoa: PERT denborak, kostua.

-CPM metodoa: alderdi orokorrak, PERT eta CPM metodoen arteko aldeak, CPM grafoa, kostua.

-ROY metodoa: alderdi orokorrak, oinarrizko diferentziak, grafoa taxutzea.

-PDM aurrekotasunen metodo edo sarea: alderdi orokorrak, aurrekotasun sarea, taxutzea.

-Plangintzarako programa informatikoak.

Eraikuntzako prozesuen sekuentziak egitea:

-Eraikuntza jarduerak sekuentziatzea. Eraikuntzako proiektuen eta obren tipologia. Banakapen egitura, gauzatzeko metodoak, beharrezko bitartekoak.

-Obra zibiletako jarduerak sekuentziatzea. Oinarrizko plana. Fase-diagrama. Banakapen egitura, gauzatzeko metodoak, beharrezko bitartekoak.

-Obra zibileko lur-mugimenduaren berariazko plangintza: aurretiko bistak, masa-diagrama, denboren programa.

-Jardueren arteko loturak. Irudikapen eskematikoa. Jarduerak sailkatzeko irizpideak.

-Baliabideak zenbatestea. Errendimenduen, kostuen, kalitatearen eta denboren arteko harremana.

-Diagramak eta eskemak egiteko tresna informatikoak.

Eraikuntzako proiektuak eta obrak programatzea:

-Proiektuak programatzeko beharra.

-Jarduerak programatzeko dokumentazio teknikoa. Dokumentazio grafikoa. Obra-unitateak. Neurketak eta balorazioak. Kostuak zenbatestea. Errendimenduak.

-Eraikuntzako datu-baseak. Prezioen taulak.

-Jardueretan denborak zenbatestea. Denbora ausazko aldagai gisa. PERT jardueren iraupena.

-Programazio teknikak. Programak irudikatu eta kalkulatzeko prozedurak aplikatzea.

-Diseinu programak, kontratazio programak eta eraikuntza obrak kontrolatzekoak egitea. Faseak. Etapak. Jarduerak. Baliabideak. Denborak. Esku hartzen duten eragileak.

-Programaziorako programa informatikoak aplikatzea.

Plangintzaren jarraipena:

-Plangintza eguneratzea: jarraipenerako prozedurak.

-Egutegiak, kronogramak eta kontrol diagramak egitea.

-Plangintza berrikustea. Desbideratzeak. Proiektuaren aldaketak.

-Plangintzako txostenak. Proiektuaren aurrerapena.

-Atzeraelikadura-zirkulua.

-Programazioaren jarraipenerako programa informatikoak aplikatzea.

Dokumentu-kontrola kudeatzea:

-Dokumentu-kontrolaren eginkizuna.

-Dokumentu-kontrolaren abantaila eta akatsik ohikoenak.

-Dokumentuak sortu eta izapidetzeko etapak.

-Dokumentu-kontroleko sistemak: agiritegi motak, segurtasun kopia.

-Dokumentu-kontrolari lotutako dokumentuak: komunikazioa, ekonomikoak, diseinua, kudeaketa, legezkoak eta kalitatea.

-Diseinatu eta gauzatzeko hasierako fasean erabiltzen diren dokumentuak.

-Proiektuari eta obrari buruzko dokumentazioa eguneratzea.

-Dokumentu-kontrolean erabiltzen diren aplikazio informatikoak.

Laneko arriskuen prebentzio planak egitea:

-Eraikuntza obren berariazko arriskuak. Lanlekua eta ingurunea egiaztatu, identifikatu eta zaintzea Behin-behineko instalazioak. Lokal higieniko-sanitarioak.

-Obra-fase bakoitzaren berariazko arriskuak. Eraisteak. Lur mugimenduak. Egitura. Instalazioak. Itxiturak. Akaberak.

-Bitarteko osagarriak, ekipamenduak eta tresnak erabiltzearen ondoriozko berariazko arriskuak.

-Arriskuak ebaluatzeko teknikak.

-Berariazko prebentzio-teknikak. Prebentzio neurriak. Taldeko eta banakako babesak.

-Obrako lanen aldiberekotasuna. Obrako lanen aldiberekotasuna. Identifikazioa eta prebentzioa.

-Segurtasuna eraikuntza proiektuan. Segurtasun eta osasun azterlanak aztertzea.

-Segurtasun eta Osasun planak. Edukia. Dokumentuak.

-Segurtasun eta Osasun arloetan esku hartzen duten eragileak.

-Segurtasun ikuskapenak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea eraikuntza proiektuen garapen eta gauzatzea planifikatu, programatu, sekuentziatu, kudeatu eta kontrolatzeko.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa aurretik dagokion atalean azaldutakoa da: Eduki horiek bost multzo handitan taldekatzen ahal dira honako modu honetan:

-Plangintza metodoak:

Jarduerak identifikatzea.

Eraikuntzako prozesuen sekuentziak egitea.

-Eraikuntza proiektuak programatzea:

Plangintza metodoak.

Eraikuntzako proiektuak eta obrak programatzea.

-Plangintzaren jarraipena eta kudeaketa:

Plangintzaren jarraipena.

Dokumentu-kontrola kudeatzea.

-Laneko arriskuen prebentzio planak:

Laneko arriskuen prebentzio planak egitea.

Plangintzarako programa informatikoen erabilera multzo bakar batean ematea proposatzen da. Horrela, ikasleek aurreko multzoen ikuspegi orokorra izanen dute, programa informatikoekiko loturan, eta hori guztia programazioko kasu praktiko batean aplikatuko dute.

Multzo horiek lan unitateak eratzen ahalko lituzkete eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, prestakuntza eta ebaluazio jarduerak, ebaluazio irizpideak eta abar definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu teorikoa da eta prestakuntza eta ebaluazio jarduerak balio anitzeko gela batean emanen dira. Ahal dela, gela horrek ordenagailuak, proiektagailu bat eta Interneterako sarbidea izanen ditu. Batzuetan Internet erabiliko da behar den informazioa bilatzeko, eta horren bidez, ikasleek komunikazioaren teknologien ahalmen handiaz duten ikuspegia zabaltzen ahalko dute.

Baliabide teknikoak eskuratzen ahalko dira: proiektuak, eskuliburuak, katalogoak.

Programazio didaktikoetako lan unitateak garatzeko orientazio eta laguntza modura, besteak beste, hurrengo irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak egin daitezke: Horiek tartekaturik egiten ahal dira gelaren egitura aprobetxatuta:

-Eduki teoriko edo kontzeptualei buruzko jarduerak, funtsezko azalpen edo kalkuluetan oinarrituta, batik bat ikasgelan egin beharrekoak, kasu praktikoen simulazioko jarduera praktikoekin konbinatuta.

-Aurkako emaitzak dituzten jarduerak, aztertzeko eta alternatibak aurkezteko.

-Praktikoagoak diren moduluei lotuta, Bizitegi-eraikuntzako proiektuen garapena eta Bizitegiz bestelako eraikuntza proiektuen garapena izeneko moduluetan garatzen diren proiektuen programazioak egiten ahal dira, ikasleei pizgarriak emateko eta gogoeta eginarazteko, ikasten ari direla.

Eraikuntzako neurketak eta balioespenak izeneko moduluarekiko koordinazioa, jarduera integratzaileekin egin behar da, esfortzuak ez bikoizteko. Helburu hori betetzeko proposatzen da modulu horretan "Obra-unitateen zerrendak egiten ditu, eraikuntza-proiektuak aztertu ondoren, eta lortutako informazioa kapituluetan antolatzen du" eta "Obra-unitateen prezioen taulak egiten ditu, baliabideak eta errendimenduak hautatu ondoren" ikaskuntza emaitzak moduluaren hasieran egitea, eta aldiz, "Eraikuntzako plangintza" izeneko moduluan, "Proiektuak programatzea" izeneko multzoarekin has liteke.

Lanbide modulua: Energia-eraginkortasuna eraikuntzan.

Kodea: 0569.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Eraikinen itxiturek ematen duten isolamendua ebaluatzen du, horien osagaiak eraikinaren bilakaera "higrotermikoarekin" lotu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikin baten inguratzaile termikoaren osagaiak zehaztu ditu.

b) Merkatuan dauden isolatzaile mota nagusiak zehaztu ditu.

c) Isolatzaileen propietateak (iraunkortasuna, sutearen aurreko portaerara eta narriadura higroskopikoa) haien aplikazio termikoekin lotu ditu.

d) Ereduzko itxituren "transmitantzia" termikoa kalkulatu du.

e) Eraikin baten inguratzaile termikoak dituen osagaien portaera termikoa justifikatu du.

f) Azaleko kondentsazioen eta kondentsazio interstizialen arrazoiak erlazionatu egin dira itxituretan, izan dezaketen konponbideekin.

g) Baoen iragazkortasuna eraikinaren energia-eskaerarekin lotuta haztatu du.

h) Aireztapen-ekarpenak aztertu ditu eraikinaren energia-eskaerarekin lotuta.

i) Itxituretarako ereduzko konfigurazioen portaera termikoa balioetsi du.

2. Eraikinaren inguratzailearen ezaugarriak eta instalazioen errendimendua egiaztatzen ditu, horiek ezarritako parametro bioklimatikoekin eta portaera "iraunkorrarekin" alderatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Isolatzaileen lehengaiak eta inguratzailearen gainerako materialek duten portaera ekologikoa egiaztatu du.

b) Isolatzaileen nolakotasunak eraikinaren portaera ekologikoarekin eta iraunkorrarekin lotu ditu.

c) Mintz iragazgaitzen "transpiragarritasuna" justifikatu du.

d) Landare-estalkien ezaugarriak identifikatu ditu.

e) Estalduren nolakotasunak eraikinaren ingurumen-portaerarekin eta bilakaera iraunkorrarekin lotu ditu.

f) Fatxaden orientazioaren eta eguzkitzearen arabera beirazko azaleren proportzioa egiaztatu du.

g) Eraikinaren "argi- eta itzal-eremuak" kontuan izanda aireztapen-hautabideak proposatu ditu.

h) Aplika daitezkeen energia berriztagarriak identifikatu ditu.

i) Instalazio termikoek energia-iturri berriztagarriekin duten konexioa zehaztu du.

j) Eraikinaren inguratzailearen portaera iraunkorra zehaztu du.

k) Euri-urak aprobetxatzeko aukerak aztertu ditu.

3. Eraikinetako energia-eskaeraren muga zehazten du, eta haien inguratzailearen elementuak araudian xedatutakora egokitzen direla egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikuntza-sektoreak, etxebizitza-sektoreak eta hirugarren sektoreak energia-eskaeran duten eraginarekin lotu ditu.

b) Aztergai diren eraikinen inguratzaileari buruzko beharrezko eraikuntza-informazioa bildu du.

c) Eraikinaren inguratzaile termikoak dituen itxituren ezaugarriek indarrean dagoen araudiak ezarritako eskakizunak betetzen dituztela egiaztatu du.

d) Itxituren kondentsazio interstizialak eta azalekoak araudian ezarritako mugetara egokitzen direla egiaztatu du.

e) Aire-ekarpenak ezarritako mugetara egokitzen direla egiaztatu du.

f) Eraikinaren zubi termikoak zehaztu ditu.

g) Itxituren isolamendu orokorra, eta berokuntza- eta hozte-eskaerekiko lotura hobetzen duten irtenbideak proposatu ditu.

h) Beiren isolamendua hobetzea kontuan hartu du, eta haien transmitantzia eta eguzki-faktorea zenbatetsi ditu.

i) Fatxaden arabera beira-azaleren hautabidezko banaketak proposatu ditu.

j) Neguan eguzkia hartzeko eta udan eguzkitik babesteko hautabidezko irtenbideak proposatu ditu, lekuaren eta orientazioaren arabera.

4. Eraikinen bizigarritasuna ziurtatzeko beharrezko energia-eskaera kalkulatzen du, eta eskaera hori aplikatzekoa den araudiak ezarritako mugetara egokitzen dela egiaztatzen du, dokumentu onartu gisa kalifikatutako aplikazio informatikoen bidez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kokapenari, klimari eta parametro orokorrei buruzko datuak sartu ditu.

b) Aplikazioaren datu-basetik abiatuta, eraikinaren itxiturak zehaztu ditu.

c) Eraikinaren modelatuari dagozkion oinarrizko parametroak zehaztu ditu.

d) Lan-eremua ezarri du.

e) Aplikazioan, eraikinaren zehaztapen geometrikorako planoak eta oinplanoko zehaztapenak sartu ditu.

f) Oinplano-biderkatzaileak erabili ditu eta zatiketa horizontalak barnean hartu ditu.

g) Itxitura bertikalak, leihoak eta teilatu-hegalak txertatu ditu, 3Dko bistak eta biraketak erabilita.

h) Goiko forjatuak, estalkiak eta forma irregularretako itxiturak sortu ditu.

i) Eraikinaren berezko itzal-elementuak eta kanpoko itzalak hornitu ditu.

j) Eraikinaren azken modelatua lortu du.

k) Energia-eskaera kalkulatu du eta dagokion txostena lortu du.

5. Eraikinak energiaren aldetik kalifikatzen ditu, haien inguratzailea identifikatu, instalazioak ezaugarritu eta balantze termikoa kalkulatu ondoren, dokumentu onartuaren kalifikazioa duten informatika-aplikazioen bidez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikinean instalatutako egokitzapen-sistema aztertu du eta programaren elementuak konbinatzea erabaki du.

b) Kontuan hartu ditu berokuntza-sistema, hozte-sistema, ur bero sanitariokoa eta, hirugarren sektoreko eraikinen kasuan, argiztapenekoa.

c) Programaren elementuek eskatutako dimentsionatzeari buruzko informazioa bildu du.

d) Programan, "dokumentu onartu" gisa kalifikatutako informatika-aplikazioaren bidez lortutako "EKT" fitxategia kargatu du.

e) Aplikazioaren datu-basetik abiatuta, eraikinak barnean hartzen dituen sistemak zehaztu ditu.

f) Datu-basetik, eraikinak barnean hartzen dituen ekipamendu eta unitate terminal guztiak inportatu ditu.

g) Errendimendu konstanteko hozte- eta/edo berokuntza-tresneria zehaztu du.

h) Eraikinaren energia-eraginkortasuneko kalifikazioa lortu du, dagokion eskalaz eta kalifikazio-datuez.

i) Emaitza ebaluatu du, energia-portaeraren adierazleak alderatuta: nagusia eta osagarriak.

j) Bidezkoa izan denean, lortutako kalifikazioa hobetzeko hautabideak aurkeztu ditu.

Edukiak.

Eraikinetako itxituren isolamendua ebaluatzea:

-Itxitura motak.

-Itxiturek eraikinaren portaera pasiboan duten eragina.

-Itxituretan erabiltzen diren materialen ezaugarri termikoak eta horien ingurumen lehentasuna.

-Isolatzaile motak, ezaugarri termikoak, suaren aurreko portaera, degradazio higroskopikoa eta ingurumen lehentasuna.

-Bero transmisioa hainbat geruzatako elementu batean.

-Geruzak jartzea itxitura batean.

-Eroankortasuna eta transmitantzia.

-Diagrama psikrometrikoa: oinarrizko erabilera. Egon daitezkeen kondentsazioen azterketa.

-Aireberritzea. Araudiak betetzea.

-Egon daitezkeen okerren azterketa: aire iragazketak, zubi termikoak, hezetasunak, besteak beste.

Eraikinaren inguratzailea eta instalazio termikoak egiaztatzea:

-Klima aldagaiak aztertzea: tenperatura, hezetasun erlatiboa, eguzki-erradiazioa eta airearen mugimendua.

-Klima aztertzea. Mesoklima batzuen eta besteen ezaugarriak eta horien arteko diferentzietan eragina duten parametroak.

-Zonakatze geografikoa eta eguzki-erradiazioa: eguzki-erradiazioak udako eta neguko zikloetan duen eragina; eguzki-erradiazioa eta orientazioa.

-Hezetasun erlatiboa. Erosotasun baldintzetan duen eragina.

-Airearen mugimendua. Portaerak aztertzea.

-Erosotasun baldintzak.

-Eraikinean sistema pasiboak aplikatzea, eskualde baten klima ezaugarrietan oinarrituta.

-Eguzki-energia biltzeko sistema pasiboak.

-Zuzeneko eta zeharkako eguzki babesa: teilatu-hegalak, hegalkinak, olanak, landare-pantailak eta pertsianak.

-Energia-instalazio arruntak.

-Energia alternatiboak: geotermikoa, eguzki-energia, fotovoltaikoa, biomasa eta biodiesela, besteak beste.

-Eraikuntzako materialen ingurumen lehentasuna. "Eraikuntza osasuntsua" delakoaren irizpideak.

Eraikineko energia-eskaeraren muga zehaztea:

-Eraikinetako energia-kontsumoa. Irizpide orokorrak.

-Eraikinetako energia-eskaeraren mugaren oinarri teorikoak.

-Klima zonakatzea.

-Tokien, inguratzaile termikoaren eta itxituren sailkapena. Parametroak.

-Energia-eskaera mugatzea.

-Zoko eta argi-zuloen arotz lanen aire iragazkortasunaren mugak betetzea.

-Kondentsazio interstizialen eta azalekoen kontrola.

-Eraikuntzaren kode teknikoa. HE (energia aurrezpena) oinarrizko dokumentua. HE1 atala. Energia-eskaera mugatzea.

-Eraikuntzaren kode teknikoa. HS (osasungarritasuna) oinarrizko dokumentua. HS 3 atala. Barneko airearen kalitatea. Araudia interpretatzea.

