(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

221/2011 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 28KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO EGOITZETAKO GIZARTE ZERBITZUEN ESPARRUAN LOTURA FISIKO ETA FARMAKOLOGIKOEN ERABILERA ARAUTZEN DUENA Nota de Vigencia

BON N.º 204 - 14/10/2011



  I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK


  II. KAPITULUA. MEDIKUAREN AGINDUZKO LOTURA NEURRIAK ERABILTZEKO PROZEDURA


  III. KAPITULUA. LARRIALDIKO PROZEDURA, MEDIKUAREN AGINDURIK GABE LOTURA FISIKOAK APLIKATZEKO


  IV. KAPITULUA. LOTUREN ERABILERAKO BERMEAK


  V. KAPITULUA. ADMINISTRAZIOAREN KONTROLA LOTUREN ETA BARANDEN ERABILERAREN GAINEAN


Atariko

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak, I. tituluan, gizarte zerbitzuen erabiltzaileen eskubide eta betebeharren katalogoa bildu du. Horrez gain, egoitzetako gizarte zerbitzuen erabiltzaileen eskubide eta betebehar berariazkoak ere arautu dira.

8. artikuluan, legeak ezartzen du egoitzetako zerbitzuen erabiltzaileen eskubideetako bat dela immobilizazio edo murrizketa fisiko edo tratamendu farmakologikorik ez jasatea, sendagileak agindu gabe eta gainbegiratu gabe, erabiltzailearen nahiz hirugarrenen segurtasun fisikorako arrisku berehalakorik ez badago. Azken kasu horretan, jarduketen justifikazioa beharko da, agiri bidezkoa, eta erabiltzailearen espedientean jasoko da, arauetan ezartzen den moduan. Ministerio Fiskalari ere jakinaraziko zaizkio.

Gaur egungo ebidentzia zientifikoen arabera, lotura edo murrizketa fisiko eta/edo farmakologikoek arrisku edo arazo larriak eragin ditzakete horiek jasaten dituzten pertsonen osasunean. Neurri horien gehiegizko erabilerak ondorio bereziki negatiboak ekar ditzake pertsonaren osasunean eta integritate fisiko eta mentalean, eta, horrez gain, oinarrizko eskubideen eta printzipio konstituzionalen urraketa izan daiteke, hala nola, askatasun fisikorako eskubidea (Espainiako Konstituzioaren 17. artikulua), integritate fisiko eta moralerako eta tratu krudelak edo iraingarriak ez jasatekoa (Espainiako Konstituzioaren 15. artikulua), askatasunerakoa (Espainiako Konstituzioaren 1.1 artikulua), eta giza duintasunaren eta nortasuna libreki garatzekoa (Espainiako Konstituzioaren 10. artikulua).

Beraz, beharrezkoa da erregelamenduz garatzeari heltzea, sendagilearen agindurik gabeko larrialdiko prozeduran loturak aplikatzeko behar diren berme guztiak arautzeko. Horrenbestez, eta aipatutako 8. artikuluan araututako eskubidea osorik bermatzeko, eta loturen erabilera okerrak pertsonari ekartzen ahal dizkion arrisku larriak direla-eta, beharrezkoa da, halaber, berme batzuk ezartzea manu horren baldintzekin bat agintzen diren loturen erabileraren prozeduran, hau da, medikuaren aginduz erabiltzen diren loturen prozeduran.

Era berean, beharrezkoa da "lotura" kontzeptua argi eta zehatz definitzea, baita haren aldaerak ere, ez dadin izan kontzeptu nahasmendurik, etorkizuneko esku-hartzeei eragiten ahal dienik.

Bestalde, ikusirik helburu murriztaileekin erabil daitekeela, eta, batez ere, lotura fisiko eta farmakologikoekin duen erlazio argia, bai eta horiekin zuzenean erlazionatuta izan daitezkeen istripuak eta beste herrialde batzuetako adibideak ere, komenigarritzat jo da arauketa honetan berme batzuk ezartzea oheetako alboko barandak edo barrak aplikatzeko, zerbitzu esparru honetako zentroetan, zeren horiek ere murrizketa fisikotzat hartzen baitira.

