(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

204/2011 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 14KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN ELIKAGAIEN PRESTAKUNTZAKO TEKNIKARIAREN TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA Nota de Vigencia

BON N.º 211 - 24/10/2011



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK


  LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA


  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  LEKUAK


Zioen azalpena

1

Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Legeak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza-sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Foru dekretu honen bidez Elikagaien Prestakuntzako teknikariaren titulua eskuratzea ahalbidetzen duen erdi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Horiek idazteko kontuan hartu dira herri administrazioen araugintzako ekimenei aplikatzen zaizkie erregulazio onerako printzipioak, bai eta Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeko I. tituluko I. kapituluan arautegiaren kalitatea hobetzeko ezarritako gainerako tresnak ere. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuko 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek Elikagaien Prestakuntzako teknikariaren titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen apirilaren 16ko 452/2010 Errege Dekretua garatzen du.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza-sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Elikagaien Prestakuntzako teknikariaren tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak diseinuari buruz onetsitako jarraibideak.

2

Arau multzo honetan titulu honetako curriculuma osatzen duten elementu hauek jorratzen dira: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazioak (landare kontserben fabrikazioa; kontsumorako esneen eta esnekien prestakuntza) eta kualifikazio osotugabeak (harategia eta haragizko produktuen prestakuntza; arraindegia eta arrantza eta akuikulturako produktuen prestakuntza), irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretuak arautzen dituenak, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortu ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, Nafarroarako elementu bereizgarriekin, tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3

Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atala. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4

Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek, prestakuntza eskaintza arruntetan irakaskuntza-ikaskuntza jardueren antolaketa errazteaz gainera, bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Elikagaien Prestakuntzako teknikariaren titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotzeak eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakaslekuen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko irailaren 14ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat, hauxe,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Elikagaien Prestakuntzako teknikariaren tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Elikagaien Industrien lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Elikagaien Prestakuntzako teknikariaren titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Elikagaien Prestakuntza.

b) Maila: 2 - Erdi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Elikagaien Industriak.

e) Europako erreferentea: HNSN - 3 (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio-sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta haren prospektiba ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Elikagaien Prestakuntzaren heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatu dira, apirilaren 16ko 452/2010 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukiek modulu horretako eduki guztiak bildu behar dituzte.

4. Prestakuntza unitateen ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bereko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen diren bitartean.

6. artikulua . Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik ziklora sartzeko bideak.

Foru dekretu honek arautzen duen heziketa zikloan sartzeko uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuko 15. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dira.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Elikagaien Prestakuntzako teknikariaren tituluak zuzeneko sarbidea ematen du erdi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Elikagaien Prestakuntzako teknikariaren tituluak sarbidea ematen du goi mailako heziketa zikloetarako, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18.b) artikuluan horretarako berariaz ezarritako trebakuntzako ikastaroa gainditutakoan.

3. Elikagaien Prestakuntzako teknikariaren tituluak sarbidea ematen du Batxilergoaren edozein modalitatetara sartzeko, bai Gobernuak zehazten dituen Batxilergoko gaien baliozkotzeak egiteko ere, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuko 34.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Espainiako Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean Landare, Haragi eta Arrain Kontserbetako teknikariaren tituluan (curriculuma martxoaren 30eko 116/1998 Foru Dekretuak arautzen du) ezarritako lanbide moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Elikagaien Prestakuntzako teknikariaren tituluan (egitura eta curriculuma foru dekretu honetan arautzen dira) ezarritakoen arteko baliozkotzeak foru dekretu honen 4. eranskinean ageri dira.

2. Beste lanbide modulu batzuekin eta Batxilergoko gaitasun unitateekin eta irakasgaiekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokienez apirilaren 16ko 452/2010 Errege Dekretuko 14. artikuluan eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuko 38. artikuluan araututakoa aplikatuko da.

9. artikulua . Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Elikagaien Prestakuntzako teknikariaren titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie, bidezkoa denaren arabera. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez aurrekoen baliokideak diren titulazioak, irakasleen espezialitate desberdinetarako, foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira.

3. Eskatzen diren titulazioak eta titulua osatzen duten lanbide moduluak emateko bete behar diren gainerako baldintzak, ikastetxe pribatuetako edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioen ikastetxe publikoetako irakasleentzat, foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluei dagozkien irakaskuntza-jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, ekipamenduek baldintza hauek beteko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Irakaslekuetan altzari, ekipamendu eta lanerako tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Irakaslekuetan erabiltzen diren makina eta ekipamenduetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituraz bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, ekipamenduek baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamendu, makina, eta abarrekoek ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko dute. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntza-emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Lehen Xedapen Gehigarria .Tituluaren baliokidetasunak.

452/2010 Errege Dekretuko hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Landare, Haragi eta Arrain Kontserbetako teknikariaren tituluak Elikagaien Prestakuntzako teknikariaren tituluaren ondorio akademiko eta profesional berak sortuko ditu (azken tituluaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen da).

Bigarren Xedapen Gehigarria .Beste lanbide trebakuntza batzuk.

1. Lanerako prestakuntza eta orientazioko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak, gutxienez, 45 eskola ordu baditu, apirilaren 16ko 452/2010 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. atalean ezarritakoarekin bat.

2. Foru dekretu honetan "Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea" izeneko lanbide moduluan ezarritako prestakuntzak janarien higienea zaindu eta janariak ongi manipulatzeko behar den jakintza maila bermatzen du, janari-manipulatzaileei buruzko arauak ezartzen dituen otsailaren 11ko 202/2000 Errege Dekretuko 4.6 artikuluan eskatzen den moduan.

Xedapen Iragankor Bakarra .Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Martxoaren 30eko 116/1998 Foru Dekretuan ezarritako Landare, Haragi eta Arrain Kontserbetako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra .Arauak indargabetzea.

1. Indarrik gabe utzi da martxoaren 30eko 116/1998 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Landare, Haragi eta Arrain Kontserbetako teknikariaren tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehena .Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2011/2012 ikasturtetik aurrera ezartzen ahalko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarrita dauden eskaintza modalitateetako edozeinetan.

Azken Xedapenetan Bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko irailaren 14an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Elikagaien Prestakuntzako teknikariaren tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazio eta, hala badagokio, gaitasun unitateetatik titulu honetan biltzen direnen zerrenda.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorrak ondokoak hartzen ditu: elikagaiak ekoizpen eta kalitate planekin bat etorriz prestatzea eta ontziratzea, ekipoen lehen mailako mantentze-lanak egitea, eta elikagaien higienearen eta segurtasunaren arloan, ingurumenaren babesaren arloan eta laneko arriskuen prebentzioaren arloan indarrean dagoen legeria aplikatzea.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Elikagaien Prestakuntzako teknikariaren tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

INA103-2: Landare kontserbak fabrikatzea; honetan gaitasun unitate hauek daude:

-UC0291-2: Landare kontserbak egiteko behar diren lehengaiak eta gehigarriak jasotzea, kontrolatzea eta baloratzea, eta amaitutako elikagaiak biltegiratzea eta bidaltzea.

-UC0292-2: Lehengaiak prestatzea elikagaiak egiteko, beharrezko kalitatea, higienea eta segurtasuna bermatuta.

-UC0293-2: Landare kontserbak, zukuak eta plater kuzinatuak dosifikatzea, betetzea eta ixtea, eta kalitatea ziurtatzeko prozedurak eta arauak betetzen direnez egiaztatzea.

-UC0294-2: Kontserbazioko azken tratamenduetan aintzat hartzea kalitatea eta higienea ziurtatzeko ezarritako zehaztapenak.

INA106-2: Kontsumorako esneak eta esnekiak prestatzea; gaitasun unitate hauek daude:

-UC0027-2: Esnea eta esnekiak jasotzeko, biltegiratzeko eta tratatzeko lanak egitea.

-UC0302-2: Kontsumorako esneak, esne lurrunduak, esne-hautsak eta kondentsatuak, eta esnegaina, gurina, izozkiak eta antzekoak egiteko lanak zuzentzea eta kontrolatzea.

-UC0303-2: Esnekiak, jogurtak eta esne hartzituak prestatzeko lanak egitea.

-UC0304-2: Esnekiak ontziratzeko eta atontzeko lanak zuzentzea eta kontrolatzea.

Osatu gabeko lanbide kualifikazioak:

INA104-2: Harategia eta haragizko produktuak prestatzea; gaitasun unitate hauek daude:

-UC0295-2: Haragizko lehengaien eta osagarrien jasoketa eta biltegiratzea kontrolatzea, eta haragizko pieza eta produktuen bidalketa ere bai.

-UC0298-2: Haragizko produktu industrialak prestatzea eskatzen diren kalitatea eta higienea mantenduta.

INA109-2: Arraindegia eta arrantza eta akuikulturako produktuen prestakuntza; gaitasun unitate hauek daude:

-UC0318-2: Arrantzako produktuen kontserbak, erdikontserbak eta salazoiak prestatzea janarien kalitateaz eta segurtasunak ezarritako arauei jarraituz.

-UC0319-2: Arrainezko edo itsaskizko masak, pastak, produktu izoztuak eta plater kozinatuak edo aurrekozinatuak prestatzea kalitatea eta higienea bermatuta.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Lehengaiak eta osagarriak biltzea eta gordetzea produktu bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta.

2) Produkzio ekipoak eta sistemak produkzio-prozesuaren beharrizanen arabera erregulatzea.

3) Elikagaien prestakuntzako lanak prozeduren eskuliburuan ezarritakoaren arabera kontrolatzea.

4) Produktu bakoitzari bere ezaugarrien araberako kontserbazio-tratamendua aplikatzea.

5) Prestatzen diren produktuak ontziratzea, etiketatzea eta paketatzea, banatzen eta merkaturatzen direnean narriatu ez daitezen.

6) Amaitutako produktuak biltegiratzea, izakinak kontrolatzea eta bidalketak egiaztatzea.

7) Prestatutako produktuen kalitatea aztertzea oinarrizko kontrolen bitartez, eta emaitzak erregistratzea.

8) Ekipoak eta instalazioak prestatzea eta mantentzea funtzionamendua eta higienea, kalitatea, segurtasuna eta eraginkortasuna bermatzeko.

9) Gorabehera erregistroak eta gaztigu-orriak betetzea kalitate-prozedurak erabiliz.

10) Prestatzen diren produktuak marketin teknikak erabiliz zabaltzea eta merkaturatzea.

11) Janarien segurtasunaren arloko araudia aplikatzea prestatzen diren produktuen trazabilitatea eta osasungarritasuna bermatzeko.

12) Ingurumenaren babesaren arloko araudia aplikatzea, baliabideak eraginkortasunarekin erabiltzea eta hondakinak gaika biltzea.

13) Laneko arriskuen prebentziorako planetan ezarritako arauak betetzea produktuak prestatzeko prozesuan ezarritakoarekin bat etorriz.

14) Bere eskubideak baliatzea eta lan harremanek dakartzaten eginbeharrak betetzea, indarra duen legedian ezarritakoarekin bat.

15) Bere lanbide karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikasteko aukerak aztertuz.

16) Enpresa txiki bat sortu eta kudeatzea; produktuen bideragarritasunari, produkzioaren plangintzari eta merkaturatzeari buruzko azterlana egitea.

17) Produkzio helburuak betetzea, taldekideekin elkarlanean aritzea eta erantzukizunaren eta tolerantziaren printzipioei jarraituz aritzea.

18) Bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean modu aktiboan parte hartzea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

19) Lanpostu desberdinetara eta lan egoera berrietara moldatzea, produkzio prozesuetako teknologiaren eta antolamenduaren aldaketen ondorioz.

20) Arazoak konpontzea eta bakarkako erabakiak hartzea, bere eskumeneko eremuan ezarritako arau eta prozedurei jarraituz.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Teknikari hauek era askotako enpresetan ariko dira, hau da, bai teknologiaren aldetik, bai antolamenduaren aldetik oso desberdinak diren enpresetan. Besteren konturako langileak dira. Kualifikazio bereko edo maila baxuagoko kualifikazioko pertsonekin ariko dira lantaldeetan banako eta taldeko lanak eginez ondoko arloetan: lehengaien eta osagarrien jasotzea; produkzioko ekipoak prestatzea eta erabiltzea; elikagaiak prestatzeko, ontziratzeko eta paketatzeko lanak kontrolatzea; kalitatearen kontrolaren sustapena; amaitutako produktuak biltegiratzea eta bidaltzea.

Oro har, hierarkian tarteko buru baten menpean izango dira, enpresa txikietan eta eskulan askoko enpresetan izan ezik, honelakoetan gerta bailiteke beharginen lana gainikusi behar izatea eta zuzenean aritzea produkzio zuzendaritzaren menpean.

Hauexek dira jarduera eta lanpostu aipagarrienak:

-Elikagai prestatzailea.

-Elikagaiak tratatzeko eta prestatzeko makina eta ekipoetako operadorea.

-Produktuak ontziratzeko eta paketatzeko lineetako operadorea eta kontrolatzailea.

-Jasotzailea eta biltegizaina.

-Produkzio lineei lehengaiak eta materialak hornitzen dizkiena.

-Dosifikatzailea.

-Linea ikuskatzailea.

b) Nafarroako lurralde ingurunea.

Nafarroan, iparraldean abeltzaintzako belardi ugari daude eta hegoalderantz egin ahala, Erdialdean zerealen laborantza, frutarbolak eta ekilore-soloak nagusitzen dira. Erriberan mahastiak eta baratze-laborantza dira nagusi. Horiei guztiei esker Nafarroako nekazaritzako elikagaien industria oso indartsua da aspalditik.

Nekazaritzako elikagaien industria Nafarroako industria sektore garrantzitsuenetakoa da. Enpresa gehienak txikiak eta ertainak dira, baina badago handiren bat ere. Denak ere etengabe ari dira eraberritzen eta moldatzen.

Hona Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintzako jatorri deituradun produktu ospetsu batzuk: Idiazabalgo gazta (Urbasa aldekoa), Erronkariko gazta, Nafarroako zainzuriak, Lodosako pikillo piperrak, eta Nafarroako ardoa (beltza, gorria eta zuria).

Gainera, kontuan eduki behar da nekazaritzako elikagaien industriak Nafarroako beste sektore ekonomiko garrantzitsu batzuk bultzatzen dituela:

-Nekazaritza eta abeltzaintza, elikagaiak prestatzeko lehengaiak hornitzen baitituzte.

-Banaketaren sektorea, hau da, prestatutako elikagaiak kontsumitzaileen esku jartzen dituzten enpresak eta merkataritzako agenteak.

-Elikagaiak prestatzeko behar diren tarteko lehengaiak eta ekipoak hornitzen dituzten industria lagungarriak.

Azken urteotan automatizazioak asko aurreratu arren, oraindik ere janarien industrian langile asko ari dira, eta horregatik landaguneetako garapena eragiten eta bultzatzen du, behar dituen lehengaien hornitzaileak baitira.

Hauexek dira elikagaien industriaren bilakaeraren eragile nagusiak:

-Kontsumo-azturetan, bizimoduan eta lan egiteko moduetan gertatu diren aldaketen eraginez janarien eskaria ere aldatu da eta ondorioz laugarren eta bosgarren gametako janarien kontsumoa gehitu da.

-Janarien banaketan gertatu diren aldaketak; izan ere, denda tradizionalak gutxitu dira eta merkataritza gune handiak gehitu. Horren guztiaren ondorioz ezinbestekoa da banaketa-enpresa handiekin negoziatzea eta marka zuriek geroz eta garrantzi handiagoa dute bestelakoen aldean.

-Janarien segurtasunaren garrantzia; Europar Batasunaren legeriak ezarritako baldintzak betetzeko arlo honetako enpresek janariaren segurtasuna eta trazabilitatea bermatzeko neurriak aplikatu behar dituzte.

-Nazioarteko lehia gogorra: atzerrian prestatutako geroz eta elikagai gehiago inportatzen dira.

c) Prospektiba.

Nekazaritzako elikagaien industria garrantzitsua da Espainiako eta Europar Batasuneko sektore industrialean. Gaur egun, nekazaritzako elikagaien industrien produkzio prozesuetan eta antolamenduan gertatzen ari diren aldaketek enpresen tamainari ez ezik haien barne egiturari ere eragiten diote.

Antolamendu-eskema berrien oinarrian produkzio-linea espezializatuak daude, eta horietan lan egiten duten beharginek orain arte baino kualifikazio altuagoa behar dute. Hain zuzen ere, ezagutza orokorrak edukitzeaz gainera enpresek agintzen dieten maila hierarkiko guztietan lan egiteko trebatuta egon behar dira.

Garapen teknologikoaren xede nagusiak produkzio-prozesuak eta biltegiratze-lanak dira. Izan ere, automatizazioaren eraginez eskulanak desagertzen ari dira eta produktibitatea gehitzen ari da, kostuak murrizten eta hutsarteak ezabatzen baitira.

Aldaketa teknologikoen oinarriak hauexek dira: informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak ezartzea; janarien segurtasunaren eta trazabilitatearen inguruko araudi berria aplikatzea; produkzioko teknologia berriak erabiltzea (lehengaiak egokitzea eta eraldatzeko teknologiak eta elikagaiak formulatzeko, kontserbatzeko eta ontziratzeko teknologiak). Gainera, arreta berezia jartzen da laneko segurtasunean eta higienean, ingurumena babesteko araudiaren aplikazioan eta sektoreetako berariazko araudien aplikazioan (haragizko produktuak, landare produktuak, arrantzako eta akuikulturako produktuak, eta esnekiak).

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Hornitu beharreko lehengaiak eta osagarriak identifikatzea eta hautatzea, haien ezaugarriak eta propietateak azalduta.

b) Lehengaiak eta osagarriak egiaztatzea eta beraien dokumentazioaren arabera sailkatzea, biltegiratzeko.

c) Ekipoak kontrolatzeko elementuak ezagutzea eta erabiltzea, eta prozesuko aldagaiekin erlazionatzea erregulatzeko edota programatzeko.

d) Lehengaiak prestatzeko, formulatzeko eta eraldatzeko eragiketak zehaztea eta aplikatzea, eta prozesuaren amaieran lortu beharreko elikagaiaren ezaugarriekin erlazionatzea.

e) Kontserbazio-tratamenduak identifikatzea eta aztertzea, eta haien oinarriak eta kontrol-parametroak azaltzea, aplikatu ahal izateko.

f) Elikagaiak ontziratzeko, etiketatzeko eta paketatzeko eragiketak aztertzea eta elikagaien kontserbazioarekin, banaketarekin eta trazabilitatearekin lotzea.

g) Amaitutako produktuak antolatzea eta sailkatzea, eta haiek kontserbatzeko zer egin behar den eta biltegiratzeko zenbat leku behar den aztertzea.

h) Elikagaien kalitate-parametroak ezagutzea eta neurtzea; horretarako parametro horiek produktuen eta prozesuaren eskakizunekin erlazionatu behar dira kalitatea egiaztatzeko.

i) Ekipoak eta instalazioak garbitzeko eta desinfektatzeko teknikak identifikatzea eta aplikatzea, eta haien higienean bermatzeko erabiltzen diren produktuak eta teknikak ezagutzea.

j) Ekipoak, makinak eta instalazioak mantentzeko teknikak deskribatzea eta aplikatzea, eta haiek prest edukitzeko eta mantentzeko egin beharreko lanak azaltzea.

k) Prozesuen dokumentazioa aztertzea eta, betetzeko, produkzioko eta merkataritzako lanekin erlazionatzea.

l) Produktuak promozionatzeko eta merkaturatzeko, publizitateko teknikak identifikatzea eta hautatzea, horretarako tekniken eta produktuen eta enpresen ezaugarrien arteko egokitzapena aintzat hartuta.

m) Janarien segurtasunaren arloko araudia azaltzea, eta arriskuak sortzen duten faktoreak eta egoerak identifikatzea hura aplikatzeko.

n) Lanbide honek ingurumenarekin daukan lotura zehaztea, eta hondakinak gaika biltzeko prozedurak eta eragiketak ezagutzea arlo honetako araudia aplikatzeko.

ñ) Lanbide honetako arriskuak identifikatzea eta babes-neurriekin erlazionatzea laneko arriskuen prebentzioko planetan ezarritako arauak betetzeko.

o) Lantaldeko kide bakoitzaren eginkizunak deskribatzea eta bakoitzaren erantzukizuna identifikatzea, lantaldea antolatzeko.

p) Ikasteko aukerak eta lan munduarekin duten lotura identifikatu eta baloratzea, eta merkatuko eskaintzak eta eskariak aztertzea, eguneratzearen eta berrikuntzaren kulturari eusteko.

q) Negozio aukerei antzematea, merkatuko eskariak identifikatuz eta aztertuz, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.

r) Produkzio prozesuko lan jarduerak baloratzea eta prozesu osoari egiten dioten ekarpena identifikatzea, lantaldeetan modu aktiboan parte hartzeko eta produkzioaren helburuak lortzeko.

s) Gizarteko eragile aktiboa den aldetik dituen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, eta herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lan arlokoak arautzen dituen lege-esparrua aztertzea.

t) Norbera bizi den eskualdeko egoera sozio-ekonomikoak eskaintzen dituen aukerak identifikatzea eta norberaren eta besteen arrakasta-aukerak aztertzea, ekimenerako adorea mantentzeko.

u) Egoera kolektiboetan esku hartzeko moduak identifikatzea, erabakiak hartzeko prozesua aztertuz, haietan gidari aritzeko.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa Nota de Vigencia

Elikagaien Prestakuntzako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Janarien industriako lehengaiak.

Kodea: 0141.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Animalia-jatorriko lehengaiak ezagutzen ditu eta haien ezaugarriak azaltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Janarien industrian erabiltzen diren animalia-jatorriko lehengai nagusiak sailkatu dira.

b) Animalia-jatorriko lehengai nagusien ezaugarri fisikoak, kimikoak, organoleptikoak eta mikrobiologikoak deskribatu dira.

c) Animalia-jatorriko lehengai nagusien ezaugarriak janarien industrian dituzten aplikazioekin erlazionatu dira.

d) Animalia-jatorriko lehengai bakoitza nola biltegiratzen eta kontserbatzen den azaldu da.

e) Animalia-jatorriko lehengaiek eduki ohi dituzten akats higieniko-sanitario nagusiak azaldu dira.

f) Animalia-jatorriko lehengaien akats higieniko-sanitarioek kontsumitzaileen osasunean eduki lezaketen eragina baloratu da.

g) Animalia-jatorriko lehengaiek bete beharreko kalitate parametroak azaldu dira eta erabiltzeko gaitasunarekin erlazionatu dira.

h) Animalia-jatorriko lehengaiei aplikatu beharreko oinarrizko kontrolak identifikatu dira, emaitzak interpretatu dira eta balio hoberenak zein diren zehaztu da.

i) Lehengai bat ezarritakoarekin bat ez datorrenean, egoera zuzentzeko aplikatu beharreko neurriak identifikatu dira.

2. Landare-jatorriko lehengaiak identifikatu ditu haien ezaugarriak zehaztuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Janarien industrian erabiltzen diren landare-jatorriko lehengai nagusiak sailkatu dira.

b) Landare-jatorriko lehengai nagusien ezaugarri fisikoak, kimikoak, organoleptikoak eta mikrobiologikoak deskribatu dira.

c) Landare-jatorriko lehengai nagusien ezaugarriak janarien industrian dituzten aplikazoekin erlazionatu dira.

d) Landare-jatorriko lehengai bakoitza nola biltegiratzen eta kontserbatzen den azaldu da.

e) Landare-jatorriko lehengaiek eduki ohi dituzten akats higieniko-sanitario nagusiak azaldu dira.

f) Landare-jatorriko lehengaien akats higieniko-sanitarioek kontsumitzaileen osasunean eduki lezaketen eragina baloratu da.

g) landare-jatorriko lehengaiek bete beharreko kalitate parametroak azaldu dira eta erabiltzeko gaitasunarekin erlazionatu dira.

h) Lehengai bat ezarritakoarekin bat ez datorrenean, egoera zuzentzeko aplikatu beharreko neurriak identifikatu dira.

3. Elikagaien industrian erabiltzen diren gehigarriak eta lagungarriak deskribatzen ditu, eta bakoitza azken produktuan daukan egitekoarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gehigarriak taldetan sailkatu dira beren eraginaren arabera (koloragarriak, antioxidatzaileak eta kontserbatzaileak, besteak beste).

b) Gehigarriak kodetzeko erabiltzen den berariazko nomenklatura ezagutu da.

c) Gehigarriek eta lagungarriek janarietan duten eragina azaldu da.

d) Gehigarriak eta lagungarriak nola gordetzen eta kontserbatzen diren azaldu da.

e) Elikagaien industrian erabiltzen diren gehigarriei eta lagungarriei buruzko legeria ezagutu da.

f) Etiketetan gehigarrien berri emateari buruzko legeria ezagutu da.

g) Elikagaien industrian gehigarriak eta lagungarriak dosi egokietan erabiltzearen garrantzia aztertu da.

h) Elikagaien industrian gehigarriak erabiltzeak dituen onurak eta eragozpenak aztertu dira.

4. Ura elikagaiak prestatzeko lehengai eta efluente gisa azaltzen du, eta beraren ezaugarriak ezagutzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizakientzat egokitzat jotzeko urak bete beharreko legezko parametroak eta mugak deskribatu dira.

b) Ura arazteko tratamenduak deskribatu dira.

c) Ura lehengai gisa erabili ahal izateko beste tratamendu batzuk azaldu dira.

d) Hondakin-urak arazteko eta tratatzeko oinarrizko lanak deskribatzea.

e) Zenbait prozesu teknologikotan ur izoztua eta lurruna nola erabiltzen den aztertzea.

f) Nekazaritzako elikagaien industriak sortzen dituen hondakin-uren gaineko indarreko legeria eta araudia zehaztea.

g) Uraren kalitatea argitzeko oinarrizko kontrolak finkatu eta egin dira.

h) Lehengai gisa erabiltzen den uraren propietateak azken produktuaren ezaugarriekin erlazionatzea.

i) Ura modu arrazionalean erabiltzea baloratzea.

5. Janarien elikagaiak ezagutzea eta janariak prozesatzean gertatzen diren aldaketa kimikoak deskribatzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nutrizioa eta elikadura azaltzea eta osasunarekin duten erlazioaren berri ematea.

b) Landare- eta animalia-jatorriko lehengai nagusien nutrienteak azaltzea.

c) Janariaren egiteko fisiologikoa ezagutu da.

d) Janarien elikadura-etiketen gaineko indarreko legeria eta araudia identifikatu dira.

e) Janaria prozesatzean nutrienteak nola aldatzen diren azaldu da.

f) Janarien elikadura-balioa eta balio energetikoa zehaztu dira osagaien taulen bitartez.

g) Elikagaien taldeak, piramideak edo gurpilak identifikatu dira.

h) Adinaren eta osasun-egoeraren arabera kontsumitzaileen energia eta elikadura beharrizanak nola aldatzen diren aztertu da.

i) Ikasi da pertsona batzuek (diabetikoek, zeliakoek, laktosa jasaten ez dutenek...) elikadura berezia behar dutela, eta haientzako elikagaiak fabrikatzeko zer behar den azaldu da.

j) Elikadura berezia behar dutenentzako produktuen etiketetan agertu beharreko informazioa zehaztu da.

Edukiak.

Animalia-jatorriko lehengaien ezaugarriak:

-Elikagaien industrian erabiltzen diren animalia-jatorriko lehengai nagusien sailkapena.

-Animalia-jatorriko lehengai nagusien ezaugarrien eta elikagaien industrian dituzten aplikazioen arteko erlazioa.

-Animalia-jatorriko lehengai bakoitza nola biltegiratzen eta kontserbatzen den.

-Animalia-jatorriko lehengaien akats higieniko-sanitarioek kontsumitzaileen osasunean eduki lezaketen eraginaren balorazioa.

-Animalia-jatorriko lehengaien kalitatearen oinarrizko kontrolak.

Landare-jatorriko lehengaien ezaugarriak:

-Elikagaien industrian erabiltzen diren landare-jatorriko lehengai nagusien sailkapena.

-landare-jatorriko lehengai nagusien ezaugarrien eta elikagaien industrian dituzten aplikazioen arteko erlazioa.

-Landare-jatorriko lehengai bakoitza nola biltegiratzen eta kontserbatzen den.

-Landare-jatorriko lehengai bat ezarritakoarekin bat ez datorrenean, egoera zuzentzeko aplikatu beharreko neurriak identifikatzea.

-Landare-jatorriko lehengaien kalitatearen oinarrizko kontrolak.

Elikagaien industrian erabiltzen diren gehigarrien eta lagungarrien deskripzioa:

-Gehigarrien sailkapena taldetan sortzen duten eraginaren arabera.

-Gehigarriek eta lagungarriek janarietan duten eragina.

-Elikagaien industrian erabiltzen diren gehigarriei eta lagungarriei buruzko indarreko legeria eta araudia.

Ura, elikagaiak prestatzeko lehengaia eta efluentea. Ezaugarriak.

-Ur motak: sailkapena eta oinarrizko ezaugarriak.

-Gizakientzat egokitzat jotzeko urak bete beharreko legezko parametroak eta mugak.

-Ura arazteko tratamenduak.

-Hondakin-uren arazketa.

-Araztegietako eragiketak eta haien kontrola.

-Lehen, bigarren eta hirugarren mailako tratamenduen eta isurtzen den uraren kalitatearen arteko erlazioa.

-Nekazaritzako elikagaien industriak sortzen dituen hondakin-uren gaineko indarreko legeria eta araudia.

-Uren kalitatearen oinarrizko kontrolak.

Janarien elikagaien ezagutza:

-Nutrizioa eta elikadura.

-Animalia- eta landare-jatorriko lehengaien nutrienteak.

-Janarien elikadura-etiketen gaineko indarreko legeria eta araudia.

-Nutrienteen aldaketa kimikoak elikagaiak prozesatzen direnean.

-Adinaren eta osasun-egoeraren arabera kontsumitzaileen energia eta elikadura beharrizanak nola aldatzen diren.

-Talde bereziak.

-Elikadura berezia behar dutenentzako elikagaiak fabrikatzeko zer behar den.