Eraikinetako energia-eskaera kalkulatzea:

-Energia-eskaera kalkulatzerakoan aukera orokorra aplikatzea.

-Indarreko araudian "dokumentu onartua" kalifikazioa duten programa informatikoak erabiltzea.

-Inguratzaile termikoaren definizioa eta ezaugarriak.

-Erreferentziako eraikinaren ezaugarriak.

-Ingurumenaren eta klimaren baldintzak.

-Eguzki kontrola: orientazioa, beirak, absortibitatea, itzal-faktorea, eguzki-faktorea, eguzki-faktore aldatua, hegalak, atzeraemanguneak eta xafletako gailuak.

-Itzal elementuak eta urruneko oztopoak.

-Emaitzen txostena.

-Hobetzeko proposamenak: orientazioen azterketa, eguzki-atzipena, eguzki-babesa, itxiturak, isolamendua, beirak eta arotz-lanak, eraginkortasun handiko energia-sistemak, energia berriztagarrien sistemak, besteak beste.

Eraikinen kalifikazio energetikoa:

-Berogailu, hozte, aireztapen eta ur bero sanitarioa produzitzeko sistemen kalifikazioari egindako ekarpenak.

-Argiztapen sistemen kalifikazioari egindako ekarpena hirugarren sektorean.

-Eguzki sistemen eta sorrera bateratukoen kalifikazioari egindako ekarpena.

-Energia sistemak eta emisioen kalkulua: energia iturriei lotutako emisioak.

-Energia-kalifikazioa: aukera orokorra aplikatzea.

-Indarreko araudian "dokumentu onartua" kalifikazioa duten programa informatikoak erabiltzea.

-Instalazioak modelatzea.

-Energia-eskalaren oinarriak.

-Etiketa: normalizazioa, eskala eta kalifikazio-datuak.

-Erreferentziako balioak eraikinaren energia-eraginkortasunaren ziurtagirian.

-47/2007 Errege Dekretua, eraikin berrien eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onesten duena.

-Eraikuntzaren kode teknikoa. HE (energia aurrezpena) oinarrizko dokumentua. HE2 atala.

-Eraikinetako Bero Instalazioen Errendimendua (RITE) eta haren Jarraibide Teknikoak.

-Eraikuntzaren kode teknikoa. HE (energia aurrezpena) oinarrizko dokumentua. HE3 atala.

-Argiztapen instalazioen energia-eraginkortasuna.

-Eraikuntzaren kode teknikoa. HE (energia aurrezpena) oinarrizko dokumentua. HE4 atala. Ur sanitario berorako izan beharreko gutxieneko eguzki ekarpena.

-Eraikuntzaren kode teknikoa. HE (energia aurrezpena) oinarrizko dokumentua. HE5 atala. Energia elektrikoaren gutxieneko ekarpen fotovoltaikoa.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen helburua da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea beren prestakuntza osatzeko, lanbide profila bereizten duten eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko ezaugarriak txertatuz, garrantzi berezia eraikin bioklimatikoaren oinarrizko alderdi pasiboei emanda, zehazki garapen iraunkorraren planteamenduekin bat datozen alderdiei.

Aurrekoa oinarri hartuta, beste helburu bat da ikasleek indarreko araudiaren araberako Energia-Ziurtapeneko sistemak ezagutzeko beharrezkoa den prestakuntza jasotzea, orokorrean Eraikuntzaren Kode Teknikoan eta HE (energia aurrezpena) oinarrizko dokumentuan oinarrituta.

Prestakuntza hori honela gauzatzen da: energia aurrezteko diseinatutako eraikuntza, iturri berriztagarrietatik datorren energia kontsumitzeko jarduerak eta kutsatzen ez duten materialen erabilera.

Egokien jotzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere dagokion atalean ezarritako ordena bera da:

-Eraikinetako itxituren isolamendua ebaluatzea. itxitura mota diferenteen eta haien portaeraren azterketarekin batera.

-Eraikinaren inguratzailea eta instalazio termikoak egiaztatzea, bereziki azpimarratuta eraikinean sistema pasiboak aplikatzea, eta oinarri gisa eskualde baten klimaren ezaugarriak, energia berriztagarrien erabilera eta eraikuntzako material eta sistemak ingurumen-lehentasunaren arabera aukeratzea hartuta.

-Eraikineko energia-eskaeraren muga zehaztea, eraikinen energia kontsumoen azterketatik abiatuta.

-Eraikinetako energia-eskaera kalkulatzea, hobetzeko proposamenak egin ahal izateko: orientazioen azterketa, eguzki-atzipena, eguzki-babesa, itxiturak, isolamendua, beirak eta arotz-lanak, eraginkortasun handiko energia-sistemak, energia berriztagarrien sistemak, etab.

-Eraikinen energia-kalifikazioa, indarreko araudiaren arabera, batez ere Eraikuntzaren Kode Teknikoan eta HE (energia aurrezpena) oinarrizko dokumentuan oinarrituta.

Irakasgaiaren garapen teorikoa jarduera praktikoekin osatu beharko litzateke. Horiek batez ere irakasgaiaren garapenaren amaiera aldean aplikatuko dira, ikasleek oinarri teorikoa dutenean, ezagutza horiek garatu beharreko kasu zehatzetan aplikatzeko.

Aintzat hartzen da heziketa ziklo honetan sartzen diren ikasleek ez dutela aldez aurretik ezagutzarik energia-eraginkortasunari buruz. Hortaz, sarrera labur bat egitea iradokitzen da energia-eraginkortasuneko irizpideak eraikinetan aplikatzeko moduaren bilakaerari buruz, bai eraikuntzaren bilakaeraren bidetik, bai eraikuntzan aplika daitekeen araudiaren bidetik, batez ere iraunkortasunaren kontzeptuak azken urteotan hartu duen garrantzi handian oinarrituta, ikuspegi orokorra emateko eta aldi berean ikasleari ikasiko duen irakasgaiaren garrantzia eta irakasgai hori kontzeptu zabalagoetan txertatzeko modua erakusteko, modu ulergarrian.

Aipatu jarduerak ebazteko, batez ere eraikinetako energia-eskaera kalkulatzeari eta Eraikinen energia-kalifikazioari dagokienez, eta lan praktikoak egiteko, kasu bakoitzean egokiena den softwarea erabiliko da. Horrela ikasleek, kurtsoa amaitzean, lan horietarako gehienetan erabiltzen diren tresna informatikoak modu praktikoan erabiltzeko gai izanen dira, gutxienez kontuan hartuta programa homologatuak (Lider, Calener, edo indarreko araudiaren arabera homologatzen direnak) eta arkitektura irudiko berariazko programak erabiltzea.

Baliabide gisa, beharrezkoa da balio anitzeko gela bat, modulua emateko. Beste alde batetik, eta modulu honetan zati praktikoa txertatuko denez, komenigarria da ikasle bakoitzeko ordenagailu bat duen gela batean ematea, arlo honen berezko softwarearekin eta Interneterako konexioarekin.

Garatzen ari den arlo berria da, eta araudien mendean denbora gutxi eman du. Gainera, ez du aurretiazko irakaskuntza tradiziorik, eta horregatik, sektorearen lanbide errealitatearekin ahalik eta harreman estuena izatea gomendatzen da.

Ikasleentzako testu-liburu bat erabiltzen ahalko litzateke. Dena dela, arlo honetan ez dago bibliografia handirik, eduki egokiak ateratzeko. Lagungarri gisa, arloan aplika daitekeen indarreko araudia izanen da eskura, batez ere Eraikuntzaren Kode Teknikoari eta HE (energia aurrezpena) oinarrizko dokumentuari dagokienez.

Eraikuntzaren Energia-Eraginkortasuneko modulu honetan eraikinaren inguratzailea ixteko erabiliko diren materialak zein eraikinari energia-ziurtagiria emateko balioko duten berokuntzako, hozteko eta ur bero sanitarioko sistemak definitzeko ezagutzak eskuratzen direnez, modulu honek lotura estua du "Eraikinen diseinua eta eraikuntza" eta "Eraikuntza-instalazioak" moduluekin. Horretarako, irakasleek epeak koordinatuko dituzte, kontzeptu horiek aztertzeko Bizitegi-eraikuntzako proiektuen garapena izeneko moduluan aplikatu baino lehen.

Lanbide modulua: Bizitegi-eraikuntzako proiektuen garapena.

Kodea: 0570.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 11.

Iraupena: 150 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Bizitegi-eraikuntzako proiektuen garapena antolatzen du, jarduerak planifikatuta eta beharrezko informazioa bilduta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garatu beharreko proiektuaren baldintza teknikoei, legalei eta ekonomikoei buruzko aurretiazko datuak zehaztu ditu.

b) Eraikinaren zona geografikoa eta kokapena identifikatu ditu.

c) Lurrari buruzko datu topografikoak lortu ditu.

d) Obraren eta lekuaren kokapen-planoak egin ditu.

e) Zonaren datu hidrologikoak antolatu eta lurrarekin lotu ditu.

f) Dagokion zonari buruzko datu geologikoak lortu ditu.

g) Lurra aztertzeko kanpainei buruzko datuak hautatu ditu.

h) Orubearen perimetroaren jasotzea egin du.

i) Proiektua gauzatu ahal izateko datu guztiak hartu ditu.

j) Laneko planak eta beharrezko baliabideak ezarri ditu, finkatutako epeetara egokituta.

2. Espazioen banaketa orokorrerako proposamenak egiten ditu, bizitegi-eraikuntzako proiektuak garatzeko informazioa eta araudia hautatu, eta beharren programak aztertu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektua landu eta garatzeko, estatuko, autonomia-erkidegoko eta tokiko legeria aplikagarria eta araudi teknikoa hautatu ditu.

b) Proiektuaren garapenean eragina izanen duten hirigintza-parametroak identifikatu ditu.

c) Espazioekin eta azalerekin lotutako beharren programa egin du, dagozkion aldagaiak aztertuta.

d) Espazioei eta banaketei dagokienez aukeratutako irtenbidea justifikatu du.

e) Instalazioetarako, ekipamendurako eta segurtasunerako beharrezko zuzkidurak aurreikusi ditu.

f) Kontuan hartu ditu faktore klimatikoak, ekologikoak, energia-eraginkortasunekoak eta baliabideen aprobetxamendukoak. (orientazioa, eguzkitzea, haize nagusiak, material ekologikoen erabilera, eta euri-uren aprobetxamendua, besteak beste).

g) Proiektua garatzeko eskatutako kalitate-baldintzak eta epeak aurreikusi ditu.

3. Familia anitzeko altuerako bizitegi-eraikuntzako proiektuei buruzko idatzizko dokumentazioa prestatzen du, memoriak, eranskinak, neurketak, aurrekontuak, baldintzen agiriak eta eskatutako gainerako azterlanak eginda.

Ebaluazio irizpideak:

a) Memoria idatzi du eta, bertan, aukeratutako irtenbidea justifikatu eta eraikinaren eraikuntza-ezaugarriak deskribatu ditu.

b) Memorian zehaztu egin ditu hirigintza-ondorioetarako zenbatu beharreko azalera partzial eta guztizko erabilgarrien eta eraikien taularen osaera oin bakoitzeko; eta egituraren eta zimenduen memoria egin du.

c) Kalitate-kontroleko dokumentua egin du, beharrezko saiakuntzak zehaztuta.

d) Gauzatu nahi den idatzitako proiektuari dagokion segurtasun eta osasuneko azterlanaren/planaren dokumentazioa prestatu du.

e) Baldintza tekniko, legal, ekonomiko eta fakultatiboen agiria prestatu du.

f) Aurrekontua egiteko oinarritzat hartuko diren obra-unitateak lortu ditu.

g) Kapitulu bakoitza osatzen duten obra-unitateen neurketak egin ditu.

h) Obra-unitateen neurketa dagokion prezioarekin lotu du.

i) Kapituluka banakatutako aurrekontua egin du.

4. Familia anitzeko altuerako bizitegi-eraikuntzako proiektuei buruzko dokumentazio grafikoa prestatzen du, eraikinak ordenagailuz lagunduta diseinatzeko eta modelatzeko aplikazio informatikoen bidez beharrezko planoak marraztuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bizitegi-eraikuntzako proiektu bat osorik zehazteko beharrezko plano guztiak irudikatu ditu.

b) Aurretiko bistak, oinplanoak, sekzioak, lerro osagarriak, kotak, testuak eta irudi-testuak irudikatzean dagokion lerro-lodiera kontuan hartu du.

c) Trazadura-eskala eta -estilo, formatu eta inskripzio-lauki egokiak aukeratu ditu.

d) Behar dituzten planoetan kotak eta irudi-testuak gaineratu ditu.

e) Irudikapenaren konbentzionalismoak errespetatu egin dira.

f) Beharrezko xehetasun-planoak egin ditu.

g) Xehetasunarekin bat datorren eskala aukeratu du.

h) Zehaztutako xehetasun-elementuak (aurretiko bistak, oinplanoak eta sekzioak) irudikatu ditu.

i) Kotak ezarri ditu xehetasunaren geometriari jarraiki.

j) Xehetasuna definitzen duten elementuak irudi-testu baten bidez zehaztu ditu.

k) Segurtasun eta osasuneko azterlanaren/planaren dokumentazio grafikoa prestatu du.

5. Bizitegi-eraikuntzako proiektuen oinarrizko instalazioak irudikatzen ditu, eraikinak ordenagailuz lagunduta diseinatzeko eta modelatzeko aplikazio informatikoen bidez planoak eta eskemak eginda.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio bakoitza zehazten duten planoak identifikatu ditu.

b) Eraikinen benetako instalazioak abiapuntu izanik landu ditu krokisak.

c) Instalazioaren osagaiak identifikatu ditu eta material egokiak hautatu ditu.

d) Eraikinaren ezaugarriak aintzat hartu dira.

e) Instalazioaren trazadura marraztu du.

f) Eskala eta sinbologia normalizatuak erabili ditu.

g) Hasierako eskemak irudikatu ditu.

h) Xehetasun-eskemak irudikatu ditu.

i) Indarrean dagoen araudiaren arabera elementuak irudikatu ditu.

j) Instalazioen hartuneak eta zentralizazioko eta/edo banaketako gelak arauzko eskakizunen arabera kokatu eta zehaztu ditu.

6. Bizitegi-eraikuntzako proiektuen dokumentazioa kudeatzen du; horiek banatzeko, memoriak, planoak, baldintzen agiriak eta aurrekontuak kopiatuz, artxibatuz eta prestatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentuak kopiatzeko formatu eta euskarri egokiak hautatu ditu.

b) Proiektuaren dokumentu bakoitza behar bezala ordenatu du, kodetze-sistema egokia erabilita.

c) Proiektuak eskatutako karpeta guztiak eta dokumentazio osatua biltzen dituela egiaztatu du.

d) Horiek behar bezala kopiatu eta karpetan sartu ditu.

e) Proiektuaren kopia zehatza prestatu eta euskarri digitaleko karpetan sartu du.

f) Dokumentuak kudeatzeko sistema bat erabili du.

g) Proiektua bezeroari aurkezteko era balioetsi du.

h) Sortutako dokumentuen segurtasun- eta babes-irizpideak ezarri ditu.

Edukiak.

Bizitegi-eraikuntzako proiektuen garapena antolatzea:

-Kabinete teknikoak: motak, antolamendua, langileak eta baliabideak.

-Bizitegi-eraikuntzako proiektu motak.

-Proiektuak garatzeko plangintza.

-Beharrezko informazioa eta dokumentazioa bilatu eta aztertzea. Datu bilketa: eraikinaren zona geografikoa eta kokapena identifikatzea, eta honako datu hauek hartzea: lurraren topografikoak, bideen, zerbitzuen eta instalazioen kokaleku eta identifikazioa. Orubearen perimetroaren jasotzea egitea.

Bizitegi-eraikuntzako proiektuak banatzeko proposamenak egitea:

-Araudia eta gomendioak: helburua, aplikazio-esparrua, egitura eta edukiak.

-Bizitegi-eraikuntzako proiektua garatzean aplikatu behar den estatuko, autonomia-erkidegoko eta tokiko legedi aplikagarria identifikatu eta aztertzea.

-Hiri Antolamendurako Plan Orokorra. Lurzatiari dagokion hirigintza-fitxa egitea: erabilerak, eraikigarritasuna, bolumenak eta konposizio estetikoak.

-Bizigarritasunari eta diseinuari buruzko gutxieneko baldintzak dakartzan araudia.

-Eraikuntzaren kode teknikoa:

DB-SI delakoa (Suteetarako segurtasuna), Aparkaleku eta etxebizitza erabileretarako.

DB SU delakoaren araudia (Erabileraren segurtasuna).

-Beharrizanak identifikatzea.

-Familia anitzeko altuerako bizitegi-eraikuntzaren tipologiak.

-Oinarrizko instalazioak.

-Etxebizitzaren lokal nagusiak:

Etxebizitzen solairu banaketaren organigrama, eraikineko zerbitzuen, lokalen eta garajearen banaketa.

Kanpoko espazioen antolaketa eta eraikinarekiko harremana.

-Faktore klimatikoak. Eguzki-erradiazioaren, tenperaturaren, hezetasunaren, haizearen eta prezipitazioen azterketa, eraikinaren diseinu bioklimatikoa egiteko.

-Alternatibak aztertu eta baloratzea.

Familia anitzeko altuerako bizitegi-eraikuntzako proiektu baten idatzizko dokumentazioa prestatzea:

-Aurretiazko datuak.

-Indarreko araudia aztertu eta aplikatzea.

-Memoria eta eranskinak prestatzea.