Orobat, egoki jo da arlo honetako erabiltzaileen eskubideak arautzea, hain modu zuzenean eragiten baitie haien bizi kalitateari, baita, aplikatzeko, argibide ondoko baimenaren exijentzia arautzea ere.

Foru dekretu honek bost kapitulu ditu. Horietako lehenak honako hauek arautzen ditu: xedea, aplikazio eremua, definizioak eta loturak aplikatzeko kontuan hartu beharreko printzipioak eta erabiltzaileen eskubideak.

II. kapituluak medikuaren aginduzko lotura-neurriak erabiltzeko prozedura arrunta arautzen du.

III. kapituluak larrialdiko prozedura arautzen du, honako salbuespeneko kasurako: lotura fisikoak aplikatzea, medikuaren agindurik gabe, pertsonak edo hirugarrenek arrisku larririk izan ez dezaten.

IV. kapituluak pertsonaren zaintzarako eta loturak eta barandak erabiltzen direnerako bermeak arautzen ditu.

Azkenik, V. kapituluan azaltzen da gizarte zerbitzuetako ikuskaritzak egiten duen kontrola, foru dekretu honetan dauden xedapenen betetzearen gainean.

Horrenbestez, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren adostasunarekin, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko irailaren 28an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. XedeaNota de Vigencia.

Foru dekretu honen xedea da lotura fisikoen edo tratamendu farmakologikoen erabilera eta horiekin erlazionatutako beste neurri batzuk arautzea, errespetatuz Nafarroako Foru Komunitateko egoitzetako eta eguneko arretarako gizarte zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak

2. artikulua. Aplikazio eremuaNota de Vigencia.

Foru dekretu honetako xedapenak aplikatzekoak izanen dira ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Gizarte Zerbitzuen Zorroan araututako adinekoen, desgaitasuna dutenen eta buruko gaixotasuna dutenen arloetako egoitzetako eta eguneko arretarako gizarte zerbitzuetan.

3. artikulua. DefinizioakNota de Vigencia.

Foru dekretu honen ondorioetarako, honako definizioak aintzat hartuko dira:

a) Lotura fisikoak:

Lotura fisikoak edo murrizketak dira pertsona baten bat-bateko espresioa edo portaera nahita mugatzea, edo haren mugitzeko askatasuna, jarduera fisikoa edo gorputzeko edozein ataletara normal iristeko aukera, edozein metodo fisiko aplikatuta pertsonari edo haren gorputzaren ondoan, hartatik aise askatzerik izango ez duen moduan.

Definizio honetatik kanpo uzten dira, gorputz jarrera zuzendu eta zuzen mantentzera bideratutako laguntza-produktuak eta/edo moldaerak.

Lotura fisiko motak:

– Pertsona ohe, besaulki edo aulki modura erabiltzen dituenetara lotzea.

– Premiazko lotura, erabiltzailea mendean hartuz egina, arriskua berehalakoa delako.

– – Euste-gelak: Euste gelak pertsona bakartzeko gela itxiak dira; gela horiek pertsonarentzat berarentzat eta/edo hirugarrenentzat berehalako arriskua dakarten portaera disruptiboak/oldarkorrak epe laburrean maneiatzeko prestatuta daude berariaz.

b) Lotura farmakologikoak:

Nahita murriztea pertsona baten espresioa edo jokabide espontaneoa, edo mugitzeko askatasuna, edo haren jarduera fisikoa, horretarako edozein botika erabiliz

4. artikulua. Oinarrizko printzipioakNota de Vigencia.