-Elikadura berezia behar dutenentzako elikagaien etiketetan agertu beharreko informazioa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da elikagaien industrian erabiltzen diren lehengaien sailkapenaren eta ezaugarrien gainean jakin beharreko guztia ikastea, haien elikadura-analisia barne (prozesatu aurretik eta ondoren). Modulua amaitutakoan ikasleak lehengaiek azken produktuan duten garrantziaren jakitun izango dira.

Modulu teoriko-praktikoa da, eta horregatik hoberena litzateke kontzeptuen inguruko edukiak lantzen diren gelan ordenagailua, proiektagailua eta Interneteko konexioa egotea, ikasleek ohiko lehengaiak eta zentroan prozesatzen ez diren beste batzuk ikus ditzaten. Praktiketarako, hau da, lehengaien kalitatea kontrolatzeko eragiketak egiteko, laborategia egon behar litzateke.

Hauxe da edukien sekuentziaziorik zentzuzkoena:

-Landare-jatorriko lehengaien ezaugarriak.

-Animalia-jatorriko lehengaien ezaugarriak.

-Elikagaien industrian erabiltzen diren gehigarrien eta lagungarrien deskripzioa.

-Ura, elikagaiak prestatzeko lehengaia eta efluentea. Ezaugarriak.

-Janarien elikagaien ezagutza.

Landa-jatorriko lehengaiak urtaroaren arabera izaten direla eskura, ikasturtea horiekin hasi behar litzateke, eta gauza bera egin behar litzateke haiekin lotutako moduluekin ere. Beraz, hauxe da proposamena: moduluetan agertzen diren landare-jatorriko lehengaien inguruko edukiak aldi berean lantzea. Izan ere, horrela ikasleek hobeto berenganatuko dituzte edukiok.

Moduluaren asteko bost klaseetatik hiru balio anitzeko gela batean eman behar lirateke eta beste biak laborategian, jarraian.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Ariketa teoriko-praktikoak; ariketa hauetan ikasleek lehengaien ezaugarriak azaldu beharko dituzte eta aplikatu ahal zaizkien prozesuekin erlazionatu beharko dituzte.

-Elikagaien prozesuaren moduluan erabiltzen diren lehengaiak in situ ikustea.

-Lehengaien eta uraren kalitatearen oinarrizko kontrolak egitea.

-Produkzio-prozesuetan edo arazketan uraren ingurumen-kontrola ahalbidetzen duten parametroak ezagutzea.

-Janarien osagaien taulak erabiltzea ariketa praktikoetan: denentzako dietak eta elikadura berezia behar dutenentzako dietak prestatzea.

-Balizko ariketa praktikoak egitea indarreko araudia eta legeria lantzeko.

Edukiak aplikatzeko irizpide praktikoetan oinarritutako ebaluazio jarduerak eta autozuzenketa kontrolatua egiteko eta autonomia eta ardura garatzeko aukera emanen duten autoebaluazio jarduerak diseinatzea gomendatzen da.

Ebaluazioari dagokionez, ikasleen ikasketa-prozesuei nahiz ikasturtearen bilakaeran eragina izan dezaketen gainerako curriculum-elementuei buruzko informazioaren etengabeko bilketan oinarritu behar da, behaketa zuzenaren bidez eta ikasleen jarduera bera aztertuz. Jarduera hori lanetan, laneko koadernoan eta proben emaitzetan agertzen da. Arreta berezia jarri behar da ondoko hauetan:

-Eguneko ariketa praktikoen balorazioa. Adierazkariak agertzen diren txantiloiak erabili behar lirateke ikasleek berenganatutako jarrerak eta trebeziak baloratzeko.

-Banaka zein taldeka egindako lanen, praktika-koadernoen eta beste agiri batzuen balorazioa.

Elikagaien industriako lehengaien modulua lotuta dago zikloko hurrengo moduluekin, eta horregatik koordinatu egin behar dira:

-Lehengaiak egokitzeko lanak. Lehengaiak sailkatu eta haien ezaugarriak ezagutuz gero, ikasleak gauza izango dira lehengaiak hautatzeko, garbitzeko, egokitzeko eta nahasteko/konformatzeko.

-Elikagaiak eraldatzeko eta kontserbatzeko tratamenduak I. Lehengaien ezaugarri fisikoak, kimikoak, mikrobiologikoak eta nutritiboak ezagututa, ikasleek behar bezala aplikatu ahal izango dituzte ezaugarri jakineko produktuak prestatzeko behar diren eraldakuntza eta kontserbazioko tratamenduak.

-Elikagaien industriako prozesu teknologikoak. Elikagaien industrian, janaria prestatzeko prozesuaren abiaburuak lehengaiak dira. Beraz, ezinbestekoa da lehengaiak ezagutzea prozesuei ekiteko. Gainera, elikagaien industriako prozesu teknologikoak lantzean elikagaien industriako lehengaien moduluan proposatzen diren lehengaien kalitatea kontrolatzeko oinarriak azalduko dira.

Lanbide modulua: Lehengaiak egokitzeko lanak.

Kodea: 0142.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lehengaiak hautatzea, eta produktu bakoitza prestatzeko behar diren teknikak eta prozedurak azaltzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elikagaien industrian erabiltzen diren lehengaien kalitate-ezaugarriak normalizatu beharraren jakitun izatea.

b) Lehengaien hautapenaren eta sailkapenaren arteko diferentziak identifikatzea.

c) Lehengaien propietate fisikoak eta funtzionalak, haiek hautatzeko ezagutu behar direnak, azaltzea.

d) Lehengaiak hautatzeko eta sailkatzeko ekipoak ezagutzea eta erabiltzea, haiek kontrolatzeko parametroak zehaztuta.

e) Lehengaiak hautatzeko eta sailkatzeko ekipoak mantentzeko lehen mailako lanak egitea.

f) Lehengaiak hautatzeko eta sailkatzeko ekipoak abiatzeko-gelditzeko sekuentzia betetzea.

g) Lehengaiak tamainaren, formaren, pisuaren eta beste ezaugarri batzuen arabera hautatzea, eta oinarrizko kontrolak egitea.

h) Akatsak zuzentzeko neurriak ezartzea.

i) Lehengaiak hautatzean elikagaien higienerako eta segurtasunerako neurriak aplikatzea.

2. Lehengaiak garbitzea eta horretarako aplikatutako prozedurak eta protokoloak azaltzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lehengaiak garbitzeko lanen helburuak adieraztea.

b) Lehengaien kutsatzaile nagusiak zehaztea.

c) Lehengaiak lehorrean eta bustian garbitzeko metodoak azaltzea.

d) Eragiketa guztiak kontrolatzeko parametroak azaltzea, banaka.

e) Lehengaiak garbitzeko ekipoak azaltzea eta erabiltzea, eta haiek kontrolatzeko parametroak zehaztea.

f) Lehengaiak garbitzeko ekipoak mantentzeko lehen mailako lanak egitea.

g) Lehengaiak garbitzeko ekipoak abiatzeko-gelditzeko sekuentzia betetzea.

h) Lehengaiak teknologiaren eta ekonomiaren aldeetatik eraginkorrak diren metodoen bitartez garbitzea, eta oinarrizko kontrolak egitea.

i) Akatsak zuzentzeko neurriak ezartzea.

j) Lehengaien kutsatzaileak identifikatzea, eta gaika biltzea.

k) Lehengaiak garbitzeko ekipoak ondo doituta ez egoteak dauzkan ondorio ekonomikoak ebaluatzea.

3. Lehengaiak egokitzea, hautatutako eragiketak azken produktuaren ezaugarriekin erlazionatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lehengaiak egokitzeko lan nagusiak azaltzea.

b) Lehengaiak egokitzeko lanen oinarriak eta haiek egiteko teknikak azaltzea, bai eta haiek kontrolatzeko parametroak ere.

c) Lehengaiak egokitzeko lanetarako erabiltzen diren ekipoak deskribatzea.

d) Lehengaiak egokitzeko ekipoak mantentzeko lehen mailako lanak egitea eta ekipook abiatzeko-gelditzeko sekuentzia betetzea.

e) Lehengaiak metodo egokia aplikatuz zuritzea.

f) Lehengaiak txikitzea prestatu beharreko produktuaren arabera, lan horretan oinarrizko kontrolak egitea, eta txikipenak janarian dauzkan ondorioak aztertzea.

g) Lehengaien osagaiak bereiztea, eta lan horretan oinarrizko kontrolak egitea.

h) Lehengaien entzimak desgaitzea prestatu beharreko produktuaren eta entzimaren ezaugarrien arabera.

i) Lehengaiak egokitzeko eragiketen sekuentzia hautatzea eta aplikatzea haien ezaugarrien eta prestatu beharreko produktuaren arabera.

j) Lehengaiak egokitzeko lanetan elikagaien higienerako eta segurtasunerako neurriak aplikatzea.

4. Elikagaiak nahastea/prestatzea, eta osagaiak eta egindako eragiketako arrazoitzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Osagaiak modu homogeneoan banatzeko eragiketak azaltzea, bai eta eragiketok kontrolatzeko parametroak ere.

b) Nahasteko, irabiatzeko eta oratzeko ekipoak deskribatzea eta erabiltzea.

c) Lehengaiak nahasteko, irabiatzeko eta oratzeko ekipoak mantentzeko lehen mailako lanak egitea eta ekipook abiatzeko-gelditzeko sekuentzia betetzea.

d) Oinarrizko formulako osagaiak nahastea eta hori egitean oinarrizko kontrolak egitea.

e) Oinarrizko formulako osagaiak irabiatzea bertan ezarri den bezala, eta lan horretan oinarrizko kontrolak egitea.

f) Oinarrizko formulako osagaiak oratzea bertan ezarri den ordenan, proportzioetan eta denboran, eta lan horretan oinarrizko kontrolak egitea.

g) Oreak eragiketen prozeduran ezarri den bezala prestatzea, eta piezak egokiak diren egiaztatzea.

h) Akatsak zuzentzeko neurriak ezartzea.

i) Prestatutako piezen osasungarritasuna ziurtatzeko higiene eta segurtasuneko neurriak aplikatzea.

Edukiak.

Lehengaiak hautatzea:

-Lehengaien propietate fisikoak eta funtzionalak, haiek hautatzeko eta sailkatzeko erabiltzen direnak.

-Lehengaiak hautatzea eta sailkatzea.

-Lehengaiak hautatzeko metodoak. Aplikazioak.

-Lehengaiak sailkatzeko faktoreak eta metodoak. Kalitate-estandarrak.

-Lehengaiak hautatzeko eta sailkatzeko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

Lehengaiak garbitzea:

-Lehengaiak garbitzearen helburuak. Kutsatzaile motak.

-Lehengaiak lehorrean garbitzeko eragiketak. Aplikazioak.

-Lehengaiak bustian garbitzeko eragiketak. Aplikazioak.

-Lehengaiak lehorrean eta hezetan garbitzeko metodoak: onurak eta eragozpenak.

-Lehengaiak lehorrean eta hezetan garbitzeko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Kutsatzaileek lehengaien higienean eta osasungarritasunean duten eragina.

Lehengaiak egokitzea:

-Zuritzeko metodoak: lurruna, aiztoa, urradura, kaustikoa, sua, etab. Aplikazioak.

-Lehengaiak zuritzeko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Lehengaiak txikitzeko metodoak eta teknikak: elikagai solidoak eta likidoak (emultsifikazioa eta homogenizazioa). Elikagaien gaineko eragina. Aplikazioak.

-Txikitzeko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Osagaiak bereizteko metodoak (iragaiztea, zentrifugatzea). Aplikazioak.

-Osagaiak bereizteko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Entzimak desaktibatzea. Aplikazioak.

-Galdarraztatzeko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

Elikagaiak nahastea/konformatzea:

-Osagaiak modu homogeneoan banatzea. Helburuak Aplikazioak.

-Lehengaiak nahasteko, irabiatzeko eta oratzeko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Osagaien funtzio teknologikoa elikagaien formulazioan.

-Oreak moldatzea eta prestatzea. Aplikazioak.

-Oreak moldatzeko eta prestatzeko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honetan ikasleek lehengaiak hautatu, garbitu eta egokituko dituzte elikagaiak prestatzeko, eta horretarako lehengaiak prestatzeko lanak egingo dituzte, hain zuzen ere lehengaiak oinarrizko formulen arabera nahastu, irabiatu eta oratu, eta piezak moldatu eta konformatu, azken produktuaren ezaugarriak kontuan hartuta eta behar diren segurtasuneko eta higieneko neurri guztiak aplikatuta. Modulua amaitzen denerako ikasleak gauza izan behar dira ekipoak erabiltzeko eta doitzeko, akatsak zuzentzeko eta oinarrizko mantentze-lanak egiteko. Modulu honetan ikasleak elikagaiak prozesatzeari buruzko modulurako trebatuko dira.

Modulu praktikoa da, eta horregatik ikas-ordu gehienak lehengaiak egokitzeko oinarrizko eragiketak egiteko ekipoak dauden lantegi pilotu batean emango dira. Kontzeptuak Interneteko konexioa, ordenagailua eta proiektagailua dauden balio anitzeko gela batean landu litezke.

Modulua nolako den kontuan hartuta, eta ikas-orduak ahalik ondoen aprobetxatzeko, modulua honela banatzea proposatzen da: hiru orduko saio praktikoa lantegi pilotuan eta, behar bada, laborategian, eta ordubeteko bi saio teoriko balio anitzeko gela batean.

Edukien azalpena lehengaiaren arabera antolatu behar litzateke, landare-jatorrikoekin egin beharreko eragiketak eta animalia-jatorrikoekin egin beharrekoak oso desberdinak baitira. Kategoria hauetako bakoitzean, edukiak aztertzeko hurrenkera edukien atalean ezarritakoaren araberakoa izan daiteke. Hala ere, landare-jatorriko lehengaiak aztertzean arreta handiagoa jarri behar dute hautapenean, garbiketan eta egokitzean, eta animalia-jatorriko lehengaiak aztertzean osagaiak oinarrizko formula baten arabera nahastean, irabiatzean eta oratzean, eta piezak moldatzean eta konformatzean. Azkenik, hirugarren hiruhilekoan okintzako eta opilgintzako produktuen lehengaiak landu behar lirateke landare-jatorriko gainerako lehengaietatik bereizita.

Modulu honetarako ezinbestekoa da elikagaiak prestatzen diren lantegi pilotu batean aritzeko behar diren ezagutzak edukitzea (tresnen, ekipoen eta instalazioen segurtasunaren inguruko ezagutzak eta elikagaien higieneari dagozkionak, besteak beste), eta horregatik laneko arriskuei eta elikagaien manipulazio egokiari buruzko sarreratxoarekin hasi behar lirateke klaseak.

Gainera, elikagaiak prestatzen diren lantegietan aritzeko jarreren inguruko edukiak (ordena eta garbiketa, segurtasuneko eta higieneko arauak errespetatzea, egitekoekiko ardura, lanerako jarraibideei eta segurtasun-protokoloei jaramon egitea) modu sistematikoan eta zeharkakoan aztertuko dira. Nolanahi ere, baliteke ariketaren batean jarrera horietako bat banaka aztertzea.

Metodologia teoriko-praktikoa izan behar litzateke. Praktikek, hau da, lantegi pilotuan aztertzen diren kasu praktikoek eta egiten diren simulazioek, garrantzi handia dute proposatutako helburuak lortzeko. Egiten diren jarduerak elikagaiak produzitzen diren linea bateko lanpostuen arabera antolatu behar lirateke. Izan ere, horrela ikasleek erabili eta doituko dituzten ekipoak nola dabiltzan ikasiko dute, bai eta ekipoak trebeziarekin erabiltzen, eragiketak doitzen eta kontrolatzen eta lanpostua garbitzen eta txukuntzen ere, eta hori guztia laneko segurtasunerako eta higienerako neurriak aplikatzen dituztela eta ekipoak ondo manipulatzeko arauak betetzen dituztela.

Landare-jatorriko lehengaiak urtaroaren arabera izaten dira eskura. Hori dela eta, lehengai horiek egokitzeko jarduerak bilketa-egutegiaren arabera programatu behar dira.

Lehengaiak egokitzeko lanen inguruko lehenengo irakaskuntza-jarduerak banakoak izan behar lirateke eta gero, apurka-apurka, gehitu eta zaildu egin behar lirateke. Hona jarduera batzuk erreferentzia gisa:

-Elikagaien industriako makinetako segurtasun-neurriak zehaztea.

-Elikagaiak prestatzen diren lantegietan maiz gertatzen diren arriskuak zehaztea eta haiek kontrolatzeko egin beharrekoak azaltzea.

-Lehengaiak hautatzea tamainaren, formaren, pisuaren eta beste ezaugarri batzuen arabera.

-Lehengaiak garbitzea: lehorrean eta hezetan.

-Lehengaiak hautatzeko eta garbitzeko ekipoak ezagutzea eta erabiltzea.

-Lehengaiak sailkatzeko, garbitzeko, ebakitzeko eta zuritzeko ekipoak erabiltzea.

-Galdarraztagailu unibertsalak erabiltzea, doitzea eta mantentzea.

-Barazkiak galdarraztatzeko denbora zehaztea. Barazkien galdarraztatzea entzimen bitartez kontrolatzea. Galdarraztatzea: gehigarrien eragina barazkien kolorean.

-Haragi-masak prestatzea, nahastea, oratzea eta enbutitzea.

-Lehengaiak nahasteko, irabiatzeko, oratzeko eta moldatzeko ekipoak erabiltzea.

-Gaztak egiteko lehengaiak dosifikatzea eta prestatzea (berotu eta hasierako nahaskia, gehigarriak eta gatzunak prestatu), gatzagia botatzea, moztea, gazura kentzea eta moldatzea.

-Goi-oreak kalkulatzea eta prestatzea. Okintza eta opilgintza: lehengaiak dosifikatzea, legamiak egokitzea eta ama masak prestatzea, kontrol-parametroak, eta produktuak zatitzea, pisatzea eta moldatzea.

Kontuan edukita zenbat makina desberdin dauden lehengaiak egokitzeko eta zein zaila den denetarako talde didaktikoak edukitzea, ondoko jarduerak antolatu behar lirateke ikasleen trebakuntza indartzeko, lantegi pilotuko jardueren osagarri:

-Lanbide bisitak sektorearekin zerikusia duten enpresetara.

-Makinen funtzionamenduari buruzko bideoak.

-Bisitak elikagaien industriako teknologiei buruzko azoketara.

-Makina industrialen katalogoak erabiltzea.

Jarduera horiei esker ikasleek langintzaren alderdi praktikoak ikusi ahal izango dituzte, gelan landutako eduki teorikoak hausnartu ahal izango dituzte eta lehengaiak egokitzeko merkaturatutako azken makinen berri jakin ahal izango dute.

Ebaluazioari dagokionez, ikasleen ikasketa-prozesuei nahiz ikasturtearen bilakaeran eragina izan dezaketen gainerako curriculum-elementuei buruzko informazioaren etengabeko bilketan oinarritu behar da, behaketa zuzenaren bidez eta ikasleen jarduera bera aztertuz. Jarduera hori lanetan, laneko koadernoan eta proben emaitzetan agertzen da. Arreta berezia jarri behar da ondoko hauetan:

-Eguneko ariketa praktikoen balorazioa. Adierazkariak agertzen diren txantiloiak erabili behar lirateke ikasleek berenganatutako jarrerak eta trebeziak baloratzeko.

-Banaka zein taldeka egindako lanen, praktika-koadernoen eta beste agiri batzuen balorazioa.

Moduluaren ezaugarriak direla eta, koordinazio berezia ezarri behar da "Elikagaiak eraldatzeko eta kontserbatzeko tratamenduak I" moduluarekin, zeren saio praktikoetan elikagai erdilandu galkorrak sortuko baitira. Produktu horiekin beste modulu horretako praktikak egin daitezke.

Halaber, onuragarria izango litzateke "Elikagaien industriako lehengaiak" moduluarekin eta "Elikagaien industriako prozesu teknologikoak" moduluarekin ere koordinatzea, zeren modulu honetako edukiak ulertzeko komeni da ikasleek ondoko guztiak ezagutzea: lehengaien ezaugarriak, prozesuetako eragiketen sekuentziak, eragiketen funtsak, eta lehengaien eta produktu erdilanduen kalitatearen oinarrizko kontrolak. Aurrean aipatutako bi modulu horiekin (biak dira lehen mailakoak) koordinatzean, gainera, kontuan eduki behar litzateke edukien hurrenkera lehengaien arabera antolatzean.

Horrez gainera, modulu honek zerikusia dauka "Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea" moduluarekin, horretan lantzen dena modu sistematikoan eta zeharkakoan aplikatzen baita elikagaien prestakuntzan.

Azkenik, "Mantentze elektromekanikoaren printzipioak" moduluarekin ere koordinatu behar litzateke. Modulu hau zeharkakoa da. Beraz, modulu honetan ikasten dena ekipoak mantentzeko lan guztietan aplikatu behar litzateke.

Modulu hau eta "Elikagaiak eraldatzeko eta kontserbatzeko tratamenduak I" modulua gainditzen dituzten ikasleek "Elikagaiak prozesatzea" izeneko modulu praktikoari (zikloko bigarren mailakoa) behar den bezala trebatuta ekiteko behar den ia guztia jakingo dute.

Lanbide modulua: Elikagaien industriako prozesu teknologikoak.

Kodea: 0145.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Landare-elikagaiak prestatzeko prozesuak deskribatzea, bakoitzaren eragiketak eta hauen hurrenkera prestatzen den produktuaren ezaugarriekin erlazionatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laugarren gamako landare-elikagaiak identifikatzea eta haiek prestatzeko eragiketak azaltzea.

b) Landare- zuku eta nektarren berri ematea eta haiek prestatzeko eragiketak azaltzea.

c) Kremogenatuak, marmeladak, konfiturak eta beste produktu konposatu batzuk prestatzeko prozesuak ezagutzea eta prozesu-eragiketak azaltzea.

d) Landare-produktu izoztuen ezaugarriak eta haiek prozesatzeko eragiketak azaltzea.

e) Landare-elikagaien kontserbak, ozpinetan ondutako landare-elikagaiak eta plater kozinatuak eta aurrekozinatuak ezagutzea, eta horiek guztiak prestatzeko eragiketak azaltzea.

f) Landare-jatorriko elikagai industrialen ezaugarri fisiko, kimiko, biologiko, organoleptiko eta nutrizional nagusiak deskribatzea.

g) Inguruan kontsumitzen diren landare-elikagai nagusiak azaltzea.

h) Landare-elikagai industrialak nola biltzen eta kontserbatzen diren azaltzea.

i) Landare-elikagai industrialek eduki ohi dituzten akatsak identifikatzea eta horiek nola zuzendu daitezkeen azaltzea.

j) Berrikuntzarako jarrera edukitzea, produktu berriak sortzeko edo daudenak aldatzeko.

2. Haragizko elikagaiak prestatzeko prozesuak ezagutzea, bakoitzaren eragiketak produktuaren ezaugarriekin erlazionatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Haragizko hestebete gordinak/freskoak eta onduak ezagutzea, eta batzuk eta besteak nola egiten diren azaltzea.

b) Haragizko elikagaien kontserbak eta plater kozinatuak eta aurrekozinatuak ezagutzea, eta horiek guztiak prestatzeko eragiketak azaltzea.

c) Haragizko elikagaien ezaugarri fisiko, kimiko, biologiko, organoleptiko eta nutrizional nagusiak deskribatzea.

d) Inguruan kontsumitzen diren haragizko elikagai nagusiak azaltzea.

e) Haragizko elikagai industrialak nola biltzen eta kontserbatzen diren azaltzea.

f) Haragizko elikagai industrialek eduki ohi dituzten akatsak identifikatzea eta horiek nola zuzendu daitezkeen azaltzea.

g) Berrikuntzarako jarrera edukitzea, produktu berriak sortzeko edo daudenak aldatzeko.

3. Arrantzako eta akuikulturako elikagaiak prestatzeko prozesuak ezagutzea, bakoitzaren eragiketak produktuaren ezaugarriekin erlazionatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arrantzako eta akuikulturako produktu izoztuak ezagutzea eta haiek prozesatzeko eragiketak azaltzea.

b) Arrain salazoiak, kontserbak eta erdikontserbak deskribatzea eta horiek egiteko prozesuak azaltzea.

c) Arrain-plater kozinatuen eta aurrekozinatuen ezaugarriak deskribatzea, eta platerok egiteko eragiketak azaltzea.

d) Arrantzako eta akuikulturako elikagaien ezaugarri fisiko, kimiko, biologiko, organoleptiko eta nutrizional nagusiak azaltzea.

e) Inguruan kontsumitzen diren arrantzako eta akuikulturako elikagai nagusiak azaltzea.

f) Arrantzako eta akuikulturako elikagai industrialak nola biltzen eta kontserbatzen diren azaltzea.

g) Arrantzako eta akuikulturako elikagai industrialek eduki ohi dituzten akatsak identifikatzea eta akatsok nola zuzendu daitezkeen azaltzea.

h) Berrikuntzarako jarrera edukitzea, produktu berriak sortzeko edo daudenak aldatzeko.

4. Esnekiak prestatzeko prozesuak ezagutzea, bakoitzaren eragiketak produktuaren ezaugarriekin erlazionatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontsumorako esneak, esne-hautsak eta esne lurrunduak prestatzeko prozesuak identifikatzea, eta prozesu horietako eragiketak azaltzea.

b) Jogurtak eta esne hartzituak prestatzeko prozesuak azaltzea, eta prozesu bakoitzeko eragiketak.

c) Esne postreen eta izozkien ezaugarriak deskribatzea, eta horiek prestatzeko prozesuak azaltzea.

d) Gazta freskoak eta onduak egiteko prozesuak azaltzea, eta prozesu horietako eragiketak aztertzea.

e) Esnekien ezaugarri fisiko, kimiko, biologiko, organoleptiko eta nutrizional nagusiak deskribatzea.

f) Inguruan kontsumitzen diren esneki nagusiak azaltzea.

g) Esneki industrialak nola biltzen eta kontserbatzen diren azaltzea.

h) Esneki industrialek eduki ohi dituzten akatsak identifikatzea eta horiek nola zuzendu daitezkeen azaltzea.

i) Berrikuntzarako jarrera edukitzea, produktu berriak sortzeko edo daudenak aldatzeko.

5. Okintzako eta opilgintzako prozesuak ezagutzea, bakoitzaren eragiketak produktuaren ezaugarriekin erlazionatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Okintzako eta opilgintzako prozesu nagusiak azaltzea.

b) Eragiketen hurrenkera zehaztea, arrazoiak emanda.

c) Prestakuntzako prozesuak kontrolatzeko aldagaiak identifikatzea.

d) Oreen eta elikagaien ezaugarri fisiko, kimiko, biologiko, organoleptiko eta nutrizionalen aldaketak deskribatzea.

e) Inguruan kontsumitzen diren okintzako eta opilgintzako produktu nagusiak azaltzea.

f) Oreen prozesuetan legamiek eta gasifikatzailek duten eragina ebaluatzea.

g) Okintzako eta opilgintzako produktu industrialak nola biltzen eta kontserbatzen diren azaltzea.

h) Okintzako eta opilgintzako elikagai industrialek eduki ohi dituzten akatsak identifikatzea eta akatsok nola zuzendu daitezkeen azaltzea.

i) Artisautzako prozesuak industrialekin erkatzea.

j) Berrikuntzarako jarrera edukitzea, produktu berriak sortzeko edo daudenak aldatzeko.

6. Produktuaren oinarrizko kontrolak deskribatzea, haren funtsen jakitun izanik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Analisirako ekipoak eta tresnak eta oinarrizko kontrolak identifikatzea.

b) Laginak hartzeko prozedurak eta metodoak ezagutzea.

c) Kontrol-metodoen funts fisikoak eta kimikoak ezagutzea.

d) Oinarrizko kontrol nagusiak azaltzea.

e) Kontrolen emaitzak interpretatzea.

f) Kontrolatu beharreko parametroen tarte egokiak ezagutzea.

g) Kontrolak egitean laneko higienerako eta segurtasunerako neurriak eta arriskuen prebentziorako neurriak identifikatzea.

h) Egindako kontrolak erregistratzeko behar diren agiriak ezagutzea.

i) Oinarrizko kontrolak egiteko zorroztasuna, ordena eta garbitasuna ezinbestekoak direla ulertzea.

Edukiak.

Landare-elikagaiak fabrikatzeko prozesuak deskribatzea:

-Laugarren gamako landare-elikagaiak. Sailkapena. Fabrikazio-prozesuen ereduak. Prozesuetako eragiketak eta ekipoak. Nola biltegiratu eta kontserbatu. Prestatutako elikagaien eta azpiproduktuen kalitatea kontrolatzeko oinarrizko zehaztapenak.

-Landare-jatorriko zukuak eta nektarrak. Sailkapena. Fabrikazio-prozesuen ereduak. Prozesuetako eragiketak eta ekipoak. Nola biltegiratu eta kontserbatu. Prestatutako elikagaien eta azpiproduktuen kalitatea kontrolatzeko oinarrizko zehaztapenak.

-Kremogenatuak, marmeladak, konfiturak eta beste produktu konposatu batzuk. Sailkapena. Fabrikazio-prozesuen ereduak. Prozesuetako eragiketak eta ekipoak. Nola biltegiratu eta kontserbatu. Prestatutako elikagaien eta azpiproduktuen kalitatea kontrolatzeko oinarrizko zehaztapenak.

-Landare-produktu izoztuak eta ultraizoztuak. Sailkapena. Fabrikazio-prozesuen ereduak. Prozesuetako eragiketak eta ekipoak. Nola biltegiratu eta kontserbatu. Prestatutako elikagaien eta azpiproduktuen kalitatea kontrolatzeko oinarrizko zehaztapenak.

-Landare-elikagaien kontserbak, ozpinetan ondutako landare-elikagaiak eta plater kozinatuak eta aurrekozinatuak. Sailkapena. Fabrikazio-prozesuen ereduak. Prozesuetako eragiketak eta ekipoak. Nola biltegiratu eta kontserbatu. Prestatutako elikagaien eta azpiproduktuen kalitatea kontrolatzeko oinarrizko zehaztapenak.