-Deskribapen-memoria. Eragileak, aurretiazko informazioa, proiektuaren deskribapena eta eraikinaren prestazioak.

-Eraikuntza-memoria. Eraikinaren euskarria, egitura-sistema, sistema inguratzailea, konpartimentazio-sistema. Akabera-sistemak. Instalazioak egokitzeko sistemak. Ekipamendua.

-Eraikuntzako kode teknikoa betetzea: egitura-segurtasunari buruzko oinarrizko eskakizunak (SE), suteen aurkako segurtasunekoak (SI), erabilera-segurtasunekoak (SU), osasungarritasunekoak (SH), zarataren aurka babestekoak eta energia aurreztekoak. Zarata (DB-HR) eta energia aurrezpena (DB-HE).

-Bete beharreko bestelako erregelamendu eta xedapenak. Bizigarritasunari eta diseinuari buruzko araudia. Irisgarritasun pribatua. Irisgarritasun publikoa. Behe tentsioa. Telekomunikazioak.

-Memoriaren eranskinak: hirigintzako baldintzen justifikazioa, informazio geoteknikoa, egituraren kalkulua, suteen aurkako babesa, eraikinaren instalazioak eta energia-eraginkortasuna, ingurumen eraginaren azterlana, kalitate kontroleko plana eta segurtasunari eta osasunari buruzko azterlana.

-Baldintza-agiriak. Fakultatiboak. Teknikoak. Ekonomikoak. Legezkoak.

-Aurrekontua. Neurketak. Prezio banakatuak. Gauzatze materialaren aurrekontua.

Familia anitzeko altuerako bizitegi-eraikuntzako proiektu baten dokumentazio grafikoa prestatzea:

-Kokalekua, topografikoa eta urbanizazioa.

-Hartuneak.

-Zimenduak eta saneamendua.

-Zutabeak zuinkatzea.

-Hormigoi armatuzko arkupe-egitura, metalikoa edo mistoa.

-Banaketa. Kotak-azalerak, altzariak.

-Estalkiak: teilatuak eta zabaltzak.

-Sekzioak.

-Aurretiko bistak.

-Barneko eta kanpoko arotz lanak.

-Fatxadaren sekzioa: eraikuntzako xehetasunak.

-Segurtasunari eta osasunari buruzko azterlana.

Bizitegi-eraikuntzako proiektuen oinarrizko instalazioak irudikatzea:

-Oinarrizko instalazioak.

-Iturgintza. Ur edangarriaren hartunea eta banakako bideraketa.

-Eguzki energia termikoa eta ur bero sanitarioa.

-Saneamendua.

-Elektrizitatea. Lotura-instalazioa, babes-koadroak eta barneko zirkuitu elektrikoak. Lur-hargunea.

-Berokuntza. Gas naturala. Aireztapena.

-Telekomunikazioak. Hartunea, telekomunikazio instalazioen barrutiak eta telekomunikazioen barneko sarea.

-Suteen aurkako babesa. Detekzioa eta alarma. Seinalizazioa eta larrialdia. Itzaltzeko sistemak.

-Hondakinen bilketa eta ebakuazioa.

Bizitegi-eraikuntzako proiektuen dokumentazioa kudeatzea:

-Proiektuen dokumentazio sistemak: erregistroa eta kodetzea.

-Dokumentuak kudeatzeko eginkizuna kabinete tekniko batean.

-Dokumentu-kontroleko sistemak: euskarri fisikoa eta sistema informatikoak.

-Fitxategi fisikoaren motak: dokumentuetarako karpetak, agiritegiak, plano-gordailuak eta informatika-euskarrien agiritegiak (CDak, disketeak eta bestelakoak).

-Artxibatzeko eta segurtasun-kopia egiteko sistema informatikoak: euskarriak eta sistemak; ordenagailuko sistema eragileetan fitxategiak kudeatzeko metodologia.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen helburua da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea familia anitzeko altuerako bizitegi-eraikuntzako proiektuak egiteko.

Modulu honen planteamendua batez ere praktikoa izatea komenigarria da. Horrela, ikasleek bizitegi-eraikuntzako proiektu baten garapenari eragiten dion estatuko, autonomia-erkidegoko eta tokiko araudia identifikatuko du eta dagokion dokumentazio idatzi eta grafikoa eginen du.

Gelako jarduerak aurreko prestakuntza aldietan eskuratutako ezagutzak eta baliabide izaerako oinarrizko trebetasunak ziurtatu eta sendotzera zuzendurikoak izanen dira, modu horretara plano orokorrak eta xehetasunekoak irudikatzeko baliabidea emanez ikasleari arkitektura diseinuaren eta instalazioen diseinuaren arloan, gainerako moduluetan ikusitako araudiaren arabera.

Programazio didaktikoetako lan unitateak garatzeko orientazio eta babes modura, besteak beste, honako hauek iradokitzen dira: familia anitzeko altuerako bizitegi-eraikuntzako proiektu bat garatzea lurzati urbanizatu batean, lurzatiaren parean ur, estolderia, elektrizitate, gas eta telefonia zerbitzuak dituela. Halaber, honako jarduerak eginen dira:

-Bizitegi-eraikuntzako proiektuen garapena antolatzea:

Lurzatiaren kokalekuari buruzko datuak biltzea, lurzoruaren jasoketa topografikoa egitea eta altuerako bizitegi-eraikina zein orubetan eraiki nahi den, orube horren hornidurarako instalazioak kokatzea.

-Bizitegi-eraikuntzako proiektuak banatzeko proposamenak egitea:

Aplika daitezkeen hirigintzako araudiak aztertutakoan, beharren programa eta espazioen banaketa eginen lirateke. Espazio horiek eraikionaren energia-eraginkortasunean eta erabiltzaileen erosotasun eta segurtasunean lagunduko duten instalazio eta materialez hornituko lirateke.

-Familia anitzeko altuerako bizitegi-eraikuntzako proiektu baten idatzizko dokumentazioa prestatzea:

Hartutako irtenbideak justifikatzea eta bizitegi-eraikuntzako proiektuen dokumentazio idatzia prestatzea. Horretarako, memoria, baldintza-agiria eta eskatzen diren gainerako azterlanak egitea aplikazio informatikoak erabiliz.

Gauzatzeko aurrekontua egitea, obra-unitateak eta neurketak zehaztea, eta horien balioespena egitea, berariazko programa informatikoak erabiliz.

-Familia anitzeko altuerako bizitegi-eraikuntzako proiektu baten dokumentazio grafikoa prestatzea:

CAD teknikak aplikatuz, bizitegi-eraikuntzako proiektu bat zehazteko beharrezkoak diren plano orokorrak eta xehetasunen planoak egitea: kokalekua, hartuneak, banaketa eta altzariak, kotak eta igeltserotza-lanak, estalkia, sekzioak, aurretiko bistak, arotz-lanak, eraikuntza-xehetasunak, zimenduak eta egitura, segurtasunari eta osasunari buruzko azterlana.

-Bizitegi-eraikuntzako proiektuen oinarrizko instalazioak irudikatzea:

Bizitegi-eraikuntzako proiektu baten oinarrizko instalazioak agertzen dituzten planoak egitea. Beharrezko elementuak zehaztea, baita sarearen trazadura eta erabili beharreko materialak ere. Horretarako, instalazioak kalkulatu eta irudikatzeko programak erabili beharko dira. Honako instalazio hauen planoak eginen lirateke: iturgintza eta saneamendua, energia termikoa eta ur bero sanitarioa, elektrizitatea eta lur-hartunea, berokuntza, gasa, telekomunikazioak, suteen aurkako segurtasuna, seinalizazioa eta larrialdia, aireztapena, hondakinen bilketa eta ebakuazioa.

-Bizitegi-eraikuntzako proiektuen dokumentazioa kudeatzea:

Bizitegi-eraikuntzako proiektuetan beharrezkoak diren dokumentuak kudeatu, kodetu, artxibatu eta aurkeztea.

Modulu hau garatzeko ikasgela teknikoa erabili beharko litzateke. Lanpostu bakoitzean marrazketako mahaia eta ekipamendu informatikoa egon beharko lirateke. Ordenagailuz lagundutako 2D eta 3Dko diseinua egiteko, instalazioak kalkulatzeko eta neurketa eta aurrekontuak egiteko berariazko programak eduki beharko lirateke. Komenigarria litzateke Interneteko konexioa izatea. Horrela ikasleek araudia, merkataritzako katalogoak eta bizitegi-eraikuntzako proiektuei buruzko dokumentazioa kontsultatzen ahalko dute.

Modulu honek lotura du Eraikuntzako neurketak eta balioespenak izeneko moduluarekin. Hain zuzen ere, modulu hartan oinarrizko ezagutzak jasotzen dira honako hauei buruz: obra-unitateak, prezioak, neurketak eta aurrekontuak. Horregatik, beharrezkoak izanen da esku hartzen duten irakasleen arteko koordinazioa epeei, neurketako irizpideei, balioespenari eta erabilitako programa informatikoari dagokienez.

Energia-eraginkortasuna eraikuntzan izeneko moduluarekin ere izanen du lotura. Hain zuzen ere, modulu hartan eraikinaren inguratzailea ixteko erabiliko diren materialak nahiz eraikinari energia-ziurtagiria emateko balioko duten berokuntzako, hozteko eta ur bero sanitarioko sistemak definitzeko ezagutzak eskuratzen dira. Horretarako, irakasleek epeak koordinatuko dituzte, kontzeptu horiek aztertzeko modulu honetan aplikatu baino lehen.

Lanbide modulua: Bizitegiz bestelako eraikuntza-proiektuen garapena.

Kodea: 0571.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Bizitegiz bestelako eraikuntza-proiektuen garapena antolatzen du, dokumentazioa eta araudia aztertuta, eta jarduerak planifikatuta eta beharrezko informazioa bilduta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikuntzan eragina duten eta proiektuan jaso behar diren instalazioak identifikatu ditu.

b) Eraikuntzak barnean hartzen dituen eta proiektuaren prestaketan eragina duten instalazioetan eragina duten arauak identifikatu ditu.

c) Instalazio bakoitza beregan eragina duen araudiarekin lotu du.

d) Instalazio bakoitzerako lan-sekuentzia bat egin du.

e) Proiektuak barnean hartu beharreko dokumentuen zerrenda egin du (memoria, kalkulu-eranskinak, baldintzen agiriak, neurketak eta aurrekontuak, segurtasunazterlana), bertan jasotako instalazio bakoitzaren arabera.

2. Instalazio-proiektuak garatzen ditu, araudiak eskatutako zehaztapenak identifikatuta, behar diren espazioak egokituta, eta materialak eta horien dimentsioak ezarrita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioak definitzen dituzten oinarrizko parametroak zehaztu ditu.

b) Instalazio motara egokitutako berariazko erregelamendu eta arauak aplikatu ditu.

c) Ezarritako kalkulu-parametroen arabera instalazioen dimentsioak zehaztu ditu.

d) Araudiaren eta bete beharreko xedearen arabera material egokiak hautatu ditu.

e) Instalazioen arteko loturak eta aplikatu beharreko irtenbide teknikoak ezarri ditu.

f) Instalazioak kalkulatzeko eta, egokitu denean, ziurtagiriak egiteko programa informatiko egokiak erabili ditu.

g) Instalazio-gela, makina-gela, patio, aireztapen- eta erauzketa-bao, etab. bakoitzerako beharrezko espazioak zehaztu ditu.

h) Instalazio-gelek bete beharreko ezaugarriak zehaztu ditu, suteen aurkako eskakizunak, bibrazioak, isolamendu termikoa eta akustikoa, etab. kontuan izanda.

i) Eraikuntzaren geometria instalazioei buruzko araudiak ezarritako eskakizunetara egokitzen dela egiaztatu du.

3. Proiektua osatzen duten instalazioen hasierako planoak eta eskemak egiten ditu, berariazko aplikazio informatikoak eta ordenagailuz lagundutako diseinukoak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Planoak eta eskemak egiteko tresna, euskarri, eskala eta formatu egokienak hautatu ditu.

b) Hasierako planoak eta eskemak dagokien informazio bereizgarriaz egin ditu.

c) Benetako instalazioak abiapuntu izanik landu ditu krokisak.

d) Instalazioen trazadura marraztu du.

e) Eraikinaren ezaugarriak ebaluatu ditu, instalazioen trazadura doitzeko.

f) Sinbologia normalizatua eta irudikatzeko konbentzionalismoak errespetatu ditu.

g) Planoak eta eskemak lantzean IKTak erabili ditu.

h) Proiektuaren planoak bereizitako instalazioen arabera ordenatu ditu.

i) Sistemen osagaien zerrendak egin ditu, ondoren horiek errazago neurtu eta balioesteko.

4. Instalazioen xehetasun-planoak egiten ditu, horien eta eraikuntza-elementuen arteko interferentziak identifikatu ondoren, eta hautabidezko irtenbideak proposatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Irudikapen-sistema egokia hautatu du.

b) Xehetasunerako eskala egokia hautatu du.

c) Zehaztutako xehetasunezko elementuak irudikatu ditu (bistak, ebakidurak eta sekzioak, besteak beste).

d) Xehetasuneko geometriaren arabera jarri ditu kotak.

e) Diseinu-programak erabili ditu.

f) Hautabidezko irtenbideak balioetsi ditu.

g) Txukun eta garbi egin du lan.

5. Instalazio-proiektuei buruzko idatzizko dokumentazioa prestatzen du, memoriak, eranskinak, baldintzen agiriak eta eskatutako gainerako azterlanak eginda.

Ebaluazio irizpideak:

a) Formatu eta euskarri egokiak hautatu ditu.

b) Memoriak idatzi ditu.

c) Eranskinak prestatu ditu.

d) Baldintzen agiriak idatzi ditu.

e) Idatzizko informazioa informazio grafikoarekin lotu du.

f) Proiekturako informazio garrantzitsua argiro eta zehatz laburtu du.

g) Metodikoki lan egin du.

6. Instalazio-proiektuen aurrekontua egiten du, obra-unitateak lortu, neurketak egin eta dagozkion prezioak aplikatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrekonturako oinarritzat hartuko diren obra-unitateak lortu ditu.

b) Kapitulu bakoitza osatzen duten obra-unitateak neurtu ditu.

c) Obra-unitate bakoitzerako neurketa-prozedura eta unitate egokiak aukeratu ditu.

d) Motak, neurketa-unitateak eta prezioak elkarrekin lotu ditu.

e) Proiektuaren guztizko aurrekontua kalkulatu du.

7. Instalazio-proiektuen dokumentazioa kudeatzen du, eta dokumentazio grafikoa eta idatzizkoa kopiatu, artxibatu eta banatzeko prestatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuaren dokumentu bakoitza ordenatu du.

b) Ezarritako ordenari eta kodetzeari jarraituz artxibatu du.

c) Dokumentazio grafikoa eta idatzizkoa kopiatu du.

d) Proiektuak osatzen dituzten nahitaezko dokumentuak karpetan sartu ditu.

e) Karpetan sartutako proiektuaren kopia zehatza euskarri digitalean prestatu du.

Edukiak.

Instalazio proiektuen garapena antolatzea:

-Bizitegiz bestelako eraikinen instalazio proiektuak. Instalazio-proiektuaren faseak. Instalazioen zehazpen-maila. Datu bilketa.

-Bizitegiz kanpoko eraikuntza-instalazioei aplikatzekoa den araudia. Araudi teknikoa, nahitaezkoa eta gomendatua, aplika daitekeen araudian aipatzen dena. Bizitegiz bestelako eraikin baten instalazioen ordena eta sekuentziazioa. Instalazio proiektuen dokumentazioa.

Instalazio proiektuak garatzea:

-Dagozkion oinarrizko dokumentuetan EKTa betetzea.

-Goi tentsioko instalazio elektrikoak. Oinarrizko parametroak. Transformazio zentroak.

-Behe tentsioko instalazio elektrikoak: erregelamenduak. Legeak eta araudiak. Lotzeko instalazioak. Barneko instalazioak edo instalazio hartzaileak. Dimentsionatzea. Lur-konexioa. Linea bakarreko eskemak. Linea bakarreko eskemak. Lokal publikoetako instalazioak. Sute- edo leherketa-arriskua duten lokaletako instalazioak. Obretako behin-behineko hornidura elektrikoa instalatzea. Materialak. Sinbologia.

-BTko banaketa eta argiteria publikoa. Trazadura, eroanbideak, kutxetak, banaketa-armairuak eta babes-kaxa orokorrak. Euskarriak eta luminariak. Sinbologia.

-Ur hotza banatzeko instalazioak. Hartuneak. Instalazio orokorrak eta partikularrak. Ureztapen instalazioak. Ur harguneak. Presioa kontrolatu eta erregulatzeko sistemak. Dimentsionatzea. Eskemak. Biltegiratzea. Materialak. Sinbologia.

-Ur bero sanitarioa banatzeko instalazioak. Dimentsionatzea. Eskemak. Biltegiratzea. Materialak. Isolamendua. Sinbologia.

-Ur bero sanitarioaren produkzio zentralizatua eta banakakoa. Galdarak. Eguzki-atzigailuak. Biltegiak. Trukagailuak. Presio-multzoak. Itzulerak. Materialak. Isolamendua. Eskemak eta xehetasunak. Sinbologia.

-Hondakin eta euri uren isurketa. Sare mistoak eta sare bereizleak. Eskakizunak. Hustuketa-sareen diseinua eta trazadura. Hustuketa-sareen elementuak. Punpaketa eta jasotze sistemak. Dimentsionatzea. Materialak. Eskemak eta xehetasunak. Sinbologia.