Honako hauek dira loturen eta baranden erabilera oinarritzeko eta gidatzeko oinarrizko printzipioak:

a) Pertsonaren duintasuna, haren askatasuna errespetatzea eta haren autonomia sustatzea.

b) Nafarroako gizarte zerbitzuetan autonomia fisiko, mental eta psikosozial handiagoa sustatzea, betiere ongizatearen eta erabiltzailearenganako errespetuaren testuinguruaren barnean.

c) Behar diren tratamendu edo neurriei buruzko informazio egokia izatearen bermea.

d) Neurri hauek aplikatzean, beharrezkoa ez den edozein kalteri, sufrimenduri edo hondatzeri uko egitea.

e) Ingurune sistema edo portaera bideratzen laguntzeko neurri alternatiboak bilatu eta eguneratzea loturen erabilera murrizteko

5. artikulua. Egoitzetako gizarte zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak, loturen eta baranden aplikazioanNota de Vigencia.

Egoitzetako gizarte zerbitzuen erabiltzaileek honako eskubide hauek dituzte, loturak eta barandak aplikatzeari dagokionez:

a) Tratu duina izatea, askatasuna eta autonomia bermatuko dizkiena.

b) Norberaren beharren eta problemen balorazio banan-banakoa, norberaren ezaugarriekin eta izan ditzakeen arriskuekin bat.

c) Aldez aurretik informazio argia eta laua jasotzea loturak aplikatzearen helburuei eta ondorioei buruz, baita baranden erabilerari buruz ere, aukera izan dezaten baimen berariazkoa eta librea emateko, azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legearen esparruan, hark ezarritako mugekin. Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzkoa da aipatutako legea.

d) Lotura, psikofarmako eta baranden aplikazioari uko egitea, behar den zaintza ez jasotzeko beldurrik izan gabe, azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legearen esparruan, hark ezarritako mugekin. Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzkoa da aipatutako legea.

e) Ez dakizkion aplikatu diziplinaz edo komenientziaz inposatutako loturak.

II. KAPITULUA. MEDIKUAREN AGINDUZKO LOTURA NEURRIAK ERABILTZEKO PROZEDURA

6. artikulua. Medikuaren aginduaNota de Vigencia.

1. Medikuen eskumen esklusiboa da lotura fisiko nahiz farmakologikoak agintzea.

2. Hala ere, zentroko laguntza taldeak modu diziplinartekoan baloratu beharko du pertsonaren arazoa. Betiere, arreta banan-banakoaren eta diziplinartekoaren zainketa-estrategia edo -plan baten testuinguruan egon beharko du, bermatuz ezen, aldez aurretik, lotura ez diren beste alternatiba batzuk aztertzen eta gauzatzen direla.

7. artikulua . Argibide ondoko baimena.

1. Nolanahi ere, aplikatzekoa den indarreko araudian ezartzen diren salbuespenak salbuespen, lotura bat aplikatzeko, nahitaezkoa izanen da interesdunak edo bere legezko ordezkariak idazki bat sinatzea, argibide ondoko baimena emateko.

2. Lotura mota eta aplikatzeko eredu bakoitza banan-banan baimenduko da argibideak jaso ondoren, eta ez du balioko baimen bakarra ematea mota edo eredu desberdinak onartu eta baimendu direla ulertzeko.

3. Erabiltzaileek edo beren legezko tutoreek aukera izanen dute agindutako lotura neurriei uko egiteko. Kasu horretan, idatziz jaso beharko da lotura aplikatzeari egiten zaion ukoa, eta interesdunak sinatuko du, edo, bera izan ezean, legezko ordezkariakNota de Vigencia.

8. artikulua . Banakako Arreta Planean idatziz jasotzea.

1. Banakako Arreta Planean zehaztu beharko dira pertsona kontrolatzeko eta loturarako eredua, pertsonaren ezaugarriak, bilatzen den helburua eta hori lortzeko kalkulatzen den epea, baita aurreikus eta saihets daitezkeen eragin negatiboak ere.

2. Zentroko laguntza taldeak bermatuko du loturaren kontrola behar bezala gauzatzen dela.

3. Honako hau izanen da jaso beharreko gutxieneko edukia:

a) Banakako aginduaren eta jarraipenaren orria/fitxa. Hartan, hau agertuko da:

– Agindutako lotura/psikofarmakoa (mota eta dosia, hurrenez hurren).

– Motibazioa, azalpena eta helburuak.