Haragizko elikagaiak fabrikatzeko prozesuak ezagutzea:

-Muskulu-ehuna. Osagaiak eta ezaugarriak.

-Industrian gehien erabiltzen diren animalia-jatorriko haragien ezaugarriak.

-Haragizko hestebete gordinak edo freskoak. Sailkapena. Fabrikazio-prozesuen ereduak. Prozesuetako eragiketak eta ekipoak. Nola biltegiratu eta kontserbatu. Prestatutako elikagaien eta azpiproduktuen kalitatea kontrolatzeko oinarrizko zehaztapenak.

-Haragizko hestebete onduak. Sailkapena. Fabrikazio-prozesuen ereduak. Prozesuetako eragiketak eta ekipoak. Nola biltegiratu eta kontserbatu. Prestatutako elikagaien eta azpiproduktuen kalitatea kontrolatzeko oinarrizko zehaztapenak.

-Haragizko elikagaien kontserbak, pasta finak, fianbreak, eta haragizko plater kozinatuak eta aurrekozinatuak. Sailkapena. Fabrikazio-prozesuen ereduak. Prozesuetako eragiketak eta ekipoak. Nola biltegiratu eta kontserbatu. Prestatutako elikagaien eta azpiproduktuen kalitatea kontrolatzeko oinarrizko zehaztapenak.

Arrantzako eta akuikulturako elikagaiak prestatzeko prozesuak identifikatzea:

-Muskulu-ehuna. Osagaiak eta ezaugarriak.

-Arrainak, itsaskiak eta arrantzako beste produktu batzuk: ezaugarriak eta aprobetxamendu industriala.

-Arrantzako eta akuikulturako produktu izoztuak. Sailkapena. Fabrikazio-prozesuen ereduak. Prozesuetako eragiketak eta ekipoak. Nola biltegiratu eta kontserbatu. Prestatutako elikagaien eta azpiproduktuen kalitatea kontrolatzeko oinarrizko zehaztapenak.

-Arrain salazoiak, kontserbak eta erdikontserbak. Sailkapena. Fabrikazio-prozesuen ereduak. Prozesuetako eragiketak eta ekipoak. Nola biltegiratu eta kontserbatu. Prestatutako elikagaien eta azpiproduktuen kalitatea kontrolatzeko oinarrizko zehaztapenak.

-Arrain-plater kozinatuak eta aurrekozinatuak. Sailkapena. Fabrikazio-prozesuen ereduak. Prozesuetako eragiketak eta ekipoak. Nola biltegiratu eta kontserbatu. Prestatutako elikagaien eta azpiproduktuen kalitatea kontrolatzeko oinarrizko zehaztapenak.

Esnekiak fabrikatzeko prozesuak ezagutzea:

-Kontsumorako esneak, esne-hautsak eta esne lurrunduak. Sailkapena. Fabrikazio-prozesuen ereduak. Prozesuetako eragiketak eta ekipoak. Nola biltegiratu eta kontserbatu. Prestatutako elikagaien eta azpiproduktuen kalitatea kontrolatzeko oinarrizko zehaztapenak.

-Jogurtak eta esne hartzituak. Sailkapena. Fabrikazio-prozesuen ereduak. Prozesuetako eragiketak eta ekipoak. Nola biltegiratu eta kontserbatu. Prestatutako elikagaien eta azpiproduktuen kalitatea kontrolatzeko oinarrizko zehaztapenak.

-Esne postreak eta izozkiak. Sailkapena. Fabrikazio-prozesuen ereduak. Prozesuetako eragiketak eta ekipoak. Nola biltegiratu eta kontserbatu. Prestatutako elikagaien eta azpiproduktuen kalitatea kontrolatzeko oinarrizko zehaztapenak.

-Gazta freskoak eta onduak. Sailkapena. Fabrikazio-prozesuen ereduak. Prozesuetako eragiketak eta ekipoak. Nola biltegiratu eta kontserbatu. Prestatutako elikagaien eta azpiproduktuen kalitatea kontrolatzeko oinarrizko zehaztapenak.

Okintzako eta opilgintzako prozesuak aztertzea:

-Okintzako eta opilgintzako produktuak.

-Sailkapena.

-Fabrikazio-prozesuen ereduak.

-Prozesuetako eragiketak eta ekipoak.

-Nola biltegiratu eta kontserbatu.

-Prestatutako elikagaien eta azpiproduktuen kalitatea kontrolatzeko oinarrizko zehaztapenak.

Produktuaren oinarrizko kontrolak deskribatzea:

-Oinarrizko kontrolen funts fisikoak eta kimikoak.

-Oinarrizko ekipoak eta tresnak.

-Laginak hartzeko metodoak eta prozedurak.

-Elikagaien prestakuntza kontrolatzeko oinarrizko analisiak.

-Emaitzen erregistroa.

-Laneko higienerako eta segurtasunerako neurriak eta arriskuen prebentziorako neurriak laginak hartzean eta entseguak egitean.

-Zorroztasunaren, ordenaren eta garbitasunaren garrantzia.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu hau tituluaren euskarri teorikoa da, bertan ikasten dena ezinbestekoa baita lan egiteko behar diren gaitasunak eskuratzeko. Moduluan lantzen diren prozesuen ezagutzak eta irakasten diren jarrerak onartzeak ondokoak egiteko gaitasuna eman behar diete ikasleei:

-Fabrikazio-prozesuen ereduak eta prozesatzeko ekipoak deskribatzea.

-Prozesuetako eragiketak identifikatzea eta haien sekuentziak ezartzea.

-Elikagaien kalitatearen oinarrizko kontrolak azaltzea (fabrikazio-prozesuan eta prozesua amaitutakoan aplikatzen direnak).

Curriculumaren erreferentziazko sekuentziari jarraituz, modulu hau lehen ikasturtean emango da. Horrela ikasleek ikasitakoa praktikan ipini ahal izango dute hurrengo mailan, "Elikagaiak prozesatzea" moduluan.

Modulu hau teorikoa da batik bat. Astean bost klase emango dira, eta honela banatzea proposatzen da: hiru egunetan ordubeteko saio bana, eta beste egun batean bi orduko saio bat praktikak egiteko. Oro har, klase teorikoak Interneteko konexioa daukan balio anitzeko gela batean emango dira eta klase praktikoak laborategian.

Eduki multzoen sekuentziazioari dagokionez, on litzateke elikagaien oinarrizko kontrolen deskripzioarekin hastea. Kontrol horiek elikagai guztiak prestatzeko prozesu teknologikoetan aplikatzen dira. Modulu honetan ikasleek lehen mailako beste modulu batzuetako edukiak lantzeko behar dituzten oinarriak berenganatuko dituzte ("Elikagaien industriako lehengaiak", "Lehengaiak egokitzeko lanak" eta "Elikagaiak eraldatzeko eta kontserbatzeko tratamenduak I". Gainerako eduki-blokeak, curriculumean nola aurkezten diren kontuan hartuta, produktu mota bakoitza fabrikatzeko prozesuen arabera multzokatu daitezke (landare-jatorriko elikagaiak, haragizkoak, arrantzako eta akuikulturako produktuak, esnekiak, eta okintza eta opilgintza), aurrean aipatutako hiru moduluekin koordinatuta.

Edukia hobeto ikasteko, egokia litzateke inguruetako elikagai-fabrikazioko enpresak bisitatzea eta elikagaien prestakuntzako faseak identifikatzea.

Gainera, banakako lana eta taldekoa bateratuko dira. Horrela, ikasleen gaitasun pertsonalak landu eta baloratu ahal izango dira, eta talde-lanaren estrategiak aplikatu.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Analisirako ekipoak eta tresnak eta oinarrizko kontrolak identifikatzea.

-Laginak hartzeko prozedura eta metodoetan erabili ohi diren teknikak ezagutzea.

-Hainbat elikagairen prestakuntzari buruzko informazioa aurkitzea eta prestakuntza-lanen fluxu-diagramak egitea.

-Oinarrizko kontrolak zehazteko materiala, tresnak eta aparatuak hautatzea.

-Elikagaiak prestatzeko prozesuetan higienerako, segurtasunerako eta arriskuak prebenitzeko sarrien aplikatzen diren neurriak identifikatzea.

-Prozesu bakoitza erregistratzeko behar diren agiriak aztertzea, kontrolatzea eta interpretatzea. Erabakiak kontrolatu beharreko parametroen tarte egokien arabera hartzea.

-Elikagaien prestakuntzan oinarrizko kontrolak egiteko zorroztasuna, ordena eta garbitasuna ezinbestekoak direla ulertzea.

-Amaitutako produktuen kalitatea kontrolatzea indarreko araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

Zikloaren edukiak eta, bereziki, modulu honetakoak kontuan hartuta, interesgarria litzateke ikasleen trebakuntza osatzea klaseetan landutakoa praktikan nola jartzen den ikusita. Horretarako jarduera hauek egin litzakete ikastetxetik kanpo:

-Bisitak inguruetako elikagai enpresetara.

-Elikagaiak aztertzen diren laborategi teknologiko bat bisitatu.

Ebaluazioari dagokionez, ikasleen ikasketa-prozesuei nahiz ikasturtearen bilakaeran eragina izan dezaketen gainerako curriculum-elementuei buruzko informazioaren etengabeko bilketan oinarritu behar da, behaketa zuzenaren bidez eta ikasleen jarduera bera aztertuz. Jarduera hori lanetan, laneko koadernoan eta proben emaitzetan agertzen da. Arreta berezia jarri behar da ondoko hauetan:

-Eguneko ariketa praktikoen balorazioa. Adierazkariak agertzen diren txantiloiak erabili behar lirateke ikasleek berenganatutako jarrerak eta trebeziak baloratzeko.

-Banaka zein taldeka egindako lanen, praktika-koadernoen eta beste agiri batzuen balorazioa.

Modulu honek zerikusia dauka "Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea" moduluarekin. Ikasleek modulu horretan ikasitakoa aplikatu behar dute fabrikazio-prozesuen fase guztietan.

Modulu hau gainditzen duten ikasleek "Elikagaiak prozesatzea" izeneko modulu praktikoari (zikloko bigarren mailakoa) behar den bezala trebatuta ekiteko behar den ia guztia jakingo dute.

Lanbide modulua: Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea.

Kodea: 0031.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Tresnak, ekipoak eta instalazioak garbitzea edota desinfektatzea, eta horrek produktuen higienean eta osasungarritasunean duen eragina baloratzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elikagaiak manipulatzeko ekipoek, tresnek eta instalazioek bete behar dituzten higiene eta osasun baldintzak identifikatzea.

b) Garbiketa edota desinfekzio desegokiak produktuen kaltegabetasunean eta kontsumitzaileen segurtasunean dituen ondorioak ebaluatzea.

c) Garbitzeko eta desinfektatzeko (G+D) prozedurak, maiztasunak eta ekipoak deskribatzea.

d) Garbiketa edo desinfekzioa ezarritako produktuekin egitea, eta produktuok guztiz desagertu direla egiaztatzea.

e) Beharrezko garbiketa edo desinfekzio mailari dagozkion kontrol-parametroak deskribatzea.

f) Arratoiak eta intsektuak hiltzeko eta desinfektatzeko tratamenduak (DDD) ezagutzea.

g) Elikagaiak manipulatzeko unitate batetik hondakinak biltzeko eta erretiratzeko prozedurak deskribatzea.

h) Garbitzeko eta desinfektatzeko produktuak eta DDD tratamenduetan erabiltzen direnak sailkatzea, baita horiek guztiak erabiltzeko baldintzak ere.

i) Garbitzeko eta desinfektatzeko produktuak eta DDD tratamenduetakoak manipulatzearekin lotutako arriskuak ebaluatzea.

2. Higiene jardunbide onak aplikatzea eta higiene ohitura txarrekin lotutako arriskuak ebaluatzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Higiene jardunbideekin lotuta dauden nahitaezko higiene eta osasun arauak ezagutzea.

b) Ohitura txarrekin lotutako osasunaren kontrako arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurriak identifikatzea.

c) Elikagaiak manipulatzearekin lotutako higiene pertsonaleko neurriak identifikatzea.

d) Elikagaietan kutsadura eragin dezaketen portaera edo jokabide guztiak ezagutzea.

e) Nahitaez aitortu beharreko gaixotasunak zehaztea.

f) Laneko arropa guztiak ezagutzea eta nola garbitu behar diren jakitea.

g) Manipulatzailea ebaki, erredura edo zaurietatik babesteko bitartekoak identifikatzea.

3. Elikagaiak manipulatzeko jardunbide egokiak aplikatzea, eta horiek produktuen higienearekin eta osasungarritasunarekin erlazionatzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Manipulatzeko jardunbideekin zerikusia duten nahitaezko higiene eta osasun arauak ezagutzea.

b) Jatorria elikagaietan duten arrisku eta toxiinfekzio nagusiak sailkatu eta deskribatu dira eta agente eragileekin erlazionatzea.

c) Elikagaiak gaizki manipulatzeak kontsumitzaileen osasunean duen eraginaren berri edukitzea.

d) Elikagaien alterazio nagusiak deskribatzea.

e) Elikagaiak kontserbatzeko metodoak deskribatzea.

f) Kutsadura gurutzatua gerta daitekeen kasuak ezagutzea.

g) Lehengaien edo produktu erdilanduen eta prozesatutako produktuen arteko kontaktua eragoztea.

h) Elikagaiekiko alergiak eta intolerantziak identifikatzea.

i) Alergenorik gabeko produktuetan halakorik agertzea eragoztea.

j) Elikagaien alorreko alerten aurrean jarduteko prozedurak ezagutzea.

4. Arriskuak eta Kontrol Gune Kritikoak Aztertzeko sisteman oinarritutako autokontrol-sistemak eta trazabilitatea kontrolatzekoak aplikatzea, eta horrekin lotutako printzipioak justifikatzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Autokontrol-sistema elikagaien segurtasunerako zein beharrezkoa eta garrantzitsua den ulertzea.

b) Elikagaien industrian aplikatu ohi diren aurrebaldintza programa nagusiak ezagutzea.

c) Arriskuak eta kontrol gune kritikoak aztertzeko sistemaren kontzeptu orokorrak ezagutzea.

d) Osasunaren kontrako arriskuak kontrolatzeko funtsezko kontzeptuak definitzea: kontrol gune kritikoa, muga kritikoa, kontrol neurriak eta neurri zuzentzaileak.

e) Kontrol gune kritikoen kontrolarekin lotutako parametroak definitzea.

f) Sistemarekin lotutako erregistroak betetzea.

g) Trazabilitatea elikagaien segurtasunarekin erlazionatzea.

h) Jatorria, prozesuaren etapak eta elikagaiaren erabilera dokumentatzea eta trazatzea.

i) Elikagaien sektorean ezarritako borondatezko arau nagusiak ezagutzea: BRC, IFS, UNE-EN ISO 9001:2008, UNE-EN ISO 22000:2005, eta beste batzuk.

5. Baliabideak eraginkortasunez erabiltzea eta horrekin lotutako ingurumen-onurak ebaluatzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baliabide bakoitzaren kontsumoa erlazionatzea ingurumenean duen eraginarekin.

b) Kontsumoa gutxitzeak ingurumenaren babesari ekartzen dizkion onurak zehaztea.

c) Baliabideak berrerabiltzea ingurumenerako zein onuragarria den azaltzea.

d) Ingurumenari kalte gutxien eragiten dioten energiak edota baliabideak ezagutzea.

e) Energia eta elikagaien industrian eta jatetxeetan erabiltzen diren baliabideak aurrezteko metodoak azaltzea.

f) Baliabideen kontsumoarekin zerikusia duten akatsak eta haiek zuzentzeko ekintzak identifikatzea.

6. Hondakinak gaika biltzea eta horrek osasunean eta ingurumenean nolako ondorioak dituen jakitea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sortutako hondakin motak jatorriaren, egoeraren eta birziklatzeko, arazteko edo tratatzeko beharraren arabera identifikatzea eta sailkatzea.

b) Hondakinek, kutsatzaileek eta elikagaien industriak sortutako bestelako eraginek ingurumenean dituzten ondorioak ezagutzea.

c) Hondakinak biltzeko, hautatzeko, sailkatzeko eta ezabatzeko edo isurtzeko teknikak deskribatzea.

d) Hondakinekin, isurketekin edo emisioekin zerikusia duten elikagaien produkzio prozesuetan ingurumen-kontrola ahalbidetzen duten parametroak ezagutzea.

e) Ingurumena babesteko hartutako neurriak garrantziaren arabera ordenatuta ezartzea.

f) Hondakinen kudeaketan gertatzen diren akatsak identifikatzea eta akatsok zuzentzeko ekintzak azaltzea.

Edukiak.

Ekipoak eta instalazioak garbitzea eta desinfektatzea.

-Garbiketa: mailak eta kontzeptuak.

-Tresnen, ekipoen eta instalazioen garbiketari buruzko legeria eta betekizunak.

-Garbitzeko eta desinfektatzeko, izurriak kontrolatzeko eta hondakinak ezabatzeko aurrebaldintzen programak.

-Garbitu eta desinfektatzeko edo intsektuak eta arratoiak hiltzeko jarduera desegokiekin lotutako osasunaren kontrako arriskuak.

-Garbitzeko prozesuak eta produktuak.

Higiene-jardunbide egokiak:

-Jarduerari aplikatu behar zaion higieneari buruzko araudi orokorra.

-Elikagaien kutsadurak eta alterazioak manipulatzaileen higiene-ohitura desegokien ondorioz.

-Higiene-jardunbide desegokiei lotutako osasunaren kontrako arriskuak.

-Higiene jardunbide egokien gidak.

Elikagaiak manipulatzeko jardunbide egokiak aplikatzea:

-Elikagaiak manipulatzeko araudi orokorra.

-Elikagaien kutsadurak eta alterazioak manipulatzeko jardunbide desegokien ondorioz.

-Elikagaiak manipulatzeko jardunbide desegokiei lotutako osasunaren kontrako arriskuak.

-Elikagaiak kontserbatzeko metodoak.

-Elikagaien ondoriozko toxiinfekzioak.

-Elikagaien arloko alerta: jarduteko protokoloak.

Autokontrol-sistemak aplikatzea:

-Elikagaien manipulazioan osasunaren kontrako arriskuak kontrolatzeko neurriak.

-Aurrebaldintzen programak.

-Arriskuak eta kontrol gune kritikoak aztertzeko autokontrol-sistemaren zazpi printzipioen aurreko urratsak.

-Arriskuak eta kontrol gune kritikoak aztertzeko autokontrol-sistemaren zazpi printzipioak.

-Trazabilitatea.

-Elikagaien industriako kontrol gune kritikoak: landare-elikagaien kontserbak, esnea eta esnekiak, haragizko produktuak eta arrantzako produktuak.

Baliabideak eraginkortasunez erabiltzea:

-Erabilerak ingurumenean duen eragina.

-Urrezko hiru arauak: gutxitu, berrerabili eta birziklatu.

-Baliabideen kontsumoa gutxitzeko metodoak.

Hondakinen gaikako bilketa:

-Ingurumenaren arloko legeria.

-Sortutako hondakinak ingurumenean duten eragina: deskripzioa.

-Hondakinak biltzeko, sailkatzeko eta ezabatzeko edo isurtzeko teknikak.

-Elikagaien produkzioan ingurumen-kontrola ahalbidetzen duten parametroak.

Orientabide didaktikoak.

"Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea" lanbide moduluan elikagaien eta ingurumenaren segurtasuna landuko da. Modulu honetan ikasiko da zer higiene-arau aplikatu behar diren elikagaiak prozesatzean eta nola manipulatu behar diren elikagaiak, eta sortzen diren hondakinak nola kontrolatu eta hondakinok ingurumenean ahalik eragina txikiena edukitzeko zer egin behar den ere bai.

Higiene-arauak eta ingurumena babesteko arauak aplikatzea ezinbestekoa da elikagaiak prozesatzeko. Beraz, modulu honetan horretaz ikasten dena elikagaiak prozesatzen edo manipulatzen diren modulu guztietan aplikatu behar da. Horrenbestez, modulu honen xedea ez da bakarrik ikasleek ezagutza teorikoak berenganatzea, baizik eta pentsamolde eta aritzeko jarrera jakin batzuk garatzea.

Jarduera batzuetarako berariazko espazio bat eduki behar da, hain zuzen ere Interneteko konexioa eta proiektagailua dauden lantegi-gela bat. Modulu teoriko-praktikoa denez, horrez gainera laborategia ere eduki behar litzateke kasu praktikoetarako, eta on litzateke bidezko higiene-arauak eta ingurumena babestekoak aplikatzea (GBPH, BRC, IFS, UNE-EN-ISO 22.000, UNE-EN-ISO 14.001, UNE-EN-ISO 9001, AKGKA gidak...). Orobat, irakasleek harremanetan egon beharko dute etengabe lanaren munduarekin aplikatu beharreko arauak ondo eguneratuta mantentzeko.

Eduki teorikoak prozedurazko edukien eta jarrerazko edukien mende daude modulu honetan. Horregatik, edukiei batik bat praktikotasunaren aldetik ekitea proposatzen da. Prozedurazko edukiak funtsezkoak dira modulu honetako metodologiaren planteamenduan. Hortaz, komenigarria litzateke kasu praktikoekin eta simulazioekin lan egitea.

Gainera, lan indibiduala eta talde txikiko lana bateratzea gomendatzen da. Bakarkako lanak aukera emanen luke ikasleen gaitasun pertsonalak garatzeko: erantzukizuna, jarraibideak betetzea (ahozkoak eta idatziak), antolatzeko gaitasuna, ekimena, ordena, zehaztasuna... Taldeko lanak aukera emanen du ikasleen gaitasun pertsonalak garatzeko pertsona arteko harremanetan: gizarte gaitasunak, besteak beste, entzuteko gaitasuna eta enpatia, iritzi aniztasunarekiko errespetua, gatazken konponketa elkarrizketaren bidez (negoziazioa, bitartekotza...).

Lantegi-gelan talde-lana eta simulazioak errazteko, klaseak bi saiotan bildu behar lirateke: bata ordubetekoa, moduluko eduki teorikoak lantzeko, eta bestea bi ordukoa, alderdi praktikoak lantzeko.

Edukien sekuentzia egokiena oinarrizko edukien atalean ageri den ordena bera izan daiteke. Hala ere, gomendatzen da elikagaien manipulazioan kontuan eduki beharreko higiene-arau nagusien sarrera egitea, arauok modulu honetan ez ezik elikagaiak prozesatzen diren beste batzuetan ere aplikatu beharko baitira.

Irakaskuntza-ikaskuntzako jarduera hauek egitea iradokitzen da:

-Instalazioak garbitzea eta desinfektatzea. Eraginkortasuna egiaztatzea.

-Izurriak kontrolatzeko programaren zaintza.

-Garbitzeko eta desinfektatzeko produktuak sailkatzea. Seinalizazioa eta manipulazioaren arriskuak.

-Higiene pertsonaleko neurriak aplikatzea elikagaien manipulazioan.

-Eskuen garbiketaren eraginkortasuna, bakterioen kontaketa.

-Elikagaien toxiinfekzioak, S. aureus eramaileen identifikazioa.

-Elikagaien alterazioak, halakoen jarraipena hainbat elikagaitan, eta kontserbazioa.

-AKGKA planetako funtsezko kontzeptuak.

-Laborategiko entseguak KGKak zaintzeko. Erregistroak betetzea.

-Fabrikatutako produktu baten trazabilitatea erregistroen bitartez.

-Birziklatzeko sistemen aplikazioa eta elikagaiak prestatzean baliabideak berrerabiltzeko modua.

-Hondakinen identifikazioa eta sailkapena.

-Hainbat elikagai prozesatzean sortzen diren hondakinen analisia: erkapena.

-Aplikatu beharreko arauak IKTen bitartez aurkitzea eta aztertzea.

Zikloaren edukiak eta, bereziki, modulu honetakoak kontuan hartuta, interesgarria litzateke ikasleen trebakuntza osatzea klaseetan landutakoa praktikan nola jartzen den ikusita. Horretarako jarduera hauek egin litzakete ikastetxetik kanpo:

-Ur araztegia bisitatu.

-Hondakinak gaika biltzen diren zentro bat bisitatu.

-Bero-tratamendurik erabiltzen ez den eta higiene-arau eta elikagaiak manipulatzeko arau zorrotzak aplikatzen diren elikagai prestakuntzako enpresa bat bisitatu.

Ebaluazioari dagokionez, ikasleen ikasketa-prozesuei nahiz ikasturtearen bilakaeran eragina izan dezaketen gainerako curriculum-elementuei buruzko informazioaren etengabeko bilketan oinarritu behar da, behaketa zuzenaren bidez eta ikasleen jarduera bera aztertuz. Jarduera hori lanetan, laneko koadernoan eta proben emaitzetan agertzen da. Arreta berezia jarri behar da ondoko hauetan:

-Eguneko ariketa praktikoen balorazioa. Adierazkariak agertzen diren txantiloiak erabili behar lirateke ikasleek berenganatutako jarrerak eta trebeziak baloratzeko.

-Banaka zein taldeka egindako lanen, praktika-koadernoen eta beste agiri batzuen balorazioa.

Modulu honekin zerikusia dute lehenengo mailako modulu hauek: "Lehengaiak egokitzeko lanak", "Elikagaiak eraldatzeko eta kontserbatzeko tratamenduak I" eta "Elikagaien industriako prozesu teknologikoak". Modulu hauetan, ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko irizpideetako bat da eragiketetan osasunaren eta higienearen arloko arauak eta ingurumena babesteko arauak betetzea. Hori dela eta, on litzateke "Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea" moduluko irakasleek auditoretzak egitea elikagaiak prozesatzeko praktiketan (maila berean), ikasleek arauak betetzen dituztenez egiaztatzeko. Bigarren mailan, onuragarria izan liteke lehen mailako ikasleek egitea auditoretzak, aplikatu beharreko arauak ondoko ikasteko.

Lanbide modulua: Mantentze elektromekanikoaren printzipioak.

Kodea: 0116.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekipamendu, makina eta instalazioen elementu mekanikoak identifikatzea eta beraien funtzioa eta multzoan duten eragina deskribatzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipamendu eta instalazioetako multzo mekanikoak osatzen dituzten mekanismo nagusiak identifikatzea.

b) Betetzen duten funtzioa eta elementuen oinarrizko ezaugarri teknikoak deskribatzea.

c) Mugimendua transmititu eta eraldatzen duten elementu mekanikoak deskribatzea eta prozesuko ekipamenduetan haien presentzia ezagutzea.

d) Elementu mekanikoak egiten duten eraldaketaren arabera sailkatzea.

e) Multzoetako piezen eta elementuen harreman funtzionalak deskribatzea.

f) Mekanismoetan erabiltzen diren materialen propietateak eta ezaugarriak identifikatzea.

g) Elementu eta piezetan zati edo gune kritikoak, higatu daitezkeenak, identifikatzea eta zergatik sortzen diren azaltzea.

h) Korrosioari aurrea hartzeko mekanismoak aztertzea.

i) Elementu mekanikoen funtzionamenduan kontuan hartu beharreko prebentzio eta segurtasun neurriak aztertzea.

2. Instalazio pneumatikoetan esku hartzen duten elementuak ezagutzea eta beraien funtzioa eta instalazioan duten eragina aztertzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Pneumatikaren erabilerak deskribatzea, aire konprimatua aplikatzeko teknika gisa.

b) Aire konprimatuaren propietateak definitzea.

c) Aire konprimatua sortzeko eta tratatzeko zirkuituak identifikatzea eta haien elementu nagusien eginkizuna deskribatzea.

d) Aire konprimatua banatzeko sareak eta haien babes elementuak identifikatzea.

e) Erregulazio eta kontrol elementu pneumatikoak identifikatzea eta instalazioetan haien presentzia ezagutzea.

f) Elementu pneumatiko eragileak edo lanerakoak deskribatzea eta prozesuko ekipamenduetan haien presentzia identifikatzea.

g) Zirkuitu pneumatiko sinpleen eskemak deskribatzea: eskuzkoenak, erdiautomatikoenak eta automatikoenak.

h) Instalazio pneumatikoen akats ohikoenak azaltzea eta akatsok zuzentzeko neurrien berri ematea.

i) Aire konprimatuak sektoreko prozesuen automatizaziorako duen erabilgarritasuna baloratzea.

3. Instalazio hidraulikoen elementuak ezagutzea eta haien funtzioa deskribatzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema hidraulikoak deskribatzea: energia sortzeko eta transmititzeko baliabideak.

b) Hidraulikaren oinarrizko printzipio fisikoak azaltzea.

c) Fluido hidraulikoak ezagutzea eta beraien propietateak azaltzea.

d) Elementu hidraulikoak beren sinboloekin erlazionatzea.

e) Unitate hidraulikoa eta beraren elementu funtzionalak eta babes elementuak identifikatzea.

f) Lanerako elementu hidraulikoak egin beharreko mantentzearekin erlazionatzea.

g) Zirkuitu hidrauliko sinpleen eskemak deskribatzea.

h) Instalazio hidraulikoak sektoreko prozesuen automatizazioan erabiltzeak dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

i) Instalazio hidraulikoen akats ohikoenak azaltzea eta akatsok zuzentzeko neurrien berri ematea.

4. Instalazio elektrikoen elementuak identifikatzea eta instalazioan duten egitekoa deskribatzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Barnealdeko instalazio elektrikoen oinarrizko egitura deskribatzea.

b) Zirkuitu elektrikoetako babes, maniobra eta konexio elementuak ezagutzea.

c) Industria ekipamenduei aplikaturiko instalazio elektrikoen funtzionamendua haien eskema lerrobakarrarekin erlazionatzea.

d) Babes eta maniobra elementuak sektoreko ekipamenduei aplikaturiko instalazio elektrikoen funtzionamendu egokiarekin eta babesarekin erlazionatzea.

e) Magnitude elektrikoak (tentsioa, intentsitatea, potentzia eta tentsio-erortzea, besteak beste) kalkulatzea sektoreko oinarrizko instalazio aplikatuetan.

f) Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoko jarraibide teknikoak aplikatzen diren egiaztatzea.

g) Kontrol eta maniobra elementu elektrikoak eta horien funtzioa ezagutzea.

h) Babesgailuen ezaugarri elektrikoak erlazionatzea babestu behar dituzten linea eta hargailu elektrikoekin.

i) Osagai elektrikoak/elektronikoak erabiltzean aplikatu behar diren segurtasun eta prebentzio neurriak deskribatzea.