-Arazketa eta isurketa. Erregelamenduak eta legeak. Hondakin-uren araztegi (HUA) baten justifikazioa eta oinarrizko parametroak.

-Gasaren eta erregai likidoen instalazioak. Aplikatzekoak diren erregelamenduak. Airetiko eta lurpeko andelak. Gas hartuneak eta instalazio komunak eta banakakoak. Segurtasuneko gailuak. Materialak. Kea ateratzeko hodiak. Eskemak eta xehetasunak. Sinbologia.

-Suteen aurkako babes instalazioak. Erregelamenduak. Eraikuntzako eskakizunak. Materialak. Dimentsionatzea. Suaren aurreko erresistentzia eta egonkortasuna. Sektorizazioa. Instalazioak: suteetako ur-hartune ekipatuak, ur-hartuneak, ihinztagailuak, detekzioa eta alarma, su-itzalgailuak eta seinaleztapena. Ebakuazio bideen diseinua, dimentsionatzea eta larrialdi argiak. Sinbologia.

-Girotze instalazioak. Kontzeptuak. Eskakizunak. Hozteko instalazio zentralizatua. Bero instalazio zentrala. Berokuntza ponpak. Airearen kalitatea, tratamendua eta berritzea. Airea girotzeko eta aireztapeneko instalazioak eta ekipamenduak. Aire-hodiak, eta ur hotz eta beroko sareak. Materialak eta isolamenduak. Eskemak eta xehetasunak. Sinbologia.

-Hotz-instalazioak. Hotz instalazioetarako segurtasun erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak. Beharrak eta galerak kalkulatzea. Hozte-sistemak. Hozte-sistemak. Makinen gela. Hozte-instalazio baten materialak eta elementuak. Sinbologia.

-Eguzki instalazio fotovoltaikoak. Aplikatzekoak diren erregelamenduak. Eskakizunaren justifikazioa. Kokalekua eta orientazioa. Eskemak eta xehetasunak. Sinbologia.

-Aireztapen instalazioak. Erregelamenduak. Beharren justifikazioa. Eskemak eta xehetasunak. Sinbologia.

-Aireztapena makinen geletan, garajeetan, industrietan, industria-sukaldeetan, suteen kasuan, etab. Aireztapen naturaleko eta mekanikoko bitartekoak. Hartze eta ateratze hodiak. Ateratzeko ekipamenduak. Dimentsionatzea. Aireztapen instalazioen isolamendu termikoa eta akustikoa. Materialak.

-Bizitegiz bestelako eraikuntza-instalazioen instalazioak kalkulatzeko programa informatikoak.

Instalazioen hasierako planoak eta eskemak egitea:

-Instalazioen planoak: kokapen-planoak, plano orokorrak, oinplanoak, aurretiko bistak, sekzioak, xehetasun-planoak eta hasierako eskemak. Eskalak eta formatuak. Perspektibak.

-Hasierako eskemak. 2Dko eta 3Dko eskemak. Eskemen errotulazioa eta kotatzea.

-Instalazioen krokisak egiteko prozesua.

-Hasierako planoak eta eskemak egiteko programa informatikoak.

Instalazioen xehetasun-planoak egitea:

-Xehetasun-planoa instalazioetan. Eskalak eta formatuak.

-Instalazioen arteko elkarreragina eta instalazioen eta eraikinaren artekoa. Gutxieneko distantziak eta segurtasun distantziak indarreko araudiaren arabera.

-Eraikuntza irtenbideak.

-Xehetasun-planoen errotulazioa eta kotatzea.

-Instalazioetako xehetasun planoak egiteko programa informatikoak.

Instalazio proiektu baten dokumentuak idaztea:

-Instalazio proiektu baten dokumentuen egitura eta edukiak. Memoria, eranskinak, baldintza-agiria.

-Instalazio proiektuen dokumentuak aurkezteko formatuak eta euskarria.

-Proiektua osatzen duten dokumentuen datuak bat ez etortzearen ondoriozko ohiko akatsak.

-Instalazio proiektuen aplikazio ofimatikoak.

Instalazioen aurrekontuak egitea:

-Instalazioen obra-unitateak. Aukeratzeko irizpideak. Neurketa egiteko irizpideak. Instalazioen kapituluak. Instalazioen prezio-bankuak.

-Planoan eta CAD fitxategien gainean neurtzea.

-Erabili ohi den software baten bidez instalazioen proiektu baten aurrekontua egitea.

Instalazio proiektu baten dokumentuak kudeatzea:

-Proiektuetako dokumentuak kudeatzea. Ordena eta kodeketa. Artxibatze-sistema....................... Proiektuen dokumentazio grafikoa eta idatzia kopiatzea. Karpetan sartzea. Proiektuen dokumentazioa gordetzeko formatu digitalak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen helburua da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea bizitegiz bestelako eraikinen instalazio proiektuak egiteko.

Modulu hau jorratzeko, komenigarria da benetako kasuetan oinarritutako jarduera praktikoak egitea. Horrela, ikasleak bizitegiz bestelako eraikin baten erabiltzaileei zerbitzua eta erosotasuna ematen dieten instalazioen trazadura identifikatu, dimentsionatu, zerrendatu eta diseinatzeko gai izanen dira, eraikina zein erabileretarako den, horretarako trazadura egokia izan behar dela. Horretarako, ikasleek grafikoki irudikatuko lituzkete multzoko eta xehetasuneko planoak, baita instalazio bakoitzeko elementuen eskemak, berariazko araudi eta erregelamenduen arabera.

Proposatzen den edukien sekuentziazioa instalazio mota bakoitzari aplikatuko litzaioke, ordena honetan: Iturgintza instalazioak, saneamendu instalazioak, elektrizitate instalazioak, telekomunikazio instalazioak, aireztapen instalazioak, gas instalazioak, berokuntza instalazioak, girotze instalazioak, suteak detektatu eta itzaltzekoak eta instalazio bereziak.

Orientazio gisa, honako jarduera hauek iradokitzen dira instalazio mota bakoitzerako:

-Instalazio proiektuen garapena antolatzea:

Bizitegiz bestelako eraikin baten planoak abiapuntu hartuta, ezaugarri arkitektonikoak eta eman beharreko erabilera aztertuko lirateke, barnean izan behar dituen instalazioak eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudi eta erregelamenduak identifikatzeko.

-Instalazio proiektuak garatzea:

Instalazio mota bakoitzari aplikatzen ahal zaion araudia aztertutakoan, instalazio hori osatzen duten elementu eta makinak zehaztuko lirateke, baita dimentsioak, sareen trazadura eta erabili beharreko materialak ere. Horretarako, instalazioen kalkulurako programak erabiliko lirateke.

-Instalazioen hasierako planoak eta eskemak egitea:

CAD teknikak erabiliz, multzoko planoak eginen lirateke. Horretarako, arkitekturako planoetan instalazio mota bakoitza eratzen duten elementuak eta dagozkion bi edo hiru dimentsioko diagrama eta eskemak irudikatu eta kokatu beharko lirateke.

-Instalazioen xehetasun-planoak egitea:

CAD teknikak aplikatuz, instalazioen xehetasun planoak egitea, ezaugarri teknikoak eta eraikuntzako zein muntaketako irtenbideak zehaztuta.

-Instalazio proiektu baten dokumentuak idaztea:

Hartutako irtenbideak justifikatzea eta instalazio proiektuen dokumentazio idatzia prestatzea. Horretarako, memoria, baldintza-agiria eta eskatzen diren gainerako azterlanak egitea aplikazio informatikoak erabiliz.

-Instalazioen aurrekontuak egitea:

Instalazio bakoitzaren aurrekontua egitea, obra-unitateak eta neurketak zehaztea, eta horien balioespena egitea, berariazko programa informatikoak erabiliz.

-Instalazio proiektu baten dokumentuak kudeatzea:

Bizitegiz bestelako eraikinetako instalazioen proiektuek barnean izan behar dituzten dokumentu teknikoak idatzi, kodetu eta artxibatzea eta karpetan sartzea.

Modulu hau garatzeko ikasgela teknikoa erabili beharko litzateke. Lanpostu bakoitzean marrazketako mahaia eta ekipamendu informatikoa egon beharko lirateke. Ordenagailuz lagundutako 2D eta 3Dko diseinua egiteko programak eduki beharko lirateke, baita instalazioak kalkulatzeko eta neurketa eta aurrekontuak egiteko softwarea ere. Komenigarria litzateke Interneteko konexioa izatea. Horrela ikasleek araudia, merkataritzako katalogoak eta bizitegiz bestelako eraikin bateko instalazioei buruzko dokumentazioa kontsultatzen ahalko dute.

Modulu honek lotura du Eraikuntzako neurketak eta balioespenak izeneko moduluarekin. Hain zuzen ere, modulu hartan honako hauei buruzko ezagutzak jasotzen dira: obra-unitateak, prezioak, neurketak eta aurrekontuak. Horregatik, beharrezkoa izanen da esku hartzen duten irakasleen arteko koordinazioa epeei, neurketako irizpideei, balioespenari eta erabilitako programa informatikoari dagokienez.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Kodea: 0573.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz bizitzan zehar.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu dira erabakiak hartzeko.

b) Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikarientzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu dira tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide jarduerarako zer-nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztu du.

d) Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu dira.

e) Etengabeko prestakuntzak laneratzeko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik duen garrantzia baloratu du.

f) Lana bilatzeko prozesuan zein teknika erabiltzen diren zehaztu du.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi ditu.

2. Talde-lanaren estrategiak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu ditu Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu ditu.

c) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu ditu eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

d) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu ditu.

e) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu ditu: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

f) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu du.

g) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietako bat dela aitortu du.

h) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu ditu, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu ditu.

b) Enpresaburu eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu dira eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu ditu.

f) Soldaten ordainagiria aztertu du eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu ditu, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu dira.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu du, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu ditu.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu dira eta baldintzak identifikatu ditu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu ditu zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu ditu, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta laguntzako prestazioak bereiziz.

5. Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua identifikatzen du eta prebentzioaren kulturak enpresako arlo eta jarduera guztietan duen garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko araudia identifikatu du.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu du.

c) Lan baldintzen eta langilearen osasunaren arteko lotura azaldu du.

d) Izan daitezkeen arrisku faktore ohikoenak sailkatu ditu.

e) Arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) sailkatu eta deskribatu ditu.

6. Enpresan laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten eragileak identifikatzen ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu dira, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

b) Prebentzioan parte hartzen duten eragile guztien erantzukizunak identifikatu ditu.

c) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren zehaztu du.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

7. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikuntzaren sektoreko jarduerak dituen arrisku faktoreak eta horietatik etor daitezkeen kalteak identifikatu dira.

b) Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikariaren lan inguruneetan ohikoenak diren arrisku egoerak sailkatu ditu.

c) Enpresako arriskuen ebaluazioa egin du, arriskuak identifikatu eta baloratu ditu, prebentzio neurriak proposatu ditu eta horien eraginkortasunaren jarraipena eta kontrola egin ditu.

d) Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu du.

8. Enpresa txiki bateko arriskuei aurrea hartzeko plana egiten parte hartzen du, lan inguruneko arrisku egoeren azterketatik abiaturik, eta prebentzio neurriak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu du.

b) Aintzat hartu du garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne.

c) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazio plana proiektatu du.

d) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu ditu.

e) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu ditu.

f) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu ditu.

g) Zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

h) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera azaldu ditu.

i) Langilearen osasuna zaintzeko betekizunak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu ditu.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorearen definizioa eta azterketa, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

-Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde-lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Eraikuntzaren sektoreko lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak zehaztea: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko segurtasun eta osasunaren arau esparrua eta oinarrizko kontzeptuak:

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko loturaren balorazioa.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

Prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten agenteak eta haien erantzukizunak:

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

Arrisku profesionalen ebaluazioa:

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Inguruneko baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Berariazko arriskuak sektoreko industrian.

-Arriskuaren balorazioa.

Arriskuen prebentzioaren plangintza eta prebentzio eta babes neurrien aplikazioa enpresan:

-Prebentzioaren plangintza enpresan. Prebentzio plana eta horren edukia.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Eraikuntza sektoreko ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak berenganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera berdintasun baldintzetan garatzeko, eraikuntzaren sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien hurrenkerari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari eta Gizarte Segurantzari buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, ikasleak motibatu ohi dituztelako; horrela ikasleek moduluari buruzko jarrera positiboa hartuko dute.

Jarraian laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruko edukiak aurkez litezke, eta gero gatazkaren kudeaketari eta lantaldeei ekin. Azkenik lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientazio probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: epe ertain eta luzerako lan helburuak ezartzea, beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak. Helburu errealistak ezartzea, oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz (Eures sarea, Europass, Ploteus eta beste batzuk).

-Lana bilatzeko behar den dokumentazioa garatzea: curriculum vitae-a, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin alderatzea.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, prebentzio-neurriak proposatzea eta ezarri beharreko prebentzio-neurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutzen ahal izan dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebazten ahalko dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa eta Enpresa eta ekimena izeneko moduluen edukietako batzuk elkarri estu lotuta daude. Ekintzaileen ezaugarrien azterketa, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak eta gizarte gastuak, besteak beste, bi moduluetan aztertzen dira kontrako ikuspegietatik begiratuta, eta hori ikasleentzat guztiz baliagarria izan daiteke ekintzaile gisa edo inoren konturako langile gisa lan munduan ongi moldatzeko.

Halaber, arreta eman behar litzaioke lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekiko loturari, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Eraikuntza proiektua.

Kodea: 0572.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 30 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu eta haiek asetzen ahal dituzten ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko enpresak sailkatu dira, beren antolamenduaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.

b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu ditu, antolamenduaren egitura eta departamentu bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

c) Enpresei eskari gehien sortzen dizkieten beharrak identifikatu ditu.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu ditu.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuna emateko behar den proiektu mota identifikatu du.

f) Proiektuak izan behar dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

i) Proiektua prestatzeko erabiliko den lan-gidoia egin du.

2. Tituluan ageri diren gaitasunekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak sartuz eta garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu du.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin du.

c) Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haren edukia identifikatu ditu.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta haien norainokoa identifikatu du.

e) Proiektua egiteko behar diren materialak eta langileak aurreikusi ditu.

f) Aurrekontu ekonomikoa egin du.

g) Proiektua abian jartzeko finantzaketa beharrak identifikatu ditu.

h) Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu ditu.

3. Proiektua nola inplementatu edo gauzatu planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotutako dokumentazioa zehaztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jardueren sekuentzia zehaztu du, jarduerak inplementazio beharren arabera ordenatuz.

b) Jarduera bakoitzerako baliabideak eta logistika zehaztu ditu.

c) Jarduerak egiteko behar diren baimenak identifikatu ditu.

d) Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu ditu.

e) Inplementazioak dituen arriskuak identifikatu ditu eta arriskuen prebentziorako plana eta behar diren baliabide eta ekipamenduak definitu ditu.

f) Materialen eta langileen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu ditu.

g) Inplementazioaren baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

h) Inplementatzeko edo gauzatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

4. Proiektuaren gauzatzearen jarraipen eta kontrolerako prozedurak definitzen ditu, erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

c) Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu du.

d) Baliabideek eta jarduerek izan ditzaketen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, haiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

f) Erabiltzaile edo bezeroen ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

g) Proiektuko baldintzen agiria beteko dela bermatzeko sistema ezarri du.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 0575.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Iraupena: 350 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta ematen duen zerbitzuarekin erlazionatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa antolamenduekin alderatu da.

c) Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota erlazionatu egin ditu enpresa jardueraren garapenarekin.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu ditu.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoen izaten diren barreiapen bideen egokitasuna baloratu du.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutu eta justifikatu ditu:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion jarrera eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna, segurtasuna, ardura, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuei aurrea hartzeko beharrezkoak diren jarrerak eta babes pertsonaleko neurriak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagozkion jarrera eskakizunak.

-Lantaldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkikoei buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jarduera egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuei aurrea hartzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu ditu.

c) Norbanakoak babesteko ekipamenduak erabili ditu, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenaren errespetuzko jarrera argia agertu du eta hari lotutako barne eta kanpo arauak aplikatu ditu.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den gunea ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe eduki du.

f) Esleitutako lanaren erantzukizuna gain hartu du, jasotako jarraibideak interpretatu eta betez.

g) Egoera bakoitzean arduradunarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorrak ezarri ditu eta tratu atsegin eta adeitsua eman die.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, agertu zaizkion inguruabar garrantzitsuak jakinaraziz.

i) Bere jardueraren eta lan aldaketetara egokitzearen garrantzia baloratu du.

j) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna gain hartu du.

3. Eraikuntzako proiektuak eta obrak garatzeko informazioa lortzen du, informazio teknikoa aztertuta eta elementu esanguratsuak kokatu, konfiguratu eta ezaugarritzeko datuak hartuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garatu beharreko proiektuaren edo obraren baldintza teknikoei, legalei eta ekonomikoei buruzko aurretiazko datuak aukeratu ditu.

b) Proiektuaren edo obraren garapenean eragina izanen duten hirigintza-parametroak aztertu ditu.

c) Aldagaiak aztertu ditu eta beharren programa egin du.

d) Ateratako datuetatik abiatuta krokisak egin ditu.

e) Dagozkion elementuen kokapena zehazteko beharrezko puntuak, lerrokadurak eta kota altimetrikoak zuinkatu ditu.