– Behar den lotura maila.

– Iraupena.

- Maiztasuna.

- Kontrol eredua.

- Aplikatzean hartu beharreko neurriak, sufrimenduari, konplikazioei eta funtzio-hondatzeari aurrea hartzeko.

– Lotura erabili aurreko egoeren erregistroa, diziplina anitzeko taldean balora dezaten zerk eragin duen lotura erabili behar izatea.

b) Saiatu diren neurri alternatiboen eta nabarmendu diren efektuen laburpena daukan dokumentua.

c) Idatzizko baimena, hala behar deneanNota de Vigencia.

9. artikulua . Ministerio Fiskalari komunikatzea.

Aplikatzekoa den legeriak kontrakoa ezartzen ez badu, medikuak aginduta eta argibide ondoko baimenarekin egindako loturen berri Ministerio Fiskalari ematea ez da beharrezkoa izanen.

III. KAPITULUA. LARRIALDIKO PROZEDURA, MEDIKUAREN AGINDURIK GABE LOTURA FISIKOAK APLIKATZEKO

10. artikulua . Salbuespena.

Salbuespen gisa, lotura fisikoko neurriak erabiltzen ahalko dira medikuaren agindurik gabe, kalte larriak saihesteko, berehalakoak, pertsonaren beraren edo hirugarrenen kontrakoak, aparteko beharra edo larrialdia dagoen inguruabarretan, eta horiek uzten ez dutenean aurreko kapituluan ezarritako prozedura aplikatzea.

11. artikulua . Aplikazioa.

Lotura fisikoetarako bakarrik izanen da aplikatzekoa prozedura hau.

12. artikulua. Banakako Arreta Planean idatziz jasotzeaNota de Vigencia.

Lotura aplikatzen duen profesionalak erregistro bat egin beharko du, Banakako Arreta Planean jasoko dena, eta gutxienez ere honako hauek adieraziko ditu:

a) Aplikatutako lotura mota.

b) Ordua, eguna eta lekua.

c) Motibazioa/helburuak.

d) Kontrol edo zainketa eredua.

e) Aplikatzean hartu beharreko neurriak, konplikazioei aurrea hartzeko.

f) Familia arrazoiengatik edo egitatezko arrazoiengatik egoiliarrarekin lotutako pertsonei edo, hala behar denean, legezko tutoreari gero egiten zaion komunikazioa.

g) Medikuari zer egunetan eta ordutan eman zaion loturaren berri.

13. artikulua . Medikuaren gainbegiratzea.

Ahal den neurrian, medikuari berehalakoan abisatu behar zaio.

14. artikulua . Kontrola eta jarraipena ematea.

1. Loturaren xede den pertsonaren egoera, haren egoera orokorra, fisikoa eta mentala eta aplikazioko inguruabarrak berrikusiko dira. Loturari jarraipena ematea edo ez ematea erabakitzeko ere eginen da berrikuspen hori.

2. Loturari jarraipena ematen bazaio, aplikatzekoa izanen da II. kapituluan medikuaren aginduzko lotura neurriak erabiltzeko prozedurarako xedatu dena.

15. artikulua . Ministerio Fiskalari komunikatzea.

Ministerio Fiskalari berehalakoan komunikatzekoak izanen dira kapitulu honetan ezarritako kasuetan aplikatzen diren lotura guztiak.

IV. KAPITULUA. LOTUREN ERABILERAKO BERMEAK

16. artikulua . Pertsonaren zainketako bermeakNota de Vigencia.

1. Bermatuko da loturen aplikazioaren xede den pertsonak oinarrizko behar guztiak beterik izanen dituela eta efektu negatiboei aurre egiteko edo horiek murrizteko behar diren zainketa fisiko eta psikologikoak jasoko dituela.

2. Bermatuko da lotura ahalik lasterren kenduko dela.

3. Neurri horien aplikazioan bermatu beharko da aurrez saioak egin direla baliozko beste alternatiba batzuekin, eta aplikazio alternatiboak erabiltzeko aukera baloratzen jarraituko dela ondoren ere.