5. Sektoreko industria ekipamenduen akoplamenduan esku hartzen duten makina elektrikoak eta eraikuntza-elementuak identifikatzea eta haien funtzionamendua eta aplikazioak deskribatzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko ekipamendu eta instalazioetan erabiltzen diren makina elektrikoak identifikatzea.

b) Makina elektrikoak beren tipologiaren eta funtzioaren arabera sailkatzea.

c) Makina elektrikoen funtzionamendua, ezaugarriak eta sektorean duten aplikazioa deskribatzea.

d) Ezaugarrien plakako informazioa erlazionatzea instalazioaren magnitude elektriko eta mekanikoekin.

e) Makina elektrikoen konexioen eskema (abiaraztea eta biraketaren alderantzikatzea) eta haien babesak irudikatzea sinbolo egokien bidez.

f) Makinen kontsumoa erlazionatzea beraien hutseko eta kargako funtzionamendu-erregimenarekin eta haien babes elektrikoekin.

g) Makina elektrikoak elikatzeko instalazioetan Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoko jarraibide teknikoak aplikatzen diren egiaztatzea.

h) Makina elektrikoak sektoreko ekipamenduei lotzeko sistemak identifikatzea.

i) Makina elektrikoak ekipamenduari lotzeko sistemak azaltzea (mugimendu mota, transmisio-potentzia, zarata, bibrazioak, besteak beste).

j) Funtzionatzen ari diren zirkuitu eta makina elektrikoen manipulazioan aplikatu behar diren segurtasun eta prebentzio neurriak deskribatzea.

6. Lehen mailako mantentze-lanak egitea, eta erabilitako prozedurak ekipamenduekin eta instalazioekin erlazionatzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipamenduetan egin behar diren lehen mailako mantentze eragiketa guztien prozedurak deskribatzea.

b) Prebentziorako/zuzenketarako lehen mailako mantentze-lanak aplikatu behar zaizkien elementuak identifikatzea.

c) Ekipamendu eta instalazioetako matxura ohikoenak azaltzea.

d) Lehen mailako mantentze-lanak egiteko behar diren ekipamenduak eta erremintak identifikatzea.

e) Mantentze-lanak egiteko lan-eremuak nolakoak izan behar diren zehaztea.

f) Motor elektrikoak abiaraztea edo haien biraketa-noranzkoa aldatzea, eta magnitude nagusiak neurtzea prozesuan zehar.

g) Oinarrizko elementuak mantentzeko edo aldatzeko teknikak aplikatzea ekipamendu eta instalazioetan.

h) Egindako mantentze-lanak euskarri egokian erregistratzea.

i) Lehen mailako mantentze-lanetan, instalazioak eta ekipamenduak garbitzeko eta koipeztatzeko zer egiten den azaltzea.

j) Ekipamendu eta instalazioen mantentzeari dagozkion indarreko prebentzio eta segurtasun arauak aztertzea.

Edukiak.

Elementu mekanikoen identifikazioa:

-Materialak. Ekipamendu eta instalazioetako material nagusien portaera eta propietateak.

-Merkaturatzeko nomenklaturak eta siglak.

-Makinen zinematika eta dinamika.

-Mugimendua transmititzen duten elementu mekanikoak: deskripzioa, funtzionamendua, sinbologia, lehen mailako mantentze-lanak.

-Mugimendua eraldatzen duten elementu mekanikoak: deskripzioa, funtzionamendua, sinbologia.

-Lotura elementu mekanikoak: deskripzioa, funtzionamendua, lehen mailako mantentze-lanak.

-Elementu mekaniko osagarriak: deskripzioa, funtzionamendua, lehen mailako mantentze-lanak.

-Elementu mekanikoen erabilpena: prebentzioko eta segurtasuneko arauak.

-Metalen korrosioa eta material ez-metalikoen degradazioa.

-Elementu mekanikoen higaduraren balorazioa: lubrifikazioa eta prebentziozko mantentzea.

Instalazio pneumatikoetako elementuak ezagutzea:

-Aire konprimatua. Propietateak.

-Aire konprimatua sortu eta tratatzeko zirkuituak: deskripzioa, elementuak, funtzionamendua, sinbologia, mantentzea eta segurtasun neurriak.

-Aire konprimatua banatzeko sareak: ezaugarriak eta eraikuntza-materialak.

-Erregulazio eta kontrol elementu pneumatikoak: deskripzioa, funtzionamendua, sinbologia, mantentzea eta segurtasun neurriak.

-Elementu pneumatiko eragileak: deskripzioa, funtzionamendua, sinbologia, mantentzea eta segurtasun neurriak.

-Zirkuitu pneumatikoen eskemak irakurtzea, eskuzkoenak, erdiautomatikoenak eta automatikoenak.

-Aire konprimatuaren erabilera eraginkorra sektoreko prozesuetan.

-Instalazio pneumatikoak: akatsak eta akatsen zuzenketa.

Instalazio hidraulikoetako elementuak ezagutzea:

-Unitate hidraulikoa: oinarriak, elementuak, funtzionamendua, lehen mailako mantentze-lanak eta segurtasun neurriak.

-Fluido hidraulikoak. Propietateak.

-Banaketa eta erregulazio elementu hidraulikoak: deskripzioa, funtzionamendua, sinbologia, mantentzea eta segurtasun neurriak.

-Lanerako elementu hidraulikoak: deskripzioa, funtzionamendua, sinbologia eta mantentzea.

-Zirkuitu hidraulikoen eskemak irakurtzea.

-Instalazio hidraulikoen erabilera kimika sektorean.

-Instalazio hidraulikoek ingurumenean duten eragina.

-Instalazio hidraulikoak: akatsak eta akatsen zuzenketa.

Instalazio elektrikoetako elementuen identifikazioa:

-Sistema elektrikoa. Korronte trifasikoa eta monofasikoa.

-Oinarrizko magnitude elektrikoak: definizioa, unitateak.

-Funtsezko erlazioak. Instalazioen oinarrizko magnitudeen kalkulua.

-Zirkuitu elektrikoetako kontrol eta maniobra elementuak: deskripzioa, sinbologia eta funtzionamendua.

-Zirkuitu elektrikoetako babes elementuak: deskripzioa, sinbologia eta funtzionamendua.

-Instalazio elektrikoei buruzko araudia (BTEE) eta laneko arriskuei aurrea hartzekoa.

Makina elektrikoen identifikazioa. Nola lotzen zaizkien industria ekipamenduei:

-Makina elektriko estatikoak eta birakariak. Motak eta ezaugarriak.

-Makina elektrikoen sailkapena: sorgailuak, transformadoreak eta motorrak.

-Abiadura-aldagailuak.

-Eraikuntza-atalak. Funtzionamendua.

-Ezaugarrien plaka. Makinak hornitzeko eta abiarazteko instalazioen magnitudeak kalkulatzea.

-Makinen eta industria ekipoen arteko akoplamenduak eta ahokadurak.

-Instalazio elektrikoei buruzko araudia (BTEE) eta laneko arriskuei aurrea hartzekoa.

Lehen mailako mantentze-teknikak aplikatzea:

-Prebentziozko mantentze-lanak: iragazkiak garbitzea, disko itsuak aldatzea, itxiturak estutzea, baltsak egokitzea, metxeroak garbitzea, koipeztatzea, purgak, arauzko berrikuspenak.

-Zuzentzeko mantentze-lanak (elementuak aldatzea).

-Instalazio elektrikoei buruzko araudia (BTEE) eta laneko arriskuei aurrea hartzekoa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek elikagaien industriako lantegietako makinetako eta instalazio mekaniko, pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoen elementuak ezagutzea. Modulu honen helburua ez da ikasleek halako instalazioak mantentzearen ardura hartu ahal izatea, baizik eta erabiltzeko gai izan daitezela, instalazioak osatzen dituzten elementuak identifikatuz eta mantentze lanetako teknikari bati jakinarazi behar zaizkion akatsak atzemanez. Modulua teorikoagoa da praktikoa baino, eta azken alderdi horren garapenari zeharka ekitea gomendatzen da zikloko moduluen multzoan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, lehendabizi fluidoen fisikaren, mekanikaren eta elektrizitatearen oinarri teoriko batzuk erakustea proposatzen da, gero Elementu mekanikoen identifikazioa izeneko multzora igarotzeko, eta, segidan, pneumatika eta hidraulika multzoetara; horiek aldi berean eman litezke, ekipamendu pneumatiko eta hidraulikoen elementu asko izatez ia berdinak baitira. Multzo horien ondoren, elektrizitatearekin zerikusia duten haietara iritsiko litzateke: Elementuen identifikazioa eta Makina elektrikoen identifikazioa. Edukien zerrendako azken multzoa, Lehen mailako mantentze tekniken aplikazioa, hain zuzen ere, aurreko epigrafean azaldutakoarekin bat, kurtsoan barna zeharka ematea iradokitzen da, mantentze gaiak erantsiz ekipamendu eta instalazio mota bakoitzari.

On litzateke elektrizitate eremu bat edukitzea, behe tentsioko instalazioarekin. Halaber, interesgarria litzateke instalazio pneumatikoak eta hidraulikoak muntatzeko panelak edukitzea, osagai nagusiekin, konpresoreekin eta abarrekin. Gainera, onuragarria izango litzateke gela batean ordenagailuak edukitzea prozesuak simulatzeko programekin eta Interneteko konexioarekin.

Moduluaren xedeari erantzunez, garatu beharreko jarduerek ikasleei gehiago lagundu behar liekete kontzeptuak ulertzen eta barneratzen, eragiketetarako trebetasunak garatzen baino. Horretarako, ondoko jarduerak proposatzen dira:

-Instalazio pneumatiko eta hidraulikoen simulazioak egitea ordenagailu bidez, ikasleek elementu guztiekin lan egin eta haien funtzioa uler dezaten.

-Zirkuitu elektriko errazak muntatzea, magnitude elektrikoen arteko oinarrizko erlazioak egiaztatzeko.

-Motor elektrikoen konexioak egitea eta haiek abian jartzea erregulagailuekin.

-Eskema elektrikoak, elektromekanikoak eta elektrohidraulikoak interpretatzea.

-Instalazio pneumatiko edo hidraulikoen muntaketa errazak.

Mantentze elektromekanikoaren printzipioei buruzko modulua euskarri-modulua da, zikloko prozedurazko modulu guztiekin lotura duena, eta ikasleek horiexetan aplikatu beharko dituzte modulu honetan ikasitakoak, era praktikoan eta ekipamendu bakoitzari egokituta.

Azkenik, modulu honetako edukiak ezinbestekoak dira bigarren mailako "Elikagaien industriako produkzio-lineen kudeaketa" moduluari behar bezala ekiteko curriculumaren erreferentziazko sekuentziari jarraituz, zeren modulu horretan ikasleek "Mantentze elektromekanikoaren printzipioak" moduluan ikasitako guztia garatu eta integratuko baitute.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena.

Kodea: 0148.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimenari lotutako ahalmenak ezagutzea eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartzea banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) "Berrikuntza" eta "nazioartekotze" kontzeptuak eta horiek gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatearen gehikuntzarekin duten lotura identifikatzea.

c) Ekimenaren kultura zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertzea.

d) Elikagaien industrian abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertzea.

e) "Arrisku" kontzeptua aztertzea ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) "Enpresaburu" kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertzea.

2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera definitzea, ingurunearen gaineko eragina baloratuz eta balio etikoak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elikagaien industriaren arloko negozio ideia zehatz bat definitzea, abiapuntutzat hartuko dena enpresa plana egiteko.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatzea; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

c) Negozio ideiaren egokitasuna, ase gabeko beharrak, ideiak dakarren berrikuntza edo hobekuntza, merkatuan bete nahi den nitxoa edo hutsunea eta ideiaren esparru den sektorearen prospektiba baloratzea, hori guztia enpresa plana egiteko abiapuntu izanen baita.

d) Enpresak erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek haren jardueran zer nolako eragina duten aztertzea, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

e) Elikagaien industriaren arloko ETE (enpresa txiki edo ertain) batek bere mikroingurunean eta makroingurunean dituen mehatxuak eta aukerak identifikatzea AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) azterketa baten barnean.

f) Enpresa kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertzea.

g) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertzea.

h) Elikagaien industriako enpresen balantze soziala egitea eta enpresa horien kostu sozial nagusiak eta sortzen dituzten onura sozialak deskribatzea.

i) Elikagaien industriaren arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten jardunbideak identifikatzea.

j) Enpresaren estrategia deskribatzea enpresaren helburuekin lotuta, eta marketin plana zehaztea.

3. Produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana egitea enpresarentzat, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana ere bai.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatzea eta "sistema" kontzeptua aztertzea enpresari aplikatuta.

b) Fase hauek definitzea: produkzioa edo zerbitzua, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratzea.

d) Antolaketaren eta langileriaren eredua definitzea, produkzioaren edo zerbitzuaren beharrak edota merkatuaren eskakizunak kontuan harturik.

e) Horniduraren funtsezko alderdiak definitzea: hornitzaileak aukeratzea eta materialak aukeratzea.

f) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatzea eta baloratzea, bai eta finantzabideak ere.

g) Elikagaien industriaren arloko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egitea.

h) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertzea.

i) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatzea, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

j) Ahuleziak eta indarrak aztertzea eta AMIA azterketa osatzea.

k) Produkzio planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana enpresa planean sartzea.

l) Elikagaien industriaren arloko ETE bat sortzeko erabakia aurrera eramatearen egokitasuna baloratzea.

4. Elikagaiak prestatzen dituen enpresa bat sortu eta abian jartzeko urratsak egitea, forma juridikoa hautatu eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertzea.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztea.

c) Enpresaren forma juridiko desberdinetarako ezarritako tratamendu fiskalak bereiztea.

d) Indarreko legeriak ETE bat eratzeko eskatzen dituen izapideak aztertzea.

e) Elikagaiak prestatzen dituen enpresa bat sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztiak aurkitzea.

f) Forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartzea.

g) ETE bat abian jartzeko aholkularitza eta kudeaketa administratiboa enpresatik kanpo lortzeko bideak identifikatzea.

5. ETE baten kudeaketa administratibo eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egitea, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzea eta agiriak betetzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontabilitateko informazioa erregistratzeko teknikak aztertzea.

b) Elikagaien industriako enpresa baten zerga betebeharrak definitzea.

c) Zerga egutegiko zerga motak bereiztea.

d) Elikagaien industriaren arloko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak betetzea (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatzea.

Edukiak.

Enpresa ekimena:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Elikagaien industriako enpresen berrikuntzaren ezaugarri nagusiak.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna elikagaien industriaren arloko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-"Enpresaburu" kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa plana: negozioaren ideia elikagaien prestakuntzaren arloan.

-Elikagaien industriaren arloko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Elikagaien industriaren arloko ETE baten harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketing plana.

Enpresako produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Elikagaien industriaren arloko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio izapideak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

Administrazio eginkizunak:

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Elikagaien prestakuntzan diharduen enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak lortzen dituzte beren ekimena garatzeko enpresaren esparruan, hala autoenpleguan nola inoren konturako lanean erantzukizunak eta eginkizunak beren gain hartzeko garaian.

Metodologia teoriko-praktikoa erabili behar litzateke, azken horretan irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoa bereziki azpimarratuz, honako hauen bidez:

-Elikagaien industriari buruzko informazio iturriak erabiltzea.

-Kasu praktikoen eta talde-dinamiken bitartez ekintzaileen jarrerak ulertzea eta baloratzea, eta elikagaien prestakuntzaren sektorean haien beharra norainokoa den zehaztea.

-Enpresaburuekin, enpresa elkarte eta sindikatuen ordezkariekin eta administrazioekin harremanak izatea, jarduera osagarrien bidez (solasaldiak, bisitak etab.), ikasleen espiritu ekintzailea eta sektorearen ezagutza sustatzeko.

-Sektoreko ETEentzako kudeaketa administratiboko programak erabiltzea.

-Elikagaien industriarekin zerikusia duen enpresa plan baten proiektua egitea, negozioa abian jartzearen alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioaren eta giza baliabideen antolaketa, merkataritzako ekintza, administrazio eta finantza kontrola, eta gizarte erantzukizunaren justifikazioa.

"Enpresa eta ekimena" moduluaren garapenean edukiek duten hurrenkera sekuentziazio irizpide logikoen ondorio da, eta honela banatu liteke ikasturteko hiru hiruhilekoen artean:

-Ikasleek ez dute ezagutzen lan eginen duten sektorearen errealitatea. Horregatik, hasierako jarduerek sektore horretara hurbildu behar dituzte eta lanbide jardueran behar diren ekintzarako gaitasunak zein diren erakutsi behar diete.

-Hurrengo urratsean, ikasleei negozioaren ideia definitzeko erronka ezartzen ahal zaie. Horretarako, inguruko mehatxuak eta aukerak baloratu behar dituzte eta enpresaren helburuak planteatu, bai eta horiek lortzeko estrategiak eta ekintzak ere.

-Helburuak eta horiek lortzeko bideak definiturik, ikasleek enpresa plana egin dezakete, enpresa eratzeko prozesuan aurrera jarraitu ala ez erabakitzeko.

-Aurrera eginez gero, ikasleek enpresarentzako forma juridiko egokiena hautatzearekin zerikusia duten jarduerak egin behar lituzkete, eta enpresaren kudeaketa administratiboari dagozkion alderdi nagusiak ezagutu.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Autodiagnostikorako hainbat motatako testak egitea, ondokoak baloratzeko: negozio ideiaren inguruko proiektuaren heldutasun maila, ekintzaile baten gaitasun eta trebetasun orokorrak, eta produktua edo zerbitzua salduko den merkatuari buruzko ezagutza.

-Bai enpresa barnean bai gizarte ingurunean praktika onak aplikatzeari buruz ikertzea.

-Enpresa plana egitea, ondoko jarduketen bitartez:

Planaren helburuak ezartzea.

-Ekintzailearen gaitasunak eta kualifikazioak identifikatzea enpresa proiektuari dagokionez. Behar izanez gero, prestakuntza planifikatzea.

-Produktuaren edo zerbitzuaren oinarrizko ezaugarriak, asetzen dituen beharrak, berezitasunak, xede duen merkatua, bezeroengana iristeko erabiliko diren bideak eta beste datu interesgarri batzuk deskribatzea.

-Merkatuaren azterketa egitea: eskariaren analisirako inkesta prestatzea eta lortzen diren datuak aztertzea. Inguruko lehia aztertzea. Produktu edo zerbitzu bera merkaturatzen duten enpresen zerrenda eta konparazio-azterketa egitea.

-Marketing plana egitea, banaketa bideak, prezio politikak eta sustapen estrategiak azalduz.

-Produkzio-prozesua diseinatzea: beharko diren azpiegitura eta instalazioen azterlana egitea, fabrikazioaren edo zerbitzuaren prozesua diseinatzea, horniduraren aurreikuspena egitea eta izakinak baloratzeko metodo desberdinekin ariketak egitea.

-Egindako proiektuaren arabera enpresan beharko diren lanpostuak identifikatzea, bakoitzaren eginkizunak azaltzea eta hori guztia grafikoki adieraztea organigrama batean.

-Hasierako inbertsioa osatzen ahal duten oinarrizko kontzeptuak eta horiek finantzatzeko eskura dauden bideak jakinik, haien aurreikuspena egitea, proposaturiko enpresa proiektuaren beharrak asetzeko.

-Salerosketa kasuak garatzea, enpresa jarduerarako oinarrizko agiriak erabiliz: eskabidea, albarana, faktura, txekea eta ordainagiria.

-Emaitza desberdinak dituzten egoera-balantzeak aztertzea.

-Zailtasun maila desberdinetako egoera-balantzeak egin eta finantza-adierazleen bitartez aztertzea.

-AMIA sistemaren bidez zenbait egoera aztertzea, gero sistema hori enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Forma juridiko bakoitzaren alde onak eta txarrak identifikatzea, prestatu den enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Enpresa planean eragina duten eraketa eta administrazio izapide berariazkoak eta orokorrak banan-banan azaltzea.

-Nahitaezkoak diren kontabilitate eta zerga betebeharrak identifikatzea.

-Zergen arloan Estatuko arauek Nafarroako Foru Komunitatekoekin dituzten desberdintasunak azaltzea.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebazten ahalko dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduerak egiteko eta, kasua bada, ikasleen azalpen jarduerak egiteko. Teknika horrek talde-lanaren estrategiak aplikatzea ahalbidetuko luke. Estrategia horiek aztergai izanen dira "Lanerako prestakuntza eta orientazioa" moduluan.

Bestalde, "Lanerako prestakuntza eta orientazioa" eta "Enpresa eta ekimena" moduluek elkarrekin lotura estua dute, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak, gastu sozialak eta beste gai batzuk azaltzen dituzten edukietan, hain zuzen ere. Hortaz, bikoizketak saihestearren, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa beharrezkoa litzateke.

Azkenik, komenigarria litzateke koordinazioa izatea "Enpresa eta ekimena" moduluko irakasleen eta irakasle teknikoen artean, ondoko gaietan, adibidez:

-Enpresaburuekin harremanak izatea, ikasleek hurbiletik ezagutu ahal dezaten beren prestakuntzaren helburu den eta ziur aski lana emanen dien sektorearen errealitatea.

-Ikasleek enpresa plana egiteko eskatzen dituzten datuak ematea: produkzio prozesua, instalazioa, enpresa hornitzaileen zerrendak, materialen prezioak eta beste batzuk.

Lanbide modulua: Elikagaiak eraldatzeko eta kontserbatzeko tratamenduak I.

Kodea: 0143a.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Kontserbazioko bero-tratamenduak aplikatzea, eta tratamendu horien oinarriak eta prozesu-ekipoak aztertzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elikagaiak kontserbatzeko tratamenduak deskribatzea: bero-tratamenduak eta hotz-tratamenduak.

b) Beroa sortzen duten ekipoak eta hotza sortzen dutenak azaltzea eta erabiltzea.

c) Elikagaiak pasteurizatzeko eta esterilizatzeko ekipoak deskribatzea.

d) Lehengaiak beroaren bitartez kontserbatzeko ekipoak mantentzeko lehen mailako lanak egitea eta ekipook abiatzeko-gelditzeko sekuentzia betetzea lanpostuaren jarraibideak aintzat hartuta.

e) Elikagaiak pasteurizatzea; horretarako erabilitako beroaren tenperatura eta prozesuaren iraupena arrazoitzea.

f) Elikagaiak esterilizatzea, prozesuari oinarrizko kontrolak aplikatuta.

g) Elikagaiak hozteko eta izozteko ekipoak deskribatzea eta erabiltzea.

h) Kontrolgailuak prozesuko parametroekin erlazionatzea.

i) Bero-ekipoen funtzionamenduan maizen gertatzen diren akatsak azaltzea.

j) Bero-ekipoak garbitzea zein garrantzitsua den ulertzea.

k) Ekipoen segurtasun-neurriak identifikatzea.

l) Elikagaiak hoztea edota izoztea; horretarako erabilitako hotzaren tenperatura eta prozesuaren iraupena arrazoitzea.

m) Okerreko bero-tratamenduen ondorio organoleptikoak ezagutzea, bai eta higienean eta osasunean dituztenak ere.

n) Baliabide hidrikoen eta energetikoen optimizazioa baloratzea.

ñ) Akatsak zuzentzeko neurriak ezartzea.

2. Prestatutako produktuak ontziratzea, eta horretarako erabilitako materiala eta teknika arrazoitzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ontziaren egitekoak eta materialak deskribatzea.

b) Elikagaien industrian erabiltzen diren ontziak produktuekin erlazionatzea.

c) Ontzien materialen eta elikagaien arteko bateraezintasunak aztertzea.

d) Ontziak betetzeko eta ixteko metodoak azaltzea.

e) Ontziratzeko ekipoak azaltzea eta erabiltzea.

f) Kontrolgailuak prozesuko parametroekin erlazionatzea.

g) Ontziratzeko ekipoen funtzionamenduan maizen gertatzen diren akatsak azaltzea.

h) Lehengaiak ontziratzeko ekipoak mantentzeko lehen mailako lanak egitea eta ekipook abiatzeko-gelditzeko sekuentzia betetzea lanpostuaren jarraibideak aintzat hartuta.

i) Ekipoen segurtasun-neurriak identifikatzea.

j) Elikagaien dosiak eskuz eta makinen bitartez sartzea ontzietan, eta oinarrizko kontrolak egitea.

k) Ontziak ixteko metodorik egokiena erabiltzea, ontzia eta elikagaia nolakoak diren kontuan hartuta.

l) Elikagaiak ontziratzea oxigeno urriko atmosferan, eta horretarako arrazoiak azaltzea.

m) Akatsak zuzentzeko neurriak ezartzea.

n) Elikagaiak ontziratzean higienea eta segurtasuna mantentzeko neurriak aplikatzea.

3. Elikagai-ontziei etiketak jartzea eta ondoren ontziak paketatzea, eta erabilitako teknika ontzien osotasunarekin eta garraio motarekin erlazionatzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elikagaien industrian erabili ohi diren enbalajearen egitekoak eta materialak deskribatzea.

b) Elikagaiak paketatzeko eta etiketatzeko prozedurak eta teknikak azaltzea.

c) Elikagaiak paketatzeko eta etiketatzeko ekipoak deskribatzea.

d) Kontrolgailuak prozesuko parametroekin erlazionatzea.

e) Etiketatzeko eta paketatzeko ekipoen funtzionamenduan maizen gertatzen diren akatsak azaltzea.

f) Ekipoen segurtasun-neurriak identifikatzea.

g) Lehengaiak etiketatzeko eta paketatzeko ekipoak mantentzeko lehen mailako lanak egitea eta ekipook abiatzeko-gelditzeko sekuentzia betetzea lanpostuaren jarraibideak aintzat hartuta.

h) Ontziratutako elikagaiak erretiluan jartzea, doitzea, barneratzea eta prezintatzea, haien osotasuna bermatzeko.

i) Ontzian sartutako elikagaiak paletetan eta zumitzetan jartzea behar bezala, eta haien oreka bermatzea.

j) Elikagaien etiketetan eta errotuluetan nahitaez agertu beharreko informazioa identifikatzea.

k) Ontziratu eta paketatutako produktuaren etiketa diseinatzea, eta haren trazabilitatea bermatzea.

l) Akatsak zuzentzeko neurriak ezartzea.

m) Ontziratzeko materialak zentzuz erabiltzeak ingurumenean daukan eragina baloratzea.

Edukiak.

Bero-tratamenduen bidezko kontserbazioa:

-Elikagaien alterazioa. Kausak. Ondorioak.

-Elikagaiak kontserbatzeko bero-tratamenduak.

-Beroa sortzeko sistemak.

-Beroa sortzeko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Elikagaiak beroaren bitartez kontserbatzeko tratamenduak. Aplikazioak.

-Elikagaiak pasteurizatzeko eta esterilizatzeko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Elikagaiak kontserbatzeko hotz-tratamenduak.

-Hotza sortzeko sistemak.

-Hotza sortzeko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak. Frigorigenoak, kriogenikoak.

-Elikagaiak hotzaren bitartez kontserbatzeko tratamenduak. Aplikazioak.

-Ekipoen funtzionamendua, sekuentziazioa, lehen mailako mantentze-lanak eta doikuntza. Maiz gertatzen diren akatsak eta akatsok zuzentzeko neurriak. Kontrol-parametroak.

-Elikagaiak beroaren eta hotzaren bitartez kontserbatzeko tratamenduak: kontrol-grafikoen interpretazioa.

-Tratamenduen doikuntza produktuaren azken kontrolen arabera.

Elikagaiak ontziratzea:

-Ontziaren egitekoak: oinarriak.

-Elikagaien ontziak. Materialak, propietateak, formatuak, kontserbazioa eta araudia.

-Ontzien materialen eta elikagaien arteko bateraezintasunak.

-Itsasgarriak eta beste osagarri batzuk.

-Dosifikazioa eta ontziak betetzea.

-Ontziak ixteko elementuak eta sistemak. Deskripzioa. Itxieren kontrola.

-Ontziratzeko ekipoak eta lineak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Oxigeno urriko atmosferak erabiltzea elikagaiak kontserbatzeko. Aplikazioak.

-Ontzietako atmosfera aldatzeko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Elikagaiak modu aseptikoan ontziratzeko eragiketak eta prozedurak.

-"In situ" ontziratzea. Ontzien materialak eta haiek ixteko elementuak.

-"In situ" ontziratzeko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Ekipoen funtzionamendua, sekuentziazioa, lehen mailako mantentze-lanak eta doikuntza. Maiz gertatzen diren akatsak eta akatsok zuzentzeko neurriak. Kontrol-parametroak.

-Elikagaiak ontziratzean egin beharreko oinarrizko kontrolak.

Elikagaien etiketak eta enbalajeak:

-Elikagaien enbalajeak.

-Paketatzeko metodoak.

-Paketatzeko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Elikagaien etiketak eta errotuluak. Indarreko araudia.

-Etiketak eta errotuluak jartzeko eragiketak.

-Etiketak eta errotuluak jartzeko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Ekipoen funtzionamendua, sekuentziazioa, lehen mailako mantentze-lanak eta doikuntza. Maiz gertatzen diren akatsak eta akatsok zuzentzeko neurriak. Kontrol-parametroak.

Orientabide didaktikoak.

"Elikagaiak eraldatzeko eta kontserbatzeko tratamenduak" moduluan lantzen diren prozesuen ezagutzak eta irakasten diren jarrerak onartzeak gaitasuna eman behar diete ikasleei elikagaien prestakuntza-prozesuan zehar agintzen zaizkien eraldakuntza eta kontserbazioko lanak egiteko. Horregatik, eta moduluaren iraupena kontua hartuta, bi ikasturtetan zatitzea proposatzen da. Lehen mailan elikagaiak beroaren kontserbatzeko tratamenduak eta elikagaiak ontziratzea eta paketatzea lantzea proposatzen da, horien gaineko ezagutza ezinbestekoa baita landare-jatorriko elikagaiak, haragizkoak, esnekiak eta arrantzako eta akuikulturako elikagaiak kontserbatzeko tratamenduetan trebatzeko. Bigarren mailan elikagaiak eraldatzeko eta kontserbatzeko tratamendu batzuk aztertuko dira: uraren aktibitatea murriztea, egostea, frijitzea, erretzea, keztatzea, hartzitzea eta inhibitzaileak gehitzea.

