(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

58/2011 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 5EKOA, LEHENDAKARITZAKO, ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUAREN OINARRIZKO EGITURA EZARTZEN DUENA

BON N.º 134 - 06/07/2011



Atariko

Foru Komunitateko lehendakariak uztailaren 1ean emandako 10/2011 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen-esparrua finkatu ziren. Hortaz, bidezkoa da departamentu bakoitzaren oinarrizko egitura organikoa ezartzea, gero gehiago garatu badaiteke ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 20.2 artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzak zuzendaritza nagusi bat edo gehiago izanen dituela, baita idazkaritza tekniko nagusi bat ere, zuzen-zuzenean kontseilariaren menpe egonen dena. Aurreko lerroaldean xedatutakoa gorabehera, artikulu horretako 3. lerroaldeak adierazten du departamentu guztietan beste organo batzuk ere egoten ahalko direla kasuko kontseilari titularraren menpe. 25.2 artikuluak xedatzen du zerbitzuak zuzendaritza nagusien barrenean egon daitezkeela edo kontseilariaren menpe zuzenean.

Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Lege horren 21.2 artikuluak adierazten du zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, hala nola bakoitzak eskumenean izanen dituen arloak zehaztea, Nafarroako Gobernuari dagokiola, departamentu bakoitzeko kontseilari titularrak proposaturik.

Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 100.2 artikuluak adierazten du erakunde autonomoak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu bati edo zuzendaritza nagusi bati atxikita egonen direla.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko uztailaren 5eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu Bakarra .Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura.

1. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

a) Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia.

b) Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusia.

c) Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia.

d) Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusia.

e) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

f) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

g) Nafarroako Administrazio Auzitegia.

2. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua (NAPI) izeneko erakunde autonomoa Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuari atxikita egonen da.

3. Nafarroako Larrialdietako Agentzia izeneko erakunde autonomoa Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikita egonen da.

4. Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiaren ondorengoa da eta hark zituen eskumenak hartuko ditu bere gain.

5. Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusia Justizia Zuzendaritza Nagusiaren eta Barne Zuzendaritza Nagusiaren ondorengoa da eta haiek zituzten eskumenak hartuko ditu bere gain.

6. Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusia Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiaren ondorengoa da eta hark zituen eskumenak hartuko ditu bere gain.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra

Indarrik gabe uzten dira foru dekretu honek ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetako Lehena .Organoak kentzea.

Ondoko zuzendaritza nagusi hauek kendu dira:

-Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia.

-Barne Zuzendaritza Nagusia.

-Justizia Zuzendaritza Nagusia.

-Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusia.

Azken Xedapenetako Bigarrena .Gaikuntzak.

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari gaikuntza ematen zaie behar diren xedapen guztiak eman ditzaten foru dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betetzeko, eta bidezkoak diren langileen eta baliabide ekonomiko eta materialen esleipena eta banaketa egiteko.

Azken Xedapenetako Hirugarrena .Indarraldia.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko uztailaren 5ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria, Roberto Jiménez Alli.

Iragarkiaren kodea: F1111846

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web