4. Loturak edo barandak erabili behar badira, gutxien murrizten dutenak erabiliko dira.

5. Foru dekretu honetan azaldutako neurriak aplikatzeak gatazka etikoren bat sortu behar badu, zentroko Etika Batzordera edo Nafarroako Gizarte Arretaren Etika Batzordera jotzeko aukera dago, aukeran.

6. Baranden aplikaziorako osasun teknikarien agindua beharko da (erizaina, terapeuta okupazionala edo fisioterapeuta).

17. artikulua . Lotura fisikoak.

1. Bilatzen den helbururako homologaturik dauden gailuak bakarrik erabiliko dira, eta fabrikatzaileak edo entitate homologatzaileak emandako jarraibideen arabera aplikatuko.

2. Erabiltzeko baldintza eta mantentze-egoera ezin hobeetan egonen dira baliatzen diren gailuak. Barandak erabili behar diren aldioro berrikusi beharko diraNota de Vigencia.

3. Maiz ikusiko da zer egoeratan dauden mugatutako pertsonaren gorputzaren eta lotura-gailuaren arteko ukipen guneak, baita horien ingurua ere, lesiorik izan ez dadin, edo ikus dadin ea minik edo trabarik egiten duen. Nolanahi ere, segurtatuko da gorputzaren bermakuntza guneak 2 ordutik behin gutxienez aldatuko dituela pertsonak.

4. Mugatu den pertsona loturatik askatzeko borrokatzen bada, profesional kualifikatu batek esku hartu beharko du, balora dezan ea konplikaziorik izateko arriskurik ba ote dagoen eta horri buruzko neurririk hartu behar ote den.

5. Nolanahi ere, jarduteko protokolo bat izanen da, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuak baliozkotua, eta honako hauek bermatuko ditu:

- Loturak behar bezala aplikatu direla.

- Dauden alternatibak kontuan hartu direla.

- Erabilera selektiboa eta segurua dela.

6. Protokolo hori periodikoki berrikusiko eta eguneratuko da, bermatu dadin dagozkion azkeneko ezagupenak eta teknikak behar bezala gehitzen zaizkiola.

7. Bermatuko da loturen eta baranden erabileraren erregistro bana betetzen eta eguneratzen direla. Laguntza taldeak periodikoki berrikusiko ditu, hilabetean behin behintzat, eta, hartan, foru dekretu honen 12. artikuluan ezarritako baldintzak zehaztuko dira.

8. Euste-gelak.

– Euste-geletako espazio fisikoak segurtasuna bermatzeko eta aldi berean pertsonaren ongizaterik handiena ahalbidetzeko baldintzak bete beharko ditu.

- Euste geletan emanen den denbora ez da behar-beharrezkoa dena baino gehiago luzatuko.

- Medikuaren agindua beharko da eta langileen zaintzaNota de Vigencia.

18. artikulua . PsikofarmakoakNota de Vigencia.

1. Psikofarmakoak oinarrian farmako horien erabilera gomendatzen duen nahasmendu psikiatriko edo mediko diagnostikatu bat badago soilik aginduko dira eta medikuak aginduta erabiliko dira beti. Psikofarmakoak hartzeko agindu oro arrazoitu egin beharko da; arrazoiak eta xedea banakako Arreta Planean jaso beharko dira, eta gaiari buruz indarrean den legerian xedatutakoarekin bat etorri beharko du aginduak.

2. Psikofarmakoak hartzeko agindua luzerako bada, aurreikusitako iraupena adierazi beharko da, eta egin beharreko azterketen maiztasuna ere bai. Agindua mantendu behar den ala ez, eta agindutako dosia egokia ote den berraztertuko da azterketa horietan, eta banakako arreta planean jasoko dira bere portaerari, aldarteari eta funtzio kognitiboari buruzko datu klinikoak, eta baita farmako horiekin zerikusia izan dezaketen beste zantzu edo sintoma batzuk ere.

19. artikulua . Ohetako barandak.