"Elikagaiak eraldatzeko eta kontserbatzeko tratamenduak I" moduluari esker ikasleek ontziratutako elikagaiak kontserbatzeko bero-tratamenduak aplikatzeko behar den oinarrizko trebakuntza edukiko dute, hau da, tratamendu horiek prozesuaren aldagaiak ezarritako mugen barruan mantenduta aplikatzeko, elikagaien kalitatea egiaztatzeko eta datuak erregistratzeko behar den trebakuntza. Modulua amaitutakoan ikasleak elikagaiak ontziratzeko eta paketatzeko eta bero-tratamendu egokiak aplikatzeko ez ezik gauza izan behar dira, halaber, horretarako behar diren ekipoak prestatzeko eta doitzeko, gertatzen diren akatsak zuzentzeko eta bero-tratamenduetako parametro guztiak erregistratzeko ere.

Lehen mailan modulua bi ataletan zatitu behar litzateke: alde batetik bero-tratamenduak eta bestetik elikagaiak ontziratzeko, etiketatzeko eta paketatzeko lanak. Nolanahi ere, batzuk zein besteak aldi berean landu behar lirateke ikasturtean zehar.

Modulu hau teorikoa da batik bat. Oro har, klase teorikoak Interneteko konexioa eta proiektagailua dauden balio anitzeko gela batean emango dira eta klase praktikoak laborategian edo lantegi pilotu batean, makinen funtzionamendua ikusteko, haien parametroak doitzeko, datuak erregistratzeko, segurtasuna kontrolatzeko eta oinarrizko mantentze-lanak egiteko, besteak beste. On litzateke tenperatura erregistratzeko programa bat erabiltzea, prozesua ondo aztertu ahal izateko eta tratamenduan gertatzen diren anomaliei antzemateko.

Bero-tratamenduen gaineko blokearen barruan lehenbizi elikagaien alterazioen kausak aztertu behar lirateke eta gero elikagaien segurtasuna bermatzeko tratamenduak eta kontserbazioa zein garrantzitsuak diren azaldu. Ondoren bero-tratamenduei heltzea proposatzen da. Hotz-tratamenduak edo bero-tratamenduak lantzeko hurrenkera lehen mailako modulu hauetan aztertzen diren lehengaien araberakoa izango da: "Elikagaien industriako lehengaiak", "Lehengaiak egokitzeko lanak" eta "Elikagaien industriako prozesu teknologikoak". Horrela aldi berean eta hainbat modulutan landuko dira elikagai bakoitzari aplikatzen zaizkion eragiketak. Saio praktikoetarako produktu erdilanduak har daitezke "Lehengaiak egokitzeko lanak" modulutik edo "Elikagaiak prozesatzea" modulutik eta kontserbazioko bero-tratamenduak aplikatu (elikagai-kontserbak esterilizatu, plater kozinatuak, pasteurizazioa...), edo bestela lehengaiei aplikatzen zaien kontserbazio-tratamendua kontrolatu (egoste-prozesuak, keztatzea, labekatzea, erretzea, frijitzea, hartzitzea, lehortzea, deshidratatzea, salazoiak...). Tratamendua aplikatu ondoren elikagaiak ontziratu, etiketatu eta paketatu egin behar dira.

On litzateke aurreko guztiak aldi berean lantzea ikasturtean zehar, hiru ikastaldiko bi bloketan. Bloke bakoitzean bi saio izango dira, bata ikastaldi batekoa eta bestea bikoa. Bloke batean elikagaien alterazioak eta bero-tratamenduak eta hotz-tratamenduak landuko dira, oro har, eta bestean elikagaiak ontziratzea, etiketatzea eta paketatzea.

Modulu honetarako ezinbestekoa da elikagaiak prestatzen diren lantegi pilotu batean aritzeko behar diren ezagutzak edukitzea (tresnen, ekipoen eta instalazioen segurtasunaren inguruko ezagutzak), ikasleek laneko ohitura eta trebetasun egokiak berenganatzeko (seguruak bai berarentzat eta bai gainerako ikaskideentzat ere), bai eta elikagaiak behar bezala manipulatzen jakitea ere.

Gainera, elikagaiak prestatzen diren lantegietan aritzeko jarreren inguruko edukiak (ordena eta garbiketa, segurtasuneko eta higieneko arauak errespetatzea, egitekoekiko ardura, lanerako jarraibideei eta segurtasun-protokoloei jaramon egitea) modu sistematikoan eta zeharkakoan aztertuko dira. Nolanahi ere, on litzateke ariketaren batean jarrera horiek banaka aztertzea.

Metodologia teoriko praktikoa erabili behar litzateke, eta arreta berezia jarri praktiketan, "Elikagaien industriako prozesu teknologikoak" moduluaren eduki teorikoak hobeto ulertzeko eta hurrengo mailako "Elikagaiak prozesatzea" moduluari ondo trebatuta heltzeko behar diren oinarriak finkatzeko. Erabiltzen den prozedura edozein dela ere, beti, ahal dela, ebaluazioa ikasteko tresna erabilgarria izanen da (ebaluazio hezitzailea), batez ere, ikasleek gaitasun pertsonalak bereganatu dituzten ala ez baloratu behar denean.

Gainera, lan indibiduala eta talde txikiko lana bateratuko dira. Horrela, ikasleen gaitasun pertsonalak (ardura, antolamendua, ordena...) lantzen eta baloratzen ahalko dira, eta talde-lanaren estrategiak (aditzea, besteen iritziak errespetatzea, hitz egitea...) aplikatu. Horrela elikagaien kontserbaziorako tratamenduak landu daitezke.

Ezagutza teorikoa indartzeko onuragarri gerta liteke elikagaiak prestatzen dituzten enpresa batzuen instalazioak bisitatzea. Bisitetan arreta berezia ipini behar litzateke elikagaiak eraldatzeko eta kontserbatzeko tratamenduetan, elikagaiak ontziratzeko metodoetan eta ontzien kontroletan, eta erabiltzen diren makinen analisian. Halaber, interesgarria izan liteke elikagaien industriako teknikei buruzko azoka batera joatea ere.

Ezarritako edukien garapena aintzat edukita, ondoko jarduerak egitea proposatzen da:

-Ekipoak erabiltzean higienerako, segurtasunerako eta arriskuak prebenitzeko sarrien aplikatzen diren neurriak identifikatzea. Lehen mailako mantentze-lanak. Segurtasun fitxak.

-Makinak erabiltzean gertatzen diren arriskuak baloratzea.

-Ekipoak identifikatzea eta bakoitzaren funtzionamendua azaltzea.

-Makinak erabiltzea, mantentzeko lehen mailako lanak egitea, eta abiatzeko eta gelditzeko sekuentziak betetzea.

-Ekipo bakoitzeko prozesu bakoitza erregistratzeko behar diren agiriak aztertzea, kontrolatzea eta interpretatzea. Erabakiak kontrolatu beharreko parametroen tarte egokien arabera hartzea.

-Ekipoak erabiltzean eta lantokian zorroztasuna, ordena eta garbitasuna ezinbestekoak direla ulertzea.

-Tratamendu bakoitzak elikagaietan nolako eragina duen aztertzea. Ontziaren, pH-aren eta elikagaiaren osagaien eragina. Prozesuaren eraginkortasuna.

-Indarreko araudiaren interpretazioa eta aplikazioa.

-Erabilitako ekipoak garbitzeko teknikak aplikatzea.

-Prozesu bakoitzeko aldagaiak kontrolatzea eta parametroak doitzea. Grafikoak egitea eta interpretatzea. Tenperatura hainbat elikagaitan nola aldatzen den aztertzea. Tenperatura hartzeko eta datuak eskuratzeko programak erabiltzea.

-Tratamenduak hainbat elikagaitan duen eragina baloratzea. Elikagaien egonkortasuna kontrolatzea.

Ebaluazioari dagokionez, ikasleen ikasketa-prozesuei nahiz ikasturtearen bilakaeran eragina izan dezaketen gainerako curriculum-elementuei buruzko informazioaren etengabeko bilketan oinarritu behar da, behaketa zuzenaren bidez eta ikasleen jarduera bera aztertuz. Jarduera hori lanetan, laneko koadernoan eta proben emaitzetan agertzen da. Arreta berezia jarri behar da ondoko hauetan:

-Eguneko ariketa praktikoen balorazioa. Adierazkariak agertzen diren txantiloiak erabili behar lirateke ikasleek berenganatutako jarrerak eta trebeziak baloratzeko.

-Banaka zein taldeka egindako lanen, praktika-koadernoen eta beste agiri batzuen balorazioa.

Modulu honek zerikusia dauka "Lehengaiak egokitzeko lanak" moduluarekin; izan ere, horretan egiten diren praktiketan produktu erdilandu galkorrak sortuko dira eta produktuok modulu honetako praktiketarako erabiliko dira. Gainera, badauka lotura "Elikagaien industriako lehengaiak" moduluarekin ere, ikasleek kontuan eduki behar baitituzte elikagaien osagaiak eta alterazioa eta ura beroa sortzeko nola erabiltzen den jakin behar baitute. Modulu hauek eta "Elikagaien industriako prozesu teknologikoak" modulua koordinatuta landu behar lirateke elikagai bakoitzaren inguruko edukiak batera irakasteko. Halaber, "Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea" moduluarekin ere koordinatu behar litzateke, zeren modulu horretan ezartzen diren instalazioen higiene-betekizunak eta elikagaiak manipulatzeko jarraibideak elikagai guztien prestakuntzan aplikatu behar baitira. Garrantzitsua da bigarren mailako "Biltegiratzeko lanak eta biltegien kontrola elikagaien industrian" moduluarekin ere koordinatzea; izan ere, prozesatu eta ontziratutako elikagaiak biltegian gorde behar dira eta horretarako behar diren produktuak modu horretan lantzen dira. Azkenik, on litzateke "Mantentze elektromekanikoaren printzipioak" moduluarekin ere koordinatzea, bertan ikasten dena ekipo guztiak mantentzeko aplikatu behar baita.

Lanbide modulua: Elikagaiak eraldatzeko eta kontserbatzeko tratamenduak II.

Kodea: 0143b.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Formulatutako produktuak eraldatzea, eta horretarako aplikatzen diren prozedurak eta teknikak azaltzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egosi, labekatu, frijitu eta erretako elikagaien ezaugarri fisikoak, kimikoak eta organoleptikoak deskribatzea.

b) Elikagaiak egosteko, labekatzeko eta erretzeko metodoak eta teknikak azaltzea, bai eta horiek kontrolatzeko parametroak ere.

c) Elikagaiak egosteko, labekatzeko eta erretzeko ekipoak ezagutzea eta beraien funtzionamendua azaltzea.

d) Lehengaiak egosteko, labekatzeko eta erretzeko ekipoak mantentzeko lehen mailako lanak egitea eta ekipook abiatzeko-gelditzeko sekuentzia betetzea lanpostuaren jarraibideak aintzat hartuta.

e) Ekipoen segurtasun-neurriak identifikatzea.

f) Formulatutako produktuak labekatzea, frijitzea, erretzea edo egostea, eta prozesuan zehar oinarrizko kontrolak egitea.

g) Akatsak zuzentzeko neurriak ezartzea.

h) Eragiketa horietan higienea eta segurtasuna mantentzeko neurriak aplikatzea.

i) Sortutako hondakinak gaika bereiztea.

2. Elikagaien uraren aktibitatea txikitzea, eta aktibitate hori erlazionatzea azken produktuaren ezaugarri organoleptikoekin eta kontserbazioarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elikagaien ura murrizten duten tratamenduak azaltzea eta tratamenduok kontrolatzeko parametroak deskribatzea.

b) Elikagaiak deshidratatzeko/lehortzeko, kontzentratzeko eta liofilizatzeko ekipoak azaltzea.

c) Lehengaiak lehortzeko, lurruntzeko, kontzentratzeko eta liofilizatzeko ekipoak mantentzeko lehen mailako lanak egitea eta ekipook abiatzeko-gelditzeko sekuentzia betetzea lanpostuaren jarraibideak aintzat hartuta.

d) Ekipoen segurtasun-neurriak identifikatzea.

e) Elikagaiak deshidratatzea/lehortzea, eta prozesuari oinarrizko kontrolak aplikatzea.

f) Elikagaiak kontzentratzea eta haien ezaugarri organoleptikoetan gertatzen diren aldaketak azaltzea.

g) Elikagaiak liofilizatzea eta horretarako erabilitako tratamendua arrazoitzea.

h) Akatsak zuzentzeko neurriak ezartzea.

i) Ekipoak ondo ez doitzeak dauzkan ondorio ekonomikoak baloratzea.

3. Elikagaiak beste tratamendu batzuen bitartez kontserbatzea, eta tratamendu horien oinarriak eta mekanismoak ezagutzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elikagaiak kontserbarazten dituzten substantzia inhibitzaileak azaltzea. Indarreko araudia.

b) Elikagaiak erradiazio ionizatzaileen bitartez kontserbatzeko tratamenduak eta ekipoak identifikatzea.

c) Elikagaiak kontserbatzeko puntako teknologiak ezagutzea.

d) Unitate klimatikoak deskribatzea eta erabiltzea.

e) Unitate klimatikoak eta hartzidura-tangak mantentzeko lehen mailako lanak egitea eta horiek abiatzeko-gelditzeko sekuentzia betetzea lanpostuaren jarraibideak aintzat hartuta.

f) Ekipoen segurtasun-neurriak identifikatzea.

g) Elikagaiak hartzitzea eta keztatzea, eta prozesuon ondorioz haien ezaugarri fisiko, kimiko eta organoleptikoeta gertatutako aldaketak azaltzea.

h) Elikagaiei substantzia kontserbatzaileak gehitzea eta horien egiteko teknologikoa zehaztea.

i) Akatsak zuzentzeko neurriak ezartzea.

j) Substantzia kontserbatzaileak gehitzean higienea eta segurtasuna mantentzeko neurriak aplikatzea.

k) Substantzia osmotikoen (gatza, azukrea...) gehiegizkoa kopuruak osasunean daukan eragina aztertzea.

Edukiak.

Elikagaien eraldakuntza:

-Kontserbazio-tratamendu termikoak (hotza eta beroa).

-Egosi, labekatu, frijitu eta erretako elikagaien ezaugarri fisikoak, kimikoak eta organoleptikoak.

-Elikagaiak egosteko, labekatzeko eta erretzeko metodoak. Aplikazioak.

-Lantegia: ekipoen ezaugarriak eta kokapena.

-Elikagaiak egosteko, labekatzeko, frijitzeko eta erretzeko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Ekipoen funtzionamendua, sekuentziazioa, lehen mailako mantentze-lanak eta doikuntza.

-Osagaiak bereizteko metodoak. Aplikazioak.

-Osagaiak bereizteko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

Elikagaien kontserbazioa uraren edukia murriztuz:

-Uraren garrantzia mikroorganismoen hazkuntzarako.

-Elikagaien ura.

-Elikagaiak ura murriztuta kontserbatzeko tratamenduak. Aplikazioak.

-Lehortegiak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Liofilizatzaileak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Lurrungailuak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Ekipoen funtzionamendua, sekuentziazioa, lehen mailako mantentze-lanak eta doikuntza.

Elikagaiak kontserbatzeko beste tratamendu batzuk:

-pH-a murriztea edo azidotasuna gehitzea.

-Elikagaiak hartzitzea. Aplikazioak.

-Keztatzea. Keztatzeko gelak. Aplikazioak.

-Hartzitzeak eta keztatzeak elikagaien ezaugarri fisiko, kimiko eta organoleptikoetan eragiten dituzten aldaketak.

-Substantzia inhibitzaileak. Indarreko araudia.

-Elikagaiak substantzia inhibitzaileen bitartez kontserbatzea: gehituta eta estalita. Aplikazioak.

-Elikagaiak substantzia inhibitzaileen bitartez kontserbatzeko tratamenduak. Aplikazioak.

-Elikagaiak kontserbatzen dituzten agenteak.

-Elikagaiak erradiazio ionizatzaileen bitartez kontserbatzeko tratamenduak eta horretarako ekipoak.

-Unitate klimatikoak. Hartzitzeko eta keztatzeko gelak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Elikagaiak kontserbatzeko tratamendu berriak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honi esker ikasleek ontziratutako elikagaiak kontserbatzeko metodoak aplikatzeko behar den oinarrizko trebakuntza edukiko dute, hau da, tratamendu horiek prozesuaren aldagaiak ezarritako mugen barruan mantenduta aplikatzeko, elikagaien kalitatea egiaztatzeko eta datuak erregistratzeko behar den trebakuntza. Modulu honetan lehen mailako "Elikagaiak eraldatzeko eta kontserbatzeko tratamenduak I" moduluan ikasitakoa osatuko da. Horrela, ikasleek elikagaien industrian erabiltzen diren kontserbazio-tratamenduen ikuspegi orokorra edukiko dute. Modulua amaitutakoan ikasleak elikagai bakoitza kontserbatzeko tratamendu egokia aplikatzeko ez ezik gauza izan behar dira, halaber, horretarako behar diren ekipoak prestatzeko eta doitzeko, gertatzen diren akatsak zuzentzeko eta tratamenduetako parametro guztiak erregistratzeko ere.

"Elikagaiak eraldatzeko eta kontserbatzeko tratamenduak I" moduluaren orientabide didaktikoen azaldu den bezala, bigarren mailan elikagaiak eraldatzeko eta kontserbatzeko tratamendu batzuk aztertuko dira: uraren aktibitatea murriztea, egostea, frijitzea, erretzea, keztatzea, hartzitzea eta inhibitzaileak gehitzea.

Modulu hau teorikoa da batik bat. Klase teorikoak Interneterako sarbidea eta proiektagailua dituen balio anitzeko gela batean emango dira. Klase praktikoak laborategian edo lantegi pilotu batean emango dira, makinen funtzionamendua ikusteko, haien parametroak doitzeko, datuak erregistratzeko, segurtasuna kontrolatzeko eta oinarrizko mantentze-lanak egiteko, besteak beste. On litzateke tenperatura erregistratzeko programa bat erabiltzea, prozesua ondo aztertu ahal izateko eta tratamenduan gertatzen diren anomaliei antzemateko.

Edukien sekuentziazioa dela eta, hoberena litzateke lehen mailan landutako tratamendu termikoen eta elikagaiak ontziratzearen inguruko oinarriak gogoratzea, ikasleak ohar daitezen zein garrantzitsuak diren elikagaien prestakuntzan azken faseak. Modulu honetako blokeen hurrenkera lehengaien edo produktu erdilanduen baliagarritasunaren arabera finkatuko da. Saio praktikoetarako beste modulu batzuetako produktu erdilanduak har daitezke eta kontserbazio-tratamenduak aplikatu, edo bestela lehengaiei aplikatzen zaien kontserbazio-tratamendua kontrolatu (egoste-prozesuak, keztatzea, labekatzea, erretzea, frijitzea, hartzitzea, lehortzea, deshidratatzea, salazoiak...). Tratamendua aplikatu ondoren elikagaiak ontziratu, etiketatu eta paketatu egin behar dira.

Modulu honetarako ezinbestekoa da elikagaiak prestatzen diren lantegi pilotu batean aritzeko behar diren ezagutzak edukitzea (tresnen, ekipoen eta instalazioen segurtasunaren inguruko ezagutzak), ikasleek laneko ohitura eta trebetasun egokiak berenganatzeko (seguruak bai berarentzat eta bai gainerako ikaskideentzat ere), bai eta elikagaiak behar bezala manipulatzen jakitea ere.

Gainera, elikagaiak prestatzen diren lantegietan aritzeko jarreren inguruko edukiak (ordena eta garbiketa, segurtasuneko eta higieneko arauak errespetatzea, egitekoekiko ardura, lanerako jarraibideei eta segurtasun-protokoloei jaramon egitea) modu sistematikoan eta zeharkakoan aztertuko dira. Nolanahi ere, baliteke ariketaren batean jarrera horietako bat banaka aztertzea.

Metodologia teoriko praktikoa erabili behar litzateke, eta arreta berezia jarri praktiketan, "Elikagaien industriako prozesu teknologikoak" moduluaren eduki teorikoak hobeto ulertzeko eta maila honetako "Elikagaiak prozesatzea" moduluari ondo trebatuta heltzeko behar diren oinarriak finkatzeko. Erabiltzen den prozedura edozein dela ere, beti, ahal dela, ebaluazioa ikasteko tresna erabilgarria izanen da (ebaluazio hezitzailea), batez ere, ikasleek gaitasun pertsonalak bereganatu dituzten ala ez baloratu behar denean.

Gainera, lan indibiduala eta talde txikiko lana bateratuko dira. Horrela, ikasleen gaitasun pertsonalak (ardura, antolamendua, ordena...) lantzen eta baloratzen ahalko dira, eta talde-lanaren estrategiak (aditzea, besteen iritziak errespetatzea, hitz egitea...) aplikatu. Horrela elikagaien kontserbaziorako tratamenduak landu daitezke.

Ezagutza teorikoa indartzeko onuragarri gerta liteke elikagaiak prestatzen dituzten enpresa batzuen instalazioak bisitatzea. Bisitetan arreta berezia ipini behar litzateke elikagaiak eraldatzeko eta kontserbatzeko tratamenduetan, elikagaiak ontziratzeko metodoetan eta ontzien kontroletan, eta erabiltzen diren makinen analisian. Halaber, interesgarria izan liteke elikagaien industriako teknikei buruzko azoka batera joatea ere.

Edukiak garatzeko modu hori aintzat hartuta, ondoren jarduera batzuk proposatuko dira, moduluko eginkizunetarako aproposak:

-Ekipoak erabiltzean higienerako, segurtasunerako eta arriskuak prebenitzeko sarrien aplikatzen diren neurriak identifikatzea. Lehen mailako mantentze-lanak. Segurtasun fitxak.

-Makinak erabiltzean gertatzen diren arriskuak baloratzea.

-Ekipoak identifikatzea eta bakoitzaren funtzionamendua azaltzea.

-Makinak erabiltzea, mantentzeko lehen mailako lanak egitea, eta abiatzeko eta gelditzeko sekuentziak betetzea.

-Ekipoak erabiltzean eta lantokian zorroztasuna, ordena eta garbitasuna ezinbestekoak direla ulertzea. Garbiketa-faseak aplikatzea.

-Ura murrizteko tratamenduen ondorioak baloratzea. Prozesuaren eraginkortasuna.

-Substantzia inhibitzaileei buruzko indarreko araudiaren interpretazioa eta aplikazioa.

-Prozesu bakoitzeko aldagaiak kontrolatzea eta parametroak doitzea: elikagaiak hartzitzea, lehortzea, kontzentratzea, labekatzea eta frijitzea. Tenperatuta hartzeko eta datuak eskuratzeko programak erabiltzea.

-Tratamenduak hainbat elikagaitan duen eragina baloratzea.

-Elikagaiak lehortzeko, hozteko eta izozteko gela: parametroen kontrola.

Ebaluazioari dagokionez, ikasleen ikasketa-prozesuei nahiz ikasturtearen bilakaeran eragina izan dezaketen gainerako curriculum-elementuei buruzko informazioaren etengabeko bilketan oinarritu behar da, behaketa zuzenaren bidez eta ikasleen jarduera bera aztertuz. Jarduera hori lanetan, laneko koadernoan eta proben emaitzetan agertzen da. Arreta berezia jarri behar da ondoko hauetan:

-Eguneko ariketa praktikoen balorazioa. Adierazkariak agertzen diren txantiloiak erabili behar lirateke ikasleek berenganatutako jarrerak eta trebeziak baloratzeko.

-Banaka zein taldeka egindako lanen, praktika-koadernoen eta beste agiri batzuen balorazioa.

Horretarako bi modulu hauek etengabean koordinatu behar dira maila osoan zehar: "Elikagaiak eraldatzeko eta kontserbatzeko tratamenduak II" eta "Elikagaiak prozesatzea". Gainerako eduki-blokeak merkatuan baliagarri dauden elikagaien arabera landuko dira.

Modulu honek zerikusia dauka "Lehengaiak egokitzeko lanak" moduluarekin; izan ere, horretan egiten diren praktiketan produktu erdilandu galkorrak sortuko dira eta produktuok modulu honetako praktiketarako erabiliko dira. Gainera, badauka lotura lehen mailako "Elikagaien industriako lehengaiak" moduluarekin ere, ikasleek kontuan eduki behar baitituzte elikagaien osagaiak eta alterazioak. Modulu hau eta "Elikagaiak prozesatzea" modulua koordinatuta landu behar lirateke elikagai bakoitzaren inguruko edukiak batera irakasteko. Halaber, "Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea" moduluarekin ere koordinatu behar litzateke, zeren modulu horretan ezartzen diren instalazioen higiene-betekizunak eta elikagaiak manipulatzeko jarraibideak elikagai guztien prestakuntzan aplikatu behar baitira. Garrantzitsua da "Biltegiratzeko lanak eta biltegien kontrola elikagaien industrian" moduluarekin ere koordinatzea; izan ere, prozesatu eta ontziratutako elikagaiak biltegian gorde behar dira eta horretarako behar diren produktuak modu horretan lantzen dira. Azkenik, on litzateke "Mantentze elektromekanikoaren printzipioak" moduluarekin ere koordinatzea, bertan ikasten dena ekipo guztiak mantentzeko aplikatu behar baita.

Lanbide modulua: Elikagaiak prozesatzea.

Kodea: 0144.

Iraupena: 220 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Elikagaien prestakuntza doitzea, eta ekipoak, zerbitzu lagungarriak, lehengaiak eta prestakuntza-eragiketak nola hautatu diren azaltzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioen betekizun teknikoak eta osasunekoak identifikatzea.

b) Ekipoak eta tresnak garbitzeko eta desinfektatzeko prozedurak identifikatzea.

c) Fabrikazio-lineako makinak eta ekipoak hautatutako produktua prestatzeko egokitzea.

d) Makineria eta ekipoen funtzionamendua, osagaiak eta segurtasun-gailuak identifikatzea.

e) Ekipoak eta instalazioak mantentzeko lehen mailako lanak egitea.

f) Makinak eta ekipoak abiatzeko eta gelditzeko eragiketen sekuentzia betetzea.

g) Zerbitzu lagungarriak prozesuaren beharrizanetara doitzea.

h) Elikagaiak prestatzeko ekipoak doitzea edota programatzea.

i) Funtzionamendu-akatsak zuzentzeko neurriak ezartzea.

j) Laneko segurtasunerako neurriak ezartzea.

2. Elikagaiak prestatzea eta horretarako prozedurak eta teknikak azaltzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lehengaiak atontzea.

b) Prozesuaren inguruko dokumentazio teknikoa interpretatzea.

c) Elikagaiak prestatzeko eragiketak eta haien sekuentzia ezagutzea.

d) Ekipoen hornidura edo karga ziurtatzea.

e) Osagai bakoitzaren kopurua kalkulatzea eta pisatzea.

f) Osagaiak dosifikatzea eta nahastea.

g) Elikagaia eraldatzeko eta kontserbatzeko tratamenduak aplikatzea azken produktuaren ezaugarriak kontuan edukita.

h) AKGKA sisteman oinarritutako autokontrol-sistemak eta trazabilitatea kontrolatzekoak aplikatzea.

i) Autokontrolaren eta trazabilitatearen sistemaren inguruko dokumentazioa betetzea.

j) Higienea eta segurtasuna mantentzeko neurriak aplikatzea prestakuntzan.

k) Baliabide hidrikoak eta energetikoak eraginkortasunarekin erabiltzea.

l) Prozesuan sortzen diren hondakinak gaika biltzea.

m) Makinak eta ekipoak garbitzeko eta desinfektatzeko prozedurak identifikatzea.

3. Prestatutako elikagaia ontziratzea eta paketatzea, eta horretarako erabilitako materialak eta prozedurak azaltzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elikagaiak ontziratzeko eta paketatzeko metodoak eta materialak ezagutzea.

b) Ontziratzeko lineak deskribatzea.

c) Elikagaiak ontziratzeko, etiketatzeko eta paketatzeko makinak eta ekipoak doitzea.

d) Prestatutako produktua dosifikatzea eta biltzea.

e) Makinak erabiltzea eta haien funtzionamendua gainikustea.

f) Ontziak betetzeko eta ixteko eragiketetan kontrol sistematikoak aplikatzea.

g) Ontziratzeko lineak garbitzeko eta desinfektatzeko prozedurak aplikatzea.

h) Betetako ontziei etiketak jartzeko prozesua aztertzea.

i) Loteak identifikatzeko metodoa aplikatzea, produktuaren trazabilitatea bermatzeko.

j) Ontziak paketatzea eta paletak nola dauden egiaztatzea.

k) Elikagaiak ontziratzeko eta paketatzeko erabiltzen diren materialak gaika biltzea eta berrerabiltzea.

4. Prestakuntza-lanak kontrolatzea prozesuaren aldagaiak azken produktuaren ezaugarriekin erlazionatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prestakuntza-prozesuan kontrolatu beharreko parametroak identifikatzea.

b) Elikagaien industriako prozesuak kontrolatzeko sistemak identifikatzea.

c) Lehengaien egoera kontrolatzea.

d) Prozesuko parametroak egiaztatzea eta erregistratzea.

e) Akatsik gertatuz gero, eragiketa berriro doitzea.

f) Ontziratzeko eta paketatzeko prozesuak kontrolatzea.

g) Produkzioa automatizatzeko sistemak kontrolatzeko informazio-ekipoak erabiltzea (automata programagarriak eta beste kontrol-sistema batzuk).

h) Ekipoak erabiltzean aplikatu beharreko segurtasun-neurriak errespetatzea.

i) Industriaren jardueraren arriskuak eta hark ingurumenean daukan eragina ezagutzea.

j) Prestatutako produktuaren kalitatea behar bezala ez kontrolatzeak eduki lezakeen eragina aztertzea.