4. Eraikuntza-proiektuak garatzen ditu, eta horietan irtenbideak proposatzen ditu eta dokumentazio grafikoa eta idatzizkoa prestatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egin nahi den lana aztertu eta lanbide-ingurunearekin lotu du.

b) Espazioei, instalazioei, ekipamenduari, segurtasunari, etab. dagokienez aukeratutako irtenbidea justifikatu du.

c) Proiektuari edo obrari buruzko idatzizko dokumentazioa idatzi du: memoria, baldintzen agiriak, neurketak, aurrekontuak eta eskatutako gainerako azterlanak.

d) Planoak irudikatu ditu, irudikapenari buruzko arauak errespetatuz eta ordenagailuz lagundutako diseinu-sistemak erabiliz.

5. Eraikuntza-proiektuen instalazioak konfiguratzen ditu, horien elementuak aurretiaz dimentsionatu, eta eskemak eta planoak irudikatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Iturgintza, saneamendu, girotze, aireztapen, elektrizitate eta telekomunikazioetako instalazioen, eta instalazio berezien osagaiak identifikatu ditu, eraikuntzaren ezaugarriak kontuan izanda.

b) Instalazioaren trazadura marraztu du.

c) Hasierako eskemak eta xehetasun-elementuak irudikatu ditu.

d) Kalkuluaren emaitzen bidez elementuak dimentsionatu ditu.

e) Elementu egokiak ipini ditu, indarrean dagoen araudiari jarraituz.

f) Eraikinaren energia-kalifikazioko prozesuan lagundu du.

6. Proiektuak eta obrak balioesten ditu, obra-unitateen neurketak egin, eta aurrekontuak eta ziurtapenak prestatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Obra-unitateak edo oroharreko kontu-sailak identifikatu ditu.

b) Obra-unitateen edo oroharreko kontu-sailen prezioak kalkulatu ditu.

c) Ezarritako irizpideak aplikatuta neurketak egin ditu.

d) Egindako neurketetan lortutako prezioak aplikatuta aurrekontua egin du.

e) Hornitzaileek, kontratistek eta azpikontratistek eskatutako edo emandako informazioa aztertu du, eskaintzak eskatu eta balioesteko.

f) Sortutako desbideratzeen arabera, kostuen jarraipena egin du eta horiek eguneratu ditu.

g) Ziurtapenak igorri eta fakturatzeko prestatu ditu.

7. Eraikuntzako proiektuen eta obren plangintzan laguntzen du, planak eta programak eginez, egokituz edo eguneratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Programatu beharreko jarduerak sekuentziatu ditu.

b) Identifikatutako jarduera bakoitza denboralizatu du.

c) Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak zehaztu ditu.

d) Produkzio-errendimenduak eta gauzatze-epeak kalkulatu ditu.

e) Tresna informatikoen bidez kontrol-kronogramak egin ditu.

f) Planak eta programak sortutako desbideratzeetara eguneratu ditu, hautabidezko irtenbideak proposatu ditu eta dagokion dokumentazioa aldatu du.

8. Eraikuntza proiektuen eta obren dokumentazioa kudeatzen du, eta ezarritako irizpideen arabera kopiatu eta artxibatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentuak kudeatzeko enpresaren sistema aztertu du.

b) Kudeatu beharreko dokumentazioa zein kontrolen mende jarriko den identifikatu du.

c) Dokumentazioa beharrezko kalitateaz kopiatu du.

d) Proiektuaren eta obraren dokumentu bakoitza behar bezala ordenatu du, kodetze-sistema egokia erabilita.

e) Dokumentuak behar bezala karpetan sartu eta artxibatu ditu.

f) Dokumentuak kudeatzeko sistema bat erabili du.

g) Sortutako dokumentuen segurtasun- eta babes-irizpideak ezarri ditu.

h) Artxibatutako dokumentuak eskatutako denboran aurkitu ditu.

Lanbide modulu honek lagundu egiten du titulu honetako gaitasunak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereizgarriak garatzen.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitatetan

0562 Lanbide modulua: Eraikuntza-egiturak (130 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0562 - UF01 (NA)

Eraikuntza elementuen kalkuluaren funtsak

30

0562 - UF02 (NA)

Eraikuntza-egiturak

60

0562 - UF03 (NA)

Lurzorua eta zimenduak eraikuntzan

40

0563 Lanbide modulua: Eraikuntza-irudikapenak (320 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0563 - UF01 (NA)

Eraikuntza-elementuak irudikatzea

60

0563 - UF02 (NA)

Eraikinen krokisak egitea

20

0563 - UF03 (NA)

Eraikuntza-proiektuen dokumentazio grafikoa prestatzea

60

0563 - UF04 (NA)

Ordenagailuz lagundutako marrazketa

60

0563 - UF05 (NA)

Eraikuntza proiektuen aurkezpenak egitea

50

0563 - UF06 (NA)

Irudiak editatu eta ukituak emateko aplikazio informatikoa eraikuntza-irudikapenetarako

30

0563 - UF07 (NA)

Eraikuntza proiektuen azterlanen maketak egitea

20

0563 - UF08 (NA)

Eraikuntza proiektuen dokumentazio grafikoa kudeatzea

20

0565 Lanbide modulua: Eraikuntza-zuinketak (130 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0565 - UF01 (NA)

Topografiaren funtsak

40

0565 - UF02 (NA)

Eraikuntza-zuinketako plangintza, kalkulua eta lanak

60

0565 - UF03 (NA)

Eraikuntza-zuinketetan guztizko estazioa erabiltzea

30

0567 Lanbide modulua: Eraikinen diseinua eta eraikuntza (130 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0567 - UF01 (NA)

Eraikinak antolatzea eta espazioak banatzea

30

0567 - UF02 (NA)

Fatxadak eta estalkiak, tipologiak eta araudia

30

0567 - UF03 (NA)

Konpartimentazio eta komunikazio elementuak: zatiketak, estaldurak, eskailerak eta arrapalak

30

0567 - UF04 (NA)

Eraikuntza-egiturak

20

0567 - UF05 (NA)

Eraikuntza proiektuen dokumentazioa

20

0568 Lanbide modulua: Eraikuntza-instalazioak (130 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0568 - UF01 (NA)

Eraikinen iturgintza eta saneamendu instalazioak aztertu eta irudikatzea

30

0568 - UF02 (NA)

Eraikinen elektrizitate eta telekomunikazio instalazioak aztertu eta irudikatzea

20

0568 - UF03 (NA)

Eraikinen gas eta berokuntza instalazioak aztertu eta irudikatzea

20

0568 - UF04 (NA)

Eraikinen aireztapen eta girotze instalazioak aztertu eta irudikatzea

20

0568 - UF05 (NA)

Eraikinen suteak detektatu eta itzaltzeko instalazioak aztertu eta irudikatzea

20

0568 - UF06 (NA)

Eraikinen instalazio bereziak aztertu eta irudikatzea

20

0574 Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena (60 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0574 - UF01 (NA)

Enpresa ekimena: negozio ideiak

20

0574 - UF02 (NA)

Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa

20

0574 - UF03 (NA)

Enpresa abian jartzea

20

NA01 lanbide modulua: Ingelesa I (60 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

NA01 - UF01

Ingelesa I

60

0564 Lanbide modulua: Eraikuntzako neurketak eta balioespenak (110 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0564 - UF01 (NA)

Obra-unitateak: deskribapena, definizioa eta neurketa

30

0564 - UF02 (NA)

Kostuen egitura eta obra-unitateen prezioak prestatzea

30

0564 - UF03 (NA)

Aurrekontuen tipologiak eta eraikuntzako kostuen kontrola

20

0564 - UF04 (NA)

Neurketak eta aurrekontuak egiteko tresna informatikoak

30

0566 Lanbide modulua: Eraikuntzako plangintza (110 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0566 - UF01 (NA)

Eraikuntzako programazio metodoak

40

0566 - UF02 (NA)

Eraikuntzako plangintza, programazioa, jarraipena eta kudeaketa

20

0566 - UF03 (NA)

Eraikuntzako laneko arriskuen prebentzio planak

20

0566 - UF04 (NA)

Eraikuntzaren plangintzarako programa informatikoak

30

0569 Lanbide modulua: Energia-eraginkortasuna eraikuntzan (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0569 - UF01 (NA)

Sistema pasiboak eraikinean. Energia aurrezpena, energia berriztagarriak eta eraikin osasuntsua

30

0569 - UF02 (NA)

Eraikineko energia-eskaeraren muga zehaztu eta kalkulatzea

20

0569 - UF03 (NA)

Eraikinen energia-kalifikazioa

20

0570 Lanbide modulua: Bizitegi-eraikuntzako proiektuen garapena (150 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0570 - UF01 (NA)

Bizitegi-eraikuntzako proiektuak antolatu eta garatzea

30

0570 - UF02 (NA)

Bizitegi-eraikinetan plano arkitektonikoak egitea

60

0570 - UF03 (NA)

Bizitegi-eraikinetan instalazio planoak egitea

40

0570 - UF04 (NA)

Bizitegi-eraikinen proiektuen idatzizko dokumentazioa

20

0571 Lanbide modulua: Bizitegiz bestelako eraikuntza-proiektuen garapena (130 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0571 - UF01 (NA)

Bizitegiz bestelako eraikinen instalazio proiektuak antolatu eta garatzea

50

0571 - UF02 (NA)

Bizitegiz bestelako eraikinen instalazio planoak egitea

60

0571 - UF03 (NA)

Instalazio proiektuen idatzizko dokumentazioa egin eta kudeatzea

20

0573 Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa (90 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0573 - UF01 (NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0573 - UF02 (NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

40

0573 - UF03 (NA)

Laneratzea eta gatazken ebazpena

20

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Eraikuntza-egiturak.

Kodea: 0562.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza elementuen kalkuluaren funtsak.

Kodea: 0562 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Eraikuntzako elementuak aurretiaz dimentsionatzea:

-Indarrak. Konposizioa eta deskonposizioa. Oreka.

-Momentu estatikoak.

-Indarren oreka-baldintzak planoan.

-Grabitate-zentroak.

-Inertzia-momentuak.

Esfortzu-diagramak egitea:

-Egiturazko elementu eta sistemak. Ekintzak, ibilbidea eta transferentzia.

-Barneko indarrak. Loturak eta euskarriak.

-Sistema artikulatuak. Esfortzuak barretan: trakzioa eta konpresioa.

-Barneko esfortzuak: esfortzu ebakitzailea eta makurdura-momentua habe batean. Ebakitzaileen eta flektoreen diagrama.

-Fabrika-blokeak. Marruskadura. Euste-hormak eta horien egonkortasuna. Lur-bultzadak eta horien zehaztapena.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza-egiturak.

Kodea: 0562 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Egituretarako irtenbideak eta materialak zehaztea:

-Hormigoi armatuzko egiturak.

-Elementuen eta konexioen soluzioak, eraikuntza-xehetasunak eta gauzatzeko prozesuak.

-Hormigoia, enkofratuak eta armadurak: tipologia, propietateak, fabrikazioa eta obran jartzea.

-Elementu aurrefabrikatuak.

-Nabe aurrefabrikatuak.

-Altzairuzko egiturak.

-Elementuen eta konexioen soluzioak, eraikuntza-xehetasunak eta gauzatzeko prozesuak.

-Altzairua: motak eta ezaugarriak. Propietate mekanikoak. Profil komertzialak.

-Zurezko egiturak.

-Elementuen eta konexioen soluzioak, eraikuntza-xehetasunak eta gauzatzeko prozesuak.

-Zura egitura-material gisa. Tipologia, propietateak eta babesa. Itsasgarriak.

-Fabrika-egiturak.

-Eraikuntza irtenbideak. Horma motak. Koordinazio dimentsionala. Elementuen eta konexioen irtenbideak, eraikuntza-xehetasunak eta gauzatzeko prozesuak.

-Fabriketan erabiltzen diren materialak: tipologia eta propietateak. Morteroak: motak, propietateak eta gauzatzea. Armadurak, giltzak eta lotura-piezak.

Egiturak dimentsionatzea:

-Kargen tipologia.

-Ekintzak kuantifikatzea.

-Kargen ekintza egiturazko elementuen gainean: esfortzu sinpleak eta konposatuak.

-Materialen ezaugarri mekanikoak: tentsioak, moduluak eta koefizienteak.

-Trakzioaren, konpresioaren eta makurduraren eraginpean jarritako piezak kalkulatzea. Aplikatzekoak diren arauak.

Prestakuntza unitatea: Lurzorua eta zimenduak eraikuntzan.

Kodea: 0562 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Lurzoruaren ezaugarriak aztertzea:

-Harkaitzak: sailkapena eta propietateak.

-Lurzoruak: jatorria, egitura fisikoa eta sailkapena. Lurzoruaren geruzapena. Lurzoruko ura.

-Lurzorua ikertzea.

-Eraikinak eta lurzoruak sailkatzea azterketaren ondorioetarako.

-Lurzoruaren prospekzioa.

-Landa-saiakuntzak.

-Laginak hartzea.

-Laborategiko saiakuntzak.

-Lurzoru baten propietate ohikoenak zehaztea.

-Azterlan geoteknikoaren edukia.

Lur-mugimenduetarako makina eta eragiketak identifikatzea:

-Ondokoen ezaugarriak eta metodoak: sasiak kentzea, lur-berdinketa, lur-erauzketa, hustea, hondeaketa eta lubetak.

-Lur-mugimendurako makinak. Tipologia.

-Oinarrizko eragiketak eta lotutako makinak: erauztea, karga, garraioa, lur-berdinketa eta trinkotzea.

-Zimenduetan eta zangetan hondeaketak egiteko prozesuak.

Zimenduetarako eta euste-elementuetarako eraikuntza-irtenbideak:

-Zimenduei buruzko kontzeptu orokorrak.

-Gainazaleko zimenduak edo zimendu zuzenak.

-Zimendu sakonak.

-Euste-elementuak.

-Zimendatzearekin eta eustearekin lotutako elementu bereziak.

-Lurzorua hobetu edo sendotzeko sistemak.

-Zimenduak eta euste-lanak egiteko prozesuak.

-Zimenduen patologia.

Lanbide modulua: Eraikuntza-irudikapenak.

Kodea: 0563.

Iraupena: 320 ordu.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza-elementuak irudikatzea.

Kodea: 0563 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Marrazteko tresnak. Formatuak. Errotulazioa. Eraikuntzan erabiltzen diren eskalak. Akotazioa. Normalizazioa.

-Marrazketa geometrikoa.

-Eraikuntza-elementuak. Trenkadak eta hormak. Aparailuak. Ateak eta leihoak. Eskailerak. Zapatak. Zutabeak. Forjatuak. Estalkiak.

-Sinbologia. Irudi-testuak.

-Bisten irudikapenak. Ebakidurak eta sekzioak. Aurretiko eta profilezko proiekzioa. Itzalak.

-Plano kotatuak. Azaleren eta lurzoruen irudikapenak. Aplikazioak.

-Oinarrizko forma poliedrikoen eta zilindroen irudikapen axonometrikoa. Itzalak.

-Oinarrizko forma poliedrikoen eta zilindroen irudikapen konikoa. Itzalak.

Prestakuntza unitatea: Eraikinen krokisak egitea.

Kodea: 0563 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Krokisak egiteko arau orokorrak. Tresnak.

-Krokisak egiteko teknikak eta prozesua.

-Proportzioak.

-Errotulazio askea.

-Xehetasunak.

-Kotatzea. Materialak deskribatzeko irudi-testuak.

-Perspektibetarako teknikak.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza proiektuen dokumentazio grafikoa prestatzea.

Kodea: 0563 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Dokumentazio grafikoa. Irudikapeneko arau orokorrak.

-Eraikuntza proiektuaren planoak. Bizigarritasunari buruzko araudia eta EKT etxebizitzaren diseinuan aplikatzea. Egoera eta kokalekua. Zuinketako oinplanoa. Banaketa-oinplanoak eta kotak. Altzarien oinplanoak. Akaberen oinplanoak. Partizioen eta itxituren oinplanoa. Arotzeriako memoriak. Estalkiaren oinplanoa. Zimenduen eta egituraren oinplanoak. Aurretiko bistak. Luzetarako eta zeharkako sekzioak. Eraikuntza-sekzioaren xehetasuna. Xehetasunak.

-Obra zibileko proiektuaren planoak. Kokapena. Plano topografikoa. Trazadura-planoa. Zonakatzea eta lursail-zatiketa. Luzetarako eta zeharkako profilak. Eredu sekzioak. Xehetasunak.

-Uneko egoeraren planoak. Eraispen planoak. Planoen erreforma.

Prestakuntza unitatea: Ordenagailuz lagundutako marrazketa.

Kodea: 0563 - UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Ordenagailuz lagundutako diseinua. Softwarea sartu eta instalatzea. Erabiltzaile-interfazea. Hasiera, antolamendua eta gordetzea. Marrazkien bistak kontrolatzea. Lan-prozesua hautatzea. Objektuak sortu eta aldatzea. Marrazkien oharrak egitea. Marrazkiak trazatu eta argitaratzea. Marrazkien eta aplikazioen artean datuak partekatzea. Beste erabiltzaile eta erakunde batzuekin lan egitea. Kontrolatzaileak eta periferikoak.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza proiektuen aurkezpenak egitea.

Kodea: 0563 - UF05 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Lanak 3Dko ereduekin. Aurkezpenerako marrazki bat modelatzea.

-Perspektibak.

-Proiektua girotzea.

-Lerroen eta ingeraden tratamendua.

-Betetzeko eta koloreztatzeko funtzioak.

-Ehundurak.

-Testuen tratamendua.

-Fotokonposizioa.

-Argiztapena.

-Bista eta eszena renderizatuak.

-Aurkezpenaren muntaketa.

-Inprimatzea.