1. Bilatzen den helbururako homologaturik dauden gailuak bakarrik erabiliko dira, eta fabrikatzaileak edo entitate homologatzaileak emandako jarraibideen arabera aplikatuko.

2. Nolanahi ere, aukeratzen den diseinuak baldintza hau bete beharko du: barandako barrek behar diren bermeak izanen dituzte pertsonaren burua horien artean harrapaturik ez gelditzeko.

3. Erabiltzeko baldintza eta mantentze-egoera ezin hobeetan egonen dira baliatzen diren gailuak.

4. Laguntza-langileek, kasu bakoitzean, honako hau segurtatuko dute:

a) Koltxoiaren eta barandaren artean ez dagoela tarte nahikorik pertsona bat hartan erortzeko, eta koltxoiak eta barandak ez dutela atzera egiten pertsonaren pisuaren presioa jasanda ere, eta, beraz, ez dela halako tarterik sortzen. Arrazoi berarengatik, segurtatuko da koltxoiaren tamaina egokia dela ohearen edo somierraren laukirako.

b) Behin baranda jarririk, barandaren eta oheburukoaren artean ez dagoela nahikoa tarterik pertsonaren burua harrapaturik gelditzeko. Nolanahi ere, banakako ebaluazioa eginen da, neurriak har daitezen burua edo beste gorputz atal batzuk larriki harrapaturik ez gelditzeko.

c) Ohea edo baranda astintzeak edo hartan bermatzeak ez duela baranda askatzen eta, horrela, erortzeko biderik ematen, edo baranda etzateko edo kentzeko biderik ematen.

5. Zentroan, oherako segurtasun protokolo bat izanen da. Honako hau bermatuko du:

a) Baranden erabilera selektiboa eta segurua dela.

b) Dauden ordezko alternatibak kontuan hartu direla.

Oherako segurtasun protokolo hori periodikoki berrikusiko eta eguneratuko da, bermatu dadin dagozkion azkeneko ezagupenak behar bezala gehitzen zaizkiola.

6. Zatietan banatutako baranda modeloak izanen dituzte zentroek. Zati horiek independenteak izanen dira, horietako bakar bat erabiltzea aukeratu ahal izateko. Bestela, baranda osoen modeloak izanen dituzte, ohearen alde bateko zati bakar bat bakarrik hartzen dutenak. Nolanahi ere, harrapatuta ez gelditzeko artikulu honen 2. idatz-zatian azaldutako aurreneurri-berme berberak ezarriko dira.

V. KAPITULUA. ADMINISTRAZIOAREN KONTROLA LOTUREN ETA BARANDEN ERABILERAREN GAINEAN

20. artikulua . Ikuskapena.

1. Gizarte gaien arloan eskumena duen departamentuak zainduko du foru dekretu honetan ezarritako xedapenak betetzen direla. Horretarako, ikuskapen planek zehaztuko dute zer ikuskapen eginen diren urtero loturen eta baranden arloan.

2. Era berean, departamentu horrek ikuskapen protokolo bat prestatuko du, loturen arloan zentroei aholkuak eta laguntza emateko.

3. Loturak erabiltzean istripuei aurrea hartzeko eta segurtasuna hobetzeko, gizarte gaietan eskumena duen departamentuaren ikuskapen zerbitzuari komunikatuko zaizkio lotura fisikoen eta oherako baranden erabilerarekin erlazionatutako istripuak.

Lehen Xedapen Iragankorra. Moldatzeko epea.

Urte bateko epea dago egoitzetako gizarte zerbitzuak araudira moldatzeko, arau hau indarrean sartzen denetik hasita.

Bigarren Xedapen Iragankorra. Baranda modeloak.

1. Foru dekretu hau indarrean sartu ondoren eskuratzen diren barandek foru dekretu honetan ezarritako ezaugarriak bete behar dituzte.

2. Aurretik dauden barandak erabiltzen ahalko dira, baina zentroek, pixkanaka, baranden berritzea jasoko dute beren inbertsio planetan.

Azken Xedapenetan Lehena. Arauen garapena.

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web