5. Produktua kontrolatzea eta haren kalitatea egiaztatzeko teknika azaltzea eta aplikatzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elikagaiak prestatzeko prozesuetan laginak hartzeko erabiltzen diren prozedurak eta metodoak ezagutzea.

b) Kontuan edukitzea hartzen den lagina homogeneoa eta adierazgarria izan behar dela.

c) Laginak hartzea.

d) Laginak analisirako prestatzea: diluzioa, homogeneizazioa.

e) Produktuaren ezaugarri fisikoak eta kimikoak zehaztea, bai prestakuntza-prozesuan, bai amaitutakoan.

f) Produktuaren sentimen-ezaugarriak zehaztea.

g) Produktuaren ezaugarriak (prozesuan eta amaitutakoan) hari buruzko zehaztapenekin erkatzea.

h) Akatsik gertatuz gero, eragiketa berriro doitzea.

i) Emaitzak dokumentatzea.

Edukiak.

Prestakuntza-prozesua doitzea:

-Garbiketa eta desinfekzioa elikagaien industrian. Garbiketako sistemak eta ekipoak.

-Prestakuntzako instalazioak. Esparruen eta ekipoen antolamendua. Zerbitzu lagungarriak.

-Elikagaien higieneari buruzko Batasunaren araudia, osasunaren arloko araudi teknikoak (ez dira aplikatzen) eta indarreko arautegia.

-Lehen mailako mantentze-lanak elikagaien industrian.

Elikagaien prestakuntza:

-Prozesuaren burutzapenari buruzko agiri teknikoak. Fluxu-diagramak. Prozeduren eskuliburua.

-Produktuaren ezaugarriak.

-Prozesuetako eragiketak identifikatzea eta haien sekuentziak ezartzea.

-Osagaiak hautatzea eta deskribatzea.

-Osagaiak kalkulatzea.

-Osagaiak prestatzea, dosifikatzea eta nahastea.

-Elikagaiak prestatzeko tratamendu fisikoak eta termikoak.

-Elikagaien tratamendu fisiko eta termikoetako makinak erabiltzea eta doitzea, eta haiek mantentzeko lehen mailako lanak egitea.

-Autokontrol-sistemak aplikatzea. AKGKA metodoak.

-Trazabilitatea. Dokumentazioa.

-Hondakinak gaika biltzea.

Prestatutako produktuak ontziratzeko eta paketatzeko teknikak aplikatzea:

-Ontziratzeko teknika produktuaren arabera hautatzea.

-Ontziak manipulatzea eta prestatzea.

-Elikagaiak ontziratzeko makinak erabiltzea eta doitzea, eta haiek mantentzeko lehen mailako lanak egitea.

-Ontziak betetzea eta ixtea.

-Lotea inprimatzea.

-Etiketak jartzea.

-Paketeak prestatzea.

Prestakuntzako eragiketen kontrola:

-Lehengaien analisia: sentimen-ezaugarriak eta ezaugarri fisiko-kimikoak.

-Parametroak hautatzea eta doitzea. Aldagaiak neurtzea.

-Elikagaiak prestatzean eta ontziratzean ingurumenean eragina duten agenteak eta faktoreak. Sortzen diren hondakinak: motak.

-Prozesuen kontrola. Elementuak.

-Automata programagarriak. Erabilpena eta aplikazioak.

-Elikagaiak prestatzean eta ontziratzean segurtasuna arriskuan jar dezaketen faktoreak eta egoerak ezagutzea.

Elikagaien kontrola prestakuntzan zehar eta prestatu ondoren:

-Prestakuntza-prozesuan AKGKA metodoak aplikatzea.

-Laginak hartzea.

-Produktuaren analisia (prozesuan eta amaitu ondoren): sentimen-ezaugarriak eta ezaugarri fisiko-kimikoak.

-Produktuaren oinarrizko kontrolak (prestakuntza-prozesuan eta amaitutakoan).

Orientabide didaktikoak.

"Elikagaiak prozesatzea" modulua tituluaren muina da, beraren edukiak oinarrizkoak baitira profesionalek behar dituzten gaitasunak eskuratzeko. Modulu honen xedea da lehen mailan ikasitako guztia praktikan jartzea elikagaiak prestatzeko. Modulu honetan ikasleek elikagaien industriako produkzio-prozesu osoa egin ahal izango dute.

Modulu praktikoa da batik bat. Horrenbestez, ikas-ordu gehienak elikagaiak prestatzeko ekipoak dituen produkzio-lantegi pilotu batean eta laborategi batean emango dira. Laborategian lehengaien eta elikagaien (prestatzen ari direla eta prestatutakoan) ezaugarri fisiko-kimikoak eta sentimen-ezaugarriak zehaztuko dira.

Modulua nolakoa den kontuan hartuta, proposatzen dugu elikagaien prestakuntzako saio praktikoak lau ordukoak izatea gutxienez. Halaber, interesgarria litzateke astero saio batean, gutxienez, prozesu bakoitzean sortutako agiriak aztertzea eta analizatzea eta lehengaien eta azken produktuen kalitatea kontrolatzeko lanak egitea. Gainera, elikagaiak prestatzeko saioei ekin aurretik, ondokoak egin behar lirateke ordubeteko saio batean: prestakuntza-prozesua berrikusi, ikasle bakoitzak egin beharreko lana finkatu, prestakuntza-lan garrantzitsuenak azpimarratu, eta ikasleen zalantzak argitu.

Edukien sekuentzia dela eta, on litzateke sarrera labur batean lehen mailako moduluetan ikasitakoa gogoraraztea. Lehenbizi produktu jakin bat, landare-elikagai baten kontserba, esaterako, prestatzeko prozesuen inguruko fluxu-diagramak eta agiriak aztertu behar lirateke. Ondoren industria honetako lan-arriskuak azaldu behar lirateke.

Ikasleek elikagaiak prestatzeko prozesuak modu integratuan berenganatu behar dituztenez, on izan liteke moduluaren garapenaren oinarria lantegi pilotuan elikagaiak prestatzea izatea (landare-jatorrikoak, haragizkoak, esnekiak, arrantzako eta akuikulturako produktuak). Hain zuzen ere, astean behin moduluan ezarritako elikagaietako bat presta liteke. Edukien sekuentziarik egokiena edukien atalean ezarritakoa da, elikagaien prestakuntzako eragiketen hurrenkera logikoari jarraitzen baitio: prestakuntza-prozesua abiarazi, prozesua burutu, produktua ontziratu, eta prozesua eta azken produktua kontrolatu.

Gainera, landare-jatorriko lehengaiak urtaroaren arabera izaten dira eskura. Hori dela eta, lehengai horiek egokitzeko jarduerak bilketa-egutegiaren arabera programatu behar dira.

Beste alde batetik, elikagaiak prestatzen diren lantegietan aritzeko jarreren inguruko edukiak (ordena, garbiketa, segurtasuneko eta higieneko arauak errespetatzea, egitekoekiko ardura, lanerako jarraibideei eta segurtasun-protokoloei jaramon egitea) modu sistematikoan eta zeharkakoan aztertuko dira. Nolanahi ere, baliteke ariketaren batean jarrera horietako bat banaka aztertzea.

Onuragarria litzateke lantegi pilotuan fabrikazio-linea bat antolatzea eta ikasle bakoitzari alegiazko "lanpostu" bat ematea bertan, ondokoak lortzeko: ekipoak nola dabiltzan ikastea, bai eta haiek trebeziarekin erabiltzen eta doitzen eta lanpostua garbitzen eta txukuntzen ere, eta hori guztia egitean laneko segurtasunerako eta higienerako neurriak aplikatzea eta ekipoak ondo manipulatzeko arauak betetzea.

Gainera, metodo hau aplikatzeko ezinbestekoa da ikasleekin koordinatzea azken produktuaren prestakuntzarako. Beraz, ikasleak lantaldean aritzeko gauza diren argituko da (gaitasun hau funtsezkoa da elikagaien industrian lan egiteko).

Lantegi pilotuan egin beharreko jardueren tipologiari dagokionez, honelako jarduera motak iradokitzen dira:

-Prozesuen burutzapenaren inguruko agiri teknikoak berrikustea: fluxu-diagramak, prestakuntzako fitxa teknikoak eta prozeduren eskuliburuak.

-Prozesuetako eragiketak identifikatzea eta haien sekuentziak ezartzea.

-Elikagaiak prestatzean eta ontziratzean segurtasuna arriskuan jar dezaketen faktoreak eta egoerak ezagutzea.

-Fabrikazio-linea doitzea.

-Osagaiak kalkulatzea, prestatzea, dosifikatzea eta nahastea.

-Elikagaia eraldatzeko eta kontserbartzeko tratamenduak aplikatzea azken produktuaren ezaugarriak kontuan edukita.

-Elikagaiak ontziratzeko makinak erabiltzea eta doitzea, eta haiek mantentzeko lehen mailako lanak egitea.

-AKGKA metodoan oinarritutako autokontrol-sistemak aplikatzea eta kontrol-orriak betetzea.

-Ontziak betetzeko eta ixteko eragiketetan kontrol sistematikoak aplikatzea.

-Azken produktuak kontrolatzea eta fabrikazio-parametroak aldatzea akatsak zuzentzeko.

Jardueretara etorrita, ikasleen zikloan ikasitako guztiak integratzeko ariketa bat proposatu behar litzaieke: elikagai berri bat diseinatzea edo badagoen bat hobetzea eta gero lantegi pilotuan fabrikatzea.

Kontuan edukita elikagaien prestakuntzan era askotako prozesuak egiten direla, ondoko jarduerak antolatu behar lirateke ikasleen trebakuntza indartzeko, lantegi pilotuko jardueren osagarri:

-Lanbide bisitak sektorearekin zerikusia duten enpresetara.

-Makinen funtzionamenduari buruzko bideoak.

-Bisitak elikagaien industriako teknologiei buruzko azoketara.

-Makina industrialen katalogoak erabiltzea.

Jarduera horiei esker ikasleek langintzaren alderdi praktikoak ikusi ahal izango dituzte, gelan landutako eduki teorikoak hausnartu ahal izango dituzte eta lehengaiak egokitzeko merkaturatutako azken makinen berri jakin ahal izango dute.

Ebaluazioari dagokionez, ikasleen ikasketa-prozesuei nahiz ikasturtearen bilakaeran eragina izan dezaketen gainerako curriculum-elementuei buruzko informazioaren etengabeko bilketan oinarritu behar da, behaketa zuzenaren bidez eta ikasleen jarduera bera aztertuz. Jarduera hori lanetan, laneko koadernoan eta proben emaitzetan agertzen da. Arreta berezia jarri behar da ondoko hauetan:

-Eguneko ariketa praktikoen balorazioa. Adierazkariak agertzen diren txantiloiak erabili behar lirateke ikasleek elikagaien fabrikazioan eta lanpostuen kontrolean berenganatutako jarrerak eta trebeziak baloratzeko.

-Banaka zein taldeka egindako lanen, praktika-koadernoen eta beste agiri batzuen balorazioa.

Modulu hau "Elikagaiak eraldatzeko eta kontserbatzeko tratamenduak II" moduluarekin koordinatu behar litzateke. Izan ere, prestakuntza-prozesu batzuetan aplikatu beharreko kontserbazio-tratamendu batzuk (labekatzea, frijitzea, erretzea, lurruntzea, liofilizatzea....) modulu horretan lantzen dira, eta ezinbesteko oinarriak dira modulu honetarako.

Halaber, on litzateke "Biltegiratzeko lanak eta biltegien kontrola elikagaien industrian" moduluarekin ere koordinatzea, prozesatzen diren produktuak ondo biltegiratu behar dira eta.

Azkenik, lehen mailako "Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea" eta "Mantentze elektromekanikoaren printzipioak" moduluekin ere koordinatu behar litzateke. Modulu horiek zeharkakoak dira; beraz, hoberena da haietan ikasitakoa behar den jarduera guztietan aplikatzea.

Lanbide modulua: Elikagaien salmenta eta merkaturatzea.

Kodea: 0146.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Prestatutako elikagaien prezioak ezartzea kostuak eta mozkinak aztertu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kostuak identifikatzea.

b) Kostuan eta mozkinean eragina duten aldagaiak zehaztea.

c) Prestatutako produktuaren lagina hartzea.

d) Kontzeptu hauek interpretatzea: korritua, deskontua eta merkataritzako marjina.

e) Produktu baten prezioa finkatzea aurretik ezarritako mozkinaren arabera.

f) Prezioak eguneratzea kostuen aldakuntzaren arabera.

g) Elikagaien salmenta-prezioetan eragiten duten faktoreak identifikatzea.

2. Elikagaiak saltzeko teknikak merkaturatzeko kanalaren arabera aplikatzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hauek identifikatzea: produktu bakoitzaren ezaugarriak, markaren irudia, eta enpresaren eta beraren lehiakideen egoerak.

b) Salmenta-eragiketarako behar diren agiriak zehaztea.

c) Komunikazio-sistemak ezagutzea (bertatik bertarakoak eta bestelakoak) eta bezeroaren enpatia errazten duten teknikak aplikatzea.

d) Bezeroen erosketa-jarreretan eta erosteko motibazioan eragiten duten faktoreak ezagutzea.

e) Bezero motak eta bakoitzaren beharrizanak identifikatzea.

f) Produktuak saltzeko teknikak komunikabidera egokitzea (bertatik bertara, telefonoa, Internet, telebista interaktiboa, sakelako telefonoa, posta tradizionala, posta elektronikoa).

3. Salmentak egitea, eta kasu bakoitzeko faseak eta faktoreak azaltzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Salmenta-eragiketen faseak ezagutzea.

b) Salmenta-prezioan eragiten duten aldagaiak deskribatzea.

c) Geroratzeagatiko korritua, ordainketa-kuotak eta eragiketaren prezioa kalkulatzea itundutako baldintzen arabera.

d) Deskontuak, guztirako salmenta-prezioa eta merkataritzako ratioak kalkulatzea ordainketa-baldintzen eta salmenta kargatzen duten zergen arabera.

e) Kobrantzaren eta ordainketaren inguruko agiriak identifikatzea eta betetzea.

f) Kobrantzako eragiketak deuseztatzeko prozesua azaltzea.

g) Teknologia berriak kontsultarako eta laguntzarako zein garrantzitsuak diren ulertzea.

4. Bezeroak artatzea eta horretarako erabilitako teknikak azaltzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroen arretan eragiten duten aldagaiak deskribatzea.

b) Bezeroak nola eta zer jarrerarekin artatu behar diren azaltzea.

c) Bezeroak erakartzeko eta haien interesa pizteko oinarrizko salmenta-teknikak azaltzea bezero motaren arabera.

d) Bezeroaren kontrako arrazoiei aurre egiteko argudio egokiak hautatzea.

e) Bezeroak produktuekin pozik dauden argitzeko estrategiak aztertzea.

f) Bezeroekiko harremanak estutzen dituzten teknikak azaltzea.

g) Teknologia berriek bezeroen arretarako duten potentziala baloratzea.

5. Kexak eta erreklamazioak konpontzea, eta bezeroen asebetetasunean duten eragina baloratzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gatazkak saihesteko teknikak ezagutzea.

b) Bezeroen kexei eta erreklamazioei aurre egiteko teknikak deskribatzea.

c) Erreklamazioekin zer egin behar den jakitea.

d) Erreklamazioen elementu formalak identifikatzea.

e) Erreklamazioen inguruko agiriak identifikatzea.

f) Erreklamazioak ez konpontzeak sortzen dituen ondorioak aztertzea.

g) Merkataritzan salmenta ondoko zerbitzua zein garrantzitsua den baloratzea.

Edukiak.

Elikagaien prezioak ezartzea:

-Kostuak eta mozkinak.

-Kostuen kalkulua: lehengaiak, produkzioa eta landutako produktua. Agiri-erregistroa.

-Salmenta-prezioaren osagaiak eta faktoreak.

-Prezioak finkatzeko metodoak.

-Marjinak eta deskontuak. Lagina. Ratioak.

-Prezioen kalkulua.

Salmenta-tekniken aplikazioa:

-Markaren kokapena eta irudia.

-Saltzeko bideak. Bezeroak aurkitzeko metodoak. Azokak, prestakuntzak.

-Salmentaren antolaketa. Merkataritzako agenda.

-Salmentaren faseak (bertatik bertara eta bestela).

-Bezeroen beharrizanak eta gustuak. Bezero motak, segmentuak.

-Erosteko arrazoiak eta defentsa-mekanismoak.

-Komunikatzeko trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa.

-Elikagaien salmenta teknologia berrien bidez.

-Publizitatea salmenta-puntuan, merchandisinga.

Salmenta-eragiketa:

-Salmenta-eragiketaren faseak:

-Salmenta-prezioa. Oinarrizko kontzeptuak eta aldagaiak.

-Merkataritzako kalkuluak salmenta-eragiketetan.

-Ordainbideak.

-Kobrantzaren eta ordainketaren agiriak.

-Salmenta-eragiketetan teknologia berriak aplikatzea.

Bezeroen arreta:

-Eragiten duten faktoreak.

-Komunikazioaren prozesua. Komunikazioaren elementuak eta komunikazio motak.

-Bezeroen arretan aplikatzen diren teknikak. Izaera. Ondorioak.

-Bezeroen arretan aplikatzen diren teknikak berriak.

-Bezeroen leialtasuna lortzeko estrategiak.

Kexak eta erreklamazioak konpontzea:

-Gatazkak aurreikusteko teknikak.

-Kexei eta erreklamazioei aurre egiteko teknikak.

-Erreklamazioak eta kexak jasotzeko prozedura (bertatik bertara zein bestela).

-Erreklamazioen inguruabarretako elementu formalak.

-Erreklamazioa gauzatzen duen dokumentazioa.

-Kexak eta erreklamazioak konpontzea. Ondorio ekonomikoak.

-Salmenta ondoko zerbitzuaren prozedurak.

-Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsari buruzko lege orokorrak.

-Kexak ez konpontzeak markaren irudian daukan eragina baloratzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleei trebetasun eta jarrera egokiak erakustea elikagaiak saltzeko prozesuan aritzeko. Modulu honetan teknikari izan nahi dutenek ikasiko dute bezeroek garrantzi handia daukatela enpresentzat eta kontuan eduki behar dela haiei eskatzen zaien zerbitzuaren kalitatea. Gainera, salmenta-teknikak aplikatzen ere ikasiko dute.

Metodologia teoriko-praktikoa izan behar da. Bezeroekiko komunikazioaren eta haien asebetetasunaren inguruko kontzeptuak ahoz landu daitezke; horrela ikasleek beren komunikazio-gaitasuna hobetu ahal izango dute.

Modulua ondo burutzeko, irakaskuntzako ikus-entzunezko baliabideak erabili behar lirateke. Gainera, onuragarria izango litzateke biltegia eta produkzioa modu integratuan kudeatzeko programa informatikoa erabiltzea, salmenta-eragiketak laginak eta kostuak finkatuta aztertzeko.

Modulu honetako beste atal batean azaldu diren edukiei hurrenkera honetan ekitea iradokitzen da:

-Elikagaien prezioak ezartzea.

-Salmenta-eragiketa.

-Saltzeko tekniken aplikazioa.

-Kexak eta erreklamazioak konpontzea.

-Bezeroen arreta.

Ikaskuntzaren emaitzak lortzeko jarduera batzuk iradokitzen dira jarraian, antzeko jarduera gehiago garatzeko erreferentzia gisa har daitezkeenak:

-Lantegi pilotuan prestatzen diren produktuen kostu unitarioak kalkulatzea.

-Lantegi pilotuko kanpainako kostuak kalkulatzeko.

-Gatazkak eta erreklamazioak konpontzeko teknikak aplikatzea.

-Komunikazio-teknikak aplikatzea.

-Bezero izan daitezkeenei arreta eta aholkuak emateko teknikak aplikatzea.

Osagarri gisa, interesgarria izan liteke erakustazokaren batera joatea (makinena zein prestatutako elikagaiena). Halako batera joanez gero, ikasleek bertatik bertara ikusi ahal izango dituzte sektoreko enpresek, elikagaiak prozesatzeko makinak fabrikatzen dituztenek zein elikagaiak prestatzen dituztenek, erabiltzen dituzten marketin-teknikak.

Ebaluazioari dagokionez, ikasleen ikasketa-prozesuei nahiz ikasturtearen bilakaeran eragina izan dezaketen gainerako curriculum-elementuei buruzko informazioaren etengabeko bilketan oinarritu behar da, behaketa zuzenaren bidez eta ikasleen jarduera bera aztertuz. Jarduera hori lanetan, laneko koadernoan eta proben emaitzetan agertzen da. Arreta berezia jarri behar da ondoko hauetan:

-Eguneko ariketa praktikoen balorazioa. Adierazkariak agertzen diren txantiloiak erabili behar lirateke ikasleek berenganatutako jarrerak eta trebeziak baloratzeko.

-Banaka zein taldeka egindako lanen, praktika-koadernoen eta beste agiri batzuen balorazioa.

Lanbide modulua: Biltegiratzeko lanak eta biltegien kontrola elikagaien industrian.

Kodea: 0030.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Biltegia eta produkzio-linea hornitzea, eta beharrizanak eta izakinak zehaztea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Stock motak eta haien aldagaiak zehaztea.

b) Inbentario motak identifikatzea.

c) Eskaerak behar bezala egitea: kopurua, kalitatea eta epea.

d) Barruko garraiobideak azaltzea.

e) Hornigaien beharrizanak zehaztea (kopuruak adierazita).

f) Hornikuntzaren inguruko segurtasuna finkatzea.

g) Biltegia kontrolatzeak elikagaien prestakuntzan daukan garrantzia baloratzea.

h) Elikagaien banaketan eta biltegiratzean sortu diren joera logistiko berriak baloratzea.

2. Lehengaiak eta gai osagarriak jasotzea, eta haiekin lotutako agiriak eta garraio beharrizanak azaltzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gaiekin batera jasotzen den dokumentazioa ulertzea.

b) Kopuruak apreziatzeko, neurtzeko eta kalkulatzeko metodoak ezartzea.

c) Salgaiak babesteko sistemak deskribatzea.

d) Salgaiek garraioan jasan ditzaketen alterazioak identifikatzea.

e) Kanpoko garraiobideak azaltzea.

f) Gaiak jasotzean, lotearen osagaiak zehaztea.

g) Eskatutakoa jaso denez egiaztatzea.

h) Jasotako gaiek elikagaien segurtasunaren irizpideak betetzen dituzten egiaztatzea.

i) Prozesuan sortzen diren hondakinak gaika biltzea.

3. Gaiak biltegiratzeko beraien ezaugarrien araberako prozedurak eta teknikak erabiltzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Salgaiak sailkatzeko irizpideak azaltzea eta aplikatzea.

b) Gaiak kodetzeko sistemak interpretatzea.

c) Biltegiratzeko sistemak identifikatzea.

d) Zamalanetarako, garraiatzeko eta manipulatzeko ekipoen ezaugarriak azaltzea.

e) Gaiak biltegian antolatzeko modua azaltzea.

f) Biltegian lan egiteko baldintzak identifikatzea: ordena, garbitasuna, tenperatura, hezetasuna etab.

g) Biltegiko segurtasunerako eta higienerako neurriak ezartzea.

4. Produktuak bidaltzean garraioaren eta kontserbazioaren berri jasotzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bidalketari dagokion dokumentazioa betetzea.

b) Izakinen irteera erregistratzea eta stocka eguneratzea.

c) Bidali beharreko produktu bakoitzaren inguruabar egokiak hautatzea.

d) Lotearen osagaiak eta haren babesa zehaztea.

e) Bidalketa-eremuan ordena eta txukuntasuna mantentzea.

f) Elikagaien kalitatea eta segurtasuna bermatzeko garraiobideak nolakoak izan behar diren jakitea.

5. Aplikazio informatikoak erabiltzea eta biltegia kontrolatzeko erabilgarritasunaren arabera baloratzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikazio informatikoak azaltzea.

b) Aplikazioaren hasierako parametroak identifikatzea proposatutako datuen arabera.

c) Produktuen, hornitzaileen eta bezeroen artxiboak aldatzea: altak eta bajak.

d) Izakinen sarrerak eta irteerak erregistratzea, eta behar diren artxiboak eguneratzea.

e) Biltegia kontrolatzeko dokumentuak lantzea, artxibatzea eta inprimatzea.

f) Izakinen inbentarioa prestatzea, artxibatzea eta inprimatzea.

Edukiak.

Biltegiaren hornikuntza:

-Hornikuntzaren inguruko agiri teknikoak. Eskaerak egitea.

-Stock motak.

-Izakinen kontrola. Inbentarioa: motak.

-Barruko garraioa.

Salgaiak jasotzea:

-Eragiketa eta egiaztapen orokorrak.

-Jasoketaren antolamendua.

-Kopuruak neurtzea eta pisatzea.

-Salgaien kalitatea eta higienea kontrolatzea.

-Sarrera-dokumentazioa.

Biltegiratzea:

-Segurtasuneko eta higieneko neurriak elikagaien biltegietan.

-Elikagaiak nola biltegiratu eta kontserbatu behar diren.

-Biltegiratzeko sistemak eta biltegi motak.

-Salgaien sailkapena eta kodeak.

-Salgaien kokapena eta seinalizazioa.

-Kontserbaziorako baldintza orokorrak.

-Biltegiaren kudeaketako dokumentazioa.

-Trazabilitatea.

Salgaiak bidaltzea:

-Eragiketa eta egiaztapen orokorrak.

-Bidalketaren antolamendua.

-Irteerako-dokumentazioa. Albaranak egitea.

-Kanpoko garraioa.

Biltegiaren kudeaketan IKTak aplikatzea:

-Ordenagailua erabiltzea: oinarrizko eragiketak.

-Aplikazio informatikoak (kalkulu-orriak, testu-prozesadoreak eta berariazko aplikazioak).

-Informazioaren transmisioa: komunikazio sareak eta posta elektronikoa.

Orientabide didaktikoak.

"Biltegiratzeko lanak eta biltegien kontrola elikagaien industrian" lanbide moduluan ikasleek elikagaien industriako biltegien kudeaketa logistikoaren eta dokumentalaren ezagutza berenganatuko dute. Ikasleak ondoko lanak egiteko trebatuko dira: biltegia kontrolatu, gaiak jaso eta bidali, kontroleko agiriak kudeatu (denak ere aplikazio informatikoak erabiliz).

Gaur egun ezinbestekoa da programa informatikoak erabiltzea biltegiak kudeatzeko. Izan ere, ordenagailua funtsezkoa da elikagai industriako enpresa handi zein txikien kudeaketarako eta antolamendurako. Elikagaien industria geroago eta informatizatuago dago eta geroz eta gehiago inbertitzen da teknologia berrietan kudeaketa dokumenta eta, nola ez, elikagaien segurtasuna hobetzeko eta produktuen trazabilitatea errazteko. Horregatik, biltegiaren kudeaketan IKTak aplikatzea eta dokumentazioan aplikazio informatikoak aplikatzea ikasturte osoan modu integratuan landuko dira, irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jarduera batzuetan zein besteetan.

On litzateke espazio egokiak edukitzea, lantegi-gela motakoak, biltegiak kudeatzeko erabiltzen diren ekipo informatikoekin eta programekin. Era berean, irakasleek etengabe lanbide-arloarekin harremanetan egon beharko dute, programa horiek erabiltzeari dagokionez eguneratze egokia lortzeko. Gainera, proposatzen diren jardueretan elikagaien industriako ohiko agiri ereduak erabili behar lirateke (albaranak, eskaera-orriak, identifikazio-etiketak, barra-kodeak...).

Modulu teoriko-praktikoa denez, horrez gainera laborategi bat ere eduki behar litzateke kasu praktikoetarako (edo batzuk). Ikasleek kudeaketa dokumentalean eta beste modulu batzuetako elikagaien prestakuntzan behar diren materialak antolatzen lagundu lezakete, bai eta prestatutako produktuen loteak bidaltzen ere.

Gainera, lan indibiduala eta talde txikiko lana bateratzea gomendatzen da. Bakarkako lanak aukera emanen luke ikasleen gaitasun pertsonalak garatzeko: erantzukizuna, jarraibideak betetzea (ahozkoak eta idatziak), antolatzeko gaitasuna, ekimena, ordena, zehaztasuna... Taldeko lanak aukera emanen du ikasleen gaitasun pertsonalak garatzeko pertsona arteko harremanetan: gizarte gaitasunak, besteak beste, entzuteko gaitasuna eta enpatia, iritzi aniztasunarekiko errespetua, gatazken konponketa elkarrizketaren bidez (negoziazioa, bitartekotza...).

Lantegi-gelan talde-lana eta simulazioak errazteko, klaseak bi ikasalditan bildu behar lirateke: bata saio batekoa, moduluko eduki teorikoak lantzeko, eta bestea bi saiokoa, alderdi praktikoak lantzeko.

Edukien sekuentzia egokiena edukien atalean ageri den ordena bera izan daiteke. Hala ere, gainerako edukiak garatzen diren aldi berean IKTak erabiltzea gomendatzen da. Gainera, on litzateke lehenbizi hastapenak lantzea, hain zuzen ere elikagaiak biltegiratzea eta elikagaien industriako biltegi motak aurkeztea, ikasleak horren guztiaren jakitun izan beharko baitira hurrengo edukiei heltzeko.

Eduki teorikoak prozedurazko edukien eta jarrerazko edukien mende daude modulu honetan. Horregatik, edukiei batik bat praktikotasunaren aldetik ekitea proposatzen da. Prozedurazko edukiak funtsezkoak dira modulu honetako metodologiaren planteamenduan. Hortaz, komenigarria litzateke kasu praktikoekin eta simulazioekin lan egitea.

Lantegi-gelan egin beharreko jardueren tipologiari dagokionez, honelako jarduera motak iradokitzen dira:

-Eskaera-orriak, albaranak eta itzulketa-orriak aztertzea hornitzaileen ereduak kontuan hartuta.

-Trazabilitatea kontrolatzea jasotako eta sortutako agirien bitartez.