Prestakuntza unitatea: Irudiak editatu eta ukituak emateko aplikazio informatikoa eraikuntza-irudikapenetarako.

Kodea: 0563 - UF06 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Laneko interfazea.

-Irudiaren atributuak.

-Tresnak.

-Maskarak, geruzak, kanalak eta bideak.

-Eraikuntza-irudikapenetarako irudiak sortzea.

-Eraikuntza-irudikapenetarako irudiak zuzentzea.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza proiektuen estudioko maketak egitea.

Kodea: 0563 - UF07 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Maketagintzako tresnak.

-Materialak. Propietateak.

-Metodologia.

-Akabera-teknikak.

-Elementu osagarriak.

-Maketak girotzea.

-Maketaren book-a.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza proiektuen dokumentazio grafikoa kudeatzea.

Kodea: 0563 - UF08 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Dokumentu motak. Formatuak. Agiritegiak.

-Irteera grafikoko periferikoak. Inprimagailuak. Marrazlea (plotterra).

-Fitxategiak. Edukia eta egitura.

-Kodetze-arauak.

-Sartu eta erabiltzeko baldintzak.

-Inportatu eta esportatzeko formatuak kudeatzea.

Lanbide modulua: Eraikuntza-zuinketak.

Kodea: 0565.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Topografiaren funtsak.

Kodea: 0565 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Topografiaren funtsak. Sistema kotatua. Gainazal orografikoen irudikapenari buruzko sarrera.

-Koordenatuak. Koordenatu geografikoak, kartesiarrak eta polarrak. Longitudea eta latitudea.

-Distantziak. Distantzia naturala, geometrikoa eta murriztua. Kotak. Denentzako erreferentzia mailak. Desnibelak. Maldak. Malden kalkulua. Ezpondak. Maldaren angelu naturalak.

-Angeluak. Angelu azimutalak eta gorapen angeluak. Oinarrizko trigonometria.

-Orientazioak eta erreferentziak. Iparralde geografikoa eta magnetikoa. Deklinazioa. Denentzako erreferentzia orografikoak eta kartografikoak.

-Proiekzio kartografikoak. Lurraren esferoidearen garapenerako hurbilketa geometrikoak. Proiekzio koniko, zilindriko eta polarren motak.

-Metodo planimetrikoak eta altimetrikoak. Definizioa, metodoak eta aplikazioak.

-Jasotze eta zuinketa topografikoak. Prozeduren moduak eta ordena. Landa-lanaren azterketa.

-Lurzoruak irudikatzea. Gainazal geografikoak sestra-kurben bitartez irudikatzea. Gainazalen tipologia.

-Dokumentazio teknikoa. Zuinketa-lanekin lotutako dokumentuak. Dokumentuen interpretazioa. Eskalak, kotak, neurriak eta sinbologia.

-Jardunaren xede diren lurra eta obra. Kartografia. Aurretiazko datuen bilketa. Lurzoruari buruzko informazio iturriak. Iturri zientifikoak eta erradiestesikoak. "Genius loci". Proiektuaren dokumentazio teknikoaren interpretazioa eta azterketa.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza-zuinketako plangintza, kalkulua eta lanak.

Kodea: 0565 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Ekipamenduak eta plangintza:

-Tresna topografikoak, bestelako tresnak, seinaleztapen-elementuak eta bitarteko osagarriak.

-Tresna sinpleak. Beruna, iparorratza, burbuilazko nibela, zinta metrikoa, marraluma edo markatzeko bota, erregela eta eskuaira, besteak beste.

-Seinaleztapeneko tresnak eta elementuak. Hesolak, kordelak, zintak, markak, iltze normalizatuak eta ziriak, besteak beste.

-Nibelak. Motak. Ezaugarriak. Erabiltzeko moduak. Bitarteko osagarriak. Erabileraren egokitasuna.

-Distantzia-neurgailu elektronikoa. Motak. Ezaugarriak. Erabiltzeko moduak. Bitarteko osagarriak. Erabileraren egokitasuna.

-Guztizko estazioa. Motak. Ezaugarriak. Kokapena eta erabilera. Bitarteko osagarriak. Erabileraren egokitasuna.

-Satelite-seinale bidezko posizionatze globaleko sistema (GPS). Motak. Ezaugarriak. Erabiltzeko moduak. Bitarteko osagarriak. Erabileraren egokitasuna.

-Lan-estazio informatikoa eta berariazko programa informatikoak. Datuak kudeatzea. Programa informatikoen erabilera.

-Tresnak doitu, mantendu, zaindu eta kontserbatzea.

-Zuinketa planifikatzea. Lanen sekuentziazioa. Beharrezko baliabideak. Zuinketarako plangintza. Landa-lanaren baldintzak.

Zuinketako kalkuluak:

-Elementu geometrikoak. Motak. Ezaugarriak. Arazo planimetriko eta altimetrikoak.

-Segmentuak. Erdizuzenak eta zuzenak. Angeluak. Poligonoak. Lerrokadurak.

-Zirkunferentziak. Arkuak, loturak eta ukitzeak.

-Trantsizio-kurbak. Espiral klotoideak eta antzeko kurbak.

-Zuinketako eragiketak eta kalkuluak egitea. Puntuak, ardatzak, trazadurak eta elementu geometrikoak kalkulatzea.

-Lurzoruen eta eraikinen zuinketa planimetriko eta altimetrikoko berariazko eragiketa eta kalkuluak egitea. Lurzoruetan eta eraikuntza-elementuetako eraikinetan, lerrokaduretan eta mugetan puntuen, ardatzen eta erreferentzia-lerroen kokalekua kalkulatzea.

-Zuinketa kalkulatzeko programa informatikoak aplikatzea. Lurzoruaren eredu digitala. Definizio geometrikoa. Zuinketako elementuak kalkulatzea. Datuak kudeatzea. Irteera grafikoa. Planoak egitea.

Erakuntza obren puntuak eta elementuak zuinkatzea:

-Lurzoruen, eraikinen eta obra-elementuen zuinketa planimetrikoa eta altimetrikoa. Lurzoruetan eta eraikuntza-elementuetako eraikinetan, lerrokaduretan eta mugetan puntuen eta erreferentzia-ardatzen kokalekua zuinkatzea. Ereduzko zuinketak: zimenduak, egiturak, partizioak, azpiegituren sareak, besteak beste.

-Tresna topografikoak, bestelako tresnak, seinaleztapen-elementuak eta bitarteko osagarriak ezarri eta erabiltzea. Zuinketako elementuak seinaleztatzeko tresna topografikoak prestatu eta erabiltzea.

-Zuinketak gauzatu eta egiaztatzea. Landa-lanaren baldintzak zuinketa prestatu, gauzatu eta egiaztatzean.

-Doitasuna, zehaztasuna eta ordena zuinketako eragiketetan. Doitasun eta zehaztasun mailak. Zuinketaren faseen bilakaera.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza-zuinketetan guztizko estazioa erabiltzea.

Kodea: 0565 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Guztizko estazioa. Motak. Ezaugarriak. Kokapena eta erabilera. Bitarteko osagarriak. Erabileraren egokitasuna.

-Zuinketa planifikatzea. Lanen sekuentziazioa. Beharrezko baliabideak. Zuinketarako plangintza. Landa-lanaren baldintzak.

-Zuinketak gauzatu eta egiaztatzea guztizko estazioarekin. Landa-lanaren baldintzak zuinketa prestatu, gauzatu eta egiaztatzean.

-Doitasuna, zehaztasuna eta ordena guztizko estazioarekin egindako zuinketako eragiketetan. Doitasun eta zehaztasun mailak. Zuinketaren faseen bilakaera.

-Lan-estazio informatikoa eta berariazko programa informatikoak. Datuak kudeatzea. Programa informatikoen erabilera.

-Tresnak doitu, mantendu, zaindu eta kontserbatzea.

Lanbide modulua: Eraikinen diseinua eta eraikuntza.

Kodea: 0567.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Eraikinak antolatzea eta espazioak banatzea.

Kodea: 0567 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Eraikinak antolatzea:

-Hirigintzari buruzko araudia. Udal Plana. Hirigintza arau orokorrak eta partikularrak. Lurzoruaren kalifikazioa, lurzoruaren esleipena. Aprobetxamenduak, eraikigarritasun koefizientea.

-Etxebizitza-eraikinen tipologiak. Bizitegi erabilera kolektiboa. Familia bakarreko bizitegi erabilera.

-Bizitegiz bestelako eraikuntza tipologiak. Industria. Merkataritza. Bulegoak.

-Egoera eta kokalekua.

-Orubearen ezaugarriak. Topografia, dimentsioak eta forma, inguruko bolumetria eta lehendik dauden kontserbatu beharreko elementuak.

-Bideen eta hiriko zerbitzuen kokapena. Eraikinerako sarbideak. Zerbitzuen hartuneak.

-Eraikuntza arauak. Erabileraren segurtasuneko eta irisgarritasuneko irizpideak. Bizigarritasun arauak. Suteen kontrako babesa.

-Proiektuaren eskakizunak.

-Antolamendu- eta funtzionamendu-irizpideak.

-Zirkulazio bertikalak. Eskailerak, arrapalak eta igogailuak.

-Solairuen arteko elementu komunak. Patioak. Instalazioak.

-Energia-eraginkortasuneko irizpideak. Orientazioa eta eguzkitzea.

-Ingurunearen tratamendua.

Espazioen banaketa:

-Beharrei buruzko programa.

-Espazioen eskakizunak.

-Eraikuntza-araudia. Bizigarritasuna. Erabileraren Segurtasuna eta Irisgarritasuna. Suteen kontrako babesa.

-Organigramak eta funtzionamendu-eskemak. Eginkizunak eta espazioen arteko loturak.

-Zirkulazio horizontalak. Ateak eta korridoreak. Gutxieneko neurriak.

-Gutxieneko azalerak, eta dimentsio kritikoak eta gomendatuak.

-Instalazioak barnean hartzeko eta horiek igarotzeko espazioen aurreikuspena.

-Espazioen konfigurazioaren eta egituraren arteko harremana.

-Azalera erabilgarria eta azalera eraikia. Bolumen erabilgarria eta bolumen eraikia.

-Espazioak berrantolatzea erabilera edo beharrei buruzko programa aldatzeagatik.

Prestakuntza unitatea: Fatxadak eta estalkiak, tipologiak eta araudia.

Kodea: 0567 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Konposizio eta modulazio irizpideak. Dilatazio-junturak.

-Fatxada baten elementuak. Baoak eta gune beteak. Elementu irtenak.

-Eskakizunak eta baldintzak. Hirigintzari eta eraikuntzari buruzko araudia.

-Itxitura erresistenteak eta ez-erresistenteak.

-Eraikuntza-irtenbideen osagaiak eta materialak. Fabrika tradizionala. Fatxada aireztatua. Puntu berezien irtenbidea.

-Industria-aurrefabrikazio astuna eta arina. Errezel-hormak.

-Diseinuari, segurtasunari eta eraikuntzari buruzko arauak.

-Egituraren eta instalazioen eragina fatxadaren diseinuan.

-Baoen eraketa. Ateburuak, karga-habeak eta goi-zeihartasunak.

-Babes termikoa, akustikoa, hezetasunaren aurkakoa eta kondentsazioaren aurkakoa.

-Estaldura jarraituak eta plakaztatuak. Finkatzeko material eta sistemak.

-Kanpoko arotz-lanak. Tipologiak, materialak eta eraikuntzako xehetasunak.

-Fabrika-saretak, aurrefabrikazio industrialekoak eta metalezkoak.

-Segurtasun-itxitura tolesgarriak, lekualdagarriak, zabalgarriak eta bilgarriak.

-Estalkiak. Eginkizunak, baldintzak eta eraikuntza-eskakizunak.

-Estalki inklinatuen eta lauen tipologiak. Eraikuntza irtenbideak. Horien osagaiak eta baldintzak.

-Estalkien zatiak eta elementuak. Izendapena.

-Estalkien egitura motak.

-Eraikuntzari buruzko arauak eta gomendioak. Puntu berezien baldintzak.

-Estaltzeko, isolatzeko eta iragazgaizteko materialak. Eraikuntza-antolaerak. Beste eraikuntza-elementu batzuekiko loturak.

-Aireztapen-elementuak, argizuloak eta sabaileihoak, eguzkia hartzekoak.

-Euri-urak husteko sistemak eta elementuak.

Prestakuntza unitatea: Konpartimentazio eta komunikazio elementuak: zatiketak, estaldurak, eskailerak eta arrapalak.

Kodea: 0567 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Trenkadak eta zatiketak: motak, materialak, osaera eta lodierak.

-Barne-zatiketa aurrefabrikatu finkoak eta desmuntagarriak. Motak, materialak eta eraikuntzako xehetasunak.

-Aireztapeneko patioen itxitura, instalazioak igarotzeko.

-Eraikuntzari buruzko arauak eta gomendioak. Segurtasuna, isolamendu termikoa eta akustikoa. Eraikineko beste elementu batzuekiko loturak.

-Barneko arotz-lanak. Mota, neurriak, materialak, osagaiak, ainguraketak eta eraikuntza-irtenbideak.

-Estaldura bertikalak. Estaldura jarraituen edo piezakakoen ezaugarriak eta eraikuntza-prozedurak. Finkatzeko material eta sistemak.

-Zoladurak. Zoladura jarraituen edo piezakakoen ezaugarriak eta eraikuntza-prozedurak. Finkatzeko material eta sistemak.

-Sabaiak: plakak, sabai jarraituak. Eusteko materialak eta elementuak.

-Eskaileren eta arrapalen tipologiak.

-Eskaileren eta arrapalen elementuak eta materialak. Eskailera-maila: mailagaina eta mailartea. Tartea. Eskailburua.

-Babes-barandak eta eskudelak. Garaiera eta eraikuntza-ezaugarriak.

-Eraikuntza- eta egitura-irtenbideak.

-Eskailerak eta arrapalak dimentsionatzeko irizpideak. Solairuen arteko desnibela. Eskailera-mailen neurria eta kopurua.

-Araudia eta diseinuari, irisgarritasunari eta segurtasunari buruzko gomendioak.

-Eskaileren konpentsazioa.

-Elementu bereziak. Arkuak, gangak eta kupulak. Tipologiak, diseinua, elementuak eta eraikuntza-irtenbideak.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza-egiturak.

Kodea: 0567 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Eraikinen egitura motak eta tipologiak.

-Materialaren arabera egitura-elementuak antolatu eta aurretiaz dimentsionatzeko irizpideak.

-Egitura baten eskema.

-Kargen egoera.

-Kargak konbinatzeko hipotesiak.

-Eraikinaren egiturak kalkulatzeko aplikazio informatikoak.

-Eraikuntzari buruzko arauak eta gomendioak.

-Loturak, elkarguneak, eraikuntza- eta egitura-xehetasunak.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza proiektuen dokumentazioa.

Kodea: 0567 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Proiektu baten faseak eta zehaztasun-maila.

-Proiektu baten dokumentuen zerrenda fase bakoitzean.

-Memoriak eta eranskinak. Edukia eta prestatzeko irizpideak.

-Planoen zerrenda fase bakoitzean. Planoen edukia. Formatua, bistak, eskalak.

-Baldintza-agirien edukia eta horiek egiteko irizpideak.

-Aurrekontu baten dokumentazioaren edukia. Neurketen egoera-orria. Prezioen oinarriak. Gauzatze materialaren aurrekontua.

-Segurtasun-azterlana. Dokumentuaren egitura eta edukia.

-Proiektuen dokumentu-kudeaketa: erregistroa eta kodetzea.

-Artxibatzeko eta segurtasun-kopia egiteko sistemak.

Lanbide modulua: Eraikuntza-instalazioak.

Kodea: 0568.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Eraikinen iturgintza eta saneamendu instalazioak aztertu eta irudikatzea.

Kodea: 0568 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Iturgintzako oinarrizko kontzeptuak. Uraren oinarrizko zikloa. Ura edangarri bihurtzea. Ur hotzaren sarea. Ur bero sanitarioaren sarea. Ur bero sanitarioaren produkzioa. Kontsumo-emaria, fluidoen abiadura, presioa, karga-galerak, aldiberekotasun-koefizienteak. Aplikatzekoak diren arauak. Ura aurreztea; instalazio eraginkorrak.

-Instalazioetako beharrezko elementuak: kanalizazioak, eteteko balbulak, atzeraezeko balbulak, hustubide-balbulak, presioa murrizteko balbulak, iragazkiak, neurtzeko tresnak, purgadoreak, bridak eta isolagailuak. Elementu bereziak. Kanalizazioen eta balbulen ezaugarriak. Erabiltzeko egokitasuna materialaren, obran jartzearen, balio bizitzaren eta prezioaren arabera, beste hainbat ezaugarriren artean. Beste instalazio batzuekiko koordinazioa.

-Kalkuluak: kontagailu-gelaren dimentsioak, kontsumo-emariak, birzirkulazio-emariak, aldiberekotasun-koefizienteak, presioa instalazioaren hainbat puntutan, karga-galerak eta kontagailuen dimentsionatzea. Kalkuluak sare bakartuetan. Iturgintza-sareak irudikatzea. Eskemak eta xehetasunak. Sinbologia.

-Saneamenduari buruzko oinarrizko kontzeptuak: hondakin-uren motak (eurikoak, grisak, beltzak eta industrialak), fluidoen abiadura, plubiometria eta deskarga-unitateak. Araztea.