-Salgai bakoitzak behar dituen agiriak analizatzea: fitxa teknikoak, segurtasun-fitxak, kalitate-kontrolak... Erregistroa eta artxiboa.

-Produktuak nola dauden biltegiratuta ikuskatzea (higienea eta ingurumena). Bidezko erregistroak betetzea.

-Biltegia kudeatu eta kontrolatzeko aplikazio informatikoak erabiltzea, eta horretarako gehieneko eta gutxieneko stockak erabiltzea, eta eskaerak egitea eta hartzea.

-Salgai bakoitza behar den biltegian gordetzea, eta seinaleak eta kodeak jartzea.

-Bidaliko diren loteak prestatzea eta horretarako behar diren agiriak egitea.

-Barruko garraiobideen erabilpena.

-IKTen bitartez elikagaiak biltegiratzeko eta garraiatzeko barruko sistemak aurkitzea eta berrikustea.

-Eskaerak posta elektronikoz bidaltzea eta jasotzea.

Zikloaren edukiak eta, bereziki, modulu honetakoak kontuan hartuta, interesgarria litzateke ikasleen trebakuntza osatzea klaseetan landutakoa praktikan nola jartzen den ikusita. Horretarako jarduera hauek egin litzakete ikastetxetik kanpo:

-Biltegi autosostengatzaile bat bisitatu.

-Gaiaren araberako biltegiak dauzkan elikagai-enpresa bat bisitatu, hau da, elikagai freskoak eta prestatuak bereiz biltegiratzen dituena eta ontzi, gehigarri eta gainerako gaien biltegiak ere badituena.

Ebaluazioari dagokionez, ikasleen ikasketa-prozesuei nahiz ikasturtearen bilakaeran eragina izan dezaketen gainerako curriculum-elementuei buruzko informazioaren etengabeko bilketan oinarritu behar da, behaketa zuzenaren bidez eta ikasleen jarduera bera aztertuz. Jarduera hori lanetan, laneko koadernoan eta proben emaitzetan agertzen da. Arreta berezia jarri behar da ondoko hauetan:

-Eguneko ariketa praktikoen balorazioa. Adierazkariak agertzen diren txantiloiak erabili behar lirateke ikasleek berenganatutako jarrerak eta trebeziak baloratzeko.

-Banaka zein taldeka egindako lanen, praktika-koadernoen eta beste agiri batzuen balorazioa.

Modulu hau lehen mailako "Elikagaien industriako lehengaiak" moduluarekin lotuta dago (modulu horretan lehengaien kalitatearen parametroak zehazten dira). Gainera, badauka zerikusia lehen mailako "Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea" moduluarekin ere. Modulu horretan instalazioen higiene-betekizunak eta elikagaiak, freskoak zein landuak, ondo manipulatzeko jarraibideak ezartzen dira. Ariketa praktikoetarako jarraibideak ezarri behar lirateke, elikagaien industria batean jarduteko sistemara doituak.

Lanbide modulua: Elikagaien industriako produkzio-lineen kudeaketa.

Kodea: NA09.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Linea automatizatu bateko ekipo eta instalazio lagungarriak erabiltzea, eta haien funtzionamendua eta kokapena aztertzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Linea automatizatuetako fabrikazio-prozesuetan elikagaiak manipulatzeko, garraiatzeko, biltegiratzeko eta gainerako lanetarako erabiltzen diren teknikak deskribatzea.

b) Makinak modu automatikoan hornitzeko erabiltzen diren baliabideak eta beraien elementu estrukturalak azaltzea.

c) Automatizazio-teknikak aztertzea: hidraulikoak, pneumatikoak, elektrikoak, elektronikoak etab.

d) Elikagaien produkzioa automatizatzearen onurak eta eragozpenak aztertzea.

e) Elikagaien industriako produkzioaren fluxu-diagrama aztertzea.

f) Sistema lagungarri automatizatuak prestatzea eta haien gailuak identifikatzea.

g) Sistema automatizatuetan doitu daitezkeen faktoreak ezagutzea: indarra, presioa, abiadura etab.

h) Aurreko faktoreak eragiten dieten elementuekin (neumatikoak, hidraulikoak, elektrikoak) erlazionatzea.

i) Faktoreak neurtzea tresna egokiekin.

j) Langileak eta ingurumena segurtatzeko eta babesteko arauak aplikatzea.

2. Elikagaiak prestatzeko sistema automatizatuetako automata programagarriak erabiltzea, nola funtzionatzen duten ulertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontrol logiko programagarriko (PLC) lengoaietako funtzioak egin beharreko eragiketekin erlazionatzea.

b) PLC lengoaiako jarraibideak prozesuko eragiketekin eta faktoreekin erlazionatzea.

c) Automata programagarriak programatzeko eta erabiltzeko eskuliburuak ulertzea.

d) Automata programagarrien programetan informazioa transmititzeko eta gordetzeko erabiltzen diren sistemak analizatzea.

e) Automata programagarrietako eragiketen sekuentzia egiaztatzea egin beharreko lana abiaburutzat hartuta.

f) Lan egiteko modua doitzea detektaturiko akatsen arabera.

g) Elikagaien industrian erabiltzen diren automata programagarriak kontrolatzeko programa erraza egitea.

3. Sistema automatizatu bat kontrolatzea; horretarako behar diren neurketak egitea eta sistemako faktoreen parametroak doitzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistemaren parametroak eta erantzun-denbora identifikatzea.

b) Neurgailuak eta neurketa-unitateak azaltzea.

c) Kontrolatu beharreko aldagaiak identifikatzea.

d) Aldagaien magnitudeak neurtzea sistema automatiko baten eskeen arabera.

e) Lortutako balioak zehaztapenekin erkatzea.

f) Kontrol-elementuak erregulatzea prozesua ezarritako perdoiak gainditu gabe egin dadin.

g) Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak aplikatzea.

4. Elikagaiak prestatzeko produkzio-lineak eta instalazio lagungarriak mantentzeko dokumentazio teknikoa aztertzea; horretarako behar diren osagaiak eta eragiketak identifikatzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-lanak, ardurak eta antolamendu eta kudeaketa motak aztertzea.

b) Elikagaiak prestatzeko linea automatizatuak eta instalazio lagungarriak mantentzeko oinarrizko dokumentazio teknikoa deskribatzea.

c) Mantentze-fitxa azaltzea: helburuak, agiriak eta betekizunak.

d) Aldez aurreko mantentze-lanen fitxa aztertzea, halakorik aplikatu behar den eragiketetan.

e) Esku hartzeko moduak zehaztea.

f) Egin beharreko aldez aurreko mantentze-lanak identifikatzea.

g) Programatutako mantentze-lanetarako behar diren bitartekoak eta ekipoak zehaztea.

h) Mantentze-lanetan langileen eta ekipoen segurtasuna bermatzeko neurriak aplikatzea.

5. Elikagaien prestakuntzako sistema automatizatuetan gertatu ohi diren matxura nagusiak identifikatzea eta kasu bakoitzean prozedura eta protokolo egokiak aplikatzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elikagaiak prestatzeko prozesu automatizatuetan gertatu ohi diren matxurak azaltzea eta haien zantzuen berri ematea.

b) Sistema automatizatu baten matxura baten zantzuak identifikatzea sortzen dituen ondorioen eta aplikatutako neurrien arabera.

c) Esku hartzeko prozesua zehaztea.

d) Matxura baten aurrean, gutxienez hipotesi bat ematea, eta hipotesi hori sisteman azaltzen diren zantzuekin erlazionatzea.

e) Matxuratu den elementua aurkitzea edo matxura zerk sortu duen argitzea.

f) Behar diren prozedura eta protokoloak aplikatzea denbora egokian.

Edukiak.

Elikagaiak prestatzeko linea automatizatu bateko ekipoetan eta instalazioetan jardutea:

-Produkzio-prozesu automatizatuak. Sistema automatikoak.

-Produkzio-linea automatizatuak. Osagaiak eta funtzionamendua.

-Automatizazio pneumatikoa, hidraulikoa, elektriko eta elektronikoa, etab.

-Automatizazio-eskemen interpretazioa:

-Linea automatizatuak: segurtasun-neurriak, higiene-neurriak eta langileen babeserako neurriak.

Sistema automatizatuen kontrol-programak doitzea:

-Kontrolatzaile logiko programagarriak.

-Automata programagarrien oinarrizko kontzeptuak.

-Automata programagarri baten atalak eta funtzionamendua.

-PLCen oinarrizko programazioa.

-PLCetan erabiltzen diren programazio lengoaiak.

-Sinbologia eta irudikapen grafikoa.

Sistema automatizatuen kontrola:

-Sistema automatizatuak doitzea.

-Doitu beharreko elementuak (pneumatikoak, hidraulikoak, elektrikoak).

-Kontrol-parametroak.

-Prozesuko aldagaien neurketa. Neurgailuak: unitateak eta eskalak.

Produkzio-lineak mantentzeko dokumentazio teknikoaren analisia:

-Mantentzearen helburuak.

-Mantentze-lanak. Motak, sekuentzia, etab.

-Produktibitatearen eta mantentze-lanen arteko erlazioa.

-Mantentze-lanetako ekipoak eta baliabideak.

-Eragiketen dokumentazioa. Mantentze-fitxak.

-Laneko arriskuen prebentzioa mantentze-lanetan.

Produkzio-sistema automatizatuetan gertatu ohi diren matxura nagusiak:

-Produkzio-sistema automatizatuetan maiz gertatzen diren matxurak. Ezaugarriak eta aurkitzeko prozedurak.

-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko prozedurak. Autodiagnostikorako ekipoak.

-Matxurak diagnostikatzeko protokoloak eta prozedurak.

-Segurtasuna matxurak aurkitzeko prozesuetan.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honetan elikagaiak prestatzeko linea automatizatuetako ekipoen eta zerbitzu lagungarrien funtzionamendu egokirako behar den guztia ikasiko da, produkzio-prozesuaren beharrizanak kontuan hartuta. Modulua amaitutakoan ikasleak gauza izan behar dira elikagaiak prestatzeko linea bat kudeatzeko, eragiketak prozeduren eskuliburuan ezarritakoaren arabera kontrolatzeko eta ekipoak eta instalazioak doitu eta mantentzeko, hau da, beraien funtzionamendua bermatzeko.

Modulu honetan askotariko edukiak lantzen direnez, beraren oinarrizko helburua, ez bakarra, gainerako moduluetan elikagaien prestakuntzako prozesuen kudeaketaz lantzen dena bateratzea da. Beraz, arreta berezia ipini behar da edukiak lantzeko hurrenkeran, blokeak orekatuta egon daitezen.

Egokien jotzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere edukien atalean ezarritako ordena bera da. Eduki multzo horiek orientabide izanen dira programazio didaktikoan dagozkien lan unitateak garatzeko. Lan unitateetan definituko dira helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazioa. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Instalazio automatizatuak analizatzea, haien funtzionamendua, osagaiak, egitura eta tipologia deskribatuz.

-PLCen oinarrizko programazioa.

-Behar den prozesu automatikoa abiaraztea, sistemaren erantzuna kontrolatzea, eta segurtasuneko eta higieneko neurriak betetzea.

-Prozesu automatizatua gainikustea eta kontrolatzea, jarraipen-txostenak betetzea, eta kasu bakoitzean behar diren prozedurak eta protokoloak aplikatzea.

-Produkzioko makinak, ekipoak edo lineak mantentzeko lehen mailako lanak.

Beste modulu batzuekiko loturak direla eta, "Linea automatizatuak kudeatzea" moduluak zikloko gainerako moduluak bateratzen ditu: modulua lantzeko ezinbestekoak dira beste moduluetako ezagutzak eta, gainera, industria honetako prozesu automatizatuan erabiltzen diren ekipoen, instalazioen eta zerbitzu lagungarrien funtzionamendua azaltzen du.

Azkenik, kontuan eduki behar da modulu hau lotuta dagoela "Mantentze elektromekanikoa" moduluarekin (sistema mekanikoak, elektrikoak, neumatikoak, hidraulikoak), eta lehen mailako mantentze-lanen garrantzia azpimarratu behar da, zeren "Elikagaien industriako produkzio-lineen kudeaketa" moduluari behar bezala ekiteko eta instalazio automatizatuetako instalazio guztiak integratzeko ezinbestekoa baita aurretik lehen mailako moduluko edukiak menperatuta edukitzea, curriculumena ezarritako hurrenkerari jarraituz.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Kodea: 0147.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzea; horretarako laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatzea bizitzan zehar.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratzea erabakiak hartzeko.

b) Elikagaien prestakuntzako teknikarientzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide jarduerarako zer-nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztea.

d) Elikagaien prestakuntzako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatzea.

e) Etengabeko prestakuntzak laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik duen garrantzia baloratzea.

f) Lana aurkitzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztea.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikustea.

2. Talde-lanaren estrategiak aplikatzea eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzea erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratzea elikagaien prestakuntzako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatzea.

c) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztea eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

d) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratzea.

e) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatzea: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

f) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratzea.

g) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietako bat dela onartzea.

h) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatzea, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabiltzea eta betebeharrak betetzea, eta horiek bereiztea lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatzea.

b) Enpresaburu eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereiztea.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztea.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatzea eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatzea.

e) Indarreko legerian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratzea.

f) Soldaten ordainagiria aztertzea da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatzea, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatzea.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertzea.

i) Elikagaien prestakuntzako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztea.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatzea.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer nolako babesak dauden zehaztea eta prestazio motak identifikatzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratzea herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatzea.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatzea.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatzea.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatzea.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatzea eta baldintzak identifikatzea.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztea zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatzea, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta laguntzako prestazioak bereiziz.

5. Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua identifikatzea eta prebentzioaren kulturak enpresako arlo eta jarduera guztietan duen garrantzia baloratzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko araudia identifikatzea.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztea.

c) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatzea.

d) Arrisku-faktore ohikoenak sailkatzea.

e) Arrisku-faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) sailkatzea eta deskribatzea.

6. Enpresan laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten eragileak identifikatzea, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatzea, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

b) Prebentzioan parte hartzen duten eragile guztien erantzukizunak identifikatzea.

c) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren zehaztea.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatzea.

7. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzea, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elikagaien prestakuntzaren industriako arrisku-faktoreak identifikatzea.

b) Elikagaien prestakuntzako teknikariaren lan inguruneetan ohikoenak diren arrisku egoerak sailkatzea.

c) Enpresako arriskuen ebaluazioa egitea, arriskuak identifikatzea eta baloratzea, prebentzio neurriak proposatzea eta horien eraginkortasunaren jarraipena eta kontrola egitea.

d) Elikagaien prestakuntzako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztea.

8. Enpresa txiki bateko arriskuei aurrea hartzeko plana egiten parte hartzea, lan inguruneko arrisku egoeren azterketatik abiaturik, eta prebentzio neurriak aplikatzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elikagaien prestakuntzako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitzea.

b) Aintzat hartzea garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

c) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazio plana proiektatzea.

d) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitzea.

e) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertzea.

f) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertzea.

g) Zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatzea.

h) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatzea, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatzea.

i) Langilearen osasuna zaintzeko betekizunak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztea.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Elikagaien prestakuntzako teknikariaren lanbide sektorea definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak elikagaien prestakuntzako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.

-Elikagaien prestakuntzako teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

-Lana bilatzeko teknikak eta erremintak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Elikagaien prestakuntzaren sektoreko lan talde motak, eginkizunen arabera.

-Lan talde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Elikagaien prestakuntzako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, telelana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, gizarte elkartasunaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko segurtasun eta osasunaren arau esparrua eta oinarrizko kontzeptuak:

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

Prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten agenteak eta haien erantzukizunak:

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

Arrisku profesionalen ebaluazioa:

-Enpresako arriskuak ebaluatzea, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Berariazko arriskuak sektoreko industrian.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

-Inguruneko baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Arriskua baloratzea.

Arriskuen prebentzioaren plangintza eta prebentzio eta babes neurrien aplikazioa enpresan:

-Prebentzioaren plangintza enpresan. Prebentzio plana eta horren edukia.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Norbera eta taldea babesteko eta prebentziorako neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Elikagaien prestakuntzaren sektoreko ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak berenganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera berdintasun baldintzetan garatzeko, elikagaien industriaren sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien hurrenkerari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari eta Gizarte Segurantzari buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, ikasleak motibatu ohi dituztelako.

Jarraian laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruko edukiak aurkez litezke, eta gero gatazkaren kudeaketari eta lantaldeei ekin. Azkenik lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientazio probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: epe ertain eta luzerako lan helburuak ezartzea, beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak. Helburu errealistak ezartzea, oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea bai gure ingurune hurbilenean bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz (Eures sarea, Europass, Ploteus eta beste batzuk).

-Lana bilatzeko behar den dokumentazioa garatzea: curriculum vitae-a, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin alderatzea.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata-ordainagiriak egitea.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebazten ahalko dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa eta Enpresa eta ekimena izeneko moduluen edukietako batzuk elkarri estu lotuta daude. Ekintzaileen ezaugarrien azterketa, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak eta gizarte gastuak, besteak beste, bi moduluetan aztertzen dira kontrako ikuspegietatik begiratuta, eta hori ikasleentzat guztiz baliagarria izan daiteke ekintzaile gisa edo inoren konturako langile gisa lan munduan ongi moldatzeko.

Halaber, arreta eman beharko litzaioke lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekiko loturari, lan osasunaren eta segurtasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 0149.

Iraupena: 370 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Elikagaien enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzea, eta lortzen diren produktuen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatzea.

b) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatzea: hornitzaileak, bezeroak, produkzio sistemak, biltegiratzea eta beste batzuk.

c) Produkzio prozesuko lan prozedurak eta teknikak identifikatzea.

d) Langileen gaitasunak produkzio jardueraren garapenarekin erlazionatzea.

e) Sareko elementu bakoitzak enpresaren jardueraren garapenerako duen garrantzia interpretatzea.

f) Merkatuaren ezaugarriak, bezero eta hornitzaile mota eta horiek enpresaren jardueraren garapenean izan dezaketen eragina erlazionatzea.

g) Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze-bideak identifikatzea.

h) Enpresaren egituraren alde onak eta txarrak ezagutzea, bestelako enpresa erakundeekin alderatuta.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzea, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutzea eta justifikatzea:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion jarrera eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna, segurtasuna, ardura, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuei aurrea hartzeko beharrezkoak diren jarrerak eta babes pertsonaleko neurriak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagozkion jarrera-eskakizunak.

-Lantaldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkiari buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jardunbide egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuei aurrea hartzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen funtsezko alderdiak identifikatzea.

c) Norbanakoak babesteko ekipamenduak erabiltzea, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenaren errespetuzko jarrera argia erakustea eta hari lotutako barne eta kanpo arauak aplikatzea.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe edukitzea.

f) Jasotako jarraibideak interpretatzea eta betetzea, eta esleitutako lanaren ardura hartzea.

g) Egoera bakoitzean arduradunarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorrak ezartzea eta tratu atsegin eta adeitsua ematea.

h) Taldeko gainerako kideekin koordinaturik lan egitea eta gertatzen den aldaketa, behar garrantzitsu edo ustekabeko ororen berri ematea.

i) Norberaren jardueraren garrantzia aintzat hartzea eta enpresaren produkzio prozesuen garapenean esleitutako zereginen aldaketetara moldatu eta eginkizun berrietan integratu beharra baloratzea.

j) Konpromiso arduratsua hartzea zeregin eta jarduera guztietan arauak eta prozedurak aplikatzeko.

3. Lehengaiak eta lagungarriak ezarritako prozedurak eta jarraibideak aintzat hartuta jasotzea eta biltegiratzea, oinarrizko kontrolak egitea eta emaitzak interpretatzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lehengaiak eta lagungarriak jasotzeko, biltegiratzeko eta kontrolatzeko prozedurak, jarraibideak, agiriak eta erregistroak interpretatzea.

b) Lehengaiak eta lagungarriak enpresaren barruan garraiatzeko ekipoak ezagutzea.

c) Lehengaien eta lagungarrien kanpoko garraioa ezarritako prozedurak eta jarraibideak aintzat hartuta egin direnez egiaztatzea.

d) Lehengaien eta lagungarrien ontziak eta enbalajeak ondo dauden eta egokiak diren egiaztatzea, jarraibideak aintzat hartuta.

e) Lehengaiak eta lagungarriak biltegietan eta kameretan uzteko eta banatzeko lanak kontrolatzea, eta ezarritako ekipoak erabiltzea barruko garraioan.

f) Lehengaien eta aldagarrien ontziak eta enbalajeak gaika biltzea, ingurumena errespetatzeko.

g) Jasotako lehengaien eta lagungarrien oinarrizko kontrolak eta sarrera-egiaztapenak egitea (egoera, kopurua eta kalitatea), enpresaren jarraibideak eta prozedurak aintzat hartuta.

h) Oinarrizko kontrolen emaitzak interpretatzea eta erregistroak betetzea.

i) Gaiak enpresak ezarritakoarekin bat etorriz biltegiratu direnez egiaztatzea: kokapena, tenperatura, hezetasun erlatiboa, argia, aireztapena.

j) Biltegiko gaiak ezarritako maiztasunarekin begiztatzea: egoera eta iraungitasuna.

k) Inbentarioak egitea jasotako jarraibideekin bat etorriz, eta desbiderapenak jakinaraztea.

l) Agiriak izapidetzea prozeduretan eta jarraibideetan ezarritakoaren arabera.

4. Ekipoak eta zerbitzu lagungarriak prestatzea (gailuak eta osagarriak muntatzea eta doitzea) ezarritako prozedurei jarraituz eta laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko araudia aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elikagaia prestatzeko behar diren ekipoak eta zerbitzu lagungarriak identifikatzea.

b) Ekipoak eta instalazioak jarraibideetan eta prozeduretan ezarri den bezain garbi daudenez egiaztatzea.

c) Ekipoak eta zerbitzu lagungarriak mantentzeko lehen mailako lanak egitea jarraibide eta prozeduretan ezarritakoarekin bat etorriz.

d) Aldagaiak hautatzea prozesurako ezarritakoarekin bat etorriz.

e) Ekipoak eta zerbitzu lagungarriak prozeduran ezarritako eragiketak egiteko behar bezala daudenez egiaztatzea.

f) Kontrol-parametroak prozesuaren zehaztapenetara doitzea.

g) Arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko ezarrita dauden neurriak hartzea prestatze faseetan.

5. Elikagaiak prestatzeko eragiketak egitea fabrikazioko zehaztapenen arabera, eta laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sortu nahi den produktuaren ezaugarriak, produkzio-prozesua eta eragiketen sekuentzia azaltzea.

b) Elikagaien industriako prozesuak kontrolatzeko sistemak identifikatzea.

c) Lehengaika eta lagungarriak adieraztea eta beraien ezaugarriak eta kalitatea azaltzea, fabrikazio-fitxan ezarritakoaren arabera.

d) Osagaien kopuruak kalkulatzea eta formulazioa fabrikazio-zehaztapenen arabera doitzea.

e) Produkzioan zehar kontrol-parametroak esleitzea eta doitzea.

f) Produktuak fabrikatzeko eragiketak egitea jarraibideetan eta prozeduretan ezarritakoarekin bat etorriz.

g) Prozesua kontrolatzeko parametroak egiaztatzea eta erregistroak betetzea.

h) Landutako produktuaren ezaugarriak fabrikazio-fitxan ezarritakoarekin bat datozen egiaztatzea.

i) Prozesuaren desbiderapenak detektatzea, eta zuzentzea edo gorabeheraren berri ematea.

j) Oinarrizko probak edo entseguak egitea produktuarekin (prozesuan eta amaitutakoan), laginak hartzeko teknikaz baliatuta eta analisien protokoloa aplikatuta.

k) Informazioa tratatzeko ekipoak eta komunikazio-ekipoak erabiltzea: prozesuak kontrolatzeko sistemak, ordenagailu pertsonalak.

l) Produkzio-prozesuan elikagaien higienea eta segurtasuna bermatzeko neurriak, arriskuak prebenitzeko neurriak eta ingurumena babesteko neurriak aplikatzea.

m) Makinak, tresnak eta osagarriak garbitu eta mantentzeko lanak egitea lanerako egoera ezin hobean uzteko.

6. Elikagaiak ontziratzeko, paketatzeko, biltegiratzeko eta bidaltzeko lanak egitea enpresak emandako jarraibideak aintzat hartuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elikagaiak ontziratzeko, etiketatzeko, paketatzeko, biltegiratzeko eta bidaltzeko prozedurak ulertzea.

b) Ontziak eta enbalajeak jarraibideetan eta prozeduretan ezarritakoarekin bat etorriz hautatzea eta identifikatzea.

c) Landutako produktua ontziratzea eta paketatzea higienea eta segurtasuna bermatzeko neurriak aplikatuta.

d) Produktuak ontziratzeko, etiketatzeko, paketatzeko, biltegiratzeko eta bidaltzeko lanetan kontrol-parametroak esleitzea, begiztatzea eta doitzea.

e) Prozesuaren desbiderapenak prozesuan bertan zuzentzea edo gorabeheraren berri ematea.

f) Produktua biltegian kokatzea ezarritakoarekin bat etorriz.

g) Kanpoko garraioa (mota eta ezaugarriak) prozeduretan eta jarraibideetan ezarritakoarekin bat datorren egiaztatzea.

h) Produktua bidaltzea ezarritako agiriak eta erregistroak behar bezala beteta.

i) Amaitutako produktuen izakinak eguneratzea biltegian.

j) Produktuak ontziratzeko eta paketatzeko makinak garbitzea eta lanerako prest mantentzea.

Lanbide modulu hau lagungarria da tituluko gaitasunak eta zikloko helburu orokorrak osatzeko, bai ikastetxean lortutakoak bai bertan nekez lor daitezkeenak.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitatetan

0144 lanbide modulua: Elikagaiak prozesatzea (240 h) Nota de Vigencia

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0144-PU01(NA)

Landare-kontserbak prestatzea

50

0144-PU02(NA)

Zukuak, plater aurrekozinatuak eta laugarren gamakoak

30

0144-PU03(NA)

Kontsumorako esneak prestatzea

30

0144-PU04(NA)

Esnekiak prestatzea

40

0144-PU05(NA)

Haragizko produktuak prestatzea

30

0144-PU06(NA)

Arrantzako eta akuikulturako produktuak prestatzea

30

0144-PU07(NA)

Okintzako eta opilgintzako produktuak prestatzea

30

0030 lanbide modulua: Biltegiratzeko lanak eta biltegien kontrola elikagaien industrian (60 h) Nota de Vigencia

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0030-PU01(NA)

Biltegiaren hornikuntza: inbentarioak eta gaiak jasotzea

20

0030-PU02(NA)

Biltegiratzea: agiriak, sailkapena, trazabilitatea

20

0030-PU03(NA)

Salgaiak bidaltzea eta aplikazio informatikoak aplikatzea biltegia kudeatzeko

20

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: elikagaien industriako lehengaiak.

Kodea: 0141.

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: Animalia-jatorriko lehengaiak.

Kodea: 0141 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Animalia-jatorriko lehengai nagusien sailkapena.

-Ezaugarriak eta aplikazioak elikagaien industrian.

-Nola biltegiratu eta kontserbatu.

-Akats higieniko-sanitarioak: osasunean sortzen dituzten ondorioak.

-Kalitatearen oinarrizko kontrolak.

Prestakuntza unitatea: Landare-jatorriko lehengaiak.

Kodea: 0141 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Landare-jatorriko lehengai nagusien sailkapena.

-Ezaugarriak eta aplikazioak elikagaien industrian.

-Nola biltegiratu eta kontserbatu.

-Merkataritzako zehaztapena eta zuzentzeko neurriak.

-Kalitatearen oinarrizko kontrolak.

Prestakuntza unitatea: elikagaien industrian erabiltzen diren gehigarriak eta lagungarriak.

Kodea: 0141 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Gehigarrien eta lagungarrien sailkapena.

-Gehigarriek eta lagungarriek janarietan duten eragina.

-Indarreko legeria eta arautegia.

Prestakuntza unitatea: Ura, elikagaiak prestatzeko lehengaia eta efluentea.

Kodea: 0141 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Sailkapena eta oinarrizko ezaugarriak.

-Gizakientzat egokitzat jotzeko urak bete beharreko legezko parametroak eta mugak.

-Ura arazteko tratamenduak.

-Hondakin-uren arazketa.

-Isuri beharreko uren tratamenduak.

-Nekazaritzako elikagaien industriak sortzen dituen hondakin-uren gaineko indarreko legeria eta araudia.

-Kalitatearen oinarrizko kontrolak.

Prestakuntza unitatea: Elikagaien osagaiak.

Kodea: 0141 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Nutrizioa eta elikadura.

-Lehengaien nutrienteak.

-Janarien elikadura-etiketak.

-Nutrienteen aldaketa kimikoak elikagaiak prozesatzen direnean.

-Pertsonen energia eta elikadura beharrizanak.

-Talde bereziak. Elikadura berezia elikagaien industrian. Etiketetan agertu beharreko informazioa.

Lanbide modulua: lehengaiak egokitzeko lanak.

Kodea: 0142.

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: Lehengaiak egokitzeko lanak landareen kontserbak egitean eta landare-jatorriko elikagaiak eraldatzean.

Kodea: 0142 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Lehengaien propietate fisikoak eta funtzionalak, haiek hautatzeko eta sailkatzeko erabiltzen direnak.

-Lehengaiak hautatzea eta sailkatzea.

-Lehengaiak hautatzeko eta sailkatzeko metodoak eta ekipoak.

-Lehengaiak garbitzea: lehorrean eta hezetan.

-Lehengaiak garbitzeko metodoak eta ekipoak.

-Kutsatzaileek lehengaien higienean eta osasungarritasunean duten eragina.

-Lehengaiak zuritzeko metodoak eta ekipoak.

-Lehengaiak txikitzeko metodoak eta ekipoak.

-Osagaiak bereizteko metodoak (iragaiztea, zentrifugatzea).

-Entzimak desaktibatzea. Helburuak eta ekipoak.

-Osagaiak modu homogeneoan banatzea landare-elikagaien formulazioan.

-Nahasteko ekipoak.

-Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

Prestakuntza unitatea: lehengaiak egokitzeko lanak haragizko elikagaien prestakuntzan.

Kodea: 0142 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lehengaien propietate fisikoak eta funtzionalak, haiek hautatzeko eta sailkatzeko erabiltzen direnak.

-Lehengaiak hautatzea eta sailkatzea.

-Lehengaiak hautatzeko eta sailkatzeko metodoak eta ekipoak.

-Lehengaiak garbitzea. Metodoak eta ekipoak.

-Lehengaiak egokitzeko metodoak eta ekipoak.

-Osagaiak modu homogeneoan banatzea.

-Osagaien funtzio teknologikoa haragizko elikagaien formulazioan.

-Lehengaiak nahasteko, irabiatzeko eta oratzeko ekipoak.

-Oreak moldatzea eta prestatzea.

-Oreak moldatzeko eta prestatzeko ekipoak.

-Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

Prestakuntza unitatea: lehengaiak egokitzeko lanak arrantzako produktuen prestakuntzan.

Kodea: 0142 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lehengaien propietate fisikoak eta funtzionalak, haiek hautatzeko eta sailkatzeko erabiltzen direnak.

-Lehengaiak hautatzea eta sailkatzea.

-Lehengaiak hautatzeko eta sailkatzeko metodoak eta ekipoak.

-Lehengaiak garbitzea. Metodoak eta ekipoak.

-Lehengaiak egokitzeko metodoak eta ekipoak.

-Osagaiak modu homogeneoan banatzea.

-Osagaien funtzio teknologikoa arrantzako produktuen formulazioan.

-Nahasteko ekipoak.

-Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

Prestakuntza unitatea: lehengaiak egokitzeko lanak kontsumorako esneen eta esnekien prestakuntzan.

Kodea: 0142 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lehengaien propietate fisikoak eta funtzionalak, haiek hautatzeko eta sailkatzeko erabiltzen direnak.

-Lehengaiak hautatzea eta sailkatzea.

-Lehengaiak egokitzeko metodoak eta ekipoak: txikitzea, iragaztea eta zentrifugatzea.

-Osagaiak modu homogeneoan banatzea.

-Lehengaiak nahasteko, irabiatzeko eta oratzeko ekipoak.

-Osagaien funtzio teknologikoa elikagaien formulazioan.

-Oreak moldatzea eta prestatzea.

-Oreak moldatzeko eta prestatzeko ekipoak.

-Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

Prestakuntza unitatea: lehengaiak egokitzeko lanak okintzan eta opilgintzan.

Kodea: 0142 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lehengaien propietate fisikoak eta funtzionalak, haiek hautatzeko eta sailkatzeko erabiltzen direnak.

-Lehengaiak hautatzea eta sailkatzea.

-Lehengaiak garbitzea.

-Lehengaiak garbitzeko metodoak eta ekipoak.

-Lehengaiak egokitzeko metodoak eta ekipoak.

-Osagaiak modu homogeneoan banatzea.

-Lehengaiak nahasteko, irabiatzeko eta oratzeko ekipoak.

-Osagaien funtzio teknologikoa elikagaien formulazioan.

-Oreak moldatzea eta prestatzea.

-Oreak moldatzeko eta prestatzeko ekipoak.

-Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

Lanbide modulua: elikagaien industriako prozesu teknologikoak.

Kodea: 0145.

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: Landare elikagaien prestakuntzako prozesuak.

Kodea: 0145 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Laugarren gamako landare-elikagaiak.

-Landare-jatorriko zukuak eta nektarrak.

-Kremogenatuak, marmeladak, konfiturak eta beste produktu konposatu batzuk.

-Landare-produktu izoztuak eta ultraizoztuak.

-Landare-elikagaien kontserbak, ozpinetan ondutako landare-elikagaiak eta plater kozinatuak eta aurrekozinatuak.

-Prestatutako elikagaien eta azpiproduktuen kalitatea kontrolatzeko oinarrizko zehaztapenak.

Prestakuntza unitatea: Haragizko elikagaien prestakuntzako prozesuak: hestebeteak (freskoak eta onduak), kontserbak, plater kozinatuak eta aurrezkozinatuak.

Kodea: 0145 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Muskulu-ehuna.

-Industrian gehien erabiltzen diren animalia-jatorriko haragien ezaugarriak.

-Haragizko hestebete gordinak edo freskoak.

-Haragizko hestebete onduak.

-Haragizko elikagaien kontserbak, pasta finak, fianbreak, eta haragizko plater kozinatuak eta aurrekozinatuak.

-Prestatutako elikagaien eta azpiproduktuen kalitatea kontrolatzeko oinarrizko zehaztapenak.

Prestakuntza unitatea: Arrantzako eta akuikulturako elikagaiak prestatzeko prozesuak.

Kodea: 0145 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Muskulu-ehuna.

-Arrainak, itsaskiak eta arrantzako beste produktu batzuk: ezaugarriak eta aprobetxamendu industriala.

-Arrantzako eta akuikulturako produktu izoztuak.

-Arrain salazoiak, kontserbak eta erdikontserbak.

-Arrain-plater kozinatuak eta aurrekozinatuak.

-Prestatutako elikagaien eta azpiproduktuen kalitatea kontrolatzeko oinarrizko zehaztapenak.

Prestakuntza unitatea: Esnekiak prestatzeko prozesuak.

Kodea: 0145 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Kontsumorako esneak, esne-hautsak eta esne lurrunduak.

-Jogurtak eta esne hartzituak.

-Esne postreak eta izozkiak.

-Gazta freskoak eta onduak. Sailkapena.

-Prestatutako elikagaien eta azpiproduktuen kalitatea kontrolatzeko oinarrizko zehaztapenak.

Prestakuntza unitatea: Okintzako eta opilgintzako prozesuak.

Kodea: 0145 - UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Okintzako eta opilgintzako produktuak.

-Sailkapena.

-Fabrikazio-prozesuen ereduak.

-Prozesuetako eragiketak eta ekipoak.

-Nola biltegiratu eta kontserbatu.

-Prestatutako elikagaien eta azpiproduktuen kalitatea kontrolatzeko oinarrizko zehaztapenak.

Prestakuntza unitatea: Elikagaien oinarrizko kontrolak prestakuntzan zehar.

Kodea: 0145 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Oinarrizko kontrolen funts fisikoak eta kimikoak.

-Oinarrizko ekipoak eta tresnak.

-Laginak hartzeko metodoak eta prozedurak.

-Elikagaien prestakuntza kontrolatzeko oinarrizko analisiak.

-Emaitzen erregistroa.

-Laneko higienerako eta segurtasunerako neurriak eta arriskuen prebentziorako neurriak laginak hartzean eta entseguak egitean.

-Zorroztasunaren, ordenaren eta garbitasunaren garrantzia.

Lanbide modulua: Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea.

Kodea: 0031.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ekipoak eta instalazioak desinfektatzea.

Kodea: 0031 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Garbiketa: mailak eta kontzeptuak.

-Tresnen, ekipoen eta instalazioen garbiketari buruzko legeria eta betekizunak.

-Garbitzeko eta desinfektatzeko, izurriak kontrolatzeko eta hondakinak ezabatzeko aurrebaldintzen programak.

-Garbitu eta desinfektatzeko edo intsektuak eta arratoiak hiltzeko jarduera desegokiekin lotutako osasunaren kontrako arriskuak.

-Garbitzeko prozesuak eta produktuak.

Prestakuntza unitatea: Elikagaien manipulazio higienikoa. Hondakinen tratamendua.

Kodea: 0031 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Jarduerari aplikatu behar zaion higieneari buruzko araudi orokorra.

-Elikagaien kutsadurak eta alterazioak manipulatzaileen ohitura desegokien ondorioz.

-Higiene jardunbide egokien gidak.

-Elikagaiak manipulatzeko araudi orokorra.

-Elikagaien kutsadurak eta alterazioak manipulatzeko jardunbide desegokien ondorioz.

-Elikagaiak manipulatzeko jardunbide desegokiei lotutako osasunaren kontrako arriskuak.

-Elikagaiak kontserbatzeko metodoak.

-Elikagaien ondoriozko toxiinfekzioak.

-Elikagaien arloko alerta: jarduteko protokoloak.

-Erabilerak ingurumenean duen eragina.

-Urrezko hiru arauak: gutxitu, berrerabili eta birziklatu.

-Baliabideen kontsumoa gutxitzeko metodoak.

-Ingurumenaren arloko legeria.

-Sortutako hondakinak ingurumenean duten eragina: deskripzioa.

-Hondakinak biltzeko, sailkatzeko eta ezabatzeko edo isurtzeko teknikak.

-Elikagaien produkzioan ingurumen-kontrola ahalbidetzen duten parametroak.

Prestakuntza unitatea: Autokontroleko sistemak elikagaien industrian.

Kodea: 0031 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Elikagaien manipulazioan osasunaren kontrako arriskuak kontrolatzeko neurriak.

-Aurrebaldintzen programak.

-Arriskuak eta kontrol gune kritikoak aztertzeko autokontrol-sistemaren zazpi printzipioen aurreko urratsak.

-Arriskuak eta kontrol gune kritikoak aztertzeko autokontrol-sistemaren zazpi printzipioak.

-Trazabilitatea.

-Elikagaien industriako kontrol gune kritikoak: landare-elikagaien konrserbak, esnea eta esnekiak, haragizko produktuak eta arrantzako produktuak.

Lanbide modulua: Mantentze elektromekanikoaren printzipioak.

Kodea: 0116.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Elementu mekanikoak prozesatze-industrietan.

Kodea: 0116 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Materialak. Ekipamendu eta instalazioetako material nagusien portaera eta propietateak.

-Merkaturatzeko nomenklaturak eta siglak.

-Makinen zinematika eta dinamika.

-Mugimendua transmititzen/eraldatzen duten elementu mekanikoak: deskripzioa, funtzionamendua, sinbologia, lehen mailako mantentze-lanak.

-Lotura elementu mekanikoak: deskripzioa, funtzionamendua, lehen mailako mantentze-lanak.

-Elementu mekaniko osagarriak: deskripzioa, funtzionamendua, lehen mailako mantentze-lanak.

-Elementu mekanikoen erabilpena: prebentzioko eta segurtasuneko arauak.

-Metalen korrosioa eta material ez-metalikoen degradazioa. Prebentzioa.

-Elementu mekanikoen higaduraren balorazioa: lubrifikazioa eta prebentziozko mantentzea.

-Lehen mailako mantentze teknikak, prozesuko elementu mekanikoei aplikatuta.

Prestakuntza unitatea: Instalazio pneumatikoak prozesatze-industrietan.

Kodea: 0116 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Aire konprimatuaren erabilera eraginkorra prozesu industrialetan.

-Aire konprimatua sortu eta tratatzeko zirkuituak: deskripzioa, elementuak, funtzionamendua eta sinbologia.

-Aire konprimatua banatzeko sareak: ezaugarriak eta elementuak.

-Erregulazio eta kontrol elementu pneumatikoak: deskripzioa, funtzionamendua eta sinbologia.

-Elementu pneumatiko eragileak: deskripzioa, funtzionamendua eta sinbologia.

-Zirkuitu pneumatikoen eskemak irakurtzea, eskuzkoenak, erdiautomatikoenak eta automatikoenak.

-Instalazio pneumatikoak mantentzeko lehen mailako lanak.

-Segurtasunari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko araudia betetzea.

-Instalazio pneumatikoak: akatsak eta akatsen zuzenketa.

Prestakuntza unitatea: Instalazio hidraulikoak prozesatze-industrietan.

Kodea: 0116 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Unitate hidraulikoa: oinarriak, elementuak eta funtzionamendua.

-Banaketa eta erregulazio elementu hidraulikoak: deskripzioa, funtzionamendua eta sinbologia.

-Lanerako elementu hidraulikoak: deskripzioa, funtzionamendua eta sinbologia.

-Zirkuitu hidraulikoen eskemak irakurtzea.

-Instalazio hidraulikoek ingurumenean duten eragina.

-Instalazio hidraulikoak mantentzeko lehen mailako lanak.

-Segurtasunari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko araudia betetzea.

-Instalazio hidraulikoak elikagaien industrian.

-Instalazio hidraulikoak: akatsak eta akatsen zuzenketa.

Prestakuntza unitatea: Instalazio elektrikoak prozesatze-industrietan.

Kodea: 0116 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Sistema elektrikoa. Korronte trifasikoa eta monofasikoa.

-Oinarrizko magnitude elektrikoak.

-Funtsezko erlazioak. Instalazioen oinarrizko magnitudeen kalkulua.

-Zirkuitu elektrikoetako kontrol eta maniobra elementuak: deskripzioa, sinbologia eta funtzionamendua.

-Zirkuitu elektrikoetako babes elementuak: deskripzioa, sinbologia eta funtzionamendua.

-Makina elektrikoen identifikazioa. Nola lotzen zaizkien industria ekipamenduei. Motak eta ezaugarriak.

-Makina elektrikoen sailkapena: sorgailuak, transformadoreak eta motorrak. Eraikuntza-zatiak eta funtzionamendua.

-Ezaugarrien plaka. Makinak elikatu eta abiarazteko instalazioaren magnitudeak kalkulatzea.

-Makinak beren industria ekipamenduei lotu eta atxikitzea.

-Instalazio elektrikoei buruzko araudia eta laneko arriskuei aurrea hartzekoa.

-Instalazio elektrikoak mantentzeko lehen mailako lanak.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena.

Kodea: 0148.

Iraupena: 60:00etan.

Prestakuntza unitatea: Enpresa ekimena: negozio ideiak.

Kodea: 0148 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak elikagaien industriaren sektorean.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna elikagaien industriaren arloko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-"Enpresaburu" kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Enpresa plana: negozio ideia elikagaien industrian.

-Elikagaien industriaren arloko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Elikagaien industriaren sektoreko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketing plana.

Prestakuntza unitatea: Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0148 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Elikagaien industriaren arloko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0148 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio izapideak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Elikagaien industriaren arloko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Lanbide modulua: Eraldakuntzako eta kontserbazioko tratamenduak.

Kodea: 0143.

Iraupena: 280 ordu.

Prestakuntza unitatea: Elikagaiak kontserbatzeko bero-tratamenduak.

Kodea: 0143 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Elikagaien alterazioa. Kausak. Ondorioak.

-Beroa sortzeko sistemak.

-Beroa sortzeko ekipoak.

-Beroa sortzeko ekipoak garbi eta seguru mantentzeko neurriak.

-Elikagaiak beroaren bitartez kontserbatzeko tratamenduak. Aplikazioak.

-Elikagaiak pasteurizatzeko eta esterilizatzeko ekipoak.

-Elikagaiak pasteurizatzeko eta esterilizatzeko ekipoak garbi eta seguru mantentzeko neurriak.

Prestakuntza unitatea: Elikagaiak kontserbatzeko hotz-tratamenduak.

Kodea: 0143 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Elikagaien alterazioa. Kausak. Ondorioak.

-Hotza sortzeko sistemak.

-Hotza sortzeko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak. Frigorigenoak, kriogenikoak.

-Elikagaiak hotzaren bitartez kontserbatzeko tratamenduak. Aplikazioak.

-Ekipoen funtzionamendua, sekuentziazioa, lehen mailako mantentze-lanak eta doikuntza. Maiz gertatzen diren akatsak eta akatsok zuzentzeko neurriak. Kontrol-parametroak.

-Elikagaiak beroaren eta hotzaren bitartez kontserbatzeko tratamenduak: kontrol-grafikoen interpretazioa.

-Tratamenduen doikuntza produktuaren azken kontrolen arabera.

Prestakuntza unitatea: Elikagaiak ontziratzea.

Kodea: 0143 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Ontziaren egitekoak: oinarriak.

-Elikagaien ontziak. Materialak, propietateak, formatuak, kontserbazioa eta araudia.

-Ontzien materialen eta elikagaien arteko bateraezintasunak.

-Itsasgarriak eta beste osagarri batzuk.

-Dosifikazioa eta ontziak betetzea.

-Ontziak ixteko elementuak eta sistemak. Deskripzioa. Itxieren kontrola.

-Ontziratzeko ekipoak eta lineak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Oxigeno urriko atmosferak erabiltzea elikagaiak kontserbatzeko. Aplikazioak.

-Ontzietako atmosfera aldatzeko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Elikagaiak modu aseptikoan ontziratzeko eragiketak eta prozedurak.

-"In situ" ontziratzea. Ontzien materialak eta haiek ixteko elementuak.

-"In situ" ontziratzeko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Ekipoen funtzionamendua, sekuentziazioa, lehen mailako mantentze-lanak eta doikuntza. Maiz gertatzen diren akatsak eta akatsok zuzentzeko neurriak. Kontrol-parametroak.

-Elikagaiak ontziratzean egin beharreko oinarrizko kontrolak.

Prestakuntza unitatea: Elikagaien etiketak eta embalajeak.

Kodea: 0143 - UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Elikagaien enbalajeak.

-Paketatzeko metodoak.

-Paketatzeko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Elikagaien etiketak eta errotuluak. Indarreko araudia.

-Etiketak eta errotuluak jartzeko eragiketak.

-Etiketak eta errotuluak jartzeko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Ekipoen funtzionamendua, sekuentziazioa, lehen mailako mantentze-lanak eta doikuntza. Maiz gertatzen diren akatsak eta akatsok zuzentzeko neurriak. Kontrol-parametroak.

Prestakuntza unitatea: Elikagaiak eraldatzea: egostea, labekatzea, frijitzea eta erretzea.

Kodea: 0143 - UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Egosi, labekatu, frijitu eta erretako elikagaien ezaugarri fisikoak, kimikoak eta organoleptikoak.

-Elikagaiak egosteko, labekatzeko eta erretzeko metodoak.

-Aplikazioak.

-Lantegia: ekipoen ezaugarriak eta kokapena.

-Elikagaiak egosteko, labekatzeko, frijitzeko eta erretzeko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Ekipoen funtzionamendua, sekuentziazioa, lehen mailako mantentze-lanak eta doikuntza.

-Osagaiak bereizteko metodoak. Aplikazioak.

-Osagaiak bereizteko ekipoak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

Prestakuntza unitatea: Kontserbazioa ura kenduta.

Kodea: 0143 - UF06 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Uraren garrantzia mikroorganismoen hazkuntzarako.

-Elikagaien ura.

-Elikagaiak ura murriztuta kontserbatzeko tratamenduak. Aplikazioak.

-Lehortegiak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Liofilizatzaileak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Lurrungailuak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Ekipoen funtzionamendua, sekuentziazioa, lehen mailako mantentze-lanak eta doikuntza.

Prestakuntza unitatea: Substantzia inhibitzaileen eta kontserbatzaileen bidezko tratamenduak.

Kodea: 0143 - UF07 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-pH-a murriztea edo azidotasuna gehitzea.

-Elikagaiak hartzitzea. Aplikazioak.

-Keztatzea. Keztatzeko gelak. Aplikazioak.

-Hartzitzeak eta keztatzeak elikagaien ezaugarri fisiko, kimiko eta organoleptikoetan eragiten dituzten aldaketak.

-Substantzia inhibitzaileak. Indarreko araudia.

-Elikagaiak substantzia inhibitzaileen bitartez kontserbatzea: gehituta eta estalita. Aplikazioak.

-Elikagaiak substantzia inhibitzaileen bitartez kontserbatzeko tratamenduak. Aplikazioak.

-Elikagaiak kontserbatzen dituzten agenteak.

-Elikagaiak erradiazio ionizatzaileen bitartez kontserbatzeko tratamenduak eta horretarako ekipoak.

-Unitate klimatikoak. Hartzitzeko eta keztatzeko gelak. Segurtasuneko eta garbiketako neurriak.

-Elikagaiak kontserbatzeko tratamendu berriak.

Lanbide modulua: Elikagaiak prozesatzea.

Kodea: 0144.

Iraupena: 220 ordu.

Prestakuntza unitatea: Landare-kontserbak prestatzea.

Kodea: 0144 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Prestakuntza-prozesua doitzea.

-Lehengaiak egokitzea.

-Elikagaiak prestatzeko eragiketak.

-Instalazioak, ekipoak eta zerbitzu lagungarriak. Doitzea, erabiltzea eta lehen mailako mantentze-lanak egitea.

-Ontziratzeko, etiketatzeko eta paketatzeko teknikak.

-Lehengaien, prozesuaren eta produktuaren kontrola.

Prestakuntza unitatea: Zukuak, plater aurrekozinatuak eta laugarren gamakoak.

Kodea: 0144 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prestakuntza-prozesua doitzea.

-Lehengaiak egokitzea.

-Elikagaiak prestatzeko eragiketak.

-Instalazioak, ekipoak eta zerbitzu lagungarriak. Doitzea, erabiltzea eta lehen mailako mantentze-lanak egitea.

-Ontziratzeko, etiketatzeko eta paketatzeko teknikak.

-Lehengaien, prozesuaren eta produktuaren kontrola.

Prestakuntza unitatea: Kontsumorako esneak prestatzea.

Kodea: 0144 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Prestakuntza-prozesua doitzea.

-Lehengaiak egokitzea.

-Elikagaiak prestatzeko eragiketak.

-Instalazioak, ekipoak eta zerbitzu lagungarriak. Doitzea, erabiltzea eta lehen mailako mantentze-lanak egitea.

-Ontziratzeko, etiketatzeko eta paketatzeko teknikak.

-Lehengaien, prozesuaren eta produktuaren kontrola.

Prestakuntza unitatea: Esnekiak prestatzea.

Kodea: 0144 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Prestakuntza-prozesua doitzea.

-Lehengaiak egokitzea.

-Elikagaiak prestatzeko eragiketak.

-Instalazioak, ekipoak eta zerbitzu lagungarriak. Doitzea, erabiltzea eta lehen mailako mantentze-lanak egitea.

-Ontziratzeko, etiketatzeko eta paketatzeko teknikak.

-Lehengaien, prozesuaren eta produktuaren kontrola.

Prestakuntza unitatea: Haragizko produktuak prestatzea.

Kodea: 0144 - UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prestakuntza-prozesua doitzea.

-Lehengaiak egokitzea.

-Elikagaiak prestatzeko eragiketak.

-Instalazioak, ekipoak eta zerbitzu lagungarriak. Doitzea, erabiltzea eta lehen mailako mantentze-lanak egitea.

-Ontziratzeko, etiketatzeko eta paketatzeko teknikak.

-Lehengaien, prozesuaren eta produktuaren kontrola.

Prestakuntza unitatea: Arrantzako eta akuikulturako produktuak prestatzea.

Kodea: 0144 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Prestakuntza-prozesua doitzea.

-Lehengaiak egokitzea.

-Elikagaiak prestatzeko eragiketak.

-Instalazioak, ekipoak eta zerbitzu lagungarriak. Doitzea, erabiltzea eta lehen mailako mantentze-lanak egitea.

-Ontziratzeko, etiketatzeko eta paketatzeko teknikak.

-Lehengaien, prozesuaren eta produktuaren kontrola.

Prestakuntza unitatea: Okintzako eta opilgintzako produktuak prestatzea.

Kodea: 0144 - UF07 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prestakuntza-prozesua doitzea.

-Lehengaiak egokitzea.

-Elikagaiak prestatzeko eragiketak.

-Instalazioak, ekipoak eta zerbitzu lagungarriak. Doitzea, erabiltzea eta lehen mailako mantentze-lanak egitea.

-Ontziratzeko, etiketatzeko eta paketatzeko teknikak.

-Lehengaien, prozesuaren eta produktuaren kontrola.

Lanbide modulua: Elikagaien salmenta eta merkaturatzea.

Kodea: 0146.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Salmentaren kudeaketa. Elikagaien prezioa kalkulatzea.

Kodea: 0146 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Erreferentziako agiriak. Agiri-erregistroa. Kostuen kalkulua: lehengaiak, produkzioa eta landutako produktua.

-Salmenta-prezioaren osagaiak eta faktoreak. Prezioen kalkulua.

-Prezioak finkatzeko metodoak.

-Marjinak eta deskontuak. Lagina. Ratioak.

Prestakuntza unitatea: Salmenta-tekniken aplikazioa. Bezeroentzako arreta.

Kodea: 0146 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Saltzeko bideak. Bezeroak aurkitzeko metodoak. Azokak, prestakuntzak.

-Bezeroen beharrizanak eta gustuak. Bezero motak, segmentuak.

-Erosteko arrazoiak eta defentsa-mekanismoak.

-Komunikatzeko trebetasunak. Komunikazioaren prozesua. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa.

-Elikagaien salmenta teknologia berrien bidez.

-Salmenta-eragiketaren faseak:

-Ordainbideak. Kobrantzaren eta ordainketaren agiriak.

-Salmenta-eragiketetan eta bezeroen arretan teknologia berriak aplikatzea.

-Bezeroen arretan aplikatzen diren teknikak. Izaera. Ondorioak.

-Bezeroen leialtasuna lortzeko estrategiak.

Prestakuntza unitatea: Elikagaiak saltzean aurkezten diren erreklamazioak eta kexak konpontzea.

Kodea: 0146 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kexei eta erreklamazioei aurre egiteko teknikak.

-Erreklamazioak eta kexak jasotzeko prozedura (bertatik bertara zein bestela).

-Erreklamazioen inguruabarretako elementu formalak.

-Erreklamazioa gauzatzen duen dokumentazioa.

-Kexak eta erreklamazioak konpontzea. Ondorio ekonomikoak.

-Salmenta ondoko zerbitzuaren prozedurak.

-Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsari buruzko lege orokorrak.

-Kexak ez konpontzeak markaren irudian daukan eragina baloratzea.

Lanbide modulua: Biltegiratzeko lanak eta biltegien kontrola elikagaien industrian.

Kodea: 0030.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Biltegiaren hornikuntza: inbentarioak eta gaiak jasotzea.

Kodea: 0030 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Hornikuntzaren inguruko agiri teknikoak. Eskaerak egitea.

-Stock motak, izakinen kontrola.

-Barruko garraioa.

-Jasoketaren antolamendua.

-Kopuruak neurtzea eta pisatzea.

-Salgaien kalitatea eta higienea kontrolatzea.

-Sarrera-dokumentazioa.

Prestakuntza unitatea: Biltegiratzea: agiriak, sailkapena, trazabilitatea.

Kodea: 0030 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Segurtasuneko eta higieneko neurriak elikagaien biltegietan; elikagaiak nola biltegiratu eta kontserbatu behar diren.

-Biltegiratzeko sistemak eta biltegi motak.

-Salgaien sailkapena eta kodeak.

-Salgaien kokapena eta seinalizazioa.

-Biltegiaren kudeaketako dokumentazioa.

-Trazabilitatea.

Prestakuntza unitatea: Salgaiak bidaltzea eta aplikazio informatikoak aplikatzea biltegia kudeatzeko.

Kodea: 0030 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Eragiketa eta egiaztapen orokorrak.

-Bidalketaren antolamendua.

-Irteerako-dokumentazioa. Albaranak egitea.

-Kanpoko garraioa.

-Ordenagailua erabiltzea: oinarrizko eragiketak.

-Aplikazio informatikoak (kalkulu-orriak, testu-prozesadoreak eta berariazko aplikazioak).

-Informazioaren transmisioa: komunikazio sareak eta posta elektronikoa.

Lanbide modulua: Elikagaien industriako produkzio-lineen kudeaketa.

Kodea: NA09.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Elikagaien industriako prozesu automatizatuak.

Kodea: NA09 - UF01.

Iraupena: 50 ordu.

-Produkzio-prozesu automatizatuak. Sistema automatikoak.

-Produkzio-linea automatizatuak. Osagaiak eta funtzionamendua.

-Automatizazio neumatikoa, hidraulikoa, elektriko eta elektronikoa, etab.

-Automatizazio-eskemen interpretazioa:

-Linea automatizatuak: segurtasun-neurriak, higiene-neurriak eta langileen babeserako neurriak.

-Sistema automatizatuen kontrola:

-Sistema automatizatuak doitzea.

-Doitu beharreko elementuak (pneumatikoak, hidraulikoak, elektrikoak).

-Kontrol-parametroak.

-Prozesuko aldagaien neurketa. Neurgailuak: unitateak eta eskalak.

Prestakuntza unitatea: Elikagaien industriako sistema automatizatuak kontrolatzeko programak.

Kodea: NA09 - UF02.

Iraupena: 50 ordu.

-Kontrolatzaile logiko programagarriak.

-Automata programagarrien oinarrizko kontzeptuak.

-Automata programagarri baten atalak eta funtzionamendua.

-PLCen oinarrizko programazioa.

-PLCetan erabiltzen diren programazio lengoaiak.

-Sinbologia eta irudikapen grafikoa.

Prestakuntza unitatea: Produkzio-linea automatizatuak mantentzeko lehen mailako lanak.

Kodea: NA09 - UF03.

Iraupena: 30 ordu.

-Mantentzearen helburuak. Mantentzearen antolamendua eta kudeaketa.

-Mantentze-lanak. Motak, sekuentzia, etab.

-Produktibitatearen eta mantentze-lanen arteko erlazioa.

-Mantentze-lanetako ekipoak eta baliabideak.

-Eragiketen dokumentazioa. Mantentze-fitxak.

-Laneko arriskuen prebentzioa mantentze-lanetan.

-Produkzio-sistema automatizatuetan gertatu ohi diren matxura nagusiak:

-Produzkio-sistema automatizatuetan maiz gertatzen diren matxurak. Ezaugarriak eta aurkitzeko prozedurak.

-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko prozedurak. Autodiagnostikorako ekipoak.

-Matxurak diagnostikatzeko protokoloak eta prozedurak.

-Segurtasuna matxurak aurkitzeko prozesuetan.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Kodea: 0147.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0147 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuak ebaluatzea, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun, ingurumen eta ergonomia baldintzei zein psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskua baloratzea.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Norbera eta taldea babesteko eta prebentziorako neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Larrialdietarako plana egitea enpresa txiki edo ertain batean.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0147 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikatu behar den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, telelana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, gizarte elkartasunaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken ebazpena.

Kodea: 0147- UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Lana bilatzeko teknikak eta erremintak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lan taldeen motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lan talde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

4. ERANSKINA

5. ERANSKINA

LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

7. ERANSKINA

LEKUAK

LEKUAK

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web