-Instalazioaren osagaiak: zorrotenak, hodi biltzaileak, hustubideak, erretenak, ganbelak, sifoiak, aireztapena, aireztatzeko balbulak, sifoi-potoak, drainatze lurperatuak, kutxetak eta gandolak. Ponpaketa-putzuak. Elementu bereziak. Kanalizazioen eta balbulen ezaugarriak. Erabiltzeko egokitasuna materialaren, obran jartzearen, balio bizitzaren eta prezioaren arabera, beste hainbat ezaugarriren artean. Beste instalazio batzuekiko koordinazioa.

-Kalkuluak: eremuko euri-intentsitatea eta huste-emaria, hodi biltzaileen malda eta abiadura. Huste-deskargako unitateak. Sare bereizleak. Eremu partikularreko saneamendu sareak eta arazte-instalazioak irudikatzea. Planoak, eskemak eta xehetasunak. Sinbologia. Aplikatzekoak diren arauak.

Prestakuntza unitatea: Eraikinen elektrizitate eta telekomunikazio instalazioak aztertu eta irudikatzea.

Kodea: 0568 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Elektrizitateari buruzko oinarrizko kontzeptuak: energia elektrikoa sortzea, korronte zuzena eta korronte alternoa, tentsioa, potentzia, intentsitatea, tentsio-erortzea eta aldiberekotasun-koefizientea. Korronte alterno monofasikoa eta trifasikoa. Goi-tentsioa eta behe-tentsioa. Aplikatzekoak diren arauak.

-Instalazio elektrikoaren osagaiak: eroaleak, babeskaxa orokorra, elikatze-linea orokorra, neurtzeko tresnak, deribazio indibidualak, aginte-taulak, magnetotermikoak, diferentzialak, korronte-hartuneak, etengailuak, lur-sarea eta konexio ekipotentzialak. Barneko zirkuituak. Kontsumo puntuak. Mekanismo elektrikoak; jartzeko irizpideak. Argiztapena. Tximistorratzak.

Sare elektrikoak irudikatzea. Planoak, eskemak eta xehetasunak. Sinbologia. Beste instalazio batzuekiko koordinazioa. Aplikatzekoak diren arauak.

-Telekomunikazio instalazioaren osagaiak. Kanalizazio nagusiak eta bigarren mailakoak, sare-erregistroak, oinarrizko telefonia, RDSI, RTV, SAFI, eta TLCA. Telekomunikazioetako barruti eta armairuak (Telekomunikazio Instalazioen Beheko Barrutia, Telekomunikazio Instalazioen Goiko Barrutia, Telekomunikazio Instalazioen Beheko Barruti Modularra, Telekomunikazio Instalazioen Barruti Modular Bakarra, Telekomunikazio Instalazioen Barruti Bakarra). Antenak. Armairuen eta instalazioetako patioen neurriak kalkulatzea. Eroaleak, etengailuak eta diferentzialak kalkulatzea. Barneko zirkuituak. Sare elektrikoak irudikatzea. Planoak, eskemak eta xehetasunak. Sinbologia. Beste instalazio batzuekiko koordinazioa. Aplikatzekoak diren arauak.

Prestakuntza unitatea: Eraikinen gas eta berokuntza instalazioak aztertu eta irudikatzea.

Kodea: 0568 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Gasari buruzko oinarrizko kontzeptuak: gasen bero-ahalmena gorena, kontsumitutako potentzia, aldiberekotasuna, gehieneko abiadura onargarria, karga-galera, behe-presioa eta presio ertaina.

Gas-instalazioaren elementuak: kontagailuak, upelak, segurtasun-balbulak, iragazkiak, balbulak, aireztapen-saretak eta kanalizazioak. Kalkuluak: kontsumoak, abiadura, karga-galera, hodien neurriak. Planoak, eskemak eta xehetasunak. Sinbologia. Beste instalazio batzuekiko koordinazioa. Aplikatzekoak diren arauak.

-Berokuntzari buruzko oinarrizko kontzeptuak: eguraldia eta klima, aldiberekotasun-koefizientea, erresistentzia termikoa, eroankortasun termikoa, gainazaleko transmisio-koefizientea, transmisio termikoko koefizientea, airearen bero espezifikoa, aireberritzea, karga termikoa. Irtenbide bioklimatikoak.

-Berokuntza sistemak. Energia-iturriaren arabera (konbustioa, elektrizitatea, eguzkia, geotermikoa). Fluido bero-eramailearen arabera (ura, airea, masako metaketa, besteak beste). Igorgailuaren arabera (unean uneko igorgailuak, elementu erradiatzaileak, besteak beste). Zirkuitu motaren arabera (hodi bakarrekoak, bi hodikoak, besteak beste). Erabiltzaile-motaren arabera (partikularra, erkidegoa). Bestelakoak.

Berokuntza instalazioaren elementuak: galdarak, transmisio-elementuak, kanalizazioak, detentoreak, purgadoreak eta balbulak. Kalkuluak: kontsumoak, abiadura, karga-galera, hodien neurriak. Planoak, eskemak eta xehetasunak. Sinbologia. Beste instalazio batzuekiko koordinazioa. Aplikatzekoak diren arauak.

Prestakuntza unitatea: Eraikinen aireztapen eta girotze instalazioak aztertu eta irudikatzea.

Kodea: 0568 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Aireztapena:

-Aireztapenari buruzko oinarrizko kontzeptuak: airearen kalitatea, emaria, berritze kopurua, fluidoaren abiadura eta karga-galera. Etxebizitzetako aireztapen naturala, hibridoa eta artifiziala. Aireztapen artifiziala aparkaleku-garajean.

-Aireztapen-instalazioaren elementuak: saretak, iragazkiak, hodiak, erauzgailuak, COaren detektagailuak, suhesi-errezelak, tximiniak eta euskarri-elementuak.

Kalkuluak: hodien eta saretoen neurriak, karga-galerak. Planoak, eskemak eta xehetasunak. Sinbologia. Beste instalazio batzuekiko koordinazioa. Aplikatzekoak diren arauak.

Girotzea:

-Girotzeko instalazioaren elementuak: erosotasun-baldintzak, airearen kalitatea, tenperatura, hezetasuna, aireztapena eta airearen abiadura. Bero transmisioa eroapen bidez, konbekzio bidez eta erradiazio bidez. Psikrometriari eta hidraulikari buruzko ideia orokorrak. Eraikin eriaren sindromea.

-Girotzeko instalazioaren elementuak: beroa sortzeko ekipamenduak; galdarak, bero-ponpak eta aire beroaren sorgailuak. Hotza sortzeko ekipamenduak: hozte-makinak eta hozte-dorreak. Airea eta likidoak banatzeko hodiak. Saretak, difusoreak, haizebideak. Elementu terminalak: fan coil-ak, induktoreak eta airea tratatzeko unitateak. Planoak, eskemak eta xehetasunak. Sinbologia. Beste instalazio batzuekiko koordinazioa. Aplikatzekoak diren arauak.

Prestakuntza unitatea: Eraikinen suteak detektatu eta itzaltzeko instalazioak aztertu eta irudikatzea.

Kodea: 0568 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Oinarrizko kontzeptuak: sute-sektorea, independentzia-atondoak, detekzioa, itzaltzea eta itzaltze-sistema finkoak edo mugikorrak. Eraikinaren eta bere atalen portaera, suterik egonez gero. Suteen aurkako sistema pasiboak eta aktiboak.

-Suteak detektatu eta itzaltzeko instalazioaren elementuak: kanalizazioak, suteetako ur-hartuneak, balbulak, suteetarako presio-multzoak, suteetako uharka esklusiboak eta siamdarrak. Ke-detektagailuak, gas-detektagailuak, su-itzalgailuak, suteetako zentrala, alarmak, ihinztagailuen sarea, ur-hartuneak eta zutabe lehorrak. Argiztapena. Planoak, eskemak eta xehetasunak. Beste instalazio batzuekiko koordinazioa. Aplikatzekoak diren arauak.

Prestakuntza unitatea: Eraikinen instalazio bereziak irudikatzea.

Kodea: 0568 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Igogailuak. Elektromekanikoak, autosostengatzaileak eta hidraulikoak. Eskemak, planoak eta xehetasunak.

-Eguzki energia fotovoltaikoa. Panelak, lineak, onduladoreak, bihurgailuak, babes eta maniobra ekipamenduak. Neurketa ekipamenduak. Eskemak, planoak eta xehetasunak.

-Eguzki energia termikoa. Eguzki hargailuak, hodiak, metagailuak, besteak beste. Eskemak, planoak eta xehetasunak.

-Potentzia txikiko energia eolikoa. Aerosorgailuak, lineak, metagailuak, babes eta maniobra ekipamenduak. Banakako instalazioak eta instalazio komunitarioak. Eskemak, planoak eta xehetasunak.

-Domotika. Instalazioaren atalak: detektagailuak eta sentsoreak, lineak, kontrol-panelak, besteak beste. Eskemak, planoak eta xehetasunak.

-Segurtasuna: telebista-zirkuitu itxiak, sarbideen kontrola. Bideo-atezainak, megafonia eta irrati zirkuituak. Banakako instalazioak eta instalazio komunitarioak. Eskemak, planoak eta xehetasunak.

-Ureztapen automatikoa. Sareak, balbulak, elektrobalbulak, aspertsore eta difusoreak. Kontrol ekipamenduak. Eskemak, planoak eta xehetasunak.

-Beste instalazio berezi batzuk.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena.

Kodea: 0574.

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Enpresa ekimena: negozio ideiak.

Kodea: 0574 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak eraikuntza arloan.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, eraikuntza arloko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-"Enpresaburu" kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Enpresa plana: negozioaren ideia eraikuntza enpresen esparruan.

-Eraikuntzaren arloko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Eraikuntzaren arloko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketing plana.

Prestakuntza unitatea: Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0574 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Eraikuntza arloko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-"Kontabilitatea" kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0574 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Eraikuntzaren arloko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Lanbide modulua: Ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko "Ingelesa I" lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Eraikuntzako neurketak eta balioespenak.

Kodea: 0564.

Iraupena: 110 ordu.

Prestakuntza unitatea: Obra-unitateak: deskribapena, definizioa eta neurketa.

Kodea: 0564 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Obra-unitateak eta eraikuntza proiektuei buruzko azterketa:

-Proiektuaren egitura eta haren banaketa deskribatzea beste mota bateko obra kapituluetan.

-Obra-unitateak, oro harreko kontu-sailak eta dagozkien neurketa unitateen kontu-sailak definitzea. Obra-unitateak idaztea.

-Obra-unitate bakoitza zehazten duten dokumentu-iturriak edo datu-baseak kontuan hartzea.

-Proiektu baten informazioa kapitulutan eta kontu-sailetan antolatzea.

Obra-unitateak neurtzea:

-Neurtzeko prozesua. Obrako neurketa. Plano gaineko neurketa.

-Neurketa irizpideak eta neurketa unitateak.

-Neurketak kalkulatzeko prozedurak.

-Aurrekontuak egiteko formatuak.

Prestakuntza unitatea: Kostuen egitura eta obra-unitateen prezioak prestatzea.

Kodea: 0564 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Obra-unitateen prezioak prestatzea:

-Prezio moten definizioa.

-Kostuen egitura. Zuzeneko kostuak eta kostu osagarriak. Zeharkako kostuak.

-Zuzeneko kostuak. Eskulana, materialak eta makinak. Errendimenduak. Zuzeneko kostu osagarriak.

-Zeharkako kostuak. Eskulana, bitarteko osagarriak, obrako bertako instalazioak eta eraikuntzak, langile teknikoak eta administrazio langileak. Segurtasunak eta laneko arriskuen prebentzioak sorrarazitako kostuak.

-Obra-unitateak balioestean zuzeneko eta zeharkako kostuek duten eragina.

-Prezioen taulak. Oroharreko kontu-sailak.

Prestakuntza unitatea: Aurrekontuen tipologiak eta eraikuntzako kostuen kontrola.

Kodea: 0564 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Eraikuntza lanen aurrekontuak egitea:

-Aurrekontuak definitzea. Motak.

-Gauzatze materialaren aurrekontua. Deskribapena. Egiteko irizpideak.

-Kontratu bidezko gauzatze-aurrekontua. Deskribapena. Egiteko irizpideak.

-Lizitazio-aurrekontua. Deskribapena. Egiteko irizpideak.

-Esleipen-aurrekontua. Deskribapena. Egiteko irizpideak.

-Aurrekontuko prezioen justifikazioa. Deskribapena. Egiteko irizpideak.

Eraikuntzako kostuak kontrolatzea:

-Kostuen zenbatespena. Hornitzaileak. Azpikontratuak. Eskaintzak. Lehiaketak.

-Beharrezko materialak kontratazio sortatan taldekatzea.

-Kontrataziorako dokumentazioa.

-Materialei buruzko baldintza teknikoen agiria.

-Eskaintzak ebaluatzeko prozedurak.

-Ziurtagiriak. Definizioa, motak eta ezaugarriak.

-Kostuak eguneratzea.

Prestakuntza unitatea: Neurketak eta aurrekontuak egiteko tresna informatikoak.

Kodea: 0564 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Neurketak, aurrekontuak eta kostuen kontrol prozesuak egitea:

-Aurrekontuak egiteko prozesu automatizatuak.

-Helburu orokorreko tresna informatikoak. Kalkulu-orriak. Datu-baseak.

-Eraikuntzarako berariazko aplikazioak. Programa instalatzea. Prezioen baseak lortu eta gaineratzea.

-Aurrekontuak egiteko lanei buruzko dokumentazioa.

-Aurrekontua egingo deneko obra kapitulutan eta obra-unitatetan antolatzea.

-Neurketak gaineratzea.

-Aurrekontuaren amaierako dokumentua egitea.

-Diseinu-programak eta neurketak integratzea.

Lanbide modulua: Eraikuntzako plangintza.

Kodea: 0566.

Iraupena: 110 ordu.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntzako programazio metodoak.

Kodea: 0566 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Programazioari buruzko sarrera.

-GANTT metodoa.

-MCC bide kritikoaren metodoa.

-PERT metodoa, denborak.

-CPM metodoa, kostua.

-ROY metodoa.

-Aurrekotasunen metodoa.

-Kasu praktikoak.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntzako plangintza, programazioa, jarraipena eta kudeaketa.

Kodea: 0566 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Eraikuntzako jarduerak planifikatu eta programatzea.

-Lan banaketaren egitura.

-Plangintzaren jarraipena, eguneratzea eta jarraipenerako prozedurak.

-Dokumentu-kontrola kudeatzea: eginkizunak, dokumentu-kontroleko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntzako laneko arriskuen prebentzio planak.

Kodea: 0566 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Obra-fase bakoitzaren berariazko arriskuak.

-Bitarteko osagarriak, ekipamenduak eta tresnak erabiltzearen ondoriozko berariazko arriskuak.

-Arriskuak ebaluatzeko teknikak.

-Prebentzio-teknikak.

-Segurtasun eta osasun azterlanak aztertzea.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntzaren plangintzarako programa informatikoak.

Kodea: 0566 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Plangintzarako programa informatikoak.

-Lan ingurunea.

-Zereginak kudeatzea.

-Baliabideak kudeatzea.

-Denborak zehaztea.

-Kostuak kudeatzea.

-Programazioa doitzea.

-Proiektuaren jarraipena eta kontrola.

-Txostenak eta inprimaketa.

-Aplikazio praktikoak.

Lanbide modulua: Energia-eraginkortasuna eraikuntzan.

Kodea: 0569.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Sistema pasiboak eraikinean. Energia aurrezpena, energia berriztagarriak eta eraikin osasuntsua.

Kodea: 0569 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Eraikinetako itxituren isolamendua ebaluatzea:

-Itxitura motak.

-Itxiturek eraikinaren portaera pasiboan duten eragina.

-Itxituretan erabiltzen diren materialen ezaugarri termikoak eta horien ingurumen lehentasuna.

-Isolatzaile motak, ezaugarri termikoak, suaren aurreko portaera, degradazio higroskopikoa eta ingurumen lehentasuna.

-Bero transmisioa hainbat geruzako elementu batean.

-Geruzak jartzea itxitura batean.

-Eroankortasuna eta transmitantzia.

-Diagrama psikrometrikoa: oinarrizko erabilera. Egon daitezkeen kondentsazioen azterketa.

-Aireberritzea. Araudiak betetzea.

-Egon daitezkeen okerren azterketa: aire iragazketak, zubi termikoak, hezetasunak, etab.

Eraikinaren inguratzailea eta instalazio termikoak egiaztatzea:

-Klima aldagaiak aztertzea: tenperatura, hezetasun erlatiboa, eguzki-erradiazioa eta airearen mugimendua.

-Klima aztertzea. Mesoklima batzuen eta besteen ezaugarriak eta horien arteko diferentzietan eragina duten parametroak.

-Zonakatze geografikoa eta eguzki-erradiazioa: eguzki-erradiazioak udako eta neguko zikloetan duen eragina; eguzki-erradiazioa eta orientazioa.

-Hezetasun erlatiboa. Erosotasun baldintzetan duen eragina.

-Airearen mugimendua. Portaerak aztertzea.

-Erosotasun baldintzak.

-Eraikinean sistema pasiboak aplikatzea, eskualde baten klima ezaugarrietan oinarrituta.

-Eguzki-energia biltzeko sistema pasiboak.

-Zuzeneko eta zeharkako eguzki babesa: teilatu-hegalak, hegalkinak, olanak, landare-pantailak eta pertsianak.

-Energia-instalazio arruntak.

-Energia alternatiboak: geotermikoa, eguzki-energia, fotovoltaikoa, biomasa eta biodiesela.

-Beste energia berriztagarri batzuk: eolikoa, minihidraulikoa, mareena, etab.

-Eraikuntzako materialen ingurumen lehentasuna. "Eraikuntza osasuntsua" delakoaren irizpideak.

Prestakuntza unitatea: Eraikineko energia-eskaeraren muga zehaztu eta kalkulatzea.

Kodea: 0569 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Eraikineko energia-eskaeraren muga zehaztea:

-Eraikinetako energia-kontsumoa. Irizpide orokorrak.

-Energia-eskaeraren mugaren oinarri teorikoak.

-Klima zonakatzea.

-Tokien, inguratzaile termikoaren eta itxituren sailkapena. Parametroak.

-Energia-eskaera mugatzea.

-Zoko eta argi-zuloen arotz lanen aire iragazkortasunaren mugak betetzea.

-Kondentsazio interstizialen eta azalekoen kontrola.

-Eraikuntzaren kode teknikoa. HE (energia aurrezpena) oinarrizko dokumentua. HE1 atala. Energia-eskaera mugatzea.

-Eraikuntzaren kode teknikoa. HS (osasungarritasuna) oinarrizko dokumentua. HS 3 atala. Barneko airearen kalitatea. Araudia interpretatzea.

Eraikinetako energia-eskaera kalkulatzea:

-Energia-eskaera kalkulatzerakoan aukera orokorra aplikatzea.

-Indarreko araudian "dokumentu onartua" kalifikazioa duten programa informatikoak erabiltzea.

-Inguratzaile termikoaren definizioa eta ezaugarriak.

-Erreferentziako eraikinaren ezaugarriak.

-Ingurumenaren eta klimaren baldintzak.

-Eguzki kontrola: orientazioa, beirak, absortibitatea, itzal-faktorea, eguzki-faktorea, eguzki-faktore aldatua, hegalak, atzeraemanguneak eta xafletako gailuak.

-Itzal elementuak eta urruneko oztopoak.

-Emaitzen txostena.

-Hobetzeko proposamenak: orientazioen azterketa, eguzki-atzipena, eguzki-babesa, itxiturak, isolamendua, beirak eta arotz-lanak, eraginkortasun handiko energia-sistemak, energia berriztagarrien sistemak, etab.

Prestakuntza unitatea: Eraikinen energia-kalifikazioa.

Kodea: 0569 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Eraikinen energia-kalifikazioa:

-Berokuntzako, hozteko, aireztapeneko eta ur bero sanitarioa produzitzeko sistemen kalifikazioari egindako ekarpenak.

-Argiztapen sistemen kalifikazioari egindako ekarpena hirugarren sektorean.

-Eguzki sistemen eta sorrera bateratukoen kalifikazioari egindako ekarpena.

-Energia sistemak eta emisioen kalkulua: energia iturriei lotutako emisioak.

-Energia-kalifikazioa: aukera orokorra aplikatzea.

-Indarreko araudian "dokumentu onartua" kalifikazioa duten programa informatikoak erabiltzea.

-Instalazioak modelatzea.

-Energia-eskalaren oinarriak.

-Etiketa: normalizazioa, eskala eta kalifikazio-datuak.

-Erreferentziako balioak eraikinaren energia-eraginkortasunaren ziurtagirian.

-47/2007 Errege Dekretua, eraikin berrien energia-eraginkortasuna ziurtatzeko oinarrizko prozedura onesten duena.

-Eraikuntzaren kode teknikoa. HE (energia aurrezpena) oinarrizko dokumentua. HE2 atala. Eraikinetako Bero Instalazioen Errendimendua (RITE) eta haren Jarraibide Teknikoak.

-Eraikuntzaren kode teknikoa. HE (energia aurrezpena) oinarrizko dokumentua. HE3 atala. Argiztapen instalazioen energia-eraginkortasuna.

-Eraikuntzaren kode teknikoa. HE (energia aurrezpena) oinarrizko dokumentua. HE4 atala. Ur bero sanitariorako izan beharreko gutxieneko eguzki ekarpena.

-Eraikuntzaren kode teknikoa. HE (energia aurrezpena) oinarrizko dokumentua. HE5 atala. Energia elektrikoaren gutxieneko ekarpen fotovoltaikoa.

Lanbide modulua: Bizitegi-eraikuntzako proiektuen garapena.

Kodea: 0570.

Iraupena: 150 ordu.

Prestakuntza unitatea: Bizitegi-eraikuntzako proiektuak antolatu eta garatzea.

Kodea: 0570 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Eraiki beharreko lurzatiaren kokaleku geografikoaren datuak eta dimentsioak hartzea.

-Eremuaren datu topografikoak, hidrologikoak eta geologikoak aztertu eta interpretatzea.

-Proiektua garatzeko, estatuko, autonomia-erkidegoko eta tokiko aplikatzekoa den legedia hautatu eta aztertzea.

-Proiektuaren garapenari eragiten dioten hirigintzako parametroak aztertzea.

-Espazioen eta azaleren banaketa diseinatzea eraikinerako ezarritako beharren programaren arabera.

-Eraikina hornitzeko ekipamenduko eta segurtasuneko instalazioak aztertzea.

-Iraunkortasunerako eta energia-eraginkortasunerako lagungarriak diren irtenbideak hautatu eta diseinatzea.

Prestakuntza unitatea: Bizitegi-eraikinetan plano arkitektonikoak egitea.

Kodea: 0570 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-2D eta 3Dko CAD programa informatikoak.

-Familia anitzeko bizitegi-eraikuntzako proiektuak garatzeko beharrezkoak diren plano arkitektonikoak identifikatzea.

-Irudikapen arau orokorrak eraikuntza proiektuetan.

-Formatu, eskala eta inskripzio-lauki egokiak.

-Plano arkitektonikoak:

Kokalekua, topografikoa, hartuneak eta urbanizazioa.

Zimenduak jartzea, zutabeak zuinkatzea.

Egitura.

Banaketa eta altzariak.

Kotak-azalerak eta igeltserotza-lanak.

Estalkia.

Sekzioak.

Aurretiko bistak.

Barneko eta kanpoko arotz lanak.

Eraikuntzako xehetasunak.

Segurtasunari eta osasunari buruzko azterlana.

-Plano arkitektonikoak kopiatu eta tolestea eta koadernatzea.

Prestakuntza unitatea: Bizitegi-eraikinetan instalazio planoak egitea.

Kodea: 0570 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-2Dko eta 3Dko CAD programa informatikoak.

-Eraikina hornitzeko instalazioak identifikatzea.

-Instalazio bakoitza osatzen duten elementuak eta materialak hautatzea.

-Aplikatzeko programa informatikoak.

-Instalazioen trazaduraren planoak, eskemak, irudi-testuak eta xehetasunak irudikatzea, sinbologia normalizatu egokia aplikatuta:

Iturgintza.

Eguzki energia termikoa eta ur bero sanitarioa.

Saneamendua.

Elektrizitatea eta lur-hartunea.

Berokuntza.

Gas naturala.

Aireztapena.

Telekomunikazioak.

Suteen aurkako segurtasuna eta larrialdietako seinalizazioa.

Hondakinen bilketa eta ebakuazioa.

-Instalazio planoak kopiatu eta tolestea eta koadernatzea.

Prestakuntza unitatea: Bizitegi-eraikuntzako proiektuen idatzizko dokumentazioa.

Kodea: 0570 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Deskribapen-memoria. Eraikuntza-memoria. EKT betetzea. Beste erregelamendu eta xedapen batzuk betetzea (bizigarritasuna, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa, Eraikinetako Instalazio Termikoei buruzko Erregelamendua, energia-eraginkortasunaren ziurtagiria, etab). Kalitate kontroleko plana. Segurtasunari eta osasunari buruzko azterlana.

-Baldintza-agiriak. Fakultatiboak. Teknikoak. Ekonomikoak. Legezkoak.

-Aurrekontua. Neurketak. Prezio banakatuak. Gauzatze materialaren aurrekontua.

-Aplikatzeko programa informatikoak.

Lanbide modulua: Bizitegiz bestelako eraikuntza-proiektuen garapena.

Kodea: 0571.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Bizitegiz bestelako eraikinen instalazio proiektuak antolatu eta garatzea.

Kodea: 0571 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Bizitegiz bestelako eraikinean eragina duten eta proiektuan jaso behar diren instalazioak identifikatzea.

-Eraikinak barnean hartzen dituen eta proiektuaren prestaketan eragina duten instalazioetan eragina duten araudia eta erregelamenduak hautatu eta aztertzea.

-Aurreikusten diren instalazio bakoitzaren proiektuak barnean hartu behar dituen dokumentuen zerrenda.

-Instalazio bakoitzaren oinarrizko parametroak definitzea eta horretarako bete behar diren dimentsioak, materialak eta irtenbideak zehaztea, bakoitzaren helburuen eta berariazko erregelamenduen arabera.

-Instalazio batzuk eta besteak jarri behar direneko espazioak, aireztapen- eta erauzketa-baoak, makinen eta kontagailuen gelak, etab. definitu, kokatu eta dimentsionatzea, eta suteen aurkako, isolamendu termikoko eta akustikoko, etab.eko neurriak betetzea.

-Instalazio proiektuak egiteko beharrezkoak diren ziurtagiriak kalkulatu eta egiteko programa informatikoak erabiltzea.

Prestakuntza unitatea: Bizitegiz bestelako eraikinen instalazio planoak egitea.

Kodea: 0571 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-CAD programa informatikoak instalazioen 2Dko eta 3Dko plano eta eskemak egiteko.

-Irudikapen grafikoko arau orokorrak instalazio proiektuetan.

-Formatu, eskala, kotatze eta inskripzio-lauki egokiak.

-Bizitegiz bestelako eraikina hornitzeko instalazioak identifikatzea.

-Instalazio bakoitza osatzen duten elementuak eta materialak hautatzea.

-Instalazioen plano orokorrak eta xehetasunen planoak egitea, eta horretarako trazaduraren informazio guztia, sinbologia normalizatua eta instalazioa osatzen duten elementuen zerrenda ematea:

Iturgintza, eguzki energia termikoa eta ur bero sanitarioa, Saneamendua, Girotzea, Elektrizitatea eta lur-hartunea, Telekomunikazioak, Suteen aurkako segurtasuna eta larrialdietako seinalizazioa, hondakinen bilketa eta ebakuazioa, instalazio bereziak, etab.

-Instalazio proiektuak kopiatu eta tolestea eta koadernatzea.

Prestakuntza unitatea: Instalazio proiektuen idatzizko dokumentazioa egin eta kudeatzea.

Kodea: 0571 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Instalazio bakoitza deskribatzeko memoriak, justifikazio memoria. Araudiak ezarritako eskakizunak eta hautatutako irtenbideak.

-Instalazio-proiektuetako baldintza-agiriak.

-Aurrekontua. Neurketak. Prezio banakatuak. Instalazio proiektuetako gauzatze materialeko aurrekontuak.

-Aplikatzeko programa informatikoak.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Kodea: 0573.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0573 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko loturaren balorazioa.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun eta ingurumen baldintzei, baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikak aplikatzeari buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0573 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikatu behar den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak zehaztea: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken ebazpena.

Kodea: 0573 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.

-Tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde-lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

4. ERANSKINA

BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako tituluetako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Eraikuntza Proiektuetako goi mailako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

LOGSE 1/1990 LEGEAN EZARRITAKO HEZIKETA ZIKLOETAKO LANBIDE MODULUAK

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 HLO):
ERAIKUNTZA PROIEKTUAK

Eraikuntzako arauak eta proiektuak

0562. Eraikuntza-egiturak

0567. Eraikinen diseinua eta eraikuntza

Eraikuntza-irudikapenak

0563. Eraikuntza-irudikapenak

Neurketak eta balioespenak

0564. Eraikuntzako neurketak eta balioespenak

Obrako lanak antolatzea

0564. Eraikuntzako neurketak eta balioespenak

Bulegotik kanpoko eta bulego barneko lanak

0565. Eraikuntza-zuinketak

Obrako zuinketak

0565. Eraikuntza-zuinketak

Obren planak

0566. Eraikuntzako plangintza

Eraikuntza proiektua

0570. Bizitegi-eraikuntzako proiektuen garapena

0568. Eraikuntza-instalazioak

Laneko prestakuntza eta orientazioa

Eraikuntzako segurtasunari buruzko planak

0573. Laneko prestakuntza eta orientazioa

Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan.

0574. Enpresa eta ekimen sortzailea

Eraikuntza Proiektuen Garapeneko eta Aplikazioko goi mailako teknikari tituluaren lantokiko prestakuntza

0575. Lantokietako prestakuntza

5. ERANSKINA

LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

A)      Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN LANBIDE MODULUAK

UC0638-3: Eraikuntzako irudikapenak egitea

0563. Eraikuntza-irudikapenak

UC0639-3: Eraikuntza-proiektuen garapenak egin eta gainbegiratzea

UC0876-3: Eraikuntza-proiektuen dokumentazio-sistemak kudeatzea

0570. Bizitegi-eraikuntzako proiektuen garapena

0571. Bizitegiz bestelako eraikuntza-proiektuen garapena

UC0640-3: Eraikinen instalazioak irudikatzea

0568. Eraikuntza-instalazioak

UC0874-3: Eraikuntzan plangintzaren jarraipena egitea

0566. Eraikuntzako plangintza

UC0875-3: Eraikuntza-kostuen kontrola prozesatzea

0564. Eraikuntzako neurketak eta balioespenak

UC0879-3: Proiektuen zuinketak egitea

0565. Eraikuntza-zuinketak

UC1195-3: Eraikinen energia-ziurtapenaren prozesuan laguntzea

0569. Energia-eraginkortasuna eraikuntzan

Oharra: Heziketa ziklo honetan matrikulatuta dauden pertsonek, lan-esperientziaren bitartez edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako lanbide-gaitasunak onartzeari buruzko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren arabera tituluko gaitasun unitate guztiak egiaztatuta badituzte, "0567. Eraikinen diseinua eta eraikuntza" lanbide modulua baliozkotuta izanen dute.

B) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko.

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK

0563. Eraikuntza-irudikapenak

UC0638-3: Eraikuntzako irudikapenak egitea

0570. Bizitegi-eraikuntzako proiektuen garapena

0571. Bizitegiz bestelako eraikuntza-proiektuen garapena

UC0639-3: Eraikuntza-proiektuen garapenak egin eta gainbegiratzea

UC0876-3: Eraikuntza-proiektuen dokumentazio-sistemak kudeatzea

0568. Eraikuntza-instalazioak

UC0640-3: Eraikinen instalazioak irudikatzea

0566. Eraikuntzako plangintza

UC0874-3: Eraikuntzan plangintzaren jarraipena egitea

0564. Eraikuntzako neurketak eta balioespenak

UC0875-3: Eraikuntza-kostuen kontrola prozesatzea

0565. Eraikuntza-zuinketak

UC0879-3: Proiektuen zuinketak egitea

0569. Energia-eraginkortasuna eraikuntzan.

0567. Eraikinen diseinua eta eraikuntza

UC1195-3: Eraikinen energia-ziurtapenaren prozesuan laguntzea

6. ERANSKINA

IRAKASLEAK

A)      Moduluak ematen dituzten irakasleak.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0562. Eraikuntza-egiturak

-Eraikin zibilak eta eraikuntza

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0563. Eraikuntza-irudikapenak

-Eraikuntza proiektuen bulegoa

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0564. Eraikuntzako neurketak eta balioespenak

-Eraikin zibilak eta eraikuntza

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0565. Eraikuntza-zuinketak

-Eraikin zibilak eta eraikuntza

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0566. Eraikuntzako plangintza

-Eraikin zibilak eta Eraikuntza

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0567. Eraikinen diseinua eta eraikuntza

-Eraikin zibilak eta eraikuntza

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0568. Eraikuntza-instalazioak

-Eraikin zibilak eta eraikuntza

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0569. Energia-eraginkortasuna eraikuntzan

-Eraikin zibilak eta eraikuntza

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0570. Bizitegi-eraikuntzako proiektuen garapena

-Eraikuntza proiektuen bulegoa

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0571. Bizitegiz bestelako eraikuntza-proiektuen garapena

-Eraikuntza proiektuen bulegoa

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0572. Eraikuntza proiektua

-Eraikin zibilak eta eraikuntza

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

-Eraikuntza proiektuen bulegoa

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0573. Laneko prestakuntza eta orientazioa

-Lanerako prestakuntza eta orientazioa

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0574. Enpresa eta ekimen sortzailea

-Lanerako prestakuntza eta orientazioa

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

NA01. Ingelesa I

-Ingelesa

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Laneko prestakuntza eta orientazioa

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Lan Harremanetako diplomaduna

-Gizarte Laneko diplomaduna

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Eraikin Zibilak eta Eraikuntza

-Arkitekto teknikoa

-Industria ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

-Herri Lanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

-Topografiako ingeniari teknikoa

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0562. Eraikuntza-egiturak

0564. Eraikuntzako neurketak eta balioespenak

0565. Eraikuntza-zuinketak

0566. Eraikuntzako plangintza

0567. Eraikinen diseinua eta eraikuntza

0568. Eraikuntza-instalazioak

0569. Energia-eraginkortasuna eraikuntzan

0573. Laneko prestakuntza eta orientazioa

0574. Enpresa eta ekimen sortzailea

NA01. Ingelesa I

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

0563. Eraikuntza-irudikapenak

0570. Bizitegi-eraikuntzako proiektuen garapena

0571. Bizitegiz bestelako eraikuntza-proiektuen garapena

0572. Eraikuntza proiektua

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

7. ERANSKINA. LEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekua:

Balio anitzeko gela

Gela teknikoa

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web